Egungo Euskararen Hiztegia
—U—
[bertsioa: 2024-01-10]

uahabi ik wahabi.

uahabismo ik wahabismo.

uahabita ik wahabita.

uata iz kotoi harroa, zauriak garbitzeko eta aulki, soineko eta kidekoetan betegarri gisa erabiltzen dena.

Bere tximino formako burua uatazko forruan ezkutatu du, hitzik esan gabe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.


ubarroi iz itsas hegian bizi den hegaztia, lumadi ilunekoa, ahatea bano handiagoa, murgilari ona dena (Phalacrocorax sp.)

Antxetak, petrelak, ubarroiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Ubarroi edo karrabaso hura, esaterako, Sadam Husseinek petrolio putzuei su eman eta lumak olio beltzez zapuztuta erakutsi zitzaiguna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Ubarroiak ausartak dira eta uxatzea ez da erraza izango.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Ubarroi saldo batek brankaren aurretik egin zuen aldi berean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Miru gorriak, nonahi; ubarroi talde bat; arrano beltzak, lau; eta ugatza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

'Ubarroiaren gibela gozoa da benetan,' esanen du sukaldariak, abisu antzera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Baleak ere han urrun ugari pasatuko dira, eta ubarroiek zenbatu ezineko saldotan alde egingo dute airetik iparralderantz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.


ubel 1 izond kolpe baten edo hotz handiaren ondorioz larruazalak hartzen duen kolorekoa. ik more.

Argizaria bezain zuri, nire aurpegia, [...] zain ubelez zeharkatua, gorpu batena bezain nardagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Maddik orduan, presaka, atorra irekiz bularrak askatzen zituen eta niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Bugainbilearen lore zurixka eta ubelak ikusten dira, eta kaktusak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Goizalbaren lehen argi ubelak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Eguzkiarekin batean jaiki eta mendi ubeletan iltzatzen ditu begiak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Berunezko hodei ubelak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 134. orr.

Bularreko negal eta mantxa gorri eta ubelak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Atorra ubela, biziki 'tendance', zapata berriak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 31. orr.

Tinta ubelaren antzeko orbanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Ikasle guztiek generaman [...] haren esku gogorraren oroigarri ubelen bat besoetan edo kaskoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Arratsalde jakin bateko nagitasun ubelak halako hiria dakarkit gogora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

Petxua ubel-ubel egin arte, mea culpa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

· Ganbarako beirateaz beste aldean, egun berria bazetorrela iragartzen zuen ortziaren ubel koloreak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Matelondoan luzitzen nituen gerla-pintura ubel-gorriek azalpenen bat eskatzen zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Poternako baratzea argiztatzen zuen zeru ubel-gorrira altxatu zuen soa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Neonezko argiaren eragina, suposatu nuen, eta eskuok lehortu nituen, hauek ere horiska-ubelak, orobat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Arestiko zurbiltasuna ezabatua aurpegia gorri ubela zeukala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

Urdin-ubel kolorezko laino eder batek halako kapelu bat osatzen zuen eraikuntzen gainetik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Aurpegi txikian begi bizi-hezeak, ezpain fin-ubelak, ile apurrak atzeraka orraztuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.

4 (adizlagun gisa)

Hodeiak ubel zeuden muino urdinxken gainean eta zerua purpura koloreko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Erorita zeukan begitartea, begi-hondoak ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Zaplaztekorik ez, esan zuen, ukabilkoa, kokotsa ubel-ubela utzi ziona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

5 (izen gisa –en atzizkiaren eskuinean)

Ega ibarretik, eta atzerago Urederraren arrotik, Bargagorri eta Lazkuako harkaitzen atzetik, ilunabarraren ubela zetorkidan gainera ezari-ezarian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

• 6 iz larruazalean kolpe baten edo hotzaren ondorioz gertatzen den orban ubela. ik ubeldu2.

Gauza asko hautsirik, barneko zauriak, hemorragia, ubelak, urratuak, denetik, eta biek zuten garuneko xoka.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Behin odola garbituta, makilakaden ubelak besterik ez zituan geratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.

Azken hauek baieztatu dute zaindariek jipoitu zutela zigor ziegan sartzerakoan eta ubelak dituela behatzetan, besoan eta buruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Biziagotu egin zen ubel hura, erabat ilundu arte.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Neskaren begitarteko ubelak zenbatzen ahal nituen, ubelak eta odol idorra zerien urrakoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Elemenia opakuarena, errestoena, ubelena eta ubel bikoitzena, ihi xeheena.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 145. orr.

7 ubel-kolore izond

Tolosako Juanek utzia zidan ganbarako beirateaz beste aldean, egun berria bazetorrela iragartzen zuen ortziaren ubel koloreak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

Gilderoy Lockhart agertu zen oholtzan, aran ubel-kolorez jantzita distiratsu, eta laguntzaile gisa Snape bera zuela, hau ohi bezala beltzez jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

Hodeiak, ubel kolore, gehi soldagailuaren garraren ukitu urdinska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.


ubeldu1, ubel(du), ubeltzen (orobat uheldu g.er.) 1 da/du ad kolore ubela hartu edo eman, eskuarki larruazalaren zati batek. ik uspeldu.

Sokak zintzurra tinkatu arau hanpatzen eta ubeltzen zen kondenatuaren bisaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

"Bir" delako hori gomazko zerrenda bat zen, gaixo zegoen behatzari estu-estu lotzen zitzaiona behatza ubeltzen zen arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Ezpainak ubeldu egiten zitzaizkion, eskuak dardaran hasten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Haginak zuritu eta mihia ubelduko zaizkio.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Berehala ubeldu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Besoa ubeldua nuen ezpatakada batez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Betondoak arrunt ubelduak zituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Maianak azietak erortzen eta hausten entzuten zituen, gorputzak ubeltzen zituzten ukabila kasken oihar elkorrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Musu eman nion, ubelduta ez zeukan leku bakanetako batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Ohean zegoen nire maistra, aurpegia ubelduta, begi bat oso-oso puztuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.

Argazkietan, ubeldutako gorputz biluzia ospitaleko ohe gainean etzanda.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

2 irud/hed

Euskal txirrindularitza ubelduta dago, aspaldian jaso dituen kolperik latzenak eta kupidagabeenak jaso zituen atzo.  Berria - Kirola   2004-06-03

3 (era burutua izenondo gisa)

Orduan Arianek ezpain ubelduak eskainiko zizkion musua emateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 387. orr.

Nekea antzematen zaio betazal ubelduen atzean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Musu eman nion lepoan, non baitzuen azote baten aztarna ubeldua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 582. orr.

Andresaren bisaia ubeldua nire aldera bihurtu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Sudurra atzaparkatua, belarria urratua, masaila ubeldua, galtzak apurtuak, horra Max jangela-egongelako atea bultzatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.


ubeldu2 1 iz larruazalean kolpe baten edo hotzaren ondorioz gertatzen den orban ubela. ik ubel 6.

Adinekoek zauriak, ubelduak, hausturak, urradurak, buru edo aurpegiko lesioak, erredurak edo harramazkak izaten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Uste dut ubelduak edo beltzuneak bilatu nahi dituela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.

Emakumeak lepoan zituen ubeldu batzuk seinalatu ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Ubelduak nituen matrailetan eta kokotsean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 100. orr.

Koadroetako gorputz haien azalean gauza asko falta ziren, dudarik gabe: ez zeukaten mailaturik, ez eta ubeldurik, hozkarik edo ziztadarik ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ez garatxo bat, ez mantxa bat, ez ubeldu bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Lotsaturik, bere hankako ubelduari begira atzeman ninduela ohartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

Seguru asko, nire begiko ubeldua froga bat irudituko zitzaien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Atzaparka egiten zidan edo ubelduak egiteko moduko alimaleko zapladak. Zirkulu biribila bilakatu zen ubeldua, arrosa ilun-iluna. Ez zen batere erraza izaten hortxe, eskuinaldeko bularraren juxtu goitiko aldean, neukan ubeldua ezkutatzea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Biharamunean aurkitu ninduten, dena ubeldu eta zauri, nire bila irtendako adiskide batzuek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Ezkerreko begiaren inguruan ubeldu zurbil bat ari zitzaion zabaltzen Blacki, eta sudurretik odola zerion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

Dakiena da galdeketa egin eta gero ostera zintzilik eta buruz behera jartzen duten gorputz gazteak ubeldu beltzak dituela bistan dituen gorputz-atal guztietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Osaba Vernon geldi geratu zen, artean ukabila altxatuta, aurpegia ubeldu-kolorez itsusitua zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

· Banekien iluntasun hura, odol ubelduaren kolorekoa, han urrunean zebilen haizearen abisua zena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 367. orr.


ubeldura 1 iz ubela, ubeldua.

Zauriak eta ubeldurak non nituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Emakumeak gorputz osoan ubeldurak zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Ubeldurak zeuzkan ezpainetan eta izterretan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Hurbilegi ordea betondoetako ubeldurak ez nabaritzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Jatorri ezezaguneko ubeldurak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Andreak asko sufritzen zuen [...] olgetan mailaturiko mutikoengan ubeldurak ikusten zituenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 58. orr.

Urdina, kolpeengatik sorturiko ubelduren ondorioz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 216. orr.

Sekulako ukaldiak hartu zituzten saihetsetan eta ubelduraz josirik geratu zitzaien gorputz osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Betaurreko gotorrak, batetik, eta aurpegi ubelduraz apaindua, bertzetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gogorkeri arrastoak, ubeldurak, arramaskak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Bi gaixori egin diet bi aldeetan eta bati alde batean, eta ez da inolako okerrik izan, bietako batean gertatu den begi-ubeldura handi bat izan ezik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ubeldura ugari (3)

ubeldurak ditu (3); ubeldurak zituela (3); ubeldurak zituen (3)

ubelduraz beteta (3)


ubeltasun iz ubela denaren nolakotasuna.

Ilunabarreko ubeltasunean hondoratzen ari da uharte handia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 156. orr.


ubelune iz ubela, ubeldua.

Betiriri azala orbanez eta ubelunez bete zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.

Ziztaden eraginagatik, ubelunez josiak zituen Emmanuelek besoak ordurako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 121. orr.

Gaizkiaren damua iradokiko du Aitarenak, mendekua Ugazalabarenak, erdeinua Semearenak, oinazea Amarenak, begi-zuloetako ubeluneetan eta masailetan behera argizarizko tantak erantsita, elizetako Ama Doloreetakoaren irudi margotuek izan ohi dituzten bezala.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.


ubera 1 iz itsasontzi batek uretan uzten duen arrastoa.

Libertè, Ègalitè, fraternitè inskripzioa zuen petakak, eta hitz haien ondoan, itsasoan ubera utziz zihoan belaontzi baten grabatua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Txalupa bakoitzak uzten du bere ubera badian, eta esan liteke izei bana daramatela atoian, adarrak oro zilar.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Chargeux Reunis konpainiako Croix itsasontziaren ubera atzean uzten ari da Europa eta gerra hotsak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Hala ere, sinets iezadazu, arrantzako kabotajeko zamako trasatlantiko guztien tutuak ozentzen dira behin eta berriz neure gogoan, ortzimugaz haraindian gorde den baforearen uberak gure begietan irakiten jarraitzen duen bezain luzaz...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 281. orr.

2 irud/hed

Nik ez nekien putz egiten ez eragiten baina, musikari plantan azaldu nintzen Bristol-en Andoni Olabe lagun nuela edo, zuzen esanda, haren uberan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Odessako portutik zuzenean etorria zen Potiomkin hark iraultzaren oihartzuna zekarkigun, ubera, baina ez ziguten armarik eskuratzen ahal.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.

Ontzi honek, haatik, iraultzaren ubera darama bazterrik bazter munduko itsasoetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.

Halako traizio bat bezala bizi du patu saihetsezin hori, etsita murgiltzen da aitak utzitako uberan, haren erantzukizunak begietan lehertzen zaizkio hoteletako ispiluetan bere aurpegiari so egitean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bidaiatzean, gure lorratza uzten al goaz, itsasoan ontzi ubera bezala?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

4 ibia.

Estuarioa Praça dos Restauradores pareko uberatik zeharkatzen du, marea behera dagoela aprobetxatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Mogueimek ezin dezake estuarioko bigarren adarra uberatik pasa, ez eta marea behera egonik ere, sakonagoa baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.


uberka iz ura doan bidea.

Gizonak ez dira etorri gaur merkatura, lanpeturik baitaude ildoak hausten urak beste uberkarik bila dezan eta milpa erne berria berekin eraman ez dezan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.


uberro iz uharra.

Hori, eta uberro lekedazua izter artean hedatzen ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.


ubi ik ibi.

ubide (orobat urbide g.er.) 1 iz urak joateko bidea, gizakiak egina. ik erreten; itsasarte.

Urtegiko horma nagusia, bigarren horma, Nafarroako ubiderako sarrera eta haren lehenengo hiru kilometroak egiteko, 235 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du Espainiako Gobernuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Tausteko ubideak uraren % 30 galtzen du, obra zaharra delako.  Berria - Harian   2005-01-18

Panamako ubidearen auzian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

181 kilometro luze izanen da ubidea, obrak amaituta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Aurrera jarraitu zuen Scotten gabarra ubidean atrakaturik zegoen lekuraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Bisigodoen legeak ibaien ubide-erdia hartzen uzten zien partikularrei, baldin eta beste erdia sare eta ontzientzat libre geratzen bazen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Hango ubideak eta hango zubiak, hango gondolak, hango piazzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.

Ubidearen zoruak izan beza gutxienez ehun oin bakoitzeko oin-erdi bateko malda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Zurezko bi zubi dauzka, pilote gainean eraikiak, ubidearen zabalera osoa nabigaziorako libre uzteko moduan jarriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Tutuz egindako ubideek abantaila hauek dituzte: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

Horra nire ubidea ibai bihurtua eta ibaia itsaso.  Elizen arteko biblia   Si 24,31

Karrika estua eta harresipekoa zen, ibai bat ubidean nola, harlanduzko zorua zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Gorpuak zakuetan bildu eta herri erditik igarotzen den ubidera jaurti zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Ubide eta ibai-bazter guztietan gainez egingo du urak.  Elizen arteko biblia   Is 8,7

Osinetik sortuz, lur azpiko ubide batetik zehar ibiliz zazpi ibaien urek itsasoa ukituko zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

Tom Hanks bera ere izango da ubideen hirian; filmaren aurkezpenean parte hartuko du.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ubidearen Jarraipen Batzordearen bilera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

2 ur laster baten ibilbidea.

Marea behera zegoela eta, argi ikus zitekeen ubidea sigi-sagaka, hareatza zabalak eta uharte arrokatsuak saihesten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Himalaya eta Tibeteko mendilerroetatik datozen errekastoen ubideak aldatzea ere aukera bat dela uste du Pekingo gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Urak sekulako abiada hartzen zuen harri eta sastraken arteko ubide estuan behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Bidaiaren amaiera aldera inguratzen ari ziren, Aiaran bertan jaiotzen zen Nerbio ibaiaren ubideari jarraituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Urak zazpi urtegitan itxiak zituztenean, zazpi ubide berri egin zituzten langileek holandarraren zuzendaritzapean. Errekaren ubide lehorrera jaitsi zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Aldapa leunean behera iparraldera zihoazen, eta hondoan erreka baten ubide lehor eta kiskalia igarotzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Marea berriak irakiten zuen orduan ubide sakonetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Ibai eta ubide zabaleko lurraldea izango da; baina etsaien arraun-txaluparik ez da handik igaroko, ez ontzi handirik bertan ibiliko.  Elizen arteko biblia   Is 33,21

Herbert Raas, Iparreko itsaso hotza eta Nederlandeko ubide lasaietako ur bareak utzita Timorreko irlara etorri zenean, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Ubide harritsuaren beste aldean, bidezidor oso erabilia ikusi zuten, mendebaldeko haitzen oinaldean sigi-saga.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Ibai bakoitza bideratzeko kobrezko ubide bana egin zuten osinean, estutuz zihoana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Itzuli egiten dira ureztatzeko ubide bati jarraituz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

Erreka bera geratzen zaie, ubide nagusia: «nagusia, itsasadarraren beraren ardatza delako, baina baita kutsadurarik gehiena hor batzen delako ere».  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean, aurkituko duzu.  Elizen arteko biblia   Is 7,3

Beltzak dira hiriko urak, ustel usaina darie, Baltikoan hartutako sardinatzarraren biltegiek ubide ertzetako moiletara jotzen baitute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Jebustarrei eraso nahi dieten guztiak sar daitezela ubide-zulotik, David gutxiesten duten itsu eta herren horiengana!  Elizen arteko biblia   2 Sm 5,8

Ubide-kate hori inoiz ez zen bat etorri muga politiko batekin giza historiaren hasieratik lan hau idazten ari naizen garairaino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

5 irud/hed

1909an, Louis Blériotek Manchako Ubidea gurutzatu zuen hegazkinez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Danubio sarea bezalakoa izan da beti: ekonomia eta kultura garraiatzeko balio izan du, benetako ubidea izan da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Ni ubidea naiz, ibaitik ura hartu eta baratzera daramana.  Elizen arteko biblia   Si 24,30

Oihu bat bertze bati zerraion, eta haiek, noiz eta tristeak baitziren, sufrimenduaren ubideetarik eramanak ziruditen, eta, noiz eta alegerak baitziren, munduaren bizigogotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ubide ondoan (3)

nafarroako ubidea (24); nafarroako ubidea egiteko (4)

ubideak egin (3)

nafarroako ubidearen (27); ubidearen ertzetik (3); ubidearen hirugarren zatiko (18); ubidearen inguruko (4); ubidearen jarraipen (3)

nafarroako ubideari (4)

ubideetako eta portuetako (5)

ubideetan zehar (3)

nafarroako ubideko (10); ubideko lanak (3); ubideko lanen (3); ubideko obrei (4); ubideko obren (5)

nafarroako ubiderako sarrera (3)


ubidear izlag/iz Ubideakoa, Ubideari dagokiona; Ubideako biztanlea.

Zornotzako Jaungoiko-Zale elkarteak Ibargutxi ubidearraren hitzaurreaz bildu zituen lehen liburuki baten Uzkurtz gaiak (1933).  Berria - Kultura   2006-01-15


ubidegune iz ubidea dagoen gunea.

Ubidegunea non zegoen egiaztatu ondoren, zuzenean hartu zuen Camden Lockerako kalea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.


ubideratu, ubidera(tu), ubideratzen du ad ur laster bati ubidea egin.

Eibarko Matsaria erreka ubideratzeko eta Pasaiako saihesbidearen berrantolaketa urbanistikoa egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Urumea ibaia ubideratzen dute.  Askoren artean   «Rataplan» - 107. orr.


ubidetxo iz ubide txikia.

Malkoak masailetan behera erortzen zitzaizkion, azal gaineko pinturan ubidetxoak zabalduz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 164. orr.

Entzunda daukazu aspaldian jendeak leihoetatik botatzen zituela zikinkeria guztiak, txiza eta abarrak, kaleko ubidetxotik joan zitezen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.


ubikitina iz

Proteinen ezabatzea ubikitina izeneko molekula batek eragiten zuela jakinarazi zuten haiek.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Ubikitina molekula proteina bat da berez, baina badu ezaugarri bat: beste edozein proteinari josi dakiokeela.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Ubikitinaz markatutako proteinak deuseztatzen dituzte zelulek.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Gaixotasun larriak lepoko edo zerbikaletako minbizia eta cistifibrosia kasu ere sor daitezke ubikitinaren zikloan izaten diren akatsengatik.  Berria - Gaiak   2004-10-07


ubikuitate iz nonahikotasuna. ik ubikuotasun.

Ipar eta hegoaren kontu honekin nabilela, hara non ematen didan, nahi gabe, ikasle batek ubikuitateari buruzko gogoetak merezi duen bigarren atala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 26. orr.

Ubikuitatearen eta omnipresentziaren arteko bereizketa inportante hau ez zegoen garbi Erdi Aroko Elizarentzat, eta horrek odol asko isurarazi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.


ubikuo izond nonahikoa.

Erraz esateak ez du adierazi nahi erraz ulertzekoa denik: Nemesio Indaburu adiskidea ubikuoa da, gizaki nonahikoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.

Geuk ere, ubikuoak ez garen gizakiok, galdera transzendenteak egiten dizkiogu geure buruari noizean behin, oso noizean behin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.

Lehen Jainkoaren gainean esaten zirenak esaten dira orain Espainiari buruz: transzendenteak, zatiezinak, ubikuoak ei dira bi-biak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.


ubikuotasun iz nonahikotasuna. ik ubikuitate.

Ubikuotasunaren dohaina du, desarauzko fenomeno horri atzetik dohain substantiboa ipini zionak zer esaten zuen ez bazekien ere, zalantzarik gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.


ubilada iz

Gure aiekan esaten den moduan, ubiladak egiten ezkutatu nintzen jende artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 166. orr.


ubileria iz erreuma, hezueria.

Haize-lasterrak eta soinekorik ezak, ubileria (erreumatismoa) ugaritu dute atxilotuen artean, bai eta idorberia (bular-galtzea) ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.


ubula iz aho gingila.

Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Beste adibide bat: r> p< esaten badut, r-ren itxiera egin ondoren, ubularekin r irekitzaile bat artikulatu behar nuke, p-ren leherpena ezpainetan gauzatzen den bitartean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Dardarkari ubularretan bakarrik esan daiteke ubula artikulatzaile aktiboa dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 148. orr.


ubular izond aho gingilarena, aho gingilari dagokiona.

Hots ubularren izenaren iturria aho-gingilaren latinezko uvula deituran da, noski.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Berez, ez euskaraz ez gaztelaniaz ez dago hots ubularrik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Arrunta baita gure artean dardarkari hobikariaren ordez, dardarkari ubularra egiten duten hiztunen kasua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Frantsesezko dardarkaria, "r" idazten dena alegia, ubularra da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Frantsesez r ubularra ahoskatzea baldin bada ohiko erabilera, halere, hiztun batzuek r apiko-albeolarra ahoskatzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.


uda 1 iz lau urtaroetan beroena, udaberriaren ondotik datorrena, hedatzen dena Lurraren iparraldean ekainaren 21 edo 22tik irailaren 22 edo 23ra, eta Lurraren hegoaldean abenduaren 21 edo 22tik martxoaren 20 edo 21era.

Iragan nuen udaberria, iragan nituen uda eta udazkena, eta orain neguan nago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Urte hartako udaberria joan zen, eta haren ondotik udak ere bide berari ekin zion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Udan sartzeko beste hiru aste falta direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Negu zein uda, bere gelatxo ziztrinean sartuta, une batez ere lisatzeari utzi gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

43ko uda zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

2003ko udan 2,5 metro galdu zuten altueran Alpeetako glaziarrek.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Elkarren antzeko gizon gazteak ziren Juan Duñabeitia eta Ernest Hemingway 1914ko uda hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Kruz Lete Sarasola izan zela 1931 hartako udatik aurrera Anduaga esaten dioten bazterrean Ama Birjina ikusi zutenetako bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Hamarkada honetako udak azken 500 urteetako beroenak izan dira, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Uda batean, gure lagunartearen jostaleku nagusira etorri zen, Alaska izeneko hotelera, eta hantxe ezagutu nuen nik, artean hutsik zegoen areto batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Egun batean -uda zen eta bero zakarra egiten zuen- Lubis eta Pantxo bi anaiek berekin joan nendila eskatu zidaten gauza bat erakutsi nahi zidatelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Laster uda izango zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Uda guztiak mendian ematen genituen, bertan etxe bat alokatzen baikenuen hiru hilabeterako, uztailetik irailera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Uda iritsi zen, eta kurriloak ez ziren joan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.

Udak idortutako belazeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Uda amaitzera doa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

-Uda finitzera utzi ezazu lehenik -erran nion, soa otarrean itzatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Uda goxoki iragaiteko ene herritarren artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Bata uda kantari pasatzen zuena eta bestea lanean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 129. orr.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.      - 0. orr.

Gauzak gero eta narratsago zeuden, uda joan eta uda etorri.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 32. orr.

Udan, hostoek osorik estaltzen zuten tabako-saila.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Udan eta gainerako opor garaietan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Mark Rothkoren erakusketa izango da Guggenheim museoak udara eta udazkenera begira eginiko eskaintzaren ardatz nagusia.  Berria - Kultura   2004-06-08

Udako egun luzeetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Udako gau izartsua genuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Udako arropa poltsa batean sartzen ari nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Artean mahuka gabeko udako soineko loreduna zeraman emakume handi batek aurrera egin zuen gu guztion artetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Printze zaharraren udako etxean ikusitako mirabe haietako bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.

Asteburuetan, udako oporretan, gabon oporretan eta ahal zuten guztietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

-Jauna, joan den udaz geroztik ez duzu zeure Dultzane ikusi, ezta nik neure emaztea ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 61. orr.

Uda atsegin bete-bete bat izan zen beretzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Uda hura itogarria izan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaugiroa, epela oso, uda hurbilaren zantzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.

Zalantza han geratu zen bere garunean, uda beroetako hauts-izpiak bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 132. orr.

Uda gogorra izan da 1937koa Penintsulako mendi, baso eta mortuetan, hiri birrinduetan eta itsaso galduetan, eta ia denean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

-Uda luzea izan dezagun! -haren topa-hitzak, edariak eskuan izanda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Baita Bernardo eta Villi anaiak ere, elkarte judu hark oparitutako soingaineko luzeekin, zeinak uda gorrian ere janzten zituzten, urratuak baitzituzten trajeak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Andresek uda osoan gogotik ikastea erabaki zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Ene maite bihotzekoak, arras uda ahaztezina izan da pairatu berri dugun hau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Ronen eta bere familiaren argazki bat zen, aurreko udan Eguneroko Igarlea-n agertutakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.

Aurtengo uda behintzat nahiago dut idazten pasa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Guztiz zuzen ibili zinen Miramar jauregian emandako hitzaldi uda-usaineko hartan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Uda luzea eta astuna iruditu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Aurtengo uda arrunt nahasia dugula.  Herria   2002-09-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin, uda egun sargori eta lika batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.

Uda-gau oskarbi bat zen; ispilu beltz baten gisa zetzan portua beren oinetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Uda denboran ere dardaratzen dira leihoko beirak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Uda-garaia zen, eta gizona Jainkoaren zerbitzariaren atzetik zihoan mendian gora.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.

Uda-sasoiko piku berde zoragarriak jaten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Uda hasiera guztietan, haragi fresko eta xamur-xamurra, fakultateetako eskortetatik ekarri berria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Zinez esan dezaket Lizarrak liluratu egin ninduela uda amaiera hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

2002ko uda-aurre honetan atera diren liburuen artetik deigarriena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 29. orr.

Uda hondarreko han izanen gara.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Itzalkinek, uda-jantziek, lastozko kapelek dir-dir egiten zuten eguzkitan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Uda koloreko beso luzeek mahaia laga zuten halabereko paparra bistaratuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Bere senarra idazkariorde zen garaia gogoratzen zuen, familia osoa uda pasa Donibane Lohitzunera joaten zenekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

· Zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,17

Ezin izan dute leku gogaikarriagorik aukeratu udaberri-udako desfilerako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

4 uda bete (orobat udabete g.er.)

Garaia ere ez da zaila asmatzen: nire galtza motxei eta etxean egindako jertse horri erreparatuta, ezin da uda betea ez negu gorria izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.

Uda betea izatera, uztaila edo abuztua, hotelean mugimendu handia egongo zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 149. orr.

Nahiz eta neguan iguzkirik ez zen sekula sartzen ibiltokiraino, eta zeldan oraino guttiago, ez eta uda betean ere. Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Kasik uda betean bezenbat mugimendu, aroa gisa hartakoa izanez geroz.  Herria   2001-05-31

Haren atzean uda betean elurrez zurituriko mendiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Uda beteko arratsa egiten zuen egun hartan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Kostalde guzian, aratsalde erditan, 27 grado itzalean, hori kasik uda beteko heina da, ez udazken erditakoa.  Herria   2005-11-03

· Arraina ezin zen ekarri uda bete-betean, ez zelako egoera onean iristen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Uda beteenean da, baina bide bazterreko belar erre horitzen hasiak beste ezerk ez du erakusten eguzkiaren lana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.

5 uda-giro (orobat udagiro)

Uda-giro bare eta argitsu hartan, liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Zerua garbi zegoen, oroiloreak bezain urdin, eta uda-giroa sumatzen zen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.

Uda giroak kutsatuta edo oporraldien zirimolak harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Ikasleak behartuta zeuden gaztelu barruan egotera, arreta guztia ikasgaietan jartzen ahaleginduz, uda-giroko haize-bolada tentagarriak leihoetatik sartzen ziren bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

6 uda-leku ik udaleku.
7 uda ala negu (12 agerraldi, 6 liburu eta 5 artikulutan; orobat uda nahiz negu, 2 agerraldi, 2 liburutan; uda zein negu 3 agerraldi, 3 liburutan; edo uda edo negu 2 agerraldi, 2 liburutan) adlag

Hirira jaisten zenean, uda ala negu izan, burutik oinetaraino oihal lodi eta koloredun batez estaltzen zen, mairuen gisara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Sukaldeko leihoa zabalik izaten zuen beti, uda ala negu, egun ala gau.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 158. orr.

Errepidean, uda nahiz negu, beti izaten zen Rosatik Gruarora zebilen gurdi eta bizikleta joan-etorria.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.

Karrikaz karrika uda zein negu, umeak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Berdin diola, esan dit, uda edo negu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

8 uda eta negu

Beltzez jantzi ohi zen uda eta negu, laburregi geratzen zitzaion traje batekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.

Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu.  Elizen arteko biblia   Za 14,8

Oinutsik zebiltzan uda eta negu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

9 uda min (orobat udamin) uda bete-betea.

Ez hotzak ez beroak izutzen ez duten agente bakarra, ez negu gorriak ez uda minak geldiarazten ez dutena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

2003ko uda minak eragin 15.000 hil aipatu dira.  Berria - Harian   2005-05-15

Udaminaren garai hori zen, abuztuko airea bero-bero puzka dabilenekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

Uda minean gaude, nahiz ez den hain beroa gure eskualdean.  Herria   2002-07-25

Uda minean, eguzkiak azkar berotzen zuelarik, oroz gainetik gustatzen zitzaidan haren itzalean errada egotea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Uda minean eta eguerdiz egin nahi izan zuten behin urte zaharrekoa gure herrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

Bilkuratik etxerakoan behin, uda minean, eguna jadanik ekialdetik altxatzen ari zela [...] Donapaleuko merkatuaren paretik pasatu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 76. orr.

Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan, beribilez etxerakoan, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 67. orr.

10 uda parte (orobat udaparte g.er.)

Oporretatik bueltan, uda partean egindako irakurketei buruz galdetu zidan apaiz batek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Han aurkituko zituzten uda partean ehizara etorritako inuitak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Hilabete honetan diseinatuko dute eraikuntza, obrak uda partean iraganen dira, bastiza prest izanen da iraileko eskola sartzerako.  Herria   2005-06-09

Uda partean atsegingarria da berokirik edo paltorik ez janztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Uda partean hirietako turkiarrez gainezka egoten omen dira Itsaso Beltzeko hondartzak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Leinuaren sortetxea, uda partean bisitatzen zuena, eguraldi bigun eta eramangarriz, neguan ez bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Lakuaren ondoko bazterrak ikusmiratzen, oso politak baitziren uda parte hartan, argi biziz onduak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Oraindik badira natura eta bakardadea maite duten banaka batzuk, eta bertan ematen dute uda partea, baina automobila dute denek.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.

Larruzko estalki mardul batek, jaitsi eta erabat itxi daitekeenak, bidaiatzea samurtu eta bigundu egiten du uda parteko bero sapetan eta ekaitz gaiztoetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurtengo uda (26); azken uda (4)

heldu den uda (4); helduden uda (9); hirugarren uda (4)

iazko uda (4); ibili nintzen uda (4); joan den uda (6); joan zen uda (7)

uda aintzin (10); uda aitzin (6); uda ala negu (12); uda aldean (10); uda aldera (8); uda amaiera (4); uda amaieran (12); uda arte (8); uda aurreko (4); uda aurretik (38); uda baino lehen (37); uda bero (5); uda beroa (7); uda bete betean (8); uda betean (43); uda beteko (8); uda bitartean (14); uda bukaeran (5); uda bukatu (4)

uda egun (4); uda erakusketa (22); uda erdian (4); uda eta negu (13); uda eta negua (4); uda eta udazkena (4); uda etorri (5); uda garaia (8); uda garaian (17); uda gau (6); uda giroa (4); uda gogorra (6); uda guzia (5); uda guzian (31); uda guziez (4); uda guziz (12); uda guztia (4); uda guztian (9); uda guztiz (4); uda hartan bertan (5); uda hasi (10); uda hasiera (6); uda hasierako (5); uda hasieran (16); uda haste (5); uda hastean (6); uda heldu (4); uda hondarreko (4); uda huntan berean (4); uda huntan guzian (6)

uda igaro (9); uda igaro arte (4); uda ikastaroak (8); uda ikastaroen (7); uda iritsi (5); uda izan (14); uda joan (8); uda leku (33); uda leku elkarteak (9); uda lekuk (22); uda minean (14); uda mineko (5); uda nahasia (8)

uda ondarrean (4); uda ondarreko (5); uda ondoren (7); uda oro (6); uda osoa (14); uda osoan (26); uda ostean (19); uda osteko (4); uda partean (82); uda partean ez (4); uda parteko (9); uda pasa (4); uda pasatu (12); uda pasatu ondoren (4); uda pasatu zen (4); uda pasatzera (10); uda sasoian (6); uda sasoiko (6); uda zen (25)

udaberri eta uda (4); udaberria eta uda (5)

antolatutako udako (11); antolatzen dituen udako (5); aurreko udako (5); aurtengo udako (18); ehuko udako ikastaroetan (7); ehuren udako ikastaroak (4); ehuren udako ikastaroen (4); ehuren udako ikastaroetan (12)

udako arratsalde (14); udako arratsetan (4); udako beroa (4)

udako egun (29); udako eguzki (5); udako eguzkiak (4); udako erakusketa (5); udako euskal unibertsitatea (22); udako euskal unibertsitateak (34); udako euskal unibertsitatearen (7); udako euskal unibertsitateko (6); udako fitxaketa (5); udako gau (25); udako gauetan (4); udako goiz (8); udako goiz batean (4); udako haize (4); udako hilabeteak (7); udako hilabeteetan (5); udako hitzorduak (8)

udako ikastaroa (5); udako ikastaroak (30); udako ikastaroek (8); udako ikastaroen (26); udako ikastaroen barruan (6); udako ikastaroetako (4); udako ikastaroetan (39); udako ikastaroko (7); udako ikastaroko gazteen (6); udako ikusgarriak (9); udako kanpaina (4); udako lan (7)

udako opor (7); udako oporrak (22); udako oporraldia (6); udako oporraldiaren (4); udako oporretan (18); udako sasoia (4); udako sasoina (4); udako soineko (7); udako solstizioa (6); udako solstizioaren (4); udako tenorea (5); udako topaketa (6); udako topaketak (4); udako torneoetan (4)

udako unibertsitate (4); udako unibertsitatea (8)

aitzineko udan (4); aurreko udan (15); aurtengo udan (43); datorren udan (17); heldu den udan (12); helduden udan (11); hurrengo udan (6); iazko udan (35); iragan udan (27); joan den udan (41); joan zen udan (9); joanden udan (10); udaberrian eta udan (5)

; udan batez ere (5); udan bereziki (5); udan beti (4); udan bezala (6); udan egin (10); udan egin zuen (4); udan egindako (9); udan egingo (4); udan egiten (4); udan eta neguan (4); udan fitxatu (6); udan gaude (8); udan hasi (4); udan heldu (4); udan ikusten (5); udan iritsi (7); udan iritsi zen (6); udan izan (10); udan izandako (4); udan jarri (4); udan ondo (5); udan sortu (4); udan zehar (11); udan zein neguan (4)

urte hartako udan (4); urteko udan (17)

udaren azken (5); udaren ondoren (4)

udarik beroena (4)

udatik aurrera (12)

udaz geroztik (8)


udabarri ik udaberri.

udaberri (orobat udabarri g.er.) 1 iz lau urtaroetatik lehena, Lurraren iparraldean martxoaren 21etik ekainaren 21 era hedatzen dena; neguaren ondoko urtaroa, lurralde epeletan landareak hostatzen eta loratzen direna. ik primadera; udalehen.

Iragan zen negua eta iragan zen udaberria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

1537ko udaberrian, etorritako bide beretik joan ziren Donibanetik biarnesak eta gainerako gaskoiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

1569ko udaberri hartan, ez zegoen kinka goxoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Udaberria zen, eta gau hartan berriro kontatu zion istorioa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 218. orr.

Goiz zetorren udaberria.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 15. orr.

Udaberri dugu, esna zaitezte neskatilok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Udaberria, hirian, promesa bat da: mendian zerbait gertatzen ari dela adierazten du, eta aldaketa horrek guri zelanbait erasan diezagukeela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Udaberria, gozotasun urreztatuaz itoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Udaberrian eta udan, baratzea eta loreak zaintzen zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

Bilboko udaberrian harrapatu nau ETAren su-etenak, Bilbo itxuraldatu honetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Udaberriak lore txuriz janzten ditu arbolarik goiztiarrenak, sahatsa, gereziondoa edo elur-arantza kasu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Elurrez estalia agertu da mendia, sasoiz kanpo, aski aurreratua baita udaberria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Udaberrian sartu ginela ere bada denbora puska bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Badirudi udaberriak etorkizun emankorrago baten promesak dakartzala guztientzat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Udaberriak edertasun paregabez jantziak zituen hango bazterrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Udaberriaren atarian bageunden ere, paisaia negukoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Euria ari zuen berriz, udaberriko euri usu geldoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Udaberriko egun distiratsua zen iritsi nintzenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 34. orr.

Udaberriko gau zoragarriak urtzen ari zen elurraren usaina hedatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Udaberriko lehen egunak, gaua iritsi ahala, negura itzultzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Bere masaila guri udaberriko arrosa bezain gorriak dardaraka ari zitzaizkiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.

Udaberriko arrantzaldiari ekin ziotenetik harrapaketa eskasak egin dituzte Euskal Herriko arrantzaleek.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Egunsentia bezain segur helduko da, euria bezala etorriko zaigu, udaberriko euria lur-hondora bezala.  Elizen arteko biblia   Os 6,3

Dassault Le Figaroren jabe da udaberritik.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Barandiaran museoaren beste bi guneak datorren urteko udaberrirako egongo dira prest.  Berria - Harian   2006-03-03

Haren ahotsa koloretsua baitzen, udaberria bezain koloretsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hona zubia, udaberri hotz honetan geroko udatiarren zain, eta eliza.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Ekainean beti, udaberri minean, sasoi betean egoten zen garaiantxe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Elur-erauntsien eta hotz gogorreko egun hitsen erdian, udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat. Zuhaitz distiratsuei lurruna zerien udaberri goiztiarreko aire zuri, trinko eta beroan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Aspaldian ez omen zen izana Parisen hain udaberri ezti eta ederrik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 100. orr.

Udaberri hotzak, udarik gabeko udaberriak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Pazko ondoretsuan zen, udaberri bete-betea, hain zuzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.

Zoin goxoak, zerua garbi-garbia, udaberri beteko igande goizak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.

Gaurkoak ezagun du argia, beroa eta udaberri peto-petoaren trazakoa datorrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Iazko udaberrian Nafarroa Gamazoren kontra nola altxatu zen azaltzen zuelarik, ileak laztu arte berotzen gintuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 372. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Udaberri-egun eder batean menditarrak Araratera bidean joan ziren berriz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Soroan erditu zen udaberri goiz batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Udaberri hasierako gau hauek, neguko oroitzapena bailitzan gordetzen duten freskura sentitzen hasi naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Udaberri hastapenean oinez egin dudan bidea, orain beribilez egitea bitxi zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Harrituta begiratu nion, hamar urte baineramatzan Jutlandiako kostaldera udaberri garaian azaltzen ziren baleak aztertzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

Ur gardenez ureztaturiko leku zoragarri batera iritsi ziren; belar heze ederrez estalia zegoen, udaberri-lorez apaindua eta mota guztietako zuhaitz atseginez betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

4 irud/hed

Parisko negua betiereko udaberria zen. Elizaren udaberria hemen dugu gure atean, umil umila bai eta ere esperantzez betea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua, gure udazkena eta gure udaberria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

5 urte.

Maiena Garatek hirurogeita bi udaberri zituen eta menturaz hurrengoa ez zuen ezagutuko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Hamazazpi udaberri zeuzkan Maddik, esperantzetan Irazeta etxalde txikira ezkontarazi zutenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Hamalau udaberritako neskatoa alabaina komentu batera bidali eta oinordeko gisa iloba umezurtz bat har zezaten aholkatu zien apezak. ik udaberridun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

6 udaberri-ziza

Apiril honek badizu beste ezaugarri fin askoa ere: sasoi honetan plazara ohi dena eta garesti ordaintzen dena, udaberri-ziza edo xuxa leun gozo finen lurrin eta bixtaren zoria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

udaberri aldean (5); udaberri aldera (5); udaberri betean (5); udaberri egun (3); udaberri eta uda (4); udaberri glutentsua (3); udaberri goiz (6); udaberri goiz batean (3); udaberri hasierako (5); udaberri osoan (3); udaberri usain (3)

elizaren udaberria (3); udaberria ailegatu da (3); udaberria arte (6); udaberria da (5); udaberria dantzan (5); udaberria eta uda (5); udaberria hasi (3); udaberria hasten (3); udaberria heltzearekin (3); udaberria iritsi (4); udaberria izan (3); udaberria zen (14)

datorren udaberrian (6); datorren urteko udaberrian (6); fiordoa udaberrian (3); heldu den udaberrian (3); helduden udaberrian (10); hurrengo udaberrian (10); iazko udaberrian (9); iragan udaberrian (4); joan den udaberrian (7); joanden udaberrian (6); neguan eta udaberrian (5); ondoko udaberrian (4); udaberrian egin (6); udaberrian egingo (7); udaberrian eta udan (5); udaberrian eta udazkenean (5); udaberrian hasi (4); udaberrian hasiko (5); udaberrian izango (5); udaberrian sartu (5); urteko udaberrian (10)

udaberriarekin batera (4)

udaberriaren atarian (3); udaberriaren beharrak (3); udaberriaren hasiera (3); udaberriaren hasierako (3)

udaberriaz geroztik (6)

helduden udaberriko (5); milaka udaberriko (3)

udaberriko aire (3); udaberriko arrats (3); udaberriko arratsalde (3); udaberriko bertso (6); udaberriko bertso saioak (4); udaberriko bozen (3); udaberriko bozetan (3); udaberriko egun (21); udaberriko egun batez (3); udaberriko egun eguzkitsu (3); udaberriko egun zoragarri (5); udaberriko eguraldi (5); udaberriko eguzkia (3); udaberriko eguzkiak (3); udaberriko euria (4); udaberriko gau (6); udaberriko goiz (8); udaberriko ibilaldia (6); udaberriko klasikoa (12); udaberriko klasikoan (4); udaberriko lasterketa (6); udaberriko lore (4); udaberriko loreak (3); udaberriko musikaldiak (12); udaberriko tenporak (3)

udaberrira arte (9)

udaberrirako prest (4); urteko udaberrirako (3)

udaberritik aurrera (4)


udaberridun izlag udaberriko.

Bederatziren bat udaberridun mutikoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.


udaberrika adlag udaberriz udaberri.

Udaberrika, udaka, udazkeneka eta neguka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.


udaberrikari adlag ipar udaberrian, udaberriz.

Irudi eder bat buruan segitzen dut bidea: bi gizon ari eta ari, udaberrikari eta larrazkeneko uzta gogoan: haien esku azkar eta delikatuen meneko, mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.


udaberritsu izond irud/hed udaberriz betea.

Jende asko dabil paseoan itsasertzean, aurpegi udaberritsu eta poetikoak itsasaldera beha: eguzkiagatik da, poz-pozik daude.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.


udabete ik uda 4.

udabide iz udaberriko azken asteak; uda.

Hori bai udabidean suertatzen zela, udaberria gainditzear zutenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Dirudienez, ziurrenik, kristauon aurretik, Erroma aldean ospatzen ziren feriae messis jai ospetsu haietatik datoz udabideko egun berezi hauek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Halaxe udabidean ere, udan sartzeko beste hiru aste falta direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Urtearen udabidean luzaro hitz egin genuen bere egoeraz.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.

Urtero udabidean New Yorken egoten naiz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Hogeita hamasei urtez New Yorkeko Washington Heights-en (goialdeko Manhattanen) eman izan dut udabidea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Neska-mutilok udabidean jantzi-denda berean lan egiten zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.

Udabidean batez ere, oporretara joateko, [zakurrek] nagusiei traba egiten diete.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Udabidean turistak eta newyorktarrak, lehenak kameraz eta dena-ikusi-argazkitu-behar antsiaz, bigarrenak hiri zalapartatik minutu batzuetan atsedendu nahiz, eskailera horietan jartzen dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.


udagiro ik uda 5.

udagoien iz udazkena.

Hori dena ondo gogoan du Ernest Hemingwayk orain, 1943ko udagoienean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

Horrela -zeharkako bidez, esan nahi da-, 1942ko udagoien hartan Pilar ontziak norentzat lan egingo zuen argitzen da; itsaso-seguritateko agentearentzat, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Jendea atsekabetu egiten da lanetik, eskolatik, tabernatik irtetean, arrastia zelan ilundu den ikusita, zeinen hits iragartzen duen udagoienak negu luzearen etorrera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 73. orr.

Udagoieneko haize fresko bolada sartu zaizu azalean jertsearen zulotxoetatik, milaka orratz txiki balira bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

Urrian gaude, eta udagoieneko orbelak sarri azaltzen ari dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Baltikoko haizeetara sekula ohitu ez bazen ere, Kaliningradeko kuarteletako erreklutek hotzarenak baino ardura handiagoak zeuzkaten udagoien amaiera hartan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 65. orr.


udaka adlag udaz uda.

Udaberrika, udaka, udazkeneka eta neguka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.


udakari izlag ipar udan, udaz.

Udakari jendea gehixago ibiltzen da, elgar kurutzatzen ere.  Herria   2001-09-20


udal 1 iz (askotan U larriz) estatuaren administrazio maila beherena; udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua. ik udalerri; udalbatza.

Udaletxera joatea erabaki nuen, azken finean Udala baitzen kanposantuko arduraduna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

Iratiko ibarreko 33 udalek eta kontzejuk Itoizko urtegiaren aurkako jarrera berretsi zuten Agoitzen egindako ekitaldian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Segidan helarazi zigun eguneko albistea: Tolosako Udalak "Errepublika Federala" aldarrikatu berria zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

New Yorkeko estatuko New Paltz herriko Udalak [...] astebetean, 21 bikote ezkondu ditu.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Herriko udalak zerga bereziak jarri behar izan zituen abokatua ordaintzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

Azpeitian, urtarriletik harat Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia bidean ezarriko du udalak.  Herria   2004-01-01

Realak Anoetako estadioa birmoldatzeko, bai Udalari, bai Diputazioari eskainitako proiektuak bere lehen oztopo larria aurkitu du.  Berria - Kirola   2004-08-28

Euskal Herrian Foru Aldundiek eta Udalek kudeatutako 54 harrera etxe daude.  Berria - Harian   2005-11-24

Haur eskolak zama handiegia direla udalen ekonomiarentzat.  Berria - Harian   2005-10-28

Castejonen sozialisten esku dago Udala, eta zentralak handitzeko egitasmoaren aurka agertu izan da.  Berria - Harian   2006-02-12

Biek ala biek 1998an Cuerda alkate zela Udalak Sidenorri Zaramagako orubea erosteko lortu zuen itunari buruz hitz egin zuten.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Erantzukizun penalak baieztatu direnez, Parisko Udalari legez kanpo hartutako dirua turnatu beharko zaio.  Berria - Mundua   2004-12-02

Erabaki horrekin Udalak 58 langile kaleratuko dituela salatu du ELAk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Alkatearen irudiko, inbertsio handia eta etekin txikia eskaintzen zizkien Udalak enpresaburuei.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Denboraldi hartan Udala berebiziko ahaleginetan ibilia zen Donostiaren dei turistikoa ozentzen eta hedarazten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Udalak ordaindutako musika.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Udalak isun eder eta zentzagarria ezartzen die, hasieran, arau-hausleei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

-Ikusi duzu udalak argitaratu duen bideoa?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Urtebeteko epea nuen ikerlan amaitua Udalari emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 91. orr.

-Ikusi duzu udalak argitaratu duen bideoa?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Orduan zigorrak jartzearen eskumena udalena zela esan zuen Nafarroako Gobernuak.  Berria - Harian   2006-02-11

Gizon serio hura, liburuetan murgildutakoa, Udaleko zinegotzi izandakoa eta alkate izateko asmoa zuena, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.

Konpartsen komisioaren eta Udalaren arteko harremana uneorokoa eta etengabea izan da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

1648ko dokumentu batek dioenez, Udalak ordaintzen zuen patroiaren egunerako behar ziren txistularien kontratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Erabaki hark, jakina, eragozpen handiak sortu zizkion udalari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Uraren inguruko aferak tokian tokiko aginteen esku uzteko eskatu du Afrikako Hiri eta Udalen Batasuneko idazkari nagusiak, Jean Pierre M'bassik.  Berria - Gaiak   2006-03-21

2 (izenondoekin)

Koalizioa Nafarroako Parlamentura eta udal nagusietara aurkeztuko dela iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Hainbat udal txikik, bai, eman dute ahal izan dutena, eta, batez ere, herritarrek lagundu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Franco ondoko lehenengo udal demokratikoak hautatzeko zerrendak plazaratu zirenea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Ribaforadako Udal Txit Gorenaren ordainarazpen berrien bertsio menditarraren argitalpena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Madril eta Bilboko Auzitegi Gorenek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatearen kontrako erabakiak argitaratu dituzte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik munizipal.

Orduan, entzuten zegoen udal-funtzionarioak eztarria garbitu zuen serio-serio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Hantxe nengoen Baas-eko udal buruzagiak bere hitzaldia lehendakaria agurtuz hasi zuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Udal agintariek aintzat hartu zuten berrikuntza hura.  Askoren artean   «Rataplan» - 62. orr.

Gure 19 udal edo kontseilu gizonek, aho batez onartu dute, igande 25 ean beren buru ezartzea, lehengo auzapeza.  Herria   2001-04-05

Osasun-batzordeko ikuskatzailearenera eta udal-arkitektoarenera era joan zen gizalegezko diosalak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Borreroa udal liburuzainaren lagun handia da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

Udal langileen janzki urdinak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Gandolfo zen, udal pregoilaria, besamotza bera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Juancho deitzen da, eta Coruñako udal arkeologoa da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

Bereziki gustatu zitzaion ikustea udal erakunde askotan alkatea kudeatzaile hutsa zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 153. orr.

Dan Hoganen iloba, udal idazkaritzarako aurkeztu zena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Gauza horiek guztiak herrira bideratutako udal administrazio batek bakarrik egin zitzakeen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

Udal eta herrialde barrutietako administrazioa da kontuan hartuko dudana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 179. orr.

Cape Town hiriko Parke eta Jardinetako udal enpresan lanean hasi zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 176. orr.

Basauriko udal eraikinetako garbitzaileek grebari utziko diote gaur.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Alfontso XII.a erregeak Udal Museoa inauguratzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Honatx halako baten testigutza, Leitzako udal artxiboan jasoa: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Bizikleta hartu eta udal liburutegira abiatu nintzen ziztu bizian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 172. orr.

Udal parkeko banku batean abentura zain esertzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 100. orr.

Udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki-hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 99. orr.

Raimundo Sarriegi maisuak 'Donostiako Martxa' idatzi zuen, gaur egun Udal Bandak jotzen duena.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Sarriegik irakasle jardun zuen Musikako Udal Akademian.  Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.

Alkateak udal zalgurditik behera jauzi egin du eta jauregiko eskaileretan gora joan da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.

13 eta 17. udal tranbietan, autoz edo bizikletaz etor daiteke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Baionako hiru kale-garbitzailek udal furgonetaren azpian bilatu zuten babesa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Geroztik zuzendu ditut, udal eta eliz paperak ikusi ondoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.

Plazan, kontzeju aurrean, ateetan udal zigilua -otso bat sagarrondo batetik ale eder bat hartu nahian- zeraman zalgurdia zegoen, lau zaldi beltzi loturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Azalean, Koreako albisteak, udal hauteskundeak, Hollywoodeko azkeneko eskandalua...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 141. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gasteizko udal haur eskoletako Langileen Batzordeak atzo iragarri zuen auzitara joko duela PPk uztailaren 27an izenpetutako dekretua erretiratzen ez badu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Udal zerga biltzailea enkantean egindako eskaintzen zenbakiak idazten ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Barrainkuako Udal Kultur Etxea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 219. orr.

Sarrera doan daukate udal kirol instalazioetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.

5 udaletxea.

Milaka kilometro egin nituen hango eta hemengo artxibo, udal, eliza, etxe, baserri, gertaleku eta bestetara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Leitzako Udaleko batzartokian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Egun gutxitan, errepublikanoek herriko etxeetan ezarri zituzten beren bulego eta aginte postuak: Udalean, liburutegian, udal biltegian, postako bulegoetan...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Javierrek ETAkoen aldeko oihal bat jarri nahi izan zuen udalean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 108. orr.

Udalera deitu zuten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

6 udal barruti (orobat udalbarruti)

Parisko 3. udal barrutiko alkate Pierre Aidenbaumek adierazi duenez, Udalak prefeturari eman zion baldintza kaskarren berri, duela bi urte.  Berria - Harian   2005-08-31

Richard J. Tierney jaunak, P.L.J-ak, zure botoaren eta itzalaren mesedea eskatzen du, begirunez, Royal Exchange udalbarrutian egingo diren hauteskundeetarako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

Bozak modu mailakatuan egingo dituela zehaztu zuen, eta 127 udal barrutietatik hauteskundeak egiten lehena Jeriko izango dela erantsi.  Berria - Mundua   2004-05-12

200 metro koadroko areto nagusia du Bilbao Eszenak, eta Udal Barrutien bidez eskatu beharko dute konpainiek bertan aritzeko baimena.  Berria - Kultura   2004-03-27

7 udal talde (orobat udaltalde g.er.)

Ofizialki egin zigun harrera bertako Udal-Taldeak, bere osoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Inalcoko kontseilari ohiak Gasteizko udal taldeen galderak erantzun zituen atzo, Boulevarden salmenta ikertzeko batzorde berezian.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Alderdi Popularreko udal taldearen arabera, «terrorismoaren biktimak iraintzea» da Muguruzak kontzertua ematea.  Berria - Kultura   2004-05-22

Trenbidea lurperatzeak «aukera berriak» zabaltzen dituela esan du PSE-EEko udal taldeak.  Berria - Harian   2006-02-21

Mikel Martinez EAJren udal taldeko bozeramailearen ustez, [...]. antolatzaileek.  Berria - Harian   2006-02-21

EAJko udal taldeko buru Mikel Martinezek, adibidez, gogortu egin zuen abuztuan iragarritako presiobidea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Eradio Ezpeleta udal zinegotziaren eta UPNko udal taldearen «setakeria» salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Barañaingo UPN udal taldeak Barañaingo Auditoriumaren kudeaketan «irregulartasun larriak» daudela salatu du.  Berria - Kultura   2004-09-18

Hilabete eta erdiko epean lekukotasun guztiak entzun eta ondorioak zehaztu nahi dituzte udal talde politikoek.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Oposizioko udal taldeek, EAJk, EAk, EBk eta Gasteiz Izanek, aurkako mozioak eta galderak iragarri zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken udal hauteskundeetan (8); basauriko udal eraikinetako (13); bergarako udal pilotalekuan (6); bilboko udal bandak (4); bilboko udal musika (5); donostiako udal liburutegian (4); donostiako udal liburutegiko (5); euskararen udal patronatuak (5); foru eta udal (11); hainbat udal hautetsik (4); iazko udal (10); ppko udal gobernuak (7)

udal agintariak (12); udal agintariei (17); udal agintariek (30); udal agintarien (13); udal akordioa (8); udal akordioak (7); udal arduradunek (6); udal aretoan (11); udal artxiboan (7); udal bandak (11); udal bandako (5); udal batzak (4); udal batzarrak (8); udal batzarrean (11); udal batzordeak (6); udal bozak (5); udal bozetan (21); udal demokratikoen (11)

udal eraikinak (5); udal eraikinak garbitzen (4); udal eraikinetako (17); udal eraikinetako garbitzaileek (6); udal eraikinetan (5); udal eta foru (86); udal euskaltegiek (6); udal euskaltegiko (4); udal garbitzaileek (10); udal gobernu (23); udal gobernu taldeak (10); udal gobernu taldearen (4); udal gobernua (13); udal gobernuak (38); udal gobernuan (5); udal gobernuaren (11); udal gobernuari (10); udal gobernuko (4); udal haur eskola (5); udal haur eskolen (13); udal haur eskoletako (22); udal hauteskundeak (39); udal hauteskundeak egin (4); udal hauteskundeei (4); udal hauteskundeen (14); udal hauteskundeetako (9); udal hauteskundeetan (64); udal hauteskundeetan legez (5); udal hauteskundeetan zinegotzi (4); udal hauteskundeetarako (5); udal hautetsi (9); udal hautetsiak (8); udal hautetsiei (5); udal hautetsiek (30); udal hautetsiekin (6); udal hautetsien (36); udal hautetsien biltzarrak (9); udal hautetsien gida (4); udal hautetsik (6)

udal kiroldegian (8); udal kontseiluak (6); udal kontseiluaren (5); udal langile (4); udal langileak (5); udal langileek (10); udal langileen (13); udal liburutegian (23); udal liburutegiko (18); udal liburutegiko sotoan (5); udal musika (10)

udal ordezkariek (9); udal ordezkarien (6); udal patronatuak (5); udal pilotalekuan (21); udal plazan (6); udal talde (25); udal talde politiko (8); udal taldeak (22); udal taldearen (6); udal taldeek (8); udal taldeen (7); udal taldeko (4); udal txistulari (5)

udalez udal (4)

amezketako udala (4); basauriko udala (6); bilboko udala (15); donostiako udala (37); eibarko udala (5); eko udala (13); gasteizko udala (21); getxoko udala (4); iruñ irungo udala (6); lizartzako udala (4); mutrikuko udala (4)

udala izan (5); udala osatzen duten (4)

agoizko udalak (5); aingo udalak (6); andoaingo udalak (12); aramaioko udalak (4); arrasateko udalak (5); asparrenako udalak (7); ataungo udalak (4); azpeitiko udalak (6); barañ barakaldoko udalak (21); bartzelonako udalak (5); basauriko udalak (22); bertako udalak (7); bilboko udalak (101); debako udalak (8); donostiako udalak (112); durangoko udalak (4)

egin zuen udalak (4); elgetako udalak (4); erabaki du udalak (7); erabaki zuen udalak (5); errenteriako udalak (4); erromako udalak (4); esan du udalak (6); eskoriatzako udalak (7); etxauriko udalak (4); gasteizko udalak (112); hango udalak (5); hartu du udalak (4); hernaniko udalak (6); hondarribiko udalak (20)

eko udalak (98); iruñ irungo udalak (28); leitzako udalak (9); lezoko udalak (5); lizarrako udalak (5); longidako udalak (9); madrilgo udalak (4); mutrikuko udalak (4); nahi du udalak (8)

ondarroako udalak (8); orbaitzetako udalak (5); parisko udalak (8); portugaleteko udalak (9); salamancako udalak (8); san frantziskoko udalak (5); santurtziko udalak (6); tolosako udalak (12)

udalak abian (4); udalak adierazi (4); udalak agindutako (4); udalak aho batez (7); udalak antolatu (8); udalak antolatuta (5); udalak antolatutako (12); udalak antolatzen (4); udalak atzo (15); udalak baimena eman (4); udalak berak (19); udalak debekatu (4)

udalak egin (12); udalak egindako (6); udalak emandako (8); udalak erabaki (6); udalak eskaintzen (5); udalak eskaintzen duen (4); udalak hartu (5); udalak hartutako (9); udalak hartutako erabakia (4)

udalak iragarri (4); udalak izan (4); udalak jakinarazi (8); udalak jakinarazi du (4); udalak jarritako (4); udalak kanpaldia egiteko (4)

udalak onartu (10); udalak onartutako (6); udalak ordaindu (5); udalak sinatutako (4)

udalak ukatu (5); udalak zuzenean (4); urnietako udalak (4); usurbilgo udalak (5); zarauzko udalak (17); zestoako udalak (12); zigoitiako udalak (4); zornotzako udalak (8); zumaiako udalak (7)

bilboko udalarekin (4); donostiako udalarekin (13); eko udalarekin (4); gasteizko udalarekin (7); iruñ udalarekin batera (9); udalarekin elkarlanean (4); udalarekin sinatutako (4)

andoaingo udalaren (4); ataungo udalaren (4); barakaldoko udalaren (5); bartzelonako udalaren (4); basauriko udalaren (5); bilboko udalaren (16); donostiako udalaren (25); eko udalaren (32); eko udalaren jarrera (10); gasteizko udalaren (26); hernaniko udalaren (4); iruñ iruñ irungo udalaren (4); tolosako udalaren (5)

udalaren arabera (10); udalaren asmoak (4); udalaren aurka (4); udalaren aurrean (4); udalaren babesa (5); udalaren baimena (7); udalaren baimenik (4); udalaren diru (7); udalaren erabakia (8); udalaren erabakiaren (4); udalaren esanetan (8); udalaren esku (19); udalaren izenean (8); udalaren jarrera (33); udalaren jarrera salatu (8); udalaren jarreraren (4); udalaren kontra (12); udalaren kontrako (6); udalaren laguntza (4); udalaren laguntzarekin (6); udalaren laguntzaz (4)

udalarena da (12); udalarena dela (8); udalarena izan (4)

udalarentzat lan egiten (4)

barakaldoko udalari (5); bilboko udalari (8); donostiako udalari (12); eko udalari (11); eskatu diote udalari (4); gasteizko udalari (9); iruñ irungo udalari (4); udalari eskatu (4)

andoaingo udalean (5); bilboko udalean (12); donostiako udalean (19); egibarrek lizartzako udalean (4); eko udalean (4); gasteizko udalean (23); iruñ irungo udalean (4); lizartzako udalean (7); udalean eajko (4); udalean ordezkaritza duten (5); udalean sortutako (4)

herrietako udalei (4)

aldundiek eta udalek (10); hainbat udalek (11); herrietako udalek (4); udalek egin (5); zenbait udalek (6)

udalekin batera (4)

aingo udaleko (4); andoaingo udaleko (5); barañ basauriko udaleko (6); bilboko udaleko (56); donostiako udaleko (56); donostiako udaleko talde (4); eko udaleko (39); gasteizko udaleko (36); iruñ lizartzako udaleko (7); parisko udaleko (4)

udaleko agintariei (4); udaleko agintariek (5); udaleko agintarien (4); udaleko alderdi (8); udaleko alkate (4); udaleko arduradunak (5); udaleko arduradunek (7); udaleko bozeramaileen (8); udaleko bozeramaileen batzordeak (7)

udaleko gobernu taldeak (7

udaleko kultura sailak (7); udaleko kultura saileko (4); udaleko kultura zinegotziak (7); udaleko langile (6); udaleko langileak (8); udaleko langileen (10); udaleko langileen batzordeak (4)

udaleko oposizioko talde (4); udaleko ordezkariak (5); udaleko osoko bilkurak (6); udaleko talde (16); udaleko teknikariak (4); udaleko teknikariek (5)

udaleko zinegotzi (12)

espainiako udalen (4); euskal udalen (12); udalen arteko (7); udalen elkartea (4); udalen elkarteak (7); udalen elkartearen (4); udalen esku (13)

udaletako langileek (4)

arabako udaletan (4); batasuna udaletan egotea (4); mozioak udaletan (4)


udalatu, udala(tu), udalatzen 1 du ad lurrez mintzatuz, landu.

Harrigarria duk, hilabete batzuk lehenago lantegietan edo eskoletan, edo oraino elgeak goldez udalatzen idien hotsemaile perestuki lanean ari ziren haur hutsak nola aldatu dituen armadak eta indarraren gorazarreak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Egun hartan, elgeak udalatu zituzten eta handik laster nork bere artadia hazten mirets zezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Mutu egon zen emaztea, bulta laburraz, baina udalatzeko alorrera laster hurbildu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Jendeen erditik ildoa udalatu zuen eta estradaren azpira heldu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 110. orr.

2 irud/hed

Gaztetan ponpoxa eta arina izana baitzen segur, urteek larruan zimur ugari udalatu zizkioten arren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Hargatik, ohe gainean etzan zenean, sabela nahas, goiti egiteko gutiziak sabela udalatu zion: xedez, obraz eta hitzez bekatu eginen zuen eta zuzen-zuzen infernuratuko zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Patxik mutiko taldea noiznahi zelatatzen, ikertzen, galdekatzen eta izpirituaren hondar leku ezkutuetaraino udalatzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Suzko egunen akidura erraldoiak udalatzen zuen Sebasen gogoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.


udalbarruti ik udal 6.

udalbatza (orobat U larriz; orobat udal batza g.er.) 1 iz udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua. ik udal.

Udalbatza bere osoan agertu da horretara, hiruretan, eguzki galdatan, Goihenetxe alkatea buru, eta bere kontseilari guztiek inguratuta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Gasteizko Udaleko udalbatzak Boulevard merkataritza gunearen salmenta ikertuko duen batzordea eratzea onartu du.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Udalbatzako eskuindarrei lelo hura entzuteak ez ziela graziarik egiten esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Berriki, Udalbatzak, osoko bilkuran bilduta, haren zorra barkatzeko erabakia hartu du boz batez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

Ez al du langileak beste edonork adina eskubide udalbatzan egoteko?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.

Olaztiko Udalbatzaren dimisioa eskatu zuen atzo Olaztiko Herria Aurrera izeneko plataformak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Donostiako Udalbatzak, ezohiko bilkuran, Plan Orokorraren Aurrerapenaren irizpide dokumentua onartu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Urriaren 4an Martin Ugalde Orradre idazle eta kazetari euskaltzalea hil eta handik 14 egunera Andoaingo Osoko Udalbatzak adierazpena onartu zuen, aho batez, herriko seme kutunaren gizatasuna eta eskuzabaltasuna nabarmenduz.  Berria - Kultura   2004-10-22

2 (hitz elkartuetan)

Ibarretxek, udalbatza aretoko horman jarritako oroigarri-plaka erakutsi zuen. Atzetik jarraika areto txiki hartatik kanpora atera ziren denak eta udalbatza aretoa hutsik geratu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

3 udalbatzarra.

Eztabaida baretzen ez zela ikusita, alkateak udalbatza bertan behera uztea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Berriki, elkarteak mozioa aurkeztu zuen udalbatzan eztabaidatzeko.  Berria - Harian   2006-04-14


udalbatzar 1 iz udalbatzaren batzarra.

Atzo eginiko bileran hartutako erabakia, alabaina, ez da udalbatzarra osatzen duten alderdi guztien gustuko izan.  Berria - Kultura   2004-09-28

Udaleko gobernu taldeak aipatutako lursailen berrantolaketa zehaztu du eta uda osteko lehenengo udalbatzarrean hartuko dute behin betiko erabakia.  Berria - Kirola   2006-04-08

Bizilagun batzuk Muguruzaren kontrako idatziekin joan ziren udalbatzarrera.  Berria - Kultura   2004-05-22

Bere etxean udalbatzarra egiten ari zirela, hainbat herritar bertan sartu eta alkatea herriko plazara eraman zuten, 1.500 lagunen aurrean hil arte jipoitzeko.  Berria - Mundua   2004-04-29

Gasteizko Udaleko Gobernu Taldeak 2004an haur eskoletako lanpostu zerrendetan aldaketak egitea gaitzetsi du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, horretarako eskumena udalbatzarrak zuelako, eta ez Gobernu Taldeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Tentsioa handia izan zen atzo Azkoitiko udalbatzarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Joan den osteguneko udalbatzarrean PSE-PPko Udal Gobernuak «ohiko» erantzuna eman zuela dio Ibon Urgoitik: dirurik ez dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Nik ez nukeen ontzat hartuko Peppone bat alkate bihurtzea, behar bezala idazten eta irakurtzen dakiten bi pertsona baino ez dituen udalbatzar batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 71. orr.

Udalbatzar istilutsua izan zuten duela ia bi aste, eta geroztik Azkoitia hizpide izan da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Haien buruan han ziren bildurik udalerriko lurjabe eta maizterrik aberatsenak, zurbil eta ikaraturik, udalbatzarraren aretoan, behean jendetza txutxumutxuka ari zen bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.

2 udalbatzar aretoa.

Udalbatzarra lepo zegoen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

3 udalbatza.

Gauza bera uste du Sestaoko udalbatzarrak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako udalbatzak (3); gasteizko udalbatzak (4); onartu zuen udalbatzak (3); osoko udalbatzak (3)

atzoko udalbatzan (4)


udalburu iz alkatea.

Esquerra Republicana de Catalunya alderdi nazionalistak Rosellon (Ipar Katalunian) lortu duen lehen udalburua da PSFko kide ohia.  Berria - Mundua   2004-01-21


udalde iz uda aldea, udaldia.

Kostaldeko informazioak jakin-mina sortzen du udaldean, baina baita barnealdekoak ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.


udaldi iz uda-denbora, udako egunak.

Urtero bezala, udaldia Donostian igarotzeko asmoz etorri, eta, Oreja medikuaren erietxean bihotzeko arazotxo bat zaintzen ari zela, bertan harrapatu omen zuen gerrak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Donostiako belle epoque-ren garaian, Espainiako errege-erreginen udaldien garaian [...].  Berria - Kultura   2004-10-13

Neguan inortxo ez, baina udaldian, askotxo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.

Negualdian ikasketei ekin eta udaldietan kiroletan eta ehizan ibili ohi ziren biak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Burutsuak bildu egiten du udaldian, uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,5

Aitak udaldi osoan lan egingo baitzuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 93. orr.

Eta udaldian, udaminean gehienak: 5.000 inguru bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.

Salda, metal dirdaitsuzko katiluetan zerbiturik, haurtzaroko udaldi dagoeneko urrunetan bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.


udalditxo iz udaldi txikia.

Gibbonek ez du bere kontaketa behar hainbat atzetik hasten; antoninotarren garaia "urrezko aroarekin" nahasten du, benetan "azaroko udalditxoa" bakarrik izan zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Etorriko duk oraindik San Martin eguna; ekarriko dik udalditxoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.

Apirilaren 20-25 bitarte horri, Espainia aldean amañililien udalditxoa deitzen zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.


udalehen iz udaberria.

Udalehenean beren behisailak aurrean hartuta, joare kalanka eta marru, atzera goimendietara abiatzen zirenean, hala esaten omen zuten goizuetarrek: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

Luxuzko kartelarekin abiatuko dira datorren larunbatean udaleheneko saioak.  Berria - Kultura   2004-05-05


udaleku (orobat uda-leku g.er.) 1 iz udaldia igarotzeko lekua; eskuarki haur talde batek beren begiraleekin udako egun batzuk igarotzeko lekua. ik udaleku.

1937ko martxoaren 20an iritsi zen Olerongo uhartean prestatutako udalekura Bilbotik abiatutako lehen ebakuatu multzoa, bost eta hamabi urte bitarteko 450 ume taldea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Badator, oraingoan bai, haurrak hamabost egunerako udalekura eramango dituen autobusa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Oporrak hurbil zeuden, eta gaztea udalekuetara hamabostaldi baterako bidaltzeko proposamena egin zion Mirenek amari.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Udan udalekuetan begirale aritzen ginen koadrilako batzuk.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

Hik ez al dakik, udalekuko ligeak ez duela balio hortik kanpo?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.

Udalekuetan egon berria naiz, eta han oso gaizki jan genuen, asko gogoratu naiz zutaz, baina ez otordu txarrak ematen zizkigutelako bakarrik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.

Ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua, eta, apala eta txiki samarra izanik, beste haurren irainen eta are erasoen jomuga bihurtu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Handik hamar egunera, udalekura zihoazen umeak geltokira bidean eliza aurretik igaro zirenean, On Camillo korrika joan zitzaien agur egitera eta santu-irudiak banatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.

Aste bikaina eman nuen autistentzako udaleku batean, Camp Winstonen, Ontarion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Udan, bertso-udalekuak antolatzen dira Aubixan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

Egungo hezkuntza-sistemaren gabezia zenbait berdintzeko moduko ikasgaiak beregana ditzake bertso-eskolara edo bertso-udalekuetara doan gaztetxoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.

Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita -bisera gorria, alkandora zuria, aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar-zorroa-, eta begirale gazteen zaintzapean: egun erdiko hiri-udalekuen denboraldi betean gaude.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertso udaleku (3)

bertso udalekua (3)

bertso udalekuak (5)


udalekutar iz udaleku batean dagoen pertsona.

Beti liluratu izan naute udalekutarrek, eta horregatik esertzen naiz, goizero, plazako jarleku honetan, hemendik ibiltzen baitira, maiz, halako zenbait talde.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.


udalerri 1 iz udalak administratzen duen eremua.

Erakunde bakoitzak bere ardura eremua du: Donostiako Udalarena Donostiako udalerrira mugatzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiarena, berriz, Gipuzkoa osora.  Berria - Kultura   2004-11-10

Udalerriak Stirone erreka ukitzen duen aldean, Taro ibaitik gertu, Fontanelle herria dago, zabal eta eguzkitsua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

Noel Mamere Begles herriko alkateak konboia udalerritik igarotzea debekatu zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Santutxuk, Bolueta eta Begoñak udalerriko 4. barrutia osatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Umbriako Nocera, Asistik 20 bat km-ra zegoen; Satriano, berriz, Asis udalerriko auzunea zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Olague, Anue Udalerriko hiriburua da, Iruñeko Merindadean.  Berria - Kirola   2004-04-17

Amazoniako udalerri askok ere bat egin dute enpresa handiekin.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Iturri batzuen arabera, Al Fatak 13 udalerritan irabazi du, eta Hamasek bederatzitan.  Berria - Mundua   2004-12-26

Udalerriko eta auzo herrietako handi-mandi guztiak egoitzan bildurik zeudela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Herriko etxean (udaletxean) honki jina egin deigü Ezenaro jaun auzapezak, erranez eüskararen alde zer egiten düan Hendaiako herriak (udalerriak).  Herria   2002-10-10

Udalerriak alkate serio eta dedikazio osokoa behar du.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

Udalerrietako erroldetan, baina, 122.300 atzerritar inguru ageri ziren joan den urtarrileko datuetan.  Berria - Harian   2005-05-11

Ez baita berdin 200 biztanleko udalerri bat edo Erkidegoko administrazio zabala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.

Gure ardurapeko udalerritik atera baino lehen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.

Hiriak kristau-apezpiku baten egoitza zen herria esan nahi izan zuen, eta ez bere autogobernu zibilerako erakundeak zeuzkan eta erromatar errepublikako udalerri gisa gutuna hartutako herria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Espainiako Udalerrien Federazioak (FEMP) antolatutako Udal demokratikoen 25. urteurrena.  Berria - Mundua   2006-02-09

EAEko Udalerrien Elkartearen (Eudel) «proposamen antisozialak» onartu izana kritikatu zuen ELAk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

2 (izenondoekin)

Lehengo La Puebla de Bolivar hemendik aurrera Ziortza-Bolibar udalerri independentea dela erabaki zutelako Bizkaiko Batzar Nagusiek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Bost komunitatetan biltzen diren 27 Udalerri Autonomo Matxino Zapatistak (MAREZ) gobernatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-12

Udalerri demokratikoen 25. urteurrena ospatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Mozioak aurkeztuko dituzte Euskal Herriko udalerririk handienetako udaletan datozen hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Teknikari taldeak 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietara zabalduko dira (gaur egun 40 daude, baina soilik udalerri nagusietan).  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Zakurra duten etxeetako %37,4 udalerri txikietan daude (2.000 biztanle baino gutxiagokoak).  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Beste udalerri nazionalisten alkateek Aritzetako errauste plantari dagozkien erabakiak hartzea ez dut onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen birika ekologikoa da, euskararen Amazonas oihana.  Berria - Harian   2005-05-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriko udalerri (3); udalerri autonomo (4); udalerri autonomoen (3); udalerri bihurtu (3); udalerri demokratikoen (4); udalerri euskaldunen (11); udalerri euskaldunen mankomunitatea (5); udalerri independente (4); udalerri propioa (3)

eaeko udalerrien (4); espainiako udalerrien (8); espainiako udalerrien federazioak (5); herrialde guztietako udalerrien (4); udalerrien arteko harremanak (6); udalerrien federazioak (5)

hendaiako udalerrientzat (3)

udalerrietako agintariek (3); udalerrietako erroldetan (4)

biztanletik gorako udalerrietan (3)


udalerrika adlag udalerrien arabera.

Datu horiek adin-taldeka, sexuaren arabera, eta bilakaeraren arabera (1986tik 2001era) ikus daitezke eta lurraldez lurralde, gainera: udalerrika, eskualdeka, herrialdeka eta Euskal Herri mailan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Datuak udalerrika ere eskura daitezke; adibidez, Altsasukoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28


udaletxe (orobat U larriz; orobat udal etxe g.er.) 1 iz udal administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina. ik herri 24.

Herriko etxean (udaletxean) honki jina egin deigü Ezenaro jaun auzapezak, erranez eüskararen alde zer egiten düan Hendaiako herriak (udalerriak).  Herria   2002-10-10

Udaletxera joatea erabaki nuen, azken finean Udala baitzen kanposantuko arduraduna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

1947an udaletxea Kasinoko eraikinera eraman zen arte, gaur egun Liburutegia den Udaletxeko eraikinean izan ziren udalaren bulegoak.  Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Udaletxea asteburu osoan irekita egongo da ezkontzak ahalbidetzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Udaletxea hertsatu zuten herritar guzien artean, bakoitzak bere ahalen arabera emanez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Udaletxeetan eta diputazio jauregietan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Bera zinegotzia zelarik (73-79), kabroi separatista horien trapu zikina bere kabuz Udaletxean jarri zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Herri Batasuneko karguak Donostiako Udaletxean itxi zirenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Bartzelonako udaletxean ziharduela funtzionario.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 47. orr.

Agoizko udaletxean osoko bilera iskanbilatsu asko izan ziren egun haietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Lehendakariak goretsi du 25 urte huntan Euskal Herriko udaletxetan egin den lana.  Herria   2004-11-11

Benta zaharra zegoen lekuan osatu zen plaza moduko hura, orain udaletxeko plaza zena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

12:30ean, elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Udaletxe plazan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Udaletxeko arkupeetan sartu eta aztoraturik geratu zen bertan, maletatxoa eskuan zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 194. orr.

Plaza erdiraino iritsi eta han udaletxeko ate lodi burdinazkoan sastakaia dantzan utzi zuen, bere izen-abizenak paper batean idatzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Udaletxeko atariko eskaileretan.  Berria - Harian   2005-12-13

Udaletxeko artxibotik kopiatu nuen paper bat irakurriko dizut, auzi horri buruzkoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Udaletxeko ekitaldi aretoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 222. orr.

Gainezka bildu zen jendea biharamunean udaletxeko sala estuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Aurrena Ordiziako udaletxeko ziegetan eduki zuten preso.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Udaletxeko lagunekin hitz egingo dut ea lanbideren bat eskuratzerik dugun zuretzat.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 62. orr.

Udaletxeko agintari bat, amarruz sartua, burgumaisua, txanbelan handia, aholkularia, halako zerbait.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

Udaletxeetako idazkariei idazten zien, berri zehatzak eskatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Harmailatik salto eginda udaletxearen atartera inguratu ginen denak zer pasatzen zen ikusteko.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.

Basaurin 300 lagun inguru, elkarretaratu ziren atzo udaletxearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Udaletxe aurrean protesta egiten ari zirela jaso zuen kolpea grebalariak.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Sindikalistak arrastaka atera dituzte Donostiako udaletxetik.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Nola Eibarreko udaletxetik aldarrikatu zen Espaniako Errepublika berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Indigenek agintari baten etxea erre eta udaletxearekin gauza bera egingo zutela mehatxatu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-12

Elkarrekin egin dute Udaletxerako bidea, oinez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 181. orr.

Udaletxekoek hartu zuten erabakirik inportanteena presoak hartzea izan zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

2 (izenondoekin)

Parisko udaletxe ikusgarria hurbil-hurbil zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Koloniako udaletxe ederraren aitzinean zabaltzen zen plazan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 223. orr.

Denda txiki baten jabe egin zen udaletxe zaharra zegoen karrikan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

Hernanik ez dauka monumenturik, eliza arrunt bat -Pompadour estiloko portiko aberatsa duen arren-, udaletxe ezdeus bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Udaletxe ohiaren azpialde hartan zeuden Liburutegiaren funts baliosenak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Legearen helburua udaletxe zehatz batzuen aurkako jazarpena abiatzea da, arrazoi ideologikoak medio.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Bi zaldi ikusi genituen kalean zerraldo eta mazpilduta, bilkura-areto edo udaletxe izandakoaren ondotik iragan ginenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

3 udala.

Udaletxeak Urgull mendia erosten dio estatuari.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Luxenburgoko lorategiak ederragotzeko egitasmoa zela, udaletxeari saldu eta dirutza egingo omen zuten egitasmo harekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.

Hire ikerketarako Udaletxeak jarriko dik dirua, utzi nire kontu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.

Iazko abuztuan, Pegoko udaletxearen lur eremuetan zundaketak egin zituzen.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Lekuineko udaletxeak herriko pilotalekuari Xala izena jartzea erabaki duela.  Berria - Kirola   2004-06-16

Udaletxeak eskainitako pisuetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Donostiako udaletxeak horixe baitu, antza, helburu eta lehen asmo.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Azkenik Jose Mari Kazalis Lekeitio-ko auzapezak zabaldu duen mezua, UEMA-ren partez, erakunde hori izanki Udaletxe Euskaldunen elkargoa.  Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako udaletxe aurrean (4); eko udaletxe (5); eko udaletxe plazan (3); iruñ iruñ udaletxe aldera (4); udaletxe atzean (3); udaletxe aurrean (37); udaletxe aurreko (8); udaletxe aurrera (5); udaletxe azpiko (4); udaletxe barruan (7); udaletxe kanpoan (4); udaletxe ondoan (3); udaletxe parean (4); udaletxe plazan (8)

donostiako udaletxeak (4)

andoaingo udaletxean (15); andoaingo udaletxean sartu (6); bilboko udaletxean (3); debako udaletxean (5); donostiako udaletxean (13); eko udaletxean (7); gasteizko udaletxean (3); herriko udaletxean (5); ikurrina udaletxean (3); iruñ sestaoko udaletxean (3)

udaletxean bertan (4); udaletxean dago (3); udaletxean egin (5); udaletxean egindako (6); udaletxean eginiko (3); udaletxean izan (7); udaletxean izan zen (5); udaletxean sartu (11); udaletxean sartu ziren (3)

bilboko udaletxearen (8); bilboko udaletxearen aurrean (5); donostiako udaletxearen (6); donostiako udaletxearen aurrean (4); udaletxearen aitzinean (3); udaletxearen atarian (6); udaletxearen aurrean (45); udaletxearen aurrera (3); udaletxearen balkoian (4)

udaletxeen aurrean (9)

andoaingo udaletxeko (4); bilboko udaletxeko (3); donostiako udaletxeko (3); eko udaletxeko (4); gasteizko udaletxeko (3); iruñ udaletxeko arkupean (3); udaletxeko arkupeetan (4); udaletxeko atarian (9); udaletxeko balkoian (13); udaletxeko balkoira (5); udaletxeko balkoira igo (3); udaletxeko balkoitik (8); udaletxeko batzar (3); udaletxeko eskaileretan (6); udaletxeko idazkariak (3); udaletxeko idazkariaren (5); udaletxeko langileen (8); udaletxeko langileen batzordeko (6); udaletxeko plaza (4); udaletxeko plazan (18); udaletxeko plazara (7); udaletxeko pleno aretoan (4); udaletxeko teknikariak (3); udaletxeko zubia (4); udaletxeko zubian (3)

andoaingo udaletxera (6); andoaingo udaletxera sartu (5); udaletxera eraman (6); udaletxera jo (3); udaletxera joan (11); udaletxera joateko (3); udaletxera lanera (3); udaletxera sartu (7)

donostiako udaletxetik (5); udaletxetik irten (4)


udalgintza iz

Udalgintza.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


udalkide iz udaleko kidea.

Irun eta Hondarribiko udalkideek aurtengo alardeen ospakizunetan hartuko duten jarrera benetako froga izango da Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun Legearen eraginkortasuna zenbaiterainokoa den neurtzeko.  Berria - Harian   2005-03-31


udalkume iz adkor udaleko pertsona.

-Gorria zaukak udalkumeak!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.


udaltalde ik udal 7.

udaltegi iz udal zentroa.

Kontzertuek eszenatoki berri bi izango dituzte aurten: San Frantziskoko udaltegia eta Errekaldeko Ametzolako geltokia.  Berria - Kultura   2006-03-16

Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalen jaialdian parte hartutako filmak ikusteko aukera eskainiko du Zinebiklubek, Abantoko Udaltegian (Bilboko Barrainkua kalean).  Berria - Kultura   2006-03-01


udaltzain 1 iz herri edo hiri bateko bizitza zaintzeko eta udal-aginduak betearazteko zeregina duen enplegatua. ik herrizain.

Igandean Udaletxean, guardiako bi-hiru udaltzainez gain, ez baita inor horretaz arduratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Suhiltzaile, udaltzain eta ertzainek egun beteko lana izan zuten sortu ziren arazoei aurre egin, eta balizko arazoak saihesteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 130. orr.

Bizkartzain pribatuak eta udaltzainak beste 10.000 direla.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Nafarroako 1.300 foru poliziak eta udaltzainak sar daitezke eta sindikatu profesionalek eta klase sindikatuek dituzten «hutsuneak» betetzea da sindikatu profesional berri horren helburua.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Udaltzainburuaren arabera, udaltzainek «beren lana egin zuten, ez besterik».  Berria - Mundua   2006-02-08

Ordu erdi geroago, ezin konta ahala udaltzain eta isileko polizia zebiltzan hiriko kale hutsetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Udaltzainak arma ateratzeko keinua egin zuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

Txoferra, autoa gaizki aparkatuta utzi zuela eta, trafikoa zuzentzen ari zen udaltzainarekin ez eta bai ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

Zubiaren bi muturretan, dozena erdi udaltzainek trafikoa geldiarazten eta saihesten zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Bi udaltzain, gaueko uniformea jantzita artean, kapusaia soinean eta kepia buruan, espaloian atzera eta aurrera zebiltzan besoz beso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Tiro egiten ez zekiten udaltzain logaletsu eta baldar haiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Udaltzainen kaboa irudikatu nuen gorpuaren alboan ikerketan, eta negargura eman zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hantxe atxilotu zuen udaltzain talde batek abenduaren 4ko gauean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Lehenengo ondorioa, nola ez, tabernaren txikizioa izan zen; bigarrena, udaltzain eta gau-jagole andana bat etortzea, tabernariak deituta barbaro haien arteko borroka gerarazteko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 122. orr.

Semaforo gorrian stop eginda, ibilgailua ralentian, udaltzain-autoa ikusi dute eskumatik abian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eko udaltzainak (3); iruñ udaltzainak eta ertzainak (4)

emakumeak udaltzainei (3); udaltzainei deitu (6); udaltzainei deitu zieten (4)

bilboko udaltzainek (8); eko udaltzainek (7); ertzainek eta udaltzainek (5); gasteizko udaltzainek (4); iruñ udaltzainek atxilotu (4); udaltzainek eta ertzainek (3)

eko udaltzainen (3); gasteizko udaltzainen (3); iruñ udaltzainen autoa (4)


udaltzainburu iz udaltzainen burua.

08:30ean, Espainiako poliziaren lau furgoneta eta udaltzain talde handia (Simon Santamaria udaltzainburua barne) gaztetxerantz gerturatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburua eta PSE-EEko kidea hil zuen ETAk Andoainen.  Berria - Harian   2006-03-23

Luis Cid Gasteizko udaltzainburuak atzo baieztatu zuenez, herenegun Gasteizko etxebizitza batean hilda aurkitutako hiru urteko umearen amak eman zuen aurreneko kezka abisua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Lau udaltzainak hura atxilotzen saiatu zirenean, oldartu egin zitzaiela eta indarrez geldiarazi behar izan zutela azaldu zuen Marbellako udaltzainburuak.  Berria - Mundua   2006-02-08


udaltzaingo (askotan U larriz) iz herri edo hiri bateko udaltzainen multzoa; udaltzainek betetzen duten zerbitzu publikoa.

Udaltzaingoak Espainiako Poliziaren esku utzi zituen hiru gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Oinarrizko datuak usadioko deiak eginez bildurik -Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Gobernuaren Delegazioa-, 450 karaktereko albistea argitaratuko nukeen, eguneko trafiko istripuen laburpenaren eta poliziak hiriko Alde Zaharreko gamelu tikien kontra egindako azken sarekadaren kronikaren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak errepidetik kentzen dituzte ibilgailuak, istripuak saihesteko.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Esaten diedanean ni bizi naizen hirian lau polizia mota daudela, ertzaintza, polizia nazionala, guardia zibila eta udaltzaingoa, ez didate sinesten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Udalak Udaltzaingoa bidali zuen atzo elizara, hustu zezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Atxilotutakoak Udaltzaingoaren polizia etxera eraman zituztela jakinarazi zuen Iruñeko Udalak atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

"Ardura gehiegizkoa bere egitekoan aritzean" idatzi zuten Udaltzaingoak ireki zuen espedientean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Bilboko Udaltzaingoaren drogaren kontrako taldeak «egin ohi dituen sarekada ikusgarri horietako batean» [...].  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Azken hiru urteotan 56 bat borroka-zakur aurkitu ditu Bilboko Udaltzaingoak eta debekuzko zakurtegi ugari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxilotu zuen udaltzaingoak (4); bilboko udaltzaingoak (13); donostiako udaltzaingoak (7); eko udaltzaingoak (4); ertzaintzak eta udaltzaingoak (3); gasteizko udaltzaingoak (10); iruñ tuterako udaltzaingoak (3); udaltzaingoak adierazi (3); udaltzaingoak atxilotu (4); udaltzaingoak atzo jakinarazi (4); udaltzaingoak hartu zuen (3); udaltzaingoak jakinarazi (9); udaltzaingoak jakinarazi zuenez (6)

udaltzaingoari deitu (3)

udaltzaingora deitu (3)


udamin ik uda 9.

udaparte ik uda 10.

udara 1 iz uda.

Udara betean geunden arren, neguko jaka lodi bat zeraman gizon edadetu batengana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Otz ta bero, udara ta negu, gose ta egarri, zorion ta zoritxar, txantxangorria kantari somatuko dek.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 131. orr.

Udaberri txiki: Azaro hasierako egun eguzkitsuak, San Martin udara.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Udaran gaixotasun psikologikoak ugaritu egiten dira, aditu baten ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eskolarako 2 soineko (udararako), eskolarako 2 soineko (negurako).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Litekeena da udara baino lehen saio hori nola gauzatzen den ikustea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

2 (hitz elkartuetan)

Talamonik, udara hasieratik burutzen ari diren atentatuez zera esan zuen: [...].  Berria - Mundua   2004-08-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

udara baino lehen (3)


udare 1 iz udareondoaren fruitua, biribil antza baina txorten aldean zerbait luzatzen dena, mami sendoa eta urtsua duena. ik madari; txermen.

Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Baziren udareak, intxaurrak, gaztanbera, ganbak, patata frijituak eta errefauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Udareak egurra bezain gogorrak ziren eta gustua ere halakoxea zuten; txerri batek ere ez zituzkeen jango.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Besteek azukre uretan beratu udareak dirudite.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.

Kanpai baten edo udare baten tankerakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

-Txermena ez, Ilargi, udarea da hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.

Gero, udare barietateak, udare zuriak, ingalaterrakoak, beurre udareak, San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

2 irud/hed

Burua zapi beltzaren azpian sartuta dauka morroiak, eta, kamera enfokatu ondoren, lokarri batetik zintzilik dagoen udarea estutu du.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Belarritako batzuk hautatzen zituen, koral faltsuzko udare batzuk, urrezko arrosa batzuetatik zintzilik zeudenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

3 (izenondoekin)

Udarea udare berriaren gainean zahartzen da, sagarra sagarraren gainean, mahatsa mahatsaren gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Gure aitari fruta ongi heldua gustatzen zitzaion; horregatik, guri udare mailatua edo joa tokatzen zitzaigunean, hari ematen genion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko, ahoa estutu, ezpainak zuritu eta egarria sosegatzen baitute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

A, zuen udare ustelak ematen dizkidazue!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Udare formako perlak ditun, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Alice udare-puska luzeak gaztarekin nahasita jaten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.

Bazkaria xerbitxatua izanen da 13:30tan: entsalada, paella on bat, ardi gasna eta udare tarta, kafea eta ondoko, denak 20 e.  Herria   2004-07-29

Haize bolada batek zirimolatu zizkion alargun gazte eta ederrari udare xanpuarekin garbitutako adats belakitsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.

Sasoi horretakoa da Agustin deunak Aitortzak liburuan, bere autobiografian, kontatzen digun udare lapurreta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Neskazaharrak, udare plater bat eraman nahi zuela eta, egun hartan labea zer ordutan egongo zen bero galdetu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kardaberak eta baxa-udareak eta belar-kondotxoak jatera ohitua ez dago ba nire urdaila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.


udareondo (orobat udare ondo g.er.) iz arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuriak dituena eta fruitutzak udareak ematen dituena (Pyrus comunis). ik madariondo.

Orduan, mahastien orde, hasi ziren fruitudun arbola landatzen, sagar, mertxika, aran, udareondo.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Baratzeko zuhaitz batzuk seinalatu zizkion, Laertesek berari umetan oparituak: hamahiru udareondo, hamar sagarrondo eta berrogei pikuondo.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.

Baratze batean zegoen hilobia, haizearen mende, paretatxo baten pean, eta mertxikondoak eta udareondoak makurtzen ziren paretatxoaren gainetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 266. orr.

Gure burrasoek sua pizten zuten, sekulako puska zahar, erramu aldaxka eta belar tzar erretzeko eta handik hurbil, Jondoni Joaniren udare ondoak fruituak ontzen hasiak zituela.  Herria   2005-06-23

Udareondoko adar batetik bestera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.


udaro 1 adlag uda guztietan.

Alice Vaughan-en gurasoak udaro joaten dira White Mountains-era, baina datorren udan atzerrira joango dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Maeght fundazioan udaro erakusketa diferenteak jartzen dituzte, lekua ederra da benetan, eraikin orijinala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

2 udaroko izlag uda guztietakoa.

Udaroko hit aldaezina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Hankak gauza diren artean, hala ere, segi egingo omen dio udaroko ohiturari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Abesbatzek Hondarribiko harresian egingo dute aurten udaroko kantu emanaldia.  Berria - Kultura   2004-07-31

3 udaro-udaro

Udaro-udaro kirolari emanda ari naiz atsedenik hartu gabe, eta udan behinik behin, gozatu egin nahi nuke.  Berria - Kirola   2004-08-03

· Zeren gu -emazte Pilar eta biok, alegia- haien udaro-udaroko gonbidatuak baikinen euren etxean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.


udatar ik udatiar.

udate iz udaldia.

-Oraindik ez baita handikien udatea amaitu! -pentsatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Udate ofiziala, atzo amaitu zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.


udatiar (orobat udatar g.er.) 1 iz udako oporraldia igarotzera toki jakin batera doan pertsona.

Udatiarrak hasiak omen dira nondinahi agertzen, oraingoz madrildarrak gehiago paristarrak baino, Hugori sinestekotan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Hurrengo egunean atzerritar batzuk ikusi nituen toldo hori eta zuriaren itzalpean eserita, urteko lehen udatiarrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Gure auzokoek, aspaldidanik, urtero, bi apartamendu alokatzen zituzten udatiarrei.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

Gure elizetan ikusten diren udatiarretan badira elizatiar jarraikiak, badira ere hala ez direnak.  Herria   2003-09-04

Udatiarren etorreraren garrantziaz jabetzeko, esan dezagun 1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Gautegiz-Arteagako etxeen %48 hutsik daude edo udatiarrenak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Miradorerantz abiatu ginen lehenik, baina udatiarrez betea ikusi genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Ondoan eserita dauzkan udatiar musugorriak, beren haragi nasaietan eroso, gozatzen ari dira antzezlanaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Udatiar eskuindarrak joanda zeuden ordurako, familia eta zerbitzariekin, euren palazio zuriak ia hutsik utzita.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Italian, hanbat eta hanbat udatiar bisitari baduten herri hortan, kanpotiarra hezi nahi lukete hango bazterren hobeki errespetatzeko.  Herria   2003-08-14

Joanden igandean hor zen ere beraz "Delphin-Renaissance" untzia ber 640 udatiarrekin, gehienak alemanak.  Herria   2004-09-16

Oraintxe hasten zaigu sasoirik onena, negua iritsi bitartean, udatiarrek alde egin eta gero.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Hona zubia, udaberri hotz honetan geroko udatiarren zain, eta eliza.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Nekazariak eta udatiarrak elkar hartuak zeuden beti [...] berde izpi bat agertzen zuen lursail oro erregai bilakatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Bere aurrean eseri berri den familia udatiarrez jantzita dago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

2 (izenondo gisa)

Donibaneko hondartzan, Paristar neska udatiar xarmant bat "dragatzen" nuen aldi guziz, nire izenaren jatorria esplikatu behar nion beti.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 154. orr.

Aurreko balkoian ikusi nuen Condomeko neska, guatekeak antolatzen zituen madrildar udatiar baten besotan barrez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

3 (adizlagun gisa)

Orduan probintzia osoko anarkistek juntadizoa egin eta hiriburuan udatiar zeuden Maldrilgo ministroak eta goi mailako jendea preso hartu zituzten Maria Cristina hotelean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

• 4 izond udakoa.

Ortziral arrats udatiarreko trafiko urriaren mirariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Arrosa udatiarren moldean gorritu zakilak eta izar ihintz odoltsuz busti aluak, egunagatik, argiztaturik erakusten zituen peep-show denda baten parrean gelditu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.

Erredakzioko goiz udatiar aspergarria alaitzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Soineko motz udatiarra zeraman jantzirik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Gerri-izterrak hain ongi markatzen zizkioten galtza fin udatiarrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Bere aurpegian metafora bako begi egartiak ikusten ditut, poesiaz biluzturiko bere mingain luzea zure alu argi eta udatiarra miresten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.


udatiartsu izond udatiarrez betea.

Berriro ere ageri da gure filosofoa, egia berdaderoen ezpaleko pentsamendu mutturren bat jaulkitzeko prest: Abuztua udatiartsu, umore ona baduzu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.


udatoki iz uda igarotzeko lekua. ik udaleku.

Udatokia da, eta udan jende dezente zegoen, baina orain oso gutxi dago.  Berria - Kirola   2004-01-23


udatzen iz udazkena.

Udatzen batean, basoak gorritzen ari zirelarik, antzara bat aurkitu zuen lurrean zauritua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.

Izan zen udazken bat, aspaldikoa, zeinetan ilargi berria San Martin egunez egokitu zen, azaroaren 11n.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

Udatzenean, garaitsu honetan, lizar egitera joaten ginen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Eta ez ahaztu, udatzenetik negurakoa izaten zela amodio kantu lizunotan aritzeko garairik oparoena, etxe barrengo lanak eta auzofestak zirela medio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Udatzenaren adatsetan trabatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.


udazale izond udaren zalea dena.

Frantzia aldean halako uholdeak eta hildako hainbat udazale oporretan zirenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.


udazken 1 iz udaren ondoko urtaroa, Lurraren iparraldean irailaren 21etik abenduaren 21era hedatzen dena. ik larrazken.

Igaro ziren nonbait udazkena eta negua gu zigor-geletan geundelarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Elanor txikiak ia sei hilabete zituen eta 1421eko udazkena sarturik zegoen dagoeneko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 386. orr.

Etorria zen udazkena eta, berarekin batera, atzera ere hondartzan bakarrik paseatzeko aukera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

Lur gainean zabaltzen zen belarra lehorra zegoen, udazkena baitzen, urtarorik bigunen eta sikuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Udazkenak aurreneko egunetan hego haizea ekarri zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Udazkena laburra duk Siberian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.

Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

1524ko udazkenean, albistea hedatu zen Nafarroako Estatuetan: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Liburuko gainerako bost ipuinak 1985ean idatzi nituen: lau udan, eta azkena udazkenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.

Beste hamar liburu idazten ari dira, batzuk udazken honetan argitaratzeko.  Berria - Kultura   2006-04-28

Isildu gabe hitz egiten zuen Krimeako udazkenei buruz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.

1922ko udazkeneko gau eder bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

Udazkeneko egun bat zen, hego haizeak zeruko errautsak garbitu, eta Donostia urre kolore beteaz janzten den horietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Gauza beltz eta txiki bat herrestan zebilen, gelako berotasunak suspertutako udazkeneko euli berankor bat inondik ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Udazkenerako iragarrita zegoen bi hartz emeen etorrera, baina, egun, hala izanen denik ez du inork ziurtatu nahi.  Berria - Harian   2005-04-10

Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Gaua genuen konplize, udazkena begirale.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Udaberri edo udazken goiztiarreko haizerik gabeko goiz isiletan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Afrikako eguraldi beroarekin ohituta, ezin arrotzago sumatzen zuten iparraldeko mendi haietako udazken izoztua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

Udazken garbiko egunen sokak bai, goiz eta arrats garbi alai zeharrargikoak ekartzen badaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Udazken lehorra dator, baina zentral hidraulikoen erritmo geldoa apalduko dute beste azpiegiturek.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Udazken osoa pasa zuen Alesek josten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 93. orr.

Udazken beteko harmoniaz jantzitako musika, ironiaz ukitua baina berak buru barnean itzalez inguratua bezala entzuten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Udazken bete-betean ere bainatzeko moduko ur beroa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Hori zen ia dena, ur gozoko ibai batzuetara udazken beranduan etortzen ziren amuarrain erraldoiak eta izokinak kenduta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Diezek «udazken gatazkatsua» iragarri zuen, negoziazio kolektiboan patronalak eta administrazioak «ez mugitzeko jarrera» dutelako.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Behin betiko epaia ez da aurtengo udazkena arte espero.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

1973tik da Knesseteko diputatu, iazko udazkena arte Likuden eta ordudanik Kadima alderdian.  Berria - Harian   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan)

Udazken goiz batean Moncloara paseatzera joan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Donostiako udazken arrats hezeetan gertatzen zitzaizun hura hasi zaizu gertatzen W.n ere.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.

Udazken-egun malapartatu batean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Udazken hasierako egun garbi bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Bihotz-ilun sumatzen zuen zenbaitetan, zuhaitzetako azken hostoak udazken amaiera aldera bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Udazken erdialdera Jonathanek unibertsitatetik hots egin zidan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Udazken hondarreko eguzki-sarreraren argitasunak estaltzen zituen berdeguneak eta ibilbideak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Baina orduan udazkena zen, iazko udazken sasoia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Udazken koloreari eusten diote oraindik eskualde honetako arboladiek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.

Udazken giro naturala bezain gauza estimatzekorik apenas.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Eguberri belaxka eta udazken-girotakoa bada, gero kontuak, Pazkotan, alegia!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Letrak aldraka, udazken partean zozabarrak bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

4 irud/hed

Udaberriz betea nire egunen udazkenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

Beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua, gure udazkena eta gure udaberria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.


udazkeneka adlag

Udaberrika, udaka, udazkeneka eta neguka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.


udazkenero adlag udazken guztietan.

Kondesak berak aukeratzen zituen, urtero-urtero, paretetarako zeta-oihalak, fabrika eta dendetara udazkenero osteratxo bat egin ondoren, bere herrialdera itzuli aurretik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Udazkenero kontzertuak antolatzen zituen Pikurok, Irurtzunen Udalaren laguntzarekin.  Berria - Kultura   2004-10-27


udazkentsu izond udazkenez betea.

Auto errea berritu zuen nire akorduak, baina oroitzapenak ez zeukan zuhaitzetako gorri udazkentsuaren garrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.


udinetar izlag/iz Udinekoa, Udineri dagokiona; Udineko biztanlea.

Epaileek jokoa geratu behar zutela argudiatu dute Udineseko arduradunek, eta epaileen lana zaintzen dutenek ere arrazoia eman diete udinetarrei.  Berria - Kirola   2004-09-29


uduri ik iduri.

uf 1 interj desgogara egotea edo kideko zerbait adierazten duen hitza. ik uff.

48 urte, uf!  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 66. orr.

Uf! eskerrak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 50. orr.

Uf, aski, ordenatu behar dut hau guztia hala edo hola.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Uf, zein baino zein aspergarriagoak haiek ere!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Uf!, harrapatu ez nauenean!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Uf, komuneko lurrun madarikatu horrek giroa zeharo berotu din.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 206. orr.

Uf!, euria hasi du, eta jende gehiena beren aterkipean babestu da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Ama unetxo batez gelan geratzen zen, droga botilei begira, eta ezpain muturrez aldiro "uf!" eginez, eta gero bat-batean hasten zen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.

2 (izen gisa)

Zanpaldirik gabe libratzen zirenek "uf" handi bat egiten zuten beren baitan, aldia iraganik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.


ufa1 interj poza adierazten duen hitza.

-Ufa! -oihu egin zuen Pepponek-, banekien kontu hau politikara eramateko era aurkituko zuela!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

Ufa! horra katedrala, Burgoseko katedrala!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

"Ufa!" Aurpegia gorbataz haizatzeko itxurak egin zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

· Ufa! Hotza egiten dik hemen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Ufa, ze bero!  Berria - Harian   2005-08-06


ufa2 iz ufakoa, putza.

Aitari ahotik halako ufa arraro bat irten zitzaiolako konturatu ginen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.

Janari-usainaren ufa beroak eta He´s a Ragpicker jotzen ari zen banda baten erritmoak zirimolan ziharduten Ellenen inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

-Beste hiru? -ufa etsigarria igorri zuen Peterrek-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Geltokiko buruak jadanik ez zuen hitz egiten, ez zuen egiten arnasots eta ufa besterik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.

Ofizialaren keinu bat, eta pelotoiko tipoak beren kapoteetan ufa egin zitean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.


ufa3 iz

Harrigarria da, gorriz tindatzen dituzten ahuntz, behi, ufa, idi basa edo adar-bakarren larruak, gero zein ongi badakizkiten, xori eta landare itxura loriagarriz apaintzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.


ufada 1 iz haizeaz eta kidekoez mintzatuz, bolada, kolpea. ik ufako 3.

Isiltasun handi horretan entzun nuen lehenengoz, udako iluntzeko haize leunaren ufadek ekarrita, melodia alai, bare eta ia hautemanezin bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 118. orr.

Haizeak 90 kilometro orduko hartzen baditu, kamioi handiei abiada moteltzeko aginduko diete, eta bidea itxiko diete 120 kilometro orduko ufadekin.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Qatarren ufadaren indarra oso handia da, eta motoarekin azkar gidatzeaz gain, buruarekin ere azkarra izan behar da.  Berria - Kirola   2006-04-08

2 irud/hed

Leninek iragarritako hauspo askatzailearen ufadak mailukada lehor bihurtu dira, hor nonbait, bidean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Besoz beso ibili ziren biak, Peppone eta On Camillo, eta distantzia gero eta txikiagoa zen eta sugarren ufada nabaritzen hasiak ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

Atzerriko inbertsiogileek mugitu zuten merkatua, Wall Streetek bezperan izandako igoeren ufadei segika.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

3 (izenondoekin)

Arratsa bazetorren, eta arrastiriko ufada beroak agertu ziren tarteka, urtegiko gainaldea kixkurtuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.

Ufada ozena eta min-oihu bat entzun ziren, Neville Crookshanksen gainean esertzen hasi baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

AEBetako datu ekonomikoek haize ufada beroa ekarri zuten, balio merkatuetara soilik.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gutxien espero zuenean, mamu mordoska bat agertu zitzaizkion bide erdira: haien orro eta ke-ufadak egundokoak ziren, zinez beldurtzeko modukoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 119. orr.

Burua mugitzen zuen bakoitzean lurrin ufada bat arnasten nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

Haize ufada epel batek agurtu ninduen leun.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Hala eta guztiz ere, orduko 290 kilometroko haize ufadak eta euri zaparradak eragin zituen Larry-k.  Berria - Mundua   2006-03-21

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Hura da bere poztasun bakarra, haize fresko ufada bakarra.  Berria - Kirola   2004-05-11


ufaka 1 adlag putz eginez.

Trenzale porrokatua zen, eta gelan barrena beti borobilean itzulika ibiltzen zen, bafadaka eta ufaka tren-makina bat bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Zaldiak hara-hona zebiltzan, aztoratuta [...] gure inguruan ufaka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Haizeak uhinen paparra eta gandorra altxatuko ditu, ufaka, eta aire kolpeek behelaino antzera jasoko dute ura ontziaren gainetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

On Camillo zaldi bat bezala ari zen ufaka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.

Makinistak, ufaka, marmarka, oholak bildu eta alde egingo du.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.

Raimundo Silva, estu ta larri, izerditan zegoen, azkenik, hamabiak eta hamar ziren argitaletxera sartu zenean, ufaka, ardura berriak eztabaidatuko ziren zita baterako izpiritu-egoera txarrenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 128. orr.

Dutxa hartzean, ufaka ari zitzaigun, hatsak uraren arrabotsa artetan moztuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

No hay derecho esan eta mundu guztiari bizkar emanez irten zen ujuka eta ufaka atetik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

Jende guzia ufaka ari, beroaldia ezin jasanez.  Herria   2003-08-14

Ez zuen aita hain haserre eta beretik kanpo sekula ikusi: odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

2 irud/hed

Jende boteretsuenak ufaka eta ufaka ari dira, haize handiago batek su garrak emenda ditzan.  Herria   2005-03-10

3 (hitz elkartuetan)

Badago igel erraldoi bat [...] aho higuin bat zabalik eta ozeanoaren gainean ekaitz ufaka iduri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

4 bibaka, ufa eginez.

Herritarrek ufaka egiten zieten ongi etorri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Denak lasterka hasten dira bidea laburtu beharrez, esku-zartaka eta ufaka ongi etorria ematera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.

Bertze saldo handi batek, aro txarraren beldurrik gabe, haize ematen zien su-emaileei, oihuka eta ufaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Bibaka eta ufaka abiatu zitzaizkien, almenetatik, gazteluan aterpeturik zeudenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.


ufakada iz ufada.

Aire kondizionatuaren ufakada epel erregularrak baizik ez zituen aditzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.


ufako 1 iz arnasa indarrez jaurtikiaz sortzen den airea.

Gurdiei lotuta abere ilara bat zegoela igar zitekeen haien ufakoengatik, ikusezina izan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Usain bero sarkor batek geldiarazi zuen, animalia bizien ufako batek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Hegaztien pabiloiak [...] ufako bero bat jaurtitzen zuen, sunda nazkagarri bat, fabrika kedar bat bezala hedatzen zena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Ukitu bat egin zidan norbaitek, ufako sakon batekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 127. orr.

Urduritasunezko ufako bat ateratzen zaio zuzendariari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.

Brastakoan beheratu zituen eskuak, ufako bat botaz ia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 164. orr.

Ene... -adia egin zuen oinazezko ufako bat boteaz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 85. orr.

2 irud

Izpirituaren ufakoa ez ote da beti heltzen gizon batzuen bihotzetaraino?  Herria   2005-03-31

Ogi fresko epela jaten ari naizela, haurtzaroaren goxotasunak ufako ezti azkarra helarazi dit, sukalde bazterreko labetik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

3 hed ik ufada.

Eztandaren ufakoak, halaber, galera ikaragarriak eragin zituen Abdolabad, Dehno eta Hashemabad herrietan.  Berria - Mundua   2004-02-19

Zart egitearen indarraren lekuko, ufakoak eragindako astinaldia leherketa gunetik 75 kilometrora nabaritu zen, eta etxebizitzetako kristalak apurtuak izan ziren eztanda egitearen lekutik 10 kilometroko inguruan.  Berria - Mundua   2004-02-19

Artetan besteen buruen artetik harena ikusten nuen, lepo mehe luzean txertaturik, ile ilun hostotsua haizearen ufako arinak eta gorputzaren mugimendu erregular eta sotilak dardara ohartezinean ezartzen zutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Gaur mendiaren lepoan atzeman nauen haizeak nau hangora haizatu, edozein ufako aski baitzait funtsean airatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 69. orr.

Gain hartan haize ufako batek hedoiak baztertzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.


ufal ik uholde.

ufaldi iz ufakoa; ufada.

Mutiko guztiek ikasi nahi zuten txistumodua, eta alferrik saiatzen ziren imitatzen, hatzak mihi gainean edo mihiaren azpian ipinita, mihia sakatuz, ufaldi lastimosoak besterik sortzen ez zituztela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Uler dezatekenek hartzen dute zurrumurruaren ufaldia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Haize ufaldi batek bere hegaletan baderamatza hiruak jauregi aitzineraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.


ufaldu, ufal(du), ufaltzen du ad gainezka bete.

Haientzat bazirudien erreka ufaldu behar zuen zaparrada egundokoak ez zeukala inolako garrantzirik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.

Euri egunetan ezin da autorik hartu merkataritza guneetarako bide guztiak geratzen baitira xinaurri metalezkoz ufaldurik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.


ufatu, ufa(tu), ufatzen 1 du ad putz egin.

Airearen freskoa goiz-arrats, arratsaldeko beroa, haize hegoak ufaturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Afrikaren aldeko haize batek ufatzen du gaur munduan; ez da moda bat, jokaera zintzo bat baizik.  Berria - Harian   2005-07-06

Haizea ufatzen duten tresnak eskuan, plastikozko basoak metatzen zituzten, bildu eta kamioia hustera eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

2 irud/hed

Aste buru huntan, Arrosa-Sohateko haizeak azkar ufatuko du.  Herria   2003-07-03

Aurten Sohateko haizeak Maliraino ufatuko du.  Herria   2003-07-03

Beharrik, ekaitzen artetik, maitasun haizeak ere ufatzen du, eta zorionez, gure xokoari doakionez, maitaldia ez zaiku bakarrik Miarritzera mugatzen.  Herria   2002-09-12

Bainan haize-kontra aintzinatu behar delarik, bortizkeriaren tentazionea hor baita azkar!; iduri luke haatik azken aste hautan haize berri batek ufatzen hasia duela lurralde huntan.  Herria   2004-01-01

3 ufakoa bota.

Mikel eta bere alabak plazerretako "wuuua" luze bat ufatu zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

'Squatters!' ufatu zuen gidariak bere mespretxua adieraziz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 163. orr.

-Zoazte kakitera, to! -ufatu zuen Ninak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

-Eta ni Ezpeletako baroi eta Gendulaingo konde! -ufatu du Migel Mailuk bere dorrean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Bidenabar bere nortasun eta bizileku finko bakar izanen zenaz zehazte harrigarrienak lau haizetara ufatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Serge filosofoak ufatuak zizkidan nabardura eta zalantzak ez nituen aipatu nahi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Deabruak omen du etsipena ufatzen gizonari: ez dut haren beharrik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.


uff (orobat uuuufff(f) g.er.) 1 interj adkor uf.

-Uff, au putzusaia!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 169. orr.

Uff! ero moduan.  Berria - Kirola   2006-04-28

Uff! aspaldiko kontuak dira horiek!  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 184. orr.

Orain entzun ezazu arretaz, merezi du eta, izenburutik hasiko naiz, hor doa,... .., uff.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 317. orr.

2 (harridura-edo adierazten )

-Uff, ona zagon.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.

-Uff! beharrik!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.

3 (izen gisa)

Mahaiko purruxkak ahurraz arraposki bildu eta azkenean, egongelako kanapean etzan nintzenean, ufff etsia askatu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.


ugalarazi, ugalaraz, ugalarazten du ad ugaltzera behartu.

Garia erne eta ugalaraziko dut.  Elizen arteko biblia   Ez 36,29

Arboletako fruituak eta soroetako uztak ugalaraziko ditut, beste nazioen aurrean gosearen lotsa jasan beharrik izan ez dezazuen.  Elizen arteko biblia   Ez 36,30

Ezpatak eta erredolak ekarriko dituzte, basurdearen itxurako buruoskolak, uzta ugalarazteko aztieleak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.

Posible izango da hildakoen zelulak laborategian bertan ugalarazi eta urritasunaren muga gainditzea.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea, elemenia aleka ugalarazteko, zehatz-mehatz arakatzea haien anatomia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Itsaso eta mendi eta ibai oldartsuetan, hegaztien etxe hostotsu eta zelai berdetsuetan zehar, bular guztietan maitasun biguna sartuz, belaunaldiak joranez ugalarazten dituzu, espezieka.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.


ugalatz iz ipar hazteria, ezkabia.

Ugalatza: Hona Ipar-Ameriketan hedatzen ari den eritasuna.  Herria   2001-10-18

Berrikitan agertu da Ameriketan ugalatz eritasuna, lau kasu bederen kondatu dituzte.  Herria   2001-10-18

Nork erranen zuen handik laster jendea ikaran egonen zela, ugalatza bezalako gaitz batzuen hazia norbaitek postaz hedatuko zuelakotz?  Herria   2001-10-25

Badira eritu direnak, hil direnak ere ba, molde berean ukan errautsean bazelakotz ugalatzaren hazia.  Herria   2001-10-25

Bioterrorismoaren beldur dira, erran nahi baita beldur ugalatza heda dadin jendeetan.  Herria   2001-11-01


ugalbide iz ugaltzeko bidea.

Ez baduk ugalbide bat asmatzen azkar, lurra hutsik izango duk mendeetan zehar.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.


ugalde iz ibaia.

Izen-deiturarik gabeko atso bat ugaldean itoa, munduan milaka bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Atso hila ugaldetik atera zutenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Ikaraz beteta begiratu zuen ugaldera, eta ur azalean ikusi zuena ez zen ez konkortua ez itsusia, ezpada gazte lerden, eder eta sasoikoa, elefantearen ehizan ibiltzen direnetakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Errekarte batean lotu zitzaizkigun, ustekabez, tiroka eta gezika, ugaldearen bertze aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Argazki koloregalduek -Chiado, Bairro Alto eta Teixo ugaldearen gaineko zubitzarra-, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Oso ikuskizun interesantea monta zitekeen, alderdi bakoitzak bere gala eta kapresturik berexienak eramanez eta ugalde bazterrak turista amerikano eta japonesez beteta edukiz, mundu osoaren inbidiarako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.


ugaldu (747 agerraldi, 102 liburu eta 155 artikulutan), ugal, ugaltzen 1 da ad izaki biziak bere espezie bereko ondorengoak sortu.

Zakila narrastien asmakizuna izan da, lehorreko lurretara aldatu eta bertan ugaltzeko pentsatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten, arrautza enbroia-fetua uteroaren barruan gara zedin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Larbek gizakiaren sistema linfatikoa erasotzen dute, eta bertan hazi eta ugaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Dolly ardia klonatzeko erabili ziren antzeko teknikak baliatu dituzte zientzialariek obulu horiek espermaren beharrik gabe ugal daitezen.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Zelula horiek ugaztun guztietan aurki ditzakegu, eta in vitro ugaldu daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Birus jakin bat gai zen demagun A eta B bi bakterio-ondotan ugaltzeko, berez A ondoan prestatua izanik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Lege horrek, familia sexu bereko pertsonen segidan finkatzen baitu, asko egiten du [...] giza espeziea ugaltzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Horrek argi eta garbi adierazten du gizakiok sexualitatea ez dugula ugaltzeko bakarrik baliatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

Ugaltzeko adinean dagoen ama sendo batek beti emango du esne gehiago.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Arrantzatzeko erritmoa arrainen ugaltze erritmoa baino hiru aldiz handiagoa da.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Ez genuke harritu behar erlijioek ugaltzeko ez den edozein sexualitate, kontrazepzio metodoak eta abortua arbuiatzen dutenean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Itsaso zabalean bizi da eta kostaldera ugaltzera edo ekaitz ikaragarriren bat dagoenean bakarrik hurbiltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Zertan hasi jendea lege bidez ugaltzera behartzen, klimaren emankortasunak nahikoa jende sorrarazten duenean?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Arazo larrienak atzerritik ekarritako espezieak ugaldu eta bertako animalia eta landareak desagerrarazten dituztenean sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Zarbo biribila, esaterako, Kaspiar Itsasoan eta Itsaso Beltzean hazten da, baina azken urteetan AEB Ameriketako Estatu Batuetan ere ugaldu da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Gai kimiko arruntek ugaltzeko arazoak eragiten dituztela dio Greenpeacek.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Elizgizonak ugaldu ezin daitekeen familia da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

• 2 da/du ad ugaritu.

Gnomoak kendu behar dizkidazu lorategitik, berriro ere neurrigabe ugaldu dira eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,15

Ugal bitez ezbeharrak horien atzetik lehiatzen direnen gainera!  Elizen arteko biblia   Sal 16,4

Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.

Ugaldu egin ziren zaldien irrintziak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak.  Elizen arteko biblia   Has 3,16

Azken hilabeteetan etorkinen aurkako erasoak asko ugaldu dira.  Berria - Mundua   2004-08-21

Gerra hau ere "haiek" irabaziko dute, transgenikoak ugaldu eta jeneralizatu, eta informazioa, berriro ere, ukatu egingo zaiolako herritarrari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

Ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   Eg 6,7

Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia. Jainkoaren mezua zabalduz eta ugalduz zihoan.  Elizen arteko biblia   Erm 5,20

Esaten zuen arriskutsua zela gobernatzea, eta onuragarriagoa gobernatua izatea, bereziki gaiztakeria hazi eta makurkeria ugaldu den garai honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Gerra hau ere "haiek" irabaziko dute, transgenikoak ugaldu eta jeneralizatu eta informazioa, berriro ere, ukatu egingo zaiolako herritarrari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

Kafe-soroak han eta hemen hazi eta ugaltzen joan ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 193. orr.

Baina Jaunak anaien kopurua ugaltzean, ikusi nuen haiek [...] joan ohi ziren bide zuzen eta ziurretik aldentzen hasi zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.

Orduan zilar-kopurua ugaltzen hasi zen Erroman.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Horrek truke soilaren lekua hartu eta trukeen aukerak ugaldu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Haren aurpegitxo zurbila ugaltzen zela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Apirilaren bata da, eta ez daki handik urtebetera Nafarroako Kutxaren irabaziak %7,4 ugalduko direnik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.

Indiak ez du sinatu NPT Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna.  Berria - Mundua   2006-03-03


ugalketa 1 iz izaki biziak bere espezie bereko ondorengoak sortzea.

Ugalketa giza sexualitatearen alderdi anitzetako bat besterik ez da. Gizakiak koitoa eta haurdunaldia lotuta daudela dakienetik, beti izan du ugalketa kontrolatzeko nahia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Batez ere emakume lesbianak borrokatu dira sexualitatea eta ugalketa bereiz daitezen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.

Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Zelularen ugalketa, meiosia, mitosia eta biologiaren beste hainbat bitxikeria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Onkogeneek zelulen ugalketa faboratzen dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Narrastiak hasi ziren, duela 300 milioi urte, espermatozoideak emeen sabelaren barruan jartzen, erreka eta urmaeletan sakabanatu ordez; hala, ugalketarako aukerak handitu zituzten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.

Ugalketa bidezko klonazioa: organismo berria sortzen da heldu baten zelula soil batetik.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Josephine Quintavalle Ugalketaren Etikari buruzko Iradokizun taldeko kidearen esanetan.  Berria - Gaiak   2004-07-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eboluzioa, hortaz, ugalketa-prozesuan aldaketak agertzen direnean gertatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

2003an, ugalketa sasoi hasieran, uztailean, uhartera joan zirenean, aurreko urteetan baino hegazti gutxixeago zegoela ikusi zuten Aranzadikoek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Hautespen naturala: agertzen diren aldaerek ugalketa- eta biziraupen-tasa desberdinak dituzte, inguru jakin batean moldatzeko gaitasun desberdinak dituztelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Natura ugalketa gose omen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.

Valentziako ugalketa zentro batek aste honetan aditzera eman du zelula amak sortu dituela.  Berria - Gaiak   2004-07-16

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza ugalketa hobetzeko ideia aspaldiko kontua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Biziaren beraren miraria, eta bizi ugalketarena, bereganatzen baitzuen hurritzak, sinbolo sakratu moduan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Espainiako Jimenez Diaz Fundazioko Giza Ugalketarako Unitateko arduradunak.  Berria - Gaiak   2004-03-06

· In-vitro ugalketa sistema erabiltzen duten bikoteek erabili gabeko pertsona enbrioiekin ikerketak egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

4 ugaritzea. ik ugaltze.

Frantsesak arbitrarioak diren terminoen ugalketa du ezaugarri latinaren aldean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

Terrorismoaren ugalketa bat nabarmendu da eta argi da honen eragileetatik bat Irakeko egoera dela.  Berria - Mundua   2004-11-18

Txandakako lanaren ugalketa, horrek dituen ondorio latz ezagunekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Ogi-ugalketa.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,42 tit


ugalketadun izlag aipatzen den ugalketa duena.

Biologiak etengabe jarri baitu agerian badirela, sexu bidezko ugalketadun espezie are muturrekoenetan, gurea barne, banako bakoitza bereizten duten ezaugarri batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.


ugalketazale izond ugalketaren zalea dena.

Ergelek eta ugalketazaleek -sinonimoak dira- erantzungo dizuete hazi emankor hori ezin dela ugalketarako baino egon zuen gorputzean: desbideratzea laidoa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.


ugalkor 1 izond ugalketarako gai dena.

Bizitza sexual ugalkorra luzea da: 14 urtetik 47 urtera, gutxi gorabehera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

Gossypol substantzia aztertzen hasi ziren, ohartu baitziren kotoi sailetan lan egiten zuten gizon asko eta asko ez zirela ugalkorrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

Irlanda aldeko ipui zahar askotan ere, emazteki eta dukesa antzu askok, hurriztietara jotzen dute, hurritzaren jainkosa ugalkorrari ernal ditzan eskatzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Jainkoak emazte ugalkorra ematen badit...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.

Hala gertatu zitzaien egiptoarren harrokeria astindu zuten animalia ugalkorregiei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.

2 ugalketarako joera duena.

Gero, nagusitutakoan, ezkontza heterosexual, monogamiko, leial, posesibo eta ugalkorraren bidean sartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

Ugalketara zuzentzen ez den sexualitate oro [...] itotzea da helburua, eta sexu adierazpen guztiak ezkontza ugalkorraren barrutira mugatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Giza izurrite baten birus ugalkor moduan baizik ezin litezke hartu eskolak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.


ugalkortasun 1 iz ugalkorra denaren nolakotasuna.

Bikoteen eraketa berantiarrak, ugalkortasun apalak eta zahartze prozesuak.  Berria - Harian   2006-04-08

Pilulari esker, emakumeak berak kontrolatu ahal izan du bere ugalkortasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Sakelako telefonoak praketako poltsikoan edo gerrian eramateak gizonen ugalkortasuna murrizten duela esan du Szeged Unibertsitateko ikertzaile talde batek.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Nesken hezkuntzan jarri den arretak ugalkortasuna eten du; horrek, epe luzera, demografia- eta gizarte-arazoak gutxiagotzen ditu, eta familiek aurrezki handiagoak osa ditzakete.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Menopausia goiztiarra dutenek ugalkortasuna berreskuratzeko teknika.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Viagrak gizonen ugalkortasunari kalte egiten diola esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-04-02

-Ugalkortasunak ezin du izan gizartearen ideal bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.

Erroman suaren festa egin ohi zuten, ugalkortasunaren egunarekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Antzinako hainbat kulturetan, hurrak eta hurritza ugalkortasunarekiko lotura estuan ageri dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frogatuta geratu zen kotoiarekiko kontaktua eta gizon askoren ugalkortasun eza lotuta zeudela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

Pobretasun eta azpienplegu handia, soldata apalak, ugalkortasun-maila eta haurren hilkortasun-maila altuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Munduko ugalkortasun tasa baxuena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Ugalkortasun arazoak dituzten emakumeentzat.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Zibilizazio etsai baten presioak kanpo-proletalgoaren ugalkortasun-erlijio primitiboak olinpiar "jainkozko gerra-taldeen" erako erlijio bihurtzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Kontua da, beste gauza asko bezala, pikua ere, hasieran sexu grinen eta bizi haziaren ugalkortasun sinbolo naturala zena, erlijioak bereganatu eta sakralizatu egin zuela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Portugal aldean, dantza bitxiak omen dira, neska gazteek dantzatzen dituztenak, eta emankortasun eta ugalkortasun kantak ere bai.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura, non famili ugalkortasunaren gurtzak zentzu ekonomiko eta soziala izan baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Bizi ugalkortasun zaharra adierazten duen ur- hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 152. orr.

Erresuma Batuko Giza Ugalkortasun eta Enbriologia Agintaritza.  Berria - Gaiak   2006-05-09


ugalkuntza iz ugalketa.

Ugalkuntza ere kendu egin behar diogu eskumenetik [Jainkoari].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.


ugaltzaile izond ugaltzen duena.

Irunberrin ehun [putre] bikote ugaltzaile daude egun.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Naturak ugaltzaileak besterik ez omen ditu nahi, baina ugalketarako ematen dion hazia nahi hainbat aldiz galtzen du gizonak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.

Odolki ugaltzaile soil bilakatzen dira.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.


ugaltze 1 iz kopurua handitzea, kopuruaren aldetik emendatzea; ugariago bihurtzea.

Janarien ugaltzea itsasbidean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 433. orr.

Lan-indarraren ugaltzea, partez behintzat, diru-ekonomiatik kanpo segurta daitekeenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Finantzatresnen eta merkatu eratorrien ugaltze honek [...] "arriskuen azoka" baten tankera ematen die kapitalen nazioarteko merkatuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Lan istripuak, langileen segurtasun eza eta lanbide gaixotasunen ugaltzea «lan gatazkaren ondorio» dira.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Arrazakeriaren ugaltzea ez da Korsikan berez gertatzen den zerbait.  Berria - Mundua   2004-12-18

Zerbaitek eragin du izokinaren mutazioa, belarren baten ugaltze neurrigabeak seguru asko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Integrazioaren eta baztertzearen arteko harreman nahasiak ez dira ordea enpleguen suntsitze- eta ugaltze-mekanismo horietara mugatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Badira helburua berengan ez duten espezieak ere, baina ugaltze- eta suntsitze-legeen nahitaezko ondorio direnak, hala nola, adibidez, simaurtegietan jaiotzen diren har mota ezberdinak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

· Indarkeria oinarrizko giza eskubiderik ezak eta nazioartekoan dagoen arma ugaltze izugarriak pizten dute.  Berria - Mundua   2004-01-04

3 izaki biziak bere espezie bereko ondorengoak sortzea. ik ugalketa.

Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Gizaki eta animaliez, beren espezieen ugaltzearekin duten zerikusiaren aldetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 95. orr.

Histiozitoen eta zelula erretikulatuen ugaltze neoplasikoa.  Berria - Gaiak   2004-09-25

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonaren ugaltze aparatua konplexua dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Beste batzuek espeziea kontserbatzeko premiarako balio dute, ugaltze-organoek, alegia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.

Gero eta bitarteko gehiago ditugu gure ugaltze ahalmena kontrolatzeko: kontrazepzio metodoak ditugu, biharamuneko pilula eta haurdunaldia eteteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.

Espeziearen ugaltze arrakasta tasa %12koa izan zen iaz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Zelulen ugaltze-tasa egokitu egiten baita galera berdintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Katuak, berriz, maiz bakarrik bizi dira, ugaltze-denboran arra eta emea elkartu egiten badira ere.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Bikote iraunkorraren eredua sustatu zuten ugaltze baldintzak eta baldintza sozio-ekonomikoak desagertzen direnean, giza primateok berriz ere aldian behin bikote bat osatzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Orobat injekta daiteke gene bat gorputzeko zelula guztietan koka dadin, are zelula germinaletan, hots, banakoaren ugaltze-zeluletan, hark ondorengoei pasatuko dizkienetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

ADNa klonatzeko, biderkatzeko, haren sekuentzia ateratzeko aukera izateak deuseztatu egin ditu hainbat debeku eta muga, organismoen ugaltze-zikloak zein geure kulturak ezarritakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Preso batek eta bere emazteak ez dutela lagundutako ugaltze tekniketarako eskubiderik.  Berria - Gaiak   2006-05-09

· Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke, tximeleta eta tximeleta artean arrautza, larba eta krisalidaren papera eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maiatzaren 24an, Giza-ugaltze Artifizialari buruzko Batzordea bilduko da.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Giza Ugaltze Artifizialari buruzko 1988/35 Legeak ez zuen garbi esaten sobran zeuden enbrioiekin zer egin behar zen.  Berria - Gaiak   2004-07-16


ugandar izlag/iz Ugandakoa, Ugandari dagokiona; Ugandako herritarra.

Aurrean, ordea, indarrez dabilen ugandar bat izango dute biek ere.  Berria - Kirola   2004-01-06

Boniface Kiprop ugandarra munduko txapeldunordea izan zen iaz juniorren mailan.  Berria - Kirola   2004-01-25

Boniface Kiprop ugandarra, iaz seigarren egin zuena, edo Ngusie eta Ndale etiopiarrak izan daitezke lehen postuetan ibiliko diren beste korrikalariak.  Berria - Kirola   2004-01-04


ugaotar izlag/iz Ugaokoa, Ugaori dagokiona; Ugaoko biztanlea.

Josean Garrido ugaotarra izango du alboan, eta agian Jurgen Van de Walle belgikarra.  Berria - Kirola   2006-05-03


ugara adlag ohara.

Gaixotzen bada albaitaria garesti da, oporretan traba bihur liteke, ugara bada zakur arrak atzetik izango ditu eta.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 65. orr.

Emeak gehienetan udaberrian eta udazkenean jartzen dira ugara.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Emea ugara zen eta arrak estali egin nahi izan zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.


ugari 1 adlag kopuru handian; ugaritasunez. ik oparo; naro.

Hautsa ugari, amarauna ugari, argia eskas eta hotza abondo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Sentimenduak, mina eta poza, esaldi gutxitan adierazten dituena; hizketa ugari duena; eszenak ongi egituratzen dakiena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

Kultura nipondarrak arlo askotan ugari eskaintzen dituen bitxikeria horietako baten ondorioz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 93. orr.

Oso merkeak direnez, ugari erosten dizkidate azoketan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Gorputzean ugari den palanka mota ez da askorik erabiltzen ingeniaritzan, berehala azalduko ditugun arrazoiengatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Azido sulfurikoa, Caselliren bitartekaritzarik gabe lor zitekeen: ugari zegoen, esku-eskura, bazter guztietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Zilarra Frantzian urri bada, hiru liberako ezkutuak sos-erdi gehiago balioko du; ugari bada, berriz, sos-erdi gutxiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Lekuren batean dirua eskas bazen, ugari zen leku guztietatik eraman zitekeen hara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Sumatzen hasia baitzen, alkateak begiak ugari zituela, eta denak zorrotzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Zalgurdiak ugari hara-hona, eta tarantas eta telegak ez ezik, baita kupeak eta kalesak ere. arropa horietako sakela ugari-handietan berrogei mila gauza sartzera ohituta gaudenontzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Arrautzak eta txuletak ugari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Euria ugari bota zenuen, oi Jaungoiko, zeure lurralde eta jabegoa bere ahulean indarberritu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Raguelek ogia ugari egiteko esan zion emazteari.  Elizen arteko biblia   Tb 8,19

Alemaniako karramarroak ugari iristen ziren goiz hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Pikturalismoak [...] lehen ikusian artistiko izango ziren obrak egin nahi izan zituen, horretarako manipulazioak, ukituak, urratuak ugari eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Irudi asko, eta, haien artean, zirkuluak ugari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Kontraesanezko argudioak aipatu zituen ugari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Zenbat eta grazia ugariago jaso gizakiak, hainbat eta behartuago dago Jainkoari eskerrak ematera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Normandian, hurritzezko zume batekin hiru aldiz jotzeko ohitura zen esnebehia, hartara esnea ugariago eman zezan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

Barazki postuen luzera guztian ageri ziren ereinda ugari baino ugariago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

1a (izan aditzarekin)

Zatozte nirekin, nik eramango zaituztet urrea, zilarra, presoak, jantziak, abere-taldeak ugari diren herrialde batera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.

Berton -nola ez- arazoak ere ugari dira: lan-baldintzak kaskarrak dira kasu gehienetan, diru-laguntza urriak [...] eta sinergiak ez dira behar bezala baliatzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Jainkoen Jaungoiko bakarra ez baina jainko berdinak ugari, ezin konta ahala direla sinesten dutenek, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 283. orr.

Soiluneak baziren, ugari, baita artaldeak ere han-hemenka, artzainik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

2 (beste adizlagun baten eskuinean)

Karbohidrato bat da glukogenoa, muskuluan nahikoa ugari den maila apaleko erregai bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Betegintza erdiesteko oztopoak oso ugari direlako, eta eragozten dioten ardurak ere handiak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Azkenaldi honetan garai hartako tradizio filosofiko-eruditoan elementu erretoriko arrunt ugari daudela azpimarratu izan da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Lurreko hautsa bezain ugari egingo ditut zure ondorengoak.  Elizen arteko biblia   Ir 32,13

• 3 zenbtz asko.

Hizkuntzalari, doktore, jakintsu, matematikari eta enigmazale ugari ibili dira eskuizkribuaren ezkutukoak argitu nahiz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

Betiko esklabotza zigorrarekin, aldiz, delitu bakar batek etsenplu iraunkor ugari ematen du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.

Polizia ugari bazen Otsabideko karriketan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Ontzi ugari dago moilan, turistak karelean erakusten dituen kruzero handi dotore bat ere bai.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Zergatik Etrurian ere ur beroko iturri ugari egonik ez ote den honelako hautsik aurkitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Bide-adar ugari dituen errepidea, abiapuntua inon ez duena eta ezertara iristen ez dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.

Gero, bulegoan, azalpen ugari eman dizkio, paper batean marrazkiak egiten zituen bitartean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 46. orr.

Barre ugari egin genuen pentsatuz nola hitz egiten zuen erraldoi hark.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Gogolek lan ugari argitaratu zituen Pushkinek zuzentzen zuen Garaikidea literatur aldizkarian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Alor horretan iritzi ugari dira eta pentsalarien artean desakordioa da nagusi.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Legea betetzeak opari ugari eskaintzeak beste balio du.  Elizen arteko biblia   Si 35,1

Zer miretsi ugari eskaintzen dio begiak ingeniariari nahiz argazkilariari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Aukera horrek ere eragozpen tekniko ugari du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Bada han ere (Gasteizen) presorik eta atxiloturik ugari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 76. orr.

Ondoan, ostera, Alemaniak Frantzia okupatu zuen garaian eraikitako bunker ugariren hondakinak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 138. orr.

Aspaldiko argazki ugari topatu nituen, ezagutzen ez nituen pertsonaia ugarirekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Leiho ugariko jauregi garaiz josiriko hiriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Baliabide tekniko ugariko pertsona zen Matias.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 126. orr.

Ereinotz adar polit bat ikusten zen, hosto lustretsu eta lore ugarikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

• 4 izond dagokionetik asko duena edo asko ematen duena. ik jori; oparo.

Zehazki zenbatuezin ahalako herri ugaria hautatu zenuen, eta neu egin nauzu herri horren buru.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,8

Bere liburutegi ugaria (apezgo urte luzeetan han eta hemen bildua) Arhane bere sortetxera eramatea agindu zuen bere testamentuan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 338. orr.

Arima birjinak fruitu ugaria darama, profetak dioenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Handik oso gutxira, kristau talde ugari bat bistatu zuten, atorra-jantzian zetozenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Kopeta zabala zuen, buruaren goi alde karratua, eta adatsa ugaria eta kizkurra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Zoruko putzu ugariek bakarrik oroitarazten zuten ordu batzuk lehenagoko euri sarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Negozio-gizon argia zen, antza, eta aberastasun ugariak lortu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Merkataritzak mailegu-hartzaileari negozio handi eta ugariak bizkor egiteko ematen dion erraztasunean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Harri hutsezko paretak, horren lekukorik ederranak, beren huts ilun eta ugari guziak bistan dituztela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.

S. Frantziskok Eukaristiari dedikatzen dizkion testu ugarietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 61. orr.

Masa gizartea, eginbide nagusitzat kontsumoa duen populazio pasibo eta axolagabe ugarian oinarritzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Arropa horietako sakela ugari-handietan berrogei mila gauza sartzera ohituta gaudenontzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Arrautzak eta txuletak ugari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea.  Elizen arteko biblia   Zen 26,56

Komunikazioari buruzko esperientziak frogatu du irudikatzeko modu ustez ugari horiek ez dutela hitzaren beharra gutxiagotzea ekarri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Ez ehiza-leku batera, ez hartzak ugariak ziren tokira, ez mortsak umatzen ziren labarretara.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Oso ugaria baitzen etsaien zalditeria.  Elizen arteko biblia   1 M 16,7

Batez beste, 120 eguneko iraupena dute globulu gorriek, eta oso ugariak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Kotxeek ilara amaigabeak osatzen zituzten, hain ziren ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Bi ipuru klaseokiko gizakiak erakutsi duen jaiera eta sinesmena arrunt zaharra eta ugaria da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Zeinen ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.  Elizen arteko biblia   Ef 2,7

Eztia ahoan bezain gozo, ardo ugariko oturuntzetan soinua bezain atsegin.  Elizen arteko biblia   Si 49,1

Kriseilu eskegiak eta ke ugariko argi zalanzkorrez dizdiz egiten duten zuzi erretxinatsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Ez zen sekula izan hitz ugarikoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Gaurko Madame Donzacq izenekoa, pottoloa da, berritsu samarra, alaia, barre-algara ugarikoa, atseginagoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

5 (-en atzizkiaren eskunean izen gisa)

Landan sakabanaturik aurkitu zituzten jan-edanean, filistearrei eta Judakoei lapurturiko harrapakinen ugariarengatik jai egiten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,16

Atenas hark ez zuen jardun merkataritza handi hartan; ez zuen jardun meategietako lanak, esklaboen ugariak, itsasgizonek, Greziako hirien gainean zuen itzalak eta [...] Solonen instituzioek agintzen zioten merkataritza handian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Greziarrak, Atikako meategi batere ez aberatsak besterik ezagutzen ez zituztenez, harrituta geratu bide ziren haien ugariaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

6 ugari-ugari izond

Salerosle horiek denek ontziaren sotoan eta zubian metatuak zituzten beren ekipaje ugari-ugariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

7 familia ugari hainbat seme-alabaz osaturiko familia.

Luxenburgon, esaterako, familia ugariek 900 euro inguru jasotzen dute hilean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Babes ofizialeko etxebizitza baten zain zeuden familia ugariak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Kredituak langile-familia ugariekin, behartsuenekin batzen zituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Gipuzkoako Familia Ugarien Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

· Familia ugari bezain katolikoa, dena esan behar bada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adibide ugari (11); adierazpen ugari (6); ahalegin ugari (6); aipamen ugari (8); akats ugari (8); alaba ugari (8); aldaketa ugari (43); aldaketa ugari egin (8); aldaketa ugari izan (11); arazo ugari (60); arazo ugari eragin (6); arazo ugari izan (9); arazo ugari sortu (12); argazki ugari (8); arma ugari (6); arrazoi ugari (16); artikulu ugari (8); atsekabe ugari (7); atxikimendu ugari (13); aukera ugari (21); aurkako eraso ugari (8); aurrerapauso ugari (6); azalpen ugari (9); azalpen ugari eman (8); azterketa ugari (9); azterketa ugari egin (6)

baliabide ugari (7); berri ugari (10); berrikuntza ugari (6); bezain ugari (49); bezain ugari egingo (8); bezain ugari izango (6); bilera ugari (9); bilera ugari egin (6); bisita ugari (6)

datu ugari (17); dei ugari (7); disko ugari (8); dokumentazio ugari (7)

egitasmo ugari (6); ekarpen ugari (8); ekimen ugari (18); ekimen ugari egin (6); ekintza ugari (25); ekintza ugari egin (9); ekintza ugari izan (7); ekitaldi ugari (39); ekitaldi ugari antolatu (11); ekitaldi ugari egin (6); elementu ugari (6); elkarretaratze ugari (11); elkarretaratze ugari egin (8); elkarrizketa ugari (8); emakume ugari (7); emanaldi ugari (7); eragile ugari (6); eraso ugari (21); eraso ugari egin (7); erreakzio ugari (9); erreakzio ugari eragin (6); erreferentzia ugari (7); espezie ugari (7); estilo ugari (8); etorkin ugari (6); ezagun ugari (16); eztabaida ugari (14)

familia ugari (9); film ugari (7)

gabezia ugari (6); gai ugari (11); gaitzespen ugari (7); galdera ugari (30); galdera ugari egin (10); gauza ugari (28); gazte ugari (14); gorabehera ugari (12); gorabehera ugari izan (7)

hain ugari (22); harrapakin ugari (11); herri ugari (10); herritar ugari (23); hildako ugari (9); hilketa ugari (6); hitz ugari (6); hondarra bezain ugari (8); horrek arazo ugari (6)

ika mika ugari (8); ikerketa ugari (8); ikusle ugari (6); informazio ugari (13); irregulartasun ugari (12); istripu ugari (10); izarrak bezain ugari (9); izen ugari (7)

jarraitzaile ugari (10); jende ugari (101); jende ugari bildu (14); jende ugari zebilen (7); jende ugari zegoen (8); jokalari ugari (7)

kalte material ugari (7); kalte ugari (13); kantu ugari (9); kasu ugari (6); kezka ugari (9); kide ugari (6); kolpe ugari (14); kontraesan ugari (6); kontu ugari (12); kontzertu ugari (10); kritika ugari (63); kritika ugari eragin (16); kritika ugari jaso (28)

lagun ugari (22); laguntza ugari (7); lan ugari (32); lan ugari egin (7); liburu ugari (12); liskar ugari (6)

malko ugari (17); malko ugari isuri (6); malko ugari isuriz (8); manifestazio ugari (8); material ugari (24); mika ugari (8); mirari ugari (6); mobilizazio ugari (10); mobilizazio ugari egin (6); modu ugari (6); mota ugari (9); motibo ugari (6)

on ugari (11); ondorengo ugari (10); ontzi ugari (6); ordezkari ugari (21); oztopo ugari (17); oztopo ugari gainditu (6)

partida ugari (7); pasarte ugari (6); pertsona ugari (11); polizia ugari (11); proiektu ugari (8); proposamen ugari (11); protesta ekintza ugari (9); protesta ugari (27); protesta ugari egin (7); protesta ugari izan (7)

saio ugari (11); salaketa ugari (11); sari ugari (18); sari ugari jaso (6); seme alaba ugari (8); soldadu ugari (6); solo ugari (6)

talde ugari (13); traba ugari (10); tresna ugari (10); txiki ugari (6)

ugari ageri (7); ugari agertu (7); ugari agertzen (11); ugari antolatu (21); ugari antolatu dituzte (8); ugari argitaratu (7); ugari ari (13); ugari ari da (9); ugari atera (13); ugari atzeman (9); ugari aurkeztu (6); ugari aurki (8); ugari aurkitu (12); ugari aurkituko (6); ugari azaldu (9); ugari azaltzen (7)

ugari baino (9); ugari baitira (6); ugari batu (10); ugari behar (9); ugari bezain (8); ugari bildu (86); ugari bildu ditu (7); ugari bildu zen (22); ugari bildu ziren (15); ugari bildu zituen (8); ugari bildu zuen (9); ugari bilduko (7); ugari biltzen (17); ugari bizi (10); ugari bota (6)

ugari dabil (6); ugari dago (57); ugari dagoela (10); ugari daude (92); ugari daudela (14); ugari daudelako (6); ugari dira (62); ugari direla (11); ugari diren (11); ugari ditu (55); ugari dituela (12); ugari dituen (10); ugari ditugu (8); ugari dituzte (18); ugari du (8)

ugari eduki (6); ugari egin (265); ugari egin behar (12); ugari egin dira (17); ugari egin ditu (29); ugari egin dituzte (28); ugari egin izan (7); ugari egin ziren (13); ugari egin zituen (25); ugari egin zituzten (25); ugari egin zizkioten (9); ugari egin zuten (6); ugari egingo (30); ugari egingo dira (8); ugari egingo ditut (8); ugari egiteko (7); ugari egiten (51); ugari egiten ari (8); ugari egiten dituzte (7); ugari egon (18); ugari egongo (8); ugari ekarri (15); ugari eman (88); ugari eman ditu (6); ugari eman zituen (11); ugari eman zuen (10); ugari emango (10); ugari ematen (25); ugari entzun (10); ugari erabili (11); ugari eragin (64); ugari eragin ditu (18); ugari eragin zituen (18); ugari eragiten (9); ugari eraman (8); ugari eskaini (12); ugari eskaintzen (9); ugari espero (6); ugari ezagutzen (7)

ugari gainditu (9); ugari galdu (10); ugari gertatu (19); ugari gertatu ziren (6); ugari gertatzen (9)

ugari hartu (22); ugari hartzen (6); ugari hil (15)

ugari ibili (8); ugari idatzi (18); ugari idatzi ditu (6); ugari ikus (10); ugari ikusi (20); ugari ikusten (10); ugari irabazi (11); ugari iritsi (6); ugari isuri (8); ugari isuriz (9); ugari izan (267); ugari izan arren (9); ugari izan da (6); ugari izan dira (53); ugari izan ditu (22); ugari izan zen (16); ugari izan ziren (63); ugari izan zituen (20); ugari izan zituzten (8); ugari izango (47); ugari izango da (8); ugari izango dira (18); ugari izango ditu (6); ugari izatea (7); ugari izaten (25)

ugari jarri (15); ugari jasan (11); ugari jaso (84); ugari jaso ditu (25); ugari jaso dituzte (7); ugari jaso zituen (14); ugari jasotzen (10); ugari joan (7); ugari jorratu (8)

ugari lortu (7)

ugari pasatzen (7); ugari piztu (9); ugari plazaratu (6)

ugari sortu (56); ugari sortu ditu (13); ugari sortu ziren (8); ugari sortzen (19)

ugari utzi (9)

ugari zabaldu (6); ugari zebilen (13); ugari zegoen (39); ugari zen (7); ugari zeuden (21); ugari ziren (11); ugari zituen (25); ugari zuen (13)

ur ugari (6); ura ugari (7)

xehetasun ugari (6)

zahar ugari (6); zailtasun ugari (11); zalantza ugari (20); zauritu ugari (10); zeresan ugari (16); zeresan ugari eman (9); zibil ugari (8)

bezain ugaria (10); hain ugaria (7); oso ugaria (10)

ugaria da (12); ugaria izan (9); ugaria zen (6); uzta ugaria (9)

baino ugariago (30); gero eta ugariago (12); ugariago ziren (6)

askoz ugariagoak (6); baino ugariagoak (13); gero eta ugariagoak (39); ugariagoak dira (32); ugariagoak izan (6); ugariagoak ziren (11)

bezain ugariak (12); familia ugariak (6); hain ugariak (21); hain ugariak diren (10); oso ugariak (16); oso ugariak dira (6); ugariak dira (64); ugariak direla (8); ugariak diren (12); ugariak izan (45); ugariak izan arren (6); ugariak izan dira (13); ugariak izan ziren (14); ugariak ziren (21)

familia ugariek (9)

familia ugarien (19)

dira ugarienak (7)

eragile ugarik (14); herritar ugarik (12); jende ugarik (12); kide ugarik (6); politiko ugarik (7); talde ugarik (7); ugarik bat egin (8); ugarik egin (6); ugarik parte hartu (8)

eragile ugariren (6); ugariren artean (10); ugariren ostean (8)

malko ugariz (13)


ugariagotu, ugariago(tu), ugariagotzen da/du ad ugariago bihurtu.

Zeren eta, irudi lizunetan pentsatu behar ez bazuen ere, haiek gero eta ugariagotuz joan baitzitzaizkion.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 57. orr.


ugaridun izlag ugariko.

Aretoaren beste aldean, harmaila ugaridun aldare batean, tronua zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Atzean leiho ugaridun etxea goratzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Legearen zeregina da, zabal jokatuta ere, zuzenbidearen goiburu nagusiak finkatzea; ondorio ugaridun oinarri emankorrak zehaztea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Gantz azido ugaridun txerrikia sortzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-28


ugaritasun 1 iz ugaria denaren nolakotasuna.

Luxua eta ugaritasuna ez dira haren iritziz, bizi-kalitatearen adierazle.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Formen ugaritasunaren atzean, ordea, egitura- eta funtzio-antzekotasun harrigarri bat hautematen dugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Ondasunen ugaritasunak egokiera onak edo aisiarako aukerak ugaritzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

Herrialde askotan, dibisen ugaritasunak kontsumoa biziagotu du, eta horrek truke-tasa erreala igoarazi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Erregistro, ahots, gai eta formen ugaritasunaren metaketak osatzen du literatura jakin bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.

Ugaritasunak salbatuko omen zuen gure literatura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Begiraiozu ezeri uko egiten ez diozunean, ugaritasunaren uretan igeri zabiltzanean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 270. orr.

Laboreen errotazioaren historia, gizateriak gosetearen eta ugaritasunaren artean lortu duen orekaren historia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen.  Elizen arteko biblia   Flp 4,12

Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak.  Elizen arteko biblia   Has 41,53

2 (izenondoekin)

Txitxikovek irribarre egin zuen hain ugaritasun handia ikusirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Bere ugaritasun infinituan, poesia bakarra da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

Urritasun edo ugaritasun horiek, nondik baitator kanbioaren aldaketa, ez dira urritasun eta ugaritasun errealak; urritasun edo ugaritasun erlatiboak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Zenbaitentzat zuhaitz horren ezaugarri nagusia aniztasuna da, espezieen ugaritasun ikaragarria, aldatzeko gaitasunak amaierarik ez duela baitirudi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Metodoak, sistemak, denborak alegia, irentsi du gure gogoaren ugaritasun espazial osoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Begi-bistakoa da amodiozko kanta eta balada zaharretan hegaztiak duen ugaritasun sinbolikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Harrigarria baita [hats hitzak] behialako euskara bizian erakutsi duen ugaritasun semantikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskasiaren garaietan ugaritasun-garaietako jokabidea izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Brigittek, ugaritasun garaietan bezala, odolosteak batzen erabilitako zorroan gorde zituen ondo zupatzen nekatu gabeko hezur haragitsuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 206. orr.

Giza espezieari, oro har, eta populazio bakoitzari ere bai, joko handia eman diezaioke ugaritasun-ondare horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakitun-ugaritasuna munduarentzat osasun, eta errege zuhurra herriarentzat ongizate.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,24

Jende ugaritasun hori, ez izan zalantzarik, gauza txarra da gobernu errepublikar batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.

Frantzian ikusten denez, mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Halako arrain ugaritasuna ikusirik, handiak bere saskian jasotzen ditu eta txikiak uretan uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Nabarmena zen bere altueragatik eta adar-ugaritasunagatik.  Elizen arteko biblia   Ez 19,11

Beren odol-ugaritasun horrengatik inolako beldurrik gabe eusten diote ezpataren erasoari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Gure erresuman ezin konta ahal gauza miragarri daudela, lekuen ederra, lanbide ugaritasuna eta mota askotako lurrak kontuan hartu gabe ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Langile-klaseari esku betean eskaintzea bi gauza erakargarriok: klase ertainaren bizi-maila eta norberaren gurariak asetzeko aukera-ugaritasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugaritasun erlatiboaren (3); ugaritasun eta urritasun (3); urritasun edo ugaritasun (3)

kolore ugaritasuna (3)


ugaritsu izond oso ugaria, ugaritasunez betea.

Pixkanaka multzo ugaritsua osatuz joan ziren arkupean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.

Abendu otzak pozturik ezartzen laboraria, lehorra izan arren: Abendu lehorra, urte ugaritsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.


ugaritu (497 agerraldi, 74 liburu eta 252 artikulutan), ugari(tu), ugaritzen 1 da ad kopurua handitu, kopuruaren aldetik emendatu; ugariago bihurtu. ik ugaldu 2.

Gizartea ugaritu ahala, kide bakoitza osotasunaren parte txikiagoa bihurtzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia.  Elizen arteko biblia   Erm 5,20

Hormona hori ugaritzen denean, estrogenoak ere gehitu egiten du.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Bezeroen eraginez ugaritu da prostituzioa, ikerketen arabera.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Urte hauetan Aberastasuna ugaritu izana ez da egungo gizartearen arazo bakarra.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Ordena asko ugaritu da, baina ez da oraindik ezberdintasunik kleriko eta laikoen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Istant batean, trafikoa izugarri ugaritu zen, biderkatu, eta gidariek, harriduraz beterik, elkarri begiratzen zieten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.

Transnazionalek atzerrian inbertitzeko arrazoiak ugaritu egin dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Espero den irabazia neurriz gainekoa den bezala, eragozpenak ere neurri horretan ugaritzen dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Baldin eta, Indien aurkikuntzaz geroztik, urrea eta zilarra batetik hogeira ugaritu badira Europan, artikuluen eta merkantzien prezioak ere batetik hogeira handitu beharko luke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Udan ugaritzen diren gaixotasunei buruz mintzatu da Jesus Perez de Viñaspre.  Berria - Harian   2005-08-06

Sinestearen aurkako aurreiritziak oparo ugaritu dira.  Herria   2001-03-08

Hilketak, beraz, %37,76 ugaritu ziren.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Zeruan zerrenda gorriztak ugaritzen ari ziren, laster hasiko zen iluntzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 273. orr.

Hegoaldean, txapelketak ugarituz joan ziren, eta txapelketen eraginez, formato bereko bertso-saioak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

Bien bitartean, jendetza ugaritzen ari zen salmenta bulegoen inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Lana ugaritzen hasi zitzaion, eta lanbideko jendea [...] laster iritsi zen fidatzera eta bera onartzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Historiari begiratu bat botatzen badiogu, ikusiko dugu bidegabekeriak nola ugaritzen diren inperioaren mugak hazi ahala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

2 du ad

Eta Jaunak mundu guztian zehar zabaldu eta ugarituko du bere familia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Instituzioek gaztetxeen kontrako erasoak ugaritu egin dituzte.  Berria - Harian   2006-04-21

Gurera iritsi den informazioaren arabera azken egunotan, talde paramilitarrek ekintzak ugaritu dituzte Chiapasen.  Berria - Harian   2005-06-22

Egin erasorako seinalea Babiloniako harresien aurka; sendotu guardapostuak, ugaritu zaintzaileak, jarri gudariak zelatan.  Elizen arteko biblia   Jr 51,12

Ondasunen ugaritasunak egokiera onak edo aisiarako aukerak ugaritzen ditu Lurraldera itzuliko ditut berriro eta haren jabe egingo dira; ugaritu egingo ditut eta ez dira gehiago urrituko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

Hitz eman zenien zeruko izarrak bezala ugarituko zenizkiela ondorengoak.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,36

Beroaldiak intsektuak ugaritzen dituenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Eugeni, ugaritu puntadak, tinkoago gera dadin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 302. orr.

Haize-lasterrak eta soinekorik ezak, ubileria (erreumatismoa) ugaritu dute atxilotuen artean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Kaleak hildakoz betetzeraino ugaritu dituzue hilketak hirian.  Elizen arteko biblia   Ez 11,6

Santutegia ohoratu egin zuen eta bertako ontziak ugaritu.  Elizen arteko biblia   1 M 14,15

Giza taldeen arteko alde ekonomiko handiak ugaritu egiten ditu Gobernuaren kontrako kritikak.  Berria - Harian   2006-03-01

Jaun ahalguztidunak kopuruz eta graziaz ugaritzen zaituztenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Komunikabideei galegoz egiten dituzten programak ugaritzeko eskatuko zaie.  Berria - Harian   2005-07-26

Tresna guztia desmuntatu eta gero bere gisara osatu zuen ostera, hotsak leunduta eta tekladura ugarituta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazoak ugaritu (6); asko ugaritu (20); asko ugaritu dira (8); bezala ugaritu (3); egitasmoak ugaritu (4); erasoak ugaritu (12); izugarri ugaritu (3); kasuak ugaritu (4); kontrako erasoak ugaritu (4); kopurua ugaritu (3); nabarmen ugaritu (10); nabarmen ugaritu direla (4); ugaritu ahala (11); ugaritu diren arren (3)

ugarituz doaz (8); ugarituz joan (5)

nuklearrak ez ugaritzeko (3)

aukerak ugaritzen (3); aurkako erasoak ugaritzen (3); erasoak ugaritzen ari (5); inguruak ugaritzen (3); kasuak ugaritzen (3); protestak ugaritzen (3); ugaritzen joan ziren (3)


ugaritxo zenbtz adkor askotxo.

Eskaera ugaritxo, erabat zokoratuta dauden alderdiek ordu gutxi batzuetan bete ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-06-01


ugaritze iz kopurua handitzea, kopuruaren aldetik emendatzea; ugariago bihurtzea.

Bere sentikortasuna bilakatu den bibrazio kaleidoskopiko sentimenezko garroen ugaritze bat bezala edo edertasun gorenezko irradiazio baten moduan agertzen bada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Metatze eta neurririk gabeko ugaritze hori aldi berean suhartasun baten emaitza da. Raimundo Silvak atzera egingo du liburuan barna, aipatu harenga bilatuko du bere muinak irakurtzeko, gehiegikeriak, apaingarriak eta ugaritzeak bazterrera utzirik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Emakumeen eta haurren bortxaketen ugaritzeak kalapitak gaiztoagotu zituen kapitainen eta elizgizonen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Biztanleria modu horretan ugaritzearen arrazoia bertan hiru astez egiten den merkatu sonatua zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.

Lumianskyren esklabo, borroken ugaritzearekin, klase guztietako drogak hartzen hasi zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.


ugarte ik uharte.

ugartetto ik uhartetto.

ugartetxo ik uhartetxo.

ugartexka ik uhartexka.

ugatz1 1 iz ugaztun emeen guruin esne-jariatzailea. ik titi1.

Zintzilik sentitzen nituen ugatzak, astun eta mingarri.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.

Haur izan berritako amaren ugatza babesten omen zuen saguzaharrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Ugaztunak, ugatzetik hazten du umea, eta amaren esnea agortu ahalean, jaioko eta indartuko zaizkio hortzak umeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Edan asetzeraino haren bular gozotik!, xurgatu atseginez haren ugatz oparotik!  Elizen arteko biblia   Is 66,11

Nire eskuinaldeko bularraren goialdeko titiburua egiazko ugatza zen ordurako eta beste hiru orban azalduak ziren nire gorputzaren aurrealdean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Egiazko ugatz baten antzera puzten ari zela ohartu nintzenean, min zuriak joko zidala uste izan nuen une batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Behiaren ugatzei deitzen zitzaien Obaban "errape", baina hitzak, era baldarrean erabilita, andreen bularrak ere izendatzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 127. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Piztia samalda bat atera zen ihesi, eta adarrak ahariarenak, muturra txerriarena, larruazala trikuarena eta eme ugatzak zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

3 irud/hed

Esportazioa, itzulpena, horra hor unibertsaltasunaren benetako ugatzak.  Berria - Kultura   2004-10-27


ugatz2 1 iz arrano gorria, arrano hezurjalea.

Ugatza (gypaète barbu) da erakusgai, urtarrilaren 9 tik otsailaren 8ra: idazki, argazki, marrazki, zizelan.  Herria   2003-01-09

ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia (bele handia). Denboran zernahi ugatz balin bazen Europako mendi mazeletan, gaur egun 130 kuple baizik ez dira kondatzen, horietan 110 Pirineotako bi alderdietan.  Herria   2004-03-11

Apirilaren 7 tik 27 raino iraunen du ugatz harrapariari buruzko erakusketa pollitak, Apezpikuen Presondegian.  Herria   2003-04-17

Joan den ortzegunean, urtarrilaren 9an, estrenatu da Mattin Megadendan ugatz hezur jaleaz Organbidexka Col Libre elkarteak antolatu erakusketa.  Herria   2003-01-14

2 (hitz elkartuetan)

Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera, lehen ugatz-alea ikusi zuenekoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.


ugatzama iz inudea.

Lau neskatilatxoak hurrenez hurren Bra-ra igorri zituztela, ugatzama berarekin haztera, zeinak Delfina baitzuen izena, eta hala deitzen baitzien bere ugatzume ("bailotti") guztiei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.


ugatzume iz inudearentzat, ugatza eman dion umea.

Lau neskatilatxoak hurrenez hurren Bra-ra igorri zituztela, ugatzama berarekin haztera, zeinak Delfina baitzuen izena, eta hala deitzen baitzien bere ugatzume ("bailotti") guztiei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.


ugazaba 1 iz lantegi edo fabrika bateko jabea. ik nagusi 2.

Ugazabak soldaten ordainketa eten duela eta plan industrial sendoa falta dutela gaitzetsi dute Matrinorreko langileek.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Matson Adding Machines makina batuketa-egileen lantegiko ugazaba da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Bermeoko kontserba lantegirik handienaren ugazaba zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.

Ez duk komeni lantegira goizegi ailegatu eta ugazaba gaizki ohitu dadin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Jules Tribuno, Agentzia Dermoestetikoko nire ugazaba!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 113. orr.

Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.

Ugazabei «beren etekinak handitzen dituzten gaiak» ukitu nahi ez izatea egotzi zien ELAk.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Pentsatu al dugu inoiz nortzuk diren ugazaba horiek? Konfesbask elkarteko enpresetan izango da baten bat.  Berria - Harian   2005-05-11

100 metro koadrotik gorako taberna edo jatetxeak dituzten ugazabak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Beharginei eurei entzun diegu euretariko batzuk kale gorrian utzi dituztela ugazabarekin zuten lan harremana legeztatzeko kontratu eske joan direnean.  Berria - Harian   2005-05-11

Sindikatuak ugazabekin bildu ziren atzo arratsaldean.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Zenbait kasutan langileok kontratua egitea lortu dutela ugazabari agindu diotenean Gizarte Segurantza euren dirutik ordainduko dutela.  Berria - Harian   2005-05-11

Eskulan merkea baliatu gura duten ugazabak daude, alde batetik.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

Errusia komunistan ugazaba pribatuen likidazioaren ondoren sindikatuen arauketa etorri zen bitartean, Alemania nazional sozialistan, berriz, sindikatuen likidazioaren ondoren ugazaba pribatuen arauketa etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Ez, ugazaba ez dago, zuzendaria ere ez, ezta burua ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 52. orr.

2 nagusia, etxeko jauna.

Morroiak eskuarekin lana, semeak, esku eta buruarekin; ugazabak, esku, buru eta bihotzarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Gaztetan zenbait etxetan neskame egona zen, harik eta bere azkeneko ugazaba hil eta neskametzari utzi zion arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.

Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Mundu hartan menpeko eta nagusi izanen nintzen aldi berean, esklabo eta ugazaba.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.

Erromatar legeei jarraitzea nahi dut, eta ihes egindako esklaboak beren ugazabei itzultzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

-Nor da etxe honetako ugazaba?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 189. orr.

XX.mende hasieran, Justoetxe baserriko ugazaba beste don Justo bat zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.

Dendako ugazabari ez zion erantzuteko astirik eman.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 351. orr.

Alde batean etxeko nagusia zegoen, Jean Laffitte, Galveston guztiaren ugazaba, esklabotza negozioko agintarietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Herrian denek uste zuten Vicentek anaia zuela hotel hartako ugazaba.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 55. orr.

Tartean ontziaren ugazaba eta haren semeak direla aditu diat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.

Tom eta Rufus Brightman's Attic liburu-dendaren eta hura kokatua zegoen eraikinaren legezko ugazaba bihurturik zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Egun, haien bilobak dira putetxerik garestienetako ugazabak.  Berria - Harian   2005-12-10

-Eta prostituzio etxeetako ugazaba horiek guztiek -jarraitu zuen Andresek esanez- beren emakumeak martirizatzeko ohitura dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Zakur hori baldarra eta alferrikakoa izango duk, Damian, baina ez zagok ukatzerik: ugazaba maite dik benetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.

K.L. nagusiak -edo ugazabak, esan behar nuke agian zuzenago-, ezaxolati, bere adabakien koadernotxoa ireki, eta esaldi bat irakurri zigun: "Poeta orok dauka bolborategi bat etxean".  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

3 (izenondo gisa)

Kontrakoak beldurtzen zuen, ordea, laborari ugazaba.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Baserri batzuetan, bertako nagusi ugazabak etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

4 irud/hed

1947ko urtarrilean Mafiaren ugazaba nagusi Lucky Lucianok Habanara jo zuen, bertako krimen-buruekin biltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Requessens y Zuñiga, deabruen morroi eta morroi; Juan Austriako deabruen maisu eta ugazaba, Farnesio deabruen buruzagi, eta Spinola, deabruen hazilari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Lan horretan jarduten zuen zenbaitek nagusi, ugazaba edo patroi boteretsua zuten: estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Hamargarren mendeko italiar haren eta hamargarren mendeko greziar haien artean leize handia zegoen jada, baina ez zegoen halako leizerik Liutprandoren eta haren ugazaba saxoniarren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Nik diot Sizilia uharte mirabea dela, beti ugazabaren onespenaren bila dabilena.  Berria - Kultura   2004-01-27

[Maitasuna] zure menpeko sentimendu izatetik ugazaba ankerra izatera iragan zenez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ugazaba (3); nire ugazaba (8)

kim ugazabak (3)

nire ugazabaren (4)

enpresako ugazabek (3)

ugazaben aurka (4)


ugazabandere ik ugazabandre.

ugazabandre (orobat ugazabandere g.er. eta ugazaba-andre g.er.) iz emakumezko ugazaba; etxeko andrea.

Barrenean, hormak bete apal ageri ziren eta, labearen eta atearen artean, okinek lo egiten zuten ohea zegoen: Husnia ugazabandrea eta haren senar Jada.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Joyce Mazzucchelli-rekin neukan adiskidetasunari esker, bera baitzen Carroll kaleko etxearen ugazabandrea [...] aurkitu nituen aldi baterako egonleku berriak Aurorarentzat eta Lucyrentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 321. orr.

Nire salbatzaileak sorgin bat edo putetxe bateko ugazabandre zahar bat zirudien.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Mahaian jesarri bezain laster ostatuko ugazaba-andreak zer jango genuen galde egin zigun, eta hartan lagun gazteak hartu zidan aurrea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 323. orr.

Bakarrik haiz tabernan, ugazabandrea ere desagertua baita norabait.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.

Pisua alokatua zidan ugazabandreak garrasi egin baitzuen albistea eman nionean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 234. orr.

-Zure maizterra naiz, ugazabandrea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

Paul D-k anaia zaharrenari adio egin zionean, berriz, nagusia hilda zegoen, ugazabandrea aztoratuta eta sehaska apurtuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.


ugazahizpa iz ahizpaordea.

Viatka-ko probintzian Piotr Varsonofievitx-en etxean, haren ezkon-arrebaren ahizpa Pelageia Jegorovna bertan zela bere loba Sofia Rostislavna-rekin eta bere ugazahizpa Sofia Aleksandrovna eta Maklatura Aleksandrovna-rekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.


ugazaita (orobat gozaita) 1 iz aitaordea.

Halako hiltea eragin zian Pedro Páramok aita hil ziotenetik, non ez baitzuen diotenez ia arima bizirik utzi Lucas Páramok ugazaita jardun behar zuen ezkontzara joanak zirenen artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Zenduaren gozaita nahiz osaba hurbilenaren etxera zihoan zindik zelakoa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Isturitze eta Otsozelaiko harpeen idekiduraren 50 urteen ospakizunen gozaitatzat hautatua izan zen Jorge Oteiza.  Herria   2003-04-17

2 irud/hed

Bertuteen aita izan behar duzu eta galbideentzat ugazaita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 186. orr.


ugazalaba iz alabaordea.

Maskara horiek lagungarri izango dira pertsonaia bakoitza arteak sortutako irudia dela eta zein bere oinarrizko sentimenduaren adierazpenean betikoturik dagoela iradokitzeko: gaizkiaren damua iradokiko du Aitarenak, mendekua Ugazalabarenak, erdeinua Semearenak, oinazea Amarenak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Sei pertsonaia horietatik bik, aitak eta ugazalabak, adierazten dute, batez ere, beren formaren finkotasun lazgarri eta ezin saihestuzko hori, bai aitak bai ugazalabak forma horretan ikusten baitute betirako adierazirik beren esentzialtasuna.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 150. orr.

Ugazalaba, hemezortzi urtekoa, pertxenta samarra izango da, ia lotsagabea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita eta ugazalaba (3)

ugazalaba seinalatuko du (8)


ugazama (orobat gozama) iz amaordea.

Zumarragako Sabina Urzelai ugazamak hartzen du 5.061 kaxakoa (Baldomero-Jazinto).  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

Dominique Lacoste-Garat anderea izan zen Georgiarateko pidai horren sustatzaile, bera izanki eta Chevarnadze georgiar lehendakariaren alaba ttipi baten gozama.  Herria   2003-08-07


ugazeme iz semeordekoa.

Mandak ugazemea gero eta baztertuago zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.


ugazoilar iz adkor bipil-ustea den gizona.

Bere margoaren errezeta eskatu nion ugazoilarrari, eta produktu bien lagin bana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.


ugaztun 1 izond ugatzak ditutena.

Animalia plantigrado ugaztuna, edentatuen taldekoa, jaioterriz afrikarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Orubezale [...]: Dennis Kearneyren ikuspegi politikoari atxikitako animalia ugaztun ornoduna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

2 animalia ornoduna, lauoinduna, beti-bateko tenperaturakoa, biriken bidez arnas hartzen duena, nerbio sistema oso garatuaz hornitua, eta emeak bere umeak ugatzetako esneaz elikatzen dituena; pl delako animaliak osatzen duten klasea.

Animalia erreinua bitan banatzen da: odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak) eta odol beroko izakiak (hegaztiak, gizakiak eta gainerako ugaztunak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Konposatu eta erreakzio kimiko asko eta asko berdin aurkitzen ditugu mikrobioetatik hasi eta ugaztunetaraino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Horra hor zergatik, hain handiak izanik ere arrainen eta ugaztunen arteko aldeak, guztiek dituzten ia gene berak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Animaliak gara, ugaztunak, primateak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Gizakietan eta ugaztun gehienetan, oso eraginkorra da tenperatura-erregulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Ugaztun gehienen artean jarduera sexuala emea araldian dagoen bitartean gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Gizakia beste ugaztunak baino babesgabeago jaiotzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Ugaztunak, ugatzetik hazten du umea, eta amaren esnea agortu ahalean, jaioko eta indartuko zaizkio hortzak umeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Ugaztun eme eboluzionatuagoek -martsupialioek, lehenengo, eta plazentalioek, geroago- [...] bagina garatu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Katuak baino txikiagoak dira Owstonen zibetak, baina haiek bezala, ugaztun haragijaleak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Zerbidoen familiako ugaztun artiodaktiloa da oreina.  Berria - Gaiak   2004-11-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste ugaztun espezieen aldean -baita primate espezieen aldean ere-, gure arteko laztanak, zirriak, sakatzeak, miazkatzeak, astinduak eta bestelakoak askoz ugariagoak eta biziagoak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

H5N1 birusak beste ugaztun espezie klase bat kutsatu du lehen aldiz Europan: hudoa.  Berria - Gaiak   2006-03-10

1971n doktoratu zen aztarnategietako ugaztun faunari buruzko tesia eginda.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Arrainak gutxitu izana ez da itsas ugaztunen errua.  Berria - Gaiak   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas ugaztun (3); ugaztun eme (4); ugaztun emeek (10); ugaztun espezie (5)

lehen ugaztuna (3)

itsas ugaztunak (3)

itsas ugaztunen (4); ugaztunen artean (3)


uger1 1 iz herdoila; zolda.

Zabortegi bat zegoen, herdoildutako ohe-burdina ugerrak eta galdara apurtuak eta eltze ipurdirik gabeak biltzen zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Erosketa egokia izan zela, oso bainuontzi ona zelako, antzina egiten zirenen modukoa, eta ez zuela ugerrak berehala hartuko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 57. orr.

Turbina gelara lurruna eramaten zuten hodiak ugerrak janda zeudela.  Berria - Gaiak   2004-08-11

-Ditudan sos guztiak jarri nahi ditut zure negozioan, Andreas -eta ugerrak galdutako bost sos zaharrak atera zituen patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Ugerrez gorriztutako tximinia handiko ontzi potoloak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

Eskuei begiratu zien: dardarka zeuzkan, gorri eta ugerrez beterik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Ugerrak jaten duen zerraldo erraldoia da Bilbo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Herri hau definitzen duten bi hitz aproposenak: ugerra eta kedarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

Lasterka lau pisu igo zituen, ugerrez betetako eskaileretan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

2 irud

Urteen ugerrari olioa botata.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.

3 (izenondo gisa) arrea. ik uher.

Makalek ere berdin pentsatzen dutela dirudi, eta kolore ugerra hartzen dute ordu horretan, denboraren kolorea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Nerearen begi uger gardenak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugerra eta kedarra (8)


uger2 ik igeri.

ugerdo izond adkor zikina. ik ugertsu.

Bularra zati bi egingo diat [...] arrantzale kume ugerdo hori!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Oilotokiko kakoa baino ezgauzagoa, arrantzale ugerdoa, zikin zorrizto halakoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

-Hura ere, Basurtokoarentzat, arrantzale zikin ugerdoa!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 378. orr.

Hara agertu den Ernest Hemingway ez da gerra kazetari ohia, Habanan izaten dakien gizon ugerdo eta koipeztoa baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.

Biluzik zetzan zarpail ugerdo pilo baten gainean, besoa burua babesteko jasota, eta zartadaren arrasto moreak saihetsak markatzen zizkion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.

Angolan mertzenario azkendu ordez edo Panamako banderapean zebiltzan zamako ugerdo haietarik batean ontziratuta itzali beharrean [...] Oteiza boxeolari zapuztua herriko aurrena izan zen soldadutza Legión Extranjera-n egiten. Bingo esan ordez, Virgo esaten omen zuen askotan, edo Bimbo, Vigo ere bai, txantxa jotzearren; gezur ugerdoa dena, infamia lohia, nik ez nion sekula halakorik entzun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.


ugertsu izond ugerrez betea.

Lantegietako milaka leiho beltzak eta hirietako karrika lupetsuak eta kanal bateko bapore ugertsu bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Zopiloteak, azoka alderako teilatuen gainean pausatuak, sargoria, itsasotiko kirats umela, itsasoaren gaineko eguzki ugertsua, eta laino beltzen artetiko oinaztarri urdin-zuriskak lehorrerantz, kuartzozko lanpara baten argi taupakariaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.


uhaga iz ur ponpa.

Uhaga baten modura aritu zinen botaka.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 116. orr.


uhagune iz uraren aparra.

Ezer ez baita gelditzen hauek baizik, hondoaren bermea galtzen denean, eta axaleko uhagunean zalapartaka ibiltzeaz besterik ezin egin daitekeenean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.


uhain ik uhin.

uhaitz 1 iz ibaia.

Lurreko Paradisutik jaisten diren lau erreketarik bat den Fison uhaitzeraino doana.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 70. orr.

Uhaitz horri jarraikiz Indiaren bertzaldera joateko hamabortz egunen bidaia bada.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Han porturik ez baitute, baina bai ordea uhaitz zabal eta onak, salerostetan dabiltzan itsasturiendako lanjerosak direnak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Hortik dator ezagulerik gabe deus ezin daitekeela egiazko izan, eta hemen sakon-sakoneko uhaitzetan hondoratzeko arriskuan aurkitzen naiz, sakonekoak izan arren egiazkoak diren uhaitzetan alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 91. orr.

William Phips 1651an jaio zen, Kennebec ibaiaren bokalearen ondoan, ontzigileak egurra moztera etortzen zireneko uhaitz-oihanen artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lan eskaintzetako elkartea ere berritua izan da eta ur uhaitzetako ordezkariak ere.  Herria   2001-05-17


uhal (orobat uhel g.er.) 1 iz larruz edo antzeko gai batez eginiko zerrenda edo xingola mehea, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. ik hede.

Txamar urdina, galtza gorriak, eta uhal dotoreak aurrealdetik gurutzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 115. orr.

Gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko.      - 0. orr.

Larruz jantzia zegoen eta gerria larruzko uhalez lotua zeraman.  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,8

Soinuaren uhaletan sartu nituen besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Kaboa bere ekipoko aire-bonbonaren uhalak doitzen ari zen ordurako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Lepoa zuzen eusteko plastikozko trastearen uhalari zulo bat gehiago estutuz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Lekaioak [...] kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "Aurrera!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Hagaren erdiko partean, gainera, kargalarien uhalak lotzen diren lekuan, iltzeak sartzen dira, uhala ez dadin alde batera edo bestera labaindu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Txakurrak, muturreko uhala ipinia zuen arren, nigar egiten zuen eta intziri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Zakurrak bazituen lepoko uhalean argitasun batzuk.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 131. orr.

Hegazkinak bizkarra eman zion Ozeano Bareari, eta jendeak gerriko uhala askatu zuen erosoago egoteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.

Hainbesterekin uhalei heldu eta tiraka hasi zen, astoak ez zuen harekin joan nahi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

Selifanek uhalei eragin zien, beste gidariak gauza bera egin zuen, zaldiak pixka bat atzeratu ziren, eta berriro nahaspilatu hedeak zapaltzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Zaldiak, hesoletan loturik baina uhal guztiak jantzita beti, prest zeuden lehen agindua eman orduko lauoinka abiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Zaldiak uhaletatik heldurik geneuzkan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.

Zaldia uhaletik herrestan eramanez, alertzezko baso txiki batera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Eraman nahi bazaitu, eramango zaitu, eta bestela, ez dago mokadu, brida, usta edo uhalik menperatuko duenik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.

Larruzko uhalez bildutako gauzaki metaliko bat zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

2 (izenondoekin)

Bi txinpantze eta bi tximino txiki trebatu zituzten uhal birakari batean korrika egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

Miraria iruditzen zait maletek nirekin batera jauzia egitea, Ariadnaren haririk gabe iristea aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar, heldu behar duten lekuraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zaldi eder bat agertzen da, uhal-hedeen dizdizarekin ilunpea argitzen duena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iristeko ordua badatorrela ohartzen zara, azafataren ahotsak jaitsiera hasi dela eta segurtasun-uhalak lotzeko esaten duenean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.

Karabinak aldean eta kartutxo-uhalak soinean zetozen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.

Erlojurik gabeko erloju-uhalak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Zakur uhal bat eskuan hartuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Ahmetek zaldiaren aho-uhalei heldu zien.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Dibanaren aurreko mahai dotorearen gainean galtza-uhal zikinak ageri ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

Sable kakotua, jataganaren antzekoa, harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik, bitxi preziatuzko zorro dirdaitsu baten barruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Beste gelatik beste gestapo bat sartu zen, galtzarbe-uhala zeraman gestapo bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Gida-uhalari eraginez, harantz zuzendu zuen Rozinante.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.

Brida-uhal laxoagoz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.

Izutia zen mandoa eta asaldatu egin zen gida-uhaletik heldutakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

Hain alai, hain gartsu, hain pozez beterik bere burua zaldun armaturik ikusita, zela-uhaletatik lehertzen zitzaion bere poza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.

Datil-antzeko oskiak oinetan, eta mairu-alfanjea bular-zeharkako ezpata-uhalean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Praktikan, politika neoliberalaren transmisio uhal baino ez dira, zerbitzu publikoa suntsitzen laguntzen dutenak eta zerbitzu sozialen pribatizatzea sustatzen dutenak. Edo, gizakien eta beste ugaztun batzuen kasuan bezala, [enbrioia] uretan gorde (kolpeak xurgatzeko modurik onena) amaren gorputzaren barruan, amaren zirkulazioari konektaturiko garraio-uhal likidoaren bidez elikatzen dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

6 irud/hed

Gauzen barruan zeuden gauzak eta munduen barruan zeuden mundu txikiagoak bereganatzea, lotzen zituzten soka eta kordelen jabe egitea, gauzen eta munduen uhalak bere esku hartzea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

Bere eskuetan zeuzkan progresoaren uhalak!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galtzarbe uhal (3)

gerriko uhala (3); larruzko uhala (6); segurtasun uhala (10); uhala askatu (7); uhala lotu (3)

segurtasun uhalak (3)

segurtasun uhalaren (3)

uhalei heldu (3)

segurtasun uhalekin (5); segurtasun uhalekin lotu (3)

larruzko uhalez (3); uhalez lotua (4)

segurtasun uhalik gabe (3)


uhalde ik uholde.

uhaldi ik uraldi.

uhaleria 1 iz uhal multzoa.

Hitzen ondotik heldu zen kanpamenduko buruzagia sekula ikasiko ez zuten lasterbideren batetik, bere galtza motz eta uhaleria guztiarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Polizia bat bota beltzekin oinez, tente, bakarrik, bere uhaleria ilunetik bere arma astuna zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

Kabala jantzia zegoen eta uhaleria ezarrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Hori gertatzen da steadycam-arekin, adibidez, egikeraz (operatzaileari lotzen zaion uhaleria bat baita), libre mugitzen den begi baten mugimenduak bihurtzeko egina baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zalgurdi berri bat, bi zaldi eta zaldi-uhaleria oso bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.


uhalgile iz uhalak egiten dituen pertsona.

Zela berria zen, egun guti zuen Donapaleuko uhalgile batek buruturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Lehen behakoan ezagutu nituen bi aldeetako mailu txikiak, Donapaleuko uhalgileak aitatxiren enkarguz larru gorrixkan itxuratuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

Ez dakigu gizon honen izenik, bakar-bakarrik bere ezizenarekin, "saddler of Bawtry" izengoitiarekin geratu da historian: Bawtryko uhalgilea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.

Bawtryko gure gizona zelagilea zen, edo nahi baduzue uhalgilea edo guarnizioneroa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.


uhandi (corpusean urandi eta uraundi soilik) iz ur handia. ik ur 25.

Hala izango da miraz, Elantxobe aurrean badagoela Goierri izeneko urandi edo kala bat esaten dionean, edota Burgos bat Lekeitio parean, itsasmila batzuk barrura joanda.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.

Halere, ia beti ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.


uhanditu, uhandi(tu), uhanditzen (orobat uranditu) 1 da/du ad urez hanpatu.

Motorrak zuhaitz bat jo, bera malkarrean behera ibaira erori, eta, adar bati heldu izan ez balio, urak eramango zuela, uhanditua baitzetorren ibaia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Hurrengo goizean, su-hiltzaileek atera zuten motorra ibaitik; uhanditurik zetorren ibaia, azken euriteak zirela eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere altzora zoritxartutako gaixoak arrantzatu nahi zituen Heriok, urandituen pisupean oihalaren josturak betiko itxiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.


uhandre iz Euproctus, Triturus eta Amphiumaespezieetako ulehortar batzuen izena.

Amildegi bera zeharkatzen duen errekan uhandreak eta arrabioak bizi direla.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.

Salmahaiaren atzeko sorgina azti bati aholkuak ematen ari zitzaion bi isatseko uhandreak zaintzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Danteren estatuaren hankazpian baloi bat zegoen, eta iturriko uhandreak Napoli taldearen elastiko urdina zeraman soinean.  Berria - Kirola   2006-03-21

Neville Longbottomek tipula berde, handi eta kirastun bat, purpura-koloreko kristal puntaduna eta uhandre-buztan usteldu bat erosi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.


uhar1 1 iz erauntsia.

Euria guti aire aste huntan, uhar batzuez kanpo.  Herria   2005-03-24

-Orain, atertua baitu, hobe duxu etxalde partiturik, beste uhar bat jin aitzin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Urtean zehar, haize zirimolek -ziklonek- zafratzen dute, uhar tropikalek urratzen dute.  Herria   2001-11-08

Holako uharrek ez dute luze irauten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

Uharra ez zen gelditzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aski aro berdea zen eta bat-batean izan da ikaragarriko barazuza uharra!  Herria   2004-02-05

Makur handixkoak denen buru, harri uharrak denbora guti iraun badu ere!  Herria   2003-07-24

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 uholde ura.

Gainera, ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi, ibaia gurutzatzea erabat zailduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Ibaiak ur handia zekarren urte sasoi hartan, eta mendiko uhar baten indarrez isurtzen ari zen, nonbait.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Gainezka eginiko ibai eta erreken uharrek zubi eta argindar zein telefono linea asko eroan dituzte.  Berria - Mundua   2004-07-14

Martinek uhar bat inguratzen duen bidexka hartu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Begi bakarreko zubitxo batetik iragan nuen uhar hau, eta beste aldeko mendiaren aldapa igan nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Uhar nahasiak han ondoko soilune batean egindako putzu barean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Altuera jakin batean, uharra amildegi zen, eta ur distiratsua behe-behean malkortzen zen, sasiartean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Uharrek ateratzen dituzte altxorrak lurpetik, eta uholde beroiek sartzen dituzte lur azpian.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Bertan biltzen dira Bardeetako zenbait uharretako urak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Urak ez daramana, uharrak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.

4 irud/hed

Goiko solairuko maizterrak komuneko urari eman zion eta hormaren barrendik zihoan uharraren burrunba entzun zen, jaki merkeek eragindako gorotzaldia eramanez aurki.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Otsoak gorputz osoan egiten zidan hozka, amorruz, eta uretan ikusten nuen nire odol jarioa, uharretan, gorputzaren inguruan, uraren berdearekin nahastuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.

5 (irud/hed hitz elkartuetan)

Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Aitzin egunetako tenperatura infernutarra ez zen batere eztitua, eta izerdi-uharretan nintzen, koadernoa eta grabagailua besapean estu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Tu uharrak biltzen zituen aldi oroz Bozen predikuen ondorioz Kerguelen komisarioak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.

Iraketik ken itzazue zuen tropak; aurretik horrela egin dutenen bideari jarrai izaiezue, odol uhar batean harrapatuta izan nahi ez baduzue.  Berria - Mundua   2004-07-30

Atentatu entsegu horren kondenu uharra segidan abiatu da.  Herria   2002-12-19

6 euri uhar ipar euri erauntsia.

Haatik, euri uhar baten gatik, kontzertua laburtu behar ukan dute.  Herria   2004-07-01

Zer den bestenaz mundu honetako komedia, euri uhar batek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Merkatuguneko aterbe zabalean egin dute, bezperako euri uhar nasaien ondotik, aro-ikertzaileak dudakor-eta, ez baitira kanpoan egiterat atrebitu.  Herria   2005-09-15

Ortziekin batean euri uhar bat gaitza.  Herria   2005-09-01

Pilota partida hasi balin bada bere tenorean, ez da bururatu ahal izan, euri uhar polita egin baitu eta gisa hortara besta guzia ezeztatua izan da.  Herria   2005-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barazuza uhar (3); euri uhar (10)


uhar2 ik uher.

uhargi 1 izond ipar gardena, argia.

Igeltsuz kargatua eta hodi uhargiz biribilkatua zen gaixoa bere ospitaleko gelan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Botila berde uhargia ezpain artera hupatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Ene bihotz beratasun berriaren aterpea eraikiz, haize firfira arinek bulkaturiko laino uhargiak zirurikan bazebiltzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

Guretzat biziki garrantzitsua da ekinbidean argitasuna atxikitzea, uhargi izatea, informazioa zabaltzea eta jendeekin eztabaidatzea.  Berria - Harian   2006-02-23

Eztabaida publikoa eta uhargia bultzatu nahi dut.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Ilunpearen isiltasunean, hasperen elkorra baizik ez zen entzuten eta zer herrestatu baten oihartzun uhargia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Ahoa eta sudurra kartzelatzen zion tresna uhargiak hatsaren abiadura biderkatzen zuen, irudiz erritmoan ari zen monitorearen hots labur zehargiarekin jostari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Ez nuen ezeren eskubiderik eta gaur berdin, hormak arrasatuz bizi naiz, uhargi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.


uharka1 iz ur biltegia.

Sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, zamaritegia, kakatokia, oilategia, uharka...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Bardearen inguruan zazpi uharka txiki egitea da elkartearen proposameneko bigarren puntua: «beharren arabera egin daitezke urtegi alternatibo horiek, apurka, eta, hala, kostuak zentzuzkoagoak izanen lirateke».  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Uharka haietako batean, Samek ur xorta bat aurkitu zuen, orkoek lohitua, baina nahikoa egoera etsi hartarako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Iristen denean barru harresitura, depositua egingo da, eta deposituari itsatsita, ura jasotzeko hiru uharka; deposituan tamaina bereko hiru hodi jarriko dira elkarri itsatsitako uharken barruan, muturrekoetan ur gehiegi dagoenean ura erdiko uharkara bil dadin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.


uharka2 adlag suilaka, uharretan.

Haren aginduz isuria zuten olio minerala uharka Angararen ur azalera!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Erauntsiak ez dio ematen astirik urak lurrazala beratu dezan ere, eta dena pilatzen da maldan behera uharka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.


uharño iz adkor uhar txikia.

Artetan euri uharño batzu, nehor ez dutena biziki lotsarazi, eta gauaz frango fresko, bainan han zirenentzat ez omen zen berotzeko eskasik!  Herria   2004-07-15


uharre

Trogloditak, Hilezkorrak ziren; uharre hareatsua, zaldizkoak bilatzen zuen Ibaia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 125. orr.


uharri (orobat ur harri g.er.) 1 iz urak leundu duen harria. ik harribil.

Urak eta izotzak mendez mende landutako uharri biribil batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.

Honetan ari zela ur-harri borobil batek jo zuen saihets aldean eta saihets-hezur bi zanpatu zizkion gorputz barrura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Gorakako eta beherakako olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Harri hau, uharri hau, ikusten duk?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Uharri ttipiko karrika beldurgarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

Uharri landuak azaltzen dira besteak beste.  Berria - Kultura   2004-08-19

2 itsaspeko harri multzoa, ia ur azalean dagoena.

Beraien eta babes-portu haren artean uharri apartsu eta trumoitsuak zeuden "lerro batean ostertzetik ostertzera".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.


uharte (2260 agerraldi, 151 liburu eta 710 artikulutan, orobat ugarte g.er.; cf irla 375 agerraldi, 50 liburu eta 50 artikulutan;) 1 iz ur eremu batek inguratzen duen lur eremu iraunkorra. ik irla.

Uharte bat al da, ala kontinente baten muturra?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Mantxako Kanaleko uharte batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Perugiako aintzirako uharte batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.

Greziako uharte bat erosteko eta eremu turistiko bat eraikitzeko prozesuan.  Berria - Mundua   2004-06-16

Demetrio erregearen seme Antiokok gutuna bidali zien greziar uharteetatik Simoni, apaiz nagusi eta juduen gobernariari.  Elizen arteko biblia   1 M 15,1

Brandano monje irlandarrarekin, uharte bat zelakoan balea baten bizkarrean sua piztu zuen harexekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Lehorretik bi mila inguru gertuago, beste uharte bat ikusten zen, tamainaz txikiagoa, oso malkartsua eta idorra, tarteka harkaitz ilunez inguratua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Portutik norabide guztietara barreiatu nuen begirada, eta ideia bitxi bat otu zitzaidan: hiria uharte bat zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 204. orr.

Deabruaren uhartea izeneko uharte batera eraman zuten gizona. Deception uharte hori sumendia izan omen da inoiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Cité-ko uharteko muturrera iristean, eskuinetara jiratu, eta Pont-Neuf-en azpian desagertu zen ala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Fanch erle eta ezti ekoizten hasi zen Eussa uharteko Ar Lann eskualdean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Sabarno ministroak dioenez, 200 eraikin erre dituzte Moluka Uharteetako Ambon hiriburuan.  Berria - Mundua   2004-04-27

Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua.  Elizen arteko biblia   Ap 1,9

Haize euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Uharteko iparraldeko biztanleak beldur dira hegoaldera ihes egindako herritarrak itzuliko diren.  Berria - Mundua   2004-03-30

Bi eraso egin zituzten uharteko hegoaldean, lehergailuak erabiliz.  Berria - Mundua   2004-02-14

Gain hartatik ikusita, uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Beste itsasarte hau, uhartearen hegosartaldean, lakuaren modukoa izanen da, beste sumendi krater baten ondorioa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Kretan eta Egeoko beste uharte batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Eumeoren aita uharteko erregea zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Asuero erregeak zergak ezarri zizkien lehorreko eta uharteetako herriei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.

Kaiman Uharteetako agintariek Parmalatekin lotura zuten zortzi sozietate topatu dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Uharteetako japoniar gizarteak, industrializatu aurreko Mendebaldearekin izan zuen lehenengo topaketan, honela erreakzionatu zuen portugaldar kanpotarren aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

New York uharte batean zagok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Ibaiaren adar nagusia zeharkaturik, uharte baten hegian lehorreratu zen, uretan behera sei versta baino gehiago egin eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Berehala izendatu zuten bere nagusiek koru maisu Veneziak agindupean zuen uharte bateko monasterioko elizan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Stevensonen Altxorraren uhartean aipatzen den ostatuak ere badu antzeko izaera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Uhartez uharte ibili gara, Milos-etik Kretara, Samos-etik Ithakara, zerua beti urdin, itsasoa halaber xoraturik egona naiz bi orenez.  Herria   2003-05-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herrialdeko uharte nagusia Malta bera bada ere, beste uharte batzuek ere osatzen dute.  Berria - Mundua   2004-04-20

Ez zekiten uharte handian jenderik bizi zenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Itakatik irten eta alboko uharte txiki batera joan ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 20. orr.

Aireportu hori munduko haundienetarikoa da eta uharte artifizial baten gainean dute eraiki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

Bazekiten palmondo haiek uharte idilikoak apaintzen zituztela aintzira bare batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Iohan Apezaren erreinuan diren uharte miragarriez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Ibaiaren erdian, berriz, uharte oihantsua sortzen zen, eta haren kostaldean ontzi ugari zeuden ainguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

Gailur garai eta zuriak ikusi zituen, hodeien gainetik sartaldean behera zihoan ilargiaren argitara, uharte flotagarrien antzera dirdiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Kutxa bete urre eta Ingalaterrako Bankuan milioi pare bat izanagatik, uharte desertu batean ezin zezakeela ezer egin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Nahiago dut kolpean hil, ezen ez uharte mortu batean pixkanaka desegiten joan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Uharte desolatu batean bizi ziren lau ezezagunentzat lau emakume inguratzeko, zilarbizi guztia eman behar izan zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Han zeuden balearen arrantza eta piratak, hura zen abenturetara irten eta uharte galduetara heltzeko abiapuntu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 204. orr.

Hantxe foken artean, uharte ahaztu hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Kretako greziar uharte kristau ortodoxoa bere mende izan baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

Hurbileko uharte batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.

Börsen lekua, berriz, Balinor izeneko zaldun bati eman zioten; Uharte Ezezagunetako zalduna zen, oso kementsua.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikuspegi global honetan, Errusia botere kontinental gisa agertzen zen, eta Estatu Batuak uharte-botere gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Buruzagi kurdua bakartuta dago Imraliko uharte-kartzelan, Istanbuldik gertu.  Berria - Mundua   2006-02-08

Bi historien arteko desberdintasunak [...] Txina inperio oso zabal eta barreiatua izateak eta Japonia uharte-komunitate estu-estua izateak esplikatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Minosek, itsasoko nagusi izana baitzen, beharbada lapurretetan baizik ez zuen izan arrakasta handiagorik: haren inperioa uharte-inguruetara mugatzen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Imajina orain dela 16 urte ezarri omen zuten Kukurlon uharte-arroka honetxen gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 320. orr.

Pitcairn uharte multzo bat da, baina haietako bakar batean bizi da jendea.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Balearretako Gobernuak eta Eivissako eta Formenterako Uharte Kontseiluak.  Berria - Mundua   2006-03-18

4 irud/hed

Agian ghetto hesitu eta faltsu batean biziko ziren, uharte barruko beste uharte batean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Bost kontinenteetatik bakartutako uharte bat banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 106. orr.

Askotan, euskal literaturaren barruan uharte bat banintz bezala sentitu dut neure burua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 98. orr.

Jendeak zer ginen, uharteak ala lur finko eta betikoak?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.

Patxi Lopezen hitzetan, «Euskadi uharte galdu bat bilakatu nahi dute abertzaleek».  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Nire aurrean, orain, alfabetoko uharte txiki bat azaldu zait, K izenekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

Eboluzio horretan, badira zenbait puntu finko-finko, uharte koxkor batzuk, ezagutze espezifikoko guneek osatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Izan ere, normaltasuna uharte bat da, zikoizkeriaren eta asperkeriaren marrazoek inguratzen dutena, bazter guztietatik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

Zinez eta minez aitortzen dizut ezen nekez gerta dakiokeela zure gutun bat baino present eta sari hoberik uharte spiritual honetako ermitau honi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.

Uharte bat musika da, eta musika uharte bat da, zeruz eta itsasoz betea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzirako uharte (3); greziako uharte (3); uharte batera eraman (3); uharte desertu (4); uharte galdu (4); uharte galduko ipuina (6); uharte handia (3); uharte huts (4); uharte osoa (4); uharte osoan (9); uharte txiki (17); uharte txiki bat (5)

altxor uhartea (6); altxor uhartea liburuan (3); dortoka uhartea (5); hildakoen uhartea (5); hilen uhartea (3); karramarro uhartea (3); santa klara uhartea (4); uhartea batzeko (16); uhartea batzeko planaren (3); uhartea berriz batzeko (6); zipre uhartea (3)

balear uharteak (20); faroe uharteak (7); kanaria uharteak (5); kanariar uharteak (24); marshall uharteak (3)

faisaien uhartean (4); fuerteventura uhartean (4); hilen uhartean (10); jainko hilen uhartean (10); java uhartean (8); kubako uhartean (3); leyte uhartean (3); man uhartean (4); noirmoutier uhartean (3); rugen uhartean (3); uhartean barrena (3); uhartean bizi (8); uhartean bizi diren (5); uhartean zehar (3); wight uhartean (3)

leyte uhartearen hegoaldean (3); uhartearen banaketaren (3); uhartearen batasuna (12); uhartearen batasuna bermatu (4); uhartearen hegoaldea (3); uhartearen hegoaldean (9); uhartearen hegoaldeko (6); uhartearen independentzia (3); uhartearen inguruan (5); uhartearen ipar (4); uhartearen iparraldea (7); uhartearen iparraldean (11); uhartearen iparraldeko (4)

kanariar uharteek (3)

faroe uharteen (5); kanariar uharteen (9); kanariar uharteen artean (4); uharteen artean (11); uharteen arteko (3)

balear uharteetako (24); balear uharteetako gobernuak (3); faroe uharteetako (7); kanaria uharteetako (10); kanariar uharteetako (22); moluka uharteetako (3); uharteetako agintariek (5); uharteetako gobernuak (4); uharteetako kostaldean (4)

kanariar uharteetakoa (3); uharteetakoa da (3)

kanariar uharteetakoak (3)

balear uharteetan (16); kanaria uharteetan (10); kanariar uharteetan (31)

balear uharteetara (3); kanariar uharteetara (23); kanariar uharteetara zihoazen (4); uharteetara joan (3)

kanariar uharteetarako (3)

fuerteventura uharteko (4); leyte uharteko (3); uharteko agintariek (3); uharteko elizan (3); uharteko espetxean (3); uharteko gobernadore (4); uharteko iparraldeko (5); uharteko jaun (3); uharteko klana (3); uharteko polizia (3); zipre uharteko (3)

lampedusa uhartera (10); uhartera eraman (3); uhartera heldu (4); uhartera iritsi (4); uhartera joan (4)

if eko uharterat (3)

kish uhartetik (3); uhartetik gertu (3); uhartetik hurbil (3); uhartetik kanpo (3)


uhartear ik uhartetar.

uhartedi (21 agerraldi, 7 liburu eta 7 artikulutan; cf artxipelago 33 agerraldi, 8 liburu eta 14 artikulutan) iz batasun bat osatzen duen uharte multzoa.

Japoniar uhartedia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Norvegiako Svalbard uhartedian legez kanpo bakailaoa arrantzatzen jarduteagatik.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Lurralde hartan sartzen ziren Ternuako uhartea, Québec, Labrador, Eskozia-Berria, Saint Pierre eta Miqueloneko uhartedia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 12. orr.

Indiako Andaman eta Nicobar uhartediko Port Blair hiriburuan, bestalde, marea bortizki igo zen atzo.  Berria - Harian   2005-01-12

Indonesiaraino ere iritsiak ziren, uhartedia hinduismoari kendu Islamarentzat, eta ekialderantz jarraitu zuten aitzindari-postu bat Mendebaldeko Ozeano Barean jartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Aurrena, uhartediko lurtxo hareatsu batean, biltzarra egin zuten fortuna-zaldun bihurtzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.


uharteño iz adkor ihartetxoa.

Han-hemenka malba kolore dudakorrezko uharteñoak ikusten ditut berriz agertzen, luzatzen, elkartzen eta tiranteak berrosatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Euskaldun haiei guztiei egindako omenaldia da, baina batez ere Kubako probintzia izandako Camagueyn eta Las Villas probintzien iparraldeko uharteñoetan ikazkin lanetan hil ziren guztiei.  Berria - Kultura   2006-02-08


uharteratu, uhartera(tu), uharteratzen da/du ad uhartera joan; uhartera eraman.

Orduan Klararen irudia agertzen zaio, eta Godotekin igerian uharteratzen ikusten du.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.

Gabinek egindako bidaia errepikatzekotan, bera uharteratutako txalupan uharteratu beharko genukeen guk ere.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.


uhartetar (orobat uhartear) izond/iz uhartekoa, uharteari dagokiona; uharteko biztanlea.

Peoi uhartearrak argitu zidan, galdera beharrik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Uharte bat gara baina horrek ez du esan nahi gure pentsamoldeak uhartetarra izan behar duenik.  Berria - Harian   2005-05-05

Hegoaldeko uharteetara jo gabe, uhartetarrek ekarriko lituzketen salerosgaiekin aski izango bagenu, nahiago izango genuke Egiptoko bidea Esperantza Oneko lurmuturra baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Uhartetarrek arrotzak irenstearena, berriz, gezur handia da: tartez tarte, meatzeetaraino eraman naute, inolako istorio-misteriorik gabe, jabe diren lurra guztien eskuko baleukate bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Apika oldar poetikoetan lerratze zalea ez zaren arren, munduko ontzi guztiek adio ankerra egiten dioten uhartetar bakartia iduriko zenuke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

ATSIC Torresko Itsasarteko Uhartetarren eta Aborigenen Batzordea aborigenen babes organo nagusia ezeztatu nahi du Australiako Gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

torresko itsasarteko uhartetarren (3); uhartetarren eta aborigenen (3)


uhartetasun iz uhartea izateko nolakotasuna.

Erkidegoek lukete eskubide hori, hizkuntzari, kulturari, uhartetasunari, eskubide zibilei eta foru eskubideei dagozkien gaietan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Gaua heldu orduko gure uhartetasuna agerian geratzen zitzaigun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.


uhartetto (corpusean ugartetto soilik) iz adkor uhartetxoa.

Hala-nola euro diruarekin baino hobeki direla gabe, hori diotenak ere baditu Blair jaunak bere ugartettoan, nahiz ondarrean bilduko diren hek ere.  Herria   2004-05-13


uhartetu, uharte(tu), uhartetzen dadu ad uharte bihurtu.

Lentan joaten ginen goraldiak uhartetua zuen harkaitzeraino, eta bertaraturik, harro mutu beldurrak ekarriko genituen akordura olatu garratz batek iragan urtean handik eraman zituen lanpernazaleak, herritarrak, koadrilako izendatzen genituenak orain.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.


uhartetxo (orobat ugartetxo) 1 iz uharte txikia.

Jauregiaren aurrealdean, hiru uhartetxo, hiru harkaitz hobe: Roche Plate, Roche Ronde eta La Frégate.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Hildakoak barnean zeuzkan barkua Vlorako portuaren bisan-bidean den Sazango uhartetxora zigortuta eraman zuen.  Berria - Mundua   2004-01-11

Iparraldeko itsasertza urtean bost hilabetez fokaz pil-pil jartzen da, eta hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Athenaik bere konfederazioan sartzera bortxatu nahi zuen Melo uhartetxo neutrala (gaur Milo).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.

Uhartetxo askea jopu-herri erdian.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 135. orr.

Papeeten, Polinesia frantsesean, oro badabiltza, Gaston Flosse UMPkoaren eta Oscar Temaru kontrarioaren auzia ezin xurituz ugartetxo horren gidatzeko.  Herria   2004-11-04

Komentu bateraiki zen beraz Ziburu eta Donibaneren arteko ugartetxoan.  Herria   2003-04-24

Eta bizkar-orno bakoitza Cabot itsasarteko uhartetxo bana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

2 irud/hed

Itsasoaren erdian uhartetxo bat aurki dezakete Ipar Euskal Herriko abertzaleek ekainaren 13ko hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Era honetako azterketa bat ez litzateke ahaleginduko koherentzia uhartetxoak bakartzen euren barruko egitura deskribatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.


uhartexka (orobat ugartexka) iz adkor uhartetxoa.

Perejil deitzen da Gibraltareko itsasartean eta Marokako itsas hegiari hurbil kausitzen den ugartexka bat, Espainiak berea daukana.  Herria   2002-07-25

Aitzinaturik, hantxe zut, uhartexka txiki-txiki bat, olatuen eraso behin eta berriz errepikatuaren kontra hiria defendatzen: Faros!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Berrogeita hamar solairuko dorrea, uhartexka ezin txikiago batean zut, kostatik kable gutxi batzuetara!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.


uhartiar iz Uharte-Garaziko biztanlea.

Jakes Pekotx uhartiarra eta Joanes Martxot arnegitarrarekin muntatu jostetak aipu zituelatik Barbier-ek, bazen konpainian ixtant bateko irri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 198. orr.

1845eko abenduaren 28an bildu ziren 10 Uhartiar, nahikundez beteak, eskualde huntako lehenbiziko jenden arteko lagungo baten moldatzeko.  Herria   2005-12-29

Hau zen Julie Darzacq-en senarra, sortzez Uhartiarra Miarritzen bizi zena.  Herria   2002-07-18


uhaska ik uraska.

uhaskatxo ik uraskatxo.

uhaste (orobat uraste) iz ipar ekaitza.

Uhaste heien artetik, edateko ur garbien aurkitzeak ere lan du eta, lehen estimuen arabera, badukete 850 miliar dolarrena bederen gastu.  Herria   2005-08-04

Eritasun izurrite haundien beldurra zen uhaste eta heien inguruko hilketa, uren nahaste eta mila desmasietarik.  Herria   2005-01-20

Aitzineko aste buruan, uhaste larriek hunki dute erdiz erdi Angelu.  Herria   2005-11-17

Urte guziez udako uhaste haundiek zubi horiek andeatzen dituzte eta tokiko ahal ttipiekin berriz eraikitzen dituzte ondoko uhasteak berriz ereman arte.  Herria   2005-12-22

1927-ko uholde edo urastea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Beldur hori sartua zuten leku irriskutsu heietan, Katrina uhaste izigarriak handik ez urrun egin berriak zituen desmasien ondotik.  Herria   2005-09-29

Alemania hegoan ortzantz eta uhaste haundiak egin ditu Bavarian, herri hortako eskualdean.  Herria   2003-07-31

Uhastepean direnentzat.  Herria   2001-05-10

2 (hitz elkartuetan)

Guatemalan, azken aste hauetan izana duten eurite-uhaste izigarriaren ondotik, badute han ere zer egin.  Herria   2005-10-20

Hots, haratsago ikusi zen itsas-uhaste izigarri harekin parekatuta, hamar aldiz laguntza gutiagoren maneran daudela ez da dudarik, alta kalteak ez dituztelarik hor biziki ttipiagoak.  Herria   2005-11-03


uhate (orobat urate g.er.) iz ubideetan eta kidekoetan, uraren igarotzea kontrolatzeko, trabeska ezartzen den ate modukoa.

Kobrezko ubide estuetan barrena, tarte berdina gordez batetik bestera, burdinazko uhateak jarri zituen, bakoitza tutuaren neurriko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Atzo proba moduan egindako betetzean, balbula-etxolan dauden hiru uhateak ireki zituzten, eta minutu gutxi batzuen buruan, ubidea gainezka zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Zazpi burdin hagak osinaren alderik estuenean jarri zituen, burdinazko mahai bati zeharrean itsatsirik iturri gainean, halako moldez non burdin hagari kanpora tira eginez haria estutu egiten zen eta uhateak ireki, eta burdin hagari barrura eginez haria lasaitu, eta uhateak itxi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Eustorma fisiko baten egituran, ingeniariak segurtasun-balbulak jartzen ditu, uhateak alegia, egoerak eskatzen duenaren arabera zabaldu edo itxi egiten direnak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Gainezka egiteko puntadan dagoen urtegiari uhateak irekitzea bezala izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Pertsona bat kolpeka hil zuela, arroz-soro bateko uhate batengatik borrokan hasita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 96. orr.


uhaza ik uraza.

uhel ik uhal.

uheldu ik ubeldu1.

uhendila iz

Nik bista ederra zeukanat oraindik, uhendila txatxua!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 364. orr.


uher (orobat uhar g.er.) 1 izond uraz eta kidekoez mintzatuz, arrea, berezko gardentasuna ez duena, lohitasun ugari duena.

Karramarroak ur uherretan soilik harrapatzen dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Ura uherra eta lohia izango da harik eta ibaia itsasoarekin nahasten den urbietan urdintzen, garbitzen eta iluntzen hasi arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Ura epela da eta uherra, hotzitzen ari den zopa bezalaxe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Bertako ura: Pernod kolore, berdeska eta uher, eta haren baitan ispilatua goragoko elurtegi zuriaren isla, txalupa bat ur bazterrean, segmentu-dikea, arimarik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Ibai uherrean gora eta behera zebiltzan atoiontziak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Aditz batetik bestera salto egiten ikusi ditut, ibai uherra zeharkatzeko harriak balira bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 98. orr.

Kafe bat eskertuko zenuke, bai eta hemen ematen dizuten likido uherra ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

Adineko gizona begiztatu nuen flakatzen ari zitzaion zakila eskuan, esperma uherrez blai.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka, lan osoa neuk egin behar izan nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Gure azpian, zingirak beti ere, axal eta uherrak, tarteka lur-zerrenda batzuk, harea, zingirak berriro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Quenu-Gradelletarren urdaitegi handiaren distira itzaltzen ari zen: ispiluak zurbiltzen ari ziren, marmolei zuritasun izoztuak agertzen zitzaizkien, erakusleihoko haragi egosiak lotan zeuden koipe horixketan, jelatina uherrezko aintziretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

2 irud/hed

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Begiak burdinazko malkoz bete zitzaizkidan, pisuaren eraginez, zainek zeramaten erreka uherra.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 84. orr.

Nahasmenaren itsaso uherretan altxor bila dabiltzanen printzipio aitorpena.  Berria - Kultura   2004-04-02

Beira uharrezko edontzi zarpailaren ondoan, zamauaren marretako baten gainean, ogi apur bat zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Eta distira bat agertu zen haren begi uherretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.

Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Karriketan ere arrastaka dabiltzan hots uher asko daude.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

Zenbait mende geroago lanerako argi-urratze uherretan aspaldian Otsabidetik partitu herritarren bat ezagutzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Gaiztoa bera zela pentsatzen zuen Florentek, gizaki argal hura, jite beltz uherrekoa, inoren aurrean aitortu ezinezko ametsak egiten zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Faraoiei baino zeru zati txikiago eta uherragoa seguru.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.

Belar horri ez diogu berezko bertuterik esleitzen, aire uherra garbitzekoa edo urdaileko behin-behineko pisua arintzekoa ez bada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 172. orr.

Ikuspuntua umearena da aurrena, ez du helduen mundu uherra ulertzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.

Nire bizitza hala-moduzko eta uher honetako gorabehera guztien ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Helburu uher horren zerbitzuko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Garrüzeko egun hartakoaz geroztik, garbiak eta zehatzak gabe, lausoak eta uherrak ditut 1570eko kanpainako oroitzapenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Lehenbiziko aldiz "Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Garagardo edalontziaren gardentasun uherra, Mably kafetegian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

Lehen, Unamuno-ren bisioan, iraganaldi uherra -Estatuak, gerrak, joputzak- desegiten eta gainditzen, etorkizun arras garden batera bokaleratzen ikusten zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

Bera bakarrik ageri zen zuri, garden eta distiratsu jendetza uher eta goibel haren erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Euskal Herrian Euskaraz asmo oneko esaldi konprometitua zer eta esaera kaskar, uher, lizun bihurtuta ager daiteke batzuen begietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 109. orr.

3 (adizlagun gisa)

Uher zihoazen urak azpitik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Etxetik jakin bazekiela esango nuke, baina giroaren uherrak eta urteetan erabili ez izanaren herdoilak atzendua zioten hizkuntza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

5 arrea.

Garaño uher bat ere bazegoen, zatar samarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Nahiago dut biluzik, ene egiazko biluztasuna agerian utz lezakeen arropa uhar kario batez beztiturik baino!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 90. orr.

Ate zuri uherraren ondoan bi botoi zeuden: gaueko txirrina eta eguneko txirrina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.

Haren ile grisak, halako gris uher batekoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.

Paper uher mehez estali  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

• 6 iz

Hau da hau, hautsa eta uherra!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur uher (3)

ur uherra (3)

ur uherrak (4)

ur uherretan (9)


uhertasun iz uherra denaren nolakotasuna.

Berriz ere burua urperatu zidaten, ur berde esmeralda haietara jausten zen ur-jauzi erraldoiaren uhertasunaren zurrunbiloak gorputzari barrura tiraka-tiraka, putzuaren sakoneraino eraman ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Hainbat poliziaren presentziak lanjer gehiegi zekarrela, kaltegarria zela funtsean egoeraren uhertasuna, garai batean ATEk uhertasun hori ederki baliatu baldin bazuen ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Erregela fonologikoen gardentasun edo uhertasunarenak eztabaida bizia ekarri bazuen ere fonologiaren historiako garai batean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.


uhertsu izond uhertasunez betea.

Baita biltegi zaharrak, sareta uhertsuak, taberna barru-ilunak eta garaje zaratatsuak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.


uhertu, uher(tu), uhertzen da/du ad uher bihurtu, gardentasuna galdu edo galarazi.

Lurrari kenduriko posteak lagatzen duen putzuan uhertu den euria.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Pattar-bafadek eta hitz gordinek airea bera loditu eta uhertzen zuten zorigaiztoko leku horretan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

ETAren ihardunarekiko anbiguotasun handiz aritzen gara eta anbiguotasun horrek gure harremanak oro iluntzen ditu, edo behintzat uhertzen, mututasuna ez baldin bada, isiltasuna hedatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 79. orr.

Zuzendariaren begiak uhertu egin dira, bi eltxo bertara jauzi balira bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

Soakoa uhertzen zitzaion eta zintzur aldea korapilatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

Hiru minuturen buruan komisaria errautsiko zela iragarri zion Tzarkok ahotsaren uhertzeko oihal bat erabiliz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.

Jende hatsartze lurrinek uhertu leihoetarik kanpora begira zegoela, Fanchi so nengokion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.


uhin (835 agerraldi, 140 liburu eta 65 artikulutan; orobat uhain 115 agerraldi, 10 liburu eta 74 artikulutan –1 izan ezik Herria-koak) 1 iz fisikan, oszilazio edo bibrazio higidura periodikoa, espazioan edo ingurune material batean hedatzen dena.

Adibidez, 300 Hz dituen uhinak 300 ziklo egingo lituzke segundoko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

LFAS sonarrek 220 eta 240 dezibelio inguruko uhinak igortzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-11-03

1965etik Caracas ingurutik Euskal Herriaren berri ematen zuten Radio Euzkadiren uhinetatik.  Berria - Kultura   2004-02-28

Gai horiek guztiek uhin ikusezinak igortzen dituzte, eta uhinek, airean zehar joanda, bibrazioak eragiten dituzte tinpanoa eratzen duen mintzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Esaldien doinuaren funts fisikoa ahoskordek sortutako uhinaren oinarrizko maiztasuna da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Osagai bat baino gehiago duten uhinetan, laborategitik kanpo gertatzen diren guztietan alegia (diapasoiko nota da praktikan uhin sinpleari gehien hurbiltzen zaiona), oinarrizko maiztasunaren araberakoa izaten da hautematen den garaiera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Lan honen arabera, guztiaren baitan dauden uhin horiek erresonantzian sar daitezke maiztasun zehatz batzuetan bibraraziz gero.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

HAARP antenez baliatzen da ionosferara uhinak bidaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Elektroiek partikula gisa joka zezaketen, edo uhin moduan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.

Asteartean zartarazitako furgoneta ezponda baten ondoan zegoen, eta hark eztandaren uhina mendialdera desbideratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Burmuinaren uhinak irakurtzen dituen makina.  Berria - Gaiak   2004-02-18

2 (izenondoekin)

Gaur bertan entzun dut ETB1an ordenadore eta telebistaren uhin elektromagnetiko kaltegarriak desegiten dituen kaktus bat badela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

Iriarteren ekintza haren dardarak iristen zaizkigu, Rikardo Arregik bizirik jarraitu zuen Euskal Herriko historia alternatibo horren uhin elektromagnetikoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 85. orr.

Ziklo bat presio-igotze eta presio-jaiste oso bat da: uhin sinusoidalaren gorako eta beherako olatua edo zirkulu oso baten ibilbidea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Atzeramendu infinitesimal baten aldearekin, uhin hertziarrek iristeko behar duten denboraren aldearekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Irratian uhin laburreko emisora ingeles bat aurkitu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Denbora etxean ematen nuen, uhin laburreko emisorak entzuten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Uhin laburretan zegoen sintonizatuta.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 132. orr.

Sistema honek «subjektuak garunaren aginduei erantzun aurretik» jasotzen ditu uhin elektrikoak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Fonemak eta ezaugarriak, uhin akustiko baten edo artikulazio-mugimendu batzuen segmentutzat harturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Bonbaren uhin hedakorrak kalteak eragin zituen ondoan dagoen Espainiako enbaxadan.  Berria - Mundua   2004-09-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikusten ez dugun bitartean, katua ez dago ez hilda, ez bizirik; bere egoera uhin-funtzio bat da, ez besterik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irrati uhinentzat gure gorputza guztiz gardena da, frekuentzi baxukoak direlako.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Sistema jakin baten bidez, erradiofrekuentzia uhin bat sortzen da.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Espazioan zehar mugitzen da, beraz, hotsa presio-uhinetan entzulearengana iristeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena, eta parte txiki bat baino ez da transmititzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean, uhinaren presio negatiboek bortizki eztandarazten dute edozein lurrun-burbuila, bolumena 1.000 aldiz handitzeraino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Grabitate-uhinak masaren azelerazioaren eraginez sortzen dira, eta espazio eta denbora berezia dute.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Madrilgo lehergailuen hedatze-uhina berehala zabaldu zen merkatuetan, eta bestelako albiste ekonomikoek [...] ez zioten itzalik egin.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

5 irud/hed

Garden zabala oso-osorik musikarekin batera mugitzen zen, hemezortzi mila lagun bat eginik, denak uhin batean, nerbio-sistema guztiak sinkronizaturik, ahots batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

6 itsasoaren eta kidekoen gainaldean eratzen den goragune higikorra, haizeak edo bestek eragina. ik olatu; baga1.

Itsasoko uhinen hotsa entzuten da, ezta?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 25. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Itsasontziak marinel gutxi batzuk salbatu zituen, baina gero, belak hedarazi zituen eta ni uhinen menpe geratu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Bertan etzan zen, uhinek lardaskatzen ez zituzten arroketan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 130. orr.

Itsasoan uhinak altxatu ziren, eta ontzia lurrerantz eraman zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Nazio ugari altxaraziko dut zure kontra, itsasoak uhinak harrotzen dituen bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 26,3

Nola itsasontzi egin berriak itsasoko lehen uhinen ilara hautsi behar duen, barnerago jotzeko, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.  Elizen arteko biblia   Mk 4,37

Haizeak uhinen paparra eta gandorra altxatuko ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

Uhin handi batek haitz baten kontra bota zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

Leiho baten ondoan jarri gintuzten, badiako uhin biziak ikusten zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Yangtse ibaian, itsasgorak uhin harroak eragiten ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.

Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Hala zen, uhin ikusgarri bat jendea irentsi baino bi segundo lehenago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

Itsasoa franko laño zegoen, nahiz, batzuetan, uhin haguntsuak biziki gora altxatzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.

Itsasoak uhin leunez harea egarbera lisatzen duen hondartza kurbatuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Allengo zingiran, eta sartalderago, emaro, elurra, Shannonen uhin mutiri ilunen gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.

Agure batek soka bat eusten du, uretan uhin zirkularren erdian galtzen dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Uhin ankerrek jaurtitako marinela bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.

Heriotzaren atea, beraz, ez dago itxita zeruarentzat, ez eguzkiarentzat, ez lurrarentzat, ez itsaso sakoneko uhinentzat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 329. orr.

Oztoporen bat jarriz uhina eteten bada, lehenengo uhinak, atzera itzuliz, nahasi egiten du atzetik datozkionen norabidea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ibaiaren erdian uhin-ildo kexatuek apokalipsia irudikatzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Badakizu kolpe bakoitzarekin uhin zirkuluak sortzen direla uretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 423. orr.

Azkenik, bazter uhin-hauslean eskegitako jantziak hezatu egiten dira; eguzkitan zabaldurik, ordea, lehortu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere indar horrekin haize-kolpeak eta haize-uhin gero eta handiagoak eragiten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Gero aire-uhinekin batera mugituz, mendietara iristen direnean, haiekin topo egiten dute, eta beteta daudelako eta pisua dutelako, ekaitz moduan ur bihurtuz sakabanatzen dira eta hala lurrean zabaltzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

9 irud/hed

Ile horiak uhinak egiten zituen haren sorbaldetan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Oraingo honetan, azkar igaroa zen zorionaren uhina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Sentimendu behintzat perfektuen zain bizi denarentzat arraroa izango da batak bestearen begietan desiraren uhina ikustea, bestearen begietatik pasatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 303. orr.

Semea hor zeukan alta, gohainaren uhinek gibelondoa zitzikatzen ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Arabiar eraginaren uhinak Kontinente Beltzaren gainean apurtzen ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Hizkuntza gertaera horiek kutsaduraz zabaldu ziren, eta baliteke uhin guztiei dagokienez ere hala gertatzea; uhinak, puntu batetik atera, eta hedatu ohi dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 251. orr.

Urteetan uhinaren puntan ibili den taldea nekez moldatzen da ur txikietan.  Berria - Kirola   2004-10-20

10 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

80ko desarautzeen uhin handiak banku-sistemak desorekatu baititu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Ilea kirrua eta luzea, bizkarrean goitik behera erortzen zitzaion, uhin ilunak sortuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Ile beltz-beltza zuen, sorbaldetaraino uhin lasai mugikorretan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.

Bere helburuen artean dago irakurlea ukitzea eta hunkitzea, haren arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Lurrin hark bular jada sorgorrean sentipen bat sortarazten baitzidan, zeinaren uhin hazkorrak gai baitziren nire begi lehortuetan ere malko bero batzuk isurarazteko aurpegiko umeltasun hotzean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Ur barera jaurtitako harria bezala erori zen esaldi hura, uhin isilak zabalduz sala guztira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Nestoriotar uhina altxatu eta erori egin zen, ondoren uhin monofisita etorri zen, eta ondoren uhin musulmana, dena bere aurrean eraman zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

11 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur-bilatzaileen sardango makila, energia uhinen bila zerabiltena basa-lizar adarrez egina zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Bat-batean musika uhin erraldoi batek jan ditu hiru solairuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 293. orr.

Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,5

Bat-batean harrigarriro hunkitu ninduen bakardade uhin isil hark.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Wanda Ford itxaropen eta etsipen uhinek gora eta behera zerabilten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Iazko elkartasun uhinak segida izan du hala ere.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Bihotzetik irtendako odol-zurrustak sortutako talka-uhinaren hondarra da eskumuturrean eta gorputzeko beste zenbait lekutan sentitzen den pultsuaren taupada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Milimetro bat edo biko jauzitxoak eginez errepikatzen ditu oinak pultsazio-uhinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Georgesen ahots eztiak kideen harramantza-uhin ilunaren ezinegona atitxatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Akeoen konkista-uhinak lehertu eta geratu egin zirela Troia irentsi ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Bidean zihoalarik, jende-uhin oldarkor batek eraman zuen berarekin plazaraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan, hurrenez hurreneko kontzentrazio-uhinetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Migrazio-uhin batek menderatua c. K.a. 1200-1190ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

12 hots uhin

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Ahoskordek giza belarriak hauteman ditzakeen hots-uhinak ekoitziko dituzte.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Alderdi akustikotik hartuta, zabalera handiagoko hots-uhina da hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena, alegia.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

13 itsas uhin

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut.  Elizen arteko biblia   Za 10,11

Itsas uhin erraldoiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Gizona baino handiagoa zelakoan, itsas uhinei agindu eta mendi-gailurrak balantzan pisa zitzakeela uste zuena.  Elizen arteko biblia   2 M 9,8

Itsas uhinen leherketa geldoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 191. orr.

Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

14 Martenot uhin pl musika-tresna elektronikoa, 1928an asmatua, teklatu batek, bozgorailu batek eta maiztasun apaleko sorgailu batek osatua.

Rock eskema zaharkitua darabil Tiersenek, arrunt efektista, lineala, Martenot uhinen erabilera gehiegizkoa izan zen eta zehaztugabea.  Berria - Kultura   2006-02-25

15 uhin luzera

Objektuak 1,2 milimetroko uhin-luzeran igortzen duen erradiazioa neurtu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-03

2003 UB313ren azala argia ala iluna izan, erradiazio berdina da uhin-luzera horretan. X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da, eta beraz oso probabilitate txikia dute atomoaren nukleoarekin edo elektroiekin topo egiteko.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Lau aparatuek kometa eta haren isatsa neurtu dituzte uhin luzera desberdinak erabiliz.  Berria - Gaiak   2004-06-01

16 irud/hed

Tomen uhin-luzera berean ibiltzen naiz -esan zuen Templek-, nahiz eta umeen uhin-luzera izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiaren uhin luzeraren (3); hots uhin (5); itsas uhin (3); uhin berri (3); uhin elektromagnetikoak (5); uhin funtzio (3); uhin handi (4); uhin handi batek (3); uhin laburreko (3); uhin luzera (40); uhin luzerak (7); uhin luzeraren (9); uhin luzerari (3); uhin zirkuluak (4); uhinez uhin (3)

grabitate uhinak (5); hots uhinak (5); irrati uhinak (3); itsas uhinak (3); itsasoko uhinak (7); uhinak bezala (5); uhinak egiten (4); uhinak eta (7); uhinak jaso (4); uhinak sortzen (4)

hots uhinaren (3)

itsas uhinei (3)

itsasoko uhinek (4)

itsas uhinen (5); itsasoko uhinen (7); uhinen bitartez (3); uhinen gainean (3); uhinen hotsa (6)


uhinaldi iz uhin saila.

Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat... hondartzako olatuen erara datoz bata bestearen atzetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Norena zen uhinaldi batetik bestera giro bera baina berritua transmititzeko gaitasun hura, haize berak basoko zuhaitz desberdinak dardarazten dituen bezala?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.


uhinarazi, uhinaraz, uhinarazten du ad uhin bihurrarazi.

Itsas ertzean esertzen ziren, haizeak Niniren soineko urdin ilunaren azpildura uhinarazten zuen; gauza guztiek kresal usaina zeukaten, baita haizeak eta loreek ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.


uhindu, uhin(du), uhintzen 1 da/du ad uhin bihurtu; uhin eitea eman.

Uholderik ere ez dakusat inondik; harea bakarrik, hondarra, ilargiak argiztatua, eta haizeak uhindua, uraren antzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Oskarbi zegoen, haize gozoa egiten zuen, eta belarra uhindu egiten zen hankapean, oihan debekatuaren beste aldean, aurrez aurre, zegoen zelairantz maldan behera zihoazela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 133. orr.

Gorputz-atal guztiak etengabe higituz eta uhinduz zutabeei bizirik eusteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduko ile luze eta uhindu bera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 56. orr.

Ilajea lisoa, kizkurra edo uhindua, edo ilaje galdua, besterik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Bizpahiru kilometroz edo bidearen goiti beheitiek olatu uhinduaren goxoarekin eramaten gintuzten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Añonek eraikuntzarako altzairu uhindua ekoizten du, eta ADA erosita, altzairua prezio merkeagoan lortzeko asmoa dauka.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Neskak ezin izan zuen barrenetik ateratzen zitzaion aldaken mugimendu uhindua ekidin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 179. orr.


uhindun izlag uhinak dituena.

Basamortuko terrenoa hareaz estalia agertu ohi da: harea uhindun itsaso lehorrak, haizeak dunak aldatzen dituelako, landare gogor sofrituenei ere ez die zuztarrik itsasten uzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.


uhindura iz uhin moduko egitura.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da, belarrezko eta txilarrezko gailurretan paratua, hauen uhindurari jarraiki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Times Square koloretako argi aldizkakoez beteta zegoen, distirazko uhindura gurutzatuez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.


uhinka 1 adlag uhin modukoak eratuz.

Mendiek bi gisatako bideak sortzen dituzte: sugegorriak bezala bihurka narrasten direnak eta boak bezala uhinka narrasten direnak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz; sugea aldiz, ezpalak ozen eta argi, uhinka zebilen, ezker eta eskuin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Haren behatzetan uhinka ari zen orria, bandera bat bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 179. orr.

Gizon-maitale baten pitiliaren koroa murtxatzea gustatzen zitzaion, ezpata-jokoan berearekin bestea gurutzatzea eta ororen gainetik [...] zangartean arrain hezeren lekeda hara-honaka uhinka nabaritzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Nire neskak klitorisa oretzen zidan uhinka bezala, astinaldi bakoitzean hasperen eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

2 masa handietan, samaldaka.

Billancourtera joan zen bizitzera, uhinka eta andanaka etorritako errusiarren artera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Larraburuko ekintzatik landa, bilkura gertatu eta uhinka Eusko Armadako militante suhar saldoek Kerguelen komisario ustelaren hortz zorrotzak pairatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.


uhinkari iz kulunkaria.

Beira irakinezko belo uhinkari bat edukiko balitz bezala aurpegi aurrean, sudurretik arra betera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.


uhinki iz uhina.

"Fotoia uhinkia da eta ez da" esan genezake Bohr-en erara, edo "fotoia gorpuzkia da eta ez da".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten, zeren ez baitakigu gorpuzkia den ala uhinkia den.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.


uhinska ik uhinxka.

uhintsu 1 izond uhinez betea.

Soinu uhintsu bat, Setheren semeek egiten dutena bezalakoa dabiltzanean belarretan zilipurdika edo euritan zipriztintzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 306. orr.

Autoaren martxa astirotu nuen, piano baten akorde uhintsuak hobeto hausnartzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

2 irud/hed

Barrura sartuta eta tarte handi batera, beste izar batzuk iristen dira, sugeak bezain uhintsuak, Balearen burua ukitzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Ile uhintsua zuen, neskatila batenaren antzekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Sara, gorputza sentsualitate jario, irri firfira limurtzailea, eta batik bat ile uhintsu hordigarri hura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 39. orr.

Bien bizitzak elkarren parekoak izan ziren ibilbidez, arras zaharturiko gorputzen mugimendu motel eta uhintsu beraren mendekoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Harmailetan ikusten nituèn ikurrinak hiru koloretako izara uhintsuak ziren, nire gogoa sehaskatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

Nik izan nuen behin Kateme Zuriaren palazioan bizi izandako sentipena, piztia uhintsu, misteriozko, zirrara eragile horietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.


uhintxo iz uhin txikia.

Ontzi bat segitzen zuen, ibai zabalean, ezpondatik ezpondara, arrantza sareak hedatzen: haizearen xuxurla, uhintxoen klaska hegietan eta batelaren motor azantz elkorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Noizean behin, lasterka eta saltoka ibiltzeaz aspertuta, ur azalekoan etzanda geratzen ginen, berriketan; ibaiak uhintxoak egiten zizkigun gainetik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.

Uhintxo bat hurbildu zen modu arriskutsuan haren zapatetara.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.


uhinxka (corpusean uhinska soilik) iz adkor uhintxoa.

Hondar berbera, tirain berbera, bare, uhinska batzuen joan-etorria besterik ez, ia-ia aparrik harrotu gabe, eguzki berbera, haize berbera isastian barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 236. orr.


uhobi iz ubidea.

Río Seco, "Erreka idorra" delakoak izen egokia dauka: ur tintik ez da uhobian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Lur gorrailezko bidean, orain, goizetan hain goxoa denean, tenore honetan zangoek errautsik ez baitute airatzen; bide gorraila, beraz, mahastien erdian uhobi arraildu bat dirudiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.


uhol ik uholde.

uholde (orobat uhalde g.er. uralde g.er. eta uhol g.er.) 1 iz eurite handi baten ondorioz ibaiak gainez egitea eta lur eremuak urez estaltzea.

Horixe da unibertsoan gauza kaltegarriak eragiten dituena, hala nola uholdeak, euri-jasak, elurra, txingorra, haizeteak, ostotsa, tximista, airea usteltzea, edo hondamen beldurgarriak, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Abenduko uholdeak izan zirenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Uholdeak edo idorteak izaten ahal dira, uztak suntsitzen edo berdin kiskaltzen ahal dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Leihotik ikusi nuen uholdea lehendabizi; etxeko atarira jaitsi, eta dena urez beteta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Azken egunotako euriteek uholdeak eragin dituzte Tindufen.  Berria - Mundua   2006-02-14

Danubioren gainezka jartzeak eragindako uholdeek 148 hiri eta herri kaltetu dituzte, 12 barrutitan.  Berria - Mundua   2006-04-27

Himalaia mendialdean dagoen Arunashal Pradesh estatuan ere galera oso handiak eragin dituzte uholde eta lubiziek.  Berria - Mundua   2004-07-14

Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak korapilatu egin dira.  Berria - Mundua   2004-12-02

1903an [...] uholde batek bere aitaren sufre meatzeak hondaturik, familiaren diru guztia sartuta zegoen negozioak hondoa jo zuen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

Berriki frantses telebistak erakutsi baitizkigu Frantzia Iparreko Somme eskualdean uholdeak egin desmasiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Uholdeak lurrean egin zuen ebakia ikusi genuen, zuhaitzak eta harkaitzak eraman zituen lekua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Uholdeak ibaiko ezponda hautsi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Uholdeak saihesteko neurriak nahi dituzte Urumea ondoko herriek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Zera ziruditen: aterki baten atzean babesturik uholde baten zain dagoena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Biltegiak lehendik ere nahiko balantza egiten du, eta horrelako uholde batekin erori egingo da seguru.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Bibliak kontatzen duen uholdearen denboran.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Beroaldiak Karpato mendietako elurra urtu eta uholde gehiago ez ote dituen eragingo kezkatuta daude agintariak.  Berria - Mundua   2006-04-02

Uholdea Beyaziteko hirira isuri zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uda horretan gertatu ziren uholde handi haiek, ez dakit oroituko zaren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 130. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,5

Bangaloren uholde gaitzak izan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

Malagak uholde makurrak jasan zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Aza, azenarioa, arbia ur grisak jo eta murgildu egiten ziren galtzada betean igarotzen zen uholde istiltsu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Euria ari zuen: gau osoan jardun zuen zirri-zarra, eta gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Ohartu zen kalean izugarrizko eurijasa ari zuela botatzen, halakoa non bat-bateko uholde hartan harrapaturiko pertsonak atari, erakusleiho eta dendek eskain zezaketen aterperik txikienaren bila ari baitziren beren buruak babestearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Rananimek kalte handiak sortu zituen: uholde-euriak, 160 kilometro orduko haizeak, eta ekaitzaren begiak eragindako lur-lasterrek erabat suntsiturik utzi zuten lurraldea.  Berria - Mundua   2004-08-14

Uholde-euriak etorriko dira, harria botako du eta ekaitz-haizeak joko.  Elizen arteko biblia   Ez 13,11

Uholde-arriskua handiagoa izan ohi da [...] euri asko denbora laburrean egiten badu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Urumea ibaiko lanekin berehala hasiko dira, uholde arriskua gutxitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ondoren jakinarazten duenez, Apofis, 15. dinastiako erregearen erreinaldiko hogeita hamahirugarren urteko uholde-sasoiko 4. hilabetean idatzita dago testua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

4 (erkaketetan)

Hor dago itsasoa bezain infinitu, hondogabe eta larderiatsu, uholde bat bezain gupidagabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Ondorengo gertaerak, uholde baten antzera, elkargainka etorri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Uholde baten antzera amildu zitzaizkion gainera galderak, mehatxuak, errietak, kargu-hartzeak, gaitzespenak eta irainak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Jendetzak aurrera egiten zuen, menditik ibarrera jaisten den uholde baten gisan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Ibai berde hura galtzadaren meharguneetan aurrera isurtzen ari zela zirudien, udazkeneko euri jasek eragindako uholde baten pare.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bainan, uhalde baten pare, jendea biltzen da kontrako manifestaldietan eta hori mundu guzian, Frantzian, Alemanian, hots Europa guzian Estatu Batuak barne.  Herria   2003-01-21

Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

5 irud/hed

Zeu ere korronte ugarian, antzinako jakiturian partaide, hitz zahar berrituen uholdean igeri.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 195. orr.

Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Txinako ekonomia gehiegi ez berotzeko neurriak «nahasgarriak badira» merkatuek «produktu oso-oso merkeen uholdea» nozi dezakete».  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Garai hartarako Egipto, Jordania, Libano, Siria eta Irak britainiar eta frantziar inperialismoaren uholdepetik gainera irtenak ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Etorri handikoak ziren biak, baina askotan gainezka egiten zuen haien jarioaren uholdeari aurkitu zion Lizarriturrik neurriko hesia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.

Hau iritzien uholdeak hautsitako horma da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Ez zuen barrerik egin nahi, baina ezin izan zion eutsi barrutik zetorkion uholdeari, barrezko txalo zaparradari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Formen eta koloreen uholde bat zen, eta formak beren bidetik ateratzen ziren, koloreak beren ubidetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Lehen Filosofia edo oinarrizko filosofia berri bat ezarri nahi izan du, dena gainezkatua zuen erlatibismoaren uholdeari aurre egiteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

6 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

Sammath Naurek lurrun eta kezko txurruta bota zuen, konoaren alboa arrakalatu eta, uholde geldo eta gorgarria osatuz, goitikin eskerga eta goria amildu zen mendiaren mendebaldeko aldapan behera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Zibilizazio Indikoak tour de force hau lortu zuen ia seiehun urte igaro eta gero, eta Siriakoak ia mila urte geroago, uholde helenikoaren azpian murgilduta egon ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Matxinada zeloteak orekatu egin zituen Erroman, ondorengo inperio-aroan, helenismora konbertituriko liberto siriakoen uholde herodetarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Uholde latinotik hizkuntza salbatzerik jada ez daukagunez gero, salba dezagun arraza eta arrazaren izpiritua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.

Lasaitasunezko uholde batek hartu ninduen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Onginahizko uholde batek, bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Erauntsi informatiboa eta uholde ekonomikoa.  Berria - Kirola   2004-12-15

Uholde berriaren manifestuaren idazle.  Berria - Kultura   2004-12-28

7 (irud/hed, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jendearen begiek eztanda egin zuten, emozioari ezin eutsirik, eta uholde gezi bero bat sortu zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

8 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik laster odol uholde basatiak bete zuen Harrondo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Arrakala eta putzu sakonetatik ke eta lurrun uholdeak sortzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Liburuaren hari nagusiak El Besos auzoak pairatu giza-uholdeen inguruan daude bilbatuak, hona zerrenda.  Berria - Kultura   2004-09-08

Behin ere agortzen ez den jende-uholde bat da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 118. orr.

Euririk ez, baina bai jende uholdea: 120.000 antolatzaileen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Etorkin uholdeen adibide batzuk: Ermuan, 60-64 urte bitartean dituztenen %83,2 etorkinak dira; [...].  Berria - Harian   2006-04-08

Ararat sumindua zegoen gizonen krudelkeria eta gaiztakeria zirela kausa eta arroka-uholde bat jaurtiki zuen herrixketara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.

Belaunikatu nintzen mendiari zerion sugar-uholde izugarriaren, mugagabearen gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Urrezko eta zilarrezko txanpon uholde bat ohearen gainera mantso-mantso erortzen utzi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Mireiak sarritan aurpegiratzen baitzion ez zela oso naturala neurrigabe erabiltzen zuen makillaje uholdea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 38. orr.

Aita eternoaren edo Ovidioren Ibai baten itxura ematen zioten zilarrezko bizar eta ile uholde hartan itorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Luma airean duzula minutu batzuez ameskeriatan geratzen zarenean burmuinak laztantzen dizkizun irudi prozesio horren, ideia uholde horren erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Maitasun uholde goxo eta eder batek bilduak sentitu ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

9 (irud/hed, hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hautesleek kexu dei uholdea jaso ondoren, Browardeko hauteskunde batzordeak iragarri du berriz bidaliko dituela boto paperak postaz.  Berria - Mundua   2004-10-29

10 Uholde Handia.

Noe uholderako prestatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Gehientsuenak zuhaitz hostodunak ziren, alkaziak eta beste hainbat ezezagun, zuhamuskak batik bat, baita uholdea baino aspaldiagoko iratzeak ere, dena sufre-hori koloreko txoriz bor-bor.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Uholdearen ondoren, etxe hura tenplu bilakatu zuen Zeusek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Talka horri euri-jasa indartsua eta ugaria darraio, eter osoa euri bihurtzera eta, dena gainbehera, uholdea berritzera bailihoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.

Jende gutxi salbatu zen orduan uholdetik: Filemon eta Bauzis Frigian eta Deukalion eta Pirra Grezian, kutxa handi batean sartuta azkeneko bi hauek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Horregatik, orduko mundua, uholdeko urek estalirik galdu zen.  Elizen arteko biblia   2 P 3,6

11 uholdezko izlag

Eurijasa zen, erauntsi lodi uholdezkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

12 uholde handi (eskuarki Uholde Handi) Bibliak eta antzinateko beste zenbait iturrik kontatzen duten uhalde erraldoia.

Herri askoren oroimen kolektiboan gordetako tradizio zaharrak jasotzen dira testu horietan: Edengo baratzarena, esate baterako, munduaren sorreran kokatua; edo Uholde handiarena, urrun-urruneko antzinatean gertatua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.

Noek izaki guztiak bildu zituen Kutxak Uholde Handiko ura atzeratu zenean bide zuen itxura berbera zuen lorategi hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Han goian, bost mila metrotik gora, hasi omen zen munduaren birpopulatzea Uholde Handiaren ostean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Zeusek pentsatu zuen, ikusita zein zen gizakion malezia eta maltzurkeria, Lurra urez estali eta lurreko guztiak itotzea, baina Uholde Handi hura bidali aurretik jakin nahi izan zuen ea bazen lurraren gainean bizirik irautea merezi zuen inor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Uholde Handian Filemon eta Bauzis bakarrik salbatu ziren Frigia osoan, mendi maldako etxe xaharra ez baitzuen urak estali.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Horiek uholde handia baino lehenagoko kontuak dira!  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

13 uholde nagusi (orobat Uholde Nagusi) Uholde Handia.

Berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori: hor dira Noeren garaiko Uholde Nagusiko berrogei egun eta berrogei gaueko euriteak, eta Jesu Kristok basamortuan berrogei gau eta berrogei egunez egindako baraua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.

Eta gero, haien ondoan, aspaldiko gertakari harrigarri batzuk ere gogorarazten dizkigu: uholde nagusia, Babelgo dorrea...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Norbaitek, nork daki noiz, nork daki nondik etorririk, menturaz uholde nagusia baino lehenagoko den garai urrun batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

14 uholde unibertsal Uholde Handia.

-Uholde unibertsala... -atera zait barrexka artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 230. orr.

Uholde unibertsalaren ondorioz gauzaturiko uraren maila ez da bere onera itzuli, lurraren bi herenak urez beteta daude oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragindako uholde (4); eraso uholde (4); etorkin uholde bat (3); hitz uholde (3); jende uholde (6); uholde arriskua (3); uholde baten antzera (8); uholde euriak (3); uholde gehiago (3); uholde handi (5); uholde handia (8); uholde handiaren (3); uholde ikusgarriak (3); uholde izugarriak (4); uholde larriak (3); uholde latzak (7); uholde makur (3); uholde makurrak (8); uholde unibertsala (3)

jende uholdea (9); uholdea bezala (3); uholdea eragin (3); uholdea gertatu (3); uholdea hasi (3); uholdea izan (5); uholdea izan zen (3)

egundoko uholdeak (3); eraman zituen uholdeak (4); iraun zuen uholdeak (4); jende uholdeak (3); uholdeak berriro (3); uholdeak bezala (3); uholdeak direla eta (5); uholdeak eragin (4); uholdeak europan (4); uholdeak gertatu (6); uholdeak gertatu zirenetik (3); uholdeak izan (12); uholdeak izan ziren (3); uholdeak nafarroan (5); uholdeak saihesteko (3)

uholdearen ondoren (4)

jende uholdeari (3); uholdeari aurre egiteko (6); uholdeari buru egiteko (4)

uholdeei aurre egiteko (5)

eragindako uholdeek (5); izandako uholdeek (5); uholdeek eragin (3); uholdeek eragindako (14); uholdeek eragindako kalteak (5); uholdeek eta luiziek (3); uholdeek kaltetutako (3); uholdeek suntsitzen (3)

erriberako uholdeen (3); uholdeen eraginez (4); uholdeen ondoren (3); uholdeen ondorioz (29); uholdeen ostean (3)

vargaseko uholdeetan (3)

uholdeetatik bizirik atera (4)

uhalde baten pare (3)


uholdeka adlag oso kopuru handietan, uholdeen gisa.

Biharamunean euria egin zuen, bat-batean, ordu-laurden batez bakarrik, uholdeka, eta gero eguzkia berriz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Nola ur arreek uholdeka zubi begiak itsutzen dituzten, hala haien begiak ere geroa ikusteko itsu, ihesaldian saiatu ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Ai nire aginduei jaramon egin izan bazenie!, ibaika izango zenuke zoriona, uholdeka salbamena.  Elizen arteko biblia   Is 48,18

Euri beltza uholdeka erori zen, zartada amorratuen zarataz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.

Uholdeka lehertuko zaizu negarra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.

Jendea uholdeka hasi zen hango kostaldera hurbiltzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Kontura gaitezen urte horietan sartu zirela andreak uholdeka unibertsitatean, eta urte horietan sartu zirela lan munduan ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.

Manifestalariak uholdeka zeharkatzen zuten plaza.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 120. orr.

Aitzinetik jakina zen, alta, larrepoteak uholdeka zetorrela, eta Afrika mendebalde guzia izurrite baten bezperan zagola!  Herria   2004-11-04

Loraldi handia izan zuen orduan Varanasik eta urre-zilarrak uholdeka etorri zitzaizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Bihotza betea du, oroitzapenak uholdeka datozkio.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.

Ondamua nabaritu nuen, bai, nire baitan uholdeka.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendea uholdeka (5)


uholdetiar izond uholdezkoa.

2000. urtean, urriak 24 eta 25 zituenean, eurijasa uholdetiarrak Mediterraneo aldean: 5 hildako, 3 desagertu eta zenbatu ezineko galerak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.


uholdetsu izond uholdezkoa.

Hotzaldi elurtetsu baten ostean, hegoaldi epel bare batek elurraren urtzaldi uholdetsua ekarri zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.


uholdetu, uholde(tu), uholdetzen da ad adkor uholdeen moduan gertatu.

Haurra kanpora aurtikitzen ari zen emaztearen sabeletik uholdetu odolarekin zeruko ura nahaspulotzen zela ohartu zen Graxi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.


uholdetzar iz adkor uholde erraldoia.

1617an, Valentzia aldeko uholdetzar batek ibai bazterrak zaintzeko zeuzkaten ohol eta trunkozko euskarriak ia denak, ipurditik hartu, eta eraman zituen ibaiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.


uhu iz ulua. ik uju1; uhuka. (adizlagun gisa)

Uhu eta uhu hasi zen eta, ohartzerako, jaiki ezin zela bere ohatzean ezarrita zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.


uhuka iz ipar ulua.

Memento berean huntzaren uhukaren perlak firrindatzen dira gauaren sabeletik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.

Iduritu zaut huntzaren uhukak bazuela ez usaiako doinu bat deitu nuelarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.


uhukatu izond oihuka kontra egin.

Haiexek daude orain modan, eta hain uhukatu eta gaitzetsiak, aldiz, antzoki arruntak -hala deitzen diete-, ezen hainbat ezpatadun bapo, antzar-lumen beldur, doi-doi ausartzen baita bertaratzera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 925. orr.


uhulgu iz ulua.

Ehiza zakur batek, belarrian min hartuta, bere uhulgu hitsa erantsi nahi izan du hor nonbait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.


uhulu 1 iz ipar ulua, uhuria.

Ilunpea uhulu sufritu batek inarrosi zuen eta oroitu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Meza-bide lohitsuan zehar etxeratzen ginen ilunpean, gaurkoan nola, hala den mendreneko kahaka uhuluak edo baten aztalak lehertzen zuen abar idorraren kraskakoak lotsa gorriz itotzen gintuela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.


uhuri (orobat uhuria eta uhuru g.er.) 1 iz hontzak, txakurrak eta bestek egiten duten oihu luzea; oihu tristea. ik ulu; urubi.

Ilunpe hartan nahikoa izaten zen katu baten marrua, ontz baten uhuria entzutea, koskorrok halako zer beldurgarriren bat bazebilela pentsatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

Hontzak behin uhuri egin eta handik lasterrera beste uhuri bat adituko dela jakiten den modu berean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

Piztia baten uhuria baino areago giza-aiene bat zelako hura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 315. orr.

Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka, pulinda baten uhuru hantua, haurren hatsartze urria, koilareen asotsa kikeren hegietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Txilioka, zera harengandik ihes egiten ahalegindu zen, eta lurrera jausi zen; hurrengo, goitik behera miazkatu zuen, gero eta uhuri ozenagoak eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Hots haiek ez ziren uhuriak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hil-hurran lebilkeen otso-uhuruz aritzea ez zen hargatik Edmearen trakako emazte baten egin-moldea, bost haurrak munduratu zituenean ez baitzuen intziri edo minduri bakar bat ere ozenarazi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Zuzendaria ikusten nuen, nire mantala erauzi eta irri-uhuri handiak eginez, nire bi bularren ordez sei titiburuekin topo egin ondoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Mendebaldeko Kapitainak zaldi gainera igo ziren berriro, atzera egin zuten, eta Mordorko armadatik iseka uhuriak sortu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

3 uhuri egin

Ez kanpaiagatik beragatik, baizik eta harekin batera zaunka eta uhuri egiten zuten txakurrengatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 108. orr.

Kanpoan, uhuri eginen dute zakurrek, otsoak balira bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.


uhurika adlag uhuri eginez.

Eta, behin, hontz bat ere aditu nuen uhurika, gure leihoaren kanpoaldean doi-doi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 61. orr.

Berehala nabaritu genuen zakurrak geldirik zeudela, uhurika.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Sinesmen hori zen lehenago, batez ere zakurra gauez uhurika hasten zenean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Beldurrez uhurika ari den giza-samalda hari indarka ekiten diote zaldiek, irrintzi ikaragarriak botaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Karmen nire gainean zangalatrau jarrita, gora eta behera, eta ni uhurika ari nintzaiola, sentitu nuen ate-hotsa aurrena, txirrinarena gero, ahots batena hurrena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.

Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.


uhuru ik uhuri.

ui 1 interj harridura edo kezka adierazteko erabiltzen den hitza.

Ui, barkatu, barkatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 175. orr.

Ui, barka!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Ui, esan zuen; zein izango da?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 167. orr.

-Ui, ume hori hoztu egingo zaizu! -batek, hankak agerian dituela ikusi duelako.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 38. orr.

2 ui ui (ui) (orobat uiuiui) uzkurtasuna edo adi egotea adierazteko erabiltzen den hitza.

-Ui, ui! -esan zuen mutilak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Ui ui ui... zenbat zintzo jator eredugarri ustekok ez ote luke galdurik ikusiko bere burua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.

Baina larunbatean lehen partida jokatu zutenean (1-2, uiuiui) ez zen Greziarentzat aurkaririk izan.  Berria - Kirola   2004-06-15

-Ui, ui, ui -Kepa adar-jole-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 72. orr.

· Ui ui ui ui, zer izanen da hau?  Herria   2004-02-19

Uiuiui, hura bai, erabat ahaztuta nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

· "Uiuiuiuiui" egin dute denek Amaiak, esku dardartiz, poxpolo-hondarra Iñakiri pasatu dionean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.


uigur izond/iz Txinaren mende dagoen herri altaiko bati dagokiona; herri horretako kidea.

Fikret Baskaya irakasle kurdua, Anna Politkovskaya kazetari errusiarra, Juan de la Mata peruarra eta Tohtl Tunyaz irakasle uigurra.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Abdul Gappher: Uigurra (Txina).  Berria - Mundua   2006-03-05


uii interj ui.

Oheko somier herdoilduaren kirrinkak: "ñiiik! ñiiik! ñiiik!"; gure printzesaren gozamenezko hasperen etsiak: "uiii! uiii! uiii!".  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 38. orr.


uitziar izon/iz Uitzikoa, Uitzi dagokiona; Uitziko biztanlea.

Txonkok ere, aurreko uitziar askok bezala, Orixe gaitzetsi beharra zeukan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 344. orr.


uiuiui ik ui.

uju1 iz barre ozena.

Bertsolarien kantuak eta gaztediaren uju eta algarek animazio eta izaera berezia ematen diote paisaia horri.  Berria - Kultura   2004-01-31

· Aneren kolega arlekin bilakatu zen, uju eta salto lokalean hara eta hona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.


uju2
1 uju egin oihu egin.

Autora sartzear zela Robertok uju egin zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.


ujujulari izond ulu-egilea.

Baina, abisua emana zuen haietako batek, gune jakin batean ibili ohi den hontz ujujulari batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.


ujuka adlag oihuka.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

No hay derecho esan eta mundu guztiari bizkar emanez irten zen ujuka eta ufaka atetik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.


ukabil (orobat ukamilo g.er. eta ukomilo g.er.) 1 iz esku itxia.

Bere ukabil bat Jimmyren ahora iritsi zen; odolaren gatz-zaporea ebakitako ezpainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Dopazok ezpainak pintzatu zituen atzamarrekin, Aldazek ukabil biak erakutsi zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Motorra itzaltzearekin, ukabil batek bezala zafratu ninduen inguruko isiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Eztanda bat, begiak erretzen zituen argialdi bat, mila eguzkiren indarraz zeruan gora altxatzen zen ke-mordo erraldoi bat, burdinazko ukabil baten antzekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Lepoaren inguruan, urrezko kate bat, ukabil baten neurriko domina zintzilik duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Ahotsa beti gora, keinua beti prest, ukabilak saihetsetan, kai aurreko jende ahozikinaren katixima ahoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

Igandeetan, ukabilak sakelan ibaiko uraren joanari beha gelditzen zenean, ehizarako grina zetorkion ostera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.

Harryk ukabilak amorruz estututa zeuzkan, azazkalak sakon sartuta bere esku-ahurretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.

Ukabilak estutzen zituela sentitu zuen, borrokarako prest.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.

Ukabilak ahoaren kontra estutu eta begiak ixten ditut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Emakume ederrak besoa goratu zuen [...] ukabila itxi eta Marjolin konorte gabe utzi zuen, kolpe bakar bat bi begien artean emanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Bi ukabilak itxita zuzendu zaio, metraileta bat eramango balu bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Katafalkoaren parera iristean gizon eta emakume askok ukabila altxatzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Jendea kalesa inguruan biltzen hasi zen, ukabilak jasorik batzuk, gorrotozko begiratuz gehienak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

"Biba Bakunin" esan zuen, ukabila jasota.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Denak kamerari begira, ukabila itxita eta besoa jasota.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 111. orr.

Lasterkariak ikusten ziren [...] kopetan behera odola zeriotenak, ukabila gorarik eta aurpegia zapi gorriz gorderik indar errepresiboak mehatxatzen zituzten gazteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

On Camillok ukabilak estutu eta muturreko bat jaurti zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.

Ukabila desegin du, luzean libre utzi eskua sakelaren barruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Ez du amaitu, ukabilak zabaldu ditu eztiki Eustakiok berriro, kako utzi ditu, leporako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Norbaitek zirika egiten badit, ukabila dantzan jarriko dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Joxanek ukabila sartu zion saihetsetan, gibeleraino.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Berehala gelditu zen ezintasun amorratuzko keinu bat eginda, ihesi zihoazen gurpilei ukabila erakutsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Gizonak ukabilaz mehatxatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Ate joka hasi zen bi ukabilekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Malfoy lau hankan zegoen, ukabilaz lurra jo ta jo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Ukabilarekin esku ahurrari bi kolpe eman zizkion, isilune bat egin aurretik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 129. orr.

Iparra galdu barik, ukabilaren kolpea nora zuzendu behar dugun ahaztu barik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 118. orr.

Urdailean eman dizute lehenengoa, aurpegian gero; ukabilen erasoa jasan ezinik, lurrera etorri zara berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 26. orr.

2 (izenondoekin)

Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Dudleyk hogei librako billete berri-berria zeukan bere ukabil potoloan estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

-Ez, ba! -erantzun zuen Pepponek, kapela atzerantz ipiniz eta ukabil erraldoiak aldaka gainetan josiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 140. orr.

Nik ezin ahantzi nuen osabaren ukabil jasoa, ezin ahantzi haren mehatxua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 246. orr.

Ukabil bilduari eragin zion, hatz lodia tente behe aldera, zirko erromatarretik gurera zabaldutako heriotza-keinu ezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Ukabil estutuak legez egiten dute Cienfuegosen begiek mehatxu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 146. orr.

Koronelak, bularra astintzen zion dardara ukabil estutuez geldiarazi, eta berriro esan zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

Aitak ama jotzen zuen, ukabil biribil eta gogorrekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.

Kirxa, laguna minaren minez eta emaztearen ukabil indartsutik askatu ezinik ikustean, kolerak dardaran zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Merkatuaren esku ikusezinak ez du inoiz funtzionatuko ukabil ikusezin baten laguntzarik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lasterka doa harat eta hunat, eta rusoak atzemaiten ditu lastaira batzuen pean gordeak: ukabil ukaldi eta ostiko, jujamendu eta gaztigu, batzuk besteen ondotik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Aldian behin ukabil kolpe batzuk ematen nizkion bizkarrean zaltzainari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 180. orr.

Txilin baten hots purrustatuak sparring-arengana hurbildu eta haren inguruan estreinako ukabil-ziztadak saiatzen hasteko unea adierazi zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Irakasle batzuen karikaturak egitea, neskekiko erlazioen zurrumurruak, ukabil borrokak Ikastetxeko patioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.

Hemengo antzoki batean frantziar batek eta errusiar batek egiten dabe ukabil-jokoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 45. orr.

Ukabil-joko handia, bertoko sekzioko Mirko Bagotti alderdikide eta pisu-maila handienekoaren eta Probintziako Federazioko Anteo Gorlini alderdikide eta pisu-maila handienekoaren artekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.

Benetako ukabil-festa bihurtu zen hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 221. orr.

Begiak itxita, Stanek salto egin zuen ukabil-sare baten barnean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Zaindariek dantzarien aurka jo zuten, haien besarkada beroak ukabil-zartaz hoztuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

3a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia adizlaguna dela)

Izterrari ukabil ukaldika hasi zitzaion eta, ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

Behin baino gehiagotan ukabil kaskaka lotu zitzaion nardatu zuen norbaiti.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Susok -orduan nagusi berriak- gustuko zuen berba erabiltzearren: "kaleko abokatu lana", alegia, bizkartzaina, matoia... legez kanpoko arazoetarako morroi ukabil gogorren jabea.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

Gu ez gara euren oinetaraino ere ailegatzen, gu, ahozabalok, ukabil bigunok...  Berria - Kultura   2004-08-12

5 eskua(k) ukabil egin, bihurtu

Gero higitu egiten zuen, eskua ukabil eginda aho aurrean mugitzen zuen erritmo berean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

-Hire aita ezertan baduk, emaiok! -bereari eutsi zion, eskua ukabil eginik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 123. orr.

Jendeak zioen eskuak ukabil eginda zin egin zuela ohorea eta duintasuna kendu zizkion aita anker hura akabatuko zuela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 35. orr.

Eskuak ukabil bihurtzen zituela eta gora so egiten, halaxe bukatu ohi zuen bere kontakizuna-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.

6 ukabil itxi

Aingira bihurritu egiten zen, ukabil itxiaren bi aldeetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Ukabilak, ukabil itxi eta mehatxukorrak airean ikusten ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Ramirok kolpe leun eta maitekor bat eman zidan ukabil itxiaz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 99. orr.

Aberatsen etxeen kontra ukabil itxia jasorik, oihu egiten zieten: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskua ukabil eginik (3); eskuak ukabil (5); ukabil baten (3); ukabil biekin (3)

ezkerreko ukabila (4); ukabila adinako (3); ukabila airean (5); ukabila altxatu (8); ukabila altxatu zuen (3); ukabila altxatuta (4); ukabila altxatuz (8); ukabila erakutsi (7); ukabila estutu (8); ukabila goian (5); ukabila gora (6); ukabila itxi (8); ukabila itxita (4); ukabila jaso (9); ukabila jaso zuen (5); ukabila jasota (5)

bi ukabilak (4); ukabilak estu (3); ukabilak estutu (29); ukabilak estutu zituen (13); ukabilak estuturik (4); ukabilak estututa (3); ukabilak estutuz (9); ukabilak gerrian (6); ukabilak hertsirik (4); ukabilak itxita (8); ukabilak jaso (3); ukabilak jasorik (3); ukabilak pronto (3); ukabilak zabaldu (5)

ukabilaren indar (3)

mahaia ukabilaz (3); ukabilaz jo (7); ukabilaz jo zuen (3)

ukabileko hatz (3)

bi ukabilez (7); ukabilez jo (7)


ukabildu, ukabil(du), ukabiltzen du ad eskuaz mintzatuz, itxi.

Nik koska egin nion beheko ezpainari, eskuak ukabildu nituen azkazalek mina eragiteraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Eskua ukabildu du pozak hunkituta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan; eskuak, aldiz, ukabilduak eta atezuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Izan ere, nor zen gauza ezer egiteko tamainako tragediaren zamapean, eztarria emozioak estututa, eskuak amorruz ukabilduak eta ireki ezinik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.


ukabilka 1 adlag ukabilaz joaz, ukabil ukaldika.

Patricia ukabilka ari zitzaion Arnoldi, lepokotik tiraka, ukondoez zartakoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.

Lau udaltzainek harrapatua zuten eta jipoitzen ari ziren ukabilka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Zurbil, amorru dardaraz, aurrean harrapatzen zuen guztia ostikoka eta ukabilka hankaz gora irauliz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Itzulipurdika ibili dira, jirabiran, elkarri ukabilka eta madarikazioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.  Elizen arteko biblia   Jb 30,21

-Horiek astoak! -esaten zuen Izetak mahaia ukabilka joaz-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.

Ikusi nuen batek besteari hozka egiten ziola hankan, aurpegian ukabilka ibili ziren gero, trebeziaz eta gogor.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 103. orr.

Buruan ukabilka eta bizkarrean aulki-joka ibili zaizkio, zelatari zerri batek kontatu dielako keinu egiten geniola elkarri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

Jauzi egin zion lepora, eta, behin azpian hartu eta gero, haren gainean zangalatrau jarrita, ukabilka erabili zuen lurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Jack, eromena begietan, gure arteko tartea laster batean zeharkatu eta ukabilka hasi zitzaidan, "Hi hintzen, orduan!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.

Noizbait bitarteko lanetan hasi naizenean, aitak eta biok ukabilka amaitu dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Espaloietan batzuetan bidea ukabilka egin behar duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Batzuek ukabilka hartzen gaituzte eta beste batzuek laztanez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

• 2 iz ukabil ukaldia. ik ukabilkada.

Ukabilka bat eman zion sorbaldan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Arizan dira salbaiak bezala; ukamilo ukaldia huni, muturrekoa bertzeari, errugbi guti, ukabilka asko.  Herria   2001-05-03

Ukabilka elkorra eman zion sabelean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukabilka hasi (6)


ukabilkada 1 iz ukabil ukaldia.

Zakar-zakar eseri zen, ukabilkada jo zuen mahaian, egunkaria baztertu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Ukabilkada bat jo nion, lokiaren azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 77. orr.

Ukabilkada begian jo nion eta hark ziztu bizian ihes egin zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,26

Gizon potoloak Lainezi sabelean ukabilkada jotzeko imintzioa egin dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 92. orr.

Ondoren ukabilkadak jotzen hasi zen, horiek ere buruan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Begiz begi jarri zitzaidan, eta beldur izan nintzen ez ote zidan ukabilkada bat emango.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Kemenez eta amorruz hasten nintzen pisuak jasotzen, flexioak egiten, ukabilkadak ematen sabaitik zintzilika jarri nuen hareaz betetako zakuari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Lurrera jaurti, ukabilkadak eta ostikoak eman eta lepotik heldu zion bi eskuekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Ukabilkada bat eman nion buruan, isilik negar egiten ikas zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Garunaren erdian ukabilkada bat eman izan balidate bezala gelditu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.

Lehendabizi kolpe baxu bat eman diok eta minaren minez makurtu denean kokotsean eman diok ukabilkada bat!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Ohandok ukabilkada batekin erantzun zion, heldu zioten biek elkarri eta lurrera erori ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Ezin izan zuen hitz egiten jarraitu: Otto kankailuak urrats bat aurrera egin eta ukabilkada bat erantsi baitzion masailean, ezin sinetsizko indarrez.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

Bizpahiru ukabilkada trukatu zituen unibertsitateko greba batean parte hartzera bortxatu nahi zuten kide batzuekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Emakumeak ukabilkadak eta ostikoak jaso zituela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Ulertu zuen bakarra, sabelean bildu zuen ukabilkada izan zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

Ukabilkada batez akaba zezakeen txikitxo hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Nire ukabilkadak airean desegiten dira faltsarioa ukitzera sekula iritsi gabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 72. orr.

Amorrazioz beterik ukabilkada batez ispilua txikitu, eta sekulako mina hartu zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Kanpoko beroak ukabilkada batek bezala jo ninduen aurpegi-aurpegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ukabilkadaren bortitzak zozoloturik utzi ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Aizak, ni ez nauk inoren neska -Aiorak, ukabilkada txiki bat emanez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.

Bankuaren aurreko heldulekuan ukabilkada ozena emanda jaiki zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 103. orr.

Aski, zuek biok! -Danik ukabilkada gogor bat ematen du mahaian, eta besotik tinkatzen ditu biak-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 128. orr.

Ukabilkada zakarren ondorioz aurpegia lurrean suertatu nintzelako.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

Ukabilkada mingarri bat sentitu nuen urdailean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

Bere koleran, sekulako ukabilkada eman zidan bular gainean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Txokok ukabilkada zalua eman zion sabelean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.

Begirada gaizto bat, ukondo bortitz bat, bandera talka bat, ukabilkada despistatu bat, oihu oker bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

3 irud/hed

Ibex-35eko igoeren artean, Arcelorrek aurreko bi egunetako ukabilkadei erantzun zien (%3,5).  Berria - Ekonomia   2004-12-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emandako ukabilkada (5); ukabilkada bat (59); ukabilkada bat eman (17); ukabilkada bat emateagatik (3); ukabilkada bat jo (14); ukabilkada batez (6); ukabilkada eman (8); ukabilkada jo (7); ukabilkada jo zuen (3)

ukabilkadak eman (7); ukabilkadak eman zizkion (3); ukabilkadak ematen (4); ukabilkadak eta ostikoak (5); ukabilkadak jotzen (5)


ukabilkadaka adlag ukabilkadak joz.

Ostikoka eta ukabilkadaka atera zituzten handik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Ostikoka eta ukabilkadaka ibili gintuzten, gero eta gogorrago.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

–To -eta Joxe ukabilkadaka eta muturrekoka hasten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Batzuek ospa egiteko esaka, besteek bero, hura ukabilkadaka amaitu behar zela sinetsita.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 45. orr.

Juliok kontrola galdu zuen, eta ukabilkadaka hasi zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.


ukabilkari iz adkor boxeolaria.

Duela gutti, elgoibartar ukabilkaria lehen aldikotz igan da "ring" baten gainera, boxeo borrokaldi ofizial baten kondu, Derion, Marian Gonzalez zuela bisean bis.  Herria   2004-05-20

Ez dut Cravan izateko adorerik batu, eta ukabilkarien sport hau ez dut larregi ere maite, baina halaxe kontatu beharra nuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.


ukabilkatu, ukabilka, ukabilkatzen 1 du ad ukabilez jo.

Hank-ek hil arte ukabilkatuko nindukeen baldin eta jakin izan balu zer egin ohi nion ametsetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Panpili zen, Mikelen tripa ukabilkatzen zuela, geldirik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.

Kirxak horma ukabilkatu eta, aterantz zuzendurik, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

2 irud/hed

"Biak izan litezke berdin-berdin etikoak eta ez-etikoak", esaten baduzu, "hori erlatibismoa da!" ukabilkatzen zaituzte gogor, eta K.O. utzi zaituztela, uste dute, horrekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.


ukabilkazo iz adkor ukabilkada.

Ukabilkazo zaparrada urdailean eta sabelean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.


ukabilko iz ukabilkada.

Mutilak burua atzerantz bultzatu eta ukabilkoa eman zion kokotsean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

Zaplaztekorik ez, esan zuen, ukabilkoa, kokotsa ubel-ubela utzi ziona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.


ukabiltxo iz ukabil txikia.

Umea lo zegoen, gomazko bere aurpegi txikia zimur-zimur eginda eta bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Bihurritu, ostiko eman, ukabiltxo zorrotzak astindu eta hortzak karraskatzen zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

Semeak, aitaren zangoen artetik irristatuz, bere ukabiltxoaz neskatoari zenbait kolpe jota: "Tonta! Gaiztoa!" eraso zion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 309. orr.


ukaezin 1 izond ezin ukatuzkoa. ik ukatu 6.

Egia ukaezin batek erakutsiko dizu horren ezinbestekotasuna: mundu guztiak erabiltzen du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Guztiz agerian gelditu zen zauri hauen egia ukaezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Judaren ebanjelioaren mezua egia ukaezin batean oinarritzen da: Judaren traizioa nahitaezkoa zuen Kristok bere zeregin jainkotiarra bete zezan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Baieztapen ukaezin batetik hasi behar du gogoetak: Ferrari autoa da azkarrena.  Berria - Kirola   2004-05-11

Aurreko eztabaidaren hasieran onartutako printzipio ukaezin hau ongi gogoan duzula ikusten dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 126. orr.

Arrazoibide ukaezinez argudiatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Froga ukaezinez bermatu zuen denen aurrean salaketa; matxinoek heriotzara kondenatu zuten beren lehendakaria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Argazkiak dauzkat esandakoaren froga argi eta ukaezin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Argi dirudi, beraz, hizkuntzaren ezaugarri formalen eta semantikoen artean badela lotura ukaezina, perfektoa ez den arren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Jainkoari zerbitzu egiteak ematen duen plazer ukaezin baina aldi berean beti berdina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Haren infiltrazio isilpeko eta aitorgabea -baina ukaezina- erromatar izandako hainbat probintziaren arabiar konkistatzaileen zuzenbide islamikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa zela bere espezieko ordezkari bakarra, desintegrazio-seinale ukaezinik ageri ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Arafat maitatu edo ez, sinbolo ukaezintzat daukate palestinarrek.  Berria - Mundua   2004-11-10

Frantziako Iraultzak gainerako nazioetako «ikusleengan» sorrarazi zuen «entusiasmoa» giza aurrerabidearen seinale ukaezintzat zeukan.  Berria - Kultura   2004-02-15

Justizia Sailak adierazi zuenez, Auzitegiko Medikuntzaren Euskal Erakundeak «independentziaz eta kualifikazio eta profesionaltasun ukaezinez» egiten du lan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Hura itxura soila izan zitekeen, baina hau, haien iritziz, zerbait erreala da modu ukaezinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Fideltasun ukaezineko jendea behar zuten beren ordezkarien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

2 (izan aditzarekin eta kidekoekin)

Ukaezina da: bertsolariak aurrez landuriko unitateak erabiltzen ditu bat-bateko jardunean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Ukaezina da Literatura Unibertsala bildumaren balioa eta garrantzia.  Berria - Kultura   2006-03-04

Gaur egun, ukaezina da europar gizartea, oro har, inmigrazio urte luzeen eta etengabeko emigrazioen emaitza dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Eragin eta itzal hori ukaezinak dira literaturaren alorrean ere, lirikarenean nagusiki.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Begietan nonahi agerian du arima, ukaezina da, baina arima ez da aski.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.

Ukaezina bada gizonok gure gurariak edozein emakumeri azaltzeko eskubidea jaso dugula naturatik, ukaezina da, halaber, emakumeak behartu ditzakegula gurari horiek betetzera. Ukaezina zen industri sistemak berari eragiteko energia psikiko sortzailearen erreserbaren bat zegoen bitartean bakarrik funtziona zezakeela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Bizirik zegoelako beste froga bat zen hura, ukaezina guztiz: jan eta edan egiten zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

Haren arrazoiak ukaezinak iruditu zitzaizkidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Ukaezina iruditzen zitzaidala Isaiah Berlinek ezartzen duen harremana umiliazioaren eta sentimendu nazionalistaren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

3 ukaezinezko izlag ukaezina.

Horrenbeste aurreratu duen mundu honek, ukaezinezko paradoxak erakusten dizkigu egunero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 165. orr.

Teheranek ukaezinezko eskubidetzat jotzen du programa nuklearra garatzea.  Berria - Mundua   2006-04-30

Euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizial eta «ukaezinezko ondasun» gisa onartuak izan daitezen neurriak bultzatzea galdegin zien.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Ukaezineko abantaila tekniko hori, baina, arazo ere bada askoren ustez.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Sentimen erlijioso hori ukaezinezkoa zen Erdi Aroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egia ukaezin (3)

izaera politikoa ukaezina (3); ukaezina dela esan (3)


ukaezintasun iz ukaezina denaren nolakotasuna.

Ukaezintasuna eskatu zuten, beraz!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.


ukagaitz izond nekez uka daitekeena, ia ukaezina.

Edozelan ere, onartu beharko, han nengoen, eta ukagaitza zen gertaera hori, uneoro eraberritzen zen, luzatzen zen eta aurrera egiten zuen etengabe.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 196. orr.


ukai ik ukarai.

ukaite iz izatea.

Bilkura hortan jakin dugu zoin zailak izatu ziren «Adinaren» lehen urratsak: baimenak ukaite, planak egite eta diru biltze (20 miliun hurbil, ez baitzen gutti).  Herria   2002-10-24

Hamabortz egunez beraz aita amaren ondoan egoiten ahalko da haren laguntzeko eta elgarrekin gozatzeko haur-ukaite egun berezi horiek ekartzen duten zoriona.  Herria   2001-10-11


ukaiztu, ukaiz, ukaizten du ad umekiez mintzatuz, galdu.

"Desagertu" diren 100 milioi emakume horietatik jaio eta gero zenbat hil duten, edo haurra alaba zela jakin eta jaio baino lehenago amaren sabeletik zenbat ukaiztu duten ez dakigu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Batez ere haur emeak ukaizten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.


ukakor izond ezkorra.

Jaurlaritzak ez zuen espero Europako Batasuneko agintariek horren jarrera «ukakorra» hartuko zutenik Europako Konstituzioan euskara, galegoa eta katalanari aitortu beharreko mailaz Espainiako Gobernuak egindako proposamenaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Horrentzat guztiarentzat Unamuno-ren prozesurik eta eboluziorik ez da egon, jarrera geroz eta ukakorragora, espainolaren esklusiboagora ez bada.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.


ukaldi 1 iz zerbaitek zerbait jotzea; jotze horren ondorioa. ik kolpe.

Ukaldi bat eman zuen mahai gainean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Egiazko amodioa eskainia zion gizonaren besoetan, haren ukaldi eta masailekoen bestaldean, amodioaren aztarnak bilatzen zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Bikotearen eguneroko bizimoldean ukaldiak eguneroko ogia ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.

Ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Ate aldetik, etxebizitzan ukaldi batzuek burrunbatu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.

Ezaren itsasoko naufragoari zer inporta zaio olatu idorren ukaldietatik salbatuko duena luxuzko yatea edo patera den?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Egunkarietako errotatiba zaharrak galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

Arbola batek ukaldian zilatu zuen etxeko pareta.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Mehatxu asko eta ukaldi gutti.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 163. orr.

2 (izenondoekin)

Labana zorroztu berriaz zilkoi-hertzea ukaldi finko batez ebaki zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Temati ematen zieten aurre bonbardaketei, baina bakarrik zeuden, eta ukaldi odoltsuak jasaten zituzten fronte guztietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada [...] ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Gaizo gizona oihuka minez, hain zuen ukaldi bortitza jasan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.

Israelgo armadak ukaldi terroristak egin ditu, berrogei ta hamar bat hil eginez.  Herria   2004-10-07

Bere eskua ukaldi hilgarria emateko gai izango ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Ukaldi oso mingarria jaso nuen buruan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ni sortu aurretik bizi izan zuten ukaldi andana haren aurrean zer proposa nezakeen nik, galduriko eleen bilaketari haztamuka baina setati lotzea baino?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Buruan ukaldi andana bat eman ziotela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi ezpata ukaldi zituen gorputzean, eta arrunt ahuldua zekarten jadanik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Lantza-ukaldi baten orbainak edertzen dio bularra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Azote ukaldi azkar bat bisaiarat igortzen daut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Kirxaren aurretik igaro zen, baina hura oraingoan ere konturatu ez, eta, mutilari hurreraturik, esku ukaldi batez altzora isuri zion tea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

Jarri eta bere zakutik kolorezko haizemaile bat ateratzen zuen, idekitzen, bizpahiru hegal ukaldiz bisaia freskatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

Martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Duela zonbait egun, palestindar mortier ukaldi batek hil ditu bi judu gazte.  Herria   2001-05-17

Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Belaun-ukaldi gogor batez makila puskatzen den bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.

Eskoteak goiti eta beheiti egiten zuen taupada, beso ukaldi bakoitzarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Lehen begi ukaldiak jakinaren gainean jarri zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Gustatzen zitzaion errain ukaldi batez zamaren bizkarreratzea eta trinkili-trankalaka selauru edo ganerrera hupatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak, egunkariaren lehen orrialdeko titular beti bezain luzeetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Sugearen buru gainean zuen eskua askatu zuenean, kobrak hortz-ukaldia egin zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

5 irud/hed

Egia da gure asmo guztiak deuseztea bururatu zaiola, alaba komentura berriz sarrarazteko xedea harturik: ukaldi hori gibelarazi dut ordea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.

Ez zaitu lehen ukaldian ikusi eta zure presentziaz konturatzen delarik bitxiki begiratzen zaitu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 305. orr.

Errugbian, hala ere 3000 behariren aitzinean Baionesek ez dute ukaldia atxiki, Perigueux-koek gaina hartu diete 15/22 ko emaitzarekin.  Herria   2002-11-07

Zernahi txarkeria, etsimendu eta ukaldi txar ikusten da (ohointza, indarketa, bere buruaren hiltze, jazarketa, manifestaldi eta beste).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

Bere grina makurren ukaldi bortitzak besterik ez zuen loeriatik erauzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Sumatuko duzu zenbatez ere nahi dudan erantzun diezadazun, eta zure isiltasuna zein ukaldi latza litzatekeen niretzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Nire postuan iraunez, ukaldi ederra jo nion nik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.

Baldin ukaldi handiren bat jotzekoa bazara, baldin entseiatu behar bazara aurkari lanjeros hori beldurgarria gerta dakizukeen zereginen bat egitera, ekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Ukaldi erabakigarria jo nahirik, malkoak deitu nituen neure sokorrian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

6 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alkohol-ukaldi horrek baretuko zuela gogoratu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Hausturazko gutunak argi ukaldi baten gisarakoak izan ziren maitale gaitzetsientzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.

Gogoko izan nuen haren mazelak odol-ukaldiak jota ikustea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Imajina ezak bi zirtzil horien bihotz-ukaldia, harrapakina Ripodasen elektrotresna-saltegira ekarri eta kanpaina-denda hedatzean!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Zituen kezkak ezagutuz, ez nuen gehiago baizik estimatu haren telefono ukaldia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Jakin-mina piztuta garbi-ukaldia toki guztietara hedatua ote zen, korridore estuan barna menturatu nintzen, Ttipiren bulegoraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azote ukaldi (4); aztapar ukaldi (6); begi ukaldi (12); begi ukaldi bat (6); buru ukaldi (11); buru ukaldi batez (6); esku ukaldi (18); esku ukaldi bat (4); esku ukaldi frango (4); ezpata ukaldi (6); ganibet ukaldi (3); makil ukaldi (6); telefono ukaldi (3)

ukaldi bat eman (4); ukaldi bat emanez (3); ukaldi frango (4); ukaldi txar (13); ukaldi txarrak (5); ukaldi txikiak (4)

azken ukaldia (3); lema ukaldia (3); ukaldia atxikitzen (3)

lehen ukaldian (5)


ukaldika 1 adlag ukaldiak joz.

Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Ni nor naizen, ni zer naizen, ni zenbateraino naizen esan ahal izan gabe oldartu zait bularrean ukaldika.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.

Guregandik metro gutira, ostatu barnera sartu nahian zebilena abarroska eta ukaldika lotu zitzaion ate itxiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Itsuski lotu zitzaion, ukaldika, ateari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Bagoietatik salbaiki jautsarazi zituzten, besotik harturik lurrera botaz, azote eta makil ukaldika aitzinaraziz, ihizi arriskutsuak balira bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

Bi gizon gazte brau jautsi dira auto batetarik eta borra ukaldika plantatu joaieria baten berinak hautsi behar zituztela.  Herria   2003-05-22

Zartailu ukaldika erabili ninduten gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Txoriaren gorpuari moko ukaldika ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.

Aizkora ukaldika hautsi zuten atea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

Peon andana bat ari izan da hemen, jo ta jo, jo ta jo, mailu, aitzur, pikotz eta pala ukaldika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Han bederen adiskideak eta auzoak bazituen, behar orduetan esku ukaldi baten emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Guretarik lau ikusten ditut hilak edo beren lagunek edo zaintzaleak arma gider ukaldika hilak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Izterrari ukabil ukaldika hasi zitzaion eta, ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

Emakumeak, orduan, aireari esku ukaldika: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azote ukaldika (3); ezpata ukaldika (3); ganibet ukaldika (4); gider ukaldika (3); makila ukaldika (4); ukaldika hil (3)


ukaldikatu, ukaldika(tu), ukaldikatzen du ad ukaldiak eman.

Behin bakarrik ulertu dut Hanna, bere bi ukabilez aurpegian ukaldikatu ninduenean, hil-ohearen ondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Palestindarrek mortierekin ukaldikatzen dituzte lur horietan kokatuak eta bereziki lur lanetan ari diren Juduak.  Herria   2001-04-26


ukaldiño iz ukalditxoa.

Izardun batek komentatu zuen hasiberria izan behar zuela komandante hark, torpedoa alferrik gastatzea kanoi ukaldiño bat aski zuenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.


ukalditxo iz ukaldi txikia.

Eskuilaz ukalditxo bat eman, eta esan zuen: "Hau jantzi xelebrea!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.


ukalditze iz ukaldikatzea.

Presondegi hartako Guardias de Asalto deitu zaintzaileek, zigorkatze (ukalditze) aberetiarrez kastigatzen zuten Galicia-tar burutik egiten zuen gaixo bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.


ukalondo (112 agerraldi, 36 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz ukondoa.

Ukalondoan bermatuz altxatu zen, eta ohetik irten zenean neskatoaren ilea laztandu zuen arinki beste eskuarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Ukalondo bat mahai gainean bermatu, eta kokotsa eskuan hartu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

Ukalondoak mahaian jarri nituen, eta burua bi eskuen artean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Elkarren ondoan, ukalondoak eskudelean emanda, Maria Sara eta Raimundo Silva begira zeuden, isilik, bakoitza bestearen presentziaren jabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Jendartean ikusi nuen, orduan, ukalondoa barandan kokaturik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

Txupa beltza, kotoizko galtza marroiak, ez oso estuak ere, eta kaskoa ezker ukalondoan trabatua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.

Agur egiteko moduan nazien kutsua hartzen zaio, esan nahi baita, eskuin ukalondoa aldakan eutsiz besondoa luzatzen duela, eta, eskumuturra ardatz, besoa mugitu gabe eskua tente jartzen duela, ta!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Liburu guztiak bertan behera eroriko zirela zirudienean, liburuen gainean ukalondoa bermaturik eutsi zion saltzaileak dorreari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Atzo ukalondoa bihurritu nuen sorginbelarrak batzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 86. orr.

Ukalondoa apurtu zuen finalerdietako hirugarren partidan.  Berria - Kirola   2004-04-29

Eskotilako kristala apurtzen saiatu da ukalondoarekin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

Axenariok ohiko imintzioa egin du, ukalondo atzean babestekoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

Ukalondoak belaunetan, buruari oratu zion bi eskuekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.

Ukalondo bat leihoan, arto-hostoa kiribiltzen ari zen esku-ahurren artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Makurtu, eta ukalondoraino sartu du besoa.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 96. orr.

Bidean, ordea, mutil-koskor pildaire batek oratu zion ukalondotik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Itsuaren ondotik pasatzean ukitzen hasi da, ukalondo-kolpeak ematen, oinak zapaltzen, atzera egitera bultzatzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.

Oraingo honetan, ordea, biluzik behar zen joan, ukabil ergelen zaparrada baten pean, aurpegia zaintzeko ukalondo plegua ere gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukalondoak belaunetan (8)

ukalondotik oratu (3); ukalondotik oraturik (4)

ukalondoz jo (3)


ukalondoka iz ukalondo ukaldika.

Eskua tinkatu nahi zidaten jendeen artean, Etxeberrik ukalondoka egin zuen bide nireganaino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.

Arazoak izan ditu kutxazainarengana hurreratzeko, ilarako jendeak ez zion igarotzen utzi nahi, eta ukalondoka baztertu dute.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 83. orr.

Legegizon gaztea ari zen bitartean, nire anai-arreba erdiek eta anai-arreba erdien anai-arreba erdiek ere, ozta-ozta atxikitzen zuten irria, elkarri ukalondoka-eta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.


ukalondokada iz ukalondo ukaldia. ik ukalondoko.

Laster, baina, ukalondokada eta bultzakada artean, irriño ezkutuak, imintzio labur eta urduriak, eta denok laketu egin gara.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.


ukalondoko iz ukalondo ukaldia.

Ez zuten ondo jaso zaragozarrek gol hau eta hiru minutu beranduago Militok txartel gorri zuzena ikusi zuen Tikori emandako ukalondoko batengatik.  Berria - Kirola   2004-04-18

Izango ziren barkatutako ostikadak edo ukalondokoak, baina txistua botatzeak badu beste larritasun bat.  Berria - Kirola   2004-06-18


ukamen iz ukatzea.

Haren ukamen bakoitzean poema gogoangarri horren bigarren zatia aurpegiratzen diotela sentituko du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 51. orr.

Huts egiten baldin banuen, ene bihotza ukamen ugarien ildoetan itotzeko arriskuan plazatzen nuen, eta nolabait nik horrelakorik ez nahi!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Lagun hari betazalen gerizatik isuri ukamenak kordokatzen ninduela aitortu nion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Tinko zebilen bere ukamenean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.

Gau hartan, gaztiguaren zein ahanzturaren usaina zukeen guhauren Lurraldetasun kontzeptua birindika aurtiki nuen: ukamenean finkatu herririk ez zen eraikitzen ahal.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.  Elizen arteko biblia   2 Ts 2,3


ukamilo ik ukabil.

ukan (5582 agerraldi, 68 liburu eta 2891 artikulutan; orobat uken g.er.), ukan, ukaiten (orobat ukaten g.er.) 1 du ad izan.

Zer den bestenaz mundu honetako komedia, euri uhar batek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Bai, Luzaidek ukan ditu lotura eta harreman handiak Orbaizetako fabrikarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Amak erran zion harekin harremanik ez ukaiteko, ez zela gomendagarria.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

Zeren, baldin "gizaki oro arrazoiduna da" badiogu, horrek esan nahi baitu 'gizaki den guztiak arrazoimena ukan behar duela'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 125. orr.

Aski kemen ukan nuen zutitzeko eta, zigarrorik hartu gabe, bainugelara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Eskuan jarri zidan billetea ez hartzeko adorerik ukan ez nuelako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 145. orr.

Gaixo haurra!, zazpi urte ukaitean, amak 70 abantxu.  Herria   2001-06-07

Hitz honen erranahi guziak ezagutzeko denbora ukan dut bakartasunean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

-Espainol batek ez dezake lekurik ukan Frantziako jakintzaren bihotzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Ez nintzen guti harritu ukan nuelarik soldado joateko deia!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 79. orr.

Bazko-egun goxo bat ukan dute Heraiztarrek.  Herria   2003-05-01

-Egun gogorra ukan omen duzue.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

Duñabeitiak, egunen batean Ernest Hemingwayk lagun minenetakoa izango zuenak, idazleak ukan zuen heziketaren antzekoa izan zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Ahalik hobekien konpontzen ziren haurrak deusen eskasik ukan ez zezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

Ukan nuen zer ikus, zer entzun, zer sendi, ahantziko ez nintuenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Suerte ona ukan dut naski, alarguntza arte.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 135. orr.

Esperantza badut liburu honekin irakurleak izanen duela nik ukan atsegin bera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

Gure eskariak segidarik ez zuen ukan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Federakuntzaren Festak oihartzun eskasa ukan zuen euskal lurretan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Traba bat ukan dukete, bainan zailena egina da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

Gripe tzar bat ukan banu bezala, hezurren juntura gehienetan min nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Fronteko askok ez zuten halako aukerarik ukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Auto istripu bat ukan zuela erran zien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 224. orr.

Zure amarekin mintzatu nahi genuen haur ukaiten lagundu zuen Jaurenea-ko nagusiaren alaba batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Hiru haur ukan zituzten, Anna, Frantxoa eta Xanleon.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

Bi hil ukan ditugu, herrian, aski laster bat bertzearen ondotik.  Herria   2001-05-24

Hiltzera zigorturikoari beti ukaiten zaio halako urrikia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.

Zenbait egunen buruan Beloketik arropak ukan genituenean, trikota bat eman nion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Pistola bat ukan balu, honezkero hilik zeuden, bera eta Lucy, biak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 133. orr.

Handik hiru hilabetera osabak eskutitza ukan zuen Ameriketatik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.

Ur beltz xorta bat ukaiten zuten ogiaren laguntzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Paketak ere ukan genituen Beloketik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Ez du egunkari eta gutunik ukan azken aldian: umiliatzen dute.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.

Neguko gau hotz hartaz geroztik, egunero ukan zuen gogoan haur ñimiño hura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Jakizu hau, uler ezazu argi eta ondo gogoan ukan, zenbait kapitulutan huts ez dagizun.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

SNCFk euskararen aldeko ekintza zehatzik gauzatzen ez duen bitartean, jarrera ukatzaile hori mantentzen duen bakoitzean, parean ukanen gaitu Espainiarekikoak konpliturik, idazleak To Have and Have Not -Ukan eta ukan ez- liburuaren probak irakurri ditu, New Yorken.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Txikiok ezin ukan baitugu nehoiz arrazoirik gure eskaeretan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

2 (ahal, nahi eta kideko aditzekin)

Gisa hortan, ainitz jendek "zubia" egiten ahal ukan dute, orai erraiten den bezala.  Herria   2001-11-08

Intres poxi baten emaitea edo bederen intres poxiño bat emaiten ahal ukaitea, berek hauta.  Herria   2004-10-14

Etxamendik eraiki zuen urtegi berria, hain ongi non urak sekulan ez baitzuen eraman ahal ukan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

Laguntza berezi batzu ere ukaiten ahalko dira gune horietan.  Herria   2005-07-07

Hor ez du Baigorrin zuen azarta haundi hura erakutsi ahal ukan Muscarditzek, ez botean (bat bakarrik sartu du) ez-eta jokoan ere.  Herria   2005-05-05

Beste hiruak ikasi behar ukan zituen "Bost kirol" lehiaketan parte hartzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Zerbait gorde behar ukan banu, ez ote zen Magalirekilako ixtorio hori izanen?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Egun pare bat beha egon behar ukan zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Uste ukan nuen begiak irekiko zituela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Dena den, denbora batez uste ukan dugu halere bazterrak lasaitzen hasiak zirela.  Herria   2005-03-24

Denek uste ukan zuten Bittorren lana izan zela ez zelakotz gehiago sekulan herrian agertu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Berri latza hedatu zelarik, denek nahi ukan ziguten beren sustengua agertu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 81. orr.

Nahi ukan nuen Kattina besotik bederen hartu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Lehen paketa berak ekarri nahi ukan zuen Schagern komentutik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Nahiago ukan nuen ene etxeko egonaldia laburtu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

Gizon langilea, beti maite ukan du lan untsa egina.  Herria   2001-05-24

Ttipi-ttipitik aski maite ukan dut marrazki eta margolanetan aritzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahal ukan (15); ahala ukan (6); ainitz ukan (8); alde ukan (7); arazoak ukan (11); arazorik ukan (7); arrakasta ederra ukan (23); arrakasta gaitza ukan (15); arrakasta handia ukan (25); arrakasta haundia ukan (6); arrakasta pollita ukan (13); arrakasta ukan (33); arrakasta ukan du (17); asko ukan (8); astia ukan (8); astirik ukan (25); atsedena ukan (11); atsedena ukan zuen (6); aukera ukan (29); aukera ukan zuen (8)

baimena ukan (10); behar ukan (166); behar ukan dute (41); beharrik ukan (9); berri ukan (13); beti ukan (6); bi heriotze ukan (6); bi sortze ukan (6); bisita ukan (10); boz ukan (13); boz ukan ditu (8); bozak ukan (7)

denbora ukan (7)

egin behar ukan (7); ehorzketa hunkigarriak ukan (8); eman behar ukan (9); eragin handia ukan (12); eragina ukan (22); erantzuna ukan (7); eskura ukan (6); eskutan ukan (6); ezin ukan (8); ezkontzako sakramendua ukan (19)

gaitza ukan (19); gaitza ukan du (9); gaitzeko arrakasta ukan (8); gehiago ukan (33); gelditu behar ukan (7); gogoa ukan (8); gogoan ukan (6)

harremanak ukan (8); haur ukan (12); haur ukan zituzten (6); heriotze ukan (7); heriotze ukan ditugu (6); hustu behar ukan (8)

ikusteko parada ukan (8)

jasan behar ukan (7); jokalari ukan (7); jokalari ukan zituen (6)

laguntza ukan (13); lanak ukan (12)

maite ukan (9)

nahi ukan (149); nahi ukan du (22)

parada ukan (24)

sakramendua ukan (21); sakramendua ukan dute (19); saria ukan (13); sekulako arrakasta ukan (8); sortze ukan (6)

tokia ukan (7)

ukan ahal (11); ukan arren (8); ukan arte (9); ukan behar (63); ukan behar dugu (7); ukan beharko (8); ukan du arrakasta (10); ukan du bere (15); ukan dute arrakasta (15); ukan dute beren (6); ukan gabe (19); ukan ondoan (12); ukan orduko (7)

uste ukan (37); uste ukan zuen (9); utzi behar ukan (19)

xantza ukan (13)

zailtasunak ukan (7)

arazorik ukanen (6); arrakasta ukanen (7); atsedena ukanen (10); atsedena ukanen dute (8); aukera ukanen (41); aukera ukanen du (15); aukera ukanen dute (9); beharra ukanen (11)

entzuteko parada ukanen (6); eragina ukanen (11); eragina ukanen du (7); gehiago ukanen (39); gehiago ukanen dute (8); gogoan ukanen (6)

ikusteko parada ukanen (11); jokatzerik ukanen (18); laguntza ukanen (9); lanak ukanen (8)

ondorio ukanen (7); ondorio ukanen duen (6); parada ukanen (53); parada ukanen dugu (19); parada ukanen duzue (7); parean ukanen (6); segida bat ukanen (9); tokia ukanen (6)

ukanen du aurkari (8); ukanen du bere (12); ukanen dute beren (7)

urte ukanen (6); xehetasun gehiago ukanen (7); zer ondorio ukanen (7)

ukanez gero (7); ukanez geroz (8)

zerbait ukaitea (7)

gehiago ukaiteko (14); gehiagoren ukaiteko (10); haur ukaiteko (9); ukaiteko gisan (14); xehetasun gehiago ukaiteko (7)

ukaiten ahal (50); ukaiten ahalko (19)


ukanki adlag izanik.

Bi begi ukanki eta bat baizik ez zabaltzen, agertzen dena bere osotasun gatazkatsuan ez ikusteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 119. orr.

Jadanik 1000 miliarreko zorra ukanki, 1044etara joanen da hemendik goiti.  Herria   2005-02-03

Denek han edo hemen, zerbait traba ukanki... eta batzuk biziki hunkiak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.

Ibilaldi batzu dira eskainiak, bakoitxak ukanki bere gai berezia.  Herria   2004-03-04

Germaine ostatu batean gurutzatu zuen eta hutsik kometitu gabe, harekin ezkondu zen Balantsun Jainkoaren fedean, nola ez, lau apez familian ukanki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Bainan Juppé-ek nola eremaiten ahalko du aintzina sail hori, biltzarrean ezkerrekoek gehiengoa ukanki-eta?  Herria   2001-04-12

Andregairik ez ukanki eta!!!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.


ukapen 1 iz ukatzea.

Errepresioan, ukapenean eta hilketetan oinarritutako politikak bidegabekeria, pobrezia eta miseria eragin ditu.  Berria - Mundua   2004-10-15

Arazoa da Konstituzioak autodeterminazio eskubidea ukatzen digula eta ukapenaren giltza indar armatuei ematen diela.  Berria - Mundua   2006-01-08

Sokrates Homeroren aurka sortu zen, Sokratesen etika artean nagusi zen etika homerikoaren ukapena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Itzalik gabe, ezin du gizartearen ukapena besterik jaso.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

'Marikoiak' bere gain darama irainaren zama, bazterketaren mehatxua, eskubideen ukapena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Gezur miko bat ere bazuen nire ukapenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Gauzen ukapena eta sorkari guztiekiko hurbiltasuna; baztertuen aldeko aukera eta inor ez mespretxatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Gaur justu kontrakoa badirudi ere, neg-otium hitzetik dator, eta otium (asti) hitzaren ukapena esan nahi du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Infinitu ororen ukapenean falazia bat dakusa berak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Thomasek erabat ukatuko zuen geroago Joyce, Biblia, Freud eta surrealisten eragina, baina bere poemek -baita Artistakume baten erretratuak ere- guztiz ezeztatzen dute ukapen hori.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.

Frantziako Estatuak gure herria eta gure borroka suntsitzeko duen gogoa islatzen du gaur erakutsi ukapenak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Parisko ukapen jarrera argi horren aurrean abertzaleek mamitu behar duten alternatiba Euskal Herriaren baitako harremanen sendotze eta plangintza orokor bati begira lanean aritzea da. estatu frantsesak inposatzen digun erabateko ukapen egoera honetatik ateratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Azken urtetako ibilbideak balio izan du jende multzo zabal horri Pariseko ukapen ildoa agerian uzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Errepresio eta ukapen garaia hesteko eta garai berria hasteko denbora jina da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laguntza ukapena baino haratago doa ertzainen jarrera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

1990ean etengabeak izan ziren euskal presoen aurkako bortxazko erasoak, mehatxuak, bisita ukapenak, isolamendua, umiliazioak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Gatazka guztiak ez dira nazio ukapenean oinarritzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Herriaren eskubide ukapenaren arduradun nagusi eta zanpaketa diseinatu, sustatu eta bermatu dutenen kontra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

4 (filosofian eta logikan)

Ukapenak substantzian zerbaiten ez izatea adierazten duten determinazioak besterik ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Errealitatea Zerbait da, ukapena Ezerez, hots, objektu baten gabeziaren adigaia, itzala edo hotza diren legez (nihil privativum).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 136. orr.

Oposizio edo disjuntzio gisa azaldu ditudanetan hauetariko bat edo gehiago ukatuz gero, zerbait baiezkoa geratzen da besteen ukapenaren eraginez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

Ez da zilegi pentsatzea ukapenak baieztapenen aurkakoak direnik, baizik Kausa hori gabetze oro baino askozaz goragokoa dela eta oso goitik urrundua negatibitate eta  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.


ukarai (orobat ukai g.er.) 1 iz eskumuturra.

Delpanisa bakarra zen hoinbeste zeta, balus, farfail, larru soinean zituena, urreria, perleria lepotik eta ukaraitik dilindan, Pariseko aberatsen azken modako irudia herri ttipi honetara ekartzen zuena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

Ez du balio beste lan mota bati jokatzea, hori bailiteke ukaraietan burdinen ezartzea, berak dioenez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.

Ez bedi eskapa -orroatu zuten denek batera, armen mehatxupean baten batek esku-burdinak ukaraietan hertsatu zizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Hasieran ikusia ez zuen zakurra bazeukan gazteak aulkiaren azpian gorderik, ukaraian sokaz lotu eta muturretakoz hornituriko alimaleko zakur beltza.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.

Erloi eta ukaraiko muntrak oren batez gibelatu beharko ditugu.  Herria   2001-10-25

2 (luzera neurria) besoa, ukondoa,

Eta bazuen, distantzien neurtzeko, ohol bat, ukai bateko neurria zuena, baina osabak cubitum-a deitzen ziona, nola deitzen baitzion Galileok.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.


ukaraiko iz eskumuturrekoa.

Berehala proposatu zizkidan dendako pitxi eta trapu batzuk: fantasiazko eraztunak, ukaraikoak, belarritakoak (motx eta luxe), poltsak...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 111. orr.

Eta zuk, seme, jantzi ezazu nire tunikarik dotoreena, eta hartu urrezko ukaraikoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.


ukarazi, ukaraz, ukarazten du ad ukatzera behartu.

Ez ahaztu egunero oharkabean ukarazten dizkizuten atsegin puska eder debaldeko horietaz, inoiz eskura izanen ez dituzun garesti haien atzetik itsuturik zabiltzala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Horretan, heldu ziren Modin hirira Antioko erregearen funtzionarioak; bere erlijioa ukarazi eta idoloei sakrifizioak eskainarazi behar zioten jendeari.  Elizen arteko biblia   1 M 2,15

Etengabe sinagogaz sinagoga ibiliz, gogor zigortzen nituen, beren fedea ukarazteko.  Elizen arteko biblia   Eg 26,11


ukase iz Errusiako tsarraren dekretua.

Tsarra bihozbera zen justizia egiterakoan, ondorioak hark berak bideratzen zituenean, behintzat; eta leuntasun apartaz ematen zituen ukaseak, garai bateko ukase beldurgarriak ahaztaraziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Horixe da modua, beste aldetik, subiranoaren esanak txintik atera gabe bete ditzaten, nahiz eta haren aginduak ez obeditzera inor gutxi ausartu, botere izugarria baitu, bere ukasen idazpuruetan erabiltzen duen formulak adierazten duen legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Estepa hedadura neurrigabe hura, mendebaldetik ekialdera ehun eta hamalau gradu baino gehiago hartzen dituena, erbesteratze eta atzerriratze lurra da gaizkileentzat eta baita ere ukase batek kanpora joatera behartu dituenentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.


ukate ik ukan.

ukatu, uka, ukatzen 1 du ad ezetz esan.

Eta harria mugitzen duen mugimendua harriaren mugimendua dela ukatzen duzu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Babyk sarritan ukatu zion arren, Sethek bazekien 124ko nahigabea hasi zela bera gurdi hartatik jaistean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.

Arima gorputzaren substantziazko forma dela ukatzen dutenen aurka egiteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 73. orr.

Erruki hori on morala dela ukatzea, aldiz, maitasuna ez dela ongiaren iturria baiestea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 58. orr.

Emakume honen hilketa salatu behar dugu, argi eta garbi, istripu bat izan dela ukatuz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.

Nor da gezurtia Jesus Mesias dela ukatzen duena baizik?  Elizen arteko biblia   1 J 2,22

Ezin uka, nolanahi ere, diruak gizarte hartan eta nobela honetan duen garrantzia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Hori du, ezin uka, egin duen gauzarik onena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.

Baimenik gabeko lekua denik, ezin ukatu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 323. orr.

Egiazko amodiorik ukan ez zuelako froga ezin ukatua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

2 (zerbaitek) izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; ezezkoa eman.

Ezkutuko arrazoiren bat ez ote den izango ukapen honetan, begien bistan dagoen egi-egia ukatuaz alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil; ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion, eta Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Horixe da antikristoa, Aita eta Semea ukatzen dituena.  Elizen arteko biblia   1 J 2,22

Semea ukatzen duenak Aita ere ukatu egiten du.  Elizen arteko biblia   1 J 2,23

Sortutako gauza guztiak ukatzeko prest ez dagoenak, jaiotza jainkozko hau arbuiatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Halako gizarte batean galtzailearen gizatasuna ukatzeak bere erlijio-ezgaitasuna baieztatzearen forma hartuko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

Trinitario baten jainkotasuna ukatzen duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 257. orr.

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko.  Herria   2002-11-07

3 eskatzen dena ez eman; (zerbait) ez onartu. ik uko 4.

Zergatik ukatu zion bizia?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Han eskubide guztiak ukatzen zaizkie andreei, andreak izateagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Eskubide hori ere ukatu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Zeppelina ikustera joateko baimena ukatu zidan gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Ez ziola ahal zuen heinean laguntza ukatuko Jaunaren izenean eskatzen zion inori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.

Eskale bati aterpea ukatzeagatik ezarritako zigor baten ondorioz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 145. orr.

Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,16

Ez ukatu elkarri zor diozuena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,5

Alabatzakoa ukatu zion, eta ez zion aitortu beraren giza kondizioa ere, txakur bat bailitzan tratatu zuenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Highgate-ko kanposantuak lurra ukatu zion gorpuari, eta Burchington-ekoan datza, Kent-eko konderrian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Gure Jaunak munduaren ikuskizunak eta munduak eskain ditzakeen kolore guztiak ukatu zizkidanez sortzetik beretik [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Maitatu behar ez dena ez baitu maitatzen eta maitatu behar denari ez dio maitasuna ukatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 285. orr.

Erabaki ofizialak ukatzen zituen apez ihardokitzaile bat gerizatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Ingelesez mintzatu zen Vanunu, «atzerrian hitz egitea ukatu» diotelako hebraieraz ez mintzatzea erabakita.  Berria - Mundua   2004-04-22

Ez zuen inondik inora pentsatu nahi nola izana zen Contlan, hango apaiz jaunarekin konfesio jenerala egiten, eta nola hark, arrenka eskatu arren, absoluzioa ukatua zion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 100. orr.

Ukatua zieten, ordea, zenbakiaren estatusa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

4 zernahi arrazoirengatik leialtasuna edo atxikimendua zor diogun gauza edo pertsona arbuiatu.

Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.  Elizen arteko biblia   Jn 13,38

Budak, dena dela, mundua maitasunean eta ontasunean bildu ahal izateko, bere burua ukatu beharra izan zuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Neure burua ukatu behar dut, neure buruaren jabe izanen baldin banaiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 15. orr.

Badirudi Manexen amona juduak ez zuela bere fedea ukatu, hala uler daitezke, behintzat, bilobaren hitzak: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Pentsatu zuen horrela agurea erotuko zela eta, biloba ukatu hura noiz etorriko ote zen zain egonen zela, egunero, haren mendekuaren beldurrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Nazio ukatuak hemen; indioen lurrak han. Nire indar eta jakintza apurrak hizkuntza ukatuari eman behar nizkiola erabaki nuen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Kantariaren aitatasun ukatuaren inguruko auziaren aurrekari zenbait ekarriko dut gogora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Oraino enekiko daukat maitasun ukatuan duela gaitz horrek bere jatorri eta sorburu lehena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 117. orr.

Gerra osteko etsipen urteak igarota, nortasun ukatuaren bila abiatu zen herri hori.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 77. orr.

Barkamen ukatuaren enigma honek, lege edo politikatik haratago dagoena, errespetu osoa merezi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

6 ezin ukatuzko ik ukaezin.

Ezin ukatuzko egia biribilak botatzen dituzte: "bi gehi bi lau dira", adibidez!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Horren ezin ukatuzko froga da urtero Dublinen nahiz munduko beste hainbat hiritan ekainaren 16ro egiten den Bloomsday (Bloomen Eguna) izeneko ospakizuna.  Berria - Kultura   2004-06-16

Ez da, azken urte hauetan bezala ezin ukatuzko nagusirik, ez eta Armstrong ere.  Herria   2003-07-24

Sarritan bere burua eskubideen zaindaritzat hartzen duenak hain erraz hausten duela eskubide horietan funtsezkoa dena, guztiok dugun bizitzeko ezin ukatuzko eskubidea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 184. orr.

Horra hor kontakizun laburren xarma ezin ukatuzkoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Hiru gai horiei buruzko froga filosofikoak izatearen natura ikusgaitik jasoak direlako, eta, hortaz, ezin ukatuzkoak, aurreiritzi batzuen mesedetan ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.

Batasun horrek ilabete hunen ondarra barna utzia dio ez dea akusamendu hortaz hobendun frogatzeko, lekukotasun ezin-ukatuzkoak barne.  Herria   2003-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ezin uka (122); ezin uka daiteke (18); nekez uka (8); nekez uka daiteke (5); nola uka (5); nork uka (10); zertarako uka (5)

akusazio guztiak ukatu (7); akusazioa ukatu (6); akusazioak ukatu (9); askatasuna ukatu (6); aske irtetea ukatu (5); aukera ukatu (21); baimena ukatu (43); baimena ukatu dio (6); berriro ukatu (9); berriz ukatu (7); beti ukatu (16); beti ukatu du (5); bisa ukatu (6); bizitzeko baimena ukatu (7)

egin izana ukatu (5); egiteko baimena ukatu (6); eman izana ukatu (8); epaileak ukatu (6); erabat ukatu (13); eskaera ukatu (6); eskubide hori ukatu (8); eskubidea ukatu (26); ezin da ukatu (70); ezin du ukatu (8); ezin dugu ukatu (8); ezin dut ukatu (19); ezin ukatu (58); ezin zaio ukatu (8); gobernuak ukatu (5); guztiz ukatu (7); hartu izana ukatu (7); hartzea ukatu (9); hitza ukatu (6)

inork ukatu (6); irtetea ukatu (5); izan zela ukatu (5); izatea ukatu (39); izatea ukatu zuen (19); jesus ukatu (5); joateko baimena ukatu (7); laguntza ukatu (9); ministroak ukatu (5); nagusiak ukatu (5); nola ukatu (5); nork ukatu (5)

orain arte ukatu (6); parte hartzea ukatu (6); pedrok jesus ukatu (5); presidenteak ukatu (5); salaketak ukatu (7); udalak ukatu (5)

ukatu arren (12); ukatu bazuen ere (6); ukatu eta gero (6); ukatu ezin (13); ukatu gabe (34); ukatu ondoren (10); ukatu ostean (5)

washingtonek ukatu (6); washingtonek ukatu egin (5); zeinek ukatu (5); zergatik ukatu (17); zerikusia izatea ukatu (5); zertan ukatu (12)

ezin ukatua (26)

ezin ukatuak (8)

ezin ukatuko (27); ezin ukatuko dut (14); laguntza ukatuko (6); nola ukatuko (5); nork ukatuko (12); nork ukatuko du (5); ukatuko nauzu (6)

ezin ukatuzko (12)

ez dago ukatzerik (9); ukatzerik ez dago (9)


ukatzaile 1 izond/iz aipatzen dena ukatzen duena.

Prousten kasuan ez bezala, gogora ekartzen dena ez dela haurtzaroko errealitatea, baizik eta haurtzaroaren ikuspegi ukatzaile eta eraldatzailea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

Bigarrenean, «erantzun positiboa» eskatzen die, prozesuari «oztoporik eta mugarik» ez jartzeko, «jokabide ukatzaile eta errepresiboak» alboratzeko.  Berria - Harian   2006-03-23

SNCFk euskararen aldeko ekintza zehatzik gauzatzen ez duen bitartean, jarrera ukatzaile hori mantentzen duen bakoitzean, parean ukanen gaitu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Elkarrekin zer ikusirik ez duten hitzak elkartzeko ez ezik, elkarren ukatzaile diruditenen funtsezko batasuna bistaratzeko ere balio du, besteak beste, errimak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 60. orr.

Ez dago, ordea, zertan bi ikuspuntu horien artean bat aukeraturik, ez baitira bata bestearen ukatzaile edo kontraesaneko ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Impronunciable, unpronounceable, unaussprechbar eta abarrak esateko ohitura beren etxepean zabaldu duten hizkuntzak Gutasun Bakar baten aitorle eta sortzaile dira, eta daitezkeen beste ororen ukatzaile.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.

Nekez aurki baitaiteke, izan ere, mixiolariak eta inernazionalistak kendu ezkero, hura [mendigoizalea] bezain jende-modu kanpoeder eta bere lurraren ukatzaile garbiagorik, ez hitzez, jakina, baina bai egitez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

Zalantzan jarri ezinezko aitortzen ziren, deklaratzen ziren gertaera haiek, ukatzaile tematiak, ordea, behin eta berriro "berriketak! berriketak!" errepikatzen zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mehmet II.a sultanak [...] beste bide bat asmatu zuen bere herri-administrazioa langilez hornitu zuenean, ez jada osmanliar aitoren seme musulmanen semeekin, kristau-esklaboekin baizik, Mendebaldeko Kristandadeko fede-ukatzaile eta gerra-presoak barne.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Denek arbuiatu zuten, lege-ukatzaile zelako; denek gorrotoa izan zioten, bere aberriaren eta herritarren zapaltzaile izan zelako.  Elizen arteko biblia   2 M 5,8

Orduan, israeldar legegabeko eta lege-ukatzaile guztiek Demetriogana jo zuten, apaiz nagusi izan nahi zuen Alkimo gidari zutela.  Elizen arteko biblia   1 M 7,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lege ukatzaile (4)


ukatze 1 iz zerbaitek izaterik edo izatasunik ez duela adieraztea; eskatzen dena ez ematea; zerbait ez onartzea.

Iparralde hunek jasaiten dituen nahigabe, ukatze, zapalkuntza eta mespretxu izigarriak ez dira oraikoak.  Herria   2003-02-06

Desarrazoi historikoaren ukatze garbi bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

Argazki-ekimenean bertan, oro har, beti izaten dela begiratzearen eta fetixizazioaren arteko bateratze bat (fetixizazioak, ez dezagun ahaztu, errealitatearen ukatze bat esan nahi badu ere).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Ziegara eraman aitzin, gela inpertsonal batean, mutikoaren pertsonalitatearen ukatze bideko lehen urratsak egin ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Giza ezaugarri partikular baten edo bestearen ukatze eta haiei zegokien giza eskubide partikular baten edo bestearen errefusatzeak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Baina baten enfatizatzeak ez du inoiz bestearen ukatzea adierazten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.

Gobernuak esku-hartze auzietan izan duen jarrera [...] etengabeko ukatze, ezkutatze eta estaltze saioa izan da.  Berria - Mundua   2004-09-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ukatze eskubide hori beharrezko ikusten dute autore askok, norberaren erabiltze eskubidea bermatuko bada.  Berria - Gaiak   2004-01-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskubide ukatze horri bide emateko, borondate politikoa baino ez da behar.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Tortura ukatze horiek, iduri-eta Unai Romano gaztearen aurpegi desformatua leiztafin inoxent batek eginiko xixtaño baten ondorioa baizik ez zela...  Herria   2005-06-16

Soilik erabateko premia larri batek edo eta pasio asaldu biziko batek bultzatzen zuena egongo zen prest hango liburuak kontsultatzeko eskatzen ziren buru-ukatze frogak gogo onez pairatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.


ukatzearren adlag ukatzeko.

Ezin duela inoiz nire subjektuaren izaeraz gehiago jakin nire itxaropenei ahalgarritasuna ukatzearren nik itxaropen horiei atxikitzearren dakidana baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.


ukatzeke adlag ukatu gabe.

Kritika soziala, politika, harreman arriskutsuak [...] eta enparauak nahasian bildu izanak askoren miresmena piztu du, lana maisulantzat jotzeraino, bakan batzuek, harexegatik ere, saio guztiz biribildu gabea deritzoten arren, Rushdieren ofizioaren eta pentsamenduaren sakona ukatzeke. Ortega-ren arrazismoa, ezkutaezina ukatzeke eta ezkutatzen ere saiatzeke ukaezina.  Berria - Kultura   2006-01-31


ukazio 1 iz ukatzea.

Horretara, badiogu zerua "ez dela arina ez pisutsua", "aldagaitza" dela, eta horrexegatik "ez duela inpresiorik jasotzen", "ez duela dastamenik, ez usaimenik" eta antzeko beste ukazio batzuk, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Kariñoa ukazioaren eta miseriaren babeslekuari ematen zaion beste izena zela sinesten ote zuen?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Denen artean ukatu zieten gizatasuna eta ukazio horren segidan, alemanen gogotik erauziak izandakoan, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Neskato harengan ez zegoen ez onespenik, ez ukaziorik, ez zegoen inolako erantzunik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Euskal kulturak afirmazioa den ukazioa du sustraitzat.  Berria - Harian   2006-03-19

Errepresioaren eta ukazioaren aroak porrot egin baitu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Logikariek diote "urrezko mendia Kalifornian dago" moduko proposizio bat ezin dela egiaztatu erreferenterik ez duelako: bere ukazioa ez da bere baieztapena baino egiazkoagoa eta ezta gezurrezkoagoa ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Nafarroako Estatuaren ukazioak 160 urte baino ez ditu.  Berria - Kultura   2004-04-22

Anarkismoa aukera-aukerako doktrina zen niretzat, erakutsi izan ziguten guztiaren ukazioa zekarrelako bere baitan: ez jainkorik, ez nagusirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Zentratze hori [...] ez da unibertsala zinemagintzan, eta badira, hain zuzen, zentratze horren ukazioan oinarritzen diren estiloak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Hainbesteraino zabaldu da irakurlearen berezko egitekoaren ukazio hori, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.

Konbertsioak ez du gogoko beharrezko duen iraganaren zati baten ukazioa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Errebeldia, inkonformismoa eta irudi estereotipatuen ukazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Genozidio armeniarraren auzia eta kurduen eskubideen ukazioa eta jazarkundea hor daude, haatik.  Berria - Mundua   2004-12-16

Antagonismoaren egitura kontrajarrian, non diferentzia oro ukazio bihurtzen den, nortasunaren izaera erlaziozkoa ahaztu egiten da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Arte abstraktua ukazioz baizik ez da definitzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Testuinguru nahaspilatuzko bizpahiru esaldi ukazioz beterikoekin, bizpahiru esaldi kontraesankor eta itxurazkorekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Espresionismoaren aldetik egiten den imitazioaren arbuioa ez da, beraz, ukazio hutsa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Ez Ilustrazioaren garapen eta gaindipen gisa [...] ezpada haren ukazio erreakzionario soila.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.

Generoaren ikuspuntutik begiratuta, badu errebeldia, inkonformismoa edo irudi estereotipatuen ukazio erlatiboa, doktrina feministaren fruitu zuzena ez badira ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Volkswangeneko zuzendaritzak hartutako erabakia xantaiaren testuinguruan ulertu behar da, bai eta langileekin negoziatzeko erabateko ukazioan ere.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sinestezina dirudi bat ukazio-maila hain sakonera iristea eta han konfiantza osoz eta sutsuz irautea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Espainiako Gobernuari «Euskal Herriaren aurkako ukazio eta errepresio politikan tematzea» egotzi zion.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Tradizionalki, IUrekin konfrontazio eta ukazio jarrera izan du PSOEk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Astelehenean Fiskaltzak Paiva, honen aita eta lau zaindari «hilketa engainagarriaz» eta bazkide bat «laguntza ukazioaz» akusatu zituen.  Berria - Mundua   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskubideen ukazioa (6)


ukelele iz lau sokako hawaiar gitarra.

Karmele ukelelea jotzen zuen neska euskaldun bat zen. K jaunak ez du ukelelea jotzen, ez matxinsalto frijiturik jaten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Gure eskuinaldean, Merritt bera eserita, atril baten atzean eta ukelele bat eskuetan.  Berria - Kultura   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukelelea jotzen (4)


uken ik ukan.

ukendu 1 iz larruazalean ezartzen den zernahi gai edo ore koipetsu. ik gantzu.

Ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana, gameluetan usaingarriak, ukendua eta erretxina eramanez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Horrez gain, era guztietako ukendu eta edabeak prestatzen zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Sendabelarrekin egindako ukenduak.  Berria - Gaiak   2004-01-18

Zuhaitz horren enborraren azala hiperplasiaren kontrako ukendua egiteko erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2004-01-18

Haren bular oparoak ere gantzutu nituen nire ontziko ukenduarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Zauriak ez zornatzeko ukendua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Gizon ile-zuri batek bizkarreko zauriak olioz eta ukenduz gantzutzen zizkidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Ondoko egunetan, ukenduak jarri eta masajeak eman zizkidan marabutak gorputz alde guztietan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.

Gauero, oheratu aurretik, ukendu horren hiru drakma hartu, eta begi gaixoa igurtzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi.      - 0. orr.

Zauriak lotu, ukenduz igurtzi umea, eta bere lana egiten utzi zion denborari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Mariak Kristoren buru gainera ukendua isuri zuen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Amaren ahots leun eta ezaguna ukendu baten gisakoa egin zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Emultsio bat izan ohi da ukendua: droga bat izaten du ingurune koipetsu edo ezkotsu batean sakabanatuta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino; alde batetik, ukendua ez delako berehala lurruntzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Droga gehienek, ordea, oso poliki zeharkatzen dute larruazala, eta zaila da ukendu bidez kontzentrazio maila baliagarri bat lortzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorgin mairuaren ukendu miragarria.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Zu zeu zara ukendu lurrintsu!  Elizen arteko biblia   Kt 1,3

Hitz haiek ukendu on batek bezalaxe sendatu zuten Kamar Al-Samanen barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

Usain txit gozoz betea eta ukendu baliotsuz igurtzia sentitzen zela esaten zuen, munduan zehar zabaldurik zeuden anaia santuen egintza handiak entzutean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Bizkaitarraren ateraldi xaloek ukendu lasaigarri baten antzera egiten zuten nire arimako tristezia eta larriminaren kontra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Gero, masajea ematen zion, eta ondoren berriro garbitzen zuen, ukendu edergarrien ontzi mordo bat esku trebez erabiliz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

Berrogei egunak igarota, behin baino gehiagotan joan nintzen petrikiloaren etxera, igurtziak hartzera; haren ukendu harrigarriek uste baino hobeto bizkortu zidaten hanka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Ozonoa aplikatu diogu, eta, partida aurretik, ukendu analgesikoa jarri genion.  Berria - Kirola   2004-10-05

Maisuak gaixorik nintzelarik lobelarrezko ukendua eman izaten zidanetan legez, ekuru eta bare.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.

Azalerako ukendu batek edo minbizia artatzeko botika batek prozedura desberdinak eskatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Ilerako ukendua edan omen zion, botila oso bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 303. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lortu ere lortu nuen nire gogo guztia eta nire desio guztia biltzea, kontzentratzea, ukendu-ontzi batean eskaintzea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Jasmin usaina galdu gabeko ukendu pote hutsak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Berehala hurbildu, zaurietako loturak kendu eta ukendu moduko batez zauri guztiak igurtzi zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Haren berdetasunak, luze-zabalean isurtzen zitzaion baretasunak, ukendu lanak egiten zizkion bere gogo artegatsuari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarraileraino.  Elizen arteko biblia   Kt 5,5

Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala eta artatsua, amaren beztimendez arduratzen zena, baita haren garbitasun pertsonalaz ere, azal-ukenduez zein ile-kentzeaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.

5 (neurriekin)

Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala.  Elizen arteko biblia   Lk 7,37

· Magdalena sartu zen, alabastro-ontzi bat bete ukendu zekarrela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

6 irud/hed

Lurreko usainkiz baino gehiago zeruko ukenduz gantzutua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Barkamena mirakuluzko ukendua da amodioa biziberritzeko.  Berria - Kultura   2004-10-09

Ezaren oinazearentzat, gizakiak bizi dezakeen guztiz saminenarentzat, ez dago Poe dontsuak parkeko bele beltz bati erakutsi dion nevermore, nevermore lanturu belarri-nekagarria beste ukendurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 57. orr.

Maddalenentzat sentitzen zuen amorio hartan kausitu ote zuen osabak beharrezko ukendua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Ez da aztoratzen plana onartzen ez bada gehiengo osoaren ukendua eskuratzea espero duelakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukendu pote (3)

mirra ukendua (3); ukendua eman (3)

jesus ukenduz igurtzi (3); ukenduz igurtzi (8)


ukendugile iz ukenduak egiten dituen pertsona.

Noraren aitak, ordea, asmatzaileak zituen gogokoenak: gaixotasun berrietarako belar-biltzaile eta ukendugileak; pikatxoiak eta aitzurrak bazterturik, oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.


uki 1 iz ukitzea; ukimenari eragiteko modua. ik ukiera.

Beroa, hotza, ukia eta mina sentitzea batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Desarra gozo baten gisara eragin zidan haren larru-azalaren uki guriak blusa baporetsuaren ehun mehearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Adreiluaren uki latza sentitu zuen berriro ere nire eskuak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.

Lehenengo zorro termouzkurgarria da larruazala, gorputzari zehazki egokitzen zaion estalki bat, oso lodiera, elastikotasun eta uki doiez hornitua era askotako zereginetarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.

Ukiaren berotasunak nire atorraren ehundura urtu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina esku-ukiak eta senak eta nire baitako burubideek, horixe, orain hemen nagona berbera nintzela orduan han nengoena, horixe baieztatu zidaten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.


ukialdi iz ukitzen den aldia.

Ukialdiari miaztaldiak jarraitu zion, eta tarte horretan mihi heze luzeek atzamarrak ordezkatu zituzten gorputz azalak goitik behera, kanpo eta barru, ferekatze lanean. Bibotea behin eta berriz lisatu eta simetria aldetik aztertu beharra zeukan, betaurrekoak "orekatu" beharra -gora eta behera, alboetara, diagonalean, barne eta kanpo aldera-, bat-bateko tik kutsuko hatz-ukialdien bitartez "erdi-erdian jarri" arte.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 106. orr.


ukiarazi, ukiaraz, ukiarazten du ad ukitzera behartu.

Marjolinek hesia ukiarazi zion Lisari, sare itxizkoa zen, burdinurtuzko markoetan ezarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Nerea eskutik hartu duzu, egongelara zuzendu eta apalak ukiarazi dizkiozu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 86. orr.

Aborijenari argazkia nola egiten den erakusten bazaio, argazkiaren arkhé-a ukiarazten bazaio, esatea zilegi bazait, bertatik ulertuko du zertarako izan daitekeen ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Hor gelditu zen, begien aurre-aurrean behatz puntak elkar ukiarazi eta haien artetik begiratu zuen minutu pare batez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.


ukibera izond ukiari sentibera dena.

Joanes liluraturik zegoen, Justinaren eskuak eztia bezain samurrak iruditzen zitzaizkion, eta haren gerria lumazko burukoa bezain ukibera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

Isiltasuna genuen lohiz eginiko irudi, eskuragaitz eta ikusezina, ukibera, ordea, garbitik zikinera joanik barne-muinak eta barne-zainak itxuraldatzen baitzituen, behin eta berriro, behin eta berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.


ukidura iz ukitzea. ik ukiera.

Rubenen belaunaren ukidura leuna sentitu dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.

Ez zegoen gorputzaren gainazalean edo kanpo aldeetan lama gehiegizkorik somatzerik, baizik areago ukidura epela eskaintzen eskuei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Bedaxagar bihotz ukidura handiz gogoratzen da Etxahun-Iruriz.  Berria - Kultura   2004-10-03


ukiera iz ukitzea; ukimenari eragiteko modua. ik uki.

Argi dago lehenkiek ez dutela kolorerik behar eta ukiera ezberdinak forma ezberdinei dagozkiela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 143. orr.

Lisa ederraren ukiera irmoegiak are gehiago asaldatzen zituen Florenten gorputz argalaren hezurrak Normandiar ederraren hurbiltasun samurrak baino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Gogoko ditut klik horren ukiera eta hotsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Haren harridura ez zen hargatik txikiagoa izan, uste baitzuen bat etorriko zirela irudien ukiera eta haiek irudikatzen zuten gauzena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.

Irudi horiek ez zuten zerikusirik ordu arte ezaugarritzat izan zuen "ohiko" oroimenarekin: nahi gabekoak eta bat-batekoak ziren oraingook, flash tankerakoak eta ia menderatzaile eta eldarniozkoak, bai hotsez, bai bilbez, bai usainez, bai ukieraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.


ukiezin 1 izond/iz ezin ukituzkoa.

Ideia Ikusezin, Ukiezin, Atxikiezin, Materiagabe hura haragia higatzen, odola edaten, bizitza itzaltzen ari zitzaion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Bazirudien ezen, garaile ateratzea espero zuen une hartan, izaki ukiezin eta mendekari bat zetorkiola kontra egitera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.

Jende-oldeen legea zen: etorri-berriek, azkenek, beren miseria eta deserritasunaren indar ukiezinarekin bultza egiten zieten aurreko migraziokoei.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Orduan Elizak botere handia zuen, eta ukiezina zen.  Berria - Harian   2005-04-19

Erabakiak erakusten du Erregea ez dela ukiezina.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Nire bizitzarekin zerikusi zuzenik ez zuten errealitate urrun eta ukiezinak ziren biak ala biak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.

Hauteskundeen data ez da ukiezina; prozesua bera da hala dena.  Berria - Mundua   2004-11-24

Euri ukiezinaren epeltasun astunak azpian zanpaturik zeukan kalea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Madrilentzat «ukiezina» da prestakuntzaren kutxa bakarra.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Ez du Oscar Freirek munduko txapeldun izanaren handiusterik, edo izar ukiezinen harrokeriarik.  Berria - Kirola   2006-04-07

Herri bakoitzak bere jeinua du, dio Ganivet-ek; eta artean, politikan, baina dogmetan ere azken batean -gauzarik ukiezinenetan-, bere jeinuaren marka utziz doa den-denean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 264. orr.

Hil eta gero, arima ametsaren antzeko bihurtzen duk, ukiezina.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

ETA izan da, beste ezer baino gehiago, euskal politika baldintzatu eta zikiratu duen kasta ukiezin hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Zorionez, ukiezinen mundu horretan Carreño eta Vazquez bezalako jendeak ez du lekurik.  Berria - Kultura   2004-04-22

2 (adizlagun gisa)

Trofeoa, beraz, irla baten antzekoa zen, niretzat, eta bost hilabete horietan hantxe iraun zuen, ukiezin, sendo.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Axenarioren tronpeta zain dago nork joko, ukiezin, ikusezin eta mutu, Azken Judizioko hura bezalaxe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 49. orr.

3 iz Indiako kasta-sisteman, maila apaleneko kidea.

Bosgarren talde bat dago: ukiezinak, pariak, harijanak edo dalitak, maila guztietatik kanpo daudenak, errukarri-errukarrienak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Dalitak baztertzen zituen legea duela 50 urte indargabetu bazen ere, tradizio hinduistak bere horretan segitzen du eta, ohikoa da [...] ukiezinei erasotzea edo haiek hiltzea beste kasten eremuetatik pasatzen direnean.  Berria - Mundua   2004-01-20

Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, ikusi ez baina edonon sumatzen den marra batek banandu eta bereizten du. Alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak ("Jaungoikoaren haurrak").  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Indiako zenbait eskualdetan ukiezin bat goi kastako emakume batekin etzanda harrapatzen badute, biak hilarazten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Errekatik txalupetan etorri eta ukiezinak bizi ziren txaboletara hurbildu ziren, armak gerturik zituztela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

4 ukiezineko izlag ukiezina.

Estatuak uste du, historiaren eta politikaren eta merkatuaren guztiz gainetik, ukiezineko eta betiko dagoela subiranotasunaren botere mistiko hau.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.

Zorua da, printzipio ukiezineko zorua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

5 ukiezinezko izlag ukiezina.

Behin baino gehiagotan iruditu zitzaidan ukiezinezko esku batek, edo hobeto esanda, atzeman ezinezko gorputz batek, ileak ozta-ozta ferekatzen zizkidala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 250. orr.

Irudiaren ertza da; beste zentzu ukiezinezko batean haren zentzumenezko muga da; muga-marko bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

6 (izen gisa)

Literaturan ere azaldu da ukiezinezkoen bizitza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 63. orr.


ukiezintasun iz ukiezina denaren nolakotasuna.

Bizitzaren ukiezintasun absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Bide horrek [...] muga bat du: Espainiako herriaren subiranotasunaren ukiezintasuna.  Berria - Harian   2005-02-02

Legebiltzarkideen eskubideen ukiezintasuna aldarrikatu dute EA eta SAk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Nekane Bolado epaileak kaleratutako autoan, ukiezintasun hori aitortu die legebiltzarkideei, baina eskubide horrek ez duela «edozein jarduera» babesten zehazten du, «soilik ematen dituzten iritziekin» zerikusia duten adierazpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legebiltzarkideen eskubideen ukiezintasuna (3)


ukigabe 1 izond ukitu gabe dagoena.

Gizon guztiak altxor ukigabe eta isilpeko baten jabe sentitu ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Faraoien garaiko hilobi ukigabe bat ikusgai.  Berria - Kultura   2006-02-11

Badago, beraz, leku bat ukigabea, hutsa eta librea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Maite dut iturri ukigabeak aurkitu eta bertatik zurrut egitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

Birjintasun ukigabearen eta pobretasun txit santuaren estandartez distiratsu apaindua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Zutik geundean, mugitu gabe, basoaren erdian geldi, izei artean, bidexka hasi, bidetik urrundu, eta sakoneneraino basoak bere bizi berezko, ukigabe eta iluna egiten duen lekuraino eramaten duen puntuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Orein zaurituak negar intziri, orkatz ukigabeak jolas.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 133. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ezkontzara ukigabe iristea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.

Sistema horrek, bere funtsezko aldeetan ukigabe iraun arren, beti lagunduko dio forma horri bere hartan iraun dezan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 215. orr.

Jaioterriko gizarte balioak ukigabe gorde izan dituzten Santo Antão edo Santiagoko herritarrek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.


ukigai 1 izond uki daitekeena. ik ukigarri.

Jantziak kendu aurretik, berriz eskua sartu zuen jakaren barrengo poltsikoan, han, gaizki akordatzen ez bazen, mirariaren arrasto ukigaia eduki behar baitzuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.

Hots irudien biltegia baita hizkuntza, eta idazkera, hots irudi horien gauzatze ukigaia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Eta nola zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan, hala zebiltzan barku txiki eta handiak aurreko itsaso hartan, elurra bezain zuri, ukigaiak haiek ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Argi utzi behar da ekonomian dirua salerosketarako -hau da, trukerako- eskuarki onartzen den edozer gauza izan daitekeela, izan ukigai edo ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgai eta ukigai nire aurrean  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.


ukigaitz 1 izond ukitzen zaila, ia ukiezina.

Musika aditu ahala emakume-irudi lanbrotsu, zehazgabeak etorri izan baitzaizkit beti gogora, dama eder, ukigaitz, lilurazko bezain iritsiezinak, airezkoak ia-ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hutsunea, ukigaitz dirauena eta kolpeak fitsik eragiten ez diona,  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

3 (izen gisa)

Besazpikorik eramanen ote zuen, Elliot Nessen "Ukigaitzen" gisara?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.


ukigaiztasun iz ukigaitza denaren nolakotasuna.

Beharbada bazekien eta bere nagusitasuna agerian utzi nahi zigun, Soriaren "txilibitaren" ukigaiztasunaren tabua urratuz bere ikaskide berri eta berdeagoen ikaskizun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.


ukigarri 1 izond uki daitekeena. ik ukigai.

Era berean, dastamena eta ukimena ere egotz lekizkioke, dastagarriak eta ukigarriak hautematen dituela adierazteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Fotogramak duen izaera fisiko ukigarriak beste manipulazio batzuetarako ematen du aukera (mozteko, urratzeko, zikintzeko, eta abar).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Esan (eta egin) nahi duena da zinezko gauzak estimatzea, hezur-haragi-larruzkoak, gauza bistako eta ukigarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Birikak aire ia ukigarri hartaz bete nituen, intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Balio konbentzional guztiek agertzen dute ezaugarri hau -alegia, haien euskarri diren elementu ukigarriekin ez nahastea-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 153. orr.

Ukigarria eta samurra zen zerbaiten ertza ukitu zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Burmuina, ordea, organo materiala da, "ukigarria" nolabait esateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Nire [pintura] lanak ez dira ukiezinak, erabat ukigarriak dira.  Berria - Kultura   2006-03-11

Hau dena zinezkoa zait, erreala, argia, ukigarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Hezetasuna ukigarria zen ia, itogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Diplomaziaren arloan herrialde arrotzera bidalitako mezularia, bere erregearen etsaigoaren mamitze ukigarria den aldetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 201. orr.

Batek dio ez direla geldituko aberastasun ukigarriagorik agintzen ez bazaie, beste batek dio agian Jainkoari zerbitzatzeko loriarekin konformatuko direla.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

2 irud/hed

Kolektiboa gauza abstraktu moduan ikusiko dute kide horiek, egundo ez dutelako ikusi eta bizi izan kolektiboa deritzan multzo erreala eta bere abaro ukigarria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Lanjerra ukigarri zen, Aljerrera ari zen soldadu talde tartail eta tematsuarentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.

Froga ukigarri bat, neke guztien gainetik fede berriaren zainek lurrik elkorrenean noraino kontzen ahal duten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.

Bere minean egiazkoago eta ukigarriagoa zen, Juvenaliaren doinua, ordea, Haydn-ena baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Karriketan ukigarria zen amorrua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Gertaera jakin eta ukigarriez hitz egiten hasi bezain laister, ez dago jada ikuspegi pankronikorik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.

Francoren harriek tankera ukigarri eta zenestesikoa izaten zuten beti.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

Arte "abstraktua" askoz ere konkretuagoa da, izatez, gai zuzenagoak, ukigarriagoak baliatzen baititu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

3 hunkigarria.

Koadernora aldatutako olerki haren aldamenean, hurrengo orrian, emaztearen beraren beste hura aurkituko zuen alargunak egun batean, hil ondoko poema ukigarri hura.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 51. orr.


ukigarritasun iz ukigarria denaren nolakotasuna.

Telebistan beste ukigarritasun bat dute hala ere elikagaiek, janaria publizitatean ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Raimundo Silvak bilatzen duena, honek esanahirik badu, ikusizko ukigarritasun-inpresio bat da, definitzen ez dakien zerbait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.


ukigune iz ukitze gunea.

Praktikan, ordea, zera gertatzen da: giltzadura mugitzeak eragindako labainketa eta biraketari esker, aldatu egiten dela bi hezurren arteko ukigunea. 84x + 5=y lerro zuzenean zehar mugitzen den paralelepipedo angeluzuzen batean, A homoideak [...] ukigune bat du B homoide hutsal batekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

A homoideak C homoide homologo bat aurkitzen badu, ukigunea, orduan, [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.


ukika adlag

Esperantza poxi bat bereganaturik, atea bilatu du ilunpean ukika.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Agondu eta ukika eman nintzen kaperako harlauzetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Hala eta guzti, neroni ote nintzen ala haizezko mamu txarren bat ote nintzen jakin nahirik, eskuak burura eta bularretara eramanez ukika aritu nintzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.


ukimen 1 iz gorputzaren zentzumena, gorputzaren azal guztian datzana eta gauzen nolakotasun fisikoak sumarazten dituena.

Gizakiok elkar ukitzeko premia daukagu; ukimena hizkera modura erabiltzen dugu, eta baita desioa, eszitazioa eta plazera iratzartzeko bitarteko modura ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Hasieran, ukimena, entzumena eta ikusmena lantzea da egokiena; behin 6 hilabetetik aurrera mugikortasuna handiagoa da, eta psikomotrizitatea lantzea komeni da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Piztiak, berriz, ikusten, entzuten eta objektu gorpuzdunen presentzia usaimenez, dastamenez, ukimenez sumatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Zergatik egotzi zaizkion Jainkoari entzumena, ikusmena eta usaimena, eta ez dastamena eta ukimena; pentsamendua bai, baina ez irudimena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.

Halakoetan ia banaezina da Francorentzat ikusmen, entzumen, ukimen nahiz usaimenaz bereganatutakoa, eta haurtzaro-haurtzaroko esperientzia konplexu eta zenestesikoen gisara etortzen zaizkio gogora, "egoera perfektuen istanteko lekukotasunak".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.

Ondorio hau atera zuen A New Theory of Visionen: ez zela inolako lotura ezinbestekorik ukimenaren eta ikusmenaren munduen artean; esperientziaren bidez baizik ezin zela ezarri bien arteko lotura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Demagun gizon bat itsua dela jaiotzatik, eta, heldua delarik, kuboa eta esfera ukimenaz bereizten erakutsi zaiola.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

Ikuspen optikoaren eta ikuspen "haptikoaren" (edo "ikusmenezko ukimenaren") arteko banakuntza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jainkoari egotzi zaizkion ukimen-organoei dagokienez ondoko adibideotan islatzen dira: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Argi frogatu da, bestalde, braillez irakurtzen duten itsuengan, agerbide izugarri handia duela irakurtzeko hatzak garun-azalaren ukimen-aldeetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Operatu aurretik oso bestelako ideia nuen espazioaz, eta banekien objektu batek ukimen-puntu bakar bat bete zezakeela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

Bezero asko zituen -liluragarria da aditzea zer-nolako ukimen-xehetasunez deskribatzen dituen-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Ukimen animaliak gara; bizitzeko, beharrezkoa dugu uki, laztan eta musuka gaitzaten, baita bizkarrean hazka egin diezaguten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Beraz, ukimen- eta mugimen-kontzeptutzat zeukan zenbakia gogoan; ez, ordea, ikusmen-kontzeptutzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

3 ukia, ukiera.

Larruazalaren ukimena duen dardaragailu bat.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

-Gure dendako zapata-pareek duten berezitasun bat ukimena da.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 133. orr.

4 ukimenezko izlag

Musuak ukimenezko estimuluak dira, eta musuak ematerakoan [...] zaporeak eta usainak ere hartzen ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Lehenik eta behin [...] espazioa gure ikusmenezko eta ukimenezko sentsazioei, biei, dagokielako batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.

Ikusmenezko pertzepzioari buruzko espekulazio intelektual soilean ez baina pertzepzio horien eta ukimenezko pertzepzioen arteko konbinazioan oinarritzen den objektuaren ikusmolde errealista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Artearen bilakaera (mendebaldeko artearen bilakaera, jakina) "ukimenezko" ikuspenaren eta "ikusmenezko" ikuspenaren eraginaren arabera gertatu dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Hitzezkoa ez den hizkuntza ere oso garrantzitsua dela oso kontuan izan dut beti, batez ere gorputzaren hizkuntza, ukimenezkoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

Espazioaren kontzeptuaren jatorria ikusmenezkoa adina da, beraz, ukimenezkoa eta kinesikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Baginan ez dago eszitazio eta plazeraren errezeptore sentikorrik -ukimenezkorik-, eta klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Errealitatearekiko erlazio ikusmenezko baino areago ukimenezko batean oinarritzen diren arte moduen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dastamena eta ukimena (3)

ikusmenezko ukimenaren (3)


ukimendu iz eskuen bidez ukitzea. ik ukipen.

Kolpeak, poltsa, bainuontzia, mehatxuak, irainak, sexu erasoak, ukimendu lizunak eta bortxaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Nola esan zer-nolako zirrara sortzen duen egun batean eguerdi aldera S autobus baten atzeko plataforman Lisbonne kalearen inguruetan hamar gorputz estutuekiko ukimenduak?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 233. orr.

Beldur pixka bat eman zidan, aitor dut, ukimenduen grina etorriko ote zitzaion berriz ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.


ukimenezkotasun iz ukimenezkoa denaren nolakotasuna.

Ukimenezkotasunaren eta ikusmenezkotasunaren paradigma horretan aise ikusten da lehen ere aipatu dugun Hildebranden intuizioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.


ukipen 1 iz bi gauza edo gehiagok elkar ukitzea eta horren ondorioa; elkar ukitzen dauden gauzen egoera.

Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Eskua lasaitu zuen, ukipena ahalik eta nabariezinena izan zedin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Bere artean egin zuen, ilaje beltza leuntzen zuen bitartean, ukipen hura irudipen hutsa zela eta kristal batek bereizirik bezala zeudela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Elkar erasaten duten gorputzen arteko ukipena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Gizonaren ezpainen ukipen bakoitzak halako dardara elektriko batez zeharkatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Orduan ohartu zen, ordu arte ez bezala, gizonaren gorputzaren ukipenaz, izan ere guztiz itsatsia baitzuen, eta haren beroaz jakitun egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Aristotelesen aburuz, Lehenengo Motorraren transzendentzia ez da aise adosten munduaren deskribapen mekanikoarekin [...], higitzeko, sakatzeko edo tiratzeko ukipenen bat behar da eta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Mutur hotz batek igurtzi zion masaila, eta haren ukipenaz bere arimak jauzi egin zuen presentera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.

2 (izenondoekin)

Ezin eutsizko premia sentitzen nuen berriro hura eskuetan hartzeko, ukitzeko, ukipen hotz, labain, haserregarri, erogarri, zoragarri hark berriro gaixotzeraino suhar nintzan. Ahaztuta neukan ia-ia bi soinen arteko ukipen beroa zer den.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Ez dakit zerk eragin zidan une hartako zirrara, ezusteko ukipen epelak edo mezuak berak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Gure azal hotzikaratua haren ukipen umela saihesten saiatzen zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Bai ukipen zoragarria!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion. Begian ukipen-lente bat ipini.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Erakusketa: "Ua lenga, l'Occitan" eta "Euskal Herriko aurpegiak" ukipen pantaila.  Herria   2004-03-25

Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu, ukipen errezeptorez eta nerbio bukaeraz josia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Gure larruazal guztian zehar daude ukipen eta laztan errezeptoreak, baina are gehiago genitaletan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

Ukipen korpuskulu horiek gure larruazalean zehar ez daude modu homogeneoan banatuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik zurekin nuen begi-ukipena hautsi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

5 irud/hed

Eskema kanonikoari men egin gabe, autore ustez bigarren mailako batengan halako ukipen-puntu, hunkipen-puntu ezkutuak bilatzen dituzu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

g eta n kantitate homogeneo gisa hartzen diren artean, ez da ulertzen zergatik diren desberdinak, g-n ukipenak dakartzan ondorioak, eta n-g-ak ekarriko lituzkeenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukipen errezeptore (3); ukipen errezeptoreak (3); ukipen errezeptorez (3)


ukipengune iz ukitze gunea.

Filologiari dagokionez, gauza bat guztiz erabakia dugu dagoeneko: linguistikaz arras bestelakoa da filologia, bi zientzien arteko ukipenguneak eta elkarri egiten dizkioten zerbitzuak gorabehera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.


ukittu 1 iz adkor ukitua.

Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra izan arren, nahiz penintsula aldetik nahiz Nafarroaldetik etorri, garai honetan, mendi elurtuen ukittua ekarri ohi baitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Urriaren kaxkotik, udazkenari udaren ukittua malgutzen eta ahultzen zihoakioneko egun baketsuak zegozkion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 415. orr.

Beste edozein amak bezala "badakit drogak hartzen dituzula lagunekin ibiltzen zarenean"-edo esan ziezazukeen, baina ezin geratu ukittu guay hori eman gabe.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zure ahotsak desafio ukittua du.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 87. orr.

Indiferentzia ukittu bat ematen ziok horrek hire jardunari.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 103. orr.

Antzematen zaio udaberriko arin ukittu hori ere baduela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.


ukitu1, uki, ukitzen (orobat ikutu g.er. eta ukutu g.er.) 1 du ad gorputzaren zati batez, hatzen puntez eskuarki, edo gauzaki batez, norbaiten edo zerbaiten gainaldea iritsi. ik hunkitu 3.

Ukimen animaliak gara; bizitzeko, beharrezkoa dugu uki, laztan eta musuka gaitzaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Ikusi, aditu, ukitu edo probatu gabe, harrizkoak lirateke gure sentimenduak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Sentitu ahal izateko, ikusi egin beharra daukagu aurrena, edo entzun, ukitu, usaindu edo probatu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.

Ez bainuen neska ukitu nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

-Uki, uki, ez dik ausiki egiten-eta -burlatu da presonerra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Ezinezkoa zait lo hartzea ukitzen nautenean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 117. orr.

-Hator hurbilago, seme; ukitu egingo haut, egiaz nire seme Esau haizen jakiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.

Santuak, errukiz beterik, eskuak ukitu eta sendatu egin zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Ukitu egin nahi zuen animalia, alde guztietatik haztatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Lur osoko Jabe den Jaunaren itun-kutxa daramaten apaizen oinek Jordaneko urak ukitu bezain laster, eten egingo da ibaia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Jakaren poltsikoan eskua sartu eta gutuna ukitu zuen, seilurik gabe heldu zitzaion gutun bakarra, gutun beltza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ez, har ezak, ukitu eskuaz belarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Eskua luzatu nion, bizkarra ukitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Ohearen ertza belaunez ukitzen nuela, Bibotea eta betaurrekoak obsesiboki ukitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

-Kontuz, ez uki!  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Pasatu eskua eta ukitu: zuen eskuek ez dute hain mihise leunik gozatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Hatz baten ertzarekin bularra ukitu zion arinki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Neskatoaren ezpain itxiak ukitu zituen bere ezpainekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Zeren oinaztura batek argitu baitzuen ene beldurraren eta ene bertze mugen baso iluna, haren ezpainek eneak ukitu orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 604. orr.

Aurrera noa, eskua luzatu dut, mugarria ukitzen dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Bere eskuak kristala ukitu gabe, ateak bira egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

ik ukitugabe.

Gogor zentzatu zuen dirua eskuekin ukitu zuen anaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Orduan haren zakil gogorrak masaila ukitzen ziola sentitu zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Edalontzia pixka bat okerturik, mihi-puntaz ukitu zuen edaria.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Kristala emeki ukitu beharra zeukan bi hatz erakusleen azazkalez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Buxi doktoreak, azken bonbardaketak iraun bitartean, lizunkeriaz ukitu zuen neskatxa bat babesleku antiaereoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Erregeak urrezko makila luzatu eta Ester ukitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Edan nuen, bada, eta makilatxoaz ukitu ninduen, neure izenaz deitzen zidan bitartean: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Begietako nerbioak orratz ikustezin batez ukitu balizkidate bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Hurbildu eskua poliki-poliki pantailara, ukitu pantaila poliki-poliki, ia sentitu gabe.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 101. orr.

2 irud/hed

Bat-batean Jaunak bihotza ukitu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

-Jainkoak guztiok ukitzen gaitik behin edo behin, eta hi ere ukituko hau egunen batean, zeren eta hi ez baihator honat kasualitatez, baina Jainkoaren borondatez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.

Badira gauak izpirituek ukitzen zaituztela iruditzen zaizunak, arimak zergatik gabe ikara hartzen duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Jainkoaren garaziak ukitu baininduen eta aldatu, baita gogoberritu eta biziberritu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.

Libertatezko sentimendu handi bat neureganatzen nuen, gorputz haiek ukitu orduko libertatearen lurrak ukitu banitu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen [...] lesioaren ia zama guztia jasan zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Argi ikusiko da zein erro sakonak egin dituen eslabiarrengan beste herriak azaletik soilik ukitu dituen dohain horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.

Adela ez zuten ukitu, eskuren baten babesak kalte orotatik libratu izan balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Gizon asko ukitu zuten azotearen hatz beltzek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

-Ukitzen duzuen guztia baldartzen duzue.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

3 aldatu; erasan, eragin.

Erdiko gangei eusten zien zutabea besterik ez zuen utzi ukitu gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Bitariko zatiketa honek, ordea, ez du ukitzen liburuaren mamia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Bozkatu aurretik Sharonek ez du koalizioa ukituko.  Berria - Mundua   2004-10-14

Arima garbi daukagunok, ez gaitu horrek ukitzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 131. orr.

Bereizketa logikoa baino ez da eta ez du edukia ukitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.

Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, [...] gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Adibide hauetan guztietan, erradikalaren elementu bat ukitu da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

Halere, geografiak, berez, ez du hizkuntzaren barruko organismoa ukitzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

–Bizkaiko haizeak ukitu ziok hari ganbara!  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.

Iruzur horrek eta berari buruzko ardurak, ordea, idealismoa zein dualismoa ukitzen dituzte.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Inork aukera behar bezala eta zuzenki egin badu, aukera aldakorrari dagozkion gauzez eta ez haragiari eta munduari ukitzen diotenez [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.

Bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Erregeren barkamenak Joanes Lüküzeko baroia bera ukitu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Etxetik irten nintzenetik ez nuen egunerokoa ukitu ere egin, eta Elsbethekin, berriz, oso bakanetan oroitu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Orain arte ez dut inoren eskubiderik ukitu, ezta inorengandik eskupekorik jaso ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Karlos Setimok gauza bat erakutsi nahi zion batez ere bere anaiari: Lizarra Espainiako hiriburu "normala" zela; nahiz gerraren irautearen ondorioz militar kutsuak galanki ukitua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Alta, Jainkoa (gorets bedi!) nola edo hala pasiboki ukitua balitz, Bera ez den zerbaitek bere baitan eragingo luke, alegia, aldaketaren bat lekarkiokeenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.

Gizakien Erregeetako bat, garai hurbilagoetan jaioa, baina Arraza Zaharraren jakinduriak eta tristeziak ukitua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 97. orr.

Estatuek, lehenik eta behin direktibak ukitutako sektore bakoitzak doan zenbat karbono dioxido isuri dezakeen erabaki dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

4 (ezezko esaldietan) erabili.

Ukitu ere ez dut egin zure papertxo hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Mahai gainean ukitu gabe zeuden libreta eta grabagailuari zehar-so egin zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Isilpean jaiki, oinetakoak jantzi; pijama ukitu gabe eguneko arroparekin sartuak geunden ohean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.

Salto batean jaiki nintzen eta, janaria ukitu ere gabe, plazara joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Ez zuen pizza ukitu ere egin mahaian aurrean jarri ziotenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Gelak airea behar zuen, ordea, bakarrik geratu eta hirugarren asterako berriro erretzen hasi bainintzen, bost urtean tabakoa ukitu gabe egon ondoren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Oihan zoragarria da, ukitu gabea, eta ez da gizakirik bizi han.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Haren gauzak erakutsi nizkien, bere lekuan denak, ukitu gabeak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

-Ez ukitu leku hau.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

5 bi gauza elkarren ondoan gertatu, tartean hutsarterik gabe; indarrik gabe jo.

Hurbildu eta hurbildu, eta behin ere ukitzen ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Ontziak kaia ukitu orduko, ontziratu, eta bidaiarien puskak miatzen hasten dira soldaduak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Lehen aldiz, kometa bat ukitzen saiatuko da NASA, 2005. urtean.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Gerta liteke likido-geruza lubrikatzailea ezin mantendu izatea, eta bi gainazalak ia elkar ukitzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Elkar ukitzen ez zuten plano eta lerro paraleloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Ahoek elkar ukitu zuten eta musua ezpain eta mihi jate erabateko bihurtu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

Arietea harrapatuz, danbor baten bitartez dibidietak biraraziz eta arietearen burua airean esekiz, ez zioten utzi harresia ukitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

Erromatarren teatroan lau triangeluren aldeek ukitzen zuten zirkunferentzia, eta teatro grekoaren kasuan, lau karraturen angeluek ukitzen dute delako zirkunferentzia hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Atzera egin zuen, bizkarrarekin fatxada ukitzeraino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

-Jar nazak etxeko zutabeak ukitzeko moduan, atseden har dezadan haietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Zirkulu bat egingo da proszenioaren ezkerreko aldea ukitzeraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Bat-batean zerbaitek aurpegia ukitu zidan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Hatz-mamien eta bizkarraren tartea are estuagoa bihurtu dut, ia-ia ukitu arte, ia-ia azal biluziarekin bat egin arte, ia--ia...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 80. orr.

Eguzkiak ez du ia ezkutaldirik izanen, gauerdian uraren muga ozta ozta ukitu eta berriro hasiko da igotzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.

Autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Urak egundo ez zuen haren begitartea ukitu, ezta haren gorputza ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Bonbek herriko zubia ukitu ere ez zuten egin?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Ukitzeko bezain gertu iragan naiz haren aldamenetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

6 gai batez aritu, eskuarki gaingiroki.

Kapitulu honetan ukitu diren arazoetan zertxobait sakontzeko aukera ematen duten sarrerako bi obra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 73. orr.

Lehenago ere gai hori ukitua dugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 165. orr.

Apaizak, hasierako asmoa utzita, zalduneria gairik ez ukitzeko asmoa alegia, Don Kijoteren sendatzea egiazkoa ala axal-hutsekoa ote zen ikusi nahi izan zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Erabateko eta guztizko desadostasuna zen; edozer gai ukitzea aski zen aiherkundea piztu zedin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Denetariko gauzez hitz egin dik, gaingiroki ukitu ditik gai guztiak, liburuetan irakurritako guztia esan dik, hitz ederrez gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.

Badago gai bat oraindik ukitu ez duguna: entitate abstraktuak gramatikan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

Gure helburua ez dela kapitulu horretan bereziki ukitu den gaiari buruz arreta piztea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 53. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik, hogeita hamar urtez ukitu ez zituen gaietara pasatu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Bertsolaritzak orain arte ukitu ez zituen forma eta eremuak bilatzearen alde.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 63. orr.

7 hunkitu.

Biziki ukitu zuen berri txar hark, ezagutzen ez zuen pertsona haren heriotzak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 180. orr.

Jakitun zela horretaz, ez zutelako alemanen bihotza benetan ukitu, haiekin erabilitako propagandak ez zituztelako erdi-erdian jo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Evak ezin izan zuen orduz geroztik Adanen anima ukitu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Azken honek zentzu batean bakarrik daki bihotza ukitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Horra bihotzean ukitu nauen hitza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Nola ukitu ninduen aitaren erran hark, eta nola sentitu nituen bi ele haiek -garaile eta galtzaile- [...] gaua eta eguna bezala!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

8 (era burutua izenondo gisa).

Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Honetan ahotsa du xake-jokalari intransigenteen esaerak, peza ukitua, peza jokatua, Alekhine maitea, idatzi dena idatzita dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

9 ezin ukituzko izlag ik ukiezin.

Horregatik agian hartu izan da, gaur egun arte, ezin ukituzko elementutzat.  Askoren artean   «Rataplan» - 85. orr.

Ben Evansen dendako neska bat bezain orbangabe eta ezin ukituzkoa zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Jainkoak [...] ez du irudi beharrik, ariman egiten du lan, hobeto esan, arimaren ezin ukituzko zolan, sekula irudirik iristen ez den hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Museoko paretaren kontra katilu bat teren truke itxurak egiten zituzten emakume gaizto, zarpailengatik, eta modako aldizkarietatik ateratako emakume perfekto ezin ukituzkoengatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 120. orr.

10 ukitu/uki ezinezko izlag ezin ukituzkoa.

Teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Elizaren gangan margotuta dagoelarik, uki ezinezkoa izateak ematen dio, aurrekoez gainera, bere ilusioa eragiteko indar eutsi ezinezkoa trompe-l'œil ospetsu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

11 giharrean ukitu

Zure jatorri erromantikoaren kondairak [...] nire izatasunaren barren-barreneko giharrean ukitu nau, jakina.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

· Amaren bizitza errukarriaren ikuspegiak gihar-giharrean ukitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arinki ukitu (5); asko ukitu (4); aurpegia ukitu (7); baloia ukitu (7); belauna ukitu (4); bera ere ukitu (4); bera ukitu (4); berriro ukitu (5); besoa ukitu (5); bihotza ukitu (6); bizkarrean ukitu (4); bularra ukitu (5); bularrak ukitu (5); doi doi ukitu (6); doi ukitu (6)

elkar ukitu (21); elkar ukitu gabe (8); elkar ukitu zuten (4); emeki ukitu (4); ertza ukitu (10); ertza ukitu zuen (4); eskua ukitu (9); eskuak ukitu (8); eskuarekin ukitu (4); eskuaz ukitu (8); eskuekin ukitu (6); eskuez ukitu (4); eskuz ukitu (11); ezer ukitu (10); ezpainak ukitu (8); gorpu bat ukitu (4); gorputza ukitu (5); harria ukitu (4)

ia ukitu gabe (4); ikusi eta ukitu (5); ilea ukitu (6); inoiz ukitu (4); inork ukitu (7); kontu handiz ukitu (4); lurra ukitu (17); luzatu eta ukitu (7)

oihala ukitu (6); pixka bat ukitu (6); puntaz ukitu (5); sekula ukitu (4); sorbalda ukitu (10)

ukitu eta esan (8); ukitu eta ukitu (4); ukitu gabe (118); ukitu gabe zegoen (6); ukitu gabea (6); ukitu gabeak (6); ukitu gabeko (12)

ura ukitu (8); urak ukitu (4); zakila ukitu (7); zerbait ukitu (7); zerua ukitu (5); zorua ukitu (5)

elkar ukituz (9)

elkar ukitzea (4)

elkar ukitzeko (8); eskua ukitzeko (4); ukitzeko aukera (5); ukitzeko gogoa (7); ukitzeko moduan (11)

aldiz ukitzen (4); apenas ukitzen (4); asko ukitzen (7); baloia ukitzen (9); berriz ukitzen (5); bihotza ukitzen (4); bizkarra ukitzen (4); doi doi ukitzen (6)

elkar ukitzen (22); elkar ukitzen zuten (6); ertza ukitzen (4); gaiak ukitzen (4); guztia ukitzen (4)

ikusten eta ukitzen (6); lurra ukitzen (13); masaila ukitzen (4); nola ukitzen (5); ozta ozta ukitzen (4); ozta ukitzen (4); soilik ukitzen (4); sorbalda ukitzen (4)

ukitzen dituena kutsaturik (4); ukitzen duena kutsaturik (5)

zakila ukitzen (5); zerua ukitzen (10); zerua ukitzen zuen (6)

ukitzera ausartu (4)

ia ukitzeraino (4)


ukitu2 1 iz ukitzea. ik uki.

Pikturalismoak [...] lehen ikusian artistiko izango ziren obrak egin nahi izan zituen, horretarako manipulazioak, ukituak, urratuak ugari eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Margolari askok kolorea banatzen eta jartzen duen eskuaren eginkizuna, ukituaren eginkizuna azpimarratzen dute beren idatzietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Ukitua eta usaina bihotzera heldu zaizkio Joxani.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 40. orr.

Mesalinaren ukituak nerbio guztiak tentetu zizkion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.

Sethek dardara egin zuen, zapi baten ukitua sentitu zuenean larruan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 44. orr.

Norbaiten ukondoaren ukituak esnatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 67. orr.

Hatz haien ukituaz oroitu zen Sethe, bereak baino ezagunagoak zituen eta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.

Kantaren izena The touch of your lips baitzen, "Zure ezpainen ukitua".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Gizasemearen ile busti leunaren ukitua sentitu nahi izaten zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Oinen azpian belar bigun ongi zainduaren ukitua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Esku sakratu haien ukitu leuna sentitu bezain laster, gangrena desagertu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Gauza da bere ezpainen freskotasuna sentitu nuela; eta ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Lasaikiro, gorrizko ukitu bat eman zuen ezpainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.

Auzoko ileapaindegiko propaganda txarteltxoari puska bat kendu eta hoditxo bat egin dut biribilduz; ezpainek kartoiaren ukitua behar dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

Egungo euskal ahoskeraren analisia: gaztelera eta frantsesarekiko elkar-ukituen azterketa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kapela-ukitu batzuk egiten zituzten artean ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Irudiaren beraren materia, atzemateko gaia den heinean, margolaritzan "pintzel ukitua" atzemateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez [...] eta gainerakoez osaturiko sukaldaritza mestizatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.

3 irud/hed

Koñakaren ukitu beroek beren lana egin zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 231. orr.

Ukitu epel, umel eta apur bat itsaskorra sentitu nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

"Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun onaren" dohain da guztia eta haren aztarna eta ukitua darama.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

4 konpontze edo antolatze arina.

Ipuina etxean bukatuxea nuen bezperatik, azken ukituen faltan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Pedro Huizi azken ukituak emaiten ari zitzaion santa Klararen erretratuari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.

Arrain-zopari azken ukituak ematen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Begira nuela ederki jakinda, ukitu batzuk egiten nituen ezpain-barraz eta makillajeaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Botoitxoa sakatu aurretik, atariko kristalean, ukitu batzuk eman zizkion bere buruari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

Ez zen aparteko emakumea, baina janzkerari eta itxurari ukitu batzuk emanez gero [...].  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Jackek bazituen argitaratu gabeko ipuin batzuk, eta niri berdin gertatzen zitzaidan; ukitu batzuk eman, izenburu probokatzaile-antzeko batzuk ipini, ipuin berriren bat gehitu, eta bilduma bitxia osatuko genuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

Erokeriazko katramila ikaragarri batean oldartu ginen azkenerako, baina ez naiz batere damutzen -ukitu txiki batzuk egingo nituzke, besterik ez-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

5 xehetasun ezaugarria.

Alde batetik oso erromantikoa izan zitekeen gutunari ukitu hura ematea, baina modaz pasatako ukitua zela iritzi zion, berehala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.

Ez da tradizio monastikoaren ukitua ere falta, San Benediktoren Erregela eta Hugolino kardinalak eman zizkien xedapenak medio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Itxierako erredaktoreak bere ukitu pertsonala uzteari uko egina zion behingoz, nire erreportaiei zegokienez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Mutiko itsu gaixo horrek ez du gizatasunaren ukitu handirik; bestek eraginik bezala diharduen egile inkontziente bat dirudi emanaldietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Aristokraziaren ukitu distiratsuarekin hornitu nahi zuten beren burua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Imintzio horiek oso ukitu garratza ematen zieten haren eztenkada satiriko ugariei. Izenburua aldatu, argitaratzaileak berak aukeratutako Goragalea jartzeko, bata, eta bestea aldaketa batzuk egitea, ukitu "populistenak" kentzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Enrikek halatsuko ukitu bat zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Eta larderiaren ukitua ere badik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orson Welles zahartuaren antz urrutiko bat sumatzen zion, munstro ukitu batez-edo.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Parajeek, inguruek, estazioetan ikusten genuen jendeak, bizilekuek eta txabolek azti-ukitua zeukaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Dotorezia neurrizkoa, fantasia ukitu batekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Desolamentu ukitua areagotzen dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Irribarreak, eztia eta halaber tristezia ukitua zuenak, liluratu egiten ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Erregu ukitua zuten begi izutuekin begiratzen zion noiz bukatuko zain.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 76. orr.

Deskribapen gogoangarriak egin zituen aranaren azalaren argizari-ukitu labainaz, muxiken bixar-ukitu goxoaz eta nektarinen leuntasunaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Emakumeak erakarri egiten bainau, haren "begi eder tristeek, bakardade-ukitu batez tindatuak".  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 45. orr.

Bioletaren mirespena ergeltasun ukitu baten adierazle ere bazela iruditzen zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

Gero, boza eta behakoa gogortasun ukitu baten inguruan lotzen zituela, erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Weldon andrea ez zen bereziki ukitu-emaile abila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

8 ukia.

Ukitu leuna du koadernoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

Ukitu leuna zuen arren, ezin zuen ikusi eskuaren ehundura fina.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

Ukitu arraroa zuen, ura ehundu eta material bihurtu zela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 181. orr.

Sentimenei on eta ukituari txar zaizkion zer guztiak egitura ezberdina daukatelako dira elkarren kontrako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakardade ukitu (3); beste ukitu (10); beste ukitu bat (6); fantasia ukitu (3); halako ukitu (10)

ukitu arin (3); ukitu bat eman (4); ukitu bat emanez (3); ukitu bat ematen (7); ukitu batekin (12); ukitu baten (3); ukitu batez (13); ukitu batzuk (12); ukitu batzuk eman (4); ukitu berezia (10); ukitu berezia ematen (3); ukitu horiek (3); ukitu ironikoa (3); ukitu leuna (5); ukitu leunak (3); ukitu pertsonala (3); ukitu txiki (4)

umore ukitu (4)

azken ukitua (15); azken ukitua ematea (3); baten ukitua (6); bere ukitua (6); ukitua eman (6); ukitua ematea (3); ukitua ematen (7); ukitua sentitu (3); umore ukitua (3)

azken ukituak (32); azken ukituak eman (4); azken ukituak ematen (10); sexu ukituak (3); ukituak eman (7); ukituak ematen (11)

ukituren bat (3)


ukitudun izlag ukituko.

Adituek bebop ukitudun hip jazz legez definitu dute musikari suediarraren estiloa.  Berria - Kultura   2004-07-04


ukitugabe izond ukitu gabe dagoena.

M sistema ukitugabeaz baliatu beharrak eta hura erabiltzeak eraginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Tunelaren urrutiko ertzetik, akabutik, Andoniren begien kolorea, Andoniren ahotsaren, ahots haren sendotasuna, Andoni gaztea zeneko sendotasuna, zu gazteagoa zineneko ziurtasuna, zure barru ukitugabea nahita eman zenioneko sinesmena, gelditzen zaizun dena berarengan bukatzeko kontsolamendua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 183. orr.


ukituka (orobat ikutuka) adlag ukituak eginez.

Txano Gorritxoetako bati ipurdian ukituka ari zaio, eta horretan segitu du, ilarako nesken barre-algarak lagun.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 152. orr.

Eskuekin ikutuka ibili nintzen bitarteren bat aurkitu nahirik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Bai, niri ukituka eta zirri eginez barre-algara batean hasten zen, irri-ajataka!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Begiak erabiltzen zituen eta ingurura begiratzen zuen, edo, bestela, haztamuka eta ukituka, "itsu gisa portatzen zen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Azkenean, ispilutik baztertu eta begiak itxi, edo argia itzali, eta ukituka bukatzen zuen lana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Haren zakila sentitu nuen nire uzki ingurua ikutuka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.


ukitutto iz ukitutxoa.

Aldiz, haizeak intseguru aldakor ukitutto bat duela, presioak ezinegon urdurixkoa hartu duela, itsasoak brisara umela inguratzen digula, edo hego haize pixu kargante ustela arrimatzeko joera hartu duela...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.


ukitutxo 1 iz ukitu txikia.

Beraz, ukitutxoak eta ukitutxoak egin zizkioten, eta gero ukitu gehiago ere egin zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Ukitutxoak egiten dizkiote elkarri aurreko zein atzeko hankatxoekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Lunetei ukitutxo bat eman die, eskularruak jantzi ditu, hiriaren azalean barrendu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.

Musuzapiaz ukitutxo arinak egiten zizkien begiei, mugimendu oro doi-doi neurtzen ahaleginduz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Ernest Weldonen emaztea harat-honat zebilen egongela txukun ordenatuan, emakumezkoen ukitutxo horietako batzuk emanez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena eta barrualdeko itsatsean, berriz, arrautza koloreko ukitutxo bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Banuen delikadeziazko ukitutxo eme hori, gero futbol-zelaietan batere igartzen ez zitzaidana.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.

Porruak garbitu, azenarioa zuritu eta txikitu, patatekin berdin, eta azkenik bere ukitutxoa: tomate gorri bat azal barik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako batean isilean, xuxurla moduan, labekada berri bat agertzen da auskalo zerk bultzatua (ondo egindako aurrelana, zori helezina, magia ukitutxoak...).  Berria - Kultura   2004-09-17

Neska haren familia osoak zuen halako anormal-ukitutxo bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.


ukitzaile iz geometrian, beste lerro bat ukitzen duen lerroa. ik tangente.

Garai hartan, desagerkor deitzen zitzaien infinituki txikiei, eta tangenteei, berriz, ukitzaile.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Kurba bateko arku infinituki txiki bat ukitzaileari dagokion zuzenkiarekin berdindu daiteke.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Kurba bati jarraitzen dion puntu baten mugimenduaren norabidea kurbaren ukitzailea da, puntuaren kokaleku bakoitzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

N eta L ohartu zirenez, matematikariak ordu arte lan eginak ziren bi norabide desberdinak -ukitzaileak zehaztea eta azalerak kalkulatzea- gertaera beraren bi aldeak ziren azken batean, eta bazegoen batetik bestera iragatea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Ukitzaileetatik abiatuta, kurbara jo zitekeen berriz; funtzio deribatutik bera deribatua zen funtziora jo zitekeen berriz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.


ukitze 1 iz gorputzaren zati batez, hatzen puntez eskuarki, edo gauzaki batez, norbaiten edo zerbaiten gainaldea iristea.

Hurrengo batean ere ukitze, laztantze eta jolas horietara joko du, atsegin baititu, sentipen berriak eta plazerezkoak baitira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Ferekak, ukitzeak, zirriak, hezetasunak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Haragi bizitan ukitzen baduzu, nahiz eta puntutxo ñimiño batean izan, puntu hori gorputzaren osotasunean ia nabaritzen ez bada ere, arima oso-osorik ohartuko da ukitze horretaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 389. orr.

Lumaren ukitze bakoitzak zorion-astindu bortitzak eragin zizkion emaztekiari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.

Kilikagarria zitzaidan osaba maitagarriarekiko ukitze eta kontaktu oro.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Eta azal hartan barrena, zenbat bide eta bideska hauteman nituen, guztiak ere hatzez eta ukitzearen ukitzez ibiltzekoak izan zitezkeenak edo bista hutsez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 486. orr.

2 (izenondoekin)

Bere ondotik igarotzean, Ellenek mutilaren ukitze arina sumatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Laztan bat izan zen, ukitze goxo baino goxoago bat, igurtzi arin baino arinago bat burmuina leherrarazi zidana.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

Akusatuak ukitze lizunak egin zizkien.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Esaten zutenez, nazka ematen zion kristal lodiko edalontzi bat ukitze hutsak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Zer interes ote du lehen neskaren bularra ukitze hutsarekin hazia isurtzen duen gaztetxo herren baten historiak?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Kolibri disekatu bilduma bat, zeinak ukitze hutsaz hauts bilakatu baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Bestela, ukitze soila heriotzaren aski eragile litzateke, ez bailegoke gorputz iraunkorreko ezer, zeinaren bilbea indar aparteko batek desegin beharko lukeen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Mahaira eseri ginenean, tikek eta buru gainean zeukan kristalezko lanpara-estalkiaren ukitze konpultsiboek behin eta berriz galarazten zioten Bennetti arreta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Apailuaren lehenengo eginkizuna ikuslearen espazioaren eta irudiaren espazioaren [...] arteko ukitze contra natura hori kudeatzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

3 bi gauza elkarren ondoan gertatzea, tartean hutsarterik gabe.

Gorpuztasuna baztertzean, espazioa ere baztertzen da, eta, beraz, zentzugabea da hurbiltze edo hurrantzeaz mintzatzea, urruntze, atxikitze, hastantze, ukitze edo jarraikitasunaz den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Jainkoaren eskua eta gizonarena, elkar ukitzeko zorian, eta ukitze horrek mugarri bat markatuko zuela iruditzen zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Ukitze-sentipen lauso bat baino askoz gehiago da entzumena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

· Baloi ukitze batzuk egin zituzten, eta luzaketak.  Berria - Kirola   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukitze hutsak (3); ukitze hutsarekin (4)


uko 1 iz ukatzea, ezetza.

Jesusek Pedroren ukoak iragarri.  Elizen arteko biblia   Jn 13,36 tit

Pedroren ukoen iragarpena.      - 0. orr.

Ez ahal zaitu uko baten beldurrak baratuko?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.

Zuhaurk erran izan didazu, jauna, ez niola uko bati beldurrik izan behar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 133. orr.

Uko hori auhendatzeko Dancenyri izkiriatu nion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.

Ez ditu aipatu uko hori ematera eraman dituzten arrazoi materialak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Uko hori aski dut ebasketa zilegia irudi dakidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.

Uko horrek ez ninduen haserretzen, atsekabetzen ninduen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

Uko horren ondorioz jasan uste zuen durduzak haatik etorkizunean zentzatuko duela uste dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

Indibiduo-komunitate zerikusia batez ere, oposizio eta elkarren uko bezala hartzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Ukoaren suharrak, halako autoritate batengandik baitzetorren, eragin funtsezkoa izan zuen gaiari buruzko interes klinikoari azkena ematen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Eta, iraganaren ukoak Estebanen ukoa zekarkiola, hala bihurtu behar izan zian jaun Albert Etxegoienek arbaso protestanta etxeko historiaren ardi beltza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

Napoleon deserrian hil zen; Josefina uko hartuta hil zen; Karlos IV.a eta bere emaztea tronugabeturik hil ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.

Zer, andereño, niri erantzuteko ukoan setatua zara oraino!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

2 (izenondoekin)

Nerea, ustez behintzat, uko garbia da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.

Gutienekoa, nire uko tematiak pizten zion begi-bistako atsegina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Seta zaitez zeure uko krudeletan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Zeren zientzilari italiarrak uko itsu batekin ihardets baitziezaiokeen tribunalari, eta hala egin izan balu, goretsiko nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Hala ere, aitak ukorik guztizkoena egina dio bere buruari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Indarkeriak ondorio onik ez duelako konbentzimendua, kristautasuna eta budismoa bezalako munduaren uko-erlijioen hastapenetan dagoela ematen du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 31. orr.

· Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen: haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Diferentzia beti zemai eta etsaitasun eta elkar-uko terminoetan ulertzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

4 uko egin ezezkoa eman; arbuiatu.

Uko egin bezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai bekit.  Elizen arteko biblia   Lk 9,23

Biziari uko egitea zela, uko munduari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Harryk uko egin zion aitatasunari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Uko egiezu bertuteei, Eugeni!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Sozialixtek hogoita-hameka eta esku zuten aministiari uko egiteko eta ez dute holakorik egin.  Herria   2002-07-18

Pobretasunak, Frantziskorentzat, ondasunei ez ezik, jabego orori uko egitea esan nahi du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Nolanahi ere, markesak uko dagio Valmonten eskakizunari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

Ttipik baizik ez zion gonbidapenari uko egin, lana estakuru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Henrike Borboikoa, haien fedeari uko eginda ere, inoiz ez zen gelditu protestanteak babestetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Erlijio kristauari uko egiteko agindu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

Etxebarrietaren garaian norberaren sakrifizioa egitasmo heroikoa zen; gaur egun, ordea, uko egin behar zaion tentazio besterik ez zaigu bilakatu sakrifizioa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.

Aurka egiten badidazue, niri obeditzeari uko eginez, zazpi bider gogorrago zigortuko zaituztet zeuen bekatuengatik.  Elizen arteko biblia   Lb 26,21

Hirugarren Reich hartan ariar arrazakoak ez zirenak mehatxatzen zituzten arriskuen aurrean, uko egin zion setati berak ere ihes egiteko aukerari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Nafarrak orduan uko egin zion Frantziako bere etorkizun distiratsuari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Bizitzen jakitea gehiegi jakiteari uko egitea da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.

Gogoratu amaiera eta egin uko gorrotoari.  Elizen arteko biblia   Si 28,6

Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari, ediktu militar batek horretara ahalbidetzen bazuen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Uko egingo zenioke laguntza behar duen norbait etxean hartzeari?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.

Eskuaz egin zuen uko idazleak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.

Nork nori egiten zion uko, haiek niri ala nik haiei?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

Zein atsegin handiari egiten dioten uko, oinaze hain txikiaren truke!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.

Begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

· Bere buruari uko neketsua egitea erabakia duenaren etsipenaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Azken urteotan bera ere susmagarri bihurtu da eta uko gogorra egin diote askok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

4 (egin ezabaturik)

Eskariei uko.  Berria - Harian   2005-09-01

Berak uko, ordea, musu orori.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Paulok bere eskubideei uko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,1 tit

Nork bere buruari uko, Jesusi jarraitzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 14,25 tit

Leiho guztiak itxita, sargoriari uko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

5 uko eginarazi uko egitera behartu.

Bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Nazio batek inor oinordekotzatik kanpo utz badezake, are arrazoi beteagoz dauka edonori uko eginarazteko eskubidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Esperantzaren urritasuna faltsukeriaz ezkutatzearen pareko zatekeen hori, eta ezin zuen halakorik egin, etorkizunaren esperantzari uko eginarazterik ez bazuen ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 189. orr.

Uko egiten duena nahiz uko eginarazten zaiona ezin kexatuko dira, Estatuak legea egin baitzezakeen haiek ondorengotzatik kanpo uzteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

6 uko egite

Bere buruari uko egite hark kezkatu egiten ninduen, gure familian nahiago izaten baitzen mutilek ikasketak amaituta izatea "bizitzako borroka-plaza latzera" irten aurretik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Susmoak dauzkagu uko egite hauek, gutxi edo aski, lotuta daudela mugimendu nazionalistak iazko urriaz geroztik jasaten duen justizia jazarpenarekin.  Berria - Mundua   2004-06-26

Hainbat eta hainbat kastuk adierazi izan du sabelpeko gozamenari uko egite antinaturalak bihotzeko eta adimeneko pozaldi delikatuagoak dakartzala ondorioz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

-Ikusiko diagu hain koldarrak izanen direnetz espainolak indarka sartuko direnean! -aldarrikatu zuen prokuradoreak, Uztaritzeko azken topaketa haietarik batean, armadan sartzeari uko egite orokorra aipatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pedroren ukoen iragarpena (3)

[5] betetzeari uko egin (9); biltzeari uko egin (5); egoteari uko egin (5); emateari uko egin (8); emateari uko egiteagatik (8); emateari uko egiten (7); eskaerari uko egin (6); eskaintzari uko egin (5); fedeari uko egin (6); gobernuak uko egin (7); guztiari uko egin (5); guztiei uko egiten (5); hartzeari uko egin (27); indarkeriari uko egin (9); inoiz uko egin (6); izateari uko egin (18); izateari uko egiten (5); janariari uko egin (6); jartzeari uko egin (5); joateari uko egin (9); jokatzeari uko egin (11); karguari uko egin (16); negoziatzeari uko egin (12); nortasunari uko egin (5); ordaintzeari uko (8); ordaintzeari uko egin (6); orori uko (10); parte hartzeari uko (27); presidenteak uko (7); presidenteak uko egin (7); proposamenari uko egin (5)

uko egitea erabaki (9); uko egiteko eskatu (6); uko egiteko prest (20)


ukoegile izond lege bat betetzeari uko egiten diona.

Apez ukoegile baten laguntzea zein arriskutsua zen jakinik ere, Graxik bere etxeko atea ireki zion, eta aita zahar bat bezala artatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

-Lapurdi osoan ez da aurkituko meza gordeka ematen duen apez ukoegile bakar bat, ez eta mugaz haraindian frantses herritarrik bataiatuko edo ehortziko duenik ere!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.


ukomilo ik ukabil.

ukondo (365 agerraldi, 108 liburu eta 21 artikulutan) 1 iz besaurrea besondoari lotzen zaion giltzaduraren atzeko aldea. ik ukalondo.

Hegatsak ditu, eta ezkatak, arrainek bezala, baina aurreko hegatsak hankak bihurtzeko bidean dira: eskumuturra dute, eta ukondoa, baina atzaparrik ez.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Bi eskuak poltsikoetan, ukondoak atzean zituela ibili ohi zen jendeari arretarik jarri gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.

Arindu handia zen harentzat txapitularen leihoan ukondoak bermatu eta kanpora begira egotea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Ukondo baten gainean bermatuta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.

Ukondoak burdinazko barandan jarririk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Ordurako aita mahaian zegoen, ukondoak jarrita festa egunetarako harizko zamau zuri brodatuaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Müller jaunak ukondotik heldu zidan berriro: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 331. orr.

Ukondotik oratu nion amari: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Emilek ukondotik tira egin zion Congori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Ez nuen haren ukondoa askatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Idoiak gerrian ipini zituen eskuak, ukondoak zabalik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

Burua eskuek sostengatuta, ukondoak belaunburuen gainean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Pentsakor geratu zen Angie, ukondoak mahaian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Aurrerantz makurtu zen, ukondoak mahaiaren gainean, kokotsa bi eskuetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Idoiak buelta eman zuen, barra zikina ukondoen euskarri, txoko guztietara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.

Tripaz beheiti jarri eta ukondoekin arrastaka soldaduaren botetaraino joan nintzen, bi eskuekin geldiarazten saiatu nintzen, baina alde egin zidaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

Ukondoa ukitu zion eta hitz batzuk xuxurlatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Kolpe ederra hartu zuen eskuineko ukondoan, baflearekin batera erori zenean.  Berria - Harian   2005-07-07

Ezkerreko ukondoko erradio hezurraren muturrean du Ruben Belokik haustura txiki bat.  Berria - Kirola   2004-03-09

Paul D-k zabalik zeraman txalekoa, zamarrik gabe, alkandoraren besoak ukondotik gora bilduta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Bideak ukondo antzeko bat egiten zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Ukondoaz joko du laguna, eta, barreari nekez eutsirik, esango dio: "Begira, begira, Txitxikov, hor doa Txitxikov!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.

Ukondoko giltzadura, berriz, gontza da alde batetik (besaurrea luzatzea edo hatzekin sorbalda ukitzeraino tolestea ahalbidetzen baitu), eta bola-ahokadura motako giltzadura bestetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Eskularru hori bizi batzuk, ukondorainokoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Etxe-lantegiko andreak, begirada gaiztoz, ukondoaz egin zidan bultza.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Irriño batzuk han-hemen, ukondoaz elkar jotzea, begia kliskatzea aurrekoari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

Davidek ukondoarekin jo ninduen saihetsean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Kolpetxo bat eman zion ukondoaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Patricia ukabilka ari zitzaion Arnoldi, lepokotik tiraka, ukondoez zartakoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lihozko uniforme zuria bazter utzirik, tafetazko jantzi urdin ilun bat zuen soinean, papar aldean behera neurrian ebakia eta ukondo-angeluak biluzik uzten zizkion mahukak zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Ez du indarrik atxemaiten, ukondo ukaldi batez, lapatina bezala lotzen zaion senargaiaren gibelera pusatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Tabernako neskak, nahi gabe, sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fardel txiki bat aldatu zuen eskuineko eskutik ezkerreko beso-ukondoaren azpiko aldera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

4 jantziaren zatia, ukondoei dagokiena.

Sudurrak topo egiten zuen ukondoz, mahukaburuz, mahukaz, xingola-muturrez, atorraz eta soineko urrintsuz osaturiko hesi batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Higatu samarra zen jaka hura, baina garbia, eta behar bezala zeuzkan ukondoak: batere adabakirik ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Zulo bat daukazu ukondoan, Arnold.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 66. orr.

Goioren jertseak zuloak zituen ukondoan eta amak larruzko adabakiak josi behar zizkion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.

Haren oinetako zahar urratuei begiratu zien, haren ukondo saretuei, haren esku zikinei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Mahukaburuak eta mendelak moztu ukondoak adabatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.

Bi mahukak tarrataturik baitzeuzkan ukondoetan, forradura aspalditik ateratzen zitzaiola handik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Bere sotana ukondoetako errautsak.  Herria   2001-09-27

5 (luzera neurri gisa)

Inor ezin egon daitekeela teilatupe berean, ezta harengandik lau ukondora ere, inork ezin irakur dezakeela berak idatzitako edo argitaratutako paperik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Oina gorputz osoko altueraren seiren bat da; ukondoak haren laurden bat hartzen du, eta bularrak berak ere beste laurden bat neurtzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Konturatu ziren, gainera, ukondo batek ere sei arra dituela, hau da, hogeita lau hatz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Esan zuen komeni zela dorrerik txikiena ere hirurogei ukondo altuerakoa egitea gutxienez, zabalean hamazazpi ukondo emanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Oholtza bakoitzak hiru ukondoko zirkuitua izaten zuen inguruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukondo baten gainean (4); ukondo kolpe (3)

ukondoak belaunetan (4); ukondoak mahai gainean (4); ukondoak mahaian jarri (3)

ukondoaz jo (6); ukondoaz jo zuen (3)

ukondoen gainean (9)

ukondoetaraino iristen (3)


ukondoka adlag ukondoak erabiliz.

Segurtasunaz arduratzen zen gorilak ukondoka egin zuen aurrera, jendetzaren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.

Larruzko diru-zorro beltza eskuan estu-estu hartu eta jendetzaren artetik ukondoka bide eginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 56. orr.

Bidea ukondoka zabalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Bi neskak elkarri txutxu-mutxuka ari ziren, irrika, ondokoei ukondoka, edale xelebre hura ezkutuan seinalatzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.

Makina bat neska multzoka zegoen, elkarri ukondoka, euren fitxak lehenbailehen itzuli guran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 414. orr.


ukondokada iz ukondo ukaldia. ik ukondoko.

Polizia batek ukondokada bat eman zion Budi urdailean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Oraingoan Harryk hartu zuen ukondokada saihetsetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.

Justinak beste ukondokada eman zion Joanesi ea dantzara ateratzen ote ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 78. orr.

-Ilegorria hiretzat, txinbo -bota zion lagunari, ukondokada jota-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Ukondokada bat jo, eta "zuk daukazu suertea, zuk!", bota dit lehengusuak lagundu nahian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 121. orr.

Bati ukondokada, besteari burla, hari kokotean danba eta honi txiste gazia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 79. orr.

Ukondokada eta baloikadak tarteko, sudurrean makina bat arazo izan du.  Berria - Kirola   2004-05-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukondokada bat eman (5)


ukondokadatxo iz ukondokada txikia.

Hasieran Bartell D'Arcy jaunak errefusatu egin zituen bai bata eta bai bestea, baina aldameneko batek ukondokadatxo bat eman eta zerbait esan zion belarrira, eta orduan bere kopa betetzeko baimena eman zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.

Harryk, artean oihuka, Roni ukondokadatxo bat eman zion saihetsetan eta Malfoy seinalatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.


ukondoko iz ukondo ukaldia. ik ukondokada.

Dimasi burua okertzen ari zitzaion eta, Aldaik ukondokoa jo zion.  Berria - Kultura   2004-10-24

Harryk ukondoko handi bat eman zion Roni isiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

-Harry! -esan zion Fredek, ukondoko batez Percy alboratu eta Harryren erreberentzia handi bat eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

Jende artean ukondokoak emanez Harryrengana iristeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Herriko eztei bazkari batean bezala zen, jendetza edaten, berotzen, elkarri ukondokoak jotzen hasten denean bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukondoko bat eman (4)

ukondokoa jo zion (3)

ukondotik heldu (15); ukondotik oratu (8)


ukorno iz

Beltza, garaia eta harritsua, Heriotzaren Amildegia hantxe zegoen oraindik; bertan ikus zitekeen ukornoek zapaldu eta zanpatutako belarra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.


ukozale iz

Ukozale [...]: bere buruari atsegina ukatzearen tentazioan erortzen den pertsona ahula.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 255. orr.


ukrainar (orobat ukrainiar g.er. eta ukraniar g.er.) 1 izlag Ukrainakoa, Ukrainari dagokiona.

Gaurko Ukrainako kosakoen matxinadaren buruzagia izan zen Chmielnitzki, eta gaur egun ukrainar herri heroi nazionaltzat hartzen dute askok.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.

Schkopau-n, ukrainar neska talde bat laboratorioko lanean trebatzeko ardura izan zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Blusa kolore-alaiak, gizonak mahuka hutsik, askotan ukrainar erara brodatuta.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

Alemaniar poliziaren laguntzaile ukrainarrak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.

Peterrek erran dit ez hain aspaldi neska ukrainar batekin ezkondu dela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.

Orduz geroztik bederatzi soldadu ukrainar hil dira, hauetatik hiru borrokaldietan eta beste 20 bat zauritu da.  Berria - Mundua   2004-12-04

Bazkalostean ere kantatuko ditugu abesti ukrainarrak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 65. orr.

2 iz Ukrainako herritarra.

Ukrainarra zen sortzez Vassili Grossman.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.

Austriar-hungariarra izan zen nazioz haurtzaroan, sovietarra gerora, eta ukrainarra bizitzaren azkenean.  Berria - Harian   2006-03-02

Nola ulertu norbera poloniarra izan beharra alboko herriko lehengusua ukrainarra zela esaten ziotenean, biak judu zintzoak izanik?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Dimitri Peterman ukrainarra nazionalitatez estatubatuarra da.  Berria - Kirola   2004-07-13

Andriy Bondar ukrainarraren emaztea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 268. orr.

Hirugarren gutuna Svetlana Alexievitx ukrainarrak irakurri zuen.  Berria - Kultura   2004-02-08

Hildakoa 23 urteko errumaniarra zen, eta atxilotu dutena 32 urteko ukrainarra.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Zazpi milioi ukrainar gosez hil ziren Stalinen kolektibizazio kanpainaren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-11-30

Emaitza ofizialak ez onartzeko eskatu diete zenbait herrialdek ukrainarrei.  Berria - Mundua   2004-11-26

Ukrainarren behar ekonomiko eta energetikoei erantzuteko bi zentral haiek eraikitzea ezinbestekoa zela argudiatu zuten orduan agintariek.  Berria - Gaiak   2004-08-10


ukrainera iz Ukrainan mintzatzen den eslaviar hizkuntza.

«Oinarrizko» lau hizkuntzez gain (ingelesa, frantsesa, alemaniera eta italiera), japoniera, txinera, errusiera, poloniera, txekiera, ukrainera eta turkiera ere itzultzen dute.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Lau begiraleetatik bik gaztelania eta ukrainera menperatzen dituzte eta haurren eta Euskal Herriko gurasoen arteko bitartekari lana egiten dute.  Berria - Harian   2005-07-17

Dnieperren mendebaldera, aldiz, ukrainera da nagusi, baita etnia ukrainarra ere.  Berria - Mundua   2004-11-30

Baina oposizioak irabaziz gero ukrainera bultzatuko duten beldur dira egungo lehen ministroaren jarraitzaileak.  Berria - Mundua   2004-12-23

Esataria azken borrokei buruzko artikulu bat ari zen irakurtzen, ukraineraz.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.


ukrainiar ik ukrainar.

ukraniar ik ukrainar.

ukronia iz utopia historikoa, balizko edo alegiazko datu faltsuen gainean eraikiriko historia.

Ipuin edo nobela den alde batera utzita, ukronia da: Hitlerrek, Europan gerra irabazita, AEBak bereganatzera jo balu gertatuko zatekeena irudikatu duzu, iragan fikziozkoa.  Berria - Harian   2005-10-12

Horiek horrela, dinosauro bat denbora eta espazio berean gizakiarekin batera kokatzearena, Monterrosok egiten duen bezala, ukronia itzela da.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 40. orr.

Landatartasunaren ikusmolde paradisutar, edenikotik begiratzen zaio orain unibertso horri, landa-giroko bizimoduaren utopia (eta ukronia) delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.


ukroniko izond ukroniarena, ukroniari dagokiona.

Ezin da, noski, baieztapen ukroniko seriorik egin, baina Barojak edota Unamunok, gaur bizi izatera, euskaraz idatziko zutela pentsatzea zilegi iruditzen zait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Hemeretzigarren mendeko nobelatzarretako heroi sentimentalekiko nolabaiteko lotura ukroniko eta memeloa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 116. orr.

Abiapuntu ukroniko hau proposatzen digute Ian Edginton gidoilariak eta D'Israeli marrazkilariak Trazos escarlata komikian.  Berria - Kultura   2004-09-29


ukuilu (orobat ukullu g.er. eta ikuilu g.er.) 1 iz abere handiak gordetzen diren toki itxi eta estalia, eskuarki baserri barrenekoa. ik korta; heia.

Behean, sukaldea eta ukuilua; goian, logelak, komuna eta mandioa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 15. orr.

Baserri zaharretan [...] ez zen beste berogailurik izaten: beheko sua, eta aziendaren lurruna ukuiluko ohol artean behetik gora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.

Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Ostatuko egurats beroa, ukuiluko egurats astuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

Mandio aldetik edo ukuilutik ere, behiak jaiztekoan-eta, hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko, ez zegoen ukuiluan beti apopilo ibiltzen diren euliei erreparatzea bezelakorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Eskuko eskaileratik ukuilu gaineko mandiora igo eta ahapeka hots egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Ukuiluak, berriz, arkumez eta antxumez beterik zeuden, denak hesiz bereizirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Selifan kotxezaina ukuilura joan zen zaldiez arduratzera, eta Petrushka lekaioak bere gauzak antolatzeari ekin zion ate ondoko gela txiki, oso ilunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Ukuilura eraman ninduen, eta bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Herriko ukuiluetara ura eta pentsua eramaten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 149. orr.

Nire ametsa bete nahian, benta bateko ukuiluan hasi nintzen morroi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Ukuilu txikia zen [...] askatan bi behi zeuden, eta bazter batean, itxitura baten barruan, txahal bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Ukuilu zaharrak ez du sabairik, ez eta, egia esatera, benetako zorurik ere, baina zabala da bederen, eta argi-indarra ere badu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.

Ukuilu modernoa zenez, hau da, jateko askak pasiloan zehar eta uretarakoak hormetan zituena, buelta emanarazi behar izan zieten ehun behiei.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Emakumeak ukuiluan bildu eta errosarioa errezatzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 200. orr.

Jatorriz, gogoz eta xedez nor bere ukuilukoak izan ginen beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meatzeetatik ez urruti, taberna eta ukuilu zuloetan, kimikaren eta magia zuriaren arteko mugan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Kabinetean eta logelan ukuilu-usaina zegoen, lurreko egurren junturetatik zetorrena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Bertan ukuilu-kiratsa nagusi zen eta zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan Ukuilu atarian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

On Camillok begiratu ere ez zion egin kateaz itxitako ukuilu-ateari ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Bihar bazkalduko duk, bai, baina zerri-ukuilu batean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 141. orr.

Gora-behera zoro horietan nenbilen, Jannis Kounellis artista greziar maiteak, Erromako arte galeria bat, 1969an, zaldi ukuilu nola bihurtu zuen akordatu nintzenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Negua hegoaldean igaro ondoren, eta baserri-ukuilu, borda zahar, kanpandorre eta antzekoetan egin ohi duela habia [enarak].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.

· Ordurako ezkutatuak zitiztean, bakoitzak bereak, ganbara-ukuiluetan ezkutalekuren faltarik ez zuan izango-eta; bestela, berriz, gaztainondo zuztarren artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.


ukullu ik ukuilu.

ukur-aldi ik ukurraldi.

ukuritu, ukuri, ukuritzen da ad

Biharko eliza zien eskietan datekila ukuritzen zait prefosta.  Herria   2005-02-24


ukurka adlag erdi lotan.

Elfoek niretzat egin zituzten, baina utzi diot erretzeari -eta berehala ukurka hasi eta tarteka erdi lotan geratu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 331. orr.


ukurraldi (corpusean ukurraldi soilik) iz makurraldia.

Ukur-aldi bat eginik, galdegiten dit aita superiora mintza dezakeenez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.


ukurtu, ukur, ukurtzen 1 da/du ad makurtu.

Joanes ukurtu zen zapeta sokaren estekatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 164. orr.

Guziek otoitz berezi bat erraiten ukurturik eta ahopetik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 163. orr.

Ur zikinen bidea hartuz, lur petik, ahal bezala, herrestan eta arrunt ukurturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Gure Jainko Handiaren aitzinean burua ukurtzeko eta ohartzeko zein gaitza den gure ezaxolkeria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 78. orr.

Pitxer ur eta beste bi arno ipini zizkien aitzinean eta, Marirengana ukurturik, ezpainetan musu egin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Oroit naiz halere jaun bat haur baten gana ukurtu zela, zerbaiten erraiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Burua lurrari ukurturik nabil, bizkarrezko pisuaren gatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Biak ukurtu ziren liburuari buruz eta, 1764. urteaz geroztik idatziak izan ziren izenen irakurtzen hasi ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

Paperaren gainera ukurturik zaudelarik, eguneroko besta hasi da zure inguruan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 45. orr.

Bidearen eskualde bakoitzeko arbolen abarrek, ukurtuz, elkar besarkatzen dute, tunela natural eta argitu bat moldatzen dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.

Besoak bularraldean gurutzaturik, ukurturik, hotzari ezin aski azkarki buru eginez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Andre gutietsi eta menperatuari izpiritu ahuldua ernatu zitzaion eta gorputz ukurtua xut jarri zitzaion, oldartuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.


ukutu ik ikutu.

ule1 ik ile.

ule2 ik hule.

ulema iz musulmanen artean legearen doktorea.

Ulemen burua hurreratu eta ahots goraz irakurri zuen txatala, honelako hitzekin amaitzen zena: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Ulemen buruzagia, apaizen ordezkaria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

«Hauteskundeak ez dira sinesgarriak izango», adierazi du ulemen kontseiluak.  Berria - Mundua   2004-10-06

Ulemen Batzordeak «genozidioa» leporatu dio Alauiri.  Berria - Mundua   2004-11-10

Faluja bonbardatzen segituz gero urtarrileko hauteskundeak boikotatuko dituztela iragarri du Ulema Suniten Batzordeak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Irakeko ulema erlijioburu suniten elkarteak esan zuelarik [...].  Berria - Mundua   2004-09-01

Belarri Inperialeko Ulemari ezer ez egiteko aholkua emateko proposatuko diot.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.

Buruzagi sunita erlijiosoak biltzen dituen Ulemen Erakundeak ere igandeko erasoak gaitzetsi, eta honakoa esan zuen: [...].  Berria - Harian   2006-03-16


ulerbera 1 izond besteren arazoak ulertzeko joera agertzen duena.

Batzuetan aitona edo amona maitagarriak iruditzen zaizkigu, goxoak, argiak, ulerberak, samurtasunez beteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Aitak, normalean, itxiagoak dira neskekin eta mutilekin, biekin berdin; amak, berriz, ulerberagoak izaten dira.  Berria - Harian   2005-04-15

Jokabide batzuekin jarrera ulerbera zeukaten kontzientzia batzuk aldatuko direla uste dut, atentatuen gordintasuna eta ondorioak [...] ikusita.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Ulerbera izan behar duzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Gure amaren bisaia ere ez zen ulerberagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

2 (adizlagun gisa)

Beren iraganaz deus ez dioten hainbat idazle borrero edo zentsore edo faxistekin bezain ulerbera jokatuko ahal dugu trajedia latzen ispilura begiratu nahi izan ez zuen biktima batekin!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.

Ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerbera agertu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.


ulerbide (orobat ulerpide) iz ulertzeko bidea.

Nola izan ote zen gauza ia ulerbiderik gabeko haurtzaro hartatik irteteko?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Musikari esker, Krisztinaren eta hire artean ulerbide bat sortua zuan, haren eta nire artean sortu ez zena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 193. orr.

Polaritate horretan oinarritzen dela esango nuke Borgesen estiloa: testu milimetroraino zehatz-zuzenak, aldi berean, zeharkako iradokizunak eta mugarik gabeko ulerbideak ernaltzen ditu nonahi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Guareschi, berez, eskuindarra, erregezale eta antikomunista izan zen [...]; aldiz, bere literaturan ematen zuen mezua esan dugun ulerbidearen aldekoa zen, zalantzarik gabe faxismoaren eta nazismoaren biktima izan zelako bera ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.

-Edo nik jarri ditudala hor uste al duzu? -uste dut ulerbidean sartu garela-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.


ulergaitz (orobat ulerkaitz g.er.) 1 izond ulertzen zaila dena, ia ulertezina. ik adigaitz.

O, gizon ulergaitza!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

Ahotik hots ulergaitzak jaulkitzen zitzaizkiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Ismet, bien bitartean, esnatu eta lokartu egiten zen aldika, eta hitz ulergaitzak murmurikatzen zizkidan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 83. orr.

Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Batzuentzat maila goreneko lana dena, besteentzat jolas literario hutsal eta ulergaitz samarra da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Zalantza apur batez betiere, bihotza biluzteak sentikortasun ulergaitz halako bat erantsiko balio bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Esplikazio lehor, ulergaitz, hermeneutiko, enigmatiko eta transgresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Bere helburuen artean dago irakurlea ukitzea eta hunkitzea, haren arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Zer indar ulergaitz eta misteriotsuk erakartzen nau, bada, zuregana?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Eta Ednak zeozer ulergaitza esango dizu dardaraka, I love you moduko zeozer.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Korrika eta presaka hitz egin zion mutilari, nahas-mahas ulergaitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Alemaniarren gogamen zorrotzak hitz korapilatsuak sortzen ditu, ulergaitzak askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Azentu ulergaitza gazte harena.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 93. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Ulergaitza izan zen hura guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Minutu labur haiek ulergaitzak ziren berarentzat, bazirudien denboratik eta beraren bizitzatik kanpo zeudela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Horregatik da interesgarria bizitza, ulergaitza delako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Ulergaitza zitzaidan bat-bateko mudantza hura. Marcel Martin eta Victoria bera baino gorago daude, ulergaitz zaizkion erreferentziak darabiltzate, askeagoak dira, zintzoagoak, bera baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Albistegiak, gehienbat, aspergarri zitzaizkion, eta gero eta ulergaitzago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Ez zen oso beldurgarria, baina bai nahasia, ulergaitza eta bitxi samarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Dena dakienak ez dauka deus ikasterik, eta deus ezin ikas dezakeenak ez daki ezer (honek, errazaren errazegiz, ulergaitza dirudi).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Esandakoa ulergaitz irudituko zaio, agian, eta objekzio hau egingo dit: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

Ulergaitza ematen badu ere, Umberto eragozpena nuen Parisa joateko, ez akuilu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Horregatik, hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitz gertatuko zaie Jaunaren hitza.  Elizen arteko biblia   Is 28,13

3 ulergaitza/ulergaitz egin

Orain ulergaitza egiten bazait ere zein tuntuna izan nintzen ikustea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Husainek luzatu zion begirakunea ulergaitza egin zitzaion Abasi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.

Ez zitzaidan hargatik ulergaitza egin nire emaztearen jarrera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.

Mollyri, aitortzen zuen, ulergaitza egiten zitzaion gerra haren nondik norakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

Errepideen korapiloa ulergaitz egiten zaio emakumeari, baina ohartu da bideak oro hondartzara xedean doazela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Aitortzen dut neure idaztoharrak berriro begiratzean asko direla ulergaitz egiten zaizkidanak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.

· Ulergaitz samarra egin zitzaion halako arratoi zuloan bizi zen norbaitek bigarren etxebizitza bat edukitzea  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ulergaitz egiten (4); ulergaitz gertatuko (3); ulergaitz samarra (3)

guztiz ulergaitza (3); jarrera ulergaitza (4); ulergaitza da (20); ulergaitza egin zitzaion (3); ulergaitza egiten (7); ulergaitza gertatzen (4); ulergaitza zen (4); ulergaitza zitzaidan (3)

hitz ulergaitzak (3)

modu ulergaitzean (3)


ulergaizkiro adlag era ulergaitzean.

Ulergaizkiro, Unamuno-k Euskal Herriaren gaia -historia ere- hasierako filosofiarekin jarraitu du gogoetatzen, beste eremuetan filosofia hori baztertu eta gero ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.


ulergaiztasun iz ulergaitza denaren nolakotasuna.

Ezin parekatu dira inola ere gure sorkariak eta Haren eginen zabaltasun, sakontasun eta ulergaiztasuna, Demokritoren putzua baino handiagoa baita haiek beren baitan duten sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

Ulergaiztasun komunikatiboaren kontu hau hornitzeko, bi txiste jarriko ditut.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 48. orr.

Hortz bakarra izanda baldartu egingo zitzaion ahoskatzea, eta horri egotzi nahi diot nire ulergaiztasuna, baina izan liteke, horrez gain, mutiko kalekume hura gai ez izatea bere aitona baserritarraren euskara aditzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 56. orr.


ulergarri (orobat ulertugarri g.er.) 1 izond uler daitekeena, ulertzeko modukoa. ik ulerterraz.

Hitz ulergarriak ez badituzue adierazten, nola jakin zer ari zareten esaten?  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,9

Gizonari aditzen zitzaizkion hitz ulergarriek ez zuten koherentziarik elkarren artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Teoria ulergarri samar bat osatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Antologia honetan, salbuespenak aparte, Rimbauden poema ulergarrienak aukeratu ditut, Jakina, ez dago inolako harreman ulergarririk munduko bekatuen eta munduko sufrimenduen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Elkarteak garestitze «ulergarrien» mugan direla azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Absurdoa, ez duelako inongo ordena edo helburu ulergarririk.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.

Bere anaiak ezin jasan izan zuela klima hura, besterik gabe, oso gauza ulergarria niretzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Poe zenez gero berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat, gauza ulergarria zen bere idazlanaren gainean hitz egin nahi izatea nirekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Nazionalitate-aldaketa horietatik erlijio- eta klase-aldaketak aztertzera igarotzen garenean, aurkitzen dugu hor ere familia dela, eta ez gizabanakoa, unitate ulergarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

-Euskara ulertzen dut -azaldu zuen emakumeak, euskara bitxi baina ulergarrian-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.

Gero kontu sinple eta, egoera honetan, ulergarri batzuk jakinarazi dizkigu. Gogora etortzen zitzaion lehengo irakaslea, zeinak, batere berotu gabe, modu ulergarrian hitz egiten baitzekien.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.

Modu erakargarri eta ulergarrian erredaktatuta egon beharko dute.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Ez baita ulergarria guri atsegina ematen jardutea, irainka ari gatzaizkion momentuan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.

Liburu honen abiapuntua histori azterketarako eremuak bilatzea izan zen, beren espazio- eta denbora-mugen barruan berez ulergarriak izango zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.

Hagridek armiarmei buruz esandakoa askoz ulergarriagoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 223. orr.

"Frantziako erregea"ren gisako deskribapen zehaztuak ulergarri lirateke nahiz eta ezer ez denotatu, hori osatzen duten terminoak ("Frantzia" eta "errege") zuzenean edota deskribapen bidez ezagutzen baititugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Ondorioz, ulergarri izanik ulertzen ez dudana ez dut oroitzen, ez maitatzen; eta alderantziz, ulergarrietarik oroitzen edo maitatzen dudan oro aditzen dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.

Arraro samarra sentitu arren, ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Hainbat nazionalitatetako lagunek guztiok ulergarri dugun hizkuntza baten bidez adierazten dizkigute bizitakoak.  Berria - Harian   2005-05-20

Bizitzak bihurtzen ditu ulergarri testuan esaten diren eta esan gabe uzten diren hainbat gauza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Ulergarri baina ez barkagarri iritzi nion poliziaren jarrerari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Beharrezkoa da hizketa ulergarria gerta dadin eta hizketa horrek ekar ditzan ekarri behar dituen ondorio guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Buenos Airesen bi hilabete inolako emaitzarik lortu gabe ematea ulergarri eta barkagarria jotzen zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

3 ulergarria/ulergarri egin

Erredukzionismoa ontzat ematen badugu, "esanahi" kontzeptua (eta beraz, baita analitikotasuna ere) erabilgarri eta ulergarri egingo dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Bere historia ulergarri egiteko, bere aurrekari historikoen sokan jarri behar zuela ohartu zen. giza arrazoimen mugatuari Jaungoikoaren Hirutasuna ahal den neurrian ulergarri egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Atzera begira, ulergarri egiten zaizkit.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 105. orr.

Oso harrigarria egin zitzaidan aipamen hura; orain, berriz, guztiz ulergarria egiten zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 82. orr.

Hitz egin dezagun lasai, bada, aurreuste faltsuak egin gabe, eta egoera askoz ere eramangarriagoa eta ulergarriagoa egingo zaizu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azterketa eremu ulergarri (4); ulergarri egiten (3)

erabat ulergarria (3); gauza ulergarria (3); guztiz ulergarria (5); ulergarria bihurtu (7); ulergarria bihurtzeko (3); ulergarria da (52); ulergarria da hori (3); ulergarria da oso (3); ulergarria iruditzen (6); ulergarria zen (8)


ulergarritasun iz ulergarria denaren nolakotasuna.

Ulergarritasuna kolokan jartzen dute horrelako laburdurek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 155. orr.

Neure irudiaz sobera arduratu gabe ari izan naiz hitzari hitza harikaltzen, ulergarritasuna helburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Informazio orriak xehetasunak emateko dira, eta euskarak ulergarritasuna saihesten badu, ez du funtzio hori betetzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Bi egunen buruan, Morse andrea bere onera etorria zen ostera; zor eta lor hasieran, eta gero eta ulergarritasun handiagoaz ondoren, zorigaiztoaren neurrigabeaz ezari-ezarian jabetu ahala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Munduaren ulergarritasunean fedea galtzeko ez dago zientziaren kardinalen esanetara zuzenean jotzea adinakorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Xehetasun batzuetan aldaketak egin bazituzten, ulergarritasunaren mesedetan izan zen, ez estiloarenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian, edo ulergarritasunezko keinu atseginen bat sikieran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 126. orr.


ulerkaitz ik ulergaitz.

ulerkera iz ulertzea; ulertzeko era.

Gizakiaren ulerkeran Kantek ez du aurrerapausorik ematen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 53. orr.

Bere 'triangelu' kontzeptuaren (ideia unibertsalaren) ulerkerak ez du bere ezagutza ahalmenaren horrelako ziurtasun apartekorik ematen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 45. orr.

Zaharra ei zen, zaharregia ere bai, neskatilaren garai hartako ulerkerarako: 50-60 urte inguru.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Ez diozu, beraz, arrotz iritziko honelako gai sakon eta zailak hainbeste ulerkera ezberdin eduki ahal izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Ohartarazten du, bere ulerkeraren arabera, urak egun haietan lortuko den jakintza adierazten duela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.

Norbaitek testuen ulerkera alegoriko hori eta esangura ezberdineko hitzen kidetasuna aintzat hartu nahi ez balu, honela esanen zaio: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Enpresen deslokalizazioa, lan merkatua desarautzea eta ongizate estatua desegitea ez da globalizazioaren ulerkera bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19


ulerkor 1 izond gauzak ulertzeko joera duena.

Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Hitz gutxikoa izan arren, emakume atsegina eta adeitsua zen jendearekin, zabala eta ulerkorra lan-harremanetan, beti prest zenuen laguntzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 186. orr.

Oso ulerkorra izan zara kontu honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.

Haren maizterrentzat [...] etxeko nagusi eskuzabal eta ulerkorra zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra, ulerkorrak dira salbuespenik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Ulerkorra eta irekia izan behar duzu: ulerkorra senarrarekin eta irekia zeure buruarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Bere kasuan jendea ulerkorragoa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Euskal gizartea oso irekia da besteekiko; tolerantea, ulerkorra.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Ulerkor agertu nahi eta ezin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Ulerkor azaldu natzaio, niregatik ez kezkatzeko esan diot, ondo nagoela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.

Ez baita errana egun ulerkor eta bihotzdun iduri duen Israëleko burua ez dela bihar zakar eta gogor agertuko.  Herria   2005-02-03

2 ulergarria, ulertzeko modukoa.

Esan didatenez komeni da zenbakia ahalik bizkorren alemanez argi eta ulerkor ahoskatzen ikastea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Beheiti baina ulerkor entzun nion berbaz: Bonjour!  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.

3 ulertzea adierazten duena.

Hungariar urdailerako -esan du irribarre ulerkor eta errukiorrez- ezohikoa da, noski.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Jarrera ulerkorra hartu beharko dugu, badaezpada.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.

Begirada gozo eta ulerkor bat eginez gero, berriz, barrez ari gatzaizkiola uste lezake subjektu begirale aktiboak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.

Ez zen inoiz hildakoei buruz hitz egiten, eta haien senideei ez zitzaien keinu ulerkorrik eskaintzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.

Zuzendaritza Batzordekoek ezker-eskuin mugitu zuten burua, aitakeria ulerkorraz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.


ulerkortasun iz ulerkorra denaren nolakotasuna.

Entzun nuen zelan eztabaidatzen zuten, ikuspuntuak trukatzen, batarekiko gaitzespenez, bestearekiko ulerkortasun handiagoz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.

Pribilegio tratua gaitzetsi eta bere txanda defendatzen zuen baten bat izatekotan, ulerkortasun faltaren marmararri egin behar izango zion aurre.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Ulerkortasuna eskatu zuela bazekien, baina ezin zuen jasan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.


ulerkuntza iz ulertzea. ik ulerkera.

Ezagutza eraikitzeko bidea ulerkuntza dela argi utzi nahi izan zuen, baita adimena garatzeko heziera mailakatuak duen garrantzia ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.

Guzti honen ulerkuntzan eta egitura komunikatiboan zaratak betetzen zuen papera bete izan du ETAk, ez du permititu gakoa non zegoen ikustea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Neuk behin eta berriz azaldutako kezka da, kulturarik gabeko jendeek, Jainkoaren Izpiritutik hain urruti daudenek, eta giza ulerkuntza dorpearen azpian daudenek, nola duten ausardia Idazteunean ulertzen edo irakurtzen dutena epaitzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 26. orr.

Atzeman beharrekoa kontzeptuon ulerkuntza zientifikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Ustelkeriaren gaitz ezagunak sustraitik kentzean, gizarte-oreka asaldatu zuela, hau gabe ezinezkoa zelarik elkarrekiko ulerkuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Gure belarrietara helarazi zitzaigun kontua ulerkuntza itzelez eskainia zegoen, musikariak Higginbottom maisuaren mugimendu arrastoaren atzetik sinesgarritasunez abiatuz.  Berria - Kultura   2006-04-12


ulermen 1 iz ulertzeko ahalmena. ik adimen.

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Enarak, ulermena balute bezala, bat-batean isildu eta ez ziren beren lekutik mugitu, predikua burutu zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

Handia da Jauna, guztiz goresgarria, ulermenaz gaindikoa haren handitasuna.  Elizen arteko biblia   Sal 145,3

Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.

Jesukristo gure Jaunak emaniko etsenplu gurgarriak ere beren ulermenaren argitan bakarrik ikusten dituzte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Virgilioren poesia Mendebaldeko kristau-ikasle gaituenen ulermenetik kanpo egon zen, ulertze-neurritzat Virgiliok adierazi nahi izan zuen esanahia atzemateko gaitasuna hartzen badugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 291. orr.

Aurkitu zuenak, harrigarria izateaz gain, ulermenaren muga guztiak gainditzen zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Ulermenaren oihal garbian makularik utziko ez duen sintaxi garbi baten bila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

Ikusmenezko dimentsioaren eta haren ulermenezko dimentsioaren arteko lotura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Literaturaz hutsaren hurrengoaren itzala ere sumatzen ez duen batek nahas ditzake ulermenezko irakurketa mekanikoa eta literatur gozamena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ulermen zoliari hitz gutxi. Ulermen laburreko norbaitek guk igo nahi dugun maila horretara heldu nahi ez badu, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Gizon arruntek beren adimenaren eta beren ulermen ahularen arabera berengana ditzaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

Ba al da deus nabariagorik, argiagorik, begi-bistakoagorik tematia ez den ulermen eskasekoarentzat ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Nahiz eta emakumeek gizonezkoek baino gorputz ahulagoa izan eta hainbat ariketarako hain abilak ez izan, ulermen zorrotza eta askea dute erabiltzen dutenean.  Berria - Gaiak   2006-03-07

"Gizakiari datxekion" Jainkozko ulermenari esker, esan da "Jainkoaren antz eta irudira".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Jesukristok, giza izaeraren zirrikitu guztiak ulertzeko zuen ulermen jainkozkoaz, ulertu zuen gizon guztiak ez zirela erlijiozko bizitzara deituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 258. orr.

3 ulertzea. ik ulerpen; ulerkuntza.

Ergela iruditzen zaio emakume batek gizonezko batengandik ulermena itxarotea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 211. orr.

Adiskide batekin hizketaldi intimoan jardutea, harekin gaudela geure harrokeria ergela eranzten baitugu, harengan beroa eta ulermena aurkitzen baititugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Ahozko ulermenari dagokion zatian, bereziki, gaizki aritzen dira.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Sailkapenaren aldeko grinak desberdintasunak bilatzera eraman izan gaitu gehiegitan, kontzeptuen ulermen osoaren kaltetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Aldaketaren adigaiaren ulermen zuzena ere iraunkortasun horretan oinarritzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Antagonismoaren eta hegemoniaren arteko harremanen ulermen teorikoa da erabakigarri gaur egungo euskal egoerarako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Ezin zuen formulatu, ez zen, ez esplizitua, ez kontzientea, baina musika-formaren ulermen inplizitu nabarmena zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Zure ideiak eta aipatzen dituzunak bereizi behar dituzu, nahasmena ekiditeko eta argudioaren ulermena errazteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Horien ulermena errazteko adibideak erabili behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Irudi horietan diegesi baten ulermen eta integrazio-mekanismoak azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Izugarrikeriei izugarrikeriak metatu ahala joan gara horien ulermenari ulermena eransten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badela giza pentsamenduan goragoko beste maila bat, goragoko ulermen-gaitasun bat.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Beste neska-mutilen artean ba omen zen batetik bestera arin, sotil, etengabe aldatuz igarotzen zen zerbait: esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Makinaren ulermen gaitasuna handitu nahian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Vitruvioren hizkeraren "iluntasunari" eta ulermen-zailtasunei buruzko eztabaida antzinakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Nahi gabe, ulermen keinu bat egin du bidaztiak, eta Carmenek begia kliskatuz erantzun dio bere ondotik pasatzerakoan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 47. orr.

Ulermen-distira moduko bat sumatu uste izan zuen aurpegietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

SS-Ahnenerbeko buru izandako Sievers doktorea heriotza zigorrera kondenatu zuten, giza ulermena gainditzen duten krimenak agintzeagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Giza ulermenaren berezko mirabekeriak epai-ahalmena eman dionez, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Literatura elkar-ulermenerako gunea izan dadin.  Berria - Kultura   2004-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ulermena gainditzen duten (3)

ulermenetik kanpo (4)


ulermodu iz ulertzeko modua.

Goizuetako idazleak oraindik bere burua umetako baserritar nahi lukeela oharturik irakurri behar dira, nire iduriko, liburu honetako pasarte asko, baina batez ere naturaren ulermodua eta naturari buruzko elkarbizitza hizpide duten horiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.


ulermolde iz ulermodua.

Bai, badakit ezen solasaldi hura ulermolde zabalago batean hartu beharra nuela, eta enea zela hobena, ez zurea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.


ulerpen iz ulertzea. ik ulerkuntza; ulermen 3.

Eragile guztiak aztertzen ditu, ulerpenari, interpretazioari, hots, irudiaren onarpenari, eragiten dioten faktore guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Areago jo behar dugu eta esan analogia, gramatika mailakoa dela: formak haien artean lotuko dituen erlazioaren jabetze eta ulerpena eskatzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 206. orr.

Ulerpena jaso nahi zuen, genioa zela segurta ziezaioten, ezer baino lehen, eta ondoren bizitzaren zirkulu barrura eraman zezaten, epelera eta patxadara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Amaren belaunetan, oso irmo, Jamesek amaren indar guztia sentitu zuen puri-purian, zer eta gero ito eta agortzeko latoi puskaren aurrean, arraren zimitarra idorraren aurrean, errukirik gabe joka ari zena, behin eta berriro, ulerpen eske.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Zerikusirik izan dute horretan, sentimendu, emozio egoera eta ulerpen kolektiboko ikurren adierazpide gisa, Sarriegiren obren musika senak eta herri kadentziak.  Askoren artean   «Rataplan» - 83. orr.

1890 urte horietan jada Unamunok berak [...] euskal eta katalan identitate eta arazoarentzako sozialisten ulerpen urria salatzen zuen, ez alferrik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ulerpen eske (3)


ulerpide ik ulerbide.

ulerrarazi ik ulertarazi.

ulertarazi, ulertaraz, ulertarazten (orobat ulerrarazi g.er.) du ad ulertzera behartu.

Ulertarazi zeure legea, eta gordeko dut, bihotz-bihotzez beteko.  Elizen arteko biblia   Sal 119,34

Kudeaketa horren azaltzea, ulertaraztea, da mintzaldi honen helburu bat.  Herria   2005-12-08

Transmisio prozesua funtsezkoa izan da, erabaki horiek ulertarazteko.  Berria - Harian   2006-04-18

Esaera hauek jakinduria ezagutarazi, heziketa eman eta esaldi sakonak ulertarazteko dira.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,2

Nola arraio ulertarazi Antjeri ez nuela deusik ere nahi?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Zer egin behar da zuei ulertarazteko?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 88. orr.

Harrotasun pixka bat ere erakutsi behar zion, bere irakasleari zerbaitetan nagusitzen zaiola ulertarazi behar zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 78. orr.

Ez zen modurik izan ulertarazteko dolu bat zela ospatzen zena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

Baina bai erreparatu zion amak Nadia geldiarazteko eginiko keinuari, eta Marfaren begien distirak dena ulertarazi zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.

Ez dakit nola esan ere, nola ulertarazi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.

Salbuespen bat egiteak gure herrien arteko harremanei zenbateko onura ekarriko zien ulertaraztera saiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Xedea hau da: gizakiok mintzairaren ahalmena erabiltzeko modua ulertaraziko digun sistematika bilatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.

Teherandik zetorrela eta Italiarantz zihoala ulertarazi dit keinuka.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

Gure amak onez onean ulertarazi nahi zion Barbarossari lotsa eman beharko ziola ikuskizun eskandalagarri haiek ematea bere semeei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Zailtasun hori non datzan ulertarazten saiatuko gara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Harrera hotz antzaren kontuaz nuen ikuspuntua ulertarazteko eginahalak egin nituen haien aurrean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

Maimonek Jainkoaren betegintzak era negatiboan ulertarazteko darabilen argudioa [...] San Tomasek, San Dionisiok eta aita Luis Granadakoak ere, zeinek bere erara, antzera darabilte, irizkidetasun harrigarriaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 245. orr.

Hori entzulearen irudimenaren esku utzirik, beronek une horretan ulertarazi nahi zaiona konpreni dezan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Film bat ongi ulertu ahal izateko (bere apailuak ulertarazi nahi duen bezala uler dadin), nahitaez jakin beharra dago plano-aldaketa gertatzen denean, filmatzerakoan denborazko eten bat egin dela nahi duela esan horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nola ulertarazi (5); ulertarazi zion (10)

ulertarazten saiatzen (4)


ulertarazle iz zerbait ulertarazten duen pertsona.

Puntu horretan ere berriro bananduta aurkitzen ditugu ulertarazleak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.


ulerterraz izond erraz ulertzen dena. ik ulergarri.

Ez nahiz luzatuko hain adigai ulerterrazen azalpenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

[Prokofieven] Romeo eta Julieta obra ulerterraza da, ezaguna eta maitatua baita.  Berria - Kultura   2004-08-31

Lajos hizketan ari zen bitartean, zerbaitez jabetu nintzen, nahiz eta ez nuen asmatuko egia ulerterraz eta lasaigarri hura hitzez egoki adierazten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Egia hain ulerterraz horiek, obratzeko hain ezti horiek, zertan dira bada izu-ikarazkoak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.

Ez argiago edo ulerterrazago, ez; potenteago eta karisma handiagoz azaltzen zituen gauzak E. H. Beregorrek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 33. orr.

Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Jainkoaren justizia ez zen hain ulerterraza, hiltzeko kondena orokorraz aparte infernuan ezartzen zituen zigorren krudelegia esate baterako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.

Informazioa eta jakintza eskuragarriak dira, ulerterrazak eta kalitatezkoak, baliabide mota bat azken batean beste ezer baino gehiago.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

Zenbat eta ezagunagoa izan kirola bera, hainbat eta ulerterrazagoa izango dugu araudia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.

Erabaki nuen liburu laburretan idatzi beharko nuela irakurle guztientzat askoz ere ulerterrazagoak izan zitezen; horrekin lortuko da inolako oztoporik ez sortzea ulermenarentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Erdiguneko hizkera zenez, [euskara giputza] euskaldun guztiendako ulerterraza eta ikasterraza gertatzen zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Nola azal daiteke modu ulerterrazean zer den bularreko angina bat?  Berria - Gaiak   2006-03-19

Maila handiko fisikariak dira, eta, beraz, Einsteinen lanak modu ulerterrazenean azaltzeko egokienak.  Berria - Harian   2005-02-11


ulertezin 1 izond ezin ulertuzkoa.

Bahiarren begietan, bahiar ez diren guztiak izaki ulertezinak dira, arriskutsuak eta azpijoko zaleak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

Gure adiskidetasuna pozoitu zuen sekretu ulertezin hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.

Beldur ulertezin batek bihotza estutu zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Sen ulertezin batek, esker ona baino biziagoak, bultzatu egiten zuen traidorearen esklabo izatera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Bagoian berarekin bakarrik egoteko grina ulertezina, adieraztezina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

Ez dago enigma ulertezinik zuretzat.  Elizen arteko biblia   Ez 28,3

Interpretari pribatu eta ilunek liburukote ulertezinetan taxutuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Diploma horrek bandera asko zituen gainean, eta latinez idatzitako hitz ulertezinak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Sinesten al didak azken berrogeita bat urte honetan pauso ulertezin hori argi dezaketen posibilitate guztiak banan bana bilatu eta aztertu ditudala?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

Marra etenezko sare nahasi ulertezin bat baizik ez dute osatzen bide horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Konturatu zen burua hutsik zuela, berriz orri txuria, edo beltza, hitz guztiak elkarren gainean, elkarrekin gurutzatuak, ulertezinak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 174. orr.

Nahiko idazkera zabarra zuen, batzuetan ia ulertezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Are ausarki erantzuteko, irain eta madarikazio ulertezinez, haiek ezarririko itxitura eta zapalkuntzazko errejimenari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Bere esanezineko jakinduria gorenean eta bere erruki eta ontasun goren eta ulertezinean munduak zorotzat eta mespretxagarritzat duena aukeratu duelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Nahiago dut besteentzat irakasgarri izango diren bost hitz ulergarri esan, hizkera ulertezinean hamar mila baino.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,19

Zer edo zer kantatu edo oihukatu ohi zuen estonierazko esaldi eten, ulertezinekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Euskal Herriko egoeraz jakiteko erakusten zuen grina ia itsu eta, nire iritziz, ulertezinaren zergatia herriminak behar zuela izan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 276. orr.

Gerora, dena pasatzen duk... modu ulertezinean pasatu ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Zuzendaritzaren jarrera ulertezina dela deritzo.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

-Hire diskoetako marru horiek bai direla ulertezinak!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.

Aralarreko Mikel Basaberen irudiko, «ulertezina» litzateke Legebiltzarrean batzordea ez osatzea.  Berria - Harian   2005-08-05

Horregatik da bizia hain gauza bitxia eta arraroa, auskalokoa eta parte xelebrekoa, eta zulatu ezina, eta ulertezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Ulertezina zen nola kabi zitekeen zuri hura guztia halako poto txikian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.

Hizkuntza eta kulturarenganako desinteresa ulertezina zitzaion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 118. orr.

Ulertezina zitzaidan hitz labur bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Anek bere euskera petoan esplikatzen zizkien zirenak eta ez zirenak, guztiz ulertezinak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.

Gero errealitate korapilatsu eta ezkutua agertu zen, ametsen mundua bezain ulertezin eta iluna.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.

Gizaki guztion ondarea direla [hizkuntzak], oharmena eta sentsibilitatea biderkatzeko kodeak eta, besterik gabe, musika eztia, ulertezinak gertatzen zaizkigunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

Hannak ez dit gaitzespenik egiten, ez zaio ulertezina iruditzen nik Sabethekin hala jokatu izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.

Hori guri eta gure amari harritzekoa iruditu zitzaigun, ulertezina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 193. orr.

Bereizketak eginez, agian ez zaigu dena berdin ulertezina agertuko, graduak eta ñabardurak nabariko dira, gauza ulergaitzago eta ulergarriagoak suma daitezke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.

3 (izen gisa)

Bere ulertezina Izaskuni azaldu eta hark eman zion zergatia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.

Neure ulertezinean bihotzez goraipatzen dut Jainkoaren onberatasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

4 ulertezineko izlag ulertezina.

Ulertezineko hitzak ahoskatzen dituen aurpegi horren aurrez aurre.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Ulertezineko aintzaz Aitaren eskuinaldean eseririk ikusten zuen estasian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

5 ulertezinezko izlag ulertezina.

Neure beldur naiz! beldurraren beldur; nire gogoa asaldatzen zaidanean haren esturen beldur, izumen ulertezinezko sentipen izugarri horren beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Guztiz ere sinetsita geratu nintzen, ziur, normala ez zen zerbait, ulertezinezko zerbait ari zela gertatzen nire etxean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Espainiako Gobernuak jarritako helegitea «guztiz ulertezinezkoa» dela uste du Gasteizko Ganberako buru Juan Maria Atutxak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten, ulertezinezkoaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

6 ulertezina/ulertezin egin

Ulertezina egiten da Anoetan Gabilondo bezalako jokalari bati txistu egitea.  Berria - Kirola   2004-05-19

Hainbeste urtetan iraun zuena halako batean, ez bat eta ez bi, moztea ulertezina egin zitzaidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.

Ezagutu ditut pertsona batzuk psikoanalisia baliatzen zutenak niri ulertezina egiten zitzaidan hainbat jokabide esplikatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Bizitza hondatuko zion ekintza zentzugabe eta ulertezina egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 156. orr.

Gaitza ikuspegi oro hartzailean ikertzen da, eta gehienetan ulertezin egiten zaigu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Bati baino gehiagori ulertezin egingo bazaio ere, liburuki hauek ez dira larruz azaleztatuak, ez dute urrezko letrarik bizkarrean ez koloretako santurik barruan.  Berria - Kultura   2004-10-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hizkuntza ulertezin (3)

guztiz ulertezina (8); jarrera ulertezina (5); ulertezina egin (4); ulertezina egiten (6); ulertezina egiten zaio (3); ulertezina gertatu (3); ulertezina iruditu (3); ulertezina iruditzen (6); ulertezina izan (3); ulertezina izango (3); zinez ulertezina (3)

niretzat ulertezinak (3)

modu ulertezinean (3)


ulertezintasun iz ulertezina denaren nolakotasuna.

Heriotza lehenbailehen iristea ere nahi luke: menderen mendeko bere misterio eta ulertezintasun guztiarekin, hain burugabeki desitxuratutako alegiazko mundu hori baino ulergarriagoa zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.

Harrituta bainoago, nahasita nengoen, halako ulertezintasun norabiderik gabe batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 90. orr.

Usaia pedagogikoa ulertezintasun txikienarekin zailtzea baino nahiago izan dudala hizkuntzari dotorezia pixka bat kentzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Bere zalantza eta ulertezintasunak ematen dizkigu jakitera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 13. orr.

Zakurren eta katuen arteko etsaitasuna, elkarren arerio izatean baino gehiago elkarren arteko ulertezintasunean oinarritzen da, zakurraren eta katuaren portaerak zeharo ezberdinak baitira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

Ulertezintasunezko itzal batez lausotu zitzaizkion Perretteri begiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Urrundik antzeman diot guganako begirada arrotza, ulertezintasunezkoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.


ulertu, uler, ulertzen (orobat ulert g.er.) 1 du ad zerbaiten esanahiaz, izaeraz, zergatikoaz jabetu; norbaitek dioenaz jabetu. ik aditu; konprenitu.

Honek, berriz, aitona-amonei ez die ulertzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Ez diat ulertzen mutil hau!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Egia esan, ez dizut ulertzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 81. orr.

-Ez nauzu ulertu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Uler iezadazu ongi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Asko zor diogu, esan zidan, eta nik ulertu nuen dirua zor geniola.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Denok ulertu genion adierazi nahi zuena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 72. orr.

Uler ezazu behingoz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ez zuen Juanen portaera ulertzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Bere izaera berezia ulertzeko, egitate ordena berri bat sartu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Frantsesek edo alemaniarrek sekula ez dituzte atzemango ez ulertuko xehetasun eta desberdintasun horiek guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Ez dut ulertu galdera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.

Ez nion izena ulertu: motorren burrunbadak uzten ez, banan-banan probatzen ari baitziren gasaldi osoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Nik den-dena ulertu nuen eskutitzak irakurri nituenean, eta ordutik aitari modu oso bestelakoan begiratzen diot.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Adela ahozabalik geratu zen, ulertuko ez balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Ulertzen, Herrenko?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Hasteko, zera utzi nahi dizut argi eta garbi, ez naizela profesionala, ulertzen?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.

Zer arraio ulertu behar du horrek!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 166. orr.

Niri neuri, aitzakia hutsa iruditzen zait euskara giputza ulertzeko zailtasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 55. orr.

Azkenaldi honetan garunaren funtzionamendua ulertzeko egin diren ia aurrerapen guztiek iradokitzen dutenez, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Ulertzen ez nik zergatik ekin zion barreari bat-batean emakume beltzak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Perpausaren zentzua argia da ulertu nahi duenarentzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Gertatzen dena ulertzeko, beste behin ere, Maimonen esoterismora jo beharra dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Ulertuko duk noski isil-isilik egongo naizela kontu horri buruz, lotsa onez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Ez da ulertzen oinetakoen zientzia zer den, zientzia zer den ulertzen ez denean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 90. orr.

-Ez baduk ulertu nahi ez alkate eta ez hire abeltalde horretako buru bezala, ulertu behintzat seme baten aita haizelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Ume hark ez zuen deus ulertu; ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

-Ez diat deus ulertu, bota nion.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Honi, ordea, ez zaio tutik ulertzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Gero Bibliako istorio horrekin topo egin nuen, eta ez nuen fitsik ulertzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Ezerez alemanez, ulertu bakarrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Metafora gisa uler bedi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Sentimenen irudia, ahalik eta bizkorren atxikia, tresna gisa ulertua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Dena ulertzeko modukoa da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Berehala ulertu zuen, Joanesek, gerlako preso zela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Azkenean ulertu dut zer gertatu zaidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Hamar urte eman zituen Dursleytarrekin, inoiz ulertu gabe zergatik eragiten zituen gauza arraroak nahi gabe ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

-Gaur ulertu diat erroarena ondo -egiten dio Gabinek Hausterri-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

2 (adizlagunen eskuinean)

Ongi ulertu beharra dago, zeren garrantzi handikoa baita, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Nik, ordea, oso ongi ulertzen ditut nirea eta zurea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Ez dakit ondo ulertu diodan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 173. orr.

Ez nuen ondo ulertzen Angelen zalaparta, ez nekien nortaz ari zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Hau ederki uler daiteke nire oinarri-esakuneen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

Hiru dimentsio horiek aise uler daitezke intuizioz, oinarritzat gure gorputza eta gorputzak espazioan duen kokaera harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Guatemala aldera omen zihoan, berehalaxe aditzera eman zidanez, negoziotara, oker ulertu ez banion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Ez iezadazu gaizki ulertu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Guztiaren gainetik, ordea, gure karitate gaizki ulertua bere helburuaren kontra bihurtzen zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bilbon polemika sortu da, Unamuno-k bere burua gaizki ulertua sentitu du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Baina une bat geroago, garbi ulertu zuen kontua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Erlatibizatuz, hala hobeto ulertzen baita -bestela, azken batean, nekez uler daitekeen zifra bat besterik ez da-, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Nire adinetik esaten diat hori, nahiz eta hiretik nekez ulertuko duan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.

Erraz ulertzen da: Husarren 4.eko kapitain baten emaztearen maiteminez ari den herritarra zara.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Bazirudien ez zuela guztiz ulertzen gertatzen ari zenaren esanahia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Ongi baino hobeki ulertu zuen eutsi egin behar ziola ama besoetan hartzeko grina biziari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.

Ez da horrela ulertu behar, beste honetara baizik: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Bastosi bihotza erdiratu zitzaion, bertatik ulertu baitzuen: motorretariko bat orduantxe hondatua zen, noski.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbeste interpretazio eta ulertu-beharren erdian, filologoa hitz gordinaren maiteminean etzaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Hark: "zeer? zer iruditzen?", eta zuk, ulertu-plantak eginez ezinbestean: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

· Sorbaldak harrotu zituen, ez-ulertu plantak eginez bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.

4 gaizki ulertu (orobat gaizkiulertu) iz

Berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Gaizki-ulertu bat izango zen tartean, kartzela oso hotz batera eraman baininduen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Istripu baten edo gaizki-ulertu baten antzeko zerbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

Albert Camusek Gaizkiulertua izeneko antzerkian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

Beharbada, aipatu egin beharko genuke, gaizkiulerturik ez gertatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Hala behintzat ez zen gaizkiulerturik egongo.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Agiriak aurrerantzean sor litezkeen gaizkiulertuak saihestuko ditu.  Berria - Kirola   2004-04-24

Gaizkiulertu guztiak uxatuta, autora itzuli ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Bien arteko gaizkiulertua bulego kontuek eragin zutela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-17

Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude, elkar aditzeko desira erreal bat ezkutaturik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.

Ez zegoen gure arteko engainurik ez gaizkiulerturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Hura guztia gaizkiulertu erraldoi eta ikaragarria zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.

5 ulertu ezin (orobat ulertuezin g.er.) iz

Hain luze joak ziren gure itzalak, gure aditu ezinak, gure ulertu ezina.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Baina baita harridura ere, ulertu ezina, dolua, subjektu horren hondamena ikusirik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Pare bat segundo iraun du Martinen begiradako ulertu ezinak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertuezinak, asteburu batez behintzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.

Ulertu ezina sortzen da orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.

Zenbateko ulertu ezina, zer nolako inkomunikazioa elkarren ondoan egonda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 25. orr.

Olaizolak ingurumena, lesbianismoa eta gurasoen eta seme-alaben arteko ulertu ezinak jorratu ditu.  Berria - Kultura   2006-01-08

Mendebaldeko kulturaren gaixotasuna irizten zion Snowk bien arteko ulertu ezinari.  Berria - Gaiak   2004-06-17

6 ulertu ezinezko izlag ezin ulertuzkoa.

Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izaten ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Behin eta berriro ikusi zuen ametsetan gizon zuri handi bat, antzinako modura jantzia, hatzaz bekokian jo eta ulertu ezinezko hitzak esaten zizkiona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Paper bat erakusten dit; ulertu ezinezko froga mordo bat zirriborratu du han.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Zeren, paperean argia izanik ere, guztiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baita zentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

7 ulertzekoa izan da ad

Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Cervantes militar ohi bat zen: ulertzekoa da haren erabakia. Alde batetik ulertzekoa duk haren jokaera, zeren betidanik jakin izan baitik hi Euskaltzaindikoa hintzela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Euskaltzaleen zalapartak ulertzekoak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Uste dut ulertzekoa dela bere alargun gazteaz aparte, Margak [...] Marcel Martinengan zuten konfiantza zertan oinarri zitekeen jakiteko nuen beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.

Ulertzekoa zen zorigaitzeko aita hark kezka txarrak eta nahigabe saminak edukitzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 424. orr.

Harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Ulertzekoa den bezala, Iturrinori ezagutzen diogun bertso-sorta bakar paregabeaz hasi ginen hizketan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

1900-1950 liburuaren egileak dioenez, guztiz ulertzekoa da maisuak ikaslearengan eragin hori izatea.  Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.

· Ulertzeko da, bere bizitza eredutzat daukan jendea izatea oraindik, eta bere azainak kontatzeko kemen puska harroa izatea ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

azkenean ulertu (10); bakarrik ulertu (8); bat batean ulertu (9); behar bezala ulertu (10); benetan ulertu (6); berehala ulertu (68); berehala ulertu zuen (29); berehalakoan ulertu (9); beti ulertu (6); den dena ulertu (6); dena ulertu (37); dena ulertu nuen (7)

ederki ulertu (10); elkar ulertu (30); erabat ulertu (8); esanahia ulertu (6); ezer ulertu ez (6); ezer ulertu gabe (14); ezin da ulertu (35); ezin nuen ulertu (15); ezin ulertu (41); ezin ulertu nuen (6); gaizki ulertu (67); gaizki ulertu bat (8); garbi ulertu (7); gizarteak ulertu (7); guztiz ulertu (8); hala ulertu (21); halaxe ulertu (12); hitzak ulertu (10); hobeto ulertu (25); honela ulertu (6); horrela ulertu (19)

laster ulertu (14); nola ulertu (61); nola ulertu behar (30)

oker ulertu (10); ondo ulertu (110); ondo ulertu zuen (10); ongi ulertu (89); ongi ulertu zuen (8); orain ulertu (8); oraindik ulertu (7); orduan ulertu (68); orduan ulertu nuen (34); orduantxe ulertu (13); oso ondo ulertu (17); oso ongi ulertu (10); segituan ulertu (8); testuinguruan ulertu (9); testuinguruan ulertu behar (8); txarto ulertu (7)

ulertu ez arren (17); ulertu ezin (34); ulertu ezina (11); ulertu ezinezko (11); ulertu ezinik (49); ulertu gabe (83); ulertu nahian (26); zer ulertu (19); zera ulertu (7); zerbait ulertu (12); zergatia ulertu (6)

ez ulertua (10); ezin ulertua (12); gaizki ulertua (28)

ezin ulertuak (11); gaizki ulertuak (28)

aise ulertuko (10); berehala ulertuko (9); erraz ulertuko (8); errazago ulertuko (9); gaizki ulertuko (8); hobeki ulertuko (7); hobeto ulertuko (23); inoiz ulertuko ez (6); nekez ulertuko (12); ondo ulertuko (6); ongi ulertuko (10); orduan ulertuko (6); sekula ulertuko (10)

ezin ulerturik (9); gaizki ulerturik (7)

gaizki ulertutako (6)

ezin ulertuz (12); ulertuz gero (17)

ezin ulertuzko (11)

elkar ulertze (20); gaizki ulertze (18); ulertze aldera (20); ulertze bat (9)

elkar ulertzea (43); gaizki ulertzea (10); ongi ulertzea (6); ulertzea nahi (7); ulertzea zergatik (9); zaila da ulertzea (8)

ez ulertzeak (8); gaizki ulertzeak (9)

elkar ulertzearen (19)

behar bezala ulertzeko (6); egoera ulertzeko (13); elkar ulertzeko (58); erraz ulertzeko (7); ezer ulertzeko (9); futbola ulertzeko (6); gauzak ulertzeko (12); guztia ulertzeko (7); hobeki ulertzeko (14); hobeto ulertzeko (32); lana ulertzeko (8); mundua ulertzeko (22); musika ulertzeko (10); ondo ulertzeko (11); ongi ulertzeko (13); politika ulertzeko (7)

ulertzeko ahaleginak (6); ulertzeko aukera (9); ulertzeko beste modu (7); ulertzeko bidea (6); ulertzeko era (17); ulertzeko eran (8); ulertzeko ezinbesteko (6); ulertzeko gai (46); ulertzeko gai izan (6); ulertzeko gauza (34); ulertzeko gauza denak (14); ulertzeko gauza ez (9); ulertzeko giltza (9); ulertzeko gisan (6); ulertzeko modu (42); ulertzeko modu ezberdinak (6); ulertzeko modua (17); ulertzeko moduan (47); ulertzeko moduari (8); ulertzeko moduko (11); ulertzeko modukoa (10); ulertzeko modurik (7); ulertzeko orduan (7)

erraz ulertzekoa (8); ulertzekoa da (96); ulertzekoa denez (7); ulertzekoa ere bada (10); ulertzekoa zen (16)

ulertzekoak dira (6)

aise ulertzen (9); bakarrik ulertzen (16); batere ulertzen ez (6); behar bezala ulertzen (10); berez ulertzen (7); dena ulertzen (31)

ederki ulertzen (10); egoera ulertzen (7); elkar ulertzen (34); erabat ulertzen (9); erraz ulertzen (29); erraz ulertzen da (11); errazago ulertzen (9); esanahia ulertzen (8); euskara ulertzen (11); gaizki ulertzen (8); garbi ulertzen (9); gauzak ulertzen (10); gutxi ulertzen (9); gutxiago ulertzen (13); gutxik ulertzen (7); guztia ulertzen (7); guztiak ulertzen (11); hala ulertzen (7); hizkuntza ulertzen (15); hobeki ulertzen (13); hobeto ulertzen (51); hobeto ulertzen da (7); honela ulertzen (8); horrela ulertzen (11); horrela ulertzen da (7); hura ulertzen (8)

inork ulertzen ez (13); jarrera ulertzen (6); nekez ulertzen (20); nola ulertzen (31); nola ulertzen duen (6)

ondo ulertzen (92); ongi ulertzen (70); orain ulertzen (69); orain ulertzen dut (34); orain ulertzen zuen (6); oraindik ulertzen (7); oso ondo ulertzen (38); oso ongi ulertzen (23)

ulertzen den bezainbatean (9); ulertzen dizut (26); ulertzen erraza (9); ulertzen lagundu (9); ulertzen lagunduko (12); ulertzen laguntzen (15); ulertzen saiatu (14); ulertzen saiatzea (6); ulertzen saiatzen (13); ulertzen zaila (7); zerbait ulertzen (14)

ulertzera iritsi (7); zerbait ulertzera (6)

ez dago ulertzerik (9)


ulertuezin ik ulertu 5.

ulertugarri ik ulergarri.

ulertzaile 1 izond/iz ulertzen duena.

-Aski da Jainkoak ulertzea, emazte -Santxok erantzun- bera da-eta gauza guztien ulertzaile, eta bego hau hemen horrelaxe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 112. orr.

Ez zaio merk-b-h bati ere adieraziko, hura benetako jakintsua ez bada, bere baitarik ulertzaile.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

2 irud/hed

Antoniok anitzetan esaten zuen lagun ulertzaileak -hots, homosexualak- elkartu eta geure kontuez gustura eta pozik hitz egiten genuenean, edo, are gusturago, elkarrekin jolas haragikoietan hasten ginenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 129. orr.


ulertze 1 iz zerbaiten esanahiaz, izaeraz, zergatikoaz jabetzea; norbaitek dioenaz jabetzea.

Erlijioa da ardatza, eta fenomenologia edo teoriak osagarriak dira eta erlijioaren ulertze dinamikoa eraikitzen laguntzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 268. orr.

Nola Izpirituak, arrazoitzen duen aldetik, bere izana atxikitzeko egiten duen ahalegina ulertze bat baizik ez den [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 427. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pello Esnal, Gorka Aulestia, Patri Urkizu, Jon Kortazar bera... aritu izan dira ahozkotasunaren inguruko ikerkuntzan eta ulertze-ahaleginean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.

Honela, "ulertze" prozesua aztertzearen inguruko arazo orokorra murriztu egiten da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez du teologoek hain maite duten "mundu-ikuskera" delako horren arrastorik, ez mundu-ulertzerik, baina bai mundu-entzuera bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Oker-ulertze orokor horretatik bi ondorio atera ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Hamahiru mila gizon, beren sentimenduak edukiko dituztenak, nola ez, baina sentimenduok hain guk ez bezala adieraziko dituztenak, gure eratik hain urrun, non elkar ulertze kontu horretan hurbilago egongo baitira beren etsaiengandik, mairuengandik, guregandik baino, haien ondorengotzaren bandera eta titulua geuk eramaten ditugun arren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 218. orr.

4 ezin ulertze iz

Garbi dago oztopoa ez zela euskalkia, eta beste nonbait bilatu behar dela ezin ulertzearen gakoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Hedabide eta komunikabideeri Eusko Jaurlaritzak emanen dituen laguntzetan apaltze bat 300.000 eurokoa agertu baita azken erabakietan, asaldatu dira hegoaldeko prentsabideak eta beren ezin ulertzea jakinarazi ere.  Herria   2002-07-25

Esan nahi nioke zorigaiztoko herri honetan taumaturgoak izan behar dugula oraindik ere, ezin-ulertzearen amildegian erori nahi ez badugu. -Adierazgarria da zure ezin ulertze hori.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.

Orain, hil aurreko azken orduan, ezin ulertze horrek finko begiratzen zion, begitxo ergelak zabal-zabalik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

· Bizitza osoan, horma baten antzeko elkar ezin ulertze amaigabea egon zen Vasiliren eta senideen artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

5 gaizki ulertze (orobat gaizkiulertze g. er.)

Eta tira, barkatzeko, gaizki ulertze bat izan zela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Gaizki-ulertze bat baino ez zen izan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 117. orr.

Eta gainerakoan ez baitut etsaminatzaile aditu eta inpartzialengan gaizki-ulertzerik aurkitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Gaizki-ulertzeak saihestearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.

Gaur egun aho batezko iritzia dago Eckharten benetako doktrinaren gaizkiulertzeetan oinarritu zela haren kondena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Hasiera-hasieratik hemen gaizki-ulertze handi bat sor dezakeen bikoiztasun bat agertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.

Zeren elkarren aurrean jartze honek azkenen teoria gaizki-ulertze orotatik askatzen baitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Gure helburua ez da erlijio jakin baten kontra jotzea, komunitateen arteko gatazken testuinguruan sortzen diren ezinegon eta gaizkiulertzeak baretzea baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Ondoren sortutako ika-mika eta gaizkiulertzeak argitu.  Berria - Kirola   2004-07-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkar ulertze (20); ezin ulertze (3); gaizki ulertze (18); gaizki ulertze bat (4)

gaizki ulertzeak (9)

elkar ulertzearen alde (5); elkar ulertzearen aldeko (3)

elkar ulertzerik (7)


ulertzeke iz ulertu gabe.

Ulertzeke irakurri nituen, gogo biziz, neure odoleko gizon batek guztizko pintzel zehatzez idatzi zituen hitz hauek: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Mikelek zergatia ulertzeke segitzen zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.

Loroen moduan errepikatu dizkidate galderak behin eta berriro, erantzunak ulertzeke.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Potentzian den gauzaren aktoa da higidura, baina "akto inperfektu" gisa ulertzeke dagoena, gutxika infinituari hurbiltzen zaiona.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.


uli ik euli.

uliketa ik euliketa.

uliki ik euliki.

ulitu ik eulitu.

ulitxa ik eulitxa.

ulixa ik eulitxa.

ultimatum iz behin betiko proposamena, eskuarki mehatxu bat daukana eta atzerabiderik onartzen ez duena.

Egia esan, proposamena baino gehiago ultimatuma izan da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Espainiako Auzitegi Gorenak ultimatuma eman zion Eusko Legebiltzarrari, SA desegiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Frantziako Gobernuari ultimatuma ezarri zion, eskola publikoetan buruzapia eramatea debekatzen duen legea bertan behera uzten ez bazuen, bahituak hilko zituztela.  Berria - Mundua   2004-09-03

Beste zurrumurru batek esaten duenez, gobernu sobietarrak eta Churchillek ultimatuma eman omen diote alemanei, eta Hitlerrek agindu omen du ez gehiago hiltzeko judurik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Sidney ile-apaintzailea zorigaiztoko kartazala irekitzen ari da eta ugazabaren ultimatuma ozen irakurtzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Bahitzaileek jarritako ultimatuma asteazken arratsean amaitzen zelarik, [...].  Berria - Mundua   2004-09-02

Bruselan, «kalearen ultimatumak» errefusatu zituen Chiracek, eta ordura arte «erabateko» babesa agertu zion publikoki Dominique De Villepin lehen ministroari.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Enpresako zuzendari Thomas Ruggebergek emandako ultimatumari ezezkoa eman zioten atzo langileek.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Ultimatumari uko eginda, Najafhirian segituko du Al Sadrek.  Berria - Mundua   2004-08-20

Han kausituko duzu orobat hitzarmena berritzeko zure proposamenari eginen diodan ultimatum-a.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Urtarrilaren 15a bukatzen zen amerikarrek Iraken aurka luzaturiko ultimatuma.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 171. orr.

Austriaren ultimatuma jaso zuenean, Turkiako Ministerioa hura aztertzeko bildu zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.

Gero batzorde bat eratu eta ultimatum bat prestatu zuen prefektuari bidaltzeko: edo sententzia betetzeko agindua bertan behera utzi eta sententzia bera indargabetzeko bidea hasi, edo greba orokorra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Umeei ultimatuma eman zien: amarekin bizitzea edo aldundiaren harrera-etxera joatea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Nirekin kristoren moskeoa hartu zuen, baita ultimatuma eman ere: Aste Santurako, beranduenik, lana bilatu eta etxetik ospa egin beharko nuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarritako ultimatuma (4); ultimatuma eman (26); ultimatuma eman zien (7)

ultimatumaren ondoren (3)


ultra 1 iz muturreko ideiak dituen pertsona.

Parisen zegoen Charles X. erregea, gogoz eta bihotzez "ultra"; orain erran genezake "eskuin burukoa". Parisko ultrek gogorrak diren fama dute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.

Baionak baduela ultrek eragin ditzaketen istiluak ekiditeko gaitasuna.  Berria - Kirola   2004-01-27

Pim Fortuyn Holandako ultren liderraren ustezko hiltzailea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ultra talde batek Zabaletaren aurkako oihuak bota zituen eta Ricardo Guerra, Zabaletaren hilketagatik zigortutako gizasemea askatzeko eskatu.  Berria - Kirola   2006-03-17

Ultra talde txiki bat Kongresuko sarrera gerturatzen saiatu bazen ere, ezin izan zuten.  Berria - Harian   2005-02-02

3 (izenondo baten ezkerrean)

Ultra Deep Field (Eremu Ultra Sakona) argazkia segundo milioiren bateko hartualdian egin zuen Hubblek.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Hildako bat, definizioz, ultra-atzerakoia da, ezin ditu ordenaren aldaketak eraman.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Askatzeak neurri onak dira, baina politika ultra errepresiboa indarrean dago oraindik.  Berria - Mundua   2004-06-11

Bigarren, nekazari eta lurjabeen gizarte ultra-landatarra izatetik pixkanaka eskulangile eta burgesen gizarte ultra-hiritarra izatera aldatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte ultra (3)


ultraaltu izond guztiz altua.

UHF: Ultra High Frequency, edo Maiztasun Ultraaltua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.


ultraberri izond guztiz berria.

Ia hogeita hamar urte lehenago sexu, droga eta, zergatik ez, ertzeraino eramandako askatasunaren kalea izandakoan orain Disney Entertainment-a eskaintzen zuten eraikin ultraberriak zeuden, kristalez eta teknologiaz jantziak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.


ultradoitasun iz muturreko doitasuna.

Danobat Taldeak jakintza berriak sortu nahi ditu automobilgintzaren, aeronautikaren, mikromekanizazioaren eta ultradoitasunaren inguruan.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Instalazioen funtsa ultradoitasunezko eta sistema adimendunezko teknologiak osatuko du.  Berria - Ekonomia   2006-01-25


ultraenpiriko izond guztiz enpirikoa.

Aristotelesen irizpidea, ordea, edozein teoria baino lehenagoko sen ona errespetatzea izan zen, eta sen onak emandako mundua teorikoki ez ezabatzeko ahalegina egin zuen, jarrera nahiko ultraenpirikoa agertuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.


ultraerlijioso (corpusean ultra erlijioso soilik) izond guztiz erlijiosoa.

Sharonek, hamaika diputatu dituen Shass eta bost biltzarkide dauzkan Torako Judaismo Batua alderdi ultra erlijiosoak ere nahi lituzke.  Berria - Mundua   2004-12-10


ultraeskuin (corpusean ultraeskuma soilik) iz muturreko eskuina.

Sasoi hartan indar handia zuten ultraeskumako taldeek eta horiek ere euren razziak egiten omen zituzten El balcon de la Lola inguruetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22


ultraeskuindar (orobat ultra-eskuindar g.er.) 1 izond muturreko eskuindarra.

Erakundeak «oso arriskutsu» iritzi zien judu ultraeskuindarrek berriki eginiko mehatxuei.  Berria - Mundua   2004-07-28

Hainbat talde ultraeskuindarren eta hainbat komunikabideren jazarpena dela medio. Talde ultraeskuindarren presioaren ondorioz.  Berria - Kultura   2004-01-10

Forza Italia alderdi ultraeskuindarraren hautagai Sisinnio Pirasen autoari su eman zioten.  Berria - Mundua   2004-06-12

Lelo nagusiaren atzetik Ermuko Foroa, Espainiako Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren elkarteak, Espainiako Apezpikuen Biltzarra, Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarra eta PPko buruzagi nagusiak batu ziren, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

«Espainiako sektore ultraeskuindarrena» da Donostian elkarretaratzea egingo duena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

2 (izen gisa)

Ultraeskuindarrek hildako baten sendiak kalte-ordaina jasoko du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Amnistiaren aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zela, tiro egin zion ultraeskuindar batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Hogei bat ultra eskuindar Madrilgo Casa del Camporen aurrealdean bildu ziren atzo arratsaldeko saioa hasi baino lehen.  Berria - Harian   2006-01-10

Orain hilabete batzuk Su Ta Gar, Soziedad Alkoholika eta Fermin Muguruza abeslaria izan ziren ultraeskuindarren oldarraldia nozitzen lehenak.  Berria - Kultura   2004-01-11

Europako ultraeskuindarren teoria bera defenditzea leporatu zion Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

3 (hitz elkartuetan)

Ultra-eskuindar talde hau FARCen aurkari bortitzena izateaz gain, Pablo Escobarren [...] eskutik ibili ondoren, 1989an haren aurka zuzendu zen, Gobernuaren eskutik.  Berria - Mundua   2004-05-30

Manifestazioan Poliziarekin istiluak gertatu ziren, eta baita manifestarien aurka jo zuten ultraeskuindar talde batekin ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

talde ultraeskuindarren (6)


ultraeskuma ik ultraeskuin.

ultraespainol izond muturreko espainola.

Irratia piztu zuen, gauero entzuten zuen tertulia ultraespainola entzuteko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.


ultragorri izond guztiz gorria. ik infragorri.

Bordak bere Ogirik gabeko munduan Iparraldeko lurrak arto alor transgenikoaz osatuak eta arraio ultragorri eta irriaktiboz setiatuak imajinatu ditu.  Berria - Kultura   2004-06-05


ultraista izond gaztelaniazko ultraismo literatura-higikundeari dagokiona.

Poeta ultraista izana zen Enrique, adibidez, eta Josep zapatari anarkista baten seme boxeolaria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.


ultraizoztu (orobat ultra izoztu) izond abiadura handian eta oso tenperatura baxuetan izoztua.

Klabe-hitzak: berria, "zuk espero zenuena", ultraizoztuak, liofilizatua, 168º C-taraino ultrauperisatua, iraultzailea, atmosfera eraldatuan ontziratua, etc. Haragi, barazki eta arrain ultra-izoztuak, zukuak, kontserba appertizatuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.


ultrakatoliko izond/iz muturreko katolikoa.

Baina litekeena duk, errejimen ultrakatoliko batek jaramon ez egitea aitasantuaren eskariari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.

Europako konstituzioa blokeatzeko eta Polonia EBtik ateratzeko ahal duen guztia egingo duela esan du Familia Poloniarren Liga alderdi ultrakatolikoak.  Berria - Mundua   2004-06-06

Hamaika dira «zapaltzaileak» eta «milaka aurpegi» dituzte: «Ministro izena eduki dezakete, sailburu izena edo unibertsitate ultrakatoliko baten izena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Ravaillac ultrakatolikoak hil zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.


ultrakonpakto izond guztiz konpaktoa.

Dozenaka galaxia txiki ultrakonpaktoak deitzen zaien horietakoak atzeman dituzte Siding Springo Behatoki angloaustraliarreko astronomoek, Fornax konstelaziotik gertu.  Berria - Gaiak   2004-04-03


ultrakontserbadore (orobat utrakontserbadore g.er.) izond/iz muturreko kontserbadorea.

Jarrera ultrakontserbadorea agertu du oso.  Berria - Harian   2006-03-30

Larunbatekoa ez zen «terrorismoaren biktimen» manifestazioa izan, «protesta ultrakontserbadorea baizik».  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Mahmud Ahmadinejad hautagai ultrakontserbadoreak alde handiz irabazi zuen herenegun Irango Errepublika Islamiarreko presidentetzarako bigarren bozaldian.  Berria - Harian   2005-06-26

Handizki kezkatu du nazioartearen zati bat buruzagi islamista ultrakontserbadore bat hautatu izanak indar nuklearra garatzeko asmoa duen herrialde batean.  Berria - Harian   2005-06-26

Israel Beiteinu ultrakontserbadorea da.  Berria - Mundua   2006-03-28

Diktadura ahaztu nahi duten zentro-eskuinekoen eta hura babestu zutenen ultrakontserbadoreen botoak.  Berria - Mundua   2006-01-15


ultrakristau izond muturreko kristaua.

Presoak arrastaka ibilarazi dituzte biluzik, itxurazko sodomia ekintzetan parte harrarazi, ahozko sexua eta masturbazioak egitera behartu dituzte haien sorterriko zenbait estatu ultrakristautan debekatuta dauden jarduerak, hain zuzen.  Berria - Mundua   2004-05-09


ultrakritiko izond/iz guztiz kritikoa.

Diskurtso ultrakritikoak aurkakoa dioen arren, Hirugarren Munduko langileen alde ere egin dute bai transnazionalek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Hasieratik argi utzi behar da -eta ultrakritikoen aldetik gutxitan aipatzen den zerbait da- enpresa horiek ezartzen diren herrialdeen ekonomian eta gizartean, eta bereziki industrializatu gabekoetan, hazkunde eta garapen ekonomikorako bete dezaketen eginkizuna oso garrantzitsua izan daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Bada hor, jakina, aurreiritzi ideologiko eta estetikoetan oinarriturik, Krugmanen eta antzeko tesiei inolako baliorik, apur txikirik ere, ematen ez dioten ultrakritikorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.


ultraliberal (orobat ultra liberal) izond/iz muturreko liberala.

Badira mutur batean zenbait ekonomilari ultraliberal FMI eta MB desegitea eskatzen dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Parisen poderean eskuineko gobernu ultra liberal bat dugun garaian, [...].  Herria   2003-02-06

Antzeko zerbait zioen Keynesek ortodoxia ultraliberal horri buruz, erlijio baten kontra egitea bezala ikusten baitzuen garaiko liberalismo amorratuaren kontra egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Bi muturretako sistemak gaitzesten ditugu: laboral hazkurri industrien zerbitzuko sareetan integratua den laborantza ultra liberala batetik, eta bestetik funtzionario bilakatua dena.  Herria   2001-01-25

Globalizazioak eta munduan «indarrean dauden joera ultraliberalek ezinegona» dakartela azaldu zuen Lan eta Trebakuntza diputatuak.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Gaurko gizarte ultra liberalean den irakurlea kontsumitzaile gastatua dateke, akort.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Gizarte eta ekonomiari dagokionez, alderdiaren buruzagiak ultraliberalak dira.  Berria - Mundua   2004-03-20

HZ da Europa polizial eta ultraliberalari aurre egingo dion zerrenda bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

FNk immigrazioa kontrolatzeko neurri gutxiegi hartzea leporatzen dio itunari eta komunistek ultraliberala izatea.  Berria - Harian   2005-05-31

Ultraliberalak, zentristak, ezkerreko batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02


ultraliberalismo (orobat ultra liberalismo) iz muturreko liberalismoa.

Mundializazioak eta ultraliberalismoak gorteko pailazo bilakatu zituen egunetik, ez dute txintik ere egin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

Mobilizatu beharko dugu ere salatzeko ultra liberalismo eta kapitalismo basati baten ondorio diren marea beltz eta hondamendi ekologiko jasanezinen arduradunak eta hobendunak nor diren jakin arte.  Herria   2003-02-06

Bigarrenak udazkenean bozak antolatu beharko ditu eta Konstituzioaren ultraliberalismoa salatzen ari dira bere gobernuko buruzagiak.  Berria - Harian   2005-06-02


ultraligero izond guztiz arina.

Bukatzen dudanean erakutsiko dizut, Justo, auto ultraligero bat diseinatzen ari naiz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 48. orr.


ultraloialista izond/iz muturreko loialista.

Pilota orain akordioak indar ultraloialistatzat jotzen dituen indarren alderdien eskutan dago Irlanda.  Berria - Harian   2005-07-30

Ultraloialisten eskutan dago orain pilota.  Berria - Harian   2005-07-30


ultramoderatu izond/iz guztiz moderatua.

Musulman moderatuek, ultramoderatuek, muturrekoek...  Berria - Mundua   2006-02-14


ultramoderno izond guztiz modernoa.

Mansaren azpiko gona more argi batekin dantzako jantzi ultramoderno bat egin dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.

AEBek aire indar ultramodernoak dituzte, eta gai dira eraso zehatzak egiteko; gureek kerosenorik erosteko dirurik ez dute.  Berria - Mundua   2004-09-12

Palo Altoko astrofisikariak 2001 SG506 izenaz bataiatutako objektu espazialak ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta, diseinuzko tupperware ultramodernoarena baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Ez batak ez besteak ez du ulertzen zergatik ez duten aurkitzen G puntu famatu eta ultramoderno hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Lau urte geroago, makineria ultramodernoaz hornituriko ikuztegi berria ireki zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.


ultramontano izond/iz erlijio arazoetan ideia guztiz ultrakontserbadoreak dituena.

Garai ultramontano haietan, eta gure urteetan... otu ere ez horrelako likiskeriarik! Egia ote zen, azkenean, Valentín Gómez ere, Karlos Setimoren konfiantza-gizona, "liberalegia" zitzaiela mini-gorteko ultramontano ojalateroei?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.


ultramore izond irrada elektromagnetikoez mintzatuz, morearen gaineko argi espektroari dagokiona.

Espektroaren eskualde more eta ultramoreko argia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Kataratarengatik kristalinoa kendu eta beira argi bat jarri zaion jendeak nahikoa ondo ikusten du argi ultramorearekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Eguzkiaren erradiazio ultramoreen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-01-09

Izpi ultramoreak harrapatzen ditu, kalte egin dezaten baino lehen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Bertan arautzen dira aparatuen salmenta, bezeroari izpi ultramoreen ondorioei buruz eman beharreko informazioa, erradiazioaren intentsitatea eta langileen prestakuntza.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Esan ohi da erretinako beste arazo batzuk dituztenei [...] izugarri jasanezina zaiela argia -ultramorea ez ezik, uhin-luzera guztietako argia-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izpi ultramore (3)

izpi ultramoreek (4)

izpi ultramoreen (3)


ultramotel iz guztiz motela.

Internet ultramotel batean bueltaka, futbol gabeko igandeak ezin jasan.  Berria - Kirola   2004-06-30


ultranazionalista izond/iz muturreko nazionalista.

Berehala hasiko dira eia, eia, eia, alalà! egiten gero eta faxistagoa bihurtzen ari den diskurtso ultranazionalista horren jarraitzaileak ere.  Berria - Kultura   2004-08-05

Humalatarrek ideologia ultranazionalista, sozialista eta dogmatikoa aldarrikatzen dute, adierazpen arrazistak dituena.  Berria - Mundua   2006-01-18

Putinen aurka lehiatzen diren beste bost hautagaiek, hots, Sergei Glaziev ezkerreko nazionalistak, Irina Khakamada liberalak, Nikolai Kharitonov komunistak, Sergei Mironov Senatuko presidenteak eta Oleg Malishkin eskuineko ultranazionalistak bakoitzak botoen % 10 ere ez dituztela eskuratuko iragartzen dute inkestek.  Berria - Mundua   2004-03-14

Pentsaera hau, noski, ultranazionalista da, totalitarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Sabino Arana EAJren sortzailearen doktrinaren zenbait osagaik «arnasa ematen dietelako ultranazionalistei».  Berria - Euskal Herria   2004-02-12


ultraortodoxo izond/iz muturreko ortodoxoa.

Agirian aipatu dituzten astakeriak pentsamendu integrista eta faxista batetik sorturiko homofobia- eta misoginia-jario ultraortodoxoa dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Shas alderdi ultraortodoxoak hamabi diputatu dituen arren, nahikoa eragin izango du gobernu koalizioan.  Berria - Mundua   2006-05-02

Sozialista ultraortodoxoak beldur dira lege hori ez ote den interes pribatuen mesederako izango.  Berria - Mundua   2006-03-15

Haserrea ezezik, krisi politikoa areagotzen ahal du Sharon judu ultraortodoxoekin hitz egiten hasteak.  Berria - Mundua   2004-07-16

Hetzer Hazani kokagune ultraortodoxoa da eta komunitate nortasun handia dagoela sumatzen da.  Berria - Harian   2005-08-16


ultrasekretu izond guztiz sekretua.

Postaz banatzen den Conspiracy Digest hilabetekari ziklostilatuaren arabera, artikulu honen egilea kriogenizaturik dago Rushmore mendiaren barruan kokaturiko base ultrasekretu batean, Elvis, Bruce Lee, Walt Disney eta Stanislaw Lem-ekin batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Dirudienez, Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du egileak, haientzat lan egitera behartu dutela, eta Mendi Harritsuetan duen egoitza ultrasekretu batean entzerratuta daukala, haientzat lan egin dezan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.


ultrasoinu 1 iz giza belarriak auteman dezakeen baino maiztasun altuagoko hots bibrazioa.

Ultrasoinuak aditzeko gailu berezi bat.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Ultrasoinuek ikerketa medikoetarako izan dezaketen erabilera aztertzen ere hasi zen hamarkada hartan Brunsveld van Hulten.  Berria - Gaiak   2004-01-20

Adituek azaldu dutenez, ultrasoinuek erresonantzia magnetikoaren irudikapena trabatu egiten dute maiz.  Berria - Gaiak   2004-01-20

-Ultrasoinuen bidezko metodo bat aztertzen ari gara, enpresa batek eskaini digu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Datozen bi egunotan ere ultrasoinu eta laser tratamenduak hartuko ditu.  Berria - Kirola   2004-02-27

Alarma sinpleak, detektagailu bolumetrikoak, infragorri bidezko detektagailuak, ultrasoinu bidezko detektagailuak, kontaktu magnetikoak... askotariko alarma sistemak daude.  Berria - Harian   2005-07-21


ultrauperisatu izond guztiz uperisatua.

Klabe-hitzak: berria, "zuk espero zenuena", ultraizoztuak, liofilizatua, 168º C-taraino ultrauperisatua, iraultzailea, atmosfera eraldatuan ontziratua, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.


ultzamar izond/iz Ultzamakoa, Ultzamari dagokiona; Ultzamako biztanlea.

Oskotz herriko ultzamar bat harritu egin omen zen norbaitek beraren hizkera ezagutu eta ikertu nahi zuela jakitean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.


ultzera 1 iz ehun organikoko etena, mami galera duena eta orbaintzeko joerarik ez duena.

Ultzera bat du, dirudienez, eta ebakuntza bat egin behar diote.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Galete herrixkako andre noble batek ultzera bat zuen bular artean eta, haren oinazez kiratsez bezainbat atsekabetuta, ez zuen inolako sendabiderik aurkitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Ultzera gaiztotu egiten zaio [...] hilabete amaieran zeinen gutxi aurreztu duen jakinik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 15. orr.

Ebakuntza horren ondorioz, denborarekin, etenak, urdaileko ultzerak, infekzioak sor daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Nahi dutena esango dute, baina ultzera asko saihesten dira hizkuntzaren degradazio ttiki baten truke.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Ultzeraz trabaturiko ahots-bidea ixten zitzaien.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ultzera gaizto bat zuen bere semearen alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Leku publikoetan arrastatzen eta negargarri hiltzen ikusiko zenituen, zikinez eta zarpailez josiak, hezurren gainean azal huts, ultzera zantarrek eta ustelmenak ia lurperatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Ultzera peptidikoaren sorreran, Helicobacter pylori bakterioak duen eragina.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Urdaileko ultzera sortzen da orduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Duodeneko ultzera du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ultzera sortzen (3); urdaileko ultzera (4)


ultzeradun izond ultzera duena.

Bautista Barandalla etxarriarrari hiru ebakuntza egin behar izan dizkiote azken bi urteetan, kolitis ultzeraduna gaixotasuna dela eta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30


ultzeroso izond ultzerari dagokiona.

Bularreko minbiziari, kolitis ultzerosoari eta gisako gaitzei aurre egiteko, ikerketa gehiago egin behar dira.  Berria - Gaiak   2004-01-22


ulu 1 iz oihu zoli eta luzea. ik uhuri.

Gainontzeko animalia guztiek auria egiten ditek, ulua, marrua, baina hori gizakumearen oihuaren parekoa duk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Zakurraren ulua entzun zen gauean, eta On Camillok ere ezin izan zuen lorik egin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.

Belarriak zartatzeko moduko uluak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 21. orr.

Polizia-auto baten uluak entzun nituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Lehenbizi ulua etortzen da eta gero malenkonia, ez dira nahasi behar bi denborak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Basamortuan aurkitu zuen, uluz beteriko bakardadean.  Elizen arteko biblia   Dt 32,10

Anbulantzia baten sirenaren ulua etorri zen kaletik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.

2 (izenondoekin)

-Ea, egin ulu ozen bat, Harry...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 138. orr.

Gau batean, ulu ilun luze bat entzun zen urrundik etortzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.

Eta hara hor ulu luze ikaragarria, On Camillo eta Pepponeren bihotzak geldiarazi zituena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 317. orr.

Koiotearen ulu bakartiaren imitazio zoragarria.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Une hartan bertan, ulu zorrotz baten moduko zarata batek ito zuen uraren orroa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Errolek begi lausotu bat zabaldu zuen, esker oneko ulu ahul bat egin, eta ur pixka bat edaten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Orduan, beren atzean, ulu basati bat entzun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Ulu eta kurrinka isil bat entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Burua jaso zuen garaipenezko ulu ikaragarri eta guturalaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Vernon Dursley jauna iloba Harryren gelatik irtendako ulu-hots zoliak esnatu zuen goizaldeko ordu txikietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ibarraren hondo ikusezinetik, zakur-ulu urrunek hausten zuten han-hemenka ilunbe isila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Stoppien gauero zakur batek otso-ulua egiten zuela eta inork ez zuela inoiz ikustea lortu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.

Inor ere ez inguruetan, txakur zaunka eta uluak bakarrik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.

Otso-ulutzat jo duzuna datorkizue urrundik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Giza ulua dirudi; baina ez dirudi ezein gizakirena denik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

Muselinazko gortinak geldi-geldi zeuden, ez zen entzuten ez haize-ulurik ez inolako beste hotsik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

5 ulu egin

Hontz batek ulu egin zuen eta Harry ia erori zen zuhaitzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.

Beraren iritziz, tximinian bizi eta gauez ulu egiten zuen espiritu gaiztoa kedarrarekin batera erreko zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Elurrez erabat hustu beharrean ari den zeru hitsezko maindire azpira, zakur abandonatuen antzera ulu egiten duen haizera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.

Ametsean, burdinazko otso batek ulu egiten zuen.  Berria - Mundua   2004-04-23

Zuhaitzek ulu egiten dute haizeteak inarrosita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Oinazez ulu egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

"Heldu horri" egiten dio ulu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Salatari nazkantea! -ulu egin zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.

· Egin garrasi eta ulu, gizaseme, nire herria zigortzeko baita ezpata.  Elizen arteko biblia   Ez 21,17

Ez niri ulurik egin, David.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 175. orr.

Zakur zaurituak bezalako ulua egin zuen Hagridek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Hontzaren gisako uluak egiten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Jendea penagarrizko uluak eginez pasatzen zen gure etxe paretik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

6 ulu-uluka (corpusean ululuka soilik) adlag uluka.

Pairatzen ari dena jakinik ez zakiat nola ez den ululuka hasten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ulu beltz (3); ulu egin (13); ulu egin zuen (8); ulu egiten (14); ulu egiten zuen (5); ulu luze (5)

hontzaren ulua (3); ulua entzuten (4)

uluak entzun (4)


uluka adlag

Hontzak uluka ari ziren, katuak miauka, eta Nevilleren apoa ozen korroka bere kapela azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Hiru antxeta biraka ari ziren uluka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Sam, zarata hark esnaturik, uluka hasi zen, zakur izutuek egin ohi duten moduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Pasa den neguan otsoak egon ziren oholesiaren inguru osoan uluka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Gau batzuetan horma inguruan uluka igarotzen den zakur batek zirrara eragiten die beren ohean Héracliusi eta Dagoberti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Zakurra Casabruciatako ezpondan ibiltzen zela uluka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.

Nire gazte denboran baziren beste gauza batzuk zoroaldiak eragiten zizkidatenak, hau da, uluka hasteko gogoa, malenkonia deritzanaz oso bestelako kontua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.

Ganbarako demonioak hodiak danba-danba jotzen zituen uluka, gauzak lasaiegi zeudela pentsatzen zuen bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.

Ahots jeloskor bat uluka hasi zitzaidan barrenean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Emakume txiki potzolo bat gizon zahar bati uluka ikusi genuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.

Ron saltoka hasi zen minez uluka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Minaren minez uluka, Bran astinka hasi etsaiaren isatsari heltzeko moldatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Hondartzaren pareko bidetik bi jendarme-auto ikusi genituen, argi urdin birakariak piztuta eta uluka, ziztu bizian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.

Entzun, entzun haizea uluka!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Are goibelagoak egiten zituen olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean, uluka eta orroka beti.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haizea uluka (3); minez uluka (4); uluka ari (3); uluka aritzen (3); uluka hasi (10); uluka hasi zen (5); uluka hasten (4)


ulukari izond ulu egiten duena.

Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik, eta haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Suhiltzaile-kamioi bat eta eskailera-furgoi bat gorantz zihoazen ziztu bizian, adar-hots ulukari baten oihartzuna atzean utzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.

Haize basa ulukaria, zorigaitz eta nekearena Finlandiako sorgileak doaz zurrunbilotan zaldun.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Nire anaiak eta biok, ulukari betierekoen taldekook.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.


ulukatu, uluka(tu), ulukatzen du ad

Shoreditch-eko Antzezoihal Berdera eraman zuten antzezleek, non dardaraz jarri baitzen Jeronimoren papera ulukatuz bitsa zerion komediantetxoaren amorru-aldien aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Abiatzen ari zen taxia ukabilez jo, une batez geratu bi hitz ulukatzeko -Hiltzaileak!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.


ululari iz

Adingabea nintzela eta ez neukala sartzerik esan zidan orak mendean zeuzkan ululari [badakizu zer esan nahi dudan] batek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

Baina ululariak esan zuen ez neukala sartzerik, "goiko aginduak" zirela, eta epaiketetan ez zutela adingabekoek egoterik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.


ululuka ik ulu 6.

ulutxa iz

Kaka pikor beltz biribilak, ardi ilatxak, eta deizteko unean, ilunetik argirako ibilaldian kalit harrapatu ulutxak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Bakartasunaren sentimendu leherkorrak ez zaplastatzeko, noiztenka ernatzen zen ahots hori bera, ulutxa nahasi, aitaren ahotik herotsik gabe jazartzen imajinatzen zuen, hor klinikako ganbaran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.


ulutxo iz ulu txikia.

Eskuak nire paparrean jarri zituen eta punpaka hasi zen, zoratzeko moduan jarri nintzen, bere ulutxoz laguntzen zuen zaldikatze itsu bati ekin zion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.


um 1 interj eskuarki susmo txarra, duda-muda, ezustekoa adierazten duen hitza.

-Um! Magisteritzakoa!  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 26. orr.

Um, horrek itxura hobea zeukak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.

Um! horrek Ez! esan nahi zuela iruditu zait.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Bigarren Um! horrek Bai! esan nahi zuela atera dut kontua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

2 umm

Umm... eta ez zetorren batere oharrik, Potter?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 189. orr.

-Umm! -marmartu zuen Pepponek, bera ere, lehenagotik buruan hamaika kaskarreko hartutakoa izanik, ez zelako haserretu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 131. orr.

Umm -halla urrats luzeak eginez zeharkatu zuen-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Umm... zoragarria!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.

3 ummm

Ummm!, elementu hori ez zagon gure sistema periodikoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 99. orr.

-Ummm... bai...?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

-Ummm! -esan zuen sorginak, Scabbers altxatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Harryk ez zion Lockharten ahotsari batere jaramonik egiten, eta tarteka "ummm" edo "ederki" edo "bai" esatera mugatzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

Ummm, ze goxoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

· Ummmm, mutila ari da gauzak egiten zu ikusteagatik, kezkatuta dabil, paseatzera edo pote batzuk hartzera doanean zutaz pentsatzen du, kale hartan ibiliko ote zaren...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.

Ummmm, gozoa da, oso gozoa!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 218. orr.


umagin ik umegile.

umaki ik umeki.

umaldi ik umealdi.

umandi iz heroia.

La Serna jenerala ere, Madrilen "Irungo setiaketaren umandia" bataiatua, Azkoiena inguratu zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Han bizi izandako jaun-andereak, dotorezia, jakinduria eta mota guztietako arrakasta maila iriskaitz hartan ohiturik, beste gradu bateko umandiak bailiran antzeman nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.


umaontzi ik umontzi.

umatu, uma, umatzen 1 da ad animaliez mintzatuz, umeak egin.

Ea bere atso-xakur eme txiki bat ernari gelditu eta umatuko ote zen eta zenbat eta zer kolorekoak izango ote ziren xakur-kumeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 154. orr.

Azindetan berriz, ardia, behia, ahuntza, eta gisakoren bat umatzean, abudo eginen zizun galde artzaiak: “urruza egin al du?”.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Ez ehiza-leku batera, ez hartzak ugariak ziren tokira, ez mortsak umatzen ziren labarretara.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) umeduna.

Ertamerikan bizi dira eta eme umatuak erditzeko garaian migratu egiten dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.


umatze iz animaliez mintzatuz, umeak egitea.

Umatze-sasoia hasita dago.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.


ume (7643 agerraldi, 268 liburu eta 1016 artikulutan) 1 iz haurra.

Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu?  Elizen arteko biblia   Is 49,15

Bi ume ari zitzaizkion sabelean elkarren lehian.  Elizen arteko biblia   Has 25,22

Bost ume izan genituen, baina hiru txikitan hil ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 177. orr.

Alargundu ondoren, Antonie Macquart mozkortia maitale hartu eta beste bi ume izan zituen, Antonie eta Ursule.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Gizonak Ross zuen izena eta sei ume zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 29. orr.

Giza primateok askoz ere ume gutxiago ditugu, beste ugaztunekin alderatuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Gizona, andrea eta bi ume, hamarren bat urteko mutikoa eta seizazpi urteko neskatoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

Umea diozu?, zenbat urte ditu ba?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 122. orr.

Etxe handia Vermont-en, bi ume, senarra abokatua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Zazpi ume hazi eta hezi ta bururatu du lur huntako itzulia.  Herria   2005-06-09

Ume bat aitaren zangoa besarkatzen eta ea nora doan galdezka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Gizon batek ume batekin duen adiskidetasuna kontatzen digu autoreak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Gure azafata -hogei bat urteko neskatila, ume bat, alegia, itxuraren arabera behintzat- [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Sei hilabeteko ume bati ezin zaio bildotsa jaten eman.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 427. orr.

Hori ume batek ere uler zezakek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Gaztea da oraindik, ume bat kasik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 22. orr.

Egun batean, artean ume bat zelarik, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.

Ulertzen nuen, nahiz ume bat besterik ez izan, asegurugileak zerbait ikusi zuela nigan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Ezin dut ume izaten jarraitu betiko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 211. orr.

Ume bat desio zuen, eta horra ustekabean haurdun suertatu, eta, ni desagertu bezain laster, baita garbi ikusi ere aitarik gabeko ume bat desio zuela berez [...] ez gure umea, baizik eta bere umea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.

1986ko udaberrian, Valerie Smith Estatu Batuetara itzuli zen bere hiru umeekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Umea lo zegoen sehaskan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Gure umeak burutik zeuden, eta nire emaztea ere burutik zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 29. orr.

Umea lotsatuta bere amaren gonei helduta geratu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 217. orr.

Pedrok umea besoetan hartu eta bere inguruko gorpu guztien artean, tiro eta bonba ziztuen artean egin zuen korri.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 99. orr.

Ume haiekin zegoen bitartean, eguneko jardun bakarra jolasa zen, beti ametsetako munduetan jira eta bueltaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Berotu saihetsak ume den bitartean; bestela, kaska-gogortu eta ez dizu esana egingo.  Elizen arteko biblia   Si 30,12

-Ume horrek gosea du! -parean pasatu den emakumeak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 37. orr.

Ezkontzaz kanpoko ume bat aitortzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Haurtzarorik bako umeen errealitateaz.  Berria - Gaiak   2004-12-10

-Behar den bezala hezi gabeko ume hauekin -esan zuen- ez dago jakiterik!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.

Espainiarrek ez zuten barkatu ez zahar ez ume, ezpataz hil zituzten harrapatu zituztenak oro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Umeak eta emakumezkoak zekartzan kubertan, negarrez, zenbait erreketek zainduta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Su tximinia txiki hartako txokoan, abuelok umea belaunetan eseri zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 215. orr.

Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Amaren zorion osoaren zati bat baino ez du asetzen umearen zorionak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 91. orr.

Beste baten umeak zaindu behar nire adinean!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Atarian, umeak baloiarekin jolasean zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

2 (deiki gisa)

Lasai zaitez, ume, gaur ekarriko dizkizu gutunak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Ez kezkatu, ume, esan zuen artzainak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.

Jan ume, esan dit.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 91. orr.

Ze pistola eta ze demontre, ume!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 10. orr.

Julio, ume, Jainkoarren, ez al duk jaten?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 40. orr.

-Zatoz behera, ume.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

"Ez esan horrelakorik, ume", inudeak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 81. orr.

-Hago, ume hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 285. orr.

2b (deiki gisa mugatuan)

-Ez, umea, baina ezkontzeko nahiko arrazoi izan daiteke.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 15. orr.

-Goazen, umeak, ohera denak, bihar goizean goiz eskolara joan behar duzue eta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 15. orr.

-Umeak, ez zaitezte beti errietan aritu! -hertsatu zituen Etelka Springerrek-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 44. orr.

Bejondeizuela, umeak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 346. orr.

Baina, ene ume maitea, beste izenen bat banu ez ninduzula maitatuko esan nahi duzu?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

3 (predikatu eta adizlagun gisa)

Neska pertsona heldua da, badaki zer egin nahi duen, zuzen begiratzen dio haurrari; haurra umea da, begirada galduta dauka.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

Umea eder-ederra zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.

Biak zarete umeak zuek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 197. orr.

"Ez gaitezen umeak izan, David! -esan dit-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Umeak gintuan, eta lagunak ere bai: bizitzaren opari bikaina duk hori, patuari eskertzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.

-Orduan ere, umeak ginenean, zatarra eta gaiztoa hintzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.

Ez, ez dakit garai hartan nintzen umearen aurpegia berriro ikusi nahi dudan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 75. orr.

Umeak ematen duzue!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Oso umea dun gauza horietan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 93. orr.

Ni oso-oso umea nintzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

Ez nian uste hain umea hintzenik, Stanie. Ume jaio eta ume hiltzen gara, neurri handi batean, funtsezko gauzei dagokienez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 55. orr.

Ea noiz utzi behar nion hain ume portatzeari, kalte besterik ez zidala egiten-eta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Oso ume iristen dira bertsolariak maila onera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 53. orr.

Egunean baino egunean umeago ikusten genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Bost urteko ume ederra zen, begitarte lodi biribilekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Betiko nahi dut ume txikia izan eta ondo pasatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.

Dutxa ere egundoko asmakaria baitzen Mikelentzat, umetan bainatzea gorroto izan zuen ume handi harentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Lehortzen jarritako alkandora bakoitzaren mahuka banari korapiloa egina zion ume bihurriren batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Umeak, auzuneko ume garbi eta dotore jantziak, beti salto eta jauzi, beti zorionaren itxaropenez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Ume normalek buztina erabiltzen dute irudiak egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

GIB birusaz kutsatutako 541 ume zambiarrek parte hartu dute ikerketan.  Berria - Gaiak   2004-11-23

"Hamar urtekoak ume hutsak dira-eta", hamalaukoen protesta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.

Kalean aurkitutako ume zarpatsu batzuk balira bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Ume zailak, une zailak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 137. orr.

Ume zikin alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Ume argalek eta atso zurbilek harriturik ikusten zaituzte pasatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Lau urteko ume eroen moduan eztabaidatzen dira aparkatzeko lekuengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Ume autista askorentzat bezala, dena hitzez hitzekoa zen niretzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

ume basatien gaia obsesio izan nuelako gaztetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 28. orr.

Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Gero Nibs dator, ume alai eta animosoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Ezin izan zuen argitu nola aurkitu zuen hiri arrotz hartan ume gaixotua ezkutatzen zuen etxe ezezagun hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Ez al haiz konturatzen hezur hutsetan dagoela ume gaixoa?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 221. orr.

Ea zergatik ukatuko zuen gizon zintzo batek ume gajo haren aitatasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

Ehunka izanen dira haren ume sasikoak Errusian barrena!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

-Ume deabru horrek zaldiak izutu ditu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

Batek baino gehiagok [...] ume ostia haiek larrutzeko gogo bizia sentitu zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Urtero-urtero 7,7 milioi ume jaioberri hiltzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Ez zuen zorigaitzez luze iraun berpizkunde horrek, orduan oraino ume zotzak izanagatik [...] abertzaletasuna zer zen ikasten eta sinesten hasiak ginen Iparraldeko gazte zenbaitentzat. ik haur 12.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Ibarreko umeak, eroriak eta lotsagabeak begiak, ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Heriotzaren ateetan zegoen anai nagusia eta titiko ume bi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Bazirudien txotxongilo batek, "ordezko ume" batek zuela "haren lekua hartu".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Eskolako umeek garraiatu zituzten adreiluak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

· Hi ume-purtzila haiz ene ondoan!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Mariak altzoan jarri zituen erretratu guztiak; zuri-beltzean gehienak, Lucas eta Maria ume-gazteak zirenekoak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ume eskuak ditu Idoiak, txiki gorrixkak, belztuak azazkaletan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 144. orr.

Horietako bat, ume-begiz ikusitakoa margotzen duela Francok.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Barriek naturarekin bat egiten du, eta ume-begiekin baina idazle bikainen idazkerarekin, arnasa ematen die zuhaitzei, loreei, txoriei, errekei eta pasealekuei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Umetxo baten erretratua ikusi dut mahai gainean, ume irribarre eztiarekin begiratzen digula.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Egunsentiaren argitan Gülbaharren aurpegia ume-poztasun batek piztua zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Bost urtez ume-itxaropenetan egon ondoren ez zenidan huts egin.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.

Gaur ez da ume-hotsik kalean, aspaldi abailtzen hasita dago argia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.

Zer dago ume adimen horren atzean?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 71. orr.

Eguneroko dutxa ere ez da aski, gure ume-denboran astean behingoa -larunbaterokoa- aski eta gehiegi zelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Ume-jendea eskolara joaten da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Eta Oinaze ikusi zuenean, ume lerrotik pixka bat aparte, atsekabe imintzioa egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.

Lerak, oinetako erraketak, eskularruak, ehiza tresnak, ume jostailuak, lera txakurrak eta enparauak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Ume-letraz idatzitako hainbat zirriborro eta marrazki.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Internet dela ume pornografia hedatzeko biderik ohikoena adierazi du Save The Children erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Hain modu desegoki eta ume-tankerakoan hitz egin zien, non [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Ea handik ematen ote zitzaion bere baitako ume oroitzapenetarako sarrera, sarrera konbultsiboa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Salomonek ez zeukan lehorretik zetorren ume-eskaera asetzeko adina birigarro.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 252. orr.

Itxura modernista duen atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Ume-lapur anitz dabilelako bazterrotan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 211. orr.

Ospea, ordea, ume-izutzaile bezala etorri zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Galdera da: zergatik bihurtu zen hiltzaile hura ume-izugarri?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Sabeth, berriz, bere betiko gau-soinekoska urdinska harekin: gustu txarrekoa ere ez, baina merkea bai, ume-modukoegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

· 1978an sortu zen lehenbiziko ume-probeta Ingalaterran.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Girixtino umeak behar du orroitu.  Herria   2004-01-08

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Eta ume mukizu tropelak?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 138. orr.

Begitartea zimurtuta jartzen zekien ume zital keinu harekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 129. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zu eta ni haur jaioberri eta, gehienez ere, titi-ume izan ginen euskaldun baino lehen, inolaz ere ez "gizon".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

Hiru eskutitzetako bat irakurtzen hasi zen, apal eta eskola-ume baten ahots kantariaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

Hurrengoan, elkarrengandik berrogeita hamar zentimetrora eta ahots apalagoaz, eskola ume gineneko denborak solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Goiko solairuan bizi da kartzela-umea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Landare eta arbola artean ibili ginen, eta eskola-ume ilara luzeen artean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

9 irud/hed

Lurraren ume: horra zer garen batzu eta besteak.  Herria   2001-04-26

Kontserbatismoa, periferiako eskualde "atzerakoietan" bereziki sendotua egoten zena, razionalismo modernoaren etsaia da, haren ume liberalismoarena orobat, iraultza liberalarena hortakoz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara: haurtzaro beti-joankor, gaztetasun beti-iheskor, amodio beti-galkorraren [...] edo auskalo zeren galerak ekarri gaitu gure izatera, noizbaiteko geure onetik orain hauetako ondoezetara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Gu neska hori gara, noski; umea Afrika da, Afrika osoa, bi hanken gainean zutik dabilen izaki hau sortzen ikusi zuen lurraldea, halere beti ume, beti txiro, beti gure zainpean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

10 animalia jaioberria, aita-amen mende dagoena. ik kume.

Larogeita hamabosteko udan, beroa zela eta hiru ume hilik jaio zituen gure txerramak!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

Lau urteko behorrak umearekin.  Herria   2001-07-12

Bosgarren umealdia, jaso zuen ahotsa, azaroan zazpi ume ekarri zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

Kontuz, ordea, ziminoek umeak badituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itzazue itsasoko urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Ardiak bere umeak edo txoriak habia gaitzesten, arbuiatzen, uzten eta zapuzten dituztenean egiten dutena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Urrixa zen, ume gutxikoa hala ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.

Umeak harrapatu dizkioten hartz-amak bezala egingo diet erasoa.  Elizen arteko biblia   Os 13,8

Hamabi egunen buruan umeak begiak zabaltzen hasten dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Behorrak bere umea ukuiluan sartu zuen bultzaka eta bera atean gelditu zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

Batzuetan animaliek beren umeak pertsonek baino maiteago dituztela badakigu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Baina ez zuen aditu janari eske zebiltzan ainara-ume gosetien txio-txio hura baizik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Beinat otoizka ari zen, malkotan, soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Miarritzeko itsas-erakustegian gertakari bat askitto arraroa; itsas-xakur ume baten sortzea.  Herria   2005-12-22

Xerri ume jatea 9 orenetan Bidekoa taldeak alaiturik.  Herria   2001-06-07

11 umetako (86 agerraldi, 39 liburu eta 13 artikulutan; orobat umetango g.er.) izlag ume denborako. ik haur 6a.

Gaztetako marxistari umetako katolikoak aurrea hartuko balio, [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.

Umetako jolasetan behin baino gehiagotan eraman izan zuen lagunen batek bizkar gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Umetako bizipenak dira geroko bizipenen neurria.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.

Umetako ametsa beteta zegoen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Umetako leuzemiak oinarri genetikoa izan ohi duenez, [...].  Berria - Gaiak   2006-03-14

Umetako argazkietan geure burua ikusten dugunean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 150. orr.

Haien ama Rosik, amaren umetako lagunak, berak egindako opil batzuk eman zizkigun anai-arreba guztiontzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 143. orr.

Neure umetako Brooklyn bera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

12 umetan (308 agerraldi, 96 liburu eta 42 artikulutan) adlag ume denboran. ik haur 7.

Umetan, hamar, hamaika, hamabi urte arte bai, jolasa zen nire bizitzaren muina eta ardatza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Gehienak umetan edo gaztetan hiltzen dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Maisuak guri umetan erakutsi zigun bezala, ez zagon erredakziorik punto finalik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.

Normalean umetan agertzen da gaitza, eta munduko leku askotan endemikoa da, OMEren arabera.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Aitonak eraman zuen umetan santu hura ikustera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Hasi umetan hasi zan, baita, 14-15 urtegaz, erromeri plazak beragandu be.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.

Donostiarra zen, baina umetan Baionan ikasia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Joxe Portolo izeneko gizajoa ere ezagutu nuen umetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 158. orr.

Putzu kaleko 12tik harantzago, berriz (Urumea aldera, alegia), nire umetan "kalea" plaza bihurtzen zen izkinatik harat, alegia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Orain ez dut umetan bezala irakurtzen, ohean kiribilduta eta tapakiekin burua eta guzti estalita.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Dohain bereziak, oso-oso umetan agertu eta abaila txundigarrian garatzen baitira sarritan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

· Ume-umetan etorri zen New Yorkera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 67. orr.

Ume-umetan, nahiko normala zirudien, baina, amaren aburuz, lau-oinetan ibiltzen zenetik beretik, kaxkarra izan zuen ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

13 umetatik (119 agerraldi, 43 liburu eta 22 artikulutan; orobat umetandik g.er.) ik haur 8.

Bere hil-beharraren berri umetatik dakien piztia bakarra. Adin ziren eta umetatik elkarrekin ibilitakoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Niri beti, umetatik, iruditu izan zait tribu nomada batekoak ginela, dendetan bizi ginela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Gizon honek, umetatik, andregai bat zuen hantxe herrian, Xuana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Umetatik zetorkion mozorrotzeko zaletasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Izan ere, umetatik gustatu izan zait irri eta barre eragitea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 80. orr.

Umetatik ezkondu zen arte zerbitzatu zuen familiarekin ikasitako joera zuen, antza, irakurketa errespetatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Umetatik zer egin nahi duten garbi edukitzen duten horietakoa ematen du Pedrok.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

· Esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Bere alabaren senargaia aipatu zidan, Virgil, berrogeita hamar urteko gizon bat, ia ume-umetatik itsu izandakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Psikismoa hondatua eta matxuratua dutenak, maiz ume-umetatik daude jota.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

14 kaxako ume amak abandonaturiko haur jaio berria. ik tornu3 3.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.

Kopetilun dabil, kaxako umea dela esan berri baitio aitak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

Kaxako umeen batzordeak ohar bat igortzen dio Maria Gabilondori Intxuzabalera, presenta dadila bularra eman dion haurrarekin Donostian irailaren 3an.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 59. orr.

15 lehen-ume lehen jaioa.

Ez duzue lanean erabiliko zeuen behien lehen-umerik, ezta ilerik moztuko ere ardien lehen-umeari.  Elizen arteko biblia   Dt 15,19

Lehen-umea abere kutsatuarena bada, jabeak berreskura dezake, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordainduz.  Elizen arteko biblia   Lb 27,27

Gari, ardo eta olioaren hamarrenak, abere handi eta txikien lehen-umeak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,13

Giza lehen-semeak eta abere kutsatuen lehen-umeak berreskuratu egingo dituzte.  Elizen arteko biblia   Zen 18,15

16 ume egin

Emeak ere adin horretan ume egiteko gai dituzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da: neguan ume egitera etortzen dira bertara fokak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Ume egin eta ordu batzuez atseden hartuko du, umeei iraina eman bitartean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen, baina umea egin ordez, lau ertzak korapilaturik zituen maindire bihurtu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Ume egiteko ordu eta erdi edo bi ordu behar izaten dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Hamabi zerritegi zeuden barruan, zerramak edukitzeko; zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Behor bat zer den ikasi eta behor bat ume eginean ikusi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

· Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak?, ikusi al dituzu oreinak umea egiten?  Elizen arteko biblia   Jb 39,1

Xakurra ernari geldituko zela erantzun zion eta hiru ume egingo zituela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 154. orr.

Behi bat umea egiten ikusi nahi nuen eta zezen bat behi baten gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Umea bikotearen barruan, intseminazio artifizialaren bidez egin arren, legeak ama biologikoa baino ez zuen aintzat hartzen.  Berria - Harian   2006-01-29

17 ume gorri ik umegorri.
18 ume jolas (orobat umejolas g.er.)

BUPeko 3. ikasturte hartan gauza asko aldatuta zeuden zeharo: ez ginen barrioan ibiltzen, eta are gutxiago ume-jolasetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Ordu arte izan nituen esperientziak ume jolasak ziren honekin konparatuta.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 209. orr.

Ume jolasa da ariketa hori berarentzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 185. orr.

Hunkitu egin ninduten Templeren hitzek, modu atseginean parekatzen baitzituen sormena eta ume-jolasa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Lanok orain, ni eta nire desiraren artean traban jarri ziren honetan, ume-jolasak iruditzen zitzaizkidan, ume-jolas itsusi beti-berdinak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.

Katalunian cavall fort izenaz ezagutzen den ume jolasa -zeinetan talde bateko kideek beste taldekoen bizkar gainera salto egiten duten, zaldi gainera bezala- Kristo aurreko lehen mendeko liburu batean ere azaltzen dela, Petronioren Satirikon delakoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

19 ume koskor (orobat koxkor eta kozkor)

Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

36 urte izan arren, berezkoa duen ume koskor lotsatiaren aurpegiarekin erantzungo du berak.  Berria - Kirola   2004-12-19

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

SOS Arrazakeriako buruaren ondoan, Gasteizera heldu berria zen familiaren sumindura, ume koskorra besoetan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Halako irribarre pikaroaz jarduna izango dela iruditzen zait, pikardia egiten ari den ume koskor baten antzera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 240. orr.

Gernikak 7.000 biztanle inguru zituen, egun horretan beste milakako batzuk ere egongo ziren merkatuan, horien artean Ramon Baglietto ume koxkorra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Neure ume-koxkorretan etxean Ondarroatik ekarritako zakurtxo bat izan genuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

Yankee itxurako ume-kozkor batzuk ageri dira bizikleta gainean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 55. orr.

20 ume kotxe (14 esaldi 4 liburutan; orobat umekotxe g.er.) haur kotxea.

Atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Ume-kotxea hartuta paseatzera atera ginen batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 108. orr.

Ume-kotxea igogailutik atera eta bere etxeko sarrerara gerturatu da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.

Atezaina ume-kotxeaz arduratzen da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.

21 ume-ontzi ik umontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bost urteko ume (5); emakume eta ume (10); eskola ume (24); hamar urteko ume (5); hilabeteko ume (5); hiru urteko ume (5); lau urteko ume (7); milaka ume (5)

ume ahotsa (8); ume alaia (5); ume aurpegia (9); ume bakarra (14); ume bat besterik (9); ume bat bezala (10); ume bat hil (21); ume bat izan (5); ume batek bezala (8); ume bizi (5); ume denboran (5)

ume eder (7); ume egin (5); ume egiteko (5); ume eta gazte (12); ume gaixoa (5); ume gaixoak (5); ume galduak (6); ume hil (16); ume hil ziren (5); ume hiltzen (6)

ume izan (15); ume izateari (7); ume izaten (8); ume jaio (12); ume jaioberri (7); ume kontuak (5); ume koskor (6); ume koskorra (6); ume kotxea (5); ume koxkor (6); ume moko (11); ume mokoa (6); ume mukizu (5); ume nintzela (8)

ume palestinar (8); ume palestinar bat (6); ume talde (7); ume txiki (21); ume txikia (23); ume txikiak (17); ume txikiei (6); ume txikiekin (6); ume txikien (8)

ume ugari (5); ume umetan (6); ume umetatik (31); ume zela (5); urteko ume (50); urteko ume bat (21); urteko ume batek (7)

artean umea (9); bere umea (17); gure umea (5); hamaika urteko umea (5); hilabeteko umea (6); lehenengo umea (8); nire umea (9); oso umea (7)

umea besoetan (19); umea besoetan hartu (5); umea eduki (5); umea egin (9); umea egiten (6); umea esnatu (7); umea galdu (5); umea hartu (5); umea hil (7); umea izan (32); umea izateko (5); umea jaio (13); umea jaiotzen (5); umea lo (6); umea nahi (6); umea negarrez (5); umea nintzela (6); umea nintzen (9); umea nintzenean (6); umea ondo (6); umea zara (5); umea zela (15); umea zen (11)

urteko umea (21); zure umea (8)

bere umeak (16); beren umeak (9); eskola umeak (10); euren umeak (5); gure umeak (14); lehen umeak (6); nire umeak (8); sor itzazue umeak (5)

umeak adoptatzeko (11); umeak adoptatzeko eskubidea (6); umeak babesteko (6); umeak bezala (11); umeak egingo (6); umeak eskolan (5); umeak eskolara (5); umeak euskaraz (5); umeak hartu (5); umeak hazi (12); umeak izan (22); umeak izango (5); umeak izateko (6); umeak lo (5); umeak ondo (5); umeak oso (5); umeak zaintzen (7); umeak ziren (9)

urteko umeak (7)

behorrak umearekin (5); bere umearekin (7)

umearen aita (6); umearen amak (5); umearen bila (8)

bere umeari (7)

umeei zuzenduriko (10)

eskola umeek (5); gure umeek (9)

umeekin batera (6)

beherako umeen (6); beren umeen (6); eskola umeen (9); jaiotako umeen (5); kaxako umeen (5); munduko umeen (5)

umeen antzera (6); umeen eskubideak (5); umeen eutanasia (6); umeen gelako (8); umeen gelan (8); umeen gelara (7); umeen kopurua (5); umeen pasealekuan (5); umeen pornografia (6); umeen zaintza (7)

urteko umeen (11)

bi umeren aita (5)

ez zuen umerik (5); umerik egiten (5); umerik gabe (8); umerik izan (13); umerik izango (5)

umetan bezala (10); umetan ezagutu (9); umetan hasi (6)

ume umetatik (31); umetatik ezagutzen (7); umetatik izan (7)

lau umetik batek (5)


umealdi (orobat umaldi) 1 iz animalia-talde baten jaioberrien multzoa.

Edonola ere, [pinguinoek] larrutik ordaindu beharko dute bizirik irautea: ia umealdi osoa izotzean harrapaturik hiltzen utzi beharko dute.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Ikertzaileak uste dutenez, aurtengo umealdia galdu egingo da ziurrenera.  Berria - Gaiak   2004-12-16

2 animalia batek saio batean egiten dituen umeen saila.

Azkenak, orain ditugunak, umaldi bateko bi aleman ardi-zakur dira, senideak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.


umearo ik umezaro.

umedun izond umea edo umeak dituena.

116 pottoka ziren lehian, bai mendiko bai pentzetako pottokak, bi urtekoak, hiru urtekoak, umedunak eta umegabeak.  Herria   2004-07-29

Iturbide, pottoka umedun batekin, epaileen aintzinean.  Herria   2004-07-29


umeenganatu, umeengana(tu), umeenganatzen da/du ad umeengana joan edo eraman.

Eskuak xamangoz, arrautzez eta debaldezko arropa higatuz emokaturik, Nako gizon eta umeenganatu zen, azken aldi batez leihotik so zeudenei deiadarka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.


umegabe izond umerik ez duena.

116 pottoka ziren lehian, bai mendiko bai pentzetako pottokak, bi urtekoak, hiru urtekoak, umedunak eta umegabeak.  Herria   2004-07-29


umegai iz umekia.

Besterik da, emakumeak, jadanik umegaia bere baitan, hura jaio dadin nahi izatea gehienbat: senen automatismoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Umegai egoera alde batera utzita, Gizakiak ez du isatsik, eta gabezia horretaz jabetzeak sortzen dion ezinegon heredatua nabaria da gizonek jaka atze-luzeak eta emakumeek soineko isastunak janzteko duten ohituran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.


umegaltze iz umea galtzea.

Umegaltzeak alde batera utzirik, sei alaba eta seme bat izan dituzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Udazkeneko umegaltzea etsigarria izan zen berarentzat, basaki, eta kordoka bizi zen harrezkero, tristura lantokian lan gehiegi eginez estaliz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.


umegile iz umeak egiten dituena.

Egiaz aitortzen dizut, niretzat ez dago ezer nazkagarriagorik alkohol lurrunen artean haurrak sortuz doan piztia umegile hori baino, gero hilerrira eraman edo, bestela, espetxeetako edo prostituzioko armadak osatzera joango diren haurrak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Ezkontza sakratu, heterosexual, monogamiko eta umegilearen barruan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

Sexualitatearen psikiatrizazio obsesiboak "perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat egitera eraman zuen gizona, eta horien artean sartu zuen ezkontza barruko koito umegilea ez den jokabide oro.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.


umeginzale izond umeak egin zalea dena.

Fantasia honek ez du besteak baino arazo gehiago sortzen; azken batean, bere ondorio bakarra ugalketari uko egitea da, eta umeginzaleek bitarteko boteretsuegiak dituzte beren arerioek jarritako oztopoen beldur izateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.


umegorri (orobat ume gorri) iz adkor hazi gabeko umea. ik haur 12; hankagorri.

Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Bettina umegorria besterik ez zela joan zitzaigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Kargu hartzen zion bere eginkizunaz hitz egin ziolako, batere zuhurtasunik gabe jokatu zuelako, umegorrien antzera, ergelen gisara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Hantxe asaltoko guardiak, borrokan hilda erori zuan Agiriano kapitainaren agindupean, hantxe Irungo karabineroak, ume gorri batzuk, mobilizatu berri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

Ez diot sekretu hori zeure lako ume gorri bati kontatuko, ezta?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 14. orr.

Ortegak gazte haiez -ume gorriak, esan du Jesus Galindezek- hitz egiteko moztu du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

Umegorri zarpailtsu batzuk zebiltzan, hara eta hona lasterka, arratseko argitalpenen izenak oihukatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

Doi-doi kabitzen zen barruko arropa zurien azpian, troxetan bildutako umegorri potolo bat zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.


umegorritxo iz adkor ume gorria

-Zatoz hona, umegorritxo hori -gonbita egin zion haietako batek, ile nahaspilatua zeukan gizon tantai batek, hortzak basakeriaz erakutsiz-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.


umejolas ik ume 18.

umekeria 1 iz umeari dagokion egintza gaitzesgarria. ik haurkeria.

Umeen kontua, umekeria.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Hannak, erantzun gisa, barre egin dit, dena txantxa izan balitz bezala, umekeria bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Umeen aitzakian ez baitira gutxi guk geuk egiten ditugun umekeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 153. orr.

«Umekeriak egiteari uzteko» eskatu dio Urkulluk Batasunari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Lotsatu egin zen bezperan esandako umekeriez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

Ezer ez izatea, hots, haur izatea, haurrak bezalakoa bilakatzea eginahalean, umekeriarik gabeko haurrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Umeek umekeriak egiten dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Gurekiko portaeran hainbeste umekeria ez egiten ahalegintzen da, baina hotzegi bihurtu da orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 241. orr.

Zure adinean ezin da umekeriatan ibili.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Taroteko kartak eta umekeria horiek guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

Arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea, umekeria lehendik ere heriotza zibilaren jabe diren kondenatuei benetako heriotzaren ondorioak ezartzea, eta zentzugabekeria famarik gabeei fama txarra leporatzea, gezurra esateko inolako interesik ez dutenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Umekeria uste baino larriagoa gertatu zen eta azkenean ospitalera eraman behar izan ninduten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.

Umekeria zeritzon euskara bizimodu hiritar eta industrialerako egokitzen eta trebatzen jarduteari, ez zelako hori euskarak gizarteari ekarri behar zion onura.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 107. orr.

Umekeriaz bustitako inkontzientzia batek hartu ditu gure garunak, gizartean larriki hedatzen ari den infantilismoarekin bat eginik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 43. orr.

Ez dago maitasuna baino gauza aspergarri, umekeriazko eta inhumanoagorik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hango hiriak hiri ere ba ote dira, gero; argiztapena ugari, hori bai: biharamunean, baina, aldamio hutsak nabari, dena umekeria inozoa besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Umekeria pedantez mamitua dago tesi guztiak bezalaxe, eta ez dago kristaurik hango jardun lehorra inork derrigortu gabe irakurriko duenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Tomekin lan egitea du gogoko batez ere: hori ere "umekeria" da, baina funtsean umekeria sortzailea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Ez zuen umekeria edo jolas-zaletasun hutsak soilik bultzatu halako denborapasara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Itzelezko umekeria!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Orain, atzera begiratzean, neure burua eta besteak epaitzen saiatzen naizen honetan, konturatzen nauk handipuzkeria hura, itxialdi hura eta bakartze hura zenbaterainoko umekeriak izan ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Umekeria galanta!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ea nolatan egiten nien hura, ea zer umekeria klase zen hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

umekeriak egiten (3)


umeki (orobat umaki g.er.) 1 iz ume bihurtuko dena, amaren sabelean dagoen bitartean. ik fetu.

Hasieran, zelula pare bat baino ez da izaten; gero, denborarekin, arrautza osatuz joaten da, eta aurrerago umekia osatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.

Kabroi harena izan zen bere umekia... bederatzi hilabetez sabelean hazi zuena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.

Umekiaren jarrera hartzen dugu, urperatu nahi izaten dugu gure burua bainuontzian, auskalo zer gogoratu nahian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.

Umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Alta legeak debekatzen du medikuari umakiaren sexuaren salatzea.  Herria   2005-04-14

Okerka zetozen umeki zailak bakarrik nituen nik gogoko, nire adimenari apustu egiten ziotenak, eta bereziki, gizaki berriaren hil edo biziko borroka nire esku geratzen ziren uneak nituen maiteen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

Giza umekiak, bost hilabete inguru dituela, ile-jantzi nabarmena du bekokian eta buruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

2 irud/hed

Zibilizazio abortatuak: zibilizazio hauen umekiak abortarazi egin zituen latzegiak ziren hainbat erronkari erantzuteko ahaleginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Bata hiltzen ari den edo hildako zibilizazio baten eta bere ondorengo umeki edo jaioberriaren arteko gurasotasun eta filiazio harremana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

Soin-enborrean, bizkarrezurrean, oinen puntan sentitzen nuen melodia jaiotzen, bizirik jaiotzen zen gainera, garai batean bezala; umeki hila zen, ordea, eskuin eskura isuri ezin zuen gorputz guztiko irrika hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

3 (abeerena)

Iparreko departamendu bateko bahimendu batzordeek, esate baterako, ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abortatutako umekien (3)


umekoi izond umeen aldekoa.

Holakoxeak nire gogoeta umekoiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Gizonei buruzko topiko guztiak sinetsi dituzte, nahiko modu umekoian, baina zer dakit nik nolakoak diren emakumeak, nik Laura eta Nora ezagutzen ditut, ustez behintzat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


umekondo 1 iz adkor umea.

Nola agoantatzen duzu umekondo hori?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 207. orr.

Eguzkitan beren pipa erretzen ari ziren marinelek baziruditen interesaturik zeudela umekondo haien jolasean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Hamar-hamaika urteko umekondoa zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 50. orr.

Hamazazpi urteko umekondoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

2 umekia.

Luluren egoera larria zen; umetokia atezurik gabe geratu zen eta ez zuen umekondoa kanpora botatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Umekondoa, estutuz, kanporarazi nahi izan zuen, baina ez zuen lortu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.


umekor iz ume asko egiten duena.

Tamalez untxiak bezain umekor ta zakil bizkorrak ez izanik ezinezkoa dugu kapela hustuetatik bapateko idazle berrien belaunaldi bat sortu.  Berria - Kultura   2004-03-20


umekotxe ik ume 20.

umekuntza iz

Nola daiteke baina, doi-doi hamabiren bat zintzilika astintzeko gauza den umekuntza, mingaina harrotuta zaldun ibiltarien kondairak maiseatzen hastea?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.


umel 1 izond hezea.

Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Eta hantxe dago, taberna ilun eta umel hartan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Ezpain umel, haragitsu eta mugikorrak, eta guk geuk xuxurlatutako hizkuntza arrotzaren hots ulertezina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.

Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Antizikloiaren eraginez, mediterraneoko aire masa umelak Penintsulako kostaldera datoz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Lagunek otsaileko aire umel eta hotza nabaritu dute aurpegian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 87. orr.

Airea freskoa zen eta umela oso.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Giro bero eta umela zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Guztia nahastu eta lau hilabeteren buruan konpost umela lortuko dugu, eta sei hilabeteren buruan konpost heldua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Denoi eragiten digu neguko hotz umel bustiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Baina 1967 hartan, negu ustel eta umela izan genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.

Zakur hilak, inork lurperatzen ez dituenak, zopiloteak, azoka alderako teilatuen gainean pausatuak, sargoria, itsasotiko kirats umela, itsasoaren gaineko eguzki ugertsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Freskura umelezko izara batek estaltzen zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Aurpegia eguzkiari eman eta gutunazaletik orri hori eta umel sorta hartu zuen eskuetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.

3 irud/hed

Ez zen beldurra, hotzikara umel eta sakona zen sentitzen zena iluntzeko lasterketa lardatsean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 31. orr.

Euria ospitale barruan zegoen sartuta; ez euria bera, euriaren kolore umela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 25. orr.

Neguan, herriko farol apurrak hotzaren itzal umelak argitu ezinik zeudela, [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Edurne ederra, Edurne liraina, Edurne gure amets umeletako protagonista.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Hodei urdin bat edo beste kenduta, harmonia umeleko gaua zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

4 (adizlagun gisa)

Hara, dena umel zegoen hemen; igeltsua berriz jarioan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

Beheko sua umel eta hutsik zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

"Ondo" erantzun dio begiak gorri, umel.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

5 (izen gisa)

Ongizateak abantailarik ekarri badu, hortantxe izan da, bizitokietako hezedura eta umela janez, aire epelez giroa gozatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Airea trinkoagoa da, atzokoaren aldean: itsasoaren umel zaharra, orbelaren ustel-usaina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hotz umel (3); masa umel (4); umel bustiak (3)

begirada umela (3); umela zegoen (4)


umeldu, umel(du), umeltzen 1 du ad hezetu.

Bero jartzen garenean, bagina umeldu egiten da, eta zakila, berriz, gogortu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.

Abiatu ziren biak, zera gogortzen hasita bata, zera umeltzen hasita bestea, saihestezina zirudien amaierarantz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 72. orr.

Begiak umeltzen zitzaizkiola ikusi dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Ardura dizu lehenengoz mihiaren puntaz nire zulotxoa pixka bat umeltzea?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 30. orr.

Lantzean behin haize-bolada batek begitartea umeltzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Mahukaz lehortu du eskopetaren kanoia umeltzen duen lurruna.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Izerdiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

3 fruituez eta kidekoez mintzatuz, gehiegi heldu, usteltzen hasi.

Piperrak umelduta-edo egongo ziren, agian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.

Baina datil umeldu eta ubelduen uztari ihesi joanez, lur berri-berrira aldatu da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.


umeldura iz umeltasuna.

Aire-poltsa beroago eta lehorragoak suntsitu eta xurgatu egiten zion umeldura eta hezkura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


umeltasun 1 iz hezetasuna.

Argia amatatu eta ezin dut lorik egin, ukitu ere egin daitekeelako umeltasuna eta gazitasuna izaretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Bazekielako musu bakar batez, mingainaren zaporea eta listuaren umeltasuna sentitzeaz bat, klitoria ere lanbrotzen zitzaiola, ihintzaz estaltzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 105. orr.

Egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Garai bateko kai zaharra osatzen zuten kalexkak dakuskigu, harrizko arkupe dotoreekin; XIX. mendeko irudi bat kresalaren umeltasunak hiri erraldoiaren berrikuntzei ostu diena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Goroldioaren umeltasun sarkorra pagopean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Bortitzegia baitzen kaleko hotzetik barruko umeltasun kiskalgarrira zegoen kontrastea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

Umeltasun izerditsu hori.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Umeltasun erlantzek argitzen dituzte paretetako harriak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 103. orr.


umeltxo izond adkor umela.

Normalean, belarretan edo zuhaitzen hostoetan kondentsatzen da gustuenik eta egokienik aire umeltxo hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Hoztearekin batera, bertatik hezedura umeltxo hori ttanttan ttikitan kondentsatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.


umemoko (orobat ume moko; Euskaltzaindiaren Hiztegian umemoko agertzen da) 1 izond adkor umea, ume koskorra.

Zortzi urteko umemoko batek ez dakiela hizkuntz sistemaren alde onak eta alde txarrak neurtzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Umemokoak ziren, bizitza harrapatu nahi zuten, bizitzak berak gu harrapatzen gaituela jakin barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

Umemoko bat besterik ez zara, eta bazter guztietan sartzen duzu muturra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Horixe gertatzen zitzaidan neuri ere, umemoko bat besterik ez nintzen baina; iraultzaileek bezala jokatu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Ia ez nau hartzen, lehen bezala, kontuan zertan harturik ez dagoen umemokoa bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.

Ez naiz zuek pentsatzen duzuen umemokoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 272. orr.

Umemoko batzuk armadari zirenak eta bost lapurtzea!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

2 (izenondoekin)

Zenbateraino zinen zu ere umemoko zikin bat orain dela bi urte, nahiz eta ordurako zeure burua heldutzat eduki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 153. orr.

Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Gurdien azpian umemoko zarpailtsuak jolasten ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.

3 (izenondo gisa)

Zeren zaintzaile umemoko haiek ere gozamen eroan arituak baitziren gau hartan, eta botila erdi bat ardo geratzen zen bakarrik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.


umeontzi ik umontzi.

umeri iz

Gaur ere arras kasu egiten dute ardi arrazari, marro bat ikusi dugu, juan den urtean, 2004 ean, 16 kilo ile finetik eman dituena, munduko ile finenetarik omen da, horiek beiratzen dituzte hazi hortarik umeriak ekarrarazteko.  Herria   2005-08-11


umetasun iz umea izateko nolakotasuna.

Oso nerabe kutsukoak, nolabait esateko; eta, hala ere, giza eta gizarte aldetik falta sakona islatzen duen umetasun eta xalotasun nabarmena dute ezaugarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Gugan zirrara gehien sortzen duena ume protagonisten dezepzioa da, gertakizun haren ondorioz umetasuna galtzen dutelako hirurek, helduen izaera beraiek uste zutena baino askoz itsusiagoa dela ikustean.  Berria - Kultura   2006-02-04

Izan ere, antigoaleko umeak gara denok, Goio eta Andoni, eta orduko neskatoa neu ere, oraingo jende heldu, sakabanatu, umetasun arrastorik gabea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 82. orr.


umeteria 1 iz ume taldea.

Otsoa artaldean bezala sartu zen doktorea umeteria haren erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Aurrera zihoan, umeteriaren oihuak entzun gabe eta goialdetik igarotzen ziren trenen dardara txundigarria aditu gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Behar dut, premia daukat, bizia horretan doakit, zurezko eskaileran beherako umeteriaren arrapalada hori, jainkoarren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.

Arotzak kalearen erdian aritzen dira lanean, umeteriaren, oiloen eta zakurren ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Bitartean, pasealekuetan, umeteria hara eta hona dabil, gurpil gabeko gurdiei tiraka, ontziak hareaz betetzen, negarrez, hozkaka, umeteria izugarria, zarpailtsua, mukia sudurrean, zomorroak eguzkitan bezain ugaria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Han zegoen bera, bihurgunean zutik, neure aurre-aurrean, bere bi maiteei azken musua igortzen -eseriak ziren jada beren eserlekuetan umeteria orrolari harekin bat eginik-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

2 (abereena)

Honela, sarritan, artiledun aziendak eta zaldien eta abelgorrien umeteria liskartsua, zeruaren magalpean, nahiz eta zelai bereko belarra moztu eta ibai bereko urean egarria asetu, itxura ezberdinez bizi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.


umetoki (124 agerraldi, 20 liburu eta 23 artikulutan) 1 iz ugaztun emeen sabelaldeko barrunbea, umekia, jaio arte, edukitzen duena. ik utero.

Obarioak eta umetokia sabelaren barruan daude.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.

Umetokia kanpoaldearekin lotzen duen tutu bat da bagina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Bagina eta umetokia malguak eta sendoak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Klonatutako enbrioi bat emakume baten umetokian ezarri duela dio Zavosek.  Berria - Gaiak   2004-01-18

Bolaluma baten tamainako gomazko tututxo bat sartzen da umetokian eta osatzen ari den zelula multzoa xurgatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Umeak umetokian ezin du zilbor-hesterik gabe bizi eta jaiotakoan, berriz, zilbor-hestea eten behar zaio itoko ez bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

Umetokiko minbiziari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Umetokiko paretak odolez betetze hori hormonen ondorioz gertatzen da, batez ere estrogenoen ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Egun horietan umetokiko lepoa dilatatuago egoten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Dagoeneko umea deitzen ari zaio, oraindik alabaren umetokian dagoen zomorrotxo bat baino ez delarik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.

Luluren egoera larria zen; umetokia atezurik gabe geratu zen eta ez zuen umekondoa kanpora botatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Baziren beren umetokia alokatzen zutenak ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

Bada anaitasun moduko bat, estuago eta sendoagoa, umetoki beretik ateratako bizkiak lotzen dituena baino.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Gaueko itzalak aienaturik, gorputza bere etxe txikiko iluntasun umetokikoaren gisako hartan bildurik, begiak berez irekitzen zitzaizkion arte egingo zuen lo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

UBGaren fidagarritasunari buruz hitz egin nion orduan, Umetoki Barneko Gailuari buruz, alegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Abdomeneko pareta eta umetoki-pareta ebakiz fetua amaren sabeletik kanporatzeko egiten den ebakuntza da zesarea.  Berria - Gaiak   2004-05-30

Umetoki-lepoko minbiziaren aurrean gutxienez 4,5 urtez babesten duen txertoa asmatu du Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2006-04-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

umetoki barneko (8); umetoki barneko gailua (5)

amaren umetokian (5); emakume baten umetokian (3); emakumearen umetokian (3); umetokian ezarri (3)

umetokiko lepoa (3); umetokiko minbizia izateko (3); umetokiko paretak (3); umetokiko paretetan (5)


umetu, ume(tu), umetzen 1 du/du ad ume bihurtu.

Baina haurrak josteta du maite, eta osabak ere oso atsegin zuen batzuetan josteta... eta hala umetzen zitzaidan behin baino gehiagotan ni gizondu nahi ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Gero erabat umetu zitzaigun, zazpi abade kalitua zela ekin zion orroka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

Halakoxea hintzen, izan ere: gizon behar zenean gizon, eta umetu behar zenean umetzen zekiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Ezeren lotsarik, hiltzeko lotsarik ere ez dagoenean, umetzeko lotsarik ere ez dago, eta orduan, pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Lotsa, ostera, emakume hura neure egiteko sentipen oldartsuak eragiten zidan, bai bainekien hala sentitzeak umetu egiten ninduela haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Barry Reisberg adituak Alzheimerren gaitza erretrogenesiarekin lotzen du, galeraren bidez berriz ere umetzearekin.  Berria - Gaiak   2006-01-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Helduetan ere berebat da, baina batekoz bestera; zenbat-eta tontoago (tonto-harroago), kamutsago eta umetuago, orduan-eta zernahi gauzaren kausak azaltzera -eta arrazoiketa zapuztera- ixuriago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Zakar horiek dira: "injustizia, gerrak, esplotazioa, pobrezia, diskriminazioa, marjinazioa, indarkeria...", hots, guraso zintzoek, maisu-andereñoek eta kazetariek beren haur edo bezero umetuen aurrean, zer dioten jakin gabe, bota ohi dituzten jakineko ideia gizen eta berbaila elbarriak, sano dagoen haur bati deus esaten ez diotenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

3 ume egin.

Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari; lotu ikuiluan haien txahalak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

4 haurdundu.

Hau da Perikok bere haurtzarotik gogoratzen zuen kontua: zaldun batena zen, behin baso batean zihoala emakume bat behartu eta umetu zuena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Baina okerreko sabelak umetu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.


umetxo iz ume txikia.

-Eguraldiaren aldaketa bat-bateko eta guztizkoak halako trastornoak sor ditzake, Ismael, batik bat umetxoengan: bihotzekoak, umore aldaketak, logabezia, depresioak, bat-bateko heriotzak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.


umetxurtx ik umezurtz.

umetzar iz adkor ume handia.

Horrako umetzar horrek bere haur-oihaletan bildurik dirau oraindik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.


umetzaro ik umezaro.

umexurtx ik umezurtz.

umezain iz haurtzaina.

Umezain bat ordaindu behar izan zuen txikia zaintzeko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Laster hasi ziren Fulsom andereñoaren eskolara joaten, umezainaren eskutik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.

Inude eta umezainek kontu-kontari bultzatzen zituzten kotxeak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Nesken eskola bateko kideak ziren, umezainarekin paseoan irtendakoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Han zeuden idazlea lurrera abaildu zenean haurrak dindanean bakarrik utzi eta bertaratu ziren bi umezainak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 104. orr.

Hori gertatzen da txakur bat izateagatik umezain.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 39. orr.

Ignazia Arkaleren ostatuan sartu zen umezain, eta hamalau urte bete zituen arte hantxe aritu zen lanean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.


umezale izond umeen zale dena.

Neska umezale eta arduratsu bat hartuko dugu, zuri gustatzen zaizkizun horietakoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

Eta ume txikirik baldin bazuten, hainbat hobe, oso umezalea zelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 21. orr.

Mariak haurrik eduki ez baina, umezale amorratua izan eta besterenak gozatzen ez du hutsik egin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Lewis Carroll umezale maitagarriaren logika jarraituz bakarrik uler dezaket auzi hau, kaosa, zentzugabekeriaren zentzua, zabarkeria.  Berria - Kultura   2004-10-02


umezar iz hainbat urte dituen umea.

Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.


umezaro (orobat umearo g.er. eta umetzaro g.er.) iz haurtzaroa.

Umezaroa garai inozoa da.  Berria - Kultura   2006-03-31

Rufinoren umezaroa ardi jagoten joan zan. Peter Pan umezaroan geratu da, baina ez aldez aurretik amarengana bueltatzeko ahalegina egin gabe.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.

Sukaldetik umezaroko usaina datorkigun horrexetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Ez orain asmatu sekula izan ez duzun umezaroko traumarik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 50. orr.

Umezarotik gaztarorako jauzia ere egin genuen eta ezusteko galantak noraezean utzi zuen gure logika.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Umezaroko azken maitasuna edo nerabetako lehena izan zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 53. orr.

Fiona umezaro ozpindu baten produktu biologikoa iruditzen zaizu, hezkuntza-prozesu tamalgarri baten ondorio mikatza.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 69. orr.


umezulo (corpusean ume-zulo soilik) izond gurasoez mintzatuz, beti umearekin egon nahi duena.

Flirtean jardun, dena baleki bezala jokatu, denei aholkuak banatu, ama ume-zuloaren itxura egin, badirudi horrek guztiak irudi ona ematen duela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.


umezurtz (orobat umetxurtx g.er. eta umexurtx g.er.) 1 iz aita, ama edo biak hilak dituen haurra.

Sei haur ziren familian; bi kanpotik ekarritako umezurtzak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Noren esku uzten gaituzu umezurtzok?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.

Umezurtzak ziren amaren aldetik, baina patuaren zorigaiztoa baino indartsuagoak zirela erakutsi zuten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Bi umezurtzen ama.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 268. orr.

Zuekin bizi diren etorkin, umezurtz eta alargunek zer jana izango dute.  Elizen arteko biblia   Dt 14,29

Gizonak orduan mila alargun eta milaka gehiago umezurtz ekarri zituen dorretxearen aurrera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

Alargunak larrutzen dituzte eta umezurtzak zurrupatzen.  Elizen arteko biblia   Is 10,2

Umezurtzen aita den Jainkoak kontsolatuko baikaitu bere kontsolamendu santuaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Ekialdeko umezurtzen trafikoan espezializatutako GKEko arduraduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Hala, urte erdi batez edo umezurtzarena egiten aritu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.

2 (izenondoekin)

Alargun babesgabeei eta umezurtz errukarriei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Orain, ordea, Humirzah, seguruena, gaixorik zegoen nonbait ere, deabru babesgabea, umezurtz bakartia, aita-amarik gabea, beraz arduratuko zen emazte leialik ez zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Ez zegoen inor umezurtz gaixoari laguntzeko, haur gosetuari esne tanta bat emango zionik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Mundu zaharretik mundu berrira doazela, Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

Hain da aldi berean maitagarria Tom umezurtz malderra, hain apaina eta psikopata!  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Seme-alabek, dirua jasotzeko, elbarritasunen bat izan behar dute, edo kotizaziorik gabeko umezurtz pentsioa edo baliaezintasunezko pentsioa jaso.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

4 (izenondo gisa)

Bere lagun umezurtzek bere memoriari ohore egiteko mendekura beharturik zeuden dagoeneko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Nola izan guraso umezurtzen alaba, lanera beharturiko esklaboen, giza espezietik erauzi nahi izan diren eta munduko isiltasun gorrarazleak luzaroan isilarazi dituen gizakien alaba?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Errusiar gazte umezurtzek txetxeniarren aurkako gerrarako jasotzen duten formazioa erakusten du.  Berria - Kultura   2004-09-09

Hamalau udaberritako neskatoa alabaina komentu batera bidali eta oinordeko gisa iloba umezurtz bat har zezaten aholkatu zien apezak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Etorkin narrasti eta umezurtza zuen bere aurrean orain.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 50. orr.

5 (adizlagun gisa)

Berehala umezurtz geratu zen: urtebete besterik ez zuenean aita galdu zuen eta urte bat geroago ama.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 7. orr.

Aitarik gabe gaude, umezurtz; gure amak, alargun.  Elizen arteko biblia   Nk 5,3

Orain umezurtz baikaude, aitarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Haurtzaroan umezurtz gelditu eta nebak ero batekin ezkontarazi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

Geldi bitez umezurtz haren haurrak, alargun haren emaztea.  Elizen arteko biblia   Sal 109,9

12 milioi haur umezurtz laga ditu hiesak Saharaz hegoaldeko Afrikan.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Gauza da barrakako istripua izan eta handik astebetera hil zela emakume gajoa, Martin eta Ignazia umezurtz utzirik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.

Gainbeheraldi luze tristagarri hartan nik deusik ezin eginik, umezurtz sentitu nintzen zinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

6 irud/hed

Kontenplatu dugun Egiaren umezurtzak gara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Etxerik ez duen umea, umezurtza besterik ez da.  Herria   2001-07-05

Harrapatutako iskiluak (fusilak milaka, eta miloi bat bala) egoki iritsi zitzaizkigun bene-benetan Jurramendi inguruetako karlista umezurtzoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 190. orr.

Bide beretik, ahula eta umezurtza zen gure aldizkaritxoa Espainiako (are Europako) kideen artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Zorionaren umezurtz ziren usu bere zeluloidezko kreaturak.  Berria - Kultura   2004-05-16

Denek sinetsi genizkion orduan arbelean idatzitako azalpen doi umezurtzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.

Arimaren zolan nigan zegoen haurra, hilik aurkitu nuen bat-batean; eta helduen mundu aterigabean, umezurtz, neure burua atxeman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Nire armairuetan barreiaturik utzi zituen hainbat gauza, oraindik ere jaberik gabe, umezurtz jarraitzen dutenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Zelai honetan borroka ikaragarria gertatuko da, eta Logres erresuma umezurtz geratuko da.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 117. orr.

Eta Nafarroa umezurtz gelditu zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 81. orr.

Handik goiti, umezurtzago nenbilen egunkarian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Zelai erdia umezurtz.  Berria - Kirola   2004-06-15

7 umezurtz etxe umezurztegia.

Miamin lehenengo, eta Iowako umezurtz-etxe batean gero, bere ahizparekin egoteak laguntzen zion ez erortzen, ez zapuzten, ez amorratzen.  Berria - Kultura   2006-04-30

Umezurtz etxe batera bidali zituzten Yueren bila.  Berria - Harian   2005-05-01

Berari laguntzeko bi aukera nituen: amarekin hitz egin, ea gauzak hobeagotzen ziren, edo umezurtz-etxeren batekin harremanetan jarri eta hara eraman.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.

Umezurtz-etxera etorri eta Geethak espetxera amarengana itzuli nahi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 124. orr.

Bazuen beste [film] bat umezurtz-etxe batera daramaten ume bati laguntzen dionekoa ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 50. orr.

Gurasoak naufragio batean hil zitzaikion; anai-arrebak istripu batean galdu zituen; jaso zuten umezurtz-etxea erre egin zen, kixkali.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 129. orr.

Louis Courtinat-en kamerak Errumaniako haurrei buruzko testigantza latzak ematen zituen, Errumaniako presidente Nicolae Ceaucescuren umezurtz-etxeetatik demokraziaren garaiko kale libreetaraino.  Berria - Mundua   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haur umezurtz (3); milioi umezurtz (5); umezurtz eta alargunei (4); umezurtz eta alargunentzat (3); umezurtz etxe (7); umezurtz etxe batean (4); umezurtz etxeko (4); umezurtz gara (3); umezurtz gelditu (13); umezurtz gelditu nintzen (3); umezurtz geratu (14); umezurtz geratuko (3); umezurtz geratutako (3); umezurtz gisa (3); umezurtz sentitu (3); umezurtz utzi (10); umezurtz uzten (3)

umezurtza zen (9)

alargunak eta umezurtzak (3)

umezurtzen aita (3)


umezurztasun iz umezurtz denaren egoera.

Lehenengo aldia zen ia bost urtetan emakume haren auzotasunik gabe geratzen nintzela, eta etxean utzitako bi haurrak amarik gabe ikustea huskeria iruditu zitzaidan niri gertatzen zitzaidan umezurztasunarekin alderatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.


umezurztegi iz umezurtzak zaintzen dituzten etxea.

Gaztea zen, inor ez zuen ardurapean, gaztaina makila izan ezik; ezta inor ere haren aurrean kontuak errenditzeko, Paulo Zubia, Tuterako umezurtztegitik salbatutako mutila izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.


umi 1 izond ipar hezea.

Baietz gehienetan, artetan ikusten zela, lur umian, ziraun bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Beherapenean gaude, aro umi eta ezti batekin segitzekotan gaude.  Herria   2003-03-17

Aro fresko umia izanen dugu aste hau, hotzago aste ondarrari.  Herria   2003-12-04

Egun hits, eurixkatsu eta umi hortan, ez da trinketa xukatu batere, eta uko egin behar izan dute xapelgoko bi partideri, aroaren kontra ez baita deus egiterik.  Herria   2003-01-28

2 (adizlagun gisa)

Bertsulariak aldiz erdi-zainetan, buruari hazka, mikroa hunki eta hunki, eskuak umi.  Herria   2005-11-03


umidura 1 iz hezetasuna.

Behelaino edo erlaino horrekin umidura % 97-8an kokatzen da agudo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Airea bustia dago, umela, berdotza, haize pixka bat ere bai, ipar-mendebalekoa dirudi, itsasaldetik umiduraz gain eginda datorrena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

2 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hor sortzen da lurrinketa ta umidura xurgatze prozesua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


umil 1 izond apala. (pertsonak)

Zure edertasun zoragarria eta berdingabea nire begien aurrean agertu orduko, zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 110. orr.

Zure zerbitzari umil nago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

-Petrikilo umil bat besterik ez da -esan nuen nik-. Conti, bere menpekoa, mantal griseko gizon ttiki lasai eta umila, gure aita asko maite zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

Bulegari umil bat eta bere seme-alabak hiltzea baino helburu inportanteagoak izango zituztela terroristek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.

Dohainik bikainena emakume umila.  Elizen arteko biblia   Si 26,15

Kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Bera zen taldearen oinarria, eta agian diskretoena, umilena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Munduak bihotzez garbi eta umil direnei bakarrik barkatzen ziek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Eta berriki oraino, Jainkoari esker, hartze nuen baino anitzez gorago ezartzen nindutelarik guztiek, umilek ala puxantek, hona non oraingoan zuzengabeki belzten gaituzten ni neu eta ene etxekoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

2 (bestelakoak)

Baso hartako animaliek beti han ezagutu zuten, txabola umil hartan, ogia egiten, baratzea landatzen, negurako egurra biltzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Bizitza laburbiltzen zion errautsez, hautsez eta izerdiz emokatu buruko umilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Udazkeneko eguzki umilak lagunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Batzuetan, bost izarreko ostatu handiosa izan, elkarte gastronomiko umila izan, elikagaien tenplu horietan diharduen apaiz "profesionala" da eraldatzailea [...]; besteetan, militante amateur hutsa izaten da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Ene uste umilenean bizitzea bizio bat da bizitza maite denean.  Berria - Kultura   2004-03-30

Aleman eta frantses estatu-nazioen arteko gatazkari behingoz aterabide bat eskaintzea zen xede umil horren helburua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

Keinu umil batez zigarroa eskatu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Hire jarrera umila duk nire aurrean, baina aspaldi desbideratu haiz hire bidetik eta nire aholkurik ez duk entzuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 100. orr.

Erregu guztiz umila Espainiako eta Portugalgo inkisidoreei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa) ik umilki.

Jaun haiek Rosek zerbitzatzea nahi zuten, eta neska sartu eta atera egiten zen, umil eta zoriontsu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

Elizaren inguruan bildu ziren, buruak umil, ahalkea aurpegietan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Harro edo umil, hau guztia aitortu beharrean badaude...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Etorriko da, lasai, goizgiro frexko baten ostean, aspaldiko eguzki hura, fanfarroikeria handirik gabe, umil samar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Horren ostean, umil, gogogabe, itxuraz dei etengabeei amore emanez, aurpegi guridun gizon lodikotea, burugaina berez eta ingurua makinaz soildua, aurreratu eta beste bi seinalatu zituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 135. orr.

Piramok marru egin du, kolpeen beldurrez etzanda, isatsa umil.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gizon goxoa, maitagarria, eztia, beharbada sobera eztia, umil aire batekin, aski borondate fermurik ez zaukana.  Herria   2004-10-21

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa dela)

Hire ama garai horretan neskato begi-umil bat zuan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Agerian agertu, Santxo, hire jatorriaren umila; ez gutxitzat eduki baserritarra haizena esatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

7 umil-umil adlag

Hor daude isil-isilik, umil-umil. Rambuteau kaletik Cossonnerie kaleraino umil-umil jokatu zuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.

Nik ez nionan entenditzen baina umil-umil ari zunan, begiak gehiegi altxatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Komeniko da umil-umil betetzea elizako epaile eta pertsonen ebazpen eta aginduak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

Klausek, umil-umil, alde egin zuen agindutakoa betetzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Zauriak sendatutakoan, Enperadore Horiarengana joan zen umil-umil eginda.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 209. orr.

8 umil-umila adlag ipar

577 deputatuetarik 365 UMP alderdikoak izanki alabainan, denak umil-umila jarri direnak gobernuak hartu bideari. Haiekin hobe umil umila agerturik.  Herria   2003-02-20

Elizaren udaberria hemen dugu gure atean, umil umila bai eta ere esperantzez bete.  Herria   2005-02-24

Arrastatuak izaiten ziren desertur gehienak aldiz umil umila gerlarat joan behar eta leku txarrenetarat igortzen omen zituzten.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apal eta umil (4); emazte umil (3); umil umil (15); umil umila (8); zerbitzari umil (5)

gizon umila (5); talde umila (4)


umilagarri ik umiliagarri.

umilarazi, umilaraz, umilarazten du ad umiltzera behartu. ik umiliarazi.

Nola San Frantziskok anai Maseo umilarazi nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 964. orr.

Nekepean umilarazi zituen, lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 107,12

Langile akonplejatuak egin du mendekurik nabariena, ustez ni umilarazi eta une batez bere burua nere gaineko eginez, eta bere atsegina mingarra da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Behin batean anai Junipero, bere burua ondo umilarazi nahirik, erabat biluzi zen eta, abituaz fardel bat eginik, buru gainean jarri eta biluzik sartu zen Viterbon, eta hiriko plazara joan zen denen barregarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.


umilatu ik umiliatu.

umilatzaile ik umiliatzaile.

umilazio ik umiliazio.

umildade iz umiltasuna. ik apaltasun.

Santu onbera haien hilobien oinetara jartzen zen erromes bakoitza Bretainiako erlijiozaletasunari bere ohorea eta umildade osoa eskaintzen zizkion zerbitzari prestu eta leiala zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 154. orr.

Idazten jakitera iritsi gabe ikasten soilik ari denaren umildadea ahaztuta poema bat idaztea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 133. orr.


umildu (31 agerraldi, 14 liburu eta 5 artikulutan), umil(du), umiltzen 1 da/du ad umiliazioa jasan edo jasanarazi. ik apaldu; umiliatu.

Damuz hautsirik eta umildurik gatozkizu: har gaitzazu onez, ahari eta zezenak edo milaka bildots gizen erre-oparitzat eskainiko bagenizkizu bezala.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,39

Pozaldian dagoenean egin beza ahalegina umiltzen eta ahal adina eraisten, pentsatuz zein gauza gutxirako den lehorraldi garaian, graziarik eta pozaldirik gabe gelditzean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Ez dakit estrategia-aldaketa- zen edo, besterik gabe, guztiz etsita zegoen ez ninduelako umiltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Azken urteetan lesioen eskarmentua pairatu du, eta erabat umildu dute.  Berria - Kirola   2006-04-06

Beldurrak gaitu askotan umiltzen beraz, ixildu gaitezen eta aitzina goazen gero ta hobeki ikasiz "bozkatzen".  Herria   2005-07-07

Erlijioa omen zen hori: bekatua, zigorra, beldurra, izua; apaizen gehiagotasuna, erruaren ekonomia, nork bere burua hankaperaino umiltzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Indioilarra, zigortua sentitzen denean, gehiago apaltzen eta umiltzen da oraindik eta etzanago eta lepoa luzatuagoa duela jartzen da bestearen barkamenaren zain.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 76. orr.

Traukoren estuasunak barregura eman zion, lehentxoago hain oilar agertu zena umilduta ikusirik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

2 irud/hed

Urduri gaude denok eta Imanolek mahaira umilduko ditu begiak malboro zigarro baten bila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz hautsi eta umildua.  Elizen arteko biblia   Sal 51,19


umilgarri izond umiltzen duena, umiliagarria.

Izan zezakeen zentzurik nerabe batek esperientzia umilgarria bizi izandako halamoduzko hotela deskribatzeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Giza arrazoimenarentzat umilgarria da bere erabilera hutsean ezer ez lortzea eta, gainera, diziplina bat behar izatea bere bitxikeriak neurtu eta bertatik datozkion itxurapenak saihesteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.


umiliagarri (orobat umilagarri g.er.) 1 izond umiliatzen duena.

Arropak eranzten dizkizute, ohe-atorra umiliagarri horietako bat janzten dizute, eta, bat-batean, ez zara jada zu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Balentria harrigarrienak kontatu izan dira haren inguruan... baita txantxa umiliagarri eta zitalenak egin ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.

Presondegian sartzeko pasatu beharreko kontrol umiliagarriak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.

Adiskidea, zuk ez duzu hori uste; zuk ez duzu nitaz horren uste umiliagarririk!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 325. orr.

Erdi lotan, nire fantasiak irudi umiliagarriak sortzen zituen [...] inkontzienteki, neure burua zigortu nahi nuelako antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.

Washingtongo neo-kontserbadoreentzat porrot umiliagarria izango da beren gerra estrategian.  Berria - Mundua   2004-05-30

Ez dut sekula aitortuko hutsegite umiliagarri hori amodioaren hutsegitetzat har ahal litekeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 447. orr.

Hurrengo saioak ere zein baino zein txarragoak izan ziren, esperientzia umiliagarriak eta iraingarriak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Abandonu umiliagarri bat askiesten baduzue, eta ez baduzue bezperako idoloaz biharamuneko kalteduna egiten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.

Tortura tratu edo zigor krudela, ankerra eta umiliagarria da, eta haren erabilpena debekaturik dago.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Torturak eta tratu txar umiliagarriak.  Berria - Mundua   2004-11-03

Zigor oso umiliagarriak jasaten genituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Umiliagarritzat jo zuen presoak biluzik aterarazi izana.  Berria - Mundua   2006-03-16

Era umiliagarri horretan hasten zen haientzat esklabotasuna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 312. orr.

Soldaduak aitortu zuen preso irakiarrez abusatu zuela Abu Ghraib presondegian eta argazkiak atera zizkiela egoera «umiliagarrian».  Berria - Mundua   2004-05-20

Torturen eta Zigor Anker eta Umiliagarrien Prebentziorako Europako Batzordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

2 (predikatu gisa)

Edonola ere, hau guztia umiliagarria da, oso.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Maite ninduela esaten zidan, ez abandonatzeko mesedez, tonua umiliagarria zen, duintasuna galtzeraino, kupituta sentitu nintzen eta barkatu egiten niola esan nion.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Asko itxaron behar izan zuten berentzat umiliagarria zen erakustaldi harekin betiko bukatzen saiatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Xume-xumea eta muturik jasan zuen, umiliagarri zeritzon zaindaritzako guardien ekina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.

Umiliagarriena traizioa da, zure lagunei buruz hitz egin beharra, zu bezala atxilotu eta torturatuak izan daitezen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tratu txar umiliagarriak (3)


umiliarazi, umiliaraz, umiliarazten du ad umiliatzera behartu. ik umilarazi.

Errefuxiatuak umiliarazi, jipoitu eta 34 lagun tartean adin txikikoak eraman zituzten.  Berria - Mundua   2004-06-27

Umiliaraztearren, barkamen eske ikustearren, beste batzuk salaraztearren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.

Umiliaraztearren, barkamen eske ikustearren, beste batzuk salaraztearren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.


umiliatu (183 agerraldi, 59 liburu eta 64 artikulutan), umilia, umiliatzen 1 da/du ad umiliazioa jasan edo jasanarazi. ik apaldu; umildu.

Apaldua, umiliatua, baztertua sentitzen zen, beti negar eta auhenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

Biluzik sentitu nintzen, biluzik edo okerrago: gabeturik, apaldurik, umiliaturik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 100. orr.

Umiliatua sentitu zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Hein horretaraino behar ote nintzen bada umiliatu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Nire ongilea neure erruz umiliatua ikustea izan zen, ordea, jasanezinena.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Burumakur, hutsaren hurrengo, ezin umiliatuago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.

Egia erran, ni baino ehun aldiz presuna gaiztoagoa zara, eta umiliaturik nengoke baldin neure burua ederretsiko banu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

Larunbatean 6/0 ko emaitzarekin bururatu dute partida, Villard-ko ekipoa umiliaturik ezarriz.  Herria   2002-10-24

Adamsen ustez, IRA umiliatzea zen DUPek lortu nahi zuena.  Berria - Mundua   2004-12-09

Gorroto zuen, umiliatu egiten zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.

Ausardia horrek biziki mintzen zuen Karlos, eta gustura asko umiliatuko zuen betiko, pozik jakinaraziko zion bera baino gutxiago zela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Adorea banuela erakusteko, judu bat umiliatu behar nuen eta horixe zen, hain justu ere, aurrean neukan hura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Neure burua umiliaturik eta haien omena horren maila gailenera goraturik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.

Otomandar gorenaren izena umiliatu dut.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Zinez nauka umiliaturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irakasle umiliatuak ez zuen nigana hurbiltzeko ahaleginik egiten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Heroi umiliatua baina anonimoa izango nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

-Lagun umiliatuetarik, inor ez duk itzuliko -esaten du-.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

Alaitasunaren edozein zantzu zapuztu egiten zuen gizarte umiliatu hark.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Oroitzapen umiliatu batek soilik gorde zitzakeen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 50. orr.

Kartagoarren harropuzkeria umiliatuari buruzko excursus dotore bati ekiteko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

Indarkeria, itsuskeria, jendeen zapalkuntza, arraza baten goraipatzea, ttipien eta umiliatuen baztertzea.  Herria   2004-09-30

Musika aretoak mukuru beterik daude begiak itxirik, aurpegi zurbilak antena-jasotzaile bilakatzen saiatzen diren umiliatuez, irainduez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

umiliatuta sentitzen (3)

umiliatzen saiatu (3)


umiliatzaile izond/iz umiliatzen duena.

Tégan-ek idatzitako Luis Errukitsuaren Bizitza-n ikus daiteke apezpikuak izan zirela enperadore horren umiliatzaile nagusiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.


umiliatze iz umiliazioa jasatea edo jasanaraztea.

Zenbat oinaze, zenbat umiliatze eraman beharko ote nuen, etsi baino lehen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 78. orr.

Umiliatze hori ez zezakeen pati eta kaskezurra zartarazi zuen ihiziko arma kokospetik hustuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Umiliatze metatu horren zirrikitutik jauki zen, 1959 urtean, ETA, Hegoaldean eta Iparraldean onartu zen mendeku eta zuzentasun lanabes ideologikoa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

Joko hori ez nuen maite ordea; alferrikako umiliatze bat iruditzen zitzaidan zure aldetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Inoiz, erlojupekoan ere, aurreko bat doblatzeko aukera izan eta arerioa ez umiliatzearren haren atzetik amaitu zuen Indurainek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.


umiliazio (orobat umiliazione g.er.) 1 iz norbaiten ohorean edo harrotasunean norbaitek edo zerbaitek eragiten duen laidoa; laido hori pairatzeak eragiten dioen sentipena.

Nahiago izango zuen jantzita oheratu; lotsa baino gehiago umiliazioa esango nuke sentitzen zuela, inoren laguntza behar izate horrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.

Umiliazioak, gisa orotako apaltzeak, duintasunaren kentzeko entsegu guziak orduan hasi zitzaizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

Diskriminazioa eta umiliazioa.  Berria - Mundua   2006-03-19

Beren umiliazioaren mendekua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

Ezin zuen inola ere garaitua izatearen umiliazioa eraman: hartan pentsatze hutsak hilduratu egiten zuen eta barrena jaten zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Hamaika umiliazio eta erreprasalia jasan behar izan zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Umiliazio franko jasan ondoren -likits eta bazter-nahasle bat nintzela entzun behar izana, adibidez- lortu nuen koitorik ez gauzatzea aurreko uda arte.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Hamaika umiliazio aguantatu behar izaten nituen, batere kexurik edo keinu txarrik azaldu gabe, egunero bizia hamaika bider barkatzen zidan morroi harengandik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Ez zuen bigarren aldikotz sufritu nahi, jasanarazi zizkioten umiliazio eta salbaikeria guziak kondatzean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 102. orr.

Irentsiko du umiliaziorik iraingarriena ere ordaindu beharreko tasa baten moduan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

Sentitu egin zuen nola igotzen zitzaizkion burura hiru egunetan zehar nozitutako sufrikarioak, umiliazioak eta nahigabeak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Garaituko dut bihotz mutiri hau, ohituko dut umiliazioetara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.

Etorkizunak esanen du nire ahaleginek, arrakastaren ordainik jasotzerik ez badute ere, ez al zuten merezi uko basatia eta umiliazioak baino gehiago. 1990ean etengabeak izan ziren euskal presoen aurkako bortxazko erasoak, mehatxuak, bisita ukapenak, isolamendua, umiliazioak...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.

Amnesiaren gainetik iraun duten umiliazioen arrasto ez hain mingarri hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 180. orr.

Ukaezina iruditzen zitzaidala Isaiah Berlinek ezartzen duen harremana umiliazioaren eta sentimendu nazionalistaren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Abandonatua izateak dakarren umiliazio txikiak ia beti sortzen duen beltzuriari elkarturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.

Lehenik gizakia desintegratu behar zen, isolamendu egoera sortu, gosea, egarria eta umiliazio etengabea landuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

Umiliazio gogorrena eta konstanteena jasaten duten sektoreek izango dute, lehen batean, nazionalismoaren barnean programa politikorik erradikalena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Etnia baten umiliazio sistematikoak, beste hainbat faktoreekin batera, funtsean entitate kulturala den komunitate hori entitate politiko bihurtzen du; etnia nazio bihurtzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko buruak «umiliazio barkaezintzat» jo du operazio militarra.  Berria - Mundua   2006-03-19

Diruarekin batera kopeteko ederra eta umiliazio galanta irabazten dute neskek.  Berria - Kultura   2004-09-24

Aurelianok umiliazio ia fisikoa sentitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etsipenari, umiliazio giro hari, pobrezia gorria gaineratzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Gure gizonari menderatu ezinezko umiliazio-sentimendua, esplikagaitza, igo zitzaion buruko ileen erroetaraino.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

Gizarte batek programa politiko nazionalista bere egiteko, komunitate horretan umiliazio sentipena sozialki zabaldua egotea elementu garrantzitsua da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Menpekotasun eta umiliazio egoeran egon nintzen une oro.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Jazarpen eta umiliazio gertakari berdintsuak errepikatzen dira soin eta gogo berrietan, labirintotik irten ezinean dabilen gurpil zoroa balitz bezala denbora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

Umiliazio bat zen, jakina, umiliazio segida luze baten lehena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

Aitorpenak, barkamen-eskeak: zergatik horrenbesteko umiliazio-gosea?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bereziki sexu umiliazioei dagozkienak zabaldu ez zituztela azaldu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-17


umiliazione ik umiliazio.

umilitate iz umiltasuna. ik apaltasun.

Gehiena zenaz gain, heldutzat jo zuten garaizegi, gabetasunezko umilitatera behartuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Aspaldiko ene (bizi) bideetan eredu daukadan Simone Weil (1909-1943) idazlearen eleen umilitate jakintsuaren aixolbetik abiatu naiz ipuin hauek idazterakoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 158. orr.


umilki adlag umiltasunez. ik umil 3.

Xinpleki, umilki bizitzea, bertzeri idekia egonez, hortan da zoriona.  Herria   2001-06-07

Hori da umilki aitortu behar duguna.  Herria   2003-09-04

Behin batean, Frantzisko dohatsua Asis hiriko auzo bateko elizara joan eta hura umilki eskobatzen eta garbitzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 672. orr.

Hara non hiritar askok aspalditik deabruak hartutako emakume bat eramaten dioten eta umilki eskatzen libra zezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1095. orr.

Umilki diotsut, ama, nik ez dut osaba Joanikot etsaitzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 415. orr.

Erreberentziaz txapela erantzi eta umilki gomendatzen dizuet galdetzeko Gibbon Kardinale Gorenari eta Potter Apezpiku Argiari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Behartuak izan gira beraz Pariseko manueri umilki obeditzera.  Herria   2004-07-01

Haren oinei umilki muin emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

Frantziari umilki leial agertu zitzaion, Lehen Gerlan ez ordaindu zorra Bigarrenean nahikoa pagatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Umilki baina harrotasunez aldarrikatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Erakutsiko dut gogotik, nahiz umilki, delako bake hori ez dela ez zuzena ez hain Errege handiari dagokiona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.


umiltasun 1 iz apaltasuna.

-Ohorearen estakuruz maite ditugunak oro suntsituak suertatzen ditun: amodioa, elkartasuna, umiltasuna, jendeen arteko harremanak, denak izenik ez duen gerla batean xitxifrikatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 206. orr.

Horretarako pazientzia behar duk eta, batik bat, umiltasuna.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

«Harrokeria gutxiago eta umiltasun gehiago» aldarrikatu zituen LABeko idazkari nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Umiltasuna, Tristura mota bat da, gizakiak bere ezintasuna kontenplatzetik sortzen dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 475. orr.

Gehienek ez dute gaizki daudela onartzeko umiltasunik izaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 53. orr.

Aita Sainduak eta Errege Jaunak ikustearekin, haien bien aldera egundainotik erakutsi duen obedientziari, umiltasunari eta atxikimendu gartsuari jarraikitzen zaiela, hartaz urrikalduko direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

Umiltasunik eza, alegia.  Berria - Kirola   2004-06-17

Euskaldunok ez dugu inoiz koloniarik ukan planetan zehar, umiltasunean bizi izan gara Pirinioen bi aldeetan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Arantxak astiro hitz egiten du, umiltasunez, geldiune luzeak eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

Kargu honi umiltasunez uko egin behar diodala esan didan barne ahotsari kasu egingo diot.  Berria - Mundua   2004-05-19

Umiltasunez esku bat sorbaldan pausatu ziolarik, hizketa molde apal etsituaz esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Badaezpadako umiltasunik gabe, harro nago emaitzaz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.

2 (izenondoekin)

Beti pentsatu izan dut umiltasun jator eta sakon batek eragindako zerbait zela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Batasunak azaroaren 14an azalduko duen proposamena «umiltasun politikotik egina» dela esan zuen Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Nire egiaz mintzatze hau ez bedi har egile baten umiltasun aizunaren gisa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Prozesuan «umiltasun osoz laguntzeko» prest agertu da buruzagi errepublikanoa.  Berria - Harian   2006-03-26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txaloak jaso zituen umiltasun keinu horrek.  Berria - Kultura   2004-12-09

Gizakia horrelako maitasun-ekaitzetan aurkitzen denean, ahantz bitza bere bekatuak, ez bedi umiltasun-ekintzez arduratu, ez eta beste gauzez ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Harropuzkeriaz agintzen duenari umiltasuna falta ohi zaio.  Berria - Harian   2005-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

umiltasun osoz (3)


umitasun iz ipar hezetasuna.

Umitasun ixil batean murgildua dago oihana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Euri ainitz eta umitasun haundia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.

Haurtzarotik maite dut umitasuna, eta nardatzen banau artetan, ibiliz ezeztatzen bezala dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 208. orr.

Lehen hortan partidarik ez, pareten umitasunez eta partida bera berriz ortzeguneko.  Herria   2005-01-13


umitate iz ipar hezetasuna.

Umitatea edo hezetasuna kalte zuela eta miletan hobe zela artoa ereinik, honek laket baitzuen zangoak lur bustian ukaitea eta burua iguzkira, Akitanian bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

Muntadura batzu herdoilak jaten ari, umitateak ere makurrak eginak, murru ezkina batzu lehertzen hasiak.  Herria   2001-04-26

Makur asko ez idurika, umitatea sartzen, ate batzu ezin zerra.  Herria   2004-12-09


umitu, umi(tu), umitzen da/du ad ipar hezetu.

Lau, bost milako bat behi dauzka, bere autotik erakutsi zauzkun denak, bazkaltzeko tenorea ere zen, bero baitzen, lanzurda gisa ura burugainean hodi batetik heldu zitzaioten, behiak freskatuz, luzerna umitzen zen eta beraz gehiago jaten.  Herria   2003-11-06

Hortan utzi behar ukan dute partida Sant Andresen, mendeal izerdi batek umiturik trinketa.  Herria   2004-01-15

Pilota lur hezean umiturik egon eta berriz idortzean ardura harria bezain gogorra bilakatzen baitzen, orduan artzainak besagainka ari ziren.  Herria   2002-11-28


umlaut iz germaniar hizkuntzen prozesu diakronikoa zeinaren arabera bokal baten hotsa aldatzen baita hurrengo bolakaren nolakotasunaren arabera.

Sapir-ek ere egin zuen bereizkuntza hori [...] erakusten duenean izen germanikoetako bokal harmonia (umlaut) bilakabide fonetiko izatetik bilakabide gramatikal izatera aldatzen dela. Alemanez gertatzen den umlaut-a kanpoko eraginari esker gertatzen da, hain zuzen hurrengo silaban i bat agertzeari esker.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.

Ondoren datorrenak aldarazten duenean lehenago ahoskatzen dena, umlaut alemanezko izena hartzen du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Geroago -i horrek umlaut bat sortu zuen, hau da, aurreko silabako a-ren ordez e bat agertarazi zuen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 115. orr.

Gero, aldaketa fonetiko bat, umlautarena, zela medio, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 115. orr.


umm ik um.

ummm ik um.

umo 1 izond sasoira heldua, sasoiak ondua. ik lirin.

So egiten nion begi batekin Mignoni eta Mignonek eskaintzen eta oferendatzen zidan fruitu umo hari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.

Atseginez lehertutako piko umo berriaren irudia, azalez larrukara horista lehun guri eta barrenez dena odol gorri gozo eta hazi zuri heze nahaste, aproposa baita erotikaren errorik sakonenak adierazteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

Zaharrak eta gazteak, umeak eta umoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

2 irud/hed

Egeak ziztada moduko bat sentitu zuen bere barnean, bero eta gozoa, alai eta umoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Indiatik Europaraino, izpirituz ongarritutako materia umoa eta giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

3 sagar umo sagar heldua, eskuarki umotegian heldua.

Aurpegiak -mardula eta gorrixka, sagar umoaren antzo- osasun gordina agertzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.


umogabe izond umotu gabea.

Ez nintzela hargatik gizon adinetarat heldua, eta bertze edozein ume bezain heldugabe eta umogabe nintzela, hauskorra eta alditsua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.


umontzi (orobat umeontzi eta ume ontzi) iz umetokia.

Zelulen argazkiak eta marrazki eskematikoak tartekatuz, han agertu ziren txalburu buztanluzeak, barrabiletik zakilerainoko tutuak, obulutegiak eta umontzia, Falopioren tronpa eta guzti, nondik ibiltzen baitira txangoan obulu izeneko pilota txiki, bigun batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Senarrarekin oheratzen naizen bitartean, eta bere hazia nire umontziaren sakonean isurtzen duen bitartean, nahiz aldi berean hamar gizonekin ibili, ezingo du sekula frogatu jaioko den haurra ez dela berea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Natura hain zekena balitz, umontzian baino ez luke lerratzen utziko isurkin hain preziatu hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.


umore1 (orobat omore g.er) 1 iz gogoaren egoera, pozik eta amultsu edota beltzuri eta zakar agertzera bultzatzen duena. ik aldarte.

Poltsa bat besotik zintzilik, aurpegia haserre edo umore oneko, senarraren umorea nola.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Umoreak onera egin zion, ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Hilarri berria erosteko ahalegina egitea erabaki nuen, on bioi egingo baitzigun: hari umorea hobetzeko, eta niri kontzientzia gaiztoaren zama arintzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Horrek umorea goxatu zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.

Oso gogoan zuen nola tumore bat aurkitu zioten buruan, nola bi bider ere egin zioten ebakuntza, nola umorea erabat garraztu zitzaion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Bazirudien txotxongilo batek, "ordezko ume" batek zuela "haren lekua hartu"; Gregen ahots eta portaera, umore eta gogamena izango zituen; ez, ordea, haren "arima" edo "izatea" edo "sakontasuna".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Animalien umore eta sentipenez ohartzeko gaitasuna hain du handia, non ia gaina hartzen dion batzuetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Lisak patxadatsu zaintzen zuen andrea, umorean gorabeherarik izan gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Iritziak iritzi eta umoreak umore, zinez azpimarratzekoa zera da, erreakzio kritikoak kasu honetan "askatzen duen elea"; zein arlo ideologikotan kokatzen den ele hori.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Umorez harrapatzen baduk, hark kontatuko ditik horiek denak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ahal zen neurrian umore ona gordetzea hobe zela iruditzen zitzaigun.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.

Axolagabe edo umore onez nengoenean spot horiek jasan eta onar nitzakeen; izpiritua irakiten hasten zitzaidanean ordea ezin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 111. orr.

Umore onez dago beti eta harrigarrizko adorea du gizonak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Hain goiz izateko umore on samarrez jaiki zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.

"Umore oneko ikusten zaitut" esatea atera zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Batzuetan oso txantxazalea zenez, pentsatu zuten oraingoan ere umore onean zegoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Beti irriz, umore onean, eta trenpuan agertu, ahulezia ttipiena ere erakutsi gabe, etsaia sobera kontent litaike.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Umore on-onean zegoen, mutil koxkor bat bezain alai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Alai zegoen, umore ederrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Umore bikainean jaitsi zen tranbiatik eta etxe alderantz jo zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Franko umore politean pasa genuen arratsaldea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.

Rekexo kalera atera zen berriro, Unibertsitateko campus hura atzean utzita, nahiko umore txarrez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 108. orr.

Mathiasek min egin zidalakoz, biziki umore txarrean nintzela, hori segurki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Batzuek ez dute, kasu, "Vascongadas" sekula esaten, edo umore amorratuz bakarrik esaten dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

Etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Umore petraleko morroi hori.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 24. orr.

Bietatik edozeinen umore aldakorraren gorabeheren kariaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

Batean zinkurinaka, gero senargaiarekin kalapitan, handik istanteko berriz baketuak, berriz samur eta orain gaitzeko umorearekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 179. orr.

Txorakerietarako umorea ez zitzaigun guztiz joan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina gure nagusiak askotan umore bolada txarrak izaten ditu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Lilyren umore aldaketari ongi igarriz -jator hasi zen berarekin jokatzen- Tansley jauna berekoikeriatik libre sentitu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 92. orr.

Orduan ez ginen lege baten menpe bizitzen, umore aldi baten menpe baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zergatik zegoen gizon umore-txar batekin eta nirekin hemen kuzkurtuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gosaltzen ez zuen artean, zakur-umorea izaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

6 pertsonen eta gauzen alde barregarria edo irrigarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna.

-Umorea da, Towsend jauna, Jaunak eman zigun babes eta arma bakarra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.

Umoreak, izan ere, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat dakar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Umorea ez galdu, behintzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Eskerrak ez naizen horren marmartia, bestela garraztu egingo bainintzateke erabat, eta umorea galduko nuke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Baita umore apur batekin ere, distantziak eta hoztasunak ezartzen duten ikuspuntuaren ondorio gisa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

Victoriak umorea zuen, gainera, gai batez serioegi ari ginela iruditzen zitzaionean ateraldi batekin giroa aldatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.

Hitzaldian bere ukitu pertsonala duen umorea erabiliz, Hawkingek zientzia fikzio zaleei mezua bidali zien: [...].  Berria - Gaiak   2004-07-23

Umorea dago, baina musikak eta istorioak garrantzi handia dute.  Berria - Kultura   2004-04-28

Bi arrazoirengatik sartzen dut umorea nire filmetan.  Berria - Kultura   2004-11-03

Doilorkeria eta umorea gauza bera bailiran.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Ohartzekoa da obraren umorea: ez du txisterik sartzen edo algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, hasieratik bertatik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

Ez zuen umoreko poesiarik irakurtzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Umore ingelesaren aizto zorrotza dantzatuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.

Pausatu zitzaidan arnasa eta hartu nuen beta idaztearen miseriak, maitasunaren gazi-gozoak eta gizakiaren argilunak umore handiz baina gordintasunez begiratzen dituen ipuin hori bigarren aldiz irakurtzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.

Maitagarrien bizitzari buruzko pasarteak, bereziki, umore eta zehaztasun handiz idatziak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.

Behatzaile zorrotza zen, eta umore finez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Belgikarren xangrina bada, noski, bada, ordea, umore sotil zorrotz bat ere, eta bada samurtasuna, eta zuhurtzia, eta lotsa, hala moduko nostalgia bat ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.

Erdara jantzian eta umore sanoa zeriola.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 75. orr.

Ongi ezaguna dugu Lukutarren umore bizia eta hitz jokoetan erakusten duten trebezia.  Herria   2005-06-23

Gaztetako umore bizia ozpindu zitzaion pixkaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Ez ote dituen falta izango garai zaharragoei zegozkien gizatasuna, adeitasuna eta umore onbera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Titulu ganberro askoak, umore faxistatzat har daitezkeenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 143. orr.

Ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Umore aparteko gizaseme jatorra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 80. orr.

Okupazio tropen desfile eta erretreta arranditsuak gogoratzen ditu, donostiarren ezaugarrizko umore eta burlaizeaz.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Gutunak bazuen barkamenezko quantum satis beharrezkoa, baita igorlearen eta hartzailearen arteko harreman onek onartzen duten umore diskretuzko zertzelada arina ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

Arestian esan dut aitak ere bere umore berezia zuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Aspertuta baitago, bere ironia abiarazten du beste guztien bizkar barre egite aldera, umore zakar eta ingeles baldar batez abiarazi ere, bere jardunean gustu txarreko iruzkinak eta hitz zantarrak tartekatuz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Nafar abertzale erdaldunenak, berriz, ez du behin ere "País Vasco-navarro" esango, ezta umore mikatzenarekin ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

Lan osoan zehar umore gordina agertzen du eta parodia soziala egiteko trebetasuna erakusten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 14. orr.

Bere pesimismoari umore beltza baino areago, ironia iluna eransten zion gero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Kontu guztia umore beltzeko kakazte horietako batekin amaitu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Gertatzear zegoena jakin bagenu, ez genukeen umore beltzik erabiliko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.

Familia osoarentzako eta sentiberatasun guztientzako umore txuria zen harena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Hasierako kontakizunetako galestar paisaje ia mitikoen ordez, errealismoz eta umorez ikusi eta deskribaturiko eszenak ageri dira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ia txantxetan hartzen dutela pentsa liteke; horren isla telebistako umore saio bateko sketchak: [...]. Hilabete hasieran idekia, "Lana" eta "Joanden urteko gertakariak" gaiekin lan egin dute 8 umore-marrazkilarik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Gero, badaezpada, umore-senari heldu zion jarraitzeko. -Nire umore-sena ezin eskasagoa da, maitea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 163. orr.

Bere umore zentzu handia erakustearren edo, barrezka gehitu zuen: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Beste umore mota bat, beste bihurrikeria puntu bat ere askatzen dugula.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.

Bere bizitza trajedia txiki bat delako hautatu nuen neska hori nire pertsonaia egiteko, baina bere umore ukituak ere baditu istorioak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

Petanen bertuterik handiena hitz oso gutxirekin umore efektu handiena lortzeko gaitasuna da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gaia oso serioa izan arren, umore klabeetan idatzi zuelako.  Berria - Kultura   2006-05-03

Informazio horren zati bat umore tonuan edo klabe pertsonal nahiz poetikoan hausnartzeko aukera txiki bat eskaintzen du bertsolaritzak.-Ongi, ba -esan zuen Maizak, etsipenez baina umore puntu batekin-.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Umore punttuak sartuz, irratiak behar duen xaltxa errazen hortxe tartekatzen baikenuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 115. orr.

Irri egin nuen, umore-kolpe bati amore emana ziolakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Bazeuzkan mutilak umore txinparta batzuk tarteka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.

Beste batzuetan umore kutsua jartzen dio hilketari.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 30. orr.

Udalbatzako eskuindarrei lelo hura entzuteak ez ziela graziarik egiten esan zidan, eta nazionalistek ez zutela umore izpirik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Yllana eta Imprebis taldeek Monthy Python Ingalaterrako umore talde mitikoaren esketx onenak antzeztuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-24

Liburu hau gaur egungo gizarteko umore nobela baitugu.  Berria - Kultura   2004-01-10

Euskal Herriko 16 konpainia ariko dira Leioako Umore Azokan.  Berria - Kultura   2004-05-26

Yllana taldea eta Leandre pailazoa izango dira Araiako Umore Antzerki Jaialdiko aurtengo izarrak.  Berria - Kultura   2004-07-24

9 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Umore-marrazki erakustaldia hurbiltzen ari da, otsailaren 18an baita estreinatuko.  Herria   2004-12-30

10 umoreko egon umore oneko egon.

-A, jaun frantsesa umoreko dago eta adarra jo nahi dit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Umoreko zeuden kazetariak, gehienetan bezala.  Berria - Kirola   2004-05-13

Eta filologoa umoreko dago, eta teologoei lagundu beharrez, esaten die: ondo dago gezur politak asmatzea (zientifikoki asmatzea), baina behin asmatzen hasi ezkero, zergatik ez asmatu politagoak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Azkenean ez nuen egin, ez bainengoen umoreko eta, batez ere, argi gera zedin oharra jaso besterik ez nuela egin nahi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Amaliak gau txarra pasa du eta... ez dago umoreko, ikusi duzu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 135. orr.

· Erabat lasai, ia umoreko sentitzen nintzen, sekretu baten jabe den haurraren pare.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

11 umorezko izlag

Fusibleak aldatu nituen eta irratiko umorezko programak entzun nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Umorezko antzerki jardunaldiak iraganen dira Pasaian, urriaren 18tik 27ra.  Herria   2002-10-10

Poemak, oroitzapenak eta umorezko istorioak bildu ditu liburuan.  Berria - Kultura   2004-11-12

Askoz jario eta estilo hobea du bere hitzaldietan, entzuleekin begi-kontaktu hobea, eta umorezko desbiderapen eta inprobisazioak ere gehi ditzake tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Polita zen isiltasun administratiboaren erreferentzia hura: umorezko ukitu bat, bestela melodramaren ukitu larregizkoa zeukan partituran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

Hurrengo lana umorezkoa eta oso erreala egitea bururatu zait.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 131. orr.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, gudaroste atzerritarrek behin eta berriz okupatu baitzuten gure hiria, donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betiko umore (3); bere umore (18); beti umore onez (3); goizuetako umore ona (6); goizuetako umore onak (3); hain umore onez (3); halako umore (4); haren umore (3); leioako umore azokan (5); nire umore (4); oso umore onean (3); oso umore txarrez (3)

umore aldaketa (3); umore aldaketak (5); umore antzerki (3); umore apur (3); umore azoka (4); umore azokak (4); umore azokan (7); umore beltz (6); umore beltza (14); umore beltzeko (4); umore eder (3); umore ederrean (5); umore fina (3); umore gaitzean (3); umore handia (3); umore handiko (5); umore handiz (5); umore ingelesa (3); umore kutsu (3); umore marrazki (9); umore marrazki erakusketak (3); umore mota (3); umore on (8); umore ona (41); umore onak (7); umore onaren (3); umore onaz (4); umore onean (32); umore onean zegoen (3); umore onean zen (3); umore oneko (27); umore onekoa (5); umore onez (46); umore onez hartu (4); umore pixka bat (3); umore punttu (3); umore puntu (6); umore tanta (3); umore txar (4); umore txarra (13); umore txarraren (3); umore txarrean (5); umore txarreko (7); umore txarrez (33); umore txarrez nagoenean (3); umore txarrik (3); umore ukitu (4); umore ukitua (3); umore zentzu (3)

bere umorea (6); emango dit umorea (4); ironia eta umorea (3); nolako umorea (3); umorea behar (5); umorea du (3); umorea erabiliz (4); umorea eta ironia (9); umorea galdu (3)

umorearekin hartu (3)

umorearen arabera (4); umorearen bidez (6); umorearen erabilera (4)

umoreko dago (3)

umorerik gabe (4); umorerik gabeko (3); umorerik galdu (3)

umorez betea (3); umorez beteak (4); umorez beteriko (3); umorez eta (13); umorez hartu (8); umorez hartzen (7)

umorezko antzerki (3); umorezko film bat (4)


umore2 ik humore.

umoregabe izond umorerik ez duena.

Beraz, umorea da zure besoak, edo umoreak dira zure besoa; edo besodun zinenean umoregabea zinen, edo zer arraio esan nahi didazu, Smart?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.

Harritu egin ninduen adjektibo xarmagarri bezain bitxi hark: autistak umoregabe eta irudimengabetzat eduki ohi ditugunez, zoragarria zen Templek "beltzuria" hartarako erabiltzea, hitzetik hortzera Bell deitura baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.


umoregile iz umorezko lanak egiten dituen pertsona.

Karl Bertrand umoregile britainiarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Egunkari abertzale batean egunero banda marraztu bat argitaratzen zuen umoregile grafiko batek honetantxe, iparraldearen kokapenean oinarritu izan zuen behin baino gehiagotan bere lana.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.


umorekide izond umore berekoa.

Gure Jose Ignaziok umorekide bere parekoa topatu zuen Herri Irratian: Mariano Ferrer lagunak ederki toreatzen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 83. orr.


umoretsu (orobat omoretsu g.er) 1 izond (pertsonak) umore onekoa, umore betea.

Aita nuen nik umoretsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 152. orr.

Lehenengo aipamenean Ernest Hemingway umoretsuago bat igartzen dugu bigarrenean baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.

Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Gusturago egoten nintzen jende umoretsuz betetako taberna batean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.

Ero fama duen arren, gustuko du Gianfranco, hain da guapoa eta umoretsua...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

2 (bestelakoak)

Gogoan ditut hark asmatutako zenbait kantu umoretsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Fabulak ere kontatuko zizkion, edo ametsak, edo, besterik gabe, elkarrizketa umoretsu, gordin eta lizunak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 10. orr.

Pentsamendu umoretsu baterako lizentzia eskaini zion segidan Brown jaunak bere buruari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.

Arrazoibide paregabea, ateraldi umoretsua, sakontasuna... Aldarte ona beharko du bai liburu honen irakurleak, aldarte umoretsua, eta distantzia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

Bufoikeria umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

3 (adizlagun gisa)

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Umoretsu zihoazela ikusi zuen, eta harrotasunezko poza sentitu zuen, gizaseme bi haiek senar-semeak balitu moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Erantzuteko astirik eman gabe, umoretsu aitortu zidan gure solasa entzuteko adi-adi egon zela. Ni ere beti bezain umoretsu agurtu nau.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.

-Nik ere ez! -erantzun zion Dominiquek, umoretsu-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.

Umoretsu ari ziren biak, eta bazirudien ezen olgatzerat eta ongi pasatzerat gindoazela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.


umoretxartu, umoretxar(tu), umoretxartzen (orobat umore txartu) da/du ad umore txarreko jarri.

Umoretxartu egin nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.


umorezale izond/iz umorearen zalea dena.

Umorezale guziei ongi etorri!  Herria   2004-03-11

Marrazten laket duten umorezale guziak gonbit dira parte hartzera beren marrazkiak ekarriz.  Herria   2004-12-30


umorismo iz gauzak umorezko aldetik hartzeko joera.

Hura da umorea, baina ez batek duena -gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena-, baizik-eta "umorismo" bihurtutakoa, bufoien eta txistelarien jarduna, erregimen orotan horren garrantzizkoa dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Benetako gauzak olgetan bakarrik esanak izan daitezen lortzen du umorismoak, eta olgetakoak benetan hartuak izatea galarazten).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Orduan ez dago gauzak benetan hartuak izateko eta inori gaitzik egiteko arriskurik, eta inori baino gutxiago, jakina, umorismoaren umorea inoiz ez bezala bultzatzen eta aholkatzen duen erregimen honi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.


umorista 1 iz umorezko jardunetan aritzen den pertsona, eskuarki bizibidez.

Irratian umoristen saioak sintonizatzen zituen, lehiaketak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Hala gertatzen zaigu gero harriturik geratzea, esate baterako, Kunderak, testuetatik, Kafka umorista bikaina zela oroit-edo ikasarazten digunean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Euskal literaturak duen umorista bakarrenetakoa ni naiz.  Berria - Kultura   2004-11-24

Petan umorista sublimea da, hitz-urria, ez du ez aukera ez denbora galtzen salaketarako eta irrirako.  Berria - Kultura   2006-02-14

2 (hitz elkartuetan)

Hagitz umorista izpiritu finekoa zara, jauna, ironia ezin hobeki menderatzen duzu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.


umoristiko iz umorismoarena, umorismoari dagokiona.

Saltokiaren izenak, ezbairik gabe, efektu umoristikoa lortzen laguntzen zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Barrokismoa intelektuala da eta Bernard Shaw-ek dio eginkizun intelektual oro umoristikoa dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.


umotasun iz umoa denaren nolakotasuna.

Eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.


umotegi iz fruituek-eta umotzeko tokia.

Gero, lorezain armada bat heldu zen, maitagarrien gurditxoekin eta laiekin eta haziekin eta erraboilekin eta umotegiekin, eta handik denbora gutxira lorategi bat sortu zen galeriaren eskumatan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.


umotu, umo(tu), umotzen 1 da/du ad fruituez eta kidekoez mintzatuz, heldu. ik ondu 3; zoritu.

Umotzen ari diren fruituak, pisua hartzen ari diren txitak, burutzen ari diren gariak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Laboreak eta fruituak garaiz eta umoturik eskuetara iritsiko bazitzaizkion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Han masusta gorri ugari zegoen lekuan, oraindik denak heldu gabe, baina batzuk umotuta egongo ziren, beltz-beltzak, pikor ugari eta gozoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.

Gero eta nabariago egin zen umotzen ari ziren mahatsen kiratsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

Hegoari gustatzen zaio udazkena gobernatzea eta bazterrak zimel uztea, uztari umotzen laguntzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Izan ere, eta Zuhaitzaren fruitua oso gutxitan umotzen dela esan bada ere, bere baitan datzan bizitzak urteak eta urteak egin zitzakek lotan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 311. orr.

Zuhaitz lerden bilakatzen da, adarrak hedatuz, hostoei forma eta berdetasuna emanez, fruituak umotuz eta eratuz eta, azkenik, atal guztiei antolaketa egokia eskainiz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eskua altxa eta arte-arbola lodietatik bildu; beren fruitu gozo umotua oparo eman nahian baitzeuden hauek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik; eta mirabella motako aran umotuegi batzuen usaina nagusi zen oroz gain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Amona udaren zain zegoen, eguzki lorearen ale beltz umotuak noiz agertuko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

3 irud/hed

Baina poliziak bazekien zertan nenbilen, eta fruta umotzen uzten ari zen. Konplota umotuz zihoan astiro-astiro.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Gertaerak ondu eta umotu egiten dira, eta orduan, horra iraultzak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Zerbait umotzen ari zen, haatik, haren baitan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Ideia geroko utzi beharra zegoen, buruan umotzen, harik eta sasoi egokia heltzen zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Aleunka gizalditan umotutako sentiera, hitz batean fosildurik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Sasiak urratu du gure ametsak umotu zituzten bide horien edertasuna.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 56. orr.

4 (irud/hed, era burutua izenondo gisa)

Adostasun umotu eta landua, gehiengo-gutxiengo jokoaren gainetik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Kronologikoki ipuin-familia bateko lehena denaren partez [...] jite bereko alerik umotuenei uztea lekua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Jendearekiko hartu-eman onean biziko haiz eta azken aldiko pausuetan zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.

Adinik interesanteenean omen dago Aurora, emakumeak, bizi esperientziaren jabe, edertasun umotuenera iristen diren puntu horretan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 56. orr.

Asaba haien aholku umotuak hartu ditut bidelagun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fruitu umotu (3)


umotugabe (corpusean umotu gabe soilik) izond umoturik ez dagoena.

Begiratu bestela Chinatowngo denda txikietako apalategiei: fruitu umotu gabeez beteta daude.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 140. orr.


umotze iz fruituez eta kidekoez mintzatuz, heldutasunera iristea.

Horrela, hurritzak, biziaren zikloaren hasieran, harako poetaren "... mas polvo enamorado" hura gogorazten zuen bezalaxe, zikloaren akaberan, biziaren umotze biribilean, giza izpirituz onduriko materia, jakituria eta poesia eternoa sinbolizatuko zuen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.


unadura 1 iz nekea, unatzea. ik akidura.

Haserrea eta unadura elkarren kontra dabiltza bere baitan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Azkenean unadurak bereganatu nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

Unaduraren bortxaz, deusek ez zidan loa arintzen, deusek ez ernatzen, iratzargailuak bere lan zakarra egin artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Hala ere, berehala lokartu nintzen, azken asteko unadura guztia batera etorrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Maitasunaren ondorengo unadura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Bere gelatxoko ohe meharrean hamaika jira eta biratan aritu ostean egunaren tentsio eta unaduraren poderioz loak azkenik bere menean hartzea lortzen zuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

Unadura gehiago senti, ez lehen bezain laster berritzen indarrak.  Herria   2005-10-13

Unaduraren unaduraz, poxi bat lasaitu zara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

-Ez zakinat lotsa den... -eta artegatasun unadurazko bat saiatu nuen Ada irabazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

2 (izenondoekin)

Ramsay andrea ez zen sentitu gorputzez bakarrik nekatua [...] zeren bere unadura fisikoa beste jatorriko sentsazio desatsegin samarren batek ere likisten baitzuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

Une batetik bestera aldatzen zen nostalgiaren eta unadura psikikoaren arteko oszilazioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Halakorik suposatze hutsa -desegintzarre, mesfidantza eta unadura hilgarrizko hondo-irudi haren gainean- errealitatetik kanpo zegoen guztiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.


unaezin izond ezin unatuzkoa. ik nekaezin.

Horra hor lanean oihanlurreko ehorzle nonahiko, unaezin eta ikusezinak, humuseko mikroorganismoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


unagarri izond unatzen duena. ik nekagarri.

unai 1 iz behizaina.

Pasaia inguruko mendietan unai edo behizainek txapela daramate buruan eta jaka gorriak soinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Holakorik ez egiteko oihuka hasi zitzaizkion unaiak eta artzainak, artaldearekin zetozenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Urdezain eta unaiek landa-mugetan begiztatzen zituzten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Titia kendu berri dioten txekor bat sokaz harrapatzen ari den Mendebaldeko unai batek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Bi dama zituen poema zirtzil horrek protagonista, elkarren jelos zaldizko unai baten amodioa ezin irabazirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Gazteago emango luke baldin eta larruzko unai sonbreiru handi batekin ikusi ez banu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Luze samarra bai unai-olerkietan baina onetik ez da behin ere asko izan ohi.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.


unaldi iz nekealdia.

Unaldietan, bere gogortasun sideral, etsai, arrotzean hautematen nuen inguratzen ninduen haitzaldea, Alpe-mendipeen berde sigi-sagatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.


unama iz itsasontzietan-eta erabiltzen den soka sendoa.

Dena itsasoari buruzko liburuz eta itsas trepetez beteta: mapak, grabatuak, sestanteak, urpekarien kaskoak, unamak eta era guztietako sokak, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Gau oso bat gainaldean igarotzea, unama guztietan haizea ziztuka eta zartaka dabilela, eta salbamendu-txalupen gaineko olanak dranbalaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Soka mutur batez arkabuza lepoan eskegi nuen, katuarena eginez ontziaren ainguraren unaman gora egiteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.

Barkuaren unama loditzarrak askatu zituztenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.


unamuniano izond unamunotarra.

Eta zuk pauso batzuk aurrera eginen dituzu, eta berari begira geldituko zara berriro, hara hor Andoni bere jertse unamuniano horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 113. orr.


unamunoar ik unamunotar.

unamunotar (orobat unamunoar) izond M. de Unamunorena, Unamunori dagokiona.

Intrahistoriari gagozkiola (kontzeptu unamunotar joan-etorritsuagoa dirudienak iruzkingileentzat Unamuno-rentzat berarentzat baino), [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Bere sakrifizioa ez zetorren Jainkoaren edo patuaren erabakiari makurturik sentitzen zelako; indibidualismo unamunoarraren fruitua zen areago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Kontzeptu bat, ez politiko, bai politika ororen ukaziozko, sasimistiko, absolutuki unamunotarra, tragedia sakro baterako bakarrik zentzuzkoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Espainia da arima bat agonian dagoena ("agon" edo borroka unamunotarrean), kristautasuna bezalaxe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.


unamunozale izond/iz M. de Unamunoren zalea dena.

Azkueren jarraitzaile, miresle, lan biltzaile, oroimen gordetzaile eta biografia egile, Arana Martija Unamunozalea ere badela azaldu zuen Knörrek.  Berria - Kultura   2004-06-09

Beste eragile handitzat jo izan ohi da beti beste unamunozale amorratu hura, Oteiza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.


unanimitate iz guztien adostasuna, ahobatezkotasuna.

Puntu horretan unanimitatea osoa da Rouco kardinala eta Eliz Hierarkia toledotarrenetik progresia espainol laizisteneraino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Herder, horiek dioten legez, poeta tradizionalak herriarekin duen komunio eta unanimitatearen "erromantikoa" da (bere maisu Rousseau bezalaxe, hain zuzen!).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.

Agian ez da on ere idazle batek unanimitatea egitea bere herrian berean!  Berria - Kultura   2004-11-10


unasotar izlag/iz Unasokoa, Unasori dagokiona; Unasoko biztanlea.

Igandean iragan dira Amenduze-Unason bozak, beren kargua utzia zuten unasotarra eta 4 amenduztarrak ordaintzeko.  Herria   2004-04-08


unatu, una, unatzen 1 da/du ad nekatu.

Jendeak, guztiaz unatzen baitira, berehala unatu ziren probetxurik gabeko satira batez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.

Unaturik nengoen; jaitsi, eta abeltzainengana hurbildu naiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Unatua nintzen eta halako plazer bat hartzen nuen ekarri ninduten kotxe bikainaz eta kotxero prestuaz oroitzean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Unatua baitzen ohatzean etzan eta lo kiska baten egiteko gutizia zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

Eta futxo, unatua izanikan ere, ez diet berehala ene sei kilometroei uko egin!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Horren arrazoin teknikoa da anitzetan urtetik urtera leku berdinean landatzen dela biperra, eta denboraren bortxaz, lurra unatzen da, kutsadurak hartzen ditu.  Herria   2001-10-25

Basamortua igarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten dituenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, keinu bakoitzak, hitz bakoitzak, pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Bada jende mota bat, espiritu mota bat nahiago baduzu, entusiasmoak unatu edo gaina hartzen diena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Miseriaren kontrako borrokak unaturik eta depresioak jota, birritan saiatu zen bere burua hiltzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Ama adintsua, penak zeharo unaturik, eskailerak igo bezain laster dibanaren gainera erori zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.

Egunek izari polliteko luzetasuna dute, adineko jendeek, sobera unatu gabe bururatzen dutena.  Herria   2002-10-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Zaldizko unatu odoltsu bat zetorren sortaldetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Neure hezur unatuei behea jotzera utzi nien ganbera itsuko ohatze eskasean. Erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Neure irudi unatua itzuli zidan poliziaren betaurreko beltzen islak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Hobbit etsi eta unatu baten ahotsa, orko batek Elfoen Jaunaren kantu gardenarekin ezin nahas zezakeena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

30-35 urteko gizon gazte bat ondotik pasatzen zait, agur unatu bat igorriz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Tradituko zaituzten keinu unatu bana iratzarriko du laborategiko azidoak zuen bisaietan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 177. orr.


unbriera iz italikoaren taldeko hizkuntza, erromatarren garaian Unbrian mintzatzen zena.

Italian bere senide zituen oskoera eta unbriera dialekto italikoekin borrokatu behar izan zuen, eta mesapiera eta veneziera iliriar dialektoekin -garai batean kultura aldetik latinaren pare izanak-, eta zer esanik ez etrurierarekin, bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.


undar ik hondar2; hondar4.

undarkin ik hondarkin.

underground 1 izond izaera ez-konformista, alternatiboa eta kritikoa duena, eta ohiko merkataritza- eta hedabide-zirkuituetatik at dagoena.

Hau ez da jadanik peplum bat, Ruche jauna, film underground bat baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Liburu underground salduenen zerrendan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 42. orr.

Brooklyn Brewery garagardo enpresak babesturiko zirko underground batean lanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.

Artista ezagunek lan underground anonimoak egin zituzten.  Berria - Kultura   2004-10-28

Gehienek janzkera undergroundaren baldintzak betetzen zituzten, gutxi batzuk oharkabean agertuko ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

Arkeologoen umorea oso da undergrounda.  Berria - Kultura   2006-03-05

Hirurogei ondoko hamarraldietako iparramerikar underground-eko zenbait lan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

2 (izenlagun gisa)

Italiako underground zinemaren aita.  Berria - Kultura   2006-04-26

Rock borrokalariak, oi! militanteak eta street punk-aren underground jarrera eta kutsuak bat egiten dute Des-kontrolen lan berrian.  Berria - Kultura   2006-03-25

Berehala egin zen ezaguna Buenos Airesko underground eremuan, taldearen proposamen musikal eta eszenikoaren berezitasuna zela medio.  Berria - Kultura   2006-03-16


undina iz uretako jainkosa.

Undinak bezain erakargarri dira, pozoia bezain hilgarri, harrigarriro bitxi, asaldagarri, beldurgarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.


une 1 iz denbora-bitartea, eskuarki aski laburra. ik mementu; lipar.

Minutu bat baino gehiago irauten duen segundo hori, inoiz ahazten ez den unea.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 42. orr.

Nik une hauek aukeratzen ditut idazteko, inoiz ahazten ez diren uneak direlako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Suntsipen honen legeak eta unea guri ezezagun zaizkigu. ESAk historikotzat jo du unea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Orduan ikusi nuen [...] gizon hura ni desagerrarazteko gai zela; are gehiago, desagerrarazteko modua eta unea ere erabakirik zituela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Lankideak hamaiketakoa hartzera irten ziren unea arte itxaron zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Une hura nire oroimenaren uretara iritsi zenik ere zalantza egiten dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Ez nekien une horren zain egon beharra neukan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Honorio III.a une hartan Orvieton bizi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1121. orr.

Une haietan, 1209-1210 urteetan, arazo handiak zituen kanpoan eta barnean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Teilatu gainetan begirada galdua zuela, une batzuk igaro ziren ikusten ari zenaz Harry ohartzerako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Une oro zerbait gerta zitekeen, arriskuren bat, istripuren bat, eta handik ez zegoen kalterik gabe irteterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Unea ailegatuta, itsasoa eta lehorra zeharkatuz bilatu duzun aurpegi bati ere egiten ahal diozu ihes.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Unea joan eta unea etorri, gero eta larriagoa iruditzen zitzaidan denboraren arazoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

Bizitzako unerik txarrenak bizi dituela dio.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Arratsean berriz, gau beilak lasaitzeko uneak izan dira, bainan hor ere irri karkailak ziren nagusi.  Herria   2003-07-03

Bi etsai batera menderatu ezinik, batekin elkartu zen besteari aurre egiteko unean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Hildakoaren beharra dugun uneak gogoratu behar ditugu heriotza sentitzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.

Aukera izan zuen uneen artean azkenekoan, Harryk gauzatu egin zuen bere keinu handia, bere inoizko erakustaldirik handiena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Hori esatea erraza zen, baina behar zen unean garbi adieraztea ez.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 100. orr.

Ene eguneroko egitarauan nihaurk hautatzen nuen uneetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 90. orr.

Lehen zegoenaz gainera berotu zen gela eta unean baino unean zailago gertatu zen Ségouinen eginkizuna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Eten da unearen magia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 72. orr.

Uneaz gozatu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.

2 (izenondoekin)

Besteek baino bizitza luzeagoa izango dudan arren, hau une laburra besterik ez duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.

Une labur batez duda egin nuen, dardarka hasi nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Okerrena, hartutako erabaki baten ondoren zalantza egitea, une labur-labur horixe baliatzen baitik arerioak hi baino gorago igo eta hi handik tirokatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

Ikusiko da kontatzen dudan honetan parez pare joan direla Mary Cecilia Rogers zoritxarrekoaren patua [...] eta, bere historiaren une jakin bat arte, Marie Rogêt harena.-Badira une onak ere -gehituko zuen Tomek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 190. orr.

Une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Une bizi-biziak, bakartuak, lehen eta gerorik gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro: une perfektua girotzeko behar dena baino gehiago da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Ohe-zerua ala ez, hura ez zen ohean goxo egoteko une egokia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Oso une egokian erabaki zuen horrelako tentu-neurria hartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Bat-batean, oso une berezietan gizakia bildu eta gogartearen gailurrik garaienetara altxatzen duen barne-argialdi harrigarri horietako batean, Vernerrek bizitza eta heriotza ikusi zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Une alai eta lasaia zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Halako garai beltzik berriz tokatzerik ez dut nahi, baina [...] une txar horiek etorkizunean lagungarri izan daitezen ahalegindu naiz.  Berria - Kirola   2004-02-20

Gogoan izaten nuen luzaroan maite izan ninduela, eta, une gaizto batean, ezkontzaz mintzatu nintzaion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Gutxitan bizi izan dut halako une nahasia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Bizi ditugun une larriak gogoan harturik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,26

Une latz eta mingots haietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Ez pentsa une krudelik bizi ez dudanik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 421. orr.

Une deseroso hartan, Aluanek bibotea bihurritu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Testuen sorkuntza-historian, hiru une garrantzitsu bereiz daitezke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Kasualitate interesgarria da Santaremeko gertaerako bi protagonista nagusiak elkartu izana une historiko honetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 235. orr.

Une ikaragarri horretan, Kako-oker ez zen batere zurbildu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Bihar arratsaldean izanen da une erabakigarri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.

Une zoriontsua iragan arte.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 114. orr.

Une misteriotsua duk: antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Kafetegi honen atzealdetik zerbait dator berriz, igande honetako une sakabanatuen gainera, elkarri itsatsi eta esanahia ematera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

· Une ezin baliosago haietarik batere denborarik ez galtzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

3 (izenlagunekin)

Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Heriotza batek argi bereziz argitzen ditu ezbeharraren aurreko eta ondoko uneak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Aspalditik mugimendu horretatik aparte sentitu garenok ere, estimatu dezakegu hasierako une iraultzaile hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.

Errabinoak azkeneko unean mirariren bat edo gertatuko zela espero zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Despedidakoan, bazkaritarako une hartan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Ustekabeko une hau zuretzat prestatu nahi izateagatik, damu dut beltzuriaren itxuraz zu oinazetu izana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Zorioneko unea zen, ohiz kanpoko trukea: emanez hartzen nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Beldur iragankor bat, etsipenezko une bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

Sorrarazi zenuen asaldurazko une hura bazterreratzera edo iraungitzera ez nahiz batere entseiatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Eztarriko marranta arintzeko erabili nuen zalantzazko une labur-labur baten ondoren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

Istant bat izan da murgildu aurrekoa, betikotasunezko unea ordea: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Buru argitasunezko une bakan batzuetan, sutontziaren hurbilean, lagunez inguratua, biziago berritzen bide zitzaion oroitzapen hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Amodiozko edo askatasunezko edo gozamenezko edo errebelaziozko une berezi horiek errepikatzera nor ez da alferrik saiatu?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikusgarria bat-batekotasunean oinarritzen denean, ordea, une-gune horretako errepikaezintasunean, sortzaile eta entzulearen artean gertatzen denak garrantzi berezia hartzen du. Proustek, berriz, bizitza "une-bilduma"tzat zeukan, eta une horien oroitzapenek "ez dute geroztik gertatutako guztiaren berri" eta "hermetikoki zigilaturik" irauten dute gogamenaren hornitegian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Esan nuen ez zela bizi unibertso batean, William Jamesek "multibertso" deitzen zion halako batean baizik, ezaugarri kontaezin, lotugabe baina oso bizien mundu halako batean, eta (Prousten hitzez emateko) "une-bilduma" balitz bezala esperimentatzen zuela mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasoan galduak salbazio-portura ekarri, erditze une larritan zeudenei aise haur egitea eman. Beraren ondoan nahi ninduen bereizte unea goxa niezaion; hantxe nintzen ni.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Aurre-irudikatu ere bai nik, neure artean, hogeita lau ordu barruko banantze-unea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Hain egun luzeek ez dute zorion une bat bakarra ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 244. orr.

Meriendako ordua atseden-unea da mutiko potoloarentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Tentsio uneak eta barealdiak izan ditugu hemezortzi urteotan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Baina berehala gainditu nuen ahuldade-unea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Zalantza une batzuen ondotik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 143. orr.

Pertsona adinduen arteko sexuak izan ditzake bere ahalke-uneak eta motel-une barregarriak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

Zaharrak berri; ezein libertate unerik: bai aitzitik libertate une horri itzurtzeko arreta handia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Kristau-mundua eta islam-mundua borroka gogorrean zebiltzan historia-une hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen eta bigarren osagai gisa)

Iruditu zitzaidan, une-unean baina argi eta garbi, ez zigula aurpegira begiratzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Ematen zuen orainean baino ez zela bizi, inguruko estimulu une-unekoei erantzun baino ez zuela egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Jarduera-txinparta bakan, une-uneko batzuk izan zitezkeen, baina, hala izanda ere, ezin izan genituen jaso miaketetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Besteek ez zuten inolako esanahirik berarentzat, une-uneko nahiz hitzik gabeko premiaren bat betetzeko ez bazen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

7 (bat-en ezkerrean)

Duke handiak isilik eman zuen une bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 429. orr.

-Barkatu, Macarena, utz gaitzazu bakarrik une batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

Eseri eta, une batez pentsatzen egon ondoren, esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

Tragedia haiek, une bateko tragedia haiek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.

Noizean behin une batez gelditzen zen, bide zokoren batean, baina zaldiak arnasa berriz indartzeko baino ez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Une batez ere itxaron gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Une batetik aurrera guztia bikoiztuta ikusten hasi zela, bi Cesar eta bi Veronica ohean eta larrutan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.  Elizen arteko biblia   Sal 30,6

Oraingo gure nekeek, une bateko eta arinak izanik, betiko den aintza paregabea prestatzen digute.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,17

8 (bere-ren ezkerrean)

Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro.  Elizen arteko biblia   Mt 20,34

Atzera ezkondu nahi zuela erabaki zuen une beretik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Une berean zaldun batzuk beren zaldietan, ohi zutenez, plazan lasterka eta arma-jokoak egiten hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Une honetatik beretik, etorkizunean zer egingo duen oraindik erabaki ez duenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Une hartan berean, kale tarteetatik eta teilatuen gainetik datozen txilio eta oihu bortxatu batzuek gailentzen dira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.

· Une beretsuan zopa ekarri duten boluntarioen kontuak heldu zaizkit belarrietaraino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.

9 gunea.

Eta, tarteka, urdin une apalak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Aska-unea: gazteluaren inguruko fosoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

10 une batetik bestera

Une batetik bestera, Aladinek hartutako bidea jendez leporaino bete zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

Une batetik bestera, urrun egondako gauzak hurbil sentitu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Pimek dioenez, une batetik bestera izango da inbasioa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.

Ekidin nuen gaitzeko mehatxuaren eta laster, une batetik bestera, berriz eroriko zitzaidan balizko tormentaren artean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Durrutiren mandatariren bat etortzekoa zela une batetik bestera, hala gaztigatu ziotela bezperan telefonoz Donostiatik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.

Galdara ez zen presiopean jarduteko egina, eta une batetik bestera leher zitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Zahartu naiz eta une batetik bestera hil naiteke.  Elizen arteko biblia   Has 27,2

Zirkinik egin gabe begiratzen zion, eskua poltsikotik mugitu gabe, une batetik bestera pistola ateratzeko prest.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Bazirudien une batetik bestera hilarriak altxatu eta hilobietatik gorpuak azaltzen hasiko zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.

Une batetik bestera garbituko zitzaizula zainetako odola, eta hasiko zinela gauzak enetako neurrian ikusten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Ahotsa hauskorra zuen, une batetik bestera kordea berbertan gal zezakeen batena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

11 unean-unean noizean behin.

Egunkari paper zaharrak eskuetan hartuta, unean-unean, artean sortu gabeko egunkarien tituluak oihukatuz, oraina eta historia sortuz, behar duen bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

11a unez une, une oro.

Unean-unean zirriparra gizentzen ari da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

Azido azetikotik eta kolinatik -zeluletan egon ohi diren bi substantziatatik- unean-unean ekoizten den substantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Nik ere argazkiak sartu beharko nituzke liburu barruan, unean-unean komentatzen ari naizenaren argigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Lasterragoa egiten zen, eta ozenagoa, unean-unean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Ehiztaria erne dago bere zaldiaren gainean, zigorra airean jasorik, lipar batez bolbora bihurturik, unean-unean su hartzeko gertu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.

Horrelaxe bizi izan baitzen Ibiñagabeitia jaiki eta erori, erori eta jaiki unean unean zeuzkan indarren eta ahalen arabera.  Berria - Harian   2006-01-26

Burtsa poliedrikoa izan daiteke, baita futbolean maiz esaten den legez, unean-unean izateko modu bat ere.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

12 unean uneko izlag

Unean uneko obsesioak (osasun akatsgabea, edertasuna, gaztetasuna, liraintasuna) alde batera utzirik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

Kanbioa diruaren unean uneko balioaren finkapena da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

-Esan dizut, unean uneko asmoari jarraitzen diot.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Aurpegi emanez denborari, edota unean uneko Betierekotasunari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Unean unekoa bizi beharraren zaporea eskaintzen zidan zigarroari egindako atxiki bakoitzak, unean uneko gozamen txikien laburtasuna gogoratzen zidan ke-bihurren iraupenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Unean unekoa bizi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

azken une (18); bere une (16); beste une (53); beste une batean (20); bizitzako une (26); denboraldiko une (13)

edozein une (11); emateko une (9); halako une (14); handik une batera (8)

ia une berean (14); ibilbideko une (13); isiltasun une (8); lehen une (16); leku eta une (9); nire bizitzako une (8)

tentsio une (18)

une aproposa (18); une askotan (47)

une bakar (30); une bakar batez (14); une bakoitzean zer (9); une bat geroago (9); une bat izan (11); une bat lehenago (9); une batean (312); une bateko (30); une baten ondoren (11); une batera (17); une baterako (12); une batetik (122); une batetik aurrera (14); une batetik bestera (101); une batez (1407); une batez gelditu (12); une batez isildu (14); une batez isilik (23); une batez pentsatu (11); une batzuk geroago (9); une batzuk lehenago (9); une berean (304); une beretik (39); une berezi (17); une berezia (10)

une egokia (92); une egokia dela (11); une egokian (72); une egokiaren zain (11); une erabakigarri (15); une erabakigarria (19); une erabakigarrian (36); une erabakigarrietan (39); une eta gune (9); une eta leku (9)

une garrantzitsu (9); une garrantzitsua (14); une garrantzitsuan (8); une gogor (12); une gogorrak (25); une gorena (13); une gozoa (13); une gozoa bizi (8); une gozoak (13); une gozoan (18); une guztietan (22)

une haietan (46); une hartan (1174); une hartan berean (11); une hartan bertan (54); une hartantxe (142); une hartatik aurrera (20); une hauetan (70); une historiko (33); une historikoa (14); une historikoan (8); une honetan (1031); une honetan bertan (15); une hori iritsi (8); une horietan (63); une horretan (580); une horretan bertan (40); une horretantxe (88); une horretara arte (9); une horretatik aurrera (33)

une jakin (159); une jakin batean (106); une jakin bateko (12); une jakin batzuetan (18)

une kritikoan (10)

une labur (57); une labur batez (29); une larri (9); une larriak (13); une latz (12); une latzak (33); une latzak bizi (11); une latzetan (10); une luze (36); une luze batez (25)

une magiko (9)

une on (10); une onak (12); une onean (10); une oro (210); une orotan (38); une oroz (15)

une politiko (30); une politiko honetan (10)

une txarrak (24)

une zail (17); une zaila (15); une zailak (24); une zailetan (13); une zehatz (19); une zehatz batean (8); une zehatzetan (21)

zalantza une (36); zalantza une bat (12)

azken unea (59); azken unea arte (53); bere unea (10); egiteko unea (57); egiteko unea da (9); egiteko unea iritsi (13); emateko unea (9); hartzeko unea (18); hasteko unea (17); hitz egiteko unea (8); jartzeko unea (10)

unea arte (64); unea da (73); unea dela (54); unea dela esan (9); unea dela uste (9); unea heldu (23); unea iristen (18); unea iristen denean (9); unea iritsi (66); unea iritsi da (15); unea izan (15); unea izango (8); unea zen (16)

azken uneak (8); tentsio uneak (32); tentsio uneak izan (12); uneak bizi (10); uneak izan (22); uneak izan ziren (10)

ari den unean (8); ari zen unean (31); ari ziren unean (17); azken unean (215); azkeneko unean (8); behar den unean (11); dagoen unean (11); den unean bertan (10); egiteko unean (24); emateko unean (9); gertatu zen unean (13); hartzeko unean (8); hurrengo unean (12); idazteko unean (27); izan zen unean (13); lehen unean (35); unean baino unean (8); unean berean (23); unean bertan (98); unean egin (8); unean unean (30); unean uneko (150); unean unekoa (8); zegoen unean (11); zen unean bertan (13); zihoan unean (9)

unearen zain (9)

azken uneetan (10)

azken uneko (31); lehen uneko (9)

unean unekoa (8)

azken unera arte (76); unetik unera (22)

uneren batean (37)

bere bizitzako unerik (9); bere unerik (10); bizitzako unerik (30); denboraldiko unerik (18); nire bizitzako unerik (8); unerik aproposena (10); unerik aproposenean (8); unerik egokiena (24); unerik egokienean (11); unerik garrantzitsuena (13); unerik gozoena (17); unerik gozoenean (16); unerik onena (16); unerik onenean (32); unerik txarrena (10); unerik txarrenean (12); unerik zailenetan (9)


uneantxe adlag unean bertan.

Historiaren ironiaz, Napoleonek bere karrera Waterloon bukatu zuen uneantxe hasi zuen Bernadotte kondeak berea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

Hain zuzen ere, gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Eta, erantzuten ahalegintzen ari zen uneantxe, konturatu zen ez ziola idazlan haiek irakurtzeari ekin bere burua lantzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Max gelan sartzen zen uneantxe sakelaratu zituen Perrettek lumak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.


uneka adlag une batzuetan. ik mementoka.

Uneka ironikoa, uneka harroputza irudituko zaizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Elizkizunetan uneka bozkarioak hartzen ninduen, bereziki kantuz hasten zelarik jendea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Ikusi genituen tanto ederrak [...] gozatu genuen uneka, baina nahi eta espero baino askoz gutxiago.  Berria - Kirola   2004-03-15

Axelek mugituko ditu ezpainak, eta ezpain mugimenduaren araberakoak izanen dira esaldiak uneka, eta bereizi eginen dira besteetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

· Richard uneka-uneka puzten zen, ikasle mukitsuek arbelaren aurrean ernegarazten duten seminaristaren eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.


unekotasun iz unekoa izateko nolakotasuna.

Haren bereizgarria, gertagarritasuna, fotografiaren unekotasun hutsarekin lotzen da, eta berri-ematearen kategorian sartzen du argiro.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.


uneoro (250 agerraldi, 74 liburu eta 98 artikulutan; orobat une oro 211 agerraldi, 31 liburu eta 150 artikulutan eta unero g.er.) 1 adlag une guztietan.

Halako sentitzen naiz, ez egunero jakina, ez beti edo uneoro, aldartea ez da-eta beti berdina izaten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.

Uneoro atzera begiratzen nuen, inork jarraitzen ez zidala ziurtatzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Une oro begiak zerurantz jasotzen nituen, eguna noiz argituko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Bere aitak une oro hitz egiten omen zuen nitaz, gazte zintzoa nintzela esaten omen zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Medita ezazu uneoro gurutzearen misterioa, eta gurutzearen ondoan dagoen amaren nahigabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1206. orr.

Une oro huntzaz estalitako arku bakarreko zubiak, iragaten dituen idi orgaren baten pean kulunka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 79. orr.

Zu zirkulu baten erdian kausitzen baitzara uneoro, hantxe iltzatua bezala, eta uhinak bakarrik lerratzen dira han behean ziri-zara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Une oro zerbait gerta zitekeen, arriskuren bat, istripuren bat, eta handik ez zegoen kalterik gabe irteterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Begi-bistan neukan tentazioa uneoro, baina ez nintzen atrebitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.

Ustekabeak uneoro gertatuko ez balira bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Identitatea eta historia une oro sortu eta desegiten dira.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Ez dakizu ondo zer den uneoro beldur horrekin bizitzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Segurtasun neurrien ondorioz, une oro poliziak izango ditugu Zubietan.  Berria - Harian   2005-08-14

Hura duzue uneoro amets, hura desira eta esperantza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.

Elkarrekin jolas egiten genuen une oro: etxean, ikastolan, parkean, hondartzan, nonahi.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 11. orr.

Gogo gaiztoz eman zion baiezkoa dibortzioari, espetxetik ateratakoan haren aita hilko zuela zin eginez une oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Mathilde ohitzen hasita zegoen Nora uneoro alboan izatera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zure ortuari eta baba zurietako platera, non uneoro zure haurtzaroa berriz jaiotzen den.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.

Hor hasten da betiko jolas zahar uneoro berritua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

2 uneoroko izlag

Bertsolariak ez baitauka bere gogoa sorkuntzak dakartzan uneoroko arazoei aurre egitera jarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Oso zaila izango da uneoroko anaitasun horri azken jardunaldian eustea.  Berria - Kirola   2006-05-10

Irakasle Laguntzailearen dizipulua izatea une oroko gozamena zen niretzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago, une oroko zaintza jasotzen.  Berria - Kirola   2004-10-26

Izan ere, ama hil zenetik hiru urte igaroak baziren ere, haren oroitzapena uneorokoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

Konpartsen komisioaren eta Udalaren arteko harremana uneorokoa eta etengabea izan da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.


unero ik uneoro.

unetxo 1 iz une laburra.

-Utzidazu unetxo bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 257. orr.

Unetxo bat mesedez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 230. orr.

Mason jauna beste unetxo bat geratu zen Dursleytarrei esateko bere emazteak ikaragarrizko beldurra ziela era eta tamaina guztietako hegaztiei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Unetxo bat itxarongo diat bertan, pentsatu zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Harkaitzen atzean geratzen zen ura, unetxo bat igaro ondoren, berriro abiatzen zen, antza, itsasorantz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 35. orr.

Unetxo bat geroago, Harryk gorantz egin zuen berriro, besoa jasota garaipena adieraziz, snitcha eskuan tinko zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.

Unetxo bat geroago, kontrako norabidean abiatu zen Hans.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.

Aztoramen hark unetxo batzuk baizik ez zuen iraun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Unetxo batean, begien itxi-ireki batean, azkeneko turuta-hotsarekin batera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,52

Unetxo batean isildu, beldurrak eragindako espasmo bat izan eta garrasika hasi zen berriro haurra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

-Utziko didazue Mikel unetxo batean?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 161. orr.

Unetxo baten ondoren, honela mintzatu zen Ruche jauna: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.

Hitz egiten zenionean, unetxo batez isilik egoten zen, erantzuna mamitzen egongo balitz bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 124. orr.

Unetxo batez norantz jo jakin gabe, hormari pega-pega eginda egon zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Gorpua unetxo batez Gangesko uretan sartu dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.

Jarri zuen unetxo batez burua santuaren gorpu preziatua gordetzen zuen kutxaren azpian eta, berehala [...] lepoa zuzendu eta burua bere egoera normalera itzuli zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

-Barkatu, maisu Flitwick, har dezaket unetxo batez Wood?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 137. orr.

Negarrez ari zinela uste izan dut unetxo batez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.

Unetxo bateko bizia eman didazu; zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.  Elizen arteko biblia   Sal 39,6

Hori baino hoberik ez dago egoeraren garraztasuna unetxo komiko batez eteteko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 92. orr.

Inola zati ez ditekeen unetxorik txikiena asmatu ahal badugu, hauxe da, soilik, orainaldi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atzo, ustekabeko zorion-unetxo bat izan nuen; halaxe, motiborik gabe.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 61. orr.

Zalantza unetxo bat izan ondoren, nigana hurbildu da oso serio: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 133. orr.

Ni mekanikaria naiz -bota zuen Pepponek irritxo batez, harridura-unetxo baten ondoren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.

Bezperan, argi-unetxo bat izan zuen gaixoak eta, ahal zuen moduan, hitz eragabez baina bihotz zintzoz, Aita errukiorrari deika hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

unetxo bat eman (7); unetxo bat geroago (8); unetxo bat izan (3); unetxo batean (13); unetxo baten ondoren (5); unetxo baterako (3); unetxo batez (66)


ungi ik ongi.

ungriano izlag/iz ijitoa. ik hungariar.

Azken urteotan gauzak guztiz aldatu badira ere, euskaldunak ziren -euskaraz zekitenak, alegia- lehengo ijito, ungriano, buhame eta motxaileetako asko, baina bazituzten euren hitz bereziak, ijito ez zirenek ikas ez zitzaten isilpean gordetzen zituztenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 214. orr.


unguramen ik inguramen.

unguru ik inguru.

unibersalkeria ik unibertsalkeria.

unibersaltasun ik unibertsaltasun.

unibersidade ik unibertsitate.

unibersitario ik unibertsitario.

unibersitate ik unibertsitate.

unibertsal 1 izond orokorra, guztiekikoa; unibertso osoari edo mundu osoari dagakiona.

Hizkuntza unibertsal zaharrenetako (latina) eta berrienetako (ingelesa) zuhaitz adarretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Hizkuntza unibertsal, artifizial eta perfektu baten ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Filosofia, aldiz, balio unibertsal horien zientzia baizik ez [da].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Esentzia frantses unibertsalaren probarik handiena Renan da noski.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Mexikon ura eskubide unibertsal aldarrikatzea nahi dute gizarte taldeek, konpainia pribatuen esku geldi ez dadin.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Onura unibertsala dakarten lege jatorrenen aurka jotzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Optimismo unibertsalaren metafisika razionalista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Nozio komun, unibertsal eta propioen tematizazioaren oinarrian Izateari buruzko tesi spinoztarra dago: Unibozitatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Arriskua oinarrizko heziketa unibertsalak propagandarako irekitzen zuen aukera zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

XVIII. mendea giza eskubideen lehenengo deklarazio unibertsalaren lekukoa izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa [...] izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Ezin da ahaztu Mendebaldean jaiotako eskubide unibertsal horiek eta gizarteen interes mendebaldarrak nahiko ongi uztartzen direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ez dago antropologia unibertsal hutsik, ezta partikularistarik ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Maizenik lege zientifiko eta unibertsal bat baino gehiago da mito edo topiko bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Ez dago lege unibertsalik eta, ondorioz, ezin da egon zuzenbide unibertsalik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Estatu unibertsalak zibilizazioen kolapsoaren ondoren, eta ez aurretik, sortzen dira, zibilizazio horien gizarte-gorputzei batasun politikoa ekartzen dietelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Otomandar Inperioak [...] Bizantziar Zibilizazioaren estatu unibertsal bilakatu zenak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Ohargarria da ikustea estatu unibertsal baten bake-giroaz zein erabilera eraginkorra egin dezakeen barne-proletalgoak, behetik gorantz, erlijio nagusi bat zabaltzeko eta, azkenean, eliza unibertsal bat ezartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Ikusi dugu [...] estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

Eliza unibertsal guztiak bigarren belaunaldiko zibilizazioetan desintegratzen ari ziren gizarte-gorputzen baitan garatu zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 105. orr.

Oinarrizko errenta edo soldata sozial unibertsala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Printzipio metodologiko unibertsaletan oinarrituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Hau gizadi osoaren behar betiko eta unibertsal baten abusutik sortzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

Gainera, galdera era unibertsalean planteatu behar da, edo Europa mailan gutxienez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Pariseko Erakusketa Unibertsalaren karietara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 4. orr.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.· Irudiaren alderdi plastikoa ikuspegi arrazional eta unibertsal-nahiko batetik aztertzen duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

2 (predikatu gisa)

Arrazoimen purua unibertsala da, Eliza bezala, hots, Egiaren eta Ongiaren epaileak izan behar duen bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Errealismoaren erreibindikazioa ere, mendebaldeko artean garrantzi handikoa izan den arren, ez dela horrenbestez unibertsala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Irudia unibertsala da, baina partikular bihurturik dago beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.

Ez dago berekoikeria bezain unibertsala den ezer.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Unibertsala izaiteko, orotan osoki unibertsala izaiteko, behin bere sort-herrian barna sustraitua izan behar da.  Herria   2001-07-05

Oker liteke, ordea, fonetika unibertsala dela eta fonologia hizkuntza bakoitzak berea duela sinestea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 86. orr.

Substantzia, Izpiritu unibertsala da, honen historia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.

Unibertsal izateko espainiar edo frantsesa izan beharra, hori da onartzen ez duena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.

Estatu-nazioek eta inperioek ez dute izan lotsarik beren kultura eta zibilizazioen benetako esparrua "unibertsala" dela proklamatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Tolerantzia hori ez da unibertsala edo erabatekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.

Gizakiaren berezko gizartekoitasunaren indarrez, gizarte guztiak potentzialki unibertsalak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Kristau-printzipioetan oinarrituriko historia oro unibertsala, probidentziala, apokaliptikoa eta aldika banatua izango da nahitaez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.

Condorcet ilustratu eredugarriak eskola nahi du guzti--guztientzat, hezkuntzak unibertsala behar duela dio.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Bere filosofia unibertsala da, baina beltzak, txinatarrak eta emakumeak, adibidez, kanpoan geratzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Banakoak partikularrak dira, propietateak, berriz, unibertsalak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

3 (logikan)

Kuantifikatzaile unibertsal eta existentzialaren artean lehenago definitutako baliokidetza dagoela kontuan hartuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Zenbatzaile unibertsalaz osatutako multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Zerk bereizten du lege zientifikoa edozein enuntziatu unibertsaletatik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

• 4 iz espezie bereko banako guztiei aplikagarria den adigaia.

Unibertsalak -propietateak, erlazioak, zenbakiak, etab.- errealitatearen parte dira, beren eitea fisikoa eta mentala ez bada ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Unibertsalei esker banakoak taldeka antola ditzakegu eta errealitatea modu antolatu batean ikus dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Bi joera horiek gurutzatzetik sortutako arazo filosofiko nagusia -ordukoa eta egungoa-, unibertsalen arazoa deitutakoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Ea natura komun horrek osatzen ote duen izate bakoitzaren muina bere komuntasunean (errealismoa); ala, izakiak erabat singularrak izanik, horiek multzoka izendatu ahal izateko baliabide hutsak ez ote diren zorioneko unibertsal horiek (nominalismoa).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Nominalistek nahiago dituzte multzoak unibertsalak baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

5 ez-unibertsal izond

Ez da artzain on txarra, alafede, bere artegitxo unibertsalean ardi denak txuri-txuriak izatea lortzeko (batzuk beltzak badira, aski da pixka bat pintatzea), ingurua bete ardi gaizto ez-unibertsal kanpoan utziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerriko estatu unibertsal (3); balio unibertsal (7); eliza unibertsal (11); eskubide unibertsal (8); estatu unibertsal (108); estatu unibertsal kristau (3); estatu unibertsal sinikoaren (4); historia unibertsal (4); hizkuntza unibertsal (4); ideia unibertsal (3); kultura unibertsal (3); lege unibertsal (11); mintzaira unibertsal (3); oinarri unibertsal (3); ondare unibertsal (3); sufragio unibertsal (13); sufragio unibertsal ponderatua (8); sufragio unibertsal ponderatuaren (3)

unibertsal berri (3); unibertsal berri bat (3); unibertsal bihurtu (3); unibertsal gisa (10); unibertsal kristau (3)

atzeraezina eta unibertsala (3); babes unibertsala (3); bake unibertsala (5); balio unibertsala (4); bokazio unibertsala (3); deklarazio unibertsala (7)

eliza unibertsala (3); eskubide unibertsala (5); eskubideen deklarazio unibertsala (5); estatu unibertsala (22); historia unibertsala (8)

ideia unibertsala (3); istorio unibertsala (5); itzulezina eta unibertsala (3); izaera unibertsala (3); izatearen unibertsala (4); konponbide unibertsala (3); literatura unibertsala (39); literatura unibertsala bilduma (7); literatura unibertsala bildumako (5); literatura unibertsala bilduman (7); mintzaira unibertsala (5)

osasun babes unibertsala (3); oso istorio unibertsala (3); sufragio unibertsala (6)

uholde unibertsala (3)

unibertsala eta beharrezkoa (3); unibertsala eta doakoa (3); unibertsala izan (14); unibertsala izan behar (5); unibertsala izango (3); unibertsala izatea (4)

zakurra izatearen unibertsala (3)

banakoak eta unibertsalak (3); eliza unibertsalak (6); eskubide unibertsalak (3); estatu unibertsalak (20); forma unibertsalak (3); ideia unibertsalak (5); lege unibertsalak (5); literatura unibertsalak (5); unibertsalak izan (7)

adierazpen unibertsalaren (3); deklarazio unibertsalaren (5); erakusketa unibertsalaren (3); estatu unibertsalaren (21); historia unibertsalaren (6); kultura unibertsalaren (4); literatura unibertsalaren (9); sufragio unibertsalaren (3)

estatu unibertsalean (3); historia unibertsalean (3); literatura unibertsalean (3)

eliza unibertsalek (3); estatu unibertsalek (12)

literatur ondare unibertsaleko (4); literatura unibertsaleko (13); ondare unibertsaleko obra (4)

eliza unibertsalen (3); estatu unibertsalen (30); estatu unibertsalen gobernariek (4); ideia unibertsalen (6)

sufragio unibertsalerako (3)

estatu unibertsaletako (5)

estatu unibertsaletan (7)

sufragio unibertsalez (4)

lege unibertsalik (3)

unibertsaltzat jotzen (4)


unibertsaldu, unibertsal(du), unibertsaltzen du ad unibertsal bihurtu.

Behin gurea ere baden gazteleraz [...] hemendik urte betera bizpahiru hizkuntzarik ezagunenetara bihurtua izango da eta urte bietara edo hirutara unibertsaldua.  Berria - Kultura   2004-02-04


unibertsalismo iz unibertsaltasuna.

Estatuarekin ere holako zerbait gertatzen zaigu: bere unibertsalismo espansionista eta esklusibistaren ondorio leherkorrak ezagunak zaizkigu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

"Unibertsalismo itxi" edo "baldintzapeko" hori [...] ez zen hautsia izango Zizeronen garaira arte, orduan azaldu baitziren, batetik, estoikoen unibertsalismo filosofikoa, eta, bestetik, kristauena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

Euskaldungoaren defentsari unibertsalismoaren aitzakiaz uko egitera behartu nahi gaituzten filosofo, soziologo, sasi jakintsun batzuei.  Herria   2001-07-05


unibertsalista izond unibertsaltasunari dagokiona; unibertsaltasunaren aldekoa.

Pentsaera absolutista dogmatikoak, batzuek eufemikoki "unibertsalista" deitu nahiago duten horrek, [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

Argumentu unibertsalistetan, liberaletan eta utilitarioetan oinarritutako independentzia, ez argumentu identitarioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Gaurko kulturaren antropologiaren oinarri filosofikoak agerian uzten dira, hiru kategoria direla medio: unibertsalista, konparatibista eta partikularista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Teoria unibertsalistetan (estrukturalismoan bezala), herri guztiei dagokien alde komuna bilatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Katarro unibertsalistak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Etsai izan ditu, edo badaezpadako lagun, aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak, errealismo unibertsalista eta idealizazio nazionalista, falangismoa eta sozialismoa, tradizionalismoa eta liberalismoa, faxismoa eta... anarkismoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Alde ederrekoak gara gu, hirietan edo metropolietan bizi garenok, laikoak, liberalak, demokratak, kosmopolitak, unibertsalistak, kultuak, modernoak, sofistikatuak, literatura eta arte guztietan jantziak!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.


unibertsalitate 1 iz unibertsaltasuna.

Bi munduak eta gauzen unibertsalitatearen jatorria bereiztea, honen egiazko ezagutza ezjakite jakintsuan dagoelarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 82. orr.

Justizia eta ekitate orokor horrek, bestalde ere, inguruabar zehatzik aintzat hartu gabe, gauza eta pertsonen arteko unibertsalitatea hartzen du bere barruan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.

Canguilhem-ek uste du badakiela zergatik errefusatu zuen Cavailles-ek nazismoa: unibertsalitatearen ukazioa zelako.  Berria - Kultura   2004-04-14

2 (hitz elkartuetan)

Wilderen idazlanak zahartu badira ere, zeren-eta klasikoak bihurtuko lituzketen unibertsalitate ezaugarriak falta baitituzte, bizirik diraute.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.


unibertsalizagarri izond unibertsaliza daitekeena.

"Atxilotu oro torturatu egin behar da" maxima unibertsalizagarria da baldin, adibidez, poliziak berak arau hori bere buruarentzat onartzen baldin badu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Ekintza bat zuzena izateko atzean dagoen maximak unibertsalizagarri izan behar du Kanten ustez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Preskriptiboa izanagatik, hizkuntza moralak ez dio uzten unibertsalizagarri izateari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.


unibertsalizatu, unibertsaliza, unibertsalizatzen 1 da/du ad unibertsal bihurtu. ik unibertsaldu.

Hala eta guztiz, ondo ere ondo dakigu hori guztia, Macondo bezala, unibertsalizatu egin dela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.

Aise egiaztatzen da leku hori ezin objektibatuzkoa dela, eta ezin dela unibertsalizatu orobat, egilearen gauza dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.

Gauza bera suertatu zen erlijioko sineste batzuekin, eta geroago ideia laikoekin: ideia horiek, kultura partikularrean edota berezian jaio arren, unibertsalizatuak izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Ez naiz xuxen iristen jakitera zergatik "unibertsalizatzen" den literatur testu bat, eta ez dut uste sekula iritsiko naizenik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.

«Ikuspegi anitz batetik antzerkiaren hizkuntza unibertsalizatzeko beharrari» erantzun nahi diote jardunaldiok.  Berria - Kultura   2004-06-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Horregatik jotzen du gaurkotasunera (bere ezaugarririk axalekoenak modu ironikoan aipatzeko) ala iragan unibertsalizatu batera (denok ezagutzen ditugun garaiak eta gertakizunak).  Berria - Kultura   2004-04-21


unibertsalizazio iz unibertsalizatzea.

Unibertsalizazioa (edo unibertso mailako prozesu bateratzailea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Horien ondotik ontologia garaikide berritua (mundializazioa, globalizazioa, unibertsalizazioa) azaltzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Festaren unibertsalizazio horretan -hiriaren auzo guztietara iristen baita gaur egun Danborrada-, zerikusi handia izan du elkarteen eta partikularren lanak.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.


unibertsalkeria (orobat unibersalkeria) iz unibertsaltasun gaitzesgarria.

Neoliberalismoak gaurkotutako ilustrazioaren unibertsalkeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Unibersalkeria burges abstraktoaren aurka, euskal herriaren unibersaltasun konkretu eta berezia badagoela erakusten dute.  Berria - Harian   2005-06-21


unibertsalki adlag era unibertsalean.

Subjektu-pentsamenduari unibertsalki dei egiten diona singularra da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Aristotelesen iritziz ez dago unibertsalki balio duen ongi moralaren adierazpenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Ez dira berezko ezaugarri, ez autoktonoak ez eta unibertsalki antzeman daitezkeenak ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Ez dira jotzen unibertsalki baliagarritzat eremu guztietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Frantziako kongresuak, adibidez, Tobin-zerga onartu egin zuen 2001. urtean, hori bai, unibertsalki ezartzearen baldintzapean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.


unibertsaltasun (orobat unibersaltasun g.er.) 1 iz unibertsala denaren nolakotasuna.

Hautua egin beharra dago bion artean: egiaren eta erlatibismoaren artean; pentsamenduaren eta sentimenduaren artean, unibertsaltasunaren eta lokalismoaren artean, etc.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Giza eskubide guztien unibertsaltasun, zatiezintasun eta elkarmenpekotasuna berresten dugula.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Giza pentsamenduaren unibertsaltasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Kide gehienak nazioarteko gatazkak bide baketsuetatik konpondu eta giza eskubideen unibertsaltasunaren alde daude; besteak, unilateralismoaren, gerra prebentibo-en eta giza eskubideen gainean irizpide arbitrarioak ezartzearen alde.  Berria - Mundua   2004-12-05

AIren arabera, gero eta gobernu gehiagok jartzen dute ezbaian giza eskubideen unibertsaltasuna, kulturak eta tradizioak lehentasuna dutela arrazoituz.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da.  Berria - Harian   2005-12-24

Ez al da historia bera Filosofia Politikoan islatzen, horrek legeak eta arauen unibertsaltasuna ikertzen duenean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Ilustrazioak kulturaren eta zientziaren unibertsaltasuna proposatu zuen gisa berean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Wilsonek autodeterminazioaren unibertsaltasunari gorputza eman zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Ene debalde izaerak munduko debalde guztiak juntatzen dituenean, inutiltasunaren unibertsaltasunaren ateak jotzen ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

Elementu lokalak aukeratu ditut unibertsaltasuna lortzeko modurik onena delako.  Berria - Kultura   2004-03-25

Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Esportazioa, itzulpena, horra hor unibertsaltasunaren benetako ugatzak.  Berria - Kultura   2004-10-27

Espainia destino batasuna da unibertsaltasunean.  Berria - Harian   2005-11-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsaltasun politikoa, adibidez, ez da oinarritzen dotrina bati zaion leialtasunean, gertakari historiko bati zaion leialtasunean baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Erronka existentzialista bat, gizabanakoaren libertate eta unibertsaltasun orokorretik, eta bizitzarekin apustu eginez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

Ez du erabaki hori hartzen balio kristau edo etika sozialista edo unibertsaltasun humanistagatik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Elizaren unibertsaltasun potentziala, Erdi Aroko Kristandade- ko ikus-artean, hiru errege magoetako bat beltza izate horren konbentzioan zegoen sinbolizatuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Mendebaldeko Zibilizazio moderno sekularizatu batek lortua zuen azkenaldian benetako unibertsaltasuna ekonomia eta teknologian, politika edo kulturan pareko arrakastarik lortu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

3 unibertsaltasun ez mug

Are gehiago, baloreen unibertsaltasunezaren ideia bera ere erabiltzen dute kodeen baliagarritasun eza proposatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.


unibertsalzale izond unibertsalaren zalea dena.

Eta guk, su-etenaren une aparta honetan, jatorrizko ETA unibertsalzale hura dugu gogoko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.


unibertsidade ik unibertsitate.

unibertsitari ik unibertsitario.

unibertsitario (orobat unibertsitari g.er.) 1 iz unibertsitateko irakasle edo ikaslea; unibertsitate ikasketak dituen pertsona.

Herritarrek ezer gutxi dakite unibertsitariook egiten dugun lanaz eta lortzen ditugun emaitzez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.

Unibertsitarioak derrigortuta zeuden hirian bizitzera, unibertsitateko bizitza akademikoaz gainera hiriko bizitza soziala ere aintzat hartzera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Ulertzekoa da nola ikasle eta unibertsitarioen artean aurkitzen diren hainbeste elizgizon, apaizgora iristeko asmorik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Alde bateko eta besteko politikariek; herriko intelektualek eta unibertsitarioek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 133. orr.

Unibertsitarioentzat unibertsitatea ez da guk lan egiten dugun enpresa, baizik gurea den zerbait, gure ondare partikularra, hori uste dugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Unibertsitarioen langabezia apala izan arren, lan egiten dutenen %29 unibertsitate maila eskatzen ez duen beste lan batean ari da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Oso ospetsua zen Deustuko unibertsitarioen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Igor Ahedo Gurrutxaga unibertsitarioak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleaz egin duen ikerketa lana aurkeztuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Unibertsitario euskaldunek atari berezia izango dute interneten urtea amaitu aurretik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Unibertsitario konformagaitzak, bihar, burges ondratuak bihurtuko zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Bufanda bat zerabilen nasai eta luze, unibertsitario eternoa bilakatua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horixe da, gainera, Espainiako lege arau berriak berretsi duena, prozedurak aldatu dituen arren eta unibertsitario taldeen alegiazko eragina nabarmenki aldatu duen arren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

3 izond unibertsitatekoa, unibertsitateari dagokiona. (pertsonak) ik unibertsitate 3.

Profesore unibertsitario haren izenak ere ez zion ezer adierazten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 107. orr.

Ikasle unibertsitarioa omen zen Buenos Airesen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 14. orr.

Mutil unibertsitarioen %15ek eta neska unibertsitarioen %6k, ondo ikusten dute indarkeria erabiltzea egoerak hala eskatuz gero.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Garaiko intelektual bezala, teologo unibertsitarioak ahalegindu egin ziren teologia zientzia bihurtzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

EAEko ikertzaile unibertsitario guztien %80 dagokio EHUri, gutxienez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Dezibelio diferentzia jakin batek erabakitzen du tokiaren arrakasta gautxori unibertsitario, artista, bohemio, gauche divine hura guztia hara erakartzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Ikasle gehienak unibertsitarioak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

4 (bestelakoak) unibertsitate 4.

Baionako hiriak onartu du liburutegi unibertsitarioaren eraikuntzaren faktura osoki bere gain hartzea.  Herria   2003-05-08

Besançongo Ospitale Unibertsitarioan.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Amsterdameko Mediku Zentro Unibertsitarioan egindako ikerketa baten arabera.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Euskal eremu unibertsitarioan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Hainbat arlotako euskal komunitate unibertsitarioa batzeko eginahalarekin jarraituko dute, topaketen bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Bere ikasketa unibertsitarioen mailagatik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Katedra unibertsitario asko daude, baina irakasle jakintsu eta zintzo gutxi.  Berria - Harian   2005-02-11

Gaur goizean bagoi honetan sartu zarela, zerbait aurkitu duzu larruzko zorro unibertsitarioan, katedradun jauna.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Uste dut alde handia dagoela kritika unibertsitarioaren eta hedabideetako kritikaren artean.  Berria - Kultura   2006-03-08

Ohartzen nintzen hitzaldien eta beste lan unibertsitario askoren artifizialtasunaz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Hiriko giro unibertsitarioak hainbesterako emango duela aintzat harturik, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

5 ez-unibertsitario izond

Populazio aktibo osoaren %3 ziren irakasle ez unibertsitarioak Euskal Autonomia Erkidegoan 1999-2000 ikasturtean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Irakaskuntza ez unibertsitarioan euskal curriculumaren inguruko eztabaida zabaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Kataluniako Autonomia Estatutuak dio katalana dela Kataluniako hizkuntza propioa eta hezkuntza ez-unibertsitarioko hizkuntza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Atzo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hezkuntza publiko ez unibertsitarioko mahai sektorialak beste bilera bat egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komunitate unibertsitarioa (3)

ikasketa unibertsitarioak (5)

klinika unibertsitarioan (3)

unibertsitarioen langabezia (5); unibertsitarioen langabezia tasa (3); unibertsitarioen parte hartzea (3)


unibertsitate (orobat unibertsidade g.er.) 1 iz goi mailako irakaskuntzako ikastetxea, sailetan edo kidekoetan banatua, letretako eta zientzietako irakasgaiak erakusten direna; unibertsitateko irakasleek, ikasleek eta jardunek osatzen duten erakundea.

Alcalako unibertsitatearen oinarri izan zen san Ildefontso ikastegiak bere ateak ireki zituen 1508an, baina 1509/10 ikasturte arte ez zen normalizatu unibertsitatearen urratsa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Christianiako unibertsitatean matematika-katedra bat sortu zenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

Gutun bat idatzi zidan unibertsitateko ingeles-sailera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Euskal Herriko unibertsitate sistema hartzen du aztergai, hemengo unibertsitateek osatzen dutena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Urtegiaren bideragarritasun ekonomikoari buruz Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia irakasle Pedro Arrojo mintzatu da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 38. orr.

Biok izan ditugu, gainera, goi karguak unibertsitateko administrazioan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Unibertsitateko beka batekin etorri nintzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 270. orr.

1956ko otsailaren 27an Columbiako Unibertsitateak tesia, filosofian doktoretza eman behar zion tesia, onartu egin zuela jakinarazi zion Jesus Galindez tesigileari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.

Oregongo Unibertsitatean gradua hartu ondoren.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.

Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu zituen filosofiako ikasketak, 1985ean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Bai, unibertsitatean egiten dut lan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Gero Alemanian aritu nintzen, ikasle edo, unibertsitatean behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Eskuan daukazun ikasmateriala oso ohikoa da Europa eta Estatu Batuetako unibertsitate eta filosofia-institutuetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Salamancako Unibertsitateak berriki argitaratu duen Tovarren eta Mitxelenaren artikuluen bilduma daukat esku artean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

Salamancako Unibertsitateak antolatutako idazle sinposio batera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 66. orr.

Unibertsitateko ikasturtea bukatua zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Unibertsitateak loturak behar ditu inguruko enpresekin, baina ezin da inoiz ere haien mende izan, ezin da haien lantegi merke bihurtu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Unibertsitatea apenas arduratzen da literatura garaikideaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Nord eskualdeko unibertsitate batean zoologia-irakasle zena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Errebalida gaindituz gero unibertsitate aurreko ikasturtea oso ondo egingo genuela Obabatik atera gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Unibertsitate aurreko hezkuntza mailetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Batxilergoa eta unibertsitatea euren ikuspuntutik kanpo zeuden, baina ofizio baten garrantzia bai ikusten zutela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Endogamia sortu da, egia da, unibertsitate publikoetan eta unibertsitate pribatuetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 70. orr.

Unibertsitate publikoak diru publikoaz finantzatzen direnez, [...]. Azkenean, Unibertsitate Irekian egin nuen matrikula, filologia-ikasketetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Unibertsitate teknologikoa proposatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Azkenean, unibertsitate elitistagoa egin nahi dute.  Berria - Harian   2005-05-25

Unibertsitate klasikoegia da, eta egoera eta eskakizun berrietara moldatu beharra dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Oñatiko Unibertsitate Katolikoa karlistek zabaldu zuten bi aldiz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 266. orr.

1949an gerrak deboilaturiko Berlinen "De Europa meditatio quaedam", nazioak eta Europa gaiaz konferentzia jaulki du Unibertsitate Librean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

AEBetako unibertsitate sistemen pareko zerbait [...] non gaur egungo campusak egiazko unibertsitate burujabeak izango liratekeen sistema zabal baten barnean bilduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Beti uste izan dugu unibertsitate elebidunak aukera anitz eta aberasgarriak eskaintzen dizkiela ikasleei.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Washingtongo estatuan, ikasle gehiago dago unibertsitate korporatibo hauetan ohiko unibertsitateetan baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 180. orr.

Hona hemen 22 urteko neska zoragarri bat, Caracaseko Unibertsitate Zentralean karrera serio bat bukatzen ari dena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

500 metro eskasean Nevadako unibertsitate entzutetsua eta kasinoz betetako kalea biltzen dira.  Berria - Kultura   2004-12-10

Yale eta Columbia unibertsitate ospetsuek eta Vietnamgo beteranoek ere parte hartzen dute desfilean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Prestigio hori, konpetentziak agintzen duen mundu honetan, lotuago egongo da hurrengo urteetan unibertsitate jakin batekin, eta ikasketa mota batzuekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

Kalitatezko unibertsitate bat eskatzen du.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

· Alcalako unibertsitate sortu berrian sartu zen gai liberalak, filosofia naturala eta morala, bai eta teologia eskolastikoa ikastekotan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia pertsona dela) ik unibertsitario 3.

Kopuru horiek txikiagoak izango dira herri jakin batean unibertsitate ikasle asko baldin badaude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Pentsatu, ni neu unibertsitate lizentziaduna banaiz seguru ez dudala Espainia aukeratuko lan bila joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Carles Bonet unibertsitate irakasleak eta Carlos Rojas idazleak.  Berria - Kultura   2004-05-21

Véronique Duché unibertsitate erakaslearen zuzendaritzapean.  Herria   2003-03-20

Auzi bi horien inguruan Hezkuntza Saila eta unibertsitate agintariekin negoziatzerakoan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Anjeles Iztueta Hezkuntza eta Unibertsitate sailburua, Juan Ingacio Perez EHUko errektorea eta Inaxio Oliveri Mondragon Unibertsitateko errektorea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Joan den otsailaren amaieran, Unibertsitate sailburuorde kargua hartu zuen Ibone Amezagak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Madril da unibertsitate ikertzaile gehien duen erkidegoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 132. orr.

Istilu horietan buru-belarri sartuta ibiliko ziren XIII. mendeko unibertsitate-intelektualak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Intelligentsia paristar kutsukoa, unibertsitate jendea, aktore-ikasleak...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Ez dago unibertsitate aditu nahikorik gizarte batean dauden industria, merkataritza eta ekonomia eremu guztietarako beharrak betetzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Bera, unibertsitate ikasketaduna; ni, aldiz [...] idazkari xume bat, gehienez ere ingeles eta informatika ikastaroren bat egina duena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa bigarren osagaia bestelakoa dela) ik unibertsitario 4.

Berehala ohartuko gara unibertsitate eredu eta mota asko dagoela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Unibertsitate autonomiaren inguruko arazo batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 51. orr.

Unibertsitate mundua, literatur mundua eta kultura mundua ongi ezagutzen zuenari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.

Euskal Unibertsitate Sistema kalitate printzipioekin txertatu beharko da Europan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Euskal Herriko unibertsitate sisteman, Euskal Herriko Unibertsitateak du pisurik handiena, eta bere gain hartzen du unibertsitate mailako ikasle guztien %70 ongi prestatzea lan merkaturako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 75. orr.

Sektore edo alor berean ez da berdin irabazten bigarren mailako edo unibertsitate mailako titulua edukita.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Unibertsitate atariko ikastaroa zen, eta heldutasun froga esaten zioten azterketa orokorra gainditzea zuen helburu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Baduzu unibertsitate titulurik? Unibertsitate irakaskuntzarako egiten den ahalegin ekonomikoa (BPGaren ehunekoetan): [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Unibertsitate Argitalpenaren Espainiako Saria jaso du.  Berria - Kultura   2004-09-30

Unibertsitate fundazio baten lanari esker.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Bereizketa hau unibertsitatekoak ez ziren zenbait ikasketa profesionali unibertsitate maila eman zitzaienean sortu baitzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

Txosten berezi bat eskatu zioten unibertsitate arazoez esperientzia handia zuen jakitun talde bati.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Gure lagun euskaldunek lana egiten dute gogotik eta unibertsitate girotik at daude.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 79. orr.

Münster hiria Donostia adinaxe da biztanlez, baina unibertsitate-hiria da, eta unibertsitatea herrian zehar barreiatuta dago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Unibertsitate gune horiek ez dute osatzen lehen definitu dugunaren antzeko egiturarik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.

Unibertsitate poloaren garapenak Baiona Ttipiko bizi-kalitatea hobetuko du Herriko Etxearen iritziz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Botereak ghettoan nahi ditu beti ahots kritikoak, eta horregatik paratzen ditu unibertsitate campusak hiri-guneetatik urruti.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

Bi sari Nafarroako Unibertsitate Klinikarentzat.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Ez nuen unibertsitate-egoitzako gelan bakarrik egon nahi.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Lehen zikloko unibertsitate ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 103. orr.

Bi edo hiru aldiz hasi eta utzi dik unibertsitate-karrera bat, beti ezberdina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.

EAEko Unibertsitate Legeak prozesu luzea izan du lege bilakatu arte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

EHUko Gizarte Kontseiluko kidea eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseilukoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gottfriend Wihelm Leibniz edo Immanuel Kant, Filosofia Unibertsitate germanikoetan sartzea ahalbidetu zutenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.

6 unibertsitatea daukan eraikuntza edo eraikuntza-multzoa.

Unibertsitatea travertino-harrizko jauregi handi bat zen baina itxuran intzirien harresia ematen zuena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Hain zen handia Azpilkuetaren ospea non Portugaleko erregek Coimbrako unibertsitatea eraiki zuelarik 1537an, goiko mailan ezarri nahi izan baitzuen, bereganatuz hasteko Irakasle Nafarra Kanonen "Prima" deitu Lehen aulkiarentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 19. orr.

Hilaren 11n Habanako Unibertsitateko Areto Nagusian hitzaldia du Agirrek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Unibertsitateko bulegoan nengoen, hiri zaharreko eraikinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Unibertsitateko gela baten barrenean geunden ikasleak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 389. orr.

Unibertsitateko korridore luzeetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Urdazubitik iritsi berria, Tormes ibaiari bizkarra emanda dago eta txundituta begien aurrez aurre dauzkan hain eraikuntza ederrekin -katedrala, unibertsitatea, irlandarren Kolegio Nagusia...-, eguzkirik ezkutatzen ez zaion inperio handiaren emaitza harrigarriekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.

Katu hila ate aurrean utzi ziguten eguna, edo pintada iraingarriak, unibertsitatean nire kontra egin zituzten pintadak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bartzelonako unibertsitate autonomoko (13)

eaeko unibertsitate (39); eaeko unibertsitate legea (9); eaeko unibertsitate legeak (7); eaeko unibertsitate legearen (7); espainiako unibertsitate (9); europako unibertsitate (18); euskal herriko unibertsitate (24); euskal unibertsitate (53); euskal unibertsitate sistema (13); euskal unibertsitate sistemaren (15); hezkuntza eta unibertsitate (6)

madrilgo unibertsitate autonomoko (8); madrilgo unibertsitate konplutenseko (5); madrilgo unibertsitate konplutentseko (5); mexikoko unibertsitate (7); munduko unibertsitate (9); nafarroako unibertsitate (115); nafarroako unibertsitate publikoa (7); nafarroako unibertsitate publikoak (21); nafarroako unibertsitate publikoan (26); nafarroako unibertsitate publikoaren (8); nafarroako unibertsitate publikoko (34)

unibertsitate arloko (5); unibertsitate aurreko (12); unibertsitate autonomo (6); unibertsitate autonomoa (6); unibertsitate autonomoan (5); unibertsitate autonomoko (25); unibertsitate barnean (8)

unibertsitate erabakitzailea (11); unibertsitate eredu (5); unibertsitate eta ikerketa (58); unibertsitate garaian (7)

unibertsitate ikasketak (39); unibertsitate ikasketen (5); unibertsitate ikasle (7); unibertsitate irakasle (9); unibertsitate irakasleak (12); unibertsitate katolikoan (6); unibertsitate konplutenseko (7); unibertsitate konplutentseko (5); unibertsitate kontuetan (7); unibertsitate legea (38); unibertsitate legeak (21); unibertsitate legearen (19); unibertsitate mailako (18); unibertsitate mailan (7); unibertsitate nazionaleko (8)

unibertsitate pribatu (5); unibertsitate pribatuak (8); unibertsitate pribatuek (5); unibertsitate publiko (8); unibertsitate publikoa (15); unibertsitate publikoak (37); unibertsitate publikoak nup (6); unibertsitate publikoan (40); unibertsitate publikoaren (19); unibertsitate publikoen (6); unibertsitate publikoetan (16); unibertsitate publikoko (41); unibertsitate sistema (34); unibertsitate sistema europan (5); unibertsitate sistemak (9); unibertsitate sisteman (6); unibertsitate sistemaren (28); unibertsitate sistemaren legea (7); unibertsitate sistemaren legearen (7); unibertsitate titulua (7)

berezko unibertsitatea (10); deustuko unibertsitatea (19); euskal herriko unibertsitatea (31); euskal unibertsitatea (60); mondragon unibertsitatea (6); nafarroako unibertsitatea (7); udako euskal unibertsitatea (22); udako unibertsitatea (8); unibertsitatea nahi (6); unibertsitatea sortu (5); unibertsitatea sortzeko (5)

columbiako unibertsitateak (6); deustuko unibertsitateak (30); euskal herriko unibertsitateak (58); euskal unibertsitateak (38); gure unibertsitateak (7); mondragon unibertsitateak (9); nafarroako unibertsitateak (16); salamancako unibertsitateak (5); udako euskal unibertsitateak (34)

unibertsitateak antolatutako (8); unibertsitateak berak (10); unibertsitateak dituen (6); unibertsitateak egindako (8)

columbia unibertsitatean (8); columbiako unibertsitatean (6); deustuko unibertsitatean (63); euskal herriko unibertsitatean (49); kaliforniako unibertsitatean (6); madrilgo complutense unibertsitatean (5); mondragon unibertsitatean (7); nafarroako unibertsitatean (10)

unibertsitatean ari (5); unibertsitatean bertan (5); unibertsitatean dauden (5); unibertsitatean egin (11); unibertsitatean egindako (6); unibertsitatean egiten (16); unibertsitatean egiten den (7); unibertsitatean eman (5); unibertsitatean ematen (5); unibertsitatean ezagutu (12); unibertsitatean hasi (11); unibertsitatean ikasi (10); unibertsitatean ikasle (6); unibertsitatean ikasteko (10); unibertsitatean ikasten (15); unibertsitatean irakasle (14); unibertsitatean izan (8); unibertsitatean lan egiten (6); unibertsitatean sartu (11); unibertsitatean sartzeko (24); vienako unibertsitatean (5)

euskal herriko unibertsitatearekin (8)

berezko unibertsitatearen (5); deustuko unibertsitatearen (16); euskal herriko unibertsitatearen (20); euskal unibertsitatearen (38); euskal unibertsitatearen aldeko (8); mondragon unibertsitatearen (5); nafarroako unibertsitatearen (6); udako euskal unibertsitatearen (7)

unibertsitatearen alde (6); unibertsitatearen aldeko (13); unibertsitatearen arabera (5); unibertsitatearen autonomia (10); unibertsitatearen autonomiaren (5); unibertsitatearen barnean (5); unibertsitatearen eta gizartearen (7); unibertsitatearen gaia (6); unibertsitatearen gobernua (5)

euskal unibertsitateari (6); euskal unibertsitateari buruzko (5)

gure unibertsitateek (7)

europako unibertsitateen (6); euskal herriko unibertsitateen (12); unibertsitateen artean (6); unibertsitateen arteko (18); unibertsitateen arteko lehia (6)

espainiako unibertsitateetako (9)

beste unibertsitateetan (9); espainiako unibertsitateetan (5); euskal herriko unibertsitateetan (9); gure unibertsitateetan (11); unibertsitateetan egiten (13); unibertsitateetan egiten den (9)

bartzelonako unibertsitateko irakasleak (7); deustuko unibertsitateko irakasle (6); deustuko unibertsitateko irakaslea (8); estatuko unibertsitateko (7); euskal herriko unibertsitateko (127); euskal unibertsitateko (7); mondragon unibertsitateko errektorea (6); udako euskal unibertsitateko (6)

unibertsitateko aditu (10); unibertsitateko adituek (7); unibertsitateko arduradunek (7)

unibertsitateko erakasle (18); unibertsitateko erakaslea (6); unibertsitateko errektore (14); unibertsitateko errektorea (14); unibertsitateko errektoreak (5)

unibertsitateko ikasketak (19); unibertsitateko ikasle (16); unibertsitateko ikasleak (12); unibertsitateko ikasleek (7); unibertsitateko ikasleen (9); unibertsitateko ikerketa (8); unibertsitateko ikertzaile (8); unibertsitateko ikertzaile talde (5); unibertsitateko ikertzaileek (10); unibertsitateko irakasle (84); unibertsitateko irakaslea (68); unibertsitateko irakaslea da (19); unibertsitateko irakaslea izan (5); unibertsitateko irakasleak (57); unibertsitateko irakaslearen (12); unibertsitateko irakaslearen esanetan (6); unibertsitateko irakasleek (10); unibertsitateko irakasleen (5); unibertsitateko katedradun (11); unibertsitateko katedraduna (6); unibertsitateko liburutegian (5)

unibertsitateko sektore (8); unibertsitateko soziologia irakaslea (6)

unibertsitateko zientzia politikoetako (5); unibertsitateko zientzialari (15); unibertsitateko zientzialari talde (13); unibertsitateko zientzialariak (5); unibertsitateko zientzialariek (14); unibertsitateko zientzialarien (8); zaragozako unibertsitateko irakasle (8)

unibertsitatera joan (27); unibertsitatera joan zen (5); unibertsitatera joateko (18); unibertsitatera joaten (11); unibertsitatera sartzeko (8)

unibertsitatetik atera (6); unibertsitatetik kanpo (7); unibertsitatetik kanpoko (7)


unibertsitateka iz unibertsitateen arabera.

Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasleak, unibertsitateka (UNED-eko datuak sartu gabe).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.


unibertsitatekume iz adkor unibertsitateko ikaslea.

Neure dohakaitzen jakitun egin nuen, nonbait; goizaldeko lauretan pentsiotzarreko atean ginen, arraboska unibertsitatekumeak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.


unibertso 1 iz izatea duten eta izan duten gauza guztien multzoa. ik mundu.

Unibertsoa, izan ere, gauza guztien kontzeptzio osoa da, eta izarrez osatua dagoen zerua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik: izan ere, planeta bakoitza duk mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Su bat jarri zuen Filolaosek unibertsoaren erdian, eta, haren inguruan biraka, Lurra, beste planetak, eta eguzkia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Eguzkiak, berriz, hilabeteko tartea egiten du zeinu baten espazioa zeharkatzeko, hau da, unibertsoaren hamabiren bat egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Saturnok, berriz, unibertsoaren ertzetik hurbil egoteagatik, zeruko eskualde izoztuak ukitzen ditu, eta izugarri hotza da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Zuzena zara, Jauna, eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,15

Lehenengo Motorra ez da mundutik at, unibertsoaren inguruan dago, baina fisikaren premisetatik urrun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Dotrina filosofiko bat hasieran unibertsoaren deskribapen sinesgarri bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Zeren ulertu bainuen unibertsoa, atsedenik eta mugarik ez dakien unibertso hau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 155. orr.

Unibertsoa legearen mende zegoela eta ez kaosaren esku; eta fede honen aro moderno beranteko bertsio deista edo ateista hau zen: unibertsoaren legea "naturaren legeen" sistema bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Unibertsoko materia iluna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Unibertsoko gauza guztiak handitu eta diametroz orain diren halako hamar bihurtuko balira, ezer ez litzateke izango lehen baino handiago.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Euren adimen ergelez ezin dute unibertsoko gauzen harmonia eta doitasuna begipean hartu eta ulertu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Unibertsoko izaki bakarra balitz bezain bakarrik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Jakin behar da, unibertsoaren osotasunaren eta gizabanakoaren arteko antzaz esan duguna gorabehera, ez dela hori gizakia mikrokosmos bat dela esateko arrazoia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak, euren genero eta ordenan hartuta, unibertsoaren harmoniarekin bat datoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Uste dute unibertso osoa, hau da, bere baitan dauzkan gorputz guztiak, ataltxo txiki-txikiez osaturik dagoela, beren mehetasunagatik gehiago ezin zatituzkoez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Arima bekatarien zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Behe mailako izakien hondamenetik eta heriotzatik dator unibertsoaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

-Dena da bilakaera Unibertsoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Aitatxok esaten du gezurtiak direla unibertsoko zizarerik likitsenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 219. orr.

Kultura unibertsoko babokeriarik handiena da, bizitza ez ezik heriotza ere mingosten dizulako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Gizaki modernoak argi eta garbi izan du beti: bera sortzeko sortu zen unibertsoa; beregana iristeko antolatu zen big-banga.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.

Norma Lúcia oheko erregina zela kontatu zion, inork ez zuela txortan egiten hark bezala, parerik ez zuela, unibertsoaren zortzigarren miraria zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Loteria bat zen ordea Liebkind Bendelen ideia kutuna, saria neska eder bat, Miss Amerika edo Miss Unibertso bat, izango zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

2 (egungo kosmologian)

Kosmologia berriarekin, unibertsoa, galaxiak, izarrak, elementuak, partikulak, zein bere historiaren jabe egin dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Duela 15 milioi urte sortu omen zen unibertsoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Unibertsoa lau dimentsioko sarea da: hiru dimentsio espaziokoak dira, eta bestea denbora.  Berria - Harian   2005-02-11

Gure unibertsoaren jaiotza, duela hamabitik hamabostera mila milioi urteko kontua, hasierako hutsaren baitako energia-fluktuazio batzuen ondoriotzat hartzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Eztanda gaitzetik segundo bi milioiren batera, unibertsoaren tenperatura mila bilioi gradura "jausi" zelarik, han hasiko ziren partikulak eta antipartikulak ziztu bizian sortzen eta suntsitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Unibertsoa etengabe hedatzen ari da eztandaren ondorioz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Unibertsoa infinitua ez dela ere badakigu, Einsteini esker.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Gizakien egitekoen aurrean soraio, unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Unibertsoa eraiki zuen lehenik, eta haren bazter batean esferatxo bat ipini, planeta bat, halako moldez antolatua, non posible izango baitzen fenomeno guztiz bitxi eta jostagarri bat agertzea: bizitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Astronomoek unibertsoa sortu zen uneko soinua grabatu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-24

3 (izenondoekin)

Haren kristalean unibertso osoa islatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Unibertso osoan miresten den ordena zoragarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Ikuspegi hau nahiko murrizgarria da, uste baitu unibertso fisikoa azal daitekeela soilik oinarrizko osagaien elkarrekintza material eta energiazkoei erreparatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Itzulgarria zen denbora, iragana eta geroa ezertan bereizten ez ziren unibertso aldaezin batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Pentsatu nuen Argos eta ni unibertso desberdinetako partaide ginela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

· Gure argudioak arautzen dituen adigai-unibertsoarekiko gatazka bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

5 irud/hed

Bere gelan baitu bere unibertsoa, eta zentro jakin bat du unibertso horrek: ordenagailua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Izar bezain bat hitz ote diren, hizkuntzen unibertsoan.  Herria   2001-06-21

Askoren ustez [...] bizidunek, fisikako kontzeptuen unibertsora murrizturik, guztiz azaldu ezin diren ezaugarri bereziak dituzte. Antropologiak edozein lagunarte, talde, tribuk bere identitatea nolako elementuekin osatua duen azaltzen digu, eta nola eraikitzen/antolatzen duen bere unibertsoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Barrieri ospea ekarri zion unibertsoa (Sekula Betiko Lurraldea, Peter Pan, Kako-oker pirata...) idazlearen beraren bizitza latzean dago oinarrituta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Greziar geometriaren unibertsoan, irudi bat ez da existitzen, baldin eta ez bada zuzenen eta zirkuluen bitartez soil-soilik eraiki.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Pitagorikoei esker, zabaldu egin zen matematikaren unibertsoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Formula bat interpretazio baterako egiazkoa izango da interpretazio horren unibertsoko elementuez osatutako segida guztiek formula asetzen badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Karlistak eta liberalak izaten eta unibertsoa salbatzen jarraitzen dugu, mundua bakean utzi eta proiektu txiki batzuk etxean ongi soluzionatzen lan egin ordez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 195. orr.

Bertsolaritza, Bertsozale Elkartearen inguruan horrela egituratuta, ezinbesteko erreferentzia da gaur egun euskal kulturaren unibertsoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

6 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

Han hankarteko zerak dantzatu behar dira, gernubideak eta unibertso ezkutuetako zulo beltzak, eta begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Kutxa hartan, unibertso zoriontsu hartan sartu nahi nuen, denbora guztian barre egiten eta dantzan ari ziren eta.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

Elikagaiaren eta naturaren arteko lokarria eten egiten du mundializazioaren ondoriozko deslokalizazioak eta kontsumitzailea bere unibertso biokulturaletik hein batez bereizten, urruntzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Balioen unibertso konplexuan ordena edo sistema bat lortzeko saioak asko eta oso diferenteak egin dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Ekuazio aljebraikoei ebazpen sorta bana izendatu ahal izateko bezain ugariak ziren, eta haien unibertso naturala ziren, azken batean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 317. orr.

Miroren unibertso sinbolikoko azken artelanak, Italian.  Berria - Kultura   2004-03-13

Egunaren ordu batzuetan, bestetik, mezu misteriotsu, Morsezko tikli-takla, txistu modulatu eta giza ahots itxuraldatu eta osagabetuzko unibertso korapilotsu oso bat agerrarazten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

C.G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea [...] ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Ja ez omen baikara bizi Erdi Aroko bastida edo hiri harresitu bateko unibertso inguratu txikian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Zortzi idazle hauek zortzi unibertso ezberdin eraiki dituzte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Eta hala populatuko da izaki berriz unibertso matematikoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Hegazkineko unibertsoa eta lurrekoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.

7 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asegarria gertatzen den ala ez ikusteko, aldagai hori interpretazio-unibertsoko elementu guztiekin ordezkatu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Koilarakadaz koilarakada hustu beharreko ozeanoa baino askoz zabalago azaldu zitzaidan nostalgia-unibertso lazgarri hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Badira, ordea, bestelako zenbaki-unibertsoak, eta haietan, hain zuzen, bi gehi bi ez dira lau izaten, beste zerbait baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Paradoxa larria biziko dugu: gizarteak sekula baino informazio zabal, zehatz eta hoberen izango duen garaietan, elikatze-unibertsoa geroz eta soilago, pobreago bilakatuko da, hainbat gaitzek jota.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere unibertso (5); beste unibertso (4); bi unibertso (4); bi unibertso horiek (3); gure unibertso (4)

unibertso bat (12); unibertso batean (5); unibertso hau (5); unibertso hori (3); unibertso horiek (5); unibertso horretan (3); unibertso oso (3); unibertso osoa (28); unibertso osoa hasten (4); unibertso osoak (3); unibertso osoan (5); unibertso osoaren (9); unibertso osoko (3); unibertso pertsonal (3); unibertso zabala (3); zortzi unibertso (4)

bere unibertsoa (4); gure unibertsoa (3); obaba izeneko unibertsoa (3); unibertsoa bera (3); unibertsoa nola sortu (3); unibertsoa osatzen (3); unibertsoa sortu (7)

unibertsoak krak egiten (3)

bakarrik unibertsoan (4); unibertsoan zehar (4))

gure unibertsoaren (5); unibertsoaren erdian (6); unibertsoaren erdigunea (3); unibertsoaren hasiera (3); unibertsoaren osotasunean (7); unibertsoaren perfekzioa (3)

unibertsoko elementu (3); unibertsoko indar (3)


unibitelino izond bikiez mintzatuz, arrautza bakarretik datozenak.

Edozer egiteko gauza denera, hala nola formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko; edo tifoidea inokulatzea haurrei, biki unibitelinoen eta bibitelinoen erreakzioak erkatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.


uniboko izond hitzez eta kidekoez mintzatuz, beti esanahi bera duena.

Irudiaren markoak oso balio unibokoa izan du luzaro: irudi artistiko bat zela adierazten zuen, eta horrenbestez hari zegokion bezala begiratzekoa zela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Esanahi anitzeko bitarikotasunetik harantz, ekintzaren erregistroa da unibokoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

Zeren ilusio "premia" ez baita handituz joan, besterik gabe eta zentzu uniboko batean, Mendebaldeko artean. Halabeharrak nahi izan zuen, edo beharbada zoritxarrak, hitz uniboko hauek lerro bakarrean elkar zitezen, modu honetan legenda baten indarrarekin aurkezten direlarik, distiko bat bezalakoak dira, erranairu erantzunezina bezalakoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Hemen Izateari buruz mintzatzeko modu unibokoa bilatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.


unibokoki adlag era unibokoan.

Irudi horiek hor daude gure aurrean, unibokoki, gure begien aurrean; euskarri baten gainean geratu eta hartatik bereizi ezin daitekeen jalkin baten emaitza dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.


unibozitate iz unibokoa denaren nolakotasuna.

Nozio komun, unibertsal eta propioen tematizazioaren oinarrian Izateari buruzko tesi spinoztarra dago: Unibozitatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.


unidade ik unitate.

unide iz inudea.

Jondone Joane Bautistaren elizan egunero meza kantatua, emazteari zor zaiona pagatua izan dakiola, ilobarentzat arta handiz zainduak dituen kapitain jantzi higatua, haurraren unidearentzako mihisea...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 151. orr.


unifamiliar izond etxeez mintzatuz, familia bakarrarentzakoa.

Etxe gehienak unifamiliarrak eta portxedunak ziren, eta aldian-aldian gurutzatzen genituen belardietan zaldiak eta behiak zebiltzan larrean, nik inoiz ikusitako behirik txurienak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Herri batzuetako hirigintza planak geratzen den lursail apurra etxe unifamiliarrekin bete dezala saihestea du helburu.  Berria - Harian   2005-06-15

Etxe unifamiliarrean bizi bagera egunen batean, txakur handi-handia edukiko degu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 102. orr.


uniformatu, uniforma, uniformatzen 1 du ad uniforme bihurtu.

Informatu aitzakian, uniformatu egin nahi gaituzte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.

Asmoz eta jakitez irabaziko dugu, nolabait irabaztekotan, uniformatzeko joeraren eta identitateen arteko lehia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

Nire hobe beharrez behartzen naute uniforme kakikolorea janztera, neure burua besteenarekin ere uniformatzeko itxaropenez, Zuzendari txit agurgarriari behin entzun nion bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

2 uniformea jantzi.

Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Keinu bizkorra egin du eskuaz eta aguro asko iritsi zaio zuriz uniformaturiko zerbitzari bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 280. orr.

Hall-aren alde batean, mahai baxu eta luze baten atzean, atezain beltz bat zegoen jesarrita, uniformatua, goiz izanda ere jada aspertu itxurarekin, ikusi gabe begiratzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) uniformeduna.

Parean neuzkan gizaseme uniformatu haiek, ez nituela batere erreparatzen, eta ez ikusten ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Bost gizon ziren, haietako hiru kapeladun polizia uniformatuak, eta beste biak paisanoz jantziak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 101. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Zerbitzari uniformatu batek gabonka hartu eta mahai bateraino lagundu zigun.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.

Aspaldiko ezagunei bezala agur egin nion han-hemen jaun honi edo hari -zibilez jantziak nahiz uniformatuak-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.

Hiritar espainol edo frantses uniformatu estandar gisa bakarrik egin ahal izango baitizu karrera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.


uniformatzaile izond uniformatzen duena.

Estatuek indarkeria, zinismoa eta hedabideen erabilera sentimentala dute beren politika uniformatzailearen oinarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

Estatuaren indar uniformatzaileak agerian uzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Nafarroako nortasuna elkargune gisa ulertzen dute, «ikuspegi esentzialista eta uniformatzaileetatik urrun».  Berria - Harian   2005-09-20

Kalkulua, Estatua legetxe, berez da menperatzailea, uniformatzailea, hotza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Frantziako egungo Errepublika elitista uniformatzailearena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.


uniformatze iz uniforme bihurtzea.

Irakurketaren aldeko aldarrikapen ozena egiteko erabili zuen hitza, beti ere uniformatze horren aurka, baina beti ere zentzu berean: «Ez gaude gehiago frantsesez mintzo zen Europaren garaian, baina hori ez da frantsesa baztertzeko arrazoi bat izan behar.  Berria - Kultura   2004-12-11


uniforme 1 izond beti-batekoa, beti forma bera duena: aldatzen ez dena.

Laringe hotsa uniformea da, eta hotsa zuzen-zuzenean, glotisak emititzen duen eran, atzemango bagenu, nolakotasun beti-batekoa irudituko litzaiguke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Newton-ek eta Schopenhauer-ek ez bezala, zure arbasoak ez zuen halako denbora uniforme, absolutu batean sinesten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Honela, esandako gauzen aniztasunaren ordez nolabaiteko testu uniforme handi bat ipintzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 137. orr.

Praktika eta doktrina uniformearen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Batasuneko herri guztietan diru politika uniformea ezartzea ez litzateke arazo iturri, baldin eta herri horiek errenta, langabezia eta inflazio berekoak balira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 197. orr.

Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Handik beste hiru edo lau segundora, gristasun uniforme bat besterik ez du jasotzen begiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.

Bi irudi positiboren artean dagoen zuritasun uniformea eta aiherga bailitzan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Argitasun uniformeko eremu monotonoetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Unibertsoa gobernatzen duen "lege" metafisikoa natura uniforme eta halabeharrezko baten lege inpertsonaltzat hartzen dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Horrela desintegrazioaldiak, osotasun gisa, prozesu uniforme baten itxura duela, kasu bakoitzean iraunaldi uniformearekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Irakurleak bere esku du orain azterlan osoaren laburpen uniforme bat, buru argi batek egina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

Errealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak, isoglosoak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza kode monolitiko eta uniformeak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Langileria uniformea, interes gatazka eta desberdintasunik gabekoa, noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Bioaniztasuna leku askotan gero eta uniformeagoa dela diote, eta espezieen galera, gainera, oso erritmo bizian ari dela gertatzen.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Ohiko produktuak geroz eta estandarrago, homogeneoago, uniformeago izango ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Eraketa-arauen adarkadura arkeologikoa ez da aldi berekoa modu uniformean: badira denboran neutroak diren harremanak, adarrak, deribazioak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Sistema kapitalista ez da, noski, modu erabat uniformean gauzatu munduan barrena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

• 2 iz talde baten jantzi bereizgarria, kide guztiek eramaten dutena.

Hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria [...], bota pare bat ere bai, apreta pare bi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 115. orr.

Ez zitzaidan uniformean botoi bat bakarra ere geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Soinean ofizial errusiarraren uniformea zeraman artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Hamarren bat urte ziren ez zuela uniforme hura jantzi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Dendako enplegatu guztien uniformea janzten zuen, atorra urdin argia eta gona marroia, itsusia pestea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Begiak betaurreko beltz lodiz estaliak zituen, uniformeko paparrean nabarmen komisario izar gorria zegoen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Bere txoferraren uniformearen jaka grisa eman zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Harengana hurbildu, uniformetik bularraren parean heldu nioan, eta lurretik altxatu nian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.

Uniformez jantzita zegoen, baina inolako bereizgarririk gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Amorraturik, uniformez jantzitako bi babu haien harropuzkeriarengatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Hiruki berde bat zuen uniformeari josirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 153. orr.

Uniformezko ertzain xehe moduan lan egiten zuenean krematorio bat edo beste bisitatzea tokatu izan zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Xume jantzita zegoen, guardiako ehiztarien ofizialen uniforme arruntaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Uniforme berria zutela soinean jantzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Kolejioko uniforme berria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Mikel Strogoffek uniforme militar dotore bat zuen jantzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Pentsatu nuen zein dotore, zangar eta kementsu ziruditen gizonezko haiek beren uniforme distiratsuak jantzita.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.

Eskuadra eder bat ageri zen, lehen inperioko uniforme distiratsuz jantziak: kasaka berdea, galtza gorriak, azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Han agertu ziren egun batetik bestera kalean uniforme urdinarekin eta oso arraro orraztuta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

Egun, sartzeko eskaera egiten duten ia guztiek janzten dute uniforme beltza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.

Soldaduen modura lerrokaturik, soldaduen modura jantzirik, uniforme dotore eta garbitu berriekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Frantses uniformea soinean, buru makur eraman zituzten kontzentrazio kanpamenduetara.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Zutik geratu zen Zeuner, kanpainako uniformean, eskuak atzean kapeluaz elkarturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

Lehenbizi armairutik galako uniformea atera, eta hari begira egon zen denbora puska batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Sarraskia ikusi duten kazetariek diotenez eskolako uniformeekin zeuden neskatoak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 77. orr.

Neskato polita da, moja eskolako uniforme eta guzti.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zer berri dago herrian? -galdegin zion uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Ederki ematen zionan uniforme-jantziak, harro-harro erakusten zinan pubean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Uniforme-jantzian egindako lehendabiziko aste bakan haietan, ez nuen izan astirik inoren hutsunea nabaritzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Camillaren gelan zegoen eta Geraldek orduantxe ikusi zuen bigarrengoz uniforme-jantzirik gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tximista bezala sartu zen Kieveko printzea ganberan, gerra uniformean sartua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

Etsaien hilotz ehortzigabeak dira, batzuk gudu-uniforme grisa soinean, eta beste batzuk kaki-jantzian. Eskola-uniformezko neskatxa egokitu zaio zutunik aldamenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Jeneralaren aitaren garaiko gizonak, hungariar estiloko bibote-handiak, bekoki gainean eroritako ile-kizkurrekikoak, igandeko traje beltza edo gala-uniformea soinean zutenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Autobusean zihoazen gehienek turista uniformea jantzia zuten (fraka motzak eta haien bidaiak oroitarazten zituzten elastikoak).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Argazkian, aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Erretratu berrian aita beste militar batzuekin ikusten zen soldadu uniformearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

6 ez-uniforme izond

Metafisikariaren analisiak bi osagai oso ez-uniformeetan banatzen zuen apriorizko ezagutza hutsa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere uniforme (8); beren uniforme (3); ssen uniforme (3); uniforme beltza (6); uniforme beltzaz (3); uniforme berria (7); uniforme gorrimin eskarlata (4); uniforme militarra (3); uniforme militarrak (3); uniforme urdinez (3)

bere uniformea (4); eskolako uniformea (4); galako uniformea (3); gudaldiko uniformea jantzita (3); uniformea eramaten (3); uniformea jantzi (4); uniformea jantzirik (4); uniformea jantzita (12); uniformea jantzita zuela (4); uniformea janzten (4); uniformea soinean (9); uniformea zeraman (3)

gero eta uniformeagoa (3)

koloreko uniformearekin (3)

uniformerik gabe (6); uniformerik gabeko (3)

uniformez jantzita (14); uniformez jantzita zegoen (4); uniformez jantzitako (7)


uniformedun izond/iz uniformea janzten duena.

Gizon uniformedunak zeuden bi txalupetan, eta atzera eta aurrera zebiltzan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Polizia uniformedunen itxurazko gizabideak [...] ez zuen nire kolera apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Beste jeep bat eta dozena erdi bat soldadu uniformedun baitzeuden atarian zelatan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Udal polizia horietako hiltzaile uniformedun zein uniformerik gabekoek beren lan zikina eginda, [...].  Berria - Mundua   2004-03-06

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Atzetik bost gizon datoz, bost gizon armatu, lau gizon errepublika berriko uniformedunak, zibilez baina beltzez jantzia bosgarrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Uniformedunen ugariak harritu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.


uniformeki adlag era uniformean.

Ez dago hizkuntza koderik hiztun taldean uniformeki banatua dagoenik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Kontua da diskurtsoa bere laztasun ugarietan gordetzea; eta ezabatzea, ondorioz, uniformeki galdutako eta berriro aurkitutako kontraesan baten gaia, logosaren ezberdindu gabeko elementuan erabakitzen dena eta berriz jaiotzen dena beti.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 178. orr.

Hau dena aurkitzen da uniformeki eta modu berean geometrian, mekanika arrazionalean, humoreen eta germenen fisiologian, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 181. orr.

Non zegoen Ekialde Urruneko bi gizarte haien eta Mendebalde modernoaren arteko bigarren topaketaren lehen fasearen bukaera uniformeki tamalgarri honen azalpena?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.


uniformetasun (28 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz uniformea denaren nolakotasuna. ik uniformitate.

Naturaren uniformetasunaren argitan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Legearen pixkanakako estandarizazioaz gutxi gorabeherako uniformetasuna lortu zen estatu unibertsaletan beste etapa bat ere izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Taldeak uniformetasuna eskatzen die kide guztiei, eta ez ditu erraz onartzen desberdintasunak, eta oraindik gutxiago disidentzia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Hobe da diferentzia errespetatzea, balioestea eta bultzatzea, eta ez uniformetasun militarista zurrun eta ankerra ezartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.

Nik ez nuke esango globalizazioak berez uniformetasunera garamatzanik.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Merkatuak uniformetasunera jotzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.

Gizarte-kolapsoa gertatu orduko, hazkundealdiaren ezaugarri den aniztasun eta desberdintasunerako joera uniformetasunerako joerak ordezten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mundu sinikoan, bestalde, Tsin She Huang-tik era berezian lege-uniformetasun ekumenikoa ezarri zuen kolpe batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Hamaikagarren mendearen erdialdera, liturgi uniformetasunaren alde Erromatik eta Konstantinoplatik sorturiko mugimendu aurkakoek talka egin zutenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Interes berezia izaten dute neurri estandarrek, eraginkortsunez indarrean baldin badaude, eragiten duten gizarte-uniformetasunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.


uniformismo iz uniformaziorako joera.

Batasunak ez du uniformismoa esan gura.  Berria - Harian   2005-04-19

Kanpoko uniformismoa imitatu eta geurean ergelkiro komertzializatu ondoren, jatorra eta "ugaria" hau dela esanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.


uniformista iz uniformaziorako joera duena.

PPSOEren arima zentralista eta uniformista da, ez da gai estatu eredu diferente bat aurkezteko.  Berria - Mundua   2004-03-25

Euskal irakurleak gara gu eta, gizadi osoarentzako legegintza bakar berdinaren ideiak, edo hizkuntza zientifiko unibertsal bakarrarenak munduan, araudi unibertsal bakarrarenak literatura guztientzat poesian zein prosan, etab., espiritu beti itxi-itxi uniformistak, beharbada gutxiago entusiasmatuko gaitu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 133. orr.

Euskal Herriko historia egiterakoan tranpak badaude, arriskuak, ikuspegi edo urratsbide uniformista batetik dena begiratzea.  Berria - Kultura   2004-05-05

Espainiako historia irizpide uniformista eta unitarioz lehenestea hezkuntzaren alorrean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16


uniformitate (9 agerraldi, 6 liburu eta 3 artikulutan) iz uniformea denaren nolakotasuna. ik uniformetasun.

Elurrak ia erabat zuritu zuen itsas portua, gauza guztiei lehen ez zuten uniformitate bat emanez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Eraikin bateratua osaturik, ez ote da berdintasuna eta uniformitatea nahasteko arriskurik?  Berria - Harian   2005-12-09

Ezaugarri ezberdinetako hainbat aldizkari egoteak iragarki salmenta «zailtzen» duela gogoratu zuen, eta uniformitatea lortzeko ahalegina egiteko eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Progresoa zeritzon borraren kolpez egin da Estatu modernoen batasuna, hots, uniformitatea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Pentsamenduaren uniformitateari unibertsaltasuna deitzen zitzaion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

Gizarte-desintegrazioko fenomenoen erregulartasun eta uniformitatearen eta gizarte-hazkundeko fenomenoen irregulartasun eta aniztasunaren arteko kontraste harrigarri hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Sistemaren uniformitatetik irten nahi duten erantzun desberdinen unea delakoan nago, multifokalitatearen unea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.


uniformizatu, uniformiza, uniformizatzen 1 du ad uniforme bihurtu.

Garai batean [...] gure berezitasun sortzailea maite genuen; egun, aldiz, diru-goseak uniformizatzen gaitu eta egiten gaitu berdin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 123. orr.

Unibertsitatearen esparrua bateratzea ez baita uniformizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Irudia uniformizatzen ari da eta ikuspegi ezberdinak izaten segitzeko, kolektiboa garrantzitsua da.  Berria - Kultura   2004-05-07

Diskurtsoaren anorexiari buruz ari naiz, ideiak uniformizatzeko eta ortodoxiarako joeraz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Mendeko, esaneko, moldaerraz; uniformizaturik, normalizaturik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskal kultura masa konpaktua eta uniformizatua dela sentitzen dut eta kudeatzaileek hori sustatzen dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.


uniformizatzaile izond uniformizatzen duena.

Funtsezko gatazka etnia bakar baten zerbitzura dagoen aginte uniformizatzailearen eta mendean harturiko etnia hilduratuaren artekoa da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Mundu mailako edo Espainia eta Frantziako makroegitasmo kultural uniformizatzaileen aurrean, dibertsifikatuagoak diren bertako egitasmo eskuhartzaile txikiek baitute arrakasta eta etorkizuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.


uniformizazio 1 iz uniformatzea.

Zer egin behar dugu gizabanakoaren uniformizazioaren kontra?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.

Esan liteke uniformizazioa nagusitu dela artegintzaren jardueran eta jada ez dagoela lekurik partikulartasunerako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 32. orr.

Izan ere, globalizazioaren atzean kulturaren uniformizazioa dago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Pentsamendu bakarrera eta uniformizaziora itzultzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Objektatzen bada uniformizazio linguistikoak kultura eta gizarte historikoen txirotzea dakarrela, Unamuno-k ez daki zer erantzun.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Nik garbi daukat ordea, euskaldunon uniformizaziorik ergelena UEMAk euskal herriskotarako proposatzen digun hauxe berbera dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Komunitate koxkorra [...] dagoeneko zenbait lurraldetan hizkuntzaren biziberritzea galtze-zorian daukana eta hizkuntza uniformizaziorako indar berrien desafio zailen aurrean dagoena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.


unikornio iz adarbakarra.

Adarbakar edo unikornioaren mitoa India aldetik etorri eta ederki txertatu zen Europan, bereziki herri germaniar eta eskandinaviarretan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Adarbakoitz, adarbakar edo unikornio bat harrapatzeko era bakarra zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 203. orr.

Unikornio adarrez eginiko edalontzian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.


unilateral izond alde bakarrekoa, aldebakarra.

Erabaki unilaterala izan da, gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuak kontuan hartu gabe.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Ariel Sharon lehen ministroa Gazatik erretiratzeko plan unilaterala moldatzen ari da.  Berria - Mundua   2004-05-22

Ariel Sharonek laboristen sostenguarekin onartu du erretiratze plan unilaterala.  Berria - Mundua   2004-10-27

Urtebetean ezer ez dela aldatu ohartzen bagara neurri unilateralak jarriko ditugu indarrean.  Berria - Mundua   2006-03-28

PANek indarkeria gelditzen ez badu, mugak ezartzeko urrats unilateralak egingo dituela agindu du berriki Tel Aviveko gobernuak.  Berria - Mundua   2004-01-10

Erakundeen arteko konpromisoei eutsi behar zaie, edo bestela konpromiso berriak sortu, adostu, betiere elkarrizketaren bitartez, inolaz ere ez akordioak modu unilateraletan hautsiz eta irtenbide berriak aztertu aurretik formula itxiak planteatuz.  Berria - Kultura   2004-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

plan unilaterala (6)

neurri unilateralak (3)


unilateralismo iz aldebakartasuna.

Estatu Batuen unilateralismoaren erasoa gauzatzekotan den honetan, Nazio Batuen Erakundearen (ONU) egitekoa ahulduz bezala joaiten da.  Herria   2003-02-13

Kide gehienak nazioarteko gatazkak bide baketsuetatik konpondu eta giza eskubideen unibertsaltasunaren alde daude; besteak, unilateralismoaren, gerra prebentibo-en eta giza eskubideen gainean irizpide arbitrarioak ezartzearen alde.  Berria - Mundua   2004-12-05

Bushen gobernuaren unilateralismoari gaitzespen mugatua egin zion.  Berria - Mundua   2004-07-31


unilateralki adlag era unilateralean.

lkarrizketari mugak edo baldintzak jartzea, edota gauzatu behar den esparruak unilateralki inposatzea, elkarrizketaren hasiera bera zapuztu dezaketen elementuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Londresek 2002ko urrian unilateralki desegin zituen Irlanda iparraldeko instituzioak berriz abian jartzeko.  Berria - Mundua   2004-11-20

Erresuma Batuak eta Frantziak unilateralki inbaditu zuten Sinai, aitzakia faltsu batekin: Egiptok Suezeko kanala legez kanpo nazionalizatu nahi zuela.  Berria - Mundua   2004-12-05

Palestinarrek erasoak eten ezean, Tel Avivek unilateralki jokatuko du.  Berria - Mundua   2004-01-10

Aldeak alde, garrantzitsua izango da gurean aktore guztiek, hitzartuta edo unilateralki erabakita, prozesua abiatu eta sendotu dadin kaltegarri izan litezkeen oztopoak gradualki kentzen joatea.  Berria - Harian   2005-07-29


unionismo iz Britania Handiaren eta Ipar Irlandaren batasunaren aldeko higikunde politikoa.

Unionismoaren barruan IRAri buruzko beldur eta kezka ulergarriak dauden arren, unionismo politikoak IRA eta IRAren armen auzia aitzakia moduan erabiltzen du.  Berria - Mundua   2004-08-06

Politikoki, Sinn Feinek, unionismoarekiko keinu gisa, Irlandako Konstituzioaren 2. eta 3. artikuluak aldatzeko kanpaina egin zuen.  Berria - Mundua   2004-09-01

Unionismoaren erantzun adoretsua.  Berria - Harian   2005-07-30

Unionismoaren barruan dagoen krisia argitzen den bitartean.  Berria - Mundua   2004-02-06

Eragileen artean Irlanda bertako politikaren emaitza dago, hala nola, unionismoaren baitako borroka, Sinn Feinen hazkundea, talde armatuen existentzia [...].  Berria - Mundua   2004-05-08

Akordioa sinatzeko bidea eman zuen, gero Ulsterko Alderdi Unionista sinatzailea «traidoretzat» jo eta ordura arte alderdi nagusia zenari unionismoaren bandera kentzeko aukera izan zezan DUPek.  Berria - Mundua   2004-09-17


unionista 1 izond/iz nazio bateko alderdi eta higikunde politikoez mintzatuz, estatuarekiko batasunaren alde egiten duena.

Unionistek "erregularren" euskal gudarostea osatuko dute orduan, Espainiak armatuta, eta, gudaroste horrekin, errukirik gabe odolez eta suz borrokatuko dituzte "euskal errebelde separatistak".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Arbuiatu egin zuen Madrilen egindako desfile militarrean «Frantziako eta Espainiako unionistek» bat egitea, herritarren artean «Espainia bakar eta handiaren ideia» bermatzen duen Konstituzioaren bigarren artikulua idatziriko eskuorriak banatzea eta «soldadu errepublikarrekin batera Dibisio Urdina talde faxistako kide bat joatea».  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Inkesten arabera, Danimarkaren aldeko unionistek irabaziko dituzte bozak.  Berria - Mundua   2004-01-21

Sozialdemokratek, unionistek eta Herri Alderdiak osatutako hiruko koalizioa erabat berria da Faroe uharteetako 55 urteko autonomian.  Berria - Mundua   2004-02-08

Alderdi Sozialdemokratak eta Unionistak Danimarkaren parte izaten jarraitzea defendatzen dute; Herri Alderdia, berriz, subiranotasunaren alde mintzatzen da.  Berria - Mundua   2004-02-08

2 unionismoarena, unionismoari dagokiona; unionismoaren aldekoa.

Ostegunean Shankilleko hainbat bizilagun unionistarekin hitz egin nuen eta gehienek esaten zuten ez dela bakerik izango Irlanda iparraldean nazionalistek uhartea batzeko helburuei uko egin arte.  Berria - Harian   2005-07-31

Gobernu britainiarrak eta buruzagi unionistek gauza bera egin behar dute.  Berria - Mundua   2004-12-10

Prest dago, egun, komunitate unionista etorkizunari begiratzeko.  Berria - Harian   2005-07-31

Alderdi unionisten eta Dublingo zein Londresko gobernuen esku ikusten dute konponbidean sakontzeko erantzukizuna.  Berria - Harian   2005-07-29

Paisley unionista Dublingo agintariekin batzartu da.  Berria - Mundua   2004-01-30

Unionisten eta nazionalisten artean nagusi diren bi alderdiek, DUPek eta Sinn Feinek, hainbat bilera izan dituzte udan Londres eta Dublingo gobernuekin.  Berria - Mundua   2004-09-17

Unionistek zinismoarekin hartu zuten su-etena: «Nola dakigu iraunkorra dela?».  Berria - Mundua   2004-09-01

Sutan daude Belfasteko unionistak, alkatetza Sinn Feinek lortu zuenetik.  Berria - Kultura   2004-09-21

Ezin dugu zain geratu DUPek Paisleyren alderdia, Alderdi Demokratiko Unionista gizartean berdintasuna onartu arte.  Berria - Harian   2005-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi demokratiko unionista (9); alderdi unionista (53); alderdi unionista demokratikoa (7); alderdi unionista demokratikoak (11); alderdi unionista demokratikoaren (4); alderdi unionista demokratikoari (5); alderdi unionista demokratikoko (12); buruzagi unionista (3)

alderdi demokratiko unionistak (15); alderdi unionistak (20); buruzagi unionistak (6); ulstergo alderdi unionistak (5); ulsterko alderdi unionistak (5); unionistak nagusitu ziren (3)

alderdi demokratiko unionistako (13); alderdi unionistako (17); alderdi unionistako buru (10); ulstergo alderdi unionistako (7); ulsterko alderdi unionistako (7)

alderdi demokratiko unionistaren (3); alderdi unionistaren (3)

alderdi unionistek (4); indar unionistek (4); unionistek irabaziko (3)


unipartidista izond alderdi politiko bakarrekoa.

AEBk sistema unipartidista du.  Berria - Kultura   2004-12-29


unipertsonal izond pertsona bakarrekoa.

Julio Zesarren bidez, Augustoren irudian gauzatu ziren forma unipertsonalen sorrera, Printzaldiaren inaugurazioa eta horren ondorengo barealdia, askoren ustez benetako urrezko aro baten etorrera izan zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Jainkoa unipertsonala dela, salbazioa ziurtatua dela giza arraza osoarentzat, eta arrazoia eta kontzientzia direla sinesterako eta praktikarako irizpidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.


unisex izond gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat balio duena.

Joera unisex bat ote da, gizon-emakumeak berdin blaitzen dituena, ala batik bat gizonezkoen bereizgarria?  Berria - Kultura   2004-09-15

-Jertse hori, emakume, unisex modakoa duzu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 34. orr.


unisono 1 iz ahots edo musika-tresna guztiak nota bera ematea; nota bera emanez jotako pasartea.

Bigarren mugimenduan, orkestra eta bakarlarien arteko unisonoa sendo eta hausturarik gabe jo zuten.  Berria - Kultura   2004-08-31

Soprano eta tronpa nagusiaren unisonoa lehen partean, bereziki ederra.  Berria - Kultura   2004-03-03

Hasierako unisonoan [...] bikain aritu zen.  Berria - Kultura   2004-05-15

Sarrerako zenbakian Romeo eta Julietaren gaia indar osoz agertzen da sokaren unisonoan.  Berria - Kultura   2004-09-01

2 unisonoan adlag nota bera joz.

Hamahirugarren abestian unisonoan jotzera iristen da, hau da, gauza bera jotzen duela ezkerreko eta eskuineko eskuekin.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

David-en salmoan, bakarlariak egiten zuen arabiar melopeari unisonoan elkartzen zitzaizkion instrumentuak.  Berria - Kultura   2004-04-07


unitario izond batasuna agertzen duena, bat dena.

Prozesu unitarioak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Jainkoaren batasunean sinetsiz jokatzearen zeharkako emaitza gisa bakarrik lor daiteke, eta lurreko gizarte unitario hau Jainkoaren Erkidegoko probintzia gisa ikusita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Hauen denen izaera bilbatuaren suposizioa besterik ez zen, horiek nortasun edo karaktere unitario baten manifestaziotzat suposatzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Jada ez zen egitura politiko egokia orduan egitura ekonomiko unitarioa zeukan Gizarte Helenikoarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Erlijioaren historiak unitarioa eta progresiboa dirudi, zibilizazioen historien aniztasun eta errepikakortasunaren kontrastez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Gizona ez dela gorputz eta arima, osotasun eta soiltasun, baizik eta esperientzia oro unitario dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.


unitarista izond batasunaren aldekoa, eskuarki politikan.

Herrien Psikologia nazional hau, bere aurretiazkoetan artifizialki unitario den legez (aiurri edo arima espainola hau eta hori da), ondorioetan erraz bihurtzen da politikoki unitarista (espainol onak hau eta hori izan behar du; edo, kasuan, euskaldun onak).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.

Herriaren arima kontuaren ukoa, herriaren existentziaren uko bihurtu dute orain batzuek: beste herririk ez ei dago konstituzionala baino -Caro Baroja-k kritikatzen zituen unitaristak, haren kritikak ezkututzat hartuta!).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 257. orr.


unitate (orobat unidade g.er.) 1 iz sail edo multzo baten osagai den elementu berezia. ik banako.

Liburu bakoitza unitate bat da, hasi eta amaitu egiten dena, edo zure obraren konstanteei erantzuten dien osagai bat?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Estatu unibertsal bat, toki-administrazioko unitate artifizialki antolatuen hierarkiaren bidez erditik kontrolatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Sintagma, beraz, hurrenez hurreneko unitate bi edo gehiagoz dago osatua beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Industria-ekoizpeneko unitateak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ibilbide osoa egiten duen ikasleak 90 unitate landuko ditu, beste hainbeste doinu, 140 bertsolari baino gehiago ikusiko ditu, [...].  Berria - Kultura   2006-01-21

Polimero bat dela esango genuke, hau da, etengabe errepikatzen den unitate batek osatutako materiala.  Berria - Gaiak   2006-01-12

2 (izenondoekin)

Unitate txikiagoez osatuak dauden unitate zabalagoez aritzen gara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Azterketa historikoaren unitate ulergarriak ez dira nazioak edo denboraldiak, "gizarteak" baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 417. orr.

Jaurerri horietako bakoitza unitate politiko eta ekonomiko beregaina da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

"Kultura berezi baten jabe izanez gero, unitate politiko bat eraikitzeko eskubidea daukazu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 98. orr.

Berez askeak diren bi hitz (edo gehiago) elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Musika Gasteizen izeneko unitate didaktikoaren aurkezpena zuen iragarria Udalak atzo goizerako.  Berria - Kultura   2004-11-12

Unitate epistemikoen (kontzeptuaren, legearen, teoriaren) inguruko gaiak eztabaidagune berrietan gauzatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Dimentsio orotako eta mota orotako unitate konplexuen (hitz elkartu, eratorri, perpaus atal, perpaus osoen) gainean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Hizketa den hots continuum horren barruan unitate diskretoak bereizten direla.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Teoria oralistari jarraiki, ahozko poetak unitate aurrefabrikatuez lantzen ditu bere lanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

UPV/EHUCSICeko Zientziaren Filosofiako Unitate Elkartuko zuzendaria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Poliziaren Informazio Unitate Zentralak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasieran, oinarrizko ekonomia-unitateak (familiak, klanak, herriak), beren baitara bildurik bizi dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak -bidesariak, zubien gainekoak eta zubien azpikoak, hirien sarreretakoak, diru-unitate ugari, sarritan trukera jotzera behartzen zutenak-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Ondasun-unitate bat ekoizteko behar diren lan-orduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Ekoizpen-unitate berriak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Familiak jarraitzen duela dirua gastatzeko antolamendu-unitate nagusi izaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Autarkia-egoeran, izan ere, ardo-unitate bat, Portugalen, 0,89 oihal-unitaterekin trukatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Elikagaietako proteinek, behin apurtu eta oinarrizko aminoazido-unitate bihurtuz gero, galdua dute beren nortasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Hizkuntza unitate bakar bat atzematen dugu bi forma horietan gertaera gramatikal batzuei esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 224. orr.

Hots unitateen arteko bereizkuntzak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Badira, kontsonanteen artean ere, bakarrik ahoska daitezkeenak erritmo unitate edo silaba bat osatuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

Neur ezazu gutxi gorabehera 15 orrialdeko irakurketa-unitate bat eta horren edukia artikulu, kapitulu edo atalen baten bukaerari egokitu iezaiozu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Berezko diskurtso-unitatea da bertso bakoitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Garrantzi handia du paragrafoa eduki-unitate gisa hartzeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

4 armadez eta kidekoez mintzatuz, buruzagi baten agindupean dagoen zatia.

Armada inperialeko unitateetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo dituzte Euskal Herrian irailaren 19 eta 24 bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

AEBetako Armadako elite unitate honetako eledun Dan McSweeney kapitainak.  Berria - Mundua   2004-01-16

Kabo batek unitateko sarjentuari komunikatu zion bezala, uniformea eranzten ari zela topatu baitzuten soldaduek gizon hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

Mont-de-Marsanetik (Landak) etorrarazitako Jendarmeriako unitate bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Gero gerra etorri zen, eta aitona Terueleko frontean aritu bide zen, nazionalen armadako zapadore-unitate batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Bi preso hauek Black Watch Regiment unitateko soldaduen zaintzapean zeuden.  Berria - Mundua   2004-05-02

SSa alderdi naziaren polizia gisa sortu zen, baina azkenean benetako unitate militarrak osatu zituzten (Waffen-SS) Reichean eta okupatutako lurraldeetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Barne segurtasunaren giltzarria bertako unitate paramilitarrak dira.  Berria - Mundua   2004-11-18

Irakeko Guardia Nazionaleko eta Poliziako unitateak ere ikusi ziren guduka gunetara hurbiltzen.  Berria - Mundua   2004-08-11

Zeren eta unitate militarretako soldaduen erregistroa ere ez baitzen eguneratuta edukitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Elurte formal batean, elurrolde batek suntsitu zuen militarren komando unitate bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

IRAko unitate guztiek armak uzteko agindua jaso dute.  Berria - Harian   2005-07-29

5 trenez eta kidekoez mintzatuz, bagoia edo bagoi multzoa.

2003an hainbat kontratu lortu zituen CAFek: Renferentzat aldiriko 40 Civia unitate; Bartzelonako Metrorako bosna kotxeko 39 tren; Sevillako metrorako 17 unitate arin; Mallorcako Tren Zerbitzuetarako 10 diesel unitate; Irlandako trenbideetarako bederatzi diesel unitate eta Bruselako Metrorako seina kotxeko 15 tren.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Hurrengo asteotan entregatuko ditu Washingtongo metrorako hitzartuak dituen 96 bagoi, eta Sacramentorako 40 unitate artikulatu.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

King's Cross eta Russell Square geltokien artean zebilen metroaren unitatea hankaz gora jarri zuen bigarren eztandak.  Berria - Harian   2005-07-08

6 tresna edo egitura bateko elementu berezia.

Mugitzen da, berak daukan propultsio-unitate bati esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Ordenagailuak, barnetik husten ari balitz bezalako txistu itoa atera zuen, unitatea itzaltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

SEDIVER deitzen den holdin hori bera, SAFAM unitatea salbu, saldua izan zaio Italiako Vetro ARREDO altzairu enpresari.  Herria   2002-10-24

Zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Hiru aldiz eduki zuten zainketa berezien unitatean, bronkitis gaizto batek joa itzuli baitzen Londrestik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Diagnostikorako unitate berezia sortuko dute Gipuzkoa Poliklinikan.  Berria - Gaiak   2006-03-08

X-izpien unitatera egindako bisita bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Tuterak badu unitate onkologikoa; Lizarrak ez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nerbio-zuntz batek hainbat muskulu-zuntzi eragiten die, eta muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Ezin da egin milioi bat dialisi-unitate eta berrogeita zortzi kilometro hodi ukabilaren tamainako makina batean sartzeko bezain dialisi mintz fin eta sendorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

ETBko unitate mobilen arduradun Jose Maria Ibarburuk.  Berria - Kultura   2004-12-14

7 irud/hed

Bi giltzurrunetako irazki-unitateetatik ateratzen den kantitatea minutuko 130 ml inguru da, baina gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Badela erregulazio-unitate bat, geneen adierazpenaren bidezkoa; hots, kiribil bat, bi elementuz osatua: batetik, proteina erregulatzaile bat, eta, bestetik, ADNaren baitako haren xedea, aldameneko geneen adierazpena gobernatzen duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

8 neurri edo konparazio elementu gisa erabiltzen den kopurua.

Horregatik, kaloria edo, hobeto esanda, kilokaloria (mila kaloria) erabiltzen da elikagaiak edo erregaiak duen energia kantitatea adierazteko unitatetzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Sistema metrikoan egiten dugun gisa, hamar egun pasatzen direnean, adibidez, sor genezake unitate bat, eta ehun pasatzen direnean beste bat, eta 1000 pasatzen direnean beste bat, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Antzinako neurri unitatea, bi metro ingurukoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.

Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Luminantzia [...] objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da; cd/ml gisa adierazten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Soka bat besterik ez zuen eskura, eta neurri-unitate bat behar zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Erreformarekin batera, kreditua iritsi zen unibertsitateetara, ikaste ahalegina neurtzeko unitatea, alegia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Kopek: Errusiako moneta-unitatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

9 batekoa, banakoa.

Esan nion 365 esanik hiru ehuneko, sei hamarreko eta bost unitate adierazten zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Ez dugu sekula jakingo bertatik susmatu ote zuen, nolabaiteko arrastoa bederen, zein esanguratsua zen batetik bira, unitatetik aniztasunera eta hala infinitura pasatze hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

10 batasuna.

Azkarragak ukatu egin zuen Eusko Jaurlaritzako Estatutu Berrirako Proposamenean jasotzen den Botere Judizialak Estatuko jurisdikzio unitatea hautsiko duenik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Stendhalen obra guztien arteko antza eta tonu-unitatea argitzeko balio omen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardo unitate (3); armadako unitate (4); diskurtso unitate (4); hizkuntz unitate bat (3); hots unitate (7); informazio unitate (6); oinarrizko unitate (4); poliziaren informazio unitate (5); tsahaleko unitate (4); tsahaleko unitate bat (3)

unitate berezi (4); unitate berezia (3); unitate bereziak (3); unitate berezietako (3); unitate bereziko (4); unitate didaktiko (3); unitate didaktikoa (4); unitate didaktikoak (3); unitate didaktikoaren (5); unitate elebidunak (3); unitate epistemikoen (3); unitate eragile (4); unitate gisa (4); unitate onkologikoa (4); unitate politiko (4)

oinarrizko unitatea (3); unitatea utzi (4)

berdintasunerako unitateak (4); hizkuntz unitateak (3); hots unitateak (3)

zainketa intentsiboen unitatean (5); zainketa intentsiboetako unitatean (6); zainketa intentsiboko unitatean (3); zaintza berezietako unitatean (4)

hots unitateen (3)


unitateka adlag unitateen arabera.

Ez gara gai berdintasun etengabea hautemateko eta, hizketa denboran zehar gertatzen den etengabeko errealitatea bada ere, errealitate horretan errepikatzen diren berdintasunei antzematen die gure oharmenak, jarraitua dena unitateka zatitzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.


unizelular izond zelula bakarrak osatua. ik zelulabakar.

Fitoplanktona da itsasoan dagoen landare unizelularra.  Berria - Gaiak   2004-08-22


unkigarri ik hunkigarri.

unkitu ik hunkitu.

untsa ik ontsa.

untsalaz ik ontsalaz.

untsaraz ik ontsalaz.

untsasko ik ontsaxko.

untsaxko ik ontsaxko.

untsik adlag ongi.

-Ba, ba, ez niz sekula txapeldun eta txapelketa batean untsik ibili!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 130. orr.


untutsik ik oinuts 4.

untxa ik ontsa.

untxari iz untxiak harrapatzen dituen txakur mota.

-Zortea diagu horretan, bestela emazteak beti atzetik izango genitizkek, untxariak bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 241. orr.


untxarta iz hudoa, ugaztun haragijalea.

Untxarta pasatu da iragan abenduan.  Berria - Kultura   2004-02-03

Sarkozyk ez zuen horrelakorik egin eta gainera itzuliko da, mintzaldiak eskaintzerakoan eta karrikan ibiltzerakoan untxarta basaren antzera igimigitzen den Frantziako barne-ministroa!  Berria - Kultura   2004-02-03


untxi 1 iz ugaztun marraskaria, erbiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena (Lepus cuniculus edo Oryctolagus cuniculus). ik kui.

Untxiak ez dira animalia atseginak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Agian untxia zen; agian satorra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

Untxi haiek, Commendatorearen aginduz, zein bere kaiolan bizi ziren, ar eta eme, ezkongabetasun zorrotzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Untxiek untxitegira egin zuten ihes, izuti, kaiolako egonaldiak gogortutako oinen bultzadaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

Oilaskoak eta untxiak haztea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Kentzen genion tigreari begietarik oihala, eta untxien eta erbien gibeletik abiatzen zen hura, jauzi arin ezin bizkorragoetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.

Bere untxia, Binky..., azeri batek akabatu du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Zakur begi-bakarra hartuta, goiko zelaietara joan nintzen untxiak ehizatzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Ehiza larririk izan balitz, gustatuko zitzaiokeen mendira joatea; baina untxiak botatzeko, nahiago zuen etxean geratu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Untxia hiltzeko erabiltzen den bezalako kolpea eman zidaten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Argiñanok untxia zelan prestatzen duen begiratzen dut, lerdea daridala.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Untxi bat jan zuten egun hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Salda beroa eta baserrian hazitako untxia patata purearekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Amaren bila dabilen untxia bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 141. orr.

Kapelutik untxiak ateratzen dituen magoak bezala.  Berria - Kultura   2004-12-29

[Sagua] egokia zen immunitatea aztertzeko, baina immunologoek untxia erabiltzen zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Untxien obuluetatik giza zelula amak lortu nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-13

2 (izenondoekin)

Untxi zuri gizen bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Untxi erraldoi baten gordelekua ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Erakusmahaiaren azpian, kutxa batean, untxi bizi batzuek lepoa luzatu eta haren gona usaintzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Azpil obalatu batean, untxi larrutu bat zegoen etzanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Inoiz jan dudan untxi errerik gozoena eman ziguten.  Berria - Kultura   2004-12-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeren ukituaren eztiaz babesten nauten larrukiak baititut laket, untxi larruz edo azeri larruz eginak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Platerkada bat untxi-haragi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.

Untxi obuluak erabiliz zelula amak lortu zituen ja 2003an Txinako Huizhen Sheng zientzialariak.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Untxi pusketen azpian barazkiaren kolore berdea ikusteak nazka eman zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Untxi sudurra zuenak kulero batzuk hartu zituen eta sinestarazi nahi zigun tabako usaina zutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Txabolan, oilo eta untxi kaiola artean etzan ginen, uzkurtuta eta isilik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Untxi-bikoteen segida hori erakutsiz, zenbakien segidaren nozio matematikoa asmatu zuen Fibonaccik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Etxerakoan, han ekarri ohi genuen untxi-pila, eta amuarrain zenbait.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Osabaren jaka zahar bat, untxi eta tabako usaina zeriona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Apustu egin zidan baietz untxi-gorotzak ere jateko gai izan Big Joe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

Untxi-angorak eta untxi-ahariak, hamsterrak, jerboak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

4 untxi zulo (orobat untxizulo)

Untxi zulo baten sarreran etzanda geratu zen [zakurra] isatsari eraginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Untxi-zulo batean ezkutatuta egon behar zenuke eta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.

· Sarreratik hurbil, lurrean sartuta, alde batera okertutako seinale bat zegoen, "Untxizulo" zioena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

untxi gorotz (4); untxi larruzko (4); untxi sudurra (3); untxi txiki (3)

untxiak bezala (4)


untxikume iz untxiaren umea.

Beste honenbeste gertatu zitzaion berez hain animalia hezigaitza den untxikume batekin ere Perugiako aintzirako uhartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.


untxitegi iz untxientzat prestaturiko tokia.

Bazter guztietan azaltzen ziren Animalien Aldeko Elkartearen arauak, hainbat solairu zituen ukuiluan, hiltegi sofistikatuan, edo untxitegi ezin txukunagoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 123. orr.

Untxiek untxitegira egin zuten ihes, izuti, kaiolako egonaldiak gogortutako oinen bultzadaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

Beste baserritar batek salatu du ehiztariak baratzera sartu eta lapurtu egin ziotela; gainera, untxitegian hamar untxi falta zitzaizkiola ere ohartu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


untxizulo ik untxi 4.

untz ik huntz1.

untza ik ontza.

untzadun ik huntzadun.

untze ik iltze.

untzi ik ontzi.

untzigintza ik ontzigintza.

untzijabe ik ontzijabe.

untzikide ik ontzikide.

untzilari ik ontzilari.

untzimutil ik ontzi 34.

untziño ik ontzitxo

untzio iz jaiera, eraspena.

Oskigileak untzioz piztu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.


untziola ik ontziola.

untziratu ik ontziratu.

untzitegi ik ontzitegi.

untzitto ik ontzitxo.

untzixka ik ontzixka.

untzorondar izlag/iz Untzorongoa, Untzoroni dagokiona; Untzorongo biztanlea.

Junior gazteetan aldiz, Saldubehere Untzorondarrak 40-10 garaitu du Milafrangan Touya landestarra.  Herria   2003-04-17

Garaziko untzorondar hauk, apalagotik hasirik goiti doatzi beraz bitoria hunekin.  Herria   2003-06-12

Untzorondarrak ez du hortan hobenik, pilotari pollita heldu da dituen ahalekin.  Herria   2005-03-24

Untzorondar gazteari bere xantza emana zioten ortzegunean Baionako trinket xaharrean eta arrazoin ukan dute.  Herria   2005-04-07


upa iz upela; upel handia.

Upaz inguratutako mostradore aurrean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.


upaka adlag upakadak ematen.

Bere aldameneko gizona ere geldi, txokorrari upaka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.


upakada 1 iz xurgada.

Dionisosek upakada handi bat eman zion Ducadosari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Upakada luze bat eman eta irribarre egin zion Mikeli.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 162. orr.

Goizeko lehen upakadaren keak erabateko eragina izan dezake azalez eta hezurrez estaliriko barrunbeetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Upakadan eztula etorri zitzaion eztarrian gora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 246. orr.

2 (neurri gisa)

Bokata alde batera utzi, upakada bat ke arnastu eta lehentxeago ezpain ertzera hurbildutako edalontzitik trago egin zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

upakada luze (8); upakada luze bat (6)


upategi iz upeltegia.

Haren semeak bien bitartean upategira jaisten dira eta edaten dute ardo hartatik mozkortu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Upategiak eraberritzeko egindako lanek aurtengoan izan dute eraginik, izan ere, hotza kontrolatzen duten instalazioetan ez baita izan beroaren zoritxarreko eraginik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Upategia zen tunela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Marik Martintxo kobazuloan sarrarazi eta barruko tunel-labirintoan barrena upategira eraman zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Hemen esaten da upategi bateko ardoa isuri zelarik, San Antoniok ardoa upel barrura itzuli zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.

Jendeak nahi duena esango dik, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.


upats iz aupatsa.

Dentifriko upats batean heldu zitzaizkion hitzak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.


upatu, upa, upatzen da ad igo.

Azken egunean, upatu gira Montserat konbenturat: bixta eta egitura harrigarriak Birjina Beltza sainduaren egoitza hortan.  Herria   2003-05-29

Urte oroz 300000, bisitari upatzen dira treinez, hamar euro ordainduz, oinezkoak bertzalde.  Herria   2002-11-07

Bigarren mailatik upatzeko on bilakatzen ari dira 4ak.  Herria   2001-07-26


upel (833 agerraldi, 69 liburu eta 198 artikulutan; orobat kupel 59 agerraldi, 21 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz zurezko xafla ganbilak uztaiez elkartuz eginiko ontzi handia, bi buruak oholez estaliak dituena, ardoa, sagardoa eta bestelakoak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen dena; horren antzeko ontzi metalikoa. ik upa; barrika.

Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak: upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Barrikak, upelak eta upelen uztaiak egiten eta lantzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Upel bat iritsi zait Amontilladoa omen dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Martxo ederrak eta lehorrak, upelak betetzen ditu (sagardoarenak, noski).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Anartean, hainbat upel hustu eta hainbat emamintz urratu ziren, ilunpearen babesean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Legarretak du, gainera, upelak irekitzen dituen giltza, eta honek «txotx» oihu egiten duenean hurbiltzen zaizkio.  Berria - Kultura   2006-02-11

Upeletik zahagiak betetzeko dolarearen azpian jarri zenean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Arrain gazituen upelen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Ganbarara igo naiz eta hamarren bat minutu egon naiz upeleko patatarik txikienak aukeratzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 201. orr.

Nola torturatzen zituzten bekatariak, gizonak eta emakumeak, galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.

Gerra-gizonek, upela irauli, eta mutiko bat aurkitu zuten hantxe.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Osinaren ertzera hurbiltzen ari ginenean, upela askatu, eta uztaian lotzera etorri zen anaia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Upela hautsi, baina ez dadila ardorik isuri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Portugaleteko nasan, hantxe zeuden hogei bat upel, denak lerro-lerro.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Zein da upelaren edukiera?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.

Upela karelpean estekatzen zuten uhalez baliatuz, upel hartan bertan neure burua lotu eta jauzi egin nuen itsasora.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Ene gogoaren kontra, upelari errespetuzko soka lotu nion, gero Mateok gora tiratzeko agindu eman zuen, eta ni hantxe gelditu nintzen, besorik eta hankarik gabeko urkatu moduko upel hari begira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.

Askotan utzi izan zituzten gazte karlisten eskuetan, itzainez mozorroturik haiek, armez betetako upelak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.

12 emakume irtengo dira lehen aldiz upela jotzen Union Artesanako danborradan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Danbor eta upelen bandak, haiek ere lehen inperioko uniformez jantziak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

2 (erkaketetan)

Gupida hartzen zioten, argalagoa iruditzen zitzaien, upela baino lodiago egon arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Gizon mozkotea zen don Kosme, eta gizen-gizena, berrehun libratik gora bai, upel bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.

Alarguna andre motza eta upela bezain biribila zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.

Bezatzailea, ordura arte halako hoztasun nabarmenez portatu zen gantz upel hura, adarra jo besterik egin ez zien morroi gogor sobornaezina, horratx orain, begiak malkotan blai.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Mozkor pare ederra zuek biok, upel hondogabeok, hondamena ekarriko diozue nagusiari!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Jexuxek kontatutakoa eta liburuak dakarrena upel bereko sagardoa da.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 171. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Idi-orgek garraiatu upel handietan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Erdi ilunpetan antzemandako upel ikaragarrietan, hantxe atsedenean milaka hektolitro ardo beltz arrunt.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Upela handi baten garbitzeko manua eman zion aitak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 529. orr.

Zurezko upel txikiak, aluminiozko gurin-ontziak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

Sarrerako upel herdoilduen harresia zeharkatu behar dugu erakusketa ikusteko.  Berria - Kultura   2004-04-13

Bostak eta hogei ziren, upel hutsen aterpearen atzetik egunsentia bistatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Upel ustelean ardo ona sartzea bezala da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Kristalezko upel bertikal bat zunan, horma bati lotua zegoena eta gainean zurezko txapela bat zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Berogailuak eta laurdenkatzaile baten upel zikin-zikinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Hark berak zaharrarazten zuen haritzezko upeletan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.

Esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 92. orr.

4 (neurri gisa) ik beherago 10.

Hark erantzun: "ehun upel olio".  Elizen arteko biblia   Lk 16,6

Ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Hemen azukre zaku batzuk, han hainbat upel likore.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

Gazta sartu ziguten, kintaletan, bizkotxoa bezala; eta ardoa sartu ziguten, upeletan; eta babak, anegatan; eta olioa, arroatan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Upel-uztaiak neke handiz lantzen ziharduen berak han behean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Bolbora herexa bat bazen bi upel lerro bereizten zituen ibilbidearen punta batetik besteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Jada 2,2 milioi petrolio gordin upel eta 1,2 milioi petrolio findu upel galdu dira eguneko.  Berria - Harian   2005-09-24

Litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur upelak eta olio dupak zeramatzaten arrodaka. Alain txikia dolarearen sarrerako ardo upela hondogabetu batean uzkurtua zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Besotik oratu zion, eta sotora egin zuten biek, Mateoren arotz-zokondora, edo, beharbada, sagardo upeletara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.

Sotoan bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak igotzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin, zapata-fardelak, ogi-zakuak, Bordeleko galleta-kutxak, oheentzako espartzua, ardo- eta pattar-upelak baitzeramatzaten gudarosteentzat Baztango ibarrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Baldinba ene adiskideek ene ohoretan edanen dituzte hortxe metatuak ikusten dituzun aguardient upelak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Patata upelaren gain-gainean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.

Bolbora upela da egoera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 114. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Beharginak entzuten ziren biraoka, mutil saltzaileak -txerri-mutur upelen ondoan, adi- beren letania zolia deiadarka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

9 irud/hed ik beherago 12.

Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtziarik eta zentzurik gabe, eta Euskaldunon Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren beste atxiloketen upel berean sartu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

10 edukiera-neurria, petrolioarentzat erabiltzen dena, 158,98 litroren baliokidea.

Ahalmena: 1,6 milioi upel egunean, 80 milioi tona petrolio urtean. Eguneko 3,5 milioi upel ekoizten ziren garai hartan.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Gasolioaren stock-ak 800.000 upeletan gutxitu direla kalkulatu dute adituek.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

40.000 tona erregai 1,4 milioi upel zeramatzan barruan, eta istripuaren ondorioz [...] 37.000 tona erregai isuri ziren, eta kaltea oso handia izan zen.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Aruba inguruko instalazioak, hilero 7,1 milioi upel petrolio ekoizten izan dituztenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Petrolio-upelaren prezioa, dolarretan adierazita, bikoiztu egin zen 1978 eta 1985 artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

1,8 milioi petrolio upel esportatzen ditu gaur egun Irakek.  Berria - Mundua   2004-06-17

Estrategia horren ondorioz, hilabete batzuetan 29 dolarretik 10 dolar baino gutxiagora jaitsi zen upelaren prezioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Brent upela Texas upela baino garestiago.  Berria - Harian   2006-04-19

11 upeleko izlag botilaratu gabekoa.

Gin hau upelekoa izango zen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

12 beste upeleko sagardoa beste kontua bat.

Beste upeleko sagardoa da hitzaldiaren amaieran entzule horiek gure tesiarekin bat datozen edo ez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Seguru edo egokia zer izango den, beste upeleko sagardoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.

Seguru edo egokia zer izango den, beste upeleko sagardoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.

· Aitor dut nire irudimenarena beste upeleko edabe bat zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 281. orr.

Jexuxek kontatutakoa eta liburuak dakarrena upel bereko sagardoa da.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi milioi upel (8); biltegietako upel (3); garagardo upel (3); milioi bat upel (8); milioi petrolio upel (14); milioi upel (90); milioi upel ekoitziko (4); milioi upel ekoizteko (3); milioi upel ekoizten (9); milioi upel gehiago (22); milioi upel gutxiago (7); milioi upel kontsumituko (4); milioi upel merkaturatzen (4); milioi upel petrolio (4); petrolio upel (31); petrolio upel gutxiago (5)

upel artean (3); upel ekoitziko (5); upel ekoizteko (4); upel ekoizten (13); upel ekoizten ditu (5); upel gehiago ekoitziko (3); upel gehiago ekoiztea (5); upel gehiago ekoizteko (3); upel gehiago merkaturatu (4); upel gutxiago (19); upel gutxiago ekoizten (3); upel kontsumituko (4); upel kontsumituko direla (3); upel merkaturatuko (3); upel merkaturatzen ditu (5); upel petrolio (7); upel petrolio gutxiago (3)

amontillado upela (3); brent petrolio upela (9); brent upela (73); petrolio arineko upela (4); petrolio upela (33); texas upela (17); texasko upela (7); upela baino (4)

betetako upelak (3); brent petrolio upelak (14); brent upelak (43); petrolio upelak (33); texas petrolio upelak (4); texas upelak (12); upelak behera egin (4)

brent petrolio upelaren (5); brent upelaren (11); brent upelaren prezioa (3); da upelaren (4); petrolio upelaren (31); petrolio upelaren prezioa (9); petrolio upelaren prezioak (5); texas upelaren (4); upelaren prezioa (24); upelaren prezioak (10)

beste upeleko (3); upeleko prezioa (3)

milioi upelekoa (7); milioi upelekoa izango (3)

petrolio upelen (4)

bi milioi upeletan (3); milioi bat upeletan (5); milioi upeletan (12); upeletan handituko (3)


upelategi ik upeltegi.

upeldegi ik upeltegi.

upeldun iz danborradan upela jotzen duen pertsona.

Berrehun parte hartzaile, danbor eta upeldun, izan ziren guztira.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.


upeleratu, upelera(tu), upeleratzen du ad upelera eraman.

Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren, Etxola Jaia ospatuko duzue zazpi egunez.  Elizen arteko biblia   Dt 16,13


upelgile iz upelak egiten dituen pertsona. ik upagin.

Sarriegiren haurtzaroko eta gaztaroko Donostian, gremioetan banatutako gizarteak taxutzen zuen eguneroko bizitza, errementariek, marinelek, okinek, kandelagileek, gozogileek, upelgileek, aiztogileek, arotzek eta inprimatzaileek hain zuzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Bankariak kontabilitate bikoitza egiten, upelgileak bolumenen geometriaz baliatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Laburra izan baitzen upelgilearekin batera sotoetako gaiak zerrendatzen harako hartan eman nuen denbora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.

Ateka gaizto hartan upelgilearen antzearen beharra geneukakeen, oholak josten berak baitzekien hobetoen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.


upelgintza iz upegilearen lanbiea; upelak egitea.

Ondare etnografikoa: Euskal Herriko bizimodu tradizionala erakusten dute objektuak dira: upelgintzako piezak, zurgintzakoak, zur landuak, objektu erlijiosoak eta herri sinesmenen ingurukoak, etxeko objektuak, etxeko tresnak eta musika tresnak.  Berria - Kultura   2006-04-11


upeltegi (orobat upelategi eta upeltegi g.er.) iz ardoa, sagardoa eta kidekoak upeletan gorderik dagoen tokia edo biltegia. ik upategi.

Arabako Errioxan 550 upeltegi inguru daude, eta Errioxako ardo osoaren laurdena inguru ekoizten dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Ameztoi txakolindegiko upeltegian zen jai handia.  Berria - Kultura   2004-08-15

Euria ez egitea nahi dute gehienek, ahalik eta arinena mahatsa bildu eta upeltegietara eramateko.  Berria - Harian   2005-09-11

Mahatsa ardo bihurtu eta upeltegi handiei saltzea ere ez da irtenbidea.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Upeltegiak, barrualdean, ardoak behar dituen baldintzak betetzen ditu: isila da, iluna.  Berria - Kultura   2004-08-20


upeltxo iz upel txikia.

Eta atuna ere sartu ziguten, upeltxoetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

Ohiko xafla burdinurtuzkoak jo beharrean, upeltxo hutsak astintzen baitzituzten zurezko palatxoak erabiliz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.


upeltzar iz adkor upel erraldoia.

Bainuontzi komunak partekatzen ditugu, lurrunezko upeltzar batzuk guztiontzat, bideaz beherantz dagoen lastategi batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.


upelzain iz upeltegia arduratzen den pertsona.

Uztaileko eguzkiak, ondoko ardoari indar, ziotsaten batetik, eta baita dupagin eta upelzainak esnarazi ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.


ur 1 iz isurkari koloregabe, usaingabe eta dastagabea, ibaiak, aintzirak eta itsasoak betetzen dituena, hidrogeno eta oxigeno atomoz osatua (H2O). ik lurrin; izotz.

Jan dezala ogia eta edan ura.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,18

Iturritik ura edanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3130. orr.

Ur eta ogi hutseko barauan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.

Haritzak lau elementuetatik lurra izaten du ugari, eta aldiz, urriak izaten ditu ura, airea eta sua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

Urek lur lehorra inguratzen dute, aireak ura, suak airea, eta "bosgarren gorputzak" sua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Hotz mantentzeko, ura, olioa, airea edo beste fluidoren bat behar dute motor gehienek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Amiantoak ur pixka bat galtzen zuen 150°C-ra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Odolaren % 80 ura da, eta ura ingurune ona da hozteko edo berotzeko, bero espezifiko altua baitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Ez zuen asko behar izan gorpuak erabat jiratu eta ur gainean ahozgoratzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

ik beherago 23a.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Etsaiak, ordea, urperatu egin zituen eta, gero, hondotik ur gainera atera.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,19

Zubi batek lotzen baititu Jauregia eta presondegia ur gainetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Har ezazu makila, eta luza eskua Egiptoko ur guztietara -ibai, ubide, urtegi eta zingira guztietara- eta ura odol bihurtuko da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.

Obi ibaiaren urak gorri jaisten dituk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.

Azkenean, ibaian behera "ezkontzen dira", Manausetik urrun, bi ibaietako urak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

-Ez ezak sekula atzera egin, errekako urak eta zeruko eguzkiak ere ez baitute sekula atzera egiten!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Bostehun urte igarota urak beren bidean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Kanilla gutxiegi irekitzen bada, apenas izango duen aski ur biltzerik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Urak gutxituz joan ziren.      - 0. orr.

Pegarra askan hustu eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.

Euria jauts ahala, ura turrustaka alde guzietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.

Kaferako ura berotzen jartzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hango ura ere, ordea, beroa eta likatsua zen, ez gozoa, gazia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Ez dago ura bezalakorik zauriak gozatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

Gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Obi ibaira isurtzen du ura, zazpi mila versta inguru ibili eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Edith sukaldera joan zen, eta ura korritzen jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.

Zurrusta bizian ateratzen zen ura kanilatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Ura zergatik izozten da 0 graduan zehazki, eta 100an irakiten?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.

Kontrako eztarrira joan zait ura.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 175. orr.

Ura iragazi eta irakin beharko dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Garrafoi handi batzuk garbituko ditugu ura edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Edonork eraman dezakeela zaldia errekara, baina hogei gizonek ez diotela ura edanaraziko berak nahi ez badu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Mara oasiko urak gezatu.      - 0. orr.

Sudurrak askoz mekanismo hobea du ura lurrunarazi eta airera bidaltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Gainez egin zuen urak edontzitik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Amari solasa zerion pegarrari ura bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

Ura eta olioa bezala gara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Odolak odolari eta urak urari egiten dio dei, jakina den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Belakiak xurgatu egiten du ura; bainugelako horma-paperak, berriz, adsorbitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Gora eta gora egin zuten urek, mendigailurrik garaienak ere estaltzera iritsiz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.

Urak hartuak zituen bide bazterreko soro, baratza eta landak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Bi metrorainoko urak izan zituzten paraje batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

1787an, Tarragona aldean, Chertan, Ebro ibaia bere bidetik atera, eta 16 metro igo ziren urak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

Uholdea etorri zen Edom aldetik, eta lurralde hura urez bete zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,20

Ikaratu egingo ginateke urezko desertuan, itsasoan alegia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Urez estali sutea oraino ketan zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Baloiak atera zituzten gero, urezko puxikak, turutak, hainbat hitz zantar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Hitza zilarrezkoa bada, isiltasuna urezkoa da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 150. orr.

Ez zaie iruditzen gorputz guztiek erdirantz tiratzen dutenik, lurrekoek eta urezkoek baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urak bere bidea du beti, ez dago birritan ur berean bustitzerik ez itotzerik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Saiakuntza horretan, ezkerreko eskua ur hotzetan eta eskuinekoa ur berotan sartzen du behatzaileak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Laster, ur hotza bere lana egiten hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Zangan, ur beltz izoztuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Egeo itsasoko ur urdinetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Tantak malenkoniatsu limurtzen ziren adar hautsi eta antzuetan barrena, berriro ur gardenetan erortzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Ibaiak azalean ur garbi aratzak eta barnean arre zikinak daramatzan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Bapo bizi haiz, garagarra jaten eta ur freskoa edaten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Gorputz osoa puzturik zeukan, eta ahotik eta sudurretik ur gazia zerion etengabe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Ur geza itsas zabalean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Ur uherretako burbuila haiek, eguzkiaren distira ustelak eta, ahoz goraka begiratuta, landarez josia ageri zen zeru hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Ur bedeinkatu ugariz ihinztatu zuen Buru Nagusiaren erretratu handia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

Kotoi puska bat ur oxigenatuarekin blaitu eta bisaia igurtzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Mendi arteko haranetan ibai garbietako ur jostalariek freskatzen zituzten urertzeko limoiondoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

Izan bedi sabai bat uren artean, goiko urak eta beheko urak bereiziko dituena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itzazue itsasoko urak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Ur irakinezko zutabe handi bat sortu eta pare bat metroraino altxatu zen, guztiak zipriztinduz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 114. orr.

Inork segada bat jarri bazion, ezin egokiagoa zen eremu hura, ur azalekoaz eta harriz josia.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 7. orr.

Zulo horretatik uharkako ura sartuko zaio barrura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Iturriko ura bezain garbia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Kanilako ura: bainugelan (bainuontzirik gabe, tamalez) eta barruko eta kanpoko zenbait hormatan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Goretsazue, zeru zabalok eta zeru gaineko urok!  Elizen arteko biblia   Sal 148,4

3 (neurri banako edo kideko baten eskuinean)

Bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38

Gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Demagun ontzi baten edukiera zortziehun tona ur dela: ontzi horren karga laurehun tonakoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Ogia eta zahato bat ur hartu eta Agarri ezarri zizkion bizkarrean.      - 0. orr.

Graxiri pitxartara bat ur ezarri zioten aitzinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.

Baso bat ur edo esne hartuko duzue? -galdegin zien Agathak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Kadur herrixkan elefante batek bi barrika bete koko-ur edan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Komunak ur jarioa badu, konpondu egin behar da, 200 litro ur galdu daitezke eta, bide horretatik.  Berria - Harian   2006-03-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiritik Goioren etxeraino hainbat kilometroko lokatz bidea egin behar da oinez, ur putzuak saihestuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Emadazu, otoi, ur tanta bat zeure pegarretik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Han nengoen ni, ur perlak zituen xanpain botila eskuan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Olatua haustean ur-zipriztinak barreiatzen diren bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Itsasoa bera etengabeko mugimendu sortzailean dago, baina ur-masa handi horren eragina bere ertzetara baino askoz harantzago hedatzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Sukalde zabal bat, ur berogailuarekin eta suarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

2004ko ekainean inaguratu zuen Alvaro Miranda Herri Lan kontseilariak Nagoreko "ur-parkea".  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 21. orr.

Besoak haize errotaren hegalak bezala, oinak, berriz, ur errotaren gurpilak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Te-etxe arrunta zen, ohi baino txikixeagoa, ur-pipaz betea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.

Ur biltze eta artatze obrak, haur zaindegiaz ere.  Herria   2003-08-07

Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi.      - 0. orr.

Ur-ibilguetan, bihurguneetan eta ura nibelatutako gainazal batetik gora igoarazten denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Israeldarrak, ordea, oinak busti gabe igaro ziren itsas erditik, ur-harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Ematen zuen Kaweah errekaren ur xuxurla portxeraino iritsi behar zitzaigula.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Jonathan-eta-Léa antz-antzekoak ziren, nola diren elkarren antzeko bi ur tanta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Bota zituen hala gozoki-papera nola ur-zakurra, eta hortxe hasi zen zakurtxoa negar-intzirika.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

Arratsaldea zen orduko: udazkenean, ibaiertzean, goizeko hamarretan hasten da arratsaldea, eta aireak ur kolorea izaten du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

ik urkolore.

Bilbo Handiko Ur Partzuergoko azpikontratatuak grebara.· Kopak ur-busti ditut, eta orain platerño ilara bat jartzen ari naiz  Berria - Ekonomia   2004-01-25

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Ur beltz xorta bat ukaiten zuten ogiaren laguntzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teiletatik euri-ura hartzen duen erretenera iritsi arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Gailur inklinatu hori lohiarekin igurtziz, euri-ura kanpora botatzen saiatu ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Han euri urezko putzu bat egoten zen, edota ureztatzeak eragindakoa, edota zamariren baten txizak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Urteak isuri ziren, odola bezainbeste, elur ura bezainbeste, negarra bezainbeste.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Muki-ura dario sudurretik; hura ez ohartzea espero du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Suspertzeko arrosa-ura usnatzea gustatzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.

Adelak belar-ura prestatu zigun, digestioa hobeto egiteko: erregaliza, anisa eta limoi-lorea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Soda ura balitz bezala edaten du koñaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Koko-ura, ardoa bailitzan, irakiten ari zen eta elefantea horditu egin zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Laranja ura edan eta banoa kalera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Limoi ur izoztua arrosa hostoekin nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Hala hasiko naizela ni guaiako-ura eta guaiako-bainuak hartzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.

Bi litro ezti-ur bero espeziekin?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Berotzen saiatuz gero [...] kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Erabil zitezkeen metodoen jakitun izan nintzen pixkanaka, puntua egiteko orratza, perrexilaren txortena, xaboi-urezko injekzioak, ekitazioa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Guk, erran nahi baita ugaztunok, ez baitugu eskuarki ur-hornidura arazorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Atmosferan dagoen ur-lurrun kantitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Malkoak betzuloetatik behera erortzen zitzaizkion ibai mingotsaren metal ur tantak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

8 irud/hed

Zilarrezko ura ageri zen errekaren zati batzuetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Ur horiei gainezka eginarazi dien azken ttantta izan da aurreko batean egunkari honetan bertan irakurtzen nuena: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Gatozen berriro ur txikietara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Izerdia izpirituari gozoro darion zuku bat da, inork bedeinkatu gabeko ur izpiritutsu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Giroaz den bezainbatean, ez ardo ez ur: 40tik 60 urte bitarteko jende bakartien bilgune geldoa gehienetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Ura bere errotara beti apaizak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.

9 (leku atzizkiekin)

Arrosak uretan ipintzera noa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.

Ura harrietan eta harriak urean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Arrieta, hik ez dakik oinez uretan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Igerilekuaren ertzean jarria eta zangoak urean sartuta deitu zuen Kristinaren dendara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Azidoa bota uretan, eta ez alderantziz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Pixkanaka-pixkanaka eraikia zuten mundu "berri" hura gatza urean desegiten den gisa desegin dela gau batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 42. orr.

Ez dakit nire burua zen, edo edatera behartzen ninduten urean drogaren bat bota zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Hiru bota nituen erdizka betetako baso urean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Ez badituzu nahi, uretara botako ditut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Nahiz eta urera jauzi egin nahi luketen aste osoko bide segurutik jarraitzen dute.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Héracliusek erantzi zuen azkar-azkar lebita, oinetakoak kendu, eta uretara sartu zen hura ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Zure etxean ez baldin baduzu sardinarik, ez eska bertzearenean izokinik; ez ere arrainik ez den urera bota sarerik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 98. orr.

Atera zuten, bada, kutxa uretatik, hari ezer esan gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Astelehenean, untzia atera dute uretik.  Herria   2001-03-22

Nola arrain bat uretatik kanpo.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Emeki igerika aritu ziren eta prestuki uretik atera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Horra hor abereei, hegaztiei, uretako bizidunei eta lur gainean narrasta dabiltzan piztiei buruzko legea.  Elizen arteko biblia   Lb 11,46

Kontuan hartu behar da, ureko tenperatura gradu bat igotzeko lurrekoa igotzeko baino lau aldiz energia gehiago behar dela.  Berria - Gaiak   2004-09-17

10 teilatuetan, isurialdea.

Zurezko barrakoi hauek 24 metro luze, oinean 6 metro zabal eta altueran 2 metro eta erdikoak dira, ur bitako teilatuarekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

11 edateko ur edateko ona dena.

Egiptiarrek ibaiertzean putzuak zulatzeari ekin zioten, edateko ur bila, Nilokoa ez baitzen on edateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 158. orr.

Haren aita François Zola ingeniari veneziarra edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Isuriek izadiari kalte egin eta edateko ura kutsa dezaketela ohartarazi dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Munduko populazioaren %20k edateko ur egokirik gabe jarraitzen du.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Txabola horietako asko adreiluzkoak dira, eta elektrizitatea eta edateko ura dute.  Berria - Gaiak   2004-06-06

Ez dago edateko urik, komunik, argindarrik, nonahi da zaborra.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.

Agintarien arabera, Kalahariko erreserban bizi direnei edateko ura eramatea oso zaila da.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Nola brontzezko hodiak egiten zail diren eta edateko urarentzat erabiltzen direnean sabeleko gaitza dakarten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Edateko uretarako kanila bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Edateko ura Lyonnaise enpresa pribatuak hornitzen du.  Herria   2005-08-11

Edateko uraren prezioa Angelun.  Herria   2005-08-11

12 kolonia-ur kolonia.

Bainu gatzak, talkoa, kolonia ura. Kolonia-uraren ontzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Kolonia-uraren flaskoa lurrera erori zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Jantzitakoan, gorputza kolonia-urez zipriztindu, eta, hotzetik ondo babesturik, kalera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Batistazko sudur-zapiari emaniko astindu arinek kolonia-uraren lurrina zabaldu zuten etxe osoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

13 metal ur (7 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) ur minerala.

Azelga batzuk jaten ziharduen, eta metal-ura edaten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

14 ur-ardotu ik urardotu.
15 ur azal (orobat urazal g.er.) iz uraren azala. ik beherago 27.

Marinel zaharrak beldur bakarra adierazi zuen behin baino gehiagotan: izotzak ez ote zuen ur azala estaliko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Ezkerreko eskua luzatuz urmael baten ur azala uki zezakeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Ordurako osorik ikusten genuen putzua, ur azala arrainek kizkurtua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Ontzia, txori arin baten antzera, ziztu bizian zihoan aurrera ispilu-antzeko ur-azal geldian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

AdibideaHarri bat jaurti aintzira batean eta uhinak sortzen dira ur azalean, eta norabide guztietan hedatzen dira uhinok.  Berria - Harian   2005-02-11

Produktu kimikoek ur azalean uzten dituzten konposatu organikoak xurgatzen ditu landare horrek.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Horrelakoak ur azalean geratzen dira, baita ito ondoren ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Kaioen presentziaz ohartu eta haien ur azaleko hegadak ikusiz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Ur-azaleko borrokarako ez daude txarto horniturik U motako itsaspekoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko.  Berria - Kirola   2004-11-30

16 ur-bazter (orobat urbazter) ik beherago 25.

Ur-bazterra utzi, eta aldapan gora jotzen zuen errepideak, ibai gaineko goi-ordokirantz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Lehorrez, ostera, ezin joan, inbaditzaileek Angarako bi ur bazterrak hartuak baitzituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

Valdeoscuro ibaiaren ezkerreko ur bazterra segituz noa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Mila kilometrotik gora egin ditut bizikletaz Itsaso Beltzaren kostaldeko errepideari jarraituz, batzuetan ur bazterraren albo-albotik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Mahatsondoa zirudien zure amak, ur-bazterrean landatua.  Elizen arteko biblia   Ez 19,10

Ahmedabaden bada aintzira bat, Kankaria, ur bazterrean harkaitz tzarrak dituena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Jende dezente ikusi du hondartzako ur-bazterretik hara eta hona paseatzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

Ur bazterretik 800 metrora jarri nahi zituzten hodiak 40 km urrundu beharko dituzte.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Ur bazterrean, zangoak uhain moteletan bustitzen ditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 268. orr.

Egun batean noraezean nindoan belardietan barrena, aintzira ez zen aintzira hartako ur-bazterretan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Zaldia ur bazterrera eraman eta zuhaitz batean lotu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Autoak nekez ibil zitezkeen ur-bazterreko bidexka bat zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

17 ur-begi (orobat urbegi) iturbegia. ik iturburu.

Azpimarratzekoa da, halaber, banaketa hesiarekin Israelek bereganatzen dituen lurralde palestinar hauek direla nekazaritzarentzako emankorrenak, hauetan kokatuak baitira ur begi bakanak.  Berria - Mundua   2004-05-13

Marmauko erreka agorturik dago eta bertze asko ur begi ere berdin.  Herria   2005-07-21

Edaten du han ur bizien iturri beretik, ur-begi esentziazko eta egiazkotik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Zeinen gozagarri den ur-begi horretatik edatea, nork dezake adieraz?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Neska bakoitzak baratze sekeretu bat gordetzen baitzuen bere gorputzean eta ur-begi bana bere begietan, edo hala iduri zuen bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

18 ur belar (orobat urbelar)

Ez zioten jaramonik egin biga hari, han, zabaltxoan, oinak ur-belar bigunean zituela, nork jakin zeren begira zegoen hari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.

Koretroia landare mikroskopikoa da, ur geldietako belarren ahaidea, baina urbelarrak hil egiten dira hotzarekin, eta koretroiak beirazko oskola du bizirauteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

19 ur-berro

Marjolin dendetan sartzen zen, "ur berro ederra, gorputzarentzat osasungarri!" eskaintzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

20 ur bildu

Egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Hala ere, iturri eta urtegiei dagokienez, ur bilduak garbi iraungo du, baina sarraskia uretatik ateratzeko ukitzen duena kutsaturik geldituko da.  Elizen arteko biblia   Lb 11,36

21 ur bizi (orobat urbizi g.er.)

Ibaietakoak ur biziak ziren, buztintsu nahiz gardenak izan; itsasoak gazi, geldi eta hilda dirudi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Ebanjelioko ur biziak mundu osora zabaldu ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Ur biziak harkaitzen kontra lehertzean negar zotina airatu da inguruan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Hori da ur biziaren aurka igeri egitea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Ur bizi eta handitako ibai baten aldamenetik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.

Polixenek apirileko ur biziak baino saltarinago jartzen zidaan bihotza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Florentzia txiki-txiki bat ematen du, errekatxo argi, harritsu, marmarrari eta ur biziko baten ertzean kokatua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Besteak beste, ur bizien ubidea egingo dute Irunen eta Zaldibian Arrantza Eskola egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

22 ur dilista Lemnaceae familiako familiako belar landarea, ur geldietan hazten dena eta dilistaren antza duena (Lemna sp.).

Defentsarako mekanismo bat garatu du ur dilistak, osagai kutsakorretatik babesteko.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Ibai geldoetan hazten den landare bat da Lemna Minor ur dilista.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Ur dilistak biltegi funtzioa betetzen duela esan zuen hark, eta haiei erreparatzea besterik ez dagoela uretara iristen diren osagai toxikoez jabetzeko.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Klorinatoak, fluorinatoak, kloro-fluoratuak eta beste zenbait substantzia kimiko xurgatzen ditu Lemna Minor ur dilistak.  Berria - Gaiak   2004-08-24

23 ur edangarri edateko ura.

Ez dago autorik inon, ez telefonorik, ur edangarririk, komunik aire egokiturik edota garbitzeko urik.  Berria - Harian   2005-09-03

Egun 1,1 milioi pertsona inguruk ez dute ur edangarririk eta bi milioi inguru haur hiltzen dira urtero kutsatutako ura edateagatik.  Berria - Gaiak   2004-03-23

Ezingo da urik hartu hainbat errekatatik, ur edangarria bilakatzeko edo suak itzaltzeko ez bada.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Behin-behineko ospitaleak, ur edangarria eta elikagaiak dira bertan premi larrienak.  Berria - Harian   2005-01-07

Herrialde horietan, ur edangarria eskuratzeko arazoak murriztea du helburu Nazio Batuen Erakundeak diru laguntzaren bidez.  Berria - Gaiak   2004-03-23

24 ur emari

Danubio ibaiaren ur emaria segundoko 15.800 metro kubikokoa izatera iritsi da, hain zuzen ere, urte sasoi honetan ohikoa den baino bi bider gehiago.  Berria - Mundua   2006-04-18

Neguko elurra urtu ondoren, ibaiaren ur emariak urtero gora egiten du.  Berria - Mundua   2006-04-18

Itoizko urtegiari esker lur sail berriak ureztatzen hasteak arazo ekologikoak ekarriko ditu, haren ustez, uraren kontsumoa bikoizteak, ur-emari ekologikoari eta uraren kalitateari eginen diolako kalte.  Berria - Harian   2005-01-18

Yanacocha meatzea zabaldu zutenetik, ur emariak behera egin duela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Nafarroan, esaterako, Iruñerrian, Arga ibaiaren ur emari handiak errepide mozketak eta uholdeak eragin zituen Burlatan eta Arren, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Ibai batek sortzen dituen uholdeak, ibaiak daraman ur-emari maila handitzearen ondorio direla esatea bezalatsu. · Ez dago argi Ertzillako ura lurrazpian sartzen denean Larraun ibaiaren ur-emariarekin bat egiten ote duen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Pitxar batetik edalontzi batera isurtzen den ur-emaria.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

25 ur ertz (59 agerraldi, 26 liburu eta 2 artikulutan; orobat urertz 32 agerraldi, 20 liburutan) ur-bazterra.

Kutxa zeramaten apaizak Jordanera heldu eta haien oinek ur-ertza ukitu bezain laster.  Elizen arteko biblia   Jos 1,15

Ibaiaren erditik ur ertzak ikusezinak ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Han, ur ertzean harrikoa egiten ari ziren emakumeak ikusi zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Presoek gau osoa Tom ibaiaren ur ertzetan eman behar zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Ur-ertzean zeuden hogei bat arrantzalek sokaren muturrari heldu, eta tiraka hasi ziren kontu handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 425. orr.

Ur ertzeko ibiltariak ugaritu direnean, gizona hondar lehorrera itzuli da.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Bran ur-ertzera hurbildu eta edaten hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Akuilu luze batzuk baliaturik gidatzen zituzten ur-ertzeraino, harik eta zerriak, ura sentitu orduko, kurrixka egin eta ihes zoroan hasten ziren arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.

Gorputz beltz haiek sakabanatu ziren guztiak, eta berehala nabaria izan zen eskuineko ur ertzeraino iritsi zirela lasterka bizian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Ur ertzen estugune hori gabe segur aski jelazko hesirik ez zen sortuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

26 ur etorri

Harritzen dira naturak itsasoari handitzen uzten ez diolako, hain ur etorri handia izanik eta ibai guztiek alde guztietatik bertara jorik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

· Janzkeretan, autoetan, dendetan, denean ikusten da, bai, aberatsenak eta pobreenek kale hau berau dutela bizitzako ur etorria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.

27 ur gain (orobat urgain) iz ik gorago 15.

Eskuaren ur-gain izoztua arakatzen segitu zuen aitaren egiteko ur bedeinkatu bila, gero eta urduriago, baina alferrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Urgain geldiak ispilua zirudien; Urumea bera lakua bailitzan, eta ez ibai isurkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Behi lokartuaren bizkarraldea bezain nare eta leun dago ur-gaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Zuhaitzen azpitik, zuhaitzetan zihoan ibaia, ur gaina belarrez beteta, ibai sakon, hotz, gardena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Ura barrura ekartzen aspaldi hasia, arrantzaleei txalupa itzuli genienerako Ánimas ontziaren karelak ur gainaren parean ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 383. orr.

28 ur galdu (orobat urgaldu g.er.) pl ipar ur zikinak.

Legezko ikerketa bat bazen preseski manatua ikusteko denak untsa eginak direnetz lantegi horrek ez gehiago bazterra kotsatzeko, usain tzar eta gaineratiko, eta bereziki horko ur galduentzat behar bezalako ixurgia plantan ezarria denetz.  Herria   2001-05-17

Badugu Donibane Lohizunen, duela dotzena bat urte muntatua, herriak egina bistan dena, badugu ur galduen garbitegia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 149. orr.

Ur galduen tratatzeko auzogune hortan plantatu muntadurak berritu behar direlakotz eta obra horiek izaunen duteno ez delakotz Zenitzeko ondartzarat sartzerik izanen.  Herria   2002-12-05

Ziburun, obra handiak akulatzen ari dituzte portuaren hegi hortan, gaitzeko hodiak ezarriz lurpez, urgalduen biltzea gatik.  Herria   2001-04-05

Ur galduen hodi-sarea dena berrituz.  Herria   2001-06-14

29 ur garbitegi (orobat urgarbitegi)

Azken bi urte hotan, obra ainitz gisa hartarat akulatuz, ur garbitegi hortako muntadura guziak handitu eta berritu dituzte.  Herria   2005-05-05

Ondo hortako urgarbitegiaren ixurkiak behar baitu leihorretik hein bat urrun, hiru ehun metrotan segurik, espresuki muntatu tresna horri esker itsas zola zilatuz eginen zaio ixurki horri bere bidea.  Herria   2003-07-10

30 ur geldi (orobat urgeldi g.er.)

Lakuaren ur geldietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Urak dituen edo ez dituen mineralek, uraren sakontasuna txiki ala handiak, ur geldia ala dabilena izateak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Leku zoragarria, ur geldiak, hondartza zabalak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Uhin zirkular mugagabez mugitzen da, ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Metro eskaseko ur gelditan itoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Zirrikitu bat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzen eta horman behera sigi-saga jarraituz urmaeleko ur geldietan galtzen zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Ur geldizko osin batean hantxe itotzeko eroriko banintz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Zainetako odola ur geldi bihurtu zaiola ematen du.  Berria - Kultura   2006-02-19

· Beheraxago ikusia dut erreka, urte osoan ura dariola, guneka harri lauzak moteldurik urgelditxo bilakatzen delarik xirripa, xoriak mokoa sar dezan egarriz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

30a irud/hed

Memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.

31 ur golko (orobat urgolko) golkoa.

Hampdengo herrixka, White Bay deitzen zaion ur-golkoaren bazterretan zen, Atlantikotik ahal bezain urrun.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

San Laurendi ur-golkoko uhin apalen erritmo berak mailu ukaldien kasken artekak betetzen zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Amerikano armadak gisa hartako apailuak hasiak ditu, bereziki persiko urgolkoan.  Herria   2001-09-27

32 ur handisup_1 ur sakona. ik beherago 44.

Ur handi edo sakonetan ez dagoela argirik eta ez dela deus ikusten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Ur handietan hondoratzeko arriskutik salbatu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Hemen ur handi horietan igerian bizi gogoz ari naizen ni hau.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

Ez zen ohartu ur txikia ur handia bustitzen ari zela, odolak odola ere bustitzen duen bezala, liskarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Rauter, alemaniar ur handiko arrain batek, uztailaren 1erako judu guztiek germaniar herrialdeetatik alde egin beharko dutela esan du hitzaldi batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

-Adiskide gazte, halako izen batekin hemen negozioetan aritzeko, ur handitako arraina izan behar zenuke.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

· Urak handi izanez, nasatik aski urrun eraikia zuten kanpamendua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Errekak ur handia zekarren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

32a irud/hed

Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Ordea, ur handiak alde batera utziz, sar gaitezen berriro arrastoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Oroimenaren ur handietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 73. orr.

33 ur handisup_2 ibaia.

Errobi ur handitik hasirik eta Irisarriko mugaraino.  Herria   2004-03-18

Goazen mendebalderantz, Baztango bazterrak bustitzen dituen ur handira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.

Luze, zabal, ur handi baten pare zoan Baionako karriketan euskaldun jendea.  Herria   2004-12-16

34 ur harri ik uharri.
35 ur hegazti

Erbi gorri handiak, eper pintarratuak, ur hegazti kolore brontze-grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Warta eta Odra ibaien artean dago eskualdea, eta ur hegazti mota eta kopuru asko ditu.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Belar handi haiek hura baino altuagoak ziren, eta ezin konta ahala ur hegaztien zeruratzeak baino ez zuen salatzen haren presentzia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Marea behera zegoela eta, argi ikus zitekeen ubidea sigi-sagaka, hareatza zabalak eta uharte arrokatsuak saihesten, eta han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

35a ur hots (orobat urots)

Freskotasuna sentitu nuen, iturri batena zirudien ur hotsa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Masqueret iturriaren ur hots leuna nire belarrietara isurtzen zen eta bertan habia egiten zuen, hasperenez betetzen zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Ur-hotsa, teilatuetatik estolderiatara bitarteko hodietan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Belarri eman nion komunetik heldu zen ur hotsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

36 ur jario (11 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan; orobat urjario agerraldi 1 liburu 1ean)

Komunak ur jarioa badu, konpondu egin behar da, 200 litro ur galdu daitezke eta, bide horretatik.  Berria - Harian   2006-03-15

Atseginez entzuten zitzaion, iturri eder batean ur jarioari begira egon lekiokeen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.

Gaitzak sendatzen omen dituzten ur jario ugari aurki daitezke Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Basotxoaz haratago ur-jario argi bat topatu zuten; errekan gora joan ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Ur jario mehe baina etengabe hartaz ohartzean komunekoa bilatu zuen ate guztien artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Ur-jarioa neurtzeko, honela egingo da: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Ur-jarioa berez xurgatzen baitzuen lurrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Zu nire baratzeko iturri, urbizien iturri, Libano menditik datorren urjario!  Elizen arteko biblia   Kt 4,15

37 ur jauzi (70 agerraldi, 43 liburu eta 6 artikulutan; orobat urjauzi 33 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean eta ur jausi g.er.)

Ur-jauzi hotzak mahuketatik behera erortzen zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Ur-turrustak, deabruzko ur-jauziak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Komuneko ur-jauziak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Ur-jauzi burrunbatsuetako ur-hauts betierekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Ur-jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.

Eta berriz ere burua urperatu zidaten, ur berde esmeralda haietara jausten zen ur-jauzi erraldoiaren uhertasunaren zurrunbiloak gorputzari barrura tiraka-tiraka, putzuaren sakoneraino eraman ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Ur-jauzi apartsuen ondorengo ubera bi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Europako ur jauzirik haundiena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

[Ontziak] bai itsas zabalekoak, bai Nilo ibaian barrena joango direnak, lehenengo ur-jauziraino, eta bai hondoa laua dutenak, hiri inguruko zingiretarako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Iguazuko Deabruaren Eztarria ur-jauziaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.

Niagarako ur-jauzi indartsuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

37a ur korronte (25 agerraldi, 12 liburu eta 4 artikulutan; orobat urkorronte g.er.) iz ur-lasterra.

Ez nazala ur-korronteak eraman, ez nazala zurrunbiloak irentsi, ez nadila putzuan itxita geldi!  Elizen arteko biblia   Sal 69,16

Hasieran seme-alaba txikienak hartu nituen besoetan, ur korronteak arrastaka eraman gintuen kilometro eta erdi, zuhaitz batera heldu eta hantxe gelditu ginen.  Berria - Mundua   2004-05-27

Itsasoko ur korronte beroek lurreko tenperatura epeltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Tarte honetan, ur korronteak amaigabeko biraguneak osatzen zituen, bazter bietako muinoen artean estu-estu sartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

Ez zeukaten ur korronterik etxebizitzan, eta atarira irteten zen ur bila, gero sukaldean ezkutatu eta bere burua garbitzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 91. orr.

38 ur-laster (90 agerraldi, 43 liburu eta 8 artikulutan; orobat urlaster 15 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) iz ur masa baten higidura jarraitua. ik gorago 37a.

Puskak jaisten ziren, ibaiaren ur lasterrak garraiaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

Ibaiaren erdialdean, ur-lasterra sendo eta bizkor mugitzen zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Ur-laster isilak daude itsasoaren alde batetik bestera etengabeko joanean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Ama, gerrikoari tiraka, aitari irteten laguntzen ari zen, baina ur-lasterrak, indartsua baitzen, ez zion uzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Ur-lasterraren aurka igeri egin behar izan zuten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Ibaian behera darama ur lasterrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Nijni [ibaia] Novgorodetik aitzina aldatu egiten da, Errusia erdi aldeko probintzietatik datorren Oka ibaiaren ur lasterrarekin nahasten denean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Toki amuarraintsua zen, harriarte eta ur-laster askokoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Ur lasterrekin mugitzen den zooplanktonarekin batera, mikrobioak dira erronka nagusia.  Berria - Gaiak   2004-11-25

· Burua buruko bigunegiaren azpian gorde eta Wagnerren musikaren ur-lasterrean sartu nintzen berriro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

39 ur lurrun

Castejongo zentral termikoei so, tximinia txikienetatik ateratzen den ur lurruna besterik ez da ikusten; ondoko tximinia zabalagoetatik ez da ur lurrunik ateratzen; ezta kerik ere.  Berria - Harian   2006-02-12

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Kometen lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Atmosferaren azpiko geruzetan dagoen ur lurruna goiko geruzetara igoaraziko dute eta hodeiak sortuko dituzte, modu artifizialean.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino, ur lurruna da beraz gure bero biltegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Tenperatura jakin batean, asetasun-puntua iristeraino handitu daiteke aireko ur-lurrun kantitatea; puntu horretan, kondentsazioa hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

40 ur ontzisup_1 (orobat urontzi) ura edukitzeko ontzia.

Ezpainetara hurbiltzen zion ur ontzia eta hark edaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Nola eramango diet nik lekaideei ur-ontzia edo suila erdi hutsik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Hamar ur-ontzi eginarazi zituen eta uraskaren ezker-eskuin ezarri, bost alde batean eta bost bestean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,6

Orgaren gainaldean ur-ontzi baten ezpainak ateratzen ziren metro erdi gorantz; ur-ontzia biribila zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,31

Teilatuetako ur-ontzi burdin xaflazkoei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan, ur ontzia gerritik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

-Zein ur-ontzitara egin behar dun pixa orain, Karmen?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Auzoan bazuten putzadera lurpeko bat, ur ateratzeko txirrika, urontzi, kate eta guzi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Zilarrezko azpil bat zekarren batak, esku-urontzia besteak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

41 ur ontzi2 (orobat urontzi) itsasontzia.

Kubo handi baten itxurako zentro kulturala ezkerrean utziz, 'Star ferry' ur-ontzien kaiaruntz joan ziren eta itsas bazterrean, lasaiki ibili.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 136. orr.

Makao portuko kaian, 'jetfoil' deitu ur-ontzi superzonikotik jaitsi zirelarik, Mikel eta Nina harritu ziren: zer hiri itsusia!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Urte horietan, aldiz, beste aktibitate bat garatu zen: miseriari ihes egiteko, Txinako baserritarrak milaka zetozen Makaora, Amerikarako ur-ontzien betetzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

41a ur ontzikada (corpusean urontzikada soilik)

Ez bat eta ez bi, urontzikada bat eman diot, bortitz, garrasi egitearekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 153. orr.

42 ur ponpa (orobat urbonba g.er. eta ur-bonba g.er.) iz

Iturria, zalantzarik gabe, bide bazterrean egon ohi diren ur ponpa horietako bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Bere musuzapia ur-ponparen azpian jarri eta busti egin du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

12 direla komuneko ur ponpari sakatzen diogun aldiro honek xahutzen dituen litroak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Automobileko ur-ponpak, adibidez, gurpil txiki paladun bat dauka, motorraren eraginez mugitzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Gora eta behera, ur-ponpa matxuratu baten antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Argirik ez zegoenez, zapatuan urik ere ez zegoen, ur-ponparik ez dabilelako argi barik.  Berria - Harian   2006-02-01

Den-denaz egingo zuen errieta: garbiketa ontziez, arropa zabaltzeko sokez, ur ponpaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Orain, ordea, ur ponpa elektrikoak erabiltzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-31

43 ur putzu (orobat ur putzu g.er.)

Horra non azaldu den Rebeka, pegarra sorbaldan; ur-putzura jaitsi da eta ura atera du.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

Hirira iritsi zenean, haren ateetan gelditu eta gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Segur aski, Trejorekin egongo da, ur putzua egiten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 101. orr.

Zubietako ontziolatik joan nintzen, ur putzuz eta burdina zati herdoilduz betetako parajetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Bat-batean ur-putzu hotz batera erori izan banintz bezain nahasturik sentitu nintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

Ariane Kaioarrira bidetik agertu zen, gabardina ilunarekin, eskuak poltsikoetan, ilea bustita, ur putzuen gainetik saltoka, bakarrik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.

Lurreko ur putzuak saihestuz metroaren geltokirantz abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Eskuineko hanka ur putzu batean sartu dut, galtzerdia mela-mela eginik daukat, hasi da paseoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Irrist egin eta ia erori zen Harry, ur-putzu handi bat baitzegoen lurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

44 ur txiki ik gorago 32.

Paul luzea bezain mehea zen, ahoa handiegia zuen edo txikiegia aurpegia eta haren begiek, bi zuhaitz ziruditen, ur txikietan sartuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 276. orr.

Ez zen ohartu ekaitza hasi zuela [...] ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela uhinen gain itsasoa bustitzen; ez zen ohartu ur txikia ur handia bustitzen ari zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

44a irud/hed

Paul luzea bezain mehea zen, ahoa handiegia zuen edo txikiegia aurpegia eta haren begiek, bi zuhaitz ziruditen, ur txikietan sartuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 276. orr.

Urteetan uhinaren puntan ibili den taldea nekez moldatzen da ur txikietan: futbol gosea galdu dute zaleek eta gogorra da garai berrietara ohitzea.  Berria - Kirola   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adina ur (10); azken ur (8); baso bat ur (31); bete ur (24); bilboko ur partzuergoko (10)

ebroko ur konfederazioa (9); ebroko ur konfederazioak (51); ebroko ur konfederazioko (37); edateko ur (26); hainbeste ur (10); hektometro kubiko ur (8)

ibaiaren ur (22); ibaiko ur (14); inguruko ur (8); itsasoko ur (19); kubiko ur (23); kubo ur (11); limoi ur (13); litro ur (43); metro kubiko ur (12)

ur apur bat (12); ur asko (33); ur azal (8); ur azala (12); ur azalean (54); ur azalera (25); ur azpian (62); ur azpiko (13); ur azpira (10); ur bazterrean (26); ur bazterreko (10); ur bazterretik (8); ur bedeinkatu (15); ur bedeinkatua (8); ur bedeinkatuz (8); ur begi (8); ur beltz (8); ur bero (22); ur beroa (38); ur beroak (8); ur beroaren (15); ur berotan (16); ur bila (54); ur bizi (8); ur bizia (8); ur botila (14); ur botilak (9)

ur edangarria (13); ur emari (8); ur emaria (9); ur epeletan (10); ur ertzean (20); ur fresko (10); ur freskoa (22); ur gainean (104); ur gainean oinez (8); ur gaineko (19); ur gainera (13); ur garbi (9); ur garbia (17); ur garden (8); ur gazia (10); ur gehiago (23); ur gehiegi (8); ur geza (13); ur gezatako (11); ur gutxiago (10); ur guztia (31); ur guztiak (17); ur handi (10); ur handia (8); ur handiak (14); ur handien (13); ur handietan (10); ur handitan (13); ur hau (9); ur hegian (9); ur hori (55); ur hornidura (11); ur horniketa (8); ur horrek (12); ur horrekin (8); ur hotz (18); ur hotza (27); ur hotzarekin (10); ur hotzaren (9); ur hotzetan (16); ur hotzez (10)

ur irakina (10); ur irakinaren (16); ur izoztua (9); ur jauzi (35); ur joko (28); ur kirolak (61); ur konfederazioa (10); ur konfederazioak (55); ur konfederazioko (37); ur konfederazioko presidente (8); ur kontsumoa (8); ur kopuru (10); ur kopurua (9); ur korronte (9); ur korronteak (8); ur kutsatuak (8); ur laster (19); ur lasterra (11); ur lasterrak (22); ur lasterraren (15); ur lurrun (8); ur lurruna (8); ur maila (8); ur mota (8)

ur ontzi (14); ur ontzia (10); ur partzuergoak (17); ur partzuergoko (27); ur pixka (30); ur pixka bat (23); ur putzu (35); ur putzua (8); ur putzuak (13); ur putzura (12); ur sakonetan (9); ur sulfatatuak (9); ur sulfatatuak sulfatatu (8); ur tanta (68); ur tanta bat (21); ur tantak (21); ur tanten (11); ur tupina (16)

ur uherretan (9); ur xirripa (19); ur xorta (24); ur xorta bat (11); ur zikin (21); ur zikina (15); ur zikinak (26); ur zikinen (34)

zenbat ur (11)

araztutako ura (9); bertako ura (8); dagoen ura (10); edateko ura (56); erabilitako ura (8); ibaiko ura (17); itoizko ura (9); itsasoko ura (19); iturriko ura (17); kutsatutako ura (9); laranja ura (9); limoi ura (12); ogia eta ura (15)

ura ardo (8); ura atera (14); ura ateratzeko (14); ura ateratzen (8); ura baino (23); ura behar (10); ura berotzeko (14); ura berotzen (10); ura besterik ez (10); ura bezain (21); ura bezala (34); ura bota (11); ura botatzen (16); ura dario (10); ura edan (41); ura edateko (21); ura edaten (29); ura edatera (14); ura egon (22); ura ekarri (14); ura eman (9); ura ematen (14); ura eskatu (14); ura eta sua (9); ura hartu (18); ura hartzeko (10); ura odol (8); ura sartu (12); ura sartzen (9); ura ukitu (8)

urtegiko ura (11)

euri urak (15); hondakin urak (15); ibaiko urak (21); itsasoko urak (10)

urak bere (14); urak bide (10); urak eraman (16); urak gainezka (11)

urarekin batera (8)

edateko uraren (14); hondartzetako uraren (8)

uraren agentziaren (8); uraren azpian (10); uraren erabilera (14); uraren gainean (41); uraren indarra (8); uraren kalitatea (43); uraren kudeaketa (12); uraren kultura (21); uraren kultura berria (12); uraren lege (11); uraren legea (12); uraren prezioa (8); uraren tenperatura (14)

uren gainean (14)

ibaiko uretan (11); itsasoko uretan (8)

uretan behera (10); uretan bezala (13); uretan busti (12); uretan garbitu (8); uretan murgildu (20); uretan sartu (39); uretan sartuta (11); uretan sartzea (9); uretan sartzen (12)

uretara bota (30); uretara botatzen (12); uretara erori (21); uretara erori zen (9); uretara jaurti (18); uretara jausi (10); uretara jauzi (11); uretara salto (8); uretara sartu (12)

uretatik atera (29); uretatik ateratzen (11); uretatik irten (10); uretatik kanpo (20)

urez bete (37); urez beterik (8); urez beteriko (8); urez beteta (14); urez betetako (18); urez betetzen (25); urez gainezka (10)

edateko urik (25); ez urik (14); urik ez (57); urik gabe (52); urik gabeko (12)

burua urpean (5); egunez urpean egon (3); hektarea urpean (3); herri urpean (3); sei egunez urpean (3); urpean egon (7); urpean egon ondoren (3); urpean geratu (7); urpean geratu dira (4); urpean geratuko (3); urpean geratzen (3); urpean geratzen den (3)

hasi ziren urpetik (3)


urakan (orobat hurakan g.er) 1 iz oso haize indartsuko ekaitza. ik tifoi.

Urakan bat ere ez: demagun, 60 km/h-ko boladak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Haizea banintz, urakana eragingo nuke bertan puzka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

'Charly' urakanak txikizio handia egin du Orlandoko pilotalekuan.  Berria - Kirola   2004-08-21

Urakan batek Frantzia astindu du.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Iaz Katrina urakanak astindu eta txikitu zuen hiria [New Orleans] protagonista izango da aurten, Jazzaldia hiri hartako doinuekin hasi eta amaituko baita.  Berria - Kultura   2006-05-03

Urakanaren begian argizaria pizturik egotea bezalaxe da hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Amak esan zuen bezala, urakan baten begi-begian geunden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

AEBetako urakan hilgarrienak.  Berria - Harian   2005-09-03

Sekula zeruetatik etorri den urakan ikaragarrienak jo baitzuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Urakanetan gogorrena Louisiana eta Mississippi estatuetara iritsi zena izan zen, Katrina.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Urakanak zakarraldi bortitzagoa jo zuen orduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Urakanak gogorkeria latzez ziharduen borrokan zaldien eta gidarien aurka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.

Euriak edo urakanak geldiarazteko erregutzen zitzaion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Galveston (Texas), 1900: 4. mailako urakan batek 8.000-12.000 hildako utzi zituen.  Berria - Harian   2005-09-03

Zertarako urakan baten erdira doana orraztu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Indarra eta urakan izaera berreskuratuta, [Jeanne] Atlantikoan barna doa.  Berria - Mundua   2004-09-22

Goiko ontzigain edo kubertari, ingelesez urakan-kuberta esaten zaio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

· Bestelakotasun urakan bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

3 irud/hed

Baina orduan Einstein heldu zen, urakan fedegabe eta suntsitzaile baten moduan, eta espazioa eta denbora intzestu kosmiko baten partaide zirela frogatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

[Kataluniako] hirukoa urakanaren begian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mailako urakan (3)

katrina urakana (3)

charley urakanak (3); ivan urakanak (4); katrina urakanak (13); mitch urakanak (3); urakanak eragindako (4); urakanak kaltetutako (3)

ivan urakanaren (6); katrina urakanaren (8); urakanaren ondorioz (8)


uralde1 ik uholde.

uralde2 iz ur eremua.

Baina iparralderantz doaz denak, han behean lurralde edo uralde apur bat epelagoan zita akordatua balute bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

Hiriak berak 750 mila bizitzaile ditu, bainan datxikola dituen herrialdekin 6 miliunetara heltzen da, aroa Kaliforniako freskoena du, usu lanbroa dauka, inguruan duen uraldearen gatik.  Herria   2003-12-18

Ameriketako Estatu Batuek, aldiz, Filipinetako uraldean zeuden Itsas Armadako bi ontziri Leytera bidali zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-19


uraldi (orobat uhaldi g.er.) iz ibai baten emariaren hazte handia.

Egiptok, pertsiarren garaian, ez zuen Itsaso Gorrian muga; ez zeukan Nilo ibaiak bere uraldietan estaltzen duen lur-zerrenda luze eta estua baizik, bi aldeetatik mendikatez mugatuta dagoena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Uraldi sasoia zen Siberiako arro guztian, eta Irtish ibaiaren ur maila handia zen oso.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Uraldian urak ibaiertzeko sahatsa estaltzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 81. orr.

Burrundara luze zaratatsu bat izan zen ehunka uraldiren ahotsa bezalakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 55. orr.

Agian, uhaldian, ibaiak garbituko du nire odola eta fruitu heldu moduan itzuliko naiz lurrera nire gorputzaren bila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.


uraliko izond hizkuntz familiez mintzatuz, fino-ugrierak eta samoiedoen hizkuntzak osazen dutena.

Hungarieraren jatorria, hala ere, ezaguna da: uralikoa da, finlandiera eta estonieraren familiakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.


uralita iz amiantoz eta zementuz eginiko materiala, estalkiak eta hodiak egiteko erabiltzen dena.

Herritik kanpo egonik, auzoan lekua sobera zegoen txaboletarako, eta familia ugarik egin zituzten txapaz, uralitaz eta kolore guztietako xaflaz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

Erretegiaren alboan semeak erosi berri duen 4 x 4 ibilgailu galanta egoten da, uralitaz moldaturiko erdi-txabola zarpailean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.


uraloaltaiko iz hizkuntz taldez mintzatuz, fino-ugrierak, turkierak eta mogolak, besteak beste, osaturikoa.

Fenomenoa, Europan eta Asian Finlandiatik Mantxuriaraino hitz egiten ziren hizkuntza multzo uraloaltaikoan dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 279. orr.


urandi ik uhandi.

uranditu ik uhanditu.

uranio (orobat uranium g.er.) 1 iz gai bakuna, metal gogor eta trinkoa, nikelaren kolorekoa, irradak berez igortzen dituena (U; at. z. 92).

Uranioa oso mineral merkea da; izan ere, erruz dago naturan.  Berria - Mundua   2004-06-25

Uranioa dentsitate handiko minerala da eta naturan dagoen elementu astunena da.  Berria - Mundua   2004-06-25

Nabarmendu behar da energia nuklearra ez dela berriztagarria, eta erregai nuklearra ere, uranioa, agortu egingo dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

1942an Enrico Fermi zientzialariak lehen erreaktore nuklearra eraiki zuen uranioa erabiliz.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Teheranek, baina, uranioa helburu baketsuetarako erabiliko duela dio.  Berria - Mundua   2004-10-06

Uranioa aberasteko metodo berri bat nola lortu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.

Iranek iragarri du ez duela uranioa aberasteko programa bertan behera utziko.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Uranioaren aberaste prozesua.  Berria - Mundua   2006-01-31

Azken zortzi hilabeteetan, [Iranek] 120 tona uranio eraldatu ditu.  Berria - Mundua   2006-04-29

Uranioz kargatutako armak.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Uraniozko bonbak 1995. urtean jaurti zituzten berriro.  Berria - Mundua   2004-06-25

2 (izenondo eta izelagunekin)

Uranio metalikoa, gure lurraldeotan, inork ez du sekula ikusi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Uranio aberastua energia iturri gisa erabiltzen da.  Berria - Mundua   2004-09-22

Milaka tona uranio pobretu utzi ditugu Afganistanen eta Iraken.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Berinazko ontzi batean zerratu uranio horaila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Hondakin erradiokatiboak, (erregaiak, uranio gastatuak...) erreaktoreko eraikinean gordetzen dituzte uretan.  Berria - Harian   2005-07-20

Horretarako, Uranio 235aren masa kritikoa ezagutu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Saddam Hussein Irakeko buru ohia Nigerren uranio aberastua lortzen saiatu zela esan zuen Bushek.  Berria - Gaiak   2004-10-09

AIEA kezkatua dago ikuskatzaileek aberastutako uranioak kutsatutako materiala aurkitu dutelako.  Berria - Mundua   2004-01-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputz alderraien mareak lagun taldea fisionatu zuen, zartaturiko uranio-bonba bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 126. orr.

Munduko uranio hondakinen kopurua ikaragarria da.  Berria - Mundua   2004-06-25

Tokaimurako zentral nuklearrean uranio ihesa gertatu zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Uranio maila handiak Irak eta Afganistanen: herritar zibilak eta okupazio indarrak Afganistanen eta Iraken kutsaturik daude pobreturiko eta ez pobreturiko uranio kopuru izugarriekin, AEBek erabilitako tonaka uranio armen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Uranio meategietan lanean zebiltzan indioak gordetzen ziren aterpe abandonatuetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Abereen arteko batek ere ez du, oraingoz behintzat, H bonbarik asmatu, ez eta, nik ditudan txostenen arabera, uranio-hobirik inon idoro izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Iranek hamar bonba nuklear fabrikatzeko nahikoa uranio gas badauka.  Berria - Mundua   2006-03-09

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Isiltasuna eta uranio hauts-izpiak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Moskuk, iazko urte amaieran, proposatu zuen uranio aberaste prozesua Errusian egitea.  Berria - Mundua   2006-01-17

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Okupazio indarrek bi milioi kilo uranio pobretu hauts barreiatu zituzten Iraken.  Berria - Mundua   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilo uranio (3); tona uranio (7); uranio aberastua (14); uranio gas (3); uranio hauts (4); uranio kopuru (4); uranio pobretua (12); uranio pobretuak (4); uranio pobretuaren (4)

uranioa aberastea (10); uranioa aberasteari (24); uranioa aberasteari utzi (4); uranioa aberasteari uztea (3); uranioa aberasteari uzteko (7); uranioa aberasteko (86); uranioa aberasteko egitasmoa (3); uranioa aberasteko jarduerak (5); uranioa aberasteko lanak (4); uranioa aberasteko programa (8); uranioa aberasteko prozesua (16); uranioa aberasteko prozesuaren (3); uranioa aberasten (9); uranioa errusian aberastea (6); uranioa ez aberasteko (5); uranioa helburu (3)

uranioaren aberaste (3); uranioaren aberasteko (11); uranioaren aberasteko prozesua (3)


uranium ik uranio.

urardo (orobat ur-ardo) iz ura nahasi zaion ardoa.

Gure etxean [...] otorduetan ura eta ardoa izaten ziren, eta normala zen batetik zein bestetik edatea, bai eta bien nahasketa ere: urardoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Amama sangria prestatzen ari zen, sukaldeko ilun nabarrean, kantinan izotz eta laranja zatiak ikusten ziren, urardoan igerian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 99. orr.

Ardo hutsa nahiz ur hutsa edatea kalterako da; ur-ardoa edatea, berriz, atsegingarri.  Elizen arteko biblia   2 M 15,39

Lehen zilar ziren, orain zabor; lehen ardo on, orain urardo.  Elizen arteko biblia   Is 1,22


urardotu (orobat ur-ardotu), urardo(tu), urardotzen 1 du ad zerbaiti, ez dagokion gairen bat nahasiz, bere tasun funtsezkoren bat, bereziki indarra, galarazi. ik faltsutu.

Zapaterok zer egin duen oso garbi dago: indar katalanistak zatitu, eta Estatutua urardotu goitik behera.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat, Iaincoa: bestea, bi silaba gehiagorekikoa, puzte ergel bat baizik ez zen izango harentzat, berria, tribialegia, denik-eta misteriorik sakratuena urardotzen zuena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

Nigatik sekula esango ez duten gauza bat (ez naiz horren ustetsu eta buruiritzia), baina nigatik eta nere hurko eta lagunengatik esatea desio nukeena, pixkaren bat arindurik eta urardoturik bada ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

ERCk une historiko honetan ez du onartuko edozein estatutu edota estatutu urardotu bat.  Berria - Harian   2006-03-26

Erkiagak dei berezia egin zien «nazionalismo bigun eta urardotuarekin» etsita dauden abertzaleei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Baina etsita zegoen ameslari urardotua baizik ez zela; nahi eta ezinaren irudi bakartia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.


uraska (orobat uraxka g.er.) iz ura gordetzeko aska. ik edaska.

Mutikoa, mutikoa hortxe geldirik, ero baten begiekin, uraskan arrebatxo itoari begira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 141. orr.

Erre-oparien aldarea bere tresnekin, uraska bere oinarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,28

Uraskaren lodiera arra betekoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,26

Laurogei mila litro ur hartzen zuen uraskak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,26

Brontzezko uraska eraitsi eta harrizko zoladura gainean kokatu zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,17


uraskatxo iz uraska txikia.

Oihala berriro zabaltzean Makinistek eta Eszenako laguntzaileek hasierako eszena itxura desegin eta haren ordez lorategiko uraskatxo bat jarria izango dutela ikusiko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 115. orr.


uraste ik uhaste.

urate ik uhate.

uraundi ik uhandi.

uraxka ik uraska.

uraza (orobat uhaza g.er. eta urraza g.er) 1 iz konposatuen familiako baratze landarea, gatzozpinduta jaten diren hosto zabal leunak dituena (Lactuca sativa).

Morroi bat urazak aldatzen ari zen; Claudek eta Florentek ez zioten lana eten nahi izan, eta sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Usteltzen ez diren tomateak, guk nahi dugunean hazten diren baratxuriak, ur gutxiago behar duten urazak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

Orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen, uraza eta eskarolen berde delikatuak han, azenarioen koral gorria, arbien boli kolore hitsa, harago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Orburu mordoak, babarrun eta ilar pilak, lasto izpiz loturiko uraza erromatarren metak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Bere sardexkaz uraza baten buru kizkurra eta zuria zatitzen ari zen Ellen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

Josephek ekarri du berekin desertuan atzeman halako suge musker bat; hezi du, jatera emanez uraza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Perla beltzen biribilak ziruditen uraza-orrien gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

11.eko lehen solairuko auzokidea -inspektorearen emaztearen sukaldaria-, uraza-buru bat eta bi kilo patata eraman zituena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.


urazal ik ur 15.

urazaleratu, urazalera(tu), urazaleratzen da/du ad ur azalera joan edo eraman.

Barriolaren ilusioa pizten ikusi zuen asteburu berak Irujoren gabezia urriak urazaleratu ditu.  Berria - Kirola   2004-08-31


urazpiratu izond ur azpira joana.

Ingalaterra Berria astintzen duen itsasoaren argilauso zalantzakorrak urre urazpiratuaren eta zilar hondarperatuaren dirdira ekarri zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.


urbanikola izond adkor hiritarra. ik hirikume.

Baserriko giroak urbanikola gizondu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 46. orr.


urbanismo iz hirigintza.

Besteak beste legean sartuko dira, urbanismoa, bortuaren berezitarzunak, sos laguntzak eta beste.  Herria   2003-05-22

Hondakinak sortzea aurrebaldintza beharrezkoa ere bada zerbait berria sortzeko bai urbanismoan, bai arkitekturan, bai kulturan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Hau ez da zientzia bat, urbanismoa politikarien esku dagoelako.  Berria - Kultura   2004-11-14

Egunotako nire atzera-aurreretan ez dut gaurko arkitekturarik, gaurko hornikuntza urbanorik, gaurko urbanismo erakargarririk topatu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.

Guztiz aldatua aurkitu zuela [Altza] Alpujarretara joan zenetik: gaiari loturik, lurraz, espekulazioaz eta urbanismo kaotikoaz aritu ginen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.

Frantziako Lurralde Antolaketa, Urbanismo eta Etxebizitza Zuzendaritzako arduradun Jean Paul Fidelik zail ikusten du: [...].  Berria - Mundua   2004-01-27


urbanista 1 iz hirigintzan aritzen den pertsona.

1989an Berlingo harresia erori eta Alemania batu ondoren, Berlin berreraikitzeko eztabaidan arkitekto eta urbanista ugarik aurkeztutako proposamen arkitektonikoak bildu dituzte erakusketan.  Berria - Kultura   2006-05-02

Herriak han behean urbanisten planoa ematen zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.

Euge arkitektoa zen, Milan berregin nahi zuen eta urbanistarik onena Federiko Bizargorri izan zela zioen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

• 2 izond hirigintza aritzen dena.

-Arkitekto urbanisten topagunea-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.


urbanistiko izond hirigintzarena, hirigintzari dagokiona. ik hirigintza 2.

Era guztietako aldaketa ekonomiko, demografiko, urbanistiko eta hezkuntzazkoak gertatzen ari ziren lur honetan proposamen zentzuzko eta aurrerakoiak egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Hiri planifikaziorako bulego alternatiboak ordenadorearen bidez aurkeztu ditu azken urtean Pasaiarako eta Donostialderako pentsatutako proiektu urbanistikoak.  Berria - Kultura   2004-07-09

Iraultza urbanistikoa eta soziala eragin zuen Gasteizen Lakuaren eraikuntzak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Azterketan era guztietako analisiak egingo dira: analisi urbanistikoak, sanitarioak, ingurumen azterketak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

2002an udalaren arau urbanistikoak aldatu zituen PPk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Trenbide zaharraren desagertzeak hiri erdian utziko duen 195.000 metro karratuko orubea era guztietako operazio urbanistikoen helburua izan daitekeelako.  Berria - Harian   2006-02-21

Lehenengo pausoa tramite urbanistikoak betetzea da.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Norbere baratza lantzeak hemen esanahi literala eta ekonomikoa dauka, urbanistikoaz gainera: Erroma, hiri bezala, itogarri bilakatzen hasia zen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Arrotz sentitzen zen familiartean eta lagunekin; arrotzak zitzaizkion aldaketa urbanistikoak eta sozialak; arrotza, Euskal Herriko bizitza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

Urruntasunak eta memoriaren ahulak ezarritako arrazoi tekniko urbanistiko eta linguistikoengatik.  Berria - Kultura   2004-05-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

interes urbanistikoak (3)


urbanistikoki iz hirigintzaren aldetik.

Gipuzkoarekin, urbanistikoki, zer gertatuko den galdetzen didazu.  Berria - Kultura   2004-11-14


urbanita izond adkor hiritarra. ik hirikume.

Euskaldunei euskaldungaiak ulertzen laguntzen die, eta urbanitei, euskaldunen mundua.  Berria - Harian   2005-07-15

Hiriaren eta herriaren pentsamenduak kontrajartzen dira; pentsamendu urbanita eta kosmopolita ohiturei eta hizkuntzari oso loturik dagoen pentsamenduari kontrajartzen zaizkio.  Berria - Kultura   2004-12-03


urbanitate iz gizalegea, gizabidea.

Hots, Victor Hugo urbanoa natura eta naturaltasuna goratzeko dago, baina beti bere urbanitatearen edukitasunetik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 29. orr.

Urbanitate eta portaera ikasgaiak eman beharko dizkizut zure adinean!  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 71. orr.


urbanizagarri izond urbaniza daitekeena.

Nekazaritza jardueretarako lurren %4 galdu da, eta hiri-zoru edo urbanizagarria, berriz, % 30 handitu da azken lau urteetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Lurzoru urbanoaren eta urbanizagarriaren %80 babestutako etxeak egiteko erabili behar dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Gaurko legeak dio lurzoru urbanizagarrian eraikitzen diren etxe guztien %65ek babes ofizialekoak izan behar dutela, baita lurzoru urbanizatuan egiten direnen %20k ere.  Berria - Harian   2005-06-15

Zinegotzi batekin hitz egina zegoen, nonbait, eta urbanizagarritzat jotako lur-sail bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak, hartarako propio eratutako hiritarren kooperatibaren bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.


urbanizatu, urbaniza(tu), urbanizatzen 1 du ad eremu bat urez, argiz, zoladuraz eta gaineko hiri zerbitzuez hornitu.

Dena kontuan hartuta, uste dugu urte bukaeran zoru berria urbanizatzeari ekin ahal izango diogula.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Hadidek proiektu ugari ditu esku artean, tartean Bilboko Zorrotzaurre gunea urbanizatzekoa.  Berria - Kultura   2004-03-23

Auzoko kale zaharrak urbanizatzen ari dira, eta zenbait arazo sortu dira, auzokideok ezin ditugulako autoak garajeetan sartu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Plentzian «arau urbanistikoak aldatu nahi dituzte babestutako lurralde batzuk urbanizatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Garai batean, ingurua oraindik urbanizatu gabe zegoenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 7. orr.

Etxe zatar urbanizatu gabeak elkarren ondoan pilatzen zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

Eraikin berria, altzairua eta kristala, neoizko iragarki ikusgarria, lau izar hori handiak, kasik urbanizatu gabeko ingurua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Erdigunetik hurbil egon arren, urbanizatu gabeko paraje bakartia zen hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

2 (era burutuz izenondo gisa)

Gaurko legeak dio lurzoru urbanizagarrian eraikitzen diren etxe guztien %65ek babes ofizialekoak izan behar dutela, baita lurzoru urbanizatuan egiten direnen %20k ere.  Berria - Harian   2005-06-15

Espazio publikoak eta pribatuak talka egiten dute bertan, gizabanakoak eta jendetzak, mugikortasunak eta mugikortasun ezak, gune urbanizatuek eta despopulatuek, ordenak eta anabasak.  Berria - Kultura   2004-04-29

Zona urbanizatuetan ere txakurrak sudurra erabiltzen du bide beretik beraren zein kide igaro den jakiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

3 hiri bizitzara egokitu.

Atzerapen teknikoa, bestalde, erlatiboa zen, zeren Japoniako gizartea, Meiji aroaren bezperan, oso alfabetizatua eta urbanizatua baitzen, Europa baino aurreratuagoa zegoen nekazaritzaren eta meatzaritzaren eremuetan, eta industriaren maila Europakoaren antzekoa zuen industrializazioaren hasieran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Ez haiz inoiz urbanizatuko!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

interes urbanistikoak (3)


urbanizatze iz eremu bat urez, argiz, zoladuraz eta gaineko hiri zerbitzuez hornitzea.

Garrantzi handiko erabakia da trenbidearen ibilbidearen aldaketa eta lurperatzea, sekulako ondorioak izango baitu Gasteizko etorkizuneko urbanizatze prozesuan, eta hiriaren diseinu orokorrean.  Berria - Harian   2006-02-21

Hiri zaharreko karriketan ere ari dira lanak, hala-nola hiritartze edo urbanizatze planak segituz.  Herria   2002-08-08


urbanizazio 1 iz urbanizatzea.

Lur zoruen urbanizazioak Iruñerri inguruko udalerri askoren diru sarrerarik garrantzitsuena dira.  Berria - Harian   2005-09-14

Giza asentamenduetan eta urbanizazioan plangintza aplikatu behar da, ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarriak saihestu eta denontzako gizarte, ekonomi eta ingurumen mailako onurarik handienak eskuratzera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gipuzkoako Aldundiak ez du Donostiako Udalaren urbanizazio plan bat onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Duela hiru urte amaitu zuten ikastola ondoko urbanizazio-proiektua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.

Urte amaierarako kanpoko urbanizazio lanak bukatuko direla uste du Erakustazokak.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

LKS etxegintza eta urbanizazio enpresan egiten du lan Del Campok.  Berria - Gaiak   2006-03-31

VII. taulak erakusten duen bezala, urbanizazio-tasen gorakada ez dago industrializazioaren lastertasunarekin zuzenean lotua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

3 urbanizatze plangintza unitario baten ondorioz eraikitzen den etxe multzoa.

Ondoan urbanizazio handi bat dago, auzo gisa ulertzen ez dugun etxe multzoa.  Berria - Kultura   2004-02-21

Donostiako Udalak Txominenea izeneko urbanizazioa egin nahi du Martutene inguruan, 1.233 etxebizitzakoa.  Berria - Harian   2005-08-14

18 zuloko golf zelaia eta 100 etxebizitzako urbanizazioa eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Etxebizitza blokeek urbanizazioek baino energia gutxiago gastatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Nekazaritza industrialak [...] landatar herriak desagerrarazten ditu, txaletez betetako urbanizazioen mesedetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Etxe elkarri atxikien urbanizazio berrien artean segitu nien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Etxez aldatuko dira David eta haren neskalaguna, Dulantziko urbanizazio bateko berrehun eta berrogeita hamar metroko txalet batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Bere aitaren txaleta kokaturik zegoen urbanizaziora ailegatu ziren arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.

Jaizkibelgo urbanizazioko auzo elkarteak batzarraren amaieran irakurritako idatziak ere honela dio: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gain hartatik ikusita, uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Bigarren mailako errepide sarean ere sarri gertatzen dira istripuak, batez ere, hainbat herritan eraikitzen ari diren urbanizazioak eta txaletak sortzen dituzten joan-etorriak direla eta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Gortinak baztertzeko keinua egin orduko urbanizazioko argi guztiak piztu dira batera, eta auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urbanizazio lanak (3)


urbano 1 iz hirikoa, hiriarena, hiriari dagokiona. ik hiri 4; hiritar 6.

Hainbeste famatu ohi zuten euskara urbano, hiritar edo hiritartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Informazio fluxu azkar eta eraginkorrak gainpopulatuak zeuden eremu urbanoak arindu behar zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Bozkatzaile gehienak kasko urbanoan daude eta inbertsio gehienak hor geratu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Europan biztanleen %75 inguru hirietan edo gune urbanoetan bizi gara.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Gune urbanoak gehiegi hazi dira, lekurik ez diote uzten nekazaritzari.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

Hiria errealitate sozial eta giza espazio moduan landuko dute, baina baita lurralde mitiko edo oihan urbano moduan ere.  Berria - Kultura   2004-10-24

Santutxuko paisaia urbano bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.

Hiria errealitate sozial eta giza espazio moduan landuko dute, baina baita lurralde mitiko edo oihan urbano moduan ere.  Berria - Kultura   2004-10-24

Autobus urbano pare bat eta kotxe batzuk.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Barranquilla [...] taxian zeharkatuta, labirinto urbano kaotikoa iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Zeren noiz edo noiz zirkulazioan ere jarri beharko da euskal argot urbano bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.

Egia esan, erabat urbanoak diren denboretan, erritmoetan, gabiltza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Nire aurreko baserritarkeriez kezkaturik-edo, istorioak urbanoa izan behar zuela adierazi zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.

2 (izen gisa)

Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.


urbazter ik ur 16.

urbegi ik ur 17.

urbelar ik ur 18.

urberatasun iz

Loreak mereziko ez bailuen bere kasa iraungitzea, urberatasun bigun batez zimeltzea, bihotz intimoan gorderiko lurrinaren hondar eta azken zuritasun ezkutu batez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.


urberoaga iz ur beroko bainuetxea.

Vernet-les-Bains herriko urberoagan sartuko zuten, haraxe eroan baitzituzten Errepublikaren Armadako Lege-Zerbitzuetan izaniko gehienak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Geroago, gure ezkon-bidaiaren bukaeran, Krisztinarekin joan ninduan urberoaga hartara, erietxea bilatu genian, eta Krisztinak bere ama hil zen gela ikusi nahi izan zian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Bizargin izan ziren eta urberoagetako mutil.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.


urbide ik ubide.

urbil ik hurbil.

urbizi ik ur 21.

urbonba ik ur 42.

urburu iz iturburura.

Hegohaizea bidaliko du Jaunak basamortuan gora: Efraimen urburua lehortuko du, iturriak agortuko.  Elizen arteko biblia   Os 13,15

Uhaldegaraiko urburuaren zaintzea, Eltzarruze inguruko mendian begiratzea harrobi baten egiteko xedeaz.  Herria   2001-02-22


urdai 1 iz txerriaren azal azpiko gantz trinkoa, berotuz edo frijituz urtzen ez dena. ik xingar; pernil.

Sukaldera joan eta urdaia frijitzen hasi zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Gaueko hamarretan, indioilarraren partez, urdaia eta arrautzak jaten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.

Tabako merkea erretzen, ogi gogorra eta urdaia jaten, eta haiek vodkaz bustitzen ziharduten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian, gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Neskak plater bat jarri zuen mutilaren aurrean urdaiarekin eta opil batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Odolki puska bat, hamar sosen urdaia, libra erdi bat txerri gantz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Urdaiz atondutako janariak eman zizkioten, bere gaitzentzat olioa oso kaltegarria baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 588. orr.

Hesteei eusten zien bere hatz potoloekin, mutilak okelaz eta urdaiz betetzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Urdaiz beteriko txahalki xerra bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Urdailean urdai gutxi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

2 (izenondoekin)

Urdai frijitua eta txorizo oso bat zeuzkan oraindik gordeta eta paperetan bilduta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 152. orr.

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Padrek urdai errea eta kauserak jaten kontatu zigun Vascongadetako herriaren berri.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 137. orr.

Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Txarkutero eta urdai-saltzaileek beren zaindaritzat aukeratua dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.

Babarrun-eltze handi bat urdai-puska eder batekin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.

Luisak emandako ogia eta ura eta urdai zatitxoa irentsi egin zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 94. orr.

Ardoa, urdai-zopa, eta arrautzak tipularekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.

Urdai gantza prestatzen ari zen plater batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Bi gizonak maite zituen, urdai arrautzopila egingo ziela agintzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Bikote duina egiten zuen Quenu-Gradelletarren urdai denda handiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Urdai frijitu-usaina da noski.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lisak saiheski urdaia marmolezko apal txikian jarri zuen txukun, salmahaiaren muturrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Urdai-azal zatiak eta arrautza-arrasto horiak plateretan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Arratsean, urdaitegitik igotzen zelarik, saltxitxa zatiak, gibel pate xerrak, urdai azal paketeak ateratzen zituen bularretik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

Zaldia behar bezala jarri, arrautza batzuk zalditegitik ekarri, urdai-xerra batzuk oparo moztu, eta printze bati legez eman diezaiogun jaten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urdai errea (4); urdai saltzaile (10); urdai saltzaile ederra (3); urdai saltzaile ederrak (4); urdai saltzailea (9); urdai saltzaileak (13)

urdaiz atondutako janariak (4); urdaiz beteriko (4)


urdaiazpiko 1 iz txerriaren hanka ondua; hanka horren izterreko haragia.

Hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Kontuz, motel, urdaiazpikoa erreko zaik eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 510. orr.

Quenuk ogia eta urdaiazpikoa moztu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Txerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin, eta horri "txongoa" esaten zitzaion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Tea, esnea, gurina eta marmelada, xerra bat urdaiazpiko eta ogia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 186. orr.

4.000 lata kontserba, 3.000 latoja xaboi pastilla, 130 kilo urdaiazpiko, 100 botila anis.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

Biharamuneko gosaria: arrautza frijituak urdaiazpikoarekin.  Berria - Kirola   2004-04-15

-Ekar iezadazu tortilla bat urdaiazpikoarena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urdaiazpiko handiak, txahal eta txerrien atal ederrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Gero urdaiazpiko keztatua eta urdaiazpiko arrunta pikatzen hasi zen arreta handiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Urdaiazpiko ebaki bat zegoen ikusgai azpil urdin handi batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin nuen urdaiazpiko ogitartekoa jan, goitinahia eragiten zidan eta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Gazta eta urdaiazpiko sandwich bat eskatu zuen garagardo batekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.

Plateretik beste urdaiazpiko xerratxo bat ostu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Urdaiazpiko-puska bat prestatzeko lanetan jarraitu zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Gabrielek eta Daly andereñoak antzara-platerak eta urdaiazpiko- eta haragi-platerak trukatzen zituzten bitartean, [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Urdaiazpiko egosi pixka bat hartu nuen hozkailutik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku artetik irristatu, eta urratu bat egin zion labanak Jonathan basa-urdaiazpiko keztatuaren xerrak ebakitzen ari zeneko oholari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urdaiazpiko puska (3)

baionako urdaiazpikoa (3); ogia eta urdaiazpikoa (4)


urdaidun izlag urdaia duena.

Ezteietan urdaidun potapsia eta Ukrainako beste zizka-mizka batzuk atera dituzte: azaz, sagarrez, pernilez, pepinoz eta tomatez eta indioilar zatiez egindako pintxoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.


urdail 1 iz ugaztunen digestio hodiko erraia, zorro itxurakoa, hestegorriaren eta heste mehearen artean dagoena.

Kafe hondarrak lehortu eta behin eta berriro egosi, besterik ez genuen egiten, eta horrela urdaila berotzen genuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 51. orr.

Alkoholak urdaila berotu zidan eta garunak gozatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Urdaila hutsik dute, baina azenario bat murduskatuz joaten dira, beren etxe hotzetatik irten eta oraindik ere hotzago dauden kaleetatik ibiliz, ikasgela hotzetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Urdaila salda apur batez bederen bete nahi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Lasaixeago, urdaila ongi beteta eta ostatu txukun baten helbidea sakelan atera nintzen garagardotegitik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Urdaileko lanari eragiteko aski da kikarakadatxo bat kafe hartzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.

Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Baretik eta urdailetik gaixo zaude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

-Urdailetik gaizkituko duk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.

Baju samarra eta potoloa, jantzita zeraman gabardina irekitik urdail puztua aurreratzen zitzaion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Urdail gogorra izan behar, zura irentsi eta urdailean egosteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 178. orr.

Nik urdailaren ahoan neukan bazkaria.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 251. orr.

Oka hasteko gogoa zetorkion urdailetik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Zuri-zuri geratu naiz, urdaileko mina eta bihotz taupada hasi zait, beldurragatik dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Botagurak eman zion Frantziskori bere urdaileko gaitzagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.

Urdaileko minbizia dudala baneki, tiro bat botako nioke neure buruari!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

Urdaileko gaitz kroniko batek jota igaro zituen azken urteak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Urdaileko ebakuntza beharrik ez duela izango.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Kleiman jaunak, gure pozgarriak, urdaileko hemorragia bat izan zuen atzo.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

2 (textuinguru teknikoagoetan)

Urdaila da tankea, eta ahoa eta hestegorria jo litezke tankerako tututzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Benetako digestioa urdailean hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Azkenean, erradiografia batean, Rouengo espezialistak polipo bat aurkitu zion urdailean, berehala kendu beharrekoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Urdaila txikitzeko ebakuntza ez da estetika arrazoiengatik egin behar, osasun arazoengatik baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Zortzi organo, gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Substantzia batzuek, batez ere aspirinak eta alkoholak, mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Hernia diskala, neumonia eta urdail-hesteetako odoljarioa zirela medio iragan beharreko beste hiru ospitalealdiren ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Gerta daiteke, eta halaxe gertatzen da maiz, landare gaien hartzidura azetosoak urdailaren barruan gasa sorraraztea [...] gorpua azaleraraziko duen dilatazioa sortzeko nahikoa dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 153. orr.

Urdail urinak desegin egiten zuelako intsulina urdailera iristean.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Urdail eta hesteetako dispepsia: ur sulfatatuak (sulfatatu kaltzikoak eta sulfatobikarbonatatu kaltzikoak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

3 (sentsazioen irudizko egoitza gisa)

Intrigaturik abiatu nintzen, urdailean xinaurriak zebilzkidala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

Urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Halako atximurkada bat sentitu nuen urdailaren ahoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Bola bat urdailaren erdi-erdian. Arnasa hartzen uzten ez didan halako zama bat dut urdailean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Haren izena aipatze hutsak urdaila nahasten dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Korapiloa sumatu zuen urdailean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.

Orratz ikusezin batek zeharkatzen dizkit bizkarrezurra, bihotza, urdail-ahoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Pena ere banuen, halako tristura bat urdailean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Espantua urdailetik eztarrira igo zitzaizunean, zerbait esateko ahaleginak eman zizun benetako egoeraren neurria.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Dardara bat sentituko zuela urdail-barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 105. orr.

Halakoetan urdailetik datoz ideia ilunak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Behin aipatu nion, tamalez, neure urdail-ondoezarena; akabo, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

· Eskale baten txakurra jatetxe kanpoko zabor artean bilatzen ari da afari aho gozagarri eta urdail betegarria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

5 toraxaren beheko aldea, urdailari dagokiona.

Lodi samarra zen, eta alkandora garestiak ezin zuen urteetan zehar hazitako urdail gantzaduna ezkutatu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Ustekabean, kristoren kolpea eman dizu urdailean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Ukabilkazo zaparrada urdailean eta sabelean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.

Urdailean ukabilkada bezalaxe, igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Urdailean eman dizute lehenengoa, aurpegian gero; ukabilen erasoa jasan ezinik, lurrera etorri zara berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 26. orr.

So iluna botatzen zuten begi haiek, urdail gainean pistola pausatzen zion gizonarenak bezalakoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Zer nolako mauka Hiriarentzat, jateko goseak urdailean sortzen duen azkura ere urdaila igurtziz baretuko balitz!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

6 beste animalietan, txegoste hodiaren zabalgunea, janaria jasotzen duena.

Hiru ezaugarri ditu nagusiki larretik bizi diren animalien digestio-sistemak: urdail handi bat (225 litro behiarenak), heste luze bat (30 metro behiarenak) [...] eta zelulosa almidoi bihurtzeko gaitasuna duen bakterio-populazio bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Txahala adinako indioilar bat ekarri zuten, denetariko jaki gozoz beterik: arrautzaz, arrozaz, gibelaz eta beste hainbat gauzaz, hegaztiaren urdailaren barruan estu-estu sarturik denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Bere ostruka-urdailak harriak ere liserituko lituzke, baita lizundutako txanpon zaharrak ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Niania delako hori aza-zoparekin batera zerbitzatu ohi den jaki ospetsu bat da: zerri-urdaila artobeltz-ahiz, garunez eta hankaz betea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.

Basamortuko eltxoen urdaileko proteina batek zabaltzen du Leishmaniasi gaitza.  Berria - Gaiak   2004-10-29

7 irud/hed

Mokofinak, urdail eskertuak eta influentzia-trafikoak.  Berria - Kultura   2004-02-04

8 urdail zulo (orobat urdailzulo)

Irudi ezatsegina, urdail-zuloraino iristen baitzaizkit haien garrasiak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.

Sentitu egiten dut oraino urdailzuloan emandako ukabilkada: "Honaino iritsi gara".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urdaila hutsik (6); urdaila nahasten (3); urdaila nahastu (3); urdaila txikiago jartzeko (4); urdaila txikitzeko (16); urdaila txikitzeko ebakuntza (5); urdaila txikitzeko ebakuntzak (3)

urdailaren ahoan (3)

sentitu nuen urdailean (3)

urdaileko ebakuntza (3); urdaileko hemorragia (3); urdaileko mina (8); urdaileko minbizia (6); urdaileko minez (4); urdaileko ultzera (4)


urdailburu iz urdail zuloa.

Edozein zela, urdailburuan korapilo bat neukala nindabilen  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 33. orr.


urdailzulo ik urdail 7.

urdaitegi (96 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) iz hestebete eta txerriki denda. ik txarkuteria.

Urdaitegiaren erakusleihoaren kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Eskaileraren azpian, Florent urdaitegiko sukaldera ematen zuen atearen aurrean gelditu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

Oheratzeko tenorean, gora joaten zen urdaitegiko bi morroirekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Urdaitegiko txerri guztiak min horiak jo izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Ez harakinek bakarrik, baita txarkuteria eta urdaitegietako langileek eta txerrizainek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Jean Luc Lavignac harakinak hartua du Arbonako urdaitegia 95-ean.  Herria   2002-10-10

Merkataritza-zentroko Champion-eko urdaitegi sailean ikusi zutela elkar lehenengoz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urdaitegian sartu (3)

urdaitegiko alartzean (3)


urdaizaku izond adkor tripontzia.

Bidean aurkitzen dituzten dohakabe guztiei "herrikume astoa" oihukatzen diete, eta norbait lodia izanez gero "tripontzi" edo "urdaizaku" deitzen diote.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.


urdaki ik urdeki.

urdandegi (orobat urdantegi) iz ipar txerritegi, txerri korta.

Urdandegia, teilatu beraren azpian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Lekorneko urdandegi handiaren egitasmoaz kezkaturik, lekondar multxo batek "Ingurumena" elkartea sortu du, Lekorneko ingurumena zaindu nahiz.  Herria   2004-12-09

Apiril biribil, txerria urdantegian hil!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.

-Urdeak urdandegirat!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.


urdanga 1 iz/izond emagaldua.

Marcel Martin ezin makurtu zitzaion azterketa biologiko bat egin beharrari, edozein urdangak, mari-purtzilek edo auskalo zerk, esan zuen, ume bat egin izana leporatzen ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Eragin zure ipudiei, urdanga horrek!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

-Gera zaitez hor, urdanga! Ba ote da munduan desohore handiagorik handiki bat neskame urdanga batekin ezkontzea baino?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 34. orr.

Egunero entzun behar nuelako munduratu zuen ama urdangaren matraka hura.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

Irainka hasi zitzaion Manoloren emazteari; urdanga, mozkorra, zakurra deitu zion, eta senarra alua galanta zela erantsi zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

2 (izenondoekin)

Hire ama urdanga hutsa duk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Urdanga damutu baten aurpegia jarrita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

-Urdanga halakoa! -oihu egin zuen, gozotasuna alde batera utzita-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Isil zaitez, urdanga zikin hori! ongi iruditzen bazaizu, urdanga lotsagabe horren kontura primeran igaroko dugu gaurko gaua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

Arte-munduaren aurkako eta mundu hartan zebilen odol-zurgatzaile eta urdanga diru-gose guztien aurkako erdeinuz gainezka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

• 3 iz txerri emea.

Bazen han urdanga oso basati bat ere eta, errugabearen gupidarik gabe, hil egin zuen hozkada anker batez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urdanga halakoa (3); urdanga zikina (8)


urdangatxo iz adkor urdanga, emagaldua.

Mingaina sartuko dizut zirrikitu guztietan, urdangatxo hori.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.


urdanka

Ari ziren [artzainak] beste anitz jokotan: hala nola Xiberoan "Urdanka", "Kalika" Gipuzkoan, eta hemen gaindi Baigorri/Aldude aldean "aiba".  Herria   2002-11-28


urdantegi ik urdandegi.

urdaxtar izond/iz

Hainbeste idazlanen artetik hau ere hontürik, eskerrik beroenak hartze dütü Junes Casenave Harigile, Altzain dagoan urdaxtar-santagraztar apez langile perestüak.  Herria   2002-12-26


urdazbide iz

Aznarrek urdazbide gehienen kontrol zorrotza izan du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 141. orr.


urdazpi iz urdaiazpikoa.

Menua: urdazpi piperrada-ahateki lür sagarreki-gazna-arroskilla-kafe eta ondoko .  Herria   2004-11-18


urdazubiar (orobat urdazubitar) izond/iz Urdazubikoa, Urdazubiri dagokiona; Urdazubiko biztanlea.

Oraingoan zerk egin zuen huts inoiz ez zuen jakin azpidiakono urdazubiarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Urdazubiarrak jokatuko luke ez dela luzatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

Etxepare Garaztarra, Etxeberri ziburutarra, Axular urdazubiarra, Oihenart mauletarra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.

Urdazubitar gaztea bere garaiko unibertsitaterik famatuenaren aurrean dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.


urdazubitar ik urdazubiar.

urde 1 iz txerria.

Erdi Aroko Ahetzeko mandoko laborariak, ardiak, behiak eta urdeak hazteko lur gabe geratzen ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Garai hartan euskal xerri arrazako 50 urde baizik ez zeuden.  Herria   2005-09-29

Urdearen ordez, oilaskoa, indioilarra eta tankerakoak baliatzen dira produktu klasiko eguneratuak moldatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Bazter ilun batean urderen baten kurrinka sumatu ote nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.

Urdeen usaina soinean diat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea.      - 0. orr.

Idoloei aldareak, toki sakratuak eta jauretxeak eraiki behar zizkieten, eta urdeak eta abere kutsatuak eskaini.  Elizen arteko biblia   1 M 1,47

2 (izenondoekin)

Urde zuri eta beltzak.  Herria   2001-03-01

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Sudurra beti lurrerantz zuzendurik zeukaten urde marradunen bizkarra hauteman zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz baden ere Allier eskualdeko urde hazle bat, 40 urte huntan han dena.  Herria   2004-03-04

Laborariak, behi, urde hazkuntzan ari dira, baita ere indi-oilarrean.  Herria   2003-05-22

Josette Arrayet teknikalaria, urde arraza horren hazkuntza azkar laguntzen eta sustatzen duena.  Herria   2001-03-01

Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Mahaiaz bertzaldera, poliziaren urde hats latza aditzen ahal nuen, hain bainuen gertu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Ezen gaur egun andere zurien partez, ibaiak zikinkeriaz, urde pizorrez eta hondar industrialez mukurutuak baitaude.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Ikusten duzu urde-puxika ematen duen bizkar hori?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Haurraren sortzea ez zen urde-ehaitea, hor misterio bat gehiago bazela aitortu zuen bereber neskato herabeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Dardaraz zegoen bere sasiaren atzealdean: urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

5 (izenondo gisa)

"Jende urdea", berak deitzen dionez, kurrixka egiten duelakoz erretzean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.

Federicok era misteriotsuan esaten zuen mentura gaiztoaren lagun zirela, gauez ibiltzen zirela begiak mozorroz estalita beren ama urdeen lotsa beltzak ezkutatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

6 (gizakiez mintzatzuz; ik beherago 7)

Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.

Gizonak urde galantak dira neska gajookin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

-Urde handiak hitz egin nahi du -esan zuen Olgak ahapeka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 55. orr.

Urde potolo hura jantokian sartzera zihoan Mikelek berriro besotik heldu zuenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

Ongi ohartu nintzen urde zerri hark baliatu egiten zituela zerbitzu haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gainera, urde zikin horrek txanpon handietan eman zidak dena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Urde asasino horrek ez du beste ametsik: Paris, Paris eta Paris.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 307. orr.

Ordurako dozena bat guardia zibil zain geneuzkan finka barruan, urde haiek bazekiten joango ginela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

7 (irain gisa deikietan)

-Zerria, urde zerria! -Danik, biei begira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

Xingar kailu bat murtxatzen ari balitz bezala. urde zerria!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Urde ustela!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 149. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hoa bista honetatik, urde faxista, alaina -Kattalinek ez dezake bere haserrea ezti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 188. orr.

Urde galantak zuek, mutilak!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 52. orr.

Horixe da zuk nahi zenukeena [...] zure emazteak inoiz jan ez dizuna nik jan niezazun, urde alaena!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

Urde zikin hori! -esaten du Joanak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 127. orr.

-Isilduko hiza urde zikina!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.

Urde alua, etzeak niri holoko putz handik esan!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Puta-urde doilorra!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

8 itsas urde mazopa.

Itsas hegi hauetara itsas urde edo foken bila jaisten dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Ziztuan Lampauletik atera nintzen, Enez Eussa III ospetsuaren itsas urde marraka marrantatuak entzuteko justu heldu nintzen portura.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Jendearen isiltasuna, usainak, ibilerak, so gatibatuak, etorkizunez jadanik biluziak eta metroaren itsas urde marrakak enetako orduan, ama ontzia bezain premiazkoak ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.

9 urde-lerde (irain hitz gisa)

Oraingoan, ez, oraingoan ez duk libratuko urde-lerde hori!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Gure kontura aberastu, hori egiten ditek urde-lerde horiek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Ikas ezak, ikas ezak, tedesko urde-lerde zakil horrek, dena badakizuela uste duzue-eta!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

10 urde-ustel (corpusean urdeustel soilik) izond (irain hitz gisa)

-Burua apurtuko diot bizkarroi urdeustel horri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

11 urde-mutur (corpusean urdemutur soilik) izond urde muturra duena.

Okindegiko nagusi urdemutur harentzat ari nintzen ni lanean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

12 urde-zerri (corpusean urdezerri soilik) izond

Papao urdezerria! -oihukatu zion bere onetik irtenda-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas urde (3); urde lerde (3); urde xuri (3); urde zerri (3); urde zerria (3); urde zikin (5); urde zikina (12)


urdeka adlag “urde” deituz.

Segitzen du mutikoak makuluarekin larderiatzen, eta gurutzatzen zaizkion guztiekin "urdeka" eta "putakumeka"?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.


urdekeria iz txerrikeria.

Inork ere ez duelako gustuz onartzen agian bere etxea ez duela behar lukeen bezain txukun eta garbi, beti bai baita norbait zure balizko gardentasuna urdekeria apurño batekin lizuntzen duena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

Baina gizon haren urdekeriek ileen jaiokeraraino berotzen ninduten, haren ur-lasterrari jarraitzera behartzen ninduten, eta nire baitan gogo bizia sentitzen nuen esku artean zuen tranga hura hondoraino ezar ziezadan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.


urdeki (orobat urdaki) iz txerrikia.

Tizi-Ouzoutik etorri Tahar haragi saltzailea behin harritu nuen, urdekia eskatu nionean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Guk ez dugu urdekirik saltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Massenako Mandarin jatetxean bazkaldu ginen eta Txina irentsi nuen, udaberriko borobiletan, kizkira entsaladetan, urdeki saltsetan, Cantoneko irris bihiketan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Nondik sortzen ez zenekiten norabako ugari erakarri zuen urdaki errearen usainak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Nire ederra egingo zuela uste zuen mandatuak egitera joan eta etxean, buruz buru, urdaki jate handi bat prestatuta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.


urdekume iz txerrikumea. (pertsonez mintzatuz)

Barruan gelditu da urdekumea!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Nor da erretzen hasi den urdekumea?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.

Barruan gelditu da urdekumea!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

-Urdekume tranpati hori! -oihu egin zuen Lee Jordanek megafonotik, McGonagall andereñoaren eskueratik ihesi-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.

Urdekume halakoa, faxista zikina, jomugan haugu...!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Nor da erretzen hasi den urdekumea?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.


urdemutur ik urde 9.

urdepatia iz

Nahiko nukeen arren, ez naiz aztia, gasnak ez nau pertzepzioaren ateen haraindira eroaten, telepatia zein sinpatiaren ordez laketago zait urdepatia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.


urdetegi iz txerritegia.

Herriko auzapeza uneaz baliatu zen bere urdetegiaren aldeko baimena laster eman ziezaion prefetari erregutzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Urdetegi industrialaren zartarazteko xedea zeukan gaueko komando batekin bekoz beko nintzena?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Urdetegi industrialaren zartarazteko xedea zeukan gaueko komando batekin bekoz beko nintzena?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Egia zen urdetegi erraldoiek eta autobideek, bidea izan arren euskararen deklinabideak baino segurkiago aberasten zutela patrimonioa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.


urdetxo iz urde txikia.

Hartutako diruarekin -azeriak nahi edo ez nahi- urdetxo bat eramango zuen etxera, eta ongi artatu ondoren honen salmentak eman diruarekin behi baten jabe egingo zen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.


urdeustel ik urde 10.

urdezain 1 iz txerrizaina.

Izpegiko lepoko lau Nafartar muslarien ondotik, Kinto Realeko oihanean Arnaldo urdezain zaharra ezagutu nuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.

Urdezain eta unaiek landa-mugetan begiztatzen zituzten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

2 (adizlagun gisa)

Xantza bat, zinez, zeren eta urdezain egoiten ahal nintzan berdin ene bizi guzian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 171. orr.

Nik ene bizi guzia zerriekin pasatu diat, urdezain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Orreagako gainetan den oihan haundian bizi baitzen, urdezain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.


urdezerri ik urde 12.

urdiaindar izlag/iz Urdiaingoa, Urdiaini dagokiona; Urdiaingo biztanlea.

Gazteetan, Iturriotz urdiaindarrak garaipen erosoa lortu zuen Jauregiren aurka (22-15).  Berria - Kirola   2006-03-29

Iturriotz urdiaindarrak joko bikaina egiten jarraitzen du.  Berria - Kirola   2006-02-01

Aurrera begira Urdiaindarrak ez zizkion ateak itxi beste saiakera bati: ”ondo nago, eta Tourrean kilometroak pasatu ahala indar pixka bat izanez gero, ez da hain zaila helmugara bakarrik iristea”.  Berria - Kirola   2004-07-11


urdin 1 izond zeru garbiaren edo itsasoaren kolorekoa.

Ez-inoren lurraldea, zuria, estatu-muga berdeen arteko bi lerro urdin, ibaiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Txamar urdina, galtza gorriak, eta uhal dotoreak aurrealdetik gurutzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 115. orr.

Tunika urdin bat darama, oinetaraino, aberatsa oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Uranok ere eraztun urdin bat du, eguzki sistemako bigarrena.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Gona urdina zeraman batak, argia besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Hamabi bat urteko mutikoa, bekoki urdineko amazona batekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Uniforme urdinez jantziak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.

Zain urdinez beteriko esku bat estutu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Halaxe zihoan Hanna, aurretik, ile urdin eta motxeko andere hura, kareizko lenteduna, arrotz, ezezagun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Sabaiak armiarma-lanparaz hornituak zituzten areto gorri, urdin, berdeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Eraztunek sugar txikiak pizten zituzten, urdinak, berdeak, horiak, moreak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Neskatxa eta emakume asko ikusi genituen segidan, denak ere guztiz ederrak, beren ile txirikordatu, gerruntze gorri eta urdin bikain egindakoekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Lau helizeak dirdiraka hantxe, zeru ezin urdinago hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Begirada urdin, ezpain sentsual eta su itzalezineko ofizialaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Oliba-olioa eta arrain urdina jateak kontrakoa eragiten dute.  Berria - Gaiak   2004-10-19

2 (beste izenondo baten ezkerrean)

Begi urdin handiak zabalik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Bularrekodun mantal urdin handi bat zeraman soinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Gar urdin labur bat hasi da irteten errauts artetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Aparatutik begiak aldendu eta kamiseta urdin tirantedun batekin egin nuen topo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Kolore samur horiek guztiak, edredoi bat zirudien beroki urdin polit hura, zira argia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Jack Cunninghamen begi urdin alkoholikoak begira zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

Galtza zuriak, arraia urdin fin-finekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Arrasto urdin galduak ageri dira batelaren izenaren letrak behar zutenen erretenetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

Laku urdin garbi batera jotzen zuen gela batean bildu ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 260. orr.

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Haren begi urdin borobilegi eta doi bat irtenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Nesken gonaska urdin kanpai-erakoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Begiak urdin obalatuak izango ditu, biziki argi eta ernaiak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Ondoren ilea, zeru urdin-lehertu hartan, pinu beltzaren adasketan trabatua zirudien ile gorri hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

3 (beste izenondo baten eskuinean)

Mantar zuri zimur bat zuen jantzita, eta "sukaldean jarduteko" erabili ohi zuen gona zahar urdina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Zerbitzu militarretik libre gelditzen zela zioen Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Juduentzat jotzen zuten, gela itxi txikietan, gela kez beteetan, gela lizun urdinetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

4 (adizlagun gisa)

Arratsaldeko lau t'erdiak ziren eta kanpoan zerua urdin zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Elurra ari zuen, elkarrekin Tuilerietan eseri ginenean, elur-bisutsa, zerua urdin egon arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

Behin, badia bare eta urdin zegoela [...] Hernani kalean Kintana eta Zaragueta eskola lagunekin topo egin zuen egunaz oroitu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Sailetan ikusten ditut langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Baina, argitasunez blai, ileak urdin, azala arrosa, besoak eta magala dir-dir.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Zoragarri zegoen Sena ibaia, urdin-griskara, pintore flandriar bat gaixotzerainokoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Beraren atzean, zerua urdin, dirdaitsu, garden.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Begiak urdin eta handi, ezpain-matelak gorri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Zerua urdin eta garbi beti alderdi hartan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Zerua, aldiz, urdin garbia zegoen, bezperako langarraren inolako arrastorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia beste kolore bat delarik)

Zauri inguruan halako puztura urdin-gorriska bat zuela erreparatu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Bitsezko olatu urdin-beltzetan itotzen ari zen, labanaren distira urrunak ebakiriko olatuetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Itsasoa mantso zegoen, olatuak bazterreko harrietan hausten ziren, eta urak eguneko urdinberdea galdua zuen betunaren alde.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.

Haren ileak lumajearen antza zuen: beltza, distira urdin-berdeskaz zipriztindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Begitarteak gantzatsuak zituzten, jaspeztatuak, zain urdin-horiz margotuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Gero Maríarena bere gorputz urdin laruz jantzitakotik bereizi zituenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Zeruaren ganga eskerga urdin-anilaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia beste kolore bat delarik)

Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen gazte jendearen eskutan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Bularrean marka beltz-urdin bat zuela esnatu zen goiz hura ere gogorarazi zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea... oihan itsua!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Napoli-ko badiaren bi pintura berde-urdinen artean pilaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

Marra zuri-urdineko korbata eta lastozko kapela zeramatzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Paretak faiantzazko xafla zuri-urdinez estaliak zeuden gizonaren garaieraraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Minutuak aurrera, talde txuri-urdina suspertu egin zen. ik xuri 5.  Berria - Kirola   2004-03-14

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa delarik)

Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Karrozan, ondoan eserita, gizon bizar-urdin bat zihoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Ingeles kasaka-gorriak muino baten gainean dituk, frantses kasaka-urdinen erasoaren esperoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Txantxangorriez, txonta horiez eta eskilaso luma-urdinez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.

Txori txiki moko-luze kolore-urdinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

Neure oroimenean atxikitzen nuen irudian baino ile-horiago eta begi-urdinago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Haietako batean, uharteetako antzinako gerlariak -garaiak, sendoak, begi-urdinak- norgehiagoka ageri ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Ile-urdina bere gizonengana bihurtu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Horizontean zeutzan hodeiek lilatik grisera egin zuten: mendi-islei itsatsiak, baina, zeru-urdin puska batzuk ikusten ziren, argiaren azken hasperenak urreztatuak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

· Las Vegasko joko-etxe horietako batean [...] bozgorailuen burrunba, nire izena etengabe errepikatzen; automata urdin-gorri-horizko kaosa, non dirua irabaz zitekeen, loteria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

9 (predikatu gisa)

Airea urdina da, zigarreten keak eta jantzi hezeei darien lurrunak eraginda.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Isiltasuna urdina da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.

Ekuazioan hainbat ezezagun baldin bazegoen, bigarrena beltza zen; hirugarrena, urdina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Urdinak zituen zapatak eta urdinak zapata-sokak; urdina zuen gona eta urdina gona gaineko jaka; urdina zen jertsea estaltzen zuen berokia eta urdina hegal txikiko kapelua; urdinak ziren begiak, mineral kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Horia baitzuen ilea eta urdinak begiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.

Buruan kapela, urdin iluna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Gaztelutikako militarrak ere bai, baionetak agerian, fusilak ordu laurdenero-edo besaburuan pausatzen zituztela; kapeluak eta galtzak gorri, eta txamarrak urdin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

10 (kolore hitzarekin)

Lehen begiratuan gris-esnekara ematen zuen, ke-kolorea, baina, luzaroago begiratuz gero, kolore urdina agertzen hasten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Kanpoko argitasun biziegiak ehunaren kolore urdin leuna margul ez zezan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Itsas aingira, kolore urdin lokaztuko suge lodi hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Hormak kolore urdin argi gris-antzeko batez pintaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Zeren eta Thule izena kolore urdin ilunean imajinatzen bainuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Soineko erantsi bat darama, kolore urdin argikoa, eta gainetik lihozko txaketa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Pintzela kolore urdinean bustitzean, garai bateko iraganean ere busti zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.

Suaren indarrarekin bakoitzak bere izaera gaindituz, kolore urdineko egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Berotegi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosa kolore apalezko, berde kolore arinezko beirategi batzuek tapizeriazko poesia girozko paisajez inguratzen zutena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Bidexkatik, bi ume txiki doaz kolore urdin eta zuriko uniformearekin eskolara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Urdin kolorea jabetu zen gelaz, Ilargia zen, bere zenitaren goialdean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 111. orr.

Sekulan ezagutu dudan zerurik argiena, urdin kolore bizi-bizikoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Gauero oroitzapenak ordenatzen eta urdin-kolore pixka bat ematen saiatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Haren masailak beltzera lerratzen zen urdin kolorekoak ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Edonon jaio ohi diren hortentsiak maite ditut, urdin kolorekoak batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 296. orr.

Elastiko bat eta urdin ilun koloreko txandal baten galtzak zituen jantzita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Zeruak urdin bizi-bizia zuen kolore.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Zilueta gardenak zituzten, urdin hits kolorekoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.

• 11 iz kolore urdina.

Zeruaren urdina zurbila zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Euriaren urdina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.

Hormak urdina jaten zion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 13. orr.

Etxetxo kareztatuak, burua galtzeko moduko urdinez margotuak ateak eta leihoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Kutxa bat urdinez pintatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

Oholtzako lau kantoietan, arkabuzero bana, zuri-urdinez jantzirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Mika urdinek galdua zuten distira: haien urdina, harrigarriro, gris argia zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

Jendetza handia zebilen, gazte ugari zuri-urdinez edo zuri-gorriz jantzirik Alde Zaharrean eta inguruetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Armeniako urdinak eta indigoak, beraiek adierazten dute beren izenez zein lekutan sortzen diren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.

Euriaren urdina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.

Olibondo iladak, euren gris-urdin berezian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

12 ileaz mintzatuz, zahartzaroan-edo hartzen hasten den kolorekoa. ik urdindu 5.

Gure aitona laurogeita hamar urte zituela hil zen, eta ez zuen ile urdinik ia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Biolinjolea, haizeak ile urdinezko xerlo batzuk soilune higatuan inarrosten zizkion bitartean, kapela luzatuz, jendetzaren artean zebilen eskean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Gidaria emakumea da, emakume heldua, berrogeita hamar urte ingurukoa, ile urdinekoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada [...] burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Haren ileak lumajearen antza zuen: beltza, distira urdin-berdeskaz zipriztindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Ilea harrotuta izaten zuen, eta nahiz eta berez beltza izan, urdina zirudien hautsagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Ba nik utzi diot berezko koloreari, gaur, zuri bisitatzera etorri baino lehen, ileapaindegira joan eta nire urdin beneragarriak tindatu ditut.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

13 urdin argi

Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Txarolezko oinetako urdin-argiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Sudurra painolu itxurako mukizapi urdin argi zabal batez estaltzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Urdin argia zen [telefono mugikorra], ikaragarri ñimiñoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Galtzak urdin argiak ziren, garbi-garbiak, lisatu berriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Batez ere begietan, haren bitxirik ederrenak baitziren haiek: bi aintzira urdin argiak, gizonezko eta gaztetxo sentiberen igerileku.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Horia zuen ilea, eta urdin argiak begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Eguzkia aurki agertuko zen alde gero eta urdin-argi, urdin margulagorantz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

Espaloiaren muturrean jantzi urdin argiko emakume gazte bat lasterka ari zen atzeraka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Lo egongo zen seguru asko, lasai ederrean, bere etxean, pijama urdin argiarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Urdin argiarekin kontrastean, hodeien gorri-laranja bizia.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Traje galtzadun beltza, urdin argiz zipriztindua, eta oinetakoak ere beltzak, takoirik gabeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Harrigarriki aldatzen zen haien kolorea: gorri, hori, urdin argi, urdin ilun edo berde agertzen ziren, zein beirakitatik begiratzen zien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

· Eguna argitzen ari zen, eta gero eta tarte urdin-argitsu gehiago ikusten ziren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

14 urdin ilun (orobat urdinilun g.er.)

Jantzi urdin ilunak dituen andre bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Segituan iritsi zen Villoslada kapitaina, Seat 124 urdin ilun batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Soineko urdin ilun diskretu batean biltzen zuen bere gorputz biribildua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

Palto beso motx urdin ilun bat eta gerriko gorri bat atera zituen kutxa batetik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Begi urdin ilun parea nabarmena zen aurpegi biribil zurbil eta hauskor hartan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Liburuaren azala urdin iluna zen; letrak, urre kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Jertse bat zeraman leporaino itxia, hegoaldeko itsasoaren kolorekoa, eta buruan kapela, urdin iluna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Mercedes berri-berri bat zen, urdin iluna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan, mantxa laranja eta horiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Nini urdin ilunez zegoen jantzita, beti bezala, eta panazko gona urdin ilun bat eta kolore bereko brusa bat zeuzkan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Urruneko mendietan berdea urdin bihurtzen zen, urdin ilun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Lorontzi estuan zut, bi arrosek tanto zuriak ipintzen dizkiote gelako urdin ilunari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.

Aurrez aurre neukan dorrea zeruaren urdin ilunaren azpian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Kanpoan zerua bizkor ari zen aldatzen; belusezko urdin ilunetik altzairuzko gris hotzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

15 urdin-urdin

Itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik, ez arrantzale txaluparik ikusi, itsaso urdin-urdina, itsaso amaigabea baizik. Betile luzeek tankera malenkoniatsu eta tristea gehitzen zieten bere begi handiei, begi urdin-urdinei.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.

Paradisu itxura ematen dioten ezti koloreko arrokez eta ur urdin-urdinaz inguratutako paisaiari esker.  Berria - Mundua   2004-04-20

Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Iratxo haiek urdin-urdinak ziren, eta hogei zentimetro inguru ziren altu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Zisne-lepo luzea zuen, begiak urdin-urdinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Hori bai, begiak urdin-urdinak ditut.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 125. orr.

Zerua urdin-urdin zegoen, eguzkiak ertz batean egiten zuen argi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 171. orr.

Urdin-urdina zegoen itsasoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.

Zerua urdin-urdin jarri da bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

16 zeru-urdin izond

Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Errezel zeru-urdinen artetik argi izpiak iragazten dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.

Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Ohean etzanda zegoen, kotoizko txabusina zeru-urdin bat jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

Hainbat koloretako ohe-estalkiak ikus zitezkeen zintzilik bertan: batzuk, zeru-urdinak; beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Hain betaurreko lodi konkaboak zeramatzan, ezen, aurrez aurre so eginez gero, begiek, zeru-urdin ia zuri batekoak baitzituen, urrun-urrunak baitziruditen, burezur barrenean josiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alkandora urdin (6); ara urdin (8); argi urdin (13); argi urdin birakariak (5); azal urdin (4); begi urdin (83); begi urdin argi (4); begi urdin argiak (7); begiak urdin (7); begirada urdin (5); berde eta urdin (6); bere begi urdin (7); beroki urdin (4); bizar urdin (7)

eraztun urdin (4); galtza urdin (4); haren begi urdin (5)

ile urdin (14); jaka urdin (6); jantzi urdin (10); kasko urdin (7); kolore urdin (27); lerro urdin (4); lore urdin (5); marra urdin (5)

oihal urdin (6); oroitzapen urdin iluna (6); puska urdin (5); soineko urdin (10); traje urdin (10); txapel urdin (4); txuri urdin (29)

ur urdin (7); uraren urdin (4)

urdin argi (22); urdin argi bat (5); urdin argia (15); urdin argiak (20); urdin argiz (7); urdin berde (4); urdin bizi (4); urdin distiratsuak (6); urdin ederra (5); urdin garbi (5); urdin ilun (19); urdin ilun bat (4); urdin iluna (27); urdin ilunak (10); urdin ilunez (8); urdin koloreko (8); urdin leuna (4); urdin luzea (4); urdin txiki (7); urdin txikia (4); urdin urdin (11); urdin urdina (11); urdin urdinak (8)

xingola urdin (4); zain urdin (5); zapi urdin (6); zeru urdin (40); zerua urdin (32); zerua urdin urdin (7); zerua urdin zegoen (5); zeruak urdin (6); zeruaren urdin (5)

zuri urdin (4)

aste urdina (8); atorra urdina (4); begi urdina (10); berdea eta urdina (4); bezain urdina (5); elastiko txuri urdina (6); eremu urdina (5); gorri urdina (5); gorria eta urdina (7); ile urdina (10); itsaso urdina (4); izarbel urdina (4); jaka urdina (5); jertse urdina (4); karpeta urdina (8); koaderno urdina (10); kolore urdina (6); talde txuri urdina (24); tango urdina (7); txartel urdina (4); txuri urdina (45); urdin urdina (11)

zeru urdina (26); zerua urdina delako (7); zeruaren urdina (13); zuri urdina (13)

argi urdinak (13); begi urdinak (36); begi urdinak zituen (4); begiak urdinak (6); entrenatzaile txuri urdinak (10); ile urdinak (7); kasko urdinak (12); lerro urdinak (4); talde txuri urdinak (73); talde zuri urdinak (4); txuri urdinak (113); urdin urdinak (8); xuri urdinak (5); zeru urdinak (6); zuri urdinak (12)

talde txuri urdinarekin (5); zeru urdinarekin (4)

itoti urdinaren azpian (4); talde txuri urdinaren (9); zeru urdinaren (12); zuri urdinaren (4)

talde txuri urdinari (6); zeru urdinari (8)

aire urdinean (4); gela urdinean (5); koaderno urdinean (5); talde txuri urdinean (12); zeru urdinean (18)

txuri urdinei (4)

begi urdinek (11); kasko urdinek (8); txuri urdinek (72); xuri urdinek (4); zuri urdinek (7)

ile urdineko (4); kolore urdineko (6); talde txuri urdineko (13)

begi urdinen (4); dirua urdinen alde (4); ile urdinen (4); kasko urdinen (6); txuri urdinen (29); urdinen alde (9); urdinen alde irten (4); zeru urdinen (4)

zeru urdinera (5)

begi urdinetan (4)

berdez eta urdinez (4); boligrafo urdinez (4); tinta urdinez (5); urdinez jantzia (4); urdinez jantziak (4); urdinez jantzita (10); urdinez jantzitako (12); zuri urdinez (5)


urdinagotu, urdinago(tu), urdinagotzen da/du ad urdinago bihurtu.

Urdinagotu egin zaio ilea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 291. orr.


urdinantz izond urdinaren antza duena.

Hitz-dotorekeriazko araubide zital baten arabera eginak zituen zuzenketak: lehen "urdinkara" idatzia zuen lekuan, orain "urdinantz", "urdinsko" eta are "urdiño" zerabilen barra-barra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

· Egunsentian ekialdean disko txiki bat agertzen da ortzemugan, urdin antzerakoa da zenbait unetan, edo berdexka beste zenbaitetan; horixe da, hain justu, Urano.  Berria - Gaiak   2006-04-18


urdinarbetar ik urdiñarbetar.

urdinarbetar ik urdiñarbetar.

urdinberde ik urdin 5.

urdindu, urdin(du), urdintzen 1 da/du ad urdin bihurtu.

Leihoaz bestaldean gau beltz iluna gertu zegoen egunsenti hurbileko argiarekin urdintzen hasteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Zeru urdintzen hasiari argi urretsua zerion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Urre koloreko zerrenda zurbil bat atzematen da ortzemuga hotz urdintzen hasian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Lucasi begi grisak urtu ahala itsaso bihurtu zitzaizkion eta urdindu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Eguzkia galdu eta portuko paisaiaren marrak mugatu eta koloreak zehaztu egin ziren, haizea hotzagoa egin zen, eta itsasoa urdindu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Etorbidea antzeman zuen lehendabizi [...] haren osteko hondartza amaibakoa gero, eta goiznabarraren argi ubelak urdintzen zuen itsasoa jarraian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 133. orr.

Oraindik urdindu gabeko lizuna, hauts zuri harroa, txikitan hainbeste maite genituen sorgin-loreen antzekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.

Zeharo belzten ari zen zeru iluna urdindu egin zen Alavesentzat.  Berria - Kirola   2004-03-25

2 (era burutua izenondo gisa)

Udazkeneko zuhaitzek ilargiaren argi horitan distiratzen dute, iraileko ilargibetearen argitan, lanerako kemena ontzen duen argia, eta sastraka goxatzen, eta olatu urdindua lehorrera mihizka ekartzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Alpakazko berogailuaren gainean jartzen zituen esku urdinduak, hatzak berotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Txahalen buru eta zango urdinduen artean igaro zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Berriz galdetzen zioten psikologoari zer zela-eta erakutsiko zuen Amaiak, hilzorian zegoela, halako irribarre xaloa bere aho urdinduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Torturatuaren ile kizkurrak deseroso sentiarazten zuen, eta begi urdinduei zerien begirada gardenak ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.

3 (ileaz mintzatzuz)

Maiatzean ezta ulerik ebagi bear, urdindu egiten da-ta. -Hogeita sei urte ditut, lokiak urdindu zaizkit jadanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.

Urdintzen hasitako bibote sarria zeukan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea, ilea urdintzen hasia zuen tipo lasai itxurako bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hasia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Ez al da egia itsasoak ilea urdintzen hasitako ama baten antza duela?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.

Zeren bizitzaren eskolan beti baita zer ikasi eta zertan eskolatu, baita ileak urdindurik ditugunean edo garbal eta karsoil gaudenean ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.

Zianosiak urdinduriko ezpainak arrain baten modura biribilduta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Ez zekitela esaten zuten nire adiskideek zer ikusi zion Monikak ilea urdindutako gizaseme horri baina, hala ere, neskak zoriontsu omen zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 136. orr.

4 (ileaz mintzatzuz, era burutua izenondo gisa)

Sukalde erdian zutik, bi esku dardaratiak buru atzera eraman eta motots urdindua apaindu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Edwinen ile urdindua mendiburuko elurraren modukoa irudituko zaizu hor aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Bisaia ilaje eta bizar urdinduz estalia zuen hizlariak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.

Piamonteeraz hitz egiten zigun bere auziaz, eta bitartean bere bizar urdindu narrasa leuntzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Hartza bezain handia, bizar urdindua borobilean moztua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 43. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Bi xakelariak zaharrak ziren eta isilean jokatzen zuten, beren buru urdinduak taulatik une batez ere altxatu gabe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago, bere esku-makilarekin, jertsea gerrian loturik, eta bere ile kizkur urdindua nahasiz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Levi-Álvarez hori gizon txikitxo bat zen, ilea horail-urdindua zuena, sudurra kakotua, bibotea zuria eta betaurrekoak urrezkoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

· Agure ile urdindu bat, sorbalda erorixe eta begiratu aratz garbikoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.

5 (era burutua izenondo gisa, irud/hed)

Bizia jakingarri, eskurakoi eta gogorakizun huts bihurtu zaion urte urdinduetan daki zaharrak dakien hori, eta ez bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

6 lizundu. irud/hed

Haragizko atseginaren janari haiek guztiak denborarekin urdinduz joan izan balitzaizkit bezala, edariak zurminduz,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.


urdindun izlag urdineko.

Neskari hurbildu zitzaion, marra urdindun soinekoa ukitu nahi izan zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Françoisi eskua Luisaren eskuin eskura joan zitzaion, zain urdindun eskura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

Amila urdindun gizona jaitsi zen eta soldaduen buru egiten zuenarengana jo zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Soineko koadro zuri-urdindun bat, ama Chantemessek erabilitako tartan oihal batez egindakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Hori esan zuen erreguka, eta entzun egin zion adats urdindunak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.


urdinduxe izond urdindu samarra.

Ile urdinduxea bakandua zuen lokietan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.


urdinilun ik urdin 14.

urdinkara (25 agerraldi, 19 liburutan) 1 izond urdin itxurakoa. ik urdinxka.

Ameslariek sinetsi nahi izaten dute itsasoak sekulako lurralde urdinkarak dituela bere magalean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Gelako leihoek baso urdinkara batera ematen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Gizakien ile-adats urdinkaraz osatutako kalparrak ageri zituzten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Zango potolo zuriak zituen, ostargi-belar antzeko zain urdinkara ñimiñoz osaturiko itzalgunez belztuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Auto zelular bigarren lerroan aparkatuetako argiek ñir-ñir urdinkarez ñabartzen zuten arratsaren ilun ahula.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Pantailaren argi urdinkarak gela guztia betetzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 76. orr.

Bat-batean sutan dago, su urdinkara hotz batean bilduta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Han goian, nire buru gainean, ilargi handi, bete, zabal bat hedatzen zen, zeru urdinkara esnezko baten erdian argi ematen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Kezko laino urdinkararen atzean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

Sugar urdinkara bat zebilkion dantzan begietan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia beste kolore bat delarik)

Senarra zain-zain zegoen, eskuak paper izkiriatura atxiki-atxikita eta hatz-koskorrak zuri-urdinkarak bilakatzeraino, emazteak hurrengo iruzkina noiz egingo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 137. orr.

3 (ileaz mintzatzuz)

Ezkerraldean, ile gris urdinkaren gainetik apenas, apal bateko liburu batzuei erreparatu nien.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.


urdinmin izond urdin bizia.

Artilezko soinekoak daramatzate, kolore garbikoak denak, gorrimin, urdinmin, berdemin kolorekoak, eta buruak larruzko kapeluz estaliak dituzte, hotzak ez baitu barkatzen, estutzen baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.


urdinska ik urdinxka.

urdinskatu ik urdinxkatu.

urdinsko ik urdinxka.

urdintasun iz urdina denaren nolakotsasuna.

Haran gaineko zeruak urdintasun aratza zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Paisaia, bidaia, zeruaren urdintasun gehiegizkoa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.

Ogi zelai hedatuen zedarrietan hedoiak bereiz zebiltzan, zerua urdintasunaren xatarraz troxatu eta zuritasun mardulez hantuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.

Zerua bukaerarik gabeko urdintasun argitsua zen eguzki zuri itsugarriaren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna; kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Ia bat-batean, zurbiltasunera bitarteko kolore-aldaketarik gabe ia, hilotzaren urdintasun lurkarak ordeztu zion masailetako kolorea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Ez zuen nahi bere burutapenak airean arin planeatzen doan hegaztia izatea, horizonte mugagabe guztiak begien bistan, urdintasun ferekatzaile eta samurraren luze-zabal osoa, sakontasun osoa, poztasun osoa eskuragarri.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.


urdintsu izond adkor urdinez betea.

Distira urdintsuaz zeuden jauregiko leihoak, eta Mathilde imajinatu zuen haietako batean, eskua jaso eta itzul zedila eskatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.


urdintxo izond adkor urdina.

Beren aulkietatik altxatu eta pitxar urdintxoa ardoz betetzera sotora lasterka joateko lehenengo prestatzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.


urdintze iz urdin bihurtzea.

Goizeko sutearen gar biziek gora egin ahala, barazkiak lotatik gehiago iratzarri eta lurrean herrestan zebilen urdintze handi hartatik bereizten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Ohe gainean jarri zen; maindirearen tolesen artean ispilu bat irmotu, tindu-paleta atera, eta aurrealdeko xerloak urdintzeari ekin zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.


urdinune iz gune urdina.

Bekokiko urdinunea, hori bai harrigarria!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.


urdinxka (56 agerraldi, 29 liburutan; orobat urdinska g.er. eta urdinsko g.er.) 1 izond urdinaren antzeko kolorekoa. ik urdinkara.

Udaberri aurreko zeru urdinxkari begira.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.

Musikako kioskoaren zutabe urdinxkak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Azkenik, betazal urdinxkak altxatu egin ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Gauean, lotokietan argi urdinxka bat egoten zen piztuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Hasieran, argi elektriko urdinxka sartzen zen leihoak estaltzen zituzten errezel lodien artetik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Beren altzairuzko bizkarrezurren tonu urdinxkak leundu egiten zitzaizkien pixkanaka sabelen gozotasun gardenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Urrunean, gandu urdinxkaren artetik, birfindegiko edukiontzi handiak igartzen ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Ilargiaren distirak itzal urdinxkak sortzen zituen Velascoren aurpegi zurbilean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Hantxe kokorikatu nintzen, buruari eskuez eutsirik, ilargipe urdinskan izerditan blai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; [...] urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun-urrunenak, azkenekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia beste kolore bat delarik)

Kaio zuri-urdinxka mordo bat itsasertzean, Iparralderantz militarki noratua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.

Baina aurpegiak burdin urtuaren kolore beltz-urdinxka hartu zuen, eta hortz hori handiak karraskatu zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.


urdinxkatu (corpusean urdinskatu soilik) izond urdinxka bihurtua.

Beste batzutan, intxaur jaten ari ginela, alea kraskatu ondoren barrengo mamia belztu edo urdinskatua agertzen bazen, hala esanen ziguten gurasoek: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.


urdu iz Indiako iparraldeko eremuetan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra, Pakistango hizkuntza ofiziala dena. ik urduera.

Inguruko hizkuntza handietara ez ezik urruneko hainbatetara itzuli dogu: hebraierara, swahilira, mundurukura, urdura, japonierara.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 11. orr.

Gero hor ditugu inglesa, Indiako hindi eta urdu mintzairak, espainola, errusiera, arabiera, bengaliera, portugesa... frantsesa aldiz arras apalago delarik.  Herria   2003-03-20


urduera iz urdua.

Hindustanera esaten zaion sanskritoartutako hindiera herri-hizkuntza britainiar misiolari protestanteek landu zuten, Ipar Indiako hindu-biztanleei urduera esaten zaion pertsiartutako hindiera herri-hizkeraren baliokidea emateko, hori indiar musulmanek landua zutelarik berentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Etxean osabarekin bizi naiz, biok bakarrik, eta harekin urdueraz egiten dut, sorterriko hizkuntzan.  Berria - Harian   2006-03-21


urduliztar izlag/iz Urdulizkoa, Urdulizi dagokiona; Urdulizko biztanlea.

Urduliztar jendeak zioenaren arabera, zenbait kobazuloren inguruetan emakume itxurako izakiak, oinen ordez atzaparrak zeuzkatenak, hamaikatxo aldiz ikusiak izan ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

A. urduliztarrak bi saihets hautsi zituen, zaintiratua du orkatilan eta lepokoa behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Urduliztar batzuk domekaro Andrakara etorten ziran txikiteoan, Ruforen tabernara, eta han derrigorra zan soinua jotea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.


urduñar izlag/iz Urduñakoa, Urduñari dagokiona; Urduñako biztanlea.

Basetarritarra eta, martxoaren hondarretik, Bizkaiko EHNE sindikatuko lehendakaria da Mikel Kormenzana urduñarra.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Ez Ernazimentuan oro har, Italian Euskal Herrian bezalatsukoa den kultura horretan, baizik pertsona konkretu gaizto batengan, intentzio makurrez juduen aurka propio asmatua, haiei lanbideak kentzeko apropos, eta "diferentziaren" inbentorea Lizentziatu Poza urduñarra izan da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 154. orr.


urduri 1 izond lasaia edo geldia ez dena, egonezinera edo kezkara joera duena. ik ekurugaitz. (pertsonez)

Osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Andres bezalako gizon urduri eta kezkatsu batentzat deprimigarria izan behar zuen ikuskari hark.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Neska urduri eta neurotikoek ohi dituzten isilaldi gogoetaz bete horiek izaten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

Harryk Quirrell maisua ere ikusi zuen, Pertz Jarioduneko gazte urduria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Ez nintzen Baionako trena hartu zuen mutiko urduri hura, nesken beldur zena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Zuzendariak, maisu urduriak ez bezala, bere lasaitasun zuri eta zitalarekin nahasi nahi ninduen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Ez bakerik ez lorik ezagutzen ez zuten gaixo urdurien berriketa monotono ulergaitza entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

2 (bestelakoez)

Tabernariaren alaba, bularretan bi uso urduri gordeta dituzun neska. Sigi-saga zebilkidan Sara, tximeleta urduri bat bezala. Bere begi urduriak alde guztietarantz bihurtu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 22. orr.

Hitz haiek aditu ondoren so egin nion Pedrori eta irri urduri bat egiten sumatu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 352. orr.

Norbaitek, atzetik etorririk, sastakaia sartu zion bihotz urdurian, eta hilik utzi zuen lurrean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 137. orr.

Odolaren ibili urduriak masailak dardararazten zizkion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Gaztaroko irakurketa urduriak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.

Hirurek baiezko urduri bat egin zioten elkarri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Oihu urduri batzuk zetozen urrunetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Maizak entzun zezakeen beste aldekoaren arnasketa urduriaren zurrumurrua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Hermioneren hankak halako tik urduri bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Sergioren poztasun urduriaz ohartu zen Sara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 59. orr.

Ni, berriz, loak ez baina ezinegon urduri batek hartu ninduen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.

Geldiezintasun urduri baten jabe zen, beti zeukan zerbait egiteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Ezinegon urdurizko dardara batek astindua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

3 (predikatu gisa)

Osaba Joanikot urduria zen, eta laket nuen haren urduritasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 144. orr.

Urduria izan naiz beti, ikaragarri urduria, eta halakoxea naiz orain ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren: batenak sarriak, lasterrak, urduriak; bestearenak sendoak, geldiak, izugarri bakanak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Kumetxoa urduria, ezinegona eta ederra izango da, bere amaren alboan jolasten diren umetxo guztien modukoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Bada gizon bat, bisitetatik ezagutzen dudana, gaztea oraindik, baina artritikoa, urduria.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 291. orr.

Meheegia eta urduriegia iritzi nion tipo luze ilehori hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Alazneren aurpegiarekin egin zuen topo: zurbila, urduria, nahasia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.

Hain urduria zen, mintzaidea ere urduritzea lortzen zuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

4 (izen gisa)

Eder du, bere urdurian, ibilera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Urdurientzat eta gogaikarrientzat txokeko terapiak daude erietxeko zuritasun garratzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Urduri plantak egin, ea horrela.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 90. orr.

5 adlag egonezinak edo kezkak larriturik. ik artega.

Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Urduri eta kezkaturik, soldadua azalpenak ematen hasi zen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 98. orr.

Urduri eta ikarati, eta lurrean geratuko ote zen beldurrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.

Guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren-kezka batek erraiak janen balizkie bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Behia urduri eta artega doa pasabide estu batetik aurrera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Hegazkera astuneko albatroak ere inguratuko dira, kezkaturik eta urduri.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Harry, urduri eta lur jota, bere lumazko ohean etzan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Kokospekoa igurtzi zuen, urduri.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 221. orr.

Guztiok isilik geunden, urduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.

Ez nuela urduri egoteko motiborik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.

Urduri bizi nintzen bolada hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 9. orr.

Alai eta urduri joan dira; muturrez eta zapuzturik itzuli dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 146. orr.

Harryk eta Ronek urduri begiratu zioten elkarri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Gau hartan urduri oheratu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

-Polizia? -urduri galdetu zuen, irakurtzeko asmorik azaldu gabe, halere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 170. orr.

-E... kaixo -esan zion Harryk urduri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

-Ba..., bahoa? -esaten dio Danik, urduri.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 37. orr.

Azken zigarroa piztu eta erretzen hasi zen urduri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

-Pentsatzekoa da -urduri mugitu zen besaulkian Maiza-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Isiltasunak urduri jartzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Ez nuen urduri jartzeko motiborik ikusten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Gero eta urduriago ari zen jartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

Hiru bekadunak begiradaz lokal hartako bazter guztiak arakatzen hasi ziren, gero eta urduriago.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

Urduri irakurtzen jarraitu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 134. orr.

Italiako mahastizainak urduri.  Berria - Harian   2005-09-11

A.D. jarrera?, amak, urduri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Bitartean burtsak urduri eta mugimenduarekin: 1.968 milioi euroren salerosketa izan zen Ibex-35en.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Urduri, ezinegon batek erotua bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

-Nor zen? -oihu egin zidan amak ohetik, ahotsa urduri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Laguntza iraultzailearen eske inguratzen gara geure anaiengana, pozak urduri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

6 (beste adizlagun edi kideko batekin batekin)

Sedanori deitu, eta oso urduri nengoela esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Urduri nengoen oso; dardaraka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Urduri oso, aitortu beharko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 311. orr.

Halako berriak entzunik, erregea harri eta zur gelditu zen, oso-oso urduri.  Elizen arteko biblia   1 M 6,8

Gizajo hura benetan urduri zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera, baina nahiko urduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

-Ea... nahiko urduri nagok, eta ez diat urduriago jarri nahi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Ezin zen igarri lasai zegoen ala izugarri urduri.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Urduri samar bideratu zen apartamentuen aitzinaldean zegoen lorategi zabaletik barrena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

Urduri antzean jaiki zen Justo Badiola larunbat hartan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

Beti ohar doituak egiten ohi zituen notarioa hain urduri ikustean atsegin hartuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Gorroto dut hau esatea, baina, egia, pixka bat urduri nago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

7 urduri-urduri

Beste batean harekin ohean nengoela, aurreko aldiarena Fernandori kontatu niola esan nion garrantzirik eman gabe, eta urduri-urduri jarri zen, ez zuen asmatu tutik esaten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Oihanaren txandan, urduri-urduri jarri nintzen, eta harro pentsatu nuen Malenek kantatzeko zuen joera sendaezin horrekin ikaragarri ondo abestuko zuela.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 23. orr.

Arratsalde osoan jai umore bitxi batez ibili ziren Faediseneko neskak, urduri-urduri.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 205. orr.

8 urduriaren urduriz

Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Potoloa, berriz, urduriaren urduriz izerditurik, ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ama urduri (5); apur bat urduri (4); barre urduri (4); beti urduri (4); bezain urduri (11); denak urduri (4)

erabat urduri (4); erreus eta urduri (4); ez dago urduri (5); ez nago urduri (6); hain urduri (32); horren urduri (4)

irri urduri (6); irri urduri bat (4); jendea urduri (6); keinu urduri (6); nahiko urduri (6); ni urduri (8)

oso urduri (125); oso urduri dago (9); oso urduri jarri (14); oso urduri jartzen (12); oso urduri nago (8); oso urduri nengoen (8); oso urduri zegoen (13); oso urduri zeuden (4); pixka bat urduri (9)

urduri antzean (15); urduri aritu (14); urduri aritu ziren (5); urduri atera (5); urduri baino urduriago (7); urduri begiratu (11); urduri begiratu zioten (8); urduri begiratzen (6); urduri dabil (6); urduri dago (37); urduri dagoela (8); urduri daude (23); urduri daudela (7)

urduri egon (14); urduri egon zen (4); urduri egongo (10); urduri egongo naiz (4); urduri egotea (8); urduri egoteko (11); urduri egoteko arrazoirik (4); urduri egoten (6); urduri ematen (4); urduri geunden (6); urduri hasi (13)

urduri ikusten (4); urduri jar (6); urduri jarri (102); urduri jarri behar (5); urduri jarri gabe (5); urduri jarri zen (17); urduri jarriko (6); urduri jartzea (6); urduri jartzeko (9); urduri jartzen (143); urduri jartzen ari (9); urduri jartzen dira (6); urduri jartzen hasi (13); urduri jartzen hasia (5); urduri jartzen naiz (4); urduri jartzen nau (11); urduri kantxaratu (8); urduri mugitu (4); urduri mugitzen (4); urduri nago (27); urduri nengoelako (4); urduri nengoen (34)

urduri samar (48); urduri sentitzen (4); urduri xamar (4); urduri zebilen (7); urduri zegoela (8); urduri zegoelako (4); urduri zegoen (56); urduri zen (4); urduri zeuden (18); urduri zirudien (7)

zergatik hain urduri (5)

barre urduria (7); irribarre urduria (5)

are urduriago (18); are urduriago jarri (5); askoz urduriago (5); baino urduriago (31); ezin urduriago (8); gero eta urduriago (35); inoiz baino urduriago (4); ohi baino urduriago (5); urduri baino urduriago (7); urduriago jarri (9); urduriago jartzen (11); urduriago nengoen (6); urduriago zegoen (6)

keinu urduriak (5)


urduriagotu, urduriago(tu), urduriagotzen da/du ad

Adarra jo diet apur bat, eta are urduriagotu ditut, ez dakit neurriak hartu dizkidaten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.


urdurialdi iz urduritasunezko aldia.

Ahaztuarazi dizkie eguraldi mudantzekiko urdurialdiak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.


urduriarazi, urduriaraz, urduriarazten du ad urduritzera behartu.

Honenbertzeko baretasunak zinez urduriarazten zaitu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.


urduridun izlag urduriko.

Hiritik 14 kilometrora, Gatumbako errefuxiatu gunetik hurbil, errepidea aurpegi luze eta urduridun jendez gainezka zegoen.  Berria - Mundua   2004-08-17


urdurigarrin izond urduritzen duena.

Hain zuzen ere, izugarri edo urdurigarri gerta daitekeen guztia kendu beharrez egin ditu Templek egin dituenak: bakean, emeki, oharkabean joan dadin azienda heriotzara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.


urduriki adlag urduri.

Arrainontziko ura saloi osoan hasi zen zabaltzen eta barruan zeuden koloretako arraintxoak urduriki hasi ziren mugitzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Euliak batetik bestera urduriki hasi ziren mugitzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 34. orr.

Gero eta gehiago zenituen, loa amets, batera eta bertzera urduriki higitzen zirenak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 102. orr.


urduritasun 1 iz lasaitasun edo gelditasun eza, ezinegona; urduri dagoenaren egoera. ik artegatasun.

Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

Asaldura, urduritasun eta ezinegon guztiak mendean hartu eta hitz egiteko moduan zela iritzi zionean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Gerora esan zion urduritasuna menderatzeagatik egin zuela hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

Urduritasuna menperatuta zeukan itxura batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Urduritasuna gailendu zitzaidan eta gogoeta ilunenak etorri zitzaizkidan burura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Urduritasunari, ordea, izuak hartu zion gaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Ordu erdiz urduritasunari eutsi ondoren, haserre samar, botoiak bakean uzteko eskatu zion Peterrek Dusseli.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Gorpu baten hurbiltasunak urduritasuna sortzen baitu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.

Urduritasuna gainditzeko, baso bat ardo hartu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.

Ez zuen jadanik erakusten lehengo urduritasun edo desirarik, eta, noizbehinka, totoloturik aurkitzen zuten, aurpegian irribarre bitxi bat zuela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Ateko begirazulotik zelatatzen zuen soldaduak ezin zuen urduritasun hura eraman.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Nik ia ez nuen mokadurik jan, urduritasunak korapiloa egin baitzidan urdailean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

Momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Une batez urduritasunak gandutu zion burua, baina laster jarraitu zuen berriaren haria.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.

Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Txekearen aipamen hark kendu zizkidan urduritasun guztiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 109. orr.

Urduritasunak dardara eragin zidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

Hotzak eta urduritasunak dardarka nenbilen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.

Urduritasunik batere adierazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Horrek nahastu egiten zituen lagunak, eta beren jarlekuetan urduritasunez higiarazten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Emakumeak gabardinako ezker patrikan urduritasunez xerkatu ondoren atera ditu giltzak eta altzairuzko ate bat irekitzeari ekin dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Urduritasunezko ezinegon bitxi batek hartu ninduen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Pandora? -urduritasun nabaria sumatu zen Operazio-zuzendariordearen ahotsean-. Bere gorputza eta bere begitartea irudikatzearen irudikatzeaz urduritasun handiak ninduen hartua: eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 44. orr.

Arrisku handiak hartzen dira, eta urduritasun handia dago, baina, era berean, ilusio handiagoa dago.  Berria - Kultura   2004-11-21

Bero leun bat bular aldean, urduritasun arraro bat bihotzean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

Halako urduritasun larri bat jabetu zen haren pentsamenduen ildo herdoildu eta logaletuaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Edozer gauza hobeto, han, eskailera oinean, izerdi hotzetan jartzen ninduen urduritasun zital hura, larritasun hura [...] jasan beharra baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

Urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila. Lasai igo zituen eskailerak, nahiz eta halako urduritasun bihurri batek kilika egin urdailean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Mutiko arrotz haren soa ez zezakeen jasan, urduritasun esplikagaitza sortzen zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Oraingo urduritasun honek, baina, ez zeukan zerikusirik emakumearekin, egunetik egunera gehixeago maite baitzuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Bagoazela esan dizut -esan zuen berriz urduritasun-ahotsaz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 109. orr.

Gure aita, handik gutxira, urduritasun keinuak egiten hasi zen, mahaian erakusten zituen urduritasun keinu berberak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 56. orr.

-Tibor... -esan nuen, urduritasun-barrez-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Albora heltzean, halako urduritasun puntu batek gaina hartu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 270. orr.

Telefono deia zuela esateko berriz abisatu ziotenean [...] korrika joan zen Lucy pasilu luze haietatik aurrerantz, urduritasun puntutxo batek jota, dardar ttipi baten gisakoa bihotzean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

Urduritasun uneak izan ziren, ordea, eta Iker Camañok Iban Mayori lagundu behar izan zion helmugaraino iristen.  Berria - Kirola   2004-07-10

Atentatuaren ondorengo urduritasun giroa nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurbiletik jarraitu du haien jarduna, eta onartzen du halako patxada-urduritasun sentsazio bat daukala.  Berria - Kirola   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako urduritasun (6); urduritasun apur bat (4); urduritasun arraro (3); urduritasun bitxi (3); urduritasun handia (11); urduritasun handia dago (3); urduritasun handiko (3); urduritasun puntu (5)

hasierako urduritasuna (7); tentsioa eta urduritasuna (3); urduritasuna agerian (4); urduritasuna agertzen (3); urduritasuna aldendu (4); urduritasuna antzematen (3); urduritasuna areagotu (4); urduritasuna da nagusi (3); urduritasuna eragin (6); urduritasuna eragin zuen (3); urduritasuna eta ezinegona (3); urduritasuna eta tentsioa (4); urduritasuna izan (6); urduritasuna nabari (4); urduritasuna nabaritu (4); urduritasuna nagusi (3); urduritasuna sor (3); urduritasuna sortzen (9); urduritasuna sumatzen (3)

urduritasunak eragindako (3); urduritasunak jota (6)

urduritasunari eutsi (3)

urduritasunik gabe (5); urduritasunik nabaritu (4)


urduritu, urduri(tu), urduritzen 1 du ad urduri jarri. ik artegatu.

Azterketak, ordea, ez ninduen urduritu, haren begirada ezinago adeitsua egin zitzaidan-eta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Urduritu eta are beldurtu ere egiten ninduen Ernioko gailur gurutzeztatuan aurki nezakeenaz pentsatzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Etxean, urduritzen ninduten gauzak ere bazeuden, baita -irrigarria izan arren- beldur ematen zidatenak ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 160. orr.

Prezioen joera horrek kontsumitzaileak urduritu egin ditu.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Badakit ez lidakeela entzungo, baina mutila nik noiz bukatuko zain dagoela ikusteak urduritu egingo ninduke.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.

Haren asmoa intuitzen jakin nuelako erabaki horrek poztu egin ninduelarik ere, aldi berean gehiago urduritu ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Egoera absurdoa iruditzen zitzaidan eta Antonioren begiradak are gehiago urduritzen ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Oraindik ez zuten horretaz ezertxo ere hitz egin, eta horrek urduritzen zuen gehien.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.

Eguna joan eta eguna etorri itxaron behar izateak, horretxek urduritzen nau, ez bestek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.

Behar bezalako maparik ez eskura, Swissair-enean ez bezala, eta ni informazio ergel haretxek urduritzen: Tampicorantz omen gindoazela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

Alabaren gaixotasunak urduritua duenak ez baitu burua halako filosofia merkeetarako.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Hain urduria zen, mintzaidea ere urduritzea lortzen zuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Bukowski aterako zuten, Tom Waits pianoa jotzen, eta ni, Henry Maloy, etxean haxixa erretzen eta letra zikinaz orriak urduritzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

2 (da ad gisa)

Telefonoz deitzen zidaten bakoitzean gizon hura izango zela pentsatzen nuen, eta ilusionatu eta urduritu egiten nintzen, nerabe maitemindu berri baten antzera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 41. orr.

Neu izan nintzen urduritu eta bere onetik atera zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Ni ikusi orduko urduritu-edo egin dira, baina gero, "mirri, mirri, mirri" xuxurlatu diedanean, gora begira bildu dira guztiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Guztiz urduritzen zinen konturatzean zeu bakarrik zinela Ospitale osoan zakarrontzian gertatzen ari zen metamorfosi itzelaz ohartzen zena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Izugarri urduritzen nintzen, ezin nintzen geldi egon, gorputza bihurritzen zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Smithers andreak ez adituarena egiten zuen, baina urduritzen hasia zela konturatu nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 140. orr.

Urduritzen hasia zara, benetan urduritzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 75. orr.

67 zenbakirantz hurbildu ahala urdurituz nindoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urduritzeko arrazoirik (3)

urduritzen hasi (11); urduritzen hasi zen (5); urduritzen hasia (9); urduritzen hasia nintzen (3); urduritzen hasteko (3)


urduritxo izond adkor urduria.

Ordubete geroago, Mikel Strogoff lotan zegoen atzerritarrei hain gogorrak iruditzen zaizkien ohe errusiar horietako batean, eta biharamunean, ekainaren 17an, eguna aspaldi argitu zuela esnatu zen, gaua lo urduritxoan pasa eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.


urdurixko 1 izond adkor urduria.

Ezegonkorra, ezinegon urdurixkoa duen sasoia denean, aldiz, nola esan minutu erdi batean, Euskal Herri osoan egin dezakeen giroa?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

Lurrak duen sortu eta lehertu beharrean, belarra dator ezinegon urdurixkoan hazi eta hazi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jakina, hegoa bixi samar, urdurixko sartu den zokoetan, erreka-lainoak jan eta tenple gozoa utziko zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


urea iz gai kristalkara, gernuaren osagaia dena, ugaztunen organismoko gai nitrogenatuak degradatzetik sortua.

Gernua da urea gorputzetik ateratzeko garraiobidea, giltzurrunek sortzen duten jariakin bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Amoniakoa (proteinak apurtzean eratua, oso toxikoa) urea bihurtzen da, eta urea kaltegabea da, kantitate txikitan behintzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Andresek berriro aztertu zuen gaixoa; pultsua oso ahul zegoen; arnas estua, odoletan urea igo izanaren ondorioa seguruenik. Ilea sendotzeko krema gehienek urea izan ohi dute osagairik printzipalena, hain zuzen, gernuak berez izaten duen sustantzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Une hartan lausoki gogoratzen nuen gauza bakarra zera zen, [aloxana] urearen eratorri bat zela eta bazuela zerikusiren bat azido urikoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Proteina kantitate egokia duen dieta batek hogei edo hogeita hamar gramo urea sortuko ditu egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Honen ganik entzuna du Piarresek nola, gernukia edo urea bazuela jakitearekin oroitu zen urearekin uremia biltzen zela eta uremiarekin burua galtzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.


uremia iz urea odolean metatzen denean gertatzen den intoxikazioa.

Uremiaren sintomak desagertuz zihoazen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Honen ganik entzuna du Piarresek nola, gernukia edo urea bazuela jakitearekin oroitu zen urearekin uremia biltzen zela eta uremiarekin burua galtzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.


urepeldar (orobat urepeltar g.er.) izlag/iz Urepelgoa, Urepeli dagokiona; Urepelgo biztanlea.

Joanden hilabete hortan ginituen kantu txapelketako finalean Aurelie Etxepare Urepeldarra eta Xabi Elizagoyen Baigorriarra, biek hamabost urte dituztelarik.  Herria   2005-07-28

Mixel Aire urepeldarrak aldiz dio Euskal Herrirat itzuli direnek dutela erreusitu.  Herria   2005-10-20

Fernando Aire bertsolari urepeldar ezagunaren irudia gogora ekartzen du Xabier Amurizak.  Berria - Kultura   2006-03-11

Urepeldar gazte hauek egin dute bide eta beti hobetuz ari dira.  Herria   2001-10-25

Egitarau aberats huni esker, Urepeldar heldu ala gazteek, baduzue nun eta nola deskantsa.  Herria   2004-08-12

Urepeldarrak badaki oraino euskara garbian bizitzen eta besta egiten.  Herria   2002-11-07


urepeltar ik urepeldar.

ureratu ik uretaratu.

urertz ik ur 25.

urestatu ik ureztatu.

uretano iz gai kristalkara mikatza, anestesiko gisa erabiltzen dena.

Euskarria oihala da ia guztietan, eta zenbaitetan, batez ere hondarrekoetan, olioa, berniza, uretanoa eta erretxina erabili ditu.  Berria - Kultura   2004-09-24


uretaratu, urera(tu), ureratzen (orobat ureratu g.er.) da/du ad uretara joan; uretara eraman.

Hango pantalanetik behera ere hainbat ontzi uretaratu dira.  Berria - Kirola   2006-01-25

Bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako [...] hegoak astindu eta zuhaitza zuztar-zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz... hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 243. orr.

Gaurko eguraldiarekin, lasai uretaratu genezake batela.  Berria - Kirola   2006-03-30

Iluntzean karrakako bigarren txaneltxoa uretaratu genuen, upel batzuekin zamaturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.

Leku hura egokia zen kibitka uretaratzeko, ibai bazterra aldapatsu samarra izanik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.

Camek pentsatu zuen [...] aita han izan balitz salbauntzia ureratuko zuela, hondakinetara helduko zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

Atzo uretaratu zuten Hondarribiako Olaziregi ontziolan Gure Itxas Begi arrantzontzia.  Berria - Ekonomia   2004-12-18


ureter iz gernu hodia, giltzurrunetik maskurira doana.

Behar ez diren substantzia kimikoak eta ur kantitate txikitxo bat, berriz, ureterretatik maskurira bidaltzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Ureterrean haustura bat jasan zuen, eta biharamunean bi aldiz egin zioten ebakuntza.  Berria - Kirola   2006-03-30

Batzuetan bai, eransten zaizkio elkarri, eta harriak eratzen dituzte, oso mingarriak giltzurrunean edo ureterrean trabaturik geratzen direnean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.


uretra iz maskuriko gernua kanporatzen den hodia.

Prostata handitu egiten da eta uretra estutzen du, gernuari bidea itxiz.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Erre egiten zuen, uretra gasolina edo alkohola egiten ari bailitzan komunean behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.

Primate emeengan [...] ikusten dugu uretra baginan amaitzen dela, baina gero eta kanpoalderago; pixa kanporatzeko ere beste bide bat bilatu nahian.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 224. orr.

Emakumeek ez dute pixa baginatik egiten, baizik eta beste bide batetik, zein ipurdiko zulotik eta baginatik bereizita dagoen: uretratik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 224. orr.

Espekuluak uretrako esfinterra pixka bat presionatu egiten duenez, baliteke pixa egiteko gogoa sentitzea, baina berehala pasatuko zaizu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.


uretxe iz bainuetxea.

Zestoako uretxeak bereganatu zituzten, gero mendi gainak hartu eta aldats behera zetozen, Xabierrera eta Sanmigelerako pelegrinazioetan ikasitako martxa geldigaitz eta beldurrik gabean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.


ureztagailu iz ureztatzeko gailua.

Harria handik erortzen utziz, ureztagailua okertu egiten zen, eta ur hotzezko euria botatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Andresek ureztagailu handi bat jarri zuen itzaltegiaren sabaitik zintzilik, eta kirtenetik soka bat lotu zion, txirrika batetik igaro eta beste aldetik aulki baten gainean jarritako harri bati lotua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.


ureztaketa 1 iz ureztatzea.

2030. urterako munduak %55 elikagai gehiago beharko du, eta horrek ureztaketarako uraren kontsumoa areagotuko du.  Berria - Gaiak   2006-03-10

2 (hitz elkartuetan)

Munduko Bankuaren txosten baten arabera, 40.000 milioi dolar inbertitu beharko lirateke urtero ureztaketa sistemen eraginkortasuna handitzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-22


ureztapen 1 iz ureztatzea.

Edozein modutan ere, Ebrora isurtzen dituen isotopo erradioaktiboen eragina ere kezkatzeko modukotzat hartu du, areago ibaiak Errioxako ureztapena hornitzen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan)

Gero, kontrol postuko gizonen marmarra entzun zuen eta, hamar minutu geroago, arrastaka ari zen burdinsare azpitik pasatzen zen ureztapen-kanalaren porlanezko hodi handiaren barruan: lehor zegoen, zorionez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.


ureztatu, urezta(tu), ureztatzen (orobat urestatu g.er.) 1 du ad eremu baten gainean ura sakabanatu; urez hornitu. ik garaztatu; ihinztatu.

Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,6

Argindarra sortzeko, ura biltzeko eta ureztatzeko eraiki dira presak eta urtegiak.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Han lur azpiko ura erabiltzen dute ureztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Sugandilak eta arrabioak harrapatzen jardun, madariondora igo, landareak ureztatu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu, eta pintura-eskualdi bat eman zion lorategiko aulkiari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Uste dut ez dela ona loreak eguzki betean ureztatzea, egosi egiten direlako, eta halaxe esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Uztak ureztatzeko erabiltzen diren sistemek lehortea bultzatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Pentzeak ezingo dira ureztatu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Indietako mapa bat erakutsi zidan, non erdi aldean Paradisua ikus baitzitekeen, lau ibaiek ureztatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.

Euri deslaiak eta ekaitz hegalariak, itsas-lehor guztiak ureztatzen eta blaitzen dituztenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Zibilizazioaren egunsentia baino lehen, afrasiar estepa (Sahara eta arabiar basamortua) ongi ureztaturiko belardia zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Yemengo ekialdeko mendietatik jaisten ziren urak izugarrizko urtegi batean biltzen ziren eta handik herrialdeko eskualde handi-handi bat ureztatzen zen, labore-sistema intentsibo bati bizia emanez eta ondorioz biztanle asko mantenduz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Itoizko uraren zain omen dauden lur sailak ezin izanen direla ureztatu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

-Ederki, eser zaitez; nik loreontziak ureztatuko ditut.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

Euria bidaltzen du lurraren gainera, soroak ureztatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 5,10

Ur gardenez ureztaturiko leku zoragarri batera iritsi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

Sanker, kafeko zerbitzaria, ontzi bat urez bete eta zorua ureztatzen zebilen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Neskame bati ehogailu bat hartzeko agindu zion, eta loroaren kaiolapean aleak ehotzeko; beste bati kaiola ureztatzeko agindu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Errekastotik ura eskuen artean jaso, eta lasterka itzultzen ziren egur puskak ureztatzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Hiri erdira itzuli naiz: bi erromes plazako iturri ederrean ari dira edan eta edan, eta aurpegi gorribeltzak ureztatzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Gainez egin zuen urak edontzitik, eta koadernoa ureztatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren santuak, zeruko graziaren ibai oparo bezala, jainko-dohainen euriz ureztatzen zituen guztiak, haien bihotzeko baratza bertuteen lorez edertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan, horditasun magiko batek ureztatzen zion arima, bizigogo berri batek eragiten zien bere kirioei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Nik, une batetik bestera, bizitzaren aparraz ureztatuko ditut eragin ditudan zauriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 304. orr.

Samurtasuna eta maitasuna egunero zaindu eta ureztatu behar dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lehorrerako uzta egiten den tokietan, zergatik tematu horiek soro ureztatu bilakatzen eta horra ura eramateko azpiegitura handiak egiten!  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ongi ureztaturiko (3)

hektarea ureztatzeko (3); lurrak ureztatzeko (7)

loreak ureztatzen (3)


ureztatzaile iz ureztatzen duen pertsona.

Bardeako Ubideko Ureztatzaileen Elkarte Nagusiko kideek baliatzen dute, besteak beste, Esako ura haien lurretan.  Berria - Harian   2005-10-06


ureztatze 1 iz eremu baten gainean ura sakabanatzea; urez hornitzea.

Gelditzen zaigunarekin, hiru ureztatze egiteko gai gara, besterik ez.  Berria - Harian   2005-07-23

Diputazioaren helburu nagusia azpiegiturak egokitzea dela ohartarazi du, batez ere ureztatzeak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Riañoko ureztatze plana Errege Magoei idatzitako gutuna zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 28. orr.

Petrusi laguntzen dio ureztatze sistema garbitzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.

Lan komisioak agindu zituen ureztatze-sareak ez ziren egin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 67. orr.

Lurra kutsatzen duten ur lixibatuen isuriak saihesten ditu, ureztatze zirkuitu itxia baitu.  Berria - Kultura   2004-12-31

Ureztatze kanalak itxi ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Bertan, burdinazko zutabe modernistak eta antzinako ureztatze metodoak mantentzen ziren oraindik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Miniaturazko ureztatze-kamioiarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.

Ureztatze faltaz ihartuz doan lorea bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ureztatze sistema (10); ureztatze sistemak (4)


ureztontzi iz ureztatzeko ontzia.

Kaixo esan ohi dio Garbiñek, ureztontzia beteta dakarrela.  Berria - Kultura   2004-08-11

Ureztontzia husten amaitu aurretik, halako ikara-salto bat egin du Garbiñek.  Berria - Kultura   2004-08-11

Txemik ere Garbiñeren eskuetara begiratu du, eta ureztontziaren muturrak zomorroren baten aurreko hanken forma ekarri dio gogora.  Berria - Kultura   2004-08-11

Marrubiei ere lurrun freskoa zerien, gaztetasun lurrun bat, basoan biltzen diren marrubi txikiei batez ere, baratzeko marrubi handi horiei baino gehiago, azken hauei ureztontzi sunda geza baitarie.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.


urgabetu, urgabe(tu), urgabetzen du ad iz ura galdu.

Deshidratatu egingo litzatekeela. Urgabetu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.


urgain ik ur 27.

urgainditze iz urak gainezka egitea.

Urgainditze izigarriak gertatzen ziren eta untziak eta ere ondoko jendeak irrisku handitan ezartzen.  Herria   2001-03-22


urgaineratu, urgainera(tu), urgaineratzen da ad ur gainera igo.

Sub-ak Kubako kosta osoan gora eta behera zabiltzak, ura eta jatekoa eskuratu behar dutenean Kubako arrantzu lekuetan urgaineratuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.

Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.


urgaldu ik ur 28.

urgarbitegi ik ur 29.

urgatzi, urgatz, urgazten dio ad lagundu.

Gizonari nola urgatzi?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 181. orr.


urgazi iz laguntza.

Goi mailako lege testu horretan ikusten du, galbidea baino, urgazi tinko eta boteretsua, hain zuzen ere, legegileak behar duen giroa bermatzen duena: "Gaur, Frantzia bizirik dago, konstituzioak oraingo atsedena bermatu eta bihar-etziko aurrerabideak ziurtatzen baitizkio".  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.


urgazle 1 iz laguntzailea.

Gurekin Gloria Mengual dator, trenarekikoan urgazle izango duguna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 22. orr.

Izan ere, idazle-multzo bakoitzeko urgazle bat dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 22. orr.

Nazim, errusiar idazleen urgazleak, polito daki gazteleraz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 173. orr.

Brigadako buru Lukacs jenerala hil egin dute, eta haren urgazle eta komisario politiko Gustav Regler zauri larriekin da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Trujilloren urgazleen gorputzeko teniente Amado Garcia Guerrerok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Ez nekien zer nintzaion, adarretan neke-lagun ala urgazle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Herrialde industrializatuetan sanitate-urgazle tekniko titulua behar da emagin izateko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

2 euskaltzain urgazlea.

Gabriel Aresti handia ez zen euskaltzain osoa inoiz izan, baina bai urgazlea.  Berria - Kultura   2006-02-16

Berrikitan, urte guziz bezala, Iparraldeko euskaltzain oso eta urgazleak bildu dira Baionan.  Herria   2004-05-20

Horiek ondo ordezkatuta daude ez bakarrik Euskaltzaindiko kideen artean, urgazleen artean eta batzordeetan ere bai.  Berria - Kultura   2006-01-22

Omenaldi eder bat eskaintzen zion Euskaltzaindiak bere lehengo laguntzaile edo urgazle bati, Fermin Irigaray zenari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 199. orr.

Urgazle zen, eta joan zen akademiako biltzarre batera, eta bere fede hoberenarekin erran zuen: "Bainan nolaz ez duzue emazte bat ezartzen euskaltzain".  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 30. orr.

Euskaltzaindiako urgazlerik zaharrenetakoa zara, 1957tik.  Berria - Kultura   2004-09-05

3 euskaltzain urgazle

Ordutik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean dihardu eta 1983tik euskaltzain urgazle da.  Berria - Kultura   2004-06-25

2006. urtetik aurrera, euskaltzain urgazle da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 335. orr.

1996an izendatua izan zen euskaltzain urgazle eta Onomastikako batzordeko partaidea da, eta ere Eusko Ikaskuntzako kidea.  Herria   2005-12-22

Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazle, eta euskaltzain oso, berriz, 1980ko uztailaren 31n, Jose Maria Lojendioren ordez.  Berria - Kultura   2006-01-21

Manex Goienetxe historialari eta euskaltzain urgazle zendu berria ere gogoan izango dute gaur Larresoron.  Berria - Kultura   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskaltzain urgazle (29); euskaltzain urgazle izendatu (7); euskaltzain urgazle zen (3); urgazle izendatu zuen (3); urgazle izendatu zuten (3)

euskaltzain urgazlea (8)


urgazpen iz laguntza.

Aniceto Prieto hezitzailea da Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak adin txikikoentzat Barakaldon daukan etxebizitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Saileko gainerako beharginek bezala, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen (GUFE) barruan egiten dute lan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13


urgeldi ik ur 30.

urgelditxo ik ur 30.

urgente iz presakoa.

Hizkuntza Kontseilu berriaren lehen zeregin urgentea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 27. orr.

Kasu honetan orduak -kairós- eginbehar etiko urgente bat seinalatzen du: bortxazko egoera gaindituko duen egoera baten bilaketa. Arazo urgentea denean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.

Urgentea da -esan dio tabernari tximadunari.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 37. orr.

Guztiak ere oso urgenteak segurutik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.

Sakratua profanatuz, tabua poesia bihurtuz, norma hautsiz entzunarazten du bere ahots urgentea poetak, rock&roll-etik heredatutako posea bere eginez.  Berria - Kultura   2006-03-14

Gaur egun egin litekeen galderarik sakonena, asaldagarriena, funtsezkoena, urgenteena hau da: nola edertu gure bizitza merkatuaren legeetan erori gabe, erostearen erremedio errazean erori gabe?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.


urgentzia 1 iz larrialdia.

-Urgentzia bat da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 307. orr.

Urgentzietan pazienteek komunzki lau oren beha egon behar dutela ikusiak izan aitzin, horrek aski argi erakusten baitu langile eskasia.  Herria   2005-06-23

2 (hitz elkartuetan)

Urgentzia Estadua dute han hamar egun iraun dezakeena, ez gehiago, ahal bereziekin baina segurtamena emana dio lehen minixtroak Washingtoni, denak ponduan jarriko direla laster.  Herria   2003-11-13

Urgentzia kasuetan, osagarri langile profesionalentzat, permanentzia berezia Baionako Gaskoinen plazan idekia da, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 9etatik eguerdirat eta arratsaldeko 2etatik 4,30ak arte.  Herria   2004-10-14

3 presa larria.

Urgentziaren eta betierekotasunaren artean kolokazko orekan zintzilikaturik dago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

'Afaria egingo dugu, situazioaren urgentziaren araberakoa,' dio Imanolek, ni dutxatu bitartean bera prestatzen hasi den arroz zuria erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Gaztetasuna, amorrua, irrika, urgentzia eta probokazio-nahia darion poesiarekin topo egitea.  Berria - Kultura   2006-03-14

Urgentzia erabatekoa du arazo horrek, esaten zaigu batera eta bestera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

Neure deiaren urgentzia ulertzean, Babetek etortzeko erregutu zidan, arratsaldeko zazpietan etxeratzen zela erantsiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Ezkutuko izenekin, urgentzia eta presazko amodio saioak egiten zituzten edozein ostatu zaharretan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 163. orr.

Urgentziarik gabeko itzulera.  Berria - Kultura   2004-09-15

4 urgentziaz presaz.

Bakea urgentziaz behar da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Urgentziaz ekin behar diogu lanari.  Berria - Mundua   2004-03-05

Urgentziaz deituriko lantegiko erizaina agertu artean, soinean zeraman atorra urratuz burua oihalez inguratu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

5 urgentziazko izlag urgentea, presakoa.

Mementoan, urgentziazko egoeran daude.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Atzo urgentziazko bilera egin zuten herrialde kaltetuek, neurriak hitzartzeko, gaitza gehiago zabale ez dadin.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Urgentziazko dei güziak 15 telefono zenbakitik iragaiten dira.  Herria   2005-01-06

Odon Elorza Donostiako alkateak iragarri du «urgentziazko plana».  Berria - Kirola   2004-11-12

Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen salerosketaren araudia, urgentziazko lege dekretu bidez.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Zer eragin du prozesua urgentziazko bidetik egiteak?  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Gau hartan, Guardia Zibilaren atzaparretan erortzeko arriskuan egonagatik, Andoainera etorri zen J.M., eta, urgentziazko sendaketa egin ondoren, antibiotikoak eman zizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Urgentziazko tratamendu baten premian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.

OMEk «beharrezkoa eta urgentziazkoa» ikusten du prebentzioa, tratamendua, ikerketa, eta denbora luzerako laguntza uztartuko dituen egitasmo bat hitzartzea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Eta ez da urgentziazkoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urgentzia bat (3)

urgentziazko bilera (3)


urgoi 1 izond harroa. ik burgoi.

Irriaz gaitzitua nintzen, baina aitormenaz urgoi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Elizan, Santiago beilariaren itxurak badu majestate bat, nola erran, urgoia eta mespreziozkoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Bercianos-eko elizak, eraikin urgoiak, herri erdi hustua eta etxe eroriak menperatzen bezala ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

2 irud/hed

Gero, kanal bat, ur urgoi eta zalu batez betea: bide geometrikoak, lurrak aberasteko, norabide xuxen eta finkatua erakusten dio urari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.


urgoiki adlag harroki.

Oroz gainetik, euskara mintzatuz, ez ahalgez bainan urgoiki.  Herria   2005-01-06

Bizkarreta errepidearen ezker aldean, bere etxe ederrekin, urgoiki dago, bizi izan duen historiaz kontziente balitz bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Hiria zalu zalu iragan dut, ohartuz halere, jalgi aitzin, ezker urgoiki eraikia dagoen kurutze finari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Ama ohartzen zelarik haren hegada hurbilari, lasterka joaten ginen usu intxaurrondo azpi edo inguruan urgoiki zebilen oilo ama familiakoari, zakurrek ihausi eginez, gatuek ihesi eta puralleriak lau haizetara eskapu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.


urgoitu, urgoi(tu), urgoitzen da ad nekatu, unatu.

Eta, aitzinekoan bezala, deitu zituen ikusleak, baina ni gogaiturik eta urgoiturik nengoen orduko eta tribunatik alde egin nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Zeren bertze muturrean ere bizi izan bainaiz, jan-edanetarat eta emaztekietarat emana, eta urgoitu eta gogaitu nintzen azkenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.


urgolko ik ur 31.

urgora iz marea gora.

Anaiek eta aitak, berriz, jakingo zuten noski ordurako, Daniel-en bitartez, urgora zela-eta, isolaturik zegoela -hitza, etimologikoki, zuzena zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.


urguil untzi ik urguilontzi.

urguilontzi (orobat urguilu-ontzi, urguil untzi g.er. eta urguluntzi) 1 izond

Agure urguilontzi hark aita-amen bizia izorratu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Hau ote da zure egia, aurreiritziz josi ohore zaharkitu baten aitzakian, hiru hobengabe sakrifikatzeko dudatu ez duen leinuko jauntxo urguilontzia?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Aberatsenek eta urguluntzienek ere denbora laburrik barne ikasi zuten han diruak ez zuela baliorik, denak kaka berean zirela eta hori onartu behar zutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Ez dira ez urguilontziak, ez jeloskorrak, ez aiherkorrak, ez likitsak, ez gormantak, ez gezurtiak, ez ohoinak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Joantto ez zitzaion itzuliko; aitatxiren gisara, sobera urguilontzia zen eta ez zuen amore emanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.

2 (izen gisa)

Urguluntzia gehiegi gabe, hiriaren heineko gauzak antolatzen hastea hobe litzatekeela zeritzon.  Berria - Kultura   2004-05-26


urguilu (92 agerraldi, 29 liburu eta 5 artikulutan; orobat urgulu 40 agerraldi, 7 liburu eta 18 artikulutan –denak herria-koak- eta orgulu g.er) 1 iz harrotasuna, harrokeria; hantustea.

Urguilu eta izpiritu gogortasun handia du.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

Zuk bai baituzu ama bati urguilua eta plazerra sortzeko behar den guztia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Agian horrek guztiak min emango zidaan, eta nire handiusteari eta urguiluari zaplada bat emango hioan, baina hori ez zuan izango nire adiskide hintzelako egin huena bezain larria.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.

Urguilua harroturik eta lasaiturik sentitu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Familia osoarentzat onena izango zatekeen Darling jaunak urguilua irentsi eta korapiloa eginda zeukan gorbataren bat janztea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

Bere furfuria, baina, ez zetorkion bertutea eta usadio onak defendatzeko nahikaritik; bere furfuria urguiluan errotzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Eta urguiluak nauela atxikitzen, gerizatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

Ontasun horiei oraino atxikia izateko urguiluak hartua naukala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

Orduantxe nahastu zen Cyrilen ariman mendekua urguiluarekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Beste une batzuetan, urguiluaren zoramenak jo zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.

Mediokritatea gorroto duen emakume ausart eta urguiluz betea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Ez dut nire sexuari egozten zaion harrokeriarik; eta are gutxiago urguiluzko amarrua baizik ez den xalotasun aizunik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.

Ibarretxek hitz goxoak izan zituen MCC taldearentzat: «Euskal herritar guztion urguilua da, izan nahi duena delako».  Berria - Ekonomia   2004-07-08

2 (izenondoekin)

Testamentuan esan zuen ezkutatu gabeko urguilu zintzoaz ziurtatzen zuela ia 40 urteko gidari bizitzan ez zuela izan istripu bakar bat ere.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 86. orr.

Guraso triste haien umeak ginen eta dignitatez bederen, edo urguilu propioz, ez genuen lur eta behi gorotz urrineko "pasibitate" haren pairatzea merezi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Dorretxeak hutsa zirudien; andre Joseberen urguilu handiena izan zen baratzea belar tzarrez betea zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Neskatila eder, alai, begi biziko haren aita izateko urguilu sekretu hark.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 143. orr.

Barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Urguilu irainduak halaxe eskatzen zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 197. orr.

Urguilu madarikatua, hainbeste jenderen bizia errautsi zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hala aitortzen zuen behintzat, urguilu zizta batez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Urguilu pitta batek kilikatzen banindu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.

· Ekintzarako askatasuna eta pentsamendua giza urguiluaren ilusioak dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 20. orr.


urguilutsu (orobat urgulutsu) 1 izond harrotasunez, harrokeriaz edo hantustez betea. ik harro; burgoi. (pertsonez)

Mattin hura, berez aski urguilutsua zena, gero eta presumituago eta handinahiago egin baitzitzaigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Bizkaitarrak, zeina baitzen, urguilutsua ez ezik, liskartia ere, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 543. orr.

Erraza zen itxuratzea hura zen urguilutsuak ez zuela alde txarretik ikertua izan nahiko, makila eskuan, karriketan ttoko-ttoko ibilki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

Herostratosen ama jazarkor eta urguilutsua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

2 (bestelakoez)

Emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren, papo urguilutsuak dantzan eta toki eskasagatik ipurdi oparoak elkarri jo ozenka!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Une hartantxe uhin hantu urguilutsu batek -edo urezko horma jigant bat ote zen hura, jaun André?- jostailu bat bezala altxatu zuen untzia brankatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Pentzeen berde urguilutsua, udako egarrien ondotik beren kontentua denei erakutsiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Gizona ez agertzeak artegatzen zuela ohartu zen, nahiz eta hori bere sen oldarkor eta urguilutsuaren eragina izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Fanch sutondora deitu nuen eta han, solasean geratu ginen, Mary Balesteren izaera urguilutsua lehen aipagaitzat hartuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Zerbait balitz bezala "ezkontürik düzü" hauxe aitzakia beharrezkoa eta nahikoa, estakurua, defentsa urguilutsua!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hango gizonen artean bazela ikara aire bat, nabarmena txopan zutunik urguilutsu zetorrenarengan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 77. orr.


urgulu ik urguilu.

urguluntzi ik urguilontzi.

urgulutsa izond (emakume) urgulutsua.

Urgulutsa izaitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 203. orr.


urgulutsu ik urguilutsu.

urgun 1 iz bigarren txalapartariaren joaldia.

Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia; beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz, borroka erritual batean besarkatuz, askatuz, jolas erotiko baten pare; bigarren txalapartariak "urgun" edo "herren" egiten du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Denbora ateratzen genuenean, "ttakun" eta "urgun" egitera biltzen ginen nire aitaren garajean, non baikeneukan aitaren kamioia artean ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Makilak hartu, eta jo eta jo hasi ginen; hark "ttakun" egiten zuen, eta nik "urgun", eta gero alderantziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.

2 urgun egin herren egin.

Zamaketari zebilela min hartuta maingu gelditu zelakotz eman omen zioten lan hura, ez dakit, hala erraten zuten, urgun eginagatik berdin heltzen ahal zion palari, nik uste. Haren atzetik irten nintzen, Anton Patiño-ren atzetik, eta harri kozkorretan urgun eginez hurbildu ginen biok [...] lokomotora zaharrera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

· Urgun txikia egiten du eskuinetik, noizean behin belauna tolestu eta igurtzi egiten du eskuaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Agurea harresia utzi eta urgun handiak eginez besoak inarroska abiatu zaionean Bulldogek ihesari eman dio heriosuhar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.


urgune iz ura dagoen gunea. ik urtoki.

Horra gainera gizateria, eta ezkatadun animalia igerilari isilak eta azienda gizenak eta piztiak eta hegazki koloretsuak, urgune gozatsuetara maiz jotzen dutenak, ibaiertz, iturri eta laku inguruetan, eta oihan malkarrak hegaka betetzen dituztenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Jaz, urgune bat muntatu zen bere ur-jauziarekin.  Herria   2005-02-03


urguritasun iz adeitasuna.

Araratek suaren eta sua adoratzen duten santuenganako urguritasunez bidaliko ziguk.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 128. orr.


urhats ik urrats.

urhe ik urre.

uribatzar (orobat Uri Batzar) iz EAJko egituran, hiri bateko jelkideen batzarra.

Bizkaian, atzoko bozketan, 124 uribatzarretako 214 ordezkarien gehiengoak Imazek proposatutako hautagaiei eman zien babesa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Bart gauean egin ziren lehen itzuliko azken batzarrak eta, uribatzar batzuen emaitzen faltan, Gerenabarrena zen lehendakaritzarako proposatutako bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

EAJko iturriek adierazi dutenez, bigarren bozketan Nafarroako uribatzarrek irizpide ezberdinak erabili zituzten zeuden zazpi hautagaietatik hiru hautatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Lehenengo itzulian uribatzarrek hautagaiak proposatuko dituzte eta, bi herriren sostengua duten hautagaien artean aukeratuko dute afiliatuek bigarren itzulian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Joseba Egibarrek proposatutako zerrendakoek gehiengo osoa lortu baitzuten uribatzarretan abenduaren 18an egindako bozketetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10


uribildu ik hiribildu.

urin 1 iz zenbait organo edo gairi darien edo haietatik ateratzen den isurkaria edo zukua.

Ordu pare baten buruan, urin pankreatikoek gose atzeraezina iragartzen zioten,  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urdail-urinak, urdaileko paretako zelulek sortua, azido klorhidrikoa dauka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Aurretik ere saiatu dira ahotik ematen, baina huts egin dute, urdail urinak desegin egiten zuelako intsulina urdailera iristean.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

3 irud/hed

Pedrok berak deliberatu zuen ezen bizkor bizi beharra zuela, denborari aitzina harturik, bizitzari, halatan, urinik eta zukurik apetitosenak atera ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 249. orr.

4 ipar gantza, koipea.

"Urdearen gisa, baleak ez du deus galtzekorik", hori zioten beti eta egia da balea puskatzearekin, haragi, larru, hezur, urin eta gaineratiko, denak zerbaitetan baliatzen zirela!  Herria   2003-06-19

Iruten hasi zen nagusia, zartain bat urin irakiten zuela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.

Handik minutu eskasean, haurrak platera garbi-garbia zeukan, urina ogi puxinkaz bildua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

Paris-ko etxera joaiten ziren laminak eta behar ziren beti utzi prestaturik urina eta broxkak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.

Istorio horrek erakusten digu laminak pobreak zirela eta gauaz ximindeitik beheiti sukaldera jausten zirela, delako urin-brox horretatik galdeginez ("migas fritas en manteca", edo "mies de pain frites dans de la graisse").  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.

5 urineko (orobat urinetako) ipar bere urinean prestaturiko txerrikia edo ahatekia.

Gostu guziendako bazen hauta: ardi gasna, xingar azpi, urineko, gibelki, ezti, bixkotxa, Irulegiko arno, bazkal aintzineko, ondoko eta bertze.  Herria   2002-07-25

Aurten ere jastatzen ahalko dira hemengo ardi gasna, xerriki, urinetako eta gibelkiak.  Herria   2002-07-18

13etan: bazkaria herriko gaztek alaiturik, salda, idi mihia, ahate urinekoa eta ilar xehia, entselada, gasna, bixkotxa edo horma, kafea ta ondokoa.  Herria   2005-09-01

Ahateak bizirik ekartzen dituzte horrat, hil eta gibelak freskorik bereizi ondoan gaitikoa apailatzen dute edo freskorik edo urinetako saltzeko gisan.  Herria   2003-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urin brox (3)


urindu, urin(du), urintzen du ad ipar urina eman, koipetu.

Eta zendako ez duzu urintzen zure errota, olio pixka bat botatzen  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 74. orr.


uritegi iz

Portuko bidea uritegi haundietan da gainditua.  Herria   2005-12-01


uritsu ik euritsu.

urjario ik ur 36.

urjausi ik ur 37.

urjauzi ik ur 37.

urjente ik urgente.

urjentzia ik urgentzia.

urka1 iz urkamendia.

Elektrokuzioa, urka, fusilatzea eta gas ganbera baztertu ondoren, injekzio hilgarriaz ezartzen dute heriotza zigorra.  Berria - Mundua   2006-05-05

2 urka-bilur (orobat urkabilur g.er. eta urkabihur g.er.) iz soka batean egiten den korapilo begiduna, sokatik tiratzean estutzen dena.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Hamabi urka-bilur zeuden bertako haga batetik zintzilik, haiek ere bandera bezain geldi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari, eta [...] ezkerraldeko lehen urka-bilurra sartu zion burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Borreroak burua makurrarazi dio, urka-bilurra eroso estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Hogei urteko frantses bati, urka-bilurra lepotik ezarri eta hatsa pikatu, begiak zuri zuri bihurtu eta hezurrik gabeko haragi puska baten gisa dilindatu arte airean mantendu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

Amak berak egin zizkion lastoz beteriko panpinak, mutikoak urka-bilurretik zintzilika zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

3 irud/hed

Angustiaren urka-bilurrak estutu ninduen lehenengo aldiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Eskailerak igotzen zituzten gizonezkoak, gorbatadunak gehienak, aurpegia gorrituta iristen zirela eskailera-burura, gorbataren korapiloa urka-bilurra bailitzaien.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

4 urka-gizon

Ezizenez Hangman, hau da, urka-gizona, gutxi gorabehera, bere lanbidean gizon saiatua izan zen eta liburu bat ere idatzi zuen, langintza ikasi nahi zutenek testuliburu egokia izan zezaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

5 urka-mutil

1932. urtean hasi zuen ofizialki bere langintza, baina lehenagotik ere urka-mutil lanetan hainbat urte egin zituen aitaren eta beste profesional batzuen laguntzaile.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

6 urka-zigor

Sute bat eragiteko arriskua harturik gure gain, eta, ikuspuntu pragmatikoago batetik, lepoa jokatuz: ezen urka-zigorra ezartzen baitzitzaion, besteak beste, estalpe barruan pospolo bat pizten zuen orori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

7 urka-zulo

Borreroak Berdabioren oinetan zegoen urka-zuloa zabaldu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urka bilur (8); urka bilurra (13); urka bilurrak (4); urka soka (3)


urka2 1 iz antzinako itsasontzi mota zabala, fragataren antzekoa, kargarako eta gerrarako erabili zena.

Mundu bat zebilen ontzien artean [...] nongura ikusten ziren Armadako agintaritzaren banderatxoak zituzten faluak,eta tarteka urkak eta karrakak ere saihestu behar izan genituen, halakoak ontzi handienetako batzuei azken orduko hornikuntza egiten baitziharduten artean ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.


urkaarazi ik urkarazi.

urkabe (84 agerraldi 29 liburutan) 1 iz urkamendia.

Prest nago zuen gillotina zuen poste zitala zuen urkabea zuen aulki elektrikoa zuen fusilamendua hartzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 227. orr.

Hona Erdi Aroko urkabea, pilare eder bat, kurutze besomotz bat dirudiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

-Agindu ezazu egin dezatela urkabe bat, hogeita bost metrokoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.

Urkabea ere luze gabe zutiarazi zuen dorre gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Plazara ekarri zuen orgatik jaitsarazi, bi fraide bidelagun zituela urkabera igo, estaltzen zuen espartzuzko estalkia kendu eta, odoleztatuta eta gerritik gora biluzik, borreroaren trangaberara eraman zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

Madeleine Larralde gurditik jaitsi zen eta urkaberainoko eskailerak igo zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Mardokeorentzat prestatua zuen urkabean zintzilikatu zuten Haman.      - 0. orr.

Urkabera zeramatenean, paper bat aurkitu zuten bere galtzerdi batean, Jainkoari bere erru guztien barkamena eskatuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Konspiratzaileak aurkitu zituzten, eta Cinq-Mars urkabean hil zuten De Thourekin batera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Hura urkabean ikustea desiratu zuen, mihia dilindan, begiak hobietan ateratzeko zorian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Urkabetik zintzilikatuari lur ematea.  Elizen arteko biblia   Dt 21,22 tit

Izan dezagun konfiantza monarka lotsagabe bat handikeriaren gailurretik urkabearen oinetara eramateko gai izan den herri jakintsu eta ausart honekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

2 urkabean hiltzeko zigorra.

Nola anai Junipero, deabruaren eraginez, urkabera kondenatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prestatua zuen urkabean (4); urkabean zintzilikatu zuten (3)


urkaberatu 1 izond/iz urkaberan zintzilikatua. ik urkamendiratu.

Gisa hartara, heriotza, gorputzaren beraren eroriko bat-batekoak ekartzen zion gaiztaginari, hegaldi laburraren akabantzan, soka tinkatu eta krak! hausten baitzuen urkaberatuaren lepo-hezurra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

2 irud/hed

Arropa multzoa urkaberatua, Edurne harraskako katilu eta plater bakanak garbitzen hasia zen  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.


urkabihur ik urka1 2.

urkabilur ik urka2 2.

urkagai iz urkatua izango den pertsona.

Hasierako higuina tokia uzten ari zitzaion urkatu berrien itxura, sexu zein keinuei buruzko jakin-minari, urkagai guztien oinazea antzekoa izaki, arropa nahiz gorputz-ezaugarriei buruzko xehetasun fisiko haiek harturik exekuzio batetik bestera zeuden alde bakartzat. Borreroak urkagaiaren eta urkatuaren begi-ninietan irakurtzen daki.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Ez al dute erraiten, konparazione, ezen Pazkoz urkagai denak garizumaren laburraz dituela penak [...]?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 103. orr.


urkaketa iz urkatzea.

Urkamendietan herriaren aurrean egin beharreko urkaketetan ez zen itxura onekoa bizitza zuzen eta oneko kristauak sokari tiraka aritzea, urkatzen ari ziren basapizti mihiarina biraoka eta aireari ostikoka akabatu ezinik ari zen bitartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.


urkakume iz

-Emaion hik egiten dakinan kalutxo horietako bat euskaldun urkakume honi, bihotza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Ea ez neukan abokatu on bat, katanarru onekoa ematen nuela, urkakumeak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.

Baina badakizu, eta ez badakizu jakin behar zenuke, kolarretek metala detektatzen dutela, ez ordea papera, eta egundoko beldurra diote urkakume hauek paperari, bertan idatz egin bailiteke, mezua igorri.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.


urkamen iz urkatzea. ik urkamendu.

Miserable eta koldar hil zintezela behar zuten denek, damutu bat behar dute kondenatu zintuztenek, urkamen publikoak bere funtzio guztiak bete ditzan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.


urkamendi (167 agerraldi, 44 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz kondenatuak zintzilikatzeko tresna, soka duen haga horizontal batez eta honi eusten dioten habe zut batzuek osatzen dutena. ik urkabe.

Udaletxeko atariaren aurrez aurre eraikitako urkamendian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Plazaren erdian, arotzak jo eta ke ari dira urkamendia jasotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Menturaz urkamendiaren mailadian gora zindoazela burua jaso zenuen une batez, eta eliza ondoko dorretxea ikusi zenuen leiho guztiak zarratuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.

Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Nik, John Hathorne-k, Salemgo hiriak sorginkerien aurka jarritako kausaren epaileak, urkamendian hiltzera kondenatzen dut Martha Cory, deabruarekin tratuan ibili izana frogatu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Urkamendira eramanak, azkenik, ez ziren "ehunka" izan, hiru baizik, horietariko bat Bernard Etxeto, Lüküzeren bigarrena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Ezin zuen zehatz irudikatu urkamendiko heriotza zer zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

Berdabioko jauna urkamenditik zintzilik dagoen urka-bilurraren parera iritsi da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Orgara estekatu, herrestan eraman urkamendiraino, eta handixek eskegi zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Urkamendiak zeuden, sarreratik ez urruti, eta bertan, zintzilik, aurpegia desitxuratua, eskuak gogortuak, soin enborrak baldar airean eta oinutsik, soldadu alemanak, elurrak zurituriko uniformea jantzita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Borreroa, dentistarenean, urkamendian sentitzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Gauean, On Camillo urkamendira bezala joan zen leihoko zirrizturantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

Uste duguna da aulki elektrikoan, urkamendian, gilotinan, garrotean edo sutan hiltzera ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko, agian hiltzeko modu horiek ez dutelako duintasunik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

2 urkamendian hiltzeko zigorra.

Haien bizitza ikaragarri laburra da: haietako bakoitzak zain dauka urkamendia, edo espetxea, edo eromena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

-Noiz ikasiko ote dute [...] urkamendia dela horrelako jendea tratatzeko era bakarra?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Utzitako lekuan, hilda aurkitu zuten haurra hurrengo egunean; ama nor zen jakin zuten, urkamendira kondenatu zuten, eta epaia bete zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orain urte batzuk, aurrekontu arazoak zirela eta, bost kondenatu urkamenditik libratu ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urkamendia jasotzen (3)

urkamendira igo (6); urkamendira kondenatu (4)


urkamendiratu, urkamendira(tu), urkamendiratzen da/du ad urkamendira joan edo eraman.

Borreroak kondenatu asko ikusi ditu, urkamendiratu aurretik, hilda zeudenak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.


urkamendu iz urkatzea. ik urkamen.

Jende gehien-gehienek bezala, nik ere maite nituen urkamenduak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

Urkamendu egunetan alferrik zen Gilen nire ondoan bilatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Barry jaunak zehatz-mehatz adierazi zuen zein alturatatik amilarazi behar ziren gaizkileak, beren pisuaren arabera, urkamendua txukuna, garbia eta batez ere azkarra eta erabakigarria izan zedin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.


urkarazi, urkaraz, urkarazten (orobat urkaarazi g.er.) du ad urkatzera behartu.

Berari eta bi mutilei lepoan soka ipini eta hiruron gurasoak behartu egin zituzten semeak eta alaba zuhaitz batetik urkaraztera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 68. orr.

Juduak hondatzeko asmoa zuelako urkarazi nuen Haman.  Elizen arteko biblia   Est 8,7

Minard lehendakariak urkarazi egin zuen Dubourg kontseilaria, eta honen lagunek Minard hil zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ohoin handiak urkarazten ditu txipiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.


urkari izond/iz kontsonanteez mintzatuz, bokaleen zenbait ezaugarri dituena.

Beste muturrean kontsonante herskariak dauzkagu eta, bion artean, ozentasun gehiagotik gutxiagora zerrendaturik: hurbilkariak, urkariak, sudurkariak, igurzkariak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Garbi dago ekoizpen horietan, r urkaria silaba-azkenera leku-aldatuz (metatesiz), silaba-egitura errazagoak moldatzen zituela haurrak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.


urkatu, urka(tu), urkatzen 1 du ad urkamendian soka batez lepotik zintzilikatu; horrela zintzilikatuz hil.

Birritan urkatu zuten: lehenengoan, soka apurtu egin zen; bigarrenean, 1701ean, Exekuzioen Portuan hil zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Nik ez diat inor urkatuko!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.

-Urkatu egingo haut, Bartolome Izeta ahardi kumea! -bihurra estutu nion, pittin bat, eta arraunak askatu zituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.

Urkatu behar banauzue, urka nazazue behingoz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

-Urka ezak! -oihu egin zuen emakume txima-jario batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Beste halako urkatu egin zuten bere gaiztakeriengatik; baina nik askoz gehiago merezi dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

-Inor hil ez bazenu, ez zintuzten urkatuko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Urkatu, urperatu eta laurdenkatu omen zuten herri osoaren orgiarik itsusienaren erdian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Harryk bete beharreko eginkizuna [...] heriotza-zigorrera kondenatutako norbait urkatzea zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

Ivan Janson nekazaria epaitu eta urkaturik hiltzera kondenatu zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Urkatuta hil zituzten bederatziak urte bat lehenago izandako sarraski baten erantzuleak izatea leporatuta.  Berria - Mundua   2006-02-10

Urkatzeko soka lepoan estutu ziezaiotela agindu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Urkatzera eraman dute, eta ez dirudi arduratzen denik ez heriotzaz, ez bere arimaren salbamenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.

Ez dugu txakur bat urkatuko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

2 (bere burua objektu gisa duela)

Etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,23

Behar bezala aitortzen ez zitzaiola eta, batzuetan, bere burua urkatu eta gu miseria gorrian uzteko asmoa azaltzen zigun.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.

Haserreak itsututa jo ere egin zuen Arakne gajoa, eta honek, hura dena jasan ezinik, bere burua urkatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Azkenean ez nion, ordea, Joachimek bere burua urkatu zuenik esan, gezur bat baizik: angina pectoris.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.

Erran nien ez nuela batere neure buruaren urkatzeko gutiziarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Bigarren kasuan aldiz, presoak bere burua urkatu zuen auzitik itzuli ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Bertsio ofizialaren arabera, ziegan zegoela bere burua urkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ziegakideak aurkitu zuen, bere burua izara batekin urkatuta, komunean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

· Ez dut sekula Errusia utziko; lehenago neure burua urkatuko dut.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

Hildakoak dirudite, botinak han goian, oholaren gainean, txukun lerrokatuta uzteko arreta hartu ondoren euren burua urkatu berri dutenak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 152. orr.

Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu.  Elizen arteko biblia   Tb 3,10

• 3 da ad

-Bueno, dagoeneko zuk azaldu duzu, Jon Bengoa urkatu egin omen dela ziegan. Bere zapiarekin urkatu zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 115. orr.

Ofizialki baieztatuta ez zeuden informazio batzuen arabera, urkatu egin zen.  Berria - Mundua   2006-03-07

FIES moduluetan jende asko urkatu da, bai.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

4 irud/hed

Ez, Euskara ari dugu urkatzen, itotzen.  Herria   2004-07-05

5 (era burutua izenondo gisa)

Halako batean, nahi ez arren, emakume urkatuarekin aurkitu zen aurrez aurre, eta [...] oldarrean esku zakar ezezagun batzuek oholtzaduraraino igoarazi zioten eta, han zegoelarik, hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik, haren esku luzeek, haren judu eskuek, ukitu egin zituzten urkatuaren oinak, soka bihur batez lotuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Bitxia izan daiteke justuki, gizon urkatu bat marraztu izana.  Berria - Kultura   2004-08-03

Urkatuaren hanka kolore galduek triangelu bat marrazten zuten airean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Aurpegi batean aurpegi guztiak daude, gaizkile batean gaizkile guztiak, urkatu bakoitzean urkatu guztiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Iruindarrek, berriz, urkatuak dilindan ikusi eta berebiziko inpresioa hartu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Neskak [...] ezin kendu zuen burutik urkatuen begirada hondoratua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

-Herriak uste du gurutzea eskuetatik jausten zaionean hil dela osoro urkatua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.

Urkatuaren etxean ez da soka-solasik izaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burua urkatu (17); ez naute urkatu (9); neure burua urkatu (4)

zazpi urkatuak (4)

urkatuaren etxean (3)

urkaturik hil (3); urkaturik hiltzera (8); urkaturik hiltzera kondenatu (5); urkaturik ikusi (3)

urkatuta aurkitu (11); urkatuta aurkitu zuten (6); urkatuta hil (4)

urkatzea merezi (3)

bere burua urkatzeko (4)

bere burua urkatzen (3)


urkatzaile 1 iz urkatzen duen pertsona.

Calcraft Urkatzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.

Urkatzaile AB-k elektrokuzio bidezko exekuzioari buruz zutabe mordoxka bat idatzi zuen (neologismoa gaitzesten zuen, bestalde, hitza egintza baino okerragoa zela esanez).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Lepoa daukate, soka ere bai, baina urkatzailerik ez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Eta jakina: ihazko iraultzailea izanen dugu aurtengo urkatzaile.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hot-Barreko nagusiak Aturri ibaiaz bestaldeko ertz hezean ohaturiko aingeru-urkatzaile batengana joatea aholkatu zion, lana galdu nahi ez baldin bazuen behintzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.


urkatze 1 iz urkamendian soka batez lepotik zintzilikatzea; horrela zintzilikatuz hiltzea. ik urkamendu; urkamen; urkaketa.

Horregatik saiatu ziren garaikideak urkatzearen artea hobetzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Aitak Salemgo urkatzeen ondoren esandakoa berritzen zuen Norak bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Hitzik egin gabe eta bihotza kolkoan segitu zuen ostera Norak bigarren urkatzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Erorketa-bidezko urkatze honek bazituen abantaila franko [...] erorketak lepahezurra hautsi eta lipar batean akabatzen baitzituen gaizkileak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

Urkatze bakoitzarekin arimako zama arintzen zitzaiela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urkatze-lanak zientifismo bide horretatik abiatu zirenetik, hainbat negozio-gizon saiatu ziren langintza horretatik lanbide egiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

Borreroak koadernotxo bat marraztua du berak asmaturiko urkatze-postura desberdinekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

-Urkatze-saioa hastear agertu dituk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.


urketa 1 adlag ur bila.

Batzu otoitzetarat abian dira, beste batzu sukaldeko laneri lotzen, urketa abiatzen, kabaletaz okupatzen.  Herria   2004-04-29

Emazteak goiz guzia urketa ibiltzen ziren, untzien inguruan iztilak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Jendea horrat heldu zen urketa eta iturri horrek, mintzatzen ahal balitz, baluke zer konda!  Herria   2003-05-15

Badira amak, eta alabak, Afrikako herri batzuetan, eskolarat ezin joan ditazkeenak zeren behar baitute urketa joan oinez orenak eta orenak, bidean.  Herria   2005-05-12

2 urketara adlag ur bila.

Norbait esneketara edo urketara bidaltzen genuenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 21. orr.

3

Galizian bahitua gurutzatu batzuk han lehorreratu zirenean urketa egiteko, morroi batek harrapatu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.


urketar izlag/iz Urketakoa, Urketari dagokiona; Urketako biztanlea.

Horrela, Mugertar, Lehunztar, Urketar eta Ahurtiarrek Hiriburu barnea nolakoa den ezagutzeko parada badute.  Herria   2005-09-01

Muscarditz aise arizan da eta urketarra harekin lotu da zorria bezala, bururaino.  Herria   2001-09-27

Baina 39-33 baigorriarrak, eta ezin barka urketarrak egundainokotik 37 taraino.  Herria   2004-04-29


urketari 1 iz ura eramaten edo saltzen duen pertsona, eskuarki ogibidez.

«Guk esan ahal genuen orduan, atera nahi dugu festa denona delako eta emakumeok ere parte hartu nahi dugulako», baina urketari gisa ateratzearena, aurrerapauso bat izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

2 (izenondo gisa)

Donostiako Intxaurrondo auzoko Artzak Ortzeok danborradako 12 emakume urketarik jasoko dute aurten Donostiako bandera Gaztelubidekoen danborradarekin batera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Suaren desmasiak izigarriak izan dira zenbait lekutan [...] su hiltzerat jinik ere 855 gizon eta 600 soldado, berrehun milaz goiti hektara uzten zituztelarik suntsituak bai-eta aireko urketari batzu galtzen.  Herria   2005-09-01

3 (adizlagun gisa)

Orduantxe ikusi nuen bidoi herdoildua uretan, Joachim ere (nor bestela?) toki hartantxe urketari ibilia zela garbi adierazten zuena  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.


urki 1 eremu hotz eta epeletako zuhaitza, azala zurixka eta leuna, hosto txikiak eta lore sexubakarrak buruxka zintzilikarietan dituena (Betula pendula).

Bide zahar bat eta zuhaitzak urki, haritz, gaztainondo, zurzuri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Urki baten enbortzar zuriak [...] gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil, marmolezko zutarri erregular eta distiratsu baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Besoa ibai baten ondoan lurperatu genuen, urki baten altzoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Jainkoak hezur eta haragiz egin izan ez bagintu, urkiaren zuraz egingo gintuela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Erretxina ere lortzen dute urkiarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Zuhaitzik zaharrenetarikoa omen urkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Urkia, zuhaitz axal xuri dotorea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.

2 (izenondoekin)

Urki handi eta adartsu baten ondoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Dendak soilgune nasai baten erdi-erdia hartzen zuen, urki zoragarriak eta pinu eskergak inguruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Urki lirainak zituzten ezker-eskuin, ilara banatan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Bizkor igarotzen ziren bidaiarien albotik aihenak, urki meheak eta makal zilarkarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Urki bikainen itzalpean uharte osoa gurutzatu eta Jenisei ibaiaren adar txikira heldu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Lau urki dotorek erakusten duten azal zuriari ere erreparatu diozu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.

Urki zilar kolore bat hor, azalean eguzkiaren argia islatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irribarrez zetorren hura, txalmaren alde batean eserita; makuluak, astoaren bizkar gainean; txalmaren beste aldean, urki-enbor handi bat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Kaobazko kutxa bat Kareliako urki-zurezko apaingarriz edertua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Isatsean banan-banan hautaturiko urki-adaxkak perfekzio aerodinamikoa bilatuz prestatu dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Lertxun-zur finezko kutxak, urki-azal txirikordatuzko ontzi biribilak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Etzanda ipini zuten urki orbelaren gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.

Alferrik galduta, ez ziola mendirako balio izango iritzita, egur piloaren ondora bota zuen urki makila.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Urki-txotx bat hartuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Urki-zarbaz astintzen zituzten izpiritu gaiztoz joak, esorzismorik onenaren pare zeukatelarik urki-zigor hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.

Urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte lurralde iparraldeko hotz haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Siberia aldean, zientoka urtetan usteldu gabe iraundako urki-azal puskak topatu izan dira, lurpean eta elurpean iraun dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urki azal (3)


urkidi iz urkiak dauden saila, urki basoa.

Hirugarren basoa, urkidi txukun bat, Peru eta Marixerena zela esan ziguten baserritarrek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Urkidi bat eta pinudi bat zeuzkan ezker-eskuin, bi hego bailiran, ilunagoa bata eta argiagoa bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

"Baso Beltza" esaten genion baso baten ertzean bizi ginen -izena ez zen oso egokia, urkidiak ere bai-baitziren, zuri askoak, eta gure inguruan izeidiak-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.

Urkidi baten erdian moldaturiko parke miragarri hartan zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.


urkiditxo iz urkidi txikia.

Beren barreak eguna argitzearekin batera pagadietan, urkiditxoetan bukatu ziren eta zu berpizten ahalegindu zinen haiek guztiak izaten ahaleginduko naiz, aita.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 63. orr.


urkila (orobat urkulu g.er.) 1 iz zuhaitz batean, enborrak eta adar batek, edo bi adarrek, eratzen duten V modukoa; goialdea V formakoa duen euskarria.

Sakabanaturik ageri ziren urkila-formako zuhaitz zabalen itzalpean sartu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Bakoitzak hodi bana dituztela urkila itxurakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Tiragoma berriak egin behar ditugu urkulu gogor eta goma luzeekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 19. orr.

Haren piurak herriko ezkilategia edo, hobeto esan, putzutik ura ateratzeko erabiltzen den urkila zekarren gogora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.

Bizikletaren aurreko gurpila bere urkilatik atera eta etxera eraman zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Alicek, berriz, betaurrekoak eta hanka meheak, urkilen antzeko. atean etxeko alperra: ardatzetik burdinazko urkuluaz eta pertikaz hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Familiako heldu batek esku-hutsik lepotik oratzen dio eta berehala sugearen burua lurraren kontra zapaltzen du, urkila batez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

2 ile orratza.

Urkilak ilearen artetik erauzi zizkion amari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

Tximiniaren gainean, ileko urkilak, botoi eta pastillaz beteriko kartoi urreztatuzko kaxak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Orduan, Dibinak bere ilea batzen zuten urkila beltz horietako bat hartu eta sarrailan sartu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 132. orr.

Moñoa askatuko dio, urkilak banan-banan atera bere ile sastrakan etzateko luze.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Neskaren ileak ere erasanda zirudien; urkiletatik askaturik, ile-adats bakan batzuk nora gabe eta zimel zebilzkion lepoaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Cecilia txirikordak egiten ari zen oraindik, bere bildots-buru atzean biribilean biltzen, urkilak ezpainetan estututa zituela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 166. orr.


urkildu, urkil(du), urkiltzen du ad urkila-itxura hartu.

Hala berean, hurritza hilbeltz aldera, bederatzi hilabete luze ontzen eman ondoren, buruilean aletzeko, edo urkiltzeko, Basaburu aldeko zaharrok esan ohi duten bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.


urko ik hurko.

urkoitar izlag/iz Urkoikoa, Urkoiri dagokiona; Urkoiko biztanlea.

Jerome Elizagoyen, gure Kumako langile trebeak hartu du biziko lagun Ameli Jaunarena, Urkoitar andere xarmant bat. Aintzin partidan gazteen aldi zen: Oyhenart aihertarra eta Olaizola urkoitarra dira hemen hobekienik konpondu direnak, Arambel baigorriarra eta Poueyts miarriztarra dituztelarik errespetuan ezarri.  Herria   2005-07-07

Aste huntan, beren azken egoitzarat eremanak izan dira: Solange Oyharcabal, 46 urtetan zendu dena eta Pierre Fagalde 75 urteko Urkoitarra.  Herria   2005-10-13

Jean-Marie Bilbao Labirikoa eta Sandra Senac Angeluarra, bai eta Maritxu Pagueguy eta Michel Ondarts urkoitarrak, ezkondu dira berrikitan.  Herria   2002-10-03


urkolore iz urezko kolorea.

Akuafortea, urtinta edo urkolore teknikak erabili zituen, batez ere.  Berria - Kultura   2006-05-06


urkor iz urtzeko joera duena.

Hauskor, urkor eta hotz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 173. orr.


urkorronte ik ur 37a.

urkulu ik urkila.

urlanga iz aintzira.

Leku idor hauetan, Lagunas del Hito bezalako urlangak ikustea, beren ihi luzeekin, bitxi da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.


urlaster ik ur 38.

urlehortar iz anfibioa.

Atzoko entrenamenduan urlehortarra dela erakutsi nahi izan zuen Gibernauk.  Berria - Kirola   2004-05-16


urlia (orobat Urlia) 1 iz pertsona ez-mugatu bat izendatzeko erabiltzen den hitza. ik sandia2; berendia.

Ba al dakizu Urlia ospitalean dagoela oso larri?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Urliak barkatzen badio Sandiari honek barkamena eskatzeko baldintzapean, zer barkatzen du edo nori barkatzen dio?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Urliak Sandia maite du.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

Eskabide batekin joango zaio urlia; galdera sorta batekin sandia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Bosta urlia da, zazpia berendia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

Familia osoa elizan sartu ginelarik, erretorea ongietorria ematen ari zen eliztarrei, bostekoa eskainiz urliari, kortesiazko irribarretxoa berendiari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.

Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 158. orr.

Konparazione, Zayd kalifikatzeko, bera Urliaren aita dela edo Sandiaren bazkidea dabilela esanez, edo halako tokian bizi dela, edo halako denboran bizi zen norbait zela aipatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.

Are gehiago mindu ninduen jendearen jokamoldeak, zeren urliak irri egiten baitzion osaba Joanikoti, sandiak irain, eta berendiak hatza luzatzen zion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Ez dakit zer sari banaketatan halako aktorea halakorekin hizketan aritu zela, han zirela Urlia idazlea eta Sandia kantaria, Txamorro egunkari zuzendaria Belendia legebiltzarkidearekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 60. orr.

Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Gure epistemologiaren oinarriak inoiz zalantzan jarri beharko ez balira bezala, oso ohituta gaude nor da urlia? galdera modu unibertsalean erabiltzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

Bere senean dagoen inork ez du urlia ezezagun baten ardura hartzen, are gutxiago urlia hori judua bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Harako kardinalarena, Kopernikorena, Urlia III.arena eta errege Berendia I.arena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Beldur nintzen, bozgorailuetatik ez ote ziren hasiko “Urlia bidaiaria, Urlia bidaiaria, badakigu non zauden, [...]”.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.

Nola esan zidan urlia hark deitzen zela belar hau? "Kapitana, jauna".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Zer zen bera, dibertitzeagatik edozer egiteko prest zegoen urlia bat?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

3 (izenondo gisa)

Sorbaldak jasotzen dizkio, ordea, soldadu urliak, begiak makurtzen berendiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.


urlo 1 iz ur geldia.

Ibairaino iritsi, eta hantxe egon zen denbora-pasa, zerutik erortzen ari ziren izarrak urloetan nola ispilatzen ziren ikusten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren Hitz hutsezintzat hartzeko erabakiak erlijiozko bultzada emana zion ergelkeria setatiari, honengatik egozten ziolarik Matthew Arnold-ek bere viktoriar garaiko klase ertain bertutetsuari "urlo hebraizantean" bizitzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 300. orr.


urmael (orobat urmahel) 1 iz parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena; aintzira txikia.

Jardin joria zuen, euskal paisaia zentzuzkoak inguraturiko landare tropikalen oasi hostotsua, hamaika urmael, zubitxo eta estatuarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

Lorategietako urmaela, ume eta helduek txalupan ibiltzeko erabiltzen dutena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Urmaela inguratzen zuen barandaren gainean, estatuaren parez pare, gardenia bat zegoen, emakumeak hantxe utzia.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.

New Yorkera itzultzea, Central Park-era itzultzea ahateen urmaela izoztuta ote zegoen ikustera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Zuri-zuri egongo zen laster parkea; desagertuak ziren orduko urmaelaren eta iturriaren inguruko zuhaitzak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Bazter batean, hotsak adierazi bezala, iturri bat zegoen, eta haren urarekin osatutako urmaelak -"putzuak", Lubisen lexikoan- leporaino bereganatzen zuen Pantxo.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Hango mendietan jaiotako errekasto bat besterik ez zen, zuhaitzarte batean urmael moduko bat eratzen zuena, eta bertan bainatzen nintzen goizero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

Errotonda batek urmael txiki bat babesten zuen erdian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

Lokatzezko hormez egindako urmaelaren ondotik doaz ibilian; urmaelean ahate-multzo bat dabil igerian, lasai-lasai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Urtaro hartan urmaeleko lotoak zimeltzen ari ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 43. orr.

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Urmael bareak egunsentiko hodei lasterrak nola, halaxe islatzen zituen haren aurpegi mardul, polit, atseginak beste lauren sentimendu igarokor guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ideia hori nerabilela buruan, bere distira lasaia etxearen ondora zabaltzen zuen urmael beltz eta fantastiko baten ertz-ertzera eraman nuen zaldia, eta uretara begiratu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Urmael berde handi bat, igelez betea. Urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Lorategietako pasealeku nagusia, Kensington Jauregiaren eta Urmael Biribilaren artean dagoena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 226. orr.

Itsasoak oliozko urmaela zirudien, beltza eta barea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Petrusek hustu egin du ura biltzeko porlanezko urmaela eta handik algak kendu eta garbitzeari ekin dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Irris lohidoietako urmael usteldu geldoetan belaunetaraino sarturik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urmael biribila (3); urmael biribilaren (3); urmael biribilean (8); urmael biribilera (3); urmael txiki (3)

urmaelaren ondoan (4)


urmaeldu, urmale(du), urmaeltzen da/du ad urmael bihurtu.

Biharamunean euria egin zuen, bat-batean, ordu-laurden batez bakarrik, uholdeka, eta gero eguzkia berriz; baina ura hamaika putzu ilunetan urmaeldu zen, eta nik hain xuxen ere Nasha txabolatik kanpora bultzaka aterea izaki, aire zabalean lan egin ahal izateko: ezin jakin nik, bada, hantxe bertan eratuko zela halakoxe putzu gaitza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Elkarrekin gaudenean, urmaelduriko banaezineko batasun baino, noizbehinka ezkontzen diren libertatea eta intimitatea oinarritzen duen bakartasunez azpildutako bi izate arras bereiz izaten jarraitzea komeni zaigu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.


urmahel ik urmael.

urmargo (19 agerraldi, 3 liburu eta 9 artikulutan: cf akuarela 43 agerraldi, 17 liburu eta 20 artikulutan) iz uretan deseginiko pinturez paper gainean margolanak ontzeko teknika; teknika hori baliatuz onduriko margolana; teknika horretan erabiltzen den pintura. ik akuarela.

Pintore espresionista alemaniar horrek urmargo eta pastel pinturez eginiko tamaina handiko koadroen erakusketa aurkeztuko du Guggenheimek ekainaren 26an.  Berria - Kultura   2006-01-11

Espero izatekoa zenaz bestera, ez dago brodatuzko imitazio-lanik, ezta urmargoz era kaskarrean gauzatutako Vermonteko paisaia elurtuen irudirik, ezta Currier and Ives-en erreprodukziorik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Haiez gain, egiten omen zituen orein, untxi, hartz eta haur taldeen marrazki eta urmargoak ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Erakusketa berezi bat bazuten muntatua, liburuan diren urmargo horietarik andaño bat berexiz.  Herria   2002-11-07

Zuri-beltzeko argazki zenbait urmargoekin koloreztatu zituen.  Berria - Kultura   2004-01-16

Olioak, urmargoak, argazkiak, marrazkiak, zinema lanen zatiak, era askotako objektu bitxiak...  Berria - Kultura   2004-02-06


urmariarazi, urmariaraz, urmariarazten du ad desegin, barreiatu.

Hondartzari buruz bazoazelarik, lainoen artetik jalgitzen ari zen eguzkiak azken lanbroak urmariarazi zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.


urmin iz organismo bateko ehun edo barrunbe batean gertatzen den ur metatze ohiz kanpokoa. ik hidropesia.

Hil baino egun batzuk lehenago, urminez eta ia erabat ihartua eta beste gaixotasun askorekin zegoelako, anaiek tunika gehiago egin zizkioten, egunez nahiz gauez, premiaren arabera, arropa aldatu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 600. orr.


urmindu izond/iz urminak joa. ik urmindun.

Izan ere, haren merituei esker, itsu eta gor, mutu eta herren, urmindu eta perlesidun, deabrudun eta legenardun, itsasoan galdutako eta gatibu, denek aurkitzen dute erremedioa, eta edozein gaitz, premia edo arriskutan aurkitzen direnei laguntza ematen zaie.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.


urmindun izond/iz urmina duena, urminak joa. ik hidropiko.

Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean.  Elizen arteko biblia   Lk 14,2

Jesusek urminduna larunbatez sendatu.  Elizen arteko biblia   Lk 14,1 tit


urna iz gauza jakin batzuk gordetzeko erabiltzen den kutxa edo ontzia, eskuarki harrizkoa edo kristalezkoa.

Lekurik urrunenetatik, hildakoen errautsez betetako urnak bidaltzen dira, Gangesera jaurtitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

Hogeita hamasei bidaia-ordu, herri industrial handi hartara ailegatzeko, bertan ehortzi behar baikenuen aita; portzelana zuriko urna bat, hormigoian egindako zulo txiki bat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Krabelin-sorta bat jarri nuen urna zuriaren ondoan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

Eta Ama Birjina ere gure aurrean zegoen, kristalezko urna batean sartuta, goxo irribarre eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Dorre hauetarik bat begitandu nahi baldin baduzu, imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Udaberrian lorategiko urnak, haizeak ekarritako haziekin kasualitatez beteak, beti bezain alai zeuden.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.

Urna batzuk atxikitzean, heldulekuak hautsi egiten ziren hatzen pean, eta alboak zabaldu, lore artifizialki margotuak erortzen utziz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.


urnietar izlag/iz Urnietakoa, Urnietari dagokiona; Urnietako biztanlea.

Karmele Urbistondo preso urnietarrari omenaldia egin diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Natalia Rodriguez ere urnietarra da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Jon Lizarribar urnietarra asteazkenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Urnietar ugari zegoen atzoko manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Abestiak errauste planten aurkako «urnietarren sentimendua» azaltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


uro iz XVII. mendean desagertu zen ugaztun hausnarkaria, zezen handi baten antzekoa, Europan, Asian eta Ipar Afrikan bizi zena (Bos taurus primigenius).

Paleolitiko ondarrerako euskaldunok ehiztari trebeak omen ginen, eta gure ehizarik guztizkoena, orkatza omen zen, basahuntz, sarrio, zaldi, uro eta abarren artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Garbi ikusten dut hemen bildu bagaituzte ez dela izan gu gordetzeko, uroak beren erreserba naturalean bezala, hiltzeko ganadua bezala baizik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.


urografia iz kontraste bidezko azkerketa erradiografikoa.

-ahiaren edo beheranzko urografia baten ondoren, demagun; eta bigarrena berriro gaizki irteten bada, eta horrela xafla-pakete osoa;  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.


uroilanda iz hegazti zangaluze lodikotea, zingiretan-eta bizi dena (Porzana sp.).

Hamaika beltxarga eta uroilanda handi bat aurkitu dituzte hegoaldean.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Zientzialariek uste dute Uroilandaren familiakoa dela.  Berria - Gaiak   2004-08-18


uroilo iz hegazti zangaluzea, moko sendo gorria eta luma ilunak dituena, zingiretan-eta bizi dena (Gallinula sp.).

Zisnea, belabeltza, uroiloa.  Elizen arteko biblia   Lb 11,18

Poporroka ari da galeperra, karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Goizero, guk aldegin eta berehala, atsoak etortzen ziren gure etxaldera, saskietan ahate, uroilo eta txita hilak ekarriz, eta hildako bakoitzaren truke amak bizi bana ematen zien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.


urolatar izlag/iz Urolako ibarrekoa, Urolako ibarrari dagokiona; Urolako ibarreko biztanlea.

Nondik atera zuen hori, eta Donostiako ikasle pisuan zegoen garaitik berak, zerbait ikasi bazuen bizilagun urolatarrekin bizi izan zen garaian, hori izan zela hain zuzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.


urologia iz medikuntzaren adarra, gernu aparatuaren eritasunak aztertzen dituena.

Urologia eta errehabilitazio kontsultak pribatizatuz gero hamaika lanpostu galduko lirateke ELAren ustez.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Osakidetzak ukatu egin zuen atzo urologia eta errehabilitazio zerbitzuak pribatizatuko direla.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urologia eta errehabilitazio (3)


urologo iz urologian espezialista den sendagilea.

Sintomak aztertu, balorazio bat egin, eta horren araberako tratamendua jartzen du gero urologoak.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Botika bidezko tratamendu horrek huts egiten duenean, edo prostata handitua zuten gizonek botika larregi hartu behar dituztenetan, baina, beste irtenbide bat bilatu behar izaten du urologoak: kirurgia.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Antonio Gelabert Bartzelonako Mar erietxeko urologoaren esanetan, bestalde, teknika berri horren bidez egindako probak zitologiaren bidez egindakoak baino «zehatzagoak» dira.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Erekzioaren disfuntzio kronikoa duten gizonei urologora joateko aholkatzen die Madinak.  Berria - Gaiak   2004-11-21


urontzi ik ur 40; ur 41.

urontzikada ik ur 41a.

uros (orobat uros g.er.) 1 izond dohatsua, zoriontsua.

Segi egin ahalaz, luzaz, bizi uros horrekin!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Zorionak! Bizitze uros eta luze bat sortu berrieri.  Herria   2004-09-23

Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.  Herria   2004-08-12

Jende urosak ez du idazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Gure goresmenak ait'ama uroseri, eta zorionak sortu berriari!  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

Zorionak bi familia uros horieri.  Herria   2002-11-07

-Haur denbora urosa ukan duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.

2 (predikatu gisa)

Uros nintzen, eta urduri.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

-Eskas, ez, uros niz, Anderea, bakarrik nahi nuke gaineko karrikaren itzulia ere egin eta beldur niz denbora ari zaukula laburtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.

Uros naiz zure ezagutzaren egiteaz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 240. orr.

Uros, ez dena fidatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 53. orr.

Afektiboki uros izan banintz, zer ez nuen eginen?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Nehor ez da urosago gehiago baduelakotz -gehitu zuen, eta arroka gainean jarri zen pipa erretzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Elizkizunetan nintzen urosenik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

3 (adizlagun gisa) ik uroski.

Uros bizitzeko deusen eskasik ez dugu eremu goxo honetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Arras uros agertzen zaiku Erramun Marticorena diska hunekin.  Herria   2001-11-15

Urak bide egin du: ez gaituzte gehiago lehengo urrats eta gai berek uros egiten.  Herria   2002-07-25

Itsas ertzean libre eta uros sentitzen naiz, baina atsegin handia izan da niretzat zuen guzien ezagutzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras uros (3); bizi luze uros (5); bizi uros (22); bizi uros bat (12); bizi uros luze (3); bizitze luze uros (3); bizitze uros (16); bizitze uros bat (8); kasik uros (3); luze eta uros (10); luze uros (9); luze uros bat (9)

uros bat desiratzen (3); uros eta balios (5); uros eta luze (8); uros izan (7); uros luze (3); uros luze bat (3); uros nintzen (5); uros ziren (3)

bizi luze urosa (3); bizi urosa (3); luze eta urosa (15); urosa sortu berrieri (15)

goresmenak burraso uroser (5)

ait ama uroseri (12); aita ama uroseri (13); aitama uroseri (10); ama uroseri (27); goresmenak aitama uroseri (9)


uroski (orobat uroski g.er.) 1 adlag zorionez.

Aldi bat gehiago, hiltzeak nagusi, bainan uroski baditugu familia gazte batzu etorri direnak bizitzerat etxe pollit batzu eginik.  Herria   2005-01-13

Badira ere, uroski, gertakari alegeragoak.  Herria   2005-06-16

Biziki jostatu dut haur denboran, zeren zortzi anai-arreba ginen, eta gira beti, uroski.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.

Baina ez, bizirik zegoen uroski, zeren haren oihua entzun bainezakeen, leizean goiti zetorkidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Uroski orai badugu gure txapelduna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Uroski hitz español zenbait bazekizkien.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

2 dohatsuki. ik uros 3.

Nolaz ez bizi uroski?  Herria   2003-09-18


urostasun (orobat urostasun g.er.) 1 iz dohatsua, zoriontsua denaren nolakotasuna. ik zoriontasun.

Diru gutirekin, jateko neurtuekin, autorik gabe berdin urostasuna baginuen.  Herria   2001-01-25

Ene iduriko urostasunaren lehenbiziko gakoa, premiatsuena, maite duzun lan baten egitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Lau sortu berriak handi ditela osagarri eta urostasunean.  Herria   2005-09-15

Goresmenak bikote berri huni eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.

Idekizkitzu gure arimako begier akabantzarik ez dien denboraren bortak, nun gure arima eternalak gozatuko baitu sekulako urostasun bat, edo esperimentatuko betiko tormentu bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bakoitza bere urostasun ilusio indibiduala bizitzen dabil.  Berria - Kultura   2004-05-07

Geroa segurua ez izanagatik, bazekien urostasun purruskak ugaltzen ari zela amodioa egitean, teak hurrupatzean, Man-en eskua paper lodian kaligrafiatzen jarraitzean edo elkarrekin Tom Cruise samurai lanetan eskaintzen zuen filmearen ikustera joatean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizi ditela urostasunean (27)


urots ik ur 35a.

urpekari 1 iz urpeko igerilaria. ik murgilari.

Ez da ba itsas hondoko altxorrak berreskuratzen lan egiten duten urpekari horietako bat izango, ezta?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.

Bi urpekari agertu, eta gabarroia miatzen hasi dira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Bilboko urpekari bat hil zen atzo Espainiako Mouro uhartean, uretatik ateratzean deskonpresiorik egin ez zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Funtsean ontziak amuarena egin behar du, sardetan ei dabiltzan urpekari alemanetako baten batek Pilar ikustean azalera etorriko delako ustean oinarritzen baita operazioa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Horrezkero The Crook Factory hartako batzuk Friendless operazioan sartuak direla eta, mutikoak ere horrexetan sartu dira, hots, urpekari alemanen ustezko ehizan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sentsazio goxo lasaigarria zen; aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat, alegia, urpekari jantzirik uraren presioa gorputz osoan emandako besarkada bat bezala hartzen nuenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizkaiko urpekari talde bat Zierbenako kai muturreko uretan sartu zen atzo, bere kabuz, joan den larunbataz geroztik hor hondoratuta dagoen Diana Uno ontzia ikustatzeko. Kokainaz beteriko 20 kutxa atera zituen poliziaren urpekari talde batek, ontziak hondarra jo zuen tokitik hurbil.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Hurrengoan urpekari-jantzia erosiko dit.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.

Lekuan bildutako lagunetatik bi neoprenozko urpekari jantziz zeuden.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

4 (izenondo gisa)

Atzo robot urpekari bat eta Frantziako fragata bat salbamendu lanak egiten hasi ziren.  Berria - Mundua   2004-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urpekari talde (5); urpekari talde batek (3)


urpekaritza iz urpekariaren jarduera edo lanbidea.

Igerian oinez baino lehen ikasi duela esana du Goreauk, eta urpekaritzan oso gazte hasi zela.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Ertzaina aditua zen urpekaritzan, eta praktikak egitera joan zen inguru horretara.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Urpekaritza egiten ari zen gizon bat hil da Hondarribian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Sentsazio goxo lasaigarria zen; aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat, alegia, urpekari jantzirik uraren presioa gorputz osoan emandako besarkada bat bezala hartzen nuenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urpekaritza egiten (3)


urpeko 1 izlag ur azpikoa, urpean dagoena.

Gorputza ur gainean utzi zuen bare-bare, arima lasaiturik, urpeko belarrek eta sustraiek igurtziz ukitzen zutela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Izotz tontorraren alde ezkutua, izotzaren urpeko partea. Aintziraren hondoan urpeko mina eder bat jarri eta lehenbailehen lehertaraztearen aldeko zen bera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Ia berrehun metrora izango da, murutzar erromesak sortuko dira uretatik, urpeko lehergailuren batek jota bezala, olatu lodiak eta zurrunbiloak eraginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Epizentrotik hurbil diharduten zientzialariek bazekiten urpeko lurrikarak olatu erraldoiak eragingo zituela.  Berria - Mundua   2004-12-29

Urpeko sumendi bat aurkitu dute Antartika iparraldean.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Euskal Herriko urpeko arkeologiari buruzko erakusketa eta liburua aurkeztu dituzte Donostian.  Berria - Kultura   2004-12-24

Bost lagun hilda eta zenbait zauriturik gertatu dira gaur, duela hiru urte itsasotik batu zuten urpeko lehergarri batek eztanda egitean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

Eta itsasontziak -ur azaleko zein urpekoak-, eta hegazkinak, eta bonba atomikoa, eta misilak, hauts hilgarriak eta bakteria hilgarriagoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Britainiarren gerra ahaleginari kolpe itzela jo diote U-ontzi urpekoek, bai, birfindegiak hilabetez itxita egon behar izan baitu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

• 2 iz ur azpian murgilduta ibil daitekeen ontzia. ik itsaspeko 2; urpekontzi.

Urpeko batean egotea bezalaxe da, airea agortzen ari denean, Miximak zioenez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Urpeko bati esker egin ikertzeak argi eta garbi salhatua du barku hori, 3600 metrako barnatasunean dena, hamalau tokitarik zilatua eta arraildua dela.  Herria   2002-12-19

Gerran, etsaien urpekoak non dauden ikusteko arma paregabea da.  Berria - Gaiak   2004-11-03

3a (izenondo eta izenlagunekin)

"Nautile" frantses urpekoak azkenean tapatuak ditu untziak zituen zilo eta arraildura guziak, orotarat hogoi bat.  Herria   2003-02-13

K-159 urpeko nuklearra Barentseko itsasoan hondatzearen ondorioz, bederatzi marinelek bizia galdu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-24

Urpeko nuklear errusoa hondatu da goizeko 4 orenetan hango itsasoaren iparrean.  Herria   2003-09-04

Beharbada, batek ez dakielako noraino iristen diren lur azpiko base militarrak, eta, kaleetan barrena zoazela, ezin duzulako burutik atera agian urpeko atomikoak dabilzkizula oinpean nabigatzen edo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.

'Urpeko horia', soilik ukituta.  Berria - Kirola   2006-04-20

3 irud/hed

Ibilbide politikoari buruz, PCEkoa izan bazen «EEko urpeko gisa» izan zela argitu zuen: «Hilabete batzuetako abentura izan zen; hain zuzen ere, PCE suntsitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

4 urpeko ontzi (orobat untzi) itsaspekoa, urpekoa.

Nemo kapitainaren urpeko ontzi bikaina.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Koursk: Hau da itsaspeko untzi baten izena, Errusiarrek moldatua, munduan zen urpeko untzietan handiena eta gehiago dena arma atomikaz hornitua.  Herria   2005-01-13

Dirudienez errusiar armadak eta Putinek utzi dituzte hiltzera mariñelak eta luzaz egon da itsas-zolan urpeko untzia.  Herria   2005-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urpeko arkeologia (3); urpeko nuklear (4); urpeko nuklearra (4)


urpekontzi (orobat urpekontzi g.er. eta urpeontzi g.er.) iz itsaspekoa, urpekoa. ik itsaspeko 2; urpeko 2.

Reich-aren U-boat urpekontziek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Bere Nautilus urpekontzian, gure ganbaran alegia, nik gogotik egiten nuen bere ontziko laguntzailearena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Gaur bertan heldu da urpekontzi errusiarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Arminek emigratu nahi izan omen zuen, eta, oraingoan ere, Hannak gidatu, berak ezin ikus zezakeen eta seguru aski urpekontzi aleman batek hondoratuko zuen itsasontzi hartaraino Urpekontzi sobietiko batetik lehorreratutako iraultzailea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

Esan didatenez, hiri hau urpekontzi militarren basea izan da, eta oraintsu arte Sobiet Batasunari ere ateak itxita bizi izan da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urpekontzi errusiarren (5); urpekontzi errusiarren periskopio (3)


urpekuntzi ik urpekontzi.

urpeontzi ik urpekontzi.

urperarazi, urperaraz, urperarazten du ad urperatzera behartu.

Geratzen zitzaizkion indar apurrez yatearen motorra martxan jarri eta gasolina bukatu zitzaion arte utzi zuen joaten, ozeanoan barrena, eta han, ontzia urperarazteaz batera, burdinazko pisu bati loturik eta perla beltza kolkoan, salto egin zuen uretara, tiburoien bazka eginik, bai bere burua, bai zoriak berari ez besteri emandakoa inork aurkituko ez zituelako esperantzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.


urperatu, urpera(tu), urperatzen 1 da ad urpera joan. ik hondoratu; urpetu.

-Ederki urperatzen zara, mutiko -esan dio Lepic jaunak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

Zure aberastasunak, merkantziak eta salgaiak, zure marinel eta lemazainak, zure itsas arotz, merkatari eta gerlariak, daramatzazun ontzilari guztiak, itsasoaren erdian urperatuko dira zeu hondoratzean.  Elizen arteko biblia   Ez 27,27

Denak, ibaiaren indarrak erasota, edo gainean zeramaten pisuagatik, azkenean urperatu eta ito egiten ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.

Arrantza mota horretarako erabiltzen diren sareak 30 zentimetro inguruko sakoneraraino urperatu daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz, airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gainetik, irristadan bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Itotzeko zorian dagoen pertsona baten gorputza, gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumena baino espezifikoki astunagoa bihurtzen da, eta ez litzateke inola ere urperatuko, baldin eta besoak azalaren gainetik jasotzen ahaleginduko ez balitz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 154. orr.

40 nekazari galdu ziren atzo, lanera joateko erabili zuten txalupa urperatuta.  Berria - Mundua   2004-07-22

Zurrumurruek ziotenez, aspaldiko urteetan Pasai Donibanetik gertu erdi urperatuta zegoen ontzi laranja herdoildu baten sotoa zen infernurako lasterbidea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

Urperatutako ontziak 45 tona gasolio eta 3.000 litro olio zeramatzalako barruan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Bizkaiko Itsas Kapitaintzatik ontzia hondoratuta dagoen leku inguruan ez urperatzeko eta ez nabigatzeko agindu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

• 2 du ad urpera eraman.

Berriz ere burua urperatu zidaten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Horrez gain, urtegiak lurrik emankorrenak urperatu zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 67. orr.

Eta, batere aztarnarik gera ez zedin, ibai bat desbideratu, eta urperatu egin zuten hiria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Elementu hauek erretiraturik, lurra, orain amaigabeko itsasgain urdinkara hedatzen den lekuan, bat-batean hondoratu zen eta leizeak uhin gaziz urperatu zituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Olatu erraldoiek hegoaldeko kostaldeko 2.000 kilometro inguru urperatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-29

Ingelesek alemanei berrogei aleko ontzidi bat urperatu dietela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta, erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki eginda denak, ezpal mordo baten gisara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

3 irud/hed

Oi!, zergatik ez nintzen negar-malkotan urperatu bertan, neure larriari ur horrez igurtzaldi bat emateko?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster; antzeratsu [...] Hamurabiren lan neketsua laster urperatu zuen mendietako kasiten inbasioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Unetxo batez bizitza urperatzen zenean, esperientziaren esparruak amaigabea zirudien.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Iritzi batzuk, elkarrekin borroka eginez eta irakinez, argitu egiten dira, eta azaleratu egiten dira benetakoak, faltsuak ahazturan urperatzen diren bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Itsasontzi urperatu bati buruzko kantu bat abesten zuen gizon itsu batek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Kostako herri batean bizi naiz orain, eta ez dakit zergatik, inoiz baino presenteago ditut egun hauetan kartoizko kaxak, arrain laranjak, aitaren zapata bustiak, gure urte urperatu haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.


urperatze iz urpera joatea edo eramatea.

Bat-batean esku moduko batek itsaspetik atera eta baltsara jaso zuen berriro, eta urperatzetik libratu zen besteekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Prestige ontziaren urperatzeak eragin dituen kalteak eta ondorioak aztertu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Baina erromatarrek, mundu osorako egiten baitzituzten legeak, oso lege gizatiarrak eginak zituzten urperatzeez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Azken bainua hartu zuenean urpean zenbat denbora pasatzeko gai ote zen neurtu nahi izan zuen, egunkarian irakurri zuen berri batek eragin bazion ere urperatzearen saiakera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Argi-malkoak iruditu zitzaizkion; urperatze etiliko baten hondarrak balira bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.

Planta txarra daukazu, urperatze batetik salbatutako bakarra dirudizu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.


urperatzear adlag urperatzeko zorian.

Urperatzear zegoen gizasemearen burutazioak hartu zion berriz ere gogoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Urperatzear izan ziren; baina [...] egoera menderatu, eta Ushuaia bidean jarri ziren (Argentina), konponketak egiteko.  Berria - Kirola   2006-03-03


urpetu, urpe(tu), urpetzen 1 du ad urpean estalarazi.

-Lizarraren aurreko belardia urpetu dudala diote -azaldu zuen aitak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Taldeka dabiltza, lur urpetuan nabigatzen, euripean, euren palekin apurtzen zokor bigunak, euren eskuez berrantolatzen milpa, hura babesteko ahaleginean, lanik gabe haz dadin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.


urputzu ik putzu 43.

urraburu (orobat urreburu) iz itsaso bero edo epeletako arrain hezurduna, begien ondoan urre koloreko orban edo marra bat duena (Sparus aurata).

Hemen, bederenik, materia jatorra saltzen dizute: legatza beti da legatz, urraburua beti da urraburu, betiko eltzekaria benetako osagarriz dago egina.  Berria - Kultura   2004-12-26

Ezin zuen hitzik, otarrean hiltzen ari den urraburua ematen zuen, ezpainka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 204. orr.

Urraburu errearen usaina sumatzen zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.

Lupiak eta urreburuak lasai asko dabiltza ni gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 90. orr.


urradura (orobat urratura g.er.) 1 iz urratua.

Urradura baten orbain zabalak ebakitzen zion begitartea zeihar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.

Neskatoak urradura bat baitzuen lepotik bularreraino.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 105. orr.

Ez du merezi, ezta ere, nire urradura, zauri eta kolpeen berri ematea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 23. orr.

Adinekoek zauriak, ubelduak, hausturak, urradurak, buru edo aurpegiko lesioak, erredurak edo harramazkak izaten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Ebaki eta urradura batzuk baino ez zituzten.  Berria - Harian   2005-12-21

Bizar horrek azalean urradura txiki gorrixkak uzten dizkizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Dirudienez, Txemak erabilitako preserbatiboak urradura txiki bat zuen muturrean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 97. orr.

Arrantzaleek soka batez lotu omen zuten gorpua, lehorrera ateratzeko, baina azaleko urradurak ukitu gabe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Fionn, ordea, jendearengandik aparte zebilen, baso sastrakatsuetan zehar, zauri eta urraduraz beterik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 145. orr.

Salaberriak Bartzelonaren aurkako partida galdu zuen joan den asteburuan, aduktoreetan urradura bat zuelako.  Berria - Kirola   2004-05-01

Aberearen egoera penagarria ikusi zuen: sabela alderik alde irekita zeukan, hanka bat falta zitzaion eta urradura asko zituen agerian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.

Iduri zuen bere aurpegiari halako distira bat zeriola, zeinak jantzien urradurei inportantzia kentzen zien.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.

Ez nengoen egiaz nire amarenean aurkezteko moduan, urraduraz beteriko mantalarengatik batez ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Ehun arraildura baino gehiago, urradurak eta zenbait puntutan pintura altxatzen hasia antzeman zioten obrari.  Berria - Kultura   2006-04-08

Ibaiertzeko hainbat diketan urradurak eginda, 2.000 milioi metro kubo uren desbideratzea kontrolatu dute.  Berria - Mundua   2006-04-19

Uhinen urradura, eta ondorengo txintxarri-soinua legarretan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

2 irud/hed

Azkenean, mugitzen hastea lortu nuenean, halako urradura handia sentitu nuen barruan, neure borondatea bete ahal izateko, zerebroari eta gorputzari leherrak egin zitzaten eskatu izan banie bezala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Ez zekiten zenbaterainoko urradura zeukan barruan; zenbaterainoko zauria utzi zion kontu guztiak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 40. orr.

Barrena kiskaltzen dizun urradura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

Horrelakoxea da Euskal Etxeko areto nagusia, sexu bereizketarik gabea, baina antzematen da belaunaldien arteko etena, urradura.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Gizabanakoak izpiritua aski azkar eta erne balu bederen orain hemendik Hegoaren eta Iparraren biharko harremanak asmatzeko, belaunaldien arteko loturak ala urradurak igartzeko!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

3 testu baten gainean egiten den marra edo kidekoa, idatzia zegoena baliogabetzeko. ik urratu1 12.

Nahiz eta Zelanoren esana, neurri batean behintzat, gezurtatu egiten duten Anai Leoni Gutuna idazki autografoan Frantziskok berak eginiko urradurek eta zuzenketek, Zelanoren esanak Frantziskok bere idazkien kontrol zuzena zuela pentsarazten digu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Zirriborroak, urradurez belztuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bat-batean urradura-hotsa entzun zen eta arrautza zabaldu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Urradura-hots ozenaz, zorroa erdibitu egin zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

· Anartean mundu guzian zer bihotz urradurak, zer sofrikarioak!  Herria   2001-08-09

Zer erran eta zer egin holako sofrikario eta hoin jasangaitz den bihotz urraduraren antzinean?  Herria   2005-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urradura txiki (3)


urraezin 1 izond ezin urratuzkoa.

Erdian zuloa izango du buruarentzat, eta zuloaren inguru-ertza ehun gogorrezkoa egingo diozu, bular-oskola bezain urraezina.  Elizen arteko biblia   Ir 28,32

Nire burua madarikatu nuen urraezina zirudien une eder hura zapuztu izanagatik, baina egoerak ez zuen jada atzera-bueltarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 90. orr.

Izadiaren egintzak, sortzearen misterioaz, urraezinak dira; ezinezkoa litzaiguke beroriek ezkutatzen dizkigun oihal estalkia jasotzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.

2 ezin hautsizkoa.

Ezkontza elkartea da; elkarterik naturalena, santuena eta guztien artean ere, urraezinena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.


urragarri 1 izond urratzen duena; erdiragarria.

Garrasi urragarriak entzun nituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Amaitutakoan oihu urragarriak, oihu zaurigarriak, oihu lehergarriak, entzun ziren alemanen alde horretatik zetozenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Oihua izan zen, oihua, min oihu urragarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Makurturik, belarria harriaren kontra jarririk, eta garrasi urragarriz erantzuten zien haren dei guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.

Oihuka betiere, baina ez lehen bezalako ahots urragarriz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Negar egiteko gogoa eta etsimen urragarria, samin bortitzak eta paria baten lotsak, hori eragin didate.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Lipar batean, haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Eta hau guztia zentzumen berberak eta, beraz, grina berberak dituzten gizonek gauzatua, itxurakeria ondo pentsatuekin eta tortura mantso eta urragarriekin; zein ikuskizun atsegina jendetza fanatikoarentzat!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.

Doluko auhenak, alarauak, arrangura adierazpen urragarriak, negargarriak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Hemen, komandantearen bulego honetan, heriotza ez zait iruditzen ez ospetsua, ez handitasunez betea, ez heroikoa, ez urragarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

Aitzin eguneko gertakizun anitz eta ezberdinei loturiko irudiek kuku egin zidaten kaxko barnean, hodei jostari eta anker baten moduan, zein baino zein urragarriago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Urragarriena, halare, beste guziek zuk baino dotoreago gezur esaten dutela ikustea da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Garrasika ari zela iruditu zitzaion Paul D-ri; ahoa zabalik zeukan eta soinu ozen eztarri-urragarri hura... baina agian beste norbait izan zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 157. orr.

Emazte edo Ama Atsekabetuaren eta haren Senar edo Seme Sufritzailearen figura bihotz-urragarri eta aldi berean adore-emaileek beren lehenengo epifania Istar eta Tammuz-en izenpean egin baitzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

Ikustaldia bukatu eta amarengandik alde egitea oso zaio bihotz-urragarri haurrari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oihu urragarria (3)


urragoma iz borragoma.

Platanondoa atzera utzita, lepoaren atzealdea igurtzi duzu, nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala; eta horren ordez urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak sartu zaizkizu azkazal barruetan, Bourjois, ez Bourgeois, Blanc Cassé 02.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.


urraire izond urre kolorekoa. ik urrekara.

Aurrealdean erdi-erdian eta liburuaren bizkarrean, urrairezko letratan idatzirik, hitz bakar hau ikus zitekeen bi aldiz: Fotos.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.


urrakada iz urratzea. ik urradura.

Aulki birakarian higitzen ari zen, zapatez mahaiaren berniz-geruzan egiten zituen urrakada finei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.


urrakaitz izond nekez urratzen dena, ia urraezina.

Bien bitartean, gainerako eskola-lagunak beren baitara bilduak ziren, eta isiltasun urrakaitz bat barreiatua zen gelako zoko guztietan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 134. orr.

Ezagutzen zuen, halaber, noraino zen urrakaitza, lainoek tartekatutako oztopoaren sendotasuna, distira hura kaleko asfaltoraino irits ez zedin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.


urraketa 1 iz urratzea, haustea.

Ez du tortura salatzen, ez du sakabanaketa aipatzen, ez da eskubideen urraketaz kexu, ez ditu kalean beharko luketenak gogoratzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 93. orr.

Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.

Giza Eskubideen urraketek ingurumenaren degradaziora garamatzatelako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 126. orr.

Mona Hautoum palestinarrak edo Leon Golub estatubatuarrak ere ibilbide luzea daramate eskubide zibilen urraketaren aurkako borrokan.  Berria - Kultura   2004-05-06

Intimitatearen urraketarik ez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Ekitaldien izaerak eta ezaugarriek Espainiako Konstituzioak defenditutako balioen eta elkarbizitza arauen urraketa ekar zezaketela.  Berria - Kultura   2004-05-26

Bidegabekeria, autokrazia eta nazioarteko legediaren urraketa laguntzea.  Berria - Mundua   2006-04-23

Osoko bilkurak «erantzule politikotzat» jo du Alfonso Alonso alkate popularra, interes publikoaren urraketa «bere utzikeriarekin» errazteagatik.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Adierazpen askatasunaren urraketen artean 'Egunkaria'-ren ixtea ere nabarmendu du PEN elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Botere publikoen eta justiziaren arteko bereizketaren urraketa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Bermeen urraketa «larriak» sumatu ditu EH Watch elkarteak epaiketan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Interes berezia izan dute herritarrek interes orokorreko zerbitzuen urraketak salatzeko.  Berria - Harian   2006-04-07

Auzitegiak prozesuan izaniko urraketak konpontzeko aukera.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Itunaren urraketaren «erantzule politikotzat» jo du.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Giza eskubideen kontrako urraketen konplize izan daiteke.  Berria - Mundua   2004-06-16

Euskal gizartearen barne urraketa sakona.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Urraketak ikertu, eta egiazkoak direla frogatuz gero, bozak berriz egiteko eskatu zioten Bielorrusiako fiskal nagusiari.  Berria - Mundua   2006-03-21

Zein eremutan eta zein neurritan gertatzen dira urraketa horiek?  Berria - Mundua   2004-03-31

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Isiltasunarekin, horrelako eskubide urraketa larriak gerta daitezen bidea egiten dute, kazetarioi gertatutakoaren berri ematerakoan bakarrik sentiaraziz eta ausartak izatera behartuz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

Bi batzorde sortzen ari gara lege urraketa eta gehiegikeria horiek saihesteko.  Berria - Mundua   2006-03-07

Mozkortze eta diziplinaren arau-urraketak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

AEBak ikertzen ari dira Txalabik zer informazio mota helarazi zion Teherani, baita hark kode urraketaren berri zeinengandik izan zuen ere.  Berria - Mundua   2004-06-03

Hagitz ugaria da ordea liburua, nere betiko soilkeriotan ito nahi izateko; literatur urraketa honen harira, bai baitu beste oharpen dizdizari anitz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasunen urraketa (3); aurkako urraketa (4); defentsa eskubidearen urraketa (3)

eskubide urraketa (37); eskubidearen urraketa (7); eskubideen aurkako urraketa (3); eskubideen urraketa (88); eskubideen urraketa gainditzea (3); eskubideen urraketa larriak (3); eskubideen urraketa salatu (5); espainiako konstituzioaren urraketa (3); etengabeko eskubide urraketa (3); giza eskubideen urraketa (33); hizkuntz eskubideen urraketa (9); hizkuntza eskubideen urraketa (6); horrelako eskubide urraketa (3)

konstituzioaren urraketa (3)

oinarrizko eskubideen urraketa (10)

urraketa argia (3); urraketa egin (3); urraketa gainditzea (3); urraketa guztiak (5); urraketa handiak (3); urraketa horien aurrean (3); urraketa izan (6); urraketa izan da (3); urraketa larriak (8); urraketa larrien (3); urraketa salatu (7); urraketa salatzeko (5)

eskubide urraketak (16); eskubide urraketak salatzeko (3); eskubideen urraketak (41); eskubideen urraketak salatu (4); giza eskubideen urraketak (20); hizkuntz eskubideen urraketak (6); hizkuntz urraketak (4); hizkuntza eskubideen urraketak (3)

urraketak egin (3); urraketak gertatzen (3); urraketak izan (3); urraketak jasan (3); urraketak salatu (9); urraketak salatzeko (6)

eskubide urraketaren (3); eskubideen urraketaren (9)

eskubideen urraketarik (3)

eskubide urraketek (3)

eskubide urraketen (6); eskubideen urraketen (19); eskubideen urraketen inguruan (3); giza eskubideen urraketen (10); urraketen aurrean (7)

eskubideen urraketengatik (3)


urrako 1 iz ipar urratua, urradura.

Begiak zerratu zituen, uste izan baitzuen, argiaren urrakoa lehian, ihortziria bertan eta berehala eroriko zitzaiela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Urrakotik zenbait minuturen buruan eguna sortu zen, erabateko mirakulu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

Dudarik gabe, ezin onetsia kausituko zuten eta gure artean halako urrako bat geldituko zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Urrako batzuk ez baitira behin ere hesten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.

Mundua neure begiz haztatzea eta onartzea dagokidala, gogoaren urrakoa gantza beroz josten saiatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutxirekin bizi gara, beti badugu barnez aberastuko gaituen zerbait berezi egiteko, argi-urrakoak iratzarraraztera jalgitzen gara goizetan eta gero akademia birtualean biltzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

Basamortuko argi-urrako ikaragarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Jendartean, argi urrako bat zulatuz, segitzekoa nuena jin zen azkenean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Larrua beltz neukan eta hitza mendekosteko argi-urrakoetan bezain nahas.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.


urrakor iz urratzeko joera duena, hauskorra.

Beharrezko estalkia, baina urrakorra eta gauzaren salneurria gutxitu beharrean handitzen duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Haize bolada batek txistu urrakorra eratu zuen kanpoko zuhaitzen adar artean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.


urran ik hurran.

urranen ik hurranen.

urrapen iz urraketa.

Oinarrizko eskubide eta printzipioen urrapena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Egungo legeria ez da nahikoa Itunaren edukia bermatzeko, euskara eta gaztelaniaren arteko koofizialtasunaren urrapen sistematikoa ikusita.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03


urrarazi, urraraz, urrarazten du ad urratzera behartu.

Jakinaren gainean zeunden, Jolivet jauna? -hitz egin zuen Harry Blountek, berriemaile frantsesaren esanak haren isiltasuna urrarazi baitzuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.


urrarazle izond/iz urrarazten duena.

Lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara, nitaz jabetutako baretasun mutuaren urrarazle gabe, lagungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.


urraska (orobat urratska g.er.) adlag ipar urratsez urrats.

Kurri edo mintza beti da urraska.  Herria   2002-11-28

Eta horra, urraska, milaka urrats eginez, etxekoen laguntzarekin, egun batez, zer loria! "Bera abiatu da".  Herria   2002-11-28

Argi zirrintan Du Bellay plazan gosaltzen, metrora urraska aitzinatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 148. orr.

Minutuak urraska konta ditzakezun hirurogei segundotan agortzen du bere denbora.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Eta emeki-emeki, urraska, gauzak ari dira hor ere aintzinatzen: animazioneak euskaraz; euskarazko seinaletika; "Zer berri" bi-hilabetekarian euskararen erabilpena, aldizkari hau 2200 aletan banatua delarik erizain eta gaineratiko langileeri...  Herria   2002-12-26

Urraska ibili behar da, ordea, eta, beste hizkuntzetan jokatzen den bezala, jakinik etxean edo tabernan erabiltzen dugun moldea ez dela eskolan, elizan edo irratian erabiltzen duguna.  Herria   2004-02-05

2 urrask-urraska adlag

Zeren lehendakariaren emazte hori urraska-urraska dabilen bitartean, zure ikaslea gibelera baitoa, eta hori hainbat okerragoa da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.


urraskada iz urratsa.

Fanch bere nekazari lanetan higatzen zela, alokatu mendikleta harturik nik Kadoran puntaraino eraman nituen urraskadak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.


urraskide iz urrats berean ari den pertsona.

Jo aintzina, trantsizioez axolatu gabe, bada hainbertze egiteko, mundu zabaleko hainbat urraskiderekin.  Herria   2005-01-20

Jo aintzina, trantsizioez axolatu gabe, bada hainbertze egiteko, mundu zabaleko hainbat urraskiderekin.  Herria   2005-01-20


urrasño (corpusean urratsño soilik) iz urrats txikia.

Nahiz harri izatetik hurrengo mailarat iragaiteko urratsño bakoitzarentzat ez dakit zenbat miloi urte behar izan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 78. orr.

Bere aldetik, Madrileko gobernuak ez urratsño bat ere egiten bake-bide funtsezko bati buruz!  Herria   2001-08-02


urraspide (orobat urratsbide) iz urraskako jarduera; metodoa.

Irakaskuntza publikoan ari den Ikas-Bi elkarteak ez du parte hartuko ekimen bateratuan baina, bere aldetik, Hezkuntza Ministerioa auzitara eramateko urraspidea abiatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Animazio hori ipuingintzan oinarritzen da, urraspide honi jarraikiz: [...].  Herria   2001-05-17

Euskal Herriko historia egiterakoan tranpak badaude, arriskuak, ikuspegi edo urratsbide uniformista batetik dena begiratzea.  Berria - Kultura   2004-05-05


urrats (orobat urhats g.er.) 1 iz ibiltzean, oin bat altxatu, aurreratu eta berriro lurrean uztea. ik pauso; oinkada.

Zenbait urrats egin zituen ostatuko ate aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Jainkoaren kutxa zeramatenek sei urrats egin zintuztenean, idia eta zekor gizendua eskaini zituen opari.  Elizen arteko biblia   2 Sm 6,13

Jo ninduen gizonak urrats batzuk egin zituen atzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Egiten nuen urrats bakoitzarekin, ematen zuen komun-ontzia astunagoa bihurtzen zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Urrats batzuk sentiturik, begiak zabaldu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Urrats batzuk... Burdinazko ate bat zabaltzen... urrats eta harrabots bitxi batzuk... burdinazko ate bat hesten... eta fitsik ez gehiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.

Zeldako ibilaldiari berritz lotzen naiz, bat bi hiru urrats joan, bat bi hiru urrats jin, bat bi hiru urrats joan, bat bi hiru urrats jin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

Urrats eta ahotsen zalaparta gero eta handiagoa zen korridorean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Tarteka baitirudi, Heletako besta berrietan bezala gure dantza-jauziek egiten dutela, urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.

Presoaren urratsak ibiltokian.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 50. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

Atzera eta aurrera hasi nintzen, urrats handiak eginez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Urrats handiz konpartimentuko atera itzuli zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Urrats luzez alde egin zuen oihanera eta bistatik galdu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Eserita zegoen gizonetako bat, zutitu, eta alde batetik bestera urrats arinetan hasi zen paseoan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.

Kalezuloaren goialdetik zetozen urrats arin batzuen hotsa entzun zuen segidan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.

Urrats biziz etxeari buelta eman eta atzealdeko paretaren kontra bermatu nuen bizkarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Pilar leihora hurbildu zen urrats motelak eginez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 46. orr.

Del Vallek Hans ikusi zuen, gela urrats astunez zeharkatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Kanpoko aterantz abiatzen hasi ziren, urrats nekatuak eginez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.

Marfa Strogoff urrats irmoz ofizialari jarraitu eta posta etxetik irten zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Urrats sendoetan ikusi zuen kalezuloan barneratzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Perlesiaturik bezala nengoen, urrats bakar bat egiteko beldurrez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Legegizon eta funtzionarioetan ere frankok egin zuten urrats bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Txakurrak paseatzera etortzen diren andreak, beltzez jantziak, arkupeen azpian ibiltzen dira urrats pausatuz, pareten ondotik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Gelaz gela ibiltzen zen urrats presati, desberdin eta helburu gabeez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

· Ezkaratz ilunean hara eta hona urrats handika bazebilen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Del Valle urrats luzeka urrundu zen karrikan behera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hatza berriro txirrinerantz hurbiltzen ari nintzelarik, urrats hotsa entzun nuen ateaz bestaldean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Lanpara-argi bat ikusi genuen guregana hurbiltzen, eta urrats-hotsak eta bozak entzun genituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Korridoreko ahots eta urrats soinuak, konpartimentuko intimitate ahula etengabe mehatxatzen dutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Dantza-urrats laburrak eginez haienganantz zihoala [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.

Goian ate bat zabaltzen entzun zuten, klaska, eta oin-urratsak gero arineketan baina astun samar, eskaileretan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Oin-urratsak eta agindu sutsuak sentitzen ziren eskaileretan gora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

Karolinerekin beti bezala, dena atake-urratsean gertatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.

Gizon bakarra bailiran portugaldarrek aurrera egiten dute karga-urratsez eta garrasiak eginez elkarri adorea emateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

Haur baten lehen ikas-urratsen antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

5 irud

Hizketan jarraitu zuen don Ottaviok, korapiloaren askabidera eraman zuen bidearen urrats bakoitza gogora ekarriz. Bere arimako eta gorputzeko urrats guztietan zuzen ibiliko da eta izanen da guztiz aberatsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.

Polizia gainean daukazue, sinis egidazu, zuen urrats guztiak kontrolatzen dituzte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Oroitu nintzen Elizak baduela boterearen eskarmentua eta arras ongi informatua dela honen edo haren urratsez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.

Guztia Jesusen Ebanjelioari erantzunez eta haren urratsei jarraituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,21

Haren pentsamenduaren eta ibilbide espiritualaren urratsak seinalatzen dituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Arrazoimenaren urrats denak modu argienean erakusteko asmoa duen Filosofia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

6 urratsen segida eta segida horren nolakotasuna; ibiltzea edo ibiltzeko era.

Aldapan behera bide egin zuten urrats onean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Brnoko apezpikua hor baitator, bere segizioarekin urrats geldian, aldarerantz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.

Ukabilkada alegia gibelean, agurtako, urrats handian urrundu aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Eskuak fusilaren burdina hotzaren gainean hertsatu eta aitzina dabil, urrats tikian, orbelak sala ez dezan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Maldan goiti urrats luzean, ez da gelditu berriz oihanpean izan arte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Altxatu eta komunera jo nuen urrats nahitaez motzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Hiru gizon patar goiti urrats bizian hurbiltzen ari zaizkidala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Kontrako espaloira jo nuen urrats bizi urdurian, eta hortik txartelperaino segitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Bi bidelagunak uzten ditut ezker, bat bestearen gibelean dabilela, eta ni eskuin, haien urrats berean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Urratsa luzatuz edo eskuin edo ezker eginez, xinaurriak ez lehertzeko, banoa aitzina.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Urratsa mantsotu zuen orduan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

6a irud

Mendebaldeko nazio guziek ez zuten ordea, urrats berean egin mende berrietako bidea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

7 urrats baten bitartea.

Dei egin nien hogeiren bat urrats aitzinatuak nituen lagunei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Bi urrats aurrerago zegoela ematen zuen norbait.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.

Bakarrik zegoen zumarraren ondoan, hogei bat urrats.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.

Zalakaindarrak Urbiatik urrats gutxira bizi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Zirkulutik urrats baterat paratu zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.

Ezustean herritik urrats gutira aurkitu nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Iardako bina urrats kontatuz, kalkulatu nuen berrogeita hamar iardako jira izango zuela ziegak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Belar gaineko bi musuzapi zuriak hogei urratseko tartera daude bata bestetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 340. orr.

Bulegoa katedraletik lau urratsetan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

7a irud

Kolpetik aberats bihurtuta, hilobitik urrats batera nago.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

8 mailaka edo zatika egiten den zerbaiten maila edo zati bakoitza.

Estetikaren historiaren urrats nagusiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Europaren integrazioak, azkenik, urrats erabakigarria izan zuen gaztelar-genoar ontzidiak 1292an Gibraltarko itsasartea hartu zuenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Argudiatzearen urrats orok justifikatuta egon behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Handik nire emaztea solasera ekartzera urrats ttipia zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Esan dezadan, horren harira, 1876az gero urrats esanguratsuak egin zirela Hego Euskal Herrian ortografia alorrean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 83. orr.

Gramatikalariek egin dute hurrengo urratsa, joera horiek zehaztu eta arautu dituztenean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 251. orr.

Prozesua zehazteke dagoen arren, gai honetan zientziak urrats handiak egin ditu urteetan zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Enbrioiaren garapenaren urratsen batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Puntu horietan alde batera utz dezakegu urratsez urratseko bilakaera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.

Orobat gertatzen da une jakin batean egindako aurreikuspenetariko batzuk ikerketaren urrats berri batek gezurtatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Uste izateko zen moduan, urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Bigarren urrats batean ikusi beharko litzateke ea nola gara daitekeen, hiri egitura fisiko horretan, dibertsitatearen kultura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Hizkuntzalari askoren ustez, bigarren urrats gisa baino ez zen etorriko banakoen arteko komunikazio-sistema gisa erabiltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Orain, dena dela, lantegia apailatzeko urrats honetan, badakikezu zertan lagun nazakezun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Dirudienez, kanpoko munduaren gogo-irudikapena aberastuz joan da Homo sapiensera eraman duten entzefalizazio-urratsetan zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aldeko urrats (13); aurrera urrats (9); azken urrats (7); behar diren urrats (12); beharreko urrats (6); bere urrats (8); beren urrats (9); beste urrats bat (105); beste urrats batzuk (9); bi hiru urrats (6); bi urrats (30); bi urrats egin (9); bigarren urrats (11); egin urrats (6); egindako urrats (8); egiteko urrats (9); elkartasun urrats (6); fedezko urrats (7); gure urrats (7); hainbat urrats egin (9); lau urrats (9); lehen urrats (62); lehen urrats bat (19); lehen urrats gisa (12); lortzeko urrats (6)

urrats asko (20); urrats asko egin (9); urrats ausartak (6); urrats bakar (14); urrats bakar bat (9); urrats bakoitza (20); urrats bakoitzean (16); urrats bat (403); urrats bat aitzina (11); urrats bat atzera (10); urrats bat aurrera (19); urrats bat baizik (7); urrats bat bera (7); urrats bat da (37); urrats bat dela (10); urrats bat egin (81); urrats bat egitea (10); urrats bat egiteko (6); urrats bat egiten (14); urrats bat eman (7); urrats bat gehiago (38); urrats bat izan (11); urrats batean (9); urrats baten (8); urrats batzu (20); urrats batzuk (92); urrats batzuk egin (31); urrats bera (11); urrats berean (9); urrats berri (33); urrats berri bat (20); urrats berria (6); urrats berriak (26); urrats berriak egin (6); urrats berriak egiteko (6)

urrats egin (62); urrats egin behar (9); urrats egin zituen (6); urrats egiten (7); urrats erabakigarria (13); urrats erabakigarriak (6); urrats eraginkorrak (8); urrats garrantzitsu (12); urrats garrantzitsu bat (6); urrats garrantzitsua (58); urrats garrantzitsua da (16); urrats garrantzitsua egin (13); urrats garrantzitsuak (13); urrats garrantzitsuak egin (8); urrats garrantzitsutzat (6); urrats gehiago (16); urrats gehiago egin (6); urrats gisa (23); urrats gutxira (6); urrats guziak (12); urrats guztiak (43); urrats guztiak egiteko (10); urrats handi (21); urrats handi bat (13); urrats handia (58); urrats handia egin (23); urrats handia eginen (6); urrats handia egingo (8); urrats handiak (30); urrats handiak egin (17); urrats handiz (13); urrats historikoa (6); urrats hori egin (16); urrats hori egitea (8); urrats hotsak (7)

urrats irmoz (7); urrats luze (6); urrats luzeak (22); urrats luzeak eginez (15); urrats luzez (29); urrats nagusiak (6)

urrats on (10); urrats on bat (6); urrats pare (7); urrats positibo (6); urrats praktikoak (7); urrats sendoak (19); urrats sendoak egin (7); urrats txiki (12); urrats txikiak (8); urrats zehatzak (12)

urratsez urrats (114); urratsez urrats egin (7); zein urrats (11); zenbait urrats (34); zenbait urrats egin (11); zenbat urrats (8); zer urrats (10)

aurreneko urratsa (9); azken urratsa (36); azken urratsa egin (6); beharreko lehen urratsa (9); beharreko urratsa (6); bigarren urratsa (18); egindako urratsa (10); hirugarren urratsa (10); hurrengo urratsa (75); lehen urratsa (200); lehen urratsa da (14); lehen urratsa egin (32); lehen urratsa izan (15); lehenbiziko urratsa (11); lehendabiziko urratsa (13); lehenengo urratsa (28)

urratsa bete (6); urratsa da (38); urratsa dela (18); urratsa egin (99); urratsa egin du (26); urratsa egingo (7); urratsa egitea (12); urratsa egiteko (10); urratsa egiten (14); urratsa eman (15); urratsa izan (29); urratsa izan da (6); urratsa izan zen (6); urratsa izango (12); urratsa izango da (6); urratsa zen (10)

aldeko urratsak (23); araberako urratsak (9); azken urratsak (13); behar diren urratsak (14); beharreko urratsak (24); bere lehen urratsak (8); bere urratsak (7); egin beharreko urratsak (18); egin diren urratsak (13); egindako urratsak (23); egiten diren urratsak (6); elizako urratsak (9); fedezko urratsak (6); hurrengo urratsak (13); lehen urratsak (177); lehen urratsak egin (17); lehen urratsak egiten (10); lehen urratsak eman (6); lehenengo urratsak (8); lortzeko urratsak (7); nire urratsak (9); nolako urratsak (6)

urratsak egin (118); urratsak egin behar (20); urratsak egin ditzan (9); urratsak eginak (6); urratsak eginen (6); urratsak egingo (14); urratsak egitea (31); urratsak egiteko (86); urratsak egiteko eskatu (12); urratsak egiteko prest (6); urratsak egiten (70); urratsak egiten ari (26); urratsak eman (20); urratsak emateko (12); urratsak ematen (11); urratsak entzun (6); urratsak entzuten (8); urratsak eskatu (6); zuzendu zituen urratsak (7)

hurrengo urratsean (6)

urratsei jarraitu (7); urratsei jarraituz (10); urratsei jarraitzen (10)

urratsez urratseko (7)

herri urratsen (32); urratsen bat (6); urratsen berri (9); urratsen oihartzuna (6)

elizako urratseri (7)

bi urratsetan (41); egun guzietako urratsetan (6); eguneroko urratsetan (6); guzietako urratsetan (6); lehen urratsetan (7); zenbait urratsetan (8)

urratsez urratseko (7)

urratsik egin (30); urratsik egingo (7); urratsik egiten (7); urratsik eman (6); urratsik ez egitea (6)


urratsbide ik urraspide.

urratska ik urraska.

urratsño ik urrasño.

urratu1, urra, urratzen (orobat urrutu g.er.) 1 da/du ad papera, ehunak eta kidekoak lanabesen laguntzarik gabe hautsi.

Kontu handiz [...] erregalu-papera ez urratzeko ahaleginetan, emazte gazteak oparia irekitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.

Mespretxuzko oihu ttiki bat egin eta... zarrast! goitik behera urratu zuen gutuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

Eskutitza jaso eta kartazala urratzen duen bitartean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

Harryk gutunazala urratu, pergaminozko lehen orria atera eta irakurtzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Ellen doinu hori dantzatzen ari zen, besoak kulunkatuz eta bere oin arinez egunkaria urratuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Estalkiari tira eta tira ari zela, urratu egin zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Hitz hauek entzun zituenean, urratu egin zituen Akabek bere jantziak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 80. orr.

Belaun batean, praka urratua zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

Sasiek urratutako soinekoaren puskak hiru bat hatz zabal eta sei hatz luze ziren.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 201. orr.

Jantziak hortzekin urratzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 866. orr.

Soinean zeramatzan arropak urratu zitzaizkionean biluzik ibili zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

Esku artean besterik ez zuenean, bere jantziak ematen zizkien, josturak askatuz edo urratuz banatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Pantxok urdin nabarmena du kopetan, urratua kamisetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Jantziaren pusketa bat urratu eta luze-luze jarri nuen angelu zuzenean paretaren kontra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

Oinetakoak urratuak zituen, ezkerrekoaren aztala hautsia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

2 irud/hed

Izan ere, Anshelek asmatu zuen emaztegaiaren mintza urratzen. Malko txiki batek urratuko zuela putzuaren mintza.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

Lokomotoraren argiek ere, gauaren tapetea urratzen deneko distira bortitz eta dirdaitsua marraztuko zuten noski airean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Tximistak zerua urratzean sortarazten duen danbateko moduko bat aditu zen solairu osoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 99. orr.

Gaueko zeru iluna urraturik, zerrenda gorriak ageri dira ekialdean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 107. orr.

Lozorro sakonenetik atereaz, ametsen baten sare fina urratzen dugu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

Eta makulua harturik, airea urratu zuen, keinu harekin bere erudizioa ito nahi zuten amaraunak ere urratzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

"Hil ezazue!" bezalako garrasiz urratu zuten airea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.

Tximist batek urratu zuen aretoko leiho nagusitik ageri zen gau beltza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Egundoko iluntasuna egin zen tximistak gaua urratu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.

Argiak ilunpea urratu zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Paperentzako ontzia, bulegotik propio ekarria, orri urratuez beterik zegoen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 343. orr.

Aurpegi-aurpegira bota zion etsaiari pergamino urratua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Harry jo eta ke hasi zen dena bere zorro urratuan sartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Nerabe bihurtu aitzineko neskato garai bat, jean gorri urratuekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Berak erantzi zizkidan arropa urratuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Arropa urratuen artetik emakumearen larruazal zuria ikusten zen, errekasto meheek gorritua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Txabola mailara iristen ez diren oihalezko bizitegi urratuak ikusiko dituzu, jendez beterik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Laino trinkoenak ere halako batean desegin, eta lits urratu bihurtzen ikusten zituen modu berean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

4 pitzadura egin, hautsi, desegin.

Kolpeka, ateko oholak urratu zituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Armadurak urratu egiten ziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

Metala urratzearekin batera, txirbil fin-finak harrotzen zituen zizelak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Koltxoia urratu eta koltxoiaren barruan ehun errealeko billeteak topatzen genituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

Ezustean, tontorrean metatu elur-hegala pisuaren pisuz urratu zen eta amilka erori.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Haietako bat berehala hasi zen dorre gotortuko horma hezur batekin urratzen, eta haren masa gogorra hautsez egina balitz bezain erraz hasi zen desegiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Zeren eta azalak du kolpea hartzen, azala da urratzen, azala da zartatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 313. orr.

Zakurrak haginkada batez urratu zion aurpegia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Bi zauri izugarriz urratua zuen aurpegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Tximak nahasten eta gorputz osoa urratzen zuen, zoritxarreko istripuagatik negarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Sudurra atzaparkatua, belarria urratua, masaila ubeldua, galtzak apurtuak, horra Max jangela-egongelako atea bultzatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Burdinazko kako bat dauka eskumako eskuan, eta haragia urratzen dizu, atzaparka bezala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 76. orr.

Mutil gazteak eztarria urratu zuen, beharrik gabe edo emaitzarik gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.

Haren ezpainetatik irteten ziren hitz gordinek jendarme bati ere urratuko zioketen eztarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Ahotsak zintzurra urratzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Mina, kaskezurra urratzean bakarrik sentitzen ahal den mina, ondotik lotu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Diskoa urraturik egonen da toki horretan, zarata xelebrea egiten baitu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

Baforearen korazta ura urratzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

5 irud/hed

Mary Ann bere emazteari eta Liz zein Sara bere alabei agur esan beharrak bihotza urratu zion.  Berria - Kultura   2004-02-01

Damatxo gazte horrek makina bat bihotz urratu behar du, inork inoiz urratu badu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.

Emakumeak, bihotza urraturik, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

Norbait ari zitzaiola sentitzen zuen, bihotza eskuetan hartu, eta oihal baten moduan urratzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Min erdiragarri batek bihotza urratzen zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Kemena zerion haren aurpegi zargalduari, eta, aldi berean, akidurak urratuta ageri zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Espainiara itzuli ondoan ikusiko du nola Frantzia urratzen duten erlisioneko gerlek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

6 adkor

Gülbahar oinazeak urratua zegoen. Urratua bukatzen diat, baina, gure adinean, galduak gaudek geure buruari gogor egin ezean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Nik, gutienez ere, hik adina arrazoi zaukaat logalez urratua egoteko, baina hemen nauk, bolantearen aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Osoan abandonatu ez ninduen buruko mina biziagoturik, garunak urratu beharrean nituen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Kemena zerion haren aurpegi zargalduari, eta, aldi berean, akidurak urratuta ageri zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

7 (aginduez, legeez eta kidekoez mintzatuz)

Oroitarazi nion bere nagusiaren agindua urratzen ari zela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

-Zergatik urratzen duzu erregearen agindua?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Adin Txikikoen Aztikeria Murrizteko Dekretua hain larri urratu ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.

Zahartzeak arrazoi guti eman dio araua urratzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Hainbeste arau ari zen urratzen, non sekula ere ez baitzen gai izango haien guztien zigorra ordaintzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.

Zuzenaren eta konpasaren legea urratzen ausartu zen lehena, ordea, Hipias Eliskoa izan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Horrek nazioarteko legedia urratzen du.  Berria - Harian   2006-02-17

Egitasmoan Nafarroaren eskumenak eta araubidea urratzen dira, eta nafarrei iseka egiten zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Japoniak bi herrialdeen arteko akordioak urratu zituela-eta, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Kongresuko tramitazioak Espainiako Konstituzioaren eta EAEko Estatutuaren hainbat artikulu urratzen zituen.  Berria - Harian   2005-02-02

Promes urratu batek ekarri nau ni hona, Frantziara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.

Ezkontza-harreman bakarraren lotura zentzugabeari kateatzea, naturak emakumeei ezartzen dien patua urratzea da nabarmen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Seme-alabek ere ez dutela zertan gehiago sufritu dibortzioarekin, ezkontza urratu bati dagozkion desadostasunekin baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

8 (bestelako gauza abstraktuez mintzatuz)

Zerk urratu du defentsa eskubidea?  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Ez dakizu soilik irritsak duela amodioaren lotura urratzeko eskubidea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Ez bakarrik iduritzen zitzaiolako aitatxik haren baitan ezarri zuen konfiantza urratuko zukeela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

San Giovanniko betiko bakea ozta urratu ere egingo zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Bizia urratu didak hik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.

Kaiolan sartutako animalien oihuek gaueroko monotonia urratu zuten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Saturnoren ilargi handienaren sekretuak urratzea Lurrean bizia nola sortu zen ulertzeko baliagarria izan daitekeela uste dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Akaso inoiz ez diolako nehori kontatu, akaso oroitzapenak euriteek urratzen dituztelako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.

Batzuk besteekin itxuraldatu, sistemaren batasuna urratu gabe, izpiritu orokorra bortxatu gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Batasunaren legez kanporatzeak ez du inoren elkartze askatasuna urratu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Sirena hots batek urratu zuen barealdia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Adak berak urratu zuen isilune deserosoa. Une hartantxe, isiltasuna urraturik, Darruitx xekea begiak apalduz mintzatu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Dilin-hots apal batzuek baizik ez zuten urratzen haien isiltasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Berebiziko garrantzia zuen nire erantzunak, goiz osoko nire mututasuna urratuko bainuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Azkenean garrasi batek, ikara eta atsekebezkoa irudi, urratu zituen nire ametsak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Komunean, argia piztu gabe pixa egin eta eztarri urratua laxatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Zintzurra lehertu arte oihu egingo du eta -esan zuen Nelliek ahots urratuaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura mahai gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Han larruzko oinetako garestiak eta fokuek argiztaturiko abeslaria, bere ahots keak urratuarekin eta ñirñirka ari zitzaion zilar koloreko soinekoarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Alde egitekotan zen emazte boz urratu bat aditu zuenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Kexu urratu batez egin zuen intziri.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 90. orr.

Miles Davisen tronpeta urratua eta John Lee Hockerren aiene lakarra.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

Nire bihotz urratuak kontsolamendua behar zuen eta ematen ahal zidan bakarrarengana joana nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Beti izan zuen ahots ona, baina, orain, zaharragoa izanik [...] halako tasun berri eta erakargarri bat erantsi zitzaion: sakona, urratua eta sentsuala zen zerbait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Familia urratuetan hazitako umeek beti eramango dute lauza bat beren buru-bihotzetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

10 (argiaz, egunsentiaz eta kidekoez mintzatuz)

Argia urratu baino lehen, neguaren bihotzeko desordu hozpera hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.

Harik eta Istrian argia urratzen hasi zen arte.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 72. orr.

Artean gauak aldagaitz irauten baitzuen egunsentia urratu aitzinean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 260. orr.

Argia urratzearekin batera abiatu nintzen harantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Laurak ziren ordurako eta eguna urratzen hasia zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.

Apiril biribilak argiro urratu du eguna.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Euritsu urratu du Istanbulgo nire azken eguna.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Kanpoan dena ilun zegoen, baina ekialdean sarri urratuko zuen egunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 141. orr.

Egun berria urratzean, taupadaka zuen bihotza ezinegonaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

11 bideaz eta kidekoez mintzatuz, ireki, ibili.

Zenbaitetan bizkor eta zuzen joaten zen, sastrakaren artetik bidea urratuz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

Begiz jarraitu dituzte satorrek urratutako korridore haizatuak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Aldeko bekigu Jaungoikoa eta sinetsi duguna ulertzen lagun diezagula, ziur baikaude profetak urratutako ildotik gabiltzala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 104. orr.

Gogetaldi guziz aberatsa, ainitz ildo urratuz, artikulu huntan hitz guttiegiz bildu duguna.  Herria   2002-10-24

Bazekien bidea urratu beharra zeukala, aurrea hartu behar ziola idazleari ahal zuen neurrian, berak markatu behar zuela ildoa, eta ez hark.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 196. orr.

Aldi berean, bere inspirazio ebanjelikoaren indarrez, bide propioa urratuko du, bizimolde alternatiboa proposatuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Aurrerakuntza handiak egiten direla medikuntzan denbora gutxian, baina artean bide luzea geratzen zela urratzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.

Juan Mateo Zabalak 1848an urratutako bidean lagun ugari ibili zen ondorengo urteetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 75. orr.

Esan zidan leku hartan benetan merezi zuen zerbait aurkitzen banuen, gero bera etorriko zela niregana berak ere gozatzeko, baina bitartean nik bidea urratu behar nuela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Hala, bidea urraturik utzi dio amodio kristauari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Raffaelle Bombellik urratu zuen lehenik bide hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

Dantzaleku txikian borborka higitzen zen dantzari-jendetzan barrena bidea urratzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Abuztuko igande goiz horretan, ez nuen felizitaziorik espero aurreko egunean urratu ez nuen bideari lotzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Gora eta gora, kizkurra eta bihurria sugegorrien antzera, harkaitz bertikalean zehar pasagunea urratuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Helburua betetzeko maiz itzuli egin behar baldin badu, beste bide bat urratzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Locke sonatuari eskertu behar zaio bertara daraman bidea urratu izana.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Bidea urratu gabea naiz, baina badut hango berri milaka erromesi entzunda.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 45. orr.

Zibilak, bordetakoa nonbait bukaturik, berak urratutako bidean ari dira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

12 testu baten gainean marra edo kideko bat egin, idatzia zegoena baliogabetzeko. ik borratu.

Luma Amanciori kendu, eta San urratu zion tintaz San Sebastiáni, hala zetorren leku guztietan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 39. orr.

Bi aldiz azpimarratu zuen, letraren bat gainetik ukitu zuen, eta ondorengo unean orria urratuta zegoen, lau aldiz urratuta, hori baino gutxiago ez da nahikoa orria baliogabetzeko eta hori baino gehiago prekauzio maniakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Zenbakia urratua, hainbertze hilabete eta urte luzez esklabutzaren sinbolo gisa jasan zuten zenbakia kendu zieten, une hartarik landa ez zirela gehiago zenbaki, baizik eta gizon, ulertu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 205. orr.

Kexu agertu ziren hala ere, hiru bat tinta-urratu ageri zirela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

13 (era burutua izenondo gisa eta hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

14 irriz urratu

Irriz urratu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Harekiko ene gibel asmo goibelak ehortziz, irriz urratu nintzen, azkenean lasaitua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Hi ikusita mutur-ozpinena ere irriz urratzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Irriz urratua zegoen haurra, bizkitartean matematikak nahikoa maite zituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 134. orr.

· Irri-ajataka urratzen ziren Garrüzeko armagizonak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

15 jos ahala urratu izan (orobat josahala urratu) du ad ipar egitekoez mintzatuz gainezka izan.

Hala ere badute juje horiek jos-ahala urratu ezen, trenkatzen dituzten baino afera gehiago jiten zaizkie mahai gainera.  Herria   2002-12-05

1856an Lacroix apezpikuak Deiheralde eta Hazparneko misionesten gain eman nahi izan zutela hango euskaldunen ardura, bainan jos ahala urratu bazuela jadanik hemengo misioneekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 76. orr.

Frantzia behere hortan ere badute jos-ahala urratu oihan eta larre askotan suari ezin ihardokiz!  Herria   2005-07-28

Demokrazia berpizten ari Espainian eta bazuketela jos ahala urratu, segurrenik ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agindua urratu (5); airea urratu (5); airea urratu zuen (3); akordioa urratu (5); alkandora urratu (4); arauak urratu (4); argia urratu (4); artikulua urratu (8); askatasuna urratu (5); askatasunak urratu (4); azala urratu (4); bere jantziak urratu (6); bide bat urratu (3); bide berriak urratu (7); bidea urratu (24); bidea urratu zuen (5); bideak urratu (3); bihotza urratu (12); bihotza urratu zion (4); defentsa eskubidea urratu (3)

eguna urratu (8); egunsentia urratu (3); erabat urratu (3); erdi urratu (6); erdi urratu zen (3); erdiz erdi urratu (5); eskubide urratu (6); eskubidea urratu (22); eskubidea urratu zuela (3); eskubideak urratu (51); eskubideak urratu ditu (3); eskubideak urratu dituzte (4); eskubideak urratu egiten (6); eskubideak urratu izana (3); eskubideak urratu zituela (5); eskumenak urratu (4); etengabe urratu (4); eztarria urratu (18); eztarria urratu arte (5); eztarria urratu beharrean (8); giza eskubideak urratu (11); goitik behera urratu (4); goiz urratu (3); greba eskubidea urratu (3); hainbat eskubide urratu (5)

isiltasuna urratu (8); isiltasuna urratu zuen (3); ituna urratu (9); jantziak urratu (25); jantziak urratu zituen (7); jos ahala urratu (8); josahala urratu (4); langileen eskubideak urratu (4); larri urratu (4); larriki urratu (3); legea urratu (16); legeak urratu (7); legedia urratu (8); legerik urratu (3); nazioarteko legedia urratu (4); oinarrizko eskubideak urratu (5); punturen bat urratu (4); soinekoak urratu (4)

urratu arte (9); urratu aurretik (4); urratu baino lehen (3); urratu beharra (3); urratu beharrean (13); urratu beharreko (5); urratu beharrez (3); urratu besterik ez (3); urratu da (4); urratu direla salatu (3); urratu ditzaketen lege (3); urratu du (16); urratu eta gero (3); urratu gabe (15); urratu gabea (3); urratu izana leporatu (4); urratu ondoren (3); urratu zen (17); urratu zuen (70); urratu zuen isiltasuna (4); urratu zuen zerua (4); zerbait urratu (3); zerua urratu (4); zintzurra urratu (3)

ahots urratua (3); azala urratua (3); bihotza urratua (5); eskubidea urratua (3); urratua izan (5); urratua zegoen (4)

bihotz urratuak (3); eskubideak urratuak (7)

bidea urratuko (3); eskubidea urratuko (3); eskubideak urratuko (7)

bihotza urraturik (4); jantziak urraturik (8)

erabat urratuta (4); eskubidea urratuta (3); eskubideak urratuta (4); eztarria urratuta (3); urratuta geratu (3); urratuta zegoen (3)

urratutako bidea (3); urratutako bidean (3); urratutako bideari (3); urratutako eskubidea dela (3)

ahots urratuz (3); atorra urratuz (3); bidea urratuz (3); eskubideak urratuz (6); isiltasuna urratuz (3); legea urratuz (3)

akordioa urratzea (3); eskubideak urratzea (27); eskubideak urratzea leporatu (6); giza eskubideak urratzea (8); legea urratzea (5); oinarrizko eskubideak urratzea (5); punturen bat urratzea (3); urratzea egotzi (7); urratzea leporatu (13); urratzea leporatu zion (3); urratzea leporatuta (4); urratzea leporatzen (6); urratzea salatu (4)

agindua urratzeagatik (5); eskubidea urratzeagatik (3); eskubideak urratzeagatik (9); giza eskubideak urratzeagatik (3); legea urratzeagatik (3)

eskubideak urratzeaz gain (4)

bidea urratzeko (3); eskubideak urratzeko (8); eskubideak urratzeko arriskua (3); eztarria urratzeko (4); legea urratzeko (3); oinarrizko eskubideak urratzeko (3); punturik urratzeko (3); urratzeko arriskua (4); urratzeko bidea (3)

adierazpen askatasuna urratzen (4); airea urratzen (7); akordioa urratzen (4); alderdien legea urratzen (5); arauak urratzen (3); araudia urratzen (5); argia urratzen (8); arima urratzen (3); artikulua urratzen (6); askatasuna urratzen (8); berriz urratzen (4); bide berriak urratzen (5); bidea urratzen (11); bideak urratzen (7); bihotza urratzen (7); burua urratzen (3); defentsa eskubidea urratzen (10); duintasuna urratzen (3)

eguna urratzen (5); egunero urratzen (6); eskubide urratzen (10); eskubide urratzen dituela (3); eskubidea larri urratzen (3); eskubidea urratzen (40); eskubidea urratzen ari (13); eskubidea urratzen duela (3); eskubideak etengabe urratzen (7); eskubideak gehien urratzen (3); eskubideak sistematikoki urratzen (7); eskubideak urratzen (168); eskubideak urratzen direla (17); eskubideak urratzen direlako (3); eskubideak urratzen ditu (13); eskubideak urratzen dituela (24); eskubideak urratzen dituelako (3); eskubideak urratzen dituen (13); eskubideak urratzen jarraitzen (3); eskuduntzak urratzen (5); eskuduntzak urratzen dituela (4); eskumenak urratzen (7); eskumenak urratzen dituela (3); espainiako konstituzioa urratzen (8); eta berriz urratzen (4); eta eskubideak urratzen (3); etengabe urratzen (9); etengabe urratzen dira (3); euren eskubideak urratzen (3); euskaldunen eskubideak urratzen (3); gehien urratzen (3); giza eskubideak urratzen (50); gure eskubideak urratzen (3); hainbat eskubide urratzen (6); haragia urratzen (3); herritarren eskubideak urratzen (5); hizkuntz eskubideak urratzen (11); hizkuntza eskubideak urratzen (8)

isiltasuna urratzen (6); ituna urratzen (13); izateko eskubidea urratzen (3); konstituzioa urratzen (15); konstituzioa urratzen duen (3); larri urratzen (5); lege urratzen (3); legea urratzen (31); legea urratzen duten (5); legeak urratzen (8); legedia urratzen (9); mexikoko konstituzioa urratzen (3); nazioarteko legeak urratzen (4); nazioarteko legedia urratzen (5); nazioarteko zuzenbidea urratzen (6); nola urratzen (7)

oinarriak urratzen (3); oinarrizko eskubideak urratzen (17); presoen eskubideak urratzen (4); sistematikoki urratzen (11); sistematikoki urratzen dira (4)

urratzen ari (72); urratzen hasi (10); urratzen hasia (3); urratzen jarraitzen (3)

zein eskubide urratzen (3); zerbait urratzen (3); zerua urratzen (4); zuzenbidea urratzen (7); zuzenbidea urratzen duela (5); zuzenean urratzen (3)


urratu2 1 iz urratzearen ondorioa. ik urradura; urraketa.

Aurreratuko nituen hamar edo hamabi urrats, eta hartan zangoen artean trabatu zitzaidan jantziaren urratua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.

Galtzerdietan urratu bat zuen neska oroitarazi zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Hark ere bazauzkak urratuak galtzontziloetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Hodeien urratuetatik esne itxurako eguzki distira margulak iragazten dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Ez da ezer, aurreko kristalarekin egindako urratu txiki bat besterik ez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Eskuineko eskumuturraren parte batean ere urratu handiak ageri zituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Perrexila moztu zuen, guraizeen hotsa entzuten zela, eta, azkenik, limoi-azalak birrindu zituen, urratu bat eginik hatz-muturrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Aurpegian urratuak eta lepoan ubeldura batzuk.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 112. orr.

Zeren urratu haiek, sakonak ez ziren arren, gaiztu eta gaixtotu egin baitzitzaizkion Mattini.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

-Urratu horiek hobeki garbitu behar ditugu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Neska bat besoko urratua sendatzen ari zaio mutil bati.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Niri bala pare batek urratua egin zidatean buruan, huskeria.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.

Hamar mila metro gora indar gogortxoa eginez gero, gerta daiteke bihotzeko giharretan urraturen bat eragitea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.

Urratuak konpontzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 128. orr.

2 (izenondoekin)

Urratu zabal bat zeukan sabel aldean, haragia hezurreraino ebakitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

3 irud/hed

Nire espiritua behintzat holaxe dago: lekuek eragindako urratuekin markatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Lehenagotik, haren maiteño izandako aunitz ikusiak zituzkeen bertze baten besotik kateatuak, eta ez hargatik urraturik bihotzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Lurrak euria behar din, zeru urdinean urratu bat egingo bagenu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Isiltasunaren urratu bakarra ere handixetik heldu zen: ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Etorkizun eder baten itxaropenean bizi gintuan han, eta hark sendatzen zizkigun errealitate gupidagabeak azalean utzitako urratu eta zauriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diziplina urraturik txikiena eginez gero, zapla, hantxe omen zegoan beti, zaldi gainean senegales-en bat zigortzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Ezkerreko eskumuturrean bi azal-urratu zituen, biribilak, soken ondoriozkoak itxuraz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean; handik hegatzen da ezinka beti, sekula ez hotsetatik eta beren josi-urratuetatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

5 testu baten gainean egiten den marra edo kidekoa, idatzia zegoena baliogabetzeko. ik urratu1 12.

Handik puska batera, urratua, ezabaketak eta zuzenketak lagun, emaitza hau iritsi zuen: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urratu bat (20); urratu batek (4); urratu batez (3); urratu txiki (9); urratu txiki bat (6)

urratua egin (3)

urratuak egin (3)


urratugabe 1 izond urratu ez dena.

"Lur urratugabeak" erantzun kementsuagoak sortarazten ditu jada landua izan den eta honela aurreko okupatzaile "zibilizatuek".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 423. orr.

2 emakumeez mintzatuz, birjina dena.

Harrezkero, gauero eta hutsik egin gabe, bisirrari neskatila urratugabe bat logelara eramateko agindu baitzion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Erregearen barrena ezin oso bakean egon, zeren, itzulitakoan, emazte-mirabeak eta neskame-morroiak hiltzeaz gain, gauero-gauero neskatila urratugabe bat eskatzen hasi baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.

Neska urratugabearen bularrak ziren, hain ongi osatuak eta tenteak, bularraldean barneratu egin baitzitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Eta gaua ere kilikagarria gertatu zitzaien ezkonberriei, batez ere Gauhara artean urratugabea baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 86. orr.


urratura ik urradura.

urratzaile (orobat urratzale g.er.) 1 izond/iz urratzen duena. ik hausle.

Artista sailkaezina, urratzailea, librea eta harrigarria.  Berria - Kultura   2006-02-03

Gaurko gizartean gauzarik urratzaileena bizitza tradizional baten "normaltasuna" izan daitekeela dio Puppyk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Bortxaketa, kaosaren eta nahasmenduaren jainkoa, isolamenduen urratzailea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

Estatuek zerbitzatzen duten sistema kapitalistaren Europa dugu indarrean, gurea bezalako herrien ukatzailea, justizia sozialaren urratzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Beraz, lege urratzeak dohainik aterako zaizkie urratzaileei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Zeruan globo gidagarri bat noraezean [...] hodei bigunen eta euriak garbitutako zeruaren urratzaile geldoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

Beraz, lege urratzeak dohainik aterako zaizkie urratzaileei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Amatxik erresumin etengabea zeraman, herio dantza lanzinantearen urratsen urratzaile.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lege-urratzaile izan edo ez, Harry ziur zegoen Ronek eta Hermionek lagunduko zioketela orain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.

Oraindik indarrean gelditzen da lege-urratzaileei zigorra jartzeko botereren bat, edonor edo asko izanda ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 131. orr.

Badakit erruduna eta arau-urratzailea naizela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

Ortografia alorrean, ostera, urrats esanguratsuak egin ziren, eta horretan, hain zuzen, Iparraldekoak izan ziren bide urratzaile.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Bai marxistek eta bai demokrata liberalek, beste gabe faxistatzat edo faxismoaren bide-urratzailetzat jo izan dituzte askotan horrelakoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.

Hautsa irensten zuela, eskuak lotzen zizkion burdinaren hegia nabari zezakeen, larru urratzaile.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Sakona, urratua eta sentsuala zen zerbait, halako xalotasun hunkigarri eta bihotz urratzaile bat, jarlekuan tente jarri eta entzutera behartzen zintuena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Jonnyk, Mira Rothenberg psikologo bide-urratzaileak deskribatutako mutiko autistak, aldi batez ez zuen marraztu bonbillak edo bonbillaz osatutako eraikin edo pertsonak besterik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide urratzaile (5)

disko urratzaileak (4)


urratzale ik urratzaile.

urratze 1 iz urratu aditzaren aditz izena.

Zenbat urratze ez ote zuen egin!.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 214. orr.

Urratze hori, gainera, legez egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Urratze horiek zein unetan gertatzen diren ere nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Justizia arloko 50 urratzeren berri eman diote Europako Batzordeari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Gertatutakoa krimen zital eta barkaezina da, herri palestinarrari laido egite bat, eta akordio guztien urratze bat.  Berria - Mundua   2006-03-16

Trena Gaztelako ordokian zihoan, eta egunaren urratzea ageri zen zeruertzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Hala da Giscarden Europa horren printzipioa gustatu zaiela gehieneri, hots 25 nazioneen buruzagieri, eta badela hor batetaratze nahikeria bat, nehork ez bailuke denen urratze baten hobendun izan nahi.  Herria   2003-03-10

Trena Gaztelako ordokian zihoan, eta egunaren urratzea ageri zen zeruertzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Hori Dombrowskirekin sinatu zuen kontratuaren urratze argi eta garbia zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.

Eskubide demokratikoen urratze larria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Giza eskubideen eta eskubide kolektiboen urratze ikaragarria dago Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Euskararen eta gaztelaniaren arteko koofizialtasunaren urratze sistematikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Alferrik ekingo diote Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek batzuen eta besteen arau urratze askatzaile hauen gibeletik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Jainko Egileak lege bat ezarri baino ezin zezakeen egin eta zigor beldurgarriak jarri lege horren urratze formalengatik Dibortzioaren arrazoiak kontratuaren urratze agerikoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.

Garenari buruzko kritika, jartzen zaizkigun mugen eta muga horien urratze posiblearen analisi historikoa baita aldi berean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urratze-hots ozena zabaldu zen airean; liburu izugarrietako bik beste bat harrapatu zuten, eta hura zatikatzen ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ongi zegokidan, bizitzen horren zaila den bihotz-urratze eta askatasun nahastearen irudi hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

Ur tanta batzuk bota zituen pipara... horra beste lege-urratze handi bat, su bat itzaltzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Alferrik ekingo diote Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek batzuen eta besteen arau urratze askatzaile hauen gibeletik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Orain arte egindako legez kanpoko eskubide urratze guztiei «babes juridikoa eta legezkotasuna» emateagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Bide urratze horretan hiru ardatz izan behar ditugula kontuan uste dut: a) euskararen historia, b) dialektologia, eta c) soziolinguistika.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 220. orr.

5 argi/egun urratze

Biharamuneko argi-urratzean, aldiz, behe-laino batekin iratzarri gintuen egunak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Argi-urratzearekin irten ginen etxetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 234. orr.

Argi urratzearen hasieran, bere buruari itzuli emanez doa eguna, etenka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Izarpean pasatzen duen lehenbiziko gaua omen du Sabeth nire besoen artean, argi-urratzearen zain gaudela, hotzez dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Argi urratzean jaiki eta seguru zegoen aurkituko zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 79. orr.

Zenbait mende geroago lanerako argi-urratze uherretan aspaldian Otsabidetik partitu herritarren bat ezagutzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Egun urratzetik eguzki gorritua zuhaitz handi biluztuen atzean etzan zen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urratze larria (4)

eskubideen urratzea (7)

eskubide urratzeak (3); eskubideen urratzeak (16); giza eskubideen urratzeak (8); urratzeak salatzeko (3)

argi urratzean (6)

urratzearekin batera (3)


urratzear adlag urratzeko zorian.

Lurra, 12 josturetatik urratzear.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Hona hemen, eguna, zeru gautarra urratzear.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Kapan bildu eta hiritik kanpora abiatu zen, eta dendara egunsentia urratzear zegoenean iritsi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 180. orr.


urratzeke adlag urratu gabe.

Izan ere, ezin naiz nire seme hilarekin bakarka egon arima urratzeke, eta nori hitz egin niezaioke.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 9. orr.


urraza ik uraza.

urrazuar izlag/iz Urrazukoa, Urrazuri dagokiona; Urrazuko biztanlea.

Horietako bat, adibidez, Martin Karrika urrazuarra.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.


urre (orobat urhe g.er.) 1 iz gai bakuna, kolore hori distiratsuko metal bikaina, urak, aireak eta azidoek erasotzen ez diotena (Au; at. z. 79).

Urrea material bolkanikoan barreiatuta dago.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Zilar, urre, harribitxi, usainki, babeski eta era askotako gauza baliotsu ugari bildu zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,27

Gurtu nahi genuke, goratu eta ohoratu ere bai erregalia mistikoekin, urre, intsentsu eta mirrarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Urrea eta zilarra jainkoen tenpluak eta erregeen jauregiak edertzeko baino ez baitzituzten erabiltzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Urrearen "egiazko" esanahia "izpirituala" da -ekonomiko, estetiko, sinbolikoa-, ez kimiko naturala; baina urreak gauza material, natural bat izatea ez du uzten horregatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.

Handik itzuli garelarik, urrea eman dit: nik banaka arakatu ditut hogei barratxoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Harryk Gringottseko urre guztia emango zukeen han bertan lurrundu eta desagertzeagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Baduzu nahikoa urre ardi eta gamelu asko erosteko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 165. orr.

Edozein metal urre bihurtzeko gai dela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Beruna urre nola bilakatzen den jakin nahi dut.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Sakeletan urre eta zilarrezko txanponen hotsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

Urre bila etorritako asko indio ehizara dedikatu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.

Hartu zorro hau bete urre, eta etortzen diren mirabe, kantari eta ileapaintzaileei eskukada bana eskaini.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Urreak adina balio dik horrelako emakume batek denda batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Behin ikusi zuen urrearen distira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Ez dut nire alaba zure semearekin ezkonduko, ezta haren pisua urrean ematen badidazu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.

Monsieur, bere pisua urretan balio du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.

Ez du ahantzi behar 150 miliun urretan pagatu ziola Haitik Frantziari bere libertatearen erosteko.  Herria   2004-09-30

1a (bitxiak eta kidekoek egiteko erabili den gai gisa)

Urrearekin eginiko bitxiak, zeramikazko piezak, litografiak eta arkatz zein ur margoekin sortutako koadroak.  Berria - Kultura   2004-08-15

Zerbitzu bakoitzerako behar ziren urrezko ontziek zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar beharko zuten zehaztu zion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,14

Eskuina altxatu eta urrezko eztei-eraztuna erakutsi dio Imanoli.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 176. orr.

-Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez.      - 0. orr.

Pantea artile finez eta urrez jantzirik zegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Beltzez jantziriko eta urrez koroaturiko gizonak bere tronuan igurikatzen zuen meteoroaren etorrera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Urrez bordaturiko eta harribitxi zizelkatuz ederturiko jantzi sakratuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Argi berdeko esmeralda handiak urrean kokatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

Bi izaki hegadun egingo dituzu, urretan landuak.  Elizen arteko biblia   Ir 25,18

2 (izenondoekin)

Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.  Elizen arteko biblia   Has 2,12

Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, argia erakartzen zuela, urre zaharraren koloreko iragan bat erakartzen zuela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Konparatu ohi da urre finarekin, urre garbiarekin, inolako aleaziorik ez duenarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Santutegia hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta metro bat gora, eta urre garbiz jantzi zuen Salomonek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

Urre trinkozko bularrekoa, harribitxiz inguratua, zeraman agureak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.

Azpilak, labanak, ixipu-ontziak, intsentsu-ontziak eta errauts-ontziak, urre hutsezkoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,50

Harri horrek urre puru bihurtzen du edozein metal.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.

Irudiaren burua urre finezkoa zen; bularra eta besoak zilarrezkoak; sabela eta izterrak brontzezkoak.  Elizen arteko biblia   Dn 2,32

Loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urre garbizkoak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,21

Gizonak urre trinkozko erlojua atera zuen poltsikotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.

Printzeari gustatzen zitzaion, bada, bere arrotzei tabakontzi horiek, urre pisuzkoak, marfilez eta esmeralda txikiz inkrustatuak, erregalatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Begiak sakon-ilun, larrua urre errearen pareko, adatsa luze.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.

3 (koloreak diren izenondoekin)

Nahiko behean zegoen eguzkiak argitzen zuen, eta arnesak distiraka ari ziren urre gorriaren indarrarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.

Beltza da armadura eta urre gorrizko pinportak ditu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Sartaldera ematen zuten etxeetako leihoko kristalek hodei-barra handi baten urre gorrizta islatzen zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Urre zuria, esan zidatenez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Ez zuen arrazoirik falta petrolioari urre beltza deitu zion hark.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haren esku zuhurrean dirdir zegien bi errubi zurbil-nahasiz txertaturiko eraztun urre berdezko batek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urre-xaflak egin eta xaflak hari bihurtuz, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho fina urre-hariz bordatu zituzten. Urre-harizko apaingarriak eginen dituzu.  Elizen arteko biblia   Ir 39,3

Urre-orriak dituen garezur trepanatua.  Berria - Kultura   2004-04-06

Hiri honetako zeta eta urre-oihalak entzutetsu egin ziren Txinan eta Persian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Hire idunekoaren haria trenkatua dun eta hire lepo inguruan barreiu zautzan urre aleak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Munduko urre pipitta guziekin betetako larruxaku xahar ximurtu haietako bakoitza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

Haietako bat irekirik, urre hauts ezinago finez beterik zegoela ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.

Nire ahuntzak egunero pasatzen dituk urre-meategi baten gainetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Zilar-meategietako lana urre-meategietakoa baino pixka bat emankorragoa dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Metal arruntezko mea artean urre-zain bat bezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

Haitzuloko urre-altxor hura guztia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Urre-poltsa leiho batera jaurti zuen, lokatz zikina balitz bezala mespretxatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Zizelkatu bi harrietan Israelgo leinuen izenak, zilarginak zigiluak zizelkatzen dituen eran, sartu urre-begietan.  Elizen arteko biblia   Ir 28,11

Onize harriak urre-begietan sartu zituzten.  Elizen arteko biblia   Ir 39,6

-Urre pila bat -esan zuen La Sarriettek miraz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Lausengari urre-gurtzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 287. orr.

Hondoa jotako aitoren seme, zimarkun eta urre-bilatzailezko jende olde bat lehorreratu zen Potomak-eko urertzean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa bigarrena izen abstraktua denean)

Harako ezkur haiek urre-aroa gogorazi baitzioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Urre Mendeko teatro espainola.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.

Urre-goseak bultzatuta salatu zuen Trabukok Berdabioko jauna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Gune erromantikoa, Igeldoko harri hareatsuez eraikitako etxeen horaila ilunabarrean, Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal zubiko farolen urre dirdira ibai azalean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

Urre-distira baten bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Hantxe urre-orbanez josiriko argizko estalki orlegi bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Urre soluzioetan disolbagarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.

Gabaondarrak erantzun zioten: -Saulekin eta beronen senitartekoekin duguna, ez da zilar, ez urre-kontua.  Elizen arteko biblia   2 Sm 21,4

Bizirik zirauen beti ere haren oroitzapena, eta, gertatu ohi denez, elezaharrezko urre-patina batez estaliz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Katuak oso pipertuta ematen zuen, lepoan lotuta urre-antzeko letoi-xafla bat baitzeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Urre-masa batek pisu bereko zilar-masa batekin bolumenean duen diferentzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 16. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Trapobaniako xinaurri urre-zaintzaileez eta bertze hainbat gauza miresgarriez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 78. orr.

6a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Hartu zituen Akazek Jaunaren etxean eta jauregiko altxortegian zeuden urre-zilarrak eta Asiriako erregeari bidali zizkion.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,8

Kartagotarrek, urre-zilarren merkataritzan nagusi, berunaren eta eztainuaren merkataritzan ere nagusi izan nahi zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urre-urrezkoak batzuk eta alkimia-urrezkoak besteak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Haren familia azti-urrez leporaino egongo zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.

Azti-urre pixka bat geratzen zitzaion kutxa barrenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.

7a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Ezin izango dituzte beren zilar-urreek ere salbatu Jaunaren haserre-egunean  Elizen arteko biblia   So 1,18

8 (neurriekin eta kidekoekin)

Lakari bat urre izango banu...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 32. orr.

Sami zakuto bete urre oparitu zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 331. orr.

3.000 txanpon urre.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 85. orr.

Ehun tonelada urre fin ematen dut eta berrehun eta hogeita hamar tonelada zilar garbi tenpluko hormak janzteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,4

Hogeita biren bat mila kilo zilar, zilarrezko ehun ontzi eta hiru mila eta laurehunen bat kilo urre pisatu eta eskuratu nizkien.  Elizen arteko biblia   Esd 8,26

Hiramek emanak zizkion Salomoni lau tonelada inguru urre.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,14

Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre etorri ohi zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,14

9 (ekonomiaren alorrean)

Sistemaren oinarria urrearen eta dolarraren arteko truke finkoa zen: urre ontza bakoitzeko, 35 dolar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Truke-tasak finkoak ziren, beraz, herrialde bakoitzeko diruak urreari eta dolarrari buruz truke jakin bat finkatua baitzuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Diru Sistema berri baten oinarriak; sistema horrek urrearen ordez libra esterlina eta dolarra ezarri zituen oinarri, biak ere urrearekiko bihurgarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

FMIren porrota etorri zen 1971n, Richard Nixon AEBtako presidenteak dolarraren urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi, eta erabaki horren ondorioz, trukerako urre-patroia desagertu zenean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Urrearen prezioaren igoerak adierazten ditu ziurgabetasun handia dagoela merkatuan.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Gizarteek hainbat diru mota izan dituzte historian zehar, bai gatza, kakaoa edo urrea, bai gaur egungo diru papera, plastikozko dirua (kreditu eta debitu txartelak) bai diru elektronikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Urrea eta zilarra kreditu-sistema oraindik garatugabe baten oinarri eta, hortaz, printzearen azken baliabidea zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Urrearen balioa, ordea, ez da berez datorren zerbait, gizakumeen artean horrela erabaki zen zerbait baizik, konbentzio bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.

Garbi dago nazioarteko inbertsiogile askok urretara jo duela, azken 25 urteotako prezio handienean baita metal hori.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

10 (ekonomiaren alorrean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatu Batuak ziren beren diruaren urre-bihurgarritasuna segurta zezakeen herrialde bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Urre-ereduaren erregimenaren baitan [...] nazioarteko maileguak, eta baita zuzeneko inbertsioak ere, sekula ez bezalako lastertasunaz garatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra, eta, 1945ean, harenak ziren munduko urre-erreserben hiru laurden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Historialariak bat datoz oro har urrearen gosea aipatzerakoan, urre-urritasuna eragozpena baitzen merkatarientzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Urre- eta zilar-kantitate handiagoa, beraz, onerako da metal horiek merkantziatzat hartzen direnean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

11 irud/hed

Egunaren lehen urre-izpiek ferekatu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Jende guztia, elkarri ezer galdetu gabe, bere soroetako laborea aldatzen hasi zen, garia eta laboreak baztertu eta mahastiak jartzen; Alcoleako ardo-ibaia urre-ibai bihurtu zen laster.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Istorioak ondo kontatzen jakitea, berdin dio hitzez edo idatziz, hori da gure [eskimalen] urrea, eta hori egiten dakiena aberatsa da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Horrek urrea balioko zion geroan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

1926an Europara heldu zen, bertan haren estiloa gustatu, Lumiansky manager berriarentzako urre mina bat bilakatu zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 225. orr.

Normalean agenda estu izaten badu, minutuak urre ditu egunotan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Maiatzeko ihintzak urrea balio du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

12 (erkaketan)

Zapi moduko batek estaltzen zion burua, eta handik ihesi ile ugaria zihoakion kopetan behera, urrea bezain horia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Ofirko urrea baino urriago bihurtuko dira gizakiak.  Elizen arteko biblia   Is 13,12

Besteek zapaldu baino egiten ez zituzten landareak, urrea balira bezala kutxatxo batean gordetzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 115. orr.

Proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz.  Elizen arteko biblia   Jb 23,10

Harkaitzak argi beranduan: urrea bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Apirileko zizea, urrea baino hobea!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

13 (kolore gisa)

Sala eta ganbara guzietan urrez, gorriz, horiz, berdez eta urdinez baziren hainbat pintura eder non animalien historia frango agertzen baitziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

Kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

14 urre peza; urre pila.

Aristotelesen liburutegi osoa, Ptolomeok -ahalegin handien, urre askoren eta gaiztakeria frankoren ondoren- azkenean bereganatzea lortu zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Emadazu urre hori, eta nik, berriz, bertatik emango dizut zuk aukeratzen duzun kokalekua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Horra zein etekin emango dizuten urreek, gaztetandik arduraz zaindu dituzun horiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

15 olinpiar joko edo kidekoetako urrezko domina.

Naroa Agirrek bi urre irabazi ditu Euskadiko Txapelketan.  Berria - Kirola   2006-02-07

Palmaresa: Paralinpiar Jokoetan, sei urre, zilar bat eta bi brontze; Munduko Txapelketetan, zazpi urre; Europako txapelketetan, zortzi urre eta zilar bat; Espainiako Txapelketetan, 33 urre.  Berria - Kirola   2004-09-29

Garaipenak: 2003ko Munduko Txapelketan urrea 200 eta 400 metro estiloetan, eta 200 metro tximeleta estiloan.  Berria - Kirola   2004-08-10

11 domina lortu dituzte guztira (bost urre, bost zilar eta brontze bat).  Berria - Kirola   2004-09-28

Sara Carracelas: hiru urre (50 eta 100 metrokoetan, eta bizkar estiloko 50 metrokoan).  Berria - Kirola   2004-09-28

Javier Otxoa: urre bat (konbinatuan) eta zilar bat (hiru kilometroko jazarpenean).  Berria - Kirola   2004-09-28

Urrea Australiarentzat eski artistikoan.  Berria - Kirola   2006-02-16

Agirre, urrearekin konforme ez eta luzera jauzian brontzea lortu zuen, 6,14ko jauziarekin.  Berria - Kirola   2006-02-28

16 joko kartetako lau irudietako bat.

Aitzitik, ezin pausatuago solastatu zitzaidan, mahukapean zazpiko urrea gorderik duen jokalariaren segurtasunaz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 132. orr.

Esleitu zion bateko bakoitzari hiriburu bat: bateko urreari Bilbo, kopakoari Donostia, ezpatakoari Gasteiz eta bastoikoari Iruñea; nahastu zituen lau batekoak behin eta berriro, kartei begiratu ere gabe.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.

Ezin duzu sinetsi amona hilda dagoela, ez zaretela gehiago ikusiko, ez zaretela inoiz gehiago bateko urrean arituko elkarrekin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 120. orr.

17 ontza urre ik ontza 8; ontza 9.
18 ontzako urre ik ontza 11; ontza 12.
19 urre beltz adkor petrolioa.

Greenspanek garrantzia kendu nahi izan die urre beltzak munduko ekonomian eragin ditzakeen kalteei.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Gatazka geopolitikoak areagotu diren heinean joan da urre beltza garestitzen.  Berria - Harian   2006-04-19

Munduko ekonomia %4,9 haziko da, urre beltzaren prezioak gora egin arren.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Kurioski, gerla honetan, ministerio gehienak suntsituak izan direlarik edo lapurtuak, gelditu da osorik, deus demasiarik gabe, urre beltzarena.  Herria   2003-04-24

20 urre diru (orobat urrediru)

Hantxe bertan, urre diru faltsoa egin, eta Frantziara pasatzen zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

Elama alde hartan urrediru faltsoa egin eta, mugaz Fraintzi aldera pasatzen omen zuen zaldiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.

21 urre kolore (orobat urre-kolore) iz urrearen kolorea.

Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Duela bi hilabete zaukan urre kolore hura galdua du.  Herria   2005-05-05

Itzalak luzatzen ari ziren, eta berriro ere urre-kolorea zuten oihan debekatuko zuhaitz-gainek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 321. orr.

Gabonetako mila-orriko tarten urre kolore kitsch hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Desagertuta edo desagertzear dauden ugaztunak ere aurkitu dituzte, esaterako Indonesiako urre koloreko kanguru bat, arboletan ibili ohi dena.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Gehienek urre koloreko ile oparoa zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 382. orr.

Urre-koloreko platerei eta kopei dir-dir eginaraziz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Liburuaren azala urdin iluna zen; letrak, urre kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Martinikako urre kolorezko ondartzak eta itsaso urdinak lilluratuko zituzte, kanpoari kasu egiten baduzu bakarrik.  Herria   2004-06-17

Bihotzak ere baziren ttipi-ttipiak zilar eta urre kolorezkoak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

22 urre-kolore (orobat urrekolore) izond urre kolorea duena.

Gales osoan barrena nenbilenean, borrokan, Swanseako komentuko printzesa lirain, zuhur, urre-kolore baten bila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Zeren garai batean Marteko atmosfera gorria zela uste baitzen, baina horia da, izan, hori urre-kolore eder batekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Irakurtzen zuenean, arrasto berdeak eta urre-koloreak ikusten zituen begien azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Hondartza luze urre-kolorearen gaineko amildegian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Aire urre-kolorean hegabiraka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Harribitxien moduko argi-izpiak ispilukatzen zituzten tanta lodi urrekoloretan erortzen zen azidoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Dantzaldiak zeuden gauero areto zuri eta urre-koloreetan, tximeleta-hegalen antzera dardaratzen ziren gas-lanparen gar dardartien argiaren pean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Haren atzean, armairu handi bat, beltz eta urre-kolorekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

Irudiak, oraindik ere, astiro igaro ziren, udaberriko arratsalde gozoaren argitasun urre kolorekoaren eraginez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Vilanov-eko noble baten etxera joateko eskaria nuen, girlanda urre-kolorez apaindutako pianoforte zahar bat konpontzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 138. orr.

23 urre meatz (orobat urremeatz.)

Tren batean sartu eta Siberiako puntara eraman zuten, Kolymako urre-meatzetara, behartutako langile moduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.

Espainiako zilar- eta urre-meatzak berenganatzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 8,3

Hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

24 urre-meatzari urre meatzetan lan egiten duen pertsona.

Urre-meatzari batek bezala sukaldean aztarrikatutako burdina forjatuzko labirintoa ez zen, berez, orbain mordoska nazkagarri bat besterik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

25 urre pigmentu (corpusean urrepigmentu soilik)

Urrepigmentua, grekoek arsenicon deitzen dutena, Ponton ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

26 urre-zale ik urrezale.
27 urrezko eztei pl ezkontza egunetik berrogeita hamar urte betetzen diren eguna.

Maddi eta Battit Bidart-en urrezko ezteiak ospatu ditugu joanden igandean.  Herria   2001-11-01

Urriaren 6 an larunbatarekin Michel Jean eta Emilienne BARRE senar emazteek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak.  Herria   2001-10-25

Jakoteiko Maite eta Jeannot Beyrie-k ospatu dituzte urrezko ezteiak, meza sainduarekin hasi dute eguna, ondotik Lekornen Etchebarne ostatuan apairu on baten aintzinean, familia eder batez inguratua, omore onean iragan dute besta hori.  Herria   2001-06-21

Beren urrezko ezteiak ospatzeko aukera ere izan zitean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

27a hed

Joanden igandean Emile Larre kaseta hunen zuzendaria ohoretan ginuen, bere urrezko ezteiak ospatu ditu, 50 urte apeztua dela.  Herria   2001-07-12

Zornotzako probak urrezko ezteiak ospatuko ditu, hilaren 11n.  Berria - Kirola   2004-04-03

Honako bertso hau bota zion Basarrik Maria Dolores Agirreri Euskal Izketa eta Iztunde ikastolak urrezko ezteiak (1915-1965) ospatu zituen egunean.  Berria - Kultura   2004-02-03

28 urre zuri adkor esnea; gazta. ik urrezuri.

Jakin dut goizean irratia hautematean, enpresek urre zuriaren ekoizle penatuei ardi esne pintak duela bederatzi urteko prezioan pagatuko dizkietela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian. Gauzetaranzko euskal literaturaren bidaia burutu du liburu honek: Baleen Berbaroa-ko higanauten gurutzeak, Bihotz bi-ko dominak, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak-eko giderrik gabeko koilarak, gasnaraino ekarri gaituzte, eta urre zuriaren arimak deskiribildu dizkigu Bordak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere urre (6); beruna urre (12); bete urre (6); bi urre (4); gorri eta urre (5); guztia urre (5); hainbeste urre (4); hamabost kilo urre (4); hiru urre (6); kilo urre (21); munduko urre (13); munduko urre guztia (4); ontza urre (5); ontzako urre (5); tonelada urre (5)

urre antzeko (4); urre aroa (4); urre asko (4); urre bat (7); urre begietan (4); urre beltza (14); urre beltzak (4); urre beltzaren (17); urre beltzaren prezioa (4); urre bihurtu (4); urre bihurtzea (4); urre bihurtzeko (8); urre bihurtzen (5); urre bila (6); urre eta zilar (25); urre eta zilarrezko (13); urre garbi (5); urre garbia (5); urre garbiz (20); urre garbiz jantzi (4); urre garbizko (15); urre garbizko argimutila (4); urre garbizkoak (5); urre gorri (4); urre gorria (7); urre gorrizko (8); urre guztia (11); urre hariz (5); urre harizko (10); urre hautsa (4); urre hori (5); urre hutsezko (4); urre kolore (23); urre kolorea (12); urre koloreak (8); urre koloreko (103); urre kolorekoa (10); urre kolorekoak (9); urre kolorez (12); urre kolorezko (4); urre patroia (5); urre pila (7); urre pixka bat (4); urre trinkozko (4); urre ugari (4); urre zilarrak (9)

zenbat urre (8); zilar eta urre (12)

gorde huen urrea (6); irabazi du urrea (4); irabazi zuen urrea (7); lehen urrea (5); munduko txapelketan urrea (4); txapelketan urrea (4); urrea aurkitu (5); urrea baino (15); urrea balio (16); urrea balio du (5); urrea bezain (6); urrea eman (4); urrea eta ontziak (4); urrea eta zilarra (34); urrea garbitzeko (4); urrea irabazi (28); urrea irabazi zuen (7); urrea irabazteko (5); urrea lortu (4); urrea lortu zuen (4); urrea lortzeko (5)

zilarra eta urrea (13)

urreak eta zilarrak (4); zilar eta urreak (4)

urrearen balioa (14); urrearen distira (5); urrearen eta zilarraren (4); urrearen ordez (4); urrearen pare (5); urrearen prezioan (6)

urrez estali (5); urrez eta zilarrez (13)

apuleioren urrezko astoa (4); bere urrezko tronuan (6); beren urrezko ezteiak (14); txapelketetan urrezko domina (8)

urrezko abarra (6); urrezko aizkora (13); urrezko aizkorako (9); urrezko aizkoran (7); urrezko akzioa (8); urrezko aldarea (5); urrezko araua (5); urrezko aro (6); urrezko aroa (25); urrezko aroa izan (4); urrezko astoa (6); urrezko aukera (6); urrezko baloia (10); urrezko baloiak (6); urrezko bat (6); urrezko belarritakoak (7); urrezko bi domina (8); urrezko bihotza (5); urrezko bitxiak (7); urrezko bost domina (9); urrezko bota (6); urrezko diskoa (4); urrezko domina (154); urrezko domina bat (5); urrezko domina eman (6); urrezko domina irabazi (28); urrezko domina irabazteko (10); urrezko domina jaso (5); urrezko domina kolkoratu (4); urrezko domina lortu (15); urrezko domina lortzeko (6); urrezko dominak (8); urrezko dominarik (4); urrezko dukat (7)

urrezko eguzkia (10); urrezko ehun (5); urrezko eraztun (5); urrezko eraztuna (7); urrezko eraztunak (8); urrezko erloju (13); urrezko erloju bat (4); urrezko erlojua (10); urrezko errege (4); urrezko errege makila (4); urrezko eta zilarrezko (26); urrezko eztei (5); urrezko ezteiak (83); urrezko ezteiak ospatu (8); urrezko fipa (6); urrezko garaia (5); urrezko gauzak (4); urrezko globoa (5); urrezko globoak (4); urrezko globoen (4); urrezko globoetan (5); urrezko gurutze (7); urrezko gurutze bat (4); urrezko hariz (8); urrezko harri (6); urrezko harri jasotzaileen (4); urrezko hartza (19); urrezko hegala (6); urrezko hiru domina (5); urrezko hortzak (4); urrezko hortzeria (12)

urrezko ibaia (4); urrezko idazluma (5); urrezko iguzkia (5); urrezko intsentsu (4); urrezko iratzea (4); urrezko irudiak (5); urrezko kate (6); urrezko katea (6); urrezko kopa (21); urrezko kopan (5); urrezko koroa (11); urrezko lau domina (11); urrezko lau eraztun (4); urrezko lehen (6); urrezko lehiaketako (9); urrezko lehoia (20); urrezko lehoia irabazi (4); urrezko lepoko (4); urrezko lepokoa (4); urrezko letraz (6); urrezko letretan (6); urrezko liburua (4); urrezko ligako (6); urrezko maillota (6); urrezko makila (7); urrezko maskorra (5); urrezko medaila (29); urrezko medaila bat (4); urrezko melies saria (4)

urrezko ontzi (9); urrezko ontziak (5); urrezko orrazia (7); urrezko pala (8); urrezko palako (8); urrezko palma (6); urrezko palmorria (10); urrezko plater (4); urrezko puntuak (4); urrezko snitcha (5); urrezko tronuan (9); urrezko txanpon (26); urrezko txanpon bat (9); urrezko txanpona (4); urrezko txanponak (10)

urrezko xixtera (7); urrezko zekorra (6)

zilar eta urrezko (5); zilarrezko eta urrezko (7)

urrezkoa da (5)

urrezkoak ziren (9)


urreaire izond urrekara.

Txamarrako botoiak, urreaireak ziren kolorez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.


urrearrain (corpusean urre-arrain soilik) iz karparen familiako arraina, ur gezetakoa, hura baino txikiagoa (Carassius auratus).

-Arrainontzi bat urre-arrainez betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Bada urre mota asko: urre-arraina, urre-belarra, urre-lilia, urre-potoina, arrain edo landaretan egoiteko.  Herria   2003-04-24


urreberrizte iz

Izan ere, Ortega-ri buruzko argitalpen berri batzuek eta "pentsalari liberalaren" mitoaren azken aldiko urreberrizteak, haren berrirakurketa kritiko bat galdatzen zuten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.


urrebitxi iz adkor urrezko bitxia.

Katalunia ere Francoren mende erori zenean, Bilbotik bezalaxe ihesi baporea hartu, jendea eta dokumentuak eta (dirua eta urrebitxiak ere bai esaten zian berak) garraio, eta Port-Boura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.

Asmatu ditu horretarako hiru tresna, urrebitxiaren mailara jasoak gaur egun: autoa, telebista eta ordenagailua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 129. orr.


urrebordatu

Armairua ireki eta bere lanjantzi berrienari begira egon zen, behin ere jantzi ez zuen hura, urreizar bakar bat zuena urrebordatukoa eta urrezko hariz egina, jeneralen ezkihostaila bordatzen zen material berberaz egina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.


urrebotoi iz belardietako landarea, puntan lore hori ikusgarri duena (Ranunculus sp.).

Belar eta urrebotoi artean etzaten ginen ibaialdean, eta gorantz begiratzen genuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Orduan, barrez lehertuko naiz, nire gorputza zolda zikin nazkagarriaz estalia egon arren, haragizko loretan zabaltzen, bioletatan, urrebotoitan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Artilea daukat sorbaldan, urrebotoi hirustak hegan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.


urreburu ik urraburu.

urrediru ik urre 20.

urredun izond/iz urrea duena.

Mendi horietan barrena gurdiak etengabe doaz mazelaz mazela Tom ibaiaren haran aldera, platinoa, urrea, zilarra, kobrea eta berun urreduna garraiatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Salduak baititugu garrote urredunak, zilarrezkoz itotzen ditut zergadunak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.


urregile (10 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz urrea eta kidekoak lantzen dituen pertsona.

Urregilearen lana ezin finagoa zen, arnasa estutzerainokoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 469. orr.

Urregileak zilar gainera urrea isurtzen duenean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Urregile inkek egindako objektuek, alabaina, ez zuten parekorik.  Berria - Kultura   2004-04-06

2 (hitz elkartuetan)

Alegia, nola argitu zuen Arkimedesek koroako urreari zilarra nahasi zion errege-urregilearen iruzurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

3 irud/hed

Pop melodia distiratsuen urregile ugari eman ditu Eskoziak azken urteetan (Teenage Fanclub, Belle&Sebastian, The Reindeer Section, Franz Ferdinand...) eta Astrid beste horietako bat da, nabarmendu den azkena.  Berria - Kultura   2004-06-12


urregin (18 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) iz urregilea.

Ez da kezkatzen hil beharraz edo bizitzaren laburraz, baizik eta urregin eta zilarginekin lehian ari da, brontzelarien lanak kopiatzen ditu eta faltsifikazioak egiteaz harrotzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,9

Oraintxe bertan deituko diet bitxigileei eta urreginei leihoa behar bezala amai dezaten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 225. orr.

Behin izan omen zen urregin emakumezale mozkorti bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.

Behin izan omen zen urregin emakumezale mozkorti bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.


urregintza iz urrea eta kideoak lantzea.

Peruko urregintzak milaka urteko tradizioa du.  Berria - Kultura   2004-04-06

Aralarko erretaula XII. mendeko urregintza europarraren maisulana da, esmaltez osatutako frontal ikusgarria.  Berria - Kultura   2006-01-06


urregorri (orobat urre gorri) 1 iz adkor urrea.

Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko: zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,12

Hain dela bikaina altxor hori, non, lur osoa urregorri, harri guztiak harribitxi eta ur guztiak gantzu gozo balira ere, zuk horiek denak ezereztzat joko zenituela haren aldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Bene-benetako panderoa, zaharraren zaharrez gaur urregorriaren truke saltzen diren horietakoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.

Faxistek urregorriaren premia larrian ziren-eta, zer pentsatu zuten Ekintzakoek?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Zetazko arropa eta urregorrizko apaingarriekin agertu zenean, erregeari haren aurpegia ezagutzeko gogoa piztu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 70. orr.

Atorra luze holandarra soinean, ale gorrizko idunekoa, urregorrizko diadema, printzesa baino gehiago ere badela sinetsi nahi luke don Leonardok.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.

Urregorrizko argi bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Aldaketaraino iristen zitzaion eta urregorrizko ibai bat zirudien, mendian behera zetorrena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Bi koilara txiki erori zitzaizkion orduan Andresi atorraren tolesdura batetik, bi koilara txiki urregorrizkoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 130. orr.

Taldearen jarduerei buruzko informazioak urregorriaren balio du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 241. orr.

Betikoa dena eta denok batzen gaituena, horixe dela urregorria bezala gorde eta zaindu behar duguna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.

2 (neurriekin)

-Lau bat kilo urregorri bildu zituzten, txanponetan eta bitxietan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

3 irud/hed

Miseria larria pasatu du Miamik azken urteetan, baina urregorritan igerian dabil orain.  Berria - Kirola   2004-12-15

Irudigileak Roxanaren aurpegi urregorrizkoa zizelkatu zuen iturri zurian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.

Alde horretatik, ez da inola ere hizkuntzalari, filologo eta ikertzaileentzako lana bakarrik: ororen gainetik, erabiltzaile xeheontzat da urregorria, hiztegirik pragmatikoena.  Berria - Harian   2005-05-04


urreharri iz

Gurpilek urreharriaren distira zuten eta berdinak ziren laurak.  Elizen arteko biblia   Ez 1,16


urreizar iz urrezko izarra.

Armairua ireki eta bere lanjantzi berrienari begira egon zen, behin ere jantzi ez zuen hura, urreizar bakar bat zuena urrebordatukoa eta urrezko hariz egina, jeneralen ezkihostaila bordatzen zen material berberaz egina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.


urreizti iz

Urreizti biribilaren barruan, emakume espiritua biziki sentitzen omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.


urrekara izond urre itxurakoa.

Apaingarri zenbait, hala nola: Luzerna-ko lehoi urrekara txiki bat; Laokoon-en igeltsuzko irudi txiki eta zartatu bat;  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.


urreki iz urre alea.

Horra euskaldunok gure obrarentzat daukagun ametsik handienetako baten hastapena: usteldutako gorpu bat lekuz mugiaraztea, harekin etorriko diren urrekien itxaropenean.  Berria - Kultura   2006-02-09


urrekolore ik urre 22.

urrelari iz urrea salerosten duen pertsona.

Mario joanen duk bihar auzoan ezagutzen dugun urrelari batengana, gureak diren opariok diru truke aldatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.


urremeatz ik urre 23.

urren ik hurren.

urrendu, urrent, urrentzen da/du ad ipar amaitu, bukatu.

Eguna urrentzean, Monestier zinez atseginez zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.

Kartier guzietan pasaturik bakarren dantza eta kantuak emanik urrendu dute beraz biziki ongi aurtengo itzulia.  Herria   2001-03-01

Arestian urrendu da Arabako Bertsolari Txapelketa, Nafarroakoaren oihartzunarekin bat egin duena.  Berria - Kultura   2004-05-05

Bazkaria urrentzean Pilotarien Biltzarreko presidentak eskertu ditu Heletako apez meza emaileak, auzapez ordea eta Herriko Etxea, Agerreko nagusia, sukaldaria eta zerbitzariak, hitz bereziak eskainiz Hegoaldetik jinikako anaiei eta Landesetarik etorriak zirenei.  Herria   2004-10-07

Azkenik, Hendaiako mugaren haraindira heltzean, eguneroko giroan sartu aitzin, eta bere Euskal Herriko lehen itzulia urrentzean, pentsalari gazteak eskaintzen digu, beste filosofo heletar batek, Etienne Salaberri zenak prezatuko zukeen hausnarketa edo meditazio luze bezain hunkigarria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.


urrengo ik hurrengo.

urrepigmentu ik urre 24.

urreratu ik hurreratu.

urreria iz ipar urrezko bitxi edo gauzen multzoa.

Baziren Baigorrin andere burjes batzu ongi beztiturik elizara etortzen zirenak, baina Delpanisa bakarra zen hoinbeste zeta, balus, farfail, larru soinean zituena, urreria, perleria lepotik eta ukaraitik dilindan, Pariseko aberatsen azken modako irudia herri ttipi honetara ekartzen zuena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

Bere armeria, diplomazia, urreria eta estatu jantzi ospetsuak ezin aldatuz dabilen Erromako Elizaren buruzagi askoren kaskoetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Urreria laket zuten omen laminek eta fama zen urrezko orraze batzuk bazituztela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 167. orr.

Otsabiden ez zuten erraz patitzen hainbeste urguilu eta urreria zekartzan anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.

Sakristaua atxilotzen edo hartzen dute bortizki; nahi diote aitorrarazi urreria hori non atxikitzen zuen gorderik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.


urrestatu ik urreztatu.

urrestildar (orobat urrestillar) izlag/iz Urrestilakoa, Urrestilari dagokiona; Urrestilako biztanlea.

Titularretan jarri zuen idazle-kazetari urrestildarrak, eta geroztik makina batek ekarri izan dizkit gogora eman nuen hitza eta irentsi dudaneko patxada.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.

Entrenamenduetako lagunak laurak, Aranaga urrestildarrarekin (Azpeitia) zuen harreman gehien Ormaetxeak.  Berria - Kirola   2004-10-26

Orduko hartan, txapelketako final-laurdenetan, urrestillarra 35-24 nagusitu zitzaion Altunatar zaharrenari.  Berria - Kirola   2004-07-31


urrestillar ik urrestildar.

urretsu 1 izond urrekara.

Iritsi da itxaropenari leihoak zabaltzen hasteko ordua, eguzki urretsuz dirdaika dagoen itsaso ardo-kolorean aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Aurki zabaldu zen eguna, eta ekain hasierako egunsenti urretsu horietako bat nagusitu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Argi urretsuz bete da etxe osoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 110. orr.

Ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Argi-abar jaio berriak distira jostari urretsuak eragiten zituen fatxadako adreiluetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.

Begien ezti makatz kolore urretsuak dirdai egiten zuen eguzkipean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

2 urrea daukana.

Erortzen dira mugak eta loratzen zaigu bihotzean eguzki bizi gori bat, urrerik urretsuena baino distiratsuagoa dena, nola loratu baitzitzaion  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.


urretu, urre(tu), urretzen da/du ad urre bihurtu. irud/hed

Urretzen ari ziren elgeetarik ebaki eta zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak.  Berria - Kultura   2004-08-21


urretxindor 1 iz txori intsektujalea, moko-zuzena, bizkarraldea eta buztana arreak dituena, bere kantu ederragatik nabarmentzen dena (Luscinia megarhynchos). ik erresiñol.

Kantu urritzen hasi ziren zozoak eta urretxindorra, eta etxetxorien pipirrioen txanda iritsi zen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Gauez etxerantz doazen jaunek egunkarietara idazten dute, esanez urretxindorra entzun dutela Lorategietan, baina Peterren txirula da entzuten dutena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 258. orr.

Ederki kantatzen zuen urretxindor bat zeukala sinetsarazten zien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 184. orr.

Zioenez, delako monjeak urretxindor bat ikusi zuen adar batean txorrotxioka, eta hain politak ziren haren txorrotxioak, hain liluragarriak, non hari entzuten ez dakit zenbat mende egon baitzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urretxindor kantak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Zer da ipuinaren lelo hori, postariaren seme, oinetan urretxindor hegoak dituzun mutila?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Usoak galdutakoan, urretxindor-andana bat azaldu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

3 irud/hed

Kantari batek, berrogeita hamarren bat urteko urretxindor tripandia, sopranoendako kabatinak abestuko ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

-Goazen hemendik, urretxindor nazkante horiek utzita -esan zidan Farr jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.


urretxuar izlag/iz Urretxukoa, Urretxuri dagokiona; Urretxuko biztanlea.

Elite Txapelketako finala jokatuko du, Lasa urretxuarraren aurka.  Berria - Kirola   2006-01-11

Iparragirre gure urretxuarra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 18. orr.

Iñaki Alvarez mendizale urretxuarrarekin hitz egin zuen.  Berria - Kirola   2004-10-20

Itziar Oñatibia, 51 urteko urretxuarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Urretxuarra gorputz atxemana izan da 7800 metretan, oihal-etxol barnean, hotzak hilik.  Herria   2004-10-21

Antzuolarrek oso gertukotzat dutela urretxuarren, zumarragarren edo azkoitiarren euskara giputza eta urrunekotzat, aldiz, Durangotik sartalderako bizkaitarrena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Urretxuar gazteak iragan abuztuaren 5ean lortu zuen azken gaina, Korgenewskayako gaina hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-08-14


urrezale (orobat urre zale g.er.) izond urrearen zalea dena.

Pentsa genezake enperadore urrezale hari egindako iruzur bat izan daitekeela Voynich eskuizkribua deitzen den liburu misteriotsu hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Zientziaren mireslea, alde batetik, sineskorra eta urrezalea bestetik, zientzialarien babesle izateko bezala edozein berriketariri kasu egiteko prest zegoena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Inor ez da urrezaleago, hura pobretasunaren zale baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Jainkoak zirela pentsatu genuen eta opariz estali genituen; gerora jakingo genuen zerri gosetiak baino ez zirela, urrezale zekenak besterik ez.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.


urreztadura iz urreztatzea.

Oihal zati gorrimin bat eman zioten, urreztadura margulduriko zerrenda duna, belusezko mozorro batekin eta zurezko sastakai batekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

Baina so egiozue zuhaitz-hosto bati, ikusi haren zain apetatsuak, itzalak eta eguzkiak ñabararaziriko tonuak [...] udazkenak markatu duen lehen urreztadura hilgarria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Erdian zut, harri beltz mirarizko bat ageri zen, koniko eta distiratsua, ilargi-urreztaduraz markatua, zeina ez baitzen Artemis bera baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.


urreztaketa iz urreztatzea.

Aldare nagusiari so egin zion; xumeegia iruditu zitzaion, harriaren handitasun hotza ederretsi gabe; nahiago alboetako kaperen urreztaketak eta kolore ugaritasuna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Hogeita hamar mila liberatik gora ordaindu zituen, marmolak, ispiluak eta urreztaketak erosteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.


urreztatu, urrezta, urreztatzen (orobat urrestatu g.er.) 1 du ad urre geruza batez estali.

Maiatzak esmalteztatu, urreztatu eta zilarreztatutako kaleetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Bernard Dartiacave, biarnes artisau famatuak erretaula urreztatu zuen 1708an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak.  Elizen arteko biblia   Ir 37,2

Nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua, orain urreztatua, orain herdoildua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

Goian, koruko jarlekuak eta sainduen tailuak, ez dakigula zura urreztatua den ala urrea bera zur bilakatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

2 irud/hed

Eguzki printzek laster urreztatzen ari dituzte bazterrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Zerua urreztatzen edo odolustutzen -nondik begiratzen den- ari den eguzkiaren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.

Bidean harrizko iturri bat zegoen, goroldio berdez eta lizunez estalia, eguzki-printzek urreztaturiko ura zeriona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Saint-Eustacheren itsasontzi handiak sekulako erlikia kutxa baten antza hartzen zuen eguzki izpiek urreztaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Ilunabarrak dena urreztatzen duen ordutsuan agertu zen kalezulora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Haizeak dena bizitzen zuen, eguzkiak dena urreztatzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Estatua urreztatuarekin dugu konparatu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Goian gailen, katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Sabaian, kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Xingola more zati bat atera zuen sakelatik, eta zabaldu egin zion, "Jainkoa zuekin" irakur zezan, letra larri urreztatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Haren izena zegoen idatzirik egur urreztatuzko markoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Brontze urreztatuzko irudiekin apainduta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Bostongo Concert Hall, Amsterdamgo Concertbegow, eta Vienako Musikvereingo Gela Urreztatua dira erreferentzia horiek.  Berria - Kultura   2004-01-06

4 (era burutua izenondo gisa, irud/hed )

Ilunabarreko eguzki-printza bat sartu zen leiho irekitik, eta haren distira-ildoan hauts-ale urreztatuak zebiltzan dantzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Bazekusan lur honetako andereetan politena, ile luze urreztatuen orraxtatzen ari zela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Gizona argi urreztatuan sartu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena; gero, urreztatuak garbitzeko oreena, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

6 urreztatudun izlag urreztatuko.

Bazirudien marko urreztatudun koadro bateko irudi bat zela, barraren atzean kokaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.


urrezuri (corpusean urre zuri soilik) iz zilarra. ik urregorri.

Moderatzailearen belarritakoek Yolandaren arreta piztu dute: urre zuriz inguraturiko diamante bi, mugimendu txikienarekin distira biziak egiten dituztenak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.


urri1 (orobat hurri g.er.) 1 izond behar edo egoki den edo eskatzen den neurrira edo kopurura heltzen ez dena. ik bakan; eskas. anton ugari.

Udako Sabbathetan oso talde urria biltzen zen, baita auzitegiak ordaintzen zien agure batzuk kontuan hartuta ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.

Buru-orratz batez itxita eramaten zuen beti bere diru urria gordetzen zuen zorroa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 91. orr.

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Hiru bezerok ia guztiz betetzen zuten mostradore aurreko espazio urria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

Neure hiztegi urriaren biktima naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Etekin urria atera ahal izango zaio urreari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Tenplurik ez duten herriek atxikimendu urria dute erlijioaren alderako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 143. orr.

Lehen esan dut punteneko bertsolariek joera urria dutela bertso-paperetarako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.

Maastricht-en ezarri zen politika deflazionistak hazkunde urria ekarri zion Europari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Hoberik ezean, zaldiak bazka urri horrekin etsi behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Alabaina, maiz gertatzen zen salda urri haren axalean zikinkeri eta zimentu errautsak pausatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Ilargi urri baten argitasunak ukitua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Halako batean arrosa-koloreko odol isurketa labur eta urria izan nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Lats urri batek atariaren aurretik bere zurrumurru etenkorra entzunarazi nahian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Horrelako ideia batek adimen urri batena izan behar du.  Berria - Kirola   2004-09-18

Ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Trantsizio-garaian, birgaitzeak sustatuz, kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Baliabide ekonomiko urriko jendearentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Merkantzia horiek prezio urrikoak badira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 66. orr.

Lanean ordu asko egunero eta irabazi urria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Bazkari urria egin zuten biek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

Ibex-35 indizeak %0,09 urri bat baino ez zuen irabazi.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

· Buba Nina neska koskor adimenez urri hark bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.

2 (kontagaiekin, pluralean)

Altzari urri eta eskasak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.

Elkar ezagutu zutenetik batera bizi izandako une, ordu eta egun urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Esku batekin ahoa itxi zuen estu, eta, segundo urri batzuetan, malkoz gainezka zituen begiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Bere sabeleko ile urri eta guztiz kizkurrak ikusi nituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 116. orr.

Informaziorik eza, azpiegitura urriak, higiene eskasa, osasun txarra, tristezia existentziala, bizirik irauteko delinkuentzia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Izendapen urri izan dira pentsamenduaren historian zehar anbiguitate gutxiagokoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Oso bakanetan hitz egiten zuten aita-alabek, eta egokiera urri haietan sartaldeko gari-sail beroak, hegoaldeko lautadak eta basamortu mugarik gabeetako eguzkia zituzten solasgai.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Inguruan zeuden bidaiari zibil urriei galdetu nien ea prest al zeuden prezio bikoitza ordaintzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Martxoan eta apirilan arrasto gutxi eta notizi on urri.  Berria - Kirola   2004-06-18

3 (predikatu gisa)

Kanpoan ere urri dira taxiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Apaizak ez dira urri gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 211. orr.

Senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio; urria bada, txikiagoa.  Elizen arteko biblia   Zen 26,54

Esker ona urri eta erantzukizuna handia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.

Dirua urri da Frantzian, eta ugari Holandan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Esan ohi da dirua arrunta dela Frantzian, eta urria Holandan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Ilea urria eta grisa zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Egunotan gaixoak ugari baitira eta sendagileak urri.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Hauxe da araua: urre asko izaten da zilarra urri denean, eta urrea urri izaten da zilar asko denean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Oso urriak izango dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Nahiko urriak ziren zure ondasunak ni etorri aurretik.  Elizen arteko biblia   Has 30,30

Hain dira urriak nire egunak!  Elizen arteko biblia   Jb 10,20

Txikia eta baliabideetan urria izanagatik, ohiko beste edozein eskolaren itxura zeukan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Itxuraz urri eta trakets diren hizkuntzek lehengaia eskaintzen dute kultura landu eta konplexu baterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Horixe baita urri dugun gaietako bat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.

Izeia edo izei hispaniarra urria den lekuetan, altzifrea, makala, zumarra edo pinua erabiliko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Anglonormandiarra arautua zen, hotza, patxadatsua, mugimenduetan zein hitzetan urria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Urria keinuz eta hitzez, bazekien geldi-geldirik irauten, soldadua nagusiaren aurrean bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Ohartzen ziren langile klaseak klase ertainaren oparotasunean zuen partea harrigarriro urria zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Europar kulturak Espainian zuen eragina egiaz urria zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

4 (adizlagun gisa)

Nadia ere luzaro, mutu ez, baina bai hitz alferretan urri agertu zen guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 282. orr.

Herri eta garai urrunak eta neska lirain urri jantziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,6

Janariz urri zebiltzan, eta adorez motz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Urri jan ezan, argal iraun behar dun eta.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 87. orr.

Askotan nagusiek jaten ere urri ematen dietela arranguratzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Urri dabiltza, ordea, eta eskean ibili behar dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

Makurturik geundelako, isilpean gindoazela zirudien, baina isiletik eskas eta urri genbiltzan inguru hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatuari hirurehun jopu zintzo, edan-urri eta langile aurkezten badizkiot, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Hitz-urria da, izaera itxia dauka eta gazteen artean ez dute askorik maite.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

Hantxe gelditzen zen, hitz urri, zergatik etorri zen inoiz ere azaldu gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.

6 urri-urri

Izututa daude mendebaldarrak Ekialdera etortzeko, areago Iranera; horren isla, aspaldi honetan topatu ditudan atzerritar urri-urriak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

Azido urikoa, gizonaren eta ugaztunen jariakinetan urri-urria, txorien iraizkinen ehuneko 50 dela, eta narrastien iraizkinen ehuneko 90.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Lehenik Iranen urri-urriak diren zibertokietako batera eraman nau.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimenez urri (3); baliabideak urri (3); diruz urri (5); hitz urri (4); oso urri (5); urrea urri (3); urri samar (3); urri urriak (3)

ahalmen urria (4); argi urria (3); aukera urria (5); baliabide urria (3); denbora urria (3); eragin urria (3); gaitasun urria (4); hitz urria (3); ikuskizun urria (3); informazio urria (7); informazioa oso urria (3); informazioa urria (6); itxaropen urria (4); leku urria (3); nahiko urria (4); nahiko urria da (3); oso urria (22); oso urria da (13); toki urria (3)

urria da (44); urria dagoela (3); urria du (4)

gero eta urriagoa (3)

askoz urriagoak dira (3); gero eta urriagoak (6)

aukera urriak (10); aukerak urriak (8); aukerak urriak direla (3); baliabide ekonomiko urriak (5); baliabide urriak (8); baliabideak urriak (6); baliabideak urriak direla (3); oso urriak (21); oso urriak ziren (5); urri urriak (3); urriak dira (24); urriak ziren (13)

baliabide urriekin (3)

adimen urriko (32); adimen urriko haur (3); adimen urriko haurrak (4); adimen urriko haurrek (4); adimen urriko haurren (3); ahalmen urriko (32); ahalmen urriko haur (4); ahalmen urriko haurrak (6); ahalmen urriko haurren (9); baliabide urriko (3); eremu urriko (20); eremu urriko hizkuntzen (3); eremu urriko hizkuntzetako (3)

adimen urrikoa (3)

adimen urrikoentzako (5)


urri2 1 iz urteko hamargarren hila, 31 egun dituena.

Ozeano Atlantikoan, urri, azaro, abendu eta urtarrilean, iparrekialdeko haizeak jotzen du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 354. orr.

Sekula baino gogotsuago eutsi nahi bizitza honi, eta urtebete besterik ez bada ere, urte ziztrin bat, edo laurden bat, edo bi hilabete (iraila eta urria balira hobe!), esperantzari eutsiko diot.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

Urria da, egun heze bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 49. orr.

Eguraldi ederra zegoen, urria zen, bazebilen dena garbitzen zuen hego haize eder bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Urria heldu zen, ostera, eta airea aldatzear zegoen, eta euriteak eta haizeak berriro hastear.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.

Urria iritsi zen, hotza eta hezetasuna ekarriz inguruko sailetara eta gaztelu barrura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.

Urria iritsitakoan, La Salleko bideari ekin beharko nion berriro, bizikletaz, trenez, oinez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Iaz, urrian, erostetxe bateko ilaran zain nengoela, kutxazain lanetan nire ikasle izandako neska bat ikusi nuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

1763ko urrian, ezkondu eta bost hilabetera, kartzelan sartzen dute beste emakume batzuekin oheratzeagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Hemendik urria bitartean, hainbat esperimentu egingo dituzte ISSko bizilagun berriek.  Berria - Gaiak   2004-04-22

2001eko urria.  Berria - Mundua   2004-01-06

Karrerako azken kurtsoan, ordea, hark ekainean bukatu zuen eta nik, berriz, urria arte egon behar izan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Datozen hilabeteetan abiada moteltzen jarraituko du, eta urrirako lortuko du planetaren inguruko orbita ia erabat biribila.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Ordurako, 1941eko urria, Europan egoera guztiz argiturik zegoen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.

Urriko egun bat etorri zitzaion gogora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

Goizeko hamarrak inguru izango ziren, urriko egun batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

1917ko urriko iraultza sozialista, ordea, ez zuen batere gogoko izan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Garapen-bideko herrialdeen zorraren krisiaren eta 1987ko urriko burtsaren kraxaren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Urriaren erdialdera, abokatuek amaiturik zeukaten Harryren ondarearen jaraunspenaren gaineko lana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

762 libra, 14 txelin eta 2 penike joan den urriaz geroztik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.

Asisen hil zen 1226ko urriaren hiruan, ilunabarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Urriaren 10a, igandea: mendi ibilaldi, Daniel Oltzomendi gidari.  Herria   2004-09-30

Parisen, 17ko urriaren 17an.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 384. orr.

EHAAko urriaren 16ko 281/2012 dekretua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.

Kanpoko langileak izan ziren beste lau zentraletan urriaren 16tik 20ra izaniko istripuen biktima.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Obrak gelditu behar dira urriaren 22tik azaroaren 1a arte.  Herria   2004-10-21

Larunbata, 1942ko urriak 3.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 62. orr.

Larunbatarekin, urriak 29, Ziburuko elizan, Die Singphoniker aleman seikotea.  Herria   2005-10-20

Urriak 11: gaur da etortzeko Virgilen familia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Lehen jardunaldia (urriak 9-10) Crvena Zvezda-Celje.  Berria - Harian   2005-02-20

Krugmanen "La falsedad de la nueva economía" (Política Exterior, 65, iraila-urria, 1998).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 338. orr.

Urtero ohi legez, badiako paisaia errotik zen aldatua irail-urrien arteko muga hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1936ko urri inguruko kontuak dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Karia hortarat, bi erakusketa badira urri haste huntan.  Herria   2003-10-02

Diru horrekin, Angelina Darthez andereari erosi zion Agerria bere Mauleko jauregia, 1880ko urri hastapenean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Urri erditsuko arratsalde batez, baratzeko bidetik ikusi zituzten bi emazte heldu, bata besteari bermatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Urtebetetze hori handizki ospatuko da helduden urri erditsutan.  Herria   2005-02-03

Urri amaieran itsas aldetik haranaren gainera agertu gura duen egunsentiarekin borrokan ari da gaua, igandetik astelehenerako goizaldean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 10. orr.

Urri amaierarako erantzun behar diote helegiteari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Urriondar hortan, zonbait egunez segidan, gaitzeko egun ederrak izan dira.  Herria   2005-11-03

Sagarren xehatze eta tinkatzeak astezken eta ostegunetan eginen dira urri ondar arte.  Herria   2001-09-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urri erditsutan (4); urri hartan (3); urri hastapen (4); urri hastapenean (6); urri honetan (3); urri hortan (3); urri huntan (3); urri izan (4); urri ondarrean (5)

iraila eta urria (6); iraila urria (3); urria aldera (3); urria arte (8); urria artean (3); urria baino lehen (4); urria bitarte (3); urria bitartean (12); urria eta abendua (3); urria eta azaroa (5)

aurtengo urrian (4); datorren urrian (7); heldu den urrian (15); helduden urrian (6); iazko urrian (72); iazko urrian egindako (3); iragan urrian (19); irailean edo urrian (8); irailean eta urrian (7); joan den urrian (38); joan zen urrian (12); joanden urrian (8); kaleratuko du urrian (3)

urrian abiatu (4); urrian abiatutako (3); urrian amaitu (3); urrian amaituko (3); urrian atera (4); urrian atxilotu (9); urrian atxilotu zuten (4); urrian aurkeztu (5); urrian aurkeztu zuen (3); urrian berriro (3); urrian bukatu (4)

urrian egin (11); urrian egindako (8); urrian egingo (13); urrian egingo diren (3); urrian eginiko (3); urrian egiten (4); urrian eman (3); urrian erabaki (3); urrian esan (3); urrian eta azaroan (11); urrian gertatu (5); urrian gertatu zen (4); urrian hasi (13); urrian hasi zen (5); urrian hasiko (6); urrian hasiko da (3); urrian hasitako (3); urrian hil (4)

urrian irekiko (3); urrian izan (10); urrian izan zen (7); urrian izandako (5); urrian izango (5); urrian jarri (5); urrian jarri zuten (4); urrian kaleratutako (3)

urrian onartu (6); urrian onartutako (4); urrian sartuak (3); urrian sinatu (3); urrian sortu (4); urrian sortu zuten (4)

urrian utzi (3); urte hartako urrian (5); urteko urrian (35)

urriaren amaieran (13); urriaren bukaeran (10); urriaren erdialdera (4); urriaren hasieran (20); urriaren hondarrean (3); urriaren lauan (5); urriaren lehenean (16); urriaren lehenetik (8); urriaren lehenetik aitzina (5)

iazko urriaz geroztik (4); urriaz geroztik (41); urriaz geroztik etenda (4); urteko urriaz geroztik (4)

ama birjina urriko (3); iragan urriko (3); urriko azken astelehenean (3); urriko azken asteleheneko (5); urriko egun (5); urriko goiz (5); urriko hilabetean (5); urriko iraultza (3); urriko lehen (15); urriko lehen asteburuan (4); urriko matrikulazio (4); urriko plazan (4); urriko tenporak (3); urriko topaketak (3)

irailetik urrira (3); urrira arte (9); urrira bitartean (4); urtarriletik urrira (3)

iazko urritik (8); urritik abendura (7); urritik aurrera (7); urritik azarora (3); urritik goiti (3)


urrialdi 1 iz urritasuneko aldia.

Produktu manufakturatuen tokiko merkatuetan sorturiko urrialdiek inbertsio-aukera esperogabeak ekarri zizkieten bertako enpresaburuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Urrialdirik bada (benetakoa nahiz aurrez ikusia), prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Cholent errezeta, tipula urrialdietarako: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

· Beti agertuko da eroapenez eta adorez beteta, bai auziekin sortzen ziren gorabeheretan, eta baita diru-urrialdi latzenetan ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.


urrieta iz ipar urria.

Beñat Soulek agertu dizkigu urrieta berri huntako onjo berriak, 15 bat urteko hiru gazte, batere ez herabe: Patxi Iriart Hiriburukoa, Mizel Mateo Bidarraikoa eta Gilen Iribarren Itsasukoa.  Herria   2003-03-17

Xiberoko gaü eskolak kurtsoak arrahartüko dütü urrieta hatsarrean.  Herria   2001-09-20

Urrietan arno berri, dupetan limurtzen ari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

Urrietaren 16an, igantean egüerditarik hat denak kümit dira Altzaiko Algarri gelarat.  Herria   2005-10-13

Bere lanak urrietaren 15a arte ikusten ahal dira.  Herria   2004-09-23


urrik ik hur2 8.

urrikalarazi, urrikalaraz, urrikalarazten du ad urrikaltzera behartu.

Hala eta guztiz ere, esan zien [...] edozein lagun hurko zorigaiztokok urrikalarazten zuen azkenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.

Haren erantzuna ikusteko galdea egin dut; urrikalarazi nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 164. orr.


urrikaldu, urrikal, urrikaltzen da/zaio ad errukitu, errukia erakutsi.

Adiskide maitea, adiskide laztana, urrikal zakizkit neure oinazeengatik; urrikal zakizkit batez ere zeureengatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Dohatsu urrikiz dabiltzanak, urrikalduko bainatzaie.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.

Orduan urrikal zintezke, eta irtenbide bat eskaintzen ahal diozu gizarte berdintzale honek bere altzoan har dezan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.

Haietaz urrikaldu zen, hain arloteak ikusirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Egizu menperatzaileek har dezatela errukiz, urrikal daitezela hartaz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,50

Jainkoari dei egiten dakogu gutaz urrikal dadin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.

Gutaz urrikal dadila Jainko ona!  Herria   2004-09-02

Bat-batean, beste mundurako abian banengo bezala, neure buruaz urrikaldu nintzen: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Zer egin dezaket ordea, ez bada zu miretsi eta zutaz urrikaltzea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 334. orr.

Urkatuak urrikaldu behar ditun gutaz, ez gu urkatuez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Hemen ez dudala lagunik topatuko, hemen ez zaidala inor urrikalduko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik, neure buruaz urrikaltzeko josteta libertigarrian ari nintekeen aspertu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Joanes joan zitzaion, azkenean, urrikaldurik, xutitzen laguntzera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.


urrikaldura iz errukia.

Ondo zekien aski zuela bere inguruan begiratzea eta "zorigaiztoko leku honetako aurpegi torturatu hauek" ikustea -hala esan du, eta harritu egin nau bere urrikaldurak, azken batean bera ere gure leku berean baitago- zeinen zeregin nekeza duen jabetzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.


urrikalgabe izond errukigabea.

Esklabu turkoa bailitzan baliatzen zuten, ama urrikalgabeak baimendu Agustinen manuetan ihalozka: urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen [...] eta nik dakita zenbat zeregin xehetan higatzen zen bederatzi urteko neskattoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.


urrikalgaitz izond errukigabea.

Eliz ataritik atera eta, urratsez urrats, poliki eta patua bezain urrikalgaitz, On Camillok plaza osoa zeharkatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Haren erreguei urrikalgaitz gertaturik ni, eskaintzetan behar izan zuen hasi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.


urrikalgarri 1 izond errukarria, urrikalmendua eragiten duena. (pertsonak)

Zertarako irakatsi bere seme urrikalgarriari halako ogibide hutsal eta alferrekorik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Alferrik da hainbeste gatibu urrikalgarriren sufrikarioa behin eta berriz aipatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Neska, ostera, begi luze eta mihi gaiztoz betetako auzunean bizi zen koitadu urrikalgarria besterik ez zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Hark hil zuen, eta gero istorio guztia asmatu, jendaurrean hiltzaile ez, baina alargun ero urrikalgarri agertzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 171. orr.

Haren ondoan etzaten nintzen ontsa ez bazen, goxoan elaka elgarrekin, eta aroa edertzen zeneko ateratzen ginen hango jende urrikalgarriaren artera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Alde batetik urrikalgarri, bestetik dohatsu hola doatzinen burraso eta haurrideak.  Herria   2004-09-23

Urrikalgarriak, larrua jotzea bizitzako ariketa gorentzat dutenak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

-Bazen aitatxi baino urrikalgarriagorik...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 209. orr.

2 (bestelakoak)

Zure hitzek, alkate laguna, bihotz-mamia ukitzen didate, negarrez jartzen nire arima urrikalgarria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

Baina ahots bat goratu da berriz ere, eta doinu urrikalgarriaz xuxurlatu: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 380. orr.

Honelako adierazpenak bihotzez eta ahoz murmurikatzen eta bere sentimendu urrikalgarriak hasperen atergabez azaltzen ari zela, bat-batean lozorroak hartu eta estasian erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Heriotza bala baten azkartasun urrikalgarriak eragin beharrean, itomen luze eta anker baten esku etorriko zitzaigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Basamortuko bizimodu urrikalgarri hartan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

Itxura urrikalgarri xamarra nuen inolaz ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Eskaleren kraskakoak urrikalgarriak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

3 (adizlagun gisa)

Erromes eta urrikalgarri itzultzen zarenerako, Josafateko zelaian izango nauzu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.

Ikusiak nituen aita eta ama ere halako nekezia batean, beren etxetik jalgiz geroz erdaraz behartzen baziren, doi bat urrikalgarri, sakelan pilik ez duten behardunen pare.  Herria   2001-10-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koitadu urrikalgarria (3)


urrikalkeria iz urrikaltasun gaitzesgarria.

Hortik ageri da, abereak hiltzea debekatzen duen legea, alferreko sineskeria batean eta emazteen urrikalkeria batean oinarritzen dela, zentzuzko Arrazoian baino segurago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.


urrikalki adlag errukitasunez.

Irri egiten dut orduan gertatuaz, eta irri egiten diot neure buruari, ez ankerki eta krudelki, baina urrikalki eta amoroski.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.


urrikalkizun izond urrikalgarria, errukarria.

Oreinaren historia kontatu nion: nola bi morroi haiek akabatu zuten oreinaren begi galduek Kristorenak oroitarazi zizkidaten, eta nola arrazoin hura askietsi nuen komunionea begi gaixtoz ikusteko, urrikalkizun ziren Kristoren begiak ez jateagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.


urrikalkor 1 izond errukiorra. (pertsonak)

Alde batetik agintarien politiko zikina, bertzetik Frantses xumeen eta urrikalkorren jestu onak.  Herria   2001-01-18

Ez naizela nehoiz eri izan, ez arimatik ez eta burutik, lagun faltsu urrikalkorrak galduak ditudala jada eta mundua neure begiz haztatzea eta onartzea dagokidala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Harek erran du zoriontsuak direla eztiak, Jainkoak hitzeman lurraren jabe izanen baitira, zoriontsuak urrikalkorrak, bakegileak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

2 (bestelakoak)

Konplizitate urrikalkor batean geldi zedin gure arteko atxikimendua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 141. orr.

Raduan Husaini hitz eta pitz hasi zen, aholku urrikalkorrez eta hausnarketa moralez beteriko bere ohiko hitzaldi luzeetako batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Probidentziaren erabaki urrikalkorrei, aldez edo moldez, uko egiteko arriskuan zela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Bazterrekoek, irribarre urrikalkorra; ez baita, segurrenik, gizon hastiala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

Irribarre sinpatiko eta urrikalkor bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ni, alderantziz, oso urrikalkor agertzen nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Oro har kontu handiz eta urrikalkor mintzatu zaigu, ahal beste saihestuz "lan eremu" hitza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.


urrikalmen iz urrikalmendua, errukia. ik urrikalpen.

Gizonak, arriskuaz jabeturik, urrikalmen eske: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

Badaki ezin duela urrikalmenik espero.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

-Zerorrek diozun bizibide horretakoa nauzu; eta, mindurak, dohakabeak eta zoritxarrak beren habia hortxe, nire arima barruan, badute ere, ez da horregatik besteen atsekabeetarako urrikalmena aldendu bertatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.


urrikalmendu 1 iz errukia.

Bekaizkeriari Urrikalmendua kontrajartzen zaio komunzki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.

Aljerian ikasi nuen naski urrikalmendua, konpasioa, eta berdin ohargabean pentsatu sentimentu hori dela sufrimenduaren justifikazio bakarra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Nafarroako bi budista fededun entzun ditugu; budismoaren oinarriak maitasuna eta urrikalmendua zirela zioten; huntara heltzeko meditazioa zela bide bat.  Herria   2004-10-21

Karitatea eta urrikalmendua bertze sentimendu guztien gainetik ipintzen zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.

Bere lagunaren aldeko urrikalmendua eskatu zion Jainkoari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Ez zien etxekoei penarik egin nahi, berak aski penarik iragan baitzuen hol-hola eta etxekoen urrikalmenduak oraino atsekabe gehiago sorraraziko baitzion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 102. orr.

Urrikalmenduaren argiak eztitzen duen justizia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 220. orr.

Emaztea begitantzen nuelarik karrikan barrena trofeo gisa biluzik, urrikalmendu handi batek hartzen ninduen, harrika eman baliote bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Edozoin gaizki egilek, den tzarrenak, merezi du beti errespetu eta urrikalmendu.  Herria   2003-04-03

Izeba batek hartu zituen, urrikalmenduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Anaia batek bere arreba eriarenganako senti zezakeen urrikalmenduzko maitasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

Hel daitekeela orobat urrikalmenduzko Jainkoa mendekuzko Jainko bilakatua den unea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.

Katolikoen begietan debozio eta xamurtasunezkoak ziren malkoak, Hereseetan damu eta urrikalmenduzkoak baitziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Alexandria, eskuperaturik, alferrik aritu zen Zesarri urrikalmendu eske.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orain gure aitak, amona aipatzen zuenean, "ene ama gaixoa" esaten zuen, eta maitasun eta urrikalmendu kutsu berezi batekin esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.


urrikalpen iz urrikalmendua, errukia.

Gaixo loretegiak! zangopilatuak izan dira, nehork ez zuela urrikalpenik heien suerte dohakabearentzat!  Herria   2003-07-31


urrikaltasun iz urrikalmendua, errukia.

-Jainkoak benedika eta salba dezala -errepikatu zuen urrikaltasunez Afifi andereak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.


urrikaltsu izond errukitsua.

Emazte urrikaltsu batek hartz-kume batzu amultsuki hazten zituen.  Herria   2004-11-25

Baina zugandik ihesi gindoazenon ondotik zu zeunden, Jaungoiko mendekatzaile eta aldi berean urrikaltsu hori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Eta, nola gipuzkoarra baitzen gizon ezin bihozberagoa eta ezin urrikaltsuagoa, guztia emaiteko disposizionean zegoena, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.

Ez dut nire zauririk ezkutatzen; sendagile zara, ni gaixo; zu urrikaltsu, ni errukarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Ez zaitut kontulari izateko gai ikusten -esan zuen Fubukik, irribarre urrikaltsu batez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 52. orr.

Liluraturik geratzen ziren haren eskuzabaltasuna, zuzentasuna eta samurtasun urrikaltsuarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.


urrikaltze iz errukitzea.

Urrikaltze horien sinesgarritasunaz eta Miller kargu honetara izendatzearen egokitasunaz zalantza ugari egon daiteke, ordea, militarburu hori urtebete egon baita AEBek Kubako uhartean eratu duten Guantanamoko detentzioguneko zuzendari lanetan.  Berria - Mundua   2004-05-06


urrikari 1 iz errukia.

Holakoa da gure paper mendea, urrikari guti senditzen duen hau.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Saddam Husseinenbi alaba, Rana eta Raghad beren 9 haurrekin, onhartu ditu Jordaniak iheslari bezala bere lurrean Abdallah erregearen baimenarekin, jendetasunez eta urrikariz.  Herria   2003-08-07

Mundu guziak ere urrikariz hartu ditu hango jendeak eta aitortu ere bere hobenek zituztela han gertatuetan kanpo erresumek, ONU, Belgika, Frantzia eta besteek.  Herria   2004-04-15

Ez natzaizu beraz urrikariz ondotik ibiltzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

2 urrikari izan erruki izan.

Hartaz urrikalduko direla, geroxeago Jainkoak ere haiek biak berak urrikari izan ditzan eta zinez zoriontsu egin lurrean eta zerua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

Ez nien urrikari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.


urrikarri izond errukarria.

Gaztea, tontoa, gaiztoa, urrikarria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Negar intziri urrikarriz hark niretzat eskatu baino askoz gehiago eman zeniola ikusten baitzuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 235. orr.

Arlote hark bizimodu bereko guztien itxura zarpazu eta urrikarria bazuen ere, arreta berezi baten merezient iruditu zitzaion adin bateko jaun ongi jantziari.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.

Hilgaiari afari berezia ekarri dio eta gero urkamendia jasotzen laguntzen du, urrikarriak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.


urriki (118 agerraldi, 32 liburu eta 23 artikulutan; cf erruki 1735 agerraldi, 185 liburu eta 61 artikulutan) 1 iz errukia.

Baina urrikia, adiskidantza eta amodioa berdin dira arrotz zure bihotzarentzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

Amodioaren segadarik arriskutsuenetariko bat den urriki amoltsua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

Urriki sakon bat baino ez dut neure baitan sentitu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Ainitzek urriki haundia agertzen dute.  Herria   2004-12-16

Askotan hil-beharrak gupida eske begiratzen zion morrosko hiltzaileari, beronek urrikirik gabe labana saihetsean sartzen ziolarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Bekatu arinak emaiten duen urriki gabeko erasia birtualak goxaturik, lokartzen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.

Urrikirik gabeko masakrea zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Eta, ez geroko urrikirik izateko, ikusi nahi zintudan, buruz buru.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Dohatsu urrikiz dabiltzanak, urrikalduko bainatzaie.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.

Hiru ekintzaileek urrikiz begiratu zioten, historia honetan nonbait berak bezain arrotza eta bakartua zelako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Urrikiz so egin zidan, dakienak ez dakienari so egiten dion bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Orai urrikiz daude, horra heien penak.  Herria   2005-05-26

Azkenean urrikizko barkamena sentitzen zuen neurekiko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

Komeni da Estatua gobernatzen duenarengandik bihozberatasun, barkamen, urriki eta ongi nahizko egintzak maizago agertzea, zigortzekoak baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

Urrikia eskatzen dizuet.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.

Une hartan azkenik gabeko urriki bat sortu zitzaidan ume dohakabe hauengana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Denek, amodio hutsak egiten ditugu eta berantegi urrikitan sartzen.  Herria   2003-10-23

Gogaituta behatu zidaten, behakoaren urrikia egin zidatenek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.

Aurpegi ezezagunak, elkartasun eta urriki obratzaile direnak, goi-izpirituaren lekuko.  Herria   2003-02-06

Hasian hasi, erran du ere ez duela urrikirik Jean-Pierre Raffarin deiturik gobernuburu karguan aintzina segitzerat.  Herria   2004-05-06

Ez da beraz lotsatua Bayrou eta ez omen du urrikirik Frantziako itzuli luze horri hola plantaturik.  Herria   2001-11-01

Ondo dago apala izatea, Estepan, baina historiak ez du urrikirik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.

2 urriki izan erruki izan.

Lan eginaz urriki dut baina probetxurikan ez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 74. orr.

Urriki nuen ene andrea aipaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

Hori erran orduko, kasik urriki nuen hola mintzaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Ene Jainkoa, nola urriki zaitudan!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Haren jokabidea gaitzetsirik, presuna urrikiko nuke, eta zain egonen nintzateke, isilean, zorioneko aldaketa batek jende prestuen estimua itzul liezaion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 58. orr.

Urrikiko nauzu hala ere, baldin zenbat sofritzen ari naizen hauteman ahal bazeneza.· Sophie maitea, urriki zakizkio zeure Cécileri, zeure Cécile gaixoari; zinez dohakabea da!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrikirik gabe (9)


urrikigabe izond urrikirik ez duena.

Ez da ikusi [...] euskal punk ohi batzuk baino epaile zorrotz eta urrikigabeagorik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

Herrestan zebilen, hala ikusten zen kartelean, desertu urrikigabe eguzki-erre batean barna.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.

Zifra horien atzean, eta irain urrikigabeen gibelean, giza sofrikario latzen prezioa ezkutatzen zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Zerua urdina zen; itsasoa, eskuinetara, mugiezina, eguzkia, neure bizkarrean, urrikigabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.


urrikigabeki adlag erruki gabe.

Hala oldartu zitzaizkigun indiar horiak eta zazpi gizon zuriak gainerat, on-edeki eta urrikigabeki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.


urrikimendu iz damua.

Jar zaitez, bada, belauniko, erakutsi zeure damua eta zeure urrikimendua Jainkoari bekatu guztiengatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 372. orr.


urrikimin iz damua.

Zergalaria berriz, han, nunbait, urrun, ezin fida ere otoitz molde baten hartzeko: bularrari joka, bere urrikiminak lehertua dago: "Ene Jainkoa, urrikal zaite ni naizen bekatoreaz."  Herria   2005-07-21


urrikior izond errukiorra.

Emandako zigorrak urrikiorrak direla esango ez banu ere, argi utzi dute behintzat, ez zela, auzitegiaren aldetik gogorregi jotzeko nahikunderik.  Berria - Mundua   2004-04-01


urrikitu, urriki, urrikitzen 1 da ad damutu.

Hamar bat urrats egin orduko, urrikitu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Ez zaio nehori urrikitu Bestaburu egun hortan trinketerat jinik.  Herria   2004-11-04

Gisa guziz, ez da hola eta hola apailatuko bigarren barreatze bati, lehen hura eginik aski urrikitua baititake bestenaz ere, holakorik ez badu ere berak aitortzen.  Herria   2001-01-11

Poenitere hitzak urrikitzea edo damutzea erran nahi duela latinez, edo zerbait eginik dolutzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.

2 errukitu.

Gaixo serorak nolako baldintzetan lanean ari ziren ikusirik, urrikitu zen Charles d'Abbadie d'Arrast, Etxauzko jauna, eta nola atsulutuki nahi baitzuen herriko nexkatxak eskolatuak izan diten, bere gain hartu zuen etxe eder baten eraikitzea eskola gisa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Urriki zaitez! deiadar egin nion.  Berria - Harian   2005-03-24


urrikitze iz damutzea.

Hola da ere Zeruetan galdua den bakar batentzat bozkario gehiago bada urrikitze beharrik ez duten 99 zuzenentzat baino!  Herria   2001-09-20


urril iz urria.

Urria deitzen diogu orain gauden hilabete honi: urrilla deitzen zioten lehenago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 413. orr.

Urtean-urtean urrilako bigarren igandean erromeria izaten da Urkiolan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.


urrilo iz mandragora.

Debekatutako sendabelarren artean daude, mihura, mandragora edo urriloa, basa erromeroa, heliotropoa, eta Estatu Batuetaik ekarritako erregaliza.  Berria - Gaiak   2004-02-07


urrin1 1 iz usaina; usain ona. ik lurrin.

Lore baten urrinarekin egunetan eta egunetan ametsetan aritzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Giroa kargatuz zihoan lehen porroen urrinekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Nire parean jartzean, gorputz garbitu berriaren urrina tabako usainari korapilatu zitzaion salan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Mugurdiek beren urrina gehitzen zioten usain garbi horri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Hezetasuna motelagoa zen, halako ibai usain belaxka bat, hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Belaunikatu nintzen iluntasunaren errezelaren azpian, horditzen ninduen urrinak inguraturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Urrin ia ezin atzemanezko bat, hain zaharra non bai baitzirudien usain baten arima zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Ez margoek ez urrinek, ezin naute jadanik engainatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hark landa usain osasuntsua zekarren merkatuko urrin txarren artera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Murtutseneko inguruetan gaitzeko urrin tzarra zegoen eta pietunak sudurra tapatu zuen mokanesarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.

Belar errearen urrin arina dabil airean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 72. orr.

Non-nahi urrin azkarra aditzen zen, usain mingotsa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona, arrain sunda bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Katu-gernuaren urrin mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Bere inguruko barazkien usain freskoak, azenarioen urrin sarkorrak asaldatu egiten zuten konortegabetzeraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Geltoki berriko obrari egur hezearen urrin sakona dario.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 284. orr.

Urrutiko loreen urrin goxoa sumatu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Bestearen existentzian sartuko, existentziaren urrin goxo-goxoa eta astuna darien mukositate gorrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Lasaitasuna berehala desagartzen da, haren lekua urrin ezagun baten usainak hartuta.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Hats kiratsu bat hedatzen zen, zur usaintsuen eta lore atsituen urrin zakarrez kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Haizeak urdaitegiaren urrin koipetsu hura eraman zuen haren arropetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Limbourg gaztaren hilzoriko urrin samin mingotsak iritsi zitzaizkien hiru andreei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazte denboran, Afifi anderea urrin saltzaile batekin ezkondu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Mota guztietako perfumez osaturiko urrin-hodeiak helarazi zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Haren besazpiak, eskuak, lepoaldea, urrin jario ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Umetango egun urrunetan, ordu umeletan batez ere, [...] nabarmendu egiten zen urrin-ortzadar anizkun hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Opil gozo beroa, lurrunarekin halako gurin urrin bat zabaltzen zuena. Espetxera eramango zaitut eta han berehala joango zaizkizu alkohol urrin horiek...!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ibaitik zikin, lokatz likits eta ustel urrina altxatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Falta, orobat, Domingoren zurrunga etenak eta eme-urrin epela Ramonaren ohantzetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Bide bazterrak papistaz beterik zeuden, leporaino armatuak, nornahi garbitzeko irrikan higanot urrina sumatu orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

Lokatz urrin motelak ondoko kaleetatik etorri eta haragi ustelen usainekin nahasten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Lore-urrin xumeak hedatzen zaizkie gorputzen zoko ezkutuenetara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Zoko urrin likitsa darien lau murru hits hauen artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

5 perfumea.

Hume Streeteko kantoira gerturatzean, urrin-usain handi bat nabaritu zuen airean eta neska gaztearen itxuraren azterketa bizkor bat egiten ahalegindu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

-Ekarri kremak eta urrinak, eta itxi parkeko ateak, bainua hartu behar dut eta.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrin berezia (4); urrin gazi (3); urrin gozoa (4)

pixa urrina (3); urrina zerien (3); urrina zerion (3)


urrin2 ik urrun.

urrindatu, urrinda, urrindatzen 1 du ad lurrindu. ik urrineztatu.

Eta agindu zien herrena intsentsuz urrindatzeko eta arrosa urez igurzteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ohar zaitezte, adiskideak, zeinen anker jokatu zuen Jaungoikoak nirekin, Lakatos urrindatu hura jarri zidanean trebes nire bidean pasatu behar nuen lehenbiziko bidagurutzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Baina harritua nintzen ikusiz nola nire maiteak bat-batean zirimola urrindatu baten itxura hartu zuen (zirimola sedukzioz betea).  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.


urrindu, urrin(du), urrintzen 1 du ad lurrindu.

Monoi usaina dago, landa loreekin urrindutako koko olioaren usaina.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.

Goizean, gauerako etxeko soinekoz jantzirik sartzen zen, irribarrez, ordurako usain gozoz urrindua, eta atetik galdetzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.

-Zuhaitz horren azpian, almizklez urrindutako ur ontzi bat dagoela, eta beste ontzi bat bete ardo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zeta zuriko durbante bat jantzi zuen, eta handik ile mataza tindatu eta urrindua zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Oso pinpirin eta urrindu ibiltzen baitzen beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

3 usain txarra-edo hedatu. ik kirastu.

Sokratesek zigea edan zuen eta pixa-kaka urrintzen zuen Sirakusa auzoko harrobi baten zokoan burua ebaki ziguten Demostena eta bioi.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 148. orr.


urrineztatu, urrinezta, urrineztatzen (orobat urrinztatu) du ad urrindatu, lurrindu.

Gerruntze gorri batek eusten zien haren bularrei, eta urrineztaturik zeuden haren sandalia-zolak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Inguru-giroa usnatzen nuen, eta hezetasuna erabat urrinztatua ailegatzen zitzaidan sudurretara.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

· Eterrez eta sendagailuz urrineztatu klinikako pasagia beilegian, eskuak aurpegiratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.


urringile iz perfumeak egiten dituena.

Egun batez, urringile batenera jo zuen, eta hark erregearen eta ministroen berri eman zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.


urrintsu 1 izond usaina hedatzen duena.

Zeru urdinarekin, belar berdearekin, lore urrintsuekin, bihotzaren maitasun ahalmenarekin eta izpirituak sinesteko duen ahalmen azkengabearekin, nolatan aspertu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.

Oihalak astiro hartu zuen estreina su; gero, ehuna barne-bustitzeko erabilia zuten olio urrintsuaren lurrunengatik, gora egin zuen garrak, urdinkara, ebanozko gainestalkietarantz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Sudurrak topo egiten zuen ukondoz, mahukaburuz, mahukaz, xingola-muturrez, atorraz eta soineko urrintsuz osaturiko hesi batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Zikinak eta urrintsuak izan arren, ikusgarriaren aitzinean larrua jotzeko gutizia jaukitzen zitzaien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.

Ohe hegiko apalean metatzera utzi gasna azal urrintsuak mirestean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Herio urrintsu, onar ezan ene ahotsaren libazioa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Urera keldarra ttanttaka igortzen nuelako, ilun, biketsu, urrintsu eta azkenean disgustagarri.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.


urrintto iz adkor usaintxoa.

Haren zakarkeria kontrolatuak, berriz, ordenaren zerbitzariek administratu arruntekin ohi duten jokamoldearen urrintto nahastezina zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.


urrinztatu ik urrineztatu.

urriondar ik urri2 2.

urririk 1 adlag doan. ik dohainik.

Urririk ala pagatuz?  Herria   2001-05-03

1882an irakaskuntza urririk izanen da lehen mailan, gero bortxazkoa denentzat eta laikoa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.

Baztango balleko etxeak ere ez dik nahi hori, urririk emanik ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 144. orr.

Konfiantza pagatzen da, ez da urririk egiten.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

Portugaletik itzultzean, bi Gaztela herriek eta Nafarroak hartu ninduten eta ongi etorri egin zidaten ene lanak eta aholkuak baliatuz, hamabi bat urtez urririk.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

Delako gutun hori igorria izan zaie, urririk erakasle guziei.  Herria   2003-05-22

Hurrengoan bere etxeko giltzak utzi zizkidan, sartu eta neronek zaintzeko bera Benidormera zihoalako urririk, zozketa bati esker.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Telebixta publikoko (2. gatekoak) eta anitz artistek parte hartzen dute, izan diten kantariak, jokolariak zineman edo antzerkietan, bakoitzak berea emanez eta urririk.  Herria   2004-12-09

Sartzea urririk.  Herria   2001-07-26

2 urririkako izlag doakoa.

Bestalde oraino, urririkako zonbait kontzertu aste guzian zehar, itsas-erakustegian, Kasino aintzinean eta Santa Eugenia elizan, besteak beste.  Herria   2003-04-17

Beldur dira eskaintza horrek, iduriz urririkakoa, izan ditzan, edo badituela jadanik baldintza edo kondizione batzu, hartzale gaixoa beste nunbaitik estekatzen dituenak.  Herria   2005-01-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autobusak urririk (3); haurrentzat urririk (3); ikastaldi horiek urririk (3); jostetak urririk (3); plazako jostetak urririk (3); sarrera urririk (3); sartzea urririk (155); sartzea urririk da (12); sartzea urririk izanen (29)

urririk eman (3); urririk eskaini (3); urririk eskainiak (5); urririk eskainiak izanen (3); urririk haurrentzat (3); urririk izanen (45); urririk izanen da (37)


urriskide (orobat urrixkide) iz bazkaltiarra.

Urriskidez urteoro barka oi dute maitaro.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.

Orriskide ote zan adierazteko, balio du au jakiteak: apezak esaten du [...]: "egun urrixkide izanen dira olako ta olako".  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 149. orr.


urritasun 1 iz urria denaren nolakotasuna.

Urria, usoek beren pasa egiteko aukeratzen duten hilea, batzuen ustez urritasunarekin lotua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.

Errana dut Neurritasuna, Urritasuna eta Xahutasuna Izpirituaren ahalmenak direla eta ez grinak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Urritasunean dena duzu faltan, aberastasunean oro soberan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Senatuak lukurrerien alde hain setatsu jokatzen zuen garaian, pobrezia, neurritasuna, urritasunarekiko maitasuna oso handia zen erromatarren artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala.  Elizen arteko biblia   Has 41,54

Niretzat euskaraz idaztea irakurle gutxiago izatea da, eta idazle bezala horrek pena ematen dit; baina bestetik, urritasun hori libertate eremua ere bada niretzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Irakurleen urritasuna ez da soilik euskal literaturaren arazoa.  Berria - Kultura   2006-04-12

Hainbat urritasunen esparruan aditu diren 40 lagun inguru daude zentroan.  Berria - Harian   2005-12-22

Badakit grekoen aurkikunde ilunak latinezko bertsoz argitzea zaila dela, batez ere sarritan hitz berri asko sortu behar baita, hizkuntzaren urritasuna eta gaien berritasuna bide.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Kezka nagusia Euskal Herriaren nazio eraikuntzan emandako pausuen urritasuna da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Bazirudien zerbait esnatu nahi zitzaiola barnean, [...] familiarik gabeko bakartasunak, aurreneko zirraren pobretasun eta urritasunak, eta, azkenik, patuaren begirada latzak, modu aspergarrian begiratu baitzion, neguko elur-erauntsiak ganduturiko leiho batetik zehar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

2 (izenondoekin)

Edan-kontuan ere urritasun gogorrez jokatzen zuen, gorputzari ardoa galaraziz, gogoa jakinduriaren argira zuzendu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.

Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire herrira ausarki iritsi da portugaldarren modestia, apaltasun, urritasun eta abengazio-izpirituaren ospea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrazoia: tabako urritasuna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Adingabea eta adimen urritasuna duena.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Horietatik 268k entzumen urritasuna dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Trafiko handia dago, eta batzuek faroak piztuta dauzkate argi urritasunagatik, ekaitzagatik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Beren odol-urritasun horrengatik jende ustelagoa izaten da ezpatari eusteko, baina inolako beldurrik gabe jasaten ditu beroak eta sukarrak, beroa izaten baitu bere gorputzeko atalen elikagai.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Solasaldia -bestela ere ez oso luzea- bizkor zihoan isiltasunerantz hitz-urritasunaren bidetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 168. orr.

Bakoitzaren portareari eta edan-urritasunari buruzko oharrak ere ipini zituen Sobakevitxek, orri-bazterrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

5 (ekonomian)

Ekonomia urritasunaren edo murrizpenen zientzia dela esan daiteke nolabait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Ezin da dudarik egin kapitalen urritasuna [...] ekonomia garatuetan une jakin batean lan-eskua urria izatea baino okerragoa dela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Urrialdirik bada [...] prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Tokiko erakundeen bitartekoen urritasunak ez du ordea krisiaren dimentsio globala ezkutatu behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Inflazioak eta zergek zentzurik gabe uzten zituzten irabazi neketsuen eta urritasunezko aurrezkien bertute tradizionalak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

6 (ekonomian izenondoekin)

Urrearen eta zilarraren urritasun positiboaz gainera, bada bi metal horien arteko urritasun erlatibo bat ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Salneurri horrek euskarri du erkaketa, hain zuzen ere, bateko diruaren ugari eta urritasun erlatiboaren eta besteko, salerosian diren objektu edo merkatugaien urritasun edo ugaritasun erlatiboaren artekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

Merkatuko prezioek argi handirik ez digute ematen natur baliabideen urritasun bio? sikoari buruz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

7 (ekonomian, hitz elkartuean)

Kapitalismo industrialaren garaian, izan ere, mozkin-iturri nagusia ez ziren urritasun-aldeak, ekoizpen-kostuetan gertatzen ziren aldeak baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Urritasun-espirituak legegilearena izan behar du; on politikoa, on morala bezala, bi mugaren artean dago beti.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 251. orr.

· Historialariak bat datoz oro har urrearen gosea aipatzerakoan, urre-urritasuna eragozpena baitzen merkatarientzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Altzairu urritasuna dago munduan, Asia aldean bereziki, eta Nissan autogileak, kasu, produkzioaren zati baten aldi baterako etete bat ere iragarri du Japonian dituen lau lantegietatik hirutan.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugaritasun eta urritasun (3); urritasun edo ugaritasun (3)

adimen urritasuna (6); entzumen urritasuna (3)


urritsu izond urritasunez betea.

Alargun benetan heziak, helduak, ni baino, behintzat, askoz kultuagoak, bestelako adimenaren jakindurietan urritsuak izan arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.


urritu, urri(tu), urritzen 1 da/du ad urri bihurtu.

Laurdenera urritu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.

Putzua berriro urritu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Dezente urritua dela tumorea, aurreko erresonantziaren aldean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

Janaria urritzen ari zaigu.  Elizen arteko biblia   1 M 6,57

Bat-batean, argia urritu zitzaigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Zarata urrituz zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik, eta gogoa urritzen, orduan hasten baita bat bizitzeko arrazoien bila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Elizgizon ia guztiak [...] erromatar legearen mende bizi zirenez, lonbardiarren legeari men egiten ziotenen kopurua urrituz joan bide zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Nire gizonen kemena urrituz zihoan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Begira jarraitu beharra zegoen, segundu bakar batean ere zirrararen intentsitatea urritu gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

Ai, afektibitatea urritzen denean, zenbat kostatzen zaigun harremanen errealitate gordinari eustea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.

Hutsetik abiatzearen hotzikarak berak urrituko digu irudimena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

Hori gabe giza espeziea urrituz eta urrituz joango litzateke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Ez da nire aintza urrituko, ez eta nire indarrek huts egingo ere.  Elizen arteko biblia   Jb 29,20

Sorreran ugaria, nahasia eta bihurria zen mundua, nola xinpletu, urritu eta agortu izan den, edozeinek entenitzeko moduan erakusten digu egileak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Arbola urritzen doa, harria ugaltzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

2 (kontagaiekin, pluralean)

Saiatu nintzen ogitartekoak urritzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Bitartean, jatekoak urritzen eta egurra agortzen, urtarril hotz hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.  Elizen arteko biblia   Sal 109,8

Triki-trakak bakandu egin ziren, urritu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Oinarrizko lege horrek [...] lege zibil gisa urritu egiten zituen garai hartako praktika judizialaren gehiegikeriak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Urritzen hasi zitzaizkidan aukerak gailurrerako bidean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Bitarteetako bat zera izan zen, legearen xedeak betetzeko prest zeudenei oinordeko izateko esperantzak emendatzea, eta legeari uko egiten ziotenei urritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Iduri du aldekoak zerbait urritzen ari direla.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.

3 (era bururua izenondo gisa)

Bere ikusmen luzeko begiekin agian ikus zezakeen hosto antzeko forma urritu hura, urrezko plater baten gainean zutik jarria.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.

Duda egitekoa zen familia urritua irizkide izanen ote nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ez adimen urriturik, ez autismoaren arrastorik, ezta besteekin harremanak izateko eragozpen organikorik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean, usain nazkagarri hura gure lubakietaraino iritsi eta horrek gure morala areago birrindu eta indar urrituko zuelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Kantu urritzen hasi ziren zozoak eta urretxindorra, eta etxetxorien pipirrioen txanda iritsi zen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

5 (ekonomian)

Urritu egin zituen kapitalak; jaitsi interesak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Portugaldarrek hainbeste urre aurkitu dute Brasilen, non espainiarren etekina laster asko urrituko baita nahitaez, eta berena ere bai.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Demagun gastuaren eta urrearen arteko proportzioa 1/64 izan zela; zilar-kantitatea bikoiztu zenean -eta, beraz, prezioa erdira urritu zenean-, proportzioaa 2/64 izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

AEBek Europako Batasuna, Japonia eta Argentinarekin duten defizita urritzea lortu dute urtarrilean.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Zilarra laster bikoiztu zen Europan, eta etekina erdira urritu zen Espainiarentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Gaitza etengabe handituko litzateke, halako zorrak are gehiago urrituko bailuke kanbioa, eta Frantziak, azkenean, hondoa joko luke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Ondasun kolektiboa, "gizabanako batek, familia batek edo enpresa batek kontsumiturik, beste kontsumitzaile posibleei ondasun horren zenbateko eskuragarria urritzen ez zaien" hura da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko urrituko (3)

urrituz joan (6)

urritzen ari (8); urritzen hasi (3); urritzen joan (3)


urritx ik urrixa.

urritz ik hurritz.

urritze 1 iz urri bihurtzea.

Oparotasunaren urritzea, haztea bezala, ez da izango kanpotiko "kausa asaldagarrien" eraginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Azken buruan, zentral nuklearrek ez dute ozono geruzaren urritzearen erantzule den karbono dioxidoa.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Bizia beste zerbaiten gogoa da orain, edo, hobeki esanda, gogoaren urritzearekin, beste zerbaiten asmoa edo borondatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Gero, kontzeptu berri bat: ausentzia, hondamendia, urritzea, "Abgang" alegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 158. orr.

Zaila dirudi isolamenduak sentsibilitatearen eta minaren beraren hain urritze orokorra eragin ahal izatea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Garbitze, urritze, bakantze lana da idaztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.

· Hondamendi hori, noski, erabat saihets zitekeen aurretik, baldin eta kasu egin baliote ikusmen-urritzeaz estraina kexatu zenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.


urrixa (orobat urritx eta urruz g.er.) izond/iz abereez mintzatuz, emea.

Mamifero humano urrixaren destinoak ez duela nehongo gutiziarik sortzen ihardets diezaioket.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Emazteaz aspertzen haizenean, beti izanen duk basurde urrixaren bat eskura.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Nahiz eta hainbeste zorigaiztoren ondoren Joben artaldeak berriro etorri ziren hamalau mila arditara, sei mila gamelutara, mila idi-uztarritara eta mila asto urrixatara eta, [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

Gainerat erranen dut, adixkide baten etxe ondotik heldu dela eta guk: aratxe urritx batez ordaindu ginuen.  Herria   2003-04-03

Urrixa zen, ume gutxikoa hala ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.

-Ordotsak urrixari bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Hatz haiek elkar ukitzen zuten egunean batak bestea ukitzeko seinalea izango zela, edo ordotsak urrixaren gainera salto egitekoa bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.

Urrixa politen bat ote?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Urrixa ederrenak atxikitzen ditu gero ama onenak izanen direlakoan, tropa behar baita beti hobetu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.


urrixkide ik urriskide.

urrixko adlag urri xamar.

Aitortu ez ziona, ostera, diruz urrixko zebilela izan zen, eta bozkarioz hartzen zuela epaimahaikide izateko proposamena, hau da, ordainketa berantiar baina segurua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.


urruma 1 iz usoen eta usapalen kantu apal eta beti-batekoa; intziria, marruma.

Geltokiko buruaren usategitik heldu zen usoen urruma aditzen nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Gero eta nabarmenagoak ziren jauregiko teilatu-ertzetan zebiltzan usoen urrumak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Usoen urruma alaiak esnarazi zuen Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.

Bere esku paralizatuei begira zegoen, guardaren usaina aditzen, usoenaren antzeko haren urruma suabea entzuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 154. orr.

Auhen apal bat, eta gero urruma sakon eta ozena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Aitzindari izan ohi ziren zakurren zaunkak eta behien urrumak ere ez zituen entzun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Abereek zer urruma! urduri daude behiak, ez baitute larrerik.  Elizen arteko biblia   Jl 1,18

Abereek, haizea kontra zutenean ere oso urrutitik abioiak atzematen ikasi baitzuten, garaiz iragartzen zituzten, urruma luze eta ikaratien bidez, aireko erasoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Urruma zehazgabe batez erantzun nion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Kokotsa bastoiaren eskutokian igurzten zuen leunki, poztasunezko urruma isil bat egiten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Sarritan, otoitzean ari zela, beti berdina zen pozezko hots bat, usoen urrumaren antzekoa, ateratzen zuen: U! U! U!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.

2 irud/hed

Zaldiak ia geldirik baitzeuden, giharrak lasaiturik prediku mamitsuaren urruma gozoaren eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.

Umeari uraren urrumak isurtzen duen hizkera entzuten irakatsi nahian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Ekaitz egunetan olatuen urrumak eta haizearen uluak entzungo ziren idazlearen etxetik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Gustura asko hasiko nintzateke neu ere urrumak egiten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

Zerra elektriko baten urruma heldu zait, segundo batzuez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Gorputza kulunkatzera utzi nuen autoaren urrumen konpasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Zaldien irrintzia entzuten zen, eta Roata zekarren Hispano-Suiza-ren urruma.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Motorraren urruma isiltzeaz batera, ordea, Koioteren arnaska estua entzun dute.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 17. orr.

Hementxe dago Karibdis irenskorra, eta Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Aldi berean, ateko txirrinaren urruma entzun zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Ez zuen geldiarazi ez jainkoen ospeak, ez oinaztuek, ez ortziak bere urruma mehatxatiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Eguzkiaren urruma senti dezaket bizkarrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Zoragarria litzateke -esan zuen Maisiek urruma-ahotsaz-, ezta, Jimmy?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Une hartan langelan baitzen, bere uso-urruma xamur eztarriko hori egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla, bozina-hots, motore-urruma.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

5 urruma egin

Espaloian barna zebilen usoetako batek urruma egin zuen eta uso poloniar saldo bat bulegoko ate aldera hegatu zen. -O Jimmy -urruma egin zuen Alicek-, zurea bai bizitza kitzikagarria!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Amaiak atzera bota zuen burua, urruma eginez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 133. orr.

Hagin zorrotzak erakusten zituen piztiak Branek urruma egiten zion bitartean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Ahots batek urruma egin zuen kamaina-ilaran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.

Azkenean, itsasontziaren adarrak urruma egin zuen hirugarren aldiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Gas-lanparak, katuen antzera, patxadan egiten zuen urruma.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urruma egin zuen (11); urruma egiten (6)


urrumaka adlag urruma egiten.

Enara txioka bezala ari naiz intzirika, usoa urrumaka bezala.  Elizen arteko biblia   Is 38,14

Leihoko erlaizean usoak zebiltzan, urrumaka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.

Kaiolan erbinude bat edo lepahori bat sartu balitz bezala, halako ikaraz ari ziren hegalka eta urrumaka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.

Oraindik urrumaka ari zen katua ohean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 294. orr.

Katu bat bezala ari zen urrumaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Marialuisak urrumaka bukatu du gona josten, intziri fin bat irten da bere eztarritik eta odola xurgatu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

-Tripontzi -esan zuen urrumaka emakume ile horiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Txakurrak bere aspaldiko etsaia antzeman zuenean, urrumaka hasi zen, eta ilea laztu egin zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

Transparentzien makinaren motorra urrumaka hasi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrumaka ari (6); urrumaka hasi (6)


urrumakatu, urrumaka(tu), urrumakatzen du ad urrumatu.

Berant baino lehen harrapatu nituen biak zaltegian, besarkaturik eta urrumakaturik...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.


urrumari izond urruma egiten duena.

Ikusi zuena izan zen oihalezko kapela bat, lastozkoaren ordez, nahiko gauza berezia mundu hartan, non emakume urrumari guztien izena ma'am zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 56. orr.


urrumatu, urruma(tu), urrumatzen du ad urrumak eginez limurtu edo loarazi.

Era duk, lepozapian hatu bat daramana eta bere umea dela esanez urrumatzen duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.

Harexek eman baitzidan jaten eta bere bihotz-pilpirez urrumatu nire ametsak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Abuztuko egun beroetan han itzalean lo egin zitekeen, txorien txorrotxioek eta eulitzarren durundiak urrumaturik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Harryri iruditzen zitzaion kanpoan zegoela lotan, haizexka arin batek urrumaturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Baina gaugiro hozkirriak begiak astuntzen dizkizu berriro, eta, gauaren arnasa hotzak urrumaturik, logaletu egiten zara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.


urrun (6316 agerraldi, 269 liburu eta 1743 artikulutan; orobat urrin g.er.) 1 adlag distantzia handira. ik urruti.

Han, urrun, ezker, mendi hura: Iurramendia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Itsasoan urrun, Ogigia uhartea dago, non bizi baita Atlanteren alaba, Kalipso txirikorda ederduna.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Argiontziekiko zaldi-kotxeak, bi jendarme sarreran, zaldizainen oihuak urrun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.  Elizen arteko biblia   Sal 55,8

Santo Domingo begi bistan dut, baina oraindik urrun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Hain gertu, hain urrun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Urrun duk eta hurbil.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Urrun izanik ere ez direla hain urrun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

Ortzemuga urrun dago, hurrengo herria urrun, dena dago urrunago, eta distantzia honek txikitu egiten zaitu, kukutu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Antza zenez, nahiko urrun zegoen hirigunetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.

Erredakzioan denek genekien zuzendaria kanpoan zegoela, urrun, modako hondartza batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Urrun samar zeudenak elkar joka ari ziren, jendetzaren artetik bidea urratu nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Oroimena da urrun dabilenaren gosea zertxobait ase dezakeen jaki bakarra.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.

Urrun joan gabe, mendiez beste aldean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.

Eastbourne urrun utzia genuen estiborretik, Brighton parean izanen ginen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Azken zupada jo dio txirriari, urrun bota du kartoitxo kiskaldua, eta lasai gelditu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

500 kilometro urrunago dauden hirietara joateko.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Urtean zehar hainbatetan hitz egiten dugu hemengo eta urrunagoko profesionalekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Neskatxoaren begirada, geroago eta urrunagotik begiratzen digula.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

2 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Aberritik urrun banengoen ere, sentitzen nuen haren dei ahaltsua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Urkizutik ez zen urrun Lizardiren omenezko monumentua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

Nik ondo ezagutzen diat hire bihotza, eta bazakiat ez duala luzaro jasango Ginebragandik urrun egotea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

Nire etxetik urrun zegoen arren, ni Amaran bizi bainintzen, oinez joaten ginen moja bisitatzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.

Eskolan ikasten den Historia da, gehienik, gizonen artean izan diren gerlak, han nonbait, hemendik urrun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Haren tiroa ez zen jopuntutik urrun ibiliko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

-Eta hiria hemendik urrun dago?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Orain Korsikan da, hemendik oso urrun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.

Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun.  Elizen arteko biblia   Jb 30,28

Metro t'erdiz barnera zeuden [...] lehen zulaketa egina zutenetik ez oso urrun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

· Erregina Pauen zen, eta Paue urrun da Nafarroa Beheretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

3 irud/hed

Nahiz eta beti "Kaixo, Oliver!" alaiaz kasu egin, beti bezain gizalegetsu, serio eta urrun egon zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

-Urrun iritsi haiz hi ezpataz, urrunago iritsiko nauk ni otoitzaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

Ordu arte, eta pairamenduan urrun heldurik ere, den mendreneko galdera ez zitzaidan hurbildu ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Begiak berriro itxi eta, ametsaren azken kondarrari esker, urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

-Ongi da, seme, ongi... -erran zidan amak, urrun eta hotz orduan ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Henrike, aldiz, haidor eta urrun ageri zen ez hain aspaldi anaia erran zionarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Halako liskar txiki bat izan genuen duela hilabete batzuk, eta adiskidetzea urrun dago oraindik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

EAJk eta Eak [...] duela lau urte baino urrunago ikusten dute orain Vital Kutxako kontrola.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Normatik urrunagoko kontuak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Hau guztia urrunagotik zetorren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Argi zen, zinez, gure anaia eta aita Frantziskoren presentzia, hurbil ginenontzat ez ezik, profesaz eta bizimoduz urrun zirenentzat ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Hi ez haiz urrun iritsiko ni gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

4 (irud/hed, -tik atzizkiaren eskuinean)

Atomistengandik oso urrun dagoen Gersonidesek uste du kasu horretan atomistek dutela arrazoi.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Ez zen nitarik urrun, ez ere haatik nahiko nuen bezain hurbil.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Neskengandik urrun bizi izan nintzen, maitasunetik eta samurtasunetik urrun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Bakarrik honela lortuko zuen etorkizun dirdiratsu bat, miseriatik urrun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Bizi zibiletik urrun erretiraturiko familia handi batean munduratu zen Lukrezio.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Gure erakundetik erabat urrun dagoen jendeagana ere iristen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Neure bihotzetik hain urrun ikusi nuen aita, non ez bainuen ikusi ere egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 76. orr.

Baina, baketik eta atsedenetik urrun, osabak bere asmoak zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 284. orr.

Asmo horretarik ezinago urrun zen!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 310. orr.

4a (irud/hed, -tik atzizkiaren ezkerrean)

Guk eguraldi hotzera egokitzeko izan dugun modua urrun dago perfekziotik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Zeharo urrun dago, ordea, Historiaren Heroien estetikatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Asmo txarrez pertsegitzen nautenak hurbiltzen ari zaizkit, urrun dira zure legetik.  Elizen arteko biblia   Sal 119,150

Hango bizimodu lasai, geldi eta aspergarria urrun zegoen gerrako ekintza, oldarra eta suharretik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Erlijio kristaua urrun dago despotismo hutsetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

5 (distantzia banakoen eskuinean)

Eta mitoa honaino hedatu zen, milaka kilometro urrun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.

Lehen baino 190 km urrunago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Bizpahiru metro urrunago jartzeko agindu zidaten.  Berria - Harian   2005-06-10

Egun hartan bertan, uztailak 22, arratsaldeko ordu batean bi tarantasak Tiumenera heldu ziren, hirurogei versta urrunago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Gizakietan, ez dago hezur-zelularik odol-hodi batetik 0,1 mm baino urrunago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 27. orr.

Amazonas ibaiak 1.500 kilometro urrunago, itsasoratzean, izango duen kolorea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

6 (denborari dagokiola)

Eta urrun dago oraindik inspirazioaren erauntsi errukigabeak beste alde batetik joko dueneko eguna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Gero hori urrun dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.

Gaur, gaur hori, urrun da, eta aspaldian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 92. orr.

45eko Bazko ez zen urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Igandearen zain zegoen, eta igandea urrun ez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Historian oraino urrunago, horra Karrantzako Bartolome, nabartar apezpiku famatu baten gora behera latzak.  Herria   2004-03-04

Hau guztia urrunagotik zetorren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

7 (-tzetik atzizkiaren eskuinean)

Ene asmoen konplitzetik urrun nenbilen ni, orduan ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Etsaiaren sareetara eroriak ziren eta sare haren erdian beha zeukaten lupua nolakoa zen asmatzetik urrun zeuden oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Aihertzeko indarra izatetik urrun, doi-doia gelditzen zitzaion zutik egoteko bezainbat indar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.

7a (-tzetik atzizkiaren ezkerrnean)

Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

8 (izen gisa)

-Urrun hartan aurreztu ahal duzun guztia, alferrikako gastuak saihestu, eta ardoa eta txerrikia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Kanoikadak entzuten ziren urrun gorrian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Serioago pentsatzen jarrita, beharbada denboraren urrunak iruzur eginarazten dit.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Bere baitan eguzki tipi bat gordetzen duena eta denboraren urrunetik,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 317. orr.

• 9 izond urrun dagoena.

Niretzat, Arantzazu Tibeteko monasterio urrun, misteriotsu eta itxia izan da beti.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 99. orr.

Semea Afrika urrun hartan galdu behar gainera!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 60. orr.

Unibertsoko leku urrunak arakatzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Hiri hura ez zegoela bazter urrun batean galdurik, bi hiriburuetatik hurbil baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 299. orr.

Enkanteen burrunbek gortu egiten zuten kanpai urrunen danbadekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Poloniako zoko urrunen batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Herrialde urrun desagertuetan kokatuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Ospa egiteko, mugak artean irekita zeuzkaten herrialde urrun, mitiko haietako batera aldatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Demagun, esaterako, badela bulego bat -ez hemen, herrialde urrun batean baizik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Eztanda urrun baten burrunba besterik ez zuen aditu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Abesti urrun baten doinua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Lizardiko gerizpean nengoen [...] noiz eta oihu urrun haiek aditu bainituen, desesperatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Goizeko Ponferrada urrun zait, biziki urrun, etapa laburra izanikan ere bizkitartean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Esperantza urrun hori gauzatu egin zen, ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.

Haur galduaren ahots triste eta urrun hura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Kontzientzia bera argitzen den gure baitako sortalde urrun eta ilun horretatik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.

Badia bateko ur arbeltsu hilak ikusten zituen, itsaskiaren higidura urrunak ozta-ozta inarrosten zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Ekialde Urrunaren boterearen igoaldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

Asiari dagokio batez ere garapen-bideko munduaren indarraren gorakada, eta, zehatzago, Ekialde Urrunari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 130. orr.

Gehien maite zituen lagunak ilunpetarantz joan ziren, Ekialdeko zeru urrunean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ekialde Urruneko bi gizarteek bide desberdinak hartu zituzten hasieratik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 42. orr.

Zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bere jatorri urrunetik hasita eta gaur egungo betetasun-puntura arte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Txina urrunetik nator, onean etorri ere, eta han gauza miresgarrien lekuko gertatu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 123. orr.

Gailur urdineko mendi urrunetara.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Baserri urrunetako biztanleak plazara jin ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.

Gaua zetorren, eta berarekin ostalaria eta neskame bi, zuriak biak, zurbilak biak, urrunak biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

10 (denborari dagokiola)

1920ko urte urrun hartan. Eta 1981 urrun hartan gertatutakoa xehetasun guztiekin [...] deskribatu zidan Madame Margueritek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Negu urrun bateko otsoak. Umetako egun urrun harekin gogoratu nintzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 160. orr.

Halaxe errana nion Ibarrari aurreko azaroko egun urrun hartan. Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere, eta orduko emakume trufariak, eta urtarrileko gau urrun hartan utzitako hiri sabelkoi berbera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Orain gerta daitekeena aurreikusi nahi dute iragan urrunari begira.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Menturaz uholde nagusia baino lehenagoko den garai urrun batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Haurtzaroko garai urrunetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.

Etorkizun urrunean Rioquemado ikertuko duten paleografoek topatuko dute, antigoaleko fosil eta zeinu grafiko ugariren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.

Garai ez urrun batean haitz-horma bati ekiten genion aldarte berean oldartu nintzen lanera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

Sasoi dagoeneko oso urrun batean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.

Hilketa hura ez litzateke harro egoteko modukoa izango, baldin eta Goi Erdi Aro urrunean ere, egun bezala, etsai mairuaren kontra den-dena zilegi izan ez balitz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 125. orr.

Antzinate urruneko gertakari harrigarriak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 25. orr.

Antzinako aro urrunetako gertakariak errepikatu edo konbinatzen dituztela dirudi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Hebreeraren irazkia, arbasoen bitartez aspaldi urrunetik kosta ahala kosta ekarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Tren bat entzun dut: lehenaldi urrunetik datorren murmurio bat, ezagutzen ez dudan etorkizun urrunerantz doana.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

11 (hitz elkartuetan)

Halere, hurbilketa honek esnarazten dizkien gauzak bereziki interesgarriak dira urrun-ustekoontzat, haiek gu oraindik iritsi ezin gintezkeen areto batean egonak baitira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 93. orr.

Baliteke, gainera, horren esplikazioa urrun-gordean eta metafisikan bilatu beharrik ez izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

Gizonaren itzala, distantziaren eraginez, handitu, luzatu egingo da, urrun-baxu dagoen argiak gertuan dituen objektuekikoan egiten duen legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.

Hondarrean, urrun-hurbil ibiltze hori bere naturan da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

· Beititik ere, kanpoan zegoen pikondoa gogoratzen nuen beste ezer baino gehiago [...] eta hurbil-urrunak ere distortsionaturik nituela ohartu naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

Zergatik zegoen Gretta hain gogo-urrun?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.

12 ahaideei buruz, lehen edo bigarren mailakoa ez dena. ik txiki 15.

Geure familiako ahaide urrun bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

Zerrendako Eusebio nire lagunaren aita zen, ez ahaide urrun bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

Jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

· Kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela, harako herensugearen hortzen ereile Kadmo haren seme urruna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

13 urrundanik ik urrundanik.
14 urrundik adlag

-Nik Florent dut izena, urrundik nator.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

-Edo ergela haiz, atzerritarra, edo urrundik hator.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Jendearen bozak urrundik heltzen zitzaizkion. Tiroa urrundik entzun zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Nik urrundik ikusi nuen kaperako leihora hurbiltzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 356. orr.

Horrelakoak iristen ziren nire belarrietara, baina urrundik bezala bizitzen nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Gotorlekuaren zaintzaileak, giza usaina urrundik somatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Urrundik datorren promesa baten lurrina.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Beste gauza asko ere isiotzen dira urrundik, garra hurretik barruratu aurretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Medikuntzan, gaur egun operazio batzuk urrundik egiten dira, medikua eta eria bi tokitan daudela, konputagailuen bidez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Gainerako atentatuak, aldiz, urrundik agindutako lehergailuen edo mortero jaurtitzeen bitartez eginak izan ziren.  Berria - Mundua   2004-03-03

Emakumea oso urrundik zetorren, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

Hura ez zen, urrundik ere, gihar mendi erraldoi hari buruz zebilen zurrumurrurik okerrena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 51. orr.

Nik egin nezake neure ekarpentxoa, baina ez litzateke nahikoa izango, ezta urrundik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

Nik ez nuen antzeko ezer nabaritzen, ezta urrundik ere, baina zain nengoen, noizbait iritsiko zelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 59. orr.

Buruz buruko inkontruetan [...] gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

· Inguruan, gazte ilara bat haiei entzuten zegoen, konfiantzaz baina begirunez, urrun samarretik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.

Zertatik hornitzen dira itsasoko barne iturriak eta urrundiko kanpo ibaiak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

15 urrunean adlag urrun.

Trumoia urrunean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.

Urrunean, haranaren sakontasunean, bost bat legoara zuzen-zuzen, Ibai Handia zihoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Txalupariak entzuten ditut urrunean kantari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.

Aireplano bi itzulinguruka dabiltza urrunean, zapelatzak antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Ahots sendo bat garrasika ari zen urrunean: "Txikoria!".  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

San Martin auzoko etxeen gainetik, berriz, urrunean, Aldapetan behera, dilijentzia zaratatsu bat zetorren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

Luzaz "herria" izena eliza eta plazaren inguruko, baita ere urrunago edo urrunean kokatuak zeuden auzoen etxe eta eremuei zegokien.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Urrunean galtzen ziren hegazkinei tarteka begiratuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.

Begirada urrunean galdua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.

Begiak urrunean galtzen zituela, malenkoniaren besoetan harturik bezala, erran zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 253. orr.

Han, urrunean, itsasoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Hogeita hamargarren mailan gaude eta nire parean, han, urrunean, milaka izar nahasten dira Hong-Kong portu famatuaren ur dirdiratsuetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Urrunean, oso urrunean, denboren hasieratik datorren ahots bat aditzen diat, nire aitaren ahots goibel eta zuhurra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.

· Oso urrunean, haurtzaroan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.

16 urruneko izlag ik beherago 20.

Haiek [...] barre algaraka ikusteak, urruneko herrietako kantak abestuz, bihotzak pizten zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.

Urruneko mendietan berdea urdin bihurtzen zen, urdin ilun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Antzinako eta urruneko hizkerak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.

Hain urruneko kontuak izanik, bitxia zen benetan bi oroitzapenak une hartantxe gogora etortzea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.

Gure begien aurrean gertatzen ari den aldaketaren urruneko aurrekariak hobeto agertzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Beti ematen du urrunekoak etxekoaren aldean aberatsa, dotorea eta jasoa, baina irudipen hutsa besterik ez da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 151. orr.

Urruneko senideen edo aspaldiko lagunen argazki zaharrak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Hain urruneko kontuak izanik, bitxia zen benetan bi oroitzapenak une hartantxe gogora etortzea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.

Hortik dator bigarrenekorik, Jainkoa ez dela propioki deitzen ahal gauza berezien kausa urrunekoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.

· Urruneko garai haietako zirkulazioaren hotsa egiten duen idazmakina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

17 urrunen izond

Bi muga urrunenek, hots, sentimenak eta adimenak, halabeharrez egon behar dute elkartuak irudimenaren funtzio transzendentalari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Baldintzen aldetiko ilara baten sintesiari, hots, agerpen jakinaren baldintza hurbilenetik urrunenera doanari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

Berria herri urrunenetara ere ailegatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Ia segundo bat behar baita hurbileneko egokitzapenetik urrunenekora aldatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Zirriturik txikiena nahikoa zuen amaren gogoaren bazterrik urruneneraino sartzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.

Urruneneko mendigainak garden ageri ziren, hego haizearen lana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Haurtzaro urruneneko baserri-katuren bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Gure arbasorik urrunenen garaian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 305. orr.

Miradorearen alderdi bat, kafetegitik urrunena, ilunpean zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.

Beraz, kausa eragiletzat, Bera da urrunena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Gainerako bidaiak, diren urrunenak ere, anitzetan modu estatikoan egiten direnak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

· Gizonarengandik urrunen dauden ugaztunetarikoak dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Etengabeko uhin-zirkuluak sortzen dira zentroan eta, ahalik eta urrunen zabaltzen joaten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Rogerrengandik ahalik eta urrunena egoteko hitza eman nion neure buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

18 urrunera adlag

Urrunera, eskuin, Jurramendi, ezker, San Bartolome mendiak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.

Urrunera, zakur baten ehausiak, ardien marrakak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Auto baten argi ahulak ikusi nituen urrunera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Denbora aurrera eta gure ibilera gehienbat mantsoarekin, ezin izan gara urrunera heldu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.

Bide horretatik ezingo ginateke urrunera joan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Urrunera zoan bixta: alde batetik Manhattan deritzan auzoa, bi ibaien artean kokatua, [...].  Herria   2001-09-20

Orkoen ezkutua hartu eta urrunera jaurtiki zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 265. orr.

Urrunera begira itsas hegazti zuriak ikusi zituen, ibaiaren gainean eguzkitan hegan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Leihatila ondoan eserita, urrunera begira, trago laburrak eginez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Bizartegiaren atarian zegoen [...] osaba Kamili begira, eta, bien bitartean, bere pentsamenduek urrunera egin zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.

Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, danbor hots bat entzuten zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

19 urrunetik adlag urrundik.

Urrunetik, liluragarri ageri zitzaizkidan lurjabearen etxeko teilatu gorria eta tximinia zuriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Urrunetik gentozen autentizitate bila. Urrunetik ezagun zen axalaren kolore beldurgarria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Aita beti urrunetik etortzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Karruseletik atera eta urrunetik begiztatu nuen eszena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Jende ainitz urrunetik so eta so, zer gertatzen ote zen.  Herria   2004-08-12

-Ulertu didazu? -galdetu zidan urrunetik, ahots apalez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

-Ez banaiz segituan azaltzen -oihukatu zuen Alexek, urrunetik-, ez egon nire zain.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 144. orr.

-Ene jauna -mintzatu zitzaion-, oso urrunetik nator eta olio hau bihar azokan saltzeko ekarri dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Iruditu zitzaidan, nonbaitik, biziki urrunetik nentorrela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

[Oihana] ez baitzen egiazki urrunetik zirudien bezain sarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

20 urrungo izlag urruneko.

Tarteka urrungo trumoi-hotsen oihartzuna hedatzen zen inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

Aholkulari eta buruzagi kargu asko bete ditu bere sorterriko probintzian, haren omena heltzen zelarik urrungo leihorretaraino.  Herria   2003-07-17

Ontzi gehienak urrungo itsaso haietan diren ekaitz eta bertze lanjerretan galdu ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 38. orr.

Mapagileen begiak zentroren batetik begiratzen du, eta urrungo edo hurbilagoko zentro horretatik erabakitzen da, adibidez, zer dagoen eskuinean eta zer ezkerrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Ikas urte huntan apezgaiak 6 dira Baionako semenarioan: bat gure eliz barruti edo diosesakoa eta 5 urrungo Uhartetarik jinak (La Reunion, Seychelles, Martinique).  Herria   2005-05-19

Lurralde nordiko urrungo horietan, maiatz-leheneko sutzar hauek, gure sanjoan suen antz handia dizute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

21 urrun izan du ad

Zakarki gogorarazten zidaten Donostia urrun nuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Egun, urrun dute ohiko harrabotsa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Ostalariak ez ditu urrun malkoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza.      - 0. orr.

Urrun zuen gogoa, ordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino; urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.  Elizen arteko biblia   Nk 1,16

Abuztu horretako gertakizunen kontatzaile lana bizkarreratzean, urrun izan dut duin agertu nahia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Gazte sasoikoak ziren, ezkongabeak edo emazteak urrun zituztenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

22 urrun-min

Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Bilaketa horrek ekarri ziola Rothi bere lanetan nabaria den judu-eslaviar melankolia, haren kasuan Habsburgoen monarkiaren azken urteen eta Europa ekialdeko juduen mundu galduaren urrun-minaren forma hartu zuena.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.

23 urrun-urrun izond

Mendiez bestaldeko herri urrun-urrun batetik heldu naiz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Lausoa da dena, eta galdu egiten naiz oroitzapen urrun-urrunean, ikuspen batzuk beste batzuekin nahasten ditut.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Urrun-urruna zitzaion Ruche jaunari kontu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Begiek, zeru-urdin ia zuri batekoak baitzituen, urrun-urrunak baitziruditen, burezur barrenean josiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Urrun-urruneko hiri bat balitz bezala aipatzen zuen, hiri bat barregarria bezain arbuiatzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Uholde handiarena, urrun-urruneko antzinatean gertatua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.

Orro sakon bat entzun zuen urrun-urrun, sendoa eta luzea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Hire atzetik joan nahi diat nik, urrun-urrun, noranahi, denbora askoan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.

Hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Ederra zen Obabako harana: freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; goxoak eta bigunak hurrengoak, herri-koxkorrak zein etxe bakartiak babesten zituztenak; urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun-urrunenak, azkenekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain urrun (13); arras urrun (9); aski urrun (39); bazter urrun (8); bestearengandik urrun (6); beti urrun (7); bezain urrun (58); biziki urrun (37)

egiatik oso urrun (7); egun urrun (6); elkarrengandik urrun (17); errealitatetik urrun (11); etxetik hain urrun (6); etxetik oso urrun (7); etxetik urrun (66); euskal herritik urrun (17); ez da urrun (22); ez dago urrun (8); ez hain urrun (31); ez oso urrun (46); ez urrun (80); ez zen urrun (12); ez zuen urrun (6); frango urrun (13); garai urrun (6); gizonarengandik urrun (18); gizonarengandik urrun bizitzeko (18); gugandik urrun (6); hain urrun (202); hain urrun zegoen (7); han urrun (30); handik ez urrun (11); handik urrun (17); hein bat urrun (13); helmugatik urrun (6); hemendik urrun (40); herrialde urrun (9); herritik urrun (40); hiritik urrun (8); hoin urrun (14); hoin urrun joan (6); horren urrun (10)

izatetik urrun (18); jaioterritik urrun (7); leku urrun (9); mailatik oso urrun (7); mailatik urrun (7); mundutik urrun (10); nahiko urrun (28); nahikoa urrun (11); nigandik urrun (18); niregandik urrun (11)

oraindik oso urrun (7); oraindik urrun (20); oso urrun (322); oso urrun dago (21); oso urrun dagoela (11); oso urrun daude (12); oso urrun ez (8); oso urrun gelditu (9); oso urrun geratzen (7); oso urrun zegoen (7); postuetatik urrun (9); sobera urrun (25)

urrun baitago (6); urrun baitzegoen (7); urrun behatuz (6); urrun bizi (44); urrun bizitzeko (19); urrun bizitzeko ohitura (18); urrun da (19); urrun dago (95); urrun dago oraindik (11); urrun dagoela (38); urrun dagoelako (9); urrun dagoen (36); urrun daude (49); urrun daudela (17); urrun daudelako (7); urrun dauden (21); urrun dela (8); urrun den (7); urrun dira (8); urrun diren (9); urrun du (7); urrun dute (7)

urrun egon (42); urrun egon arren (11); urrun egonda (8); urrun egongo (7); urrun egotea (12); urrun egoteko (9); urrun egoten (6); urrun entzuten (6); urrun eraman (9); urrun eramanen (6) urrun gaude (17); urrun gaudela (8); urrun gelditu (26); urrun gelditu zen (7); urrun gelditzen (19); urrun geratu (20); urrun geratzen (26)

urrun ibili (25); urrun ibiliko (15); urrun ikusten (38); urrun iritsi (15); urrun izan (28); urrun izana (8); urrun izana gatik (7); urrun izango (11); urrun izatea (6); urrun joan (76); urrun joan behar (8); urrun joan gabe (22); urrun joana (6); urrun joanak (10); urrun joanen (7); urrun mantentzeko (8); urrun nago (6); urrun nengoen (6); urrun nintzen (6); urrun samar (48); urrun samarretik (6); urrun sentitzen (13)

urrun urrun (6); urrun zegoela (17); urrun zegoen (64); urrun zen (10); urrun zeuden (19); urrun ziren (7)

zein urrun (39); zein urrun dagoen (6); zeinen urrun (8); zugandik urrun (19)

ekialde urruna (8)

aise urrunago (13); apur bat urrunago (9); are urrunago (36); askoz urrunago (20); baino urrunago (109); baino urrunago joan (9); gero eta urrunago (79); hori baino urrunago (7); kilometro urrunago (15); metro urrunago (8); pixka bat urrunago (7)

urrunago dago (12); urrunago dagoela (9); urrunago daude (13); urrunago doa (11); urrunago egon (7); urrunago eraman (19); urrunago eraman dituzte (8); urrunago ere (42); urrunago ere joan (8); urrunago heltzen (6); urrunago ikusten (12); urrunago iristen (10); urrunago iritsi (7); urrunago jo (7); urrunago joan (91); urrunago joan gabe (12); urrunago joan zen (8); urrunago joanen (7); urrunago joanez (8); urrunago joango (6); urrunago joateko (14); urrunago joaten (10); urrunago sentitzen (7); urrunago zegoen (7)

zenbat eta urrunago (10)

urrunagotik ere (6)

ekialde urrunaren (8)

ezta urrundik (6); hain urrundik (9); oso urrundik (10); urrundik ere (19); urrundik ikusten (10)

ekialde urrunean (18); han urrunean (17)

urrunegi dago (7); urrunegi daude (6); urrunegi joan (33)

ekialde urruneko (63); mendebalde urruneko (6)

ekialde urrunekoa (13)

ahalik eta urrunen (32); urrunen dauden (6)

urrunera begira (7); urrunera begiratu (7); urrunera begiratzen (6); urrunera joan (9)

biziki urrunetik (7); frango urrunetik (7); oso urrunetik (10); urrunetik etorri (6); urrunetik heldu (6); urrunetik jinak (7)


urrunagotu, urrunago(tu), urrunagotzen da/du ad urrunago joan; urrunago eraman.

Solasaldian sartuago eta gainerako taldeengandik urrunagotuz joan gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 202. orr.

Urketariak bai, urketariak ikusi zuen Amsterdamgo ontzia gero eta urrunagotzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 193. orr.

Luzatua zirudien, zabaldua; bazirudien gero eta urrunagotzen ari zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 188. orr.


urrunaldi iz zerbait edo norbait urruntzen den aldia.

Elkarrizketa haiek moteldua nuen erabakia berpiztu zidaten, eta zure urrunaldiak Tratatu hau egitera bultzatu ninduen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

-Itzuliko naiz -esan du Biolonek-, urrunaldi bat besterik ez da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

Nekatua, bere gogoa artean itsasoarekin gora eta behera, urrunaldi luzearen ondoren bazterren usain eta zaporea bere buruaz jabeturik, kandelak bere begietan dilindan, bidea galdu eta hondora joan zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Ikaskidea izango zuen, eta ikasturte bukaeran eman izango zion, udako urrunaldiaren beldurrez edo.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 52. orr.


urruñar izlag/iz Uruñakoa, Urruñari dagokiona; Urruñako biztanlea.

Aratsaldeko 4-etan, kantaldi bat, Kamila eta Domeka urruñar anai-arrebekin.  Herria   2001-04-26

Baigorrirat etorririk, urruñar anaiak dira irabazle atera junior gazte mailekoen finala laurden huntan.  Herria   2005-01-06

Filipe Aramendi urruñar abokata. herria¬

Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria.  Herria   2003-07-24

Sustrai Colina bertsolari urruñarra lagun, herriko haurrekin lan berezi bat eramateko baliatu dira hitzorduaz.  Berria - Kultura   2006-04-29

Partida ederra, Patrick Ezcurrak bere urruñar lagun gaztearekin jokatzen zuena. Urruñar gazteak Sebastian Sorhueten aurka irabazi zuen beste finalerdian (40-26).  Herria   2001-04-05

Jakobe amurriarra, Arrate eta Oihane etxebarriarrak, Arantxa urruñarra eta Jean Louis heletarra.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.

9 sake egin ditu urruñarrak eta bost garaztarrak aise ahantziko dugun partida batean.  Herria   2005-01-06

Urruñarraren alde joan da auzia ondarrean.  Herria   2005-10-06

Junior gazteen finala zen hau Modernean 24an, urruñar bipil batek errexki ereman duena.  Herria   2005-04-28


urrunarazi, urrunaraz, urrunarazten (orobat urrunerazi g.er. eta urruntarazi g.er.) du ad urruntzera behartu.

Bultza eginez, txakurra urrunarazten saiatzen da mutila, baina hura ez da mugitzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 266. orr.

Gauez su handiak egiten dituzte piztia urrunarazteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Nire arrebaren alaba defendatu beharrean aurkituko nuela neure burua, eta horrek Joyce urrunaraziko zuela nigandik, hainbeste non neuri ere ostiko bat emango baitzidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

2002ko azaroaren 13an hasi zen itsasuntzia kraskatzen Galiziako kostaldetarik hurbil eta, Aznar-ek itsas zabalera urrunarazirik, azaroaren 19an urperatu zen bere petrolaki guziarekin.  Herria   2003-11-20

Beren bihotzetik idolatria beldurgarri hori erauzi eta berengandik urrunarazteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Alabak etengabeko ardura sortzen dio aitari barruan, loa ere urrunarazten dion kezka.  Elizen arteko biblia   Si 42,9

Judas, bere diru-poltsa eskuan zuela, Ebanjeliotik erabat urrunarazten duen zekenkeriaren irudi tipikoa zen tradizio monastikoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.


urrundanik adlag urrutitik.

-Zer erran diezu? -galdegin zion, ohartuz gizonak ez zirela ostatutik atera eta doi bat urrundanik, noiztenka begi ukaldi bat botatzen zietela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.

Egun gogotik behar dut aitortu asmo hori ez dezakedala gaitzets, zeren ez baitzituen hark aldez aurretik ikusten ahal nihaurk ere urrundanik igurikitzen ez nituen gertakariak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 390. orr.

Haatik, baldin urrundanik gosta ahala gosta egiten badizut uko, zer gertatuko litzateke bada zu hemen bazina?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 385. orr.

· Urrundanik eguna hautatu eta iduri luke ezin helduzko epea dela.  Herria   2003-07-31


urrundara adlag urrutira.

Urrundara bi argi azkar agertzen dira, emeki emeki hurbiltzen direnak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 92. orr.

Alemaniara deportatu zituztelarik ere ez zuen amatxi urrundara baizik ikusi eta, hori, lehen egunetan bakarrik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.


urrundu (2299 agerraldi, 240 liburu eta 572 artikulutan), urrundu(du), urruntzen 1 da ad urrunera joan. ik urrutiratu.

Urrundu egin nintzen, ez nuen gelditu nahi izan trenbidetik hurre zegoen autobusaren geltokian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Lauak karrika aldera urrundu ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Dena amaiturik, Lancelot basora urrundu zen, eta noraezean ibili zen denbora luzez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.

Munduko haizeak orduan mendebaldetik jotzen zuen, ekialderantz urruntzen ziren hodei trinkoak altxatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Errekaraino urrundu nintzen, eta han tente geratu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 79. orr.

Zutitu, eta Marisarengana urrundu nintzen; hark zotinka besarkatu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Samindura keinu bat egin zuen, eta eliz atariaren ertz baterantz urrundu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Elizari urrunduak zaizkio fededunak zirenak ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Emaztea urrundu zaio, haurra ere, hori baita bihotzean daukan zauria.  Herria   2002-12-26

Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,15

Neska isil-isila urrundu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Ez ginuen sinetsi nahi bainan sinetsi behar 57 urtetan urrundu zaukula Artekoeiherako Jean Pierre Lacroix, barkatzen ez duen eritasun batek eremanik.  Herria   2005-07-14

Izan ere, ongi guztiek, bikaintasunean ongi Gorenera hurbiltzen direnak eta sinpletasunean urruntzen zaizkionak, denek dute jatorria Ongi gorenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.

Ez zait bertze irtenbiderik gelditzen, non ez baita harengandik erdiestea otoi arren urrun dakidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.

Astindukada bat ate birakarian, bi aldiz, pote bat erortzen da, pausoak urruntzen dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

Gero, itsasontzia urrundu egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 122. orr.

Urrundu zen motorraren asotsa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 144. orr.

Tiro hotsak bakandu egin ziren, eta urrundu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Auto baten motor-hotsa urrundu zen, makakorroka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Ama-semeen pausoak lehen solairuan urrundu zirenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Giza marmaria urrundu arte egon nintzen hor, azpian nuen hilobiko maizterren zerrenda irakurtzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

2 (-tik atzizkiarekin)

Kostazaina noreste aldetik urrundu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

Tartetxo bat egin genuen elkarrekin, eta aldarte onean urrundu nintzen kale hartatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Harry zegoen lekutik urruntzen ari ziren, beste aldeko ertzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.

Taldearengandik pixka bat urrundu eta ezkutua gora altxatu zuen eguzkia islatzeko moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.

Besteengandik urrundu egin nintzen; bakarti bihurtu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

-Urrun zaitez niregandik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Urrundu ene begien bistatik!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.

Batzuetan, nahi nikek, zera, nola esan, neure buruarengandik urrundu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Etsaiak elkarren beldur dira, eta urrundu egiten dira elkarrengandik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Jainkoari xaloki entzutetik eta haren hitzari obeditzetik urrunduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Ziburuko barratik milia erdi aitzina urrunduak zeuden bafore biak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Jaitsiera postuetatik urruntzeko premia handia dute.  Berria - Kirola   2004-10-14

Ez naiz bizitza osoan urrundu jaioterritik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.

Noraren gogoa guztiz urrundua zegoen, ordea, Van Eystar senar-emazteen kezka, neke eta trenpuetatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Zeharo urrundua zen koordenatu negatiboetatik!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

3 (adizlagun edo kidekoen eskuinean)

Barrez urrundu ziren kontu-liburuak besapean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Gwain negarrez urrundu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 117. orr.

-Inch Allah! -erantzun diot, irribarretsu, eta irribarretsu urrundu da bera ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 113. orr.

Aski urrundu ondoan baizik ez zuten, elkarri begiratuz, hasperen handia bota.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

Sugea heriosuhar urrundu da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Bapore baten B-an ikusi nuen neure burua, uhinez uhin aurreratuz, kostaldetik bizi-bizi urrunduz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.

Zalu-zalua urrundu nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Marro balantzaka urrundu zen, ahotik irribarre ergela une batez ere galdu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Kulunka eta hegaka urrundu zen lurrazpiko ate barruan desagertu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.

Hansek karrika zeharkatu eta, euripean, lasterka urrundu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Arin baino arinago urrundu zen belardian barrena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.

Mutikoa korrika batean urrundu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Jiratu, eta urrats bizkorrez urrundu zen Giulietta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Del Valle urrats luzeka urrundu zen karrikan behera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.

Mutur okerrez urrunduta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

4 (distantzia neurriekin)

Halako batean, pauso bat urrundu, eta "¿Sabe?" galdetu zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

Fawkesi eta Kapela Sailkatzaileari isekaz begiratu eta pauso batzuk urrundu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

Pauso batzuk urrundu, eta bueltatu egin zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 86. orr.

Hara itzultzen ziren beti, paseoz paseo inguratzen zuten hiri hartara, handik ehun pausora urrundu ezinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Kanpora atera eta ehun bat metro urrundu zen etxetik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Gaztelaniara pasatuko direla mikrofonoetatik bost edo sei metro urrundu bezain azkar.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Sabethek garrasi egin zuenean, gutxienez berrogeita hamar metro nintzen urrundua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

Kontinenteak urtero lauzpabost zentimetro urruntzen dira elkarrengandik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Hilaren 21ean, SpaceShipOne espaziontzia Lur planetatik 100 kilometro urrunduko da.  Berria - Gaiak   2004-06-04

• 5 du ad urrunera eraman.

Jabeak atera dituen laido eta biraoek urrundu dute handik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Nire ideien isuriak urrundu egin naute nire gaitik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

Nazkak urruntzen zaitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Ahalegin horiek ez ote zaituzte lehendakariaren emazteagana hurbildu, zeure ergelkeriek urrundua zintuztelarik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.

Zeugandik urrundu behar nauzu!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 294. orr.

Ileari, sudurrari, ahoari begi eman zien, argazkia urrundu zuen, hurbildu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Geriatrak keinu bat egin du airean, kiratsa urrundu nahi denean bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Urrundu niregandik zeure zigorra, zure kolpeez akiturik bainago.  Elizen arteko biblia   Sal 39,11

Orain, Jaunarekin ituna egiteko asmoa dut, bere haserrea guregandik urrun dezan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,10

Egun izugarri hartako amesgaiztoaren irudiak apur bat lausotzeko eta urruntzeko ahalmena izan zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 131. orr.

Otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen.  Elizen arteko biblia   Mk 14,35

Halako batean, ez batak ez besteak begirada urrundu ez zutelarik, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Herioaren oroitzapenak bekatutik urrunduko gaituela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Krutxagak gaizki urrundu zuen Karpinen erdiraketa bat.  Berria - Kirola   2004-11-14

6 (-tik atzizkiarekin)

Besotik heldu eta sarreratik urrundu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Beldur nintzen adierazpen horrekin nigandik urrunduko ote nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Bi gizon haiek Florentengandik urrundu nahi zituen, nonbait, eta beldurtzen saiatzen zen horretarako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Lurraldeetatik urrun aldentzen gaitu, ama eta lagunetatik urruntzen gaitu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 213. orr.

Begiak urrundu nituen ministroarengandik eta haren andrearengandik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Izututa begiratu zion Roni, atzean baitzeukan, eta bere aulkia urrundu zuen harengandik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Hala urruntzen nauzu zugandik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.

Aita santua [...], ez urrundu niregandik zeure laguntza.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,8

Tragoxka bat edan, eta kikara ezpainetatik urrundu gabe adi begiratu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.

Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.

Gizarteak egunerokotik urrundu egin du heriotza.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Ekimen alternatiboak babesten dituen oro automatikoki bere burua SPDtik urrunduko du.  Berria - Mundua   2004-04-04

Sortu gaituen Jaungoikoaren agindupetik bere burua urrundu eta espiritu gaiztoen zerbitzura jartzen dena zintzoa ote da, agian?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.

Behin-behinekotasunak urruntzen gaitu Europako Batasuneko (EB) 15 herrialde garatuenetatik.  Berria - Ekonomia   2004-05-26

7 (era burutua izenondo gisa)

Gazteak ez gehiago baserri urrunduetan plantatu nahi, bizia gogorregi dela, ez direla bere familiaz behar den bezala arduratzen ahal.  Herria   2004-06-24

Bertzela bi medikuntza litazke, bat hiritarrentzat eta eskualde fagoratuentzat eta bertzea leku urrundu eta ahantzientzat.  Herria   2004-06-24

Ez herriak ez ditu ahanzten bere seme-alaba urrunduenak ere.  Herria   2004-06-17

Denbora batez segurik, gisa hortan urrundueri mendekatu zela Eliza, Aita Sainduak eskatu diote barkamena.  Herria   2001-05-10

Ia hilabete oso batez, goganbeharturik egon nintzen nire alaba haserretu eta urrunduari igorri nion gutunagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat urrundu (12); are gehiago urrundu (8); aski urrundu (5); asko urrundu (5); askorik urrundu (3); atetik urrundu (6); atetik urrundu eta (3); baloia urrundu (3); barrena urrundu (4); begiratu eta urrundu (3); bereizi eta urrundu (3); bidean urrundu zen (3); bidetik urrundu (5); bistatik urrundu (4); bizian urrundu (4)

elizatik urrundu (3); elkarrengandik urrundu (7); erabat urrundu (3); euskal herritik urrundu (8); frontisetik urrundu (3); gaizki urrundu (3); gehiago urrundu (22); gehiago urrundu dituzte (7); gehien urrundu (3); guregandik urrundu (3); haiengandik urrundu (3); handik urrundu (12); handik urrundu zen (3); harengandik urrundu (6); hartatik urrundu (4); herritik urrundu (14)

jaitsiera postuetatik urrundu (4); jauna urrundu (3); kilometro urrundu (10); kilometro urrundu zen (4); laster urrundu (3); metro urrundu (4); milia urrundu (3); niregandik urrundu (6); niregandik urrundu eta (3)

ondo urrundu (3); ondotik urrundu (4); pauso batzuk urrundu (3); pixka bat urrundu (11); poliki urrundu (4); postuetatik urrundu (6); sobera urrundu (9); sobera urrundu gabe (3); sobera urrundu nahi (3); ttipi ttapa urrundu (3)

urrundu asmoz (3); urrundu aurretik (3); urrundu bezain laster (3); urrundu da (23); urrundu du (3); urrundu eta hurbildu (3); urrundu gabe (25); urrundu niregandik (5); urrundu ondoren (3); urrundu ordez (4); urrundu orduko (6); urrundu zen (122); urrundu zen handik (3); urrundu zuen (28)

urrundua zen (7)

herritik urrunduak (3); urrunduak izan (4); urrunduak ziren (7)

gehiago urrunduko (3); kilometro urrunduko (3); kilometro urrunduko da (3); urrunduko da (4); urrunduko du (3)

elkarrengandik urrunduz (3); urrunduz joan (10); urrunduz joan zen (3)

herritik urruntzea (3); jainkoagandik urruntzea (4); urruntzea lortu (6)

baloia urruntzeko (3); bikotekide ohiarengandik urruntzeko (3); emaztearengandik urruntzeko (3); etxetik urruntzeko (3); gehien urruntzeko (4); handik urruntzeko (6); harengandik urruntzeko (5); hartatik urruntzeko (3); horien urruntzeko (3); jaitsiera postuetatik urruntzeko (3); kostaldetik urruntzeko (5); ontzia kostaldetik urruntzeko (5); postuetatik urruntzeko (7)

urruntzeko agindua (28); urruntzeko agindua ezarri (3); urruntzeko agindua hausteagatik (7); urruntzeko agindua izan (3); urruntzeko agindua zuen (3); urruntzeko aukera (4); urruntzeko aukeran (3); urruntzeko eskatu (4); urruntzeko hartutako erabakia (3); urruntzeko keinua (3); urruntzeko premia (4)

aldera urruntzen (3); asko urruntzen (5); baloia urruntzen (5); elkarrengandik urruntzen (5); erabat urruntzen (4); errealitatetik urruntzen (5); etxetik urruntzen (3); gaiztakeriatik urruntzen (3); gehiago urruntzen (11); gehiegi urruntzen (3); gehien urruntzen (4); gugandik urruntzen (4); handik urruntzen (3); harengandik urruntzen (3); nigandik urruntzen (5); niregandik urruntzen (3); nola urruntzen (9); nola urruntzen zen (4)

urruntzen ahalegindu (4); urruntzen ari (65); urruntzen da (25); urruntzen du (6); urruntzen entzun (3); urruntzen hasi (16); urruntzen hasia (3); urruntzen ikusi (16); urruntzen joan (3); urruntzen saiatu (8); urruntzen saiatu zen (3); urruntzen sentitu (3); urruntzen zen bitartean (5); zugandik urruntzen (3)


urrunerazi ik urrunarazi.

urrunketa iz urruntzea.

Badirudi higuin berezi bat sumatzen zela diferentzia pentsatzeko, urrunketak eta sakabanaketak deskribatzeko, berberaren forma lasaigarria bereizteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.

Denbora geroratuaren urrunketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Urrunketak, aldaratzeak eta mugimenduak lantzeko hainbat lan egin eta erremate saio batekin amaitu zuten entrenamendua.  Berria - Kirola   2004-02-13

Oihane kartzelan hil da eta kartzelak hil du, sakabanaketa, isolamenduak, urrunketak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11


urrunki adlag era urrunean.

Nahikoa izango dute sorbaldan ukitzea edo apur bat exajeratuki behiala egin zuten jertse tiradizo urrunki sentsuala errepikatzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.


urrunsko adlag urrun samar.

Baina Miarritze urrunsko dago -errepikatu nion-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Putzu kaletik kaia... urrunsko!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 83. orr.

Baina goazen aitzina, gai horrek urrunsko ginderamatzake-ta.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 27. orr.

Lizarratik ez urrun kokaturik (baina aski urrunsko, halere: bi ordu bide oinez) leku ezin aproposagoa zen halako bilera ezkutu goren horietako bat antolatzeko eta burutzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.


urruntarazi ik urrunarazi.

urruntasun 1 iz urruna denaren nolakotasuna; urruneko aurkintza.

Soinuen urruntasunak aldendu egiten dizu bertzearekiko, kanpoarekiko hunkidura.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Bretainiako erdi gunean da jarria Saint Carradec, Quimper, Lorient eta Saint-Brieuc-tik urruntasun berdintsuan.  Herria   2003-05-22

Bazirudien suzko mihiak piztu zitzaizkiola buruan, eta suak kanpora irten nahi zuela, gau oraindik ilunean urruntasun mugagabea erabat argitzeko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Edozein ehiztarik bere aldeko argudioak emango zitian, harrapakina gutxietsi, urruntasuna handitu, tiro egiteko posizioa txarra zela esan...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.

Aldean nuen jendeak, era berean, zelaiaren urruntasunaz jabearazi ninduen, hau da, kirolarien urruntasunaz, eta orduan gogoratu nintzen Schopenhauer-ez, hark idatzi baitzuen urruntasunak pentsamendua handitzen duela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 85. orr.

Kantu horren azken nota urruntasunean suntsitu zelarik, bet-betan jin nintzen errealitatera, orainera, bizitzara, gaura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Hitz arraroak entzun ditut eta urruntasunean arrisku berriak ikusten ditut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Erretagoardiako azken kasketak eta lantzak distiraka ari ziren goizaldeko eguzkipean, urruntasunean desagertzear.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Gertatutako guztia urruntasunetik ikusten baduk, onartuko didak nekez aurki daitekeela hitz bigunagorik, leunagorik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Urruntasun kronologikoa oso txikia izan arren, ezberdintasunak kontaezinak eta oso izaera ezberdinekoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Azterketa arkeologikoak beste helburu bat izango luke: berak bilatuko luke ea espazioa, urruntasuna, sakontasuna, koloreak, argitasuna, proportzioak, bolumena eta profila ez ote ziren garai hartan kontuan hartuak izango.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

2 irud/hed

Eguneroko tragedia txiki horiek kontatzeko, urruntasun neurtu batez baliatzen da idazlea.  Berria - Kultura   2004-10-09

Indiako herri-administrazioan egon zen azkenaldiko britainiar funtzionarioak arrazoiz esan zezakeen bere urruntasuna bere eginbeharrak betetzeko zintzotasun moralaren ezinbesteko ordaina zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Diskurtsoaren batasuna bilatu genuen objektuen baitan, euren banaketan, euren ezberdintasunen arteko jokoan, euren arteko hurbiltasunean eta urruntasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.

Zineman baizik gertatzen ez den distantzia psikiko bat, hurbiltasunez, txundimenez eta aldi berean ezin hurbilduzko urruntasunez osatua, eragiten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Gertatutako guztia urruntasunetik ikusten baduk, onartuko didak nekez aurki daitekeela hitz bigunagorik, leunagorik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Amak, marmolaren urruntasunetik, ohi zuen hoztasunez, kantitu ere gabe, gisa honetan ihardetsi zion aitari, berorika, jendaurrean ohi zuenez: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urruntasun aire bat zeukan Carmichael jaunak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

· Hautemate urruntasun ezin hobe batean dago kokatuta, bere mugek informazio egokiaren aleak zedarritzen dituztelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.


urruntxago ik urruntxe 2.

urruntxe 1 adlag urrun samar.

Hauk ere badute ikusleen berotasun beharra, galtzale hauk urruntxe gelditu badira ere.  Herria   2005-09-22

Jaten hasi baino lehenago, bi zakurrak, barrutitik urruntxe pixa edo kaka egitera aterako dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

2 urruntxeago (orobat urruntxago eta urrunxago)

Urruntxeago, kalesa txiki bat zetorren nekez eta astiro, hutsik, lau zaldi ile-luzek tiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Urruntxago, ezker, Obanos herrirako patarra hasten zaidala, hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Gogotik barre egiten dute urruntxeago daudenek, nahiz eta ez dituzten oso ondo entzun haren hitzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

Barrurago, apur bat urruntxeago, esparruko hartxintxarrezko kaleak mugimenduz gainezka zeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Bi ezagutza modu horiez bestalde, hirugarren bat badugu, urruntxeago erakutsiko dudan bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

Bere ikasketak herritik urrunxago eginak zituen, hala gertaturik, Arcachonen.  Herria   2003-12-04

3 (izenondo gisa)

Alabaina, kalkulu sinple batzuk aski dira erakusteko gaur egun Lurrean bizi diren gizaki guztiak ahaide urruntxeagoak edo hurbiltxeagoak direla.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

4 urruntxeagoko (corpusean urruntxagoko soilik) izlag

Agian, aterabide egoki bat atxemanen da, kartier hortako eta urruntxagoko jendea trankiltasunean bizi dadin.  Herria   2005-10-06

5 urruntxegi adlag

Ez dagokigu guri erraitea, ez ote zoan batzutan urruntxegi, xede bati buruz oldarra behin hartuz geroz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 118. orr.


urruntxo 1 adlag urrun samar. ik urrutitxo; urrunxko.

Urruntxo dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 207. orr.

Hiria portutik urruntxo egonda ere, jendetza handia bildu zen kaira, zer berri zen jakin gurarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Etxea hemendik urruntxo da, baina berori ez da galduko baldin eta horrako ezkerreko bide hori hartu eta bidegurutze bakoitzean ezkerretara jotzen badu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.

Urruntxotik ikusita, Siberiako bide nagusian hogei versta harago dagoen menditik, esaterako, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiriaren bazter urruntxo hartan zegoen Nijni Novgorodeko merkatu sonatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

3 urruntxoago

Hori gertatzen bada, usainak gogait eraginik, urruntxoago esertzen naiz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.


urruntzaile 1 izond urruntzen duena.

Kaltea, nahiz eta txikia, ezinbestekoa denean, giza grinen uxatzaile da, eta, aldiz, itxaropena [...] arriskuaren ideiaren urruntzaile, batez ere zikoizkeriaren eta ahultasunaren fruitu den inpunitateak indarra hartzen duenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

Ziurtzat jo dezakegu kasu horietan ere, heriotza zentzumen guztietatik sartzen denean ere, urruntzaile bat dagoela, leungarri bat: ideologia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Une benetan urruntzailea: heriotza, eufemismorik gabe esateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 379. orr.


urruntze 1 iz urrunera joatea; urrunera eramatea.

Urruntze horren arrazoiak azaldu zizkigun.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Poesia ez da, sarri esaten den bezala, hizkera arruntetikako urruntze bat; hizkera arrunta da hizkeraren osotasunarekiko urruntzea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 47. orr.

Betiko urruntze hori ez da gehienetan bat-batekoa izaten. Zure urruntzeak lagunt gaitzala guziak elgarri gehiago hurbiltzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Urruntzearen hirugarren kausa India eta Ingalaterra arteko komunikazioen bizkortzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Nasa zabala eta luzea, eta hortik hara ezker eta eskuin, ipar eta hego, trenbidearen bi aldeetaranzko urruntze amaigabea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.

Agintarien espetxe politika, dispertsioa eta euskal preso politikoen urruntze sistematikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Fernanek gau bolkaniko bat du amets, aste osoko urruntze nahitaezkoa berdinduko duena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.

Iheserako premiak eta ihes egin beharrak eta, aldi berean, urruntzeak sortzen zion melankolia alkoholaz arintzen saiatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horrela, neure burua leize barnetik urrundu nahiez, berriro amiltzen nintzen; behin eta berriro urruntze ahaleginetan saiatu ala, are eta sakonago jausten nintzen amildegian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

Presoen bizi baldintzak hobetzeko dela esaten ari dira [...] baina, faltsukeria galanta da, hori esatearekin batera, urruntze politika mantenduko dutela esaten ari baitira.  Berria - Harian   2005-08-14

Gaur 30 egun egingo ditu Julen Atxurra presoak gose greban, bere aurkako urruntze eta bakartze neurrien aurkako protesta gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Ukaezina da gaiaren aurreko urruntze-tartea askoz ere handiagoa dela molde honetako bertsoetan laburragoetan baino.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Ez nuen ordu arte hartu urruntze irudi bat egiteko xedea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

3 urruntze-agindu

Bi lagun atxilotu dituzte urruntze aginduak hausteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Bikotekide ohia erasotzeagatik jarri zioten urruntze-agindua hautsi izana leporatu diote 20 urteko gazteari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

18k bikotekideak mehatxatu dituzte, eta hiruk urruntze aginduak urratu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Epaileak salaketa artxibatu egin zuen hasieran, baina maiatzean berriz ireki zuen kasua eta 500 metroko urruntze agindua ezarri zion.  Berria - Kirola   2004-11-26

Gizonezkoak urruntze agindua zuen ezarrita.  Berria - Harian   2005-08-11

Gizonari urruntze eta inkomunikazio agindua jartzeko eskatu zuen emakumeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Ofelia Hernandezen ustezko hiltzailea aurretik pentsatutako hilketagatik eta urruntze agindua ez betetzeagatik zigortzeko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Urruntze aginduak ez al du huts egin?  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urruntze agindua (34); urruntze agindua ezarri (4); urruntze agindua hausteagatik (8); urruntze agindua hautsi (3); urruntze aginduak (14); urruntze aginduak ez (4); urruntze aginduak hausteagatik (3); urruntze bat (3); urruntze hori (9)

presoen urruntzea (3)


urrunxago ik urruntxe 2.

urrunxko adlag urrun samar. ik urruntxo.

Etxetik urrunxko habil, ez da hala?  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Aitorren hizkuntza zaharrean kantatzen zieten etxetik atera eta, euskara bizkarrean, lan eskeak bultzaturik urrunxko joaten ziren baserritarrei.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 21. orr.

Harengandik urrunxko nintzen. belaunen gainera aurtiki nion eskutitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.


urrupa ik hurrupa.

urrupada ik hurrupada.

urrupaño ik hurrupaño.

urrupatu ik hurrupatu.

urruti (3296 agerraldi, 228 liburu eta 674 artikulutan) 1 adlag distantzia handira. ik urrun.

Itsasoa, urruti, zarataka ari zen oraindik ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.

Leihoaren beste aldean, urruti, ferry bat sumatu nuen uraren eta behelainoaren artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Farolaren atzean, urruti, nire susmo bat dago, argitasuna: geltokia da, lau kafetegiekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Anaia guztiei, hemen nahiz urruti direnei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Ez du urruti txistularien eskola.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.

Santuaren aginduz, anaia batek hegaztia hartu eta urruti zegoen mahasti batean utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 386. orr.

Nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, [...].  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,3

Jainkoa ez dago ez urruti, ez aldendurik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Zergatik gaude elkarrengandik honen urruti?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 160. orr.

Larritasuna, herioa urruti ez zebilelako susmoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.

Eduki ezazu katu hori urruti!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Globo bitxi hori, kurba handi bat eginik, itsasoan urruti erori zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Zer galdu zaizu zuri hain urruti, munduaren beste puntan?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Euriak ez zirudien urruti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Azkenean erabaki dut Frantzia aldera jotzea, mendiz ez du urruti egon behar.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Ate joka etorrikoak ordurako urruti behar zuela kalkulatu nuenean, maleta hartu eta aterantz abiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Bigarren lehia makilarekin zen, ea nork botatzen zuen makila urrutiago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Euklidesek berak adierazia zuen [...] zenbat eta gauza bat urrutiago, orduan eta txikiagoa zela hark begiaren barrenean eratzen zuen irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Urrutiago, maitatuago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Ez dut utziko urrutiegi joan dadin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 28. orr.

Zakur bat zaunka ari zen, oso urruti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Ez kezkatu, hain larri zauritua badago, ez da oso urruti ibiliko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.

Ez zegoen abentura bila oso-oso urruti joan beharrik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 141. orr.

Emeki-emeki atzera egin zuen, eta urruti samar gelditu zen hura zertan bukatzen zen begira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Esnebiltokia nahikoa urruti zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Solasean egoten ziren, Parrottin urruti, urrutiago, are urrutiago zihoan, hain urruti ezen gazteak nekez jarraitzen baitzion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 153. orr.

2 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Bat-batean libre nintzela eta hura handik urruti zela sentitu dut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 328. orr.

Handik urruti nahi nuen, baina ez nuen alde egiteko kemenik. Abadia maldatsua, han, jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Martin izeneko batek idiak herritik urruti eraman zituen bazkatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Diote etxetik urruti izandako gaixoaldietan sentitzen dela gehien familiaren falta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Eliza hau ez zegoen ospitaletik urruti, Abiatu zen David eta Saulengandik urruti joan zen, ihesi, egun hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Zeru sabaitik soka mehe batez zintzilik bezala, lurretik ez urruti, ordea, eskura ia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Berehala lurperatu zuten, lehorrera atera zuten lekutik ez urruti.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

Ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Mendi txit goi baten tontorrera joan zen zubitik oso urruti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

Basomutil hark guardiak ikusi zituela hemendik ez oso urruti, gau hartan alegia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Nuarben [...] Ourenseko Sil ibaitik ondo urruti.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Weasley jaun-andreengandik urruti samar zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

2a (-tik atzizkiaren ezkerrean)

Öchler urruti samar bizi zen geunden tokitik eta metroa hartu behar zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

3 irud/hed

Zein urruti gelditzen zaizun Imanol.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.

Txinatarrak inoiz ez ziren japoniarrak bezain urruti iritsi Mendebaldeko kulturaren mende jartzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Nik, nire burua oso urruti ikusten dut hortik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.

Berezko isuria hain dago urruti, ezen ez baitu ezer ulertzen beste jaiotze horri buruz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

Senide urruti samarrekoak gaituk emakume dontsu hori eta ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.

ik urrun 12.

Hala ere, [psikologiaren] aitzindariek aski urruti eramanak zituzten beren azterketak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Ezin oso urruti iritsi horrelako izen batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.

Hizkuntzen gaiarekin sobera urruti joateko tentaldia dago eta ez dugu horretan erori behar.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Gauzak urrutiegi joan dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

4 (irud/hed, -tik atzizkiaren eskuinean)

Zein urruti sentitzen naizen haiengandik, muino honen gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Sar zaitez bertan zeure ahalmen guztiekin, pentsamendu mugatuetatik urruti; ahantz ezazu kanporatzeko duzun joera eta isuria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Itxuraz Beoten inor ez zen apustu-girotik urruti ibili.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.

Frantziskoren kultura batez ere teologiko-espirituala izan zen, esperientziari lotua, liburuetan lorturiko teologoen jakintzatik urruti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Gorputzaren kutsadura orotik arima zainduz, grina txarren sugarretatik urruti.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Nire barrena oso urruti zegoen suhartasun euforikotik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

5 (irud/hed, -tzetik atzizkiaren eskuinean)

Arestian zorionean murgildurik egotetik oso urruti nengoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Bizitza izpirituzkoaren itxurak egiten dituzten pertsonak, baina hori egiaz edukitzetik oso urruti daudenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

6 (distantzia banakoen eskuinean)

Eskua metro batzuk urrutiago zegoen leku batera begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Batez beste, 54 preso horiek 174 kilometro urrutiago daude.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Zenbait legoa urrutira ere entzuten da zarata.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

7 (denborari dagokiola)

Bai espazioan gugandik urruti daudenei, bai denboran urruti daudenei ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.

Denboran urruti galdua baita amabitxiaren bidez prebenda lortzeko ilusioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.

Pekingo Olinpiar Jokoak urruti daude.  Berria - Harian   2006-02-09

Urruti daude oraindik azterketak!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.

Negua ez da urruti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Egunsentia ez zen urruti.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Oso urruti dago Getariako gau sargoritsu hura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 127. orr.

Egoera hori urruti dago oraindik, oso urruti, zure ustez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko asturiarra izan zen bigarrena, oso urruti: 2,32 minutura.  Berria - Kirola   2004-11-30

• 8 izond urruti dagoena.

Iruditzen zitzaidan ez nengoela jada herri urruti hartako zerbitzuan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

-Agian ez da hego haizerik izango lagunak izozten diren leku urruti haietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Efraimgo mendialde urrutienean bizi zen lebitar batek.  Elizen arteko biblia   Epa 19,1

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Berehala ugarte urruti horietara nahi izan baitzuen itzuli!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 176. orr.

"India" urruti eta aberatsetara joateko gisan, bide berri bat atzeman nahi du.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 174. orr.

Suaren hotsa eta aitaren telefonoko jardun urrutiarena, ez zen besterik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Nahikoa zaiola hari arrunt bat bere etxean moztea Txina urrutian bizi den Mandarin baten heriotza gertarazteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Garai ez hain urrutietan kantatzen genuen hura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Ez nekien gustu onaren antzeko ezer zegoenik herrialdeko bazter urrutienetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.

· Etorkizun urrutian ikusten zuen Orwellek 1984ko urtea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

9 (izen gisa)

Gogoan izan, etxerik gabeko urrutietan, basoz baso, sukalde mutilik gabe, ibiltzen zirela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Hara, sei egun dira doi-doian berori gaztelu honetan dagoena eta badatoz dagoeneko urrutietatik berorren galdez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Juanen hitzek urrutiegitik egiten zioten hots.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Presoen urrutia, senideenganako sadismoa, autoen abiadura.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

10 urrutian adlag

Urrutian, zubiak sortzen zuen argitasuna lagun, uhinen apar punttak sumatzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Urrutian, beheiti, Beyaziteko ibarrean, zaldi bat irrintzika ari zen, eroturik, urduri, izu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Beldurrez dardar, urrutian zeuden geldi.  Elizen arteko biblia   Ir 20,18

Nola gaixoak Frantziskok ukitutako gauzen bidez sendatuak gertatzen ziren, bera urrutian egonik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Ateak ixteko danbada ikaragarri bat entzun nuen urrutian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 402. orr.

Leihoa ireki, eta haitz pitzatu bat seinalatu zuen urrutian. Eszena berreraiki dezaket: zuhaitz bat urrutian, forma ilun eta mozkotea nire gainera heldu da lasterka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Flic-ak urrutian ikusi orduko, eskaileretan behera lasterka jaitsi, tren bat hartu eta beste sarrera batean hasten ginen oihuka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

Pianola baten musika mekanikoa entzuten zen urrutian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 242. orr.

11 urrutien adlag

Hortik ateratzen da urrutien dauden planetak direla zaharrenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Hurbilen dauden sarrerek 35 euro balio dute, eta urrutien daudenek 10 euro.  Berria - Kultura   2004-01-20

Atea itxi eta leihotik urrutien zeuden aulkietan eseriz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Iheslariak atxilotu eta polizia baten eskuetatik besteenetara igarotzea, edo ahalik eta urrutien deportatzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 172. orr.

Nire kezka nagusia, zera guzti honetan, nire gurasoen begiradatik ahalik eta urrutien hiltzea da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

-Nora joan haiz urrutiena?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

Garden-garden ikusten ziren mendirik urrutienen islak ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

-Begira ezak ongi, lagun hori, ibai bazter honetan eta beste aldekoan, begia iristen zaianik eta urrutienera!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Abuztuaren 1ean, arratsalde bero batean, Bilbotik ahalik eta urrutienetik iraganez, Elorrio eta Durangon barrena iritsi nintzen Gernikara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Albait urrutienetik ari zen Joseluren borroka-saioa ikuskatzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

11a urrutineneko izlag

Itzul itzazue lurraren urrutieneko bazterretatik nire seme-alabak.  Elizen arteko biblia   Is 43,6

Bere ahotsik lausoen eta urrutienekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Herri guztiek gurtuko dute, bai eta urrutienekoek ere, nork bere lurraldean.  Elizen arteko biblia   So 2,11

12 urrutiko izlag

Menperatuak zituzten beren inguruetako nahiz urrutiko erregeak.  Elizen arteko biblia   1 M 8,12

Hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,10

Kent, Yorkshire eta Dundee bezain urrutiko ikusleek deitu didate.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Urrutiko itsasoetako arrainak eta urrutiko lurraldetako jakiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Sobiet Batasuna oso urrutiko lurraldea zitzaion, Errusia baino urrutiagokoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.

Urrutiko unibertso horietan bizi eta pentsatzeko gai direnek zer dakite guk baino gehiago?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Urrutiko intxaurrak beti izaten direla hobeak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 126. orr.

Urrutiko trumoi-hotsa bezalako burrunba batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.

Tokiko merkatuak eta urrutiko merkataritza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Polo optikoa, urrutiko ikuspenari dagokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Llumek urrutiko kontrolagailua hartu eta are gehiago goratzen du musikaren ozentasuna.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.

Eta 1.250 kiloko pale bat mugitzeko zerabilten urrutiko kontrolak huts egin eta azpian harrapatu zuen zornotzarra.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Urrutiko kontrolez leherrarazitako bonbak.  Berria - Mundua   2004-09-21

Urrutiko aginte batez ezartzen da martxan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Urrutiko kontroldun hegazkintxoari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 25. orr.

Burura ekarri nituen Alma Bergmann, Klara Schultz, Sara Vidal eta Agnès de Espinosa, ahaide urrutiko nuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Hirira ekarri duten musika urrutikoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 108. orr.

Zerk eragiten du orain abstraktu eta urrutiko egiten zaidana bestelako egoera batean zirraragarri izatea?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Emakumea, Juvenalia Mickevicius zen, kondesa bat bere herrian, Lituania urrutikoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Asuero erregearen agintepeko probintzia guztietako judu guztiei, hurbilekoei bezala urrutikoei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.

Handiak txikiekin elkartuak nahi zituen, jakintsuak sinpleekin anai maitasunez batuak, urrutikoak urrutikoekin amodioaren lekedaz itsatsiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

-Bentariaren pabana -esan zuen Damián itsuak, urrutiko, oso urrutiko zirudien ahotsaz, hitzak irristaraziz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Frogak leku anitz eta oso urrutikoetatik bildu behar izan baitziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Hurbileko herrienak nahiz urrutikoenak, munduko ertz batetik bestera diren herrienak.  Elizen arteko biblia   Dt 13,8

UNED Espainiako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Bergarako Ikastetxeko [...].  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

· Urruti samarreko militarrak ere baziren Bilbon orduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Erregela horretan luzatu egin zuen Frantziskok kapitulu arteko epea, urrutietako lurraldeetan bizi ziren anaien bidaia-nekeak arintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 485. orr.

13 urrutira adlag

Kontsolatzaile genuena urrun joan zaigu; bildotsak bezala besoetan ginderamatzanak urrutira alde egin du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Ez zuela urrutira alde egingo handik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.

Zoaz, urrutira bidaltzen baitzaitut, jentil-herrietara.  Elizen arteko biblia   Eg 22,21

Neurri horrek urrutira bidaliko zituen behingoan Asiaren erdialdetik etorritako merkatariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

Gau batez atera eta urrutira egin zuen ihes.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Testu eder, berritzaile, iradokitzaileen bila urrutira joaten gara sarritan, Argentina nahiz Japoniara, Hego Afrika edo Libanora.  Berria - Kultura   2004-08-25

Urrutira iheska zihoazenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Urrutira zihoazen trenetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 142. orr.

Gero, kolpetik, algara batean amaitu zuen, eta urrutira bota zuen erratza.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 27. orr.

-Eraman nazazu oso urrutira, baita munduaren amaieraraino ere!  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.

Buelta eginez urrutira begiratu zuen iparralderantz, izar handien azpitik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

Guardiaren bistatik nahikoa urrutira iritsi zirenean, lasterka hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

Urrutira, [...] Isonzo-ren arroa ageri zen mendiaren eta ordokiaren artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Urrutira nire aitaren ahotsa entzutea iruditu zitzaidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Neska gazteek, haiek urrutira ikustean, ihes egiten zuten, haien zorakeria itsatsiko zitzaien beldurrez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 44. orr.

Tunela hain ilun egonik, ez zuten oso urrutira ikusten aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.

Orain arte behaturiko galaxia gazteak askoz urrunago zeuden, 9.000 argi urte urrutirago.  Berria - Gaiak   2004-12-24

13a irud/hed

Pentsamendua urrutira joaten zaio, iragan garaietara. Bazakiat, ezer gutxi ahalegindu arren, urrutira iritsiko haizela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

-Urrutira helduko da hau, sinetsi niri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.

Ez dago urrutira joan beharrik horren arrazoia aurkitzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.

Frantziarrak oso urrutira joanak ziren beren kultur uste sendoei eragin politikoa ematean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Urrutira joan gabe, har dezagun urriaren 26ko El Correo Español.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 98. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,9

Hain urrutira joan gabe, badago hitzak asmatzeko beste bide oparoago bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 188. orr.

Urrutira baino lehen, Frantziak aise ikasi zuen Martinikan kafea ondo hazten zela, eta handik beste uharte eta lurralde batzuetara eraman ziren landareak. · Amua urrutiegira jaurti gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

14 urrutiraino adlag

Urrutiraino bidali zenituen mandatariak, Hilen Egoitzaraino jaitsarazi. Jainkoaren laguntza miragarriaz indartsu egin zen eta haren izena urrutiraino zabaldu zen.  Elizen arteko biblia   Is 57,9

Hori ikusita, israeldarrak gainera etorri zitzaizkien, eta atzetik jarraituz urrutiraino eraso zieten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.

Hain urrutiraino joan gabe ere, badira partikulartasun hori zehazki erakusten duten mamuak.· Urruti samarreraino egin nuen arraunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

15 urrutitik

-Urrutitik ikusi zaitugu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.

Urrutitik ikusi zuten hauek etortzen eta beraiengana hurbildu baino lehen, hil behar zutela erabaki zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Burua jasoz, ohartu zen geldirik zeudela turista batzuk, eta urrutitik begira zeuzkatela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 53. orr.

Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.      - 0. orr.

Ez naiz hain urrutitik etorri Lisboako harresien aurrean hiltzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Anoetan urrutitik langara egin zenuen erremate hura datorkit burura.  Berria - Kirola   2004-12-02

Urrutitik hartzen diot usaina: haserre zaude nirekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 121. orr.

Urrutitik hartutako argazki baten zati handitua dirudi.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 71. orr.

Uraren kontagailuak urrutitik irakurtzeko sistema bat.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Urrutitik entzuten zituzten haren garrasi mingarriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Batzuei urrutitik antzematen zaie aspertuta daudela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 69. orr.

Urrutitik ez nuen eskolaren izena irakurtzerik izan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

Urrutitik, beltz-beltza zirudien eta pausoak eman ahala zurirantz jotzen du areago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Amak "iu-ju!" oihu egin zuen urrutitik, eta orduan ikusi nituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Semeak oso urrutitik hitz egiten zidala sentitu nuen, nigandik oso urrun zegoela alegia.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 82. orr.

Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,25

Segurtasun indarren arabera, urrutitik eztandarazi zituzten lehergailuak.  Berria - Mundua   2006-04-25

Urrutitik agindutako lehergailu bat zartarazi zuten eta hiru soldadu hil.  Berria - Mundua   2004-06-30

Ia berehalakoan bi gizon ailegatu ziren, oihuka urrutitik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Urrutitik agertu natzaio eta esan diot: Maite zaitut, betidanik maite, horregatik natzaizu etengabe leial.  Elizen arteko biblia   Jr 31,3

15a irud/hed

Eroslerik aurkituko ez balu, klubaren gestioa «urrutitik» jarraituko lukeela ere esan zuen.  Berria - Kirola   2004-06-22

Existentzia ez da urrutitik pentsatzeko aukera ematen duen zerbait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 217. orr.

Koreografian zehar bikote, laukote eta hirukotean dantzatzen dute era koloretsuan, zuhaitzak, hegaztiak eta nekazari jarrerak urrutitik sujerituz.  Berria - Kultura   2004-05-05

· Zuretzat biluzten ari denari gizalegez urruti samarretik begiratzen zaion une hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

16 txukun-urruti izond

Hori baita egin ere arraza espainolak betidanik egin duena, mairu, judu eta heretiko txukun-urrutiak oro merezi bezala tratatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.

Ilustrazio salbagarria txukun-txukun eskuinean eta Erromantizismo malapartatua ezkerrean txukun-urruti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

17 urruti gabe ez urruti.

Pozas auzoan etxe bat hartu zuen, Luluren dendatik urruti gabe. Benta bat ikusi zuen berak zeraman bidetik urruti gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 294. orr.

Berriro akiturik, eskura zegoen lehenbiziko lekuan eseri zen [...] 124aren eskaileretatik urruti gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.

Garai batean, sukaldean edo jendea biltzen zen lekuan, zakurren bat han izanen zen urruti gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

17a (denborari dagokiola)

Ni isilik, malkoei eutsi ezinik; anaiak zerbait esan zuen, hobe zukeela, nonbait, urruti gabe sorterrian hil.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 238. orr.

Euskal Herrian ere urruti gabe ea horretara hurbiltzen garen.  Berria - Kirola   2004-02-28

18 urrutira gabe urrutiratu gabe.

Bechevetik urrutira gabe, bazen ibai bat eguraldia epeldu orduko yeshivako ikasle guztiak eta herriko mutil gazteak igeri egitera joaten zirena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: [...].  Elizen arteko biblia   Has 44,4

Clubeko loriotik oso urrutira gabe, kalean, harpalari bat ari zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Urrutira gabe, eta kanpoan ontzurre ederrik badagoen arren, etxeko adibideak bildu ditu, esperantza handirik gabe.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 129. orr.

Nik badut lagun franko, urrutira gabe, Leitzan eta Goizuetan, euskaldun analfabeto hutsa dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 91. orr.

Urrutira gabe, barrura sartu eta bainu hotzeko gelaren aurrean izerdia botatzeko gela gangatua jarriko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Esate baterako, eta urrutira gabe, Erregeen oparien miran hazi gintuzten gu gehienok.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 41. orr.

Galdegaiaren garrantzia aldarrikatzen duen pasarte horretatik hiru orrialdeko urrutira gabe ageri diren honako hauek, esaterako:[...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 124. orr.

18a (denborari dagokiola)

Urrutira gabe, konta dezadan atzo bertan gertatua.  Berria - Kultura   2006-02-12

Hori, ordea, urrutira gabe eten egin daiteke, Gonzalo Anton Alaveseko presidenteak klubaren egoera ekonomikoa hobetzeko Gasteizko Udalari eskaini baitio aipatutako lur eremua.  Berria - Kirola   2004-05-08

19 urruti-min (8 agerraldi, 6 liburutan; orobat urrutimin 7 agerraldi, 4 liburutan) iz urrutitasunak eragiten duen goibeltasun egoera.

Zaharrago, mainguago eta ozpinduago sentitzen da, eta urruti minak gero eta maizago jotzen du aspaldi honetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 48. orr.

Ez zen hasperena, zerbait gehiago baizik; urruti-minaren minak eragindako oihu isila; Juvenalia herririk gabea geratua baitzen, aita-amarik gabe geratua zen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Saminak nengoen eta saminak egon nahi nuen; urruti-minak horditua nengoen zu begi-bistan ez edukitzeagatik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 26. orr.

Badaude urruti-mina ekarri edo haurtzaroa gogoratzen digutenak eta seguru asko egongo dira hilketa gertakari ezdeus eta arrunt bihurtzen duten lekuak ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, argia erakartzen zuela [...] urruti-mina erakartzen zuela hainbat bizitzen habia izandako auzo txiki abandonatu hark.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

20 urruti-urruti

Gure aurrean urruti-urruti Dunkerke eta itsasoa dira inondik ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Eta urrutira joaten ginen, urruti-urrutira, inora ez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.

Orduan, zure irudimenak urruti-urrutiraino garraiatu zaituenean, galdetu zeure buruari: bola horiek guztiak, espazio horiek guztiak, non daude?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Urruti-urrutian sumatzen dut, aurrean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Haiei esker, urruti-urrutiko objektuak ikustea lortzen dute.  Berria - Gaiak   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski urruti (7); bezain urruti (15)

elkarrengandik urruti (6); etxetik urruti (10); ez da urruti (11); ez dago urruti (4); ez du urruti (5); ez oso urruti (37); ez urruti (19); ez zuen urruti (4); gugandik urruti (7); hain dago urruti (6); hain urruti (58); han urruti (4); handik urruti (11); hemendik urruti (11); herritik urruti (9); hiritik urruti (7); horren urruti (6)

kanpalekutik urruti (5); nahiko urruti (8); nahikoa urruti (5); nigandik urruti (4); niregandik urruti (4)

oraindik urruti (9); oso urruti (231); oso urruti dago (14); oso urruti egon (7); oso urruti geratzen (6); oso urruti ibiliko (4); oso urruti ikusten (4); oso urruti izango (4); oso urruti joan (5); oso urruti nengoen (4); oso urruti zegoela (4); oso urruti zegoen (4); sobera urruti (4)

urruti aurkitzen (4); urruti bezala (4); urruti bizi (18); urruti bota (4); urruti dago (54); urruti daude oraindik (4); urruti daudela (5); urruti daudenak (7); urruti egon (20); urruti egongo (5); urruti egotea (4); urruti eraman (5); urruti ez dagoen (4); urruti gabe (8); urruti gaude (10); urruti gelditu (10); urruti gelditu da (4); urruti gelditzen (11); urruti geratu (8); urruti geratzen (16); urruti geratzen da (5); urruti ibili (10); urruti ibiliko (14); urruti ikusi (5); urruti ikusten (25); urruti ikusten du (4); urruti iritsi (8); urruti iritsiko (4); urruti izan (7); urruti izango (10); urruti jauregiko (5); urruti joan (17); urruti nago (6); urruti nengoen (6); urruti samar (33); urruti samar zegoen (4); urruti sentitzen (4); urruti utzi (6); urruti zegoela (17); urruti zegoen (32); urruti zeuden (13)

zein urruti (11); zein urruti dagoen (4); zuengandik urruti (4)

are urrutiago (8); askoz ere urrutiago (4); askoz urrutiago (7); baino askoz urrutiago (4); baino urrutiago (18); gero eta urrutiago (18); geroz eta urrutiago (4); urrutiago dago (7); urrutiago dagoela (4); urrutiago dauden (5); urrutiago joan (4)

han urrutian (7)

urrutiegi dago (6); urrutiegi joan (18); urrutiegi zegoen (5)

ahalik eta urrutien (12); euskal herritik urrutien (4); urrutien dagoen (4); urrutien dauden (10)

oso urrutiko (13); urrutiko agintea (4); urrutiko herrialde (4); urrutiko intxaurrak (7); urrutiko intxaurrak hamalau (4); urrutiko lurralde (4); urrutiko lurraldeetara (5); urrutiko lurraldetik (5)

hain urrutira (12); hain urrutira joan (4); handik urrutira (4); horren urrutira (7); oso urrutira (45); oso urrutira joan (11)

urrutira begira (7); urrutira bota (5); urrutira eraman (9); urrutira gabe (17); urrutira helduko (5); urrutira iritsi (5); urrutira iritsiko (8); urrutira jo (4); urrutira jo gabe (4); urrutira joan (54); urrutira joan behar (4); urrutira joan beharrik (6); urrutira joan gabe (27); urrutira joan zen (5); urrutira joatea (4); urrutira joateko (4); urrutira joaten (5)

are urrutirago (4); askoz urrutirago (6); baino urrutirago (10); urrutirago doa (5); urrutirago ere joan (5); urrutirago jo (6); urrutirago joan (13); urrutirago joan gabe (5)

hain urrutitik (10); hain urrutitik etorri (4); oso urrutitik (29); oso urrutitik etorri (4); urrutitik begira (8); urrutitik begiratzen (5); urrutitik entzuten (5); urrutitik ere ez (4); urrutitik etorri (14); urrutitik etorri dira (4); urrutitik etorriak (4); urrutitik ikusi (21); urrutitik ikusi zuen (4); urrutitik ikusten (13); urrutitik jarraitzen (4)


urrutiegitxo adlag adkor urrutiegi.

Harryk pentsatu zuen kontua urrutiegitxo zihoala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.

Baina oraingoan urrutiegitxo joana zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.


urrutikako izlag urrutiko.

Ederra izan zitzaidan, hunkigarria, oso urrutikako oihartzun ahuletan oratua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 43. orr.


urrutimin ik urruti 19.

urrutiramendu iz urrutiratzea.

Adaren jarrera, errespetuzkoa baino, hotza zen, urrutiramenduak eragina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.

Jarrera, ikuspegi eta amets asko konpartitu arren, distantziarako eta irreberentziarako gaitasun handiagoa zuen, eta nik Andonirengandik urrutiramendua ikasi nuen.  Berria - Kultura   2004-05-08

Gure gaurko gizarteak [...] halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean, sentimenduen jarioak ahuldu egingo bagintu bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Artista nahiz pertsona bezala erakutsi dudan irizpide askatasuna, agintearekiko urrutiramendua eta diruarekiko destaina nabarmenduko dituzte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Erredakzioko jendearekin, berriz, urrutiramendu hotz batez jokatzen zuen, eta ez zuen inoiz garbi erakusten zein zen bere jarreraren kausa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Tradizioari egiten zaion deiak nostalgia-ekintza bat izateari uko eginik, urrutiramendu ironiko edo suntsiketa sistematiko bihurtzen da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.


urrutirarazi, urrutiraraz, urrutirarazten du ad urrutiratzera behartu.

Karrozako andereak, bere begiz ikusten zuen hartaz harriturik eta izu-izu egina, handik pixka bat urrutirarazi zion karrozariari, eta urruti antzetik, ekinaldi gogorrari begira jarri zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.


urrutiratu (193 agerraldi, 61 liburu eta 20 artikulutan), urrutira(tu), urrutiratzen 1 da ad urrutira joan. ik urrundu.

Bera, Andrés, metroan urrutiratzen ari da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.

Hölderlin bizitzatik urrutiratu omen zen bezala urrutiratu nintzen irakaslearen jardunetik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.

Isaak urrutiratu egin zen leku hartatik eta, Gerarko ibarrean oihal-etxola kokatuz, bertan jarri zen bizitzen.  Elizen arteko biblia   Has 26,17

Atera ziren benjamindarrak israeldarrei aurre egiteko eta urrutiratu egin ziren beren hiritik.  Elizen arteko biblia   Epa 20,31

Ximurra sartu bezain agudo urrutiratu zitzaigun, bertze bezero batengana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Haien itzalak uzkurturik eta hormarekin bat eginda urrutiratu ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Tranbia urrutiratzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.

-Bai -erantzun nion, harengandik urrutiratuz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.

Urrutiratzeko keinua egiten du, nahiz berehalakoan keinua zuzendu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.

Baina bi kultura horiek gero eta gehiago urrutiratzen badira elkarrengandik [...] bien arteko amildegia sakondu egingo da, bi kodeen arteko inkomunikazio erabatekoa eragiteraino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Orduan konturatu baita ijitoak joka ari diren doinuak Haydn duela sorburu, eta urrutiratzen ari dela iturri horretatik, ibai luze eta sakon batetik zehar itsasoraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Zitara-jotzailea, joan-etorrian zebilen, doinua ia galtzen zen arte urrutiratuz eta gero berriro itzuliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Taldetik urrutiratu da, hiriko usain eta koloreak bere kasa ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

2 (distantzia neurriekin)

40ko hamarkadaren hasieran zigor bitxi bat ezarri zioten: Galarretatik gutxienez 10 kilometrora urrutiratzea.  Berria - Kultura   2004-02-01

Antza denez, hilkutxa bere lekutik atera eta kilometro erdi bat urrutiratu ondoren, estalkia ireki eta poliziaren gorpua pala eta pikotxarekin kolpatu zuten, txikitu arte.  Berria - Mundua   2004-04-20

• 3 du ad urrutira eraman.

Estuak omen ziren kontu horietan komentuan, eta, konturatu zirenean, urrutiratu egin zuten galaia handik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

Irain gogorra egin didazu zugandik urrutiratu nauzunean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Puy eta Atxurra presoak Euskal Herritik gehiago urrutiratu dituztela salatu du Askatasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Egia da neuk urrutiratu nituela nazio artera eta herrialdeetan sakabanatu.  Elizen arteko biblia   Ez 11,16

Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik, itzuli Ahaltsuagana.  Elizen arteko biblia   Jb 22,23

Errebote modukoa sortzen da, ahoskordak urrutiratzen dituen indar beraz elkartzen baitira, aire bultzadaren ondorioak iraun bitartean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Boladaka sentitzen den haizetxoa gai izan dela bezperako lainoak urrutiratzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Buruan zerabiltzan pentsamenduek urrutiratuta bezala zeukaten haren gogoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Itzul zaitezte niregana, seme urrutiratuok, eta neuk sendatuko dizuet zeuen fedegabekeria. Arteak -eta, artearen baitan, literaturak- asko du adibide horien baitako ikuspuntu urrutiratutik, talaia beste toki batean kokatzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 930. orr.

Etxeko otsein guztiek eraikuntza urrutiratu batean zuten lotarako lekua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.

· Gustura egoten baitzen leku bakarti eta jendeagandik urrutiratuetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gehiago urrutiratu (6); pixka bat urrutiratu (3)


urrutiratuzale izond urrutiratzeko zaletasuna duena.

Bigarren aukera errazago lotzen da egungo bertsolaritzaren izaera urrutiratuzalearekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.


urrutiratzaile izond/iz urrutiratzen duena.

Hala azaldu zigun Urrutik, gure baloien urrutiratzaileak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.


urrutiratze iz urrutira joatea; urrutira eramatea,

Berak ondoeza sentitu du azken urteotan, urrutiratze nahiko orokorragatik.  Berria - Harian   2005-11-05

Eta ezin ezkuta daitekeen urrutiratzea antzematen da idazle askorengan.  Berria - Harian   2005-11-05

Ortografiaren historia luzeagoak dakarren letraren eta hotsaren arteko urrutiratzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Elkarganatze fisikoaren egarria, urrutiratzearen mingostasuna...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.


urrutisko ik urrutixko.

urrutitxo adlag adkor urruti samar.

Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti, gero eta urrutiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

"Collège de France-n ondoan" esan nion; urrutitxo berarentzat, egia esateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 263. orr.

Urrutitxo joan naiz, ordea, bai denboran bai trenbidean, eta natorren atzera berriz orduko nire Gipuzkoa estuan gora Legazpira.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.

Eskumenetik urrutitxo geratu zaio folioa mutilari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.

Ez ote dira urrutitxo joan? Ezin ote zuten konformatu aurkitutako dama euskaldun hutsa izatearekin?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.


urrutixe 1 adlag adkor urruti samar.

Baina hauteskundeak urrutixe daude, eta Batasunari eustea da apustu politikoa, oraingoz.  Berria - Harian   2006-04-23

2 urrutixeago

Urrutixeago goaz, beharbada bala bat edo beste izango den alderdi bateraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 160. orr.

Neska aurrealdean eseri zen nonbait, urrutixeago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Bere ametsetako hestebete denda aurkitu zuen, ez Plaisancen, urrutixeago baizik, Montrougen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Jesusen ezagun guztiak, bai eta Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.  Elizen arteko biblia   Lk 23,49


urrutixko (orobat urrutisko) adlag adkor urruti samar.

Txakur leiala atzetik joan zitzaien, baina urrutixko, badaezpada ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Hor ikusten da, tarteka urrutisko ere joaten zela zirri kontua, eta inoren kontsentimentuaren kontra, eskua zakarxko luzatzen zuenak, taldean bazen eta aiseago, jakina, kartzela edo isuna pagatu ere bai.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 197. orr.


urrutizkin iz telefonoa.

Han, Carlton hoteleko bulegoan, urrutizkina belarrian bero-bero, Eusko Gudarostearen iskilu eta munizioen egoera zetorkion gogora Agirreri martxoko hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Zanpa-zanpa zebilen etxean zehar, urrutizkinaren txirrina oihar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.

Urrutizkin zenbakia hau da Senperen 05 54 54 57 26.  Herria   2005-03-31

Eta urrutizkin zentraletik, Gipuzkoan telefono zentralita zuten herri guztietara gaztigatuko zen Igeldoko zerbitzutik emandako abisu iragarpena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.


urrutu ik urratu1.

urruz ik urrixa.

ursulina (orobat urtxulina g.er.) iz Bresciako santa Angelak, neskei hezkuntza emateko eta eriak artatzeko sorturiko kongregazioko moja.

Baionan aldiz, badira beste zenbait: Karmeldarrena, Ursulinena, Zistetarreena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

–[...]ko Ursulinetan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 39. orr.

Etienne, Ziburun sortua (1799), apez (1825), Larresoron irakasle, missionest Hazparnen (1827), Pabeko urtxulinen apez (1831), Larresoroko zuzendari [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 165. orr.


urtadar iz

Eta ez dut amore emango bera bezalako norbaiten aurrean, aspaldian jauntasun eta duintasun osoa galdu zuen etxe hondatuaren azken urtadarraren aurrean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.


urtar izond/iz uretan bizi dena.

Zer egin animaliak lurtarrak eta itsastarrak edo urtarrak direla irakurtzen badugu, sistematikoki baztertuz lurreko edo itsasoko bezalako hitz jatorrak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 81. orr.

Arrainek, ordea, urtarrak izanik, beroa neurrian izaten dute, eta airez eta lurrez egoten dira, batez ere, osatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.


urtarazi, urtaraz, urtarazten (orobat urtuarazi g.er.) 1 du ad beroaren eraginez urtzera behartu.

Ezkilak urtarazi zituzten.  Herria   2003-05-01

Gero, burdinazko ontzi batean ikatz piztuak jarriz eta horiekin pareta berotuz, argizaria urtarazi beza izerdia atereaz eta berdinduz den.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.

Neska batek zenbait ezko eta gantz urtarazten zituen lapiko esmaltatu batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Ugartean berean jarri zituzten harrizko labeetan, balea hilen gurina urtarazten zuten eta ondoriozko olioa dupeletan ezarririk, altxorrarekin Europako bidea hartzen zuten.  Herria   2002-08-08

2 uretan urtzera behartu.

Urean urtarazi eta, oihalak ur urdin hartan pasatzen ziren, hauts galdorretik ateratu eta ikuzi ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

3 irud/hed

Nire boza berriz ere telefonoan ezagutzeak ez zuen, preseski, bozkarioz urtarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Ene ohizko zekenkeria zikoitz eta bekaitzaren mugak urtaraziz gasna zati gehiago moztu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 206. orr.

Nahi luke euskal-nortasuna urtarazi.  Herria   2005-06-09


urtaril ik urtarril.

urtaro 1 iz lurraren eguzkiarekiko egoera kontuan izanik, urtea bereizten den hiru hilabeteko lau zatietako bakoitza; urteko aro edo aldia. ik urte 18; udaberri; uda; udazken; negu.

Naturak hamaika aurpegi ditu, urteak lau urtaro.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Urteak neramatzan nik urtaroen berri jakin gabe, zeren, ni ibili nintzen lurretan, hezea eta beroa ziren nagusi, eta urtaro bakarra zen klima haren fruitu eta ondore, uda eta udaberri artekoa zirudiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.

Denborak aurrera egin zuen, urtaroak bata bestearen atzetik etorri eta joan ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.

Gure euskaldean, lau urtaro badira; lau urtaro horietan ingurumena aldatzen da eta bizi moldeak harekin.  Herria   2003-03-13

Udazkenak duela urtaroetan antz gehien ametsarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Udazkena deritzon urtaroan, azken beroa lehen hotzarekin nahasten da eta hemen ere negu zorrotzak eta udak elkar jotzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Sethen kontakizunetan bi urtaro daude: udazken eta negu eternalak.  Berria - Kultura   2004-01-21

Mikel Strogoffek nahiago zuen bidaia negu beltzean egin, urtaro horretan lera zerbitzua antola baitzitekeen ibilbide osorako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Urtaro hartan hotz handia egiten zuen, eta ez zen garai ona sendaketa-lanetan hasteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.

Ez dut oroitzen zein urtaro bizi genuen, ez dakit egutegiak zein zenbaki iragartzen zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Urtaro guztien estratuak ageri ziren humusaren geruzetan, norabait jotzen zuen hark guztiak, zerbait zehaztu nahian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.

Teknologia gau eta egunaren zikloaren eta urtaroen zikloaren tiraniatik gizakia askatzen ikusi dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Urtaroak baduela ondorio handia gure eguneroko bizitzan: [...] lurrak ematea nahi badugu, hazia garai batzuetan bakarrik ereingo dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

2 (izenondoekin)

Nik ezagutu nituèn Indiak urtaro bakarrekoak baitziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.

Filipinetan urtaro lehorra da abendutik maiatzera arte doana.  Berria - Mundua   2006-02-18

Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Ordurako urtaro euritsuan sartuak ginen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Tatariarrek urtaro hotza kanpamentuetatik atera gabe emateko asmoa ote dute?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.

Lurraldea gurutzatzea guztiz nekoso bihurtzen da urtaro beroan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Kalaportura horrela heldu zen urtaro berria martxo eta apirileko egunetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Handik aurrera bakarrik moldatu beharko nuela urtaro lainotuetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.

Euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik.  Elizen arteko biblia   Eg 14,17

Negua zen urtarorik gogorrena.  Berria - Kirola   2006-02-10

3 (hitz elkartuetan)

Denboraldien hasiera, erdikoa eta azkena, eguzkiaren gorabeherak eta urtaro-aldaketak.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,18

Euri fin eta grisaren sasoian -urtaro aldaketarekin iraunkor bihurtu zena- gure oihalezko estalkia berogailu-hodi zurrun bihurtu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lau urtaro (3); urtaro aldaketa (3)

lau urtaroak (4)

urtaroaren arabera (3)

urtaroekin lotuta (3)

urtaroen arabera (8)


urtarril (orobat urtaril g.er.) 1 iz urteko lehen hila, 31 egun dituena.

Urtarrileko lehenbiziko hamabi egunei zotal-egunak deitu izan zaie.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 38. orr.

1987. urteko urtarrila zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 30. orr.

1836ko urtarrilaren 19ko gau hartan.  Askoren artean   «Rataplan» - 32. orr.

1968ko urtarrilean Dubcek eslovakiarrak hainbat erreforma onartu zituen Txekoslovakian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

1944ko urtarrilean sartua, 44 145-garrena nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

1973ko urriaren eta 1974ko urtarrilaren artean laukoiztu egin zen petrolioaren prezioa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Agentziarekiko lan-kontratua 1937ko urtarrilean sinatuko du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

1959ko urtarrileko lehen egunetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.

1981eko urtarrileko goiz hotz hartan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 9. orr.

2003ko urtarrileko uholdeek urte beltz eta latz bati eman zioten hasiera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

44ko urtarriletik 45eko urtarrila arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Okerrik ezean, urtarrilaren 14an zeharkatuko du Titanen atmosfera iluna.  Berria - Gaiak   2004-12-26

Zerbitzu berria urtarrilaren 19an abian jarriko den arren, urtarrilaren 15ean egingo dute inaugurazio bidaia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Urtarrilaren 14tik preso dago berriro Manu Azkarate tolosarra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Urtarrilaren 3an eta 6an aratseko 9etan SCARY MOVIE 3.  Herria   2004-01-01

Urtea urtarrilaren lehenbiziko egunarekin hasten da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 32. orr.

Urtarrilaren amaiera aldera ordea, hegoaldeko haizea atera zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Edith Frank han hil zen ahuleriaz, 1945eko urtarrilaren 6an.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 350. orr.

Urtarrilaren 20ko hogeita lau orduak -urtarrilaren 20a patroiaren eguna da, 1597az gero hiriaren izenarekin nahasten denarena-.  Askoren artean   «Rataplan» - 13. orr.

Udako turistak urtarrileko jaietara etortzeko ohiturarik ez bazuten ere, [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 50. orr.

Urtarrileko gau arras hotz batean Laugarren Kalearen eta B Etorbidearen arteko kantoian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Urtarrileko gau hartarako erabakita zuen Anjelmarirekikoak egitea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 180. orr.

Urtarrileko eguzki ahularen menpean etxeko balkoi tikira biluz-biluzik atereaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Urtarrileko defizita, joan den abenduko datuekin alderatuz gero, %0,9ko hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Munich, 1934ko urtarrilak 2.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 47. orr.

Asteazkena, 1943ko urtarrilak 13.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.

1932ko urtarrilaren 25a, astelehena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Rosario, 1977ko urtarrilaren 10ean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Aurtengo urtarrilaren 2an.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Urrun dago urtarrilaren 23a.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

2 (izenondoekin)

1568ko urtarril beltz hura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

Buruz buru jarri eta niniken oihal beratzak josten zitzaizkien, urtarril mineko igande azkorrietako izotz edo goroldioz zuritu harri karroinduak adina geldo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Bitartean, jatekoak urritzen eta egurra agortzen, urtarril hotz hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Urtarril zoriontsu hartan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 321. orr.

1946ko urtarril gogorreraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Urtarril hotza, neguaren bihotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Urtarril osoa eman nuen gogor lanean, fisikoa lantzen.  Berria - Kirola   2006-03-26

3 (hitz elkartueetan lehen osagai gisa)

Urtarril hasieran Paueko prefetarekin eta Baionako suprefetarekin bildu ziren ABko ordezkariak.  Berria - Harian   2006-03-24

Baionako multzoa horrekin harremanetan sartuko da, urtarril hastapenean kanpaina bat abiatzeko.  Herria   2004-12-23

Urtarril hasieratik koman da, garunean odoljarioa izanda.  Berria - Mundua   2006-02-15

Abendu-urtarril parterako muntaketa eta sonorizazio lanak amaituta edukitzeko asmoa dute.  Berria - Kultura   2004-09-01

Euria ari zuen Bilbon urtarril erdialdeko astearte hartan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Urtarril erditsuko igande arratsalde batez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Urtarril amaieran 67 dolarren bueltan zen Brent petrolio upelak behera egin du bosgarrenez jarraian.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Urtarril amaieratik ez dugu jaso inongo berririk, zain gaude.  Berria - Kirola   2004-04-29

El Correo zen antolatzailea eta haiek, urtarril bukaeran, ez zutela antolatuko esan zuten.  Berria - Kirola   2006-03-01

Urtarril ondarreko bozen ondotik, astelehenean berritua izan da laborantza ganbarako bulegoa.  Herria   2001-03-01

Urtarril azkenean bururatzen da gure bahimendua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heldu den urtarril (3); urtarril amaieran (4); urtarril bukaeran (6); urtarril erdialdeko (3); urtarril hasieran (4); urtarril hastapenean (5); urtarril ondar (3); urtarril ondarrean (3)

aurtengo urtarrila (3); urtarrila arte (14); urtarrila bitartean (6); urtarrila bitarteko (3); urtarrila eta maiatza (5); urtarrila eta martxoa (11); urtarrila eta otsaila (3); urtarrila otsaila (3); urtarrila zen (7)

urtarrilarekin batera (3)

aurtengo urtarrilaren (11); datorren urtarrilaren (21); heldu den urtarrilaren (25); helduden urtarrilaren (8); iazko urtarrilaren (11); iragan urtarrilaren (38); joan den urtarrilaren (48); joan zen urtarrilaren (14); pasa den urtarrilaren (4)

urtarrilaren amaieran (10); urtarrilaren bigarren hamabostaldian (5); urtarrilaren bukaeran (11); urtarrilaren hamarrean (4); urtarrilaren hasieran (8); urtarrilaren hasieratik (3); urtarrilaren lehenean (11); urtarrilaren lehenetik (6)

urtarrilaz geroztik (28)

abenduan eta urtarrilean (3); aurtengo urtarrilean (18); datorren urtarrilean (12); datorren urtarrilean egitekoak (4); datorren urteko urtarrilean (3); egin zuen urtarrilean (3); esan zuen urtarrilean (3); hauteskundeak urtarrilean (3); heldu den urtarrilean (9); helduden urtarrilean (6); iazko urtarrilean (26); iragan urtarrilean (14); joan den urtarrilean (29); joan zen urtarrilean (9); joanden urtarrilean (9)

urtarrilean abiatu (6); urtarrilean abiatu zuten (3); urtarrilean abiatuko (3); urtarrilean atxilotu (9); urtarrilean atxilotu zuen (3); urtarrilean atxilotu zuten (4); urtarrilean bilduko (3); urtarrilean bozak (5); urtarrilean egin (6); urtarrilean egingo (8); urtarrilean egingo direla (3); urtarrilean egitea (4); urtarrilean egitekoak diren (11); urtarrilean emandako (3); urtarrilean esan (3); urtarrilean eta otsailean (10); urtarrilean hasi (19); urtarrilean hasi zen (5); urtarrilean hasiko (3); urtarrilean hasitako (3); urtarrilean hasten (3); urtarrilean hil (4); urtarrilean hil zen (3); urtarrilean irabazi (3); urtarrilean iritsi (5); urtarrilean iritsi zen (4); urtarrilean izan (7); urtarrilean izandako (4); urtarrilean izango (5); urtarrilean izango da (3); urtarrilean jarri (6); urtarrilean jokatu (3)

iazko urtarrileko (4); joan den urtarrileko (3)

urtarrileko aldapa (7); urtarrileko bozetan (8); urtarrileko datuak (4); urtarrileko egun (3); urtarrileko eta otsaileko (3); urtarrileko gau (7); urtarrileko goiz (4); urtarrileko hauteskundeak (5); urtarrileko hauteskundeei (3); urtarrileko hauteskundeetan (3); urtarrileko hirugarren astean (3); urtarrileko lehen (6)

abendutik urtarrilera (3); urtarrilera arte (7); urtarrilera bitartean (3)

heldu den urtarrilerako (3); urtarrilerako iragarrita dauden (3)

aurtengo urtarriletik (8); aurtengo urtarriletik irailera (6); hazi da urtarriletik (6); hazi zen urtarriletik (4); heldu den urtarriletik (3); iazko urtarriletik (6); irabazi ditu urtarriletik (4)

urtarriletik abuztura (10); urtarriletik abuztura bitartean (3); urtarriletik apirilera bitartean (3); urtarriletik aurrera (32); urtarriletik azarora bitartean (3); urtarriletik ekainera (6); urtarriletik ekainera bitartean (4); urtarriletik goiti (12); urtarriletik hona (15); urtarriletik irailera (21); urtarriletik irailera bitartean (19); urtarriletik martxora (27); urtarriletik martxora bitartean (8); urtarriletik urrira (3); urtarriletik uztailera bitartean (4)


urtaskari ik urtats 2.

Urtats (orobat urtats eta urtets g.er.) 1 iz ipar urteko lehen eguna. ik Urteberri.

-Bihar urtats da, elgarri urteberri onaren desiratzeko eguna.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Urtats iragan da beraz eta urte berri bat hasi.  Herria   2004-01-08

Abendo erditan berantenaz, eskutan ukaiten ahalko omen ditugu euro batzu, usatzeko, nahiz ez ditugun egiazki baliatzen ahalko Urtats arte.  Herria   2001-05-17

Antxuaren arrantza Urtats arte debekatua egonen dela.  Herria   2005-09-22

Etxe berrian, hilabete baten buruko sartu beharrak ziren, eguberri eta urtats han ospatzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Urtatsez berriak biziki hobeak ziren esperantza suspertu zitzaigun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Artzainak ikusiko du ere zein diren Eguberriz edo Urtatsez saltzeko prest direnak, prezio hoberenean, memento hoberenean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Urtats goizean, harridurari harridura, soldado batek ateko leihatilatik paketa ttipi bat eman zidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Urtats biharamunean idekitzekoa dute.  Herria   2005-10-13

Joanden aste hortan, Urtats bezperan.  Herria   2003-01-09

UMP alderdiak bere hautagaia ez duela hautatuko bozen aintzineko Urtats irian baizik...  Herria   2005-09-22

Eguberri eta urtats egunak etxean pasa nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 181. orr.

Urtats besta on!  Herria   2004-12-30

Bidaia horretarik landa, bere alabaren partetik, urtatseko hitz anodinoetaz besterik ez zuen ukan Maienak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.

Bush amerikano presidentak aipatu du Irakia Urtatsetako bere solasetan.  Herria   2003-01-09

Aurtengo urtatsetik urriaren 31a artio, hamar hilabetez beraz, 28000 beribil erreak izanak dira gure Frantzia eztian.  Herria   2005-11-17

2 urtats-kari (orobat urtatskari eta urtaskari) adlag ipar urtatsean.

Hori da Eguberriko argiaz eta bozkarioz bihotza beterik, Urtats-kari egiten dutan esperantzazko agiantza kartsua.  Herria   2005-12-29

Agintari gehienek mezu zerbait zabaldu dute Urtats-kari. Urtatskari, usaian bezala, Chirac presidentak zabaldu du bere mezu berezia.  Herria   2003-01-09

Urtaskari usaian bezala Herriko Etxeak gonbidatu ditu herriko elkarte guzien arduradunak.  Herria   2001-01-18

Euskararen alde borrokatzen den emazte bati eman diote urtaskari "Légion d'honneur" xingola.  Herria   2001-01-11


urtatskari ik urtats 2.

urtatu1, urta, urtatzen du ad ipar ureztatu.

Bbazihoan urbidea Otsobiko lepora, handik beheiti pentze guziak urtatzen zituela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

Geth da ziutate bat miresgarria, Persiako erregek baditu han baratze ezin sinetsizkoak, mila iturriz urtatuak, zuhaitz ederrek beren itzalekin gerizatzen dituztenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 67. orr.


urtatu2 izond urte askokoa.

Ihardetsiko nion ezen haiek guztiak agure zahar urtatuaren desenkusak zirela, hain bainengoen haragiak itsuturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.


urte 1 iz Lurrak Eguzkiaren inguruan bira oso bat egiten ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia.

Numa Pompiliok [...] 12 hilabeteko urtea antolatu zuen, eguzki-jiroari parekatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Haize aldaketa nabarmen horrek, urtaro oso ezberdinetan bereizten dute han urtea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Errekaren zuloan sartu zen, urtearen sasoi hartan zeraman ur gutxiak bidezidor moduko bat uzten zuelako haren alde batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 262. orr.

Urteko sasoi batzuetan aise harrapa zezakeen han sukar gaiztoren bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Bere erregetzako laugarren urteko bigarren hilabetean hasi zuen eraikuntza.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,2

Zortzi urte zituen Joiakinek errege izaten hastean, eta hiru hilabete eta hamar egunez izan zen errege Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 36,9

Garai larriena 1995 eta 1996 urteak izan ziren: 15 kide hil zituzten.  Berria - Harian   2006-05-05

Lehenean, 1952-1965 urteak, Eskual Etxearen lehen urratsak.  Herria   2003-03-17

Ehun urte horietan, 1850 eta 1950 artean, 50 milioi europarrek alde egin zuen kontinentetik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 127. orr.

1330-1443 urteak bitartean ageri dira % 25, %30, %35, eta %68ko korrituak ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

2000. urteak azkena jo duenean bukatu da XX. mendea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 15. orr.

Juduen egutegi zibila askoz ere konplikatuagoa da, eta gure 2000. urtea haien 5761. urtea da, mundua K.a. 3761. urtean sortu zelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

1942ko urte ikaragarrian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

"Manson" ezizena 1970eko urte hartan egunkari guztietan azaltzen zen Charles Manson hiltzaile hippyagandik zetorkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Geroxeago, habia joan den urteko tokian dagoela ikusitakoan, laster jotzen dute beste lagunen bila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Aurten, alorrean utzitako hazitik sortua jango duzu; datorren urtean bere kasa erneko dena; baina hurrengo urtean, erein ahal izango duzue eta uzta bildu.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,29

Zer dela-eta axolatu behar dut heldu den urtean gaztelarrak nahiz frantsesak bagara ere?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Datozen lau urteak erabakigarriak izango direla uste duzu gatazkaren konponbidera begira?  Berria - Harian   2005-04-01

Urteak pasatzen hasten dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Baina "urteak aurrera doaz", idazten du Sadek, eta egunak igaro ahala jabetzen da dena alferrik dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Urteak igaro ziren eta Judaren emaztea hil egin zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Urte amaiera guztietan ipini ohi dute orri bat, zuzendariak sinatuta, presoei urte berri on eta zoriontsua opaz. ik Urteberri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

Urte berrirako gure amets eta gurari onenak bete daitezela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte hasierako kontua da hori, urtarrilaren 27koa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Solidarioen ekimenak, ordea, dinamika berri bat ekarri zion 1995. Urte hasieran borrokari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 48. orr.

Urte hasieratik amaia arte ibiltzen ziren biak ehizan, atsedenik gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Eusebiok, urte hastapenean oteen artetik tunel gisako bat pasarazi zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Urte erdia iragan baino lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 291. orr.

Aditu gehienek aurreikusi dute EBZk aurten beste bi alditan (urte erdian eta amaieran) puntu laurden igoko dituela interes tasak, abenduan %3ra iristeraino.  Berria - Ekonomia   2006-03-03

Lehengo eguneko zirrara baretu da: baina urte amaierarako gerra bukatua izango dela itxaro dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Irailean izan bazen epaiketa, zertara dator urte hondarrean hau guztia?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Bizimodu osasuntsuaren arauak kontu handiz betetzeak urte sail luzeetan eztabaida emankorrean aritzeko aukera eman baitie.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Gero Arnegira izendatu zuten eta hor urte andana luze bat iragan zuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Bittorrek ez zion sekulan aipatu urte parrasta bat lehenago hemen gertatua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Hango baratze inguruak harez eta lokatzez tapa-tapa eginda utzi baitzituen, urte mordoxka batez ezin izan zuten lurra emankor bihurtu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1944 garaipen urtea izango da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Lehenbiziko bake urte hartan erdietsi zuen amak bere lana.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Jaunaren ohorez zorren barkamen-urtea aldarrikatzean, lagun hurkoari mailegu egin dionak barkatu egingo dio maileguz emana.  Elizen arteko biblia   Dt 15,2

Izan ere, lurrarentzat atseden-urtea zenez, ez zuten janaririk hirian babesturik irauteko.  Elizen arteko biblia   1 M 6,49

Haien artean aukeratzeko irizpide orokorra argitaratze-urtea izan ohi da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.

Gazta urtea izan dugu, baina perretxiko gutxi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 203. orr.

Urre urtea, elur urtea dio esaera batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

Ezkur urtea, elur urtea zioen beste batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

-Bixistre urte, haur urte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

-Bisitz urte, gose urte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

4 hamabi hilabeteko denbora bitartea.

Badakizu zenbat urte ditudan? Hirurogeita hamalau.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Hogeita bi urte nituen orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Seleukotarren agintaldiko ehun eta berrogeita seigarren urtea zen.  Elizen arteko biblia   2 M 13,1

Hamabi urte zituen Manasesek errege izaten hastean, eta berrogeita hamabost urtez izan zen errege Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   Jr 52,1

Emakume garai eta sendoa da, berrogeita bost urte ingurukoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Mendel-ek genetikaren zientziari hasiera eman zionetik ehun urte betetzen zirela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Hogeita bat urteak bete arte itxaroteko prestatu zen Gina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez zituen hogei urteak beteak, eta beraz, Guianara deportatua izanen omen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.

Badira hogei urte haren berririk ez dudala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Hamabost urte badu ez dudala ikusi.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Nire izena Adeline Pichardon da dagoeneko, orain hogei urte Marius Pichardon jaunarekin ezkondu nintzenetik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 112. orr.

Gaur egun arraroa, gogorra, lekuz kanpokoa gertatzen da arrazaren aipamen hutsa, baina orain dela ehun urte guztiz normala zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 76. orr.

Gizon batek -batek bakarrak, bederen, orain dela milaka urteak!- liburu hori aztertu eta irakurriko ahal zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

Beste nonbait bizi izanik eta urrunagoko kulturetan murgildua, ene lurrean arrotz sentitu dut ene burua duela hamar urte erakasle lana utzi izan behar dudalarik, Euskal Herrirat itzultzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

Urte gutxi barru erabat aldatuko dute haur horiekiko jarrera, seme-alaba haziak galtzeko arriskuak are zaharrago sentiaraziko dituenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Hankako hezurrak, ordea, etengabe haziz doaz hemezortzi-hogei urtez, bitarte horretan normal lan egiteari utzi gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Sei urte igaro dira geroztik, eta lagun batek esan dio Mireiari Daniel Xiuwei itzuli dela hirira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 157. orr.

Hainbeste urte pasata ere, oraintxe ari naiz gazte hori ikusten, zereginen batera zihoala, xalo-xalo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.

Horrenbeste urte eman ondoren ezer idatzi gabe [...] kontakizuneko pertsonaia bihurtua ikusi zuen egun batean bere burua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 196. orr.

Ez zuen gogoratzen zenbat urte zeramatzaten lautada hartan eta denboran atzera-aurrera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Orain, urteen buruan, ezezkoan nago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 399. orr.

Gero ama galdu nuen handik bost urteren buruan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 141. orr.

5 (izenondo edo kidekoekin)

Etortzeko diren urte on horietan.  Elizen arteko biblia   Has 41,35

Azaroan ortzia, urte onaren mentura!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Urte txarrik ez dela egiteko horietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Urte berri bat lantegietan udako pausaldiaren ondotik, batzuek diotelarik udazkena beroa eta nahasia izaiten ahal litakeela.  Herria   2004-09-02

Urte luzeak daramatzate gure senide eta lagunek urruneko kartzeletara bidaiak egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Seme-alaben heziketak urte luzeetan galdatzen ditu gurasoen artapen erkideak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Urte luzetan eutsi zioten emandako hitzari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Gizonak, urte luzez bizi baledi ere, bizi bitza denak alai.  Elizen arteko biblia   Koh 11,8

-Hamar urte labur egin genituen ezkonduta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 58. orr.

Geroztik, elkarrekin egin genituen urte laburretan, maiz jartzen nion eskua gerrian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Neu ere onanista izan nintzen lehen berrogeita hamar urte ilun haietan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.

Gosetea izan zen hiru urte beltz haien ondorioa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 127. orr.

Hilabete eta urte gogorrak zetozak; eta elkar hartuta jokatu behar diagu inoiz baino tinkoago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Imre Kertészen lan autobiografiko honek 1944-45 urte gogor eta nahasietako Europara garamatza.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 116. orr.

Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.  Elizen arteko biblia   Has 47,9

Eman zoriona orain arteko egun estuen ordez, ikusi ditugun urte gorrien ordez.  Elizen arteko biblia   Sal 90,15

Urte berezia izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.

Haurtzaroko urte zoriontsuetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Ardurarik gabeko urte alaiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.

Hurrengo bi ikasturteak urte bakarrean egiteko baimena eskatu zuen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 146. orr.

-Kazetaritza eskolako azken urtea hasi zuenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Hilaren 29an, Badajozen, 46.0 graduraino iritsi ziren, aspaldiko urtetan handiena han.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

6 (zenbatzaileekin)

Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Urte asko eman zituen gauzak nola eskatzen ziren ikasi gabe, ezta keinuz edo seinalatuz ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Ikusi gabe maitatu zuten elkar urte askoan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 52. orr.

Denboraren poderioz, maitemindu eta ezkondu egin ziren, eta urte askotan bizi izan ziren elkarrekin, zoriontsu eta libre.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 151. orr.

Orduan soilik leundu zuen urte askotako laztasun hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Itzultzaileak berak erran daukunaz, urte askotako lana izan da.  Herria   2004-11-04

2001ean, lehertu zinen urtean, urte askotarako txapelduna geneukala esanez hasi zen jende guztia.  Berria - Kirola   2004-10-21

Asko eta asko beraiek konbentzituta sartu ziren mobidan, eta kartzelan geratu ere bai urte askotarako.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 108. orr.

ik beherago 25.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Herri inguruan baserri zaharrak ugari ziren, asko urteetan abandonatuak, hutsak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 136. orr.

Ikur horri esker, oso urte gutxitan, batez ere XX. mendearen azken hamar urteetan, gure komunikazio mundua zeharo aldatu da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Arato de Solik, handik urte gutxira (270 K.a.), liburu bat idatzi zuen Prognostika izenburua zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Gogotik lan egin arren hogei urtean irabazi ezingo zukeena eskura zezakeen urte batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.

Berrogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera Jubileu Urtea ospatuko duzue.  Elizen arteko biblia   Lb 25,11

Halako gogortasun bat, orriak elkarri itsatsiak bezala oraindik, eta konturatu nintzen hogei urtean ez zuela inortxok ere zabaldu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 53. orr.

Hogeita sei urtean ez nauk mezatan izan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.

Han jarraitu beharko zuen berak, hogeita hamar urtean itzalpean usteldu eta gero.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.

Makinista zen eta hogei urtetan hasi zen trenmakinak gidatzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Hogei urtetan hasi nintzen independenteki bizitzen, Aurretiko hamar urtean oinez ibili gabe nuena, itsasontzi hartan ibili nuen horratik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.

XXI. mendeko lehenbiziko hamar urteetan, HIESak jango du gobernuaren aurrekontuen % 20.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 144. orr.

Izugarri sufritu du, benetan, bere hemengo lehen lan urteetan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 48. orr.

Abokatu berriak hogeita hamar urteko zigorra eskatuko du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Hamabost urteko nerabea zen Dani Untziti 1985ean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 91. orr.

Gudurako gai ziren hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz Armada italiarreko tenientea, hogeita hamabi urtekoa eta Anconako hirian hazia.  Elizen arteko biblia   Zen 1,19

Noe izan zuenetik, beste bostehun eta laurogeita bost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.  Elizen arteko biblia   Has 5,30

Ibai batean aritu zen lanean bost urtez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Mariari bi urte geroago aurkitu zioten senarra: Tomas Atondo, zapataginen karrikako ofizialea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskola-urtea amaitzea, lan-ordutegi berriak, opor-usaina lantokietan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 76. orr.

Gogoan dut, gaztetan, eskola urteetako unerik zirraragarriena zeruko izarrek osatzen dituzten figuren izenak eta esanahiak ikasi nituen egun hura izan zela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Nire oroimenean bizikleta urteak dira haiek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.

Aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Amaitu ziren Egipton zazpi oparotasun-urteak eta zazpi gose-urteak hasi ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Horregatik bere zerbitzu urteek bi halako balio zuten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Bere ikasle urte narrasak bai Madrilen [...] bai Valentzian ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Erbeste urteak!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Borroka urteak, errepresio urteak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.

8 (-a artikuluarekin) ik urtebete.

Berreskuratzen ez badu, behin urtea burutuz gero, eroslearen eta beronen ondorengoen esku geldituko da betiko.  Elizen arteko biblia   Lb 25,30

Urtea zen ama galdua zuela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 135. orr.

Ez zen artean urtea ezkondu zela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Gaur urtea betetzen da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.

Urtea bete zen egun berean, arbasoen Jainkoarengana joan zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Gamazadaz geroztik, alde batetik, egun hauetantxe urtea betetzen delarik, [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

Urtea pasatu aurretik, hegazti guztiak kexu ziren, ez baitzeuden gustura bere habiekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 71. orr.

Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 27,7

Urtea baino lehen hilda zeuden erdiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

9 (-ak artikuluarekin, bizitza adierazteko)

Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.  Elizen arteko biblia   Sal 31,11

Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak, hasperen batean amaitzen gure urteak.  Elizen arteko biblia   Sal 90,9

Zu, ordea, beti bera, zure urteak amaigabeak.      - 0. orr.

Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote.  Elizen arteko biblia   Jb 10,5

10 (-ak artikuluarekin, denbora luzea adierazteko)

Nik, berriz, urteak hartan jolastu gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

-Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Urteak behar izan nituen leku gutxietsi batean hazia izan nintzela ulertzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Urteak dituk, baina, tira, lagun handia nian, beste zera hura gertatu baino lehen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Egia esateko, urteak dituk abertzaleen parafernalia hori guztia barregarri samarra iruditzen zaiala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 101. orr.

Pistamiglio jaun hori, ni hara orduko, urteak ziren desagertu zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Urteak dira Hakim ezagutzen duela, tenisean ibiltzen ziren elkarrekin tenisean aritzen zen garaietan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Urteak dira Jexuxi hainbestetan entzundako kontua egunkarian agertu zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 64. orr.

Urteak pasatu zituzten, batean hemen kokatuak, bestean han, gela eskasian, diru eskasian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Urteak egin nituen herritik kanpo ikasle.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Urteak eman ditut bidaia hau egin ala ez erabaki ezinda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

Gogoratu zuen txikitan piku lodi-lodi bat ireki zuela behin eta, ahora sartzeko zegoenean, erle bat topatu zuela barruan, hilda, eta urteak eman zituela gero pikuak jan gabe.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.

Urteak igaro badira ere, ezbairik gabe ezagutu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.

Urteak zeramatzan amets egiten horrekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 186. orr.

-Bai, beti han dago, baina badu urteak ez dudala ikusi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

Urteak nituen nik Mario ikusi gabe, ez nekien noiz ikusiko nuen berriz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 181. orr.

Urteak direla, Borgesekikoak egiten saiatu nintzen, eta hiribazterraren mitologietatik denborarekiko eta infinituarekiko jolasetara pasatu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 188. orr.

11 (-ak artikuluarekin, urtebetetzea adierazteko)

-Geuk ere bai, gaur gure amaren urteak ospatzen ari gaituk eta, badakik...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.

Elkarteak bere 75 urteak ospatuko ditu aurten.  Herria   2001-05-31

Adixkide guziak arras polliki hasi dira ikastolaren 30 urteak ospatzen, Ibarrunen urriaren 14-ean iragan den besta goxoarekin.  Herria   2001-11-08

Igandean, Donibane Garazin, Garaztarrak dantza elkartearen 50 urteak.  Herria   2005-03-10

12 urtean adlag urte batean.

Adituek diotenez, urtean 12 000 uhain taula berri saltzen da Akitania osoan.  Herria   2003-11-20

Urtean bederatzi hilabetez langabezian egoteaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 87. orr.

Urtean arrondizamendu bat ikusten zuen osoan eta hurbiletik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.

Urtean ema-galdu batek 6.000 sexu-harreman eduki litzake gizonekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 225. orr.

Urtean hilabetez -abuztuan- baizik lehortzen ez diren baltsak ere izaten dituzte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Euskaraz hautazko ziklo bat dago; urtean 20 bat ordu.  Berria - Harian   2005-03-02

Munduan 1,2 milioi lagun hiltzen dira urtean errepide istripuetan.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Naturalagoa zela lehengo sistema, urtean festa bat, edo bi egiten zirenekoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Mihi gris eskerga, haitz puska beltzaxkaz nabar, han zihoan beherantz bide urratuz, neke astunez, astiro-astiro, urtean hamarka metro batzuk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Gero eta handiagoa zen Santuaganako bere debozioaren seinaletzat urtero eskaini ohi zion zuziari urtean ontza bat gehituko ziola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Beste bi langilek ere lan bera egiten dutela kontuan hartuta, laurehun mila kaxa urtean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

105 bat lagun urtean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Urtean behin, San Mikel goiaingeruaren jaiegunez, ministro bakoitza bere anaiekin bil daiteke, nahi duten lekuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

Urtean behin edo bitan besterik ikusten ez den ezagun hauetako batekin egin nuen topo.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 201. orr.

Beatriceren mamuak han hartzen du atseden ia urte osoan, urtean egun bakarrez irteten baita: irailaren 11n.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Urtean bitan, hango haizeek erabat nahasten dute euren abiadura eta norabidea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Urtean pare bat aldiz ikusi behar banitu, agudo ohituko nintzateke ni neroni ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.

Urtean bizpahiru aldiz, eguberrikari ala bazkoz egiten ziren bazkarietan baizik ez zuten elgar ikusten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 39. orr.

Urtean hiru bider.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,25

13 urteko adlag urte bakoitzeko.

Eritasunak biztanle eginen % 8 ukitzen duenean, herri horretako BPG ere guztiz ukitua geratzen da, eta ukituak % 25era iristen direnean, BPG horren kostua puntu batekoa da urteko, The Economist aldizkariak egin dituen kalkuluen arabera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 144. orr.

Urte guztian etenik gabe ugaltzen ari; belaunaldi berri bat hamabi egun oroz, hots, hogeita hamarren bat belaunaldi urteko, eta mila arrautza inguru jartzeko gai eme bakoitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Donostian, urteko, apiril bakoitzean Bilbon baino 30 litro gehiago biltzen dira, eta Gasteizen Donostian baino 65 gutxiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.

Azken 60 urteotako datuen arabera, batez beste, 68 pertsona hil izan dira, urteko, Espainia osoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.

Igoera sistematikoa izan zen hasieran, 2 puntu urteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

14 argi urte luzera-neurria, argiak urtebetean egiten duen bidearen baliokidea.

Esne Bidea baino bi aldiz zabalagoa da M101, 170.000 argi urte, alderik alde.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Planeta sistema hori Lurretik 41 argi-urtera dago, Kantzerren konstelazioan.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Bi izar horiek 7.200 argi urtera daude.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Eskalaren beste muturrean, gure unibertso honek gutxi gorabehera (--!) hamar mila milioi argi-urteko diametroa duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

14a irud/hed

Baina finlandiarrak besteengandik argi urtetara amaitu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-05

Ixabel argi-urte mordo batera zegoen nire baserritarrekiko ideia tradizionaletik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 56. orr.

Milioi bat argi urtera nintzen etxetik, edonondik, leku guztietatik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 123. orr.

Ixabel argi-urte mordo batera zegoen nire baserritarrekiko ideia tradizionaletik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 56. orr.

15 eguzki urte urtea.

Maien kalendarioak eguzki-urtea 365,2420 egunekotzat kalkulatu omen zuen, 365,2422-kotzat beharrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

16 ilargi urte Lurreko behatzailearentzat Ilargiak eguzkiaren inguruan 12 itzuli egiten ematen duen denbora, gutxi gorabehera 354 egunek osatzen dutena.

Ilargi urte bateko epean, ikusezin izendatu naute: oihu negien eta ez zidaten erantzuten, ogia ebasten nuen eta ez zidaten bururik mozten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Mahai inguruan esertzeko orduan ere oso kontuan hartzekoa omen zen Kua zenbakia, eta halaxe jarri ginen, txintxo-txintxo, nor bere Ilargi-urtearen arabera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

17 urte erdi (orobat urterdi g.er.)

Maitasun horrek urte erdi iraun zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.

Urte-erdi neraman Elsbeth ikusi gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Sei bat mila bonba urte erdi bakar batean!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

Orain dela urte erdi-edo.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 43. orr.

Ia urte erdia eman baitzuen Arlenek etxera etortzeke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

Urte erdi baino askoz gehiago ez du izango hor niniak, beraz, huts egiteko arrisku handirik gabe botatzen dut, 1969ko udaberrian egingo zen argazkia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

Berriz ere atxilotu, oraingoan urte erdiko kartzela ezarri, eta osasuna betiko hondatu zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.

Handik urte erdira hil zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 228. orr.

Psikiatrikoan urte erdia beteta gero itzuli zen Sara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 184. orr.

18 urte sari (orobat urtesari) urtean jasotzen edo ordaintzen den saria.

Kargu hau atxiki baitzuen berrogeita zenbait urtez, zerbitzu hori betetzen zuela urte oroz apezpikuak izendatzen zuen apaiz baten bitartez, honi emanez bere urte-sari zuzena eta beretzat atxikiz eliza horren mozkin guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Elkarte-kide izaiteko urte-saria: 20 euro.  Herria   2004-12-09

Bazkide guzientzat urte saria 30 eurotan utzia izan da Euskal Herri guzian bezala.  Herria   2003-02-20

Duela bi aste jakin dugu HERRIA astekariaren urte-saria doi bat emendatzen zela.  Herria   2004-01-15

Sainte-Geneviëve-des-Boisko geltoki hits eta pobrean jaistean oroitu zen Hator elkartetik nola kanporatu zuten, urte saria orduz pagatzea ahantzi zuelako estakuruaz balia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 266. orr.

Erretreta osoaren hunkitzeko, 40 urtetara luzatua da urtesarien pagamendua.  Herria   2003-04-24

19 urte sasoi (orobat urtesasoi g.er.) ik urtaro.

Uzta-aroa zen, eta urte-sasoi horretan Jordan ibaia gainezka etorri ohi da.  Elizen arteko biblia   Jos 1,15

Arrantza debekatua zegoen urte-sasoiko egun batez, nire aita amuarrainetara joan zen bere koadrilakoekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Zaila zen oso, urte-sasoi hartan, Europarako itsasontzi-tokirik lortzea, eta ez dakit zergatik sortu zitzaidan ideia bat-bateko hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Zenbat aldiz entzun dugu eta esan, udazkena dela gure paraje hauetan urte-sasoirik ederrena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Neguko urte-sasoian eta eguraldi garbiarekin ganadua goizetik leku horietara eramaten denean, beren jatena eguzkitan hartuz askoz ere garbiago ibiltzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Ez omen dut egokierarik izango udan ez beste urte-sasoietan San Marco kafetegian izaten den literatur tertulia ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Egunean lau aldiz ikasleek ibilaldi bera egiten dute, oso atsegina urte-sasoi epelean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 78. orr.

Berehala, kurriloak azaldu ziren, eta harritu egin ninduen bereziki haien agerpenak, ez bainekien urte sasoi hartan kurrilorik zegoenik Danimarkako iparraldean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 259. orr.

Arratsetik goizaldera zerua doi-doia iluntzen zuen urte sasoi hartan eta latitude haietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

20 urteak bete jaiotegunaren urteurrena izan.

Urteak bete, hitzik esan ez, bekozko iluna jarri, eta opariak hartu: nola ezkontzen dira horiek denak?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.

Gure amak ez zuen jakingo, Jexux txikia zenean, Amarekin joaten zenik fraileetara urteak betetzen zituenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 145. orr.

Urteak betetzen zituen mutilak ez zuen negarrik egin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

Urteak bete ditut berriro; hamabost urte ditut beraz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Harryri inork ez zizkion zorionak eman urteak betetzeagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

21 urteak eta urteak denbora luzea.

Urteak eta urteak ibili naiz gure lurreko xendra, mendi, ibarretan barna.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Puzzle makabro bat da, urteak eta urteak iraungo duena.  Berria - Harian   2005-07-10

Urteak eta urteak pasatu ondoren, zer gertatu da hizkuntza soslaiekin?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Urteak eta urteak ematen dituzue zuen pausoan ibiliz eta ez duzue aurrera egiten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Urteak eta urteak dira han ez dela jende ederrik ikusi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 182. orr.

Urteak eta urteak geroago, Indurain izan zen txirrindularien artean txapeldun.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

22 urteak joan eta urteak etorri (orobat urteak joan eta urteak jin)

Urteak joan eta urteak etorri, Gernika ondorengo euskal legitimitatea eta inozentzia gupidagabe izan dira kolpatuak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

Urteak joan eta urteak etorri, Jaizkibelek erabakitzen du nork irabazten duen Donostiako Klaskikoa.  Berria - Kirola   2004-08-07

Eta alajaina, urteak joan eta urteak etorri, ni beti oinez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Lehenago kordatzea zen biperraren xukatzeko molde bat errautsa egin aitzin, hori urteak joan eta urteak jin saltzeko molde bat bilakatu da.  Herria   2001-10-25

Urteak joan eta urteak etorri ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

23 urteak joan urteak etorri (orobat urteak joan urteak jin)

Urteak joan urteak etorri, nabarmen ari zen frantsesten kultura.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

-Urteak joan urteak etorri, zertara bidali zituzten ere ahaztuko zitzaiean bai berei bai baserritarrei, eta ikazkin hasi zituan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

Alabaina, urteak joan urteak etorri, gero eta gutxiago dira Burgosko planta nuklearraren aldekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Urteak joan urteak jin, gobernuak joan gobernuak jin, «inork ez du lortu Euskal Herriaren askatasun nahiarekin bukatzea», dio Lefortek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

24 urteak urte urteak gorabehera.

Urteak urte, denboraldi honetan gehien jokatu duen jokalari txuri-urdina izan da.  Berria - Kirola   2004-05-27

25 urte askotarako (orobat urte askotako) urtebetetze eta kidekoetarako formula.

Wilmarth andereñoak, haiek ezagutu izanaz kontent, urte askotarako esan zien bozkarioz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Jakinarazia da bozkatzeko baimena ukan dezakela bakarrik 2003ko urte saria ordaindua duenak.  Herria   2003-11-27

Barkatu, oraindik ez dut nire burua aurkeztu: Asier Urbieta, urte askotarako -begi bat kliskatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

-Zorionak berriro, eta urte askotarako!«Bejondeizula eta urte askotarako, Esteban!», kantatu zioten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

26 urtean baino urtean urtetik urtera areago.

Elkartera joan, masajeak eman, etxera itzuli, eta, gero eta gehiago, kirol-partidak entzun irratiz; irten eta jendearekin egon, berriz, urtean baino urtean gutxiago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Urtean baino urtean pozago gengozan geure umeakaz.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

ainitz urte (11); anitz urte (10); aurreko urte (17); azken bi urte (28); azken hamar urte (20); azken hiru urte (18); azken hogei urte (12); azken lau urte (12); azken urte (360); azken urte hauetan (126); azken urte hautan (36); azken urte honetan (21); azken urte horietan (15); azken urte hotan (53); azkeneko urte (14)

badira urte batzuk (13); bederatzi urte (176); berrehun urte (45); berrogei bat urte (26); berrogei urte (218); berrogei urte bete (10); berrogei urte geroago (13); berrogei urte inguruko (12); berrogei urte lehenago (11); berrogeita bat urte (20); berrogeita bost urte (19); berrogeita hamar urte (114); berrogoi bat urte (21); berrogoi urte (26); berrogoita hamar urte (15); beste bi urte (13); beste bost urte (10); beste urte bat (14); beste urte batez (35); beste urte batzuetan (29); bi mila urte (47); bi urte (1817); bi urte barne (24); bi urte barru (46); bi urte beranduago (11); bi urte bete (23); bi urte beteko (10); bi urte daramatza (14); bi urte dira (13); bi urte egin (41); bi urte eman (33); bi urte eskas (12); bi urte geroago (75); bi urte hasi (15); bi urte hauetan (35); bi urte honetan (10); bi urte horietan (10); bi urte huntan (15); bi urte igaro (16); bi urte inguru (11); bi urte iraun (10); bi urte izan (10); bi urte joan (11); bi urte lehenago (79); bi urte pasa (12); bi urte zituen (12); bizpahiru urte (79); bortz urte (31); bospasei urte (29); bost bat urte (27); bost urte (811); bost urte barne (13); bost urte barru (26); bost urte bete (29); bost urte beteko (12); bost urte daramatza (12); bost urte dira (11); bost urte egin (22); bost urte eman (15); bost urte geroago (21); bost urte hauetan (11); bost urte igaro (13); bost urte lehenago (20); bost urte zituela (15); bost urte zituen (21); bostehun urte (15)

dotzena bat urte (32); dozena bat urte (21); duela bederatzi urte (24); duela bi urte (467); duela bizpahiru urte (16); duela bospasei urte (10); duela bost urte (124); duela ehun urte (31); duela hainbat urte (18); duela hamabi urte (26); duela hamabost urte (25); duela hamar urte (124); duela hiru urte (236); duela hiruzpalau urte (16); duela hogei urte (70); duela hogoi urte (21); duela lau urte (226); duela mila urte (14); duela milioika urte (11); duela sei urte (123); duela urte asko (33); duela urte bat (43); duela urte batzuk (125); duela urte bi (18); duela urte gutxi (28); duela zazpi urte (48); duela zenbait urte (105); duela zonbait urte (35); duela zonbeit urte (15); duela zortzi urte (47)

ehun bat urte (18); ehun urte (309); ehun urte bete (14); ehun urte beteko (11); ehun urte betetzen (14); ehun urte lehenago (15)

hainbat urte (75); hainbat urte geroago (10); hainbeste urte (95); hamabi bat urte (12); hamabi urte (235); hamabi urte bete (20); hamabi urte zituen (13); hamabortz urte (15); hamabost bat urte (31); hamabost urte (323); hamabost urte bete (22); hamabost urte zituen (14); hamahiru urte (109); hamaika urte (91); hamaika urte zituela (10); hamalau urte (136); hamalau urte nituen (11); hamar bat urte (151); hamar urte (1193); hamar urte barru (18); hamar urte behar (10); hamar urte bete (45); hamar urte beteko (15); hamar urte dira (16); hamar urte egin (12); hamar urte geroago (47); hamar urte hauetan (35); hamar urte horietan (11); hamar urte igaro (18); hamar urte inguru (30); hamar urte inguruko (16); hamar urte joan (14); hamar urte lehenago (54); hamar urte pasa (10); hamar urte pasatu (11); hamar urte zituela (20); hamarren bat urte (22); hamasei urte (162); hamasei urte bete (13); hamasei urte zituela (14); hamazazpi urte (126); hamazazpi urte zituela (10); hamazortzi urte (23); hameka urte (12); handik urte batzuetara (78); handik urte gutxira (11); heldu den urte (11); helduden urte (86); helduden urte arte (38); helduden urte artio (16); helduden urte hortan (16); hemendik urte batzuetara (27); hemeretzi urte (75); hemezortzi urte (123); hemezortzi urte bete (14); hiru bat urte (23); hiru mila urte (11); hiru urte (1085); hiru urte barne (25); hiru urte barru (15); hiru urte bete (19); hiru urte bitarteko (14); hiru urte egin (20); hiru urte eman (16); hiru urte geroago (42); hiru urte hauetan (20); hiru urte huntan (14); hiru urte igaro (15); hiru urte inguru (11); hiru urte iraun (11); hiru urte lehenago (36); hirurehun urte (19); hirurogei bat urte (11); hirurogei urte (54); hirurogeita bost urte (15); hirurogeita hamabost urte (16); hirurogeita hamar urte (41); hirurogeita zazpi urte (11); hiruzpalau urte (46); hogei bat urte (61); hogei urte (564); hogei urte bete (24); hogei urte geroago (18); hogei urte hauetan (16); hogei urte igaro (13); hogei urte inguruko (11); hogei urte lehenago (30); hogei urte zituen (11); hogeita bat urte (40); hogeita bi urte (54); hogeita bost urte (107); hogeita hamabi urte (18); hogeita hamabost urte (36); hogeita hamar urte (220); hogeita hiru urte (33); hogeita lau urte (29); hogeita sei urte (20); hogeita zazpi urte (14); hogeita zortzi urte (11); hogeitaka urte (16); hogoi bat urte (35); hogoi urte (95); hogoita hamar urte (13); hogoita zonbait urte (10); hurrengo urte (12)

ia berrogei urte (15); ia bi urte (20); ia bost urte (12); ia ehun urte (11); ia hamar urte (15); ia hiru urte (15); ia hogei urte (17); ia lau urte (22); iazko urte (23); iragan urte (17); joan den urte (30)

kasik urte (14)

lan egindako urte (25); lau bat urte (10); lau ehun urte (45); lau urte (860); lau urte barne (10); lau urte barru (11); lau urte bete (17); lau urte daramatza (11); lau urte egin (22); lau urte eman (18); lau urte geroago (34); lau urte hauetan (20); lau urte huntan (12); lau urte igaro (19); lau urte lehenago (20); laurehun urte (16); laurogei urte (29); lauzpabost urte (26); lehen urte haietan (15)

milaka urte (45); milioi bat urte (14); milioika urte (14); ondoko urte (11); orain bi urte (146); orain bost urte (22); orain ehun urte (11); orain hamar urte (24); orain hiru urte (58); orain lau urte (51); orain sei urte (10); orain urte asko (20); orain urte batzuk (92); orain urte bi (14)

pare bat urte (36)

sei urte (467); sei urte bete (13); sei urte egin (20); sei urte eman (13); sei urte geroago (18); sei urte huntan (10); sei urte lehenago (16); sei urte zituen (10)

urte amaiera (22); urte amaierako (22); urte amaieran (107); urte amaierarako (39); urte andana (33); urte andana bat (14); urte anitz (12); urte arteko inflazioa (10); urte asko (459); urte asko daramatza (27); urte asko dira (29); urte asko egin (21); urte asko eman (20); urte asko igaro (21); urte asko lehenago (12); urte asko pasatu (23); urte askoan (169); urte askoko (12); urte askoren buruan (11); urte askotako (39); urte askotan (96); urte askotara (12); urte askotarako (34); urte askoz (19)

urte bakar (21); urte bakar batean (14); urte bakoitzeko (48); urte barne (130); urte barru (190); urte bat (366); urte bat barne (22); urte bat berantago (11); urte bat gehiago (11); urte bat geroago (15); urte bat huntan (17); urte bat lehenago (12); urte batean (67); urte bateko (39); urte baten (50); urte baten buruan (29); urte batentzat (11); urte baterako (26); urte batetik bestera (28); urte batez (115); urte batzuen buruan (31); urte batzuen ondoren (15); urte batzuetatik hona (14); urte batzuk barru (14); urte batzuk geroago (103); urte batzuk lehenago (104); urte berean (178); urte bereko (59); urte berezia (11); urte berri (180); urte berri bat (17); urte berri on (77); urte berria (64); urte berriak (11); urte berrian (13); urte berriarekin (15); urte berriaren (27); urte berriari (30); urte berriari buruz (11); urte berriko (30); urte berrirako (10); urte bete (6); urte betez (23); urte bi (83); urte bietan (12); urte bukaera (39); urte bukaera arte (14); urte bukaerako (17); urte bukaeran (67); urte bukaerarako (23); urte buru (11); urte burua (15)

urte dauzka (55); urte dezente (25); urte ditu (660); urte du (23)

urte egin (306); urte eman (211); urte erdi (38); urte erdi bat (10); urte erdia (16); urte erdian (10); urte erdiko (11); urte eta erdi (251); urte eta erdian (59); urte eta erdiko (76); urte eta erdira (15); urte eta erdiz (24); urte eta hilabete (10); urte eterdi (12)

urte garrantzitsua (10); urte gehiago (89); urte gehiegi (16); urte gogorra (10); urte gogorrak (12); urte guti (12); urte gutxi (98); urte gutxi arte (13); urte gutxi barru (14); urte gutxi batzuk (17); urte gutxiago (19); urte gutxian (19); urte gutxira (28); urte gutxiren buruan (25); urte gutxitan (13); urte guzian (60); urte guziez (105); urte guziez bezala (70); urte guziko (17); urte guziz (311); urte guziz bezala (105); urte guziz egiten (25); urte guzti (12); urte guztian (38); urte guztietan (10); urte guztiko (22); urte guztiotan (13)

urte haietan guztietan (11); urte hartan bertan (40); urte hasiera (19); urte hasierako (23); urte hasieran (147); urte hasieratik (92); urte hastapen (18); urte hastapen huntan (13); urte hastapenean (11); urte haste huntan (10); urte hauetan guztietan (48); urte horietan guztietan (17); urte horretan bertan (27)

urte latzak (10); urte luze (81); urte luze hauetan (11); urte luzeak (25); urte luzeetako (23); urte luzeetan (87); urte luzetako (11); urte luzetan (43); urte luzez (103)

urte mordo (17); urte mordoa (44); urte mordoxka (22); urte muga (32)

urte neuzkan (10); urte nituen (84)

urte on (72); urte on bat (10); urte ona (33); urte onak (14); urte ondar (18); urte ondarrean (22); urte ondarreko (21); urte oparoa (10); urte oroz (133); urte oroz bezala (39); urte oso (43); urte oso batez (10); urte osoa (42); urte osoan (269); urte osoan zehar (14); urte osoko (48); urte osorako (27)

urte pare (85); urte pare bat (60); urte parrasta (20); urte parrasta bat (13); urte politiko (26); urte politikoa (11)

urte sail (26); urte sail ederrean (11); urte saria (29); urte sasoi (38)

urte txarra (25); urte txarra izan (17); urte zahar (17); urte zaharrago (17); urte zaharragoa (49); urte zaharragoa zen (10); urte zaila (16); urte zenbait (10)

urte zeuzkan (19); urte zituen (597)

urterik urte (36); urtez urte (163)

zazpi bat urte (13); zazpi urte (355); zazpi urte egin (16); zazpi urte geroago (12); zazpi urte zituen (11); zenbait urte (260); zenbait urte geroago (13); zenbait urte hautan (15); zenbait urte huntan (16); zenbait urte lehenago (20); zenbat urte (149); zenbat urte dituzu (20); zenbeit urte (11); zonbait urte (107); zonbait urte barne (12); zonbait urte huntan (15); zonbeit urte (32); zortzi bat urte (15); zortzi bederatzi urte (11); zortzi urte (279); zortzi urte geroago (13)

argitalpen urtea (40); aurtengo urtea (13); azken urtea (40); bigarren urtea (50); bosgarren urtea (15); datorren urtea (14); hirugarren urtea (38); iazko urtea (11); laugarren urtea (17); lehen urtea (72); seigarren urtea (13); sukar ustelaren urtea (14); urtea amaitu (81); urtea amaitu aurretik (38); urtea arte (70); urtea bete (32); urtea beteko (21); urtea beteko du (10); urtea bitartean (13); urtea bukatu (52); urtea bukatu aurretik (15); urtea hasi (74); urtea hasi zenetik (40); urtea izan (44); urtea izan zen (11); urtea izanen (11); urtea izango (43); urtea izango da (21); urtea joan (29); zazpigarren urtea (11)

azken bi urteak (14); azken urteak (73); berrogei urteak (11); bi urteak (35); bost urteak (27); ehun urteak (38); ehun urteak ospatzen (10); hamar urteak (45); hiru urteak (21); hogei urteak (10); hogoi urteak (21); lau ehun urteak (30); lau urteak (18); lehen urteak (23)

urteak aurrera (47); urteak aurrera joan (10); urteak bete (36); urteak beteak (13); urteak betetzen (24); urteak daramatza (36); urteak daramatzat (10); urteak daramatzate (14); urteak dira (54); urteak dituk (12); urteak egin (18); urteak eman (44); urteak eta urteak (56); urteak etorri (25); urteak geroago (15); urteak igaro (39); urteak igaro ahala (11); urteak iragan (16); urteak iraun (10); urteak izan (15); urteak jin (31); urteak joan (98); urteak joan ahala (12); urteak ospatzen (31); urteak pasa (14); urteak pasatu (40); urteak zeramatzan (12)

aintzineko urtean (25); aurreko urtean (220); aurreneko urtean (10); azken urtean (151); bederatzi urtean (14); bi urtean (91); bi urtean behin (19); bigarren urtean (54); bosgarren urtean (10); bost urtean (69); bost urtean behin (12); datorren urtean (424)

hainbat urtean (11); hainbeste urtean (18); hamabigarren urtean (10); hamabost urtean (13); hamar urtean (97); heldu den urtean (145); helduden urtean (154); helduden urtean ere (17); hiltzen dira urtean (12); hiru urtean (75); hirugarren urtean (41); hogei urtean (37); hogeita hamar urtean (15); hurrengo urtean (283)

iragan urtean (103); joan den urtean (262); joan zen urtean (42); joanden urtean (51); lau urtean (92); lau urtean behin (18); laugarren urtean (15); lehen urtean (143); lehenbiziko urtean (12); lehenengo urtean (15); lehengo urtean (27)

ondoko urtean (56); pasa den urtean (17); sei urtean (33)

urtean barna (12); urtean behin (223); urtean behin egiten (18); urtean bertan (19); urtean bi aldiz (10); urtean birritan (10); urtean bitan (21); urtean bizpahiru (11); urtean hiru aldiz (11); urtean lehen aldiz (14); urtean urtean (10); urtean zehar (153); zazpi urtean (15); zazpigarren urtean (16); zortzi urtean (20)

aurreko urtearekin alderatuta (12)

datorren urtearen (21); datorren urtearen hasieran (10); iazko urtearen (15); joan den urtearen (10); urtearen amaieran (48); urtearen bukaeran (14); urtearen hasieran (50)

urteari begira (26); urteari buruz (14)

urteaz geroz (10); urteaz geroztik (154)

urteek aurrera egin (16)

urteen joanean (15); urteen poderioz (49)

aurreko urteetako (56); azken bi urteetako (26); azken hiru urteetako (16); azken urteetako (183); hurrengo urteetako (11); lehen urteetako (13); urteetako lan (10); urteetako lana (19)

aitzineko urteetan (42); aitzineko urteetan bezala (15); aspaldiko urteetan (39); aurreko bi urteetan (22); aurreko urteetan (156); aurreko urteetan bezala (15); aurreneko urteetan (10); azken bi urteetan (135); azken bost urteetan (41); azken hamar urteetan (45); azken hiru urteetan (74); azken hogei urteetan (19); azken lau urteetan (58); azken sei urteetan (21); azken urteetan (858); azken urteetan bezala (10); azken urteetan egin (11); azken urteetan egindako (14); azken urteetan izan (25); azken zortzi urteetan (10); azkeneko urteetan (49); bere azken urteetan (11); beste urteetan (22); bi urteetan (248); bizitzako azken urteetan (16); bost urteetan (84); datozen bi urteetan (27); datozen bost urteetan (12); datozen hiru urteetan (18); datozen lau urteetan (31); datozen urteetan (110)

hamabost urteetan (17); hamar urteetan (86); hamarreko urteetan (11); hasierako urteetan (16); hiru urteetan (161); hogei urteetan (35); hogeita hamar urteetan (12); hurrengo bi urteetan (27); hurrengo hiru urteetan (24); hurrengo lau urteetan (28); hurrengo urteetan (112)

izan da urteetan (11); izan zen urteetan (10); lau urteetan (156); lehen bi urteetan (10); lehen urteetan (51); lehenbiziko urteetan (13); lehenengo urteetan (11)

ondoko urteetan (61); ondorengo urteetan (50); sei urteetan (35)

urteetan aurrera (16); urteetan bizi (14); urteetan egin (44); urteetan egindako (42); urteetan eginiko (11); urteetan egon (13); urteetan eta urteetan (13); urteetan ez bezala (17); urteetan izan (61); urteetan izan duen (15); urteetan izandako (20); urteetan zehar (62)

zazpi urteetan (22); zortzi urteetan (27)

handik urteetara (11)

datozen lau urteetarako (17); datozen urteetarako (20); hiru urteetarako (10); hurrengo lau urteetarako (10); hurrengo urteetarako (10); lau urteetarako (31)

aurreko urteko (63); azken urteko (22); bederatzi urteko (64); bederatzi urteko kartzela (10); bere urteko (78); beren urteko (17); berrogei urteko (41); berrogeita hamar urteko (17); bi urteko (410); bi urteko epean (17); bi urteko espetxe (19); bi urteko iraupena (10); bi urteko kartzela (31); bi urteko kontratua (11); bi urteko zigorra (57); bigarren urteko (16); bosgarren urteko (14); bost urteko (236); bost urteko epean (18); bost urteko kartzela (20); datorren urteko (202); duela bi urteko (46); duela bost urteko (12); duela hamar urteko (10); duela hiru urteko (13); duela lau urteko (35); duela sei urteko (15)

ehun urteko (29); hamabi urteko (61); hamabigarren urteko (10); hamabost urteko (66); hamahiru urteko (48); hamaika urteko (41); hamalau urteko (41); hamar bat urteko (28); hamar urteko (213); hamar urteko epean (12); hamar urteko kartzela (18); hamarna urteko (16); hamarren bat urteko (12); hamasei urteko (38); hamazazpi urteko (36); heldu den urteko (62); helduden urteko (70); hemeretzi urteko (23); hemezortzi urteko (30); hiru urteko (302); hiru urteko epea (12); hiru urteko espetxe (15); hiru urteko kartzela (32); hiru urteko kontratua (11); hirurogei urteko (17); hogei bat urteko (12); hogei urteko (99); hogeita bi urteko (16); hogeita bost urteko (17); hogeita hamar urteko (31); hurrengo urteko (63)

iragan urteko (79); joan den urteko (167); joan zen urteko (28); joanden urteko (19); lau urteko (254); lau urteko epean (15); lau urteko espetxe (16); lau urteko kartzela (26); lau urteko zigorra (11); lehen urteko (18); lehenengo urteko (16); lehengo urteko (16); mila urteko (29); milaka urteko (10)

orain bi urteko (13); pasa den urteko (21); sei urteko (103)

urteko batzar (16); urteko besta (18); urteko bigarren hiruhilekoan (14); urteko biltzar nagusia (55); urteko biltzarra (18); urteko bozetan (12); urteko datuak (16)

urteko emaitzak (10); urteko gora beherak (38); urteko harat hunatak (16); urteko hirugarren hiruhilekoan (11)

urteko kermeza (10); urteko konduak (24); urteko kontuak (11); urteko lehen hiruhilekoan (16); urteko lehen seihilekoan (10)

urteko txostena (10)

urtez urteko (18)

bi urtekoa (21); bost urtekoa (11); hamar urtekoa (19); hiru urtekoa (25); lau urtekoa (13)

lehenengo urtekoak (10)

azken bi urteotako (20); azken bost urteotako (10); azken hiru urteotako (15); azken urteotako (197); bi urteotako (22); bost urteotako (15); hamar urteotako (12); hiru urteotako (16); lau urteotako (14)

azken bi urteotan (106); azken bost urteotan (62); azken hamar urteotan (65); azken hiru urteotan (48); azken hogei urteotan (30); azken lau urteotan (66); azken sei urteotan (10); azken urteotan (903); azken urteotan egin (14); azken urteotan izan (13); azken zazpi urteotan (11); azken zortzi urteotan (11); azkeneko urteotan (20); datozen bi urteotan (11); datozen hiru urteotan (18); datozen urteotan (39)

hamabost urteotan (15); hamar urteotan (91); hiru urteotan (96); hogei urteotan (38); hurrengo urteotan (14)

lau urteotan (101)

sei urteotan (14)

zazpi urteotan (11); zortzi urteotan (18)

argi urtera (13); bi urtera (99); bost urtera (46); datorren urtera (12); ehun urtera (22); hamar urtera (47); handik bi urtera (44); handik bost urtera (11); handik hamar urtera (10); handik hiru urtera (17); hiru urtera (52); hogei urtera (19); lau urtera (34); sei urtera (15)

urtera arte (149); urtera arteko (22); urtera begira (11); urtera bitartean (38); urtera bitarteko (10); urtera jaitsi (14); urtetik urtera (158); zazpi urtera (10); zortzi urtera (10)

bi urterako (90); bi urterako kontratua (16); bi urterako zigortu (10); bost urterako (21); datorren urterako (93); hamar urterako (16); heldu den urterako (10); hiru urterako (73); hurrengo urterako (36); lau urterako (41); sei urterako (13)

urtetik urterat (46)

bederatzi urterekin (14); bi urterekin (13); bost urterekin (13); hamabi urterekin (15); hamabost urterekin (37); hamahiru urterekin (14); hamaika urterekin (22); hamalau urterekin (19); hamar urterekin (28); hamasei urterekin (31); hamazazpi urterekin (24); hemeretzi urterekin (13); hemezortzi urterekin (19); hiru urterekin (12); hogei urterekin (23); lau urterekin (14); sei urterekin (17)

berrogei urteren (15); bi urteren (101); bi urteren buruan (69); bi urteren buruko (11); bost urteren (56); bost urteren buruan (44); ehun urteren (16); ehun urteren buruan (12); eta bi urteren (16); hainbat urteren (12); hainbeste urteren (26); hainbeste urteren buruan (15); hamabost urteren (10); hamar urteren (71); hamar urteren buruan (44); hiru urteren (80); hiru urteren buruan (53); hogei urteren (26); hogei urteren buruan (16); hogeita hamar urteren (11); hogoi urteren (12); lau urteren (43); lau urteren buruan (27); sei urteren (23); sei urteren buruan (10); urteren batean (11); urteren bueltan (23); urteren buruan (495); urteren buruan berriz (10); urteren buruko (34); urteren ondoren (82); urteren ostean (36); urteren presondegia (12); zazpi urteren (16); zazpi urteren buruan (11); zenbait urteren (20); zenbait urteren buruan (16); zonbait urteren (20); zonbait urteren buruan (15); zortzi urteren (16)

hiru urterentzat (17); lau urterentzat (12); sei urterentzat (13)

urterik behin (16); urterik onenak (17); urterik urte (36)

azken urtetako (10); hainbat urtetako (13)

aintzineko urtetan (40); aintzineko urtetan bezala (18); aitzineko urtetan (10); aspaldiko urtetan (39); azken urtetan (31); bederatzi urtetan (10); bi urtetan (41); bost urtetan (33); hainbat urtetan (62); hainbeste urtetan (38); hamabi urtetan (10); hamalau urtetan (13); hamar urtetan (25); hiru urtetan (44); hogei urtetan (25); hogoi urtetan (14); lau urtetan (21); milaka urtetan (10); ondoko urtetan (53); sei urtetan (20)

urtetan eta urtetan (13); urtetan hil (14); urtetan itzali (15); urtetan itzali dena (11); urtetan izan (18); urtetan joan (16); urtetan pausatu (60); urtetan pausatu da (32); urtetan utzi (18); urtetan utzi du (12); urtetan zehar (19); urtetan zendu (61); urtetan zendu da (31)

zazpi urtetan (14); zein urtetan (10); zenbait urtetan (10)

bi urtetarik (30); hiru urtetarik (13); lau urtetarik (11); urtetarik goiti (15)

berrogeita hamar urtetik (12); bi urtetik (84); bi urtetik behin (29); bi urtetik hona (11); bost urtetik (45); datorren urtetik (26); datorren urtetik aurrera (25); duela bi urtetik (13)

ehun urtetik (12); hamabost urtetik (14); hamar urtetik (63); hamar urtetik gora (23); hamar urtetik gorako (10); helduden urtetik (14); hiru urtetik (33); hiru urtetik behin (10); hogei urtetik (33); hogei urtetik gora (12); hogeita hamar urtetik (23)

lau urtetik (26); lau urtetik behin (11); laurogei urtetik (13)

urtetik aurrera (107); urtetik beherako (76); urtetik beherakoak (29); urtetik beherakoak dira (11); urtetik behin (68); urtetik behin egiten (13); urtetik goiti (30); urtetik gora (131); urtetik gorako (129); urtetik gorakoa (14); urtetik gorakoak (39); urtetik gorakoei (10); urtetik gorakoen (15); urtetik gorakoen artean (10); urtetik harat (11); urtetik hona (67); urtetik urtera (158); urtetik urtera gero (14); urtetik urterat (46)

zazpi urtetik (10); zortzi urtetik (11)


urtealdi iz urtea.

1984 urtealdian, baina, Punjaben askatasuna iristeko grina areagotu eta istilu gorriak sortu ziren gobernu zentralaren eta sikhen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 53. orr.

Aintzineko igandean, ohorezki bukatzeagatik urtealdia, plazak aterbetu du agerraldi bat osoki alaia.  Herria   2004-07-22

Frankismoaren urtealdi gogorrenetan, Mariano IZETA lehen lerroan agertzen zela Baztanen euskaldungoa bizirik atxikitzeko.  Herria   2001-02-08


urtearteko izlag urteen artekoa.

Urtekoa txarra bada, are okerragoa da urtearteko kopurua: %3,8 Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Urtearteko datuei erreparatuta, laneskuaren kostuak %5,8 egin du gora, eta lehengaien kostua %0,1 handitu da.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Urtearteko inflazioa %2,7ra iritsi zen, INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

AEBetan azken hiru urteotako KPI igoerarik handiena izan da maiatzean, baina urtearteko tasa %3,1koa da.  Berria - Ekonomia   2004-06-16


Urteberri (orobat urteberri) iz urtearen lehen eguna. ik urtats.

Eskuz esku, gure ikusmolde desberdinekin iragan dezagun 2003 garren urteberri hau.  Herria   2002-12-26

Urteberri eguna ona izan dadin, ezinbestekoa da elurra egitea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

Urteberri egunean ikusi nuen Urruti berriro.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 151. orr.

Beste final-laurdena Urteberri egunean izango da.  Berria - Kirola   2004-12-21

Urteberri eguneko kontzertuen bideoak eman zituzten, hainbat azalpenen laguntzarekin.  Berria - Kultura   2004-08-06

Hilabete t'erdirako bakarrik: urteberri egunez utzi beharko dugu apartamentua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Gabon-gauetik Urteberri-egunera bitartean, astebeteko oporraldia dugu fabrikan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 81. orr.

Urteberri goizaldean molotov koktelak jaurtiz eraso zioten Zangozako Guardia Zibilaren kuartelari (Nafarroa).  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Vienako Orkestra Filarmonikoaren 2005eko Urteberri kontzertua.  Berria - Kultura   2004-01-03

-Badakik: urteberri, haize berri -esan nion azkenean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 151. orr.

Eguberri eta Urteberri on pasa!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Bihar urtats da, elgarri urteberri onaren desiratzeko eguna.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Gao Xingjian 2000ko Nobel saridunak huts egin die Parisko Liburuaren Salakoei, Frantziako urteberri txinatarraren ospakizunetara gonbidatu ez zutelako.  Berria - Kultura   2004-02-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta urteberri on (3); urteberri eguna (5); urteberri egunean (11); urteberri egunez (3); urteberri on (7)

debako urteberriko probak (3); urteberriko mezuan (3)


Urteberrikari (orobat urteberrikari) 1 adlag Urteberrian.

Urteberrikari bakea dela zuekin.  Herria   2004-12-30

2 iz

Urteberrikari bakea dela zuekin.  Herria   2004-12-30

Sentsazio berezia gero, Manila eta Bombaytik iritsi berriak izaki, hango urteberrikariak ospatu ondoren!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 72. orr.

Eta urteberrikari potak, berriz!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.

Telebistan, beti ere, Samoa uharteetako urteberrikariko dantza eta musika erakargarriak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 75. orr.


urtebete 1 iz urte bat.

Urtebete edo bi zaharxeago, berriz, erdiko neskatikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Emazte eta modelo zuena hil, eta urtebete edo bira margotu zuen Rossetti-k, haren oroitzapenetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Isunak eta urtebete eta hamar urte bitarteko kartzela zigorrak ezartzea aurreikusten du egitasmo horrek.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Ez dakit zenbat iraun zidan sukarraldi anarkistak: urtebete, bi gehienez ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Urtebete eta ia hiru hilabete.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 97. orr.

Urtebete zaharragoa zen, buru erdi luzeagoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Urtebete luzea daramazu mugaren alde honetan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 27. orr.

Eta hala joan ziren egunak, eta joan zen urtebete hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.

Aunitz ikasi duk kartzelan eduki hauten urtebete honetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean.  Elizen arteko biblia   Eg 11,26

Urtebete osoan egon zen gutunik bidali gabe.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.

Urtebete luze joana zen ordurako emaztearen hilotza erraustu zutenetik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.

Urtebete luzea joan da Artozkiko eta Muniaingo azken etxeak eraitsi zituztenetik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Urtebete bikaina egin nuen Sportingekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.

Juan Bautista besteak baino urtebete zaharragoa zen eta estudioak utziak zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

Banuen anaia bat, urtebete nagusiagoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 66. orr.

2 (aditzekin)

Feniziarrek urtebete egin zuten uhartean, sal-erosketa lanetan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Madrilen, berriz, urtebete egin nuen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.

Urtebete egina zuen orduko ikastolan, eta bazekien, nonbait, euskara "ona" eta "txarra" bereizteko adina.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 135. orr.

Horrela bada, joan den udazkenean urtebete egin du, guztiz ondoez bitxi azaldu ezinak izan nituen bat-batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten.  Elizen arteko biblia   St 4,13

Lehenbiziko asmoa zera omen zuen, urtebete ematea Delosko indusketa-lanen garaiko zenbait adiskide grekorekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Babes lanetan urtebete neraman.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.

Urtebete zeraman Altzan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

Urtebete egon zen, azken batean, haren alboan, eta ez alferrik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.

Urtebete geldituko da etxean, edozein betebeharretik libre.  Elizen arteko biblia   Dt 24,5

Lehen hezkuntza aldia urtebete luzatzea proposatu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Urtebete iraun zidan sukarrak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Baina gero urtebete hartu eban libre, zuzeneko esperientziak izateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.

Urtebete pasatu aurretik monasterioa utzi eta Erromara joan zen Alfontso, aita santuarengana zuzen-zuzenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Esther azkenekoz ikusi nuenetik urtebete pasea zenean, [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Urtebete joan da eta goiz batez zikloa hasten da berriro.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.

Urtebete iragana zela erran zitekeen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Laguntza urtebete berandutu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

3 (denbora-erreferentziekin)

Urtebete da Berdabioko jauna kartzelan sartu zutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Bada urtebete gutxienez ikusi ez dudala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

Urtebete bazen ez nuela ikusten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.

Bazen urtebete Ernst Jüngerren Altzairuzko ekaitzak oroitzapen-liburua irakurri nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Bazen ia urtebete Narniko Albertino izeneko gizon batek begietako argia erabat galdu zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Urtebete ere ez zen musikagilea zendu zela.  Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

Urtebete izango zen Andonik eskatuta atera ziola.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 183. orr.

Atzo urtebete hil zen Martin Ugalde kazetari eta euskaltzale handia.  Berria - Harian   2005-10-05

Orain urtebete, ez, orduan ez zitzaidan berdin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Duela urtebete izan zen, barren! -oihukatzen zuen, hizpidera ekarritako gertakariren bat oroitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Urtebete atzo, Maiatzaren Lehena, haizeak errautsak sakabanatu zituenetik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.

4 (adizlagun eta kidekoekin)

Esan zidan ia urtebete ibili zela basamortuan oinez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 81. orr.

Urtebete eskas iraun zion Charley-k.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Gogoan dut urtebete doi egin nuen ostatu bateko neskame bularjoria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

-Urtebete inguru egingo zuen bertan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 120. orr.

Urtebete pasa neraman [...] egunero ordu bertsuan jaikitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Urtebete pasatxo zen aldatu nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Egunari egun, urtebete pasatxo egin nuen han.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

Handik urtebete pasatxora hasi zen guztia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.

1999ko martxoan biztanleen %81a itxaropentsu bazegoen, urtebete ondoren %59ak soilik aitortzen du itxaropen hori.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 78. orr.

Mariaren aita urtebete lehenago hila zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Urtebete lehenago bezala, beti bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Urtebete geroago, bi hirien artean bakea izenpetu zenean, Frantzisko Asisa itzuli zen beste preso lagunekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.

Urtebete baino gehiago genuen elkar ikusi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Duela urtebete baino gutxiago Zaldizko Beltzek pasabideak konkistatu zituzten berriro.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.

5 urtebetez adlag

Urtebetez biziko gara hemen; gero etxera itzuliko gara.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 72. orr.

Urtebetez aritu dira zientzialariak lagin haiek aztertzen.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Urtebetez alde egin nahi duzu zure inguru maite itogarritik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Urtebetez Parisa eta beste urtebetez Londresa joan nahi nuke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Urtebetez lanik egin gabe egotea kaltegarria izan zen niretzat.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 63. orr.

Urtebetez gerra latz egin ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 236. orr.

Ordurako urtebetez ibiliak ginen elkarrekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

Ia urtebetez geldiarazi zituzten urtegia egiteko lanak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 48. orr.

Urtebetez edo gehiagoz esperimentutan eta zalantzan ibili ondoren, aldi kementsu eta emankor bati eman zion hasiera I. jaunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Indartsuenek ere ezin zuten hotza eta gosea urtebetez baino gehiagoz eraman.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Idatzi dudan guztia neure buruan daukat duela urtebetez geroztik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Kanpora, urtebetez.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

6 beste urtebete

Beste urtebete igaro zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Pasatu zen beste urtebete.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Itxaron ezak beste urtebete.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Urtebetez Parisa eta beste urtebetez Londresa joan nahi nuke, hizkuntza ikasi eta artearen historiako ikasketak egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

-Bizirik dagoela entzuten badut, beste urtebete itxarongo dut ama inori emaztetzat eman gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Beste urtebete gutxienez, andereñoaren mareari buruzko irudi eta metaforak entzuten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Beste urtebetez karguan jarraitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Biztanleriaren hezkuntza batez beste urtebetez luzatuko balitz, %4 eta %9 bitartekoa izango litzateke horrek epe luzera BPGean izango lukeen eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Beste urtebeteko kontratua nuen eta hura hausteko etete klausula ordaindu beharra zegoen.  Berria - Kirola   2004-03-03

Iragan denboraldian kostata berritu zenuen kontratua beste urtebeterako.  Berria - Kirola   2004-03-25

7 urtebete barru hemendik urtebetera.

Aitona bat aztertu dut, begi-lausoa du, eta ebakuntza egin beharko diote sei hilabete edo urtebete barru.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Galdeketa urtebete barru egitekoa da.  Berria - Harian   2005-05-31

Interesak urte-bukaeran eskuratu ordez, sei hilabetetik behin eskuratu eta berriz inbertitu bahitu, hauxe edukiko huke urtebete barru bankuan: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Neure ituna Isaakekin egingo dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.

8 urtebete-kari urtebetean; urtebete dela eta.

Martin Ugalde berriketari, idazle, politikari eta euskaltzale handiari omenaldi bat eskainia izan zaio Andoainen, haren heriotzearen urtebete kari.  Berria - Kultura   2004-11-24

9 urtebetera gabe

Haren sorreratik urtebetera gabe, gaztelua doluz jantzi zen berriz, baina ez neskatikoarendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

beste urtebete (30); beteko da urtebete (5); duela ia urtebete (5); duela urtebete (161); duela urtebete bezala (4); duela urtebete edo (4); duela urtebete hasi (4); duela urtebete inguru (8); duela urtebete pasatxo (8); gaur urtebete (5); gutxienez urtebete (8); hilabete edo urtebete (5); ia urtebete (35); orain dela urtebete (36); orain urtebete (40); orain urtebete inguru (4)

urtebete arteko (5); urtebete baino ez (5); urtebete baino gehiago (36); urtebete baino gutxiago (4); urtebete baino lehen (6); urtebete barru (25); urtebete behar (6); urtebete behar izan (4); urtebete beranduago (17); urtebete besterik ez (6); urtebete bete (4); urtebete beteko (4); urtebete bezala (5); urtebete da (13); urtebete darama (15); urtebete daramagu (4); urtebete daramala (4); urtebete daramate (10); urtebete doi (4)

urtebete edo bi (4); urtebete egin (35); urtebete egin ondoren (5); urtebete egin zuen (7); urtebete egindako (4); urtebete egingo (9); urtebete egingo du (7); urtebete egon (5); urtebete eman (22); urtebete eman zuen (7); urtebete ere ez (7); urtebete eskas (17); urtebete eskasean (5); urtebete eta bi (6); urtebete falta (6); urtebete gehiago (7); urtebete geroago (53)

urtebete igaro (36); urtebete igaro da (14); urtebete igarota (5); urtebete inguru (33); urtebete inguru hasi (4); urtebete inguruko (7); urtebete iraun (5); urtebete irautea (4); urtebete itxaron (7); urtebete izan (5); urtebete izango (11); urtebete izango da (6); urtebete joan (7); urtebete joan da (5); urtebete jokatu (4); urtebete lehenago (64); urtebete lehenagoko (5); urtebete luze (5); urtebete luzea (4); urtebete neraman (4)

urtebete ondoren (4); urtebete osoa (7); urtebete pasa (12); urtebete pasata (4); urtebete pasatu (19); urtebete pasatu da (6); urtebete pasatxo (24); urtebete pasatxo egin (4)

urtebete zaharragoa (6)

azken urtebetean (19); beste urtebetean (6)

beste urtebeteko kontratua (6); duela urtebeteko (13)

urtebeteko epea (18); urtebeteko epea eman (4); urtebeteko epean (18); urtebeteko hamalau arkume (7); urtebeteko kartzela (15); urtebeteko kartzela zigorra (15); urtebeteko kontratua (15); urtebeteko lana (4); urtebeteko zazpi arkume (6); urtebeteko zigorra (10)

egin eta urtebetera (4); handik urtebetera (55); hemendik urtebetera (9); urtebetera edo (5)

beste urtebeterako (16); beste urtebeterako kontratua (6); kontratua beste urtebeterako (5); urtebeterako kontratua (11)

urtebeteren buruan (18); urtebeteren ondoren (9)

urtebetetik gora (10)

beste urtebetez (57); beste urtebetez jarraituko (7); beste urtebetez jarraitzeko (5); beste urtebetez luzatu (4); beste urtebetez luzatzeko (4); ia urtebetez (14); urtebetez jarraituko du (6); urtebetez jarraitzeko (6); urtebetez luzatu (11); urtebetez luzatzeko (5)


urtebetetze 1 iz urteak betetzen diren eguna, jaiotegunaren urteurrena. ik jaiotegun; egun1.

Tematu nintzen urtero hainbat aldiz liburuak igorri behar nizkiola, ez urtebetetzeetan edo Gabonetan bakarrik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Ez da gauza urtebetetzeak, santuak, urtehurrenak eta horrelakoak oroitzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 89. orr.

Amaren urtebetetze hartan, aitak present bat egin zion: lepoko ikusgarri bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Igande arratsaldean nire urtebetetzea ospatu genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Alabaren urtebetetzea izango da laster, eta oraindik ez dut harentzat oparirik erosi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 105. orr.

Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

Hogeita hamargarren urtebetetzea ere bakarrik igaro baitzuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Felix Ibarrondo oñatiar konpositorearen 60. urtebetetzea dela eta, [...].  Berria - Kultura   2004-04-01

Ez dakit urtebetetzea ospatzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 43. orr.

Ez zen urtebetetzea zoriontzeko postala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

1942ko urtebetetze hau aurrekoen ordaina emateko ospatu dugu, eta amonaren kandela ere piztuta eduki genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

Mahaia ia estalita zegoen Dudleyren urtebetetzeko opari guztien azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Astiro eta goibel bere opari eta urtebetetzeko txartel guztiak bildu eta oholaren azpian gorde zituen eskolako lanarekin batera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Urtebetetzeko festarik ez zen izan, jakina.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

Heriotzaren urtebetetzeko jaia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.

Ezusteko bat prestatu genion bere urtebetetzerako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 130. orr.

2 irud/hed

Abuztuaren 24a Kalkutaren urtebetetzea dela diote denek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 135. orr.

Futbol klub handienaren urtebetetzea.  Berria - Kirola   2004-05-21

Alde batetik, Hauspoz ekitaldia antolatzen duen elkarteak 30 urte egiten dituelako, eta, bestetik, akordeoiak berak 175. urtebetetzea baitu aurtengoa.  Berria - Kultura   2004-06-25

Erakusketa hau estreinatua izan da, joanden ekainaren 30 ean, Uztaritzeko semenario ttipiaren 75 garren urtebetetzea kari.  Herria   2001-08-09

Urtebetetzeek beti dakarte ospakizuna, eta hortik, jolas errazetik tira kazetariak, "Insurgentziak hogei hildakorekin ospatu du...".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta ez deskuidatu gero erretzen uzten, Duddyren urtebetetze-egunean dena akatsik gabe nahi dut eta!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Gure neskatoak ematen du Windsor Gaztelura doala urtebetetze ospakizunen batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Sekula ez zuela izan benetako urtebetetze-oparirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 93. orr.

Eri zeudenei urtebetetze-postalak bidaltzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Mahaia, tarta eta lorez hornitua, urtebetetze afari baterako prestatuta dago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 181. orr.

Urtebetetze tarta zuten hura, bost urte lehenago izandako gertaera ospatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.

Urtebetetze-jai bat antolatu nuen mutil haren andregaiarentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Julinhoren urtebetetze-festan, hementxe Rion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Gaur, ezkontza-urtebetetze berezi bat ospatzen dugu, herri guzia han izanen da eta zuek ere gomit zarete.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere urtebetetze eguna (6); bere urtebetetze egunean (6); nire urtebetetze egunean (5)

urtebetetze batean (3); urtebetetze egun (4); urtebetetze eguna (24); urtebetetze eguna zela (3); urtebetetze egunean (30); urtebetetze egunean oparitu (3); urtebetetze eguneko (4); urtebetetze egunerako (3); urtebetetze festa (4); urtebetetze hau (5); urtebetetze hori (9); urtebetetze horren (3); urtebetetze opari (3)

zure urtebetetze egunean (4)

andrearen urtebetetzea (3); bere urtebetetzea (7); haren urtebetetzea (4); nire urtebetetzea (15); nire urtebetetzea da (3)

urtebetetzea izan (6); urtebetetzea izan zen (4); urtebetetzea izango (3); urtebetetzea ospatu (8); urtebetetzea ospatzeko (6); urtebetetzea ospatzen (3); urtebetetzea zuen (3)

zure urtebetetzea (5)

nire urtebetetzean (3)

heriotzaren urtebetetzeko (4); urtebetetzeko festa (3); urtebetetzeko festan (3); urtebetetzeko opari (4)


urteburu 1 iz urteurrena, urtemuga.

Arras ongi oroitzen nintzen horretaz: bere patroi sainduaren besta eta urteburua egun berean ospatzen zituelakoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Atzo betetzen baitzen Manex Goihenetxeren heriotzaren lehen urteburua.  Berria - Harian   2005-05-03

Erdozaintzi Etxarten heriotzaren 20. urteburuaren karietara, arte plastikoei arreta ematea pentsatu dute antolatzaileek.  Berria - Kultura   2004-11-07

Uriarte Donostiako gotzainedo apezpikua garbiki mintzatu da bere apeztasuneko urteburuan eman duen mezan.  Herria   2001-10-25

Urteburu aipagarri horren karietarat, nola ez eskertu Paul Fagoaga, bertute handiko gizona, eta familia guzia, aipamen berezi batekin Luixa eta Maite-rentzat?  Herria   2001-07-12

Artetan, batek edo besteak urteburua nahi zuelarik ospatu, alimaleko mozkorrak biltzen ziguten gehienek, garagardoa merke baitzen eta nasai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 59. orr.

Nornahi etxekoen urteburu, besta edo adiskideen ospakizun berezi edo oroigarriren bat inon izaten zenean, Pedro Juan genuen bertsogile Kaliforniako alde honetan.  Berria - Kultura   2004-07-09

Urte guziz, kartsuki ospatzen dugu etortze horren urteburua.  Herria   2003-12-25

Apirila baita Baionan Kantuz-entzat urteburuaren hilabetea.  Herria   2004-04-22

2 urtearen amaiera.

Halaber, ospatu uzta-jaia, soroan erein duzuenaren lehen fruituena; baita urteburuko uztabiltzearena ere, zeuen soroetako lanaren fruituak biltzen dituzuenekoa.  Elizen arteko biblia   Ir 23,16


urteburukari (orobat urteburu kari) adlag urteburuan; urteburua dela eta.

Irailaren 11-k ukan ditu oroitzapen hunkigarriak urteburukari.  Herria   2004-09-16

Urteburukari, manifestaldi asko egin da mundu guzian.  Herria   2003-02-27

Haren urteburukari ere joan nintzen berriz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 229. orr.

Urteburu-kari zonbait mintzo dira haatik ixtorio xahar bat balitz bezala.  Herria   2003-11-20

Montxo Armendariz zine zuzendari nafartarra omendu dute joan den larunbatean Zizur Handiko kultur etxean, kultur gune hunen 10. urteburu kari.  Herria   2003-01-14

Bestalde 20. urteburukari, komit dira aintzineko urteetako xapeldunak oro eta gehienak etorriko, agian!  Herria   2002-10-24

Inglaterrak eta Frantziakelgarren arteko lokarriak arraberotzeko parada bat ukan dute egun hauetan urteburukari.  Herria   2004-04-08


urtegi 1 iz gizakiak eraturiko ur biltegia, eskuarki aski handia dena. ik presa1.

Egiptoko ibai, erreka, zingira eta urtegi guztietara.  Elizen arteko biblia   Ir 7,19

Jendeak ez baitu urtegi baten funtzionamendu, tresneria eta galerien inguruko ezagutzarik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Goizeko 09:07an, urtegiaren azpiko bi isurbideetako ateak itxi zituzten teknikariek horma barrutik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Horma bat eraikitzearen lehen ondorioa bere atzean urtegi bat sortzea da, noski; baina urtegiak, oso handia izanik ere, bere mugak izango ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Urtegiak egin nituen, zuhaitz gaztez eginiko basoa ureztatzeko.  Elizen arteko biblia   Koh 2,6

Lubetarik egin ezin zitekeen lekuetan, harresiaren barrutik eta leku horren kontra oso luzera eta zabalera handiko osin bat egin zuten urtegi baten modukoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

Aita urtegi bat eraikitzeko lanetan ari da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.

Jerusalemera urak ekartzeko urtegi eta ubideak egin zituela.  Elizen arteko biblia   2 Erg 20,20

Urtegi bat egiteko edo handitzeko arrazoirik eta argudiorik ez bada, ez egitea izan beharko luke konponbide bakarra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Hasieran Irunberriko arroilan bi urtegi egin nahi izan zituzten, bat txikia eta bestea handia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 39. orr.

Itoizko urtegia betetzen hasi zirela ospatzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 9. orr.

Eugiko urtegiak, beteta, 21 hektometro kubiko ur biltzen du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 167. orr.

Urtegi bakoitzetik adar bana sortzen zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Urtegiaren inguruko herriak suntsitu zituen lur mugimenduak eragindako olatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Lehergailu batek eztanda egin zuen Tryweryn urtegiaren lanetan.  Berria - Kirola   2004-09-29

Asfarreko urtegi ondoan ezarri zuten kanpalekua.  Elizen arteko biblia   1 M 9,33

Urtegiko larrialdi plana ezarri gabe, Ebroko Ur Konfederazioak ez zuen Itoitz betetzen hasterik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Basamortua, berriz, urtegi bihurtzen du eta landa lehorra iturburu.  Elizen arteko biblia   Sal 107,35

Goroldio eta huntzez inguratuta, urtegi bat zegoen; erabilerarik gabe geratutako depositua, izatez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Bazuten presa bat uraren biltzeko, beraz urtegi bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Munduan, 4.000 urtegi handi inguru daude, hau da, 15 metrotik goitikoak. Yemengo ekialdeko mendietatik jaisten ziren urak izugarrizko urtegi batean biltzen ziren eta handik herrialdeko eskualde handi-handi bat ureztatzen zen, labore-sistema intentsibo bati bizia emanez eta ondorioz biztanle asko mantenduz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Horiek guztiak estuki lotuta daude urtegi erraldoien atzean dauden negozio handiek eragiten duten saminarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 139. orr.

Errepide inguruan ehunka langilek eta makinak dihardute birjintasun hori hondatzen, urtegi eskerga egiteko aitzakiaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Haren garaian egin zen urtegia, itsasoa bezain urtegi zabala.  Elizen arteko biblia   Si 50,3

Presa handi bat dago behean, eta ur gardeneko urtegi zabal bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Arratsaldean, pagoz inguraturiko urtegi tikia jo dute, argindarra sortzeko erabiltzen direnetarik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Errota, bere aldetik, jauregiaren eta bertze etxola haien artean zegoen, eta, errotarriaren higiarazteko, bazuen urtegi tipi bat, etxeko abereek askatzat hartzen zutena eta ahateek igerilekutzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Harresi bien tartean urmahela egin duzue, urtegi zaharreko urentzat.  Elizen arteko biblia   Is 22,11

Ai, urtegi emankor batzuk balituzte gertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pirinioetako urtegi proiektuen egoera kontuan hartzen badugu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Urtegi egitasmoa herritar guztien zergekin eraikiko dela.  Berria - Harian   2005-10-06

Urtegi xedea Elordoi izeneko latsaren inguruan kokatzen da, Donapaleu eta Ostankoa artean, 18 hektareako eremuan.  Berria - Harian   2005-10-06

Askotan erabat aldatu dituzte ibaiok, eta, egun, urtegi kate bat baino ez dira asko.  Berria - Gaiak   2006-03-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Catalanean esanetan, azken urteetan «ekaitz urtegi» ugari eraiki dira Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Hildako animaliak leize-zuloetara botatzeak badu arriskurik: ura nahasi, gaizkitu eta iturri-urtegietara joan liteke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

5 irud/hed

Deerek urtegi bihurtu zituen bere begi urdinak barre-malkoen kariaz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 193. orr.

Gure baserri eskualde hunentzat, Irisartarrak esku baloi elkartea [...] "biziaren urtegi" bat da.  Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziaren urtegi (3); urtegi bat egiteko (4); urtegi berria (3); urtegi erraldoiak (3); urtegi handiek (3); urtegi handien (9); urtegi misteriotsua (3)

esako urtegia (13); esako urtegia handitzeko (8); itoizko urtegia (144); itoizko urtegia betetzeko (13); itoizko urtegia betetzen (10); itoizko urtegia egiteko (4); itoizko urtegia eraikitzeko (4)

urtegia behera erori (3); urtegia bete (4); urtegia betetzea (4); urtegia betetzeko (53); urtegia betetzeko lanak (19); urtegia betetzeko lanek (5); urtegia betetzeko lanen (6); urtegia betetzeko probak (9); urtegia betetzeko prozesua (3); urtegia betetzen (56); urtegia betetzen hasi (38); urtegia betetzen hasteko (5); urtegia egin (12); urtegia egin dute (3); urtegia egiteko (20); urtegia eraikitzeko (8); urtegia eraikitzeko lanak (3); urtegia geldiarazi (3); urtegia gelditzeko (6); urtegia handitzeko (14); urtegia husteko (9); urtegia husteko asmoa (3); urtegia husteko eskatu (3); urtegia husten (4); urtegia hustu (11); urtegia hustu eginen (4); urtegia hustu gabe (5); urtegia kontrolik gabe (4); urtegia urez betetzen (4)

itoizko urtegiak (42); itoizko urtegiak eragin (4); lurrikarak urtegiak eragin (7); lurrikarak urtegiak eragiten (3); urtegiak egiteko (3); urtegiak eragin (14); urtegiak eragin dituela (6); urtegiak eragindako (6); urtegiak eragindako sismikotasuna (3); urtegiak eragiten (5); urtegiak eraikitzeko (3); urtegiak kalte egindako (5)

itoizko urtegian (13); ura urtegian (3); urtegian bertan (8)

itoizko urtegiarekin (3)

esako urtegiaren (6); gertatu dira urtegiaren (3); itoizko urtegiaren (159); itoizko urtegiaren aferak (4); itoizko urtegiaren aferan (7); itoizko urtegiaren aurka (6); itoizko urtegiaren aurkako (22); itoizko urtegiaren auzia (3); itoizko urtegiaren auzian (3); itoizko urtegiaren egoerari (3); itoizko urtegiaren inguruan (22); itoizko urtegiaren inguruko (4); itoizko urtegiaren kontra (4); itoizko urtegiaren kontrako (18); itoizko urtegiaren proiektua (11); rialbeko urtegiaren (5)

urtegiaren afera (5); urtegiaren aferak (6); urtegiaren aferan (9); urtegiaren alde (5); urtegiaren arriskuaz (3); urtegiaren aurka (27); urtegiaren aurka agertu (3); urtegiaren aurka egiten (3); urtegiaren aurkako (50); urtegiaren aurkako borroka (7); urtegiaren aurkako borrokak (4); urtegiaren aurkako borrokan (6); urtegiaren aurkako borrokarekin (3); urtegiaren aurkako borrokaren (4); urtegiaren auzia (3); urtegiaren auzian (5); urtegiaren azpiko (4); urtegiaren betetze (3); urtegiaren egoerari buruz (3)

urtegiaren egoerari buruzko (4); urtegiaren eta lurrikaren (3); urtegiaren ezkerreko (4)

urtegiaren inguruan (46); urtegiaren inguruko (10); urtegiaren kalteak (3); urtegiaren kontra (16); urtegiaren kontrako (48); urtegiaren kontrako borroka (5); urtegiaren kontrako borrokak (4); urtegiaren kontrako borrokan (11); urtegiaren kontrako borrokaren (4); urtegiaren kontrakoa (3); urtegiaren kontrakoek (4); urtegiaren mehatxupean (3)

urtegiaren proiektua (19); urtegiaren proiektuak (3); urtegiaren proiektuaren (5); urtegiaren proiektuari (4); urtegiaren segurtasuna (5); urtegiaren segurtasunari (9); urtegiaren segurtasunari buruzko (6)

itoizko urtegiari (9); itoizko urtegiari buruz (4); urtegiari buruz (6); urtegiari buruzko (4)

urtegiaz haratago (5)

urtegiaz haratago (5)

esako urtegiko (4); itoizko urtegiko (32); itoizko urtegiko arduradun (3); itoizko urtegiko ura (3)

urtegiko arduradunek (7); urtegiko ateak (3); urtegiko azpiko (3); urtegiko horma (12); urtegiko horman (3); urtegiko hormaren (3); urtegiko kableak (6); urtegiko kableak moztu (4); urtegiko lanak (9); urtegiko langileak (6); urtegiko langileek (3); urtegiko larrialdi planaren (3); urtegiko obrak (5); urtegiko obren (4); urtegiko porlana garraiatzeko (4); urtegiko ura (11)

munduko urtegirik handiena (3); urtegirik ez (3); urtegirik nahi ez (3)

atean dagoen urtegitik (4); itoizko urtegitik (3); urtegitik gertu (7); urtegitik gertu bizi (3)


urtegitxo iz urtegi txikia.

Zilargineneko urtegitxoa dago.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 21. orr.


urtegun iz urtemuga.

Bixer aiten urtegune da!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

· pl Hemen laguntzaile dugun baten urtegunak direla eta bozgoragailuetatik horren berri eman dute eta norbaitek, ez dakit nork, olerkia irakurri dio ingelesez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 70. orr.

Maite dute sorterria pilotariek, ziur, baina orain Night Before Easter ipuinean Walter Thomasen -horra Chicagoko gizonaren izena- horrexen urtegunetako jaia da, eta goiari eutsi behar zaio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 124. orr.


urtehurren ik urteurren.

urteka 1 adlag urteen arabera.

Gure egutegia urteka antolatuz gero, noizbehinka egokitu beharko dugu, urte bakoitzean beti izango baikenituzke ia-ia sei ordu sobran.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Ez urteka kontatzen zenak eta ez segundoka kontatzen zenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Bigarren zatian, lan bera egina da, bainan urteka, 1757tik 1944a arte.  Herria   2003-06-05

Lan gaitza egin du Xabier Altzibar-ek Manex Hiriart-Urruty-ren idazlanak bil eta bil, denak sailkatuz gaien arabera eta gai mota bakoitxarentzat urteka.  Herria   2004-09-23

Poliki-poliki taxua ematen hasi zitzaion Administrazio lan hari, eta handik hamabi hilabetera paperak oro pilatuta zituen, gaika eta urteka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

2 urtekako

Gobernuak, astronomoak bezala, urtekako neurketaz arduratzen dira, baita errepikatzen den urte-zikloaren artikulazioaz ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.


urtekada iz urteko uzta.

Lehen urtekadak 300 edo 440 orriko aletxoak dira: gaur egun, urtean-urtean, 1.300na orriko hamalau liburuki moldiztatzen dira kontu beraz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.


urtekal adlag ipar urtero.

Xiberoak horri bürüz emaiten dü bere ikusmoldea: nola asmatzen den urtekal, hilabetekal, astekal eta egunkal.  Herria   2004-02-05

Finkatzen zituen beraz delako artzapezpikuaren janari eta xahupideentzat hamabi mila dukat urtekal edo hilabete hastapeneko mila dukat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.

Galdu bainituen, jakina, eta galtzen oraino urtekal, bost ehun dukat edo zilarrezko kruzado.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.


urtekari1 1 iz urtean behin argitaratzen den aldizkaria, eskuarki urteko berriez edo gaiez diharduena.

Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Nekez zabalduko zuen egunkari, aldizkari, hilabetekari, urtekari edo ehunurreneko gomendiozko libururik, zinema-zerrenda begiratzeko ez bazen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Eliza atean 8 eurotan salgai hatxemanen duzue Euskaldun Gazteriaren urtekaria.  Herria   2005-12-29

Urte guziz Herriko Etxeak sasoin huntan agertzen duen kaseta edo urtekaria, joan den astean, gure herriko etxe guzietako gutun ontzietan aurkitu dugu.  Herria   2005-02-27

Nafarroako Ekonomiaren 2003ko urtekaria aurkeztu zuen Tabernak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Irudiaren munduan lanean dabiltzan profesionalen urtekari bat osatzen ari gara, adibidez.  Berria - Kultura   2004-02-14

Ohartu gara aurten hogei herri berrik nahi izan dutela beren izena euskaraz ager zedin telefono urtekarian.  Herria   2001-07-26

2 historia-gertaera garrantzizkoenak uztez urte azaltzen dituen liburua.

Ongi gordeta ditut garai hartako Gorteko Urtekariak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Pepinen armada Akitanian sartu eta gero, harrapakin eta jopu ugariz itzuli zen, diote Metz-eko Urtekariek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

Kontuz esango nuke hori, eta frankoen urtekarien egileak ezjakinak izan ez zirelakoan beti ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Tazito, Urtekariak, III. lib., XXV., 117. or.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.

"Inperio austrohungariarraren urtekari ahaztuetan aipatzen da gure izena", dio azken Trottatarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen, eta, lehenbiziko bietatik, baita aurreko urtekoa ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Azken berrogei urteotako Armadaren Urtekariak hemen dira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 166. orr.

Historia eta Geografiari buruzko Hiztegia, bi gai hauei buruzko Atlas unibertsala, Joâo Soaresena, zaharra, Urtekari Historikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telefona urtekarian (4); telefono urtekarian (3)


urtekari2 adlag urtean; urtea dela eta.

Zorionak halere finalista berriari, bere lehen urtekari.  Herria   2003-12-25

Mendean behin edo bitan bakarrik egiten baitira holako kontzilioak, aurten 40 garren urtekari ikusi da zertan diren orduan abiatu bideak eta lanak.  Herria   2005-12-08

Corpu Uhalde Gainekoleta Ebaristoinean sortuari, igandekari egina izan zaio omenaldia 50 urtekari serora egin zela, besta horren ospatzeko.  Herria   2003-08-07

Hondarribiko Udalak eraikiko du Euskal Herriaren oroigarria Antso III Haundiaren mila-urtekari, Hendaia eta Bidasoako bestaldean.  Herria   2001-06-07

Hor gaindi dabilan erromes kopurua, urtetik urtera goiti doha, eta bereziki aurten, Jondoni Jakoberen jubileu-urtekari.  Herria   2004-05-27


urtekera ik irteera.

urteko ik urte 13.

urtemuga 1 iz urteak betetzen diren eguna.

Egun gutxi falta dira Joseluren urtemugarako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 122. orr.

Gaur hire urtemuga duk, ezta?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Gure umearen urtemuga zen, eta eskolako lagunak etorri ziren etxera, hamar bat, semearen hamargarren urteurrena ospatzera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Zapuztua nengoen ardoarengatik (besterik merezi zuen nire 50. urtemugak, nik hala uste behintzat, egia esan!), baina, gainerakoan, oso pozik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Urtemuga ospatu eta hurrengo egunean ziplo jabetu nintzen nire egoera berriaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.

Hire izenean egin diagu topa. Guztiz ahazturik zegoen urtemugaz, eta ez zionez inork ere deitu zorionak emateko edo gauza onak opa izateko, ez zen hurrengo eguneko goizeko ordu biak arte gogoratu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez diozu aspaldi deitzen bere urtemuga egunerako.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.

Nire urtemuga-eguna ahazten bazaizu, ez dut uste inoiz barkatuko dizudanik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Ez zenion inoiz ezer esan, baina urte hartan ez zenion urtemuga erregalorik eman Luisi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.

Urtemuga postalak edo urteberri-zoriontsukoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 51. orr.

3 urteurrena.

Bastillaren hartzearen lehenbiziko urtemugaren ospatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.

Herio-kanpo deitoragarri heietan bizirik gelditu jende gaixoak libratu zirelako hiruetan hogoigarren urtemuga ospatzen den keinka huntan.  Herria   2005-01-20

Errepublikaren urtemuga ospatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Joan den larunbatean bete da Irakeko gerla hastapenaren lehen urtemuga.  Herria   2004-03-25

Gerardo Lopez de Gereñuren jaiotzaren ehungarren urtemuga bete da aurten.  Berria - Kultura   2004-06-17

Aspaldidanik 23F deitutakoaren XX. urtemuga zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 175. orr.

Sarraskiaren urtemuga aldarrikapen egun bihurtzea nahi du LABek.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Taldearen 10. urtemugarekin bat egingo du diskoaren argitalpenak.  Berria - Kultura   2006-01-25

Ni etxetik bidali aurreko egunean, Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Inkesta bat agertu da prentsan, Chavezek gobernuan daraman urtemugan herriaren egoera psikologikoa aztertzen duena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 78. orr.

Gor disketxeak 15 urte bete ditu aurten, eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko, jaialdi handia antolatu du larunbaterako.  Berria - Kultura   2006-04-06

Lucius Annaeus Seneca Kordobako idazle eta pentsalariaren jaiotzaren 2000. urtemugaren haritik.  Berria - Kultura   2004-04-03

4 (hitz elkartuetan)

2004ko urtarrilean matxinada zapatistaren hamargarren urtemuga-ekitaldiak zirela eta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

· Lehenengo aldiz zortzi urtean, esaterako, ahaztu egin zitzaion Almaren eta bien ezkontza-urtemuga.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

5 urtemuga-kari

Biharamunean, irailaren 23an, eta lau egun aurretik efemeridea eta ospaketak iragarriz, Txiki eta Otaegiren XXV. urtemuga kari, artikulu hunkigarri bat zekarren gure prentsak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere urtemuga (4); ehungarren urtemuga (5); errepublikaren urtemuga (5); estatutuaren urtemuga (3); hamargarren urtemuga (4); heriotzaren urtemuga (3); hirugarren urtemuga (5); lehen urtemuga (5)

urtemuga bete (4); urtemuga beteko (6); urtemuga beteko da (3); urtemuga betetzen (3); urtemuga dela eta (10); urtemuga egunean (3); urtemuga garrantzitsu (3); urtemuga gogoratzeko (7); urtemuga hunen karietarat (3); urtemuga izan (3); urtemuga kari (8); urtemuga ospatu (11); urtemuga ospatu du (3); urtemuga ospatuko (7); urtemuga ospatuko du (5); urtemuga ospatzeko (26); urtemuga ospatzen (8)

hirugarren urtemugaren (3); urtemugaren harira (14); urtemugaren karietara (4)


urtenbide ik irtenbide.

urteño iz ipar adkor urtea. ik urtetxo.

Ondotik jinen dira geroxago, urteño bat barne nunbait han, president-bozak eta deputatuenak.  Herria   2001-03-08

Duela urteño bat ez arras, polizak bere saretarat bildu zuen Ibon Fernandez Iradi, ainitzek Susper deitzen dutena.  Herria   2003-12-11

Bozkatze hori oraiko ustez eginen da hemendik urteño baten buruko.  Herria   2004-09-16

Hori da, eta hor Eñaut Etxemendi erakasle erneak ere egin zituen zenbait urteño.  Herria   2003-09-18


urteoro ik urtero.

urterdi ik urte 17.

urtero (orobat urteoro g.er.) 1 adlag urte guztietan, urte oroz.

Urtero aldatzen genuen etxez, eskolaz, hezitzailez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Urtero gertatzen da; aspaldi du ez naizela horregatik nahigabetzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Urtero udabidean New Yorken egoten naiz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat, baldin eta orain zeure mesedea erakusten badidazu, beste askori erakutsi diozun bezala. Urtero, elurra urtu eta udaberriak begiak irekitzen dituenean [...] aintziraren bazterrak eta elur geruza fina urrin azkarreko eta kolore biziko lore txikiz betetzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Urtero, herriko feria egiten zenean, aldareko Kristo gurutziltzatua atera ohi zen prozesioan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

1999tik 2001era bitartean, urtero 120.000 milioi dolarreko isunak ezarri zizkien Washingtonek Europako Batasuneko produktuei.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Ahalegin berezia egin dute antolatzaileek mugaz gaindikoek ere begira diezaiegun, eta urtero antolatzen dute prentsaurreko bat Donostian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

Argi hau urtero itzultzen da, Gelatxoren soinua hainbat lekutara urtero itzultzen zen bezala.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.

Ez zizun urtero deitzen, baina urtero gogoratzen zen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

Egia zen Luis Amianoren bidez zekitela han zeuden hirurek zekitena, urtero kontatzen baitzuen hark, jendaurrean, batailoikoak biltzen zirenez geroztik, Intxortakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

1980ko udan, urtero bezala New Yorkera heldu nintzenean, jendeari sarritan entzun nion Bulow-en kasuaz mintzatzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Hamaika milioi ume hiltzen da munduan urtero, sabeleko gaixotasunengatik edo arnas infekzioengatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Sekulako irabaziak egiten dituzte urtero botikagileek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Hiru milioi haur hiltzen dira urtero kutsaduraren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-06-24

-Ni domusantu egunean etorri izan naiz urtero, baina ez daukat akorduan hemen lorerik ikusia inoiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 27. orr.

Taldea osatu bezain laster, bestalde, kide fundatzaileek borondatezko zina egin zuten, udaberriarekin urtero berritzen zutena eta komunitateari halako kohesioa eta batasuna zemaiona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Hau guztia konpontze bidean jartzeko diru asko beharko litzateke, 23.000 milioi dolar urtero eta 25 urtez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Aski du ondoko grafikoari begiratzea ikusteko ezen, urtero, uda partean, urtegietako urak behera egiten duela, harik eta udazkenak euriak ekartzen dituen arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

Era berean, geure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak Jaunaren etxera eramango ditugu urtero.  Elizen arteko biblia   Ne 10,36

Guztira zakurren negozioak mila milioi euro ematen omen ditu urtero.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Uholdeen arrisku bizia sortzen da ia urtero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Horrela egunero, astero, hilabetero eta urtero.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 83. orr.

2 urteroko izlag

Urteroko kontua zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Urteroko luzimendu unea izango zuen hura. Hilerokoaz urteroko galdera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.

Urteroko Durangorako hitzorduaren tenorea jina zaiku.  Herria   2005-12-01

Bere sorterri Belenera ahalbailehen joaten uzteko eskatu zidan Davidek, urteroko oparia bere ahaide guztiekin egiteko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 20,6

Anaiaren bizitzak baino ardura gehiago ematen zion mendiko ardiak jagoteak; bai eta urteroko zuhaitzen hosto aldatzeak ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Matematika ikasgai eternala zen, urterokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Probatzeko betarik izan ez nuen arren, gorde egin baitzituen Floraren amak, esan nion ez zirela urterokoak bezain onak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

3 urtero-urtero

Urtero-urtero harrapatzen dute bat gure mendi hauetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Gero, urtero-urtero itzuliko da aurreko urteko leku berera, kumeak haztera. Geroztik, urtero-urtero argitaratu da aurreko urteko bat-bateko bertsoen antologia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.

Kondesak berak aukeratzen zituen, urtero-urtero, paretetarako zeta-oihalak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Niri eman zidaten plaza, urtero-urtero berritu beharreko kontratupean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Erromeriak oso leku jakinetan ospatzen dira, eta oso gutxi dira urtero-urtero egun edo denboraldi jakinetan ospatzen direnak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Zein da munduan urtero-urtero film gehien sortzen duen nazioa?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

Itsasora iristen diren plastikozko hondakinek bakarrik milioi bat itsas-hegazti, 100.000 itsas ugaztun eta dortoka hiltzen dituzten urtero-urtero.  Berria - Gaiak   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzen du urtero (4); bideratzen dituzte urtero (4); egiten dira urtero (6); egiten dituzte urtero (5); eragiten du urtero (4); hiltzen dira urtero (29); hiltzen ditu urtero (7); kutsatzen dira urtero (4); ohi ditu urtero (4); ordutik urtero (4)

urtero aldatzen (5); urtero antolatu (6); urtero antolatu ohi (5); urtero antolatzen (28); urtero antolatzen duen (11); urtero argitaratu (4); urtero argitaratzen (6); urtero banatzen (7); urtero banatzen duen (4); urtero berritzen (4); urtero bezala (126); urtero egin (33); urtero egin ohi (16); urtero egiten (66); urtero egiten duen (17); urtero ekartzen (5); urtero eman (5); urtero ematen (15); urtero ematen duen (6); urtero errepikatzen (8); urtero etortzen (13); urtero gertatzen (15); urtero gertatzen den (6); urtero gutxienez (5); urtero izan (6); urtero izaten (11); urtero jasotzen (6); urtero joan (9); urtero joaten (9); urtero legez (53); urtero urtero (111)

bere urteroko (8)

urteroko batzar nagusia (5); urteroko batzarra (4); urteroko batzarrean (5); urteroko bilkura (4); urteroko biltzar (4); urteroko helburua (4); urteroko kontua (4); urteroko txostena (9); urteroko txostenean (7)


urtesari ik urte 18.

urtesasoi ik urte 19.

urtets ik urtats.

urtetsu 1 izond urte asko dituena. ik adintsu. (pertsonez)

Hainbeste mutiko eta neskato, hainbeste gazte eta adin guztietako, alargun agurgarri eta birjina urtetsu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Harexek kontatu baitzion nola bideratu zuen alargun urtetsu baten ezkontza.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Guztiz txunditurik geldituko litzateke Bavarian eserita eta jokalari urtetsu baten aurka jokoan ikusiko banindu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 37. orr.

Atso zahar urtetsua zen oso, eta larrua murriztu baliote bezalako argala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Dekanoa zioen tokian, kasu honetan adintsuena, adinekoena, urtetsuena edo zaharrena erabili behar genukeen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

2 (bestelakoez)

Hildako zintzoak bizirik dirauten fedegabeak kondenatzen ditu, eta heldutasunera bizkor iritsitako gazteak gaiztoaren zahartzaro urtetsua.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,16

Adin urtetsu batera iristen diren osaba-izeben kasuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.

Eskularru beltz urtetsuak adabaki gris lakatzez higatuak zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Jaun alai txantxazalea, bere gaztelu aurreko pago urtetsuan urkatu [...] zutena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Haritzondo urtetsua, Allikenekoaren adinkidea gutxienez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.

Chicagoko hotelik urtetsu eta historikoenetako batetik deitzen dizut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 113. orr.

3 urte gutxi gora behera.

Hogeita hamabost urtetsu zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Hogeita hamar urtetsu lehenagotik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Duela urtetsu bat abiatu zuen Euskal Dantzarien Biltzarraklehiaketa berezi bat: euskal dantza berri zenbaiten sortzea.  Herria   2003-01-14

Bi urtetsu geroago elkartu ziren berriz gure bideak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Nik baino urtetsu pare bat gehiago zenbatetsi nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Atetik hurbil, berrogeita hamar urtetsuko gizon bat eseririk zegoen, jilbaba bat soinean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Aiseago onartzen zen, hogei urtetsuko mutil gazte batengan baino, berrogeita hamar urteko xahar batengan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Esterolen prezipitazioa berrogeita hamar urtetsuko gure arterietan?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hamar urtetsuko (3)


urtetxo iz adkor urtea. ik urteño.

Urtetxo pare bat gehiago, eta bozkarioan bururatuko da dena, ipuinetan bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.

Badaramatzagu urtetxo batzuk politikoek gazteleraz aise darabiltena euskaraz nola edo hala esan nahian, begi-begian jotzeke, baina.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 28. orr.


urteurren (orobat urtehurren g.er.) iz 1 gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna. ik urtemuga; urteburu.

Trinketaren urteurrena.  Herria   2003-04-03

Vienak gogora ekarri du Freuden urteurrena.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Efemerideetan, Xabierko Frantziskoren urteurrena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

Eraikinak gaur beteko du lehen urteurrena.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Harresiak bota zireneko berrogeita hamargarren urteurrena.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Urtarrilaren 27an beteko da Wolfgang Amadeus Mozart jaio zeneko 250. urteurrena.  Berria - Kultura   2006-01-06

Herenegun ospatu zuten turkiarrek independentziaren 78. urteurrena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Haitiko iraultzaren berrehungarren urteurrena ospatzea.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Aldarrikapen horren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zen egunean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Heriotza horren lehen ehun urteurrena betetzear dago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Orain, laurehun urteurrenaren kontu horiekin zertxobait aztoratuta ere banaukate.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.

Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak hamar urte bete zituen iazko ekainean, eta urteurren horren itzalean, No Excuse izeneko euskarazko dokumentala egin du Berriako kazetari Urtzi Urkizuk.  Berria - Kultura   2006-01-10

Oraingoan, urteurrenarekin, zerbait itxurosoa egin nahi zuen, ale bikoitza atera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.

Generalitatearen 25. urteurrenean, Pujolen «konpromisoa, tolerantziaren aldeko defentsa eta askatasunaren eta demokraziaren bilaketa» saritu nahi izan dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Inbasioaren hirugarren urteurreneko salaketek, baina, jendea bildu dute berriro.  Berria - Mundua   2006-03-19

Istiluak Halabjan, sarraskiaren 18. urteurrenean.  Berria - Mundua   2006-03-17

Bilboko Athleticen hogeita bosgarren urteurreneko atletismo saioetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hobia Srebrenicako sarraskiaren urteurren ekitaldiak egingo dituzten herritik, Potocaritik, hurbil dago.  Berria - Harian   2005-07-10

Belusezko Iraultzaren 15. urteurren ospakizuna Txekian eta Eslovakian.  Berria - Mundua   2004-11-18

· Bigarren ezkontza-urteurrena ospatu berri zenuten, eta esan zenidan zure bizitzako bi urterik zoriontsuenak izan zirela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

Gurasoei hogeita hamargarren ezkon-urteurrenean oparitutako zilarrezko platerak eta azpilak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hamargarren urteurrena (3); bigarren urteurrena (5); bosgarren urteurrena (8); bosgarren urteurrena ospatzeko (4); ehungarren urteurrena (5); estatutuaren urteurrena (3); hamabosgarren urteurrena (3); hamargarren urteurrena (20); hamargarren urteurrena ospatzeko (8); heriotzaren urteurrena (7); hilketaren urteurrena (5); hirugarren urteurrena (4); iraultzaren urteurrena (3); laugarren urteurrena (4); laugarren urteurrena bete (3); lehen urteurrena (10); milagarren urteurrena (3)

urteurrena bete (16); urteurrena bete zen (8); urteurrena beteko (9); urteurrena beteko da (4); urteurrena betetzear (4); urteurrena betetzen (11); urteurrena betetzen dela (4); urteurrena da (5); urteurrena dela eta (29)

urteurrena gogoan (6); urteurrena gogora (3); urteurrena gogoratu (5); urteurrena gogoratuz (3); urteurrena gogoratzeko (18); urteurrena gogoratzeko ekitaldiak (3)

urteurrena izan (3); urteurrena izango (3); urteurrena izango da (3)

urteurrena ospatu (17); urteurrena ospatu zuten (5); urteurrena ospatuko (16); urteurrena ospatuko du (9); urteurrena ospatzea (4); urteurrena ospatzeko (75); urteurrena ospatzeko antolatu (5); urteurrena ospatzeko ekitaldia (3); urteurrena ospatzeko ekitaldiak (3); urteurrena ospatzeko ekitaldien (3); urteurrena ospatzen (9)

urteurrena zela eta (10); urteurrena zen (6); zueneko urteurrena (3)

hamargarren urteurrenaren (3); urteurrenaren bezperan (5); urteurrenaren egunean (4); urteurrenaren harira (10); urteurrenaren inguruko (3); urteurrenaren kariaz (8); urteurrenaren ospakizuna (3); urteurrenaren ospakizunak (3)

urteurrenari begira (3); urteurrenari buruzko (3)

hamargarren urteurrenean (5); heriotzaren urteurrenean (3); lehen urteurrenean (7); sarraskiaren urteurrenean (3)

urteurreneko ekitaldian (4); urteurreneko ekitaldietan (3); urteurreneko ospakizunak (3); urteurreneko ospakizunetan (3)


Urtezahar (orobat urtezahar) 1 iz urtearen azken eguna.

Etxetik kanpo igaroko du Urtezaharra, Estorilen ariko baita abenduaren 31n.  Berria - Kultura   2004-12-29

Trufa beltz handi batekin egin nuen topo, eta 2000ko Urtezahar hura etorri zitzaidan gogora.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.

Horiek guztiak pentsatu nituen 1993ko Urtezaharrean, Guatemalan lagun batzuen etxean festa koxkor bat ospatzen ari ginela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

Urtezaharrean ospatzen den Mallorcako Diadaren bezperan.  Berria - Mundua   2004-01-03

Diru zama hortan, ez dira haatik Eguberri eguneko bazkaria eta Urtezaharreko afaria kondutan hartuak.  Herria   2004-01-08

Gainerako bidaiariak urtezaharreko ohizko jai konbentzionalean murgilduta dituzu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.

Urtezaharretik greban dira Erandioko zahar etxean.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

2 (hitz elkatuetan lehen osagai gisa)

Urtezahar gaua atzo ospatu genizun hemen bertan, bidaiari abiatzean!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 75. orr.

Urtezahar gauean labankadaz hil zuten gazte bat Jose Mari Olabarri kalean.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Bihar urtezahar eguna da, Tomen etxean azken gaua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Ez da, beraz, askorik arriskatu behar Urtezahar bezperako bozketaren emaitza aurreratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urtezahar gaua (3); urtezahar gauean (9)


urtika adlag jaurtiz.

Hain da ikaragarria gainean zintzilik daukagun izuaren aurpegia, hodeien gau beltzetik sortua, ekaitza oinaztu urtika hasten denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Kartzela hau politikoz betea dagoela esaten diedanean uzker urtika egiten dute barre ni baino lotuago dauden ergel hauek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.

Ke-lainopean nagi-urtika, aho-zabalka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 180. orr.


urtikante izond erresumingarria.

Badute habia baten nolabaiteko antza, eta baita garro erresumingarriak (urtikanteak) ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 227. orr.


urtikaria iz larruazalaren sindromea, orban eta hantura arrosa hazgaletsuak ezaugarri dituena.

Feminismoak ia urtikaria eragiten die hainbat gizonezkori.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Espainiako Indar Armatuak Euskal Herrian egotearen aurka daude abertzaleak beti, eta Espainiako bandera hegazkinen gasekin ikusteak urtikaria sortzen die, baina konstituziozaleak oso pozik gaude Indar Armatuen erakustaldiaz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19


urtinta iz akuafortearen kideko grabatu teknika, azidoa metalaren gainean hauts geruza baten zehar aritzen dena.

Akuafortea, urtinta edo urkolore teknikak erabili zituen, batez ere.  Berria - Kultura   2006-05-06


urtoki iz ura dagoen tokia. ik urgune.

Urtoki horiek denak, iturriak barne, zorrote ordez jario eskasean eta ttanttanka gelditzen badira, hortik pentsa, lurrak berak, eguzkiak taxugabe erre eta kiskalitakoan, zenbateko errealdia nozituko duen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.


urtso ik urzo.

urtsu 1 iz ur asko duena edo daukana.

Mutilak zopa edan zuen, zopa urtsua eta ez behar bezain beroa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.

Gizonaren begi urtsuek emakumearen ezpainei behatzen zieten, honek pastel motak aztertu eta hitz egiten zuen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Haren begi urtsuetan denbora bezain zaharra zen oinaze jasanezin bat irakurri nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Irria baino gehiago begiak geratu zitzaizkidan barruan iltzatutrik: urdinak, urtsuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.

Ardi melankoliatsuak, bisitariei ganbarako paretetaik aurpegikera galdetzailez, begi hustu eta urtsuz begiratzen zietenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Gero neure burua bistatu nuen haren begi nini urtsu eta erorietan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.

Esne urtsuaren antzeko begi urdinen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.

Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Zuhaitzaren fruiturik jorienak eta urtsuenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 489. orr.

Aurreko patioan jasotzen genituen bisitariak, eta te hotza, ur beroa eta sake urtsua eskaintzen genien.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.

Ez zuen ahogozatzen jaten ari zen bildots-txuleta urtsua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Izerdi urtsuagoa eta errazagoa botako duzu ilbeheran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Biharamunean aurkitu zuten gorpua harkaitzen arteko soilgune urtsu batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

Dachau-ko kanpalekua toki intatsu batean, urtsu batean eraikia zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Zoladura heze eta konkatuak ere, putzu urtsuz zipriztindurik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Ahoan zaporea sentitzen dugu, mastekatzean jana esprimitzen dugunean, norbaitek belaki urtsua eskuan estutu eta lehortuko balu bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Nilo ibai urtsuaren abantaila handiak zituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Euri kopuru eta litroen emanera bagoaz, berriro gure Donostialdea da urtsuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

2 irud/hed

Betaurreko beltzak jantzita ere, min urtsu eta suntsitzaile baten erasoa nabari zitzaion Josefinari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Kraskada urtsua imajinatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.

Esango nuke ezpainak ere zuriz margotuta zituela, zuri urtsu batez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Irratiko musikak, bolumen guztian segitzen zuelarik, ez zidan arintzen halako egurats-kolore urtsu batek nigan beti eragin ohi duen arima-giroa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Pentsalari guztiak dira amesti; egoera urtsu eta flotagarrian dagoen pentsamendua da amets giroa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.

3 (adizlagun gisa)

Harryren begiak urtsu jarri ziren berehala, baina ez zituen itxi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Harryri Hantura edabea urtsuegi atera zitzaion, baina burua beste gauza garrantzitsuago batzuetan zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak urtsu (3)


urtsuki adlag era urtsuan.

Han kanpoan berriz islada bat, non gauzek urtsuki balantzatu eta desagertu egiten ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.


urtu, ur(tu), urtzen 1 da/du ad beroaren eraginez, gai solido bat isurkari bihurtu.

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Pentsatu zuten metal haiek, sutan urturik, gauzen edozein forma eta itxura har zezaketela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Bi langileei fundizioan urtzen ari ziren galda gainera erori zitzaien.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Berunginak gara nire herrian: guztiek dakite beruna urtzen eta lantzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Urtu urrezko lau eraztun eta ezarri kutxaren lau oinetan, bi eraztun albo batean eta bi bestean.  Elizen arteko biblia   Ir 25,12

Erreaktorearen nukleoaren zati bat urtu egin zen, diseinu akats batek eraginda.  Berria - Harian   2006-04-26

Urdaiazpikoak atontzen zituen eta txerri gantza urtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Argizari koskoa su biziaren gainean likidotzen eta urtzen den bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Eguzkitik hurbilegi hegan egiteagatik hegalak urtu, eta harria bezala erorita hil zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Plastikoa urtu eta, lurrun eta hidrokarburozko gas ase bihurtzen da.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Pentsatu zuen hodiak sorrarazten zituen mikrouhinek urtu zutela txokolate zati hura.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Patagoniako glaziarrak urtzen ari dira, klima aldaketa dela eta.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Artikoko izotz plaka %8 urtu da azken 30 urteotan.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Izotz geruza urtuta, eguzkiak itsasoko ura berotu egingo du.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Urtu dira elurrak eta asfaltoa lehorra dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Elurra urtzen ari zitzaion zapatetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 68. orr.

Lurra izoztu egin zen, eta elurra ez zen urtu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Putzu nazkagarriak, elur erdi urtua lurreko zikinkeriarekin nahastean sortutakoak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 122. orr.

Corneton, zenbait gizon deboto fraideen bizilekuan lanera bildua zen kanpai bat urtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

Horra nun den ezkilak urtzen diren burdin ola.  Herria   2005-06-30

2 gai solido bat uretan edo beste isurkari batean desegin.

Eskonfa zuri harroa urtu egiten zen pixkanaka, eta ura gozatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Patrikan zeraman zorro batetik pastilla txiki bat atera zuen, uretan urtu eta edan zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.

Azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Ohitura zen zapatak oliotan urtutako kedarrez lustratzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Goxokiak ahoan urtuz gozatzen baitzituen langintzak sortzen zizkion tentsioak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

Arto egosia uretan nahiz esnetan urtuz egindako edari bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Emakume haren gorputz lurrez egina, lur zoldaz bildua, lokatz putzu batean urtzen ari balitz bezala parrastatzen zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

3 irud/hed

Nire oinetan, nire itzala ilunpean urtzen ikustean ur izoztuan murgiltzen ari naizen sentsazioa dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Haren oinazpian mendiak urtzen dira, argizaria suarekin bezala.  Elizen arteko biblia   Mi 1,4

Soa zela medio, samurtasunez eta urriki latzez urtu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

Sehia negarrez urtzen zen melodiak entzutean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Gizona urtu egingo zen, desagertu egingo zen, arrastorik utzi gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Ahalgez urtu aitzin, hemen uzten dut egungoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

UPN eta PSNko ordezkariek PPn eta PSOEn urtzen dira Madrilen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Azal horren atzean tristuraz hiltzen edo desiraz urtzen ari zen haragizko emakume bat zegokeenik susmatu gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Baina hitz eskasen hutsa gainditu dudalarik, hustasunak berak absorbatu nau eta elementuetan urtu naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Gure baratzeko mingrana bat zen; ahoa urtu zitzaigun denoi.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi.      - 0. orr.

Hau ikusiz, semeak malkotan urtu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Nire begiak malkotan urtuko dira.  Elizen arteko biblia   Jr 13,17

Urtzen ari zaizkit begiak negarrez, gau eta egun atergabe.  Elizen arteko biblia   Jr 14,17

Horregatik, begiak bekaitzez urtuko zaizkizu eta bizia ahituko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,33

Silueta ezaguneko emakumea jiratu, eta alboan zegoen gizonaren ezpainetan urtu zituen ezpainak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.

Eguna urratzera zihoala, leher-leher eginik, garunak ia urturik, loak hartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Aurkenek oso modu naturalean eta sanoan esan zidan alua urtu egiten zaiola Xabik klitoria miazkatzen dionean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Koronelaren tabako-koloreko aurpegia irribarretan urtzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Nahiago nuke urtu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.

Gizona urtu egingo zen, desagertu egingo zen, arrastorik utzi gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Hemen berean urtu edo munduaren beste puntarat joan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.

4 (irud/hed gauza abstraktuak)

Begia lotan ez baldin badago, ametsak berez urtzen dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Maiteak hitz egin zion une beretik, arima urtu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

Bat-bateko hizketan, ordea, desberdintasun horiek urtu egiten dira esaldiaren doinuan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Oroitu nuen gaztetako gorroto hura, eta gorroto hura ere besarkatu eta besoen artean urtu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.

Garai bateko ezker fama ere urtzen joan omen zaio hiriari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Denbora guziak urtzen dira hemen, inolako sostengurik gabeko "lehen harritze" honetan: denbora poetikoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 189. orr.

Jole guztien jardunak emari bakarrean urtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Esperientziak erakusten du nazionalitate bat urtzen ahal dela beste baten baitan eta honek hura irents dezakeela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Erabat barrukoa den pietate honek, behin dastatu eta gero, gizakiari eragiten dio ur dadin bere txikitasunean eta ezerezean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Nik, berriz, erakutsi diot nola, beira-xafla oraindik beroaren gainean berun urtua itsats daitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Galoi bat berun urtu irentsi izan banu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Harri horrek abantaila handiak ematen ditu brontze urtuarekin erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Bere eskuak eta gorputza argizari urtuan ipini balitu bezalaxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Ez egin metal urtuzko idolorik.      - 0. orr.

Opilen, garizumaren, elur urtuaren eta zaldien simaurraren usaina zegoen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

Hurbil bezain soraio zihoan bere bidean, lei-horma urtuzko bere altzoan urrea garraiatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.

Morfina, kokaina, kloroformo urtua, alkohola eta aromatizantea, dena nahastu eta ondo eragina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Oinazearen zeremonia publikoan urtu zen oinaze partikularra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa urtu (3); arima urtu (3); arima urtu zitzaion (3); berehala urtu zen (3); bezala urtu (4); bihotza urtu (9); elurra urtu (7); gozamenez urtu (3); izotza urtu (7); negarrez urtu (4)

urtu ahala (3); urtu zen (18); urtu zitzaion (5); urtu zuen (5)

negarrez urtua (3)

argizari urtuaren (4); elur urtuaren (3)

malkotan urturik (5)

metal urtuzko (8)

izotza urtzeko (3)

ahoan urtzen (3); berehala urtzen (4); bezala urtzen (4); bihotza urtzen (4); bizkor urtzen (3); elurra urtzen (6); fundizioan urtzen (3); gantza urtzen (3); glaziarrak urtzen (4); izotza urtzen (8); negarretan urtzen (3); negarrez urtzen (5); negarrez urtzen zen (4)

urtzen ari (61); urtzen ari da (4); urtzen ari dela (3); urtzen ari den (5); urtzen ari dira (5); urtzen ari direla (5); urtzen ari zen (16); urtzen ari ziren (5); urtzen da (9); urtzen du (4); urtzen utzi (3)


urtuarazi ik urtarazi.

urtubera izond urtzeko joera duena.

Zineman, esaterako, Ivanhoe, Robin Hood, Laurel and Hardy... izateko bide eskaintzen zigun, gogoa gozo eta ahoa gozoago, marrubizko goxoki urtubera haiek maska eta maska etengabe marruskatzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.


urtuketa iz urtea.

Fonderiako burdinagileek txorrukotan metatuak zizkieten urtuketa-moldeetan erabili lurra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.


urtuki ik aurtiki.

urtutsik ik ortutsik.

urtxapal ik urxapal.

urtxintx 1 iz katagorria.

Urtxintxa da arriskuan dauden espezietako bat.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Bitartean gurasoak hirian egoten ziren lanean, bi seme-alabak eskolan, urtxintxak arboletan, txoriak zeruan, eta Giovanni, esan dizuedan bezala, egun guztian ezin asmaturik zer egin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Urtxintxak, ezagutzen zituztelarik, beren agindura azaltzen ziren arboletatik, eta eskuetara igotzen zitzaizkien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.

Funtsean Behenafarroan ere oihanak gaindika baziren eta erran batek zioen lehengo denboretan urtxintxa bat Ezterenzubitik eta Baionara arbolaz arbola joaiten ahal zela jauzteka lurra sekulan hunkitu gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Urtxintxek ere, adibidez, gauza bera egiten dute intxaur eta hurrekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Leku gehiago izango bagenu... -murmurikatu zuen-, urtxintxen kaiola batean bizi gaituk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

Hitzek dantza egiten zuten beren aurpegietan, urtxintxen moduan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 131. orr.

Bizikletarako galtza motzak eta komiki-liburuetako urtxintxen itxurako txapinak -ergel eta gusturik gabeak bere ustez- jantzita dituela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urtxintxa- edo hegazti-habiak edo oihaneko bertze mila animalia bertatik bertara obserbatu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.


urtxo ik urzo.

urtxulina ik ursulina.

urtza iz ur kopurua.

Behin gauzadia mugida egokietara jaurtia izan denean, urte mordo luzez eusten dio, eta egiten du ezen ibaiek euren urtza ugariz itsaso egarbera horni dezaten eta lurrak eguzkiaren igurtzi beroz uzta guztiak berri ditzan eta bizidunen belaunaldiak lora daitezen eta eterraren su lerratiak bizi daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.


urtzaile iz metalak-eta urtzen duen pertsona.

Gauza jakina da suak objektu batzuk urtu egiten dituela, beste batzuk gogortu, egosi, erre, zuritu eta belztu egiten dituela, eta norbaitek suari "zuritzaile", "beltzaile", "erretzaile", "egosle", "gogortzaile" eta "urtzaile" delako atributuak egotz baliezazkio, egia lerrake.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Domingo de Ballenilla ezkila urtzaile eta egilea, asturiarra, Trasmiera merindadeko Isla herrikoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Jaunak esan zidan: "Begira nolako prezioa ezarri dioten nire buruari. Eramazkiozu tenpluko urtzaileari".  Elizen arteko biblia   Za 11,13


urtzain ik urtzintz.

urtzaldi (orobat urtzealdi) iz elur-izotzak urtzen diren aldia.

Urtzaldia etorri zen, eguraldi leuna, martxoko lainoak eta euriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Hotzaldi elurtetsu baten ostean, hegoaldi epel bare batek elurraren urtzaldi uholdetsua ekarri zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Anabasa handi horri gehitzen zitzaizkion udaberri goiztiarreko urtzaldia, espaloietako putzu uherrak eta lorategietako zuhaitz bat-batean belztuak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.


urtzale ik urzale.

urtzategi ik usategi.

urtze 1 iz beroaren eraginez, gai solido bat isurkari bihurtzea.

Po ibaiaren adar nagusia, Dora Baltea, bete-betea dator, sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren urtze nagusia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

Izotz geruzak zein erritmotan urtzen ari diren neurtuko du, eta itsas mailaren igoerarekin urtze horrek zer erlazio duen.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Bi graduko berotzeak Groenlandiako izotzaren urtzea eragin dezakeela diote.  Berria - Gaiak   2006-01-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prozesuan, azidotasuna gutxitu egiten zitzaien (deskarboxilatu egiten ziren) eta urtze-puntua ere jaitsi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mea-hobiaren eskuduntzearen, berun-urtze teknologiaren eta metalaren erabilera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Zer dela-eta eguneroko brontzezko kanoi urtze eta atzerritik gerrarako gailu ekartze taigabe hau; zer dela-eta ontzigintzara behartua hainbeste jende, lan latz horretan jaia eta astea bereizi gabe?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

1788an, Esgueva ibaiak ezustean harrapatu zuen Valladolid hiria, izotz urtze bizi bat medio, elur urtzeak uholdeak azkartu zituelarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.


urtzealdi ik urtzaldi.

urtzear adlag urtzeko zorian.

Urtzear zeuden tipulatxak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.


urtzintz (orobat urtzain) iz doministikua. ik usin.

Haurrak egiten du urtzintz, eta kuxean, berehala, gizon xaharrak oihu egiten dio: ”Dominixtekun, haurra!”.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.

Gaizki bulta saihestuz, irri sarkastiko batez askatu nintzen, bi urtzain oparoz izparringiaren orrialdea mikrobio ttanttaz ziliportatuz: atxix!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.


urtzo ik urzo.

urtzotegi ik urzotegi.

urubi1 iz ulua, oihua. ik uhuri.

Zakur alarauek (urubiek, auriek, uluek) nobedade txarra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

Gerlan aldiz otso urubi.  Herria   2005-06-30


urubi2 iz hontzaren antzeko hegazti harraparia lumadi gorrikara edo griskara duena (Strix aluco).

Harryk ez zuen ezagutu hirugarren hontza, urubi arrunt dotore bat, baina berehala konturatu zen nondik zetorren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Ez gizona eta ez andrea ez ziren ohartu hontz handi bat, urubi bat, hegaldaka igaro zela leiho aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.


uruguaiar ik uruguaitar.

uruguaitar (53 agerraldi, 2 liburu eta 32 artikulutan –ETCn 569-; orobat uruguaiar 59 agerraldi, 4 liburu eta 44 artikulutan –ETCn 345-) izlag/iz Uruguaikoa, Uruguairi dagokiona; Uruguaiko herritarra.

Josu Lariz iheslari politikoa dela arrazoitu zuten epaile uruguaitarrek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Idazle uruguaitarrak, izan ere, futbolaren asmakuntza eta jatorrizko jabetza txinatarrei aitortzen dizkie.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.

Oker ulertutako hitzez ohartarazten digu Faulknerren itzultzaile ere baden Juan Carlos Onetti uruguaiar idazleak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 66. orr.

Eibarrekin aritzeko eta golak sartzeko «irrikan dago» Ivan Pailos uruguaitarra.  Berria - Kirola   2006-01-12

Pablo Garcia Osasunako erdilari uruguaitarra ez da hilaren 18an izan zuen haustura txikitik guztiz osatu.  Berria - Kirola   2004-03-26

Botoa emateko eskubidea 2.487.584 uruguaitarrek dute.  Berria - Mundua   2004-10-31

Paletaz, gomazkoarekin, argentinoak aise nagusi, uruguaitarrak zafratuz 30-15.  Herria   2002-09-05

Autobusaren arduraduna eta uruguaitar bat preso hartu zituztela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.


uruku1 iz Hego Amerikako zuhaixka, fruitutik izen bereko espezia hori-kolorea ateratzen dena (Bixa orellana)

Saltzaileek tindu horren sekretua zintzo gorde uste dute, zeren, uruku zuhaitzaren hazitik baldin badator ere, azenarioz eta ilen lorez ere egiten baitute, egia esateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.

Urukuak oreari kolore hori ederra emateko balio du.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.

Orea eta urukua laga zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.


uruku2 iz

Han, kanpoan baino gozoago zen noski: oilo zahar eta ahate erlastuen uruku ezberdinen artetik, emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.


urun ik irin.

uruntzi iz itsasontzia, ibaiontzia.

Hor, Marie Rose eta Nivelle uruntzietan ibilaldi bat egin dute itsasoan.  Herria   2004-07-01


urus ik uros.

uruski ik uroski.

urustasun ik urostasun.

urxapal (orobat urtxapal eta uxapal) iz usapala.

Urxapal bat.  Berria - Kultura   2004-03-03

Noain herrian (hau dugu Zangotzaldeko herri bat), ehun urtxapal edo tortoil hilik atxemanak izan dira, pozoinaturik.  Herria   2003-01-21

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean, elkarrekin baizik ez baitziren jendaurrean agertzen, beti musuka eta balakuka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.


urzale (orobat urtzale g.er.) izond/iz uraren zalea dena.

Mahomatar urzaleak kristau edanzaleekin borrokatzen zirenean, belarra segaren aurrean bezala erortzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Urzale erabatekoak bere onetik ateratzen dituzten likore bortitzak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.


urzaletasun iz urzalea denaren nolakotasuna.

Ospakizun erlijioso bat, tripazalekeria eta mozkorkeria ezaugarritzat izan ohi dituena, askotan urzaletasunagatik ospetsua izandako santuren baten omenez egina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

Burezurra pulpitutzat uzten dizut poz-pozik, // urzaletasuna hartzen duzularik ahotan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.


urzo (orobat urtso eta urtxo) 1 iz ipar usoa.

Behin-berriro maitasunaren sareetan harrapatua nintzen, hegorantz doan urzo gaixoaren gisa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Iragan fosilizatuaren aztaparretarik askatzeko otsoz, antilopez, arranoz, ostrukaz, ainaraz, gameluz, tukanez edo urzoz aldatzea gertatzen zitzaigun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 83. orr.

Urzo, kaila edo eper bat hurrunetik idekitzen den kaiola batean ezarri eta hezleak libratzen ditu zakurrak tokian, lehena arrestan emaiten da, bertze zakurrek etorri behar dute beren nausi denaren ondotik.  Herria   2001-06-21

2 irud/hed

Atseginekin ikusten ditugu urzo pare hau herrian gelditzen Idiarteko etxaldearen segida hartzen dutela.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urzo xuria (3)

urtxo besta (12); urtxo pare (4); urtxo pareari (3)

bakearen urtxoa (4)


usadio (581 agerraldi, 89 liburu eta 53 artikulutan; orobat usario 118 agerraldi –horietatik 116 P. Perurenarenak-, 4 liburulutan) 1 iz ohitura. ik usaia.

Bertako ohitura, lege zaharra, usadioa, legeak eta ohiturak aipatzen dira agiriotan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Bere erresumaren mende zeuden bavariarren eta alemanen usadioak ere bildu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Germaniarren usadio eta ohituren baitan bilatu behar haien jatorria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.

Herri barbaroen legeak ez ziren usadioak, inola ere; aitzitik, lege horiek sartu zituzten usadioak, lege pertsonalak ziren aldetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Usadio hori ezarrita ageri da Markulforen formuletan, barbaroen legeen kodeetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Badakigu usadioa eskubideen iturri bat dela.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Kultura eta usadioa erabiltzen dute genero indarkeria justifikatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Usadio hori bizirik dago ala jendeak baztertua du dagoeneko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Lege salikoak, ez baitzuten onartzen usadio hori, alferriko bihurtu ziren nolabait, eta desagertu egin ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

455 urteko usadioa hautsi zuelako.  Berria - Harian   2005-04-05

Horiek gangsterren usadioak dituk.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Dolua dakartenen usadioaren arabera, solapa urratua zeukan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Asanbladan bildu dira, nola ez, eta usadio duten bezala zoragarrizko ardailan hasi dira elkarren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Orduan oroitu ahal izan dugu kopenhagetar batzuek, etxetik lantokira alde egitean, lanpara pizturik uzteko usadioa dutela, hartara, kale ilun eta izoztuetan itzultzen direnean, etxeko leihoan argi epela ikusi, eta norbait haien zain dagoela imajina baitezakete.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Santa Krutzetako ohitura eta usadio zaharrak maiatzaren 3an kokatuak daude gehienak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.

Aspaldiko usadio zaharra baita andere eta zaldun ibiltarien artean, ezkutari, neskatxa edo nano mandatariei bitxi finen bat albiste-sari pozgarritzat ematea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.

Aspaldiko usadioan, Erromako herritar batek baimena zuen bere emaztea beste bati maileguan emateko, seme-alaba hobeak izatekotan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Badakit izen horiek beste zerbait adierazten dutela ohiko usadioan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.

Jendearen jarduerek eragin zuzena daukate eguneroko usadioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Magistratuen lapurretak, tratularien kobraketa gaitzak eta egunero gertatzen ziren usadio txarrak ordaintzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Ez nuke nahi usadio gaiztorik har dezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Usadio onen zalea da ezer baino lehen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 161. orr.

Esadazu, benetan, ezkontza zer den: ahantzia dut, usadio zuzenak zer diren ahantzi dudan bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Horrela sortu omen zen txotxetik edateko egungo usadioa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 50. orr.

Tokian tokiko usadioak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.

Mutil gaztea otzana da, adeitsua, jokamolde eta usadio atseginen zalea, liskarrak uxatzen ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.

Horietako bat da, edo zen, txakil-ardoa (hots, "zakil-ardoa") izeneko usadio beneragarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

Galiar menderakaitzen egunkarietan, tradizio laikoa nagusitu zaio usadio katolikoari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

Nikolas leporaino lurperatua dago, tatariarren usadio basatiari jarraituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Egunen batean, Frantzian, oraingoak baino lege gizatiarragoen eraginez usadio ankerregi batzuk leuntzen badira, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Frantzian [...] idatzi gabeko ohiturek agintzen zuten, eta jaurerri bakoitzeko usadio partikularrek osatzen zuten zuzenbide zibila.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Handik mende batzuetara berriz ere lege idatzietatik usadio idatzi gabeetara itzuli ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erromatar zuzenbidea, epaitegien sententziak eta berriro idatzitako usadio-gorputzak ezagutzeak, ikasketa eskatzen zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aldaketa hori hiru alorretan da bereziki nabarmena: merkataritzaren alorrean, hasteko, Hegoaldearen konkurrentziak auzitan jarri baititu Iparraldean keynestar garaitik heredaturiko gizarte-usadioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Ez diegu utziko deuseztatzen gure bizitza eta gure sendia, ezta saltoki txikiak suntsitzen ere, edota gure gizarte eta kultura usadioak aldatzen.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Eta aginte zibilaren eta eliza-usadioen artean mugak zehaztu nahi direnean, nolako eztabaida azkengabeak!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kultu-usadio debekatuak.  Elizen arteko biblia   Dt 16,21 tit

Alemaniara bidalitako lehen anaien barne usadio eta bizitzaz inoiz gertaeraren bat kontatzen nuenean, entzuten zuten anaia gehienak onbidera erakarriak sentitzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohitura eta usadio (5)

usadio berriak (3); usadio bitxi (3); usadio bitxia (4); usadio horrek iraun (3); usadio zahar (5); usadio zaharra (7); usadio zaharrak (3); usadio zaharren (5)

egiteko usadioa (3); lehia judizialaren usadioa (6); usadioa hartu (4)

beren usadioak (4)

usadioan bezala (3)

usadioaren arabera (11)

usadioari jarraituz (7)

gure usadioen (4); ohitura eta usadioen (3); usadioen arabera (5)

euskal usario (4); usario zahar (6)

euskal usarioan (16); gure usarioan (5)


usaera iz erabilera.

Horien bitartez, ezkontzaren fedea asmo itsutik eta irristen desbideraketak eskubideen usaera arautuetatik -gizaki orori preziatuen zaizkion horietatik, hain zuzen ere- bereizten ikasten da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.


usai1 ik usain.

usai2 ik usaia.

usaia (orobat usai g.er.) 1 iz ohitura, usadioa.

Maite ditudalakotz gure herriaren ohitura edo usaia guziak, izan dadin dantza, pilota, kantua, bertsolaritza, lehengo birla jokoa eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Zeren eta anitz aldiz egin den zerbaiten ondotik gelditzen den usaia eta kostuma baita ohitura.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Mendiez beste aldean, ahaide eta adiskideak bizi ziren, hizkuntza berean elkar ulertzen zuten jendeak, aspaldiko denboretarik usaia eta ohidura berak zituzten jendeak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.

Baina jadanik, paperarekin ibiliz ere, gutiago balia genezake, gure usaiak pixka bat aldatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Uztail hilabeteko lehen igandean, usaiak manatzen duen bezala, dugu gure herriko kermeza.  Herria   2001-06-28

Urtats ondoko astean, usaiak hori hola manatzen-eta, bilkura bereziak egiten dira herriko etxetan urte berriaren agurtzeko.  Herria   2005-01-13

Usaiak nahi duen bezala, herriko langile, kontseilari eta kontseilari ohi, elkarteetako arduradun, zerbitzu publiko, enpresa eta erietxeetako buru, denak bildu dira auzapeza eta bere kontseilukoen inguruan.  Herria   2001-01-11

Usaia da partitu aitzin ordaintzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.

Hegoaldean, usaia da arnoa edatea, txikiteoa eginez taldeetan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Ez da gure usaia pilotarien mendratzea.  Herria   2005-04-28

Usaia den bezala, gerlari ohien elgarretaratzea izanen da egun hortan.  Herria   2004-10-28

Usaia den bezala, ikasurtea, kafe baten itzulian hasi dute giro ezin lasai eta goxoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Eta ondotik, usaia den bezala, elgarrekin eguna goxoki bururatzeko talo eta xingar jateko izanen da.  Herria   2005-03-03

Baigorrin Bettiri izendatzeko usaia hartu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

Usaia hartua duten bezala urte hastapen huntan ere elgarretaratu dira erretretatuak Sororateian herriko etxeak gomitaturik.  Herria   2005-02-03

Denbora pasa, nik ere hartu nuen Pariserat itzuli baten egiteko usaia, ardura larunbatarekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 79. orr.

Ezagun da ez dutela denek usaia hori berena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.

Herriko Etxetik ere usaia duten bixita egin diote. Artxiboetan idatzia da 1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela.  Herria   2005-12-22

Baratzeko pikotzearen gainera igotzeko usaia ordutik zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Apez epelak funtzionatuko du, usaiaren usaiaz eta bizi behar baita, materialki eta barne-iraultza handirik gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez da deus handiagorik arrantzale herrixka bat baino, bere usaia zahar eta inozentez, itsasoaren bazterrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Aurten ere, aspaldiko usaia xaharra berme, errege magoak etorri dira Donibane Lohizunerat.  Herria   2003-01-09

Gisa guziz, usaia txarrak hartu direla bainan beti zail dela hola hartu usaia baten uztea.  Herria   2004-07-22

Sinesmena lehenago usaia sozial bat zen ere, praktikak ideiak gidatzen zituen, sentimentuak pizten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 123. orr.

Hiruek segitu genuen hari beretik, pentsatuz berdin usaia xaharren aztarna hunkigarri batzuk ginela gu, apezak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 41. orr.

Hango jendeek badute usaia bat berezia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.

Atxiki dezagun heskualdun odola garbi, eta hor gazteei mintzo naiz, hobe duzue hilik, kanpoko usaia likitsek kutsaturik baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Aspaldiko usaia dute hori Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartean: urtarrileko azken larunbatean egiten dute beren biltzar nagusia.  Herria   2005-02-03

Indietako eskualde batzuetan aspaldiko usaia da emazteak bandana batekin agertzeko norapait ateratzen direlarik.  Herria   2004-01-29

Jendeen artean izaiteko usaia galdua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

3 usaian adlag jeneralean, normalean.

Usaian besta handia antolatzen da.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

Usaian, diziplina zelaian lau aste egon eta oraino bizi zirenak laneko komando batetarat igortzen zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Usaian adixkidetasunak elgarren eite dutenak elgarretaratzen ditik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.

Etxean usaian ibiltzen zuten frantses mintzaira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Igandean, usaian bezala izan nintzen Parisen baina hiria dena hutsa eta hitsa kausitu nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Emaztea so gelditu zitzaion, usaian bezala, mamu bat ikusten zuela iduri, eta berriz sukalderatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Usaian bezala aintzineko egunetan herriko etxe guzietan emazte batzu iraganen dire gure emaitzen biltzeko.  Herria   2004-06-17

Usaian ez bezala, Iparraldeko bertsulariek jokatuko dute beren arteko kanporaketa.  Herria   2005-01-13

Magali usaian baino airosago iduritu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Dakizun bezala, holakotan, usaian biak hobendun dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

4 usaiako izlag ohikoa.

Usaiako garbiketak eta xuriketak, beroan bero.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Usaiako konplimenduen ondotik, galdegin genuen zer egin zen Bordes jaun apeza.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 145. orr.

Usaiako miaketaren ondotik, lehoien pasabidea harturik, banoa ibiltokira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.

Gauzak usaiako normaltasunera itzuli ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Apezarekin batean atera ginen usaiako meza hasi gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Halere gizon gehienek bazituzten beren usaiako lekuak, usaiako auzoekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Ene usaiako lanari lotu nintzen, hemen guti aipatzen dudan sailari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Elkarte hunek jakinarazten du usaiako hilabeteko bigarren ortzegunean ez duela usaiako lekuan eginen bere aratsaldekoa.  Herria   2005-03-03

Omiasaindu eguna iragan da usaiako bildutasunean gogoan gintuela gure hil maiteak.  Herria   2001-11-08

Helduden larunbat eta igandean iraganen da Iholdin usaiako okasionezko tresnen feira usaiako tokian.  Herria   2001-03-22

Negu betean ginen 10 eta 20 zero azpiko hotza usaiakoa zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Gaineratekoak usaiakoak izanen dira: pilota, dantza eta janaldi.  Herria   2004-07-29

Usaiak ez du barkatzerik denak usaiakoak egin arte, usaiak itsutzen zaitu gauza ederrenen eta arraroenen aitzinean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

Usaiakoetan, batto baizik ez baginu aipatu behar, hauta ginezake Herri Urrats bixtan da, Iparraldeko ikastolen besta handia.  Herria   2005-04-28

5 ez-usaiako usaiaz kanpoko.

Apirilaren 20an, gauaz, ez-usaiako tirokaldi bat entzuten dugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Iduritu zaut huntzaren uhukak bazuela ez usaiako doinu bat deitu nuelarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Beranta dute, afari arin batekin gelditzen dira, bestenaz ere ez dute halako gosea, ez-usaiako arratsal-askaria egin baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Zer mundua, ez usaiakoa, eta gora, biziki gora, sai tropak itzulika kurutzatzen ari, eztiki, hedoien erdian lerratzen balire bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

6 usaiaz kanpoko

Autoa ere usaiaz kanpoko toki batean ezarri nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Fernandok gibelean usaiaz kanpoko hutsak egin ditu, ondarrean xuxendu bada ere.  Herria   2004-04-22

Merezi dutelako usaiaz kanpoko tratamendua, antolatzailek eskaintzen diete euskal erakustokiaren bisita eta ondotik bazkaria.  Herria   2003-05-22

Ardura berezia deitzen da ere usaiaz kanpokoa den zerbait, usu ikusten ez dena.  Herria   2001-04-05

Handik goiti jokatu da egiazko partida, interesgarria baina bi irabazleak Mayteri ari baitziren, gibelerat, hau asearazi dute zinez, ainitz huts eginarazi ere, usaiaz kanpokoak.  Herria   2005-03-24

Berezitasuna eskas sentitzen dutenek, gisa oroz, egun osoa karrikak beren esku dituzte zer edo zer usaiaz kanpokoren proposatzeko.  Herria   2002-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspaldiko usaia (10); egiteko usaia (4); gure usaia (4); hartu usaia (3); ibiltzeko usaia (6); ohitura edo usaia (3)

usaia badute (3); usaia da (4); usaia den bezala (18); usaia du (5); usaia duten bezala (4); usaia handia (3); usaia hartu (4); usaia hartua (11); usaia hola hartua (6); usaia txarrak (3); usaia xahar (5); usaia xaharra (5); usaia zahar (3)

usaiak manatzen duen (3)

bere usaiako (23); beren usaiako (10); ez usaiako (12); gure usaiako (6)

usaiako arrakasta (6); usaiako arrakastarekin (3); usaiako beztituekin (5); usaiako bidetik (3); usaiako hilabeteko (3); usaiako jende (8); usaiako jende oste (4); usaiako jendea (10); usaiako lagunekin (5); usaiako lekuan (3); usaiako meza (3); usaiako mugimendua (3); usaiako omore onean (3); usaiako partida (4); usaiako tenorean (6); usaiako tenoretan (5); usaiako tokian (5); usaiako zeremonia (3)

bestak usaian (3); ondotik usaian bezala (3)

usaian baino aise (4); usaian baino gehiago (4); usaian baino jende (10); usaian bezala (209); usaian bezenbat (3); usaian ez bezala (10); usaian ez bezalako (5); zen usaian (3); ziren usaian (3)

usaiaren ez galtzeko (4)

usaiari jarraikiz (6)

usaiaz kanpoko (18); usaiaz kanpokoa (3)


usaiatu, usaia(tu), usaiatzen da ad ohitu.

Hastapena arrakastatsua izan arren, laster behar izan zituen ateak hetsi: kuriositatearen lehen efetua pasa orduko, jendea pilotarien balentrietaz usaiatu baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 115. orr.


usaimen 1 iz usaintzeko ahalmena.

Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Antzinako zentzumenetan, usaimena izango zen ziur asko eboluzioaren eszenara agertzen lehena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Gure antzinako arbasoek, itsasoan igeri zebiltzala, usaimena garatu zuten janaria bilatzeko eta harrapariei ihes egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Usaimena, hala kitzikatua, dastamenaren osagarri gertatzen zaigu jakiei zaporea hartzerakoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Uste dut usaimena ere galtzen hasi naizela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

Usaimena astintzen dit airean dagoen usain gozo sarkorrak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

2 (izenondoekin) Ehiza zakurrak ziren, azkarrak eta usaimen onekoak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Usaimen berezia zuen jendearen barne kontzientziak arakatzeko, keinu bakar batetik abiatuz ingurukoek zer pentsatzen zuten asmatzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Are usaimen bikainagoa dute intsektuek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arnasten dugun aire gehiena ez da eskuarki usaimen-eremutik igarotzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Detektatu beharreko gaiaren molekulek eta sudurreko eskualde txikiko usaimen-zelulek elkarrekin duten eragin-trukea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Usaina detektatzen dutenean, nerbio-seinalea garunera, usaimen-erreboiloko eremu jakin batera, bidaltzen dute, nerbio bulkada baten bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Gero, garunera transmititzen dira, usaimen-nerbioaren 50.000 zuntzetan zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Usaimen-pigmentu batek ematen dion berariazko kolore marroi edo horia du sudurreko usaimen-eskualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Usaimen errezeptoreak proteinak dira; elkarri lotutako proteinak.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Hura bai gertaera, neguko usaimen-hutsarte luzearen ondorengo lehenengo usaina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Zazpiehun mikrogramo inguruan dago dastamen-atalasea eta hamabi mikrogramo inguruan usaimen-atalasea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Azken esaldia irakurtzean pentsakor geratu zen berriro, Antonio lehengusuaren ausardia, atrebentzia eta usaimen-memoria miretsiz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.

Sudur-bideetako usaimen-ataletako barne-estaldura hezean funtzionatzen baitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Azeri-txakurrek, polizia-txakurrek eta [...] marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek, denek erakusten dituzte giza sudurrak iristerik ez daukan usaimen-ahalmenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usaimen errezeptore (3); usaimen mukosaren (3)

usaimena eta dastamena (5)


usain 1 iz hainbat gauzari darion jario lurrunkorra, sudurrean datzan zentzumenari eragiteko gauza dena. ik urrin1.

Taldetik urrutiratu da, hiriko usain eta koloreak bere kasa ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Usain bakoitza multzo horietako batean baino gehiagotan egon daiteke proportzio batean edo bestean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Usain hori berehala burmuineko plazeraren guneetara iristen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Zorionez, laster ohitzen zara usain horietara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

Haurtxo baten usaina darizu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Esne minduaren usaina zerion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Belar ustelduaren usaina zegoen airean geldia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

Eguerdiko kanpai-hotsekin batera kaleak gulasch saltsaren usainez betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Inolako beldurrik gabe sartzen zena itxituretan barrena, atepetik usaina hartzera joateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Arrain frijituak eta gasak isuritako usaina nagusi zen bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Une hartan, marolles gaztaren usaina zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Ondoko sotoetatik mota guztietako usainak iristen zitzaizkien oholetatik zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Paper zaharren usaina aditzen nuen, eta halako ikara airean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Ametsetan hartu nituen edertasun-gai haiek, nire usainaren gozoa adituz eta nire larruazalaren labaindura sentituz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Hildakoak pizteko moduko usaina du.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Usain bat, begirada bat, inolako garrantzirik gabe botatako hitz bat: lehendabiziko inpresio hori suaz markatuta baino irmoago geratzen zaigu pertsona bati buruzko iritzia mamitzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Bikiak zarete, baina zure usaina askoz ederragoa eta sarkorragoa da Anarena baino.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Usaina detektatzen dutenean, nerbio-seinalea garunera, usaimen-erreboiloko eremu jakin batera, bidaltzen dute, nerbio bulkada baten bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Usain gozoko belar eta lore ederreko landareak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Okelaren usain gezak, barrukien usain garratzak odola irakitan jarri zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Usain atsegina niretzat, Putzu kaleko usain bera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

-Hemen usain txarra dago!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Usain txarrak beti izan dira San Markosen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Sasi errezko usain garratz bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Usain minak: amoniakoa eta nikotina, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Usain etereoak: alkohola eta kloroformoa, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Oso usain berezia zerion nire azalari.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Gregory zaharraren ostatuan, smoked-meataren usain beroa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

Usain itzela dago gelan: gizon izerdituaren usaina.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.

Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Geltokian dagoen usain trinkoa saretu nahi duela ematen du.  Berria - Kultura   2004-07-29

Elizako usain lodi sarkor hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Aza zopa madarikatu horrek usain ikaragarria zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Bizitasun arraro batez aditzen nuen usain higuingarri hura.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.

Absentaren usain okaztagarriak Jimmyren edontzitik gora egiten zuen mago baten arrosa-sorta bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.

Zaldi eta mando, zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Pertsonen isiltasuna trenen zalapartak zaplaztatzen du; eta gauza guztiek usain zikina dute.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Nola orainak urrutiko usainak bezala, urrutiko irudiak bezala ihes egiten zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

Baliteke zelula hartzaile espezializatuak egotea usaimen-mukosan; batzuek oinarrizko usain bat sentitzea, alegia, eta beste batzuek, berriz, beste bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak.  Herria   2003-03-17

Ezin ahantzizko usaina, gaur guti baizik senditzen dena.  Herria   2003-03-17

Usain sexuala oso estimulu bizia da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Usain-sentipena izateko, usaimen-mukosara garraiatu behar da dagokion substantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Neure barruan arrapizten ziren irudiak eta usain-aztarnak hobeki dastatzekotan, bi begiak hesten nituen, eta bi belarriak gortzen. Harryk lur hezearen eta ongarriaren usain-bafada bat hartu zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Horietariko sistema baten arabera, badira lau usain mota: lurrintsua, azidoa, errea eta kaprilikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Laztan, usain eta zapore nahasketak sentsualitatearen gorenera eramaten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Beste inon aurkitu ez dudan usain-egurats berezia hatsartu ohi zen gure sotoaren espaloian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izen balioa duela)

Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrain usainak kalte egiten dit, agi danean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak.  Elizen arteko biblia   Kt 7,9

Garo-usain bete-betea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.

Aireak iodo usain bortitza hartzen duelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Ke eta kafe usainaren artean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

-Absenta-usaina dago -esan zuen Ellenek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

-Egundoko katu usaina dago -diotsot.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Bere ondoan etzan nintzenean, gorputz usain hura zela nire aberri bakarra jarri nintzen pentsatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 160. orr.

Izerdi usain sukartsu bat etortzen zaiola maindireetatik sudurrera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 153. orr.

Bularreko haur bati darion esne-usaina zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Ontzi pintatu berriei itsatsitako kresal-usain hura sudur-mintzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Bolbora usain handia zegoen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Jakitoki-usain koipetsua zerion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Igaro zenean, kosmetiko usain sarkorra usaindu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Besazpi-usain ahul bat zerion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.

Handia zen zoko-usaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Itxi-usainak edo usain itogarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Garbi-usain zorabiagarri batek hartu zuen konpartimendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Ganbara iluna, gauzaz betea, lizun usain nahasgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Lizun-usaineko harri hezeko gorapean, ehiza-zaina zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.  Elizen arteko biblia   Sal 45,9

Tindategi bat eta erre-usain misteriotsua zerion ikuztegi txinatar bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

-Katuaren pixa-usaina dago hemen!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia izenondoduna dela)

Garagardo eta arrain ustel usaina zerion ostatu itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.

Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Odol berri usaina zerion oraindik hari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 219. orr.

Ogi prefabrikatu usaina izerdiarekin nahasturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

Lur hiro usaina zebilkion andereari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Kastore-olio usaineko igogailu estu batean zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Eta zaldi-gorotz usaina, nabarmen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

8 irud/hed

Mozzkortuta ala ezz, diruaren usaina... airean hartzen dut nik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Euforia nagusi, arrakastaren usaina bazter orotatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

"Haiek" diskete batzuen ustezko desagerpena aipatzen ditek; hik horren usainik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Gauaren usaina zekarren haizeak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Neguaren indar lokartuaren usaina.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Esaldi inozo hura, postdata alferrikako eta aitzakia merkearen usaina zeriona.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.

Zinema beltzaren usaina duen filma da, Abel Ferrarak egin duen klasikoena.  Berria - Harian   2005-09-15

Hark, ezaxolati izaki, bihotz-zabala guztiz, eta azpikeriaren usainik gabea, ez ditu miatuko armak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.

Zer usain hartzen diozu euskal gatazkaren konponbide aukerari?  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Usain hori hartzen zaio kanpainari, eta batzuek dagoeneko usaina baino zertxobait gehiago sumatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Gero, berriz, irratietako eta telebistetako jardunak kiratsa bihurtu zuen usain hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.

Partidari usaina ere ederki hartu zion.  Berria - Kirola   2006-01-24

Jai horren usainera bildu den gizajo eskazale tripazai guziaren prototipoan gorpuztu baita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.

Juninho brasildarra golaren usainean egon zen sarri.  Berria - Kirola   2004-02-26

Graciano Gomezen Todo a tus pies kubatar usaineko abesti alaia.  Berria - Kultura   2004-11-02

9 (irud/hed, izenondoekin)

Bakearen usain goxoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Lurraren izerdian usain beroak eta hotzak, hezeak eta idorrak dira nahasian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Heldutasuna eta erantzunkizuna eskatzen zuen egitekoa zen hura [...] eta usain ona zerion, idor eta garbia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Usain txarra hartzen diot nik, eta ez talibanen antzera ni ere sudur-luzea naizelako, ez behintzat horregatik bakarrik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

-Ez zioat honi batere usain onik hartzen, ez zekiat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Usain txarreko istiluren bat badarabilte Quenutarren dendan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Beti sumatu izandu dut ijito usain ikaragarria, euskal erlijio eta sineskeria orotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

Bere semeen egintzen usain gozoaz blai, Frantzisko santua ez zen bere baitan kabitzen pozaren pozez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Laster, askoren santutasun usain eztia kirats bihurtuko da, kiratsa darien ahoak ixten ez badira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

10 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Istilu usaina dago, giro arraroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Opor usainean dabil François frantziarra ere.  Berria - Harian   2005-08-30

Briatorek beti izan du inguruan mafioso usain hori, eta horrek zer pentsa ematen du, baita Renaulti buruz ere.  Berria - Kirola   2004-08-29

Mundu guztiak salatari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da alde guztietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Bestea utzi nahi zuen norberak, bere biktima usainarekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.

Alferrik ibili nintzela seme deitzen eta horrelako tonto usainetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Halako amatasun usaina edo sentitu behar duzu zeure gorputzean, eta nik, usainen aurrean horren sentibera nengoen hartan, deus ere ez nuen horrelakorik sentitzen neure larruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 19. orr.

Haren inguruan nabari zen loak isuritako halako zorion-usain bat, barnekoa, xuabea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Garaipen usaina nabari zen barruan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina.  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,16

Mendeku usaina dario polizi operazioari.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Final usaina nabari zen bazterretan.  Berria - Kirola   2004-11-24

Gaitzespen-usain nabarmena zegoen airean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

· Ellen alaiki eseri zen taxiaren larruzko jarleku hautsez betearen gainean, arnasa sakonki hartzen zuela goizeko aire ibai-usainekoa barneratuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

Donejakuera daraman bide erromes-usainekoa harturik,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

11 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia izenondoduna dela)

Azukrea erretzeko gogoa zuen, han sumatzen zuen argalkeria doilor usaina uxatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

12 usain egin zerbaiten usaina hartzeko bertara sudurra hurbildu. ik usaindu.

Stephenek, usain egin, eta sudurra uzkurtu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Sasoi hartan, bada, liburuei usain egin eta hotzikarak izaten nituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Ertza sudurrera eraman, eta usain egin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Berniz potea ireki, eta usain egin zion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Zakurkumea lau hankak luzatu eta zoruari usain egiten hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Nik, batzuetan, usain egiten nien oinei eta onartu behar izaten nuen usain txarra zeriela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Txakur batek beste txakur batekin topo egiten duenean, mezu hau bidaltzen dio: usain egidazu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Ahalik luzeen eusten zion usain egiteari, mofeta hilaren kiratsetik gordetzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Mutilak gonan usain egiten zion luzaro, jolas antzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

13 usain-gozo ik usaingozo.
14 usain-gozatu ik usaingozatu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

belar usain (4); bere usain (4); beren usain (4); erre usain (11); esne usain (4); halako usain (7); izen onaren usain (6); izerdi usain (6); jaunaren usain gozoko (4); kolore eta usain (4); lurrin eta usain (8); oso usain gozoa (4)

usain arina (5); usain arraroa (7); usain bera (13); usain berezi (19); usain berezi bat (4); usain berezi hura (5); usain berezia (14); usain bizia (4); usain bortitza (5)

usain ederra (7); usain egin (26); usain egin zion (8); usain egiten (9); usain eta zapore (4); usain freskoa (4); usain garratz (4); usain gogorra (4); usain goxoa (18); usain gozo (28); usain gozoa (61); usain gozoak (7); usain gozoen (5); usain gozoko (24); usain gozoz (15); usain gozozko (5); usain guztiak (4); usain handia (7); usain handia zegoen (4); usain hartzen (4); usain heze (6); usain hezea (4); usain higuingarri (4)

usain jasanezina (5); usain mina (4); usain mindu (4); usain mota (4); usain nazkagarria (5)

usain on (10); usain ona (33); usain onak (6); usain oneko (4); usain onekoak (4); usain onik (8); usain onik hartzen (4); usain pixka (6); usain pixka bat (6); usain sarkor (15); usain sarkorra (21); usain sarkorra zerion (4); usain sarkorrak (11); usain sendo (4); usain sendoa (6); usain sexualak (5); usain txar (6); usain txarra (56); usain txarra hartzen (6); usain txarrak (12); usain txarreko (7); usain txarrik (5)

ustel usain (7)

alkohol usaina (4); ardo usaina (6); argizari usaina (4); arrain usaina (7); bainila usaina (4); belar usaina (5); bere usaina (14); berri usaina (4); bolbora usaina (7)

egin berriaren usaina (4); erre usaina (23); esne usaina (11); euri usaina (4); gorotz usaina (4); gorputzaren usaina (5); hezetasun usaina (4)

intsentsu usaina (8); intsentsuaren usaina (4); isuritako usaina (15); itsaso usaina (4); itsasoaren usaina (5); izerdi usaina (12); janari usaina (4); kanela usaina (4); ke usaina (6); kresal usaina (7); kresalaren usaina (4); lixiba usaina (8); lurrin usaina (5); naftalina usaina (5)

odol usaina (4); olio frijituaren usaina (4); olio usaina (7); olioaren usaina (4); petrolio usaina (5); pixa usaina (6); semearen usaina (5); sexu usaina (4); simaurraren usaina (4); tabako usaina (10); tren usaina (6)

usaina aditu (16); usaina aditu zuen (4); usaina aditzen (16); usaina aditzen zen (5); usaina baino (9); usaina botatzen (4); usaina da (11); usaina dago (18); usaina dario (10); usaina dariola (4); usaina darion (9); usaina dauka (9); usaina du (21); usaina duen (7)

usaina ekarri (4); usaina ekartzen (4); usaina ematen (4); usaina eta zaporea (6); usaina har (4); usaina hartu (17); usaina hartu dio (4); usaina hartuko (4); usaina hartzeko (6); usaina hartzen (17); usaina hedatu (5); usaina hedatu zen (5); usaina hedatzen (4); usaina heldu (4)

usaina iristen (4); usaina iritsi (4); usaina izango (7); usaina izaten (4); usaina nabari (6); usaina nabaria (9); usaina nabaria zen (7); usaina nabaritu (7); usaina nagusi (6); usaina nagusi zen (4)

usaina sartu (5); usaina sentitu (8); usaina sentitzen (4); usaina sumatu (4); usaina sumatzen (8)

usaina usnatu (4); usaina zegoen (21); usaina zen (10); usaina zen nagusi (5); usaina zerien (13); usaina zeriola (12); usaina zerion (46); usaina zeriona (4); usaina zetorren (7); usaina zeukan (6); usaina zeukaten (4); usaina zuen (23); usaina zuten (5)

ustel usaina (18); zerion usaina (6); zoko usaina (13)

isuritako usainari (4)


usainaldi iz usaintzen den aldia.

Honako hau izan zen emaitza: 54 usainalditik 22tan asmatu zuten txakurrek.  Berria - Gaiak   2004-09-28


usainarazi, usainaraz, usainararzten du ad usaintzera behartu.

Maskuriko minbizia zuen pertsona baten eta osasuntsu zeuden beste sei pertsonaren gernu laginak usainarazi dizkiete, bi hilabetez, arraza eta adin ezberdinetako sei txakurri.  Berria - Gaiak   2004-09-28


usaindu, usain(du), usaintzen (orobat usaitu g.er.) 1 du ad zerbaiten usaina sumatu. ik usain 12.

Ikusten nuen, entzuten nuen, usaintzen nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez.  Elizen arteko biblia   Sal 115,6

Demba jauna, ez duzu ezer usaintzen?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.

Animaliak urrundik usaintzeko eta gizakiak zelatan zeuden barruti batera eramateko aproposak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Hemendixe usaintzen dut zure amaren lapiko goxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 49. orr.

Segidan, orbela usaindu nuen, bat-batean [...] eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Anpulutxoari estalkia kendu, usaindu eta berriro itxi ostean, lehengo lekuan utzi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Aditu gisa ibili baitzuen tresna txikia, heldulekutik hasita zubiraino ikuskatuz, biolin gorputzaren berniza usainduz, lau harik eta lau larakoak hatzez aztertuz, jotzera ausartzeke ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Niregana hurbildu, eta arropa usaintzen dit, zigarroak erretzen ibili naizela susmatu orduko egin ohi duen bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Gizonak belar limar bat hartu eta usaindu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Aurten, urte osoa iazko maila eman ezinik ibili da, garaipena usaindu gabe.  Berria - Kirola   2004-10-26

Hara non hasten den zakurra [...] itxura batean erbi arrastoa usaindu eta, zaunkaka, herio estuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Airea usaindu du, ehiza-zakur batek bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Txakur batek beste txakur batekin topo egiten duenean, mezu hau bidaltzen dio: usain egidazu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Txakurrak aurrea hartu eta zapatak usaindu zizkion Justo Badiolari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 149. orr.

Inork ez daki garbi zergatik goazen elkarri izerdiak usaintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Gorputz bien lurrin garratz nahastuak oraindik usain ditzakezu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

2 irud/hed ik sumatu.

Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden; udaltzainak ehun pausora usaindu eta txanoak gona azpian desagertzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Polizia usaintzen ari naun.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Mundua aldatzen ari baita: uretan sumatzen dut, lurrean sumatzen dut, airean usaintzen dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 323. orr.

Hura esatean egin zuen irri makurragatik, usaindu nuen esaldiak gaiztakeriaren bat ezkutatzen zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Jatekorik edo ehun soseko txanponik eskatu nahi ziotela usaindu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Usaindu al ditzake Lucyk beraren pentsamenduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Nolabaiteko susmorik usaindu al zenuten?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

Arriskua usaintzen dueneko zaunka da hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Beldurra usain dezakezue, biek, zer egingo duen dakienaren beldurra, zer gertatuko den dakienaren ikara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Zuek ez duzue horrelakorik usaindu ere egiten, eta hamar mila kongresu eginik ere ez duzue usainduko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Argalak gustatzen zitzaizkion Istillagari, lirainak, politak, begirada bizi-bizia dutenak, arraren gogoa usaindu orduko lepoa tente-tente jarrita begiratzen dutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Erne joaten nintzen beti, eta, maioralak esan ohi zidan bezala, usaindu egiten nituen bideko oztopoak; ikusi ez ezik usaindu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Aurten, urte osoa iazko maila eman ezinik ibili da, garaipena usaindu gabe.  Berria - Kirola   2004-10-26

Idazten ez ezik, albisteak usaintzen ere maisua zen Capote.  Berria - Kultura   2006-03-01

3 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Zakurrak ipurdia usaintzen dio bidean aurkitutako aurreneko zakurrari, eta usainduak usaintzaileri utzi egiten dio miaketa amai dezan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

4 usaina hedatu.

-Istanbuleko emakumeek ere ez dute zuk bezain gozo usaintzen!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Usaintzen hasiko zen berriz ere izadia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

• 5 da ad usain txarra hedatu.

Gajoa kirats nazkagarriz usaintzen da, otseinek ihes eta ezkutuan barre egiten diotela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Besta astelehen goizean Baiona Handi eta Txikiko karrikak usainduak ziren.  Herria   2002-08-08

Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Hatsa karatsa dugula, ur usaindu bat gure gorputzak ixurtzen duela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Zokoren batean lizundutako zerrikeriak, plastiku zorro ustel usainduak, auzoan lapurtutako zirtzilkeriaren baten puska.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Huts guzien zerrenda zehatzarekin belaunikatzen nintzen ateka ilun eta usainduan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

Behatzak dira, bai, mendebaldera atzamarrak, ekialdera erhiak, eta eusbakofha hil-usainduan hatzak direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airea usaindu (5); hartu eta usaindu (3); usaindu ere ez (8); usaindu orduko (6)

usaintzen zuen zaborra (3)


usaindun 1 izond usaina duena.

Amak harentzako berariaz bildu zituen ilar usaindunak eraman genizkion.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.

Hauek, jakina, anekdota gisa hartu behar dira, hala baitira gainera, aldi berean sasien arteko lore usaindunak diren arren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Mokordo lodiak eta meheak, tamainako usaindunak eta kirasdunak, tirrinak, xirinak, gorotzak eta denak. Etxera joan eta, Teresak emandako arrosa kikara batean sartuta ikusi nuenean, gizen eta usaindun artean, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Aukeratu zur batzuk, apropos, usaindunak dira, erretzean usain ona zabal dezaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Gauza asko aldi berean kolore, zapore eta usaindun direla dakuskezu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Grigori Yefimovitxek -zikina, ezjakina, zabarra, lizuna, aker-usainduna- erabat liluratu zuen gortearen inguru-minguruan ibili ohi zen jende txolin eta kaskarina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Hotelean dutxa behintzat bazegoen, eta xukadera ere bai, alkanfor-usainduna eskualde haietan ohi denez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Gela zoko-usaindun txikiren batean eserita.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Zikina, zoko-usainduna, bipila.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 68. orr.


usaingabe (orobat usangabe g.er.) 1 izond usainik ez duena.

Lore preziatu fin usaingabeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Biziaren odola joan doakio gorputzetik eta etsipena ari da hartzen haren lekua, gasa bezala usaingabea, gustugabea, elikadurarik ez duen etsipena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 143. orr.

Airea garbia eta usangabea zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

Gatz hori, berez, usaingabea da, baina erreakzionatu egiten du nola edo hala larruarekin [...] eta egun batzuetan kimikaritzat salatzen zaituen metal keru iraunkor bat jaregiten du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Ez zen sudurraren tapatzekorik, han geramana usaingabea baitzen eta zuraila.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Ahal den oliba oliorik usaingabeena, sudurrei inolako jariorik igorriko ez diena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

2 usaingabeko izlag usaingabea.

Errekako ur garbia baino usaingabekoagoa zen, ordea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 105. orr.


usaingai iz perfumea. ik usaingarri.

Ezpain belztuetatik artean ere aireratzen zen haren gorputza beratua zuteneko usaingaien urrina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.


usaingarri 1 iz perfumea.

Usaingarriak egiteko nahasketak apaiz batzuek egin ohi zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,30

Ez duzu niretzat usaingarririk erosi, ez nauzu oparigaien gantzez ase.  Elizen arteko biblia   Is 43,24

Galaad aldetik zetorren ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana, gameluetan usaingarriak, ukendua eta erretxina eramanez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Sabako erreginak ia lau mila kilo urre eta, gainera, egundoko usaingarri eta harribitxi multzo handia eman zion erregeari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,10

Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizko ke-zutabea dirudi.  Elizen arteko biblia   Kt 3,6

Beste batzuk ontzi arruntez eta ontzi sakratuez arduratzen ziren, bai eta ogi-irin, ardo, olio, intsentsu eta usaingarriez ere.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,29

Ekarri gantzugailu eta usaingarriak eta itxi parkeko ateak, baina nadin.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,17

Biharamunean ere, Morgianak botikariarengana jo, eta hilzorian daudenei eman ohi zaien usaingarri bat eskatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 102. orr.

Usaingarri baliotsuen ordez, errautsez eta zikinez estali zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,13

2 izond usain daitekeena.

Eta usaingarria ere bai, hondartzarako bidean zopa beroa zerbitzatzen baitute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.


usaingozatu, usaingoza, usaingozatzen (orobat usain-gozatu) da/du ad perfumatu.

Zu txukundu zaitez eta usaingozatu; gero, soingainekoa jantzi eta joan larrainera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.

Sydenham sendagile ingelesaren formulan, opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen. Txukundu, usain-gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.


usaingozo (orobat usain-gozo) iz perfumea. ik usaingarri.

Han intsentsua eta usain-gozoak erreko ditugu Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,3

Hara heldurik, leize-zulo bat aurkitu eta bertara sartu zituen Jeremiasek oihal-etxola, kutxa eta usain-gozoen aldarea, eta leize-ahoa itxi.  Elizen arteko biblia   2 M 2,5

Irten aurretik, Kaplisok gorputza garbitu zion, usaingozoz igurtzi, eta janari eta edari ugari eman; gero, aldeko haizea bidali zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.

Erantzi zituen soinean zeramatzan zakukia eta alargun-jantzia, bainatu, gorputza usain-gozo bikainez igurtzi.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,3

Sei hilabetez mirra-olioz, eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usain-gozoz.      - 0. orr.

Bertze batean, sagar magikoen usaingozoz elikatu gintuan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain-gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.  Elizen arteko biblia   Dn 10,3


usainka adlag usain eginez.

Armadako kaporalak eta moja andanak ageri ziren aza mendien inguruan; eta ikastetxeetako sukaldariek usainka ziharduten, mauka ederrik aurkitu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Alkandora aldatu eta kolonia bota nuen, ugari; sobera ere bai akaso, harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen tximista bezala bere aurretik pasatu nintzenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

"Hemen duk gure tximeleta!", hots egin zuen bat-batean Ubanbek usainka eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Sator zulo batean usainka utzi nuen zakurra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Zakurra gela inguruan itzulika hasi zen, hormetan usainka, eta intzirika denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Zakur arrek txiza egin baino lehen usainka jarduten dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.

Sudurtxoa goratuta, haizeari usainka bezala ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.


usainkari izond usain egiten duena.

Patxada hartu eta, lardaskan, Arsenal taldearen webgunean gal zaitezke, baita beste e-zoko batzuetan ere, eta emigrazioko polizia baino usainkariago, asteazkenean jokatu zuten futbolarien galtza barrenen atzetik ibili.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.


usainki iz perfumeak egiteko gaia.

Hartu usainkirik bikainenak: sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu.  Elizen arteko biblia   Ir 30,23

Argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzako usainkiak.  Elizen arteko biblia   Ir 25,6

Horrekin guztiarekin gantzuketa-olioa egingo duzu, lurringinak egiten duen bezala usainkiak nahasiz.  Elizen arteko biblia   Ir 30,25

Aita Frantzisko dohatsuaren gorputz santua -lurreko usainkiz baino gehiago zeruko ukenduz gantzutua- [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Usainkiak erretzeko sutontzian.      - 0. orr.


usainkor izond usain txarra hedatzen duena.

Batean, pentzetan hedatua den ongarria sobera usainkorra dela.  Herria   2005-06-30


usaintsu (orobat usantsu g.er.) 1 izond usain handikoa.

Liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresnak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,12

Landare usaintsuen azoka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala, mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Minit-eko garia, artatxikia, eztia, olioa eta erretxina usaintsua ematen zizkizuten ordainetan.  Elizen arteko biblia   Ez 27,17

Ardoa kopa handitan edaten duzue, olio usaintsu onenez igurtzitzen zarete.  Elizen arteko biblia   Am 6,6

Goizero, kriseiluak prest jartzean, intsentsu usaintsua erreko du Aaronek aldare honen gainean.  Elizen arteko biblia   Ir 30,7

Zapaltzen zuen lurra jendeak bere aurrean botatako belar bigun usaintsuz estalirik zegoela konturatzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Janari espeziatsu edo usaintsuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Camember gazta puska usaintsu bat mahairatu zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

Gatz-soluzioetan substantzia usaintsuak erabilita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Zedro zurezko mahai usaintsu batean bermaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Emaztearen eztiki biluzteko gogoa ernatu zitzaidan, haren harpe usantsuaren milikatzeko adibidez.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Portugaleko iraultza usaintsuagoa izan zen, politagoa, gorriagoa.  Berria - Kultura   2004-07-08

2 (adizlagun gisa)

-Hemen nago berriro, garbi eta usaintsu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 79. orr.

Udaberriko elurra bigun eta usaintsu zegoen, lehen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intsentsu usaintsua (5)


usaintxo iz adkor usain arina.

Txamarra hau (zure usaintxo berezia daraman txamarra hau, gainera!) -irriño batez- niri utzita, hoztu egingo zara orain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.


usaintzaile izond/iz usaintzen duena.

Zakurrak ipurdia usaintzen dio bidean aurkitutako aurreneko zakurrari, eta usainduak usaintzaileri utzi egiten dio miaketa amai dezan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Neure paziente postentzefalitiko batzuk ekarri zizkidan gogora, eta Touretteren sindromea duten batzuk ere bai, ikusiak bainizkien halako usaintzaile-portaerak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.


usaintzar iz adkor usain bortitza.

Trinketeko aldagelen usaintzar berezia!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 124. orr.


usaintze iz zerbaiten usaina sumatzea.

Begi-itsuan edozein bazter ezagutuko zuketen, hango urrina usaintze hutsarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Duty-freeko gaien usaintze hutsak askatuago egin gintzakeela pentsa zitekeen, muga-marra noiz igaroko baitziren gutariko asko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

Ohiko gutuna zela adierazi zion postariak, hitzik gabe, aurpegiera hutsarekin, egindako usaintze keinuarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 96. orr.


usaitu ik usaindu.

usakume 1 iz usoaren umea.

Dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Beherago, usakume zuriak hegalka ari dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat.  Elizen arteko biblia   Has 15,9

Afaria ekarri zuen, usakumeak, sagar eta gaztaina saltsaz, eta botila bi ardo Moselako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Zartagineko lodia larunbat oro, dilistak ostiraletan, eta usakumeren bat igandetako goxagarri.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Usakume taldeak jaisten ziren plazan, eta gizon bat oihuka botikak saltzen ari zen, behaztopa eginarazten zioten kateak hautsiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.


usangabe ik usaingabe.

usansolotar izlag/iz Usansolokoa, Usansolori dagokiona; Usansoloko biztanlea.

Usansolotarrak mobilizatzen hasi ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Usansolotarren bereizte eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


usantsu ik usaintsu.

usantza iz ohitura. ik usadio.

Usantza eta ohitura zaharrek, gero, legeen indarra hartzen dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Hala dio [Axularrek] ohitura edo usantzaren indarraz ari dela: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Nahiz eta ez zen hura ene ohitura, ez ene usantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Atal bat eskaini nahi dio Garibairen euskararen aldeko apologista lanari, Garibai paremiologoari, [...]. eta baita Juan de Timonedaren eta beste hainbaten usantzan osatu duen ipuintxoen bildumari ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

Aita Bartolomek familia oneko gizon ongi-hazia eta ongi-hezia zirudien, eta bere moduetan eta usantzetan ere, jendeari zor zion tratuaz denaz bezainbatean, halakoa zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohitura eta usantza (6); usantza eta ohitura (3)


usapal 1 iz usoaren ordenako hegaztia, hura baino txikiagoa, bizkarreko lumak arre-gorrixkak dituena (Streptopelia turtur edo S. risoria). ik tortoil.

Ez zuen onartuko Bassan usapal bat bera ere kokatzea, usapala bertako faunakoa izan ez balitz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli.  Elizen arteko biblia   Jr 8,7

Kurloiak izan ziren ihes egiten lehenak, usapalak bigarrenak, mirua azkena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Txolarre eta usapal ez gutxi inguruetan, peskizan, zer "jausiko".  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Usapal gris zikin haiek ez behintzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 92. orr.

-O ene arrebatxook, usapal xalo, errugabe eta garbiok!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.

Erne dira zelaietan loreak, heldu da kanturako garaia, entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma.  Elizen arteko biblia   Kt 2,12

Eguzkiak txinpartak ateratzen zituen urmaelean, usapal gogaikarri bat urrumaka ari zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

-Ekar iezazkidazu hiru urteko txahal bat, hiru urteko ahuntz bat, hiru urteko ahari bat, usapal bat eta usakume bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Arkumea edo ahuntza erosteko ahalbiderik ez duenak, bi usapal edo bi usakume eramango dizkio Jaunari egin duen bekatuaren ordain.  Elizen arteko biblia   Lb 5,7

Haren esku fin zuriak taula gainean usapalen graziarekin hegaldatzen baziren ere, adimen zorrotz batek gidatuak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

2 izond/iz

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

-Segi aurrera, usapal maiteak! -garrasi egin zien iemstxikak, zartailuaren zirtakoak trumoiaren dunbotsekin nahasten zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.


usarazi, usaraz, usarazten du ad usatzera behartu.

Nola hartzen hasiak ditugun hiru presuna berriz lanean usarazteko, hauen lana ez da langile ordinarioen hainera heltzen.  Herria   2001-07-12


usario ik usadio.

usatar izlag/iz USAkoa, USAri dagokiona; USAko biztanlea.

Horrez gainera, Kuban usatar militarren batek zuzengabekeriaren bat egin baleza, balizko hori militar usatarrek epaitzeko eskubidea ere adosturik dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Tabako USAtarra, whiski eskoziarra, ardo frantsesa eta nik dakita ba zer ez zegoen, itxuraz, han.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

1946ko abuztuaren 6an Gustavo Duran errugabea dela diote usatarren inteligentzia zerbitzuek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.


usategi (orobat usotegi g.er. eta usotei g.er.) 1 iz usoak hazteko tokia.

Leihotik geltokiko burua pasatzen ikusi zuen, zegoen bezala sartu zen bulegora, usategitik atera zen bezalaxe, kapelurik gabe.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Goizeko eguzkipean nire lan jantziko txanoa eskuilatzen aritu nintzen, geltokiko buruaren usategitik heldu zen usoen urruma aditzen nuen bitartean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Zeruan zehar hodeiak bezala, usategira usoak hegan bezala.  Elizen arteko biblia   Is 60,8

Geltokiko buruaren usoek urruma egiten zuten izuturik, hegaka ari ziren usategian, paretak eta sabaia jo eta lurrera erortzen ziren, ikaraz hegalak astintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.

Usategiko leihoetara usoak hegan bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

2 irud/hed

Isolamenduari deitzen zaio han usategia, goian baitago, bigarren solairuan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 126. orr.

Usategian ez geneukan ezer, ez aldatzeko jantzirik, ez libururik, ez kristorik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 126. orr.

Usategiko ziegan aldizkari baten orria aurkitu nuen, eta, besterik ezean, orri huraxe irakurri nahi nik!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 126. orr.


usatu, usa, usatzen 1 da ad ohitu.

Pixkanaka, eta ez oso epe luzean, hango eskuarara usatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

-Barkatu, Jaun Andereak, gu usatuak gira, badabila jende inguru hauetan, gauaz eta egunaz, mendizale, artzain eta bertze batzu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Beso zakarrak ziren, sendoak, kargetara eta nekeetara usatuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Egiteko haietarat ohitua eta usatua zegoelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Bi zezenketariak -Curro Banderas eta Paco Corrales- izan ezik, biak ere digestioarena baino adarkada gogorragoetarat eginak eta usatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

Oinazeetara aspaldian usatu gabea, bizi-bizia sentitu nuen mina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Umeen algarei usatua dagoena karranka metalikoen harrabotsari moldatu beharko zaio, eromenak behin-betiko harrapa eta eraman ez dezan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Atea itxirik zen berriro ere eta Irunberrik lehen bezala trangatu zuen, lan honetan usatua balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

-Usatua zira, hain segur, bide horietan ibiltzen, ez?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Bere familian ez ziren usatuak naski munduaren berrantolatzeko asmoz goizeko lauretan arrangura larrutuak plazaratzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.

Gaurko segeretutik zerbait bazekiela Basoik, ez da dudarik, baina holako ikuskizuna amestu zuela, hori nekez, nahiz eta ezohizko gertakarietan usatua izan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Hala usatuak ginen geroztik bai Pompidou, bai Giscard d'Estaing, bai Mitterrand eta bai Chirac berarekin, bainan, orai artio nehor ez zen hala jokatu gazte batzuen aitzinean.  Herria   2005-04-21

Eskutan ukaiten ahalko omen ditugu euro batzu, usatzeko, nahiz ez ditugun egiazki baliatzen ahalko Urtats arte.  Herria   2001-05-17

• 2 (du ad gisa)

Horretarako normala dena baino eskupeko handiagoa eman behar izan zuen, berak usatzen zuena eta are handiagoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Pasaiako amerikanoek, eta tokian tokiko usatuek, badute beti beren partida Donibanen.  Herria   2005-11-10

• 4 du ad erabili.

Kontu handiz usatu behar dira hitzak, ez dira inoiz ideien zirkulazio orokorrean sartu ziren garaia baino lehen erabili behar.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

Ez duk laudorio osoan irudi bakarrik ere klasikoek usatu ez dutenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Ikuzketak asko usatzen dira klima beroetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.

Bainan, sekulan ez alfer usatua, ainitz zerbitzu eginen du Lapurdiko hegal hortan, auzo herrietaraino zabalduz bere laguntzak.  Herria   2004-10-21


usin (29 agerraldi, 12 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz sudurretik eta ahotik biriketako airea nahi ezik eta indarrez jaurtitzea. ik doministiku; urtzintz.

Usinaren aire-kolpeak ezin du ondo gainditu bihurgune itxia, eta ahotik egiten du ihes aire gehienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Norbaiti usin eragile bizia ipini eta, doministiku egiten ez badu, berriz, herio sinale izaten omen da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

2 usin egin

Txitxikovek usin egin zuen zenbait aldiz, hain hauts handiaren oparia egin baitzion etxeko nagusiak orri-sortak askatzean. Jantzi, ispilura hurbildu, eta usin egin zuen berriro, hain ozenki, ezen [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Marrantak jota egonik usin egin nahi duen baina, usin egitea lortu ezinik, usin egiten saiatzen ari den gizonaren aurpegiera gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

San Blas! zioen, erdi miresmen erdi otoitz, gure amonak, doministiku edo usin egiten genuenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

Nire semeak usin egin dik; horrek esan nahi dik ezkongai horiek guztiak hilko direla.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 131. orr.

· Usin bortitza egin zuen horren eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan, hain zimelduak, non usaintzeko asmoz hurbiltzen zaienak usin besterik ez baitu egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Telemakok, orduan, usin handi bat egin zuen, eta jauregi osoan egin zuen oihartzun.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usin egin (6)


usina (orobat uzina) iz ipar fabrika.

Jean Marie hura, Bidegorri espartin usina hertsi zenean kanporatua izan eta hango errekonbertsio planaren ondotik Etxarrira etorri zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Fruitutegi lekuak dira gero, edozoin mota milaka hektaraka, amandaren bil sasoina zen bete betean, tresnaz bil bixtan da eta kamiuntaraka karrea, kanpoan usinetan metatzen dituzte xuka diten, gero lan egiteko.  Herria   2003-11-13

Biltzeko sasoina baita, tomatea kamiunka, jateko kuia berdin, ilharrak, azak eta gaineratikoak, horien tratatzeko uzinak, bereziki tomatetegiak urrunerat ageri, ketan eta inguruan, hemen kabala bazken ezartzeko bezalako kubak, horien barnean ezartzen dituzte gero doika hortik hartzeko.  Herria   2003-10-23


usinka adlag usin eginez.

Leihorantz doa, jabea bailitzan, usna egiten du... eztulka hasten da, usinka eta berriro eztulka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 142. orr.

Arnasa hartzen dugun bakoitzean usinka edo eztulka hasten gara, ehotzen ari garen piperbeltz pilagatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.


usma ik usna.

usmaka ik usnaka.

usmati ik usnati.

usmatu ik usnatu.

usmen ik usnamen.

usmetu ik usnatu.

usna (orobat usma g.er.) 1 iz usaimena; usaina. ik usnamen.

Zakurren usna.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.

Usna berezia ote zuten berririk sekretuenen arrastoei jarraitzeko?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Ikastolako zuzendaria -nire ikasle garaiko berbera, usna oneko azeria-, ekartzen ninduen gaiaz jabetzean, gor eta ia mutu bihurtu zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.

-Irri eginen didazu, baina usna oneko gizona naiz, eta Urbiainen sartu naizenetik heriotza bertzerik ez dut usaindu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.

Idia alderrai dabil, norabidea eta usna galduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.

Honela, idiak tigrearen usna hartu du, eta begiak jaso ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 216. orr.

Jakite hori, beraz, arte bat da: ernetasuna, ohartasuna, usna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala, halaxe ahalko duzu, gauza hauetan, bata bestetik zeuk ikusi eta gordeleku ilun guztietan sartu eta handik egia atera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Usnatu eta gustatu usnaz eta gustuz jainkotasunaren samurtasun eta gozotasun mugagabea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.

Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia) eta ez dira gauza, ikusmena dugunok bezala, aldi bereko ikusmenezko pertzepziorako, ikusmenezko eszena bat-batekoak eratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Amorru biziz astindu zuen zuzia airean, eta usna hotsak marmar bilakatu ziren; baina piztiek, arnasestuka, ez zuten sakabanatu nahi.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.

Usaindu egin zuen Abdulek ogia, eta ogiak, bizilagunaren begiradatik zurrupatu ondoren bereganatua zuen mesfidantza bere usna-ildoetara botatzen zuela iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.

3 (adizlagun gisa) usnatuz.

Lenin lepo atzean usna eta usna aritu zitzaion, neskak ukondoarekin muturrean eman zion arte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 140. orr.

Nire atzetik abiatu zen txakurtxoa, urduri; usna eta usna zihoan ene atzetik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.

Laster hartu du [txakurrak] aterperako bidea, usna hemen, usna han.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

4 usnan adlag usnatuz. ik usnaka.

Montrol ere hor nonbait dabilela usnan, eta ezezagunekin ez fidatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 181. orr.

Usnan dabil txakurra lurrean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Teoria modu guztiak emanez etorri zen gainerakoen kontuetan usnan aritzen den pertsona klase hori, baina teoria bat bera ere ez zen sendoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.

Lagunak sarritan hurbiltzen ginen inguru haietara, garagardo batzuk erosi eta, uda bazen, lakuan igeri egitera, negu sasoian, berriz, arrantzara, baina beti usnan, nor noiz gurutzatuko bere gustuko neskarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

· Airearen usna-usnan, bide malkar batean gora bostehun bat metro egin eta gero, iritsi da kearen jatorrira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Usna luzean begiak / begira gogor bilakatu zaizkion / zakurraren begiak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 94. orr.

5 usna egin usain egin.

Leihorantz doa, jabea bailitzan, usna egiten du... eztulka hasten da, usinka eta berriro eztulka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 142. orr.

Hil honen amaierarako aurkitu ezean, berorrek dio, galeriarako zurubian gora doalarik, usna egingo.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.

6 usna-zakur (orobat usnazakur)

Etxearen ondoan zakurtegiak zeuden: bertan brakoak, usna-zakurrak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Metalen eskualdea mozkorgarri da: usnazakur fina nola, ehizaz beteriko oihan batean sartzean, lorratzik lorratz hasten baita jauzika, goitik beherainoko dardaraz eta aztoratu bezalakaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.


usnagarri izond usna daitekeena.

Bada hura eta bera heldu zen abuztuak hamabi zituela, prezisamentean, urte zaharrean ez beste noiznahi ere beti ikusgarri usnagarri entzungarri duzun gure herrira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.


usnaka (orobat usmaka g.er.) 1 adlag usnatuz, usnan.

Erakusleihoen aurrean ibiltzen ziren pixka batean usnaka, eta barrenean sartzen ziren azkenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Usnaka dabil haren arrastoaren atzetik; zelatan, noiz igaroko zain.  Elizen arteko biblia   Si 14,22

Burua tentetu eta usnaka aritu zen, luze, bere sudurtzuloak ongi irekiz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Han nengoen ni, gazte aleman sasoiko bat, goitik behera bustita, bihotzaren taupa bizia entzuten nuela eta munduaren ipurdian usnaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Arrats batez, lurrean zabalik nintzela, manta mutur bat buruaren gainetik, bat-batean zakur baten muturra senditu nuen usnaka ene estalgiarenpean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 59. orr.

Berak aitortzen duen bezala, hitzaren atzean usnaka ari den ehiza-zakurra da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Hantxe zegoen zaldia, loturik, burua zerura goraturik, gaueko haizeari usnaka.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Basastoak ere geldi daude mendian, txakalak bezala aireari usnaka.  Elizen arteko biblia   Jr 14,6

2 irud/hed

Guretariko batek mahai erdira trabesa botata, sudurra uzkurtzen zuen, usnaka iduri: "honek bikote triste bat ere ez dik".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Erakusleihoen aurrean ibiltzen ziren pixka batean usnaka, eta barrenean sartzen ziren azkenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usnaka ari (3)


usnakatu, usnaka(tu), usnakatzen 1 du ad usnatu.

Astiro joaten ginen Po kalean barrena, eta txitean-pitean egiten zuen aitak gelditzera, bidera irteniko katu guztiak ferekatzera, trufa guztiak usnakatzera eta bigarren eskuko liburu guztiak orripasakatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

2 irud/hed sumatu.

Inor bere euskal maneran eta izakeran letratu izandu ezak (frailuneriak segituan itoko baitu edozein saialdi, inondik ere usnakatzen baitu hil ala biziko afera zaiola) euskal idazlea ikuspuntu frailuno horren heredero eta depositario huts bihurtu da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


usnaketa iz usnatzea.

Gaur berton ere nabari du gizakiak, eboluzio korapilotsu horrexen fruitu dena, bere ohituretan (etikan), politikan, inguruaren usnaketan (zientzian, etab.), bere portaera guztian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

Artzain txakurrak ehiza-txakurraren inguruan jarraitzen zuen usnaketan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Bere besoa odoletan ikusi zuen, Freddy Green kontakatilu hark tiro egin zionean sastraka atzean ondo babesteko betarik ez zuela izan madarikatuz, baina, aldi berean, haizea aldeko suertatu eta ehiza-zakurraren usnaketatik libratzeko ditxa izan zuela gogoratuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.


usnalari iz usnaria.

Laztura batek inarrosi zuen ehiztaria; gauza hotz bat, ur tanta bat bezala, jaitsi zitzaion bizkarretik behera, eta deabruak izututako fraide batek nola, gurutze santuaren handi bat egin zuen, usnalari beldurgarria bat-batean itzultze hark eroturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.


usnamen (orobat usmen g.er.) iz usna, usaimena.

Balio duena garaile irteten da; begi edo beso edo usnamen motela duena, bertan atzera itzuli eta beste lanbide bat aukeratu behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Ene garun honek galduxea du zainketarako usnamen fina.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 78. orr.

Elea baino haratagoko bidez: begiak, usmena, eskuak..., hau zirrara!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

Bakoitzak daki zenbat baliatu dituen bere leiho partikularrak: begiak zabaltzeak asko betetzen du, belarriak ongi irekitzean, oso janzten gara; sudur zuloak eta usnamena atezu badituzu, a zer nolako aberastasun ñabarduraz hornitua kokatuko duzun zure oroimen ongi ordenatuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.


usnan ik usna 4.

usnarazi, usnaraz, usnarazten du ad usnatzera behartu.

Uneon berehala zure sentierak, giza gauza guztiekiko zure sentiera magikoki seguruak, ezohiko zerbait usnarazi zizun, ezkutuko zerbait neska polit maitagarri haren baitan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.


usnari izond/iz usna egiten duena.

Txakur usnariak despista daitezen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

-Ez duzue askotarako balio zuek, usnari txikiok, e? -esan zuen orko handiak-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.


usnati (corpusean usmati soilik) adlag usna eginez.

Denboratxo bat zeramatela, aztoratu egin zen berriro behorra, eta zakurrek ere usmati zuzendu zituzten mutur-zuloak oraingoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.


usnatu (orobat usmatu g.er. eta usmetu g.er.) 1 du ad usain egin.

Haren menera heltzean, aberea gelditu zen eta jantziak usnatu zizkion, haren oinetan itzul-inguruka zebilela, beti zaunkaka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Makurtu egiten da, eta utzi egiten dio txakurrari bere aurpegia usna dezan, bere hatsa usna dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Zabaldu egin zituen sudur hegalak, harrapakina usnatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 277. orr.

Handik ehun bat metrora, labarren artean, Branek ezpata askatu eta itsasoko haizea usnatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

Usaina zabaltzean, demonioak usnatu eta ihes egingo du, eta ez da inoiz ere itzuliko.  Elizen arteko biblia   Tb 6,17

Sukaldea eta ezkaratza arakatu zituen, urrin latza ganberatik jazartzen usnatu zuen arte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Gorputza astindu eta abian jarri zen erbinudearen lorratzak usnatzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Tabako usaina, kolonia usaina, desinfektante usaina, behi usaina usna zitekeen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.

Gaua jin zenerako ez zen krimaren aztarnarik nehon, Maddik usna zezakeen alderik alde barreiatu odolaren urrin freskoa salbu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Hari esker ditu gizakiak mugiarazten besteak eta mugitzen da bera ere, eta haren bitartez dute ezagutzen kanpoko bost sentsuek, hots, Ikusten, Entzuten, Usnatzen, Dastatzen, Hunkitzen, bai eta berdin jakiten barneko lau sentsuek, hots, Sentsu komunak, Gogamenak (batzutan Irudimena deituak), Jujamenduak, oroimenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

-Usna, usna!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

2 irud/hed ik sumatu.

Bitxikeria, nola usnatzen dugun, artetan, perzepzio egintza orokor eta bere baitarikako batean, denbora eta espazioaren arteko korapilo misteriozkoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Usnatu egiten dute pentsatzen ari zaretena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Borta hunen gibelean den misterioa beharbada usnatzen nuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Graxi aldiz, hiltzea usnatuko zukeen kabala errabiatuaren maneran zebilen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Zeren usnatzen hasia bainintzen ezen joko hartarik etor zitekeela ene salbazionea eta ene lagunena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.

Arriskua usnatzeko garatua zuten sen bereziari esker konturatu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usaina usnatu (4)


usnatzaile izond/iz usnatzen duena.

Brageta-usnatzaile galanta eginda hago!  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.


usnatze iz usain egitea.

Era berean entzutea, ikustea eta usnatzea jasotzeko bide direnak, hau da, belarria, begia eta sudurra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 110. orr.

Lainoaz haratagoko usnatze saioan ari zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.


usnazakur ik usna 6.

uso (orobat uxo g.er.) 1 iz moko meharreko hegaztia, hego-laburra, lumajearen kolorea moten arabera duena (Columba sp.). ik pagauso; usapal.

Inguruko teilatuetan uso batzuk hegan ari ziren jirabiraka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Etxeak lau bizitza ditu, eta laugarreneraino igo gara, non usoek habia egiten baitute teilatu gorrixka baten zokondoetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

Koba-zuloetan habia egiten duten usoen antzera.  Elizen arteko biblia   Jr 48,28

Umeak usoen atzetik korrika.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

Sabeth, usoei jaten ematen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Uso bat dago errepide erdian, errai guztiak asfaltoan itsatsirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Orobat ikusia nuen usoen hegada aire geldia hausten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Gero, bat-batean, hegada astun batez, usoaren tamainako txoritzar gris bat azaldu zen zuhaitz apalen azpitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Leihoko erlaizeko usoei.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 12. orr.

Urria, usoek beren pasa egiteko aukeratzen duten hilea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hau gogoa usotara joatekoa!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 94. orr.

Zuhaitzen artetik gora, zazpi kilometro egin genituen, herrian gelditu gabe, usotako sareak dauden lekuraino.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Uso bati tiroa botatzeko prest.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.

Uso bat biek bota uste zutenean sortzen ziren mokokaldiak datozkio gogora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Tiroa botatzen zuen, eta uso bat erortzen zen aldiko oihuka ospatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.

Aditzen nuen usoak usategian urduri zeudela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.

Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.      - 0. orr.

Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.  Elizen arteko biblia   Mt 10,16

Usoa bezain tolesgabea haiz oraindik, polit hori!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

Ez dezatela usoaren xalotasuna sugearen zuhurtasunetik banandu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Usoak gizentzen ari nintzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Usoen urruma alaiak esnarazi zuen Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.

-Hara usoak urrumaka!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

Pariseko usoak, hirietako uso horietarik trumilka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.

Kanpoan uso eta etxean otso da, antza, hitza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Gizakia, seguruenik, ez da ez otso ez uso, bietatik duen izaki bat baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Bakearen usoa, lur Saindutaraino.  Herria   2002-11-14

2 (izenondoekin)

Nurembergeko badget arrazakoak hazten zituen, hegaletan gezi beltz eta zuri zorrotzak zituzten uso txiki haiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

Itsua seko geratu zen espaloiaren gainean, uso grisak odol arrastoaren inguruan mokoka zituela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Kaiolan Murat izeneko uso grisa eta harroa, arra eta harroa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 68. orr.

Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Hasiera batean uso emeei segika dabilzkien uso ar papo puztuez oroitu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Oroitzen hasieran aipatu uso barrengaiztoaz?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

Baina nire begiak habiara itzuliko ez diren uso hilak dira, esan zuen almuedanoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

Hala eraman zuten uso mezulariek agindua airez aire, zeruz zeru, lurralde batetik bestera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Xeto lehengusua topatu nuen, uso bezatuz beteriko hiru kaiolarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Uso deslaiak dabiltza harrizko erpinaren inguruan jira-bira ausartean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

· Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Papagaio haiek uso arima zuten, zera!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

Ai uso-hegalak banitu! zuriak baititu galtzak eta atorra, zuriak zapatak eta jaka, zuria kapela eta zuria kapelaren gaineko uso luma.  Elizen arteko biblia   Sal 55,7

Begi arinak ziren, uso luma gris txikiak bezala hegan zihoazenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Adiadi aztertu zuen geltokiko buruaren lanjantziaren jaka, usokakaz betea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten eta honen gainean gelditzen.  Elizen arteko biblia   Jn 1,32

Uso koloreko zerura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 70. orr.

Gero, are okerrago, uso-pasa izorratu zen, usoek hartu zuten birus nazkagarri horren beldurrez inor ez zelako ausartzen usorik jaten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.

Kontrapasako uso ihizia martxoaren 14a arte idekia da Nafarroan.  Herria   2004-03-11

Errana izan zait uso ihizian biziki trebea haizela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Aro txarra ukan dugu ardurenean uso ihiziko sasoinean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

Uso saldo batek hegoak astindu zituen, nagiak atera ondoren lehengo adarretara bueltatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Aldi batez, Olatraneko lepoan ihizin ari zelarik, heldu zaio uso tropa bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Aspaldian baziren uso ihiztariak Luzaiden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukalarien eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen.  Elizen arteko biblia   Mk 11,15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oilo txiki eta beltz bat ikusi zuen, zango lumadunak eta etxe-usoak bezalako hankak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Menturaz komisario herritarrak ez daki udazkena datorrenean, hemen gaindi milaka eta milaka mendi uso eta tortoil iragaiten direla?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

5 irud/hed

Zure begiak uso bi, musu-estalkipean.  Elizen arteko biblia   Kt 4,1

Tabernariaren alaba, bularretan bi uso urduri gordeta dituzun neska, ez dut eta oraindik ikusi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 22. orr.

-Ireki, ene arreba, ene laztana, ene uso zurino horrek!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

6 uso pasa (orobat usopasa)

Udazkenean, uso pasa hasten delarik, ehizak suak baino arrisku gehiago eragiten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Famaren arabera, hunen 18an da uso pasa haundian sartzen; ihiztariak hor dagotzi erne erneak, zenbeitek horrela igaiten dituzte beren oporrak.  Herria   2005-10-20

Gero, are okerrago, uso-pasa izorratu zen, usoek hartu zuten birus nazkagarri horren beldurrez inor ez zelako ausartzen usorik jaten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.

· Egia da orain uso pasa handi samarra dagoela estudio handiak dituzten arkitektoen artean.  Berria - Kultura   2004-11-14

7 uso zirin (orobat usozirin)

Astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen, eta kilo erdi uso-zirinek zilarrezko bost txanpon.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,25

Usategia garbitzera joana zen, galtzak zurizuri zituen, usozirinez zikinduak, eskularruak ere bai.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak uso bi (3); etxean uso (4); kalean uso (3); kanpoan uso (9)

uso akrobatikoak (3); uso arina (5); uso berde (4); uso luma (3); uso pasa (4); uso pila (3); uso poloniarrak (3); uso sindikatuek (4); uso tankeran (4); uso zaharren (7); uso zaharren karrikan (4)

bakearen usoa (3); usoa bezain (8); usoa bidali zuen (4)

usoak bezain (3); usoak bezain xalo (3); usoak bezala (5); usoak hegan (5)

usoei jaten ematen (4)


usokaka ik uso 3.

usoño iz usotxoa.

Adio, usoño.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.


usopasa ik uso 6.

usotegi ik usategi.

usotei ik usategi.

usotxo (orobat uxotxo g.er.) iz adkor usoa. irud/hed

Sokaz lotuko zaitut gelditzen zaigun gurdi puska honetara, gidak hartuko ditut, usotxo nirea deituko dizut, iemstxik jator baten gisa, eta benetako posta zaldi bat bezain agudo ibiliko zara!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 157. orr.

Iruñean neskatan egiten dudan? hasieran ez, baina orain noizean behin erortzen da usotxoren bat.  Berria - Kirola   2004-11-26

-Aurrera, bada, uxotxo nireak! -oihu egin zuen iemstxikak, ez baitzegoen han eztabaidan hasteko, esandakoa betetzeko baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.


usozale 1 izond usoen zalea dena.

Ni, egia esan, ez naiz ez arranozale ez usozale, baina mezua ondo ulertu badut, biodibertsitatea omen da kontua, ala?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 125. orr.

2 uso pasako ehiztaria.

Urria bukatu da ekarriz larrazken itxura goxoa; gure usozaleak ilun aire batekin dire menditik jausten, alportxa arinxko, beti bezala biharamunaren itxaropenaz gaindituak.  Herria   2002-11-07

Saiberri guneko bazterrek sumatzen dituzte usozaleak.  Herria   2005-10-13

Gertakari hortaz baliatzen dire saretako usozaleak.  Herria   2004-02-05


usozirin ik uso 7.

uspel 1iz ubela, zauria, mailatua.

Xaharra diot zeren ezagun baitzen gerla egina zuela tresna gaixo harek bere uspel eta hantura guziekin.  Herria   2001-11-08

Hala-nola, aurtengo bozkatzeen ondotik, oraino berri eta minbera direlarik zauri gorde edo ageri batzuen uspelak.  Herria   2001-04-12

2 irud/hed

Uspel hori ez dut uste merexi duen gure jokoa den pilotak.  Herria   2003-11-13


uspeldu, uspel(du), uspeltzen 1 da ad ubeldu, mailatu.

Adiskideak itxura ikaragarria zuen; aurpegia kaskaz uspeldua zuen, eta bestalde, odol zipriztinez zikindu atorra urratuak zafratua izan zela frogatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

2 irud/hed

Bizpahiru eragozpen jarri nizkion, baina berehala ikusi nuen kobre-xafla bat mailupean bezala uspeltzen zela eragozpen-ukaldion pean Commendatorea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.


usta iz makila mehea eta malgua, eskuarki mutur batean uhala duena, zaldiak akuilatzeko erabiltzen dena. ik zaharo.

Zaldiz ibiltzeko galtzak eta larru beltzezko polainak jantzita zeuzkan eta egur zurituzko usta luze bat astintzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Eraman nahi bazaitu, eramango zaitu, eta bestela, ez dago mokadu, brida, usta edo uhalik menperatuko duenik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.

Segidan, ezer esan gabe, mahai gainean zeukan zurezko makilatxo bat, usta baten antzekoa, hartu eta zutitu ondoren leihorantz abiatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 38. orr.

Lehentxeago ezpatari eutsi zion esku berberak usta hartu zuen oraingoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 155. orr.

Denboraldi bikaina egiten ari zara, eta badirudi merezitako saria jasoko duzula: Urrezko usta.  Berria - Kirola   2004-01-22


ustadun izlag usta duena.

Hegoaldera seinalatu zuen haren ustadun eskuak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 155. orr.


ustai ik uztai.

ustaldu ik usteldu.

uste 1 iz zerbaiti buruz, itxura edo aztarnen arabera izaten den iritzia. ik ustekizun.

Ustea da 1327 eta 1329 bitartean hil zela Kolonian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Garai hartan, ustea zebilen autistaren adimena ez zela gai ez bere burua ez beste inor ulertzeko, eta, horrenbestez, ez introspekzio ez erretrospekziorako ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

Usteak daude, ebidentziarik ez.  Berria - Gaiak   2006-03-07

-Ez, ez, ustea besterik ez da, baina badakizu, hazten ere ari da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 16. orr.

Usteak eta aieruak besterik ez ziren, ordea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Eta hori froga duk, ez ustea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 489. orr.

Soilik zalantzan ezin jar daitezkeen usteak dira egiazkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Gure herriko ustea da, suak gorputzak erretzen dituela, baina izpirituak bizirik uzten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 134. orr.

Beren sinesmen eta usteak Vedak liburuetan gatzatu zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 55. orr.

Ez nion galdetu bere ustea zertan bermatzen zuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Aspalditik, medikuen ustea izan da eritasun asko eta askok bi eragile mota zituztela Sorburuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Zientzialariaren ustea oinarrizko bi errakuntzak biziatuta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

-Zein da zure ustea, andere Graziana?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 349. orr.

Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Uste guztiak ez daude maila berean; batzuek iturri objektiboa dute, beste batzuek, ordea, ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Aurkikuntza aurkikuntzaren ondotik, bere ustea sendotuz zihoakion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.

Epaileak usteetara jotzen duenean, epaiketak arbitrario bihurtzen dira; legeak usteetara jotzen duenean, lege finkoa ematen dio epaileari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.

Hegelen ustea funtsean egia dela dirudi: mundua askatasunaren bidean etengabe aitzina doala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 63. orr.

-Nire ustea erabat bestelakoa da, ordea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 224. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren gaineko iritzia partikularrei dagokiela diotenen ustea sediziozkoa da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

2 (erakusleekin)

Uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke, baina ez dut horretarako arrazoi nahikorik aurkitu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.

Uste hura sendotu egin zion kalean zebilen jendearen segizioarekiko jarrerak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Ez zeukan Noraren aitaren uste haien aurka egiteko ez gogorik ez kemenik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Oro har nik ere uste hori nuen euren gainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 71. orr.

Ez da harritzekoa uste hori izatea gaixotasun horien historia ezaguturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

Capon ez zetorren bat uste harekin.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Uste horiek sortzeko mamitzen den prozesu kausala bera fidagarria izatea da garrantzizkoa hemen, pertsonak, kontziente izan edo ez, uste bat duenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Nabarmena iruditu zitzaidan ez zela norbaiti Botanikoa erakusten zion lehen aldia, uste hori zertan oinarritu ez nekien arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Razionalistaren ustez, ezin da eraginik izan uste horien gain, ukiezinak dira, nahiz eta argi ez laga immunitatea nola den posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Orain ohartzen nauk uste hori ergelkeria hutsa zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

Uste hori ordea heretikoa da eta kondenatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 63. orr.

Uste horren arrazoia hauxe da, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Uste horren hutsalkeria argitu dugu jadanik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Uste horren usteltasunaren frogagarri, hona, beste askoren artetik, Damaso Inzak Nafarroan jasotako bi esaera: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Ume nintzenetik entzun izan nion euskaldunok, pobreak nahiz aberatsak, denok berdinak garela, eta uste horretakoa naiz neu ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 434. orr.

Hori bazekiela, edo uste horretan zegoela, edo horren beldur zela?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Uste honetan, honako hitz hauekin interpretatzen du latinezko ingenui hitza: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.

Uste horretan onartu nuen kargua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Beste espekulazio interesgarri bat ere egiten da, zentzuzko uste honetatik abiatuta: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Uste horretara lerrarazten gaitu hain zuzen bilduma honetako gutun guztietan ageri den gisa horretako akatsen ugaritasunak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Uste handiagoa nuen nire itzulerak sortua zuen lehen ondorioan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 225. orr.

Legeak babesten nau -mehatxu egin nahi izan zion, baina uste handirik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.

-Demagun..., uste hutsa da, baina demagun Arrietak hil zuela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 191. orr.

Harekin bakarrean egoteak ez zion kezkarik ttikiena ere eragin, hain uste sendoa zuen bere indar handian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Zuk uste sendoa duzu harengan, baina ganorabakoa eta doilorra da!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.

Bekatu egiten dutela, non ez dituen beren zentzu eskasak edo ezjakintasun zuzenak zuritzen eta, beraz, heretiko direla beren uste oker horretan tematzen direno.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Nire uste okerrenak egiaztatu ziren orduan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Saguntoko aldarrikapenarekin, uste txarra nonahi zabaldu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Maitasunak, ailegatzen denean, korrika eginarazten dizu, nire uste apala hori da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Beti jokatu izan zuen Sultanaren alde, aberriaren alde jokatzea baitzen beraren iritzi eta uste apalean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.

Beste erran zahar honek ere uste bera azaltzen du: [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 164. orr.

Uste berekoa izan zen Sedano ere, postala erakutsi nionean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

Nire uste bera zuen bat baino gehiago ezagutzen dut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Musikazaletasunak espiritualtasuna esan nahi zuelako uste zabaldu eta arrunt hori iritzi okerra zela hasi zitzaion iruditzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Fundazionistak dio besteekiko usteen mendekotasun erlaziorik ez duten uste justifikatuak badaudela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Zentzuzko ustea zen, baina eskuineko ohe hutsari begiratu ahala, ezin nuen eragotzi hilik zegoela irudikatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Aieruzko usteak suntsitzeko asmoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Zail litzateke sinestea ezagutza soilik egiazko ustea dela, justifikazio baten beharrik izan gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

4 (-lako atzizkiaren eskuinean)

Zerbait ahaztu zuelako usteak itolarria eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Trukeen hazkundearen moteltzeak pertsona batzuen aberasteak beste batzuen pobretzea dakarrelako ustea sendotu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Hemeretzigarren mendearen bukaeran bizikletan ibiltzea emakumeen osasunerako kaltegarria zelako ustea zabaldua zen. FBIaz hark duen iritzia ezaguturik, irudimen gabeko polizia profesional buru-astun eta tentel modura agertuko direlako ustea izango da usterik zuhurrena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Nolatan eutsiko diogu, halako eguneroko nabarmenkerien aurrean, gizakia sortzez ona delako usteari?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Ordutik dator Erdi Aroa iluna izan zelako ustea. Maimon eszeptikoa zen Erdi Arokoek zeruko kosmologia zuzen deskribatu zutelako ustearekiko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

· Itxurazko fidantziaz, zenbait egitate eskuzabalez, nire maitale bakarra izan delako balakuzko ustea batbederari sinetsarazirik, halatan erdietsi dut haien isiltasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 257. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Perpaus bat egiazkoa da horrekin harremanetan dagoen uste-sistemari koherentzia handiagoa ematen badio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Descartes ez zen eszeptikoa, baina eszeptizismoaren uste-egoeratik nahi zuen abiatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Ni ere hortxe egongo nauk laster bukatzeko uste-irrika horretan zain.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 200. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez al duzu uste zure handi-uste hori lekuz kanpo dagoela hemen?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 127. orr.

Azkar-ustea edo gaztetxoenganako onginahi errukibera adieraz lezakeen irri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Bazter dezagun ordea haur uste hori atso ipuinen ondoan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Erru-ustea kolektibizatzeak dakarren lasaituaz.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.

Errudun uste horrek ustelduko hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Baina ez zen asko luzatu zorion ustea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 118. orr.

Ez zuen oreka gordetzeko behar, nik barregarritzat neukan dotorezia-ustea indartzeko baino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Halaz eta guzti, itsumen horretan eta kaiku-uste horietan erori da ba berori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Psikologoen hizkeran esanda, gutxi-ustea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

Eta porrot ustea, nigan hazkor.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 189. orr.

Geroztik, izan ere, emakume dexentek askatu izan bainau sasi gutxiagotasun-uste horietatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Galdu-usteak edo, hobeki esanda, galminak bizimindu egiten gaitu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

7 (hitz elkartuetan bigaren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Nik, artean 23 urteko gixon gizon-ustea, zera pentsatu nuen neure baitan: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 70. orr.

Eredua errepikatu egiten baita, jantzi berri usteekin badarik ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Nire arrazoi zorrotz-usteak nahiago: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Irakasle buruargi usteak, bete-betean zegokion tonu autoatsegin halako batez: [...]. Izenik erran gaberik ere ezaguna nuen mintzo alai-uste hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Askoz erosoago ibiliko hintzateke-eta, [...] euskaltzale koadrilla horrekin, hire Pernandokeriak aireratzen, orain duan pijo koadrilla txepel grazioso-ustearekin baino.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 120. orr.

Horrelako irainak, gordinenak bezala kultu-usteenak ere, ezgaitasun baten adierazle baizik ez direlako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

· Singerren liburuetan aurkitzen diren pertsonaiak oso xelebreak izaten dira askotan: goiargitu-usteak, atzeratuak, pertsona bitxiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Kasu zipitzik ez atariko haizeari hitz egiten dioten jakintsu usteei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Neskatan nahi eta okerreko tokira iritsitako dibortziatu berri dotore-ustearen irudi biribila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

8 (filosofian)

Hasiera hartan, arazo filosofikoak, oro har, hizkuntza aztertuz ebatz zitezkeelako ustea (edo ametsa, esan genezake orain) ere bazen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Ustea gure adimenean agitzen den jazoera bat da, oinarri objektiboetan funtsa daitekeena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Iriztea subjektiboki zein objektiboki askieza izateko kontzientzia duen ustea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

A priori justifikatuak izan diren usteak, ezezta al ditzake esperientziak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Subjektiboki zein objektiboki gogobetegarria den ustea jakitea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Halako judizioak baliotasun pribatua baino ez du eta ustea ezin da komunikatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Ustea uste osoa edo limurtze soila dela zehazteko frogarria kanpotik dator.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Filosofiaren esparrua soilik pentsamendua (theoria) dela defenditzen duen ustea hedatuegi dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Ustea sortzeko prozesua oso fidagarria bada, orduan usteaaren egiatasun-maila ere oso fidagarria izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Justifikazio epistemikoa usteen arteko koherentziaren arabera ematen da, eta ez horrenbeste oinarri batetik abiatuz eginiko inferentzien arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Hori egia baldin bada, orduan fiabilistak (esternistak) ustea justifikatuta dagoela esango du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Sentimen-esperientziaren usteak sistema koherente baten barnean kokatuz justifikatuko dira, ez beste modu batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Horrela judizio teoretikoan praktikoaren analogoa den zerbait dago, eta bere usteari sineste hitza dagokio, eta guk sineste doktrinala dei diezaiokegu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

9 itxaropena-edo.

Horrexegatik, hain zuzen, tradizioa eta aginpidea kontuan hartzeaz gain, arrazoiaren poderioan ere ustea jarri beharko duela aurrera egiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Jaunarengan, Israelen Jainkoarengan, ipini zuen bere ustea.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,5

Ez diezazuela Ezekiasek ustea Jaunarengan jarrarazi, Jaunak libratuko zaituztelakoan eta hiri hau Asiriako erregearen menpean eroriko ez delakoan.      - 0. orr.

Horrelakoxea da Egiptoko errege faraoia ustea berarengan duten guztientzat.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,21

Itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Flp 1,20

Nire usteak putzura... -bota zuen ahapeka.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.

Oraingoan, ordea, usteak ondo bideratuak zirudien.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 257. orr.

Astelehen osoan nire elikagai bakarra izan eta gero, galleta hondarren bat gelditzeko ustea ere sobera izaten ahal zen etxe horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Hortik ordainez saririk jasotzeko usterik gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Beren uste guztiak bete ziren: lau etxe eta kanpandorre bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 125. orr.

Koleraz beterik, ahantzi bide zuen saltoki hartan ezarria zuela bere uste guztia, eta dirua aurreratzea zuela atseginbide bakar, ondasunak gozatu gabe baina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 231. orr.

10 asmoa-edo.

Espiritu horrekin ez dago kontakizun onik, istoriorik hoberena ere aspergarria bilakatzen baita kontatzean gutxieneko ustea jartzen ez bada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Puritano zeloteen gaitzespena bereganatu zuen, haien begietara sionistak fedegabeziaren errudun baitziren, beren ekimen eta indarrez Lurralde Agindura fisikoki itzultzeko ustea zutelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Multzo labur baina esanguratsua osatzeko ustearekin sartu nahi izan diren irudiak aukeratzeko irizpideak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

10a (ustel-rekin lotua)

-Uste ustela, Léa! -esan zuen bozkarioz Ruche jaunak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Azkueren uste ustelak izan zituen Mitxelenak hizpide.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 114. orr.

Orduan, lehengo uste ustelak alde batera utzi ordez, zertxobait egokitu nuen nire teoria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 60. orr.

Usteak ez dira uste bezain ustel.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 119. orr.

Normandiarra konturatu zen Lisa ederrari maitalea kentzen ari zitzaiolako ustea ustela zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Usteak ustela duela erdia, bai eta ere buru bezainbat aburu badabilela munduan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Nahiago nuke nire ustea ere erdia ustel balitz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Guri hemen dagokiguna da arrazoiaren tribunalera jotzea, eta han zientziari gainera erortzen zaion epaia da usteari erortzen zitzaion berbera: erdia (pasa) ustela duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

"Uste dut", baina uste hori ez ote da ustela, eta gure sinestea alferra, haurreko gure intxaurrak maiz alferrak eta iharrak gertatzen zitzaizkigun bezala?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.

Bai, etorkizunari buruzko usteak ustel gertatu dira honetan ere: etorkizuna ez da ez garai batekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Usteak ustel, nik ez nuela ezer uste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?  Elizen arteko biblia   Si 2,10

Ez ote du, ordea, uste izango, nigan ipini zuen ustea ustel atera zitzaiola eta nik bere amari saldu niola?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Benetako Europako merkatu bateratua osatzeko diru bateratua beharrezkoa zelako ustea (nahiz eta uste hori, hein handi batean, nahiko ustela izan).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Zenbateraino zen ustela zerria hilik izurritea amaitu zelako ustea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Atal horretarako hautatua duen bigarren istoriotxoa izugarria iruditzen zaio, gaurko uste ustel-estaliekin batere bat ez datorrena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

Eta norberarena, galdu-uste ustela besterik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Uste-minak ustel.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.

11 ustean (314 agerraldi, 76 liburu eta 132 artikulutan) iritzian; esperantzan; asmoan. ik beherago 13.

Ustean ezin gara gelditu.  Berria - Harian   2005-12-18

Nire ustean, gai honi arduraz ekin beharko genioke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.

Orduan Martinek galde egiten zidan, zein ote zen, nire ustean, belar harentzat izen egokia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 18. orr.

Haien ustean, heziketa sexualak zuzenean jarduera sexuala eta promiskuitatea handitzea ekarriko zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Honela erantzun zion Ruche jaunak Perretteri, OLak bere ustean zenbat balio zuen galdetu zionean: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Gizona ez duk lanerako sortu, haren ustean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Herentzia horren ustean, haren ahaideek beren ondasun guztiak xahutu zituzten oturuntza, dantza-bilera eta Paris-aldi sarritan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Noraren aitak eskugaina pasatu zuen begietatik, eta igurtzi egin zituen gero, Andreasen lekuan marinelaren ordezko beste norbait ikusten ari zen ustean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Hobe beharrez, beste nornahik bezalaxe hartzen dik trena han eta hemen, kontrol txikiagoa izango duen ustean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 75. orr.

Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

-Esadak, arren! -estutu ninduen abadeak, haria galdua nuelako ustean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Harresi hauen barne aldean babesa aurkituko zutelako ustean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.

Zuen aita ez zebilen oker, ez, hari buruzko ustean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Egun batzuetarako ustean irten etxetik eta hogei urtera arte luzatu zen Sobietar Batasunera joan ziren umeen erbestealdia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 27. orr.

Behin, iluntzen hasia zen, ostatutik irteten ikusi nuen dotore ustean jantzita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Haiexek dira, zabal ustean, itxienak eta bere baitan bilduenak, kuxkurtuenak, korapilatuenak eta idiotenak (hitzaren adiera lehenengoan).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.

· Madeira hark ahosabaia erretzen zuen, zeren saltzaileek, Madeirako ardoa atsegin duten lurjabeen gustuen jakitun, gupidarik gabe nahasten baitzuten ronez [...] errusiarraren urdaila dena eramateko gai delako uste sendoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Hain ziren ezjakinak non uste-ustean baitzeuden ezen mendietako izotza [...] lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

12 usteko izlag (izenondo eta aditzaren era burutu baten eskuinean)

Herriko xarmatzaile usteko zenbaitek eta amorostu anitzek eskatuta asmatzen nituen lerro haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.

Ezkertiar usteko askok, bat-batean aginte-makila eskuetan dutela ikusten dutenean (edonolakoa delarik ere aginpide hori), egiten duten hutsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Axkar-usteko tonto asko bizi da xiudadeetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Kausa, etiologia -sakon-usteko greko txepelen batek asmatu zuena- beti edo gehienean da kausa eragozlea, zapuztailea, galarazlea eta ixilarazlea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Nola egin lezake liburu batean, jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko arriskurik gabe, haren aurka bere ezjakintasunaren geziak jaurtirik?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Gutun inperiala begi itzali usteko haien aurrean ipini zuenean, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.

Horregatik ez da inor, perfektu usteko hark baino errudun sentimentu handiagoa kutsatzen duenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Epaitegi horretan euskal presoek egiten duten salaketagatik erraiak astintzen zaizkie politikari abertzale usteko horiei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Txolinkeriak txolinkeria, pertsonaia barregarri handi-usteko bat zen nire istorioko Periko hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Ez pentsa funtzionario ezkertiar progre-usteko haiek atzera ere eliza amaren magalera itzularazi nindutenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

Ez zara inondik ere gurasoen kontura bizi diren gaxte bohemio usteko horietakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira, bizitzeko bilatzen diren arrazoi horiek, sakonetik oso gutxi duten arrazoi sakon-usteko horiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Izpiritu metodikoak gizakera ezberdin usteko guziak iresten baititu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Topikoetatik ihes egitea, on usteko zurikerietan ez erortzea.· Sinetsi egin zuen egia usteko gezurra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.

Bueno, kontua da Llumek esan zidala Morfeo usteko hura ez zela Morfeo.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Zer ez ote litzaiokeen esan behar, izar-usteko hainbat sateliteri!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.

12a izlag ustezko.

Armata Corsa taldeko usteko sortzaile Nicolas Gros 2001ean hil zuen erasoarekin zerikusirik izatea leporatu diete.  Berria - Mundua   2004-07-03

13 ustetan (745 agerraldi, 65 liburu eta 507 artikulutan) iritzian. ik gorago 11.

Platonen ustetan, itxuraz, jainkoa baita gauza guztien Egilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Batzuen ustetan, Campionentzat esaterako, iraila zen euskal egutegi zaharraren azkena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.

-Zure ustetan, zer gertatuko ote zitzaion?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

Izan ere, nire ustetan, ez baituzu "pietatea" esan, "fedea" baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 196. orr.

Halakoxeak ziren, bada, haren ustetan, jende hark ongi mereziak zituen oinazeak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko buru Alicia Susoren ustetan, bistan da familiak «oso rol garrantzitsua» jokatzen ari direla.  Berria - Harian   2005-02-06

Bestaburuetan uzten zuten borroka, uzten guduka bake garaia etorria zelakotz denen ustetan, bakea nagusitzen zela Eguberriz, Bazkoz, Mendekostez.  Herria   2002-12-26

Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Ez da kontrakorik hemen, gure ustetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat, menperaezineko harresi, haren ustetan.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,11

Vanunuk aske utzitakoan informazio gehiago eman dezakeen beldur dira agintariak, hainbat iturriren ustetan.  Berria - Mundua   2004-02-26

Ezkontzaren gaitz eta makurrei eman dakiekeen azken konponbidea da dibortzioa, lege testu berriaren ustetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 24. orr.

· Orain ere, halakoa naizen ustetan mintzatu nahi nikek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Orain ere, Europari begira dira herritar asko, Europako Giza Eskubideen Auzitegian aurkeztu duten helegiteak Itoitz geldiaraziko duelako ustetan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Oraindik orain atera zen Teudas ere, norbait bazelako ustetan, eta laurehunen bat gizon bilduak zituen.  Elizen arteko biblia   Eg 5,36

14 ustez1 (9625 agerraldi, 249 liburu eta 5138 artikulutan) (-en atzikiaren eskuinean) –en iritziz.

Hemen ere intuizio jainkotiar batek lagunduko digu, Platonen ustez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Helmholtzen ustez, eta orobat Youngen ustez, hargailu bakoitzak bereganatutako argiaren uhin-luzeren zuzeneko adierazgarria da kolorea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Eta adina baduk hik, ene ustez, heure hogei urteotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 21. orr.

Ametsetako lukainkak, bere ustez, toki egokia aurkiturik ere ez baitzuen dirurik haren erosteko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Argi dago, haien ustez, irudika daitekeen oro posible dela, errealitatea horrekin bat etorri zein etorri ez, eta ezin irudika daitekeena, aldiz, ezinezkoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 212. orr.

Jainkoarengan (gorets bedi!) esentziazkoak diren atributu guztietan, atributu horietan sinesten duenaren ustez, "nolakotasuna"ren nozioa aurkituko duzu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 129. orr.

ADN da, hain zuzen ere, geneak biltzen dituen molekula luze bat eta barruan ditu milaka milioi (3.000 batzuen ustez, 7.000 beste batzuen ustez) letra kimiko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Beste katoliko batzuen ustez, biak gauza bera dira eta edozein bekatu mortalek galarazten ditu biak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Nabarrengoxeko erretoreak aldiz etapa hura zela zailena behar bada, erromesen ustez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

-Nork, zure ustez?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 46. orr.

Ederrena, nire ustez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

14a ustez2 (adizlagun gisa) ik uste izan 6.

Ustez, larunbat goizera arte biziko dira, bi egun.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Berak ez ninduen ikusi, ustez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Itxurazko mugimendua aise ezabatzen da, adibidez, mugimendu hori ustez eragiten duten bi estimuluen artean argi-eremu uniforme bat txertatzen baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Zer da ustez guk horretaz pentsatu behar duguna?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Memento batzuetan, goizetan bereziki, gorputzean gaztetasun bat bezala senditen da: akidurek, eritasunek eta adinak ustez galarazia zuten freskotasuna.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 72. orr.

Hilotz bat da zinez ematen duena, hondakin ustelkor bat, ezerez hotz bat: horixe da ustez bizia ematen duenak zinez ematen duen gauza bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Aztertu beharra dagoela ustez elkarren kontra doazen legeak ildo berekoak al diren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Ez dute aurkitu ustez Bilboko itsasadarrean galdu zen gizona.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Nabarmenagoak direlako, ez dutelako ustez besteen dotoreziarik, oro har aurrez ditugu baztertzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

Ustez sentsibilitatea dutenek gai handietara jotzen dute beren burua edertu nahi dutenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Ustez Benitorenak ziren gorpuzkien ondoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 337. orr.

Lauburuak eguzkia beti mugitzen ari dela irudikatzen du eta, ustez, horregatik izan du agian hain onarpen zabala euskaldunen artean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Adierazgarria zen, ustez, urtez urteko bilakaera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Zuri-beltzeko telebista, berriz, askoz ere eramangarriago zitzaion, ustez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Eta ez, ustez behintzat ez nago oraindik burutik eginda.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Bere anaia zahar eta ustez helduagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Alkandorarik politena hautatu nuen (ustez politena, bederen!), eta jantzi egin nahi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Dolu dut ustez plazerretan emana nuen aldi hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Eskema ustez progresista askoren atzean ez da zaila bizitzari buruzko ikuspegi jansenista aurkitzea gaur ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Halaxe gindoazen hegan, lautada ustez aproposaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Azkeneko nik, ustez hiruetan gizajoenak, ixil-ixila mendekurik finena gorde dut.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

15 ustezko izlag

Ustezko bertute horrek gizon makalak baino ez dituela lotzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 299. orr.

Herenegun atxilotu zuten ustezko terrorista gela erdian dago, aulki deseroso batean eserita, eskuak eta hankak lotuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

II. Mundu Gerra amaituta, ustezko Lantza Santua Vienako Hofburg museora itzuli zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 312. orr.

Biharamunerako, ustezko seme-kalteen guraso guztiak ziren txandrioaren jakitun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Ustezko suizidioaren deskripzio ia zinematografikoa bideratu du bertsolariak, arreta xehetasunetara eramanez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Bere aldrebesean, ezagun dute ustezko (eta izatezko) ibai-izen askok eta askok ezin izan daitezkeela herri-jendeak asmatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Donatienen ustezko "sadismoa" ez dator haren portaeratik, haren idatzietatik baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Ostolazaren ustezko errugabetasunak korapilotu egin du bere emaztearen hilketari dagokiona.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 140. orr.

Horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Ameriketako Estatu Batuek, kapitalismoaren ustezko defendatzaile sutsuenek, ez dute administrazioaren parte-hartze makala erakusten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Kosmosa edo mundu ordenaduna baino lehenagoko ustezko kaos hartaz ez dakigu ezer.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Nor-eta Bosgarren Kolumnako ustezko burua ei da Leopoldo Panizo hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Edan barik usnatu zuen Mentxuk kafe ustezkoaren usaina.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 116. orr.

Nabarmena baita familiak neskaren gainean duen boterea guztiz ustezkoa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.

Hemen ez dago ustezkorik eta zalantzarik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

15a gutxiagotasun uste ik konplexu 7.

Nire sudurra luzeskoa ote den, izan nuen horretaz kezkaren bat edo beste nerabezaroan, baina aurrerantzean batere ez; geroztik, izan ere, emakume dexentek askatu izan bainau sasi gutxiagotasun-uste horietatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Izan ere, inolako gutxiagotasun-usterik izateko batere motiborik ez nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Gorroto ditut gutxiagotasun-usteak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

16 uste bete uste osoa.

Handik urte askotara, Sartrek bere saiakera filosofikoa argitaratu zuenean, Ruche jauna uste betean zegoen berei ostu ziela Sartrek izenburu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

-Uste betean nago ondo iritziko diozula tratu honi -esan zuen Txitxikovek-, oraintxe esan dugun bezala jokatuko dugu eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

16a uste izan ik uste izan.
17 uste-muste adkor ustea.

Horrela pentsatu da bai Erdi Aroan eta bai Ilustrazioan, erromantizismoarekin uste-musteok kordokatu eta gero guztiz amildu diren arte Europan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Idazleen uste-musteak alde batera utzita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Bere buruarekiko uste betea zerion hizketa-modu hanpatu batez hitz egin zuen gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

18 uste on (125 agerraldi, 32 liburu eta 3 artikulutan) zerbait edo norbaitengan izaten den itxaropen sendoa. ik konfiantza.

Herriak gure justizian du uste ona, ez gure oparotasunean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Ez zuen uste onik alaba zaharrarengan [...] eta arrazoi zuen horretan: handik gutxira, Aleksandra Stepanovnak etxetik ihes egin zuen zaldieri-errejimentu bateko kapitainorde batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Estatubatuarren %45ek egunkarien edukietan duten uste ona oso txikia edo hutsaren hurrengoa omen da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

Izan uste on mundua garaitu duen Jaunagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu; ene Jainko, zuregan dut uste on!  Elizen arteko biblia   Sal 91,2

Heldutasunak uste ona merezi du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

Gertaera dramatiko horiek ez zituzten uste onak zapuzten: gure mundua ederra zen; gure bizimodua normala, bereizgarririk gabea, unibertsala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Zapateroren eta Raxoiren arteko uste ona berreskuratu behar dela dio Barredak.  Berria - Harian   2006-03-26

Ondorio hau du, negozioetarako konfiantza ematen duela; magistratuenganako uste ona ematen du; hiriarekiko uste ona.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

Zorionez, sexua baino gehiago laguna edukitzea interesatzen zitzaion, eta ametsa zuen berak ez zeuzkan bizitasuna eta bere buruarekiko uste ona emango zizkion gizon batekin egitea bizimodua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Akordio horiei esker, lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen berriz ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Funtzionario batek inoiz ez du irabaziko herritarren uste ona, eta mujikak ez dira garbi mintzatuko harekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.

Haren asmoa, dakigunez, hirian sartu, duke handiarengana joan, haren uste onaz jabetu, eta, memento egokian, harresiko ate bat setiatzaileei zabaltzea zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.

Louren oinetan geratu zen lur hautsez betean etzanda, eta uste onez eta adeitasunez egin zion irribarre.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 217. orr.

Uste onez jokatuko dut, beldurrik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 88. orr.

Izaeraz geldoa zen, uste onekoa, lasaia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Inazio Errasti nire aitaren uste oneko anaia ergelarenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.

Dudarik gabe, buruzagiaren uste onekoa zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Uste onezko otoitza probaldian.  Elizen arteko biblia   Sal 31,1 tit

19 uste oso (237 agerraldi, 70 liburu eta 29 artikulutan) zerbait edo norbaitengan izaten den itxaropen sendoa. ik konfiantza.

Uste osoa dut, beraz, nire bezeroak eskubide gehiago duela beste edozein emaztek baino [...] dibortzioa eskatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 273. orr.

Badakit uste osoa duzula nigan, nagusi; baina bizitzan denak dauka bere bidea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

Uste osoa nuen denborak arrazoia emango ziola senak esaten zidanari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Ai zuek, uste osoa Sionen duzuenok, eta Samarian lasai bizi zaretenok!  Elizen arteko biblia   Am 6,1

Neure sentimenduen zintzotasunean hain dut bertzalde uste osoa, non sentimenduok zuri justifikatzeko aski baitut haiek zuri ontsa ezagutaraztea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 121. orr.

Antza denez, uste osoa zeukan bere medikuengan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 144. orr.

Gobernuarengan «uste osoa» dauka konpainiak, baina energia trukeen eta tarifen inguruko legeak finkatzearekin tematuta dago.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Uste osoa izaten zen nagusien eta zerbitzarien artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Negarrez, zerurantz jaso zituen begiak, Jaunagan baitzuen jarria uste osoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 177. orr.

Bai Chasuble doktoreak [...] bai Miss Prismek, nire uste osoa merezi duen emakume zentzudun miresgarriak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 92. orr.

Azkoyen taldeko akziodun nagusiak, Nafarroako Kutxak, uste osoa agertu zuen Azkoyeneko zuzendaritzan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Halere, badirudi hautesleek uste osoa mantentzen dutela berarengan.  Berria - Mundua   2004-01-22

Uste osoan baitziren inork ezin zituela beren mezuak deskodetu magiaren laguntza gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Uste osoan zeuden nazioarteko presioak Hitler kikiltzea ekarriko zuela, nazionalsozialistek behera egingo zutela eta laster elkartuko ginela berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Tellagorri uste osoko indibidualista zen; euskaldunaren indibidualismoa tellagorritarren indibidualismoak sendotzen eta osatzen zuen harengan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Otoitz egin ondoren, Jaunak ematen zion adoreaz jantzirik, profetaren hitzak kantatzen zituen uste osoz: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Espontaneitateak ez du ukatzen arrazoia, baina farre egiten dio honen uste osoari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

-Bost axola zait tetanosa -esan nion, uste osorik gabe noski.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 386. orr.

Poliziaren mundu hark harrapatuta sentitzen zen, han ordurako den-dena zekitelako uste osoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Beste telefono-zenbaki horretara deitu nuen, inor egongo ez zelako uste osoarekin, eta pentsatuz Dryer eta Trumbell parranda egitera joanak izango zirela norabait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.

Zer esan ordea argentinar bati, nahiko garia eta behikia baduelako, munduko herririk gorena delako uste osoan badago?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

· Maupassantek uste oso-osoa du tranpa bat dela itxaropena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

20 ustea izan du ad

Badut ustea denak erranak zituela hitz laburrez gure udatiarrak eta hortan utzi dugu solasa, beste aldi batez segitzeko.  Herria   2001-08-02

Eta ustea dut edan ere egiten zuela sukalderako erosten zuen pattar botilatik, eginkizun horretan sekula ikusi ez nuen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 306. orr.

Hirugarrenez banizun ustea garait nezakela nire nekea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 61. orr.

Ustea zuen gizarteak hainbat adeitasun zor ziola eta ukatu egiten ziola.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Nolanahi ere, Marten ur gehiago dagoen ustea dute ESAko zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Gauza ugari gertatzen ari zirelako ustea zuen, denak batera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 290. orr.

Ustea baitute kudeatzaileek, eta hartarakoxe burubidea, ikerketa-plan eta -egutegiak ezar ditzaketela, arlo horietan bederen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Nik askatasun osoa ematen dizut eta zugan guztizko ustea dut...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

· Zerbait ezagutzen badut, haren ustea dut.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

21 usteak uste

Usteak uste eta esanak esan, Eusko Jaurlaritzak bihar bertan deskontatuko omen du Madrilgo Gobernuak «zor» dion dirutza.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Teoriak teoria eta usteak uste, antzinako Olinpiar Jokoek eta egungoek oso antzekotasun gutxi dituzte.  Berria - Kirola   2004-08-10

Dena den, eta usteak uste, bi gai horiek behintzat azaldu beharko ditu hitzaurre honek.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

Dena dela, Ostolazarekin hitz egin eta gero, usteak uste, garbi dago baten batek saltsa larrian sartu duela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Baldin urratsak bederen geldiagoak egiten badituzte, ez da, usteak uste, adeitasunagatik edo herabetasunagatik izaten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko uste (3); bere uste (18); bere uste ona (3); beste uste (5); bigarren uste (3); buruzko uste (6); delako uste (10); ene uste (21); ene uste apalaz (3); ene uste apalean (12); gure uste (7); halako uste (8); haren uste (6); hasierako uste (3); nire uste (35); nire uste apalean (17); oinarrizko uste (3)

uste apalaz (3); uste apalean (34); uste bera (18); uste bera du (3); uste berekoa (11); uste berekoa da (4); uste berri (3)

uste faltsu (5); uste gabe (9); uste gabean (30); uste gabeko (51); uste gabekoa (12); uste gabekoa gertatu (3); uste gabekoak (5); uste gabekorik (4); uste gabekorik gertatu (3); uste gabetan (5); uste gabetarik (61); uste gabetarik bezala (4); uste gabetarik joan (5); uste gabetarik segur (3); uste haiek (3); uste haien (6); uste handia (5); uste handirik (3); uste harekin (3); uste haren (4); uste hark (3); uste hau (16); uste honek (3); uste honen (3); uste honetan (4); uste hori (126); uste hori zuzena (3); uste horiek (15); uste horien (4); uste horregatik (4); uste horrek (27); uste horrekin (15); uste horretarako (5); uste horri (8); uste hura (13); uste hutsa (3)

uste justifikatua (3)

uste oker (25); uste oker bat (3); uste oker hori (3); uste okerra (24); uste okerra da (6); uste okerrak (9); uste okerrean (3); uste okerrenak (3); uste on (29); uste ona (60); uste ona jarri (3); uste ona jartzen (3); uste ona jaunarengan (3); uste onak (4); uste onaz (3); uste oneko (3); uste onekoa (3); uste onez (7); uste onik (10); uste oso (37); uste oso osoa (4); uste osoa (110); uste osoa agertu (6); uste osoa baitzuen (3); uste osoa du (3); uste osoa dut (4); uste osoa lortzen (3); uste osoa nuen (5); uste osoa zeukan (3); uste osoa zuen (9); uste osoak (3); uste osoan (45); uste osoan bainaiz (3); uste osoan naiz (7); uste osoan zeuden (3); uste osoarekin (3); uste osoaren (3); uste osoari (3); uste osoko (4); uste osorik (3); uste osorik gabe (3); uste osoz (23); uste osoz esan (4); uste sendo (6); uste sendoa (20); uste sendoak (7); uste sendoan (5); uste sendoz (3)

uste ustel (13); uste ustel hori (4); uste ustela (19); uste ustelak (8); uste zabaldu (3); uste zabaldua (3); zuen uste horrek (3)

bere ustea (13); buruzko ustea (3); da nire ustea (6); dagoen ustea (3); dela ustea (3); delako ustea (12); den ustea (17); direlako ustea (4); diren ustea (9); diren ustea dute (3); dituen ustea (3); duen ustea (6); dugu ustea (3); dugun ustea (4); dutelako ustea (4); duten ustea (8)

ene ustea (5); errugabetasun ustea (6); garen ustea (3); gure ustea (9); gure ustea da (5); haren ustea (3)

izatearen ustea (3); neure ustea (3); nire ustea (18)

ustea adierazi (3); ustea agertu (4); ustea agertu zuen (3); ustea baino (5); ustea baino ez (3); ustea baztertu (3); ustea besterik ez (3); ustea da (27); ustea daukat (3); ustea du (3); ustea duela (3); ustea dut (6); ustea dute (8)

ustea ere (5); ustea eta (9); ustea ez (9); ustea ez da (3)

ustea izan (8); ustea izango (3); ustea izaten (3); ustea oso (5)

ustea ustel (7); ustea zabaldu (4); ustea zabaldua (3); ustea zen (4); ustea zuen (6); ustea zuten (3)

zegoelako ustea (4); zelako ustea (8); zen ustea (6); zeure ustea (3); ziren ustea (6); zuelako ustea (3); zuen bere ustea (4); zuen ustea (4)

bere usteak (8); beren usteak (4); buruzko usteak (4); geure usteak (3); gure usteak (3); halako usteak (3); hasierako usteak (3); nire usteak (6)

usteak baino (3); usteak dira (3); usteak erdi ustel (16); usteak erdia (15); usteak erdia ustel (13); usteak eta (14); usteak huts egin (5); usteak huts egingo (4); usteak uste (11); usteak ustel (28); usteak ustel gertatu (4)

bere ustean (11); delako ustean (6); direlako ustean (4); duelako ustean (3); gutien ustean (78); gutien ustean gertatzen (3); gutienik ustean (13); haren ustean (3); nire ustean (34); nuelako ustean (3); ustean berriz (5); ustean gertatzen (3); ustean zegoela (3); zelako ustean (7); zen ustean (4); zuelako ustean (3); zure ustean (4)

usteekin bat (3)

gure usteen (3); usteen arabera (3)

bere usteetan (4)

dotore usteko (3); handi usteko (4); jakintsu usteko (5); on usteko (3); sakon usteko (3)

usteko bat (3)

usterik gutxienean (6)

aditu askoren ustetan (3); adituen ustetan (12); aitaren ustetan (5); alonsoren ustetan (3); aralarren ustetan (3); askoren ustetan (12); azkarragaren ustetan (3); barredaren ustetan (3); batasunaren ustetan (4); baten ustetan (3); batzuen ustetan (9); bere ustetan (135); beren ustetan (3); bozeramailearen ustetan (4); buruaren ustetan (5)

eajren ustetan (3); eeren ustetan (3); elkarri ren ustetan (4); euren ustetan (5); gobernuaren ustetan (3); gure aitaren ustetan (3); gure ustetan (18); haien ustetan (10); haren ustetan (58); hirukoaren ustetan (3); honen ustetan (3); horien ustetan (8); horren ustetan (4)

ibarretxeren ustetan (3); idazkari nagusiaren ustetan (4); imazen ustetan (4); jendearen ustetan (3); kidearen ustetan (4); larreinaren ustetan (4); lehendakariaren ustetan (4); madrazoren ustetan (3); naizen ustetan (3); nire ustetan (34)

ordezkariaren ustetan (5); otegiren ustetan (6); parlamentariaren ustetan (3); presidentearen ustetan (3); pse eeren ustetan (3)

udalbiltzaren ustetan (3); ustetan ere (3); ustetan eta (3); ustetan ez (8); zabaletaren ustetan (3); zuen ustetan (3); zure ustetan (9)

abertzalearen ustez (5); abertzaleen ustez (4); abokatuaren ustez (22); abokatuen ustez (14); abren ustez (5); adamsen ustez (4); adegiren ustez (3); aditu askoren ustez (6); aditu batzuen ustez (3); adituaren ustez (6); adituen ustez (89); adituren ustez (15); agintarien ustez (5); agirreren ustez (11); agudoren ustez (6); aguirreren ustez (6); ahaldun nagusiaren ustez (4); ainitzen ustez (6); aitaren ustez (8); aizpururen ustez (3); akusazioaren ustez (5); aldekoen ustez (4); alderdi horren ustez (4); alderdiaren ustez (7); alderdien ustez (7); aldundiaren ustez (3); alkatearen ustez (12); alliren ustez (3); alonsoren ustez (5); altzibarren ustez (3); amaren ustez (8); amigoren ustez (3); angel acebesen ustez (3); antolatzaileen ustez (10); anvren ustez (5); apaolazaren ustez (5); aralarreko koordinatzailearen ustez (3); aralarren ustez (31); aranaren ustez (13); arartekoaren ustez (4); arduradunaren ustez (12); arduradunen ustez (6); aresen ustez (5); argitaletxeko editorearen ustez (3); ari direnen ustez (3); aristotelesen ustez (4); ariznabarretaren ustez (3); armendarizen ustez (6); arnaldo otegiren ustez (3); arrojoren ustez (3); askatasunaren ustez (22); askoren ustez (92); asteburuan ustez (3); astronomoen ustez (4); atxagaren ustez (13); aubren ustez (3); autore askoren ustez (3); auzipetuen ustez (3); auzitegiaren ustez (6); auzmendiren ustez (3); azkarateren ustez (11); azkarragaren ustez (10); azken horien ustez (3); azurmendiren ustez (3)

a erraztiren ustez (4); bankuaren ustez (3); barkosen ustez (3); barne ministroaren ustez (3); barredaren ustez (5); barrenaren ustez (18); barrioren ustez (7); batasunaren ustez (53); batasuneko bozeramailearen ustez (3); batasuneko mahaikidearen ustez (5); batasunekoaren ustez (3); batzordearen ustez (17); batzordeko presidentearen ustez (4); beaumonten ustez (3); begoñ belokiren ustez (4); beltzaren ustez (4); beotegik ustez eginiko (4); beraien ustez (24); beraren ustez (10); bere ustez (565); beren ustez (57); beste batzuen ustez (19); bilbaoren ustez (4); bilbon ustez (4); bilgune feministaren ustez (4); blancoren ustez (7); bozeramailearen ustez (21); buenen ustez (5); buruaren ustez (24); buruzagi sozialistaren ustez (4); buruzagiaren ustez (13); bushen ustez (3)

camblongen ustez (3); carmelo barrioren ustez (3); carod roviraren ustez (3); catalanen ustez (3); ccooren ustez (12); cdnren ustez (3); cfdtren ustez (3); confebasken ustez (3)

dago ustez (5); dagoela ustez (4); de duranaren ustez (3); defentsaren ustez (4); diezen ustez (25); dio ustez (4); diputatuaren ustez (7); dira nire ustez (3); dira ustez (8); dira zure ustez (5); duranaren ustez (3)

eae anvren ustez (5); eajko buruaren ustez (4); eajren ustez (24); eako presidentearen ustez (3); earen ustez (14); eb iukoaren ustez (3); eb iuren ustez (3); ebren ustez (12); editorearen ustez (9); editoreen ustez (4); eeko buruaren ustez (3); eeren ustez (10); egibarren ustez (9); egigurenen ustez (4); egilearen ustez (13); egileen ustez (3); egin dute ustez (3); egunkariaren ustez (3); ehekoen ustez (3); eheren ustez (4); ehneren ustez (6); ehuko irakaslearen ustez (4); ekimenaren ustez (5); ekologisten ustez (5); elaren ustez (44); elbren ustez (3); eledunaren ustez (12); elkarri ren ustez (15); elkarte horren ustez (3); elkartearen ustez (16); elkarteko kidearen ustez (4); elorriagaren ustez (3); elorrietaren ustez (6); elorzaren ustez (7); ene ustez ez (3); enparantzaren ustez (3); enpresaren ustez (4); entrenatzailearen ustez (6); epailearen ustez (12); epaileen ustez (3); epaimahaiaren ustez (4); epaimahaikideen ustez (3); eragileen ustez (6); erakundearen ustez (12); erasoekin ustez lotutako (4); erizeren ustez (3); erkorekaren ustez (4); erraztiren ustez (18); erroren ustez (4); espetxeratu dute ustez (3); etaren ustez (17); etxebarriaren ustez (5); etxeberriaren ustez (4); etxerat en ustez (7); euren ustez (78); euskaltzalearen ustez (3); eusko jaurlaritzaren ustez (9); ezenarroren ustez (3); ezker batuaren ustez (4); ezker batukoaren ustez (3)

familiaren ustez (3); fernandezen ustez (7); fiskalaren ustez (15); fiskaltzak ustez (3); fiskaltzaren ustez (4)

garciaren ustez (4); gazteen ustez (4); gehienen ustez (16); geure ustez (4); gilen ustez (9); gimenezen ustez (4); gobernuaren ustez (21); gobernuko presidentearen ustez (3); goirizelaiaren ustez (6); golvanoren ustez (5); gotzainaren ustez (3); grebalarien ustez (5); greenspanen ustez (3); gurasoen ustez (8); gure aitaren ustez (3); gure ustez (340)

haien ustez (124); hainbat adituren ustez (3); hainbaten ustez (7); hannaren ustez (3); haren ustez (344); harryren ustez (3); hauen ustez (8); hautagaiaren ustez (4); herri ekimenaren ustez (3); herritarren ustez (5); hil ziren ustez (3); hire ustez (14); hiruren ustez (4); hizlariaren ustez (6); honen ustez (8); horien ustez (33); horren ustez (30); huertasen ustez (4); humeren ustez (3)

iaren ustez (3); ibarretxeren ustez (15); idazkari nagusiaren ustez (21); idazkariaren ustez (7); idazlearen ustez (5); ikertzaileen ustez (4); imazen ustez (30); intxaurragaren ustez (5); irakaslearen ustez (16); iraken ustez (3); iralurren ustez (3); iruinen ustez (4); irujoren ustez (3); iturgaitzen ustez (3); itzultzailearen ustez (3); iukoaren ustez (3); iuren ustez (5); ivanovicen ustez (3); izagirreren ustez (4); iztuetaren ustez (4)

jauregiren ustez (3); jaurlaritzaren ustez (21); javier madrazoren ustez (10); jeltzaleen ustez (3); jimenezen ustez (3); jon imazen ustez (4); jose elorrietaren ustez (3)

kanten ustez (5); katedradunaren ustez (3); kidearen ustez (22); kideen ustez (29); kolektiboaren ustez (3); komisarioaren ustez (6); kontseiluaren ustez (11); koordinadoraren ustez (3); koordinakundearen ustez (3); koordinatzaile nagusiaren ustez (3); koordinatzailearen ustez (6); kritikoen ustez (5); kutxaren ustez (5)

laben ustez (31); landaren ustez (3); langile batzordearen ustez (4); langileen ustez (6); larralderen ustez (4); larreinaren ustez (5); larrinagaren ustez (4); larunbatean ustez (3); lasagabasterren ustez (6); lasaren ustez (9); legebiltzarkidearen ustez (10); lehendakariaren ustez (20); lehendakariordearen ustez (3); leopoldo barredaren ustez (3); letamendiaren ustez (4); lilyren ustez (5); lockeren ustez (3); lopezen ustez (28); luis beotegik ustez (4)

madinaren ustez (3); madrazoren ustez (23); mahaikidearen ustez (10); maisuaren ustez (3); masen ustez (3); matuteren ustez (4); mendigurenen ustez (7); miguel buenen ustez (3); miguel sanzen ustez (3); militarrek ustez (3); ministroaren ustez (15); miren azkarateren ustez (3); molinaren ustez (3)

nafarroan ustez (3); nagusiaren ustez (34); nazio batzordearen ustez (3); ndfren ustez (3); nere ustez (26); neure ustez (8); nire ustez (1024); nire ustez behintzat (9)

odon elorzaren ustez (3); olarraren ustez (3); onaindiren ustez (3); ordezkariaren ustez (12); ordezkarien ustez (5); orejaren ustez (3); otegiren ustez (30)

pastorren ustez (3); patxi lopezen ustez (4); patxi zabaletaren ustez (4); permachen ustez (9); plataformaren ustez (4); platonen ustez (5); polizaren ustez (5); poliziaren ustez (18); ppko presidentearen ustez (3); ppren ustez (18); presidentearen ustez (31); pse eeren ustez (10); pseren ustez (3)

rabaneraren ustez (3); rafa diezen ustez (5); raxoiren ustez (8); reiden ustez (3); rodriguezen ustez (4); rojoren ustez (5); roviraren ustez (3); rubioren ustez (4)

sailaren ustez (6); sailburuaren ustez (15); san gilen ustez (7); sanchezen ustez (5); sanzen ustez (11); saramagoren ustez (3); saren ustez (5); segiren ustez (4); senideen ustez (3); sinatzaileen ustez (3); sindikatu horren ustez (5); sindikatuaren ustez (31); sindikatuen ustez (16); sindikatuon ustez (7); solbesen ustez (3); sozialistaren ustez (8); sozialisten ustez (9); soziologoaren ustez (5)

taldearen ustez (24); taldeen ustez (8); taten ustez (3); tauko teknikoaren ustez (3); templeren ustez (8); txabarriren ustez (7)

udalaren ustez (3); udalbiltzaren ustez (8); ugtren ustez (3); urkizuren ustez (4); urkulluren ustez (4); urretabizkaiaren ustez (3); urretaren ustez (3); ustez al aksako (5); ustez al kaedak (3); ustez al kaedako (6); ustez al kaedakoak (4); ustez al kaedarekin (8); ustez al kaedari (8); ustez al zarkauik (4); ustez alabari (4); ustez aspaldi (3); ustez aurkaririk errazena (3)

ustez bahitutako (3); ustez bai (5); ustez bere bikotekidea (4); ustez bere bikotekideari (7); ustez bere buruaz (7); ustez bere emazteari (4); ustez beren bikotekideak (5); ustez beste bat (9); ustez beste bati (4); ustez beti (6); ustez betiko (3); ustez bihotzekoak jota (3); ustez bikotekide ohiari (3); ustez bikotekidea jipoitzeagatik (6); ustez bikotekidea jotzeagatik (10); ustez bikotekideak jotzeagatik (3); ustez bikotekideari erasotzeagatik (6); ustez bikotekideei (3)

ustez dauden (4); ustez dituzten (3); ustez droga banatzeagatik (3); ustez droga trafikatzeagatik (4); ustez duen (10)

ustez egin zituzten (4); ustez egin zuen (3); ustez egindako (23); ustez egindako torturak (3); ustez eginiko (11); ustez eginiko deklarazioak (3); ustez egiten (7); ustez ekintza terroristak (3); ustez ekuatore ginean (3); ustez emakume bati (3); ustez emakumeei erasotzeagatik (3); ustez emakumeen aurkako (3); ustez emandako (3); ustez emazte ohiari (3); ustez emaztea jipoitzeagatik (11); ustez emaztea jotzeagatik (12); ustez emazteari (16); ustez epaileak (3); ustez erasotzeagatik (7); ustez errazak diren (3); ustez erresistentziako (3); ustez erresistentziaren (3); ustez eskolan egiten (3); ustez espainiako (7); ustez etako (10); ustez etakoak diren (3); ustez etaren (4); ustez etarena zen (4); ustez etarentzat (3); ustez etari (3); ustez euren bikotekideak (3); ustez ez dago (6); ustez ez dela (3); ustez ez du (5); ustez ez dugu (4); ustez ez zen (3)

ustez garrantzitsuak dira (3); ustez gaur (3); ustez gero (3); ustez gertatutako (3); ustez gizonak (3); ustez guk (3)

ustez inork ez (5); ustez izandako (7)

ustez jendeak (3)

ustez kutsatuta (3); ustez kutsatutako (5)

ustez lapurretan ari (4); ustez legez kanpoko (3); ustez lehergailuak (3); ustez lotan (3); ustez lotura duten (4); ustez lotuta dauden (3); ustez lotutako (9)

ustez neska lagunari (3)

ustez ondo (3); ustez ongi (7); ustez oraindik (5); ustez otegik (3)

ustez parte hartu (10); ustez prestatzen (3); ustez sekula (4); ustez semeordeak (3); ustez senarrak (3); ustez taberna (3); ustez taldeak (3); ustez talibanek (10); ustez talibanek egindako (5); ustez tratu txarrak (4); ustez unibertsoko (3); ustez zerikusia izan (3); ustez zuk (3)

zabalaren ustez (7); zabaletaren ustez (16); zaplanaren ustez (5); zenarrutzabeitiaren ustez (5); zenbait adituren ustez (12); zenbait autoreren ustez (4); zenbaiten ustez (29); zientzialarien ustez (14); zinegotziaren ustez (4); zubiagaren ustez (3); zubizarretaren ustez (3); zure ustez (220); zure ustez garrantzitsuak (3); zuzendariaren ustez (23); zuzendaritzaren ustez (3)

al kaedako ustezko (40); al zarkauiren ustezko (3); bere ustezko (19); beren ustezko (4); brigada gorrietako ustezko (3)

egindako ustezko (11); erakundeko ustezko (11); erakundeko ustezko kide (3); erresistentziako ustezko (12); etako ustezko (38); etako ustezko kide (5); etako ustezko kidea (3); etako ustezko kideak (4); etako ustezko kideek (3); gaztearen ustezko hiltzailea (3); gertaturiko ustezko (3); gizonaren ustezko erasotzailea (3); grapoko ustezko (3); gure ustezko (6); hamaseko ustezko (6)

iraken ustezko suntsipen (3); iraren ustezko (3); jihad islamikoko ustezko (4); langileen alderdiko ustezko (3); nire ustezko (3)

obren inguruko ustezko (3); oteizaren lanaren ustezko (3); taldeko ustezko kideak (4)

ustezko al kaedako (6); ustezko arma (5); ustezko armen (3); ustezko asmoen (3); ustezko atentatu (3)

ustezko bahiketa (7); ustezko bahitzaileetako (3); ustezko bake (10); ustezko bake prozesu (4); ustezko bake prozesua (3); ustezko bi ekintzaile (21); ustezko bi etakide (9); ustezko bi etakideak (5); ustezko bi etakideekin (4); ustezko bi kide (8); ustezko bortxaketa (3); ustezko bost ekintzaile (3); ustezko buru bat (3); ustezko burua (11); ustezko buruak (3); ustezko buruzagi (10); ustezko buruzagia (6); ustezko buruzagiaren (3)

ustezko deklarazioa (3); ustezko delitu (10); ustezko delitua (8); ustezko delitua egin (3); ustezko delituak (10); ustezko dementzia (3); ustezko demokrazia (3); ustezko dopin (5)

ustezko egileak (3); ustezko ehun kide (3); ustezko ekintzaile bat (6); ustezko ekintzaile islamista (11); ustezko ekintzaile islamisten (4); ustezko ekintzailea (3); ustezko ekintzaileak (7); ustezko ekintzaileei (4); ustezko ekintzaileek (9); ustezko ekintzaileen (7); ustezko erantzulea (3); ustezko erasoa (6); ustezko erasoak (6); ustezko erasotzailea (28); ustezko erasotzailea atxilotu (5); ustezko erasotzaileak (14); ustezko erasotzailearen (3); ustezko erasotzaileari (3); ustezko erasotzaileekin (3); ustezko erasotzaileen (3); ustezko errugabetasuna (3); ustezko esperientzia (3); ustezko espioi (5); ustezko etakide (5); ustezko etakidea (5); ustezko etakideak (7); ustezko etakideek (4); ustezko etakideen (3)

ustezko froga (3); ustezko frogak (3)

ustezko gaizkile (4); ustezko gerra (6); ustezko gerra kriminal (4); ustezko gerrillari (8); ustezko gerrillariek (3); ustezko gutun (3)

ustezko harremana (4); ustezko hilketa (4); ustezko hiltzailea (16); ustezko hiltzaileak (7); ustezko hiltzailearen aurkako (3)

ustezko hiltzaileari (3); ustezko hiltzaileen (3); ustezko hiru ekintzaile (4); ustezko hiru kide (3)

ustezko ikuskera (3); ustezko irregulartasun (4); ustezko irregulartasunak (7); ustezko irregulartasunen (3); ustezko iruzurraren (3); ustezko istripu (3)

ustezko jarrera (3); ustezko jazarpenaren (3); ustezko jazarpenari buruz (3)

ustezko kaos (3); ustezko kasu (11); ustezko kasuak (3); ustezko kasuren berri (3); ustezko kide (34); ustezko kide atxilotu (4); ustezko kide bat (12); ustezko kide hil (3); ustezko kidea (7); ustezko kideak (13); ustezko kideak atxilotu (3); ustezko kideek (3); ustezko kideen (4)

ustezko lagun (3); ustezko laguntzaile (4); ustezko lapurrak (4); ustezko lau ekintzaile (5); ustezko lau gerrillari (3); ustezko lau kide (4); ustezko lotura (3)

ustezko mertzenarioen (4); ustezko oinarri (3); ustezko panfleto terroristaren (3); ustezko paramilitarrak (3); ustezko planeta baten (3)

ustezko sars kasu (8); ustezko sexu gehiegikeriak (3); ustezko sexu jazarpenengatik (3); ustezko suntsipen handiko (3)

ustezko talde (3); ustezko talibanak (5); ustezko talibanen (6); ustezko terrorista (7); ustezko terroristak (7); ustezko terroristen (5); ustezko torturen (4); ustezko tratu txarrak (3); ustezko ustelkeria (10)

zarkauiren ustezko (3)


uste izan, usteko (usteko 261 agerraldi, 91 liburu eta 42 artikulutan; uste izango 130 agerraldi, 33 liburu eta 2 artikulutan) 1 du ad uste batean oinarriturik pentsatu.

Pisukidea etxean da, uste dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

-Horixe bera uste nuen nik ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Jaioz gero pentsatu egiten dugu, hala uste dut, eta ez dakigu zein izan zen gure lehen pentsamendua, ondorengo guztien sorburu izan zen hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ez dakit zer uste ote zuen Herbertek, espainieraz jakin ere ez baitzekien, esan bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Nola uste dezakezu horrelakorik nitaz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 291. orr.

Ezetz uste diat nik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Jakin nahi nuke zer uste duen gai honi buruz halleko beste besaulki horretan jesarrita dagoen emakume gazteak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Bekatuak ez du Jaungoikoarengan eraginik, manikeoek uste dutenaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Haren aurpegia aztertu eta begien eta ahoaren inguruan egiten ari zitzaizkion zimurrak ikusi nituenean, konturatu nintzen hasieran uste nuena baino zaharxeagoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Hezur haietan pultsuaren oihartzuna nabari zen oraindik, uste duguna baino gehiago bizi gara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Hori badut uste irriskutsua den.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 179. orr.

Badut uste euskararen lasaitasuna, ez dut esango salbazioa, hizkera eskatologikoa maite ez dudalako, holako erabakiek, zentzuz beteak ikus daitekeenez, segurtatzen duten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.

Gutxien uste denean atzetik ziria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta, uste izatekoa da, zuhurra izango da azken lerrora arte, historia naif maite dutenen gaitasunetik kanpo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 188. orr.

Eta desertuak (elurrezkoak barren) deitu egiten du gizona, metafora arketipikoa burutzera, uste izanez, bere arimak, han, nonbait, urrutiko bakardadean, gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oker zebilen duela gutxi lorturiko ongizateak iraun egingo zuela uste izatean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Iduriz ez zuten Arbelbidek nahiko (ala usteko?) zukeen tokirik eman euskararen irakaskuntzari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 142. orr.

Eta hik ez duk hala usteko baina sendatu eginen haugu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Ez nian sekulan usteko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.

Besterik gabe usteko litzatekeenaz oso bestela, zinemako pantailaren edo telebistako hodiaren ikuspena "eguneko" ikuspena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Euskal txirrindulariak usteko ginuen baino gibelago atera dira.  Herria   2001-10-04

2 (konpletibekin)

Nik uste dut hilda hobeto nengokeela."Eta Eusebio? Zergatik ez da hemen azaltzen? Nik uste nuen fusilatu egin zutela", esan nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Uste dut sendaturik nagoela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.

Uste dut oso ondo egongo zarela han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Eta uste izan dut beraz itzulinguru arin hori baliatzea zilegi nuela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 121. orr.

"Uste dut hor datorrela", esan zuen linternadunak bidea argituz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Uste dut beste begi batzuk dauzkagula aurpegiko horien ondoan, gauekoak direnak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Uste dut Weinberg-ek aditzera eman nahi zidala bere amak nahiago zituela emakumeak gizonak baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Badut uste Karlos Santamariaren eta berak miresten zituen pentsalarien hausnarketak eta aholkuak kontuan hartzekoak ditugula baitezpada.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Badut uste, ororen buru, hau dela gure herriak behar duen justizia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Akademikoek uste dute enpresa munduko behar zuzenak enpresaburuek berek bete behar dituztela, eta unibertsitateak, aldiz, une jakin bateko behar horien gainetik egon behar duela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Bueno, aurrera jarraituko dut, Llumek uste zuen bera Triniti zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 16. orr.

Uste genuen bere ahizparen gaixotasunaz jabetu gabe zegoela, ez zela konturatu aurreko gauean etxean izandako zalapartaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Uste dugu Asisko Frantzisko "ondasun unibertsala" dela, garai guztietako eta edonongo gizon-emakumeen ondarea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Zer uste duzu, ba, lehen orain bezala ibiltzen ginela, jendea bereizi egiten dela gauzak ondo ez di-hoazkion bezain laster?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.

Nik ere hala uste dut, arrazoiak asko izaten direla beti -esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Hoteleko Land Roverra dela uste dut", esan zuen Lubisek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Hori eta besterik ez dela, uste dut, lehen klase-ordua baino lehen tabernara etorri eta peta bat erretzen duten gazteenganako haien gorrotoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Zergatik uste zuten denek aitona gure aita eta osaba Benjamin jaio baino lehen hil zela?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Nik zera uste dut: mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela, eta ez...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Baina obedientzia gorena, non giza izaera eta irizpideek ez duten lekurik, hau uste zuen zela: hots, "Jainkoak inspiraturik, fedegabeen artera" joatea, bai lagun hurkoen salbazioagatik, bai martiritzaren desiragatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 375. orr.

Zintzo hiltzen direnek sari bikaina izanen dutela uste baitzuen, burutapen santu eta ederra izan zen hura.  Elizen arteko biblia   2 M 12,45

Gure seme-alabak zu bezalakoen eskuetan uzten ditugu, zuengan fida gaitezkeela uste dugulako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Justu-justu, baina gaindituko dudala uste diat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.

Aldatu dena ni naizela uste dut: soluzio errazena hori da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,12

Izan ere, egia argitaratzea sarri askotan arriskugarria zela uste zuen hark.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Benetan esaten dizut, Gwendolen, ez dut uste hau inola ere onar dezakedanik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 59. orr.

Halaber dut uste ezen amodioa sentitu denetik beretik, amodio hori barreiatzen dela adiskidantzaraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Belaunaldi honek ez du uste hainbeste biziko denik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Ez uste izan, gero, gizakiak bakarrik ari direla elkarrekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Ez beldurtu; ez uste izan ikusten duzuena ameskeria denik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Tranbia batekin ere ezkonduko zen hortik etekinik aterako zuela uste izan balu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Soldadu horiek ez ziren ausartu haren atzetik ibaira sartzen, eta, gainera, zaldiarekin batera ito zela usteko zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Bertzenaz, ez zenukeen usteko hobenak eskubide bilaka zenitzakeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

3 (beste aditz baten era burutuari dagokiola).

Ikusi uste dut oraino, gizon mehar handi txima-luze hari eskua emanik, urrats bakoitzean estropezuka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Batzuetan ere dolutzen zintuela ikusi uste izan dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Hersten ditut begiak, eta bertatik Danceny ikusi uste dut; oroitzen ditut haren erranak, eta aditu uste ditut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Tomek Harryri buruz jakin uste zuen ia guztia gezurra zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Maiz gertatzen da ulertu eta jakin uste duguna, ikasleei azaltzeko orduan, kolokan agertzen zaigula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Haatik hark baino hobeki jakin uste dut zer behar den egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Munduaren betierekotasuna frogatu uste dutenek denbora infinitua dela diote.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Aurpegi utziago batzuetan tristura izpi bat irakurri uste nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Gorpua soilik lurperatzeko agindu eta zerraldoan sartuta hilobiratu baitzuten Montparnasseko hilerrian, legeak esaten duen bezala, batek erabaki uste baitu, baina inoren legeak baitu agintzen, agindu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Norbait handik igaroz gero, italiar armadako bi erretiratu ikusi usteko zuen, antzinako goi mailako estrategiako ikastaro osagarri batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

4 (laguntzailea ezabaturik)

Hezgaitzak dira, eta nik uste hala izana nizala ene bizi guzian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

Haren itxura eroso eta lasaiak are gehiago nindukan, nik uste, harriduraren harriduraz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Zuk uste bezala, emakume hori luxuzko prostituta bat zen, zinemagintzan huts egindako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Gogotik dut aitor ezen hasieran nik uste baino askoz itxura hobean agertu zinela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 232. orr.

Makinak, hala ere, haiek uste baino egun bat lehenago ailegatu ziren herrira, eta uste baino jende gutxiagok parte hartu zuen, azkenean, ekintzan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Hainbeste eta hainbeste erokeria idazteko aukera opa izan bainion nik, batere uste gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

Onartu behar baitut agian uste gabe lagundu niola patuari bere lana betetzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 383. orr.

Zientziaren aurrerapena ikergune pribatuetan oinarritzen denean arazo handiak sortzen ahal dira, uste gabean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Uste gabeko hitz horiek harritu ninduten eta denbora berean errealitate latzera itzularazi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Zer funtsean abiatuak ginen elkarrekin, uste gabetarik elkar ezagutu ondoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Men egin nion, edo men egin uste izan nion bederen, ahaide agurgarri bati neure begikotasuna agertzeko plazer arras natural eta arras zilegiari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Kosta zitzaidan, hala ere, tabakoa uztea, ez uste.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

5 uste izatea.

Horiek horrela, objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da, izan daitezen aktualak edota posibleak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Ezerezak zerbait adieraz dezakeela ustea, frantsesezko sintaxiko gertaerarekin erkatzetik datorkigu, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Umekeria litzateke hitza puntu bateraino soilik alda daitekeela ustea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Eskutik tira egiten zidan ustean tira egingo ziola akaso tia Celiak patrikan nuen eskularru hari, azken momentuan, gorputza utzi eta beste zerbait bihurtzen ari zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.

Bizia galtzen duenak, bizia eman ustean, heriotza ematen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Eta bere burua hiltzen dik zintzatu ustean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Ivan Ogareff lurretik jaiki, eta, itsua aise menderatu ustean, eraso egin dio.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.

Kaioen hegalen modura, beti lepoaren atzean igarriz eta airean izen baten oihartzuna aditu ustean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Halako batean, zerbait irabazi-ustean galtzen ari zarelako sentimenduak harrapatzen dizu pixkanaka burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

6 ustez (aditzaren era burutuaren eskuinean) uste izanik. ik uste 14; ik beherago 8.

Zer da bada behera-behar ituna argitu nahi genukeena, argitu ustez, gero eta ilunago gordetzea!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Desoreka haren kinkatik libratu ustez, egun batzuetan oroitzapen maiteenei atxikitzen saiatu nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Zoritxarrekoa zu, zoritxarrari ihes egin ustez etxea bidegabeko irabaziz aberastu duzun hori, gordeleku segurua eduki ahal izateko!  Elizen arteko biblia   Hab 2,9

Euskal esentziak berritu ustez oraindik hola eskean ikustean, pena ematen didate.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 83. orr.

Aita zenari, lagundu ustez, enbarazuka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Zinezko banidade zaildu gordea baino askoz nazkantegoa duk nork bere "egoa" apaldu ustez harrotu egiten duen banidade populatxero hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.

7 gutxien ustean (2 agerraldi, 2 liburutan; orobat gutien ustean 76 agerraldi, liburu 1 eta 71 artikulutan; gutxienik ustean 2 agerraldi liburu 1ean eta gutienik ustean 13 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan) gutxien uste denean.

Gutien ustean badira gertakari hitsak!  Herria   2005-09-29

Beste errateko guztiak uzten ditut, gutien ustean, buruz buru mintzatzen ahal garen eguneko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Piskanaka okertu eta, halako batean, gutxien ustean, lurrera amiltzen da.  Elizen arteko biblia   Is 30,13

Eta gutienik ustean, indar ikaragarri bat eginez, pollikiño, pollikiño, erran zuen: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Goiz batean, gutxienik ustean, aireplanoak agertu ziren zeru oskarbian eta dinbili danbala hasi ziren kanpaiak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.

8 ustez eta uste izanik. ik gorago 6.

Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

"Igarailea" izen gaintikoa haütatü nüan, ustez eta laster gazte batek edo gazte talde batek hartüko zeitadala segida.  Herria   2001-01-25

Seme-alabetan inor ez ginen kontra agertu, ustez eta salmentaren irabaziez apartamentu tiki eta erosoagoa erosteko baliatuko zela, hiriko auzo berriren batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Berehala damutu nintzen, ustez eta liskarren bat piztuko zela atsoarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Begiak hetsi zituen, eta kuxian ireki ustez eta zoramenaren menpe zegoela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

-Eta nik ez banu mezurik igorri Loretxori, ustez-eta ez zinela zu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Batzuetan, ustez eta klasean zegoela edo, Abel eta niri, azkenik irakurria zuen liburuaren istorioa xeheki kontatzen zigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

Etorri nintzen, beraz, ustez eta auzia bururatuko zen sei hilabete barne, edo zortzi hilabeteen buruko, gehienez ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 209. orr.

Gauzak diren bezala erraiteko, 36ko bataila galdua genuen euskaldunak, 40ko bataila galdua zuten frantsesak bezala, zinez boztu ginen, ustez eta 45eko amerikarren eta sobietarren garaipena nolazpait gure garaipena ere zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Joanesek ogia ez zuen irentsi, ustez eta goiz hartan ez zen akituko eta ez zuen energia poxi haren beharrik sendituko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 168. orr.

Horrengatik bainaute haiek nihaur neurtzen, ustez eta gehiegi maitatzen, ohoratzen, goresten eta ospatzen dudan Portugaleko Inperioa, nahiz argi ageri den erresuma hori eta horren historia ezagutzen dutenen arabera, labur eta zuhur mintzo naizela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.

[ustez-i dagokion konbinatoria osoa uste sarreran dago]
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aditu uste (11); askok uste dute (27); askotan uste (10); aurkitu uste (20)

badaudela uste du (11); badela uste du (11); badut uste (27); baietz uste (111); baietz uste dut (86); batzuek uste dute (30); beharra dagoela uste (15); beharra duela uste (10); beharrezkoa dela uste (21); benetan uste (45); benetan uste duzu (10); beti uste izan (21)

dagoela uste du (101); dagoela uste dut (37); daudela uste du (18); daudela uste dute (15); denek uste zuten (13)

eduki uste (14); egin uste (19); egokia dela uste (14); egon daitekeela uste (15); egongo dela uste (21); egongo direla uste (12); entzun uste (24); entzun uste izan (11); eskubidea dutela uste (11); etorriko dela uste (10); ez baitzuen uste (20); ez baitzuten uste (13); ez diat uste (92); ez dinat uste (20); ez du uste (174); ez duela uste (31); ez dugu uste (93); ez duk uste (16); ez dut uste (1449); ez dute uste (57); ez dutela uste (16); ez duzu uste (79); ez duzue uste (10); ez genuen uste (20); ez nian uste (14); ez nuen uste (143); ez uste (172); ez uste izan (45); ez zuela uste (30); ez zuen uste (98); ez zuten uste (18); ezagutu uste (12); ezetz uste (22); ezetz uste dut (10); ezinbestekoa dela uste (14)

garaia dela uste (22); garrantzitsua dela uste (17); gaudela uste dut (17); guk uste dugu (36); guk uste genuen (16); gutxien uste (44); gutxiena uste (14)

hala uste (275); hala uste dut (57); hala uste izan (22); hala uste zuen (25); halaxe uste (22); hasieran uste (48); hasieran uste baino (12); hik uste duk (16); hori uste dut (25); hori uste duzu (10); horixe uste (24); horregatik uste (54); horregatik uste dut (20); horrela uste (27

igarri uste (9); ikusi uste (87); ikusi uste izan (37); ikusi uste zuen (11); iritsi dela uste (9); izan daitekeela uste (67); izan uste (25); izan zela uste (56); izan zirela uste (13); izan zitekeela uste (16); izan zuela uste (9); izanen dela uste (17); izango dela uste (121); izango uste (17)

jakin uste (10); jaurlaritzak uste du (13); jendeak uste du (23); kontrakoa uste (17)

lagun dezakeela uste (9); nagoela uste (33); nagoela uste dut (16); nahikoa dela uste (9); nengoela uste (21); nik hala uste (14); nik uste (1612); nik uste baietz (10); nik uste dut (478); nik uste nuen (88); nola uste (18); non uste (17)

ona dela uste (22)

poliziak uste du (10); posible dela uste (14)

sumatu uste (19); sumatu uste izan (12); ulertu uste (15); unea dela uste (9); uste al duk (25); uste al duzu (160); uste al duzue (16); uste arren (18); uste badu (69); uste badu ere (22); uste baduk (9); uste badute (37); uste badute ere (10); uste baduzu (38); uste baduzue (13); uste baietz (10); uste baikenuen (10); uste baino (895); uste baino azkarrago (9); uste baino errazago (26); uste baino gehiago (101); uste baino gutxiago (20); uste baino handiagoa (12); uste baino hobeto (35); uste baino larriagoa (14); uste baino lehen (14); uste baino lehenago (48); uste baino luzeago (10); uste baino zailagoa (12); uste bainuen (41); uste baitu (92); uste baitugu (23); uste baitut (56); uste baitute (66); uste baitzuen (92); uste baitzuten (41); uste baldin (17); uste bazuen (24); uste bezain (86); uste bezala (43); uste bide (14)

(12); uste da (106); uste den (19); uste dena (14); uste denez (11); uste diat (181); uste dik (16); uste dinat (43); uste dit (23); uste ditek (9); uste dot (30); uste du (2957); uste dudalako (23); uste dudana (14); uste dudanez (24); uste duela (35); uste duelako (47); uste duen arren (10); uste duena (41); uste duenak (25); uste duenaren (12); uste duenean (22); uste duenez (16); uste duenik (14); uste dugu (555); uste dugulako (27); uste dugun baino (12); uste duguna (20); uste duguna baino (10); uste dugunean (13); uste duk (147); uste duk hik (14); uste dun (23); uste dut (4317); uste dut badakidala (16); uste dut baietz (37); uste dut ezen (30); uste dut ezetz (16); uste dute adituek (48); uste dute askok (9); uste dute batzuek (13); uste dutena (12); uste dutenak (38); uste dutenek (19); uste dutenez (25); uste duzu (830); uste duzu zuk (24); uste duzue (126); uste duzuna (12); uste duzunean (12)

uste eta nahi (9); uste ez bezala (18); uste ez zuen (12); uste gabe (9); uste gabean (30); uste gabeko (51); uste gabekoa (12); uste gabetarik (61); uste genian (9); uste genuen (172); uste genuenean (10); uste ginuen (10); uste huen (20)

uste izan (732); uste izan arren (14); uste izan baitzuen (12); uste izan da (20); uste izan du (24); uste izan dugu (14); uste izan dut (44); uste izan dute (19); uste izan nuen (99); uste izan zuen (148); uste izan zuten (34); uste izanda (16); uste izanen (10); uste izanez (9); uste izango (65); uste izango du (12); uste izanik (17); uste izatea (78); uste izateko (63); uste izatekoa (65); uste izatekoa da (30); uste izatekoa denez (11); uste izatekoa zen (9); uste izaten (65); uste izatera (15)

uste nian (71); uste ninan (26); uste nuelako (17); uste nuen (637); uste nuen baino (10); uste nuen nik (21); uste nuena (27); uste nuena baino (13); uste nuenean (22)

uste ohi (16); uste omen (9); uste ote (43); uste ote zuen (14)

uste ukan (37); uste ukan zuen (9)

uste zen (68); uste zena (12); uste zenuen (43); uste zenuten (9); uste zian (11); uste zuela (38); uste zuelako (32); uste zuen (573); uste zuena (29); uste zuenean (15); uste zutelako (14); uste zuten (342); uste zuten baino (11); uste zutena (23); uste zutena baino (11); uste zutenak (11); uste zutenean (12)

ze uste (11); zegoela uste izan (14); zegoela uste zuen (14); zer uste (408); zer uste du (14); zer uste duk (74); zer uste dun (11); zer uste duzu (158); zer uste zuen (25); zera uste (9); zeren uste baitut (9); zergatik uste duzu (39); zientzialariek uste dute (15); zinez uste (25); zuk uste baino (12); zuk uste duzu (48); zuk uste duzun (15); zuk uste duzuna (11)

usteko du (11); usteko dute (14); usteko duzu (12); usteko zuen (16); usteko zuten (13)


usteategi ik ustiategi.

ustebako 1 izond ustekabekoa.

Kode bat, osoena dela eman arren, amaitu berri gertatu eta laster ditu eskura magistratuak mila galdera ustebako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

Ez gara fio, ez baita erraza fiatzen, eguraldiaren koska nabarmen bezain ustebakoekin neguaren bihotzean eguzkia fanfarroi ibiltzen hasten denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

-Utzi txantxak, Mentxu, sorpresa bat daukat zuretzat, ustebakoa guztiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Hermitage dela eta, ustebakoena geroago kondatu didate.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 241. orr.

2 (izen gisa)

Ustebakoa hartu zuen, geltokia ez zegoela gailur-gailurrean ikusi zuenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Eta, azkenean, -ha ustebakoa!-, Rufinok ez deutsaz, ba, hamabi mila pezeta emoten, egun bakotxeko sei mila?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.

3 ustebakoan adlag ustekabean.

Georgiren galderak ustebakoan harrapatu ninduen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Italierazko edizioan aurkitu ez zenituen, edo irakurriaren akordurik behintzat ez zeneukan egilearen ohar honek hunkitu zintuen ustebakoan: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.


ustedka adlag Usted trataera erabiliz.

Fraideek ustedka hitz egiten ziguten, eta baita guk haiei ere noski.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 154. orr.


ustegabe ik ustekabe; uste izan 4.

ustegabeka ik ustekabeka.

ustegabekeria ik ustekabekeria.

ustegabetu ik ustekabetu.

usteka adlag

Bultza-usteka ari zatzaizkit.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 53. orr.


ustekabe (2028 agerraldi, 222 liburu eta 439 artikulutan; orobat ustegabe 186 agerraldi, 24 liburu eta 124 artikulutan) 1 iz espero ez den gauza edo gertaera. ik ezuste.

Berehala konturatu nintzen haien ustekabe hartan bazuela gure janzkerak zerikusia.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Ustekabea eta amorrazioa uztartzen zituen imintzioa egin zuen gizonak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Ustekabeak eta ikarak bat egin zuten Etienneren begi gorrietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.

Komunistek beti ildo bera segitzen dute, borrokatzen gaituzte, zentralistak dira; ez dago ustekaberik.  Berria - Mundua   2004-04-13

Ustekabea izan da, ordea, 60 urteko abokatua garaile ateratzea.  Berria - Mundua   2004-01-21

-Ez da ustekabea izan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 147. orr.

XIX. mendean, gerlako desertore, errefuxiatu edo ihesliar mota guztien aztarnak bil bagenitza, ustekabeak izanen genituzke.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Eliza dagoen auzora joatea erabaki nuen, Elizmendira, herriaren goiko aldera, eta hantxe gertatu zen ustekabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 41. orr.

-Ustekabea eman nahi nian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

Ustekabe bat ematearren, andrea eta umea beste leku batean utzi eta bere amaren hotelera joan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Koadernoa ireki zuenean hartu zuen bigarren ustekabea, aurrekoa baino handiagoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Modu askotan adieraziko dute, keinuz, irribarrez, protestaz, haiengandik jasotzen duten ustekabe, harridura, sufrikario... inpresioa.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 101. orr.

Ustekabea hurrengo egunean jaso nuen, laguna bere juzkuarekin etxera etorri zitzaidanean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Ustekabea pasaturik, nekatuta sentitzen zen bat-batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Agerrek ahalegina egin behar izan zuen bere begiek ustekabea sala ez zezaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Honen aurpegian ustekabea eta nazka nahasirik ageri dira zizak hartzeko unean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Ustekabea, hainbertze urteren ondotik, behialako nagusiaren iloba kozkortuarekin berriz ere topatu izanak ekarriko zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Hamazazpigarren hilketa gertatzen denean ustekabe bat gertatzen da Pioletadun Hiltzailearen kasuan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 67. orr.

Goizean iratzartzean aldamenean gorputz biluzi bat ikusi eta sentitzeko ustekabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.

Emakumearen ustekabea dastatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Istant bat baino ez zen izan, hiriko soldaduak, ustekabea gaindituta, piratei orpoz orpo jarraitzen baitzitzaizkien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Txirrina jo eta... hura ustekabea! Ikustekoa zen amaren piura!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

-Hara, hau ustekabea! -esan zuen neska luzeenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Ustekabea alde izanen dugu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Ustekabeak emango digu abantaila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

Ustekabeak harri eginik utzi du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Transakzio-asmoa, espekulazio-asmoa eta ustekabeei aurre egiteko zuhurtzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Ustekaberako leku gutxi uzten du Vatikanoaren protokoloak.  Berria - Harian   2005-04-05

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aitari so egin zion, eta ustekabe handia hartu zuen ohartu zelarik leinuru gabeko begi haiek negarrez hanpatuak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Ustekabe handia espero zuen berak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Euskaldunon Egunkaria ixtea ustekabe handia izan zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.

Pentsatzekoa denez, ustekabe ederra hartu nuen Angelak italiar bizardun hura aitaordea zuela jakinik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Benetan, ustekabe galanta hartu nuen, hain zinen gazte, hain eder, hain planta oneko eta dotore.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Ustekabe ttiki bat nuen zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Eguneko ustekabe atsegina.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 246. orr.

Ustekabe desatseginei kontra egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Ustekabe on gutxi emango ditugu hurrengo urteotan geologo eta geofisikook.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Esan nahi da klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena, eta horren ondorioz ustekabe txarra hartu genuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Ustekabe gaiztoen beldur baitzen, aitzindaritzan txandakatzera behartu gintuen hiru euskaldunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Koloreak zituen ahotan Virgilek etengabe, ikuspen berrien ustekabe kromatikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Sekulako ustekabe atsegina izan zen guretzat haren berehalako onarpena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

Baina zergatik bat-bateko ustekabe hura?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustekabe-oihu bat jaulki zuen Dolcinok, otarrea pausaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Ustekabe adierazpen itxurati hark ez zuen Husaini oharkabean utzi, eta jarraitu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Ustekabe itxurak eginez hartu dut Tomek luzatu didan aparailua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 187. orr.

Ustekabe andana harrigarri bat, bistan denez inolako proiektutatik, inolako planifikaziotatik etor ez zitekeena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Ustekabe-uzta ederra etorri zen hortik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Beste ustekabe mota bat, lan horretan guztian agertu dena: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Begi bistakoa da ezingo zela jada lortu ustekabe-efektua deitzen dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.

4 (izenondo gisa)

Aldaketa hau bere bizitza guztian egunero gertatzen den arren, ez da hartara ohitzen, aldaketaren ondoeza beti leku ustekabeetatik eta arrazoi ezberdinengatik bailetorkion. Ez nekien Umberto ere haren kasta berekoa zen, erreakzio ustekabeenak eragiten dituen gaitz bereziren bat ote zebilen Triesten, edo, besterik gabe, ni nintzen erotzen hasita zegoena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

5 (adizlagun gisa)

Herri ordezkaria ustekabe etortzeak une hori hurbilagotu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Bat-batean eta ustekabe menditik eroritako gizartearen beste geografia apaingarri bat izango balitz bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

6 ustekabean adlag espero izan gabe; oharkabean.

Ustekabean, Bagotti harri baten antzera erori zen lurrera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Ustekabean, tristurak harrapatu ninduen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

Mikel Lasaren bi bertso etorri zitzaizkidan ustekabean -edo zoroz, edo zoriz; ez dakit- Pavese eta Calvinoren hitzei konpainia egitera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.

-Ustekabean izan zen -esan nion-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Ustekabean hurbildu eta larrua kendu zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Egunsentiak ustekabean harrapatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Ustekabean harrapatu duzu torturatzailea, eta harrituta daukazu begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.

-Ez da jaio ustekabean harrapatuko nauenik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 31. orr.

Bat-batean, denak ustekabean harrapaturik, hodeietan sortua bezala, kanpaitxo baten dilin-hots etena aditu zen kanpoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Hamida, ustekabean hartua, ez hitz ez hitzondo ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 335. orr.

Ustekabean aditu zien gizon eta emakume haiei elkarrizketa puska bat bezpera gauean, eta orain aukera zeukan berriz ere zertaz ari ziren jakiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Neskatxoak, hain bat-bateko aldaketak ustekabean hartuta, ihesari eta negarrari eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak, edota bera ustekabean harrapatzen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Zenbait egunetan egunkariek ez zuten ezertxo ere aipatu, eta ondoren, ustekabean, argazki hura, ospitaletik irteteko unean hartua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Cioranen bila nabilela, ordea, Cesar Vallejoren hilobia topatu dut lehenbizi ustekabean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.

Hori izango litzateke mediku bat ustekabean gaixo baten sabelean joskura itxi eta barrenean gelditu dela esatea bezala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Hizketan edo idazketan (ustekabean lerratu naiz letretaraino) ari direlarik, gehiago dirudi beti zerbait aipatzen ari direla, esaten baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Ziur zen azken horiek ez zirela ustekabean aipatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Hirurogeita hamabi ordu baino denbora gutxiagoan bigarrenez, begiak malkoz bete zitzaizkidan ustekabean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Fededün güziek badakigü ez zela ustekabean zelütik erori Jesüs haurra, planetaz tronpatü liztekean "marziano" bat bezala.  Herria   2003-12-11

-Futxo!! -atera zait ustekabean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 123. orr.

Leihotik ustekabean sartu den txori galdu bat egozten den bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

Baina filologoa azkar asko ohartzen da ez dela hori bere saila, etsai-lurrean sartu dela ustekabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Errebolberra garbitzen ari zinela Gorky zure gelara sartu, zu ikaratu eta ustekabean errebolberra disparatu eta izpiritu santuaren obramenduz bere bihotzean asmatu zenuela sinestea nahi duzu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

Baina zer sinestarazten digu bada herriaren iritzi ustekabean gidatu horrek, ez bada gertaeren parekotasun miresgarria?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.

7 ustekabeko izlag

Ustekabeko bisita egin du lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-04-11

Dena ustekabeko ekintzen katea izan zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 212. orr.

Bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Ustekabeko arazoren bat jar dezake agerian simulazio horrek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

Igande gaua zen eta ustekabeko intsektuak topatu genituen gero Santutxuko kaleetan gora gindoazela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

Ustekabeko bisitariak izango zituelakoan, Aitak gordetzeko agindua eman zion semeari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Berehala deitzen dio aitak -oraindik otoitzean ari zen-, eta ustekabeko sendaketaren poza iragartzen dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Atzo, ustekabeko zorion-unetxo bat izan nuen; halaxe, motiborik gabe.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 61. orr.

Ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Ai miraria, ai ustekabeko poza!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Iluntze batean ustekabeko susto ederra hartu zuen neskato enamoratuak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

7a (izenondo gisa)

Keinu ustekabeko bat, hitz itsumustuko bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.

Egoera berezi eta ustekabeko honetan baimena duzu zure izeba Augustari musu emateko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 162. orr.

Alegiazko baldintzaren erabilera ustekabeko eta egoki horrek txundituta, buruari eragin zioten Ruche jaunak eta Léak, biek batera, mirespenez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Raimundo Silva ez dago lasai, baina lasai dagoela ematen du, elkarrizketak hartu duen norabide ustekabekoak eragiten dion nahasteari esker.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Del Vallek, Weberren erreakzio ustekabekoak harriturik, horman zintzilik zegoen sastagai landu bat seinalatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.

Kalifaldiaren historian inperiogileek kontu handiz zertutako politikak [...] erlijio nagusi baten ibilketa errazteko ondorio nahigabe eta ustekabekoa izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Christianen erantzunak, guztiz ustekabekoa izan zelako-edo, harri eginda utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

1995ean, Bartzelonan, izugarrizko ekaitzaldia: hildako bat eta egundoko kalte ustekabekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

8 (izen gisa)

Zabaldu zuenean, hara ustekabekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Orduan hasi ziren ustekabekoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Ustekabekorik ez nuen nahi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.

Zergatiaz galdetu, eta ustekabekoa hartu nuen: "Ama begi-okerra nuen, eta, jakina, ezin maitatu!".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Bada azken ustekabeko bat gure zain, eta hain izango da handia [...] non ez baitugu beste aukerarik arratsalde horretan bertan bidera ateratzea baizik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 235. orr.

Errebeldia bere hutsean ez da aski gizarteak ezartzen dituen ustekabekoak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Ez genion garrantzi berezirik eman ustekabekoari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Ikusi beharreko guztiak ikusi dituzula uste duzunean heltzen da ustekabekorik handiena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Di Stefanoren eta zirujauaren ustekabekoa izugarria izan zuan, baloiaren tripak urrezko txanponez beteta aurkitu ez zitiztean, bada...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

7 ez-ustekabeko izond

Ustekabeak gure bizitzako gauzarik ez-ustekabekoenak direla zioen Julio Cortázarrek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ustekabe atsegina (6); ustekabe bat (12); ustekabe ederra (10); ustekabe ederra hartuko (3); ustekabe galanta (8); ustekabe handia (27); ustekabe handia hartu (3); ustekabe handia izan (12); ustekabe handia izango (4); ustekabe handian (3); ustekabe handien (3); ustekabe handien gaua (3); ustekabe handirik ez (3); ustekabe nagusia (3); ustekabe txiki (3)

bigarren ustekabea (3); egundoko ustekabea (3); eguneko ustekabea (4); erabateko ustekabea (3); hau ustekabea (4); hauteskunde hauetako ustekabea (3); hura ustekabea (4); orduan ustekabea (3)

ustekabea eman (21); ustekabea eman du (4); ustekabea ematea (3); ustekabea emateko (5); ustekabea gaindituta (3); ustekabea hartu (8); ustekabea hartu zuen (3); ustekabea izan (42); ustekabea izan da (11); ustekabea izango (4)

erabat ustekabean harrapatu (4); etsaiak ustekabean (3); guztiz ustekabean (8); hain ustekabean (6)

ustekabean agertu (5); ustekabean eginiko (3); ustekabean eraso (7); ustekabean etorri (6); ustekabean galdu (3); ustekabean gertatu (4); ustekabean harrapatu (147); ustekabean harrapatu ninduen (21); ustekabean harrapatua (6); ustekabean harrapatuko (9); ustekabean harrapaturik (9); ustekabean harrapatuta (8); ustekabean harrapatzea (3); ustekabean harrapatzeko (8); ustekabean harrapatzen (17); ustekabean hartu (10); ustekabean hartu ditu (3); ustekabean heldu (4); ustekabean hil (3); ustekabean iritsi (5); ustekabean pasatu (3); ustekabean sartu (3); ustekabean topo egin (4)

ustekabearen ondoren (3)

ustekabeko bisita (10); ustekabeko bisita egin (3); ustekabeko emaitza (4); ustekabeko erantzuna (3); ustekabeko galanta (5); ustekabeko garaipena (5); ustekabeko garaipena lortu (3); ustekabeko ondorioak (4); ustekabeko poza (5); ustekabeko topaketa (3); ustekabeko zorion (3)

guztiz ustekabekoa (5); hara ustekabekoa (3); ustekabekoa da (3); ustekabekoa eta (4); ustekabekoa izan (19); ustekabekoa izan zen (10)

ustekabekoaren ondotik (3)

ustekabekorik handiena (3)

ustekaberen bat (5)

ez da ustekaberik (4); ez zen ustekaberik (12); ustekaberik eman (3); ustekaberik espero (3); ustekaberik ez bada (3); ustekaberik ezean (8); ustekaberik gabe (7); ustekaberik handiena (8); ustekaberik izan (15); ustekaberik izan ezean (3)

ustekabez baizik (3)


ustekabeka (corpusean ustegabeka soilik) adlag ustekabean.

Betbetan joan zauku Jean Hirigoyen, Asiako misionesta, ustegabeka bezala, diskretuki, bizi izana zen bezala funtsean.  Herria   2001-07-19


ustekabekeria (corpusean ustegabekeria soilik) iz ustekabe gaitzesgarria.

Lehen, uste zuten anitzek arabiarren jukutria zitekeela Ibañetako ustegabekeria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Orduan, bai, ustegabekeriak...  Herria   2005-09-29

Ustegabekeria bat erraiten edo egiten düalarik norbaitek, adibidez, edo bestenez, besta batetan, hasten delarik norbait... astokeria erraiten-edo hola.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 110. orr.


ustekabeki adlag ustekabean.

Geroago bere buruari gangster eta neska-bahitzaile deitu bazion ere, jasailearekin egoteak berak, halako neska ongi hezia eta ustekabeki hain atsegina zen batekin, animoa bizkortzeko eta, botika bailitzan, bere depresio hasi berriari aurre egiteko balio izan zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.


ustekabekotasun iz ustekabekoa denaren nolakotasuna.

Inork ez die buruan sartuko argazki batek jeinuak duen ustekabekotasuna izan lezakeenik, inor ez baitago horretaz konbentzituta, nik dakidala behintzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.


ustekabetasun iz ustekabea.

Horrek esan nahi duena da ustekabetasuna erlatiboa dela, gizakiengan egiten den froga delako benetan balio duena.  Berria - Gaiak   2006-03-26


ustekabetsu izond ustekabez betea.

Zeren eta, hau nekien, hura nekien, baina ez nekien ezen neure bizitzako ustekabekorik ustekabetsuenaren aitzinean nengoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.


ustekabetu, ustekabe(tu), ustekabetzen (orobat ustegabetu) 1 du ad ustekabea eman.

Antonio Musu-triste ustekabetzeko poz tikia eman nion neure buruari: sartu eta garagardoa eskatu nuen, jakineko ginebrakadaren partez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Ez nuen ustekabetu. Hura janztean, ohiz kanpoko kargak ustekabetu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Txito bustia, itsumustuan harrapatu duen eraso hark bere zentzua ustegabetu bailuen, basoaren bila hasi da, lurrean aztarrika.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Ustekabetua behatu nion, gordinegi uste-eta ateraldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

2 (era burutua izdnondo gisa)

Haren keinu ustekabetuak eman zidan nire ausarkeriaren neurria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Haren aurpegi ustekabetuari zirika aitzindu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.


ustekari iz itxaropena.

Ekoizpen mailan, jatorriz hiritar diren familiek ondorio onak ardiesten dituzte eta laborari izaiteko laborari seme edo alaba izan behar zelako ustekaria deusezten.  Herria   2005-10-06


ustekeria 1 iz uste hutsala.

Hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Ustekeria horretan tematuz, batzuk heldu ziren sinestera, halaber, Jainkoa (gorets bedi!) askotariko elementuz osatua zela, bere esentziaz eta horri gehituriko beste gauzez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

Ezagutzen dut haren ustekeria, eta egiteek ez diote urrik ere ematen haren esan harroei.  Elizen arteko biblia   Jr 48,30

Goiz hartan oren baketsuak pasatu nituen, eta ustekeria ere izan nuen afera arrañatuko zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Asmatutako istorio sinestezinak kontatzen dizkiot aztiez, nik sinetsiko banitu bezala, eta berak irri egiten du eta ene ustekeria horiek burutik kentzen saiatu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.

Nire amaren ustekeria sozialak, hiri zorritsu honetan beste gela bat edukitzeko aukera, altzari txukunak eduki eta bisitak etxean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Hau erabakitzeko beharrezkoa da estatutu ahalik eta zehatzena eta ustekeria gutxikoena egitea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Auzoko eskusoinu batek infinituki ekiten zion La Cumparsitari, kantu zaharra delako ustekeria irentsarazi diotelako hainbat jendek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

Sarritan alferreko lana da gaixo hori mundu-ikuspegi osasungarri eta bizimodu egoki batera ekartzen saiatzea, gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ustekeria-bekatua ere egin dut, pentsatzen bainuen merezi nuela Jaungoikoak nire burua argitzea neure grinak erabat menderatzeko lain.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.


ustekizun iz ustea.

Ustekizunak baizik ez dira horiek denak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Antzinako iduripen eta ustekizun beretan dago hemen Etxepare, nahiz [...] Bidasoaz haraindira hurbilagotik behatzen hasi den, eta Euskal Herriaz duen ikuspegia aldaraziko diote orduan Hegoaldeko gizon bakar batzuen urratsek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

Munduaren betierekotasuna onartzen duen aurkariak pentsatzen baitu munduaren ez-existentziaren irudimenezko ustekizuna, irudimenera etor lekigukeen beste edozein gauza ezinen ustekizuna bezalakoxea dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.


ustel 1 izond gai organikoez edo izaki bizidunez mintzatuz, hondatu edo galdu dena, eskuarki kiratsa dariona.

Harago, aza garratzen usaina, sagar ustelena, simaurretara botatako uraza eta porruena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Frijitu itzazu bi arrautza ustel.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Ez dit esan, bada, arrain ustela besterik ez dudala saltzen!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Ogi lizuna eta haragi ustela jaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

-Azkar puta barreiatu duk haragi ustelaren kiratsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Kilometroak, haragi puska ustel baten ordez, urrea garraiatzeko prezioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Puska bat haragi ustel eskuan zutela itzultzen baziren bastizetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Ez da sinestekoa gorpu ustelak noizkoak diren asmatzeko daukan trebezia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Harrez beteriko gorpu ustel bat besterik ez zuten ikusi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Nekazari itxurako hiruzpalau gizon ikusi zituenean uholdeek ekarritako txahal erdi ustel bat bide bazterrean larrutzen, hesteak irauli eta oka hasteko zorian egon zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.

Kur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Marrubi ustelezko konpotarekin jan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Ontziak arraro kokatuta, zurtoin ustelez beteak, kimuak zimelduta orbainen antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

2 irud/hed

Ezta hagin ustel bat ateratzera ere ez naiz joan ni medikuarenera neure garaian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Hodi ustel haiek nolatan eutsi zioten bere pisuari, horretaz mintzatuko ziren zaindariak aste osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Hondakinen harria da bere xedea, ur ustela bailitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.

Eman egin behar zaio, izan ere, lurrari; opa egin behar, gero zerbait kenduko bazaio, eta horregatik da lurra faltsua eta ustela nekazariarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Nola iritsi da guganaino Bilboko egunkari ustel hori?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 258. orr.

Mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Deitore eta zalantzen ur ustelean itorik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 176. orr.

3 (irud/hed gauza abstraktuez)

Buru usteleko jendea.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,8

Zingirek kirats ustela zabaltzen ditek, euriak beroa ematen dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Lizunkeriaren erresuma zen, tratu ustelak ziren nagusi, armak eskuan hartuta lapurtzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.

-Zorte zikin ustela Joe gizajoarena!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Zergatik dabiltza iskanbilan nazioak, eta asmo ustelak asmatzen herriak?  Elizen arteko biblia   Eg 4,25

Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak.  Elizen arteko biblia   Erm 3,4

Hiriaren hedatze azkar -eta hondarrean ustel- baten lilurapean presaka eraikitako bazter-auzoan ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Jokoa, droga, mafia: egoera sozial ustel baten osagaiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Bere lankideak trufatzen zitzaizkion, ez baitzuen mahai azpiko diru ustela onartzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 206. orr.

Mito alu ustel zikin bat!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 241. orr.

Gure euskara hau kontzientziaren laiotz ustelera kondenatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Ustela duk mentura, gerokoa dena.  Herria   2005-05-26

4 (irud/hed, pertsonez)

Ikusgarriagoa zen haren bisaiaren adiskide planta bat-batekoa, bere jabea bezain ustela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean.  Elizen arteko biblia   2 P 2,13

Horra nora iritsi den doilor ustel hau!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.

Bi errublo eta erdi kendu dizkidak arima bakoitzeko, zeken ustel horrek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Ama putaren kimu ustelak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

5 (adizlagun gisa)

Enborra ustel zagok; jo eta bota egin behar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Konprenitu nuen nire bizitza zuzentzeko anarterainoko saioak ustel gertatu izanak estrategiaren okerra baizik ez zuela salatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Bere asmoa ustel atera zitzaiola ikusirik [...] Anconara zihoazen itsasgizon batzuei berekin eramateko eskatu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Asmo guztiak ustel aterako zaizkie probetxu gabeko herri horrekin.  Elizen arteko biblia   Is 30,5

Iruñekoek, berriz, ustel eta koldar jokatu zuten, azienden pare.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Egia esateko, hire dosierra ustel arraio zagok.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.

6 (izen gisa) ik usteltasun.

Hilotz ustelkor bat ekoizteari 'bizia ematea' deitze horrek salatzen du hobekienik Ideia horren gezurra eta ustela. Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

-Eta zer bake izan dezaket nik Jainkoagandik -erantzun zuen legendunak haserre- bakea eta on guztia kendu baitit berak, eta ustelez eta kiratsez bete bainau?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 989. orr.

Gure ustela ez dela bertze alderat behatuagatik desagertzen, eta geure lohiarekin eta geure ustelarekin egin behar dugula aitzina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Batzuetan zapalduak bizi dira, urterik goxoenetan bortxatuak eta ustelera eramanak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Montzoiaren sasoia zen, ustelaren kiratsa betiko desagerrarazi eta giroa egurasteko sasoia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.

Ekonomia sozialista, Indian antolatu zuten moldekoa, funtzionariokeriaren eta ustelaren sinonimoa izan zen luzaroan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren ustel-usaina zabalduko da, kiratsak airea beteko du.  Elizen arteko biblia   Jl 2,20

-Ustel usain ttipi bat bada, ezta? -galdetu zion Ninak bere aitari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Irten aurretik, ezpainetara hurbildu nituen laranja pusketak: ustel zaporea zuten biek ere.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Eta ustel kirats itogarria itzuri zen luzaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Ohiko arrain-ustel kirats azkarra falta zen, ordea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Hartu arrain ustel puskak otarre zaharretan eta portuko bazter guztietan kokatu genituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.

Lasto ustel sunda halako bat, gurin pilen gezatasunaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

10 (uste-rekin lotua)

-Uste ustela, Léa! -esan zuen bozkarioz Ruche jaunak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Azkueren uste ustelak izan zituen Mitxelenak hizpide.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 114. orr.

Orduan, lehengo uste ustelak alde batera utzi ordez, zertxobait egokitu nuen nire teoria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 60. orr.

Usteak ez dira uste bezain ustel.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 119. orr.

Normandiarra konturatu zen Lisa ederrari maitalea kentzen ari zitzaiolako ustea ustela zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Usteak ustela duela erdia, bai eta ere buru bezainbat aburu badabilela munduan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Nahiago nuke nire ustea ere erdia ustel balitz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Guri hemen dagokiguna da arrazoiaren tribunalera jotzea, eta han zientziari gainera erortzen zaion epaia da usteari erortzen zitzaion berbera: erdia (pasa) ustela duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

"Uste dut", baina uste hori ez ote da ustela, eta gure sinestea alferra, haurreko gure intxaurrak maiz alferrak eta iharrak gertatzen zitzaizkigun bezala?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.

Bai, etorkizunari buruzko usteak ustel gertatu dira honetan ere: etorkizuna ez da ez garai batekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Usteak ustel, nik ez nuela ezer uste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?  Elizen arteko biblia   Si 2,10

Ez ote du, ordea, uste izango, nigan ipini zuen ustea ustel atera zitzaiola eta nik bere amari saldu niola?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Benetako Europako merkatu bateratua osatzeko diru bateratua beharrezkoa zelako ustea (nahiz eta uste hori, hein handi batean, nahiko ustela izan).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Zenbateraino zen ustela zerria hilik izurritea amaitu zelako ustea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Atal horretarako hautatua duen bigarren istoriotxoa izugarria iruditzen zaio, gaurko uste ustel-estaliekin batere bat ez datorrena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

Eta norberarena, galdu-uste ustela besterik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Uste-minak ustel.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.

11 pertsonez-eta mintzatuz, behar adina kemen, ausardia edo zintzotzasun ez duena.

Berekoia, diruzalea, zuria, ustela, oiloa... ez ziren edertzekoak Tomas Atondoren zer-nolakoak agertzeko ahotan erabiltzen zituenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Bertan behera uzten zuten zerbitzua eragozpenik ñimiñoena aurkitu bezain laster, bertan behera uzten zuten dena, edo, ezertaz arduratu gabe, alproja eta ustelen eskuetan erortzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

-Ostiajale ustela, ipurditik sartuko diagu hire saindu baten irudia!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Ttipi, ordukoz hila baitzen, "maritxu ustela".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

A zer ustel koadrila, halakoak esaten nizkion urketariari neure kolkorako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

12 alferrikakoa, huts egina, ondoriorik gabea.

Nire etxean ez zegok telefonorik [...] eta irratirik ere ez diat: munduko zarata ergel eta ustelei galarazi egiten zieat bizi naizen lekura sartzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Jokabide ustela iruditzen zitzaion hori, ergelkeria hutsa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Garaipen ustela, hurrengo bi partidetan Gasteizko bikoteek buelta eman baitzioten kanporaketari.  Berria - Kirola   2004-06-22

Edozein txikikeria, intuizio ustel edo instintuen traizio.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Hiperkomunikazioak inkomunikazioa dakarrela, hori ez al da topiko zahar ustela?  Berria - Gaiak   2006-01-29

Lehen ahalegin ustelaren ondoren, 1221eko Kapitulu jeneralean erabaki eta antolatu zen Alemaniako misioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.

Saioa erdi ustel atera zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Alexisek aitaren jokaera gaitzetsi zuen, haren berekoikeria deitoratu zuen, zaharren bizinahi ustela madarikatzeaz batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Euskal herritartasuna soilik balio positiboekin berdinduta, mesede ustela egiten diogu herri honetan gertatzen denaz informatuta egon nahi duenari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Kontsumoa bilakatu dela askorentzat benetako xede, ez beharrak asetzeko bide, baina ustezko zoriontasuna edo fantasia ustelaren helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Bai, tamalez, tranpa honetan eroriz gero, eta arrazoibide ustelari jarraituz, maizegi gertatzen dira horrelakoak, aurrerago ere ikusiko denez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Gaur ikusiko da VWk hordago ustela jo duen edo ez.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

13 pertsonez mintzatuz, ustelkeriak joa.

Arias Cardenas ustela da, bere agintaldia ustelkeriaz betea egon da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

Argigarria dateke gogoraraztea Ernest Hemingwayren usteko sareak Benitez jeneral hori usteltzat salatua duela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Ospitalean penizilina falta zuten, zergatik eta trafikatzaileek dena ostu edo, eskupean, aleman zein amerikar mediku ustelei erosten zietelako.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Kazetariak erosiz, politikari ustelak bultzatuz, lider deserosoen hilketak aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Belgikako lubakiek irakatsi zidaten gerraz aberasten diren enpresa-gizon eta politiko ustelak gorrotatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Horrek erran nahi du japonesak lagundu dituzten politikari ustel boteretsuak ez direla baztertu beharko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Polizia ustel baten patrikan sartu nahi izan zuen eskua Natxok, eta tonto-tontoan atxilotu zuten ezertan hasi aurretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Horrek erran nahi du japonesak lagundu dituzten politikari ustel boteretsuak ez direla baztertu beharko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Poliziak eta mediku ustel batzuek, onartu ez ezik, suspertu egiten dute ohitura galgarri hori.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Giro ustel horrek bultzatzen ditu pertsonak gaiztakeriaren bideetan barna.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 110. orr.

Defendatu beharrean kondenatzen utzi eta gero dirua nahi zuten abokatu ustelei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

14 lur ustel ik lurrustel.
15 sukar ustel eritasun epidemikoa, Eberth-en baziloak sortua, heste meheko linfa-plakei eragiten diena.

-Sukar ustela al du aitak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.

Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Bazekiela ontziburua ondoezik zela, baina ez zuela uste sukar ustelak jota zegoenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Esatekotan izan nintzen, ea sukar ustelaren ernamuina ez ote zuten eurek Lisboatik ekarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.

Zaindariek sukar-ustelaren beldur handia zuten, zorrien bitartez kutsatzen omen zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain ustel (6); asmoak ustel (3); baina usteak ustel (8); erdi ustel (22); erdia ustel (19); erdiak ustel (3); gobernu ustel (3); herri mozkor ustel (10); lur ustel (3); mozkor ustel zabar (6); mundu ustel (3); politikari ustel (4); uste ustel (13); uste ustel hori (4); ustea ustel (7); usteak erdi ustel (16); usteak erdia ustel (13); usteak ustel (28); usteak ustel gertatu (4)

ustel atera (10); ustel atera zitzaiola (3); ustel aterako (3); ustel bihurtzen (3); ustel gertatu (13); ustel gertatu ziren (4); ustel kirats (3); ustel usain (7); ustel usaina (18); ustel zabar (6); ustel zabar hartan (4); ustel zikin (4)

ahalegin ustela (3); arrain ustela (3); egur ustela (3); erdi ustela (3); haragi ustela (8); sagar ustela (3); sukar ustela (14)

uste ustela (19); ustela izan (11); ustela izan zen (6); ustela jaten (3)

erdi ustelak (3); hitz ustelak (4); sukar ustelak (14); sukar ustelak jota (4); uste ustelak (8); ustelak dira (4); ustelak izan (9)

arrain ustelaren (3); erromako printze ustelaren (3); sukar ustelaren (20); sukar ustelaren urtea (14); ustelaren kiratsa (5)

itxaropen ustelik (3)


ustelarazi, ustelaraz, ustelarazten 1 du ad usteltzera behartu.

Lehen batean, kakalardoak [...] zilatzen du zumarraren enborra, galeria batzu eginez, eta ondotik zilo horietan onddo bat hedatzen da, zumarra ustelaraziz.  Herria   2003-12-04

Jarri saski batean sagar sano batzuk eta ustel bakar bat: sanoek, gehiago izanik ere, ez dute saneatuko ustela: ustelak ustelaraziko ditu sanoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Hauetariko ezer ez dugu zurean eta zokiletan ikusten; eta, hala ere, euriak ustelarazten dituenean, harrez erditzen dira, zeren materiaren gorputzak, indar berri batek lehengo ordenatik mugiarazita, izaki bizidunak sortu behar izateko moduan elkartzen baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Mirandek zera esan digu: 1) Euskal Herria krisian dago; krisian dago, dekadentzian dagoelako; dekadentzian dago, kristautasunak ustelarazi duelako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.

Baina eguraldia bera izan ohi da usteak ustelarazten dizkizuna eta jakite txorrotxa koskaz kamusten dizuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

2 ustelkeriak joarazi.

Badago lasai egoteko premia, mesfidantza sortzen duen froga mota baten aurrean: lekukoak ustelarazi edo erosiak izan daitezkedaitezke, horien oroitzapenak nahas; jakin gabe ere, ideia arrotzek eurengana ditzakete.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.


usteldegi iz gauza ustelen biltegia.

Hesteen azaoa ongi lotua eduki behar zuen batek usteldegi hartan soldadu lepotuak, emakume lehertuak eta ume erreak jasotzen ez zorabiatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

Estalgilea bizitzari atxikia mantentzen den bitartean, haragi zuri horiek guztiak, tentsiorik gabeko garun ahul horiek guztiak usteldegira eroriz joaten dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.


usteldu, ustel(du), usteltzen 1 da/u ad gai organikoez edo izaki bizidunez mintzatuz hondatu edo galdu.

Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.  Elizen arteko biblia   Eg 13,37

Usteltzen hasitako ehizaren usain sarkorra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Izokinetatik lehenengoak, usteltzen hasitako arrainaren usain sarkorra garatuta zeukan jada, kloroaren antzeko usain gotor bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.

Sorkari orok usteltzerakoan ontasunetik galtzen du zeren [...] usteltzen bada ustelkeriak kalte egiten diolako usteltzen da, eta kalte eragiten badio ontasuna murrizten dio eta txarrago bihurtzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.

Haragi eta koipe ustelduzko giro horretan asepsia zaila dela jakinik, neurri higieniko bereziak aginduko dituzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Laster belztu zen, ostera, zaurian bertan lehorturik usteldu den odola legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Eguzkitan usteltzen ari zen lokatzari zerion kiratsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Nik neuk, egia esan, lurpean usteltzea baino nahiago nuke neure gorputz zatiak beharra dutenei ematea edo, ezertako balio ez badute, saien sabelean bukatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

2 irud/hed

Bortxakeriak zuhurra ere ergel du bihurtzen, eta eskupekoak bihotza usteltzen.  Elizen arteko biblia   Koh 7,7

Ez dio kartzelak mihia usteldu, baina Antton Garcia del Molinok, Lezo Urreztietak bezala, ez daki euskararik, eta isilik egotearen aldeko hautua egin zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Zergatik usteldu zaigu arima?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Kexu zebilen gazte txotxolo gatz bakoa, hats ustelduko eta lepo eskergakoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 91. orr.

Teilatuko zurajea ustelduta, arbela hautsita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Barre apur bat gehiago egiten bazuen, behera eroriko ziren horma usteldu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Krudeltasuna zibilizazioak oraindik usteldu ez duen gizonaren energia besterik ez da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,33

Dirua ez dago edukitzerik, ez dago geldirik edukitzerik, eta edukitzeari, korritu gabe edukitze hutsari, usteltzen edo lizuntzen egotea esaten diote.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

Huntzaz hesitutako lorategi honetako ate aurrean nago orain, ate gorri denborak ustelduan joka, inork erantzungo didan ez jakin arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Eguzki: «San Markos arazoa usteltzen uzten ari da».  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Asko usteltzen ari da presoen egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Lan gatazkak usteltzen uzteko joera dago hemen.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

3 (irud/hed, pertsonez)

Egoera estuan dago, ziega batean usteltzeko arriskuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Saderen bizitza, beraz, kartzelan 28 urte luzez usteldu zen libertino baten bizitza da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Nahi nuke Arteaga anderearen hiltzailea espetxean usteltzen ikustea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 186. orr.

Ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Azkenean sinetsi egingo duk gainera, kabroi errudun bat haizela, eta errudun uste horrek ustelduko hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Lanak emakumeak usteltzen dituela esaten zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

-Barrutik usteltzen ari zarela ikusten dudalako.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 101. orr.

Ehundaka emakume zaudek, zer ehundaka!, milaka aleman eta judu aberats, diruz ustelduta, besterik nahi ez luketenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Laster, zeruan zirurikan dabiltzan arrano horiek gure haragi ustelduz aseko dira. Duinegia haiz arrain usteldua jateko, ala?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.

Izan ere, beldurtzeko modukoa ere bazen gauez ikusiz gero, non eta ez zenituen atsegin gorpu ustelduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 222. orr.

Pinu enbor usteldua bezala jiratzen ur gainean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 163. orr.

Egur ustelduaren usaina, hezetasun eta animalia usaina zerion etxeari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Bertako biztanleak -ukrainiar, aleman, judu eta errusiarrak- zalaparta ofizialki kontrolatuan bizi ziren hiri hartan, aire ustelduko etxe ilunetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Zabor errearen, liburu umelen edo ur ustelduen usaina sentitzen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Baliteke putzu ustelduan izatea beren jatorri beldurgarria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Zein zen benetako arazoa, euskaldunok beren nortasunaz zuten ideia arroztua, nazionalismo usteldu bat, ala espainiar Estatua?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 121. orr.

Elite ustelduen borroka.  Berria - Mundua   2004-11-28

Gizaki nardagarri eta usteldua, ura bezala gaiztakeria edaten duena.  Elizen arteko biblia   Jb 15,16

Polizia da ustelduena zenbait tokitan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Abartzuza inguruetan bele asko jiraka hegaz, omen; eta beltzen gorpu usteldu kiratsa, sarkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

5 ustelkeriak jo.

Azken finean okerragoa da mafiarena, dena dago ustelduta Italian, jende gehiegi dago inplikatuta mafien negozioetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Gobernu ustelduak mendekotasunaren vulgatara berriz jotzeak [...] zerikusi handia izan zuen kontzeptu horien sinesgarritasunaren galeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

6 ezin ustelduzko ik ustelezin.

Orduantxe konturatu ninduan, neure burua babestu nahi izan nueneantxe, ezin ustelduzkoa dela matematika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat usteldu (3); usteldu gabe (5); usteldu gabea (3)

usteldua dago (3)

erdi ustelduak (3)

ustelduaren usaina (4)

ezin ustelduko (3)

diruz ustelduta (3); ustelduta dago (4); ustelduta daude (4)

arazoa usteltzen (3); gorpuak usteltzen hasi (3); usteltzen hasi (6); usteltzen hasia (8); usteltzen hasiak (3); usteltzen hasitako (5); usteltzen hasten (3); usteltzen utzi (13); usteltzen utziko (4); usteltzen uztea (5); usteltzen uzteko (5); usteltzen uzten (4)


usteldura 1 iz usteltzea; gai ustela. ik usteltasun.

Galdetzen nion zergatik zituen hortzak hain zuriak, zeren ikusten bainuen ezen adinean gora zihoan jende gehienak belzturik edo usteldurak jorik zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Ustelduraren abiadura.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Funesek etengabe bereizten zituen ustelduraren, hortz-txantxarren, nekearen aurrerapauso astitsuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Gorputza ustelduratik babesten duen gatzun izpirituala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Erraz jakin zitekeen, ezbairik gabe, soldadu alemanen heriotza-gosearen neurria zenbaterainokoa zen, usaina baitzuten itzal; zaldi eta mando, zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa, ustelduraren maila gorena, baitzuten adierazle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

2 irud/hed

Polizia zintzoa, salgai ez dena [...] ohartzen da bere ingurumeneko ustelduraz.  Herria   2002-12-12

3 (hitz elkartuetan)

Odol hotzaren eta haragi ustelduraren kiratsak gidatu zuen hortik aurrera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.


usteldutasun iz usteldua denaren nolakotasuna. ik usteltasun.

Heldutasuna edo usteldutasuna barrunbe guztiak harrapatzen dituen odolbildu beltz bat da, zazpi ezpatak odolustutako bihotzari darion etsipen beltzaren ur zikinez egina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.


ustelduxe izond usteldu samarra.

Irria libratu zuen Chadefaud-ek hortz ustelduxeak erakutsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Nere bizian, arrunt gutxitan ikusten ditut arrabioak, eta gaur goizean, Irolako borda ondoan ustelduxea zegoen zotz pila erretzen ari naizela agertu zait bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.


ustelezin 1 izond ezin ustelduzkoa.

Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Nekez ikus dezaket koherentziarik, ttipiena bada ere, sufrimendu judu-kristau honen, oparotasun latino honen, eta metal ustelezinaren adorazio nipondar horren artean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 75. orr.

Zeren gorputz ustelezinaren edozein atal, ezberdina izanda ere, berdin baita ustelgabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.

Espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz.  Elizen arteko biblia   1 P 3,4

Zu Jaungoiko gorena, bakarra eta egiazkoa asmatzen ahalegintzen nintzen barru-barrutik; eta bihotz-bihotzez sinesten zintudan ustelezina, hautsiezina, aldaezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,42

Natura oro da edo ustelkor edo ustelezina; beraz, natura oro da ona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

2 ustelkeriak ezin jo duena.

Magistratu ustelezinak, hizjario aske eta abertzalearekin soberanoaren benetako interesak zaindu eta garatuko dituztenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

3 (adizlagun gisa)

Izan ere, turutak joko du eta hildakoak ustelezin piztuko dira eta gu izatez aldatuak izango.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,52


ustelezintasun iz ustelezina denaren nolakotasuna.

Gorputza ustelezina izan arren, piztuerarako santuei agindu zaien moduan, zinez dauka gorputz horrek ustelezintasunaren nolakotasun galduezina; baina gorputzaren substantzia bere horretan ez da ustelezintasuna bera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.

Substantzia honek barneko sentsuaren objektu soila den aldetik materiagabetasunaren adigaia eskuratzen du; substantzia bakuna den aldetik ustelezintasuna; bere identitateak, hura substantzia intelektuala den aldetik, pertsonatasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Eskua eta atzamarra ezberdinak izan arren, berdina da eskuaren eta atzamarraren ustelezintasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.


ustelgabe izond usteldu ez dena.

Gero, kutxa ireki eta, espero zezakeen altxorraren ordez, Alidaren gorpu ustelgabea aurkitu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 155. orr.

Eta hurrena, urdaiazpiko zaku batetik beso ustelgabea atera zuen, txan-ta-ta-txan eginez, hamar urte atzera emazteak labanaz moztu zion beso berbera, bere bost hatz eta guzti.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 129. orr.

Ustelezintasuna oso-osorik dago gorputzaren atal guztietan, eta ez da atal batean handiagoa bestean baino; eta atal bat ez da bestea baino ustelgabeagoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.


ustelgabekeria iz ustelgabea denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat joa.

Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun, behin eta berriro hitz horiekin ahoa berotu ondoren, denborarekin gero hainbatek eta hainbatek amets egin duen lanpostuaren bindikatzaile sutsua egin zen Jean-Baptiste.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.


ustelgaitz (orobat ustelkaitz) iz usteltzen zaila, ia ustelezina.

Zeru-lurrak ustelgaitzak eta betiko osasunez hornituak direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Dozena bat kandela azaltzen ziren pizturik goizero Santa Faustinaren odol ustelgaitzaren aldaretxoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Horretarako ahalbiderik ez duenak zur ustelkaitza aukeratzen du eta artisau treberen bat bilatzen, zartatuko ez den irudia molda diezaion.  Elizen arteko biblia   Is 40,20

Susmoa dut giza izaki-mota -den bakarra- galtzear dagoela, eta Liburutegiak, berriz, hortxe iraungo duela: argiztaturik, bakardade huts, infinitua, guztiz ere geldia, liburu preziatuz armatua, alferrikako, ustelgaitz, sekretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.


ustelgarri izond ustel daitekeena.

Hortaz substantzia oro ongia da, ongi handia ustelezina denean, txikiagoa ustelgarria denean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

Giza gorputz antzera iruditu ez baneza ustelezin, hautsiezin, aldaezin hura -nahiago bainuen ustelgarri, hauskor eta aldakor baino-.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Horrela, korrupziorik ere ez, izaki ustelgarririk ez dagoelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.

Ondasunok gorputz ustelgarriaren pisua larriagotu barik, aiseago jasaten laguntzen diete, zamak espiritua nekarazten baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.


usteljan iz jan ustela.

Higuingarriak, beti portuetako estolderia inguruan, zulo beltzetatik zer aterako, eta gero usteljana barrura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.


ustelka adlag (hitz elkartuetako bigarren osagai gisa elkarketak adizlagun balioa duela).

Hitz ustelka jarraitzen zuen semeari etxetik alde egiten utzi, eta eguna jausitasunik handienean igaro zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.


ustelkaitz ik ustelgaitz.

ustelkeria (585 agerraldi, 58 liburu eta 272 artikulutan) 1 iz kargudun edo enplegaturen batek, bere egoeraz zilegi ez den moduan baliatuz, diru edo onuren truke, inoren mesedetan aritzeari amore ematea. ik korrupzio 3.

Korrupzio edo ustelkeria hori modu askotakoa izan liteke.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 140. orr.

New Yorkeko etxe-bloke batean ustelkeria handiagoa zagok Niniveko milia karratu batean baino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.

Bertako oligarkien despotismoa, agintarien ustelkeria edota egitura sozialen zurruntasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Erregeak hasiak ziren jadanik beren faboreetan ustelkeria sartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Oposizioak manifestazio eta protesta ugari egin zituen Kuchma presidentearen aurka, honi agintekeria eta ustelkeria egotzita.  Berria - Mundua   2004-11-30

Tavini Huiraatira alderdiko presidente Oscar Temaru independentistak ustelkeria aztertzeko agindua eman zuen.  Berria - Mundua   2004-10-21

Legebiltzarra PANen ustelkeria estaltzen saiatzen ari da.  Berria - Mundua   2004-06-22

Kontserbadoreek zein sozialistek langabezia murriztu eta ustelkeria ezabatzea agindu dute.  Berria - Mundua   2004-03-07

Adituen ustetan, ustelkeria epaitzeko irizpideak zehaztu ezean, gero ustelkeriaren aitzakian gustuko ez dituen hainbat gobernu baztertzeko aukera izango lukete AEBek.  Berria - Mundua   2004-01-13

Filmetan pariak heroi bihurtzen dira, neska aberatsa erdiesten dute eta goiko klasearen ustelkeria garaitzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 63. orr.

Ustelkeria leporatzen zion bertako gremioari, legez kanpoko jokoetatik hasita prostituzioan bukatu arte.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.

Subiranotasun nazionala berreskuratzeaz, eta ustelkeria desegiteaz.  Berria - Mundua   2006-01-18

Lehen ministro kargua hartu eta gutxira, ustelkeria egin izana leporatu zioten eta bi urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusazioak.  Berria - Mundua   2004-12-11

Ildo horretan, Nafarroan ustelkeria «egiturazkoa» dela iritzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Ustelkeriaren aurkako neurri zorrotzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Ustelkeriagatik epaitu eta zigortutako Gabriel Urralburuk eta Antonio Aragonek bultzatu zutela Itoizko urtegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.

Carlos Andres Perez ustelkeriagatik kondenatu zuten gerora.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Sharon ustelkeriagatik ez auzipetzea erabaki duIsraelgo fiskal nagusiak.  Berria - Mundua   2004-06-16

Japoniako Defentsa Ministerioaren menpeko agentzia bat ustelkerian nahasita zegoela jakin zen atzo.  Berria - Mundua   2006-02-02

Irakeko Petrolioa Elikagaien Truke programarekin ustelkerian aritzea egozten diete NBEko hainbat goi funtzionariori.  Berria - Mundua   2004-11-21

Ustelkerian jardutea leporatu diete Italian 4.000 mediku ingururi.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Ziluagaren ustez, 25 urteotan frogatu da ezker abertzaleak orduan egin zuen apustuan arrazoi zuela eta gainerako alderdiak «ustelkerian» erori direla.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ekonomia gainbehera zihoan, ustelkeria itzela zegoen administrazioan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.

Lukreziok fakzio odoltsuak, alderdi-gerrak eta ustelkeria politikoa ikusiak zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Arazo larriak dituzte baina: desberdintasun itzelak, ingurugiroan kutsadura handia, ustelkeria politikoa, edota, oro har, arazo politikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Herritarrek salatu izan dutenez, ustelkeria administratiboa izan da krisiaren eragilea.  Berria - Mundua   2004-08-01

Lukreziok fakzio odoltsuak, alderdi-gerrak eta ustelkeria politikoa ikusiak zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Brunekildak espiritu ustelez zuzendu nahi izan zituen ustelkeria zaharraren gehiegikeriak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

Gabiniok, xedetzat sufragioetako ustelkeria geldiaraztea zuen lege famatua eginez, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Liberalek egindako ustezko ustelkeria ikertzen ari dira.  Berria - Harian   2005-11-16

1985ean gertaturiko ustezko ustelkeria delitu hori dela medio.  Berria - Mundua   2004-01-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustelkeria susmoak inguruan ditu Alderdi Laboristak.  Berria - Mundua   2006-03-18

Finantza ministroak dimisioa eman du; ustelkeria akusazioak pilatzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-03-29

Aita zein semearen kontra egin dira ustelkeria eta eroskeria akusazioak. Horrek oinarri zuen komun publikoetako Vittorio Emanuele II.-ak ekarritako arpilatze eta ustelkeria salaketa.  Berria - Mundua   2004-03-30

Ustelkeria auzi bat dela-eta, Jukosen kontuak blokeatu ditu Kremlinek.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

Berlusconik Milango epaitegiaren aurrean defendatu zuen bere burua, ustelkeria delitua leporatuta.  Berria - Mundua   2004-01-14

Iraganeko ustelkeria eskandaluek nazioarteko komunitatea uzkur dezakete.  Berria - Mundua   2004-02-21

Carlos Andres Perezen gobernua ilejitimaterik handienean zegoen, ustelkeria mailarik sakonenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Legezko egitura bat edukitzea ustelkeria kasuak ikertuak eta epaituak izango direla bermatuko duena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.

Etxegintza arloko ustelkeria eta eroskeria kasuetan.  Berria - Mundua   2004-03-28

Ustelkeria modu guztiak daude munduaren iluntasunean ezkutatuta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 93. orr.

Poliziak 54 pertsona atxilotu zituen atzo, gehienak funtzionario publikoak, ustelkeria sare bateko arduradunak izatea leporatuta.  Berria - Mundua   2006-04-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lerro ezabatuon behean "Kubako barne-ustelkerian eskua sartzerik ez dagoela" dio berriro Laddyk, Hemingwayri. Industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.

5 ustela dagoenaren egoera; usteltasun gaitzesgarria.

Eta halako kiratsa zerion, ezen gudaroste osoari nazka ematen baitzion ustelkeria hark.  Elizen arteko biblia   2 M 9,9

Sorkariaren ustelkeriak berak eta beronen bizioen laidoak agerian jartzen dute haren ontasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.

Giza naturaren jatorrizko ustelkeriak beheko grinetara bultzatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean […..]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Horrela, ustelkeria dela medio, ustelezin egindako sorkari bat legoke, eta hau absurdorik handiena da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia, bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan?  Elizen arteko biblia   Si 10,9

Kiratsa, berriz, egundokoa zen eta, sukar ustelaren ustelkeria norainokoa zen, harexek erakusten zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

Laugarrenik, begira neure gorputzaren ustelkeria eta itsuskeria guztia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.  Elizen arteko biblia   Mt 23,27

Hala bada, akaberan ustelkeria bere baitan nagusitu zelarik, zakartu egin zen, pasioen mende gertatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

6 irud/hed

Elizak eta sexuaren kontrako masokistek aukera paregabea ikusi zuten hiesa Jainkoak "ustelkeria hedonistaren kontra" bidalitako zigorra zela esateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

-Deabrua baliatu egiten da gazteriaren ate zabalekin, eta haietan barneraturik, gordean edo agerian, ustelkeria zabaltzen du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Emakumea ere ez da abereekin elkarbatuko: ustelkeria litzateke.  Elizen arteko biblia   Lb 18,23

Euskalkiak euskararen hondamendia eta ustelkeria ziren, euren esanetan eta, horren ondorioa, euskaldun batzuek besteei ezin ulertzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintarien ustelkeria (4); gobernuan ustelkeria (3); inguruko ustelkeria (4); izandako ustelkeria (3); politikarien ustelkeria (3)

ustelkeria agerian (5); ustelkeria akusazioak (4); ustelkeria auzi (4); ustelkeria auziak (5); ustelkeria dela eta (6); ustelkeria delitu (3)

ustelkeria egin (4); ustelkeria egitea (4); ustelkeria eta agintekeria (3); ustelkeria handia (3)

ustelkeria ikertzen (3); ustelkeria kasu (13); ustelkeria kasu bat (3); ustelkeria kasua (5); ustelkeria kasuak (16); ustelkeria kasuan (4); ustelkeria kasuaren (3); ustelkeria kasuetan (4); ustelkeria leporatu (8); ustelkeria leporatu diote (3); ustelkeria leporatuta (13); ustelkeria leporatzen (8)

ustelkeria salaketak (5); ustelkeria salatu (8); ustelkeria salatu zuten (3); ustelkeria sare (4); ustelkeria susmoak (3)

ustezko ustelkeria (10)

ustelkeriaren aurka (10); ustelkeriaren aurkako (19); ustelkeriaren aurkako fiskaltzak (4); ustelkeriaren kontra (5); ustelkeriaren kontrako (14)

ustelkeriaz akusatuta (4)


ustelketa iz usteltzea.

-Biderketa-taulen ondoren, ustelketa-taulak! -bota zuen Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.


ustelki1 adlag uste ustelez.

Osorik dagoenak uste du -ustelki- sortzen ari dela, kreatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.


ustelki2 iz ustelduriko gauza.

Usaimenez kea, harria, azufrea, kirats zikina, zaborreria eta ustelkiak usnatzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

Gorpu jasotzearen deskribapenean, gaztetxo baten arta goraipatzen du A.k, haren begirunea ustelkiak jasotzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Gauza jakina denez, zakur beltza deabruaren gorpuzte bat da, beraz ez da izanen haren kaka baino ustelki okaztagarriagorik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 250. orr.

Ai! haragia, simaur erakargarri bizia, ibiltzen, pentsatzen, hitz egiten, begiratzen eta irribarre egiten duen ustelkia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.


ustelkizun izond usteltzeko gai dena.

Halaber, gizakiari heriotzaz gero bizirik gelditzen zaiona da, ustelkizun ez dena, esaterako: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 103. orr.


ustelkor izond usteltzeko joera duena, erraz usteltzen dena.

Beldur ote da gorputz ustelkorrean preso gelditzeko eta urteek ahituriko etxea honda dakion?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.

Bizia galtzen duenak, bizia eman ustean, heriotza ematen du; hilotz bat da zinez ematen duena, hondakin ustelkor bat, ezerez hotz bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,53

Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,42

Natura oro da edo ustelkor edo ustelezina; beraz, natura oro da ona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.


ustelmen iz usteltzea.

Adimena gizakiaren zati bat bakarrik denez gero [...] eta eskuek eta begiek edo sudurrek guregandik berex sentitzerik ez izaterik ez daukaten bezala, denbora laburrean ustelmenean desegiten baizik, halaxe ezin du gogoak bere kabuz bizi gorputzetik eta gizakitik beragandik at.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.

Asko eta asko [...] negargarri hiltzen ikusiko zenituen, zikinez eta zarpailez josiak, hezurren gainean azal huts, ultzera zantarrek eta ustelmenak ia lurperatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.


usteltasun 1 iz usteltzea; gauza ustela.

Lehenengoan gure mundu lurtar hau dago, eta hemen aldaketa eta usteltasuna dira nagusi, eta guztia iragankorra eta galkorra da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Neguan, hotzak likido den guztia gogortu duenean, elurrak lurzorua berdindu eta usteltasunak estali dituenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Neguan, hotzak likido den guztia gogortu duenean, elurrak lurzorua berdindu eta usteltasunak estali dituenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Simaurtegi bizia bihurtu zen [Saget andereñoa], txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

2 ustela denaren nolakotasuna.

Uste horren usteltasunaren frogagarri, hona, beste askoren artetik, Damaso Inzak Nafarroan jasotako bi esaera: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.


usteltza iz gauza ustelen multzoa. ik detritus.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Elurra eta eguzkia joan-datoz beraren gainean, bera ukitu gabe: hosto hilen orbeltzak eta azaleko usteltzak lurperaturik datza, hilkin bat bilakatu da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


usteltzaile iz usteltzen duena.

On den guztiaren usteltzaile izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Marketina edota publizitatea hartzen dira ekonomian usteltzaile handientzat, Lanbin marketin alorrean adituak dioen bezala "kontsumo-gizartearen arkitektoak" dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.


usteltze 1 iz gai organikoez edo izaki bizidunez mintzatuz hondatzea edo galtzea.

Pertsona bat bortxaz hil eta haren gorpua berehala uretara jaurtitzen bada, seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko.  Berria - Mundua   2004-02-22

Ezein izaki bizi ez da berez gaiztoa, heriotzarantz makurtzen den heinean gaiztotzen da; eta bizitzearen heriotza usteltze edo perbertsioa baino ez da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

Badira kimika gaiak gorpua usteltzetik betiko gordeko dutenak; merkurio bikloruroa da horietako bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Usteltze bidean dauden gorpuek airea gaiztotu eta gaixotasunak ugaritzen dituzte.  Berria - Mundua   2004-09-23

2 irud/hed

Ohituren usteltzeak desegin egin zuen zentsoretza, hura ere ohituren usteltzearen kontra ezarria izan arren; baina usteltze hori orokor bihurtu zenean, zentsoretzak ez zuen indarrik izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Zentsura horrek, pentsamendu libreko gizon guztien pertsekuzio horrek, liburutegien erreketak, unibertsitateen usteltzeak zure arbuioa eragingo zuketen, baita Alemanian nire arrazako inori hatzik gainean jarri ez baliote ere.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

Pertsiana igo eta sakonki hartu zuen udazkenaren usteltze hotzaz betetako aire hezea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Mendebaldearen usteltze ideologiko horrek sentimendu bikoitza pizten zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Usteltze fasearen jarraipena deritzo Batasunak Sarkozy planari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usteltze horren ondorioz (3)

usteltzearen ondorioz (3)


ustetsu 1 izond ustez betea, buruiritzia.

Ez naiz horren ustetsu eta buruiritzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Laster, ordea, talka egin zuen Zeusekin, higuin baitzituen hark gizakiak, handinahikoegiak eta ustetsuegiak izaki haren gusturako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.

Nire mutil gaixo errugabe ustetsua beste edozein neskaren amarrukerietatik salbatzearren, urrutiago ere joateko prest nago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 127. orr.

Horregatik, haserre gorritan nago atzerriko nazio ustetsuen aurka.  Elizen arteko biblia   Za 1,15

2 asmotsua.

Zeren-eta gauza esanguratsuak, oso esanguratsuak, ikaragarri esanguratsuak..., nahi-eta-ezineko asmazio ustetsu bezain ezdeusak izan ohi baitira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.


ustez ik uste 14.

ustezko ik uste 15.

ustiagarri izond ustia daitekeena.

Dagoena kalkuluaren bidez menperatu, erabili eta etekina atera beharrekotzat hartzeak, Aristotelesenean abiatu baina batez ere XVII. mendetik goiti nabaritu dena, natura gordeleku ustiagarri gisa ikustea "natural" bilakarazi digu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.


ustiaketa (54 agerraldi, 11 liburu eta 23 artikulutan) 1 iz ustiatzea. ik ustiapen.

Galdeketan Boliviako gas erreserben ustiaketa estatuaren edo transnazionalen esku geratuko den erabakiko da.  Berria - Mundua   2004-07-18

Lurreko eta lurpeko baliabideen ustiaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Lurralde zein kolonietako itsas fauna eta beste baliabide naturalen ustiaketa eta arpilaketa.  Berria - Mundua   2004-08-11

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Amiantoak osasunari egiten dizkion kalteez ohartu ostean, zuntzaren ustiaketa apalduz joan da 1975az geroztik.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Alberto Friasek kezkagarritzat jo du Garoñako zentral nuklearraren ustiaketa luzatu nahia.  Berria - Harian   2005-07-20

Alvaro Aragonek aro modernoko oihanen ustiaketa aurkeztu zuen.  Berria - Kultura   2004-10-06

-Basoen Ustiaketa Iraunkorrerako Printzipioei buruzko Adierazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inbasio militarrez, ustiaketa ekonomikoz, menperatze historikoz nahi beste dakien esku batek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Elkarteen eskariak onetsiz, eraikina publikoa izango da, baina ustiaketa pribatua izango du Iparraldeko lehen erraustekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Mairuelegorretako ustiaketa turistikoari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Arauturiko ustiaketa iraunkorra baimentzeak dirua ematen du espeziok babesteko egitasmoetarako.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Eskura dauden baliabide guzti-guztien ustiaketa laudagarria?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

Banakako lurraren jabetzaren sistema taldekako ustiaketa bihurtu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-17

Groenlandiako oreka ekologiko hauskorra, klimaren aldaketa, gaien gehiegizko ustiaketa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 174. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskaera prestatzen 2006an beste hamar urterako ustiaketa baimena jaso ahal izateko. Ustiaketa epea amaitu aurretik, baina, luzatzeko eskatu zuen San Josepe Bi enpresak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Endesaren (- %0,84) ustiaketa mozkina %18 igo da aurtengo lehen hiruhilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azkenean, morfina bihurtzen duk miseriak ahazteko eta mea-ustiaketari ez uzteko bide bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

5 pertsonez mintzatuz, esplotazioa.

Mundu garatuaren aberastasuna mundu pobrearen ustiaketari eta azpigarapenari zor zaiolako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Hor dago genoziden historia lotsagarrian, Leopoldo II.a Belgikako erregeak Kongon egin zuen ustiaketa izugarria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Errefuxiatuen babesgabetasuna eta ustiaketa: batez ere emakumeak, haurrak eta zaharrak dira babesgabeenak.  Berria - Harian   2006-04-20

6 (hitz elkartuetan)

Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baliabide naturalen ustiaketa (3)

ustiapen eskubideak (3)


ustiakuntza (13 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz ustiatzea. ik ustiapen.

Geroago, Frantziak Maghrebeko fosfatoen ustiakuntza beretu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Andres Untzainen garaian Melena del Sur azukre kanaberaren ustiakuntzatik bizi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

Planetako arrain erreserben %70ek gehiegizko ustiakuntza jasaten dute egun.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 25. orr.

Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Horietako bat, artelanen «ustiakuntza» izan zitekeela aipatzen du.  Berria - Kultura   2004-12-28

Salmenta ez zen helburua, ustiakuntza baizik.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

2 (hitz elkartuetan)

Langileak falta zirelarik, kolonietako ustiakuntza-sistemak, afrikar esklaboen salerosketara jo behar izan zuen gero eta gehiago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Hala, 2002 eta 2003 urteetan 2 milioi euroko ustiakuntza galerak izan dituela eta produkzioa %43 murriztu dela azpimarratu du.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

3 ustiategia.

Hegazti ustiakuntzak ikuskatzen ari dira, eta laster Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ustiakuntzen %100 kontrolatuta izango dute.  Berria - Harian   2005-10-22


ustialdi iz ustiatzeko aldia.

Depresioak, berriz, esperimentuen huts etsigarrietatik datoz; alegia, teoria berriaren ustialdi baten ondoren berriro ere pareta baten aurrean aurrera egin ezinik geratzetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.


ustialeku iz ustiatzeko lekua. ik ustiategi.

Madagaskar kopala, Sierra Leona kopala, Kauri kopala (zeinaren ustialekuak, bidenabar esanik, 1967 aldera ahitu baitziren), Kongo kopal guztiz sonatu eta noblea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.


ustiapen (84 agerraldi, 8 liburu eta 50 artikulutan) 1 iz ustiatzea. ik ustiaketa; ustiakuntza.

Eraikuntza lanak erakunde publikoen ardura izan badira ere, ustiapena Etxart enpresaren esku geldituko da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Ustiapen eta birfintzean dauden mugimenduak islatzeko ezintasuna salatu dute petrolio konpainiek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da (petrolioa, gas naturala), edota fosfatoaren ustiapenean, Marokon gertatzen den bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Aparkalekuaren ustiapena Setexi eman dion Aena aireportuaren jabearen «axolagabekeria» ere gaitzetsi du.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat, eta baita gainerakoentzat ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Informatika sistemen ustiapena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Gezur handien intelektualek, batzuek jakinaren gainean eta beste askok azpian, kapitalaren ustiapena eta estatuaren ostiapena defendatzen dituzte funtsean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurraren eta uraren ustiapen naturala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.

Tokiko basoen ustiapen iraunkorra nagusitu da eremu aldapatsu horretan, eta egundaino balio natural eta botaniko ugari gorde izan ditu inguruneak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Kirol instalazioen eraikuntza edo Olinpiar Jokoen ustiapen komertziala.  Berria - Kirola   2004-10-30

Ustiapen energetikoa aipatzen denean, erraustekoa ulertu behar dugu.  Berria - Harian   2006-01-03

Ur ugari eskatzen duten uztak landatu beharrean, arrazoizko laborantza garatu behar da, uraren gehiegizko ustiapena saihestuz.  Berria - Harian   2005-10-06

Zibilizazio industrialak eta kontsumo-ekonomiak bultzatutako natur baliabideen neurriz kanpoko ustiapenaren kontra agertzen da ekologismoa.  Berria - Gaiak   2004-06-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustiapen maila espezieen ugalketaren eta hazkuntzaren araberakoa izan beharko litzateke.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Ustiapen modeloa dago indarrean: gauza bat egin eta behin eta berriro kopiatuta dirua egitearena.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Zergak eta ustiapen eskubideak ez ordaintzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

«Ustiapen marjinak estutzen ari zaizkie», bere iritziz, lehengaien garestitzeagatik ez baitute produktibitatea igotzeko tarterik.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

Ustiapen gastuak %6,7 handitu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Natur baliabideen erabileran, ustiapen erritmoak ez du birsortze erritmoa baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Baliabide horiek berriztagarriak dira, bai, baina gaur egungoaren oso azpitiko ustiapen-tasa batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Jaurlaritzak ustiapen epea luzatu du, Arrasateko Udalak kontrako erabakia hartua duen arren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

A-8 autobidearen mantentze eta ustiapen lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bakuko petrolio-alorraren merkataritza-ustiapenak berresteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

5 ustiategia.

Trebiñun, Arabako Haranetan, Agurainen eta Gorbeiako magaletan ere badira ustiapen batzuk.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Zabalera handiko ustiapenekin.  Berria - Harian   2005-08-28

Diputazioko diru laguntzekin herrialdeko ustiapen bakoitzari 240 euro soilik dagozkiola kritikatu du UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Nekazaritza Erroldaren arabera, 1999an EAEko nekazaritza ustiapenen %10en jabe baino ez ziren 40 urtez azpikoak.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Nafarroan 700 bat abeltzaintza ustiapen daude.  Berria - Harian   2005-08-28

Hondamendi naturalek eragindako kalteak nabarmen areagotu dira oihan ustiapen basatien ondorioz.  Berria - Mundua   2004-12-05

Ustiapen industrialetako lurjabe handiek.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Bizkaiko 4.000 bat nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiapen batzen ditu Lorrak.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Leku zabalean ustiapen erraldoiak bultzatzeari ekin dio Jaurlaritzak.  Berria - Harian   2005-08-28

Jatorriz, nekazaritza ustiapen txikietan oinarritutako apustua da.  Berria - Harian   2005-08-28


ustiategi (orobat usteategi g.er.) 1 iz zerbait ustiatzen den gunea. ik ustialeku.

Lagunak eta biok erabaki genuen ustiategi txikiren bat jartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ustiategiak ipintzeari dagokionez, parke naturalean ezin izango da horrelakorik egin.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Ustiategiak onura ekonomikoak ekarri dituen arren, ingurumena hondatu egin du eta, ondorioz, osasun arazoak eragin ditu.  Berria - Gaiak   2004-04-08

400 ustiategi daude Nafarroan eta etekin gutxien ematen duten 100 ustiategiak uzteko plan bat prestatzen hasi da Nekazaritza Saila.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Dauden 400 ustiategiek, guztira, 178 milioi litro esne ekoizten dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

«Bisoi amerikarrak desagerraraztea eta larrugintzarako ustiategiak debekatzea» premiazko neurriak dira.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Esne behien ustiategiak ixtearen aurka mintzatu da EHNE.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Gobernuak prestatutako Planak ganaduzaleen ustiategiak zein nekazaritza elikagaien industriak lehiakorrak izan behar duela nabarmentzen du.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Nekazari eta abeltzain intentsiboak aise konturatuko dira: beren ustiategiak humanizatzeko inbertsioa merkeagoa izango da merkatu intentsiboan segitzeko egin beharko luketen ahalegina baino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Besteok, bestelako baserriak baditugu, ustiategi txikiak, dibertsifikatuak, salmenta zuzena bultzatzen dutenak.  Berria - Harian   2005-05-26

Kontuan izan behar dugu Europan, emakume baserritarren % 3 besterik ez dela aritzen ustiategi handietan.  Berria - Harian   2005-05-26

Errusiako petrolio ustiategi garrantzitsuenak 3.400 milioi dolar ordaindu behar ditu, 2000. urtean zergak ez pagatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Eskualdea aberatsa da, eta hiria ere bai, ustiategi oparoen erdigunean egonda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amazoniako petrolio ustiategia kaltegarria dela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Errentagarriak ez diren behi-ustiategiak uzteko plana.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Min handia egin diete [bisoi europarrei] larrugintza ustiategietatik askatutako edo ihes egindako bisoi amerikarrek.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Nork ordaindu behar du Itoitz? ura erabiliko dutenek edo herritar guztiek? nekazal ustiategi txikia duenak edo enpresa handiek?  Berria - Harian   2005-01-18

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Orain zortzi urte baino 700 esne behi ustiategi gutxiago daude egun Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behi ustiategi gutxiago (3); esne behi ustiategi (4)

behi ustiategiak (3); ustiategiak uzteko (3)


ustiatu, ustia, ustiatzen (orobat uxtiatu g.er. eta hustiatu g.er.) 1 du ad zerbaitetik, hura landuz, onura edo mozkina atera; eskuarki, naturako baliabideak landu lehen gaiak lortzeko.

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Txintxurreneako harrobia legearen kontra ustiatzeagatik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.

Ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Larreak garbiki atxikitzeko, zuhaitzak landatzeko, oihanak hobeki baliatzeko edo ustiatzeko.  Herria   2005-02-10

Petrolio gehiena multinazionalek ustiatzen dute, eta, herrialdeak findegirik ez duenez, erregaiak inportatzera behartuta dago.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Siberiako gasa ustiatzeko hitzarmena prest.  Berria - Mundua   2006-03-22

Kaspio Itsasoko kabiarra ustiatzen duten estatuei kuotak ezarri dizkiete.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Beste lekuetan aurkitzen ez diren lehengaiak ustiatzeko ez bada, nazioarteko inbertsioak ez du periferiako lurraldeetara jotzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Nekazariek lurra modu independentean ustiatu ahal izango zutela adierazi zuen Wen Jiabaok.  Berria - Mundua   2006-03-15

Horregatik, natur baliabide askok doaneko baliabidetzat hartzen dira, muga orotatik kanpo ustiatzeko modukotzat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.

Ordu arte ustiatu gabeko baliabide alternatiboak aprobetxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Amerika ez bezala, Errusia ia hasi gabe zegoen bere ahalbideak ustiatzen, eta, giza ahalegin eta sufrimenduari dagokionez kostu izugarriarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen lehen belaunaldiaren helburua [...] inperio kolonialetako eta mundu-ekonomia kapitalistako semiperiferietako nekazaritza edo meatzaritza baliabideak ustiatzea zen batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Trena eraiki, zaindu eta ustiatu zuten AEBetako eta Europako enpresen buruak ziren aulkian.  Berria - Mundua   2004-02-20

Autobidea ustiatzen duen elkartearen erdia enpresa pribatu bati bati saldu zion Espainiako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Bihar 34 urte beteko dira Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko lehendabiziko baimena eman zenetik.  Berria - Mundua   2004-07-18

2 irud/hed

Hortik dator truke librearen eta nazioarteko espezializazioaren garrantzia, horiei esker nazio bakoitzak hobeto ustiatu ahal izango baitu bere ekoizpen-ahalmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Diskurtso light bat badago, jeneralean abertzaleen aurka ustiatzen dena, Estatua pasea dagoela, iraganekoa dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Bat-batean bere indarrak sektore txiki batean kontzentratzeko, hesia hautsi arte; arrakasta ustiatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Orobat ulertzen da bere barne merkatu txikiagatik, behartuta baitzegoen lanaren nazioarteko banaketak eskainitako aukerak ahalik eta ondoena ustiatzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Hogeigarren mendearen erdialdeko asiar gobernuek noraino jarrai zezaketen mendekoengan sakon sustraituriko otzantasuna ustiatzen xede militarretarako?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

Ekialdeko kristau ortodoxoen ikuspegitik frankoak parvenus ziren, zoriaren kapritxo batek emandako indar zakarra zinikoki ustiatzen ari zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Izugarri alaia eta atsegina zen beti, eta gutxik bezalako umorea eta asmamena zeuzkan, gaur egun Madrilgo irrati-kate batean ustiatzen dituenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Goazen anartean, eki haizeak zazpi mila kilometro orenean buhatzen duela, jendearen bakardade sentimenduaren ustiatzera gauez, gauez, gauez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

3 pertsonez mintzatuz, esplotatu.

Horrek paradoxa ekarriko dio sukaldariari: arrantzalearen eta laborariaren adiskide dela adierazi bai, baina langile horiek ustiatzen dituen enpresari handiarekin ibiliko da eskutik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Munduan 150 milioi haur kalean bizi dira eta ia denak nola edo hala, ustiatuak daude, Torturaren Aurkako Mundu Elkarteak dioenez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 115. orr.

Zure baitan aitamak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen.  Elizen arteko biblia   Ez 22,7

Ez diot inori bidegaberik, ez kalterik egin, ez dut inor ustiatu.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,2

Merkatu sistemarekin batera sortu edota indartu dira "lagun hurkoa ustiatzeko askatasuna, gizarteari trukean pareko zerbitzurik eskaini gabe neurriz gaineko irabaziak lortzeko askatasuna, asmakuntza teknologikoak jendearen alde ez erabiltzeko askatasuna [...]”.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu, eta ondorioz, alienazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Legediaren arabera 84 orduko lan-asteak ere izan daitezkeela [Thailandian], bai transnazionalek ustiatzen dituzten langileen kasuan, eta bai bertako enpresek ustiatzen dituztenen kasuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura».  Berria - Ekonomia   2004-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ustiatu gabeko (3)

baliabideak ustiatzeko (4); gehiago ustiatzeko (4); harrobia ustiatzeko baimena (3); ustiatzeko baimena (6); ustiatzeko eskubidea (3)

gehiago ustiatzen (4); petrolioa ustiatzen (3); ustiatzen hasi (3); ustiatzen jarraitzeko (3); zentrala ustiatzen (3); zura ustiatzen duten (5)


ustiatzaile 1 izond ustiatzen duena.

Halaz ere, inperialismo ustiatzailearen ikuspegia, sinpleki eta inongo ñabardura eta zalantzarik gabe azaldutakoa, arras zabaldutako ikuspegia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Brasilpeko lurraldean multinazional ustiatzaileren batek [...] mehatxaturik dauzkan lurretan jaioa den emakume "indigena kaingang" bati honela bota zion dotrina ofiziala ongi ikasitako Erresuma Batuko diplomatiko batek:[...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Baserritarren arteko gatazka arrunt bat dirudien horretaz iritsi zaigun ahotsa ekoizpen-bideen jabearena da, klase ustiatzaileko batena, Batista Bazterretxeren alienazioaren eragile nagusiarena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

2 (izen gisa)

Energia berriztagarrien ustiatzaile ez ezik, kontsumitzaile ere baitira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Frantziako zinema aretoetako, antzokietako eta kontzertu guneetako ustiatzaileek sakelako telefonoak blokea ditzakete hemendik aurrera.  Berria - Kultura   2004-10-12

Frantzia AHTz baliatu da errentagarriak ez diren trenak ezabatzeko eta errentagarienak ustiatzaile pribatuen esku uzteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Sarriegitan imitatzeko aukeraturiko aitzindariak ez dira buruzagi sortzaileak, ustiatzaile komertzialak edo demagogo politikoak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Urre ustiatzaileek uste dute, gutxienez, beste hamar urtez eman dezakeela urrea Yanacochak.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Ihesean hil dira asko, eta zur ustiatzaileek ekarritako gaitzek jota beste asko.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Era berean, Baso Ustiatzaileen Elkarteari laguntza eskainiko dio zenbait programa aurrera eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14


ustiatze 1 iz zerbaitetik, hura landuz, onura edo mozkina ateratzea; eskuarki, naturako baliabideak landu lehen gaiak lortzea.

Energien konbertsioa, espazioaren konkista, ozeanoen ustiatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

Garaipen espiritual hori are ohargarriagoa izan zen, kontuan hartuta helburu politikoetarako ustiatze hori erabat suntsigarria izan zela beste erlijio nagusi batzuentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Baliabide naturalak era jasangarrian ustiatzearen aldekoa da Europako Batasuna.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Gehiegizko ustiatzeen eta agrotoxikoak erabiltzearen ondorioz, pozoitzen ari dira beren urak.  Berria - Mundua   2006-01-29

Alemania, Austria eta Herbehereetan, mailegua idazleari dagokion ustiatze eskubidea da.  Berria - Kultura   2004-05-01

2 pertsonez mintzatuz, esplotazioa.

Hitz horietan oportunismo merkea, liberalismo basatia, esku ikusezina eta langileen ustiatzea baita gibelean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Mazedoniar eta erromatar erasotzaile militarren lehen helburua biktimen ustiatze ekonomikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.


usu (orobat uxu g.er.) 1 adlag maiz, sarri.

Usu gertatzen zaizu bidea huts egitea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Usu ez da erraz asmatzen pertsona batek zergatik hil duen norbait.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Etorkizunerako uzten dugu usu zoriona esne-saltzaile ameslariaren ilusio xaloaz horditurik.  Berria - Kultura   2004-02-10

Usu sosik gabe omen nabilelako ere ba omen du berorrek niri zertan liskar eginik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.

Oilagorrak usu alde egiten die eta ehiztariei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Kalean usu emaztea gizonaren atzetik doa, bizpahiru metrora, senarrari ohore ekarriz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

Pertola da sare mota bat lehengo denboretan arras usu baliatzen zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Halakoetan usu gertatzen den bezala, aitzakiak ene borondate flakoaren lehen asmoa jan zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Loradendako kaxa eta larruzko diru-zorro handi eta usu erabilitako bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Uste dut aski usu aipatu dugula jadanik Hannah Arendt-en izena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

Arraza usu aipatze hutsak ez duela inor arrazista bihurtzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Han daude, kale erdi-erdian, usu etzanda, trafikoa galarazten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Zehatz aipatu gabe banan-banan ezin izendatuzkoak, baina garrantzitsuak direnez usu baliatu beharrekoak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.

Hertsikeria sexualak sortzen baititu, usu, nabarmenkeria sexualik zabarrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Hezkuntza kontua ez baita usu hizkuntza kontua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.

Ahoz aho dabiltzan leloak faltsuak gertatzen dira usu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Britainiako gabon-kanta Erdi Arokoetan, gorostiaren eta huntzaren arteko norgehiagoka bat aipatzen da usu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Berek hain usu eta alferretan eskatzen duten urte anitzetako inbeztizamendu plana igorria izan zaien Bordeleko kontu jujeei.  Herria   2004-12-09

Uda huntan guzian beraz, frango usu izanen dira hor kantuak eta dantzak.  Herria   2005-07-21

Sobera usu gaizki ikusiak direla, zernahi berexkuntza behar dutela jasan, eta hola ez dela manera!  Herria   2005-02-10

Aitortzen dut neuk ere entzuten ditudala tarteka nere arbasoaren hotsak eta ahotsak, nere ancestral voiceak, baina oso tarteka eta ez nahi bezain usu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Bonbardatzeko airekoak gero eta usuago pasatzen ziren, eta gero ta gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Hola naiz iheska ibili, gero eta usuago, gero eta urrunago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 91. orr.

Jendearen begi irribarretsuak zeure begitartean landatuak ikusiko dituzu Europako nazio askotan baino usuago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Iduriz zibilizazioak eskatzen dituen berrikuntza usu zail eta beldurgarriak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 135. orr.

Haur bat ezpal batekin hurbiltzen bazaizu eta sinatzen badiozu, han dira usu demonio beste asko.  Berria - Kirola   2004-04-15

2 (izenondo gisa)

Trafiko usua igarotzen da ondotik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.

Tarrapataka jaten nuen, hurrupa usuek hitza gutitzen zidatela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Iraulketa usu horien erdian, neure omena haatik garbi gorde badut [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 249. orr.

Udaberria bere azkenak ematen egoteko jangelan egiten zuen hotz ez usuaz mintzatu ziren senar-emazteak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

Mathildek inoiz kartetan egiten bazuen ere, pianoa jotzea zuen ekimenik usuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Erdi Aroan, barazkirik usuena eta ezagunena aza baitzen, baba eta tipulekin batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Nork ez daki munduko gauzarik usuena dela hori, zuen guztien ohitura, gaizkiletik gizon arrunteneraino?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.

-Ez da batere usua zure sasoiko gizon bat pianoa ikasten hastea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Eztei hobarizko deitu horiek [...] ez ote dira egunetik egunera usuagoak bilakatzen ari zaizkigun eskandalu horien sorbururik emankorrenak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.

Nire gutunak, diozunez, usuegiak omen dira!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.

3 (izenondo gisa, ileari buruz) ik sarri 9.

Ile-adats usu eta beltza zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Adats urdin usua motots borobil batean bildurik zeraman.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

-Ekilibrista naiz -esan zuen bere kalpar usua orraztu bitartean burua atzeraka eramanez-.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

4 usuzko izond usua.

Ondoren, gauzarik usuzkoenak adieraziz-eta, ohiturarekin, hitz egitera iritsi ziren kasualitatez eta, hala, hizketaldiak egiten hasi ziren elkarren artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain usu (3); aski usu (6); bezain usu (8); ez baita usu (8); ez da usu (8); ez zen usu (3); frango usu (14); hain usu (15); hain usu gertatzen (4); hoin usu (6); sobera usu (7); telebixtan usu (3)

usu aditzen (8); usu ageri da (3); usu agertzen (9); usu agertzen diren (3); usu agertzen ziren (3); usu aipatzen (4); usu baino usuago (3); usu egiten (5); usu elgarrekin (3); usu entzun (3); usu entzuten (5); usu gertatu (3); usu gertatzen (27); usu gertatzen dena (5); usu heldu (4); usu ikusten (17); usu ikusten den (3)

baino usuago (12); gero eta usuago (25); usu baino usuago (3); usuago gertatzen (3)


usual1 izond ohikoa.

Homosexualitatea: Neskek argi utzi zuten bai txirrindularien artean bai futbolarien artean usualak direla harremanok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22


usual2 ik uxual.

usualki adlag jeneralean, eskuarki.

[Magrebtarrak] ez direlako usualki osasun eta gizarte zerbitzuetara hurbildu ere egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Tsarraren semea, Alexis tsarevitxa, hemofilikoa zen, hau da, emakumeek transmititu eta gizonezkoek -erregeen edo endogamia handiko beste zenbait familiatan usualki- pairatzen duten gaixotasuna zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.


usufruktu iz ondsasunez eta kidekoez mintzatuz, gozamena.

Ez dut esaten jabetza bat usufruktu bat baino nahiago zutenik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

Nahiz eta gizon libreak feudoak edukitzen saiatu, halako ondasunak gaur egun usufruktuak administratu ohi diren bezala tratatzen zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

Uharte horretako tributuak Atenastarrei eman baitzitzaizkien usufruktuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Jakin ezazu ordea, beti bezelatsu ariko naizela ni hemen, Xanti Begiristainek usufruktuan utzi didan bazka gozo urriko euskararen larre otazu honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.


usufruktudun iz usufruktua duen pertsona.

Feudoak bizi artekoak zirenean, ez zegoen feudoaren zati bat ematerik, azpifeudo gisa betiko edukitzeko; zentzugabea zatekeen usufruktudun huts batek gauzaren jabetza izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.


usuki adlag usu.

"Bat bitan banatzen da", erabili izan zen usuki gurean AEKri HABE atera zitzaionean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.

Menta handiko hitza dugu garaiotan, usuki ahotua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 156. orr.

Polizia eta gazteen arteko borrokak, berriz, "des incidents qui éclatent" dira usuki.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.


usura iz lukurreria.

Nafarroan hartaraino estutu zen kontua, non Alejandro IV. aita santuak eman zion agindua Teobaldo II. erregeri 1256an juduek usura bidez berenganatutako ondasun guziez jabetzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.


usurazale izond/iz lukurreriaren zalea dena.

Alegia, usurazalea pozik zebilela, geroko ametsetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.


usurbildar izlag/iz Usurbilgoa, Usurbili dagokiona; Usurbilgo biztanlea.

Beheko mailetan gol asko sartutakoa da usurbildar gaztea.  Berria - Kirola   2004-01-21

Igandean nahi lukete bereziki Jose Luis Zumeta usurbildar artista ohoratu.  Herria   2005-06-16

Jesus Artze usurbildar musikaria zendu zen duela urtea.  Herria   2003-06-19

Josanton Artze olerkari usurbildarrak idekiko du festibala, ostegun aratsaldeko 5etan Elizaldian eskainiko duen hitzaldiarekin, txalapartaren doinuan.  Herria   2005-07-21

Jabier Pikabea Aizpurua usurbildar poeta eta ikertzaileak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Bikote usurbildarrak azaldu zuenez, horren gainean dakiena herrian egiten diren asanbladetan entzun du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Beste partidan, Arruti usurbildarra 9 tantotan geratu zen.  Berria - Kirola   2006-03-15

66. postuan da Euskaltel-Euskadiko usurbildarra, Landisengandik ordu erdira.  Berria - Kirola   2004-09-14

Usurbildarra ez zen batere fin ibili atzokoan, erlojupeko guztian ez zuen eman batere itxura onik.  Berria - Kirola   2004-06-06

Usurbildarraren bertsogintza aztertzeko, metodorik egokiena iruditu zaigu esaldiak aztertzea, erretorikak eskaintzen dizkigun baliabideak aplikatuz, ikuskatuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 200. orr.


usurpadore izond usurpatzailea.

Usurpadorea hiriburutik hirurogei orduko ibilaldira dagoen punduraino hurbiltzen ausartu da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.


usurpatu, usurpa, usurpatzen 1 du ad indarrez kendu.

Printze franko bat ari zen erromatar enperadorearen lekua eta izena usurpatzen Konstantinoplan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Amorragarria egingo zitzaion Triesteko erbestealdia, Espainiatik horren urruti, ikusirik ezin zuela ezer egin iloba Isabelek usurpatutako koroa eskuratzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Legezkoa den jabetza pribatua ezin izango da usurpatu.  Berria - Mundua   2004-03-10

Germaniatik datozen herriek bakarrik usurpatu dituzte printzeen eskubideak?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.

Oposizioak ere bozak iruzurra izan zirela salatu zuen eta boterea usurpatu izana leporatu zion Lukashenkori.  Berria - Mundua   2006-03-21

Generalitatearen eskumenetan «sartzeko, usurpatzeko eta okupatzeko» erabiltzen zuten bideetako bat itxi zuten.  Berria - Mundua   2006-01-14

Beste batzuek bide laburragoa hartu zuten, esanez jaunek justiziak usurpatu zituztela, horrekin dena esanda balego bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hala ere, adigai usurpatuak ere badaude, zoria, patua eta antzekoak, ia tolerantzia orokorrari esker aske dabiltzanak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.


usurpatzaile 1 izond/iz usurpatzen duena.

Errege usurpatzailearena kendu ahal izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.

Tirano usurpatzaile batek, adibidez, hiritar interesatu batengandik hartzen badu dirua [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Arrotz sentitzen nintzen, eta usurpatzailea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

«Benettonek ezin gaitu usurpatzailetzat jo; bera da usurpatzailea», adierazi zuten Atiliok eta Rosak, hauek sostengatzera agertutako 200 pertsonen aurrean, maputxe eta maputxe ez zirenen aurrean.  Berria - Mundua   2004-06-02

Usurpatzaileak gaztetxea indarrez itxi zutenak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Germaniar herriek ere, beren arazo partikularretan, Probidentziaren dekretu gisa hartzen zuten borroka, hura delitugilea edo usurpatzailea zigortzeko beti erne zegoelakoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 207. orr.

Ezinbestekotzat agindu zuten euren buruak oinordekoak izendatzea zati batean, oinordetzaren beste zatiaren usurpatzaileak ez izatekotan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haserre, usurpatzaile delitua egotzi dietelako eta, batez ere, fiskaltzak zortzi urte eta erdiko kartzela eskatzen duelako euretariko laurentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15


usurpatze iz indarrez kentzea.

Usurpatzea eta ondare historikoari kalte egin izana leporatu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Usurpatzea ez digute inori egotzi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Epaiketa duela bi urte hasi zen, Rosa Nahuelquir eta Atilio Curiñanco senar-emazteek beren jatorrizko eskualdean 300 hektareako lur sail abandonatu batean kokatu eta gutxira, Italiako Benetton oihal enpresak jarritako usurpatze salaketagatik.  Berria - Mundua   2004-06-02


usurpazio (orobat usurpazione g.er.) 1 iz usurpatzea.

Agintearen kontrako atentatua, desobedientzia, erresistentzia eta usurpazioa leporatu dizkiete bostei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Baina justiziek ez diete zor beren sorrera usurpazioei; lehen ezarpenean dute jatorria, ez haren usteltzean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

2002ko uztailean bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere funtzioen usurpazioa egiteagatik.  Berria - Mundua   2004-06-30

Zin egiten zuen ez zirela bere anaiak, baizik sasikoak, eta usurpazioa erabiliz ez zegokienaz jabetu zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

K.o. 1589an, hain zuzen ere errusiar eremua, Mendebaldearen Erdi Aroko usurpazioengatik jada oso murriztua, Mendebaldeko teknologia modernoaren lehenengo garaipenek mehatxatua sentiarazten zuten une berean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Argentinako lurjaberik handienak usurpazioaz akusatu gaitu.  Berria - Mundua   2004-06-02

Araudi modernoetatik koroaren jabetza erabat besterenezina zela ikusi dutenez, esan dute eskubide horiek, erromatarren zentsua ordezkatzen zutenak, eta jabetza horren parte ez zirenak, usurpazio hutsa zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 281. orr.

Gogoan dut "laurak bat" armarriarekin gertatu zena ere, nola Jaurlaritzak bere ikur egin zuen, nola gero Nafar gobernuak kateak handik kentzeko esijitu zuen, hura usurpazio bidegabea zelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez da sinetsi behar jaunek behinola zituzten eskubideak -eta egun ez dituztenak- usurpazio bidetik kendu izan zaizkienik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.


usurpazione ik usurpazio.

usutu, usu(tu), usutzen 1 da/du ad sarriagotu.

Orotariko harremanak usutzeko gai izanen ote gara, haurrideak cicerone ditugularik?  Berria - Kultura   2004-07-11

2 (ileari buruz) ik sarri 9.

Bizkai aldean eta Baxenabarren ere, ilzaharrean moztu behar dela ulea edo biloa diotsate, azkartu ta usutzen zaiolakoz, eta urdindu ez daiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.


usuzko ik usu 4.

ut interj utikan!

-Utikan, Andreas, ut!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Ut, ut, lana deitzen diok bi lerro zirtziltzeari?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 257. orr.

Ut, ut, Fortuna lotsagaldu hori!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Ut, ut, zeuek izango zineten lehendabizikoak ni gelatik ostikoka botatzen haren izena aipatze hutsagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

-Ut-ut-ut! batzuetan atsegin izaten baitut nola ateratzen zaizkizun begiak lekutik, kristalen aurretik jartzeraino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 186. orr.

Ut, ut, ut!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

-Ut-ut-ut...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ut ut (8); ut ut ut (4)


utero (47 agerraldi, 4 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz ugaztun emeen sabelaldeko barrunbea, umekia, jaio arte, edukitzen duena. ik umetoki.

Oinarria emetasuna da, bagina, eta gero dator uteroa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten, arrautza enbroia-fetua uteroaren barruan gara zedin, eta ez arrautza baten barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Amaren umetokian, fetuaren bagina osatuz doazen ehunak ez doaz alutik uterora, alderantziz baizik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Tronpek bilo txiki batzuk dituzte, eta horiek bultzatzen dute obulu edo arrautza ernaldua uterorantz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Emakumearen uteroan txertatu aurretik, diagnostiko genetikoa egingo zaie enbrioiei.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Izan dira, adibidez, enbrioia sabelean hazi ezin, eta enbrioi hori beste emakume baten uteroan ezartzea erabaki duten emakumeak.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Gizonak, orgasmoa duenean, espermatozoideak kanporatzen ditu eta baginaren hondoan, uteroko lepoan geratzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Uteroaren lepoa bilatzen nuen haztamuka eta mina ematen zidanean gelditu egiten nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Uteroko minbiziaren kontra 4,5 urtez babesten duen txertoa sortu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-06

2 (hitz elkartuetan)

Utero-lepoan zunda bat sartzen zizun zabalgailu baten laguntzaz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Hamar emakumetik batek du utero-lepoko minbizia, adituen esanetan.  Berria - Gaiak   2004-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

utero inguruko (5); utero inguruko orgasmoa (3)

uteroan txertatu (3)


utik interj utikan!

Salataria, purtzila, saldua, zikina, utik!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Utik at! -dio atso idor hark, lotsa gabe, harro, atso lirainari- eta kito!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 122. orr.


utikan interj norbait edo zerbait arbuiatzen dela edo norbaitek alde egin dezala adierazteko hitza. ik ut.

Herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: "Utikan! Erregea behar dugu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,19

-Utikan deabruaren izenik gurean! -oihu egin zuen ostatuko etxekoandreak euskaraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Utikan negargarrizko imintziook, eta ekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite eta gezurretan dabiltzan guztiak!  Elizen arteko biblia   Ap 22,15

Utikan penak, utikan minak!, esaten zuen behin eta berriro deiadarka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 302. orr.

-Utikan ondoeza! -esan zuen Kennedyk-.  Berria - Harian   2005-05-05

Baina, utikan... berdin dio.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Utikan, ez duk agertuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 24. orr.

Trapu zikinak bezala botako dituzue kanpora, esanez: "Utikan hemendik!".  Elizen arteko biblia   Is 30,22

Anaia maite-maitea, utikan gugandik Erregelaren kontra jokatzea, gizakiren bati mesede egiteagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 781. orr.

-Utikan, Andreas, ut!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Alderdi, sindikatu, elkarte, birla-talde, lagunarte; utikan denei!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.

-Tira, utikan! -esan zuen Matson andreak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

-Utikan! -esan zuen gizonak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Utikan, fut!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Utikan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

utikan hemendik (3)


utilitario 1 izond utilitateari zuzendua; erabilgarria.

Funtsean horixe besterik ez badago ere -interes utilitario bat-, nork jartzen du zalantzan justiziaren eta zuzentasunaren ideia gure baitan dugun joera bat dela?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Arteak ez du (eta ez du izan behar) helburu utilitariorik, helburu material "arruntik".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Edozein teknika utilitarioren gaineko jakitea teorikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Ikuspegi utilitarioaren eta kulturalaren artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Hau da, argumentu unibertsalistetan, liberaletan eta utilitarioetan oinarritutako independentzia, ez argumentu identitarioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

2 autoez mintzatuz, txikia eta merkea.

Dena den, autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.


utilitarismo 1 iz gauzeetan haien utilitatea lehenesteko joera.

Kontsumismoaren, utilitarismoaren, gehiegizko antolaketaren eta indibidualismoaren ondorioz, negozioaren munduak astialdia merkatu helburu bihurtzea eragin du.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Egunargiko ilargiarenak, berriz, begiradaren erabateko utilitarismoa adierazten du, gauzetan baliagarritasun materiala beste baliorik onartzen ez duenaren pragmatismoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Baldekada ur hotz-hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen: zer zen hobeto gelditzea, nik; zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Gure konpromiso etikoa utilitarismo politikoaren gainetik dagoela esan nahi du horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 filosofia-doktrina, balioaren oinarrian utilitatea jartzen duena.

Aurreko mendea arte, utilitarismo hitza erabili da ondorioetan oinarritutako teoria oro izendatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Utilitarismoa, gaur egun, ondorioetan oinarritutako teoria etikoen (Consequentialism) ataltzat hartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Giza jarduera ororen azken xedea zorionik handiena lortzea delako ikuspuntua bere egiten du utilitarismoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Utilitarismoaren printzipioari jarraituz "ahalik eta gehienen ahalik eta zorionik handiena" bilatu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Platonek egiten duen ongi gorenari buruzko planteamenduan ere utilitarismoaren funtsezko ideia ikus daiteke, hau da, gehiengoarentzat zoriona bilatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Teoria horien artetik, utilitarismoa izan da filosofia moralean eraginik handiena izan duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.


utilitarista 1 izond utilitarismoarena, utilitarismoari dagokiona.

Animaliak mina eta plazera sentitzeko gai direla oinarritzat hartu eta, zenbait autorek, argudio utilitaristak erabiliz, horiei tratu txarra ematearen aurka gogor ekin zioten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Aukera fisiokratikoak eta utilitaristak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

Sistema fisiokratikoaz, kontzepzio utilitaristei kontrajarriz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Alegien XVIII. mendeko loraldia azaltzeko, garai hartan zabaldu zen poesiaren eta literaturaren ikuspegi utilitarista eta etikoa ondo kontuan izan behar ditugu.  Berria - Kultura   2004-05-29

Immigrazio «hautatua» utilitarista da.  Berria - Harian   2006-02-10

2 pertsonez mintzatuz, utilitarismoaren aldekoa dena.

XVIII. mendeko ekonomiaren dibulgatzaile moralistek, hau da, filosofo politikariek -utilitaristek, zehazki- [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Gizartea aldatzeko, utilitaristen ustez, lege naturala oztopo baino ez zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Utilitaristen ustez, nola jokatu beharko genukeen aztertu ondoren, horri buruzko teoria etikoa giza izatearen deskribaketa batetik abiatuz eraiki dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Hark, aldiz, gehiengoari bizia barkatu nahiz, justua ala injustua bost axola zaio zer den, probetxua bakarrik bilatzen du, utilitarista huts-hutsak bezala dihardu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.

1971n Theory of Justice argitaratu zuen [...] utilitaristen paradigma erautsi zuena (beti ere ikuspegi liberaletik).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.


utilitate 1 iz baliagarritasuna, erabilgarritasuna.

Adimena ezagutza positiboaren ahalmena da (utilitatearena), arrazoimena espekulazioarena (egiarena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Gisa berean errepikatzen da, gizakiak bere utilitatea maximotuz hartzen dituela kontsumo erabakiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Utilitarismoa "teoria moral bat da, zeinaren arabera ekintza bat zuzena izango baita baldin eta bakarrik baldin utilitate printzipioari jarraitzen badio".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Ekintza batek utilitate-printzipioa betetzen du baldin eta bakarrik baldin hura aurrera eramateak, beste edozein alternatibaren aurrean, zorion edo plazer handiagoa sorrarazten badu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.


utillero iz kirol talde baten materialaren ardura duen pertsona.

Zale amorratuenek ere inoiz ezagutzen ez dituzten langile horiek izan zituen buruan, Ramon utilleroa, Diego Taxoareko harreran egoten dena, Ostibar Sadarreko bulegoetakoa, zelaiak zaintzeaz arduratzen direnak, beheko mailetako entrenatzaile ohiak eta abar.  Berria - Kirola   2004-05-13

Andurinha Futebol Clubeko utilleroak batik bat.  Berria - Kirola   2004-06-30

Gertaera bateko une bat irudikatu nahia utopia da, beraz, gehienbat, azken-azkenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.


utopia 1 iz errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte- edo politika-xedea; ezin gauzatuzkoa dirudien asmoa edo ideia.

Thomas Morek marraztu utopia hedatzen ari zitzaigun lurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Komunikazio totala utopia bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

Landatartasunaren ikusmolde paradisutar, edenikotik begiratzen zaio orain unibertso horri, landa-giroko bizimoduaren utopia (eta ukronia) delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Mende honetako eskandalu nagusia hauxe besterik ez da: Kristautasuna kristauentzat utopia bat dela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Ezkerraren aldetik, bakearen utopia zegoen betidanik; eskuinaren aldetik, ostera, suaz eta odolaz eraikitako Israel handiago baten utopia zegoen.  Berria - Harian   2006-03-30

Ez dakigu zenbateraino onartzen zituen Paris eta Paristik agintzen zioten liberté, égalité eta fraternité idealen utopia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.

Gizarte komunistaren utopia piztu zuten pentsalariak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.

Hizkuntza asmatzeko askatasunak, ordea, talaia urrutiratzea eskatzen du -irakurri, begiratu, hausnartu...-, errealitatea eta utopia kontrastatuko badira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Euskal unibertsitateak utopia dirudi orain, baina utopia ziruditen bere garaian, ikastolek, helduen euskalduntzerako sareak, euskarazko egunkariak eta beste hainbat egitasmok ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Duela bost hilebete utopia zena egia bihurtu du.  Berria - Kultura   2004-11-24

Ederra da beti utopia, utopia den bitartean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta zure utopia txiki hori, zein lekutan egongo litzateke?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Chavezen utopia handia zera da, Venezuelan klase ertain zabala lortzea, hau da, behekoak igotzea, eta goikoak jaistea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 113. orr.

Bizia, irudimena eta maitasuna utopia eder bakar bati ematen badizkiozu, [...] idealaren eta dagoenaren arteko amildegiak irentsiko zaitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista, ekonomia globalaren nahia, justizia sozialarena, nazioen arteko ordena, eta abar, hor daude denak zain.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Geure modernitatearen poeta da [Aresti], utopia antifrankistaren kontrako idazle, nazionalismo berri baten ordezkari.  Berria - Kultura   2004-07-25

Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

Banan-banan garbitu zituen [hiesak] gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Unamuno etorkizunetik ere iraganera konbertitu da [...] utopia historiko guztietatik salbaziozko esentzialismo katoliko eta espainolera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Egun, inoiz baino gehiago apika, utopia praktikoen beharrean gaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 154. orr.

Bai, Virgilio: gure utopia zekenen gainetik, heriotza saihesteko behar goria dugu, betiereko itzuli bat eraikiz bizian, eta ez hilean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

Aipatu berria dugun elkarren kontrako definizio multzoak garbi uzten du utopia hutsa dela horrelako ahalegin bat egitea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Utopia edo kimera liberala izan da, azken beltzean, gizadiak XX. mendean sufritu dituen bi mundu gerra bortitzen eragile nagusietakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Egungo utopia, biharko errealitate.  Herria   2003-11-06

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskal kultura eta hizkuntzaren alma mater izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Ni amets bat izan nintzen zuretzat, nolabait, ez dakit gaztaro galdua berreskuratzeko sinboloa ala plazer haragikoien promesa lausoa, baina utopia moduko bat azken batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

utopia bat da (4); utopia berri (3); utopia hutsa (6)

utopiaren alde (3)


utopiazale izond utopiaren zalea dena.

Sans-culottes sutsu eta utopiazalea, Jakobino erradikalenen tesia gehiegizkoen dizipulu aurreratua bilakatua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.


utopika izond emakumeez mintzatuz, utopikoa.

Emaztea, Elizan eta Erromako dotrinan, Eliza ofizialean, Eliza instituzionalean, emaztea zer den erranen dizut formula batetan: emaztea da -erranen dut pertsona bat, ez gauza bat- atopika, atipika, eta utopika.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 161. orr.

Utopika, beraz, ilusione bat bezala.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 162. orr.


utopiko izond utopiarena, utopiari dagokiona.

Sozialismo utopikoarekin lotutako ideiak zituen Endek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

Kooperatibismoaren erroak oso antzina aurki daitezkeen arren [...] kontzeptu honen garapen modernoa sozialista utopiko edo humanisten lanekin batera hasi zen garatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Gaztetan Irakurritako hainbat liburu eta eskola sozialetan eztabaidaturiko hainbat asmo utopiko ekarri dizkit gogora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Oso jarrera utopikoa du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Planteamendu esentzialista ez da demokratikoa, Atxagak dioenez, «mundu honetan ez dagoen leku utopiko batean» kokatzen duelako bere zilegitasuna.  Berria - Harian   2005-08-25

Hiri utopikoa dakar gogora Metapolis Proyect 927 dantza lanak.  Berria - Kultura   2004-04-29

Errepublika historikoak errepublika utopikoa du ispilu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Luze gabe, "Euzkadi" izeneko leku utopikoa "Euskadi" bihurtuko zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

Zenbaitek utopikotzat dituzte ekologistak.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Proiektu hori ez al da utopikoa?  Berria - Euskal Herria   2004-07-23


utrakontserbadore ik ultrakontserbadore.

utrikulu iz belarriko labirinto barrunbea, orekaren erantzule diren hiru hodiak batzen direna.

Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Utrikuluan eta sakuluan, gelatina gogor batean sarturik daude ile-zelulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.


utzarazi, utzaraz, utzarazten (orobat utziarazi g.er. eta uztarazi g.er.) du ad uztera behartu.

Jokamolde izugarri haren berri zabaldu zen ordea, eta lanpostua utzarazi zioten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

-Horregatik lana utzarazi?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Tiranako gobernuak kargua utzarazi eta Kongora enbaxadore bidali zuen Zulo.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 319. orr.

Beste deusek ez zion utzaraziko Istanbul.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 31. orr.

Belauneko lesio larriak utzarazi zion errugbia.  Berria - Kirola   2006-04-21

Bera ez utzarazteko etxekoen eta arrotzen burla eta iseken mende.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 110. orr.

Jainkoaren maitasunagatik eta bere erakutsiez mundua utzarazi zidan San Frantzisko haren morroiaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

Apezpikuak Entredicho izeneko zigorra ezarri zion auzoari, eliza prezintatuz, apezari ez auzoan ez beste inon meza eta elizakoak ematea debekatuz [...] eta parrokiari lotuak zeuden jarduera guztiak bertan behera utzaraziz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

-Eginbeharra, hori dun, premia larriko eginbeharra, beste guztia bazterrera utzarazten duena, gainerako denari uko egitera behartzen duena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 284. orr.

Landaratu zen bezain laster, burutapen larri bat barne-jabetu zitzaion, eta ia-ia eginkizun hasiberria utzarazi ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lana utzarazi (5)


(utzi), utz, uzten (orobat itxi g.er. eta itzi g.er.) du ad
1 (-tzen atzikiarekin)

"Ongi" esan zuen atean, pare bat aldiz, eta begietan ea sartzen utziko al zidan galdetzeko eskaera irakurtzen niola iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Norberaren taldeak, komunitateak, ito egiten du, ez dio banakoari nahi (eta behar) duena bezalakoa izaten uzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 14. orr.

Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Menelaok irribarre eta laztan egin zion; opari eder bat eman, eta joaten utzi zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Gaixo zegoen orduan bere ostatuan, eta ez zioten irteten uzten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 328. orr.

-Zer uste zuen, printzesa ikusten utziko geniola!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 31. orr.

Jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Nahiago nuke zutaz kupitzen utziko bazenit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Ondoren, burua burko gainera erortzen utzi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

-Nor da? -galdetu zuen barrutik Hagridek, gazteei sartzen utzi aurretik, eta gero bizkor itxi zuen atea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 208. orr.

Zein urrun bularra ukitzen utzi zidan lehen egun hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Geriatriko barruan ez dute, geletan edo otorduetan ez bada, alkohola edaten uzten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

Gerria tentetzen du, aitzurra lurrera erortzen utzita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Hantxe hiltzen utzi zuten, azken tiroa ere eman gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

-Sugea eta traidorea hi, emaztea usteltzen utzi, eta halako perla komunzulotik behera bota nahi izateagatik!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Orain haria luzatu behar zen, urruntzen utzi, amua erabat irentsi zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Zuetariko norbaitek horietako bakar bati ihes egiten uzten badio, bere biziaz ordainduko du.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,24

-Ez didazu bukatzen utzi -jarraitu zuen Maizak, patxada galdu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Orduan, soldaduek sokak ebaki eta txalupa erortzen utzi zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 27,32

Argazkia ateratzen utziko zioten, baietz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Bazekien noiz sinetsi, noiz gogor jarri eta noiz gauzak pasatzen utzi.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

Orduan hitza berriz ahoratu zitzaion; ez nion ordea hitzaz baliatzen utzi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Eliza santua da eta [...] ez die harrokeriaren hodeiei apaltasunaren ohorea iluntzen utziko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Santuaren apaltasunak pasatzen utzi zuen artifizioz beteriko eta egiaz husturiko hitz-jasa hura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

Zergatik ez bidegabekeria jasan eta zeuen buruak larrutzen utzi?  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,7

Bortz minutu pasatzen utzi nuen zigarro bat piztu aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

-Eta zergatik ez dizute, ba, magiarik egiten uzten?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 59. orr.

Fernando eta biok ezin genuen halako egokiera aparta alferrik galtzen utzi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Alkandora askatu zidan gero [...] eta kendu egin zidan oraindik jantzita neraman jakarekin batera, eta biak erortzen utzi zituen lurrera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Bukatzen utzi gabe, erregeak ihardetsi zion: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,16

Musu-tristek, bukatzen utzi gabe, Tomasengana jaso zuen hatza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Ordaintzen utzi zidan, baina ez nuen egiterik lortu bueltako txanponak lurrera erortzen utzi gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Bere eskuez egiten zuen lan, dohainik ederrena den denboraren izpi bat ere alferrik galtzen utzi gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.

2 (-tzera atzizkiarekin)

Beretu nahi ninduen indarraren kontra borrokatu gabe, gorputza kulunkatzera utzi nuen autoaren urrumen konpasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

-Uda finitzera utzi ezazu lehenik -erran nion, soa otarrean itzatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Kattalinek ez du aukera pasatzera utzi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Gaskoina bera ere ez laiteke galtzera utzi behar, bainan are gutiago Euskara.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 175. orr.

Bilkura bukatua zen, baina Joantto ez zen ohartu ere egin, ondoan zuen biltzarkideak pasatzera utz zezan otoiztu zuen arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Murruak lodiak, haize freskorik pasatzera uzten ez duten horietarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Ene atsegin bakarra da basa horiek ez dutela espanturik, iraun ditudan oinazeetan hitz bat edo auhen bat ez baitut eskapatzera utzi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

Horrelakoetan jainkozko zuzentasuna agertuko litzateke, zeinek kezkatzera uzten baitu zuzena izan nahi duen gizakia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Handik aitzina gertatuko zen guziari ere tinko atxiki behar zion, ez zuen bere burua hiltzera utzi behar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

Geunden-geundenean, ordea, ez nago hagitz seguru egokiena ote zen eta, nolanahi den ere, ez zidan jarraitzera utzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Gutik egin zuen ez baitzuen tresna gizonaren buru gainera erortzera utzi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Zarea egina zen eta erabili aurretik, lehortzera utzi behar zela irakatsi zion Pierrari buhame nagusiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Bisita-gelara sartzera utzi orduko panpina bahitu diote.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 96. orr.

Mintzatzera utzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Amaren aurrean ez nuen deus agertzera utzi nahi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 79. orr.

Tari-Barin nintzela, inoiz ez nuen agertzera utzi errusoz banekiela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.

Zuhaurk erran izan bazenizkit zeure sekretu guztiak eta ez soilik sumatzera utzi didazuna, garaiz nengokeen jakitun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 489. orr.

Horren partez, bien arteko tartea handitzera utzi du, begitik galdu arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Joanttok txapela beti belarrietaraino sartua zeukan, eta bizarra luzatzera utzia zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

Barkaezina lukek Orthezen ikasia alferrik galtzera uztea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Hola da gure mintzaira pobretzen bide haundiz eta azkenean galtzen, eskuetan ditugun hitzak erortzera utziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

3 (-tzeari atzikiarekin)

-Margotzeari utzi dionak baino ez daki margotzearen garrantziaren berri -esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Tekleatzeari utzi eta berak erantzuten dio Godoti.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Soldaduak, nekaturik, jotzeari utzi eta bazterrera joan dira lo egitera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

-Edo edateari eta erretzeari utzi, edo laster hilko haiz -esan ei zion medikuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 307. orr.

Kantuan hasi zen, eta ez zion kantatzeari utzi, harik eta Jainkoaren gizonak [...] ohiko tokira hegan egiteko agindu zion arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 386. orr.

Blackek borrokatzeari utzi zion, nahiz eta bere begi sartuak Scabbersengan finko izan oraindik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 283. orr.

Azkenean pentsatzeari utzi zion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Azidoa hartzeari utzi, eta, drogak ematen zion goi-punttua lortzeko, sukar erlijiosoa erabiltzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Ez zioten gaita jotzeari utzi, harik eta plazan barrena sartu ziren arte.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 145. orr.

Laster hasiko zen euria, haizeak kale bazterretako zumar-orbela harrotzeari utzitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Gauza hauek aldika gogoratzeari uzten badiogu berriro murgiltzen dira eta zoko ezkutuetara ihes egiten dute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 247. orr.

Ez zuen bizitzeko gogo-izpirik ere, bere burua zaintzeari utzi zion eta baraualdi luzeak egiten zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Nik ilea tindatzeari utzi diot naizen bezalakoa izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

Hegazkinaren gurpilek pista zuria ukitzeari utzi orduko aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Ezpainei kosk egiten zien etengabe, eta ezin zion atzamarrak elkarri lotu eta askatzeari utzi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Erromatarrek ez zuten inolako arrazoirik beren legepean bizitzeari utzi eta beste baten mende bizi izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 196. orr.

Hantxe bera, zutik eta geldi, asto hilarengandik harantzaxeago, hegazti triskariei harri jaurtitzeari utzia, hantxe, zutik eta begira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Perretxikoen modura sortzen ziren bertsolariak, perretxikoak perretxikoen modura sortzeari uzten hasi zirenean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 152. orr.

-Zeri buruz? -erantzun zion Marta Gorrik aurrerantz begiratzeari uzteke.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

"Zoaz, zoaz!" esaten zion berak, pipa erretzeari utzi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Batzuetan ozta-ozta erdi lotan geratzen gaitun; baina pentsatzeari utzi gabe.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

Kirxa noizbait ere, gelditu, gelditu zen, baina oihukatzeari utzi gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.

Emeki-emeki, laztantzeari utzi gabe, joan ziren arropak zorura erortzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Zer uste duk, egunkariak ez irakurtzeagatik gauzek gertatzeari uzten diotela?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

4 uztak utz ezak.

"Uztak jendea bakean!", egin nion oihu, ukabila altxatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

-Uztak bakean, Hans, ez duk ikusten izututa dagoela?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 50. orr.

Uztak ikusten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.

Ea, uztak musika degeneratu hori eta jo ezak Sieg Heil!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Borondatetsu bezain zalapartatsuak dira gizonezkoak sukaldean, "ekartzak hori", "uztak hau", "bota ezak hura".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Uztak nire kontu, nahi duk?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

"Bale, Aitor", Manuk, "uztak katxondeoa geroko".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.

Uztak guztia bere horretan!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

-Uztak, uztak...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 152. orr.

5 albo batera utzi (162 agerraldi, 28 liburu eta 110 artikulutan)

Kamera albo batera utzi, eta argazki sail bat banan-banan bistaratu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Tira, Petrusek eta bere gonbidatuek ez dituzte beren ardiki-xerrak albo batera utziko zuganako eta zure sentsibilitatearen alderako errespetuagatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

Lan honetan, ordea, albo batera utziko dut interpretazio hori eta Sokratesen heriotza ez dela desobedientzia kasu bat izan defendatuko dut.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Hori albo batera utzita, egia da hezkuntza mailen artean dauden tasen arteko aldea txikiagoa dela hemen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.

Borroka albo batera utziz, Kako-oker bolborategira abiatu eta bonba baten metxa piztu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.

Batzuetan zaila da iragana albo batera uztea, erabat ahaztea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

Bioetikaren eta giza eskubideen artean dagoen harreman estua ezin da albo batera utzi.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Une horretan inozotasuna albo batera utzi eta duintasunez egin zuen berba.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 150. orr.

Nik, gero eta pipertuago, zuhurtasunezko neurri guztiak albo batera utzirik, erantzun diot: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Ezin izan zuen bere oharren arrastorik aurkitu, ordea, hatz-mamiek batzuetan sumatzen zituzten zimur modukoak albo batera utzita.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.

Ezkondu eta gero alde batera utzi zituen ikazkintza eta baso-lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

Unibertsitate Irekian egin nuen matrikula, filologia-ikasketetan, behin betiko alde batera utzirik zientzia-ikasketak egiteko asmo guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

6 alde batera utzi (1307 agerraldi, 164 liburu eta 514 artikulutan)

Joseren familia baztertu egin zuen, Efraimen leinua alde batera utzi.  Elizen arteko biblia   Sal 78,67

Segituan aspertu omen zen, ordea, eta Honorine eta seme-alabak alde batera utzirik, buru-belarri lanari lotzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.

Leizarraga alde batera utzita, euren hizkeran oinarritu ziren garai honetako idazleak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.

St. Eustache alde batera utzita, eta beharbada baita Beauvais ere, ez dakigu Marieren senargaien berri, ez behintzat senargai ezagunen berri.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 169. orr.

Ezinezkoa zen, bestalde, bidea alde batera utzi eta zuzen joatea istil eta urmaelen sare gaindiezin horretan zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Lurpeko geyserrak eta energia nuklearra alde batera utzita, eguzkiaren erradiazioa da gure energia-iturri bakarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Histeria alde batera uztea hobe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Ur handiak alde batera utziz, sar gaitezen berriro arrastoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Ezin dira alde batera utzi fisikaren eta mekanikaren legeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Alde batera utzi ezazu, o arima, kanpoko gauzen kezkabidea, ihes egizu berehala zalapartatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Joseren familia baztertu egin zuen, Efraimen leinua alde batera utzi.  Elizen arteko biblia   Sal 78,67

Harreman sexualak alde batera uzten saiatzen naiz beti.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 191. orr.

Herrialde batek inflazioa eta egonkortasun makroekonomikoa helburu hartuta aplikatzen badu diru politika, merkatuen askatasuna edo truke-tasa finkoa alde batera utzi beharko ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Amaren kontu hura une batez alde batera utzita, milaka gauza on esan zitezkeen gure neskatoaren gainean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.

Hobe kontua alde batera uztea oraingoz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.

Ezin zehaztu dira ahots organoen mugimenduak, alde batera uzten badira aztarna akustikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Aurreko gai hori erabat alde batera utzi gabe, tradizio literarioari buruzko kezka oso kontuan hartzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Joera dago, azkenik, alde batera uzteko, sekula loratu izan ez balitz bezala, historia berriak gaur egun proposatzen duen arazo metodologikoen eremu hori guztia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

7 bazter utzi (303 agerraldi, 68 liburu eta 124 artikulutan) baztertu.

Abokatuek bazter utzi nahi izan zuten gai hori, eta ni ez nengoen, eta ez nago, jarrera horrekin ados.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 96. orr.

«Interes politikoak» bazter uzteko eta «langile guztiak» defenditzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Bazter utz ezazu bada aditu nahi ez dudan eta aditzen ahal ez dudan mintzaira hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 203. orr.

Euskara, halaber, bazter utzi duela salatu dute Sortzen-Ikasbatuaz taldeak eta sindikatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Suizidioaren aukera bazter utzirik, bart, edizio hau ixterakoan ez zen daturik batere Anjel Urtxipiaren hiltzaileaz edo hiltzaileez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Ondoren, karrera bazter utzirik, soldadutzara joan zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Nire errorea zera omen: gu, teknikariok, heriotza bazter utzirik saiatzen garela bizitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

Babes-herriko hizkuntza erabiltzen du idazteko, ama-hizkuntza bazter utzirik, Agota Kristofek bezala.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Baina Israelek bazter utzi du ongia; etsaiak pertsegituko du.  Elizen arteko biblia   Os 8,3

Truke-tasen merkatuak dakartzan fluktuaziozko erantzunak bazter utzirik, ba al dago truke-tasen maila teorikoki definitzerik?  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Dei horretatik bazter utziak izan direlarik SUD eta LAB sindikatak.  Herria   2003-05-08

Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori.  Elizen arteko biblia   Jr 9,12

Sendaketan erabat sinetsia irudi zuen gaixoak, kezka eta beldurrak bazter utziak zituela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Lehenago bazter utzitako ezkontza, orain itxaropen zinezko bakarra zitzaion, diruak, zigarroak, kafeak edota billete berriek inondik ere ordezkatu ezin izango zutena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Valmontekin arras bertzela da: hura atxikitzeak lan du; eta bazter utziz gero arriskutsua izaten da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.

Zazpi nobio izan ditu neskatxak, eta halamodukoak direlako bazter utzi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Edozein herri ala aldetan, ordea, gaizki dabilena Deabruak hartua du, eta, beraz bazter utzi behar da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

· Bazter utzitakoen kronikak.  Berria - Harian   2006-01-14

Zeren nahiz ez den bekatu Jainkoaren aholkuen bazter uzte soila, mortala da halere aholkuen gutiesteagatik bekatu egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

1949an trapubiltzaileen obra piztu zuen, jende pobre eta bazter utzietarik hasita mundu guzirat hedatua dena.  Herria   2004-07-22

8 bazterrera utzi (87 agerraldi, 29 liburu eta 21 artikulutan) bazter utzi, baztertu.

Barazkirik kaxkarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta [...] zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten.  Elizen arteko biblia   Mt 23,23

Badakiena da politika bazterrera utzia zutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Asaldura sortzeko moduko motibo guztiak bazterrera utziak zituen hark ardura handiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Zenbat ama [...] ez da abilki seme edo alabarekin eskolako ariketak egiten aritzen, bere lanak bazterrera utziz, gero egiteko.  Herria   2005-09-15

Laburtasunaren amoreagatik, xehetasun asko bazterrera utziko ditut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Andreak ez zuen egindako botoa ahaztu, ez eta egitasmoa bazterrera utzi ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Ez dago inor, normala baldin bada behinik behin, arauak bazterrera uzteko gogoa noizbait izan ez duenik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Ingeles erakasleak aldiz, lehenagoko handikeria eta snobismoak bazterrera utzi ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

San Frantziskoren idazkiak dira zalantzarik gabe hura ezagutzeko kontsulta-iturri hoberena, eta harrigarria da nola biografo gehienek horiek bazterrera utzi dituzten ikustea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Prozesu honek, tamalez, bazterrera uzten ditu leku ez-errentagarri guztiak, eta horiek ikusezin egiten ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Lur honek ematen duen jendea -arraza- historia gabekoa da; izpirituak bere martxan bazterrera utzia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 177. orr.

Tom etxean bezala egoten zen beti, paperezko mausoleo antzeko hartan, bazterrera utzitako liburu piloak gainbegiratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Galdera horrek ez du erantzun errazik; ezin da ordea bazterrera utzi, baldin globalizazio ekonomikoaren sorrera ulertu nahi bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ez da bazterrera uztekoa, bestalde, beste honako aukera hau, garai moderno hauetako moralarekin bat datorrena, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 303. orr.

Adiskideek eta lagunek iruzur egingo diate, eta beste edonork baino lehenago baztertuko haute zorigaiztoko uneetan; diruak, aldiz, sekula ez hau bazterrera utziko, aldean izango duk beti, baita bizitzako atakarik gaiztoenetan ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

9 bertan behera utzi (2452 agerraldi, 149 liburu eta 1494 artikulutan)

Bi doberman gazte, Lucyk soka batekin lotuta daramatzanak, eta bulldog emea, bertan behera utzitakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.

Gabarrariek, izu-laborrian agerpen horregatik, etsipenez garrasika hasi eta hagak bertan behera utzi zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Etxolen eta bertan behera utzitako txabolen artetik igaro zen, zaborrez eta gurpilez mukuru beteta zeuden hondakindegiak atzean utzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Jainkoaren Ama Birjina guztiz dohatsuaren eliza bat zegoen han, antzina eraikia, baina garai hartan bertan behera utzia, inor hartaz arduratzen ez zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Charliek eta Mollyk bertan behera utzi zuten eskola, eta bakarrik geratu nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Zentzu ona, arrazoia, onura publikoa, horiek guztiak ezin daitezke bertan behera utz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Umekeria hori gelditu, bertan behera utzi beharra zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Krisi horren ondorioz, bertan behera utzi ziren truke-tasa finkoak, eta trukeen aldakortasuna nagusitu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Beldurrak bertan behera utzirik, Hamida irrikaz zegoen arratsaldeetako ibilalditxoei berrekiteko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Bertan behera utzi beharko dugu ezkontza.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 151. orr.

Familia bertan behera utzi eta beste emakume batekin alde egitea izan daiteke, adibidez, moralaren aurkako ekintza larria.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Arazo handiak zituen, hala ere, eta teoriaren parte handi bat bertan behera utzi zen 1965ean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Sindikatu guztiek legea bertan behera uzteko eskatu eta grebarako deia zabaldu dute.  Berria - Harian   2005-05-15

Bertan behera utzi genuen saioa, ondo ordu onean utzi ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Bertan behera utzi zituzten 1999. urtean Antartikako izotzaren azpian 4.000 metrora dagoen Vostok aintzirara heltzeko zulaketa lanak.  Berria - Gaiak   2006-01-11

Iraupena oztopo, Adegik bertan behera utzi du negoziazioa.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Gero, 1997ko udazkenean, bertan behera utzi zuen azkenean bere doktore-tesia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Arazoak izan zituzten, eta bertan behera utzi behar izan zuten espedizioa.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Txitxikovek, beste zeregin guztiak bertan behera utzirik, buru-belarri ekin zien dantzaldirako prestamenei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Bertan behera utzi zituen gimnastika eta bustialdiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Tren zerbitzuetan Renfek bertan behera utzi zituen Iruñea eta Gasteiz arteko bidaiak.  Berria - Harian   2005-01-26

Proiektua bertan behera utzi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Nolanahi ere, sentitzen zuen nire planak bertan behera utzi behar izan nituelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Emakumea, baina, gogo onez joana zitzaion eta bertan behera utziak zituen antzinako asmoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 231. orr.

Geethak dena bertan behera uztea erabaki zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

· Baina askoren iritziz, presio politikoak izan ziren egitasmoa bertan behera uztearen arrazoiak: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

10 (pertsonez)

Zin egina nion neure buruari ez nuela Hanna inola ere bertan behera utziko, eta hartan nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Charliek bertan behera utz nintzakeen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Anaiaren bat edonon ere gaixo eror baledi, beste anaiek ez bezate bertan behera utz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Sarritan etsipenak jota bizi zen, Jainkoak bertan behera utzi zuela uste baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

Horrelakoa zen Jesusek bertan behera utzitako jendea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde batera utz (21); armak utz (12); aske utz (34); aske utz dezaten (15); baina utz dezagun (10); baina utz ditzagun (10); bakarrik utz (12); bakean utz (36); bertan behera utz (70); egiten utz (12); esku utz (13); ez utz (28); gabe utz (18)

utz nazak bakean (12); utz nazazu bakean (13)

agerian utzi (446); agerian utzi du (95); ahaztuta utzi (14); aho zabalik utzi (20); aipatu gabe utzi (29); airean utzi (25); airean utzi zuen (20); albo batean utzi (13); albo batera utzi (64); alboan utzi (10); albora utzi (23); alde batean utzi (31); alde batera utzi (473); alde egiten utzi (23); alderdia utzi (14); alferrik galtzen utzi (13); amaitzen utzi (11); ardurapean utzi (14); argi utzi (759); argi utzi behar (49); argi utzi du (111); argi utzi dute (51); argi utzi nahi (130); argi utzi zuen (234); argi utzi zuten (56); armak utzi (46); arrasto sakona utzi (12); arrastoa utzi (30); arrastorik utzi (46); arrastorik utzi gabe (34); aske utzi (446); aske utzi zituzten (60); aspaldi utzi (55); at utzi (63); atarian utzi (16); atea zabalik utzi (14); ateratzen utzi (19); atzean utzi (297); atzean utzi zituen (26); atzera utzi (15); atzo utzi (11); aukeran utzi (10); aukerarik utzi (12); aulkian utzi (23); aulkian utzi zuen (11); aurrean utzi (20); autoa utzi (16); azpian utzi (11); aztarnarik utzi gabe (17); aztoratuta utzi (12); aztoratuta utzi hauela (11)

babesik gabe utzi (17); baino lehen utzi (11); bakar bakarrik utzi (14); bakarrik utzi (222); bakarrik utzi zuen (19); bakean utzi (77); baliorik gabe utzi (12); barik utzi (26); barregarri utzi (21); baten esku utzi (21); baten gainean utzi (16); bazter batean utzi (17); bazter utzi (124); bazterrean utzi (71); bazterrera utzi (28); bazterrerat utzi (18); begiratzeari utzi (34); behin betiko utzi (12); bere hartan utzi (22); bere horretan utzi (41); bere kargua utzi (35); berehala utzi (31); bertan behera utzi (1088); betiko utzi (23); bide bazterrean utzi (11); bidea utzi (23); bidean utzi (16); bigarren mailan utzi (15); bizirik utzi (34); bukatu gabe utzi (17); bukatzen utzi (12)

deialditik kanpo utzi (23); dena utzi (39); dena xarmatuta utzi (20)

edateari utzi (10); egin gabe utzi (18); eginda utzi (41); eginik utzi (13); egoteari utzi (15); egunkaria utzi (10); emateari utzi (17); ematen utzi (15); epailearen esku utzi (20); erabakita utzi (62); erabakita utzi zuen (23); erabakita utzi zuten (14); erabat utzi (18); eramaten utzi (12); erdian utzi (20); erortzen utzi (111); erortzen utzi zuen (36); erortzera utzi (11); errepidea utzi (12); erretzeari utzi (19); ertzean utzi (13); eskola utzi (22); esku utzi (478); esku utzi du (61); esku utzi zuen (72); eskuetan utzi (96); eskutan utzi (12); eskutik utzi (10); etortzen utzi (12); etxea utzi (52); etxeak utzi (15); etxean utzi (38); etxerik gabe utzi (13); ezerezean utzi (26); ezin utzi (19)

futbola utzi (29)

gabe utzi (592); gabe utzi zuen (79); gain utzi (36); gainean utzi (217); gainera erortzen utzi (11); galtzen utzi (25); galtzerat utzi (17); garbi utzi (240); garbi utzi zuen (56); gehiago utzi (22); gela utzi (10); gero utzi (13); geroko utzi (22); gerorako utzi (20); gibelean utzi (13); gibelera utzi (11); gisa utzi (11); gobernua utzi (11); gora utzi (17); gose greba utzi (17); gozoa utzi (10); greba utzi (34); guztia utzi (14); guztiak utzi (18)

han utzi (83); han utzi zuen (14); hankaz gora utzi (14); hantxe utzi (49); harriturik utzi (27); harrituta utzi (37); hartzen utzi (38); haurdun utzi (29); hautsontzian utzi (12); hemen utzi (33); herren utzi (13); herria utzi (25); hildako utzi (29); hildako utzi zituen (14); hiltzen utzi (31); hiria utzi (13); hitz egiteari utzi (35); hitz egiten utzi (18); hitzik gabe utzi (12); horregatik utzi (29); horrela utzi (10); hutsean utzi (17); hutsik utzi (26)

iaz utzi (10); ibiltzeari utzi (27); ibiltzeari utzi gabe (12); idatzirik utzi (19); idatzita utzi (37); idatzita utzi zuen (11); idazteari utzi (26); igarotzen utzi (14); ihes egiten utzi (58); ikasketak utzi (14); ikusten utzi (25); indarrik gabe utzi (12); inoiz utzi (14); irakurtzen utzi (10); irekita utzi (33); irteten utzi (16); itxita utzi (17); itzultzen utzi (11); izateari utzi (161); izateari utzi gabe (14); izateari utzi zion (16); izaten utzi (12)

jarraitzen utzi (17); jateari utzi (20); jausten utzi (14); joateari utzi (12); joaten utzi (132); joaten utzi zion (14); jokatzeari utzi (16); jokatzen utzi (23); jota utzi (66); jota utzi zuen (21); jotzeari utzi (26)

kalean utzi (22); kanpo utzi (225); kanpo utzi zuen (31); kanpoan utzi (61); kantatzeari utzi (12); kargua utzi (206); kargua utzi du (49); kargua utzi zuen (43); karguak utzi (11); kluba utzi (10); kolokan utzi (11)

lagunak utzi (10); lana utzi (74); lanari utzi (15); lanik gabe utzi (11); lasai utzi (12); laster utzi (15); lasterketa utzi (26); legez kanpo utzi (68); lehenago utzi (11); lekua utzi (39); lekuan utzi (18); libre utzi (140); libre utzi zuten (24); libro utzi (22); lotsagarri utzi (20); lotuta utzi (18); lur jota utzi (32); lurrean utzi (95); lurrean utzi zuen (19); lurrera erortzen utzi (16)

mahai gainean utzi (92); mahaia utzi (11); mahaian utzi (29); mahaian utzi zuen (11); mahaiaren gainean utzi (13); menpe utzi (21); mezua utzi (11); mugitzeari utzi (11); mundu hau utzi (26); mundua utzi (30); mundua utzi eta (14); mutu utzi (14)

nabarmen utzi (18); nahiko aztoratuta utzi (11); negar egiteari utzi (20); nire esku utzi (23); noiz utzi (16); nola utzi (38); non utzi (35)

ohe gainean utzi (15); ondoan utzi (35); ondoren utzi (10); orain utzi (12); orduan utzi (11)

partida erabakita utzi (14); pasatzen utzi (91); postua utzi (21); pozik utzi (21); prest utzi (12)

sartzen utzi (103); sekula utzi (10); taldea utzi (71); tantotan utzi (19); tartea utzi (15); tarterik utzi gabe (11); tokia utzi (13); tokian utzi (11); txiki eginda utzi (12); txunditurik utzi (21); txundituta utzi (43)

umezurtz utzi (10); urtean utzi (17); urtetan utzi (18); urtetan utzi du (12); usteltzen utzi (13)

utzi ahal (46); utzi ahal izan (16); utzi ahal izateko (11); utzi aitzin (10); utzi al (20); utzi arren (34); utzi arte (71); utzi aurretik (51); utzi baino lehen (21); utzi bakean (52); utzi barik (19); utzi beharra (71); utzi beharra dago (12); utzi beharra izan (16); utzi beharrak (17); utzi beharrean (40); utzi beharreko (11); utzi berri (38); utzi berria (21); utzi bezain laster (15); utzi bezala (12)

utzi ezean (12); utzi ezin (19)

utzi gabe (532); utzi izan (87); utzi izana (87); utzi izanak (26); utzi izanaren (13)

utzi joaten (14)

utzi nahian (19)

utzi ohi (26); utzi zituzten atzo (25); utzi zuen agerian (16); utzi zuen arte (20); utzi zuen atzo (78); utzi zuen esaldia (11); utzi zuen herenegun (13); utzi zuten aske (26); utzi zuten atzo (51)

xarmatuta utzi huen (20)

zabalik utzi (68); zelaia utzi (18); zer utzi (17); zerbait utzi (21); zergatik utzi (68); zigorrik gabe utzi (18); zintzilik utzi (18); zirrikiturik utzi (19)

ahotik ezin utzia (15); aspaldi utzia (12); bertan behera utzia (26); esku utzia (11); ezin utzia (19); gabe utzia (11); utzia du (18); utzia izan (22); utzia nuen (26); utzia zion (24); utzia zuela (19); utzia zuen (66); utzia zutela (11); utzia zuten (28)

ezin utziak (10); utziak izan (16); utziak zituen (33); utziak zituzten (11)

agerian utziko (27); alde batera utziko (39); alde egiten utziko (11); argi utziko (15); armak utziko (20); aske utziko (33); aske utziko dute (12); atzean utziko (22); bakarrik utziko (47); bakean utziko (46); bazter utziko (18); bazterrean utziko (10); bere horretan utziko (12); bertan behera utziko (130); betiko utziko (14); bizirik utziko (17)

eginda utziko (13); egiteari utziko (15); esku utziko (138); esku utziko du (15); eskuetan utziko (23); gabe utziko (82); galtzen utziko (10); han utziko (13); hemen utziko (15)

ihes egiten utziko (11); izateari utziko (39); izateari utziko dio (14); joaten utziko (33); kanpo utziko (15); kargua utziko (37); kargua utziko du (10); laster utziko (14); libre utziko (26); noiz utziko (18)

sartzen utziko (36); sekula utziko (11); taldea utziko (29); taldea utziko du (11)

utziko al (67); utziko al didazu (19); utziko duela iragarri (17); utziko zuela iragarri (15)

zabalik utziko (14)

agerian utzirik (13); alde batera utzirik (94); atzean utzirik (20); bazter utzirik (17); bazterrerat utzirik (15); bertan behera utzirik (19); denak utzirik (15); gabe utzirik (16)

agerian utzita (13); albo batera utzita (36); alde batean utzita (24); alde batera utzita (352); aparte utzita (25); argi utzita (15); atzean utzita (65); bakarrik utzita (23); bazter utzita (43); bazterrean utzita (13); bertan behera utzita (26); eibarren utzita (12); esku utzita (12); etxean utzita (13); gabe utzita (21); gainean utzita (15); han utzita (15); kanpo utzita (13); kanpoan utzita (12); utzita aritu (11); utzita egon (10); utzita etorri (11); utzita joan (14); zabalik utzita (10)

aske utzitako (16); atzean utzitako (21); bazter utzitako (14); bertan behera utzitako (32); esku utzitako (11); gabe utzitako (37); gainean utzitako (11); han utzitako (12); hark utzitako (22); hutsik utzitako (12); kanpo utzitako (37); legez kanpo utzitako (34); libre utzitako (11); lurrean utzitako (10); nik utzitako (10)

utzitako arrastoa (14); utzitako arrastoak (11); utzitako hutsunea (48); utzitako hutsuneak (10); utzitako lekua (24); utzitako lekuan (14); utzitako ondarea (14)

agerian utziz (71); alde batera utziz (67); argi utziz (20); atzean utziz (23); bakarrik utziz (12); bertan behera utziz (14); erortzen utziz (12); esku utziz (25); ez utziz (11); gabe utziz (34); lekua utziz (15); tartea utziz (14); utziz gero (127); utziz geroz (16)

ezin utzizko (10

kargu uzte (16)

agerian uztea (18); albo batera uztea (10); alde batera uztea (65); armak uztea (34); aske uztea (55); aske uztea erabaki (16); atzean uztea (25); bakarrik uztea (13); bakean uztea (21); bazter uztea (14); bere hartan uztea (15); bere horretan uztea (24); bertan behera uztea (323); betiko uztea (11); esku uztea (105); esku uztea erabaki (13); eskuetan uztea (15); etak armak uztea (10); ez uztea (76); gabe uztea (38); hiltzen uztea (14); joaten uztea (13); kanpo uztea (57); kargu uztea (14); kargua uztea (20); kargua uztea erabaki (10); legez kanpo uztea (25); libre uztea (17); taldea uztea (19)

uztea erabaki (267); uztea erabaki zuten (37); uztea eskatu (14); uztea espero (11); uztea galdegin (16); uztea izan (19); uztea izan zen (10); uztea lortu (18); uztea proposatu (13)

bertan behera uzteak (13)

bertan behera uztearen (15); uztearen alde (22); uztearen truke (12)

ez uztearren (13)

uzteaz gain (17

agerian uzteko (69); albo batera uzteko (13); alde batera uzteko (77); argi uzteko (28); armak uzteko (67); armak uzteko eskatu (18); aske uzteko (221); aske uzteko eskatu (71); aske uzteko eskatzen (16); at uzteko (11); atzean uzteko (51); bakarrik uzteko (16); bakean uzteko (46); bakean uzteko eskatu (11); baldintzapean aske uzteko (10); barregarri uzteko (10); bazter uzteko (19); bazterrean uzteko (11); behera uzteko (605); behin betiko uzteko (12); berehala aske uzteko (18); bertan behera uzteko (604); betiko uzteko (14)

erabakita uzteko (20); erretzeari uzteko (17); esku uzteko (139); esku uzteko asmoa (12); esku uzteko eskatu (23); eskuetan uzteko (19); ez uzteko (201); ez uzteko eskatu (15); gabe uzteko (35); garbi uzteko (12); hartzen uzteko (11); hiltzen uzteko (15); hutsean uzteko (17)

indarkeria uzteko (21); irteten uzteko (10); izateari uzteko (20); joaten uzteko (23); kanpo uzteko (58); kanpoan uzteko (13); kargua uzteko (51); kargua uzteko eskatu (12); lana uzteko (18); legez kanpo uzteko (29); lekua uzteko (10); libre uzteko (29); partida erabakita uzteko (12); pasatzen uzteko (29)

sartzen ez uzteko (10); sartzen uzteko (23); uria aske uzteko (17)

uzteko agindu (41); uzteko agindu zuen (12); uzteko agindua (32); uzteko agindua eman (15); uzteko arriskua (11); uzteko asmoa (72); uzteko asmorik (43); uzteko asmorik ez (15); uzteko asmoz (14); uzteko aukera (59); uzteko baimena (14); uzteko deia (18); uzteko deia egin (10)

uzteko erabakia (60); uzteko erabakia hartu (19); uzteko esan (28); uzteko eskaera (38); uzteko eskaera egin (16); uzteko eskaria (12); uzteko eskatu (508); uzteko eskatu zion (100); uzteko eskatuko (29); uzteko eskatuko du (10); uzteko eskatuz (17); uzteko eskatzea (11); uzteko eskatzeko (12); uzteko eskatzen (70); uzteko exijitu (28); uzteko gai (11); uzteko garaia (19)

uzteko konpromisoa (12); uzteko moduan (14); uzteko moduko (29); uzteko prest (72); uzteko prest agertu (12)

uzteko zorian (15)

zabalik uzteko (14)

agerian uzten (312); agerian uzten dute (57); albo batera uzten (17); alde batera uzten (115); argi uzten (110); argi uzten du (63); armak uzten (19); arrastoa uzten (15); aske uzten (25); at uzten (10); ateratzen uzten (16); atzean uzten (46); aukerarik uzten (18); bakarrik uzten (51); bakean uzten (83); bakean uzten ez (12); barregarri uzten (15); bazter uzten (33); bazterrean uzten (16); bazterrerat uzten (11); bere kargua uzten (11); bertan behera uzten (96); bertan uzten (12); beti uzten (17); biderik uzten (11); bistan uzten (13); bizirik uzten (10); bizitzen uzten (28)

erortzen uzten (16); esaten uzten (11); esku uzten (121); esku uzten du (20); eskuetan uzten (31); etxean uzten (10); gabe uzten (158); gabe uzten ditu (11); galtzen uzten (13); garbi uzten (38); garbi uzten du (16); gehiago uzten (10); gutxi uzten (16); han uzten (13); harriturik uzten (11); hartzen uzten (31); hiltzen uzten (10); hitz egiten uzten (13); hor uzten (11); horrek agerian uzten (22); horrek argi uzten (10)

igarotzen uzten (11); ikusten uzten (56); ikusten uzten ez (12); irteten uzten (10); izpirik uzten (21); joaten uzten (26); jokatzen uzten (12); jota uzten (13); kanpo uzten (37); kanpoan uzten (23); kargua uzten (24); lana uzten (12); lekua uzten (32); lekurik uzten (11); libre uzten (40); lo egiten uzten (15); mahai gainean uzten (17); mende uzten (12); nola uzten (10)

orroitzapena uzten (24); orroitzapena uzten dauku (19); parte hartzen uzten (10); pasatzen uzten (38); penetan uzten (20); penetan uzten dituen (12); sartzen uzten (40); tartea uzten (10); txundituta uzten (11)

uzten ahal (55); uzten ez (288); uzten ez duena (10); uzten saiatu (18); zabalik uzten (35); zalantzetarako lekua uzten (19); zergatik uzten (15); zirrikiturik uzten (18); zur uzten (10)

bertan behera uztera (19); kargua uztera (14); uztera behartu (41); uztera behartu zuen (10)


utzialdi iz uztea.

Nor bere buruaren erabateko utzialdi hori, irritsaren eldarnio hori non plazerra bere gehiegitasunaz araztua den, amodioaren ontasun horiek, emakume horiek ezjakinak dira horretan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Afalondoan, baliatu nuen mariskalaren emazte horrek beti kontatzen dituen horietako historia bat kontatzen ari zen denbora neure aulki otomanoan esertzeko, amets eztia dakarren halakoxe utzialdian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.


utziarazi, utziaraz, utziarazten du ad uztera behartu.

FCCko 60 langile grebara itzuliko dira gaur Basaurin, martxoaren 9an auzitegien ebazpen batek greba iragarpena lehenago egin behar zutela-eta aurreko greba bertan behera utziarazi ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

Duela 30 urte, Ian Paisleyk zuzendutako muturreko protestante talde batek bertan behera utziarazi zuen Irlanda iparraldeko lehenengo legebiltzar autonomoa.  Berria - Mundua   2004-05-28


utziezin 1 izond ezin utzizkoa.

Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Handik sortuak dira armiarmak, eta oraindik ere haria egin eta ehuteko joera utziezina dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Eginbehar utziezina bete beharra daukaala, semea amarekin lotzen duena baino are sakratuagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 191. orr.

Naturak kemen itzalezin batez hornitu bazaitu, zeure burua defendatzeko eskubide utziezin bat eman badizu, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.

Handik sortuak dira armiarmak, eta oraindik ere haria egin eta ehuteko joera utziezina dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Barruan daramazun haurra esnarazten dizu, zeuk duzun onena, absolutuaren gose-egarria, gizadi berri baten amets utziezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

Agerpen ororen bilkura osoa lege utziezina denez gero izadiaren testuinguruan, orduan honek askatasun oro deuseztatuko luke, burugogorki agerpenen errealitateri eutsi nahiko bagenio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.

EB-IUren iritziz «utziezina» da autodeterminazio eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Hori garaiko pentsaera arrunta da, baina, hala ere [...] utziezina dugu Volksgeistaren filosofia klasikoetatik zein urrunduak gabiltzan berriro oroitaraztea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 100. orr.

2 utziezineko, utziezinezko izlag utziezina.

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Sendo erabakita bere kristau-esperientzia eta proiektuaren oinarrizko eta utziezinezko puntuak indar guztiz defendatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.


utzigarri izond utz daitekeena.

Adigai hauek oharraraztea eta ahal den heinean beren osotasunean zerrendatzea onuragarria den eta ezatsegina ez den ahalegina litzateke, hemen, ordea, utzigarria dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Mundu honetako zerizan bizidunen izaerarekin analogian [...] ezer ezin dela aurkitu utzigarria edo erabileran proportziogabea, eta beraz, helburugabea denik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.


utzika ik hartu 26a.

utzikeria 1 iz ardura edo kemen falta eginbide eta zereginetan.

Utzikeria dirudiena, ez zen beti utzikeria izaten: askotan, bizitzaren beste ikuspegi bat zen, errespetu bat bizirik zeuden izaki guztienganako.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Zekenkeria jazartzen zaio gizaki honi, lizunkeriak suntsitzen du, handikeriak txunditzen du, harropuzkeriak haizez puzten du, inbidiak torturatzen du, utzikeriak lozorrotzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Itxurarekiko balizko kezka hura ez zetorren bere artilezko jertse zirtzilduarekin, bere utzikeriarekin, bere zarpailkeria orobatekoarekin bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.

Beren utzikeriagatik eta axolagabekeriagatik, inoiz ere ez zirela jaikiko egoera makur hartatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.

Duela hilabete uste genuen historian lehen aldiz ETA ez zela Legebiltzarrean egongo, baina Espainiako Gobernuaren utzikeriak eta arduragabekeriak bidea eman diote.  Berria - Harian   2005-04-18

Norbaitek kaleetan dauden zuloak markatu ditu, Udalaren utzikeria salatzeko, eta salaketa hedabideetan ateratzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Medikuen utzikeria probatzen bada, zigorra saihestezina da.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Begirada gogorra zeukan eta beharbada horrek piztu du nigan huts egin izanaren sentipen tamalgarria, aitarekiko izan dudan utzikeria gogoratuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Azken buruan aszesi bide bat ere badelako utzikeria hori; nondik begiratzen zaion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Maltzurtasun nola-halako baten muga-mugan zegoen, horratik, utzikeria hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Utzikeria dela medio eta politika egokien faltan, galtzear dauden eta gure sukaldaritzaren betiko funtsa diren espezie eta produktu naturalak berreskuratzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Geroztik gogotik berdindu dut garai hartako utzikeria, eta gainera, zer arraio!, ez al da ederra ezer ez egitearen plazerra, axolagabeziaren goxoa?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Semearenganako utzikeria argudiatuz, Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea, horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Zuzendu ditut kopiatzaileen utzikeriak tartekatu dituen okerrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Leude baten nagikeria edo utzikeriatik atera ezin zutena, apezpiku baten zelotik eta arreta ekiletik aterako zutela uste zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

Erabaki faltaz edo utzikeriaz edo bestelako arrazoiz, ez nintzen ezkondu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.

Eskubide horietako asko utzikeriaz galdu dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Erasoak saihesteko Gobernuak utzikeriaz jokatu zuen ari da ikertzen batzordea.  Berria - Mundua   2004-03-24

Horma gainetik ihes egin zien baloiak halako batean, izan ere sarea zuloz josita baitago, utzikeria hutsez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Platanoen itzalpean dagoen aulkian jartzen naiz, gorputzaren utzikeria goxoak izpiritu osoa husten didala denbora berean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Administrazioak gai honen inguruan utzikeria nabarmena erakutsi duela garbi ikusten da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Itunaren edukia bultzatu eta negoziatu zutenen utzikeria garbia uzten du horrek agerian.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Euskaldunok geure gorabeherez izan dugun utzikeria kronikoaz eta hemengo burgesia etxekalteaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

«Utzikeria kriminalagatik» akusatu ditu Errusiak Ipar Osetiako bi polizia buru eta Ingushetiako bat.  Berria - Mundua   2004-10-28

Erabakiak karta zuria ematen die suizidei, Jerusalemen hautatu eta hautatuak izateko, eta utzikeria diplomatikoa da.  Berria - Mundua   2006-01-11

Alkateak aitortu zuenez, Zigoitiako Udala kobazuloaren sarbidea mugatzen saiatu bada ere, ez du lortu, eta egun, «utzikeria erabatekoa da».  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Hari buruz, «erabateko utzikeria» izan zuela ondorioztatu du.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Urte luzez sekulako utzikeria pairatu dute bertako bizilagunek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

3 (hitz elkartuetan)

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Divisionek utzikeria puntu batekin kantatzen zuena desegin eta punk psikodelikoaren bidetik egin dugu, sentsualitate eta indar handiagoarekin.  Berria - Kultura   2004-04-02

Espainiako gobernu ezberdinen urteotako kudeaketak eragindako egungo utzikeria egoerarekin amaitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gobernuaren utzikeria salatu (3); nafarroako gobernuaren utzikeria (3); utzikeria salatu (13); utzikeria salatu dute (4); utzikeria salatzeko (3)

utzikeriari egotzi (3

utzikeriaz jokatu (8)


utziketa iz uztea.

Bere egitasmoa beharbadakoak baino ez diren egitateetan funtsatzen delako, ez baieztapen dogmatikoen eskubidearen beharrezko utziketa eragin zezaketen printzipioetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.

Horregatik, bere judizioa ez da inoiz iritzia, baizik judizio ororen utziketa edo ziurtasun apodiktikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.


utzikin iz hondarra, hondakina. ik uztondo.

Hondatuta egoten dira beti, laringofono horiek! Utzikinak! Horrexek salbatuko luke gure misioa sakrifikatzekoa izatetik, laringofonoa hondatzeak...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.


utzitasun iz norberaren burua uztearen nolakotasuna.

Hondora doaz zuzen-zuzenean, ezertan sustengurik hartu gabe, pobrezian geratuz, biluztasunean eta egiazko utzitasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Ekaitz hau suma daiteke hoztasunean, utzitasunean eta gogortasunean ere bai.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.


utzuli ik itzuli1.

uuu (orobat uuuu eta uuuh g.er.) interj desadostasuna adierazteko hitza; ontzaren oihua.

"Uuu! Espainiako babaloreen tertulia horietako bat aditzen egongo duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Ahoskapen zaparrada bat -"Uuu!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Uuu!- hontz handi batenaren tankerakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Eguerdi ondoan edo, desorduan bakarka ari denean, Uuu! negarti bakan batzuk botatzen, orduan ziur egon zintezke, aldaketa nabarmenen bat datorkiola eguraldiari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

Klaseak (mutilak harro neskei begira): Uuuu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 217. orr.

Eta "Uuuh!" egin zuten marinel guztiek baterat eta, segidan, jiratu zen osaba.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.


uuuum interj um.

-Uuuum  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.


uve 1 iz v letraren izena. uve itxurako irudia.

Atxagaren antzarek egin ohi duten uvea ikusiko dugu zeruan pasatzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Larrazkenaren uveak utzi dituzte jada hegaztiek zeruan eta pentsamendu batek harrapatzen nau eurei begiratutakoan: nola aurkituko gaituzte hegazti horiek berek Udaberrian itzultzen direnean?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Bat-batean, uve eskerga bat agertu da zeruan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

2 uve bikoitz w letraren izena.

Euskaraz, letra-izen guztiek, ordezkatzen duten letra hartzen dute, nola edo hala, izenean, honakook izan ezik: ze, ku, uve bikoitza eta i grekoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 245. orr.


uxaezin 1 izond ezin uxatuzkoa.

Jasanezina gertatzen zitzaion bakardade hura, erraiak ere usteltzen zizkion gorroto uxaezin hura.  Berria - Kultura   2004-05-23

Ana ondotik heldu zitzaidan, lapazorri uxaezina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

2 uxaezineko izlag uxaezina.

Ba, uxaezineko zoritxarra gertatuko zaizu, saihetsezineko ezbeharra jausiko gainera, ustekabean hartuko zaituen bat-bateko hondamendia etorriko.  Elizen arteko biblia   Is 47,11


uxagailu iz uxatzeko gailua.

Baserri inguruan ziklope-uxagailu bila, balde zahar mailatu bat hartu, putzuetan bete, eta ur uher haietan lurra eta hartxintxarrak bota nituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.


uxagarri iz uxatzen duena.

Nola ur zorrotak sugarra deusezten duen, hala azti-formula bat, arriskuaren eta beldurraren uxagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Haren izaeran eta jokatzeko moduan pisua eta arintasun urrikoa zen guztiak, munduaren kontrako jarrera misteriotsu hark -jendearen uxagarri betiere-, ia apaiz batena zirudien haren jokabide zeremoniatsuak eta jendea hitzik esan gabe begiratzeko zuen joerak, horiek denak [...] oztopo zituen azken garaietan arrotzekiko harremanetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.


uxaka1 adlag uxatzen.

Marcel gaixoaren antzera hasi dut nostalgiaz eta bakardade gastronomikoz hantu ipuin hau, Sarako elizako prediku aulkian, jende beldurtu eta plegatuen aurrean oihuka, bekatuari erdeinu eta uxaka bere denbora pasatzen zuen Axular itzalbakoaren moldean finitzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.


uxaka2 izond uzkurra.

Fikriak bi ahizpa ditu: Zohr, zaharra, bularrak nabari ez dakizkion bendaz estu-estu lotzen dituena; eta Leyla, gaztea, neska mutu, uxaka bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 89. orr.


uxaldi iz uxatze aldia.

Ehizan ohitutako jendea da, mendiko piztien uxaldiak egiten dituzte, eta harrapatzen dituzten otsoak eta gainerako piztiak akabatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Ehiza erakundeei erran zien uxaldia debekatu behar zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Uxaldietan animaliak mugiarazten dituzte, eta gero animalia horiek euren eremuetara itzuli behar dute, errepideak zeharkatu behar dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14


uxale izond/iz uxatzailea.

Illunabarrean klin-klon zebilen zapoa ere, haren kliklakoa atsedengarri eta urduritasun ororen uxale izateaz gainera, mentura oneko soinua irizten genuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.


uxapal ik urxapal.

uxar
1 uxar egin uxarka egin.

Bere albotik pasatzen ikusi zituenean, sudurra luzatu zuen haiengana, ehiza-txakurren uxar egiteko modua imitatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.

2 uxarrean uxarka, induskatzen.

Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean.  Elizen arteko biblia   Lk 8,32

Handik urrutira gabe, txerri-talde handi bat zebilen uxarrean.  Elizen arteko biblia   Mt 8,30


uxarazi, uxaraz, uxarazten du ad uxatzera behartu.

Tribuko emakumeak hasten dira, denak batean garraixi zorrotz ikaragarriak egiten, haizea izutzeko eta uxarazteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Baina Anaia Gutiek uxarazi egin zituzten Parmatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Etxenagusi aberatsak bete neskame pobreak, herritik uxarazi ondoan, nonbaitean nolazbait hazitakoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.

Ni neroni ikusia bainago mutikotan, Goizuetan, Benaisoroko alorrean, beleak artotik uxarazteko, belezomorroak paratzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Fetitxismo guztiak uxarazteko modukoak dira Hemingwayren itxura onkotearen erreklamora eskaintzen dizkidaten plateren prezioak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Aingeru irizte hark edozein susmo uxarazten ziola-eta, kontent izaten ei zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.

Paisaian Mariasunen oroitzapena uxaraziko dian zerbaiten bila hasi haiz, baina begirada behin eta berriro garabietara joan zaik, zeru grisaxkaren azpian, urrutira.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 127. orr.


uxarka 1 iz induskatzen.

Piztiaren bat ibiliko zen uxarka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 206. orr.

Zerrama hark, hondakin-pila batean uxarka ari zela, txito bat irentsi zuen bidenabar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Harresiaren oinarria iragan dut bizkarra urduriaren urduriz urratuz, gorantz hasi naiz ostera, uxarka kafazka aztarrika, sator baten moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.

Ateari uxarka zezena, neskak irazkian ehotzen, mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

2 uxarka egin induskatu.

Harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke, sudurpera ekarri zuen, gero uxarka egin zuen gilan eta albaoletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.


uxartu, uxar, uxartzen du ad zerriak edo basurdeak, hazkurria-edo aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. ik induskatu.

Nemesio Irusta Loidi lanean ari da aitzurrarekin, tarteka makurtu eta ezker-eskuaz lurra uxartuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Ezin zuen eta ez zuen geratu nahi, zeren geratzen zenean adarka ekiten baitzion antilope txikiak, eta erraiak uxartzen zizkion apatxekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.


uxatu, uxa, uxatzen 1 du ad (norbaiti edo zerbaiti) ihes eragin, hurbiltzen ez utzi. ik haizatu; aienatu. (pertsonak eta animaliak)

Jostetak bazuen aldi berean erakarri eta uxatu egiten ninduen zer izendaezin bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Bere adineko adiskiderik ezin zuen izan, neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Handik gutxira utzi zion Baby Suggsi mutilak uxatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Umeak uxatu eta etxea desegin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Zenbat eta txakur gehiago, orduan eta errazago uxatzen dituzu etsaiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Biltegiko eta bulegoko katua da, salgaien biltegietatik arratoiak uxatzen dituena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Izutu eta uxatu ez ezik, gizonak mututu ere egin ditu txoriak, jaun Martinen belarri-jakintza miragarriak piztu dizkigun hots horiek denak txio bakarrera bilduaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Aldamenetik begira dute gizona, mirestekoa da ahalegina, pentsatzen du, txorimaloa bele beltzak uxatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Gari-sailetik uxatutako galeperrak bezala sakabanatu ziren turistak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Bertako nagusi ugazabak etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Mahatsondoetan euliak uxatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 324. orr.

· Baina uxatutakoak ez ditugu gehiago eskuratuko: haiek galdu dira hor nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

2 (bestelakoak)

Burua astinduz, fantasmak uxatu eta inguruan daukana ikusten du: artalde bat, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Samuelek bi eskuak baliatu zituen kea uxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Begiradak bereganatu beharrean uxatu nahi zituela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Argi berri bat jaitsi zela zerutik lurrera, lurralde hura guztia estaltzen zuten ilunpe beltzak uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Eguzkia erdi ezkutatu denean eta haize hotza epeltasuna uxatzen hasi baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du, eta azkenean osasuna hondatzen.  Elizen arteko biblia   Si 31,1

Zorura begira gelditu zen Alkorta, buruari geldiro eraginez, zalantzak uxatu nahi eta ezin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.

Orduan ez dio axola ez justiziak ez esker txarrak; ezin uxatu dira sentimenduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.

Honezkero uxatuko ahal zenuen etsipen goibela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Gauza hoberik ez eguneko lan serioa hasteko, iragana uxatzea, joka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 110. orr.

Asperdura uxatze aldera piramideetan gora eta behera ibili ondoren [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Etxearen giro lasaian bazen senarraren fede sakonak ere ezin uxa zezakeen tristeziazko eta malenkoniazko halako aire bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

3 (-tik atzizkiarekin)

Hotz sarkorrak uxatu egiten zituen oinezkoak karriketatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Ahalegin handiak egin behar izan nituen plateretik uxatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Zuzendariek kalma zuria nahi dute, istripuek uxatu egiten dituzte bezeroak ostatuetatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.

Habiatik uxaturiko txorikumeak dirudite Moabeko bizilagunek, Arnon errekaren pasabideetan.  Elizen arteko biblia   Is 16,2

Hemen nago-eta ni, txakur guztiak zure ondotik uxatzeko -esan nion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

Bota heure bihotzetik kezkak, uxa heure gorputzetik gaitza, gaztetasuna eta gaztaroa agudo joaten baitituk.  Elizen arteko biblia   Koh 11,10

Ezin uxatu burutik garrasi eta deitore haien oihartzuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Hori dena nire gogotik uxatzen saiatzen ari nintzen, nekez ordea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 152. orr.

Nonbait, espero zuen ni altxatu eta harrika hasiko nintzaiela jende haiei, ahuntz-talde bati bezala, guregandik uxatzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Reimseko Artzapezpikuak emakume baten baitatik uxatu zuen deabru batek kaleetan barrena ihes egin zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 209. orr.

Uxa ezazu, Jauna, nigandik zorakeria hau!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 253. orr.

Haien barnean ezer arriskutsurik lekutu ez zedin eta zabarkeria oro haien bihotzetatik uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Delitu txikiagoen zigor publikoak, norberaren gogotik hurbilago geratzen denez, eragin egingo dio, eta delitu txikietatik uxatuko du eta, zer esanik ez, handietatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.

4 (-ra atzizkiarekin)

CERN laborategia 1954. urtean sortu zuten Europako 20 estatuk, Bigarren Mundu Gerrak Ipar Ameriketara uxaturiko zientzialariak bueltan erakartzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Baina Jaunaren aingeruak, Azarias eta lagunengana labera jaitsirik, sugarrak kanpora uxatu zituen.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,49

Weasley andrea patioan zehar zetorren, oiloak alde bietara uxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Jesus Nazaretekoak zerri talde batera uxatu zituen gizon bat hartua zuten deabruak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

Ingelesak bezala, "ez ginen konturatzen", hauteman gabeko edo bertan gezurtaturiko gauzen linbora uxatzen genituen mehatxu guztiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa, uxatu urrutira tristura.  Elizen arteko biblia   Si 30,23

1521 hartako udazkenean, errege Henrikeren aldeko leialek, ezpata-ukaldika, Belatez eta Ibañetaz harata uxatu zuten berriz etsaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

5 (adizlagun eta kidekoekin)

Ukabilka uxatu nahi nituen adimenetik inguruan zebilzkidan zaborkeria haiek guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Ostikoka uxatu nuen, ardi-larruaren azpitik atera bidenabar hogei bat egun lehenagoko oparia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Eta hala bada harrika uxatuko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik, ardi batzuk biltzeko asmotan hara hurbilduta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Zaldizainen egitekoa zen haiek garrasika uxatzea eta itsasora bidaltzea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?  Elizen arteko biblia   Has 26,27

Aurpegian islatzen zaion tristezia ez da dantzan eginez uxa daitekeena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.

Bat-batean uxatu zitzaidan umore txarra eta erabaki nuen beste ordubete egon nintekeela bertan itxoiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beldurra uxatu (4); beldurrak uxatu (5); berehala uxatu (7); burutik uxatu (7); erabat uxatu (5); handik uxatu (3); kezkak uxatu (5); mamua uxatu (6); mamuak uxatu (8); mamuak uxatu ditut (3)

uxatu beharrean (4); uxatu ezinik (5); uxatu nahian (11); uxatu nahirik (5); uxatu nahiz (4); uxatu omen (3); uxatu ondoren (3) zalantzak uxatu (27); zalantzak uxatu zituen (6); zalantzak uxatu zituzten (3)

beldurrak uxatzeko (4); mamua uxatzeko (3); uxatzeko moduko (3); uxatzeko modurik (3); zalantzak uxatzeko (11)

beldurra uxatzen (3); burutik uxatzen (4); euliak uxatzen (5); kezkak uxatzen (4)

uxatzen ahalegindu (7); uxatzen ahalegindu nintzen (3); uxatzen ahalegindu zen (3); uxatzen saiatu (5); uxatzen saiatzen (3)

zalantzak uxatzen (3)


uxatzaile 1 izond/iz aipatzen dena uxatzen duena.

Izan ere, kaltea, nahiz eta txikia, ezinbestekoa denean, giza grinen uxatzaile da, eta, aldiz, itxaropena [...] arriskuaren ideiaren urruntzaile.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

Are maizago orain, futbolaren aipamen soila gogoeta beltzen uxatzaile hutsezintzat hartuko balute bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan gailua adieraziz)

Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian, eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.


uxatzearren adlag uxatzeko.

Eta ohean, gainerako pentsamenduak uxatzearren, Virginiaren irudia bilatzen nuen oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.

Irudipen horiek guztiak burutik uxatzearren, askotariko ipuin lasaigarriak kontatu dizkiot neure buruari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 147. orr.

Oportunismoaren susmoak uxatzearren, esan behar da orain dela urtebete estreinatu zela.  Berria - Kultura   2006-03-08

"Txorakeriak" esan zion bere buruari mamu haiek uxatzearren eta bere burua lasaitzearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Bihotzetatik zalantza oro uxatzearren, zauri haiek garbi ikusi zituztela zin egin zuten Liburu Santuaren gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1099. orr.

Nonbait, espero zuen ni altxatu eta harrika hasiko nintzaiela jende haiei, ahuntz-talde bati bezala, guregandik uxatzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.


uxatzeke adlag uxatu gabe.

Bertan teologia eta filosofia biak elkar hartuta hazi ziren, fedea uxatzeke, arrazoiaren autonomiaren garapen-giroan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.


uxatzeko iz aipatzen dena uxateko gailua.

Eulirik gabe, ez da euli-uxatzekorik; euli-uxatzekorik gabe, ez da Alger-eko deirik ez kontsulik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.


uxer iz epaitegietako enplegatua.

Nahi zuten bestalde xeheki ikertu "Apezpikuen presondegia", Sauveur Harruguet uxer edo auzitegiko idazkariak 1920. urteetan gisa horretan deitu zuen misteriozko barnea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Orduan bai txintximariak, oihu eta garrasiak, irain, laido eta erasoak, sozialistak bere alkietarik joanik, denak bilduak beherean, Lege Biltzarreko uxerrek muga bat egiten zutela beren gorputzekin.  Herria   2004-05-06

Denak [...] talendu handiz arizan dira, Mailuxa Alzuri jujea, Janine Harignordoquy uxerra, Jeannot Etcheverry apeza eta bertze guziak.  Herria   2002-09-05

Uxer batekin doa langileekin hitz egitera.  Berria - Ekonomia   2004-06-29

Gogoratzekoa da SNCF konpainiaren eskariz Gorka Torreri etxeko ondasun batzuk bahitu zizkiola uxer batek, kalte-ordain gisa salmentan ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Uxer batek gogoan du oraindik ere nola entzun zion epaia eman zutenean: [...].  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.

Hor dabiltza bulegari uxer eta adjuntuak, / alprojen lanpostuetan, jende xeheak pagatuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uxerra etorri (3)


uxiatu

Eta zakurra uxiatzea?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 87. orr.


uxkaili ik uzkaili.

uxkara ik euskara.

uxkur ik uzkur.

uxkurtu ik uzkurtu.

uxkurtxo ik uzkurtxo.

uxo1 ik uso.

uxo2 ik izar 16.

uxol iz uharrak eraginiko erreka.

Eta hantxe, bi uxol urtsu eta orrotsu elkartzen diren zubi-gunean, pasa genuen ordu pare gogoangarri bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Polliki-polliki igotzen ginen, Garaziren hatsa neure ondo-ondoan aditzen nuelarik; eta uxolen orroa hazkorrak inguratzen gintuen bitartean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Bederatzi egunotan zehar uxolen burrunba etengabe hura entzun ondoren (eta bederatzi gauetan zehar ere bai; leihoak zabalik egiten baikenuen lo, hotzari jaramonik ez eginik), Cauteretstik etorrita ere, hilabetetan entzun nuen nik ur-burrunba bera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.


uxotxo ik usotxo.

uxtartze-laxo

Bigarren zatia hasi eta berehala egin zuen Rodriguezek partidako entsegu bakarra, uxtartze-laxoan bultzaka; Baiona jokalari bat gutxiagorekin ari zen.  Berria - Kirola   2004-12-19


uxter 1 izond samurra.

Uxterrago, goxoago nolazpait, legunago, hori erraiten ahal ere batere deus zailik edo latzik ez duen zerbaitentzat.  Herria   2005-09-01

Zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Orduan erraza dena da biguna, uxterra, leuna, hauskorra, gozoa, amultsua eta horiek denak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Euria uxterrago izanen da.  Herria   2005-08-04

2 (adizlagun gisa)

Ez anaiarekin baketzeko asmotan eta ez harekin bihozbera eta uxter jokatzeko disposizionean, baina eztitasunik gabe eta mendekos.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.


uxtiatu ik ustiatu.

uxu ik usu.

uxual (orobat usual g.er.) 1 iz pattarra, eskuarki merkea.

Nevadan, aldiz, ez omen zieten oztoporik jartzen pattar eta uxuala saltzen zuten tabernei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.

Uxuala aterako dizut kemena berreskuratzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Gero, zerbitzaria etorri zen bermuta eta uxuala ekartzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Ez, ez dut digestiborik nahi, horixe da jatetxeen herriak pattarren, uxualen eta koñaken leinuari ematen dion izena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Pozoi nahiz uxual, kolorea eta gustua gorabehera, antzekoak dira denak, ez zaizu iruditzen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Tarte luzez, uxualaren zintzur-tutuan beherako jarioa izan zen hots bakarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

San Esteban katedraleko inguruetan berriki irekitako taberna ke eta aire ustelduz betetakoetan pilaturik, uxual bortitzak edaten zituzten, beren aberriaren zorigaiztoak aztoratu eta goibeltzen baitzituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Rothek aitortu omen zion Morgensterni nobela bat idazteko lehen ausarkeria punttua uxual on batek eman ziola.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

2 (neurriekin)

Jubilatuak tragoxka kendu zion kafeari, hotsaz xurgatuz, eta gero aurrean zeukan kopa uxualaren erdia edan zuen, Aaaa egin zuen, eta irakurtzen segitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mirande uxual botila eta bi godalet zekartzala itzuli zen gelara, eta Isabelleren ondoan eseri zen, hiru gorputzeko sofa berdean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uxual botila (5)


uzbek ik uzbeko.

uzbekera iz uzbekoen hizkuntza.

Soinu haiek entzunda, kazakheraz hasi zen kantatzen emakume gazte bat, eta hain ongi egin zuen, non uzbekeraz mintzo zirenek ere, kanta hura amaitzean, kotoi-uztaren sasoiko kanta ezin zirraragarriagoa abestu zuten a capela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.


uzbekiar (orobat uzbektiar g.er.) 1 iz uzbekoa.

Taldea «txetxeniarrek, ingushek, kazakhstandarrek, uzbekiarrek, arabiarrek, errusiarrek eta beltz batek» osatzen zuten.  Berria - Mundua   2004-09-08

Ustez Al Kaedarekin trebatze zelai batean zeuden txetxeniar, uzbekiar eta beste atzerritar batzuk dira hildako gehienak.  Berria - Mundua   2004-09-10

2 izlag uzbekoena, uzbekoei dagokiena.

Khudaykul Ibragimov (frantsesa dakiena), uzbekiar musikan aditua, Uzbekiztaneko aurkezpena egiten ahal duena ere.  Herria   2001-10-04


uzbekistandar izond/iz Uzbekistangoa, Uzbekistani dagokiona; Uzbekistango herritarra.

6-2, 6-3 eta 6-2 irabazi zion Denis Istomin uzbekistandarrari.  Berria - Kirola   2006-01-18

Pakistango Armadaren arabera, 50 bat gerrillari hil zituzten, horietako zortzi «uzbekistandarrak, txetxeniarrak eta arabiarrak» zirirelarik.  Berria - Mundua   2004-09-14

Kirgizistango iturrien arabera, 550 uzbekistandar errefuxiatu dira herrialde hartan.  Berria - Harian   2005-05-19


uzbeko (orobat uzbek) 1 izond/iz Uzbekistanen bizi den turkiak herria dagokiona; herri horretako kidea.

Miliziaburu uzbekoa.  Berria - Mundua   2004-09-14

Zaldi uzbekak ez zeuden prestaturik, eta Mikel Strogoffek alde pixka bat kendu zien destakamenduko zaldizkoei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Tadjikoen, uzbekoen eta hazaren hizkuntza gutxituak ere ofizialak izango dira etnia horiek nagusi diren lurraldeetan.  Berria - Mundua   2004-01-06

Uzbeken destakamendua berrogeita hamar pausora baizik ez zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Muxel uzbekoaren erritmoz beteriko Tocatta.  Berria - Kultura   2004-09-28

2 (izen baten ezkerrean)

Abdul Rashid Dostum uzbek etniako burua, Junus Kanuni Hezkuntza ministro ohia eta Mohammed Mohakik buruzagi xiita.  Berria - Mundua   2004-08-11


uzbektiar ik uzbekiar.

uzetaka adlag jarraika, atzetik joaten.

Katuari uzetaka hasi ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

Guri uzetaka hasi zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Leopardoa haserretu, jauzi egin, pozaderatik atera eta jendeari uzetaka hasi zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

uzetaka hasi (4)


uzi 1 iz pretentsioa, nahikaria.

Guk ere badugu ilunpe hiperrargitsu horretara heltzeko uzia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

Aldaketa hau, beraz, eskolen uzi harroei buruzkoa baino ez da, zeren eskolok honetan ere (bidezki, beste puntu askotan bezala) halako egien zaindari eta ezagutzaile bakartzat har ditzaten nahiko bailukete.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Denborari errealitate absolutuaren uzi oro ukatzen diogu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Enpiristak honekin aski izango balu, diot, orduan bere oinarri-esakunea uzietan neurritasuna izateko maxima litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Erabat bestela gertatzen da kontua bere hiritar lagunen uziek osatzen dutenean, ez epailearen zentsurak, eta uzi hauen aurka babestu besterik egin behar ez duenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.

Nork bere kausa gidatu behar du froga-oinarrien dedukzio transzendentalaren indarrez bideratutako legezko frogaren bitartez, h[au] d[a], zuzenki, honela arrazoimenaren uziek beren alde zer aipa dezaketen ikusteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina hemen kontzeptuaren historiara mugatuko gara, eta apunte batzuetara bakarrik, esaustibotasun uzirik gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

Onberak izan behar dugu, bere eskubide-uzien gabezia osatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.

Lehenari, eskuduntza edo zuzenbide-uzia aurkezten duenari, dedukzioa deitzen diote.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.


uzina ik usina.

uzkailarazi, uzkailaraz, uzkailarazten (corpusean uzkalarazi soilik) du ad uzkailtzera behartu.

Beren vedetara sar-arazi dituztelarik guardek etorkin batzu, hauk, xutiturik, eta balantzaka hasirik, untzittoa uzkalarazi dute bere barneko guziekin.  Herria   2004-11-18


uzkaildu ik uzkaili.

uzkaili, uzkail, uzkailtzen (orobat uxkaili g.er., uzkaldu g.er., uzkali eta uzkaildu g.er.) 1 da/du ad irauli, azpikoz goratu.

Gure beharren egiteko untzia, bagoiaren erdi erdian zena, uzkaili zen, eta barnekoa, ondoan etzanik zeudenen gainera ixuri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Belarretan ari zelarik gune patartsu batean, trakturra uzkaili zaio Fagaldeko Pantxix Harispuru gazteari, azpian hartuz laborari dohakabea.  Herria   2004-07-01

Hor gaindi zabilan donazahartar neska gazte baten autoa uzkaili da eta lau errotak airean gelditu.  Herria   2002-12-12

Lerroka jartzen ziren gizonak, pikotza eder bat eskutan, eta, neurrian, denek batean, altxatzen zuten eta gero lurra uzkailtzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Gainean jartzen zitzaidan oldarrean, ni bizkarrez atzera uzkailiz, eta oihuka hasi ginen bozkario eta plazer betean biok, hain geunden zoriontsu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Jaikitzerakoan, aulkia uzkaili nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.

Autoa bat-batean uzkaili da eta 200 metretan barna erroiztu behereko errekaraino.  Herria   2005-04-21

Karroa eta zaldunen segida iritsi zirelarik, jende andana batek baztertu behar ukan zuen, kasik uzkaili baitzituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Hondartzan, ontzi batzuk uzkailiak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat [...] teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Bi puntuzko ondasuntsu, Bidasoaz bi aldeetan mugakide, hendaiarra bata eta irundarra bestea, arma kontrabandotan ari Madrileko gobernua uzkailtzekotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Egun, monarkia feudala uzkailtzeko desira eta aldarrikapena gizarte osora zabaldu da.  Berria - Mundua   2004-06-03

Jakobino sutsuenek Pariseko boterea uzkaili eta politikoki haiekin ados ez ziren guziak garbitu gogo omen zituztelako zurrumurruei soraio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Nahi ukan zuten haiek ere Madrilen berdin egin, erran nahi baita Fernando VII. errege absolutista uzkaili.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.

Helduden iraileko bozketan ezartzen du bere mentura, mementoan galdua duen maioriaren berriz bere alderat uzkaltzeko.  Herria   2005-07-07

3 (era burutua izenondo gisa)

Baleki-bale begiratzen nien bide bazterreko hesi eta sasiei ere, ea ez nuenetz auto uzkaili bat han edo hemen ikusiko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.


uzkaldu1, uzkal, uzkaltzen du ad lotu, estekatu.

Sukalderat joan nintzen, eta bortz guardiak ikusi nituen, aulkietarat gogortki lotuak eta uzkalduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Motorrean bi lagun ikusiko dituzu, atzekoak altzoan lasai asko txahal ttipia hanka-besoak uzkalduta daramala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.


uzkaldu2 ik uzkaili.

uzkali ik uzkaili.

uzkar ik uzker.

uzkarti ik uzkerti.

uzker (orobat uzkar g.er.) 1 iz puzkerra.

Uzker handia bota zuen irten baino lehen, hanka zakurren moduan jasota.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 119. orr.

Hitz horiek entzutean, agurea igo da asto gainera eta, ezustean, uzker pozointsu bat jaurti du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Uzker eta kee arteko paraje honetatik geroago eta gaizkiago konprenitzen diat mundua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Kartzela hau politikoz betea dagoela esaten diedanean uzker urtika egiten dute barre ni baino lotuago dauden ergel hauek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.

Hutsa, uzker izatera ere iristen ez den putza. hura bezalako ipuin ergelek lortu egiten zuten etsaiaren uzkitik ateratako azken uzkerra senti gintezen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.

Umeei hain beharrezkoa dutena ematea ez dela ahuntzaren uzkerra.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 49. orr.

'Bizitza, kakaz betetako belaontzia da txizazko itsasoan uzkerren haizeak bultzatua!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

-Uzkerrik asko, jauna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

2 irud/hed ik putz.

Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.


uzkerka 1 adlag uzkerrak botatzen.

Hantxe dago Herrera abadea, harritua eta aldi berean pozarren, aitaren egiten duela, edo eskuak zerura jasota Jainkoari uzkerka edo.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.

-Andate a spasso! -esan dio, uzkerka ariko balitz bezala, italieraz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

2 irud/hed

Motor berria zekarren astero, Ducati urdin batean uzkerka ikusi nuen igande batez hiriburu alderantz zihoala, Marie Brizard likorerako pare horretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Tuboeskapetik uzkerka.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.

Banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera, motorra uzkerka eta hiru Heinkel-ek metrailatutako fuselaje erdia zulaturik  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.


uzkerti (corpusean uzkarti soilik) iz puzkertia.

Uzkarrak bota zituen uzkartiak, eta puzkarrak puzkartiak, baina hatsa berdina zen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 196. orr.


uzki 1 iz digestio hodia amaitzen den irekigunea, ipurmamien erdian dagoena. ik ipurtzulo.

Hemorroideak uzkitik kanpora ateratzen dira eta odola isurtzeaz gain, azkurea eta mina ere eragin dezakete.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Txuringa ongo bigundua eta uzkia blai eginda neuzkanean, Satanek txakurka jarri ninduen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Ondoren mugimenduok beherago jo zuten uzkiaren uzkurdura probokatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Nire uzkian hondoratu ahala, intzirika hasi nintzen, atseginez eta beldurrez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Burua makurtu eta uzkia milikatzen hasi zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Orain bere ahoa dabil nire sexuan, gora eta behera, uzkitik klitorisera arteko zirrikitu guztiak arakatuz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Badakik hik ukuiluetako jenio hori, Akerbeltz, bazela akelarreko apaiz burua ere, eta akelarreetara joaten ziren emazte guztien potak jasotzen zituela uzkian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.

Atzean lau brui jarri zitzaizkidan, uzkitik bazooka bat ateratzen baldin banuen nire lepora jauzi egiteko prest.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.

Uzkiko koitoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Koitoan -baginakoa nahiz uzkikoa- gizonak ez du zakilaren mugimenduen kontrolik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 133. orr.

Zakur arrak uzkia usaintzen ziok zakur emeari, eta ezerk ez dik naturaren bidea eragozten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Nire engainatzeaz gaztigatzeko baten bati uzkian ostikoa eman niolarik ez zen den mendrenik ere mugitu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 161. orr.

Astoari hesteak uzkitik ateratzeko ahaleginetan ziharduten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Masturbazioa, uzki-koitoa, lesbianismoa edo homosexualitatea -ugalketarik gabeko jarduerak guztiak- gogor jazarri eta kondenatuko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Haren zakila sentitu nuen nire uzki ingurua ikutuka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Uzki-ertzak igurtzi arte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

Bada esan duenik koito modu hori haurtzaroko garapen psikosexualeko uzki aroan geratu direnen obsesio patologikoa dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

Antzarakume lumatsuak bailirakete uzki-garbitzailerik onenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 156. orr.

Soldadu zaharrenek uzki-zorra kitarazi nahi izan ziotean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Nola Larrearen soldaduekin etortzekoa zen Garrüzera, nola uzki-zorra ordainarazi zioten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pozik ikusiko nioan aurpegia, bai horixe, ikazkin uzki-hozki hori popatik hartzera bidali huenean!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezagutu ditudan guztiak hain jainko-uzkiak izan beharra ere!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

5 ipurdia.

Hori kiratsa, zerri baten uzkia jan duk, ala?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Asto hilari uzkitik oloa dario orain?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

D'Annunzio bezalako poeta kaskalek eskainiko dizkiote uzkira etorritako bertso-putz guztiak Fiume izeneko gezur handiari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Auzo puta honek uzkiko zulotik ematen du gero!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

Haren bular balantzariak, haren lepo lodia eta partikulazki hain trebeki eskaintzen zidan haren uzki-zuloa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

6 irud/hed

Sekula ez zaidak-eta gustatu jendearen miserien uzkian hatza sartuz bizitza aurrera ateratzen duen jendilajea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Munduaren uzkian gaudek eta ipuin batek ziok zulo honetan ospatuko dela Azken Judizioa!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Bergarako mendi zoko honetan, munduaren uzkian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 135. orr.

Horregatik, Rio Mundo esaten diote paraje horri, munduaren uzkiari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.

Zulo batean nagok, bertzalde, eta zulo batean dagoenak ez dik zer galdurik baldin bertze zulo baterat badoa, ezta munduko uzki-zulorat badoa ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.

7 uzki barne (corpusean uzkibarne soilik) iz

Orgasmoa izaten hurrengoa Antonio izan zen eta, potroak ongi goratuta, hazi txuria emearen uzkibarne ilunean utzi zuen, Joxemarirenarekin nahasirik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

8 uzki-estu (orobat uzkiestu) izond uzkia estua duena.

-Oso uzki-estua haiz, Onan -esaten zidan, ni animatu nahian-.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 68. orr.

Lehenago sarri ibiliak ginen eta Antoniok bazekien zeinen uzkiestua nintzen eta hartua izaterakoan jasaten nuen minak sorrarazten zidan deserosotasuna.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

9 uzki-pitxer jan-txakurra.

Horregatik esan ohi zuen errektore gorrotagarri hark inoren kontura bizizale ziren uzki-pitxer guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uzki koitoa (8); uzki zorra (4)

neskaren uzkia (3)

ene uzkian (3); munduaren uzkian (3); nire uzkian (4); uzkian ipini (3)

uzkiko koitoa (11)

uzkitik atera (3); uzkitik sartu (4)


uzkialde iz uzkiaren aldea.

Hor hasten dira agertzen, zirriborroan, burua izatekoa, bere begi, baraila eta antenekin; toraxa izatekoa, hegal pare batekin eta hiru hanka parerekin; abdomena izatekoa, bere uzkialdearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Ez dakit nondik, K-Y tubo bat atera zuen, tapoia kendu, mordotxo bat esku barrura bota, bere zakila igurtzi eta nire uzkialdea ferekatzen hasi zen, ferekatzen eta astintzen, ni gero eta berotuago nengoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.


uzkibarne ik uzki 7.

uzkiera iz adkor uzkiaren mintzaera.

Zer konfiantza-klase eskuratuko du uzkiera beste hizkerarik ateratzen ez zaion batek?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.


uzkiestu ik uzki 8.

uzkin iz uzten den gauza.

Halanola udan txitxarrek tunika xumeak uztean eta txahal jaioberria gorputza inguratzen dion mintzetik jareitean, baita suge labainak sasitzan soinekoa uzten duenean ere; sasiak maiz ikusten baititugu haien uzkin hegakorrez jantzita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.


uzkinazo iz belearen familiako hegaztia, hegaletan zerrenda urdinak dituena, zaratatsua, ezkurrez eta elikatzen dena (Garrulus glandarius).

Zuhaitzen azpian ez naiz luzaz egon, laster hozturik; jarria nintzen bi erroen artean airatu delarik uzkinazoa, haurtzarotik ezagutzen dudan marrakak eta ere margo biziek erakutsia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Uzkinazo zozo hura.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Uzkinazoek uzta-landatik ebatsi ogi-buruak brosta zokotaraino zeramatzaten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 32. orr.


uzkiratu, uzkira(tu), uzkiratzen da/du ad uzkira joan; uzkira eraman; uzkitik eman.

Honek, bitartean, masturbatzen jardun du tentetasuna ez galtzeko; seinale baten zain balego bezala, gizonak kate bat askatu du, orduan buelta hartu du bikote txortalariak, neskari eskuak lotu dizkiote katez atzean, eta bien artean jaso dute, eskulotua eta errukigabe uzkiratua.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.


uzkiratzaile izond/iz uzkiratzen duena; uzkitik ematen duena.

Alukoa korritu egin da, zakila atera du, eta uzkiratzailearen menpe utzi du biktima; ohe gainera eraman du panpina bezala, eta ipurditik ematen karraitu zaio, bere nahikundearen indar guztiaz, esku bat potxotxeko arrakalan sartzen dion bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.


uzkitxo iz adkor uzkia.

Maiteren gorputz ederra ikusten nuen; bere potxon gorriska, ipurdi zuria eta uzkitxo iluna.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.


uzkorno iz bizkarrezurreko azken ornoek osaturiko hezurra. ik kokzix.

Kima zuri eta uzkorno galantarekiko bat badut neure.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.


uzkur 1 adlag/pred atsegina ez den egoera batean halako nagitasuna edo atzera egiteko gogoa agertzen duela. ik herabe.

Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Mendekoa gobernuaren nahia betetzeko uzkur agertzen denean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Badirudi sinatzaileen erabakitasunak orain arte uzkur jokatu duten hainbat estatuak mugitzera bultzatu dituela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Ni neu hura guztia sinesteko uzkur nengoen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.

Norbaitek tapakia kendu eta agerian utzi zuenean esnatu zen beltza, bazter guztietara uzkur begira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

'Jainko bihozbera eta errukiorra' zarela zu, 'haserrerako uzkur eta barkatzeko prestu'.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

-Inoren bila zabiltza? -galdetu zidaten uzkur.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

-Ez dakit ba nik -erantzun dit uzkur-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Josteko makinaren ondoan gelditu naiz, uzkur.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.

Stanek, uzkur, egunkaria utzi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Lotsaturik banengo bezala portatu naiz, apal, uzkur, etsi plantako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.

Itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.

Ni isil-isila nagokio begira, uzkur, goibel, lotsaturik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.

Gazteek ez diotela entzungo eta erantzungo beldurrez uzkur, izuti.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.

Batzu bero, besteak uzkur.  Herria   2002-11-07

Jarrera kili-kolo, arnasa goratua, gihar guztiak uzkur, besoak dardaraka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Neba-arrebak uzkur ziren hasierako garai haietako borroka handietan alabaordea erdeinatu ere egin zuen gizon batengana laguntza eske jotzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Badakit zonbaitzuk beldur-eta... uzkur direla horrekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 111. orr.

Garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Ideietan ausarta eta ekintzetan uzkurra.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Zeren beldur zarete, uzkurrok?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

«Bakartia eta uzkur samarra» dela dio bere buruaz, baina goxoa da hizketan.  Berria - Kultura   2004-09-05

2 (beste adizlagun batekin)

Ez da gai, ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Jendea uzkur da, biziki uzkur, lotsa bezala.  Herria   2003-03-13

Alde diren asko biziki uzkur, kontra diren asko mila duda-mudetan.  Herria   2003-06-26

Ezkerraldean, sozialixtak jarraikitzen zaizkio segur Jospin-i bainan komunixtak eta "berdeak" frango uzkur daude.  Herria   2001-10-18

-Egun on -esan nien uzkur samar-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Piak ile leun luze-luzeetatik pasatu zuen esku bat, uzkur samar.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

-Aitak azalduko dizu -erantzun zidan uzkur antzean, hitz haiek esateaz lotsatuko balitz bezala-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Utziozu, lotsati eta uzkur-antzean, zure eskua hurbil dezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

3 irud/hed

Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Florentek artistaren hizketa beroa entzuten zuen, sabela uzkur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Ehun lodiz egindako txapel beltz bat bekainen gainera beheratzen zitzaion uzkur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Erreformei buruz hainbat jarrera zuhur eta uzkur daude.  Berria - Mundua   2006-03-11

Moskuren jarrera, aski uzkur.  Berria - Mundua   2004-05-26

4 uzkurtuta.

Barruan, batzuk besteen kontra estu-estu, hankak uzkur, usoek beren lumajearen pikardatze zuri-beltza hedatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

5 (izenondo gisa)

Gazte uzkur eta izu bat zen, kazetariei elkarrizketarik ematen ez diena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 73. orr.

Iruditzen zait amonak ahultzat zuela aita, iniziatibarik gabetzat, aita uzkurra baitzen [...] eta ez baitzuen erabakimenik erakusten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Agure uzkur hark, txopan eserita, keinuka agintzen zuen eta hamar ordutan hamar hitz baino gehiago ez zuen esaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Baziren, hala ere, ikaskide uzkur eta aberatsak, ni komunista sutsu bat nintzela entzutean mespretxu hitzak esaten zizkidatenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Barka iezaiozu, oso mutil uzkurra da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Normalean baino hiru segundo gehiago erabilita, begi uzkur bi sartu ziren gelan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 16. orr.

Gorputz-atal ihar, uzkur eta hautsiei osasun betea eman zien, kartzelatuak askatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Del Vallek marmar uzkur batez erantzun zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

Jainkoaren eginkizuna giro uzkur batean gauzatu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Aitaren izaera uzkurra Hitlerren kontra agertzen zuen jarrerarekin lotzen nuen zuzenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Neskaren aldartea dezente aldatu zen egun haietan, baina sekula ez bere ohiko irribarre uzkur hartatik harago.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 141. orr.

Ez dut izan, ezta ere, gizonak erakartzen dituen edertasun mota hori; errespetua sorrarazten nuen haiengan eta halako nagitasun uzkurra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

6 (izen gisa)

Partida ederra zen, gaztea ere bere uzkurrean ez lotsakor, Larrecheak pilota batzu eskuinerat berexten eta Oçafrain iraunkor.  Herria   2004-10-21

7 (hitz elkartuetan)

Haste hartan uzkur aire batean parioak 7taraino eta hor ados.  Herria   2003-12-11

· Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

8 uzkur-uzkur egin

Hankak ero, airea atzaparkatu du katuak bere herioan, uzkur-uzkur egin, gelditu, eta isildu egin da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Uzkur-uzkur eginda dago oheko beste muturrean, geldi-geldi.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 48. orr.

Gidaria eserita zegoen, uzkur-uzkur eginda, kapela begietaraino sarturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Gu, berriz, lasto artean lau hankan eta uzkur-uzkur eginda, zaldien apoetatik hurbilegi gure segurtasunerako, baina hartaz arduratzeko ere makalegi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean uzkur (3); biziki uzkur (3); frango uzkur (3); hain uzkur (3); halako uzkur (3); hoin uzkur (4); jendea uzkur (5); lotsati eta uzkur (3)

uzkur ageri (10); uzkur ageri da (3); uzkur agertu (15); uzkur agertu zen (6); uzkur agertzen (4); uzkur aire (6); uzkur da (3); uzkur dago (3); uzkur daude (6); uzkur dira (6); uzkur eginda (4); uzkur eta herabe (3); uzkur jokatu (3); uzkur samar (4); uzkur samarra (4); uzkur uzkur eginda (4); zuhur eta uzkur (3)

baino uzkurrago (3)


uzkurdura 1 iz uzkurtzea.

Eskuko argazki kamarak barrandari dabiltzanen uzkurdura eragiten du.  Berria - Harian   2005-11-06

2 (muskulu eta kidekoetan)

Urtarrilaren 16an eta 17an uzkurdurak noiz hasiko zain egon nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Sendagaien usainak ondoeza eragin zion, saihetsetan uzkurdurak eraginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Aduktorean uzkurdura duelako.  Berria - Kirola   2004-03-05

Uzkurdura baten antzekoa sumatu nuen kontraeraso batean.  Berria - Kirola   2006-05-02

Azken urteetan, gogotik aztertu da muskuluen uzkurduran parte hartzen duen gertaera-katea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Bihotzaren uzkurdurak ez ziren han amaitu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.

Ondoren mugimenduok beherago jo zuten uzkiaren uzkurdura probokatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Eskuin hankako izterrean duen uzkurdura bategatik Karpinek ezin izan zuen atzo arratsaldeko lan saioa egin.  Berria - Kirola   2004-02-24

Uzkurdura antzeman zion, zuntz-haustura bihurtzear zegoen uzkurdura.  Berria - Kirola   2004-04-01

Susmo horrek beldurrak airean jarri zaitu berriro, eta, asaldatuta, uzkurdura egin zaizu bat-batean gernubidean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.

3 (izenondoekin)

Orgasmoan, genitaletako gihar guztien uzkurdura bortitzak atal horiei guztiei batera eragiten die.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.

Orgasmoa beti bat da; uzkurdura atsegingarriak, alegia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.

Uzkurdura espasmodikoak, erritmikoak, nahi gabekoak eta atseginezkoak dira horiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Umetokiko muskuluak nekatuta daudenean egiten da, emakumeek muskulu-uzkurdurarik sentitzen ez dutenean.  Berria - Gaiak   2004-05-30

Giharre uzkurdura: ur kloruratuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Ongi nabaritu nituen ene hatzetan orgasmoa izan zutenean beren zakilek likidoa kanporatzeko egindako barne uzkurdurak; bulkadak alegia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uzkurdura du (3)


uzkurgarri izond uzkurtzen duena.

Ohartu nintzen hartzen ninduen larritasuna ez zela zain genuen arriskuaren ondorio bakarrik: eraikin hari indar iluna zerion, uzkurgarria, ia arnasteko modukoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.


uzkurkeria iz uzkurtasun gaitzesgarria.

Nik, neure uzkurkeriak hartaratuta, ezezkoa eman nien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.

Hasieran uzkurkeriaz onartu zuen arren, azkenerako erabat pozik zegoen familiaren panteoia Artaxonan zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Neure baitako uzkurkeriak ez zidan gehiago erraten uzten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 237. orr.

Bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak eta, apur bat suspertu ginenean, Ilbarritzeko karrikak izan ziren gure adiskidetasunaren lekuko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.


uzkurraldi iz uzkurtasunezko aldi igarokorra.

Laster jabaldu zaie segur lehen ongi-etorrien uzkurraldi hura, eta ausartzia bildu dute berek ere ixtanteko mikroen aitzinean.  Herria   2003-03-17


uzkurrarazi, uzkurraraz, uzkurrarazten du ad uzkurtzera behartu.

Lehoiak [...] orroa eginez erasotzen dio harrapakinari, eta ez dute beldurtzen aurka datorkion artzain-taldearen oihuek, ez eta uzkurrarazten haien zalapartak.  Elizen arteko biblia   Is 31,4

Aurpegia uzkurrarazi dio erresuminak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Azetilkolinak,nerbioaren eta muskuluaren arteko tartea gainditu, eta muskuluaren zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du; hala, horrek eragindako bulkadak muskulu-zuntzak uzkurrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Beti ufatzen duen haize firrindak uzkurrarazten ditu belar izpi luzeak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.


uzkurreria iz uzkurtasuna.

Azken perpaus horrek bagaramatza geure buruari galdetzera nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea eta, ber denboran, zergatik gerlari buruz ez dugun agertzen aiherkunde berdina.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.


uzkurtasun 1 iz atsegina edo erosoa ez den egoera batean atzera egiteko gogoa. ik atzerakuntza.

Pelikuletako indioen uzkurtasuna imitatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.

Austriako Habsburgoen Inperioak [...] antzeko uzkurtasuna erakutsi zuen bere mugak hego-ekialderantz zabaltzeko eta horrela jada nabarregia zuen biztanlerian eslaviar elementuak gehitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Idazleak bereganaturiko ikuspuntu honek areagotu egin zuen Mendebaldeko Zibilizazioari tratamendu berezia emateko hasieran zuen uzkurtasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera, eta jendeak mutilzahar gelditu izanari egozten bazion ere bere uzkurtasuna, bizitza osoa fortunari mesede txikienak ere eskertzen pasatzen zuela ematen zuen gizonak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Peter, berriz, bere gelan sartzen da eta ia ez du hitzik egiten, ez du zaratarik egiten, eta ametsetan hasten da, bere uzkurtasunean ezkutaturik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 210. orr.

Zinemaren teoriak, pinturarena baino modernoagoa denez, kontzeptu berriak eta akuilatzaileak onartzeko inertzia eta uzkurtasun gutxiago izan du, noski.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aise ohartu zen haren isilaldien eta uzkurtasun ia-ia patologikoaren atzean zer zegoen: ezer ere ez.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 113. orr.

Izozturik entzuten nuen, nire lotsati izaerak, nire berezko uzkurtasunak ezer esaten uzten ez zidala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 40. orr.

Luze gabe partidak bertatik bertara ikusteko irrika neurezko uzkurtasun eta lotsari nagusitu zitzaien.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 31. orr.

Emaitza onek giro ona sustatzen balin badute kideen artean, publiko gero-eta handiagoa ere hurbilarazten dute, hastapen hartan halako uzkurtasun bat balin bazen ere batzuen ala bertzen ganik.  Herria   2003-12-11

Uzkurtasunez betetako oniritzia jaso du Barrosoren batzordeak.  Berria - Mundua   2004-11-19

3 (hitz elkartuetan)

Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun-uneak eramaten ikasi zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

Irudi guztietan irribarrez, are barrezka ere batzuetan, begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez, uzkurtasun edo arrangura arrastorik ere gabe, huraxe izaten ari balitz bezala bere bizitzako unerik gozoena. · Ekoizpena gehitzeko teknologiaren gaitasun potentziala lehian ari zela industri langileen eta nekazarien berezko giza uzkurtasunarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Espekulaziozko gai baten arriskuekiko berezko gogo-uzkurtasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 349. orr.


uzkurtu, uzkur(tu), uzkurtzen (orobat uxkurtu g.er.) 1 du/da ad tamaina txikiagoko bihurtu; laburrago bihurtu; makurtu. ik kuzkurtu.

Suak, berriz, brontzea likidotzen eta urrea urtzen du eta larrua eta okela, ostera, txikitzen eta uzkurtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Murrizten da, txikiagotzean uzkurtu egiten da, orain amaierak bat egiten du hasierarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.

Batzuetan, ordea, [...] errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Tigre zauritu baten antzera uzkurtu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Hotz handiarekin, berriz, arropaz estalitako gorputz-ataletako kapilarrak uzkurtu egiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Kapela uzkurtu egin zen, esku ikusezin bat gogor estutzen ari balitzaio bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Ostera gure kanpadendara itzuli gara, eta nor bere tapakipean uzkurtu, eta Jainkoari eskerrak eman dizkiogu gu izan ez garelako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.

Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.

Nire kontra uzkurtu, eta "bost minutu gehiago, arren" esan zidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Hantxe, zahartzaroak uzkurtuta ikusi zuenean, udareondo batean azpian negar egin zuen Ulisesek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Hotzak uzkurtuta, Llumek bere burua besarkatzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.

Urdaitegian sartzen zen, egun hotzetan, zimur-zimur egina, izozteak uzkurturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Espaloi-ertzean eserita, mutil gazte bat uzkurtuta zegoen farol baten ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Jansonek, bazter batean uzkurturik, [...] ez zuen ezer erantzun.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 100. orr.

Big Joe etzanda zegoen, karelaren babespean uzkurtuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Bizkarrak uzkurtu genituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Haien paretik pasatzean, bizkarra pixka bat uzkurtu baitzuen, jendearen muturrean barrez lehertzeko gogoari eusten dionaren keinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Lisak josteari ekin zion, sorbaldak uzkurturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Sorbaldak uzkurtu zituen; berdin zitzaion, nonbait, lehen ala bigarren otordua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Mutikoak bere bizkar tikiak uzkurtu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Haren ukabila amorru biziko keinu batean uzkurtu zen, hatz-kozkorrak zuri-zuri nabarmentzen zitzaizkiola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Mikel Strogoffen aurpegiera uzkurtu egin zen bat-batean, eta deiadar bat ihesi joan zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Kopeta uzkurturik zuen, gogoeta iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Zintzurra uzkurtu egin zitzaion. "Kale gorrira botako nau".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Jimmyren sabela uzkurtu egin zen, igogailua brau jaisteaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Bekokia lurrerantz uzkurtuta lotu zitzaion Joselu hizketari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 111. orr.

Gaur, mehe eta akitua dirudiela, liburuaren aurrean uzkurturik dago eserita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.

Biluzik zegoela uzkurturik eztul eginarazi zioten, ikusteko ea aluan zerbait gordeta zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

2 (gihar eta kidekoez mintzatuz)

Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana: zuntzak uzkurtuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Eskua beheratzerakoan, trizepsa uzkurtu egiten da (ukondoari luzatzea eraginez), eta bizepsa, erlaxatu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Egia da, bai, bihotz-muskuluak o ngi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Giharrak uzkurtzen direnean, egitura horiek guztiak ere uzkurtzen dira aldi berean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Gihar horiek zein diren ohartzeko, eser edo etzan zaitez eta ipurdiko zuloa inguratzen duten giharrak indarrez uzkur itzazu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Horri erantzunez, maskuria uzkurtzeko agindua ematen du garunak, gernua isur dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

3 irud/hed

Urteko hazkuntza ekonomikoa %2,7koa izan da, 2002. urtean ekonomia %0,4 uzkurtu ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Barraskiloak bezala, uzkurtu egiten naiz gertakarien aurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

4 uzkurtasuna sentitu.

Baina osaba ez zen kikildu ez uzkurtu; aitzitik, berri hark eman ziòn kolera eta errabia bere ideien alde jartzen zuela, ontzi bat arno eskuan, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.

Ez naiz uzkurtzen, lotsagabe eskaintzen dizkizuet nireak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.

Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Munduko txapelketak ez ditu batere uzkurtzen, bereziki hemendik urrun iragaiten direlarik probak.  Herria   2003-09-25

Uzkurturik zirudien, adinak oharkabean koldartuta. Nahiago astazakil likitsarengandik urrun, haren begiratu hutsak uzkurtzen baikintuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Bihotza uzkurtu zitzaidan, eskumuturretako zainetan arantza modukoak nabaritu nituen eta, egia, atzera egiterik ukan banu, nik, koldar halakoak, atzera egingo nukeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 402. orr.

Bere kinka larrian ere, Idiakezek erraten zuena benetan gertatu ahal izateak bihotza uzkurtu zion Agerreri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.

-Zer erran nahi duzu, aita? -galdetu nion, arima susmo izugarri batek uzkurtuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.

5 (era bururuta izenondo gisa)

Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Kolperen bat saihesteko eta begi uzkurtuak begi ikaragarriaren begirada arakatzailetik babesteko bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Haurraren aurpegi uzkurtu dardartiari begiratu eta izutzen hasi zen Chandler Txiki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Begitartea inoiz baino ilunagoa zeukan, eta amorru ito batek osoki hartua zuela adierazten zuten haren hazpegi uzkurtuek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Esku batez nire potro uzkurtuak laztantzeko mesedea egin zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen eta banuen, horretarako, bizitasun ezohiko baten akuilua gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

6 (era bururuta izen gisa)

Baina, halako uzkurtu bat zuen bekainen gaineko giharretan, eta behatzaile zorrotz batek hari erreparatu eta berehala igarriko zion barrengo harra ito nahian zebilela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza uzkurtu (8); bihotza uzkurtu zitzaidan (3); bizkarrak uzkurtu (10); bizkarrak uzkurtu nituen (4); bizkarrak uzkurtu zituen (4); gorputz osoa uzkurtu (3); kontra uzkurtu (4); sorbalda uzkurtu (3); sorbaldak uzkurtu (13); sorbaldak uzkurtu zituen (9)

eserlekuan uzkurtua (4)

bihotza uzkurturik (6); uzkurturik zegoen (3)

bazter batean uzkurtuta (3); bihotza uzkurtuta (3); eserlekuan uzkurtuta (9); hegazkineko eserlekuan uzkurtuta (4); uzkurtuta zegoen (3)

bizkarrak uzkurtuz (5)


uzkurtuxe izond uzkur samarra.

Arku hori osatzen zuten gihar uzkurtuxeek adore aparta erakusten zuten, "heroien adore haserrerik gabekoa", fisionomisten esanari jarraituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.


uzkurtzaile izond uzkurtzen duena.

Oso haur zomorroa nintzen ni, eta ezagutzen ez nituen gizakien presentziak lotsa eta beldur sentimendu lauso baina uzkurtzailea sortzen zuen ene baitan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.


uzkurtze 1 iz tamaina txikiagoko bihurtzea; laburrago bihurtzea.

Bihotzaren taupadak eta biriken txandakako uzkurtze eta hedatzeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Muskuluen uzkurtze eta erlaxatzea erregulatzen du organo horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Kaltzio ioien mugimendua estimulatzen duen eta, horren ondorioz, muskulu-zuntzaren uzkurtzea eragiten duen substantzia kimiko bat da azetilkolina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Salbuespena bihotza da: muskulu konplikatu bat, uzkurtze erritmikoak bere kasa egiteko gaitasuna duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Hezurrak erabiltzen dira, orobat, muskuluen indarra -uzkurtze sinple bat, eskuarki- lanean nahiz jolasean egiten ditugun mugimendu landu horietariko bihurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Bizepsak bat-batean uzkurtzeari utziko balio, ziplo eroriko litzateke besaurrea, eta ondorioak mingarriak lituzke horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

PPAR-delta genea trukatuta, saguak uzkurtze geldoko zuntz gehiago sortzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Kokainak eragina du bihotza odolez hornitzen duten arterietan, uzkurtze bortitzak eragiten ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 164. orr.

Alferrekoak izan zituen uzkurtze deseroso haien kontrako sorgin-neurri guztiak, baita bestelakoak ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuinalderago eta minberago, ordea; ugarituz eta areagotuz joan dira aurpegi-uzkurtze eta kexuak, kexu apalak, ezinbestekoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 42. orr.

Amorruzko gihar-uzkurtze batek estutu zion unetxo batez eztarria, eta, pasatu zitzaionean, egarri bizia utzi zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 127. orr.

Nola haien bitartez bihurtzen den nerbio-bulkada bat benetako ekintza: muskulu-uzkurtze, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

4 irud/hed

Inflazioa, ekonomiaren uzkurtzea edota interes tasen areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

5 uzkurtasuna sentitzea.

Jendekoia betidanik izan naiz, baina, ez dakit urteen berezko uzkurtze baten poderioz ala irakurketaren sentsibilitate erne berriaz, artaldean ez nintzela gustura sentitzen ohartu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.


uzta1 1 iz laboreak edo fruituak biltzea; biltzeko den edo bildu den labore edo fruitu kopurua.

Uzta uztaren atzetik: zekalearen ondotik galzuria, garagarraren ondotik oloa, eta kalamua ere badugu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitaitu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,12

Bakean lantzen zituzten beren alorrak, lurrak uzta ematen zuen eta lautadetako zuhaitzek fruituak.  Elizen arteko biblia   1 M 14,8

Egun batean, uzta guztia erreta galtzeko zorian zeukan batean, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

Euriteek uzta ez hondatzea da orain ardogileen ardura.  Berria - Harian   2005-09-11

Lurralde bidegabe hartako uztak suntsitzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,19

Uztak desegin, bazterrak pozoitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Oraingo uztak ez ezik, etorkizunekoak ere galdu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Hurrengo urtean, erein ahal izango duzue eta uzta bildu, mahatsondoak landatu eta mahatsa jan.      - 0. orr.

Refaim haraneko gari-soroetan, uzta bildu eta galburuak jaso ondoren.  Elizen arteko biblia   Is 17,5

Fitsik ere ez zekien haziak ereiteaz eta uzta biltzeaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Los Llanos-ko gariaren eta oloaren uzta jadanik bilduta, ezkiak, zumarrak, makalak eta lizarrak pilatzen ziren nire inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Udan belarra mozten zuen, uzta egiten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen.  Elizen arteko biblia   Ml 3,11

Uztaren hamarrena Jaunari dagokio.  Elizen arteko biblia   Dt 14,22 tit

Saski bateko pikuak oso onak ziren, uztako hoberenak.  Elizen arteko biblia   Jr 24,2

Urteko uzta ereiten dute nekazariek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

2004-ko uzta 15 milioi pintetara heltzen da.  Herria   2005-05-19

Mauritanian, uztaren %80 jan du otiak, eta berdin, Nigerren, Malin, Senegalen, Gambian eta Txaden ere.  Berria - Gaiak   2004-08-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uzta ederra espero zenuten eta eskasa bildu.  Elizen arteko biblia   Ag 1,9

Zoritxarrez, uzta txarra izan dugu eta irina ez da oso ona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Mahastiak landatu eta uzta oparoak biltzen.  Elizen arteko biblia   Sal 107,37

Uzta bikainak sortzen dira eta adarrak berdatzen zuhaitzetan, eurok ere hazten eta fruituz zamatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Jaunak zeuen Jainkoak uzta oparoak eman eta eginkizun guztietan bedeinkatuko zaituztelako.  Elizen arteko biblia   Dt 16,15

Uzta distiratsuak eta mahasti alaiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Gizona, hila aspaldian, txokoz txoko ibiltzen zen, auzoen baratz eta sagardietako uzta ebatsiak besapean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Nekazariek herbizida indartsuak erabiltzen dituzte uzta transgenikoak babesteko.  Berria - Harian   2005-03-23

Justoetxen, ordea, sekulako uzta bildu zuten, aletegiak artalez betetzen zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara.      - 0. orr.

Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Ogia erretzean, labealdi bakoitzeko opil bat eskainiko diozue hasikin gisa, uzta-sasoian lehen fruituak eskaintzen dituzuen bezala.  Elizen arteko biblia   Zen 15,20

Gero, hegazti harrapariok uzta sail izugarriak hondatzen, eta batez ere ale jaten hasi zirenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Ospatu uzta-jaia, soroan erein duzuenaren lehen fruituena.  Elizen arteko biblia   Ir 23,16

Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,6

Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitaitzeko ordua.  Elizen arteko biblia   Ap 14,15

Arkale gizon lodi bizi-bizi bat zen, uzta-biltzaile ohia, zaldi-tratulari ohia eta kontrabandista.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Uzta-aldaketen garrantzia, edonolakoa dela ere, industri jardueran fluktuazioak eragiten dituen faktore gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Esan izan da bazegoela korrespondentziarik eguraldi eta uzta ziklo hauen eta zenbait ekonomialarik marrazturiko industri ziklo ekonomikoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,28

Gari-uzta biltzeko garaian, Damaskoko lautadara jaitsi eta uztei su eman zien.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,27

Urteko gari edo labore uzta.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Arabako Errioxako mahats uzta bikaina izan da.  Berria - Kirola   2004-10-21

Mahats- eta fruitu-uzta handia bildu zuten.  Elizen arteko biblia   Jr 40,12

Jendearen artean galdu zen, aspaldian ez bezalako liho-uzta ederra jaso duen baten liraintasunez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Perretxiko-uzta hura eta barraskilo-ehiza diru-iturria ziren Tellagorrirentzat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ekainaren hasierarako uzta-lanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Gari-uzta-aroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion.  Elizen arteko biblia   Has 30,14

Ukraniako lurra are beltzago ageri baitzen, urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza odol-uzta emaile, odol-soro, odol-zelai, odol-hazkurri baitzen aspalditik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

6 irud/hed

Neskatila gazte uzta berrikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Euskal kirolarien uztak gora egin dezake aurki.  Berria - Kirola   2004-09-21

Hilabete luzeetako eztabaiden uzta.  Berria - Harian   2005-03-06

'Uztaro' aldizkariaren uzta.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Halaxe bildu ahal izan dut, hitzez hitz, neure trabailuaren ondoko uzta, zeina baita eskuan daukazuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.

Hala ere, Hamlinek ereindako hazia ez zen uzta ematen hasi hurrengo mendea arte Ipar Amerikan eta Mendebaldeko Europan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Jazargoak oro gure pentsamenduaren uztak dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 122. orr.

Sormenak uzta ona eman du.  Berria - Harian   2005-12-18

Suposa zitekeen bazela nolabaiteko erlazioa kristautasunaren muin espiritualaren itxurazko garaitezintasun horren eta erlijioen uzta berriaren gutxitasun eta idortasunaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Euskal antzerkigintzaren uzta ona.  Berria - Kultura   2006-03-03

Turismoak uzten duen uzta estimagarriarekin.  Herria   2002-08-08

Zaharragook, jendea ezagutzen dugunok, haiekin oso harreman estua izan dugunok, Itoizko Koordinakundeak eman duen uzta argi eta garbi onartzen dugu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 154. orr.

Azken hiru jardunaldietako uzta kaskarraren aldean oparoa bildu zuen atzo Alavesek Mendizorrotzan.  Berria - Kirola   2004-12-05

Industri iraultzaren hazia erein eta uzta bildu zuten entrepreneur mendebaldar haientzat [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Gehienak portugesak, magrebiarrak edo ijitoak dira, hemengo langile uzta, ahaide, adiskide edo ikasle, agortzen ari delarik.  Herria   2002-10-17

Ustekabe-uzta ederra etorri zen hortik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Bildu zuen odol-uzta ez zen makala izan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

7 uzta-biltze (orobat uztabiltze)

Garagar eta gariaren uzta-biltzea bukatu arte.  Elizen arteko biblia   Rt 2,23

Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitaitzeko ordua, lurreko uzta heldu-heldua baita.  Elizen arteko biblia   Ap 14,15

Lurrak diraueino, ereiteak eta uztabiltzeak, hotzak eta beroak, udak eta neguak, egunak eta gauak ez dute behin ere huts egingo.  Elizen arteko biblia   Has 8,22

8 uzta-garai (orobat uztagarai)

Halamoduzko jendaje askok, uzta garaia bukatu ondoan, erromes bidea hartzen zuen Espainia aldera, bere familia osoarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Uzta garaiak iritsi dira. Burutsuak bildu egiten du udaldian, uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Eta garia hain ugaria zenez, uzta garairako bihitegi guztiak bete-beteta zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiaren uzta (3); aurtengo uzta (5); bere uzta (3); beren uzta (3); etxeko uzta (4); gari uzta (4); gariaren uzta (3); jasotako uzta (3); lanaren uzta (4); lurrak uzta (4); soroetako uzta (3)

uzta aro (3); uzta aroa (7); uzta aroan (10); uzta aroaren (3); uzta bildu (18); uzta bildu ondoren (3); uzta bildu zuten (3); uzta biltzea (3); uzta biltzean (5); uzta biltzeko (11); uzta biltzen (10)

uzta ederra (13); uzta ekarriko (3); uzta ematen (3); uzta garaia (3); uzta garaian (4); uzta guztia (7); uzta guztien (3); uzta handia (3); uzta historikoa (3)

uzta jasotzeko (3); uzta lanak (3); uzta nasaia (3)

uzta on (3); uzta ona (14); uzta oparoa (6); uzta oparoak (3); uzta oso (4); uzta osoa (6); uzta osoa amaitu (3); uzta transgenikoak (3); uzta txarra (4); uzta txarrak (4)

uzta ugaria (9); uzta ugaria da (3)

uztarik bildu (3); uztarik biltzen (4); uztarik emango (3)


uzta2 iz uztaila.

Santa Ana eguneko festa, uztaren 16an, oso apala izan ohi zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Lehengo batean, ordea, uztaren hamaikan, lehengusuttiki baten hiletara joan eta, hire irrifar xaloa sumatu ote nuen iruditu zitzaidanan eliz atarian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.


uztabiltze ik uzta1 7.

uztagarai ik uzta1 8.

uztai (orobat ustai g.er.) 1 iz biribilki formako gauzakia.

Enborretan uztai batzuk sartu zituen buloiak inguratu eta hartzen zituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Gaztea zen, ile labur eta beltza eta uztai bana belarrietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.

Gurdien gurpilak zurezkoak ziren hasieran (aise lantzen baita zura), baina burdinazko uztai bat jarri zitzaien sendotasun handiagoa emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Nola Tom eta Jerry apartatu egin ziren izututa, eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Buruko oihala jantzi zuen, eta gamelu-ilez eginiko uztai batekin tinkatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.

[Zezenak] belaunak txikituak zituen eta sudupila urratua, sudurtzuloetako uztaia tiraka kendu zuelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Hogeita hamabi urte behar izan ziren panderoaren uztaiari buelta osoa emateko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 71. orr.

Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kaiolaren gainetik, gurpil moduko uztai biribil bat, hamabi nahiz hamahiru zinta zintzilik dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Gero neure gorputz osoa uztai biribiletik pasa dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.

Belarri hegietan urre koloreko uztai handi bana josirik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Baginako eraztuna plastikozko uztai txiki eta malgu bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Zalgurdiaren endaitza behar bezala finkaturik zegoen, gurpilak uztai berria zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Bere begi delikatu urduriak babesten zizkioten betaurrekoen lente labainduak eta uztai urre-kolorekoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.

Bizarra ondo egindako aurpegian uztai doratuzko betaurrekoak zituen gizon txiki bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 126. orr.

Urrezko uztai txiki-txiki bat belarri gingilean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Oihalez estaliriko zurezko uztaiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

Haren gainean hiru suil zeuden lerro-lerro beren burdinazko uztai distiratsuekin, zilarrezkoak bailiran.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Ostilamenduari dagokionez, bertan 37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak.  Berria - Harian   2006-03-22

Eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Jantziaren azpitik haragian, burdinazko uztai, koraza eta ziliziorik gogorrenak zeramatzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.

Bideko harkozkoek gurpilen uztai burdinazkoak jotzen dituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Urrezko eraztun bat, perlaz apaindutako eskumuturreko batzuk eta orkatiletarako urrezko zirgiloak, Indiatik ekarriak, eta sudurrerako uztai bat, Afganistangoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendi edo muino kaskoren batean, egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Bigarren anotazioa patrikako uztai-koadernotxoan: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela )

Bere betaurreko uztai-doratuen bristada.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Upel-uztaiak neke handiz lantzen ziharduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

Lore-uztai edo beira-alezko iduneko baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Kretona-zatiak eta gortina-uztaiak nahaspilaturik zeuden. Giltza-uztaiaren kateari behatz baten inguruan eragiten diola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten; inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Otarrainak garbituko zituen batek, tipula uztaiak ebakiko besteak, tomateaz eta entsaladaz arduratuko zen hurrengoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.

6 (saskibaloian, saskiarena)

Defentsako lanean ez da nabarmentzen, baina uztai azpian saskiratzeak lortzeko erraztasuna duen jokalaria da. ik uztaipe.  Berria - Kirola   2004-05-02

Bilbao Basketek fitxaketaren bat egin beharko du uztaitik gertu ez sufritzeko.  Berria - Kirola   2004-08-19

Jaurtiketak uztaia jo eta baloia Gabrielen eskuetan erori zen.  Berria - Kirola   2004-11-21

Bilbao Basketen erasoak uztaitik lau metrora eginiko Scotten jaurtiketa behartuekin eta baloi jabetza denboraren amaieran jaurtitako hiruko saskiraezinekin amaitu ziren.  Berria - Kirola   2004-10-05

7 biribilki itxurako forma.

Haloa deitu izan zaio, argiz osatutako meteoroa izango litzatekeen horri, zeina eguzki diskoaren edo ilargiaren inguruan [...] kolore zurbil xurizkaz, uztai gisa agertu ohi den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.

Uztai edo eraztun horren pareko zerua, gaineratikoa baino ilunduxeagoa ikusten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Eraztun zabalago baten antzekoa da, batzuetan uztai osatu gabea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Eseri nintzen eta nire aurpegia lanpara berdeko argiaren uztaian sartu zen, nagusiaren aurkez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 138. orr.

Sukarri pusketen artean piztu behar zen sua: hartarako propio markaturiko uztai biribil baten barruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

XX. mendeko lehenengo DIUa Alemanian ezarri zioten emakume bati, 1909. urtean; uztai formakoa zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Uztai-egitura eder bat da, hexagono ia erregular bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Inguratzen zuen argi-uztaiak garbi erakusten zuen hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Lenehanek ilargi zurbil handi argi-uztai bikoitzez inguratuan zeuzkan finkaturik begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.

8 arkua.

Erran dezagun Baigorriarren tematzeari esker zubi hori perla bat bezala dela herrian: denboran nahi izan zuten harrizko zubi bat, uztai eder batez egina, mende bat iraunen zuena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.

Atearen gainean, uztai itxuran, Baltza hitza irakur daiteke.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.

Itsasoak labarretan landu dituen uztai handiengatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Goraxeago betileak, eta bekainen uztaiak, marmola bezain zuri behetikako kontrargitan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Bat-batean, bere kolore guztiekin agertu zen uztaia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

9 arku itxurako arma.

Babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak.  Elizen arteko biblia   Ez 39,9

Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Gezia uztaian kokatu eta harantz honunzka frogatu zuen lasai.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 148. orr.

Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia.  Elizen arteko biblia   Jr 51,3

Gaiztoek uztaia teinkatu baitute eta gezia uztai-harian jarri, bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.  Elizen arteko biblia   Sal 11,2

Harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Uztai ondo tenkatuak geziari zelan, hainbesteko zapiek ontziari zer abaila eragin ziezaioketen kalkulatzen saiatu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

10 (hitz elkartuetan)

Beti prest daude gezurrerako, gezi-uztai teinkatua bezala haien mihia.  Elizen arteko biblia   Jr 9,2

Hautsiko ditu gudu-uztaiak, eta bakea iragarriko die nazioei;  Elizen arteko biblia   Za 9,10

11 kota-uztai

Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Ezti-ogiz asebeterik, kota-uztaian lozorroan zegoen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

· irud/hed Mikroaren aurrean, kota-uztai bat, hiru izarreko ganbela batez hornitua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko uztai (8); kota uztai (3); patrikako uztai koadernotxoan (3); uztai biribil (4)

kota uztaia (4); uztaia askatu (3); uztaia eta geziak (3); uztaia teinkatu (4)

kota uztaian (11)

kota uztaiari (3)

burdinazko uztairik (3)


uztaidun izond uztaia duena.

Gero, horman zegoen kako batean eta oholesiko beste batean eseki zuen zaku uztaiduna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Mutur batean, kobrezko uztaidun teontzietan, pontxea eta ardoa berotzen ari ziren gas sutegi txiki baten gar apal urdin-gorrixten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.


uztail 1 iz urteko zazpigarren hila, 31 egun dituena.

Uztaila dugu justu udaren bihotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

Iritsi da uztaila, eta, goizetan, umez betetzen dira hiriko kaleak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Azkoitia, 2003eko uztaila.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

36ko uztaila zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

Aidean pasatu zitzaidan uztaila.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Adiskide mina uztail batez hil zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Uztaila eta abuztua oporretan pasatu ostean, bidaiariak etxerako bidean dira.  Berria - Harian   2005-08-30

Uztail aldera Baionako Suprefeturan bilduko da berriz Gidaritza Batzordea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Elkarrizketaren zurrunbiloan behera, nire oroitzapen kutunetariko bat kontatu diot: estatubatuarrak ilargira heldu zirenekoa, 1969ko uztail hartan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 137. orr.

Uztail hartan hogoitahamar bat ikasleekin joan nintzen bi aste pasatzera, Andorrara.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Uztailean 40 gradu inguru egunero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

1942ko uztailean Pedro Henríquez Ureña-k Santos-eko liburutegi batean haren eskuizkribu bat aurkitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Desgiroaren unerik bortitzena, 1997ko uztailean izan zen, Miguel Ángel Blanco zinegotziaren heriotzarekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Uztaileko hitzorduak.  Herria   2005-07-21

Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Uztaileko hondar egunak ziren eta aro ederrak lagun egiten zigun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Uztaileko egun batez -1964ko uztaileko bake-urte hartan-Martin eta biok zerrategira joan ginen Adriani bisita egitera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.

Uztailak 2 dituenean, hasi ahal da akaso gainbehera gure eguzki jauna, edo zertan da?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Uztailak uztailei, haiek betiere 22-23 urte, eta nik beti bat gehiago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

2 (izenondoekin)

Ez ibilgailurik ez dirurik, auto-stopez abiatu ginen, uztail gorrian, errepideko marra etzanak ere urtzen ari ziren sasoian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Horra beraz Jospin uztail betean Papa Noel edo Olentzero jauntzietan jarria!  Herria   2001-07-12

1910.eko uztail malapartatu hartan kale gorrian utzi zuten, eta ordura arte irabazitako meritu guztiek ez zioten ezertarako balio izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 159. orr.

Lisboa setiatzen duten armak dirdirarazten eta sutzen dituen uztail ezin gartsuagoa, eta apiril heze eta gris hau.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Aurtengo uztail disdiratsu bukaera bi egun ohargarriren lekuko izan da.  Herria   2003-08-07

Uztail beroa, / uztail ederra, / guhau ontzen gaituena!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

3 (-en atzizkiarekin, datetan)

Amatxo, egia al da gaur Uztailaren Laua dela?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Akorduan dut uztailaren hemeretzia markatu nuela zirkulu barruan 1936ko kalendarioan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.

Uztailaren 20a zen, arratseko bederatziak. 2004ko uztailaren 10a larunbata zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.

1228ko ekainaren 13tik uztailaren 13a arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Uztailaren 9an, azkenik, ura eta esnea baizik ez nituen jarri mahai gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Hantxe sinatu zuen, 1983ko uztailaren 10ean, hurrengo eskutitza, jatorriz ingelesez idatzia dena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 308. orr.

Igandean, uztailaren 27an, Altsasun sartu ziren gure bolondresak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Uztailaren 31 hartan ekiak zuzen jotzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

Uztailaren 15eko gaua Kanbon eman ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

1888ko uztailaren 13ko legean xedatutakoarekin bat etorriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Jauregi Berrian uztailaren 15etik 16rako gauean ospatzen ari zen jai hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Zenbat aurreratuko gara, zure iritzian, uztailaren 27rako?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

Uztailaren 3tik abuztuaren 11ra bitarteko 40 egun horiek ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Uztail honen 25ean eta agorrilaren 1ean Maulen emango den Antso Handia tragedia «Mauleren eta mauletarren pastorala izango dela esan behar da argi eta garbi».  Berria - Kultura   2004-07-04

4 (-k atzizkiarekin, datetan, aposizioan)

Larunbatean, uztailak 24, aratsaldeko 5-etan.  Herria   2004-07-22

Datorren igandean uztailak 20 iraganen da Iparraldeko ardi-xakur xapelketa.  Herria   2003-07-17

Biharamunean, uztailak 18, goizeko seiak eta berrogeian, Kaukaso ontzia Kazaneko portura iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Lehen partida helduden igandean, uztailak 10, goizeko 11etan.  Herria   2005-07-07

Egun hartan bertan, uztailak 22, arratsaldeko ordu batean bi tarantasak Tiumenera heldu ziren, hirurogei versta urrunago.· Ostirala, 1944ko uztailak 21.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

1933ko uztailak 9.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.

Larunbata, uztailak 13.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 275. orr.

2001eko uztailak 4: 143 hildako, Tupolev-154 bat Siberian erorita.  Berria - Mundua   2004-08-26

1907, uztailak 21.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

Uztailak 4-Kanpamendu nagusia / ez dut idazteko gogorik ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 162. orr.

Uztailak hamalau gaur.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.

5 (-k atzizkiarekin, datetan)

Uztailak 28 San Pantaleonen eguna dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Uztailak 16a, Karmengo Amaren Eguna izan da aspalditik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Uztail hasieran, uste ez genuen arma erabiltzen hasi ziren gure kontra: trufa-kantak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Uztail hastapenean ezkondu da Unanbordako jabe berrien semea, Olivier Boura, Carole Haon-ekin.  Herria   2004-07-22

Azkenean, uztail hastean jakiten dut Pragako unibertsitateko filosofia erakasle baten eskuetan dela ene afera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Uztail bukaeran, Tourra bukatuta piztu zen lehen txinparta.  Berria - Kirola   2004-10-28

-Hori noiz izan zen: uztail amaieran edo?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Uztail ondarrean Baionako Mattin megadendan.  Herria   2005-06-30

AEBek diote erresistentziaren erasoak arrazoi bat direla bozak uztail aurretik ez egiteko.  Berria - Mundua   2004-02-14

7 (hitz elkartuetan elkarketa kopulatiboetan)

Angeluko zuzendaritzak onartu duela, uztail agorriletan salbu, saltegiko ateen hestea arratseko bederatzi orenetan.  Herria   2005-04-07

Uztail-agorril-irailez, 18 kontzertu zaizkigu eskainiak izanen Miarritzeko Koliseoan.  Herria   2003-07-17

Horrek ekain-uztail-abuztuetan irauten du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

8 uztail erdi

Antton Etxebeste donostiarra apeztu da Elgoibarren, uztail erdi hontan. herria¬

Uztail erdiko arratsalde batean, Biarnoko lotinant jeneralarengana deitu ninduten berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

1998ko maiatz amaiera eta uztail erdia artean.  Berria - Harian   2005-10-29

· Urtero bezala, nazioarteko txapelketaren garaia dute uztail erditsuan.  Herria   2002-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uztail abuztu (3); uztail agorriletan (9); uztail bukaeran (3); uztail eta agorrilean (3); uztail hastapen hortan (4); uztail hastapenean (7); uztail ondar (4); uztail oparo ostean (5)

ekaina eta uztaila (4); uztaila arte (9); uztaila arteko (3); uztaila baino lehen (3); uztaila bitarte (4); uztaila bitartean (10); uztaila da (4); uztaila eta abuztua (4); uztaila hasi (3); uztaila izan (3); uztaila zen (5)

iragan uztailan (3)

aurtengo uztailaren (4); gaur uztailaren laua (5); heldu den uztailaren (15); helduden uztailaren (7); iazko uztailaren (20); iragan uztailaren (25); joan den uztailaren (34); joanden uztailaren (5); urte bereko uztailaren (4); urteko uztailaren (15)

uztailaren amaieran (8); uztailaren azken (9); uztailaren bederatzian (4); uztailaren bia (3); uztailaren bigarren (3); uztailaren bukaeran (6); uztailaren erdialdean (5); uztailaren hasieran (8); uztailaren lehen (14); uztailaren lehen egunetan (4); uztailaren lehena (4); uztailaren lehenean (17); uztailaren leheneko (4); uztailaren lehenetik (7)

uztailaz geroztik (9)

aurtengo uztailean (6); datorren uztailean (5); ekainean eta uztailean (14); helduden uztailean (3); hurrengo uztailean (3); iazko uztailean (38); iragan uztailean (21); joan den uztailean (30); joan zen uztailean (3); joanden uztailean (4); urte bereko uztailean (3)

uztailean abiatu (3); uztailean atxilotu (8); uztailean atxilotu zituzten (6); uztailean aurkeztu (3); uztailean egin (9); uztailean egin zen (3); uztailean egindako (4); uztailean eginen (3); uztailean egingo (6); uztailean eta abuztuan (13); uztailean eta agorrilean (3); uztailean hartu (4); uztailean hasi (12); uztailean hasi zen (9); uztailean hasiko (3); uztailean hasitako (3); uztailean hil (5); uztailean hil zen (3); uztailean iragarri zuen (3); uztailean iritsiko dela (3); uztailean izan (11); uztailean izan zen (4); uztailean izandako (3); uztailean kiebra jo (3); uztailean lanean (3); uztailean onartu (8); uztailean sartu (4); uztailean sortu (5); uztailean utzi (3); uztailean zehar (3)

iragan uztaileko (3); uztaileko arratsalde (3); uztaileko azken (4); uztaileko egun (10); uztaileko eguzkiak (3); uztaileko lehen (10)

apiriletik uztailera (10); urtarriletik uztailera bitartean (4); uztailera arte (3); uztailera bitartean (9); uztailera bitarteko (3)

iazko uztailetik (8); uztailetik aurrera (14); uztailetik irailera (11); uztailetik irailera bitartean (7)


uztailero adlag uztail guztietan.

Zer ospatzen dute uztailero orangistek Irlandan?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.


uztaipe iz saskibaloi partidetan uztaien azpiko aldea. ik uztai 6.

Baskoniak gainera hutsune handia izango du uztaipean, Scolak ez baitu jokatuko.  Berria - Kirola   2006-03-05

Hledek ez zuen zirrikiturik aurkitu, eta Ferragutek eta Pagek baloi gutxi jaso zituzten uztaipean.  Berria - Kirola   2006-01-08

Defentsa erabakigarria izan zen, Hornets-eko jokalariek ezin zuten zirrikitu bat bilatu uztaipera sartzeko partidaren azken txanpan.  Berria - Kirola   2004-01-15

Bera izan zen onena atzo uztaipeko lan honetan.  Berria - Kirola   2004-01-15

Uztaipeko beste erreferentzia Sharone Wright da, 132 kiloko NBAko jokalari ohia defentsan nabarmentzen da, gehienbat.  Berria - Kirola   2004-12-10


uztaitu, uztai(tu), uztaitzen 1 du ad inguratu.

Kate zilarkara batek uztaitzen zion eskuineko txorkatila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Koroa txikia ilargiaren jiran uztaitua sarri ikusi ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

2 kakotu.

Sorbaldak uztaitu zituen agur moduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.


uztaitxo iz uztai txikia.

Urratu papera eta, txirbil artean hain justu ere, hexurrezko uztaitxo bat ikusi nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.

Bekainak edo mihia ez zituen inork ere zulatzen, ez sudurra metalezko uztaitxo distiratsu batekin josten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.

"Eskuturreko berde bat eramaten du Jonek", gogoratu du, "eta gelako neska hark bere urtebetetze egunean oparitutako uztaitxo hura ezkerreko belarrian".  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 45. orr.

Patrikara eskua sartu eta giltzak biltzen dituen uztaitxoan hatza sartzean aliantza-eraztun bat eta konpromiso inexistente bat imajinatzen baitute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

Gutunean jasotako uztaitxoa listari batekin zintzilikatu nuen etxeko garajean eta, ziri bezala iltze bat erabiliz [...] zinta-karrerarako entrenatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.


uztaldi iz uzta biltzen den aldia.

Uztaldian ordainduko zioagu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Hirugarren belaunaldiko zibilizazioetako bakar batek ere [...] ez duela erakusten eliza unibertsalen bigarren uztaldirik ekoizten ari den froga garbirik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 105. orr.


uztar iz ostikoa.

Behi baten deizten ari zelarik, uztar bat bildu zuen gaixo laborariak.  Herria   2003-03-13

Baina ele gaiztoek ahapeka ziotenez, Savall jeneral-buruarekin izandako uztar gehiegiek ere sendagailua behar zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Eman diola astoaren uztarra!  Herria   2003-04-03

Xede ederra hori bainan Arroxelan egin baitituzte beren udako gogoetaldiak hor segurik ikusi da elgarren artean ez direla batere ados, elgarri dena ximiko, piko eta uztar!  Herria   2005-09-01


uztar-hede iz uztartzeko hedea.

Era berean, abereek ere, bakoitzak karga berdina eramaten dute, uztarria ondo lotua dagoenean uztar-hedeak erdian hartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Bi abereak indarrez berdinak ez direnean, eta batek besteak baino gehiago tiratuz beste hau larriarazten badu, uztar-hedeak uztarriaren alde bat bestea baino luzeago utziz lotzen dira, eta horrekin lagundu egiten zaio ahulagoa den abereari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.


uztarazi ik utzarazi.

uztarbide iz uztartzeko bidea.

Baina hurbileko etorkizun politikoan denek mahai bat marrazteak, bere horretan, gatazka gainditzeko uztarbide baterako itxaropena dakar.  Berria - Harian   2005-06-23


uztardura 1 iz uztartzea; uztartzen duen lotura.

Gauzek euren gorputz osoan diraute, haien uztardura desegiteko bezain indar bortitzak jo arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Gauzaki berberari dagozkion fenomeno erlatiboen bi moten arteko uztardura.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Baionarrek badute oraindik nahikoa lan taldera heldu ziren 16 jokalarien eta gainerakoen uztardura lortzeko, baina gibelean, bederen, lortzen ari dira.  Berria - Kirola   2004-08-25

Halakoa da substantzia bakun bat substantzia askotan zatitzeko ahalgarritasuna, eta alderantziz, substantzia anizkunen uztardura (koalizioa) substantzia bakun batean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Hor huts egin ohi dute uztardura literarioek: xehetasunetan, ezaugarri konkretuetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Eten du erlijioaren eta legearen uztardura luzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Sistemek harren moduan eratuak daudela dirudite, hasieran akasdunak, denborarekin osatuak, generatio aequivoca baten indarrez bildutako adigaien uztardura soiletik abiatuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizabanako guztiengan metatzen diren hitzezko irudi guztiak biltzerik izango bagenu, gizarte uztardura batekin topatuko ginateke, eta gizarte uztardura hori hizkuntza da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.

Berezko euskarria behar da, komenigarritasun uztardurak egin ahal izateko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.


uztargaitz izond nekez uztartzen dena.

Batzuek filosofia eta poesia uztargaitzak direla ere usteko dute eta, lan honen balio poetikoaren ebidentzia ukatu ezin dutenez gero, ustezko uztartezin horrexekin esplikatzen dute bere barne dramatismoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Duela hamabost edo hogei urteko ikuspegitik egindako galdera dirudi, ahozkotasuna eta unibertsitari-ikasketak uztargaitzak zirenekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 105. orr.


uztargarri izond uztar daitekeena.

Dena lot nezakeen, dena zitzaidan uztargarri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Lana eta familia uztargarri bihurtzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Erabilera publikoko datu biltegia delarik [...] alor honetan dauden edo egon daitezkeen gainontzekoekin osagarria eta uztargarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

«Erabat uztargarriak dira» Kyotoko Ituna eta Estatuko plangintza energetikoa.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Nafarroa Bai eta Bergarako Proposamena uztargarriak dira, baina beste testuinguru batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Salaketaren beharra eta ironiaren erabilera uztargarriak dira, eta ez etsai.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Arlo honetan ere «askotariko egitasmo uztargarrien» beharra nabarmendu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-04-23


uztargarritasun iz uztargarria denaren nolakotasuna.

Ametzaga (Araba) herriaren inguruan ezarri nahi duten Ecofuel enpresak hondakinen uztargarritasunari eta egonkortasunari buruz Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zion txostena aztertu du LAB sindikatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12


uztargi iz ostadarra.

Hantxe genuen, bai, aurrez aurre uztargia, eguzkiak, pixkanaka, gora egin zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.


uztaritztar ik uztariztar.

uztariztar (orobat uztaritztar g.er.) izlag/iz Uztaritzekoa, Uztaritzi dagokiona; Uztaritzeko biztanlea.

Beñat Oiharzabal uztariztar euskaltzainak bere aldetik kondatu du nola ezagutu zuen baigorriar maixua.  Herria   2005-05-26

Joel Sistiague uztariztar gazteari 5 urteren presondegi zigorra eman zaio, talde armatu batean partaide izaitea gatik.  Herria   2005-11-03

Florence Biados uztariztar andere xarmant bat, hiri-zain, Miarritzen.  Herria   2001-11-08

Anitzek ezagutu dugu Donetx apeza, sortzez uztariztarra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Oragarreko askaziaren ametsak gogoratzen dizkit bada Mixel Labéguerie uztariztar gure lagun zenaren ametsetako beste bi olerki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 103. orr.

Madrilgo Garzon jujearen manuz, eta Europako lege berrien arabera, Frantziak Madrilera igor lezazke hiru lapurtar gazte, bi uztariztar eta senpertar bat, Amaia Errekarte, Yves Machicote eta Haritza Galarraga, han preso ezartzeko irriskuarekin.  Herria   2004-05-20

Hastetik erakutsi dute uztariztarrek beren maila.  Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belascain uztariztarra (3)


uztarka adlag ostikoka. irud/hed

Korsikan bazterrak beti minbera, 35 oren horiekin ere nahiko arrangurak, "berdeak" eta komunixtak noiz nahi uztarka ari, berak gobernuan partzuer direlarik.  Herria   2001-09-06

Bainan azken 15 egunetan bi ministro berde frantsezlari uztarka hasirik, batasun horrek iduri du irriskutan dagoela.  Herria   2003-05-15

Denbora batez Angleterra zen uztarka ari, estakuru-mestakuru.  Herria   2003-03-10


uztarketa 1 iz uztartzea.

Fabulaziorako alaitasunaren eta irudimen biziaren uztarketa liluragarriak errenditu zuen Stevensonengana.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.

Taldekideon esperientziaren uztarketa izan da, lanen batuketa.  Berria - Kultura   2004-03-09

Azokak aurkeztuko duen artista ezagunen eta berrien lanen uztarketak bildumazaleen interesa piztu duela adierazi zuen Ordoñezek.  Berria - Kultura   2004-02-28

Medikuntzaren modalitate guztien uztarketa da bide bakarra.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Rock klasikoaren eta doinu elektronikoen arteko uztarketa sofistikatu eta erakargarria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Beren esperientzia propioaren eta ikasten ari ziren teologiaren arteko uztarketa ezin zuten egin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Erakutsi nahi nuen, adibide zehatzetan oinarriturik, diskurtsoak aztertzean ikusten dela itxuran hain sendoa den hitzen eta gauzen arteko uztarketa ahultzen dela eta askatzen dela jardun diskurtsiboari hain berezkoa zaion arau-multzo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 59. orr.

Borroka modu ezberdinak izan dira, nahiz eta borroka prozesuen arteko nolabaiteko lotura eta uztarketa ere izan den.  Berria - Kultura   2004-04-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrengo astean, Oconek atal guztiak elkartu eta uztarketa lana egingo du, eta azkenik, hirugarren astean, Lorenzo Ramosek hartuko du orkestraren gidaritza.  Berria - Kultura   2004-07-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere musikan ohikoa den estilo uztarketa proposatzen du Amparanoiak.  Berria - Kultura   2006-03-09

Ordurako, denen begietara, berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen. · Guruk, hip-hop-jazz uztarketaren aitzindariak, Bilbon joko du gaur.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

Heredentzia krausistan arrunta izan den positibismo eta idealismo uztarketak erraztu bide du Espainiaren asmaketa hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.


uztarkide iz abere batentzat, uztarrian kide duen aberea.

Saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.


uztaro (orobat uzta aro) 1 iz uztaren aroa.

Udarekin batera, uztaroa, nekazarien jai nagusia. Artaburu urre kolorekoak poza ematen digu uztaroan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Ez al gaude orain gariaren uzta-aroan?  Elizen arteko biblia   1 Sm 12,17

Zazpiak batera hil ziren, uzta-aroaren lehen egunetan, garagarra biltzen hastean.  Elizen arteko biblia   2 Sm 21,9

2 (hitz elkartuetan)

Behin batean, gari-uztaroan, amodio-sagar batzuk aurkitu zituen Rubenek soroan eta bere ama Leari eraman zizkion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 84. orr.


uztarpe 1 iz uztarriaren azpia.

Nik, ostera, latzak hartzen ditiat, izan ere goizean goizetik lan eta lan ibiltzen bainaiz uztarpean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

2 irud/hed mendean hartzea, mendekotasuna.

Eta elikatzeko modu horretara aise egokituko gara, uztarpe goxoa izango dugulako, obligazio gutxi ezarriko baitizkigu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Bikaintasuna eskatzean zenbat eta zorroztasun txikiagoa erakutsi, orduan eta hertsiago jar dezake uztarpea sistemak, orduan eta eskuzabalago ager daiteke, inongo eskuzabaltasunik agertu gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.  Elizen arteko biblia   Nk 3,27

-Ezagutzen nauzu, eta badakizu ni ez naizela uztarpean bizitzeko jaio, ez naizela maitasun domestiko horien zalea alegia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 180. orr.

Seleukotarren agintaldiko ehun eta hirurogeita hamargarren urtean askatu zen Israel atzerritarren uztarpetik.  Elizen arteko biblia   1 M 13,41

Ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.  Elizen arteko biblia   Ga 5,1

Neure burua besteekin erkaturik gogo-freskoago sentituko nintzela berak baino, irabazpidearen eta idoloen uztarpera ez hain lotua, ez hain maleziatua, ez hain errea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.

Egunerokotasunaren uztarpean.  Berria - Harian   2005-11-06


uztarpen iz uztartzea.

Gaur egun jarrera hauek uztartu ezinezkoak direla garbi dago, eta bakea lortzeko uztartu beharko direla ere bai, baina epe motzean ezinezkoa ikusten dut nik inolako uztarpenik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16


uztarpetu, uzterpe(tu), uztarpetzen du ad uztarpean hartu.

Boterearen joranak uztarpetu zuen, hiltzeko gogoak heldu zion eta ez zuen uzten libre.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 199. orr.


uztarrezin iz ezin uztartuzkoa.

Uztarrezinak dira elkarrizketa eta Euskal Herriaren banaketa defendatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Euskal izpiritu handi, ireki, abenturazalea, uztarrezina da abertzaletasun kaskar batekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.


uztarrezintasun iz izterrezina denaren nolakotasuna.

Erlijioaren eta zientziaren uztarrezintasunaren gatazkaren testuinguruan ulertu behar da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.


uztarri 1 iz zurezko atal sendoa eta landua, idi edo behi pareari, lanerako lotzeko, buru gainean ezartzen zaiona.

Egunero idien gainean ezarririk dabilen uztarriak urteak eta urteak iraun dezake, 80 beharbada.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

Ez dituzue idia eta astoa uztarri berean lotuko, goldan jarduteko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,10

Irabaztea eta galtzea ez ote da uztarri beraren menean dabilen idi parea?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

Zenbat uztarri eta beste ez ote dira egin urkiaz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,21

Uztarri berean hiru idi lotzea gaitz bada ere, Vatikanoak ere Francoren diktadurarekin bat egin zuen, Konkordatua sinatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

Hananiasek, uztarria Jeremiasen lepotik kendurik, apurtu egin zuen.  Elizen arteko biblia   Jr 28,10

Uztarri eta gezien ikur falangista eta Espainiako armarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

2 irud/hed

Uztarritzat uler daiteke gure urratsei jarraitzen dien edozer gauza, guk zailtasunez tiraka daramaguna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Zer erantzun behar nioke, gure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu didan jende horri?  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,9

Beren onean eta beste uztarri bati lotzeko asmoz, kirgizen askatasuna defendatzen baitzuten Moskuko mendekotasunaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Uko egin zioten itun santuari eta arrotzen uztarria onartu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,15

Jainkoak deabruaren uztarritik aska dezan bere aintzaren gorapenerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Urteetako bizikidetasunak miseria horiek sortzen omen ditu; ni ez naiz uztarri horietatik pasatutakoa baina horraino ohartua naiz dagoeneko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.

Ingelesen uztarritik ateratzeko bi gerla egin zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Nori zaio eramanerraza uztarri hau?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Beraien uztarriaren lokarriak apurtu eta esklabo bihurtu dituztenen eskupetik libratuko ditudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna.  Elizen arteko biblia   Ez 34,27

-Bai -esan zuen-, John Loomis eta Matt, biak ala biak uztarri berean lotzeko modukoak ziren; hitz-erdi bat ere ezin zitzaien sinetsi esaten zutenetik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Nire uztarria eramanerraza da eta nire zama arina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

3 (irud/hed, izenondoekin)

Apurtua baituzu lepoan zeramaten uztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenuen bezalaxe. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.  Elizen arteko biblia   Is 9,3

Espainiako uztarri gogorraren azpian bizi izanagatik, Hegoaldeko gure haurrideek noizbait burua altxatuko zutela eta orduan, menturaz, guk ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Uztarri zibila onartu baino lehen inork ez zeukan ezer berezko eskubidez, eta dena komuna zen guztientzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.

Zorionekoak bost bider, atzen egunera arte, uztarri hautsi gabean amodioak harrapatu zituenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Zer egiten dugu zuk eta nik amodiozko uztarri honen pean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea.  Elizen arteko biblia   Is 58,6

Han zegoen bera, eskerga, so eginez nola sartzen zuten zaku zaharrez bildutako zer bat, uztarri-bilurrez amarratua luzera guztian, hiljantzi modura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,37

6 batera uztartzen diren abereen bikotea.

Izan ere, askotan bi idi onak izanagatik ere, ez dute gauza askorik egingo ez badira ondo moldatzen; ez da ziurtatuko uztarri ona izatea.  Berria - Kirola   2004-12-08

Ganadutegiek, berriz, zabaleran ez dute hamar oin baino txikiagoak izan behar, eta ezta hamabost baino handiagoak ere; eta luzeran, uztarri bakoitzarentzat zazpina oin baino gutxiago ez izateko modukoak izan behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Uztarri bakoitzak bi itzain izango ditu.  Berria - Kirola   2004-07-30

Iaz Sistiagaren uztarriak 53 untze egin zituen, eta 2000an, Rosariorenak 59 untze eta laurden.  Berria - Kirola   2004-12-08

Uzkudunen uztarri bat ariko da lanean, eta bere idiek eginiko 52 untze 6 zinta eta 1,93 metroko marka ondu beharko dute.  Berria - Kirola   2004-03-15

Otsailaren 3an hasiko dira Abadiñoko probak, eta 29 uztarri ariko dira.  Berria - Kirola   2004-07-24

Uztarriek 1.750 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtukoa izango da dema.  Berria - Kirola   2004-07-03

7 uztarripe- ik uztarpe.

Gabezian dauden horietarik badira Europa Ekialdeko batzu ere, sobietarren uztarripean egon zirenetan.  Herria   2003-07-17

Aginte irrikaren uztarripean menderaturik aurkitzen dira printzeak eta nazioak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 372. orr.

Halaxe gertatzen zaio uztarripean uztartua bizi denari, eta areago oraindik uztarri bakarrean edo bere buruarekin buruz buru bizi denari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

-Gure helburua, Frantziaren uztarripetik Iparraldearen ateratzea da eta Euskal Herri independente, euskaldun eta sozialista baten barnean geroaren eraikitzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Halaz langabeziaren zerrendetarik ezabatzen dituzte milaka kide, familia laguntzak murrizten eta RMIa RMA bihurtzen da, lana maite ez duten pobre zakarren lanaren uztarripera plega arazteko.  Berria - Kultura   2004-05-26

8 idi uztarri batera uztartzen diren idien bikotea.

Idi-uztarriak tiratzen zuenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Idi-uztarriak bultzaturiko gurdi batean eraman zituzten emakume biak hiriburuko kartzelaraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Mando-sokak eta idi-uztarriak ezin aitzinatuz metatzen ziren hiriko sei ateetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Ukuiluak eta ukuiluen tamainak abereen arabera eta han elkartuko diren idi-uztarrien arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Osa dezala bakoitzak idi uztarri sendoa, eta, idien atzean, eroso ipini ahalko da gurdia; sekula ere ez, idien aurrean, gurdia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Ondoren, ardatzen inguruan txikota bat lotu zuen eta idi-uztarri bat jarri zuen txikotatik tiraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

9 (corpusean uztarridi soilik) uztarreko idia.

Txikitu ditut zurekin artzain eta artaldeak, txikitu nekazari eta uztarridiak, txikitu gobernari eta buruzagiak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru uztarri ariko (4); lau uztarri ariko (3); uztarri ariko (11); uztarri ariko dira (11); uztarri astuna (11); uztarri astuna ezarri (6); uztarri berean (5); uztarri lehiatuko dira (5)

ezarri zion uztarria (4); haren uztarria (6); jaunaren uztarria (3); nire uztarria (4)

uztarria arintzeko eskatu (4); uztarria eramanerraza (3)

aki lopategiren uztarriak (3); iñ idi uztarriak (3); probalariren uztarriak (3); uztarriak ariko dira (6); uztarriak egin du (4); uztarriak plazaratuko dira (4)


uztarridi ik idi 9.

uztarrika iz aztarrika.

Gorantz hasi naiz ostera, axarka kafazka uztarrika, sator baten moduan, lurra jan ere egiten dudala, gorantz, gorantz, askatasunerantz, libertatea beso zabalik daukadan presondegiaren patiorantz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.


uztarripe ik uztarri 7.

uztartezin izond ezin uztartuzkoa.

Euskal izpiritu handi, ireki, abenturazalea, uztarrezina da abertzaletasun kaskar batekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.

Uztarrezinak dira elkarrizketa eta Euskal Herriaren banaketa defendatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20


uztartezintasun iz uztarreziaren nolakotasuna.

XIX. mende azkenetako erlijioaren eta zientziaren uztarrezintasunaren gatazkaren testuinguruan ulertu behar da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.


uztartu, uztar(tu), uztartzen 1 du ad uztarrian lotu.

Idi parea uztartu eta basora joan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Txahalak hazten ari ziren bi behi hartu, uztartu eta gurdian lotu zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,10

Gero, bi behi uztartu, soka lodi baten bidez uztarria eta behi hilaren adarrak lotu, eta Soroetako leku ezkutuenerantz abiatu zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Zure aldera biltzen duzu uztartu idiak edertzen dituen abere-estalki brodatua!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

2 irud/hed ik lotu.

Puzzlearen piezak bere gisa uztartzen direla iruditzen zaio zenbaitetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 62. orr.

Nola uztartu loturarik ez duten bi gertaera?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Iragana eta oraina lotzen eta uztartzen ahalegindu naiz uneoro.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 27. orr.

Erritmoa eta errima nola uztartzen dira?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 302. orr.

Sindikalgintza abertzaleak uztartu behar ditu elementu taktikoak eta estrategikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Jainkoak uztartu duena, ez beza gizakiak aska.  Elizen arteko biblia   Mk 10,9

Homeroren hori ez zait iruditzen batere formulazio kaskarra Fictio sive realitas dikotomia gainditu eta biak, fikzioa eta errealitatea, uztartzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Ustekabea eta amorrazioa uztartzen zituen imintzioa egin zuen gizonak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Bi teknika uztartzen ditu: in vitro ernalkuntza eta diagnostiko molekularra.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Bihotza eta adimena, biak landu eta uztartzea zen arima-gidariaren esku utzi zuten lana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.

Bi edo gehiago elementu barne menpekotasunezko erlazio batez uztartuak daudenean bihurtzen da baliagarri hotsen jakintza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.

Laborantza geroarekin uztartuz, aitzinatzeko eta berritzeko gaitasuna duen laborantzaren aldeko hautua egiten dugu.  Herria   2001-01-25

Krokodiloa eta ohea, esaterako, esparru semantiko desberdina duten bi hitz uztartzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.

Dibortziorako ahalmena, gure artean, kontzientzia askatasunarekin uztarturik dago.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.

Likurgok, Numak, Moisesek, Jesukristok, Mahomak, pikaro hauek guztiak, gure ideien despota hauek guztiak, ederki asko jakin zuten eurek asmatutako jainkoak beren handinahi mugagabearekin uztartzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Ideala eta errealitatea elkarrekin uztartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Hego Amerikari uztartuz baizik ez dela kanbiatuko Brasil, hori ere badakigu.  Herria   2005-09-29

Halaxe jarraitu genuen, ideia eta sentimendu konglomeratu hari uztartuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

3 (pertsonak) ik ezkondu.

Segituan pentsatu nuen Alberto ere Adelarekin uztartua zela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Radhak 24 urte zituen Krishnaswamirekin uztartu zenean Lucknow-n.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Dena dela, utzidazu apur bat oroitzen... Ezkontza, ezkontza... Memoria onekoa baldin banaiz, ez da berriketako kontua, gero: gizona emakumearekin uztartzen duen lotura da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Ama Méhudin aspalditik ari da Lebigre jauna alabarekin uztartu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

Badaki edo jakin behar luke laborari gazte batekin ezkontzea, nahitaez, etxekoekin ere uztartzea dela, etxaldearen biziarazteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.

4 (besoak eta)

Aldika lozorroan, aldika erdilo, aldika besoak uztartu eta atsedenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Eskuak mahai gainean uztartzen zituela, osabak erran zion-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Besoak uztarturik nituen, eta begiak hertsirik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

Baina, lurrean eserita, besoak uztarturik zegoen, sudurra haizearen kontra eta begiak itxita, epel mantentzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 157. orr.

Eta arazoa, esan bezala, larria da besoak uztartuta egoteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

Txitxikov, eskuak bizkarraren atzean uztarturik, adi-adi so geratu zitzaien pare bat minutuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hankapalo, horrenbestez, guk nahi eta ezin genuen horrexen gauzatzailea zen, gizonezko uztartuen mendekatzaile eta gure koadrilaren ohorearen goratzaile.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Bere tronutzako gurditik, lehoi pare uztartuari zeragiola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.


uztartze 1 iz uztarrian lotzea; lotzea.

Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna eta, oro har, etorkizunetik zer datorren zaintzea, gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Adelak komunismoarekin, budismoarekin eta yogarekin egiten zuen uztartze hura gure bailaran arraroa gertatzen bazen ere, ez zen batere ezohikoa garai hartako zenbait giro aurrerakoitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Musiken eta hizkuntzen uztartze horrek giro ezinago goxoa sortzen du.  Herria   2005-06-30

Haragiaren eta mundu sinbolikoaren, hitzaren, uztartzea ez da inoiz perfektua.  Berria - Harian   2006-05-06

Bigarrena, XIX. mendearen bukaeran banku handien kapitala eta kapital industriala uztartze prozesuarekin osatutako kapital finantzarioari dagokio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

Uztartze lan bat da.  Berria - Kultura   2006-01-25

2 errugbian, bi taldeetako jokalariak, uztarturik, beren arteko lurrean dagoen baloia hartzeko presioa egiten duten jokaldia.

Irlandarrak indartsuak dira uztartzeetan eta eskasetan.  Berria - Kirola   2004-02-22

Uztartzea izan zen lapurtarren baliabide nagusia, nola joko irekian hala uztartze bildu eta bilketetan.  Berria - Kirola   2006-05-07

Entsegu lerrotik 24 metrora uztartze bildua jokatu zuten, Miarritzeko jokalariak baloia jaso eta ezker albotik ihes egin zuen.  Berria - Kirola   2004-03-28

Hiru uztartze bildu eragin zituzten Miarritzeko aitzinlariek eta hiruretan entsegua egin zuten.  Berria - Kirola   2004-04-11

Uztartze irekiak uztartze-laxo bihurtzea gustuko dute aitzinlariek, eta zigor kolpeak eragiten dituzte.  Berria - Kirola   2004-04-09

Zeelanda Berria eta Samoarekin alderatuta, uztartzeak eta uztartze-laxoak indartsuagoak dira hemen, eta nik maite dut hori.  Berria - Kirola   2006-03-18

Bizpahiru uztartze ireki Miaritzeren entsegu lerrotik 5 metrora, eta, azkenean, Mathiu indartsu sartu zen baloia marraz bestalde pausatzeko.  Berria - Kirola   2004-04-29

3 uztartze erdi errugbian, uztartzearen alboan gelditzen den jokalaria, aurrelarien jokoa gidatzeko ardura duena.

Yachvili uztartze erdia izan zen animatzailea, eta Tonita hirugarren lerroa onenetakoa, berriro.  Berria - Kirola   2004-01-04

Joko zabaltzaile eta uztartze erdia izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-04-23

97 puntu erdietsi ditu uztartze erdiak ligan eta Top 16ko sei puntugilerik onenen artean da.  Berria - Kirola   2004-02-29


uztatsu izond uzta ugarikoa.

Garia zumatze eta zumaitzeaz ohartu behar dugu, garizori uztatsuaren bidean baititugu gariok Pazkoa bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.


uztatu, uzta(tu), uztatzen du ad uztaz mintzatuz, bildu. irud/hed

Politika-mailan beste esku batzuek uztatzen dituzte onurak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.


uzte 1 iz utzi aditzaren aditz izena.

Aski zen amore emate hori, mendean har nintzaten uzte horixe, bizi probetxu pixka bat gehixeago har zezaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 148. orr.

Foruzaingoak «uzte kolektibo» hori dela-eta «badaezpada» neurriak hartu zituela azaldu zuen Nafarroako Gobernuak atzo, igorritako ohar baten bidez.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Han kausitu nuen neure eder hura kadera luze batean finkatua bere buruaren uzte zoragarrian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetan txikiak eta garai honetako beste erlijioso guztiak baino umilagoak beren abitu, ondasun-uzte eta munduaren mespretxuagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Indarkeria uzte hori betiko finkatzea ahalbidetuko duten bideak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Zeren nahiz ez den bekatu Jainkoaren aholkuen bazter uzte soila, mortala da halere aholkuen gutiesteagatik bekatu egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Nire burua lugorri uzte hau denboren amaieraraino luzatuko zen agian baldin eta, nola esan, hanka sartu izan ez banu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 104. orr.

Testu neutro bat eta 98 bide-uzte, 98 urrats desbideratu.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

3 haragi uzte

Goratu barauak eta haragi-uzte legeak, garizuma, lau-arao aldiak, bijili egunak, ostiralak eta larunbatak; gora ditzagun ere penitentziak, bai barrukoak bai agirikoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

4 jan uzte

Jakietan behar da eduki jan-uzterik handiena eta beteena; zeren gai honetan suspergarriagoak baitira bai jangura neurritik irteten, bai tentaldia ikertzen; eta horregatik jan-uztea jakietan, gehiegikeria uzteko, bitara eduki daiteke: bata, jaki lodiak jaten ohituz; bestea, guriak badira, gutxika janez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

Horregatik, gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, erregu eta eske egiten dizut Jaunagan, ene laztana, utz dezazula zuhurki eta zentzuz laztasun hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

5 kargu uzte

Alderdiak kargu uzte eta dimisiorik ez zuela eskatuko esan zuten ERCko ordezkariek.  Berria - Harian   2005-08-12

Kargu uzte horiek harridura sortu dute herrian.  Herria   2004-09-16

Beste pondu bat argitu beharko dena gisa guziz: nola eginen den kargu uzte hori.  Herria   2005-11-24

Prodik, aldiz, Berlusconiren kargu uztea «prozesuaren zati» dela esan du.  Berria - Mundua   2006-05-03

Kargu uzte horiek erran nahi ote dute Alain Juppé-k alde bat uzten duela politika?  Herria   2004-07-22

Askoren arrangura, ez luketela batzuk kargu uztea izenpetu behar eta beste batzuk azken puntan gibelerat egin.  Herria   2005-11-24

Herriko kontseiluan gelditzen direnak «harritu» egin ditu kargu uzte kolektibo horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09


uztear adlag uzteko zorian.

Astiro hurreratu zen atera; ohartu zen ezen gela hura -beren gela- betiko uztear zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Hasi eta laster, ohi zen legez, uztear egon zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.

Hitzartutako hogei minutuak bete aurretik prentsaurrekoa bertan behera uztear izan ziren Warner Broseko arduradunak.  Berria - Kultura   2006-04-19

Athleticekin azken kontratua luzatu aurretik taldea uztear egon zen, hain zuzen ere.  Berria - Kirola   2004-04-17


uztearren adlag uzteko.

Pausoan arrastorik ez uztearren naramate horrela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.

Hamida lagunekin hurreratzen ikusi zuen, eta baztertu egin zen haiei pasabidea uztearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Etxekoandre zaharra, eta berdin amaren aldetiko amona, beti ari ziren esaka lehenbailehen hil nahi zutela, miseriazko mundu hau uztearren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 79. orr.

Zenbait ohar erantsi ditut hemen eta han, iritzi ezberdineko horiek ere pozik uztearren.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 56. orr.

Jimmyk ibilera bizkortu zuen, kiratsa lehenbailehen atzean uztearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Merteuileko markesak, mendekuz, Volanges txikia seduzitzera bultzatzen du Valmont, Gercourt irrigarri uztearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Ni lotsagarri uztearren, edozer egingo lukeelakoan nago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.


uztondo iz landareen hondakina. ik utzikin.

Uztondoak suteen iturri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Han goian gaztelua, edo, behatokia aldatuz, portugaldarren kanpamentua orografia hautsi baten gainean, sakanak eta aldapak, olibadi barreiatuak, zenbait uztondo, arestian izandako suteen aztarnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Nafarroan, uztondoak erretzean ez da bortz lagun egotea beharrezkoa izanen.  Berria - Ekonomia   2004-08-10

Suteak, hala ere, nekazariek uztondoa baimenik gabe erretzen dutenean gertatzen dira, batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03