Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD)
Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD) EHUko Euskara Institutuaren ekimena da, eta 2001tik 2007ra osatutako Ereduzko Prosa Gaur (EPG) corpusak ematen duen informazioa osatzera dator. Hala ere, haren parean, badu bereizgarri funtsezko bat: corpusa urtez urte aldatuz joango da. Une-unean erabiltzen den prosaren ispilu izan nahi luke tresna honek. Hori dela eta, esan daiteke EPDren aplikazio garbiena, prosak urtez urte nozitzen dituen aldaketak aztertzea dela, eta erakutsian uztea, ahalik eta aldiberekotasun handienaz.
Hauexek dira corpus honen ezaugarri nagusiak:
- Urtero berrituko da sarean jartzen den materiala.
- Berritze bakoitzak aurreko bost urteetan argitaratutako testu aukeratuak bilduko ditu.
- Bost urteko epe horrek 15 bat milioi testu-hitzeko corpusa bilduko du.
- Emanaldi bakoitzean, argitalpen bakoitzean, urte zaharrena kenduko da, eta berriena sartu.
- Argitalpen guztiak gorde egingo dira, etorkizunean alderatze historikoak egiteko. Esate baterako, bost urte barru 2004-2008 eta 2009-2012 urte bitarteen arteko erkaketak egin ahal izango dira.
- 2009ko urrian sareratu zen lehendabizikoz Prosaren Corpus Dinamikoa, eta orduko hartan 2004-2008 urte bitarteko testuak bildu zituen. Denera, 15 milioi testu hitz:
- Liburuak
- 185 liburu (7,5 milioi hitz)
- Prentsa
- Berria egunkaria (6,4 milioi hitz)
- Herria astekaria (1,1 milioi hitz)
Egileak: Ibon Sarasola (UPV/EHU), Pello Salaburu (UPV/EHU), Josu Landa (Ametzagaiña).
ISBN: 978-84-692-7180-3