Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Idazlan hautatuak
Karl Marx
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Baleren Bakaikoa Azurmendi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2004-12-04
Orrialde kopurua:
452
ISBN:
84-96455-02-5
Karl Marx da eragimen handieneko pentsalaria garai modernoan. Izan ere, aurrerago jo eta defenda daiteke, zenbaki soilak hartuta, Marxen ideiek inpaktu handiagoa eta jende gehiagorengan izan dutela historiako beste inorenak baino, Jesus, Buda eta Mahoma haren arerio hurbilekoenak direla. Hala ere, gehienek gaur egun esango lukete marxismoaren aldia amaitu dela, Marxen ideien faltsutasuna enpirikoki frogatua dela eta moralki porrot egin dutela, eta badela garaia Marxen eraginaren hondarrak garbitu eta "historiaren trasteleku"ra botatzeko. Baieztapen horiek egia badira, orduan Marxen idazki filosofiakoak gaur egun bitxikeria historiko bezala bakarrik azter daiteke, Mendebaldeko pentsamenduaren baitan irteera gabeko kale baten atal bezala kontsideratuz. Horrelako ondorioa, jakina, zerbait esatearren presazko eta goiztiarregia izango litzateke. Marxek pentsamenduaren munduari, geure burua eta gizartea ulertzeko dugun moduari, jakintzagai-bareitate zabal bateko ikuspegi eta arazo nagusiei egindako ondarea ez dago hain errazki baztertzerik. Mundu modernoa ulertzea ezinbestean atxikirik dago Marx ulertzearekin.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus