Egungo Euskararen Hiztegia
—W—
[bertsioa: 2024-01-10]

wagneriano izond wagneriarra.

Beste guztiak ere (oso wagnerianoak ahotsetan eta itxuretan) ederki, emakumeak gizonak baino hobeto.  Berria - Kultura   2004-08-29


wagneriar izond R. Wagnerrena, Wagnerri dagokiona.

Meier sopranoak mezzoaren ahotsa baino erregistro zabalagoa du, eta teknika handiko abeslari wagneriar espezializatua da.  Berria - Kultura   2004-06-06

Wagner iraultzailearen aintzindaritzat jantzi zen Bruckner sinfonia honetan, lau tuba wagneriar gaineratzen.  Berria - Kultura   2006-04-06

Arrakastaren zioak baliabideen osotasunean dautza: oso abeslari finak, orkestra zein abesbatzak wagneriarrak eurak, eszenografia egokia eta eskarmentuko zuzendariak.  Berria - Kultura   2004-10-20


wagnerismo iz R. Wagnerren teknikan oinarrituriko musika-sistema.

'Ez zait wagnerismo eskultoriko hori gustatzen,' esan dit.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.


wahabi (orobat uahabi) izond wahabita.

Osama bin Laden musulman uahabia da, baita Irailaren 11ko erasogile gehienak ere.  Berria - Mundua   2004-04-22

Sherard Cowper Colesek ohartarazi du oso litekeena dela eraso gehiago izatea erreinu uahabian.  Berria - Mundua   2004-06-01


wahabismo (orobat uahabismo) iz Muhammad Ibn Abd al-Uahhab (1703-1792) buru erlijiosoaren doktrina, Islamaren interpretazio literal eta puritanoan oinarritzen dena.

Uahabismoan oinarritutako erasoak erreinu uahabian.  Berria - Mundua   2004-04-22


wahabita (orobat uahabita) izond/iz wahabismoaren jarraitzailea.

Abdel Aziz al-Mokrinek izenpetua zen agiri batek musulmanei manua ematen zien erasoak burutzeko erresuma uahabitan.  Berria - Mundua   2004-05-30

Riadek saudiar herritartasuna kendu dio [...] Osama Bin Ladeni, nahiz eta haren sendia erresuma uahabitako aberats eta boteretsuenetatik den.  Berria - Mundua   2004-05-30

Ingushetian sartu ziren erasotzaileen buruzagia Magomed Ievloeiv zela eta zehaztu zuen hau uahabita islamista integrista dela.  Berria - Mundua   2004-06-24


walkie-talkie iz pertsona bat beste batekin distantzia laburretan komunikatzeko eskuko tresna, irrati uhinetan oinarritua.

Anastasiok walkie-talkie bat atera zuen jakaren poltsikotik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 177. orr.

Goizeko 3etan jadanik mugimenduak ikusi dira, polizia anitz Baionako karriketan, walkie talkie-ekin mintzo.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lucyk pistola bat eta walkie-talkie bat erosi beharko lituzke, eta tiro-eskolak hartu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Hantxe lurperatzen genuen "osaba Jose", tunela egiten genbiltzanean kanpoko lagunekin komunikatzeko geneukan walkie-talkie-a, irrati txiki bat, kanpotik iristen zitzaizkigun panfletoak... eta hainbat ezkutuko tresna eta misterio.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.


walkiria iz Europako Iparraldeko jainkosa, guduetan heroi hil-beharrak izendatzen zituena; Europako Iparraldeko emakume gaztea, ilehoria eta luzea.

-Baaa... zu eta beste bi walkiria bidali apaiza tentatzera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 96. orr.

“Ene walkiria" erraten nioan, ikusiko...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Bere nobioarekin etorkizunik ez zeukala jakin zuen egun hartan, proposamenezko begiradekin bonbardatu zuen walkiria baten semea behar zuen kamarero hura.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 47. orr.


walkman iz kasete entzungailu eskukoa, tamaina txikikoa, aurikularrekin entzuten dena.

Stephenek, ingurura begiratu, walkmana entzun, kantatu edo are hitz egiten du marrazten duen bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

Filmaren soinu-banda osorik dauka grabatua, eta etengabe entzuten du walkmanean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.

Batzuk irakurtzen ari dira, walkmana soinean dute askok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.

Walkmanak klak egin zuen zinta amaierara heltzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 113. orr.

Amaiak walkman bateko entzungailuak ziruditenak atera zituen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

Belarri biak walkmanaren aurikularrez estalita agertuko zaizu halakoa hitzordura.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 65. orr.

Demagun walkmaneko pilari tripak atera, eta haietako zuku alkalinoa irentsiz nire buruaz beste egin nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.


waloniar izlag/iz Waloniakoa, Waloniari dagokiona; Waloniako herritarra.

Danilo Di Luca 29 urteko txirrindularia Waloniar fletxa deitzen den kurtsa irabazi duena.  Herria   2005-04-28

Horrek frogatzen baitu Belgikarrak edo hobeki erraiteko Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Flandes Belgikaren estatu zorrari aurre egiteko prest dagoela nabarmendu zuten, waloniarrek gauza bera eginez gero betiere.  Berria - Mundua   2004-07-17

Frantsesek belgikarrei legez egiten die trufa waloniar honek gure lagun flandriarrei.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.


waloniera iz frantsearen aldaera, Walonian mintzatzen dena.

Bruselasen frantsesez hitz egiten da, baina guretzat axolarik duen gauza bakarra da flandeseraren lurraldeen eta walonieraren lurraldeen arteko muga.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.


washingtondar izlag/iz Washingtongoa, Washingtoni dagokiona; Washingtongo biztanlea.

Washingtondar [...] Potomak tribuko kidea, bere burua gobernatzearen pribilegioa gobernu onaren abantailaren truke eman zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 260. orr.

Washingtondar AB Potomak ibaiaren ertzean bizi izan zen Washingtonen eman zuen denboran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.


waterpolo iz ur kirola, eskubaloiaren antzekoa, zazpina jokalariko bi talderen artean igerileku batean jokatzen dena.

Euskadiko waterpoloko selekzioaren bosgarren partida zen atzokoa.  Berria - Kirola   2004-12-28

Euskadiko eta Portugalgo waterpoloko selekzioek atzo Galdakaon jokatu behar zuten partida bertan behera geratu zen. Pilota biribila delako, waterpolokoa bezala.  Berria - Kirola   2004-12-28


watio (orobat vatio g,.er.) iz watta.

Bizitzak beste kolore bat zeukan 125 watioko bonbillaren argitan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.

Iheslarien zain geunden, baina alarma jota guardia mugitzen hasiz gero, 500 watioko fokuekin hornitutako dorre baten kontra egin behar genuen tiro etengabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.


watt iz potentzia unitatea, eskuarki elektrizitatean erabiltzen dena.

Kartzela haietan, alegia, 25 watteko bonbillak zeuden.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 94. orr.

Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen, hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Milaka watteko fokuek argiztatutako pasarela batean legez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Tximista batek 30 mikrosegundo irauten du eta 10 trilioi watt sortzen ditu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Milioi bat pertsonak, denak batera hizketan jarrita, sortuko luketen soinuaren energia 15 edo 20 watt baino ez litzateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Xinan, ur erresalba baten egitera doatzi munduko handiena izanen dena: 18 200 mega watt-eko eletrika indarra eman beharra du urtegi ikaragarri horrek, herri horrentzat.  Herria   2003-04-17


web 1 iz Interneteko helbide jakin batean aurkitzen den informazio multzoa.

Begiratu bat ematen zer web dauden ikusgarri, oharrari begia atoan: "Gogorrentzat".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Web horien sortzaileek bezero berriak erakarri eta haiei eusteko gero eta «trikimailu konplexuagoak» erabiltzen dituztela esan du.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Zenbait kasutan abortatzea irtenbide bat izan daitekeela dio Portugalgo web ofizial batek.  Berria - Gaiak   2004-07-04

Espainiako Auzitegi Gorenak web independentziazale baten kontrako kereila onartu du.  Berria - Mundua   2004-09-10

Han sakatuta, beste web orri batera jauzi egiten du erabiltzaileak; benetako erakundearenaren antzeko web batera.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Duela urte bat web-aren diseinua eta edukiak berritu zituzte eta ordutik %10 handitu dira kontsultak.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Zoaz orain El Correo-ren webera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Salmentarako web zerbitzu bat egin nahi izanez gero, eta horretarako disko baten prezioa jakin nahi izanez gero, SOAP protokoloaren bidez, datu horiek biltzen dituen konpainiarekin harremanetan jar daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Interneten web dokumentuak deskribatuta jasotzeko era berria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Irak-eko II. gerra zela eta, izugarri hedatu ziren web-log hauek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Beren ordenagailua web cam tresnaz dohatua dutenek mundu guzitik segitu ahal izan dute Korrika zuzenean.  Herria   2001-04-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Birus batek suntsitu zigun "Zimino lizuna" porno web-era jaitsitako bideo klipen artean, bazen Ginger Lynn izeneko artista bikain batena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

4 web atari (6 agerraldi, 6 artikulutan)

Web-atari berri bat eraikiko da, lau hizkuntzetan, orain arteko web-gunea baino zabalagoa, elkarteeri eta publiko zabal bati idekia izanen dena.  Herria   2004-01-29

Euskal literaturari buruzko beste bederatzi webgunerekin batera dago Euskal prentsaren lanak Susa argitaletxearen Armiarma web atarian.  Berria - Harian   2006-02-24

Osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen produktuen zerrenda osatu du Espainiako Greenpeacek eta bere web atarian (www.greenpeace.es) jarri du.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat.  Berria - Kultura   2006-03-08

5 web gune ik webgune.
6 web orri (257 agerraldi, 16 liburu eta 154 artikulutan)

Talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Unibertsitateko ikasgaiak hobeto garatzeko nahiko arrunta da egun Web-orriak eta Web-guneak eratzea -beren e-mail helbide eta guzti-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Elkarteak martxan jarri berria duen web orriak, dudarik gabe, are eskurago jarriko ditu aurrerantzean dokumentuok.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Jendeak zer gordetzen duen bere laneko disko gogorrean, zer mezu klase hartzen eta bidaltzen dituen bere posta elektronikoan, zer web orri bisitatzen dituen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Batetik jokoak eta programak pirateatuz, eta bestetik web orriak diseinatuz, diru mordoa eskuratzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Web orriaren helbidea eskatu diot adiskideari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Hainbat web orri eta proiektuen bidez sortutako fanzinea da.  Berria - Kultura   2004-11-07

EUSTAT (web orria): Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoari buruzko Estatistikak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

7 (izenondoekin)

Lizarra ikastolak Nafarroa Oinez bestaren web orri berria martxan jarri du, www.nafarroaoinez.net helbidean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Web orri seguruetan helbidea http: // hasten da beti.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Pare bat minutu baino ez dira behar web-orri pertsonalizatu hori egiteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Italian duen gibo fans web orri osatuaren bitartez erantzun du.  Berria - Kirola   2006-05-05

Parte-hartzea sustatu asmoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzirik dagoen web orri erraza eta interaktiboa egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ordenagailu bat, web-orri sofistikatuago batekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.

Sare elektronikoaren eta sakelakoen bitartez web orri pornografikoetara sartzeko erraztasunak ditu jendeak.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Web orri suizidak deitutakoen bidez, taldean suizidatzeko prest dauden lagunekin jartzen dira harremanetan Internet zaleak, Poliziaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-10-13

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

9 web orrialde (36 agerraldi, 6 liburu eta 23 artikulutan) web orria.

Kultura deitzen dugun horren adierazpen gehienak, liburuak, diskoak, bideoak, web orrialdeak... horrela jasotzen ditugu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Web orrialde desberdinetako helbideak gehitu zituen Mikelek: adibidez "lapelotavasca" edo "euskonews" delako webguneak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

Dena den, web orrialde batetik artxiboren bat norberaren ordenagailura jaistea delitua dela argitu du.  Berria - Harian   2005-07-13

Adingabeei zuzendutako web orrialde gehienak ez direla seguruak esan du Kontsumitzaileen Aferez arduratzen den Europako Ikerketa Zentroak.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Interneten dauden web zerbitzariak etengabe ugalduz doazela eta 2000. urtean, 2.000 milioi web orrialde baino gehiago daudela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.


webgune (561 agerraldi, 7 liburu eta 329 artikulutan; orobat web gune 49 agerraldi, 3 liburu eta 36 artikulutan) 1 iz interneteko gune birtuala, non pertsona edo erakunde batek informazioa eskaintzen baitu.

Gutxi barru webgune bat zabalduko dute, eta han ere sinadurak bilduko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Haur pornografiako 62 webgune itxi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Agiriaren berri Der Spiegel aldizkari alemaniarraren webguneak eta Elaph albiste zerbitzu arabiarrak eman zuten aurrena.  Berria - Harian   2005-07-08

Osasunak bere webgunean partidak zuzenean jarraitzeko sistema aurkeztu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-03-04

Osasunaren webgunean sartuta, harridura: euskaran klikatu, eta atalen izenak bakarrik agertuko zaizkizue euskaraz.  Berria - Kirola   2004-10-05

Horiek horrela, Fronte Zapatistaren webgunea itxita dago eta San Cristobalen zenbait telefono ez dabiltza.  Berria - Harian   2005-06-22

'Eskualdun Ona', 'Argia', 'Euzkadi' eta 'El Día' aldizkariek 36ko gerra hasi aurretik argitaratutako euskarazko orrialdeak jaso dituzte 'Euskal prentsaren lanak' webgunean.  Berria - Harian   2006-02-24

Azpeitiko Euskara Patronatuaren Erabili.com webgunean, itzulpen bitxia irakurtzea begitandu zaio.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Mezuaren benekotasuna frogatu ez den arren, webgune berean azaldu izan dira orain arte Basaieven komunikatuak.  Berria - Mundua   2004-09-18

Eta zergatik ez webgune bat sortu, Euskal Herriko erresistente eta deportatuen lekukotasunekin [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Berri hauek La Vanguardia (1999-04-07) eta El Mundo (1999-04-06) egunkariek, besteak beste, emandakoetatik hartuak, eta konpainiako Webgunetik zuzenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Interneteko webgune eta leihoak ugaltzen doaz, salmenta eskaintza gero eta zabalagoa eta aberatsagoa delarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

Webguneen edukiak biziki haserretu ditu Kanputxeako agintariak.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Sarrera horiek telefonoz eta webgunearen bidez saldu dituzte.  Berria - Kirola   2006-03-09

Webgunea: http: //www.cancerinfantil.org/aspanafoha/home.htm.  Berria - Harian   2006-02-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzko informazioa eskaintzeko webgune berri bat sortu dute: www.saharatik.com. Bere webgune ofizialean ohar horrek azaltzen du zein den egoera.  Berria - Harian   2005-07-17

Al Kaedarekin lotutako taldeak webgune islamista batean argitaratu zuen atentatuen aldarrikapena.  Berria - Harian   2005-07-08

Webgune interaktiboa osatu nahi dugu, baina horretarako herritarren ekarpenak eta parte-hartzea ezinbestekoak zaizkigu, hori gabe ez baitago Gazte Topagunerik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Sarean barna dauden hainbat webgune alternatiboren artean Z Communications.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

Elaph arabierazko webgune laikoak.  Berria - Harian   2005-07-08

3 (hitz elkartuetan)

Shoah-ri buruzko webgune zerrenda luze batera heltzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 72. orr.

Aldizkari, irrati eta webgune proiektuak 13 lanpostu zuzen eta 48 kolaboratzaile ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

· VICENT PARTAL x vilaweb albiste webguneko zuzendaria.  Berria - Harian   2006-01-24


weblog (orobat web-log g.er.) iz Interneteko webgunea, non ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen baitira. ik blog.

Weblog bat egiteko programarik erabilienak helbide hauetan topatuko dituzue: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Weblog askotan gogoeta pertsonalak, ipuinak eta saiakera txikiak topa daitezke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Zerbitzu plataforma bat izango da: posta elektronikoa, Interneteko guneen itzultzaile bat, weblog bat, txosten bereziak PDF formatuan.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Sustatu.com, lehen webloga Zinemaldian.  Berria - Kultura   2004-09-19

Weblog sareak erditu duen beste hitz-elkarketa xelebrea da: Zer den hori?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Irak-eko II. gerra zela eta, izugarri hedatu ziren web-log hauek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.


webtoki iz webgunea.

Zoriak egun haietako batean anorexiaren aldeko webtoki bat ipini zuen nere begien bistan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Eta hargatik esisti -ez bizi!- liteke euskal hizkuntza bezalako mustro bat, baina ez euskarazko hizkuntza; erret akademiaren webtokiko atariko atean bertan esplikatzen edo argitzen da euskara... "euskal hizkuntza" dela!  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 248. orr.


webzale izond weben zalea dena.

Lagun webzale batek orrialde bitxi baten berri eman dit duela gutxi.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.


wellfarismo iz gizarte ekintza kontzertatua.

Kritika honek dio wellfarismoa ongizatearen kontzepzio utilitaristan oinarritzen dela. Badira bai wellfarismoak herritartasun kontzeptu pasiboa sustatzen duela eta, estatu babesle erraldoaiaren kontrako kritika ideologiko interesgarriak, baina Ongizate Estatuari egiten zaizkion kritika nagusiak -azaletik behintzat- ez dira ideologikoak, aitzitik, kritika horiek nolabaiteko ekonomia arrazionaltasunaren izenean egiten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.


western 1 iz zinema-generoa, iparramerikar mendebaldean kolonizazioaren garaian gertatzen diren abentura filmek osatzen dutena.

Wisek genero guztiak jorratu zituen: zinema beltza (The captive city, Odds against tomorrow), westerna (Blood in the moon), zientzia fikzioa (The day the earth stood still, The Andromeda strain), gerra generoa (Run silent, run deep), [...].  Berria - Harian   2005-09-15

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

Telebista piztu eta The Outriders izeneko film bat ikusten hasi ginen, 1950eko western bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Egunkari haietako mundua ez zitzaidan batere ezaguna egiten; western bat bezain arrotza zitzaidan. Irudien gosea dute dagoeneko, fikziozko istorio bat ikusteko irrika, dela westerna dela amodiozkoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Belardian zehar cowboy itxurako gizon bat doa oinez, western batetik ateratakoa ematen du bere sonbreiruarekin, bere alkandorarekin, bere bakeroekin eta bere uhalezko gerri kartutxeran daraman errebolberrarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

Baina igandean bai, western bat ikusi genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.

2 (izenondoekin)

Greg, egia da, gustura egoten zen bere telesail eta western gogokoenei begira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Itxuraz western soil bat dena, bilakatuko da izana eta ukanaren arteko gogoeta gaia.  Herria   2002-11-21

Western handiak eta Bronstonekin egin zituen ekoizpen erraldoiak.  Berria - Kultura   2004-09-17

-Dena prest, neska-mutilak? -goratu du boza, gaztetako western zaharretako protagonisten hista nabarmena eginez-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Bai film komiko eta musikaletan bai western dramatikoetan.  Berria - Kultura   2004-10-05

John Hillcoatek zuzendutako The proposition western liriko eta bortitza ere ikusi ahal izango da Fanten.  Berria - Kultura   2006-05-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gauez, ohean geundela, geure gelatik entzuten genituen maiz kaleko tiro-hotsak, western-filmetan bezala. Kartutxera handia gerrian -Western filmetan bezala- txapel borobil bat argizariztua euriaren babeserako eta han idatzita "Cazadores de Guipúzcoa".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 137. orr.

Liburu bakarrak aitak bolada batean irakurri ohi zituen western nobelak ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

What the toll tells paraje galdu batean abiatzen da, espageti western klasikoen moduan.  Berria - Kultura   2006-04-06


whiskey ik whiski.

whiski (125 agerraldi, 36 liburutan; orobat whisky 244 agerraldi, 56 liburu eta 12 artikulutan, wisky 15 agerraldi, 3 liburutan eta whiskey 6 agerraldi 5 liburutan) 1 iz zekale, garagar edo arto alez, batez ere Britaniar uharteetan eta Ipar Amerikan egiten den edari bizia.

Hau vodkaren lurraldea da, amaitu dira whiskiak eta beste alkoholak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.

Whiski apur bat prestatuko dizut sodarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Neskak basoa luzatu zuen eta gizonak whiskia zerbitzatu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

-Atera whiskia, Julia -esaten zion.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Uste dut whiskiak nahastu ninduela, baraurik nengoen eta ez dut edateko ohiturarik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

Hori zerabilen gogoan whiskia hurrupaka edaten zuen bitartean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Whiskiari tragotxoa jo zion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 217. orr.

Eskoziako whiskiaz blai eginda oheratuko ez banintz, ez nukeen begirik bilduko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Aurreko gaueko whiski botila eskaini zion, baina uko egin zion buruaz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.

Whiskyaren zapore konfortagarria suma zezakeen eztarrian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Whiski-eta-soda edaten ari ginen gu denok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tabako USAtarra, whiski eskoziarra, ardo frantsesa eta nik dakita ba zer ez zegoen, itxuraz, han.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

Whiski betea eskatu nuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Garrafoiko whiskia zen muga-ertzeko duty-free hartan erosi nuena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.

3 (neurriekin)

Azkenean, bi edontzi whiski eta botila erdi ardo edan ostean, hasi zen aienatzen goibeltasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Pinta eta erdi eskoziar whiski eta bi botila ardo beltz erosi nituen neuretzat. Berarentzat pare bat hazbete whiski atera zuen beste edontzi batean eta edan egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Beste hurrupa bat eskoziar whiski.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 115. orr.

Barnean, hogoi mila boteila Whisky eta holako edari tornuarentzat paper xuxenik ez.  Herria   2001-02-22

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontua zen ez zuela whiski-tantarik ere arasan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Nirea, whiski ttantta batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.

Ez du likorerik nahi, baina onartzen dio kafean whiski-zorrotadatxo bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Sukaldera joan eta whiski zurrusta bat atera zuen baso batera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

Whisky hatsa zerion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.

Ohiko bezero lagunen baten izena aipatze hutsarekin, whiski-motarik bitxiena eta edonolako ginebra-aldaera egin berria eskura zitzaketen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Zerbitzariari bi whisky-kopa eskaturik, bat luzatu nion Adari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Hegazkinean harturiko whiski botilatxoak maletako poltsiko batean behar zuela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Aste bat lehenago Dantxarinean izanak ziren Ricard eta Whisky botila zenbait erosten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Txoferra hurbiltzen duk baforean erosi berri duen whisky kaxa edo tabako kartonak kamionaren kabinan altxatzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Bere whisky-gauetan, niquer hitzaren esanahiaren jakitun, pentsatu ahal izango zuela azkenean ongi izorratu zituela ordenako moja zintzoak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Eta festa ondo amaitzeko, malta-whiskya, noski.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.

Ez baitzuten zilegi lurrak Zuriei saltzea kristalezko perlen eta patata-whiskyaren truke.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.

6 baso bat whiski.

Jendez betetzen ari zen tabernako zerbitzariari neskak bi whiski gehiago manatu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Atsedena whiski txiki bat edateko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Soberan erretako zigarroak eta neurririk gabe edandako whiskiak tarteko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Eta -whiskyak joan, whiskyak etorri- eztabaida amaigabe batean murgildu ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Lehendabiziko whiskya bi zurrutadatan edan nuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Bera whiski bat prestatzen hasi zen, zerbait garrantzizkoa esan behar zuenean egin ohi zuen moduan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 201. orr.

Marro begira zegokien, beti egon ohi zen bazter batetik, eskuan whiskia eta begiak dir-dir zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.


whiskitxo (orobat whiskytxo) iz adkor basotxo bat whiski.

Niri, whiskitxo bat, Jack Daniels.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Hiru whiskytxo burura igoak zituen eta Gallaherren puru sendoak adimena nahastu zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 116. orr.


whiskizale (corpusean whiskyzale soilik) izond whiskiaren zalea den pertsona.

Eta ikusi besterik ez dago Amerikar whiskyzaleak zein aise bota zituen espainiar neurritsuak beren lurretatik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

-Frenatu genuenean, mozkorren bat izango zelakoan jarri ginen, oinetan indarrik ez eta seko eroritako whiskyzaleren bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.


whisky ik whiski.

whist 1 iz ingeles karta-jokoa, frantses kartekin jokatzen dena, oso erregela sinpleak dituena.

Luze gabe, whistean jokatzeko kartak eman zizkioten Txitxikovi, eta gizalegezko buru-makurtua eginez hartu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Arrandegira edo edaritegira inguratu, begi-keinua egin, eta janaurreko ederra antolatuko digu segituan!, eta guk, bitartean, whistean egingo dugu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Bisitariak whistean ari ziren bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Bazkalostean whistean hasi, eta jokoan aritu ziren arratsaldeko hiruretatik gaueko ordu biak arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Oro har, jende onak ziren, abegitsuak, eta berehala hartzen zuten lagun mintzat haiekin ogia eta gatza jan edo arratsalde bat whistean ematen zuen edonor.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Eta, zuk, gogoan al duzu zer-nola whist karta-jokoan ari zirelarik, gure aita sutan jartzen zen galtzen bazuen?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erabat ahaztu zitzaien whist-partida; gai oroz eztabaidatu eta mintzatzen ziren oihuka  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.


whistle iz letoizko txistua, sei zulokoa.

Victor Gomezek (baxu elektrikoa eta kontrabaxua), Ruben Isasik (trikitia, txirulak, txalaparta eta perkusioa), [...] eta Xabier Vallek (alboka, uilleann pipes, gralla eta whistlea) osatzen dute Kukuma.  Berria - Kultura   2004-05-01

Gaita, soinu txikia, perkusioa, bouzoukia, txalaparta, txirula, mandolina, whistlea, gitarra.  Berria - Kultura   2004-05-01

Alboka, whistlea, karamiloa eta txirula.  Berria - Kultura   2006-03-30


winchester iz Winchester markako erriflea.

Don Jaime izeneko gizon beltzaranak winchesterra eskuan zuela jarraitzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Lau gizon winchester bana besoetan zutik, negu giroko western batekoak bailiren, aurrean hiru gorpu biluzi ahuspez dituztela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.

· Izerditan neuzkan eskuak; Winchester markako errifle erdiautomatiko bat neraman, eta indarrez heldu nion.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.


windsurf iz surfaren mota, surf ohol beladun batekin egiten dena.

Erreskate taldeek gizonaren windsurfeko ohola eta oihala aurkitu zituzten atzo, kostatik hamar miliatara, gizonezkoak windsurf egiten zuen lekutik hogei kilometro ingurura.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Bilboko gizon bat desagertu da Lanzaroten, windsurf egiten ari zela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17


windsurfzale izond/iz windsurfaren zalea dena.

Bela zuri urrunek eta windsurfzaleen koloretako hurbilagoek han-hemenka eteten dute tiralineaz marraztutako horizontearen ertz infinitua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.


wisky ik whiski.

wolffiar izlag Ch. Wolff matematikari eta filosofoarena, Wolffi dagokiona.

Filosofiaren sistema bat, adibidez, wolffiar sistema benetan ikasi duenak, oinarri-esakune, argiketa eta froga denak irakaspen-eraikin osoaren sailkaketarekin batera buruan dituen eta dena behatzekin zenbatu ahal izan duen arren, ez du wolffiar Filosofiaren ezagutza historiko osoa besterik lortzen; eman zaion adina daki eta juzgatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Leibniz jaunak esakune hau oinarri-esakune berri bati dagokion hotsarekin iragarri ez zuen arren, dena dela, baieztapen berrietarako erabili zuen eta bere jarraitzaileek izendatuki sartu zuten leibniziar-wolffiar irakaspen-eraikinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Filosofia leibniziar-wolffiarrak, beraz, gure ezagutzaren izaeraren eta jatorriaren azterketak erabat zuzengabea den ikuspuntuaren menpean jarri ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.


wolfram (orobat wolframio) iz gai bakuna, molibdenoaren saileko metal astuna (W edo Tu; at. z. 74). ik tungsteno.

Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiak, laborategian wolframa isolatu zuten lehen zientzialariak, helburu militar horien zerbitzuan aritu ziren lanean.  Berria - Kultura   2004-11-03

-Hari horiek wolframezkoak dira -diotsot sabaiko lanpara seinalatuz-.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 131. orr.

Gure burdina, gure wolframioa, gure lehengai guztiak, Alemaniako arma-lantegietara joan ordez, Frantzia eta Ingalaterrara joanen lirateke...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.


wolframio ik wolfram.

wolof
1 wolof hizkuntza wolofera.

Wolof hizkuntzara itzuli dugu komedia, eta herri guztiak hartu du parte, paper nagusietarako hiru aktore paregaberekin batera.  Berria - Kultura   2006-04-25

Gero kantu eta dantzaren aldi betiko Otxalde eta Afrikako talde batekin, ahantzi gabe Afrikako erran zaharrak gazte batzuek irakurturik frantsesez eta Wolof hizkuntzan.  Herria   2004-05-20


wolofera iz afrikar hizkuntza Niger-Congo taldekoa, Senegalen eta Gambian mintzatzen dena.

Lanbidez abokatua den Lakaren bitartez jakin ahal izan dugu woloferaz mintzatu zitzaizkiola Markinatik heldutako itzultzaileari, eta bi egunera libre utzi bazituzten ere, jabetza intelektualaren aurkako delitua egotzi dietela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.