Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Artikulu eta hitzaldien bilduma
Charles Sanders Peirce
Itzultzailea:
Ibon Uribarri Zenekorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Nathan Houser
Argitaratze data:
2005-07-08
Orrialde kopurua:
416
ISBN:
84-96455-05-X
Nahiz eta Charles S. Peirce filosofo estatubatuarra izan, batzuentzat handiena gainera, egiatan mugarik gabeko filosofoa izan zen. Peircek ikertzaileen senidetasun handi batean sinesten zuen, ezagutzaren bilaketa sakratuan bat egiten duen eta soilik itaunketaren bidea ez mozteko aginduari lotzen zaion senidetasunean. Asko poztuko luke Peirce XXI. mendearen hasieran haren lanen bilduma bat euskaraz argitaratuko zela jakiteak, logikarentzat interes berezia omen duen hizkuntza baita Peirceren ustez. Baina haren poz handiena zera jakitea litzateke, irakurle berriak sortu ahal izango zirela eta agian horietako batek haren pentsamenduaren norabideari helduko liokeela eta hura hobetzeko jenioa izango lukeela eta aurrera egiteko gai izango litzatekeela garai ilustratuago baten bila.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus