CURSO-agenda2030-ods-integracion-UPVEHU

2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) eta horiek UPV/EHUn integratzea

Irudia

 

Ikastaroaren deskribapena:

Ikastaro honetan, 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen nondik norakoak aztertuko dira, horiek osatzen baitute garapen eredu hau darabilten erakundeen estrategia bideratzeko ibilbide-orria. Agendaren beraren ezaugarriak aztertuko dira, eta UPV/EHUk nola txertatu duen azalduko da, baita agenda garatu eta ebaluatzeko martxan jarri diren ekimenen berri emango ere. Bukatzeko, aurkeztutako edukiak ikastegiaren eguneroko lanean integratzeko jarduera praktikoak egingo dira.

 

Lekuak, egunak eta ordutegia:

LEKUA DATA ORDUTEGIA IRAUPENA
Donostia 2023ko apirilaren 24a 9:30 - 13:30 4 ordu
Gasteiz 2023ko apirilaren 25a
Leioa 2023ko apirilaren 26a

Helburuak:

  • 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) nahiz horien aplikazio praktikoaren nondik norakoak ezagutzea.
  • UPV/EHUk 2030 Agenda nola integratu duen jakitea (garapen jasangarrirako EHUagenda 2030 eta haren jarraipenerako adierazle-panela), eta 2030 Agenda garatzeko martxan jarri diren ekimenen berri izatea.
  • 2030 Agenda txertatzeko prozesuan eragile aktibo izatea eta unibertsitateko gestioa hobetzeko tresna gisa erabiltzea.

Edukiak:

  • 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH). Aurrekariak eta Agendaren zutabeak. Oinarrizko kontzeptuak: Zer dira eta zer ez dira GJHak.
  • Unibertsitatea eta 2030 Agenda. Agendaren aukerak eta erronkak. Unibertsitateek GJHen alde egiten duten ekarpena, eta alderantziz.
  • Garapen jasangarrirako EHUagenda eta UPV/EHUko garapen jasangarriaren adierazle-panela.
  • Programak eta ekimenak. Jarduera praktikoa.

Norentzat:

UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzenduta (AZP).

Izen-ematea:

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da 2023ko martxoaren 8 baino lehen, UPV/EHUko Langileen atariaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritza