Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
gaztelania-euskara hiztegia
Zehazki

Ikasle bazara, ZEHAZKI hiztegia behar duzu. Irakasle bazara, itzultzaile bazara, idazle bazara, administrazioan lan egiten baduzu, lerro batzuk nahiz idazkun bat, edo gutun bat, zure egunerokoa euskaraz idaztea erabaki baduzu, bai gaztelaniatik itzuli behar baduzu, bai zuzenean euskaraz idatzi nahi baduzu ere, argi, zuzen eta egoki ZEHAZKI hiztegia da zuk behar duzuna.

[Hiztegi hau probetxuz erabiltzeko oharrak]








 


Berrikuntzak (2010-04-11)

  • Hiztegi hau probetxuz erabiltzeko oharrak

  • Beste ohar batzuk material berriaz:
    1. Hiztegian gorriz edo purpuraz ageri diren laburdurek (adj, adkor, adv, colq...) zer esan nahi duten jakiteko aski da laburduraren gainetik pasatzea kurtsorea.

    2. Kontsultak egiteko modua zabaldu da orain: bilatu nahi den sarreraz aparte, sarrera hori ageri den hiztegiko gainerako esapide eta adibide guztiak ikusiko dira kontsulta bakoitzean, nahi izanez gero. Horrela, demagun, “fácil” hitza kontsultatu nahi bada (ez da beharrezkoa azentua markatzea), hitz hasiera gisako aukera eginez, “facilidad”, “facilitación”, “facilitar”, “fácilmente” eta “facilón” ageri dira, zein bere informazioarekin. Baina hitz berean “esapideak” ere aukeratzen badira, informazio horretako esapideak azpimarratzen dira. Azkenik, “adibideak” ere aukeratuz gero, hiztegiaren beste tokietan dauden “fácil” hitza daramaten beste adibide guztiak ere agertzen dira leiho horretan.

Egilea: Ibon Sarasola Errazkin.
Laguntzaile eta editorea: Inazio Mujika Iraola.