Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Moralaren genealogia
Friedrich Nietzsche
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Andrés Sánchez Pascual
Argitaratze data:
1997-11-11
Orrialde kopurua:
191
ISBN:
84-88303-45-9
Nietzscheren obrarik goibel eta krudelentzat jo izan den hau, era berean egiatasun handikoena ere bada, zalantzarik gabe. Bertan dio maskarak kendu eta egiaz galdetzea ezinbestekoa dela, "noizbait bide esperimentalez, egiaren balioa auzitan jartzea". Moralaren Genealogia obraren izaera ez aforistiko, jarraitu eta sistematikoak bereziki erakarri ditu ikertzaileak.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus