Egungo Euskararen Hiztegia
—O—
[bertsioa: 2024-01-10]

o1 iz euskal alfabetoko hamaseigarren letra.

Bokalen hurrenkera dugu horretarako, hau da a, e, i, o, u. Bokalak izendatzeko termino zabalduenak irizpide horretan oinarritzen dira eta u, o bokalak belar deitzen dira; bestalde, i, e bokal sabaikari edo palatalen sailean jartzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Frantsesez, latinezko o oro, silaba irekian, eu bilakatzen zen azentuduna zenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

Egia da e eta o, berez, eskuarki sonanteak direla. indoeuropar o, germanikoz a bilakatzea. P, r, t, o eta i hizkien aliterazioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

Ekialdean geratzen direnei L eta M letrak jarriko zaizkie; eta mendebaldean geratzen direnei, N eta O letrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.


o2 interj ustekabea, harrimena edo miresmena adierazteko erabiltzen den hitza. ik oi1; ai.

O, adiskidea!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

O emakumeak, emakumeak!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

O, begiratu, Tony!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 273. orr.

O, Harry... zuk oso-oso kontuz ibili behar duzu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 66. orr.

O, Sokrates, zer nolako poeta zaren!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

-O, mukizu hori... -xuxurlatu zuen emakumeak suminduta-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.

-O, sekula ezin da aurrez jakin gizonek nola jokatu behar duten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

-O, badakizu, Kattalin, ez zizkidan berehala kondatu bere gazte denborako istorioak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

-O, bai horixe! -erantzun zion Harryk-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

O, ez, arren! oihukatu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 108. orr.

O gizon benetan ospetsu eta miragarria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

-O! Léaren garrasiak durundi egin zuen Brady pasabidean-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

O Salomon, ez da aski zure hitzek zure aitaren hitzen kontra egitea?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 41. orr.

O Jainkoa, katu malapartatu bat bezalakoxea zara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

O, ene Jainkoa, Tony-rekin bezalaxe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

-O, o, gal zenezake!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 105. orr.

O, o, zein estanpa ederra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 149. orr.


oasi (orobat oasis g.er.) 1 iz basamortu batean, ura dagoelako landareak dauden tokia.

-Al-Fayoumgo oasian bizi da.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Israeldarrak basamortuan barrena Itsaso Gorrira jo eta Kadex oasiraino heldu ziren.  Elizen arteko biblia   Epa 11,16

Jardin joria zuen, euskal paisaia zentzuzkoak inguraturiko landare tropikalen oasi hostotsua, hamaika urmael, zubitxo eta estatuarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

Ozeanoak uharteekin eta basamortuak oasiekin puntu komun asko dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

-Oasi barruan inork ezin duela armarik eraman soinean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 150. orr.

Posible horietan aipatzen dira: Antartidako izotz-geruza urtzea; Nilo Garaiko urak Saharako basamortuan sartzea, eta, hartara, bertako eremuan alde bat berdetu eta oasi handi emankor bihurtuko lukeena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Zeren karabana hau oasi batera iritsi orduko, eta dagoeneko oasirik ez da han.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 92. orr.

Han zegoen bera, oasi bat bezain galdurik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Bere emaztearen sorterriko aljeriar oasitik Habibik ekarritako datil freskoen kutxa ireki zuen Maxek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

2 irud/hed

Zerutik jaitsitako bedeinkazioa izango balitz bezala, miseriaren basamortuaren erdi-erdian eztizko oasi gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

Aste barruko basamortuan, osteguna luxe et volupté-zko oasia bihurtu zaio. Lazarragaren lana oasi txiki bat da euskal literaturgintzan, elizgizona ez zen jauntxo euskaldun eta literaturzale batek, asmo erlijiosorik gabe, idatziriko obra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

«Kontsumorako ekoizpenaren aurrean, oasi alternatiboa», hala definitu dute antolatzaileek.  Berria - Kultura   2004-05-19

Hotel Suisse-ren hallean [...], belus, erditzal eta errezelazko oasi anakroniko hartan, zain neukan Martini doktore zelakoa. Oasi bat bezala gogoratzen baititut sei urte haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Lekuz mugitutako Euskal Herri puska bat da hau, desertuz inguraturiko oasi bakezko bat, non inork ez duen egunkaririk irakurtzen eta, hortaz, nekez iristen den kanpoko berri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Bizitzak arrastaka eramateko indarra balu, gauza zoragarria izango litzateke pentsatze hutsa, ibiltariarentzat gelditu eta zuhaitz baten itzalpean esertzea bezala-edo, bakezko oasi batean sartzea bezalako zerbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urrutiko oasi-estatu horretatik sortu eta garatu zela arabiar mundu-inperio musulmana, jainko-eskuhartzea biziki iradokitzen zuen lastertasunez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.


oasis ik oasi.

obabatar izlag/iz Obabakoa, Obabari dagokiona; Obabako biztanlea.

Eta hari guzti hauek hainbesteraino egiten diote tira irakurleari non honek ere azkenerako sentitzen baitu bere burua Obabatar bat gehiago bailitzan, bere egiten baititu bertako gertakizun asko.  Berria - Kultura   2004-01-02


obal izond obalo formakoa.

Aurpegi obal zurbil bat aurreratu zen argitara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Soingaineko berde luze bat zuen soinean, [...] eta larruzko kapela obal bat buruan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.

Markoa obala zen, urre kolore aberatsekoa eta estilo moriskoko filigranez apaindua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Erretilu obal luze batean jarri zituen xerrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Jainkosaren aretoa txikia eta obala zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Laut etzanikoa, laut zutikakoa, zitola, fidula edo biola obala, zanfona, gaita, [...].  Berria - Kultura   2006-02-11

Mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Adats izurtuan, zuntzaren gune batzuk biribilak dira eta, beste batzuk, berriz, obalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretratu obala (3)


obalatu izond obala.

Itsasmutilak ile horia zeukan eta arrosa eta krema-koloreko aurpegi obalatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Bizkarrean kox-kox egin zionean bere begi obalatuen samurtasuna ikusi zuen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 156. orr.

Mahai obalatu zuri distiratsuan, xanpaina eta Rhin-eko ardoa edateko kopak txandakatzen ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Adarga: larruzko ezkutu obalatua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Lehen egunean jantoki obalatuan ikusi zintudan hazpegi finak zituen gizon dotore ilezuri batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Stadiumaren eraztun obalatuaren barnean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.

Telebistako irudiaren marko-objektua nabarmenagoa zen hasierako telebistetan, telebista-leiho ia obalatua oso nabarmentzen baitzen begietarako, eta ia ito egiten zuen irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegi obalatua (3)


obalo 1 iz elipsearen antzeko kurba itxia, ardatz bat edo birekiko simetrikoa dena.

Orbana luzatu, eta obalo bihurtu zen zirkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen, kokots zorrotza, zoragarri biribil aurpegiaren obaloa, edozein margolarik madonna baten eredutzat hartzeko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Bi argazki itsatsiak obalo gisa zeuden moztuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

2 (izenondo gisa)

Ispilu obaloan ikusten nion irribarrea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

Luteziak, isilik zegoenean, ahoa neurriz gain txikia zuen, koral-ale obaloa iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

· Lehen egun hartan bezain liluragarri ikusten zaitut: [...] lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegiaren obaloa (5)


obariko izond obolutegiari dagokiona.

Estimulazio obarikoarekin hasi ziren, baina emaitzarik ez lortzean, Gurutzetara bidali zituzten.  Berria - Harian   2005-07-16


obario iz obolutegia.

Gonada sexualek -obarioak eta testikuluak- eta horiek sortzen dituzten hormonek -estrogenoak eta testosterona- odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da (obulu bat ateratzen da bi obarioetako batetik).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Adinean aurrera egin ahala, obarioek obulu gutxiago dituztela eta obuluen kalitatea txarragoa dela.  Berria - Harian   2005-07-16

Ea obarioak kendu zizkidaten galdetu nion.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Menopausia iristen denean, kanpoko aldaketek eragin handiagoa dute obarioen funtzionamenduan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Urte bi zuela lotu zitzaion xangre maltzurrak obarioak suntsitzen zizkion azantzik gabe.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Urrezko pipitaz betea neukan sabela, / eta petaloek eztanda egin zuten nire obarioetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 95. orr.

Ekografiak oso informazio garrantzitsua ematen digu barruko genitalei buruz, hau da, uteroari eta obarioei buruz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Obarioetako minbizia aurkitzeko beste sistema bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Obarioko minbizia oso zabaldua dago mundu osoan.  Berria - Gaiak   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obarioko minbizia (3)


obedentzia ik obedientzia.

obediarazi, obediaraz, obediarazten du ad obeditzera behartu.

-Obediarazten dakien jaun bat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.


obedient izond ipar obedientea, esanekoa.

Lagun batzuekin bizi zen ez komentu batean bainan heien erdian elgarrekin otoitz eginez eta izaite guzia Jainkoari kontsekratuz, osoki pobre, obedient eta garbi biziz funtsean serorak bezala.  Herria   2004-12-23

Eneko mutil gazte bat da, zuzena eta obedienta, guztiz fidatzekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 651. orr.


obediente 1 izond esanekoa. ik obeditzaile.

Lehen lezioa hartzen ari zèn haur obedientea banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.

Obediente izateko apala izan behar derrigor.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 370. orr.

Berak Etxe Goxon Halleren neska gisa ezagututako neska suminkor, begirada gaiztoko hura obedientea zen -Halle bezala-, lotsatia -Halle bezala-, eta langile amorratua -Halle bezala-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 226. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sekula ez naiz orain nagoen bezain obediente egon.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.


obedientzia 1 iz esanekotasuna.

Neskek moja bihurtzean hiru boto eman behar dituzte: pobrezia, kastitatea eta obedientzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Hemen ere beharko zaie legeei jarraiki, baina obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Legeari zor zaio obedientzia eta legeak eskatzen du urratzea: dialektika horretan mugitzen da desira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.

Prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko, zuen obedientzia bere betera iritsiko denean.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,6

Obedientzia hori, noski, zenbait legeri begirunea izatea baino sakonagoko zerbait zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Azaleko kultua eta obedientziarik eza.  Elizen arteko biblia   Jr 7,21 tit

Zer-nola auzitara eraman ninditean, obedientzia ukatu izanaren kargu larripean?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Obedientzia, ari zen esaten, kristau guztiek zor diete Jainkoari ez ezik, baita eliz nagusiei ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen, lehenik testuak errana errespetatuz, perpausen barnean harat hunat ibiliz sasitik ezin jalgiz, gero beste mintzaira baten libertateari eskainiz aurrekoari zor nion obedientzia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Barur egiten duenak bakarrik elizaren legeari jarraikitzeko, ez du obedientziazko bertutearen saria irabaztea baizik merezi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Espiritu gaizto hori, obedientziapean agintzen diat: irten emakumeagandi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Obedientziapeko agindurik ez da arinkeriaz eman behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 537. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Indioek erlijio-maisuei, guruei, begirune ez ezik, obedientzia handia ere erakusten diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Obedientzia itsua zen gauza seguru bakarra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Eta hantxe mutu eutsi zion, obedientzia hutsez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

Eskatutako hori faborea baldin bada, ez dinat pentsatu ere egin gura hireganako obedientzia derrigorrezkoak zertara behar dezakeen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 94. orr.

Obedientzia sainduaren izenean agintzen diegu Jainkoaren izenaren ohoretan eta begirunez hemen erran guztiak zuzenki eginaraz ditzaten beren funts eta horrelako lurraldeetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Bertute zail den obedientzia apalaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Obedientzia perfektuan, eskulanean, bakardadeko bizitzan eta kontenplazio santuan eredugarri izan zen guretzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Ea obedientzia zibilaren aurka doazen ala ez, eta hala izanez gero, irakasteko debekua ezartzekoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 120. orr.

Asiako herrien ohiko otzantasunak, bestalde, aspaldi-aspalditik, gobernu arbitrarioekiko obedientzia pasiboaren forma politikoa hartu izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

Ebanjelioaren araberako askatasun eta sormena eta erabateko obedientzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Eta probaldiko urte-epea betetzean, onartua izan bedi anaiarteko obedientziara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Beharrezko Obedientziaren Legea onartu zuen Parlamentuak.  Berria - Mundua   2006-03-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat obedientzi g.er.)

Desobedientzia ekintza batekin hasi zen gizateria; ez ahal da amaituko obedientzia-ekintza batekin!  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.

San Frantziskoren obedientzi agindua entzutean, anai Elias oso haserre joan zen atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 949. orr.

Rhineko ministro Otonen obedientzia-gutuna hartuz, Ministro jeneralagana abiatu zen lagun batekin, beste ministro bat eta irakasle bat eskatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Berehala itzuli zen, jadanik obedientzia-eredu eginik, eta, bere borondate propioari uko eginez, Saulo zena Paulo bilakatu da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Joan zen korrika obedientzi gizon zen Silvestre aitaren agindua betetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Hiru obedientzia-mota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obedientzia eta begirunea (9); obedientzia hitzeman (5); obedientzia santuak (3); obedientzia santuan (3); obedientzia santuaren (33); obedientzia santuaren indarrez (9); obedientzia santuaren izenean (5); obedientzia zor (3)

obedientziapean agindu (3); obedientziapean agintzen (3)

obedientziaren galga arbuiatuz (3); obedientziaren indarrez (4); obedientziaren izenean (6)

obedientziarik eza (3)

obedientziatik kanpo (3)


obeditu, obedi, obeditzen 1 dio-du ad agintzen duenaren nahia bete, esana egin, bestek aginduari amore eman.

Jainkoari obeditzea gizonei obeditzea baino hobea dela esaten duenean, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beste gizonei obeditu ordez, printzipioei obeditzen diete.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Gogoak ez zion obeditzen, eta bere burua hil izan balu agian hobeto egongo zela adierazten zion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Obeditu egin behar dizut, gogoz kontra bada ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Ezin ordea, zeren hankek ez baitzioten buruaren aginduari obeditzen, barne dardara haren kapritxoari baizik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 46. orr.

Baietz erantzun zion, obeditzen ziola eta ez zuela borrokarik nahi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Baina tematu zen aitatxi, tematu, eta azkenean obeditu nion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Obedituko niola zin egin nion, eta harrezkero askatasunik ederrenean bizi izan gara biok.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.

Obeditu nahi ez badidazu, eskuan daukadan pistola erabili beharko dut, Anastasio.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 174. orr.

Hain handia zen lortua zuen gorputzaren eta espirituaren arteko adostasuna, hain handia elkarri obeditzeko azkartasuna, non.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

-Hobe duk niri obeditzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Gauzek ere obeditu egiten didate.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

Zigor betierekoak daude izendatuak haren ahalguztiduntasuna obeditzen ez duenarentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Bolaluma nire aginduak obeditzetik gelditu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

-Hara, obeditu zaitut, ez duzu gehiago marmarrik egingo.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 50. orr.

Ama obeditzea errefusatzen duzu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 156. orr.

Inork ezin du horrelakorik obeditu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 20. orr.

Obedituak izaten ohitutako jendeak, nabarmenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Bi klan etsai horietako buruzagiak zoriontsu bizi izan ziren, beren jarraitzaileek maitaturik, entzunik, obediturik eta gurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Nadiak obeditu egin zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Bi aldiz esan beharrik gabe obeditu zuen, noski.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 124. orr.

Izan ere, askatasuna zailagoa da obeditzea baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.

2 (adizlagunekin)

Behartuak izan gira beraz Pariseko manueri umilki obeditzera.  Herria   2004-07-01

Ezen, ez baldin bazaio Printzeari puntualki obeditzen, ordena publikoa iraulia da ez da gehiago estatuan batasunik eta beraz, ez lankidetzarik, ez bakerik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Egitez eta etsenpluz irakasten baitzien anaiei gauza guztietan xaloki obeditzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

Berehalaxe obeditu ez duzulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.

Zarataka hasi zen: "Ohera, ohera!", derrigorrez obeditu beharreko moduko ahotsarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Irribarrez obeditu zuen, borondate onez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Anaia honi apaltasunez eta debozioz obeditzen zion, harrokeria-bide oro uxatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte.  Elizen arteko biblia   Dt 28,1

Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa, otzan-otzan obeditzen nau.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apalki obeditu (3); berehala obeditu (3); obeditu jaunari (4); otzan obeditu (3)

obeditzeko prest (3)

aginduari obeditzen (3); berak obeditzen (3); berari obeditzen (3); hari obeditzen (3); jainkoari obeditzen (4); obeditzen ikasi (3)

ondorengoei obeditzera (3)


obeditzaile izond/iz obeditzen duena.

Legegileak, tronuaren gainetik, burdinazko legeak ezartzen zituen esklabo obeditzaileen arima gogortuentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Anaia jainkozale eta obeditzailea zaharraren oinak garbitzen ari zela[...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1105. orr.

Horrelakoxea da egiazko obeditzailea: ez du galdetzen zergatik mugitzen duten, ez dio axola non jartzen duten, ez du lekuz aldatzea eskatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 774. orr.

Benetako obeditzailearen deskribapena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.


obeliska ik obelisko.

obelisko (orobat obeliska g.er.) 1 iz monolito garaia, lauki edo lauki zuzen formako oinarria duena eta goialdea piramide antzeko batez bukatua duena.

Napoleonen obeliskoa edo Taj Mahaleko kupula.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 160. orr.

Bi alboetara obelisko bana dituen arku baten azpitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Afrikarat itzuli dute Italiatik lehenagoko Axumeko obeliska oroitharri famatua.  Herria   2005-04-28

2 (hitz elkartuetan)

Eskalatzaileek oso kutuna duten Dolomitetako obelisko itxurako harri tzar baten berri eman dute egunotako egunkariek, harriak goitik behera erdibitzeko arriskua duela salatuz.  Berria - Kultura   2004-07-30


oberjina ik alberjinia.

obertura 1 iz opera, oratorio edo kideko baten sarrera gertatzen den musika-lan instrumentala; musika-lan instrumental beregaina eta laburra, egitura jakinik ez duena.

Arriagaren obertura hau Bilboko garaiko lanik garrantzitsuena da.  Berria - Kultura   2006-04-07

Tannhauserren obertura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Salzburgoko taldeak Beethovenen Coriolano oberturaren irakurketa dramatiko eta sinesgarria eskaini zuen.  Berria - Kultura   2004-02-18

Beethovenen Fidelio operako obertura laburrean sumatu genuen orkestraren trebezia.  Berria - Kultura   2004-05-15

Txistuka eta alai dator, obertura militar ezagun bat ezpain artetik dariola.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

2 irud/hed

Orain zibilizazio sortzailea eliza baten epifaniaren oberturatzat hartu behar dugu, eta zibilizazio filiala goragoko mailako lorpen espiritual horrekiko atzerakadatzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 129. orr.

Zibilizazio Helenikoak kristautasunaren obertura gisa balio izan ziola iradokitzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arriagaren obertura (3); obertura gisa (4)


obesitate iz gizentasunezko egoera patologikoa.

750.000 biztanle ditu herrialdeak, horietatik 200.000 baino ez dira qatartarrak, bertako gutxi horien artean %20k diabetesa dute, eta obesitatea da osasun-arazo larriena.  Berria - Kirola   2006-02-07

AEBetan, berriz, 15.000 milioi dolar inguru gastatzen dira obesitatearen kontra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

27-29,9, lehen mailako obesitatea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

40 baino handiago, obesitate morbidoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29


obispo (orobat obispu g.er. eta obixpo g.er.) 1 iz gotzaina. ik apezpiku.

Obispoa ezetz, artzapezpikua, eta euskalduna gainera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Hori esan zidan behintzat aspalditxo konfirmazioak emanez hemendik pasatu zen obispoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.

Obispoa CNTko egoitza nagusian zeukaten preso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Romanek begirunez kendu zion obispo-boneta buru gainetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Ikusten ari nintzen dena obispo-kontu batengatik ni izorratzea zela obispo jende horren aurren-aurreneko helburua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.


obispotasun iz obispoa izateko nolakotasuna. ik gotzaintza.

Inoiz baino gizonago ikusi nuen harkaitz haren gainean eserita, lan-jantzi zikin hark ordu arteko obispotasuna aienatu izan balio bezala  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.


obispu ik obispo.

obixpo ik obispo.

objektatu, objekta, objektatzen (orobat objetatu) du ad objekzioa egin, eragozpena adierazi.

Objetatu izan zaio, nekez sinestekoa dela gizonak izuagatik elkartu direla gizarte zibilean, eta, benetan elkarren beldur balira, jasangaitza egingo litzaiekeela elkarri begiratzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.

Batzuek objetatuko dute: seme batek aita hiltzen badu, bidegabekeria egingo lioke ala ez?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.

Objektatzen bada uniformizazio linguistikoak kultura eta gizarte historikoen txirotzea dakarrela, Unamuno-k ez daki zer erantzun.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Arkeologia tratatzea jatorriari buruzko ikerketa modura, [...] eta objektatzea berak huts egin duela bere lanean eta bakarrik gertaera enpiriko batzuk aurkitzen dituela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.


objektibagarri izond objektiba daitekeena, objektibatzeko modukoa.

Martin Ugalderen kontuak desblokeatzeko erabakia arrazoitzean, Del Olmo epaileak dio ez dela antzematen «zantzu objektibagarririk» kontu pertsonal horiek «legez kanpoko jarduerekin lotzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-10-23


objektibatu, objektiba, objektibatzen (orobat objetibatu g.er.) 1 du ad zerbaiti izaera objektiboa eman.

Bere arma «objektibatzea» zen: etsaia ikerketa objektu bilakarazi eta kritika sozialaren menpe ezarri, etsaia galtzearen bidean jartzeko, baina azken liburu honetan, usaiako haize horren aurka doa nolabait, bera baita objektibatua.  Berria - Kultura   2004-02-26

Euskal Herriaren subjektu kolektiboa objektibatzeko eta birsortzeko ekarpena.  Berria - Harian   2006-04-08

Hango eta orduko gauzak eta sentimenduak behar nituen jalgi: objektibatu ditut, begien aitzinean jarri eta gisa batez urrundu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Elkarbizitza arautzen duen ordenamendu morala eta hori objektibatzen duten instituzioak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Jende xumearen oso gainetik ibiltzen diren intelektual sobornagaitz batzuek, arazoa "razionalizatu" edo "objektibatu" nahita, bizia bizia dela esango dizute, eta hilketa guztiak berdinak eta berdin gaitzesgarriak direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Badakigu hainbat udalek programazio indartsua dutela, badakigu ondo doazela, baina ezin da objetibatu, beraz ez dakit helburua ere non jarri behar dudan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

2 ezin objektibatuzko

Aise egiaztatzen da leku hori ezin objektibatuzkoa dela, eta ezin dela unibertsalizatu orobat, egilearen gauza dela, eta argazki batean punctum bat baldin badago -ez du zertan izanik-, nor begirale hari dagokiola punctum hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.


objektibazio iz objektibatzea.

Ni ene gorputz hauxe naiz, ene gorputza nire nahimena da, nire nahimenaren objektibazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Eta Bere buruaren objektibaziotzat daukan azken liburu honetan zerbait objektibatu gabe geratzen da: intelligentsia-ren gailurrera iristeko botere gizon bihurtu behar izan dela bera ere.  Berria - Kultura   2004-03-03


objektibismo iz objektiboa dena lehenesteko joera.

Ezerk ez du beste razionalitaterik, egiten dioguna baino! beste "objektibismo" guztiak metafisikaren hondar dogmatikoak dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.


objektibista 1 izond objektibismoan oinarritzen dena.

Teoria honen helburuetako bat teoria objektibistek -naturalismoak eta intuizionismoak, adibidez- jasandako kritikak gainditzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Platon izan zen lehenengoa planteamendu objektibista hori egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Alabaina, plazeraren ideiak osagai subjektiboa barneratzen du teorian, eta horrek Platonen ikusmolde objektibistatik aldentzen du Tomas.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

2 pertsonez mintzatuz, objektibismoaren aldekoa.

Arrazoia esaten denean, idealista objektibista batek arrazoia modu absolutuan ulertzen du: osotasuna da, hemen, giltza-hitza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.


objektibitate (orobat objetibitate g.er.) 1 iz objektiboa denaren nolakotasuna.

Max Weber-entzako edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Atetik ohera, aulkitik leihora, eguneroko unibertsoak emandako neurri zehatzen barruan bizi naiz eta, bat ala beste, objektuen objektibitatea ametitu eta natura hilen gogoezera egokituko naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 307. orr.

Gustuak, alegia sentimenduak, ez du objektibitaterik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Gizaki bakar, pribilejiatua zen, jainkoen ezpalekoa; bere memoria eidetikoari esker, ikusten zuen oro garunetan artxibatzen zuen, argazki kamera baten azkartasunaz eta objetibitatez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

Sentimenduetan kultura bat espresatzen baita [...] eta kultura batek badu bere arrazoizkotasuna, bere "objektibitatea" hortaz, gurea ez bada ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.

Hirugarren pertsona erabiltzen du zehaztasun eta objektibitate handiagoa izateko.  Berria - Kultura   2006-03-21

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Objektutasuna eta objektibitatea munduaren pentsatzearen eta begiestearen gure formek sortzen dutela Kanten ondorengo Filosofia gehienen aurresuposizioa da, aurresuposizio eztabaidagarria den arren, eta hainbat modutan eraldatua izan den arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Kontraesana, era berean, kontzeptuen arteko harreman definigarria da; antagonismoak gauzatzen du objektibitate ororen muga.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

Berezko ordena razional edo natural horrek determinatzen du moral baten objektibitatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Balioen baliagarritasuna, zinezko objektibitatea zertzen duena (onargarritasun intersubjektiboa), gizarte bizitza eratzen duen gizatasuna edo giza esperientzia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

3 (arte estiloetan)

Intimitatea irudikatzea oso era hurbilean, ia garrantzirik gabeko eszenak azaltzea era hotzean, Objektibitate Alemaniar Berriaren, Parisko eskolaren eta Italiako Novecentoaren pintura figuratiboaren eguneratzea aldarrikatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-09


objektibizatu, objektibiza, objektibizatzen (corpusean objetibizatu soilik) du ad objektibatu.

Nire garaian baremoari ekin genion, etxebizitzaren beharrizana nolabait objetibizatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14


objektibo1 (orobat objetibo g.er.) 1 izond aurreiritzien, ikuspuntuen, interesen edo zaletasunen mende ez dagoena.

Analisi subjektiboa eta analisi objektiboa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 225. orr.

Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Biek erabiltzen dituzte zifrak, datu eta estatistika objektiboak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Datua argia da, objektiboa: 2004ko edo 2005eko salaketa judizialik ez dago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Datu objektiboen fidagarritasuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

Arrazoin material eta objektiboetan oinarriturik.  Herria   2002-12-26

Zientzialarien artean "ikertzaile" gisa onartua izateko bete beharko liratekeen baldintza objektiboak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Izan ere, inork ezin zezakeen orri haietan idatzita zegoena estimatu ahal izateko moduan ulertu, eta ez zuten balio objektiborik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

Badira, gainera, portaera hori elikatzen duten arrazoi objektiboak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Idatziari tonu objektibo bat eman nahi zion, eta lortu zuelakoan zegoen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Ezin dira mitoak distantzia objektibotik ikusi, norbera mitotik libre egon.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.

Zientzia objektibotik erlijio metafisikora ihes egitea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Zientziaren egia objektiboa, ala subjektu konprometituak bizi izan duen esperientziaren egia?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Oraingoz teoria soziologikoaren maila objektiboa gailendu ez duen erlatibizazio ahalegin horretan jarrera antidogmatikoa ere ageri da maiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Modu objektiboan, faltsua da Lurra leuna dela esatea, Colonen garaiaren aurretik bada ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

"Barruan" egon nintzen bitartean, ezintasun objetiboari asmamena gainditzen zitzaion.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

Errealitatea ez da objektibo eta monolitikoa; errealitatea, funtsean, jasotzen eta ezagutzen den modukoa da.  Berria - Kultura   2004-06-16

Zientzia ez da objektiboa eta sinesmenetan oinarritzen da, ez froga enpirikoetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.

2 pertsonez mintzatuz, objektibotasunez aritzen dena, alderdikerian erortzen ez dena.

Bestalde, arbitro objektiboa askotan parte ere izaten da, eta bekaizkeria pertsonal zein profesionalek ere eragin dezakete.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Behatzaile objektiboari agerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ez dut esango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.

Objektiboa izan nahi du, baina kloratita darama hitzetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

Liburu guzia autobiografikoa izanagatik, zinez objektiboa nahi du izan egileak eta, horrengatik sartu duke, menturaz, "bazter" hitza bere tituluan: bazterretik hobeki ikusten ohi baita, alabaina edozein gertakari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.

Zu ez zarelako hotza, ez zarelako guztiz objektiboa, zu subjektu bat zarelako eta, beraz, subjektiboa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 416. orr.

· Guggenheimen, Oteiza objektiboa dago; dena da zuri, distantzia badago, abstraktua da ingurua.  Berria - Kultura   2004-12-18

3 objektuei dagokiena.

Objektiboak objektuak baino ez dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula, eta hala mendera dezakegula.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

4 (filosofian)

Propietate lehenak objektiboak dira; bigarrenak, berriz, subjektiboak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena, hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Ezinezkoa da benetan ideia transzendental hauen dedukzio objektiborik eskuratzea, kategoriez eskuratu ahal izan genuenaren moduko dedukzioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 150. orr.

Jainkoan datza, ibilera ontologikoa esan genezakeenean, arrazoimenaren edo metodoaren bermea, hau da, argi eta berezi ezagutuaren balio objektiboarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Errealismo morala, nolabaiteko errealitate moral objektibo bat existitzen dela defendatzen duen ikuspuntu metaetikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

· Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

· Honezkero, ordea, ez objektibo eta ez subjektiboa, Naturarik gabe gaude, edo metafisikarik gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

5 ez-objektibo

Azken urte hauetako teknologia berriekin, gainera, lana erraztu da, nahiz eta betidanik argazkilaritza ez objektiboa izan.  Berria - Kultura   2004-05-02

Ezin da frogatu artelan oro imitatzailea dela (musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak), ezta emozioak adierazten dituela ere (diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errealitate objektibo (4); moral objektibo (3); oinarri objektibo (6)

baliotasun objektiboa (35); batasun objektiboa (3); bere errealitate objektiboa (11); beren baliotasun objektiboa (3); beren errealitate objektiboa (4); datu objektiboa da (5); errealitate objektiboa (50); errealitate objektiboa dute (3); errealitate objektiboa ematen (3); ezagutza objektiboa (4); informazio objektiboa (3); korrelatibo objektiboa (5)

analisi objektiboak (3); arrazoi objektiboak (3); baldintza objektiboak (8); datu objektiboak (12)

baliotasun objektiboaren (3); erabilera objektiboaren (3); errealitate objektiboaren (7); ezagutza objektiboaren (3); mundu objektiboaren (3)

datu objektiboen (4)

arrazoi objektiborik (5); baliotasun objektiborik (4); datu objektiborik (4); errealitate objektiborik (4); oinarri objektiborik (3)


objektibo2 (orobat objetibo g.er.) 1 iz optika-tresnetan, ispilu, leiar edo leiar multzoa, ikusi edo aztertu nahi den gauzaren aldera zuzentzen dena. ik okular.

Hiru ilaratan jarritako langile talde bat ikus zitekeen bertan, denek kapela jantzita, objektiboari begira.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Halako batean, aurpegia kaolin hautsez apainduriko manifestari bat jarri da objektiboaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

Kamera merkeenetan ez beste guztietan, atzera eta aurrera mugitzen da objektiboa objektuaren distantziaren arabera, filmean irudi garbia sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Kamera baten objektiboa garbitzen hasi zen Justo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 115. orr.

Objektiboa fokatzeko modu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Distantzia kalkulatu -20 bat metro- objektiboa hurbilarazi eta zanpaka hasi zitzaion kliskagailuari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Kamera sinpleetan erabiltzen den objektibo bakunak ematen duen irudia onargarria da gauza askotarako, baina baditu akats batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Argazkiak objektibo handi samarrarekin eginak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Begiaren kristalinoa sofistikatuagoa da kameraren objektibo doigarria baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Gaur egun, hala ere, objektibo konplexuagoak erabili ohi dira tresna horietako gehienetan, leiar konbinazioak dituzten objektiboak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Objektiboaren irekierak ezartzen du foku-sakonera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Argazki gehienak 20, 35 eta 90 milimetroko objektiboekin aterata daude.  Berria - Kultura   2004-04-09

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Fokatze gaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ibiltokiaren muturrera heldu orduko, ordea, takoi zorrotza oholean inkatu eta desafio egin die zain dituen kamera-objektiboei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

4 helburua, jomuga.

Airetik itsasontzi bati ematea ur azpian doan arrainari ibaiertzetik jotzea bezain zaila da, kalkulatu behar dituzu zure abiadura, objetiboarena, bion arteko aldea eta bonbaren traiektoria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

Eman niri objektiboaren posizionea, kargaren datuak... eta ez dut huts eginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Bazuen osabaren studioak terraza edo balkoi tipi bat, norat ateratzen baitzuen aparatua, baterat eta bertzerat destatu ahal izaiteko, batean objektibo baterat, bertzean bertzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.

5 tele-objektibo ik teleobjektibo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kameraren objektiboak (3)

objektiboaren irekiera (6)

bere kameraren objektibotik (3)


objektibokeria iz objektibotasun gaitzesgarria.

Baina arrazionaltasuna ez da arrazionalkeria, objektibotasuna objektibokeria ez den bezalaxe.  Berria - Harian   2006-05-06


objektiboki (orobat objetiboki g.er.) adlag objektibotasunez, era objektiboan.

Bada modurik objektiboki jakiteko zein den hogeita batgarren mendeko Euskal Herriari dagokion formula politikorik egokiena?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.

Objetiboki ikusita, bakarrik dagoen emakume bat naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 262. orr.

Objektiboki asko gustatzen zitzaion: esku fin eta trebeak zeuzkan, ahots lakarra eta elkarrizketa azkarra, matrailezur germanikoa; eta hala ere ez zegoen Karlekin maitemindurik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 49. orr.

Ordena moral objektibo bat, berezko bat, badago, beraz, unibertsoan [...] eta gizakiak hura bereganatu behar du objektiboki zuzen bizitzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Gogoratzen ez nuen arren, banekien testua zehatza zela, zuzena, neurtua eta -horrek bai, ez zuen zalantzarik- Eugeniarengan eragin objektiboki izugarria izan zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Eginak gaude norma objektiboki baliodunak eratzera, printzipio zientifikoetatik erakarriak, eta behaketaren bitartez edo eraketa matematiko-deduktibo luzeen bitartez emanak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

Ezagutza bat, beraz, objektiboki filosofikoa izan daiteke eta historikoki, hala ere, subjektiboa, hasberri gehienetan eta inoiz eskolatik at begiratzen ez duten eta bizitza osoa hasberri irauten dutenengan gertatzen den legez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Nekez bila daiteke horien artean, ordea, gure jarduna objektiboki gidatuko duen azken Arrazoirik (funtsatzearen zentzuan).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Lucy arriskuan dago, objektiboki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.


objektibotasun 1 iz objektiboa denaren nolakotasuna.

Modu horretan, epailearen independentzia eta objektibotasuna bermatu nahi izaten da.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Zolak bere teoria estua gainditu zuen, eta hunkitu, harritu eta erakarri egiten gaitu maiz, objetibotasuna baizik bilatzen ez zuela esan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 13. orr.

Ordu arteko errealismoaren objektibotasunak kontzientziaren subjektibotasunari utzi zion lekua Joyceren lanean.  Berria - Kultura   2004-06-16

Egia hori osoa ala mugatua izan ez dagoela objektibotasunean, gogoko izatearen neurri gorabeheratsuan baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 77. orr.

Sinekdokea objektibotasunaren beste muturrean dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 115. orr.

Asisko Frantziskoren eta Che Guevararen dimentsioak elkarrekin lotzen ikasi behar dugu, subjektibotasunaren eta objektibotasunaren dimentsioak ados jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Zientziaren Filosofiari dagokiola esklusiboki zientziaren eduki epistemikoen azterketa -metodoari, egiatasunari, objektibotasunari, eta beste nozio epistemikoei loturikoak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Edertasunaren teoria bat izan da estetika; teoria zientifikotzat hartu nahi izan da askotan, eta askotan arauemaile ere izan da, objektibotasunaren eta arauemailetasunaren artean zabuka ia beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Petrusi erasiaka hasi aurretik, har ezazu denbora apur bat nire egoera objektibotasunez aztertzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 262. orr.

Atxiloketak bazterrak inarrosi ditu Baionako auzitegian, baina guztiek eskatu dute ikerketa objektibotasunez eta bururaino eraman behar dela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Objektibotasun-labelarekin datorren elikagaia delako, ordea, informazioa gutxieneko arretarik jarri gabe irensten dugu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 100. orr.

Zoramena deritzon objektuari buruzko diskurtsoen batasuna ez litzateke oinarrituko "zoramena" objektuaren existentzian, edo objektibotasun hodeiertz bakar baten eraketan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Saihestuko dira horrela zenbait baldintzez eta ondorioz zamatutako hitzak, zeintzuk desegokiak izango diren sakabanaketa hori "zientzia", "ideologia", teoria edo "objektibotasun eremu" modura izendatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.


objektifikazio iz objektibazioa.

Antagonismoak gauzatzen du objektibitate ororen muga, zeina objektifikazio partzialekoa eta kolokazkoa agertzen baita. Norbere burua azalduaz, norbere burua ez defendatuaz; ez artegintza lanak fabrikatuz, norberaren objektifikazioak, baizik eta norbera -norberaren pertsona- su lerroan jarrita.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.


objekto ik objektu.

objektore 1 iz kontzientzia-objekzioa erabili duen pertsona.

1994. urtean 50.000 objektore zituen Espainiako soldaduskak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Camilo Mejia objektorearen ama eta Irakeko gerraren aurkako senideen elkarteko kidea.  Berria - Mundua   2004-05-28

Maiatzaren 21ean urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Camilori, eta objektore izateko eskaera errefusatu. gugandik jasotakoari leial izaki, objektore egin da.  Berria - Mundua   2004-05-28

Norbaitek sinistu dezake Madrilgo intsumiso edo objektoreak ETAkoak direla? armak erabili nahi ez izanagatik dira objektore.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Hark, objektore izan nahiko zukeen, kultur etxe batean edo.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

• 2 izond hed

Fundacio Per La Pau bakearen aldeko fundazioaren Eskola Objektoreak kanpainak Kataluniako ikastetxeen %15 lotu zaizkio 1988tik salatu zuen Espainiako Gobernua «kultura militarra» ikastetxeetan sartzen saiatzen ari dela, sari, hitzaldi eta hezkuntza programekin.  Berria - Mundua   2004-11-13

3 kontzientzia-objektore (orobat objetore) iz kontzientzia-eragozlea.

Hirukia gorria zen preso politikoen kasuan, berdea preso arruntenean, bioleta kontzientzia-objektoreentzat, beltza "asozialentzat", arrosa homosexualentzat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Porturi, baina, kontzientzia-objetore aurpegia jarri zitzaion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.


objektu (orobat objekto g.er., objeto g.er. eta objetu g.er.) 1 iz gauza ukigaia eta ez oso handia. ik gauzaki.

Objektu bakoitzaren, altzari bakoitzaren, jantzi bakoi-tzaren, paper bakoitzaren aurrean, lau norabide baizik ez ziren azaldu, haizeen arrosaren bidegurutzean bezala: gorde, eskaini, saldu edo bota.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Bere iraganeko jendea, lekuak eta objektuak hazi, zehaztu egin zitzaizkion espirituan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Munduko objektuei beste objektu bat gehitu izanaren atsegina da, azken-azken finean, irudiaren atsegina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

Iturburu batetik (eguzkitik, adibidez) datozen argi-izpiek objektu hori (makila zuri bat, adibide bat jartzeagatik) jotzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Objektu bat planeta dela esateko ez da aski neurria kontuan hartzea.  Berria - Gaiak   2006-02-03

8.800 bat objektu ditugu 10 zentimetro baino handiagoak; zentimetro bat eta 10 zentimetro bitartekoak, 110.000 objektu omen dabiltza hor goian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa, egia esan, baina dentsitate txikikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Objektuz objektu hustu nuen poltsa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Zer da, orduan, objektu bat artelan egiten duena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Naturaleza bereko objektu guztiak abiadura berean erortzen baitira, baldin puntu beretik erortzerat uzten baditugu. Irudia objektu bat baldin bada, eta, horrenbestez, neurri eta tamaina jakin batzuk baldin baditu, ez da mugagabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Objektu bat pentsatzea eta objektu bat ezagutzea ez dira gauza bera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 74. orr.

Izenek objektuak dituzte erreferentziatzat ("objektu" hitzak duen esanahirik zabalenean).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Sentsuzko begiespenaren objektua pentsatzeko ahalmena adimena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.

Izen propioak designatzaile zurrunak dira; designatzaile bat zurruna da baldin eta objektu bera denotatzen badu mundu posible orotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Sentimenduak objektu bihurtzearen kontrako erantzun moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Erakuste bat objektu baten aurkezpen bisuala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

A objektuaren antzekoak diren objektuei "triangelua" esango diegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Fisikak objektu bati buruz eratzen duen irudikapena, bada, eraikuntza teorikoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Orduan honek bere errepresentazioan objektu batek subjektuarekin duen hartuemana jaso dezakeela juzgatu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Errosario aleak bezala, listariak hainbat objektu txiki zeuzkan tartekatuta, eta, batez ere, tximeleta formako figuratxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Objektu ñabar eta iletsu bat hurbildu zitzaion, zalantzati.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Dakigun apurraren arabera, objektu sakratuak dira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Annyk beti izan ditu inguruan objektu tabuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

Ezin da onartu, emakumeak -objektu desiratua, baina ez desiratzailea, sexugabea eta tatxagabea- beste emakume bat maitatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Ertzaintzako objektu galduen sekziora ere jo dut, baina han ere ez dut aurkitu, eta ez dakit...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Eman dezagun objektu gorri bat duzula aurrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Gauzak objektu trinko bezala agerrarazten dituzten berezko itzalak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira. Objektu fisikoak egon badaude, baina postulatu egiten dira, gure gogoan hautematen duguna (ideiak, errepresentazioak) haiek kausatzen baitute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Estetika transzendentalaren arabera espazioa eta denbora ez dira objektu absolutuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Orain arte kartesiar kutsuko epistemologiak kanpoko objektu materialik zuzenean ez dugula ezagutzen esan digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria, familiaren baliozko objektu bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Espazioak soilik ahalbidetzen du gauzak kanpoko objektuak izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Galde daiteke ea apriorizko adigaiak aldez aurretik ez ote doazen zerbait begietsia ez, baina oro harrezko objektu gisa pentsatua izateko baldintza gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

3 irud/hed

Teoria politikoaren objektua nahiko finkatuta dagoenez, badirudi ez dagoela arazo handirik egoera bakoitzean zer metodologia erabili behar dugun jakiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Horretara iritsi ahal izateko, objektu ideal bat sortu beharko du Talesek, pentsamendu hutsez: "zirkulua", munduko zirkulu guztien ordezkaria dena, nolabait ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Arrautza formako objektu geometriko bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Hitzak objektu hegalari batzuk dira, baina ez dute gorputzik, ez dute formarik, ez dute deus.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Gai militarrak, merkataritza, ogasun eta beste objektu batzuek, harreman partikularrak dakartzate.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Objektu matematikoei dagozkien emaitza orokorrak adierazten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Horrela bada, poliziaren begiratuen objektu bihurtu zen Dupin; eta ez ziren gutxi izaten Prefekturan haren zerbitzuak eskatzen zituzten kasuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

"Nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak ez ditu data berdinak, ezta azalera berdina edo artikulazio berdinak ere, baina objektu-multzo batez argibidea eman dezake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.

Osoa, estua, jarraitua eta geografikoki ondo mugatua den objektu-eremu baten gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Funtzio honek, batasun horiei "zentzua" eman beharrean, objektu-arlo batekin harremanean jartzen ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 123. orr.

[Zientzia] hauek dira berarentzat objektu-zientziak, dagoenez gero anatomia patologikoa, filologia, ekonomia politikoa, biologia izan ahal izan diren legez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elikagai izango diren animaliak (oilaskoak, arkumeak, ostrukak, txekorrak, oreinak, txerriak, kanguruak, untxiak) gauza edo kontsumo-objektu huts bihurtu ditu sistemak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Amodiozkoak ziren bai, baina ez dakit maitasun-objektu jakin eta zehatz bat ote zuten, garai hartan gustatzen zitzaidan neskaren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zientzia politikoaren ikerketa objektua errealitatean azaltzen diren politikek osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Bigarren tribuan ahaztu egin zitzaien sua egiteko modua, eta tresnak bakarrik gorde zituzten, gurtze-objektu gisa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Objektu hori, ez al da nolabait teoria (edo zientzia) politikoaren ikerketa-objektu bera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Ez da jatorriaren beraren sekreturako itzulera; diskurtso-objektu baten deskribapen sistematikoa da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

Tarskiren egiaren kontzepzio semantikoak, hain zuzen, hizkuntza-objektu bat eta horri buruzko metahizkuntza inplikatzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Ertz hori irudi-objektuari hura koadratzeko, inguratzeko balio duen beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

6 (gramatikan)

Ekintzaren egilea eta gaia, "subjektu" eta "objektu" nozioak erabiliz deskribatuko genituzke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

Frantses modernoa, objektu zuzena adierazi ahal izateko, izena aditz iragankorraren atzetik jartze soilaz baliatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Subjektu-predikatu, aditz-objektu gramatika harreman errazetatik abiatzen direnean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Adibideari intuizioaren kontrakoa den IS - Aditza - IS analisia ukatzeko, home hitza came aditzaren objektu eginaz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 118. orr.

7 –en objektu izan da ad

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira [...] lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Ñabardurok, bestalde, txit eztabaidatsu eta aldakor suertatzen dira, lege testuaren objektu izateko adina, behinik behin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

Ezin da eztabaida intersubjektibo libre baten objektua izan; beraz, ezta haren emaitza ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Logikak bere zedarriztapenari besterik ez dio zor lortu duen abantaila hori, eta horregatik zaio zilegi, eta eginbeharra ere badu, ezagutzaren objektu denez eta beren arteko bereizketaz abstraitzea, eta adimena, beraz, Logikan bere buruaz eta formaz baino ez da arduratzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Gorputzaren sentimenen objektu dira gorputzezko gauza guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

· Gai kriminalak aurreikuste baten objektuak izan daitezke, gauza bera ezinezkoa delarik gai zibiletan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Ez zinetela ez elkarren sujetu eta ez objetu, baizik-eta, gehienez ere, osagarri zirkunstantzialak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimen hutsaren objektu (4); barneko sentsuaren objektu (5); begiespenaren objektu (4); esperientziaren objektu (20); ezagutzaren objektu (6); hunkitzen gaituzten objektu (4); kanpoko objektu (11)

objektu bakar (8); objektu bakarra (5); objektu berezi bat (4); objektu berriak (8); objektu bihurtu (6); objektu eremu (4); objektu erreal (9); objektu ezezagun (5); objektu fisiko (4); objektu galduen (5); objektu gisa (73); objektu hegalari (4); objektu inteligible (5); objektu izan (4); objektu jakin (6); objektu material (4); objektu materialen (8); objektu mota (4); objektu multzo (5); objektu soil (4); objektu transzendental (12); objektu transzendentala (12); objektu transzendentalak (4); objektu zuzena (4)

oro harrezko objektu (20); sentsuaren objektu (5); sentsuen objektu (18); sentsuen objektu gisa (4); subjektu objektu (4)

barneko sentsuaren objektua (5); begiespenaren objektua (6); esperientziaren objektua (5); ideiaren objektua (4); marko objektua (6)

orduan objektua (4); sentsuaren objektua (5); sentsuen objektua (4); sentsuzko begiespenaren objektua (4); subjektua eta objektua (4)

begiespenaren objektuak (4); bestelako objektuak (8); esperientziaren objektuak (6); kanpoko objektuak (13)

objektuak diren aldetik (6); objektuak diren heinean (6); objektuak eman (14); objektuak espazioan (7)

sentsuen objektuak (9)

objektuaren izaera (5); subjektuaren eta objektuaren (5)

objektuari dagokionez (4)

begiespenaren objektuei (4); diren objektuei (4); esperientziako objektuei (4); esperientziaren objektuei (5); harrezko objektuei (4); objektuei a (4); objektuei a priori (4); objektuei begira (7); objektuei buruz (5); objektuei dagokienez (7); objektuei eta (8); objektuei lotzen (8); objektuei lotzen zaizkien (4); oro harrezko objektuei (4); sentsuen objektuei (5)

esperientziaren objektuen (11); hutsaren objektuen (4); kanpoko objektuen (8)

objektuen ahalgarritasunaren (5); objektuen apriorizko (7); objektuen arabera (6); objektuen bidez (6); objektuen bitartez (5); objektuen eraketa (8); objektuen errepresentazioak (4); objektuen ezagutza (18); objektuen forma (4); objektuen irudiak (4); objektuen multzoa (4)

sentsuen objektuen (9)

sentsuen objektuetara (4)

objektutzat hartzen (8)


objektual izond arte joerez minzatuz, gai gisa objektu erreal manipulatuak eta esanahi berriz hornituak erabiltzen dituena.

Orokorrean objektualenak diren artelanen aldeko hautua egin dela iruditzen zait, hau da, irizpide estetikoaren arabera egindako aukeraketa izan dela errazago erakusteko eta emaitza txukunena izateko.  Berria - Kultura   2006-03-19

Nahiago izan dute artisten izenak gorestea eta artelan objektualen alde egitea.  Berria - Kultura   2006-01-08


objektualtasun iz objektuala izateko nolakotasuna.

Espresionistak pinturan "objektualtasun" lasaigarriegia iruditzen zitzaienaren kontra borrokatu ziren, materialaren eta formaren adierazgarritasun-ahalmenak askatzen ahalegindu ziren, era horretara ikusmolderik eta interpretaziorik arbitrarioenetarainokoak, bakoitzak bere muturretaraino eramanak eragin ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.


objektugabe (corpusean objetugabe soilik) izond objekturik ez duena.

Zerbait idaztea bai, baina idazle izenekoen idazte objetugabea ez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.


objektutasun iz objektua izateko nolakotasuna.

Kubistek egin zituzten lehenengo deskonposaketak ere beren modeloen "objektutasuna" hobeto adierazten zutelakoan egin zituzten horrela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 268. orr.

Konbentzio horiek alde batera utzi beharko lirateke beharbada, eta "objektutasuna" deitzen diogun kategoria primarioa bera ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Etxeko gauza txiki guztiak [...] jirabiraka erabiltzen zituen eskuetan behin eta berriz, hurbil edukiz lehenbizi, besoaren luzerak ematen ziona urrunduz hurrena, haien itxura aldakorrak objektutasun bakar batean sintetizatu eta hartaz jabetu nahian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Objektutasuna eta objektibitatea munduaren pentsatzearen eta begiestearen gure formek sortzen dutela Kanten ondorengo Filosofia gehienen aurresuposizioa da, aurresuposizio eztabaidagarria den arren, eta hainbat modutan eraldatua izan den arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.


objekzio (orobat objekzione g.er. eta objezio g.er.) 1 iz kontrako argudioa.

Hori ez da objekzio bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Objekziorik ez daukat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 89. orr.

Objezioren bat al duzu?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Zein objekzio jartzen diote Itun Zaharrari?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 210. orr.

Ahozko onespena eman zion Inozentzio III.a Aita santu handiak [...] ez objekzioak jarri gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Amonak, ordea, objekzio guztiak ezeztatzen zituen hartutako erabakian fede osoa duen baten konbentzimendu pitzadurarik gabeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Objekzio hauek baztertu behar dira: izan ere, egia bada badela dimentsio bat ez dagokiona ez logikari ez hizkuntzalaritzari, bera ez da, hala ere, berrezarritako transzendentzia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Hori zen objekzioaren xedea eta asmoa, hitz berberokin aurkeztu ez bazen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Hemen berriro inferentzia kausalen aurkako Humeren objekzioa agertzen zaigu, eta hori ez bada gainditzen ezin da aurrera jo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Pentsa itzazue, beraz, ezein aurkakori ere bururatu ez zaizkion objekzioak, eta armak mailegatu iezazkiezue eta berak desira dezakeen leku egokiena utz iezaiezue.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Objekzioa ez da batere sendoa, esan baitut familia Estatu txiki bat dela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 126. orr.

Epaiketan etengabekoak izan dira aurrera segitzeko eragozpenak, eta defentsako abokatuen objekzioak.  Berria - Mundua   2004-09-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Badira objekzio handiak, hala ere, entzumenaren erresonantzia-teoriaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Bada objekzio funtsezkoago bat ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Ezin da arrunki onartutako eragin fisikoaren aurkako ezein objekzio dogmatikorik egin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Zientifikoarentzat hori da objekziorik larriena: "nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

Baina benetako objekzioa, horien atzetik, doktrinala zen izatez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

3 kontzientzia objekzioa.

Torturen argazkien eskandalua baino bost aste lehenago objekziorako eskaera egin zuen, eta lehenago torturak salatu.  Berria - Mundua   2004-05-28

4 kontzientzia-objekzio kontzientzia-eragozpena.

Alde batetik auzapez batzu altxatu dira horren kontra, bereziki Partidu Popularreko eskuinekoak, Auzapezek kontzientzia objekzioaren izenean ezkontra mota horren errefusatzea galdatua izanen zaielarik.  Herria   2005-06-16

Epaiketan semeari ez diote bere buruaren defentsa egiten utzi eta kontzientzia objekziorako eskaera ez dute kontuan izan.  Berria - Mundua   2004-05-28

5 objekzio fiskal

Armagintzaren kontra objekzio fiskala egiteko deia zabaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Errenta aitorpenak egiteko epeak irekitzear diren honetan, hainbat eragilek objekzio fiskala egitearen aldeko mezua zabaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Objekzio fiskalaren aldeko deiak, gainera, hainbat pertsona ezagunen babesa izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

6 objekzioa egin

Hala nola, I. Parteko 3. galdeari objekzioa egiten dioenak erranez gorputzera etorri aitzin arima bizi dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Eta zein ongi gogoratzen dudan, halaber, amak orduan egin zion objekzionea: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

· Objekzio hau egingo dit: "gure zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen badu, zerbaiten faltan aurkituko zen perfekzio hau denok betiko zoriontsu izango bagina”.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

Jakitun batek, duela zenbait urte, garrantzi handiko objekzio bat egin zidan, ongi kontsideratzekoa, bera ezerezteko guk emaniko erantzunak bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Egileak hemen, behin betiko, beste homonimo askori buruz ere berdin egin litekeen objekzioari erantzun nahi dio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

Arazo hauei begira egitenn duzuen ziurtasun-ezaren objekzioari hasteko galdekizun hau kontrajar dakioke, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako objekzio (6)


objekzione ik objekzio.

objetatu ik objektatu.

objetibatu ik objektibatu.

objetibitate ik objektibitate.

objetibizatu ik objektibizatu.

objetibo ik objektibo1 eta objektibo2.

objetiboki ik objektiboki.

objetibotasun ik objektibotasun.

objeto ik objektu.

objetu ik objektu.

objetugabe ik objektugabe.

objezio ik objekzio.

oblast iz Errusiako Federazioko administrazio barrutia, eskualdearen baliokidea.

1922: Errusiar Zuriek eta sobietarrek borrokatzen zuten bitartean, Hego Osetiako Oblast Autonomoa osatu zen.  Berria - Mundua   2004-08-18


oblazino ik oblazio.

oblazio (corpusean oblaziono soilik) iz eskaintza.

Iritzirik, bertzalde, ezen, neure organoen eta neure menbroen alderakotzat, aspaldi ordaindu niola Jainko guztiahaldunari, giristino gisa, zor nion zerga, neure behatz ebakiaren sakrifizioarekin eta oblazinoarekin, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 539. orr.


obligantza iz obligazioa.

Filosofia transzendentalak bere adigaiak printzipio baten arabera bilatzeko abantaila dauka, baita obligantza ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Aitaren manua diat obligantza eta eginbide, zeren eta, arrazoin garbirik ezean, nola entseiatuko naiz, bada, haren iritziaren aldatzerat?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.

Zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 144. orr.


obligatu, obliga, obligatzen 1 du ad behartu.

Itunak berez obligatzen du; legeak obligatuta mantentzen gaitu obeditzeko itun unibertsalaren bidez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 189. orr.

Zer pentsatu behar dugu guk, alaba fularrarekin ateratzera obligatzen duten gurasoez?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 127. orr.

Zin hark behartzen eta obligatzen ninduen osabari eman hitza ahalik eta hobekien betetzerat eta osabarekin leial izaiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 197. orr.

Horretara baimenduak ez ezik, horretaraxe obligatuak garelakoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

2 da ad (bere burua) lotu.

Guztiak beste guztiekin obligatu zirela suposatzen denez, nahikoa izango litzateke norbaitek hori egin nahi ez izatea, besteak ere horretara obligatuta gelditzeko, denak aurkakoan ados egon arren.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 134. orr.

Itun baten bidez obligatu egiten gara, legearen bitartez, obligatuta jarraitzen dugu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 189. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Konbertsioaren egitura iniziatikoak, Arestik Maldan beheran erakutsi zuen eran, honako hauek ditu pauso obligatuak: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Haren zerbitzaririk tipiena eta obligatuena banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 488. orr.

Obligatzaile, behartzen duenari deitzen diot; behartzen denari, berriz, obligatua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behartzen eta obligatzen (3)


obligatuzki izond obligazioz.

Lege horren arabera bakotxak bere etxean har ttipitto hori senditzen duelarik behar du berehala eta obligatuzki gauza hori erran bere Herriko Etxean.  Herria   2001-07-26


obligatzaile izond obligatzen duena.

Obligatzaile, behartzen duenari deitzen diot; behartzen denari, berriz, obligatua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.


obligazino ik obligazio.

obligazio (orobat obligazino g.er. eta obligazione g.er.) 1 iz betebeharra, eginbeharra. ik eginbide.

Eraberrituta, eguneroko bizitzaren neke, obligazio, presa eta abarrak zain dauzkan etxerantz abiatzen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

Igandeetako mezan harmonioa jotzeko obligazioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Emakume guztien obligazioa senarrari obeditzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Barkamena lege eta obligazio orotatik haratago dagoela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Zinak ez dio itunetik sorturiko obligazioari ezer eransten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.

Tebasen ez ziren baimentzearekin konformatzen: obligazioa zen mutilen arteko maitasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Hitz haien kontra egitea zen nire obligazioa, baina ez nekien zer esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 79. orr.

Lasaiturik sentitzen nintzen, errudun ere bai, neure obligazioa bete ez nuelako.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Orain obligazio hori betetzen saiatuko gara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Zergatik ez duen bere obligazioekin konplitzen?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Gizarteak agindu dizkigun obligazioak dira disimulua eta hipokresia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

Interesatuen baimenik gabe ere, hartutako obligazioari ihes eginez, beste lege-esparru batera alde egitea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Zeure obligazio bakarra irautea da.  Herria   2005-02-10

Egia esateko, ez dut berriz munduratu nahi, obligazio jasanezina iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 259. orr.

Antzinako zin bati zor zaion obligazio gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Joanes Ezpondak gogo onez onartzen zuen 5. mailatik aitzina gure artean latinez aritzeko obligazioa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Erantzukizunaren azken obligazio eta aporia, eta, bide batez, etikaren azken burla, giza sakrifizioa da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte-obligazioak eta eginkizunak betetzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

3 korritu finkoko eta daramanarentzako titulua, jaulki zuen entitateak maileguan harturiko diru kopurua adierazten duena.

Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Brady plangintzak, funtsean, kreditu zaharrak hogeita hamar urterako obligazioekin trukatzea proposatzen zien bankuei; obligazio horien interes-tasa (finkoa) merkatuko tasak baino apalagoa izan zitekeen, edo deskontua izan zezaketen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Banku horietako batek, Italiako Capitaliak, iragarri du kalte-ordainak emango dizkiela obligazioen erosleei.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, nazioarteko finantza-mugimendu gehienak epe luzeko obligazioen izenpetzeak izaten ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Parmalaten akzio eta obligazioetan inbertitu duten 400 kaltetu inguru bildu ziren atzo Parman.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira, dela ez-egoiliarrek erositako tokiko akzioak, dela eragile egoiliarrek atzerriko burtsetan jaulkitako obligazioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Titulizazio esapideak tituluen jaulkipenek merkatuen jardueran hartutako nagusitasun berri hori deskribatu nahi du: nazioarteko obligazio klasikoak, atzerritar mailegu-hartzaile baten kontura jaulkiak, herrialde mailegu-emailearen finantza-lekuan eta diruan; eurobligazioak, jaulkitzen diren lekuaz bestelako diruan emanak; nazioarteko akzioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Jasotako finantzen parterik handiena, izan ere, epe laburreko mailegu eta inbertsioei dagokie, bereziki tokiko obligazioen harpidetza moduan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Harryren gainerako ondasunak -bankuko kontu mehetua, akzio eta Estatu-obligazio gutxi batzuk- bere hartan atxikirik zeuden orobat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

5 obligazioa izan du ad

Erretore zin egilea paradaz baliatu zen han zirenei gogorazteko elizako eginbideen konplitzeko obligazioa zutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

769ko urtean, Karlomanok berak gomendatu zien gotzainei koarta-tenporak gogorarazteko duten obligazioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Zer dela-eta izan behar dute horretarako obligazioa?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.

Aitak haurrei jaten emateko duen obligazio naturalak ezkontza ezarrarazi du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 96. orr.

· Ohoreak eta magistraturak izateagatik herritarrekin obligazioak dituztenen etxeetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emateko obligazioa (3); obligazioa dutela (3)


obligazione ik obligazio.

oblikuo 1 izond zeiharra.

Bananondoak makurturik daude: enborrak oblikuoak eta hosto luzeak lehortzera eskegitako galtza zarpailduen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

Milaka txori zuri ariko dira hegatsez ontzien gainean jirabiraka, eta are zuriagoak irudituko zaizkizu eguzkiaren argi oblikuoak jotzen dituenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Trazatu denean, zati bedi trazatutako lerroaren erditik, eta zatitu denean, zanpatu eta uzkur bitez irudi horren muturreko parteak, deformazio oblikuoa izan dezan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Kremailera baten bila zebiltzan turista korearren aurpegi oblikuo lizun haiek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 45. orr.

2 (adizlagun gisa)

Kurbatura dagoen parte horretan, angeluen muturrak aurrera ateratzen diren lekuan, zuloak ere oblikuo egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.


obo iz zirkulua.

Laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik, bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Handik aurrera, beste jarlekuak obo zabal batean hedatzen ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.

Goialdeko obo biribil zurian, F. Berthoud izenaren inguruan, hamabi zenbaki erromatarrak erakusten zituen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.

Hiru ordu aritu ginen hamar miliako oboan sakoneko kargak jaurti eta jaurti. ik beherago 3.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 82. orr.

Kai aldera eraman ninduten obo erdi baten barruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.

2 zirgiloa.

Dorretxerat iritsi ginen arte, non ikusi baikenuen zaldi bat, obo bati lotua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.

3 oboan adlag biribilean.

Erdi-erdian haritz handi bat hedatzen zen, eta honen inguruan, oboan, eserleku gisako harri landuak zeuden zut jarrita.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.


oboe 1 iz haize musika-tresna, zurez egina, mihi bikoitza eta tutu konikoa duena.

Oboea esku artean hartu eta jo.  Berria - Kultura   2004-09-10

Orain, beste aldera ari naiz aldatzen, oso musika-laguntza urriarekin: arrabita, txeloa, oboea edo beharbada fagota.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.

Oboe eta pikoloaren arteko joko musikalaren antzekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

Oboe tradizionalak jotzen dituzten taldeak elkartuko dira Santutxun.  Berria - Kultura   2004-07-17

Oboerako trataturik goraipatuenak landu dituen Heinz Holliger konposatzailea.  Berria - Kultura   2006-03-28

Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oboe-hotsa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.

Oboe doinuak entzun ditugu Euskalduna jauregian, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) egoitzako korridoreetan barrena abiatu orduko.  Berria - Kultura   2004-09-10

Tres Vientos hirukote alemaniarrak oboe, klarinete eta fagot kontzertua emango du gaur.  Berria - Kultura   2004-04-17

3 oboe-jotzailea.

Georginarekin batera beste bost musikari izango dira protagonistak: Xabier Calzada (flauta), Izaskun Etxebeste (biolina), Eduardo Olloki (oboea), Alberto Mielgo (saxofoia) eta Naiara De La Puente (eskusoinua).  Berria - Kultura   2004-08-24

Ortzegunean 21etan kontzertu elizan Nicolas Andre (tronpeta) Béatrice Andre (oboea) Jean Claude Francon (organoa) Kanboko harmoniak antolaturik eta lagundurik.  Herria   2003-08-07

4 oboe-jotzaile (orobat oboe- jole)

Lerroa, gizonak eta emakumeak tartekaturik baitzituen, jauregiko harresiraino luzatzen zen, eta zazpi danbor-jotzailek eta zazpi oboe-jotzailek doinu bera joaz nahiko lan zuten lerroa osorik hartzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Mikel Markezek kontrakoa egingo du: gitarra zorrotik atera, Cesar Zapirain oboe jolea lagun duela, eta Loperekin batera bere kantautore lana erakutsiko du leku ezberdin eta xelebreetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.

Egokiena, beraz, oboe jotzaileen kopurua murriztea izango litzateke.  Berria - Kultura   2006-02-24

Herbie Hancock ere izango da Jazzaldian, eta baita Yusef Lateef oboe eta fagot jotzailea ere.  Berria - Kultura   2006-05-03


obogenesia iz arrautza sortzea.

Arrautzan jada dagoen kokapen-informazio horrek amak instalatua izan behar du, ezinbestean, arrautzaren eraikuntzan zehar, obogenesian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.


oboide iz arrautza-formako figura geometrikoa.

Eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.


obolo iz antzinako Greziako diru zaharra, drakmaren seirena balio zuena.

Hortik dator, hain zuzen ere, grekoen hirietan, justu ukondoak sei arra dituen bezala, drakmak ere, beraiek erabiltzen zuten dirua, brontzez egindako sei txanpon izatea, sei as alegia, beraiek oboloak deitzen dituztenak; eta hogeita lau hatzen antzeratsu, oboloa ere lauko neurritan banatu zuten; batzuek neurri horiei dichalca esaten die eta beste batzuek trichalca.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Pentsatzen zuten, Karpokrates-ek bezala, inor ez dela kartzelatik irtengo azken oboloa ordaindu arte (Lukas 12: 59), eta honako beste bertset honekin limurtu ohi zituzten penitentziagileak: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

"Emaizkiozu hiru obolo", agindu zion esklaboari, "nahitaez atera behar baitio honek mozkina ikasi berri duenari".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.


obozito iz zelula germinal emea, obulo bihurtzen dena.

Obozitoa txertatu aurreko diagnostikoa egin behar denean, gurasoetako batek edo biek arazo genetikoak dituztelako.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Antzutasun arazorik ez dela jakin arren, ezinbestekoa da obozitoak in vitro ernalkuntzaren teknika bidez ernaltzea.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Galdera horri erantzuteko, "gune-transplante" esperimentu batzuk egin dira: obozito baten gunearen lekuan, beste bat jartzen da, zelula desberdindu batetik hartua: heste, giltzurrun zein beste.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.


obra 1 iz egintza.

Gizakia bere ingurumenaren obra eta, era berean, egile dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Igarri zion Frantziskok hura Jainkoaren obra zela, ez gizakiena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Guztiz ona egin izan balu, ez zukeen sekula gaiztakeriarik egingo, eta orduan Jainko baten neurriko obra izango zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.

Denak arrazoimenaren obrak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.

Gizon gurutziltzatuak ziruditen eta halaxe ziren izan ere janzkeran, bizimodu estuan, beren egintza eta obretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.

Gary bere amaren obra izan zen nolabait Zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko...  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

Penitentzia egiten nuen, baina ene penitentziazko obrek ere ez zuten ondore onik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.

Kapera baten edo komentu baten eraikitzeko, edo hospizioen eta bertzelako karitatezko obren bulkatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

2 eraberritze, eraikuntza edo kideko lana. ik lan 4.

Azkenik egin zuen obra, Luzaideko pilota plaza, 1927. urtean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Altxaera, berriz, aurrealdearen irudi bertikala da, neurriz pintatua, obrak gero izango duen irudiaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Beraz obra horren negurriak dira barnez barne: luze 26,20 m, zabal 11 m, gora 7,30 m, sarea jo artio.  Herria   2002-11-07

Obra horretarako konkurtsorik ez zuan egon.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

90eko hamarkadaren hasieran egin zuten aurrekontuaren arabera, obra egiteak 3.000 miloi euroko kostua izango zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Tomasek bordan obrak egin zituenean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

Bi zinegotzi horietako baten aldeko botoa behar-beharrezkoa zen, errauste plantaren obra esleitu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Obrak, hala ere, ez zituzten inoiz eten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

AHTren obrak ez atzeratzeko esan diote Espainiako Gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Obra bukatu denean, gastua esandakoarekin bat baldin badator, arkitektoari ohoreak eta dekretuak ematen zaizkio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Gainerako obra guztiekin batera inauguratuko dugu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Badirudi itxura handiosoa eta zirraragarria ematen zaiola obra osoari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Furgoneta bat heldu zen David eta haren aita lan egiten ari ziren lekura, eta handik jaitsi zen kontratistak, igeltseroak behar zituela esan, eta ordua obra hartan baino hiru mila pezeta gehiago ordaintzeko prest zegoela esan zien.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Autobidea zabaltzeko egiten ari ziren obra batzuk zirela medio.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

Euri asko bota du, eta kaminoak ere lupeztuta daude; hainbeste obra ari dira egiten!  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Eraikuntzako langileak obra eta aldamioetara itzuliko dira gaur.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Obra parrasta bat akulatu da ibil-bide horri beste bixta bat emaitea gatik.  Herria   2001-04-26

Obra asko akulatuko da hor aurten, erran ditake kasik dena xaharberrituko dutela.  Herria   2005-02-03

Miarritzen, aspaldixkoan jadanik obra ainitz egina dute ezponda batzuen azkartzeko.  Herria   2003-02-06

Bost miliunen obra eginik, ez baita guti!  Herria   2004-06-03

Letra gotikoz idatzitako kartel bat zegoen, honela zioena: kontuz, obrak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Obra garrantzitsu asko bukatu dira: BECekoak, adibidez.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Itoitzek lagundu du obra hidrauliko handien kontrako mugimendua antolatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 163. orr.

Hor daude Somozak Nikaraguan egindako obra faraonikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Gipuzkoako Aldundia «obra zibilen sustatzaile nagusia» dela gogorarazi zuten sindikatuek. hirugarren zatiko obra osagarrien kontratua.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

Etxeetako obra txikiak.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Miarritzen ere ez daude lo eta obra handiak badira hasiak edo hasteko heinean, besteak beste eraikuntza obra pizkor batzu herriaren kondu.  Herria   2004-11-25

Obra handiak Hendaiako geltokian.  Herria   2001-04-26

Autobidean obra luzeak hasiak.  Herria   2002-09-19

Tausteko ubideak uraren % 30 galtzen du, obra zaharra delako.  Berria - Harian   2005-01-18

Itoizko urtegia «obra segurua» dela berretsi zuen Ebroko Ur Konfederazioko presidente berri Jose Luis Alonsok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Gaitzeko obrak ari dituzte egiten Hendaiako geltokian.  Herria   2005-12-01

Udalak izendatutako teknikarien iritziz egin behar diren premiazko obrak egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Bigarrenik, lehentasunezko obrak zehaztu behar dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Lehenbiziko obrak 2010 baino lehen hasi nahi lituzke.  Berria - Harian   2006-02-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enpresek obra kontratuak «gehiegi» erabiltzen dituztela salatu dute: langileen %65ek dute kontratu mota hori.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Obra kontratuak mugatzeko eta enpresa nagusiek azpikontrataten ardura bere gain hartzeko eskatzen dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Zornotza Bizirikek zentralaren obra baimenaren aurka jarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Obra baimenik gabe bota dute behera Euskal Jairen eraikina.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Eraikuntza enpresek segurtasun eta osasun neurrien araberako obra lanak bultzatu behar dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Iruñeko Udalari obra zerbitzua pribatizatu nahia egotzi diote.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Epailearen esanetan, obra arduradunak errudun dira, bai langilearen kontrako delituagatik, eta baita, izandako lesioengatik ere.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Obra-hondakin eta harri guztiak bertatik atera eta portuak 1999ko otsailean zuen itxura lehengoratzeko agindu zuen arte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tunela Arlaban-Eskoriatza tarte osoko ingeniaritza obra nagusia da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

6 idazlana; norbaiten idazlanen multzoa.

Zer irabazten edo galtzen du jatorrizko obrak itzulpenarekin?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 105. orr.

Hizkuntza orotako obra klasikoak zinezko testigantza zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 217. orr.

Erretorikari buruzko obra klasikoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

De Architectura ez da (edo ez esklusiboki behintzat) profesionalek erabiltzeko obra tekniko espezializatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Haurtzaroko emozioak erreskatatzea izan da zure obraren helburua?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 77. orr.

Baditu haler.e euskarazko bi obra argitaratuak: "Euskal Herriko leiendak" eta "Antso Nagusia, baskoien errege handia".  Herria   2005-01-06

Bi obren hari nagusia heziketa sexuala da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Obra 15 kapitulutan emana dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Balio poetiko handiko obrak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Esku artean duzun obra honen garrantzia eta gaurkotasuna, izan ere, Frantziskok berak duen garrantziari eta gaurkotasunari lotua baitago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Hango ia obra guztiak jatorrizko argitalpenak ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Askotarikoak dira idazle hauen esperientziak, bizitzak eta obra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.

Gaur egun, erraz asko arbuiatzen da Marxen obra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Saderen obra guztia eskandalu hutsa da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Wordsworthen obra osoa zegoen behe-beheko apaleko mutur batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Jokin Zaitegik Platonen obra guztiak itzuli zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 58. orr.

Agerikoa da Filosofia apaingelan obra pornografikoa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Vienan estrenatu berri den obra bateko antzezle nagusia da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Bere obran ia-ia ez da elkarrizketarik aurkitzen ahal.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

7 artelana; norbaiten artelanen multzoa.

Margolarien obra askok, XX. mendean batez ere, inoiz ez dute markorik izan.  Berria - Kultura   2004-02-19

31 artistek presentatzen dituzte hor 84 obra, margolan, zizelan eta bertze, batzu aski harrigarriak.  Herria   2002-07-25

Lehendik, Rossetti-ren obra guztiak kopiatuko zizkion margolaria aurkitzeko enkargua egina zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Eskultore ospetsu baten obra zela esaten tematu zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Baditu obra ohargarri zonbeit eginak, hala nola Ahetzeko plazan dagon Mattin bertsulari zenaren irudi ederra.  Herria   2001-08-09

Oraingoz ez dirudi Gasteizko artista, obra dagoeneko oparo baten jabe bada ere, errazkeriaren eta inertziaren mendean erortzeko arriskuan denik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 88. orr.

1917an estreinatu baitzuen bere lehenengo obra serioa, "La dama de Aitzgorri" poema sinfonikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Kontzertu denboran, Maurice Ravel Ziburutarraren bi obra entzuten ahalko ditugu.  Herria   2004-12-09

Raimundo Sarriegik, beste obra batzuk eta Inauterietako edota Kaldereroetarako musika egiteaz gainera [...] denboran zehar bizirik iraun duten eta gaur egun ere Donostiako jairik berezkoenean jotzen diren sei pieza ondu zituen.  Askoren artean   «Rataplan» - 84. orr.

Esan beharko genuke dentikuluak direla obra joniarretan leihoen lekua betetzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola ibiltzen ziren antzoki zaharraren obra eremuetan atzera eta aurrera; nola joaten ziren apeaderora beste auzokoen kontra harrika egitera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 117. orr.

Horregatik komeni da proportzioak obra-motaren arabera gordetzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori da diktadoreei min handiena ematen diena: diren bezalakoak azaltzea arte-obra batean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 75. orr.

Gotthold E. Lessing alemaniar dramaturgoaren antzerki obra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Esperientzia bizi-bizia da literatur obra oro, lehenaren oraina gauzatzen baitu, eta oraina etorkizunerako prestatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Amodioaren eta heriotzaren gaineko ganbera-obra baten moduan, emakume gazte pasionatu batekin eta pasioa galdu duen gizon zaharrago batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Musika obra berri batzuk pilatzen ziren beheko gelako atrilean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.

10 obra-maisu

Haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala; beraren gozamena nintzen egunero, beraren aurrean jolastuz aldioro.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

antzerki obra (41); arte obra (6); artistaren obra (9); atxagaren obra (6); bizitza eta obra (9)

edo obra (10); egin obra (7); egin zuen obra (7); eginiko obra (9); en obra (20); ere obra (14); eta bere obra (14); eta haren obra (13); eta obra (104); eta obra horiek (6); euskarazko obra (7); ez da obra (6); gure obra (6); hainbat obra (23); hamar obra (7); handiko obra (8); haren obra (53); hiru obra (12); ia obra (6)

idatzitako obra (8); idazlearen obra (6); izeneko obra (6); literatur obra (9); musika obra (8)

obra aurkeztu (8); obra aurkeztuko du (8); obra bat egin (6); obra bera (9); obra berri (31); obra berri bat (6); obra berria (13); obra berriak (7); obra bikaina (6); obra bildu (8)

obra eder (15); obra ederra (12); obra egin (18); obra egiteko (16); obra egiten (6); obra emango du (6); obra eskainiko (24); obra eskainiko du (8); obra eskainiko dute (6); obra estreinatuko (21); obra estreinatuko du (11); obra ezagutzeko (8); obra garrantzitsu (7); obra guziak (7); obra guztia (22); obra guztiak (28); obra handi (20); obra handia (12); obra handiak (29)

obra idatzi (11); obra ikusgai (6); obra ikusi (10); obra ikusteko (7); obra interpretatuko (7); obra izan (12); obra izango (6); obra jarri (7); obra klasiko (6); obra kontratuak (6); obra nagusi (7); obra nagusia (16); obra nagusiak (11); obra nagusien (6)

obra on (20); obra onak (6); obra osoa (29); obra osoan (10); obra osoaren (14); obra segurua (7); sortutako obra (6)

antzerki obrak (7); artistaren obrak (7); artisten obrak (26)

eginiko obrak (12); egiteko obrak (9); eraikitzeko obrak (6); gaitzeko obrak (7)

izan diren obrak (6); konpositoreen obrak (8); margolariaren obrak (10)

obrak egin (24); obrak eginak (6); obrak egiteko (20); obrak egiten (23); obrak egiten ari (7); obrak emango (8); obrak erakutsiko (14); obrak erakutsiko ditu (6); obrak eskainiko (11); obrak eskainiko ditu (7); obrak esleitzeko (8); obrak gelditu (8); obrak gosta (7); obrak hasi (17); obrak hasiak (8); obrak hasiko (6); obrak hasteko (7)

obrak ikusgai izanen (7); obrak ikusi (9); obrak ikusi ahal (6); obrak ikusten (16); obrak ikusten ahal (6); obrak ikusten ahalko (8); obrak interpretatuko (15); obrak interpretatuko ditu (8); obrak interpretatuko dituzte (7); obrak izango (7); obrak jarriko (6); obrak joko (13); obrak joko ditu (6); obrak joko dituzte (7)

obrak sortzeko (7); sortutako obrak (7); zatiko obrak (6); zizelkariaren obrak (6)

izeneko obran (8); obran zehar (6)

hirugarren zatiko obren (10); obren erakusketa (7)


obraberritze iz eraberritzea.

Eta berri txarrek ez baitute lagun eskasik, egia dea aurten ez dugula izanen BERRIA trinketeko sasoinik Hazparnen? Obraberritze baitezpadako batzuen gatik omen.  Herria   2003-07-03


obragile iz gauzatzailea, errealizatzailea.

Prefetak [...] ezagutu du IKASen lanaren kalitatea eta, Errepublikak Hezkuntza nazionalari doazkion ikasleen beharrak bere gain har zitzakeela oroitaraziz, IKAS ikasmaterialgintzako obragile izanen zela zioen.  Herria   2001-07-05

Hiru ardatz horietan 52 neurri hartu ditugu, obragintza, obragilea eta aurrekontua zehaztuz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Hitzarmen Berezia berritu behar den unean, eztabaidak daude, Ikas-i obragile funtzioa aitortuko dioten jakiteko.  Berria - Harian   2006-01-15

· Orain burdinagak sartuko dituzte eta urte batez jabeak beha egon beharko dira obragilearen oniritzia lortu arte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02


obragintza iz gauzatzea.

IKASek pundu zenbaitetan urrats bat egin du, obragintza publikoaren ikasmaterialgintzako batzordearen partaide izaitearen truk, bere egitura, jakitatea eta gorago aipatu agintari guziak bere argitalpen batzordearen biltzen dituela.  Herria   2001-11-08

Obragintza Publikoaren esku ziren Antolakuntza Eskemako hainbat neurri gauzatu gabe gelditu direla erantsi zuen, hala nola irakaskuntzaren hedapen plangintza, seinaleak, euskara irrati-telebista publikoetan erabiltzea eta euskararen presentzia zerbitzu publikoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ikas Pedagogia Zerbitzuak eta Obragintza Publikoak hitzarmena izenpetu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obragintza publikoak (9); obragintza publikoaren (6)


obralari iz

Ipar Euskal Herriko garapen kontseiluak Ikas-i obralari funtzioa aitortzen zion.  Berria - Harian   2006-01-15

«Oskola sortua dago baina orain Estatuari dagokio sorrera ofiziala egitea eta oskol hori helburuz, epez eta diruz hornitzea», azaldu dio Jean Claude Iriart Hautetsien Kontseiluko zuzendari eta egitasmoaren obralariak berriari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseiluaren lana da obralarien laguntzea proiektu horien gauzatzen.  Herria   2001-07-05


obralaritza iz

Obralaritza publikoko talde eragilearen bildumak (2001 az geroztik).  Herria   2004-07-01

Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak, Hautetsien kontseiluak eta Herriarteko euskal sindikatak osatzen duten Obralaritza publikoak berriki erabaki dute Erakunde publiko bat muntatzea euskararen aldeko politika eramaiteko.  Herria   2003-06-05


obramendu1 1 iz giza kaka; kaka egitea.

Komunetako obramenduen zanga-ondoan dago gela itsua, makurtuta ibili behar izaten da bertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

Komunerako baimena eskatu nion erizainari, eta obramendurako posturan eseri nintzen, gorputza guztiz konkorturik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Goiz batez, obramenduetarako premiatu zelarik, erizain bati deitu zion komunera eraman zezan, eta erizainak, ohi bezala, komunaren gainean jarri zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

2 irud/hed

Horretaz ohartu orduko, mando-obramenduen kiratsa hartzen hasi naiz burusiari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

3 obramendua(k) egin

Kartzeleroa zetorrela sumatzen zuenetan hasten ei zen gainera, ateari atzea emanez kokoriko jarrita, bere obramendua egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Egunen batean arabiarrek beren obramenduak etxe inguruan bertan ez egiten ikasten baldin badute, egin dezagun kontu, une horretatik aurrera, hogei urteren buruan, bikoiztu eginen dela arabiar populazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.


obramendu2 1 iz lana, obra.

Zure istorioa erabat sinesgaitza da eta badakizu: errebolberra garbitzen ari zinela Gorky zure gelara sartu, zu ikaratu eta ustekabean errebolberra disparatu eta izpiritu santuaren obramenduz bere bihotzean asmatu zenuela sinestea nahi duzu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.


obrarazi, obraraz, obrarazten du ad gauzarazi, gauzatu.

Flouret deritzan baten ideia Jack Lang-ek obrarazi zuen.  Herria   2001-06-28

Helburutzat dutelarik oinarrizko bost eskakizun hauen obraraztea: [...].  Herria   2004-10-28


obratu, obra(tu), obratzen 1 du ad egin, gauzatu.

Hark egiten zituenak oro, nik ere, ene moldean, obratu nahi nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Obratu behar ziren lanen aurre-planoa ere egina zeukan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Ekintza on bat bederen obra dezagun...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Etxe berria hasten delarik lan asko bada obratzeko, eta hobe beraz, lagunak eta etxekoak etortzen badira eskukaldi baten ematera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Nik Jainkoari eskatu desgrazia, Jainkoak berak obratu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 362. orr.

Ez al dakizu hilketa latza obratu zela Harrondon?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Hala obratzen da, zizelkariak harrian nola, milioika lagunen pentsaera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 137. orr.

Orain ikusteko zegoen zer egingo edo eginaraziko zuen, zer mirakulu obratuko zuen hurrondo-makila harekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 146. orr.

Orduan miraria obratu zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

San Antoniok obratu zuela predikua entzuten ari zirenen gainera ez zedila eror euririk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.

Gertakari handi bat obratu baitzen bordan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Batasunak [...] hasieratik bultzatu zuen ideia obratu da: herrietako plataformena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Urte oso batez lan handia egin ondoan, ELBren xedea obratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

2 obra bihurtu, praktikan jarri.

Nik gaztaroan ikasi eta obratu dudan fede berbera bizi dute egunero.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Elkartasuna, hitz ederra, ederragoa obratzen delarik.  Herria   2005-01-06

Erraten ahal da Errepublikak ez zuela deus obratu bere arauen, eskola publikoa barne, onarrarazteko: zenbat min ez zuten sortu eskolan euskaraz hitz egiteagatik pairatu gaztiguek?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Pentsu dut konprenitzen duzula hartu erabaki horiek berehala obratu behar direla.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Hiru botere badira demokrazian, Montesquieu-k erakutsi zuen bezala: Lege Biltzarreak bozkatzen ditu legeak, agintariek obratzen dituzte, epaileek kondenatzen legez kanpo daudenak.  Herria   2004-02-12

Ez da aski nahi izatea zerbait obratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Sarkozyren bisitatik hona ez dela deus obratu eta De Villepinen bisitatik deus gutxi espero dutela salatu zuten Batera-ko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Bereziki ministro eta predikariak ohartarazten eta bultzatzen zituen apaltasun-egintzak obratzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Plan hau obratuko litzateke Israelgo Armadak 330 kilometro karratuko lurralde honen zati handienetik alde egin eta gero, Ariel Sharon lehen ministroak berriki iragarritako asmoa gauzatzean.  Berria - Mundua   2004-03-10

Euskal Herri ko departamenduaren obratzea hemengo jendearen beharreri hurbilagotik jarraitzeko.  Herria   2004-03-11

3 kaka egin.

Ohean lotu, eta hor edukiko naitek egunetan eta egunetan, obratzeko ere askatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Kloroformo-usaina; ohean obratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala; gau amaiezinetan korridorean sentitzen diren jaberik gabeko pauso-hots etengabeen anonimotasuna; gazur-tanten neke etenik gabea; bakardadea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Uzta oparoa, dudarik gabe, munduko behi guztiek obratutakoa eta nire izerdia nahastuz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miraria obratu zen (3)


obratxo iz obra txikia.

Menéndez Pelayo-k Espainiak eman omen duen pentsalari eta obra eta obratxo pila zerrendatzen du, inork ezagutzen ez dituenak ia denak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

175 oharrean aipatu dudan obratxoa idatzi nuenean, asko falta zen Brasiletiko emariak gaur adinakoak izan zitezen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 356. orr.

Orain, bat-batean, berari ere obratxo bat egiteko eskatu dio.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 119. orr.


obratzaile 1 iz obratzen duena, gauzatzailea. ik egile.

Frederique Martin dugu gida-liburu horren obratzailea.  Herria   2004-03-25

Indar guziez izan gaitezen bakearen obratzaile.  Herria   2002-10-24

Zuzenbidean sinesten duen ongile gaitz bat behar da, edo okerbidean sinesten duen gaizkile on bat: biak orobatsu dira, biak dira merezitako ordain justiziazko baten obratzaile.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.

Aurpegi ezezagunak, elkartasun eta urriki obratzaile direnak, goi-izpirituaren lekuko.  Herria   2003-02-06

Horrek argi frogatzen du Hitzarmen Bereziak hautatu ziren xedeak eta obratzaileak egokiak zirela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

2 kaka egiten duena.

Plazaren erdian, veneziarrek il cagalibri (liburu obratzailea) deitzen dioten Nicolò Tomasseo politikari eta idazlearen eskultura.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 68. orr.


obratze iz gauzatzea.

Horrela filosofikoki orientaturiko obratze batekin topo egiten dugu; baina, halaber, egia da obratze horrek berekin erakutsirik ageri den eta absentziaren era gabeziazkoaren formapean agertzen denaren esplizitazioa eskatzen duela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Orain, gogoetatze eta obratze garaia helduko da ere gazteen artean.  Herria   2004-11-04

Izaki horiek, beti idazleen hurbiltasun eta adiskidetasuna dela-eta nabarmendu baitira, erruz edo eskas apaintzen dituzte lumaren pean mamitzen ari diren eskuizkribuak, beren obratze ohituren arabera, eta obraren zentzua argitzen nolabaiteko interpretazio goitarrago eta idazlearen borondatearekiko loturarik gabeko batez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.


obrerismo iz langileen eskubideen aldeko higikundea.

Fabrika batean egon nintzen lanean, txandaka, katean... obrerismoa pil-pilean zegoen eta horrek biziki arduratzen ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.


obrero 1 iz fabrika-langilea; langilea.

Ikus nezakeen obreroen begi beltzen eta jendarmearen begi urdinen artean niretzat aurreikusten zuten umezurztegiaren argazkia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

Hurrengoan, heriotza bat, alde batekoa, bestekoa, edo pasaeran gertatutako edonorena -obrero arrunt batena, kasu, edo galiziar kale-garbitzailearena: Bilboko La Merced zubiaren ondoan hau, Tolosa ondoan hura-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Hiri honetan denak presaka dabiltza, obreroak, dendariak, senatariak, ikasleak, kazeta saltzaileak, langabeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 423. orr.

• 2 izond langileena, langileei dagokiena. ik langile 4.

Kristautasun behartua, Aranaren nazionalismo bizkaitarra, sozialismoaren borroka obreroak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Laster are gehiago aldaraziko dute, mugimendu obreroak, 1848ko iraultzak, naturalismoak eta, batez ere, alde batetik Michelet-en Le Peupleren mitologia eta politika populistak (Napoleon III, etab.), bestetik zientzietako positibismoa, labur, XIX. mendearen martxa guztiak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 34. orr.


obseditu, obsedi, obseditzen da/du ad obsesionatu.

Trantsizioaren mitologia guztia "bi Espainien" gaindipenak obseditua egon da eta halaxe segitzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.


obserbantzia iz betetzea, gordetzea, begiratzea.

Bere aurrekoek lorturiko bakean gobernatu zuen probintzia, diziplinaz eta zorroztasunez, heldutasun handiz eta Erregelaren obserbantzia bultzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.


obserbatu (orobat otserbatu), obserba, obserbatzen du ad behatu.

Hargatik deitzen zioten ere sehiek, beren arteko solasetan, urtxintxa- edo hegazti-habiak edo oihaneko bertze mila animalia bertatik bertara obserbatu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Ikasteak, pentsamenduz oldartzeak, munduaren galdezkatzeak, izpirituaren zabaltzeak eta bazterren otserbatzeak sufrikario guztien arintzaile egingo zaitu, biktima plantatik aldenduz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 142. orr.


obserbatzaile (orobat otserbatzaile) izond/iz so-egilea, behatzailea.

Mutikoa obserbatzaile da, gerra-berriemaile ere bai.  Berria - Kultura   2004-05-18

Egunkarietan, otserbatzaileek beren aburua ematen dute nasaiki, orrialdeak betez eta irakurlegoaren euskal sentimentu sakonak inarrosten saiatuz.  Berria - Kultura   2004-03-02


obserbazino ik obserbazio.

obserbazio (orobat obserbazino g.er. eta obserbazione g.er.) iz behatzea.

Obserbazio pare bat egin ditut aste hauetan: jeiki berritan eta eztarriko giharrak erdi lo daudenean hobeto hitz egiten dela ingelesez, eta baita katarroa duzunean ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

2 oharpena.

Gogoetak eta obserbazioak, jarrera honen lanketak, eragozten dute: benetako atsegina horixe da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Bizi gaitezen lehendabizi -idatzi zuen Robert Walserrek Jakob von Gunten eleberrian-, obserbazioak berez etorriko dira eta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Krisiaro honen lekukotza inpresionagarri askoa, Diltheyk ematen digu halaber, XIX. mendearen hondarrean, are obserbazio interesante bat eginez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

Imanolek jarraian, Rufino eta bera lakoai buruz, obserbazino jakingarri hau egiten dau: [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.

Bidenabar, atrebentzia hartuko dut obserbazio filosofiko bat egiteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.


obserbazione ik obserbazio.

obsesibo 1 izond obsesioarena, obsesioari dagokiona.

Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Musika burrunbatsu eta obsesiboa izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Chopin-i dedikatuko zion arratsaldea, urteak zirauen omenaldi pribatu eta obsesiboan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

Inoiz, pentsamendu obsesiboaren eta larriduraren bidez agertzen da Touretteren sindromea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Lan egiteko modu obsesiboa eta tentsioz beterikoa- Freudek ere plazera bilatzearen gainetik ipini zuen errepikatzeko konpultsio obsesiboa.  Berria - Kultura   2004-02-11

Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Ez diot sekula galdetu Sedanori zertan datzan errudun konplexua, baina ziur naiz nire neurosi obsesiboari egotziko liokeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Erlijioa gizateriaren neurosi obsesiboa da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Oroitzapen triste hauek dira behin eta berriro burura etortzen zaizkidanak, obsesiboak dira.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Dislexiari, arreta-faltaren nahasmenduari, nahasmendu obsesibo-konpultsiboei, edo Touretteren sindromeari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Joera horiek obsesibo konpultsiboak dira, eta neurotikoa barne gatazkatik babestea omen dute helburua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

3 (pertsonez mintzatuz)

Agian jeloskor zegok; ez al haiz gogoratzen oso jeloskorra eta obsesiboa zela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.

Baina obsesibo samarra bihurtu zen handik gutxira: Maddiren etorkizunarekin itsutu zen, edo, hobeto esanda, etorkizun hori ezagutzeko ezintasunarekin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.

Ikerlari obsesibo baten antzera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Obsesiboak bestearekin elkartzeko unean porrot egiten du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.

Pasqualek aukeratu duen Hamlet pertsonaia gizaki obsesiboa da.  Berria - Kultura   2006-02-02

Harvey Keitelek polizia ernegatu, urduri, bizi eta obsesiboa antzezten du, atxilotzen dituen trafikatzaileen drogak konfiskatzeaz gain prostitutekin ibili eta kirol apustuetan diru pila galtzen duena.  Berria - Harian   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neurosi obsesiboa (3)


obsesiboki adlag era obsesiboan.

Batzuetan Artearen izaeraz pentsatzen jartzen naiz obsesiboki.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Ume bat ikusi nuen zabuan obsesiboki dilindan, ahalik eta gorena igoz, zabuak eman ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Arreta eta interesaren isuria eteten zen bakoitzean, berehala nabarmentzen ziren Bennetten tik eta errepikapenak: bibotea eta betaurrekoak obsesiboki ukitzea, bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Irudipena nuen laboratorio obsesiboki ordenatu hura etengabeko beste suitzar jardun ezkutu eta isilpeko baterako baliatzen ote zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Haren pausoen atzetik jarraika bezala dabil, obsesiboki.  Berria - Kultura   2006-02-07


obsesibotasun iz obsesiboa denaren nolakotasuna.

Estereotipozaletasun eta obsesibotasun larria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


obsesio (orobat obsesione g.er.) 1 iz borondatearen kontra nagusitzen den burutapena, gogotik kendu ezin dena.

Amerikarrek badute obsesio hori, milioi bat dolarren kontuarena. betiko atsekabe hori beste edozein gogoeta edo sentimenduri lekurik uzten ez zion obsesioa zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Nobela guztien oinarrian obsesio bat dago, eta obsesio hori da muturreko egoera batean izakiak nola erreakzionatzen duen aztertzea eta kontatzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 204. orr.

Ulises bere irlara itzultzen da urte asko pasata, irlara bueltatzea da bere obsesioa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Asmoa (obsesioa) luze eta ongi bizitzea baita, aldez edo moldezko paradisua hauxe omen dugulako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Masturbazioa, horixe izan da apaiz, fraide eta mediku jainkojaleen obsesioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Jules Renard idazleak, berriz, estiloa zuen obsesio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.

Irakasle eta ikertzaile andana bat komisario bat buru dutela, ez dute nire arrastoak aurkitzea beste obsesiorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 142. orr.

Bi obsesio ditu: musika klasikoa, eta 36ko gerran ikusitako izugarrikeriak.  Berria - Kultura   2004-04-02

Prozac bedeinkazio bat izan da obsesio eta amorrazioentzat, nahiz eta ez duen eraginik tiken kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Mutikoaren gaixotasunaren obsesioa uxatzeko, inoiz ez bezala hasi zen ikasten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Oinazea ez du oinazeak sendatzen, ezta gorrotoak edo obsesioek ere.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 136. orr.

Gizona ere ohartua izango da honezkero, obsesio baten antzera dabilkiola ideia hori buruan bueltaka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 77. orr.

Pixkanaka, ahuldu zen nire obsesio hura; edo, agian, barruragotu egin zitzaidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.

Handik aurrera, obsesio bihurtu zitzaion Fructuosori "santujale" infiltratuak bazter guztietan bilatzea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik: emakume haren alboan egindako denborak beste kalitate bat zeukan eta [...] alferrikako egiten zituen beste guztiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Obsesioak jota bizi zara zu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.

Borobilen eta zuloen obsesioak jota bizi ginen ordurako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.

2 (izenondoekin)

Nik neure maniak ditut: kartoizko kaxekiko obsesio gaixobera, goizeko hiruretan autoa hartu eta arrantzara joatea, horrelako gauzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

George Steer haren obsesio nagusia hegazkinak ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 119. orr.

Gehien-gehienentzat sexua kezka-iturria da, ia denek dute obsesio sexual handiren bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Bere obsesio eta fantasia sexual guztiak 625 lerroko pantailaren bidez gauzatzen zituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Denok nahi genuen haxixak jotzea, obsesio bakarra zen ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hortik letorke zorioneko, eta premiazko, obsesio punttua.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

· Vanunuren inguruko segurtasun obsesio batengatik atxilotu dute Hounam, beste inolako arrazoirik egon gabe.  Berria - Mundua   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obsesio bakar (3); obsesio bakarra (6); obsesio bat zen (3); obsesio bihurtu (7); obsesio bihurtzen (3); obsesio bilakatu (3); obsesio nagusia (4); obsesio txiki (3)

rossetti ren obsesioa (4); rossettiren obsesioa (4)

obsesioak jota (3)


obsesiodun izond obsesioak dituena.

Erotutako pertsona baten tonua islatzen du liburuak, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahiko lukeen batena.  Berria - Kultura   2006-04-26


obsesiokide izond obsesio bera duena.

Harreman guztiak laxotu egin zaizkio, obsesioaren eraginez; Ruth emaztearekin duenaz gainerako guztiak laxotu dira, eta hari ere biak obsesiokide direlako eutsi dio hein handi batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.


obsesionatu, obsesiona, obsesionatzen 1 da ad obsesioa izan.

Berez, eskuratu berri dudan nobela galdu nuenean [...] ez nuke esango sobera hunkitu nintzenik; eta obsesionatu ez, behintzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Obsesionatuta zeukaan lanak, eta gero eta urduriago zegoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Iraganeko emakume batekin zegoen obsesionatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Begien bistakoa zen hitz haiek berreskuratzearekin obsesionatu ordez, Victoriari, besterik gabe, "ezin pinta zaitzaket, baina maite zaitut" esan behar niola: egia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 226. orr.

-Teoria batekin obsesionatuta daramat bizitza osoa...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 354. orr.

Bere buruarekin obsesionatua dagoen psikopata bat da Dutroux.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Ni ez naiz betidanik horrelakoa izan, nire obrak [...] nire eginkizun literarioak alegia, ez nauela obsesionatu nahi dut esan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Berrogei urteren muga gainditua nuen, bigarren nerabezaroan sartzea bezala da hori edo okerrago, pitin bat obsesionatzen hasia nengoen bizitzaren gainbeherarekin, eta Monikak adinarekin ahazten lagunduko zidala erabaki nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Gaurkotasunak obsesionatua bizi den mundu hau, ahanzturak obsesionatutako mundua da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Idazle obsesionatua naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 288. orr.

Irakurle obsesionatua naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obsesionatuta zegoen (3)


obsesione ik obsesio.

obsidiana iz sumendi harkaitza, beira-egiturakoa, beltza edo oso kolore ilunekoa, laba-laster hoztean sortua.

Sastakaiari zegokionez gehiago zehazten ahal nuen: nik obsidianazko ganibet beltza imajinatzen nuen, lehengo azteken klasera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.


obskurantismo (orobat oskurantismo) 1 iz kultura gizartean zabaltzearen aurkako jokaera.

Razionalismo argi modernoa nola oskurantismo iluna bihurtzen den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Inkisizioaren oskurantismo zapaltzailea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Erdi Aroa obskurantismoari lotuta deskribatzen da sarri, herritarrek orain dituzten eskubideekin konparatuta.  Berria - Harian   2005-09-17

2 arazoak-eta ez argitzeko joera.

Vatikanoaren obskurantismoa eta Aita Santuaren inguruko intrigak.  Berria - Kultura   2006-01-17

Halaber, indusketetan agertzen den ondarearekin dagoen «obskuntarismoa» salatu dute.  Berria - Kultura   2006-01-26


obsoleto iz zaharkitua.

Museoetako bilduma klasikoak obsoleto dira, zaharkituak dira dagoeneko, museifikatuak eta disekatuak daude, eta horien ordez hobe duzue lore bati, txakur bati, fetixe bati gogor eustea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Artea obsoleto bihurtu da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Maitemintzen al dira oraindik gazteak, ala, mekanismo hori dagoeneko obsoleto bihurtu ote da, alferreko, atzeratua, lurrunezko lokomozioaren moduan?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.


obstetrizia iz medikuntzaren adarra, haurdunaldiaz, erditzeaz eta erditze-ondokoaz aritzen dena.

1904ko neguan izan nintzen haren ikasle (badakizu bi urte eman nituela Parisen obstetrizia ikasten).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Ikerketa Londresen lanean ari diren hainbat adituk egin dute, Elizabeth Garrett Anderson erietxeko eta Londresko Obstetrizia ospitaleko 18 ume jaio berri aztertuta.  Berria - Gaiak   2006-04-06


obszenitate iz obszenoa denaren nolakotasuna.

Jakin beharko genuen alta, papoa bortizki ukabilkadaz astinduz, komunio egunean, apezaren eresiei ihardesten geniela, orain huts honen obszenitatea iragartzen zitzaigula.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.


obszeno izond lizuna, lohia, lotsa gutxikoa.

Izaki androgino txiki eta obszeno bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.

Sudurrak inoiz ez direla sinpatikoak izaten, baizik eta, izatekotan, absurdoak, are obszenoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Horien gazte-modukeria obszenoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Orduantxe bertan, duintasuna eta ahalkearen azken harresiak gaindituz, gosea ageri zen hirian bere adierazpenik obszenoenean, obszenoagoa baita janaririk ezean gorputz bat nola iraungitzen den ikustea gorputz horren beraren jokamolde intimoak erakustea baino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.


obturadore iz argazki kameretan, objektibora sartzen den argi kopurua kontrolatzen duen gailua.

Obturadoreak iluntasun osoan mantentzen du normalean kameraren barrua, baina, malguki bati eraginez gero, ireki egiten da kamera segundo zatiki batez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Filmera heltzen den argi kantitatea obturadore baten bidez kontrola daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Goantea oso lodia denez gero ezin izango duzu obturadorea sakatu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Batzuetan, fotozelularen korrontea [...] erabiltzen da objektiboaren irekiera eta obturadorearen kontrola doitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Obturadorea egokitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.

Diafragma eta obturadorea konbinatuz, ordea, argi-intentsitateen eskalaren esparru zabalagoan lortuko ditu argazkilariak emaitza asebetegarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.


obulazio iz obulutegian obulu bat askatzea, uteroan ernaldua izan ahal dadin.

Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da (obulu bat ateratzen da bi obarioetako batetik).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.

Obulaziorik ez badago, ez dago obulurik, eta obulurik ez badago, ez dago haurdunaldirik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Horregatik esaten da pilula anobulatorioa dela; obulazioa galarazten duelako, hain zuzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Emakumeak egingo du gero tratamendua, obulazioa estimulatzeko.  Berria - Harian   2005-07-16

Menopausiak emakumearen obulaziorako gaitasuna murrizten du.  Berria - Gaiak   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obulazioa galarazten (5)


obulo ik obulu.

obulu (orobat obulo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian obulu agertzen da) 1 iz sexu zelula emea, heldua, ernaldua izateko gai dena.

Animalia gorenetan, eta orobat gizakietan, sorkuntzaren unetik dago bizirik organismo berria, hau da, obulua eta esperma batzen direnetik, eta, handitu ahala, gero eta funtzio konplexuagoak hartzen ditu bere gain.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Espermatozoide nekaezinak tronpetara iritsiko dira, baina han ez dute obulurik aurkituko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Hilero-hilero umetokiko paretetan odola pilatuz joaten da, obulua ernalduz gero umetokia haurdunaldirako prestatuta egon dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 100. orr.

Hasteko emakumearen obarioak estimulatu behar dira, obuluak sortzeko; gero obuluak erauzi eta ernaldu, enbrioiak sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Obulua eta espermatozoidea elkarturik sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin-fin bat sortzen zaio obulu ernalduari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Obulua ernaldu ez denez, estrogeno eta progesterona hormonen kopurua jaitsi egiten da, umetokiko paretak [...] ezin dio eutsi eta odola kanporatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Paduretako lokaztiak, espermatozoidez eta obuluz beteta egoten dira ekainean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Samu-eme helduek hainbat landareren obulu ernaldu berrietan -landarearen hazi bihurtuko diren ale berdeetan- jartzen dituzte euren arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Zelularen nukleoan gordetzen den material genetikoa hartu eta obulu bati txertatzen diote.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Erabilitako zenbait obulu ikerketa-taldeko zenbait emakumerenak izan zitezkeela.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Bi obuluren geneak nahastu zituzten horretarako, eta espermarik erabili gabe sortu ziren enbrioiak.  Berria - Gaiak   2004-12-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbait obulu-emaile ordaindu egin zituztela plazaratu zen.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Ordu arteko nagusia, berriz, eme bihurtzen da: barrabilak txikiago egiten zaizkio, eta, faloa kanpokoaz barrura bildurik, obulo-habia bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Emakumeak obulu kopuru jakin batekin jaiotzen ziren ustea zalantzan jarri dute AEBetako adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Lege berriak enbrioi, obulu eta hazi emaileen erregistro bat sortzea aurreikusi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ernaldu bako emakume obuluak izan ziren enbrioi horien abiaburua.  Berria - Gaiak   2004-12-18

Untxi obuluak erabiliz zelula amak lortu zituen ja 2003an Txinako Huizhen Sheng zientzialariak.  Berria - Gaiak   2006-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume obuluak (3)


obulutegi iz emakumearen sexu guruina, obuluak eta sexu hormonak sortzen direna. ik obario.

Han agertu ziren txalburu buztanluzeak, barrabiletik zakilerainoko tutuak, obulutegiak eta umontzia, Falopioren tronpa eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Emearen obulutegia amaierako ataletan egoten da eta, esan bezala, arrak bere matxarda erabiltzen du emeari gorputza okerrarazteko eta obulutegia arraren gonaden parera eraman dezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

Obulutegiko ehunen bost lagin hartu zizkioten guztira.  Berria - Gaiak   2004-09-25

Lehen frogak medikoak egin ahala obulutegietako minbizia zuela iragarri zioten.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Obulutegiko minbizia diagnostikatu zioten emakume horri orain urte batzuk.  Berria - Gaiak   2004-06-30


obus 1 iz artilleria-pieza, kanoiaren eta morteroaren artekoa.

Choderlos de Laclosek (1741-1803), obusa asmatzeaz gainera [...] Harreman arriskutsuak espantigarria izkiriatu ere zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

2 pieza horrek botatzen duen jaurtigaia.

Tiro-hotsak hasi dira gudu-lerro osoan zehar, metrailadoreak eta fusilak tiroka, obusak eta bonbak jaurtika, eta ni ere tiroka ari naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

Gure artilleriak obus bat edo bi jaurtitzen ditu airera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Hirurok ere elkarri itsatsita gaude, nork bere burua bestearenean hondoratuta, obusak gure gainetik erortzen dihardutelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Kriminal haiek ez ziren 55 mm.ko obusak lehertzen ziren lezoietan inoiz egon.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Obus baten ziztua entzun zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Bost segundo geroago, obusak eztanda egin zuen kanpo aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrengo, obus-hotsak hasi dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Obus-zulo batean irristatu gara eta hantxe ezkutatuta egon gara puska batean, badaezpada ere, aditu gaituzten egiaztatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Gizaseme haietariko asko, gaur egun badakigu, obus-xokak jota geratu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.

Obus puska batek aurpegia desegin dion eta horrenbestez bizitza osorako emakume bati zirrara eragiteari uko egin dion lagun horri.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.

Erresistentziako kideek mortero eta obus andana jaurti zituzten basearen kontra.  Berria - Mundua   2004-12-22

Base militarraren kontrako erasoa «misil, obus edo mortero» lehergailuak zartaraziz eragin ahal izan zituztela adierazi zuen Pentagonoak.  Berria - Mundua   2004-12-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Langileen etxebizitzetatik hurbil dagoen AEBetako base militar baten aurka jaurtitako mortero obusak izan dira.  Berria - Mundua   2004-11-02

Argi balen eta kalibre txikiko argi obusen lorratzak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

obus jaurti (3)

obusen ondorioz (3)


obustzar iz adkor obus handia.

Etxerakoan, orga gidatuz zetorrean bidean barna, eta hara non obus batek harrapatu zian, botxeen obustzar batek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.


occitaniar ik okzitaniar.

oda 1 iz Grezia klasikoan eta, musikaren laguntzaz kantatzen edo esaten zen olerki lirikoa.

Orain dela 2.600 urte, Laso Hermionekok sigma letrarik gabe idaztea deliberatu zuen Oda zentauroei obra, eta baita lana burutu ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

Bako Jorace izena (Quintus Horatius Flaccus) Horazio poeta erromatarraren parodia da, haren oda eta epodoetan Bakori buruzko aipamen ugari aurkitzen baita.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

Odak amaitzean hasten da, ordea, ahanztura eta benetako heriotza; hala zioten greziarrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

2 gehienetan ahapaldi edo zati berdinetan zatitzen den olerki lirikoa, eskuarki hats jasokoa.

Eta John Keats-ek, Oda urna greko bati delakoan, goragotik jotzen du: "Ederra egia da, egia ederra da".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.

Carduccik oda bat idatzi zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Pozik idatziko nuke tragedia bat, nahiz soneto bat edo oda bat, baina arauak?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Odak egiten zituen ilargia bonbilla berezi batekin konparatuz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Errezitatu zion ene anaia Mattinek laudoriozko oda bat Villagrandeko dukeari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Egon behar izan du geldi, eta gauza asko bertsozkoak direnak, sonetoak, odak zailak dira hor dagoen eduki guztia emateko.  Berria - Kultura   2006-01-28

Poesiaren eta pintxoen arteko lotura bitxi eta berritzailea, Pablo Nerudaren Lau Oda Elemental oinarri hartuz.  Berria - Kultura   2004-10-08


odaiertz (Euskaltzaindiaren Hiztegian ostertz agertzen da) iz hodeiertza. ik ostertz; zerumuga.

Odaiertzaren marra leunak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Hondar eremu mugagabea gorri zegoen, odaiertza gorri zegoen, badia neurrigabe osoa gorri zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Ez zen ezer entzuten, ez zakurren hotsik eta adarrenik, dena mutu zegoen odaiertz ikusezinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Ostadarrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariak ditu koloreak eta hark bezain desberdinak, baina harexen modura elkarri estu lotuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

2 irud/hed

Tania, berriz, odaiertz berri bat zen, oraindik ezagutu gabeko mundu bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 151. orr.


odaliska iz harem bateko kide den emakumea.

Egun eder batean, sultan horren odaliska izan nahi dutela erabakitzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Nire ustean sultan batek sultanaren emazte begikoenari buruz senti dezakeenaren gisarakoaz, nahiz amodio horrek ez dion eragotziko maiz nahiago izatea odaliska soil bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.

Klasikotzat eta erromantikotzat jo daitekeen Edipus eta Esfingearekin batera, eta aurreko urtetako odalisken eta bainu-hartzaileen bertsio jendetsua den Turkiar bainua.  Berria - Kultura   2006-03-05


odisea 1 iz bidaldi luzea, eragozpenez eta gorabeherez betea.

Funtsean, odiseak ditut begiko, Homerorenetik Anne Marie Garaten Deabruaren Eskuaneraino, Joyce, Musil eta Döblinenak ahantzi gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 296. orr.

2 irud/hed

Ertzaintzak autoa ertz batean utzi zuen eta hor hasi zen aseguruarekin odisea.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Odisea ontologikoa, eleberri beltz baten erritmo bizian idatzia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 16. orr.

Liga amaitu bitartean odisea bati aurre egin beharko dio taldeak, itsaso zabaletik atera eta itsasertzera heltzeko ahaleginean.  Berria - Kirola   2006-01-29

3 (hitz elkartuetan)

Apaiz gazte bat eta moja are gazteago bat, odisea-giroko ihesaldian laguntza handia eman ziotenak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 136. orr.


odoi ik hodei.

odol 1 iz kolore gorriko isurkari lodia, gorputz osoan zain eta arterietan zehar dabilena.

Gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Odolak daraman hirugarren osagai funtsezkoa plaketak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

Erre-oparitarako abereak ere hara eramango dituzue eta, haragi eta odol, oso-osorik erreko Jaunaren zeuen Jainkoaren aldarean.  Elizen arteko biblia   Dt 12,27

Gerlak bazterrak su eta odoletan suntsitzen dituela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 116. orr.

Beraz, bere fededunengan bizi den Jaunaren espiritua da, izan, Jaunaren gorputz eta odol guztiz santuak hartzen dituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Apaizak ardo eta ogia Kristoren odol eta haragi bihurtzen zituen bezala egokituko baitzitzaion hari, lokatz koxkor harekin beste errealitate-maila batera eraman gintzakeen zigarro magikoa gauzatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Adarbakoitzaren odolak bizirik eutsiko dizu, heriotzatik oso hurbil egonda ere, baina prezio beldurgarria ordainduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.

Hilobira hurbiltzeko mailak igotzean, odol asko bota zuen ahotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Hala ere odol gehiago nahi, odol gehiago odolaren gain, errege odolak sendatzen zituelakoan gaitz guztiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala. ik odolberritu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 275. orr.

Hori entzunda, odola irakiten jarri zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Eta odolak zirakidalarik, beste hau xuxurlatu nuen: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Odolak burua hartzen zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Odola sentitzen nuen lokietan punpaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Hil egin zituen, guduan isuritako odola bakealdian mendekatuz; horrela, odolez zikindu zituen nire jantziak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,5

Kristoren gorputz eta odol guztiz santuen ofizio eta ministerioagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Bost bat litro odol besterik ez dauzka gorputzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Urak odol bihurtu ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 16,4

Auguste patiora joan zen lehenbizi, bi pitxer txerri odol ekartzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Zainetako borborrean ito ezin den odol baten jabe gaituk hi eta ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

Aski odol isuri nuen zauritik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Odolaren beroa sentitzen ari nintzen masailean behera, zorabiatzeko puntuan nengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Animalia erreinua bitan banatzen da: odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak) eta odol beroko izakiak (hegaztiak, gizakiak eta gainerako ugaztunak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Odol beroaren kolore gorria gero eta biziagoa zen esku-ahurretik hatz-muturretara doan bidean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

Gutxi inporta zitzaion horregatik gero bere odol gorriak lurra bustitzea.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 50. orr.

Odola, odol gorriaren irudia zetorkion bat-batean doktoreari, urarekin nahasturik, eta segidan Jorge Mingoranceren oihuak, eta builak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.

Banekien iluntasun hura, odol ubelduaren kolorekoa, han urrunean zebilen haizearen abisua zena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 367. orr.

Uso batek adokinetako haren odol beltzari mokoka egiten dion bitartean.  Berria - Kultura   2006-02-11

Arteriok aortatik irteten dira, eta hornibide nagusitik gorputzeko beste organo eta ehunetara desbideratzen dute odol oxigenatu berria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Odol zikina jaurtitzen zuen ahotik, eta hesteak ere bota behar zituela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,6

Ezpain busti goxoen artean, odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Zure amaren odol berekoa da.  Elizen arteko biblia   Lb 18,13

Zure haragi eta odol berekoa da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Hasieran odol lodi, koagulatua ez zen ateratzen irekitako zainetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

3 (izenondoekin, irud/hed)

Odol aratz-aratza zebilen gure zainetan, iragana eta oraina geneuzkan alde, etorkizuna ere gurea izango zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Ni ez bezala, geldi egotera behartu dute: saltokia ixteko agindu dute, ez baitago dendarik edukitzerik odol garbirik izan ezean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Odol garbikoa omen zen emaztea, kristau zaharren habekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.

Handikien eta odol garbiko jende noblearen iritzia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Ahmeten etxe aurrera odol garbiko zaldi arabiar eder bat ailegatu zela ikasi zuten lehenbizikoak bere herrixkako biztanleak izan ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Aztirik gehienak gaur egun odol nahasikoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.

"Odol urdinaren" kontu guztia ez da besterik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Argi ibili; beldurra duzu segurtasun-berme onen: odol gazteak berez diraki, ez du beharrik inoren.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

-Odol gaiztoa egiten ari zaio -esan zuen Saget andereñoak-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Ezpain batzuk eskatu izan ditut betidanik, saminezkoak; isilik eskatu ere, nire auzoa zinez gizon bulartsua baita, eta odol berokoa. ik beherago 11.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 96. orr.

Odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,31

Oraintxe esango diat argi-argi: odol noblea dugula erakutsi diok ikazkin horri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

Ibaiak ziren Europa zaharraren zainetan zehar zebilen odol preziatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

4 (beste izen batekin elkartuz balio plurala adierazten)

Ezin dela inor salbatu, Jaunaren gorputz-odol txit santuak hartzen dituena baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 114. orr.

Napoleonen eta Frantsesen urgulu ezin aseak, eroak, su-odoletan ezarri zuen Europa guzia, XVIII eta XIX. mendeetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Norberaren odol-haragietan hazten baita eta gizentzen, norberaren barrenak bizkarroi baten modura jaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ukraniako lurra are beltzago ageri baitzen, urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza odol-uzta emaile, odol-soro, odol-zelai, odol-hazkurri baitzen aspalditik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Gela sekretuko paretak estaltzen zituzten errezel gorriminek odol kolorea zutela iruditu zitzaion Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.

ik beherago 29.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gaztea zen, potoloa, eta aurpegian odol-kolore nabarmena ageri zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.

Odol-usaina hartzen dut...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

odol-usaina hartzen dut!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

Odol tanta batek belarritik lepora egin zidan, eta bizkarrezurrean behera izerdiarekin batera labainduz igarri nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 375. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Odol-lasterra imajinatu nuen, etxearen hormak miazkatzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

Taberna aurrean gelditu zen odol-arrasto bat izan zen aztarna bakarra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

Haren odol-zipriztinak hormaraino eta zaldietaraino zabaldu ziren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,33

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 364. orr.

Burua, bekoki aldean, odol orbainak zituen zapi batez estalia zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Zutitu egiten ginen noizean behin, odol-ibilia zuzpertzearren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Maionesa, pixka bat urtua, krema horizko putzu bat zen, odol errekastoa bi adarretan bereizten zuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Gorpua jiratzean odol putzua ikusi genuen lurrean eta arropetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

Egizu laster, bestela hau guztia odol bainu batean bururatuko da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Libertario zintzoen odol-putzura?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Txahala lepamotz jausten baita, paparretik odol erreka beroa dariola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Bertako eritegian eginen dugu odol ematea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.

Baina odol-galera geratzen zitzaionean, gorputz osoa puzten zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Odol bafada geza zerien okelen eta barrukien pabiloiei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Aditu ahal izan nuenez, erromantzez baitzen izkiriatua, odol garbitasunaren agiria zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Aitak ez zuen jada hitz egiten, zenbait aste lehenago jasan buruko odol erasotik landa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

Baina "mirariak" bazuen bere odol-sari latza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

· Egin behar izan zuen indar handiagatik gau osoan odol botaka aritu zen goiza arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa testuinguru teknikoagotan)

Gaixorik dagoen ehun bateko zelulak atera -odol-zelulak, adibidez- eta, gaitzak jotako genearen ale sano bat txertaturik haietan, atzera injektatzea gaixoari bere zelula tratatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Zuntzez eta zuntz artean harrapaturiko odol-globuluz osaturiko nahasketa bat da ebaki baten gainean eratzen den odolbildua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Lau ordurik behin, odol-probek ezezkoa ematen zuten behin eta berriro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Historia klinikoa (jasaniko gaixotasunak, alergiak, odol mota, tabakismoa eta gainerako aurrekinak, ea.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala, proteina-edukirik gabea baina odol-plasmak baino substantzia bat edo bi gehiago dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Kontranalisiaren zain dagoela, odol transfusio bitartez egindako lehen positiboa leporatu diote.  Berria - Kirola   2004-09-22

Antolatu diren 17 odol-biltzetan, 1024 odol-ateratze egin dira, bana bertze 60 bat emailerekin aldi bakotx.  Herria   2003-02-20

Ezkerreko bentrikulutik aortara irteten den odol-zurrusta ez da oso urrun joaten hasieran.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Premia izanez gero, hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du gainaldera, izerdia lurruntzean larruazaletik galtzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

[Osteonak] barne-hutsak dira, eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Adio egitura hexagonalari: lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera, glukosa hori odol-ibiliak giharre-zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Muskuluek zilegi dute birikek eta odol-zirkulazioak banatu dezaketen baino bizkorrago xahutzea oxigenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Oraindik aleman odol garbi batek bezala pentsa-tzen eta jokatzen nuen!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Gaua itsastarren irudian odol-gaizto eta jostalaria zen arren, betiko izatea eskatu zuen Irisarrik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Txori odol-gorria hostotzan desagertu ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Ilargi bete odol-gorriarena zen distira, bizi-bizi argitzen baitzuen oraingoan lehen ia antzematen ez zen urraduratik, hasieran esan dudanez, sigi-saga eginez, teilaturik oinarriraino zabaltzen zen hartatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Mutiko odol-bizi bat hurbiltzen zen lasterka, eta musu ematen zien guztiei, kontuan hartu gabe gonbidatuari pozgarri edo gogaikarri zitzaion hori. ik odolbizi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Izan leitekez azeriak edo iratxo odol-xurgatzailea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Arte-munduaren aurkako eta mundu hartan zebilen odol-zurgatzaile eta urdanga diru-gose guztien aurkako erdeinuz gainezka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketaren bigarren osagaia aditz bat delarik)

Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol-egarrituen sinpatia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

Odola berotu zitzaidan bat-batean, eta halaxe egin nuen, odol txarturik, auskalo zenbat denbora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Aspalditik ari zitzaizkien taldekideei Suitzako Ginebratik deika, han jotzeko eta, Suitzan bakean bizi baziren ere, Europa osoa odol gorritzen ari zen gerraren kariaz, ezezkoa eman zuten beti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun hotz batean, arteria-odola 36,5 ºC inguruko tenperaturan iristen da besaurrera, ukondo aldera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Itzulerako zain-odolak, berriz, nahiko tenperatura baxuan doalarik, bero gehiago xurgatuko luke gorputzaren erdigune berora heltzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Industriaurreko enpresa-askatasuna [...] izan zen haien ekimenak sortarazitako sistema berriaren inspirazio eta bizi-odola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Zer eta errege odola nire zainetan!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

Ogi-irin garbi bikaina eman zizkion janari eta ardoa, mahats-odola, edari.  Elizen arteko biblia   Dt 32,14

Herensuge-odolaren hamabi erabilerak aurkitzeagatik eta bere lankide Nicolas Flamelekin alkimiaz egindako lanarengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.

Guillemette, zoriontsuena, hestebetegin, txerri-odol freskoz igurtzi baliote bezala distiratzen zuèn aurpegitxo gorrimin baten jabe izaki.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

10 odoletan adlag

Eskuak odoletan zituen atxilotzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Burua odoletan zuen, eta kordea galdurik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Ezin zion begirik kendu artean ere odoletan zen belarri hari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.

Artilleroetako batek odoletan zeukan ezkerreko besoa; kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Bazirudien ezpainak handituta edo belarriren bat odoletan amaitu behar nuela beti.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Gaur goizean mukiak kentzean odoletan hasi zara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.

Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Ikusi du odoletan ezagun batek, eta etxera abisua, Sakabiako Faustino hil dela.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 22. orr.

Bideo pornoetan-eta askotan ikusi ditugu horrelakoak: gero eta zera handiagoak sartzen, gero eta barrurago, azkenean dena lehertu eta odoletan gelditu arte...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 221. orr.

Zure ondotik pasatzean, odoletan ikusi zintudan mugitzen eta, odoletan etzanik zeundela, esan nizun: "Bizi! Bizi zaitez!".  Elizen arteko biblia   Ez 16,6

Hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Eta txikitu egin du, xehatu, odoletan blaitu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 279. orr.

Sudurra odoletan, artalariak eta medikuak, sorbaldatik atxikiz, ahal bezala, kanpora eraman zuten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Leihatila biribileko kristal puska guztiak erauzten saiatu da, eskuak odoletan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

11 odol-bero ik odolbero.
12 odol-emaile

Odola isuraldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Horregatik itxaron behar izan dute, ez baitzuten hasi nahi, odol-emailea iritsi arte.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 144. orr.

Homologoa odol ezaugarri bereko odol-emaile baten transfusioak eragingo luke.  Berria - Kirola   2004-09-22

Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak odol gabeziari aurre egiteko kanpaina hasi du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

· Odol emaileak gara... /... herria euskalduntzeko... /... gerturik daukagu odola... /... edonori emateko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 200. orr.

13 odol fluxu

Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Odol-fluxu arazoak ekiditeko gomendioak.  Berria - Kirola   2004-09-30

Hatz zuriaren gaitza oinarri hartuta eskuko odol-fluxuarekin zerikusia duten gaitzak azaldu zituen.  Berria - Kirola   2004-09-30

14 odol gaizto ik odolgaizto.
15 odol galtze (orobat odolgaltze g.er.)

Medikuen laguntza derrigorrezkoa izanen da sor daitezkeen eragozpen erantsiak ekiditeko, hala nola odol galtze handiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Odola gatzatu egiten du laser berdeak, eta, ondorioz, ez da odol galtzerik izaten prostatan.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Zorionez, zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak, eta badu bere burua zigilatzeko mekanismo konplikatu baina eraginkor bat, odol-galtzea eragiten duten istripu larrienei ez beste guztiei aurre egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

· irud/hed Odolgaltze horri arrasta bat eman nahian, Mutiloako auzapeza, Iñaki Ugalde, etxebizitzaren politika berri bati lotu da, bereziki etxebizitza merke batzu idekiz eta eraikiz, tokiko gazteria han berean egon dadin eta kanpoko jendea ere Mutiloara joan dadin.  Herria   2004-02-26

16 odol-garbi (orobat odolgarbi) izond

Oraindik ez nintzen judu, oraindik ez nintzen nire benetako egoeraz jabetzen, oraindik aleman odol garbi batek bezala pentsa-tzen eta jokatzen nuen!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Benetako jockeyak ziren informazio ehizaren steeple-chase honetan; hesien gainetik jauzi egiten zuten, ibaiak zeharkatzen, oztopoak gainditzen, zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Viena osoa dantzatzen zen elurpean, eta goizetan Henrik zalditegi zaharrera joaten zen, zaldizko espainiarren eta zaldi lipizzar odolgarbien ariketak begiestera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Barrura sartutakoan, askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Portatzen diren moduagatik, inork ez luke pentsatuko Weasleytarrak odolgarbiak direnik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 187. orr.

17 odol garbitasun

Kristau zaharren muina, odol garbitasunaren obsesioa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 110. orr.

Odol garbitasunaren agiria zen, Muno Lopez de Isasi batena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Armada honetan mediku jarduteko odol garbitasunaren froga behar delako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 250. orr.

18 odol-gose (orobat odolgose) izond/iz

Terride izeneko jeneral odol-gosea, armada baten buru, Biarnon sartu berria zen gure erreginaren lurrak Frantziako erregerendako bereganatzeko asmoz. Lurralde arriskutsua hauxe, laino guztien topaleku baita, marinelak engainatu eta gero larrutu egiten dituzten jende anker odol-goseen bizitoki.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.

Requessens y Zuñiga gizon malapartatu eta odol-gose hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Urak turkiar piratez josita baitzeuden, eta haiek krudelak ziren, odol-goseak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Errege krudel eta odol-gose baten eraso gogorretatik babestearren, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

Beste gauza batzuetan nabarmendu behar genuela, ez inor baino odol-goseago izaten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Haserre ere haserre zegoen, galdararen, zezen bat bezala higitzen zen su gaineko piztiatzar temati haren kontrako amorru odolgose eta neurrigabe batek bere senetik aterarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Nik ez nian inor hil nahi; areago: ez nian gehiago etxerik erre nahi, ez nian lapurretarik egin nahi, ez nian eskuan pistola hotz odol-gosearen hozkirik sentitu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

19 odol hodi (orobat odolhodi g.er.)

Gorputzaren diseinuan, ordea, elkarri loturik egon behar dute pieza guztiak odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Erretinaren ondoan dauden nerbio-zelula, odol-hodi eta beste egitura batzuen itzal iraunkorrak ez dira ikusten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.

Sukarra, anemia, artikulazioetako mina, eta burmuineko odol hodien buxatzea dira gaitzaren zantzurik ohikoenak.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Egun horietan genitaletako odol hodiak kongestionatuta egoten direnez, grina handiagoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Gizakietan, ez dago hezur-zelularik odol-hodi batetik 0,1 mm baino urrunago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 27. orr.

20 odol hotz

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean, eskarmentu handiko kazetari guztiek ohi bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Baina Gérard-ek ez du aski odol hotza, zainak airatzera ez uzteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Halabeharra, odol hotza, adina eta bizinahi irmoa, horra nire amaren ustez Auschwitzen bizirik irautearen arrazoiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.

Mikel Strogoffek odol hotzari eutsi zion, eta, belar handien artean narrastuz, zerbait ikusten eta entzuten saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Buruan sartzen bazaizu, ez zara odol hotzez pentsatzeko gai izango.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

· Izualdia odol hotzeko gizonek dirua irabazteko tenorea da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Hain ematen zuen ausarta, hain kementsua, hain odol hotzekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 61. orr.

21 odol hotzean adlag

Hura izan zen odol hotzean hil nuen aurreneko aldia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.

Armarik ez zuen irakiar bati odol hotzean tiro egin zion soldaduaren irudia.  Berria - Mundua   2004-11-19

Odol hotzean hiltzen zuten, eta akusatutakoei entzun gabe, heriotzara bidaltzen zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Eta, odol hotzean, hamar bat pausoko tartea jarri zuen solaskidearen eta bere artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

-Horixe da esateko duzun guztia? -galdetu zion, odol hotzean-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.

Era guztietako krimenak burutu zituzten, suminez nahiz odol hotzean, krimen eta injustizia haiek ez zietelako Jainkoaren eskua hain agerian erakusten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Odol hotzean tiro bat jo eta gero are odol hotzagoan azken burukoa jo zioten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 71. orr.

22 odol-isuri (orobat odolisuri g.er.) iz ik beherago 23 eta 26.

Torreviejako etxe batean lo zegoela izan zuen odol isuria Imanolek.  Berria - Kultura   2004-06-25

Urtarrilaren 4an garuneko odol isuria izan zuen Sharonek, eta geroztik ez du konortea berreskuratu.  Berria - Mundua   2006-02-12

Nekropsien bidez ikusi zenez, animalia guztiek odol isuriak zituzten barne belarrian.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Batzuek, gainera, odolisuriak zituzten begietan.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Chester andereñoa, agureak ondoan izan zuen erizaina "azken odol-isuria" gertatuz geroztik [...] gai zen bere kabuz hura artatu eta zaintzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Odol-isuria ez zitzaion gelditzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.

Beste era batera geraezinak ziren odol-isuriak agortu egiten zitzaizkion Grigoriren errezo eta sendakuntza esoterikoekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

· Haren hitzetan Najafen «odol isuria» eragoztea da proposamenaren xedea.  Berria - Mundua   2004-05-06

23 odol isurketa ik gorago 22.

Halako batean arrosa-koloreko odol isurketa labur eta urria izan nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

· Falujako «odol isurketa izugarria» geldiarazteko xedez, [...].  Berria - Mundua   2004-04-30

Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol-isurketarik gabe ez dago barkamenik.  Elizen arteko biblia   Heb 9,22

-Ez zaidak odol isurketa isil hura inoiz ahaztuko -esan zidan bertan egondako batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Milaka gizon eta milaka emakume ziren, bizitzaren alde honetan, denak odolari begira, sekula halako kolorerik ikusi gabeak balira bezala, haien urteak odol isurketarik gabeak iraganak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Ez dugu odol isurketa gehiago behar.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 90. orr.

24 odol-isurle (orobat odolisurle) izond odola isurtzen duena.

Gerlari handiren bat hemendik zabilek bueltaka, elfo odolisurle horietako bat, edo tark nazkagarriren bat bestela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.

Borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol-isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

25 odol isurtze

Borrokarik eta odol-isurtzerik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

Hamabost gizoneko komando hiper armatuak odol isurtzerik gabe, kartzelatik auzitegira zihoan leku aldatze furgoia setiatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

Izan zen liskarrik, izan zen odol isurtze tamalgarririk; babiloniar jendeak, ordea, bere gogoa nagusitzea lortu zuen, aberatsen oposizioaren kontra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Iraultzek askotan odol isurtze dezentea ekarri ohi dute berekin, baina beharrezkotzat jotzen da... estimazio hori beren odola isuri ez izanaren suertea izan dutenek egin ohi dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

Hango negar-zotinak, oihuak, garrasiak, nahasteak, beldurrak, ikarak, ezbeharrak, labankadak, muturrekoak, makilakadak, ostikoak, eta hango odol-isurtzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 91. orr.

26 odol-jario ik odoljario.
27 odol-jariodun ik odoljariodun.
28 odol karkaxa (corpusean odolkarkaxa soilik) iz

Eskua ahora eraman eta eztul egitean odolkarkaxa bota nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.

29 odol-kolore (orobat odolkolore) izond odolaren kolorekoa. ik odolkara.

Eta Katherine alderrai ibiltzen zen eskularruginaren eta txanoginaren denden aurretik, eta sarri askotan han geratu zen luzaro hestebeteginaren aurpegi odolkoloreari bekaitzez so.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.

Arrosatxo hori bitxiak zeuden barruan, euren zurtoin, hosto eta arantzatxo bigun gorri odol-kolore eta guzti. Kanpandoja odol koloreak, gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

30 odol kolpe (orobat odolkolpe g.er.) ik beherago 34; ik odolaldi.

Goiz batean, osaba Gradelle odol kolpe batek jo eta bertan hil zen, galantina bat prestatzen ari zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen: buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Buruko odol-kolpe bat izan zuen pare bat urte lehenago, eta geroztik etxean geratu zen, erretiroa hartuta, txaleteko lorategian paseo koxkorrak eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Ireneo Funes 1889an hil zen, biriketako odolkolpe batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 95. orr.

Odol-kolpe batetik hurbil ematen zuen, hain baitzegoen gorri. Adarretatik euri gisa darion ur hori, edateko ona ez ezik, odol kolpeetarako ere ona da, nahiz eta goroldio gustua izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Harritzekoa al da, bada, gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak, odol kolpe batek, gure bizi-makina markets eta hauskor honetan matxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena ere malenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

· adkor Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

31 odol mantxa (orobat odolmantxa g.er.)

Jatetxeko nagusiak adierazi zuenez, emakumea atzeko atetik sartu zen, larri eta oso urduri, odol mantxa handia zuela sabelean eta aizto bat eskuan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Ni odoletan nengoen purrustaka eta trajea zikintzen nion soldaduari, musuzapi bat atera eta odolmantxa hori garbitzen saiatu nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 364. orr.

32 odol mota

Oso arrunta ez den odol mota duten gaixoentzat laguntza handia izan daiteke, emaileak gutxi izaten direlako eta erretserbak, normalean, behar baino txikiagoak direlako.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Organo bat aldatu aurretik, emaileak eta hartzaileak odol mota bera dutela egiaztatu behar dute medikuek beti.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Historia klinikoa (jasaniko gaixotasunak, alergiak, odol mota, tabakismoa eta gainerako aurrekinak, ea.)  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

33 odol talde odol mota bereko pertsona taldea.

Eta istripu bat izan duenari laguntzez gero, odol-talde bereko pertsona behar den bezala, giza arimak ere beste arima bati laguntzez gero, izaera berdinekoa behar duela izan, eta ez duela balio haren ikuspuntuak, sinesteak eta errealitate ezkutua antzekoak ez badira...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.

34 odol ukaldi ik gorago 30.

Gogoko izan nuen haren mazelak odol-ukaldiak jota ikustea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

34a odol huste ik odoluste.
34b odol hustu ik odolustu.
35 odol zin

Agustinek, indioek pelikuletan bezalako odol zina egitea proposatu zuen, 'odola batu eta harrezkero lagunak izango gara'. Ez zen lehenengo aldia, lehenago ere eginak zituzten odol zinak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 76. orr.

36 odola berotu irud/hed ik odolberotu; asaldatu; haserretu.

Odola berotu zitzaidan bat-batean, eta halaxe egin nuen, odol txarturik, auskalo zenbat denbora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Zela udaberriko giroak odola berotu ziolako, zela atzetik bultzatu zutelako, kontua da erabakitasunez jo zuela aurrerantz, jende artean igarobidea urratuz eta ezeri erreparatu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Niri askotan odola berotzen zait, eta berak gelditzen nau.  Berria - Kirola   2004-02-12

Hoztasunak, ordea, gezurra badirudi ere, odola berotu zidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Emeki-emeki hatsartzen hasten gara, airekoek jadanik hemen behar zuten izan, deusik ez da entzuten... horra garako enpleatuak ateratzen ari direla eta gure odola berotzen; gure galde-otoitza esker onezko otoitz bilakatzen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

azken odol (7); buruko odol (5); gorputz eta odol (15); gorputz odol (5); haragi eta odol (8)

odol analisi (7); odol analisiak (22); odol analisiak egin (5); odol analisiak egingo (5); odol analisietan (6); odol arrasto (10); odol arrastoa (5); odol arrastoak (23); odol arrastorik (7); odol asko (28); odol asko galdu (8)

odol bereko (6); odol berekoa (7); odol bero (6); odol beroa (12); odol beroko (10); odol berokoak (6); odol berri (5); odol bihurtu (9); odol bihurtuko (5); odol biltze (16); odol biltze bat (10); odol biltzea (5)

odol garbiko (10); odol garbitasunaren (5); odol gehiago (14); odol gorri (8); odol gorria (7); odol gose (6); odol gutxiago (6); odol guztia (14); odol guztiz (5)

odol hari (6); odol hodi (11); odol hodiak (6); odol hodien (7); odol hotz (7); odol hotza (26); odol hotzean (34); odol hotzean hil (7); odol hotzeko (12); odol hotzez (9)

odol isuri (9); odol isuria (25); odol isuria izan (8); odol isuriak (7); odol isurketa (19); odol isurketarik (6); odol isurtze (10)

odol jario (15); odol jarioa (26)

odol koloreko (6); odol kolpe (7)

odol laginak (7)

odol orban (8)

odol pixka (10); odol pixka bat (9); odol presio (7); odol presioa (7); odol putzu (26); odol putzu batean (14); odol putzuan (6)

odol tanta (33); odol tanta bat (5); odol tanta batzuk (6); odol tantak (10); odol tantarik (6); odol transfusio (14); odol transfusioa (5); odol transfusioak (6); odol txit santuak (5); odol txit santuei (5); odol xirripa (5)

odol xorta (5)

odol zipriztinak (7); odol zirkulazioa (10); odol zirkulazioan (5)

ahotik odola (6); giza odola (5); isuritako odola (10); kutsatutako odola (10); kutsatutako odola jaso (7); nire odola edaten (5)

odola aldatu (5); odola atera (11); odola ateratzeko (6); odola ateratzen (7); odola bero (5); odola berotzen (6); odola bor bor (9); odola borborka (12); odola botatzen (10); odola dario (7); odola dariola (10)

odola edan (5); odola edaten (13); odola eman (10); odola emateko (8); odola ematen (6); odola ematera (6); odola erruz isuri (5); odola galtzen (7); odola garbitu (6); odola garbitzen (6); odola hartu (7)

odola ikusi (5); odola irakitan (5); odola irakiten (20); odola irudikatzen (5); odola isuri (25); odola isuriko (6); odola isurtzea (6); odola isurtzeko (7); odola isurtzen (18); odola jaso (10); odola jaso zuten (5)

odola sutan (6); odola zainetan (5); odola zeriela (7); odola zerien (5); odola zeriola (26); odola zerion (14)

sudurretik odola (7); zainetako odola (11); zainetan odola (5)

jaunaren gorputz odolak (8)

odolaren beroa (9); odolaren bidez (6); odolaren gorria (5); odolaren mintzoa (27); odolaren ordez (5); odolaren presioa (7)

odolaz aldarea zipriztinduko (5)

odolean dauden (5); odolean neraman (12)

odoleko kolesterol maila (7); odoleko zelula (5); odoleko zelulak (9)

aurpegia odoletan (11); burua odoletan (5); eskuak odoletan (8); odoletan blai (19); odoletan hasi (6); odoletan utzi (6); odoletan zuen (5); sudurra odoletan (5)

eskuak odolez (10); odolez bete (9); odolez betea (7); odolez beteak (6); odolez beteriko (5); odolez beteta (7); odolez betetako (6); odolez betetzen (6); odolez blai (15); odolez estalia (5); odolez zikindu (7); odolez zikindua (8); odolez zikinduak (5); odolez zikindurik (5); odolez zikinduta (10)


odolaldi 1 iz odola burura igotzea. ik odol 30.

Aparrak egiten duen ezkutatze lan sotilak berebiziko zirrara sortzen dizu, odolaldiak lehertzeko zorian jarri dizkizu zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Odolaldi epel bat banatu zitzaion masailetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

2 haserrealdia.

Ez al zatoz errita egitera zeure seme nagiari, zeinak, odolaldi beroa huts eginik, geroko gerora baitu uzten zure agindu larriaren ezinbesteari erantzutea?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.


odolbako izond odolgabea.

The Morning Post-ek, bestalde, harri eginda galdetzen zuen zein ote zen hain triskantza odolbako haren benetako zioa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.


odolbatu iz odolbildua.

Zigorraren zartadak odolbatua uzten du, mihiaren zaztadak hezurrak hausten.  Elizen arteko biblia   Si 28,17

Odolbatuak egiteko erabiltzen den substantzia sortzen duen arrain transgeniko bat aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-09-12


odolbero (orobat odol-bero; Euskaltzaindiaren Hiztegian biak agertzen dira) 1 izond/iz odola beroa duena, erraz asaldatzen, haserretzen edo berotzen dena.

Hira: izaera eta maila goreneko haserrea, pertsona odolberoentzat eta abagune berezietarako egokia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Jo ezazue! -zioen oihuka, erasoaldi nagusiaren ordua iritsirik teniente odolbero batek bere soldadu-sailari, "Aurrera, mutilok!" oihukatzeko erabiltzen duen ahots-doinu berberaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

22 urteko gazte odolbero baten balentria.  Berria - Kirola   2004-06-15

Dani bezalako odolberoak nabarmentzen ziren poliziaren kontrako borroka horietan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 46. orr.

Eta ni odolberoa naiz, ordea, eta odolbero direnekin baizik ez naiz ondo moldatzen, bai eguneroko bizitzan, bai artean edo pentsamenduan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Florak ez zidan uzten telebistan boxeorik ikusten, ni baino odolberoago izan arren ikuskizun bortitza iruditzen omen zitzaiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Kontatu dizut odol beroak ginela gu, zu orain zaren modukoak esan nahi dut, eta berotasun horrek eman zigula indarra abentura berri honetan sartzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 187. orr.

Izan ere, napolitarra naiz eta, napolitar guztiak bezala, odol-beroa eta suharra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Mutil baldar bat zen, iluna, herabea eta odol-beroa oso.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Sobera odol-beroa, sobera esku-arina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Urrundu liskarretik eta bekatuari ihes egingo diozu, odol-beroak liskarra pizten baitu.  Elizen arteko biblia   Si 28,8

Ez hasi istilutan odol-beroarekin, ez zeharkatu basamortua halakoarekin.  Elizen arteko biblia   Si 8,16

• 2 adlag

Odol bero zegoen guztiz jakin berri zuenagatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

3 (izen gisa)

Semeordearen odol bero gero eta nabarmenagoari lehenbailehen ihesbide emateagatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.


odolberotasun iz odolberoa denaren nolakotasuna.

Ondo gogoan zuen Pelloren odolberotasunak Erramun eta bera ere ados jarri zitueneko eguna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Batzuei (damu baziren ere) axolagabekeria edo arinkeria bitxi bat nabari zitzaien; [...] zenbaiti, odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


odolberotu, odolbero, odolberotzen da/du ad odola berotu, asaldatu, haserretu.

Ez odolberotu gaizkileengatik, ez eta gaiztoen inbidiatan egon ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,19


odolberotze (corpusean odol berotze) iz odola berotzea, asaldatzea, haserretzea.

Zuek ez duzue inoiz ezagutu halako zirrararik, halako odol berotzerik...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 127. orr.


odolberritu, odolberri(tu), odolberritzen da/du ad odola berritu.

Gero, gogamen itzalia berpiztu zitzaion, eta odolberriturik esan zion gerta zitekeela bera, Vashka Kashirin, bere ziegan zoratzea, izenik ere ez zuten torturak nozitzea, minaren muga guztiak gainditzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

2 irud/hed

Bestetik, azken 25 urteotan bertsolari belaunaldi batek bertsogintza odolberritzeko egin duten ahaleginaren emaitza ere bada, eta, batez ere, azken 15 urteotan bertsolaritza kolektibo bezala gidatu duten bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.


odolbide iz odolaren bidea.

Karol Schultzi, ordea, berrogeita hamar zigorrada eman zizkioten eta gero, zauriak su gori, zauriak gorri, zauriak odolbide, zauriak min-huts, zauriak leize sakon zirelarik, gatzez, gatz arruntez, gatz usainik gabekoz, gatz itsasorik gabekoz, estali zituzten denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Margarett Girard naturopatak mintzaldi bat eskainiko du "Odolbidea" gaiaz.  Herria   2003-05-15


odolbildu 1 iz kolpe baten ondorioz gorputzean gertatzen den ubela. ik odoluri; odolbatu.

Auzitegiko medikuak odoluriak aipatu ditu, hau da, kolpe baten ondorioz azalaren azpian sortzen diren odolbilduak, gorriak hasieran, urdinak ondoren eta horiak amaieran.  Berria - Harian   2005-04-24

Aurkitu zutenean, haren alde askotan azaldu ziren odolbilduaren arrastoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Begitartea odolbildu bat eginda zeukaten pertsonak ikusi ditut, eta begi-zuloak hutsik zeuzkan koitadu bat, izugarria, izugarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

Martinez de Irujok ere arazoak ditu ezkerreko eskuan, hatz batean odolbildua baitu.  Berria - Kirola   2004-02-06

2 odol gatzatua, bereziki odol hodi batean gertatzen duena.

Zuntzez eta zuntz artean harrapaturiko odol-globuluz osaturiko nahasketa bat da ebaki baten gainean eratzen den odolbildua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Konpontze-prozesuaren lehen urratsa odolbildu bat sortzea da, bi helbururekin: lehenik, odol-hodiak itxi eta jarioa gelditzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Koma egoeran izan zen iheslaria bi egunez, kolpearen ondorioz buruan egin zitzaion odolbilduaren eraginez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Badirudi hobera egin duela, odolbildu larriena kendu diotelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Ebakuntza honi esker, burmuinak pairatzen zuen presioa bigundu egin da eta aurreko ebakuntzatik geratu ziren odolbilduak kendu dira.  Berria - Mundua   2006-01-07

Odol-zirkulazioan odolbildu bat eratzeak oker handia eragin dezake, hala nola tronbosi koronarioaren kasuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Ohiko karkaisekin batean, odola eta odolbilduak ere espektoratu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Odol-lagin bat saio-hodi batean uzten bada, bitan bereiziko da berehala: alde batetik, odolbildu masa gorri ilun bat agertuko da, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.


odolbizi izond gorri bizia.

Haren ezkerretara beste gizon askoz gazteago bat bazen, ilegorria hura ere; haren kolore odolbiziak sua iradokitzen zuen, eta Glencoe jaunaren bizarrarenak, berriz, udazkeneko hostoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

Ikusi nuen, Inverness-en, ahaztuko ez dudan emakume bat; ikusi nuen adats odolbizia, gorputz harroa; ikusi nuen minbizi bat bularrean; ikusi nuen lur lehorreko zirkulu bat espaloi batean, lehenago arbola bat egon zen lekuan  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.


odoldu, odol(du), odoltzen (105 agerraldi, 60 liburu eta 2 artikulutan) 1 da/du ad odolez bete, odolez estali edo zikindu. ik odoleztatu.

Atzaparrekin lurra zulatzeari ekin omen zion, azazkalak odoldu zituen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Gerria minberatzen, eskuak odoltzen zizkion soka hartatik esekita zegoen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 123. orr.

Han belarretan kuzkurtuta zegoen, jantziak odoldurik zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Erabat desitxuratua nengoen, aurpegia handituta eta odolduta neukan eta uraren mugimenduaren bareak areagotu egiten zuen aurpegiaren makurra.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

Muturra odolduta zekarren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 56. orr.

Bazuen beldurra erresuma odoltzen zuten borroka haiek boterearen lortzeko gudu soilak zirela baina gai hori ez zitzaion axola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Otsaileko gertaeretan Paris odoldu zelarik, atsekabetu eta klubez klub ibili zen odol haren ordaina eskatuz eta "mundu osoko errepublikazaleen anaitasunezko musua" aldarrikatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Aitari begirada odoldu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

2 irud/hed

Eguzkia behera doan heinean odoltzen ari da ostertza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Berna odoldua alkandoran bilduta bularraren kontra estutuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.

Buru odoldua pika batean iltzatuko zioten Ahmeti eta hirian barna eramanen zuten jendeak hista eta burla egiteko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Arratoia tinko helduta zeukan Ronek bere esku haginkatu, urratu eta odolduen artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 283. orr.

Ukabil odolduaz mehatxu egin dio Bioloni.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Bere amarenera agertu zen, ezpata odoldua eskuetan zeukala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku odoldua (4)

esku odolduak (3)


odoldun izond

Lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.


odoldura iz odol orbana.

Eskuei heldu zaie txanda eta bortizki garbitu ditu, existitzen ez den lohiduraren -odolduraren- bat kendu nahian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.


odoleztatu, odolezta, odoleztatzen (58 agerraldi, 38 liburu eta 4 artikulutan) da/du ad odoldu.

Gehienek horixe uste dute eta, tristerik, sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen, emazteak semen ugariz haurdun uzteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ategainak eta alboak odoleztatuko dituzue.  Elizen arteko biblia   Ir 12,7

Liburu baten ertza odoleztatzean liburuko orrialde guztiak odolez zikintzen diren era berberean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 29. orr.

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Eta bitartean Heriotza Gorria kanpoan zebilen, dena ustelduz eta odoleztatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Anai Rufinok, bada, arretaz begiratu eta aztertzen zituen, eta beti odoleztatuak aurkitzen zituen eskuineko aldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.

Plazara ekarri zuen orgatik jaitsarazi, bi fraide bidelagun zituela urkabera igo, estaltzen zuen espartzuzko estalkia kendu eta, odoleztatuta eta gerritik gora biluzik, borreroaren trangaberara eraman zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

Alba, goiza bera odoleztatuko lukeen gizona, deabruen anaia bihurtua; Requessens y Zuñiga, deabruen morroi eta morroi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

2 irud/hed

«Enbaxada hau odoleztatuta dago» eta «Bush, hiltzaile» oihukatu zuten manifestariek.  Berria - Mundua   2006-04-09

3 (era burutua izenondo gisa)

Preso eskuindarren gorpu odoleztatuek presondegiaren barren-goiak lohitzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Llumek esku odoleztatua altxatu eta gizona dagoen lekurantz zuzentzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Harmingainek, begi odoleztatu eta ikaratuekin, Gandalfi begirada laburra egin zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 326. orr.

Eztarria zulatua zeukan txakurrak agerian ditu oraindik hortz odoleztatuak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Linternari esker, Amaiak bularrean zeukan zulo odoleztatua ikusi zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 164. orr.

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Hura izan zen hura, galbarioa! ez nuen anaiaren aurpegi odoleztatua baizik ikusten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Zapi odoleztatua kentzean sentitzen zuen oinazeagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

Nitarik hiru metrotara oihal odoleztatu bat ikusi nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Jakanarru odoleztatua jantzi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 384. orr.

Charlyk arma odoleztatua nireganat noratua zuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.


odoleztatze iz odoltzea.

Aitzitik, eskuz-eskuak, burrukak, guduak eta lohadar urratzeak eta gorputz odoleztatzeak azkon distiratsuen hegatzea baino askoz lehenago izan ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.


odolgabe 1 izond odolik ez duena.

Hilotzek nondik sortzen dituzte harrak, ustelkeran, eta halako bizidun pilo hezurgabe eta odolgabea nondik darie lohadar hanpatuei?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

Izaki zainil eta meharra, aurpegi zurbilduna, alferrik egingo dio zimiko, mina eragiteraino, bere larruazal odolgabeari, zertarako eta, ez beti gainera, hala-moduzko puntu gorriren bat ekartzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

2 kemenik ez duena.

Nire lantokiko gaxte odolgabeak apezkumeak baino goizago erretiratzen dituk gauaz. zamari nagiak akuilua behar duela eta asto odolgabeak eztena duela zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Odolgabea izaeraz eta makurgaitza moldez, lagun gutxi egin zituen eskolan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 199. orr.

Baionara iritsitakoan, bere iraganaz damutzeke, hala ere gerorako esperantza odolgabeaz fidaturik, itsas borrokak, itsas sarraskiak, itsas nahigabeak, itsas ibilerak oro uzteko ordua bazela iritzirik, jauregia eraiki zuen Baionako portutik gertu  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

3 (adizlagun gisa)

Baina aipagarriena, Alcide Jolivet gehien harritu zuena, dantzari persiar haiek odolgabe aritzea zen, eta ez kartsu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

4 izond odolik isurtzen ez dena.

Hala ere, Ekialde Urruneko lurrean mahayanaren eta konfuzianismoaren arteko topaketa maila politikotik espiritualera aldatu orduko, haien gerra ia odolgabearen zoria dramatikoki alderantzikatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

5 odolgabeko izlag odolgabea.

Hauen borroka alferrikakoa da; hausten dituzten itzalak berriro sortzen dira Walhallan heroiek egiten duten bezala, odolgabeko borrokekin berriro olgatu ahal izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

· Zientzia modernoa ideal aszetikoekin berdindu da, odolgabeko, txepel.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.


odolgabetu izond kemenik gabe gelditua.

Ondoezak jota bezala eseri nintzen urkamendi-aulkian, automata baten itxura betean, odolgabetua, eroria, ordurako ni neu ez banintz bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 184. orr.


odolgaixto ik odolgaizto 2.

odolgaizto 1 iz

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak, minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

2 odolgaizto egin (orobat odolgaixto egin) adkor mindu.

Inori ez zitzaion odol gaiztorik egin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

-Odol gaiztoa egiten ari zaio -esan zuen Saget andereñoak-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

-On Camillo, ez odol gaiztorik egin -esan zion egun batean aldareko Kristok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Ez zuen, inola ere, Emma odolgaixto egiten utziko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.


odolgaltze ik odol 15.

odolgarbi ik odol 16.

odolgi ik odolki.

odolgiro (7 agerraldi, 5 liburutan) 1 izond odolzalea, ankerra.

Bera da, Michele Angiolillo, anarkista odolgiroa, Corpus Christi eguneko atentatuaren egileetariko bat, Bartzelonan Giuseppe Santo legez ezaguna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.

Nire gau hartako ziegakide koitadu hura jakingarriak hartua zen noski, esana izanen zioten zer egiten nuen, nolako ankerra nintzen, zeinen odolgiroa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 201. orr.

2 (adizlagun gisa)

Izututa ikusi zuen nola mugitzen zuen Dembak errebolberra berokiaren azpian, odolgiro, hilketa burutzeko prest.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 195. orr.

3 (izen gisa)

Sortu izan dira [...] ideia baten martiriak eta zernahi neke eta anaiak esaten dietenen alde bizia emoteko prest legez jartzen dituzten leiendak, traizioak heroitasuna balekar moduan, edo odolgiroak gizatasunik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.

4 odolgirozko izond odolgiroa.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Maiz pentsatzen zuen kaleburu bakoitzean dozena erdi metrailadore jarri eta zein atsegina izango litzaiokeen jai tonto odolgirozko hartatik zetozenetatik bat bera ere zutik ez uztea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.


odolgorri izond odolgiroa.

Ezin ulertu gizakia nola izan litekeen horren bihotzgogor, odolgorri, sentimendu gabea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.


odolgorritu izond odolak gorritua.

Abasek begitarte odolgorritua zuen, begiak hobietatik irteteko zorian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 298. orr.

Lepoa ez zitzaion ikusi ere egiten, baina sorbalda artetik aurpegi biribila nabarmentzen zitzaion, puztua, odolgorritua, hanpadurek deuseztatutako hazpegiekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.


odolgose ik odol 18.

odolgosetu izond odolgosea.

Eta jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.


odolhodi ik odol 19.

odolisuri ik odol 22.

odolisurle ik odol 24.

odoljario (54 agerraldi, 11 liburu eta 22 artikulutan; orobat odol-jario 56 agerraldi, 26 liburu eta 12 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian odoljario agertzen da) 1 iz odola jariatzea; jariatzen den odola. ik odol 21.

Odol-jarioa eteteko, amaraun bat jarri nahi zioten; Espinosak pastila batzuekin sendatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Beste modurik ez zen odol-jarioa gerarazteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Hilerokoa izanik, odol-jarioa duen emakumea zazpi egunez geldituko da kutsaturik.  Elizen arteko biblia   Lb 15,19

Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

2 (eritasun gisa)

Zer egingo zenuke hemen haietako batek garun-odoljarioa edo bihotzekoa izango balu?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 90. orr.

Aspirinak eta alkoholak mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Hernia diskala, neumonia eta urdail-hesteetako odoljarioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Odoljarioa zutenei eta legendunei garbitasuna eta osasuna eman zizkien, larriki zaurituei sendaketa osoa eta, are handiagoa dena, hildakoak bizira itzuli zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Legendun eta odoljarioz joak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 451. orr.

Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoena.      - 0. orr.

3 (izenondoekin)

Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Junek odol-jario handi bat izan zuen burmuinean, etxeko baratzean lanean ari zela abuztu erdiko bero itogarriko arratsalde batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Odol jario dezentea eragin zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 84. orr.

4 izond odola isurtzen dena.

Itsaso Beltzera iritsi ginen gero, Don ibaiari jarraiki, eta Azov hirian sartu ginen, turkoei jaio nintzen urtean hartua, borroka latz odol-jario batez. ik odol 26.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.

5 (adizlagun gisa)

Ulisesek, alabaina, eztarriaren erdian sartu zion gezia, eta atzeraka erori zen Antinoo; edontzia lurrera joan zitzaion, eta sudurra odoljario hasi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odoljarioa izan (5); odoljarioa izan zuen (3)


odoljariodun (corpusean odol-jariodun soilik) izond odoljarioa duena.

Izan bedi beti Joaben etxean odol-jariodunik, legendunik, eme-itxurako gizonik, ezpataz edota goseak hilko denik!  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,29


odolkara izond odolaren kolorekoa. ik odol 29.

Saski baten ondoan, kandela piztu batek kolorezko kanta zoli bat hedatzen zuen inguru beltz hartan, bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Otoitz egin zenuen, zeru odolkarari so, laguntzaren galde.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 12. orr.


odolkarkaxa ik odol 28.

odolketa iz odol isurtze handia.

Gerra honek txiki utziko ditu orain arteko odolketa guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.

Eta etengabeko borrokez gogaituriko askok pentsatu genuen orduantxe amaituko zirela liskar eta odolketa guztiak, aleman guztiok Hitlerren gidaritzapean lanean hasiko ginela gure herria berriz ere indartsu egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.


odolki (orobat odolgi g.er.) 1 iz zerri odol egosiz eta beste zenbait gehigarriz egiten den hestebetea. ik odoloste; buzkantz.

Andoila, saltxitxa eta odolkien aldea zen hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Babarrun ederrak ematen ditiztek: azak, odolkiak eta txerriki guztiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 31. orr.

Haragi egosia atera zuten gero, azolioa odolkiarekin ondoren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Sukaldeko bizigarririk bereziena astero hartzen dugun gibelezko odolkia eta ogi lehorra marmeladarekin izaten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

-Esaidan, bihar arratsaldean egingo dituzue odolkiak?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Odolkia bete zutenean, Quenuk mantso-mantso bota zuen ur irakineko eltze batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Odolkiak jatera gonbidatzen gaitu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

-Badakin, gogotik gustatzen zaidan odolki beroa, eltzetik atera berria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Arrazoi horrexegatik, Imanolen zakil lodiak odolki mutur lotu bat gogorarazten zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Odolki-itxurako beso batzuen gainetik kotoizko mahukak jasota zeuzkan emakume batek burua leihotik agertu zuen, txima grisez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Nik ez dinat ezer erosten denda horretan, ez niken ezta odolki puska bat ere hartuko, ez dakin, ala?...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Odolki jana eginez eta afari ostean egin genuen saioa.  Berria - Kultura   2004-12-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

4 odolkiak ordainetan mesedea edo kaltea hartu duenarekin era berean jokatuz.

Kristinak, odolkiak ordainetan, ezta hamar minutu ere aitortua zidala Ximurrarekin sei aste zituela, isil-gordean, ni etxetik bidaltzea erabaki orduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Olentzero, San Nikolas, Santa Klaus eta Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan emanez.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Eta nik, odolkiak ordainetan emateagatik, Artaxona ere Euskal Herrian dagoela esan nion, eta Bergarajauregitarren sorterria baino zaharragoa eta herri nobleagoa zela Artaxona ziur asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Beti pentsatu izan dut une hartantxe hasi zela Koronela gu gorrotatzen, eta ordutik aurrera burutazio bakarra izan duela beti, nola edo hala, odolkiak ordainetan ematea guri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Uztailean, Tourrean, Armstrongi laguntzeko zeregin bakarra dute US Postal taldekoek, baina odolkiak ordainetan eman zituen atzo Armstrongek.  Berria - Kirola   2004-03-06

Ryoko izango ez balitz bezala jokatu nuen errezitaldian eta odolkiak ordainetan jaso nituen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odolki puska bat (3)

odolkiak ordainetan (21); odolkiak ordainetan eman (3); odolkiak ordainetan izaten (3)


odolkide izond odol berekoa.

Teratokartzinoma delakoa, zenbait sagu-leinu odolkideren barrabiletan aurkitzen dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Nire gogoan, saguari buruz han egiteko zen ikerketak honako hauek ekarriko zituen: sagu odolkidezko hainbat leinu mantentzea; mutanteak bereizi eta mantentzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Odola dugu lokarri, eta, hain zuzen ere, odolkide eta errusiar gisa mintzo natzaizue orain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.


odolkidetasun iz odolkide izateko nolakotasuna.

Askorentzat snob bat zen, zenbaitentzat odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.

Ate bat irekitzen duan aldiro odolkidetasunaren legearen ondorio ustelen bat kausitzen duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Badirudi ez dagoela halabeharrez hizkuntza ahaidetasunaren eta herrien arteko odolkidetasunaren arteko erlaziorik izan beharrik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.


odolkigile iz odolkiak egiten dituen pertsona.

Ordiziako odolki lehiaketan, Iñaki Kanpos ordiziarrak du odolkigile hoberenaren saria eskuratu.  Herria   2002-12-05


odolkoi izond odolzalea.

Gainera, hola ez duk euli xintik ere sartzen etxe barnera, guziak enegana zetozek: euli, mandeuli, ezpada eta gisako mixtoluxe odolkoi oro; eta ez dakik ongi nola pozten nauten!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 217. orr.


odolkolore ik odol 29.

odolkolpe ik odol 30.

odolmantxa ik odol 31.

odoloste 1 iz odolkia.

Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Odolosteak eta lukarikak amestu zituelako, nonbait, eta haien ordez, berriz, baratzeetako jaki gezak besterik ekarri ez zutelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

Bero-bero omen zegoen, eta Madamerekin haserre, Monsieurri gustatzen ez zitzaizkion odolosteak prestarazi eta zakarrontzian amaituko zutela bazekielako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 217. orr.

2 adkor zakila.

Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura, eta inguruko neskazahar eta alargun guztiek erosketak etxera ekartzeko aitzakiaz mesede hartzen zuten, mesede eta plazerra... antxoak, barbarinak, bisiguak eta halakoak sukaldean utzi ostean txitxarro ezkutua bilatzen zioten Tomasito inozenteari...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.


odolostetxu iz adkor odoloste txikia.

-Bai, esango zionat hau probatu nahi duenari, ez bahaiz ondo aritzen honek hire odolostetxuari haginka egin eta jan egingo dik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 106. orr.


odoloztu, odolotz, odolozten da/du ad odola hoztu.

Lehendabizi gorpua pintatzen dugu, gero lehortu, gero ura edo lixiba, formak desegin daitezen, odoloztu daitezen eta koloreak jario dakizkion».  Berria - Kultura   2004-01-28


odolsu ik odoltsu.

odoltsu (orobat odolsu g.er.) 1 izond odolez betea, odolez zikindua.

Inolako nardarik gabe miazkatzen zituen sufritzen zutenen zauri odoltsuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Nire ondoan, lurrean, sei gauzatxo odoltsu ari ziren mugitzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.

Niloko ur odoltsuak.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,6 tit

Moritz Cafe-an atera zizkidaten txuleta odoltsua eta entsalada benetan ederrak ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Pulpa odoltsu bat eginda utziko zutela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

· Odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

2 irud/hed

Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

-Morboa atsegin zaigun, Lisa, komunikabideetan nagusi ditun berri odoltsuak, irentsi egiten ditinagu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Poesia hitz-labur bezain odoltsuak idazten nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

Bestaldean kolore odoltsuko oholak zurezko dorreak eraikiz antolatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Courage, iritsiko duk gure eguna, iritsiko duk gure egun odoltsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

Bortxatzeko gogo odoltsu leun batek hartu nau atzetik, geldiro, belarrien atzetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

IRA Probisionalak eta Ofizialak su-etena eman zuten 1972an, Bloody Sunday-n (Igande Odoltsua) britainiarrek eragindako sarraskiaren ondoren herritarren babesa izugarri handitu eta gero.  Berria - Harian   2005-07-29

3 odola dakarrena, odol-isurlea.

Bi gerra odoltsu, mingarri, eta... alferrik galduak gainera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

Nola erantzun behar zaio ekintza odoltsu honi?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

Bezperako atentatu odoltsuaren argazkia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

Bonba zartatze odoltsuak egin dituzte tokikoek Koweitean.  Herria   2003-04-03

Erlijioen arteko gurutzada odoltsuen eta gerla itsusien historia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Iraultza odoltsua amaitu zelarik, kemena ondoko hauteskunde borroketara bideratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 195. orr.

Doneztebeko arkabuzkada ez zen izan sail luze eta odoltsu baten hastapena baizik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

4 (pertsonez eta kidekoez)

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Francisco Franco diktadore odoltsua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

Bilau odoltsu, lizuna!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.

Ez dut hemen bakarrik geratu nahi, Baroi Odoltsua bi aldiz igaro da dagoeneko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borroka odoltsu (3); gerra odoltsu (6); gertaera odoltsu (3)

baroi odoltsua (3); igande odoltsua (3); odoltsua izan (12); odoltsua izan da (4); odoltsua izan zen (7)

borroka odoltsuak (4); eraso odoltsuak (4); gertaera odoltsuak (3)

gerra odoltsuan (3)

erasoetatik odoltsuena (3); erasorik odoltsuena (3); odoltsuena izan (6)


odoltsuki adlag era odoltsuan.

«Eskuin zaharkituena zortzi urtez Espainiako Estatuko Gobernuan egonda gero eta ETAk odoltsuki su-etena hautsi eta gero», Euskal Herriak «une dramatikoak» bizi dituela dio dokumentuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21


odoltxar iz

Gertatuko da ezen janari oro, gogor nahiz likido, gauza heterogeneoz osatutzat jo behar dela, hezurren eta nerbioen eta odolaren eta odoltxarren nahaste bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.


odoltzale ik odolzale.

odolur iz belar landarea, zurtoin herrestaria duena eta lore txikiak, zuriak eta gorriak ematen dituena (Polygonum aviculare).

Krisopidoak, izainak, sorgin-baratxuria (Allium sorginium) eta odolurra -esan zuen hortzartean, osagaien zerrendan behera hatza eramanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

-Bada beste zerbait ere -esan zien Harryk, Hermionek odolur-sortak puskatu eta edabera nola botatzen zituen begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 156. orr.


odoluri iz odolbildua.

Auzitegiko medikuak odoluriak aipatu ditu, hau da, kolpe baten ondorioz azalaren azpian sortzen diren odolbilduak, gorriak hasieran, urdinak ondoren eta horiak amaieran.  Berria - Harian   2005-04-24

Auzitegiko medikuek ez dute zehaztu, ordea, zerk eragin zituen odoluriak.  Berria - Harian   2005-04-24

Haatik, salaketa jarri eta bi egun beranduago aurpegian eta besoan «soilik» bi odoluri zituela zehazten du epaiak, «eta eraso fisikoa hain gogorra izan balitz, neskak gorputzean aztarna gehiago izango zituela».  Berria - Euskal Herria   2006-01-12


odoluste (orobat odol uste eta odolustutze g.er.) 1 iz eri bati zaina irekitzea odol kopuru jakin bat ateratzeko.

Hurtadok odoluste bat egin zion besoan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

Eleberriak Donostiako Konstituzio Enparantza laukizuzena zezen-plaza biribil bilakatu eta etakide baten azken ehun metroak kontatu zizkigun, odoluste geldoa, hil arte.  Berria - Kultura   2006-02-11

Heriotzarainoko odol hustea zela, horra nik neuk esan nezakeen bakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.

2 odol asko isurtzea.

Drake aipatu zuen, eta hark egindako lapurretak eta odolusteak deabruaren lanak zirela esan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 145. orr.

Bosniako tropa serbiarrak Srebrenican sartzen baziren, odoluste bat izango zela esan zidan, bi armaden artean gorroto handia zegoelako.  Berria - Harian   2006-03-12

Irakekoa egun gori-gorian dagoen gatazka da, odoluste handia izaten ari da bertako petrolioa gutiziatzen duten Estatu Batuentzat, eta oso zaila da modu objektibo batez han gertatzen denaz hitz egitea.  Berria - Kultura   2006-01-11

Baina prebentzio faltarekin ez ezik, kontratazio politikekin lotu zuen [CCOOk] «odoluste gordina».  Berria - Ekonomia   2006-02-03

3 irud/hed

XIX. mendean alabaina, ekonomiaren beherakadak eraman gaitu jendetzearen erdia galtzera, eta XX. mendean ez dugu jakin herriaren odolustea geldiarazten, ez aterabide berriak asmatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Sestaoko ontziolaren odolusteak milaka lanpostu desagerrarazi ditu jada.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Estatu Batuetako ekonomiaren pisua kontuan izanik, kapitalen merkatuen halako odoluste batek, nahitaez ekarri behar zuen epe luzera interes-tasak izugarri handitzea eta kaudimen txikieneko zordunak baztertzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Diezek berretsi du Jaurlaritzak bere gain hartu beharko dituela Espainiako Gobernuak Euskal Herrian dauzkan enpresa publikoak, «odolustea etengo badu.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Espainiako eta Frantziako legediek jasotzen duten komunikazio eskubidea erabili ahal izateko, euskal presoen senide eta lagunek izugarrizko odoluste ekonomikoa pairatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

navalen odolustea (3)


odolustel iz

Inork, halabeharrez, herio hiletarik ekiditen bazuen, berari ere gero, ultzera nazkagarriz eta sabel jario beltzez, galmenak eta heriotzak itxaroten zion, edo sarritan burukomin handiz, sudur beteetatik odolustela bar-bar zerion: hortixek alde egiten zuen gizakiaren indar eta izate guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.


odolustu, odoluts, odolusten (orobat odol-hustu g.er.) (orobat odolustutzen g.er.) 1 da/du ad odol guztia galdu edo kendu.

Bihar nire aurrean zintzurra moztuko duela esan dit, nire gainean odolustuko dela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.

Ur berotan sartu bide du hanka, eta zainak ebaki orkatila inguruan; eta odolusten hasi da, eta odolusten jarraitu du azken gogoetak ahotik atera ahala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Tiroa bota zuen emakumea eta lurrean odolustu zen gizona agertuko zirela ematen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Zaldirik leunenaren gainean ere, berehala odolustuko zinateke.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Jangai den piztia edo hegaztia ehizatzen badu israeldarrak nahiz etorkinak, odolustu egingo du eta odola lurrez estaliko.  Elizen arteko biblia   Lb 17,13

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol-isurle ustezkoa odolustua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

Goizean zakur-zaintzaileak zakurtegira agertu zirenean zakurrik gehienak hilak ziren, odolustuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Zauritua odolustuta hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ez eta odolik ere.  Elizen arteko biblia   Eg 15,20

2 irud/hed

Nafarroa etengabe odolusten ari zen anai arteko liskarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Putzua harrezkero ubide batetik odolustu izan da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Doktoregaia aski odolustua zuten banderilleroen ziztadek ordurako.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.

Bi tiroak jaurti zituztenean, bada, zerua husten ikusi genuen, hodeiak odolusten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

«Langileria etengabe odolusten» ari dela salatu du CCOOk.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

SAk Espainiako Gobernua egin zuen Navalen «odolustearen» erantzule.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Artean Forumeko barneko jokoak Bilbo Basket odolustu zuen.  Berria - Kirola   2006-01-15

Madrilen Prisa (- %4,5) eta Gamesa (- 2,8) odolustu ziren gehien eta Parisen Alcatel (- %4,3), nahiz lehen hiruhilekoan irabaziak iragarri.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Zapaltzen dituzuen harriak bero dira oraino, sartaldean odolusten ari den egunaren oroigarri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 107. orr.

Ikusirik "euskal eliza odol husten ari zela", girixtino multxo batek berpiztu du Fededunak elkartea.  Herria   2002-07-18

3 (era burutua izenondo gisa)

Txerri odolustua ematen nian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odolustu gabeko abererik (3)

odolustuta hil (7); odolustuta hil zen (3)


odolustutze ik odoluste.

odoluzki iz uzkiko odol zaineetako barize motako hedapena.

Odoluzkiak bi motatakoak izan daitezke: barnekoak edo kanpokoak.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Beste tratamentu bat ere aholka dezake medikuak odoluzkien garapena geldiarazteko.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Hilabete batez besterik ez bazen ere, zelai zabalez inguraturik eta udaberria esnatzen hasia zela hain herrixka ederrean atseden hartzea onuragarria zen are odoluzkientzat ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Batzuetan odoluzki batek edo beste edozerk galarazi egingo digu uzkiko koitoa egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

Botikara joan eta odoluzkien kontrako pomada bat erosten du.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Arkakusoa bezain zirikatzailea, mandeulia bezain nazkagarria, izurdea bezain argia, Akiles bezain heroikoa, odoluzkiak bezain desegokia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen, beltzuri, odoluzki gaiztotu baten jabe bezain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.


odolzale (58 agerraldi, 30 liburu eta artikulu 1ean; orobat odoltzale g.er.) 1 izond odol isurtzearen zalea dena. ik odolgiro. (pertsona eda kidekoak)

Rafael Leonidas Trujillo odolzaleak ostikada haiek jotzea plazera izan zuenik, dudarik ez, ostera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Saiatu nintzen kontra egiten, Carrero odolzale nazkagarri bat zela; Adelaren aita hil zutenen agintarietakoa, gainera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

Izaki odolzaleen, hiltzaileen eta borreroen izaera misteriozko horretatik zerbait zeukan gizon hark.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Eskuekin egiten nuen amets [...] eta putzu ilunekin, eta jainko odolzaleekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 25. orr.

Ez ditugu aberkideak barbaro odolzale batzuen eskuetan uzten ahal.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 71. orr.

Epaile odolzale amorratuak ezagutu dira; horrelakoa izan da Jeffreys Ingalaterran; horrelakoa izan zen lepamoztailea deituriko gizon bat ere Frantzian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kritias izan zen lapurrena eta odolzaleena oligarkiarekin boterean egon zirenen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Ahalegin guztiarekin egin behar diogu borroka odolzaleari, baina gu geu odolzale bihurtu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

2 (bestelakoak)

Iheslariek borrokan egin behar izan zuten piztia odolzale haien kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 405. orr.

Benjamin, otso odolzale, harrapakina du irensten goizean, hondarrak banatzen arratsean.  Elizen arteko biblia   Has 49,27

Zuk, gizaseme, epaitu, epaitu gogor hiri odolzalea, aurpegiratu beraren jokabide higuingarria!  Elizen arteko biblia   Ez 22,2

Orduantxe konturatu zen bere eskuin eskuan, irmo hartuta, Birgha ezpata odolzalea zeukala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.

Bidean, zezenketen afixak ugalduz doaz eta, horiek sarriago ikustean Bilboko publiko gupidagabearen jarrera odolzaleaz idatzi zuena etorri zaio gogora Ernest Hemingwayri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.

Ordurako, bele kuxkuxeroak zerurantz joanak ziren, kakaraka, behin beren gaiztakeria odolzalea burututa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiri odolzalea (4)


odolzalekeria (corpusean odol-zalekeria soilik) iz odolzaletasun gaitzesgarria.

Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du; baina baita indarra, ausardia, askatasuna -hezigaiztasuna- eta gizakiok miresten ditugun beste dohain asko ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.


odolzaletasun iz odolzalea denaren nolakotasuna.

Areago joan zen bortizkerian eta odolzaletasunean...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.


odolzikin iz

Zuek, odolzikinak, izango zarete hurrengoak!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.

-Potter deuna, Odolzikinen laguna -esan zuen Malfoyk astiro-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 188. orr.

-Tira, zoaz eritegira eta eman ostiko bat nire partetik odolzikin horiei guztiei -esan zion Malfoyk, barre isila eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 188. orr.

Laster izango zara zeure ama odolzikin maitearekin, Harry...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.


odontologia 1 iz medikuntzaren adarra, hortzeriaz eta hortzetako eritasunez aritzen dena.

Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Odontologia mekanikoa, biderik laburrena arrakasta eskuratzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Quiron Klinikako Estomatologia eta Odontologiako Zerbitzuburua.  Berria - Harian   2005-07-16

2 (hitz elkartuetan)

Quiron Klinikako Odontologia Zerbitzuko burua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Garai hartan sortu genituen Arkitektura, Arte Ederrak, Farmazia eta Odontologia fakultateak.  Berria - Harian   2005-02-25


odontologo iz odontologian espezialista den medikua. ik dentista.

Horregatik hartu zuten haginlari, dentista eta odontologoek euren zaindaritzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.


oe 1 interj ik ohe-ohe-ohe.

Txapeldunak, txapeldunak, oe, oe, oe...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.

Halaxe bukatu baitzuen bere jarduna ere, irri-karkaraka, oe-oe-oe, ohe-ohe-ohe!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.

2

-Oeeeee, Oe, Oe, Oeee.. -kantatzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.


Oeste iz Estatu Batuetako sartaldeko eremua, bereziki idazlan eta filmen kokalekutzat hartua.

Oesteko pelikuletan bezala, denok begira hasi gara ea pistola nork ateratzen duen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Halakoak ziren beti Oesteko heroiak, ausartak baina krudelak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.

Karabana han behean doa gurpilen kirrinkarekin eta zapartarekin basamortuko hauts eta hareharri artean Oeste alderantz, kolore horiztak eta biolin doinuak horniturik dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

· Eta gero bai, koloretako pelikula hasi zen eta han geunden gu, oeste amerikanoko lautada hautseztatuei begira diligentziaren leihotik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.


ofenditu, ofendi, ofenditzen du ad iraindu.

Komandanteak galdetu zionean: izena, abizena, lanbidea... Tidjani (ez al zekien ba!) guztiz ofenditu zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 21. orr.

Presiopean zegoen, hunkituta, eta inor ofenditu bazuen, ulertu egin behar zaio.  Berria - Mundua   2004-11-11


ofensa ik ofentsa.

ofentsa (orobat ofensa g.er.) iz iraina, laidoa.

Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua, kristau xuriekiko ofentsa zikin moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Berotasun handirik gabe ihardetsi zioten nire agurrari, nik ahantzi baina haiek oraino gogoan zeukaten ofentsa zaharren baten errefera-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.


ofentsatu, ofentsa(tu), ofentsatzen du ad iraindu.

Eta hartzen dut xede zin bat zu gehiago ez ofentsatzeko eta zure borondateari amore emateko, amen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

Ofentsatua sentitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

-Zaude isilik, otoi jauna! -oihukatu zuen hark, ofentsaturik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.


ofentsiba 1 iz erasoaldia.

AEBetako Armadak erresistentzia irakiarraren gune gotorren kontrako ofentsiba atzeratu egin du.  Berria - Mundua   2004-10-12

Hau bezalako ofizialak izan bagenitu Intxortako ofentsiba zoro hartan...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 174. orr.

Azpeitiko AAMk «estatuen ofentsiba errepresiboa» arbuiatu du .Urte batzuk baziren iraultzak garaipena lortu zuela, baina contren ofentsibak gogor jotzen zuen eta Estatu Batuen setio ekonomikoak zaildu egiten zuen dena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Momentuan EDFak ofentsiba darama Landesetan, lekuko bi bulego hetsiak baitituzte jadanik.  Herria   2002-11-28

-Nazionalak ofentsiban zetozenez, ez zidan luze jo haien abangoardiako tropekin topo egiteak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Irudi kanpaina bati ere ekin zion, berriro politikoki ofentsiban egoteko.  Berria - Mundua   2004-08-14

Frantziak horrelakorik ez badu obratzen ikusi nahi, entzungorraren jarrera utzi eta ofentsibara pasatu beharko du.  Berria - Harian   2005-01-15

2 (hitz elkartuetan)

«Berritze ofentsiba» bat iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07


ofentsibo izond erasokoa, eraso-.

Oinarrizko ekipamendu ofentsiboa. Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek esan zuen «lasaitasuna» egonez gero, «operazio ofentsiboak etengo» dituela.  Berria - Mundua   2004-12-04

"Etsaiaren taktika ofentsiboa al zen?" galdetu zuen Erregeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.

Algara ozena zen, ofentsiboa, barre kuarteleroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.


oferenda ik ofrenda.

oferendatu ik ofrendatu.

oferta 1 iz eskaintza.

Sekulako oferta aurkitu dut Italiara joateko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.

Oferta ekonomikoaren kultura hau suntsitzen hasten ez bagara, berak suntsituko gaitu gu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

2 ofertan egon

Zenbat gauza erosten ditugun ofertan daudelako, eta ez behar ditugulako!  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

Txerri-saiheskia ekarri dut, ofertan zegoen eta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.


ofertorio iz mezaren partea Jainkoari ogia eta ardoa eskaintzen zaizkiona. ik eskaintza.

Kanpoko apez batek zuelarik meza emaiten, Donetx-ek berak eskea egiten zuen ofertorioan, beretter batek baino larderia gehiago izanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 138. orr.

Ofertorioan Charles Sabarots gure konfardiako Lendakariak eskaintza bat ofreitu du arrantzako mozkinak aldarean pausatuz.  Herria   2001-04-05

Nola ez aipa ofertorioko otoitza: [...].  Herria   2004-12-09


off 1 iz off-eko ahotsa.

Filmak ikusten ditugunean ez dugu protagonistaren off-a behar, zer ari den pentsatzen jakiteko.  Berria - Kultura   2006-02-19

2 off-eko ahots ikusten ez den norbaiten ahotsa.

Ez ohiko egoera horretan zuzendariak berak landu duen gizonezko baten off-eko ahotsak proba ezberdinak eginarazten dizkie.  Berria - Kultura   2006-03-17

Atal bakoitza off-eko ahots batek aurkezten du.  Berria - Kultura   2006-01-10

Otso talde bat basoan ilunpean bilduta agertzen da, eta off-eko ahotsak zera dio: [...].  Berria - Mundua   2004-10-24

Gure Jainkoak ar eta eme egin gintuen, esango zuen off-eko ahotsak, eta pantailak orduan haur biluzi biren argazkiak erakutsiko zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Igerilekura jauzi egiten duten andra-gizonak; gazteleraz ari da off-eko ahotsa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.

3 play-off ik play.

office iz sukalde alboko gela txikia.

Buruan zerabilen distribuzio berriaren arabera, solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.


offside iz jokoz kanpoko egoera. ik orsai.

'Offside!' eskatu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.


ofizial1 1 izond legezko aginpidea gauzatzen duten erakundeetatik (gobernutik, administraziotik...) datorrena; erakunde horiei dagokiona, horiek antolatua, edo horiek erabakirik indarrean dagoena.

Mikhail Sholokhov-ek, Don ibai baketsua eleberriaren egilea eta sobietar idazle ofiziala denbora luzean, [...]. Esan nahi baita John Dee erregina berriaren astrologo ofizial bilakatu zela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Horrek artean enbaxadore ofizial dagoen Bowers-i idatzi dio apirilaren 14an.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

Omsk hiria mendebaldeko Siberiako hiriburu ofiziala da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Pertsieraren ordez ingelesa administrazio inperialaren hizkuntza ofizial bihurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Hizkuntza ofizial bakarra estoniera da, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

Hasieran, erromatarren urte ofiziala martxoaren 1ean hasten zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Völkischer Beobachter zen, NSDAP alderdiaren egunkari ofiziala, Munichen bertan egina.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

Idazki ofizial batekin jakinarazi zidaten "lanpostu iraunkorra esleitu" zidatela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 39. orr.

Hori da diskurtso ofiziala; demokrata guztien eta espainol "ongi jaio" guztien diskurtsoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 15. orr.

Geltokikoaren ostean harrera ofizialagoa dator.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 62. orr.

Argentinako futbol-selekzioaren elastiko ofizial bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.

Ligako partida ofizial batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 151. orr.

Berria irakurri orduko, nire auto ofizialaren bila joan naiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 237. orr.

Ez zen taxi bat, taxi ofizial bat ez behintzat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Horietatik guztietatik 2.073 babes ofizialekoak izango dira, eta 938, berriz, etxebizitza sozialak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Eliz munduan, eliza ofizialaren eta herri-mugimenduen arteko tirabirak ere gogorrak ziren, mugimendu heretikoek eragin handia baitzuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Euskara ez zen ofiziala, ez zuen eskolan lekurik. Lehiaketa ez zen ofiziala, noski: ez genuen ezer jakin nahi ikastetxearekin.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 131. orr.

Kabiliari dagokionez, Aljerreko aginteak ebatzi du erreferendum bat egin beharko dela tamazighta ofizial bilakatu aurretik.  Berria - Mundua   2004-04-15

1880an Iruñeko gotzainaren baimenez sartu zen ofizial Agur hitza aurreneko aldiz euskarazko dotrinetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 115. orr.

3 ez-ofizial

Taxi ez ofizial bati: aireportutik etortzeko horia, baina aireportura joateko ez-ofiziala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

Gauza bat bakarra zaukaat lan ez-ofizial bat baino gogokoagoa, eta bera kolpe ez-ofizial bat duk, eta gauza bat bakarra zaukaat kolpe ez-ofizial bat baino gogokoagoa, eta bera sute ez-ofizial bat duk.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 222. orr.

Gure gizonari hagitzez kitzikagarriagoak zaizkio gizon-emakume horien alderdi "ez-ofiziala" ukitzen dutenak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Victor Hugorentzat badago askatasunaren eta naturaltasunaren Euskal Herri bat: Euskal Herri ez ofiziala, ez politikoki ez eliztarki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 41. orr.

Badakizkite eskolan ikasi ingelesa eta 'filipino' ofiziala, baita ere etxeko hizkuntza "ez ofiziala".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpen ofizial (3); agiri ofizial (10); bertsio ofizial (3); bilera ofizial (3); dokumentu ofizial (6); egitura ofizial (4); ekitaldi ofizial (6); erakunde ofizial (10)

ez ofizial (16); gutun ofizial (3); hautagai ofizial (4); hizkuntz ofizial (3); hizkuntza ofizial (43); hizkuntza ofizial bakarra (9); hizkuntza ofizial gisa (6); izen ofizial (3)

laguntza ofizial (3); lehen ofizial matxinoaren (3); lehiaketa ofizial (3); modu ofizial (3)

ofizial bihurtu (3); ofizial bihurtzea (3); ofizial bihurtzeko (3); ofizial bilakatu (3); ofizial egin (4); ofizial izan (3); ofizial izango (3); ofizial izatea (7); ofizial izateko (5)

partida ofizial (12); partida ofizial batean (5); sail ofizial (3); talde ofizial (3); titulu ofizial (3); txapelketa ofizial (6); txosten ofizial (6)

adierazpen ofiziala (5); agindu ofiziala (5); agiri ofiziala (6); argazki ofiziala (4); aurkezpen ofiziala (25); aurkezpen ofiziala egin (3); auto ofiziala (4); babes ofiziala (4); baieztapen ofiziala (4); baimen ofiziala (3); balio ofiziala (10); berri ofiziala (3); bertsio ofiziala (33); bidaia ofiziala (5); bilera ofiziala (5); bisita ofiziala (5); curriculum ofiziala (3); diru ofiziala (3); diskurtso ofiziala (8)

eajren jarrera ofiziala (3); egitarau ofiziala (3); egoitza ofiziala (4); ekitaldi ofiziala (24); ekitaldi ofiziala egin (6); erabakia ofiziala (3); erabilera ofiziala (5); erlijio ofiziala (5); eskaera ofiziala (9); eskola ofiziala (3); estatus ofiziala (4); estreina ofiziala (3); estreinaldi ofiziala (8); estrenaldi ofiziala (3); euroaren truke ofiziala (4); europan ofiziala izan (3); euskara hizkuntza ofiziala (6); euskara ofiziala (16); euskara ofiziala izan (4); ezagupen ofiziala (3); ezagutza ofiziala (4); harrera ofiziala (16); harrera ofiziala egin (10); hasiera ofiziala (6); hautagai ofiziala (3); historia ofiziala (9); hizkuntz ofiziala (3); hizkuntza ofiziala (51); hizkuntza ofiziala ez (5); hizkuntza ofiziala izan (5); hizkuntza ofiziala izango (4); hizkuntza ofiziala izatea (5)

idekitze ofiziala (5); inaugurazio ofiziala (4); informazio ofiziala (4); izaera ofiziala (11); izen ofiziala (24); jarrera ofiziala (10); klubaren onarpen ofiziala (3); kopuru ofiziala (5); kronista ofiziala (3); kuota ofiziala (4)

onarpen ofiziala (11); ordezkari ofiziala (5); paper ofiziala (3); partida ofiziala (3); politika ofiziala (4); proposamen ofiziala (3); sail ofiziala (20); selekzio ofiziala (5); sorrera ofiziala (4); taldearen aurkezpen ofiziala (5); titulazio ofiziala (3); truke ofiziala (11); txapelketa ofiziala (6); txosten ofiziala (4)

zerrenda ofiziala (3)

abertzale ofizialak (3); agentzia ofizialak (5); agiri ofizialak (6); aldizkari ofizialak (7); bertsio ofizialak (13); bertsio ofizialak dio (3); bisita ofizialak (4); datu ofizialak (14); diskurtso ofizialak (3)

ekitaldi ofizialak (5); eliza ofizialak (3); emaitza ofizialak (19); entrenamendu ofizialak (3); eraikin ofizialak (3); erakunde ofizialak (3); erretorika ofizialak (3); eskola ofizialak (3); ezker abertzale ofizialak (3); gudarosteko ofizialak (3); harreman ofizialak (7); historia ofizialak (8); hizkuntza ofizialak (31)

idazkera ofizialak (3); interes tasa ofizialak (4); iturri ofizialak (6); iturri ofizialak aipatuta (3); lehen entrenamendu ofizialak (3)

ordezkari ofizialak (3); paper ofizialak (3); partida ofizialak (6); perito ofizialak (3); sail ofizialak (3); saio ofizialak (4); sektore ofizialak (3); selekzio ofizialak (7); tasa ofizialak (4); txosten ofizialak (7)

ildo ofizialarekin (4); sektore ofizialarekin (3)

agentzia ofizialaren arabera (3); bertsio ofizialaren (14); bisita ofizialaren (3); eliza ofizialaren (6); eskola ofizialaren (3); euskararen ezagupen ofizialaren (3); ezagupen ofizialaren (5); hizkuntza ofizialaren (6); sail ofizialaren barruan (3); txosten ofizialaren (3)

agiri ofizialean (3); aldizkari ofizialean (19); aurkezpen ofizialean (3); auto ofizialean (3); berlinaleko sail ofizialean (4); bidaia ofizialean (3); bisita ofizialean (20); bisitaldi ofizialean (3); buletin ofizialean (16); buletin ofizialean argitaratu (4); buletin ofizialean argitaratzen (3); cannesko sail ofizialean (3)

ekitaldi ofizialean (11); era ofizialean (5); espainiako aldizkari ofizialean (5); espainiako buletin ofizialean (8); ez ofizialean (8)

kazeta ofizialean (3); modu ez ofizialean (4); modu ofizialean (17)

orri ofizialean (3); sail ofizialean (71); sail ofizialean aurkeztu (4); sail ofizialean lehiatuko (8); saio ofizialean (3)

web orri ofizialean (3); zinemaldiko sail ofizialean (7)

agintari ofizialek (3); bertsio ofizialek (3); datu ofizialek (4); erakunde ofizialek (10); iturri ofizialek (51); iturri ofizialek azaldu (7); iturri ofizialek esan (3); iturri ofizialek jakinarazi (3)

babes ofizialeko (137); babes ofizialeko etxe (8); babes ofizialeko etxea (3); babes ofizialeko etxeak (16); babes ofizialeko etxebizitza (13); babes ofizialeko etxebizitzak (24); babes ofizialeko etxebizitzen (23); babes ofizialeko etxeen (11)

sail ofizialeko (38); sail ofizialeko filmak (4); sail ofizialeko filmen (3); sail ofizialeko lehiaketako (3); sail ofizialeko sari (3); udalek babes ofizialeko (3); zinemaldiko sail ofizialeko (5)

babes ofizialekoak (23)

babes ofizialekoen (4)

agiri ofizialen (4); bertsio ofizialen (3); datu ofizialen arabera (24); emaitza ofizialen (5); hizkuntza ofizialen (6); iturri ofizialen (112); iturri ofizialen arabera (100); iturri ofizialen esanetan (7); kongresuko sekretu ofizialen (7); sekretu ofizialen (13); sekretu ofizialen batzordea (3); sekretu ofizialen batzordean (8)

harrera ofizialera (3)

bi hizkuntza ofizialetako (3); entrenamendu ofizialetako (8); entrenamendu ofizialetako denborak (7); erakunde ofizialetako (3); hizkuntza ofizialetako (3)

aurreko entrenamendu ofizialetan (4); bulego ofizialetan (5); datu ofizialetan (5); dokumentu ofizialetan (3); ekitaldi ofizialetan (3); entrenamendu ofizialetan (20); eraikin ofizialetan (4); ez ofizialetan (5); hizkuntza ofizialetan (6); lan saio ofizialetan (3); lehen entrenamendu ofizialetan (3); lehiaketa ofizialetan (12); partida ofizialetan (6); saio ofizialetan (4); txapelketa ofizialetan (9)

historia ofizialetik (3); ildo ofizialetik (3); sail ofizialetik (7); sail ofizialetik kanpo (5)

bisita ofizialez (5)

adierazpen ofizialik (4); agiri ofizialik (3); baieztapen ofizialik (3); balio ofizialik (6); berri ofizialik (3); datu ofizialik ez (5); erantzun ofizialik (3); informazio ofizialik (5); informazio ofizialik ez (3); izaera ofizialik (3); jakinarazpen ofizialik (4); partida ofizialik (4); partida ofizialik jokatu (3)


ofizial2 (orobat ofiziale g.er.) 1 iz armadan, maila apaleko buru edo buruzagia, hots, alfereza, lotinanta edo kapitaina.

Bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,3

Etengabe sartuko da jende berria MBR 200en: Yoel Acosta Chirinos, Francisco Arias Cardenas, William Izarra, Gerardo Marquez... ejerzitoko ofizialak dira denak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 86. orr.

Enperadorearen guardiako ofizialak sorbaldak goratu zituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Ehiztarien Hogeita Bateko ofizialak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 186. orr.

Nazioaren egoerarekin kezkaturik zeuden, ejerzitoko beste ofizial eta azpiofizial asko bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

Bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Solasean ziharduen bigarren ofizialarekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 8,9

Hogei bat zaldizkok osatzen zuten destakamendua, eta ofizial bat zihoan haien buru.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.

Destakamenduko bi ofizialak aurrera etorri dira eta beren gizonak akuilatzen hasi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Haien buru egiten zuena bere herriari traizioa egindako ofizial bat zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Logroñon kuartelean gelditu ziren, eta ofizial batek jenerala ikustera igoarazi zuen Martin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.

Soldadu bakoitzaren atzean ofizial bat beharko zen, ihes egin ez zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Hogei bat zaldizkok osatzen zuten destakamendua, eta ofizial bat zihoan haien buru.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.

· Suitzatik alde egitera behartua zela esan zidanean, ni Thun-en nengoen soldadutzan, ofizial.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Ez du ematen hitza jan izanak asko kezkatzen zuenik ofizial italiarra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Gure aita gerrara joan zen, ofizial mediku gisara, Krasera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 35. orr.

Errepublikaren Gobernuak zenbait ofizial profesional bidali zizkigun Bizkaira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Itsas armadako ofizial jubilatu bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Porter Goss CIAko operazio ofizial beteranoa da.  Berria - Mundua   2004-08-22

Hango irakasleak ofizial erretiratuak ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Khale prusiar ofizial ohia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.

Batzuk eta besteak ofizial militarrak eta zibilak ziren aldi berean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

3 administrazioan eta kidekoetan, maila apaleko burua.

Dirudienez, zerbitzu sekretuetako ofizial batek oker itzuli zuen alemanei irratiz harrapatutako mezu bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 65. orr.

Hiru gizon sartu ziren, eta oso adeitsu aurkeztu zituzten beren buruak poliziako ofizial gisa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Leviren aurretik pasatu den René horren fitxa ezkerrera bideratu du ofizialak, eta ezkerra heriotza da, giltzapetuek geroago jakingo duten bezala; Levirena eskuinera joango da, eta bizitza esan nahiko du horrek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 79. orr.

Jadanik ez zegoen probintzietara ofizial bereziak bidaltzeko ohitura, justizi administrazioaren eta arazo politikoen begirale.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Antioko erregeak ofizial zerga-biltzaile bat bidali zuen Judeako hirietara.  Elizen arteko biblia   1 M 1,29

Bikario zeritzen ofizial batzuk zituzten beren esanetara; eta gizon guztiak ehunekotan [...] banatuta zeudenez, kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

-Ez da beharrezkoa, ofizial jauna: nire bizkarra zaintzeaz Jaungoikoa arduratuko da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 341. orr.

Zerbitzuetako ofizialak begiratu egin zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Elkar maitasunaren eta bakearen batasuna gordetzeko, monasterioko ofizialak ahizpa guztien oniritziaz hautatuko dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sarrera-gelan neure ofizial-eskularruak eta neure ofizial-boneta janzten ari nintzela, berriro deitu zioten leihatilara: klarionaren pare zurbildu zen Hanna. Hiru herrialde horien historiak berezitasun paradoxiko bat erakusten du: armadako ofizial-taldeak iraultza "liberalak" gidatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Mikel Strogoff tsarraren mandatarien gorputz bereziko kidea zen, eta ofizial maila zeukan gizon hautatu horien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bidezaingo Zuzendaritzako administrari-ofiziala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Gauza jakina da, Le Blanc-en dendatik desagertu zen astean, neska itsas ofizial gazte batekin ibili zela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Eta orain, amesgaizto sukartsu batean bezala, SSetako goi ofizial bihurtuta agertzen zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

6 (orobat ofiziale) eskulanetan, aprendizaren eta maisuaren mailen arteko pertsona. ik ofiziale.

Oraindik ongi gogoan dut ofizial aritzen zen neska bat, neska ilehori bat, nekazaria, egun batean gure amari jostun lanetan laguntzera etorri zena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

· Martinek mutil frantses-euskaldun bat aukeratu zuen atzelari, Artxipiren okindegian ofiziale zegoena eta Bautista Urbide deitzen zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadako ofizial (12); itsas armadako ofizial (3); itsas ofizial (3); itsasontziko lehen ofizial (3)

ofizial gazte (6); ofizial gazteak (4); ofizial ilehoria (8); ofizial ilehoriak (7); ofizial ilehoriari (3); ofizial matxinoaren (3); ofizial nagusia (3); ofizial ohia (6)

poliziako ofizial (5)

argazkiko ofiziala (3); armadako ofiziala (4); ofiziala igorri (3)

armadako ofizialak (6); ofizialak eta soldaduak (3)

eskualdeko ofizialen (8)


ofizialdu, ofizial(du), ofizialtzen 1 du ad ofizial bihurtu. ik ofizializatu.

Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia inoiz ofizialdu gabekoak istorio bilakatuta iritsi zaizkigu maiz, ahozko transmisioaren kateari esker.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Batasunaren eta alderdi sozialistaren arteko harremanak noizbait ofizialtzeko bidea irekitzeko edo errazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Liberalek Espainia-Nazio mitiko bat demokratiko samarra asmatu dute, Menéndez Pelayok berehalaxe beste mitologia batekin, tradizionalista eta katolikoa, lurrazpiratu diena, hau ofizialdu baitu irakaskuntza frankistak luzaro, gaurdainoko ondare zabala utziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Asteartean Berria-k atera zuen gehigarria hori izan baitzen batez ere, berdintasun ofizialduaren izenean egindako irain gaitzigarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.


ofiziale 1 iz ipar hargintza, zurgintza eta kideko lanak bere kontu egiten dituen eskuzko langilea.

Ofiziale batzu kausitzen ahalko dira hor, hargin, zurgin eta beste, zer nola egiten duten erakutsiko dutenak.  Herria   2003-03-13

Ofizialeen erakusketa, oihalpean: muble, margo, argazki, oihal, larru, harri, etxe-mozkin...  Herria   2001-05-10

Ofizialeen Ganbarak bultzatzen du indar guziez "Ofizioen unibertsitea" Baionan, Pauen jadanik eraikia den bezalakoa.  Herria   2005-07-07

Bruthe Jean-Bernard, Elektrikan ofiziale.  Herria   2001-02-22

Mendibil Dominique, ofiziale tindatzale.  Herria   2001-02-22

Larre Jean Pierre, 46 urte, Gure Amentsa, ofiziale, hargina.  Herria   2001-02-22

Mahaxturia zen, biziki ofiziale fina eta lan onekoa.  Herria   2004-12-02

Gaineratikoentzat badira kutxa bereziak, horietan dira besteak beste laborari, ofiziale, arrantzale, burdin-bidetako langile eta soldadoak.  Herria   2002-07-25

Lan eremu horietan kokatzen diren ofiziale edo enpresek, urteko zerga, herrien arteko zindikatari dute pagatzen, diru zama hunen erdia Aiherra herriari berriz itzultzen delarik.  Herria   2004-12-23

Badakizu, Beñat, ofiziale onak ez duela lanabes kamutsik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.

Jada 16 ofiziale bagira, bakoitzak guhauren lantegiak eta bete beharrekin.  Herria   2001-07-05

Baiona Ttipia, langile, ofiziale eta etorkinen auzotegia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baionan aprendizen saristapenean Ofiziale Ganbarako buruzagiek egin dituzten deklarapenak.  Herria   2005-07-07

Udako hiru hilabete horietan sortu baitira 104 ofiziale enpresa, 125 zerrendetarik kenduak izan direlarik denbora berean.  Herria   2003-03-20

14 urtetik goiti ofiziale ikasketen bidez lan munduan sartzeko aukeraren alde bozkatu zuen [...] Frantziako Legebiltzarreko diputatuen gehiengoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

Eta enetako Euskal Herria salbatzeko edo gizarte osoa eraikitzeko, laborari mundua, ofiziale mundua, arrantza mundua, ekonomia mundua gogoan izan behar dugu... Bai, papereztatzaile gisa lan egiten nuen ofiziale-artisau batekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko ofiziale (3); ofiziale eta artixta (3)

ofizialeen ganbara (3); ofizialeen ganbarak (3)


ofizialgai iz ofizial izateko prestatzen dari den pertsona.

Ezpain gainean bilo leunezko bibotea zeraman, eta soinean erregearen armadako ofizialgaien jantzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.


ofizialgintza iz ipar

Kontsumorako ekoizpen gehienak lekuan bertan ekoiztea proposatzen du, ofizialgintzaren eta laborantzaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30


ofizialisatu ik ofizializatu.

ofizialismo iz gobernuari eusten dioten ideologien multzoa.

Ofizialismoaren ordezkariak neoliberalismoa sostengatzen duela eta euren jarrera eskuinaren porrota eragiteko baino ez dela gaineratu zuten.  Berria - Mundua   2006-01-15

Bacheletek, halaber, ofizialismoaren eta herrialdeko kultur ordezkarien babesa jaso du.  Berria - Mundua   2006-01-15


ofizialista 1 izond ofizialismoarena, ofizialismoari dagokiona.

Julianek berehala erreparatu zion taberna barruko giro ofizialistari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 124. orr.

Senatuko 102 ordezkarietatik, berriz, 61 lortu zituzten alderdi ofizialistek.  Berria - Mundua   2006-03-14

Alberto Jordan Hernandez zutabegileak zera dio, [...]: «CNE Hauteskunde Kontseilu Nazionalean ordezkaritza ofizialistak duen konplizitate lotsagarriak Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Konstituzioari kolpea ematen lagundu dio Hugo Chavezi».  Berria - Mundua   2004-08-18

• 2 iz ofizialismoaren jarraitzailea.

Hiriburuan, oposizioak eta ofizialistek, ez zuten amore ematen ez zituzten nazioartearen proposamenak aintzat hartu eta krisiak dimisioa eragin zuen.  Berria - Harian   2005-03-01

Mailly ofizialistaren izendatzeak ez du inor harritu, are gutxiago Jean Claude Mallet beste hautagaia izan behar zuenak sektore moderatukoak lehiatzeari uko egin ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

• 3 izond egoera ofizialari dagokiona.

Borroka armatua eta kale borroka ia hibernazio egoeran daudenez, ezker abertzale ofizialista bide zibilaren saioa egiten ari da dagoeneko de facto.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


ofizializatu, ofizializa, ofizializatzen 1 du ad ofizial bihurtu. ik ofizialdu.

Federazioak ofizializatutako proba da, eta hilaren 24an jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-10-16

Bisak, nortasun agiriak, zernahi baimenak, ezkontzak ofizializatzeko behar ziren agiriak... eta abar.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Antzuola eta Aiherra herriek, beren anaitasun edo adixkidetasuna hitzarmen baten bidez ofizializatuko dute, bai Aiherrako herriko etxean eta bai Antzuolako udaletxean.  Herria   2004-10-07

Uztailaren azken egunetan deituko da hauteskundeetara, abuztu hasieran zerrendak aurkeztuko dira, eta bukaeran ofizializatuak izango dira.  Berria - Kirola   2004-06-26

Bestaren antolatzaileek, horrelako ekimenen bidez eta euskara karrikara ateraz, «hautetsiak euskara ofizializatzera» bultzatu nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Atzoko ekitaldiak errektorearen kargua ofizializatu zuen (ez, berez, taldekideena).  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

2 (era burutua izenondo gisa)

Agian hobea irudituko zain tortura, heriotza ofizializatua, zeremonia bat egin eta zementua jartzea heriotzaren inguruan, barroteen itzalean...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.


ofizializatze iz ofizial bihurtzea.

Aste honetan, Frantziako Atzerri ministro Michel Barnierrek hizkuntza gutxituak Europako Batasunean ofizializatzearen aurka dagoela adierazi du.  Berria - Ekonomia   2004-05-13


ofizializazio iz ofizializatzea.

Idazle katalanen eta idazle ingelesen PEN klubek aurkeztu dute Euskal PEN Kluba, eta Galiziako, Espainiako eta Iberoamerikako Federazioko PEN klubek ere babesa eman diote Euskal PEN Klubaren ofizializazioari.  Berria - Kultura   2004-09-02

Vilaweb egunkari elektronikoak, San Joan bezpera zela eta, kanpaina bat abiatu zuen, katalanaren ofizializazioa eskatzeko Europako Batasunari, Irlandari, Espainiari eta Frantziari.  Berria - Mundua   2004-06-26


ofizialkeria iz ofizialtasun gaitzesgarria.

Zenbat exekutoria, zenbat armarri, ijito euskaldunenak, gerra eta ofizialkeria aitzakia beren gutiustea nobletu nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.


ofizialki (orobat ofizielki g.er.) adlag era ofizialean.

Ofizialki, Garbiketa Espezialeko Taldea dira, nahiz eta, egiten dutena eginda, Garbiketa Etnikoko Talde izena eman jendeak alkatearen garbitzaile kutunei.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

Ez ziren esklaboak ofizialki, baina esklaboak ziren benetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.

1982ko abuztuan, Mexikok ezin ziela bere konpromisoei aurre egin ofizialki adierazi zuenean, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Espainiarrek ofizialki existitzen dena bakarrik onartzeko joera baitute.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 86. orr.

Kasinoak Hong Kongen ofizialki debekatuak baitziren, hango biztanleak hasi ziren egunero joan-jinen egiten Makaoraino.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Gaurdaino, ez du inork sekula ofizialki aitortu haiek pairatu zuten bidegabekeria.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.

Ofizialki bai, adin jakin batean ume izateari utzi egiten diogu ofizialki, eta bihurtzen gara lehenik gazte, gero heldu, geroago zahar.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.

Frantziak gerla deklaratzen dako ofizialki Espainiari 1793ko martxoaren 8an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.

Beste helburu batzuetarako koinê atikoa erabiltzen jarraitu zuten ofizialki erabilia aurkitu zuten alde guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Euskara kontuetan aditua ni neu nintzen, ofizialki behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Nationalité française; erran nahi baita, euskara garbian, naziotasunez frantsesak garela, ofizialki, guztiok.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin du ofizialki (3); hasi zen ofizialki (3); hasiko da ofizialki (3); iragarri zuen ofizialki (3)

ofizialki aurkeztu (3); ofizialki baieztatu (6); ofizialki egin (5); ofizialki egiten (3); ofizialki eman (3); ofizialki estreinatu (3); ofizialki hartu (3); ofizialki hasi (3); ofizialki izenpetu (3); ofizialki jakin (6); ofizialki jakin arazi (3); ofizialki jakinarazi (8); ofizialki lehiatzeko (5); ofizialki onartu (11); ofizialki onartua (3)


ofizialkide iz ofizial-laguna.

Jehuk esan zien bere ofizialkideei: -Nire alde baldin bazaudete, ez dezala inork ere ihes egin hiri honetatik, egin dugunaren berri Izreelera eramatera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,15


ofizialkidetza iz koofizialtasuna.

Euskaltzaindiak behin baino gehiagotan salatu ditu giza eskubideak, euskararen aldeko babesa, hizkuntzen pausoz pausoko garatzea eta ofizialkidetza oinarriak hausten dituzten arauak.  Herria   2001-04-05


ofizialorde iz azpiofiziala.

Hochedé ofizialorde ohi bat da, oraindik orain tenienteorde izendatua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Armadako Miguel Krasnoff eta Marcelo Moren brigadier ohiak, Rolf Wenderoth koronel ohia, Basclay Zapara ofizialordea eta Osvaldo Romo dira auzipetuak.  Berria - Mundua   2004-12-22

Jada kapitain bat eta 20 ofizialorde behin-behinekoz kargugabetu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-01

Airez aire itzuli ziguten, goizalde batean -"etsaia heldu zelakoan"- guardiako ofizialordea garitatik tirokatu eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Nire herriko gudarientzat eta ofizialordeentzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.


ofizialtasun 1 iz ofiziala denaren nolakotasuna.

Ezin dugu ahaztu, maila honetan, izaera ofiziala, estatuek ematen dietela tituluei, eta gure kasuan, Espainiako eta Frantziako estatuak direla ofizialtasun hori definitzen dutenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Ofizialtasun ofiziala botereen aldetik etortzen da, errealitatean ezagupen hori egina delarik.  Berria - Harian   2005-01-15

Multzo batetik bestera, beraz, jauzi mortal izugarria dago: ofizialtasun guztien gainetik edo azpitik bizitzen ziren izenetatik, ofizialtasunik gabe deus ez diren izenetara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Napartheid Komikilari taldea, 1988an Iruñean sortua, Nafarroan euskararen ofizialtasuna arautzen duen legea salatzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 143. orr.

Ikurrinaren onarpenaz idatzi, ofizialtasunaren aldeko borroka kontatu gabe?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Orain Europako Batasunean bigarren mailako ofizialtasun bat ere ukatzen digu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Idazkiok ofizialtasunez jantziak eta arau-emaileak dira, hizkera literarioagoa dute eta hiztegia eta estiloa ere zainduagoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskarak lehentasunezko ofizialtasun estatusa izan behar duela eta Espainiako Konstituzioak jartzen dizkion mugak gainditu behar dituela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Andres Urrutia euskaltzainburuak berriz, euskarak Ipar Euskal Herrian eta Europan duen ofizialtasun mailaren inguruko gogoeta egin du bere idatzian.  Berria - Kultura   2006-01-07

Euskarak beharrezko duen lege babesa izatea eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasun egoera lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Euskarak estatus legal bakarra ez izatea, ofizialtasun eza eta lurralde osorako hizkuntza politika bakarra ez izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Aipatuz ere euskarak jasan dituen trabak, ofizialtasun eskasean besteak beste.  Herria   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen ofizialtasun (3)

benetako ofizialtasuna (5)

euskal selekzioaren ofizialtasuna (3); euskararen ofizialtasuna (114); euskararen ofizialtasuna aitortzeko (4); euskararen ofizialtasuna aldarrikatu (5); euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen (4); euskararen ofizialtasuna eskatu (7); euskarari ofizialtasuna (4)

galizieraren ofizialtasuna (3); hizkuntzaren ofizialtasuna (3); hizkuntzen ofizialtasuna (8)

ofizialtasuna aitortzeko (5); ofizialtasuna aitortzeko eskatu (4); ofizialtasuna aldarrikatu (9); ofizialtasuna aldarrikatuz (3); ofizialtasuna aldarrikatzen (6); ofizialtasuna behar (3); ofizialtasuna eskatu (12); ofizialtasuna eskatzeko (5); ofizialtasuna eskatzen (4); ofizialtasuna irabazi (4); ofizialtasuna lortzea (4); ofizialtasuna lortzeko (5); ofizialtasuna ukatzen (4)

selekzioaren ofizialtasuna (3); selekzioen ofizialtasuna (3)


ofizialtze iz ofizial bihurtzea.

UGTren eta LABen arteko bilera Batasunaren eta alderdi sozialistaren arteko bileren ofizialtzeari bidea irekitzeko modu bat izan dela interpretatu dute askok.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15


ofiziante iz elizkizunburua; zeremoniaburua.

Amak [...] hilarietako prediku-otoitza zela erran zigun, ofizianteak aldikal errepikatu ohi zuena.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.

Seko sinestua bainago, egungo gizarteko parasitorik ugalkorrena eta irrikatuena dela ofiziante klase berri hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.


ofiziari iz/izond ipar ofiziala; karguduna. ik ofizier.

AEBetako Armadako marine indarren ofiziari David Holahanek.  Berria - Mundua   2004-08-13

CGT, FO, CFTC, CGC eta marinel ofiziarien sindikatuak osatutako elkargoaren izenean mintzatu zen Israel eta akordioa galarazteko ekintzak bultzatuko dituztela iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-09-23

30-40 palestinar polizia ofiziari Egiptorat joatea, 6 hilabeterako trebakuntza bat jarraitzerat.  Berria - Mundua   2004-06-25

· Diuanian, Saddam Hussein agintean zelarik, Aire Armadako ofiziari zegoen bat tiroz hil zuten.  Berria - Mundua   2006-01-21


ofiziatu, ofizia(tu), ofiziatzen 1 du ad mezaz mintzatuz, esan, eman.

Eliza ere gainezka zegoen, jaun inkisidorea, dominikoen ordenakoa, meza ofiziatzen hasi zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

· Beauvais-eko elizbarrutian ofiziatu zuen aurrena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

2 zerbait gisa aritu.

Magrisek ofiziatzen du, Triesten dagoenetan, tertuliaren gidaritza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.


ofizielki ik ofizialki.

ofizier 1 iz ipar armadako ofiziala.

Gizon galtze haundiak izan ziren ene erresimenduan, oinezko 16.ean, soldado eta ofizier.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Leclerc-en dibizioneko ofizier zenbait berriketa jin ziren, ahal zuteneko, eta Kurutze Gorriari dei egin zioten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Ez aitzinamendu aski handia, nonbait, konboiaren buru diren ofizieren lasaitzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 21. orr.

Uztailaren 20-an, 1944-ean, Normandian Alemanak gibelka hasiak zirela, Ekialdean berdin Errusiarrak ezin atxikiz, aleman ofizier batzu Von Stauffenberg kolonela buru zutela bonba bat ezarri zuten Hitler bere militar nagusiekin bildua zen gelan.  Herria   2004-07-29

Hortan ginen, ofizier frantses bat jin zitzaionean, preso batek lagundurik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 143. orr.

Lotseriak hartzen zuen zenbait aldiz bereziki ofizier SS batek ostiko bat ederra eman zion arrats hartan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

S.S. ofizier batek hartzen gitu itzultzale bat lagun eta, idor eta haundikor, deplauki botatzen dauku: "Ihes egitera entseatuko dena, herioaz zigortua izanen da!".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Bistan da, preso bat zen, alemana, 4/5 galonetako ofizierra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Louis Aljerian ofizier izana zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Honek, eüskaldün izanik ere, gerla egin dü Nafarroaren aitzi eta kontre, Espainiako erregearen armadak, ofizier kargüan.  Herria   2005-12-01

Horra gure apez-gai gaztea, eta ez zitaken bakarra, borroka gogorrean bere kontzientziarekin ofizier eskolak errefusatuz, gerla eta hiltzea errefusatuz.  Herria   2004-04-01

· Eta guk banekien, berak erranik, informazio ofizierak plazer hartzen zuela galdeketak egitean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.


ofizina iz bulegoa.

Kafkak bere andregaiak bidalitako gutunak ofizinan -eta ez etxean- jasotzen zituela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 72. orr.

Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan: hortxe aurrean bertan BBVren sukurtsal bat, Trabajo Temporal SA-ren bulego nagusia, eta baita auto frantsesen kontzesionario bat ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Horrela segitu genuen, kontu-kontari, ordu laurden batez, ofizinako zuzendaria azaldu zen arte.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

Eibarren ofizinetako jendea beharginak baino ordubete beranduago sartzen da lanera, bai goizean bai arratsaldean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.

Karabineroen ofizina hori hutsik egonen da gauez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.

Parrokiako koruan ere abestu nuen umetan, Don Klaudiorekin, herriko paper-olako ofizinan hasi nintzenean utzi behar izan nuen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.

Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Orduan gogoratu zuen esana ziola ofizinakoak amaitu ondoren Oreitiara joatekoa zela, lan pixka bat egitera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.

Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre-kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.


ofizinista iz bulegaria.

Greba baten indarra gizarte osoan zegok, gizartearen zati guztiek batera atera behar ditek kalera, langileek, ofizinistek, tabernariek...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Ofizinistek, berriz, ez dute beren aldetik ezer egiten haien gorrotoa baretzeko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.


ofizio 1 iz lanbidea, ogibidea.

Itsasaldetik, bertako lanbide, ofizio eta ogibidearekin loturik ageri zaigu, gaurko egunak markatzen zuen mugarri ezagun honekiko lotura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 416. orr.

Horregatik ez zen, idaztea edo pintatzea, ofizio bat, ikasi egin zitekeen zerbait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

-Ofizio asko dakizkizu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 152. orr.

Lanean bai baina ofizioa ez dakien langilearena ere alboan irakasle bat jarrita erremedia zitekeen auzia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.

Bere ofizioa erakusten ere saiatu zen gogotik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 33. orr.

Gazte batek erraiten badauzu nahi duela arrantzale izan, kontseilatuko duzu ofizio hori hautatzea?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 184. orr.

Izan ere, gure ofizio hau soldaduarena bezalakoa da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.

Galdegiten nizun ea ofizio bat bazenuenez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 94. orr.

Haur bakoitzak etorkizunean bere gurasoen ofizio berbera izango duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.

Nire gurasoen helburua etxeko neskoi ofizioa ematea zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

Langile bati, lanposturen baten jabe egin nahi duenean, lanpostu horretan egin beharko duen langintzan trebe izatea eskatzen zaio: ofizioa menderatzea, alegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 76. orr.

Eta, nola herri bakoitzak, kongregazione edo kofradia bakoitzak, baita ofizio bakoitzeko gremioak ere, nork bere patroina duen [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Afizioa ofizio bihurtu zitzaidan gero, eta horrek, egia esan, puska dezentea kendu zion nire bertso gozatzeari.  Berria - Kultura   2004-01-18

Auzira jin den publiko zabala, ehun bat jende ofizioko jantzitan hor ziren hirurogei abokaten ondoan, oren bat bederen egon behar izan da kanpoan, polizak auzitegiko sarrera gelara sartzea debekatzen baitzion.  Herria   2005-02-03

ik ofizioko.

2 (izenondoekin)

Handik bueltan ofizio serio bat ikasi zuen, Eibarko armeria batean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 34. orr.

Behe-mailako funtzionario bilakatuagatik, ofizio onak zituzten denek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Kasetaritza da, dudarik gabe, ofizio ederrenetarik; betezazue zuzenki euskaldunen eta euskararen onerako.  Herria   2003-06-26

Bat-batean neure begien aurrean ikusten nuen zer ofizio zitala zen nirea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Horra ofizio petrala, bat bada: denborari itxura hartzen saiatu beharra!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Ofizio liberaleri, mediku, abokat, notario eta horieri ez.  Herria   2005-05-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez ikusiarena egiten saiatzen ziren, baina -ofizio senak hala salatzen zidan- aldi berean mesfidantza apur bat ere bazuten berekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

Ez zuen bere lana kobratzen: jende gehiena berarengana zihoanez, ofizio-lagunek salaketa sartu, eta, 305. urtean, kristauen aurkako jazarpen garaian, lepoa moztu zioten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Arrantzaleek eta itsas-ikastegiaz arduratzen direnek goiz bat osoa eman dute portu hegi hortan itsasoko ofizio mota guziak hobeki ezagutarazi beharrez.  Herria   2005-09-08

Ofizio Etxea lan esperientziarik gabeko 25 urtetik beherakoei bideratuta dago, eta Enplegu tailerra 25 urtetik gorakoei.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Zientzia eta tekniken "maîtrise" delakoa, IUP (baxotik goiti hiru urte ofizio ikasketa diploma) bilakatuko dena.  Herria   2001-10-04

Ofizio eskola bati buruz igorri zuen eta harri zizelkari CAPea pasatu.  Herria   2005-02-10

Pauen jadanik idekia dutenaz gain gisa horretako "Ofizio unibertsitea", zergatik beste bat Baionan?  Herria   2005-07-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere liburuan, bere esperientziatik abiatuz, garai hartan arkitekto-ofizioa zer zen azaltzen saiatu zen xehetasun guztiarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Ea, bada, pobreen abokatu horrek, bete ezazu gurekin zeure zaindari-ofizioa, Aitak ezarritako epea bete arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Gustatzen baitzitzaidan ene papereztatzaile ofizioa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Ministro eta predikariei ongi jokatzera eragiten zien, esanez prelatu-ofizioak eta predikazioaren ardurak ez zietela inola ere eragotzi behar otoitz santu debotoa, ezta limosna eske joatea ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 614. orr.

5 ofizioa menderatzea.

Ibilbide horretan konturatu naiz arnasa luzeko lasterketa dela nirea eta gero eta ofizio gehiago dudala; gero eta gehiago hurbiltzen naizela esan nahi dudan horretara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Astean zehar Abel Barriolak azpimarratu duen bezala Patxi Eugi ofizio «handiko» pilotaria da eskuz banakakoan.  Berria - Kirola   2004-04-09

6 elizkizuna; bereziki, berariazko otoitz multzo jakin batean datzana.

Aste Sainduko ofizioak.  Herria   2005-03-17

Klerikoek erreza bezate ofizioa Erromako Eliza santuaren erritoaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Lagun zituen zaldun giristinoak eta nahi zuen jakin nola ziren zelebratzen ofizioak giristinoen mezetan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 87. orr.

Maitinetako ofizio guztian eta gaueko mezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1011. orr.

Eta antifona honekin amaitzen zen ofizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu guztietan esan ohi zituen Frantziskok gorespen hauek, baita Maria Birjina dohatsuaren ofizio aurretik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Horrelaxe sortua izan daiteke Frantziskok osatu eta errezatzen zuen Jaunaren Nekaldiko Ofizio hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Espiritu xalotasunean bizi baitziren eta oraindik ez baitzekiten Elizaren ofizio-otoitza errezatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Bederatzi urteetara heldu bezain sarri, izan zuen lehen eliza koroa eta ikasi elizako ofizio liburua irakurtzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

· Liturgi ofizioaren tankerari eta errezatzeko moduari begiratuz, berriz, badirudi klerikoentzat bakarrik zela Erregela hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

8 Ofizio Santu (orobat Ofizio Saindu) ik Inkisizio.

Espetxetik, gutun bat bidali zion Erromako Ofizio Santuari -Inkisizio beldurgarriari, alegia- aita salatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Hor zeuden ere haiekilan, Aita Sainduaren gelako atalondoan, Inkisizioaren Ofizio Sainduko jaun kardinale ospetsuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

Nola Nafar Doktoreak mihiluze fama baitzuen eta Ofizio Sainduaren auzitegiko sekretuez ez baitzen biziki axolatzen, bi galdeketa egin zizkioten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Ofizio Santuaren Tribunalak atxilotua zuela, fede zahar eta oneko norbaitek halaxe salaturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 299. orr.

Salaketa Ofizio Santuaren belarrietara iritsia zela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 337. orr.

Bestela, neu joango naiz Ofizio Santuaren aurrera, Bartolome Izetak eta biok izan dituzuenak azaltzera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 319. orr.

Joan ginen leihorat, eta Ofizio Sainduko guardiak hauteman genituen urrunerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

Ofizio Sainduaren manuz eta aginduz, eta jaun inkisidorearen trabailuen araberako maiztasunez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Espainiako mugan ezarriko ninduke, Ofizio Sainduak zikiro baten gisara erre nazan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afizioa ofizio (4)

ofizio bihurtu (3); ofizio eskola (3); ofizio otoitza (9); ofizio sainduak (4); ofizio sainduaren (12); ofizio sainduko (12); ofizio sainduko guardiak (5); ofizio saindukoak (4); ofizio santu (3); ofizio santua (4); ofizio santuaren (7)

erreza bezate ofizioa (3); idazle ofizioa (3); ofizioa errezatzeko (3); ofizioa ikasten (7); ofizioa irakatsi (5); predikatzeko ofizioa (3)

ofizioen tenoreak (4); ofizioen unibertsitate (4)

arte eta ofizioetako (3)


ofizioarte iz

Bio urtea uste baino mugimendutsuagoa izan baita: bio ofizioarte frantsesa bi parte egin da eta OGM, jitez aldatu hazkurrien eztabadak badu aipaldi.  Herria   2002-09-12


ofizioburu iz

Laborari gutxi eta merkatari asko; batez ere: pelaireak, harginak, arotzak, zurginak, basteroak, kordeleroak... eta ofizioburuak beren aprendiz eta morroiekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.


ofiziodun izond ofizioa duena.

Izebak [...] gizonezko alargun bati eman zion Marko, kristau zintzoaz gainera, ofizioduna baitzen, zaldizaina, eta semerik gabea izanik, semetzat hartu eta hezi zezan; Kosmas, berriz, turkoen familia aberats bati eman zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Ofiziodun gutik egin dute Pettanek egin duena, bere hiriko jauntziak, dirdirak eta ilabete-sariak utzirik, zer buru-kolpek ereman baitzuen ere, Garaziko borturat [...].  Herria   2003-07-10


ofiziogune iz ofizio jakin bateko kideak biltzen diren gunea.

Jendea bere ofiziogunetan pilatzen joan zen, eta urteak joan ahalean: calle de las Caldererías, de los Calceteros, Cuchillerías [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.


ofizioka 1 adlag nork bere ofizioa duela.

Guztira hamaika bertso puntuagarri bota zituzten bertsolariek: ofizioka, zortziko handian eta txikian hiruna, eta bakarka bi punturi erantzuna ematean eta kartzelako gaian hiruna.  Berria - Kultura   2004-10-12

Ofizioka nenbilenean, neurera nengoen eta bakarka ere, hirugarrenetik aurrera neure burua kontzentratzen egon nintzen.  Berria - Kultura   2004-12-21

2 ofiziokako izlag

A motako bertsoa egin beharra zeukan, ofiziokako gaia hasten duenak beti egiten baitu A motako bertsoa, nori erantzunik ez dauka eta.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 117. orr.


ofiziokide izond ofizio berekoa.

Horrela, Boggess epaileak agerian utzi du berriz bere ofiziokideek zergatik deitzen dioten Epaile Bihozbera.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 24. orr.

Material batzuk hartu nituen: gauzaki soliduak, irudiak, komikiak, ilusioak, bideo-zintak eta pertzepzio-test batzuk, Ralph Siegel ofiziokide eta fisiologoak kasurako prestatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

I. jaunaren gutuna jaso nuenean, bada, Robert Wassermann oftalmologoarekin jarri nintzen harremanetan, lagun on eta ofiziokide baitut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.


ofizioko izond/iz ofizioa ondo menderatzen duena; halakoa ofizioz dena. ik profesional.

Ofiziokoetan, urrezko medaila Jan Camps beljikanoari emanen zaio, amaturretan Mario Maas holandesari.  Herria   2001-09-06

Bideo sariketa: bi sail izanen dira: ofiziokoena eta ez ofiziokoena.  Herria   2003-03-13

Uruguay-en soldadoak ofiziokoak dira.  Herria   2004-02-26

Ofiziokoa izateko eskubidea lortu nuela sentitu nuen, bertsolari izango nintzela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 173. orr.

Urte hastetik ondarrera zenbat diru emaiten dion hiriak Aviron errugbi ofizioko taldeari.  Herria   2005-09-01

Gogoan eduki behar baita beti ofiziokoak ez diren aktoreak direla.  Berria - Kultura   2004-07-27

Orotan ere ari dira suaren kontrako "gerlariak" emendatzen, ofizioko ala bolontario: Alemanian 27.000 ofizioko, Ingalaterran 52.000 orotarat, eta horietan 35.000 ofizioko.  Herria   2003-07-24

Guk, ofiziokook, mesprezuz aditzen genituen huskeria haiek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

Herrian bertan ofiziokorik ez bazen, kanpotik etorriko zen konfiteroa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.

Formakuntza ona egiten dela berehala lanari lotuz ofiziokoen ondoan.  Herria   2003-05-29

Gauzen behar bezala segurtatzeko, ofiziokoek egiten duten bezala, [...].  Herria   2001-07-26


ofizioso iz ez-ofiziala izanik, ia ofiziala dena.

Ezker ofiziala nahiz ofiziosoa mugitu egin ziren beste kasu batzuetan, baina Puig Antich oso bakarrik utzi zuten.  Berria - Kultura   2004-03-04

Dena den, aipatu dudan adierazpen ofizioso horrek lege eta matematika alorreko hainbat eztabaida eragin zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Silvio Berlusconi lehen ministroaren eta hark irudikatzen duen guztiaren kontrako borrokaren ordezkari ofizioso ez ezik, zinema izar bat ere bada [Moretti] bere herrikideentzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.

Asmatikoa izaki, beti pentsatu izan dut noizbait arnasa hartzeko arazoak izan ditugunok, halako komunitate ofizioso bat osatzen dugula, ahulen legio bat bere ahuldadearen eta ingurukoen ahuldadearen kontzientzia duena,  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.


ofreitu, ofrei, ofreitzen du ad ipar eskaini.

Holandesek ofreitu didaten kafe beroak akiduraren azken puskak airera botatzen dizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Herriko kontseiluak ofreitzen du bazkari bat, helduden otsailaren 5 ean ortzegun eguerditan, adineko jende guzieri.  Herria   2004-01-29

Meza sainduarekin hasi dute eguna, ondotik Europ kanpinan zintzur bustitze bat ofreitua izan da beren lagun eta adixkide multxo bati.  Herria   2001-07-19

Jeneral batek, adinez han harat joana, ofreitzen dizkio petentak bere emazte gazteari.  Herria   2001-10-11


ofrenda iz eskaintza.

Zeren Bartzelonan segurik kataluniar indar politiko buru nagusienak biltzen dira goizarekin elgarren ondora lore ofrenda baterako bezala.  Herria   2003-10-02

Bestalde hiru kontzertu, batto ja iragana, musika“ ofrenda” edo eskaintza deitu dituztenak, hiruak Donibane Lohizuneko elizan.  Herria   2005-09-01

Eta zin degizut eta hitz emaiten ezen neure alabarekin ezkonduko zaitudala eta etxeko jaun eginen zaitudala, alaba sendatu ondoren eta zuk Jainkoari zure behatzaren oferenda egin ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.


ofrendatu, ofrenda(tu), ofrendatzen (orobat oferendatu) du ad eskaini.

Berak guri emandako opariak eskaintzen dizkiogu eta gure buruak ofrendatuz beragana bihurtzen gara. Eta zuetarik nor legoke bere behatzaren ebakitzeko eta oferendatzeko disposizionean, Lorenzo Cortés zaldunaren erresurrezionearen truke?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.


oftalmia iz begietako hantura.

Frantziskok jasaten zuen oftalmia, Ekialdean eginiko egonaldian hartua zen ziurrenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.


oftalmologia 1 iz medikuntzaren adarra, begia eta begiaren eritasunak aztertzen dituena.

Bob Wasserman harri eta zur eginik zegoen Virgilek eta Amyk gorabehera horiei buruz emandako azalpenez; hogeita bosten bat urte emanak zituen oftalmologia klinikoan, eta begi-lausorik franko kendua zuen, baina ez zuen sekula topo egin halako gorabeherekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Osasun publikoak bere gain hartuko ditu aho-hortzetako osasuna eta oftalmologia arreta.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Itxaronaldi luzeenak ginekologia, traumatologia, oftalmologia eta dermatologia espezialitateetan izaten direla adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03


oftalmologo iz oftalmologian espezialista den medikua. ik okulista.

Espezialistei dagokienez, dermatologoek (3.093 kontsulta) eta oftalmologoek (3.883) pasa zituzten kontsulta gehien.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Robert Wassermann oftalmologoarekin jarri nintzen harremanetan, lagun on eta ofiziokide baitut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Gogoan hartu beharra dago [...] ez ditugula geure erretinako irudiak ikusten (oftalmologo batek bai, ikusi ahal izango lituzke, horretarako tresneria berezi batez baliatuz).  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 94. orr.

Galdezka joan natzaien oftalmologoek ez dakite ezer koloreak ikusi ezin honetaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Anbulatoriora lehenbailehen ailegatu eta ahalik eta numerorik onena hartzeko, oftalmologorako, traumatologorako, otorrinolaringologorako...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Han ginen Bob Wasserman, nire lankide oftalmologoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.


oftalmoskopia iz begi barnea aztertzea, hartako gailu batez.

Erretinaren argazki xeheak hartuak zituen hark, operazioa egin eta berehala, eta Bobek, begia orain azterturik (oftalmoskopia zuzenekoz eta zeharrekoz) eta argazkiekin alderaturik, ez zuen frogarik ikusten operazio-ondoko inolako konplikaziorenik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.


ofuskazio iz itsutzea; itsukeria.

Ene ekibokazio espantagarria zen eta hemendik beretik barkamena eskatzen diet herri honi, Pérez deskastatuari, euskal atsoei eta suhi txintxo guziei, umilki, belauniko eta etzanda, pasa, zapaldu eta ttu egin nire gainean, arrontik barkagaitza den nire ofuskazio gaizto horrengatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


ogale 1 iz irinez eta abarrez eginiko txerri bazka egosia. ik ozala.

Zaldalea eta ogalea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

2 irud/hed

Ideiak argi zeuzkala onartzekoa zuen Jessicak, ezpainetarik eleen janiza akuilatzen zuen arto irinezko ogale baten pare iragana isurtzen zitzaiola andere adinduari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.


ogasun 1 iz norbaitek dituen ondasunen multzoa.

Ezkontza pertsonen arteko batuketa da; senar-emazteak aske dira euren ogasuna kolokan ez jartzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Orain artekoak ongi azaltzen digu gai honetan eskubideen desmasiak zerga-kopurua urritu egiten duela eta ogasunak berak ezin duela herritarra kaltetu, bere burua ere kaltetu gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

2 pl ondasunak.

Anarkia feudaleko garaietan printzeak eta lurjabeak pobre samarrak ziren, eta beren menpekoak zigortuz eta krimenetik ere etekinak atereaz handitzen zituzten beren ogasunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (orobat O larriarekin) Estatu baten edo Euskal Herriko Foru Aldundien ondasun, errenta eta hartzekoen multzoa. ik finantza.

Gizarte Segurantza alde batera utzirik, espainiar ogasunak nazioaren ondasunen %19 baino ez ditu kontrolatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Nafarroako Ogasunarekin kontuak kitatzeko epea maiatzaren 7an hasiko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

2003ko irailean, Espainiako Ogasunak BEZagatik eta zerga bereziengatik Gasteizkoari ordaindu beharrekotik 32 milioi horiek kendu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Labur, bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

Ogasunak, jada, 75.000 likidazio proposamen egin eta bidali dizkie aitorleei.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Afrikatik ekarritako esklabo beltzen salerosketa sasoiko ogasunaren zutabea zenean, Garat anaia nagusia horren kontra agertu zen sutsu, horri buruz inor gutxi mintzo zen garaian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Eta nik ehundaka tona zilar emango diet ogasuneko zerbitzariei, errege-gordailura eraman dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki, [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Hogeita hamabost urte zeramatzan administrazioan, eta jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena, "denok gara ogasuna" lelo barregarriaren jarraitzaile sutsua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Ogasuneko eraikinean urrezko txanponak pilatzen ari ziren sabairaino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epailea fiskoaren abokatu zen gehiago egiaren bilatzaile hotz baino, ogasun-kutxako agente, legeen babesle eta ministro baino lehenago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.

Oso bestelako iritzia dauka Ekonomia eta Ogasun Ministerioak.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Zergadunek 25 milioi aurreztu dituztela azaldu du Ogasun zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun sailburu Idoia Zenarruzabeitiak atzo jakinarazi zuenez, [...].  Berria - Harian   2005-10-30

«Tratamendu hobea egiten dio seme-alabadun familiei eta adineko aitorleei» Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun ahaldunak atzo iragarri zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Konfiantza falta argudiatu du Ogasun diputatuak Ibarra kargutik kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Francisco Iribarren Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan Nafarroako ekonomia «oso orekatua» da.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Behin «kontuak orekatuta» hitz egiteko prest dagoela azaldu du Espainiako Ogasun idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Ogasun Estatu idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ohiko bideez gain, sakelako telefono bidez egiteko aukera eskaintzen du Foru Ogasunak.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Hego Euskal Herriko foru ogasunek 11.655 milioi euro bildu zituen iaz, eta zeharkako zergen pisuak gora egin zuen berriro, «langile arrunten kalterako».  Berria - Ekonomia   2004-09-28

6 Ogasunaren egoitza.

-Ostolazaren emazteak Foru Ogasunean egiten zuen lan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Gero Ane Lizarazuri deitu zion Ogasun bulegora.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

7 Herri Ogasun Ogasun Publikoa.

Ez da dudarik lotan eta jokoan eman zituela zati handi batean: gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Gainzorra ematen den kasuetan, «gobernuak kontzertazio bidea erabili nahi du Herri Ogasun eta jabeen arteko konponbidea antolatuz» azaldu zuen Marc-Philippe Daubresse Etxebizitza arloko Estatu Idazkariak  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

8 Ogasun Publiko

Ez al litzateke zuzena izango herri honek bertako ogasun publikoa kudeatzeko magistratuak aukeratzea ahalbidetuko lukeen lege bat?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.

Alcolean ia aberats guztiek egiten zioten iruzur Ogasun Publikoari, eta ez zituzten lapurtzat hartzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Merab Adeishvili atxilotzeko agindua eman zuen atzo Fiskaltzak, ustez ogasun publikoari milioi erdi dolar kendu diolakoan.  Berria - Mundua   2004-02-04

1989an Ogasun Publikoaren aurka 36 delitu egitea eta faltsutasuna egotzi diete.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Ogasun Publikoko egoitzara heltzean, bakoitzak bere bidea jarraitu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako ogasun ahaldunak (3); ekonomia eta ogasun (41); espainiako ogasun (11); jaurlaritzako ogasun (3)

ogasun ahaldun (3); ogasun ahaldunak (7); ogasun batzordeak (8); ogasun batzordean (3); ogasun diputatu (4); ogasun diputatuak (7); ogasun diputatuaren (3); ogasun eta finantza (3); ogasun idazkari (5); ogasun kontseilariak (5); ogasun ministerioak (19); ogasun ministerioaren (3); ogasun ministerioari (3); ogasun ministro (12); ogasun ministroa (3); ogasun ministroak (4); ogasun publikoari (3); ogasun sailak (12); ogasun sailaren (12); ogasun sailaren egoitza (4); ogasun sailburu (4); ogasun sailburuak (12)

bizkaiko ogasunak (5); gipuzkoako ogasunak (4); itzuliko ditu ogasunak (3)

ogasunarekin kontuak kitatzeko (3)

foru ogasunek (3); gipuzkoako ogasunek (3)

bizkaiko ogasuneko (6); espainiako ogasuneko (3); ogasuneko ikuskaritzako (3)


ogen iz hobena.

Ttipitik ez ikasi, ez da ene ogena. Hastetik jüdikatzen eta kritikatzen dü ekonomismoa, integrismo güziek bezala ogen egiten beitü jente güzier.  Herria   2003-06-12

Ogen hanitx egin deigü kanpoan eüskaraz aritzeko ahalkeak, eta orano haboro eskolan hobeki kausitzeko, eüskara bazter ützi behar zelako ustekeriak.  Herria   2003-03-10

Moral publikoaren aurkako ogena, antza.  Berria - Kultura   2004-07-10


ogerleko (orobat hogerleko g.er.) iz hogei errealeko diru zaharra, bost pezetaren baliokidea.

Bikario hark hartzen zuen bere soldata, aldatzen zuen zilarrera, eta ogerleko eta pezeten mordoxka bat osatuz uzten zuen mahaiaren gainean, ez oso handia, soldata ez baitzen altua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.

Bi egun pasa zituen eta 30 ogerleko kobratuta etorri etxera.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.

Ogerleko bakar bat ere ez zait kostatu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Kobratzaileari pezeta bat, edo bi, eta geroago ogerlekoa ordaintzen zitzaion.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

Dionisosi hartutako, ebatsitako, mila ogerlekoko bat eman zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.


ogi 1 iz gari irinez, urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz jaikiaz eta labean erreaz egiten den jangaia.

Jan dezala ogia eta edan ura.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,18

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Kristok ogia eta arraina eman zion jaten jendetzari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.

Nekazaritza agertu baino 12.000 urte lehenago hasi ziren gizakiak ogia egiten.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Polenta jan beharko diagu -xuxukatu zien-, ogia ahitu egin duk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 32. orr.

Kilo bat ogi osatzeko kilo bat labore behar da; kilo bat txahalki egiteko, ordea, 16 kilo labore.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Langileek 400 grama ogi eskuratzen dute, ogitzeko aisetak ez diren gaiez egina gaizki errea, pisua, liseritzeko nekea...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Afaria prestatu zien eta legamigabeko ogia erre zuen; baita haiek jan ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

Ogi labetik atera berriaren usaina, kolorea, xamurtasuna hasi da salan zabaltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak, gazta eta eskabetxea, eltzekariak eta erregosiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Bimbo ogiak oliotan bustita gizendu egiten duelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Egunak ematen zituen gero ur eta ogi hutseko barauan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.

2 ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena.

Ogi bat mahai gainean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Hartu hamar ogi, sutopil batzuk eta ontzi bat ezti, eta zoaz harengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,3

Ez dakit baserritar hark nolako itxura ikusi zidan ogi bat emateko, baina ogi hura inoiz jan dudan gozoena bezala oroitzen dut.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Beti halakoxea izango zela pentsatu nuen, beti egongo zela borda haren atarian, librako zortzi ogiak besarkatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Ez zegoen labea ogi txikietarako!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.

Aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaia, urrezkoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,48

3 (izenondoekin)

New York hiri handia da, ogi zuria astearen erdian ere jaten dena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Ogi handiak, etxean egindako ogiak; gari ogiak, zekalezkoak, arto irinarekin eginak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

Tabuna Kafrauik ogi beltza saltzen zuen ezkutuka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Ogi berria, opil bat bezain xamurra, kafesnez goraino betetzen zen bustialdi bakoitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Teontzietatik hurbil, saski batean, gurinezko ogi txikiak zeuden, ekarri berriak, lurrina zeriela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Azken labealdiko ogi beroz bete-beterik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

-Ogi idorra nahiago nik, hori baino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Ba al zekien hark ogi lizuna eta haragi ustela jaten zenituela?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Gaixoak sendatzen dituzten ogi bedeinkatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Izan ere, limosnako ogia ogi santua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

Biraka dut burua, dardarka belaunak eta ikaraz gorputz osoa, ogi pozoitua jan banu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Itzultzean, ogi beltzezko puskak gotzainaren mahai gainean jarri zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Tori ogi gogor puska hau, haginik sartu ezin diodana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

4 irud/hed

Ogibide ofizialak neke handia eta ogi gutxi zekarkiola ikusirik, bigarrenari full time ekitea erabaki zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

Hemen Giuseppe Botazzi herritarra baino ez dago, ogia irabazteko bizkarra apurtzen, besteak paseatzera ateratzen diren bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 321. orr.

Alternatibarik ez dute bertako nekazari gehienek beste era batera ogia irabazteko.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Zu baitzara Jesus, gure erospena, gure maitasun eta irrika, ogi indar-emailea eta aingeruen bihotzak eta santu guztien bihotzak pozten dituen ardoa!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,17

-Boterea gure ore txarraren ogia da -esan zidan, gero eta haserreago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Gaurko ogia eta biharko gosea da autoritarismoaren politika.  Berria - Mundua   2006-04-09

Ekonomiaren hizkuntza izan behar du, ogia ekartzen duena.  Berria - Mundua   2004-04-17

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon azkarra izana zen denboran eta behin segurik Mutxikoak dantzatu omen zituen 81 kiloko ogi zakua bizkarrean.  Herria   2004-11-11

Har itzazu nik bildu dudan ogi-zakuto hau eta ardo-ontzi hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Kafea eta ogi-opil bat hartzen ditu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

Zirrikitu eta zulo ugarien artetik argi nabari ziren ogi-barra zuriak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Goizetan kafea, zopa eguerdirako, ogi-anoa herena edo laurdena zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Sukaldariak beti gordetzen dizkie sobratutako ogi pusketak. ik beherago 18.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Ogi-azal eta ogi-pusketa guztiak bilarazi zizkion astearteko ogi-budinerako baliatzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Ez zuen ezer ikusten, belar gainean zeuden garagar-irinez edo zahiz egindako hiruzpalau ogi koskor izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.  Elizen arteko biblia   Mt 15,27

Lurrera gosea bidaliko dut; ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria, Jaunaren hitza entzuteko gose-egarria baizik.  Elizen arteko biblia   Am 8,11

Bere haurraren ogi-tartekoa berak jaten duen aita.  Herria   2001-10-25

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gelditzen zaizu saiheski ogi-arrautzeztaturik, Quenu andrea?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amets egin dut, garagar-ogi bat biribilka zihoala madiandarren kanpalekuan barrena.  Elizen arteko biblia   Epa 7,13

Aldamenekoa agertu zitzaion Raymondi eguerdiko otorduarekin, zartagin bete txerriki hotz eta arto-ogia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Arroz-budina bakarrik geratzen zen, eta zartagin erdi bat jengibre-ogi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Goizean, aitak tren barruan esnea erosi zigun, eta arrautza gogortuak, eta babarrun-ogia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Elfoen bide-ogi hark gero eta ahalmen handiagoak zituen, bidaiariek bizirik irauten baitzuten, hura soilik, bestelako elikagaiekin nahastu gabe, jaten zuten heinean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Legamigabeko pazko-ogiak bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,7

8 ipar garia.

Zelai zabalak ogi arto eta behi.  Herria   2004-02-12

Pontault Combault eskualdeko ogi zelai usaintsuetan Guermantesko kondesaren atzetik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

Ezker, ogi landa berde berdea, astoliliek guneka sistatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Ura eta urretzen ari ziren elgeetarik ebaki eta zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ezker eta eskuin, landa kaskamotzen zerumugarainoko hedaduran, ogi meta borobilak, xotx taula batean bezala jarriak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Belar edo ogi biltze sasoietan neskekin ederki jostatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Apirilean ihintze, ogi-urte!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

9 eguneroko ogi

Barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Izerdia aterata jango duzu eguneroko ogia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Bideetan bizi ziren artista horiek elbarriak edo itsuak izan ohi ziren askotan, eguneroko ogia beste era batera lortzeko modurik ez zutenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.

Droga ekoizten eguneroko ogia ateratzen duten andre eta gizonei alternatiba taxuzkoak eskaini behar zaizkiela gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Honelako poesia ironikoa, eguneroko ogi animikoa dizu, batez ere, sukaldetik ikuilurako animazio beroa edo ekaitzaren kezka hurbiletik bizi izan dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Eguneroko ogia bizi artistiko iraunkorra duen zerbait bihurtu, eta jendeari halako plazer intelektual edo atsegin espiritual bat eman.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Juan Duñabeitiak berak postalean aipatu legez "torturak eguneroko ogia baitira" garai horretan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Frakasatu batzuk iruditzen zitzaizkidan: beren bokazioa sakrifikatzen zuten eguneroko ogiaren aldarean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Zoriontasuna gezurra baldin bada, izan bitez zorigaitza eta tristura gure egiak, gure eguneroko ogiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

10 ogi arbola (Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi zuhaitza agertzen da) tropikoetako zuhaitza, fruituak gai irintsu bat daukana (Artocarpus communis).

Sudurzuloak zabal-zabal zeuzkan su bakartiaren ondoan kiskaltzen ari zen ogi-arbolaren fruituaren usaina hartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora.  Berria - Gaiak   2004-10-06

11 ogi bihi ipar gai alea.

Ogi bihia irin bilakaraztea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Saran, negua bortitza abiatzen zen eta ogi bihiaren salneurria beti goiti ari, baina kezkagarriena Konbentzioak igorri ordezkari baten jitearen abisua izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Ogi-bihia, lurrerat erori eta hiltzen ez bada, bakarrik egoiten da; hiltzen bada, fruitu ainitz emaiten du.  Herria   2003-01-28

650 barrika arno, 500 barrika sagarno, zernahi zaku ogi bihi.  Herria   2003-05-08

Nihauren baitan egin nuen ene arrangura guziekin, ene burua bakartasunak joa eta itoa senditurik ere, ogi bihi metaren gaineko xoria nintzela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

12 ogi-buru ik ogiburu.
13 ogi denda okindegia.

Meza emandakoan, apez katoliko batek bere elizkide ezagun bat topatzen zuen kalean, egunero elizaren gertuko ogi-denda beretik ateratzen ari zela, hain zuzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Aiseago aldatzen da erlijioz ogi-dendaz baino.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Eta zalantza sano faxista hura kontatu zion anaiari, eta anaia idazkariak Guardia Zibilari eta Guardia Zibilak alkate berriari, hark gauean bere emazteari, emazteak ogi dendakoari eta ogi dendakoak Mariari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 102. orr.

14 ogi irin (orobat ogirin g.er.) gari irina.

Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,24

Amak berehala heltzen zion zartaginari; atera ogi-irina, bizigarriak, eta Idoiak eskatzen zion guztia, eta haur bat bezala aritzen zen, umeak sukaldetara jolasten direnean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Ogi-irin-katilua ez zen hustu, ez eta oliontzia agortu ere, Jaunak Eliasen bidez esana zuen bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,16

Hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Ia zazpi tonelada ogi-irin garbi eta hamalau tonelada ogi-irin arrunt.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,2

15 ogi-jotze (corpusean ogi joite eta ogijotze soilik) iz

Izturiztarrek ontsa ezagutzen zuten, bereziki gazte denboran ogi joite, arto xuritze eta holakoetan ainitz kurutzatzen baitzen Izturitzeko etxeekin, Elizako urratsak bestalde.  Herria   2003-03-17

Eguerditan, ogijotzearen ikustaldia.  Herria   2005-09-01

Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Etxauzko parkean ikusiko dira lehengo lan, ofizio eta tresnak; horietan baporezko ogi joiteko bat.  Herria   2003-07-24

Igandean, Gamueko jauregiaren ondoan, ogi joitea lehengo moldean.  Herria   2004-07-05

Orduan anitzek utzi zuten ogia bere gisa, bai eta, erran gabe doa, auzoen arteko elgar laguntza, bereziki ogi joiteetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

16 ogi landa (orobat ogilanda g.er.) gari alorra.

Pekin-en alabainan Olinpi-Jokoen kiroldegi nagusia ez da oraino eraikia, aurten ogi landa gisa baliatua da!  Herria   2001-07-19

Bianan sartu aitzin, beste artzain bat, artaldea ogi landan alha ari zaiola.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Mahasti eta ogi landen erdian goiti beheiti eztiak uhain lurtsu bilakatzen ditu ibiltariaren urrats biziak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Orbanejako lehen etxea ikusi dudalarik, ogi landen itasotik ateratzean, bidearen monotonia eta izpirituaren loaldia hautsi didate murruek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 109. orr.

16a ogi-lauki

Arrastoen bila ari bagina bezala, paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen, eta berdin gas-sua, lapiko zikina, non pasta hondarrak ageri baitziren, eta poltsan zegoen ogi-laukia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

17 ogi-mami

-Emango al zenidake ogi-mami pixka bat, mesedez, nire konpota amai dezadan?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

Haragia, ogi-mamia eta arrautza halako ore-itxura hartzen hasi zenean, haragi puskak hartu eta bolatxoak egiten hasi zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Xake joko bat muntatu nuen, xake taula orrialde batean marraztuz eta piezak ogi mamiz eginik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Haren sabelak ogi-mamiaren zuritasuna du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.

18 ogi puskasup_1

-Ekardazu, arren, ogi puska bat eskuan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,1

Gure eguneko ogi puska 350 edo 400 grama.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Gurina hedatu duzu ogi puskan eta busti duzu kafean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 115. orr.

19 ogi puskasup_2 pertsona ona.

"A zer ogi puska Adriano!", esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

-Ogi-puska bat zara, Arthur.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

Ogi-puska hutsa zara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Bizia, ogi-puska bat, potoloa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

19a ogi pusketa ogi puska.

Iluntzen hasi orduko, baserrira itzuli ziren, eta afari legea egin zuten, hegaluze-lata eta ogi pusketa batzuekin. katilu zapal bat bakarra ekarri zuten ur hotzez betea, bakoitzak bere ogi-pusketa busti zezan: han ez zegoen ez platerik ez denentzako jaki berorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 189. orr.

Ogi pusketa amak ebaki arte zain egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Jon: ogi pusketa bat; hobeto esateko, baserriko esnetan bustitako ogi pusketa bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

20 ogi zopa pl

Esne berotan ogi-zopak egindakoan, konturatu zen bizitza guztian ez zuela halako goserik izan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Ogi-zopak bezain zaporegabea urte berriko otordua.· irud/hed Eta hala gabiltza, aurkariari ogi zopak eman eta eman.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

· sing Baina Buchenwalden gerta daiteke gosaltzeko ogi-zopa beroa edukitzea ezustean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

21 ogi txigorgailu (orobat ogi xigorgailu; Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi txigorgailu agertzen da)

Batek daki ez ote zen horren kontrako eraginez asmatu ondoko urtean ogi txigorgailua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Ogi-xigorgailutik xerra batzuk atera nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

22 ogi txigortu (16 agerraldi, 8 liburutan; orobat xigortu 19 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi txigortu agertzen da)

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Ames andreak burua astindu zuen, triste, eta kanelazko ogi txigortua eskaini zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Gurina ogi txigortuan zabaldu, kafesnetan busti eta ahora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Amak txokolate beroa eta ogi xigortu gurinez igurtzia prestatzen zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

23 ogi xerra (orobat ogi zerra)

Nigandik aski urruti utzi zuen fardel zuri txiki bat, barnean edukiko zituena, ohi bezala, ogi xerra bat eta txokolate tableta bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Bi ogi-xerra txigortu zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Bordeletik abiatzean, soldaduek ogi xerra bana eman zieten preso guziei. esnea txokolate-hautsarekin, ogi xerrak gurina eta konfiturarekin eskaintzen zizkien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

Olioz eta urdaiazpikoz hornitutako ogi zerra txigortu bat eskuratzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 111. orr.

Arrautza irauli du ogi xerratik ahora.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

24 ogitan pasatu ogi birrinduaz estali, gero frijitzeko. ik ogiztatu.

Batzuetan, emakumeak taberna batera eramaten gintuen, eta txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun, edo arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

asetzeko adina ogi (4); bi ogi (13); bi ogi xerra (5); bost ogi (4); eguneroko ogi (11); hiru ogi (5); kilo ogi (6); kilo ogi irin (4)

ogi apur (16); ogi apur bat (6); ogi apurrak (30); ogi apurrik (6); ogi apurrik ez (4); ogi artean (5); ogi azal (4); ogi bat (21); ogi batzuk (4); ogi beltza (6); ogi bihi (5); ogi bihia (6); ogi bila (4); ogi biribil (5)

ogi egin (7); ogi erdi (4); ogi eta ardo (7); ogi eta gasna (4); ogi eta gazta (4); ogi eta ur (5)

ogi irin (13); ogi irin garbi (6); ogi irina (4); ogi joitea (5); ogi koskor (6); ogi kozkor (8); ogi kozkor bat (4); ogi landa (4); ogi lehorra (5); ogi mamia (10); ogi mutur bat (5)

ogi oso bat (4); ogi papurrak (11); ogi pixka bat (10); ogi puska (80); ogi puska bat (41); ogi puskak (7); ogi pusketa (12); ogi puxka (5); ogi santua (5); ogi tartean (6); ogi txigortu (6); ogi txigortua (6)

ogi xerra (30); ogi xerra bat (7); ogi xerrak (5); ogi xigortua (9); ogi xigortuak (4); ogi zaku (4); ogi zati (23); ogi zati bat (13); ogi zatia (6); ogi zatiak (6); ogi zerra (9); ogi zopak (4); ogi zuria (5); zekale ogi (6)

alabei ogia kendu (4); eguneko ogia (4); eguneroko ogia (35); eskainiriko ogia (6); gazta eta ogia (9); jateko ogia (6); legamidun ogia (4); legamigabeko ogia (16); legamigabeko ogia jango (12)

ogia egin (4); ogia egiteko (11); ogia egiten (9); ogia eman (8); ogia ematen (8); ogia erosteko (6); ogia erosten (9); ogia erostera (5); ogia erre (8); ogia erre artinoko (4); ogia eta ardoa (10); ogia eta arraina (4); ogia eta gatza (5); ogia eta gazta (7); ogia eta gurina (12); ogia eta ura (15); ogia eta urdaiazpikoa (4); ogia hartu (9)

ogia irabazteko (9); ogia jan (6); ogia jango (15); ogia jango duzue (12); ogia jaten (17); ogia kendu (4)

ogia ugari (4)

zeruko ogia (4)

bost ogiak (4); eskainiriko ogiak (12); jaunari eskainiriko ogiak (7); legamigabeko ogiak (6); ogiak hartu (4)

legamigabeko ogien (22); legamigabeko ogien jaia (11); ogien jaia (11); ogien mahaia (4)

ogirik ere ez (4); ogirik ez (13); ogirik gabe (8); ogirik gabeko (6)

ogiz bakarrik bizi (8)


ogiarte iz ogitartekoa. irud/hed

Noiz da, baina, ogiarte hau? Lazaro eta Erramu bitarteko garizumako azken astea da, Nekaldi astea deitzen zitzaiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.


ogiba ik ojiba.

ogibide 1 iz bizibidea ateratzeko jarduna. ik lanbide; ofizio.

Ogibide bera zutenez -oihal-etxolagileak ziren-, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.  Elizen arteko biblia   Eg 18,3

Bigarren Mundu Gerra bukatuta, ogibide asko izan zituen -trenbideetako langile, bulegari, moldiztegiko langile [...] -, erabat literaturari emana bizi baino lehenago.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.

-Ogibideren bat ikasi nahi nuke.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

1971an, nagusiek -kanpotiarrak- bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz.  Herria   2002-08-08

Horixe baitzen bizimodua ateratzeko bete behar zuen ogibide txukuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.

Ogibide ofizialak neke handia eta ogi gutxi zekarkiola ikusirik, bigarrenari full time ekitea erabaki zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

Gainera, Lorienten bizi behar izateak bere ogibidean lana aurkitzea eragozten dio.  Berria - Mundua   2004-10-02

Urte askoan izan duten ogibidetik gertuen dagoen lana da.  Berria - Kirola   2004-03-17

Hemen, Amerikan, neure ogibidean aritzen naiz, eta nahikoa irabazten dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Poeta izatea ez da ogibide bat, bizimodu bat baizik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 83. orr.

Itsusia baita, itsusia denez, anai-arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.

Zergatik aukeratu duk eskaleen ogibidea?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Bertsoa ogibide bihurtu nuen behin, eta geroztik ez dut bertsoa behar bezala gozatzeko paradarik izan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Bere ogibidea aspaldi menperatzen duenak bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Txirrindularitza du ogibide eta pasio.  Berria - Kirola   2004-03-19

Lanik ez izatea edo lana galtzea ez baita ogibiderik ez izatea edo norberaren bizibidea galtzea soilik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Ez lanbide, ez ogibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

2 hed

Literatura dut ez ogibide baina bai lanbide, eta beharturik nago ordu eta betile asko irakurtzen erretzera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Raimundo Silvak, zuzentzaile-ogibidean zeukan eskarmentu luzeari esker, ez zuen besterik behar alde egin behar zuela konprenitzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Oso serio ekin zion sasi-ogibide berriari.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.


ogibitarteko ik ogitarteko.

ogiburu (orobat ogi-buru) iz galburua.

Zazpi ogiburu bildu eta ximini gainean zintzilikatzen zituzten gau hartan, urte guziko ogia ukaiteko.  Herria   2005-06-23

Jan lezake bai, ogiburutan, uzteko lastoa!  Herria   2002-09-12

Ura eta urretzen ari ziren elgeetarik ebaki eta zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Uzkinazoek uzta-landatik ebatsi ogi-buruak brosta zokotaraino zeramatzaten  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 32. orr.


ogidi iz gari saila.

Leiho bat plazara irekitzen zitzaion eta gainerakoak Bonneval edo Courville alderako ogidi horailetara.  Berria - Kultura   2004-08-21

Eguneroko zaila zeramaten arren, ogidiz ogidi, dena ebaki-azantz mehar, ez zuten gizon egarrituek hiri nagusitik oporretara zetozen jende handi horien biziera gutiziatzen.  Berria - Kultura   2004-08-21


ogiegile iz okina.

Gero, emeki emeki utzi zen etxeetan ogi egitea, ikusiz hobe zela ogiegileari ogi bihi zakuak trukatzea, harek jatekoa prest ekartzekotan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.


ogigaineko iz

Barre batean sartu nintzen uretan, eseri eta ogigaineko bat dastatu nuen; oso gozoak zeuden!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.


ogijotze ik ogi 15.

ogiketa adlag gari bila.

Jakesi errana diot ogiketa nindoala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.


ogilanda ik ogi 16.

Ogino (orobat ogino) iz Oginoren metodo kontrazeptiboaren izena.

Metodo antikontzeptibo horiek azaldu ondoren, zorionez antigoaleko beste batzuk alde batera uzten ari gara; adibidez, atzerako martxa eta Oginoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 89. orr.

Ahantz ditzagun atzerako martxak, oginoak, egunak eta egutegiak, eta bakoitzak aukera dezala berarentzat erosoena den metodoa eta benetan eraginkorra dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire bizitza, beraz, Ogino metodoaren eta makina banatzaileetako libera bateko kondoiaren artean kokatzen da.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Banekien Ogino egutegiaren arabera sasoi arriskutsuan nengoela, baina ez nuen uste "hura sustrai zitekeenik" nire sabelean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Ogino egutegia historialari on batek ikertu beharko luke, ermandade sekretua zen, alderdi komunista baino hobeto antolatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 81. orr.


ogirin ik ogi 14.

ogitagasna iz ogia eta gazta.

Askaltzen naiz; betiko janaria: atun, txorizo, eta ogitagasna.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 132. orr.


ogitarteko (91 agerraldi, 42 liburu eta 16 artikulutan; orobat ogi-tarteko g.er., ogibitarteko 11 agerraldi, 2 liburutan, eta otarteko 51 agerraldi, 18 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian ogitarteko agertzen da) 1 iz

Eguerdi aldera, ogitarteko bat jan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Ondoko baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne-gainarekin otarteko gozoak egiten zizkigun amak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 155. orr.

Bakoitzak hirugiharrezko dozena-erdi bat ogitarteko jan ondoren, berokiak jantzi zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Noizbait bi ogitarteko ekarri dizkidate, mortadelarenak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 62. orr.

Xingarrarekilako ogitarteko bat eskaini zidan, ondotik gasna zerra bat ederra eta azkenik sagar bat. Bere haurraren ogi-tartekoa berak jaten duen aita.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.

-Ogitarteko pare bat prestatu dut eramateko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 129. orr.

Beste jatetxe bateko arduradun bibotedunak ogitarteko goxoa prestatu dit prestutasunez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denei gibelaldea erakutsi aitzin, Charlyk etorkizuna iragarri zion ogitarteko-jaleari: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Eskuartean neukan ogitarteko puska bat hautsi eta luzatu nion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Ogitarteko mutur bat eman zidan langile batek, honela ziostala: [...].  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Xinaurriak bezalakoak ziren, ber bidetik galburu-bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorri ni ikustera noizean behin urdaiazpiko-ogitarteko batekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 63. orr.

Mendi-buelta eginda gero geratu ohi ginen garai batean Sasibilen, xolomo-otarteko bat jateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.

Emadazu beste pepino-ogitarteko bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

Kalexka horietariko baten dago nire ostatua, döner kebab ogitarteko eta platerkadak saltzen dituen lokal ñimiño baten alboan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ogitarteko bat jan (5); ogitarteko bat jaten (3); ogitarteko txar (3); ogitarteko txar bat (3)

ogitartekoa jan (6)

ogitartekoak jaten (3)


ogite iz gari ugaritasuna.

-Martxoa eurite, urtea ogite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Maiatz eurite, urtea ogite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.


ogitsu iz gari edo ogi askokoa.

Asentsio-letañak euritsu, urtea bere ogitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Apirila euritsu, urte hura ogitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.


ogitxo 1 iz ogi txikia.

Egunen batzuk jan gabe eduki ondoren eman zizkieten sardina lata bat hiruko bakoitzarentzat eta ogitxo bat bostentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

Han egon zen garizuma osoan ez jan eta ez edan, ogitxo haietako baten erdia izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden, non sokak, uztai-formako ogitxoak eta zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zioten xanpainarik eman Nofuturi; bai, ordea, ezti-ogitxoz mukuru betetako plater bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.


ogiztatu, ogizta, ogiztatzen du ad ogitan pasatu.

Sutegiaren gainean, bitsaderak, koilarak eta kirten luzeko sardexkak baino gorago, zenbakidun tiradera errenkada batean, ogi arraspatuak, fina eta larria, ogiztatzeko ogi mamia, intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.


ogoni iz Niger ibaiaren deltan kokaturiko etnia bateko kidea.

Deltan bizi diren etniek ijwak, ogoniak, igboak eta itsekiriak hainbat multinazionalen kontrako salaketa jarri zuten ekainean.  Berria - Mundua   2006-02-10

Saro Wiwa ogoni etniako beste zortzi ekintzailerekin batera exekutatu zuten 1995. urtean.  Berria - Mundua   2006-02-10


ogro 1 iz gizakiak irensten dituen alegiazko erraldoia; pertsona anker eta zakarra.

Ogroek eta erraldoiek -edonork zekienez, haur-jale porrokatuak- ez zitzaidan iruditzen alde handirik zutenik lorategietan nirekin gurutzatzen ziren [...] zenbait jenderekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

Mariak beldurrezko hotzikara goxo bat sentitu zuen gorputzean, ipuinetan ogroa iristen denean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 221. orr.

Anai Jaxinto, beraz, ez zen nik gaztetan uste nuèn ogroa, umorez ondutako zentzu ezin finagoa baitzuen, mendialdi hartan ongitxo erakutsi zidanez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.

Nik neuk asmatzen nizkion, imintzioak eginez, orain ogro baten itxura egiten nuela, orain maitagarri batena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

2 irud/hed

Baina zer da euskaldunak, abertzalegoak preseski, bere populazio apatikoari barkatzen ez diona? [...] Estatuak bi azken mendeetan bihurtu diren ogroek gure lurrak irenstea?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aretoaren erdian gelditu eta oihuka hasi zen, ohiko ogro ahotsaz, gosaria galdezka.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.


oguzi, ogutz, oguzten (Euskaltzaindiaren Hiztegian ahoskatu eta ebaki agertzen dira) du ad ahoskatu, ebaki

'Eta hori, eztarria gargaratuz kantetan dabe,' dio Imanolek bere euskaramoduan, 'ze ezin dabe hitz osorik oguzi.' Ondo ahoskatzea, gaizki ahoskatzea (edo oguztea) jende asko kezkatzen duen arazoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.


oguzkera iz hitzez eta kidekoez mintzatuz, ahoskatzeko modua. ik ebakera.

Oguzkerari adiera zabala emango diogu, esaterako "oguzkera argia", "oguzkera txarra" esaldietan duena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Ninik, haietako batengana hurbildu, eta bere Friuliko oguzkera astunaz, oihu alai egin zion-: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 57. orr.


ohaburu ik oheburu.

ohaide (36 agerraldi, 15 liburutan) 1 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik maitale 5; ohekide; ohelagun.

Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 11,21

Soldadu soil bat, are eta gehiago Erdi Aroko soldadua izanik, ez zen besteren emakumearekin sartzen ausartuko, bere ohaidea baizik ez izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.

Kretan diat jatorria, eta gizon aberats baten semea nauk, baina aitak erositako ohaide bat zuan nire ama.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,48

Han, ohaideen haurrak lehen emaztearen haurtzat hartzen dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bikote hura bere ohaide topaketetan diskretuki ibiltzera lehiatu arren, haurrak ondoko gelan lo egiten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.


ohaidetasun iz ohaidetza.

Harrigarria zitzaion erlijioaren hatzak hain barna ziren herri ttipi hartan, ohaidetasuna hain naturalki onets zezaten eta, haur sortu berrien ez bataiatzea, are gehiago!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.


ohaidetza iz ohaideen bizitza. ik ohaidetasun.

Herrialde horietan, ohaidetza desohoratu egin behar izan da, eta, beraz, baita hortik sortu diren haurrak ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Ohaidetza ilegada da, baina desagertu barik transformatu egin dela esango nuke nik.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Odolezko eta ohaidetzazko eskubideak aldarrikatuz, Lisboa armen indarrez menderatu behar izan zuen eta artean gerlako errautsen arrastoa ez zen han guztiz iraungia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 74. orr.

Ohaidetzaren ofizioak ez du agerpen handirik behar; eskeko mojarena, agian, zertxobait argitu beharrekoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.


ohakidetasun ik ohekidetasun.

ohako iz ipar sehaska.

Han zeuden Colette eta Ximun, begiak pindarka, atseginaren atseginez itxuraldatuak, ondoan zeukatela ohakoa, dena mihise lilikatu, farfaileria eta xingola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.

Eguberri, Urtats eta Errege magoen ondotik, bertze egun haundi bat dugu ospatzen, sortze miresgarri bat, eta sortu den haurrak sehaska edo ohako ederra dauka Ainhizan, ELA sindikatari esker.  Herria   2005-01-20

· Gaizkile zahar baten papera egiten nuen, nire lana zen bezala, eta antsika eseri nintzen ohakoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 79. orr.


ohantze (163 agerraldi, 38 liburu eta 45 artikulutan) 1 iz etzalekua, ohea. ik ohatze.

Ez du ez gela ez ohantzea inorekin partekatu behar.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Gero, aretoan Faramir etzateko ohantzea presta zezatela agindu zuen, bai eta joan zitezela ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.

Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.

Gauak, berriz, ohantzean itzulika higatzen zituen, bere lotsagabekeria goratik madarikatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Ohantzeko lasto gainean bilatu nuen jarlekua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Behin kokaturik, berriz, ohantze hotza izanen zuen maizago esperoan, epela baino, Garrüzeko gau luzeetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Goiko solairuko gelatan ohantze gogorren ilarak zeuden, eta horma bakoitzean kartel eta arau-zerrenda bana.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Etxeko neskatoak mintzaira horren eskolak eman zizkion bere ohantzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Bizkarra gogotik berotu zidan, hainbertze berotu, bi egunez egon bainintzen ohantzetik jaiki ezinik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Tronua hutsik aurkitu zuten, eta haren aurrean Théoden Markako Erregea zetzan, zeremoniazko ohantzean: hamabi zuzik eta hamabi zaintzailek inguratzen zuten ohantzea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.

2 irud/hed

Oheratu umetxoak ta egizu lo bakean / etzanik dago Po erraldoi baten moduan / Jainkoak egin dion lur-ohantze handian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 39. orr.

Ezereza, izen baten dina egiten den momentutik, izatearen ohantzean etzaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

3 habia.

Egundainotik ainarak ohantze ezkaratzean.  Herria   2005-12-29

Gaur egun / ez dator kukurik Ama Birjina martxokoz, / enarek ezin dute ohantzerik zulatu zementuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 181. orr.

4 irud/hed

Beharbada, Magalirekin ezkondurik, ohantze berri bat muntatuko genuela, bosgarren estaiko hura baino aise pollitagoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Ez dugu sekulan ohantze bat egiten ahalko eta haurrik gabe geldituko gira.  Herria   2005-04-14

Goresmen beroenak espos berrieri eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean ene auzoko ohantze pollitean.  Herria   2002-09-12

-Ene ohantzean, zure etxen zara, pena dut haatik ez baitizut aterbe pollitagoa eskaintzen ahal.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

Bere ohantzea han berean badu ere, Parisen badauka egoitzaño bat.  Herria   2004-01-29

5 (hitz elkartuetan)

Eta hantxe egon ziren gizonak mugitzeke, burua makurtuta, hil-ohantze bateko erostarien gisara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.


ohantzeño iz adkor ohantzea. ik ohantzetto.

Murruan egin ohantzeño batean paratu dute Jondoni Jakoberen itxura, Jakintzaelkartea sustatzaile, Ziburuko herria laguntzaile.  Herria   2001-11-01


ohantzetto iz adkor ohantzea. ik ohantzeño.

-Bosgarren estaian dut ene ohantzettoa eta gain hartarat heltzeko eskaler hauek baizik ezøø  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.


ohape ik ohepe.

ohar (3273 agerraldi, 244 liburu eta 1132 artikulutan) 1 iz zerbait jakinarazteko, bereziki izkribuz eta gehienetan laburki, egiten den adierazpena. ik oharpen; oharkizun.

Honek ohar bat izan gura du, ez kritika bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.

Oharra diot, orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Itzultzailearen Oharra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Oharra: Postaleko tximinoa bezala sentitzen naiz hainbeste intelektualen erdian.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 140. orr.

Eta ohar hau egin zien Jesusek: "ulertzeko gauza denak uler beza".  Elizen arteko biblia   Mk 4,9

Beste ohar bat: lehen pertsona gramatikala erabiliko dugu idazteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Argazkiarekin batera, ohar hau zetorren: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.

Ohar hau irakur zitekeen beste baten izenaren alboan: "Ondo daki bere lana eta ez da mozkortzen".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.

Oharrak dio sendagileak Luke bizkortzen saiatu zirela ordubetez, baina umeak okerrera egin zuela.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Ohar hau ongi adi ezak: hire eskualdeko herri bakoitzak eskola bat beharko dik eta haurrek, mutiko edo neskatoek, hizkuntza bat bakarra ikasiko die, frantsesa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Ez diezaietela ez Erregelari eta ez hitz hauei oharrik erantsi, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.

Ez dakit oharra idazteko horrenbeste pentsatu ote nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Azterketa-orrian, baina, anai Jaxintok ohar bat utzi zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Danborradaren jatorriari buruzko ohar batzuk aurkeztuko ditugu ondoren.  Askoren artean   «Rataplan» - 25. orr.

Oharrez josi zituen Fermatek orriz orri idazlanak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Bigarren egunerokoa irakurri dut, eta baita ohar batzuk hartu ere.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 257. orr.

Oharrak hartu eta fitxak egin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Ohar gehiegi ez sartu; luzeegiak ere ez egin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

-Lehenengo asteburua Hogsmeadera joateko -erantzun zion Ronek, iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Eskolako oharretan bazen xehetasun bat, lehen irakurketan itzuri zitzaidana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

2 (egin aditzarekin, ik beherago 6)

Segi aurretik, ohar bat egin behar diat, Joxemai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

Ohar bakar bat ere egin gabe, "denetarako prest", Nadiak Mikel Strogoffen eskua hartu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Baina aholku horretaz bi ohar egin genitzake: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Nik festara itzuli behar dut, Minerva, ikasleei ohar batzuk egin behar dizkiet eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.

Nire espedientea irakurtzen ari da, oharrak eginez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.

Gipuzkoako Ogasun diputatuak jendaurreko oharra egin zien ondarearen gaineko zerga aitortzerakoan «erlaxatu diren gipuzkoarrei».  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Europako Batzordeak Volkswagen Legea aldatzeko azken oharra egin dio Alemaniari.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohar txiki bat bidaltzen dizut nire etxe berri honetatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.

Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Eskuz idatzitako ohar luze bat zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 192. orr.

Metak disketxeak atzo ohar informatibo baten bitartez jakinarazi zuenez, [...].  Berria - Kultura   2004-01-14

Oso ohar taxuzkoak egiten zituen arraza oneko zakurrez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Ehun eta berrogeita hamar orriko bibliografia eta pare bat mila ohar argigarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Zenbait ohar anonimo bidali dizkidate, poliziaren bulegoetatik igaro ez direnak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Laguntza benetakoa eskaini dit horretan Eskarne Mujikak, irakurketa zorrotza eta ohar baliotsuak eginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 10. orr.

Jasotako lekukotasun guztiek ohar filologiko-literarioak, etnoantropologikoak, sozio-historikoak eta kulturalak edukiko dituzte.  Berria - Harian   2005-09-20

Ni neu, ohar lotsagarri hori gurutze gorri lodi batez tatxatzekotan nabil aspalditxoon.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 60. orr.

Terminologiari buruzko ohar orokorra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 302. orr.

Aurretiko oharrok egin ondoren, beste kapitulu bati ekingo diot.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.

Orotariko oharren artean, Zuloren beraren pentsamenduak zeuden.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 318. orr.

Esker oneko ohar bat idazten hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Gauza bat ez zuen gogoko: hormetako ohar erlijiozkoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Ikus artikuluaren azken oharretan laburzki ematen den bibliografia osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Belaunen gainean ohar-koadernoa zabalik, OL sailkatzeko oinarria aurkeztu zien Ruche jaunak entzuleei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Lafitten eragina, beste zerbait izan da enetzat: ene liburuen erdian daukat, 1955eko urriaren 7an hasten den Carnet-notes delako ene ohar liburuxka!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Bere paper guztiak, ohar-liburuxka guztiak, ohar guztiak... bere bizitza osoa!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Zure aitzinean irakurtzeko zenituen ohar-paper barreiatuak nahasten zenituela, ederra zinen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

"Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!" esaldia iltzaturik genuen erredakzioko kortxozko ohar-taulan, kameren-eta zirigarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Ohar-sistemaren malgutasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Obra batzuek eskuz idatzitako ohar multzo handi bat zekarten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Ez zuen erraz ulertzen txofer ahozabalaren ohar-sail gutxieslea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik ezin izan du kolkoan isilgorde oin-ohar hau: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 204. orr.

Bigarren jarraibide sortan, berriz, albo-ohar moduko bat erantsi zuen Templek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Borroka armatuaren sabela, bazter-ohar konplize horiekin hazten da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Buru-oharra: edozein depresiotatik ateratzeko kafea droga gogorra dela nonbait apuntatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Sarrera-ohar baten bidez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

Luzaro egon nintzen suizidio oharrak idazteko eginak diruditen hoteleko idazmahai horietako baten aurrean hitz bat idaztea lortu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Aldizkarira bidalitako bidaia-ohar eta marrazkiak ere ikusgai daude erakusketan.  Berria - Kultura   2004-01-20

Mugaz bestaldeko erakundeak, dakidanez, zenbait prentsa-ohar eta manifestu zabaldu besterik ez zuen egin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.

Batasunak ere kritikatu du Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektua, prentsa ohar batean.  Berria - Harian   2005-12-23

Afera-bidaietako gastu-oharrak egiaztatuko dituzu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 63. orr.

Irakasle batek izenpeturiko baimen-oharra behar zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 137. orr.

Kromatoaren txartelak aurreko argitaraldian "2-3" tanta botatzeko agindu-oharra zekarren, eta ez "23".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Liburu lodiak idatzi zituztela, eta egunkariko lege-oharrak bezain estu inprimatuak gainera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Agoteen gaian sartu aitzin, hiztegi ohar bat egin nahi nuke.  Herria   2003-03-10

Agurearen hileta-oharrak "bat-bateko heriotza" besterik ez zuen aipatzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.

Goiz batean egunkaria irakurtzean, heriotza-ohar bat ikusi nuen: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Azpi-oharrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 461. orr.

Margolanak nonahi, zaharrak eta berriak: berriak martxoan egindako marrazki-oharretan oinarrituak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

6 ohar egin (ik gorago 2) ohartarazi.

Abesbatzen kantaldian, Pepponek ohar egin zion Zakarrari kantua ere kirola dela, birikak sendotzen baititu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Ohar egiten dizut, bada, ez diezaiozun sekula jendearen itxaropenari huts eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

-Besteek baino argi gehiago ematen dutela esango nuke -ohar egin zuen On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 313. orr.

Entzun, ene herri, ohar degizut!  Elizen arteko biblia   Sal 81,9

7 ohar egite iz oharraraztea.

Errusiaz gain, ohar egite horrekin bat dator Txina ere, Pekinek ere ez baitu begi onez ikusten Segurtasun Kontseiluak jarrera gogor bat ebatzi dezan Iranen kontra.  Berria - Mundua   2006-03-15

Seulgo ordezkariaren arabera, «etorkizunean proba nuklear baten gertakizunaz ohar egite bat izan da, baina iparkorearrek ez zuten mehatxu zehatzik egin nahi».  Berria - Mundua   2004-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken ohar (6); bidalitako ohar (11); bidalitako ohar baten (5); egindako ohar (7); idatzitako ohar (9); igorritako ohar (11); igorritako ohar baten (5); igorritako prentsa ohar (7); kaleratutako prentsa ohar (5)

ohar bana (4); ohar banatan (4); ohar bat aurkitu (5); ohar bat bidali (8); ohar bat egin (12); ohar bat egiten (4); ohar bat helarazi (4); ohar bat idatzi (4); ohar bat idazten (5); ohar bat kaleratu (11); ohar bat utzi (6); ohar batean adierazi (8); ohar batean jakinarazi (11); ohar batean salatu (8); ohar baten bidez (213); ohar baten bitartez (52); ohar batez (6); ohar batzuk egin (5); ohar bidez (32); ohar bidez erantzun (5)

ohar egin (13); ohar egin zuen (8); ohar eta iragarkietan (5); ohar hau bidali (4); ohar hau egin (7); ohar hau egiten (5)

ohar koaderno (7); ohar labur (16); ohar labur bat (6); ohar laburrean (4); ohar orokorra (5); ohar txiki (8); ohar txiki bat (6)

oin ohar (10); oin ohar batean (4); oin ohar hau (6); prentsa ohar (270); prentsa ohar bat (7); prentsa ohar batean (89); prentsa ohar baten (141); prentsa ohar batez (4); prentsa ohar bidez (15); zabaldutako ohar (4)

argitaratzailearen oharra (6); azken oharra (22); buru oharra (7); itzultzailearen oharra (15); lehen oharra (13)

oharra atera (6); oharra bidali (10); oharra egin (12); oharra eman (5); oharra hartu (5); oharra igorri (8); oharra irakurri (10); oharra jaso (4); oharra kaleratu (20); oharra plazaratu (13); oharra plazaratu zuen (7)

oin oharra (5); prentsa oharra (41); prentsa oharra igorri (4); prentsa oharra kaleratu (9); prentsa oharra plazaratu (10)

azken oharrak (4); azpi oharrak (4); egindako oharrak (4); hartutako oharrak (8); idatzitako oharrak (13); igorritako prentsa oharrak (6); kaleratutako prentsa oharrak (4)

oharrak dioenez (19); oharrak egin (6); oharrak egiten (5); oharrak hartu (15); oharrak hartuz (5); oharrak hartzea (4); oharrak hartzeko (14); oharrak hartzen (23); oharrak idazteko (4); oharrak idazten (7); oharrak irakurtzen (4)

oin oharrak (6); prentsa oharrak (34); prentsa oharrak dioenez (6); zabaldutako oharrak (7)

oharraren arabera (30); oharraren bidez (6); oharraren bitartez (7); prentsa oharraren (16); prentsa oharraren arabera (4); prentsa oharraren bitartez (7)

bidali zuen oharrean (4); bidalitako oharrean (10); helarazitako oharrean (7); igorri prentsa oharrean (5); igorritako oharrean (6); igorritako prentsa oharrean (14); kaleratutako oharrean (6)

oharrean adierazi (15); oharrean adierazi zuenez (6); oharrean azaldu (6); oharrean dioenez (5); oharrean jakinarazi (4)

plazaratutako oharrean (4); prentsa oharrean (107); prentsa oharrean adierazi (12); zabaldutako oharrean (8)

oharren arabera (5); oharren bidez (4)


ohara adlag txakurrez edo katuez mintzatuz, araldian. ik ugara.

Bazter haietako artzainen zakurrak ohara ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Deus makurrik gertatu izan gabe haatik: soilik xakurra ohara izanki...  Herria   2003-07-31

· Katuen edo zakurren sexugrinari, uhara, ohara esan izan diogu guk Goizuetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.


oharbide iz oharra.

Lege testu hauekiko bertako herritarren gogoa bistan da jarraiko bi testuotan: a) 1789. urtean Lapurtarrek Versaillesko Bilkurara joateko ziren euren ordezkariei eman zizkieten oharbideetan: [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Lehenengo oharbideak ilunak ziren, erakunde zibil eta erlijiosoen nahasmendua zela eta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.


ohardun ik ohartun.

ohargabe ik oharkabe.

ohargabekeria ik ohargabekeria.

ohargabetasun ik ohargabetasun.

ohargaltzaile izond oharmena galarazten duena.

Uko egin beharra dago sorkarien inpresio zentzukoiei eta multiplizitate ohargaltzailetik bizitzeari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.


ohargarri (orobat ohartgarri g.er.) 1 izond ohartzeko modukoa, ohartzea merezi duena. ik nabari.

Aipatzen du ere [...] Ponte de Mulla deitzen duen zubia, hots, Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Iraultzaren ostean, frantziar legeriak aldaketa ohargarriak izan ditu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Beste gauza bat ohargarria: garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Afixan, ordea, ez zegoen gauza ohargarri askorik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Antzekotasun-puntu horiek desberdintasun ohargarri batek, behintzat, orekatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Hemeretzigarren mendean susperraldi moral ohargarria lortu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Zenbaki edo xifre ohargarri bat: 300.000 beilari iragaiten dira hemendik urtean!  Herria   2005-07-28

Urte betetze ohargarri horren ospatzeko, [...].  Herria   2002-12-26

Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

2 (pertsonez)

Sigala apeza, Périgueux-ko meraren axuanta, filosofia erakaslea, presuna ohargarria eta maitagarria, nehon baldin bazen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

Bere zerbitzura gizon ohargarriak erakartzen ditu, administrazio sekularrean beren talentuarentzako lekua aurkitzen porrot egindakoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

3 hautemangarria.

Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

4 (izan eta kideko aditzekin)

Emazte zenbait hautetsiak izan direla eta ezkerraldekoek tanto zenbait irabazi ditzutela, hori da gehienik ohargarri.  Herria   2001-09-27

Ohargarri da bestalde, gero ta gehiago jende heldu dela beila hortarat kanpotik.  Herria   2003-09-11

Ohargarri da, zenbeit denbora hauetan, gure ordezkariak guti baizik ez dutela parte hartzen biltzarre horietan.  Herria   2004-09-30

Bereziki ohargarri zaigu Jose Maria Arizmendiarrieta zenak abiatu urratsaren garapen itzela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.

Ni oso isilik nengoen, niregan batere ohikoa ez dena, eta ziurrenik ohargarri irudituko zaiena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Loditasunean ere landu daiteke, ordea, gainazala; hartan jartzen den gai kopurua, haren trinkotasuna eta materialtasuna ohargarri bihurtuz lortuko da adierazkor egitea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

Horietan ohargarria izan da mariñelen lana.  Herria   2004-10-28

Erabat ohargarria da zerbait existitzen dela aurresuposatzean zerbait halabeharrez ere existitzen dela dioen ondorioztapena ezin saihestea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

· Ohargarriena, ikastolaren egoitza eraiki düala.  Herria   2002-10-10

• 5 (O larriz, izen gisa) oharra.

Gehigarri honen 1. partea frogatzen da 14. gehigarriko gure Ohargarriarentzat aitzinatu ditugun argudioekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

Egia dioela urrunago jarriko den seigarren Ohargarriak Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

Gure Ohargarri honetan jadanik eman ditugun kasik argudio guztiei esker.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohargarri da (23); ohargarri izan da (3)

gauza ohargarria (4); ohargarria da (20); zinez ohargarria (3)


ohargarriki izond ohartzeko moduan, nabariki.

Ohargarriki, lehenbiziko arrazoia herri arimaren inguru geografikotik menpegabetasunaren alde, itxaropenaren arrazoia da hemen ere: herriaren arima inguruaren produktua baldin bada, espainolei ez zaie toki handirik gelditzen itxaropenerako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.

Beste edozein mendiren bultzadak inoiz ohargarriki ardatzari begira duen kokapenetik higitu ezingo lukeen modukoa baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.


ohargile iz oharrak egiten dituen pertsona.

Nafarraren idazkietan nabari zaio liraintasun eskolaren eta ohargileen ondokoek asmatu eraikin trinkoak baino gehiago beren filologia jakintza estimatzen zuten humanistei buruzko aiherkundea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.


oharka1 iz ohea osatzen duen egitura, gainean lastaira jartzen zaiona. ik ohazur.

Gelak baxuak ziren eta ugariak, eta hornidura eskasekoak iruditu zitzaizkidan; hegoaldera ematen zuen bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Andreas oharkaren ertzean eseri zitzaion, zapi busti bat eskuan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Izba bateko oharkan etzanda pentsa eta pentsa egon ondoren, ez bat eta ez bi, tabernako bidea hartu huen halako batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

Oharkan zetzan, erretzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Baziren bi oharka: haietariko bat desmuntatu, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.


oharka2 adlag oharrak egiten.

-Egia da -Santxok erantzun-; alabaina, pagatzaile onak bahitura-minik ez; eta sukalde apalean afaria prest; zera esan nahi dut, nirekin ez dela hala moduka eta oharka ibili beharrik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 157. orr.


oharkabe (orobat ohargabe g.er.) 1 adlag inor ohartu edo konturatu gabe, oharkabean.

Normalak eta zintzoak bagara, biztanleriaren gehiengoarentzat ikusezinak bihurtzen gara, ez gara existitzen, oharkabe igarotzen gara.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Sedukzio prozesua oso modu naturalean -ia oharkabe- inor zapaldu gabe gauzatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Hizkuntzari buruzko aurkikuntza eta orokortze garrantzitsuak oharkabe igarotzen direla, zantzu semantiko ilunok hertsi-hertsian jarraituz gero.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Leku eta une egokian egoten zekien, oharkabe pasatzen.  Berria - Kultura   2004-08-05

2 (izenondo gisa) inork hautematen edo nabaritzen ez duena.

Mikel Strogoff, mugimendu oharkabe batez, steam-boataren ate aldera hurbildu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Azkenean, beti-bateko mugimendu oharkabe hark hasieran zuen eragina galdu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Ilobaren maitearengan gehien hunkitu ninduena izan zen haren keinuen erabateko askatasuna, halako axolagabetasun oharkabe bat, bete-betean unean bertan, orainaldi betiereko eta beti hedakor batean bizitzen uzten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Modu berezi hori -ikusmen inplizitu, oharkabe edo itsu-ikusmen deritzona- garun-azaleko ikusmen-aldeak konorterik gabe egonez gero gertatzen da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Nola aurkaratu gertaeren haria edo ohituren lerrakera oharkabea?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

3 ohartu gabe, konturatu gabe.

Barodako zoo-zaintzaile batek oharkabe tigreen eta lehoien arteko atea zabalik utzi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

-Zer ulertu ote du horrek? -esan zuen Harryk oharkabe, artean ingurura begira, ahotsa nondik etorri ote zen jakin nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

Ez zitzaizkion oharkabe pasa gona motzak agerian utziriko izter sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Idazteko gai baten bila nenbilela, haurtzaroaren nostalgiak jo nau oharkabe.  Berria - Kultura   2004-09-22

Agian horregatik izan zinen hain zoriontsu une hartan, oharkabe zoriontsu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Hor ditugu Ikastolak beharrik, non ere ikasten diren ohargabe bai frantses bai euskara.  Herria   2003-07-03

Aldi berean, eskerron oharkabez, eta apika orobat errebantxa-irritsez, oraingoan berak hartu zuen nire hezkuntzaren ardura, eta eskas nenbilela ulertarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (izenondo gisa) ohartzen edo konturatzen ez dena.

Ukondoaz saihetsean eman zion aldamenean zeukan lagun oharkabeari, Mikelen presentziaz kontura zedin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.

Batzuetan, ezeren bila ari ez diren pertsona oharkabeek aurkitzen dituzte urrezko txanponak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Maindireak esku oharkabeek ibiltzen dituztela, gorputzaren biluztasuna erakusteraino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Gainerako guztiak [...] erretorika eta poetika jokoak baino ez dira, irakurle oharkabea hitzik gabe uzteko eta inondik ere ez duten sakontasun filosofikoa agertzeko erabiliak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Lehen egunetik zekien Fernanek "Hartzaren topaketa" izeneko antzerki saio zirraragarriaren protagonista oharkabea Begoñak izan behar zuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Zentzugabekeria baino ez zatekeen neska lokartu eta oharkabeari edozer gauza egitea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

5 oharkabean1 adlag inor ohartu edo konturatu gabe.

Aukera handia zegoen benetan gauez oharkabean pasa eta Irkutsken sartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.

Handia zara eta zailagoa duzu oharkabean pasatzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 177. orr.

Ekar ditzadan gogora, oharkabean pasa diren esanera enfatiko batzuk, Goizueta aldeko usario aberatsetik neureganatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 288. orr.

Lehen bi asteetan gertaturikoak oharkabean joan zirela ontzat emanik ere, posible al da inortxo ere ez konturatzea hirugarren astean gertatu zitzaizkionetaz?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.

Oharkabean gelditzea espero zuten, beren ezkutuko bekatuak ahanzturaren estalki sendoaren azpian gordeta.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,3

Horregatik, zuzengabe mintzo den inor ez da oharkabean geldituko, justizia salatzaileak ez dio barkatuko.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,8

Hiruak eta erditan xuxen hasi besta, hiru oren eta erdi emankizunentzat, ohargabean joan da.  Herria   2004-07-29

Segurtasun-gailu hori limes militar baten ingeniari politikoei ez zaie oharkabean pasatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Mendebalde moderno berantaren konbentzio historiko honetara Mendebaldeko religio historici arrunt baten artikuluak oharkabean onetsiz iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Handituz joan zitzaiola min hura, ia oharkabean baina etengabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

6 oharkabean2 adlag ohartu gabe, konturatu gabe. ik oharkabeki.

Bere lanaren emaitza plazaratzeko artikulu bat idazteko orduan, zientzialariak, oharturik nahiz oharkabean, gauezko zientzia ahaztu, eta ez dakar hizpidera egunezko zientzia baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Gizonak irribarrea zabaldu zuen eta neskak ere, oharkabean, irribarre egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

Oharkabean, sabaira begiratu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

-Abas! -atera zitzaion oharkabean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Lotsagorriturik, kasik oharkabean xuxurlatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

-Hara, familiako altxorra desegiten ari ninduan oharkabean!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Halaxe heldu da gizona amildegi ertzera, oharkabean, pausoz pauso, egunez egun.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Augustok erromatarren bakea ezarri zuenean Pisidian, oharkabean bidea prestatzen ari zen San Paulorentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Oharkabean harrapatu du hiltzaileak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

On egiten duenean ere, oharkabean egiten du.  Elizen arteko biblia   Si 14,7

Jaunak debekatua duen zerbait eginez, buruzagiren batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 4,22

Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Gabini ez zaio oharkabean pasatu keinua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

· Berrogei urteak bete arteraino, euskaraz idaztera ezin menturatuz egona zela, arrunt frantximentua zeukalakotz bere burua, oharkabean bere izate guzia euskalduna zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

7 oharkabean3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Hitz haiek ez ziren neskaren oharkabean pasatu eta, ez-esatekoak esan zituelakoan eta mihiak traizio egin ziolakoan, ezpainak hozkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Gure oharkabean, San Joanen laugarren zaldun beltza lauhazka inguratzen ari zitzaigun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.

Bertzeen oharkabean ihes egin nahi duelakoa jokatuz, burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Asisko herriak, santua gauez hilez gero, anaiek, hiritarren oharkabean, haren gorputz santua hartu eta beste hiriren batera eramango zuten beldurrez, jauregiaren kanpoaldean hainbat gizon jartzea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

8 oharkabeko izlag oharkabean gertatua, konturatu gabekoa.

Borgesen sekretu eta apika oharkabeko irrika, sekula existitu ez zen Buenos Aires baten mitologia irazkitzea izan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Gure bizia, jaikitzen garenetik, betea dago gure nortasunaren nabarmentzeko egiten ditugun oharkabeko urratsekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 188. orr.

Bere moldakaiztasunaz ohartzen denez, ahaleginak egiten ditu hutsunea betetzeko; adimen-ahalegin eskerga eta konputazio-ahalmen izugarria ditu erabili beharrak, ordea, besteak oharkabeko erraztasunez moldatzen diren arloetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Emaitza hori gupidarik gabeko multinazional eta bertako enpresario harraparien zeharkako eta oharkabeko jardueraren emaitza da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Oharkabeko gihar espasmoak saihesten ditu TCHak eta horregatik onuragarria izan daiteke bizkarrezurrean arazoak dituztenentzat.  Berria - Harian   2005-04-17

Ez, ez, hori harropuzkeria, antzekotasun guzti-guztiak dira jakinaren gainekoak, bakar bat ere ez da oharkabekoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Oharkabekoa izan zen Angelaren keinu hura inondik ere, maltzurkeriarik gabea, baina izter zuri-zuri haien ikuspen laburrak larriagotu egin zuen soto misteriotsu hartara joateko proposamenak nire baitan pizturiko asaldura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

9 oharkabez adlag oharkabean.

Korridoreko argia piztu ez banuen, beraz, ez zen oharkabez izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ia oharkabe (3); oharkabe igarotzen (3)

erdi oharkabean (3); ia oharkabean (38); ia oharkabean igaro (5); kasik oharkabean (16); nire oharkabean (4)

oharkabean bada ere (6); oharkabean bekatu egiten (5); oharkabean bezala (20)

oharkabean esan (3); oharkabean geratu (4); oharkabean geratzen (3); oharkabean harrapatu (3); oharkabean hartu (3); oharkabean heldu (3); oharkabean huts (6); oharkabean huts egin (6)

oharkabean ia (5); oharkabean igaro (16); oharkabean igaro zen (4); oharkabean igaroko (5); oharkabean igarotzea (3); oharkabean igarotzen (3); oharkabean izan (4); oharkabean joan (11); oharkabean joaten (3); oharkabean kasik (3)

oharkabean pasa (13); oharkabean pasatu (37); oharkabean pasatu zen (3); oharkabean pasatuko (11); oharkabean pasatzea (8); oharkabean pasatzeko (5); oharkabean pasatzen (29); oharkabean sartu (4)

oharkabean utzi (6)


oharkabekeria (orobat ohargabekeria) iz ohartasun falta gaitzesgarria.

Onartzera gutarik batzuek Jainko guztiz on eta handiaren aldera gure esker tzarra, oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Jasanezinak zaizkio beren buruan zorri nazionalistak sumatzen ez eta hedabideetatik besteen bartzak arenga belikoz ito nahian dabiltzanak; izan ere, oharkabekeria horrek nazionalismorik gaiztoenean ditu amiltzen, inperialista kutsukoan alegia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Deus gutiri ohartzen naiz egun, ez naiz fleitean, eta bide xuxena hutseginik, bi edo hiru kilometroz errepidea segitu dut, baina kexatu gabe, honelakoa baita, eta ohikoa, ene ohargabekeria, eta ez bainaiz nihaurekin kalapitan beti ariko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.


oharkabeki adlag oharkabean, konturatu gabe.

Pitxerrei oharkabeki begiratu zien, gobadarako zerrendaz itaundu zion neskameari ganora gabe, eta, sukaldetik itzultzerako, senarra oherako gertatzera joana zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Gure artean sortu den konplizitatearen erdian pasa dira, oharkabeki, argazki-makinan daramatzadan 25 gramo haxix, eta alkandoraren eskuin-mahuka bilduan dihoan bosteko harri ederra.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.


oharkabeko ik oharkabe 8.

oharkabetasun (orobat ohargabetasun g.er.) 1 iz ohartsunik eza.

Oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin minaren eta kaltearen kausa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Gauza ederra da oharkabetasun hori, baina baita arriskutsua ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Oharkabetasun osoraino lokarrarazi zuten neskatoak bizitzeari utzi ez bazion ere, ez al zuen bizi-denbora galdu eta ez al zen, beraz, hondorik gabeko zulo batera amildu?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

2 oharkabetasunez adlag oharkabez.

Egunkariak, halaber, AEBetako Armadaren agintari goren Richard Myersen dimisioa ere eskatu du, Rumsfden kasuan bezala, «ohargabetasunez jokatzeagatik».  Berria - Mundua   2004-05-11

3 oharkabetasunezko izlag

Zorion une bat izan zen, oharkabetasunezkoa, bizitzaz gainezkako une bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.


oharkabetu, oharkabe(tu), oharkabetzen da/du ad ohartasuna galdu edo galarazi.

Norbait oharkabetu egingo zen eta aurrekoa jo.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

Arrieta oharkabetu zen istant batean, bere burua galzorian ikusita, Iturbidek mahairantz jauzi egin zuen, eta errebolberra eskuraturik, tiro egin zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Desagertu egiten da lurrera erortzen den guztia: zigarroen paketea, zapatak, poemak, arropak, oharkabetzen naizenean irekitzen den aho baten gainean biziko banintz bezala.  Berria - Kultura   2004-07-03

Inor ez dadila ausart Jainkoaren seme-alabak oharkabetzen aktibismoaren zorabiora eramanez edota multiplizitatean sartuz praktika arrunten zama astunegiaz eta kanpoko egintzez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Emakumeren bati, oharkabeturik, putzu alboan suila ahazten bazitzaion, Pliushkinek etxera eramaten zuen suila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.


oharkabetze iz arreta galtzea.

Piloturik zaharrenak ere ustekabean harrapatzen dituen oharkabetze txoro horietako bat baizik ez zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.


oharkabezia iz oharkabetasuna.

Erruei itsu, patua gupidagabea izan daiteke oharkabeziarik txikienekiko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.


oharkaitz iz sumagaitza.

Ikara oharkaitz batek inarrosi ninduen: gizon-usain minarekin batean, haren gorputzak itsatsirik zekarren Edurneren urrin gazi-gaztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.


oharkera iz arreta, ohartasuna.

Euli gosea baino bero inkakorragoa egiten zuen, baina Norak ez zuen sapa astunaren oharkera handirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.


oharketa iz ohartzea, arreta.

Eztandaz inarrosi kontzientziaren iratzartzea, elkartasunaren kontzeptuaren bermatzea, politika mailako oharketa lasterra, ekintza eremuen finkatze praktikoa, [...] eta horrelako mila eginbide beharrezko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 197. orr.

Enuntziazio-modu berriak lanean jartzen dira (oharketa kuantitatiboak eta kalkulu estatistikoak) kontzeptu berriak marrazten dira (degenerazioa, perbertsioa, neurosia) eta, jakina, eraikuntza teoriko berriak eraiki daitezke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.


oharkizun iz oharra. ik oharpen.

Londresko Poliziako komisariorde Brian Paddickek adierazi zuen inork ez zuela atentatuen aurretik oharkizunik egin.  Berria - Harian   2005-07-08

Atsedenari buruz oharkizunak.  Elizen arteko biblia   Ir 23,10 tit

Bigarren oharkizuna da nola itzuli geuron sorburura eta egiazko argira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Adigaien ahalgarritasunetik (logikoa) berehala gauzen ahalgarritasunera (errela) ez inferitzeko oharkizuna da hau.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Ostegunean bideo bidez eginiko oharkizunean, bahitu zituzten 14 pertsonetatik zazpi hegokorear askatu zituztela esan zuten.  Berria - Mundua   2004-04-11

Handik NBEko buruak «oharkizunik tinkoena» helarazi zien Darfurko gatazkan diharduten aldeei, biei su-etena urratu izana leporatuta.  Berria - Mundua   2004-11-19

Al Kaedaren erasoen oharkizunik jaso ez zuela dio Bushek  Berria - Mundua   2004-04-13


oharkor izond ernea, arretazkoa.

Zutitu nintzen orduan; eta une batez isiltasuna gorderik, igorri nizkion, oharkabean bezala, behako basak eta noragabeak, hargatik erneak eta oharkorrak zirenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.


oharmen 1 iz gauzez ohartzeko ahalmena.

Gogamena kendua ez bazuten ere, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Orain oharmena eta oroimena hutsik ere gabeak zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.

Adimentsu eta oharmen naturalaren jabe izatea, kontzeptu bat iradokizunik txikienean ulertzeko adinakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

Zuzentzaileak nahiko oharmen du, nahiko sentiberatasun behatzerakoan, begirada arin batez horrelako informazio osoa atzemateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.

Ikaragarria da posibletzat hartzen dugunak gure oharmena zenbat baldintzatzen duen ikustea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 262. orr.

Izan ere, funtsean ez gara ari azentuaren izaera fonetiko, fisiko, objektiboaz, hiztunak subjektiboki bere oharmen linguistikoan ematen dion pisuaz baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Beste hizkuntza baten ahoskeraz bereganatzeko, hiztun horrek oharmena fonetikoki "berrafinatu" beharko du eta kategoria fonologikoak berrantolatu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

2 ohartzea, arreta, arta. ik ohartasun.

Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Baina aitor dut hauetarik ezerk ez zuela ene oharmena jo; beste nonbait neukan, osorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Oroimena aztertu nionean, antzeman nion nolabait beraren mundu itxia, momentu bakarrera -"orainera"- mugatua, dena-bat bihurtua zela, iraganaren (edo etorkizunaren) oharmenik ezak eraginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.

Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

-Oharmenez eta arretaz entzuten dizugu- bota zion Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Fonema asmo, oharmen eta memoria unitatea dugu: berariaz ahoska, berez hauteman eta oroitu daitekeen hotsa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Ekoizpen-erraztasunak sintagman du indarra, hotsak hurrenez hurren fisikoki ahoskatzeko orduan, eta oharmen-erraztasunak, paradigman, gure hots eta hitz-biltegian, gure hizkuntzaren memorian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Uste dut nahasgarri izan daitekeela oharmen fonetikaz hitz egitea, beste fonetika bat bailitzan, fonetika beraren [...] beste ikuspegi bat denean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fonologiak (hau da, ekoizpen-oharmen indarrek) zerbaiten esplikaziorik ezin badu eman, zerbait hori ez da fonologiaren eremuko esplikagaia, beste nonbaitekoa izango da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.

Ikusiko dugu hori guztia giza oharmenaren baldintza unibertsalekin lotzen dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oharmen fonetikaz (3)

oharmenaren aldetik (7)


oharmeneratu, oharmenera(tu), oharmeneratzen da ad oharmenera etorri. ik bururatu.

Auschwitzen egin zuen egonaldi laburrean, berari "ez zitzaion inoiz oharmeneratu juduen hilketara bideratua zirudikeen ezein elementu".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.


oharño iz ohartxoa.

Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.


oharpen (269 agerraldi, 54 liburu eta 81 artikulutan) 1 iz zerbait ohartarazteko edo ikusarazteko egiten den adierazpena. ik obserbazio; ohar.

Orain, zure baimenarekin, egunkarian kopiatuko ditut zure azken oharpenok.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.

Tarteka, zutabe suntsitu batzuei buruzko oharpena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

Beste oharpen bat: ez dira nahasi behar hotsen igorpenerako beharrezkoak diren mugimendu irekitzaile eta itxitzaileak, eta hots horien irekidura desberdinak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.

Beste bi oharpen oraino: lehena, eskuinburuak oro har gibelerat egin duela kasik denetan.  Herria   2001-03-22

Balio du haren oharpenei behako baten emaitea.  Herria   2003-02-06

Nola bete zitzaketen haren oharpen eta aginduak?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Bertzenaz, bada oharpen bat zuk sumatu ez izanak harriturik naukana, erran nahi baita, maitasunean deus zailagorik ez dela sentitzen ez dena izkiriatzea baino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.

Hainbeste maite zuen espirituko alaitasunez beteriko pertsona, non hitz hauek idatzarazi baitzituen guztien oharpenerako kapitulu batean: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Beltzez jantzitako gizontxoak oharpena egin zion hari ere, han ez zela erretzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Karia hortara, LANTEGIAK-Euskal Herriko enpresen batasunak nahi ditu bi oharpen hauek egin: [...].  Herria   2001-01-25

Kasu hortaz, ELB sindikatak zabaldu du ageri bat, oharpen asko eginez.  Herria   2001-09-27

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horretan nago preseski, paper xurian oroitzapen eta oharpen berri berriak artoski pausatuz, gauza sinple edo gertakizun hunkigarriak hitz motz biluzietan erranez, gero apaindurik kondatzekotan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Oharpen argia da bere adiskide batek egiten diona: «Zu ez zara bizi, besteek bizi zaituzte».  Berria - Kultura   2004-07-07

-Oso oharpen zuzena egin duzu, jaun agurgarri hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

Oso oharpen zuhurrak egiten baitzizkion troikako laguntza-zaldi izpildunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Oharpen larriena, OPHLM-eko sei zuzendarien jornal bikoitzaz egiten du Bordeleko auzitegiak.  Herria   2003-02-06

Koordinazio ordena bi hauetako bakoitzak oharpen berezi batzuk eskatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Hau aipa daiteke oharpen seguru eta erabilgarri gisa: logika orokorra organon gisa kontsideratuz gero, beti itxuraren Logika dela, h[au] d[a], dialektikoa dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Sasi-irakaspenen kontrako oharpena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,3 tit

3 ohartzea.

Bestalde, artistak bere oharpenetatik, bere irudipenetatik, bere oroimenetik, bere sorlanarentzat baliagarri deritzona hautatzen duen bezala, modu berean, bere teoria eraikitzeko, zientzialariak bere oharpenen azpimultzo bat aukeratu behar du eta, harekin loturiko fenomenoen artetik, harira zein datozen erabaki.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 180. orr.

Eszena harrigarri hau zalantzarik gabe ikuspen profetikoa izan zela, eta Moisesen ahalegin guztiek oharpen intelektualetara jotzen zutela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Aldi berean han ikusmenezko oharpenik ere gertatzen zela, eta horren objektua sorkari bat zela, berori ikustean oharpen intelektualaren gorentasuna erdietsiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Baldin, hala eta guztiz ere, begizko oharpen hori ikuspen profetikoren bat ez bazen behintzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

"Nire zoriona, berriz, Jainkoaren ondoan egotea da", hauetan guztiotan jakintzaren bidezko hurbiltzea da, hots, zientziazko oharpena, eta ez lekuzko hurreratzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Gero berriro azpiratzen da bere ezerezaren oharpenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Baina barne-oharpenetik ez da ateratzen berriro itzultzekotan ez bada.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EAEn oharpen eta txosten oldea izan genuen, eta batzordeak ebatzi zuen lan taldea bidaltzea; hain zuzen ere, informazio gehigarria edukitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Oharpen tornu bat nasaia argitaratua du preseski joanden egunean.  Herria   2001-02-01

Moisesek oharpen-kantika israeldarrei irakatsi.  Elizen arteko biblia   Dt 31,28 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi oharpen egin (4); oharpen bat egin (3)


oharpentxo iz adkor oharpena.

Beste oharpentxo bat: batzuetan, sagar ondoa sartu delarik eta ez haitza, arbola bera perdez agertu da eta sagarrak gorriz.  Herria   2003-08-14


oharpide iz ohartzeko bidea.

Gizon horiek beren bekatuagatik bizia galdu badute ere, errauts-ontziak sagaratuak daude, nire aurrean intsentsua eskaintzeko erabili izan direlako. Egin errauts-ontzi horiekin aldarea estaltzeko xaflak; horrela, oharpide izango dira israeldarrentzat.  Elizen arteko biblia   Zen 17,3


oharrarazi ik ohartarazi.

oharrikasi, oharrikas, oharrikasten du ad

Hobeto esan, horixe izaten da kulturek berek astiro-astiro urteetan eta mendeetan egiten dutena balioekin, ondorioetatik oharrikasiz, hots, eskarmentua hartuz, transformatuz, eboluzionatuz (moralki).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 88. orr.


ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten (orobat oharrarazi eta ohar-arazi g.er.) 1 du ad ohartzera edo konturatzera behartu; jakinarazi, ikusarazi. ik ohartu 5; abisatu.

Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko.  Elizen arteko biblia   Ez 33,3

Nahi dut hemen adierazi, edo bederen ohartarazi, zer deitzen dugun Natura sortzailea eta zer deitzen dugun Natura sortua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 91. orr.

Badut hemen, zuk ongi ohartarazi didazun bezala, bi alor horietan non trebaturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 225. orr.

Zein urrun zegoen ohartarazi behar zenigun!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.

Eliseok ohartarazten zuen erregea eta hau erne egoten zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,10

Ohartaraziko zaituztet nik, gauzak jasotzeko ordua iristean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

-Albertek ere ez du txintik atera- ohartarazi zuen Maxek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.

Jendeak behin baino gehiagotan ohartarazi zion: "itsumustuan hilko zara".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Charliek maiz ohartarazi nau, alegia Jimmyrengandik urrun ibiltzeko aholkatu izan dit.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Ohartarazten dizuet tortilla ez dela labanarekin mozten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 96. orr.

Hizkuntzarekin jolas egiteak ere hizkuntzak dituen ahalbideez ohartarazten gaitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Era berean, ohartarazten dizuet berriro antzekorik egiten baduzue, ez dudala izango kanporatzea beste aukerarik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 71. orr.

Honela ohartarazi zion aitaginarrebak: -Zure jokaera ez da egokia.  Elizen arteko biblia   Ir 18,17

Ohartarazi zigun nola, kaxoi batean, bazen tresna sorta koxkor bat hartarakoxe egokia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Hasi prestatzen zahartzen zarenerako, ohartarazten dio bere buruari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.

Eta Zarautz aldean ere honako hau ohartarazi nahi zuten: Santio-Santanak euritsu, urte hura artotsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Haratago joanez, honakoa ohartarazi zuen: «Europa nazionalismoei aurre egiteko asmatu da, nazionalismo guztiak arriskutsuak baitira».  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

2 (konpletibo batez)

-Grosrouvrek ohartarazi dit, gutunean, ez zuela izan liburuak kutxaz kutxa ordenan jartzeko astirik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.

Inork ez baitzion ohartarazi arriskutsua izan zitekeela animaliak labean lehortzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 24. orr.

Nik, ordea, zera ohartarazi nien: ez nengoela inon aurkezteko moduan, esan ziezaietela beren gurasoei.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

Abiatu aurretik, ordea, honakoa ohartarazi zion mutilari: ez zuela hitz egin behar beltzez jantzitako emakumeekin, ezkonduak baitziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 129. orr.

Gaztainondoaren kontra sorbalda zikinduko zuela ohartarazi nuen, eta aldendu egin zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Mutila inguruan dabilela ohartarazi nahi dizut, besterik ez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.

Hori nuen buruan, Hondarribian lur hartzear geundela ohartarazi zutenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Guztiei ohartarazten eta aholkatzen diet, ez ditzatela mespretxa eta juzga arropa leun eta kolorezkoz jantzirik nahiz jan-edari finak hartzen ikusten dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Anjel Lertxundik ohartarazten digu, fikziozko itzultzaile baten bidez, euskal hiztegietan -ezagutzen dituen gainerako hiztegietan ez bezala- itzulpen hitza lehenago datorrela orijinal baino.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 246. orr.

-Nire eginbeharra da zuri ohartaraztea Lajosek hona ekarri dituen plana eta asmoa arriskutsuak direla.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Denon eginbeharra da, era berean, giza eskubideak errespetatzea nahitaezkoa dela ohartaraztea.  Berria - Gaiak   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adituek ohartarazi (6); arduradunak ohartarazi (5); ari dela ohartarazi (24); ari direla ohartarazi (7); arriskua dagoela ohartarazi (9); arriskuan daudela ohartarazi (8); arriskuaz ohartarazi (45); arriskuez ohartarazi (12); arriskutsua dela ohartarazi (6)

badagoela ohartarazi (5); badaudela ohartarazi (5); beharraz ohartarazi (10)

dagoela ohartarazi (71); daudela ohartarazi (49)

egin dezakeela ohartarazi (10); egin direla ohartarazi (8); egingo duela ohartarazi (11); egingo zutela ohartarazi (6); egon daitezkeela ohartarazi (7); eragin dezakeela ohartarazi (6); eragin ditzakeela ohartarazi (5); erakundeak ohartarazi (10); ez dagoela ohartarazi (8); ez egiteko ohartarazi (6); ezinbestekoa dela ohartarazi (8)

garrantziaz ohartarazi (10); garrantziaz ohartarazi zuen (5); gehiagotan ohartarazi (5); gerta daitekeela ohartarazi (7); gobernuak ohartarazi (6); gobernuari ohartarazi (8); gobernuari ohartarazi zion (6)

honakoa ohartarazi (5)

ibiltzeko ohartarazi (8); izan daitekeela ohartarazi (14); izan daitezkeela ohartarazi (11); izan dela ohartarazi (7); izango dela ohartarazi (23); izango direla ohartarazi (9); izango duela ohartarazi (6)

kalteaz ohartarazi (8)

labek ohartarazi (6); larria dela ohartarazi (9); larriaz ohartarazi (6)

ministroak ohartarazi (5)

nahi duela ohartarazi (6)

ohartarazi bezala (5); ohartarazi digu (11); ohartarazi dit (5); ohartarazi du elak (5); ohartarazi du erredakzioa (11); ohartarazi du labek (5); ohartarazi du nbek (11); ohartarazi du omek (14); ohartarazi duenez (39); ohartarazi dute adituek (12); ohartarazi dute zientzialariek (7); ohartarazi dutenez (22); ohartarazi nau (5); ohartarazi ninduen (8); ohartarazi zidan (15); ohartarazi zigun (8); ohartarazi zuen azkarragak (6); ohartarazi zuen diezek (6); ohartarazi zuen erakundeak (8); ohartarazi zuen sindikatuak (5); ohartarazi zuenez (66)

premiaz ohartarazi (6); presidenteak ohartarazi (12); prest dagoela ohartarazi (6)

sindikatuek ohartarazi (7)

zegoela ohartarazi (16); zera ohartarazi (12)

arriskuaz ohartarazten (14); ohartarazten digu (12); ohartarazten eta aholkatzen (7); ohartarazten gaitu (5)


ohartarazle izond ohartarazten duena.

Irakatsi zuen hura beti begien aurrean eraman behar zela, egin behar zuten bizitzaren ohartarazle, eta, gehiago oraindik, hil ere berarekin hil behar zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.


ohartarazpen iz zerbait ohartarazen den mezua edo agiria. ik jakinarazpen.

Aurelianok hitzei eutsi zien, baina honako ohartarazpen hau ezarri zion aurrez: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Joan zen abenduan ohartarazpena egin zion batzordeak konpainiari: salaketei otsailaren 15a baino lehenago erantzun, edo bi milioi euroko isuna ordaindu egunero.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Oso ohartarazpen argia da: klima aldaketa abian da eta larriagotzen ari da.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Gero txosten bat bidali zuen Hradecera eta niri ohartarazpen bat iritsi zitzaidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Hilaren 4 an Jiménez Velasco Aguraineko notarioaren ohartarazpen bat jaso nuen, egun horretan ireki behar zutela nire izenean ezarritako dokumentua, 1885etik han zegoena gordeta.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.

-Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Alkateari egindako ohartarazpen bat soilik espero zuten askok.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Uste dut badela hor mezu bat guretzat, ohartarazpen moduko bat, nola jokatu beharko genukeen esaten ari zaiguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 178. orr.


ohartarazte 1 iz ohartarazpena.

George Bushek orain arte erabateko sustengua agertu badio ere Ariel Sharon Israelgo lehen ministroari, ohartarazte aski zorrotz bat zuzendu zion herenegun zabaldutako agiri batean.  Berria - Mundua   2004-05-21

Riceren ohartarazte gehiago.  Berria - Mundua   2006-02-23

2 (hitz elkartuetan)

Hala, New Delhik Katmandura bidalitako Karan Singh mezulari bereziak Manmohan Singh lehen ministroaren ohartarazte mezu bat ekarri zion joan den asteazkenean Gyanendra erregeari.  Berria - Mundua   2006-04-22

Ohartarazte lan horretaz gain, gertatutako arrazakeria ekintzen aurkako ihardukitzeak egon dira, eta eraso edo atentatu andana leporatu dieten 14 gazte auzipetu dituzte; horietatik 12 espetxeratu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-18


ohartasun 1 iz arreta, arta. ik oharmen 2.

Jakite hori, beraz, arte bat da: ernetasuna, ohartasuna, usna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Zail egiten zait haren gogo-egoerari antz ematen, ematen baitu gogobetetasun itun baten eta bere buruaren ohartasun artega eta ezeroso baten artean dabilela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

Kontzientziaren eta arrazoimenaren ohartasuna erdi lausotuta zituen, eta malkoak biltzen zitzaizkion, antza, begien ertzetan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.

Bere baitara bildurik, xake-partida zail bat buruz jokatzen aritu zen, ohartasun lasai eta sakonez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin minaren eta kaltearen kausa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere aurpegian babesgabetasun eta segurtasunik ez hori bera ikusi nion eta aldi berean bere gizonezkotasun kontzientziaren ohartasun puntu bat sumatu nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.


oharteman, oharteman, ohartematen du ad ohartu, ikusi.

Sukaldean, orain iritsi ezin zen leku batean, tximinia altuaren gona zurian, haurren baten eskuak ikatzez margoturiko itsasontzi ttipi bat oharteman nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 165. orr.

Oharteman dituzu, arratsapalean, Paris inguruko gure bide handietan, karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

-Jende gaiztoa, gorriak -oharteman zuen Cristina andreak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 69. orr.


ohartezin 1 izond ezin ohartuzkoa.

Baina amari apoplexiak eman zionetik, konturatu ere ez zen egiten hankarik ba ote nuen, adi-adi egoten baitzen haren keinurik ohartezinena zaintzen, zerbait behar ote zuen jakiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.

Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Artetan besteen buruen artetik harena ikusten nuen, lepo mehe luzean txertaturik, ile ilun hostotsua haizearen ufako arinak eta gorputzaren mugimendu erregular eta sotilak dardara ohartezinean ezartzen zutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Joxek baietz dio buruaren mugimendu ia ohartezin batez.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 107. orr.

Gizonak gaixotasun ohartezin eta ohiko batengatik hil izan dira halakoetan: makaltasunean eta miserian jaioak, bortizkerian edo gobernuaren aurreiritzietan, nola suntsitzen zituzten ikusi izan dute, maiz suntsipenaren kausez ohartu ere egin gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Abelek modu ia ohartezinean mugitu du burua baietz esateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

2 (adizlagun gisa)

Begi txikien distirak soilik nabarmentzen zuen gelako mugimendu oro jarraitzen zuela, ohartezin. -Nongoa hut hi, hain mentsa? -galdegiten zidan, trankalaka, Joanesek bere iloba zuzena nintzela jadanik ohartezin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.


ohartgarri ik ohargarri.

ohartto iz ohartxoa.

Beste askotan bezala, Fernando Videgainen "Crónica negra medieval" leitu nuenean, ohartto ezerez batzuk jaso nituen nere desordenadore madarikatu honetan, eta hementxe daude oraindik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 270. orr.


ohartu, ohart(u), ohartzen 1 da ad adimenaren bidez gauzaren batez jabetu, zerbait ikusi. ik konturatu; erreparatu.

Hura ikustearekin batera ohartu zen zertaz ari ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Gaur ohartu da zein garrantzitsua den lekukotasunak belaunaldiz belaunaldi hedatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 153. orr.

Ohartu haiz nolako elizak eraikitzen dituzten gaur egun?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

Berehala ohartu nintzenez, Kristinak eta biok bezain zaila zuten Charlyk eta Ximurrak elkarrekikoa. Ohartu orduko, zerbeza lata bana genuen eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Irten, eta nire gogoz kontra, ohartu gabe, nahi gabe, hilerrirantz joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 351. orr.

Ohartu gabe, kale burura heldu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Segidan utzi zituen aretoak, inor ere ohartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.

Ohartu ginenerako berandu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

Egiaz, Jauna dago hemen eta ni ohartu ez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 78. orr.

-Haizeak garagar usaina dakar, ohartu zara?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 116. orr.

-Ohartu gara, ohartu gara! -garrasi egin zuten denek batera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Ilunenak, izan ere, ohartu ere egiten ez garen horiek dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Ohar zaitez nola hor argiro adierazten den izen eratorri guztiok ez zirela agertu Munduaren sortzeaz geroztik baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.

2 (konpletibo batez)

Ohartu nintzen heriotza barkamena eta bakea dela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Ohartu zen nagusia Jauna aldeko zuela Josek eta lagundu egiten ziola, beti, hasitakoa ongi bururatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Paulina begira-begira neukala ohartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Zerbait esaten hasi orduko, sentimenez gainezka zegoela ohartu nintzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 106. orr.

Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Ordulariari behatuz ohartu zen zilegitzen zitzaien ordu eta erdiko jardunaldia bukatzen zihoakiela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Bat-batean ohartu zen segada batean harrapatu zutela. Gaztea ohartu zen Kirxak urratsa motelagotu zuela, bera ere horretara gonbidatu nahi balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Zutik jarri eta bere gonak atondu zituenean ohartu zen ni ere han nengoela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.

Manex erretorea ohartu zen hastetik ez nintzela zeremonia alegera horietan batere lasai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Jacques, kostata baina, ohartu zen egoera hartan abokatuek ez zutela zer eginik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Leihoa freskura bila zabaldu zuen baina ohartu zen kanpoan sargoriago zegoela barruan baino.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 90. orr.

Ohartua zen eremu mortu bat zegoela haien eta gainerakoen artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Urteen buruan, gero eta gehiago garela herritarrok, ohartuak garenok, Euskal Herria badela, gure jende kopuru seinalatu bat jokatzen delakotz nazio bat balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

3 (ezezko perpaus batean)

Ez nintzen batere ohartu paretan txolarreak zeudela, justu nire gainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Ez zen ohartu ni han nintzenik, eta gelara igo nintzen arreba agurtu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Bera ez zen ohartu han geundenik, eta nik beste aldera begiratu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

4 (osagaia -z atzikiaz)

Alderdi Ederrera iritsi zirenean ohartu zen tamarindoez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.

Menendez ez zen pistolaz ohartu harik eta ustezko lapurra lurrean etzanda ikusi zuen arte.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.

-Ez utzi zure beldurraz ohar daitezen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 191. orr.

Susana begiratu hark adierazten zuenaz ohartu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Baina Telleria ez zen horretaz ohartu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 171. orr.

Gestapoa ohartu zen, ordea, noizbait, apezaren jukutriaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Nire presentziaz ohartu ez balitz bezala izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

Ene trenpu makalaz ohartu zen Martina eta eskua "lasai!" errateko moldean beso gainean pausatu zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Nire bat-bateko zurbilduraz ohartu zen idazle kontsakratua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 39. orr.

Ordura arte ez zen txikikeria hartaz ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Irribarre egin du eta berehalakoan ohartu naiz nire xalotasunaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 194. orr.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Ohartu San Bonabenturak erabiltzen duen konposizio-baliabideaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Deusez ohartu orduko, paper guztiak sinatuak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Ni izan nintzen beharbada haren deserosotasunaz ohartu zen bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Ama berehala ohartu zen nire alderdi ilun hartaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Lehenengo abisuaz ez nintzen ohartu ere egin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Balantza imintzio zitekeenaz ohartu bide zen Ana, besotik heldu baitzion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Azkenik, norbait ohartua erredakzioan duten pagotxaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

5 (osagaia -i atzikiaz)

Doi-doian ohartu nintzaion ganberaren antolaketari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Ostiak hain ontsa gorderik etortzen ziren paketetan, non nehor ez baitzen sekula deuseri ohartu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Neketan ezagutuko nukeen, ileari ohartu ez banintz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Ez dakit ama zerbaiti ohartu zenetz baina arratsalde guzia kasik gordea egon nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Gero ohartu naiz, beti bezala historiaren hatzen gibeletik herrestan, Gaztelako hirian egin izan zen auziaren garrantziari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Harrituta zegoen Ruche jauna horri ohartu ez izanaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Kikara eta ogi-koskorra esku banatan, haien begiradei ohartu nintzaien, eta hankartera jaitsi nuen nik neurea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

Mende berean, Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Zeri behar nintzateke ohartua?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

• 6 du ad ohartarazi. ik ikusarazi; abisatu.

-Segada bat zen, beraz -ohartu zuen Léak, elkar aditzezko keinu bat eginez Jonathani.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

-Gaur egungo sektetan bezalaxe -ohartu zion, hanpaturik, Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Ohartu beharra daukak hitz horrek erantzunkizuna adierazten duela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Urte bereko abenduaren 30eko agirian, berriz, Euskera aldizkariaren gainbeheraz ohartu zuen Luis Villasante euskaltzainburuak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Gizonak ohartu behar du, bekatu egiteko batere ohiturarik ez duen agindu batean pentsatzen jartzen denean, ez duela denbora handirik egon beharrik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 141. orr.

Ohartu behar da, Gure Aita amaitzean, egun batean edo askotan, gauza bera egin behar dela Agurmariarekin, eta gero gainerako otoitzekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 145. orr.

· Izadiak, inork ohartu gabe, senar-emazteen arteko batuketa luzatzen du, batuketa horri urtero-urtero zimentarri berriak emanez, gozo eta betebehar sortu berriekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

7 ikusi.

Juriskontsultorik gehienek legeari buruz eman dituzten zehaztapenak begiz jotzean, berehalakoan ohartu dugu zehazte horien askieza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Ohartzen duzue, Miranderen munduan gabiltzala orobat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Ohartuko duzunez, Arrazoimen horrek, berak ez du historiarik, ez dago klase baldintza ideologikoen edo errepresio freudianoen baldintzen pean: purua eta garbia da, lehen Jainkoa bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Ohar bedi erregela hau oso erabilgarria dela gramatikako beste hainbat tokitan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.

8 (osagaia -i atzikiaz)

Ohartuko zenion albiste horren ondorioari, eta sumatuko duzunez, itzuli nintzenean horra non kanpora aurtikia izana nintzen, egoera hark bere baitan zekarren duintasun guztiaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Hain zuzen ere, estrategia erretorikoen erabilera ohartua erakusten digu, besteak beste, honek guztiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.

Espiritu ohartuen laketgarri eternala zatekeen horrenbestez haren liburua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

Era horretara azaldurik, hiztunak, gramatikariek beren analisi ohartuan ez bezala, ez du eragiketa zailik egin behar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Adibide hori sinpleegia zen: bilaketa-proiektu ohartuago edo ohartu gabeago bat izan ezean [...] ikusmenezko bilaketarik ez dela, ez zuen besterik adierazi nahi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

10 ez ohartuarena egin

Atea ixten dio, ez-ikusiarena, ez-ohartuarena egiten dio ahal duen guztietan haurraren kanpo-aldetik datorren guztiari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Sobakevitx, ez ohartuarena eginez, gainerakoak baino urrunago zegoen plater batera hurbildu zen eta arrain ketu txiki bat hartu zuen sardexkarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.

-Zuk ez ohartuarena egin behar duzu, berari aurrenesku izaten utzi.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 83. orr.

Begirada itsasoan, ez zen ohartu detektibearen etorreraz; edo ez ohartuarena egin zuen, nork jakin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

-Zure amatxi eta osabak ontsaxko ezagutzen ditut -jarraiki zuen gazteak, bestearen haserreaz eta ustekabeaz ez ohartuarena eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bat batean ohartu (13); batere ohartu gabe (7); batez ohartu (17); berehala ohartu (148); berehala ohartu nintzen (42); berehala ohartu zen (52); berehalaxe ohartu (25); berehalaxe ohartu nintzen (10); berehalaxe ohartu zen (13); dagoela ohartu (8); denak ohartu (7)

ederki ohartu (6); ez da ohartu (19); ez dira ohartu (13); ez zuela ohartu (8); ezertaz ohartu gabe (9); garrantziaz ohartu (7); geroago ohartu (6); halaxe ohartu (12); halaxe ohartu nintzen (9); harik eta ohartu (7); hartaz ohartu (14); horretaz ohartu (41); horretaz ohartu eta (6); horri ohartu (6)

ia ohartu (20); ia ohartu gabe (13); inor ohartu (28); inor ohartu gabe (12); istantean ohartu (6); kasik ohartu gabe (7); laster ohartu (31); laster ohartu nintzen (8); lehenago ohartu (8); luze gabe ohartu (6); nengoela ohartu (12); nola ohartu (7)

ohartu baino lehen (22); ohartu balitz bezala (6); ohartu bezain laster (12); ohartu da (145); ohartu dira (88); ohartu du (14); ohartu dute (7); ohartu ere gabe (14); ohartu gabe ere (6); ohartu gabean (18); ohartu orduko (37); ohartu zen horretaz (7); ohartu zenean (58); ohartu zenez (8); ohartu zinen (11); ohartu ziren (148); ohartu zirenean (12); ohartu zuen (19); ongi ohartu (10); orain ohartu (17); orain ohartu gara (8); orduan ohartu (48); orduan ohartu zen (21); orduantxe ohartu (18); presentziaz ohartu (7); segituan ohartu (6)

zebilela ohartu (6); zegoela ohartu (69); zegoela ohartu zen (36); zetorrela ohartu (7); zeudela ohartu (19); zeudela ohartu zen (6); zeukala ohartu (15); zeukala ohartu zen (10)


ohartuki adlag ezagueraz, konturaturik, jakinaren gainean.

Funtsezko bulkoa gaiztotu bada, dena, ohartuki edo ohartzeke, gaiztotu egin ohi da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

Ohartuki egin nuen ahalegin bat nik ere haiekin batera barre ez egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Erantsi egin dezakegu, gainera, [...] hiztunak, hein handi batean, ez direla hizkuntzaren legeez ohartuki jabetzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.

Beti ongi erantzuten du, eta bere buruari oharkabean ongi erantzuten aditzen dion bakoitzean, ohartuki sendotzen du bere zoriontasunaren ezagutza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.


ohartun
1 ohartun izan (orobat ohardun izan g.er.) da ad ohartu, konturatu.

Neure burua gorrotatzen hasia nintzen: ohartun nintzen zerbait gorde behar banu bezala jokatzen ari nintzela, ondikotz, deus gordetzekorik ez nuelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Irudi guztiz gizatiarra, bai horixe, izpiriturik ez duelako, zer den ohartun ez delako edo zer den ulertzeak ardura ez diolako.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 156. orr.

Ez nintzen difamazio bat zabaldu izanaz ohardun; gutxiago, damu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

2 ohartun egin ohartu, konturatu.

Apailuaren ezaugarri honek garrantzi handia du, nolanahi ere, bat-bateko plano-aldaketa asko dituzten filmetan batez ere, ikuslea plano-aldaketa horien ohartun egitera behartzen baitute, ia-ia oharkabean bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.


ohartxo iz ohar laburra; adkor oharra. ik oharño; ohartto.

Zilegi izan bekigu ohartxo batean gomutatzea nola gizartearen ikuskeran, eta gero nazionalismoan, A. D. Smithek ere bi korronte handi bereizten dituen: baina horiek ez dira frantsesa versus alemana edo Ilustrazioa versus Erromantizismoa, baizik tradizio franko-alemana versus anglo-amerikanoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.

Hitanoaz ere nahiko nuke ohartxo bat egin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Moja baten egunkaria zen, ohartxo labur eta hitz gutxikoen sorta bat, ospitaleko bizitzari buruzko irudipenak jasotzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Ikasturte-hasierako ohartxo batzuk ditut zuentzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.

Poliziaburuak ohartxo bat idatzi zion berehala, arratsean bere etxera etortzeko gonbita eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Paperetako bat Lauaxetak utzitako ohartxoa zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Ohartxo bat zegoen post-it horian idatzia: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.


ohartze iz adimenaren bidez gauzaren batez jabetzea, zerbait ikustea.

Beranduko ohartze horrek [...] denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Nire kezkaz ohartze hutsak erne jartzen du aita, baina ez du hitzik egiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.

Baita ere haur ttikientzat, musikari ohartze saioak eta musika ikasteko lehen urratsak.  Herria   2005-12-01


ohartzeke adlag ohartu gabe.

Funtsezko bulkoa gaiztotu bada, dena, ohartuki edo ohartzeke, gaiztotu egin ohi da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

Ohartzeke hilotz bilakatzen haiz!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.

Bere laborategian teorizatzen duen fede oneko zientzialaritik, ohartzeke pasatzen gara kriminal hutsera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Unibertsitateko bulegoan nengoen, hiri zaharreko eraikinean, eta testuaren korapiloak askatu nahian joan zitzaidan arratsaldea, denboraren iraganaz ohartzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Sasoi hartan arte-munduan hain erabilia zen performance-aren bertso-bertsioa egin nahi genuen nonbait, ohartzeke, gureak beti izan direla performance, bai hitza ezagutu aurretik eta bai gerora.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 161. orr.


ohaska iz adkor ohea.

Orain mutiko goxoa hemen etzanda dago, gixagaixoa, bere ohaska estuan, hiltzeko unean bezalaxe.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

Zumarraren zainak zirela uste nuen, baina eskuaz ukitu nuenean altzairuzko ohaska bat zela ikusi nuen, nirearen gainekoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 139. orr.

Jiratu eta berriz ohaskan etzan nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 142. orr.


ohatila 1 iz andak.

Anbulantzia irtsi zen, eta kaskorik kendu gabe ohatilara igo zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

Ohatila batean jaitsi ninduten gelatik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.

Handik ohatila batean igogailura eraman ninduten eta gora joan ginen, eta handik sala batera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 111. orr.

Coccorano herriko emakume bat ohatilan eraman zuten aita dohatsuaren hilobira; izan ere, mihia ez beste gorputz-atal guztiak ezinduak zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Ohatila metaliko batean etzana.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Ondoren, ohatila ginekologiko batean etzaten zara, eta bularrak eta besapeak haztatzen dizkizute, kozkorrik dagoen ikusteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Haien ondotik Katalinaren ohatila heldu zen, Mauleko lau mutiko gaztek besagainean eramana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.

Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.  Elizen arteko biblia   Mt 9,6

2 esku ohatila

Eta lehentxeago, gizona baino handiagoa zelakoan, itsas uhinei agindu eta mendi-gailurrak balantzan pisa zitzakeela uste zuena, lurrera erori ondoren, esku-ohatilan zeramaten orain.  Elizen arteko biblia   2 M 9,8

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartu ohatila (5); ohatila hartu (4)

ohatilan etzana (3)


ohatu, oha, ohatzen 1 da ad ohean etzan; oheratu.

Sendabidea ohatua egotea zen, geldirik, ez dakit zenbat egunez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.

Aste guzia ohatua egona zen griparekin ala gaitza arinkiago ukana zuen...?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.

Andre zaharra zenbait egun hartan ohaturik zegoen, etortzeko luzamendutan zebilen heriotzaren zain.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 233. orr.

Ohatua zelarik, etorri zitzaion andere Juana printzesaren mezularia, Valladolidera joan zedin galdezka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Egiazko hontza hi, ez hiza nehoiz ohatuko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Gizona piztia ohatua da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

3 ipar kokatu.

Biziki jende bildu da meza nausiko eliza kasik ttipiegi baitzen denen ohatzeko.  Herria   2001-05-31

Ehorzketa egunean, bildu da mundu bat, elizan ezin ohatuz, kanpoan baitzen biziki jende.  Herria   2004-04-29

Txipiñi da Frantzia, "Ile-de-France" eskualdean ohatzen hasi berria.  Herria   2004-03-11

Mündüko bi gerlen artean ohatzen da istorio, espartiñaren üngürüan, Mauleko besten kariala.  Herria   2002-11-07


ohatze (82 agerraldi, 31 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz ohantzea.

Hala, ohatzean etzan nintzen eta berehala lo nengoen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 68. orr.

Bi gizonek ohatze berean lo egin zuten, bikotearen haurrak beste ohatze batean lo zeuden logelan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 231. orr.

Ohatze handiaren eta metalezko paretaren arteko pasabide estua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Hura ohatzean izter-zabal etzateko adina denbora erabili nuen, neure burua arruntik biluzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Ohatze bigun horri eskaintzen zizkion bere ordu eta pentsamendu guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Gogotik ahantziko naiz aterpetxeetako ohatze gogorrez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Ohatze moduko horretan etzan naiz.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 67. orr.

2 irud/hed

Kameliak are garestiagoak ziren, dozenaka iristen ziren azokara, kutxa batzuen barruan, goroldiozko ohatze batean paratuak eta kotoi orri batez estaliak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.


ohatzeratu, ohatzera(tu), ohatzeratzen da/du ad oheratu.

Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Oroit: bat gaur ohatzeratzean, pare bat bihar atzartzean eta hiru gehiago iluntzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.


ohaxka iz adkor ohaska.

Ohez beteriko nabean, Beshir tunisiarrak nirearen ondoko ohaxka zeukan aukeratuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

Aldiro Lopetuso txikia etortzen zitzaidan gogora, ohaxkan gauero negarrez aritzen zena nire azpian, soldadutza egiten ari nintzenean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.


ohazal (orobat ohe-azal) iz ohe esalkia.

Susie Thatcherrek, ohean deseroso etzanda, esku urdin eta hezurtsuak ohazal gainean ezarri zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Biluzik geratu bezain laster ohazal azpira lerratzen da sator zulatzaile baten moduan, eta bizkarra ematen dio berari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Kearney jauna eztulak penatzen zuenean, lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Oihal-zatiz eta adabakiz osaturiko Hagriden ohazalaren gainean zegoen luze-luze eginda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.

Umea ohazal urdin argi batean bilduta dago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 271. orr.

Biharamunean, ordea, ohe-azal bat hartu, uretan busti eta aurpegian ezarri zion erregeari Hazaelek.  Elizen arteko biblia   2 Erg 8,15


ohazeru ik ohezeru.

ohazpiko ik ohe 11.

ohazur 1 iz oharka, ohearen egitura.

Ohazuretik zaratarik gabe jaiki, eta leihora irten zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 141. orr.

Ohazuraren gainean etzan zen, belarrietaraino tapatuz burusiaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 142. orr.

Oyanederreko jaunak, bere onetatik aterea, lotu zizkiok hiru semeak emazte hilaren ohazurari, bete dik egurrez koarto guzia, eman ziok su, eta han ziak heriosur zaldi gainean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Ohe bi alokatu dodaz Gautxori-busean...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohazur soinuak, "bai banoa", pausoak, sarraila-hotsak, eta Joseba agertu zen begietako makarrak kenduz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.


ohe 1 iz bertan etzateko prestatua dagoen altzaria. ik ohatze; kamaina; etzauntza.

Batez ere ohea zen miresgarria; lau koltxoi zituen, lau bururdi, burusiak lodi-lodiak, ohe estalki ederra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Leiho irekitik sartzen zen argira, ohe jadanik jantziak eta gaineko arropa ongi tolestuak trufa egin zioten nire nahikeriaren hutsalari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Txikia izango da gela, zuriz pintatua, horman armairu bi, hozkailu bat, eta ohe biko litera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Ohe moduko bat zekarten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 65. orr.

Azken batean ohea behegaina bezain gogor dago.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.

Gau hartan Gabriel Irisarrik eta Juvenalia Mickeviciusek ohe berean egin zuten lo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

"Ohe berean egin genuen lo hamar urtean", esan zion behin, "zergatik izango dituzu bada sekretuak nirekin?".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 245. orr.

New Yorkeko erietxeetan, ordea, 62.800 ohe daude soilik, eta, asko jota, 12.000 libratuko lirateke.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Estalkiz jantzi dut ohea Egiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,16

Bere logela erakutsi zidan, horma zuri eta batentzako ohe bakarreko gela soila.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Bi lekutako ohea badinat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Horren ondotik, biharamunean, goitikaz beteriko ohe batean esnatzean bezain higuindurik sentitzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Ulisesek, orduan, ohea nola egin zuen azaldu zien, zurgin trebe baten gisa, eta oheak zituen ñabardura guztiak adierazi zizkien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.

Amak oheko arropa zikinak eta nire pijama jaso zituen zorutik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.

Logelara joan eta neure oheko izarak erretiratu nituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 37. orr.

Oheko tapakiak apartatu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 90. orr.

Hirugarren egunean askatu didate eskua oheko hankatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 95. orr.

· Duhau lejitimista baxenabartarrak gogo onez eskaini zizkidan Orbe karrikako bere etxean ohea eta mantenua, eta tratu ezin lañoagoa eman zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Inbestizamendu horren ondorioz sortuko ditu 320 laguntzaile lan postu, eta xahar etxetan 1435 ohe idekiko dira, gaur egungo zortzi mileri gehituko direnak.  Herria   2005-12-15

2 (aditz baten objektu gisa)

Berari gustatzen zaion bezala hasi ginen ohea egiten: azpiko maindirea zabaldu, ertzak koltxoipean sartu, eta gero eskua pasatu genion, zimurrik gera ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.

Oheak egin gabe, gosarian erabilitako mahaia jaso gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Eurinomek ohea prestatu zien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Beste ohe bat prestarazi zuen bere logelan, bertan kriseilua gau guztirako piztuta utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Etxeak beste bi logela zeuzkan, baina hango oheak jantzi gabe zeuden.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.

Ohea aldatzeko maindireak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Nire ohea zabaldu nuenean pijama bat aurkitu nuen burkopean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 71. orr.

Jauntzi, ohea bildu eta altxatu, hormako katean lotuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Kaka egin eta ohea zikindu zidan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Seietako kanpai-hotsak entzun aurretik uzten nuen ohea, eta galtza motzak eta elastiko arre kolorea janzten nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Gauero malkoz bustitzen dut ohea, blai eginda uzten etzalekua.  Elizen arteko biblia   Sal 6,7

Denak ohera joan ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Aitak ohean ematen zuen egun osoa, buru azpian hiru edo lau buruko pilatuta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

Oinetakoak kendu eta ohean etzan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Baziren bost hilabete hiriko gizon bat, Pedro izenekoa, guztiz elbarri ohean etzana zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Susie ohean eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Virginiak negar egiten zuen ohean ahuspez jarrita, hain isilka non batzuetan bere bizkar-ikarari erreparatu behar nion lo gelditu ote zen jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohe handian eserita, portua ikus zezaketen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Ohe txiki bat moldatu zien txerpolari baten gurdi zaharrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Etzanda egon nahi zuen hantxe, ohe eroso hartan, betiko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.

Ohe gogorra lumazkoa begitantzen zitzaion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Diru pilak hutsune handi bat egin zuen neska gaztearen ohe bigun delikatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Ez pentsa hemen bakarka eta ohe leunetan lo egiten dugunik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Barroteen itzala ohe zuriaren gainean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Baina inork ez zuen utzi nahi manten, suaren eta katiluen beroa, zer eta berotu gabeko ohe hotz baten truke.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Ohe desegin baten irudia zegoen bere buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Haren ondoan eseri nintzen ohe arras nahaspilatuaren gainean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 144. orr.

Logelan bakarrik nago, bederatzi ohe hutseko salan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Ama ohe tolesgarrian dago eserita, irakurtzen, josten, puntu egiten edo ikasten, une horretan zer egin behar den, hartan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Bazen ohe elastiko maiztu bat -familia osoak gogoz erabiltzen zuen, besoak astintzeaz batera saltoka ibiltzeko-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Zelda aski handi batean sartzen gira, orduan berean hustu dutena guretzat, bi ohe bikoitzekilakoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.

Erietxeko atarira iritsi zen unean bertan, ikusi zuen beste gaixo bat zeramatela ohe gurpildunean ebakuntza-gelara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, Frantziskoren izena esan eta esan, gizon bat agertu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Nire aurrez aurre nire ohea, haritzezko ohe zahar habedun bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Antzinako kaobazko ohea, arropa gordetzeko armairua, hau ere egur berekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.

Lau zutabeko ohe dotore batean, oihal zintzilikari hautseztatuekin, Crookshanks zetzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Burdinazko ohe bat zuen, leihoaren aurreko hormaren zokoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Maindireak zuloz beteta zeuden; baita lumazko ohea ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

Ohe arropak kenduta, emakumeak Ttipiren agentzian ohi zuen uniformea zeraman jantzirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Barruan badira arropak, ohe-tapakiak, artile-matazak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Gela izugarri handi batean, aitak bi ohe-ilararen artean eraman ninduen eskutik helduta ile zuri kizkur ederreko aguretxo batengana.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Emaztea aurrez aurre eseri zitzaion ohe-sofan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Ohe-armairuak eta haurren zurezko sehaskak sukalde pribatuan zeuden.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Era bateko eta besteko mahaien, ohe-mahaien eta idatz-altzarien gainean zeuden gauza txiki guzti-guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Ohe bagoian bidaiatzen nuenean, maleta berehala utzi eta dutxatzeko beta ematen zuelako erabiltzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Pullman ohe-bagoiaren konpartimenduko txoko estuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

-Ohe eta diru aferetan balitekek, baina istorio hau ez duk nire espezialitatekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Orain ospitalean zegoela, ohe-burdinei estekatua eta pildorez kunkurino emokatua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.

Garondoa burdinazko ohe-baranda hotzaren gainean etzan eta ametsetan murgildu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Pedro Páramok gaixoa ohe-bizkarraren kontra eratzanez jaso arte itxaron zuen apaizak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Txanda hartu genien bi lagunak atera ziren, eta ohe oinean eseri ginen biok.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Zapatak jantzita ohean etzan eta ohe-gaina zikintzen dit!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa sexu harremanei lotua)

Aita Tontonek ama Gabyri: "Ohe-pasara bakoitzean umegorri bat egiten didan".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

Hotel hartan bertan izan genuen ohe saioaren urruneko oroitzapen bat nuen, zatikatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Behin, gure ohe-saio gogoangarri haietako baten ondoren, begira geratu zitzaidan eta esan zidan zerbait zuela niri kontatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.

Egun batean, bazkalondotik ia iluntze arte irauten zuen ohe-jardunaldi batean zirrika geundela, aitortu nion Asuni nondik zetorkidan ahalmen ikaragarri hura.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.

Hala nola Montsek, gure ohe-jolasetan, burua nire zangoen artean sartzen zuenean, esanez: "hemen ni, Garaipenaren Arkuan!”.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 180. orr.

Ez dago arrazoirik ohe-gutizi bat mahai-gutizi bat baino bitxiagotzat jotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Ohe-kontuak norberaren bizitza pribatu eta partikularrari dagozkio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.

· Sekula ez zituen ohekoak aipatzen; ez nire giharrek egin zioten inpresiorik, nonbait, ez nire berotasunak utzi zion inon erredurarik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena gain, ondo, ertz eta kidekoak direla; ik beherago 10)

Klara zurrungaka zetzan ohe gainean, utzi nuen planta berean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Sexu arloan inoiz eginiko inbertsiorik txarrena egin eta gero, bakarrik gelditu zenean, pote bat garagardo hartu, purutxo bat piztu, eta ohe gaineko anabasara itzuli zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

Ohe ondoko lanpara piztu arteko denbora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Ohe barruan irakurtzen nuen nik, izarapean, linterna txiki baten laguntzarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Ohe ertzeraino etorri zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Ohe hegian jarri zen Magali.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Burua itzuli ere egin zuen nire aldera behin, bere ohe-aldamenean zutik nengoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

Biharamunean, ez nintützün nihuntik ere ohe bazterretik jeikitzen ahal.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 110. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geroago, jeneralaren aita esku-ohe batean ekarri zuten, eroria baitzen zalditik: beste bost urte iraun zuen bizirik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Esku-ohea lurrean ipintzeko eskatu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 731. orr.

Ez zen logura, eta jauzika aritu zen bere indar guztiaz malguki-ohe gainean. Bi besaulki, sofa-ohe zabala, eta armairu bat, arrunt samarrak denak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Eta atzean logela ezkon-ohe handi batekin; gau-mahaiaren gainean zeuden zazpi liburuak, soka batez lotuta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.

Han zuen Claudek ezkon-ohe handia, eta han egiten zien harrera goxoa bere mutikoei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Arloteari, errege-ohea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

8 irud/hed

Eta Paris oparo, mardul, elikagaiz gainezka ageri zitzaion ilunpetan ezkutaturik; barazki ohe baten gainean iritsia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Erretilu batean, indioilar baten hezurrak ageri ziren, perrexilezko ohe baten gainean, habia beldurgarri bat balitz bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Sobrante gelditutako pusketak hurrengo urterako gordeko ziren, hurrengo haritz-trunko-enborraren aurretik su-ohea egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

9 ohe azal ik ohazal.
10 ohe azpi (-n, -ra eta kideko atzizkien ezkerrean) ik ohepe.

Azkar, Tito, sar zaitez nire ohe azpian, mugi!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 28. orr.

Lasterka gora joan eta ohe azpira sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Etxean norbait sartu zela iruditu zitzaidan, eta, jaikirik, armairuetan eta ohe azpian begira aritu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Petrushkari, berriz, maleta ohe azpitik ateratzeko agindu zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

11 ohe azpiko (orobat ohazpiko) izlag

Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Eta uhaletatik beso bat atera, ohe azpian haztamuka hasi eta ohazpiko beirazko pixontzia hartu eta ikaragarrizko indarrarekin jaurti zuen, pixontzia hegan joan zen logelan zehar eta nire ohe ondoko paretan jo eta txikitu zen  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

12 ohe-buru ik oheburu.
13 ohe estalki ik beherago 15.

Gordeka bezala, keinu ernez, emaginak ohe estalki batean troxatu zuen eta eliza atarian utzi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.

Batez ere ohea zen miresgarria; lau koltxoi zituen, lau bururdi, burusiak lodi-lodiak, ohe estalki ederra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Ohe-estalkia kendu, eta burkoaren azpian gorde zuen gero liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Ohe-estalki eta mantetan bilduta sutondo aurrean, edan, sudurra zintzatu, eta berriro edan zuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Kolore alaiko ohe-estalki baten azpian etzanda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

· pl Gorputz osoa hartzen dit ikarak ohe estalkien berotasunean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Neska alde batera itzultzen da, tira egiten die ohe-estalkiei soinburuen gainetik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.

14 ohe gain (orobat ohegain g.er.) iz ohearen gainaldea.

Ordubete geroago, apar geruza zuri-zuri batek estaltzen zituen ohe gaina eta hormetako beheko aldeak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 117. orr.

Zapatak jantzita ohean etzan eta ohe-gaina zikintzen dit!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Ohe gaina beste apal batek zeharkatzen zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

"Zaude"; esku meharrez ohegainak pixka bat atondu zituen; "eseri zaitez pixka batean..."  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 143. orr.

15 ohe gaineko (orobat ohegaineko) iz ohe-eskalkia.

Ohegainekoaz estali zuen bere burua eta, uste baino lehen, lo geratu zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 106. orr.

Nik bizia eman niolako, begizta bat naiz berarentzat, begizta bat da niretzat, eta lotuta gaude ohe gaineko honen puntuak elkarri lotuta dauden bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

-Ia katagorria ekartzen duzun, ohe gainekorako narru azal gutxi falta zaizkit.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 65. orr.

Ohean etzan eta ohe gainekoak dituen puntu egineko begiztei eta begizten arteko loturei begira egon naiz luzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

· pl Maindireek eta ohe gainekoek, desordenaturik, agonia luzearen lekukotza ematen zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.

"Double face" horietariko damaskozko errezel eta ohegainekoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

16 ohe kide ik ohekide.
17 ohe lagun ik ohelagun.
18 ohe-sabai ohearen goialdean, eskuarki lau zutabek eusten diotela, jartzen den ehunezko estalkia. ik ohezeru.

Ohe-sabaia purpura eta urrez egina zen, esmeraldaz eta harribitxiz apaindua.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,21

Afaldu genuen, billa haren inguruan paseatu ginen, mila kontu kontatu zizkidan, eta gero, berandu, oso berandu, gela txit eder batean oherarazi ninduen, ohe-sabaia zuen ohe batean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 267. orr.

Eta hauek dituzue haren ohe-sabaiko oihalak, hura, mozkor-mozkor zetzala, estaltzen zutenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.

19 ohe tolesgarri

Gela hutsetan maletak prestatuta zeuden, eta bi ohe tolesgarri ama eta biontzat: han gau batez, azkenekoa, lo egin eta biharamunean Innsbruckera joan beharrean geunden.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Sarreratik gertuen dagoena sukaldea da, nahiz eta ohe tolesgarri bat daukan: Blanchek erabiliko duena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.

Ama ohe tolesgarrian dago eserita, irakurtzen, josten, puntu egiten edo ikasten, une horretan zer egin behar den, hartan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Esterak, ohe tolesgarriak, aulki eta mahaien hondar zarpailak, Londresen beren buruak ongi pagatutakoak - hainbestean zetozen honerako; eta argazki bat edo beste, eta liburuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 32. orr.

20 ohe zeru ik ohezeru.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

burdinazko ohe (12); etxeko ohe (5); gelako ohe (8); krokodiloa ohe azpian (9); nire ohe ondoan (5)

ohe alboan (4); ohe aldera (4); ohe atorra (12); ohe aurrean (5); ohe azpian (57); ohe azpira (5); ohe azpitik (7); ohe bakarra (10); ohe bakarrean (4); ohe barrenean (7); ohe barruan (10); ohe batean eserita (4); ohe batean lo (5); ohe baten gainean (7); ohe batetik bestera (4); ohe bazterrean (8); ohe berean (19); ohe berean lo (4); ohe buruan (7)

ohe ertzean (73); ohe ertzean eseri (17); ohe ertzean eserita (23); ohe ertzean jesarri (4); ohe ertzetik (9); ohe estalki (14); ohe estalkia (11); ohe estalkiak (11); ohe estalkiaren (4); ohe gainean (278); ohe gainean eseri (21); ohe gainean eserita (6); ohe gainean etzan (24); ohe gainean etzanda (19); ohe gainean jarri (6); ohe gainean utzi (15); ohe gainean zegoen (6); ohe gaineko (16); ohe gainera (44); ohe gainera bota (11); ohe gainetik (10); ohe gehiago (6); ohe guztiak (5); ohe handi (14); ohe handi bat (7); ohe handi batean (4); ohe handia (9); ohe handian (8); ohe hutsa (5)

ohe inguruan (12); ohe moduko (4)

ohe ondoan (61); ohe ondoan zutik (6); ohe ondoko (46); ohe ondoko mahaitxoan (7); ohe ondoko mahaitxoaren (4); ohe ondora (12); ohe ondotik (7); ohe txiki (7); ohe txiki bat (4); ohe txikian (5)

ohe zabal (4); ohe zabala (4); ohe zabalaren (4); ohe zabalean (7)

ospitaleko ohe (5)

oheak egin (6); oheak kirrinka (4)

aldameneko ohean (4); baby suggsen ohean (4); bere ohean etzanda (4); bere ohean hil (4)

eseri zen ohean (4); etxeko ohean (5); etzan zen ohean (8); ezkon ohean (5); gauean ohean (4); gauez ohean (5); gelako ohean (8); heriotzako ohean (5)

jadanik ohean (4); nor bere ohean (4)

ohean agondu (16); ohean agondu zen (7); ohean agonduta (4); ohean ahoz gora (4); ohean aurkitu (13); ohean aurkitu zuen (5); ohean aurkitu zuten (4); ohean dago (9); ohean daude (4)

ohean egin (4); ohean egon (17); ohean egon behar (6); ohean egongo (4); ohean egoten (8); ohean eman (5); ohean eseri (29); ohean eseri zen (9); ohean eserita (28); ohean eserita zegoen (6); ohean esertzen (5); ohean etzan (79); ohean etzan zen (27); ohean etzan zuen (4); ohean etzana (5); ohean etzanarazi (9); ohean etzanda (110); ohean etzanda zegoen (9); ohean etzanik (15); ohean etzaten (6); ohean gaixo (6); ohean gaixorik (6); ohean geratu (17); ohean geratu naiz (4); ohean geratzen (5); ohean goxo (4); ohean hil (12); ohean hil zen (5)

ohean jarraitu (5); ohean jarri (9); ohean jesarrita (4); ohean jiratu (5); ohean lo (18); ohean lo egiten (4); ohean luze (5); ohean mugitu (5); ohean nengoela (12); ohean nengoen (6); ohean nintzen (4)

ohean pixa egiten (4); ohean sartu (77); ohean sartu zen (10); ohean sartuta (12); ohean sartzea (4); ohean sartzen (18)

ohean utzi (6); ohean zegoela (8); ohean zegoen (26); ohean zehar (4); ohean zetzala (5); ohean zetzan (14); ohean zeudela (4)

ondoko ohean (14); ospitaleko ohean (6); sartu nintzen ohean (5); sartu ohean (4)

ohearen alboan (4); ohearen alboko (4); ohearen alde (7); ohearen azpian (4); ohearen beste (6); ohearen beste aldean (5); ohearen ertzean (11); ohearen eta (8); ohearen eta hormaren (4); ohearen gainean (25); ohearen inguruan (5); ohearen oinaldean (6); ohearen oinetan (4); ohearen ondoan (18); ohearen ondoko (4)

oheari begira (4)

oheko arropak (5); oheko izarak (4); oheko oihalak (5); oheko tapakiak (5)

goazen ohera (6); hoa ohera (4); itzuli zen ohera (4)

ohera aurretik (6); ohera baino lehen (6); ohera bidali (5); ohera bidaltzen (4); ohera bueltatu (4)

ohera eraman (22); ohera eraman zuen (6); ohera eramaten (4); ohera hurbildu (14)

ohera igo (4); ohera itzuli (20); ohera itzuli zen (7); ohera itzultzeko (5); ohera itzultzen (6); ohera joan (98); ohera joan aurretik (9); ohera joan zen (17); ohera joango (4); ohera joatea (8); ohera joateko (17); ohera joateko ordua (4); ohera joaten (9); ohera noa (16)

ohera sartu (22); ohera sartu zen (4); ohera sartzen (7)

segi ohera (5)

jaiki zen ohetik (7); ohetik altxatu (45); ohetik altxatu zen (4); ohetik altxatzen (7); ohetik atera (18); ohetik ateratzeko (4); ohetik behera (4); ohetik bota (4)

ohetik entzun (4); ohetik erori (6)

ohetik irten (7); ohetik jaiki (88); ohetik jaiki zen (9); ohetik jaikitzean (6); ohetik jaikitzeko (6); ohetik jaikitzen (7); ohetik jauzi egin (8); ohetik kanpo (12); ohetik kanpora (10); ohetik mugitu (6)

ohetik salto egin (10)


ohe-ohe-ohe interj ik oe.

Txapeldunak, Txapeldunak! Ohe, Ohe, Ohe!  Herria   2003-02-13

Halaxe bukatu baitzuen bere jarduna ere, irri-karkaraka, oe-oe-oe, ohe-ohe-ohe!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.

Ez al ginen atzo horretan gelditu, oe-oe-oe, ohe-ohe-ohe?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.


ohealdi iz ohean ematen den denbora.

Nekatuta nengoen, eta bertako argi itzaltsua ere ohealdi baten gonbita egiten ari zitzaidan, baina ez nituen hamar minutu egin gelan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Aita ez zen inondik ageri: bere ohealdi haietako batean bide zegoen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.


oheburu (49 agerraldi, 39 liburu eta artikulu 1ean; orobat ohe(-)buru 14 agerraldi, 12 liburu eta 2 artikulutan, eta ohaburu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oheburu agertzen da) 1 iz ohearen burualdea.

Hogeita bost bat oheko bi ilara zeuden, oheburuak bi pareten kontra eta bi ilaretako eriak elkarri begira zeudela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.

Estalkiak hartu, haiekin okotzeraino estali eta oheburuan kiribildu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Ohe buruan eserita dago, burkoa bizkarrean jarrita.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 55. orr.

Orduan, Jakob oheburura makurtu zen.  Elizen arteko biblia   Sal 105,23

Irakurtzen ari zen, oheburuko lanparatxoa bakarrik piztuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Ohe buruko koadro arruntaren gainean [...] bere buruko zapi loredun koloretsua zegoelako esekita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Gero, ohe buruko zutoineraino joan, Holofernesek han zintzilik utzia zuen ezpata hartu, eta esan zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Gaueko erizaina, ile urdinduko emakume bat, nire gelara itzuli zen eta nire ohebururaino hurbildu zen isilik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

Erreginaren oheburuan ikusten baldin banauzu, berandu baino lehen hilko den seinale.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.

Kontua da gurasoek bazutela oheburuaren gainean koadro handi bat, ez luzea baina bai zabala, asko pisatzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 26. orr.

2 ohe buruan dagoen pieza bertikala.

Jangelako mahai biribila eta sei aulki urdinak, diban laranja, zur argiko ohea eta armairua, zur berean landuriko bi oheburuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

Oheburuaren kontra eserita zegoen, maindirearekin bere bularrak estaliz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 99. orr.

Oheburuaren kontra agondurik, ahalegin berezia egin behar izan nuen tonu normal batez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

Berriro eseri nintzen ohean, oheburuaren kontra, beste zigarro bat pizteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 111. orr.

3 oheburuko iz bururdia, burkoa.

Oheratu nintzen eta oheburukoari heldu nion oihuak ito nahian.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oheburuaren kontra (3)


ohegain ik ohe 14.

ohegaineko ik ohe 15.

ohekide (21 agerraldi, 12 liburutan; orobat ohe-kide 5 agerraldi, 3 liburutan, eta ohakide g.er.) 1 iz norbaitentzat, berarekin ohe berean dagoena; bereziki, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik ohelagun; ohaide.

Hura ere ezustean esnatu zen eta begi arranpaloekin begiratu zion ohekide ezezagunari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Azkenik erizainek haien zama beste ohe batean utzi zuten -nirean alegia, eta, era horretan, gutxi gorabehera nire adina zeukan gaztea hartu nuen ohekide.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 185. orr.

Box-a beste bi ohekiderekin banatzen dugu, biak ere gazteak, atseginak eta Budapestekoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

Noizbait nire lagunik onena izan zena, nire pisukidea, nire ohekidea, nire jabea: Santi.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.

Zalantza bakarra nuen: gure artean zeuden bi nesketatik nor [...] hautatua zuen kardinalak gau hartarako ohekide.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Ondoren, jauregira itzuli zen erregea; baraurik igaro zuen gau osoa, ohekiderik gabe, eta begiak bildu ezinik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

-Benetan bitxia da zurea, Onan -esan zidan Imanolek-: gizonzale guztiok nahi izaten dugu gure ohekideek buztan handia edukitzea eta zamalkari trebeak izatea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 79. orr.

Gizaseme batek harreman sexualak gizonezkoekin gauzatzeko ohitura duenean, munduko gauzarik errazena zaio ohekideari plazer ematea, berak atsegin lukeena haiei egitea besterik egin beharrik ez dauka-eta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Barneko beiratetik harata, erredakzioan, doi-doian ohekide egin ez nuen neska nekusan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

2 irud/hed

Aurreko gauean ere [...] nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.


ohekidetasun (corpusean ohakidetasun soilik) iz ohekide denaren nolakotasuna.

Zapalkuntzaren, justiziaren, ohakidetasun ugariaren, oturuntzen eta are erudizioaren plazerrei uko egin, eta hamahiru urtez bere burua Bakardade Aratzaren Pabilioian giltzapeturik eduki zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.


ohelagun (3 agerraldi, 3 liburutan; orobat ohe(-)lagun 3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian ohelagun agertzen da) iz norbaitentzat, berarekin ohe berean dagoena; bereziki, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik ohekide; ohaide.

Oihu zorrotza egin zuen eta hortaz, jakina, ohelaguna esnatu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Argi ikusten zuen euliari hego bat kentzeko ere gai ez zelako itxura ematen zuen maltzurraren beste ohe lagun bat gehiago izan zela emakume hura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.

Gogora ekarri zuen lo eskaseko ohelagun izan berri zuen neskatxatxoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Ohe-laguna duela ematen du-eta!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.

Edo ohelaguntzat eduki nazaten nahi badu, berdin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 263. orr.

Ez zuen ez jaten, ez lorik egiten, ez eta ere arrabitaren (luth) kantua gehiago gozatzen, are gutiago ohe lagunen konpania jasaiten.  Herria   2005-11-10


ohelari iz oheez arduratzen dena.

Honela osatzen da: Logelaria, Ohelaria eta Otordularia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.


ohepe (orobat ohape g.er.) iz 1 ohe azpia.

Hurrena, nik leihoetako kristalak, lanparako, komuneko ispiluko zipriztinak eta ohepeak oroitarazten nizkionean, berak obsesionatua nengoela leporatzen zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.

Behako laster bat ohapeari: gure lur-sagar erresalbu guzia desagertu da!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

2 ohepean

Inork ez du kriseilua piztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,16

Zer egin jakin barik, tout à coup ohepean sartu, eta handik gizon baten oinetakoak ikusi ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 256. orr.

Ertzain gazteak manta altxatu zuen, ohepean ezkutuan zegoen pistola ttikia agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

Soinua han egoten zan bere ohapean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.

Ez jakin zergatik, baina kontua da nire ohepean zegoela argindar-hartunea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Atorra bila aritu zen pixka batez, eta azkenik, txanpon zilar batzuekin batera, ohepean aurkitu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

3 ohepeko izlag

Eta halaxe, ez negu ez uda, tartean behin ateratzen du mundu madarikatu honek egun horietako bat, biharamuna daukan izaki bat ohepeko hauts bihurtzea desirarazten duena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.

4 ohepera

Burkotik altxatzen saiatzen nintzen oro, burua ohepera joaten zitzaidan jirabiraka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

5 ohepetik

Ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen, hasi gabe zeudenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Urrundu direnean, merkataria ohepetik ateratzen da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

Burua altxatzen duenean ikusten duenak izu laborria eragiten dio, burutik pasatzen zaion lehen gauza da ohepetik pistola ateratzeko denborarik ez daukala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.

Ordu berean, ohapetik hiruzpalau garratoi atera ziren eta gainera jauzi egin zidaten, hemendik ausiki, handik ausiki, gorputz guztia odoletan ezarriz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.


oherarazi, oheraraz, oherarazten du ad oheratzera behartu.

Gaur goizean jakin duelarik nigandik bi presuna ezagunen heriotza hain goiztiarra, ondoezak jo du, eta oherarazi dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Afaldu genuen [...] mila kontu kontatu zizkidan, eta gero, berandu, oso berandu, gela txit eder batean oherarazi ninduen, ohe-sabaia zuen ohe batean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 267. orr.


oheratu, ohera(tu), oheratzen 1 da ad ohera joan.

Erabat leher eginda oheratu ziren, eztarriak lehortuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 236. orr.

Gau hartan bere logelako beste inor baino lehen oheratu zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

Berantegi oheratu, eta oso nekez eta arrunt gau minean loakartu bainintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Oheratu nintzenean, argia itzalita, arratsalde hartako kontuak oroitu nituen, eta aitak esandakoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Gazte hau gaueko hamarrak aldera etxeratua zen, nekatuta zegoela eta aurki oheratu behar zuela esanez agurtu zuen bere otseina, Bouvin jauna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Goiz afaldu, oheratu, eta lo egitera behartu zuen bere burua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Astebete-edo egin zuen eztulka, eta oheratu egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 349. orr.

Oheratzeko ordua da jada.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 152. orr.

Gau hartan ez nintzen baloiarekin oheratu: ordez, citroëneko ilehoria gogoan nuela, masturbatu egin nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.

2 (norbaitekin, sexu harremana gauzatzeko)

Hiru edo lau aldiz gehiago oheratu zen Ivanekin; guztira, bi hilabete egin zuten elkarrekin, gutxi gorabehera.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.

Ez det ikusten zergatik biren artean roilo ona dagoenean, adiskide izan eta erakargarritasuna dagoenean, ez diren elkarrekin oheratu behar.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 90. orr.

Zertarako balio du norbaitekin roilo bat edukitzeak, elkarrekin oheratzeak, larrua jotzeak?  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 89. orr.

Afalostean oheratu egingo ziren, amodioa egingo zuten eta biharamunean Rekexok inoiz baino miserableago sentituko zuen bere burua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

Maiteminduta zeundetelako oheratu zarete elkarrekin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 113. orr.

Batarekin eta bestearekin oheratzen nintzen, eta azkenean haurdun amaitu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

-Hire aurpegiaren ederragatik uste duk oheratu naizela hirekin, ala? -maripurtzilak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Gizon horrekin oheratzen dela eta ohean basatia dela imajinatu du, damurik gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Oheratu eta goizaldea arte maitasuna egin eta hurrengo egunean presarik gabe esnatu eta bere bularraren gainean hatzez marrazkiak egin denborarik ez balego bezala, hitz egin gabe.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.

Baina zuk ezin zenuen buztana lasai eduki, eta emakume horiekin oheratu behar zenuen, ezta?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 176. orr.

Zurekin behin edo bitan oheratu ondoren, utzi eginen zaitu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 65. orr.

Esan beharrik ez dago hirurok elkarrekin ere oheratu eta jolas atseginetan ibili ginela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 88. orr.

• 3 du ad ohera eraman.

Maria txikia bainatu eta oheratu du, afariaz erabat ahaztuta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 13. orr.

Ordubete pasatu da zu oheratzerako.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 42. orr.

Zerbitzatzen nien afaria, isilik oheratzen nuen Lucy, isilik ematen nion gabon musua Davidi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Emetxoa oheratu zutenean, egongelara joan zen, arratseko albistegiko azken berriak entzutera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Aitak izterretatik oratu du eta judoko giltza dirudien batekin oheratu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Goizeko ordubata zen operazio gelan bukatu zutenean, eta lehentxeago erizainek Charlotte oheratu zuten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 141. orr.

Negar batean hasten da Felix, bera haur izanik eta amak oheratu eta lasterrean, "Ai, nire bihotzeko kutuna" aitak maiz esan ziola gogoratuta.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

Neska askorekin oheratu naiz, / baina bakardadeak ere / gau askotan oheratu nau / jipoi-jipoi eginda.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 70. orr.

Elkarrekin oheratuko zaituztet.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

4 (norbaitek norbait, sexu harremana gauzatzeko)

Ez, ni ez nintzen Montsek oheratu zuen lehen gizon ospetsua, ez bigarrena, ezta hogeigarrena ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

Nik ez nekien, ordea, merkatari ezagun aberastu berri baten alaba zela hura, neska ezin esnobago bat, gizon famatuak eta gizarteko izarrak aldi batez oheratzen zituena, oroimenaren ohol markodunetan zintzilikatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berandu oheratu (3); berant oheratu (4); berant oheratu naiz (4); berarekin oheratu (8); berarekin oheratu zen (3); berehala oheratu (5)

elkarrekin oheratu (10); gauean oheratu (4); goiz oheratu (9); goiz oheratu nintzen (3); harekin oheratu (6)

luzaz berant oheratu (4); nirekin oheratu (3); oheratu arte (3); oheratu aurretik (18); oheratu baino lehen (14); oheratu gabe (4)

elkarrekin oheratuko (3)

berarekin oheratzea (3); gizon batekin oheratzea (3); oheratzea erabaki (4)

berarekin oheratzeko (3); emakume batekin oheratzeko (3); oheratzeko ordua (4)

berandu oheratzen (5); berarekin oheratzen (4); elkarrekin oheratzen (12); emaztearekin oheratzen (4); gauean oheratzen (3); lehenago oheratzen (3); oso berandu oheratzen (3)


ohetegi iz ipar ohe asko dagoen gela edo aretoa. ik ohetoki.

Alanbre sareetatik aski hurbil eta ortogonalki, presoen ohetegiak paraleloki altxatuak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Seietan argiak piztu dira ohetegian eta Erdi-Aroko musika sakratu ezti batek laguntzen nau aurpegia torratzeko ur hotzera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.


ohetoki iz ohe asko dagoen gela edo aretoa. ik ohetegi.

Pierre haren atzetik joan, eskua askatu, eta bere ohetokian zeukan txilinetik zintzilikatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Horrela beldurrez esnatu du ohetoki osoa eta maindireei ekaitz-hotsa aterarazi.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.


ohetto iz ipar ohe txikia. ik ohetxo.

Hiru metra eta erditsuko laukada egiten dute gelek, bi ohetto mehar (bakarkakoak), bulegotto bat, armairua eta ikuzteko salatto duxadun.  Herria   2001-11-01

Hirugarren ohettoa ere, beste baten gainean plegatzen dena.  Herria   2001-11-01


ohetxo iz ohe txikia. ik ohetto.

Linek umea sartzen du bere ohetxoan; gero Line eta haren senarra ohe handira joaten dira eta argia itzaltzen dute.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 68. orr.

Itzultzean, Lucy aurkitzen du biltegitarako erabiltzen duen lizun-usaineko trasteleku txikian ohetxo bat ipintzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Larritasunez jotzen zuen ukabil itxiekin burdinazko ohetxoa kontra jarrita zegoen pareta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 217. orr.


ohetzar iz adkor ohe handia.

Hain dirudizu txikia eta zurbila, hain txikia ere, hortxe, ohetzar handi horretan etzanda.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 183. orr.

Gu lasai ederrean geunden ohetzarrean karraska eta karraska arto hostoen gainean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.


ohexka iz ohetxoa.

Ohexkan etzateko gizona lurretik altxatu zutenean ikusi omen zioten zauria alkandora urratuaren azpian, zauri bakarra, bihotzaren pare-pare.· Partida amaitu aitzin utzi egin behar izan zuen zelaia ohexka mobilean, lepoko babesgarria jarrita.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.


ohezeru (orobat ohazeru eta ohe-zeru; Euskaltzaindiaren Hiztegian ohezeru agertzen da) iz ohearen goialdean, eskuarki lau zutabek eusten diotela, jartzen den ehunezko estalkia. ik ohe 18.

Nola bidea egun eta erdikoa baitzen, oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Ohean etzanda, begiak ohe-zeruko belusean jarrita entzun zuen Ruche jaunak irakurraldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Aldi berean, beheko solairuan, ohe-zeruko errezelen azpian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Belusezko ohe-zeruaren estalpean, honela mintzatu zen: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Gazte bizartsu ezagun bat topatu nuen neure aurrean, ohazeruaz bestaldean, niri begira zutik, larderia handiz hau ziostalarik: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.


ohi 1 part dagokion aditzari ohikotasun zentzua ezartzen dion hitza. (aditzaren era burutuarekin, laguntzailearen ezkerrean)

Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek. Ostatuetan zerbitzatu ohi dituzten jakiak ekartzen hasi ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.

Sarritan ordutsu horretan elkartu ohi ziren, baina behin ere ez baitzuten hitzik trukatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Gustatuko litzaizueke? galdetu ohi zuen, batez ere alabei zuzenduz. "Ez izan tentela", esan ohi diot.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.

Bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 42. orr.

Izan daiteke eta izan ohi da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Idealizatu egin ohi da egia, eta batzuetan ez da errepide ertzean lehertutako arratoi bat baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

2 (omen eta kidekoen ezkerrean)

"Voilà le sommet!", esan ohi omen du Baroi melomano handi-gurakoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Gobernura noa hemendik egun gutxira eta diru-irrika bizian noa; halaxe joan ohi omen dira gobernadore berri guztiak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Jainkoek barre egin ohi omen dute gizabidearen arrakala horiei erreparatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 137. orr.

Ereiteko garaian, nekazariak beti goldaketan eta lurra urratzen eta areatzen jardun ohi ote du?  Elizen arteko biblia   Is 28,24

3 (aditz trinkoen ezkerrean)

Baina, ohi denez, tradizioak pasadizo sinesgaitz samarrak erantsi zizkion abentura honi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Tom portxera baztertzen da, ohi duen bezala bazkalostean erretzera, eta ni haren ondoko besaulkian esertzen naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.

Adimenari doakionez, dakusadanez, bat ohi datoz adimenezko multzoaren atomoetako batean datzan akzidente bat dela esatean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Inbaditutako lurraldean inurriak bezala ohi dabiltza zelatariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Aipu-ehiztariaren lanak literaturaren depredazio alferrikakora ohi darama, ordea, eta nire asmoa oso bestelakoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Valenzianoek ohi dagiten mairu eta kristau arteko liskar aizun amaneratu bezalako bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

Emakume gazteek gizon zaharrei ohi dakarkieten maitasun hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.

4 (aditzaren era ez burutuarekin)

Denek egiten ohi dutena egin zuen: usnatu, inguruan itzulika lotu, haren karesak onetsi eta haren lagun joan, isilik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Erran dezagun gauzak eramaiten dituztela, Gipuzkoar trinkoek egiten ohi duten bezala.  Herria   2002-09-19

Artikulu batean, titularra idazten azkena izaten ohi da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Doinuak herrikoiak izanagatik, kontzerturako estiloa maite zuten beti musikagile profesionalak eta bandako zuzendariak izaten ohi ziren epaileek.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 35. orr.

5 (erlatibozko ezezko perpausetan, ez-en ezkerrean).

Ez zuen oraino kaxkoratu kazetaritzak bulego eta saltokietan ohi ez diren ordutegiak dituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Ohi ez zuen arretaz, bi esaldi kopiatu zituen Grosrouvrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

Musu eman zidan (inoiz egin ohi ez zuena) amultsuki behin eta birritan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 22. orr.

Honetan, eredugarri -askotan ohi ez duen bezala- Berria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

Piztiek ere jan ohi ez dutena gizakien hortzek irensten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Benetakoa izan arren inork sinetsi ohi ez duen istorio bitxi samar horietako bat dun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

Halabeharrez edota beti lotan egon ohi ez den deabruaren eraginez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

Koldarkeria, hortaz, gehienak izutzen ohi ez dituen gaitz baten Beldurra besterik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Beharrik, abuztuko ortziral horretan ohi baino isilago zebilen irratilaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Ohi baino askoz goizago erretiratu zen ostatura, afaria amaitu arte ere itxaron gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

Husain Kirxak, ohi bezain kalakari, kanpamendu kontuak ekarri zituen hizpidera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Gora eraman Lekua ohi bezain hutsik zegoen, paretetako oroigarri portugaldarrak arruntean bezain andeatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Ez, zorabiatuta zegoen, beti ohi bezainbat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Gora eraman zituen Harryren bulegora, eta nola Harryk ohi ez bezain urduri eta aztoraturik irudi zuen atea ireki zuenean [...] Rufus ikaratzen hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Aitak, bada, ohi ez bezain adiskidetsu hartu zuen Villona, eta benetako errespetua erakutsi zuen atzerriko lorpenekiko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Kale urdinetan jendea bazebilen, ohi ez bezainbat akaso.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 98. orr.

· 7 (kargu edo lanbide baten izenaren eskuinean, elkarketako bigarren osagai gisa, “izana” adieraz).

-Non dituk Sarako erretorera eta erretore-lagun ohia?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Arkale gizon lodi bizi-bizi bat zen, uzta-biltzaile ohia, zaldi-tratulari ohia eta kontrabandista.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Espainiako Barne ministro ohi Jose Barrionuevok indultua eskatu zuen atzo GAL auziagatik espetxeratuta dagoen Enrique Rodriguez Galindorentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Bata, itxuraz, soldadu ohia zen; bestea, itxuraz ere, musikari ohia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Alderdi Komunistako kide ohiak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 174. orr.

Legebiltzarkide ohia da Zubimendi, Bilboko zinegotzi ohia Arbulu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 30. orr.

Baliteke Girondeko prefeturako idazkari orokor ohiak pailazo hura erreparatu izana, baina ez da gauza segurua.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.

«Komunismoaren aurkako erretorika berpiztu dute», dio Satur Ocampo gerrillari ohi eta Bayan Munako legebiltzarkideak.  Berria - Mundua   2004-05-09

Ondo-ondoan Sebastian infante eta mariskal-ohiaren jauregia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Bazituen hark ere ordurako bi emazte ohi eta alaba hazi samar bat, Pamela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

-Gorroto zaitudalako -esan zuen beraren amorante ohiak-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.

8 (bestelako izenen eskuinean, adiera berarekin)

Ogibide ohiak artean sustrai sendoak zituen harengan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Zure enpresa-ohia -ondotxo ezagutzen dut ManWork- ez da tratuetara makurtzen den horietakoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Udaletxe ohiaren azpialde hartan zeuden Liburutegiaren funts baliosenak, plazaren azpitik ere hedatzen ziren barrunbeetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Mesón de los Franceses ospitale ohian, kafesne on bat hartu dut, beheraxago aterpe berri berrian zigilua ukan dut, eta jo aitzina.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Sena zeharkarazi zion Napoleonek Institutuari, lehengo kokalekuaren aurrez aurre kokatzeko, Mazarin jauregi ohian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

Aberea, eta garraioa orobat, militarrek bahitu Frantziskotarren komentu ohian lortu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Portomarin hiri ohia, Miño ibaiaren urek, urtegi bilakaturik, itoa dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Erabakia hartu zuen, abiatzeko bezperan zurrumurru bat entzunik, Club Jean-Jacques Rousseau ohian, orain sinpleki "Société Populaire" deitzen zutenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

9 ohi bezala

Ohi bezala, azkar erantzun zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Ohi bezala, bere buruari galdegin zion ea zer egin behar zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Ohi bezala, nire alaba zientzialariak arrazoi izan zuen, aitortzeko burugogorregia izan nintzen arren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Handik gutxira gertatu zen, goiz batean, txoriaren bisita, garestarrek, ohi bezala, kanpai-hotsarekin iragarri zutena.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.

Koxepak, ohi bezala, begiak ia hesteraino ximurturik eta hitzik atera gabe so egiten du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Super-Constellation-a genuen hegazkina, linea hartan ohi bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Nahiz eta bere hitz egiteko modua jasoagoa izan, sobratu aditza erabili zuen aurreratu ordez, Obabako nekazariek ohi bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

9 ohi ez bezala

Ohi ez bezala, begiak zabaldu eta istant batean zeharkatu zuen ametsen eta errealitatearen arteko muga.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Anaiak, ohi ez bezala, ez zituen ezkutatu giltzak, ezta berekin eraman ere; bestetik, ahantzia zuen giltzoz jabetzeko debekua berritzea Enricori, bere mehatxu eta guzti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

Gaitza EBn agertu ondoren, ohi ez bezala debekuaren beste aldean aurkitu dituzte euren buruak Europako Batasuneko herrialdeak.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Eguna epela zen ohi ez bezala, eta Nancy-k jean urdin batzuk eta kotoizko elastiko zuri bat zeramatzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.

Aita ere hiztun zegoen egun hartan, ohi ez bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adierazi ohi (14); ageri ohi (24); agertu ohi (83); aipatu ohi (42); aldatu ohi (11); antolatu ohi (21); aritu ohi (12); askotan egin ohi (8); askotan gertatu ohi (8); atera ohi (33); aukeratu ohi (8); aurkitu ohi (23); azaldu ohi (23)

begiratu ohi (17); bereizi ohi (12); bete ohi (28); beti egin ohi (13); beti esan ohi (13); beti izan ohi (21); beti ohi (10); bilakatu ohi (9); bildu ohi (38); bizi ohi (46); bota ohi (21)

deitu ohi (73)

eduki ohi (28); egin ohi (728); egiten ohi (27); egokitu ohi (9); egon ohi (262); egotzi ohi (8); ekarri ohi (73); eman ohi (220); entzun ohi (28); erabili ohi (258); eragin ohi (15); erakutsi ohi (42); eraman ohi (83); erantzun ohi (19); erran ohi (12); erre ohi (10); errepikatu ohi (17); esan ohi (745); eseri ohi (22); eskaini ohi (28); eskatu ohi (12); etorri ohi (114); ezarri ohi (14)

galdetu ohi (13); galdu ohi (9); gelditu ohi (12); geratu ohi (23); gertatu ohi (218); gorde ohi (18)

hartu ohi (105); hasi ohi (22); hitz egin ohi (20); hurbildu ohi (9)

ibili ohi (163); idatzi ohi (19); ikusi ohi (67); ipini ohi (10); irakurri ohi (15); iraun ohi (9); irudikatu ohi (9); iruditu ohi (8); itzuli ohi (12); izan ohi (1112); izaten ohi (15)

jan ohi (19); jantzi ohi (19); jardun ohi (19); jarraitu ohi (8); jarri ohi (60); jaso ohi (28); jo ohi (37); joan ohi (180); joera izan ohi (9); jokatu ohi (50)

kantatu ohi (13); kontatu ohi (24)

lortu ohi (14); lotu ohi (15) mintzatu ohi (14)

ohi baino (382); ohi baino gehiago (26); ohi baino goizago (8); ohi bezain (28); ohi bezala (466); ohi ez (131); ohi ez bezala (56); ohi ez bezalako (36); ohi ez bezalakoa (9); ohi legez (21)

ospatu ohi (10); pentsatu ohi (25); piztu ohi (8)

sarri gertatu ohi (9); sartu ohi (26); sentitu ohi (19); sortu ohi (55)

txapeldun ohi (8)

ulertu ohi (12); urtero egin ohi (16); uste ohi (16); utzi ohi (26)

zabaldu ohi (9); zaila izan ohi (8)

[izenondoa: 5 aholkulari ohi (9) alkate ohi (27); arduradun ohi (6); atzerri ministro ohi (9); barne ministro ohi (19); buraso ohi (5); buru ohi (30); buruzagi ohi (14); diputatu ohi (14)

ebbko lehendakari ohi (5); ekintzaile ohi (7); emazte ohi (6); enbaxadore ohi (7); entrenatzaile ohi (6); espainiako presidente ohi (17); estatu idazkari ohi (7); gerlari ohi (32); gerrillari ohi (9)

idazkari nagusi ohi (5); idazkari ohi (15); ikaskide ohi (5); ikasle ohi (18); irakasle ohi (10); irakeko presidente ohi (18); jeneral ohi (8); jokalari ohi (37); jugoslaviako presidente ohi (12); kide ohi (21); lagun ohi (5); langile ohi (13); lehen ministro ohi (33); lehendakari ohi (26); militar ohi (11); ministro ohi (104); nagusi ohi (15)

pilotari ohi (14); portlandeko jokalari ohi (5); presidente ohi (146); preso ohi (53); soldado ohi (5); soldadu ohi (10); txapeldun ohi (8)

zinegotzi ohi (8); zuzendari ohi (21)

aebetako presidente ohia (9); agintari ohia (12); aizkolari ohia (5); alkate ohia (30); amerikano president ohia (5); amorante ohia (5); arduradun ohia (8); athleticeko jokalari ohia (8); atzerri ministro ohia (6); auzapez ohia (26); bikotekide ohia (35); bikotekide ohia jo (5); buru ohia (22); buruzagi ohia (12); deputatu ohia (9); diktadore ohia (14); diputatu ohia (11)

ekintzaile ohia (6); emazte ohia (38); entrenatzaile ohia (21); erakasle ohia (7); erretor ohia (14); euskal preso ohia (8); euskaltzainburu ohia (11); gasteizko alkate ohia (7); gerlari ohia (7); gidari ohia (6); gobernadore zibil ohia (5); gobernuburu ohia (17); gobernuko ministro ohia (5); haritxelhar euskaltzainburu ohia (6); hormadiko ohia (7); hussein presidente ohia (9)

idazkari nagusi ohia (7); idazkari ohia (11); ikasle ohia (11); jaun erretor ohia (6); jeneral ohia (28); jokalari ohia (76); jugoslavia ohia (25); jugoslaviako presidente ohia (9); kapitain ohia (6); kide ohia (27); komunista ohia (5); kontseilari ohia (8); lagun ohia (29); langile ohia (7); legebiltzarkide ohia (6); lehen ministro ohia (31); lehendakari ohia (43); miarritzeko jokalari ohia (8); miarritzeko ohia (7); militar ohia (10); ministro ohia (67); minixtro ohia (22); mutil lagun ohia (9); nagusi ohia (14); neska lagun ohia (13)

ofizial ohia (6); pilotari ohia (19); politiko ohia (10); president ohia (41); presidente ohia (140); presidente ohia hil (6); preso ohia (37); preso politiko ohia (7); realeko jokalari ohia (6); sailburu ohia (12); senar ohia (14); soldadu ohia (5); talde ohia (18); taldeko kide ohia (6); txapeldun ohia (20); txirrindulari ohia (17)

ustez bikotekide ohia (5); ustez emazte ohia (5); xapeldun ohia (7); zinegotzi ohia (13); zuzendari ohia (35)

agintari ohiak (13); alkate ohiak (25); arduradun ohiak (8); aristide presidente ohiak (5); atezain ohiak (5); atzerri ministro ohiak (6); auzapez ohiak (17); barne ministro ohiak (13); baskoniako jokalari ohiak (5); bikotekide ohiak (14); buru ohiak (20); buruzagi ohiak (17); clinton presidente ohiak (6); diktadore ohiak (9); diputatu ohiak (15)

emazte ohiak (9); enbaxadore ohiak (7); entrenatzaile ohiak (32); errektore ohiak (6); estatu idazkari ohiak (5); gerlari ohiak (17); gobernadore ohiak (5); gobernuburu ohiak (16); hautetsi ohiak (10); hussein presidente ohiak (6)

idazkari ohiak (17); ikasle ohiak (11); irakasle ohiak (13); jeneral ohiak (22); jokalari ohiak (61); kapitain ohiak (5); kide ohiak (37); kontseilari ohiak (10); lagun ohiak (9); lamassoure minixtro ohiak (5); langile ohiak (16); legebiltzarkide ohiak (6); lehen ministro ohiak (23); lehendakari ohiak (26); mahaikide ohiak (5); miarritzeko ohiak (7); militar ohiak (6); ministro ohiak (75); minixtro ohiak (16); nagusi ohiak (8)

pilotari ohiak (16); president ohiak (12); presidente ohiak (117); preso ohiak (44); sailburu ohiak (8); senar ohiak (9); soldadu ohiak (5); taldekide ohiak (15); txapeldun ohiak (25); txirrindulari ohiak (13)

xapeldun ohiak (8); zinegotzi ohiak (13); zuzendari ohiak (14)

jugoslavia ohian (8)

emazte ohiarekin (5); lehen ministro ohiarekin (5)

agintari ohiaren (19); alkate ohiaren (8); aristide presidente ohiaren (9); auzapez ohiaren (17); bere talde ohiaren (19); bikotekide ohiaren (12); buru ohiaren (13); buruzagi ohiaren (8); deputatu ohiaren (5); diktadore ohiaren (19); diputatu ohiaren (5)

ekintzaile ohiaren (5); emazte ohiaren (14); errege ohiaren (8); gobernuburu ohiaren (8); hussein presidente ohiaren (5)

idazkari ohiaren (10); ikaskide ohiaren (7); irakeko presidente ohiaren (21); jeneral ohiaren (5); jokalari ohiaren (8); jugoslavia ohiaren (6); lagun ohiaren (5); lehen ministro ohiaren (13); lehendakari ohiaren (11); ministro ohiaren (24); minixtro ohiaren (6); nagusi ohiaren (6)

pilotari ohiaren (7); president ohiaren (7); presidente ohiaren (115); presidente ohiaren aurkako (5); preso ohiaren (15); segurtasun buru ohiaren (9); senar ohiaren (9); talde ohiaren (29); talde ohiaren aurka (12); talde ohiaren kontra (8); txirrindulari ohiaren (7)

zuzendari ohiaren (9)

bikotekide ohiarengandik (6)

agintari ohiari (7); auzapez ohiari (5); bikotekide ohiari (9); emazte ohiari (14); gobernuburu ohiari (5); jeneral ohiari (6); lagun ohiari (10); lehendakari ohiari (5); ministro ohiari (6); neska lagun ohiari (7); presidente ohiari (28); preso ohiari (18); talde ohiari (5)

bikotekide ohiei (5); preso ohiei (11)

gerlari ohiek (13); ikasle ohiek (15); jokalari ohiek (6); kide ohiek (11); langile ohiek (29); langile ohiek deituta (7); preso ohiek (24)

gerlari ohien (44); gerlari ohien meza (5); gudari ohien (5); herriko gerlari ohien (5); ikasle ohien (11); kide ohien (5); langile ohien (8); politiko ohien (5); preso ohien (21); preso politiko ohien (5); soldado ohien (12); taldekide ohien (7)

jugoslavia ohirako (62); jugoslavia ohirako auzitegiak (6)

ohiz kanpoko (97); ohiz kanpokoa (28); ohiz kanpokoak (7)


ohiarazi, ohiaraz, ohiarazten (corpusean ohituarazi soilik) du ad ohitzera behartu. ik ohitu 5.

Gau hartako neskatoa ere etxe hartara ohituarazi ote zuten?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 93. orr.


ohidura iz ipar ohitura, tradizioa.

Neketsuagoak dira noski, mendian ibiltzeko ohidurarik ez dutenentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Guk ohidura dugu, emankizuna bururatzean, erraitea "segi hola-hola bide horietan", eta zuretzat ere ber desioa dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 229. orr.

Nahiz odolean gorputzak ehotzeko bai eta arimen suntsiketa erdiesteko deabruak asmatu dueloaren ohidura okaztagarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Neketsuagoak dira noski, mendian ibiltzeko ohidurarik ez dutenentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Eskual Herria eta Eskualdunak nahi zituzken beren gain ikusi, beren zuzenen jabe, beren gizonez zainduak, beren mintzaiaz, ohidurez ala erlisioneaz iduri zakoten bezala gozatzeko eskuarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspaldiko ohidura (12); lehengo ohidura (5); ohidura bereziak (6); ohidura berria (3); ohidura den bezala (7); ohidura ederra (3); ohidura handia (3); ohidura on (3); ohidura segituz (4); ohidura xahar (5); ohidura zahar (5); ohidura zaharra (4); ohidura zaharrak (3); ohidura zaharren (5)

betiko ohidurak (4); euskal ohidurak (4); gure ohidurak (6); hilen inguruko ohidurak (3); lehengo ohidurak (4)

ohiduraren arabera (3)

aspaldiko ohidurari (3); ohidurari jarraikiz (11)

euskal ohiduren erakustegian (3); ohiduren arabera (4)

euskal ohidureri (4); ohidureri jarraikiz (3)


ohikera iz ohitura.

Zurekikoa nire lepagainean utzia daukazu; ordez, eginbehar hau bizitzak, berez eta ohikeraz, nagusi jaunen gain jarritako zama baita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.


ohikeria iz errutina.

Ezin zuen ulertu sendagileak erakusten zuen ohikeria eta normaltasuna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Mundua bestelakoa da egun, hiriak bestelako beharrak ditu eta horretaz baliatu behar dugu, ohikeriatan gelditu gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 39. orr.

Edozer gauza eguneroko ohikeriatik alde egiteko, ez duzue uste?  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.

Izena ohikeria hutsez eskatzen dutela -"holako eta halakoren bulegoa; noren partetik, mesedez?"-, automatikoki, baina ez diotela jakinarazten deia doakionari, nirea bezala luzea eta korapilatsua denean batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 185. orr.

-Zabarkeriari eta ohikeriari amore emateagatik galdu dugunaz konturatzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.


ohiki adlag eskuarki, maizenik.

Eta haren hitzak, ohiki, hauek izan ohi dira: ebaki, erre eta suntsitu; eta orain hiltzen ere hasi dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Argi baitago gaixoen gorputzak leku kutsatu batetik beste leku osasuntsu batera eramaten badira eta iturri garbietako ura ohiki ematen bazaie, bizkorrago osatuko direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Konposta egiteko, fruta eta barazkien hondakinak, arrautza oskolak, kafe eta te hondarrak, ogia, [...] belarra, lorategiko hondakinak eta ohiki zaborretara botatzen dugun beste hainbat gai organiko erabil daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01


ohiko (3869 agerraldi, 243 liburu eta 1663 artikulutan; orobat ohizko 241 agerraldi, 37 liburu eta 100 artikulutan) 1 iz

Nagusia bere ohiko tokian eseri zen, kutxaren beste aldean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Nire ohiko lankidea, Puntu, gripeak jota dago eta ezin izan da lanera etorri.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 10. orr.

Ttipik ere ez zuen bere ohiko iruzkinik egin oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Uste genuen bere ahizparen gaixotasunaz jabetu gabe zegoela [...] eta ezjakin jarrai zezan nahi genuen, ohizko bizimodua egiten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Haien ohiko egoera isiltasuna dela eta hizketa tarteka hartzen dituen sukar arin bat dela esan liteke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Ohiko iritzia da, baina okerra, hebreeraz t-mûn-h eta tabnit sinonimoak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.

-Ohikoa, txekea sinatu eta kito, besterik ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

Ohikoa sarri gertatzen delako, ordaintokira gerturatu ahala nabaritu zuen guardia zibilen berdea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

Deitze hori, hala ere, oso ohikoa zen gure artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.

Adin hartan ohikoak genituen halako denbora-pasa bortitzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

Ohikoagoa da emakumezkoak argi eta garbi ezbeharren egile izatea, beraien maltzurkeriak eramaten baititu heroiak elkar hiltzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Munduak berarentzat zer tankera zuen ulertarazten saiatzen zenean, etsipenak jotzen zuen, ez baitzioten balio zuri-beltzekoarekiko parekotasun ohikoek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Argi dago beraz gure garaiotako fenomeno ohikoenetako bat [...] ez dela estrategia zahar baten eguneratzea baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Iruditzen zitzaion, lagunak errazegi irristatzen zirela ohikora.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

Fayetteville Observer Egunkariak ohikoa ez zen gutun bat zekarren 1862ko maiatzaren 19an, Long Grabs berriemaileak Camp Magnumetik bidalia: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Ez da ohikoa hainbestarainoko luzamendua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

Ohartu nintzen kanpai ez zen kanpai haren zintzarri hots xaxtar hark bazuela zerbait berezia, ez zela ohiko hots xaxtarra, izan hots xaxtarra izaten jarraitzen zuen arren, ez zela ohikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

2 ez-ohiko ik ezohiko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

jugoslavia ohiko (19)

ohiko arazoa (6); ohiko arazoak (5); ohiko batzarra (5); ohiko bezero (5); ohiko bezeroak (7); ohiko bidea (7); ohiko bideetatik (8); ohiko bidetik (16); ohiko bihurtu (24); ohiko bihurtu da (6); ohiko bilakatu (7); ohiko bilera (6); ohiko bizimodua (11)

ohiko egitura (5); ohiko egun (5); ohiko eran (5); ohiko erantzuna (5); ohiko estrategia (7); ohiko funtzionamendua (5); ohiko gauza (7); ohiko gauzak (5); ohiko gripearen (7); ohiko hamabostekoa (7); ohiko hizkera (6); ohiko hizkuntza (5)

ohiko ibilbidea (5); ohiko ironiaz (5); ohiko irribarre (7); ohiko itxura (5); ohiko jarduera (9); ohiko jokabidea (5); ohiko jokalari (7); ohiko jokalariak (6); ohiko joko (8); ohiko jokoa (9); ohiko lan (23); ohiko lan arruntik (13); ohiko lana (8); ohiko lehen (6); ohiko lekuan (6); ohiko lekuetan (6); ohiko maila (7); ohiko merkatuan (9); ohiko moduan (16)

ohiko orduan (6); ohiko prozedura (14); ohiko sistemara (5); ohiko tokian (6)

ohiko zerbitzuak (5); oso ohiko (6)

sobiet batasun ohiko (5)

ez zen ohikoa (15); hain ohikoa (22); hain ohikoa den (6); horren ohikoa (6); nahiko ohikoa (6); nahiko ohikoa da (5)

ohikoa baita (5); ohikoa bihurtu (12); ohikoa bilakatu (9); ohikoa bilakatu da (7); ohikoa da (122); ohikoa dela (14); ohikoa den (87); ohikoa den bezala (18); ohikoa den legez (7); ohikoa den moduan (13); ohikoa dena (8); ohikoa denez (26); ohikoa duen (12); ohikoa duten (10)

ohikoa ez bada (5); ohikoa ez den (25); ohikoa ez zen (8); ohikoa ez zena (5)

ohikoa izan (38); ohikoa izan den (5); ohikoa izan zen (6); ohikoa izango (7); ohikoa izaten (23); ohikoa izaten da (16); ohikoa zen (41); ohikoa zen bezala (7); ohikoa zuen (18)

oso ohikoa (68); oso ohikoa da (22)

gero eta ohikoagoa (8); ohikoagoa da (16)

gero eta ohikoagoak (5); ohikoagoak dira (12)

hain ohikoak (9); ohikoak dira (58); ohikoak direla (8); ohikoak diren (68); ohikoak ez diren (18); ohikoak izan (12); ohikoak izan dira (9); ohikoak izaten (25); ohikoak izaten dira (14); ohikoak izaten diren (5); ohikoak ziren (31)

oso ohikoak (18); oso ohikoak dira (6)

bere ohizko ezkortasunaz (4); da ohizko (5); dira ohizko (3); ene ohizko (3); ohizko biltzar (10); ohizko biltzar nagusi (3); ohizko biltzar nagusia (4); ohizko euskal (3); ohizko musika (3); ohizko prestamen otoitza (8)


ohikotasun 1 iz ohikoa denaren nolakotasuna.

Egunari eguna, ohikotasunak irentsiko du guztia, baina une eder hauen oroitzapena geldituko zait.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Leku berriak ezagutzen genituen, festa pittin bat egin eta ohikotasuna hausten genuen.  Berria - Kirola   2004-04-15

Konfomatuko ez den taldea nahi dugu, ohikotasun arriskutsu batean ez erortzeko.  Berria - Kirola   2006-01-31

Orain gogoan ez dudan irakasle batek ohikotasun osoz ekin zion hurrengo eskola orduari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 72. orr.

Ikaragarria zen pentsatzea jendea urkatzerakoan gizakiak hain ohikotasun handiz joka zezakeela, hain arduratsu, hain zehazki, hain lehiatsuki, munduko ekintzarik zentzugabeena hain era arrunt eta ondo antolatuan egin zezakeela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.

Esamolde horiek ohikoak izatea -alegia, ohikotasuna ezaugarri izatea-, haien esanahiaren edo haien sintaxien berezitasunen mendean dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero bulegora joan zen, han mila bider ukitu eta ikusi denak ohikotasun-sentsazioa itzuli zion, eta azkenik logelara joan zen, antzinako kaobazko ohea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.


ohikunde iz ohitura.

Hondar bi urteotan, alabaina, ohikundeak eta usantzak alde baterat utzi, egiteko gibelaezinari zimendutik eta erroetarik lotu eta, borondateari behingoz leku egiten niola, gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala, Plinio Zaharraren erranari nerraiola: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.


ohikune 1 iz erritoa.

Hona hemen erre-opariei buruzko ohikunea: erre-oparia gau osoan egongo da erretzen aldare gainean; aldareko sua ez da itzaliko.  Elizen arteko biblia   Lb 6,2

Ohikuneari zehatz-mehatz lotuz ospatuko du Pazkoa.  Elizen arteko biblia   Zen 9,12

Ohikune hauek egin ondoren, lurrean ahozpezturik, otoitz egin zioten Jaunari.  Elizen arteko biblia   2 M 10,4

Ohikune hau ospatzen jarraituko duzue, Jaunak, bere hitza betez, emango dizuen lurraldean sartzen zaretenean.  Elizen arteko biblia   Ir 12,25

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehenengo itunak bazituen bere kultu-ohikuneak eta bere lurreko santutegia.  Elizen arteko biblia   Heb 9,1

Zazpi egunez egingo dituzu garbikuntza- eta sagarapen-ohikuneak; horrela, guztiz sakratua izango da aldarea, eta hori ukitzen duena ere sakratu gertatuko da.  Elizen arteko biblia   Ir 29,37

Haien ordez, beste belaunaldi bat sortarazi zuen Jainkoak, eta hauek erdaindu zituen Josuek, bidean ez baitzuten erdainkuntza-ohikunea inoiz ere egin.  Elizen arteko biblia   Jos 5,7

Apaiz nagusia haren alde barkamen-ohikunea egiten ari zen bitartean, lehengo bi gazteak agertu zitzaizkion Heliodorori.  Elizen arteko biblia   2 M 3,33

Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten; beraz, garbi zeuden guztiak.  Elizen arteko biblia   Esd 6,20


ohikuntza iz ohitura.

Karl Kautsky txekiar sozialista "alemanduak" idatzi zuen, adibidez: jakin behar da, nazionalitateen hizkuntza guztiak, gero eta gehiago, etxe barneko ohikuntzetara bilduko direla, eta holaxe, ondoriotasunez etorri etxeko altzari zahar batzuk iduri, begiratuko ditugu eta zainduko, hainbat baliagarritasun ez izanik ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Suposatzen da, bestalde, historikotasunaren forma bakarrak eta berberak biltzen dituela egitura ekonomikoak, gizarte egonkortasunak, pentsamoldeen inertzia, ohikuntza teknikoak, jokaera politikoak, eta guztiei eraldaketa-mota bera ezartzen diela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.


ohil iz basa, basatia.

Askok burrukan eta minez aieneka dihardute eta, panterak edo lehoi ohilak haginka jango balitu bezala, dena ulu beldurgarriz betetzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 289. orr.

Hesperideen urrezko sagar distiratsuen jagoleak, begirada oker eta gorputz izugarriko dragoi ohil zuhaitz-gerriari besarkatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.

Guk ohil eta barbarotzat jotzen dugun askok, "guk adina edo gehiago darabil arrazoimena".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.

Eta nahiz eta kanporantz lehertu ez, haizearen oldarra bera eta bere eraso ohila lurraren zulo ugarietan zehar hedatzen da, dardararen ondorengo izua bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Gurutzada ohil bat izan da Estatu moderno espainolaren sorkuntza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.


ohildu, ohil, ohiltzen du ad 1 egotzi, bota.

Ondoren, kanpora ohildu ninduen eta kabina hornitu berrian gelditu zen bakarrik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 139. orr.

Drogazale botika-ebasle bat banintz bezala ohildu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Agerian da zeru gaineko bizardunak, gure lehen guraso Adan eta Eba paradisutik ohildu zituenean, ez zekiela haien ondorengoren batek erredakzio batean beteko zuenik kondena biblikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Kaioak bata besteari patata azala mokotik kentzen eta zalapartan ari direla, berriz, petrel beltz handi bat jaitsiko da, kaioak hegal kolpeka ohildu eta patata azalen jabe geratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Sukaldetik uxatu eta ohildu nahi izan zuen, eta ezin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Ber denboran bizi püblikotik ohiltürik izan da eüskara.  Herria   2003-03-10

Ondoren, kanpora ohildu ninduen eta kabina hornitu berrian gelditu zen bakarrik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 139. orr.

Garaileek [...] bertzeak ohildu baitzituzten kanpo-ilunpe likidazionistara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Oroitu behar gara, halaber, Beldurraren ohiltzeko erabilgarri den izpirituaren Sendotasunaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adimenaren arketipo handiak, ideia hutsak, ohilduak izanen dira, sentimenen irudi soilez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.

Leonel Garrok ere bere egin zuen errege-erregina ohilduen patua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.


ohilkatu,ohilka, ohilkatzen du ad ohildu.

Mintzaje zaharrena, hürrün ohilkatü.  Herria   2001-05-24


ohilketa iz ohiltzea.

Ohilketa da Alpeetako pasarteko gairik sakonenetarikoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.


ohiotar izlag/iz Ohikoa, Ohiori dagokiona; Ohioko biztanlea.

Nahiz eta labore-egileak mendebalera joan ahala Saint Louis eta Chicago orain negozioaren parte handi batez jabetu, Cincinnati oraindik txerri-portua zen ohiotarrentzat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 213. orr.


ohitu, ohi, ohitzen 1 da ad ohitura hartu.

Zin dagit gogorra dela norberaren aita zaharra denean jada, negarrez ikusi beharra, ohitu gabe bazaude behintzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 440. orr.

On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.  Elizen arteko biblia   Nk 3,27

Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Garaziren galeraz ohitzen hasi?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 345. orr.

Bat ohitu egiten da gauzak geroz eta gogorrago bihur daitezen; harritzeari uzten dio batek, gogor baino gogorrago zena are eta gogortzenago dela ikusteaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 280. orr.

Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

Ehunka dira egunero kalera atera behar diren hitzak, moldeak, manerak, mundua erakusteko ahaleginak, eta ohitzea, kostatu egiten da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Apurka, begiak ñarrotuz, ohitu naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Zer besterik da oroitzea, izan ere, ohitzea ez bada?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 176. orr.

-Ni ezingo nintzateke ohitu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 72. orr.

Entzunaren entzunez, ohitu garen titulu horietako bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.

Hasieran ez zitzaion gustatzen, baina gero ohitu egin zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Ohitu egiten da bat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 72. orr.

Sobera ohitua zaude munstro horren atzetik ibiltzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.

Denen iritziz gaizki hezitako pertsona nintzen, gaizki ohitua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

2 (objektua -tzera eta -ra atzizkiekin)

Oroimenik gabe bizitzera ere ohitzen da, baina ez da ohitzen ahazmenik gabe bizitzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Bizitzaren geometria, beirak tarteko, ikustera ohitu nintzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Ez bainago egonean egotera ohitua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Ohitzen ari naiz estoldako ura edatera, azkenean gustatu egingo zait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Argazkiek egunkarietan ezer ez esatera ohitu naiz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

-Tira, ohitzen hasia nindunan hirekin bizitzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Bizitzak gozoa eta gazia, biak ditu eta bietara ohitu behar da.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 134. orr.

Denborarekin [...] ilusio bat sortu zitzaidan: ohitu egingo nintzela egoera berrira, ahaztu egingo nintzela Angelez eta bere lagunez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Zoriona droga gogorra da gorputzarentzat, hasierako dosietara gorputza ohitu egiten da, eta hurrena gehiago behar du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

Hala ere, oraino ez nintzen ohitu adin horretako ohiko zehaztasun ezera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Eta honetara ohitu beharko dut aurrerantzean, honetara eta hau baino ere gutxiagora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 196. orr.

Aise ohitu ginen hartara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 32. orr.

3 (objektua -tzen atzikiarekin)

Azkenerako ohitu egin nintzen bertan gora eta behera ibiltzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 453. orr.

Auzotik igarotzen ziren autoek ateratzen zuten hotsa bereizten ohitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Prentsan, eta menturaz normalean tituluetan ez irakurtzen ohitu garelako, adjektiboa beti da deigarri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

Gero ume horiek are adiskideago egiten zaizkizu, jaiotzetik zu ikusten ohitu baitira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten, ez eta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.  Elizen arteko biblia   Si 23,9

Andrés automatikoki erantzuten ohitu da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Munduaren erdia ukatzen ohituak gara.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 96. orr.

4 (objektua -ekin atzikiarekin)

Umetatik ohitu behar izan dut Cementos Rezola lantegiko tximiniekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

Askatasuna agindu ziolako ezkondu zen Betterekin, baina behin elkarrekin ohitu zirenean, ohartu zen ez zuela interes handirik [...] askatasun horretaz baliatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Ez al zen, bada, ikuskizunarekin ohitzen ari?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Ardo zaharrarekin ohituak ez du berririk nahi, "zaharra hobea duk" esaten baitu.  Elizen arteko biblia   Lk 5,39

Igual ohitzera helduko naiz, sakelakoarekin bezala, ez dizuet ezetz esaten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 7. orr.

• 5 du ad ohitura harrarazi. ik ohiarazi.

Ohitu ezak Julie orori beha egotera eta oro mezutzera, bai eta huskeria irudi dakiokeena ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.

Ez dea alabaina zinezko desleialkeria, jukutria beltza, zeure adiskidea zugandik urrun uztea, zu gabe ezin bizitzera ohitu duzun ondoren?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 386. orr.

Ez ohitu zeure ahoa itsusikeriak esatera, bekaturako aukera ematen baitu horrek.  Elizen arteko biblia   Si 23,13

Ohitu ezazu zure senarra galera horietara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

-Bai, baina ni siberiarra naun, eta horrelako ibilaldi latzetara ohitu nindunan txikitan, aitarekin ehizan nindoalarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Urola-Kostako herri aldizkarien eta euren bultzatzaile guztien lana eskertu zuen, «herriko notiziak aldiro euskaraz irakurtzen ohitu gaituztelako».  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Egunero egiten zen desfile honek soldaduen musika, jantzi eta jokamoldeekin ohitu zituen bertakoak, eta laster hasiko ziren haien formen eta doinuen parodia egiten.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Gaizki ohitu gaitu Osasunak eta atzoko porrotak eta taldeko jokalari garrantzitsu batzuen hutsuneak, urtarrileko aldapa gogorra izan daitekeela sumatu daiteke.  Berria - Kirola   2006-01-15

Gaizki ohitu ditu, nahi duten guztia egiten dute!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.

Dantzalekuetako argi sikodelikoak halako moduz ohitzen ditu begiak, non gero, kanpora irtendakoan, gauaren iluna beltzagoa iruditzen zaigun, eta ondorioz, gaua utzi eta berriro fluoreszente normalak dituen taberna batera sartzean, bertako argia biziagoa, mingarriagoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.

Ez ditinat gaizki ohitu nahi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Zure jokabidea bikaina zatekeen gizon ohitu batekin, ez baitzukeen desirarik baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Gau hartako sorgintxo "ohitua" oraindik birjina izatea [...] agure haien gainbehera penagarriaren seinalea zen batez ere.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulkitik ikusten ohitu (3); azkenerako ohitu (5); begiak ohitu (4); berehala ohitu (7); berehala ohitu zen (4); bizitzera ohitu (6)

egiten ohitu (7); egoten ohitu (3); erabat ohitu (3); gaizki ohitu (13); hartara ohitu (5); horietara ohitu (4); horretara ohitu (7)

ikusten ohitu (9); ikustera ohitu (6); ilunpera ohitu (3); ilunpera ohitu ahala (3); iluntasunera ohitu (3); irakurtzen ohitu (3); izatera ohitu (4); jendea ohitu (5); jokatzera ohitu (3); laster ohitu (5); laster ohitu ziren (3)

ohitu ahala (4); ohitu arte (6); ohitu beharra (6); ohitu da (15); ohitu dira (9); ohitu egin behar (5); ohitu egin nintzen (7); ohitu egiten zara (10); ohitu gabe (12); ohitu gabea (5); ohitu gaituelako (3); ohitu gara (17); ohitu naiz (14); ohitu nintzen (12); ohitu zen (24)

bizitzen ohitua (3); bizitzera ohitua (3); egiten ohitua (5); egitera ohitua (4); egotera ohitua (5); ez baitzegoen ohitua (3); gaizki ohitua (3); ibiltzen ohitua (3); ikusten ohitua (6); izatera ohitua (3); ni ohitua nago (3)

ohitua bainengoen (4); ohitua behar (4); ohitua dago (15); ohitua dagoen (5); ohitua den (3); ohitua nago (16); ohitua nengoen (8); ohitua nintzen (3); ohitua zaude (3); ohitua zegoela (3); ohitua zegoen (21); ohitua zen (10); oso ohitua (4)

ohituago dago (7)

bizitzen ohituak (3); egiten ohituak (7); horretara ohituak (3); ikusten ohituak (4); jokatzen ohituak (3); ohituak baitira (3); ohituak daude (11); ohituak gaude (11); ohituak ginen (3); ohituak zeuden (3)

egiten ohiturik (3); ikustera ohiturik (3); ohiturik gaude (3); ohiturik zegoen (4)

aritzera ohituta (3); bizitzen ohituta (4); bizitzera ohituta (5)

egiten ohituta (8); egitera ohituta (6); egotera ohituta (6); entzuten ohituta (3); gaizki ohituta (8); hartzera ohituta (6); honezkero ohituta (4); horretara ohituta (15)

ibiltzen ohituta (7); ikusten ohituta (6); ikustera ohituta (7); irakurtzera ohituta (3); jokatzen ohituta (8); jokatzera ohituta (12); lehiatzera ohituta (3)

ohituta baitaude (5); ohituta daude (41); ohituta egon (14); ohituta egongo (8); ohituta egotea (4); ohituta gaude (34); ohituta zegoen (34); ohituta zeuden (9); oso ohituta (6)

gaizki ohitutako (3); ohitutako jendea (4)

ohituz gero (4); ohituz joan (6); ohituz joan nintzen (3); ohituz zihoazen (3)

horretara ohitzea (3)

horretara ohitzeko (4); ohitzeko astia (3)

apurka ohitzen (3); gaizki ohitzen (4); gaizki ohitzen ari (3); horretara ohitzen (3); ikustera ohitzen (3); jendea gaizki ohitzen (3)

ohitzen ari (19); ohitzen ari naiz (5); ohitzen da (14); ohitzen gara (3); ohitzen hasi (7); ohitzen hasia (6); ohitzen hasiak (8); ohitzen hasita (4); ohitzen joan (5); ohitzen zara (4)

segituan ohitzen (3)


ohituarazi ik ohiarazi.

ohitura 1 iz egintza bat askotan errepikatzearen ondorioz hartzen den aritzeko era edo modua. ik ekandu; aztura; usadio.

Ohitura ez zen hurrengo mendeetan galdu; aitzitik, berritu eta indartu egin zen gerraren bat edo pertsekuzioren bat sortu zenero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.

Barre egiteko ohitura galdu dugu, egiaz barre egitekoa, esan nahi dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 195. orr.

Jimmyrenera bakarrik joateko ohitura hartu zuen Hazelek, bestelako konpromisorik ez zuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Amona Erikak zioenez, Ingo hil zenean hartu zuten ohitura hori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Armadan zerbitzatu zuenean hartu zuen erretzeko ohitura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Aspaldi konturatua zen gizonen ohitura eta ahulezia berak zituztela deabruek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Belatzak, saiak eta gizonarengandik urrun bizitzeko ohitura duten beste hainbat piztia.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.

Hau ez zen gertatzen lehenago, gurasoek ohitura baitzuten beti gaizki esandako esaldiak zuzentzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 166. orr.

Horretara, adibidez, erregeak ohitura du hiriko kaleetatik zehar zaldi gainean besterik ez ibiltzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Lehendiko ohitura baitzuten adiskideek Camillaren baranoan biltzekoa, hura mirestera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Indioek aspaldidanik zuten ohitura hori.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 189. orr.

Errespetatu eta bete nahi nuke nik ere ohitura hori, baina ez dakit gauza izango ote naizen baraurik egoteko eguzkia zeruan dagoen bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.

Ohitura aldatu neban eta bazirudian Kilkenny-gaz hobeto nenbilela.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 49. orr.

Ohitura bihurtu zen eskolen ondotik ikasgelan gelditzea, elkarrekin solasean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Gure ohitura eta usadioei egotzi zaie ezkontza makurrak sustatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Noiz eta ezkontzaren inguruko berritasunak berri izaiteari uzten baitio, galtzen da liluramendua eta gibeletik dator ohitura eta ohituraren ohitura, zeina baita amorioarentzat, nola lehortea zuhaitzarentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 471. orr.

2 (sintagma pluralean)

Haren oinatzei jarraiki behar zatzaizkiote, haren erlijioa besarkatu eta beraren ohiturak gorde behar dituzue.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Gu, aldiz, geure bizia eta ohiturak defendatzeko borrokatzen gara.  Elizen arteko biblia   1 M 3,21

Zure legeak bizioak zuzentzeko eta ohiturak arautzeko baizik ez dira eginak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Esan daiteke merkataritzaren legeek hobetu egiten dituztela ohiturak, eta aldi berean, lege horiek hondatu egin ditzaketela ohiturak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Ohiturek onartzen duten familiartasuna da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Ez bedi inor harri, beraz, gure ohiturak antzina genituenak bezain ankerrak ez direlako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Erroztapenak, izan ere, ohituren eta tradizioen zama zanpatzailea esan nahi du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

Gizon ordenatu eta ohituren zalea zarela erakutsi zenidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.

Errutina da ohituren herdoila.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 115. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohitura ona da irakurri ahala oharrak hartzea eta fitxetan biltzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Kontratua egiteko askatasuna ezin beste ezerk ere mugatu, justizia, ohitura on eta onura publikoak baino.  Berria - Kultura   2006-03-26

Jokabide hori ohitura gaizto bihurtu baldin bazaio, hutsegitearen neurriko penitentzia ezar biezaio abadesak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1185. orr.

Ohitura gaiztoko jendeak nituen inguruan, eta haien bizioak imitatu nituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Gizarte batetik jasoriko adierazpide oro, hasteko, beti ohitura kolektibo batean oinarritzen da, edo gauza bera dena, egiunean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

Beharbada, aspaldiko ohitura bat berritzeko aukera ematen zielako.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 53. orr.

Honek, neskalaguntzera joandako mutila harrika hartzeko ohitura ez aspaldiko hura dakar gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.

Izan ere, ohitura ezin txarrago hau alde guztietan errotu da kristau deitzen direnen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Elkarri bisitak egiteko ohitura ezin lotsagarriagoa hartu dute denek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

Antonio ere, aita bezalaxe, itsas lanetan hasi zen, eta ez-ohiko ohitura bat hartu zuen: bere itsasaldietan libururen bat edo bertze eramaitekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin sintagma pluralean)

Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,33

Merkataritzak galbidean jartzen ditu ohitura garbiak: horra Platonen kexen gaia; baina gizabideratu eta leundu egiten ditu ohitura barbaroak, egunero ikusi ohi dugunez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Ohitura zaharrak esaten baitu: erregearen eskuak sendagile eskuak dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.

Atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,3

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Etxera taxiz itzuli zen, ohitura diru-aurrezaleak dituen gizona izanik ere, ez zen gutxiagorako, lehenbailehen nahi zuelako bere mahai aurrean eseri, telefonoa hartu eta Maria Sararen zenbakia markatu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.

Greziar ohiturak eta arrotzen joerak oso indartsu sartu ziren.  Elizen arteko biblia   2 M 4,13

5 (zuzenbidean) pl

Gure zuzenbide politikoan gehiago sakontzea ezinezkoa denez baldin eta herri germaniarren lege eta ohiturak guztiz ondo ezagutzen ez badira, gelditu egingo naiz une batez, ohitura eta lege horiek aztertzeko. Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa eta beharrena, agi denez, bi egitura horien arteko transakzioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.

Ohiturak, ekitatea, zuzenbide goiburuak eta jurisprudentziak saihestezinak dira lege zibilaren aplikazioan, beste horiek bigarren mailan kokatuta badaude ere, lege zibil horren aurrean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Gizakiak harrigarriro atxikitzen zaizkie beren lege eta ohiturei; hauek dira nazio bakoitzaren zorionaren egile.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Hain zetozen bat legeak ohiturekin, non legeok ez baitzuten bidegabe askorik egin, nahiz berez bidegabeak izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Gure helburua ohiturak legeei lotzea izan da; orobat, familia izpiritua zabaltzea, hori ere, esanak esan, herriaren izpirituaren aldaera baita.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Zer dira legeak, ohiturak gabe? galdetzen baitzion honek [Tazitok] bere buruari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Tokian tokiko ohiturak; herri barbaroen eta erromatar zuzenbidearen aldaketa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Eta hainbeste lege erortzean, ohiturak sortu ziren nonahi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Bertako ohitura, lege zaharra, usadioa, legeak eta ohiturak aipatzen dira agiriotan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

San Luisen erregealdian eta ondorengoetan, legegizon abilek, hala nola Défontaines, Beaumanoir eta beste batzuek, idatziz jarri zituzten beren barrutietako ohiturak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halakoxea zen garai hartan gure ohitura-zuzenbide idatzia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Gaztela aldean ere gorde ei da abuztuko ohitura-eskola hau, edo honen antzerakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Aro Heroikoa gizarte-interregno bat dela, non bizitza primitiboaren aztura tradizionalak galdu diren, oraindik ez duelarik "ohitura-molde" berririk eratu zibilizazio jaio berriak edo erlijio nagusi jaio berriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Lehenbizi eliminazio-dietak izan ziren, gero magnesioa eta B6 bitamina, gero tinkatze behartua, gero baldintzapen eragilea eta ohitura-aldaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Gutxitan gordetzen dituzte horiek, taldetxoek arinki askatzen dituzten negozioetan, halako ganora edo arreta, hain zuzen ere, moralak agintzen dituenak ohitura arloetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Ohitura-falta izango da igual.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 59. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lege testu horiek, Lapurdin eta Zuberoan, herri ohituren bilketak ziren, Lapurdin 1510. urtean eta Zuberoan 1520. urtean gaskoineraz -orduko hizkuntza ofizialaz- idatziak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Gizarte ohitura horri jarraiki, XVIII. mendean gutun bidezko nobelak bilakaera luzea ezagutu zuen Frantzian; ahots bakarreko gutunetatik, ahots anitzeko gutunetara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Ez ditugu beteko erregearen aginduak, ez eta aldatuko ere ezertan geure erlijio-ohiturak.  Elizen arteko biblia   1 M 2,22

Hizkuntza, negozio-ohiturak, legedia edo marketin prozedurak oso desberdinak direnean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Konponezinak eta krisiak nahitaez gertatzen direla, baldin eta "bizitza osoko pertzepzio-ohitura eta -estrategiak" aldatu behar badira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Dokumentuaren egileek itsas ugaztunen elikadura ohituren jarraipena egin dute azken hilabeteetan.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Baliabideak erabiltzeko modua eta kontsumo-ohiturak aldatzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Animalien aurkako sukaldaritza ohitura anker bezain matxista honen aurka jo zuen argi eta garbi aldizkari hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Elezaharrak dioenez, harrika hil zuten, juduen kastigu-ohitura zenez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Eta inoiz ez diot barkatuko neure herriari, ijito ohitura kobarde hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Raniero kardinal diakonoak -buru argiko gizon, jainko-zaletasunaz eta bizi-ohiturez ospetsuak- hitz-etorri santuz eta malkoz haien azalpena egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

8 ohiturazkosup_1 izlag ohiturari dagokiona; ohiturei dagokiena.

Ohiturazko zuzenbidearen aurrean, lege arrazoidun horrek idatzian du euskarria, idatzia baita ororen zimentarri eta egontokia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Nahiz eta gure artean ohiturazko zuzenbidea erromatar zuzenbidearen kontrakotzat hartu ohi den [...] egia da, hala ere, erromatar zuzenbidearen hainbat xedapen gure ohituretan sartu zirela, batez ere idazketa berriak egin zirenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan; hala, afaltzera joan ginenean, eskua eskaini zidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Ohiturazko film honek pertsonaien arteko joan-etorriak kontatzen ditu, anekdotario indartsua eta harrigarria erabiliz.  Berria - Kultura   2006-03-22

Bertute ohiturazkoek, naturazkoek edo goi-isurizkoek zikintzen eta zahartzen dute izpiritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.

Deliberatu zuen ezen amodiozko edo adiskidantzazko loturak laxatuak edo hautsiak zirela jadanik, eta soilik beren buruei zieten maitasun loturek eta ohiturazkoek zutela oraino indar poxi bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 237. orr.

Baina maitasun hori, hutsal, senezko eta ohiturazkoa izan beharrean, borondatezkoa da, argudiatua, logikoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 151. orr.

Errepikatzearen poderioz ohiturazko bihurtu den zerbait: Spinozaren "etika".  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

9 ohiturazkosup_2 izlag ohikoa.

Poliziek lasai ziruditen, ohiturazko gertakari baten aurrean baleude bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

10 ohitura izan1 da ad (hirugarren pertsona singularrean)

Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Ohitura zen Gabon gauean haustegiko errautsa hartu eta soroetan zabaltzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

Hemengo ohitura baita gosaltzeko bildu eta elkarrengandik bereizi baino lehen gutunak noiz helduko igurikatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Mundu guztiak dakienez, ohitura izaten da hori probintzietako dantzaldi guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

11 ohitura izansup_2 du ad

Ohitura du Aulki apostoliko honek eske datozkionen nahi jainkotiar eta desira egokiei harrera on egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Gogoz ikasten zituen Talmuda eta Thora, juduek ohitura duten bezala, eta errabinoa edo holako zerbait izan nahi zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antzinako ohitura (4); aritzeko ohitura (4); aspaldiko ohitura (20); begiratzeko ohitura (4); betiko ohitura (5); biltzeko ohitura (5); bizitzeko ohitura (24); botatzeko ohitura (5); deitzeko ohitura (5)

edateko ohitura (9); egiteko ohitura (55); egiteko ohitura hartu (5); egoteko ohitura (9); emateko ohitura (15); erabiltzeko ohitura (10); eramateko ohitura (6); erosteko ohitura (4); esateko ohitura (13); etortzeko ohitura (4); euskaraz irakurtzeko ohitura (4); garaiko ohitura (4); garbitzeko ohitura (4); geratzeko ohitura (4); hitz egiteko ohitura (9)

ibiltzeko ohitura (21); idazteko ohitura (9); igarotzeko ohitura (4); ikusteko ohitura (8); irakurtzeko ohitura (22); izateko ohitura (6); janzteko ohitura (4); jartzeko ohitura (8); jateko ohitura (15); joateko ohitura (26); joateko ohitura hartu (4); jokatzeko ohitura (8); jotzeko ohitura (17)

ohitura aldaketa (5); ohitura aldatu (4) ohitura baitzuen (7); ohitura berri (12); ohitura berri bat (8); ohitura berriak (4); ohitura bihurtu (12); ohitura bilakatu (8); ohitura bilakatu da (4); ohitura bitxi (5); ohitura da (23); ohitura dago (5); ohitura dauka (4); ohitura den bezala (11); ohitura denez (4); ohitura du (21); ohitura dute (28)

ohitura eta usadio (5); ohitura eta usantza (6); ohitura falta (14); ohitura faltagatik (4); ohitura gaizto (4); ohitura galdu (8); ohitura gutxi (5); ohitura guztiak (10); ohitura handia (13); ohitura handiagoa (5); ohitura handirik (11); ohitura hartu (51); ohitura hartu genuen (4); ohitura hartu zuen (16); ohitura hartua (6); ohitura hartzen (4); ohitura hura baitzuen (4); ohitura hutsez (4)

ohitura izan (8); ohitura izango (6); ohitura izaten (9); ohitura kontua (5)

ohitura on (7); ohitura ona (6); ohitura onak (20); ohitura onen (7); ohitura oso (6); ohitura txar (11); ohitura txarra (10); ohitura txarrak (10)

ohitura zahar (8); ohitura zaharra (8); ohitura zaharrak (15); ohitura zaharren (4); ohitura zaharretan (4); ohitura zela (7); ohitura zeukan (13); ohitura zuen (63)

sartzeko ohitura (5)

urrun bizitzeko ohitura (18); uzteko ohitura (5)

animalien ohiturak (4); garraio ohiturak (4); greziar ohiturak (5); kontsumo ohiturak (9); lege eta ohiturak (4)

ohiturak aldatu (18); ohiturak aldatuz (4); ohiturak aldatzea (7); ohiturak aldatzeko (7); ohiturak aldatzen (11); ohiturak baztertu (4); ohiturak hartu (4)

tokiko ohiturak (4)

ohituraren arabera (17); ohituraren indarrez (5); ohituraren kontra (7); ohituraren ohituraz (5); ohituraren poderioz (6)

ohiturari jarraiki (14); ohiturari jarraikiz (6); ohiturari jarraituz (30); urteetako ohiturari jarraituz (4)

ohiturei buruz (7); ohiturei buruzko (4)

ohituren arabera (19); ohituren kontra (6)


ohituratu, ohitura(tu), ohituratzen (Euskaltzaindiaren Hiztegian ohitu agertzen da) da ad ohitu.

Gaur egun ohituratu ospaketak ikusita, edonork igarri, igarri behar dioen norbera zoratzen ez bada...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Ohituratuak izan gira betidanik estado zentralista batzutan bizitzea, bai Frantzian, bai Españan, bai Belgikan, bai ainitz beste estadutan ere.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 45. orr.

Ohituratua ez dagoenarentzat, gainera, gogorragoa da.  Berria - Kultura   2006-02-11


ohituratxo iz adkor ohitura.

Elorrio aldean-eta, izan behar zuen Bizkai aldean eske errondaren bat egiteko ohituratxoren bat ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 342. orr.


ohiturazale izond ohituren zalea dena.

Jon ohiturazalea dela, metodo berriek beldurtu egiten dutela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 126. orr.


ohiturazko ik ohitura 8.

ohitza iz

Kutxa bankoaren partaidetzarekin, helburua krexen ohitza horren atxikitzea bezain jendeei helaraztea da, erakusketa ibiltarietan agertzen diren eskulanen bitartez.  Herria   2002-12-05


ohitze 1 iz ohitura hartzea.

Azkenik, apurka-apurkako ohitze edo etxekotze moduko bat ere gertatzen ari zela ematen zuen...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohitze kontua baino, etika eta sentipen kontua da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke, baldintzatze eta ohitze prozesu bakunetan gertatzen den bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.


ohizko ik ohiko.

ohoin 1 iz lapurra. ik ebasle.

Posta-mutila hil, mandoak eraman, gurdia hustu eta bidaiariak atrakatu dituzten ohoin batzuek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Hiriko ospitaleak aterpe ematen zien Donejakuera joaten ziren erromesei, baina erromes horiek berak larrutzen bide-lapur eta ohoinek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Orain preso politikoen inmoralitatea erakutsiko die preso sozialei, ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez omen diren hauei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.

Zeren nehor ez bailitzake ausart erratera zuzena dela, gizeraileak, ohoinak eta lapurrak ez gaztigatzea erabaki lezakeen bakea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.

Eta politiko horiek nehongo bandil eta kriminalekin nahastekatuak dira, merkatu beltzero, ohoin, proxeneta, pederasta, Sorbonako erakasle, industria-gizon, ofizier, deputatu, apez, lastaira beretan aurkitzen dira, mahai beretan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Soldaduek eta ohoinek dena eraman zuten berekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Zeren Kristo bi ohoinen artean guritzifikatua izan baitzen, eta ohoinetarik batek eman zion bere arimaren argi guztia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.

Natura zoragarria da; amestiek behar duten bezain basa, ohoinek behar duten bezain zakarra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohoin fama zeukaten ordea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Ohoin bizimodua ohizkoa bilakatu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

· Bat-batean gogoratu zen, ikaraz, oren bi lehenago zaldi-pikatzailetik eliza-ohoinen gradora hupatu zela, kalizari pott lizuna eskaini zion unean hain zuzen ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohoin atrebituak (4)

ohoinak sartu (3)


ohoindegi iz ohoinen lekua.

Gizalegea baztertuz geroz, munduko estatu guztiak ohoindegi eta lapur-zilo handi batzuk besterik ez dira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 35. orr.


ohoingo iz ohointza.

Ohoingoari benta huna eman dako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.

Guziak ohoingoan zer anbizionia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 78. orr.


ohoinkeria iz

Honek salgai zeuden lurrak erosi ondoren, ohoinkeria harekin batzuen eta bertzeen arteko liskarra pizten zuela. Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Ohoinkerian baizik ez dute ikasi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.


ohointza 1 iz lapurreta.

Ez da bada katolikorik ohointza eta erailketa baino krimen handiagoa dela heresia, ukatuko duenik, Goserik geunden; hotzak jangura xorroxten zigun; ohointzak baziren aski ardura.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.

Berrogoi bat ohointza aitortu zituen orduan, denak Hendaian eginak, etxez etxe ikuska ibiliaren bortxaz.  Herria   2003-07-24

Gauaz, jateko ebaste anitz bada, nahiz-eta ohointza garrazki zigortua den.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Menturaz, pentsatu zuen emazte gazteak, ohointzatik libratu zen bere neurriei eta kanpoko itxurari esker.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 295. orr.

Gaitziturik, zerbitzariak Hugonell gaztearen jantzietan gorde zuen zilarrezko kopa bat eta biharamunean, ohointzaz akusatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diotenaz, ohointza mota batzu dira azkarki emendatu eta horrek nahasten bezala omen ditu kondu guziak.  Herria   2001-08-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alabaina nehor ez zen harritu, dinamita ohointzatik landa, Hutx militante potoloa libre eta kargurik gabe atera zenean. Ospagai har ditzaket amodioak, abere-ohointzak, nabigazioneak, gerlak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Han porturik ez baitute, baina bai ordea uhaitz zabal eta onak, salerostetan dabiltzan itsasturiendako lanjerosak direnak, hango jendeak itsas-ohointzatik anitz bizi baitira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.


ohol 1 iz zurezko zati aski luzea, laukizuzen formakoa, laua eta mehea.

Ohol batzuk daude zulo gainean, oker ez banago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.

Ziri, ohol, taula eta oholtxo denak lizar zurezkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da.  Elizen arteko biblia   Ir 26,16

Lan-mahaiko ohola eremu leuna, garbia da, tabula rasa, egoki mintzatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

Zer ari naizen? ohol hauek josten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.

Ni ontziaren alde batetik bestera nenbilen; ekaitzak oholak askatu zituen, masta erabat hautsi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Horma beltz bat eta leihoak oholez estaliak ikusi nituen; kafetegia erre egin zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Saltzaileak beren saltokiak atontzen ari dira, bi asto eta ohol bat, plazaren leku estrategikoenetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Ohol bat hartzen dut, eta aizto bat, hirugiharra ebakitzeko.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 103. orr.

Lurreko hiru ohol altxatu nituen gero, eta zulo hartan ezkutatu nituen gorpu hondakinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Ohol batzuek iltzeak galdu ditiztek eta, zirrikituak zabaldu zaizkiguk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.

Ondoren ohol horiek bikearekin ondo estaltzen dira, eta burdinazko uztaiekin lotzen dira uraren indarrak ez ditzan askatu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Bost kartel haietako bi Santi Zantarrak erabiltzen zituen kalez kale ohol bitan itsatsi eta bular-bizkarretik eskegita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.

Hegaztien kaiolan txori bakar bat dago, itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Gurpilak ere zuzendu nizkion, aitak ohol batzuekin egiten lagundu zidan zurezko oinarri batean ipinita, eta prest utzi nuen bizikleta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Marcantonio Raimondi italiarraren grabatu bat hartu zuen oinarri ohol gaineko olioa egiteko.  Berria - Kultura   2004-12-28

Arropa garbitzeko ohol baten antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

Deskripzioak oholak bezalakoak dira errepresentazio globalen uholdean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Nire kamainaren oholean ipini zuen zangoa, bota lotzearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

-Bederatzi buztaneko katuaren igurtzia nahi duzue, oholean paseatzen hasi baino lehen?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 185. orr.

Gure aurreko oholezko hesian bi txolarre geratu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.

Bazegoen oholezko kai bat ere, zeinen alboan txalupa bakan batzuk lotuta zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiru brie gazta, ohol biribil batzuen gainean, malenkoniatsu ageri ziren, ilargi itzaliak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

"Mahai familiarra", zurezko altzari bat da, ohol lau bat, lau hankarekikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Guzti-guztiek ohol berriak zeuzkaten teilatuko ohol zaharkituen ordez; ate guztiak beren erroetan ondo sarturik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Lurra ohol beltzez estalita zuen taberna ilun batean sartu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.

Ikatza bezalako habe eta ohol beltzez eginiko eskailera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Tarte txikitik hormetara, sabairainoko hesolekin lotutako hormak zeuden, ohol kareztatuez eginak eta sabairaino iristen ziren hesolei josiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

Zangorik gabeko elbarri bat mugitzen zen ohol gurpildun baten gainean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Mozteko oholean aritzen nintzenean, emakumearen doinua imitatzen saiatzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Oroimenaren ohol markodunetan zintzilikatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

Zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,15

Haritzezko oholak edo lastoa erabiliz.· Etxe ongi argizaritua, ohol ongi leundua, oxigeno neurri onez hornitua bihurtzen da eguna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

3 (erkaketetan)

Zabuka egin eta zerraldo erori zen ahoz behera, ohol bat bezain zurrun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 246. orr.

Ohola bezain zurrun zegoen, begiak zabal-zabalik zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.

Monasterioko zulo batera bota zuten eta han egon zen luzaro, ohola bezain lehor geratu zen arte.  Elizen arteko biblia   Jr 37,16

Lanari oratu nion, naufragoak oholari bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

Itxuraldaketa prozesua oso-osorik buruturik, bada, Brown jaunak esperantza ahul bati heldu zion, nola naufragoak ohol ezgauzari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

4 hed

Eta, brontzezko oholetan idatzirik, gutuna igorri zuten Jerusalemera, bake- eta elkargo-agiri izan zedin.  Elizen arteko biblia   1 M 8,22

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,12

Ohol-gazteluak eta enbor piloak ikusten genituen gure aurrean, errekaren eta errepidearen arteko sailetan ezarrita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Inork ez zuen bera ikusi ohol mutur hartatik deuseztapenaren uretara murgiltzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 178. orr.

Moztu duen ohol zatia estua da nonbait.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Ohol-xafla bat erantsi zitzaion txanbergari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haritz ohol leunduen gainean.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Troiako zaldia [...] izei oholez egina omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Atea balitz, zedro-oholez gogortuko genuke.  Elizen arteko biblia   Kt 8,9

Hilerriko ateko iragarki-oholak argituta jakin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Publizitate ohol handiak margozten nituen, eta horrekin artea zer-nola egin nezakeen pentsatzen nuen etengabe.  Berria - Kultura   2004-05-11

Laranjondo baten babes oholetan bermatu zen lipar batean, belarrari eta pagausoei begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Lekaioak, denborarik galdu gabe, atetila danbateko batez itxi, oin-oholak gora bildu, eta, kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "aurrera!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Eskuetan neukan ate-ohola kendu eta burua bere aldera jirarazi zidan, kokotsetik helduta.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 47. orr.

Artikoko izotz-pusken erdian betiko harrapatuta gelditu den ontzi-ohol ezdeus baten moduan ikusten dut neure burua; porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Surf-ohol bana besapean, nire ondotik pasa dira horretan bi mutil gazte eder, sendo, mardul, heriotzaz sekula pentsatu gabekoak; eta hondartzara jaitsi dira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.

Eliza bateko kanpandorre bat konpontzen ari zen langile batek eski-ohol bat topatu zuen teilatu gainean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Fatima Vlasevicen jaiotza eta heriotza datak dagoz zurezko zut-oholean idatzita: 25-1-47 / 30-9-95.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 322. orr.

5 ohol hesi ik oholesi.
4 tranpa ohol ik tranpol.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hesiaren ohol (3); ohol baten gainean (4); ohol gainean (4); ohol gazteluen (4); ohol handi (3); ohol luze (4); ohol zahar (3); ohol zuri (3); panpina ohol (3); surf ohol (3)

kontu ohola (3); ohola bezain (3); ohola kendu (4); panpina ohola (9)

oholak edo pinturak (3); zurezko oholak (4)

oholaren gainean (3)

oholen artean (6); oholen gainean (5)

brontzezko oholetan (4)

oholez eginiko (3); oholez estali (4); zurezko oholez (3)


oholeria iz oholen multzoa.

Leiho eta ateburuetan karranka egingo du beleak; zedrozko oholeria gorri agertuko da.  Elizen arteko biblia   So 2,14


oholesi (orobat ohol hesi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oholesi agertzen da) iz oholezko hesia.

Oholesi bat ipinarazi zuen jauregiaren lurren inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.

Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen, eta oholesiaz bestaldean alor ikaragarri zabalak ikusten ziren, eta, han ereinda, azak, tipulak, patatak, erremolatxak eta bestelako barazkiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Etxe gibelean lorategi estu bat zegoen, aldameneko etxeko oholesi zuriak mugatua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden, hormen kontra pilatutako ikatzari eusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.


oholtxo 1 iz ohol txikia, estua edo mehea.

Azkenean, izaren artean limurtu zen, amiñika-amiñika, oheko oholtxoek kirrinkarik egin ez zezaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Bazirudien etxeen jabeek berek kendu zituztela teilatuetako haga eta oholtxoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: "Joan du izena".  Elizen arteko biblia   Lk 1,63

Idatz ezazu hau oholtxoan eta egin zigilaturiko agiria, gerorako geldi dadin, betiko lekukotzat.  Elizen arteko biblia   Is 30,8

Puskatutako zatiak atzera elkartu eta igeltsuz edo oholtxo baten laguntzaz lotzen badira, hobeto osatzen da hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Berriro konorteratu nintzenean, oholtxo pare batez loturik neukan hanka, zurrun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Gurdira igo, oholtxoaren kontra jarri, zeharka eserita, eta zaldiaren bridak hartu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Clémencek asmo gaiztoko txantxak egitea atsegin zuen, eta, egun batez, salmenta oholtxoetan, gorteko jaun-andrerik ezagunenen izenak paratu zituen esleituriko oilar, arraia eta berdelen parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.


oholtza 1 iz oholez osaturiko zorua, egitura baten gainean ezartzen dena, batez ere ikuskizunak emateko erabiltzen dena.

Zutabeen gaineko habe haiek berrogeita bost ziren, lerro bakoitzean hamabost, eta habe haien gainaldean zedrozko oholtza.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,3

Alboetan oholak zeuzkan, gainera, zeharka jarrita, eta horren gainean oholtza bat jartzen zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Hotsek gidatuta, laster iritsi dira oholtza bat jartzen ari diren zelaira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Oholtza gainean, arotz bat ari da azken mailukadak jotzen turkoen ate gaineko gortina gorriaren euskarriari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Irudietan, jendea oholtza gainean, kantuan eta testuak irakurtzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 186. orr.

Eta begiratzean, erregea ikusi zuen oholtza gainean zutik, ohi zen bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,14

Teknikariak azken konexioak egiten ari dira oholtzan, argiak piztu-itzalika.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Oholtzak 500 metro koadro hartzen du, eta opera, musika klasikoa, antzerkia edo beste edozein ikuskizun hartu dezake, eta hala ere mikrofonorik gabe ere erraz asko entzun litezke afoniko baten azalpen guztiak.  Berria - Kultura   2004-01-06

Dantzarako oholtzak hutsik daude oraindik, eta paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Eta Jagger euskaraz ibiliko balitz oholtzan saltoka?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Plaza erdi-erdian oholtza zegoen altxatuta eta haren gainean musikariak esertzeko aulkiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Bat-batean atetxo bat zabaldu zen oholtzaren atzealdean, eta agure bat azaldu zen, oso dotore jantzia, eta haren ondoren bi laguntzaile gazte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Emakume gazte bat ikusi genuen oholtza batean igota dantzan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Horregatik deitzen zela flamenko emakume gazteak oholtzaren gainean egindako dantza modua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 267. orr.

Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Altxatu oholtza, eta antzez iezadazue zeuen ikuskizunik hoberena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

Urkamendian nengoen, oholtza baten gainean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

Oholtzako emakumeak "I-25" esan zuen, eta aretoko norbaitek oihu egin zuen, "Bingo!".  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

2 hed

Hondoan, tabernakuluaren atzean, harrizko oholtza baten gainean, gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

3 ohol sail egituratua.

Zaharrak, kopetilun, begirada galdua zeukan zoruko oholtzan; gazteak, aldiz, urduri zerabilen eskuetan mahaitik jasotako kartazal barrubigunezkoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Beste leku batzuetan, ezin alde batera utzi ur geldia, eta bidea gainetik igarotzen zen, baina ez zubien bitartez, oholtza kulunkariez baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Eta beldur nintzen ez ote gintuen egunen batean eszenara aterako, eszenara edo arratsik hoberenetan bere ekitaldia ematen zuen kaka-oholtza haietara, hobeto.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdian oholtza (3); oholtza bat jartzen (4); oholtza baten gainean (8); oholtza gainean (101); oholtza gaineko (13); oholtza gainera (35); oholtza gainera igo (11); oholtza gainera igotako (3); oholtza gainetik (9); oholtza handian (11); oholtza inguruan (4); oholtza moduko (3); oholtza nagusian (3); oholtza ttipian (7)

oholtzako emakumeak (6)

igo ziren oholtzara (9); igoko da oholtzara (4); igoko dira oholtzara (3); oholtzara igo (19); oholtzara igo zen (5)

oholtzaren gainean (18); oholtzaren gainean zutik (3); oholtzaren gainetik (4)

oholtzatik jaitsi (4)


oholtzagune iz oholtza dagoen gunea.

Aspaldiko kontuetatik abiatu banaiz ere, azken hiru hamarkada hauetan eguraldiak berak eta aroaren jira osoak irabazi duten oholtzagune eta pulpitu distira da lan honen buruan zehaztu eta jantzi nahi izan dudana.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.


oholtzar iz tamaina handiko ohola.

Hainbat kartoi eta oholtzar zegoen txoko ilun batean bermaturik, eta beste hainbat aurreko haien inguruan, lurrean pilatuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 178. orr.


oholtzaratu, oholtzara(tu), oholtzaratzen 1 da/du ad oholtzara igo; oholtzara eraman.

Txapelketa baterako edo asko prestatu izan naizen garaietan, "bertso onak" botatzeko ziurtasunarekin oholtzaratzen nintzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Kursaaleko terrazetan, pailazoen atzetik Kresala dantza taldekoak oholtzaratu ziren.  Berria - Kultura   2004-08-06

2 irud/hed

Titin III.ak eta Pascualek, ostera, zegokien papera ezin hobe oholtzaratuz, itzalpean utzi zituzten aurrean zituzten beste bi izarrak.  Berria - Kirola   2004-08-11


oholtzatxo iz tamaina txikiko oholtza.

-Begira bi horiek kantatzen -aitak, oholtzatxo batean mikrofono batekin kantuan hari ziren bi gizon haiei begira.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 170. orr.


ohondikatu, ohondika, ohondikatzen du ad oinkatu, zapaldu.

Itzalasterrek burua astindu eta lurra ohondikatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.


ohoragarri (orobat ohoregarri g.er.) 1 izond

Etxekoandre ohoragarriarekin bidegabe jokatu zuela ohartu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Gentleman ohoragarri hark ez zuen ohiturarik bi gauza batera egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.

Gainera, Nekazaritzako ministro James Wilson Ohoragarriaren onarpen sutsua du alde.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean, ez da neurtzen urteen kopuruaz ere. Haren itxura ohoragarritik eta garaiera egokitik segi zitekeen militar erretiratua zela. bi urteen buruan nihaur ene lagunei jarraiki nintzaien, uko egin nuelarik, bihotzez eskerrak bihurtu ondoan haatik, Tolosako Unibertsitateak eskaini aulki ohoragarriei.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,8

2 (deiki gisa)

Ene jaun ohoragarria, ondo asko dakit baiet.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 113. orr.

Ongi etorri, auzokide ohoragarri hori -esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

-Jainkoak sarizta zaitzala, gizon ohoragarri hori! -Lagun ohoragarri hori, begira nolako ehuna eta nolako xaboia, eta hona nolako bitxikeria erosi nuen atzo! Laster egongo da prest, lagun ohoragarri hori.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Berorrengana etorri naiz jakitera zer erabaki duen Berorren Gorentasun Txit Ohoragarriak gaixo eta zaurituei buruz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.

3 (izan eta kideko aditzekin)

Atzoko hautsa gorrotagarria da: duela hiru mendeko errautsa ohoragarria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Komuna garbitzea, japoniar baten begietan, ez zen ohoragarria, baina ez zenuen horrenbestez omena galtzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 121. orr.

Antzezlarion lanbidea ohoragarria, zintzoa, apala eta jatorra da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

-Ohoragarri zaiola gradu honetako gipuzkoarrak pastorala ikustera etorri izana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 367. orr.

Jaiak dolu bihurtu ziren, larunbat-jaia barregarri eta ohoragarri zena arbuiagarri.  Elizen arteko biblia   1 M 1,39

Burke-k eman dio bere izena bi lankideen ohoragarri den prozedura bereziari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Eta ohoragarri deritzozu ergeletan azkenekoa zarela inolako lotsarik gabe aitortzeari?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 61. orr.

Beren baitan uste zuten jendeak esaten zuen bezain ohoragarriak zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Aski zen haren bulego zabaleko lau hormak estaltzen zituzten berrogei apal liburuz kargatuak ikustea, erabat konbentzitzeko hura baino gizon jakintsuagorik ez zela inoiz izan Balançoneko hiriaren ohoragarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Etxea egokiarazi eta dotoretu du, Victor Hugoren oroi eta Frantziaren ohoragarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Burke-k eman dio bere izena bi lankideen ohoragarri den prozedura bereziari  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaun ohoragarri (27); jaun ohoragarri hori (26); lagun ohoragarri (3); lagun ohoragarri hori (3)

gorentasun txit ohoragarria (4); jaun ohoragarria (3)


ohoratu, ohora, ohoratzen 1 du ad ohore ekarri edo eman; begirune handiz tratatu. (jainkoak eta pertsonak)

Jende koxkortuak, berriz, jai bat dela, ezkontza herstea edo jainkoa ohoratzea dela, maiz aurpegia gorriz pintatzen du. Eta Merkurio jainkoa, ibiltarien patroia, zuten Erromanoek ohoratzen, harriak botatuz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Irail hastapen huntan Ama Birjina ohoratzen da molde berezi batez.  Herria   2005-09-08

Jainkoak bizi luzea emanen die aita-amak ohoratzen dituztenei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Zergatik eskatzen duzu zuk inoiz ohoratu ez duzunaren mesederik?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

-Zer sari eman behar zaio erregeak ohoratu nahi duen bati?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut. gure ohidurek manatzen baitaukute zaharren ohoratzea, haien artatzea, belaunaldien arteko elkartasunak zerbait erran nahi baitu euskaldunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,30

Priszilianori dagokionez, berriz, bere sektak martiritzat ohoratu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Iragan larunbat aratsean, 17 urte huntan preso dagon Filipe Bidart da ohoratua izan.  Herria   2005-04-21

Gisa horretan guziz ohoratua zen erregearen gortean Etxauz familia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Baduzu pilota munduan pilotari bat ohoratzen duzuna edo estimatzen?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Whiskya ere hor ikusten dut, Kristinak arrotza ohoratzen jakin duen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Tartaroen artean, emakumea zenbat eta gehiago prostituitu, orduan eta ohoratuagoa zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

2 (aberak edo gauzak)

Indian ez dira behiak bakarrik ohoratuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

-Zure presentziarekin ohoratu egiten duzu gure etxea, Kirxa jauna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Borroka egingo dut, nire karitateak kaskartasuna ohoratzen duelakoan, Gizonari uko egin eta, horrela, norbanakoa betiko kaskartasunean espetxeratzen duen ororen kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 185. orr.

Erlijio batek lanari uzteko agintzen duenean, ohoratzen duen izakiaren handitasuna baino kontuanago hartu behar ditu gizakien premiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Su haundi bat pizten da arrats hartan, ohidura zaharra da kasik mundu guzian, iguzkiaren gorapenkari, dantzak emaiten dira errondan edo jauziak suaren gainetik egiten, eguzkiaren ohoratzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Ez didak eginen imajin ebakirik, ez ezein figurarik Zeruan garaian diraden gauzenik, edo beherean, lurrean, diradenenik; ez dituk haiek adoratuko, ez ohoratuko...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Heldu den astelehenean dugu saindu guzien besta ohoratzen duguna.  Herria   2004-10-28

Urte guziz bezala Santiago Apostoloaren ohoretan uztailaren 25ean ohoratzen dira bestak Luzaiden.  Herria   2004-07-29

Igandean baginuzke bi besta ohoratzeko Itsasun.  Herria   2004-06-10

Txinatarrentzat etxean izaten duten aldarea bezala, non, makurka, arbasoen oroitzapena ohoratzen baitute.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Gizonaren errespetu horrek ez zekarren nahitaez norbanakoaren kaskarkeriaren aurrean, ergelkeriaren edo ezjakintasunaren aurrean ahuspeztu behar lotsagarria, Jainkoaren Enbaxadore izate hori ohoratzen baitzen lehenik eta behin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.

San Franciscon Euskal Etxearen hogoi ta hirugarren urteburua berriz ere besta pollit batekin ohoratu dute.  Herria   2005-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregeak ohoratu (14); handizki ohoratu (3); ohoratu aitamak (8); ohoratu eta beneratu (3); ohoratu eta eskertu (3)

ohoratua izan (16); ohoratua izan da (12); ohoratua izanen (4); ohoratua izanen da (3); ohoratua izango (4)

ohoratuak izan (20); ohoratuak izan dira (15); ohoratuak izanen (3)

aita ohoratzen (4); jainkoa ohoratzen (3)


ohoratzaile iz ohoratzen duena.

Zer eta bizi luzea sari, gurasoen ohoratzaileari!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.


ohoratze iz

Zer txalo nasaiak! ez dukete beharbada guziek begi onez ikusten ohoratze hori.  Herria   2005-04-21

Igande huntako dugu gure bertsu idazle zenaren ohoratze eguna.  Herria   2005-06-16


ohore 1 iz ezagutzen den merezimenduari dagokion erakutsi ageria. ik aintza; ondra; ospe.

Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,11

Haiek bizi artean berretsi egingo zizkiela beren ohore eta karguak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

Karguaren ohorea bilatzen baitzuten, ez karga.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Oso lotsagarria da guretzat, Jainkoaren zerbitzariontzat, santuek obra horiek egin eta guk, kontatze hutsarekin, ospea eta ohorea jaso nahi izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Anaiari izen onaren ohorea kentzen zionak, berari abitua kentzea merezi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Langileagoa denak ohore gehiago izan dezala, bere ospeak diz-diz egin dezala bere ondorengoengan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Ohore artean eta buru makurka hartu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Karlomanen kapitularrak ohore hori aitortzen die erregearen basailuei, ezin direla behartuak izan zin egitera, beren basailuen ahotik ez bada.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 318. orr.

Lurreko gizonen artean aedoak ohore eta begirune merezi dik, Musak erakutsi baitio kantuan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

Oso lotsagarria da guretzat, Jainkoaren zerbitzariontzat, santuek obra horiek egin eta guk, kontatze hutsarekin, ospea eta ohorea jaso nahi izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Oso luzaz estutu zion eskua, eta sutsuki eskatu herrira bisita egitera joateko ohorea egin ziezaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Zergatik ez didazu ene kafe etxera etortzeko ohorea egiten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Egidazu ene tabakotik pipatzeko ohorea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Zer dela-eta ohore hau?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Ohorea beti Tenshi jaunari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 135. orr.

Ohorea zuei, aberria uharte urrun hartan defendatzeko adorea duzuenoi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.

Agur eta ohore zuri, Eneko!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

Egingo dut hori zuregatik eta zure herriarengatik; gainera, ohorez beteko zaituztet zu eta zure herria, aukera izan bezain laster.  Elizen arteko biblia   1 M 11,42

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lotsaz bete zara, ez ohorez.  Elizen arteko biblia   Hab 2,16

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, Iparraldea ohoretan izanen da bi ortzegunez.  Herria   2005-04-21

Haren laguntzaile eta adiskide izateko zoriona eta ohorea izan dugunontzat.  Berria - Kultura   2004-01-21

· Zuri narraizu, greziar jendearen ohore horri, eta neure oinak zureek utzitako oinatzetan jartzen ditut orain.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

2 (izenondoekin)

Niretzat ohore handia izango litzateke berori neure etxe apalean hartzea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Bailengo Dukesak ohore handitzat hartuko zuela erregina bere jauregian errezebitzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Ez zebilen noski titulu eta ohore handien peskizan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Hiri hartakoak ongi etorria ohore handiz egitera atera zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 10,86

Frantziskoren gorputz santua lehen hobiratua izan zen tokitik eliza honetara aldatu zuten, ohore handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.

Zu zara Jerusalemen aintza, Israelen harrotasunik handiena, gure herriaren ohore bikaina.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,9

Aurreiritziz josi ohore zaharkitu baten aitzakian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Gudukatzen duen zaldunak bere ondasunak, bere gorputza, eta agian, bere bizia ere arriskatzen ditu, ohore hutsal eta labur bat lortzeagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Hain ohore urria bildu al zuen nire osabak hiltzean, nirekin egin zituenek batere arrastorik merezi ez izateko etorkizuneko belaunaldietan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Ohore soziala beste batek ematen die [...] Frantzia izenda dezakegun Aita larderiatsuak, jakitatearen eta lan seguruaren bidea irekitzen dienak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 38. orr.

Kristoren jarraitzaileari ohore eta gorazarre iragankorrak mespretxatzen irakasten baitzaio, handinahikeria eta harropuzkeria zapaltzen eta itxurakeriaren iruzurra baztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garaiko ohore kodea kontuan hartuta, Beatrice heroi bat zen, emakumeen aitzindaria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.

Gauazko karrikazaleek bazuten beren ohore arautegia eta ez zuten ahorik irekitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Ohore-desafio bat, igarriko zeniotenez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 186. orr.

Joker clubeko kide baten jarrera hartu zuen, orduantxe balihoa bezala, aurpegia okertu gabe, ohore-zor handi samarrak kitatzera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.

Eta nola gizonen burutik ezin den kendu ez handinahia ez ohore-egarria, ez da gobernarien betebeharra hortaz arduratzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 174. orr.

Diru-gosea eta ohore irrika itsua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Horrela jaioko dira bertute eta ohore nozio txit ilunak, eta ilunak dira aldatuz doazelako denboraren jirabirekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Barbaroaren ohore-zentzuak "piztia harrapariak bezala egiten du orro, sekula ez dakielarik noiz dagoen asebeteta".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Edota artzapezpiku behintzat edo halatsuko ohore-karguren bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.

Haien izenak, adina eta profesa-maila, haien kargu eta ohore-tituluak, eta haien dohainak eta erruak ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

Espainia osoak hartu dik ohore-puntutzat Bilbo legetasunaren barruan atxikitzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Hau gizonen artean konpondu beharreko ohore kontua da: emakume batek traba egingo liguke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 279. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemen, haatik, onartu zaizkio birjina-ohore eta lore-ihaurtzeak, eta ezkila eta guztiko azken hileta-agurra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.

Han arrazoi hauek eman ziren Luis hautatzeko: familia inperialekoa zela, Karlos Gizenak errege-ohorea eman ziola, eta Arnulfo enperadoreak zetroaz eta bere enbaxadoreen ministerioaz izendatu zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Mesede-ohore horren ordaina edo saria dotea da, neskatxaren gurasoek senarraren familiari eman beharrekoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 82. orr.

5 besteen oniritzia, edo geure buruarena, ez galtzera behartzen gaituen sentimena.

Ohorea baldintza gisa jartzen diote gizon askok bere bizimoduari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Gizakiaren egiazko ohorea Jaungoikoaren irudi eta antzeko izatean datza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.

Pasha otomandar handiak eta bey kurdu haiek guztiek zaldi batengatik jarri behar ote zuten kolokan beren ohorea?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Nola ote da Xarles Erregeren ohorea, ospea eta loria, bai eta Frantziako errege indartsuen bertutea, ematxar baten ahulezia bihurtu?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.

Alaba haziz gero, familiaren ohorea alabari dote ematean eta jai handi bat egitean datza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

Ez du horrela salbatuko bere ohorea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Neskaren ohorea bere zinei lotuta geratu da: hauei huts egiten badie, hura zikindu egingo da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 114. orr.

Bestela, ohore guztia galduko dut bihar arratsaldean, gorteko zaldun guztiek alde batera utzi naute eta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Ohore guzia galtzen zuen emakume ezkonduak, gonazaleren batek bortxaz burua estaltzen dion tauka kenduz gero.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

Neskari ohorea kendu eta mutilari bizimodua goibeldu, hori zen desiratzen zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Espainiaren ohorea zegoen jokoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 34. orr.

Ohore-arrastorik geldituko balitzaigu, ez genion jakinaraziko bey-ari horrelako proposamen bat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

6 –en ohoretan

Ospa ezazue Pazko Jaia Jaunaren, zeuen Jainkoaren ohoretan, itun-liburu honetan idatzia dagoen bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,21

Jesu Kristo gure Jaunaren gorespen, aintza eta ohoretan!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Adonisen ohoretan egiten ziren jaiak adoniak ziren eta landaretzarekin eta landareen zikloarekin loturik zeuden.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

Felipe Bigarrena erregearen ohoretan berantago "Filipinas" deituko dituzte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 175. orr.

Zazpi euskal probintzien ohoretan zazpi "urtxo xuri" hegaldatu dira plazaren erditik.  Herria   2004-06-24

Irribarrez altxatzen dut edontzia, ardo bitxi batez betea, afarira gonbidatu ditudanen ohoretan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Frantzes Xabierkoaren eta Joanes Leizarragakoaren V. mendeurrenaren ohoretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

Ziburun, urte berriaren ohoretan, Herriko Etxeak Bordagaineko dorrerat gomitatu ditu hautetsi, elkarteburu eta kargudun asko.  Herria   2004-01-15

Hainbat xehetasun edo berdintasun edo arrazoi zirela medio -baina guk ez dakizkigunak, eta, beraz, hemen, egiaren ohoretan, aipatuko ez direnak-, [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.

Sentimena, normaltasunaren ohoretan, erabat agorturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 223. orr.

7 ohorez adlag ik ohorezki.

Horregatik, bere kargua ohorez eraman ezin zuela-eta, hilgarria hartu eta bere burua galdu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 10,13

Ea Saudade hiria aurkiturik, haraino bultzatu zituen helburua beterik, ohorez itzultzeko aitzakia zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 226. orr.

Bertzenaz, paper horiek, ohorez zuri igortzen dizkizudanak bezala, Valmont jaunagandik beragandik hartu nituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.

Ohorez hartuko du zelai horrek finala, laugarrenez.  Berria - Kirola   2006-04-25

Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea, Espartako herriak horien oroitzapena izan dezan.  Elizen arteko biblia   1 M 14,23

Théodenek urte luzeak bizi izan baitzituen, eta leinuko entzutetsuenak bezainbesteko ohorez amaitu zituen bere egunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Begirunez eta ohorez onartu zituen, bakoitzari zor zitzaiona onberatasunez emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Kosmonautikaren Eguna ospatu zuten atzo Errusian, ohorez.  Berria - Gaiak   2006-04-13

8 -en ohorez

-Bihar jai eginen dugu Jaunaren ohorez.      - 0. orr.

Altzinook aginduta, Zeusen ohorez edan zuten ardoa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Arkitektoak klamide itxura eman zion hiriari Alexandroren ohorez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Kantuak eta musika eta lore-kordak, aitaren ohorez baino gehiago, nire ohorez izango ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Tomek baso ardoa goratu, "nire printzesaren ohorez" esan, eta irri egin zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Eta, azken agurrean, bitez martxa eta zeremonia gerrazkoak ozenki mintza haren ohorez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.

Aurretik irten zen Menelao, eskuan urrezko ontzi bat ardoz beterik zuela, gora jasota, haien ohorez eskainiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 108. orr.

Ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.  Elizen arteko biblia   Ap 13,14

· Batzar hartan garbikuntza egin gabeko jende asko zegoenez, lebitarrek Pazko-bildotsak hiltzen ziharduten, Jaunaren ohorezko ekintza sakratu hura egiteko garbi ez zeudenen ordez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,17

Errege-erreginen ohorezko esku-zartaldia ez bide zen amaitzen, eta malkoak ageri ziren askoren masailetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

9 ohorezko izlag

Itzuliko da tsarra, eta ohorezko hitza ematen dizut Bere Maiestate errukiberak ez zaituela bazter utziko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Ohorezko matrikulaz lehiatzeko azterketa berezira aurkeztu nintzen, bikain ateratako beste lauzpabost ikaskiderekin batera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

Urte gutxiko tartean ikasle bikaina izatetik halamoduzko ikasle izatera pasatu zen, eta ordu arte ohorezko koadroetan ziur izandako tokia galdu zuen ondorioz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Dama gaztelura eraman, eta ohorezko hileta bat egin zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Errege guztiek ohorezko atsedena izan ohi dute, nork bere hilobian.  Elizen arteko biblia   Is 14,18

-Pasha, egiten ari zarena ez da ohorezko gizon baten duinekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Martin Ugalde idazle eta Euskaldunon Egunkaria-ko Ohorezko Lehendakaria.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Eman diezaiogun aukera beste norbaiti, ohorezko gonbidatuarekin berriketan aritzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Indar Ilunen Aurkako Defentsarako Ligako Ohorezko kidea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 87. orr.

Barrurako pasoa ohorezko guardiek ixten dute, mutil gazte-gazteak, ejerzitoko onenak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Bere 46 urteko aita John Noxon abokatu ezaguna zen eta bi urte gazteago zen bere ama, Bluestocking Club ohorezkoaren bazkide.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.

1993az geroz, euskaltzain ohorezkoa zen.  Herria   2004-07-15

"Balio viktoriarrak" ohorezkoak dira ohorezko Ingalaterran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

10 ohore egin (58 agerraldi, 26 liburu eta 21 artikulutan) ik beherago 11 eta 12.

Moskuko Plaza Gorrian zegoen, katafalko batean, eta ehunka pertsona zeuden ilaran bere aurretik pasa eta ohore egiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Erreximenten laguntzaz, minutu bat ere ez nuen behar izan zerbitzatuari ohore egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Jainkosak agintzen duela jaiot-lurra armaz eta kemenez defendatu behar dela eta gurasoei babes eta ohore egin behar zaiela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

Horren harira biktimei ohore egiteko modu onena etorkizun hobeago baten alde lan egitea dela gaineratu zuen.  Berria - Harian   2005-07-29

Pilotaren bestaz da bakarrik ohore egin pilotazale zenduari.  Herria   2001-11-01

Han, eguerdiko hamabietan, 40 mosso boluntariok osaturiko talde batek, jairako jantzirik, ohore egingo dio senyera-ri.  Berria - Mundua   2004-09-11

Izendapen horri ohore eginez bezala, automobila erosi zuen halako batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Jainkoak dohain bat eman zidan jaiotzean eta dohain horri ohore egin diot.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

"Izenari ohore egin behar zaiok", aditzera eman zidan Migelek hura erakustean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Ezker abertzalean politika poetikoa nagusi izan den garaiari agur eta ohore egin dio nolabait hemen Koldo Izagirrek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 57. orr.

· Benetan ohore handia egin didazu, gotzain jauna, nirea dena zuk bakarrik gorde baituzu osorik, besteek kendu egiten didaten bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

11 ohore ekarri (4 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) ohore egin.

Ehorzketa egunean bere lagunek ohore ekarri diote bere gorputza karreatuz.  Herria   2005-02-27

Gizon zintzoa zen, gizona, herrian zintzo jokatzen zuten guztiek ohore ekartzen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Kalean usu emaztea gizonaren atzetik doa, bizpahiru metrora, senarrari ohore ekarriz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

· Bengali hizkuntzak ohore berezia dakar, Rabindranath Tagore-k hizkuntza honetaz idatzi eta Nobel saria irabazi zuelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

12 ohore eman (25 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) ohore egin.

Orduan, Nabukodonosor erregeak, lurreraino ahozpezturik, ohore eman zion Danieli.  Elizen arteko biblia   Dn 2,46

Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau.      - 0. orr.

Jende guztiak, belaunikaturik, gorespen, aintza eta ohore eman diezaiola Jainko Jaun bizi eta egiazkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 114. orr.

Goizean ihes egin zuen, herriak bila etorri eta ohore eman ez ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Basapiztiek, txakal eta ostrukek, ohore emango didate, basamortuan ura emango baitut eta landa lehorrean ibaiak sortaraziko, nire herriari, neure aukeratuari, edaten emateko.  Elizen arteko biblia   Is 43,20

Izan begirune Jaunari eta emaiozue ohore!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

· Honen guztiaren berri jakitean, Alexandro erregeak ohore handiagoa eman zion Jonatani.  Elizen arteko biblia   1 M 10,88

13 ohore gosesup_1 (orobat ohoregose) iz

Denborak kanbiatu direla hor ere eta orai nehor guti izan ditakeela auzapez ohore-gosez edo ederrez eta handiarena egin beharrez.  Herria   2001-02-22

14 ohore gosesup_2 (elkarketak izenondo balioa duela)

Ziburun berean baditake halere ainitzek ez duten biziki ezagutzen, berenaz gizon ixila baita, ez batere espantukaria eta ohore gosea.  Herria   2005-03-31

Papermutur belztuxe bat aski balitz gure arteko jitojende trepalari ohoregose guzia nobletzeko, orduantxe bapo gu!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.

Herri zentzudun guzietan halaxe izan da beti: gudaria barbaro, merkatari/politikoa erdipurdiko diru eta ohore gose, eta azkenik izpiritu nobleko gizona, horrenbeste grina zitalik gabeko estzeptiko bakartua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.

15 (izan aditzarekin)

Ez da hau, ordea, ohoregose direnen berezitasuna, baina, bai, zorigaitzak jotzen dituen eta barne ilauna duten guztiena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

Ohore gose baita ama? ez dugu naski ezagutzen amarik, ohorearen gatik lotu zenik eta irauten bere sailean.  Herria   2001-05-24

16 ohore izan da ad

Ohore izango da guretzat zuk gurekin bidea egiten baduzu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.

Ohore zaigu, beraz, haren euskarazko lanak berriz argitaratzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 59. orr.

Ohore zaigu haurren arteko sailkapenean gure Santa Mari eskolako taldeak bigarren egin duela eta gainera publikoaren saria ere altxatu duela.  Herria   2001-05-10

Egun hartan, Jaunak ernearaziko duena Israelen bizirik geldituen eder eta ohore izango da; lurrak emango duena, haien harrobide eta apaingarri.  Elizen arteko biblia   Is 4,2

17 ohorea izansup_1 da ad (hirugarren pertsona singularrean)

Ohorea da hark urratutako bideari jarraitzea.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Luxua eta ohorea da Kertesz geure hizkuntzan irakurri ahal izatea.  Berria - Kultura   2004-02-28

Ohorea da niretzat zure zerrenda horretan hain aurrean egotea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Tomek baietz esan zuen, jakina lagunduko ziola, ohorea izango zela berarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

-Ohorea litzateke niretzat -gaineratu zuen, doinu-apal, jauregi jabeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

18 –tzeko ohorea2 izan du ad

Nirekin ezkon zaitezen erregutzeko ohorea dut.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

-Ene emakume zintzoa, zoaz eta esaiozu semeari nire alabaren senartzat eta suhitzat hartzeko ohorea dudala -esan zion azkenik sultanak Aladinen amari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

-Aurrena, esadazu norekin hitz egiteko ohorea dudan -esan zuen Nozdriovek, berarengana hurbilduz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Inoiz jaun handikiek gonbidatuta, ongi hornituriko mahaian esertzeko ohorea bazuen, lehenengo auzoko etxeetan ogi-koskorrak eskatzen zituen eta, gero, miseria harekin aberats, mahaian jartzera etortzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

19 ohorezko aipamen

Tomek ohorezko aipamenekin eskuratu berria zuen lizentziatu-titulua Cornell-go unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko Aipamena Pello Zabala jaunarentzat da.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Ohorezko Aipamenari dagokionez, aurtengo sarituaren merezimenduak hauek dira: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.

14-eko gerla egin zuen burutik buru, gradoz beti goiti joanez eta zortzi ohorezko aipamen ardietsiz.  Herria   2005-08-11

20 Ohorezko Legio

Parisen Ohorezko Legioko domina eman zioten, eta, 1925ean, Teatro d'Arte erakundea sortu zuen Erroman.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Ohorezko legioa ematea alkateari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agur eta ohore (29); izenari ohore (5); niretzat ohore handia (4)

ohore artean (5); ohore bat da (9); ohore berezia (4); ohore bila (4)

ohore egin (17); ohore eginez (14); ohore egitea (5); ohore egiteko (11); ohore egiten (8); ohore eman (4); ohore emango (4); ohore ematen (6); ohore ematera (4); ohore eta aintza (5); ohore guztiak (4); ohore guztiekin (10); ohore handi (5); ohore handia (57); ohore handia da (21); ohore handia egin (4); ohore handia izan (8); ohore handiagoa (7); ohore handiak (4); ohore handiko (4); ohore handitan (4); ohore handitzat (11); ohore handitzat hartuko (5); ohore handiz (26)

ohore jaunari (5); ohore kontua (4); ohore kontuetan (4)

ohore zuri (8)

ospe eta ohore (8)

aintza eta ohorea (5); emateko ohorea (5); ezagutzeko ohorea (4); familiaren ohorea (11); herriaren ohorea (4); izanaren ohorea (5); izateko ohorea (12); izugarrizko ohorea da (4); jainkoaren ohorea (4); jasotzeko ohorea (5); joateko ohorea (4)

ohorea baino ez (4); ohorea egiten (5); ohorea eta aintza (6); ohorea eta bizia (4); ohorea galdu (5); ohorea izan (17); ohorea izango (11); ohorea izango da (4); ohorea jokoan (6); ohorea kendu (5); ohorea salbatu (5); ohorea zikindu (6); ohorea zikintzen (4)

ospea eta ohorea (4)

izenaren ohoreagatik (6)

ohoreak egin (5)

eskaini didan ohorearen (4); ohorearen aurka (4); ohorearen izenean (7); ohorearen pare (4)

ohoreko gizona naiz (4)

ohorerik gabeko (4); ohorerik handiena (4)

bere ohoretan (5); egunaren ohoretan (5); errepublika egunaren ohoretan (4); jainkoaren ohoretan (6); jaunaren ohoretan (5); jondoni bixintxoren ohoretan (5)

ohoretan eman (4); ohoretan eraikitako (4); ohoretan muntatu (9); patroin sainduaren ohoretan (15); sainduaren ohoretan (22); sakramendu sainduaren ohoretan (6); urte berriaren ohoretan (4); zenaren ohoretan (12)

beraren ohorez (7); bere ohorez (10); bere ohorez erretako (10); beren jainkoen ohorez (5); izenaren ohorez (4); jainkoaren ohorez (8); jainkoen ohorez (7); jaunaren ohorez (51); jaunaren ohorez erretako (18)

ohorez bainaiz (16); ohorez bete (4); ohorez betea (4); ohorez beteko (6); ohorez egiten (5); ohorez eraikitako (4); ohorez erretako (30); ohorez erretako oparia (17); ohorez erretzeko (9); ohorez eta aintzaz (5)

euskaltzain ohorezko (7)

ohorezko a mailan (5); ohorezko aipamena (12); ohorezko aipamenak (4); ohorezko aurreskua (6); ohorezko aurreskua dantzatu (4); ohorezko b mailan (4); ohorezko bazkide (6); ohorezko dama (5); ohorezko domina (8)

ohorezko euskaltzain (18); ohorezko euskaltzain izendatu (4); ohorezko gonbidatu (5); ohorezko gonbidatua (6); ohorezko hitza (6)

ohorezko kide (9); ohorezko lehendakari (7); ohorezko lehendakaria (9); ohorezko maila (4); ohorezko mailako (28); ohorezko mailan (36); ohorezko mailan ari (10); ohorezko makila (8); ohorezko matrikula (6); ohorezko medaila (19); ohorezko medailak (10)

ohorezko postuetan (4); ohorezko presidente (6); ohorezko sakea (9); ohorezko saria (20)

ohorezko zerrendan (4)


ohoredun izond ohorea duena.

Etxeko teilatupean bizitzen utzi zion, gizon ohoreduna zelakoan, eta harrera onaz abusatu zuen, garbi.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Zubigainetik bezalaxe, zubiaren arkupetik iragotzeak zoriaren mudantza sortzen du, horregatik pasarazten dira San Anton egunean abereak zubipetik, edo herri dantza askotan dantzariak arkupetik, eta oraindik halaxe jendaje ohoreduna arku dotore apainduen azpitik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.


ohoregabe (orobat ohore gabe g.er.) 1 izond ohorerik ez duena. ik ondragabe.

Astero bezala idazten dizut eskutitz hau, nolako gizona zaren ahaztu ez dezazun: gizon ohore gabea, lapurra, miserablea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duena seme lotsabako eta ohoregabea da.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,26

2 ohoregabeko izlag ohoregabea.

Luze bizita ere, ez dituzte batere aintzakotzat hartuko, eta azkenean ohoregabeko zahartzaroa izango dute.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,17

Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik; Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohoregabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,24


ohoregabetu, ohoregabe(tu), ohoregabetzen da/du ad ohorea kendu edo galdu, ohoregabe bihurtu.

Bat-batean lorturiko botereaz izandako mozkorraldia, Bengalako gobernari ingelesen lehen belaunaldia ohoregabetu zuena, arrakastaz gainditu zuen zintzotasun moralaren ideal berri batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Ohoregabeturik sentitzen zen, eta Sandrok, hori ikusirik, trapuzko pilota bat egin, katu bat zela adierazi, eta goizero jartzen zion mutur aurrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.


ohoregarri ik ohoragarri.

ohoregose ik ohore 13.

ohoretasun iz ohoragarritasuna.

Inork ezin baitu jatortasun, ohoretasun eta etikotasunaren apainduren zehar ikusi, eta beraz, bakoitzak bere inguruan ikusten zuen ongiaren ustezko adibide jatorretan beretzako hobekuntzaren eskola aurkitzen baitzuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.


ohoretsu 1 izond ohorez betea. (pertsonez)

Zuen legeak funtzionari usteldu bati, banku-hausle iruzurgile bati, abokatua izateko eskubidea ematen dio eta, sarri, gizon ohoretsu askori ukatu egiten zaio babesbide hori.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Elkarrizketan Marco Antonio Pinochetek esan zuen bere aita «gizon ohoretsua» dela eta ez duela sekula dirurik lapurtu.  Berria - Mundua   2004-07-25

Dama ohoretsu eta aberats batekin ezkondu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

Bizi luzea zuretzat eta zure biztanle ohoretsuentzat!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Irakeko Ohoretsuen Brigadek Guardia Nazionaleko hiru kideri lepoa moztu zietela iragarri zuen atzo, Al Jazeera telebistak zabaldutako mezuaren bidez.  Berria - Mundua   2004-11-04

2 (gauzei buruz)

Horregatik, Jaunaren eskutik hartuko dute errege-koroa ohoretsua, diadema ederra.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,16

Borrokan aurkitutako heriotza ohoretsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Haren iragan ohoretsua, orotaz mintzatu eta orotan azken hitza berea izateko eskubidea ematen ziona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Zergatik bizi den pozik gure ustez bere ohitura galduengatik triste behar lukeena eta alderantziz, bizitza ohoretsuagatik pozik behar lukeena zergatik bizi den triste.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 380. orr.

Bere adinari, bere zahartzaroaren nagusitasunari eta lanean zuritutako ile agurgarriari zegokien jokaera ohoretsua hartu zuen Elezarrek.  Elizen arteko biblia   2 M 6,23

Gainerakoek alde egin zuten, egiteko ohoretsu eta haien indarren neurrikoa betetzeko aukerak adoreturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aldi batean zenbait anaia bidali nahi izan zituen probintzia guztietara, ontziz hornituak, inon Jaunaren Gorputza era desegokian jarria aurkituz gero, ontzi haietan ohoretsu jar zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 620. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izen ohoretsua (4)


ohorezki adlag ohorez, ohorez beterik.

Eta, gaur egun oraino, ohorezki bizi naiz, hango ene aulkiak ematen dizkidan etekin iraunkor eta nasaietarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

Bi alaba eta bortz semerekin famila ederra hazi du eta ohorezki altxatu.  Herria   2004-10-07

Greziako literaturan zakurra ohorezki hartua da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Liberalismoaren jarraikitzaile gehienek, hala nola aita Griffiths galestarrak, kantu bera zerabilten: Gure Galesera mintzaira hil bedi, eztiki, goxoki, ohorezki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Ohorezki hiltzeko dretxoa galdatzeko taldea.  Herria   2003-02-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altxatu dituzte ohorezki (3); arras ohorezki (5); ohorezki altxatu (11); ohorezki altxatu dute (3); ohorezki altxatuak (4); ohorezki bizi (3)


ohorezko ik ohore 9.

ohostu ik ostu.

oi1 interj ustekabea, harrimena, miresmena, oinazea... adierazteko erabiltzen den hitza. ik o2; ai.

-Oi! -egin zuen oihu bat-batean, eta, astiro, aurpegitik bereizi zituen esku-ahurrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

Oi ene Jainko, gogora zaitez nitaz, eta har nazazu onez!  Elizen arteko biblia   Ne 13,31

Egin dezala haren erregetza zurea baino handiago, oi ene errege David!  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,37

Oi ene, zer egin duk?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 148. orr.

Oi ene!, perlazko iduneko berria!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 37. orr.

Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak.  Herria   2003-03-17

Oi, lehiaren makurra, hain agudo laster egitea intzestuzko maindire artera!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Oi, hura baletor!  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.

Oi apaltasun gorena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Oi, zaldiak, zaldiak, nolako zaldiak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 360. orr.

Oi betiereko oinaze ikaragarria!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

Oi, adiskide, emaidazu musu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

-Oi, Neville -entzun zuen amonatxoa hasperenka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

Nafarra oi Nafarra, Euskadi lehena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 103. orr.

Oi, adiskide, emaidazu musu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

-Oi, sentitzen dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

-Oi, oi, oi! -esan zuen Ronek, komunetatik kanpora, hutsik zegoen korridore ilunera irtenez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oi emakumerik ederren (3); oi ene bihotz (3); oi ene herri (4); oi frantzisko santua (3); oi kanta berri (5); oi zeinen santu (4)


oi2 (orobat ohi g.er.) iz hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. ik hobi.

Eta hortzak, oiak ahaztu gabe, behar den bezala goitik behera eskuilatzen ditut, ispilua pastaz zipriztintzeagatik kezkatu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Oiak gorritu arte garbitu zituen hortzak, eta hauen zuritasuna harroki egiaztatu zuen ispiluan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.

Banketerako zorroztuta dituzun zure hortz horiek, erori egingo zaizkizu, eta hutsik geratuko masail-hezurretan oiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.

Ezpainak eta ohiak lehorrik eta kolorgeturik zeuzkan, azala urratua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 219. orr.

Ordezko hortzeriaren inguruan -ez zuen kendu nahi izan- oiak agerian zeuzkan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Baina oiak honda-honda eginda geratu zitzaizkion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 149. orr.

Zeren eskuak eta belaunak dardaratzen hasiak baitzaizkit, eta beren oietan kordokatzen hortzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Agian zurrungaka zegokeen, arinki, hortz-oi ubel zikinak erakutsiz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.


oiartzuar (orobat oihartzuar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oiartzuar agertzen da) izlag/iz Oiartzungoa Oiartzuni dagokiona; Oiartzungo biztanlea.

Pedro Berrondo oiartzuar apeza zendu da aintzineko aste hortan, 83 urtetan.  Herria   2003-01-09

Ivan Agirre igerilari oiartzuarrak heldu den maiatzaren 6tik 16a bitartean Madrilen (Espainia) jokatuko diren Europako Txapelketetan parte hartuko du.  Berria - Kirola   2004-03-16

Bigarren: Olatz Mitxelena oiartzuarra.  Herria   2005-03-10

Aintzane Galardi Portu oiartzuarraren "Itoti urdinaren azpian" olerki bilduma.  Herria   2005-07-07

"Antxusa" delakoa, oiartzuarra, bere 22 urteetan hil zuten unean, Lizarragaren aginduz fusilatu zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 220. orr.

Fraixkuanttonio sortzez oiartzuarra, eta Mañulafraixka Leonet bertakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.

Oiartzuarra zen Mendiburu, Nafarroako mugakoa, eta Nafarroan barrena ibili zen misio lanetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 49. orr.

Oiartzuarrak erronka latza du txapelari eusteko, batez ere, ez duelako nahi adina prestatzerik izan.  Berria - Kirola   2004-07-25

Oiartzuar guztiek zekiten begi-txatxu hark jakin behar zuela zehazki hilobia non zegoen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.


oiartzundar izlag/iz oiartzuarra.

Xabier Lete... oiartzundar semea agertzen zaigu bere bizar mamitsuarekin, profeta baten pare, Iparragirre " Gernikako arbola " egin zuenaren itxura oroitarazten digula.  Herria   2003-10-23

Aintzane Galardi oiartzundarrak ereman du olerki saria, "Itoti urdinaren azpian" poema-xortarentzat.  Herria   2004-12-16


oidium (Euskaltzaindiaren Hiztegian oidio agertzen da) iz mahatsondoaren eta beste landare batzuen onddo bizkarroia, haren ostoetan izpi zurizko sare moduko bat eratzen duena (Oidium tuckeri).

Kostaldeko mahastizaleek, Lekeitiokoek adibidez, txakolinaren zain, oidiumaren aurkako tratamendua noiz egin, auririk ba ote zetorren jakin nahi zutela eta...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.


oies (orobat oihes) 1 izond pertsonez mintzatuz, zakarra eta hezibiderik gabekoa.

Ez urrutira joateko erregutu zigun obispoak, ez zela fidatzen bahitu zuen mutil oies hartaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.

Hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Trebetasun handiz atzipetu zituen kartzelako bere zaindari oiesak, eta, gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen, gizaje oihes eta mutiria oso.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Beste batek, halakoak eginez, oiesa eta gisagabea emango zukeen; hark ez; Tellagorrik berezkoak zituen gisagabekeriatik urruntzen zuten dotoretasuna eta leuntasuna.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

2 irud/hed

Harryk "ene jenio gozakaitza" deitzen zion hari, baina izaera oiesa eta batzuetan borrokalaria gorabehera, zakar larderiatsu hura bene-benetako artista zen muinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Oraingo pintoreak denak omen dira zirriborro eta brotxakada oiesak, Malagako komunista farfaila hori legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 63. orr.

Hark esaten zuenez, gorputzari eman beharra zegoen bere premia miserable eta oiesak, eta espiritua garbi eduki.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

Gauetan nire pitxar oieseko ura izotz bihurtzeraino hozten zuen, eta sua piztea izaten zen, jakina, jantzi aurretik, nire lehenengo eginkizuna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

Etena horren modu oiesean antzeztua ikusteak beharbada.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ohart nintzen irakasle izan nuenean ni berarekin hain oies portatu izanaren zerga zela nolanahi ere, baina ezin nuen gainetik kendu kontzientzia txarraren zama.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Bere lana dela-eta kazetariak batzuetan oihes jokatu behar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.


oieskeria (orobat oiheskeria) iz oiesari dagokion egintza gaitzesgarria.

Poliziak, gainera, bestelako txikizioen pare jarri zuen sei txiro haien hilketa ere, hau da, oieskeriaren galgan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Poliziak, gainera, bestelako txikizioen pare jarri zuen sei txiro haien hilketa ere, hau da, oieskeriaren galgan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.


oihal 1 iz ehun sarria eta ile-laburra; bereziki artilezkoa; ehuna; ehun horren zatia.

Ikara ematen zuen etxeko oihal, zapi eta ehunetara hurbiltzeak: hauts bihurtzen ziren ukitze hutsarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Bertan, janari hornidura handiak, urrezko eta zetazko oihalak, tapiz garestiak eta, batez ere, urregorrizko nahiz zilarrezko txanpon pila.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Ataria liho eta muselinazko oihalez apaindua zegoen.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,6

Gizonezko askok Durangora jo ohi zuen lanera, artilezko oihalak eta zapiak egiteko industriak indarra baitzuen han garai hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

Urrez ehundutako oihal hori txanoan sartzen zen atzealdetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Oihalezko kapela buruan jarrita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 96. orr.

-Erakutsi tarteko prezioko oihalen bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Ametsetan ari nintzen, eta oihal bat ehuntzen ikusi nuen nire burua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 63. orr.

Emaiozu pobretxo honi oihala, soinekoa bukatzeko lain izan dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Geroago iratzarri zen eta berak ireki zituen oheko oihalak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Arraioa, esne-mamitan bizi zara -segitu zuen Monak, haren berokiaren oihala ukitu bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

Hementxe dut, zeuk Terebinto haranean hil zenuen Goliat filistearraren ezpata, oihal batean bildua.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,10

Oihal batean bildutako sei hosto zekartzan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin.  Elizen arteko biblia   Ir 27,14

Javierrek ETAkoen aldeko oihal bat jarri nahi izan zuen udalean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 108. orr.

Hauek dituzue haren ohe-sabaiko oihalak, hura, mozkor-mozkor zetzala, estaltzen zutenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.

Testu guztiaren atzean, bizitzea tokatu zitzaion agertokiko atzeko oihal bezala, egoera politikoa, esespena, gerra eta arrazakeria, bizitza eta heriotza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Atzeko oihalaren atzean, gaizki konektatuta balego bezala-edo, argi berde bat piztuko da, eta Pertsonaien itzalak proiektatuko ditu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

Portugali, hortaz, ingeles oihala inportatzea interesatzen zaio, nahiz eta oihal horren erabateko kostua portugaldar oihalarena baino handiagoa izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Bi enpresen artean 150 milioi metro denim (jeanetarako oihal) ekoitzi zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Liho zabarrez egindako oihala da, eta ziurrenik pinturaren azpian, oihala prestatzeko geruza eta likido bakartzailea ageriko dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

2 (izenondoekin)

Oihal zuriz estalitako saski baten hondotik hartuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Oihal zurian erortzen da orbanik handiena.  Berria - Kirola   2004-06-05

Oihal beltz bustiekin estalitako mahaien gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Kotoiko oihal fina, izen bereko hiri txinatarrean ekoizten zena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Gona, berriz, oihal leunekoa eta, alkandorako sagar batzuk bezala, lila kolorekoa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke.  Elizen arteko biblia   Mk 2,21

Oihal larriz eginikako erridau bat baizik ez zen logela beste barnetik berexten zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Purpurazko jantzia eta koroa daramatzanagandik oihal latzez jantzirik dagoenaganaino.  Elizen arteko biblia   Si 40,4

Atexka bat ireki, eta oihal latzezko beroki lodi batean bilduriko irudi bat agertu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

Zangoak estaltzeko oihal lodi bat jartzen zuen, gerriko gorri batekin lotua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Sinpletasunera jo dute Teatro La Bokako kideek eta hiru oihal bertikal besterik ez dute erabili eszena apaintzeko.  Berria - Kultura   2004-02-08

Bazen oliozko kriseilu handi bat mahaiko oihal laukidunaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Jarlekua aurkitzen du ahizpak diruditen bi neska mardulen eta esku bat oihal odoleztatu batez bilduta daukan gizon baten artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Oihal tolestuak armairuan sartzen dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.

Mareak behera egindakoan, zetazkoa dirudien oihal sotil batek estaltzen du lokaztia, aparrak garagardoa bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

-Oihal ingelesa?, edo, aukeran, hemengoa nahiago duzu, Errusiakoa bertakoa?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak, gerrian estutzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Oihal itsuaren aurrez aurre, entzun bai, baina ez zuen ikusten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru kasu gerta daitezke, Portugalek Ingalaterrari egiten dion oihal-eskariaren elastikotasunaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen.  Elizen arteko biblia   Jn 11,44

Lapikotik gertu zegoen Esteban, buruan oihal-esteka eta balak kraskatu zion bular-kaxaren gainean oihal-esteka, beso bat ere igeltsatuta zuela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Oihal-zati bat ezkutuan eman nahi izan zion behartsu bati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 661. orr.

Anaia guztiak arropa zirtzilez jantz bitez, eta zakukiz nahiz bestelako oihal-puskaz adaba ditzakete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.  Elizen arteko biblia   Jr 43,10

10.30etan Meza nagusia, oihal aterbe batean.  Herria   2005-09-22

Erakusketa, pilota, haur joko, musika, bazkari (150 bazkaltiar oihal-aterbe pean)... ez zen mugimendurik falta Bidarraiko feria egunean.  Herria   2005-05-05

933 bal, 881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Errotak eta bolak ez ziren geldirik egoten, oihal-fabrikak, aroztegiak eta irundegiak etengabe aritzen ziren lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Saltzaileak aise igarri zuen oihal-kontuetan aditua zen erosle baten aurrean zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.

Hiru kasu gerta daitezke, Portugalek Ingalaterrari egiten dion oihal-eskariaren elastikotasunaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Autarkia-egoeran, izan ere, ardo-unitate bat, Portugalen, 0,89 oihal-unitaterekin trukatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

· Kolore beltzeko oihal-zintzilikailu astun bat jaitsi zen beiratearen aurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak pertsonei dagokiela )

Frantziskoren aita, Pedro Bernardone, oihal-saleroslea zen lanbidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Oihal-ekoizle ingelesek, alderantziz, irabazi handiagoa lortzen dute beren produktuan portugaldar merkatuan Ingalaterran baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Oihal-merkatari gisa, Pedro Bernardone Champagne eskualdera joango zen, Mediterraneotik Ipar Itsasora zihoan bidetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Beratar oihal saltzaile bat ezagutzen zuen, harekin negozio zenbait baitzuen eginik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.

Jerusalemera heldu zirenean, goiko urtegirako ubide ondoan gelditu ziren, oihal-garbitzailearen sororako bidean.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,17

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bainu-oihal bat luzatu zidan gero, aurpegia xukatzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 55. orr.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Eguerditan bezala, mahai gainean garbi-oihala hedatu eta baxera gainean emaiten dut idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Nora popa aldean zegoen, Hawthorneren liburua eskuetan eta sorbalda-oihal bat soinekoaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Dama-itxurako izaki horietako asko [...] galtzerdirik gabe, sorbalda-oihal gorria eta bortzegiak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Gelaren erdira joan zen, bere sorbalda gazteak lepo-oihalean bildurik, hotzez dardaraka baitzeuzkan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.

Erdietsi ere zuen, denborarekin, dantzen eragoztea eta debekatzea, aldi batez, baita emaztekiek buru-oihal haien eramaitea ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

Kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Hor da gure segurtasun sentimendua, gure bizitza marraztuko den hondo-oihala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kordoi bati tiratu zion eta, bat-batean, zinema-oihal bat agertu zen sabaitik nire pareko liburu-apalategian behera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak.  Elizen arteko biblia   Is 54,2

Emakume haserre batek, zaku-oihal zoldatsu batez jantzirik, sekulako jipoia eman zion neskato errukarri bati.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Eta ekarri zeurekin zurdatz-oihala nire gorpua janzteko, eta hilobirako behar den argizaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1100. orr.

Lumak, tintontziak eta ezko-oihal koadrodunezko azalekiko koaderno batzuk zeuden han, eskola-umeek kontuak egiteko erabiltzen dituztenak bezalakoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Jainkoak nahi duen arte, hil-oihala gordean egongo da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

· irud/hed Zerua gorritu egin zen, mendien atzeko gau-oihal beltza atzeratuz, eta eguzkia kolpe batez agertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

6 haize oihala, bela.

Haizeak, ipar aldetik joka, Leongo Golkotik zehatz esatera, oihalak puztu zituen, eta iritsi ziren azkenik Napolesera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Masta luzeak apurtuak, oihalak zarrastatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Itsaso Beltzean nekez eta poliki zebiltzan itsasontzien oihal hanpatuak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

Han dira arrain-ontzi txikiak, oihal koadroa daramatenak, kostaldez kostalde ibiltzera ohituak, kostaldeko gorabeherei egokituak, nola lanperna haitzetara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Itsaosontzi beltza uretara eraman, masta eta oihalak jarri, animaliak hartu, eta malkoz urturik abiatu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Poliki beren eskuetan haizea preso hartu zuten oihal koadroak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Brankako oihala haizeari emanik.  Elizen arteko biblia   Eg 27,40

7 antzoki baten agertokian igo eta jaits daitekeen ehun zati handia.

Bigarren ekitaldirako oihalak jasotzeko garai da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Emanaldia bitan etengo da: lehenengoan, oihala ez da jaitsiko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Oihala jasotzean, Leone Gala, sukaldari kapelaz eta mantalaz jantzita, zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.

Agertokiko oihala zabalik geratuko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.

Oihala.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 63. orr.

8 margolanak egiteko erabiltzen den euskarria.

Françoisek pintzelik finena hartu eta marra bat pintatu zuen oihalean, marra zuri bat goiko aldean, marra estu luzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Gelaren beste aldean, hiru hankadun aulki bat eta oihalari eusteko asto zaharkitua zeuden; astoaren atzean, berriz, Rodolfok bere bizitzan zehar margotutako oihal gehienak, bata bestearen gainean pilaturik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Hiru margolan eder, bertikalki pintatuak, oihalek lorioski haizearen presentzia salatzen dute.  Herria   2005-07-28

Manuel de Fallak idatzi zuen ballet hau, eta 1949. urtean Dalik, 30 urte lehenago Picassok egin bezala, eszenografia horretarako oihalak margotzea onartu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-25

Tamaina handiko oihala da (294 x 209 zentimetro), eta, urrunetik begiratuz gero, beirate baten itxura magikoa hartzen du, oihala margotzean Grecok erabilitako teknika dela-eta.  Berria - Kultura   2004-03-16

Liho zabarrez egindako oihala da, eta ziurrenik pinturaren azpian, oihala prestatzeko geruza eta likido bakartzailea ageriko dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Oihal margotua zahartu egiten da, hobeto ala gaizkiago, eta pigmentuak aldatuz joaten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Marmol berdezko pilareak, nabar ilunak, eta margo-oihalak, goibelak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.

9 atze oihal eszenatokietako atzeko oihala.

Bi eszena-hegal eta atze-oihal bat, ate batekin, aski izango dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 72. orr.

Atze-oihala goratu eta segituan, han ageri zen gure amona Pina pintzelarekin eta margotzeko astoarekin eta hitzok esaten zituen: [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Konpainia-burua eta Aita salbu, lurrean egongo baita oraindik eskaileratxoaren ondoan, gainerako guztiak zeruarena egiten duen atze oihalaren atzean desagertu izango dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 142. orr.

Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat, atze-oihala igo zain daudenei antzeman ohi zaiena bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

10 eguzki oihal itzal egiteko zabaltzen den olana euskarriduna.

Goian, pertsianak itxiak daude, eta eguzki oihalak jaitsiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Goiko leihoak irekitzen zituzten, eguzki oihal gris handiak zintzilik jartzen; zeru goritik behera suzko euria erortzen zen merkatuaren gainera, berotu egiten zuen burdin xaflazko labe bat balitz bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin, beren eguzki oihal ikaragarriekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

11 esku oihal ik eskuoihal.
12 haize oihal ehun gogorrezko edo olanazko zatia, gehienetan puska josiez osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. ik gorago 6; ik bela.

Ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean, hiru masta eta sokateriaz hornitua, lehenengo latindar haize-oihalak eta gero txopatik brankara oihalak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik. Doi-doi patchwork modura osatutako haize-oihala eta lema horiez gain ez du ontziak besterik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Zeren eta untzi on bat duenak untziz egin baitezake, oinez ez ezik, lasterka ere, ur gainean... baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

13 hil oihal ik hil1 54.
14 oihal dendasup_1 oihalez eginiko denda. ik beherago 17.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan [...] alta eman zidaten arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Aspaldiko partez heriotza urrun ibiliko zen kanpamendu hartako oihal-denda hartatik, zelai kixkaliaren gainean inprobisatutako behin-behineko jantoki hartatik, barre ozen haiek uxatua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

15 oihal dendasup_2 oihalak saltzen diren denda.

Oihal-denda baten jabe zen merkataria, eta ardi-mozketa bere aurrean egin zezaten nahi izaten zuen, faltsifikazioak saihestearren-edo.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Izen berri kristaua hartuta, kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

-Zatozte, zatozte! -zioen, gizalegezko keinu nabarmenak eginez, saltzaile batek oihal-denda baten aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Oihal-denda izandako elizaren portxean eserita, pixka bat edanda eta zeregin handirik gabe, gai zen gauza horietan pentsatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 299. orr.

16 oihal etxe (29 agerraldi, 6 liburu eta 17 artikulutan; orobat oihaletxe 14 agerraldi, liburu 1 eta 10 artikulutan) ik oihalpe.

Jantoki gisara antolatutako oihaletxeko errezela zeharkatzen lehena izan nintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Aratsaldean, Elaudiko kantarien boz fina eta soinularien musika eztia preziatzen ahalko dira edo zoin aro izanikan ere, oihal-etxe handi bat eraikia izanen baita.  Herria   2001-05-10

Ororen buru, aterpe haundia, oihal etxe bat edo, hobeki erraiteko teilatu plastiko bat, murruen txapel izurtua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Uztaritzen "Xaputuan" bat muntatuko dugu, hogeitamar metro largo eta luze duen indiano oihal etxe bat.  Herria   2004-05-20

Uztaritzen "Xaputuan" bat muntatuko dugu, hogeitamar metro largo eta luze duen indiano oihal etxe bat.  Herria   2004-05-20

Chellala herrixkan plantatu ginen, oihal etxe handien aterbean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 55. orr.

Arabiar oihal-etxe bat datilondo eta guzti -benetako artelana, Steffiren aitak egina kortxoekin-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

17 oihal etxola (174 agerraldi, 11 liburu eta 12 artikulutan; orobat oihaletxola g.er.)

Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak askatu nituenetik gaurdaino; oihal-etxolan bizi izan naiz kanpalekuz kanpaleku.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,5

Han tribu asko zeuden, kurdu nomaden kanpamentuak beren oihal-etxola handiekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

-Jaunaren Kutxa eta Israel eta Judako soldaduak oihal-etxoletan dira; Joab nire buruzagia eta haren zerbitzariak lur gorrian etzaten dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.

Ben-Hadad, beste erregeekin batera, oihal-etxoletan edaten ari zen erantzun hau hartu zuenean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,12

Orduan, Tzadok apaizak, hartua baitzuen Jaunaren oihal-etxolatik olio-adarra, gantzutu egin zuen Salomon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,39

Ardoa edan zuenean, mozkortu eta oihal-etxolaren erdian biluztu egin zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.

Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-etxolaren sarreratik.  Elizen arteko biblia   Has 18,2

Harpean eta beheitixeagoko belardietan oihal-etxola batzuk zeuden muntatuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.

Oihal-etxolak bildu eta Hebronen zegoen Mambre-ko Artadian kokatu zen Abran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Baina onetsi behar izan zuten guarda nazional konpainia batek oihal etxolak beren funtsetan finka zitzan, mendi lepotik landa haien baserria lehena baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Asteartetik eta ostegun honetaraino oihal etxolak ezarri dituzte fakultate aitzineko pentzean.  Herria   2001-11-08

18 oihal etxolagile

Ogibide bera zutenez -oihal-etxolagileak ziren -, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.  Elizen arteko biblia   Eg 18,3

19 oihal ontzi ik oihalontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzeko oihal (4); bainu oihal (4); bere oihal etxola (5); beren oihal etxola (3); beren oihal etxoletan (3); bi oihal (6)

estaltzeko oihal (3); gaineko oihal (3); hil oihal (5); holofernesen oihal etxolara (3)

jaunaren oihal (4); koloreko oihal (4); kotoizko oihal (3)

oihal astun (3); oihal aterbe (4); oihal batean bildu (3); oihal batek (6); oihal baten (11); oihal batez (12); oihal batzuk (3); oihal beltz (9); oihal beltzak (3); oihal busti (3); oihal denda (8); oihal dendan (3)

oihal etxe (15); oihal etxe bat (4); oihal etxea (4); oihal etxean (3); oihal etxola (64); oihal etxola bezala (3); oihal etxolak (23); oihal etxolako (4); oihal etxolan (17); oihal etxolara (16); oihal etxolara eraman (3); oihal etxolarako (3); oihal etxolaren (13); oihal etxolaren erdian (3); oihal etxolatik (5); oihal etxolen (3); oihal etxoletan (18); oihal fabrika (3); oihal fina (4); oihal finak (3); oihal gainean (5); oihal gaineko (4); oihal garbitzailearen sororako (3); oihal gorria (3); oihal gorriz (4); oihal handi (13); oihal handi bat (3)

oihal latzak (3); oihal latzez (6); oihal latzez estali (3); oihal latzezko (8); oihal latzezko beroki (7); oihal lodi (4)

oihal puska (20); oihal puska bat (5); oihal puskaz (3); oihal saltzaile (7)

oihal urdin (6); oihal xuri (4); oihal zahar (5); oihal zati (13); oihal zati bat (3); oihal zatiak (3); oihal zerrenda (3); oihal zerrendak (4); oihal zuri (14); oihal zuri bat (6); oihal zuria (5); oihal zuriak (4); oihal zuriaren (5); oihal zuriz (4); oihal zurizko (3)

sorbalda oihal (4); zetazko oihal (8)

agertokiko oihala (3); atari sarrerako oihala (3); haize oihala (6); hil oihala (14); koloreko oihala (3); mahai oihala (4)

oihala altxatu (6); oihala egiten (3); oihala erdiz erdi (3); oihala jaitsiko (3); oihala kendu (7); oihala ukitu (6); oihala zabalduko dute (3); purpura morezko oihala (3); santutegiko oihala (3); sarrerako oihala (9)

atariko oihalak (4); bela oihalak (5); haize oihalak (5); metro luzeko oihalak (3); oheko oihalak (5); oihalak kendu (4); oihalak zabaltzeko (3); zetazko oihalak (4)

atzeko oihalaren (3); oihalaren atzean (6); oihalaren beste aldean (4); oihalaren beste aldera (3); oihalaren gainean (5)

oihalean bildu (3)

oihalen artean (3); oihalen gainean (4)

oihalez eginak (3); oihalez egindako (7); oihalez estali (3)

eskoziar oihalezko (3); oihalezko aterbe (4); oihalezko etxe (5); oihalezko etxe azpian (3); oihalezko etxola (4); oihalezko kapela (3); plazako oihalezko (3)


oihaleratu, oihalera(tu), oihaleratzen du ad margolan bat oihalean egin.

Frankie Ash oihaleratu eta gero mila eta berrehun dolar eskuratu zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 225. orr.

Halako gauzetan ipintzen zuen arreta Idoiak, eta denbora luzez egoten zen haiei begira, sorgor, harik eta bat-batean oihaleratzen zituen arte, barne-bulko batek eraginda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.


oihaleria (orobat oihalteria g.er.) 1 iz oihalezko gauzen multzoa.

Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Intxaur zurezko zoru eder bernizatuak, eta haietako armairuetako oihaleria ederra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Antolatzaile edo arduradunek jakin arazten dute, edozoin motako arroperia, zapeta bai eta etxeko oihaleriaren behar gorrian daudela.  Herria   2003-01-21

Xina hasi da, iduriz, amerikanoek alde batetik eta europanoek erakutsi kexuaren senditzen, hauk gaizki hartuak baitzituzten Xinako oihaleria izurriteak munduko merkatuetan, beren mugen beste aldetik prezioa apalegietan sortzen zaizkienak.  Herria   2005-05-26

Kontrolatzaileak leku aitzinatu eta bikain batean kokatu gintuen, kotoi gorritan azafraizko arrosak zituen oihaleriaz apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Hala, bada, burua galtzen hasi zen iparrorratzaren eta astrolabioaren artean, nahastuz oihaleria eta artilleria, mesana eta tisana, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arropa eta oihaleri bilketa.  Herria   2003-06-05

Zabala jaun-anderek alde bat zerratuko dute otsail ondarrean merkatugunetik bi urratsetan duten oihaleria saltegia.  Herria   2004-01-15


oihaletxe ik oihal 16.

oihaletxola ik oihal 17.

oihaletxoladun izlag oihal etxolez hornitua.

Hola nahiago dute berek bermatu, eskainiak zaizkien oihaletxoladun kanpamenduetan beha egon baino.  Herria   2005-03-31


oihalgile 1 iz oihalak egiten dituen pertsona.

Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.

Oihalik finenak bezala zahartzen zen, zeta fin eta antzinakoen antzera, zeinak egitean oihalgile trebeen familia oso batek bere amets guztiak oihal-zati hartan ehuntzen dituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

2 oihalak egiten diren lantegia. ik oihalgindegi.

Bergarako TAVEX (%3,87) Brasilgo Santista Textil oihalgilearekin bat egitera doa, kapitalaren %45 ordezkatzen duten akziodun nagusiek atzo jakinarazi zutenez.  Berria - Ekonomia   2006-03-07


oihalgindegi iz ipar oihalak egiten diren lantegia.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Txokolateriak eta oihalgindegiak hurbil.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.


oihalgintza iz oihalak egitea.

Komunitatea hogei bat lagunek osatu zuten hasiera batean, gehienak artisau-lanetara emanak: zeramika, oihalgintza, marrazkigintza, pintura...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Herrialdeko oihalgintza, behinola Kristautasun osoan famatua, gainbehera larrian erori zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Egoera hartan, Ana, nire emaztea, oihalgintzan hasi zen lanean, diru zerbait irabazteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Georges, Lillen sortutako oihalgintzako langile bikote komunistaren semea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.


oihalki iz oihal zatia, oihalezko pieza.

Guraize profesionalak, kolore guztietako patroiak eta oihalkiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Oihalkien gisa iristen zaizkio oroitzapenak zenbaitetan, eta kosta egiten zaio oroimena behar bezala janzteko moduko soinekorik jostea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

Sadioko oihalki koloretsuak salgai izanen dira ere: elkartasun berri horren lehen fruituak dira.  Herria   2003-04-24

1953. urtean, François Begueriek sortutako Les Tissages du Saison enpresaren lehendabiziko jarduera izan zen zapatagintzarentzako oihalkiak fabrikatzea.  Berria - Harian   2005-03-25

APF-ak segurtatzen du bildu oihalkien ehuneko 90a arratratatzaileei saldua izan zaiela, eta hortik atera duen dirua enbaldituen laguntzeko erabiliko dela.  Herria   2004-07-29

Oihalkien bilketa APF elkartearentzat.  Herria   2003-06-05


oihalontzi (orobat oihal ontzi) iz belaontzia.

Itsuaren hatzak gelditu egin ziren orduan heldulekuan, arkua zubian bezala, oihalontzia itsaso geldian bezala, eta poliki-poliki etorri zen lehengora baretasuna eta gerezi usain sarkorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Haizeari esker dira libre oihalontziak itsasoan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 175. orr.

Han ezagutu zuen bere bizitza guztian zaletasun handia izango zuen itsasoa eta oihal ontzi handiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.


oihalpe iz oihal azpiko aterpea.

Bi oihalpe zabal muntatuak dituzte, batto ikusgarrientzat, nahiz zonbait kanpoan ere emanen diren, eta bestea jantegi bezala.  Herria   2004-05-20

Ikusgarri guziak oihalpe zabal baten pean emanak dira, gaitzeko giro goxoan.  Herria   2001-07-12

Ortzirale aratsean, Miarritzen, Agileran plantatu oihalpe batean, Alpha Blondy.  Herria   2002-11-14

Eguerdiko bazkariak arrakasta ederra ukan du, oihalpea jendez beterik zagola.  Herria   2004-05-06

Caneta-ko oihalpean, aratsaldeko 7-etan, "Les balles populaires" eta ondotik Afrikako perkusio berezi batzu.  Herria   2004-05-20

Oihalpean, betiko giro beroa ginuen bazkarirako.  Herria   2004-04-29


oihaltegi iz oihal denda.

Denda apal bat zen, Oihaltegia izen lausoaren pean errejistratua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.


oihalteria ik oihaleria.

oihaltxo iz oihal zati txikia.

Batetik bestera doaz, txima handiekin, maiz zikin aski, noiz edo noiz azazkal luze makur-makurrekin, ia larrugorri, gerrian oihaltxo soila dutela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.

Eskuz idatzi nahi baduzu, beso azpian oihaltxoa ipini beharko duzu, izerdiz papera blai-blai egin ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Gainenat delako oihaltxoa ez omen dute beti agerian ezartzerik, sakelan atxikitzea ere aski...  Herria   2001-06-07

· Begiraleek arreta gutxien erakusten duten bazkalosteko ordu nagi horietan Dontsu lagun batzuk bildu ditut (Lujanbio, Beñat Mardo, Iturrino...) parkeko bazter batean, gogoan nituen bi adabakiekin jositako oihaltxo xume hori irakurtzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.


oihaltzar iz adkor oihal zati handia.

Pausutik pausura galduta ibiliko da, eta bere oihaltzar zakarraren hirukia agertuz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.


oihan 1 iz basoa, bereziki handia eta basatia dena.

Gizon prestu batek berdin jokatzen du etxean zein Afrikako oihanetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Ontziak, ustez, Amazoniako oihanean legez kanpo moztutako kaoba egurra zeraman Miamira.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Handik hamarraldi batzuetara, Malaysiako oihanetara aldatu zituztelarik, Wickhamen aleek hevea-sail handi-handiak sorrarazi zituzten, latexa ibaika ematen zutenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Brasilgo oihaneko beste bazter batera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Joan zen Landesetara oihaneko lan bortitzerat.  Herria   2004-07-01

1807an, maitagarri andana bat Aix ondoko oihan batean agertu zen, eta nekazari baten alaba eraman zuten, oihanean sartua baitzen arropa-pardel batekin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.

Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Ene denbora-pasa bakarrak: telebixtari so edo oinezko ibilaldi zenbait, ardurenik Angeluko itsasalderat, oihana pollita ere baita hor, dena pinu, zernahi bidexka pinu horien artetik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Badu bulta bat patarra beheiti egiten ari dela, baina oihana beti bezain sarri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Oihana piztia arriskutsuz betea dago, mundu guztiak daki hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 117. orr.

Beheko oihan lainoz estalitik hegazti baten karraka heldu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Komunikazioaren munduan oihaneko legea da nagusi.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

Ez zegoen oztoporik -oihana eta izotza izan ezik, kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak- errusiar Kristandade Ortodoxoaren aitzindari haiei Uralak igarotzea eragozteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Oihanez oihan lehenik eta mendi kaskoetatik gero, Amaiurreraino heldu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Orotara beraz, 28 hektarea bazituen: 22 hektarea lur erabili eta beste 6ak oihan eta larre.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

2 (izenondoekin)

Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

Amikuzeko oihan komunala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Dena gainean hartu eta hor doaz, bilin-boloka, oihan tropikala zeharkatzen duen espedizioa balitz bezala, igerilekurako bidean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Aste osoak igarotzen nitian oihan betean, inor ikusi gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Hortik elikatzen da halaber gure eta animalien enda, hortik dakutsagu hiri alaiak umez loratzen eta oihan marduletan txori berrien kantua nonahi entzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

-Oihan birjinako akusmatiko baten bila!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Oihan ikaragarria zilatzen zuen errege-bide nagusia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 104. orr.

Ingurunean oihan zarratua besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Bero itogarriak, eurijasa bortitzekin batera, landaredi bete lodia sortzen dute, oihan eta baso itxi-itxi, dena umel eta berde gordetzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Ural mendien hegal hartako oihan sarrietatik bota zuen ekaitzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Kolore anitzeko lumadun kolibria; haren atzean, oihan itsua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

Itsasoaren erdian zaudela dirudi, eta gure piramidea irla edo ontziren bat dela, itsasoz inguratua; oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

oihan itsua!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Haizearen putzak oihan orritsua astintzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Azkenean, oihan handiaren itsaso berde ilunak osoki irentsi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 123. orr.

3 irud/hed

Caulfieldek zeharkatu beharreko oihana New Yorkeko hiria dela pentsatzen badugu eta...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Burdin eta betoizko oihana zirudien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 137. orr.

Serpentinak eta girlandak nonahi, farfaileria berde eta gorrizko oihana, eta smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Etxe orratzen oihana beren oinen pean zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 138. orr.

Ahots eta oihuen oihana ozenago entzuten da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 245. orr.

Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gidatariko batean, futbol-zelaitan neurtua zegoen egunero sutan suntsitutako oihan-eremua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon; Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia.  Elizen arteko biblia   Has 25,27

Sudurra oihan-txori baten hezurraz zeharkaturik zuen indigena batek keinua egin zidan itzalean zegoen etxola baten atetik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Berriz ere oihan legea nagusi.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.

Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Oihan-begiraleek txapliguak erabili behar izan zituzten zakurrak izuarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Halaber, zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan apurtzailez astintzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorriko dira itsaso luzeetan galtzen diren hareazko bazterretatik, kez beteriko txaboletatik, lur landerretatik, otso-oihan sakonetatik, zeinen erdigune zehazkabean Gaizkia baitago. Laster haritz oihan batean sartu naiz, eta patarra eztitu zait.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.

Oren bat huntan baginabiltzan, goiti doan bide xendra hertsi batean, pago oihan baten erdian, hiruak lerro lerro.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Gurutze oihan hartan burdinezko beltzak eta harrizko grisak gailentzen dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 99. orr.

Dos Passosek deskripzioetan darabilen zolitasunak zuzen-zuzenean zementuzko hiri-oihanera garamatza, oihan bizi-bizi, koloretsu eta kalapitatsura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Igandea izan zen egunik txarrena, New York ekuatore-oihan batean galdutako biztanle-gune bat bihurtzen den une ia-ia arnasa ere hartu ezin den horietako bat, munduan denik eta lekurik beroena eta zitalena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oihan baten erdian (3); oihan bazter batean (3); oihan beltz (3); oihan beltzean (8); oihan betean (3); oihan debekatuan (4); oihan debekatuaren (5); oihan debekaturantz (3); oihan ederrak (3); oihan eta larre (3); oihan handi (3); oihan itsua (4); oihan tropikala (4); oihan tropikalak (4); oihan tropikalaren (3); oihan tropikalen (4); oihan xoko (3)

amazoniako oihana (3); pago oihana da (3)

amazoniako oihanaren (3); oihanaren erdi (3); oihanaren erdian (11); oihanaren ertzean (5); oihanaren ertzera (3); oihanaren sakonean (3)

amazoniako oihanean (3); iratiko oihanean (3); lacandonako oihanean (4)

oihanean barna (3); oihanean barneratu (4); oihanean barrena (13); oihanean bizi (7); oihanean gaindi (4); oihanean galdu (3); oihanean sartu (4)

oihaneko bideak (4); oihaneko gizona (4); oihaneko legea (4)

oihanera iritsi (3); oihanera joan (7)

oihanerako bidean (3)

oihanetako gizaki (3)

afrikako oihanetan (3); herriko oihanetan (5); indietako oihanetan (3); mendi eta oihanetan (5); oihanetan bizi (4); oihanetan gaindi (4)


oihanarte iz oihana.

Lapurrak oihanartetik atera eta gainera oldartu zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Izarrak ñirñirka ari ziren ekialdeko zeruan, adiskideak arte idortuaren aurretik pasa eta muinoan behera jaitsi zirenean, urritzen oihanartetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Pasaia miresgarri harek ere bete dit bihotza: mendi eta oihanarteko bidea argira doa, hara joaiteko gutiziak hartzen gaitu...  Herria   2002-08-08


oihanberritu, oihanberri, oihanberritzen du ad basotu. ik oihaneztatu. irud/hed

-Hortxe izan duk, gaueko hamaika eta erdiak aldera -Ximurrari izerdia lerratzen zitzaion buru oihanberritutik beheiti-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.


oihanbide iz oihaneko bidea.

Kirolari bilakatzen da artetan erromesa: egun batez, ikusi ditut, oihanbide batean, bi senar-emazte, izigarriko abiaduran joaki, abantxu lasterka, konpetizioa eginez bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.


oihanburu iz oihan-bazterra.

Gauez, emakumeak bildu eta lubakia egiteko agindu zitzaien, oihanburuan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.


oihaneratu, oihanera, oihaneratzen da ad oihanera joan.

Urduri oihaneratu ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.


oihanestatze ik oihaneztatze.

oihaneztatu, oihanezta, oihaneztatzen 1 da ad zuhaitzez bete. ik basotu; oihanberritu.

Besteak beste dela 10.000 urte izan diren hotz haundien ondotik nola gure mendiak berriz oihaneztatu diren.  Herria   2002-11-07

2 (era burutua izenondo gisa) irud/hed

Ximurraren gorpuzkera mehatua eta buru oihaneztatua begiztatu nituen elizako eskaileretako goiko harmailetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.


oihaneztatze (corpusean oihanestatze soilik) iz zuhaitzez betetzea.

Oihanzaingo zerbitzuek nahi lukete beraz oihanestatze sail berezi bat akulatu, urte guziz arbola andana bat landatuz eta hori hamabost urtez segidan.  Herria   2004-12-02


oihangintza iz oihanak lantzea.

Segurki bada nun zer asma eta susta: laborantxa, oihangintza, etxe mozkinen sal erospenak, energia berriztagarriak, euskalgintza eta kultura sail guziak.  Herria   2005-08-04


oihangune iz oihana dagoen gunea.

Arratsalde urdina, eta ohiko mendi-haize epelezko horma: Vierwaldstättersee (Lau Oihanguneen Lakua), eskuinera Wetterhorn, atzerago Eiger eta Jungfrau, beharbada baita Finsteraarhorn ere, ez dut gure mendion artetik beste ezein bereizten, buruan beste zerbait darabilt.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.


oihanlur iz oihanpeko landaretza.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da: gorputxoa oihanlurrean datza; bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Horra hor lanean oihanlurreko ehorzle nonahiko, unaezin eta ikusezinak, humuseko mikroorganismoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


oihanpe iz oihanaren azpialdea. ik basope.

Lekunberritik San Mikaelera 17 kilometro dira oihanpez oihanpe.  Herria   2003-07-03

Puska batean, deabruak hartua, Erromako printzearekin, monjeekin, serorekin eta, finean, papista guztiekin zer eginen nuen ari izan nintzaion oihuka oihanpeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Jaio nintzen basetxea, laster bertan hilko naizena, oihanpean da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

Oihanpetik atera gabe eman die bizkarra, urrundu beharra akuilu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.


oihantsu 1 izond oihan asko dagoena. ik basotsu.

Gero Zelai hura dena inguratua da mendi oihantsuez, eta erdi erdian Auritzeko herri pollit eta garbia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Aro ederra zen trenak aizina zuen, Moselle ibaiari harat zihoala, eta luzeki ikus genitzakeen ibaia bi aldeetatik hesten duten mendixka oihantsuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Eta nongoa da Orentzero, endemas aldeotako baso oihantsu, burniola zahar, eta ikazleku oparoenetakoa ez bada?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.

Kama ibaia zabal-zabal hedatzen zen orduan, eta xarmangarriak ziren haren ertz oihantsuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Ibaiaren erdian, berriz, uharte oihantsua sortzen zen, eta haren kostaldean ontzi ugari zeuden ainguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

Amazonia lurralde oihantsuan, 30 urte barne, oihanaren eremua ttipitu da % 20-ez.  Herria   2005-09-29

2 irud/hed

Oso oker ere ez zebilen: ezpain gainean bibote oihantsua ageri zitzaion jada, gu oraino kasik lumatu gabeak ginelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.


oihantto 1 iz oihantxoa.

Sortetxeko oihanttoan ikusten nituen xori guzien izenetaz ez naiz oroit baina negu gogorretan sukaldeko leiho aitzinera hurbiltzen ziren etxetxoriak ditut orain gogoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Gu segurik osorik heldu gira Zugarramurdiko oihantto baten hegian dagon Anttonen benttara, Sarako harpeetarik bi urratsetan.  Herria   2005-07-28

2 irud/hed

Bere eri segailekin zotz xuri beltz batzu hunkitzen zituen eta zilarrezko hodi luze, ttipi, lodi, mehe batzuetarik, baziren, baziren, zilarrezko oihantto bat iduri zuten, soinuak ateratzen ziren, lodi, mehe, guri, zorrotz, beren barneko hatsa bera sendi baitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 183. orr.


oihantxo iz basotxoa. ik oihantto.

Han urrun, oihantxoz eta ur-errotaz josiriko belardiez harantzago, berde eta urdin ageri ziren baso sarriak, itsasoaren edo lainoaren irudiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Bi alboetatik, beraz, ezin ibil zitekeen, eta destakamenduak oihantxo haren aurretik pasa beharko derrigorrean, Irkutskeko bide nagusian zehar zetozenez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

2 irud/hed

Mutikoa emazte larruhasari begira egon zen; zangarteko ileek osatzen zuten oihantxoak fazinatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.


oihantzain ik oihanzain.

oihantzainburu ik oihanzainburu.

oihantzar iz adkor oihan handia.

Maia-herri hau bezala: gurpila ezagutu ez eta piramideak eraiki, tenpluak oihantzarraren erdian, dena lizundu eta hezetasunez birrintzen den lekuan... zertarako?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.


oihanxka iz oihantxoa.

"Corps-Franc Pommiès" beste armako hogeita hamar bat güdari oihal-etxoletan zaudean Ürrüstoiko eliza gibelean, erreka bazterreko oihanxka batetan, eta katexima egünez elestatzen güntüan.  Herria   2001-05-31


oihanzain (orobat oihantzain; Euskaltzaindiaren Hiztegian oihanzain agertzen da) iz basozaina.

Badira ere mendian bizi direnak edo menditik bizi, laborari, artzain eta oihanzain.  Herria   2004-04-29

Louis de Froidour oihanzain handiak.  Herria   2005-12-22

Idazlea, Jacques Luquet oihanzaina, bera ere ttipi-ttipitik urtxo ihiztarien artean ibilia.  Herria   2003-11-27

Hartzak artzainaren etsai, orkatz eta oreinak oihantzainen etsai, basurdeak laborarien etsai.  Herria   2005-11-03

Ene oihantzain denbora laburra izan zen, zazpi urte bakarrik, Senperen oihantzain iragan nituen urteak ene biziko ederrenak kausitzen ditut.  Herria   2004-10-21

2 (izenondo gisa)

Noiztenka, sardeak eta labana zorrotzak eskuetan, asaldatzen ziren funtzionario oihanzainak mehatxatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.


oihanzainburu (corpusean oihantzainburu soilik) iz oihanzainen burua.

Hitzegin zuten gero Jacky Vicedos Oihantzainak eta Pierre Salaberry Oihantzainburuak azaltzeko zer nolakoa den xedea.  Herria   2002-12-12


oihanzaingo iz oihanak zaintzeko jarduera.

Bizi guzian arizana da oihanzaingoari loturiko injinadore lanetan.  Herria   2004-01-08

Duela hiruzpalau urte hasi zen oihanzaingoaz mintzaldi zenbaiten eskaintzen.  Herria   2004-01-08

Makila ferratu bat eman dako Baionako auzapezak, hoinbeste lan egin duelakotz, gure kulturaren alde, pilota, oihanzaingoa eta denek hoin maite dugun "gure bazterrak" emankizuna.  Herria   2004-10-14


oihar 1 iz durundia. ik oihartzun.

Gizona gontzetarik atera zen, dena oihar eta karranka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Elizaren barnetik kanta suharren oiharra zetorkien belarrien kilikatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Kanpoko herotsen oiharra ahantzi bezain laster, Joanaren begitartearen araua zetorkidan golkoaren kilikatzera: non zebilen?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Maianak azietak erortzen eta hausten entzuten zituen, gorputzak ubeltzen zituzten ukabila kasken oihar elkorrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

2 oihar izan da ad durundiatu.

Ordularia hamabi aldiz oihar zenean, Jacob sartzen zen eta gohaina usnatzen bailuan, izar horia zekarren aterkia disgustuz dilindatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

· (aditza ezabaturik) Zanpa-zanpa zebilen etxean zehar, urrutizkinaren txirrina oihar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.

Orduko associated press agentziako agiria berriz irakurtzen baldin banuen, irratiko ahotsak eta azienda ñapurren marrakak jagoitik belarrian oihar, galbidean erratu "emazteki" baten biografia nire nezakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.


oiharrarazi, oharraraz, oiharrarazten du ad durundiarazi.

Elizako dorreak hil-zeinuen danbakoak oiharrarazi zituenean, zulogileak irudiz, errealitatera itzuli ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Marmarok gerri-mina sendatzen zuen erraz, eria bizkarrean har eta naski latinez baina hizkuntza aski misteriotsua zen, bara-baratzen zituen otoitzak oiharraraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.


oihartu, oihar(tu), oihartzen da ad durundiatu.

Tiroak oihartu ziren ortzaizeaz bestaldean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.

Klinikako gela batetik zakur errebelatu baten zaunka luzea oihartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Musika oihartu zenerako Pierrak Agata gerritik hartu zuen, dantzara deituz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.


oihartzuar ik oiartzuar.

oihartzun (orobat oiharzun g.er.) 1 iz hots uhinek behaztopa bat aurkitzean gertatzen den hots errepikatzea; horrela errepikatzen den hotsa.

Ez zuen deus entzuten, halako oihartzun batzuk bakarrik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Oihartzunak durundi egiten du, behin eta berriz errepikatuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 73. orr.

Ararateko oihartzunak erantzun zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Tiro itsuei tiroen oihartzunak baizik ez zieten ihardesten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Beste tiro batzuk gehiago bota nituen, eta oihartzunak entzun nituen muinoen kontra.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

"Espezialista batengana joan beharko dut" dioen bere ahotsaren oihartzuna entzun da sukalde hutsean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Bonsoir! erranez barneko hesia hesten didate, klixka!, atea gero, klaska! klaska! giltzarekin bi itzuli, eta, klanka!, gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, zeldaren barnean sekulako oihartzuna eginez...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gero Tabiraren ahotsa heldu zitzaion, urrundik, dantzaka, oihartzun gisa errepikatuz: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

Bere amaren ahotsa inoiz baino ozenago entzuten zuen bere buru barruan, oihartzun baten gisa: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.

2 (izenondoekin)

Emandako urratsen oihartzun geldoa entzunez jaitsi ziren, Kale Isilera, Rath Dinenera iritsi ziren arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.

Agindu ozenen baten oihartzun xume-xumea heltzen zen niganaino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Mila ezezagunen elkarrizketen oihartzun hurbilak oraindik ere belarrietan durundika, espaloiaren erdian gelditu eta, bat-batean, herrimina gaineratu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Nire andrearen ahotik ateratako "Fernando, bagoaz?" horrek oihartzun durunditsua utzia zidan belarri barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Weasley andrearen oihuek, ohi baino ehun aldiz ozenagoek, tintin-hotsa eragiten zieten mahaiko platerei eta koilarei, eta oihartzun gorgarria harrizko paretetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.

Itsas barraskilo batek itsasoaren marmarra bere altzoan nola, halaxe darama literaturak oihartzunen oihartzun etengabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

3 irud/hed

Orain, berriz, ezagututako alaitasun guztien oihartzuna iristen zitzaion. Liburu bat zabaldu orduko, idazlearen arreta piztu duten oihartzun batzuk entzun eta antzeman ditzake irakurleak: idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak; [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 284. orr.

Eta susmoa hartu nion txakurren beldur hura ez ote zen beste beldur sakonago baten oihartzun.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

Zer oihartzun izan dezake horrek guztiak Sephenen arte-lanean?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Euren ekintzen oihartzuna neurtu gabe egin dituztela horietako asko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 76. orr.

Besoa diosal egiteko goratu zuenean, gehiegi altxatu zuen; espasmo edo postura zurrun batean gelditu zela zirudien: noizbait izandako estereotipoen zantzu bat, oihartzun bat edo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Oihartzun dute Portalisen baitan dibortzioaren aldeko eta aurkako argudioek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 24. orr.

Maite dut nire ateraldiek oihartzun izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

Greenpeaceren jarrerak oraindik ere oihartzuna badu hemen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 60. orr.

Nahiz, dena oihu eta burrunba dagoen mundu nahasi huntan, ospakizun horien oiharzuna ez bide den lehen bezen azkarra...  Herria   2005-03-31

Goragoko mailetan gertatzen da integrazioa, eta hala elkartzen dira koloreak eta oroimena, espero dena, asoziazioak eta desirak, oihartzunezko eta esanahizko mundu bat sortzeko gutariko bakoitzarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

4 irud/hed (izenondoekin)

Badaude gurean, atzerrian oihartzun ona izan duten liburuak, eta beharrezkoa da jakitea kanpoan zerk funtzionatzen duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 58. orr.

Hilketak oihartzun handia izan zuen. Oihartzun eta indar handiko grebak antolatu ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 219. orr.

Solidarioen ekintzak oihartzun zabala izan zuen Euskal Herrian, baita hemendik kanpo ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 63. orr.

Atzean geratu dira, oso atzean, gerra lazgarriaren oihartzun metrailazkoak.· Oihartzun metagramatikoa: hitza hizki bat aldatuta errepikatzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Oihartzun luzatuaren kasuan, bigarren hitzak lehenengoaren errepikapena da, baina hizki bat (edo batzuk) gaineratuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zergatik ez pentsatu liburuek berek, liburuen beren artean sortzen ziren dei eta oihartzun jokoekin, erabakitzen zutela Enrikeren gogoaren higidura?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Ixtorio-mixterio hitz bikoitzak prozedura ondo baino hobeto baliatzen du: lehenengo hitzaren metagramari m bat erantsita, errepikapenak ez du bakarrik oihartzun efektua sortzen, aitzitik zentzuz beteriko bigarren hitz bati probetxu semantikoa ere ateratzen dio.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 35. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hots oihartzun hauen indar poetikoa ageri da batzuetan: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.

Gorreria eragiteko moduko kanoiztatzeak harrabots-oihartzun egin zuen zerumugan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

Konposizioaren zentzu plastikoaz gainera, konposizio hitzak dituen musika-oihartzunak ere ez baitira ahaztu behar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

Txontaren txio-txioa entzun zuenean, fusileria oihartzun urruna etorri zitzaion gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Frantziako gerla oihartzunak ez ziren oraino Nafarroara ailegatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Nola mantendu, moldatu eta hobetu bere gizarte-oihartzuna eta euskal komunitateari egiten dion ekarpen kultural, intelektual eta ludikoa?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

· Musika oihartzun hari etenkor bat heltzen zen gugana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.

7 oihartzun egin

Gure oihuek oihartzun egiten zuten kale isilean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Haren irriak, berriz ere, oihartzun egin zuen "Lisboako" paretetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Handik gutxira, kanpai handiaren tenore-eiteko dangadek oihartzun egin zuten herrixka osoan zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Hiru bider egin zuen oihartzun Atearen kontra ariete handiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Kantuei etsaien garrasi zakarrek egiten zieten oihartzun.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,10

Kontuz emandako pauso bakoitzak ozen egiten zuen oihartzun horma itzaltsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.

Egun osoan aditu gabeko danbatekoek orain egiten zuten oihartzun kanpo aldean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

Basoa soinuz betetzen da eta harkaitzek oihartzun egiten diete poz-kantuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Ordu bateko eta bietako joetan, zakur batek saingaka egin dio oihartzun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Testu batek gure baitan oihartzun egiten badu, imaginario berezia sorrarazten badigu barnean [...], malgua bezain aberatsa den hizkuntzan, kontsidera daiteke begien aitzinean dugun testua kalitatezkoa dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

· Haien hanka-hotsak oihartzun ozena egiten zuen Crabberen eta Goyleren hanka handiek lurra jotzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.

Egia osoa, egia mina, ez da bakarrik jateko moduko platera; ez da nork bere buruari gordinki esatekoa ere, zeren pertsona bakarraren barrunbean oihartzun edo durundio gaiztoa egiten baitu, eta asko eta izugarri baita anplifikatzen, jasangaitz, erregarri eta norbere buruaren torturatzaile bihurtzerainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanaren oihartzun (3)

oihartzun asko (3); oihartzun bat (18); oihartzun batek (3); oihartzun baten (6); oihartzun batzuk (4); oihartzun berezi (3); oihartzun berezia (6)

oihartzun egin (19); oihartzun egin zuen (9); oihartzun eginez (3); oihartzun egiten (23); oihartzun egiten zuten (4); oihartzun eskasa (4); oihartzun gehiago (3); oihartzun gisa (11); oihartzun gutxiago (3); oihartzun handia (68); oihartzun handia eduki (3); oihartzun handia izan (44); oihartzun handia lortu (4); oihartzun handiagoa (27); oihartzun handiagoa izan (5); oihartzun handiagoa lortu (4); oihartzun handiena (5); oihartzun handiko (10); oihartzun huts (3)

oihartzun izan (5); oihartzun izugarria (4); oihartzun luzatua (6); oihartzun luzatuaren (3); oihartzun mediatiko (6); oihartzun metagramatikoa (3); oihartzun murriztua (3)

oihartzun onak (3); oihartzun ozena (3); oihartzun txikia (5); oihartzun txikia izan (3)

oihartzun urruna (4); oihartzun zabala (11); oihartzun zabala izan (4); oihartzun zabala lortu (3); oihartzunen oihartzun (3)

urratsen oihartzun (3)

ahots baten oihartzuna (3); ahotsaren oihartzuna (6); ahotsen oihartzuna (4); azken oihartzuna (3)

hitzen oihartzuna (14); hotsen oihartzuna (4)

izan duen oihartzuna (4); izan zuen oihartzuna (10); lehenengoaren oihartzuna (3); nire urratsen oihartzuna (4)

oihartzuna aditu (3); oihartzuna balitz bezala (3); oihartzuna egiten (4); oihartzuna egiten zuten (3); oihartzuna eman (3); oihartzuna entzun (11); oihartzuna entzun zen (3); oihartzuna entzuten (10); oihartzuna hartu (3); oihartzuna heldu (3); oihartzuna iritsi (3); oihartzuna izan (37); oihartzuna izan du (9); oihartzuna izan zuen (9); oihartzuna izango (4); oihartzuna izatea (5); oihartzuna jaso (3); oihartzuna sumatzen (3)

oihuaren oihartzuna (3); sekulako oihartzuna (5); sortutako oihartzuna (3)

urratsen oihartzuna (6)

ahotsaren oihartzunak (3); lehen oihartzunak (3); oihartzunak entzun (3); oihartzunak entzuten (4)

oihartzunaren bila (3)

oihartzunen gelan (3); oihartzunen jokoa (3); oihartzunen oihartzun (3)

ez dute oihartzunik (6); inolako oihartzunik (4); izan zuen oihartzunik (3); oihartzunik gabe (4); oihartzunik handiena (5); oihartzunik izan (11); oihartzunik izango (4)


oihartzuntsu izond oihartzunez betea.

Horregatik du berebiziko garrantzia hots oihartzuntsuenak -oihartzun ozenenen oihartzun direnak- euskaratzeak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzuntsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.


oiharzun ik oihartzun.

oiher izond ipar okerra.

Horrek, Baionara jin zenetik beti iluna zuen soarekin batean, zinez aire oiherra ematen zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.


oihes ik oies.

oihesgo 1 iz ipar kontrakotasuna, gorrotoa

200 judu izan dira Frantzian Sharonen deia entzun dutenak Israelerat emigratuz: heietarik zenbait, egia-erran, joan dira Sharonek salatu zuen oihesgoaz aserik, baina ez denak: parada on hortaz baliatzea gatik joan dira batzu, edo ere familiako arrazoinez, edo ixtudioen gatik, edo ere beren abertzaletasun arrazoinez.  Herria   2004-07-05

Elgarrekin baketze horren lanak ororen gainetik: azken berrietan 200 gudukari pasaturik, 10 aitzindari heietan, dira errenditu, erranez oihesgoak ez duela bererik oraingo kasuan.  Herria   2004-08-12

Badakigu protestak izan zirela Frantzian, erakutsiz han hemenkako zenbaiten herrazko jestu txarrek ez dutela nazione baten oihesgoa erran nahi.  Herria   2004-07-05

2 (hitz elkartuetan)

Deitoratu du, bere aitzinekoez urriki-dolu bat bezala erakutsiz, hainbeste hil eta kalte egin zuen gerlari oihesgoa, eta herra haien lekuan Europaren anaitasun solasak erakutsi aski bihotzekin.  Herria   2004-06-24


oiheskeria ik oieskeria.

oihestu, oihes(tu), oihesten du ad ipar izutu, sumindu.

Israelek dio dei egin Nazioneen Batasunaren Biltzar Nagusiaren karietara, deitoratuz Israelgo haurren izitze eta harridura palestindarren abrekeriek oihesturik.  Herria   2003-11-13

Dei horri buruz ziren oihestuak presoen familietako 30 bat buraso: Bogota kapitaleko katedralea okupatu ere dute hauk eta orduan ditu Alvaro Uribe presidentak burasoak errezebitu eta heien artean Bogotako kardinalea, Mgr Pedro Rubiano.  Herria   2003-12-18

Abidjan kapitalean eta hango lurretan aspaldi du elgarrekin ainitz harreman balios badutela hango beltzek eta hemengotar zuriek, zenbait elgarri buruz oihesten hasiak badira ere.  Herria   2004-07-01

Darfour eskualdea, Afrikako Soudan herriaren zeiharrean, ainitz aipu da oraino ere: bi miliun iheslari dabiltza han gaindi gerla zibil batek oihesturik.  Herria   2004-08-12


oihu (orobat oju g.er.) 1 iz ahotsak egotziriko hots zolia. ik deiadar; orro; garrasi; heiagora.

Belatxinga baten orroaren antzeko oihu bat entzun zen publiko artetik: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Amak aurpegira eraman zituen eskuak, oihu bat itotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

-Oihu bat, oihu haundi eta azkar bat igaiten da kontzentrazio zelaitik, 1945eko apirilaren 30a hartan eta denetan zabaltzen: "Amerikanoak! Amerikanoak!".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Oihu bat jaurti zuten emakumeek, oihu bat eta bakarra, aho bat eta bakarra balute bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Phips-ek oihu bat jaulki zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Halako batean, oihu bat gailendu zitzaien gainerako asotsei: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Emazte mehats eta hauskor bat, beltzez jantzia eta ile zuriak kolore bereko zapian bildurik agertu zen eta etxeko andre zaharrari oihu bat atera zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Oihu bat itzuri zitzaion Taibeleri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Ez, ez zen posible kalkulatzea oihu hark eragin zuen isiltasunaren sakona.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 55. orr.

Kantuak, azalpenak, jendearen gora eta ojuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 208. orr.

Nire oihu eta espantuek gazteluko biztanle guztiak erakarri zituzten patiora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Garrüzera obligatu zuen, astoa eta guzti, haren oihu eta madarikazioei entzungor.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Isiltasuna beti hots baten, kolpe baten, oihu baten atari da.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Pozezko oihuz eta malkoz egin genien ongietorria Jani eta Miepi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez ele, ez oihu, ez marraka bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arestian oihu alaiak zirenak intziri eta zinkurin bihurtu ziren, bat-batean. Oso oihu handia egin nuela uste dut.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Oihu ikaragarri, zoli, erdiragarri, emakume baten oihu bat, zabaldu zen gauean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Oihu garratzak izango dira Jaunaren egunean: ausartenak ere garrasi egingo du.  Elizen arteko biblia   So 1,14

Oihu zorrotza egin zuen eta hortaz, jakina, ohelaguna esnatu. Burutik oinetaraino dardaraz, lurrean itzulika hasi zen, oihu lazgarria botaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Oihu errukarri haiek egiten zituztenei laguntza emateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

Oso ondo entzuten nituen haien oihu zakarrak eta kolpe-hotsak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

Bat-batean emazteak oihu elkorra bota zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Oihu petralak, maiseatze keinuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Gero, oihu handiz esan zuen hirian barrena: "Legea maite izan eta itunari eutsi nahi diotenak betoz nirekin!".  Elizen arteko biblia   1 M 2,27

Mespretxuzko oihu ttiki bat egin eta... zarrast! goitik behera urratu zuen gutuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

Orduan, pozezko oihu bat egin, eta estu besarkatuko luke umea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 268. orr.

Minezko oihu bat bota zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 219. orr.

Mila ezpata distiratsu ikusi zituen bere odolaren bila, eta beldurrezko oihu bat eginda, arrapaladan hasi zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Jendetzari alaitasunezko oihu bat jaulkitzen zaionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Minak zulatuta, eta urrutitik bezala, ziztu eta oihu-hots handia entzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 147. orr.

Nire inguruan dena zen oihu mordoa, zarata, berba eta gertakizun atalak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 86. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut semeen errefusak ez ote zuen Domingo horren gizon isil eta ezkibela egin, emazte oihu-laster eta espantu-sarria ez bezalakoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ufada ozena eta min-oihu bat entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Oihua izan zen, oihua, min oihu urragarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Ikara-oihu ito bat egin zitzaion eta malkoak aurpegian behera hasi zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean, adar, turuta, txilin, harpa eta zitarak joz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,28

Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.  Elizen arteko biblia   Sal 30,6

Errudun sentituz bere burua zigortzen hasi zen, atsekabe-oihu handiz auzoko jende guztia negarrera bultzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.

Etsipen-oihu orokor bat entzun nuela esango nuke.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Eta haiek bestela bezala, ez bat eta ez bi, dei-oihu bakar bat ere ez!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Beti bezalako komedia egin zuten soldaduek, fusilak besaburura eta lurrera behin eta berriz aldatuz aginte-oihu zakarren arabera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Oina ezarriko diot gainean Edomi, garaipen-oihu egingo Filisteari. bihotza erdibitzen duen gauza da, Jaungoikoari mendeku-oihu egiten diona!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 155. orr.

Bigarren hilaren hogeita hiruan egin zuten han sarrera gorespen-oihu artean, palmadarrez, harpa, txilin eta lira-soinuz lagundurik.  Elizen arteko biblia   1 M 13,51

Emakume oihu zoli batzuek erantzun ziguten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

· Laguntza eske oihu larria.      - 0. orr.

6 oihupean

Gero, «denok kalera!» oihupean, ondoko plazara atera ginen inguruko auzokideak esnatzeko eta (Mal de Ojo taldearen baimenaz) mestijai honetara gonbidatzeko.  Berria - Kultura   2004-06-05

7 oihuz adlag oihuka.

-Fontanisko atean zagok, zaintzaile -erantzun zion oihuz Basiliok.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 111. orr.

-Zer ostia ari zarete? -oihuz- ez uka, osotara sinetsi diok zomorroi astopito horri, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

Hurrena, berriz, Gregek oihuz: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Ttotte oihuz, ezbeharra ekiditen saiatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

-Ai, jauna -hasi zen oihuz eta zotinez-, nire nagusi gaixoa, hil egin dutela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Jendetzaren parte handi bat lorategitik irtena zen, plaza aldera, oihuz, garrasiz eta kantuz betetzen zutela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

Oi, gizonok, zuei nago oihuz, eta gizasemeentzat da ene deiadarra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

8 oihu batean adlag oihuka.

Beste guztiok oihu batean erantzun genion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Regina, patioko atera irten, eta oihu batean hasi zen hoska.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 129. orr.

Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen, eta gau osoa negarrez igaro zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 204. orr.

Telebistari begira daudenak oihu batean hasi dira baliogabetutako gol baten kontura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 125. orr.

Eta andrearen negarrak aski ez, eta seme-alabak ere oihu batean, intzirika eta elkar joka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Gizon hura, ordea, oihu batean ari zen kantatzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 171. orr.

Zapatak mahai azpian bota, egongelan eseri eta oihu batean: "Julia, whiskia".  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 20. orr.

-Hori? -joan zitzaion ihesi Mikel Strogoffi oihu batean, baretu ezinezko amorrazioa adieraziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 205. orr.

9 oihu bizian adlag oihu batean, oihuka.

Oihu bizian ekiten genion elkarri.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 115. orr.

Partaideak oihu bizian zebiltzan, denak batera hitz egiten eta, ohi denez, lelokeria galantak esaten aurkezlearen oniritziarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat; eta oihu bizian esan zuen: [...].  Elizen arteko biblia   Lk 4,33

10 oihu egin ik oihukatu.

Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari, eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 177. orr.

Oihu egiten entzun nion, eta beldurtu egin nintzen. -Hemendik -oihu egin zuen, eta lasterka hasi zen, eskaileretan gora, atari nagusira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

-Ni! -oihu egin zuen Martinek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

-Putasemea! -oihu egin zuen-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

-Kaixo, hankaluze! -egin nion oihu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.

-Polizia... Polizia...! -egin du norbaitek oihu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

-Zer James, bukatu duzu azkenean? -egin zion oihu bere amak haren besoetara oldartuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 374. orr.

"Artzainak!", egin zuen oihu azkenean, saria daraman zenbakia asmatu duenaren furfuriarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Oihu egin nuen: "Zerbitzaria!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

-Agur, Eligio! -egin zioten oihu biek, bizikletak hartu eta alde eginez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 32. orr.

-Zer dun, Justina? zergatik egiten dun oihu? -galdetu zuen Susana San Juanek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

-Eutsi, eutsi, irauli egingo duk eta! -egiten zion oihu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Aldiro-aldiro oihu egiten nuen: - ea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.

Gidariak oihu egin zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Ia hasi omen ziren mutur-joka, eta komunistak, bi gizonen artean kanpora ateratzen ari zirela, mehatxuka egiten omen zuen oihu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Oihu egin nuen nire barrenean: aurkitu diat!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

-Esan nahi du berorrek -oihu egin zuen polizi buruak- Ivan Ogareff esku hartzen ari dela tatariarren inbasioan?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Ahalegin handia egin behar izan nuen ez oihu egiteko.Ongi hornituriko mahaian eserita bazaude, ez oihu egin aho zabalik: "Ederki betea dago hau!" · Marini-ren zaldunak zerura oihu eta oihu eginez segitzen zuen nire atzean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Orok oihu: Biba!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldeko oihu (7); aurkako oihu (7)

egin nion oihu (14); egin oihu (14); egin poz oihu (13); egin zien oihu (14); egin zion oihu (46); egin zuen oihu (232); egin zuten oihu (18); egiten zuen oihu (25); egiten zuten oihu (10); eske oihu (6); garaipen oihu (7)

jaunari oihu egin (7); jendearen oihu (6); kontra oihu (5); norbaitek oihu egin (8)

oihu artean (18); oihu bakar bat (5); oihu bat atera (6); oihu bat bota (7); oihu bat egin (12); oihu bat entzun (14); oihu batean (42); oihu batean hasi (8); oihu batzuk aditu (5); oihu batzuk entzun (6)

oihu egin (1111); oihu egin dio (11); oihu egin du (33); oihu egin nion (16); oihu egin nuen (36); oihu egin zidan (15); oihu egin zien (36); oihu egin zion (165); oihu egin zioten (12); oihu egin zuen (609); oihu egin zuten (32); oihu eginen (7); oihu eginez (33); oihu egingo (27); oihu egiteko (33); oihu egiten (199); oihu egiten du (16); oihu egiten zion (11); oihu egiten zuen (47); oihu egiten zuten (15); oihu egitera (7)

oihu eta oihu (6); oihu eta txalo (5)

oihu handi (8); oihu handi bat (7); oihu handia (6); oihu handiak (6); oihu handiz (17); oihu handiz esan (5)

oihu ito bat (5); oihu izugarri (5)

oihu lazgarri (6); oihu lazgarria (5); oihu lazgarriak (9)

oihu ozen (6); oihu ozenak (8)

oihu txiki (9); oihu txiki bat (7); oihu txikiak (5)

poz oihu (25)

txalo eta oihu (5)

aldeko oihua (7); aurkako oihua (5); erregu oihua (6); oihua egin (14); oihua egin zuen (8); oihua entzun (21); oihua entzun nuen (5); oihua entzuten (6); oihua izan zen (5)

aldeko oihuak (39); aldeko oihuak bota (8); aldeko oihuak egin (9); animo oihuak (9); antzeko oihuak (5); aurkako oihuak (34); aurkako oihuak entzun (7); jarraitzaileen oihuak (5); kontrako oihuak (25)

oihuak airera (5); oihuak bota (18); oihuak bota zituzten (13); oihuak egin (22); oihuak egin zituzten (12); oihuak eginez (7); oihuak egiten (9); oihuak entzun (63); oihuak entzun ziren (23); oihuak entzun zituzten (6); oihuak entzunik (6); oihuak entzutean (9); oihuak entzuten (30); oihuak entzuten dira (5); oihuak izan (6); oihuak izan ziren (6); oihuak ziren (10)

poz alaitasunezko oihuak (5)

oihuen artean (22); oihuen artean hartu (5)

oihuz bete (5); poz oihuz (14)


oihudromo iz adkor oihuka aritzeko gunea.

Ene aburuz, Patri, hobe genuke Arartekoaren zeregin txolin hori kendu eta herritarrok geure zaratak botatzeko moduko oihudromo bat eginen balute.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 85. orr.


oihuka 1 adlag oihu eginez.

Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Zaintzalea jauzika eta oihuka, ai ai ai!, dantzan ari balitz bezala, zango batetik bestera jauzika, zolari so.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.

Irri eta oihuka ibili omen ziren jauregi hartan barrena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 84. orr.

Oihuka agurtu dute beste bat, lankideek Goxoa deritzotena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

Beatrizek oihuka jarraitzen du, baina mutila jadanik ez da gai zer esaten duen ulertzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 179. orr.

Hurbildu ginenean, gure gainera etorri ziren, irainka, oihuka: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

-Esana zieat, ordea -esan dit Txominek haserre antzean-, oihuka ez ibiltzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Oihuka segitzen nian eta erantzunik ez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Oihuka zerbait esan diodanean, are astindu bat eman diodanean, ez da iratzarri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Oihuka hasi zen bat-batean: "Zertan ari dira ume horiek! zer darabilte esku artean!".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Oihuka hasi nintzaion: "Abel, Abel, mintza hakit".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Segi! -entzun nuen Samuels jauna oihuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

-Horrela ikasiko duzue! -esan zigun azkenean oihuka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 54. orr.

Slytheringo guztiak Hagriden aurka ari ziren oihuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Negarrez hasi ziren emakumeak, zotinka, min-oihuka, ibai indarrari beren malkoz irabazi nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Orduan gora-oihuka ekin genion, eta baita Big Joek ere, gutariko inork baino ozenago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak, eta Maddi amatxia hor zeukan ondoan, eni, eni, eni kukumixa-oihuka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots bat oihuka (4); atzetik oihuka (9); aurka oihuka (5); aurrean oihuka (5)

erdi oihuka (8); esan zidan oihuka (4); esan zion oihuka (6); esan zuen oihuka (14); hasi zen oihuka (14); hasi ziren oihuka (5)

ia oihuka (22); jendea oihuka (10); kontra oihuka (5); lasterka eta oihuka (5); minez oihuka (4); negar oihuka (4)

oihuka ari (108); oihuka ari zen (31); oihuka aritu (11); oihuka aritzen (6); oihuka atera (4)

oihuka degiot jaunari (8)

oihuka egin (4); oihuka ekin (9); oihuka ekin zion (5); oihuka entzun (7); oihuka entzuten (5); oihuka erantzun (5); oihuka esan (24); oihuka esan zuen (7); oihuka esanez (7); oihuka esaten (18); oihuka esaten zuen (4); oihuka eskatzen (4); oihuka eta barrez (4); oihuka eta garrasika (7); oihuka eta irrintzika (4)

oihuka hasi (212); oihuka hasi zen (87); oihuka hasi ziren (42); oihuka hasi zitzaion (9); oihuka hasiko (12); oihuka hastea (6); oihuka hasteko (9); oihuka hasten (36); oihuka hasten zen (6)oihuka hitz egin (4); oihuka hitz egiten (4)

oihuka ia (5)

oihuka jarraitu (4)

oihuka mintzo (4)

oihuka segitzen (5)

oihuka zebilen (5)

poz oihuka (15); pozez oihuka (12); txaloka eta oihuka (5)


oihukalari izond oihularia, oihukaria.

Eta orduan boz oihukalari batez galdetu zigun: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Baina operan aktorearentzat eredua simia audibilis da (edo Pithecanthropos stentor), tximino oihukalaria, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.


oihukarazi, oihukaraz, oihukarazten du ad oihukatzera behartu.

Arimari denaz bezainbatean, izu laborriak eta etsipenak hartaratua, biziaren ertzei eutsi zien, eta hamaika anpulu eragin zizkion, hamaika sokorri-dei oihukarazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.


oihukari (12 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) 1 izond oihuka ari dena edo aritzen dena. ik oihulari.

Bateria jotzaile urduria eta oihukaria aurreko taldearena da.  Berria - Kultura   2004-05-08

Biltzar oihukari horren arrazoina hauxe zen: [...].  Herria   2004-10-07

Seko isildu zen ate ondoko morroi oihukaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Izuak jota, hanka-hotsak entzun zituen kanpoko korridorean... liburu oihukaria berriro apalean sartu eta lasterka irten zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

· Hoa heure oihukari nazkante horiekin!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.

2 (adizlagun gisa)

Konpainiako kapitaina troparen buruan zegoen, aldizka isil ala oihukari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.


oihukatu, oihuka(tu), oihukatzen du ad oihuka egin. ik oihu 10; oihuztatu.

-Bai -oihukatu zuen Bain andreak aztoratuta-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

-Bai noski! -oihukatu zuen neskak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Hil egin dut! -oihukatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

"Gora musikari errusiarrak" oihukatu zuen alkoholak hartutako ahots ozen batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

"Kontuz, tunel horrekin!", oihukatu zuen orduan; "gaizkileak zelatan daude-eta", erantsi zuen gero.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Alde hemendik, stupid -oihukatu zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.

Fanchek oihukatu zidan: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

Autoan zoazelarik, aurrekoari bozina jotzen zaio etengabe "Que haces, huevon" oihukatuz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Gerra hastean erreketeengandik ihesi joandako komunista hura agertuko zela berriro, eskopeta bizkarrean zuela eta "gora Errepublika" oihukatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Senarrak kopeta ilundu du eta, gora begiraturik, oihukatu du: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

Egun hartan, [...] otoitz egin zion Josuek Jaunari, honela oihukatuz israeldarren aurrean: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Bazirudien ehunka gramofono ipini zituztela logelan, eta guztiek, bata bestearen ondotik, ganora ergelez mekanikoki oihukatzen zituzten norbaitek agindutako hitzok: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Zure izena esango nuke, oihukatuko nuke, hiriaren belztasunean, baina beldur naiz horrek ere minduko nauen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 105. orr.

Irainak oihukatzen zizkioten elkarri, bultzaka aritzen ziren, eta zaplazteko latzen bat ere itzuri zitzaien inoiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Behin eta berriz oihukatzen zuen esaldia, giro guztiz obsesiboa sortu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka oihukatu (3); berriz oihukatu (3); hiltzaile oihukatu (3); izena oihukatu (7); kontrako leloak oihukatu (3); leloak oihukatu (10)

oihukatu zion (50); oihukatu zituzten (21); oihukatu zuen (299); oihukatu zuen alexek (3); oihukatu zuen jendetzak (5); oihukatu zuen norbaitek (4); oihukatu zuten manifestariek (4)

ozen oihukatu (4); zerbait oihukatu zuen (3)

hitzak oihukatuz (3); honela oihukatuz (5); oihukatuz erantzun (4)

oihukatzeko gogoa (3)

berriz oihukatzen (3); izena oihukatzen (5); izenak oihukatzen (3); oihukatzen ari (4); oihukatzen hasi (15); oihukatzen zion (14); oihukatzen zuen (41); oihukatzen zuten bitartean (4); zer oihukatzen (3); zera oihukatzen (3)


oihukatze iz oihu egitea.

Euskadi izena ere, ordea, baliogabetua laga zuen Autonomi Estatutuak eta orduan Gora Euskal Herria Independentea eta antzekoak esaka hasi behar izan zuen, lehenago Gora Euskadi Askatuta oihukatze soilarekin konformatzen zenak. Bakea eta askatasuna, hori da hanbat eta hanbat manifestaldik beren plankarta, oihukatze eta bihotzeko dei saminez dioten oihu bakarra, Goiz batez, izenen oihukatze denboran, alditxartu zen Dubernet.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 101. orr.


oihulari (32 agerraldi, 15 liburu eta 4 artikulutan) 1 izond oihuka ari dena edo aritzen dena. ik oihukari.

ez nituen atsegin ez kafetegi zaratatsuak, ez lagun oihulariak, ez neska tuntunak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Jolasean ari zen haur talde oihulari bat seinalatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 25. orr.

Tren beltz baten hotsa entzuten zuen, astelehenez etorri eta asteartez berriro bazihoala, kaio mutur-luze, kaio handi, kaio oihulariak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Hitzak orro egin zuen txori oihularien artean, eta txoriek orro hura hartu eta lehorrera eraman zuten beren hegoen danborretan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Ur laster nabigaezinak, babuino dantzari oihulariak, sugeak lotan, hortz-hobi gorriak zurien odol gozoaren zain.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.

Hegaztien hots oihularia, ingurua haragikor betetzen duten landareetan uztartuz aditzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

2 (izen gisa)

Kepak, zutituta eta lurrari ostikoka isilarazi ditu oihulariak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.

Honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu -egia diot, ez diot gezurrik-, eta jentilen maisu, berauei sinesmena eta egia irakasteko.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,7

-Ba, zera... amak oihulari bat bidali dit -esan zuen Ronek oso ahots apalez. Oihulariaren hotsak entzun zituzten atari nagusian: Nevilleren amonaren ahotsa zen, ohikoa baino ehunka aldiz ozenago bihurtua magia bidez, familia osoari lotsa ekarri ziola garrasi eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.


oihumin iz intziria.

Behingoan, manta eta maindiretatik tira egin zuen beregana eta, ohe barruan zeharo sartuz, begiak indarrez itxita zituela, oihumin kexati luzea bota zuen orduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

Dardaraka hasi zen, itxuraldaketa harrigarri bat gertatu arte: gorputza bigundu eta urtu egiten zela zirudien, lurrunduko balitz bezala, eta azkenean laino antzeko zerbait bihurtuta geratu zen, oihumin gor eta luze batez lagunduta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.


oihuska ik oihuxka.

oihuteria iz oihu multzoa.

Anartean, dantzaleku barrutik, egundoko oihuteria sinkronizatu eta bat-batekoak parkinean zeuden bi gizonen tinpanoak kolpatu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.


oihutsu izond oihuz betea.

Bata bestearen barnera atseginez lehertzen zireneko olde oihutsuak karrikan pasatzen zen aleman armadaren urrats kolpekatuei gehitu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.


oihuxka (orobat oihuska) iz oihu txikia.

Nire ingurukoen oihuxka eta madarikazioak baizik ez nituen sumatu hainbat segundotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Oihuxka batzuk egin zituen Adelak, handik gutxira, itotzear zegoèn tigre otzandu bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.

Haurrak oihuxka bat egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 90. orr.


oihuztatu, oihuzta, oihuztatzen da-du ad oihukatu.

-Zer? -oihuztatu zen Lakatos-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 59. orr.

Franz apalategien atzean bizkor desagertu eta ez zen azaldu Stanislaus Dembak "kontua!" oihuztatu zuen arte.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 81. orr.


oikonimo iz etxe izena.

Barañainen, bertako errotari, "Batan de Barañain" deitzen omen zioten 1837an, eta Astrainen bertan bada "Batanena" oikonimoa, eta Etxarri Aranazen ere bai "Bataniturri" lekuizena; eta hola, beste leku askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.


oilagor 1 iz hegazti zangaluzea, haragi oso gozokoa, eperra baino txikixeagoa, mokoa luzea, zuzena eta mehea, eta luma arre belzgunedunak dituena (Scolopax rusticola).

Oilagorrak buru gainetik pasako zaizkizu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Ehiztari gazte bati ospea ematen diona oilagor bat botatzea izaten da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Arbisorotan zakurrek altxatutako zozoen atezua, egunsentian pinutegietara itzultzeko beren hegal txikiz altxatzen diren oilagorren zelata.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Batzuetan, zenbait ehiztari gauez irteten zen ehizara, esku-argi eta guzti, oilagorrak argira hurbiltzen baitziren, edo, bestela, argiari begira geratu, geldi-geldi; hala, erraz ehizatzen zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Axenariok hegala apurtuta duen oilagorra jaso du, harrotasunez astindu eta bolbora usaina arnastu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

Lehenengo oilagorrak ehizatuak direla udazkena baino lehen, eta ea prest egongo ote den haiek jateko, onddo beltz batzuen konpainiarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

Bi oilagor, moko luzeen zamagatik motel, aireratu egin dira, elkarri segika maitasun jolasean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

-Bihar oilagorretarat joan behar diagu, eta goazen ehiza-zakurren ikusterat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Amaiurko baserri batean bazuten ardiei hozka egiten zien oilagor zakur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.


oilaki (orobat oiloki; Euskaltzaindiaren Hiztegian oilaki agertzen da) 1 iz oilo okela.

Ganaduari, jakina denez, okela eman izan zaio jateko, pentsuan nahasita, izokinari izokin eta oilaskoari oilakia janarazten zaien bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

Heldu eta berehala, oilakia apailatzeko agintzen zuen beti, eta txahalkia ere eskatzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.

Eman, beraz, lasai asko oilokia eta oilo hezurrak, maite dituzun zeure zakurrei.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Aturri-Errobi-ko Herri Elkargoak, bere argibide aldizkariarekin etxe mozkinak (aratxeki, behiki, xerriki, oiloki, arroltze, esneki, baratzekari, igali, erreximenta, ezti, gasna, arno sagarno, kontserbu eta bertze) xuxenean erosteaz galdeketa labur bat helarazi du etxe guzietara.  Herria   2005-07-07

Bi pastel handi nabarmentzen ziren gainerako guztiaren gainetik, oilakiz egina bata eta luzoker gaziz bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

• 2 izond beldurtia, koldarra.

Horregatik oilaki bat bezala portatzen da bere ideiekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

3 oilaki ipurdi

Jakinguraz, lehen aldiz aterarazi zien oilaki-ipurdia haurtaldeko helduenei gizaki baten odolak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.


oilaloka (orobat oila-loka g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oilaloka agertzen da) 1 iz loka dagoen oiloa.

Lau ahate-arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Benetan ari zen oilaloka modura (emakume guztiak bezalatsu, intelektualak ere barne, nik susmo), umea hegazpian babestu beharrez; hortik oilalokaren nire aipamena eta, hitzak hizpidea dakarrenez, Hanna zeharo bere onetik at jarri ere bai nire aipamen harengatik, inoiz ikusia nuen baino ere eme-suharrago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Pikatxoiak eta aitzurrak bazterturik, oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Brankako zapia oilalokaren paparra bezala puztu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Robinengana baizik ez zuen begirunerik, eta bere begi beltz ederrekin haren isiltasuna txitatzen zuen, oilalokak arrautzak legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

2 irud/hed

Nesken gauza zela hura [letrak] , hogeitik gora neska baitziren gelan eta zazpi mutil: aurreneko lerroan esertzen zirenak bi, lehenengo lerroko oilaloka aulkiberoen taldetxoarekin bat eginik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta "ama, ixilduko altzea faborez?"entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.

Oilaloka halakoak, utzi berriketak!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 90. orr.

Esan dudan moduan, ergel hura oilalokaren pare jarri zen, Zubian, eurenak bazetozela eta bazetozela, kukurruku zoroetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Lau bezero kontatu ditu Clint Eastwooden afixa baten azpian: hiru prostituta gazte eta oilaloka trabestitu bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain, berriz, umea ikustera joan behar dutela-eta, autoan sartu orduko hartu du, ostera ere, betiko oilaloka-jarrera: "Zer jan ote du, zer egin ote du, gogoratu ote da, ez ahal zitzaion ezer gertatuko gaixoari...".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.


oilalur ik oilo 12.

oilanda 1 iz oilo gaztea. ik oilasko.

Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

-Oilanda gazte bat erretzeko agindu beza ba bentariak -esan zuen Santxok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Oilanda gazte bat atzeman, lumatu, tripatu, erre eta bazkaldu zuten han berean, data-ondoaren malda zekenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin, labean erretako oilanda galkatua, luzoker gaziak eta, beti bezala, hostorezko gozopila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Oilanda gazte baten ahotsa zuen begirale batek eta komuneko ur-jauziarena bezalakoa besteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

2 (emakumeez mintzatuz)

-Inguru honetako oilanda hau lotsagabea da gero, lotsagabea! -esan zuen atso batek Andresen atzean, Elvira seinalatuz. -Orrialde gutiago eginkizun, eta gainera, praktiketako oilanda pinpirinen kontura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Izan ere, oilanda ederra iruditu zitzaion emakume hura Telleriari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Begira auzoan nabarmen den oilanda nabar horri, oilarra etxean izanik ere, nola doan auzora, legez kanpoko amodio grinak sutua, senarra "zirin bedarrak ekarten" Londresen duen bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Ehunka oilanda izan eskura eta kapare baten alaba hautatu behar gainka egiteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Erabaki irmoa hartua nuen: hemeretzi urteko goiz-oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Edozein top-less lokaletan, hogeita bost dolarren truke magalean dantza egingo dizu Louisianako unibertsitate publikoan geografia ikasten duen oilanda batek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Karlosek Ignazia bakarrik geratu zen arte itxoin zuen, eta gaizki esaka aritu zitzaion, oilanda moduak eta faltsukeria leporatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

· Erabaki irmoa hartua nuen: hemeretzi urteko goiz-oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.


oilandatxo 1 iz adkor oilanda.

Herrialde batzuetan binaka ipintzen dituzte arrautzak: Yaun Donianen izenean oilandatxo bi, lehenbiziko parea jartzean; Yaun Donianen izenean oilaskotxo bi, bigarren bikotearekin, eta horrela txandaka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

2 (emakumeez mintzatuz)

-Ea, nire oilandatxoa! bagoaz? non daukan habia?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.


oilar 1 iz oiloaren arra, tamainaz hura baino handiagoa dena eta gandor gorriagoa eta handiagoa duena, eta hark ez bezala hatzak ezproinez hornituak dituena. ik oilasko.

Oilotegian zegoen oilarrak, argitasun hura ikusirik, egunsentia hemen zela eta bere eztarri takarrarekin kantatzeari ekin ziola, eta harekin batera herriko oilar guztiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Nork eman dizkie jakinduria eta sena ibis hegaztiari eta oilarrari?  Elizen arteko biblia   Jb 38,36

Eskua luzea eta argala zen, oilar baten ezproia nola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Oilar bi oilategi berean edo pilotu bi ontzi berean, haserrea mokoetan eta haserrea muturretan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

Oilar batek kantatu zuen. ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lapurrak zerbitzaria ukitu orduko, kantari hasiko zen oilarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 413. orr.

180ko abiaduran bai, oilar puztu baten antzera, atzetik ertzaintzaren bi motor hurbildu zitzaizkidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 125. orr.

Sarrera bertzeekin batean oilar bat bezain buruxut egin beharrean, kopetilun eta gogo gabetua nintzen bueltan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Oilar gandor-gorri bat duk.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Amak oilar bat hil, eta bazkari gozoa ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

Urrunera, Belexiko aldean, oilar baten kukurrukua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 144. orr.

Oilarraren kukurrukuarekin altxatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Oilarrak kukurruku egin orduko, hau da, horrek hirian duen ordaina bete orduko, erraz esnatzen nintzen, bakar-bakarri.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.

Oilarra kukurrukuka jardutea, gauez nahiz goiz nabarrez, hori guztiz normala da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Batez ere oilarren arteko borrokak preziatzen zituen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 196. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Astotik oilarrera pasatu nintzen; frantsesek naski alderantziz egiten zutela azpimarratze beharrik ez nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.

2 (sukaldaritzan)

'Gaur, oilarra patatekin,' anuntziatuko du sukaldariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Eguerditan: bazkaria (axoa edo oilarra arnoan, xerriki errekia, gasna, deserta eta kafea).  Herria   2001-06-28

3 irud/hed

Zurezko oilar gandor-gorri eder bat zen itsulapiko hori, aitak nondik edo handik ekarria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

Atsegin emango lioke bere burua ikusi ahal izango balu Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

-Lotsa ez dakit, baina itxura denez oilar galanta dugu Arrieta, alajaina!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zenbait hilabete lehenago Europako bi oilar zaharrak, enperadore Karlos Espainiakoa eta errege Frantzisko Frantziakoa, elkarri lotu ziren berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Sartzen dira, Dongaitz Léon, famatua, anaia Jean-Baptiste lagun, Arce eta Leonis, bi oilar gazteak, Frantziako xapeldun berriak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Ligako bi oilar, elkarren aurka, egoera oso desberdinean.  Berria - Kirola   2006-01-08

Ordu arteko bi oilar amorratuek, elkar harturik, soldadu hordia nork zorrotzago eta distiratsuago larrutu eta barregarri laga izan zen ordutik aurrerako saioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Tonkov errusiarrak irabazi du 17. saioa; oilarrak eskortan gelditu ziren, gaurko etaparen zain.  Berria - Kirola   2004-05-28

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakarrik zeuden, hegaztien usain sendoen artean, ia lo egin gabe, itzaletik bat-batean sortzen ziren oilar kantuengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Honelakoak esaten zituzten lotsagabe, "neska autoan sartu zen eta nik eskua sartu nion hankartean" edo "aski da giltzari eragin eta azeleragailua zanpatzea, neskak nire gainera oldartzeko" -oilar-kantu patetikoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Oilar borrokatik kanpo bada besterik ordea.  Berria - Kirola   2004-08-03

Trikitilari zahar askoren buruan, plazea temea zan, oilar burrukea lako bat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Oilar-lumak daude nire jantzietan eta ez dakit nondik etorri diren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.

Oilategiko oiloen artean indartsu azaldu den oilar luma onekoaren harrokeriaz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 46. orr.

Txima jario jaikitzen zen; bere burua astindu eta hodei batetik irteten zen, oilar gandorreko lumaren bat mototsean sartuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Oilar gandorrez eta giltzurrunez betetako opil bat atera zuten lehendabizi lukainkatarako haragi albondigekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

ANPBAk eskola bat salatu du oilar-ehiza jokoarengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Mutila ez zaio batere gogoko, oilar-uste halakoa, baina kanuto ikaragarriak egiten ditu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horien artean dago joko-oilarrak hazi eta heztea ez ezik, zakurrak eta katuak batu, hazi, elikatu, maitatu, laztandu eta, herioren hotzean, lur ematea ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Hazaribag-en gizon bat borroka-oilar askoren jabe zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Orduantxe du goiz-oilarrak kukurruku jo, eta, haren soinura, tanpez ostendu da, eta begien bistatik aienatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 42. orr.

6 (izenondo gisa)

Ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien ezen ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

7 (adizlagun gisa)

Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Buru-xut eta oilar antza bulegoratu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Arratsaldean, bata okela egosien erdian eta bestea arrainen artean eserita, oilar-oilar agertzen ziren, ea nor ederrago, ahal zuten kalterik handiena elkarri eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

8 argi oilar zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). ik basoilar.

Usapal diamante bat, koral-moko bat, masail-laranja bat; argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Argi oilarrak jo dute, eguna sentitu dute!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Argi-oilarrak pu-pu-put ("espan edo zeloan daudenean alkarri deitzeko"); enarak txotxi-txotxi ("txio berezi onekin azaltzen dute beren estuasuna ta samiña"); txindorrak uit-uit; buztangorriak uit-tro-tro; [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

9 oilar joko oilarren arteko borrokan datzan jokoa.

Ez da inon aipatzen Hemingwayren zaletasun handienetakoa ziren oilarrauzkak edo oilar-jokoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Oilar jokoan aritzen zen han jendea, musika entzuten zuen; mozkorren eta loterien oihuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Film horietan, oilar jokoak, hartzak, azeriak, txerriak, hipopotamoak, fokak, zikoinak eta arkumeak ikus daitezke, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-07-24

10 oilar-pisu boxeoan, goi mugatzat 53,5 kilo duen pisua.

Egun hartako saioan guztiak oilar pisuko boxeolariak ziren, baina aurrean zeukan honek Joseluk baino hamar kilo gehiago zituela zirudien.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

11 oilarrak jo oilarrak kantatu.

Oilarrak jo arte geratzen zen beti berarekin, baina egun hartan lehenago alde egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Oilarrak jo berria zuen eta eguzkiaren lehen pindarrak ageri ziren ekialdean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.  Elizen arteko biblia   Jn 18,27

Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.  Elizen arteko biblia   Mk 14,30

Une hartan, hiriko patioren batean, urrun, oilar batek jo zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak.  Elizen arteko biblia   Mk 14,72

· Itzuliko zarete, zorionaren oilarrek jotzen dutenean, gaztaina egosiak ernamuintzen direnean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 32. orr.

12 oilarrak kukurruku jo

Hitz egitekotan zuan oilarrak kukurruku jo duenean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Atera du saskitik oilarra, ego azpian axkure egiñez, or jo dio kukurruku.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.

Beste oilar batek jotzen zuen nigan kukurruku.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

· Hiru bider kukurruku jotzea normala da; askoz gehiago egiten baditu, seinale eguraldi gaiztoa datorrela edo norbait hilko dela gertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Ez nuen kukurruku jotzeko denbora handirik izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oilar borroka (3); oilar eta oilo (3); oilar mutuak (3)

oilarra baino harroago (3); oilarra kukurruka (3); oilarra kukuruka (5)

oilarrak jo (12); oilarrak jo zuen (4); oilarrak kantatu (3); oilarrak kukurruku (7); oiloak eta oilarrak (3)

oilarren artean (4); oilarren arteko (10); oilarren arteko borrokak (3); oilarren aurka (3)


oilarite iz egunsentia.

Zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi-urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Uzten zien, finatzeko, hilabetean behin beren festa partikularraren prestatzerat [...] zeina oilariteraino luzatzen baitzen eta zeinari eguerdirainoko atsedenaldia baitzerraion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 584. orr.


oilarkeria iz oilartzen denaren harrokeria.

Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak.  Elizen arteko biblia   Is 16,6

Zapaldu egingo dut handiputzen harrokeria, lurrera botako jauntxoen oilarkeria.  Elizen arteko biblia   Is 13,11

Frantziako Itzulia zirku bat bilakatua dela baginakien aspaldixkoan, dirua delarik lehenik konda, eta handi-mandikeriak, eta batzuen oilarkeriak.  Herria   2005-07-14

Zaldun harroak mespretxatu egin zituen erreguak eta, Santuaren maitasuna ergelkeriatzat joz eta gutxietsiz, oilarkeriaz erantzun zion: "Nik preso sartuko zaitudan zulo eta kartzelan, ezin izango zaitu lagundu, ez Frantziskok, ez beste inork".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.


oilarrauzka iz oilar jokoa.

Estiloz-eta liburua liluragarria bada ere, hutsune nabarmenak ditu; adibidez, ez da inon aipatzen Hemingwayren zaletasun handienetakoa ziren oilarrauzkak edo oilar-jokoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.


oilartegi 1 iz oilar jokoak egiten diren lekua.

Apustuzalea da Ernest, hala frontoian nola oilartegietan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.

2 irud/hed

Iragan garaietan, Flandes izan zen Mendebaldeko Europako "oilartegia", non parroki estatu gerrari zentzagaitzek beren guduak egin baitzituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Orain, Mendebaldeko Europa osoak zirudien markatua, beste gerra orokor bat gertatuz gero, mendebaldartzen ari zen munduko "oilartegi" izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.


oilartu, oilar(tu), oilartzen 1 da ad oilarraren manerak hartu. ik gailendu; harrotu.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz eta jainkozalearen aurka oilartzen?  Elizen arteko biblia   Sal 52,3

Ez harrotu daramazun gainjantziaz, ez eta oilartu ere ospe-egunean.  Elizen arteko biblia   Si 11,4

-Hi, ni gipuzkoarra nauk, e! -oilartu zen Ane bere taldekideen artean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Noiz ez dut nik sinistu ihesarena? -oilartu zitzaion Trauko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 38. orr.

Zuek hondoratu egin nahi nauzue, baina lau pareta hauen artean neu naiz errege; eta nire noten beldur zareten bitartean, ez zarete oilartuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Baietz hori ere aurreko morroiak bezala oilartu!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Otoitza amaitu zenean ontziburu berriak, oilarturik, aginduak emateari ekin zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 291. orr.

Ihauteria-egunak ziren, eta amodioak, oilarturik, bere lakioak botatzen zituen hirian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Gazteena da oilartuen dagoena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beatrice gazteari dagokionez, inoiz baino sarriago jasan behar izan zituen aita oilartu eta desnaturalizatu haren bortxak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Ordea, napolitar oilartuak berehala apaldu zuen bere behakoa eta mahaiari beha jarri zen, erranaz damutua iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Ibaika heldutakoen hira, kantua eta gangarra ustezko erasotzaile oilartuaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.


oilartxo 1 iz oilar txikia.

Baina besteak ezentzunarena egiten zuen, oilartxoak bezala jasotzen zuen burua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 192. orr.

Etxeak goiko aldean teilatu-hegal tailatuak zituen, zulodunak, eta tximiniak eta dorretxoak eta latazko oilartxo bat haizeak bultzatuta jira egiten zuena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

2 adkor oilarra, harroxkoa.

-Ez dago niri adarra joko didan oilartxo harrorik -esan zuen Txoriburuak, zutituz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.

Oilartxo batekin dabil neskatoa, eta hara orain oilartxoarekin nahasita neu ere!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 43. orr.

-Hi, hago isilik, oilartxo sasi iraultzailea!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.


oilartze iz oilarraren manerak hartzea; gailentzea; harrrotzea.

Irria orroa bihurtzen zen; umorea, borroka; dantza, lagunen aurreko oilartzea, mespretxua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 75. orr.


oilasko (orobat oilaxko g.er.) 1 iz oilar gaztea.

Jendeak, kontzientzia hartuta, oilasko, urde, txekor eta gainerakoei eman zaien tratua gaitzetsi eta galaraziko du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Han oilaskoak eta indioilarrak zeuden eta sekulako otorduak zerbitzatzen zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Beltz zahar-zahar bat bere etxeko patiora irteten duk eta oilaskoei artoa botatzen hasten duk.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.

Baditut oilasko gizen ederrak....  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Lepoa moztu dioten oilaskoaren gorputzak korrika ibiltzeko gaitasuna du.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 36. orr.

Azeri bat harrapatuz gero oilasko eta arrautzak biltzen diren gisan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 57. orr.

Lehen baserritarrek pare bat oilasko emango zizkizuten azeriaren truke, eta buztana moztuko zioten apaingarri gisan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Erizainak sardina zahar bat dirudi, asko jota lumarik gabeko oilasko biguna.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.

2 (sukaldaritzan)

Bretoiak janaria dakar, urdaiazpikoa, patea, ahuntz-gazta, oilasko hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Baina, zergatik jaten da etxe honetan beti oilasko egosia?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.

Oilasko errea, ardoa ugari eta letxuga gutxi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Gau hartan, txanpain botila eta oilasko errea erosi nituen, eta afari intimo bat egin nahi nuela esan nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Ikusia zuen anaia adio egiten orga baten atzean, sakelan oilasko frijitua zuela, begietan malkoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 296. orr.

-Jaunari oilaskoa ehiztari erara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Jan genuen, egia, baina etxetik ekarri oilasko onetik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

3 irud/hed

Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Thailandiakoa zen oilasko haragi izoztua.  Berria - Harian   2005-10-25

Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Oilasko bularra plantxan eman dio eta erdia utzi du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 149. orr.

-Oilasko-otarteko bat eta kikara bat kafe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Ahoan zeukan oilasko pusketa amaitu murtxikatzen, irentsi eta ahoa ezpain-zapiaz garbitu ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.

Ontzian oilasko-puskak zeuden, eta katiluetan, kafesne beroa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Eusko Label zigilua duten oilasko produktuen etiketak.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Oilasko-etxe, pizzategi eta gosea kentzeko balio bai baina gustura nekez dasta daitekeen jakia ematen duten establezimendu ireki berriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 122. orr.

Arriskutsua dela zakurrei oilasko hezurrak ematea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 37. orr.

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko, ez oilasko-tripak, ezta hiltegiko hondakinak ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Chicken Dinner: oilasko-afaria, hots, oilaskoa plater nagusitzat duen afaria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.

5 oilo loka ik oilaloka.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oilasko biltzearen (3); oilasko erre (3); oilasko errea (9); oilasko gaixoa (3); oilasko haragi (3); oilasko hezurrak (3); oilasko kontsumoa (3)

oilaskoa jan (5)

oilaskoak hazten (3)

oilaskoen ebasten (3)


oilaskoki (orobat oilaxkoki g.er.) iz oilasko haragia.

Haurrentzat, oilaxkokia eta bixkotxa, 8 euro.  Herria   2005-06-16

Guhaurek hemen jan nahi ere ez dugun kalitate txarreko oilaskokia.  Herria   2004-10-21

Etxeko karniboroei (katuari, txakurrari) landarez osaturiko pentsua eta animalia herbiboroei animaliazko produktuak janarazi ohi zaizkie; are okerrago, espezie bereko animaliak ere (behia behikiaz elikatzen da, oilaskoa oilaskokiaz).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Europak -eta batez ere Frantziak- ehun mila tonaka oilaskoki izoztua helarazten du Afrikarat.  Herria   2004-10-21


oilaskotu, oilasko(tu), oilaskotzen (orobat oilaxkotu g.er.) da ad oilaskoaren manerak hartu. ik oilartu.

Arrazoin gehiago hor, ez diten sartalde huntakoak elgarri buruz oilaskotzen has, haratxago direlarik egiazko oilar haundiak.  Herria   2005-01-20

Gazterik oilaxkotuak nolazpait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.


oilaskotxo iz adkor oilartxoa, harroxkoa.

Herrialde batzuetan binaka ipintzen dituzte arrautzak: Yaun Donianen izenean oilandatxo bi, lehenbiziko parea jartzean; Yaun Donianen izenean oilaskotxo bi, bigarren bikotearekin, eta horrela txandaka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.


oilategi (orobat olatei g.er. eta oilotegi g.er.) 1 iz oiloak eta etxeko gainerako hegaztiak gordetzen diren tokia.

Padrek eta anaia zaharrenak oilategia egin zuten eta oilo batzuk sartu zituzten, eta, beraz, arrautzak jasotzen hasi ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 151. orr.

Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Segidan, etxe atzeko oilategi txikira ematen zuen leihoa zabaldu eta eskuan zituen ogi-apurrak bota zizkien oiloei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Hor ari da marmarrean oilategia garbitzen -esan zigun Adelak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Oilar bi oilategi berean edo pilotu bi ontzi berean,haserrea mokoetan eta haserrea muturretan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

Oilategiko atea klaskarazi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Oilategiko hesiaren gainetik jauzi eginik edo azpitik pasabide bat zulaturik, isilean akabatzen zuen indioilarra, eta bere gaizkideari eramaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Oilategietako zirina jaso pala erraldoiez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Antzarak oilategitik kalapitan aditzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Oilotegian zegoen oilarrak, argitasun hura ikusirik, egunsentia hemen zela eta bere eztarri takarrarekin kantatzeari ekin ziola, eta harekin batera herriko oilar guztiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Otsoak sartu baitira eskortan, azeriak ere bai oilategian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.

2 irud/hed

Hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

-Umeak non ditun? -galdegin nion, oilategia txitarik gabe sumatu nuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Auzitegian bilduta zeuden ikusleetako askok, purrustadak eta algara zinikoak bota zituzten eta ordura arte erabateko seriotasunean eramandako epaiketa oilategi harro bihurtu zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.

Beste damatxo guztiak bikote horren inguruan hegaka bezala hasi eta eszena guztiak batera zirudielarik masakre tragikoa, oilategi asaldatua eta jostun erromantiko baten abentura erromantikoa, agertu nintzen eszenan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxeko oilategian (3)


oilatei ik oilategi.

oilaur iz zarakarra.

Emilio Mina Irasasi, futbolean hain ondo egiten zuen mutil argal, errubio eta isila, laugarrena errepikatzen ari zena, belaunburuak oilaurrez beterik zituena  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.


oilaxko ik oilasko.

oilaxkoki ik oilaskoki.

oilaxkotu ik oilaskotu.

oilo 1 iz etxeko hegazti emea, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena (Gallus gallus). ik oilar; oilanda; oilasko.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Bazen burdin puska bat oilo errulearen ondoan ipintzen zuenik, habiaren ondoan aizkora uzten zuenik ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Oiloak aztarrika ibiltzen diren lekutik aparte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.

Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean, errun hurren dagoela abisu emanez, [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.

Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek, bai eta animaliak hazteko ere, hala untxiak nola oiloak, edo baten batek txerriren bat...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

-Oiloari lepoa mozteko kapaz ez?...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

Oiloak pixa egin arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Han zegoen, bai, oiloa txitaldi handiarekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.

Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Oiloak kotara bezala erretiratzea gustatu izan zait beti, eta jaikitzeko nagi gutxi...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 129. orr.

Nire ahaleginak oilo gorri eder bat eta hainbat ardi-larru izan zituen sari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Hainbat oilo gizen gorrixka lurrean mokoka zebiltzan patioan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

-Gantza, oilo zaharrean...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Hobe huke horretarako kasik heure andrearekin oilo zaintzera joango bahintz. urte askotan nahi baduk bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Oilo alu batek kakaratxo bat egin zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Gripa bortitz baten iduriko gaitza, oiloetakoa erraiten zaiona, oilo eta hegaztietan ari baita gehienik.  Herria   2005-09-08

· Hiru txita eta ama oiloak lurra aztakatzeari utzi diote.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekaitza hain gaiztoa al da, bada, txitentzat? bada, bai! bai oilo txitentzat eta baita txorien habietan ere. -Pronto pasta! -oihu egin zuen emakumeak oilo-ahotsaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Entsalada, oilo arrautzak, urdaiazpikoa eta frutak bazkalduko dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Eman, beraz, lasai asko oilokia eta oilo hezurrak, maite dituzun zeure zakurrei.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Bizikleta hartu, eta osteratxo bat egingo nuela hiri inguruko baserrietan barrena (artean bazen halakorik) oilo-zirin bila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Oilo saldoak mokoarekin aztarrika zebiltzan lur bigunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

1945ean, oilo hazkuntza 500 oiloetan mugatua zen.  Herria   2001-02-01

Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

3 (sukaldaritzan)

Paper urdinean bilduriko oilo erre bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Jokoa ez da errenta, hobe oiloa erreta.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

4 (pertsonez mintzatuz, koldartasuna-edo adierazteko)

Merezita daukat horrelako oilo batekin bazkidetzeagatik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

-Hago isilik, oilo koldar hori!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Demokrazia Kristauaren prentsa-bulegoaren aginduetara, oilo katolikoek hauteskunde-propagandarako lan egiten dute. ondo ulertu genuen demokraziagatik egin zenutela eta oilo faxistak zirela haiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Zoin oiloak zareten!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.

A ze oilo koadrilla!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

5 oilo azal oilo ipurdia.

Poemaren berrirakurraldi hartan, oilo azala jarri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.

Zurtoinak lodiak eta leunak ziren, eta kiribildurik zeuden, borrokan ari balira bezala; horrek oilo-azala jarri zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.

6 oilo bixar (corpusean oilobixar soilik) oilo ipurdia.

Urekoak abailduta belarrari oratuz igaiten ziren bidezidorreraino, larru-azala oilobixar, gorputz osoa leiho eurituen antzera pikorreztatua, hortzak karraskaz eta ezpainak more harkaitz pirataren gainean kiskalmenak hartzen egon arren,  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

7 oilo gari gaiaren antzeko landarea (Poligonum fagopirum)

Menpekotasunak biderik egin orduko une baxu batean parez pare oilo-garia sumatu eta, ez naloxona ez naltrexona ez ostiarik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

8 oilo ipurdi (40 agerraldi, 20 liburu eta 9 artikulutan) pertsonen azala, hotzagatik-edo, oilo lumatuaren itxura hartzen duenean.

Oilo-ipurdia egin zitzaidan: emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Supiztaileari buruzko gogoeta horrek oilo-ipurdia eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Ni ere hotzak nago, esan zuen Karmenek, besoetako oilo ipurdia lagunari erakutsiz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Mila! -atera zitzaion osabari eta niri oilo ipurdia jarri zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 65. orr.

Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Ximurraren karkailak oilo-ipurdia jarri zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Eta ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Gizakietan ere badira oraindik mekanismo horren aztarnak, hotzak edo beldurrak eragindako oilo-ipurdiak erakusten duen bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Ene... ordu haiek, oilo ipurdiz, burua lehertzeko zorian.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.

Ez dakit nola azaldu, baina dardaran bezala jartzen zidan larru-azala soinu hark, oilo-ipurdia ateratzeraino.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 59. orr.

9 oilo koloka (orobat oilo kolka g.er.) iz oilaloka.

Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Lankidea bere kalbarioaren azaltzen entzuten nuen, oilo koloka baten gisa, ezpainak txukunki plegatuz. · irud/hed Erradak ze bizimodu behar zuen izan nere iduriko oilo koloka batek horrenbertze oilarren artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 183. orr.

10 oilo larru (10 agerraldi, 7 liburutan; orobat narru g.er.) oilo ipurdia.

Oilo-larrua egin zaio harrabotsa hurbiltzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Oilo larrua eginda jarraitu genuen martxan, beldurra gaindituko bagenu bezala, zangoak dardaraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Oilo larrua ipini zitzaidaan, hankak dardarka hasi, aurpegiko gihar guztiak tenkatu, eta iruditu zitzaidaan gorputzaren ordez hozkailu bat nuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Oilo larrua hazten zitzaien eta orro-emez urrundu ziren sasiaren maldatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

11 oilo luma (orobat oiloluma g.er.)

Baziren ahate lumatxak, non hondoratzen baitziren kotoiaren gainean bezala, eta oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Haizeak hara-hona darabilen oilo-luma baten hotsa baino babesgabeago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Zeren eta nahi ez duenak dei dezaten oilo, ez dezala jantz oilo-lumarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Argi borobil batean ikusi zuen jaun zaharra zelaian, oiloluma baino argalagoa, buruari eragiten, ustez bere artean hizketan, bera lixibarekin zetorrela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

Orduan senarra oiloluma bezain leuna bihurtu ohi zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

12 oilo lur (orobat oilolur eta oilalur) etxe ondoa, etxe aldea.

Gu denok oilo-lur berean bizi garen familia izanda, osagarri exotikoa eskaintzen zigun irlandar sendiak, baina ezteietako gorabehera guztietatik bat gelditu zitzaidan niri gogoan, oso bestelakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.

Ez gara, alabaina, geure oilolur heterogeneo eta askotarikotik irteten, prentsa abertzaleko eguraldiaren maparen mugen barruan gabiltza beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Herritik alde egin zuenetik, galdua zuen lotura guztia oilalurrarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Jonkia oilo-lurrekoa izan ohi da eskuarki eta haren heriotza herrian edo herritik gehienaz ordubetetsuko bidea dagoen bazterren batean gertatzen da, baina mendigoizalea, zenbat-eta goizaleago eta orduan-eta urrunago hiltzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

13 oilo zango (corpusean oilozango soilik)

Andrazko zahar bat topatu dut aulki baten, gona jasota oilozangoak eguzkitan berotzen begiak itxita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

14 oilo zopa (corpusean oilozopa soilik)

Ez fraideak bakarrik, herriaren zuhurtzia ere kontra neukan, "filosofia baino hobe da oilozopia" esaera zaharra aintzat hartzera behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

15 oiloak ferratzera antzarak ferratzera.

-Zoaz oiloak ferratzera! -esanaz agurtu zuen laguna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oilar eta oilo (3); oilo ipurdia (37); oilo ipurdia eragiten (3); oilo ipurdia jarri (10); oilo ipurdia jartzeko (5); oilo ipurdia jartzen (6); oilo jatea (3); oilo koloka (4); oilo larrua (9); oilo luma (4); oilo mota (3); oilo salda (6); oilo zahar (3); oilo zirin (3)

oiloak eta oilarrak (3); oiloak lapurtu (3)

arrautzaren eta oiloaren (3); oiloaren genoma (3)

oiloen gripa (10)

oiloetako gripa (4)


oilobixar ik oilo 6.

oilobusti (16 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean; orobat oilo busti 10 agerraldi, 8 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian oilobusti agertzen da) izond adkor koldarra.

Entzuna zutela han beste kamarada batzuek faxista oilobusti bat harrapatu zutela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Ez zuen ni handik bidaltzeko intentziorik, bai baitzekien arriskugabea nintzela, "oilobusti" bat, ni bezalakoengatik esan ohi zuen legez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 123. orr.

Gero oilobusti antzera portatua zen, garrasika.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Dabid ordurako errotik aldaturik zegoen eta ez zen jada gaizkileen beldur ezkutatu zen oilobusti gauzaintzailea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 67. orr.

-Aita oilobusti galanta da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.

-Oilo bustia! -garrasi egin zidan atzetik-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.

Oilobusti halakoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

· Arima kaskar oilo-bustiak oker bezain injustuki epaitu ohi ditu handiaren ekintzak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.


oiloetxe iz oilategia.

Baserriaren inguruko soro eta barruti, txaradi eta baso, azienda eta artalde, oiloetxe eta ukuilu... egongo ez zen ba, atezu eta ernai egoteko obligazio eta enpeinurik!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Hegazti handiago hauek, beti baserritik gertu, batez ere kanpoan aztarrika ibiltzean, edo ekaitza hasi orduko oiloetxearen anparoan gordetzen direnean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.


oiloki ik oilaki.

oilokindegi iz ipar oilasko denda, hegazti denda.

Eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.


oilokume iz oiloaren kumea. ik txita.

Egunaren erdigunean, sabelalde zurixka zuen koleoptero bateko sardina bidaiarien artera egotzirik, lepo luze lumatuko oilokume batek begitan hartu zuen bat-batean sardinetako bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.


oilokunde iz oiloen eguna.

Erronkari aldean, 3 ostegun hauetaz aparte, beste jai berexi bat zizuten, oilokunde zeritzana: eskolan sortua izan behar zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.


oiloluma ik oilo 11.

oilolur ik oilo 12.

oilotegi ik oilategi.

oilotoki iz oilategia.

Sarrailak daude kutxa, eskorta, estalpe, oilotoki, zelategi, eta mandioko atean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 302. orr.

Bere lurretan ziren oilotokietako arrautzak eta bere loretokietako alferriko belarrak saltzeko agindu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Oilotokiko kakoa baino ezgauzagoa, arrantzale ugerdoa, zikin zorrizto halakoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.


oilotu, oilo(tu), oilotzen da ad koldartu.

Oilotokiko kakoa baino ezgauzagoa, arrantzale ugerdoa, zikin zorrizto halakoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Egiazko pistola atera zuen eta oiloturik alde egin zuten hiru lagunek.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 168. orr.

Neska batzuk barreka eta garrasika oiloturik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.


oilotzar iz adkor oilo handia.

Oilotzarra.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.


oilozale izond oiloaren zalea dena.

Arrautzazalea izan nintzen, gero oilozalea, gero txerrizalea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 279. orr.


oilozango ik oilo 13.

oilozopa ik oilo 14.

oin 1 iz gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. ik hanka; zango.

Tartetxo batez geldi geratu nintzen hantxe, oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

-Oina hautsi dut!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Oina zapaldu diola!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 103. orr.

Oinak dardarazten zizkidan laborria gainditurik, zutitu, eta jantoki-bagoirantz abiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

Gero eta nabarmenkiago, oinak non pausa ez neukala erreparatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Oin hura botatxo batez jantzirik zuen eta bestea, berriz, pantufla batez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 9,3

Itsuaren begi bihurtu nintzen, elbarriaren oin.  Elizen arteko biblia   Jb 29,15

Berorren mesedearen oin eta eskuak musukatzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

Lurrera bota ninduen eta eskuak eta oinak lotu zizkidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,13

Baloia eskuin oinaren barrualdearekin jotzean mina sentitzen du oraindik belaunean.  Berria - Kirola   2006-04-26

Buztinezko oinak dituen koloso erraldoia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

Oin baten gainean zutik, Jimmyk bere orpoa ostikoka zerabilen beste oinaren puntaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

ik beherago 29.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Irisarrik ikusiak zituen gizon-emakumeak dantzan, ezpainak ezpainei, eskuak eskuei, gerriak gerriei, gorputzak soinez soin eta oinez oin elkarri loturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Lilith Espiritu Gaiztoen Erregina oin baten gainean dantzatzen zela esan zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

PP agintean dagoenetik eradu ekonomikoak «buztinezko oinak eta burdinezko bihotza» duela aipatu zuen IUko buruak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Behin, lagunetako batek oinetako zauriak ikusi zizkion. ik oinetako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 364. orr.

Arropen artean eman ziguten oinetako trapua ez zela mukizapia, sasoi batez pentsatu nuen bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

Eta lilak ziren oinetako mokasinak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

2 (izenondoekin)

Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dira zango ederrak oin sendoen gainean.  Elizen arteko biblia   Si 26,18

Natalina haietako batean egoten zen eserita, bere zango motz eta oin luzeak atzera-aurrera kulunkatuz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.

Oin luzeak baldarki higitzen zituen Annaren oin txiki arin bizien atzetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Nora zaramatzate orain zuen oin zaluek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.

Ixkina batean laga eta atea ixten nuenean, haren oin lodiak igar nitzakeen arrastaka, animalia bat izango balitz bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 16. orr.

Ezpain zartatuak laztandu eta berehala, besaulkirantz herrestatu zituen oin astunak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Karrikara atera ziren esku hutsak zeruari eta oin hutsak lurrari erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Oin minberatuak goxatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Astrakan-larruzko jaka luzea soinean eta puntuzko txapinak oin biluzietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Oin biluzietako behatzetan ere bazegoen plazerra azal eta hatz-oskol leunen kontaktutik hasita.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Ohean eserita, bizarrik gabeko gizon bat, masail-irtena, logale-aurpegiarekin, oin iletsuak lurrean, isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.

Oin zikinak eguzkiaren argi hitsean astintzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Haren oin nekatuetako oinetakoen lokarriak askatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 260. orr.

Delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Nor aldera ziezaiokeen Merkurio oin hegodunaren debozioa asimila zezakeenik?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonaren oin-urratsa neurtu zuten eta hori aplikatu zuten altuera neurtzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Poliki-poliki, oin pauso neurtuez, baltseoan bezala, erdiko bidetik jo zuten, gizonezkoen txistu eta emakumezkoen txaloak lagun.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

Txalo, oin-zarta eta kantuketa erritmikoan murgildu zen, eta oihuka hasi: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Oin-zolen gainean dabiltzan lau zangodun piztia guztiak.  Elizen arteko biblia   Lb 11,25-28

Basa herrira itzultzeko bideari ekin genionean, lehen izarren pean, harea sutan zen oin zolen azpian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Nonahi ezar daitezke kableak: besapeetan, bularretan, esku edo oin muturretan, zango artean, belarrian, mihian... ik bererago 29.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 94. orr.

Neska gazte bat bere zango-aztal eta oin-eri minberen artatzen ari da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 117. orr.

Eguzkiak jotzen zuen lekuetan egurrezko lurzorua bero zegoen, haren oin-azpiek sumatu zutenez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Zapatak hartu zizkion -oin-gain altukoak eta lokaztuak-, esanez: -barkatu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

Jendeek uretarako begilagunak eta oin-hegalak jantzita igurikatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Alfonbraren gainean, han-hemen, espartzuzko oin-tapizak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Lekaioak [...] atetila danbateko batez itxi, oin-oholak gora bildu, eta, kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "Aurrera!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Oin-aulki baten gainera igan zen eta, mintzatzen hasi aitzin, jendetzari beha egon zen, aski luzaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bazela han gazte bat, zeinaren lepoa baitzen jirafa oin-lasterrarena baino luzeagoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urrezko giza oin erraldoi bat, zelai urdin batean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Bere neskatxa-oin mehe biluzietan sandaliak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

6 hainbat animalietan, hanka bukatzen den zatia. ik apo1.

Munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Usoek, zumezko erretiluetan estu-estu, inuzenteen azal biluzi samurra zuten; ahateek, azala gogorrago, beren igeri oinak zabal-zabal zeuzkaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

7 hainbat gauzakitan, lurra ukitzen duen zatia.

Plutarkoren liburua oin bakarreko mahai baten gainean gelditu zen zabalik, han jarri baitzuen don Ottaviok.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 488. orr.

Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin izango dituzte, ohol bakoitzeko bi oin.  Elizen arteko biblia   Ir 26,25

Haren zangoak marmolezko zutabe, urre gorrizko oin gainean jasoak.  Elizen arteko biblia   Kt 5,15

On Camillok gurutzearen oina euskarrian sartu eta zuzen-zuzen abiatu zen Pepponerenganantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.

Uraska eta oina brontzezkoak egin zituen.  Elizen arteko biblia   Ir 38,8

Belek haizea ez dutelako hartzen berez zentroaren lekua den masta-oinaren ondoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Salaren beste ertzera eraman duzu begirada, arrastaka altzari eta alfonbren gainetik, eta ikusi duzu senarra oin-lanpararen argi horian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.

8 bertso lerroaren osagaia den eta hura neurtzeko erabiltzen den silaba multzoa; bertsolaritzan, hitz puntuduna.

Poemetan ere berdin, doinuaren metrikak eta oinak, eta hitzen eta esamoldeen banaketa txukun eta dotoreak [...] irakurlea liluratu egiten dute, eta inolako eragozpenik gabe, liburuaren bukaeraraino eramaten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.

Diskurtsoa koherentziaz taxutzeko aukera emango dioten oinak bilatzen ditu, eta "flako" eta "gerorako" aurkitu ditu haien artean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

"Mesede" oina gorde du horretarako bertsolariak, lotura hori aise egin ahal izateko, hain zuzen ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Ximunek gaitzeko bertsu polita jalgi du lau oinak emanik.  Herria   2005-06-23

Bertso bakoitzean kategoria gramatikal desberdinetako oinak nahasten zituen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 126. orr.

Ba lau oinak ematearena asmatu berritan, entzule arruntarentzat lantegirik zailena horixe zen, eta miretsi egiten zituen bertsolariak bestek emandako lau oin nola edo hala josten zituelako!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.

Saioz saio ibiliko bagina, berandu gabe ohartuko ginateke oinak eta puntu erdiak ez ezik, ideia on askoak ere errepikatzen direla, ez beti gai berarekin, ez beti bertsolari beraren ahotik.  Berria - Kultura   2004-06-03

Lau oin horiekin ez dago itxurazko bertsorik osatzerik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.

Aukeraturiko oinak gogoan antolatzen ditu, diskurtso ahalik eta koherenteena eta osoena bilbatzeko egokientzat jo duen ordenan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 189. orr.

9 oinarria, euskarria.

Lisatzeko oholaren oina desarmatu nuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Mattinen aitzinean aitak mesprezatu egiten ninduen, zeren eta hura baitzen etxeko oina eta harroina, eta ni zoko batean galdu haizea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Aineza nik ere haren trebezia, [...] neure burutazio eta ideiei gorputz emaiteko, gorputz sendo bat, zeinak harria den hitza eta hitza den harria bailituzke oin eta zimendu!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Prezioa santutegiko pisu-neurriaren arabera zilarrezko txanponetan ordainduko da, oin-txanpona hamar gramokoa delarik.  Elizen arteko biblia   Lb 27,25

Eta halabehar honek adirazten du, ahaztuxe badugu ere, zeruko jainkotasun guziek lurreko gizakian dutela oin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 101. orr.

· Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

Mikrofono-oina zapaldu, zutitu, mikrofonoa altueran egokitu, marranta-hotsak, gorputz-zalantzaren bat agian...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

10 eraikinez mintzatuz, zimenduen sekzioaren planoa. ik oinplano.

Caecilia Metella-ren hilobia aurkituko dugu, Campagna-ko hondakinik ospetsuena, hogei metroko diametroa duen eraikin biribila, oin laukiduna, travertinoz estalia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Oin karratuko dorretxe antzeko bat da Olasagasti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

11 estaia.

Etxe guztiak familia bakarrekoak ziren, oin bakarrekoak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 145. orr.

Karrika zabal gisan antolatuak, hiru oin baino gehiagoko eraikinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Oin bakoitzean gelak zabalagoak ziren, eta tenpluko horma, berriz, estuagoa; barreneko oinetik bitartekora igarotzen zen, eta honetatik gorenekora.  Elizen arteko biblia   Ez 41,7

12 hainbat gauzaren behealdea.

Prentsan, argazki edo irudiren baten azpiko testuari "oin" deritzo.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.

Azpiko oin batek zer zioen ere buruz dakizu oraindik: "maquisard de l'ETA a l'entrainement".  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 239. orr.

Ohearen oin aldetik begiratu diozunean, Luisi oso urrutitik ari zintzaizkiola iruditu zaio.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 90. orr.

Arnas beharrean egongo balitz moduan jesarri zen Joselu baldosen gainean, ohearen zurezko oina bizkarraren euskarri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Argazki-oinak, bakoitza zegokion tokian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

ik beherago 28.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pixkanaka-pixkanaka, letrak baretzen dira eta argazki-oina irakurtzen dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.

Elurra ageri da Katarain estudioaren inguruetan, eta Txindokiren oina ere zurituta dago.  Berria - Kultura   2004-03-11

Eugene Domack zientzialari taldeko buruaren arabera, sumendiaren oina 700 metroko sakoneran dago, eta tontorra, berriz, 275 metroko sakoneran.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Bular eder haiei so, Fuji mendiaren tankera zuen kopetako ile-oinaren lerroa jarraitzen saiatu zen hatz baten muturrarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.

13 luzera neurri zaharra, 30 bat cm balio duena.

Hortik ateratzen da oinak hamasei hatz dituela, eta brontzezko denarioak ere beste hainbeste as dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Agerian geratzen zen horma hartan, beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Oin bat inguru luze zela mutur batetik besterako distantzia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

"Labar txiki" hura, harkaitz beltz distiratsuzko amildegi babesgabea, hamabost edo hamasei bat oin gora altxatzen zen azpian genuen harkaitz mordotik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Barruan bi oin zabaleko hormak egin beharko ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Atzetik pilastra batzuk dituzte atxikita, hogei oin altu, bi oin eta erdi zabal eta oin eta erdi lodikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Begira lehen txorrotadaren aztarnak: hamar oin baino urrunago joan da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 176. orr.

Bi prentsa jarri behar badira leku horretan, hogeita lau oin emango zaizkio zabalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Larru-zati haiek oin karratu batekoak ziren, orladunak eta diseinuz apainduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Boliviak 48,7 bilioi oin kubiko gas erreserba ditu orotara.  Berria - Mundua   2006-05-02

14 ingeles neurri sisteman, 30.5 cm-ren baliokidea den luzera neurria.

Ur, Oxford bezala, "kausa galduen egoitza" gertatu da; nahiz eta, ziur egoteko, Ur-en kausa ez egon erabat galdua, ingelesek oin batean 12 hazbete eta txelin batean 12 penny zenbatu bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

39.000 oinetako altueran gaude, , baina norbaitek aireportuko lurrean esandako hura datorkit gogora: hau adiskidantza eder baten hasiera izan liteke!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

· Emanen dizkio sei oin ingeles lur eta, hain handia denez, bat gehiago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

15 oinez

Milizianoak eta gudariak mendebalerantz abiatu ziren kamioietan, autoetan, motorretan, bizikletan edo oinez, mendirik mendi oinez ere bai batzuk.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 78. orr.

Kolegiora joan beharko nuen egunero, bizikletaz, trenez, oinez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Oinez ibiltzeko gauza ez zenean, astotxo baten gainean ibiltzen zen lurraldean zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Bat-batean bizikletatik jaitsi eta oinez korrika hasi zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Oinez ttipi-ttapa joanda ez da igo ezin den aldaparik!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Norantza berean gindoazen biok oinez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Frantziako Tolosakoak, omen, eta Oloronetik oinez abiatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

Oinez itzuli ginen Via Appian barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Igaroko gara oinez haren etxe ondotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Igogailua hondatuta dagoenez, oinez igo behar hiru pisu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Igogailuari deitu, eta oinez jaitsi nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 87. orr.

Harritu egin nau aldaketak bat-batean: lehen kalean oinez ikusten nuen gehienetan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 20. orr.

Bi ordu inguru behar dira Azpeititik oinez.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Zenbait ordu oinez egin ondoren, [...] herritxoari eusten dion harritzar hartara iritsi nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Egin genituen oinez hirurehun bat urrats, eta leizearen ahorat heldu ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Oinez bost egunez ibili ondoren, iritsi zen mugara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

Ordu erdi bat bai, oinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Umeak oinez ikasten duen moduan bizitzan ibiltzen ikasi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.

Igerian oinez baino lehen ikasi duela esana du Goreauk, eta urpekaritzan oso gazte hasi zela.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Jaio orduko oinez irakasten diozu, zutik bizitzeko aukerarik izango duen ez dakizu baina.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 112. orr.

Arrieta, hik ez dakik oinez uretan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

16 aditz oin ik erro.

Partizipioa eta aditz oina bereiztea, hau da, ikusi du eta sartu da, baina ikus daiteke, sar hadi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 156. orr.

Mendebalean, erdialdean eta euskara nafarreko hizkera batzuetan galdu egin da aditz oina.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 199. orr.

17 esku oin (65 agerraldi, 9 liburutan) pl eskuak eta oinak. ik beherago 23.

Rafaelek, atzetik joan, heldu, eta esku-oinak lotu zizkion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.

Esku-oinak garbituko dituzte, beraz, hil nahi ez badute.  Elizen arteko biblia   Ir 30,21

Ondoren zurbildu egin zaizkie aurpegiak, gogortu esku-oinak, zurrundu hezurrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.

Niri ere ezinbestekoak zitzaizkidan Dabiden presentzia eta berotasuna; nik uste baino beharrezkoagoak haren esku-oinen epeltasun babesgarria neguko gau hotzetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.

Igo zen, beraz, Jonatan katamarrean, esku-oinez lagundurik, ezkutaria ondoren zuela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,13

Iltzeen seinaleak hasi zitzaizkion esku-oinetan agertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

18 guda oin (orobat gudu oin) gudu lerroa. ik fronte.

-Bihar ez dago Solluberik -esan zigun guda-oinetan izan osteko haietako batean-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

Guda-oinetan tiro egiteko zen norbait geratzen zen artean eustea zen geratzen zitzaiguna.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 149. orr.

Kontraeraso bat izan zela jakin nuen, eta atzera eginarazi zietela alemaniarrei, eta berriro armaz hartu zituztela gure gudu-oineko lubakiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Guda-oinean ongi zihoan aurrerabidea, orratzek zulatutako AEBetako kartografian barrena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.

Guda oinean hegazkin bat tximista batean igarotzen denean, alemaniarra da ziur.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

19 oin arrasto

Patriciaren oin arrastoak zaldi batenak bezain handiak ziren elur gero eta lodiagoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Santa Kruzek eta bere mutilek Aranora elurretan oin-arrastorik utzi gabe egin zuten bidaiarena...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Belauniko jarri zen lurrean eta hurbil-hurbiletik miatu zuen ingurua, kandela baten argitan, oin-arrastoren bat topatzeko esperantzarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Gauza bera diote San Joanengatik: hiru urrats egin omen zituen Bermeotik Gaztelugatxera eta han omen daude oin-arrastoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

20 oin azpi iz

Gune txiki batzuk baino ez ditu gorputzak batere hilerik gabeak, hala nola oin azpiak eta esku ahurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Brasildarrak oin azpia minberatuta daukalako iragan asteburutik.  Berria - Kirola   2004-03-31

Eguzkiak jotzen zuen lekuetan egurrezko lurzorua bero zegoen, haren oin-azpiek sumatu zutenez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Zakurrek oin azpietan -horregatik beren urrats hezeak- eta muturrean bakarrik dituzte izerdi guruinak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

21 oin azpi (toki atzizkiekin singularrean)

Ez zuten sentitzen lurra oin azpian, ez denboraren joana, ezta beren burua ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Zapal ezazue oin azpian, zatitxo bat ere gera ez dadin!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Euren oin azpitik, ibaiak piloteak milikatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.

Hatz, esku-ahur eta oin azpiko azal sendoa bero-isolatzaile ona da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Edozein egunetan lapurrek gure oin-azpiko lurra ere eraman dezakete.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 129. orr.

22 oin bular ik oinbular.
23 oin-esku (3 agerraldi, 2 liburutan) pl oinak eta eskuak. ik gorago 17.

Haren gorputza, haren oin-eskuak, haren hortzak eta haren burua Estatu Batuetan baziren ere, Frantzian zen haren arima.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Etxe batera iritsi zenean, oin-eskuak mailatuak zeuzkan, ziztada gorriz handituak, odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

24 oin hartu

Gehiegi irekitzen bada, berriz, trumilka aterako da ura, eta hartzaile egarrituaren esku-ahurretan oin harturik, gainezka egingo du, geiser baten moduan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Maimonek dio filosofia atomista hori funtsean 12 baiespenetan oinarritzen dela, eta gero, berorietan oin hartuta, unibertsoaren sorrera eta Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna frogatzen ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Halako jauzi boteretsuari esker sendoki oin hartu zutela uste izan ondoren jadanik determinatutako adigaia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

25 oin hezur (corpusean oinezur soilik)

Eta lehenik zer ikusi zuten? burezurra! eta bi oinezurretako zatiak ere ikusi zizkiotean! eta hala jakin zitean, eskeletoaren gainerako puskak ehortzita zituen arren, ahoz gora hil zela munstroa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 17. orr.

Izan ere, lur barruko suan gelditutako deabruak Luziferri isatsetik tiraka hasi zitzaizkionean, ipur-konkorreko zatiak beheraka egin zian, eta oinezurrek eta buruak goraka.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 20. orr.

26 oin hots (64 agerraldi, 29 liburu eta artikulu 1ean; orobat oinots 18 agerraldi, 13 liburutan)

Oin hotsa guganantz zetorren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

Oin hotsak goiko solairuan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 187. orr.

Haien oin-hotsak galdu ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Joanesen oin-hotsak arinak ziren, noski, eta entzungarriak, baiki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Oin-hots bizkorrak eta lekuz aldatutako altzarien zaratak entzun ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Big Lannieri bihotza taupaka hasi zitzaion, herio larrian, ikusirik Raymondek ez ziola aterik zabaldu bere oin-hotsak entzutean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Oinezkoen oinotsa eta bidezkoen ahotsa besterik ez zen entzuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.  Elizen arteko biblia   Has 3,10

27 oin hutsik ik oinuts 3.
28 oin ohar (orobat oinohar g.er.)

Oin-oharrak argi eta garbi uzten zuen zein zen izenburua: "Elsa Braun, Alsfed, Germany".  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

Erreferentzia oin-oharretan ematen baduzu, parentesiak ez dira beharrezkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 372. orr.

Hemen aipatu ditugun emakume izen zifratuak editorearen oin-ohar batean baino ez dira aipatzen, modu azkar batean aipatu ere, inolako azalpenik eman gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 253. orr.

Joseba Sarrionandiak Manuel Bandeiraren antologian hitz honi egiten dion oin ohar batean, etxeorratz ez duela gustuko aipatzen du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.

Liburuaren sarreran, lehen oin-oharrean (9. or.), Cachok dio nola Iñigo izenez bataiatu zuten Loiolako txikia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 27. orr.

Saio honek lehen idazketa bat 1899an izan du (ik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 137. orr.

1063 or., 2. oin-oharra).  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

Arraza berba ez da behin ere ageri; odola, Herodoto-ren aipu bezala bakarrik, eta oin-oharrean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.

Oin-ohar hau B-ko eransketa da (Itz[ultzailearen] oh[arra]). herria¬

Argazkiaren oin-oharra irakurri nuenean ez nintzen larritu; atsekabe-ziztada bat sentitu nuen nire baitan, asko jota.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

29 oin ortozik adlag

Galtzontzilotan, oin ortozik, lerroari segitzen diot, ea nora.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

ik ortozik.

30 oin punta (orobat oinpunta g.er.)

Ohitura du ordu laurden osoan oin orpoen eta oin punten gainean balantzaka aritzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Oin puntekin oin gainak ukitu dizkio Elenari eta, aldi berean, besapea miazkatu dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Isilka eta oin-puntetan joan ziren korridore ilunean aurrera, ate beldurgarrirantz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

Bere amaren logelara oin-puntetan itzuli, gerruntzea eta jantzia jaso eta armairuan eseki zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

Oin puntetan jarri eta berriro joan nintzen ispilura oker bat ote zen ikusteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Berealdiko zehaztasunez egin zituen hemezortzi ariketak: bere gorputz gazte argaldu samarra luzatu, makurtu, arnasa hartu eta bota, oin-puntetan ipini, besoak eta hankak altxatu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.

Gauez altxatzen zen nire anaia oin puntetan, lo nengoelakoan, eta ilehoriaren atea jotzera joaten zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

Zientziak oin-puntetan aurrera egiten du, ez urratsetan, horiek zarata gehiegi ateratzen baitute.  Berria - Gaiak   2006-03-07

31 oin zola (orobat oinzola)

Zangoak zuzenak, eta oinzolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu.  Elizen arteko biblia   Ez 1,7

Ezkonduta dago, eta katolikoa da burutik oin-zolaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Kilimak egiten zizkidan alfonbra lodiak oin-zoletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Eguzkiak bero galdatan zeukan lautada; basa herrira itzultzeko bideari ekin genionean, lehen izarren pean, harea sutan zen oin zolen azpian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Belarrietan eztanda egiten zigun, eta ikara izugarria barreiarazten zuen dorrean zehar, gure oin-zoletan dardara eragiteraino. ez irristatzeko, oin-zolak zoruaren kontra tinko zapaltzea beste biderik ez dut; hotza dago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Ene oinzolen oinaulkia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

32 oina eman

Hitzaren lehenengo letrek oina emango balute bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

Bakearen alde egin zuen topa, latinez hark ere, Irujorenak oina eman izan balio bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 100. orr.

Albistegiari azken oina ematen dion jotaren marrumak urratua egin dio haizeari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

33 oina hartu

Gutxienez bostehunen bat metro egin beharko nituen ibaian goiti, oina hartu ahal izateko belarrik edo ihirik ez zen lekuren bat aurkitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Horiek dira ezezkotik abiatzen direnak; baiezkoan oina hartzen dutenak ("bai eta bai", "bai baina ez") besterik dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

34 oinak lurrean

Zure erabaki zuzena zekarren, ezpata zorrotza bailitzan, eta gelditzean, heriotza zabaldu zuen nonahi; oinak lurrean zituela, zerua ukitzen zuen.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,16

· irud/hed -Oinak lurrean ditu, esaerak dioen bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Baina, jakina, beti izaten da laguntzaile desinteresatu bat oinak lurrean jartzen laguntzen diguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Baina erlatibizatu egin behar da, eta oinak lurrean izan, jaso laudorioak, jaso gaitzespenak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

Hik oinak lurrean jarrita bizi behar duk, baina ahaztu gabe baloia duala eguzki, eta lurrak eguzkiaren inguruan jiratzen duela.  Berria - Kirola   2004-03-31

Jaime Barriuso presidenteak oinak lurrean dituela dio.  Berria - Kirola   2004-11-18

· Oinak lurraren gainean nituela jardun nahi nuen behingoz, eta nondik nora nabilen ez dakidala gelditu naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi oin luze (3); esku eta oin (3)

oin arin (4); oin arrastoak (3); oin atz (3); oin azpiak (3); oin azpian (17); oin azpietan (3); oin baino handiagoa (5); oin baino txikiagoa (3); oin bat zabal (4); oin beteko (3); oin biak (3); oin bien gainean (3); oin biluziak (4); oin biluzien (4); oin dituztela (4)

oin emango (3); oin erdi (5); oin eskuak (3); oin eta erdi (9); oin eta erdiko (5); oin eta esku (3); oin gainean (3); oin handiak (3); oin hartu (18); oin hartu du (11); oin hartzen (3); oin hatzak (3); oin hots (7); oin hotsa (12); oin hotsak (31); oin hotsak entzun (6); oin hotsak entzuten (4); oin hotsek (6); oin hotsen (4); oin hotsik (3); oin hutsak (4); oin hutsik (10)

oin ingeles (4); oin ingeles lur (4); oin izango dituzte (3); oin karratuko (3); oin kubiko (3); oin kubiko gas (3); oin luze (8); oin luzeak (3); oin luzekoa (4); oin minberatuak (3)

oin ohar (10); oin ohar batean (4); oin oharra (5); oin oharrak (6); oin oharrean (3); oin oharretan (3); oin pauso (3); oin pausu (3); oin punta (6); oin puntak (3); oin puntaz (4); oin punten (4); oin puntetan (38); oin puntetan jarri (5); oin txanpona (3); oin txiki (3); oin txikiak (4)

oin zabal (4); oin zola (3); oin zolak (4); oin zolen (3); oin zoletan (3)

oinez oin (7); sei oin ingeles (4); zilarrezko berrogei oin (4)

eskuineko oina (8); ezker oina (3); ezkerreko oina (4); oina aho gainean (3); oina altxatu (5); oina jarri (4); oina jartzen (4); oina lurrean (3); oina oinaren ordain (3); oina sartu (3); oina untziaren gainean (3); oina zapaldu (4)

argazki oinak (6); bi oinak (11); buztinezko oinak (5); esku eta oinak (3); esku oinak (33); esku oinak erditik (3); eskuak eta oinak (14); garbitu oinak (4); lau oinak (9)

oinak agerian (3); oinak airean (6); oinak arin (18); oinak arrastaka (14); oinak arrastatzen (3); oinak berotzeko (4); oinak besarkatu (4); oinak brontzezkoak (5); oinak busti (6); oinak busti gabe (4); oinak bustitzen (3)

oinak erreta (3); oinak eta eskuak (11); oinak garbitu (13); oinak garbitzeko (14); oinak garbitzen (14); oinak garbitzera (5); oinak herrestan (7); oinak hoztu (3); oinak ikusi (3); oinak jarri (3); oinak lotu (4); oinak lotuta (3); oinak lur gainean (3); oinak lurrean (61); oinak lurrean dituela (3); oinak lurrean izan (7); oinak lurrean jarri (3); oinak lurrean jarrita (4); oinak lurrean jartzeko (3); oinak musukatzen (3); oinak uretan (3); oinak zapaltzen (8)

setheren oinak (3) zutabeen oinak (4)

eskuin oinarekin (5); ezker oinarekin (8)

ile oinaren lerroa (3); oina oinaren ordain (3); oinaren gainean (4); oinaren kontra (3); oinaren puntarekin (3)

aldare beraren oinean (3); aldare oinean (6); aldare oinean isuriko (3); argazki oinean (3); beheko oinean (6); eskailera oinean (3); ezker oinean (3); guda oinean (4); lau oinean (9); mendiaren oinean (3); odola aldare oinean (4); oinean eseri (4); oinean isuriko (6)

oinei begira (5); oinei muin (3); oinei so (3)

apaizen oinek (3); oinek zapaltzen (3); zuen oinek zapalduko (3)

bi oinekin (7); hiru oinekin (4); lau oinekin (5)

bi oineko baldosak (4); eskuin oineko (8); eskuin oineko erpuruak (7); ezker oineko (11); mendi oineko (3); oineko aldea (5); oineko altuera (4); oineko azalera (3); oineko behatz (3); oineko behatza (3); oineko erpuruak (7); oineko erpuruak igurtziko (4); oineko hezur (3); oineko luzera (4)

bere oinen azpian (3); bi oinen gainean (9); esku oinen (4); lau oinen gainean (3); nire oinen azpian (4); oinen artean (7); oinen aurrean (4); oinen azpian (41); oinen azpian lurra (3); oinen azpiko (4); oinen azpitik (3); oinen gainaldean (4); oinen gainean (34); oinen goiko (3); oinen inguruan (5); oinen ondoan (13); oinen parean (3); oinen pean (10)

oinera iritsi (3)

esku oinetako (10); esku oinetako zauriak (3); eskuetako eta oinetako (4); oinetako behatz (15); oinetako behatz ttikienaren (3); oinetako behatz ttikiraino (4); oinetako girgiluak (3); oinetako hautsa (5); oinetako lokarriak (5); oinetako zauriak (7)

esku oinetan (16); guda oinetan (3); haren oinetan ahuspeztu (3); haren oinetan etzan (4); jaunaren oinetan (3); jesusen oinetan (5); lau oinetan (4); mendiaren oinetan (6); ohearen oinetan (4)

oinetan ahozpeztu (3); oinetan ahozpezturik (5); oinetan ahuspeztu (12); oinetan ahuspeztu zitzaion (3); oinetan ahuspezturik (5); oinetan belaunikatu (5); oinetan belaunikatu zen (3); oinetan eta saihetsean (4); oinetan gelditu (3); oinetan hedatzen (4); oinetan izan (6); oinetan jarri (4); oinetan jarrita (3); oinetan utzi (4)

san frantziskoren oinetan (3); sandaliak oinetan (3); santu beraren oinetan (3); santuaren oinetan (4)

burutik oinetara (15); burutik oinetara luzatzen (3); jesusen oinetara (3); oinetara ahozpeztu (3); oinetara begira (3); oinetara begiratu (4); oinetara bota (5); oinetara erori (11); oinetara erori zen (5); oinetara iritsi (6); oinetara jausi (3); oinetara luzatzen (3); oinetara luzatzen zen (3); oinetara makurtu (3); oinetara makurtu zen (3)

burutik oinetaraino (46); burutik oinetaraino begiratu (3); oinetaraino iristen (3)

burutik oinetarainoko (3)

oinetatik burura (3); oinetatik bururaino (7); oinetatik gertu (3); oinetatik gora (4); oinetatik tira (3)

hamar oinetik berrogeira (3)

abiatu ginen oinez (3); berriro oinez (3); beti oinez (6); bidea oinez egin (3)

elurretan oinez (3)

ibilbidea oinez egin (3); joan ginen oinez (3); lekorne makea oinez (6)

oinez abiatu (42); oinez abiatu nintzen (7); oinez abiatu ziren (11); oinez atera (5); oinez dabil (3); oinez doala (4)

oinez edo bizikletaz (4); oinez edo bizikletean (3); oinez egin (42); oinez egin zuen (8); oinez eginen (4); oinez egingo (6); oinez egitea (3); oinez egiteko (5); oinez egiten (23); oinez eman (5); oinez eta zaldiz (4); oinez etorri (13); oinez goaz (4); oinez hasi (22); oinez hasten (3)

oinez ibil (4); oinez ibili (28); oinez ibili ziren (4); oinez ibiltzea (15); oinez ibiltzeko (12); oinez ibiltzeko gauza (3); oinez ibiltzen (19); oinez ibiltzera (4); oinez igaro (4); oinez igo (4); oinez ikasi (8); oinez iragan (4); oinez iristeko (4); oinez itzuli (10); oinez itzuliko (3); oinez jaisten (3); oinez jaitsi (11); oinez jarraitu (25); oinez jarraitzen (5); oinez joan (52); oinez joanda (3); oinez joango (19); oinez joatea (10); oinez joatea erabaki (6); oinez joateko (9); oinez joaten (16)

oinez oin (7); oinez zetorren (4); oinez zihoan (18); oinez zihoazela (6); oinez zihoazen (8)

ur gainean oinez (8)

oinik busti gabe (5)


oinalde 1 iz oinen edo oinaren aldea.

Iparraldeko konstelazioaren buru inguruarekin zeharka eta Geminisen oinaldean, Auriga aurkitzen da, Tauroren adar baten muturrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Hegoaldeko harresien oinaldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Hurrengo gauean gurutze guztiz izugarri bat ikusi zuen ametsetan: haren gailurrak zerua ukitzen zuen, eta oinaldea Frantziskoren ahoan finkatua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Bide horretatik iritsi ziren azkenik Goi Patiora eta Iturriaren Plazara, Dorre Zuriaren oinaldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Orduan eman zigun Gandalfek landan bildu beharrean hona etortzeko aholkua, haranean mendien oinaldean elkartzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

Erizain bat ohearen oinaldearen inguruan zebilen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Ohearen oinaldeko barran jarrita, txirularekin sehaska-kanta eder bat jo zuen amarentzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 269. orr.

Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esanahi ezberdinak izan ditzake, elkarren artean gurutzatuak edo txandakatuak, baina berbera dirauen enuntziazio-oinalde baten gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

3 orriaren oinaldea.

Amaierako oharrak: oinaldeko oharren ordezkoak dira eta testu osoaren atzeko aldean, bibliografiaren aurretik, idazten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohearen oinaldean (6)

ohearen oinaldeko (3)


oinarri 1 iz gauza bati eusten dion azpiko atal, gehienetan trinkoa. ik zimendu; egonarri; harroin 2.

Bola itxurako lanparak marmolezko oinarri bat zuen, eta atzeko hanken gainean zutik jarritako kobrezko untxi bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Lanpararen oinarriari tinko heldurik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Oinarrien gainean goratuak, marmolezko estatuak, goibelak, zuriak baina goroldio meheak lizunduak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 223. orr.

Gelaren lau izkinetan, halamoduzko oinarrietara jasota, zurezko santuak paretara begira, milizianoei bizkarra emanez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Eraikuntza hauek guztiak [...] neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino, etxearen kanpoaldetik areto nagusiraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,9

Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena zafiroz, hirugarrena kaltzedoniaz, laugarrena esmeraldaz.  Elizen arteko biblia   Ap 21,19

Oinarrietarako harri bikainak ezarri zituen, harri handiak, bost eta launa metrokoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,10

Kontuan hartu plintoak, basak, dadoak, erlaitzak eta zimazioak kolomen oinarriaren azpian egongo den estilobatoarekin egokituz egin behar direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Azpian oinarri bat egingo da lurretik altxatuta, harri-koskorrek edo zoladurak ez dezaten egurrik ukitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Keopsen piramideak karratua du oinarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Oinarri karratu bat egiten da, grezieraz eschara esaten dena, alde bakoitzetik hogeita bat oin dituena eta lau zeharraga dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Berriro eraikiko da oinarri horien gainean, eta koloso berdinak jarriko dira, ezberdintasun anker batekin: oraingo honetan zimenduak hain ondo hartuta egongo direnez gero, ez zuen belaunaldiak eta ez hurrengoek ez dute eraistea lortuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Mendiak eta lurraren oinarriak dardaraz jartzen hark begiratzean.  Elizen arteko biblia   Si 16,19

Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?  Elizen arteko biblia   Sal 11,3

2 irud/hed ik funts; sustrai.

Enpirismoan oinarriak sentipen-datuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Zuhurtziaren oinarria zuhurtzia nahi izatea da.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,7

Lehen mailako eskola judu erlijiosoa, hiru urtetik aurrerako mutikoei hebreeraren, Torah-ren eta judutasunaren oinarriak irakasten zitzaiena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Zuzenbide idatzia, arrazoiduna, Herri Batzarrek sortua, horiexek ditugu sistema berriaren oinarriak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.

Honi dagozkion gogoetek, apaiz izan zein prakadun, inarrosi egiten ditiztek denak, eta gure oinarriak berak dardarazten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Oinarri horiek egunerokoak ditugu aldiotan ere eta edozein legelarirentzat ezinbestekoak, lege jorraketa arruntean nahiz goi mailako ikerketan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Einsteinen arabera, lan zientifiko on ororen oinarrian erlijiozko sentimendu bat dago, "arrazoiaren usteekin" hertsiki lotua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Argi dago inork ez dezakeela ezarria dagoen oinarria besterik ezar; eta oinarri hori Jesu Kristo da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,11

Gure euskal legedia, foruetan aurkitzen dena alegia, beste oinarri batzuetan funtsatzen zelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Espazioaren ideia gorputzari eta haren mugimenduari lotuta dago oinarri-oinarritik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Fermatek zenbakien teoria modernoa sortu zuen; probabilitateen teoriaren oinarriak jarri, Pascalekin batera; [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.

· 102=100 denez gero, 100en logaritmoa, oinarria 10 denean, 2 da: log10100=2.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 409. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Adierazgarritasunari dagokionez, oinarri sinple batean oinarritzen da: estiloa zenbat eta berriagoa izan, orduan eta adierazgarriagoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Teoria fonologikoaren oinarri nagusietako bat zeregin horretarako prozedura analogikoak ziren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Lege naturalaren doktrinak hiru oinarri orokor ditu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

Oinarri sendo horren gainean altxatu zuten karitatearen egitura noblea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Teoria honek ez duela inolako oinarri zientifikorik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Gaitzaren oinarri biologikoak aztertu dituzte lan horietan.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Gaurko kulturaren antropologiaren oinarri filosofikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Politika ekonomikoaren oinarri teorikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

XX. mendeko estetika, nolanahi ere, bestelako oinarri batzuetatik abiatu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Oinarri-puntu bat aurkitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.

Zenbat eta oinarri puntu gehiago izan, orduan eta errazago mantentzen da oreka.  Berria - Kirola   2006-03-15

Beste gauza batzuk alda daitezke Euskadi sarien oinarri-arauetan, baina hori ez.  Berria - Kultura   2004-09-30

Adimen hutsaren oinarri-esakunea: agerpen oro handitasun hedatua da bere begiespenari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 292. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zimendu horren gainean benediktarren ordenak Mendebaldeko ekonomi bizitzaren nekazaritza-oinarria jarri zuen, eta oinarri horrek eman zion zistertar ordenari industri gainegiturarako oinarria. Hindu eta Mendebaldeko zibilizazioek ia ez zuten kultur oinarri komunik. Gizarte garatuetan, batez ere estatu-oinarriak justifikatu ahal izateko, aurrera gehien egin duen sistema politikoa demokrazia formala izan da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Baina nire helbururako askigarria da froga-oinarri soila begi-bistan jartzea, era herrikoian bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Semiperiferiak, nahiz eta ez egon beti esportazioan espezializatua, ekoizpen-oinarri dibertsifikatuagoa izaten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Izan ere, nigan topa daitezkeen nire izatearen determinazio-oinarri guztiak errepresentazioak dira.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 526. orr.

Halako kasuek erakusten digute, beraz, bizitzaren atxikimendu-oinarri osoari azpijana egin diezaiokeela lesio neurologiko batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Politika horrek [...] zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Barneko organoei doakienez, bihotza besterik ez zaio egotzi, horren izena balio anitzekoa delako, 'adimena' ere esan nahi baitu, aldi berean, izaki bizidunaren bizi-oinarria izanez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

6 oinarrizko ik oinarrizko.
7 oinarri eman

Bai, baina Iraken aurkako erasoa nazioarteko legedia aintzat hartu gabe egin izanak ez al dio oinarri eman giza eskubideen bortxaketari?  Berria - Mundua   2004-05-13

8 oinarri hartu ik oinarritu.

Gangak adreiluzko zerrenda zuri eta gorriak zeuzkan, eta haren arku beheratuek burdinurtuzko nerbioekin bat egiten zuten, zutabetxo batzuetan oinarri harturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Damurik botek ez zuten oinarri hartzen ahal, lerratu egiten zitzaizkion berehala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Egiptoarrek Sirio hartzen zutenean oinarri, eta ez eguzkia, arazo bera zuten, zeren Sirioren urtea eta eguzkiarena ia-ia parekoak izanik ere, betiere galtzen zituzten ordu batzuk.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Inbentarioan sailkaturiko 196 eskuizkribuetatik 147 oinarri harturik, ondorio aski finkatuetara iritsi dela dirudi Santuaren idazkien benetakotasunari eta testu kritikoari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Azterketa genetikoa oinarri hartuta, txinpantzeek eta gizakiok gene berberak omen ditugu ehuneko laurogeita hamabostean edo gehiagoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 107. orr.

Dibortzioa ere elkarrekiko adostasunak ekar dezake, ezkontza bera elkartea delako kari hori oinarri hartuta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

MCCk, lehen lauhilekoa oinarri hartuz, salmentak %10 handitzea espero du aurten Banaketa Taldean eta %8 Industria Taldean.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

9 oinarri izan du ad

Banakoaren neurosiak sexua du oinarri; aldiz erlijioak, neurosi unibertsalak alegia, norberekeria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Eta guk Jainkoa dugu oinarri, Jainkoa gidari...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 539. orr.

Tradizio klasiko horrek bi doktrina esoteriko zituen oinarri: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Lehenak bigarrena baitu oinarri, eta ez alderantziz!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.

Eztabaida horien ildotik, eta txosten horixe izanik oinarri, NBEk erabaki zuen 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia egitea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 22. orr.

Tradizio klasiko horrek bi doktrina esoteriko zituen oinarri: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Erresuma Batuan, politika oinarri duten fikzioek arrakasta badute.  Berria - Kultura   2004-01-21

Elezaharrak oinarri duen gertaera historikoa -horren berri testuaren hasieran ematen da- Analesen bildu zuen Aleson-ek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 198. orr.

Posible da, beraz, euliaren baitan enbrioiaren garapenak oinarri duen sistema genetikoa aztertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adimen hutsaren oinarri (23); adimenaren oinarri (15); adimenaren oinarri esakune (5); apriorizko oinarri (10); apriorizko oinarri esakune (6); argiketa oinarri (11); batasunaren oinarri (12); demokraziaren oinarri (7); ditu oinarri (37); du oinarri (90); dugu oinarri (6); dute oinarri (29)

ezker abertzalearen oinarri (6); gutxieneko oinarri (6); hartu du oinarri (5); hartzen du oinarri (6); hiru oinarri nagusi (5); hori oinarri hartuta (7); horiek oinarri hartuta (7); horretarako oinarri (5)

inolako oinarri juridikorik (7); jatorrizko oinarri (5); kausalitatearen oinarri (8); lana oinarri (5); modalitatearen oinarri (5); musika oinarri (6)

oinarri bakarra (10); oinarri baten gainean (8); oinarri bera (8); oinarri berri (5); oinarri berriak (6); oinarri demokratiko (7); oinarri demokratikoak (13); oinarri dira (5); oinarri ditu (9)

oinarri esakune (164); oinarri esakune gisa (7); oinarri esakune guztiak (5); oinarri esakune sintetiko (7); oinarri esakunea (36); oinarri esakuneak (56); oinarri esakunean (5); oinarri esakunearen (17); oinarri esakuneei (6); oinarri esakuneek (7); oinarri esakuneekin (5); oinarri esakuneen (36); oinarri esakuneen arabera (7); oinarri esakuneetan (5); oinarri filosofiko (5); oinarri gainean (5); oinarri gisa (59); oinarri gisa hartuta (5); oinarri goren (6); oinarri hartu (7); oinarri harturik (23); oinarri hartuta (127); oinarri hartuz (13); oinarri hartzen (7); oinarri hau (7); oinarri hauek (7); oinarri historikoa (6); oinarri hori (18); oinarri horiek (31); oinarri horiekin (9); oinarri horien (10); oinarri horien gainean (5); oinarri horren (12); oinarri horren gainean (9)

oinarri ideologikoak (7); oinarri izan (32); oinarri izango (21); oinarri juridiko (5); oinarri juridikorik (20); oinarri juridikorik ez (5); oinarri komun (5); oinarri komunak (5); oinarri moduan (11); oinarri nagusi (21); oinarri nagusia (20); oinarri nagusiak (10); oinarri nagusietako (9); oinarri nagusietako bat (7); oinarri nagusitzat (7)

oinarri objektibo (6); oinarri oinarrian (29); oinarri oinarrizko (44); oinarri oinarrizkoa (10); oinarri oinarrizkoa da (6); oinarri on (5); oinarri ona (5); oinarri politiko (13); oinarri politikoa (13); oinarri politikoak (7); oinarri sendo (16); oinarri sendoa (36); oinarri sendoak (37); oinarri sendoen (9); oinarri sendoen gainean (5); oinarri sendorik (10); oinarri sozial (13); oinarri soziala (17); oinarri sozialak (7); oinarri sozialaren (8); oinarri teoriko (5); oinarri teorikoak (11); oinarri transzendentala (5)

oinarri zientifikoa (5); oinarri zientifikorik (11); oinarri zituen (5); oinarri zuen (6)

sistemaren oinarri (5); taldearen oinarri (5)

ahalgarritasunaren oinarria (11); arrakastaren oinarria (5); bizitzaren oinarria (5); demokraziaren oinarria (5); froga oinarria (7); funtsezko oinarria (5); gatazkaren oinarria (7); lanaren oinarria (6); lehenengo oinarria (6)

oinarria barnebiltzen (6); oinarria ezarri (6); oinarria izan (23); oinarria izan zen (6); oinarria izango (9); oinarria jarri (7); oinarria osatzen (6)

taldearen oinarria (6)

akordioaren oinarriak (6); bake prozesuaren oinarriak (6); demokraziaren oinarriak (11); estatuaren oinarriak (6); etxearen oinarriak (5); fede katolikoaren oinarriak (10); konponbiderako oinarriak (8); lurraren oinarriak (5)

oinarriak aurkeztu (5); oinarriak berak (6); oinarriak ezarri (17); oinarriak ezartzea (5); oinarriak ezartzeko (7); oinarriak ezartzen (9); oinarriak finkatu (13); oinarriak finkatzeko (7); oinarriak finkatzen (9); oinarriak ipini (5); oinarriak jarri (28); oinarriak jarri zituen (5); oinarriak jarriko (7); oinarriak jarrita (5); oinarriak jartzea (6); oinarriak jartzeko (9); oinarriak jartzen (7); proposamenaren oinarriak (5); prozesuaren oinarriak (11)

agerpenen oinarrian (5); ditu oinarrian (9); du oinarrian (15)

oinarri oinarrian (29); oinarrian dago (8); oinarrian dagoen (30); oinarrian datzan (19); oinarrian dauden (11); oinarrian duen (7); oinarrian egon (7); oinarrian ezarri (7); oinarrian ezarritako (6); oinarrian ezartzen (8)

oinarriaren gainean (5)

froga oinarrien (7); oinarrien arabera (6); oinarrien aurka (6); oinarrien gainean (7)

oinarriko futbola (5)

oinarririk gabe (24); oinarririk gabea (5); oinarririk gabeak (6); oinarririk gabeko (12)

ezinbesteko oinarritzat (3); oinarritzat dituen (3); oinarritzat duen (3); oinarritzat hartu (18); oinarritzat harturik (10); oinarritzat hartuta (32); oinarritzat hartuz (15); oinarritzat hartzea (3); oinarritzat hartzen (8); oinarritzat izan (3)


oinarridun 1 izond oinarria duena.

Lurjabeei ematen die [...] salneurri arrazoizko baten barruan, xede horretarako laguntzak eskuratzeko itxaropen oinarriduna; merkatari eta ekoizleak antolatzen ditu, arrakasta osoz, atzerriko industriarekin lehian ibiltzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Egozketa hori oinarriduna izan daitekeela ezin uka.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

• 2 (izenlagun gisa)

Liburukotea hartu dut esku artean berriz ere, Eñautek irakurtzeko propio daukan besaulkian, irakurtzeko propio dagoen oinarridun lanpararen argipean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

Inork ere ezin du egin uretan habiarik ez oinarridun etxerik, alde egite eta itzuleren espazioa baita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.


oinarrigabe 1 izond oinarririk ez duena.

Horrela, barneko kontraesan orotatik aske izan arren, judizio bat faltsua edo oinarrigabea izan daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Inork funtsaz ezin aldarrika dezakeenez gero kanpoko sentsuen gure errepresentazioen kausa transzendentalaz zerbait ezagutzen duela, orduan bere baieztapena erabat oinarrigabea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

2 oinarrigabeko izlag oinarrigabea.

Arrazoimenaren kritikak, beraz, azkenean halabeharrez gidatzen du zientziara; kritikarik gabeko bere erabilera dogmatikoak, aitzitik, oinarrigabeko baieztapenetara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.


oinarrigin izond oinarria egiten duena.

Lehengo Naturaren edo Jainkoaren leku aktibo eta oinarrigina, objektiboa, giza arrazoimenak hartu digu orain.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.


oinarripen iz oinarritzea.

Dena dela, soziologiaren oinarripena utzi eta oinarrianago dagoen balioekiko haren filosofia interesatzen zaigu zuzenkiago, azkenean hori da eta Leo Strauss (eta gu!) armintzen duena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.


oinarritu, oinarri, oinarritzen 1 du ad oinarri eman, oinarritzat hartu.

Neure eskuz oinarritu nuen lurra, neure eskuz hedatu zerua.  Elizen arteko biblia   Is 48,13

Sendo oinarritu duzu zeure gaztelua etsaien aurka, etsai mendekuzaleak isilarazteko.  Elizen arteko biblia   Sal 8,3

Sakrifiziotik behar da hasi, maitasuna oinarritzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 183. orr.

Ideiak edo sentimenen edo hausnarketaren emaitza dira; haien balioa esperientziak oinarritzen eta mugatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Arrazoiketa publiko bat oinarritzeko ez digu balio.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

"Physis" hitza "fusein" berbatik dator -garatu, handitu-, eta une batean printzipio suprafisiko -metafisiko- baten beharra duela ikus dezakegu, batez ere transzendentzia hori oinarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Bakotxak behar dik noizbait bere autonomia oinarritu!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 185. orr.

Balioak absolutuki oinarritu, erlijioek egiten zuten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Filosofoek, morala razionalki oinarritu nahi izaten zuten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 269. orr.

2 (-n atzizkiaren eskuinean)

Erlijioa denboraren poderioz gudaloste talde batean oinarritu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Nireei diedan maitasuna odol emaitza honetan oinarritu dut, amak berea esne emaitzan oinarritzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 183. orr.

Nire zibilizazioak, berriz, giza harremanak Gizonaren gurtzan oinarritu nahi izan ditu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

Sakrifizioan oinarritu zuen Gorostidik bere berrogei urteko militantzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.

Nago, simulazio hutsean oinarritu izan dugula gure prestakuntza.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Frantziskok apaltasun eta pobretasunik handienaren gainean oinarritu zuen bere burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

• 3 da ad oin hartu, oinarri hartu.

Eleberri honetan oinarritu omen zen Alfred Hitchcock, The Lodger filmatzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 8. orr.

Betiereko erretorika alferrikakoetan oinarritu ordez, bide berri bati ekin dio Seaskak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Zertan oinarritzen da adiskidetasuna?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,4

Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako.  Elizen arteko biblia   Erm 9,32

Argazki-estilo asko oinarritzen dira denbora inplizituki argazkian txertatze honetan. kanpoko merkatuen zabalkundean huts-hutsik oinarritzen zen hazkunde baten mugak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Baina, tira, eman dezagun erretzen dela, aseguratu gabe, zure zifrak oinarritzen diren epea baino lehen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.

3 (forma ez jokatuetan)

Gure predikua, izan ere, ez zen uste okerretan oinarritua, ez eta asmo maltzurrez nahiz engainuz egina ere.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,3

Lehengoa emozioan oinarritua bazen, oraingoa arrazoian oinarritu behar da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.

Gure zibilizazioa, neurri handi batean, itzulpenean oinarritua dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Hogeita sei premisotan oinarriturik, Jainkoaren existentzia eta haren ezaugarri kardinalak, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna, frogatuko ditugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Zilbor-hesteko odol-laginen banku pribatu hauen negozioa transplante autologoan oinarriturik dago, beraz.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Egia-irizpide batean oinarrituriko jakintza espekulatiboarena da ikusmolde hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Talaia fundazioak 1996an eskatutako hitzaldi batean oinarrituta dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 241. orr.

Ospea ekarri zion unibertsoa (Sekula Betiko Lurraldea, Peter Pan, Kako-oker pirata...) idazlearen beraren bizitza latzean dago oinarrituta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Ez du nahi laborategiko esperimentuetan oinarritutako eztabaidarik, eta ez du kontuan hartu nahi pertzepzio "naturala" baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absolutuki oinarritu (3); datuetan oinarritu (6); defentsa sendoan oinarritu (3); defentsan oinarritu (6); defentsan oinarritu zuten (3); emaitzetan oinarritu (3); errespetuan oinarritu (4); eskubidean oinarritu (4); euskalkian oinarritu (4); hutsean oinarritu (4); ikerketan oinarritu (3); ikerketetan oinarritu (3); justizian oinarritu (3); lanean oinarritu (8); legean oinarritu (5)

oinarritu da (59); oinarritu dira (23); oinarritu ditu (3); oinarritu du (24); oinarritu dut (3); oinarritu dute (10); oinarritu gara (7); oinarritu zarete (3); oinarritu zen (39); oinarritu ziren (17); oinarritu zuen (34); oinarritu zuten (11); oinarritu zuten garaipena (3)

puntutan oinarritu (4); sendo oinarritu (3); sisteman oinarritu (3); susmoetan oinarritu (3); talde lanean oinarritu (4); txostenetan oinarritu (3); zertan oinarritu (10); zutabetan oinarritu (4)

arau batean oinarritua (3); dago oinarritua (20); lanean oinarritua (3); nobelan oinarritua (3); oinarritua da (8); oinarritua dago (21); oinarritua egon (5); oinarritua egongo (3); oinarritua egotea (3); oinarritua izan (3); oinarritua zegoen (5)

daude oinarrituak (5); oinarrituak dira (5)

oinarrituko dira (8); oinarrituko du (6); oinarrituko gara (4); zertan oinarrituko (5); zertan oinarrituko da (3)

lanetan oinarriturik (3); liburuan oinarriturik (5); oinarriturik dago (6); oinarriturik daude (4)

herriaren eskubidetan oinarrituriko (3); justizian oinarrituriko (5); oinarrituriko bakea (3); oinarrituriko ekonomia (3); oinarrituriko filmak (3); oinarrituriko sistema (3)

araudian oinarrituta (4); arauetan oinarrituta (6); artikuluan oinarrituta (7); autodeterminazio eskubidean oinarrituta (4); autogestioan oinarrituta (3); berdintasunean oinarrituta (4); bizitzan oinarrituta (3); dago oinarrituta (11); datu horietan oinarrituta (3); datuetan oinarrituta (7); datuotan oinarrituta (3); defentsan oinarrituta (4); deklarazioan oinarrituta (3); deklarazioetan oinarrituta (5)

ekonomikoetan oinarrituta (3); elkartasunean oinarrituta (3); emaitzetan oinarrituta (4); errealitatean oinarrituta (3); errespetuan oinarrituta (6); eskarmentuan oinarrituta (3); eskubidean oinarrituta (7); eskubideetan oinarrituta (6); esperientzian oinarrituta (7); esperientzietan oinarrituta (4); giza eskubideetan oinarrituta (3); hitzetan oinarrituta (3); hutsean oinarrituta (3)

informazioan oinarrituta (3); ipuinean oinarrituta (3); lanean oinarrituta (3); lanetan oinarrituta (3); legean oinarrituta (5); liburuan oinarrituta (4); mendekuan oinarrituta (4)

oinarrituta dago (42); oinarrituta daude (10); oinarrituta egin (11); oinarrituta egin du (3); oinarrituta egon (12); oinarrituta egongo (7); oinarrituta erabaki (4); oinarrituta eraiki (6); oinarrituta hartu (3); oinarrituta hartzen (3); oinarrituta idatzi (4); oinarrituta izan (3); oinarrituta lortu du (3); oinarrituta sortu (7); oinarrituta sortu zuen (3); oinarrituta zeuden (3)

planean oinarrituta (3); poemetan oinarrituta (3); polizi deklarazioetan oinarrituta (3); printzipioan oinarrituta (3); printzipioetan oinarrituta (5); susmoetan oinarrituta (3); txostenean oinarrituta (10); txostenetan oinarrituta (4)

zertan oinarrituta (4)

akordioan oinarritutako (3); aniztasunean oinarritutako (7); artemisinan oinarritutako (3); autodeterminazio eskubidean oinarritutako (6); bakean oinarritutako (3); balioetan oinarritutako (3); berdintasunean oinarritutako (18); berdintasunean oinarritutako gizarte (3); bertuteetan oinarritutako (5); bertuteetan oinarritutako teoria (3); borondatean oinarritutako (3); defentsan oinarritutako (4); demokrazian oinarritutako (7)

eginbeharretan oinarritutako teoria (4); ekintzaren ondorioetan oinarritutako (3); elkarrizketan oinarritutako (6); elkartasunean oinarritutako (6); ereduan oinarritutako (3); errealitatean oinarritutako (4); errespetuan oinarritutako (12); eskubidean oinarritutako (6); eskubideetan oinarritutako (8); eskubidetan oinarritutako (5); eskubidetan oinarritutako bakea (5); ezaugarri genetikoetan oinarritutako (3); ezberdintasunean oinarritutako (3); garapen iraunkorrean oinarritutako (4); gezurretan oinarritutako (5); giza eskubideetan oinarritutako (4); gorrotoan oinarritutako (5); hutsean oinarritutako (3)

iraunkortasunean oinarritutako (3); justizian oinarritutako (11); justizian oinarritutako bakea (4); lanean oinarritutako (8); legean oinarritutako (4); liburuan oinarritutako (4); mendekuan oinarritutako (3); nortasunean oinarritutako (5)

obran oinarritutako (5)

oinarritutako alternatiba (3); oinarritutako arte (3); oinarritutako bake (3); oinarritutako bakea (11); oinarritutako demokrazia (4)

oinarritutako ekintza (4); oinarritutako ekonomia (5); oinarritutako erabaki (3); oinarritutako eredu (6); oinarritutako eredua (4); oinarritutako espetxe (5); oinarritutako espetxe politika (3); oinarritutako estrategia (4); oinarritutako europa (4); oinarritutako euskal herria (3); oinarritutako fikzioa (3); oinarritutako film (3); oinarritutako filma (7); oinarritutako garapen (3); oinarritutako gizarte (8); oinarritutako gizartea (3); oinarritutako harreman (4)

oinarritutako ikuskizuna (7); oinarritutako irtenbide (4); oinarritutako jokalekua (3); oinarritutako konponbide (3); oinarritutako konponbidea (4); oinarritutako lan (3); oinarritutako lana (6); oinarritutako legea (3); oinarritutako liburua (3)

oinarritutako obra (5); oinarritutako plana (3); oinarritutako politika (10); oinarritutako sistema (10); oinarritutako talde (6); oinarritutako teoria (11); oinarritutako teoria etikoak (7); oinarritutako teoria etikoen (3); oinarritutako terapia (3)

onarpenean oinarritutako (3); ondorioetan oinarritutako (6); ondorioetan oinarritutako teoria (4); paisaietan oinarritutako (3); subiranotasunean oinarritutako (4); zatiketan oinarritutako (4); zuzenbidean oinarritutako (3)

artikuluan oinarrituz (3); datuetan oinarrituz (6)

berdintasunean oinarritzen (8); berdintasunean oinarritzen da (3); boterean oinarritzen (3); datuetan oinarritzen (4); defentsan oinarritzen (11); defentsan oinarritzen da (4)

errealitatean oinarritzen (4); errespetuan oinarritzen (9); errespetuan oinarritzen da (3); esperientzian oinarritzen (3); fedean oinarritzen (3); gezurretan oinarritzen (3); harremanean oinarritzen (3); harremanetan oinarritzen (4)

ideietan oinarritzen (4); informazioan oinarritzen (3); lanean oinarritzen (4); legean oinarritzen (7); legean oinarritzen da (3)

oinarritzen da (298); oinarritzen dira (78); oinarritzen ditu (6); oinarritzen dituzte (3); oinarritzen du (16); oinarritzen dute (11); oinarritzen gara (8); oinarritzen naiz (3); oinarritzen zara (8); oinarritzen zen (33); oinarritzen ziren (9); oinarritzen zuen (5)

sinesmenetan oinarritzen (3); tradizioan oinarritzen (3); zertan oinarritzen (47); zertan oinarritzen da (12); zertan oinarritzen zara (7)


oinarritzapen 1 oinarritzea.

Liburu honekin Kantek Filosofia ez ezik, izadiaren eta munduaren ulermena, hots, gure mundu-ikuskera ere hankaz gora jarri duela eta horrekin batera honi oinarritzapen irmoa eman diola.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Bakoitza enpirikoki kontsidera daiteke, hots, agerpen jakin batzuei aplikatzean, baina denak apriorizko osagai edo oinarritzapenak ere badira, eta honek ahalbidetzen du erabilera enpiriko hori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Idealismo transzendental edo kritiko baten printzipioetan funtsatzen diren Izadiaren Metafisikaren eta Ohituren Metafisikaren oinarritzapen-saialdia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

metafisikaren oinarritzapen (3)


oinarritze iz oinarri ematea, oinarritzat hartzea.

Oinarritze hori ezin da beharren arabera aldatu: oro har, zimenduak ez dira behin eta berriz aldatzen!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.


oinarrizko 1 izlag besteren oinarri gertatzen dena; garrantzizkoena.

Oinarrizko bibliografia.  Berria - Kultura   2004-12-15

Oinarrizko partikulak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Atomoaren egituraz oinarrizko ikerkuntza egiten duten zientzialariek erakutsi digutenak izan dezake inolako aplikaziorik konputagailuak egiteko?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Legeei dagokie, gai bakoitzean, oinarrizko arauak eta molde berezkoak finkatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Matematikoki, beraz, presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Hezurrek, eskeletoaren oinarrizko elementuek, zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Informatikako oinarrizko programen ezagütza.  Herria   2004-06-17

Nazio bakoitzak badu ere bere Ohitura berezien araberako bizia eramaiteko eskubidea, baztertuz, jakina, edozein oinarrizko giza eskubide bortxatzeko bidea, eta bereziki herri gutituen zapalkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.

Erantzuna eman zuten azkenean: n mailako ekuazioak n erro ditu, zehatz-mehatz; aljebrako Oinarrizko Teoria da hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

OHO, Oinarrizko Heziketa Orokorra, da gaztelerazko EGBren ordain ofiziala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.

Oinarrizko batxilergo titulua eskuan neukan, eta goi mailakoa neure kontura ari nintzen prestatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

2 (izenaren eskuinean)

Bellen teoriak hiru osagai oinarrizko ditu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Lehenik, epistemologia kartesiarraz ariko gara, hori baita arlo honetan proiektu oinarrizkoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Nire ingelesa zoritxarrez oinarrizkoegia da-eta horrelako liburu bat eroso irakurtzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 86. orr.

Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Uste dugu unibertsitatea dela munduko erakunderik garrantzizkoena, eta gizartearen etorkizunarentzat [...] erakunde honek egin dezakeen lana dela funtsezkoen eta oinarrizkoena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Kantek frogatzen du ezin frogatuzkoak direla erlijioen eta filosofia sistemen bi postulaturik oinarrizkoenak: Jainkoa eta askatasuna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

gure oinarrizko eskubideak (5); guztien oinarrizko eskubideak (6); herriaren oinarrizko eskubide (4); herritarren oinarrizko eskubideak (14)

oinarri oinarrizko (44)

oinarrizko adigai (6); oinarrizko adigaiak (7); oinarrizko adostasun (6); oinarrizko adostasuna (10); oinarrizko ahalmen (4); oinarrizko akordio (9); oinarrizko akordioa (9); oinarrizko akordioa lortzea (6); oinarrizko arau (13); oinarrizko araua (5); oinarrizko arauak (17); oinarrizko arazo (7); oinarrizko askatasunak (9); oinarrizko askatasunei (4)

oinarrizko baldintza (8); oinarrizko baldintzak (10); oinarrizko baldintzak betetzen (5); oinarrizko balioak (4); oinarrizko beharrak (22); oinarrizko bereizketa (4); oinarrizko bibliografia (20)

oinarrizko datuak (4)

oinarrizko egitura (8); oinarrizko elementua (5); oinarrizko elementuak (9); oinarrizko erregela (4); oinarrizko errenta (42); oinarrizko errentaren (10); oinarrizko eskakizunak (6); oinarrizko eskema (5); oinarrizko eskubide (51); oinarrizko eskubidea (33); oinarrizko eskubidea da (7); oinarrizko eskubideak (146); oinarrizko eskubideak errespetatu (4); oinarrizko eskubideak urratu (5); oinarrizko eskubideak urratzea (5); oinarrizko eskubideak urratzen (17); oinarrizko eskubideei (5); oinarrizko eskubideen (86); oinarrizko eskubideen alde (7); oinarrizko eskubideen gutuna (6); oinarrizko eskubideen urraketa (10); oinarrizko eta funtsezko (5); oinarrizko ezagutza (13); oinarrizko ezagutzak (4); oinarrizko ezaugarri (4); oinarrizko ezaugarriak (4)

oinarrizko gai (4); oinarrizko gaiak (8); oinarrizko gaietan (4); oinarrizko galdera (5); oinarrizko galderari (4); oinarrizko gauza (6); oinarrizko giza eskubideak (17); oinarrizko giza eskubideen (7); oinarrizko gizarte (6)

oinarrizko helburu (4); oinarrizko hezkuntza (9); oinarrizko hezkuntza orokorreko (4); oinarrizko hitzarmen (57); oinarrizko hitzarmen demokratikoa (31); oinarrizko hitzarmen demokratikoaren (15); oinarrizko hitzarmena (6); oinarrizko ideia (18); oinarrizko ideiak (6); oinarrizko ikasketak (14); oinarrizko ikerketa (11); oinarrizko ikerkuntza (16); oinarrizko ikerkuntzan (9); oinarrizko indar (6); oinarrizko informazioa (6); oinarrizko irizpide (4); oinarrizko irizpideak (7)

oinarrizko jakintza (4); oinarrizko jokoan (4)

oinarrizko kontzeptu (5)

oinarrizko lan (4); oinarrizko lau (8); oinarrizko lege (8); oinarrizko legea (14); oinarrizko legeak (7); oinarrizko liburua (5)

oinarrizko militanteen (4)

oinarrizko nobela (6)

oinarrizko osagai (4); oinarrizko osagaia (7); oinarrizko osagaiak (7); oinarrizko osasun (13); oinarrizko osasun zerbitzuak (4); oinarrizko osasun zerbitzurik (6)

oinarrizko prestakuntza (7); oinarrizko printzipio (13); oinarrizko printzipioak (13); oinarrizko printzipioen (7); oinarrizko printzipioen aurka (5); oinarrizko puntuak (5); oinarrizko puntuetako bat (4)

oinarrizko soldata (4)

oinarrizko testu (5); oinarrizko testua (5); oinarrizko testuak (4); oinarrizko tresna (7)

oinarrizko unitate (4)

oinarrizko zerbitzu (7); oinarrizko zerbitzuak (12)

presoen oinarrizko eskubideak (4)


oinarrizkotasun iz oinarrizkoa denaren nolakotasuna.

Esan daiteke, balioen filosofia nolabait funtsezko balioen objektibotasuna eta oinarrizkotasuna salbatu nahian abiatu zela, eta azkenean lehendik zegoena baino kaos handiago bat lortu duela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.


oinarriztapen 1 iz oinarritzea.

Existentzialismoaren atmosferan hazi ginenok bederen, balioen oinarriztapen razional absolutu bat ez dugu inola posible ikusten, baina haren premiarik ere ez dugu sentitzen ezertarako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

Razionalismo huts baten deklarazio-erabakia, birdenboran zientzia berriaren interpretazio filosofiko eta oinarriztapen metafisikoa izan nahi duena, modernitatearen lehenengo paradigma finkoa ezarriz, Descartesen sistema da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez hurrenez-hurrenezkotasun kronologikoa eta bere kausalitate koerlatiboa, baizik oinarriztapen-ordena, zeinak ezagutzen duen nola diren gauzak beren baitan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.


oinarriztatzaile iz oinarritzen duena.

Zientziaren eginkizun oinarriztatzailea filosofiak dizu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 163. orr.

Arrazoimen zaharra, absolutua eta metafisikoa, kreatzailea eta oinarriztatzailea Jainkoaren ordezkoa izatetik, tresna (instrumental) hutsa izatera etorria dago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.


oinastarri ik oinaztarri.

oinategi iz

Oinak oinategi, soilik loeria astunaren orratzak kaskoan ziztaka nabaritzen zituela, Angeluko Chambre d'Amour hondartzara heldu zen konturatu gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 130. orr.


oinatz 1 iz oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea.

Lur gorrian oinatz bat ageri da, eskuineko oin batek utzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Sarreratik salara oinatz pare lerro bakarra ageri zen: nirea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 133. orr.

Lurra lehor zegoen arren, haren urratsek oinatz sakon eta argiak uzten zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Gurpil-arrastoak nabariak ziren, astoaren oinatzak ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

-Kaioen oinatzak -esan zuen neskak, eta haiei begira geratu zen pixka batean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

Jendeak harrikatu egiten du deabruaren oinatza eta txapela kentzen du burutik santuaren oin-arrastoaren parean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

Elurteak Iñakiren oinatz eta arrasto guztiak estali, eta gaua kanpamenduetariko baten babesean iragan izanen zuela erabaki nuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Bidezidorreko hartxintxarretan bere zapaten takoiek uzten zituzten oinatz txikiei begira geratu nintzen, oin-hots txikiak entzunez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer da oinatz segida bat desertuan? istorio bat.  Berria - Kultura   2006-05-02

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Una-una egiterainoko lasterkaldi gogorretara eramaten ninduen elur berritan herrestan, giza oinatz orotatik urrun, basagizon baten senez asmatzen edo zituen ibilbideetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Bai baitzen azeri oinatzik eta apika otsoenik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Zikinetan agertu den basurde oinatzari gauekoa edo gutxienez bi egunekoa den antzemateko ahalegin eta txilimalak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

4 aztarna, arrastoa.

Horra lurrean, zeruko jainkoaren oinatza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Azkenik, gizakumea apurka-apurka eta atalez atal joaten eta bizi sentimena galtzen maiz ikusten dugu; lehenik oinetako behatz eta atzazalak ubeltzen, gero oinak eta bernak hiltzen, ondoren, herio hozminaren oinatzak beste lohadar guztietan arrastatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Ahanzmena madarikatu duzu, ahulegia baita oroitzapenak oinatzik utzi gabe erauzteko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 97. orr.

'Blemish' (David Sylvianekin elkarlana, 2004): beti egiten jakin izan duen bezala are gehiago bere ibilbidean oinatz garrantzitsua utzi duen lan honetan Japan taldeko abeslariak laguntzaile paregabeak hartu zituen bidelaguntzat.  Berria - Kultura   2006-01-05

Zoruan gomazko zola baten oinatza aurkitu genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Ama haurgabetuak, berriz, mendi berdeak oinkatuz, lurrean inkaturiko apatx bikoitzaren oinatzak ezagutu nahi ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Kristo gure Jaunaren irakaspen eta oinatzei jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakaspen eta oinatzei (3); oinatzei jarraitu (3)

utzitako oinatzek (3)


oinaulki iz oinak pausatzeko aulkitxoa.

Sei maila zituen errege-aulkiak eta, berari atxikiak, oinaulkia eta, jarlekuaren alde banatan, besoak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,18

Ene oinzolen oinaulkia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Eseri tronuan nire eskuinean: etsaiak oinaulkitzat jarriko dizkizut.  Elizen arteko biblia   Heb 1,13


oinazarazi, oinazaraz, oinazarazten du ad oinazetzera behartu.

Ahal duen dirurik gehiena ateratzeko, emaztea gorputzean eta ariman oinazaraziko du; hasi da emaztearen gurutzebidea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Giltzapean sartzeak, ordea, ebain-ebain egitea, xehatzea, oinazaraztea esan nahi du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.


oinaze 1 iz mina, bereziki bizia.

Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Bere oinaze eta gaitzen larriaz ahazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 726. orr.

Oinazeak dena betetzen zuen, nire zentzumenak, nire pentsamenduak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 174. orr.

Aurrera jarraitzen zuen, karranpek eta oinazeek jota.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Oinaze askorekin hil zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.

Oinazea Matrix-en baizik ez dago, errealitatea dagoela uste dugun leku horretan baizik ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

Isilik joaten zen, hortzak gogor estuturik jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez, eta itsu-itsuan egiten zuen aurrera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Ezinezkoa da naturazko atseginak oinaze bihurtzea, gure naturak den bezalakoa dirauen arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Neure buruari agintzen diodan plazerak nire oinaze guztiak leuntzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Aberria oinaze zitzaidan eta sortetxea zorigaitz izugarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Oinazeak orduak luze ditu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Zenbat oinaze jasan zezakeen gorputz batek egoera horretan?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Oinazerik gabeko kauterizazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Oinazea ez pairatzea eta torturatzaileekin kolaboratzea aukeratzen baldin baduzu, ezin esan ahalako oinaze morala erosten duzu.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

Itxaropena gure poz eta oinaze.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 135. orr.

Oinazez txikitzen nengoen, baina ez nuen negarrik egin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.

Eskuineko hankan milioika ziztada sentitzen nituen, oinazearen oinazez, armada oso bat zaldiz nire gainetik igarotzen ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Oso oker zenbiltzake Jainkoaren seme-alaba izan nahi bazenu baina oinaze-minik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

-Ba al duzu oinazerik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Oinazea arindu oinazean bizi denari, eta poza areagotu pozik bizi denari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

Igurtzi egin nuen larrua bixi-bixi zauriaren ondoan, eta oinazea ematu egiten zela iruditu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Gero eta ahulago, oinazeari eutsi ezinik, Urigainera ailegatu arte zutik irauten saiatu nintzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.

-Oinaze eta miseria erruz ikusi nuen, eta bizi ere bai, baina nire bizitzako unerik zoriontsuenak ere han izan nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Loa bere oinazea etetera etor zedila desiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Jaunaren oinazeak oroituz eramaten zituen bereak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Halaz guztiz, ez zitzaizkion oinazeak inola ere joaten.  Elizen arteko biblia   2 M 9,18

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Oinaze handiak jasaten zituenez, nahi eta ahal baino diru gehiago xahutu zuen medikutan osasuna berreskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Bat-batean zuri motelez pintaturiko hatzak sartu zaizkit aluan eta barrutik urratu naute, oinaze zahar bat sentitu dut.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.

Oinaze bizi-bizia bularraren erdian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 367. orr.

Oinaze min baten gisakoa da, eta oinaze min horrek sortzen du ezin adierazizko plazerra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Hitz horiek amaren begitarte zaharra, oinaze luzeek erasana, alaitu zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 93. orr.

Orduan oinaze itzel batek bereganatzen nau, [...] esan ezinezko pena erraldoiak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

Gorputzeko oinaze gogorrek estutzen bazuten ere, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Oinaze latzena urratzen du, minutu batez, munduaren edertasunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.

-Oinaze eta miseria erruz ikusi nuen, eta bizi ere bai, baina nire bizitzako unerik zoriontsuenak ere han izan nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Ba al da "oinaze eztirik"?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Hara, hiltzera noa orain gaitz honen oinaze jasanezinez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Berealdiko oinazea eztula egiterakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Lepoko edo bizkarreko oinazeak jasango balitu moduan sorbaldak beheratuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 106. orr.

Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez, etengabeko oinazeak izaten ditut.  Elizen arteko biblia   Jb 30,17

Infernuko oinaze hondogabekoetan betiko eduki nahi banauzu, Jauna, erabat etsita nago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Izugarrizko oinaze artean hil zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,19

Ortuzainak oinaze mutuzko imintzio bat egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan, aspaldi hartan ez bezala, goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez du zirkinik ere egin, ez eta oinaze-keinurik txikiena azaldu ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

Anai Joanek nahiago izan zituen mundu honetako zazpi oinaze-egun, eta bat-batean zenbait gaitzez gaixotu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

Gauza jakina baita, ehundaka oinaze-urte basatiren ondoren, gurpilak lehenago espetxeak adina izutzen duela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Oinaze antsiekin ahalegindu zen berriro tentetzen, baina lurrera erori zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Ulua entzuten hasi bezain azkar, bi tiro atera eta uluaren ordez oinaze-intziri bat entzun zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 317. orr.

Oinaze-intziritan haur askoz erdi dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Atxilotuen oinaze oihuak entzuten zirela alboko etxeetatik, batez ere goizaldean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Ezari-ezarian, eta leherketek eragindako deskalabruak egunero toki eta itxura beretan topatzen ohitu ahala, hiriko zauriak hastapenetako beren oinaze-pozoi hura galduz joan ziren. Beti zegoen bere Kristoren aurpegiari begira, beti atxikitzen zitzaion oinaze-gizonari, sufritzen ikasia zenari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Hasieran bakan, egunez egun ugalduz joango ziren oinaze-kolpeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.

Dudarik gabe susmagarria iruditu zitzaien nire oinaze adierazpen jori hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 329. orr.

1.000 Hz-eko maiztasunean, entzumen-atalasea baino 120 dB gorago dago oinaze-atalasea, gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Oinaze-eragileak ankertzen doazen heinean, gizonen arimak ere gogortu egiten dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizon oinazetu eta oinaze-eragile haren bitxikeria ulertezinetako bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gülbahar hagitz urduri zegoen, amodio-oinazez, gauza bat agerikoa zelako: Ahmeten baitan aldaketa nabarmena gertatua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

Hala, gau batez, bere gaixotasunengatik neke-oinaze larri eta ezberdinez ohi baino abailduago zegoela, bihotz-barnean bere buruaz errukitzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.

Pedroren malko haiek ez ziren molde hartakoak, barren-oinaze batek eraginak baizik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Batman atsegin baino atseginagoa nuen arren, amonaren barne-oinazea eta ezinegona nagusitu zitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 60. orr.

7 oinazepean

Izan ere, ezer ez den bezala Jainkoa atsekabetu eta oinazepean jar dezakeenik, ez da ezer horrelako gizaki bat nahigabetu eta tristatu dezakeenik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Oinazepean eta atsekabean aurkitzen zarenean oroi zaitezz oraindik gozatzen dituzun ontasun eta zorionez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

8 oinazezko

Oinazezko giroa arnasten nuela sentitu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Ahalegin berezia egin behar izan zuen eztarrian gora zetorkion oinazezko zinkurina gordetzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eraginez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazezko intziri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Elbarri batekin gizatasunez jokatzen duenak, Londresko atsegingarriak alde batera uzten dituenak oinazezko ohe batean egoteko, ontasun handia izan behar du, inondik ere.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.

· Nire bizitza oinazezkoa baizik ez da orain; zure baietza hartzen ez dudan bitartean sosegurik ez duket.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 292. orr.

Lamento d´Ariannako zati bat kantatu zuen, zatirik mingarriena, oinazezkoena, Alessandrori begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

9 oinaze zaldi estira emateko tresna.

Heldu ziren goizean torturatzaileak eta, kartzelatik aterata, oinaze-zaldian zintzilikatu zuten, burdinazko pisu ugari beraren gainean jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputzeko oinaze (5)

oinaze afektiboa (3); oinaze arin (4); oinaze arin bat (3); oinaze bizi (4); oinaze bizia (7); oinaze bizia eragiten (3); oinaze bizitan (3); oinaze gorritan (4); oinaze guztien azkena (3); oinaze handi (3); oinaze handia (11); oinaze handiagoa (3); oinaze handiak (5); oinaze ikaragarria (4); oinaze izugarri (6); oinaze izugarri hura (3); oinaze izugarriak (3); oinaze jasan (3); oinaze keinu (3); oinaze min (8); oinaze mina (3); oinaze minak (5); oinaze minen (4); oinaze oinazetsuak (3); oinaze zahar (5)

eragindako oinazea (3); mina eta oinazea (3)

oinazea arintzeko (3); oinazea arintzen (3); oinazea ematen (3); oinazea eragin (3); oinazea eragiten (4); oinazea eta atsekabea (3); oinazea izan (4); oinazea nuen (3); oinazea sentitu (3)

sekulako oinazea (3)

gaitzaren oinazeagatik (3); oinazeagatik hitz egiteko (3)

oinazeak eraman (3); oinazeak jota (5); oinazeak orduak luze (8); oinazeak ugalduko (3); oinazeak ugalduko dizkizut (3); sekulako oinazeak (3)

oinazearen oinazez (5)

oinazeen bidez (3)

ez du oinazerik (3); ez zuen oinazerik (3); inolako oinazerik (3); nirea bezainbateko oinazerik (3); oinazerik gabe (12); oinazerik gabeko (12); oinazerik handiena (4)

oinazez betea (5); oinazez beterik (6)

oinazezko garrasi (3)


oinazealdi iz oinazezko denbora.

Une honetan, oinazealdi laburra jasan ondoren, Jainkoak hitz eman duen bukaerarik gabeko bizian parte dute nire anaiek.  Elizen arteko biblia   2 M 7,36

Etsirik nengoen hil egingo nintzela, eta behin tumorea erauzi eta erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren, larrigura- eta zorabio-aldi luzeak pairatu, ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren, zail zen niretzat aurrera nola jarraitu asmatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Hamidak, gizonari begirik kendu gabe, Muski kalean gizonaren bila jasandako oinazealdia mendekatuz, garaipenaren zoriontasuna sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

Gizakiak onartu behar du gabezia hori, bere jokabidea zuzena izan dadin eta kontsolamendu ziurra izan dezan oinazealdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.


oinazedun izond oinazea duena, oinazea sentitzen duena.

Baina otoizgilea ez da Frantzisko, Jesus oinazedun eta larritua bera baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.


oinazegailu iz estira emateko tresna. ik oinaze 9.

Gero oinazegailuan ipinarazi zuen eta besoak tiraka loka jarri eta gorputz guztia aterarazi zion bere giltzetatik inolako errukirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.


oinazegarri (orobat oinazgarri g.er.) izond oinazetzen duena.

Galdetzen zion bere buruari nola jasan ote zezaketen bezeroek ahots oinazegarri harekin egitea bidaia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean, harritzar leun artean jausi izango balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Espetxera sartu aurretik harekin igarotako azken egun oinazegarria gogoratuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Horrek halako irudipen asaldagarri bat sortzen zion buruan, eldarniozkoa, oinazegarria, etsai-itxurakoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

Eta oinazegarria ez zen heriotza ikustea, bizitza eta heriotza batera ikustea baizik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.

Zuzendari txit agurgarriak bortxatzen banau, trauma oinazgarri baten jabe izan nadin da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

• 2 (izen soila –on atzizkiaren eskuinean)

Horratx amodioaren zoraldi betea, zeinaren bortiztasunak bere burua baitu galtzen eta gogoa eramaten etsi gaitzeko eginbidetara hain sarri nola zerupeko edozein pairamen izaki gaixoon oinazegarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.


oinazeka adlag

Zurezko gorputzak triskantzaren lekukoak ziren, oinazeka eta aieneka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.


oinazeleku iz oinazetzeko lekua.

Espetxea akusatuaren oinazeleku delako gehiago, gordeleku baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.


oinazemendi iz adkor oinazelekua.

Ea zer uste zuen, ba; obispoa halako oinazemendian lotuta ikusi, eta tiroka hasi behar izan genuela noski.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.


oinazepeko izlag oinazeen azpikoa.

Horiek guztiok, hautemateari dagokionez, beren baitan akatsa daukate, horien bitartez besterik hautematen duen izakiarengan ere, pasiboki ukituak izaten direlako, bestek eraginak, etenak eta oinazepekoak, gainerako organoen antzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.


oinazetsu izond oinazez betea.

Cook andreak ezin konta ahala espezialistarengana jo izan zuen, dirutza handiak xahutu zituen, eta tratamendu oinazetsuak pairatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Norak, ordea, ez zuen Andreasek ateratako ondorioa entzun, atximurkada oinazetsu bat sentitzen baitzuen bihotzean hitz egin zuenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Era berean, gorputzean hobea da zauri oinazetsua, oinazerik gabeko usteltzea baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.

Epai-egunean tormentu oinazetsuak jasango ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Ba al liteke hau baino tortura oinazetsu eta lazgarriagorik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 256. orr.

Emakumea harro zegoen bere oin txikiez, baina harrokeria oinazetsua zitzaion inondik ere, punta kamutseko txapin takoi altuetan estu-estu sarrarazten baitzituen, ahalik eta neurririk txikienekoetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Gertatu zirenetatik baliagarria edo onesgarria edo interesgarria edo deigarria iruditzen zaiguna irazten dugu denboraren galbahean, eta ahalegin berebizikoak egiten ditugu kaltegarria edo oinazetsua zitzaiguna albo batera gera dadin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.

Dena argi ikusi nahi duk gu bion artean -esan zidan ahots oinazetsu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 90. orr.

Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oinaze oinazetsuak (3)


oinazetu, oinaze(tu), oinazetzen 1 da ad oinaze hartu. ik oinaztatu.

Ez al dakusu nola sarritan elkar-atseginak lotzen dituenak kate komunetan oinazetzen diren?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.

A zer lanak hartzen dituen, zergatik oinazetzen ote da horrela, besterik gabe lau oinean joan ordez?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.

Nik diot, Jainkoagatik gizakiak sofritzen duen guztia, Jainkoagan ere sofritzen duela; eta Jainkoa gizakiarekin batera oinazetzen dela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Eta, buruak edo begiak guregan minaren erasoa jasatean, gorputz osoan oinazetzen ez garen bezala, horrelaxe gertatzen da inoiz gogoa bera ere penatzea edo pozez gainezkatzea, bitartean arimaren beste zatiari, lohadar eta organoetan, ezein nobedadek eragiten ez diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

• 2 du ad oinaze eman.

-Eta nola eraman ditzaket pazientziaz gau eta egun oinazetzen nauten etengabeko min hauek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 989. orr.

Zergatik oinazetzen dituzu ene anaia arkumeak, horrela lotuta eta zintzilik eramanez?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Bere besaulki gogorrean eseririk zegoen, pentsamenduek eta lo egin ezinak oinazeturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Gizon honen emaztea deabruak oinazetua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Ni oinazetu, beheititu, doilortu izana ez ote duk aski, hilobiko bakea ere nahi didak kendu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

-Zer, baina, erru-sentipen horiekin geure burua oinazetzeaz gainera? -galdetu zion arrebak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zer egin zezakeen orduan emakume kanaandar apal eta oinazetu hark?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Hemen "mirra-zorrotxoak", Frantziskoren bihotzean finkatua dagoen Kristo oinazetua irudikatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Nire kantuen azalean gelditzen direnek beti adjektibo berdinak erabiltzen dituzte nitaz hitz egiteko: malenkoniatsua, oinazetua, madarikatua, tristea...  Berria - Kultura   2006-02-02

Besoak biluzik, begiak itxita, zoriontasuna aurpegi zurbil oinazetuan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.

Makina oinazetu, dardarati bat baizik ez nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Gorioten azken solasek Shakespeareren unerik hunkigarrienak oroitarazten dituzte, Lear erregearenak oroz lehen: doinu zoro, oinazetu, arrotz, estrainio berdina.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Hunkitu egiten zuen hark guztiak, pentsatu zuen dramatikoki mutilak bere bakardade oinazetuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deabruak oinazetua (3)


oinazezko ik oinaze 7.

oinazeztatu izond oinazetua.

Ez du oraindik galdu, ezin du galdu bere ni, ni oinazeztatu hori, odoletan dagoena eta akabatu nahi izan ez dutena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.


oinazeztu, oinazez(tu), oinazeztatzen da ad

Ni Marinaz oinazeztu nintzen, Mireille Mathieu-k bezala firrilkatu zituen erreak aho-sabaian, eta hurrengo egunetan ohartu nintzen galtzerdi beltzak maite zituela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.


oinazgarri ik oinazegarri.

oinazpi 1 iz oinaren azpia.

Oinazpian zafirozko lauzaz eginiko solairua bezalakoa zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Agureak berriro oinetako behatz muturrekin ukitu zuen neskatoaren larruazal lodiko oinazpia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 112. orr.

Neskatoaren hanka bat ukitzen saiatu zen oinazpiarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Zerrautsak lohi mehe bat osatua du oinazpietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,25

Elkarri neurtu genizkion oinazpien luze-zabalak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Errepide zaharretan su hartzen du hautsak gudarien oinazpi kailutuetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

2 irud/hed

Harkaitzaren oinazpira nau jasoko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaiak oinazpian jartzen (4)


oinazpiko 1 izlag oinaren azpikoa.

Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.  Elizen arteko biblia   Dt 28,23

Behatzek neskato beltzaranaren oinazpiko larruazal lodia ukitu zuten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 112. orr.

2 (izen gisa)

Halako naretasun alai bat, itsasoko uhinek oinazpikoa mugiaraziko baliote bezala, berehala jabetu bazen ere. Jar hadi lurrean, nire oinazpikoaren ondoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.


oinaztar (orobat oiñaztar) iz Ahaide Nagusien borroketan, Oiñazeko leinuaren aldekoa.

Harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik, batipat ganadu ebasleak, hegazti harraparien jaki gozo dira, odol gaiztoko Oiñaztar eta Lazkanotar banderizoek aldez aurretik egindako traizioaren aurkako mendekuaren lekuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

"Oinaztar eta ganboarren zina", idatzi zuten egun hartan egunkariek beren lehen orrialdeetan, alderik alde zabal.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Erdi Aroko bandoen arteko liskarretan, Deban, Bustinagatarrak eta Iturzatarrak ziren Ganboatar eta Oinaztarren ordezkoak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.

Zeruarekin lotura zuten gauzetan bat etorri arren, lurrekoek tirabirak eragin zituzten Xabierkoaren eta Loiolakoaren artean, lehenengoa agaramontar sutsua eta bestea oinaztarra zelako, beaumontarrekin batera Gaztelaren aliatu biziak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07


oinaztar (orobat oiñaztar) iz Ahaide Nagusien borroketan, Oiñazeko leinuaren aldekoa.

Harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik, batipat ganadu ebasleak, hegazti harraparien jaki gozo dira, odol gaiztoko Oiñaztar eta Lazkanotar banderizoek aldez aurretik egindako traizioaren aurkako mendekuaren lekuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

"Oinaztar eta ganboarren zina", idatzi zuten egun hartan egunkariek beren lehen orrialdeetan, alderik alde zabal.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Erdi Aroko bandoen arteko liskarretan, Deban, Bustinagatarrak eta Iturzatarrak ziren Ganboatar eta Oinaztarren ordezkoak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.

Zeruarekin lotura zuten gauzetan bat etorri arren, lurrekoek tirabirak eragin zituzten Xabierkoaren eta Loiolakoaren artean, lehenengoa agaramontar sutsua eta bestea oinaztarra zelako, beaumontarrekin batera Gaztelaren aliatu biziak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07


oinaztargi iz tximista; oinaztarria. ik oinaztu; oinaztura.

Oinaztargia, argi egitean, nabarmen ikusten da; haizeak inguru guztian jotzen du.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,60

Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztargia bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 1,14

François-ek pozezko alarau bat bota zuen orduan; oihartzunak oinaztargiaren trumoia bezala errepikatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Oinaztargiak sigi-sagan ari ziren leiho hilen ilaretan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Orduan, aintziraren gainean hegaka dabilen txoria oinaztargi bat bezala jaisten da, hegal bat ur urdinean murgildu eta berriz arin goratzen da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Bat-batean, oinaztargia gauaren erdian bezala, pentsamendu bat pasatu zitzaion burutik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Oinaztargi batek argitua bezala, egia agertu zen pasharen begien aurrera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.


oinaztargika adlag oinaztargiak jaurtiz. ik oinazturaka.

-Ahantzi egin duk norekin ari haizen -esan zuen Aragornek garraztasunez, begiak oinaztargika zituela-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 57. orr.


oinaztarri (orobat oinastarri g.er. eta oinaztar g.er.) 1 iz lurra jotzen duen tximista.

Oso oker ez banago, oinaztarri eta trumoi dunbotsuaren ondorioz erori zen gargola faltsuarekin ari nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 191. orr.

Basatia denean, berriz, oinaztarra, lurrikara eta zikloia ematen du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.

Itsasotiko kirats umela, itsasoaren gaineko eguzki ugertsua, eta laino beltzen artetiko oinaztarri urdin-zuriskak lehorrerantz, kuartzozko lanpara baten argi taupakariaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Haren begirada mesfidatiak oinaztarriak zuhaitz-enborra lez zeharkatu ninduen lehentxoago hain harro agertu nintzena, eta, une hartan, beldurraren presentzia sumatu nuen nire barren guztian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

Sinetsiko al dit norbaitek adierazten badut William Lang paraxutista oinaztarri baten gainean zamalka galdu zela sekula betiko?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

2 irud/hed

Cejador-en baskoiberismoaren kritika oinaztarrizkoaren tonua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.


oinaztatu, oinazta, oinaztatzen 1 du ad oinazetu.

Ongi merezia zuen hori, besteen erraiak zigor ugari eta ankerrez oinaztatu baitzituen berak.  Elizen arteko biblia   2 M 9,6

Biharamunean goiko kastetako jauntxo batzuek dalitarenera joan, aita harrapatu eta oinaztatu egin zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 66. orr.

Ez duzu aski ahanzturaren ura hari edanaraztea, oinaztatzen duzu berebat!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ilunpeak bere altzo oinaztatura bildu baino istant bat lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.


oinaztu 1 iz tximista; oinaztarria. ik oinaztura; oinaztargi.

Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek; orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Baita ere oinaztua sortzen da, hodeiek, elkar jotzean, suzko hazi ugari jaurtitzen dutenean, suharriak burdinarekin edo beste suharri batekin jotzean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Grekoek Poseidoni eskaini zioten lizarra, eta nola Poseidon hau itsasoaren jainko zen, bere mende omen zituen oinaztu eta tximistak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

Oinaztu batek jakin baitzuen non jo: hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Oinaztuek argi egiten digute, trumoiak burrunba egiten du.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 90. orr.

Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Trumoi eta oinaztu, ekaitz formalak ekartzen ere zalea da [Martxoa].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Goiz hartan pentsatu egin zuen eta pentsamendu hura oinaztu baten argia izan zen, oinaztuek irauten duten denbora berean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Oinaztuaren indarra hain da azkarragoa eta gailenagoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

2 (izenondoekin)

Zeru-lurren arrazoia eta egitura azaldu behar da, ekaitzak eta oinaztu distiratsuak kantatu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Gauza bera gertatzen da, oinaztu sutsuak hodeitik hodeira jauzi egiten duenean ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Izan ere, oinaztu indartsuak hotsak eta ahotsak bezala zeharkatzen ditu etxe hormak, haitzak eta brontzea pasatzen ditu eta brontzea eta urrea kolpera urtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Zergatik eraisten ditu oinaztu etsaiz jainkoen tenplu santuak eta euron egoitza bikainak eta apurtzen jainkoen irudi ondo landuak eta kentzen euren imajinon gurtza hain zartada bortitzez?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Ekaitz-egunak, berriz, Bilbon 3; eta beste hiru hiriburuen inguruan, 4na egunetan tokatzen da trumoi eta oinaztu jasa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trumoi eta oinaztu (3); tximist eta oinaztu (10)


oinaztugile izond oinaztua sortzen duena.

Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek; orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.


oinaztura (orobat inaztura) 1 iz tximista; oinaztarria. ik oinaztu; oinaztargi.

Gauero izaten ziren oinazturak, hori bai, eta haietxek gure arratseroko entretenimendu bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

-Jainkoak, inaztura igorririk, ez du heretiko-habia horretatik harri bat harri gain utziko!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Zeren eta berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan, ezin fitezago. harik eta Zeusek haiek guztiak azpiratu zituen arte, oinazturaren aizkoraz bitan banatzen zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 66. orr.

Orduan amildegi sakonak azaltzen ziren hodeietako oinazturen argitan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Balzacen maisu lan hau astiro abiatzen da; baina berehala hasten da lauhazka, eta oinazturaren zalutasunaz amaitzen da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

2 ekaitza (?).

Bisaia tanpez ilundu zuen, oinaztura bat doi-doia zeru oskarbi batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Batzuetan oinaztura gaiztoak harrapatzen zituen biak bidean, jostaiek ere bai, eta txita eginda iristen ziren herrira.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 27. orr.


oinazturaka adlag oinazturak jaurtiz. ik oinazturaka.

Ez du, dena dela, axola handirik: hamar urtetan ala hamabitan izan, zerua ortoska eta oinazturaka zegokeen, hain segur ere, harako egun txar hartan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.


oinbakar izond oin bakarra duena.

Badira batzuk, jadanik Pliniok aipatu zituenak Oinbakarrak deritzatenak, oin bakar baten gainean baitabiltza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.


oinbaloi iz ipar futbola.

Oinbaloiean Xapitaleko zelaian ari ziren gure kirolariak, Baitgs de Bearn Herrikoen kontra.  Herria   2001-02-22

Oinbaloian ere irabazi dute Uztaritzekoen aurka 7 eta 0.  Herria   2001-01-18

Oinbaloian, 3 eta 0 irabazi dute gure jokolariek Artix herrian.  Herria   2001-02-08

C. oinbaloi kirolariek egin dute beren biltzar nagusia.  Herria   2003-11-06


oinbaloiari iz ipar futbolaria.

Jeunes Basques elkartean, oinbaloiari izan zen eta ondotik kirolari gazteen kudeatzaile xintxo eta leiala.  Herria   2002-08-15


oinbete (Euskaltzaindiaren Hiztegian oin agertzen da) iz oina.

Estutzeak ere beheko partearen bosteko bat izan behar duela, eta ostikoek behean oinbete izan behar dutela, eta goian sei hazbete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Altzairuzko marko batzuk dira, lau oinbete altukoak gutxi gorabehera, eta horien barruan egoten dira erregistroak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.

Eta, horrela, eguzkiari behatzen diogularik irudikatzen dugu gutarik nonbait han berrehun oinbetetan aurkitzen dela, baina gure errakuntza ez datza irudikizun huts horretan, baizik eta irudikatze hori egiten dugularik ez baitakigu zer den ez egiazko distantzia ez zer den gure irudikizunaren kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 193. orr.


oinbide iz oinezkoentzako bidea.

Oinbide berri bat. “Aldean” ostatutik beheitirakoan oinezkoak bortxatuak ziren beti bideko autoen hegaleri hurbiltzera; [...].  Herria   2005-12-08


oinbiko 1 iz bi oin dituena.

Stiloa oinbiko lepaluze bat da, S lineako autobusetan ibiltzen dena eguerdi aldera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 239. orr.

2 izlag/iz enborrez mintzatuz, oi oineko diametroa duena; bi oineko enborra.

Hiru bikoak batera, txanda librean; etzandako oinbiko enborra (2, 1, 0 puntu).  Berria - Kirola   2006-02-04

Orduan, bi 45 ontzako, lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbikora jokatu zuten saioa.  Berria - Kirola   2004-04-28

Txanda librean bi bikoak elkarren kontra, zortzi enborrera: lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko (5 puntu).  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Orduan, bi 45 ontzako, lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbikora jokatu zuten saioa.  Berria - Kirola   2004-04-28

Orduan, oinbiko bat gutxiago ebaki zuten gaurko lanarekin alderatuta.  Berria - Kirola   2004-10-12

Lehen proban ez dago aldaketarik eta zutikako oinbikoa ebaki beharko dute.  Berria - Kirola   2006-02-25

Lehen oinbikoa izan zen lan erdietako mugarria, hirugarren enborra.  Berria - Kirola   2004-10-13


oinbular (orobat oin bular) iz oinaren gainaldea, behatzetatik zangoarekiko luturaraino; oinetakoetan, gainalde hori estaltzen duen zatia.

Burdinaren kolpea nabaritu zuen oin-bularrean, ez zituen belaunak tolestu behar izan botek oinarri har zezaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.

Lehenengo, oinazpi guztia; gero, oinbularra, eta, amaitzeko, taloia eta berna oinazpiarekin lotzen dituen ertza.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.

Letrak kiribilka ari ziren, denda eta bulegoetako lanaz unaturik zeuden aurpegi, atzamar eta oinbular minberatuen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.

Txapinen gaindik, ikaraz dardaraka bezala zituen oin-bularrak, basamortu bakarti haren aurrez aurre.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Osaba zapatariaren esku trebeek moztutako larrua oinbularrak josten zituzten josleei eramaten nien, eta gero joan behar nuen oin-bularrak hartzera eta eraman behar nituen zapatak egiten zituzten langileengana.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Nekatuta zegoen eta mina zeukan oinbularretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Orain oinbularrez eta orain orpoz, orain belaunez eta orain buruz...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.


oinburdina (corpusean oin-burdina soilik) iz oina lotzeko burdina.

Afonkak oin-burdinan harrapaturiko hanka askatu zuen, brontzezko hatzaz zauria haztakatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.


oindun izond oina duena.

Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Edontzien armadak bi aldeak betetzen zituen, ilaretan txukun jarrita: pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak, absenta edontziak, garagardo pitxerrak, baso oindun handiak, denak goikoz behera, ipurdia airean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ez pentsa leku hauetan infernuko aterik egon daitekeenik eta gero handik jainko maneek arimei Akeronteko bazterretara tiratzen dietenik, orein hego-oindunek, sudurren bitartez, narraztiak gordelekuetatik irtenarazten dituztela sinestu ohi denez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.


oinetako 1 iz batez ere pl oinak estaltzeko eta babesteko jantzia; adiera hertsian, zapata.

Oinetakoa, beraz, jabetza eskubidearen sinbolo garbia da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Izotzetan patinatzeko oinetakoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Emaztearen oinetakoak ez ziren, ez, mendirako biziki egokiak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

Gimnasiako oinetakoak ziren, gomazkoak, gure aitak erosten zizkidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Beste pertsonaia bat agertzen da agertokian, laugarrena, takoi altuko oinetakoak jantzita dituen neska bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Haren oin nekatuetako oinetakoen lokarriak askatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 260. orr.

Oinetakoen lokarriak lotzen ari balitz bezala egin zuen, Lupinek ikus ez zezan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.

Oinetakoen zolak itsasten zitzaizkien, plisti-plasta egiten zuten, artega, lokatz izugarri hark miretsirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Oinetakoen armairuan, arreta handiz aukeratu zuen txarolezko mokasin parea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Lokatzez estaltzen nituen oinetakoetako zuloak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

2 (aditza baten objektu gisa)

Jaiki, oinetakoak hartu, oinetakoak jantzi, lehenik galtzetinak eta gero oinetakoak, noski, eta handik behingoz abiatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Andrewk eta berak oinetako eta galtzerdiak isil isilik jantzi zituzten, kontua aipatu ere egin gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Perrettek, oinetakoak kendu, eta hankak luzatu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.

Harryk bere oinetako bat kendu, galtzerdi lokaztu zikina erantzi eta haren barrura sartu zuen egunerokoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

Oinetakoak erantzi, eta itsasora bidean hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 219. orr.

Hausterrek oinetakoa erantzi eta lurrera erortzen utzi du.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.

Oinetako bat erantzi eta Boozi eman zion.      - 0. orr.

Oinetakoak lotu zituen lehendabizi, jaka jantzi zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Haurtxo bat balitz bezala biluzi zuen, oinetakoak askatu zizkion, korapiloetan trabatuz, burua eta belaunak laztandu zizkion, eta ez zuen barre gehiagorik egin, hain zeukan asebeterik bihotza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.

Gabin ohartu zen neska oinetakoak askatzen hasia zela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 152. orr.

Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Van Daan andreak oinetakoak aldatu eta txapinetan hasten da gelan hara-hona ibiltzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

3 (izenondoekin)

Belarritako luzeak eroezan eta oinetako altuak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 273. orr.

Oinetako militar zahar batzuk erabiltzen ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.

Oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan eta zarpa zaharrak soinean.  Elizen arteko biblia   Jos 9,5

Oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Burusoila, galtza grisak, oinetako lustratuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.

Oinetako deportibo eta praka bakeroetan bistaratu zuen bere Pietatea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Hantxe zegoen geldirik, bere oinetako begiztadun handien gainean jarrita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Soinean alkandora zuri garbi-garbia zeraman, izur txukuna eginez lisatutako prakak, oinetako distiratsuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.

Gona tolesdun urdin bat, kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Haren oinetako orpo altukoak ez zeuden gelaren bazterrean.· Tapaki ingelesak irrist egin zion, agerian utzirik toles ezin txukunagoko galtza eta oinetako ezin hobeki betuneztatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

4 (izenlagunekin)

Elurrak hondatuko ez zituen larruzko oinetako arin batzuk erostera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

Ez zen oinen errua, usain txarra eragiten zieten gomazko oinetakoena baizik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Italiar oinetako pare dotore askoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horregatik esaten diote Antso "Menditarra", baita Antso "Abarka" ere, aukeran, menditarrek bere-berezkoa duten oinetako klase hori hobesten duelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 161. orr.

Belar hostoak oinetako-zolari itsatsita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Gutunazal batekin eta arropa edo oinetako denda batekoa zirudien poltsa batekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 115. orr.

Kiffi kaleko "Shoe Shop" oinetako-dendan lapurketaren bat gertatzen ari zela-eta dei bat jaso genuen atzo gauaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.

Azkenean, Rossetti niretzat oinetako marka bat zela konbentzitu nuenean, funtsezkoena kontatu zidan: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

Hantxe zeuzkan, esan zion, traje bat eta oinetako parea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jean zarpailtsuok eta kirol-oinetako higatuok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

Jose Ramonek ere tenis-oinetakoa enbragetik altxa eta metro batzuk egin ditu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 87. orr.

Zapatak, erloju-orratzak, ganibetak, argi-mutilak, ume-oinetakoak borla gorriarekin, azpiko arropa enkajeduna.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.

5 oinetako-garbitzaile iz bizibidez oinetakoak garbitzen dituen pertsona.

Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin. Argazkian, oinetako garbitzaile bat, taberna bateko erakusleihoaren aurrean eta basokada bat ardo eskutik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Galdu ditudan senide eta adiskide askoren oroitzapenak baino egiatasun eta izatasun gehiago du oinetako-garbitzailearen begiradak nire oroitzapenen ganbaran.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirol oinetako (5); larruzko oinetako (3)

oinetako bat erantzi (4); oinetako bat kendu (3); oinetako berriekin (3); oinetako deportibo (3); oinetako enpresen (3); oinetako garbitzailea (3); oinetako onak (3); oinetako pare (8); oinetako sendoak (4); oinetako urdin (3); oinetako zahar (4)

arropak eta oinetakoak (3); erantzi oinetakoak (4); etxeko oinetakoak (3); jantziak eta oinetakoak (6); kirol oinetakoak (8)

oinetakoak askatu (3); oinetakoak erantzi (14); oinetakoak ere erabil (3); oinetakoak eskuan (3); oinetakoak eta galtzerdiak (6); oinetakoak jantzi (12); oinetakoak jantzita (3); oinetakoak janzten (3); oinetakoak kendu (10); oinetakoak kentzen (4)

oinetakoaren puntarekin (3); oinetakoaren puntaz (3)

jantzi eta oinetakoen (3); jantzien eta oinetakoen (5); oinetakoen azpian (3); oinetakoen lokarriak (6); oinetakoen lokarriak askatzeko (3); oinetakoen prezioak (3); oinetakoen zientzia (3)

oinetakorik gabe (4)


oinetakogile iz oinetakoak egiten dituen pertsona. ik zapatagile.

Oinetakoak egitea teknika bat da, zentzu horretan: oinetakogilearen teknika eta larrua baliabideak dira; helburua, aurretik diseinaturikoa, oinetakoak berak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Alegiazko bi arte-mota horiek emozioak nahi dituzte oroitu, baina emozio horiek aldez aurretik daude diseinatuta, prefabrikatuta, oinetakogilearen kasuan gertatzen den moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.


oinetakogintza iz oinetakoak egitea. ik zapatagintza.

Oskigilea gizon sinplea zen, Birjinaren zalea, zeinaren dominak baitzeramatzan, eta sinetsita zegoena debozio horrek eskubidea ematen ziola larru txarra erabiltzeko bere oinetakogintzan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.


oinetxe 1 iz familia noble baten etxe zaharrena.

Ezkaiko jauregia 1665. urtean bilakatu zuten oinetxe.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen, harearri gorrian landua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Garai batean hura izan zen Habanako alderdirik aberatsena: itsas aurrean hotelak, bi edo hiru solairuko oinetxeak, negozioak eta dendak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Alabaina, ez dago eskualde honetan nire arbasoen oinetxe ilun grisa baino dorre ohoragarriagorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Noizbait kontatu hidan oinetxe eta etxalde bat zain hituela nonbait, Errusiako mugaren ondoko lekuren batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

2 irud/hed aitoren semeen leinua.

Antzina-antzinatik ziren liskarrak ohandotarren oinetxearen, zeina Nafarroako erreinukoa baita, eta zalakaindarren artean, zeina Lapurdiko lurretan baitago.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Hau [...] Iñigo Santxez Ezpeletakoa kronistak egiten duen kontaketa da, bandoen arteko guduetan nola isuri zen lehen odola, Urbian, ohandotarren eta zalakaindarren oinetxeen artean azaltzen duena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.


oinezka iz oinez ibiltzea.

Norabide zehatzik gabe joan zen oinezka geldoan aurrerantz, ihesaldi guztietan bezalaxe, gibelera behatzeke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.


oinezkako 1 izlag oinez egiten dena.

Bertzalde beste oinezkako ibilaldi bat ere, Aiherran gaindi, finkatua dute, azaroaren 17-ko.  Herria   2001-10-04

Oinezkako hiru ibilaldi (lehiaketa gogorik gabe).  Herria   2005-09-22

• 2 iz oinez ibiltzen den pertsona. ik oinezkari.

Goizean oinezkakoak atera dira Luzaideko elizatik Orreagarat buruz goizeko 6 ak eta erdietan.  Herria   2001-05-17

Erran behar da ere Luzaideko elizatik kurutzearen eremaiteko oitura dela oinezkakoak aldizkatuz.  Herria   2001-05-17

Lehenago bano jende multzo ttipiagoa ukaiten da oinezkakoetan, bana ondotik autoetan joaiten da lehenago oinez joaiten zen baino jende gehiago.  Herria   2004-05-13


oinezkari iz onez ibiltzen den pertsona. ik oinezkako 2.

60 oinezkari.  Herria   2001-09-06


oinezkatu, oinezka(tu), oinezkatzen du ad (zerbait) oinez ibili.

Leku itxian ere, zeruz, itsasoz, ibaiz, mendiz aldatzen garela eta zelaiak oinezkatzen eta hotsak entzuten ditugula.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Erreka horren oinezkatzean pentsaketan nengoen holako zerbait egin baledi Banka Aldudeko errekan, zer itxura har lezakeen!  Herria   2003-09-25

Dagoeneko ez ditut metroak oinezkatzen, baizik eta ilunabarra jaukitzen zaidala, kilometroak, Paul Austerren nobeletako pertsonaien maneran autoaz, zainak kiskailtzen dizkidaten bilkuretara joateko eta handik su gosez itzultzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.


oinezko 1 izlag oinez egiten dena; oinez dabilena.

Bi hilabetez ibili naiz oinezko bidean, haran handi triste batean behera, harik eta hura ordokira iritsi den arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Tolosa-Tolosa oinezko mendi-ibilaldi neurtua egin da igandean.  Herria   2004-05-20

Eugenesiaz gizakiak "hobetzea" zein tasun bat sustatzea, hala nola matematiketarako edo oinezko lasterketarako gaitasuna- biologikoki suizida eta sozialki zentzugabea litzateke.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Arratsaldean paseatzera joan nintzela bi neskatoekin, gure ohiko ibilaldi oinezkoa egitera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

Oinezko talde mozorrotuak, eroarena egiten, dantzan eta kantuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

Hogeita hamar libra gehiegi dira oinezko bidazti batentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

2 irud/hed

Oso zaila zela, alegia, "oinezko hiritarrari" (hau da, fede gutxikoari) delako kubotzar horiek gustatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

3 (gudarostean) ik infante 2.

Arturren gudarosteak bi hilabete inguru zeraman Gaunes hiria hartu nahirik, eta ez zuten batere aurreratzen, eta, gainera, zaldun eta oinezko asko galtzen ari ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 99. orr.

Eta horra, oinezko eta zaldizko gudari-talde handia zetorkien gainera.  Elizen arteko biblia   1 M 16,5

Omsk hiriaz jabetuak ziren zaldizko eta oinezko gerlari haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Baina gizon galtze haundiak izan ziren ene erresimenduan, oinezko 16.ean, soldado eta ofizier.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Pertsona hori beti zaldizko eta oinezko gizon ugarik lagundurik ibiltzen da, ezpata biluziz inguratua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

· Ehun mila gudari oinezko, hogei mila zaldizko eta gudurako trebaturiko hogeita hamar elefante zituen erregeak bere gudarostean.  Elizen arteko biblia   1 M 6,30

• 4 iz oinez dabilen pertsona.

Oinezkoak ezkerretik doaz, trafikoa bera ere ezkerretik joan arren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Berun koloreko karriketako oinezko bakanak, etxerako bidean zihoazen gautxori hitsak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 91. orr.

Kaleak hutsik zeuden, errepidean ibilgailu gutxi zebilen eta espaloietan oinezko bakan batzuk soilik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

Bazter batean gelditu eta oinezko bati orri batean apuntaturik zeukan helbideaz galdetu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Oinezkoen oinotsa eta bidezkoen ahotsa besterik ez zen entzuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Bidea ez nekienez, oinezko bati egin nion galde, nekazari nafarra bera, biziki traje polita zeramana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.

Tranbia hark oinezko bat nola harrapatzen zuen ikusi zuen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.

3000 oinezko dira han gaindi ibili, lehenak goizeko 5etan abiaturik, launaka ibiliz.  Herria   2004-05-20

Ez dut atsegin oinezko arrunten batek edo bestek zelango izuz begiratzen gaituen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 108. orr.

Oinezkoentzako kale bitxia dago haren bihotzean, eta gazte jendea hantxe pilatzen da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Astoak zeraman abiadura, izan ere, ozta-ozta baitzen giza oinezko batena baino arinagoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Besotik helduta zebilen oinezko bikote bati erreparatu nion arretaz: biak itxura xargaleko, orbela harrotzen zuten pausoan-pausoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

· Hirietan ibilian ibili ohi zen jende hura oinezko bihurtuta dago gaur, eta oinezkoentzako baxter mehe eta berdegune izenekoetan errenditzen ikasia, errespetu ederrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

5 irud/hed

Niri gehiago interesatzen zitzaizkidan kimika bakarti, arma-babesik gabe eta oinezko hutsaren historiak; gizonaren neurriko kimika, alegia  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

6 oinezko gudaria.

Zazpi lagun hartu zituen goarniziorako, hiru zaldizko eta lau oinezko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Mila gudu-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,4

Zaldizko, oinezko, orga... nonahi ageri zen etsaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gudari oinezko (3); hogei mila oinezko (4); lau oinezko (3); mila gudari oinezko (3); mila oinezko (12)

oinezko bat harrapatu (7); oinezko bat hil (8); oinezko bati lapurtzeagatik (3); oinezko gudari (3); oinezko ibilaldi (16); oinezko ibilaldi bat (10); oinezko ibilaldia (12); oinezko ibilaldiak (4)

oinezkoen zaldain (3)


oineztxo adlag adkor oinez.

Kafetxoa esan du, eta andretxoa gogoratu dut, bere sonbreirutxoarekin, bere kipetxoarekin, Taita Diositoren laguntzatxoarekin, oineztxo.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.


oinezur ik oin 25.

oinka (orobat ointka g,er,) 1 adlag oin kolpeak emanez.

"Lasai, zaldiak!", hots egin zuen Lubisek, gure zalapartarekin urdurituta baitzeuden, arnaska eta oinka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 116. orr.

Don Fernandok bere hankapean hartua zeukan Ermandadeko bat, eta oinka eta oinka neurtu beharrean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 91. orr.

• 2 iz oinkada, pausoa. ik oinkada.

Oinka astunak hauteman zituen Graxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.


oinkada iz urratsa, pausoa.

Ehun metro inguru eginak izango zituen, Peppone lau oinkada emanda ondoan jarri zitzaionean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.

Errebolberra eta txostena eskuratuak, Arrietaren ondotik pasa, eta lau oinkadetan bulegotik irten zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Bata luze eta meharra zen eta bestea ttikiagoa, urrats urduriz bere kidearen oinkadak berdindu nahian zebilena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Gizonak edaria trago batez hustu, oinkada luzez kabareteko erdialdera hurbildu eta dantzan hasten ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

Alpapa bustian oinkada handiz nabil, eta aranak lapurtzen ari naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Nire oinkada barru-hutsak, arrastiriko eguzkiak tindaturiko hormen oihartzunean errepikatuz euren hotsa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Oinkada militarrak azkartu ziren orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Karrika-zoruetako harri biribilen gainera erortzen entzuten nituen neure oinkadak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.


oinkari iz ibiltaria.

Sahagún hirira doa dudarik gabe eta oinkari ona da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

Plazatik haste, itxura kriket, plazergarri, alai bat beretuz, etxe xuri argiak eta gainerat oinkarientzat, zer geriza, prezagarriak diren harri pikatuz egin bazterbide egokiak.  Herria   2003-03-20

Lehen Bizkai-ri buruz doan galzada, Plazida beheitiko xendrek, Ipurtaargi gotor itxuraz argituak dire, oinkarien loriagarri.  Herria   2001-06-21


oinkatu, oinka, oinkatzen 1 du ad oinaz zapaldu.

Gero, logelak txukuntzeko aitzakia emanik, sukaldetik irten, eta eskaileretan gora alde egin zuen, eskailera-maila bakoitza kementsu oinkaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

Londresen zoazela, pentsatzea daukazu kalean oinkatzen duzun lauza edo eskaileratan laztantzen duzun eskubanda Dickens-ek zapaldu eta ferekatu zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Zutitu egin da jendea; ezin du ihes egin: zapalduta, itota, oinkatuta daude guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Ama Birjinaren seme ezin onest eta leialagoa nintzela, zeren, haren eginak eta ekinak jarraibide harturik, aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Pierideen bazter lekuak, aurretik inor ibili gabeak, oinkatzen ditut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 233. orr.

2 irud /hed

Hala, haren gogoaren oldar bizia garaile izan zen, eta urrun jo zuen, munduko eremu gartsuaz harago, eta, bere sen eta gogoz, orotasun neurrigabea oinkatu zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Eta ordurako hondakin beltz haietara zeraman elur oinkatuko bidean barna gure aita heldu zen  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.


oinkatzaile izond oinkatzen duena.

Gizartea goiti-beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela izan zen tipiagoen oinkatzaile bezain handiagoen meneko eta manuko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.


oinkatze iz oinaz zapaltzea.

Mundutik at zeuden han, goiko azoketatik Parisko oinkatze jarraituaren hotsa iristen zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.


oinlekudun izond oinlekua duena. ik ointoki.

Larruzko bota marroiak ditu zilar gorriko ezproiekin, zaldi bat ondoan, zaldi handi lodia -Velazquezek maite zituenak bezalakoa-, urrezko oinlekuduna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.


oinlodi iz peonia (Paeonia officinalis).

-Bai, ikusi izan ditut beraien ustez gnomoak diren gauza horiek -erantzun zion Ronek makurtuta, burua oinlodi-sastraka batean sartuta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Borroka-hots bortitza entzun zen, oinlodi-sastraka astindu eta Ron tente jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.


oino ik oraino.

oinohar ik oin 28.

oinorde 1 iz oinordekoa.

Besterik ezean egokitzen zaizkie ondasun horiek notario batek zehaztu eta bilarazi ahal izango dituen legezko oinordeei.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

"Legezko oinorde lehen eta bakarra", notarioaren hitzen arabera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.

Oinordea iruzurti bat ez baina oinordetza filiazio bidez egokitu zaion pertsona dela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Arazo horietan, Estatuaren esku-hartzea ezin utzizkoa dugu, behar-beharrezko baita baten bati oinorde izateko eskubidea ematea eta zatiketa modua ere finkatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Nevadako familia ezaguneko oinorde baita, Laxaltarren leinukoa.  Berria - Kultura   2004-02-07

Bere eskubideak ere ahuleziarik gabe eskatu zituen: umearena, familia batu batean heziketa ona jasotzeko eskubidea, mantxarik gabeko izen eta negozio oparo baten oinorde izateko eskubidea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Izena Nafarroako tronuko oinordearen ohoretan emana zioten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Erosketa, opari eta bizitzako halabeharretatik zetozen hamaika objektu zeutzan bakardadean abandonaturik, oinorde jakinik gabe.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

"Jabetza" horren aldean pobretasuna "ondare iraunkorra" da, "zeruetako oinorde eta errege" egiten gaituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

2 ondoretasuna.

Noemiri soroa erosten badiozu, Rut moabdar alarguntsarekin ezkondu ere egin beharko duzu; honela, berarengandik jaiotako seme-alabek hildakoaren jatorria iraunaraz dezakete eta haren oinordea gorde.  Elizen arteko biblia   Rt 4,5

Nire arbasoen heriotza motak ariko dira aztertzen oinorde epileptikoren baten bila, erakutsi ahal izateko nire garunen kitzikadura anormalek eroan nautela gaizkintza politikora,  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumeen oinorde-eskubidea.  Elizen arteko biblia   Zen 27,1 tit

Ondoren, haragizko aita graziazko semea -jadanik diru gabetua- hiriko gotzainaren aurrera eramaten saiatu zen, haren eskuetan aitarengandiko oinorde-eskubideei uko egin eta zeukan guztia ere itzul ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

Berriro kuraiaren jabe nintzen egunetan, burua lepoaren gainean betiere, segida ematen nion neure oinorde txindurri-lanari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Andere eder hau, deus gutxi esatea da noski baina, Mikomikon-erresuma handiaren jabe-gaia da, belaun-oinorde xuxen-xuxenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.


oinordekide iz beste batzuekin batera oinorde den pertsona.

Hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berrionari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.  Elizen arteko biblia   Ef 3,6

Seme-alaba bagara, bai eta oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara.  Elizen arteko biblia   Erm 8,17


oinordeko 1 iz ondarea dagokion pertsona; gurasoek ondarearen hartzekodun izendatzen duten pertsona. ik premu; jabegai.

Hi, gainera, nire oinordekoa haiz: daukadan eta izan nezakeen guztia hiri utzi nahi diat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 390. orr.

Ezkontzera behartua haiz eta oinordeko bat eman behar didak!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Walden doktoreak, hirurogeita bost urterekin, oinordeko bat seduzitu nahi du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Seme-alabek lege naturalaren ondorio gisa dutela aitaren oinordeko izateko eskubidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Naziek bereganatutako Klimten bost obra jabeen oinordekoei itzuli beharko dizkie Austriak.  Berria - Kultura   2006-01-17

Hamabi Tauletako legeak baimentzen zion testamentua egiten zuen edonori oinordekotzat berak nahi zuen hiritarra aukeratzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.

Lege Vokoniarrak ez zuen uzten emakume bat oinordeko izendatzen, ezta alaba bakarra izanda ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko!  Elizen arteko biblia   Has 15,3

Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: "oinordekoa duk! hil dezagun, eta mahastiaren jabe izango gaituk".  Elizen arteko biblia   Lk 20,14

Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, bai eta oinordeko ere, Jainkoaren borondatez.  Elizen arteko biblia   Ga 4,7

Quenu oinordeko bakarra zen, bere anaia Florentekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Naziek bereganatutako Klimten bost obra jabeen oinordekoei itzuli beharko dizkie Austriak.  Berria - Kultura   2006-01-17

Eta, hala, testamenturik ez izanagatik, haiek geratu ziren gero herentzia guztiaren oinordeko unibertsal.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Ez dizut ezkutatuko beti nazka izan dizudala [...] horregatik, esan nahi dizut nire herentziaren oinordekoen zerrendatik kanpo zaudela hasiera-hasieratik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

Legeak guraso genetikoak ezagutzeko aukera eskaintzen duen kasuetan ere, semeak edo alabak ez du izango haren oinordeko izateko aukerarik.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Erreinuaren oinordeko zirenak, berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu Jainkoak.  Elizen arteko biblia   Mt 8,12

Familia buru gisa, eta bere oinordeko, Beydari izendatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 20. orr.

Bera izan zen Raguelen ondasunen oinordeko.  Elizen arteko biblia   Tb 14,13

Ondare paregabe baten oinordeko izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 178. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

3 kargu edo kideko batean beste baten ondorengo dena.

Klovisen oinordeko Luis VII.ak agindu zuen lore horren marrazkia bere ezkutuan egin zezaten: "lis" lorea deitzen zaio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,9

Sobietar Batasuna Errusiako Petritar Inperioaren oinordeko politikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

«Erabateko» sostengua eman zion atzo presidenteak bere «oinordeko politiko» Dominique De Villepini, Berlinen bati emandako erantzuna baliatuz.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

HZ «Batasunaren oinordekoa» omen delako erabaki zuen Espainiako Gobernuak HZren kontrako prozedurari ekitea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Hiritar, urbano edo moderno hitzek "hobea" esan nahi dutela sinesten dutenak, ez dira besterik baizik-eta lehenagoko herri-koxkorretan jauntxoaren mehatxuek beldurtzen eta apaizaren esanak itsu-itsuan sinesten zituzten herritar otxan gixaixo haien ondorengo eta oinordeko zuzenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen, ideologia aldetik behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Bergmanen oinordekotzat duten arren, ahanzturak itzali du Kieslowskiren oroitzapena.  Berria - Kultura   2006-03-15

4 irud/hed

Nortasuna folklore hutsean geratu da New Yorken bizi diren euskaldunen oinordekoengan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

-Zure espirituaren oinordeko izan nadila, haren bi zati neureganatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 82. orr.

Herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman, aurrekoaren oinordeko zuzena izan arren legitimotasun handiagoa lortzeko bidean zen erregimen berriari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 117. orr.

Guztiak ziren, bestalde, nola edo hala, kultura hippyaren oinordeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Erronka epe luzera bota zuen Andresek, eta bere garaipenei jarraipena emateko bi oinordeko ditu orain: Angela Vilariño alaba, eta Gorka Apalantza.  Berria - Kirola   2004-02-27

Jules Verneren oinordeko punkzaleak.  Berria - Kultura   2004-09-30

Espainolek sinetsi gura dute, latinoak izanez grekoak direla: Erromaren oinordeko, Atenasen oinordekoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.

1997an inauguratu zen Sestaon ACB lantegia, Bizkaiko Labe Garaien oinordekoa.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Bagdadeko liburutegia izan zen Alexandriakoaren benetako oinordekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berreroste-eskubidea oinordeko-aldaketa bakoitzeko ordaindu behar zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

Horregatik lotzen du ETArekin fiskalak, eta Joxemi Zumalabe Fundazioa ASKren oinordeko lana egiteko sortu zela esaten du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Justiniano enperadoreak [...] hiru oinordeko-mota ezarri zituen, ondorengoak, aurrekoak eta zehar-ahaideak, gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitasantutzak erreklamatzen zuen Erromatar Inperioaren eliz oinordeko zen aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren oinordeko (6); amaren oinordeko (3); erreinuaren oinordeko (6); jainkoaren oinordeko (4)

oinordeko bakarra (4); oinordeko eta errege (4); oinordeko gisa (4); oinordeko izan (12); oinordeko izango (7); oinordeko izatea (7); oinordeko izateko (12); oinordeko politiko (3); oinordeko ziren (3); oinordeko zuzena (3); oinordeko zuzenak (3); ondasunen oinordeko (3)

zeruetako erreinuaren oinordeko (4)

batasunaren oinordekoa (3); oinordekoa izan (4); slytherinen oinordekoa (15)

slytherinen oinordekoak (4)

oinordekotzat jo (4)


oinordekotasun iz oinordekotza.

-Oinordekotasun zaila, tokatu zaiguna -esan, eta irribarre egin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 459. orr.


oinordekotza (83 agerraldi, 17 liburu eta 17 artikulutan) iz oinordearen eskubidea, ondarearen hartzekodun izateko eskubidea. ik oinordetza; ondorengotza; ondare.

100.000 eurotik azpiko oinordekotzak zergagabetzea.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Norberaren haurrak elikatzea zuzenbide naturaleko betebehar bat da; haiei oinordekotza ematea, zuzenbide zibileko edo politikoko betebeharra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

Badira hautabide hutsezko monarkiak; eta argi dagoenez oinordekotzen ordenak lege politiko edo zibiletatik etorri behar duela, haiei dagokie zein kasutan dioen arrazoiak oinordekotza hori seme-alabei uzteko, eta zein kasutan eman behar zaion beste norbaiti.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

Ondasunen banaketa, banaketa horiei buruzko legeak, banaketa horretan partea jaso duena hil ondorengo oinordekotza: horiek denak gizarteak baizik ezin ditu arautu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Zertarako ditut zure sariak, baldin semerik gabe banoa mundutik eta nire etxearen oinordekotza Eliezer damaskoarraren eskuetara pasatuko bada?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Aitaren oinordekotza jaso duten seme-alabei, jaso ez dutenak gorrotatzea al dagokie?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.

Karlos Bosgarrenak Borgonia, Gaztela eta Aragoiko oinordekotza jaso zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei.  Elizen arteko biblia   Erm 4,13

1894an gobernu liberalak ezarri zuen zergaz ari da, oinordekotzan jasotako kapitalari ezarritakoa, aberatsen kalterako eta nahigaberako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Taibelek arropa denda bat zeukan, gurasoengandik oinordekotzan hartua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Hauteskundeetan promesa egin omen zuen nekazaritza ondareei buruz oinordekotzen gaineko salbuespena ezarriko zuela Galizian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

[Lehen dinastian] koroa anaien artean banatzen zen [...] eta feudoak, mugigarriak zein bizi artekoak, ez ziren oinordekotza-gai, ezin ziren banatu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 345. orr.

Datorren urtetik aurrera, Ipar Euskal Herrian gutxi batzuek baizik ez dute ordaindu beharko oinordekotza zerga.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Espainiako Koroarako oinordekotza alorra erreformatzeko asmoa.  Berria - Mundua   2006-01-08

Espainiako oinordekotza gerra amaitzeko akordioetako bat izan zen Utrecht-eko Ituna.  Berria - Mundua   2006-03-18

Feudoak semeengana pasatu ziren, oinordekotza-eskubidez eta hautabidezko eskubidez, eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Gehiengoaren iritziaren alde egin beharra zegoen; eta hainbana bazeuden, akusatuaren alde egiten zen delitu-kasuetan; zor-kasuetan, zordunaren alde; oinordekotza-kasuetan, auziperatuaren alde.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Printzeak esperientzia izatea nahi bazen, adin txikitasunari beldur bazitzaion, eunukoek bata bestearen atzetik haurrak tronuan jartzea nahi ez bazen, zuzen asko ezarri zen horrelako oinordekotza-ordena bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Danimarkako tronu-oinordekotzarako?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.

4 irud/hed

Tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Europaren oinordekotza: Europaren kultur, erlijio eta oinordekotza humanistak aipatzen ditu; ez, ordea, kristautasuna.  Berria - Mundua   2004-06-20

Bitartean, dena den, Leizaolak erbesteko Jaurlaritzako lehendakari jarraitu zuen, EKNri ez baitzioten Jaurlaritzaren zilegitasunaren oinordekotza aitortzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Inola ere ez dugu eskatu esklusibitaterik EHren oinordekotzan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Surrealismoaren oinordekotza beretzat hartu eta bere sinboloek, bere erloju urtuek, bere bibote ezinezkoek, pinturaren eta histrionismoaren arteko mugan utzi bazituen ere, arrakasta itzela lortu zuten.  Berria - Kultura   2004-05-11

Bion bahiketa eta desargetzea izan zen BVE erakunde parapoliziaren oinordekotza hartuko zuen GALen lehen ekintza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.


oinordetu, oinorde(tu), oinordetzen du ad

Ohera itzuli beharrean, telebista izetuko du, ia oharkabean, automatikoki, asaba zaharrengandik naturalki oinordetutako ohitura balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.


oinordetza (132 agerraldi, 20 liburu eta 17 artikulutan) iz oinordearen eskubidea, ondarearen hartzekodun izateko eskubidea. ik oinordekotza; ondorengotza; ondare.

Oinordetza ez da eskubide naturala, baizik eta gizartearen barnekoa, lege politikoak edo zibilak onartua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 70. orr.

Kontratuak eta oinordetzak dira nork berea ez duena eskuratzeko eta jada norberarena den hori eskualdatzeko modu nagusiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza dela-eta sortutako ondasun eta eskubideen eskurapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

Zuzeneko zergak, sarreren gaineko zergak edota oinordetzen gaineko zergak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Dohaintzen, oinordetzaren eta ondare txikien gaineko zerga ezarri nahi du berriz, baita inbertsio publikoen funtsen eta burtsa transakzioen gainekoak ere.  Berria - Mundua   2006-04-08

Dohaintzen alde nago, eta oinordetzen aurka.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Aurrezten dutenen kalterakoa dela zerga, eta bereziki, oinordetza zergaz zamatzen bada, bi aldiz zamatzen dela, izan ere aberastasuna sortu zenean ere errentaren gaineko zergak zamatu baitzuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.

Estatua ez da oinordeko, ez dauka beste zereginik oinordetza horien ordena ezartzea baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Nolatan eman diezaguke oinordetzak une gordin horretan ordu gutxi batzuk lehenago gurea ez zenaz jabetzeko eta, inolako muga eta eragozpenik gabe, nahi bezala gozatzeko baimena?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.

Hala, Erroman monarkia ezarri zenean, oinordetzen sistema osoa aldatu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

Gaztetan anaiarekin haserretu, oinordetza zela-eta, eta etxetik bota zian.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

Ibili ziren, jakina, beste zurrumurru batzuk ere, senide guztiak liskartu zituen oinordetza kalapitatsu baten ingurukoak guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Baina mahatsa mozteko zilarrezko guraize txikiak dira inolaz ere amonak eman zidan objektu kuttunena, lotuago naukana, nire oinordetza baliotsuena, zergatik esaten ez dakidan arren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 75. orr.

-Askoren ahaleginari eta adoreari esker orain neure oinordetza hartuko dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oinordetza zerga: Sarkozyk proposatuta, seme-alabei 100.000 euro arteko ondasunak oinordetzan uzteak ez du zergarik ordainduko.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Aberastasun pribatuetan oinordetza eskubidea ez da sekula ere izan botere publikoaren ahalmenik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Baina dohain hori nonbait oinordetza lerrotik kanpo geratu zen: Ingalaterrako azken errege-erreginak ez dira ukipen bidezko sendatzaileak izan, eta garai batean "errege-gaitz" esaten zitzaion gaixotasunak orain "scrofula", izen apalagoa darama.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

Kritikoek esaten dute oinordetza-demokrazia bihurtzen ari dela egungo sistema politikoa.  Berria - Mundua   2004-03-07

3 irud/hed

Ondarea oinordetza kulturala da, bere ezaugarri kulturalak kontuan hartuz baloratu, babestu, erabili eta gozatzen dena hurrengo belaunaldiei transmititu aitzin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Gezurra da guraso gizenen seme-alabak gizenak izan behar direla, halabeharrez, benetako oinordetza elikatzeko ohiturena da, eta ez besterik.  Berria - Harian   2005-03-30

ETAren oinordetza den Ibarretxeren Planari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Gozogile talentu hura eta nornahi nonahi lotzeko gaitasun hura espero nituen nik oinordetzan hartuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Bere mesedean, esan beharra dago egoera txarra hartu zuela oinordetzan, eta huts egiteko tarterik ez ziotela utzi.  Berria - Kirola   2006-03-24

Haxix erretzaile madarikatu horrek zoramena eman dik oinordetzan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

4 oinordetzan adlag

Gurasoak hil ostean ume zela bizi izandako etxe hura jarauntsi zuen oinordetzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.

Oinordetzan jaso nuen nik, zuzenean hartu nahiago nuen ordea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Ez dira bat "oinordetzan hartzea" eta "oinordetzan uztea".  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Halako gizonak gauza berri bat aurkitzen du, eta oinordetzan uzten die hura atzetik datozenei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oinordetza eskubidea (3)

kontratuak eta oinordetzak (4)

oinordetzan hartutako (3); oinordetzan hartzea (4); oinordetzan uzteko (3); oinordetzan uzten (3)

oinordetzazkoa zen (4)

oinordetzen gaineko (4)


oinots ik oin 26.

oinpe 1 iz oinazpia.

Kontsumoa gure apeta txiki batzuek asetzeko tresna izatetik guztion bizitzaren oinarri izatera iritsi denean erori da koherentziaren zutabe errimea gure kontzientziaren oinpeetatik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

2 (leku-denborazko atzizkiekin singularrean)

Ez nuen paper-muturra oinpean ezkutatzeko betarik izan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Ia erori ere egin zen harri labain batek oinpean huts egin zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Goizean goiz, egun-hasierako ariketa fisikoak egitera behartzen gaituztenean, belarrak kristal hautsiaren hotsa ateratzen du gure oinpean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.

Ez dakit esaten nola, baina hantxe zen noski beruna, neure oinpean sentitzen nuen, nahasi, zital, larri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Eta esaiezu gure oinaze zaharra oinpean bildua daramagula!...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Lehendabiziko hegaldian, Mediterraneoa behean genuela egin dugu Erromara; bigarrenean, Adriatikoa genuen oinpean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Kosovoren auzia hor geratzen bada ere, serbiar nazionalismoaren oinpean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Gure oinpeko lurzoruan, udako beroa suma zitekeen artean, eta baziren han urrebotoiak ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Eguraldiaren gorabeherak, ilargiarenak bezalaxe, berritze, goratze, betetze, beheratze ilargiaren ohiko hazte-estutze horiek denak ageri dira emakumearen oinpekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Abas lotsagaldua berriro ere leihotik begirik kendu gabe, gisa horretan liluratu, eta bere oinpera ekarriko banindu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Behatzez eta oinpeaz katuaren ilaje leuna eta sabelaldea laztanduz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.


oinpekatu, oinpeka(tu), oinpekatzen du ad oinpean erabili. ik oinperatu.

Uler nazazue, itsutu ez du egiten; jendeak ikusi egiten du, baina loreen eta txorien jardina oinpekatzen du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.


oinperaketa iz oinperatzea.

Zapaldurik, zafraturik, ukaturik, eguneroko oinperaketa doilorra, bai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 137. orr.


oinperatu, oinpera(tu), oinperatzen du ad oinpera ekarri, oinpean erabili. ik azpiratu.

Antza denez, jaun nahiz andereak, Porte Champerretera joan asmoz, igotzen edo jaisten zirenean, metodo sistematikoz oinperatzen zizkion txarolezko zapatatxoak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.

Ez Jainkoak, ez inongo sorkarik oinpera gaitzake, ez hain ondoraino azpiratu, geurok egiaz irits dezakeguna areagotuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Han zuen, eta han baino ez, nolabaiteko aukera irabazteko, bere ideiak nagusiarazteko, arerioak oinperatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Batzuetan jainkoak zokoraturik gelditzen dira, besteetan gizakiak oinperaturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Fedearengandik sortzen den itxaropenak beldurra garaitu, oinperatu eta hezi egiten du.  Herria   2001-03-08

Ohorezko kontua baitzen hura, eta, ohore kontuetan, oinperatutako duintasuna berreskuratzeko bide bakarra mendekua zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.


oinplano iz eraikinez mintzatuz, zimenduen sekzioaren planoa. ik oin 10.

Egitasmo originaletik, soilik oinplanoa errespetatu zuten, hots, zimenduak.  Berria - Kultura   2006-02-07

Teatroaren oinplanoa honela antolatu behar da: beheko partearen perimetroa izango denaren zabalera hartu eta, erdian zentroa jarriz, egin bedi zirkunferentzia bat inguru guztian; [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Hirigintzari edo topografiari jarraituz, etxe baten oinplanoa edo kale bat topatuko dituztela aurretik asmatzea posible da.  Berria - Harian   2006-03-22

IV. mendean hasi ziren: egiturak harrizkoak bihurtu ziren, egonkorrak, eta laukizuzena zen oinplanoa.  Berria - Harian   2006-03-22


oinpunta ik oin 29.

ointka ik oinka.

ointoki iz zalgurdi, tren eta kidekoetara igotzeko oina jartzeko tokia. ik pikabuztan2.

Berriro garai eta arranditsu agertu zen zaldiaren gainean, eta ointokien gainean zutik, oihu egin zuen, bizidunek inoiz entzun gabeko ahots ozen eta argiaz: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Ez genukeen inoiz topatuko mutil gazte hari esker izan ez balitz, kamioiaren ointokira igo eta haretxek gidatu baikintuen bertaraino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Auto bat heldu zen, geratu, eta segituan, ointokian salto txikia eginez, zu agertu zinen, zure estilo arin eta malguan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Konpartimentuek bi atexka zituzten alde banatan eta bagoiko pareta osoan zehar ointoki luze bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Má?sak musu bat eman zidan eta gero burdinazko barrari heldu eta ointokira igo zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 69. orr.

Ointokitik salto egin zuen, eta zangoa luzatu zuenean zapata beltz eta galtzerdi zuriak ikusi zitzaizkion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.


ointutsik ik oinuts.

oinustu, oinuts, oinusten da ad oinetakoak kendu.

Mainguka ez ibiltzearren, arruntik oinustu eta zealdoka gurutzatu nuen ganbera, sarrerako ateraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.


oinuts 1 iz pl oin hutsak.

Jaitsi ezazu behakoa, oinuts handi zikinak agerian uzten dituen gona izugarri xaretua darama.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

2 oinutsean adlag oinutsik.

Denok errege dira nahiz eta asko ibili oinutsean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 128. orr.

3 oinutsetan adlag oinutsik.

Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

4 oinutsik (149 agerraldi, 65 liburu eta 12 artikulutan; orobat oin hutsik 10 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean, ointutsik g.er. eta untutsik g.er.) adlag oinetakorik edo kidekorik gabe.

Oinutsik hurbiltzen zaio, eroso, agurtzera: besoak zabalik, bera besarkatuz, masailean musu emanez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Islamdarren artean ere, bertako jabearen lurraldera oinutsik sartzen da arrotza, hartara indarrez deus bereganatzeko asmoan ez datorrela adieraziz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Gau osoan, oinutsik aritu zen lasterka hondartzan zehar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

Atsegin du oinutsik ibiltzea, zoruko zura sentitzea oinen azpian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Itsasoan oinutsik dabilen dama misteriotsua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.

Neskatilatxoak oinutsik eta zangoetako azazkalak pintaturik dabiltza, zeure begien pozerako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Ez azaldu oinutsik eskolara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Oinutsik zegoen, eta pijama horia jantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Damutuko zaiok Xegamari hi oinutsik erabilia garbantzu gordinen gainean!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.

Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Botak ere jantzi zituen, oin hutsik ametsetan soilik ibiltzen baitzen bera; eta ez beti.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 181. orr.

David Oliamendiko maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,30

Berehala, neskatoa azaldu zen oin hutsik eta tunika arrosa jantzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oinutsik dabilen (3); oinutsik ibili (5); oinutsik ibiltzen (9); oinutsik sartu (3); oinutsik zebiltzan (3); oinutsik zegoen (4)


oinzola ik oin 30.

oixtian (orobat oxtian) 1 adlag ipar arestian.

Sartu dira oixtian ikusi hiru gizonak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Ur xorta bat edana dut oxtian eta ur horrekin badut aski.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.

Izana zen untxien bazkatzen oixtian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

Erran dautzut oixtian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 87. orr.

Eta oixtian, proëllaz ari baitzintzaizkidan, hara, zeremoniaren urrats nagusiak penn-brao aldean eramaten ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

2 oixtiko izlag

Oixtiko familiak jadanik han zeuden, pick-upak bide bazterrean ontsa lerrokaturik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 143. orr.

Eta beste emazte bat, ba, oxtiko emazte bera, Lurdes Iriondo duzula hautatu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 39. orr.

Oixtiko bidelaguna dut gogoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Oixtiko otsoa itzuli zaigu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

3 oixtion adlag arestian.

-Ikusi duka, oixtion?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Kapoa ikusi duzu oxtion, zure paper ofiziala eskuan ukan duen hura egun ona du gaur.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.


ojala ik oxala.

ojalatero 1 iz karlistaldietan, don Karlosen gortean eta, oro har, frontean ez zegoen karlista.

Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Ez omen dik inolaz ere ojalateroek bezala jokatu nahi: gortean goxo-goxo bera, eta esamesa alferretan borrokatik urruti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Eta fronteetako hilketa basa izugarriek (euskaldun baserritarrek jasanak, oro har, eta ez ojalatero "señoritoek"), zalantzan uzten ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

-Baina arazoa ez da, azkenean, Lizarraga jenerala; bere ondoan dauden ojalateroak baizik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

2 (izenondo gisa)

Ez dut "señorito ojalatero" horietakoa izan nahi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 242. orr.

Egia ote zen, azkenean, Valentín Gómez ere, Karlos Setimoren konfiantza-gizona, "liberalegia" zitzaiela mini-gorteko ultramontano ojalateroei?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.


ojale iz

Baina egitasmo hori ojaleetan dago.  Berria - Ekonomia   2006-02-15


ojiba (orobat ogiba g..er.) 1 iz arku zorrotza.

Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Hurbildutakoan, horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Zurezko zubian, etxe zorrotz, ojibaz ildoxkaturiko teilaz gain-estalien, eta piperrontzi tankerako kantoidorre urdin-horien artean, zorabialdi bat izan zuen bat-batean Rhin ibaiaren argiaren aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.

2 irud/hed

Burua zatituta duten misilak atzemateko eta ogiba nuklearra duten misilak suntsitzeko da, era berean, sistema.  Berria - Mundua   2006-03-04


ojibal izond gotikoa.

Galeria ojibalaren gainean bigarren galeria apalago batek, habe landuzkoa, teila harroko teilatuari eusten dio.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Atari ojibala erdian, Iturriozko latsaren gainetik eraikitako harrizko mailadi hirukun baten eskailera-buruan; eta bi leiho hertsi luzexka goian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean, ate ojibalekoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.


oju ik oihu.

OK (orobat O.K.) adostasuna adierazteko erabiltzen den hitza. ik okey.

-O.K., sherif jauna -entzun ahal izan diogu, oraingoan argi, Luisi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.

-Seiak eta erdietarako beranduenez hemen, O.K.?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 238. orr.

OK: badakit non dagoen hozkailua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.

Dena OK.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Hamar milioi eskaini dizkiot (sei bat euro) eta onartu egin ditu "OK" huts batez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 81. orr.

Taxi gidariak OK esan eta taxia abiarazi zuen.  Berria - Kultura   2004-04-11


ok1
1 ok egin asebete.

Bizkor jaitsi nintzen, jardun hutsalez ok eginik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.

Ok eginda nago, erabat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.


ok2 ik oka.

oka (orobat ok g.er.) 1 iz oka egitea; oka egiten dena. ik okada; gorako; goitika 2; goitiko.

Haren sintoma nagusiak sukarra, nekea eta okak dira.  Berria - Gaiak   2004-04-25

Eta zein gogor egin zitzaizkidan ilunera arteko orduak, okaz oka eta eldarnioz eldarnio, harik eta lo pisu batek hartu ninduen arte...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

2 irud/hed

Pentsamenduaren oka.  Berria - Kultura   2004-02-27

3 (hitz elkartuetan)

Izuaren usainak zituen, barrunbeetakoak, oka usaina.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

Segidan gargarak egiten zituen aparra eztarritik behera joan zedin utziz, gero oka saiotan kanporatzen zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 138. orr.

•4 adlag oka egiten.

Hesteak irauli eta oka hasteko zorian egon zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Oka hasteko gogoa zetorkion urdailetik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Charlie eta biok oka ari ginen, itsasontziaren alde batetik behera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Hatzak sudurretara eraman, eta, hesteak oka jaurtitzeko zorian, Norak burua atzeratu zuen kalesa barrura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Erraietako ondoeza oka igotzen zait eztarrira, suzko erreka itsu bat baneuka bezala barruan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Emmaren apartamendutik atera orduko, sabelean neukan guztia bota nuen, oka eta oka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 157. orr.

5 oka egin (urdailean dagoena) ahotik indarrez berriro egotzi. ik okaztatu; okatu.

Ene hitzak entzun zituenean, arreba goitika hasi zen, oka egiteko gogoz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Oka egingo ote nuen ere egon nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez, pultsua ere oso motel, oka egin zuen, eta izerdia eman ere eman ahala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Nahiago izan nuen barre egin, oka egingo nuen bestela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.

Ok egin ondoren baino hutsago neukan barrena, ezertarako gogorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Eztia aurkitu duzu? ez jan behar baino gehiago; bestela, ok eginda, bota egingo duzu.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,16

Komunaren alboan zeuden loreen gainera egin zuen oka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

Behin, haretxen gainera oka egin eta bota nituen bareak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Oka egin ondoren hobeto sentitu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.

Oka egin dit barruak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

Oka egin arte asebete zirenean, mozkor-kantaz zikindu zituzten hiriko plazak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Kontua galdua du dagoeneko zenbat bider ez ote duen egin oka sendagaiak direla eta, ikara du oraindik ere eskuetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.

Presoak dio horren eraginez odola isurtzen zuela oka eta txiza egiten zuenean.  Berria - Harian   2005-09-25

Utzidazu zure liburuetan oka egiten.  Berria - Kultura   2004-11-13

6 irud/hed

Orduan sentitzen duzu zure gorputzak daukan koadro betekada neurrigabea dela eta oka egin behar duzula.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Oka egitean, zure gorputzetik irtendako hondakinen artean ikusten dituzu 42 pintore inpresionistaren 42 inpresio, 17 pintore kubistaren 212 marra zuzen eta surrealista baten erloju urtu batzuk.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Euren postontzia oka egiten ari zen: gutunen laurdenak kanpoan zuen gorputz erdia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.

Isilik geundela, bozgorailuek oka egin zuten: [...].  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Zerbero eta Furiak eta argirik eza eta Tartaro, ahotik gar izugarriak ok eginez, ez dira inon eta izan ere ez daitezke benetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

7 (objektuarekin)

Irentsitako ondasunak oka egingo ditu, Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.  Elizen arteko biblia   Jb 20,15

Oker ez banago, 999 aldiz hil eta beste hainbestetan oka egin nau Ama Lurrak mundura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.

Mikelo ere barrabilak oka egin beharrean dago. Lau bat metrotara zeuden arren, bozgorailuek oka egiten zuten punk burrunbada zela eta, neskak ezin zezakeen euren artean hitz egiten zuten ezer ulertu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 113. orr.

8 oka eginarazi oka eragin.

Ginebrak, huts-hutsik edo nahastuta, oka eginarazten zion berehala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Ikusezina ei da gorrotoa, ezin ei da ukitu, haztatu, oratu, barrutik atera eta kanpoan utzi, gaixoari barrukoak aterarazten zaizkion moduan; oka eginaraziz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 317. orr.

9 oka eragin

Eztia, bere izateagatik, gehiegi hartzen denean, urdaila erretzen eta oka eragiten duena. Jateko ematen zieten ore margulak oka eragiten zion edonori ikuste hutsarekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Gero hatza ahoan sartu nion eta, miraria izan zen hala oka ez eragitea, zintzurreraino landatu bainion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan eta oka, eta sentiarazten ninduen idor, agor eta guti-balio.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

10 oka-eragingarri (orobat ok-eragingarri) izond oka eragiten duena.

Galera sentsazioaz gain, oka-eragingarri eta anormala iruditzen zitzaion hasieran Jonathan I.ri ikusmenezko bere mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Hark pentsatzen zituen heste-libragarri eta ahotikako ok-eragingarri guztiak zehatz ziren neurriz eta pisuz  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.

11 okari oka

Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk, okari oka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oka egiteko gogoa (10); oka hasteko (3)


okada 1 iz oka egitea; oka egiten dena. ik gorako; goitika 2; goitiko.

Eztula eta okadak entzun dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 209. orr.

Estreinako okada sukaldeko mahai gainera jaurti zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Bezperako okaden arrasto likitsak zituen gorputzean, iraganeko gainerako arrastoak bezala ezabatu nahi zituenak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Neufchatel, limbourg, marolles, pont-l'évêque gazta karratuek beren nota zoli berezia ipintzen zuten musikazko esaldi latz okadarainoko hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

2 oka egiteko gogoa. ik okagura; goragale.

Aire pixka baten bila irtengo naiz, okadak sentitzen ditut eta.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.

Tratamenduan direnei kimioterapiak eragiten dizkien okadak kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

“Leçons d'abîm” hartzea tokatzen zaidak -esan zuen okada pasatu zitzaionean-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Okada ekarri zion pentsamenduak ahora.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.

Gutariko askok zorabioak, okadak, eztula eta enparauak izaten ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan)

Orduan, bere atzean okada-hots bitxi batek kolpean birarazi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 175. orr.

4 irud/hed

Eta iragartzen dizuet [...] zuen bekatuen okadara itzultzen bazarete, izurriteak berriro etorriko direla, zigorra bikoiztu egingo dela eta are handiagoa izango dela zuen kontrako Jaunaren haserrea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Baina jakin ezazu gaitz larriagoak jasango dituzula, berriro bekatuaren okadara itzultzen bazara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ur okadak estolda orotatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Funts gabeko barre ozena, aho bete barre, zerebro hustuaren barre okada..  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekatuaren okadara (4); bekatuaren okadara itzultzen (3); bekatuen okadara itzultzen (3)


okadaka adlag oka eginez bezala.

Astazakila, nor joagoa! -nik, okadaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.


okagarri (12 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean) izond okaztagarria.

Ilunsenti luze bat ematen zuen, zingira okagarri baten hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Neska baten xalotasuna eta krimen okagarri baten aurpegia kontrajarri genituen, ulertzen?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 162. orr.

Izaki okagarria zen, gaiztagin bat baino askoz makurragoko zerbait, neroni baino ere makurragokoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.

Artean, burgesak okagarriak ziren eta gaurko albisteetan kale-borroka deritzoten hartatik gertu zenbiltzan.  Berria - Kultura   2004-09-28

-Behin eta berriz, eztarriaren barrenetik bezala: gauza okagarriagorik!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.


okagura iz oka egiteko gogoa. ik goragale.

-Nora naramazu, Willem? -galdetu zion Mathildek, okagura gainditu zuenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Haizeak ekarritako ipuin haiek nahikoa, gure urdail-tutuak okagura sentitzeraino lizuntzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.

Une horretatik bertatik antagonistak hartzeari uzten diozu, kanpora okagurea, takikardia eta bihotza lehertzeko arriskua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.


okaka iz oka eginez.

Okaka eta okitua, gogoari datxekionez oro nahaste eta deboilamendu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.


okaldi iz oka egitea.

Izan ere, neure okaldi hartan gorputz-arimak barrendik garbitu ondoren, abiatu nintzen berriro elizarantz, nondik eliztarrak gartzelarantz baitzihoazen, prozesionean, osaba presoaren bila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.


okapi iz jirafaren familiako afrikar ugaztun hausnarkaria, hura baino txikiagoa eta lepo motzagokoa, hostoak eta fruituak jaten dituena (Okapia johnstoni).

"Okapi"ren erregulartasunaz ere hitz egiten dute zenbaitzuek, animalia horren izena bokalen eta kontsonanteen arteko tartekatze perfektu baten adibidea izanik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.


okaran iz arana.

Nik jan gabe lagatzen nituen okaran eta sagarrak bakarrik dastatzen zituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 18. orr.

Pastelaren ondotik, Mariettek okaranak eman dizkie eta emakumea oso lanpeturik dago, hezurrak arrautzak balira bezala jartzen bere koilaran, arretatsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

San Migel inguruko sasoi honetako fruituak ere aipatzen dira beste esakune zahar batzuetan: San Migeletan okaranak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Okaranezko marmelada titiburuetan zabaltzen hasi zen orduan, eta mihia luzatuz bertatik miazteari eman zion, niri zeharka begira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 65. orr.

Konfitura zegoen han platertxo batean prest; ez zen okaranezkoa, ez madarizkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okaranezko marmelada (3)


okarazi, okaraz, okarazten du ad oka eragin.

Atal horretarako hautatua duen bigarren istoriotxoa izugarria iruditzen zaio, gaurko uste ustel-estaliekin batere bat ez datorrena ("apo bati ere okarazteko modukoa", biografoaren esanetan).  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.


okarina iz herri musika-tresna txikia, buztinezkoa eta arrauzkara, hamar zulo, bi behealdean eta zortzi goialdean, dituena.

Udaberrian bideari ekin nion ostera, haiek iristea deliberaturik: gogaiturik nindukan lur itsaskor eta bigun hark, ezertarako ez baitzen on, lurregosizko okarinak egiteko salbu, eta gaitasunez eta sekretuz peiturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.


okasino ik okasio.

okasinotsu ik okasiotsu.

okasio (orobat okasione, okasino g.er. eta okazione g.er.) 1 iz nondik-norako jakinak dituen mementoa.

Iruditzen zitzaidan agurraren tristezia bera ere [...] estiloari zegokion ezinbesteko agerpena zela, okasio bakoitzean okasioak eskatzen zuena egiteko dotorezia alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 253. orr.

Lehen okasioan erasotzailea Espainia zen, Espainiar Armada, 1588; bigarren okasioan, Luis XIV.aren Frantzia, Blenheim, 1704; hirugarren okasioan, Iraultzaren eta Napoleonen Frantzia, Waterloo, 1815; laugarren okasioan Gilermo II.aren Alemania, Armistizio-eguna, 1918.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Txinatarrak inoiz ez ziren japoniarrak bezain urruti iritsi Mendebaldeko kulturaren mende jartzen okasio bakoitzean, edota hartatik beren burua urruntzen bitarteko xenofobia-aldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Iluminato anaia zen okasio hartan Frantziskoren laguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Hala ere, okasio batzuetan sarkin barbaroak zerbitzu apal bat egin izan dio geroari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Horrelako okasioetan, itzulingururik gabe hitz egitea betebehar morala baino gehiago da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

Malkin andrearen Okasio Guztietarako jantzi-dendara joan zen, eta jantzi berriak erosi zituen han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

2 aukera, egokiera, era.

Deliberatu dut okasio horretaz baliatzea haur horren balio justua jakiteko, bai eta haren heziketa azkartzeko ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Irudipena neukan sentipen horrentzako aukera, okasio, aitzakiaren baten bila zebiltzala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 215. orr.

Okasio hori berriz agertuko delakoan nago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

Zeren orain nagoen heinean, dena okasio baten mende dagoke.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Hitzen, hizkien eta zenbakien okasioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Handik hilabete batzuetara, Kenneth White Biarritzera etorri zelarik bertze idazle batzuekin konferentzia baten egitera, joan nintzen eta harekin ene kezka literarioez mintzatzeko okasioa ukan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Balia zaitez galde horretaz zeure hutsa konpontzeko eta zaude mintzatzeko okasioaren zain.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Hitz ematen dizut hargatik, begirune hutsagatik ordea eta ez premiagatik, baliatuko dudala galdegitza hori egiteko okasioa, dela izebari, dela ilobari berari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.

Ospatu behar bada, balia dezagun aukera eta okasioa, euskarari irudia edertuko dion ispilu bat egiteko, hitzez eta irudiz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

3 (izenondoekin)

Bazekinat okasio ederra dela hitza jan izanaz espantuak egiteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Urteetan erabili gabe egon ziren okasio handietako baxera finez hornitua zen mahai luzearen buru zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Okasio handietarako soineko beltzez jantzita, piano baten aurrean zutik, partituraren azken nota jo eta gero, denak txaloka balitu bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.

Eta zein harro jartzen diren, okasio bereziren batean, beren kristau-bereizgarririk gabe agertzeko pribilegioa izaten badute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Émilie ondo begiratu zen hain okasio nabarmena ihes egiten uztetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.

Okasio tristeetan bezala, familian hildakoren bat edo ezbeharren bat izan denean bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

Autoan egitea, egia esateko, kasu gutxi batzuetan besterik ez, beste baliabiderik uzten ez duten okasio urri horietan, nahiz eta jende asko dabilen halako perbertsio automobilistiko batek joa eta horiei izugarri gustatzen zaien auto barrenean jotzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okasio bakoitzean (3); okasio bat (3); okasio berezietan (3); okasio hartan (4)

lehen okasioan (5)

okasione ederra (4); okasione hortan (3)

okasioneaz balia (4)


okasione ik okasio.

okasiotsu (corpusean okasinotsu soilik) izond arriskutsua.

Baita kalapitaren bat sortzeko ere hainbatetan, zeren guztiak ere baitziren, ostatatzen gintuen gizonaren erranetan, gizon gaitzak eta ondikozkoak, gerlatiak eta maliziatiak, okasinotsuak eta inkontru gaixtokoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.


okatu, oka(tu), okatzen (10 agerraldi, 6 liburutan) 1 du ad oka egin, okaztatu.

Behin okatu ere egin nuen, plazan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Egutxik berehala erantzun zuen, eta, bular oinazetua maitekiro laztantzen zion unean, amak odol kopuru handia okatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Bada, gantxigorrak ikusi eta ezin eutsi izan nion beste segundo batez: sukaldean bertan okatu nuen bota beharreko guztia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

2 irud/hed

Lurrak mundu osoan zurrupatzen duen ura, munduko elur guztia urtzean jasotzen duen ura, gainezka egiten dionean, handik okatzen du.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.

Zerurainoko adreiluzko bi tximiniak ke beltza okatzen zuten etengabe.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Hau lurraren kontra amiltzen eta lehertzen denean, zirimolaren eta ekaitzaren indar haserrea okatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.


okazione ik okasio.

okaztadura iz oka egiteko gogoa, narda, higuina.

Eskolara itzultzeak halako nazka, okaztadura bat ematen zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.


okaztagarri (92 agerraldi, 46 liburu eta 11 artikulutan) 1 iz oka eragiten duena. ik okagarri; nazkagarri. (gauzez)

Gas-lanparen argi zakarraren azpiko ohe-ilarak, izarak behin eta berriro astintzearen ondorioz sortutako usain okaztagarriak, aurpegi lodiak, zargalduak, horiak, zuriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Dena jira-biraka zebilen gela itxiaren kirats okaztagarrian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Etxe higuingarria, kalezulo okaztagarria, eta piztia bezalako jendea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Onartu beharra daukat gureak Meg Ryanen pelikula okaztagarri horietako baten antza duela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

Azter ditzagun arretaz erlijio okaztagarri honen dogma zentzugabeak, misterio beldurgarriak, zeremonia amorragarriak eta moral ezinezkoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 214. orr.

Aire goxo batekin emaiten zituen xehetasun okaztagarriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Cesar Telleriaren apartamentuan egoteak bere amesgaiztoak profanatzen aritzearen sentipen okaztagarria sorrarazten zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

Okaztagarri da gose dagoenari kentzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.

Okaztagarria zait gure jatorkeria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 66. orr.

Okaztagarriak zaizkizu halako ikuskizunak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Barruan hiru liburukiko eleberri baten eskuizkribu bat, samurkeriaren samurkeriaz ohi baino okaztagarriagoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

Haren traje merkea, haren ile likatua, dena okaztagarria.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

2 (pertsonez)

Gizon okaztagarria zara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Made in Venezuela telesaioetan, euskal abizenak dituzte aberats zikoitzek, andra-gizonik okaztagarrienek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.

Esan, bada inor doilorragorik eta okaztagarriagorik lurrazalaren gainean?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

-Harroputz okaztagarriak -esan zidan Garazik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

-Eta izaki okaztagarri horiek harri eta zur geratu ziren gu Oihanean ikustean, ez baitzuten inoiz gure berri izan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 320. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa)

Ez zen kapitaina, marinela zen, kuberta-garbitzaile, lanbas-dantzalari bat, besotik heltzen zidana min ematerainoko zakar eta belarrira okaztagarri leun: [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Agian Europako herritar guztiek okaztagarri atzematen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Handi-mandiek 10 harijan hil eta besteei handik aurrera bizitza okaztagarri egiten saiatu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 68. orr.


okaztarazi, okaztaraz, okaztarazten du ad okaztatzera behartu.

Nola Hastapenean ez zekien eta orain ere dago ea ez ote den bide txarretik abiatua eta ez ote dituen asteburuko lagunak gai horretaz behin betirako okaztarazten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 144. orr.


okaztatu, okazta, okaztatzen (40 agerraldi, 15 liburu eta 9 artikulutan) 1 du ad nazkatu, asebeteak higuindu.

Okaztatzen zuen haren ikusteak, han, hondartza bakarti hartan, palto luzea soinean, eta buruan txapela lumaduna, hiru koloretako xingolarekin, hiru gizon armatu aldamenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

Ez daki zer erantzun, baina argi da holako egoerek okaztatzen dutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Otoitz egin izan dut duela hamar hamabost urte arte, asetzeraino, okaztatua ondarrean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Eguneroko jipoiez eta tratu txarrez okaztaturik, Kaushalyak gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

Ekaineko errepresioaz okaztaturik, Nohant sorterrira itzuli zen politika gibelean utziz.  Berria - Kultura   2004-08-08

Gérard faxista dela frogatzeko helburua beteagatik, okaztaturik dago nolaz iragan dituen hogeita lau oren baino gehiago holako baten ondoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 188. orr.

Ez dira bakarrik okaztatuak, aldarrikatzen dute beren nardadura.  Herria   2001-10-11

Erabakia agertu den Zutabe 109 barne boletin berean ETA-k jakinarazten du “su-etena ez dela aterabidea eta okaztatua dela su-etenen aldeko galdeez”.  Herria   2005-12-15

2 oka eragin. ik okatu.

Aulkietan, berriz, hainbat orduz edukitzen dituzte lotuta, tarte horretan emandako elikagaia okaztatu ez dezaten.  Berria - Mundua   2006-02-10

Jan ez zuen zerbait okaztatu zuen Sethek orduan, eta horrek tiro batek bezala astindu zuen Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.

Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak.  Elizen arteko biblia   Lb 18,25

Hala ere, zirudiena baizik ez zen egiazki Damian Arruti: une batetik bestera hesteak okaztatuko zituen erretzaile porrokatu bat, zahartxoa aukeran, halako atarramentu atletikoetan ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka, haren garren sumina berriro pilatzeko eta su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.


okei1 ik okey.

okei2 ik hockey.

okela 1 iz abere edo hegaztien haragia.

Okelak eta haragi xehatuak ere baziren, ontzi zabal batzuen hondoan, gantz gatzatuzko puskez inguratuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Arraina eta okela oso ditu laket.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 133. orr.

Jango al duk okela hau, hire gorputza atalez atal torturatu baino lehen?  Elizen arteko biblia   2 M 7,7

Behiak eta bildotsak hil, okela jan eta ardoa edan zenuten.      - 0. orr.

Egurraren erdiarekin sua egiten du, eta gainean okela erre eta asetzeraino jaten.  Elizen arteko biblia   Is 44,16

Bata okela egosien erdian eta bestea arrainen artean eserita, oilar-oilar agertzen ziren, ea nor ederrago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Okela, errea eta oso egina, jateko moduan zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Okela gazitua harri gisa erabiliz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Idi bizia saldu egingo dute, jasotako dirua eta hildako idiaren okela erdibanatuz.  Elizen arteko biblia   Ir 21,35

Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot?  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,11

Hartu gero sagarapeneko aharia eta egosi haren okela toki sakratuan.  Elizen arteko biblia   Ir 29,31

Salmahaiko okelen usainak inbaditu izan balu bezala aurkitzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Okelaren partez, proteina landarezkoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Kilo erdi okela katuarentzat hozkailuan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Okelatarako badira, baita pikatu edo harakeikatu ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ipini okela-zatiak, zatirik onenak, izter eta bizkarraldea.  Elizen arteko biblia   Ez 24,4

Pazko-bildotsa etxean bertan bakarrik jan daiteke; ez da zilegi okela-puskarik kanpora ateratzea.  Elizen arteko biblia   Ir 12,46

Israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,3

Harakinek okela-laurdenkiak zintzilikatzen zituzteneko kakotzar burdinazkoei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.

Enperadorearen plateretik jasotako okela xerra haiek izenik gabeko zaborra ziren harentzat, gorotz politiko bat, erresumaren zerrikeria guztien hondakin ustela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

Ogiz eta okela-kontserbaz osatutako opariak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 223. orr.

Okela-erregimen harekin eta bero harekin, Andres urduri zegoen beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

· Okela-erre jateak antolatu, mozkortu eta liburuak erretzen zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abere okela kutsatuta dagoen eta kate komertzialera iritsi ote den aztertzen ari dira orain zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-11-05

Kezka iturri da oraindik ere hainbat hozkailutan gordeta zegoen hegazti okela.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Aaronek eta semeek elkarketa-etxolaren sarreran jango dituzte ahari-okela eta saskiko ogia.  Elizen arteko biblia   Ir 29,32

Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Karramarroak eta arraintxo ondo xigortuak ipini inguru guztian, eta esperlano-okela xehatua tartekatu hor-hemen, eta onddoak, errefauak, tipulak azenarioak, babak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

Sakrifizioak eskaintzera etorriko diren guztiek galdara hauetan egosiko dute opari-okela.  Elizen arteko biblia   Za 14,21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartz okela (3); larrua eta okela (3)

okela erre (4); okela errea (3); okela errearen (3); okela gordinen (3); okela jan (4); okela jateko (5); okela jaten (8); okela puska (12); okela puska bat (3); okela puskak (3); okela zati (5); okela zatia (3)

txerri okela (3); zakur okela (6)

hegazti okelaren (3); okelaren prezioa (3); okelaren zaporea (3)

salmahaiko okelen (3)


okelagintza iz okela-ekoizpena.

Bost sektore nagusi aztertu ditugu: okelagintza sektorea, arrantza sektorea, esne ekoizpen sektorea, barazkien kontserba sektorea, eta ardogintza sektorea.  Berria - Gaiak   2004-04-03


oker 1 izond lerro zuzena bezalakoa ez dena, artez ez dagoena. ik makur.

Etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Aho inguruko zimurrek eta hanka oker samar haiek ere ongi ematen zioten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Besaulkian jesarri, hanka okerra luzatu eta, eskuak hots lehor batekin igurtziz, [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Haren gorputz okerrari segitu nion begiradaz, gelako trasteen artean gramofonoraino hurbildu bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Ilargi erdia bezalako betaurrekoak zituen, sudur luze eta okerra, zilar-koloreko ile sueltoa, eta bizarra eta bibotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.

Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Bere erratz okerraren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 176. orr.

Haren begi oker txikiak eta haren besaurre haragitsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela; ik beherago 13)

Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra, ekarrarazi zuen saguak xirmi-xarma desagerraraz zitzan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Emakume esku-okerra Gubbion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Nikolas hanka-okerra Folignon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Mrs. Densch astunki eseri zen sofa txiki hanka-okerraren erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

3 zuzena ez dena.

Baina kontzientzia ez da inoiz okerra, iluna eta makala baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.

Gaua zen eta bide okerra hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Bide okerra hartu zuen bizitzan eta bere burua hiltzea erabaki zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.

Mediku batek lepoan eginiko masaje oker baten ondorioz, zerbikalak nahiko minduta ditut.  Berria - Kirola   2004-02-05

Beste hutsegite bat, beste mugimendu oker bat izan zen hori behaztopaz eta uste okerrez betetako bide luze batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Hanka sartze bat, uste oker bat...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.

"Zibilizazio-batasunaren" ideia okerra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 419. orr.

«Jokabide oker eta lotsagarria» zela esan zuen Annanek herenegun.  Berria - Mundua   2004-11-21

Adierazgarria da informazio oker horrek higiezinen merkatuko eragileen artean eragin zuen «urduritasuna».  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,3

Negozio oker batzu izan badira ere denbora batez, orai ez dela gehiago holakorik.  Herria   2005-11-24

Diru-negozio oker frango izan dela hor nunbait, hori da nolazpait agertzen.  Herria   2005-02-03

Jatorrizkoan Finiate deitzen zaio sendagileari, "anai Joan"en irakurketa oker baten ondorioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 729. orr.

Ez dago sugearena baino pozoi okerragorik, ez eta emakumearena baino amorru txarragorik ere.  Elizen arteko biblia   Si 25,15

Eguberri-ostea garairik okerrena zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Erakusterat emanez bozka-lege horrek baduela halako oker-aire bat bezala...  Herria   2004-04-01

Izen horrek berak ez ote du ba halako oker aireño bat? besta hori ez litakea behar Lanarena baino gehiago langileena?  Herria   2004-04-29

• 4 (predikatu gisa)

Kalkulua okerra zen baina.  Berria - Mundua   2006-01-15

Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu.  Elizen arteko biblia   Sal 45,8

Oparia borondatezkoa bada, zilegi da gorputz-atalak oker dituen zekorra nahiz aharia eskaintzea.  Elizen arteko biblia   Lb 22,23

Ohiko iritzia da, baina okerra, hebreeraz t-mûn-h eta tabnit sinonimoak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.

Faxista batzuk ditun, Stalin baino okerragoak, Okerra da fedegabeen arrazoiketa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Ez dago okerragorik bere burua gaizki hartzen duena baino.  Elizen arteko biblia   Si 14,6

Okerragoa da, izan ere, zitalkeriagatik poz hartzea hondamenaren damu izatea baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.

Eta, okerragoa zena, nitaz aspertuta zegoela hitzik gabe adierazteko zuen modu hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Minbizia bera baino okerragoa zela begitandu zitzaizun une hartan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

-Txarra baino okerragoa -erantzun zuen Tomek.  Berria - Mundua   2004-12-02

5 (adizlagun gisa) ik okerki.

Bekatu egin dugu gurasoen antzera, oker jokatu dugu, errudun gara.  Elizen arteko biblia   Sal 106,6

Oker ari naiz: etengabe zeuden aldaketak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Jakina da, ordea, gauza berberak batzuek zuzen eta beste batzuek oker erabiltzen dituztela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 121. orr.

Gauzak oker erabiltzea eta oker gozatzea, hori da eta ez besterik gizakion bizitza biziotsu eta errudun bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 316. orr.

Baliteke gauzak oker egotea, guk uste baino okerrago, eta lan gehiago izatea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 186. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Uste dut oker juzgatu nauzula.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 9. orr.

Ez da oker jaiotzen dena zuzenduko duenik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 402. orr.

Madarikatua Jainkoak emandako eginkizuna oker betetzen duena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Berehala aitortzen nuen zuk, zuzen zaren horrek, ez ninduzula oker zigorkatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

-Oker eman diote berria, nagusi.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.

Baina ez nazazue oker ulertu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Oker maite du bere burua kaltegarri zaiona maite duenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 329. orr.

Zuzen zaude, baina oraindik ez dut ikusten zer onartu dudan nik oker.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 90. orr.

Biluzik sentitu nintzen, biluzik edo okerrago: gabeturik, apaldurik, umiliaturik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 100. orr.

Sortzeko gai direnek sor ditzatela hobetoxeago ala okerxeago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

· Gertaera historiko guztien datak oker, ibai guztien kokalekua oker, sekula izan ez diren pertsonen biografiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

5a (hitz elkartuetan)

Oker-ulertze orokor horretatik bi ondorio atera ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

• 6 iz makurra, hutsa.

Pedroren akatsak eta okerrak ere bertutetzat hartzeko prest nengoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

Bereak ez diren beste oker batzuk hantxe geldi daitezela onartu beharko baitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Luze gabe ohartu zen bere okerraz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 96. orr.

Ondo baitakit goseak bultzatuta egin dituzula oker guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Gaurtik aurrera oker horren kontu eske etorriko zaion unearen zain biziko da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.

Okerra zuzentzeko azalpen ezinezkoren baten bila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Ez dik gu bezala okerrak xuxentzen ibili beharrik, egiten duen guztia zuzena delako...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Darioren okerra egin zuten berriro, hau da, kontraerasoan hastea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Oker bat egin zenuen, Lucy.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

Hark hirugarren aldiz esan zien: -zer oker egin du, bada, honek?  Elizen arteko biblia   Lk 23,22

Jainkoa mendekatu egin behar dela dion ideiatik sortu da okerra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Oker larria, baina ez bakarra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

Guk, aldiz, uste dugu oker handiena ez dagoela izenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 11. orr.

Oker txikiena aprobetxatuko dute gainerako taldeek.  Berria - Kirola   2004-05-02

Albacete mendean ez hartzea oker itzela litzatekeela iritzi diote.  Berria - Kirola   2004-05-09

Gerra luzea bada eta zehar-kalte ugari badaude, denek esango dute oker izugarria izan dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Oker hutsa edo apropos eginiko engainua izan da trena zama agiri okerrekin bidaiatu izana?  Berria - Gaiak   2004-11-09

Sasoi guztian ezin direlako oker berberak errepikatu.  Berria - Kirola   2004-03-15

Estatutua ahalbidetu zuen erakundeak berak aitortzen du duela 25 urteko apustua oker politikoa izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Jujearen txostenean «oker juridikoak» daudela esan zuen atzo Greg Dyke BBCko zuzendariak.  Berria - Mundua   2004-01-31

Liburuetatik bizi naiz, baina ni beti kanpoko aldean nagoena naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.

Izugarrizko okerra egiteko zorian gaude, geure kalterako.  Elizen arteko biblia   Jr 26,19

8 (hitz elkartuetan)

Ongi da, liburua oker-zuzenketa batez zabalduko da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.

Egin duten oker motaren araberakoa izango da zigorra.  Berria - Harian   2005-08-17

· Bistan dago kronologi okerra dagoela kontakizunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 947. orr.

9 okerreko izlag okerra.

Okerreko zenbakira deitu duzu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 39. orr.

-Barkatu, andrea, okerreko txirrina jo dut nonbait.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Okerreko autobusera igo da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 99. orr.

Okerreko mutila aukeratu zuela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Hau okerreko bidea dela uste dut, sistemaren garatze ad hoc antzuak baino eskainiko ez lituzkeena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

Okerreko bidea aukeratzeko eskubidea guri ere zor baitzaigu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 10. orr.

Goizero saiatua omen zen autostopean, baina okerreko errepidean, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Beruna oso baliagarria da balantza okerreko aldera makurrarazteko adinako pisua duten argudioen kontrapisurako.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

Atentatu bat iragarri ziguan okerreko orduan eta okerreko lekuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,6

Nor bere zentzu onaren arabera txalotuko dute, bihotz okerrekoak mesprezioa izango du.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,8

Ez naiz ausartzen inolako interpretaziorik egitera, okerrekoa egingo nuke eta.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Milimetroka eman nahi nituen pauso guztiak, inolako okerrekorik gerta ez zedin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 83. orr.

Okerrekoren bat esan ote nuen egon nintzen, Martinek ez zidan-eta berehala erantzun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

10 okerrena

Dagoeneko okerrena iragan duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Azkenean, okerrena amaitu denean, begi lausotu eta negartiez so egin dut gorantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Okerrena pentsatzen hasita nengoen!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Okerrena zalantzak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Eta, azken batean, okerrena merezi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.

Lehenengo eguna duk okerrena, Tommo -dio Charliek, arnasestuka-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Gerora pentsatu dut hori zela okerrena, baina orduan ez, ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 215. orr.

Polizia noiz agertuko, gurasoek-eta zer erabakiko, eta, okerrena zena, neure ahuleziaren esklabo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

Ez ulertua izateko modu bat da loria, menturaz okerrena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Okerrena ez zela errenditzea izan, baizik eta isilpean, Errepublikari ohartarazi gabe, errenditu izana, berak arrazoi eman zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Egin zuen okerrena ez du jende askok ezagutzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

Datorkidana azalduko zioat Bixentari; gerta dakidakeen okerrena bera ezkutatu gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

11 ezin okerrago adlag

Ezin okerrago datorkio zu bezalako emakume bati.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

Ezin okerrago zebilen Azkue.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.

Ezin okerrago dagoena ezin baita dagoen baino okerrago imajinatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 191. orr.

Danny Ainge ezin okerrago ari da Bostonen manager lanetan.  Berria - Kirola   2004-02-03

Gainera, egoera hori ez zen gaztelu barrukoa baino hobea, non gauzak ezin okerrago baitzeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 223. orr.

· izond Ez zuen zentzurik uda txar baten amaierako gau ezin okerrago batean trenbideko zubi baten azpian orduak eta orduak isil-isilik emateak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

12 hainbat okerrago

Ideia hauek norbait usteltzen badute, hainbat okerrago berarentzat, hainbat okerrago iritzi filosofikoen artean gauza txarrak besterik jasotzen ez dakitenentzat, edozer gauzarekin usteltzeko gai direnentzat!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

Alegia, "mina", "beldurra", "helburua" eta horrelakoak ez badira termino zientifiko zehatzetara murrizten ahal, hainbat okerrago beraientzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

-Hainbat okerrago zuentzat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

Tira, hainbat okerrago haientzat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

13 begi-oker izond

Haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat, txorixoa, xolomoa ala haragi egosia nahi al zenuen galdetzen zizuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Ama begi-okerra nuen, eta, jakina, ezin maitatu!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Montserrat Roig-ek dio emakumezko idazleak begi okerrak direla: begi bat kanpora begira edukitzen dutela eta bestea barrura.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 430. orr.

14 oker egin

Oker egin nuen, eta damu dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.

Ez dira berdin errudun zarela adieraztea eta oker egin zenuela onartzea, eta badakizu hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.

Oker egin dut, errugabea heriotzara emanez.  Elizen arteko biblia   Mt 27,4

Oker egin dut kontua, neba?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

-Oker egina dago galdera, adiskide.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 82. orr.

Bainan kontrakoak hasarre, bozen kondaketa arrunt oker egin dela.  Herria   2004-11-25

Ze oker egiten duen etxean, bertan saiatzen dira konpontzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Oker ibili bazara amodio kontuetan edo beste zenbait gauzatan, edozertan izan dela ere, horretan soilik egin duzu oker.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

· Bi gauza oker eginek ez dute gauza zuzen bat egiten, Gordon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.

15 oker egon (norbait edo zerbait) ik beherago 17.

-Oker zaude, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

-Horretan oker zaude.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.

-Agirre jauna, zu oso oker zaude nitaz duzun iritzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.

-Wendy, oker zaude amei buruz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.

Ez, ba, oker zaude, oso ederra zen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 274. orr.

-Ez horixe, oker zaude...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.

-Oker egon ninteke, noski, baina ez dut uste.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

Nahiago nuke oker banengo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Beharbada oker egongo naiz, baina nire irudipena da ez garela leku horretatik asko mugitu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Oker ez banago, nik eskatuta atzeratu genuen eztabaida.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Baina, ez dakit, agian nire aita oker zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

-Bada, gizon hori oker dago edo gezurra dio -murmurikatu nuen-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

-Ba, oker hengoen, txo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

Buruan jartzen zitzaion, esate baterako, testu-liburuko frogaketa matematikoak oker zeudela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Data oker dago: konbertsiotik 10. urtea 1217a (edo 1216a) da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Geroago gertatuko zirenek frogatuko zuten moduan, oker nengoen horretan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Heltzeko modukoen artean interesgarrientzat jotzen dituzten arazoei ekiten diete zientzialariek; zuzen nahiz oker egon horretan, ustez konponbidea aurki diezaieketen arazoei, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Noraino oker nengoen frogatu dut azken aldian.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

Bizitza zoriontsua nahi duten heinean, gizakiak ez daude oker.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 138. orr.

Berehala ohartu zen oker zegoela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 99. orr.

-Oso oker zaude, justiziak epaitzen ditu krimenak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 75. orr.

Zein oker zegoen!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.

Gaizki dagoela? okerrago egon beharko luke, urdanga marisaltsera halakoa...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.

16 oker ibili

Oker ibili naizela ikusten dut, eta barkatu beharko didazu nire ergelkeria. Zer heinetan bekatu egiten duten, aipatu diren gaien inguruan oker dabiltzanek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

-Ez zabiltza oker, ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Jaunak arrazoi du; ni eta nire herria, berriz, oker gabiltza.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.

Baina oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Oker zebilen, Lisa ez zen batere elizkoia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Kontua oker dabil; oso oker.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Oso dabil oker!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Zeharo oker ibili gara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

Oker ibili bazara amodio kontuetan edo beste zenbait gauzatan, edozertan izan dela ere, horretan soilik egin duzu oker.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Maizaren iritziz, eta ez zuen uste oker zebilenik, arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

17 oker izan da ad oker egon.

Horrela ikusten baninduan, oker hintzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Riaño eraitsi zutenean, beste Riañorik ez zela izanen erran zutenak oker ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 187. orr.

-Gizon hori, oso oker ez banaiz, enplegatu arrunt bat da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu.  Elizen arteko biblia   Sal 45,8

Gaitz horri aurre egiteko legeak ez dira eman behar oker direnen kontra, zuzen-zuzenean okerraren aurka baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 170. orr.

18 oker-oker adlag

Gorputz-atalak orain kuzkurtu, orain luze zabaldu edo bildu egiten zituen, orain oker-oker, orain zurrun eta gogor jartzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Charlieren atzetik joan naiz lubakian barrena, oker-oker makurtuta, beste guztiak bezalatsu. "Maite zaitut" esan eta mailadian behera joan zen, oker-oker eginda baina ahalik eta azkarren, atzera begiratu gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Atake moduko bat izan zuen eta ahoa oker-oker eginda geratu zaio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

Eta eskuan, atzamar guztiak barrurantz bilduta zituen, salbu eta hatz erakuslea, oker-oker jarrita baitzeukan, kako baten itxura mehatxagarriarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Paralisiak jotako gazte bat ahoa ireki ezinik eta begiak oker-oker zituela gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

19 okerragora egin ik beherago 20.

Beste batzuetan ere esan izan dizut uneko aldartearen zein mendeko garen hemen denok, eta gaitz hori azkenaldi honetan geroz eta okerragora egiten ari dela iruditzen zait, niregan batez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Denborak aurrera egin ahala okerragora egin zuen [Adelaren osasunak]; eta, halako batean, Albertok deitu zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Horietako askok ez dauka botikak eskuratzerik eta, ondorioz, gaitzak okerragora egiten du.  Berria - Gaiak   2004-03-17

20 okerrera egin (185 agerraldi, 30 liburu eta 126 artikulutan)

Bentariari esker, iskanbilak ez du okerrera egingo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi du, gainera WWFk.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Biztanleria horrenbeste hazten den eran, ordea, arazoak okerrera egiten du, biztanle gehiagoren artean banatu behar baita dagoen apurra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.

Norbaiti zakur amorratu batek koska egiten bazion, lotu eta batere urik gabe edukitzen zutela, edanez gero gaitzak okerrera egingo zuelakoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

Horren harira, lan baldintzak okerrera egin dutela ohartarazi zuen, hainbat arrazoi direla medio.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Urte hasieratik okerrera egin du gobernuak hiritarren artean duen irudiak.  Berria - Ekonomia   2006-04-06

Jasser Arafat urriaren 28an ospitaleratu zuten bere osasunak okerrera egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-11-05

Aitak ura besterik ez zuen hartzen, baina ez zuen okerrera egiten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

Ez dakit non zabiltzan, ez eta zure egoerak okerrera egin ote duen ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Okerrera egin dezake denak: hori da egia bakarra.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 140. orr.

21 okerrera jo (11 agerraldi, 3 liburu eta 7 artikulutan) okerrera egin.

Izan ere elurra mara-mara ari zuen atzo arratsaldean eta egoerak okerrera jotzea espero du Prefeturak.  Berria - Harian   2005-01-25

Arrazoi izan zuen atezainak eguraldiak okerrera joko zuela esan zionean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Martxoko hauteskundeez geroztik, PP eta PSEren arteko harremanek okerrera jo dute, eta PPren gutxiengoa nabariagoa da .  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Zerk edo zerk okerrera jotzerik baldin badu, okerrera joko du.  Berria - Mundua   2004-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

baina oker nengoen (13); baina oker zegoen (8); diru negozio oker (6)

erabat oker (10); ez dabil oker (6); ez nenbilen oker (5); ez zebilen oker (15); ez zen oker (5); guztiz oker (16)

irribarre oker (5); negozio oker (8)

oker al nabil (5); oker ari (13); oker aritu (5); oker asko (7); oker atera (5); oker bat egin (8); oker bat izan (9); oker baten ondorioz (7); oker dabil (24); oker dabiltza (18); oker dago (27); oker daude (14); oker dena (6)

oker egin (38); oker egin dut (5); oker eginda (20); oker egiten (16); oker egon (17); oker egongo (8); oker egotea (11); oker erabiltzen (12); oker ez banabil (6); oker ez banago (214); oker ez banaiz (19); oker gaitza (6); oker geunden (5); oker guztiak (8); oker habil (6); oker hago (18); oker handi (8); oker handia (25); oker handia litzateke (5); oker handirik gabe (10)

oker ibili (15); oker ibiliko (7); oker jokatu (36); oker jokatu zuen (6); oker larria (8); oker nabil (8); oker nago (10); oker nenbilen (6); oker nengoen (43)

oker oker (29); oker oker eginda (20)

oker ugari (5); oker ulertu (10); oker ulertzen (5); oker zabiltza (19); oker zabiltzate (5); oker zaude (57); oker zaudete (9); oker zebilen (14); oker zegoen (30); oker zeuden (6)

oso oker (86); oso oker zaude (10)

uste oker (25); zerbait oker (9); zuzen ala oker (8); zuzen edo oker (5); zuzen eta oker (5)

arras okerra (5); bere okerra (8); bide okerra (22); bide okerra hartu (10)

egindako okerra (5); erabaki okerra (10); erabat okerra (7); erabilera okerra (8); ere okerra (6)

ideia okerra (7); informazio okerra (7); iritzi okerra (7); jokabide okerra (7)

okerra zuzendu (12); okerra zuzentzeko (10)

uste okerra (24); uste okerra da (6); zuzena ala okerra (8); zuzena eta okerra (6)

are eta okerrago (6); are okerrago (99); askoz ere okerrago (5); askoz okerrago (20)

ezin okerrago (24); gero eta okerrago (36); hobeto edo okerrago (10); inoiz baino okerrago (5); lehen baino okerrago (7)

okerrago ari (6); okerrago aritu (7); okerrago bizi (5); okerrago da (7); okerrago dago (16); okerrago daude (9); okerrago dena (20)

okerrago egon (6); okerrago egongo (5); okerrago gaude (5); okerrago hasi (7)

okerrago izan (7); okerrago izango (8); okerrago izango da (5); okerrago jarriko (6); okerrago jartzen (5); okerrago jokatu (5); okerrago moldatzen (10)

okerrago oraindik (19); okerrago sentitu (5); okerrago tratatzen (5)

okerrago zegoen (11); okerrago zena (5)

oraindik okerrago (5); orduan baino okerrago (5); uste baino okerrago (5)

are okerragoa (42); are okerragoa da (11); askoz ere okerragoa (8); askoz okerragoa (23)

egoera okerragoa (6); ezin okerragoa (8); gero eta okerragoa (6); heriotza baino okerragoa (6); lehengoa baino okerragoa (5)

okerragoa da (77); okerragoa izan (37); okerragoa izan da (5); okerragoa izan zen (12); okerragoa izango (26); okerragoa izango da (8); okerragoa izango zen (5); okerragoa izatea (5); okerragoa litzateke (7); okerragoa zen (21)

zerbait okerragoa (6)

are okerragoak (7); askoz okerragoak (10); gauza okerragoak (6); okerragoak dira (12); okerragoak izan (10); okerragoak ziren (5)

gauza okerragorik (5)

datu okerrak (5); egindako okerrak (5); erabaki okerrak (5); erabilera okerrak (6); mutur okerrak (5); okerrak zuzentzeko (14); ondorio okerrak (6)

uste okerrak (9)

bere okerraz (5); okerraz jabetu (5)

modu okerrean (5)

okerreko bidea (20); okerreko bidea hartu (9); okerreko bidetik (19); okerreko erabakia (8); okerreko erabakia hartu (5); okerreko lekuan (11)

okerren bat egin (5); okerren bat egiten (8)

denetan okerrena (5); gauzarik okerrena (13); gerta daitekeen okerrena (7); hori da okerrena (7); horixe da okerrena (6); okerrena espero (5); okerrena gertatu (7)

okerrenaren beldur (5)

egoerarik okerrenean (5)

okerrenera jota ere (7)

egoerak okerrera egin (58); egoerak okerrera egingo (7)

okerrera doa (8); okerrera egin (173); okerrera egin dezake (6); okerrera egin du (47); okerrera egin duela (27); okerrera egin dute (6); okerrera egin zuen (24); okerrera egingo (30); okerrera egingo du (9); okerrera egiten (25); okerrera egiten ari (7); okerrera jo (7); okerrera joan (5)

osasunak okerrera egin (6); txarretik okerrera (5)

bide okerretik (22)

ezeren okerrik ez (13); okerrik ez bada (17); okerrik ez dela (14); okerrik ezean (56); okerrik gabe (18)


okerbide 1 iz okerreko bidea.

Zeure bizitza osoan egin zuzen dena eta ez hartu okerbidea.  Elizen arteko biblia   Tb 4,5

Ez zaitzala okerbidera eraman patriarkez kontatzen denak, hots, Jainkoa haiei mintzo eta agertzen zitzaiela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 161. orr.

Ivan Ogareff okerbidean abiatu eta berehala ohartu zen nolako onura atera zezakeen emakume harengandik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Bakealdia etorri orduko, ordea, okerbidera itzuli ziren.  Elizen arteko biblia   Ne 9,28

Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa, zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,17

Norbera bizi den mendeko ideia guztiak aspaldiko mendeetara aldatzea, okerbideetan emankorrena da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 281. orr.

Berehala datozkit zenbait fitxatako aipuak, argibidea -edo agian okerbidea- eskaintzera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.

2 irud/hed

Glukosaren oxidazioaren okerbide bat baino ez da diabetesa; "beraz", antozianinekin glukosaren oxidazioa ostera bere galga zuzenera ekartzeko saioa egin zitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Zuzenbidean sinesten duen ongile gaitz bat behar da, edo okerbidean sinesten duen gaizkile on bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.


okerbideratu, okerbidera(tu), okerbidderatzen 1 da/du ad okerreko bidetik joan edo eraman.

Zintzoa, okerbideratzen bada, ez du ordurarteko bere zuzentasunak salbatuko.  Elizen arteko biblia   Ez 33,12

Baina zuen bihotza okerbideratzen bada eta, jainko arrotzen aurrean ahozpeztu eta haiek gurtzeko tentazioari amore emanez, [...].  Elizen arteko biblia   Dt 30,17

Hire inbidiak okerbideraturik baizik ezin huen izan nitaz horrelako irudi distortsionaturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Ez da batere ona entzuten ari naizena; Jaunaren herria okerbideratzen ari zarete!  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,24

Joramek berak eraiki zituen Judako muinoetan kultu-lekuak, Jerusalemgo jendea sasijainkoak gurtzera bultzatuz eta Juda okerbideratuz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,11

2 (era burutua izenondo gisa)

Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero.  Elizen arteko biblia   Heb 5,2


okerdura 1 iz okertzea.

Izatekotan ere, malenkonia lauso baten espresioa baino ez zen, ezpainen ezkerraldean zen okerdura txiki batek ematen zion malenkonia lausoaren espresioa, horixe soilik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Neskaren ezpainen okerdurak horren premiarik ez zutela adierazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Gainera, aise eta dotore egin zituen trinoak, erredobleak, tremoloak, besoen okerdura, esku muturreko birak eta ondulazioa.  Berria - Kultura   2004-10-01

Ezkerreko alboaren gainean etzanda zegoela, sorbaldek eta aldakek egiten zituzten angeluak ezberdinak ziren, antza, gorputz-enborraren okerdura zela eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik, baina azken funtsean zerbait gertatzen zen, forma berri, arbitrario bat sor zitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

2 kurbatura.

Esfera batekin alderatu behar da eta bere erradioa bere azaleraren okerduratik abiatuta aurkitzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Garai hartan ezinezkoa zirudien halako eraikuntza batek arroken gainean zutik irautea, uretatik 30 metroko altueran; 28 metroko okerdura du, eta eskuz moztutako 456 harrik osatzen dute.  Berria - Mundua   2004-07-24

3 bi muturren arteko garaiera-desberdintasuna. ik makurdura; inklinazio.

Hildakoaren keinu karakteristikoren bat, hala nola, sorbaldaren postura edo behatz lodiaren okerdura, 41-42 gradukoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Okerdura hori 3,4 gradukoa dela eta, gehienetan, Artizarra Eguzkiaren gainetik edo azpitik pasatzen da, eta horregatik ez da Lurretik ikusten.  Berria - Gaiak   2004-06-08

4 (hitz elkartuetan)

Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat, etengabe barkamena eskatzen duela dirudien sorbalda keinu bat, munduko kriminal guztiak salatuko omen zituen sudur okerdura komun bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.


okerka 1 adlag oker, zeharka. ik makurka 2.

"Zer esaten ari zara! hilda dago!" txoriaren burutxoa okerka zegoen lepoan; bere begia marra ximur bat zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 197. orr.

Hinde Shevachen begi horixkek okerka neurtu zuten errabinoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 153. orr.

Lepoa okerka luzatu eta, sukaldean bainatzen ari zen haur txikiari zozo begira zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

Atzeko jesarlekuan okerka jarri zelarik, ispiluan txoferraren begiak ikusi zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

Bidea goiti behiti okerka, eta urrunean hil...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Okerka zetozen umeki zailak bakarrik nituen nik gogoko [...], eta bereziki, gizaki berriaren hil edo biziko borroka nire esku geratzen ziren uneak nituen maiteen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

2 alderantziz.

"Susmorik ez" letra desberdinez idatzi zuen lehengoaren azpian; okerka idatzi zuen hirugarren aldiz; laugarrengoan, berriz, eskuinarekin idatzi nahi izan zuen, baina idazten hasi den haur baten baldarkeriaz egin zituen zirriborroak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.


okerkera adlag alde batera makurtuz.

Ikustekoa zan hainbeste urteko gizonaren indarra, apur bat gorputza okerkera, zelan soinua besoek emon ahala zabaltzen eta izten eban eta zelako irrintzia ataraten eutsan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.

Kopla hau entzuneran, Rufo harro-harro paraten zan, burua apur bat okerkera, irribarrea paparreraino eriola.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.


okerkeria 1 iz egite okerra. ik makurkeria; bihurrikeria.

Gaur egun ere sexuzko lege-hausteen aurrean badira oraindik okerkeria horiek onartu-edo egiten dituzten epaileak, esanez emakumeak gizona horretara zirikatu duela.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.

Ez zuen parte hartzen gaueko orgietan [...] ez eta bestelako okerkerietan ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

RPR alderdiaren buruetarik zenean, okerkeria batzu eginik, langile batzu pagatuz Pariseko herriaren kondu lanean ari balire bezala RPR alderdiarentzat ari zirelarik.  Herria   2004-02-05

Alain Juppé okerkeria nahasi batzuetan partzuer edo saltsan izana dela RPR alderdia kudeatzen zuen denboran.  Herria   2004-10-21

Oihanak Matxaleni okerkeriak egiten zizkion, eta urteak joan ondoren Matxalen Oihanaren nagusi egin zen lantegian.  Berria - Kultura   2004-10-19

Adulteriogilez betea baitago herrialdea, jende guztia gaiztakeriara doa lasterka, okerkerian galtzen dituzte indarrak.  Elizen arteko biblia   Jr 23,10

Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria.  Elizen arteko biblia   Ba 3,7

Donibane eta Ziburu, elgarri hoin josiak-eta, bi kantonamendutan izaitea, ez dea hori beste okerkeria bat?  Herria   2003-11-20

2 gauza okerra.

Okerkeria haundia liteke haatik loturak ez atxikitzea aski tinki...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 175. orr.

Gure ADN edo kode genetikoetan ginituzkeen okerkeriak dira eritasun horien iturri.  Herria   2002-12-05

3 okerra denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Haren ahalguztiduna ene ezerezinarekin, haren zuzentasuna ene okerkeriarekin, haren ontasuna ene txarkeriarekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

"Ez da okerrik aurkitu Jakobengan", okerkeria ez baita begiz ikusten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Hor da argi eta garbi ikusten gerla baten okerkeria, noiz eta ere bi etsaiek, elgarren artean, zepo batean bezala harrapatzen baitute petzero bera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okerkeria frango (9)


okerki adlag oker. ik oker 5.

Aurkako objekzio guztiak okerki irakatsia izan den arrazoimen baten trabak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Aintzineko gobernua, Jospin-ena beraz, arrunt okerki jokatu baita sail hortan.  Herria   2002-09-19

Alkien banatzeko moldea ere arrunt okerki aldatua dute, hori oraino beste nahaskeria bat!  Herria   2004-03-18

Deliberatu du haatik Parisera dei egitea, iduritzen baitzaio arrunt okerki akulatua izana dela afera hori...  Herria   2001-06-07

Pentsakizun mila bururatzen zaizkie, okerki uste izateraino gaitz horiek ezkutuko bekatuetatik ote datozkien.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.


okerkuntza iz okerra, hutsegitea.

Ez litzateke hori okerkuntza edo gaizkiulertu bakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Orduan Mr. Cardenasek esan du badirela erdiuste eta okerkuntza batzuk, denbora igaro ahala argituz joango direnak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

Ez litzateke hori okerkuntza edo gaizkiulertu bakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.


okerlari iz (cf olerkari)

Gogora datorkit nola joan zen behin euskaldun olerkari edo okerlari bat urrutiko hiri batera, eta nola bota zituen han euskarazko zera batzuk, eta ea ba -galdetzen zioten honuzkoan- zer ulertu zuten edo zer iruditzen ote zitzaion berari, eta ezetz, ulertu ezetz, baina "transmititu" baietz, transmititzea lortu zuela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 225. orr.


okerragotu, okerrago(tu), okerragotzen da/du ad areago okertu.

Lehendik egoera kaxkarrean bizi ziren sahararren bizi baldintzak okerragotu ez zitezen.  Berria - Mundua   2006-02-14

Sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Gainera, tipoa, gauzak okerragotzeko, berrogei urte gazteagoa zen emakume batekin ezkondua zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.

Ikasgairik txarrena zen harentzat, eta Snape maisuari zion ikarak askoz gehiago okerragotzen zizkion gauzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Bat-bateko mugimenduak saihestu behar ditugu, horiek egoera okerragotu dezaketelako.  Berria - Mundua   2006-01-18

Erreserba Federalak, tamalez, ez zuen jakin krisiari irtenbidea aurkitzen; aitzitik, okerragotu egin zuen egoera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

Nolako lantzoia Floren, gure uste okerrak okerragotzeko!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera okerragotu (9)

egoera okerragotzen (4)


okerragotze iz areago okertzea.

Langabezia, soldata eskasak eta ezberdintasun sozialen okerragotzea...  Berria - Harian   2005-08-31


okerrarazi, okerraraz, okerrarazten (orobat okerrerazi g.er.) 1 du ad okertzera behartu.

Ezpainak okerrarazten dituztela beren zapore zikinez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Umeari musu eman zion, bere esku zuri hezurtsuek iritsi berriari burua atzerantz okerrerazi zioten, eta horrela begiratu zion aurpegira, goi-goitik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Arrak bere matxarda erabiltzen du emeari gorputza okerrarazteko eta obulutegia arraren gonaden parera eraman dezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

2 irud/hed

Nik okerrarazi nuen bere egiazko sinestetik [...] gezurrezko sineskeria galgarrietara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.


okerrerazi ik okerrarazi.

okerrezin (corpusean okertezin soilik) izond oker ezin egon daitekeena.

Problema dator kalitatea eta gustua nahasten direnean, eta geure gustuari kritika okertezinaren balioa ematen diogunean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.


okertezin ik okerrezin.

okertu, oker(tu), okertzen 1 da/du ad lerro zuzenaren itxura duena makotu. ik makurtu.

Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik, baina [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Burdina ezer ez balitz bezala okertzen bazuten, pentsa zer egin zezaketen jendearen lepoarekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Zutitu, eskuak giltzurrunetara eraman eta atzera okertu zen, hasperen lasaitua eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 374. orr.

Urtza esaten genion ibai-tartearen inguruko haltz luzeak alde batera zein bestera okertzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Kanabera okertu eta atzera eta aurrera mugitu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Orain gauak haize eta txikizioz beteak daude; zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

Ikatz zakuen antza zuten, eta gurdiaren ardatzak okertzen zituzten beren zama eskergaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Errepidea, ederra hala ere, bihurgune beldurgarriz okertzen eta plegatzen da amildegiaren hegian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

Ezpatak su hartu zuen, okertu, eta desagertu arte erre zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.

Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Elurraren pisuaz teilatuak okertu ere egingo zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

Hain da zama astuna, non hainbatetan [...] bizkarra okertzera behartzen baitu, iturritik edaten ariko balitz bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 79. orr.

Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Ahuleziaren ahuleziaz, Baldwini belaunak okertu egiten zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.

Burua sorbalda aldera okertu eta ilea txirikordatu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.

Bekaina okertu zuen Tomasek, ez zuen sinesten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Supituan, ordea, harridurak ahoa okertu zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

2 irud/hed

Ez okertu zuzenbidea alderdikeriaz jokatuz; ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.  Elizen arteko biblia   Dt 16,19

3 norabide zuzenetik, berezko edo ohiko norabidetik aldaratu.

Zinkurin bat ere gabe, Keparen gorputza alde batera okertu da, astiki, buruak lurra jo arte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Goitik behera pitzaturiko harresi garaiari bezala gertatuko zaizue: piskanaka okertu eta, halako batean, gutxien ustean, lurrera amiltzen da.  Elizen arteko biblia   Is 30,13

Atx, lerro hau okertu zait!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.

Platera beherantz okertu balu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Rietiko aintziran zehar bi gizonezko eta bi emakumezko haur batekin txalupan zihoazela, ontzia alde batera okertu eta urez bete zen bat-batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Ispilu erretrobisorea okertu eta gorbataren korapiloa bere lekuan zuzen jartzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

Herren egiten zuen zertxobait, edo hobeto esanda, gorputza alde baterantz okertzen zuen ibiltzerakoan, maleta astuna balitzaio bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Burua albo batera okertu, eta hildakoa aztertzeari ekin zion, margolari batek bere margolana aztertzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean, baina menditik arrano bat etorri zen, eta denei lepoa okertu eta hil egin zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.

Gogoan dudan azken gauza duk lepoa okertu nuela taxi batean zihoan neska eder-eder bati begiratzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Bakoitza bere bidetik doa, nor bere lerrotik okertu gabe.  Elizen arteko biblia   Jl 2,7

Zorionez haizeak jaurtitzaileen punteria okertzen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Abnerren ondoren abiatu zen Asahel zuzen-zuzen, inora okertu gabe.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,19

Euren sorbaldei eragiteko modu hori edo kapela albo batera okertzeko modu hori.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Lilyk pilatua zeukan inpresioen zama okertu eta goitik behera jausi zen ibaika.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.

Pixkanaka, euren bideak aldentzen joan ziren, bide nagusitik okertzen diren bidexkak bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.

4 irud/hed

Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,16

Baina okertu egiten zen juzguan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Maitatu izan genuen elkar aldi batez, eta gero den-dena okertu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Den-dena ondo zihoan, baina kolpetik okertu egin zen zerbait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Egia esan, geuk okertzen dugun neurrian da egoera hau ezin eramanezkoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

-Ez, gauza okertu egin zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.

Gauzak erabat okertzen badira ez diot senarrari erraztasunak emateko asmorik, ez horixe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Gauzak hainbesteraino okertu dira Holandan non haurrak tropelaka aritzen baitira kaleetan bidaztiak geratu eta ogi puska bat eskatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Nik zazpi urte nituela langabezian gelditu zen aita, eta, bat-batean, bizitza okertu egin zitzaigun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

Gaiztoek tranpa jarri didate; ni, ordea, ez naiz zure legeetatik okertu.  Elizen arteko biblia   Sal 119,110

Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,56

Laster asko okertu dira agindu nien bidetik; zekor-irudia egin dute, eta haren aurrean ahozpeztu dira.  Elizen arteko biblia   Ir 32,8

Batzuek bide horretatik okertu eta alferrikako berritsukerietara jo dute.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,6

Egiatik okertu egin dira, piztuera jadanik gertatu dela baitiote, horrela batzuen sinesmena galbidean jarriz.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,18

Dena den, okertu egingo ginateke baldin eta akats hori [...] ikuspuntu psikologiko baten arabera ulertuko bagenu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 205. orr.

Kanoia bihotza egon ohi den lekuan jarri nion, okertu nintzen, eskuinaldea eta ezkerraldea nahasi nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 93. orr.

"Gauza horietan euskal artzainak ez gara behin ere okertzen." "Eta nola asmatzen duzue, haizearen norabidea aztertuta?"  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Burdina gori okertua kolpatzen duen errementariaren moduan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Ia biluzik zegoen, behatz okertu eta maskurtuak zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

Adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Alanbre puska herdoildu bat topatzen bazuen, segituan lapurtzen zuen, eta berdin egiten zuen adreilu batekin edo paper urratu batekin edo iltze okertu batekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Ero-etxeetako gaixoen aurpegi ilun, begi galdu, buru makur, ezpain okertu haiek.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.

Xanpaina kopa okertu batetik tantaka ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat, zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Eguzkia gortinen azpitik limurtzen zen bulegoan eta eztiki distira okertu batek puruen kea ebakitzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.

Nire poztasuna irain otu zitzaiolakoan nago, ezpainetan tristurazko irri okertua agertu baitzitzaion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan, eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

· Ezin baita okertua zuzendu, ez eta zenbatu ere ez dagoena.  Elizen arteko biblia   Koh 1,15

6 (era burutua izen gisa, hitz elkartuen bigarren osagai bezala)

Une hartan, akabo haren ohiko lepo-okertua, ibilera zurruna, tikak, begiratu iheskorra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa okertu (7); ahoa okertu zuen (4); alde batera okertu (6); asko okertu (10); aurpegia okertu (4); aurpegia okertu zuen (3); baldintzak okertu (4); bekaina okertu (3); belaunak okertu (3); bidea okertu (3); bidetik okertu (7); bizkarra okertu (4); burua okertu (8); burua okertu zuen (4); dena okertu (6); dena okertu zen (3); denak okertu (3); denak okertu dira (3)

egoera okertu (23); erabat okertu (5); ezpainak okertu (5); gauzak asko okertu (4); gauzak okertu (18); gehiago okertu (6)

izugarri okertu (3); laster asko okertu (3); lepoa okertu (5); musua okertu (3); muturra okertu (25); muturra okertu zuen (7); nabarmen okertu (5); nabarmen okertu da (4)

okertu baino ez (4); okertu bat (3); okertu da (9); okertu dira (11); okertu ditu (3); okertu du (6); okertu dute (5); okertu gabe (8); okertu nuen (3); okertu zen (19); okertu zion (6); okertu ziren (6); okertu zituen (6); okertu zitzaion (4); okertu zuen (42)

partida okertu (3)

alde batera okertua (3)

egoera okertuko (5); nabarmen okertuko (3)

albo batera okerturik (8); alde batera okerturik (9); apur bat okerturik (7); burua okerturik (3); okerturik zegoen (3); okerturik zuela (3)

alde batera okertuta (5); aurpegia okertuta (3); okertuta dago (6); okertuta zegoen (10); okertuta zeudela (3); zeharo okertuta (3)

egoera okertuz (6); egoera okertuz joan (3); gauzak okertuz (3)

baldintzak okertzea (3); egoera okertzea (4)

baldintzak okertzeko (4); egoera okertzeko (3); gauzak okertzeko (3); lan baldintzak okertzeko (4); okertzeko arriskua (3); okertzeko aukera (3); okertzeko joera (3); okertzeko modu (3)

asko okertzen (5); baldintzak okertzen (4); burua okertzen (3); egoera okertzen (10); gauzak okertzen (28); gauzak okertzen direnean (4); gehiago okertzen (4); muturra okertzen (10)

okertzen ari (24); okertzen da (6); okertzen dira (4); okertzen du (4); okertzen dute (3); okertzen hasi (15); okertzen hasi zirenean (3); okertzen hasten (4); okertzen joan (8); okertzen zen (6); okertzen ziren (3)


okertxo izond adkor oker samarra.

Hamaika juduk zutela horrelako txilibitu okertxo alaia mohel haren zirkuntzisio lan eskasa zela-eta. Uf uf eginez, txamarrapean kremalleradun jertse beltz lodi batez jantzita sartu zen ostatura Ane: matrail hezur irtenak, begizuloak, bizkarrak okertxo.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.


okertzaile izond okertzen duena.

Endredo huntarik noiz eta nola jalgiko ote okertzaileak?  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.


okertze 1 iz norabide zuzenetik, berezko edo ohiko norabidetik aldaratzea.

Badira topaketa batzuk, ikusi-ez ikusiz sumatzen ditugun gauza batzuk, atsekabe sekretu batzuk, zoriaren okertze batzuk, gure baitan gogoeta mundu mingarri bat eragiten dutenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 129. orr.

Pentsatu nuen okertu egin nintzela nire gazte urte haietan, eta okertze hori ezjakintasunetik etorri zela, bizitzaren lehen egia, xinpleena -"bizitza da handiena"- ondo ez konprenitzeagatik, eta horixe bera gertatu bide zitzaiola nire aitari gerra denboran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Baina ezustean harrapatu gaituen eguraldiaren okertze larriak beheiti joatera derrigortu gaitu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzetatik unitate handiagoetara igarota, sintaxia jotzen dute bete-betean okertze prozesu hauek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 126. orr.

Mesprezuzko ezpain okertze bat eginez behatu die bekoz beko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Porturainokoa burutzen zuen lehenik, egun parte haren protokoloan lehen gerri-okertzea itsasoari baitzegokion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Bideetako galeriano eta ildoen esklabo izan diren hauek, idien nahiz mandoen atzetik beti, zerua beste esperantzarik gabeko patuari eskuloturik, nola sumatuko zuten ba, beren askaziaren zorian halako bide-okertze bat?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.


okey (orobat okei) adostasuna adierazteko erabiltzen den hitza. ik OK.

-Okei, nire esku.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 181. orr.

-Okey, ihardetsi nion dudaz blai, atzeman iezadazu emazte bat gaur komunika dezadan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.


okigarri izond okitzen duena.

Lotsaren ogi mikatza jan eta miseriaren zopa okigarriak irentsi ditugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.


okil (orobat okilo g.er.) iz hegazti igokaria, usoaren tamainakoa, hegoak zuri-beltzak dituena, zuhaitzen zuloetan habia egiten duena, eta bere moko luze, mehe eta gogorraz arbola azalak indarrez joaz harrapatzen dituen arrez elikatzen dena (Picus viridis).

Entzuna zuen okilaren deia [...] eta hala jakin zuen hantxe egingo zutela habia berriro ere, bide bazterreko enbor zulatu haietakoren batean, aurreko urteetan bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.

Harik eta, senar-emazteen ikusmirak edo izuturik, okilak hegan alde egin zuen arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Erlauntzetan jartzen dira okilak, ate ondoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.

Okilak egurra zulatzerakoan nola, halaxe hasi da erizaina nik idatzitakoa irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Aditzen duzue okila kantuz, horrek euria laster ekarriko dik.  Herria   2005-02-03


okilo ik okil.

okin 1 iz

Janari-denda batean aritu nintzen lehendabizi, okin izan nintzen gero, eta iturgin ere izan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Niren lehenengo lanean okin baten mutil ibili nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Okinak orea egiten duenetik ogia jaiki arte gehiago suberritu beharrik ez duen labe.  Elizen arteko biblia   Os 7,4

Ogiz oso okin adeitsu batek hornitzen gaitu, Kleimanen ezagun batek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Elkarteburu hautetsia izan da, aho batez gainerat, Yves Duhalde, ofizioz bollander edo okina.  Herria   2002-12-26

Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Okinak ogirik egin gabe biltzen ditu ezkutuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Izerdi patsetan okina labearen ondoan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Husnia okina hor dago, labearen alboan zaku baten pare eseria, begi bat ogietan eta bestea senarra zelatatzen!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Hori edo antzeko amarruzko beitaren bat bota omen zuen amak okinarenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Beila okinarenera pletzl bat erostera sartzen zenean, halako etorriaz aritzen zen haiekin txantxetan, non miretsita uzten baitzituen etxekoandre guztiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Hegoaldeko okin eta bixkotx egileekin ariko gira lanean.  Herria   2001-07-05

Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei eta, han zegoela, Edarizain Nagusiaz eta Okin Nagusiaz gogoratu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zirauki eta Mañeru herrietako inguruak miatzen genituen xehe-xehe, okin-labeetarako isats landare ihartuak etengabe zapaltzen genituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Lurrean kukubilkatua egoten zen, janzten nahiz pipatzen, edota okin bikotea zelatatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion: [...].  Elizen arteko biblia   Has 40,16

3 (izenondo gisa)

Andere okin hark ez zuen nonbait soilik ogia saltzen eta kantuak elkarrizketaren bidez eta oso ongi kontatzen du pasadizoa.  Berria - Kultura   2004-12-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donibane auzoko okina (4); husnia okina (4)

husnia okinak (4)

okinaren alaba (8); okinaren emazte pinpilipauxa (3); okinaren emazte pinpilipauxak (3); renato okinaren emazte (4)


okinde ik okindegi.

okindegi (orobat okinde g,.er. eta okintegi g.er.) iz ogia egiten den etxea; ogia saltzen den denda.

Okindegia oso argia zen, ispilu zabalak zeuzkan, marmol eta urrezko lanak, eta ogiak jartzeko bi apalategi, bata burdin landuzkoa eta beirazkoa bestea, non ogi luze distiratsuak maldan jarrita agertzen baitziren apaletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Hango eraikinei josi zien begirakunea: okindegia, Kirxaren kafea, osaba Kamilen denda, bizartegia, bazarra eta Raduan Husainiren etxea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Ikusten ditugu han edo hemen Frantziako herri ttipi ainitzetan jendeak kexu eta griñatuak, emeki emeki zerbitzu beharrenak desagertzen ari zaizkotelakotz: hemen eskola, han posta, okindea, ostatua, azken saltegiaren ondotik.  Herria   2004-06-24

Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Lepoa niganantz jiratu beharrean, bere eskuinerantz jiratu zuen parean fortunatu zitzaion Kotkowski okindegiko opilei begira geratuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

Okindegiko Ford zaharrari aurrea hartu berri zion errepidean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Larunbat arratsaldean ama saltokiko okindegira joan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Okindegian hasiak ziren Pazkoko ogi ailisak prestatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

-Ez huen gaur okindegian lanean hasi behar?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.


okintegi ik okindegi.

okintza iz ogiak egitea; okinaren lanbidea.

Komentuetan ikusten ditugu jenderik handienak, armadetako aintzindariak, aitorenseme aberatsak, bai eta erregen odoleko handi-mandiak, ari direla edozoin lan arruntetan, batzu okintzan, bertzeak kozinan, asko abere-zain, gehienak laborantzan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 222. orr.

Hara hor Armando eta irin finaren xamurtasuna bere amantal zuriarekin ogia prestatzen, gerla baino inportanteagoa omen den okintzan, eta hara hemen ni eta nire itzuli beharra poltsa bizkarrean eta giltza eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.

Kontrako norabidean, gure artean oker gertaturiko okintzako saioek erakutsi ziguten bezala, makinaria txikiagoa baliatuz ez dago serie amaigabeak egiteko premiarik, produktua azkarrago eta kalitate hobez ekoitz daiteke.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.


okitu, oki(tu), okitzen 1 da/du ad guztiz bete.

Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Bildumari diruz okitu bat zen hura, eta Harryren bi margolan erosia zen 1976an.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Probintzia honetako oraina eta geroa erabakitzeko diruz okitutako hamabi-hamalau kabroien batzarrak horrelatsu izanen dituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Hogei urteko mukizu puntu-com milioiz okituez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

Kloroformo eta odol usainez, garrasi eta hasperenez okituriko sala haren barruan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 42. orr.

Banaka irakurri behar dira poemak, bestela okitu edo zorabiatu egin gintezke.  Berria - Kultura   2006-02-19

2 zerbaiten gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. ik ase; nazkatu.

Izan ere, arima ez da asko jakitez asetzen eta okitzen, baizik gauzak barrenean sentitzez eta gozatzez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.

Etzaulkian zegoen, eskuak sabelzorro gainean gurutzatuta, ez irakurtzen edo lotan, baizik eguzkia hartzen bizitzaz okitutako izaki baten antzera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

Herria obsesio, eldarnio izateraino bizi izatera heldu omen zen, eta ordurako okitua zegoen, gogaitua guztiz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 161. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) guztizkoa.

Bulegari neskazaharra, nire lehenbiziko bisitaldian mari-ozpin okitua eta bigarrenean nonbait hor iduritu zitzaidana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Integrista okitua, gaizki moldatzen zituen haurrak eta haietarik bat hil ondoan haren anaiak jo du apeza guretzefika batekin.  Herria   2001-05-03

Haien artean, izan diten komunistak, sozialistak edo bertze alderdietakoak badira jakobino okituak, Korsikan ikusi den bezala azken erreferendumean.  Herria   2004-07-05

Eskuindar okituak, haientzat konstituzio horrek desegiten zuela hain maite duten Frantzia.  Herria   2005-06-02

Pliushkinek kontu egin zuen bisitariak ergel okitua behar zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

4 izond guztiz aberatsa.

Alabaina, zazpi urteren buruan, artaldea saldu eta osaba okituari agur erran zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

5 (adizlagun gisa) guztiz.

Martina gero Jonez okitu amorostu zen eta beste behin zubigintzan zinpurturik, gabe geratu nintzen, tu mikatza irentsiz, haginak tinkatuz eta lepo zainak zapartatzear.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

6 aberats okitu oso aberatsa.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Diruz jositako aberats okituaren bizitza egin zuen Felixek hamasei urte bete zituen arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Peterrek, herrian eta partikulazki familian, aberats okituaren fama zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko.  Herria   2002-11-07

Behar gorrian jaio, eta aberats okitu hil zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

7 zahar okitu oso zaharra.

Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

-Badut osaba bat, zahar okitua bera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

Bakarrik libro utzi zituzten biziki eri eta zahar okituak zirenak, Mathieu apeza besteak beste; ez omen ziren zama gehigarri bat baizik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberats okitu (9)

aberats okitua (12); aberats okitua zen (3)


oklusio iz fonetikan, hersketa.

Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da, irekiera maila bat, ondoko bi muturretako mugen artean: erabateko oklusioaren eta irekiera handienaren artean, alegia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Mota honetan, aho barrunbean momentu batean gertaturiko erabateko oklusioa dela eta lortzen diren fonemak sartzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.


okote iz pinu mota erretxintsua, zuziak egiteko erabiltzen dena.

Ez dute ocoterik ekarri, okotea bustirik dagoelako; ezta arte-lurrik ere, hura ere bustirik dagoelako euriteaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.


okots ik okotz.

okotz (orobat okots; Euskaltzaindiaren Hiztegian kokots agertzen da) iz kokotsa.

Pijama altxatu zidan gerritik okotzera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 195. orr.

Estalkiak hartu, haiekin okotzeraino estali eta oheburuan kiribildu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Tunika eta estalki garbiak ipini zizkion, handitu eta gaztetu egin zuen, beltzarana egin zuen berriro eta okotzean bizar beltza ipini zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.

Denbora eman zuen bere mihiaz nire pubiseko ilearekin jolasean, okotzarekin zabaldu zuen nire potxotxa...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.


okoztar izlag/iz Okozkoa.

Garcia Ardantzekoak aita Okoztarra zuen, ofizio guziak eginak zituen eta ez aberats haundi haietarik izanki, orai etxekojauntu zen, Oliteko ondoan lurralde ederrak bazituen, ogi, mahats, oliba, fruitu, emaiten zutenak eta horietaz semeak arduratzen ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.


okra
1 okra-belar

Beheragoko bestean zeudenan luze jotzen zuten gauzak: patata, kalabaza, okra-belarra, getozka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.

Ogia eta arraina Jainkoaren botereak ziren, eta ez esklabo-ohi batenak, segur aski inoiz ez baitzituen eraman berrogeita hamar kilo baskulara, eta ezta okra-belarrik jaso ere, bizkarrean haur bati helduta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.


okre 1 izond koloreez arituz, hori iluna dena.

Kolore gorri, okre, marroiak ziren nagusi.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Berez sortuta ateratzen direnak azalduko ditugu lehenengo, hala nola lur horia edo okrea, grekoek ochra deitzen dutena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Ziklisten tropela, goi-goitik, muino bat igotzen, eta ezkerrean arbolak, berdeak eta okreak, eta eskuman hilerri bat, berdea eta okrea.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 134. orr.

Makalak bai, egon zitezkeen Gaztelan -makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian-, baina beste berderik ez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Zapata kaxa baten hondoan, beste hainbaten artean aurkitutako argazki okre hau adibidez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Kioskoetan sekula salduko ez diren postal okreak sakabanatzen dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

Kolore guztietako alfonbrak, okreak, urdinak, arrosak, berdeak, zuriak, gorriak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

• 2 iz kolore okrea.

Eñaut bertan zegoen, eguzkiak okrez blaitzen zuen landa berdexka batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

3 (izenondoekin)

Ongi ikusteko, laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik, bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

4 irud/hed

Hutsune okrea sentitzen ari zela pentsatu zuen, urdin ilunez nahastutako hutsune okrea, hain zuzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 68. orr.

Frommen esanetan, haatik, gizabanako berezia suspertzeak, taldearen kontrol mekanismoak ahulduz, urrundu egiten du Luis Berrizbeitiak aipatu "odolaren sinfonia okre"aren arriskua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

5 mea lurkara, burdin oxido hidratatua, margolaritzan erabiltzen dena.

Luzitzaileek okre atikoaren kolorea imitatu nahi dutenean, ontzi batean jartzen dituzte ihartutako bioletak, eta sutan egosten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.

Okre oneko mineral puska bat erretzen jartzen da gori-gori dagoen arte; ondoren ozpinarekin itzaltzen denean purpura-kolorea hartzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

Okre gorrixkoa usu ageri da antzinako hilobi eta tumuluetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Okre gorria ere leku askotan ateratzen da, baina onena leku gutxi batzuetan bakarrik, hala nola, Pontoko Sinopen, Egipton, Hispaniako Balearretan eta baita Lemnosen ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Ibaiak, hazirik, okre-kolorea zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Ilargia elur hura guztia botatzen zuen hodei okre koloreko batek estalia zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Antzinakoek okre-lur ugari erabili zuten luzituak egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Okre tinduaren egiteko lurra jausten zen mandotan Lindux menditik behera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.


oktaba (orobat otaba) 1 iz liturgian, zortziurrena; zortziurrenaren zortzigarren eguna. ik oktabario.

Oktabak eta Sanjuanak juntu antzean tokatu ziren urte batean, aste bakar batean lautan jota daude Sakabi eta Elgeta, panderorik gabe, Aittola gaineko Mugarriko ordekan, txabolako teiletu gainera igota.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 55. orr.

Heletan, Iholdin eta hor gaindi, aspaldiko ohidura ederra berme, distira berezi bat emaiten zaiote Besta-Berri eta Otabari.  Herria   2005-05-26

Ondoko igandean, Otabaz, berdin eginen da Aiherran herriko bestakari!  Herria   2003-06-19

Igande huntan, Otaba, aratsaldeko 3.30etan, beti Uztaritzeko txarangak airosturik.  Herria   2003-06-26

Helduden igandean, Besta Berri Otaba ospatuko da Ortzaizen.  Herria   2005-06-02

2 eskala diatonikoa osatzen duten zazpi noten eta lehenengoaren goiko kideak osatzen duten multzoa; hots baten maiztasuna bikoiztean edo erdira ekartzean gertatzen den hotsa.

Hori dela medio soinuaren goialdean bi botoi gehiago jartzeko ideia etorri zitzaion: osatu gabeak zituen bere bi oktabak eranstea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Honenbestez, bi oktabako eskala kromatikoa osatu zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Hatz lodiaren eta erakuslearen artean oktaba baten tartea hartzen nuen doi-doi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

3 liburu eta kidekoetan, paper kaier baten zortzirenaren tamaina.

Denetan gogokoena Directorium Inquisitorium obraren oktabako edizio txiki bat genuen, Eymeric de Gironne domingotarrarena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.


oktabario iz zortziurren batean egiten diren deboziozko praktikak.

Eguberri garai honek bere oktabario edo zortziurrena izan ohi zuen, ez oso antzina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 500. orr.


oktabilla iz tamaina txikiko propaganda-orria.

Haietako batean ezagutu zuen Santos, kide komunista batzuekin oktabillak banatzen, eta nola hurbildu zitzaion orrixka urdin bat eskainiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.


oktaedro iz zortzi aurpegiko poliedroa.

Kuboa, sei aurpegiak karratuak dituena; oktaedroa, alegia, bi piramide berdin, haien oinarri karratuetatik itsatsiak, zortzi aurpegiak triangelu aldekide dituela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.


oktagono ik oktogono.

oktanaje iz gasolina batek duen oktano ehunekoa.

Momentu honetan oktanaje altuko gasolinarekin ari da 'ni'-a bustitzen eta sua emango dio, hemen bertan, mundu guztiak ikusteko moduan.  Berria - Kultura   2006-03-21


oktano 1 iz erregai baten eztandarako eragozpena neurtzen duen unitatea.

95 oktanoko gasolina litroak batez beste 1,047 balio du, eta gasolioak 0,96 euro. Merkatzearekin, 95 oktanoko berunik gabeko gasolina litroak, batez beste, 90,5 zentimo balio ditu, 98 oktanokoak 99,2 eta 97 oktanoko superrak 97,7.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

92 zentimo inguru berunik gabeko 95 oktanoko erregai litro baten truke.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Berunik gabeko 95 oktanoko gasolina, berriz 12 zentimo garestiago ordaintzen da egun.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Deposituko tapoia kendu eta 95 oktanokoa botatzen dudan bitartean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

2 oktano zenbaki erregai baten eztandarako eragozpena neurtzen duen zenbakia.

Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.


oktastilo (orobat oktostilo) izond tenpluez, tenplu atariez eta kidekoez mintzatuz, aurrealdean zortzi zutabe dituena.

Era honetako adibiderik Erroman ez dago, baina Atenasen Jupiter Olinpikoaren tenplu oktastiloa dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Ondoren, eta berdin tetrastilo, hexastilo edo oktastiloen kasuan, zati horietako bat hartu eta hori izango da modulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Tenplua eraikitzeko izango den lekuaren aurreko aldea bana bedi, tetrastiloa izan behar badu, hamaika eta erdi zatitan, plintoak eta koloma-oinarrien proiekzioak kontatu gabe; sei kolomakoa izango bada, bana bedi hamazortzi zatitan; oktostiloa izango bada, bana bedi hogeita lau eta erdi zatitan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.


okteto iz zortzi musika-tresnarentzako musika lana.

Mendelsshon hari zortzikoteak Felix Mendelsshonen Harirako Oktetoa op.  Berria - Kultura   2006-02-12


oktogonal izond oktogono bat osatzen duena.

Atenasen marmolezko dorre oktogonal bat eraiki baitzuen, eta oktogonoaren alde bakoitzean haizeen irudiak jarri baitzituen bakoitzak nondik jotzen zuen markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Erdiko marmolgune oktogonalean etzanda zegoen, ahoz gora.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala, aurrekoa baino ia bi bider txikiagoa; eta haren gainean, berriz, hirugarrena, askoz ere finagoa, zilindrikoa, hamar metro garai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.


oktogono (orobat oktagono g.er.) 1 zortzi aldeko poligonoa.

Karratu batean inskribatutako oktogonoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Atenasen marmolezko dorre oktogonal bat eraiki baitzuen, eta oktogonoaren alde bakoitzean haizeen irudiak jarri baitzituen bakoitzak nondik jotzen zuen markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Lau metroko garaiera eta 16 metroko diametroa duen oktagonoak lau ate handi dauzka, eta lau orduz egongo da irekita egunero.  Berria - Kultura   2004-04-11

Horiek guztiak egin direnean, jarri gnomoa oktogonoaren angeluen gainean, eta horren arabera zuzenduko dira kaleen norabideak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oktogono forma du, erabat urdinez dago margotua.  Berria - Kultura   2004-04-11

«Baina ez dut uste Hungaria ongi prestatuta dagoenik», adierazi du Livia Freik, Oktogono Plazan, «burokrazia handia da oraindik eta erakunde publikoetan jende gutxi da gai atzerriko hizkuntzetan hitz egiteko».  Berria - Mundua   2004-04-29


oktokordo iz

Horren luzeran erreten batzuk jartzen dira: organoa tetrakordoa baldin bada, lau; hexakordoa bada, sei; oktokordoa bada, zortzi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.


oktostilo ik oktastilo.

okular izond optika-tresnetan, leiar edo leiar multzoa, behatzaileak begia aurrean gertatzen dena. ik objektibo2.

Kalkulu hori arras erraztu zen, eta automatiko bilakatu zen, argazkiarekin: argazki-makina bikoitz sinkronizatu bat hartu eta bi objektiboak begien arteko distantzia berera jarririk, eszena beraren bi ikuspegi zertxobait aldenduak hartzen zituzten bi plaka atera zitezkeen; aski zen, gero, okularrak elkarrengandik distantzia hartara jarrita zituen ikusgailu batetik begiratzea, eta sakontasun-efektu handia eragiten zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.


okulista (orobat okulizt g.er.) iz begietan espezialista den medikua. ik oftalmologo.

Maputon zazpi okulista daude, Kuban ikasitakoak denak.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Koloreen konbinaketa gustukoa ez duenari nork ordainduko dio okulista?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Okulista batek egiaztatu zidan ez zegoela nire ikusmena arazo horren muinean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Pentsa dezagun nolako eragina izango lukeen gure poltsikoan, esate baterako, etxebizitza eskuragarri balego, edota haurtzaindegi publikoak, dentista edo okulistak doan bagenitu.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

Okulista eta begizainek bera dute zaindari; baita elektrizistek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Atzo Anneren bista beste gairik ez zen izan etxe honetan, amak Kleiman andreak okulistarengana eraman nintzan proposatu zuelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Block-eko erizaina otoiztu nuen lagun nezan kanpalekuko okuliztera, hau ere presoa, hungariarra, frantsesa ontsa emaiten zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.


okulizt ik okulista.

okultismo iz zientzia ezkutuen eta horiei dagozkien praktiken multzoa.

Erdi Aroaren aurreko ahozko transmisioko hainbat higikundetan dago Kabalaren jatorria, fedea eta mistizismoa sineskeria eta okultismoarekin lotzen baitziren haietan, jainkotasunera iristeko bidetzat harturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Marrak egin, marrak endredatu, giza gorputzaren zatiak ahalik eta okultismo gehienez ensanblatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 115. orr.

Bere gaztaroa zedarritu zuten behar sexualek, zalantza ideologikoek eta okultismoko esperientziek gorpuztu dituzte pertsonaiak.  Berria - Kultura   2004-07-14


okultista iz okultismoan aritzen dena.

Sekta okultisten gaineko ikerketa, Urtxipiaren hilketaren eragile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Sekta sataniko eta okultisten gaineko zaborreriaren ondoan, gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Litekeena da Egunkari honek eskatuta hiriko sekta sataniko eta talde okultisten gainean egiten ari zen ikerketa Anjel Urtxipiaren hilketaren nahigabeko eragile gertatu izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.


okume 1 iz Afrikako zuhaitza, zurgintzan oso aintzat hartzen den zur arin eta arrosa-kolorea duena (Aucoumea klaineana).

Nik portuko usainak dauzkat sudurraren memorian: kakaoa, fuela, herdoila, arrain usteldua, gatza, cock ikatza, platanoa, okumea, kafea [...].  Berria - Kultura   2006-02-19

Gineako okumearekin ari ginen eta material horrekin erne ibili beharra daukagu, zama desberdina izaten da jasoaldi bakoitzean eta abiada ongi erregulatuta jaso behar dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.

Tximeleta formako figuratxoak: kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa... gutxienez hamar tximeleta, gai desberdinez eginak denak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Agian garai hartan geratu naiz iltzatuta, agian haurtzaroko kaiolatik irten ezinik geratu zait arima, nahiz eta orain, okumezko ganibetaren ordez, boligrafo bat izan nire krimenak burutzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fruta-kaxa apurtu bateko okume-xafla pare iltzatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 108. orr.

Garai batean, fabrikako solairu guztia espazio bakarra omen zen eta gero, okume txapazkoak diruditen egurrezko paretekin banatu zutenean, alde hartan geratu bide zen animalia barrokoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.


okupa 1 iz indarrean dagoen legearen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona. ik squatter.

Denok taldeka gindoazen: Kubaren aldekoak, okupak, komunistak, feministak, banakoak... Okupek Poliziaren bisitaren zain daudela jakinarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

'Okupen' kuartela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Okupa belgikar batzuekin ari zen Ane, bere ingeles maila erakusten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

Urgull mendiko okupa nintzen, desanparoaren beldurrik gabe, bakardadeak ez ninduen izutzen, ezta ilegaltasunak ikaratzen ere.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.

Martxa honetan Euskal Herrian / geroa dugu arraro, laster okupak egongo dira / Ertzainak baino gehiago.  Berria - Kultura   2004-10-26

Herrizaingo Sailaren oharraren arabera, gaztea baserri batean atxilotu dute; okupa moduan bizi zen baserri batean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

2 (izenondo gisa)

Uda gau batez neska okupa bat ezagutu zuenetik neska horren heriotzerainoko bidaian Chrisek mutiko izateari utziko dio eta gizon bilakatu.  Berria - Kultura   2004-09-04

3 (hitz elkartuetan)

Okupa itxura zuten, nolabait esateko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.

Horien artean, okupa taldeak, deportazioen aurkako taldeak, ikasleak eta langileak daude.  Berria - Mundua   2004-12-03


okupamendu iz okupatzea.

Milafrangako elektrika postu nagusiaren okupamenduaz hitzik ez du nagusiak erran, aldiz, "Robin des Bois" izenarekin ezagutuak diren elektrika emaite eta tarifikazio merkeagoek EDF-aren itxura bihoztuna hedatzen dutela erran du.  Herria   2004-07-08


okuparazi, okuparaz, okuparazten du ad okupatzera behartu.

Urrats ona da lan horietan arraraztea gure gazteak, zeren erakutsi behar baitzaiote laneko gostua eta gehiago dena bakantzetako denboran horien okuparaztea ez baita lan txarra.  Herria   2004-02-19

Nork daki burgesiak ez duen etorkizunean okuparaziko!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 60. orr.


okupatu, okupa(tu), okupatzen 1 du ad toki bat hartu bertan gelditzeko, bereziki indarrez. ik squattatu.

Naziek Varsovia okupatu zuten garaian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.

Italia iparralde osoa alemaniarrek okupatu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Irak inbaditzeak eta okupatzeak handitu du eraso terroristen arriskua.  Berria - Mundua   2006-03-01

Inguruko mendiak oro okupatu ditiztek: Mendizorrotz, Arratzain, Buruntza, Santiago-mendi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 273. orr.

Batetik, Brandeburgoko atea okupatu genuen, eta, bestetik, Alexander Platz telekomunikazio dorrera igo ginen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Okupatutako sailean ordena publikoa mantentzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 32. orr.

Gaur arratsaldean Txuspo Poyo delako batekin geratu naiz: erdi okupatutako fabrika batean espazioak alokatzen omen ditu Brooklynen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

Txikiarekin gertatu zen bezala, guardia zibilek erabat okupatu zuten herria Txatoren hileta-egunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.

Errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Baina, bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

2 toki jakin bat hartu.

35 gaztek Bilboko udaletxea okupatu dute, Santutxuko Sorgintxuloren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Mauleko lizeoko gurasoek eskola okupatu dute ahalbideen murrizketa salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Elkartearen ustez, lur horiek ezin dira okupatu etxebizitzak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bi bezero haizatu zituen okupatzen zuten mahaitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Ordea, komunak ere okupatuta zeuden: begiak itxita, zigarroa ezpainetan, lau plazak lau jubilatuk hartuta zeuzkaten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.

Gizonezkoena okupatuta zegoela, eta emakumezkoen komunean sartu nintzen aurreko batean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 51. orr.

Atrakaleku hoberenak okupatuta daude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Martxoaren lehena: 20 unibertsitate greban, 13 okupatuak.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Ping-pong saiorik ezin, mahai biak okupatuta baitzeuden.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Haitza ez zen euren ohe zabala baino handiagoa, baina bazekiten zelan okupatu ahalik eta lekurik gutxiena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 118. orr.

Emakume horrek normalean ohe horretan egiten du lo eta zuk okupatu egin duzu, bere semearekin batera, seme kutunarekin batera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Apartamendu horiek oro okupatuak direa gaur egun?  Herria   2002-10-17

3 irud/hed

Idazle izanik, okupa dezakezu espazio garrantzitsu bat, nola ez, baina ez dut nahi arrisku hori hartu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Eta bost urtez, moduz eta enpresarako probetxuz okupatu zuen aulki hura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Orain ez dira juduak kontua, Holanda guztia da, Holanda eta Europa okupatu guztia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Bera hasi baitzen lurralde okupatuetan maisons de la culture française zabaltzen, propaganda eta espioitza egiteko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 141. orr.

Gaza eta Zisjordania lurralde okupatuetan.  Berria - Mundua   2004-07-13

Armendaritzek markatzen zuen gune okupatuaren eta askearen arteko muga.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Bordele hiri okupatua zen, eta jendeak izua gordeta eraman beharrean, izuak zeraman jendea, ez gordeta, agerian baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Italia herri okupatua zen, Polonia bezala, Jugoslavia bezala, Norvegia bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

5 indarrean dauden legeen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartu.

Euskotreneko geltoki zaharra okupatu dute Zazpikaleetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Gazte Asanbleak gaztetxe berria okupatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Okupatu zutenetik, gaztetxeak gorabehera franko izan ditu hamar urtean, era guztietako gazteak pasatu baitira bertatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Gazteok kudeatutako tokia behar dugu, eta horregatik okupatu dugu etxe hau; ateak zabalik egonen dira etorri nahi duen jende guztiarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Mendillorrin okupatutako etxea foralek hustu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

6 (era burutua izenondo gisa)

Zigor Kodea alda dezala eskatu dio IUk Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuari, eta ekitaldiak antolatzen eta auzokideen oniritzia duten eraikin okupatuen auziak «elkarrizketaren bidez» konpontzeko ahalegina eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Azken hamar urteotan hutsik egon den etxe okupatuarekin zer egiteko xedea duen galdetu dio ABk Baionako Herriko Etxeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Hiru urtez ibili ziren etxe okupatuz etxe okupatu, hemen hilabete bat, hor aste pare bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.

• 7 da ad ardura hartu; denbora eginkizun batean eman.

Domaia beti okupatua dela beste norbaitekin.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

Horretaz okupatuko naiz!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 183. orr.

Emaztea okupatuko zen haren uzteaz toki seguruan, lan eta arrisku gutiago beretzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Haragia okupatua baita doloreari ihardokitzen eta berdin honetaz beraz gozatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

-Okupatuta baldin bazagoz, beranduago etorriko naiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 165. orr.

Lehen ere, umetan etortzen nintzenean, egun osoa izaten genuen okupatuta: orain igerilekua, orain bazkaria, orain jolasa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.

Ahuldade batetik sortu zaigu denbora okupatuarekiko morrontza hau: geure buruarekin bakarrik, lasai, bakean eta isiltasunean egoten ez jakitetik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 91. orr.

Limosna bila joaten eta morroi-lanetan okupatzen zenean, etsenplu ona emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

• 8 du ad (norbait) eginkizun batek hartu.

Presa handiko afera batzuk eduki naute okupaturik -moztu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Zeren lanak beti okupatzen du gizona.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

9 (era burutua izenondo edo izen gisa) landuna.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako populazio okupatua aintzat hartuta, langileen %27 dira enpleguko BGAE bateko bezeroa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, %0,69 gehiago ziren Hego Euskal Herriko okupatuak.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraikin bat okupatu (4); eskola okupatu (7); eskolak okupatu (7); eskolak okupatu zituzten (3); etxe bat okupatu (5); etxe okupatu (7); etxe okupatu batean (3); etxea okupatu (6); frantzia okupatu (4); gaztetxea okupatu (3); herrialdea okupatu (9)

inbaditu eta okupatu (3); iparraldea okupatu (4); irak okupatu (3); lantegi bat okupatu (5); lurralde okupatu (3); lurraldea okupatu (3); mendebaldeko sahara okupatu (4)

okupatu gabeko (3); sahara okupatu (5)

zuloaga eskolak okupatu (4)

herrialde okupatuan (3); irak okupatuan (3)

lurralde okupatuetako (10)

lurralde okupatuetatik (5)

marokok okupatutako (4); okupatutako etxea (3); okupatutako lurralde (5); okupatutako lurraldeetan (7); okupatutako lurretan (5)

irak okupatzea (3)

okupatzeko asmoa (3)

herrialdea okupatzen (8); hiria okupatzen (3); iparraldea okupatzen (5); irak okupatzen (41); irak okupatzen duen (30); lurrak okupatzen (3); okupatzen duen koalizio (27); okupatzen dute (8); okupatzen duten (17); okupatzen duten soldadu (3); okupatzen eta (5); okupatzen zuen (6); okupatzen zuten (5); sahara okupatzen (3)


okupatzaile izond/iz okupatzen duena. ik okupazio 2.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Bagdadeko gobernu okupatzaileak Iraketik at kanporatu zuen kate hau 2003ko azaroan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Najafen indar okupatzaile eta Al Sadren gerrillari xiiten arteko borrokak oso latzak izan dira egunotan.  Berria - Mundua   2004-08-26

Indar okupatzaileak kanpora dioten kartelak erantsi nituen hiriaren gunean.  Berria - Mundua   2004-01-09

Ez dute arerio okupatzaileen lagun hurko azaldu nahi.  Berria - Mundua   2004-04-08

Denera 76 erreportari edo hedabideetako laguntzaile hil dituzte, erresistentziaren erasoetan zein okupatzaileek tirokatuta.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Historialariak ezin du seinalatu denboraldi bat, Bosforo eta Helesponton aurrez aurre zeuden itsasertzetako "asiar" eta "europar" okupatzaileen artean kultur aniztasun garrantzitsua izan zela esateko modukoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Lehen plamak albiste ditu Berlusconiren krisia, okupatzaileek Bagdaden hildako bost irakiar eta Cipollinik Tourrean izandako erorikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

2 irud/hed

Hor zaude beti, hamar urte iraganik ere, haien oroimenaren atal infinitesimal baten okupatzaile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

3 iz indarrean dauden legeen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona.

Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indar okupatzaile (5)

indar okupatzaileak (7)

indar okupatzaileei (3)

indar okupatzaileek (10)

espainiako indar okupatzaileen (3); indar okupatzaileen (12); okupatzaileen aurka (8); okupatzaileen aurkako (5)


okupatze 1 iz toki bat hartu bertan gelditzeko, bereziki indarrez.

Eskola okupatzeek aintzina jarraikitzen dute asko tokitan, hala nola Donamartiri-Donoztirin, Ezpeletan ea bertze...  Herria   2003-06-05

Lur okupatzek ez dute ahultzen gobernamendua.  Herria   2005-09-29

Lur okupatzeen karietarat, jendea hasi da hiritik basa-bazterrerat itzultzen.  Herria   2005-10-06

Hori guzia, dudarik gabe, aintzina eraman duten mugimenduari esker, bai gutun igortze, bai eskola okupatze.  Herria   2003-03-06

2 toki jakin batean egotea.

Memento honetan hotelen okupatze tasa %20 da.  Berria - Harian   2005-01-07

Ospitaleko zerbitzuen okupatze indizea %140 eta 150era iritsi dela nabarmendu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskola okupatze (7)


okupazio (orobat okupazione g.er.) 1 iz okupatzea.

1869an, frantsesen ekimenez, Suezeko ubidea zabaldu zelarik, Egipto gune estrategiko guztiz garrantzitsua bihurtu zen, eta horren ondorioz etorri zen, 1882an, britainiarren okupazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Aita xaharra aspaldi hila zen, gerra izan zen bitartean, baina alemaniarren okupazioaren aurretik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 176. orr.

Hots, bada holakoekin aski % 82 irakiar okupazione horren kontra izaiteko.  Herria   2004-05-20

Zapalkuntza, menderatzea eta okupazioa jasaten dituzten herrialdeen ingurumena eta baliabide naturalak babestu egin behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 123. orr.

Okupazioaren garaian eman zuen argitara bere lan filosofiko ezagunena: L'Etre et le Néant (1943, Izatea eta Ezereza).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Ez zuela udaletxearen okupazio sinbolikoan parte hartu deklaratu zuen Barandiaranek Tolosako epaitegian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Japonia pasiboki zetzan Mendebaldeko botere handienaren okupazio militarraren pean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Hainbat aldiz okupazio militarrak pairatu zituen, eta 1845ean konfiskatu zieten fraideei, nahiz eta gero itzuli.  Berria - Kultura   2004-06-02

Zerratzeaz mehatxatuak diren herrietako eskoletako arduradunek, estatuaren erabakiei kontra egiteko orduan, abertzaleen ekin moldeak baliatzen dituzte: okupazioak, manifestazioak, agiriak...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

Okupazio berriekin erantzun diegu kaleratzeei.  Berria - Harian   2006-04-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik okupatzaile.

Okupazio indarrak ez dira Iraketik erretiratuko.  Berria - Harian   2005-02-15

-Holandako alemaniar okupazio indarrekin bat eginda zegoen polizia taldea. Hargatik, okupazio armadek arrastatze handiak obratzen zituzten barnealdeko sasi eta xaretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

San Sebastian eguneko 'Danborrada' famatuak XVIII. mende bukaerako eta XIX.aren hasiera aldeko okupazio tropen desfile eta erretreta arranditsuak gogoratzen ditu.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Itoizko solidarioen okupazio ekintzak ahal guttikoak agertu dira parean zaukaten buldozer eta foruzainen indarkeriaren kontra.  Herria   2003-03-10

Lan horrek okupazio garaiko Frantziaren miseriak eta loriak azaltzen ditu.  Berria - Kultura   2004-11-09

Oren anitz iragaiten zuen haiekin eta gero eta gehiago mintzatzen ziren okupazio garaiaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

Laster, hilabete batzuk barru, okupazio akta egingo dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

3 indarrean dauden legeen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzea.

Bilboko Okupazio Mugimenduak deituta, 35 gazte Bilboko udaletxean sartu eta hango balkoian egon ziren atzo, Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea desagertzearen kontra daudela adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

4 toki jakin batean egotea.

Duela bi urte bezalatsu, %90eko okupazio maila izan zuen Bilboko Euskalduna jauregiak 2005ean.  Berria - Kultura   2006-01-17

Atzo okupazio datu horrek mesede egin zioten.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Presondegi batzuen okupazio kopurua %125,4koa da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

5 lan jarduera; landuna izatea.

Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Okupazio tasa inoiz baino handiagoa da, eta langabeziak behera jarraitzen du (%7,6 da gaur egun).  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Langabezia %0,3 handitu arren, jarduera eta okupazio emaitzetan oinarritu du iritzi baikor hori Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako okupazio indarrek (3); israelgo okupazio indarrek (3); nazioarteko okupazio indarren (3)

okupazio erraldoia (5)

okupazio indar (13); okupazio indarrak (70); okupazio indarrak erretiratzeko (3); okupazio indarrei (46); okupazio indarrek (180); okupazio indarren (178); okupazio indarren buruzagi (3); okupazio indarren egoitza (3); okupazio indarren eskutik (5); okupazio indarren presentzia (3); okupazio indarrentzat (6); okupazio indarretako (13); okupazio indarretan (3); okupazio militarra (5); okupazio militarrak (3); okupazio militarraren (4)

okupazio sinboliko (3); okupazio sinbolikoan (3); okupazio tasak (3); okupazio tropak (3); okupazio tropek (4); okupazio tropen (8)

irakeko okupazioa (20); irakeko okupazioa abiatu (3); iraken okupazioa (40); iraken okupazioa abiatu (4); israelen okupazioa (3); lurralde palestinarren okupazioa (3); lurren okupazioa (3)

okupazioa abiatu (18); okupazioa amaitu (6); okupazioa amaitzeko (3); okupazioa bukatu (5); okupazioa bukatzeko (8); okupazioa defendatu (3); okupazioa dela eta (3); okupazioa hasi (11); okupazioa justifikatzeko (4); okupazioa salatu (6); okupazioa salatzeko (4); palestinarren okupazioa (3)

aeben okupazioak (3); iraken okupazioak (6); israelen okupazioak (4); okupazioak eragindako (3); okupazioak jarraitzen (3)

alemaniarren okupazioan (3); iraken okupazioan (3)

okupazioarekin amaitu (3)

irakeko okupazioaren (9); iraken okupazioaren (16); iraken okupazioaren aurka (4); iraken okupazioaren aurkako (3); iraken okupazioaren kontrako (4); israelen okupazioaren (6)

okupazioaren alde (9); okupazioaren aldeko (15); okupazioaren aldeko mugimendua (6); okupazioaren amaiera (3); okupazioaren aurka (25); okupazioaren aurkako (20); okupazioaren behatokiko (4); okupazioaren behatokiko zuzendari (4); okupazioaren bukaera (3); okupazioaren eta (13); okupazioaren historia (4); okupazioaren kontra (13); okupazioaren kontrako (20); okupazioaren menpe (3); okupazioaren ondoren (7); okupazioaren ondorioak (3); okupazioaren ondorioz (4)

okupazioari aurre egin (4); okupazioari aurre egiteko (6); okupazioari aurre egiten (3)


okupazione ik okupazio.

okurrente izond asmotsua, ateraldiak dituena.

Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean [...] arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Gainera, zure hizkuntzan okurrente izatera ohitua, ez da erraza hitzen despentsara joan eta bertan murraila batekin topo egitea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.


okurrentzia iz burutazioa. ik ateraldi.

-Artea okurrentziatik hain gertu dagoenean artista nor den eta nor ez den bereizten saiatu beharko genuke... -Francis azken sakatuak ematen ari da zigarroari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.

Kontatu ahala sortzen zaizkion okurrentziak, burutazioak, hipotesiak txertatzen dizkio kontaketaren hariari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Noren okurrentzia izan da?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Okurrentzia ona iruditzen al zaik ordu hauetan lagunak ohetik ateratzea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Joan den asteburuan, urrutira jo gabe, elur masa handiegia erori zela lurralde hauetan eta, zein izango esku pilota «zuzentzen» dutenen azken okurrentzia? lau ordu eskas falta zirela Gasteizko jaialdia hasteko, jaialdia bertan behera uztea.  Berria - Kirola   2004-03-04


okurritu, okurri, ikurritzen da ad bururatu, burutik pasatu.

Inspirazioa txorrada bat da, konforme, baina batzuetan zerbait okurritzen zaizu edo ez zaizu okurritzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Nori okurritzen zaio arratsaldea pareta zaztar batean soka batetik zintzilik pasatzea?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 50. orr.

Auskalo nori okurritu zitzaion jolas horrena.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.

Nori okurritzen zaio lanparak piztea!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.

Zuri ere okurritzen zaizkizu...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

Ezta okurritu ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 132. orr.

Pentsatu zuen espazio horretan bertan egon zela neska minutu batzuk lehenago, intimitatean, eta okurritu zitzaion biak batera ere -neska eta Matias- elkarrekin egon zitezkeela bainugelan, naturaltasun osoz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.

Bestela bizitza arrunta izan zuen Gaudík, Familia Santua eta Güell Parkea okurritu zitzaizkion arren.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 188. orr.


Okzidente iz mendebaldea. ik mendebalde 3.

Gure gaurko Okzidenteko birtualizazione eta merkantilismoaren kontra.  Herria   2005-02-10

Baina hori, Okzidente aberatsak ahantzia du...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.


okzigeno ik oxigeno.

okzipital izond okzipuzioaren aldean dagoena.

Hirurogei urteko emakume baten kasua azaldu zuen: ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz, grisaren gamako koloreetan ikusten hasi zen beraren ikus-eremuko eskuinaldean zegoen guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.


okzipuzio iz garondoa.

Izan ere, noiz eta Mignoni gibeleko ile-xerloak jaso eta okzipuzio ile gabean eman bainion musu, dar-dar batek hartu zuen hura, eta bertze dar-dar batek ni.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.


okzitan ik okzitano.

okzitandar ik okzitaniar.

okzitanera ik okzitaniera.

okzitaniar (orobat occitaniar g.e.r., eta okzitandar; Euskaltzaindiaren Hiztegian okzitaniar agertzen da) izlag/iz Okzitaniakoa, Okzitaniari dagokiona; Okzitaniako herritarra.

Iragan ortziralean -irailaren 21ean- baginuen mintzaldi interesgarri bat okzitaniar hizkuntzaz Gilabert Narioo-rekin.  Herria   2001-09-27

Dantzaldia, occitaniar, xiberotar, nafar, uztariztar, paristar sonülariek harrotürik...  Herria   2001-04-05

Euskal eta okzitaniar dantzariekin.  Herria   2005-03-03

Emazteari maitalearen bihotza jatera ematen dion senarraren elezaharra XII. mendean zabaldu zen Europan barrena Guilhem de Cabestanh okzitaniarraren kantu bati esker.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 201. orr.

Berdeen eurodiputatu Gerard Onesta okzitaniarrarekin.  Berria - Harian   2006-03-23

Lapurdi eta Nafarroa Behere osoa Baionako arrondizamenduan batu zituen, eta Zuberoa, aldiz [...] okzitaniarra den Oloroekoan sartu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.

Alderdi Okzitaniarra (POc).  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Oso kontuan eduki behar da, bestalde, Santiagoko bidea indartu nahi izan zela XI. mendearen bigarren erdian, eta erbesteko hainbat lagun ekarri zen azpiegitura sendotzera: okzitaniarrak eta frankoak, batez ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 26. orr.

Katalan, euskal herritar, sardiniar, eskoziar eta okzitaniarrek beren esperientziak alderatzeko aukera izango dute.  Berria - Mundua   2004-08-08

Hemen gaindiko gaskoien artean aspaldian bada eztabaida bipila: gaskoiak okzitandarrak direa bai ala ez?  Herria   2003-11-06

Horrez gain, okzitaniarrek 29 entsegu gehiago egin dituzte.  Berria - Kirola   2006-01-07


okzitaniera (orobat okzitanera; Euskaltzaindiaren Hiztegian okzitaniera agertzen da) iz Okzitaniako latin hizkuntza.

Geroztik haatik, hizkuntzaren batasuna doi bat galdu da, eta gaur egun lau azpi-mintzaira bereixten dira: gaskoina (Garona ibaiaren pekaldean), probentzala, Languedoc eskualdeko mintzaira, eta ipar-okzitaniera (Auvergne-Limousin eskualdean).  Herria   2001-09-27

Mistralek literatur nobel saria irabazteak ez zuen okzitaniera salbatu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Kontseilu Nagusiak 1.050.000 euroko aurrekontua bozkatu duela euskara eta okzitaniera sustatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Era berean, Aran Bailarako hizkuntza ofizial gisa onartzen du aranesa (okzitanieraren aldaera).  Berria - Mundua   2006-03-31

Mintzaldia doi bat okzitanieraz bainan gehiena frantsesez, sartzea urririk.  Herria   2001-10-11

Euskaraz, bretoieraz, okzitanieraz edo katalanez idazten den literaturan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Bernard Manciet okzitanierazko poetaren (1923-2005) omenezko argitalpena.  Berria - Kultura   2006-02-14


okzitano (orobat okzitan g.er.) 1 izlag/iz okzitaniarra.

Mintzaldia: "Okzitanieraren egoera gaur", Okzitano Erakundearen zuzendari den Jordi Fernandez Cuadrench hizlari.  Herria   2001-09-27

Okzitan Kultur Erakundearen adarra Angelun ezarria izan da, hain zuzen Gaskoin eremuan.  Herria   2003-11-06

Azken 40 urte hauetan, okzitano militante batzu entseatu dira politika sail indartsu baten bultzatzera...  Herria   2001-10-04

Munduko musikak (okzitanoa, zeltikoa, galizianoa, afrikanoa...).  Herria   2003-05-08

Hizlari izanen dira Jacques Baudouin "Hèstas e pastoralas en Baish Ador" elkartearen presidenta eta Institutu Okzitanoaren president ordea.  Herria   2003-11-20

Bernard Lesfargues poeta okzitanoaren inguruan antolatu arats berezia.  Herria   2002-11-21

2 iz okzitaniera.

Hiru mintzaira badituzte, okzitanoa, gure kaskoinaren idurikoa, española eta katalana.  Herria   2004-06-24

Igandea arrakastatsuagoa izan da, Erramun Caracotche-k zelebratu duen mezatik haste -meza airosa, euskaraz eta okzitanoz.  Herria   2001-10-04

Lescar-en osoki okzitanoz argitaratzen den "la Setmana" astekariari.  Herria   2001-10-04


ola 1 iz burdin mea landuz burdina egiten zen lantegia. ik burdinola.

Ola, errota, harrobi eta meategi zaharrak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Pentsa zenbat diru egongo litzatekeen herrialdean, industria zaharrak -olak, ontziolak, fabrikak- lanean jarriko bagenitu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 192. orr.

Urbiaingo ola egin beharra zegoan, profitaturik, hartarakotz, Laiotzako olako hainbat osagarri, nola horma zaharretako harlanduak, hala hauspoak eta labeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Nola olak zura beharrezkoa izanen lukeen gau eta egun, zeren, herensuge zintzur-luzeen idurirat, olak ere ez baitu bere gosea nehoiz asetzen, hala [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

XVIII. mendean, Saint-Pée markesa zen ola horien jabea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

2 irud/hed

Baina jakina da, balizko olak burdinarik ez!  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Asmo zaharren olak beharrezkoa duela ideia berrien hauspoa, burdin produkzione guztia uhertu eta herdoilduko ez bada...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

3 fabrika, lantegia.

Robleseneko ola edo fabrika Ifernuko erreka horretan zegoen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Eguna hasi da Orbaizetako ola edo fabrikan, ibilaldi batekin Nabalako lepoan gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Hantxetik, joan den mende erdira arte ehunki latza lantzeko ola zenetik, eta egun oraindik "Batango Presa" denekotik, hartuko zuen gero Zortziko zenak ura 1905ean, lehenbiziko aldiz Leitzara argindarra zabaltzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure aitak ere, paper-olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

Paper-ola kiratsa nabaritzen hasi zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

Orbaizetako arma olaren kantua zela medio, hara joateko autobusak antolatzen ziren Andoainen.  Berria - Kultura   2004-12-01

Badira Luzaiden hiru elektrika ola edo fabrika, XX. mende hastapenean eraikiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

4 ipar etxola.

Pottoko olaltetik abiatürik, Eltzegaineako olatik igaranen gira, Ibarbürüko lepoa heltüren, Ahüzkiko ütürri saihetsetik Bohokorteko tiniala elkiko, Hegilloreko olala arrajaitsiko, eta Üdoiako olari agur egitez, Pottora üngüruz arrajinen.  Herria   2005-04-14

5 burdin ola ik burdinola.

olaberritar izlag/iz Olaberrikoa, Olaberriri dagokiona; Olaberriko biztanlea.

Garai batean, plazaz plaza zabiltzan kantuz Josu Irastorza olaberritarra eta Jokin Lasa lazkaotarra. Ezustekoa eman zuten Zozaia lesakarrak eta Sergio gasteiztarrak, eta irabazi egin zieten Berasategi II.a olaberritarrari eta Txiki iruindarrari (40-31).  Herria   2003-06-19


olagarro 1 iz burua arrautza itxurakoa, begi irtenak eta zortzi garro dituzten eta jateko onak diren zefalopodo mota batzuei ematen zaien izena (Octopus vulgaris etab.).

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Hala ere, oldartu zitzaion Nemo kapitaina olagarroari, eta, aizkorakada batez, beste beso bat ebaki zion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,3

Bai baitzirudien olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiak lo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horietakoren bat jaurtitzen zizula.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso, harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Bere garro luzeekin harrapatu du olagarro erraldoietako batek marinel dohakabea, gupidagabeki astintzen du airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Haiek ez bezala, berak bai, berak olagarro galanta begiz jota zeukan, eta gainera bazekien non aurkitu; ez zuen, ordea, ez amurik ezta amuzkirik ere harrapatu ahal izateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Badakizu nola akabatzen diren olagarroak, Isabelle?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

2 (jaki gisa)

Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 206. orr.

Gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Olagarro puska irineztatu eta frijitu goxo-goxoak, Tokion bakarrik ematen dituztenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

-Spagettiak, olagarroa eta entsalada -jarraitu du deseroso, baina irribarretsu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da.  Berria - Kultura   2004-09-15

3 irud/hed

Orduan igerian jartzen zituen olagarroak, eta mila modutan artikulatutako esku bikain luze haiek hipnotizatu egiten ninduten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Fructuoso atzera olagarro-jokoan hasita zegoen Jetrurekin, Amanciori txanda kenduta zakar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olagarro erraldoi (3)


olagizon 1 iz ola batean lan egiten duen gizona.

Olagizonak zirela munduan zeuden gizon bakarrak, zeren infernuak zailtzen eta gogortzen baitzituen gizon haiek egunoroz, sutegietako garretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

Metalen inguruan, burdinarekin konkretuki zerikusia izan duten errementariak eta olagizonak, [...].  Berria - Kultura   2004-10-26


olakide iz ola berekoa.

Zure lehengusuaren olakide nauzu, eta zuregana jotzeko esan dit Parisko kontuak direla-eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.


olalte iz ipar etxola baten inguruko bazkaleku edo larrea.

Horiekilan batean eginen dügün ebilaldi zatia hau dateke: Erroimendiko lepoa (1362 m) - Kasernagaine (1454 m) - Erraize gaine (1451 m) - Oronitzeko olaltea (1039 m) - Jauregiberriko lepoa (886 m) - Haritxondoko bordak (717 m) - Larraineko karrika (627 m).  Herria   2004-06-10


olaltesa iz olalteko emakumea.

Faizurik gabeko bazkari honeki, Pistako olaltesak nahi dütügu eskertü, turrusta ederraren kantüko olaren baliatzen üzten gütüelakoz eta gurekilan axurki saiheskiak jatera jinen direla esperantxü dügü.  Herria   2004-06-17


olana 1 iz ehun sendoa eta gogorra, haize-oihaletan, kanpin dendetan... erabiltzen dena.

-Ba al duzu nickelik, Congo? -esan zuen hankak azkar mugitzen ari zela, olanazko zapatak oinetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Andereñoaren olanazko Oxford txapinek gomazkoa baitzuten zorua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Batzuetan olanazko aulkiaren gainean lo geratzen zen eta liburua erori egiten zitzaion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 151. orr.

Olanazko aulkian etzanda.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Olanazko estalkien azpian, mahai luzeak daude, zapi zuriz estalirik.  Berria - Kultura   2004-01-31

Belardi osoa hartuko dute kalean geratu diren milaka bizilagunei olanazko aterpea emateko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 77. orr.

2 olana zatia.

Esnatzean olana berde zahar batekin estalia nuen gorputz biluzia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 154. orr.

Olana lodi batek babesten zuen hondartza txikiaren gaineko kafetegian txokolate bana hartzea proposatu diot.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Ordu erdi geroago, olana batek gerizpetutako terrazako mahaira jarri berria nintzela, auto handi batetik jausten ikusi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Dendaren olanaren aterpean, kazkabarraren txinpartak eta haizearen marrumak entzungo dituzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 326. orr.

Hark bazela [eskailera] bat Arkaleren tabernan adierazi zion, hartu zuten tabernatik eta harekin eutsi zieten olanei, harik eta forma konikoko kanpadenda bat osatu zuten arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Popako kanoiaren olana kentzen ari dira...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

Jendea lau arboletan loturiko olana baten azpian metaturik dago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

Olana handienaren azpia hartu du jende gehienak etzatokitako.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 23. orr.

Roulotte moduko taberna olanaz estalian argiak pizturik zeuden, eta loredun tulipa bat zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olanazko aulki (3); olanazko aulkian (5)


olategi (orobat olatei) iz olen gunea.

Ekainaren 3an Bankako etxeeri eta olategiari su emaiten dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.

Horko olatu nasaiak, itsasotik zenbeit kilometretan dire eta pasaia libro utzi behar zen untzi kozkorrak olateietaraino heltzeko..  Herria   2005-02-24


olato ik olatu.

olatu (orobat olato g.er.) 1 iz itsas uhina. ik baga1; uhin 6.

Hondartzara jaitsiko ote ginen geunden, olatuak ikusteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 114. orr.

Han behean olatuak hausten ikusten zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

Olatua haustean ur-zipriztinak barreiatzen diren bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Luzeak dira azken hondartzan lehertzen diren olatuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen, eta 14 metroko olatuak altxarazi zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak, eta belak berriro zabalduz aurrera jo zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Goxoa da, leuna, itsasoko olatuak bezala lerratzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 245. orr.

Olatuak sentitzen dira harkaitzen kontra jotzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.

Ez zenuke bost minuturik ere egingo hemen, olatu batek jo eta berarekin eramango zintuzke-eta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Han behean olatuek arrokei harrokeriaz eta egoskortasunez erasotzen dieten artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Eta uretan zegoen bitartean gozatu egiten zuen eta olatuak hartzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.

Gogor eusten zion enborrari, olatuaren atzerakoak ez zezan berriro ere itsasora itzuli.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Patrizio, lema zuzenduz, hurrengo olatuaren zain geratzen zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Biharamunean, hondartzara joan nintzen autoz: oskarbi eta bero, eguerdia eta olatuak bare.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Olatu bat zetorrelarik, saihetsetik hartzen zuen, eta itsasontzia gora olatu bizkarreraino joaten zen eta gero berriro erortzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Itsasoaren ertzean eserita egon ginen, olatuen joan-etorrien errainuei begira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Ez zegoen ordea olatuen joan-etorri ohikorik batere, aitzitik, itsasoak astinaldi labur, laster, haserreak jotzen zituen, norabide guztietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Berriro ere isiltasuna, olatuen hots urruna eta haizearen laztan leuna ostatuaren terrazan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Ohartu gabe, itsasoaren erdian gaude olatu harrotuen erdian.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Harik eta hurrengo instantean bertan gelditu eta izozten zen arte olatu harroen belztasun arantzadunagatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Aurrekoak baino olatu indartsuago batek jo zuen dikearen kontra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

Zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit.  Elizen arteko biblia   Sal 42,8

Egunaren argia moteltzen joan ahala distira gehixeagoz zilarreztatu zituen olatu zakarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

Lehengoan Labarpeko olatu apartsuak blaitu ninduenean bezalatsu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Joniar itsasoko olatu urdinak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Idoiaren isiltasun tristeak olatu leunen doinua zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Orroa dagi itsasoak, olatu handiak harrotuz.  Elizen arteko biblia   Hab 3,10

Batbatean olatu handi batek zipriztinduko zaitu eta zartakoa sentituko duzu aurpegian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Olatu gaitzen ilarak ez zuen etenik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.

Portu sarreran olatu itsuak barraren kontra lehertzen zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

Kostaldea ozta-ozta suma zitekeen, tarteka, olatu mehatxatzaileez haruntzago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak.  Elizen arteko biblia   Ju 1,13

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Olato jostakinak.  Herria   2005-06-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Olatu-kolpeen edo itsaso zabalaren indarrarengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Olatu-erasoren batek lemari eragitera behartzen zuenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

Olatu hotsa zabaldu zen eskailerak igotzen zituzten bitartean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Itsaso haserrearen olatu-burrunba dirudite haren oihu larriek.  Elizen arteko biblia   Jr 51,55

Olatu sailak, lauzpabost lerrotan jarraian leherturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Munstrotzar ikaragarri baten lerdea zirudien olatu-tontorretako bitsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba.  Elizen arteko biblia   Sal 65,8

5 irud/hed

Horixe ba, lagunok: olatu bat egin genuela, olatu erraldoi batean jaso zela stadium osoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

Ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzuntsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.

Orgasmoa olatu bero eta zukutsuetan ari zitzaidan etortzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Saiatu zen ihesa eragozten zion olatu hartatik irteten; Cossonnerie kalean zehar ahalegindu zen, Berger kalera jo zuen, Innocents plazara, Ferronnerie kalera, Halles kalera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Balio merkatuen suspertzearen olatua hartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Oraingoz, ezkerreko alderdi berrirako ekimena sinpatiazko olatu baten gainean ari da igerian.  Berria - Mundua   2004-08-14

Egun-argizko olatu bat sartu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Baina sentimendu garbi haien ondoan [...] beste zerbait azaleratzen zen, Wagnerren musikaren olatu asaldatuen artean: kemena, indarra... indarkeria beharbada.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.

Une berean, memoriaren olatuak bultzaturik, gutun beltz haren barnean agertutakoa txerritegian imajinatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.

Atetik sartu bezain laster, nahigabezko olatu batek blaitu zuen Paul, negargura sentitzeraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.

Sabeletik gora, beldurrezko olatu erraldoi batek nire pentsamendu guztiak suntsitzeko mehatxua egiten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

6 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aire-olatu mugikorra izaten da haizea, eta ezin izaten da nondik nora joko duen asmatu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Zuk ere gustura egingo zenuke txorien moduan hegan, haize olatu bat harrapatu eta harekin irristatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay hegazkinak Little Boy izeneko 400 metroko su-olatu bat askatu zuen Hiroshimako arimen gainean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 18. orr.

Berehala sentitu ditut esperma-olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Itsasgoran bezalako jende-olatu bareak mugitzen ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Beste giza olatu baten hasiera zen Harlemerako, agian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.

Apeztu berri eta omonier nintzela, istudiant gazteek tiratua ninduten karrikako gazte-olatura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 46. orr.

Puritanismo olatu bat nagusitzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Baina nazka olatu bat sentitu dut, nigan hazten ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 348. orr.

Hipotesiak gaitzespen olatu bat jaso zuen adituen aldetik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

Koldar negarti guztien kontrako protesta-olatu baten erdian, San Govorren Putzurantz joan zen korrika.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.

Berriro ere, gupida olatu bat sentitu nuen nigan, hazkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Espero ez nuen tristura olatu batek harrapatu nau goitik behera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Keinu xume hark oroitzapen olatu gazi-gozo bat ekarri zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Gizakien golkoetan iraulka diharduten kezka-olatu tristeak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

Nik plazer olatuak sentitzen nituen, oihu eragiten zidatenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

Mirespen olatu batek hartu ninduen jokalari alemanaren estrategiaz jabetzean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Ezin gorroto olatu hura gaindi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giza olatu (3); itsasoko olatu (4)

olatu artean (12); olatu batek jo (3); olatu baten zai (4); olatu berri (5); olatu berria (4); olatu erraldoi (8); olatu erraldoiak (6); olatu handi (5); olatu handia (3); olatu handiak (10); olatu handiak zeudela (3); olatu handien (3); olatu hotsa (3); olatu zakarren (3)

olatua egin (3)

memoriaren olatuak (3); metroko olatuak (3); olatuak ikustera (3)

itsasoko olatuen (4); olatuen artean (8); olatuen gainean (7); olatuen kontaduria egiten (3); olatuen menpe (5); olatuen zarata (3)


olatuka adlag olatuetan.

Norak epeltasun atsegina sentitzen zuen olatuka, igurtziengatik bainoago, emakume hark igurtzien bidez erakusten zion bihotzarengatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Nire orgasmoa joan eta etorri, joan eta etorri ibili zen olatuka, gero eta bortitzago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.


olatutxo iz olatu txikia.

Goiz lasai horietako bat, jenderik apenas pasealekuan, banaka batzuk hondartzan, eta olatutxoen palastak oso ematuta iristen zitzaizkiola.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Hendrikek ukitu du, eta gero nik ere bai; materia hotz eta bizia zen, eta minberaren minberaz egonezindurik ziruditen olatutxoz mugitzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.


olatutzar iz adkor olatu handia.

Gure aurrexean lehertu den olatutzar batek, harrapatu egin gaitu ia-ia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 320. orr.


olaxta iz olatutxoa.

Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Lainotua zegoen eta olaxta sarrien gainean islatzen hasia zen Platako farolaren palada luzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Txikitako imajina bat datorkit burura, urte askoan gogoratu ez dudana, nire ohea ozeanoaren erdian dago, olaxtak oso ttipiak dira, ohea emeki kulunkatzen da uraren gainean txalupa bat izango balitz bezala, ur amniotikoaren gogorapena beharbada.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.


oldar 1 iz zerbaitetaranzko higidura bizia; erasoa.

Zaldizkoen oldarra, ezpaten distira, lantzen tximistak!  Elizen arteko biblia   Na 3,3

Joanesek halako oldar bat ukan zuen iraina aditzean, suge batek ausiki zuela iduri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

Amari begiratzen dio begietara, gero alabari, eta berriro ere hartzen du oldarrak, desirazko oldarrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 228. orr.

Eskua hara eramateko oldarra sentitzen du, ezpain hori garbitzekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.

Errepresioaren oldarrak bortitz jotzen zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Itxura guzien arabera, beren oldarra segituko dute Mazedoniarrek Albaniar horien haizatzeko beren lurretarik.  Herria   2001-04-05

Zeuk desegin zenuen erraldoi indartsuaren oldarra.  Elizen arteko biblia   1 M 4,30

Zaldiak ere urdurituta zeuden arbolapean ekaitzaren oldar eta burrundararekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.

Neure gudu-gurdien oldarrez mendi-gailurretara igo naiz, Libanoko tontor hurbilgaitzetara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,23

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hainbesteko uhola sortzen baitu hodeiaren urraturak eta haizearen oldarrak trumoiaren zartada goria hegatzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.

Zeren leku askotan lur zoru goria suak hartzen baitu eta Etnaren oldarrak urruma egiten barrenengo garretatik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

Neurriz gaineko pozaren oldarrari eusten saiatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Kristautasunaren oldarrak garbitu zituen Merkurio zaleen guneak, eta San Migel mendiak etorri ziren horiek ordezkatzera. bi soldadu britainiar hil ziren eta beste bat zauritu zen, Amara hirialdean erresistentzia indarrek egindako oldar batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hipnotizaturik amaitu zuen olatuen oldar basatiarekin eta ezinbesteko atzerakadekin. Deabruek, oldar eta amorru handiz, heldu zioten eta elizan barrena arrastaka eramaten hasi ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Arratsalde hartan berean, oldar bortitz batean, Montgommeryren gainerako tropek zeharkatu zuten Ihuri ibaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 273. orr.

Beharbada biziaz ordainduko zuela bere semearekin ezustean topo egitean harengana bultzatu zuen oldar ezin eutsizkoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Frankoen oldar kontrolaezina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Grinen oldar jarkiezina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.

Oldar erretolikatsu bat espero nuen, baina natural bezain gisatsu aritu zait.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 203. orr.

Burutapen ezberdinak etortzen zitzaizkion bata bestearen ondoren, eta haien oldar nekagarriak guztiz kezkaturik utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Ereinotz mendietan zehar haize zirimolek sakaturiko garra zabaltzen eta bere oldar handian dena irensten duenean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Nor ere ahalegintzen baita, bere afektu hutsaren eraginez, besteek maita dezaten hark maite duena eta haren jitearen arabera bizi daitezen, hura oldar hutsez ari da eta, horregatik higuingarria da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 445. orr.

Edozelan ere, oldar biziz eraso zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Oldar ezkutuko batek eramaten zuen nire adimena harengana, hala, batere neurri gaberik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 63. orr.

Ama-alabak elkartu eta berehala, pozezko oldar bat izan zen hasieran, baina handik gutxira herrak eta etsaigoak hasi ziren azaleratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oldar giroa eutsiezina zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.

Zakurretan oldar-grinak belaunez belaun irauten du. Boz lasaigarria zen, eztia ez nuke erranen, baina bai inolako oldar kutsurik gabea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Estuarioa hor egongo zela agudo atzera egiteko edozein saio mozteko, baldin eta, bitartean, moriskoen oldar-brigadek, inguratze-mugimendua eginez, ez bazituzten lehorreratzeko gabarrak hondatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 234. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1898an, ekaitz oldar ikusgarria Madrilen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Horretan, zabaltzen da atea, den bezain zabal, eta sartzen da haurtzaroko lagun on haietako bat haize oldarra balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Haren izterrondoko zaina teinkatzen sumatzen duenean, gozamen eta irrika oldar bat sentitzen du bere barnean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Han, inork ikusten ez zuelakoan, negar bizian lehertu zen, begiak iturri; otoitz oldarrek bizkarra makurrarazten zioten, haize handi batek joa bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Itxaropen-oldar bat, dena egiteko zegoelako sentipena, dena asmatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Herabetasun oldar batek erasota, atzeratu egin nuen hari deitzeko unea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Ez zen, bada, erabat zentzugabea garai hartan geure mugak ezagutzera bultzatzen gintuen gogo-oldar hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Oroit da jadanik zimeldua daukan bizi-oldarraz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 86. orr.

Alemanek Bastogne eta Anvers-i buruz egin kontra-oldarra irabazi bide zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Borreroak aspaldian gainditu zuen hutsalkeriak lapurtzeko barne-oldar hori.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.

5 oldarrean (73 agerraldi, 33 liburu eta 19 artikulutan) adlag ik oldarka.

1304ko ekainaren 10ean, sukaldari, tindatzaile, errementari, apaiz eta eskalezko samalda bat oldarrean sartu zen [...] Florentziako auzo noblera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Oldarrean sartuko dira hona, eta zuen etxeak erreko dituzte, zuen haurrak hilko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

Arrapaladan irten zen ohetik Jonathan, eta oldarrean joan aterantz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Bihurgune batean, moto bat zeiharka plantatu da eta murru bati kontra joan oldarrean.  Herria   2004-09-09

Etsimendua lagun, oldarrean abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Oldarrean eraso eginik, gotorlekuez jabetu ziren juduak.  Elizen arteko biblia   2 M 10,17

Zenbait zakur ageri ziren hartz bati oldarrean ekinez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Euria egin du, errekastoak oldarrean datoz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

Oldarrean zulatzen du tapiza ezpataz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 148. orr.

Beroaldia oldarrean zabaldu zitzaion gorputzeko zoko-moko guztietara, eta sentsazio berri hark ahantzarazi egin zion arestiko higuina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Nun nahi bada zernahi makur, urak, ikaragarriko oldarrean, geriza-diga batzu ere gainditurik eta asko tokitan leher-arazirik...  Herria   2003-12-11

Gero haizeak zergatik abiatzen eta geratzen diren azalduko dut eta nola oldarrean zena baretzen den, sumina ematutakoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 397. orr.

Joane Somarriba-k bururaino segituko ote du holako oldarrean? herria¬

6 oldarrez adlag oldarrean.

Beraz han abiatu nintzen, itsumustuan eta oldarrez, zer esan behar nion tutik ere jakin gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Alemaniar gudarostea indarrez eta oldarrez ari zen Frantzian sartzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Baina, nor ere ahalegintzen baita besteak Arrazoiaren arabera gidatzen, hura ez da oldarrez ari, gizatasunez eta bihozberatasunez baizik, eta guztiz lasai dago bere buruarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Bi gizon horiek mundu honetan zuten eginkizunera zeharo grinatuta zeuden, eta hudoen irudira atsegin zuten albisterik ustekabekoenen zantzuaren atzetik oldarrez abiatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Medikuak, zorrotz aztertu ostean, oldarrez hondoratu zizkion erpuruak begi-globoen gaineko zulo estalietan, bere gorputzaren zama osoarekin indar eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Ideologiak zapalduriko joera, oldarrez ageri da ezustean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

7 oldar batean

Oldar batean sartu nintzen egongela zabalean, tiro egiteko prest.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako oldar (3); oldar berean (5); oldar berri (20); oldar berri bat (11); oldar egileek (5); oldar egin (10); oldar egin zieten (4); oldar egite (27); oldar egiteak (7); oldar egiteko (3); oldar egiten (4); oldar gaitzean (15); oldar gaitzean hasi (3); oldar handian (5)

lehen oldarra (3)

oldarraren ostean (6)

oldarrean jo (4); oldarrean sartu (7)


oldargarri izond oldartzea merezi duena: oldartzeko modukoa.

Ager itzazu erruok hain antzetsu, non askatasunaren orbanak dirudiketen, gogo-barren sutsu baten eztanda gartsua, piztia-halakotasun bat odol bezatugabean, orori oldargarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 70. orr.

Oldargarria da kondenatuak izan gaitezen.  Berria - Harian   2005-11-01


oldarka (27 agerraldi, 19 liburutan) 1 adlag oldarrean. ik oldar 5; oldeka.

Berrikitan, Parisko jendeak Bastilla oldarka hartu eta hango presoak askatu ditu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Baina odolaren deia entzuten zuen, oihuka eta oldarka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 198. orr.

Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.

Bakar-bakarrik nengoen, baina hirirantz oldarka doan jende aldra baten gisa nindoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Gehiago erranen nion, urtetan erran gogo nizkion guztiak etorri baitzitzaizkidan oldarka gogora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 290. orr.

Eta zera gehitu zuen oldarka: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 284. orr.

Barnean zintudan, ni, berriz, kanpotik nenbilen zure bila; eta ni, itxuragabe hau, zuk egindako edertasunetan oldarka sartzen nintzen zure bila.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zutaz ari naizela dirudi, hala jokatu izan baituzu beti, hitz-oldarka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.


oldarkeria iz oldarrean aritzeko joera gaitzesgarria.

Zakurrek, pertsonek bezala, jarduera makurrak izan litzakete: beldurra, gorrotoa, oldarkeria, ero-boladak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Gehiengoak larderia eta eta oldarkeria du, gutxiengoak diskrezioa.  Berria - Mundua   2004-02-01

Lehen urteak ez ziren errazak izan, hango gizartean erroturiko arrazismoaren oldarkeria zela medio.  Berria - Kultura   2006-02-02

Haren oldarkeria ozpinari aurre egiteko moldea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Saiatzen ari da konturatzen zergatik, lehen hitzetatik, ezin izan zion oldarkeriari eutsi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 120. orr.


oldarketa iz oldartzea.

Horiek dute neskatoa oldarketa batean salbatu, bahitzaileetarik pare bat hilez naski eta beretzat kalterik gabe.  Herria   2004-01-29

Datu informatiko horiek agerian uzten dute anbulantziari oldarketa jazo baino lehenago deitu zitzaiola, eta ertzainek ordubete geroago arte ez zutela gertatutakoaren berririk izan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07


oldarki adlag oldarka.

Idumean zehar etorririk, inguratu egin zuten Bet-Sur eta luzaro eraso, gudu-tramankuluz baliaturik; baina inguratuek irten eta erre egin zizkieten tramankuluak eta oso oldarki borrokatu ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 6,31


oldarkoi (orobat oldarroi g.er.) 1 izond oldarkorra.

Garai hartan asko jaikiko dira hegoaldeko erregearen aurka; haien artean zure herriko gizon oldarkoi batzuk ere bai.  Elizen arteko biblia   Dn 11,14

Bat gogorra zen, irmoa, oldarkoia, zainart, indartsua, izutzen ez zena, beti borrokarako prest.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.

Uholdea bezain oldarkoi, aitaren ezkon-gelara sartu zara, zeure aitaren ohea lohituz.  Elizen arteko biblia   Has 49,4

2 (adizlagun gisa)

Gauez ibiltzen naizenean [...] gasnategiko argiak ortzaizean jaukitzen zaizkit, oldarroi, menperatzaile, beldurgarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.


oldarkor (52 agerraldi, 21 liburu eta 24 artikulutan) 1 izond oldartzeko joera duena. ik oldartsu. (pertsonak)

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen, eta biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Batzuetan sumatu izan dut hitzaldietara-eta joaten naizenean, gizonezkoek halako emakume oldarkorra espero dutela, labanarekin joan ohi den horietakoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.

Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan, eta kasik egunero eragiten zuen liskar edo kalapitaren bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Esaidazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Gazteak, oldarkorrak eta ausartak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 143. orr.

Batean bi pertsona zarela, alegia, gazte sutsu, oldarkor, joko eta abenturei guztiz emana, eta aldi berean zure trebetasunetan antze handiko gizona, zorrotz eta serio, arduratsu eta mugarik gabe jantzia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

2 (animaliak)

Horretarako zer hoberik zakur oldarkor bat baino?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Beste animalia askorekin gertazen den bezala, emeak baino zakur arrak gogorragoak, oldarkorragoak eta [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 32. orr.

Tximino hauek oldarkorrak dira oso, eta lehoiak ere hil ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Entomologoek eltxoa oso oldarkorra dela ohartarazi dute.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Eta olatuei, zaldi zuri ilara oldarkor, apar gandorra eransten zitzaien.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.

3 (bestelakoak)

Baina, ordu onean ukaldiari itzuririk, Nozdriovi beso oldarkorretatik heldu eta gogor eutsi zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Ekimen militar oldarkorrak bideratu zituzten Afrikan, Asian eta Amerikan, herrialde boteretsuenen kolonia monopolioa hausteko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Kapitalismoaren eraso oldarkorra geratzeko.  Berria - Kultura   2006-04-19

Tau madrildarren joko oldarkorrari aurre egiten saiatuko da.  Berria - Kirola   2004-02-27

Hauteskunde kanpaina gogorra, zakarra eta oldarkorra izan da.  Berria - Harian   2006-04-12

Heziketa sexista, oldarkor eta arrazista.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Kalean eskean dabilenari 7.500 euroko isuna jarriko diote, eskea modu oldarkorrean, agresiboan egiten badu, hori bai, baina auskalo nork erabakiko duen zer den eske oldarkorra eta zer eske adeitsua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 65. orr.

Begiradan antzeman dut aldaketarik handiena: oldarkorragoa tinkoagoa iruditu zait, ausartagoa, eta aldi berean zoriontsuagoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.

Ohiko eztabaidetan, jokamolde harro eta oldarkorra erakusten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Horrela, gozamenak, eskubide mailara iraganik, bere hutsaltasun oldarkorra galtzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea; ahalmena, potentzia edo boterea erakustea bere gorputz errepresibo edo aparatu oldarkorrarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Urte horietan, Barojaren kazetari-lanak bereziki oldarkor eta zalapartatsuak izan ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Miruak kirikinoa atzaparretan hartu izango zukeen era oldarkorrean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.

Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

4 (adizlagun gisa)

Amorraturik balego bezalako eskukada bat eman zion mahaiari eta atzaparrak oldarkor erakutsi, basapiztien antzo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.

Oso oldarkor jokatu du Jesus Mari Larrazabalek; gauzak barrutik eta ondo ezagutu gabe, gainera.  Berria - Harian   2005-12-17

Riveroren mutilak oldarkor irten ziren eta Chrysopoulus atezainaren lanak gora egiten lagundu zien bizkaitarrei.  Berria - Kirola   2004-05-16

Prostitutek ere badute, harrapakinaren bila dabilen izaki orok hain erne eta oldarkor eduki ohi duen sen horri berari jarraitzen dioten unetik, estetika berezi bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Espainia honengatik erasiatzen ote digute oldarkor "zu espainola zara ala ez" dontsu hori?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Orduko hartan, izan ere, sekula baino goibelago, fanatikoago eta oldarkorrago etorria zen Karlos Ohando Oñatitik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

"Umore oneko ikusten zaitut" esatea atera zitzaidan, oldarkor.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

-Hortaz? -galdetu zion Ruche jaunak, ia oldarkor.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarrera oldarkor (5)

eskaintza oldarkorra (4); jarrera oldarkorra (18); joko oldarkorra (5); oldarkorra da (6); oldarkorra izan (5); oso oldarkorra (5)

oldarkorragoak izan (6)

jarrera oldarkorrak (3); oldarkorrak dira (3); oldarkorrak izan (3); oso oldarkorrak (3)

joko oldarkorrari (3)

modu oldarkorrean (3)


oldarkortasun 1 iz oldarkorra denaren nolakotasuna.

Itzulpen horrek ez du ematen kontzeptu homerikoen adiera osoa, ongi homerikoaren barruan zuhurtasuna, ausardia, oldarkortasuna, bortizkeria eta, oro har, gorentasun aristokratikoari dagozkion ezaugarri guztiak sartzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Gazteongan eragin handia duten hainbat balio kirolaren bidez zabaltzen dira txiki-txikitatik, lehiakortasuna eta oldarkortasuna esaterako.  Berria - Harian   2005-09-29

Bere oldarkortasuna zela-eta, Van Gaalek berak eman zion pit-bull goitizena.  Berria - Kirola   2004-02-05

Haren handinahiak eta oldarkortasunak bere onetik atera zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Kementsua zen, ahoan legarrik gabe hitz egiteko gai baino gaiago, eta, Husnia okina salbu, karrikan ez zegoen hari oldarkortasunean eramango zionik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Neskak, begietan erronka eta oldarkortasuna, hoztasunez galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 282. orr.

Nire anaiaren galderak zorrotzak izaten dira beti, halako parte gaiztoko hurbiltasun eta oldarkortasunez eginak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Indarkeria oldarkortasunarekin baino, kontrolarekin lotu behar dugula: «indarkeria gizonak emakumeari ematen dion kolpea baino askoz gehiago baita».  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Gogor jokatu behar dugu, oldarkortasun handia erakutsi behar dugu, baina txartel inozoak ikusi gabe eta alferrikako borrokak eragin gabe.  Berria - Kirola   2004-11-28

Kamusten ari ote zen nire oldarkortasun sano hura?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oldarkortasun puntu horrekin zelairatu ginen.  Berria - Kirola   2004-03-11

· Estatu Batuak, Alemania eta Japonia, hirurak ziren "industria-herrialde berriak" XIX. mendearen bukaeran, eta gogoratu beharrik ere ez dago haien merkataritza- eta politika-oldarkortasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.


oldarkote izond adkor oldarkorra.

"Aitortu du, ez dago inolako zalantzarik", esan, eta hanka-puntetan jarririk, gora eta behera higitu du gorputz oldarkotea, halako dotorezia zangoastun batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.


oldarmendu iz oldarpena.

Agian sentimendu sakon eta ezezagun huraxe gizonaren begiak ikusi zituen lehenengo aldian sortu zitzaion, aldi berean erakarmena eta oldarmendua sorraraziz, izan ere hain bortitz eta oldarkor begiratu zion, garaipen aireko halako irribarrearekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.


oldarpen iz oldartzea.

Beste zakur batek, ordea, oldarpenaren bidez bere boterea agertu nahi du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Ertzainen «oldarpen basatia» salatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-17


oldarraldi 1 iz zerbait edo norbait oldartzen den aldia.

Nola atxiki dezakegu irudimena garbi, errealitatearen oldarraldietatik babestuta?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.

Batzuetan hitz-eztia izango da, beste batzuetan oldarraldi zakar gogorrak izango ditu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Tristeziazko eta furfuriazko oldarraldi batek hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Biluztasun hunkigarritik (ia a capela abestutako Laser beam), atmosfera limurtzaile [...] eta oldarraldi elektrikoetara pasatu zen taldea, baina ez zuen saioa biribiltzeko astirik izan.  Berria - Kultura   2004-11-20

Baina, hiru sektore horiek behintzat garesti ordainduko dute petrolioaren prezioaren oldarraldia.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

«Neoliberalismoaren oldarraldiari» zelan aurre egin aztertu, «herrien subiranotasunaren aldeko konpromisoak» berretsi eta askatasun sindikalak aldarrikatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Azken laurdena ere antzekoa izan zen, eta etxekoen oldarraldia ezerezean gelditu zen.  Berria - Kirola   2006-04-23

2 (gerretan-eta) ik erasoaldi.

Behin-betiko oldarraldia prestatzekotan, bateria bat jarri zuten gutarrek Klarisen Monastegian [...] Ega ibaiak inguratzen duen zelai gune batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Zaldun-taldeak gudu-lerrotan antolatuak, oldarraldi eta erasoaldiak alde batetik eta bestetik.  Elizen arteko biblia   2 M 5,3

Joan den astelehenean, matxinoek 21 polizia hil zituzten, antzeko oldarraldi batean.  Berria - Mundua   2004-06-20

Ekaineko oldarraldian 100 pertsona inguru hil zituzten gerrillariek.  Berria - Mundua   2004-07-28

Eraso honen ostean, Israelek oldarraldi bat burutu zuen Beit Hanunen.  Berria - Mundua   2004-08-05

Irak okupatzen duten koalizio militarreko indarrek aldi berean xiiten oldarraldiari eta suniten erasoari aurre egin behar diotelarik, [...].  Berria - Mundua   2004-04-09

Oldarraldia igandean egin bazuten ere, atzo zabaldu zuen Poliziak horren berri.  Berria - Mundua   2004-01-27

Abu Anas al Shamiren Eskuadroia izan zen oldarraldiaren egilea.  Berria - Mundua   2004-12-08

Kerbala, Najaf, Kufa, Kul eta Irak hegoaldeko beste hainbat hiri xiitatan piztutako oldarraldiari amaiera emateko ahaleginetan, [...].  Berria - Mundua   2004-04-13

Oldarraldi orokor baten seinalea izan zen nonbait hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Ertzaintzaren oldarraldia salatu dute zortzi lagunek auzitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xiiten oldarraldia (3)

xiiten oldarraldiak (3)


oldarrarazi, oldarraraz, oldarrarazten du ad oldartzera behartu.

Nire gainera ilunpea oldarrarazi zuten hitz haiek: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 176. orr.

Elkarrekiko berotasunak Venusen estimuluek kinaturiko haziak bata-bestearen aurka oldarrarazi dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.


oldarroi ik oldarkoi.

oldartasun iz oldarkortasuna.

Bat-batean masailgorriturik, begiak oldartasunezko eta furfuriazko pindarrez bete zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.


oldarti izond oldarkorra, oldartsua.

Ez pentsa, beraz, Zentauroak [...] txakur oldartiz inguraturiko gorputz erdi itsastarreko Eszilarik izan daitekeenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.


oldartsu (63 agerraldi, 34 liburu eta 3 artikulutan) 1 izond oldarrez betea. ik oldarkor. (pertsonak)

Etxean aitarekin geratu ziren bi alabek inoiz baino anparo gutxiago zeukaten anaia zaharrak joandakoan, eta aita oldartsu eta gogor haren atzaparretan inoiz baino babesgabeago zeuden.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Beste fraidea, haren laguna, gaztea, oldartsua eta kasu emailea aldi berean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Ongi dago honen agudo amore ematea, oldartsua izatea, Peter bera bezain oldartsu eta urduria izatea?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 288. orr.

Mignonek ihardetsi zidan ezen bere bezero bat zela, baina ez zuela gau hartan ikusi ere egin nahi, zeren ni kementsuago eta oldartsuago bainintzen eta zeren gau hartan ni nahi baininduen [...] bere baratzeko baratzezain bakar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.

Geldiezina eta oldartsua, hilabete eskasa zen hamazortzi urte bete zituela, eta ospatu egin nahi zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Inor hil aurretik horren inguruan pentsatzen ere badaki, oldartsua da, baina neurrian.  Berria - Kultura   2006-02-02

Ez nuen espainiar ejekutibo oldartsuaren itxurarik, eta, beraz, sumatu zuen ez nuela dirurik sobran.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.

2 (animaliak)

Hantxe zegoen, bai, arestian idisko oldartsua zirudien gizona idi zahar flako bihurturik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Zazpi bekatu nagusiak dira, artzanora oldartsuak bezala dira, beren indar guztia jartzen dutelarik bekatu-bizitza uztea erabaki duenaren aurka, graziaren ukitua izan ondoren erabaki ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

3 (bestelakoak)

Zenbat eta oldartsuagoa izan erasoa, orduan eta handiagoa behar du izan Jainkoaren egarriak eta gure desiraren sugarrak. Nik ireki nuen bidea itsasoan, ur oldartsuetan zehar.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Ekaitz hondagarriak bezala, ur handi oldartsuek bezala.  Elizen arteko biblia   Is 28,2

Urak hazi egin dira iparraldean, uholde oldartsu bihurtu.  Elizen arteko biblia   Jr 47,2

Oroitzapen sarkorra, mendiak bezain pizu, uhainak bezain oldartsu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.

Itsaso eta mendi eta ibai oldartsuetan, hegaztien etxe hostotsu eta zelai berdetsuetan zehar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.

Uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,18

Uhinaren gangar oldartsuen antzera talka eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.

Juduek, berriz, erregearen gudarostearen indar oldartsua ikusirik, atzera egin zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 6,47

Itsasoak, bere mugetatik gainez eginik, ez ditu lehia oldartsuagoz jaten lautadak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 172. orr.

Denek espero zuten orduan gizonezko beltzaranaren sarrera oldartsua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 76. orr.

Bere izaera liskarzale oldartsuak gizonari aurre egitera derrigortzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Lotsa, ostera, emakume hura neure egiteko sentipen oldartsuak eragiten zidan, bai bainekien hala sentitzeak umetu egiten ninduela, haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

3 (adizlagun gisa)

-Barkatuko ahal didazu inoiz! -eta besotik heldu zion oldartsu, neskak gelatik alde egingo ote zion beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

-Hargatik -erantzun Pepponek, gogor eta oldartsu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Leandro, ordea, esaldiaren aurka jarri zait, oldartsu jarri ere, amorru bero batek barrena hartu balio baino kemen handiagoz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Oldartsuago ekin zion ibilbideari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 144. orr.

Neskak eskua erretiratu zuen, kopeta zigarrokin batez erre izan banio baino oldartsuago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.

Bi gizonezko eta, haien atzetik, Amaia, bere zurbilean oldartsu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.

Orduan, Mador jaiki zen, oldartsu: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur oldartsuetan (3)


oldartu, oldar(tu), oldartzen 1 da ad oldarrean abiatu; oldarrean eraso. (pertsonak)

Arranoaren antzera oldartzen da etsaia, hegoak zabalduz Moaben gainera.  Elizen arteko biblia   Jr 48,40

Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,82

Hari segika, trena hartzera korrika zihoazen ezin konta ahala alprojaren kontra oldartu nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Pinturaren kontra oldartu zen, txakur lana zela esan zuen, zin egin zuen ez zuela pintzelik ukituko bere denbora guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Siberiarantz oldartu da, kirgizen estepetarantz, eta han saiatu da, eta ez arrakastarik gabe, herri nomadak altxatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Berehala, niregana oldartu zen, eta zartako bat eman zion bandexari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Deabruak, esaneko, bueltatu eta buruzagiarenganantz oldartu ziren ahotik garrak jaurtikiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Ezpata jirabiratuz, demonioen artera oldartu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Laster oldartu zen Ruche jauna bederatzigarren solairura eraman zuen igogailura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Telefonoak jo, eta hura hartzera oldartu zen Perrette.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.

Bata bestearen besoetara oldartzen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Une hartan bertan, hamabi bat zaldizkok bidera oldartu eta kibitka inguratu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

Harryk Roni atzetik heldu zion jantzitik, Malfoyren gainera oldartu ez zedin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 228. orr.

Kontrako norabidean oldartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Amak deitu eta arrapaladan oldartu zen aita telebista gainera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 222. orr.

Errebeldiaz oldartu edo ez, berdintsu da, Baroja bera eta bere pertsonaiak aurretiaz daude porrot egitera kondenatuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

"Propio egin al duk!", oldartu zen orduan ereinotz adarra lurrera bota eta ukabila eskainiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

2 (pertsonak, zaio adizkiekin)

Itsumustuan oldartu zitzaion Max.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 31,3

Biharamunean, eguna argitu aitzin, 3 000 espainol soldado oldartzen zauzkigu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Itsasoa bezala oldartu zaizkio etsaiak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,42

-Bestenaz, zer? -oldartu zitzaion eiherazaina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

-Zer diozu? -oldartu zaio Luis aurrena, eta hurrena Adela, Esther, Xavier...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 278. orr.

Gainera oldartu nintzaion, bi besoez heltzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

Bost minutu ere ez ziren pasako gasaren errebisioa egitera etorri zen mutila gainera oldartu zitzaidanean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Haserre nendin nahi zuten haiek, irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

Sirakusari oldartu zitzaioan Martzelo: itsasotik eta lehorretik, batera, egin beharra zegoan erasoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Lehorraldian dagoenak gogoan eduki beza Jainkoak bere izatezko indar hutsetan utzi nahi izan duela, etsaien astinaldiei eta tentaldiei oldar dakien.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Jo eta oldar hakio herriren bati!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

· Azkenean, agintariei oldartu, eta Holofernesen aurrean errenditzeko eskatu zieten, hobe zela hori egarriak hiltzea baino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.

Frantziako erregeren onespenaz armada Lapurdi aldean metatu nahi zuen lehenik eta handik Hondarribiari oldartu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

-Heretikoak guri oldartu?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

• 3 (du aditz gisa)

Gabeziak ez nau oldartzen dagoeneko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

4 (animaliak)

Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egiten da, eta bezatu duena hiltzen du...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren edo ezustean atzetik harrapatzen zituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren. Zakurrak lehenengo heldu, eta zaunka oldartu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

5 (bestelakoak)

Ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea, haize-erauntsia bezala oldartzen da, zurrunbiloka dabil errudunen buru gainean.  Elizen arteko biblia   Jr 30,23

Ekaitzaren erauntsia ondoan oldartzen zaizunean. Itsasoa ere oldartu eta bertan lehertzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Honela ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Etxolaren barnetik garrasi sakona oldartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Atea irekitzean, eguzki-argia oldartu zitzaion Jimmyren aurpegiari, halako kilima batzuk eragiten zizkiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Loa oldartu zaizue eta gainera abaildu eguneko akidura.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Neskak ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Saltzaile andreen asmamena aske oldartzen zen, gertaerarik lazgarrienak amesten zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Euskal batasuna oldartu egin zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 92. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Filmatzen ari zela, kameraren puntak nortasun sakonarekiko irekitzen zion lezeaz hormatua, Graxi oroitu zen Arbideko ezagun baten administrazioarekiko ohar oldartuaz: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzetik oldartu (5); aurka oldartu (31); aurka oldartu zen (11); aurka oldartu ziren (10); aurrera oldartu (10); aurrera oldartu zen (7); barrura oldartu (3); berriro oldartu (3); bortizki oldartu (3)

erdira oldartu (3); ertzainak oldartu (6); ertzaintza gogor oldartu (4); ertzaintza oldartu (7); gainera oldartu (19); gainera oldartu zen (4); gainera oldartu zitzaion (3); gogor oldartu (11); gora oldartu (3); grebalariei oldartu (3); harengana oldartu (6); harrika oldartu (3)

kontra oldartu (20); kontra oldartu ziren (5); lasterka oldartu (3); lepora oldartu (5); manifestarien aurka oldartu (5)

oldartu da (11); oldartu nintzaion (8); oldartu nintzen (12); oldartu ostean (3); oldartu zaio (11); oldartu zen (99); oldartu ziren (47); oldartu zitzaidan (11); oldartu zitzaien (18); oldartu zitzaion (47); oldartu zitzaizkien (15)

polizia oldartu (8); polizia oldartu zitzaien (3); sabelaren barnetik oldartu (3)

aurka oldartuko (3); gainera oldartuko (5); kontra oldartuko (3); oldartuko da (3); oldartuko zaizkigu (3)

aurka oldartzeko (4); gainera oldartzeko (4); kontra oldartzeko (6)

aurka oldartzen (8); kontra oldartzen (8); oldartzen da (15); oldartzen zen (11); oldartzen ziren (8); oldartzen zitzaion (6)


oldartzaile (orobat oldartzale g.er.) izond oldartzen dena.

Liztorra, finean, oldartzailea da, borrokalari sutsua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.

Izpiritua irakiten hasi zitzaidan baina zin egina nuen ez nintzela oldartzaile agertuko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 144. orr.

Hunek galdegin dako Bush jaunari aitor zezan publikoki Izrael zela oldartzale.  Herria   2001-04-26


oldartzale ik oldartzaile.

oldartze 1 iz oldarrean abiatzea; oldarrean erasotzea.

"Baiona" trenaren estrenaldian bost "demo", urruntxago hamar bat poliza, oldartze zerbait gertatu balitz kontra joaiteko gain gainetik tresnatuak.  Herria   2005-03-31

Espetxe barruan oldartze horiek pairatu zituzten Imanol Esnaola eta Idoia Arbelaitz preso ohien eta Josu Cerrato Etxerat-eko ordezkariaren lekukotzen bitartez, eraso horien zehaztasunak entzuteko aukera izan zuen atzo batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

1830eko uztailan izan ziren Parisen oldartze gogorrak hiru egunez, historia liburuetan "les Trois Glorieuses" deituak direnak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.

Ertzaintzaren oldartze basatiak eta botere ekonomikoaren zerbitzura dauden komunikabideak.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Gizonak ez zuen inolaz ere hain oldartze bat-batekorik espero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Oldartze sekretu lasai bat zegoen akaso haren jardunean, borondate sendoa bere libertatea esan gabe aldarrikatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Oldartze eraikitzailea nahi dut.  Berria - Kultura   2006-03-10

Thoreau-ren lana da status quo-aren aurkako oldartze amaigabe bat, hemen bizitzeko modu berri bat bilatzeko borroka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta beste leku batean ere ikusia izan bide da beste biltzar baten sustatzaile betiko oldartze xedeetan.  Herria   2003-12-11

Oldartze tresna, eredu ideologiko, ala gozatzeko parada xinplea, neke da neurtzea tendentzia iraunkorra ala iraupen laburreko moda den.  Herria   2003-02-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Sasi-oldartze baten erasoetarik jendeak salbatu behar genitian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Baina, maiz, barne oldartze batzuen ondotik, suntsiturik egon naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 167. orr.

Huraxe zen bere zehar-oldartze, jukutria, azpijoko eta portaera lizun guztien zioa eta helburua, emaztea nazkatu eta birrinaraztea.  Berria - Kultura   2004-05-23


olde 1 iz oldarra; andana.

Barruko olde batek eraginda mahaian zehar luzatzen du besoa, gizonaren eskua estutzen saiatzen da, baina eskuaren atzealdea ukitzea baino ez du lortzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 220. orr.

Hain nagusitasun agerikoaz baliatuta, dudarik ez da niri zegokidala gure olde berotiak hoztera saiatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Irudi guztietan irribarrez, are barrezka ere batzuetan, begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Ur masak mingostasuna iragazten du, itzultzen da, erreken bururantz jotzen du denak eta handik lurrean zehar olde gozoan isurtzen da eta uhinak lehenago ere euren oin gardenez ireki zuten bidetik jaisten dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Oldez maite den guztiak hil egiten zaitu azkenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Eta ohartzen naiz idazketak, lehen oldean bederen, gisa batez nahi duena nahi duenean egiten duela, berdin pentsamendua aintzinatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Halako batean, hasierako plazer oldea apaldu zenean, pentsatzen hasi zen apur bat, eta zalantza eta nahastea ikusi nituen haren begi marroietan sartzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Amur eta Jakutsk probintzietan barreiaturik zeuden tropa urriak ez ziren tatariarren oldeei eusteko gauza izango.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 416. orr.

Hemen gaindi, lehenago iraganak zirela kartagotarrak eta erromatarrak, godoak, frankoak eta mairuak, ingelesak eta espainolak, frantsesak eta, azkenik, alemanak, baina olde arrotz guztien artetik gure arbasoak beti gelditu zirela euskaldun.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Elikagaien olde berria.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Apurka-apurka etorri balira ebazpenak, eta ez olde bakar batez, orobat izango ziren, zalantzarik gabe, zedarri funtsezkoak biologiaren eta medikuntzaren historian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.

1980 eta 1990eko hamarraldien ezaugarrietako bat, izan ere, komunikazioen kostuen murrizte masiboa da, eta desauratzeen eta pribatizazioen olde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Han datozkit irakasle guztiak oldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako amorru olde bat igo zitzaion garunera doktoreari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Bizitzaren zentzu jentil, dionisiakoari alegia, natur olde eta jaiera suhar edonoiz libreekin, instintoen berenezko jaialdi argitsuari biziartean, gezurrezko moral baten aginduen zamapean gizakia astotu eta makurtu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Berriro gogoa pizteko bezala, alaitasun olde bitxi bat jabetu zen berriro neskez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 207. orr.

Abendu hasierako bero olde hura ez zen batere normala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Ez da konfidentzia olde bat izan, edonola ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Indarkeria olde horretan, gutxienez 45 lagun hil ziren tartean lau ekintzaile eta beste 100 zauritu.  Berria - Harian   2005-04-30

Jende-oldeen legea zen: etorri-berriek, azkenek, beren miseria eta deserritasunaren indar ukiezinarekin bultza egiten zieten aurreko migraziokoei.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Jerusalengo giza oldeen Kaldearako desterruan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Zomorro olde baten antzera zeharkatu dute ibaia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Ez da oraindik gauzatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Espainiako hiri batzuetara bideratuko den inmigrazio-oldea, baina lehenengo etorkinak hasi dira iristen industria pixkanaka garatzen ari den hirietara.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 71. orr.

Aurkikuntza horiek [...] hornitze-lan handiak, migrazio-olde berriak eta lehen industrializazio-saioak bultzatuko zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Gauaren erdian zakurren zaunka-olde batek iratzartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

3 nahia, gogoa.

Beraz, onar ezazu atseginez eta zeure oldez Zeure burua Jainkoari uzten gauza guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Bere jaiotzaren meneko baita noski printzea: ez dezake, pertsona ezdeusek ohi dutenez, bere oldez joka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.

4 jende olde ik jende 15.
5 oldez edo moldez aldez edo moldez.

Hortako egiten ditu behar diren guziak, oldez edo moldez.  Herria   2005-10-06

Denak ere eta besterik Lafittek egin zituen, ez haizeak eta gizonen bulkadak oro alde ikustearekin [...] baina beti kasik haize kontra, eta berak sortuz haize berriak, oldez edo moldez.  Herria   2001-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraso olde (4); indarkeria olde (10); indarkeria olde berri (3); jende olde (9)

bahiketa oldea (4); indarkeria oldea (9); jende oldea (9); salaketa oldea (5); salaketa oldea eragin (3)

indarkeria oldeak (6); jende oldeak (8)

jende oldearen (7)

oldeari aurre egiteko (5)

oldez edo moldez (4)


oldeka adlag oldarka; andanaka.

Eta orduan, oraindik ere kontu handiz aurreraka nindoala, Toledoko izugarrikerien gaineko ehunka zurrumurru gogoratu zitzaizkidan oldeka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena. Lurrari dagokionez, azpiproduktu bat bide da haren osaera: izarretan energia eratzearen eta gure galaxiaren baitan izarrak oldeka sortze eta galtzearen albo-emaitza, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Euskara ez zekienak zer eginik izango ez zuelakoan, jendea oldeka hasi zen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko eskaera egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.


oldozketa iz gogoeta. ik pentsaketa.

Hurrengo eszena ongi gogoan dut, ongi gogoan dudan bezala esaera haren aurretixe egin nuen oldozketa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.


oldozkor adlag pentsakor. ik gogoetatsu.

Oldozkor gelditu ziren biak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.


oldozmen iz pentsamena.

Izpiritutik (oldozmen eta nahimenetik) behar du abiatu: izpirituaren forma historikotik hain zuen, hori da arraza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.


oldozpen iz gogoeta.

Ortega-k ezagutzen zituen Spengler-en oldozpenak etxeari buruz, eta haren baieztapen dogmatikoa, kultur morfologiazkoa: "etxea da, egon dagoen arrazaren espresiorik garbiena".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 178. orr.

Ezin isilean gorde Txitxikovek tankera horretako gogoetak zerabiltzala buruan gau-jaira bildurikoak aztertzen zituen bitartean eta, oldozpen horien ondorioz, lodiekin bat egitea erabaki zuela azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Hala ere, oldozpen horiek legearen zorroztasuna errukiz epeltzeko zorian daudelarik, beste neska batzuen irudi tamalgarria datorkigu, nahitaez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Errendituta nengoen eta lo premian: nekeagatik, egun osoko emozioen eraginez, edan eta erretako guztiagatik, etorkizunari buruzko oldozpen ilunak nerabiltzala buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 191. orr.

Gogoetatsu eta egoera bitxi hari buruzko oldozpen lausoetan murgildurik tea edaten ari zela, gelako atea ireki, eta Nozdriov agertu zen ustekabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

Gainerako denbora isilik eta oldozpenetan ematen du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Garrantzi handiagoko solas eta oldozpenen mende baitzegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

-Zer moduz ikasketak? -errepikatzen dio Enrikek galdera, bere oldozpenetatik irtenda.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.


oldozte iz pentsatzea, gogoeta.

Ez zuten askorik iraun nire bakardadeak eta oldozteak: gero eta jende gehiago ari zen hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Oldozte hauekin bueltaka nenbilela iritsi nintzen apartamentuaren ate aurreraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Nire buruhauste eta oldozte hauek guztiak azaldu nizkien Dodovi eta Scwzsi, gauzak argitu eta estrategiak berritze aldera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

Berriro hasia nintzen urduritzen eta onena oldozte hits haiek alde batera uztea izango zela erabaki nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

Horrekin bueltaka aritu zen gauean ohean, oldozte kezkagarri horiek burutik ezin kendurik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 113. orr.

Bere oldozteen haria berrartuz, [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.

Ez ditut gogoan gai hari buruz egin genituen oldozteak, baina badakit bat etorri ginela hirurok oinarri-oinarrian: hondamendia da edertasunaren hazia eta ongarria, edertasuna izuaren kontrastea da, begien atzean gordetzen dugun begirada.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.


oldoztu, oldoz, oldozten du ad pentsatu.

Eta jendea ezagutu ahala, jendearen historiak entzun eta haiei buruz oldoztu ahala, aldatu zitzaion bere erlijio bietako dogmei buruz zuen ikuspegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Zeren berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.

Zer dauka, ba, mutil honek?", oldoztu zuen Alaznek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.

Ongi oldoztu ezazu hau: nahiz eta zuk ezaupide guztiak eduki, zuretzat egiazko bizitzarenak diren ezaupideak, maitasunaren testigantza hau sentitzen ez baduzu, galdu zara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Seigarrena: oldoztu nola hau guztia jasaten duen nere bekatuengatik, etab.; eta zer egin eta jasan behar dudan nik hargatik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Hainbat kale bihurritan ibili nintzen atzera-aurrera, zeregin jakinik gabe eta azken orduetan gertatutakoak oldozteari guztiz emanda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Beste histrioi batzuek oldoztu zutenaren arabera, beraren posibilitateen kopurua ahitzen zen unean amaituko zen mundua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Dibertsitatearen batasuna oldoztu behar da, baita batasunaren dibertsitatea ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.


ole 1 interj

-Ole -aldarri egin zien-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 125. orr.

'Ole!' haurrak beldurtuko ziren eta nerabeek 'Confetti' borroka batean parte hartuko zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

Ole, ole, ole, De Gasperirekin ez da jaten...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 182. orr.

2

Lertxundi Lertxundi "El donostiarrak" zezenarekin zeukan trebezia erakutsi zigun arratsaldean, eta pase bakoitzean, ole eta ole oihuz bete genuen giroa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.

· Bartzelona aise ari zen irabazten herenegun, erraz jokatzen, eta Nou Campeko jende oldea ole!-ka hasi zen.  Berria - Kirola   2004-05-04


oleaginoso izond oliokara. irud/hed

Disraelik behin Wilberforce Apezpikuaren estiloa "koipetsu, oleaginoso, xaboitsu" hitzez deskribatu zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.


Olentzaro ik Olentzero.

Olentzero (345 agerraldi, 17 liburu eta 129 artikulutan; orobat Olentzaro 7 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan, eta Orentzero 20 agerraldi, 2 liburutan ) iz

Larunbatean, Olentzero Baionan eta Hiriburun.  Herria   2004-12-16

Askotan joan izan naiz Olentzero ikustera; azkenekoz, abenduaren 24an. Olentzeroren zai, haurrak eta burasoak aratsaldeko 3 ak 30 etako Pannecau zubian bilduko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Olentzero ikatzeko bordatik jaistea lortu zuten, parlamentarien artean opariak banatzera.  Berria - Harian   2005-12-23

Olentzero, San Nikolas, Santa Klaus eta Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan emanez.  Berria - Gaiak   2006-01-10

-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 200. orr.

Sikiera Olentzerok esku-argi bat ekarri balio.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.

Gabonetan opari eta guzti datozen erregeak -edo Olentzero- gurasoak direla, esaterako, kalean ikasten dute ia haur guztiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

-Ez esan! oraindik sinisten duzu Olentzerorengan?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

Bigarren zatian berehala urtu zen Standard, deagertu egin zen, amore eman zuen ezinak jota, eta Athleticek Olentzeroz mozorrotutako taldearen opariak baliatu zituen.  Berria - Kirola   2004-12-17

Ukrainan ez dagoela ez Olentzerorik ez Bizar Zuririk.  Berria - Harian   2005-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olentzero eguna (6); olentzero erakusketa (3); olentzero ibiliko da (3); olentzero ikazkina da (3)

olentzeroren bisita (3); olentzeroren desfilea (3)


oleo 1 iz margolanetako olioa.

Gaurkoan berriro etortzekotan dira eta sarrerako atean oleoz 350 MANHATTAN AV. idatzi dut, letra larri eta gorriz, horixe baita helbidea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

2 olio margolana.

Albo batean Jose Ramon Amondarainen (Donostia, 1964) oleo ikusgarri bat du; eta bestean, Peralen beraren collage-ak, jolasak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Juan Mieg margolariak azken hiru urteetan eginiko oleoak aurkeztu ditu Montehermoson.  Berria - Kultura   2004-02-26

Oleoak eta margoak.  Berria - Kultura   2006-01-22

41 koadro, guztira, oleoak denak.  Berria - Kultura   2004-02-26

Oleo txikiak taulan.  Berria - Kultura   2006-03-12


oleobide ik oliobide.

oleoduka iz oliobidea.

Horiekin guziekin bazuten tapatua edo andeatua hamar mila olio egunean ereman behar dituen oleoduka bat.  Herria   2003-11-27


olerkari (317 agerraldi, 45 liburu eta 127 artikulutan) 1 iz olerkiak ontzen dituen idazlea. ik poeta.

Bidal ditzatela Alexandriako gure hirira olerkarien eta prosalarien idazlanak, erretorikoenak eta sofistenak, medikuenak eta igarleenak, historialarienak, eta filosofoenak, eta gainerako guztienak ere bai...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Asmatu ezineko ekuazioa zait zergatik deitzen zaien batzuei olerkari eta besteei poeta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Lizardi eta Lauaxeta, ostera, olerkari diren arren, heriotza goiztiarrak eta modernitate nahiak egiten ditu poeta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

1913ko urrian [...] bertako beste olerkari batek, Ramon Guelbenzuk, honako bertso hauek eskaini zizkion Euskal-Erria aldizkarian: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 76. orr.

-Galdetuko bazenit nire aurpegia noiz hasi zen aldatzen -erantzun dio olerkariak kazetariari-, ez nuke erantzuten asmatuko, egunero ikusten baitut ispiluan, igartzeko moduko aldaketarik gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Bihar hainbat irakurraldi eta munduko olerkariekin bilerak eta errezitaldiak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 315. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Gerra aurreko hiru olerkari handiak!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.

Urte horretan hil zen euskaldunok izan dugun olerkari handienetako bat, Lizardi, euskara noranahiko nahi zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Olerkari homerikoek ia ezer ez zekiten Gizarte Minoikoaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Etxahun olerkari erromantikoa.  Herria   2005-05-05

Euskaldunok ere badugu, gure aldetik, Gure olerkari eta idazle lehena, Bernat Etxeparekoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.

Ondo dio, bai, olerkari paganoak: "Gurasoen jokabide txarren artean haziak garenez, gaitz guztiak haurtzarotik ditugu segika".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Oi Ofelia laztana, olerkari traketsa nauzu; ez dakit neure lantuok neurtizten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.

Donostiako beste olerkari guztiz ezagun batek ere, Juan Bizente Etxegaraik, ondu zuen ereserki bat 1813ko abuztuaren 31n izandako gertaera izugarriak gogoratzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 54. orr.

Victor Hugo frantses olerkari famatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 51. orr.

Olerkari euskaldunak eta erdaldunak elkartuko dira Iruñean ekainaren 3an Nafar Poesiaren Besta ospatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-19

Josanton Artze olerkari usurbildarrak idekiko du festibala.  Herria   2005-07-21

Rostand, hori bai zela benetako olerkaria!  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Gezur-harrobi deitzen die Salvat Monho Isturitzeko apaiz olerkariak hatsa bera gezur dutenei.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal olerkari (4); gerra aurreko olerkari (3); mendeko olerkari (3); olerkari gazte (3)

lauaxeta olerkaria (3)

maite ditugun olerkariak (15)


olerkarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz olerkaria (emakumezkoa).

Bertze aldetik adierazten du sortzen dela kantua diolarik olerkarisak: [...].  Herria   2005-07-28


olerkaritza iz olerkariaren lanbidea. ik poesia.

Beharbada galdetuko didazue ea euskaldunek ere ez ote duten, gainerako nazio gehienek duten bezala, beren herri-olerkaritza, nahiz olerkaritza hori urria eta interes gutxikoa izan. Bada, bai, euskaldunek ere badituzte beren kantu, balada eta koplak; baina, egia esan, piezok ez dute inondik inora poesiaren izenik merezi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Olerkaritzan, abangoardiaren bidea aukeratu bazuen ere, euskal poeta klasikoak biziki maite zituen.  Berria - Harian   2005-12-06


olerki (733 agerraldi, 74 liburu eta 246 artikulutan) 1 iz poesia-lana, lerro sailetan egiten dena. ik poesia; poema.

Lizardiren olerki bateko lehenengo perpausa den "Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina" esaldia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

"Ahotsak hautsiz" zeritzan olerki baten pasarte soil bat irakurri nion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.

Olerkiak esateko edo irakurtzeko beste modu bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 328. orr.

-Marie-Noëlle-en olerki ainitz itzuli ditut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Poetak olerkiak idazten dizkio, egunero bat behintzat, bere maiteari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

Gerora, egun batez, emazteak koadernora aldatutako olerki hura aurkituko zuen: "Bi herrialde besterik ez dago: sasoian daudenena eta gaixoena".  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Errimarik gabeko olerki haietan, bihotz taupaden etorriaz idatziak, mundu oso batek zirakien, samurtasunezko unibertso ezin handiago batek.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Maitasunezko olerkiak baino zerbait gehiago.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

Gabriel Celayaren olerki guztien bilduma osatu dute.  Berria - Kultura   2004-04-17

2 (izenondoekin)

Olerki neurtuek diziplina eta logika handia eskatzen dute, idazteko metodo jakin bat...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.

Ez ote dira ohartu olerki epiko gehienetan galtzalea dela ohoratzen.  Herria   2001-01-11

Lizardiz eta bere olerki gailenetako batez: "Asaba zârren baratza".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Rap erritmoz egindako olerki zoragarria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.

Ongi irakurtua baitzuten "La Chanson de Roland" Erdi Aroko olerki ederra, nahi zuten jakin noraino adi zitekeen Ibañetatik igorri adar deia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

Nire olerki kutunetako bat irakurri nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.

Horiek oro, Zendako ote? galdatu zuen Migel Unamunokoak, Espainiak atzerriratu zuelarik eta, Biriatuko oroitarriaren aitzinean gogoetaturik, gaztelaniazko ¿Para qué? olerki hunkigarria asmatu zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Olerki jostakinak ere, zenbaitzu.  Herria   2003-10-23

Begira, hementxe, Seoanen, bada idazle bat, oso olerki politak idatzi dituena, Os Eidos du izena bere liburu batek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

Nik neuk ere olerki labur bat irakurri dut, euskaraz eta gaztelaniaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 43. orr.

Olerki libroa estimatzen da, bena ez saristatzen.  Herria   2004-05-06

Olerki budistetan oinarritutako obra bi dira.  Berria - Kultura   2004-04-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inoiz ez zuen haren olerki lerro bakar bat irakurri. 12-tan "Hatsaren Poesia 2004" deitu Olerki bildumaren aurkezpena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Parisen Lizeoetako gazteek egindako olerki-lehiaketako sarien banaketara gonbidatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.

Felipe Arrese Beitia olerki-saria: saria eman gabe geratu da.  Herria   2005-12-29

Malaye Djeziri-ren olerki-liburua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Gazterik hil bazen ere [...] seiehun prentsa-artikulu, hogeita hamahiru olerki-sorta eta hamalau liburu idatzi zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Iluntzean olerki emanaldi bat dago, denontzat irekia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

4etan olerki-saioa Senpere-Oxtikenean.  Herria   2005-07-28

Izanen da ere bertzalde kantaldi, kontzertu, olerki irakurketa...  Herria   2005-02-24

Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri antzerkia, pastoralak, dekorazio-olerki gehienak eta kantutegi zaharra zein gaur egungoa, berriz, belarriz jasotzekoak badira ere, idatziz sortuak dira gehienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Azkuek bildutako herri olerkietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Ormazabalen ume olerkietan ere, hitz bikoitz "berriak" topatzen ditugu han-hemenka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Trebatua naiz ziri-olerkietan ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

Horrexegatik bilakatu zen, beharbada, errealismo poetikoaren zinema-olerki fatalisten galai.  Berria - Kultura   2004-05-16

Urtetik urtera ere zonbait eskoletako haurrek talde-olerki batzu liburuan ezartzeko moldatzen dituzte.  Herria   2003-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitonaren olerki (5); egindako olerki (3); euskal olerki (3); idatzitako olerki (8)

olerki bat irakurri (3); olerki bilduma (16); olerki bildumaren (3); olerki eder (4); olerki epiko (3); olerki guziak (3); olerki irakurketa (6); olerki liburu (5); olerki liburua (6); olerki luze (3); olerki saria (4); olerki sorta (4); olerki zati (4)

olerkia irakurri (3)

idatziriko olerkiak (3); narrazioak eta olerkiak (3); olerkiak idazten (5); olerkiak irakurri (9); olerkiak irakurtzen (4)

bertso eta olerkien (6); olerkien hemeroteka (4)


olerkiera iz olerki estiloa.

Nolakoa da ba Lotsatiren olerkiera?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.


olerkigile iz olerkiak ontzen dituena.

Badakigu Edinburgotik oso urruti ez zegoen nonbaiten jaio zela, nahiz eta ez jakin zehatz-mehatz non, herriaren izena ez baita iritsi gure ezaguerara, ez bada baladetako "Scarlet Town" izenarekin -eta ezin asmatu zein den Barbara Allen ederraren hiri gorri hori, olerkigilearen irudimen gartsuak sortutako ametsezko hiri eskarlata bezalaxe izan baitaiteke Edinburgoko aldiri edo auzo kaxkarren bat-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 11. orr.


olerkigintza (21 agerraldi, 5 liburu eta 12 artikulutan) iz olerkari batek, eskola edo talde batek olerkiak egiteko duen era berezia; olertia jardun gisa hartua. ik poemagintza.

Aldagai horiek mende hartzen ditu bertso lerroen bereizketak, eta horrek bidea zabaldu die akrostikoei zeinahi hizkuntzatako olerkigintzan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 125. orr.

Hastapenean, literatura italiarra izan genuen eredu, batez ere, olerkigintzan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 325. orr.

Arrese Beitiaren arrakasta, haren olerkigintzaren kalitateari baino gehiago zor zaio sortu zeneko momentuari.  Berria - Kultura   2006-01-15

Aratsaldeko 2.30etan, Agurtzane Ortiz-en mintzaldia Manex Edozaintzi Etxart-en olerkigintzaz.  Herria   2004-11-04

«Olerkigintza modakoa omen zenari, poesia existentzial-sozialari» ireki zizkion ateak, Gabriel Arestiren Harri eta herri-ren irakurketak akuilatuta.  Berria - Harian   2005-12-06

Arte Plastikoak izeneko sailak pintura, eskultura nahiz argazkigintza hartuko ditu; Literatura arloan, aldiz, narratiba, olerkigintza, ipuina nahiz saiakera diziplinek parte hartuko dute.  Berria - Kultura   2004-02-05

Estepan Urkiaga -Lauaxeta-, abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

Salman Rushdie «ile zuriak erakargarritasun seinale izatetik zahartzaroaren oinaze izatera igarotzen diren tarte arriskutsu horretan aurkitzen den olerkigintzako sex-symbola».  Berria - Kultura   2004-12-18


olerkiño iz olerkitxoa.

Gatuzain argitaletxeak atera du liburu bat arras berezia, Mikel Dalbret saratarraren 25 marrazki koloretsu bildurik eta marrazki bakoitxaren aldean Jon Maia Zumaiako bertsulariaren olerkiño bat.  Herria   2001-05-17


olerkitxo iz poematxoa.

Isiltasun handi bat egin zen eta mutikoak, dena jarraian eta estropezu egin gabe olerkitxo bat errezitatu zion gotzainari ur-zirrista bat bezain ahots argi finaz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.

Sainetegileetako batek lehoiarena egin zuen, lurrean etzan eta orroka, eta aitak olerkitxo batzuk irakurri zituen; berebiziko txaloak egin zizkioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.


olerkizale iz olerkien zalea den pertsona.

Bi egunez, irailaren 7 eta 8an, larunbat-igandez, olerkari eta olerkizaleak elgarretaratuko dira Senpere-Oxtikenean.  Herria   2003-09-04


olerkizaletasun iz olerkizalearen nolakotasuna.

Musikazaletasunak eta olerkizaletasunak irakurtzen eta idazten ikasteko gogoa piztu zioten, sortzen zituen kantak gorde egin nahi baitzituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Olerkizaletasuna agerian dute urruneko herri horietakoek, eta, euren pozarekin bat eginez, nik neuk ere olerki labur bat irakurri dut, euskaraz eta gaztelaniaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 43. orr.


olerti (25 agerraldi, 6 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz poesia, arte gisa hartua. ik olerki.

Bi urtetan, zazpireun orrialdetan, berreun idazlan eman dizkigu, jakintza, elerti, musika, olerti eta abar azaldurik.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harri eta Herri baino lehenago hasi zen gizarte-olertia egiten, eta, Mitxelenak, Aresti gizarte-olertiaren barruan zegoela esaten zuen, eta saiatu zen Aresti AEBetan argitaratzen.  Berria - Kultura   2004-01-07


oles iz atera heltzen denak egiten duen deia; agurtzeko deia.

Haren olesari agur isil batez erantzun nion, eta orduan leihoan mutiko baten burua ikusi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.

Oles motel bat egin nion, eta gelatik alde egin nuen, hanka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oles keinua egin nion; esku batekin boneta altxatuz eta bestearekin kriseilu astinduz erantzun zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.

3 oles egin

-Zer dugu, Mattin? -oles egin nion, anaiarekin hitz egitera zetorrela uste izanik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.

Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.

Bizkaiko zabra taxuko ontzitxo baten ondoan igaro ginelarik, euskarazko berba batzuk aditu genituen eta, oles egin genien hangoei, zoroen modura deiadarka, eta itaundu, aldarriz hori ere, nongoak ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 242. orr.

Artilleroen gorpuak uretara banan-banan jaurti eta danba!, kanoikada banaz egin zieten beren kideek gorpuei oles.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

· Han, kristalaren kontra galdurik begirada, kilimakurrei oles egin nien, sabelean jarriz arreta osoa, zure etorreraren zain.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 100. orr.


oletar izlag/iz Oletakoa, Oletari dagokiona; Oletako biztanlea.

Astelehen huntan bere azken egoitzarat segitua izan da Mattin Perugorria oletarra (Trabenea).  Herria   2001-08-09


olgantza iz olgeta.

Bikotea olgantzan eta alberdanian ibili zen, orain trufaka, orain laztanka, harik eta, ilunabarrarekin, nagusia mirabe jantzian agertu zitzaien arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

Ez elkarrekin olgantzan jarduteko: arreta handiz hautatu dut, edertasunari hainbeste begiratu gabe, baizik osasuntsu, aldaka zabaleko, gazte eta alai izateari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.


olgatu, olga, olgatzen 1 da ad jostatu, jolastu, atsegin hartu.

Ni ere ase arte olgatuko naiz egunen batez, zaude ziur.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Hobe bidean aurkitzen diren neskatoak, gau baterako edo hilabeterako on, geroaz pentsatu gabe olgatzeko, emazteek aitzakia hori izaten baitute.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Olga zaitez, ez zara inoiz orain baino gazteago olgatuko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.

Hor egoten da pikaroa gure zain, gu sentimenduarekin itsutu eta barregarri geratu orduko gure kontura olgatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Egiguk pot, egiguk pot!, olgatzen ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

• 2 du ad jostarazi, atsegin harrarazi.

Hain dira laburrak gure atsegin-urte ezti horiek! horietaz gozatzeko zoria baldin badugu, oroimen politek kontsolatu eta olgatuko gaituzte zahartzaroan ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Bera egon izan balitz sakan hartan senarren aurka labankadaka ibili ordez, haragia olgatuko zukeen bestek olgatu zuketen bezainbeste eta bezain nasai.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.

-Horrek olgatzen badu, ni ez nau askorik gogaitzen -pentsatzen du Axenariok.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.


olgeta 1 iz olgatzea, atsegin hartzea, jostatzea, jolastea. ik olgantza; parranda.

Senargaietara aritzea jaioterriko ume guztiek egindako olgeta zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 28. orr.

Niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Itsastarra zen eta bere txikitako olgeten lekua izan zen itsas portura itzuli zen Andres Untzain, hiltzera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Ondotxo genekien bukatu zirela, behingoz, olgetak eta ameskeriazko jolasak, kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Gure arteko jolasek ez ziguten hasierako zirrara hura eragiten eta, elkar maite genuen arren, beste olgeta batzuetara jotzen genuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Eskuaz laztantzen nuela olgeta atseginean eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Kondoia, horren ostean etorriko diren olgetetarako...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 104. orr.

Eta era honetako olgetetan jardun nahi duzunean, Eugeni, baztertu azidoak: hemorroideak handitzen dituzte eta sarketa mingarri bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Ez nekien zergatia, baina Danel jolasean ari zen gurekin, hain gustukoak zituen olgeta haietariko bat baliaturik, gu barregarri uzteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohea, beraz, olgeta lekua izan zen haientzat luzaroan; hara eramaten zituzten jostailuak, han jaten zituzten lapurtutako azenario eta arbiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Zer izango itsasontzia eta, nola esango nuke, olgeta-areto flotagarri bat edo horrelako zerbait zen, txanpon-makinetan jokatu, pantaila erraldoian telebista ikusi edo dantzan ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Lehenik, olgeta elkarteek, herri elkarteek, 20an danborradarik ez jotzea erabaki zuten -25era aldatu zuten-, maisu zenduaren omenaldi gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 77. orr.

Bestea, espaloi ertzetik, lagunaren zakarkeriak batzuetan oina errepidera aterarazten ziola, olgeta-aurpegiz zetorren entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Baina olgeta adierazpen bat zerabilen aurpegian ñirñirka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

Diru mordoa xahutu nuen zulo horretan, baina ez zitzaidan axola, olgeta-antropologia praktikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen baitzidan, eta, gainera, bertan zerbitzatzen zuten whiskya ez baitzen batere makala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

3 olgetan adlag olgatzen, jostatzen, jolasean; txantetan.

Gerran olgetan nekatzen ginenean, ez dakit zenbat bider hil eta gero, orduan ahoz gora etzaten ginen, landabideren batean edo nasako harlauzen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.

Ohean etzanda, Juliaren berna luze biluzia Eñauten inguruan korapilatzen zen suge leun eta zuri baten antzera, esku batez bularreko ile izerditsuetan olgetan entretenitzen zen bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Dingilizka zegoen letrerotxoarekin olgetan ari zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Garbitzailearen izena Kedar zen, eta, egun batean, putzuaren inguruan olgetan ari zirela, Malcolm bertara jausi eta ito egingo zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

Eta geroz eta gogo handiagoz abiatu ohi zen kalera olgetan, handik edo hemendik saltsa-maltsaren batean ikusiko zuelakoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Aurrealdeko etxeko eskaileretan noiz olgetan noiz borrokan zebilen deabrutxo-talde baten garrasiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Gintonikaren izotzekin olgetan hasi da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.

Herbie beste emakumeren batekin olgetan ibil zitekeela pentsatze hutsak, berriz, sutan jartzen zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Eskain zakizkio oso-osorik zurekin olgetan ari den libertinoari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 176. orr.

-Honek elefanteen hilerria dirudi -esan zion olgetan Lucyk aitari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

-Kanta hau ez al dugu lehentxeago ere entzun? -galdetzen zidan olgetan Silbiak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Eta zuk, Lezo, zer egingo duzu? -galdetzen zioten irrikan orduan olgetan-benetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Benetako gauzak olgetan bakarrik esanak izan daitezen lortzen du umorismoak, eta olgetakoak benetan hartuak izatea galarazten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olgetan ari (5); olgetan hasi (4); olgetan ibili (3); olgetan zebilen (3)


olgetagai iz olgetarako gaia.

Bi izebek ere gogoz barre egin zuten, Gabrielen arduratasuna olgetagai jakina baitzen beren artean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.


olgetakide iz norbaitentzat, harekin olgetan ari dena.

Ezagunak nituen olgetakide asko, telebistako lanetik batzuk, Danelek antolatzen zituen festetatik gehienak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.


olgetaldi iz oleta saioa.

Olgetaldi bat egin nahi dut biak izorratzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 295. orr.


olgetazale izond olgetaren zalea dena.

Aita, don Pedro Hurtado, gizon garai, argal, dotore bat zen, gaztaroan apaina eta olgetazalea izana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.


oliadura (orobat oliodura g.er.) 1 iz Elizaren sakramentua, hiltzeko zorian daudenak olio santuaz gantzutzean datzana.

Eri zenbait lagunduak izan ziren block-etan beste batzuk atsoluzione laster batekin egon behar, eta zenbait aldiz oliadura lasterrago batekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Marburyk kontatzen du noble ingeles bati oliadura eman ondoren ohartu zirela olioa behar bezala sagaratu gabea zela eta besterik ez zegoela eskuratzerik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.

Bitxia da gaixo honi gertatzen zaiona, larunbatean gaixoen oliadura jaso zuen eta lau egun geroago senda-agiria ematen diote.  Berria - Mundua   2004-12-23

Kontutan hartzekoak dira baita ere aitortzaren eta oliadurako sakramentuaren aipamen garbiak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.

2 azken oliadura oliadura.

Azken oliaduraren erritoa hiltzeko zorian den norbaiten gorputzeko alde batzuk Apezpiku batek sagaratutako olioz ukitzean datza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.

Hirugarren egunean azken oliadura eman zioten. Kofesatu nintzen, komuniatu ninduen, eta azken oliadura eman.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.


oliaduratu, oliadura(tu), oliaduratzen du ad oliatu.

Oliaduratzen nute, ene hurbilekoek pentsatzen dute ez nizala hortik aterako.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.


oliatu, olia, oliatzen du ad oliadura eman.

Apaizak haren begiak, haren sudurrak eta oinak oliatzen zituen bitartean, koba bazterretara begira zegoen Paco.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 219. orr.


oliba 1 iz olibondoaren fruitua, jateko ona, txikia eta luzarana, azal leuna, hezur gogorra eta olioa ematen duen mamia duena.

Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Elkarrekin jardunak ziren oliba biltzen eta baita zerriak zaintzen ere.  Elizen arteko biblia   Dt 24,20

Gauez, Haiat Al-Nufus printzesarekin berriketan ari zela, olibak jateko gutizia egin zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Garagardo bat eta olibak eskatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Oliba bat ahoratu, eta begirada edari horixkaren aparrean kokaturik, pentsakor gelditu zen, ilehoria gogoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Oliba irentsi, hezurra platertxoan utzi, eta zurrutada bat garagardo hartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Joseluk egin zuen afaria: esparragoak olibekin, eta saltxitxak tomatearekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 71. orr.

Annak oliba bezain leuna zen aurpegi hartan finkatu zuen begirada.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Hiru bitter erdi eta oliba beltz batzuk eskatu genizkion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.

Baratxuri, piper eta pepinotxo arteko oliba birrinduekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.

Ogi garratza eta oliba bigunduak jan zituzten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Orain berton baditugu urdaiazpiko edota gazta zaporeko patata frijituak, antxoa gustuko olibak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Olioak olibarena behar du izan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Gari, ardo, oliba, granada, piku eta gainerako fruituen hamarrenak ere ematen nituen, Jerusalemen kultu-zerbitzua egiten zuten lebitarrentzat.  Elizen arteko biblia   Tb 1,7

Olibaren jatorriko garestitzeak 25 milioi euroko kostua eragin omen dio.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

2 (neurriekin)

Zakukada oliba jateko prest ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

Eguerdia zen, eta gizonak vermouth bat eta platertxo bat oliba eskatu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 80. orr.

Ezpainetan irribarrea zekarren azken honek eta, eskuetan, platertxo bat bete oliba.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txinan (Olea europaea gorabehera) olibondoa aldatzen segitzen dute, eta oliba barietatea, batez ere, pikual, arbekina, hojiblanca, zurixka, enpeltre eta verdial dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Ahotik oliba-hezur bat bota zuen bere ukabil hertsira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Ellenek bere igaroan aurpegiak, fruta-erakusleihoak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Oliba-poteak ere baziren ugari!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 240. orr.

Bada baliabide gutxiago duen musikajole, kantari, oliba saltzaile, izozki saltzaile eta gainerako, sos batzuk biltzeko makina bat ordu eman behar duena kale gorrian.  Berria - Kirola   2006-04-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio-oliba landatzen da, jatekoa bigarren mailara igarota. Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

• 5 izond oliba kolorekoa.

Belus olibako galtza lasaiak, gerriko gorria, zilarrezko eraztun batez lotutako lepo itzuli handiko alkandora.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.

· Behin artilezko bufanda berde-oliba lepoaren inguruan ezarrita, neguko beroki marroi iluna janzteari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

6 oliba-ale (corpusean olibale soilik)

Erein, bai, ereingo duzu, baina uztarik bildu ez; olibalea zapaldu, bai, baina zeure burua gantzutu ez; mahatsa zapaldu, bai, baina ardorik edan ez.  Elizen arteko biblia   Mi 6,15

7 oliba-berde izond

Jamesek marra berde argiekiko jantzi gris ilun bat zuen, bai eta urrezko orratzarekiko puntuzko gorbata oliba-berde bat eta lauki beltzekiko artilezko galtzerdi oliba-berde batzuk ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

· Luxuzko zur sendoz eginak ziren, eta oliba-berdezko belusez estalita zeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

8 oliba-kolore (orobat olibakolore g.er.) izond olibaren kolorea duena. ik olibakara.

Neskaren parera iritsi zenean, gizon oliba-kolore burusoilak gorpua bultzatu zuen alde batera, eta neskari hitza zuzendu: “dantzan ingo al deu?”.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Ez zen askorik aldatu itxuraz: garaia zen, hezurtsua, olibakolore; ileak artean sarriak, bizarra ongi moztua, bekokia, sudurra eta kokotsa gotor eta ozta-ozta zirriborratuak irudi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Jende andana, batzuk euskaldunak, beste batzuk oliba kolorez edo grisez jantziak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

· Siberiako harri garden horietan bakarrik aurkitzen den oliba kolore ilun horretako likore bat edan zuten gonbidatuek aurrena, kopa bana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

9 oliba koloreko izlag oliba-kolorea.

Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan eta bere ezpainei halako muzin-kutsu arin bat zerien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Bere gorpuzkera egoki, oliba-koloreko azal eta ilaje dotorearekin, ziurtatuta zeukan beti erakarmen moduren bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

Galtza luzeak oliba koloreko panazkoak, gerriko gorria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Haren oliba koloreko aurpegiak Maurice Barrèsenaren nolabaiteko antza zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

Orduan bere begi oliba kolorekoak nigan murgildu zituen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

· Gizon oliba-koloreko burusoila zutik jarri zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

ik gorago 8.

10 oliba-olio (orobat olibolio g.er.)

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Bidaiaren azken aldera Varsovian afaldu genuen; perrexila, berakatza eta olibolioa ziren jatekoetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Oliba olioa erraz ekoizten da, ingeniaritza genetikoaz haratago, puntako teknologiaren premiarik gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Oliba-olio fina zen hura, ordea, hotzean ateratako lehen zuku horietarikoa, Toskanatik zuzenean ekarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen.  Elizen arteko biblia   Ir 27,20

Lehenen behar duzuna ahal den oliba oliorik usaingabeena, sudurrei inolako jariorik igorriko ez diena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Tomate helduekin eta oliba olioarekin igurtzitako ogi zatiak.  Berria - Kultura   2004-10-13

Sei kilo kasia santutegiko pisu-neurriaren arabera, eta lau litro oliba-olio.  Elizen arteko biblia   Ir 30,24

Berehala bueltatu zen, oliba olio potoa eskuan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

11 oliba ondo ik olibondo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon oliba koloreko (3); oliba kolore (3); oliba koloreko (14); oliba koloreko larrua (3); oliba olio (8); oliba olioa (6)


olibadi iz olibondoz landaturiko landa edo saila.

Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu, eta, bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Lur-sailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,14

Dena kiskali zen: bildutako garia eta artean ebaki gabe zegoena, eta are mahastiak eta olibadiak ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude; ez duzu halakorik topatuko Marokon.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.


olibakara izond olibaren kolorearen antzeko kolorekoa. ik oliba 8.

Bestea ere, don Blas Carreño, argala zen; baina garaiagoa, sudur-kakoa, ile urdina, azal olibakara eta militar-itxurakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

-Kolore ilunen bat, olibakara edo botila-berdea, txilar koloreko izpilekin -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.


olibakolore ik oliba 8.

olibale ik oliba 6.

olibatze iz olibondoa.

Ekia zeruaren erdian jauntzen zenean, egarria pasatzen zuten eta olibatzeen maldara heltzean, itzalean jartzen ziren ahamen eta ur ttilikaz sosegatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

Olibatzeak iruditzen zaizkizu ilunpean, enbor eta adar bihurrikoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 109. orr.

Ez legoke ez laranja edo zitroinik, ez molde anitzeko fruitu eta barazkirik, ez lerroka ezarri olibatze eta mahastirik ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 72. orr.


olibino iz magnesio eta burdin silikato batek osaturiko harribitxia, berdea edo horia.

Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa, ez eta topazio eta amatistadun eraztunak ere; etxean utzi zituen bere komodako tiradera batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.


olibolio ik oliba 10.

olibondo (orobat oliba ondo g.er.) 1 iz Oleaceae familiako zuhaitza, olibak ematen dituena, enbor bihurri adartsua, hosto berdeak gainetik eta zurixkak azpitik, eta lore zuriak dituena (Olea europaea).

Mandioan ez zen alerik; mahatsondoak, pikuondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen.  Elizen arteko biblia   Ag 2,19

Olibondoek ilara perfektuak osatzen zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 103. orr.

Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan.  Elizen arteko biblia   Is 41,19

Txinan (Olea europaea gorabehera) olibondoa aldatzen segitzen dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen, non olibondoen sustrai tormentatuak bihurritzen eta kiribiltzen baitziren, harri landugabeak besarkatu nahian bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Paisaia han gris zilarkara duk, olibondoen kolorekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Behiek tiratako gurdietan abiatzen ziren herriko plazatik olibondoetarantz, eta makildutako olibondoari olibak nora erori zitzaizkion ikustea ezinezkoa zenean bukatzen zuten eguna.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera.  Elizen arteko biblia   Dt 24,20

Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak, lurraren emaitza guztia.  Elizen arteko biblia   Ag 1,11

Buzoka batek elektrika hari bat jorik Garinoainen, Nafarroan, sua lotarazi du hango oliba ondo eta landare batzuetan, makurrak ere eginez, landaretegi haren ehunetarik 80 erre baitira, erran nahi baita 120 olibondo, eta arte ondo batzu besteak beste.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu.  Elizen arteko biblia   Am 4,9

Ondoren hesolak sartuko dira, makal, olibondo edo haritzezkoak eta sutan gogortutakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Hirurak ageri ziren algaraka olibondo baten azpian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

Etorri ziren etorri errondak, olibondoetara paseo luze bekatuzkoak igande arratsetan, izen berriak korruetan...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 86. orr.

Erabat desitxuratu arte egurtu ondoren, eskuak eta hankak txikituta, bera eta gainerako atxilotuak olibondoetatik kanposanturaino eraman zituzten, paseoan, hormetara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Kartolan olibondo eder bat zekarren, berrogeita hamar urtetik gorako arbola lerdena.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 60. orr.

Errepidea zuzen zihoan, mahastien artetik eta olibondo zahar eta makurtuzko olibadiren bat edo bestetik zehar.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Olibondo zahar haiek, ehunka urtekoak, bihurrituak, tetanosak jotako gaixoak ematen zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.

Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Olibondo bakan batzuk sail elkor batean, jenderik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Lautadako olibondo mardula bezala, platanoa bezala luzatu naiz.  Elizen arteko biblia   Si 24,14

Olibondo hostotsu baten azpian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.

Olibondo basatiak dira, hiriaren apaingarri betidanik.  Berria - Kirola   2004-08-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haietako asko aurretik zihoazkion, olibondo-adarrak eskuetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1093. orr.

Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela.      - 0. orr.

Heraklesek ekarri zituen olibondo haziak, hiperboreen lurraldetatik.  Berria - Kirola   2004-08-10

Sakelako linternak, botila-irekitzekoak, entsaladarako tresnak, olibondo zurean landuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Zabalera horretan sutan ikaztutako olibondo-egurrak jarri beharko dira zeharka eta sarri-sarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Eguna argitzean, goizeko argi zurbilean, mahats-soroak eta olibondo-ilarak hasi ziren ikusten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Gari zelaiak eta arto zein olibondo sailak desagertzearekin batera desagertu ziren haiek ere, alegia, erbiak eta galgoak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Olibondo sailetan ibiltzen ginen txorien habia bila, eta mahatsondoetan ere bai.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 167. orr.

Jendeak olibondo eta beste zuhaitz-aldaska moztu-berriei eragiten die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

4 olibondoaren zura.

Ukuiluaren ondoan, ziklopearen ziri izugarri bat zegoen, olibondoz egina, heze-hezea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Pinu, hagin edo olibondoz eginiko lantza zen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Hori eginik, olibondozko enbor batean eseri ziren biak, Peneloperen atzetik zebiltzan ezkongaiak nola hil pentsatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Egurrezko hesolak sartuko dira lurrean, sutan gogortutako makalezkoak edo olibondozkoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

5 basa olibondo ik basolibondo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olibondo adarrak (3); olibondo adartxo (4)


olifante iz J. R. R. Tolkien-en obretan, elefantearen antzeko izakia, ikaragarri handia, gerra tresna gisa erabilia.

Samek ez zuen, oihanen bateko hostailaren artetik edo ezkutuko soilguneren batean, olifanteren bat agertuko zitzaion esperantzarik galtzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Dena hain da nahasia, beste hainbat gauza gertatu baitira: Aragornen arazoak eta Kontseilu Zuria, eta Gondor eta zaldizkoak, eta Hegoaldeko Gizakiak eta olifanteak...  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 331. orr.


oligarka 1 iz oligarkiako kidea.

Baztertuta sentitzen direnak oligarkak dira orain, Venezuelako boteretsuenen seme-alaba aurpegi zuridunak.  Berria - Mundua   2004-08-22

Ministro ohi asko bildu ditu: Justxenko bera eta Anatoli Kinak lehen ministro ohiak dira; Timoshenko eta Poroshenko oligarkak dira.  Berria - Mundua   2004-11-28

Azken batean, baliabide publikoen kontura aberastu den oligarka bakarra al da Khodorkovki?  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Eskandalua saihesteko, oligarkak Fraga abizeneko galiziar bati ordaindu zion [...] euskal neskatilarekin ezkontzeko.  Berria - Harian   2005-06-29

Guzti hori arkeologia da, laster ez da izango hemen Espainiako banderarik, ez guardia zibilik, ez oligarkarik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik oligarkiko.

Bilboko oligarka familiako faxista bat hil behar genuen, espioitza egiten harrapatua genuen Wakoning kontsularen sarean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.


oligarkia 1 iz aginpidea pertsona multzo txiki baino ahaltsu baten eskuetan dagoen gobernu era.

Bere herria kudeatzen zuen oligarkia gorrotatzen zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Japonesekin 'business'-a garatu zuen oligarkiak bere bidea segituko zuen amerikarren benedizioarekin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, orain 29 urte sortutakoa, eta bere sortzaileen eta kudeatzaileen artean Bizkaiko oligarkiako izen ezagunak daude.  Berria - Kultura   2004-04-24

Egunkari nagusienak, El Universal eta El Nacional, bere [Chavezen] aurkako oligarkiaren eskuetan daude eta ez dute bere jestioaren eta lorpenen berririk ematen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.

Oligarkiaren garai oparoak ziren haiek, aspaldi agortu zirenak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Espainiako banku nagusiak izan zituen bazkide nagusi, Euskal Herriko oligarkiarenak tartean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

Ondasunak oligarkia liberal-kontserbadorearen eskuetan kontzentratzeak sortu zuen gatazka.  Berria - Mundua   2004-05-07

Gobernu mota bakoitzaren argiak eta itzalak, bai eta desbideraketak, hots, Tirania, Oligarkia eta Demagogia eztabaidatu ondoan, hiru eredu nagusien batuketaren hautua egiten zuen Zizeronek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

2 irud/hed

Urdaibai eta Astilleroren oligarkia kolokan jarri dute hondarribitarrek, eta hemendik aurrera lehia estuagoa izango da hirugarren txandetan.  Berria - Kirola   2004-08-29


oligarkiko izond oligarkiarena edo oligarkena, oligarkiari edo oligarkei dagokiena. ik oligarka 2.

Greziako demokrazia sistema oligarkiko bilakatu zen, non klase politikoa eta ekonomikoa gauza bera ziren.  Berria - Mundua   2004-05-12

Bankuen erdiak dirua zuritzen duten arrautza-oskol hutsak eta beste erdiak talde oligarkiko handien finantza adarra dira eta bere kabuz soilik ezin dute aurrera egin.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Perikle ondoko epe demokratiko erradikalean [...] Athenaiko klub edo hetairia aristokratiko eta oligarkikoetan alde batetik, korronte demokratiko igualitaristetan bestetik, justiziaren kontzeptu tradizionalaren eta berriaren artean biziki gogortu zen auzia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 254. orr.

Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.


oligo ik olio.

oligoelementu iz izaki bizidunen zeluletan oso kopuru txikian aurkitzen den eta metabolismoan nahitaezkoa den elementu kimikoa.

Etorkizuneko elikagai "konplexuak" aberastuta etorriko zaizkigu, hau da, premiazkoak ditugun bitamina, mineral eta oligoelementuekin osatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Bazekien bitaminak, oligoelementuak, mineralak eta bestelakoak oso beharrezkoak zituela bere susperraldian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.


oligofreniko izond buru ahalmenen urritasun larriari dagokiona.

Eta neuregan bilatu nahi duzu erantzuna, nire barren kakanahasi oligofrenikoan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 109. orr.

2 (irain gisa)

Badirudi sinetsi egiten dituzula nahi eta ezin dabilen gixon oligofreniko koadrila horrek zereginik gabe dagoenean asmatutako ipuinak, ni gaztea naiz, jauna, baina printzipio sendoak ditut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

• 3 iz oligofrenikoa den pertsona.

Ez nuen espero, eta aurreikuspen falta horrek mokortuta eta oligofreniko batek ere erakutsiko ez lukeen irribarrearen jabe utzi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Zergatik hiltzen dituzte haur jaioberriak, paralitikoak, oligofrenikoak, militarrak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

-Mongolo hutsak dira denak, erremediorik gabeko oligofrenikoak, eta barka nazatela oligofrenikoek konparazioagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.


oligomaila iz

Batzuek oligomaila hori behinola zenbait tokitan endemikoa zatekeen eritasunarekin dute lotzen -kretinismoa, bai-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.


oligomero iz erradikal elkartuak desberdinak dituen molekula.

Arratsalde hartan, bat-batean otu zitzaion tasun horietariko gehienak azaltzeko aski zela onartzea halako proteinak oligomero espezifikoak zirela, hots, simetriaz antolaturiko azpiunitate kopuru bikoitiz osatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.


oligonukleotido iz ADN edo ARN sekuentzia laburra, berrogeita hamar base bikotek edo gutxiagok osatua.

Plaka horrek oligonukleotidoak ditu; familiako hiperkolesterolemia eragiten duten mutazio bakoitzari dagozkion sekuentzia osagarriak, alegia  Berria - Gaiak   2004-10-19


oligopolio 1 iz saltzaile kopuru urri-urri batek merkatua kontrolatzen duen egoera.

Gaur egun indarrean dagoen sistemak zerikusi gutxi du erabat berekasa, inongo oztoporik gabe, funtzionatzen duen merkatuarekin, zeren monopolioak, oligopolioak, enpresen arteko akordioak, informazio eta aginte asimetria izugarriak, edota gobernuen araudi protekzionistak baitira nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Hementxe jazotzen dira espekulazioaren ondoriozko sarraski larrienak: "alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, prezioak [...] atxikitzea agintzen baitu monopolio eta oligopolio eskergen aginduzko eskaera/eskaintza legeak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik oligopolistiko.

Nazioartekotzea, beraz, internalizazioarekin lotua ageri da hemen, merkatuaren hutsuneei emandako erantzun gisa, oligopolio-konkurrentziazko egoera batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

3 irud/hed

Zenbait monopoliori eusten dieten arren, militarrari adibidez, oligopolio batean daude, non lauzpabost botere dauden: Europa-Errusia, Txina, India eta Japonia.  Berria - Mundua   2004-05-12

Libre utzitako eremuez oligopolio informatibo pribatuak jabetu ziren azkar asko, harik eta merkatuaren jaun bakarrak egin ziren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 33. orr.


oligopolistiko izond oligopolioarena, oligopolioari dagokiona. ik oligopolio 2.

Paul Krugman-ek [...] 1986 azaltzen du nolako ahaleginak egiten dituzten estatuek enpresa nazionalei merkatu oligopolistikoetan sartzen laguntzeko -ohiz kanpoko mozkinak eta sarrera-hesi gogorrak izatea da merkatu horien ezaugarria-, edota merkatu horietan nagusi diren enpresak konkurrentziatik babesten laguntzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.


oligosakarido izond monosakaridoz osaturiko polimeroa.

Normalean, gainera, osagai oligosakaridoren bat edo osagai fenolikoren bat izaten dute produktu prebiotikoek.  Berria - Gaiak   2004-08-29


olimpiada ik olinpiada.

olimpiar ik olinpiar.

olinpi
1 olinpi joko (30 agerraldi, 15 artikulutan) pl ipar olinpiar jokoak.

Beti bezala, Olinpi jokoen saila bururatu da maratoi deitu lasterraldi luzearekin.  Herria   2004-09-02

Hiri horrek ardietsi du udako Olinpi-jokoak han egitea 2008-an.  Herria   2001-07-19

Parisek jadanik badituela Olinpi-Jokoentzat behar diren muntadura gehienak.  Herria   2001-07-19

Plaza laxoa 1924-an egin zen, Olinpi-Jokoak Parisen muntatu ziren urtean.  Herria   2005-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olinpi jokoak (17); olinpi jokoen (7)


olinpiada (67 agerraldi, 12 liburu eta 22 artikulutan; orobat olimpiada g.er.) 1 iz pl olinpiar jokoak. ik olinpiar 3.

Nork irabaziko duen hurrengo Olinpiadetako ehun metroak, eta maratoia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 35. orr.

Olinpiadetako ehun metroko lasterketa balitz bezala geunden gu denok, arnasari eutsiz, hura dena nola bukatuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Olinpiadetan ederki aritu dira hedabide abertzaleak Espainia ordezkatu duten euskal kirolarien lana goraipatzen.  Berria - Kirola   2004-09-02

Lau olinpiadatan jarraian egotea marka bikaina da, baina Telleriari ez dio loa kentzen.  Berria - Kirola   2004-04-18

Egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.

Olinpiadetako dominadunak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.

Neguko Olinpiadetako urrezko domina eskuratzetik gertu zegoen, bada, Sven Malysen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.

Olinpiadetako citius, altius, fortius haren antzera, "gero eta luzeago" izan liteke hemengoetako goiburua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.

2 sing

Olinpiadara joatekoa den selekzio nazionalean egon nahi du.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 280. orr.

Oroitzen nuen Bartzelona ere oso desberdina zen, olinpiada baino lehenago izan bainintzen hemen azkenekoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.

3 (hitz edlkartuetan)

Telebistako olinpiada-emanaldian hipika emango zutela pentsatu zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 60. orr.

4 irud/hed

Euskal herri kiroletako olinpiada izan ohi da Herrialdeetako Txapelketa, eta irabazten duena, olinpiarra dela esatea ez da gehiegikeria.  Berria - Kirola   2004-08-22

30 aldiz irabazi du Arraunaren Olinpiada deituriko proba.  Berria - Kirola   2004-09-04

Gazte Topaguneak Gazte Olinpiadak antolatu ditu parte-hartzea sustatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Hilabeteotan Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan egin diren gazte olinpiadetako finala jokatuko da larunbat eguerdian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Goizean hasi eta ilundu arte, Gaztetxe Egunean antzerkia, herri olinpiadak, erakusketak, bazkaria, parodiak, [...] izan ziren bost gunetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 119. orr.

Ondoren, besteak beste, Eskolak euskaldundu behar du erakusketa eta ikasle olinpiadak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arraunaren olinpiada (3)

gazte olinpiadak (6); olinpiadak ikusi (3)

gazte olinpiadetako (3)


olinpiar (orobat olimpiar g.er.) 1 izlag Antzinako Greziako Olinpiakoa, Olinpiari dagokiona. ik olinpiko.

Zibilizazio etsai baten presioak kanpo-proletalgoaren ugalkortasun-erlijio primitiboak olinpiar "jainkozko gerra-taldeen" erako erlijio bihurtzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Jainkosak berak eta parekoek zuten hilezkortasuna bere giza maitaleari emateko eskatu zien olinpiar lagunei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Olinpiar begi baten itxi-irekian ziztu bizian iragan zen eztei-bidaiaren ondoren, Erosek eta orain hilezkor baina ezinbestean adintzen ari zen lagunak elkarrekin deitoratu behar izan zuten beti-betiko Titonen zorigaitzeko egoera larria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

2 olinpiar jokoei dagokiena.

Olinpiar suak Everest zeharkatuko du Olinpiar estadioa, kirolguneak, garraiobideak... dena dago erdizka.  Berria - Kirola   2006-02-11

Olinpiar igerilekuak ez du sabairik.  Berria - Kirola   2004-08-10

Lekua eta ordua: Olinpiar pabiloia (Badalona), 12:15ean.  Berria - Kirola   2004-05-09

Moskuko Olinpiar Kirol Jauregian.  Berria - Kirola   2006-03-10

Inaugurazio ekitaldia, olinpiar hiriko bizimodua...  Berria - Kirola   2006-03-15

Nazioarteko eta Greziako Olinpiar Batzordea, eta, Atenasko gobernua nazioartearen begipean daude, olinpiar guneak epeen barruan bukatuta egongo direla bermatzeko.  Berria - Kirola   2004-05-05

Autonomien kirol federazioek olinpiar erakunde edo nazioarteko federazioetan sartzeko duten gaitasuna.  Berria - Kirola   2004-06-18

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Olinpiar Sustapenerako Euskal Batzordea eratzeko dekretua onartu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-05-19

Bartzelonako Olinpiar astean ariko dira bihartik aurrera.  Berria - Kirola   2006-03-30

Taldekako olinpiar jazarpena.  Berria - Kirola   2006-04-13

Olinpiar tiroa: Maria Quintanal.  Berria - Kirola   2004-07-18

Gertu, oso gertu izan nuen olinpiar diploma.  Berria - Kirola   2006-02-10

Olinpiar saria, berriz, Laure Manaudou igerilariari eman diote.  Berria - Kirola   2004-12-09

Lau aldiz olinpiar txapeldun.  Berria - Kirola   2004-11-19

Azken olinpiar txapelduna, aldiz, Varazdat armeniarra izan bide zen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Tyler Hamilton olinpiar txapeldunordea izan zen.  Berria - Kirola   2004-09-11

Bi aldiz olinpiar eta munduko txapelduna.  Berria - Kirola   2004-12-09

Olinpiar loria lortu zuen, azkenean.  Berria - Kirola   2006-04-14

· Hiru olinpiar Donostian.  Berria - Kirola   2004-06-25

3 Olinpiar Joko (686 agerraldi, 4 liburu eta 353 artikulutan; orobat olinpiar joko) pl

Olinpiar Jokoetara joateko gutxieneko marka lortua du dagoeneko.  Berria - Kirola   2004-07-31

Oraindik ez du Atenasko Olinpiar Jokoetara nor joango den iragarri.  Berria - Kirola   2004-04-22

Turingoak inoizko Olinpiar Joko garbienak izatea nahi dugu.  Berria - Harian   2006-02-09

Kirolari balitz, lau Olinpiar Jokoetan parte hartuta hogeita hamaika urterako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 171. orr.

«Super Jokoak izan dira, zalantzarik gabe», bota zuen harro-harro Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) lehendakariak Salt Lake Cityko Neguko Olinpiar Jokoen amaiera ekitaldian.  Berria - Harian   2006-02-09

2008ko Neguko Olinpiar Jokoek aurpegia aldatu nahi omen diote hiriari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Gazteen olinpiar jokoak egin ditugu hainbat eskualdetan eta herritan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atenasko olinpiar jokoak (15); atenasko olinpiar jokoen (9); atenasko olinpiar jokoetako (6); atenasko olinpiar jokoetan (67); atenasko olinpiar jokoetarako (18); atenasko olinpiar jokoetatik (4)

bartzelonako olinpiar jokoen (3); bartzelonako olinpiar jokoetan (5)

kataluniako olinpiar batzordean (3)

laugarren olinpiar jokoak (4)

mexikoko olinpiar jokoetan (3); munduko eta olinpiar (6)

nazioarteko olinpiar batzordeak (14); nazioarteko olinpiar batzordean (4); nazioarteko olinpiar batzordearen (8); nazioarteko olinpiar batzordeko (14); neguko olinpiar jokoak (27); neguko olinpiar jokoetan (17)

olinpiar batzordea (6); olinpiar batzordeak (21); olinpiar batzordean (8); olinpiar batzordearen (10); olinpiar batzordeko (18)

olinpiar estadioa (6); olinpiar estadioak (3); olinpiar estadioan (10); olinpiar estadioan jokatuko (3); olinpiar eta munduko (4)

olinpiar joko (20); olinpiar joko batzuetan (7)

olinpiar jokoak (193); olinpiar jokoak antolatzeko (17); olinpiar jokoak antolatzen (3); olinpiar jokoak egin (3); olinpiar jokoak hasi (4); olinpiar jokoak hasteko (3); olinpiar jokoak iritsi (3); olinpiar jokoak izango (5); olinpiar jokoak prestatzeko (4); olinpiar jokoak prestatzen (6)

olinpiar jokoei begira (5)

olinpiar jokoek (9)

olinpiar jokoekin (4)

olinpiar jokoen (50); olinpiar jokoen antolakuntza (4); olinpiar jokoen atarian (5); olinpiar jokoen aurreko (3); olinpiar jokoen aurretik (7); olinpiar jokoen hasiera (4); olinpiar jokoen ondoren (4)

olinpiar jokoetako (46); olinpiar jokoetako antolaketa (4); olinpiar jokoetako antolatzaileak (4)

olinpiar jokoetan (265); olinpiar jokoetan ariko (6); olinpiar jokoetan aritu (5); olinpiar jokoetan aritzeko (4); olinpiar jokoetan egoteko (5); olinpiar jokoetan izan (9); olinpiar jokoetan izango (9); olinpiar jokoetan izateko (3); olinpiar jokoetan jokatu (6); olinpiar jokoetan urrezko (11)

olinpiar jokoetara (13); olinpiar jokoetara joan (3)

olinpiar jokoetarako (55); olinpiar jokoetarako prest (3); olinpiar jokoetarako txartela (5)

olinpiar jokoetatik (17); olinpiar jokoetatik kanpo (8)

olinpiar jokotan (3)

olinpiar kirola (3)

olinpiar sua (8); olinpiar suak (5)

olinpiar txapeldun (6); olinpiar txapelduna (19); olinpiar txapeldunak (3)

olinpiar urtea (3)

pekingo olinpiar jokoak (5); pekingo olinpiar jokoetako (4); pekingo olinpiar jokoetan (10)

sydneyko olinpiar jokoetan (5)

turingo olinpiar jokoak (3); turingo olinpiar jokoetan (6)

xakeko olinpiar jokoetan (3)


olinpiko 1 izond Antzinako Greziako Olinpiakoa, Olinpiari dagokiona. ik olinpiar.

Era honetako adibiderik Erroman ez dago, baina Atenasen Jupiter Olinpikoaren tenplu oktastiloa dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

2 olinpiar jokoei dagokiena.

Estadio olinpiko baten antza dauka, hainbat mota, kolore eta egoeratako jendez betea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 69. orr.

Urrezko domina erakusten du, eta zuzi olinpikoaren irudiak gainjartzen dira, kea dariola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 216. orr.

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Turista gutxi biltzen ditu gazteluak, gehienek beheragoko instalazio olinpikoetan egiten dizkiote argazkiak elkarri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.

Ez zegoen frogarik Erroma K.a. 753an sortu zela esateko, edo Jaialdi Olinpikoak lehenegoz K.a. 776an egin zirela esateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

3 Joko Olinpiko (25 agerraldi, 11 liburu eta 9 artikulutan; orobat joko olinpiko) pl olinpiar jokoak. ik olinpiar 3.

Har dezagun, esaterako, Joko Olinpikoetako probarik handiena: ehun metroak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

Hitler saiatu zen Berlinen egin ziren Joko Olinpikoak nazien aldeko propaganda bihurtzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Erromako Joko Olinpikoetan urrezko medaila irabazi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 284. orr.

Bere bulegoan aurkitu dut, telebistari begira, joko olinpikoetako atleta batek bere urrezko domina erakusten duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

joko olinpikoak (10); joko olinpikoen (4); joko olinpikoetako (3); joko olinpikoetan (6)


olinpismo iz egungo olinpiar jokoei dagozkien balioen eta arauen multzoa.

Olinpismoaren izpiritua, "bakea eta tolerantzia", ehortzia dute mundu huntako handi-mandiek.  Herria   2005-07-14

1994an Salt Lake Cityko hiria 2002ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko aukeratua izan zenetik, kirolarekin eta olinpismoarekin zerikusia zuen guztia alde batean izan zen, eta eskandaluek eureganatu zuten arreta osoa.  Berria - Harian   2006-02-09


olinpotar izlag/iz greziar jainkoen egoitza den Olinpori dagokiona. irud/hed

Joan eta etorri, guretzat Madrilen bizi ziren olinpotarrak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.


olinpotxo iz cf olinpotar.

Baina euskal kazeta, irrati, telebista eta aldizkari batzuetan genero literatura dramatikoa, poesia, kritika bera, biografia, zientzi fikzioa... batzuen gaineko iruzkinik (edo aiputxorik, sikiera) ere agertzen ez den bitartean, egile eta itzultzaile saiatu batzuk sancta santorum, olinpotxo eta parnasotxo guztietatik at dauden artean, [...].  Berria - Kultura   2004-02-07


olio (orobat oligo g.er.) 1 iz olibetatik ateratzen den isurkari koipetsu eta likatsua, hori-berdaxka; zenbait landare, animalia edo meatatik aterazen den gai koipetsua, ohiko tenperaturan isurkaria dena eta uretan urtzen ez dena, eta gehienetan ura baino arinagoa dena. ik koipe.

Ur azpira isuritako olioa ur azalera ateratzen da; olio gainean isuritako ura oliopean murgiltzen da; beren pisuak eraginda, beren tokira doaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Ura eta olioa bezala gara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Olio saltzen ziharduen Barberino izeneko auzokide lodi batekin ezkondu behar izan zuen oskigileak Becchina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

Hotsa olioa bezala zabaldu zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 123. orr.

Xurgatua zuen olio guztia arrozak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Oliotan frijitutako txorizoaren usaina.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ir 29,23

Bere eskuak oliotan igurtzi zituen eta nire gerria di-da astintzen hasi zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Zerbitzariek garbitu, olioz igurtzi eta tunikaz eta estalkiz jantzi zituztenean, aulkietan eseri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Olio kolorea hartzen zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Denbora galdu gabe, mirabeak azken zahagitik kriseilurako olioa hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Lanpararen olioa txinpartaka ari zen eta garra gero eta ahulagotuz zihoan kliskada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Hotz mantentzeko, ura, olioa, airea edo beste fluidoren bat behar dute motor gehienek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Olioa presioan sartzen da bi gainazalen artera, eta, hartara, oliogeruza eraginkor bat mantentzen da mugimendurik ez denean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Olioaren presioari begiratu bat egiten diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Gustuko nian eskopeten metalaren eta olioaren usaina ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Pistolaren olioak utzitako zikina.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gantzuketako olio bikaina bezala da, buruan isuri eta bizarrean behera, Aaronen bizarrean behera, soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 133,2

Horrela ez duzu galduko aleari darion olio goxoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Olio berezi bat ere ateratzen dute hurrak xehetuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Olio lodia lurrean zabalduz doa, Zahagi bakoitzean olio irakina botatzen hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Olio errearen eta ardo merkearen erresuma.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Olio berotan biguntzen ari zen tipularen usaina zabaldua zen zirriztu guztietara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Botika gustuko belarrak olio karmindutan apailatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Uretan garbitu zintudan, estaltzen zintuen odola kenduz, eta olio usaintsuz lurrindu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,9

Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni, olio sakratuz gantzutuz.  Elizen arteko biblia   Si 45,15

Txokolate egin berriaren usaina baino trinkoagoa baitzen olio zaharkituarekin eta ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Usaina ezagutzen dut lehenik: olio mekanikoarena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

-Olio kanfreduna erosi dut merkatu beltzean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Loditasun lirdingatsua zuela irudi zuen, olio mineral batez osatua edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Mahats urak iturriko urarekin nahastea onartzen du, baina bike astunak eta olio arinak ezin dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Rudolf Diesel alemanak kurri arazi zuela auto bat duela 112 urte, olio erregaiarekin eta ez ezantzarekin.  Herria   2005-11-17

Hautsa, pomada, makillajea kentzeko krema, eguzkitarako olioa, kotoia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Bada umeentzako olioa bainugelako arasan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Dextrosa, bakailao gibeleko olioa, legamia tabletak eta kaltzioa ematen dizkidate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

3 (neurriekin)

Hark erantzun: "ehun upel olio".  Elizen arteko biblia   Lk 16,6

Diana I ontzitik barruan zituen 45 tona gasolio eta hiru tona olio isuri dira itsasora.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Ordainez, sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz, bere etxekoak elikatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,25

Tuteran 5.000 litro olio aztertzen ari dira, ustez etiketetan iruzurra antzemanda.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ez 45,24

Isuria herenegun gertatu zen, eta, Ebroko Ur Konfederazioaren arabera, 1.000 bat litro olioko isuria izan da.  Berria - Mundua   2004-06-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elizabethek olio-lanpara itzaltzeko keinua egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Olio-gela, berriz, argia hegoaldetik eta eguzkiak berotzen duen aldetik daukala jarri behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Olio-saltzaileak zurikatzaileak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Nahiz eta haren ahotsa ezaguna izan, olio merkatari jantzian, nola ezagutu lapurren burua?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Olio deposituak, gasolina deposituak, zula-zula eginda dago dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Olio-biltegien arduraduna.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,28

Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,28

Hartu eskuan olio-pitxer hau eta zoaz Galaadeko Ramotera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,1

Olio-botila guztiak bezala, itsaskorra zen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Hogeita hemezortzi olio zahagi, bakar bat beterik eta gainerakoak hutsik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Orduan, Tzadok apaizak, hartua baitzuen Jaunaren oihal-etxolatik olio-adarra, gantzutu egin zuen Salomon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,39

Lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.  Elizen arteko biblia   Zen 11,8

Bi olio tanta jarri zituen koilaran.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 53. orr.

Ertzetatik handitzen doazenak, olio orbanen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Olio-mantxa bat topatzen diote galtzontziloetan, eta horrek salatzen du.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Liho-olio egosian sarturiko tipularen historia kontatzeari ekin nion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Korridorera sartu orduko lurrin sarkor bat nabaritzen zen, arrosa-olio eta kolonia frantsesarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Gustura hartuko nuke bainu bat haur ttikientzako xaboiarekin, eta gero igurtzi batzuk almendra olioarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

Intxaur-olio epela isuri zuen nire zaurien gainera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 243. orr.

Landare olioetatik eta olio hondakinetatik biodiesela ekoizteko prozesua.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Prusiako Urdinaren txartela urdinez zikindurik zegoen [...] eta Arrain Olioarenak antxoa-kiratsa zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Usainkiak eta olioa argi, gantzuketa-olio eta intsentsu usaintsuarentzat.  Elizen arteko biblia   Ir 35,28

Tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Garaje-gelan, Montmartreko zorutik gora igotzen zen motor-olioaren usaina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Perrette, arnasari eutsirik motor-olio usaina ikaragarri gogorra zelako, garaje-gelan sartu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

6 pintura mota, olio eta koloregaiez egindako margoez egiten dena; nota horretako margolana. ik beherago 13.

Olioz eginiko margoak ez ezik, brontzezko, poliesterrezko, berunezko eta zinkezko eskulturak ere ikus eta eros ahalko dira bertan, azaroaren 13ra bitartean.  Berria - Kultura   2004-10-17

Lehengusina gazteari lehenengoak bezala paratzeko agindu, eta olio-pintzelkadak ematen hasi zen oihalaren gainean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 111. orr.

Urangaren 45 olioz osatutako erakuketa irailaren 17ra arte dago ikusgai Donostiako Paupa galerian.  Berria - Kultura   2004-08-31

Praken albo banatan olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 216. orr.

Madonna olio lana da, 1894ean bukatu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Olio teknika hau berak sortutako berrikuntza dela.  Berria - Kultura   2006-04-26

Bilboko Arte Eder museoak artista gipuzkoarraren obra andana jaso du berriki paper gaineko 2.375 marrazki, hiru olio eta klarionezko beste horrenbeste obra.  Berria - Kultura   2004-12-12

Gerra aurretik erretratuak eta balio gutxiko olio postinpresionistak pintatzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 79. orr.

Guztira, 30 olio abstraktu.  Berria - Kultura   2004-11-13

Errealitatetik hartutako irudiekin eginiko marrazki askorekin lagundu zituen olio handi abstraktuak, 1985. urtetik aurrera.  Berria - Kultura   2004-12-12

7 fuel-olio petroliotik eratorririko erregai likidoa.

Malaysiako ontziak isuritako erregaia fuel olioa da.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Depositoa fuelolioz betetzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Fuel-olioz lohitutako hondakinak dira horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Zenbait hondartzatan fuel-olio arrastoak ikus daitezke oraindik.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Fuel-olio isuriaren erantzulea aurkitzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-09

Fuel-olio orbanak agertu dira Landetan.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Fuel-olioa jaso arren hondakin toxikoak ez dira deuseztatuko.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Zentral termiko berriak ikatzekoak edo fuel-oliokoak baino hobeak dira ingurumenarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

'Exxon Valdez' ontziak 40.000 tona fuel-olio isuri zituen Alaskako kostaldean. Hondoratu zen unean 70.000 tona inguru fuel-olio zeramatzan.  Berria - Gaiak   2004-03-28

8 oliba-olio ik oliba 10.
9 olio-kolore izond olioaren kolorea duena. ik oliba 10; oliokara.

Gizon flakoxta bat ikusi zuen, beltzarana oso, larrua olio-kolore.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

10 olio koloreko izlag olio-kolorea.

Irribarrea olio koloreko begietaraino iritsi zitzaion oraingoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak, horiztak, apur bat arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Bere begi olio kolorekoek zuzenki begiratu zidaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

11 olio lanpara (orobat oliolanpara g.er.)

Zer gertatzen zaizu? -larritu zitzaion arreba, eta ohe ondoko olio-lanpara piztu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Poltsikoan giltza bilatu zuen, mendeak zituen ate astun eta irekitzen zaila bultzatu, atalondo zabala gurutzatu eta olio-lanpara batek juxtu-juxtu argitzen zuen eskailera gangadun heze baten oinean gelditu zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Eraikin berri baten aldamioen azpitik pasatzean ohartu zen olio-lanparak konpontzen espaloiaren ertzean eserita zegoen gizon zahar bat begira zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Ohe ondoko olio-lanparako argi horiak dar-dar egin zuen gela osoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

12 olio ontzi (orobat olioontzi eta oliontzi)

Hara, hementxe zaukaat halako baltsamo zerutarra (eta saldaz beteriko olio-ontzia erakusten zion), ttantta bi edan hutsarekin sendatuko haiz, dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

Urre hutsezko argimutila ikusten dut, olio-ontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.  Elizen arteko biblia   Za 4,2

Bai ikusi ere metal aberatsezko kaliza ederrik eta oliontzi arragoan urtzeko onik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Azkenean, ez olio, eta ez olio ontzi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Olioontzi bat eman zioten eta makinen errodamenduak olioztatu eta garbitu behar izaten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

13 olio pintura (orobat oliopintura g.er.) ik gorago 6.

Gurasoek ene hamabost urte betetze egunean egin zidaten oparirik ederrena, olio pintura kutxa izan zen, bere pintzel eta pintura oihalekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Olio-pintura freskoaren usaina aditzen zen inguru guztian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Hormako paper horia zurezko eskulan krema-kolorekoen eta olio-pinturen marko urreztatuen artean ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Bulegoan txokolatearen koloreko ezkooihalarekin tapizatutako sofa bat zegoen eta paretan oliopintura handi bat trenmakina bat irudikatzen zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

14 olio santu pl oliadurako sakramentuan, hil zorian den eria gantzutzeko erabiltzen den olio bedeinkatua.

Hiltzorian zeudenei olio santuak ematea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Olio santuak eman gaixoari eta esan: "bukatu dut".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Diotenez, zeruan ez dute onartu, deabruari arima saldu ziolako; infernuan ere ez diote aterik zabaldu, hiltzeko orduan olio santuak hartu zituelako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

· sing -Aita O'Rourke egon zen berarekin astearte batean, eta hark olio santua eman, gertatu, eta dena egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.

Haietako inor ere ez zen hil umerik eta testamenturik gabe, bat ere ez olio santua hartu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi olio kolorekoak (3); erabilitako olio (3); fuel olio (11); liho olio (3); motor olio (3); motor olio usaina (3); oliba olio (8)

olio asko (4); olio botila (3)

olio frijituaren (6); olio frijituaren usaina (4); olio garbi (3); olio geruza (3)

olio isuri (4); olio koloreko (3); olio kolorekoak (3); olio lanpara (5); olio lanpara piztu (3); olio lanparak (3); olio mantxa (3)

olio ontzia (3); olio orban (3); olio pintura (7); olio pittin bat (4); olio pixka bat (4); olio santuak (4); olio tanta (5)

olio usaina (7); olio zahagi (3)

sei litro olio (4)

ardoa eta olioa (5); argitarako olioa (4); errizino olioa (3); fuel olioa (11); gantzuketa olioa (15); isuri olioa (4); landare olioa (3); oliba olioa (6); olioa eta eztia (3); olioa eta ura (3); olioa irakiten (5); olioa isuri (8); olioa isuri zuen (3); olioa isuriz (7); sagarapenetarako gantzuketa olioa (3)

ardo eta olioaren (6); olioaren usaina (4)

oliotan bustiriko (5); oliotan oraturiko (17); oliotan oraturiko irina (6)

olioz eginak (3); olioz egindako (4); olioz igurtzi (12); olioz oraturiko (7)


oliobide (orobat oleobide g.er.) iz petrokioa garraiatzeko hodi egitura.

Siberiatik Ozeano Pazifikora petrolioa eramango duen oliobide berria.  Berria - Mundua   2006-04-28

Oliobide honetatik egunero 15.000 upel garraiatzen dituzte Nahran Omarreko petroliotegietatik Faoko penintsulara.  Berria - Mundua   2004-09-05

Errusiako uretan oliobide bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Alaskako oliobide batek milioi bat litro petrolio isuri ditu tundran.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Agintarien arabera, oliobidea barrutik herdoilduta sortu zen zuloa.  Berria - Gaiak   2006-03-12

BP petrolio konpainiak Alaskan dituen oliobideak ondo kudeatzen ari ote den ikertzen hasi da Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Atzo, Basora inguruko bi oliobideri egin zien eraso erresistentziak.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Kerbala inguruan gertatutako sabotaje baten ondorioz, sutan zen atzo eskualdeko oliobide nagusia.  Berria - Mundua   2004-02-24


oliodun iz olioa duena.

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen.  Herria   2004-05-06


oliodura ik oliadura.

oliokara izond olio-kolorea. ik olibakara.

Kaskamotz, kokotsetik belaunetaraino estaltzen zuen mando-manta zuri zabal bat, belus galtza motz oliokarak, artile zuriko azpantarrak botoi-zulo beltzekin, espartinak besterik ez oinetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.


oliolanpara ik olio 11.

oliontzi ik olio 12.

oliopintura ik olio 13.

oliotsu izond olio asko daukana.

Lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Nire urdail nikotinaz beteari, zerbeza batez beraturiko pintxo oliotsu parearen hala-holako oparia egin nion lehenik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Geratzen ziren haragi oliotsu eta minaren apurrak hartu, eta osorik igurtzi nuen xingola, heltzen nintzen lekuraino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Portu barruan urak azal oliotsua zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.

Itsaso oliotsutik bueltan zetozen mutikoei begira egon ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.


oliotu, olio(tu), oliotzen 1 da/du ad olioztatu.

Badago Liparis izeneko ibai bat zeinetan, bertan bainatzen edo garbitzen direnak, ur horrekin oliotuta bezala ateratzen baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

2 olioaren itxura hartu.

Kaioen txilio urruna sumatzen duzu bakarrik soinuezaren handiaz jabetzeko: itsasoa oliotu egiten denean bezalako isiltasun hori plazan, galerna zetorren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aingira oliotuak eman arren, bere eskuak eutsiko die bai aise, batere mugitu gabe!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 114. orr.

Hainbeste neurona ondo oliotuez inguratua egoteak perspektiba aldatzera eramaten gaitu.  Berria - Kultura   2004-09-17


olioztatu, oliozta, olioztatzen 1 du ad olioz igurtzi.

Bere pergamino haragia olioztatzen ari zen, ur epeletan beratu ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Olioontzi bat eman zioten eta makinen errodamenduak olioztatu eta garbitu behar izaten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Epaiteko makinaren olioztatzen eta burdinazko juntetan kokaturiko belar puskak eskuz kentzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.

Ez ahaztu nire Olivetti idazmakina noizean behin olioztatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.

Mila aldiz madarikatu duzu zeure burua Astra zahar hura hain sarri garbitu eta olioztatzeagatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 129. orr.

Segurua kendu eta kargadorea ongi olioztatua zegoela baieztatu zuen hitz egiten zuen bitartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Oihal gorri batean kontu handiz bilduta, Lüger bat, distiratsua eta olioztatu berria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Osagaiak bereizi, garbitu, olioztatu eta, zatar muturra harturik, dirdaitsu uzten zuen atal bakoitza.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 217. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez du benda olioztatu haiek erabili beharrik jadanik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Aho inguru olioztatuak garbitu zituen paperezko ezpain-zapiaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Walther PPKren metal olioztatuzko mekanismoak ateratzen zituen klaskadez gozatu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Karrak egin zuen ostatuko ate betiere olioztatu gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Ate gaizki olioztatuaren kirrinkak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Karrak egin zuen ostatuko ate betiere olioztatu gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.


olo 1 iz lastodunen familiako landarea, buruxkak dilindan dituena, alea zamarien eta hegaztien janaritzat erabiltzen dena (Avena sativa).

Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz, bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guztiaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Belar eta olo gobernuak zituen gero pagatzen bainan berak nahi zuen prezioan, erran nahi baita biziki guti omen!  Herria   2003-05-22

Hüllantxago, merkexago, olo franko Barkoxen...  Herria   2005-02-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen bere hortz horixketatik salbu gelditzen zen belar-izpi edo olo-alerik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 389. orr.

Ekarri honentzat olo-garagardoa eta arrautza pastela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Zenbatean saldu duzu olo-neurria?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Goizean olo malutazko katilu bat hartuta konformatu behar genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Dagoeneko gosarian ez dugu patata frijiturik jaten (ogia aurrezteko), olo-ahia baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

Izeba olo-morokila burruntzaliarekin ateratzen ari zitzaidala, [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

3 olo gaizto (orobat ologaizto g.er.) iz gari sailetan hazten den olo mota (Avena fatua).

Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen.  Elizen arteko biblia   Mt 13,26

Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere.  Elizen arteko biblia   Mt 13,40

· irud/hed Gaztetan, erein zuen berak ere bere olo gaiztoa, bai; arrandiatu zen bere adimen askatasunaz eta ukatu zuen Jainkoa lagunen aurrean pubetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olo ahi (3); olo ahia (8); olo gaiztoa (10); olo gaiztoaren parabola (3); olo morokila (3)


ologaizto ik olo 3.

olorondar izlag oloruetarra.

11 kilometrako lasterkaldi huntan, Jean Claude Bagueste olorondarra da nagusitu.  Herria   2003-07-31

Laugarren aldia du Oilandoiko hau irabazten duela olorondarrak.  Herria   2003-07-31


oloruetar izlag Oloruekoa, Olorueri dagokiona; Olorueko biztanlea.

Zapata-gin mozkortiak ez dakit, baina haren andre oloruetarrak ez zion uko eginen ni bere etxean atxikitzeari, sekula izan ez zuten semearen ordain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.


omega 1 iz greziar alfabetoko letra.

"Omega!", diote jarraian, eta bi marra luze eramaten dituzte maparen angelu baterantz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Alfa, omega, giltza, denak beste zerbaiten sinbolo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

2 alfa eta omega

Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.  Elizen arteko biblia   Ap 22,13

Alfa eta Omega letrak dagoz atearen aldetan, bietan bana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Axularri buruz abenturatu ditudanak horrela balira ere: itzalaren metafora bera da, literatur talaiatik begiraturik, gorabehera honen guztiaren alfa eta omega.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Bera da alfa eta omega, ikerlaria eta aztergai bilduma.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Kandela piztuaren dirdira, alfa eta omega, omega eta alfa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

· Izan omen ginena eta izan behar omen duguna: horra, dirudienez, gure alfa eta horra gure omega; horra gure bi harri puska gainetik kendu ezinak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

3 omega 3

Omega 3a, gainerakoan, arrain urdinetan da ugaria.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Antza, gene horrek sortzen duen proteinak eragiten du miraria: Omega 6 izeneko gantzak -nahiko ohikoak dira, baina ez oso osasungarriak- Omega 3 bihurtzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Txerri transgenikoak sortu dituzte, Omega 3 iturri.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Omega 3 iturritzat arraina hartzen du jende askok, arrain urdina.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Omega-3 koipea da gakoa, ikertzaileen arabera, haurraren adimen kozientea altuagoa izan dadin eta mintzamen hobea izan dezan.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Omega-3 gantz-azidoek alzheimerra saihets omen dezakete.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Auzitan jarri dute Omega 3 gantzek bihotzeko osasuna hobetzeko duten gaitasuna.  Berria - Gaiak   2006-03-28


omeiatar izlag/iz lehen islamdar dinastiari dagokiona; dinastira horretako kidea.

Omeiatar Kalifaldiko kantonamendu militar eta muga-goarnizioak Islamaren zerbitzurako izan ziren argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Abd al-Malik omeiatar kalifarengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Omeiatarren aroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Mundu siriakoan ere, omeiatarren kalifaldian, hiru belaunaldi behar izan ziren benetako musulman erlijiozaleak sortzeko kristau edo zoroastroar izandako aiton-amonen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Omeiatarren axolagabeziaz eta abbastarrek musulman ez baina "Liburuaren Herri" zirenengana agindutako tolerantzia arretaz betetzen zutela aprobetxatuz, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.


omeleta (Euskaltzaindiaren Hiztegian moleta agertzen da) iz moleta, arrautzopila.

Gozoa zagok benetan omeleta!  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 142. orr.

Joateko imintzio egin duenean, Joaquinek hartu du hitza berriro, baina oraingoan, Damiani begiratu ordez, omeleta platerean galdurik begiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.


omen1 part hiztunak aditzera ematen duenaren berri entzunez (ez ikusiz) jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula.
1 (esaldi amaieran)

Gauetan, armairuetan kristalezko basoak puskatzen dituzte, omen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

Organo barrokoa ikustekoa da, omen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Santiago anaia, berriz, ikasle izan arren, Komandante gradura iritsia zen, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Mutil ederra, beltzarana, ile kizkurrekoa, bizkar-zabala, handiki itxurakoa, ingeles itxurakoa kasik, Oxforden estudiatu baitzuen, omen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Egun honetan Arrigorriagan edo inguru horietan borroka itzel bat gureek irabazi zutelako, omen...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 461. orr.

Eta auzo bat, Ezpatako etxeko andere bat heldu zen ene kontsolatzerat, omen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 82. orr.

Eta borondatez atzera egiteko batere asmorik ez, omen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.

Hire lagun mina, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Pirinioetako herri politenetarik, omen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

· Historialari progre batzuek -liberalak omen- orain deitoratzen dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 15. orr.

Iris Krasnow kazetari arrakastatsuak -hala omen- lau seme-alabez arduratzeko utzi zuen arrakasta ekarri zion lanbidea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 80. orr.

2 omenez esaten dutenaren arabera. ik omenka.

Ez du balio hemen goiti eta beheiti omenka eta omenez, Euskaltzaindiak eta euskaltzainek hau edo hura esan edo egin dutelakoa-edo arinki baieztatzen ibiltzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

Omenez baizik ez nuen ezagutzen, eta karia horretara deus guti desira nezakeen areago ezagutzea: iruditzen zait ordea gehiago balio duela gizonak omenak baino  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

aldarea eraiki omen (16); alde egin omen (22); ari omen da (21); ari omen dira (26); ari omen zen (31); aurkitu omen zuen (10)

ba omen da (28); ba omen daude (10); ba omen dira (35); ba omen du (19); ba omen zen (50); ba omen ziren (16); ba omen zuen (15); baina ez omen (37); baino ez omen (16); baizik ez omen (15); behar izan omen (16); behar omen da (13); behar omen du (21); behar omen dugu (11); behar omen dute (11); behar omen zituen (11); behar omen zuen (28); besterik ez omen (21); bizi izan omen (12); bizi omen da (12); bizi omen zen (24); bota omen zuen (11)

deitzen omen zioten (10)

egin behar omen (33); egin nahi omen (11); egin omen du (20); egin omen zen (24); egin omen zion (34); egin omen zituen (14); egin omen zuen (90); egin omen zuten (40); egiten omen da (12); egiten omen du (30); egiten omen dute (15); egiten omen zituen (12); egiten omen zuen (31); egiten omen zuten (16)

egon omen zen (18); eman omen zion (16); eman omen zioten (13); eman omen zuen (13); ematen omen zuen (10); eraiki omen zioten (16); eraman omen zuen (11); erantzun omen zion (22); erantzun omen zuen (10)

ere ba omen (43); ere egin omen (11); ere ez omen (51)

esan nahi omen (16); esan omen zien (15); esan omen zion (78); esan omen zuen (69)

esaten omen zion (10); esaten omen zuen (22)

eskatu omen zion (10)

eta ez omen (36)

ez omen da (193); ez omen dago (45); ez omen daki (17); ez omen dira (33); ez omen ditu (12); ez omen dituk (23); ez omen du (104); ez omen duk (10); ez omen dute (56); ez omen nuen (11); ez omen zaio (13); ez omen zegoen (28); ez omen zekien (12); ez omen zen (98); ez omen zion (17); ez omen ziren (18); ez omen zitzaion (18); ez omen zuen (134); ez omen zuten (38)

ezin omen zuen (12)

galdetu omen zion (22); geratu omen zen (18); gertatu omen zen (12)

hala esan omen (13); hala esaten omen (10); hartu behar omen (12); hartu omen zuen (18); hasi omen zen (38); hasi omen ziren (18); hil omen zen (18); hitz egiten omen (12); hori ez omen (17); hori omen da (11)

ibili omen zen (14); ibiltzen omen zen (17); idatzi omen zuen (12); ikusi omen zuen (26); ikusi omen zuten (10); inork ez omen (16); iruditu omen zitzaion (11)

izan behar omen (13); izan omen da (29); izan omen dira (11); izan omen zen (106); izan omen ziren (24); izan omen zituen (13); izan omen zuen (43); izanen omen da (13); izanen omen dira (12); izango omen da (31); izango omen dira (12); izaten omen zuen (10)

jarri omen zioten (10); jo omen zuen (20); joan omen zen (32); joaten omen da (10); joaten omen zen (15)

nahi izan omen (17); nahi omen du (32); nahi omen zuen (18)

omen da eta (30); omen da hori (11); omen du eta (18); omen zen bere (13); omen zen eta (28); omen zion eta (10); omen ziren eta (10); omen zuen behin (11); omen zuen bere (29); omen zuen eta (22)

ona omen da (13)

sartu omen zen (12); sortu omen zen (11)


omen2 1 iz entzutea, izen ona; ospea, fama.

Norbere izana eta munduaren omena irabazteko asko erakutsi behar da eta asko ezkutatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Beraz, ohorea eta omena galtzea izango zen dimisioa aurkeztea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 121. orr.

Ezin garaituzkoa nintzelako omena neureganatzea izan zen nire lehen ardura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Jeneralean, ordea, omenduak ematen dio omena omentzaileari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.

Haren omena hedatzen ari da, leku hauta delakotz zelai paregabeko hura, goratasun hartan, sasoin beroaren pasatzeko eta osagarriarentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 191. orr.

Azken urte hautan, bertze sail batek du haatik Belokeren omena haunditzen: mintzo gira tapizaginzaz eta idatzedergintzaz.  Herria   2001-10-18

Iruditzen zait ordea gehiago balio duela gizonak omenak baino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.

Haatik mundu zabalerat ere zabaldurik haren antropologo eta etnologo omena.  Herria   2003-04-03

Hortik dator, jende arruntaren iritziaz loriatzen dena, egunero, beldurrak aztoraturik, bere omen onaren zaintzeko lehiatzen dela, bermatzen eta ahalegintzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 483. orr.

Erregearen aldeko omen eta haren salbamendurako egitasmoetan ibilia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

Tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko -dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Agian garaztar jakintsun horren omenak berriz distiratuko du, duela lau mende bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 203. orr.

2 zurrumurrua.

Karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

-Omena dabil bere izeba Isabel Hungariakoa izan dela bere lehen amorantea, oraingoz bakarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

3 omenaldia.

Egunkariko eskari hark eman zidan aitzakia oroitzapen hori idatziz jasotzeko eta, katarsiaren bitartez, nirea ere bazen hildako hari neure ohorea eta omena azaltzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 14. orr.

Soldaduak eta heroiak alde guztietan ohoratzen dira eta omena egiten zaie, aurkikuntzak egiten dituztenei betirako ospea ematen zaie, martiriak gurtu egiten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Bertsolari eta bertsozaleen omena jaso zuen Iturrik 1975eko Bertsolari Egunean.  Berria - Kultura   2006-01-20

Antzinako gizartean, hilotz freskoari omenak eta poemak egiten zizkioten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

4 -en omenetan adlag -en omenez, -en gorazarrez.

Haren omenetan eta zenbaki luzeagoak ezagutu beharrik ez zuela izan eskertzeko egin du topa, kopa airean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 157. orr.

Urtero egiten zutela meza bat Nikolas izena zuen familiako ez dakit noren omenetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Washingtonen dauden ia 400 eraikin historikoetatik bat bera ere ez dela amerindiarren omenetan egin, orain arte.  Berria - Mundua   2004-10-23

Espainiako Erregearen ama zenaren omenetan malkoak isurtzera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

5 -en omenez adlag -en gorazarrez.

Gerran hildakoen omenez eraikitzen ari ziren monumentuari begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

Dantek Beatrizen ezpainetan irribarre bat ikustearren idazten omen zuen, Borgesek bere aitaren omenez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.

Ondoren, oturuntza handi bat eman zien erregeak buruzagi eta zerbitzari guztiei, Esterren omenez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 133. orr.

Ukabila jasorik, Internazionala kantatu zuten denek, eta goraka ekin zioten, Ixkoren omenez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Bi txalapartari aritu ziren eliz atarian, ezkonberrien omenez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Eta berehala Pablo Picassok margotu zuen egun Madrilen dagoen eta mundu osoan ezaguna den irudia, Gernikaren omenez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Garaipen inperialen omenez eraikitako monumentuen aurrean, porrotari neurea altxatzeko gogoa sortzen zitzaidala adierazi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Gainera farlopa hau hire omenez harrapatu dinat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 142. orr.

Jon Miranderen balada Jim Morrisonen omenez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

6 -en omenezko izlag -en gorazarrezkoa.

Lizardiren omenezko monumenturako bidea hartu nuen lehen egun hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.

Senar-emazte berrien omenezko bertsoak kantatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Sarriegiren omenezko plakaren inaugurazio ekitaldian prozesio zibila egin zuten.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Arriagaren omenezko saioak.  Berria - Harian   2006-01-28

Compay Segundoren omenezko kontzertua gaur Donostian.  Berria - Kultura   2004-01-10

Osteguneko kontzertua jaialdiaren atarikoa izango da, eta igandekoa Johnny Cashen omenezkoa.  Berria - Kultura   2004-07-28

Beraren aurrean hanpatzen eta apaltzen ikusten zuen bular hura berarentzat hanpatzen eta apaltzen zela une hartan, eta barre hura, usain hura eta nahitako begirada haiek beraren omenezkoak zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.

· Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hamabost idazlek haren poemen gainean idatzitako glosak bilduko ditu udazkenean argitaratuko den omenezko antologiak.  Berria - Harian   2005-08-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriaren omena (3); omena galtzea (3)

aitaren omenez (7); bere omenez (22); biktimen omenez (11)

eduardo txillidaren omenez (3); ez daudenen omenez (4); gaztearen omenez (3); haren omenez egindako (4); haren omenez eginiko (3); hildakoen omenez (13); hildakoen omenez egindako (3)

idazlearen omenez (4); izenaren omenez (3); jainkoaren omenez (3); jainkosaren omenez (4); jaunaren omenez (8); jexux artzeren omenez (3); langileen omenez (5); mikel goiaingeruaren omenez (3); militanteen omenez (3); nire omenez (6)

omenez antolatu (6); omenez antolatutako (6); omenez egin (9); omenez egina (4); omenez egindako (19); omenez egingo (4); omenez eginiko (9); omenez eginiko obrak (3); omenez egiten (3); omenez eraikitako (8); omenez hartu (3); omenez idatzi (3); omenez idatzitako (8); omenez jarri (7); omenez jarritako (6)

ospetsuaren omenez (3); poetaren omenez (3) santuaren omenez (4); sarriegiren omenez (3)

zure omenez (4)

agirreren omenezko (3); arafaten omenezko (3); arriagaren omenezko (6); bere omenezko (5); biktimen omenezko (7); compay segundoren omenezko (4)

emazte berrien omenezko (3); hildakoen omenezko (4)

idazlearen omenezko (5); lauaxetaren omenezko (3); lekuonaren omenezko (3); lizardiren omenezko (5); mugerzaren omenezko (3); mujikaren omenezko (4); musikagilearen omenezko (3)

omenezko diskoa (4); omenezko diskoan (4)

omenezko eguna (6); omenezko ekitaldi (4); omenezko ekitaldia (9); omenezko ekitaldiak (14); omenezko ekitaldian (8); omenezko ekitaldietan (3); omenezko erakusketa (4); omenezko eskultura (6); omenezko estatua (3)

omenezko jaialdia (3); omenezko kontzertu (3); omenezko kontzertua (9); omenezko meza (5); omenezko monolitoa (3); omenezko monumentua (3); omenezko monumentuaren (4); omenezko museoa (3)

omenezko oroitarrian (3); omenezko plaka (10)

sarriegiren omenezko (4); txillidaren omenezko (3)


omenaldi 1 iz

Espainiako gerran hildako brigadistei omenaldi bat egingo zietela hurrengo egunean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 224. orr.

1967an Luzaidek omenaldi bat egin zion 100 urte lehenago sortu zelakotz, plaka eder bat ezarriz bere aita herriko idazkari gisa egon zen etxean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

1998an Elgoibarren senarrari omenaldia egin zioten eguna.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 21. orr.

Bizi-bizi du gogoan Sakabiri 1962ko abenduan Lastur Arbizkoa bailarakoek bere jaiotetxean, Aittola Berrin, egin zioten omenaldia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 82. orr.

Putzu-ri buruzko iruzkinaren bidez ezagutu nuen Txillardegi, UEUk Iruñean egin zion omenaldiaren biharamun goizean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.

Nafarroa Behereko jaun guztien omenaldia jaso zuen, etsaien etsaiena eta etsaien lagunena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Berak eta Albertok uko egin zioten omenaldi orori, jende askok egin nahi zien baina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Horrela ematen zion gorputz bere omenaldiari, baldin eta, erdizka uste zuenez, koadroak omenaldi izan behar bazuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

Omenaldi modukoa da, beraz: nire kuttunenak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

-Nire hogeigarren sonata -esan zuen-, Beethoveni omenaldia da hau.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Nire omenaldi xumea hango buñueloak eta jogurta hartzea izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.

Winston erosi duzu, Eñauti omenaldi txiki bat egitearren eta, betiko moduan, filtroraino agortu duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Horien denen erdian, omenaldi labur bat merezi dik Amédée Arce gure herritarrak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Gauden ziur alor horretako gure gehiegikeriak, edonolakoak izanda ere, naturaren aurkako irainak izan beharrean, hari eskainitako omenaldi zintzoak direla.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Iragan urtarrilaren 22an, 69 urte bete bezperan, itsas merkararitzako kapitainek omenaldi beroa egin zioten Bartzelonan.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Azaroaren 3 an, omenaldi berezi bat egina izanen zaio, Aiherran, Piarres Haristoy Bordako apezari, aurten egiten baitu duela 100 urte hil zela.  Herria   2001-10-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eguraldiak ere distira berezia eman zion omenaldi egunari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Agurretan, omenaldi-bertsoetan, elizakoetan... horrelako zerbait gertatzen da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Dendaren atzealdeko armairuan dauzkat botila eta largabista, baina bakarrik edateak omenaldi kutsua izango luke eta ez diot halako oparirik egin nahi hordi zenduaren oroimenari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur oker erabiltzen da, leku eta garai jakin bateko heroiaren aldeko herri omenaldi libre eta antolatu gabea adierazteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 252. orr.

EAk zehazki, EAJ-PNVri guztiena zen ondarea beretu izana aurpegiratzen zion, eta jokatu zuen bezala jokatuz, Sabinori merezi zuen herri-omenaldia ukatu ziotela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 435. orr.

Azkena soilik aipatzearren, Oihane Errazkinen hileta-omenaldian, Donostian, Ertzaintzak erruz eraso zien bere guraso, senide eta lagunei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko omenaldi (3); azken omenaldi (3); beste omenaldi bat (3)

egindako omenaldi (3); eginiko omenaldi (7)

omenaldi asko (3); omenaldi bat (80); omenaldi bat egin (9); omenaldi bat eginen (5); omenaldi bat egiteko (4); omenaldi bat eskaini (7); omenaldi bat eskainiko (7); omenaldi berezi bat (14); omenaldi bero (15); omenaldi bero bat (10); omenaldi beroa (23); omenaldi beroa egin (5); omenaldi beroa eskaini (5); omenaldi bihurtu (3)

omenaldi eder (11); omenaldi eder bat (9); omenaldi ederra (6); omenaldi egin (4); omenaldi egun (4); omenaldi eguna (4); omenaldi egunean (8); omenaldi gisa (29); omenaldi hoberena (3); omenaldi hunkigarri (5); omenaldi hunkigarri bat (4); omenaldi hunkigarria (6)

omenaldi izan (4); omenaldi kartsu bat (9); omenaldi kartsua (3); omenaldi suhar (3); omenaldi ttipi (4); omenaldi txiki bat (8)

omenaldi ugari (5); omenaldi ugari egin (3); omenaldi xume (4); omenaldi xumea (13); omenaldi xumea egin (3); omenaldi xumea egingo (4)

aldeko omenaldia (4); atzoko omenaldia (3); azken omenaldia (6); biktimei omenaldia egin (3); cashen omenaldia (3)

egin zioten omenaldia (5); egindako omenaldia (15); egingo zaion omenaldia (3); eginiko omenaldia (7); elkarteak omenaldia eginen (3)

larunbatean omenaldia egingo (3); lehen omenaldia (3); merezitako omenaldia (6)

omenaldia antolatu (6)

omenaldia egin (87); omenaldia egin diote (11); omenaldia egin zioten (23); omenaldia eginen (20); omenaldia eginen diote (9); omenaldia eginez (3); omenaldia egingo (87); omenaldia egingo diete (10); omenaldia egingo diote (45); omenaldia egingo zaio (8); omenaldia egitea (7); omenaldia egiteko (25); omenaldia egiten (7)

omenaldia eskaini (11); omenaldia eskainiko (6); omenaldia eskainiko diote (4); omenaldia jaso (11); omenaldia jaso zuten (5); omenaldia jasoko (6); omenaldia jasoko du (3); omenaldia merezi (3)

omenaldiak debekatzea (3)

aldeko omenaldian (3); argalaren omenaldian (4); egin omenaldian (3); egin zioten omenaldian (3); egindako omenaldian (12); eginiko omenaldian (5); omenaldian izan ziren (3); omenaldian parte hartzeagatik (6); omenaldian parte hartzeko (3)

eskaini omenaldiarekin (3)

omenaldiaren aurretik (3); omenaldiaren barruan (3); omenaldiaren ondoren (3)

omenaldira joan (5); omenaldira joateko (7); omenaldira joateko deia (3)

omenaldirik hoberena (3); omenaldirik onena (3)

omenaldiz omenaldi (4)


omenalditxo iz omenaldi xumea.

Lerrootatik bihoakie biei azken agur eta omenalditxoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 11. orr.

12.00: idazle zendueri omenalditxoa.  Herria   2003-04-17

Idazle argentinarra Tolosatik igaro berria zen, omenalditxo bat egin zioten bertan, eta guk, talde literarioa ginen aldetik, ezin huts egin halako ekitaldi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Honaino komunetako poeta anonimoei eskaini nahi izan diegun omenalditxoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.


omendu, omen(du), omentzen (orobat omentu g.er.) 1 du ad omenaldia egin, gorazarre egin.

Orain, goazen nire jauregira, atzerritarra omentzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Izpurako Herriko etxeak nahi ukan du herritar aipatua omendu, bere izena emanez eraiki berria zuen biltzar-toki ederrari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

Lluis Llachen kantaldi batekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak, sarraskiaren 30. urtemugan.  Berria - Harian   2006-02-22

Ziburuk kartsuki omendu ditu Zubeldia bi anaiak.  Herria   2003-03-10

Esteban Larrañaga (Azpeitiko Loiola, 1947) eta soinu txikia omentzera ehunka lagun hurbildu ziren atzo Azpeitiko kiroldegira.  Berria - Kultura   2004-03-20

Duela ia urtebete hil zen idazle eta euskaltzaina omendu dute bere senideek, Santurtzin kilometro hunkigarri bat eginez.  Berria - Harian   2005-03-20

Jexux Artze omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte Usurbilen.  Berria - Kultura   2006-05-04

Agustin Salinasi eginiko omenaldiaren barruan zurginaren arkatza omendu nahi izan du anfitrioiak.  Berria - Kultura   2004-08-08

Elkar omendu zuten.  Berria - Harian   2005-09-09

Sufriarazten digutenak omentzen ditugu eta ez irribarrea sorrarazten digutenak.  Berria - Harian   2005-08-07

Acapulcoko Zinema Jaialdiak Julio Medem omenduko du.  Berria - Kultura   2006-03-24

Belarra lehortzen ari mandioko goialdeetan gozo, belar bihurria kiribilkari heroiak omentzen dituzten estatuak estaliz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Konpositore omendua ezagutarazteko mahai-ingurua egingo dute.  Berria - Kultura   2004-08-04

Indart eta Ormazabal, artista omenduak.  Berria - Kultura   2004-06-27

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Omenduak ez zuen hitzik egin bere omenaldian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Maurice Harriet ere egongo da aurtengo omenduen artean.  Berria - Kultura   2004-01-21

Omenaldia, ustez, omenduari omen egiteko antolatzen du omentzaileak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.


omengarri izond omentzeko modukoa.

Intelektual gure eskoletan prestu, benera eta omengarri baten, "liberal" itzal handiko Ortegaren saiotxo bat gomenda liteke: Mirabeau o el político, 1927koa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.


omenka adlag beste bati entzunaren arabera.

Goldarazko aitona batek gogoan dauka, gizaldiz gizaldi omenka jasotako gertakari beltza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen omenka bizitzeaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 43. orr.

Ez du balio hemen goiti eta beheiti omenka eta omenez ibiltzea, Euskaltzaindiak eta euskaltzainek hau edo hura esan edo egin dutelakoa-edo arinki baieztatzen ibiltzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

Hark [Xerazadek], omenka-omenka, ipuinka-ipuinka, nola lortu zuen Xariar erregearen bihotza sendatzea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

Eta ez naiz omenka ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.


omentsu izond ipar entzutetsua, ospetsua.

Talde omentsu bat dugu hau ororen arabera.  Herria   2004-04-01

Hazparnen gaindi iragan da aurten xirrindulari lehiaketa omentsu hau.  Herria   2003-07-31

Ikastegietako haurrek, karia hortarat ikusi ahal izan dituzte kirolari omentsu batzu, mintzatu ere, hala nola Didier Munduteguy, Yves Sallaberry (Xala) [...], Beñat Inchauspe Xapeldun izana pilotan eta ere kontseilu nagusi dena eta ere Raphael Larronde pilotari xapelduna hau ere.  Herria   2004-05-27


omentu ik omendu.

omentxo iz omenalditxoa.

Baina, nire omentxoa tartean ipiniz, hauek denak ziren goizero ahalegintxoa egiten zuten guneak: Algorta, Alonsotegi, Amorebieta, Arboleda, Barakaldo, Basauri, Durango, Etxebarri, Gernika, Gordexola, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Mungia, Santurtzi, Zalla.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 134. orr.


omentzaile izond/iz omentzen duena.

Omenaldia, ustez, omenduari omen egiteko antolatzen du omentzaileak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.

Jeneralean, ordea, omenduak ematen dio omena omentzaileari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.


omiasaindu (orobat omia saindu g.er.) 1 iz ipar santu guztien eguna. ik domu 1 eta domuru 1.

Helduden larunbatean dugu Omiasaindu.  Herria   2003-10-30

Jakinez bertze igande ala pesta egunetako elizkizunek ez dutela lehengo jarraikitzea kausitzen sinesdunen ganik, ohargarri da Omiasaindu ez dela egoera orokorrari segitzen.  Herria   2004-11-04

Horra zergatik ukan dugun aspaldiko Omiasaindu jendetsuena...  Herria   2001-11-08

Anitz jende kofesatzen zuten, ohean, bidean, lanean, bereziki besta-buru inguruetan 44ko Bazko, Andredena Mari (Agorrilaren 15ean) eta Omiasaindu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Omiasaindu irikotzat ez direa saltegi frango Eguberriri buruz apaintzen?  Herria   2005-12-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Omiasaindu bezperan, haurrak ziren mozorrotzen, sorgin-jauntzietan paratuz ardurenik, eta goxoki galdez ibiltzen etxez-etxe.  Herria   2003-10-30

Omiasaindu bezperan euri xorta bat egin badu ere eta denbora geroztik freskatu bada ere, egun arraroak izan dira.  Herria   2001-11-08

Omiasaindu inguru hortan egin behar luke bere sartzea.  Herria   2004-10-21

Omiasaindu biharamunean zendu da Linda Bustingorry 22 urte zituelarik.  Herria   2003-11-13

3 omiasaindu egun

Omiasaindu eguna iragan da usaiako bildutasunean gogoan gintuela gure hil maiteak.  Herria   2001-11-08

Helduden astelehenean, Omiasaindu egunean jokatuko da partida hau Garatenean.  Herria   2004-10-28

Ainitz jende ibili eta beren familietako hilarien loreztatzen, eta Omiasaindu egunean gure herriko eliza untsa betea zen.  Herria   2002-11-07

1512 hartan berean, Omiasaindu egunak Joanes Albretekoa [...] ekarri zuen Pauetik Iruñearen hegiraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

4 omiasaindu kari ik omiasaindukari.

omiasaindukari (orobat omiasaindu(-)kari) adlag omiasaindu dela eta.

Omiasaindukari, hilarrietan, obrak gelditu behar dira urriaren 22tik azaroaren 1a arte.  Herria   2004-10-21

Hala ziren funtsean, Otsabidera zetozenean demagun Omiasaindukari, etxeetan, bideetan eta elizetan ibiltzen baitziren jendearen erranaz axolagabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Larunbatean, Omiasaindu-kari, Urruñako elizan, Vocalia taldea, Gasteizetik etorriko den emazte talde guziz jeinutsua.  Herria   2003-10-23

Mundu bat xoko guzietan! Aspaldian etzen holakorik ikusi Omiasaindukari.  Herria   2001-11-08

Giroa ere berezia izan zen herri askotan; azken orduko lore eskaintzak nagusi izaten dira Omiasaindu kari familia bazkariak antolatzeko ohitura duten herrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Kontzertu guziak aratseko 9-etan salbu Omiasaindu-kari Urruñan emanen dena, hura aratsaldeko 6-ak eta erdietan.  Herria   2002-10-24


omisio iz egin eza, ez egitea.

Seguruenik omisioak ordaintzen ari gara, ekintzak baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Omisioak ere ekintza dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Zer den zilegi eta zer ez ekintza eta omisioetan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Erregularizazio prozeduraren azken txanpan ez-egitezko edo omisio bidezko erroldatze agiri asko eta asko onartu direla ohartarazi zuen Peredak.  Berria - Harian   2005-05-11


omititu, omiti, omititzen du ad ez egin; ez esan.

Horrela, erru, hau da, bekatu izango da Estatuaren arrazoiaren, hau da, legeen aurka egiten, omititzen, esaten edo nahi izaten dena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 206. orr.


omnibus 1 iz autobusa, batez ere garai bateko hiri arteko edo hiriko autobus publikoa.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Hemengo urratu hau Gower Streetera doan omnibusa irauli zenekoa da, gazteagoak eta zoriontsuagoak ginen garai batekoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 160. orr.

Batzuetan, makurtu eta Bastilletik Wagram plazara zihoan omnibusa Saint-Eustache zubiko geltokiraino jarraitzeko itxura egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Omnibus batean, egun batez, eguerdi aldera, jarraian doan tragikomediatxoaren lekuko izatea suertatu zitzaidan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.

· Omnibus batek gurutzatu zuen karrika, eta kotxeroaren oihuaren premia barik abiatu zen zaldia ostera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Valence izeneko omnibus gidari batek adierazi zuen halaber Senako ferry batean ikusi zuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Lorategiek, alde batean, omnibus ilara amaiezin bat dute,  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.


omnipotente izond guztiahalduna.

Jesukristo omnipotentea da, jada gure artean egonen da, segurasko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

Ez al zen, bada, Jainkoa, Madre Columbak zioen bezala, guztiz ahaltsua, omnipotentea eta orojakilea?  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.


omnipresentzia iz nonahikotasuna.

Ubikuitate: [...] aldi berean leku guztietan egoteko ahalmena edo dohaina, baina ez aldi oroz eta leku guztietan egotekoa, hori omnipresentzia baita, Jainkoarena eta eter argi-eroalearena baizik ez den ezaugarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Ubikuitatearen eta omnipresentziaren arteko bereizketa inportante hau ez zegoen garbi Erdi Aroko Elizarentzat, eta horrek odol asko isurarazi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.


omnistzientzia iz dena jakitea.

Omnistzientzia esan nahiko zuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.


omoneria iz kapilau egoitza.

Ikasleen omoneria zabalik.  Herria   2003-10-23

Donibane Garaziko Bilgune omoneriak presuna bat bilatzen du, denbora erdiz lanean aritzeko helduden irailetik harat.  Herria   2004-07-22

Momentu lasai bat iragaiten dute omoneriako gelan.  Herria   2003-10-23


omonier 1 iz ipar kapilaua.

Gure erretore nagusia higatzen hasia, ez baita gazte haietarik: curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

Aspaldian ezagutzen nuen eta ontsa, 14-18ko gerlan, infanteriako 34. erreximenduan omonier ukana bainuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Geroxago omonier baten bisita ere ukan nuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Soldaduak irriz, konpainiako omonierra barne.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Münster-eko gazteria katolikoaren omonierra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

Frantxua Gaztambide Donibane Lohizunetik Baionara doa Katedraleko kalonje eta Turismo pastoralaren omonier gisa.  Herria   2005-06-16

2 (hitz elkartuetan)

30 urte nituen Gabonera joan nintzenean, Bordalen ixtudianteen omonier zerbitzua egin ondoan, hiru urtez, apeztu orduko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

"Le Personnalisme" delako liburutxoa iretsia nuen baina ohartua nintzen ene omonier lagunari arriskutsua iduritzen zitzaiola sentsibilitate hori.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

· Manhattan hirian, 16 urtez presondegi omonier izan da Rafael, frantses apez bat, hogoi mila presuner erdian bizituz.  Herria   2001-01-11


omoniergo 1 iz ipar kapilautza.

Gero, adin batetarat heltzearekin, Donibanerat bildua, ospitaleko omoniergoa segurtatzen zuela.  Herria   2003-11-13

Gero, bortz urtez Pariseko Euskaldunen omoniergoa beteko du: euskaldun gazte frango bazoan urte hetan Parisera, eta berriki idekia zen Euskal etxearen antolatzen lan gaitza egin zuen.  Herria   2001-02-08

2 (egoitza) ik omoneria.

Biharamunean omoniergoan egin behar genuen bilkurara ez nintzen joan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 106. orr.


omoplato iz sorbalda-hezurra.

Sabeth, bere galtza bakero beltzekin, [...] bere bi omoplatoak nabari zitzaizkiola jertse beltzaren azpian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Omoplato biluzi zorrotzak ia elkartzen ziren batzuetan, neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Eskuineko eskumuturraren parte batean ere urratu handiak ageri zituen, eta orobat bizkarralde osoan, omoplatoetan bereziki.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.


omore ik umore1.

omoretsu ik umoretsu.

on-line (orobat on line g.er. eta online g.er.) 1 iz (beste izen baten ezkerrrean) konexioaren une berekoa.

Lastertasuna eta fabrikako lan-aretoan bertan funtzionatzeko gaitasuna sentikortasun handia baino garrantzitsuagoak direnean erabiltzen da on-line analisia (hala deritzo une bereko lan-metodo horri).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

On line edizioa bestea baino laburragoa da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

Fitxategiak, liburutegiak, on line katalogoak, aldizkarien aurkibideak (hemeroteketan), Internet, CD-Rom...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.

Tutoretzak, on-line laguntzak, ikasle izan direnekin harremanari eustea, ikasleentzako hitzaldiak...  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Online sistema honi esker partekatzea lortzen diren bidaia gehienak noizbehinkakoak izaten dira, eta hirutik bat baino ez (%37) aldizka egindako bidaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

On-line zerbitzuen bitartez egiten dira eragiketen erdia ia (%42,9).  Berria - Ekonomia   2006-01-06

2 (adizlagun gisa) unitate zentralarekin konektaturik; konexioaren une berean.

Interneteko helbideak ere ematen zaizkigu, Kanten obra nahiz beronen gaineko liburu zein artikulu berezituak on line kontsultatu ahal izateko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 150. orr.

Telesforo Monzonen literatur lan guztiak on-line jarri ditu, gaurdanik, Susa argitaletxeak bere webgunean.  Berria - Kultura   2004-12-01

Sistema multimedia batean oinarrituta, on-line eta CD batzuen bidez funtzionatzen du Boga sistemak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Eskuizkribu duela gutxi arte ezezaguna eskuratu bezain laster, haren faksimilea jarri zuen on-line Gipuzkoako Foru Aldundiak.  Berria - Kultura   2004-05-28

Mugimendu finantzarioak denbora errealean egiten dira, on-line.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Hor, beste hainbat zerbitzu eskaintzeaz gainera, on-line euskara ikasteko aukera emango dietela atzerritarrei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Klasikoen gordailua (idazle klasikoen lanak on-line), Kritiken hemeroteka (literatura modernoko liburuen kritiken bilduma eguneratua).  Berria - Harian   2006-02-24


on1 1 izond bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. ant txar. (gauzez mintzatuz)

Baina gorroto dut gizon hori, gauza txarrak baizik ez baitit iragartzen, onak iragarri beharrean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,8

Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? nondik du, bada, olo gaiztoa?  Elizen arteko biblia   Mt 13,27

-Ohe ona da -esan zuen gizonak, eta poltsa lurrean utzi eta garagardoa eta whiskia atera zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 18. orr.

Lurrez joatekotan, nire zaldirik eta gurdirik onenak utziko dizkiat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Txakurrak, esate baterako, bista kaskarra du eta nahiko belarri ona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Ez, bihar ez, erantzun zion, baina aurki, hitz eman zion; eguraldi ona egiten zuen lehen egunean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.

Euskara ona eta zuzena erabili ohi du gehienbat Euskadi Irratiak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 204. orr.

Gauza ona da gatza; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro?  Elizen arteko biblia   Mk 9,50

Zahartzeak ez du deus onik, badakigu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

-Baina haren etxean ez duk batere atarramentu onik izango: zeken hutsa duk!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

Lan horrentzat, hiztegi on bat baitezpadakoa da mahai gainean, eta ahalaz biga edo hiru, elgarren artean konparaketen egiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Langile ona naiz -marmar egin zuen Budek, ahoa beteta zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Ikasle ona zarela esaten dit Hermannek: ez galdu guk izan ez genuen aukera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Zaila da jakiten benetan Jexux inoizko soinu-jotzailerik onena izan ote den.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Nik bete nezakeelako, apika, berak bete ezin izan zuen ametsa, soldadutza egitekoa eta soldadu on bat izatekoa: gudari on bat, alegia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 106. orr.

Bettek berehala eskatu zion barka, baina kaltea eginik zegoen jada, eta nahiz eta hiriko abokatu onenetako bat kontratatu zuen hura defendatzeko, Harry ohartu zen hondaturik zegoela jada bere bizitza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Lisak aita Roustan ezagutzen zuen, Saint-Eustacheko apaiz bat, itzal handiko gizona, aholkulari ona, huts egiten ez zuen laguna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Baina bagenuen gure artean preso bat, Longarte, oso mediku ona.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.

3 (izen gisa)

Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko.      - 1. orr.

Eta, aurkitutakoan, berori non eta nola zain-zain gelditu den esango diot, harengana, izenaren ona eta garbia galarazi gabe, noiz eta nola joan ote litekeen agindu arte alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.

Azter itzazue erromatarrak, eta ez dituzue inoiz aurkituko beren onak eta txarrak egin zituzteneko inguruabarrak aukeratzerakoan baino garaiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Alde txar guziek ere badute beren ona, ordea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 152. orr.

• 4 izond handia, ederra.

-Eta esan dituan txori horiek mokadu ona al zeukatek?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 130. orr.

Txikiena jaio eta ama erditzean hil zenetik zenbat aldiz ez ote dizkiet eman ipurdiko onak, eta hala ere ezin sosegatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 87. orr.

Kattalinek bere garagardoari hurrupaldi on bat emaiten dio, berriz ahoa ireki aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Libreta berriz hartu nuen, bertan zerbait egin beharra banu bezala, eta tinta parrastada on bat bota nion gainera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 23. orr.

Ez da aztia izan behar gizonak ohera gonbidatu nahi duela igartzeko, ipurdia ere salduko lukeela larrutaldi on baten truke.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Mutiko bat gaiztoa eta bihurria bazen, ez zuela ezerk balio, zigorrada on batzuk izan ezik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

· irud/hed Sari banaketaren ondotik, pilotaren besta segitu zen Philippe-n ostatuan mahai on baten inguruan.  Herria   2004-01-29

• 5 izond zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. ant gaizto.

Polizia on eta gaiztoaren kontua, berriz ere?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 131. orr.

Aurretik jakintzat eman behar da edozein kristau onek prestago egon behar duela hurkoaren esana onesteko gaitzesteko baino.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 45. orr.

Pozaldian espiritu onak gehiago gidatzen eta aholkatzen gaituen bezala, hala lehorraldian gaiztoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Ederki, morroi on eta leiala! gauza gutxian leial izan haiz, askoren buru ipiniko haut.  Elizen arteko biblia   Lk 19,17

Quenuk pentsatu zuen Lisa onegia zela, Gavard basapiztia haren atzetik horrela ibiltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Ni ez naiz jende gaiztoa egun batetik bestera jende on bihurtzeko mania moderno horren aldekoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 67. orr.

· Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,17

Horrela hasi ziren onak gaixotzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

6 ontasuna adierazten duena.

Ez naiz berriz bihotz oneko agertuko sekula!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Neskatxa garbia eta ohitura onetakoa dela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 102. orr.

Badirela oraino zenbait Katoliko ere makur dabiltzanak, uste baitute bekatu mortaleko estatuan egin obra onek ez dutela deus balio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Ez du zalantzarik: asmo oneko gezurrak egia gordinak baino krudelago dira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

-Esaiozu behintzat hitz on bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

• 7 iz ongia.

Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,24

Horretarako, ordea, neure buruaz ahaztu eta lagunaren ona bilatu behar nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

Bila dezagun arimaren ona, ez juzgatzerakoan gainetik hegan dabilena, maitasunari atxiki zaion ona baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 301. orr.

Iluntasunen artean zein ez den hain handia juzga daitekeen bezala, eta amildegien artean zein ez den hain sakon, halaxe araka daiteke erlijio faltsuen artean ere ea zein atxikitzen zaion hobeto gizartearen onari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 123. orr.

Gorrotozko afektu horiek eta horien idurikoak Bekaizkerian biltzen dira, zeina, horrexegatik, Gorrotoa besterik ez baita, honek gizakia bestearen gaitzaz poztera eta haren onaz tristatzera daraman bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 281. orr.

8 oneansup_1 adlag

Etxeko jaunari deitu zioten, eta Lancelot non zegoen esan zezala agindu, onean nahi ez bazuen, txarrean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 39. orr.

Ezin didazu eragotzi gora joatea, onean behintzat: edo erabat debekatzen didazu, edo nirekin fidatzen zara bestela, onerako ala txarrerako, eta bakean uzten nauzu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Ezkongai harroek ere onean hartu zuten, baina barruan asmo gaiztoak zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 124. orr.

Ni, ordea, onean nahiz txarrean, hementxe edukiko nauk zain, hik hala nahi baduk...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

Aurrean nor daukaan, hari eragin behar diok, onean edo txarrean, zuzenean edo zeharka.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 181. orr.

9 (neure, bere...) onean2

Gurasoak, errebelde zenean eta bere onean zegoenean berarekin hain etsaituak, orain, babesgabe eta gaixo zegoen garaian, egunero etortzen zitzaizkion bisitan. haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

Gaur ez nagok neure onean, baina hurrengoan ez diat barkatuko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.

Ez nengoen nire onean egun hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

-Ez zeunden zeure onean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 208. orr.

10 -en onean3

Ondorengotza-ordena, monarkietan, Estatuaren onean oinarritzen da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Errusiako armadak sarritan egin zuen borrokan haien buruzagiekin, zeintzuk, beren onean eta beste uztarri bati lotzeko asmoz, kirgizen askatasuna defendatzen baitzuten Moskuko mendekotasunaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

11 onenean adlag ik beherago 24.

Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala, onenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Beraz, telegrama batekin ez nuen, onenean, etxekoak alferrik kezkatzea beste ezer lortuko; txarrenean, berriz, arriskuan jartzea. hil edo bizikoa omen den "hizkuntzaren azpiegitura" izeneko hori ere ez da, onenean, hizkuntzaren axalik axalena izatera ere iristen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Hau guztia gaztelaniaz esango banu, harritu aurpegiarekin behatuko lidake, onenean, baten batek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.

· Onenean zeudenean, hots zakar bat entzun zuten troka gainetik "¡Alto a la guardia civil!".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Baina, onenean zegoela, jas!, gauza deskontrolatzen hasi zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Imanolen eta bion sexu harremanek beren onenean irauten zuten eta, biok gazte eta osasuntsuak izaki, bete-betean gozatzen genituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

12 -en onerako

Ez da ari herriaren onerako, kalterako baizik.  Elizen arteko biblia   Jr 38,4

Elizaren onerako izango da, Aita Santuak erabaki badu, baina ez da bidezkoa, Mary Jane, eta ez dago ondo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.

Jainkoak dei egin digu bere errukiaz, ez geure onerako bakarrik, baita beste askoren onerako eta salbamenerako ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Estrategia liberalaren helburua izan da merkatuaren onerako estatuari pisua kentzea, eta aitzakia polita izan da globalizazioarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

Ez dakit zorioneko estandarizazioari zer eginen dion hautu honek, baina kalte egiten badio ere hizkuntzaren onerako izanen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

Batzuek euskararen onerako joko dituzte itzulpenok, baina nik, lege arazoren bat dudan bakoitzean erdaraz irakurri behar izaten ditut, zer gerta ere, euskaraz-edo ere badatozen legeok.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Hain urte gutxian, kausaren onerako eta errepublikaren hobe beharrez, hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

· Ez dakit gaiztoa den edo ez, baina guztia onerako gertatu da, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

13 -en onetan

Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan eta, menturaz, zenbait euskaldun fededun xumeren kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Neure apurra eman behar nuela "Jainkoaren eta Espainiaren onetan".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 259. orr.

Baina jakin ezak, hire onetan mintzo naizela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.

Haurraren onetan, nik dakita ez diodanetz amor eman behar!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Aita Sainduaren botereak gainditzen duela edozein nagusitasun, onartuz geroz Jesu Kristo gure Jaunak beti bere artaldearen onetan diharduela sinetsi behar dugula.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

Etxeberri, orduko auzapeza, eta d'Abbadie d'Arrast, Etxauzko nausia, ez zitian arras ideia berekoak eta uste diat bakotxak nahi zuela bere burua eta bere boterea agertu, herriaren onetan zerbait eginez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Diru-sarrerak eta baliabideak administratzailearen onetan administratzearen zientzia edo artea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.

14 onezko ik onezko.
15 on behar (orobat onbehar) hobe beharra. ik onbehar1.

On-beharrak zeramatzak gure gauzak, guk geuk desira genezakeen baino zuzenago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Propaganda ofizialak dioenaren guztiz bestera, borondate oneko jendea oso arriskutsua da, inozotasunarekin estaltzen baitute ezjakintasuna, eta onbeharraren nahiarekin injustizia oro.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

On beharrean egin zuen, egoera ezerosoari irtenbidea ematearren, apeta beteta bakean utziko zuelakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Gerta liteke, nik on beharrez zerbait egin eta zu atsekabetzea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 170. orr.

On beharrez alferrikako lanak hartzen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 147. orr.

Nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Hik niri kasu egidak, hire on beharrez ari nauk eta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 206. orr.

16 on egin

Kafeak on egin zigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Haize freskoak on egin zidan eta burua lasaitzeko balio zuela konturatu nintzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 68. orr.

Loaldi on batek on egingo dio.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 145. orr.

Hari ere on egina zion bi egunetako atsedenak. Gurasoei deitzeak ere on egin dit eta doi bat lasaitu nau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

Hire karrera politikoak harrotuko duen publizitateak hire abokatu-lanari on egingo ziok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Tamainako min batek on egiten digu; zerbaiten edo zerbaitetarako minak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Ez al duk nirekin etorri nahi ospitalera? Teresari on egingo ziok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

"Ni zu izatera", esan zion kalonje batek, "Mexikora itzuli eta lagun hurkoari on egiten saiatuko nintzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 105. orr.

-Gutxiagok on egin behar digu! -atera zitzaion Agustinari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.

· -On degigula! -esanaz sartu zuen Justok sardexka azpilean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 124. orr.

On egin deizuela!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 54. orr.

-On egin! -esan zien guztiei, irribarretsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

· Makina bat on egin zuen bere bizialdian!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.

Halako traizioa egin zuen, bada, Ptolomeok, on egina gaizkiaz ordainduz.  Elizen arteko biblia   1 M 16,17

17 on-gaitz (orobat ongaitz g. er.) pl alde onak eta txarrak.

Natura aingerutu hori natura hila besterik ez daiteke izan; besterik da lurra edo mendia bere on-gaitzekin. Nazioak arraza nagusi horren on-gaitzak ditu, horren bertuteak eta bizioak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Urte bat pasatu zaiku bere on gaitzekin, zorion eta penak nahaste.  Herria   2003-01-14

Prefeta edo zuprefeta batek bere kargua uzten duelarik nonbait, dokumentuak han gelditzen dira egin duen lanaren lekuko, bere ongaitzekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

Euriari so, eskaintzaren on-gaitzak aztertzen ari nintzelakoa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 404. orr.

Ezkontza bera ez al da ezkontideen arteko elkarte oso eta hutsik gabekoa, bizitzaren on-gaitzetan partaidetza eta gauza guztien -zeruko nahiz lurrekoen- komunikazioa eskatzen duena?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.

18 on iritzi (orobat oniritzi) dio ad ongi iruditu.

On neritzon, beraz, nire anaiaren jokabideari, eta berak eskertu egiten zuen nire konformidadea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 89. orr.

Adio, bizkonde; on deritzot zauden lekuan gelditzeko hartu duzun xedeari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.

Ikuspuntu honetatik jokatuz gero, on deritzogu esperimentazio orori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Alkate orokorra zen aldetik, on iritzi zion ekimenari eta, bereziki herriaren ordezkaria izanik, zabal-zabal esan zuen seguru zegoela ekimen hura ez zela erabiliko propaganda politikoa egiteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Baina ez zen mintzatu; begiratu, baiezkoa egin, oniritzi eta aurrera jarraitu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 46. orr.

Norak liburua zabaldu zuen eta, argiari oniritzi zionean, irakurketari ekin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

· Heresia da esatea ez ziola oniritzi Jainkoak, zeren Jainkoak arima guztiei onirizten baitie eta guztiengatik hil baitzen; arimok dira Jainkoari onirizten ez diotenak: hala, bada, besteei bezala oniritzi zion Jainkoak Garibairen arimari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 49. orr.

19 on izansup_1 da ad

On da erregearen sekretua isilpean gordetzea, baina Jainkoaren egintzak aldarrikatu eta zabaldu egin behar dira, merezi duten bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 126. orr.

On da gordetzea eta zaintzea suntsitu behar ez den guztia: legeek usadioak jagon behar dituzte, usadio horiek gaitzesteko modukoak ez direnean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Jaioterrira itzultzen naizelarik -on da tarteka-marteka haur denborara itzultzea-, aitak noiz edo noiz, hala egokitzen bada, gizon bat seinalatzen dit: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.

Giza legeek on denaz arautzen dute; erlijioak hoberena denaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Begitandu zitzaidan on dela gure ekintzen lekukoren bat izatea, batez ere zalantza eta nahasmendua edozein bihurgunetan zain daukagularik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.

Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiek on dela Jaunari jarraitzea.  Elizen arteko biblia   Si 46,10

Jukutria guziak on ziren gosearen eztitzera ahalegintzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 128. orr.

Baina egia da, horrekin batera, behin prozesu bat ireki ondoren on dela, urteak igarotzen direnean, atseden eta pausaldi hartzea gauzak ongi egiten ari ote garen ikusteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 136. orr.

Presoak medikuen aitzinean pasatzen ari dira jakiteko komandora joaiteko on direnez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

Azkenean, ardi gasna ekoizleentzat on zena, enetako ere kaltegarria ez zela sinestera heldua nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 199. orr.

On litzateke hor ere eremu ezberdinetako adituen elkar- lana bultzatzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

Baina bi hauek bereiziz gero argi agertzen da ez dela gaizto gizaki izanagatik, ez eta on gaizto izanagatik, alderantziz baizik, on da gizaki izateagatik eta gaizto txarra izateagatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 341. orr.

20 on izansup_2 du ad

On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.  Elizen arteko biblia   Nk 3,27

Giza gorabeheren gobernamenduak on ditu artearen begirada eta hausnarketa, eragin luze urrutikoak ekarri ohi dituen pentsamenduaren nondik norakoak ulertzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Girixtino erro azkarrak on dituela eraikitzen ari den Europa berriak.  Herria   2003-05-08

On zenukete onagatik arduratzea, beti ordea, ez ni zeuekin nauzuenean bakarrik.  Elizen arteko biblia   Ga 4,18

Dontsu Etxera etorri aurretik, edozein aitzakia on izaten nuen dutxapean sartzeko (iratzarri, tristurari kontra egin, bizi-poza kantatu, alkohol gehiegiaren erasana arindu...), eta egunaren joanak aitzakiak eman aldiero dutxatzen nintzen hona ekarri ninduten arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.

On luke gehixago sofritzea, baina norekin?  Herria   2001-02-08

Maita ezazu pixka bat zeure irakaslea, eta batez ere, izan zakizkio manukor; on dukezu eta.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 268. orr.

21 on izansup_3 zaio ad

Museo batera doanari on zaio aurrez jakitea zeren bila doan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Alferrik baita hor aroen aldaketak bilatzea ez baituzue aurkituko; iraute eta aldarte guztien gainetik dago, beti Jaungoikoari atxikitzea on zaiola.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.

Beharbada horrexegatik, hau da, ni ere ez nintzelako egunkariko lagunik maitatuena, on izaten zitzaion nire konpainia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Garai haietan aldiz, bide zuzenetik baztertzeko estakuru guztiak on zitzaizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

22 on izate (orobat onizate)

Piztia odoltzalea eta ikaragarria izateaz gain, perbertsitatez betetakoa da, inozentzia eta on-izatea gorrotatzen dituen izaki gaizkilea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Bestalde, gizaki ona esaten dugunean, horrelakoetan ulertu behar da onizate hori emana izan zaiola eta jaio ez den Ontasunari dariola eta beronetik datorrela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

23 on puska (orobat onpuska g.er.) izond/iz

Ukabilak adinako egiak esaten dizkio irakurleari soldadu on-puska eta motz samar baten ahotik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Jon, gizon zintzo eta onpuska, erromantiko sinestuna zen funtsean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

Bere alaba, Maria, on puska izateaz gain, eder baino ederragoa da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 79. orr.

Erramun [...] mutil jatorra jatorrik bazen, on-puska, Herioak eramana zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Bihotz handiko on-puska izan dela beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

-Zezena? iskua da, moteil, on puska, eta lotuta dago!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 49. orr.

Belazkita gaizto baino gaiztoagoa da, eta Iñigo, berriz, on puska hutsa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.

Gizon txikitxoa, hortzik batere gabea, baina on puska jatorraren aurpegia zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Nire ondoan on puska itxura zuen sarjentu nagusi bat egokitu zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 97. orr.

· Beltzak, onpuska eta zoriontsu, eskuan muin egin zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.

Beti alai eta aldarte onean dago, beti gertu eta on puska: horiek ditu bere ezaugarriak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

24 onenean ere ik gorago 11.

Pertsonaia ospetsuak miresten ditugu, onenean ere gizadiari mesede handiren bat egin diotenak, eta okerrenean, berriz, beren ergelkeria besteren lelokeria pizteko erabiltzen dutenak, lelokeria hori giza arimaren bazterrik ezustekoenetik agertzen baita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei: gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts; bizitza arin doa, hegan goaz!  Elizen arteko biblia   Sal 90,10

Horrek esan nahi du hartutako airean dagoen oxigenoaren laurdena besterik ez dela aprobetxatzen, onenean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.

Edo oroit zaitez umetan leher egin arte jolasean eta okerrean ibiltzen zinen lekuez: gaur ozta-ozta ausartzen zara zeure buruari aitortzera, onenean ere, paisaje huts bat besterik ez direla zuretzat, zeure haurtzaroa bera bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

25 onenera jota

Onenera jota, Molly niregana itzultzen zen lasterka eta eskutik heltzen zidan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

26 onera egin

Lucyk ez du onera egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.

Hurrengo txandan gauzek onera egingo zutela, azkenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

Autoa kostaldeko bidetik irristaka doa, eta eguraldiak onera egin du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.

Gaixo egon ondoren onera egin izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 373. orr.

Alabaina, arazoak onera egin beharrean, okertu besterik ez dira egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 54. orr.

Txarto hasi zen elkarrizketa, baina onera egin zuen apurka-apurka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Azken urte hautan, ibaietako uren kalitateak, oro har, onera egin omen du.  Herria   2003-11-27

Merkataritza trukearen aukeran [...] sartzen denak onera egiten du, kanpoan geratzen denak berriz txarrera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

Ekonomia ongi doa eta onera egingo dute burtsek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

Umoreak onera egin zion, ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Pasatuko zait -esan zuen Noraren aitak, arnasak onera egin zionean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.

27 bere, nire... onera ekarri (64 agerraldi, 30 liburu eta 24 artikulutan)

Kaferaino eramatea lortu zuten, besaulki batean esertzea, eta orduan bere onera ekartzen ahalegindu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 311. orr.

Hark bizi zuen isiltasunezko kutxatik atera, eta egunerokotasunaren sentsazioak, pozak eta jario normala biziarazi nahi zizkion, hura besterik ez zuelakoan adiskidea bere onera ekartzeko modua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Egoera hartan, alferrik zen autoritate-kolpe bat hura bere onera ekartzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

Orduan lagunak neure onera ekarri nau: kontuz ibiltzeko gero zer egiten dudan neska horrekin, asko kobratzen dutela, eta ordaindu ezean arazo latzak izango ditudala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

«Askotan geratzen zituen partidak, eskuak ur berotan sartu eta bere onera ekartzeko», gogoratzen du Gallastegik.  Berria - Kirola   2004-02-21

Ahaleginak ahalegin, ospitalean ezin izan dituzte mutilak beren onera ekarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Atzo atseden hartu zuten miarriztarrek, gorputza bere onera ekartzeko, Clermonten irabazi ondoan (6-16).  Berria - Kirola   2006-03-28

Arnasa bere onera ekarri eta aurrera jo zuen Joanesek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Korearen arteko harremanak krisian daude eta Hego Koreak beti lagun izan duen Pekin baliatu nahi du gauzak bere onera ekartzeko.  Berria - Mundua   2004-04-23

Diabetesa gaixotasun bat da, odoleko glukosaz arduratzen den mekanismoa bere onera ekartzeko insulina emanez tratatzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Kutsatutako lurrak bere onera ekartzeko proiektua aurkeztea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

28 bere, nire... onera etorri (234 agerraldi, 95 liburu eta 28 artikulutan)

Egun batzuk eritegian egin zituen, burua galduta, harik eta morfinaren eraginez baretu eta pixkanaka bere onera etorri zen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Horrek, ezusteko zama hura eskuan hartzeak, ia oreka galarazi zion, balantzaka egin baitzuen une batez baina berehala bere onera etorri eta soldaduen aurrean gelditu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Baina istant hori ere igaro da, bere onera etorri da ezustetik andrea, eta bildu du adorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.

Bere onera etorri zenean, ezertaz ez zela gogoratzen adierazi zien Martak medikuei.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Ez zen bere onera etorri harrezkero eta handik bi urtera hil zen, 1908ko otsailean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

Exkaluk lasaitua zirudien, bere onera etorria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

"Zer moduz daude nire lagunak?", galdetu nuen nire onera etorrita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Kolpetik esnatu nintzen, eta une batzuk behar izan nituen nire onera etortzeko; gero bezperako gertaerez gogoratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Arnasa sakon hartu, neure onera etorri ezinik, poltsa atearen ondoan utzi, eta eskaileretan behera jaitsi nintzen, bi sentimendu elkarren kontra borrokan nituela barruan, bularra leherrarazteko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Halakoetan larritu egiten nintzen [...] eta zazpi ahaleginak egin behar izaten ditut lasaitzeko eta berriro neure onera etortzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

Edozein pertsonak egin zezakeen gauzarik adeitsuena zen zuri kontatzea eta zu zeure onera etor zintezen behingoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Haren aurpegia bere onera etortzen hasi zen emeki.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

-Gauzak beren onera etorri dituk: nagusiak gaineko, mutilak azpiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

Guztia bere onera etorria zen, bakea genuen berriro, zu itzuli zaren arte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 268. orr.

Begiak euren onera etorri zitzaizkidanean, berriz, besoetan katu bat bazeukala ikusi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 388. orr.

Denbora pixka batera, ordea, arnasa bere onera etortzen zaionean, erosoago sentituko da kirolaria bere eginkizunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Banekien, gainera, ez nenbilela oker; moteltzen hasiko zela halako batean prozesu hura eta bere onera etorriko zela.  Berria - Kultura   2006-02-28

· -Harrezkero ez al zarete onera etorri? -dio Ferminek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 217. orr.

29 bere, nire... onera itzuli (109 agerraldi, 43 liburu eta 42 artikulutan)

Pasatu nintzen agian, kolpearen ondorioz ordu betean ez zelako bere onera itzuli.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

Oheratu egin behar izan omen zuten, bere onera itzuliko bazen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 120. orr.

Adituen arabera, gaixoak urtebete inguru behar izaten du bere onera itzuli ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Gaiztagina bere onera itzuli zenean, haragiak ere bere ohiko itxura hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.

Gero bere onera itzuli zen berriro, eta esandako ezer ez zuen gogoratzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Gero, lo luze batetik esnatu balitz bezala bere onera itzulirik, esaten zuen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Neuk ere ihes egin nuen, hirirantz lasterka, eta ez nintzen nire onera itzuli kaleraino iritsi eta han jende berandutua topatu nuen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 402. orr.

-Ez al duk argazkiak ateratzeko makinarik sekula ikusi? -entzundakoan, zure onera itzuli zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.

Zeure onera itzuli, dardarizoari eutsi, eta ikasketak behintzat ez uzteko eskatu zenidan, etorkizunean aukera berriak zabalduko zizkidan atea zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Geroago, ilunabar aldera, geure onera itzuli ginenean, txundituta begiratu genion elkarri, fakir indiar baten sorginkerien lekuko izan bagina bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.

Nire trenpea, etxekoen jarrera, bizitza bera: dena bere onera itzultzen ari dela iruditzen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.

Goizez Pepponerekin tratu egitera jaitsi zen eta, alde biek pixka bat amore emanez, gauzak bere onera itzuli ziren nolabait.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Minutu batzuk pasatu ondoren, pixkanaka, gorputza lasaitzen hasi eta arnasa bere onera itzuli zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Begiak bere onera itzuli aurretik irakurri zuen titularra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

30 bere, nire... onetik atera (orobat onetatik atera g.er.)

Eta odolak su gabe dirakinez, amaren hitzek bere onetik atera zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Neska lotsagorritu egin zen arren, hitz haiek ezin izan zuten bere onetik atera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.

Guardiei deika aritu zela bere onetik aterata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Batzuk bere onetik ateratzen dira ni, pertsona autista anormal hau, hara azaldu, eta ekipamendu guztiaren diseinua egiteko gauza naizela ikusita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

-Nor da gizon hau, Gordon? -esan zuen Harryk, bat-batean ahotsa dardarka, bere onetik aterata.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

Aita bere onetik aterata ibili zen, bera eta Perkins izeneko azti zahar bat bakarrik baitaude bulegoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

-Gorroto dut -marmar egin zuen Susiek-: neure onetik ateratzen nau.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Bazen neure onetik ateratzen ninduen zerbait, zera: arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Jende honek nire onetik ateratzen naik, Sabino -esan zuen Carlosek apal-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Horregatik, Floraren amak nire bihozgabekeria aipatu zuenean nire onetik atera ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Ez genituzke gauzak beren onetik atera behar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Bere onetik ateratako jende-kasta bat duk.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.

Iruditzen zait bakardadearen gainean idatzitako testu edo artikulu asko bere onetik ateratakoak direla, eta idatzi dituztenek beste gauza asko estaltzeko erabili izan dutela bakardadea.  Berria - Gaiak   2004-05-19

· Onetik ateratzekoa zen, higuingarria, izatearen eta ezagutzaren auziari buruzko hitzaldiak entzutea, noiz eta gure inguruan dena baitzen misterio, estalkirik gabe agertzeko irrika bizian  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

31 onez onean adlag onean; modu onean.

Onez onean saiatu zen lehenik, txeraz eta lausenguz, eta mehatxuekin gero.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka, erantzungailuan mezu izugarriak utziz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Baldin jendea ez baditeke onez-onean bide xuxenerat bil, bortxatu behar dela indarrez eta larderiaz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 168. orr.

Onez onean edo, bestela ezin bada, indarrean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 60. orr.

Gogoak baretzera sartu ginen haien artera, onez onean liskarrari konponbidea jar ote geniezaiokeen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Bi estatu eslaviarrak desegiten ziren: alde batetik Txekoslovakia, Txekia eta Eslovakia elkarretarik bereiziz, onez onean, eta beste aldetik Jugoslavia, Eslovenia, Kroazia, Bosnia, Mazedonia, Serbia eta Montenegro, hots, estatuko nazio bakoitza beregain jarriz, kostarik kosta.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Onez onean edo baldarrean, uretan beratuta bukatuko dute ia-ia denek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Arrazoika ari menturaz, onez onean nolazpait?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 134. orr.

Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Edo, bertzenaz, modu zibilizatuagoan, egokieraz onez onean profita, filosofatzeko: zikinkeria noraino den onargarria, zergatik egun bakar batean bai eta bitan ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Onez onean dizut aitor ezen garaipen horrek orain arte lortu ahal izan ditudan guztiak bainoago lausengatzen nauela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Orduan uste izan nuen galduak ginela biok: neska ttipi hark, izu-ikaraz beterik, onez onean nahi izan zuen oihukatu; beharrik ahotsa negar malkotan itzali zitzaion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 306. orr.

32 onezkoak egin ik onezko 4.
33 onik ik onik.
34 onik onenean

Zu, ordea, onik onenean bihar goizean eta agian baita etzi ere oroituko zara nitaz, baina erabat ahaztuko nauzu laugarren egunerako, haizerik ez dabilenetan zure bela horiek indarrik gabe gelditzen diren moduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Paradoxikoa badirudi ere, erraztasuna bera dute Schumannen piano-lanek zailtasun nagusi: pianoa sottigliezzarik gabe joz gero, haren piezek beren xarma guztia galtzen dute; onik onenean, erdibidean gelditzen dira, ez dute malenkoniarik ematen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

35 ontzat eduki

Istvan Locodik ontzat dauka Medgyessyren gobernuaren erabakia.  Berria - Mundua   2004-04-29

Kolore guzietako hautetsiek ontzat daukate ideia hau.  Herria   2001-08-02

Ona den gizakiak Jainkoagan halako uste ona eduki behar du, eta hain ziurtasun handia, eta Jainkoa hain ontzat eduki, non ontasun eta maitasun hori kontuan hartuz, uste baitu ezinezkoa dela zorigaitzen bat sortzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Horrela, ontzat eduki zuen bere onginahian anai Joani jainko-maitasunaren distira eta sugar hori kentzea, eta inolako espiritu-kontsolaziorik gabe utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Ongi ezagutzen ditut zure lanak eta Fonetikari dagokionean oso ontzat dauzkat, baina ezin ditut ia erabili neure fonologialari lanetan -hain zuzen ere, Fonetika eta Fonologia zientzia ezberdinak baitira erabat.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

36 ontzat eman

Entzuten dira eta jasotzen, aztertzen eta ontzat ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Legegileak ontzat ematen zuena hartu behar zela ontzat, eta hark debekatzen zuena, berriz, txartzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 140. orr.

Ez zuen akta ontzat ematea beste erremediorik izan, laburra izateaz gainera, okerren bat bazuen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Ezin dira pinturak ontzat eman ez baldin badira errealitatearen irudikapen.  Berria - Kultura   2004-03-31

Juduek ontzat eman zuten Mardokeok araututako ohitura hori, lehendik ere hasiak baitziren hala egiten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.

Unibertsitatean, Elizak ontzat ematen ez zuen doktrinarik, ezin irakatsi zen (horregatik Madrilgo Ateneoa etab.ren garrantzia, ideien askatasun gehixeagoren eremu bakarrak).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.

Solidarioen taldea sortu zenean guk ontzat eman genuen, eta Greenpeaceren moduko taldea izan zitekeela pentsatu genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 76. orr.

Norberak maite edo gorroto duena guztiek ontzat emateko ahalegin hau, egia erran, Handinahia da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 293. orr.

Beraz, Sortzailearen ez-existentzia ontzat ematekoa balitz, unibertso osoa ere ez litzateke existituko, horren kausa urrunak, bere azken ondorioak eta bitartekoa osatzen dituena desagertuko litzatekeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

Telebista kamerak, irudien azken atzera-aurrera baten ondoren, ontzat eman du planoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

37 ontzat hartu

Jokamolde horiek ezin dira ontzat hartu, baina bai ulertu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

Ongi eramaten dugu onak ez izatea, baina ezin dugu eraman on ez iruditzea edota ontzat hartuak ez izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Eta orduan neuk ere ez nuen sinetsi neure esana, edo sinetsi bai baina ez ontzat hartu, ez nekike nola adierazi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 141. orr.

Norberak orain ona deritzo gauza bati, eta txarra gero; eta gauza bera ontzat hartzen du, berari badagokio, eta txartzat beste batena bada.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 204. orr.

Haren deskripzioa ontzat hartuz gero, hiri kaskar bat baino ez da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

-Ez da eskaera ontzat hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

Bigarren aukera ontzat hartzen bada ordea, Jainkoa da moraltasunaren iturria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Ontzat hartu eta baitetsi ere egiten dut zuk esandakoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 181. orr.

Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Gizonak ez du zertan makurtu edozein eratako agintearen aurrean, gizonak ez du zertan ontzat hartu fedez onartu beharreko edozein printzipio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

38 ontzat izan du ad

EBn sartzea ontzat duen arren, agintariek esan zietena baino prozesu zailagoa dela nabarmendu du.  Berria - Mundua   2004-04-30

Gobernuak ontzat du, lekuan lekuko ustelkeria garbitzen laguntzen duelako.  Berria - Gaiak   2004-10-17

-Bizitzan hainbatetan gertatu ohi den bezala, ez ote dira orain ere gaixtotzat dituztenak on, eta ontzat dituztenak gaixto...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abegi on (9); adiskide on (17); afari on (32); afari on bat (15); albiste on (15); alde on (51); alderdi on (12); arratsalde on (77); arrazoi on (20); asmo on (14); aukera on (27); aukera on bat (17)

bazkari on (75); bazkari on bat (33); bazkari on baten (31); berri on (172); berri on bat (50); berri on batekin (9); besta on (58); besta on deneri (15); bidaia on (13); bide on (31); biziki on (10); bolada on (19); borondate on (28)

defentsa on (9); egintza on (15); eguberri on (38); egun on (231); eguraldi on (12); ekintza on (15); emaitza on (42); emaitza on bat (12); erantzun on (12); esker on (52); ezagutza on (13); ezagutza on bat (11)

gau on (115); gauza on (72); giro on (19); gizon on (29)

ideia on (19); ideia on bat (13)

jende on (14); jokalari on (23); jokalari on asko (10); joko on (10)

kafe on (10); kuraia on (41)

lagun on (35); lan on (24); lan on bat (12); liburu on (15)

mahain on (34); mahain on baten (31)

obra on (20); omore on (21)

on ala (9); on asko (62); on baino (28); on bakarra (24); on da (60); on dela (31); on den (18); on dena (13); on dira (18); on direla (9)

on edo txar (9); on egin (161); on egin dio (12); on egin zidan (25); on eginen (18); on egingo (96); on egingo dizu (14); on egitea (13); on egiteko (15); on egiten (106); on esan (14); on eta txar (16); on eta txarrak (22); on eta zuzen (9); on gaitzak (13); on gehiago (15); on gisa (15); on gutxi (11); on handia (19); on hutsa (9)

on izan (17); on izanen (14)

on on (11); on ona (54); on onak (14); on puska (14); on samarra (12); on ugari (11)

on urte (9); on zen (9)

osagarri on (38); parada on (9); pare on (21); parte on (27); parte on bat (23); partida on (39); partida on bat (27); pesta on (13); pesta on deneri (9); pidaia on (10); pilotari on (16); postu on (24); postu on asko (11); suerte on (68); talde on (17); tratu on (10); txakolinak on egin (9); txapelketa on (9); txirrindulari on (9)

une on (10); urrats on (10); urte berri on (77); urte on (72); urte on bat (10); usain on (10); uste on (29); xantza on (115); xantza on bat (12); xantza on guzieri (15); xede on (9); zati on (14); zerbait on (13); zorte on (42)

abegi ona (39); abiapuntu ona (9); adibide ona (16); adibide ona da (13); adiskide ona (9); aire ona (23); aita ona (10); aitzakia ona (14); aktore ona (12); albiste ona (109); albiste ona da (43); aldarte ona (14); alde ona (64); alderdi ona (17); ama ona (14); amaiera ona (15); ardo ona (20); arno ona (16); aro ona (15); arras ona (39); artzain ona (33); aski ona (15); asmo ona (16); atezain ona (9); aukera ona (163); aukera ona da (19); aukera ona du (12); aukera ona galdu (9); aukera ona izan (20); aukera ona izango (11); aurpegi ona (11)

bai ona (16); balorazio ona (18); begi ona (12); benetan ona (12); bere alde ona (22); bere esker ona (19); bere izen ona (13); berez ona (13); berri ona (204); berri ona da (22); berri ona dela (13); beti da ona (13); bezain ona (85); bidaia ona (13); bide ona (19); bihotz ona (48); bikote ona (18); bilakaera ona (13); bista ona (11); biziki ona (37); bolada ona (37); borondate ona (74); bukaera ona (13); buru ona (10)

datu ona (9); defentsa ona (34); defentsa ona egin (9); dena ona (9); denbora ona (18); denboraldi ona (28)

edateko ona (13); egiteko aukera ona (9); egoera ona (26); egun ona (62); egun ona izan (29); eguraldi ona (121); eguraldi ona egiten (24); ele ona (14); emaitza ona (126); emaitza ona eman (16); emaitza ona izan (11); emaitza ona lortu (19); emaitza ona lortzea (11); emazte ona (10); erabaki ona (10); eragin ona (10); erantzun ona (20); esker ona (229); esker ona adierazi (13); esker ona agertu (9); esker ona azaldu (10); esku ona (12); esperientzia ona (19); esperientzia ona izan (13); etsenplu ona (29); ez da ona (134); ez dela ona (41); ez litzateke ona (11); ez ona (30); ez zela ona (9); ez zen ona (26)

fama ona (19); fede ona (14)

galdera ona (15); gau ona (14); gauza ona (135); gauza ona da (30); gauza ona dela (11); giro ona (105); giro ona dago (9); gizaki ona (10); gizon ona (63); gizon ona da (11); gustu ona (15); guztia ona (11); guztiz ona (29); guztiz ona izan (12)

harreman ona (86); harreman ona izan (11); harrera ona (202); harrera ona egin (44); harrera ona egiten (9); harrera ona izan (85); harrera oso ona (12); hartze ona (15); hasiera ona (34); hori gauza ona (15); hori ona da (49); hori oso ona (10)

idazle ona (16); ideia ona (100); ideia ona da (9); ideia ona iruditzen (10); ideia ona izan (15); ikaragarri ona (10); ikasle ona (33); inpresio ona (12); irakasle ona (14); iritzi ona (18); irtenbide ona (10); irudi ona (35); itxura ona (135); itxura ona eman (31); izatea ona (13); izen ona (150); izugarri ona (21)

jarrera ona (41); jarrera ona erakutsi (9); jaurtiketa ona (10); jende ona (25); jokalari ona (37); jokalari ona da (14); joko ona (89); joko ona egin (19); joko ona egiten (10); joko ona erakutsi (9); kokapen ona (14)

lagun ona (50); lan ona (276); lan ona egin (124); lan ona egitea (19); lan ona egiteko (9); lan ona egiten (49); leku ona (18); literatura ona (10)

maila ona (208); maila ona eman (64); maila ona ematen (17); maila ona erakutsi (22); maila oso ona (14); marka ona (12); material ona (10); memoria ona (19); musika ona (16); mutil ona (19)

nahiko ona (26); nire esker ona (20)

omore ona (37)

on ona (54)

ona al da (22); ona ala txarra (24); ona dago (31); ona edo txarra (41)

oroimen ona (13); oroitzapen ona (24); osasun ona (20); oso ona (517); ospe ona (15)

parada ona (14); partida ona (140); partida ona egin (55); partida ona jokatu (28); pertsona ona (34); postu ona (19); puntu ona (22)

saio ona (26); saio ona egin (10); sasoi ona (43); sasoi puntu ona (14); seinale ona (87); seinale ona da (16); sen ona (11); suerte ona (49); suerte ona izan (9); sukaldari ona (14)

talde ona (97); talde ona da (30); talde ona du (12); toki ona (38); tratu ona (21); txapelketa ona (14); txirrindulari ona (10)

umore ona (41); urte ona (33); usain ona (33); uste ona (60); uzta ona (14)

zein ona (11); zentzu ona (22); zer den ona (26); zerbait ona (21); zerbitzu ona (11); zori ona (14); zorte ona (89); zorte ona izan (19); zorte ona opa (15)

adiskide onak (18); aholku onak (13); albiste onak (25); alde onak (74); alderdi onak (12); arras onak (16); arrazoi onak (12); artzain onak (17); asmo onak (21); aukera onak (17)

baldintza onak (12); berri onak (79); bertso onak (12); beti onak (14); bihotz onak (10); biziki onak (14); bolada onak (14)

datu onak (9); denak onak (11); denbora onak (17)

egintza onak (18); egun onak (14); eguraldi onak (10); emaitza onak (317); emaitza onak eman (25); emaitza onak ematen (12); emaitza onak izan (25); emaitza onak lortu (55); emaitza onak lortzeko (11); emaitza onak lortzen (28); emaitzak onak (39); emaitzak onak izan (17); emaitzak oso onak (13); esker onak (26); ez dira onak (37); ez hain onak (18)

fitxaketa onak (16); fitxaketa onak egin (12); fruitu onak (16); fruitu onak eman (10)

garai onak (35); gauza onak (81); gizaki onak (13); gizon onak (10); guztiak onak (13)

harreman onak (60); harreman onak izan (9); harremanak onak (14); hitz onak (23); idazle onak (12); ikasle onak (13)

jainko onak (31); jende onak (19); jokalari onak (85); jokalari onak dira (11); jokalari onak ditu (20)

kritika onak (17); kritika onak jaso (9)

lagun onak (80); lan onak (23)

manera onak (15)

nahiko onak (13); nota onak (22)

ohitura onak (20); on onak (14); onak daude (21); onak edo txarrak (16); onak eta txarrak (75)

ondorio onak (40); oroitzapen onak (40); oroitzapen onak ditut (13); orroitzapen onak (10)

oso onak (185)

partida onak (27); pilota onak (9); pilotari onak (9); postu onak (10)

sentsazio onak (24); suerte onak (10)

talde onak (10); une onak (12); urte onak (14)

xede onak (22)

eguraldi onarekin (10); joko onarekin (11); nota onarekin (9)

artzain onaren (27); berri onaren (16); borondate onaren (16); esker onaren (20); izen onaren (26); lan onaren (9); sen onaren (15); zentzu onaren (9)

bolada onari (19); izen onari (10); lan onari (16); lan onari esker (10)

aldarte onean (37); bere onean (24); bide onean (101); bide onean da (9); bolada onean (53); denak omore onean (16)

egoera onean (72); giro onean (68); giro onean iragan (12)

itxura onean (9); konpainia onean (9); leku onean (14); maila onean (57); maila onean aritu (11); martxa onean (13); modu onean (34); molde onean (17)

omore onean (96); onean ari (15); onean aritu (18)

onez onean (57)

ordu onean (11); osagarri onean (41); osasun onean (13); oso onean (18)

prezio onean (39); sasoi onean (95); sasoi onean dago (11); trenpu onean (17)

umore onean (32); une onean (10); zentzu onean (10)

emaitza onek (12)

emaitza onekin (15)

aldarte oneko (20); asmo oneko (36); bihotz oneko (44); borondate oneko (55)

esker oneko (167); esker oneko agertu (9); esker oneko hitzak (21); etxe oneko (27); familia oneko (20); fede oneko (12); gustu oneko (10)

itxura oneko (30); kalitate oneko (13); mail oneko (10); maila oneko (25)

umore oneko (27); zentzu oneko (12); zorte oneko (12)

bihotz onekoa (56); esker onekoa (32); etxe onekoa (11); familia onekoa (14); itxura onekoa (11); kalitate onekoa (11); parte onekoa (42)

egintza onen (10); gauza onen (13)

armarik onena (11); aukera onena (32); aukerarik onena (21); bere marka onena (10); bere onena (41); bere onena eman (11); biderik onena (22); defentsa onena (9); defentsarik onena (13); denbora onena (33); denborarik onena (28)

egunik onena (15); emaitza onena (17); emaitzarik onena (20); erremediorik onena (12); euren onena (11); europako onena (13); gauzarik onena (60); goleatzaile onena (9); golegile onena (24); golegilerik onena (19)

irtenbiderik onena (10); jokalari onena (75); jokalari onena izan (12); jokalari onena izendatu (9); jokalaririk onena (26); jokorik onena (21); lagunik onena (36); lan onena (27); lanik onena (20); lauretan onena (9); lekurik onena (19); maila onena (18); mailarik onena (9); marka onena (39); markarik onena (33); modu onena (10); modurik onena (66); munduko onena (17); nire lagunik onena (9)

onena eta txarrena (9); partida onena (10); partidako onena (34); partidarik onena (30); pilotari onena (10); posturik onena (13); saskiratzaile onena (13); sasoirik onena (10); talde onena (44); talderik onena (32); talderik onena da (10); txirrindulari onena (9)

unerik onena (16); zorterik onena (11)

aukera onenak (9); bere onenak (16); denbora onenak (14); emaitza onenak (12); emaitzarik onenak (19); gauzarik onenak (13); jokalari onenak (39); jokalaririk onenak (14); lagunik onenak (13); munduko onenak (19); onenak emanda (14); pilotari onenak (10); talde onenak (41); txirrindulari onenak (10); urterik onenak (17)

borondate onenarekin (10)

aktore onenaren (38); aktore onenaren saria (14); emakumezko aktore onenaren (12); film onenaren (43); film onenaren saria (15); gidoi onenaren (10); gizonezko aktore onenaren (11); jokalari onenaren (23); jokalari onenaren saria (16); talde onenaren (14); zuzendari onenaren (32); zuzendari onenaren saria (18)

bere onenean (19); kasurik onenean (22); modurik onenean (16); sasoi onenean (31); sasoirik onenean (29); unerik onenean (32)

lau onenen artean (9); onenen artean dago (13); talde onenen (16)

talde onenetakoa (10)

bere onera (353); bere onera ekarri (16); bere onera ekartzeko (18); bere onera etorri (87); bere onera etorriko (11); bere onera etortzen (22); bere onera itzuli (41); bere onera itzultzen (13); beren onera (20); bide onera (15); egoera bere onera (17); gauzak bere onera (19); neure onera (38); neure onera etorri (13); nire onera (22)

onera egin (26); onera egiten (9)

bere onerako (13); beren onerako (10); denen onerako (10); ez onerako (9); gauza onerako (23); gizartearen onerako (9); gobernu onerako (15); gure onerako (14); guztien onerako (15); guztion onerako (9)

onerako ala txarrerako (11); onerako da (16); onerako dela (12); onerako edo txarrerako (33); onerako eta txarrerako (31); onerako izan (32); onerako izango (39); onerako izango da (11); onerako izango dela (9); onerako nahiz txarrerako (15); onerako zein txarrerako (26)

taldearen onerako (11); zuen onerako (9)

baldintza onetan (14); denen onetan (36); esku onetan (34); euskararen onetan (11); guzien onetan (21); herriaren onetan (13); pilotaren onetan (10)

bere onetatik (13)

bere onetik (288); bere onetik atera (51); bere onetik aterata (84); bere onetik ateratzen (44); bere onetik aterea (25); bere onetik irtenda (18); beren onetik (16)

bide onetik (170); bide onetik doa (18); bide onetik doala (22); bide onetik doazela (16); bide onetik goaz (11)

iturri onetik (10)

neure onetik (51); neure onetik atera (9); neure onetik ateratzen (28); nire onetik (31); nire onetik ateratzen (9)

asmo onez (25); begi onez (539); begi onez hartu (84); begi onez ikusi (153); begi onez ikusiko (34); begi onez ikusten (210); bihotz onez (37); borondate onez (26)

esker onez (162); esker onez hartu (9); fede onez (46); gogo onez (242); gogo onez hartu (21); gogo onez onartu (13); gogo onez onartzen (9); gustu onez (9)

lege onez (13)

oso begi onez (17); oso gogo onez (17)

umore onez (46); zentzu onez (13)

alde onik (14); atarramentu onik (20); batere itxura onik (16); berri onik (16); bizirik eta onik (11); deus onik (68); deus onik ez (16)

emaitza onik (53); esker onik (24); ez onik (13); ez zuen onik (10); ezer onik (79); ezer onik ez (15); gauza onik (73); gauza onik ez (18)

itxura onik (45); joko onik (11); ondorio onik (10)

onik atera (160); onik atera da (17); onik atera zen (56); onik atera ziren (28); onik aterako (59); onik ateratzea (16); onik ateratzeko (33); onik ateratzen (16); onik aurkitu (16); onik dago (11); onik eta osorik (15); onik eta salbu (10); onik ez (159); onik ez du (9); onik iritsi (11); onik irten (25); onik irten zen (10); onik irtengo (9); onik irteteko (9); onik izan (44); onik izango (31); onik izaten (19)

oroitzapen onik (19)

uste onik (10); zerbait onik (13); zorte onik (16)

ontzat eman (251); ontzat eman zuen (49); ontzat emanez (12); ontzat emango (22); ontzat ematea (17); ontzat emateko (13); ontzat ematen (106); ontzat hartu (105); ontzat hartu zuen (27); ontzat hartuko (15); ontzat hartzen (42); ontzat jo (240); ontzat jo zuen (67); ontzat jo zuten (19); ontzat joko (9); ontzat jotzen (47)

oso ontzat (23); oso ontzat jo (12)

azen ontzeko (27); marka ontzeko (9)


on2 1 iz gizon helduentzako trataera. ik don.

Euskal Herriko meteorologiaren aita: On Migel Orkolaga.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Igeldoko On Migel faltatu zenean, Pedro bere anaiak jarraitu zuen lan berean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.

On Afonso Henriques, furfuria bareturik, pentsakor gelditu zen eskuin eskua bizarrari atxikia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

On Camillo apaiz jauna, Peppone komunista eta Kristo gurutzekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.

-Hanka batean zauritu du -esan zion Pepponek On Camillori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.

On Camillo, pozoituta daukazu bihotza!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

-Zer egin behar dut? -galdetu zuen On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

Emakumeak azkar joan ziren On Camillorengana, ezponda bedeinkatzera joateko eskatzera, baina On Camillok ezetz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 315. orr.

Ez nintzen On Kixote bezain ausart, bipil eta indartsu sentitzen, ez nintzen inori ezertan ganorazko laguntzarik emateko gauza.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

On Kixote da irakurlea, ez Cervantes, askoz ere urrutiago doa On Kixote Cervantes baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

· Lurjabe hori On Kixote hutsa da!... ik kixote.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 456. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

on afonso (40); on camillo (443); on camillok (624); on camilloren (46); on camillorengana (5); on camillori (34); on kixote (30); on kixotek (4); on kixoteren (10); on migel (4)


onagro iz Asia erdialdean bizi den basa astoa, ile fin zilarkara duena.

Mozorro aldaketa izan zen gauzarik ikusgarriena; onagroak putrearekin elkar trukea egin, salamandrak ardiarekin, ostrukak tximinoarekin... ezin konta ahala trukaketa izan zen ikusleen artean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.


onaldi iz gauzak ongi doazen aldia.

Agortean eta gosetean eman beharko baitio bizigaia, hezealdian eta onaldian zerbitzatu zuenari buruz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Onaldian eta gaitzaldian, osasunean eta gaixotasunean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Jainkoaren nahiera makurtzen dena, nahiz onaldian nahiz txarraldian, konfiantza apalean iraunez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.

Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak; txarraldian, adiskideak ere alde egiten.  Elizen arteko biblia   Si 12,9

· Heziketak baino areago, babesa zoriaren onaldiak emango diola uste duenari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.


onanismo 1 iz masturbazioa.

Baliteke haiek asmatua izatea masturbazioaren partez onanismoa esateko kontu hori, horrela ez dituzte onartu behar gaur egun galbidezkotzat hartzen diren hainbat harreman.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Gu komunismoaren eta onanismoaren atzaparretatik babestearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Nire estasi bakarra onanismoa da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.

2 irud/hed

Poesiak, gainerako arte guztiek bezala, badu, eta ezinbesteko du, gainera, onanismotik -kanpaia zein arrabita jotzetik- bere apurra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.

Orduan -diote dena dakitenek- batek bere buruari ongi nahi, opa, eta barkatu, lausengatu, onetsi, onartu, egon, ibili eta gainerako operazio onanista guztiak egitera jarri behar du; labur esanik, bere burua maitatu behar omen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Larrua jotzea baino zakarragoa, bilkuren ondotiko onanismo gastronomikoa... batez ere harremanen anorexiarekin ezkontzen denean!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 96. orr.


onanismokeria iz masturbazioa.

Seguru inguruko baserrietan, COU egin behar zuen Tolosako institutuan, nonahi, dozenaka gizaseme onanismokeriatan zebilela Ixabelengatik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 33. orr.


onanista izond/iz onanismoari dagokiona; onanismoa praktikatzen duen pertsona.

Adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, jakin behar du etxeko teleikusle errespetagarriak, gizaseme dohakabe itxurako hau, gizaseme onanista zikin hau zer den, zer izan den, gizarteak berriz inoiz halakorik pairatu beharrik izan ez dezan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.

Neu ere onanista izan nintzen lehen berrogeita hamar urte ilun haietan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.


onankeria iz onanismoa, masturbazioa.

Esan beharrik ez dago "onankeriatan" nenbilela, zakilari eragiten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 47. orr.

1710ean argitaratzen da Bekkers-en Onania, edo onankeriaren bekatu izugarria eta bi sexuentzat dakartzan ondorio ikaragarriak, gomendio fisiko eta espiritualen ikuspegitik hartuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.


onararazi ik onarrarazi.

onarbera izond onartzeko joera duena.

Nire aitzindari onarberak ez zion muzinik egin halabehar hutsaren laguntzari: nolabait à la diable edo osatuz zihoan, arian-arian, obra hilezkorra, hizkuntzaren eta asmamenaren inertziak eramanik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Madame Henri Bachelier-en album onarbera, edo oro-harrapari, horretarako soneto zirkunstantzial batzuen hutsa gora-behera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.


onarberatasun iz onarbera denaren nolakotasuna.

Mendeetako jardunaren ikasbidez, gizon hilezkorren errepublika onarberatasunaren eta ia axolarik ezaren perfekzioa lortua zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.


onargaitz izond onartzen zaila dena, ia onartezina.

Onargaitza zitzaidan nire lagunaren hiltzaileari inolako dohainik aitortzea, ezta haren lanbide zikinari zegokiona ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Onargaitza da senitartekoek inolako laguntzarik gabe ibili behar izatea fusilatuen eta desagertuen bila.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Onargaitza zitzaion bulegokume putaseme hark horrelakoak aurpegiratzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Interpretaziorik ezustekoena (eta onargaitzena, hurrengo urteetako traiektoriari beha), KINTANA, X., "Unamuno eta euskara", in: Jakin 121 (2000) 65-80.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 104. orr.


onargarri 1 izond onar daitekeena, onartzeko modukoa.

Azken batean, zentzuz begiratuta, ezin nuen arrazoirik ikusi, ez nintzen gai zio onargarri, ezagun edo ulergarri txikiena aurkitzeko zergatik nengoen hemen eta ez beste nonbait.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 210. orr.

Zapore onargarri "unibertsalak" zein diren ikertzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Munduaren irudi legez funtzionatzen du perpaus onargarriak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Esaldi "onargarrien" estatusa ematen diete zuzen sortuak izan ez diren osagai linguistikoz osatutako multzoei; bestalde, esaldi gramatikalen estatusa ematen diete interpretagarriak diren multzoei, baldin eta zuzen eratuak izan diren.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Gizartean onargarri denari baitagokio konbentzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Metodo horiek erakutsiko digute zein ikuspuntu moral diren onargarri eta zein ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Eskuan daukadan gauzaren ezaguera objektiboa da izan; eta nire gogora eramaten dut, eta gogoak esaten dit onargarria den, ala arbuiagarria, ala oraindik ezbaikoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.

Egoera orok muga bat du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Ezinezkoa da ustez denon ona litzatekeenaren adierazpen etiko bakarra erabaki eta finkatzea, etikoki bidezkoak eta moralki onargarriak diren gainerako adierazpen guztiak baztertuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Noumeno baten adigaia, problematikoki soilik hartuta, onargarria izan ez ezik, ezinbestekoa ere bada sentimenari zedarriak ezartzeko adigai gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Doktrina honen defendatzaile egoskorrenak behin eta berriz ezbeharra jasaten ohitutakoak dira, eta modu onargarrian argudiatzen dute irribarrea dirudien musu-imintzio batez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

2 (pertsonez)

Gizon hura baitzen karrikako ezkongai onargarri bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Itxura ona zuenez, eta ongi janzten zenez, neska bati hitz egiten bazion, ezkongai onargarri baten gisan hartzen zuen hark hasieran.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezkongai onargarri (3); onargarri izan (4)

azalpen onargarria (3); ez onargarria (3); guztiz onargarria (3); onargarria iruditzen (4); onargarria izan (5); onargarria izango (9); oso onargarria (3)

onargarriagoa izan (3)

emaitzak onargarriak (3)

modu onargarrian (3)}


onargarritasun 1 iz onargarria denaren nolakotasuna.

Eduki horren onargarritasuna filosofian irizpide razional soilekin epaitu nahi izan zuten, zer hartu eta zer utzi garaiko filosofiaren arabera erabakiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Zapore-usainen onargarritasuna, hein batean, zabaltzen ari zaigula-eta [...] geroz eta aukera handiagoak izango ditugu elikagaiak elkarren artean konbinatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 41. orr.

Izan ere, segurtasunaren eraketa, arriskuaren onargarritasunaz gain, arriskuaren determinazio bera baldintzatzen duten uste sozio-ekonomiko jakin batzuen onespen inplizituari loturik doakio.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Enuntziatua aztertzean aurkitu dena izan da zeinu-multzoetara daraman funtzioa, zeina ez den identifikatzen ez "onargarritasun" gramatikalarekin, ez zuzentasun logikoarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Onargarritasunaren hastapen hau, ondorioz, unibertso osoari aplikatzen zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Arrazoimenaren onargarritasunaren hastapen horren arabera [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Duvek ongi frogatu du arte osoa dela gaur egun lehen-lehenik instituzioak definitua (instituzio horrek gero onargarritasun-irizpideak, berez guztiz aldagarriak, esan beharrik ere ez dagoen bezala, ezarri nahi izateko arriskuarekin, jakina).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onargarritasunaren hastapen (3)


onarketa iz onartzea.

Nekazaritzan PAC erreformaren segida eta transgenikoen onarketa, ekoizle handien mesederako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


onarkor izond onargarria.

Lafittendako, musika guziak onarkor ziren, soinua xuxen eta dohain zerbaitekoa zen ber.  Herria   2001-10-11


onarmen iz onarpena.

Autodeterminazio eskubidea eta estaturik gabeko nazioen onarmena aldarrikatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Bestalde, Lamassourek hizkuntza gutxituen «onarmen juridikoaren gaia» gogorarazi zuen, Parisko bileran.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

PCF alderdi jakobinoak, abertzaleak nekez jasaten dituen LCR alderdiak eta PSko sektore jakobinoak onartuko ote dute beste itun baten negoziazioari begira, herri eta hizkuntza gutxituen onarmenaren alde ere borrokatzea?  Berria - Harian   2005-05-31


onarpen 1 iz onartzea.

Musuak, batez ere ezpainetan emandakoak, onarpena eta konplizitatea esan nahi du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Giza mugen onarpena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Oro har, hizkuntzak mugatuak direlako onarpena, hizkuntzon deskribapena errazteko helburuarekin egin ohi da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.

Onarpena baino gehiago, bere sustengua deplauki segurtatu omen dio.  Herria   2004-09-09

Ikusleak irudia atzematen duenean, atzemate horretan parte duten eragile guztiak aztertzen ditu, ulerpenari, interpretazioari, hots, irudiaren onarpenari, eragiten dioten faktore guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Bidez ala xendraz, badugu jadanik asko eta asko egina, Euskararen onarpen, zabaltze eta barnatze mailean.  Herria   2003-04-17

Herri indigenen eskubideen onarpenaren aurka.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Gazteluan moldaketak egin behar ziren, eta Nafarroako Kantzileria luzatzen ari zen horretarako diruaren onarpena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

Bi jarreretan dago kontraesana, bi jarreren artean ibili behar du idazleak txerpolari gisa -loria eta bakardadea, fama eta anonimatua, onarpena eta porrota bizkar-poltsa berean sarturik-.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Menekoaren onarpenarekin gobernatu behar dela dio Platonek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Bere ustez merezi duen onarpenik jasotzen ez badu etxean anker bihurtuko da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

Autodeterminazio eskubidearen onarpena lortzeko bide bakarra mugimendu zibila duk.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 80. orr.

Lehen hamaika lagunak inguratu zitzaizkionean, Erromara abiatu zen, Inozentzio III.aren onarpena lortzeko berak "hitz gutxitan eta sinpleki idatziriko" bizimoldearentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zer gerta ere, Foruen onarpen osoa ongi finkatuta uztea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Okarizek azpimarratu zuenez, «planak onarpen handia izan du».  Berria - Kirola   2004-05-25

Teoriak ez du onarpen zabalik lortu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Ikuspegi arrazoizko honek onarpen zabala du arkeologoen artean, Jakinminaren zientzia nobleari egindako ekarpenagatik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Kanpaina bultzatzen duen erakundeak onarpen egokia izan behar du noski, eta badirudi GKE arloan dagoen aniztasunak ez duela horretan askorik laguntzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Jakin badaki ez dela aski ikusleen onarpen pasiboa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Etsipena, halako onarpen adoregabetua, agertzen dira beti super-errealismoaren gai nagusien artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Euskal nazioaren onarpen politiko eta juridikoa.  Berria - Mundua   2006-01-04

Hitzak Britainia Handiko eta Estatu Batuetako gobernuen onarpen ofiziala du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

Hamidak igarri egin zion amaren ezkutuko onarpenari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 189. orr.

Sekulako ustekabe atsegina izan zen guretzat haren berehalako onarpena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

Emakumeengan antzinako sinesmen honek onarpen duda-mudazko bat besterik ez du eragiten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Onarpen aire bat begien dirdaian, esperantzaz marmarikatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

-Ohore bat niretzat -erantzun eta begiekin onarpen keinua egin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

Helburu hori betetzen badu, «euskal nortasunaren onarpen fasea bukatua» izanen dela dio.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Jaiotzen garen unetik bertatik musua maitasun, onarpen eta segurtasun adierazpena da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriaren onarpen (3); euskal nazioaren onarpen (7); klubaren onarpen ofiziala (3); nazioaren onarpen (8); nazioaren onarpen politiko (4)

onarpen handia izan (3); onarpen handiagoa (5); onarpen handiagoko akordiorik (3); onarpen juridiko politikoa (3); onarpen ofiziala (11); onarpen politiko (5); onarpen zabala (7)

pen klubaren onarpen (3)

aniztasunaren onarpena (3); autodeterminazio eskubidearen onarpena (7); behin betiko onarpena (3); eskubidearen onarpena (9); eskubideen onarpena (4); euskal herriaren onarpena (3); nazioarteko onarpena (3)

onarpena behar (4); onarpena eman (5); onarpena eskatzen (3); onarpena izan (3); onarpena jaso (6); onarpena lortu (5); onarpena lortzeko (8)

onarpenean oinarritutako (3)


onarrarazi (28 agerraldi, 14 liburu eta 13 artikulutan; orobat onararazi g.er. eta onartarazi 30 agerraldi, 6 liburu eta 22 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian onarrarazi agertzen da), onarraraz, onarrarazten du ad onartzera behartu.

Euskararen sostenguz, afera horretan sartzen dugun afektibitatea baliatzen da, onartezinaren onartzeko eta onarrarazteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

Bossuet apezpikuak, aldiz, Frantziako Elizaren Biltzarrari onarrarazi zion 1682.ean bere teologia berria, Déclaration des quatre articles delako aldarrikapenean laburbildurik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Jerusalemen zeuden guztiei, bai eta Benjamingoei ere, onartarazi egin zien itun hura.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,32

Bazituen ehun minuta adiarazteko eta onarrarazteko deraman politika.  Herria   2002-10-03

Euskaldunek beren nortasuna onarrarazteko duten nahiarekin identifikatzen naiz.  Berria - Harian   2005-02-24

Luterok printze handiak zituen bere alde, eta ezin onarraraziko zien kanpotiko nagusitasuna lukeen eliz autoritaterik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Eztabaida horiek berriro hasi ziren zinemarekin, arte bezala onarrarazteko lehendabizi, eta gero, neke handiagoz, zinemari arte bezala definizio berezi bat emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Harentzat erosia nuen eraztuna onarrarazi nahi izan nion, baina halako harrotasunez esan zidan "Zer naizela uste duzu, jauna?" non belarrietaraino gorritu bainintzen lotsaren lotsaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.


onarrarazle

Soziolinguistikaren terminologian dioten bezala ez zara "alfabetizatua" izan... Erabiltzen duzun hizkuntza buraso komentzigarri, edo onarrarazle bati esker kiskun kaskun etxean ikasi duzu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 11. orr.


onartarazi ik onarrarazi.

onarterraz izond erraz onartzen dena.

Ez du besterik eskaintzen nonzeberri edo onarterraz askoren taldea baino, beti zain senar-emazteekin bat egiteko, legeen aurka eta gainetik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.


onartezin 1 izond ezin onartuzkoa.

Lanordu amaigabeak, soldata hutsalak eta osasun baldintza onartezinak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.

Zentsura politikoa, manipulazio onartezina eta kazetaritza horia.  Berria - Kultura   2004-01-30

Konparazio onartezin eta iraingarri bat erabili zuen horretarako.  Berria - Kirola   2006-04-20

Onartutako testuak sei puntu ditu eta hainbat euskal musikari, musika talde, artista eta zinemagile azken urteotan «jasaten ari diren jazarpen onartezin eta erabat antidemokratikoak» salatzen ditu.  Berria - Kultura   2004-02-12

Wittgensteinek haien ateak jo zituen, banan-banan, eta hogei urte lehenagoko bere krudelkeria onartezin hura barkatzeko eskatu zien, banan-banan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Horra fribolitate onartezinez egindako titulua, egun oso onartua den bidetik, analogiaz ondua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

Egoera orok muga bat du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Dotrina hori onartezina da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Errealitatea, eta honenbestez legea, errealitate baten ikurra den eran, onartezina da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zentzurik gabea dena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,23

Onartezina izango litzatekeen zakarkerian inola ere erori gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

ELB sindikatak, helarazi daukun ageri baten bidez, gogorki salatzen du onartezina zaion murrizte hori.  Herria   2005-11-10

Hizketa-doinu zinikoz jardun zuen, lagunkiro oso, eta onartezina iruditu zitzaidan hura.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Eusko Alkartasunak prentsa ohar batean «onartezin» iritzi zion erasoari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Tony Blairrek «onartezin eta bidegabetzat» jo du Gazan egindako ekitaldi militarra.  Berria - Mundua   2004-05-20

Parisek «onartezin eta gaitzesgarritzat» jo zituen liskarrak.  Berria - Mundua   2004-06-09

2 (adizlagun gisa)

Joera ekologistak onartezin ikusten ditu krisiaren irtenbide gisa bai ekoizpen ahalmena eta baita kontsumoa areagotzea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Hainbat perpausen arteko joskera, onartezin egiten da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 126. orr.

3 (izen gisa)

Azter ezazu arretaz arrazonamendu xume hau onartezinik aurki ez dezazun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 86. orr.

4 onartezineko izlag

Onartezineko ondorioak saihesteko ahaleginik egin gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Bisita hau Irakeko barne arazoetan onartezineko esku-sartzea da.  Berria - Harian   2006-04-28

Dekalogoaren puntu batek «onartezineko luxutzat» hartu ditu hutsik diren etxebizitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

5 onartezinezko izlag

Diezen ustez, «onartezinezko iraina» da Zabalak dena deuseztatzeko politika egiten dutela leporatzea.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Onartezinezkoa da, halaber, mutakallim-n-en arabera, halako substantzia batek akzidente berezi-bereziak edukitzea, eta horien bitartez bigarren maila beste akzidente batzuk hartzeko gertu eta egokiturik egotea, haien pentsaeran akzidente batek ezin eraman baitezake beste akzidente bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.

· Gauza bera gertatzen da, haiek uste dutenez, materiari infinitura arte heltzen zaizkion akzidenteen segidarekin, hortik onartezinezkorik izan gabe, guztiak batera existitzen ez direlako, elkarren ondoren baizik, eta hori ezinezkoa denik ez da inola ere frogatua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onartezin iritzi (8); onartezin iritzi zion (6)

egoera onartezina (5); erabakia onartezina (3); espetxeratzea onartezina (3); galtzea onartezina (3); guztiz onartezina (4); guztiz onartezina da (3); hau onartezina (4); hau onartezina da (4); hori onartezina (43); hori onartezina da (31); hori onartezina dela (10); izana onartezina (6); izana onartezina dela (4); izatea onartezina (4); jarrera onartezina (6)

onartezina iritzi (22); onartezina iritzi zion (12); onartezina irizten (5); onartezina irizten dio (3); onartezina iruditu (4); onartezina iruditzen (9); onartezina iruditzen zaio (4); onartezina izan (8); onartezina izango (3)

xantaia onartezina (3)

atzeraezinak eta onartezinak (3); baldintzak onartezinak (5)

onartezintzat jo (40); onartezintzat jo zuen (20); onartezintzat jotzen (6)


onartezintasun iz onartezina denaren nolakotasuna.

Barneko onartezintasunean funtsatzen den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.

X. baiespena, arrazoimenaren onargarritasunarena, horrekin izaki erabakitzaile bat badela ezartzeko, edota XI. baiespena, jarraitasunezko infinituaren onartezintasuna aldarrikatzen duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 226. orr.


onartu, onar, onartzen 1 du ad eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu; ontzat hartu. ik onetsi.

Hiri lurtarrean bizitza hilkorraren euskarri diren legeak onartzeko zalantzarik ez dauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 376. orr.

Erasotzaile injustuaren erailketa, legeak onartua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.

Stalinek minutu batzuez eztabaidatzen utzi zituen eta, azkenik, hatza mapa gainean jarri, eta, buru-keinu batez, Finlandiako ordezkaritzaren eskakizunak onartzen zituela adierazi zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 153. orr.

Otoi, onar ezazu zerbitzari honen eskuerakutsia.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,15

Honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe.  Elizen arteko biblia   Heb 12,2

Zure arbasoen duineko gizon ausarta, haien ohorea edo ospea inork zikintzea onartzen ez duena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 93. orr.

Jakin dut, juduek ez dituztela onartu nahi greziar ohiturak.  Elizen arteko biblia   2 M 11,24

Donostia oso polita dela onartu zuen; hitz horiekin: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

2 norbait hartzea ontzat hartu.

-Nik ez nikek gizon beltzik onartuko nire emaztearen inguruan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.

Hori egia da batez ere inperio despotiko handietan: onartu egiten dira atzerritarrak, ez zaiolako arretarik eskaintzen printzearen boterea zauritzen ez duela dirudienari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Ezuste hura ez zen izango hainbestekoa, hobeto ulertuko nuen, baldin eta aldez aurretik Idoiari halako aldentze bat-edo nabaritu izan banio, ni ez onartze bat, edo txortan egiteko gogorik eza, edo nik ahal dakit zer.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

3 proposamen, iritzi... bat ontzat edo egiazkotzat hartu.

Kontua da Margak gai hartan ez zuela inongo arrazoibiderik onartzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Onartu egin zituen haien dogma guztiak, salbu eta Mekara joatera behartzen duena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 143. orr.

Bake-proposamena onartu eta ateak zabaltzen badizkizuete, zeuentzat lan egitera behartuko dituzue bertako bizilagunak.  Elizen arteko biblia   Dt 20,11

"Eta atzerritarrekin itunak egiten dituzte", hau da, haien iritziak onartzen dituzte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 52. orr.

Deus esan gabe onartzen al zuen senarrak emaztearen jokabidea?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Horrela, gizakien portaera morala onartzen ala gaitzesten duten hitzetan eta egintzetan ez dugu deus egiten gorputz atalen bidez, gure baitan hitz sekretuak aurrea hartu ez badie.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aho batez onartu (100); akordioa onartu (16); araua onartu (9); arauak onartu (11); araudia onartu (10); askatasuna onartu (9); atzo onartu (55); atzo onartu zuen (31); aukera onartu (13); aurrekontua onartu (15); aurrekontuak onartu (15); aurreproiektua onartu (10); auzitegiak onartu (9); azkenean onartu (28)

badagoela onartu (10); bakarrik onartu (16); baldintzak onartu (16); bat egitea onartu (10); batzordeak onartu (17); berehala onartu (21); berehala onartu zuen (10); bileran onartu (15); bileran onartu zuen (8); botoekin onartu (12)

dagoela onartu (56); dekretua onartu (24); dekretua onartu zuen (12); dimisioa onartu (8)

ebazpen bat onartu (15); ebazpena onartu (45); ebazpena onartu zuen (16); egin izana onartu (8); egin zuela onartu (10); egitasmoa onartu (21); egitea onartu (42); egoera onartu (10); emaitzak onartu (16); ematea onartu (29); ematea onartu zuen (13); erabakia onartu (29); erantzukizuna onartu (13); errealitatea onartu (11); erreferendumean onartu (8); erreforma onartu (14); eskaera onartu (49); eskaera onartu zuen (9); eskaerak onartu (9); eskaintza onartu (51); eskaria onartu (16); eskubidea onartu (37); eskubideak onartu (12); estatutua onartu (26); estradizio eskaera onartu (8); euroagindua onartu (8); ez dagoela onartu (10); ezin da onartu (54); ezin du onartu (13); ezin onartu (12)

garaipena onartu (15); gehiengoak onartu (10); gernikako estatutua onartu (9); gobernuak onartu (22); gogo onez onartu (13); gonbita onartu (16)

hartzea onartu (12); helegitea onartu (30); herenegun onartu (9)

israel onartu (8); ituna onartu (13); izan zela onartu (31); izana onartu (40); izana onartu zuen (17); izatea onartu (25)

jaunak onartu (10); jaurlaritzak onartu (12)

kargua onartu (8); kereila onartu (8); kongresuak onartu (16); konstituzioa onartu (17); kontseiluak onartu (31); kontseiluak onartu du (9)

laguntza onartu (11); lege bat onartu (13); lege proiektua onartu (28); legea onartu (130); legea onartu zuen (35); legeak onartu (11); legebiltzarrak onartu (29); legebiltzarrak onartu zuen (10)

mozio bat onartu (9); mozioa onartu (25); mozioa onartu zuen (8)

nahiz eta onartu (11); nik onartu (12); nola onartu (13)

ofizialki onartu (11)

onartu ala ez (16); onartu arren (102); onartu arte (31); onartu aurretik (23); onartu baino lehen (10); onartu berri du (15); onartu da (38); onartu du (823); onartu du erredakzioa (13); onartu du jaurlaritzak (9); onartu edo ez (38); onartu ezean (34); onartu izana (56); onartu izanak (22); onartu ondoren (64); onartu ondotik (8); onartu ostean (24); onartu zen (141); onartu zuen (1674)

parlamentuak onartu (12); plana onartu (82); plana onartu du (17); porrota onartu (13); pozik onartu (11); presidenteak onartu (8); proiektua onartu (45); proiektua onartu zuen (16); proposamena onartu (85); proposamena onartu du (9)

salaketa onartu (9); sortzea onartu (11)

testua onartu (14); tramitera onartu (22); tramiterako onartu (46); txostena onartu (17)

udalak onartu (10); uztea onartu (9)

zegoela onartu (18); zuzenketa onartu (14)

aho batez onartua (13); ezin onartua (14); onartua da (18); onartua dago (11); onartua izan (113); onartua izan da (24); onartua izateko (30)

onartuak dira (13); onartuak izan (53); onartuak izan ziren (10); onartuak izateko (10)

atseginez onartuko (24); atseginez onartuko du (10); erabakia onartuko (10); eskubidea onartuko (9); gogo onez onartuko (8); jaunak atseginez onartuko (17); legea onartuko (9); plana onartuko (13); proposamena onartuko (15)

onartuta dago (19); onartuta dauden (9)

aho batez onartutako (16); espainiako kongresuak onartutako (8)

eusko jaurlaritzak onartutako (13); eusko legebiltzarrak onartutako (16); gobernuak onartutako (22)

jaurlaritzak onartutako (19); kataluniako legebiltzarrak onartutako (18); kongresuak onartutako (10); kongresuan onartutako (12); kontseiluak onartutako (13); legebiltzarrak onartutako (55); legebiltzarrak onartutako estatutu (8); legebiltzarrean onartutako (8)

onartutako ebazpena (27); onartutako ebazpenak (24); onartutako estatutu (13); onartutako lege (21); onartutako legea (11); onartutako legez besteko (12); onartutako mozioak (8); onartutako testua (16); onartutako testuak (22); onartutako txosten (8)

parlamentuak onartutako (13)

legea onartuz gero (10)

ezin onartuzko (13)

ezin onartuzkoa (16)

erabakitzeko eskubidea onartzea (9); eskaintza onartzea (11); eskubidea onartzea (26); estatus politikoa onartzea (8); ez onartzea erabaki (13); izaera onartzea (8); konstituzioa onartzea (10); legea onartzea (10)

onartzea erabaki (36); onartzea erabaki du (11); onartzea erabaki zuen (14); onartzea espero (19); onartzea proposatu (9)

proposamena onartzea (8)

onartzearen alde (18); onartzearen aldekoa (8)

aurrekontuak onartzeko (10); eskaintza onartzeko (12); eskubidea onartzeko (14); ez onartzeko eskatu (18); konstituzioa onartzeko (8); legea onartzeko (21)

onartzeko aukera (11); onartzeko eskatu (87); onartzeko eskatu zion (21); onartzeko eskatzen (11); onartzeko moduko (22); onartzeko modukoa (9); onartzeko prest (145); onartzeko prest agertu (17); onartzeko prest dago (9)

plana onartzeko (25); proposamena onartzeko (21); testua onartzeko (8)

aho batez onartzen (8); aise onartzen (9); aniztasuna onartzen (8); atseginez onartzen (19); autodeterminazio eskubidea onartzen (14); dagoela onartzen (8)

egitea onartzen (15); erabat onartzen (8); errazago onartzen (9); eskaera onartzen (8); eskubidea onartzen (42); eskubideak onartzen (15); ez baitu onartzen (9); gogo onez onartzen (9)

izatea onartzen (13); jaunak atseginez onartzen (8); legea onartzen (9); legeak onartzen (13); legebiltzarrak onartzen (11); nekez onartzen (11)

onartzen da (57); onartzen du (236); onartzen duen oparia (9)

plana onartzen (8); proposamena onartzen (13)

onartzera behartu (13)


onartzaile izond onartzen duena.

Azken horri zenbait kasuistek uko onartzailea esaten diote.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.


onartze iz eskaintzen edo ematen dena borondatez hartzea; ontzat hartzea.

Margolana benetakoa dela ziurtatu dian aditu horrek ez al hau margolanaz gabetu, berak aztertu eta jatorrizkotzat onartze hutsarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 456. orr.

Hori erdiesteko, laket ez zitzaizkidan gizonak izan ziren beti begirunezko eskaintzak onartze irudi bat egin nien bakarrak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Feminismoaren aldeko mugimenduak, homosexualen eskubideak onartze bidean jartzea, eta abar, badirudi atzerabiderik gabeko urratsak direla gizartean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Madrilek nola ihardetsiko dion planaren onartze horri.  Herria   2005-01-06

Heriotza onartze soil-soila da, zenbaitetan, gudariarentzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.

Margolana benetakoa dela ziurtatu dian aditu horrek ez al hau margolanaz gabetu, berak aztertu eta jatorrizkotzat onartze hutsarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 456. orr.


onatiar ik oñatiar.

onatiar ik oñatiar.

onbehar1 (orobat on-behar) 1 iz behartasuna, pobrezia.

Bizitoki kontuetan Afrikan ere ez dut onbehar handiagorik ikusi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

2 izond behartsua.

Eta nor da jakintsuago, finean: baserritar noharroin on-beharra baina Jainkoaren bidetik dabilena, edo kapare aberats kasik guztiahalduna baina deabruari arima saldua diona?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.


onbehar2 ik on1 15.

onbera 1 izond bihozbera, errukitsua. (pertsonez)

Eta Raduan Husainik, Husain onbera eta urrikaltsuak, iskanbila batean hartu zuen emazte lotsagabe halakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Jainko bihozbera eta errukiorra, haserregaitza, onbera eta leiala, onginahiari milagarren belaunaldiraino eusten diona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 194. orr.

Pertsona gaizto nahiz onberek toki horietan uzten zituzten salaketak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Zendua zitzaion senarra ere; gizaseme atsegin eta onbera, beti alai eta kontent, egokitu zitzaion zori on apurrarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

Senar onbera, emakume dotore eta maitasun beharrekoa, eta maltzur jokatzen duen adiskide estimatua, amorante gazte eta sutsu bilakatua...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Zu emakume zuhurra eta onbera zara, denek dakiten gisara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin, aldatu Jakoben ondorengoen zoria.  Elizen arteko biblia   Sal 85,2

Jainko hori ez da beti onbera eta errukitsua; alta, batzuetan, kontrako indar bihurtzen da, Akilimarro bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Eta jende xuxena, xuhurra, onbera, ez al da funtsean, inoren zinezko izakerarekin deus ikusirik ez duen apaindura xuriz biziatua?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Haren berezko onberatasunak bi aldetik gidatu zuen ongi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

2 (animaliez)

Badirudi txantxangorria ez dela batere txori onbera, inoxoa eta errukarria, guziz bestelakoa baizik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

3 (gauzez)

Begira neukan, etxe-zakur zahar batenak bezalako begi busti onberekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Soberanoaren esku onberak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 113. orr.

Begiak zabaltzean, aurpegi bizardun onbera ikusi zuen, beregana makurturik, begirada errukitsuz so egiten ziona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Gela txiki eta soil hura, etxeko jaunaren begitarte onbera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.

Gutizia hark eragindako irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Galiziarrak barre egiten zuen, algara onbera batez. Hizketa eszeptiko eta onbera, izan ere, arretarik gabeko azterketa batek baino ez bailezake har biraogiletzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Angeloren jarrera onbera ikusita, nire asmoen xehetasunak zehazten hasi nintzaion, zertan eman ez nituenak ere barne.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Epai hori ez dator bat Kilpatrick-en kristau jokabide onberekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Beharbada barre egiten zuen guk Parisko maiatzaz galdetzen genionean, beharbada erruki onbera bat sentitzen zuen, edo geure baitan bere burua hamar urte gazteago ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 32. orr.

Oso egoki eta dohatsuki definitua izan baita adiskidetasuna: Jaungoiko eta giza gaietan adostasun onbera eta karitatezkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Erabaki genuen halabehar ikaragarri hura ere onberegia zela harentzat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Mamu beltza omen dabil Euskal Herrian barrena: literatura iruzkingile onbera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

4 (tumoreez eta kidekoez)

Neuroma akustiko izeneko tumore onbera izateko aukera bikoiztu egiten da sakelako telefonoa luzaroan erabilita.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Leku txarra zen burua tumore bat edukitzeko; onbera izanik ere, haziz gero, burmuina estutuko baitzion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Hiperplasia onbera sendatzeko azken teknika iritsi da Donostiara.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Froga horrek prostatako minbizia ez ezik, prostataren hipertrofia onbera edo prostataren handitzea ere detekta ditzake.  Berria - Gaiak   2004-06-10

5 (adizlagun gisa)

Dama guztiak, banan-banan, ondorio batera iritsi bide ziren, alegia onberegi jokatu izan zutela Big Lannierekin, eta hortaz, emakumea gailendu egin zitzaiela azkenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.


onberatasun 1 iz onbera denaren nolakotasuna.

Jaungoikoak bere onberatasun eskuzabala ez diola ukatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 154. orr.

Haren gizatasuna eta onberatasuna nuen buruan.  Berria - Kultura   2004-01-21

Hango jendeen onberatasunari esker, banuen laboratorioan idazmahai herren bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Janaria ez digu eskuratzen harakinaren onberatasunak, ez garagardogilearenak, ez okinarenak, baizik eta haiek beren ondasunak aintzat izateak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Euskal literaturan ohikoegi bilakatu den onberatasunetik urrun daude ipuin hauek.  Berria - Kultura   2006-03-07

Dostoievski dontsua hurbildu zait bere ohiko onberatasun otzankote horrekin, eta ukalondotik oratu dit: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Ez eman inori haserrebiderik, ez galbiderik; baizik eta, zeuek otzanak izanik, eragin guztiei bakera, onberatasunera eta bihotz-batasunera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Jainko Jaunak, bere betiko onberatasunez, hitz egiteko dohaina eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nardagarriak iruditzen zaizkit beren maskarak, onberatasun poseak eta kausa handien aldeko beren aldarrikapenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.


onberatu, onbera(tu), onberatzen da/du ad onbera bihurtu.

Guztiz gauza nabaria da zer guztiak lurretik elikatzen eta hazten direla airearen auretarantz; eta, sasoia une egokian euriz onberatzen ez bazaie, zuhaitzak lainoen zamaz lokatzeraino, eta eguzkiak bere aldetik laztantzen eta beroa ematen ez badie, uztek, zuhaitzek eta animaliek ez daukate hazterik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.


onbide 1 iz bertutera eramaten duen jarraibidea; ongiaren bidea.

Bi oinarrizko helburu nabari daitezke obraren jardun-hari osoan: irakurlea informatzea eta onbidean eraikitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Honetatik bera eta beste guztiak onbidean biziki eraikiak izan ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Apaltasuna eta pazientzia gordetzera animatu ondoren, anaia batzuk hirian utzi zituen herria onbidean sendotzeko eta besteak bere aurretik Bolzanora bidali zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Haren bidez egiaren arerioak nahasten zituen, Kristoren gurutzearen etsaiak gezurtatzen, bidegalduak onbidera ekartzen, elkarrekin liskartuak baketzen eta ados zeudenak maite-lokarri estuagoz lotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Zuk ez daukazu nahi dituzunak onbidetik gidatzerik, baina Jainkoak nahi dituenak gidatzen ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Ideala, ordea, adibide batean, h[au] d[a], agerpenean egikaritu nahi izatea egingaitza da [...] eta gainera, zerbait absurdua eta onbide gutxi duena da bere baitan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Errepara zaitezte egungo merkatu guzian: ekologismoa, denbora librismoa, feminismoa, [...] onbide osasungarriak omen ditugu denak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Onbidera itzuli dela iruditzen zaidan bakoitzean, eskandalu berri bat ekartzen dit.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Ibili onbidetik eta jarraitu zintzoen jokabideari.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,20

2 (hitz elkartuetan)

Bere heriotzaz prestutasun eta onbide-eredu gogoangarria utzi zien, gazteei ez ezik, bai eta herri osoari ere.  Elizen arteko biblia   2 M 6,31

-O anai Leon! anaia txikiek mundu guztian santutasun eta onbide etsenplu handia emango balute ere, arretaz idatz eta apunta ezazu ez dagoela hor poz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.


onbideratu, onbidera(tu), onbideratzen 1 da ad onbidera etorri.

Norbait hitzez edo egitez fede eta bizimodu katolikotik okertzen bada eta onbideratzen ez, gure Anaiartetik erabat egotzia izan bedi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.

Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du, uztaia teinkatu eta botatzeko prestatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 7,13

• 2 du ad onbidera ekarri. (pertsonak)

Senarra onbideratzeko eginak zituen zazpi ahalak alfer-alferrikakoak gertatu ziren eta akitua utzia zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Kartzela aldiak ez omen zuen emakumea "onbideratu", eta orduan senarrak bere ohore lohitua odolarekin garbitzeko beharra sentitu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.

Bekatari bat onbideratzen duena miletan eta miletan hobe da sinestunekin ibiltzen dena baino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Baina irudipen okerra zen hori: pertsona bakar baten agintea aski zen haur-saldo hura onbideratzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

3 (gauza)

Guztien ohiturak onbideratzeko bertute betearen etsenpluen bidez agertu zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Beldurraren eraginez erreprimitzen du legeak, eta beldurrak makurtzen eta onbideratzen du zekenen gogoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.

Neure buruari galdetzen diot ea jakin ote dudan hutsegiteak eta bidegabekeriak zuzentzen edo, gutxienez, onbideratzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Izan ere zenbat ote ziren, desegin beharreko kalteak, zuzendu beharreko okerrak, onbideratu beharreko bidegabekeriak, neurriratu beharreko gehiegikeriak, ordaindu beharreko zorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Raxoik dio elkarrizketa «onbideratuko» duela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Rose etxera bidaliko zuen, eta ez kezkatzeko eskatuko zion, bera arduratuko zela-eta dena onbideratzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

1276ko Nafarreriako gerra dagoeneko urruti geratzen zen arren, 1351n oraindik zeharo onbideratu gabe zegoen Iruñeko auzoen arteko harremana.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 181. orr.

Astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Hazkundeak handia izaten jarraitzen zuen, aurrezki eta inbertsio-tasak bereziki altuak ziren, inflazioa motela eta finantza publikoak onbideratuak zeuden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia, eta 1990az geroztik gozatu duen kapitalen sarrerari ez dio ia etekinik atera inbertsio-tasak goratu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Aurreko pauso onbideratu guztien ordaina une horretatik aurrera pauso bakar bat ere ezin aurreratu ahal izatean datzala uste izatearena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.


onbideratze 1 iz onbidera etortzea.

Zergatik harrotzen zarete gizon-emakumeen konbertsioaz, horien onbideratzea nire anaia sinpleen otoitzez lortua bada?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Ikusleari sinesgaitza egiten zaio Jose Garfia hiltzaile gupidagabearen onbideratzea.  Berria - Kultura   2004-09-21

2 irud/hed

Olabarriak azaldu zuenez, Espainiaren «onbideratze demokratikoaren» alde borrokatuko dira Espainiako Parlamentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Mustafa Kemal Ataturkek Turkiaren onbideratze larderiatsurako ezarri zuen erregimena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Maastrichteko itunak finkaturiko bost irizpideetatik, epe luzeko inflazio-tasen eta interes-tasen konbergentziarekin zuten bik zerikusia, beste bik finantza publikoen onbideratzearekin, eta batek truke-tasen egonkortasunarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Onbideratze horretarako, bankuek kredituak mugatu, beren funtsak sendotu eta galerei erantzuteko erreserbak eratu behar zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Bankuen onbideratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan)

García Márquezen kontakizunak funtzio argi bat du: onbideratze istorio bat da, El amor en los tiempos de cólera lanean onesten omen den erru moralaren ordainetan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

· Nortasun-onbideratzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 87. orr.


onbidetsu izond onbidez betea.

Engainua litzateke, errepikatzen zidan etengabe: herabekeria hori ez dea onbidetsua, batez ere neska nahirik seduzitu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.

-Oi antze eta dohainon makurra, indarra baitute inor hala limurtzeko! -bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Haserre nago gutun horren kopia bat egiteko astia izan ez dudalako, hala nire moralaren zorrotza onbidetsu gerta zekizun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.


onbre interj

-Onbre, beltzak... nik aukeran antxoadunak.-  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.


onda (Euskaltzaindiaren Hiztegian uhin agertzen da) 1 iz izurra. ik kirru.

Espigazko traje gris perla sobrioa zeraman, eta ile gominaztatuan tangero itxura ematen zioten onda batzuk zituen eginak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Jean Claudek esku trebez kontatu zituen, eta orrazten hasi zen ondoren bere kopetako ondak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gauza bera ezkilen arrabotsak egiten ahal omen lezazke onda izurdura batzu airean eta hok urruntzen orzantza.  Herria   2001-01-11

3 irud

Ondorengoa ez zuen identifikatu, baina onda bereko zerbait zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.


ondamu iz bekaizkeria. ik inbidia.

Ondamua eragiten zidan horrek, Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria, baina berdin jarraitu nuen, hala ere, hiru egunetan zehar hurritzaren hostopean ezkutatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Ondamua eragiten dit ezerez horren zorionak, eta ez dut ongi ulertzen bizirik jarraitzeari lotuta egote derrigorrezko hau.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.

Argazkiko neu horrek finko-finko begiratzen zidan, ez dakit errukiz ala ondamuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

Ingelesek ondamuz begiratzen zioten aspalditik Errusiari, hain lurralde handi eta zabala zelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.


ondar ik hondar2; hondar4.

ondare 1 iz gurasoengandik jasotzen diren ondasunen multzoa. ik seniparte.

Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-seme-eskubidea maiteago duen emaztearen semeari [...] benetako lehen-semearen, kaltetan.  Elizen arteko biblia   Dt 21,16

Familian bezala: seme-alaba bakoitzaren ondarea aitak nahi duen artekoa eta aitak nahi duenerainokoa izango da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 151. orr.

Anaia, hainbat urtez zerbitzatu ditut nire aita eta etxeko guztiak, eta, dagokidan ondarea txikia den arren, idi hau nahi dut nire ondare-zatitzat hartu eta behartsuei eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

Errege-ondarea semeetako bati bakarrik pasatzen zaio; Aaronen ondarea, ordea, ondorengo guztiei.  Elizen arteko biblia   Si 45,25

Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu.  Elizen arteko biblia   Zen 27,7

Horra, bada, Benjaminen leinukoei senitarteka banaturiko ondarearen mugak.  Elizen arteko biblia   Jos 18,20

2 irud/hed

Bekatarien seme-alaben ondarea hondamendira doa, etengabeko lotsa utziko diete ondorengoei. Nire ondare zen herri hau basoko lehoia bezalako bihurtu zait.  Elizen arteko biblia   Si 41,6

Jainkoak guretzat zeruan prestaturik duen ondarea jasotzeko itxaropena.  Elizen arteko biblia   1 P 1,4

Ardien artzain zena, bere herri Jakoben, bere ondare Israelen artzain egin zuen.  Elizen arteko biblia   Sal 78,71

Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

3 norbaitek aurrekoengandik jaso duen ondasuna; norbaiten duen ondasuna.

Guk ez dugu besteren lurrik hartu, ez eta besteren ondasunik geureganatu ere, geure arbasoen ondarea baizik.  Elizen arteko biblia   1 M 15,33

Italiar-siziliar estatu osoa, Pedroren ondare gisa aita santuek gutiziatzen zutena, Augustoren ondare bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Ondarea babesteko ardura duen erakundeak txintik ere ez du erran.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.

Indiako Britainiar Inperioan inperiogileen ama-hizkuntza ingelesa xede batzuetarako pertsierak ordeztu zuen, hau izanik mogolek ondare gisa utzitako hizkuntza ofiziala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Ezin, beraz, arrazoirik eta formarik gabe eskualdatu bere artapean dagoen ondarea; tentuaz administratu eta fideltasunaz kudeatu beharra du; kontularia da, administratzailea bezainbestekoa; bere jokabidearen erantzulea; kaltea ere ezin sortu, horren konponketa gauzatu gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Limosna, behartsuei zor zaien ondarea eta eskubidea da, Jesu Kristo gure Jaunak guri eskuratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

4 (izenondoekin)

Karlos Martelek ondare publiko guztia elizgizonen eskuetan aurkitu zuen bezala, Karlomagnok elizgizonen ondasunak gerrarien eskuetan aurkitu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.

Kantuzko memoriaren bidez ondare komun batean parte hartzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Egin ezazue sakratu eta bortxaezin elizgizonen ondare antzinako eta beharrezkoa; finko eta betierekoa izan dadila, haiek bezala; baina utzi beste ondasun berriak haren eskuetatik irteten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.

Ekaingo ondare arkeologikoa aztertu, ezagutu eta ezagutarazteko asmoarekin.  Berria - Kultura   2004-07-29

Ondare arkeologikoa, arkitektonikoa, industriala, etnografikoa, artistikoa, eta liburutegiak, artxiboak eta museoak kontuan hartzen ditu Planak.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ondare higiezina kontserbatzeko Sektoreko Lurralde-plana adostu foru aldundiekin.  Berria - Kultura   2004-10-28

Nik neure Seat 127aren truke eman zidaten dirua nuen ondare bakar, eta larri genbiltzan beti diruz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 84. orr.

5 irud/hed

Pobretasuna eta bakea utzi zizkien ondare eta herentzia gisa eta arreta handiz gomendatu zien betiko ondasunetara jo zezatela eta mundu honetako arriskuetatik gorde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Oraindik ez da heldu egia gehiengoaren ondare izango den garai zoriontsua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

Nik ere errito batzuen betekizun moduan, ondare baten jasotzaile gisa bizi izan nuen txikitan kristautasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Heriotza gu guztion ondarea da, Miss Prism...  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.

Ez zuten zerupean ezer edukitzerik nahi izan behar pobretasun txit gorena besterik, honen bidez asetzen baititu Jaunak mundu honetan gorputzeko eta espirituko janariz, eta gero zeruko ondarez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.

Zure aztarnak poliziaren ondare izango dira hemendik aurrera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Sadek utzitako ondarea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

6 (izenondoekin)

Izebari atzetik behatzen genion makurtzen zenean, eta beti aitortzen genuen izebak ondare handia zuela gonapean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

Oroimena gizakiari eman zaion ondare preziatuena dela diote autore askok.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Gizon handien ideiak gizadiaren ondare erkidea dira.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Trikitixak [...] ezkutuan zegoen bertso eta kopla "lohien" ondare ugaria bideratu zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 13. orr.

Nietzsche kristautasunaren kontra ez ezik horren ondare etiko-ideologiko guztiaren kontra ere saiatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Frederick Hielscher irakasle eta mistiko alemanak Ahnenerbe ("Arbasoen ondarea") erakundea sortu zuen, Alemaniako herriaren ondare kultural zein genetikoa ikertu, babestu eta sustatzeko helburuekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Gizadiaren ondare genetikoarekin ari gara hor.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

Post-ETA garaian, nola begiratu ETAren ondare pozoituari?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eleazar apaiza, Nunen seme Josue eta Israelgo leinuetako senitarteburuak arduratu ziren ondare-banaketaz.  Elizen arteko biblia   Jos 14,1

Ondare partiketek eten zuten tradizio hori.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.

Hamabost urterekin, bere ondare-partea eskatu zuen, Angiolieri zaharra hilik balego bezala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea hauxe da zuen ondare-zatia.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,18

Artean, israeldar zazpi leinu gelditzen ziren beren ondare-zatia hartzeko.  Elizen arteko biblia   Jos 18,2

1.600 euro baino ondare irabazi apalagoak dituenak.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

Ondare-zentro hortan lanean ari den Manu Iñarra-rekin herriaren bisita, tokiko historia ezagutzeko.  Herria   2002-09-19

ik ondaregune.

Zer erakutsiko diguzue Baionan "Ondare egunen" kari?  Herria   2002-09-19

Ondare "polo" horren aldeko elkartean partaide izaitea bozkatu du Baionako kontseiluak.  Herria   2001-10-18

Zaindu eta indartu behar ditugun ondare altxor paregabeak dira...  Herria   2003-03-10

Carmen Fernandez Aparicio Reina Sofiako ondare zaintzaileak azaldu duenez, [...].  Berria - Kultura   2004-02-17

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Printzeak bere ondarearen zati bat bere semeetakoren bati ematen badio, zati hori semearen herentzi ondare bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Ez 46,16

Giza espezieari, oro har, eta populazio bakoitzari ere bai, joko handia eman diezaioke ugaritasun-ondare horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Jaunaren batzarrean herri-ondarea berriro banatzerakoan, ez du zuetariko inork parterik izanen.  Elizen arteko biblia   Mi 2,5

Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Limes-aren alde barbaroan metatzen den energia psikikoa oso neurri txikian bakarrik dator mugaz bestaldeko barbaroen gizarte-ondare kaskarretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Kontuan hartu behar da medikuntza genetikoaren teknologiak kontsumo-ondare ere badirela.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Hauteskundeetan promesa egin omen zuen nekazaritza ondareei buruz oinordekotzen gaineko salbuespena ezarriko zuela Galizian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.

Zerrenda hori osatzen duten eraikin eta monumentuen artean %3 baino ez dira industri ondare.  Berria - Kultura   2004-09-24

Gipuzkoako kultur ondare mugigarria gorde, zaharberritu eta zainduko dituen zentroa izango da.  Berria - Kultura   2006-04-11

Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 4. orr.

Lodzeko Kultur Ondarearen Babeserako Elkartea bi urte geroago desegin zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

· 1982an Irargi Euskadiko Dokumentu Ondare Zentroa jarri zuen martxan Kultura Sailak,  Berria - Harian   2006-04-01

7 ondare eman ondare gisa eman.

Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare, lur osoaren jabe egingo zaitut.  Elizen arteko biblia   Sal 2,8

Kanaan lurraldean zazpi nazio suntsitu ondoren, berauen lurra eman zien ondare.  Elizen arteko biblia   Eg 13,19

Josuek bedeinkatu egin zuen Jefuneren seme Kaleb eta Hebron eman zion ondare.  Elizen arteko biblia   Jos 14,13

Barkatu zeure zerbitzarien eta zeure herri Israelen bekatua, erakutsi egin behar duen bide zuzena eta isuri euria ondare eman zenion lurrera.  Elizen arteko biblia   2 Kro 6,27

Moisesek legea eman digu, Jakoben elkartearentzat ondare.  Elizen arteko biblia   Dt 33,4

8 ondare hartu

Zu zara haren ahaiderik hurbilena; beste inork baino eskubide handiagoa duzu zuk harekin ezkontzeko, eta haren aitaren ondasunak ondare hartzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 115. orr.

9 ondare izan du ad

Hori izango du garaileak ondare, eta Jainko izango nau ni eta nik bera seme.  Elizen arteko biblia   Ap 21,7

Jar zaitez zeure ondare duzun herriaren alde, eta bihur ezazu alaitasun gure atsekabea.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,10

Zuk eramaten duzu herria, zeure ondare duzun mendira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.

Lebitarrek, beraz, ez dute beste israeldarrek bezala ondare-zatirik izango, Jauna baitute ondare, berak hitz eman bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 18,2

Horregatik esan diet ez dutela lur-sailik izango ondare gainerako israeldarren artean.  Elizen arteko biblia   Zen 18,24

Ez dute inolako ondarerik izango: ni neu izango naute ondare.  Elizen arteko biblia   Ez 44,28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren ondare zatia (4); bizia izango ondare (4); dute ondare (5)

euskal herriko ondare (4); euskal ondare (10); gipuzkoako ondare (7); gizadiaren ondare (4); gure ondare (12); guztien ondare (4); guztion ondare (4)

izango ondare (6); kultur ondare (5); literatur ondare (5); literatur ondare unibertsaleko (4); munduko ondare (4); nire ondare (6)

ondare aberatsa (5); ondare arkeologikoa (9); ondare arkeologikoaren (4); ondare artistikoa (7); ondare etnografikoa (4)

ondare guztia (5); ondare historiko (8); ondare historikoa (4); ondare historikoaren (9)

ondare irabazi apalagoak (4); ondare izan (7); ondare kultural (7); ondare kulturala (7); ondare kulturalaren (6); ondare mugigarria (5)

ondare publikoa (4); ondare sindikal (12); ondare sindikal metatuaren (6)

ondare unibertsaleko obra (4); ondare zati (5); ondare zatia (13); ondare zatirik (4); ondare zentroa (4); zeure ondare (5); zuen ondare (5)

ahozko ondarea (4); arbasoen ondarea (4)

errenta eta ondarea (5); euskal ondarea (4); gure ondarea (17); guztion ondarea (8); haren ondarea (6); hark utzitako ondarea (4); herri ondarea (4); herriko ondarea (4)

itsas ondarea (7); kultur ondarea (16); milioi euroko ondarea (4); nire ondarea (5)

ondarea babesteko (4)

utzitako ondarea (14); zeure ondarea (4)

biarno garaiko ondarearen (8); dokumentu ondarearen (8)

euskal ondarearen (5); garaiko ondarearen (8); garaiko ondarearen erakundeak (5); gure ondarearen (21); gure ondarearen lekuko (4)

industria ondarearen (6); industria ondarearen elkarteak (4); kultur ondarearen (16); kultur ondarearen zuzendari (4)

ondarearen alde (4); ondarearen balioa (4); ondarearen eguna (4); ondarearen egunak (49); ondarearen egunak direla (5); ondarearen egunen (9); ondarearen egunen karietara (5); ondarearen elkarteak (4); ondarearen erakundeak (5); ondarearen lekuko (4); ondarearen zati (7); ondarearen zuzendari (5)

leinuaren ondaretik (8)

jainkoak ondaretzat emango (5); ondaretzat eman (4); ondaretzat emango (8); ondaretzat emango dizuen (4); zeure ondaretzat (5)


ondaregune iz ondarea dagoen gunea.

Duela 30 urte abiatu sailaren kondu, egia da delako erakunde berezi horrek beretu dituela itsas-bazterreko eremu frango, behar bezala begiratuko direnak, ondaregune berezi bezala.  Herria   2005-07-21


ondaretxo iz ondare txikia.

Piskanaka txorakeriekin ondaretxo bat egiten duzu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04


ondaretza iz ondorea.

Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondaretza guztia, eraman zituen Jakobek Egiptora.  Elizen arteko biblia   Has 46,7


ondarkin ik hondarkin.

ondarkindegi ik hondarkintegi.

ondarkintegi ik hondarkintegi.

ondarlar izlag/iz Ondarlakoa, Ondarlari dagokiona; Ondarlako biztanlea.

Utz dezagun ondarlar adiskidea aitzina mintzatzera: [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.

Ondotik, han berean Jean Louis Cihigoyenetche Ondarlarra, han bizi dena, mintzatuko da hango euskaldunez.  Herria   2001-06-14

Geroztik Luzaidera heldu zaizkigu beti ondarlarrak, nahiz paperetan Arnegiko diren elizaz ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

Ondarlarren hilobiak eta luzaidarrenak nahastekaturik daude, anaitasun haundienean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 67. orr.


ondarrabittar ik hondarribiar.

ondarroar ik ondarrutar.

ondarrutar (orobat ondarroar g.er.) 1 izlag/iz Ondarrukoa, Ondarruri dagokiona; Ondarruko biztanlea.

Aitzol Aramaio ondarrutar zinemagilearen Terminal-ek film laburrik onenaren saria lortu du LaCinemaFe zinemaldian.  Berria - Kultura   2004-08-25

Ondarrutar kantari edo musikero batek Beti lo hitzekin itzuli zuen jatorrizko Without love.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

Iragan asteazkenean bihotzekoak emanda hil zen kotramaisu ondarrutarra gogoratuko dute astelehenean Ondarroan.  Berria - Ekonomia   2006-03-25

Agustin Zubikarai ondarrutarrak ere argitasun bera ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.

Euskarazko jende natula izatea oso zaila da, azpeikoitiarra edo ondarrutarra ez denarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

XIX. mendearen bukaeran Ipar Ameriketara artzain joandako ondarrutar bat da Garmendia.  Berria - Kultura   2004-12-05

Guraso galiziarren seme-alabak izan arren, zeharo ondarrutarrak diren gazteak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 212. orr.

Euren izen-deiturak gorabehera, ondarrutar peto-petoak dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 212. orr.

Ondarrutarrek bazuten arrauneko proba garrantzitsuenetan aritzeko grina, eta trainerua ere bazuten izan.  Berria - Kirola   2004-07-24

2 Ondarruko hizkera.

Antzerako arazo bati egin behar izan dio aurre Kirmen Uribek "Bar Puerto" ikuskizunean ondarrutarrez jasotako adierazpenekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.


ondartegi ik hondartegi.

ondartza ik hondartza.

ondasun 1 iz pl eskura daitezkeen baliozko gauzak. ik funts; aberastasun.

Jauna, ondasunak bagenitu, armak ere beharko genituzke defendatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat; gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,2

Ondasunak, lurrak eta etxea behintzat, ez ziren banatzen eta zatitzen familiakoen artean, premuaren eskuetan utzi baizik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

Beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 2,45

Heretikoen ondasunak besterendu egiten ziren, eta ez heretiko zigortuak eta ez haren ondorengoek ez zeukaten berreskuratzerik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.

Ondasunak zeure odolekoei eman dizkiezu eta pobreei kendu; ez zara pobre santuekin bizitzeko duin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.

Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari.  Elizen arteko biblia   Lk 12,21

Behearen gainera erdi makurtuz, han pilaturik nituen ondasunen kontua egin nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 277. orr.

Izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,18

Ondasun horiez gozatzeko modua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.

Errudunaren ondasunez jabetu zen Ajab erregea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Arautu beharra zegoen jaunek ondasun haien truke hartzen zituzten eskubideak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Nola itsutu zaituzten ondasun horiek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Ondasun eta zerbitzuak produzitzeko eta gizartea osatzen duten norbanakoen artean banatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Kargutik kendu zituen eraikuntza-batzordeko funtzionarioak; haien egoitzak, Estatuaren ondasun bihurturik, erruki-etxeak eta soldaduen semeentzako eskolak izan ziren aurrerantzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Ondasun guztiak konfiskatu zizkieten, zeukaten guztia bahitu zieten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,14

Bere jauregiko buru egin zuen eta bere ondasun guztien administratzaile.  Elizen arteko biblia   Sal 105,21

Aurrerantzean ondasun asko banatu zien behartsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 516. orr.

Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,23

Ez da aipatu ere egiten herrialde horiek geroz eta ondasun gehiago inportatzen dituztela berera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erregeak ondasun handiak jaso zituen eta mesede egin nahi zienen artean banatu.  Elizen arteko biblia   2 M 1,35

Bai, aberastu egin naiz, ondasun handiak bildu ditut, baina nire irabazietan ez du inork bekatu edo hutsegiterik aurkituko.  Elizen arteko biblia   Os 12,9

Agindutako ondasun baliotsu eta bikainak ere eman dizkigu.  Elizen arteko biblia   2 P 1,4

Lurreko ondasun iragankorrak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Asko dira besteren ondasun galkorren bekaitz direnak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Sorkariekiko eta ondasun materialekiko maitasun ordenagabekotik jadanik askaturik, norberaganako maitasunaren atxilo gertatzen dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Ondasun higigarriak merkataritzaren alorrekoak dira; higiezinak, ostera, lege zibilaren meneko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.

Ondasun higiezinen gaineko zergekin, alegia, kontribuzioekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Ondasun iraunkorretan %7,3koa izan dela azken aldi horretako produktibitate hazkundea eta ondasun ez-iraunkorren kasuan, berriz, %2,1ekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Produktibitate areagotzeak oso handiak izan omen dira, bai, baina bereziki ondasun informatikoak ekoizten dituen sektorean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Merkatariek inportaturiko luxuzko ondasunak eskuratzeko, izan ere, diru-baliabide handiak behar ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Benetako eta gezurrezko ondasunak.  Elizen arteko biblia   Si 40,12 tit

Ordezkatze hori errazago gertatzen da kontsumoko ondasunak liberalizatzen direnean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Jaunak zuengana itzuli eta munduko ondasunak ugarituko dizkizuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,11

3 (gauza ez-materialak)

Izan ere, munduan bizi zela, goiko ondasunen maitale porrokatu honek ez zuen munduan ezeren jabetzarik nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Jaunarengana itzuli zinenetik heriotza arte hain gogotsu bete duzun pobretasun handitik betiko, egiazko eta neurrigabeko ondasunetara, eta mundu honetako heriotzatik betiko bizira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 539. orr.

Gomendatu zien betiko ondasunetara jo zezatela eta mundu honetako arriskuetatik gorde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Ondasun iraunkorrak eta inork ere kendu ezingo dizkionak eskuratzen dituena, ez beste inor, izan daiteke zoriontsu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Jakinduria, ondasun moral eta kulturalen iturri.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,13 tit

Beronengan daude gordeak jakinduriaren eta ezagueraren ondasun guztiak. Jakinduria, ondasun guztietan onena.  Elizen arteko biblia   Kol 2,3

4 sing

Ura munduaren ondasuna eta denen eskubidea.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Han ditut liburuak, ondasun baliosena. Bertizko bere ondasun zoragarrian, artean, Baztanen, jai bikainak antolatu ziren.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 34. orr.

Bi herrialdeei komeni zaie trukea, herrialde bakoitzak bere truke-kideak produktibitate handienaz ekoizten duen ondasun hura inportatzen baitu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

5 sing (gauza ez-materialak)

Ez diren gauzen ondasuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Bere haurrei bere lanbidea eman dien langileak beren kopuruaren proportzioan ugaldu den ondasuna utzi die.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna.  Elizen arteko biblia   Lk 16,9 tit

Zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko, zu nire betiko ondasun.  Elizen arteko biblia   Sal 73,26

Berek herri jakintza zeukaten, herriaren espiritua, Grimm anaiek bildutako ipuinen poesia, beren hirien arkitektura berezia; hitz batean, beren ondasuna zeukaten, alde batetik identitatea ematen ziena eta, bestetik, gainerakoengandik bereizten zituena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrela, ondasun-multzo handiak egin ziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,6

Hazkunde ekonomikoa herrialde batek ekoizten dituen ondasun eta zerbitzu kopuruaren hazkundea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Elkartearen bizimodua: ondasun-erkidegoa.  Elizen arteko biblia   Eg 4,32 tit

Ondo egina da, ondasun zirkulazioaren askatasunaren eta nekazaritzaren ikuspegitik, oinordetza ordezpen zentzugabeko horien debekua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Bi herrialdeetako ondasun-merkatuetako egokitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Latinezko dispensatio hitza, etxezainaren administrazio edo ondasun-kudeaketa esan nahi duena, hemen "salbuespen" esanahiaz erabiltzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Konbertsio eta ondasun-banaketa horretatik zortzi egunera [...] jakin zuen anai Egidiok Asisko hiritar ziren zaldun ospetsu haiek egindako ukapenaren berri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile?  Elizen arteko biblia   Lk 12,14

Ondasun-gose guztitik aparte bazaudete, [...].  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.

Nolanahi ere, damak ez ziren ondasun-egarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 234. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-ondasunetatik milioiak xahutu direla norberaren askatasunarekiko eta otoitzaren, garaipenaren eta bizitza erlijiosoarekiko bateragarritasuna frogatu edo ukatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Haiena bezalako partea hartuko du bere mantenurako, famili ondasunak saltzetik jaso dezakeenaz gain.  Elizen arteko biblia   Dt 18,8

Nola eliz ondasunak feudo bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

Jainko-ondasunak gorde, gal ez daitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 129. orr.

Printze honek, ikusiz errege-ondasunen eta ondasun fiskalen parte bat bizitza osorako edo jabetza gisa eman zitzaiela nobleei, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.

Barne produktu gordina handitzea, merkatu handiago bat eratzea, kultur ondasuna aberastea, demokraziaren bidean aurrera egitea.  Berria - Mundua   2004-12-16

Finantza-ondasunak, osatu orduko, lur-jabetzetan edo luxuzko kontsumoetan gastatzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Erabilerak makinerian, ekipoan edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio galera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Garapen-bidean zeuden gainerako eskualde handietan, oso urriak ziren oraindik industria-ondasunak eta azpiegitura ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Makina-erreminta inbertsio ondasuna da.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Tokiko industriak ezin ekoitzi dituen hornikuntza-ondasunak inportatzeko posibilitateak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Ekipamendu-ondasunak ekoizteko sektore baten falta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Jabe-ondasunek ez daukate atzera egiterik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Leku guztietan errespetatzen dira sustrai-ondasunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Pentsamenduak baino arinago egiten du hegan, eta herri guztiei banatzen dizkie salbamen-ondasunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren ondasun guztiak (3); bere ondasun guztiak (22); bere ondasun guztien (7); beren ondasun guztiak (5)

emazte eta ondasun (4); ene ondasun guzia (3); etxeko ondasun (5); haien ondasun guztiak (4); hainbat ondasun (5); hainbeste ondasun (7); haren ondasun guztiak (5)

kultur ondasun (3); mundu honetako ondasun (3); munduko ondasun (5); nazioarteko ondasun (3); neure ondasun guztiak (3); nire ondasun guztiak (8)

ondasun apurrak (5); ondasun asko (8); ondasun bakar (4); ondasun bakarra (5); ondasun baliotsu (3); ondasun banaketa (3); ondasun bat (5); ondasun baten (5); ondasun batzuk (5)

ondasun eta abere (5); ondasun eta zerbitzu (12); ondasun eta zerbitzuak (7); ondasun eta zerbitzuen (17); ondasun gehiago (6); ondasun gisa (4); ondasun gutxi (4); ondasun guzia (4); ondasun guztia (3); ondasun guztiak (146); ondasun guztiak eman (4); ondasun guztiak ikertzeko (3); ondasun guztiak kendu (4); ondasun handiak (12); ondasun handiak izan (3); ondasun higiezin (3); ondasun higiezinak (3); ondasun higiezinen (9); ondasun hori (3); ondasun horiek (20); ondasun horien (4)

ondasun iragankorrak (3); ondasun iraunkorrak (4); ondasun iraunkorren (6); ondasun materialak (5); ondasun materialen (4); ondasun mota (6); ondasun mugatua (3)

ondasun oro (4); ondasun publikoak (3); ondasun ugari (5)

zenbait ondasun (4); zeure ondasun guztiak (4)

egiazko ondasuna (3)

banatu zituen ondasunak (3); beren ondasunak galdu (4); bildutako ondasunak (3)

eliz ondasunak (4); elizaren ondasunak (8); elizen ondasunak (3); emandako ondasunak (3); etxea eta ondasunak (3); etxeko ondasunak (8); familiaren ondasunak (4); gordetako ondasunak (3); hiriko ondasunak (5)

jauregiko ondasunak (3); kontsumo ondasunak (3); lur eta ondasunak (3); lurreko ondasunak (4); mundu honetako ondasunak (4); munduko ondasunak (4); nire ondasunak (14)

ondasunak bagenitu (3); ondasunak bahitu (6); ondasunak bahitzea (4); ondasunak bahitzeko (11); ondasunak bahitzeko prozesua (3); ondasunak banatu (3); ondasunak banatzeko (4); ondasunak banatzen (3); ondasunak bildu (3)

ondasunak ekoizteko (5); ondasunak eman (3); ondasunak erosteko (3); ondasunak eskuratzeko (4); ondasunak eta zerbitzuak (3); ondasunak galdu (6); ondasunak galtzea (3); ondasunak galtzen (5); ondasunak gorde (6); ondasunak harrapatu (3); ondasunak hartu (8)

ondasunak izan (3); ondasunak kendu (8); ondasunak kenduko (3); ondasunak kentzen (3); ondasunak nahi (3)

ondasunak oro (5); ondasunak ostu (5); ondasunak pilatu (3); ondasunak pilatzen (3); ondasunak saldu (5)

ondasunak ugari (3); ondasunak utzi (5); ondasunak zaintzeko (3)

saldu zeure ondasunak (8); zeuen ondasunak (4); zeure ondasunak (12); zure ondasunak (6)

ekoitzitako ondasunen (3); elizaren ondasunen (4); erregearen ondasunen (3); gure ondasunen (5); munduko ondasunen (3); nire ondasunen (6)

ondasunen arabera (4); ondasunen arduradun jarri (3); ondasunen arduradunak (3); ondasunen banaketa (6); ondasunen bat (4); ondasunen bidez (3)

ondasunen ekoizpen (3); ondasunen ekoizpena (4); ondasunen erabilera (3); ondasunen erdia (8); ondasunen erdiak (3); ondasunen eskariaren (3); ondasunen eta zerbitzuen (11)

ondasunen jabe (6); ondasunen jabetza (6); ondasunen kontra (3); ondasunen likidazioa (3)

ondasunen oinordeko (3); ondasunen parte (5)

zeure ondasunen (3)

bere ondasunetan (3); beren ondasunetan (3); lurreko ondasunetan (3)

ondasunez bete (6); ondasunez beteko (9); ondasunez beteko zaitut (3); ondasunez beteko zaituzte (3); ondasunez jabetu (7); ondasunez jabetu zen (3); ondasunez jabetzeko (4)

ez dugu ondasunik (3); inoren ondasunik (3); ondasunik gabe (5); ondasunik handiena (3)


ondasungabetze iz norbait ondasun gabe uztea.

Erbesteratze eta ondasungabetzeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Batzuek diote ondasungabetzea horma bat dela mendekuen eta harrokeria pribatuen aurrean, baina ez dira konturatzen zigorren ondorioz ondasun batzuk etortzeak ez duela esan nahi hauek beti justuak direnik, justuak izateko nahitaezkoak behar dutelako izan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Ondasungabetzeak salneurria jartzen dio ahularen buruari, errugabeari errudunaren zigorra sufriarazten dio, eta errugabea ere delituak egiteko premia desesperatuan jartzen du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.


ondasuntsu izond

Bi puntuzko ondasuntsu, Bidasoaz bi aldeetan mugakide, hendaiarra bata eta irundarra bestea, arma kontrabandotan ari Madrileko gobernua uzkailtzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.


ondasuntza iz

Bestaldetik ere, ez al dira ondasuntzak aita familiakoaren xede zuhurra behar dutenak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.


ondatu ik hondatu.

ondatze ik hondatze.

onddo (orobat onjo g.er. eta ontto g.er.) 1 iz perretxiko mota handia eta mami-lodia (Boletus sp).

Udazkena beroa izan zen, baina lehorra, eta ez zen apenas onddorik sortu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.

Gustura eta lasai joan den hilabetean mendian onddo bila sartu dituzun orduak.  Berria - Kirola   2004-10-21

Azken urteetan onddoak udazkenean bezala agertu dira kazetariek, politologoek, ekonomialariek edo soziologoek egin izan dituzten azterketa eta analisiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Onddoen pare, Omordiako bide bazterrean, agertzen ari dire hargintza gotor batzu.  Herria   2005-10-06

Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Lehengai berriak (alga, onddo eta antzekoez osaturiko jakiak), banatze modu berriak (etxez etxeko dendak, Internet bidezkoak).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Onddo txiki-txikiek hartzen zuten osorik kanpoaldea, erlaitzetik zabaltzen zen armiarma-sare mehe bat bailiran.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Onddo ustelen usain berezia iritsi zitzaidan sudur zuloetara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.

Sutara botatzen dute onddo pozoidun jakin bat, suarekin batera aireetara joanik, espiritu gaizto guztiak pozoiz kutsatuta uxa ditzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Onddo zurizten haztegi eta armiarma iheskorren gordeleku.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

Ea prest egongo ote den [oilagor] haiek jateko, onddo beltz batzuen konpainiarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

Onddo gorri haluzinagarriaren kontsumoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

3 irud/hed

Gizakiaren lehenbiziko eztanda nuklearraren lekuko eta sortzaile, Robertek estu aztertu zuen hamaika kilometroko onddo atomikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Onddo nahaski beroaren arrastoa oraindik ahoan, Damian, aulkia atzerantz botata, zutitu egin da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.

Bai, zinez, larrazken huntan jastatu ahal izan dugun onddo platarik gozagarriena ginuen hor, ahotik ezin utzia!  Herria   2003-10-23

Saltsak, saltsa-oinarriak, onddo-hondoak, oreak, horrelako oreak etxean prestatzeko lehengai eta tramankuluak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Denda beltz eta gorri ilunen kanpamendu handiak sortu ziren, onddo multzo higuingarriak bezalakoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Jendea arras polliki ihizi eta onddo sasoi huntan oraino Garazin.  Herria   2005-10-06

Aurten onddo urte zela ezin uka, halere gure xokoan atxemana izan den hau bezalakoak bakan ditazke.  Herria   2003-03-17

Bizarra ondo egindako aurpegi mehea zuen, eta lepo-anoki bikoitz oso luzea eta onddo-itxurako kapela hegal-zabal bat soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Injinerua Mark zen, gizon garai lodia, buru biribilekoa, karrikan zebilelarik kapelu beltz onddo antzeko batez estaltzen zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

· Bitartean urrutian zeruraino hazten zihoan onddo moduko hodei bat, gora eta gora hazten zen, solairu askoko altuerara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

5 hostorik, sustrairik ez zurtoinik ez duen landare mota apala, klorofilarik gabea baina zelula nukleodunak dituena (Mycota).

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Eta onddoak sortuz gero, akabo pintura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Eulien bizitza hilabete batzuetakoa izaten da [...] ez baitituzte ondo jasaten tenperatura baxuak eta, gainera, onddo kutsatzaile batek gaixotu egiten baititu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 183. orr.

Kakalardoak [...] zilatzen du zumarraren enborra, galeria batzu eginez, eta ondotik zilo horietan onddo bat hedatzen da, zumarra ustelaraziz.  Herria   2003-12-04

Baliteke tatuajeak egiteko baliatzen den tinta mota baten hainbat sorta onddoekin kutsatuta egotea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

6 onddo-biltzaile onddo bila ibiltzen den pertsona.

Baina Otsabideko mendietan, sasoiz kanpoko onddo biltzaile ugari gurutzatzen zutela ohartzen ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

7 onddo kapela

Karratutako soinekoaz, betiko bibotearekin, eta bere onddo-kapeluari eskuineko eskuaz helduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Jantokitik etorrita, onddo-kapela marroiko gizon bat ate birakaritik sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Onddo-kapela jantzita eta beroki azpian plaka bana duten gizon batzuek ere ez naitek bakean uzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 180. orr.

Mary [...] jaiotzaz ez zen hirikoa, ez zen onddo kapelaren itzalpean bizi, zuek eta ni bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

Gorde onddo-kapela beltzak,... /... kapela txukun eta luzeak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar eta onddo (3); onddo bila (3); onddo kapela (16); onddo kapela marroiko (3); onddo kapelako (5); onddo kapelako gizon (3); onddo kapelaren (4); onddo magiko (3)

onddoak bezala (7)


onddoketa (orobat onjoketa) adlag ipar onddo bila.

Onddoketa trebatu ninduen ni ttanttak.  Herria   2005-06-16

Onjoketa doatzila erraiten dute bederen patarrari goitikoan.  Herria   2002-07-25

2 iz onddo bilatzea.

Sasoi ondar huntan beste enplegurik ere baitute ainitzek, ihizi, onjoketa eta beste.  Herria   2001-11-01

Euskal Herri guzian bezala, bertako jender laguntzea gatik, atzerritar frango, uhalde baten pare etorri dire onddoketarat.  Herria   2005-10-06

Bakoitzak bazituen bereak, onddoketarako bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

3 ondoketan ondo bila.

Gehiago sekulan nihork ez omen du onddoketan ikusiko.  Herria   2005-10-06


onddoketari (orobat onjoketari) iz onddo-bilatzaile.

Huna beraz, Jean Marie Luro gure onddoketariari zer gertatu zaion eta huni esker gizon bat hiltzetik beiratua izan dela.  Herria   2004-12-30

Onjo urtea izan da aurtengo hau, oihan xoko frangotarik xareak onjoz beterik ateratzen ikus baitzitaizkeen onjoketariak.  Herria   2005-11-03

Denek badakite ere zer ihiztaria eta onjoketaria zen.  Herria   2003-01-14


onddotegi iz onddo eremua. irud

Baina abiadura askoz ere handiagoa da orain; «Lapurdi onddotegia bihurtu da, nonahi etxetxoak sortuz» azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08


ondeste (orobat hondeste g.er.) iz heste lodiaren azken zatia, uzkian amaitzen dena.

Ondestean tumore gaiztoa aurkitu diote Angel Alcalde presoari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Bi tumore atzeman zizkioten hondestean, hainbat hilabetetan odola botatzen aritu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Vioxx botikak koloneko eta ondesteko polipoak saihesteko balio ote zuen jakiteko hasi zuten ikerketa hori.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Espetxean bihotzekoak eman, ospitalean ebakuntza egin, eta ondesteko minbizia aurkitu zioten gero.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Haragi gorriek zein haragi prozesatuek koloneko eta ondesteko minbiziarekin lotura zuzena dutela aurkitu zuen iaz Minbiziaren eta Elikaduraren Inguruko Europako Ikerketak (EPIC).  Berria - Gaiak   2006-02-02


ondiko 1 iz atsekabea; zorigaitza.

Egun hautan gure herrian ondiko zorigaitza badabila; Mayi Teiletxea 58 urtetan hori ere gan da tanpez bezala.  Herria   2005-10-20

Han guztia zen dolua eta atsekabea, gaitza eta zorigaitza, ondikoa eta ondoko ondore ezin penagarriagoa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.

Ondikoak mingosturik, edateari ekin zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.

Hildakoen etxea husteak areagotu egiten du doluaren oinazea, haren ondiko guztiak dastaraziz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Zer ondiko handia nik, zuk diozun bezala, neure hutsegiteak aintzat hartu izana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

2 ondikoz (7 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; orobat ondikotz 102 agerraldi, 21 liburu eta 15 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian ondikoz agertzen da) adlag damurik, zoritxarrez.

Ondikoz, ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

Ondikotz, Kristinak ez zion inoiz nire apetari amorerik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Eta 1875ko Santomasetan (txistorrik gabe emana, ondikotz!) Donostiatik etorritako mezulari baten bidez izan nuen berri fidagarririk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

-Ondikotz... ez du ikusten, ez entzuten, ez ulertzen, eta ez da mintzatzen ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Euskal Herria musulmanen eta frankoen zein baskoien arrago, iraganeko lauso baino ez da, ondikoz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Errua biziari buruzko eskakizunekiko arrapostu ezarekin ezkontzen zenean, horma itsua eraikitzen ari zitzaion ondikoz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

3 ondikozko izlag zorigaiztokoa, zoritxarrekoa.

Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.

Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Makur zaitez batbederak zugan hain sarri miretsi izan duen eraman handi errukitsura, hura baita geure ondikozko bizitzan erein ditugun nahigabeak jasanarazten dizkigun bakarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Nafarroako erresuma izutu eta ikararazi zutèn ondikozko gerla haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Bere sabel barruan hondatu zuen makina ondikozko hark lotzen zuen izaki txiki hura, estutu eta itxuragabetu egin zuen, eta munstro bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.


ondikotz ik ondiko 2.

ondikoz ik ondiko 2.

ondino ik oraindino.

ondino ik oraindino.

ondo1 (14054 agerraldi, 265 liburu eta 2665 artikulutan) 1 adlag nahi, espero edo behar den bezala; era onez, egokitasunez. ik ongi.

Haurtzaroan ondo ibili nintzela erantzun nion, baina nerabezaroan ezetz, ikastetxean pasatutako lau urteak oso gogorrak egin zitzaizkidala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Zu eta zure familia ondo izatea espero dut, osasuna baita bizitzan dugun altxorrik preziatuena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 166. orr.

Umea ondo hazi, eta gero gaitza nola ulertu?  Berria - Harian   2005-07-03

Ez dakit ondo hezten ari ote garen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.

Ondo jantzitako etxe oneko eta mojek ondo hezitako neskato onak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Buruz-eta ondo jantzia dirudi, ordea.  Berria - Kirola   2006-05-03

Halako jokabideak ondo ikusiak zeuden ezkerreko ekintzaileen artean; are gehiago, liburuak lapurtzea ekintza iraultzailetzat hartzen genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Neskak ahoa zabaldu zuen zerbait esateko, baina ez nion ondo entzun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Esaiezu, arren, arreba zaitudala eta, hartara, zuri eder egitearren ondo hartuko naute ni ere eta bizirik utziko, zuri esker.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

Ondo irabazitako atseden egun batzuk.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.

Baina hasiera-hasieratik ez ziren ondo etorri Alleyne jauna eta biak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.

-Ondo da, ados, Lauaxeta jauna, ados.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Ondo da, ez dut eztabaidan hasteko gogorik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Ondo da, pentsatu zuen Johnnyk, "agoantatuko dut".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

-Ondo da, ondo da -esan zuen buruzagiak marmarka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Goibel dabil, baina, gainerakoan, ondo dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Eta ondo dago hori, ondo egiten bada behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.

Ezin du etsi zu berriro ikusi gabe, baina oso ondo dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.

-Ondo dago, Charlie, barrura sar daitezela -purrustaka esan zion atera azaldu zen mandatari ilegorriari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

-Tira, ondo dago -esan zuen azkenean, eta txistua irentsi zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 205. orr.

2 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin) oso.

-Ondo gogorra daukak burua!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 48. orr.

Ondo finak frantsesak. hantxe aurkitu genuen kamioi txiki bat ondo ezaguna: nire Peugeota.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

Ondo egia zen bere kontura jarri zenean Gremio Clubeko bazkide gisa onar zezaten desio zilegia izan zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 149. orr.

Fruta eskaini digu, baina garesti dago, ondo garesti hala ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

Ondo garbi idatzi zuen komisarioak gutunean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Goiz-goizetik hasi eta ondo berandu arte, buru-belarri emanik egoten zen: bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Guri gerrak begiak ireki zizkiguan ondo atsegingarri, gero ondo negargarri bide guztiak itxiko zizkigun bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Eskupeko legez 8 dolar eman nien eta ondo pozik gelditu ziren, itxuraz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Ondo ederki zeukaten ikasita gidoia, eta inor ez zegoen inprobisatzeko prest.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.

Zerbait esatearren izan zen, ondo ederto nekien Jesusen Afaria agertzen zuela, baina isiltasuna hausteko galdetu nuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 119. orr.

Ondo gogoan hartua zuen Grosrouvrek Tartagliaren aholkua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Pentsatuko duanez, lantokian ordurako ondo jakinean zegoan mundu guztia kontuaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

3 (izen izenondodun batekin) oso.

Hari ez zitzaion, ordea, halako ezbeharrik gertatuko; ondo gizon maltzurra zen eta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.

Izan ere, Joia andrea, 40 urteak jada beteak baina gazteen freskotasuna gordetzen zuena [...] ondo andre gustagarritzat jo zitekeen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 63. orr.

4 (aditzekin) asko, oso, ederki.

Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten diona ondo damutuko da gero.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,21

Ondo merezia genuen zu galtzea, gurekin izan zaitugun bitartean, ez baikinen arduratu zu ezagutzeaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Dena den, berak baino jende gehiago daukazu; harenak, gainera, ondo nekaturik datoz noski.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 112. orr.

Nonbait ondo nazkatua zegoen hainbeste urteko Gerran inori sufrimendurik opa nahi izateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 105. orr.

Barrendik ondo bustia ibiltzen zela beti LNean hainbat goiz-saio egin ondoren, ondo beteta zeukan koadernoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Tripa ondo beteta zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

-Ondo dakik neroni ez nintzela zuekin izan Londreseko bidaian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 39. orr.

5 ondoegi adlag

Ondoegi egiten ari duk satorrarena satorra izateko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.

Nire ustez, gauzak ongi egitea gustatzen zitzaiolako; ondoegi apika, aberatsen etxeetan egiten diren modura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Lidia, bere emaztea, oso ondo konpontzen zen, ondoegi, bere aspaldiko laguna zen Lukas Mingorancerekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Dirua irabazten du, eta ez dakigu zertan gastatzen duen, edo, hobeto esanda, ondoegi dakigu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Guztiz bestaldera da, bada; ondoegi ulertzen dut dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 206. orr.

Eguna okupatua izaten genuela esan dut, baina nik behintzat ez dut ondoegi oroitzen zertan pasatzen genuen denbora.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

6 ondoen (262 agerraldi, 58 liburu eta 163 artikulutan) adlag ik beherago 7.

Uzkurra, horixe zen alboan nuen gizona ondoen definitzen zuen hitza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Flaubert-en Topikoen Hiztegia-k "korrika ondoen egiten duen herria" dio "basque" hitzean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Ondoen iruditu zitzaiona egin zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.

Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Ur handietan daudela gorderik gezur handienak eta ilunpe hartantxe egiten duela ondoen igerian arrain itsu hiztunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Zulo ilunak ezagutzen zituzten, bazekiten ondoen itxitako hesiak ere nondik zeharkatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Ni nengoen sukalde barruan gertatzen zena ikusteko ondoen kokatua, eta hango ate erdi irekitik barrena ikusi nuen Roman etxekoandrearekin hizketatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

Ez dago motor termikorik, ondoen diseinatua dela ere, 100 ºC iritsi gabe % 25eko eraginkortasuna iritsiko duenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Gizon zaurituak, berriro, ahal zuen ondoen, esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Nolanahi ere, gerok ospatzeko opa zigula, ahal genuen ondoen, geure arimen osasunaren fabore, iruditzen baitzitzaion hala ere ordurako kaltetuxe ez ote zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Ahalik eta ondoen egingo dut.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.

7 ondoena (34 agerraldi, 9 liburu eta 17 artikulutan) adlag ik gorago 6.

Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Zilarrezko biola bat, lore bat, izango zen bertsorik hunkigarrienak eta martxari ondoena egokituak [...] asmatzen zituenarentzako saria.  Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.

Ondoena zeudenak orrela, eta beste asko eta asko illak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

-Baina honela ondoena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Luze gabe, ordea, beste merkatari batzuek, piratek batzuetan -flandriarrak, holandarrak, ingelesak- hartu zuten lehentasuna eta baliatu zituzten ondoena kolonietako gaien ekoizpena eta banaketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Haiek ezagutzen zuten ondoena eliza haren estiloa: ezaugarri arkitektonikoak, higaduraren kalteak, egin beharreko konponketa-lanak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Ahal nuen ondoena eramaten nituen Fortunatok egiten zizkidan erasoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Berak gauzak ahalik eta ondoena egin nahi zituelako.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 148. orr.

8 ondo asko (135 agerraldi, 44 liburu eta 19 artikulutan) oso ondo. ik ongi 8.

Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten, baina indarren batek bultzatzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Bai bainekien, ondo asko gainera, galduak ginela, baita itsasontzi hamar aldiz handiago batean egon bagina ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Atentatu haietako asko suizidatzat jo daitezke, egileek ondo asko baitzekiten berehala atxilotu eta hil egingo zituztela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Ondo asko ezagutzen haut!, zital hutsa haiz, ez didak haiengatik askorik ordainduko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Hitz batez, historiak ondo asko irakasten digu lege penalek inoiz ez dutela suntsipena beste ondoriorik izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura, baina, jaten ematen dizun eskuari ez omen zaio kosk egiten eta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Argitu beharrean, ordea, gauzak nahasten ari ginen eta gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Gudua laburra bezain arrantza ona egin zuten gure mutilek: zortzi euskal nazionalista, Españari zioten gorrotoan nabarmendu direnak eta hamaika mendigoitzale ondo asko armatuak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

9 ondo bai ondo oso ondo.

Are gehiago: forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Zatiketa hori indarrez ezarritakoa da, dirua bezala, baina ez didazue ukatuko ondo-bai-ondo barneratuta eta geuretuta dugula.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.

Balkoian dagoela, Gergoriok alimaleko oihua egin du, kalean dauden guztiek ondo bai ondo entzuteko modukoa.  Berria - Kultura   2004-08-18

10 ondo baino hobeto (236 agerraldi, 40 liburu eta 125 artikulutan; orobat ondo baino hobeki 2 agerraldi, 2 liburutan) ik ongi 10; ongi 11.

Hilobia neure begien maila berean neukan, beraz ondo baino hobeto ikusi nituen hango sartu-atera guztiak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 21. orr.

-Ez nuke nahi inork fanfarroitzat hartzerik -esan zuen F-k bere ohizko fintasunaz- baina nik ondo baino hobeto gogoratzen ditut Holden Caulfielden gorabeherak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

Sarak ondo baino hobeto ezagutzen ditu, etxean duen argazki-bilduma liburu batean agertzen baita Dietrich Mummendey-ren 1960ko erretratu hura.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,11

Berehala jaiki zen, ondo baino hobeto sendatuta, eta poz eta gorespen oihuka hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Gauzarik zailena hori zela, hain zuzen, ondo baino hobeto erakutsia zion filosofian zuen eskarmentuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.  Elizen arteko biblia   St 2,8

Ondo baino hobeto izorratu zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Jakin bai hark, ondo baino hobeto.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 222. orr.

11 ondo hezi izond ondo hezitakoa.

Eskolatua nauk, ondo hezia, buru-jantzia, ezin hobeto prestaturik nagok, gai nauk jendea gobernatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Irakaslea, ostera, gizonezkoa zen, hogeita hamataka urteko gizon beltzaran serio eta ondo hezia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.

Afaria bukatu denean, Martinek, Altzibarko nagusiak, bere logela eskaini dio hain eskeko ondo heziari, mandioan ez baitu lo egiteko gau-girorik egiten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Zein gizon ondo hezik ez lituzke begien aurrean ikusi nahiko Kattalin, Kattalinen dantza limurkorrak, ezpainetako karmin gorriak indartutako Kattalinen irribarrea?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

12 ondo ibili interj ik ongi 19.

Ondo ibili!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Ondo ibili Parisen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 203. orr.

-Ondo ibili, eta kontuz etxe aurreko errotondan buelta gehiegi eman gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 37. orr.

Kopetan musutxoa eman eta "ondo ibili Marie, au revoir!" esan zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Tira, datorren astean hitz egingo dugu, bitartean agur eta ondo ibili.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 118. orr.

12a (izen gisa)

Izan zen, halere, malkorik, musurik eta "ondo ibili" sentikorrik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

Nork bere aldetik joan behar izan dugu, "ondo ibili" soil baten ondoren, eta penaz sartu naiz nire autobusean, pentsakor, neska misteriotsu hari buruzko zalantzak argitzeko modurik ez izateagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 162. orr.

13 ondo izate iz ik ongizate.

Haiek zaharrak zitunan eta ez zitiztenan gazteen zerak ikusten, baina gure ondo izatea begiratzen zitenan, hori bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.

14 ondo jaioa(k) egon ondorio onik ez espero izan.

Ondo jaioa nago!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

15 ondo jantzi izond ondo jantzitakoa.

Kalean, agure ondo jantzi bat neskatxari begira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Gizon altua, ondo jantzia, betaurreko finak eta zapata garbi distiratsuak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 129. orr.

Harekin beste bi pertsona datoz, atezaina eta beste gizon bat, Beatrizen adinekoa, serioa, ondo jantzia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aski ondo (12)

benetan ondo (9)

dena ondo (241); dena ondo atera (19); dena ondo badoa (11); dena ondo dago (9); dena ondo egin (13); dena ondo joan (16); dena ondo zihoan (10); dena oso ondo (16); denak ondo (17)

ez dabil ondo (10); ez dago ondo (45); ez dagoela ondo (9); ez dakit ondo (34); ez daude ondo (9); ez hago ondo (17)

fisikoki ondo (20); fisikoki oso ondo (9)

gauzak ondo egin (29); gauzak ondo egiteko (15); gauzak ondo egiten (18); guztiz ondo (9)

hain ondo (167); hain ondo ezagutzen (16)

izugarri ondo (17)

lana ondo egin (14); lar ondo (9)

nahi bezain ondo (16); nahiko ondo (119); nahikoa ondo (15); nik bezain ondo (9)

ondo adierazten (12); ondo al zaude (23); ondo amaitu (12); ondo antolatu (17); ondo antolatuta (18); ondo aprobetxatu (16); ondo ari (178); ondo ari da (47); ondo ari dira (21); ondo aritu (143); ondo aritu zen (39); ondo aritu ziren (24); ondo aritzea (9); ondo aritzen (9); ondo asko (135); ondo asko dakit (9); ondo asko ezagutzen (12); ondo asko zekien (13); ondo asmatu (10); ondo atera (113); ondo atera da (15); ondo atera zen (13); ondo aterako (36); ondo ateratzea (11); ondo ateratzen (46); ondo aukeratu (10); ondo azaldu (17); ondo azaltzen (15); ondo aztertu (31); ondo aztertuta (9)

ondo babestuta (12); ondo baderitzozu (12); ondo badoa (16); ondo baino hobeto (235); ondo baitakit (9); ondo baitzekien (14); ondo baliatu (41); ondo baliatu zuen (18); ondo begiratu (37); ondo begiratzen (10); ondo bereizten (15); ondo bete (48); ondo bete ere (11); ondo beteta (21); ondo betetzen (15); ondo bidean (63); ondo bideratu (9); ondo bideratuta (10); ondo bizi (53)

ondo da (203); ondo dabil (10); ondo dago (285); ondo dagoela (62); ondo dagoen (9); ondo daki (82); ondo dakien (14); ondo dakigu (26); ondo dakik (18); ondo dakit (34); ondo dakite (63); ondo dakizu (24); ondo dator (11); ondo daude (33); ondo daudela (17); ondo deritzot (9); ondo doa (22); ondo doala (12); ondo doaz (13)

ondo edo gaizki (17); ondo egin (218); ondo egin duzu (13); ondo egin zuen (13); ondo egina (45); ondo eginda (15); ondo egindako (22); ondo egingo (24); ondo egitea (25); ondo egiteko (35); ondo egiten (134); ondo egiten du (19); ondo egokitu (18); ondo egokitzen (35); ondo egon (43); ondo egongo (35); ondo egongo da (10); ondo egotea (15); ondo ekin (19); ondo ekin zion (12); ondo eman (16); ondo ematen (30); ondo entrenatu (11); ondo entzun (30); ondo entzuten (15); ondo erabiltzen (14); ondo erakutsi (9); ondo eraman (10); ondo eramaten (10); ondo erantzun (35); ondo erantzuten (10); ondo esan (14); ondo etorri (22); ondo etorriko (58); ondo etortzen (15); ondo eutsi (68); ondo eutsi zion (31); ondo ezaguna (9); ondo ezagutu (48); ondo ezagutzea (9); ondo ezagutzen (421); ondo ezagutzen du (55); ondo ezagutzen dugu (22); ondo ezagutzen dut (29); ondo ezagutzen nau (10); ondo ezagutzen zituen (13); ondo ezagutzen zuen (36)

ondo funtzionatu (14); ondo funtzionatzen (25)

ondo gainditu (13); ondo garbitu (14); ondo gaude (26); ondo gelditu (19); ondo geratzen (12); ondo gogoan du (20); ondo gogoan dut (22); ondo gogoratzen (90); ondo gogoratzen dut (13); ondo gorde (11); ondo gordeta (16)

ondo hartu (85); ondo hartuko (17); ondo hartzen (29); ondo hasi (132); ondo hasi zuen (22); ondo hasteko (10); ondo hezia (10); ondo hitz egin (9); ondo hitz egiten (14); ondo hornituta (11)

ondo ibili (54); ondo ibiliko (15); ondo ibiltzen (10); ondo idazten (15); ondo ikasi (16); ondo ikasita (11); ondo ikus (9); ondo ikusi (81); ondo ikusi dut (10); ondo ikusi nuen (9); ondo ikusten (127); ondo ikusten da (9); ondo ikusten dut (20); ondo irabazia (10); ondo irakurri (13); ondo irizten (9); ondo irten (22); ondo irteten (9); ondo iruditu (20); ondo iruditzen (84); ondo iruditzen zait (28); ondo islatu (11); ondo itxi (22); ondo itxita (12); ondo izan (16)

ondo jabetzen (9); ondo jakin (58); ondo jakin ere (9); ondo jakin gabe (20); ondo jan (9); ondo jantzita (19); ondo jarri (16); ondo jartzen (10); ondo jaso (11); ondo jaten (14); ondo jo (10); ondo joan (72); ondo joan zen (16); ondo joanez gero (15); ondo joango (17); ondo jokatu (122); ondo jokatu zuen (19); ondo jokatzea (19); ondo jokatzen (72); ondo jotzen (17)

ondo kokatu (11); ondo kokatuta (25); ondo konpondu (28); ondo konponduko (9); ondo konpontzea (9); ondo konpontzen (70); ondo kostata (11)

ondo lan egiten (10); ondo legoke (21); ondo lo egin (49); ondo lotu (14); ondo lotuta (28)

ondo menderatzen (12); ondo merezia (24); ondo merezita (19); ondo merezitako (14); ondo moldatu (69); ondo moldatu zen (14); ondo moldatzen (168); ondo moldatzen da (30); ondo moldatzen naiz (18); ondo mugitu (13)

ondo nago (128); ondo nagoela (22); ondo nagok (11); ondo nekien (13); ondo nengoela (12); ondo neurtu (21)

ondo ondo (30); ondo ondoan (195); ondo ondotik (49); ondo oroitzen (18); ondo osatu (12)

ondo pasa (32); ondo pasatu (38); ondo pasatuko (10); ondo pasatzea (31); ondo pasatzeko (30); ondo pasatzen (43); ondo pentsatu (41); ondo pentsatua (10); ondo pentsatuta (35); ondo pentsatuz (20); ondo pentsatuz gero (17); ondo pentsatzen (13); ondo portatu (18); ondo portatzen (30); ondo prestatu (26); ondo prestatuta (31); ondo prestatutako (9); ondo prestatzen (9)

ondo samar (10); ondo sartu (9); ondo sartuta (13); ondo sentitu (13); ondo sentitzen (37)

ondo tratatu (11); ondo tratatzen (13)

ondo ulertu (110); ondo ulertu zuen (10); ondo ulertzeko (11); ondo ulertzen (92)

ondo zagok (26); ondo zaindu (45); ondo zaindua (11); ondo zainduta (29); ondo zaintzen (15); ondo zaude (37); ondo zaudela (14); ondo zegoela (36); ondo zegoen (33); ondo zegok (28); ondo zehaztu (11); ondo zehaztuta (10); ondo zekien (70); ondo zekiten (18); ondo zihoala (13); ondo zihoan (15); ondo zihoazen (11)

ondoz ondo (27)

oso ondo (1649); oso ondo ari (42); oso ondo aritu (27); oso ondo atera (12); oso ondo dago (52); oso ondo dagoela (12); oso ondo daki (11); oso ondo egin (20); oso ondo egiten (21); oso ondo egokitzen (10); oso ondo egon (9); oso ondo ezagutu (9); oso ondo ezagutzen (89); oso ondo gogoratzen (20); oso ondo hartu (17); oso ondo hasi (14); oso ondo ikusi (17); oso ondo ikusten (20); oso ondo iruditzen (10); oso ondo jakin (13); oso ondo joan (11); oso ondo jokatu (20); oso ondo jokatzen (15); oso ondo konpontzen (19); oso ondo moldatu (11); oso ondo moldatzen (29); oso ondo nago (23); oso ondo pasatzen (12); oso ondo ulertu (17); oso ondo ulertzen (38); oso ondo zaindu (10)

taldea ondo dago (12)

ze ondo (16); zein ondo (36); zeinen ondo (13); zer ondo (12)

ahalik eta ondoen (59); ondoen egiten (12)

ahalik eta ondoena (15)


ondo2 1 iz gauza bati buruz, hura ukitzen-edo dagoen aldea. (izen soil baten eskuinean) ik albo; aldamen.

Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Mk 11,4

Ateburua eta ate-ondoak trakets tailatutako granito urdinezkoak ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Leiho ondoa utzi eta, oso poliki ibiliz, ohe ertzean eseri zen Mikelengandik ahalik eta urrutien.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 107. orr.

Bata Ameriketara joan zen, bestea Maiek huts uste zuen etxe ondoaren zaintzen egon.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Hiriko toki gomendagaitzak bisitatzen hasi zen: bertako portu inguruko karrikatxoak, Gaztelu Berriko soldadueria ibili ohi zen zerritegiak, Baiona Ttipiko hegoaldeko harresi ondoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Urriaren 20an baizik ez du Mauleko suprefetak plantan ezarriko berri emaile sare bat, jakiteko zer ari diren español liberalak muga ondoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.

Jainkoaren eskutik utzitako bazter batean, joan-da-joan eta sekula iristen ez den erreka-ondo batean bizi da Maria Luisa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Iturri ondo batean eseri eta beste deskantsu bat egin genuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 97. orr.

Atzamarkatua eta urratua ageri zituen, azkenik, ezpain ondoa eta eskubiko masaila.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 154. orr.

Kresalak bakarrik erretzen duen moduan zartaturik zeuzkan begi-ondoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.

Zauri ondoa, sendatua; edo sendatzen hasia bederen?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 272. orr.

2 aldiria.

Emaztea 1872an Pariseko ondoetan sortua zen, ama, Marie Chaput, Baigorriarra zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

3 ondoko, ondorengo denbora. (izen soil baten eskuinean) ik bazkalondo etab.

Entzun dut emazte bat irrati hortakoa herio ondoaz mintzo zena.  Herria   2003-11-06

Baziren jadanik soldadu zirenak eta haiek orotara zazpi urte egin behar izan zituzten, gerla bera eta gerla ondoa ere kondatuz. ik gerraondo.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Gerla ondoa: Harriturik egona naiz ikusiz nola bilduak ziren Irak-eko xiitak beren hiri sainduan.  Herria   2003-05-01

Gainera, gudu ondoaren zera zegoen, egoera, triskantza, azterketa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

Bertzeek ez bezala, ministroarenean bazkaltzen gelditzen nintzen eskola ondoetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Omiasaindu ondoa.  Herria   2002-11-14

Tamainaren eta distantziaren ebaluazioari dagozkion ilusioak baizik ez ditugu aipatuko hemen (eta ez ikuspen-ondoari edo hondar-ikuspenari dagozkionak, urjauziaren ilusioa, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Geroko laga beharko ziren zentsurak eta zentsura-ondoak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.

4 ik ondorio.

Gertaerak ondoa utzi zuen etxeko giroan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

5 ondoan adlag

Ondoan ardangela egongo da argia sartzeko leiho bat duela iparraldera begira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Ondoan nahi ninduen, inoiz izan ez zuen semearen lekuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Ondoan banituen 3 edo 4 laborari, Touraine-koak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Ondoan, arditegi berria, modernoa, hiru lau ehun ardi aise aterbetuko dituena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Hemen ondoan bizi naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Esnatzen denean, Petrus dauka ondoan, sofan eserita, garagardo botila bat eskuan duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

Hiztegia ondoan neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 15. orr.

Bertze gizon bat zekarren ondoan, gazteagoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

Sophie-ri galdegin zion ea leku bat bazuen ondoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Adinik gabeko fela bat kokoriko jarri zitzaion ondoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Eta ondoan, tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Burdin eta zerrapo hotsa ondoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.

6 (izen soilaren eskuinean)

Azkenean, leihoak osoki zabaldurik, aulki bat hartu eta ohe ondoan jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Eta gelan, leiho ondoan bertan, Maguggia zaharraren ohea zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.

Zuhaitz ondoan egongo dituk, gerizpean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 26. orr.

Andaluziako Malaga hirian jaioa zen, itsas ondoan, denak belaunaldiz belaunaldi kristau zaharrak izan ziren etxe batean. Autoaren bolante ondoan zegoen erloju borobilaren orratzek jiraka jarraitzen zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Pazko ondoan ere, eskolarik ez zeno, Pantxika jitekoa zen bere aitarekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Gernika ondoan bizi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Eta han, urrunago, Ebro ondoan dagoen Mendabian herrian hil zen, bataila batean, Zesar Borja.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Komentu batentzat toki bila zebilelarik, Jan Pierrek begiztatuko zuen Salbatore kapera ondoan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean)

Arbelaren ondoan, egutegiak 1957ko iraila zela adierazten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Nabarrerian berean eraikia zen, Arrotxapeko atearen ondoan, San Zernin burgoa begipean zuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Biltegiko atearen ondoan etxerako sarrera normala dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Leiho zabalduaren ondoan esertzera joan naiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Pista estaliaren eta portiko bikoitzaren ondoan pasealekuak egingo dira estali gabe kanpoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Igo zuen aldapa, irribarrez, eta nire ondoan eseri zen zubian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Bizkarretik hartu nuen eta goxoki zegoen ene ondoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Mornatarrak dira! -murmurikatu zuen druidak Fionnen ondoan, kezka-keinu batean eskua aurpegira eramanez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 22. orr.

Haren ondoan bizi zen orduan, atari berean, eta eskolara ere elkarrekin joaten ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Martxel anaia gazteak eta biok egiten genuen lo bertan, ohe banatan eta elkarren ondoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Plazako bi aldeetan, bankuak daude, bata bestearen ondoan jarrita, ilara luze semizirkularra osatzen dutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Tiraderan, hari muturrak, jostorratzak, otoitz liburu bat, Ametsen giltza liburuaren ale zikin baten ondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Ezin dut musu bat eman masaila batean besarkatzen dudanaren ondoan beste haren masaila ikusi gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.

8 (aditzaren era burutuaren eskuinean) ondoren.

Komunzki, jan ondoan, gose ginen. Dudan egon ondoan arrosarioak utzi zizkidaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Apur bat ixilik egon ondoan, andereak segitu zuen: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

Bozkariozko une hura hainbertze urtez igurikatu ondoan, aitatxi ez zegoen halako arrazoietara: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Meza eman ondoan, erretoreak erromesei esplikatzen die Santutegiko zizelkaduren adierazpena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Irriz ase ondoan, bota zuen aitzina beretik: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

9 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Kanboko ondoan bizi naiz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Etxe hori aipatzen dugunaz geroz, jakin behar da, anitzez berantago, I972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Atzo, goizeko hamekak laurden gutitan, Uztaritzeko ondoan, Baionatik Kanbo alderat doan errepidean, patar baten zolako bihurgune batean, auto bat zerbait gisaz joan da arrunt zeiharka eta arroilarat uzkaili.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

10 aldean. (-en atzizkiaren eskuinean)

Baina zer dira zertzelada arin horiek, bete diren xede garrantzitsuen ondoan?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Hura poza, beti iruditu baitzitzaidan txiki samarrak neuzkala, osabarenen ondoan bederen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 33. orr.

11 ondoko izlag ondoan dagoena.

Ondoko herriko bestak ziren, martintzar-feria bat, dena oihu eta apustu nork astakeria handiagoa eginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Edo ondoko balkoian, 10ekoan, hirugarren solairuan [...] begirale izuti pare bat: Mendibiltarrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Marie Baiona ondoko herrixka batean jaio zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 19. orr.

Norbait hila zen ondoko logelan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Halakorik gertatu gabe, pauso hotsen oihartzuna barreiatu zen ondoko gelatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bakoitza ondokoari itsatsia du, elkarri atxikiak, ezin bereiziak.  Elizen arteko biblia   Jb 41,9

Gure Eskuliburuan erraten eta frogatzen den bezala 15. artikuluan eta ondokoetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

Era berean, ondoko hitz hauek ere aipa daitezke: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 41. orr.

Ondoko taulan ikusten da hau hobeki: [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

Osagai analisiari dagokion gramatika-eredu berriaren adibide erraz bezala, har bedi ondokoa: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.

· -Zergatik ametsik gabe? -galdetu zion ondokoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

12 (izen soilaren eskuinean)

Etxe ondoko parkera eraman eta lagunei erakutsi.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 84. orr.

Geltoki ondoko tabernara sartu zen, kafea hartzera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Puska baten buruan handik atera zen, eta ate ondoko paretari bermatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

-Muga ondoko herriak dira lehenik zaindu beharko direnak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Liburua ohe ondoko mahaitxoan utzi, eta Adari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Aitak Kalkuta ondoko lantegi batean lan egiten zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 133. orr.

Handik bi urtera, Absalomek errege-seme guztiak gonbidatu zituen Efraim ondoko Baal-Hatzorren egiten ari zen ardi-mozketako jaira.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,23

Nik ez dut irten nahi, eta ate ondokoa naizenez ezin da inor irten, eta indarka hasi zaizkit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Suitzarra zen, Lausana ondokoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

· Tom zihoan gidari; ni, gidari ondoko; Lucy atzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.

Haren ofizial ondoko bihurtu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

13 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eser gaitezen hemen -esan zuen arrosategiaren ondoko banku bat seinalatuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Nire ondoko ohean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

Nire idazmahaiaren ondoko apal bateko ohar-koadernoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Agindutako jaiegun horien aurreko eta ondoko hiru egunetan.  Elizen arteko biblia   1 M 10,34

Lekutua zen haren ondoko emakumea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

Elkarren ondokoak ez diren lurraldeetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

· Berak sukaldearen ondokoan egiten zuen lo.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

14 ondoren datorrena.

Ondoko egunetan jakingo ote?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Ondoko egun batean esan zioten Joseri: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

Ondoko zazpi asteetan Lili Marlen nitaz burlatu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Ondoko udan [...] deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu, bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Ondoko orrialdeetan saiatu naiz XX. mendeari buruzko hausnarketa pertsonal bat egiten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.

Hau ondoko lanen hastapena baldin bada, aurrerantzean ez dute izango burutu ezineko egitasmorik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Aste oso honetarako eta ondoko besteetarako.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.

Har ditzagun ondoko perpausok: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.

Karmin gorriz margotuta ondokoa zegoen idatzita: "Abiadura gustatzen, Julia?".  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 108. orr.

-Zergatik ametsik gabe? -galdetu zion ondokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

15 (izen soilaren eskuinean)

Epifania ondoko bigarren igandea.  Herria   2003-06-19

Kristo ondoko 65. urtean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

Konbertsio ondoko lehenbiziko aste horietan, East Villagen ibili zen batera eta bestera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Ene denboran ere behar izan ditut eztitu gerla ondoko zauriak, gudariak kasik fede bereko fededunak ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.

Erdialdeko mendebaldean ari baitzen hura ere garai hartan, gradu-ondoko lana egiten Chicagon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Eta azkenik, solas-ondoko uzten dut galde bat, egundainotik kezkatu nauena, eta gaur hemen zertan dugun berrikusi nahi nukeena: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 36. orr.

Horra zergatik amets ederrik egin ahal izan genuen, II. Mundu Gerla ondoko lehen urte haietan, oraino gazte ginen lagunek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

16 (-en atzizkiaren eskuinean)

Euriaren ondoko gardentasuna giroan, bustiaren distira gauza guztietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Goizeko eskolen ondoko pausaldian geunden, Akademiaren aitzineko plazan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Hilketaren ondoko bi egunetan ez da burrunbarik falta hirian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Hilketa-saio bakoitzaren ondoko biharamun goizean, Settlers erietxera eramaten du furgoneta betea, erraustegira. bekatua agerikoa denean, esate baterako, emagaldu ageriko batena eta auzi baten ondoko epaiarena edo tratatzen dituen pertsonak kutsatzen dituen oker ageriko batena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.

17 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Jaiki ondoko lehenbiziko kezka "mezzorado" delakoa ongi egina ote zegoen begiratzea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Joantto etorri ondoko egunetan, herritar guziak haren joan-jinen goaitean egon ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Aitona hil ondoko bederatziurrenean izan genuen lehen berria.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Jesusengan eta hil ondoko bizitzan sinesten du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

-Ez zinen-eta graduatu ondoko eskoletara joan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Sublimazioa, nola alkohola uretatik sublimatzen den, edan ondoko zaporerik ez arrastorik utzi gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

18 iz ondoren datorren pertsona. (-en atzizkiaren eskuinean) ik ondorengo 5.

Hil zutenean gobernu burua zen eta Francoren ondokoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

Ni naiz izan nintzen haur haren ondokoa, ondorengoa eta oinordekoa; haur baten ondorengoa naiz, ume baten umea naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Uste dut, beraz, gure ondokoek guk baino gehiago eginen dutela eta, nolazpait, Herria aitzina badoala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.

· Orain Iturburu-ko ondokoak dira hor bizi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

19 ondoko (esapide modukoetan)

-Ze barkatu eta barkatu ondoko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.

-Ze hi haiz hi eta hi haiz hi ondoko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.

20 ondora (orobat ondorat g,.er.)

Eta esan zidan: “Zatozkit, arren, ondora eta hil nazazu; hilzorian nago, baina oraindik bizirik”.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,9

Ondora salto egin eta altzora igo zitzaion Crookshanks, urrumaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

San Frantziskok, ondora etorri zitzaionean, galdetu zion: "Nor zara zu?".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Ikasleak ondora bildu zitzaizkionean, Paulo jaiki eta berriro hirian sartu zen.  Elizen arteko biblia   Eg 14,20

Lulu batzuetan ondora hurbiltzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Jainkosari berari ere bihotza beratu zitzaion, eta, ondora etorrita, esan zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 69. orr.

21 (izen soilaren eskuinean)

Aldian behin eskua eramaten nuen galtzarbe ondora, eta agiriak jaka-barreneko patrikan zeudela sentitzeak pixka baterako lasaitzen ninduen. Domengak Joantto besotik hartu zuen, eta leiho ondora eraman, hobeki ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Gelako beste txokora joan zen orduan Matias, ate ondora, Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 124. orr.

Iritsiak ginen bere hoteleko eskailera ondora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

Biharamunean, preso guzti-guztiok, Iruñe ondora gutarrek garraiaturik, eta Don Carlosen aginduz, askatuak izan ziren!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Larretak dioenez, Tiber ondora joan ziren euskaldunak "illun" zeuden borrokaldiaren bezperan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

22 (-en atzizkiaren eskuinean)

Aita, busti-bustirik, suaren ondora joan zen lehortzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Berogailuaren ondora joan nintzen jesartzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Ihes egiten saiatu zen Muxir, eta osabak botatako tiro batek jausi zuen teilatutik behera, emakumeen artera, zerraldoaren ondora. Iñigoren ondora itzuli nintzen berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 50. orr.

Zatoz nire ondora, Lilio, egizu berba nire ordez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.

Jaiki eta haren ondora jo zuen Fubukik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

"Oso ondo, David", esan zidan berak, eta Redinen ondora joan zen esertzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Fionnek bere arma jaitsi zuen eta, druidari bizkarra emanez, Mael eta Oisinengana itzuli zen, Bran kordegabetuaren ondora.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Udan laket zuten Luzaideko etxean egoitea, zernahi adiskide gomitatuz beren ondora, denek batean besta eder batzu muntatuz eta horrela herria alegeratuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

23 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Heltzen da [bidea] Errekuliseneko ondora, non ere juntatzen baita Donibane Garazitik Portaleburun gaindi jin bidearekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

24 ondoraino

Eta ez zieten begiratu zazpiren bat aurpegiei, ondoraino etorriak ehiztariaren errifleari ezikusi eginda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 209. orr.

Ama ondoraino hurbiltzen ausartu zen eta, deabruaren kontra konjuru ugari botaz -hura zela uste baitzuen-, alaba ohean etzaten saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

25 (izen soilaren eskuinean)

Zutitu eta mahai ondoraino etorri zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

Sukaldeko ate ondoraino lagundu eta kanpoko lorategian zenbat tulipa ikusten dituen galdetu dio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Su ondoraino joan zen bizkor, eskuak igurtzika, txinpartak atera nahi balizkie bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 179. orr.

Trenak 400 metro eraman zuen autoa arrastaka, Hellingo geltoki ondoraino.  Berria - Mundua   2004-05-08

Baztanen hasi eta, Ultzaman barrena, Iruñe ondoraino datorren lerroak egiten du muga.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 74. orr.

26 (-en atzizkiaren eskuinean)

Garai bateko ibilbide buruz ikasiari jarraikiz, Pyrénées jatetxearen ondoraino bertaratu da, barrura egin gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

Baina sorkariek ez daukate barrurago sartzerik, arimaren ondoraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

"Badakik, David? auto hori Begigorriyarena izan zuan lehenago", esan zidan Osaba Juanek nire ondoraino etorrita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Batzuetan argi-itzala bere ondoraino heltzen zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

27 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Gaitzeko ibiladia eskaintzen dauku Landesetako hegi hortarik Bilboko ondoraino, portuz-portu, hor gaindi kausi ditazkeen bazterrak aipatuz bainan ere zernahi argitasun emanez, nun zer den ikusteko eta itsasoari dauden elkarteak nun zoin diren...  Herria   2004-11-11

28 ondorako izlag

Jakoben nahia, hil ondorako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.

Bi apez hitzeman zizkiola Bazko ondorako.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 76. orr.

Hogeita zortzi hortzetako eskuila erabiltzen zituen, launaka bilduta plastikozko zorrotan, asteko egun bakoitzaren izenarekin, koloreen arabera bereiziz ordua edo erabilera: berdea hortzetarako, gorria mihirako, horia bazkari ondorako eta urdina oheratzerako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 138. orr.

29 ondotik

-Zazpi eginahalak egin ditut, baina gibelak ez dezake gehiago jasan... -erran zion, ondotik iragaiterakoan, ez zela batere hobendun ulertaraziz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Jende artean aurrera zihoazen bitartean, Colin Creevey igaro zitzaien ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

Ia egunero pasatzen da ondotik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Mehatxu handi bat dago hiriaren gainean -esan nion gizabidetsu, ondotik pasatzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

-Erakutsiozu nola azeleratzen duzun, Harry! -oihu egin zion Fredek, ondotik ziztu bizian pasatu zitzaionean, Aliciarengana zihoan bludger baten atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Bidea ezagutzen duelakotz, aitzinean doa Xanti, gibeletik Xabi, ondotik Elur.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

30 (izen soilaren eskuinean)

Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz eta pozik irribarre eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

-Soldadutzako batailarik ez, mesedez -entzun zen ate ondotik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Ohe ondotik goporra hartu eta hurrupada txiki bat edan du Agerrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

-Soldadutzako batailarik ez, mesedez -entzun zen ate ondotik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Arduratuegia baitzegoen besaburu gainetik begira bere ezkerreko belarri ondotik igaro zen urrearen distirari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Oraingo Zubiaundia Pekoetxetako mendi aldera eramana izan da erreka ondotik urrun.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

31 (-en atzizkiaren eskuinean)

Atzo, hiriko biztanleak ezikusi eta ezentzun pasatzen ziren emakumearen ondotik, egiteko handiagoak dituztenen itxuran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Bortz segundoko astia eman nion neure buruari, anaiaren plateraren ondotik nabala hartu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Galdetu dio ea bazekien nola pasatu Fluffyren ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.

Gorpua ekidinez Yvesen ondotik iragan ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 279. orr.

32 atzetik.

Atzetik jarraitzen zion, ondotik zezena balu bezala, ni aho bete hortz hantxe utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Deabrua ondotik balute bezala egin zuten eskapo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Kurios pinta erdi, ondotik jarraiki zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Hain segur, abiatuak zaizkizue mutikoak ondotik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

33 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

J-ren ondotik, K, K-ren ondotik L.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Kamioneta zahar baten ondotik gabiltzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Orain seme-alaba baboen eta koinatu ezdeusen arrastoen ondotik nabilek, Erkidegoko Gobernuaren eta Udalaren enpresa publikoetako bulegoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Kristina gure ondotik etorria zen igoera malkartsuan barna, eta komun tikiraino egin zuen urrats handian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Lantto honentzat izenburu baten ondotik nenbilelarik, politika gaiez ariko naizela adierazi nahiz, gogoratu zitzaidan Res Publica latinezko hitz elkarte zahar hura.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

34 ondoren.

Ondotik, Alcalako unibertsitate sortu berrian sartu zen gai liberalak, filosofia naturala eta morala, bai eta teologia eskolastikoa ikastekotan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Eta ondotik honela esaten du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.

Hortan egiten da lan ederrik, eta gero, pentsatzen dut, politika, gero jinen dela, ondotik, fruitu bezala.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 93. orr.

Lehenik ezkerra, gero eskuina, ondotik berriz ezkerra, eskuina, ezkerra, eskuina...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Maiatz aldizkarian argitaratu zituen bere lehen literatura lanak eta, ondotik, literatura aldizkari askotan kolaboratu izan du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Joanttok buruaz baieztatu zuen eta, ondotik, sukaldetik atera zen eta, nehor agurtu gabe, etxetik alde egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.

Isilunea ondotik, eta Annyk ez du hausteko asmorik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.

35 (izen soilaren eskuinean)

Trentoko Kontzilio ondotik piztu ziren erlijio gerrak lekuko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

36 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gure ama haren ondotik etorri zen, 1542an.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Gaur bezalako gau ero baten ondotik hondartzan gosaldu genian, laurehun kilometro egin eta gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Hainbeste urtetako loriaren ondotik!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Hamar urteren ondotik ez zitzaizkion gogotik joan: "Haur da ene seme maitea...".  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 149. orr.

Ahari-saiheskiaren ondotik, vatrushkak zerbitzatu zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Maletaren ondotik, gainerako puskak igo zizkioten: kaobazko kutxa bat Kareliako urki-zurezko apaingarriz edertua, zapata-orkoiak eta paper urdinean bilduriko oilo erre bat hurrenez hurren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

37 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Abuztuko ortziral horretan, beheko txirrina jo ondotik, esperoan gelditu nintzen, ateari kontzen niola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Orain badira, hortaz, zenbait pertsona "ezagutu" egiten nautenak, ni ikusi ondotik pentsatzen dutenak "gutakoa da".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Etxeratu ondotik, arratsa pasa zenuen bakar bakarrik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Eguraldi argia dagoelarik, zaratotsak hiriaren mutur batetik sartu eta bestetik ateratzen dira, pareta guztietan zehar iragan ondotik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

Ohola agintariei erakutsirik, eta egin beharreko frogak burutu ondotik, baieztatu ahal izan zuten eski-ohola Sven Malysena zela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

38 ondotikako izlag

Aipatu gabe ondotikako milaka eri eta hilak, xankre eta gainerateko gaitzen ondorioz.  Herria   2005-08-11

Ondotikako ekitaldi guziak Bilgune aldean iraganen dira.  Herria   2004-09-30

Kenduko dizkiote hiriko bestaren zenbait seinale, hala nola gakoen hedapenaren ondotikako "mazkleta" su ziri ozenen tiraldia.  Herria   2002-11-28

39 (-en atzizkiaren eskuinean)

Bigarren partean ihurzuri xuri/gorriak esperantza guziak zapuztu ditu: bost minuta barne hiru entsegu sartu dituzte Miarriztarrek, eta emaitza orokorra (41/16), zorrotzagoa izan zitekeen aise, entseguen ondotikako ostikadetan tantorik ez baitute xuri/gorriek erdietsi.  Herria   2005-03-03

40 ondotiko izlag (-en atzizkiaren eskuinean)

Larrua jotzea baino zakarragoa, bilkuren ondotiko onanismo gastronomikoa... batez ere harremanen anorexiarekin ezkontzen denean!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 96. orr.

Desiraren gaueko erakustaldiek, debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria oparimintzen zidaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.

Zezenketaren aurretikoak eta ondotikoak dira.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 65. orr.

41 ondo-ondoan

Atzerago, San Martingo kanposantuko hilarri mordoa ikusten nuen gelatik, San Bartolomeko komentutzar berriaren aurrean, eta ondo-ondoan Sebastian infante eta mariskal-ohiaren jauregia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Ondo-ondoan, Luisaren aurpegia, ezpainak, bere gorputz leuna, benetakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.

Ondo ondoan, etxe berri batean, idazki zahar bat, 1671koa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Esango dizut orain Rakel nire atzean dagoela zain, eta haren gerizpe, ondo-ondoan, Ruben.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 233. orr.

42 (izen soilaren eskuinean)

Nik bezain ongi ezagutzen zituzten ene gurasoek, adibidez, etxe ondo-ondoan, Plaza Zaharreko Irazu anaiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Horma zuri pintatu berrian pintada hauxe ageri zen, sarrera ondo-ondoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

Trenbide ondo-ondoan zegoen etxe batean bizi ginen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

43 (-en atzizkiaren eskuinean)

Une batean Piers eta Dudley beiraren ondo-ondoan zeuden, eta berehala atzeraka salto egin zuten, izuaren izuz txilioka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Etxe horren ondo ondoan baitzen pilota plaza bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Han geunden tente-tente, gure buruak harenaren ondo-ondoan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Aterpe hutsean berokiak astindu zituzten, elurra eserlekuetan barreiatuz, eta, elkarren ondo-ondoan oraindik ere, bolatokiko leihoaren aldamenean eseri ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

44 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Natalina joana zen ordurako, gerra bukatu ondo-ondoan ganbara bat moldatu zuelako gure amak eman zizkion altzari batzuekin;  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 221. orr.

45 ondo-ondoko izlag

Bera ohe barruan atsedenean eta ni ondo-ondoko alfonbra gainean eserita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 94. orr.

· -Eta, hasteko -jarraitu zuen-, Gortearen ondo-ondoko Zuzendaritzak prestaturik, geure Egunkari Ofiziala argitaratuko diagu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 76. orr.

Gauza bera gertatzen da arteriaren luzera osoan eta haren ondo-ondoko zainetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

46 (-en atzizkiaren eskuinean)

Armistizioaren ondo-ondoko hilabeteetan hil ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.

47 ondo-ondora

Banekien luze gabe etorriko zela inguruan zelatan egitera, ondo-ondora etorriko zitzaidala, agian ukitu ahal izateko moduan, heltzeko moduan agian?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 334. orr.

Errepidea ondo-ondora sartu dioten arren, badirudi landareek antzinagokoa den beste aire bat gorde dutela hemen, eta horrekin elikatzen dituztela euren kimu lerdenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Elkarri begietara zuzen begira geratu ginen eta laster ondo-ondora etorri zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 49. orr.

48 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gainazal zakarra ferekatzen zuen neurrian belarriaren ondo-ondora eramaten zuen eta haren kontra jarri, adi-adi entzuteko keinuaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

49 ondo-ondoraino

Zeren hurbiltzen ari baitziren, nahi gabe, elkarrengana alboratzen, ondo-ondoraino.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 120. orr.

Gurekin zeunden ikasgelaren ondo-ondoraino iritsi arte!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

50 ondo-ondotik

Berak orduan zirkulu erdi bat eginez hasi dira nire bila, zakur sarnadunak bezala, eta haietako biren erdian gertatu naiz ni, ondo-ondotik pasa zaizkit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik, eta urruntzen ikusi nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Kapela erantzi eta ilea ondo-ondotik moztua zuen buru handi bat erakutsi zuen Ignatius Gallaherrek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

51 (-en atzizkiaren eskuinean)

Bud haren ondo-ondotik igaro zen harrokeria nabarmenaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Esan zahar batek dio askotan igarotzen garela zorionaren ondo-ondotik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Florak Brooklynera egin zuen ikustaldi zorigaiztokoaren ondo-ondotik etorririk, lehenbiziko aitorpen hura benetan izan ote zen bihotz-bihotzetik ateratako negarra?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.

52 ondoz ondoko izlag

Ondoz ondoko berrikuntza zehatzak gertatuko dira; eta berrikuntza horiek, bere aldetik, beste hainbesteko zati gertaerak izango dira, haien izaeraren arabera zerrendatzen, deskribatzen eta sailkatzen ahal direnak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 243. orr.

Hazkundealdian gizabanako sortzaileek erantzun arrakastatsuak ematen dizkiete ondoz ondoko erronkei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

Ondoz ondoko enuntziatuen arteko multzokatze-motak ez dira beti berdinak eta ez dute jokatzen, sekula ere ez, segidako osagaien pilatze edo justaposizio hutsez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Ikusmenezko pertzepzioa, era horretara, gure begietan sartzen den argiaren bidez iristen zaigun informazio baten elkarren ondoz ondoko alditan banaturik egiten den tratamendua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

41 ondoz-ondokotasun iz ondoz ondokoa denaren nolakotasuna.

Aztarna horien bitartez imajinatiboki hautematen dira kanpo-gorputzak, zeren eta arrasto horiek (eta horiei dagozkien ideiak) nahiz eta desagergarriak izan jasotako afekzioen aldiberekotasun eta ondoz-ondokotasunarengatik, halaber, egia da elkartze-prozesuen bidez berrezarriak izan daitezkeela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

afal ondoan (22); aipatu ondoan (8); aitaren ondoan (22); aldare ondoan (14); amaren ondoan (26); anaiaren ondoan (8); arbasoen ondoan (11); argazkiaren ondoan (9); aritu ondoan (11); arizan ondoan (17); ate ondoan (170); ate ondoan zegoen (11); atearen ondoan (42); atera ondoan (11); autoaren ondoan (12)

bakoitzaren ondoan (8); barra ondoan (10); bata bestearen ondoan (101); bazkal ondoan (29); bazkaldu ondoan (9); bazkari ondoan (8); belarri ondoan (21); belarriaren ondoan (8); bere arbasoen ondoan (10); bere ondoan (262); bere ondoan eseri (8); beren ondoan (10); berogailuaren ondoan (9); bete ondoan (10); beti ondoan (8); bide ondoan (16); bildu ondoan (14); bukatu ondoan (14); burkoaren ondoan (14); bururatu ondoan (12)

ditu ondoan (18); du ondoan (21)

egin ondoan (211); egon ondoan (89); elgarren ondoan (10); eliza ondoan (12); elizaren ondoan (22); elkarren ondo ondoan (17); elkarren ondoan (310); elkarren ondoan bizi (12); elkarren ondoan eserita (12); elkarren ondoan jarri (11); elkarren ondoan jarrita (8); eman ondoan (48); ene ondoan (37); entzun ondoan (19); erre oparien ondoan (8); erregearen ondoan (15); erreka ondoan (18); errekaren ondoan (8); errepidearen ondoan (8); eskaini ondoan (10); etxe ondoan (53); etxearen ondoan (24); ezagutu ondoan (8); ezarri ondoan (12)

galdu ondoan (46); geltoki ondoan (8); geltokiaren ondoan (10); gerla ondoan (11); gidariaren ondoan (11); gorpuaren ondoan (10); gurasoen ondoan (8); gure ondoan (45)

haien ondoan (84); haren ondoan (290); haren ondoan eseri (14); hartu ondoan (31); hasi ondoan (9); hauen ondoan (8); hemen ondoan (8); herriaren ondoan (9); herriko etxearen ondoan (9); hesiaren ondoan (8); hil ondoan (35); hilobi ondoan (11); hilobiaren ondoan (10); hire ondoan (14); hiri ondoan (10); honen ondoan (29); horien ondoan (25); horma ondoan (10); hormaren ondoan (13); horren ondoan (65)

ibai ondoan (26); ibaiaren ondoan (29); ibili ondoan (48); ikusi ondoan (22); irabazi ondoan (42); iragan ondoan (38); iturri ondoan (15); iturriaren ondoan (17); itzuli ondoan (10); izan ondoan (50); izango ditu ondoan (10)

jan ondoan (12); jaunaren ondoan (12); jo ondoan (14); joan ondoan (14); jokatu ondoan (33); jordan ondoan (8)

kantatu ondoan (11)

lagunaren ondoan (9); leiho baten ondoan (8); leiho ondoan (76); leihoaren ondoan (22); lortu ondoan (8)

mahai ondoan (17); mahaiaren ondoan (15); meza ondoan (32); mintzatu ondoan (10); muga ondoan (9); mugaren ondoan (9)

nagusiaren ondoan (17); neskaren ondoan (10); neure ondoan (27); nire ondoan (200); nire ondoan eseri (15)

ohe ondoan (61); ohearen ondoan (18); oinen ondoan (13); ondo ondoan (195); ondo ondoan zegoen (8)

ondoan agertu (19); ondoan aurkitu (22); ondoan aurkitu zuen (9); ondoan belaunikatu (14); ondoan bizi (65); ondoan bizi zen (11); ondoan bizi ziren (11); ondoan dago (48); ondoan dagoela (8); ondoan dagoen (119); ondoan daude (20); ondoan dauden (22); ondoan den (33); ondoan denak (8); ondoan diren (9); ondoan du (11); ondoan duela (14); ondoan duen (13)

ondoan eduki (9); ondoan egin (40); ondoan egiten (13); ondoan egon (66); ondoan egon zen (8); ondoan egongo (16); ondoan egotea (22); ondoan egoteko (14); ondoan egoten (12); ondoan ehortzi (12); ondoan ehortzi zuten (10); ondoan eman (11); ondoan erori (8); ondoan eseri (163); ondoan eseri nintzen (14); ondoan eseri zen (61); ondoan eseriko (8); ondoan eserita (99); ondoan eserita zegoen (13); ondoan esertzea (8); ondoan esertzen (33); ondoan esertzera (8); ondoan etzan (42); ondoan etzan zen (17); ondoan etzanda (25); ondoan ezarri (14); ondoan gelditu (71); ondoan gelditu zen (23); ondoan geratu (57); ondoan geratu zen (30); ondoan gertatu (9); ondoan geunden (8); ondoan hartu (8); ondoan hasi (8)

ondoan ikusi (24); ondoan ipini (14); ondoan izan (61); ondoan izan zuen (11); ondoan izanen (10); ondoan izango (20); ondoan jarri (118); ondoan jarri zen (23); ondoan jarri zuen (8); ondoan jarriko (8); ondoan jarrita (33); ondoan jarriz (15); ondoan jartzeko (8); ondoan jartzen (26); ondoan jesarri (9); ondoan joan (10); ondoan nahi (23); ondoan nengoen (11); ondoan neukan (9); ondoan nuen (12)

ondoan paratu (8)

ondoan utzi (35); ondoan utzi zuen (10); ondoan zegoela (19); ondoan zegoen (157); ondoan zen (12); ondoan zetzan (8); ondoan zeuden (49); ondoan zeukan (20); ondoan zihoan (9); ondoan zituela (12); ondoan zituen (9); ondoan zuela (31); ondoan zuen (42); ondoan zutik (58)

oparien ondoan (9); osatu ondoan (8)

paretaren ondoan (10); pariseko ondoan (16); pasatu ondoan (15); plaza ondoan (15); preso egon ondoan (18); putzu baten ondoan (8)

sarrera ondoan (9); sarreraren ondoan (11); sartu ondoan (13); senarraren ondoan (11); suaren ondoan (25)

ukan ondoan (12); utzi ondoan (14)

zubiaren ondoan (8)

[6] arafaten ondoko (5); ate ondoko (40); atearen ondoko (9); bazkal ondoko (5); beharrez ondoko (5); bere ondoko (32); bide ondoko (10)

egin ondoko (6); eliza ondoko (24); elizaren ondoko (12); elkarren ondoko (20); elkarren ondoko lurraldeetan (7); epifania ondoko (9); erreka ondoko (18); errepide ondoko (11); eskola ondoko (6); etxe ondoko (49); gela ondoko (9); geltoki ondoko (11); geltokiaren ondoko (7); gerla ondoko (13); gerra ondoko (26); gidariaren ondoko (5); gizakunde ondoko (5); gradu ondoko (6); gure ondoko (9); han ondoko (5); haren ondoko (26); hau ondoko (6); hil ondoko (25); hiri ondoko (9); hiriburu ondoko (6); hondartza ondoko (5)

ea ondoko (5); ibai ondoko (25); ibaiaren ondoko (6); iruñ itsas ondoko (11); iturri ondoko (5); kafe eta ondoko (5); leiho ondoko (31); leiho ondoko mahaian (5); mendekoste ondoko (5); muga ondoko (8); nabulus ondoko (5); nire gela ondoko (5); nire ondoko (13); nirearen ondoko (5)

ohe ondoko (46); ohe ondoko mahaitxoan (7); ondo ondoko (7)

ondoko aldi batez (5); ondoko aldian (7); ondoko aste (20); ondoko astean (33); ondoko asteburuan (9); ondoko asteetan (44); ondoko asteotan (13); ondoko astetan (25); ondoko atetik (5); ondoko aulki (13); ondoko aulkian (25); ondoko aulkian eseri (6)

ondoko belaunaldiei (5); ondoko besaulkian (9); ondoko bidea (5); ondoko denboretan (6)

ondoko egun (19); ondoko egunak (20); ondoko egunean (7); ondoko egunetako (27); ondoko egunetan (300); ondoko egunetan ageriko (6); ondoko egunetan ikusi (5); ondoko egunotan (14); ondoko erregela (5); ondoko eserlekuan (6); ondoko etxe (24); ondoko etxe batean (6); ondoko etxeak (6); ondoko etxean (13); ondoko euskal (5); ondoko ezkien artetik (6)

ondoko gauean (12); ondoko gela (24); ondoko gela batean (9); ondoko gelako (6); ondoko gelan (49); ondoko gelara (15); ondoko gelara joan (6); ondoko gelatik (23)

ondoko harri (5); ondoko hau (14); ondoko hauek (12); ondoko hauek dira (7); ondoko helbidera (8); ondoko helbiderat (5); ondoko herri (16); ondoko herrixka (9); ondoko herrixka batean (7); ondoko hilabete (13); ondoko hilabete horietan (5); ondoko hilabeteetan (13); ondoko hilabetetan (29); ondoko hiru (16); ondoko hitz (10); ondoko hitzordua (6); ondoko hitzorduak (8); ondoko honetan (5); ondoko hori (5)

ondoko igandean (19); ondoko iturrian (5)

ondoko kale (9)

ondoko larunbatean (13); ondoko lau (8); ondoko laugarren (6); ondoko lehen (18); ondoko lehenbiziko (5); ondoko lehenengo (5); ondoko lerroetan (6); ondoko lurraldeetan (7)

ondoko mahai (23); ondoko mahai batean (10); ondoko mahaian (20); ondoko mahaitxoan (8); ondoko mahaitxoaren (6); ondoko mendean (7); ondoko mendi (7)

ondoko ohean (14); ondoko orduetan (6); ondoko orrialdeetan (7); ondoko ortzegunean (5); ondoko ortziralean (5)

ondoko paretan (5); ondoko plaza (5); ondoko plazan (5); ondoko prentsaurrekoan (5)

ondoko taberna (13); ondoko taberna batean (8); ondoko tabernara (5); ondoko taula (5); ondoko taulan (5)

ondoko urratsa (5); ondoko urte (11); ondoko urteak (6); ondoko urtean (56); ondoko urteetako (6); ondoko urteetan (61); ondoko urteko (7); ondoko urteotan (5); ondoko urtetan (53); ondoko urtetan ere (5)

ondoko zelai (7); ondoko zelaian (6); ondoko zortzian (12)

ondoz ondoko (19); oraino ondoko (5); paris ondoko (10); plaza ondoko (8); portu ondoko (7); sarrera ondoko (5); sukalde ondoko (12); trinket ondoko (6); trinketa ondoko (5); txoferraren ondoko (5)

zubi ondoko (7)

[3] aitaren ondora (3); amaren ondora (3); ate ondora (23); ate ondora hurbildu (3); atearen ondora (3); belarri ondora (4); bere ondora (25); beren ondora (4); berogailuaren ondora (3)

elkarren ondora (4); eskailera ondora (3); etxe ondora (5); gorpuaren ondora (3); gure ondora (4); haien ondora (5); haren ondora (24); haren ondora itzuliko (3); haren ondora joan (3); harryren ondora (4); ibai ondora (3); lagunen ondora (3); leiho ondora (13); leiho ondora hurbildu (4); nire ondora (21); nire ondora etorri (4)

ohe ondora (12); ondo ondora (5)

ondora ailegatu (5); ondora ailegatu ginen (3); ondora bildu (5); ondora deitu (3)

ondora ekarri (4); ondora ekartzen (3); ondora eraman (20); ondora eraman ninduen (4); ondora eraman zuen (7); ondora eramaten (3); ondora erori (3); ondora etorri (26); ondora etorri zitzaion (6); ondora etorriko (3); ondora etorrita (3); ondora etortzen (5); ondora heldu (16); ondora heldu zen (4); ondora hurbildu (22); ondora hurbildu nintzen (5); ondora hurbiltzen (4); ondora hurbiltzera (3); ondora hurreratu (3)

ondora iristean (6); ondora iritsi (29); ondora iritsi arte (3); ondora iritsi zen (3); ondora iritsi zenean (3); ondora iritsita (4); ondora itzuli (18); ondora itzuli da (3); ondora itzuli zen (9); ondora itzuliko (3); ondora itzultzen (6); ondora joan (34); ondora joan zen (11); ondora joango (3); ondora joateko (3); ondora joaten (4); ondora makurtu (4)

utzitako zuhaitzaren ondora (3); zuhaitzaren ondora ailegatu (3); zure ondora (3)

[3] ate ondoraino (5); ondoraino iritsi (5); ondoraino joan zen (3)

[8] aintzin eta ondotik (10); askoren ondotik (13); ate ondotik (17); atentatuen ondotik (12); aztertu ondotik (8)

balearen ondotik (9); bat bertzearen ondotik (15); bat bestearen ondotik (43); bata bertzearen ondotik (8); bata bestearen ondotik (59); bazkariaren ondotik (8); beraren ondotik (8); bere ondotik (42); bertzearen ondotik (23); bestearen ondotik (104); besteen ondotik (9); bildu ondotik (8); bileraren ondotik (34); bozen ondotik (26)

egin ondotik (43); egon ondotik (9); elkarren ondotik (14); eman ondotik (16); ene ondotik (11); erasoen ondotik (9); etenaren ondotik (10); etxe ondotik (9)

fluffyren ondotik (9)

gerlaren ondotik (17); gertakarien ondotik (12); gure ondotik (18); guzien ondotik (9)

hauteskundeen ondotik (29); isilune baten ondotik (25); izan ondotik (9)

lanaren ondotik (8)

mezaren ondotik (25); nire ondotik (56); onartu ondotik (8)

ondo ondotik (49)

ondotik abiatu (13); ondotik afaria (18); ondotik aperitifa (14); ondotik bazkaria (46); ondotik bere (12); ondotik berriz (8); ondotik besta (8); ondotik dantzaldia (57); ondotik dator (10); ondotik denak (11)

ondotik egin (15); ondotik eginen (11); ondotik erran (9); ondotik etorri (48); ondotik etorri ziren (10); ondotik etorriko (15); ondotik gertatu (9); ondotik heldu (39)

ondotik igaro (83); ondotik igaro zen (22); ondotik igarotzean (30); ondotik igarotzen (33); ondotik ikusi (8); ondotik iragan (17); ondotik izan (23); ondotik izanen (14); ondotik izanen da (13); ondotik jin (11); ondotik jinen (15); ondotik joan (29); ondotik mintzatu (9); ondotik mutxikoak (11); ondotik nahi (10)

ondotik pasa (15); ondotik pasatu (46); ondotik pasatzean (39); ondotik pasatzen (38); ondotik pasatzen zen (8); ondotik pasatzerakoan (17); ondotik pilota (8); ondotik prosionea (9); ondotik segidan (9); ondotik sortu (9); ondotik talo (21)

ondotik zer (14); ondotik zintzur bustitze (15); ondotik zintzur bustitzea (30)

partidaren ondotik (12); partiden ondotik (14)

zerbaiten ondotik (8); zure ondotik (17)

[3] elkarren ondo ondoan (17); gure ondo ondoan (3); harryren ondo ondoan (4); neure ondo ondoan (5); nire ondo ondoan (5); nirearen ondo ondoan (3); ondo ondoan (195); ondo ondoan dago (3); ondo ondoan egon (4); ondo ondoan gelditu (3); ondo ondoan geratu (3); ondo ondoan jarrita (3); ondo ondoan zegoen (8); ondo ondoan zeuden (5)

ondo ondoko (7)

ondo ondora (5)

ondo ondotik (49); ondo ondotik igaro (5); ondo ondotik pasatu (3)


ondo3 1 iz landare edo zuhaitzen banakoa. ik arteondo, mahatsondo etab.

Bi urte berantago aterbe baten pean ezarri zuten arbola zahar horren ondoa. Eta mahats aldaka zenbaitek, ondoen artetik edo berdin bidean berean luzaki hedaturik, beren hosto jori zabalak goizeko eguzki goxoan hain nagiki etzaten dituzte non ibiltariak, bereari jarraikiz, loak hartua iduri duten gauza bizidun horiek ez baititu nahi, lehertuz, iratzarrarazi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Haatik, zuhaitz ondoen fruituak eta arto uzta mutilentzat, baita ere oilo, ahate, urtxo, zerri eta ardi zonbeitzu.  Herria   2005-03-24

Ez dakit nolaz haz zitezkeen, gutako inori ez baitzitzaion inoiz burutik pasatzen ez arrosa-ondoak ureztatzea ez inaustea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Etxe gibeleko mimosa ondoari so nindagon joanden egun batez.  Herria   2005-05-05

2 motzondoa, epaitondoa.

Eta hamarretik bat bakarra bertan gelditzen bada, huraxe ere suari emango diote, haritza eta terebintoa bezala: moztu eta gero, ondoa besterik ez zaie gelditzen; baina ondo horretatik kimu santua erneko da berriro.  Elizen arteko biblia   Is 6,13

Mizpira bere ondoaren gainean landu, urte batez zauriak senda zakizkion igurikatu eta, zizelkatu ondoren,huna nun eskuratzen dutan.  Herria   2005-05-19

3 irud/hed

Eulia ala nematodoa? hilabete batzuez, Sydney-k emandako nematodo-ondoarekin jolasean jardun nuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Egiten ditu hiru zati bere ederraren gutunak, lehenengoari atxikitzen dio eder harengandik jasoa zuen potret bat, bigarrenari maitasunezko hasiera letra bat eder hark pintatua, hirugarrenari haren adatsetako ile ondo bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.

Zafraldi ona zinuke mehexi egiazki buhame-ondo batekin ezkontzen baitxira; baina, paso.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 301. orr.


ondoan ik ondo2 5.

ondobide iz
1 ondobidean adlag arazorik ez bada.

Orain arte, pneumonia atipikoaren kasu bakarra baieztatu dute Osasunerako Mundu Erakundeko adituek eta ustez kutsatuta zeuden beste bi pertsonak datozen egunetan etxera itzuliko dira, ondobidean.  Berria - Gaiak   2004-01-17

2 ondobidez adlag arazorik ez bada.

Hogeita hamaikarekin Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren lau final jokatuta egongo da ondobidez.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 171. orr.

Astia dagoenez pentsatzeko, bukaerarako zela uste zena igual bertsoaren tartean edo hasieran jartzen da eta handik abiatuz oso bestelako norabidea, eta ondobidez kalitatea, ematen zaio bertsoari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.


ondoez (orobat ondoeza g.er.) 1 iz ongi ez dagoen pertsonaren egoera; bereziki, osasunaren erorialdi arina. ik ongiez; alditxar; ezinegon.

Urdaila sentitzen ari nintzen, azken bolada hartan sarri bezala: ez zen ondoeza, ezta oinazea ere; sentitu egiten nuen, besterik gabe, nik ere urdaila baitut; sentipen ergela, nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Ondoez moduko bat ere eragiten dit hemen eserita geratzeak, ezer egin gabe emanez orduak, edo egunak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 69. orr.

Gizon etsitua ematen zuen, besteren zoritxar beti berdin eta beti berrituak sortzen zion ondoezaren aurrean sor agertzen ez zekien gizona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

Ondoeza egin zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

-Ondoezak eman dio -saiatu da emaztea egoera zuritzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

Etxera sartuta ondoezak eman zion, eta oso gutxira hil zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 19. orr.

Lepic jauna, eskarmentuzko ehiztaria den arren, irten egin da ondoezak jota.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 20. orr.

Ondoeza izan du eta behaketan daukate.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 59. orr.

Justiziarekiko ondoeza agertzeko Iruzurraren Aurkako Plataformak gaur deitu duen manifestaziora joateko eskatu du Jokin Elarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Sukarra dugunean bekokian zapi busti bat ipintzeak ondoeza arintzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Telleriak fusilamendutik salbatu zuenean, halako ondoez bat egin zitzaion gure aitari, izuaren ondorioz edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 145. orr.

Hilabeteak igaro zituen horrela, ondoez horren mendeko, lerro bakan batzuekin borrokan, idazteko pasioaren eta aldi berean ezintasunaren morroi. Poliki-poliki ondoez azaldu ezin bat ari zitzaidan sartzen hala ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ondoez arin bat baizik ez... espero diat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 89. orr.

Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati. Tentatzailearen aurkako froga luzeetan zaildurik baitzaudete, litekeena da [...] ez nozitzea hortik inolako eragozpenik; baina zuen lagunei ondoeza lekarkieke horrek, ondoez larria...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

Ondoez lauso bat sentitu nuen, eta zurruntasunari egozten saiatu nintzen, eta ez narkotiko baten eraginari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Begiak itxi orduko, ondoez ezagun batek erasan du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat-bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esturazko ipuinak, betiere halako ondoez sentipen bat uzten dutenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.

Gaixotasuna baino lehen izaten den ondoez aldia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Iazko urriko eta azaroko indarkeria uholdeak auzo baztertuetako ondoez giroa nabarmendu zuela.  Berria - Mundua   2006-01-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behin aipatu nion, tamalez, neure urdail-ondoezarena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

5 ondoezik aldag ik ongiez 2.

Atea hertsarazi dut eta ondoezik nintzela erranarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.

Ez nago guztiz osasuntsu, ondoezik nagoela ere esan dezaket.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.

Nola itzuli zen hura Bechevera, bizkarrak eroriak eta bizitasunik gabe begietan, ondoezik egon balitz bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.

Pitin bat ondoezik sentitu zen hainbeste bonboi irentsita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Usaindu eta berehala ondoezik sentitu eta lurrera erori zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.

Gizona ondoezik jarri zen, begiak bere onetik at.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 172. orr.

Sukarra, gorputz osoa ondoezik; hotzeri ederra harrapatua zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Janari nazkagarria eman zidatek gaur bazkaltzeko, ondoezik zeukaat oraindik sabela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

Piztiak ondoezik behar zuen egon, zeren emakumeak, ahaleginean ari izanagatik, ez baitzuen lortu lehoiak ohiko ariketak egiterik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondoez arin (4)

hitzen ondoeza (49); hitzen ondoeza liburuan (18); ondo eza sortzen (3); ondoeza egin (17); ondoeza egin zitzaidan (6); ondoeza egingo (4); ondoeza eragiten (4); ondoeza sentitu (4)

ondoezak eman (4); ondoezak jo (3); ondoezak jota (6)

ondoezaren arrazoia (3)

ondoezik dago (4); ondoezik egon (5); ondoezik jarri (6); ondoezik jarri zen (3); ondoezik jartzen (4); ondoezik nago (5); ondoezik sentitu (11); ondoezik sentitu zen (5); ondoezik sentitzen (4); ondoezik zegoela (8); ondoezik zegoela esan (3); ondoezik zegoelako (3); ondoezik zegoen (4); ondoezik zela (3)


ondoezagotze iz

Egon liteke zalantza momentu bat, edo hobeto, Ortega baitan beti egon den zalantzaren ondoezagotze bat orain moda arrazistaren aurrean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 237. orr.


ondoezik ik ondoez 5.

ondoeztu, ondoez(tu), ondoezten 1 da/du ad ondoeza eman, ondoezak jo.

Gauza bat da kamioi baten azpian leherturik datzan gorputz baten bistan odolezko malkotan ondoeztea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere, munduan beste asko bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Ziztatu nauenean horrela ondoeztea ere!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argi faltan ixten den lore bat bezala ilundu zitzaidan barrena, eta oinaze lausoa sentitu nuen, gaixotasun bat datorkizula abisatzen dizun gorputzaldi ondoeztua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 288. orr.


ondoko ik ondo2 11.

ondope iz oinarria.

Hemen moralak eta Zuzenbideak (hiriko legeak) bat egitera jotzen dute [...] eta biek Naturan dute ondope tinkoa eta etzauntza, gizaki klasikoak oraindik bere burua haren barru-barruan (ez buruz buru!) sentitzen zuen Natura handi Ama horretan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.


ondora ik ondo2 20.

ondoragotu, ondorago(tu), ondoragotzen da ad ondorago jarri.

Andreasek, ondoragotu, eta galdetu zion zer ari zen irakurtzen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 65. orr.

Zenbait barku zain zeuden portuan, geldi-geldi balantzan, eta ondoragotu nintzenean, ur urdinaren eraso xuabe nekaezinak ohol zuri biguinak eta burdina beltz gogorra jotzearen hotsa entzun nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Ondoragotu, eta orduan eta handitzenago zitzaion aurpegia alde guztietatik, soinean zituen emakume janzki zabalegi aseegiek efektu bera egiten zutela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.


ondoraino ik ondo2 24.

ondoratu, ondora(tu), ondoratzen 1 da ad ondora etorri.

Batzuk, urruti zeudenez, ondoratu ere egin dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.

110. geltokira heldu zirenean trenetik jaitsi eta kartelera ondoratu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 153. orr.

Ikusi gintuenean, altxatu eta ondoratu zitzaigun.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Ondoratu nintzaiolarik, zorrozki begiratu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten: -Zergatik hitz egiten diezu parabola bidez?  Elizen arteko biblia   Mt 13,10

Hortaz, Bera (gorets bedi!) ez zaio ezeri ondoratzen edo hurreratzen, Hari ere ezer hurrantzen eta hurbiltzen ez zaion bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Neskame batek ondoratu eta esan zion: -Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.  Elizen arteko biblia   Mt 26,69

· Urrutizkina belarri ondoratu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

2 (-ra atzikiaren eskuinean)

Leihora ondoratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Eskailerak urduri igo eta haiengana ondoratzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 117. orr.

Zarpatsuetako batek [...] Hurtadorengana ondoratuz, fazakeria barregarri batez esan zion: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

· -Ezin, bada, haraino ondoratu, Cowley zinegotziarekin hizketan ari zela!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 186. orr.

3 ondo-ondoratu

Angie larritu egin zen, "please, kanpora atera nahi dut", eta aurpegi luze haien sudurrak ondo-ondoratu egin zitzaizkion begietara eta algara egin zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.


ondore 1 iz ondorioa.

Agerian utzi nahi izan dut, jokabide jakin bat hartzen bada, hartatik ondore jakin bat segitzen dela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 101. orr.

Laburbilduz, beharrezko dugun unibertsala azkenik emaitza bat da, ondore aparteko bat, erabaki baten ondorioa, subjektuak bizi izandako egiari dion leialtasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.

Baina ikusten duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

Ipar beltzak ondore gaitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Hori izan zen Erosek Anterosen aurka eginiko guduaren ondore itzal beltzekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Ondore zibiletan arauzko den lege korritutik at ere, bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Ikusi ditugu beraz horien ondoreak, beren itsas untziaren inguruan beldurgabeko gudari famatuen moldean.  Herria   2003-02-20

2 ondorengoa, norbaitengandik sortutako izakien multzoa.

Basamortua mundua da, garai hartan landugabea eta antzua bertuteen doktrinari dagokionez; semeen ondore eder eta zabala, berriz, anaien kopuru handia, bertute oroz jantzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Esan zion: oparo bedeinkatuko zaitut eta ondorea erruz ugalduko.  Elizen arteko biblia   Heb 6,14

Orain, adin honetara iritsi naizelarik, nire ondoreaz hasi naiz pentsatzen, eta tragikoa iruditzen zait mundu hau ondorengorik egin gabe utzi behar izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.

3 ondorez ondorioz.

Norberak, ondorez gertatuko zaionaren jakinaren gainean, hala eginez gero hil egingo dela jakinik, berariaz egindako edozein ekintza izango litzateke bere buruaz beste egitea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 132. orr.

Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.


ondorean adlag ondoren.

Hantxe ezagutzen dut Jean ere, nekazari-morroi bat, beti neure ondorean ibiltzen dena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.

Lana zen lan, eta ondorean poz eta afari-merienda: Uztailean gariak ebaki, horrek zer poz duen nekazariak daki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.

Hain egoki ere, karrozaren ondoan zegoen, eta handik hartu ahal izan zuen buruki bat, ezkututzat balioko ziona; eta ondorean, han joan ziren bata bestearengana, etsai amorratuak balira bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Honela erantzun zion Don Kijotek, horren guztiaren ondorean: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.


ondorego iz ondorengoa, norbaitengandik sortutako izakien multzoa.

Bazen Albeniz-en ondoregoko norbait, eta ez nor nahi, emazte eder bat, Cecilia izenekoa eta deituraz Sarkozy, bai, hura bera, ministroaren andrea.  Herria   2003-10-02


ondoregotza iz ondorengotza.

Alta, «ez du arazorik» testu berrian erkidegoen izenak sartzeko, Europako Konstituzioa aipatzeko edo Koroaren ondoregotza zehazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25


ondoreko iz ondokoa, ondorengoa.

Erromes haietxen ondorekoen ondorekoak izan nahi dute, gure independentzia aldarrikatzera San Nikolasetan, Santa Ageda bezperan, San Blasetan... eskera bidaltzen ditugun euskal aingeru xuriok, edo noren ondorekoak bestela?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Berrehun urte paseak dira seme goizutarra Napolesen hil zela, baina oraindik hor etortzen omen dira Goizuetara haren ondorekoak, tobera hotsean, beren izen handiaren sustrai bila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 279. orr.

Orain, halakoen ondorekoak agertzen zaizkit tarteka, beren "eskudo" nobleak erakutsiz, harro harro!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.


ondoren1 1 adlag segidan, gero.

Hasieran, garia ematen zieten; ondoren, nahiago izan zuten lurrak ematea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Horixe baitzen behin eta berriz irakurtzen zuen idazlea, Emile Ajar asmatu aurretik eta ondoren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.

Hona dator, gero badoa, ondoren berriro dator, zerbait nahi badut berak dakarkit, eta entzun egiten dit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 291. orr.

Txaradiko hosto-hotsa entzun nuen, gero adar-kraskatzearena, eta ondoren esku-zartada moduko bat, animaliaren palastada, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Giza zama horiek, ondoren, Amerikara eraman eta gai tropikalekin trukatzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Irri egin zuen berriro, eta ondoren barrez hasi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.

Ondoren zaldizkoen konpainien txanda izan zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

Areatzako zubia igaro duzu ondoren, eta Alde Zaharrera sartu zara gero.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 16. orr.

Lehen bertsioa itzulpen moderno askoren iturri izan den Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da; ondoren Fontes franciscani-ko testuaren arabera berrikusi da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Ondoren datorren guztia hitz hauen azalpena baino ez da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 756. orr.

"Por cierto" esan nion, ondoren erantsiko nuena orduantxe bertan bururatu izan balitzait bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Nolabaiteko nobleziaz erantsi du ondoren: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 75. orr.

Demokristauen ordezkariaren txanda etorri zen ondoren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.

Bestetan baino operazio handiagoa egingo diote, nonbait, eta medikuek esan omen dute gutxi mugitu behar duela ondoren, ez zaiola batere komeniko egunero trenean eta batetik bestera ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Horrekin batera laster hasi ziren beste bi eskakizun gorpuzten: hizkuntza nazionaletara itzultzea eskatzen zen [...] eta Vitruvioren "berrilustrazioa" egitea ondoren, hau da, testu hari galduta zeuden jatorrizko marrazkien ordezko irudiak jartzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

Armairutik ondoren txaketa bat hartu eta "goazen" esan zuen, bizkarretik zintzilikatzen zuela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

2 (izen soilaren eskuinean)

Hirugarrenerako eliza igandero bete egiten zen José Tudelaren biolina entzutearren, hasia baitzen hura bakarka jotzen, meza ondoren batzuetan, meza aurretik besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Nolanahi ere, kristauak bezala ezin omen du sentitu, esan duenez, baina gerra ondoren inork ez omen du jakingo kristaua ala judua den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 203. orr.

Lan bikoitza egin duzu: ikerlariarena arazoa argitzeko eta psikologoarena arazo ondoren laguntza emateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 74. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Etorri berria baitzen Bartzelonako ospitaletik bigarren ebakuntzaren ondoren, eta ez baitzen artean kalera ateratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Hiru espressoren ondoren, pozik eta eroso sentitzen hasi naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Istripuaren ondoren, beste antolamendu bat egin zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Enrikeren erakustaldiaren ondoren, Gabinek bata bestearen atzetik jaurti ditu bere hiru dardoak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

Eta tarte labur baten ondoren, beste hau erantsi zuen: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 19. orr.

Ustekabearen ondoren, berriro lotu gintzaizkion oheko jolas atseginari.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 91. orr.

Baina egunkariak ez dira 60 urteren ondoren bat-batean berpiztu berri diren irakurle despistatuentzat egiten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Guztiak batera existitzen ez direlako, elkarren ondoren baizik, eta hori ezinezkoa denik ez da inola ere frogatua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat sortzen da inguruko poliziengan, eta energia ezkutu batek eraginik festara elkartzen omen dira, senak hala aginduta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

4 (aditzaren era burutuaren ondoan)

Zergatik hil ondoren ez dago ezer?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Zaldiak konfiskatu ondoren, ibai ontziak konfiskatuko dituzte, eta gero zalgurdiak, eta gero gainerako garraio bideak, harik eta debekatu arte inperioaren luze-zabalean barrena pausorik egitea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Halako batean, ordulariari begiratu ondoren, "zeuk kontatu" esan zion notarioak, lehor.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

Berlinen sei hilabete pasa ondoren bizitza kalitate ezberdin bat ezagutu nuen, eta gustatu egin zitzaidan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

Ingalaterrak politika-bide bera hartu zuen gero, ekonomia politiko klasikoaren guraso fundatzaileek, Adam Smithek eta David Ricardok, haren teoria osatu ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

1999ko abuztuaren 14an hil zen, 41 urte zituela, elizakoak eta Aita Sainduaren benedikapena hartu ondoren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

5 (bestelakoak)

Abestea: ahots beheran bakarrik, eta arratseko seiak ondoren betiere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Seguru Van Hoevenek baduela susmoa hemen gordeta gaudela, zeren hamabiak eta erdiak ondoren ekartzen baititu beti patatak, eta inoiz ez ordubata eta erdiak ondoren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.

Ohi bezala, bazkal ondoren jasoko nituen euren opariak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 33. orr.

6 atzean; atzetik, ondotik.

Bere hamar mila gizonak ondoren zituela jaitsi zen Barak Tabor menditik.  Elizen arteko biblia   Epa 4,14

Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: "Egia esan, Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik".  Elizen arteko biblia   Lk 7,9

Ondoren datozenentzat ere egoteko leku lasaia gera dadin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Lauaxeta zetorren nire atzetik, eta neskatoa ondoren, pistola ezkerreko eskuan zuela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena, ez daiteke izan nire ikasle.  Elizen arteko biblia   Lk 14,27

Gure ondoren aterako dira eta, horrela, hiritik urruti erakarriko ditugu, aurrekoan bezala beraiengandik ihesi goazela uste izango baitute.  Elizen arteko biblia   Jos 8,6

Eta bere ondoren, Liz jarri da: "Daddy, zer moduz zaude?", galdetu dit aspaldi elkar ikusi ez bagenu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Har itzazu zeure jaunaren gudariak eta zoaz haren ondoren.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,6

Pedro haren ondoren atera zen; ez zekien aingeruaren bitartez gertatzen ari zena egia zen ala ez.  Elizen arteko biblia   Eg 12,9

Beldurrez beteriko maitasunez errukitzen zen bere ondoren erakarri zuen artaldetxoaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ondoren Al Jazeera zetorren (%26) eta gero, oso urruti, kate ofiziala Al Iraqiya TV (%12).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

7 ondorengo ik ondorengo.
8 ondorenean adlag ondoren.

Ibiltaria ardiei begira gelditzen da [...] eta ondorenean goraka egiten du arin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Orduan adiskideak bere etxeko terrazara gonbidatzen zituen; jaten eta edaten ematen zien, eta ondorenean haxixa erretzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Tira, gauzak bestelakoak izango dira ondorenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

Ondorenean ere bizpahiru aldiz errepikatu zidan agindua: bi erlikiak itzuli behar nituen, berea eta Felipek gorde zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Amak beti izaten zuen lana: festetan festak zirelako, eta ondorenean beste arrazoiren bategatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Manifestazioak iraun zuen bitartean, eta baita ondorenean ere, huraxe izan zen Luzaron kaleko komentario nagusia.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

9 (izen soilaren eskuinean)

Big Joeri eman zion opari [uzta-sagua], te ondorenean, fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen, etxaldeko ikusmiratik at eta Amama Otsoren begirada zelataritik urrun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Adelaren amak gorriak ikusi zituen gerra ondorenean, senarra heriotza-zigorrez noiz hilko zuten zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Gure aita han egon huen gerra ondorenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 87. orr.

Gerra ondorenean, gerotxora arte, garia ereiten zuten baserrietan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 47. orr.

Zati berean, Irunerako norabideko hirugarren bidea, uda ondorenean irekiko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Jokalari txuri-urdinak «nahiko gustura» sentitu zela adierazi zuen partida ondorenean.  Berria - Kirola   2004-03-02

Jokalariak, bien bitartean, «lasai» dagoela adierazi zuen atzo entrenamendu ondorenean.  Berria - Kirola   2004-04-22

10 (-en atzizkiaren eskuinean)

Arropen aurkikuntzaren ondorenean, segituan, Marieren senargai St. Eustacheren gorpu bizigabea, edo kasik bizigabea, aurkitu zen ordurako [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Handik aurrera, ordea, Racine, Molière eta gainerako neoklasikoen ondorenean, oro aldatu egingo da literaturan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Bolada zail baten ondorenean, kobazulo ilunak beste tamaina bat zuela orain, ez zela lehen bezain handia, nire arima osoa hartzeko modukoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

Europako Legebiltzarrak onartu egin zuen atzo Prestige ontziaren hondamendiaren ondorenean idatzitako itsas segurtasunari buruzko txostena.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Batzuek aurkikuntzaren berri eman nahi dute, baina besteek ezkutatu, Bigarren Mundu Gerraren ondorenean bezala.  Berria - Kultura   2004-05-28

Gaixotasun baten ondorenean bezain zuri zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

11 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Geroenean, denda itxi ondorenean, nagusiak Urreginen kalera egin zuen, eta saltzaile gazteak Azarrerantz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Partida amaitu ondorenean, Edek apartamenturaino lagundu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

Harekin hizketan egon ondorenean, Balbok argitaratzaileagana jotzen zuen Motturak bilduma zientifikoari buruz egindako proposamenen berri ematera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 253. orr.

Liburu honek Frantzisko santuaren mirariak biltzen ditu, bai haren bizitzan zehar gertatuak, bai hil ondorenean haren bitartez eginak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 423. orr.

Patti Smith zirudien, kontzertua eman ondorenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abiatu ondoren (10); adierazi ondoren (29); adierazpenen ondoren (13); afal ondoren (19); afaldu ondoren (40); agerraldiaren ondoren (9); agertu ondoren (35); agindu ondoren (16); agurtu ondoren (26); aipatu ondoren (13); aitortu ondoren (17); aldatu ondoren (16); alde egin ondoren (29); altxatu ondoren (11); amaitu ondoren (159); argitu ondoren (12); aritu ondoren (102); askatu ondoren (13); atentatuaren ondoren (10); atentatuen ondoren (32); atera ondoren (68); atxilotu ondoren (41); atzean utzi ondoren (9); aurka galdu ondoren (24); aurkeztu ondoren (42); aurkitu ondoren (21); aurretik eta ondoren (30); azaldu ondoren (36); aztertu ondoren (119)

bahitu ondoren (9); baieztatu ondoren (13); banatu ondoren (14); bat egin ondoren (93); bat izan ondoren (14); bata bestearen ondoren (93); batzarraren ondoren (9); bazkal ondoren (17); bazkaldu ondoren (31); baztertu ondoren (22); begira egon ondoren (16); begiratu ondoren (41); beraren ondoren (13); berdindu ondoren (20); bere ondoren (11); bereizi ondoren (12); berotu ondoren (9); berreskuratu ondoren (11); berretsi ondoren (9); berri eman ondoren (11); berri izan ondoren (18); berri jakin ondoren (14); bete ondoren (82); bidaiaren ondoren (10); bidali ondoren (15); bidea egin ondoren (9); bihurtu ondoren (12); bila ibili ondoren (11); bildu ondoren (94); bildu ondoren egin (12); bilera egin ondoren (18); bileraren ondoren (77); bisitaren ondoren (10); bisitatu ondoren (11); bizi izan ondoren (15); bizi ondoren (28); borrokatu ondoren (12); bota ondoren (67); bozen ondoren (26); bukatu ondoren (86); buruan ezarri ondoren (9); burutu ondoren (18); busti ondoren (12)

deklaratu ondoren (17); desagertu ondoren (24); desegin ondoren (16)

ebakuntzaren ondoren (9); edan ondoren (43); eduki ondoren (43); egiaztatu ondoren (29); egin ondoren (1330); egon ondoren (369); egunen ondoren (11); ekarri ondoren (9); elkarren ondoren (10); emaitzen ondoren (9); eman ondoren (415); entzun ondoren (99); erabaki ondoren (30); erabakia hartu ondoren (11); erabakiaren ondoren (9); erabili ondoren (11); eragin ondoren (14); eraitsi ondoren (9); erakusketa ikusi ondoren (9); erakustaldiaren ondoren (10); erakutsi ondoren (39); eraman ondoren (28); erantzun ondoren (13); erasoaren ondoren (23); erasoen ondoren (27); erori ondoren (31); erosi ondoren (12); erre ondoren (15); erretiratu ondoren (14); esan ondoren (131); eskaini ondoren (23); eskatu ondoren (43); eskuratu ondoren (19); esperientziaren ondoren (10); espetxean eman ondoren (10); eten ondoren (12); etenaldiaren ondoren (20); etenaren ondoren (36); etorri ondoren (15); ezagutu ondoren (32); ezarri ondoren (48); ezkondu ondoren (13); eztabaidaren ondoren (14); eztabaidatu ondoren (12); eztanda egin ondoren (10)

finkatu ondoren (15); franco hil ondoren (17); frogatu ondoren (15)

gainditu ondoren (41); gaitzetsi ondoren (10); galdetu ondoren (20); galdu ondoren (173); garaipena lortu ondoren (11); garaipenaren ondoren (17); garaitu ondoren (12); garbitu ondoren (37); gelditu ondoren (35); geratu ondoren (45); gerra amaitu ondoren (10); gerra ondoren (43); gerraren ondoren (74); gertatu ondoren (41); gogoeta egin ondoren (9); gogoratu ondoren (10); gosaldu ondoren (26); gurutzatu ondoren (11)

harrapatu ondoren (13); hartu ondoren (233); hasi ondoren (34); hausnartu ondoren (16); hauteskundeak irabazi ondoren (10); hauteskundeen ondoren (60); hautsi ondoren (19); heldu ondoren (18); heriotza ondoren (16); heriotzaren ondoren (47); hil ondoren (295); hilabeteren ondoren (18); hilketaren ondoren (11); hitz egin ondoren (56); hitzartu ondoren (9); hitzen ondoren (9); hori egin ondoren (26); horren guztiaren ondoren (11); hura hil ondoren (13); hustu ondoren (17); huts egin ondoren (16)

ibilbidea egin ondoren (10); ibili ondoren (186); idatzi ondoren (21); igaro ondoren (177); igo ondoren (22); igurtzi ondoren (14); ihes egin ondoren (11); ikasi ondoren (22); ikertu ondoren (15); ikusi ondoren (143); inguratu ondoren (9); irabazi ondoren (201); iragan ondoren (19); iragarri ondoren (24); irakurri ondoren (79); iraultzaren ondoren (17); ireki ondoren (15); iritsi ondoren (43); irten ondoren (48); isilik egon ondoren (11); isilune baten ondoren (23); istripua izan ondoren (11); istripuaren ondoren (14); itxi ondoren (50); itzali ondoren (9); itzuli ondoren (31); izan ondoren (386)

jabetu ondoren (12); jaio ondoren (15); jaitsi ondoren (26); jakin ondoren (62); jakinarazi ondoren (10); jan ondoren (31); jantzi ondoren (15); jardun ondoren (48); jarri ondoren (82); jasan ondoren (45); jaso ondoren (154); jesusen ondoren (9); jo ondoren (107); joan ondoren (45); jokatu ondoren (103)

kaleratu ondoren (18); kanpo geratu ondoren (11); kanporatu ondoren (33); kantatu ondoren (14); kendu ondoren (30); kolpearen ondoren (9); kontra galdu ondoren (12); kontzertuaren ondoren (11)

lan egin ondoren (22); lan saioaren ondoren (17); lanaren ondoren (30); landu ondoren (10); lanean aritu ondoren (9); lehertu ondoren (10); leporatu ondoren (17); lo egin ondoren (11); lortu ondoren (100); lotu ondoren (11)

manifestazioaren ondoren (19); mendean hartu ondoren (28); menderatu ondoren (13); meza ondoren (14); miatu ondoren (23); min hartu ondoren (10); mintzatu ondoren (17); moztu ondoren (10); mundu gerraren ondoren (33)

nabarmendu ondoren (9); nagusitu ondoren (18); negoziazioen ondoren (15); ni hil ondoren (9); nire ondoren (27); nire ondoren etorri (13)

ohartarazi ondoren (11); onartu ondoren (64)

ondoren abiatu (13); ondoren adierazi (9); ondoren askatu (12); ondoren atera (10); ondoren atxilotu (11); ondoren aurkitu (11); ondoren azaldu (10); ondoren berriro (38); ondoren berriz (19); ondoren dator (13); ondoren datorren (20); ondoren datorrena (11); ondoren datoz (11)

ondoren egin (88); ondoren egin zituen (23); ondoren egindako (27); ondoren egingo (20); ondoren egiten (14); ondoren eman (17); ondoren emandako (10); ondoren erabaki (23); ondoren erabakiko (10); ondoren esan (26); ondoren esan zuen (9); ondoren etorri (80); ondoren etorri zen (21); ondoren etorriko (27); ondoren ezarri (9); ondoren gertatu (32); ondoren gertatu zen (13); ondoren gertatzen (10); ondoren hartu (42); ondoren hartu zuen (13); ondoren hasi (44); ondoren hasi zen (16); ondoren hasiko (11); ondoren hil (23); ondoren hitz egin (10)

ondoren ikusi (9); ondoren ikusiko (10); ondoren iritsi (23); ondoren itzuli (14); ondoren izan (40); ondoren izan zen (13); ondoren izandako (9); ondoren izango (17); ondoren jakin (13); ondoren jarraitu (10); ondoren joan (41); ondoren joan zen (9); ondoren joango (9); ondoren lau (10); ondoren lortu (14)

ondoren onartu (10); ondoren sartu (9); ondoren sortu (22); ondoren sortu zen (12); ondoren sortutako (13)

ondoren utzi (10)

operazioaren ondoren (9); ordaindu ondoren (26); osatu ondoren (19); otoitz egin ondoren (12)

pairatu ondoren (9); parte hartu ondoren (21); partida irabazi ondoren (9); partida jokatu ondoren (16); partidak irabazi ondoren (11); partidaren ondoren (43); pasa ondoren (73); pasatu ondoren (132); pentsatu ondoren (25); piztu ondoren (21); porrot egin ondoren (14); porrotaren ondoren (25); preso egon ondoren (18); prestatu ondoren (15); probatu ondoren (9); puska baten ondoren (14)

saiatu ondoren (32); sailkatu ondoren (15); saioaren ondoren (30); salatu ondoren (26); saldu ondoren (10); sartu ondoren (77); sinatu ondoren (27); sortu ondoren (21); su etenaren ondoren (25); suntsitu ondoren (13)

tarte baten ondoren (11); tiro egin ondoren (10); torturatu ondoren (11)

ukatu ondoren (10); ukitu ondoren (9); uko egin ondoren (18); une baten ondoren (11); urte batzuen ondoren (15); urte bete ondoren (10); urte egin ondoren (11); urte eman ondoren (12); urte igaro ondoren (25); urte ondoren (21); urte pasatu ondoren (15); urtebeteren ondoren (9); urteren ondoren (82); utzi ondoren (163)

zabaldu ondoren (30); zain egon ondoren (17); zeharkatu ondoren (34); zehaztu ondoren (11); zigorra bete ondoren (13); ziurtatu ondoren (20); zuela jakin ondoren (9); zure ondoren (15); zuzendu ondoren (12)


ondoren2 1 iz ondorioa. ik ondore.

Zurrutaren ondorenak dira.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.

Kalkulu baten ondorena izan balitz agian ez nintzatekeen ausartuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.Ondorenak gehiegi hausnartu gabe, atsegin hartu zuen pentsamendu haien gozoan.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,13

Semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ez eta aitak ere semearenak.  Elizen arteko biblia   Ez 18,20

Honako honetaz ez du mutu batek baino gehiago hitz egingo; edota epai ondorenak pagatu beharko ditu pagatu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

2 ondokoa.

Denboraldiko lehen lasterketek ongi markatzen baitute ondorena.  Berria - Kirola   2004-02-25

Ondorena gogorragoa da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Gerra ondorena arte ez genian jakin zer zen egia.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Gerra ondorena arte [...] ezin izan zen hitz hori gaitzespen-zentzurik gabe erabiltzen hasi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Orritxook idazten igaro dut hileta ondorena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 238. orr.


ondorenean ik ondoren1 8.

ondorengo 1 izlag ondoren dagoena; ondoren datorrena.

Horren adibide dugu ondorengo singular/plural parea, Rad/Räder, non erroko bokala ondorengo atzizkian datorrenaren palataltasunera asimilatzen den.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Ondorengo bebarruetan ausardia handiagoetara murgiltzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.

Horrela igaro ziren ondorengo asteak, beti asteburuaren zain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.

Anaietako batek ondorengo etsenplu hau jarri zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.

Harritzekoa da, era berean, Zabalaren ondorengo erabakia: [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 63. orr.

Ondorengo taulan ikus daiteke hori.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Lehenengo zenbakia mapari dagokio, ondorengo zenbakia eta letra mapako koordenatuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

XIV. mendeko "Espiritualak" eta ondorengo erreforma-mugimenduak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Horrela eredua sortuko du ondorengo hainbat bildumarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.

Gure aurreko gurasoen egite harrigarriak ondorengo semeen oroigarritarako gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Baina ondorengo lerroetan ez duzu inolako bereizkuntzarik egiten Fonetikaren eta Fonologiaren artean eta eztabaidatzen dituzu fonologialarien baieztapenak, ez Fonologiarenak, baizik Fonetikarenak bailira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

2 (izen soilaren eskuinean)

Jaunaren 1209. urtean, haren konbertsio ondorengo hirugarrenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei illabeteak halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Hiparko, Kristo aurretiko II. mendean; eta Klaudio Ptolomeo, Kristo ondorengo II. mendean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Jaunaren Gizakunde ondorengo 1226. urtean, urriaren 4an, igandez, Kristorengana joan zen zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Aukeran utzi ziren, era berean, n, l eta r ondorengo z / tz ahoskerak: esantzuen / esan zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

1945 ondorengo nazioarteko finantzen hedapenak, alabaina, ezaugarri bereziak ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Kontsonantearen ondorengo bokalak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Bidea erraza egin zait, atsegin handia ematen zuen arnasa hartzeak euriaren ondorengo giro garbian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Heriotzaren ondorengo bizitza broma bat baino ez litzateke izango.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 75. orr.

Arafaten hiletaren ondorengo orduak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Su-etenaren ondorengo negoziazioetan ere "traizioa" izango da protagonista nagusi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Karlomagnoren ondorengo erregealdi zorigaitzekoek, normandiarren inbasioek, barne-gerrek, atzera ere hasierako iluntasunean murgilarazi zituzten nazio garaileak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Horregatik abiatu ziren 14aren ondorengo asteazken-ostiral eta larunbatetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

Haren ondorengo greziar matematikari guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Gerra zahar baten ondorengo zauri osatu gabeak zirela pentsatzen nuen nik beti.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

4 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Utz diezaiogun, bada, andre erromesari bere hirira itzultzen halako dohain zoragarriz kontsolatua, eta gu goazen santua hil ondorengo beste hainbat gertaera kontatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Ituna hitzartu ondorengo otorduaren edertasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Etxebarrieta hil ondorengo egunetan hartu zuen bere lagun Oteizak erabakia: Arantzazuko basilikaren fatxada nagusiaren gorenean Pietà bat ezarriko zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

"Uste nuen baino atseginagoa da", idatzi zuen Mathildek Zarautza heldu ondorengo egunetako batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

• 5 iz beste pertsona edo izaki batengandik datorren pertsona edo izakia, ondokoa. ik ondo1 14.

Bi motatako oinordekoak baizik ez zituen ezartzen legeak: seme-alabak eta aitaren autoritatearen mende bizi ziren ondorengo guztiak, zeini oinordeko baitzeritzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 181. orr.

Sorbaldan pisu guztia hartuz irudikatu zituzten, hain zuzen ere, ondorengo guztiek betiko gogoan har zezaten Kariako emakumeei beren okerrengatik ezarritako zigorra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Joseph Fourier inperioko baroia -bere izeneko ondorengo ospetsuengatik ezaguna-, [...] bizirik atera zen mamelukoen erasoetatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.

Herri hautatua da Israel, Kanaango lurralde zabalaren jabe egingo dena eta ondorengo ugari eta aberatsak izango dituena. Bakoitzak ehunen bat ondorengo sortzen zituen hiruzpalau egunean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 37. orr.

Salomon Dabiden ondorengo.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.

6 ondorengo izan da ad

Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Parisen ezagutu nuen nire itzultzailea, Israel izenekoa, gizon dotorea eta adeitsua, Gasteiztik Baionara erbestera joandako judu euskaldunen ondorengo zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Sem-en ondorengo zen Terah.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen.  Elizen arteko biblia   Erm 9,4

Eta zer diozue zuek, santuen ondorengo zaretenok?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Hiru anaietako batek semea badu, eta herriak hura hautatu nahi badu aitaren ondorengo izan dadin, osabek onartu egingo dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aaronen ondorengo (10); abrahamen ondorengo (5); aitaren ondorengo (4); arafaten ondorengo (4); atentatuaren ondorengo (4); aurreko eta ondorengo (10); batzordearen ondorengo (4); bere ondorengo (17); bileraren ondorengo (4); bukatu ondorengo (5); daviden ondorengo (4)

gerra ondorengo (12); gerraren ondorengo (7); hauteskunde ondorengo (4); heriotzaren ondorengo (6); hil ondorengo (18)

inperioaren ondorengo (5); kristo ondorengo (8); manifestazioaren ondorengo (5); merariren ondorengo (4); mundu gerraren ondorengo (6); nire ondorengo (8)

ondorengo asteetan (5); ondorengo aurreneko (6); ondorengo bat (9); ondorengo belaunaldiei (6); ondorengo belaunaldientzat (6); ondorengo belaunaldietan (6); ondorengo denbora (4); ondorengo dira (5)

ondorengo egoera (9); ondorengo egun (5); ondorengo egun batean (4); ondorengo egunak (8); ondorengo egunean (6); ondorengo egunetan (45); ondorengo emaitza (5); ondorengo errege (7); ondorengo erregea (33); ondorengo estatu (9); ondorengo estatuak (6); ondorengo galdera (5); ondorengo gogoeta (5); ondorengo guztia (5); ondorengo guztiak (16); ondorengo hau (9); ondorengo hauek (14); ondorengo hilabeteetan (9); ondorengo hiru (13); ondorengo hitzak (5)

ondorengo izan (4); ondorengo izateko (4); ondorengo izendatu (6); ondorengo lau (5); ondorengo lehen (22); ondorengo liburuetan (5)

ondorengo orduak (4); ondorengo orduetan (6); ondorengo prentsaurrekoan (12)

ondorengo ugari (10); ondorengo unean (5); ondorengo urte (4); ondorengo urteetan (50); ondorengo ziren (4); sortu ondorengo (4); su etenaren ondorengo (11); zerga ondorengo (7)


ondorengotasun iz ondorengo izateko nolakotasuna.

Plagio: [...] kointzidentzia literarioa, lehentasun zalantzazko eta ondorengotasun fidagarriz osatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.


ondorengotza 1 iz ondorengo batek oinordekotza izatea; oinordekotza jasotzen duen ondorengoa. ik oinordekotza.

Hala bada, bere ondorengotza Kasar Al-Samani utzi nahi izan zion, baina bisirrak lehenago semea ezkontzeko aholkatu zion, hartara ziurtatu egingo baitzuten dinastiaren jarraipena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 120. orr.

Francisco Franco caudilloa, ohean hil zela 1975ean [...] ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Hasieran nobleek bakarrik izan zuten etorkizuneko ondorengotzak ezkontza-kontratuz erabakitzeko askatasuna.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Armanus erregeak bere erregetza eta ondorengotza ustezko Kamar Al-Samanen esku utzi zituelarik, esan ezin ahalako ezkontza prestatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.

Jaunaren aurrean egindako halako ekintza batean, ondorengotzarako xedapenak egin ziren, feudoa oinordekoek zerbitzatua izan zedin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Feudoak oinordekotzazkoak izan zirenean, primu-eskubidea ezarri zen feudoen ondorengotzan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

PAN eta Palestinako Legebiltzar Kontseilua prest al daude Arafaten ondorengotzarako eta ondorengo egoerarako?  Berria - Mundua   2004-11-11

Ospitaleko iturri batzuek hiltzat ematen zuten buruzagi palestinarra, baina adierazpen ofizialik ez zuten egin ondorengotza beren gain hartzeko prestatzen ari diren Kureia eta Abbasek.  Berria - Mundua   2004-11-10

Familia jabego-modu bat da: gizon batek, familiari ondorengotza emango dion sexuko haurrik ez badu, ez du etsiko ondorengotza emango dion sexuko haurra izan arte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Partikularren ondorengotza arautzen duen legea lege zibila da, xedetzat partikularren interesa duena; monarkiaren ondorengotza arautzen duena lege politikoa da, eta Estatuaren ona eta iraupena ditu xedetzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondorengotza zerga ezabatu du, elkarte zerga kendu, interes gatazka legea onartu.  Berria - Harian   2006-04-09

Orain arteko Frantziako legediak zenbait zerga gutxitze jasotzen zituen ondorengotza kasuetarako.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Halakoxeak izan ziren ondorengotza-legeak lehen erromatarren artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

Ondorengotza-ordena ez dago ezarrita errege-familiarentzat, baizik eta Estatuarentzat interesgarria delako errege-familia bat izan dadin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

3 irud/hed

Urak ez du ubiderik berritu, euskaldun populuaren askatasunaren kontrako errepresioaren ondorengotza eta trasmisioa beti zorrotz burutzen delarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 124. orr.

Honek inplikatzen du definitzen dela berarekin uztarturiko eremu guztien erregimen komuna, eremu horiek guztiek har ditzaketen ondorengotza, aldiberekotasun eta errepikapen erak, eta izankidetasun-arlo hauek guztiak elkarren artean uztartzen dituen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

4 ondorengoen multzoa, ondokoak.

Bedeinka ezazu, otoi, zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,29

Betiko iraungo du haien ondorengotzak eta beraien ospea ez da desagertuko.  Elizen arteko biblia   Si 44,13

Fedegabeen ondorengotza ugaria, ordea, ez da ezertarako: sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako, ez eta oinarri sendorik izango ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,3

Jeroboamen ondorengotza suntsiaraziko duen erregea sortuko du Jaunak Israelen gaur bertan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,14

Jainkoarengan konfiantza handia eduki zezala gehitu zuen, Berak maite baitzuen, berarengan eta bere ondorengoengan jarririk baitzituen bere miserikordiaren begiak hamaseigarren belaunaldiraino, zeinean ondorengotza ahulduko baitzen, baina egoera hartan ere Jainkoak bere begiak ipiniko zituen, eta ondorengorik izango zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

5 ondorengotza gerra

Orduan Espainiarekin ari zen Ingalaterra ondorengotza gerran.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Ingalaterra eta Herbehereetako itsas armadak Gibraltar konkistatu zuen Espainiako ondorengotza gerran.  Berria - Mundua   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

morroi honen ondorengotza (3); ondorengotza emango (3); ondorengotza ordena (7)

ondorengotzat jotzen (3)


ondorenkari izond

Gertaera baten frogak bata bestearen menpe badaude, aztarnak beren artean baino ez badira frogatzen, alegia, zenbat eta froga gehiago ekarri, orduan eta txikiagoa da gertaeraren probabilitatea, froga-aurrekariak falta diren kasuetan, ondorenkariak ere faltako direlako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.


ondorentxo
1 ondorentxoan adkor ondorean.

Aurreneko karlistaldiaren ondorentxoan etorri da Victor Hugo Euskal Herrira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.

Gutunak eragindako zalapartaren ondorentxoan, bakarrik joan nintzen batean -negu gordina zen eta elurra ari zuen-, sukaldean aurkitu nuen frau Gerda, sosegurik hartu ezinda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.


ondoretasun 1 iz gurasoek ondokoei geneen bitartez espeziearen ezaugarriak transmititzen dien prozesua. ik herentzia 3.

Genetika sortu zuen, hots, ondoretasun mendeliarra teoria kromosomikoaren arabera interpretatzen duen zientzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Ilarretan ondoretasuna nola gauzatzen den azalduz Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Ondoretasunean bilatu behar zen zer mekanikaren bitartez eratzen den oilo-arrautza batetik oilasko bat, eta giza arrautza batetik, berriz, gizaki bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Mendearen hasieran, ondoretasuna aztertu nahi izan zuenean, drosofila delako euliaz baliatu zen Morgan karaktereen transmisioaren auzia ebazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Ordezko teoria bat, esperimentu-oinarririk gabea eta karaktere bereganatuen ondoretasunean oinarritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Neolamarckar komunistek, karaktere bereganatuak ondoretasunez jasotzen zirelako hipotesiaren aldeko, eraso egin zieten [...] errusiar genetistei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Ondoretasunezko eritasun berriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Ondorioa atera zuen ezen ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Ingeniaritza genetikoa: Haurrei pasatuko zaizkien geneak aldatzen dira ondoretasunezko gaitzak saihesteko.  Berria - Gaiak   2004-11-21

2 irud/hed

Asmabide horietako batek higuingarriro iradokitzen du mendeak direla dagoeneko Konpainia existitzen ez dela, eta gure bizitzen desordena sakratua soil-soilik ondoretasunezkoa dela, tradiziozkoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

Oraindik ez dugu erabat galdu usaimena zentzumen ia bakarra eta garuna sudurraren luzapen bat baino askoz gehiago ez ziren garaiaren ondoretasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Ikek bere arbaso alemanen ondoretasuna ziren arrano begi argiak josi zituen bulego zabaleko atean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 303. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun, atzemanak ditugu mila eta bostehunetik gora ondoretasun-nahasmendutan tarteko diren nahasmendu genetikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Oraingoz hastapenetan baino ez badago ere, terapia genikoaren eskutik etortzekoa da, noski, zenbait ondoretasun-gaitz nahiz minbiziren konponbidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Geneen baitako gai ondoretasun-eramaile gisa azido desoxirribonukleiko (ADN) delakoak jokatzen zuen papera zehaztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrez gainera, Giza ondoretasuna eta arrazen higienea eskuliburuaren egileetarikoa zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondoretasunezko eritasuna (3)


ondoretsu
1 ondoretsuan ondorengutxi gorabehera.

Ez nago salgai -erantsi zuen ondoretsuan, ohetik salto eginaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Ondoretsuan mirabe batek bere atzetik joateko keinua egin zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.

Pazko ondoretsuan zen, udaberri bete-betea, hain zuzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.


ondoretza iz ondoretasuna.

Ondoretza argirik ez.  Berria - Mundua   2006-01-22


ondoriatu, ondoria, ondoriatzean du ad ondorioztatu.

Horregatik ez da egia, halere, M. Weber-ek balioen eztabaidari arrazoizkotasun eta zentzu oro ukatzen diola, batzuetan haren erlatibismo beti gogotik azpimarratutik ondoriatu nahi izaten den legez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.


ondorio 1 iz egite, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den egite, egoera edo gertaera. ik ondore.

Kausa berberek ondorio berberak dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Azalpen hori fenomenoaren azken kausa baino nolabaiteko ondorio gisa uler daiteke, edo hobe esanda, fenomenoaren beraren gertakari beharrezko baten gisa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Berdinak diruditen legeek ez dutela beti ondorio berbera izaten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Ugalketa ondorio bat da, ez helburua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

Kataklismoa eta bere ondorioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Ondorioak benetan ikusgarriak izaten dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

Baina, hala beharrez, jakinen du ere gaizkiaren bidean sartzen... ondorioa behar da ikusi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Ondorioa: deskoadratzeak indar handiagoa du oraindik ere era honetako irudietan, berariaz mantendu behar baita berriro zentratzeko aukera baten kontra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Esandakotik ondorio hau ateratzen da, oso maiz eragozpen ugari izaten direla erlijio bat herrialde batetik beste batera eramateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Hortik ondorio hau atera daiteke: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Ondorioa harrigarria gertatzen da, optimismoagatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Datuotatik ateratzen den ondorioa, nahikoa garbia da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.

Liburua irakurtzen duenak berehala aterako du ondorio bat: asko aurreraratu dugu autogobernua eskuratu dugunetik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere.  Elizen arteko biblia   Erm 4,15

Arrasto horiek guztiek ondorio berera garamatzate: bat-bateko bertsolaritza genero berezia da, eta, hala den neurrian, azterbidea ere berezia behar du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Senarraren bila joatea erabaki du, ondorioei erreparatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

Baina batetik eratortzen diren ondorio eta betebehar guzti-guztiak ez dira eratortzen besteetatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Ikuspuntu honek baditu zenbait ondorio koadroaren ikusmoldeari dagokionez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Hogoitahamar bat urteren eboluzioaren ondorioa hemen daukat, mendi honetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Kanten iraultzaren ondorioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

1968an plazaratutako euskara batua izan zen ahaleginaren ondorioa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Gizakiaren egoera naturala, giza kontratua edo historia artifizialki bereizteko jarrera dira modu honetako asmakizunen ondorioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea, umekeria lehendik ere heriotza zibilaren jabe diren kondenatuei benetako heriotzaren ondorioak ezartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Hirugarren munduko gosea lehen munduko gehiegizko luxuaren ondorioa da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.

Merkataritzaren ondorioa aberastasunak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Goldsteinen lanaren zati bat garuneko lesioen ondorioei buruzkoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Delituak barka daitezkeela erakustea [...] inpunitatearen laudorioa egitea da, eta sinestaraztea barkatzen ez diren zigorrak indarraren bortxakeriak direla justiziaren ondorio baino gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Haren obrak ez dira kartzelan sartu aurretikoak, kartzela-urte luzeen ondorioa baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Pertsonaren umorea oreka bioelektrikoen ondorioa dela esan zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Dekretuaz eta haren ondorioez baizik ez ziren mintzo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 110. orr.

3 (izenondoekin)

Merkataritzaren ondorio naturala bakea ekartzea da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Planteamendu horrek, hasieran behintzat, ondorio askatzaileak izan zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Bi sexu horien arteko hurbilketak berehala ditu ondorio eragingarriak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Ondorio harrigarrietara iritsi gara, eta horietan ez da txikiena erakustea unibertsitatea nahiko "merke" ateratzen zaiola euskal gizarteari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Hain zuzen, ezagunak dira langabeziaren ondorio ekonomikoak ez ezik, baita soziologikoak eta psikologikoak ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Halako gaiztakeria petoek ondorio izugarri eta hilgarriak izango omen lituzkete berehala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Datu horiek ikusita, ez du ematen unibertsitate mailako ikasketak egiteak ondorio txarrik dakarrenik, ez herri horietan behintzat, batez ere emakumezkoen kasuan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 28. orr.

Espekulazioak oso ondorio larriak izan ditzake truke-tasa finkoetan, 1992-1993ko diru-krisia gertatu zenean, adibidez, ikusi zen bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Juduen kanporatzeak (1492) izan zituen ondorio ezin kaltegarriagoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Ugaritasunaren kontrako lan-gerra isila bakez egiten duena, indar-gerra odoltsu eta ondorio ilunekoaren ordez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

4 (izenlagunekin)

Behin-behineko ondorioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Bigarren ondorioa: jarraitasun-ezaren adigaiak leku gorena hartzen du historia diziplinetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Homonimia (edo homofonia) azken hariraino eramateak zentzugabeko ondorioak ekar ditzake.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Ustekabeko ondorioak ekarri zituen gertaera hark.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Ezusteko ondorioak agintzen dizkizut.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 75. orr.

Agerpenen afinitatea (gertukoa zein urruna) irudimenean egiten den eta a priori erregeletan oinarritzen den sintesiaren beharrezko ondorioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Bide berri horrek oso bestelako ondorioak izan zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

Funtsezko ondorioa: forma esanguratsua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Zorionez, ika-mikak alderantzizko ondorioa du apezarendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

-Presakako ondorioa da hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.

Halabeharrezko ondorioa: diru-egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Hauxe da aurrerapenaren berezko ondorioa: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Ondo begiratu duzu, gehiegizko ondorioren bati lekurik eman gabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.

Kolapsoaren beharrezko eta ezinbesteko ondorioa da desintegrazioa?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

Ezin diegu utzi okerreko ondoriora eraman gaitzaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

5 (logikan-eta)

Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Hori argi dago premisetatik ondorioak nola heltzen diren ikasi duenarentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Multzoa bada, eta A -n dauden formulen ondorio logikoa bada, sinbolikoki =A idatziko dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

A eta B QLren bi formula badira, B A-ren ondorio semantikoa dela esaten dugu baldin eta bakarrik baldin A formula asetzen duten interpretazio guztien segida guztiek B formula asetzen badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Horren forma AB, B =A da eta posible litzateke bilatzea interpretazio bat premisak egiazkoak egiten dituena eta ondorioa faltsua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 136. orr.

Haatik, (102) perpausari "aktiboaren" formaldatzea ezartzen badiogu, ondorioa ez da gramatikala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Formaldatze hau bere ondorioa IS bat izan dadin taxutuko da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 125. orr.

Ondorio bakoitzari egiazko premisa bana gehituz, horietatik nahitaezko ondorioak ateratzeko, silogismo kate baten ondoan, azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera helduko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jazoeren ondorio-ilaran dena nolabait erregela honen menpean dagoela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 85. orr.

Atera nahi litzatekeen ondorioa, alegia, barbaroek araudi orokorra egin zutela glebako joputza nonahi ezartzeko, ondorio-aurrekoa bezain gezurrezko da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 270. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak borondatea deitzen duen x indar batek daraman laster bat, aldian behin, materia organizatuaren erdian, albo-ondorio bat eragiten duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Garaipen militar horren lehen gizarte-ondorio hautemangarria helenismoari bizkorgarri bat ematea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Biztanleriaren birbanaketa ordenatuen ustekabeko erlijio-ondorio horiek ez ziren izan Nabukodonosor basakeriazko asiriar metodoetan berrerortzeak izan zituenak bezain ohargarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Zigor-ondorioak edo familiari egindako kaltea edo mina dela-eta erabakiko genuke ez torturatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Inferentzia-ondorio hau ezagunegia da eta beraz ez da beharrezkoa hemen bera zabalean azaltzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

· Askotan ezartzen da globalizazioaren, pobreziaren eta desberdintasunaren arteko kausa-ondorio erlazioa,  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.

8 ondorio izansup_1 da ad

Eguzkiaren beroak eragindako lurrunketaren ondorio da euria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Indar honen ondorio da giza ekintzen multzo nahasia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

1980ko hamarraldiko bigarren erdiko nazioarteko zuzeneko inbertsioen gorakada, aurrenik, europar eta japoniar enpresen ekoizpen-jardueren nazioartekotze lasterraren ondorio da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,4

Erregela honen atzean lehen Anai-artearen ibilbide osoa aurki daiteke, haren bizitza errealaren deskribapen eta ondorio baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Krisi hura gerren eta gerrek ekarritako izurriteen ondorio edo Amerikako metal bitxien beheraldiaren ondorio izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ibai batek sortzen dituen uholdeak, ibaiak daraman ur-emari maila handitzearen ondorio direla esatea bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Delituak barka daitezkeela erakustea [...] inpunitatearen laudorioa egitea da, eta sinestaraztea barkatzen ez diren zigorrak indarraren bortxakeriak direla justiziaren ondorio baino gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

9 ondorio izansup_2 du ad

Bokazioak misioa du ondorio: besteentzat jarraibide eta ispilu garbi izan behar dute ahizpek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1172. orr.

Izan ere, bekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan du ondorio; dohainak, berriz, bekatuak asko izan arren, barkamena izan du ondorio.  Elizen arteko biblia   Erm 5,16

Harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eramanpena duela ondorio.  Elizen arteko biblia   Erm 5,3

Edozein sailetako ekai eskasiak espekulazio gero eta handiagoa ukan zuen ondorio, eta nornahi egoeraz baliatzen zen, guti edo aski.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

10 ondorioz

Jainkoak gizaki itxura duela uste zuten, hau da, haren forma eta jasa, eta hortik, ondorioz, Jainkoaren gorpuztasunaren doktrina ateratzen zitzaien.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

Pentsa lezake norbaitek Pío Barojaren ikuspegia, zazpi probintziak gogoan hartzen zituena, bere ideologia euskaltzalearen adierazpen zela, eta mozketa, ondorioz, idazle jakin baten aurkako erasoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 97. orr.

Uraren azal jabala, ondorioz, borobil meharrez zimurtzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Izadiaren eta, ondorioz, indarraren (hybris) legearen gainetik zuzenbidearen gorentasuna jartzeko ahalegina oso hedatuta egon da beti helendar kultura politikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Odola isurtzearen eta, ondorioz, soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean, hasierako kristauak ez zetozen bat judu-tradizioarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Eta, ondorioz, nola bizi honetan ez baita dohatsutasun osorik, ez da ere izanen zorigaitz osorik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Ondorioz, Peterrek gauza asko bere kabuz ikasi behar izan zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 256. orr.

Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni; ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.  Elizen arteko biblia   Jn 9,39

Ondorioz, mahastia zeharo hondatua eta ia mahatsik gabe geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 713. orr.

Zeren irudi geometrikoak egiaren baitan nahiz egia beraietan egon, gure ariman edo adimenean ere badaudela inork ez du zalantzarik egiten; ondorioz, egia gogoan ere badago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 91. orr.

Ekoizpenaren emendatzeak merkatu berriak kolonizatzera bultzatzen baitu, eta horrek ondorioz kolonien altxamendua ekarriko duela, eta kapitalismoaren suntsitzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Murriztu egin genuen zerrenda ondorioz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Adi egotea erabaki zuen ondorioz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Hiru ortzi-gorputz haiek, eguzkia, lurra eta ilargia, elkarrekiko lerro zuzenean paratuak egonik, nahitaezko ondorioz, ilargiaren ilunperatze bat gertatzen ari zela ikusteak, egonezina sortu zidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Lotzen dizkiozu [...] zeure ohorea eta zoria zeure zaldiari; haren zauriak eta heriotzak zeurea dakarte ondorioz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

11 (-en atzizkiaren eskuinean)

Piezoelektrizitate-propietatea du hezurrak: presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna, alegia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Hobeki egin nahi hartan, labankadatxo baten ondorioz, zarratada pare bat egin nuen masailan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Gaixotasunaren ondorioz, ematen zuen bazuela harritzeko moduko bizkortasun berezi bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Hondarretan zetzan, erorikoaren ondorioz konortegabetua, suposatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Pentsatzen zuten bere bizkar okerragatik janzten zela modu hartan, konkorrak disimulatzeko; ez, Joseba bezala, bere bizimodu aldrebesaren ondorioz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornatan, nire zorakeriaren ondorioz.  Elizen arteko biblia   Sal 38,6

Merkatuen existentziaren eta dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz, apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Gertatuaren ondorioz, Asisko herriak erabaki hau hartu zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Jaiotza tasa jaistearen ondorioz eta emakumeen independentzia ekonomikoaren ondorioz, giza primateek duela 4 milioi urte garatutako eredura bueltatzen ari gara, hau da, bikote sailaren eredura.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 289. orr.

Klimen arteko aldearen ondorioz, herriek batzuek besteen salerosgaien premia handia dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 29. orr.

Euskal Herrian ehunka bazkide galdu zituen elkarte ekologistak adierazpen haien ondorioz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Hizkuntzalaritzak mende honetan egin dituen aitzinamenduen ondotik, eta haien ondorioz, beste zientzia batzuk ere baliatu dira haren emaitzez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Antolaketa horren ondorioz, eskuak egiten duen indarra handitzen da intxaurra kraskatu ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kontsidero horien guztien ondorioz sortu ziren babes-hiriak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.

Honen guztiaren ondorioz, aipatzekoa da nolako loturak sortzen diren herri garatuetan gizartearen eta unibertsitatearen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

12 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Hizkuntzalaritzan jartzen den arretaren paradoxazko ondorioz, hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

13 horren ondorioz

Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea; horren ondorioz, oinarrizko egiturak baino ez dira behar leku batetik bestera mugitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Senar-emazteek askatasuna dute, horren ondorioz, euren arteko itunak egiteko, lege zehatz horri egoki baderitzote.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du [...] lanaren banaketa, eta, horren ondorioz, baita ekoizpenaren eraginkortasuna ere, nazioen aberastasunaren oinarri dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Esan denez, ekonomian esperimentazio kontrolatua ez da posible, eta, horren ondorioz, askotan sortzen da gezurkeria mota hau.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Gero, mugitzen hasten dira zein bere eskualdera itzultzeko, eta horren ondorioz, lur zati batzuek ere beren tokia utzi eta urarekin, airearekin eta suarekin elkartzen dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Eta beraz, horren ondorioz, Aita Sainduak ezin du bere egitekoa beste baten gain utzi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.

Horren ondorioz, gai kriminalak aurreikuste baten objektuak izan daitezke, gauza bera ezinezkoa delarik gai zibiletan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Horren ondorioz bereizketa bat egin izan da: alde batetik, metafisika orokorra (ens commune) eta, bestetik, metafisika berezia (summum ens), izaki partikularrarena, onartuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Horren ondorioz, ahoa eta sudur-zuloak uretan murgilduko dira, eta, ur azalaren azpian ere arnasa hartzeko ahaleginak egiten baitira, biriketan sartzen da ura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Zakarrontzi izugarri handietan amildu nituen paper mutur eta puska zimeldu haiek guztiak, eta jaso ezineko moduan bete eta astundu ziren horren ondorioz zakarrontziak, ahanzturan itzali ezin den oroimenari zenbaitetan gertatzen zaion bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

azterketaren ondorio (8); bere ondorio guztiekin (7); borrokaren ondorio (6)

eragindako ondorio (6); gatazkaren ondorio (15); globalizazioaren ondorio (7); hainbat ondorio atera (7); horren ondorio da (10); horren ondorio dira (6); horren ondorio izan (8)

izan ditzakeen ondorio (6); izatearen ondorio (6); legearen ondorio (7); nahi gabeko ondorio (7)

ondorio argia (6); ondorio atera (49); ondorio baikorrak (11); ondorio bat atera (9); ondorio bat da (8); ondorio batera iritsi (6); ondorio bera (15); ondorio da (91); ondorio dela (49); ondorio dela esan (6); ondorio dira (69); ondorio direla (32); ondorio ditu (7)

ondorio ekarri (11); ondorio ekarriko (14); ondorio ekonomiko (13); ondorio ekonomikoak (12); ondorio ezkorrak (6); ondorio gaiztoak (7); ondorio garbia (9); ondorio garbia atera (6); ondorio garbirik (13); ondorio gehiago (7); ondorio gisa (76); ondorio guztiak (21); ondorio guztiekin (20); ondorio handiak (7); ondorio hau atera (12); ondorio hori atera (14); ondorio horretara iristeko (7); ondorio horretara iritsi (7); ondorio hutsa (6)

ondorio ikaragarriak (6); ondorio izan (139); ondorio izan da (15); ondorio izan zela (15); ondorio izan zen (24); ondorio izanen (7); ondorio izango (37); ondorio izango da (7); ondorio izango ditu (12); ondorio izatea (6); ondorio izaten (13); ondorio kaltegarri (10); ondorio kaltegarriak (44); ondorio kaltegarriak izan (7); ondorio larri (6); ondorio larriagoak (9); ondorio larriak (121); ondorio larriak ekar (11); ondorio larriak ekarriko (9); ondorio larriak eragin (14); ondorio larriak izan (20); ondorio larriak izango (19); ondorio larrienak (6); ondorio latzak (37); ondorio lazgarriak (14); ondorio logikoa (11); ondorio nabarmenak (7); ondorio nagusi (28); ondorio nagusi atera (9); ondorio nagusi bat (9); ondorio nagusia (26); ondorio nagusiak (29)

ondorio okerrak (6); ondorio on (7); ondorio onak (40); ondorio onik (10); ondorio onuragarriak (6); ondorio orokor (7); ondorio orokorrak (12); ondorio politiko (11); ondorio politikoak (15); ondorio praktikorik (6); ondorio psikologikoak (6); ondorio semantikoa (6); ondorio txar (9); ondorio txarrak (39); ondorio txarrak izan (6); ondorio txarrik (15)

ondorio ukanen (7); ondorio ukanen duen (6); ondorio zen (12); ondorio zuzen (7); ondorio zuzena (47); ondorio zuzena da (14); ondorio zuzena izan (6); ondorio zuzenak (7)

oso ondorio larriak (10)

politikaren ondorio (17); politikoaren ondorio (8); prozesu baten ondorio (7); txostenaren ondorio (6)

ze ondorio (7); zein ondorio (53); zein ondorio atera (7); zein ondorio izan (9); zein ondorio izango (8); zer ondorio (130); zer ondorio atera (21); zer ondorio ekarriko (6); zer ondorio izan (18); zer ondorio izanen (7); zer ondorio izango (12); zer ondorio ukanen (7); zeren ondorio (6); zituen ondorio (8); zuen ondorio (10); zuten ondorio (10)

atera zuen ondorioa (6); ateratako ondorioa (8); azken ondorioa (10); bere ondorioa (11); horren ondorioa da (13); horren ondorioa izan (7); lanaren ondorioa (22); lanaren ondorioa da (11); lehen ondorioa (17); nire ondorioa (8)

ondorioa argia (12); ondorioa argia da (7); ondorioa atera (14); ondorioa garbia (8); ondorioa garbia da (8); ondorioa izan (103); ondorioa izan da (27); ondorioa izan daiteke (7); ondorioa izan dela (8); ondorioa izan zela (8); ondorioa izan zen (20); ondorioa izango (21); ondorioa izango da (6); ondorioa zela (10); ondorioa zen (18); ondorioa zera da (6)

albo ondorioak (7); aldaketaren ondorioak (6); ateratako ondorioak (10); azken ondorioak (8); bere ondorioak (44); bere ondorioak atera (7); bestelako ondorioak (9); dakartzan ondorioak (10)

ekintzen ondorioak (9); eragindako ondorioak (7); gatazkaren ondorioak (12); gerraren ondorioak (8); grebaren ondorioak (8); horrek ondorioak izango (6)

ikerketaren ondorioak (9); indarkeriaren ondorioak (6); istripuaren ondorioak (7); izan ditzakeen ondorioak (9); izango dituen ondorioak (6); izugarrizko ondorioak (6); lehen ondorioak (15); nahi gabeko ondorioak (10); nolako ondorioak (28); nolako ondorioak izango (7)

ondorioak atera (37); ondorioak atera zituen (6); ondorioak aterako (7); ondorioak ateratzeko (34); ondorioak ateratzen (15); ondorioak aurkeztu (6); ondorioak azaldu (6); ondorioak aztertu (18); ondorioak aztertzeko (14); ondorioak dira horiek (6)

ondorioak ekar (7); ondorioak ekarri (11); ondorioak ekarriko (11); ondorioak eragin (7)

ondorioak ikusita (7); ondorioak izan (46); ondorioak izan ditu (9); ondorioak izan zituen (7); ondorioak izango (43); ondorioak izango ditu (10); ondorioak izango dituela (8); ondorioak izaten (7); ondorioak izugarriak (6); ondorioak jasan (16); ondorioak jasaten (10); ondorioak larriak (15); ondorioak nabarmenak (8); ondorioak nabarmenak dira (7)

ondorioak oso larriak (7); ondorioak pairatu (8); ondorioak pairatzen (12); ondorioak sufritzen (6)

ondorioak utzi (6); sakabanaketaren ondorioak (8); txostenaren ondorioak (12); zer nolako ondorioak (17)

ondorioei aurre egiteko (14); ondorioei buruz (22); ondorioei buruzko (13); ondorioei dagokienez (6)

dituen ondorioen (6); ditzakeen ondorioen (9); izan ditzakeen ondorioen (7); ondorioen arabera (11); ondorioen artean (13); ondorioen beldur (11); ondorioen berri (14); ondorioen inguruan (14)

ondorioetako bat (56); ondorioetako bat da (6)

ondorioetan oinarritutako (6)

dituen ondorioez (9); ditzakeen ondorioez (7)

ez du ondoriorik (8); inolako ondoriorik (8); ondoriorik gabe (11)

ondoriotzat jo (11)

akordioaren ondorioz (13); aldaketaren ondorioz (10); aldaketen ondorioz (6); arazoen ondorioz (30); atentatuen ondorioz (14)

bonbardaketen ondorioz (9); borrokaren ondorioz (19); borroken ondorioz (29); bozen ondorioz (6)

egindako presioen ondorioz (6); egoera horren ondorioz (7); egoeraren ondorioz (9); eguraldi txarraren ondorioz (10); ekaitzaren ondorioz (14); ekaitzen ondorioz (7); ekintzen ondorioz (6); elurraren ondorioz (9); elurtearen ondorioz (8); erabaki baten ondorioz (6); erabaki horren ondorioz (7); erabakiaren ondorioz (14); eraso baten ondorioz (13); eraso etengabeen ondorioz (20); erasoaren ondorioz (17); erasoen ondorioz (26); eroriko baten ondorioz (6); erradiazioaren ondorioz (8); erreformaren ondorioz (10); euriteen ondorioz (10); ezbeharraren ondorioz (14); eztanda egitearen ondorioz (7); eztandaren ondorioz (9)

faltaren ondorioz (8)

gaitz baten ondorioz (7); gaitzaren ondorioz (18); gaitzen ondorioz (13); gaixotasunaren ondorioz (7); gaixotasunen ondorioz (6); gatazkaren ondorioz (20); gerraren ondorioz (25); globalizazioaren ondorioz (6)

gose grebaren ondorioz (9); grebaren ondorioz (30); gripearen ondorioz (12)

haien ondorioz (17); haren ondorioz (53); harremanen ondorioz (6); hartzearen ondorioz (7); hauen ondorioz (17); hauteskundeen ondorioz (6); hegazti gripearen ondorioz (7); hiesaren ondorioz (7); hitzarmenaren ondorioz (8); honen ondorioz (44); horien ondorioz (79); horren guztiaren ondorioz (21); horren ondorioz (655); hotzaren ondorioz (10)

ikerketaren ondorioz (6); indarkeriaren ondorioz (16); istiluen ondorioz (7); istripu baten ondorioz (43); istripuaren ondorioz (74); istripuen ondorioz (22); isuri baten ondorioz (9); isuriaren ondorioz (6); ixtripu baten ondorioz (6); izandako istripuaren ondorioz (6)

jasotako kolpeen ondorioz (8)

kanpainaren ondorioz (6); kanporatzearen ondorioz (6); kolpe baten ondorioz (12); kolpearen ondorioz (61); kolpeen ondorioz (31); kutsaduraren ondorioz (9)

lanaren ondorioz (21); lanen ondorioz (15); legearen ondorioz (18); legez kanporatzearen ondorioz (6); leherketa baten ondorioz (13); leherketaren ondorioz (17); lesio baten ondorioz (7); lesioen ondorioz (9); liskarren ondorioz (11); lurrikararen ondorioz (6)

mehatxuen ondorioz (8); minbiziaren ondorioz (12)

nekearen ondorioz (7); neurrien ondorioz (6)

oker baten ondorioz (7)

ondorioz erabaki (7); ondorioz etorri (11); ondorioz etorri da (6); ondorioz gerta (7); ondorioz gertatu (28); ondorioz gertatu zen (7); ondorioz gertatzen (13); ondorioz gutxienez (10); ondorioz hartu (8); ondorioz hasi (7); ondorioz hil (98); ondorioz hil zela (15); ondorioz hil zen (37); ondorioz hildako (20); ondorioz hildakoak (9); ondorioz hiltzen (10); ondorioz iritsi (10); ondorioz izan (25); ondorioz sortu (21); ondorioz sortuko (6); ondorioz sortutako (26); ondorioz sortzen (24); ondorioz sortzen diren (8); ondorioz utzi (6)

osasun arazoen ondorioz (6)

pilaketaren ondorioz (11); politikaren ondorioz (13); politikoen ondorioz (7); presioaren ondorioz (12); presioen ondorioz (23); protesten ondorioz (11); prozesuaren ondorioz (10)

sakabanaketaren ondorioz (12); salaketaren ondorioz (11); sute baten ondorioz (13); sutearen ondorioz (21)

tabakoaren ondorioz (7); tiroen ondorioz (14); tiroketaren ondorioz (9); tiroketen ondorioz (6); torturaren ondorioz (8); torturen ondorioz (8); tratu txarren ondorioz (11); txartel pilaketaren ondorioz (9); txartelen ondorioz (9)

uholdeen ondorioz (29); urakanaren ondorioz (8); zatiketaren ondorioz (6); zauri larrien ondorioz (6); zaurien ondorioz (18)

horren ondoriozko (10)


ondorioarazi, ondorioaraz, ondorioarazten du ad ondorioztatzera behartu.

Horrela Spinozak, "bere baitan den eta bere baitatik ulertzen den zerbaiten" ideiatik soilik abiatuta, era matematikoan ondorioaraz dezake proposizioz proposizio metafisika osoa ("De Deo") eta, metafisikaren laguntzaz, "gizonen bizio eta zentzugabekeriak Geometren modura tratatu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.


ondoriobako izond ondoriogabea.

Orduak egin nituen hona eta hara deika, ez ebasketa triste bat, ez eraso sexual xume bat, ezta istripu kaltegabe eta ondoriobakoena ere neureganatu ez nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.


ondoriodun izond ondorioa duena.

Oraingo honetan azioak ondorioak izan ditu, baina ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten [...] agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan; ondoriodunak eta ondoriogabeak elkarren ondoan eta segidan ateratzen zituen kuadrillak bere agirietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.


ondoriogabe izond ondoriorik ez duena.

Hala ernearazitako oroitzapen konkretuek ez omen dute esanahi berezirik; zoriz pitzarazitako segmentu ondoriogabe hutsak baizik ez omen dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Gorde zaitezte alferrikako marmarretik, eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka, ez baita ondoriogabea izaten ezkutuan esandakoa ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,11

Oraingo honetan azioak ondorioak izan ditu, baina ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten [...] agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan; ondoriodunak eta ondoriogabeak elkarren ondoan eta segidan ateratzen zituen kuadrillak bere agirietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.


ondorioka adlag ondorioak ateratzen.

Ez genuke asmatuko jauregia nolakoa den, alferrikakoa genuke senez eta ondorioka jardutea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.


ondoriotasun 1 iz ipar oinordetza; ondarea.

Eta horrela Estatu-Nazio handiaren ondoriotasuna gelditu zen korsikar jeneral gazte baten eskuetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 67. orr.

Jakin behar da, nazionalitateen hizkuntza guztiak, gero eta gehiago, etxe barneko ohikuntzetara bilduko direla, eta holaxe, ondoriotasunez etorri etxeko altzari zahar batzuk iduri, begiratuko ditugu eta zainduko, hainbat baliagarritasun ez izanik ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Horra beraz zergatik zuzen den, Erroman egitea auziaren epaia, han ez baita artzapezpikuaren ondoriotasunaren igurikatze luzerik, ez laburrik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

Baldin-eta bestelakorik izan bada ere historian barna, handi-mandien feodal jestuak eta diru ondoriotasun batzu, bai-eta konfardienak ere bestalde.  Herria   2002-11-21

Euskal Aste hunek, egun bere gorena duelarik, parada eder huntan berritu dizkitzue hunara bildu zirezten guzieri, zuen ororen ondoriotasun bakarraren maitasunezko lokarri beroak.  Herria   2005-07-07

2 zerbait beste zerbaiten ondorio izatea.

Sintaxiaren arloan aztertzen diren kontzeptuak honako hauek dira: axioma, teorema, ondoriotasun sintaktikoa, froga formala, konsistentzia, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.


ondoriotsu izond ondorioz betea.

Jende ainitz hunkitua da Euskal kultur munduak bizi izan dituen gora behera ondoriotsuetaz.  Herria   2003-01-09

Hitzeman bezala, gobernuak prestatua du lege-gaiño bat biziki ondoriotsua izan ditakeena batere plantan gauzatzen balinbada segurik, tokian tokiko karguduneri esku gehiago uzteko gisan.  Herria   2002-10-24

Azpiratuon "kontzientzia txarra" hortik sortuko da, moralean bezain ondoriotsua gero erlijioetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 248. orr.

Ziminoekin ere egin omen dira entseguak, bainan ez dira ondoriotsuak izan.  Herria   2005-03-17

Agian ondoriotsu izanen den prestakuntza!  Herria   2003-07-24


ondorioztapen iz ondorioztatzea.

Ene aburuz, ondorioztapen hori onartezina da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Horregatik, ondorioztapena ere hemengoaren aldean beste bat izan zen, hots, bere amaigabetasun erreala inferitu zen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Inferentzia bakoitzean oinarrian datzan esakune bat dago, eta honetatik segitzen den beste bat, hots, ondorioztapena, eta azkenik, inferentziaren ondorioa (kontsekuentzia), zeinaren arabera azkenaren egia aurrenengoaren egiarekin ezinbestean elkarlotua baitago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.


ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen 1 du ad ondoriotzat atera.

Horixe ondorioztatu dute ESAko adituen, Cassini-Huygens ontziak bidalitako informaziotik.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Hortaz, hortik itxuraz hau ondorioztatzen da: gauza bakoitzean erabat barnekoa den zerbait dagoela (substantzia), eta hau kanpoko determinazio ororen aurretik doala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Hortik zera ondorioztatzen da, ia beti komeni izaten dela erlijio batek dogma partikularrak eta kultu orokorra izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.

Hori ere ez da egia; izan ere, San Luis 1269an abiatu zen, Ducangek nabarmendu bezala, eta hortik ondorioztatzen du kode hori hura kanpoan zelarik argitaratu zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Hortik beste hau ere ondorioztatzen da, alegia monarkian ez zela zentsu orokorrik; eta hori argi uzten dute hainbat eta hainbat testuk.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.

Pelbisaren formagatik ondorioztatu dugu emakume batena dela eskeletoa.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Horretatik guztitik hauxe ondorioztatu behar da, Europa gaur egun ere oraindik giza espeziearen ugalketari bide emango dioten legeen beharrean dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Baina hortik ez da ondorioztatzen gaiztoak berez direla gaiztoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 48. orr.

Hori bera ondorioztatzen da borondatearen, ongiaren, ohorearen eta baliagarritasunaren definiziotik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 62. orr.

Orduan ontzia auzoko batek ostua zela ondorioztatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 97. orr.

Eta, azkenean, gazteluaren jabe egiten baldin bazen neskaren jabe ere egingo zela ondorioztatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 128. orr.

Hori guztia, zer esanik ez, geroago ondorioztatu nuen, inpresio berezia eragin zidan film hura gogoratuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

-Gizon hori ez dago burutik sano -ondorioztatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Horra zer gertatzen den hipotesi guztiak aztertzen ez direnean -ondorioztatu zuen Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Beraz, ondo aprobetxatu behar dituzu dauzkazun frogak, eta gainerakoa, ondorioztatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 54. orr.

2 (logikan-eta)

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Loturarik ez dago sinbolo horien artean eta garbi dago p eta q sinboloetatik r ondorioztatzea ez dela posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Logika batentzat sistema formal bat proposatzen denean, sintaktikoki ondorioztatzen dena sistema horretan semantikoki ere ondorioztatu egin behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Gogotik ahalegindu ziren hori frogatzen (beste axioma eta postulatuetatik ondorioztatzen, alegia, 5. postulatua).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Bereizte honetatik ez da ondorioztatu behar era unibertsal batean enuntziatuaren subjektua formulazioaren egileaz guztiz ezberdina dela -bere izaeran, estatusean, funtzioan, identitatean-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Hori ondorioztatuko litzateke ahalmen mugatuko edo mugagabeko kausa batetik, hots, edo gizakiaren ahalmen soiletik [...] edo Naturaren ahalmen mugagabetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 395. orr.

Neurketa zuzenaz iristerik ez zeukana arrazoibidez ondorioztatzera abiatua zen Tales.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Hemendik ondorioztatzen da, noski, arrazoimen-ezagutza espekulatibo ahalgarri oro esperientziaren objektuetara zedarriztatu behar dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

hortik ondoriozta dezakegu (3)

adituek ondorioztatu (3); azterketatik ondorioztatu (3); egin dela ondorioztatu (3); hala ondorioztatu (7); hortik ondorioztatu (7); hortik ondorioztatu dute (4); ikerketak ondorioztatu (3); izan zela ondorioztatu (7)

ondorioztatu dute adituek (4); ondorioztatu dute ikertzaileek (6); ondorioztatu dute zientzialariek (3); ondorioztatu zuen ikerketak (3)

bertatik ondorioztatzen (4); halabeharrez ondorioztatzen (4); hemendik ondorioztatzen da (3); hortik ondorioztatzen (14); hortik ondorioztatzen da (9); hortik zera ondorioztatzen (3); ikerketak ondorioztatzen (3); txostenak ondorioztatzen (3); zera ondorioztatzen da (10)


ondorioztatze iz ondoriotzat ateratzea.

Ondorioztatze horiekin bat etorri zen Chirac.  Berria - Harian   2005-06-19

Iragan otsailean, Libian ikerketak egiteko baimena lortu ondotik, AIk ondorioztatze latzak egin ditu herrialde horretan giza eskubideen alorreko egoeraz.  Berria - Mundua   2004-04-28

Ikerketa txostenak ez badu zehazki Donald Rumsfeld Defentsa idazkaria erantzule jotzen ere, ondorioztatze horretara darama.  Berria - Mundua   2004-08-25

Ondorioztatze horiekin bat etorri zen Chirac.  Berria - Harian   2005-06-19


ondorioztu, ondorioz(tu), ondoriozten du ad ondorioztatu.

Atzo kaleratutako sententziek jasotzen dutenez, Fiskaltzak zein Estatuaren Abokatuak aurkeztutako inpugnazioetan «argi ondoriozten da Batasuna sareak HZ hautagaitza bultzatu eta kontrolatzen duela».  Berria - Euskal Herria   2004-05-22


ondostatze iz landareez eta kidekoez mintzatuz, lurrez inguratu.

Alta, adina hor du, eta Aita saindu berri bat beharko deneko, haren bozemaile kontseilutik baztertzen da, ez baitu gehiago atseden eta bere erroen ondostatzeaz beste ametsik.  Herria   2002-10-03


ondotik ik ondo2 29.

ondotiko ik ondo2 40.

ondotxo1 adlag adkor ondo, ondo asko.

Ondotxo dakit zer den minduta egotea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

-Ondotxo dakizue borroka horien berri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Hik ere ondotxo dakik zein zingiratan ari garen mugitzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

Gainera, ondotxo nekien Ivyk, emakume guztiek bezala, nik zer sentitzen nuen nahi zuela jakin, eta ez besterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

Ondotxo genekien bazela han beste zerbait, guri kontatu nahi ez zigun zerbait, guri ezkutatu nahian zebilen zerbait.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Bera izana zela Kaukasoan, ondotxo ezagutzen zuela berak Ivan, arma bidez izan ezik inola ere ezin zentzaraz omen zitekeen Ivan hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Han berriro kontatu zidan ondotxo ezagutzen nuen gertakaria.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Literaturan, ordea, gauzak ez dira hain erraz erabakitzeko modukoak, Lertxundik gaztelaniarekiko morrontzarena salatzeko darabilen esalditxoaren historiatxoak ondotxo erakusten duenez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

Ondotxo ikasi dute hori Japonian, esaterako, non bertako krisi larritik ateratzeko interes tasek izugarri egin duten behera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Ni ondotxo moldatzen nauk landetxe batean...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Portalisen esanak, edonola ere, ez datoz politikaren esparrutik, berak ondotxo bereizten baititu politika eta harreman zibilak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondotxo baitaki (3); ondotxo baitzekien (3)

ondotxo daki (16); ondotxo dakigu (11); ondotxo dakigulako (3); ondotxo dakik (10); ondotxo dakik hik (3); ondotxo dakik hori (3); ondotxo dakit (28); ondotxo dakit nik (3); ondotxo dakite (12); ondotxo dakite hori (3); ondotxo dakitenez (4); ondotxo dakizu (30); ondotxo dakizu zuk (3); ondotxo dakizunez (4)

ondotxo ezagutzen (20); ondotxo ezagutzen dut (4); ondotxo ezagutzen zuen (3)

ondotxo genekien (8)

ondotxo jakin (11); ondotxo jakin ere (5)

ondotxo nekien (9)

ondotxo ulertu (3)

ondotxo zekien (36); ondotxo zekien berak (3); ondotxo zekiten (9); zuk ondotxo dakizu (4)


ondotxo2 ik ondoxe.
1 ondotxoan adkor ondo-ondoan.

Elkarri musu bat emanez bukatu genuen saioa, aho ondotxoan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Behin baino gehiagotan afaldu izan dut, bakar-bakarrik, hitzaldi lekuan bertan, edo ondotxoan, edo erdibideko herri are anonimoago batean, edo bidertzeko jatetxe are bakartiago batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Ixabel nire ondotxoan etzanda, ahuspez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.

Jakina bezain esan beharrekoa da literatura eta bizitza elkarren ondotxoan ibiltzen direla.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 adkor ondoren.

Sagar bilketaren ondotxoan aldegin zuen, iraileko egun batez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Akragas ibaiaren urbazter urreztatutik hurbil agertu zen, Agrigentoko hiri ederrean, Xerxes-ek itsasoa katez joarazi zuen garaiaren ondotxoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

3 ondotxotik adkor ondo-ondotik.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, [...].  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Ondotik, edo "ondotxotik".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.


ondoxe 1 iz ik ondotxo1.

Sasoin bete-bete hura Errepublika egunetik harat izaiten da denen buru agorrileko Andredena Maria ondoxe artino.  Herria   2005-07-07

Seiak ondoxea zen jo nuelarik Magaliren bizitegi txar hartako atean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

2 ondoxean adkor ondoren.

Berantenaz Urtats ondoxean jakinen da beraz Pariseko juje horiek zer dioten.  Herria   2001-07-26

Danone horrek hain xuxen 1700 langile nahi omen luzke baztertu Frantzian gaindi, Pazko ondoxean edo hola! Sindikatentzat hori ezin onetsia da!  Herria   2001-01-25

Delako galdera -"gogorxko atzokoa, ezta?"- zerbitzariari kafeak eta erretzeko papera eskatu ondoxean pausatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Tokia, merkatu-plaza, gure laguna bere lan-indarra bertan saltzen hasi ondoxean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

3 ondoxeko adkor ondorengo.

Igandetan haatik, eguerdi ondoxeko berdin...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

4 ondoxetik adkor ondo-ondotik.

14-eko gerla ondoxetik eta etxea zerratu arte, duela zonbait urte.  Herria   2003-04-17

Medikuntza naturistaz arnegatu ondoxetik, haren zakua botika mordoskaren altxatokia zen, buruko minak eta txaketenak estakuru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.


ondozka adlag elkarren ondoren.

Normala ote da halako abandonua, hutsunea eta bihotz-hauste zirrara izugarriarekin batean tristura baino bizinahi sendoago bat, bizirik dirauenaren poz isil garailea edo bizitzaren eta heriotzaren arteko elkarkidetza bitxia ondozka edo aldi berean sentitzea?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.


ondozkatu, ondozka(tu), ondozkatzen da/du ad ondozka jarri.

Estilo elkarbigiztatuan aldiz, parez pareko perpausak ondozkatzen dira, elkarren menpekotasunik eta batasunik batere eratu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.

Gaueko ordu txikietan jartzen naiz Henao kaleko bizitzan txatalak ondozkatzen, loari kendutako tarteetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.


ondra 1 iz ohorea.

Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.

Akabo nire mirespena eragin zuen dotoretasuna, akabo laguna, akabo lagunaren ondoan imajinatu izan nituen harmonia oneko ibilerak eta Alemaniaren ondrako lanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

Fanatiko-arraza bat gara, eta ondraren fanatismoa da indartsuenetako bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.

Maisu Txikia, ohore kontuetan oso jeloskorra bera, prest zegoen, hori esaten zuen behintzat, ondra kendu nahi zionari sastakada bat emateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Ez tedeskoek ez italiarrek ez diguzue duintasunaren ondra kenduko kroaziarroi, gera bedi argi esana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Araknek handik eta hemendik jasotzen zituen ondrek eta alabantzek harrokeriaz bete omen zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 193. orr.

Orduan, neskatxa horrek zikindu du gure ondra.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.

2 birjintasuna.

-Hara: orain dela urte batzuk ia galdu nuen ondra, emakumeok esaten dugun bezala. Ez zen niretzat inolako sakrifizioa izan, arruntki ondra edo ondra-galtzea deitzen den hori garrantzirik gabekoa baitzitzaidan: zuk, nire gorputzaren jabe bakarrak, ez ninduzun maite; beraz, gainontzeko guztia bost axola zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Gauza handi, indartsu, ikaragarri bakarra, emakume horiei geratzen zaien ondraren ideia da, beren buruen gainean zintzilik duten gauza beldurgarri bat bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.

Izan ere, tristea da gero, konforme nator harekin, emakumeen ondra hankartean eramatea, bizi garen gizarte honetan gertatzen den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.

3 pl hileta elizkizunak.

-Kukuak esan zuen, Santa Maria Martxokoz ez bazetorren, bere ondrak egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.


ondradu (orobat ondratu, onratu g.er. eta ondrau g.er.) 1 izond zintzoa, prestua.

Gure xedea pertsona eraginkorrez, zintzoez eta ondraduez inguratzea da gure herrialdearen arazoak konpontzeko.  Berria - Mundua   2004-06-11

Esan zion jende ondraduarentzat, lan egiteko prest zegoen edonorentzat, beti irekiak egongo zirela Argentinako ateak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Guraso ondraduak ditiat nik, ikasiak, familia onekoak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.

Hortaz, bizio hori zeukan, Orso Nerok bezalaxe, baina gure aitak ez, aita ondradua zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Jelosia berezia zen, bestalde, Florentenganako destaina eta emakume ondratuaren hoztasuna gorabehera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Hemen, bion artean, esango diat, emakume ondradua bizitzaren produkturik ergelen eta mingotsenetako bat iruditzen zaidala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 259. orr.

Talamoni gizon ondradua dela uste dut, nahiz eta Corsica Nazioneren baitan dauden guztiak halakoak ez izan, Charles Pieri kasu.  Berria - Mundua   2004-04-18

2 (gauzei buruz)

Non da, gizajo hori, zure biziera santu eta ondradu hura?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.

Mugimendu natural eta espontaneoa izan zen, zintzoa eta ondradua.  Berria - Kultura   2004-11-20

Pitzadurarik, zirrikiturik eta ahuleziarik gabeko imitazio-bide ondradu bat sortu: bat eta euskaldun izateko beste moduak ukatzen zituena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.

Aralarrek ahalik eta kanpainarik ondradu eta zuhurrena egingo du, baina era berean, mezu tinko, garden eta bortitza emanen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Noizbait gure historia ondradu bat idazten bada, ikusiko da Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

Egia ondradu bat ukatu zuen euskal jatortasun faltsu baten gorantzan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.

3 irud/hed

Atzo gauean bertan, ardo ondratu batekin ospatu genuen garaipena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.

Tabernan ez zegoen zerbitzaria beste inor; tabernan egin nituen bi ordu ondratuetan ez zen inor sartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.

4 (adizlagun gisa)

Dirua egindakoa zen Ameriketan eta ondradu ordaintzen zigun alokairuan utzi genion gure etxe ondoko apartamendua, baina ez zuen diru-ugaritasunaren seinalerik ematen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.


ondradutasun iz zintzotasuna, prestutasuna. ik ohoretasun.

Kaskarinak eta ondradutasunik gabeak gara, kaskarinak eta ondradutasunik gabeak direnen gainetik igarotzea beharrezko delako.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.

Hasierako aforismoetan elkartasuna, ondradutasuna eta hiritarren osotasun politikoa goraipatzen zituen, aberatsenen diru-gosea kritikatzearekin batera.  Berria - Kultura   2006-02-14


ondragabe izond ondrarik ez duena. ik ohoregabe.

Zeren sarritan gizakiek diotena, hots, gaixotasunak eta bizitza ondragabea Tartaroren herio-zuloa baino beldurgarriago direla eta eurek badakitela gogoaren izaera odolezkoa dela [...] eta gure doktrinarik ez dutela ezertarako behar, pentsa ezazu hori guztia areago dela harrokeria, benetako ustea baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.


ondratu1, ondra(tu), ondratzen du ad ohoratu.

Eduardo dugu Nietzschek erdikusi zituen zoko ilun asko gogoz eta pentsatzez argitu eta ondratu dituen bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

Zure adiskidetasunarekin ondratu gaituzunoi pasarazi dizkiguzun une gozo guztien esker onez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Hartara, izan ezazu ziertotzat probintzia txit noble honetako txikietarainokoek ere inoiz baino kemen handiagoz ondratuko dutela zure izen berez ondrosoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.

Sabino Aranaren gorpuzkiak Sukarrietako hilobira itzuli behar zituztela, ez zegoelako jada profanatuko zituzten arriskurik eta herriak merezi zuten bezala ondratu zitzan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.


ondratu2 ik ondradu.

ondrau ik ondradu.

ondroso 1 izond aski ugaria.

Afari-merienda ondroso bat egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.

Pentsa genezake kosta aldetik beti ere aiseago egiten duela euri-zaparrada ondrosorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Meza sorta ondroso eta ongi luzitua dakar gero bertan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Izan da aldi ilargialdiko berezirik, 500 litro ondroso eta beteak eman dituenik, ilbetearekin hasi euritea, eta ilbetearekin amaitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

· Ez da, egia esan, ondroso-ondroso horietakoa, baina ofizio probetxuzkoa da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bere 28 egunotan badaki euritik ondroso ematen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

Ia lurralde denak ondroso samar dabilzke euria jasotzen hasten diren hilabete honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.

• 3 izond ohoretsua.

Hartara, izan ezazu ziertotzat probintzia txit noble honetako txikietarainokoek ere inoiz baino kemen handiagoz ondratuko dutela zure izen berez ondrosoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.


ondrosotasun iz ondrosoa denaren nolakotasuna.

Besteetan, jauziaren altuera eta bueloak markatuko zuen liho edo kalamu uztaren ondrosotasuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Ikusten duzue nolako ondrosotasunez ibili zen orduan; arazoak zituzten mariagorarekin ibai-erreka guztiak gainez zihoazelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.


ondu, on(du), ontzen (orobat ontu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ondu agertzen da) 1 da/du ad on bihurtu. ik hobetu.

Txarragoak ontzen du txarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Hau dio Jaunak: "Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik".  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,21

Mendi-bideotako lokatz lohi eta basak lehortuko zirela esateko orduan ere, Santio sasoia seinalatzen zuten: Santixautarako biderik txarrena be onduko da bai!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Txiste nahiz kontakizun txarren bat ondu, edo ona hobetzeko asmotan esan ohi dugu benetan gertatua dela han kontatzen dena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Jakina da denboran pentsatzeak zenbat ontzen duen, zenbat edertzen duen bizialdi bat: orduan batek zenbat lezakeen! (orduan bai, bizi nintzen!; orduan bai ederki!).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

San Antoniok ondu zaitzala esanez, ume nahiz abere, etxeko denei zirtatzen zitzaien gurutze bat eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Ontzen, zintzotzen, duintzen, koherentetzen eta gajo-gizajotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Giza izaera, adiskideak, hain da ankerra non geure zitalkeriaz ohartzen garenean ere ez garen ontzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Baina denborak dena sendatzen du, dena usteltzen eta ontzen du, eta denborarekin Joxe "Joxe zena" bihurtzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

2 lurraz mintzatuz, ongarritu.

Lurraren ontzeko gisua behar zutela hedatu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Lur berri egiteko eta ongailuz ontzeko ere bai.  Herria   2005-05-05

Egiazko onkailuan, izenak berak manatzen duen bezala, lurra ontu behar bailuke eta ez funditu!  Herria   2004-05-27

3 fruituez, belarraz eta kidekoez mintzatuz, heldu, umotu.

Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.      - 0. orr.

Rhin ibaira goiti eta beheiti ari den bidearen bazterrean gereziak onduxeak dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Gure barrutietan belarra eguzkitan ontzen den bezala, lizar-hostoa ontzen omen zuten haiek, eta saroe eta bordetan gorde, neguan aziendak gozatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Horra hor hurritza, berriz ere, biziaren ziklo harrigarri horren amaieran, hiru bider hirutan biribildua, bederatzi hilabete luzetan ondu eta umotua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Uzta ontzeko eta orohar nekazalkorako haize hau baita hoberena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Ezen ez da ontasun horietarik bihi bat, zerbait ments ez duenik, erraten den bezala: ondu batentzat beti bi gordin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Plazaren bertze muturrean, Larrea, gerezi ondu bat bezain gorriturik, ahakarrean denei: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Autobus mendabelar batera igo nintzen, non mugitzen baitziren bezeroak gazta onduegi batean harrak bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

Greccioko belar onduaren mirarizko indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Kosta aldean, eta belardi eta pentzeetatik belar ondua bildu nahi duenarentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Ezkaratzean, arto txurikinez eta belar onduzko ohea, gau hori hantxe egin zezan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Ahuntzak belarra baino lehen jaten zuela lizar-hosto ondua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

5 (ardoaz eta kidekoez mintzatuz)

Ardo gaztea, ondua baino hobea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Kortxoa atera dio sotoan zeukan ardorik onduenari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Musika horri lotuta beste milaka batzuk daude, norberarekin bat egiten dutenak, norberaren tamainara egokitzen direnak, ondutako ardoa botilaren hutsari bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.

Ondutako ardoen salmentak, ostera, igo egin ziren iaz; %5,85 hain zuzen, eta 87,5 milioi eurora iritsi dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

6 irud/hed

-Ja, baldintzak ez daudela onduak esanen didak...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

XIX. mendearen erdi aldera, mikroskopio optikoa hain ondu zen, non zelularen hainbat egituraren berri eman baitzigun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Izpiritu espainola ondua zegoen, feniziar, greko, erromatarrek han desenbarkatu baino lehen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

7 janariez mintzatuz, prestatu; bereziki, hura gozatzeko gaiak ezarri. ik maneatu1.

Olaren aterpean, Joanesek gasna biziki eztiak ontzen zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Landare produktuak, ozpinetan onduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Eguerdiko saldaren ontzeko baratzekiak bipiltzeari ekinez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Azafraiz ondutako risottoarekin eta gremolatarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

[Hurrak], intxaur eta gaztainekin batera, zenbat afari-merienda ondu ote dituzte hiru emari hauek!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

8 irud/hed

Blusa pixka bat irekitzen zitzaionean, bi zuritasunen artetik bizitza arnasa bat ateratzen zela ikusi uste zuen, [...] merkatuak uztailaren gaualdi sargorietan izaten duen kirats tanta batez ondua zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Lakuaren ondoko bazterrak ikusmiratzen, oso politak baitziren uda parte hartan, argi biziz onduak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Usadio asko eta bitxiak, arrenez eta eskariz onduak, hortik nahi baitzen eguraldiaren babesa ziurtatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Frantziak [...] Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen eta hark egin aspaldiko zauri samina sendatu, Alsazia maitea berreskuratzearekin eta, gainera, bere Afrikako inperioa etsaiaren hondarkinez ontzearekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

9 haragiaz eta arrainaz mintzatuz, luzaz irauteko eran prestatu. ik gazitu.

Orobat kondatu zidan bere zahartzaroa eta nola azken bidaia batean abiatu zen, itsasoa zer den, ez gatzez onduriko okelarik jaten, ez arraunaren berririk ez dakiten gizonetara iristeko xedeak bultzaturik, Ulises bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 125. orr.

Ez nikek harra egiten zaion gatzez ondutako janaririk nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak, dendetatik ekarria hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Bitarte hartan, gaizkata-xerra onduak jan zituzten, eta arratsaldeko bostak aldera eseri ziren mahaira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

10 larruaz mintzatuz, ustel ez dadin, hartako gaiez prestatu.

Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Zaila litzateke aurkitzea beste inor hark adina gari zuenik [...] eta biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe, arrain gazitu, barazki eta ehizaki zuenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Deusengatik ez, erronka egiteagatik, larru onduaren gainean harramazka baten arrosa kolore absurdoa agertarazteagatik: munduaren absurdotasunarekin jolas egiteagatik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

11 literatura- edo musika-lan bat egin, sortu.

Homerok Odisea ondu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Bihotzean min du Lizardi poetak, eta hileta-eresia ondu du, amona zenaren ehortz-egunean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

Luze ondua zuela kakofoniaren eta kaosaren posibilitateak infinituraino zabaltzeko gauza zirudien poema bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.

Lauko adina teorema ondu zituen Al Khaiamek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Bertsolariek diskurtso-atalak ontzen ari direnean, hau da, bertsotan ari direnean, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

1991n, Klasikoak sorta abiatu zelarik, latinetik euskaraturik, ondu nuen, Tomas Mororen Utopia liburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

Latinetik erdararako itzulpenak ontzeko, hiztegi mardulak eskumenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Abeli buruzko txosten bat ondu zuen azkenean Augustin Cauchyk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Han inprimatu baitziren Frantzian ondutako lehenengo liburuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Historiako lehen entziklopedia filosofikoa eta zientifikoa ismaeldarrek ondua da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Aiton-amon xaharrenen intentzio sanoenak ezagutu ditut atsotitz ongi ondu horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Idazki "perfektoa" da, hain zuzen, tasun delikatu horiez ondua baita, errazen higatzen dena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Hala dio behintzat haren seme salduak, galeretan buruz ontzen ari den aitaren kontrako bertsoetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Raimundo Sarriegi, musikari herrena [...] Donostiako Martxa eta zortziko zoragarriak ondu zituena.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Sarriegik bi pieza ondu zituen, "Euskal-Billera" eta "Sporti-Clay" izenekoak, izen bereko erakundeentzat.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Inork entzungo ez zituen hil eresi batzuk ondu eta irakurleen eta neronen onerako sekula inprimatuko ez diren neurtitzak idatzi ondoren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

12 irud/hed

Bazuen sekretu bat beira koloretuentzat, eta guztiz itxura ederreko xafla nabarrak ontzen zekien.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Hamar minutuan plana ondurik neukan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Stampe-k ondu duen teoriaren bertsio modernoan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Aurrean, nolanahi ere, Iraultzak ondu nahi zuena: estatu nazional edo bakarraren gogoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Hala, apurka-apurka joan ziren onduz genetika klasikoaren eta mekanika kromosomatikoaren legeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Bere koadernoko orrien barruan sartuta zeukan gizon mordoxka hark ondua zen Greziako matematika!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Gabon-afarirako egitaraua ondu berria zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Geometria zaharrari aljebraren aberastasun berriak eskaintzeko ondu zuen Fermatek bere sistema.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Kapital txiki bat biltzen dute apurka-apurka, beren zoria besteen kontura ondurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.

Gabon-afarirako egitaraua ondu berria zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

13 kirol markez eta kidekoez mintzatuz, hautsi, gainditu.

-Zure marka guztiak onduko dituzu gaur, Mentxu...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Qi Huiren marka berdintzea lortu zuen Amanda Beardek 2003n, baina atzokoan Jonesek ondu egin zuen.  Berria - Kirola   2004-07-11

19 aldiz ondu du munduko marka.  Berria - Kirola   2006-03-10

Bodrogik orduaren marka ondu nahi du denboraldia amaituta.  Berria - Kirola   2006-04-12

15 urterekin, bera da munduko errekorra ondu duen igerilaririk gazteena.  Berria - Kirola   2004-08-10

100 euro, ezetz larunbatean Realak Eibarrek gaur atzokoz lortuko duen emaitza onduko.  Berria - Kirola   2004-01-08

Atleta kenyarrak lasterketa bikaina egin eta lasterketako denbora ondu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-28

14 azak ontzeko hori gutxi balitz bezala.

Eta, azen ontzeko, maizterrak izan gara beti, lehen ere aipatu dudan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errekorra ondu (6); espainiako marka ondu (5); euskadiko marka ondu (3); marka ondu (48); marka ondu zuen (16); munduko errekorra ondu (3); munduko marka ondu (14); pieza ondu (3); txosten bat ondu (3)

belar ondua (10)

marka onduta (5)

ondutako txostena (5); ondutako txostenak (3)

belar onduzko (3)

marka ontzea (6)

azak ontzeko (3); azen ontzeko (27); marka ontzeko (9); markak ontzeko (3); munduko marka ontzeko (3)

fruitua ontzen (3); gasna ontzen (3); marka ontzen (3); markak ontzen (3); ontzen ari (13) ontzen saiatuko da (3)


onduberri izond ondu berria dena.

Beren usain, itxura eta mami gozo zurigorri erotikoagatik, atseginaren eta emankortasunaren irudi izandako piko onduberriaz gainera, pikoak idortzeko ohitura ere oso aspaldikoa da, eta probatu dituenak badaki ongi, piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak, hain zuzen ere, lehortu ahalean azukrea loditzen baitzaie.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.


ondugabe izond ondurik ez dagoena, ondu gabe dagoena.

Zaila litzateke aurkitzea beste inor hark adina gari zuenik [...] eta biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe, arrain gazitu, barazki eta ehizaki zuenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.


ondulatu, ondula, ondulatzen 1 du ad izurtu; uhin forma hartu.

Orrazia uretan pasa eta samur ondulatu du ile beltza.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ile ondulatua jaisten zaio exekutibo jakaren atzetik, dotoreziaz ixten zaio gerrian bularrak doi bat tentetuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

Ilea, motza, baina ez Luisek irudikatu bezain motza eta, gainera, ondulatu xamarra.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

Adats beltz ondulatuak atzerantz eskuez orraztu ondoren.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Haren alboan ezer gutxi jango nuen: gominolaren batzuk, patata ondulatuak, gusanitoak, doritoak, cheetoak, gantxitoak, donetteren bat eta antzeko litxarreriak baino ez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 110. orr.

Bainugelan bere buruari behatu zion ispilu ondulatuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.

Zigarroaren keak lerro ondulatuak egiten zituen gelako sabaian, emaro desegiten zirenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 194. orr.


ondulazio iz ondulatzea. ik izur.

Elementu horiekin, klimaxa, soinuen leherketa cluster-ean, etengabeko ondulazio gozoa eta disonantziaren fintasun sentsuala lortu ditu.  Berria - Kultura   2004-10-06


onegile ik ongile.

onegingarri iz ipar onuragarria, mesedegarria.

Eta jende guzia da, batasun onegingarri hau halako ximiko batekin utzirik, bakotxa bere bidexkan abiatu, nor Ezpeletara, nor Amaiur-era, Donibane Lohizunera, Hendaiara, Iruñera edo haratago!  Herria   2003-04-24

Eta jende guzia da, batasun onegingarri hau halako ximiko batekin utzirik, bakotxa bere bidexkan abiatu, nor Ezpeletara, nor Amaiur-era, Donibane Lohizunera, Hendaiara, Iruñera edo haratago!  Herria   2003-04-24


onegintza iz ongia egitea.

Ongileak nekez izaten dira ospetsuak, eta beraien onegintzak erabat desinteresatuak ez badira, behintzat, baliteke erabat ez merezi izatea ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Duela bi edo hiru mendeko historia eta gaurkoa ezagutzen dituenak ikus dezake nola luxuaren eta nagitasunaren baitatik sortu ziren bertuterik gozoenak: gizatasuna, onegintza, giza akatsen tolerantzia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.


onegite iz egintza ona. ik ongiegin.

-Jainkoak izan dezala bere lorian, zeren eta handia izan baitzen haren liberaltasuna eta anitz haren onegiteak -erran zuen osaba Joanikotek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.


onentsu izond onena-edo.

Sona handiko izenak bai, baina, bertako emakumezko kroslari onentsuena, onena ez bada, ez da Zornotzan izango.  Berria - Kirola   2004-01-04

Oskar Matuterentzat, «zentzugabekeria» da erabakia, baina «aukera txar guztien artean onentsuena» izan da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Etxeko gehienak, Afrikako talderik onentsuenean ari dira: Tunisiako Esperancen, hain justu.  Berria - Kirola   2004-02-18

Martinez Irujok jendea erakartzen du, eta Aimar Olaizola, sasoian denean, aurrelaririk onentsuenetakoa da.  Berria - Kirola   2004-01-06

Film onentsuenak aurrena, arruntagoak hurrena, zegoen guztia azkena, eta zegoentxo horretan bideo pornoak ziren nagusi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

Gainera, urtero bezala, sariak banatu eta gero, afaria hiriburuko jatetxerik onentsuenetako batean egingo dugu, El Portalón-en.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.

Lizarra da suge-pozoien kontrako erremediorik onentsuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.


onentxo izond adkor ona.

Haurra hurbileko ikastetxe egokiren batera bidaliz gero, zera, ingurumari honetako haurrik onentxoenak biltzen dituen batera alegia, aukera-aukerako lagunak egiteko parada izango du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 240. orr.


oneraspen iz debozioa. ik jaiera.

Begira nola jaisten diren onura eta mesede guztiak goitik, ene ahalmen makala goiko ahalmen guztizko eta mugagabekotik jaisten den bezala, eta berebat zuzentasuna, ontasuna, oneraspena, errukia, etab.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 1390. orr.

Kristauek ere agudo bereganatu zuten aingeruaren debozioa: IV. mendean, nahikoa hedatua genuen oneraspen hau orduko kristau herri guztian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.


oneratu, onera(tu), oneratzen 1 da/du ad onera egin; onera ekarri.

Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien; eta haiek erantzun: -Atzo eguerdiko ordubatean alde egin zion sukarrak.  Elizen arteko biblia   Jn 4,52

Bezperako zaurietatik ezin oneraturik, gauean zendua zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Horrelako ustekabeetatik luze gabe oneratzen naiz beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Oneratu da apur bat, eguraldia bera bezala: dagoeneko ez da tximistarik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Medikuak eztiki ohartarazi zuen korrika eta presaka ibiltzeaz, eta otoi erregutu zion astiro-astiro oneratu behar zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Enperadorearen barkamen orokorraren albisteak oneratu berritan harrapatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Gaitz larriak araberako sendagai larriz ohi dira oneratzen, oneratzekotan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 162. orr.

Esan didate astebeteko kontua izango dela, zainak oneratu arte. Gizonezko protagonistak larrua jotzen bukatzen baitzuen oneratu nahiz ari zitzaion erizainarekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 107. orr.

Bi erlijio militar horiek [...] sekula ez ziren oneratu kristau-aroko hirugarren mendearen erdian armadaren aldi bateko kolapsoak eman zien kolpetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,24

Eskuz ari ziren, gehienetan airetik oneratuz, punpetik ez baitzitekeen errex.  Herria   2002-11-28

2 (bere eta kidekoen eskuinean)

Ulrich ere bere oneratu zen, baina izuaren izuz indarra galtzeko zorian sentitzen zenez, patar botila baten eske joan zen armairura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.

Neure oneratzen saiatzen naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Hatsa gozatu, burua bere oneratu eta bihotzerrea itzalita ere, hortxe iraunen dizute, zauri materiatuen gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Ixtripu batetik nausia bere oneratu artean.  Herria   2003-09-18

Bere oneratzean, ez zituen entzun negarrak, baizik Amyren urruma bizkorgarriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.

Suntsitu dut neure haurraren bizitza, eta hori ezin dezaket inola ere ostera bere-oneratu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Azkenean, eskerron apalez begira, bere oneratua, berritua, bueltatxo bat ematera zihoala esan zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

Taldea fisikoki bere oneratzeko aste oso baliagarriak izan direla.  Berria - Kirola   2004-01-07

3 (era burutua izenondo gisa)

Iruñeko Labriten, partida gogorra: 874 jo oneratuak.  Herria   2001-07-19

Orotara 427 jo oneratuak, horietarik 118 Goñik joak.  Herria   2001-05-24

888 jo oneratuak, oren bat eta erdiko borrokan.  Herria   2001-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jo oneratuak (10)


oneratze iz onera egitea, onera ekartzea.

Iritsi nahi nuen xedera heldu nintzen orduko, gibelera egin nuen berriz, eta neure oneratzearen begirunezko eskaintza egin nien atsegingarriak gertatu nahiaren ezinean merezimenduaren eta bertutearen nahikundera makurtuak diren horietariko emakume batzuei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.


oneritzi ik oniritzi1.

onerizko iz maitasuna, txera.

Irri bat luzatu zidan, hurbila eta urruna aldi berean, onerizkoaren eta txantxaren artekoa, erraiten zidala: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 458. orr.

Beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta bata bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.

· Aitaren onerizkoa bere boterean oinarrituta dago, hots, jabetza-eskubidean; maitasunean ere oinarrituta dago, eta arrazoian, eta haurren arrazoiaren ziurgabetasunean  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.


onesgarri 1 izond onetsi daitekeena, onesteko modukoa.

Jokabide onesgarriak neurriz gain putzarazten dituen azturaren bategatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

Neure adimenaz ongi eta zuzen jardunez eta bere borondate txit santuaren eta onesgarriaren arabera aukeratuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.

Presidenteak azaldu du [proiektuaren] atal batzuk onesgarriak direla eta beste zenbaitek, aldiz, elkarrizketa sakontzera behartzen dutela.  Berria - Mundua   2004-05-26

Gertatu zirenetatik baliagarria edo onesgarria edo interesgarria edo deigarria iruditzen zaiguna irazten dugu denboraren galbahean, eta ahalegin berebizikoak egiten ditugu kaltegarria edo oinazetsua zitzaiguna albo batera gera dadin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.

Galde ezazu, onesgarria naizela esango dizute.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Ez zen Jainkoaren hitzaren goserik, zeren orduan bereziki predikarien hitzak indarrez beteak baitzeuden, eta entzuleen bihotzak onesgarri zitzaizkion Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

Lanaldiaren murrizketa 13 ordu hiru urtean, berriz, «onesgarritzat» jo zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

2 (adizlagun gisa)

Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,15


oneski (orobat onestki g.er. eta onestoki g.er.) 1 iz zintzoki, prestutasunez.

Oneski jokatu behar dute eta gutxi hitz egin, begira dauzkatenei ikasbide ona emateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Eta beste galde frangoren artean hauxe oraino: diru hori oneski beretua bazuen, zendako ezarri duen ixilka Suisako banko batean...  Herria   2001-01-18

Iragana ahalik oneskien duplika dezagun, tradizioari den mendreneko ñabardura erorik ekarri gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Jaunaren izenean, zoazte apal eta oneski bidean binaka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.

Lanean dakiten anaiek lan egin bezate eta jardun ezagutzen duten ofizioan, baldin arimaren salbamenaren kontrakoa ez eta oneski egiteko modukoa bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

2 haragiarekiko garbitasunez, lotsa onez.

Aurpegia itzuli orduko ni pasatzeko beldur nintzen lekurantz, han agertzen zitzaidan kastitatearen duintasun garbia, narea, ez pozkario txarrean, oneski ferekatzen, zalantzarik gabe etor nendin baizik, errukizko besoak, eredu onez gainezka, nigana luzatuz, ni onartzeko eta besarkatzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.


onesmen iz onespena.

Nazioarteko adituen onesmena daukagu, nehork ez ditu ukatzen duk eman xehetasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02


onespen 1 iz onestea.

Erregelaren ahozko onespen hau benetako baieztapena zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Jon Baltzari bidali nion testua [...] kontaketan zehar agertzen den pertsonaia legez bere onespen nahiz gaitzespena emateko edo zuzenketak proposatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.

Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila, baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,26

Egia da San Bonabenturaren lanak onespen zabala izan zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

"Juduok onespen itsuz eta etsipenez" onartu behar ei dugun patua, Jainkoak ezarri baitigu arbasoen bekatuen zigor-ordainetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.

Beti erakutsi zion halako onespen beroa elkarrekin suertatu ziren guztietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 82. orr.

Jokamolde zuzena, gero eta gutxiago erabiltzen den jokamoldea, tamalez -buruari eragin zion, onespen gisa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

-Umm! -esan zuen, onespen modura, eta albisteetara itzuli zen berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.

Etxeko atean itxaron zuen, makila eskuan, bere jendeaz inguraturik, eta bisitaren zioa azaldu ziolarik, buruz onespen keinu bat besterik ez zuen egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Gela osoari begiratu bat eman, eta liburu-apalategiari begira buruari eragiten dio onespen keinua eginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 42. orr.

Erresistentzia mugimenduak ez baitira aipatzen, soilik onespen jarrerak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

Azken batean nork ez du, isilpean behintzat, adiskidetasun apur baten beharrik, eta onespen berba batek gauzak errazten ditu, nire ustez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.

-Pikoan eman arte, aldakuntzek denbora behar dute -moztu zuen hark, onespen doinuan-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onespen handiagoa (3); onespen keinu (7); onespen keinua (4); onespen maila (4); onespen zabal (3)

azken onespena (4); behin betiko onespena (3); bere onespena (12); erregelaren onespena (3); gorteen onespena (3); guztien onespena (4); herri osoaren onespena (4); herritarren onespena (3); jainkoaren onespena (5); jaunaren onespena (3); jendearen onespena (3); kritikaren onespena (3); kritikarien onespena (3); legebiltzarraren onespena (3); nire onespena (7)

onespena behar (14); onespena behar du (6); onespena bilatu (3); onespena edo (3); onespena eman (25); onespena eman beharko (4); onespena eman ondoren (3); onespena emango (4); onespena ematen (3); onespena eta (11); onespena izan (5); onespena jaso (23); onespena jaso behar (3); onespena jaso du (4); onespena jaso ondoren (3); onespena jaso zuen (4); onespena lortu (7); onespena lortzeko (6); osoaren onespena (4)

taldeen onespena (3)

onespenarekin onartu (3)


onest (orobat onestu g.er.) 1 izond zintzoa, prestua.

WDRko musikariei buruz beti esango nukeena da onestak direla, zintzoak adierazteko moduetan; ez dutela snob-etik deus ere; eta beti ari direla kalitatearen aldeko borrokan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Etzirela ohoinak eta alferrak, fama hala bazuten ere, bainan onestak eta langileak.  Herria   2001-06-07

Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Baldin Danceny jaunak ez badu sentimendu onest oro galdu, ez dio uko eginen berak baizik sortu ez zuen hutsegite bat konpontzeari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 526. orr.

Izan asturu edo izan asmo finko, betiere da egintza onest eta laudagarri bat, aditzetik beretik malkoak isurtzeraino hunkitu nauena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Onest eta ohoin bilakatuko da Miarritze.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Froga iezadazu bada, jauna, ezen, zuk anitzetan erran didazun bezala, emakume onestek ez duketela sekula zutaz zer deitoraturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.

2 (izen gisa)

Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentimendu onest (3)


onestasun 1 iz zintzotasuna, prestutasuna.

Horrela, beste tokietako anaiak eta bizilekuak, egoki den garbitasun, santutasun eta onestasunetik inoiz okertuko balira ere, leku hau Ordena osoaren ispilu eta etsenplu izatea nahi dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 563. orr.

Profesoreak eztabaida espreski politikoa nahi baldin badu, onestasun intelektualak zein zibikoak, bera ere eztabaida hori egiteko dauden toki publikoetara joan dadila.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Uste osoz uste dugu, onestasun publikoaren izenean, dibortzio eta bigarren ezkontzaren artean denbora tarterik ere behar-beharrezkoa dela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

Lege haiek zerikusi gutxiago zutela gauzarekin berarekin eta ezkontzaren onestasunarekin, errepublikaren konstituzio partikularrarekin baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Mezak, meditazioak, Izkribu Sainduen irakurketak, mendian egin ibilaldiak, eztabaida plantakoak, afalondoko kantu sentimental eta etsenpluzko jostetak: onestasunezko espiritualtasun batean murgilduak ginen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

2 haragiarekiko garbitasuna, lotsa ona.

Leku hartan emakumerik sartzen ez uzteko erabakia zeukatelako aspalditik, bizilekuaren onestasuna eta debozioa gorde nahiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.


oneste iz ontzat ematea.

Han adieraziak diren ideiei atxikia iduri duzunez, eta nire isiltasuna oneste gisa hartzen duzunez, argi eta garbi behar dizut erran neure iritzia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.

Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik [...] eta orobat esan daiteke errealitatearen oneste betegin, soraio eta ikaragabearen alderdi libelante-subjetibo edo desmitifikatzaile-objetibotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.


onestezin izond ezin onetsizkoa.

Agirian idatzirik moduan, "errusiar intelektualen jarrera gaitzesten dugu" hori onestezin zaio, Errusiako intelektual denak zaku berean sartzea omen delako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 256. orr.

Eta onestezina da filosofiak neurtu behar duela gizakia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 49. orr.


onestki ik oneski.

onestoki ik oneski.

onestu ik onest.

onetsarazi, onetsaraz, ontsarazten du ad ontzat harrarazi, onarrarazi.

Beratar oihal saltzaile bat ezagutzen zuen, harekin negozio zenbait baitzuen eginik, eta biak laneko har zitzan onetsarazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.

Ez dira gogoeta horiek nik betebeharrez hartu dudan xede behar-beharrezkoa onetsarazi dizutenak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Legea ezin da indarka onetsarazi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Ez zuen ere lortu handik joan zedin onetsaraztea, behin eta berriz errepikatu arren orain libro zela, ez zela bortxatua denbora gehiago han egotera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.


onetsi, onets, onesten 1 du ad ontzat eman. ik onartu.

-Kide berririk onesten duzue? -galdegin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

-Ederki -onetsi zuen-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 73. orr.

-Hori ere egia da -onetsi zuen On Camillok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 152. orr.

Onetsi dugun huraxe bera gaitzesten dugu: horra gehiengoz erabakitako auzi ororen azken beltza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Gramatikak onesten eta gaitzesten dituen esamoldeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 140. orr.

Zure hautu librez zeuk onetsiaz, ala Botere batek bortxaz ezarriaz?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Hark onetsi eta onartu egin zuen, eta gero kontsistorioan guztiei iragarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 656. orr.

Agureak buru-mugimendu azkarrez onesten zituen Andreasen hitzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Banekien Adelak ez zituela inondik ere onetsiko nire asmoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Esker oneko buru mugimendu batez onetsi baitzuen nire eskaria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Washingtonen Francoren erregimena onesteko gertu ziren.  Berria - Kultura   2004-09-23

Aita santu Inozentzio III.ak haien Ordena eta Erregela onetsiak zituen arren, ez zituen idatziz berretsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 528. orr.

Aita batek, erromatarren artean, behartu zezakeen alaba senarra zapuztera, nahiz eta ezkontza berak onetsia izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

-Honek ere ez du zin egitea onetsi -gehitu zuen Graxik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 72. orr.

Orduan erabaki nuen ez nuela gehiago agindurik beteko, eta ez nuela onetsiko ere nehork bere ikusmoldea bortxaz inposa ziezadan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 238. orr.

Helburuak edozein bide onesten duelakoan?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

Bide beretik, hedadura etengabea dela onartuz gero, beharrezkoa zela zatiezintzat edukiriko denbora-istant horren zatigarritasuna ere onestea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Ene burua ikusten nuen alimaleko saltsa baten erdian eta hori ez nezakeen onets.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 134. orr.

Zer, astean bi edo lau egunez Hazparnera...?! ez nezakeen horrelakorik onets. eskolatuak direnek eginbide haundia dutela euskaraz aritzea "jende xeheen artean", zeren "ikustean jaunek gogoratzen eta onesten dutela", asmatuko dute "ez ditakela hain gutiestekoa".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Idazle nagusien maisulan onetsiak eta ezezagunen zirriborro ia galduak maila berean jarri ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Zeren legea, hastapen orokorrak harturik gidari -hastapen onetsiak eta liburuetan bilduak-, kasu partikularren kariaz hastapen horietatik desbideratzearen kontrako izaten baita.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Finantzen porrota, petrolio-errentarekiko mendekotasun onetsiaren bidez esplikatzen dena, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Esan liteke zoriontasuna eromenaren aurpegi bat dela, eromen onetsi bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Gogoratu beharra dago Sokrates bat zikutarazi egin zutela jainko onetsiez bestelako jainkoak sartzeagatik Atenasen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.

3 ezin onetsizko izlag

Ezin onetsizko erabaki hits baten ondorioz, debekatua izan zen joanden otsailean.  Herria   2003-06-26

Nor da altxatzen ezin onetsizko gerla horren kontra?  Herria   2004-10-14

ezin onetsizko okerkeria frango eginak baitzituen Estrada presidentak.  Herria   2001-01-25

Jainkoa aita bat da eta aita baten kontra oldartzea ezin onetsizkoa da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.

4 bedeinkatu.

Guztiek alde egiterakoan otoitz egingo dute eta etxea onetsiko, jainkoen grazia haren gainean koka dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho batez onetsi (3); aise onetsi (3); batzordeak onetsi (4)

egitea onetsi (6); erabakia onetsi (3); lanak onetsi (4); legea onetsi (7); legea onetsi du (3); legebiltzarrak onetsi (3)

proposamena onetsi (4)

bortizkeria ezin onetsia (3); ezin onetsia (68); ezin onetsia da (5); ezin onetsia daukate (5); gauza ezin onetsia (3); guziz ezin onetsia (3); zinez ezin onetsia (3)

ezin onetsiak (12); ezin onetsiak direla (5)

ezin onetsizko (3)

francoren erregimena onesteko (4)


onezia 1 iz ontasuna.

Berrikitan teologo dominikano bat, galdegiten ziotela nolaz Jainkoak bere onezian eta mugagabeko potentziarekin gizon eta emazteak oinazean abandonatzen zituen, erran omen du: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Laugarrena da Eufrate, erranahiaz "osasun onekoa", onezia anitz heldu baita uhaitz horren bazterretan eta uhaitz horri esker.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Sinesten dut ez beretzat bizi den Eliza baten baitan, bainan mundua bertzelakatzeko xedetan bizi den Elizaren baitan, bilakarazi nahiz Erresuma bat oneziaz zehargi.  Herria   2004-06-10

2 onkeria.

Onezia sendatu beharreko eritasun nagusia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.

Agataren beste itzal barkaezina onezia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Onezia, barne-ahultasun eta norberarekiko errespetu falta larriaren marka zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ekai kimiko horiek fortuna txarraren aurrean, bihotz onezia eskaintzera bideratzen gintuzten eta hobe denentzat azkenean, ez?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.


onezik adlag ondoezik.

Frantzia onezik izan duk hondar urteetan, alemanek ezarriko gaitiztek sendabidean.  Berria - Kultura   2004-03-21


onezko 1 izlag onari dagokiona.

Onezko ekintza jatorren bidetik joz gero. Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada, hire asmoak makur izan zein onbera, hain heldu haiz hi itxura itaungarrian ezen mintzatu behar bainatzaik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 235. orr.

Maite zituen bereak, gizon zintzoa eta onezkoa izan zen, eta Jaunaren bakean hil zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Arrazoin horien balioa zer den... hori ez da beti onezkoa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 221. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Uste onezko otoitza.      - 0. orr.

Eta haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Gure herriak baketu nahi badira, borondate onezko hitzarmenak ez dira aski; mendeku tentaldietan ez erortzeko beste biderik hartu behar da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Anitak aldiz bere etxeko lanak eginez bere borondate hoberena erakutsi du herrian ditugun obra onezko elkarteetan arduratuz urte sail ederrean.  Herria   2005-11-24

Etxe ekoizpenekin egina den bazkari batproposatua izanen da, kalitate onezko ekoizpenekin egina (ahate gibela, ardi, behi eta ahuntz gasna, axoa, oilaskoa saltsan...).  Herria   2004-08-12

Zenbait zertzelada haren alde gertatu ziren, baina zorte onezko izpi galdu horiek kontuan hartuta ere, haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Eibartar zaharren omore onezko "Zirikadak" eta "Eztenkadak" edo Peru Abarkaren bizia eta obra hastetik ezagutarazi zizkigun.  Herria   2005-06-02

3 esker onezko

Berehala heldu zen zubira, eta Senara jauzi egin aurretik esker onezko keinu bat egin zion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Bihotza esker onezko irri distiratsu batez ari zitzaidan taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Gure Jaunaren Pasio gurgarria oroitzeak errukizko eta esker onezko sentimendu handiak sortu behar ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Gero, kopa hartu eta, esker onezko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,24

Jainko salbatzaileari esker onezko kanta.  Elizen arteko biblia   Sal 138,1 tit

Gure galde-otoitza esker onezko otoitz bilakatzen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Jendaki eta adixkide, hoinbeste jende bildu baita esker onezko azken agur baten egiterat, ez da beraz batere harritzeko.  Herria   2005-02-24

Herriko etxearen esker onezko hurrupaldia.  Herria   2004-06-17

Gizon miresgarri horri, ezagutza eta esker onezko ikustate hau egin diote Frantzian diren 22 eskualde-kapitaletan.  Herria   2005-05-12

Beharrak hurbiltzen dituelarik, [gizonak] beren artean, nahitaez, zenbait lotura ezarri beharrean aurkitzen direla: odolezkoak -elkarrengana biltzetik sortuak-, amodiozkoak, adiskidetasunezkoak, esker onezkoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

4 onezkoak egin

Onezkoak egin zituzten hantxe bertan, eta musu eman elkarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Eman eskua, onezkoak egin ditzagun!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 141. orr.

Ordubetez geratu zen Farat jauna kalezuloko kafe etxean, nagusiarekin ahalik eta adeitsuen agertzeko, eta harekin onezkoak egiteko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 197. orr.

Guztiek nahi dute salbatu eta onezkoak egin Jainko gure Jaunarekin, beregandik kenduz hartarako duten eragozpen edo oztopoa beretu duten gauzaren atxikian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 101. orr.

Tomekin harremanetan nintzen berriro, eta, gainera, jatetxetik ateratzen ari nintzela, Marina Gonzalezek musu bat igorri zidan irribarrez, eta, horregatik guztiagatik, onezkoak egin nahi nituen munduarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

· Arratsean itzuliko zara; eta gure onezkoak egite zailerako ez dugu aski denbora izanen biharamuna arte.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 482. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borondate onezko (5); esker onezko (88); esker onezko kanta (6); esker onezko kantu (6); esker onezko meza (15); esker onezko oparia (3); esker onezko otoitz (4); esker onezko otoitza (14)

onezkoak egin (10); onezkoak egiteko (4)


oneztatu izond

Besta astelehen goizean Baiona Handi eta Txikiko karrikak usainduak ziren, usain oneztatu krezila hedatzen zuten zerbitzuak ez baitira agertu.  Herria   2002-08-08


ongailu (orobat ongailu; Euskaltzaindiaren Hiztegian ongailu agertzen da) 1 iz janariak ontzeko gaia.

Mendebaldeko entsaladetako hiru ongailu hauei dagokienez, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 36. orr.

Bai eta saltsak, boilur kontserbak, barazki beratuez egindako ongailuak ere, botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Biziki kaltekor lurrari burrustan emaiten zaizkion onkailu batzu, ez direnak egiazko onkailuak, egiazko onkailuak, izenak berak manatzen duen bezala, lurra ontu behar bailuke eta ez funditu!  Herria   2004-05-27

2 irud/hed

-Beharko, bertzerik ez dakigunok! -inongo ongailurik izatekotan, etsipenak uzten duen mikatzaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Ezagutu dutenek diote gatz eta biper zuela bere solasaren onkailua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

3 ipar ongarria.

Lur berri egiteko eta ongailuz ontzeko.  Herria   2005-05-05

Gure onkailu bakarra "compost" deitzen da: ongarri usteldua eta xehatua da, bizpahiru hilabetez usteltzera utzi ondoan.  Herria   2001-09-20

Laborantzako lurren kutsadura ongailu kimikoetatik jiten da parte, beste parte bat euriak berak ekartzen du.  Herria   2003-11-06

Gizakia bere kideekin harremanean eraikitzen, handitzen, garatzen, osatzen da, landare bat lur on, ongailu, iguzki, aire eta urarekin edertzen den bezalaxe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 117. orr.

Halako sentikortasun berezi bat, negatiboa, balukeela kontsumitzaileak konpostaz osatu ongailuentzat iruditzen zaie enpresa horiei.  Herria   2003-11-06

4 (hitz elkartuetan)

Denbora berean, hirugarren zikloko ikasleek belar usaintsuak, barazkiak eta espezia ongailuak ezagutu dituzte.  Herria   2004-10-21

Ikerketa batzuetan agertu da berriki konposta ongailuak lur barnean jarriak direlarik, zanahori, lur sagar eta azalilien lur azpiko parteen axaletan elementu metalikoak eta "HAP" deituak agertzen direla.  Herria   2003-11-06


ongailuztatu izond bizigarriz ondua.

Antzara arre gizen bat zegoen mahaiaren mutur batean eta, beste muturrean, perrexil-adaxkaz estaliriko paper izurtuzko ohe batean, urdaiazpiko handi bat, azala kendurik eta ogi-apur txigortuz gaineztaturik, paper listatu apain bat hankezurren inguruan zuela, eta haragi biribilki ongailuztatu bat haren ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.


ongaitz ik on1 17.

ongarri 1 iz lurrak emankorrago bihurtzeko erabiltzen den gaia.

Arrain harrapatu berria soroko ongarri bihurtzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Ongarria eman, eta urte pare bat utziz gero, beharbada... -erantzun zion Xong jaunak, burua astinduz, eskukada bat lur aztertu eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Landan bizi nintzenean, nik neuk prestatzen nuen ongarria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Eztia bildu, ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Ondoa aitzurtu eta ongarria botako diot.  Elizen arteko biblia   Lk 13,8

Ura garbitzeaz gain, lortutako lokatzarekin elektrizitatea, laborantza estentsiborako ongarria eta lorategietan baliatzeko konposta sortzen dute Arazurin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Milioika mikroorganismok eragiten duten materia organikoaren aldaketa biologikoaren ondorioz ongarri naturala edo konposta sor daitekeela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Konpostajearen bitartez, ongarri organikoak lor daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Izan ere, ongarri kimiko guztiek petrolioa dute osagaien artean.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Nola erran diezadakezu ezen bizitzaren iturria agorturik dakusazula, baldin zuhaitzetik erortzen den hostoa ere bizi berri baten ongarri bihurtzen bada?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.

Haizeak ongarri hedatu berriaren eta belar erreen usaina ekarri die.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 98. orr.

Hildakoak ongarri bihurtzen direla, eta kito.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Otsaileko elurrak ongarri hoberena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

2 (neurriekin)

Zerri horiek orok emanen dute urtean 3500 metro kubo ongarri.  Herria   2004-01-29

Zenbat eta zenbat eskorgatara ongarri eramanik baratzera!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

3 irud/hed

Eta hura da... gogoa; biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa; eta ez dago beste jira-bueltarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Baina literatur zaletasunak aski ongarri kausitu zuen garai hartako espetxeetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 136. orr.

Ezinaren zuin zurrunez markatu genuen iraultzaren ildoa, odola ongarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta inguruotan aditzen dudan simaur edo ongarri usain hau ez ote dator hire marrazkitik...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 293. orr.

Egurrezko hamazazpigarren balkoiari begira zegoela ongarri-meta bat zapaldu zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.

Harry besakada bat zurtoin ihar ongarri-pilara botatzera joan zen, eta han Ernie Macmillanekin topo egin zuen aurrez aurre.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.

Kotoi-uztak laukoizteko ongarri-sistema korapilatsu baten xehetasun gehiago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Uztailaren lehen egunetan, eguzkiak gogor jo zuen eta haize hegoak ongarri-zuloetarik zetozen urrin tzarrak hirian barna barreiatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerora, gari eta ardo ezin hobeak bilduko dira, horrelako uzta ezinezkoa izango zelarik gorotz-ongarririk gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.

• 6 izond onuragarria.

Zuhaitz eta landareen onura ongarriak geureganatu eta ospatu nahiak erakutsita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.

Hor daukagu Maurizio donea [...] halakoren batean, lehorte makurren bat nozitu zutelako, euri ongarria erakarri omen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Otoitza da mundualdian egin dezakegun gauzarik ongarrien eta maitagarriena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Eurentzat ere ongarria da, bestela ez bailukete tripulaziorik osatuko.  Berria - Kirola   2004-12-31

Gauza hauek jakitea alde askotatik ongarri eta egoki izango zaizu, ene lagun on.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Badakit ongi asko ongarri zaidala sofrikizun honi; baina eskaiozu Jainkoari eman diezadala jakinduriaz eta egonarriz eramateko grazia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Bada, izan ere, errakuntza onik, egilearentzat kalte ez baina ongarri gerta daitekeenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Gizarte hark oso kontutan hartzen zituen debekuen arteko tirabira ongarri emankorra izan zen literatura libertinoarentzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

Desiratuz Jainkoak bete dezala bere aintza eta goralmena bere esku utzitako jendeen ongarri eta kontsolagarri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ongarri bihurtzea (3); ongarri gisa (4)

arima ongarriak (6)


ongarritasun iz onuragarritasuna.

Leku hori, orduan, ez da ondo dauden pertsonentzat bakarrik izango osasungarria; aldiz, bestelako gaitzak jota jaio direnak ere, beste leku sanoetan gaitzen kontrako botikekin sendatzen direnak, hemen askoz ere bizkorrago osatuko dira klimaren ongarritasunagatik eta haizerik gabeko lekua izateagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.


ongarritegi iz ongarria biltzen den lekua.

Akrobata harrigarriarena egiten ari nintzela ubideetara salto egiten nuen eta, behin batean, ongarritegi batera ere erori nintzen buruz behera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Ahalkeak Katalinarenean sartzeko denbora iraun zidan, ongarritegi usaina ekarriko ote nuen ipurdian itsatsia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.


ongarritu, ongarri(tu), ongarritzen (29 agerraldi, 20 liburu eta 3 artikulutan) 1 du ad ongarria eman. Ik ongarriztatu.

Basoak, esaterako, zura ematen du, itzal egiten du eta lurra ongarritzen du orbelaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Burgundiarraren artaldeek erromatarraren landa ongarritzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

Haragi-piltzarrak loreontziak ongarritzeko erabiltzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Laborariak lurra, lurretik beretik atera dituen fruitu on guzien hondakinekin, gernu-gorotzekin, ongarritzen duen bezalaxe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

2 irud/hed

Idazle apalak gehienak, baina beren lanaren izerdiaz asaba zaharren baratze koxkor hau ongarritu eta aberastu dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Mundu zaharreko kultura guzietan, Indiatik Europaraino, izpirituz ongarritutako materia umoa eta giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Bertzalde, ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horren hurrengoa Kolonbia dateke, eta Kuba, Argentina eta Txile ere lur ongarritua diratekeela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.


ongarriztatu, ongarrizta, ongarriztatzen (3 agerraldi, 3 liburutan) 1 du ad ongarritu.

Ukraniako lurra gizena zegoen, odolaz haragiz bezainbeste baitzuten ongarriztatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Laster uzten diote lurra trabatzeari [indigenek]; ongarriztatu egiten dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta hazi bakar hori jenderazinoz jenderazino bizirik mantentzea duk gure eginbeharra, egun batean lur ongarriztaturat erori, eta bateko ehun eman dezan, eta orotarat heda dadin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.


ongendu iz ukendua.

Edaria duzu, latineko poma (sagarra) delakotik datorrena, eta ez du deus ikusirik egungo gure pumada edo ongendu esanahiarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.


ongi (12141 agerraldi, 262 liburu eta 3320 artikulutan; orobat ungi g.er.) 1 adlag nahi, espero edo behar den bezala; era onez, egokitasunez. ik ondo1.

-Gizonak ongi bizitzeko ez du askorik behar; gaizki bizitzeko, berriz, asko ere ez du nahikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Naturaren goreneko eskubidez erabakitzen du bakoitzak zer den ongi eta zer gaizki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 449. orr.

Onean ongi, baina txarrean gaizki.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Azkar eta ongi jaso nahi ditu albisteak nire lehengusina horrek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

Pilak ongi ote zebiltzan frogatu ere nuen, abiarazteko botoia zanpatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Botilak muselina zurizko zapietan ongi bildu eta tapoiak ongi loturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Nik ongi pasatu nahi nuen, besterik ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Dena ongi aterako da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 71. orr.

Xilo haietan sartzen zuen xiri bat, konduen ongi eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Zerrikeria galanta egin diotela, putakeria handia eta ongi antolatua, horixe besterik ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

-Ongi pasa dezazula -esan nuen azkenik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 77. orr.

Aitaren kafean hasi zen lanean, baina bi gizonak ez ziren ongi konpontzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Orduan ongi ikusia zegoen denen eta denaren kontrako errebelde hura aipatzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Zein ongi zihoan dena!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.

Lehengo liburutik bagenekien autobiografia eta barne-hizketa ongi doazkiola Dirassarren estiloari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Ongi zetorkiok txanpon batzuk biltzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

Oroitzapen goxoenak ez dira ongi ezkontzen bere abituekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.

Nonahi hartzen zuten ongi eta, Kirxa bera, lozorroa gorabehera, kezkatu egiten zen kafe etxean sartu-irten bat egiten ez bazuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.

Ongi baino hobeki interpretatzen zituen sufien edo tradizio mudejarrean oinarritutako kantak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Bibote mehe ongi moztua sudurpean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

-Ongi -erantzun dio suhiak-; apur bat izutua, jakina.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 136. orr.

Ongi, komandante jauna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

-Dena ongi, jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Gaur arratsaldeko seietan ongi?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Lagunarekin ongi-esanka noiz jardun eta gaizki-esanka noiz hasi erabaki behar du, bien arteko lana hobea izan dadin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 131. orr.

Iritzi publiko ongi-erakutsi, ongi-hitzegin eta gaizki-esalearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.

2 (izan eta egon aditzekin)

Ongi da, ongi da gauzen ardura norbaitek hartzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 31. orr.

-Ama ongi da?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Pettan Lacaze lanetik erretiratua da berriki baina oraindik ongi da gorputzez, izpiritua beti berdin zorrotz dauka eta bihotza emankor.  Herria   2001-05-24

Ongi izan, neure kuttuna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

-Ongi da, hala biz!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

-Ongi da -erantzun zioten-, egizu esan bezala.      - 0. orr.

-Ongi da, ikusten dudanez denok etorri zarete.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

-Ongi da, lucy -esan zuen Tomek-.  Berria - Mundua   2004-12-02

-Ongi dago, Sam -esan zuen Landakoetxek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 366. orr.

-Ongi dago, barkamena eskatzen dizut, berandutzen ari da eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 305. orr.

Bai, tira, ongi dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.

-Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi dago.  Elizen arteko biblia   Has 43,28

-Ongi dago horrela, Breveski jauna?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Burutik ongi al zaude?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.

Fisikoki ez nengoen ongi, baina ezta psikologikoki ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

3 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin) oso.

Ongi finak dira oiñak, oiñetakoak, oiñutsik... hitzak, eta usario handikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.

Ongi bitxiak dira gizonak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Baina melaia bere gorpuzkeraren liraina nabarmentzeko gisara jantzia zuen eta, horrekin batera, bere gerrialdea eta bular ongi biribilak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

Josuk kafea zerbitzatu zion, baita tostada ongi zamatua eman ere eskutara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Anaia John, sortu dizkizudan arazo guztiez ongi damuturik nagoela eta aurrerantzean bizimodu hobea eramateko asmoa dudala esatera etorri naiz hiritik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 85. orr.

Gogoan ongi iltzatuta geratuak zitzaizkion hitz tolesdurarik gabeak: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Pistola prest zeraman eskuan ongi helduta, estu-estu hartuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

Ongi gogoan dut.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Han, XVI. mende aldean, Lantainako alaba nobleak, ongi gordean zeukan, ustez, bere pekatua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Liburu honetan ongi agerian gelditzen dira Saramagoren estiloaren aurkikuntzarik onenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Zure sekretua niregan ongi giltzapean dago.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

4 (aditzekin) asko, ederki.

Laurogei urte ongi paseak zituela hil baitzen behin ere mediku baten edo dentista baten beharrik izan gabe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 17. orr.

Atsedena ongi merezia duzue-eta, goizetik halako lanak hartuta gero".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.

Andresek ongi frogatua zuen [...], zenbat eta gorago igotzen den bat, orduan eta baliabide gehiago duela lege arruntei itzuri egiteko.· Nik ongi nekien hori egia zela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.

Ongi jakingo duzunez, hala espero dut behintzat, Mr Worthing, idealen aroan bizi gara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 41. orr.

Erramun zuen izena, ongi gogoratzen zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Um Hamida ongi jabetu zen, ongi jabetu zenez, Afifi andereak zeuzkanak baino hamar gutxiago aipatu zituela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 161. orr.

• 5 (orobat O larriz) iz moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktoa. ik on1 7.

Ongia eta gaizkia, kontrakoak izan arren, gauza berean eta aldi berean aurki daitezke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 342. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ongiari eta gaizkiari buruz ari garelarik, auzi hau moralaren diziplina alorrekoa dela ez dut uste inork zalantzarik egingo duenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Gizakiek, beraz, deitu dute Ongia beren osasunaren alde eta Jainkoaren ohoretan doan edozein gauza; Gaizkia, berriz, kontrakoa dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Gaizkiari kontrajarria ongia dago, heriotzari kontrajarria bizitza.  Elizen arteko biblia   Si 33,14

Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Edo, agian, nire ongia hurkoaren gaizkian oinarritzen da?, nire herriaren ongia zure herriaren gaizkian oinarritzen da?  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 35. orr.

Munduaren okerreko ikuskera aldrebestuan erortzeko, non bakoitza bere mundu psikologiko deformatutik sorturiko ongi subjektiboarekin aurkezten den.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Itzulpen horrek ez du ematen kontzeptu homerikoen adiera osoa, ongi homerikoaren barruan zuhurtasuna, ausardia, oldarkortasuna, bortizkeria eta, oro har, gorentasun aristokratikoari dagozkion ezaugarri guztiak sartzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Sokratesentzat Justizia gure baitan dagoen Ongi bat da, hau da, pertsona bakoitzaren baitan eta hiri osoaren baitan dagoena: Ongi partikularra eta Ongi orokorra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Ongi gorena, jakina, baina ez zentzu platondarrean, horren arabera Ongia eskuarki hipostatu egiten baitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

6 ona. ik on1 3.

Bi maitasunok batera egon daitezke pertsona berarengan, eta gizakiaren ongia honetan datza, alegia, ongi bizitzera garamatzana gehituz, gaizki bizitzera garamatzana urritu beharra, osasun betera iritsi gaitezen arte eta gure bizitza osoa ongia bihur dadin arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.

Jainkoaren gorputz-atalen artean ere hain berezko maitasun bat behar litzateke agertu, non ongi-nahizko maitasunez poztuko baikinateke gure senideetako baten ongiagatik, hala nola egingo genukeen buruarekin, gizakiaren atal duinenarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Gizartearen ongia nahi dutenek ez dute gaitza lur gainetik kentzeko indarrik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Ongitik ongia bakarrik dator, eta gaiztotik ez dator gaiztoa baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Horrela zure ongiaz bozkariatzen garenok, atseginekin ikusten dugu betetzen dituzula zuhonek zure zorrak eta ez zure ondokoen gain uzten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Ordain diezazula Jaunak zuk gaur niri egindako ongia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,20

7 ongien (146 agerraldi, 48 liburu eta 57 artikulutan) ik beherago 8.

Hirian onartu izan da ongien kultur aniztasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Wagner da alemanon arima ongien ulertu duen musikagilea, Oskar.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Bere rola ongien bereganatu duen pertsona Hillary iruditu zait, Olga alegia.Trabari mota bakarra duen hizkuntzak trabari ahoskabeak izango ditu eta bokal mota bakarra duenak, bokal ahokariak, horiek entzuten baitira ongien.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Berarengana noiznahi konfiantzaz jo dezaten, ongien dagokien eran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.

Zenduak hilkutxan daude ongien, beila-lekuko asepsia distiratsuan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.

Museo bati dagokion proiektua ongien ulertzen duen proposamena da, eta San Telmora hobekien egokitzen dena.  Berria - Harian   2005-07-22

-Jendearekin batera alde egin, ahal dugun ongien mozorrotuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Beren lana ahalik ongien egiten saiatzen ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Bakarrik esan dezaket, neure buruari ahalik eta ongien eusten saiatu nintzela eguerdi-arte hartan, ahal izan nuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

8 ongiena (8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) ik gorago 7.

Donostiarraren izateko modua denboran zehar ongiena definitu duen ezaugarria.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Ahaleginak egin zituen egin, ahal zuen ongiena afaria antolatzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

Ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, bizitza luzea laburra baino, eta berdin gainerako guztian; bakar-bakarrik irrikatzen eta hautatzen dugula ongiena garamatzana sortuak izan garen xedera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 47. orr.

Zalantzarik ez dagoena da, kohesio soziala eta, bakea eta, bizikidetza, horrelaxe sustatzen direla ongiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Herrialde bakoitzaren ahalmenak ahalik eta ongiena ustiatzen dituen lanaren banaketa arrazionala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

9 ongi asko (43 agerraldi, 22 liburu eta 4 artikulutan) ondo asko, oso ongi. ik ondo1 8.

Baina hori zen egia, eta ongi asko zeukan gogoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Ongi asko dakizu besteak baino hobea naizela, beste askok batera baino hamar bider diru gehiago irabazten dudala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Ongi asko jakin beharko nuke, ordea, Annyk ez duela inoiz ere onartuko nire aurrean zahartzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ongi asko ezagutzen duzu herrialdearen historia.  Berria - Mundua   2004-02-27

Musulmanak etorri zirenean, eta Eudonek laguntza eskatu, Charles Martelek ongi asko aprobetxatu zuen abagunea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

10 ongi bai ongi oso ongi.

Begiko banauzu, har itzazu nire eskuerakutsi hauek, zure aurrean aurkeztea Jainkoaren beraren aurrean aurkeztea bezala izan baita niretzat, eta zuk ongi bai ongi hartu bainauzu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

Ongi bai ongi ezagutzen zuen amona Sinforosak anai Jaxinto!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 52. orr.

Izan ere, ongi bai ongi oroitzen dut nola aita Tommék erran zion amari ezen gazte umila eta apala nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 109. orr.

Ez dut zure ontasunez neurriz gain baliatu nahi; ongi bai ongi baitakit zure gutunak ez daitezkeela luzeak izan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.

11 ongi baino hobeki (53 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan) ik ondo1 9.

Ivan Ogareffek ongi baino hobeki zekien zertan ari zen harengana oldartu ziren soldaduak geldiarazi eta emirraren justiziarako gorde zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Alabaina, amak ez zuen Aladin konbentzitzea lortu, hark ongi baino hobeki ezagutzen baitzituen bi trepeta miresgarri haien dohainak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 216. orr.

-Ongi baino hobeki konprenitzen duk, Paxkal.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.

Ihizi egun hura ongi baino hobeki joan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.

Enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.

Ongi baino hobeki errezebituak izan ziren hango Herriko Etxean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.

Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.

12 ongi baino hobeto (26 agerraldi, 13 liburu eta 8 artikulutan) ik ondo1 9.

Ongi baino hobeto nekien, segundo batean zalantzarik ez izateko moduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

Gertutik ikusita tentagarria iruditu zitzaion Ane Lizarazu, begiak betetzeko gorputz lerdena baitzeukan, ongi baino hobeto betea, eta sendoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Poitiersko zelaietan galdu zen aukera hori, Charles Martelek ongi baino hobeto gogoratuko baitzuen, beti, nor izan zen laguntza eskatu zuena eta nor menpean geratu zena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Alkateak jauregia zaintzeko propio jarritako zaindariek ongi baino hobeto hartu zuten neskatxa panpoxa, Justina alegia, soineko zuri hegalaria jantzita zeramana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.

Ongi baino hobeto ezagutzen genuen elkar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

13 ongi egin iz ongi eginikoa.

Oro galdu dut, bai neure erruz galdu ere; baina zure ongi-eginen bitartez oro berreskura dezaket. eta, horrela, argi ageri da Mendekurako gertuago daudela gizakiak, ongi eginak ordaintzeko baino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.

Ongi eginengatik Jainkoari eskerrak emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

14 ongi eman

Orrazkera berriak ongi ematen ziola erratekotan egon nintzen, eta ez bakarrik egia zelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.

Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Hizkuntza horrek ez dit batere ongi ematen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

Ongi moztutako eta ongi ematen duten oihalen artea, behar baino toles bat gehiago ez duten, behar baino milimetro bat gutxiago ez duten oihalen artea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Bat beti bestek hiltzen du, eta bere burua "beste" egina dagoen kasuetan, bere buruak hiltzen du bat: halaxe esan behar genuke, eta ez bere burua hiltzen duela batek; belarrirako ez du hain ongi ematen, egia, baina barrenagoko zerbaitek esaten digu halaxe direla gauzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Zoruak eta ateak ere, goiko solairura igotzeko eskailerak bezalaxe, zurezkoak ziren, eta oso ongi ematen zioten, garbi eta distiratsu, etxearen harrizko izateari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 33. orr.

15 ongi etorri interj

-Ongi etorri! -esan zien Dumbledorek, kandela-argiak bere bizarrean dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Ongi etorri! Kaixo, Arrosa!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 221. orr.

Ongi etorri, Horazio; ongi etorri, Martzelo jator hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 23. orr.

-Ongi etorri, printzesa -esan zion-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Ongi etorri, ene arreba heriotza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.

Ongi etorri gure bilerara, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Ongi etorri beraz gure borda xumera, ongi etorri gure partez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Ongi etorri jipoituon mundura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Bihotzez ongi etorri.  Herria   2003-07-31

16 (izen gisa) ik ongietorri.
17 ongi etorri egin

Etorri da, beraz, eta denek ongi etorri egin diote gizonek bosteko leiala (-?) zabalduz, emazteak, Deviers-Joncour andereak, musu pare bat.  Herria   2001-02-15

Portugaletik itzultzean, bi Gaztela herriek eta Nafarroak hartu ninduten eta ongi etorri egin zidaten ene lanak eta aholkuak baliatuz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

Belokeko beneditarrei ongi etorri egin zien Idiazabaleko jendeak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak ongi etorri egin zidan lineaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Nekazari errusiarrek ez diote ongi-etorri txarrik egingo kanpotarrari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Herritarrek ufaka egiten zieten ongi etorri. Egiok, beraz, arrotz bati bezala ongi etorri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

18 ongi etorrika (orobat ongietorrika g.er.) adlag

Maiatz-eguzki alaiari ongi-etorrika diardute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.

Ospakizun ergel horietako bat: munduari 24 orenetan bira ematea, urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko, aireportuz aireportu, denbora gehiegi eman gabe bakoitzean.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

Alde guztietatik ongietorrika ari zaizkio; irribarreak alde guztietan berriro etxera itzulitako seme hondatzailearentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

19 ongi hezi izond

Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat, obsesioez eta fobiez betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Euritakoari eusten zion etxezain gazte eta ongi heziak irribarre batez agurtu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.

Don Cleto Meana zen etxeko filosofoa, gizon ikasia eta ongi hezia, miserian eroria.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Mamu talde errespetagarri eta ongi hezia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Zu eta zu bezalako jendea... guztiak hain guriak, hain adeitsuak, hain irribarretsuak, hain ongi-heziak... eta hain azal gogorrekoak batez ere!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 218. orr.

Tinko bezain mamu geratu zen japoniar ongi hezi haren begitartea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 153. orr.

Ongi hezia eta zentzuduna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

20 ongi ibili interj ik ondo1 11.

Aitak esan zion: -Ongi ibili!      - 0. orr.

-Orain, ongi ibili! -esan zuen printzeak niri buruz-. Ongi ibili, seme! Zeruko Jaunak gida zaitzatela zure emazte Sara eta biok.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 57. orr.

Jaungoikoa zurekin; ongi ibili.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

Galdegin nion ea nola esaten zuten "agur, ongi ibili" navajo hizkuntzan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

21 ongi ikasi izond

Eva polita eta ongi ikasia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Behartsuek ez ezik, jende ongi ikasiak ere alde egiten du Indiatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

22 ongi izate ik ongizate.
23 ongi jaioa(k) egon ondorio onik ez espero izan.

Ongi jaioak gaude!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain ongi (42); arras ongi (102); aski ongi (83); aski ongi ezagutzen (10)

begira ongi (12); behar bezain ongi (11); bereziki ongi (9); beti ongi (41); biziki ongi (50)

dena ongi (175); dena ongi aterako (13); dena ongi doa (9); diruz ongi (10)

elkarrekin ongi (10); entzun ongi (11); euskara ongi (13); euskaraz ongi (12); ez dago ongi (22); ez dakit ongi (21)

fisikoki ongi (15); gauzak ongi egin (12); guztia ongi (14)

hagitz ongi (16); izan ongi (12)

lana ongi egin (12); lana ongi egiten (11)

nahi bezain ongi (18); nahiko ongi (59); nahikoa ongi (11)

ongi adierazi (10); ongi adierazten (13); ongi ala gaizki (14); ongi antolatu (11); ongi antolatua (15); ongi ari (82); ongi ari da (19); ongi ari gara (12); ongi aritu (73); ongi aritu ziren (15); ongi aski (24); ongi asko (43); ongi asmatu (19); ongi atera (64); ongi atera zen (14); ongi aterako (31); ongi aterako da (10); ongi ateratzen (32); ongi azaltzen (13); ongi aztertu (29)

ongi baderitzo (10); ongi baderitzozu (13); ongi bai ongi (26); ongi baino hobeki (53); ongi baino hobeto (23); ongi baitzekien (14); ongi baliatu (45); ongi baliatu zuen (17); ongi begiratu (19); ongi bereizten (29); ongi bete (29); ongi betetzen (20); ongi bizi (31); ongi bizitzeko (15); ongi bukatu (10); ongi bururatzeko (17); ongi burutu (13)

ongi da (270); ongi dago (123); ongi daki (45); ongi dakigu (11); ongi dakit (24); ongi dakite (11); ongi dakizu (41); ongi dakizue (10); ongi dakizun (13); ongi dakizun bezala (13); ongi dakizunez (13); ongi daude (15); ongi doa (32); ongi doatzi (10); ongi duk (30)

ongi edo gaizki (12); ongi egin (135); ongi egin zuen (10); ongi egina (28); ongi eginak (10); ongi egingo (18); ongi egitea (12); ongi egiteko (21); ongi egiten (91); ongi egiten du (10); ongi egokitzen (22); ongi egon (17); ongi egongo (21); ongi ematen (38); ongi entzun (21); ongi entzuten (14); ongi erakusten (30); ongi erakusten du (12); ongi erakutsi (26); ongi eramaten (10); ongi erantzun (25); ongi erantzuten (11); ongi esan (29); ongi esana (9); ongi esaten (10)

ongi etorri (1105); ongi etorri bero (39); ongi etorri beroa (26); ongi etorri beroena (118); ongi etorri deneri (118); ongi etorri egin (106); ongi etorri eginen (11); ongi etorri guzieri (32); ongi etorri hoberena (60); ongi etorri sortu (10)

ongi etorria (407); ongi etorria egin (86); ongi etorria eginen (11); ongi etorria egiteko (14); ongi etorria egiten (13); ongi etorria eman (11); ongi etorria izango (16); ongi etorriak (62); ongi etorriaren (25); ongi etorriko (41); ongi etorririk (10)

ongi eusten (10); ongi eutsi (37); ongi eutsi zion (13); ongi ezagutu (37); ongi ezagutua (27); ongi ezagutua zen (9); ongi ezagutzen (348); ongi ezagutzen du (36)

ongi finkatu (9); ongi funtzionatzen (15)

ongi garbitu (10); ongi gogoan dut (10); ongi gogoratzen (34); ongi gorde (11); ongi gorena (29)

ongi hartu (81); ongi hartua (15); ongi hartuko (12); ongi hartzen (30); ongi hasi (35); ongi heldu (10); ongi hezi (10); ongi hezia (20); ongi hezitako (11); ongi hitz egiten (12); ongi hornitua (17); ongi hornituak (17)

ongi ibili (30); ongi ibiliko (10); ongi ikasi (26); ongi ikasia (18); ongi ikasiak (11); ongi ikus (13); ongi ikusi (44); ongi ikusia (23); ongi ikusten (65); ongi ikusten dut (9); ongi irabazi (20); ongi irabazia (9); ongi iragan (49); ongi iragan da (18); ongi iritzi (25); ongi iritzi zion (10); ongi irizten (10); ongi irten (20); ongi iruditu (38); ongi iruditu zitzaion (10); ongi iruditzen (72); ongi iruditzen bazaizu (11); ongi itxi (9); ongi izango (11)

ongi jabetu (13); ongi jakin (43); ongi jakin gabe (9); ongi jantzia (10); ongi jantziak (9); ongi jardun (21); ongi jarri (10); ongi jarrita (9); ongi jaten (9); ongi joan (55); ongi joan zen (13); ongi joango (15); ongi jokatu (61); ongi jokatu zuen (10); ongi jokatzen (29); ongi jotzen (9)

ongi kokatuta (11); ongi konpondu (18); ongi konpontzen (38)

ongi lotu (10)

ongi menderatu (9); ongi menperatzen (12); ongi merezia (31); ongi merezitako (10); ongi merezitua (9); ongi mintzatzen (10); ongi moldatu (48); ongi moldatzen (92); ongi moldatzen da (21)

ongi nago (43); ongi nekien (23); ongi neurtu (11)

ongi ohartu (10); ongi ohartzen (14); ongi ongi (9); ongi ordaintzen (11); ongi oroit (9); ongi oroitzen (68); ongi oroitzen dut (14); ongi oroitzen naiz (19)

ongi pasa (15); ongi pasatu (37); ongi pasatzeko (16); ongi pasatzen (22); ongi pentsatu (24); ongi pentsatua (10); ongi pentsatuta (11); ongi pentsatzen (12); ongi portatu (10); ongi prestatu (14); ongi prestatua (13); ongi prestatuak (9); ongi prestatuta (21); ongi prestatutako (10); ongi prestatzeko (10); ongi prestatzen (10)

ongi sentitzen (13)

ongi tratatu (11); ongi tratatzen (13)

ongi uler (14); ongi ulertu (89); ongi ulertuko (10); ongi ulertzeko (13); ongi ulertzen (70)

ongi zagok (20); ongi zaindu (17); ongi zaindua (14); ongi zainduak (10); ongi zaintzen (10); ongi zaude (11); ongi zegoen (21); ongi zekien (43); ongi zekiten (11); ongi zer (30)

orori ongi etorri (11); oso ongi (669); oso ongi aritu (10); oso ongi dago (22); oso ongi ezagutzen (28); oso ongi konpontzen (9); oso ongi moldatzen (12); oso ongi ulertu (10); oso ongi ulertzen (23)

sobera ongi (9)

txit ongi (11)

zein ongi (40); zeinen ongi (10)

ahalik eta ongien (18)

egin zion ongietorria (10); egingo diote ongietorria (11); ongietorria egin (44); ongietorria egin zioten (10); ongietorria egingo (21); ongietorria egingo diote (13); ongietorria egiteko (16); ongietorria eman (21); ongietorria emateko (10)

[3] desiratzen duen ongia (3); guztien ongia (5); nire ongia (4)

ongia ala gaizkia (4); ongia egin (7); ongia egiteko (9); ongia egiten (16); ongia eta gaizkia (40); ongia eta gaizkiaren (4); ongia maite (5); ongia zer den (3)

ongiak eta gaizkiak (5)

gaizkiaren eta ongiaren (5); ongiaren alde (3); ongiaren ardatza (3); ongiaren eta gaitzaren (3); ongiaren eta gaizkiaren (68); ongiaren ideia (4)

ongiari eta gaizkiari (8)

ongiaz eta gaizkiaz (9)


ongialdi iz

Eraman itzazu gogotsu ezbeharrak, / ez zaitzala puztu ongialdiak: / honek eskatu egiten du fedea, / ezbeharrek, exijitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.


ongiegile (orobat ongi egile) izond/iz ongilea.

Laster hautatua izan nintzen solista izateko, zeremonia handietan eta ere igande arratsalde batzuz dama ongiegile baten egongelan kantatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Maitagarri ongiegile bat naiz zuretzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Ene aingeru begiralea eta ongi egilea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Soilik nahi du, bizimolde ongiegileago batez, bere gaztaroko akatsak edo hobeki erran hutsegiteak konpondu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.

Eskerrak langile guzieri, ongi egile ixileri eta ondoko urte arte, zerbait egin nahian.  Herria   2003-12-18


ongiegin iz egintza ona. ik onegite.

Zin egina nuen, alabaina, ez nuela nehoiz baimen hori gabe ene unibertsitatea utziko, ez zezan nehork uste izan ahanzten nituela, hari zor nizkion ongiegin handi itzelak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Hitz hauetaz oroit naiz, mendiaren ongieginaz ari baita pentsalari poeta [...] "Han izaitea eta han pentsaketa egitea laket zaigu".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.

Haienganako haren Gorrotoa ez dela Maitasunaren edo Ongieginaren bidez, errazki, garaitzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.


ongietorri (orobat ongi etorri; Euskaltzaindiaren Hiztegian, izen gisa ongietorri agertzen da) iz

Oniasek ongi etorri handia egin zion zuen mezulariari.  Elizen arteko biblia   1 M 12,8

Alta, etxera itzuliz ere, pentsatzekoa zen, ez zidatela hain segur, ongi-etorri hoberena eginen. "Herria" honetarik ongi etorri bero eta amultsua eskaintzen diot "Berria" egunkari berriari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.

"Hau duk ongi etorria, hau!", esan zuten haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Ongi etorria izan bedi eta gizakiak onartua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Lagunek ongi etorria eman ziguten, eta negar egin zuten bizia galdu zutenengatik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Baina ez zuen pentsatzen zuenik esan; gorde egin zuen barreneko azalean, eta aurpegi arraiz, hitzik gozoenez, ongi etorria eman zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Hartze duten ongi etorria egin nahi diegu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

1933ko udazkenean, Luhusoko herrian, egin zen urteko bilkuran ongi etorria egin zieten euskaltzale zaharrek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Buruak etorri berriengana itzuli ziren eta irri firfira batez egin zieten ongi etorria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorria egin zion, denak haren zain baitzeuden.  Elizen arteko biblia   Lk 8,40

Ongietorriko omenaldia egin ziguten egunean bertan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.


ongietorrika ik ongi 18.

ongiez 1 iz ondoeza.

Hori guztia oroitzeak sorrarazi dion ongieza arintzeko, beste hurrupa bat egin du idazle gazteak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.

Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Nire inguruan, ongiez sakon baten mendean zeuden nire lankide guztiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Gorputz atalen kontu arina egin nuen: inon ere ongiez berezirik ez, non ez zen halako karga eskerga bat garondo partean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Ongiez etimologikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.

2 ongiezik adlag ondoezik.

Bigarren koka takadak ez zidan mintzamena itzuli, baina, whiskyaren eta zerbezaren laguntzaz, ez ongiezik ez bozkariorik gabeko egoera neutro batera igorri ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.


ongiezik ik ongiez 2.

ongieztu izond ondoeztua.

Auzolana: mitikoa da gure artean, baina nik ez dut hitz ongieztua besterik ezagutu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.


ongigarri izond

Bada, beraz, herri zibilizatuen kodeetan, halako xedapen ongigarria, kasuan kasukoak biderkatu eta arrazoia bera arte bihurtzen duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.


ongile (orobat onegile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ongile agertzen da) 1 izond/iz ongia egiten duena. ik ongiegile.

Bere egoitza hilen artean duen jainko ongile bat da.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Haren emaitza, izan, ongia bere izaeraren eskuzabaltasunagatik eta jaiotzetiko ontasunagatik egiten duen gizon ongile eta errukiorraren antzekoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Oso apaiz ongilea izan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,14

Zoriontasuna aldeko izan zuen eta familia ongile baten buru gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Zintzo eta ongile denaren zoriontasuna.  Elizen arteko biblia   Sal 112,1 tit

Artista gazte txiroa familiaren ongile bihurtu da eta hori zuretzat pozteko kontua izango da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Zenbait gizon zuzenek gaizkileei dagokien zoria dute, eta zenbait gizon gaiztok ongileei dagokiena.  Elizen arteko biblia   Koh 8,14

Lehendik ere pobreen ongile bazen, ordutik aurrera sendoago erabaki zuen bere bihotz barruan, aurrerantzean ez ziola limosnarik ukatuko Jainkoaren izenean eskatzen zion inongo pobreri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Monarka handiek, gidari ditugun gizadiaren ongile handiek, maite dituzte filosofo apalak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Ongile noble eta aberatsen batek bere etxean jatera edo ostatu hartzera gonbidatzen bazuen, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.

Salba nazazu, nire ongilea, salba nazazu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Berehala sinatu zuen, bere ongile Idiakez damutuko zen beldurrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

2 (gauzei buruz)

Eguzki errainu ongileek ur bihurtu ditek lurrun pila hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Ordurako, gainera, aski argi ikusia zuen botika haren eragin ongilea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Konpainiaren eragin ongilearen pean, gure ohiturak halabeharrez josirik daude.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

Zure Gorentasunak lan honen lehen argitaraldiarekin izandako begiramendu ongile berari eskaintzen diot bigarrena ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sinbologia berbera betetzen du, zazpi arkuko zubian iragotzen den gure zaldi majikoak: ongile badator onik iragoko du zubia, baina gaizkile badator bertan galduko bere burua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Gogoratuko zela hura, Loiolan sartzen baziren, ongile ibili zaizkion guztien izenez, eta horrelako kontu batzuk esanda gizatasunez portatu zela azkenean kapitaina.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiriko ongile (3)

gure ongilea (3); nire ongilea (5)


ongiletasun iz ongilea denaren nolokotasuna.

Eta errukiari eta karitateari eta ongiletasun salbatzaileari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.


ongimaitatu izond ongi maitatua.

Elsa ez da asko arduratzen politikaz, gure Lider Ongimaitatua gurtzeko ez bada.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 29. orr.


onginahi (orobat ongi-nahi) 1 iz nahi edo borondate ona.

Onginahi adina gorroto.  Berria - Kirola   2004-07-15

Libre samar baitzara, eta alkoholaren onginahiak afaltiarretara fruituz oparo den zuhaitz baten gisa makurrarazten baitzaitu halakoetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Jauna[...], izan zaitez gaur nire aldeko, arren, eta ager ezazu nire nagusi Abrahani diozun onginahia!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Agindu hau eman zion erreginarentzat: joan zedila erregearengana, haren onginahia irabazi eta herritarren alde egitera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 136. orr.

New Yorkeko mafiak polizien onginahia irabazi nahi zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.

Hau da ene seme maitea, beragan dut ezarria nire onginahi guztia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

Zergatik ukatzen didazu zeure onginahia, nire gain ezarriz herri osoaren zama?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 199. orr.

Har itzazu esandakoak onginahi eta debozioz, eta ikusi gutxienez haietan zuri eta zure alabei egun osoan dizuedan ama-maitasun kartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Gogor egin nion hitz, ez zuen leunkeriarik gura izaten, gorroto zituen zaharrena zelako onginahiz egiten genizkion gozokeriak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 257. orr.

Gero haren onginahizko galdera, ea andereñoa nire andregaia al zen, eta gure estutasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Horra zertan den dibortziatutako senar-emazte ohien arteko tolerantziaren eta onginahiaren mitoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

2 (izenondoekin)

Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,8

Egiaz begiko duzu zeure zerbitzari hau eta, bizitza gordez, onginahi handia agertu didazu, baina ez dut mendian salbatzeko modurik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 54. orr.

Errukiorra eta bihozbera da Jauna, haserregaitza eta onginahi handikoa.  Elizen arteko biblia   Sal 145,8

Gaztetxoenganako onginahi errukibera adieraz lezakeen irri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Zaindu gure herrialdea, arriskuan dagoen gure nazioa, denei eskaintzen diezun onginahi zabal horrekin.  Elizen arteko biblia   2 M 14,9

Arrazoi taxuzkorik gabe eta onginahi gehiegizko batek eraginik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

Onginahi hutsez salbatu zaituzte!  Elizen arteko biblia   Ef 2,5

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain, tratuak zer edo zer gozatua baitzuen irudi hura, ezpainetan onginahi-irribarrea erakusten zuela ageri zitzaien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Bertan dauden objektu presenteak gorputzaren begiez ikusten dituzu; zure pentsamenduak eta onginahi sentipenak arimaren begiez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.

Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,2


onginahitsu izond onginahiz betea.

Gaizkileek soilik lortuko balituzte lurreko ondasun iragankorrak eta zintzoek bakarrik gaitzak jasan, Jaungoikoaren asmo zuzenari edota onginahitsuari egotziko genioke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.


ongintza 1 iz behartsuen laguntza.

Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

Zeren, samin oroz at, arriskuetatik libre, bere baitan ahaltsu, gure beharrizanik gabe, ez ongintzen menpe baitago, ez suminak jotzen baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

Argitaletxe alternatiboa da, irabazien zati handi bat ongintzazko zereginetan gastatzen duena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 128. orr.

On Kixoteren erara abiatzea gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen, jomuga zehatzik gabe, ongintza xede bakar, bidez bide, neure indar eta borondatez okerrak zuzentzeko eta behartsuei laguntzeko prest.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.

2 behartsuei laguntzeko erakunde publikoa.

Emakumeak, berriz, borrokalari horien pareko kideak, ongintzako patronatu, haurtzaindegi, tailer gehienen sortzaile izan ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Ongintzako mediku izan zen Manuel Val y Vera ere, Barojaren zahartzaroko lagunik leialenetakoa eta barojazaleenetakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

Ongintzako langelan xuxurlaka aritzen ziren: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.

Jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 33. orr.

Donostiako belle epoque-ren garaian [...] distira horri bizkar eman eta ongintzako lekaimeek eskaleei jaten ematen zieteneko irudia margotu zuen.  Berria - Kultura   2004-10-13

Ongintzatik ongizatera.  Berria - Kultura   2006-03-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Po ibaiaren bazterretako uholdeetan bizirik atera zirenen aldeko ongintza-errezitaldi batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 38. orr.

Zenbait ongintza-elkartetako presidente eta beste batzuetako partaide zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

Azal biguneko liburuak bost dolar eta hamar zentimotan saldu ziren [...] eta otsailaren lehenerako saldu ez zirenak erietxeetara, ongintza-erakundeetara eta itsasgizonen liburutegietara igorri ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.


ongitsu izond

Gai guztietarako legeak ematea ezina dela eta, alderdioi eskaini egiten die magistratu publikoa, halako arbitro ongitsu eta alderdigabea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.


ongitu, ongi(tu), ongitzen da/du ad ondu, oneratu.

Behin ongitua, goarnizioko soldaduenetara aldatu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.

-Hire gripe delakoaz ongitua egonen haiz, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Ikuskizunak ongitua zion umorea-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Gizakiengan, ostera, adimena beti korapilatu ohi da, gehiago edo gutxiago, bizitzaren egintza guztiekin; modu horretan ere, sentimendua gogoaren aldamenean dago, zuzenbideak sen soila ordezkatzen du, eta den-dena handitu eta ongitu egiten da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.


ongitxo adlag adkor aski ongi. ik ongixko.

-Txosten hori, bihotza, ez da paper arrunt bat, eta zuk ongitxo dakizu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

Baina ez nadin engaina: ongitxo dakit, telefonoa egon arren, Dabidek ez lukeela deituko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Ongitxo ikusten ari haiz deusetarako ez duela horrek balio izan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.

Emakumea ongitxo ohartu zen doktoreak merkatari baten hizketa molde maltzurra zerabilela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.

Bezeroek, hura ongitxo ezagutzen baitzuten, ez zuten aintzat hartu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Eta errealitateak ongitxo erakutsi zidan ordurako zer bertigo handia eragiten zidan hiru metrotik gorako hormen zein harkaitzen gainean egoteak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ongitxo daki (4); ongitxo dakit (9); ongitxo ezagutzen (7); ongitxo ezagutzen zuen (3); ongitxo nekien (3); ongitxo zekien (11)


ongitze iz oneratzea, ontzea.

Zientziak ekarri balin baditu ongitze eta ontasun handienak gizonari, ez duela argitzen hainbertze jainkoaren izaitea eta ekartzen duela ere gaitz eta galbide frango.  Herria   2005-02-03

Alabaina ama ongitze bidean dugu eta semea, berriz, xaldiko sasoikoaren pareko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.


ongiulertu iz ongi ulertzea.

Elkarrizketa gozo zoroak, erabat beteak erdizkako esaldiz, ametsez eta gaizkiulertuz, ongiulertu guztiak baino zirraragarriagoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.


ongixko 1 adlag adkor aski ongi. ik ongitxo.

Ongixko zekien hori niretzat nagaikarekin jotzea baino makurragoa zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

-Ongixko moldatu gaituk -nik, sobera arriskatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Irakurlea, honetara ezkero, ongixko konturatuko zen hau ez dela kimika-tratatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Jakin-mina zabaltzen zihoan, gauzak ongixko egiten genituen seinale, nonbait.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 126. orr.

Ni ordurako ongixko gogait egina nengoen adio eta adiorik ez guztiez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Ongi, ongixko; baina erantzukizunak?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

2 ez-ongixko adlag

Eta gure ama edo gutako norbait ez-ongixko sentitu eta Albertorengana joateko desira adierazten zuenean, gure aita bere irri-algara burrunbatsu haien eztandan lehertzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.


ongizate (orobat ongi izate g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ongizate agertzen da) 1 iz ongi dagoenaren egoera.

Hurrengo goizean esnatzen da; ondo sentitzen da barren-barrenetik, eta ongizate horrek ez du utziko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Gero arimaren zurruntasun moduko bat izan zen, halako ongizate lozorrozko bat, minak aldegin gabe bazen ere, ez zen min nekagarria, ordea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Egiazko ametsa [...] gauzarik gozagarriena da zalantzarik gabe; berez etorri behar du, baina, nekez behartu gabe, eta gorputzaren ongizate bete-betea behar du lagun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

Lehengo bozkario, ongizate eta atseginak lurruntzen nabaritzen ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 113. orr.

Zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Animalien Ongizatearen Aldeko Elkartea boluntarioen elkarte kementsua izan zen behiala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Albiste bakoitza, munduaren ongizate eta bake nahiaren aurpegi aratzean barbero labanaz irekitako ebakia iruditzen zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

Zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

3 estuasun materialik gabe bizi denaren egoera.

Juan Jose Ibarretxek goraipatu egin zuen Unibertsitateak duen «betebehar erabakigarria» gizartearen ongizatea lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan pobreziaren muga gizabanako bakar batentzat 567,5 euro da hilero, eta ongizatearen muga 901,11 euro.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Kontsumoa eta aisia, salgai eta prezioak, jostaketarekin batean, ongizatearen gizartean bizi garenontzat.  Berria - Kultura   2004-07-11

EAEko biztanleen ongizatea areagotuko lukeen bigarren aldaketa ekonomikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Bihotzeko arazoek ongizatearekin lotura dute.  Berria - Gaiak   2004-04-04

Ongizatearen ekonomiaren aitzindaria izan zen Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Estatuaren ongizatearekin zerikusia zuen krimenen bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ongizate materialaren helburua aitortzen dute batak zein besteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Globalizazioa hainbat herritar eta herrialderentzat, gero eta gehiagorentzat, ongizate ekonomikoaren iturri bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

Ongizate sozioekonomikoa eta barne zein kanpo elkartasuna Europa mailako parametro modernoetara garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Euskal herritar guztien garapen ekonomiko, ongizate eta kohesio sozialarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Ongizate sozialaren zerbitzuek puntako maila lortu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Gizartearen ekonomiak guztien eskuetan egon behar du eta gizon-emakume guztiei bermatu behar die ongizate kolektiboa.  Berria - Harian   2005-10-18

Ongizate pribatua, miseria publikoa.  Berria - Mundua   2006-01-29

Gizartea aberastea da unibertsitate jardueren azken helburua, kultura, askatasun, demokrazia, ongizate eta kohesioan aberatsagoa izatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ongizate ekonomian aditua den Vicenç Navarro ekonomilari kataluniarrak dio Europan bi Ongizate Estatu izan direla eredu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

"Ongizate estatuaren" britainiar sistemari zegokionez, pixkanaka eta dogmatismorik gabe alderdi politiko guztien legegintzazko ekarpenen bidez eraiki zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Ongizate Estatua Sobiet Batasunaren ahalmena eta horri lotzen zitzaion mehatxu komunista hurbil sentitzen zirelako garatu zen horrenbeste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Lege hori da Ongizate Gizarte honi falta zaion hanka.  Berria - Harian   2005-05-13

Ongizate gizartea politika globalizatzaileen menpe geldituko ote den kezka agertu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ongizate Sistemak hezkuntzarekin eta sistema fiskalarekin duen harremana ere aztertuko dute astearteko lan saioan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Ongizate zerbitzuen kudeaketan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Hemen ditugu, beraz, globalizazioaren fenomenoa eta XVIII. mendetik aurrera sortu zen estatu-nazioaren krisia, ongizate-egoerari zerraizkionak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

Bere esanetan azken zortzi urteko agintaldiaren ondotik, ongizate baldintzak «ia desagertu» egin dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Ongizate maila hobetzea eta giza gaitasunen garapen integrala lortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Osasun, Hezkuntza, Ongizate eta Kultura sailetan jaitsiera «nabarmenak» egin dira.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ongizate eredua suntsitzeko nahiari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Malikak 30 urte doi zituen eta ongizate etorkizuna aurretik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Ongizate diputatuaren dimisioa eskatu dute,  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, ondasun eta zerbitzu horiek bere ekarpena egiten diote giza ongizateari, merkatutik kanpo egon arren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

6 gizarte ongizate

Udaletxeko Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin.  Herria   2003-03-27

Gizarte ongizate globalaren eta kapital naturalaren mugak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Iruñeko Gizarte Ongizate Institutuan sartu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Saileko kontseilari Jose Ignacio Palacios.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Galdera hori Gizarte Ongizate arduradun Enrique Agirrezabali egin dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Enrique Agirrezabal Gizarte Ongizate Sailaren arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Emakumeen kontrako indarkeria hizpide izan zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Gizarte Ongizate Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte ongizate (21); gizarte ongizate sailburu (4); gizarte ongizate saileko (3)

ongizate diputatuaren (3); ongizate diputatuaren dimisioa (3)

ongizate eredua (3); ongizate estatu (4); ongizate estatua (26); ongizate estatuak (3); ongizate estatuaren (19); ongizate estatuari (13); ongizate estatuari egiten (4); ongizate fisiko (4); ongizate gehiago (3); ongizate gizartea (3)

ongizate maila (7)

ongizate publikoaren (3); ongizate sailak (4); ongizate sailaren (3); ongizate sailburu (5); ongizate saileko (3); ongizate soziala (3)

aberastasuna eta ongizatea (3); garapena eta ongizatea (3); gizakiaren ongizatea (3); gizarte ongizatea (9); gizartearen ongizatea (3); hiritarren ongizatea (4)

ongizatea areagotuko (5); ongizatea bermatzeko (3); ongizatea handitzeko (3); ongizatea hobetu (3); ongizatea lortzeko (3); ongizatea sortzen (3)

gizarte ongizatearen (6); ongizatearen alde (4); ongizatearen aldeko (4)

ongizateari eusteko (4)

gizarte ongizateko (15)

animalien ongizaterako (7); gizarte ongizaterako (19); gizarte ongizaterako kontseilari (4); gizarte ongizaterako sailaren (4); gizarte ongizaterako saileko (3)


ongunde iz hitzarmena, abenikoa.

Haien artean ongundeen egiteko eta bakearen erdiesteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Bortzak ari ziren irri-karkaraka, ahuntzaren haragiaz bakeak eta ongundeak egin balituzte bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.


onik 1 adlag ongi, ezbeharrik gabe. ik salbo.

Hala, denok bizirik eta onik heldu ginen lehorrera.  Elizen arteko biblia   Eg 27,44

Onik iritsi ginela diodanean esan nahi dut ez zitzaigula inolako ezustekorik gertatu, ez poliziaren bisitarik ez gisako ezer.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Haizearekin pare bat eguneko borroka egin ondoren iritsi ziren Londresera, onik iritsi ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Erre-opariak eskaini zituzten, beren arteko bat ere galdu gabe onik itzuli zirelako.  Elizen arteko biblia   1 M 5,54

Saioa mendian galduta zegoen mendizalea onik topatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Murillo del Fruton galdutako mutila onik agertu da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Hondarribian desagertu zen emakumea onik aurkitu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Lehoiaren gorpua lurrean eta bere burua onik ikusi zuelarik, Gandar ohartu zen berak hil behar zituenak gertatu zitzaizkiola salbatzaile.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 156. orr.

Onik gelditzen zitzaion besoa gerri aldeko sastagaira zeramala bihurrikatu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.

Orduan esan nien bi egun bazirela naufragio lazgarri batetik onik irten nintzela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Herr Haspern, ordea, onik irten zen lehendabiziko epaiketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Gu, gure alaba ondo hezi eta txalupa portura onik eramatea beste kezkarik ez dugunok!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

2 onik atera

Hiru atentatutatik onik ateratzea lortu zuen Alexandro II.ak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Hirian gelditzen dena ezpataz, goseak edo izurriz hilko da; babiloniarrengana igarotzen dena, ordea, bizirik eta onik aterako.  Elizen arteko biblia   Jr 38,2

Hura izan zela bidaiako unerik larriena aitortu genuen hirurok, eta Abdellahri zor geniola onik atera izana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien komisariako itxarongelan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Onik ateratzeko, inork ikusi gabe zelatatu behar duzu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Badakitelako zerbait gertatuz gero haiek onik aterako direla.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 180. orr.

Kontaiek egia osoa eta kito, Charlie, eta onik aterako haiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Neskaren kapritxoak harriturik samar utzi baninduen ere, onik atera nintzen azterketa misteriotsu hartatik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Gertatutakoari hainbesterainoko garrantzia ez ematea zela hartatik onik ateratzeko modu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.

Erditze arriskutik onik ateratako andreak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 444. orr.

Eta, nengoen kinka larritik onik ateratzekotan, horixe egin behar nuen, buru-belarri hausnartu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Nork bere burua sekula onik aterako ez den putzu batera botatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

3 onik egon

Desagertuta zegoen ertzain urpekaria ustez 20 metroko zulora erori zen, baina onik dago.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Egunak igaro ahala, ez zegoen dudarik Fluffy artean bizirik eta onik zegoela giltzaz itxitako atearen atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.

Bizirik egonez gero, onik nagoela esan behar.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 153. orr.

Mikel Goñi onik dago auto istripua izan ostean.  Berria - Kirola   2004-09-09

Zure karabanari gertatu zitzaion triskantzaren berri izan ostean, etxekoak pozarren daude onik zaudelako.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.

Bizarginak odola kendu zion bai gaixo zegoenean, baina zuk onik dagoela atera diozu; eta horrela hemendik ere ez dizu ezeren zorrik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.

Koinatua kolpatuta ere, ni bizirik eta onik nengoela ikasteak zenbateraino nahigabetuko zuen ez nengoen hagitz seguru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

-Zuzenean niregana etorri behar zenuen! -esan zion amorruz, ordu erdi lehenago onik zegoen besoaren hondakin triste eta elbarri hari helduta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 148. orr.

Hezetasun-aztarnarik batere ez; onik zegoen zura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Biztanleak ez dira onik dauden etxeetara itzultzera ausartzen.  Berria - Mundua   2004-02-26

Hondamen hartan, gauza batek goxatzen zuen: onik zeuden kutxak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

3 onik eta osorik

Poz handia hartu zuten Nadia eta Mikel Strogoff onik eta osorik aurkitzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

Itzul zaitez etxera, onik eta osorik, eta aurki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Ontziratuta dagoen guztia onik eta osorik helduko da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Jakob, berriz, onik eta osorik iritsi zen Kanaan lurraldera, Siken izeneko hirira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

4 onik izan du ad (ezezko perpausetan)

Hari burua txiki-txiki egin arte ez dut onik izango.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Ez dugu begiz jotako gizabazter horien izena jakin arteko onik izaten kasik aurreneko kolpetik eta hurbilguratik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Ez zuen onik izan, lore saltzaile haietako batekin lanean hasi zen arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Ez duk onik izan gure Gilen hemendik urrundu arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Eskuratu behar dut, edo nire eskuek ez dute onik izango.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Gaiztoak ez du onik izango eta ez du bere bizia luzatuko itzal bat adina, ez baitio begirunerik Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Koh 8,13

Nik ez bainuen Hermannik gabe onik izaten, horixe lortu behar nuen neuk ere, berak ere senti zezala nirekin egoteko premia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

onik atera (160); onik atera ziren (28); onik aterako (59); onik aterako zara (5); onik ateratzea (16); onik ateratzeko (33); onik ateratzen (16); onik aurkitu (16); onik aurkitu dute (7); onik dago (11)

onik eta osasuntsu (6); onik eta osorik (15); onik eta salbu (10); onik heldu (5)

onik ikusi (6); onik iritsi (11); onik irten (25); onik irten zen (10); onik irtengo (9); onik irtetea (4); onik irteteko (9); onik irteten (6); onik itzuli (7); onik itzuli zen (4); onik itzuliko (6); onik izan (44); onik izanen (4); onik izango (31); onik izaten (19)

onik topatu (5); onik zegoela (5)


onil 1 iz inbutua.

Manuelek ardo botilak onilaz betetzen jarraitu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Léonek, eskuin eskuarekin, heste hutseko zati luze bati eta haren muturrean sarturiko onil aho-zabalari eusten zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Berak banatu digu zopa, kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

2 irud/hed

Baiona eta Donibane Lohizune lotzen dituen errepidea, lotura nagusi bakarra, onila da atera nahi dutenentzat.  Berria - Harian   2005-08-19


onildu, onil(du), oniltzen du ad uxatu

. ik ohildu.

Izeba Matildek begi galduez entzuten ditu nire tokia hartu duen faltsario horren letaniak, zeinak aldi berean keinuak egiten baitizkit, euli bat oniltzen ariko balitz bezala, ni uxatzeko, lekutzeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 71. orr.

“Halakorik!” pentsatu zuen, eskua astinduz haragi xehatuaren gainetik oniltzen zuela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.


oniriko izond ametsetakoa, ametsetikakoa.

Argazkietan, zinean eta telebistan hainbeste aldiz ikusitakoa, benetan so eginik, ia onirikoa, ia irreala irudituko zaizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Ezinezkoa da amesgaizto batek uzten dizkigun gogo-abaildura zein irudien jatorria elementu oniriko soilekin adieraztea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Lekuona [...] Euskal Herriko lehenengo artista plastiko surrealista izan zen, koadro oniriko, argazki futurista eta collage harrigarrien egilea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.

Jendetasunaren gaia gogo-bihotzean berebaitako mundu onirikoa gauzatzera saiatzen da.  Herria   2004-05-06

Daliren estetika onirikoaren jarraitzaileen artea Nikolas Lekuona ordiziarra egon zen.  Berria - Kultura   2004-11-11

Zahar nahiz gazte, ezagun nahiz ezezagun, liriko edo oniriko nahiz ironiko edo sarkastiko, era guztietako poetei zabaltzen die atea urtero Hatsaren Poesia olerki bilduma-k.  Berria - Kultura   2006-04-11

Gregory Corso, 'beat' belaunaldiko poeta onirikoa, duela bost urte hil zen.  Berria - Kultura   2006-01-17

Diskurtso koherente baten bidez adieraztea irudi oniriko bat begitantzen zitzaidana.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Neuri, ordea, munduaren existentzia egiten zait harrigarri; misterio hutsa baita; eta, misterioaren inguruan, ez zaizkit ametsa eta irudimena baizik geratzen; eta poesia eta errealitate onirikoa, azken finean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Bere obren alderdi onirikoak erakusten du surrealismoaren aitzindari izan zela.  Berria - Kultura   2006-03-14


onirikoki adlag era onirikoan.

Guziz samurrak Nichollas Hampersen zurezko lauki egiturak hain onirikoki marraztuak eta koloreztatuak; goraipatzekoak ere Josette Dacosta ren azken lanak formaletik abstrakzioruntz baidoatzi, kolore ederrak egokituz.  Herria   2004-01-15


onirismo iz irudi onirikoak irudikatzeko joera duen jarduera.

Zazpi egileen obrek geramatzate ametsen eta onirismoaren baitara bide berrietan gaindi.  Herria   2004-11-18

Bestalde, lotako ametsek edo onirismo-fantaseoaren bidez agerian uzten diren gabeziak eta euforiak ere badira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.


oniritzi1 ik on1 18.

oniritzi2 (orobat oneritzi g.er.) 1 iz ontzat ematea, onestea.

Ez zure baimena, zure oniritzia besterik ez.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Ministro jeneralak horretarako baimena eman didan arren, zure oniritziarekin eduki nahi nuke.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 204. orr.

Baimena, onespena eta oniritzia alabak eman beharko zizkiola, berak ez baitzuen hor zeresanik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.

Pozgarriak ziren, halaber, Müller jaunaren oniritzia eta Anghiosen laudorioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Agintarien oniritzia.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Arras zoriontsua naiz, baldin oniritzi hori merezi badut zugandik: baldin ez badiot adiskidantzaren jaidurari soilik zor.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.

Zure oniritzia behar dut.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Besteen oniritzia izatea komenigarri ez ezik beharrezko bihurtu zen amildegian ez erortzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Haren mazelak oniritzia egin zion nire musuari eta horretan ezagutu nuen ez zela nirekin bart bezain erremindua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Hauteskunde Batzordearen oniritziak HZk «baldintza guztiak» betetzen dituela erakusten du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Herria defendatzera joan ginen, eta herritarren oniritzia jaso genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 130. orr.

Zera bururatu zait, lapurra atxilotzea lortzen baldin banuen, Weber jaunaren oniritzia irabaziko nuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.

Abadesak ahizpa guztien oniritzia eskatu behar du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1176. orr.

Erregearen oniritzia lortu eta aginteaz jabeturik, berehala behartu zituen Jasonek herritarrak greziarren biziera hartzera.  Elizen arteko biblia   2 M 4,10

Ez ezazu, orduan, baieztapena eraman zeure oniritziak eskatzen dizuna baino areago, zeuk gauzari irizten diozun horretan ez baitago engainurik. berriz hartu bainuen lehengo lana, baratzezaina, fraideen komunitatearen oniritziaz eta abegi onaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.

Legeak, -aldaezinak, denen oniritziarekin ez bada- ez dira hondatuko interes pribatuen eraginez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

2 (izenondoekin)

Hortan parte hartuz dio Christianne Giraud eskultoreak erakusketari oniritzi osoa emaiten.  Herria   2005-09-22

Jose Manuel Durao Barroso buru duen Europako Batzordeak Europako Parlamentuaren oniritzi zabala lortu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-11-19

Aztertu gabe irentsi den albisteak jendearengan duen eragina, gizartean sortzen duen iritzi erraldoia, kontzientzia zegoen tokian oniritzi soziala txertatzera datorrena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 101. orr.

Proiektuak ez zuen sinadura profesionalik eta inongo oniritzi teknikorik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Halako oniritzi estetiko batez begiratzen zuten gure hartu-emana.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hiritar batek besteegandik jasotzeko duen gutxieneko oniritzi zatiaren aurkakoak, ospe txarrarekin zigortu behar dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

Pentsatu nian, beharbada, Wilkieren oniritzi-gutun batek lagun ziezadakeela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Ordukoan poz eta oniritzi murmurioa izan zen bisitariena, eta gizonak "follow me" esan zuenean, denak atera ziren haren atzetik korrika.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

4 oniritzia eman

Reb Alter Vishkowerrek bere oniritzia eman zion harremanari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Bruselak oniritzia eman dio erabakiari.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Gure animalien inportazio-agiriei aldian-aldian ematen diete agintariek oniritzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Horrela jakin nuen Jose Luis zela hautagairik egokiena, eta harekin ezkondu nintzen aitak oniritzia eman eta hiru urte geroago.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.

Begiez egiten dit galde; nire oniritzia ematen diot, buruari eraginez, baina pixka bat dezepzionaturik dagoela sumatzen dut, gogo biziagoa nahiko lukeela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzordeak oniritzia eman (5); batzordearen oniritzia (3); bere oniritzia (17); bere oniritzia eman (6); beren oniritzia (4); besteen oniritzia (3)

gobernuak oniritzia eman (3); gorteen oniritzia (4); herritarren oniritzia (5)

kongresuaren oniritzia (6); kontseiluaren oniritzia (6); kontseiluaren oniritzia jaso (4); kritikarien oniritzia (3); legebiltzarraren oniritzia (6); ministroen kontseiluaren oniritzia (3)

oniritzia du (7); oniritzia dute (3); oniritzia eman (128); oniritzia eman zion (35); oniritzia emango (10); oniritzia ematea (6); oniritzia emateko (8); oniritzia ematen (12); oniritzia izan (6); oniritzia jaso (47); oniritzia jaso du (9); oniritzia jaso ondoren (5); oniritzia jaso ostean (4); oniritzia jasoko (4); oniritzia jasotzea (3); oniritzia lortu (8); oniritzia lortzen (3)

parlamentuaren oniritzia (4); pse eeren oniritzia (3); zure oniritzia (5)

haren oniritziarekin (3)

oniritziaren zain (5)

oniritzirik gabe (9)


onizate ik on1 22.

onize 1 iz agataren aldaera, kolore argiko eta iluneko zerrendak ageri dituena.

Mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua.  Elizen arteko biblia   Ez 28,13

2 onize harri

Hartu gero bi onize harri eta zizelkatu haietan Israelen hamabi semeen izenak.  Elizen arteko biblia   Ir 28,9

Buruzagiek onize harriak eta beste harribitxiak ekarri zituzten apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 35,27


onjo ik onddo.

onjoketa ik onddoketa.

onjoketaria ik onddoketaria.

onkailu ik ongailu.

onkeria iz ontasun gaitzegarria.

Onkeria gabeko garraztasuna.  Berria - Kultura   2004-11-20

Euskal tradizioan badugu gaur egun askok -agian arrazoi osoz, beharbada onkeria hutsez- arbuiatzen duten "frantses-euskaldun" hori, hegoaldekoontzat kiderik ez duena, nik dakidala ez baita inoiz "espainol-euskaldun" esan izan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.

Pertsonaiei darien xalotasun eta onkeria erabatekoa literarioki sinesgaitza gertatzen da, nire ustez, eta horrexek egiten ditu pertsonaia gehienak berdinegi.  Berria - Kultura   2006-04-04

Haren hitzetan, «onkeria» horren ondorioz, «ETA karitateko ahizpa bihurtu dela dirudi».  Berria - Harian   2005-11-22


onkitu ik hunkitu.

onkogene 1 iz aktibatzen denean minbizia eragiten duen genea. ik minbizi 7.

Baziren, beraz, "minbizi-geneak" edo "onkogeneak".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Onkogeneek zelulen ugalketa faboratzen dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Geroago, "antionkogene" izeneko beste gene batzuk aurkitu ziren, onkogeneen eragina deuseztatzen zutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erakutsi gerta litekeela ADN injektatua onkogene-ezabatzaile batetik hurbil integratzea eta horrenbestez minbizi bat eragitea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.


onkologia 1 iz medikuntzaren adarra, tumoreak aztertzen dituena.

Oinarrizkoak dira, ordea, errehabilitazioko, hemodialisiko eta onkologiako gaixoentzako zerbitzuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

EHUko medikuntza ikasleek Andrew Koff onkologian aditua entzun ahal izan zuten atzo, Leioako kanpusean.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Onkologiari eskainitako C pabiloia ere zaharberritu egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gurutzetako Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitatean batez beste 30 ume izaten dituzte egunez.  Berria - Harian   2006-02-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik onkologiko.

Onkologia zentrorik ez eraikitzea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Haien asmoa onkologia zerbitzua eremu pribatuaren esku uztea dela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Ikerketa-zentroetan eta ospitaleetako onkologia sailetan.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Immunologia eta onkologia departamentuko arduraduna.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Onkologia pabiloi berria Nafarroako Ospitalean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Hazkunde handiagoa izan dute onkologia kontsultek (%32) eta birgaitze kontsultek (%27).  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Rosa Alas Brun, Izabako Oinarrizko Arretarako medikua, Eduard Rodriguez-Farre [...] eta Josep Ferris Tortajada La Fe-ko (Valentzia) onkologia-pediatra izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

3 erietxe batean, onkologia zerbitzuen barrutia.

Irakurri berri zuen korridorearen sarrerako atearen gaineko errotulua, Onkologia, eta modu batean baino ezingo zukeen azaldu hark sentiarazi ziona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 150. orr.

Bitxia da Onkologiako itxarongelako eserlekuen antolamendua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haur Onkologikoak Laguntzeko Elkartearekin bat egin genuen orduan, eta Iruñera etortzea erabaki genuen.  Berria - Harian   2006-02-15


onkologiko 1 izond onkologiarena, onokologiari dagokiona. ik onkologia 2.

Tuterak badu unitate onkologikoa; Lizarrak ez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Erietxe onkologikoa eraikitzeko 24 milioi euro emango dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Institutu Onkologikoan hitzartutako zerbitzuetarako.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Miguel Sanzek gure herrialdean zentro onkologikoa egiteko aukera baztertu zuen, duela bi aste.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Osasun Sailak Nafarroako Plan Onkologikoarekin aurrera jarrai dezala espero dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Guadalajarako (Espainia) patologia onkologikoen eta zentral nuklearren arteko harremana izan zuen aztergai.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Ebakuntza onkologikoetarako ebakuntzetako itxaronaldia ezin izango da 30 egun natural baino handiagoa izan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

• 2 iz erietxe onkologikoa.

Gipuzkoako Onkologikoa bularreko minbiziari buruzko nazioarteko ikerlan batean ari da.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Josep Priera Donostia Ospitaleko Onkologikoko arduraduna da.  Berria - Harian   2005-04-17


onkologista iz onkologoa.

Eta onkologistarekin tratamendu gogorra erabaki genuen, erradiazioa eta kimioterapia batera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.


onkologo iz onkologian espezialista den medikua.

Iradoki nuen egoki zatekeela saguaren institutu edo bat eraikitzea, etxepe batean elkarturik jardun zezaten, material bera zutela aztergai, genetistek, fisiologoek, patologoek, birologoek, onkologoek eta bestek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 82. orr.

Ezinbestekoa zutela gaixoek mundu osoko onkologoek erabiltzen zituzten tratamendu haietara makurtzea, hura baitzuten, segur aski, gaitza garaitzeko bide bakarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Horixe bera uste bide zuen Van Rensselaer Ameriketako Estatu Batuetako onkologo eta humanistak ere.  Berria - Gaiak   2004-01-21


onkote izond adkor aski ona.

Aitona bizkar sendoko gizona zen, lasaia, onkotea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.

Fetitxismo guztiak uxarazteko modukoak dira Hemingwayren itxura onkotearen erreklamora eskaintzen dizkidaten plateren prezioak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Hemingwayren aurpegi onkoteak niri begira segitzen du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 21. orr.

Eskura zeukan Norak, guztiz eskura, ilargi onkotea, ahurraren magalean kabitzen zitzaizkion hiru gabiraiak. Hiru hegaztien hegada alderraiak desitxuratzen zuen aldian-aldian ilargiaren itxura onkotea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.

Masaila ardo koloreko angioma batez estalia zuen onkote itxurako morrosko zabal bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 145. orr.


ono ik oraino.

onomastika 1 iz izen bereziak, eta bereziki pertsona izenak, aztertzen dituen jakintza.

Gramatika kontuan hartuta, liburuak sei atal ditu: sintaxia, ahoskera, onomastika, aditz laguntzaile batua eta hiztegi batua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Aditua zen onomastikan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 157. orr.

Onomastikako batzordeko partaidea da, eta ere Eusko Ikaskuntzako kidea.  Herria   2005-12-22

Kirolean, antzerkian, onomastikan eta beste sektore askotan lan egindakoek jaso dute euren omenaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik onomastiko.

José Pedro Machadoren Hiztegia ireki, eseri, eta onomastika ataleko zutabeak begiratzen hasi zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 122. orr.

Onomastika arloko gaiak landu zituzten; Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera araua onartu zuten.  Berria - Kultura   2004-11-27

Erregeren Onomastika eguna zela-ta, azaroaren 4an kaleratzekotan, ale berezia prestatu genuen "El Cuartel Real"ean. askoan Euskaltzaindiaren barneko administrazioan eta onomastika batzordean lan handia egin du Lizundiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Onomastika Jardunaldiak antolatuko ditu Euskaltzaindiak.  Berria - Kultura   2004-01-21

Onomastika-kontuetan inork baino gehiago omen zekien Peru Mintegiaga akademikoa ekarri zuten geriatrikotik hurbil dagoen aretora "Izena nolako, izana ere halako" hitzaldia ematera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.


onomastikalogia iz

Anjel Lertxundik onomastikalogia asmatu du.  Berria - Kultura   2004-06-10


onomastiko izond onomastikarena, onomastikari dagokiona. ik onomastika 2.

Euskal Herriko tradizio onomastikoak aztertu zituen: katolikoa, erromantikoa, sabindarra, iraultzailea...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

Euskaltzaindiak euskararen corpus onomastikoa eratzeko proiektua abiatuko du aurten.  Berria - Kultura   2006-02-01

Inon eta inoiz ikusi al da, Antero Apaolazak bere nobelako pertsonaiari Patxiku Txerren deitu zionetik, manipulazio onomastiko begi-bistakoagorik?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.


onomatopeia iz izendatzen duen gauzari dagokion hotsa irudikatuz edo, haren izena sortzea; horrela sorturiko izena.

Laburbilduz, onomatopeiak eta harridura hitzak bigarren mailakoak dira, eta zalantzan jar daiteke, neurri batean behintzat, haien jatorri sinbolikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Euskarazko onomatopeien bilakaera ongi aztertzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.

Orain dela gutxi, euskarazko onomatopeiak azaltzeko komikiak argitaratu direla ere iragarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Onomatopeien erabilera eta jolaserako joera nabarmendu ditu epaimahaiak zure liburuan.  Berria - Harian   2005-10-12

Hitz bikoitz asko onomatopeien sailean aurkituko ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Ezinezkoa da ia onomatopeiak inprobisatzea, aurrez formulatu eta formulen artean egokitzeko saioak egin ez badira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.


onomatopeiaka adlag onomatopeiak erabiliz.

Tratulantak pasatzen ziren: lehen aldian, saltzaileei onomatopeiaka hitz eginez, bildots metatuei ez zieten behakorik ere botatzen, hauek otoi erosika hasi arte bederen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.


onomatopeiko izond onomatopeiarena, onomatopeiari dagokiona.

Zein bakan hitzegiten duten, ordea, filologoek hitz onomatopeikoez!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.

Euskal sen onomatopeiko pittin bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

Poema plastikoak, egilearen hitzetan, kolorea dutenak, umorea dutenak, onomatopeikoak ere, jostailuzkoak eta erritmoz beterikoak.  Berria - Kultura   2004-06-16


oñoña iz ipar gozokia.

Milaka esku zirela luzatzen, oñoñak, liburuttoak, burukoak, zakuttoak eta iragarkiz beteriko bertze purtxileria frango eskuratu nahian, kalapitan artzeraino batzutan!  Herria   2003-07-31

Oñoñak eta makila erabili zituen bata bestearen ondotik.  Herria   2004-09-02

Eguberrikari, San Josepe eskolako burasoek oñoña xokolatezkoak salduko dituzte ostirale aratsaldean eskoletxean  Herria   2004-12-23


onpuska ik on1 25.

onsko izond adkor ontxoa.

Albokari onskoa ezezik, Arratia aldeko azken albokagilea baigenuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Oliteko erregeren palazioan, Juanaren bataiokoan, 1358ko buruilaren 2an, janari onskoen artean aza atera zutelakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Jendeak kalitate onskoa bilatuko balu bere plazerretan, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.


ontarte iz mesedea.

Valmont jaunak ontarte hori, erranen ere nuke kasik bidezkotasun hori, igurikatzeko eskubidea badukeela iruditzen zait.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Eginen dit menturaz Dancenyri gutun bat eramateko ontarte handia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 185. orr.

Egidazu, arren, gutunok hartzeko ontartea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 411. orr.

Lehen puntua da hartutako ontarteengatik Jainko gure Jaunari eskerrak ematea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Zeure ontasun guztiak ez dizkizut hargatik gutxiago eskertzen eta, aurrerantzean ere, arren otoi, zeure ontarterik ez niri uka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Deus ez zait zaila irudituko zuk ontarte handiz eman bide dizkidazun artak neuretzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Ez dut ordea neholaz ere gutxitu nahi ontarte horregatik agertuko nizukeen esker ona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.

Makurtu naiz haren maitalearen ontarteak gazte horrekin banatzera: nik bezainbat eskubide bazuen haatik; eta niri bost axola!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.

Zeren lehendabizi ipini behar baitugu helburutzat Jainkoa zerbitzatu nahi izatea, zein baita helburua, eta bigarrenik ontarteak biltzea edo ezkontzea, gehiago komeni bazait, hori baita helbururako bidea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.


ontasun 1 iz ona denaren nolakotasuna.

Kolonoetako batek iturriko uraren ontasunaz baliatuz eta hari probetxu ateratzeko asmoa hartuz, dendatxo bat jarri zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

XX. mendeak erakutsi digu jakitearen erabilgarritasuna, zientziaren berezko, eta ez diru edo ekonomia kontuetan oinarritutako, ontasuna.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.

Bizitzaren gogorkeriak ongia ernarazten du bihotz handietan; horiek ontasun hori munduan zehar eramango dute eta mundua aldatu nahi izango dute, daramaten ongiaren araberakoa izan dadin.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Ontasuna indartsua da, indarrik ez duenean!  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

Ontasuna eta gaiztotasuna beste propietate moraletara murritz daitezke, hala nola zorionera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Karitatearen ontasunaren edo okerkeriaren oinarrizko eztabaida.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

2 (Jainkoarena)

Kontenplazio-argi batean murgiltzen nintzen eta bertan, Jainkoaren ontasun, jakinduria eta ahalmen neurrigabearen leizea ikusten nuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Onak, Ontasunetik eta Ontasunean hartzen du berari dagokiona; Ontasunean dago, bizi eta kokatzen da, eta Ontasunean ezagutzen du bere burua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Ontasuna ugaritu egiten da eta bera den guztia sorrarazi egiten du ona den hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Egiaren berri duen orok badaki zeruko Aitak Semeari eta Izpiritu Santuari bakarrik eman diela Ontasun guztia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Gizaki ona eta Ontasuna ez dira ontasun bakar bat besterik, hura sortua dela ezik, eta hau, bestalde, sortzailea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Jaungoikoaren ontasunak ez du deus hondatzen uzten ez izateraino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ontasun unibertsal baten ametsak beharrezkoak dira, ur handiak uhin bakarrean joan daitezen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Ordezkatzen dituzte xarma liluratzaileak ontasun maitagarriaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Halako ontasun sakona, halako harmonia, zerion nortasun hari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 82. orr.

Gaiztakeriaren tentaziotik ihes egin nahian, irudizko ontasun hutsaren besoetara oldartu zen, eta babesleku bat eraiki zuen bere buruarentzat, non justizia eta egia erabatekoak baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Endrerengan batere eraginik izan ez zuen halako ontasun itxuratiz eta gailentasunez hitz egin zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Lege zibilek, aitzitik, gizaki guztien ontasun morala dute xedetzat, ez norbanakoena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Barruko ekintzak Ontasun jainkozkoan ditu erroak eta bere atsedena; sorkaria itsu da bere baitan harturiko ontasunarentzat eta argiarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik.  Elizen arteko biblia   Lk 6,45

Bizio ageriko guziak arinak dira; kaltegarriak berriz hagitz, ontasun itxura baten pean gordetzen direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Ez garela beste edozein baino gutxiago ontasun, karitate eta anaitasun kontuetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 214. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trenak ikusi nituen Siberiara zihoazela, ehunka eta milaka lagun zeramatzatela: Moskukoak, Leningradokoak, Errusiako hiri guztietakoak, giza ontasun handi eta argitsuaren etsaitzat hartutako gizon-emakumeak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

Gure esku dago, herritar arrazional eta tematien gisa, legeen eta instituzioen kalitatea hobetzea eta, ondorioz, gure bizi ontasuna ere bai.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

Tenplura eta santutegira ontzi bat ur eramaten dute gurtzarik garbienarekin, eta lurrean belaunikatuz eta besoak zerurantz altxatuz, eskerrak ematen dizkiote jainko-ontasunari ura asmatu zuelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

6 gauza ona edo onuragarria.

Izan itzazu nigana ama baten ontasunak; arrenka dizkizut galdatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

Substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da, ontasun oro Jaungoikoa ez bada Jaungoikoagandik delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Atxikimendua diezun sortutako ontasun guztietatik askatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Osaba Kamilek aurrena bere adiskidearen ontasunak goraipatu zituen, hurrena Um Hamidarenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 142. orr.

Egiaz mintzo omen zara, fida omen zatzaizkit, zeure adiskidantza didazu azkenik eskaintzen: zenbat ontasun, andrea, eta ondikotz ezin haiez baliatu!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

Zeure ontasun guztiak ez dizkizut hargatik gutxiago eskertzen eta, aurrerantzean ere, arren otoi, zeure ontarterik ez niri uka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

-Jainkoak ontasunez eta ondasunez sari zaitzala!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

7 ipar ondasuna.

Bazituen bestalde anitz etxe eta ontasun, ez bakarrik Luzaiden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Beretzat atxikiz eliza horren mozkin guztiak eta Orreagak Portugalen zeuzkan ontasun guztienak eta urtero honenbesteko bat ordainduz delako komentuari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Ez ote zen aski elizaren ontasunak erresumako ontasun ekartzea?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Lurra ez dela gure aitamek edo gure aitzinekoak utzia daukuten ontasun bat guk gozatzeko, bainan dela guk gure haurreri berdin sano utzi behar ginukeena.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 146. orr.

-Amankomunean daukagun ontasun handiena bakartasuna dela jakitea onuragarria da...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.


ontiko izond izakiari dagokiona.

Gauza bat da egia ontikoa eta beste bat egia ontotopikoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.


ontogenesi (corpusean ontogenesia soilik) iz ontogenia.

Hizkuntz bilakaera ulertzeko era bat, non bere filogenesia agertzen den ontogenesia bakoitzean.  Berria - Kultura   2004-06-29


ontogenetiko izond ontogeniarena, ontogeniari dagokiona.

Esanahi historia gabeak edo ontogenetikoak, aldiz, indarrean dauden kausa edo mekanismoei begiratuko die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Batak, argirantz hazten den landarea ikusita, bizidunaren bizitzan bertan ageri den kausa bati lotuko dio efektua, kausa ontogenetiko hurbilari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.


ontogenia iz banako baten eboluzio prozesua espezie baten barruan. ik filogenia.

Psikoanalisi freudiarraren ikuspegi filogeniakoa (antropogenesia) zein ontogeniakoa (norbanakoaren garapena) sexualitatean oinarritzen dela, gizaki ororen gogoa eragiten duen eragile dinamizatzaile nagusia sexualitatea dela proposatzen baitu.  Berria - Harian   2006-05-06

Fritz Müller-en printzipioa egokituz, animalia baten enbriologiak haren genealogia errepikatzen duela alegia, edo Haeckel-ek dioen bezala, ontogenia filogeniaren laburbilduma bat dela, esan daiteke gizakiaren psikologia animaliaren psikologiaren sintesi bat baizik ez dela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.


ontologia 1 iz metafisikaren zatia, izakia orokorrean aztertzen duena.

Aristotelesen ontologian substantziak daude oinarri-oinarrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Nominalistak bi osagaiko ontologia -banakoak eta unibertsalak- proposatu beharrean, osagai bakarreko ontologia proposatu nahi du, hau da, aztertzen ari garen kasuan, unibertsalik gabeko ontologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Nominalistak ontologian banakoak eta banakoen multzoak hartuko ditu aintzat, eta horien bitartez saiatuko da azaltzen errealistak banakoekin eta unibertsalekin azaltzen duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Iraultza honen emaitza negatiboa ordu arteko metaphysica generalis edo Ontologia, h[au] d[a], izatearen irakaspena, adimen hutsaren analitika apalago batez ordezkatzeko ekintza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Mendebaldean ontologia eta teologia metafisika bakarraren bi aldeak izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Bai egiaren analitika (dakigun egiaren azterketa zientifiko-teorikoa) bai orainaren ontologia (garenon izakiaren azterketa historiko-praktikoa).  Berria - Kultura   2004-02-20

Horrela, filosofia anglosaxoiaren egiaren analisiak eta filosofia kontinentalaren orainaren ontologiak bat egin dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Autismoaren gaiak ontologiaren galderarik sakonenak ukitzen ditu, desbiderapen errotikakoa inplikatzen baitu garunaren eta gogamenaren garapenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Errealitatearen interpretazio molde razional bat destakatu behar zuena, errealitatearen uko bihurtzen da, salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Subjektu pentsatzailearen jarduera erdigunean ipiniz, ontologia zaharra suntsitu zuen.  Berria - Kultura   2004-02-15

Funtzionalismoa ontologia materialistaren garapen bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Koloreen ontologiari buruzko tesia egin du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Argazki-irudiaren ontologia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Ontologiako eskola-liburuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

2 (izenondoekin)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Gizakiaren ontologia konplexua da eta bere baitan daramatza ezaugarri antagonikoak, era bipolarrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.

Dena den, bion arteko antzak, bi-bion ontologia desberdinen gainean daude eraikita, esaten ari garen Barojarenak alegia eta ulertu nahi dugun Miranderenak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 228. orr.

Ziberespazioan eta ziberdenboran ontologia desberdina dugu, ez da mundu fisikoarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badago osagai bakarreko beste ontologia-mota bat, hain zuzen ere, banakorik gabeko ontologia aldarrikatzen duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Egunotan museoan egiten ari den Ontologia kongresuaren barruan.  Berria - Kultura   2004-10-01

Nazioarteko Ontologia Biltzarra.  Berria - Kultura   2004-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orainaren ontologia (3)


ontologiko izond ontologiarena, ontologiari dagokiona.

Orain arte ikusi ditugun arazo metodologikoak, epistemologikoak edota ontologikoak tipikoak izan dira zientziaren ikasketa estandarrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Jainkoaren izatearen froga ontologiko baten ezintasunaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

Davidsonen ustean, gertaldiek berezko kategoria ontologikoa osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Orain arte zenbait kategoria ontologiko aztertu eta aipatu ditugu: banakoak, motak, propietateak, erlazioak, banako abstraktuak eta gertaldiak, besteak beste.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Heideggerrek proposatutako Izatearen eta Denaren arteko bereizketa ontologikoa hartzen du (Sein eta Seiende).  Berria - Kultura   2006-01-12

Maimon [...] Jainkoaren beste ikuskera batekin aurkezten zaigu, Jainkoaren ikuskera kosmologikoarekin ez, baina ontologikoarekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Determinazio ontologikoa erabaki etikoaren korrelatua da eta bien artean errealitate beraren aurpegi bikoitza eratzen dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Bai idealismo ontologikoa bai hiperrealismoa hasieratik baztertuko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Dualismo ontologikoaren arabera, beraz, bi substantzia-mota daude munduan, fisikoa eta pentsakorra, bakoitza bere ezaugarri propio eta bereizgarriekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Denok gara berdinak [...] eta desberdinak: berdinak gure duintasun ontologikoari dagokionez -homines, cives- eta desberdinak gure baliabideei, joerei eta irrikei dagokienez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.

Jarrera errealistaren alde agertzen dira, konpromiso ontologikorik onartu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Zerizan gorena den jatorrizko zerizan bakar baten froga egiterakoan froga fisiko-teologikoaren oinarrian kosmologikoa datza, honen oinarrian, ordea, ontologikoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

froga ontologikoa (6)


ontologikoki adlag era ontologikoan; ontologiaren ikuspegitik.

Badirudi, ordea, ontologikoki, hau da, errealitatearen mailan, bi adierazpen predikatibo horiek gauza desberdinak adierazten dituztela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Baina, neurriak neurri, berez, ontologikoki, izatez, gauza bera dira mozkorrak, haurrak, [...] urduri dagoenak edo gutako bakoitzak hizkuntzaren hitzak hots bihurtzean egiten ditugunak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Nominalista ontologikoki aurreztailea da: karga ontologiko gutxiagorekin ahalmen bera izan nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.


ontologista izond Jainkoa esperientziaren bidez ezagut daitekeela dioen doktrinaren aldekoa.

Hori dela eta, ezin da esan Agustin ontologista denik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.


ontologizatu, ontologiza, ontologizatzen du ad ontologiko bihurtu.

Hegelek arrazoimena "ontologizatu" egiten du: gizakia [...] espiritu gisa bera ere den mugagabekoaren ahalmen bihurtzen du, eta ezagutzako objektu propioena mugagabeko horixe du hain zuzen (bere burua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.


ontoteologia iz

Teologia transzendentala edo jatorrizko zerizanaren izatea oro har esperientzia batetik eratortzea pentsatzen duena da [...] eta Kosmoteologia izena du, edo bere izatea adigai soilen bitartez esperientziaren laguntzarik gabe ezagutzen duela sinesten du, eta Ontoteologia deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Ez genuke esango Erdi Aroko pentsamenduak ez duela inolako erantzukizunik ontoteologia horren garapenean, nahiz eta horren gailurrera iristeko era garbienean Aro Modernoaren filosofiari itxaron behar, preseski Hegel-en sistemari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Egitura horri Heideggerrek ontoteologia deitu dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.


ontoteologiko izond ontoteologiarena, ontoteologiari dagokiona.

Ikuspegi horretatik begiratuta, egungo zenbait garaikidek metafisika ontoteologikoaren eta bortizkeriaren artean aurkitu uste izan duten lotura aintzat hartzekoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.


ontotopiko izond

Gauza bat da egia ontikoa eta beste bat egia ontotopikoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.


ontsa (745 agerraldi, 32 liburu eta 352 artikulutan –gehien-gehienak Herria-koak-; orobat untsa 572 agerraldi, 9 liburu eta 414 artikulutan –denak bat izan ezik Herria-koak-, eta untxa g.er.) 1 adlag ipar ongi. ik ondo1; ongi.

Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Arte honetan, ontsa goberna hadi hor gaindi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 151. orr.

Abel, eskolan, ontsa ari zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Badaki arras ontsa zergatik baztertua den.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.

Iparraldeko egoera biziki ontsa ezagutzen du, eta horrekin ez zaio aski bere buruari.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

Zinez ontsa iragan da aurtengoa ere.  Herria   2002-12-19

Beharbada ontsa eta beharbada ez hain ontsa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 127. orr.

Bakoitza egin-ahala ontsa kokatu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Hark errepostu baietz, ontsa zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

-Ontsa da, ontsa; leher egina baina ontsa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.

-Anbroxio ontsa dun, Kattalin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

-Ontsa da, zure ospitale egunak eta pausukoak kontrolatuak izan dira bulegoetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

-Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Biziki ontsa da hilen ohoratzea bainan ez ote da hobeki hiltzetik begiratzea ahal ditugunak oro?  Herria   2005-03-03

Ontsa da indar berezi baten egitea zerbait handi eta ikusgarri gertatzen delarik bainan ez litake ahantzi behar egun guzietako egoera gogorra.  Herria   2005-06-16

-Etxean denak ontsa -Eusebiok solasgaia aldatu zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Handikiekin ez nauk ontsa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Izan ontsa, Doktor ona eta, maita nazazu, egiten duzun bezala!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Izan ontsa.  Herria   2004-01-22

2 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin) oso.

-Ontsa mehatxukaria zara, errazu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Lastairaren gainean jarririk, pentsatzen nuen ontsa dolugarri zela hola hartua izaitea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Ontsa kexu zen, ori, presoen zango meharretaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 138. orr.

Doi bat zalantzan egonik -baina, hain segur, ontsa kontent gauzak hain aise zihoazelako- hiru alemanek baietz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Amaren auhen elkorrak ontsa gogoan zeuzkan amatxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

3 (aditzekin) asko, ederki.

-Ontsa tinkatu ninduten: 140.000 libera kendu zautaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Barnea ontsa beroturik aspaldiko partez, mahai aitzinean jarririk gelditzen naiz pixka bat, erdi ametsetan...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

Haiei gertatzen zitzaienaz ontsa futitzen zen, erran zion bere buruari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

4 ez ontsasup_1 adlag

Badira mendi herri batzu arras galduak eta beraz oraino ez ontsa miatuak.  Herria   2005-03-03

Baginakien ez ontsa zabilala, eta eritegitean tratamenduak egiten ziozkatela, bainan ez du ihardoki ahal izan.  Herria   2001-02-22

72 urte zituen eta bazuen zenbait denbora ez ontsa zagola.  Herria   2001-09-06

Triste zegoen, etxeko norbait ez ontsa izanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

5 ez-ontsasup_2 iz ondoeza.

Zenbait urte hautan, osagarria ahuldua zuen, eta ondar ez-ontsa batek ereman du, 87 urte zituelarik.  Herria   2003-04-10

Alta azken ez-ontsa eta ezin bertze labur batzuen ondotik, azken orenak jo dio Lehuntzako erretor ohiari.  Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain ontsa (9); anbroxio ontsa da (3); arras ontsa (25); arras ontsa iragan (4); aski ontsa (10); aski ontsa ezagutzen (3); besta ontsa iragan (3); beti ontsa (7); biziki ontsa (52); biziki ontsa ari (4); biziki ontsa ezagutzen (3); biziki ontsa iragan (4); biziki ontsa pasatu (4); dena ontsa (3); denak ontsa (14); denak ontsa iragan (4); denek ontsa (3)

ez ontsa (17); ez ontsa izanez (3); ez zela ontsa (5); frango ontsa (3); guziak ontsa (3); izan ontsa (7); nik bezain ontsa (4)

ontsa ari (10); ontsa ari izan (3); ontsa baino hobeki (3); ontsa bizi (3); ontsa bururatu (4); ontsa bururatzeko (3); ontsa da (16); ontsa dakit (6); ontsa dakizu (4); ontsa edo gaizki (3)

ontsa egin (6); ontsa egina (4); ontsa emaiten (4); ontsa emana (3); ontsa ezagutu (4); ontsa ezagutua (13); ontsa ezagutua zen (4); ontsa ezagutzen (28); ontsa ezagutzen duela (3); ontsa ezagutzen dut (3); ontsa futitzen (3); ontsa gogoan (3); ontsa gostarik (7); ontsa hasi (3); ontsa hasia (3); ontsa heldu (3)

ontsa ibili (3); ontsa ikasi (6); ontsa ikasia (5); ontsa ikusi (6); ontsa ikusia (3); ontsa iragan (25); ontsa iragan da (16); ontsa iragan dira (7); ontsa izan (3); ontsa izanez (4); ontsa joan (18); ontsa joan da (7); ontsa joan dira (5); ontsa kexu (3); ontsa konprenitu (6); ontsa kontent (3)

ontsa oroit (5); ontsa oroit banaiz (3); ontsa oroitzen (4); ontsa pasatu (9); ontsa pasatu da (3); ontsa pasatu dira (3); ontsa pasatzen (3); ontsa prestatua (3); ontsa prestaturik (3)

ontsa zainduak (3); ontsa zela (7)

orain ontsa (3); segur ontsa (4); sobera ontsa (7); zela ontsa (6); zerbait ontsa (3); zerbait ontsa joan (3); zinez ontsa (4)


ontsalaz (orobat untsalaz eta untsaraz g.er.) adlag ipar gauzak ongi gertatu edo egitekotan.

Eskola horrek ontsalaz Juan Huarte-ren izena hartu beharra zuen, baina geroztik eraiki "Lycée de Navarre" delakoak bereganatu zuelakotz, ez zuen gehiago izen berezi baten beharrik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 200. orr.

Beste gauza bat dena, ontsalaz barda erran beharra, orain erranen diat: behar dena egiten dudala ez haur beharretan jartzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

Linzoain errepidetik bazter dago, baina ontsalaz zeharkatu behar nuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Eguerditan ja bi solas eginik, arratsean bagenuen ontsalaz aise denbora gehiago gure gomendio.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Ea orai zer dugun egitarauan? ibiltokia aipatu ditek, beraz ontsalaz, laster, ibiltokia.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

Ontsalaz, gu zortziak baizik ez ginela joanen aipatua genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Ontsalaz, mugaren bertzaldean Amaiurko bi lagun egoiten ziren iheslarien beha.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 24. orr.


ontsaño adlag ipar adkor ontsa. ik ontsaxko; ondotxo2; ongixko.

Zaldiz ere doazenak badira, bizkar hezurra ontsaño inarrosiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.


ontsarazi, ontsaraz, ontsarazten du ad ontzera behartu.

Hego Afrikan Nelson Mandela, herri hortako beltzen eta zurien berdintasunaren ontsarazteko hainbeste egin zuena, xahartua eta ahuldua da 85 urtetan, oraino itzal haundia izana gatik ere gizon bezala.  Herria   2004-05-06


ontsasko ik ontsaxko.

ontsatto adlag ipar adkor ontsa. ik ontsaxko; ondotxo2; ongixko.

Mendixkaz egina den Xibero xoko hontan, turistek arraro dütüen bortütik eta ibarretik bazter, aleman güti düt ikusi, eta maki ontsatto.  Herria   2001-05-31

Hori güzia, eta ontsattoz haboro ere badakigü denek, eta hanitx aisa konta dirogü arrahaurrer.  Herria   2003-12-11


ontsaxko (orobat ontsasko, untsasko, untxasko g.er. eta ontxasko g.er.) adlag ipar adkor ontsa. ik ontsatto; ontsaño; ondotxo2; ongixko.

Elkar ontsaxko maite itxuren arabera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

-Ontsaxko goxatu garela gu biak zoko horretan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

Ontsasko leher eginik heldu ziren kasernara eta soldaduek ganbarak erakutsi zizkieten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 207. orr.

Ontsasko zaindu zuen bere burua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Gehienek euskara ontsasko mintzatzen eta irakurtzen dutela.  Herria   2004-05-20

Aldiz ontsaxko ulertzen zuen goizero jaikitzean bere burumuinean errepikatzen zuen esaldia: Askatasunari uko egitea gizon izateari berari uko egitea da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.


ontsixka ik ontzixka.

ontsu izond ona, onuragarria.

Uhinek, orain beltzago eta itsuago, barrako eta moilako harri berdotzak eta baporeen saihets ontsuak jotzen zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.


ontto ik onddo.

ontu ik ondu.

ontxasko ik ontsaxko.

ontz ik hontz.

ontza (orobat untza g.er.) 1 iz pisu neurri zaharra, erromatar libraren hamabirena eta libra arruntaren hamaseirena balio zuena.

Kultura bakoitzak munduaren neurkera zuen Frantziako Iraultza arte: arrobak eta kana erdiak, oinak eta zeleminak, pintak eta kuartiloak, librak eta ontzak, goldeak eta arrak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

Hogeita bost dolar ontza!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.

"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako", bere pobrezia eta printzipioak nabarmen aditzera emanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.

Dendara joan eta bezero bakarra zegoen, gurin ontza batzuk erosten ari zen neska bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Arraina zegoenetan, olioa ere ematen ziguten, ontza eta erdi bakoitzari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 86. orr.

Beste marka bat hautsi zuen urreak ere: 450 dolar ontzako.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (txanponetan)

As-ak kobrezko bi ontza pisatzen zuen; eta denarioak hamar as balio zuenez, kobrezko hogei ontza balio zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Lehen gerra punikoan as delakoak, kobrezko hamabi ontzakoa izan behar zuelarik, bi besterik ez zuen pisatzen; eta bigarrenean, bat bakarra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Errepublikak kobrezko ontza bakarreko asak egin zituen; erdia irabazi zien hartzekodunei; denario bat ordaindu zuen kobrezko hamar ontza haiekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Hamasei ontza kobrezko jasotzen zituzten, hogeiren ordez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.

Denario horrek zilarrezko ontzaren zortziren bat balio zuelarik, esan berri dugun proportzioa ezartzen zuen horrek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

3 (izen soil baten ezkerrean) ik beherago 9.

Hemendik aurrera sei ontza zerriki jan behar dituzu egun biz bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.

Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian, gero astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

-Hara: har ezazu hiru ontza haize ale, hiru ontza ilargi lore, hiru ontza linterna argi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

· Dirurik ez duenak bere gorputzaz ordaintzen du askatasuna; ontza bete haragi eman behar, eta berdin kentzen diote bati ontza hori besotik ala bihotzetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 252. orr.

4 luzera neurri zaharra, oinaren hamabirena balio duena. ik hatz.

Ontzaz ontza, mantso-mantso, urteak ziruditen tarteen ondoren bakarrik sumatzen zen jaitsialdian, behera zetorren pendulua, eta beherago!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

Tiriki tauki taki / Mailuaren hotsa, / Zigortu nauten ziegak / ez ditu bi ontza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Ama-alabak alboko etxera joan ohi ziren La dama Rosa ikustera, han 25 ontzako aparatua zutelako, eta Benito zena eta biok bakarrik geratzen ginenez, aukera hartaz baliatzen ginen ordu berean lehendabiziko katean ematen zituzten marrazkiak ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

5 irud/hed

Zehazki, Estatu Batuen historian, Gobernu baten aginpidea Ministerio batenaz ordezkatzea, horrela herriaren ongizate eta zorionak ontza-erdi aurrera zezan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

6 (enborren lodiera-neurri gisa)

Zortzi enbor ebakiko dituzte: bi 45 ontzako, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.  Berria - Kirola   2004-06-05

Banaka, 45 ontzako egurra ebakiko dute, erlojuaren aurka.  Berria - Kirola   2004-07-17

Hiru proba: 45 ontzakoa kolpeka; 45 ontzakoa abiaduran eta lau enbor: bi 45eko eta bi kanaerdiko.  Berria - Kirola   2006-03-18

Bi bikoak txanda librean 80 ontzako bat ebakitzera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Etzandako 45 ontzako enborra, erlojuaren aurka.  Berria - Kirola   2006-03-18

Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu eta 25 enbor ebaki: etzandako 20 kanaerdiko eta zutikako bost 45 ontzako.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Laurak batera 45 ontzako zutikako enbor bana ebakiko dute.  Berria - Kirola   2004-10-23

Azken proban, ordea, bete egin zen bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako ebakitzen, eta 58 segundoko aldea atera zion nafarrak.  Berria - Kirola   2004-08-20

7 txokolate tableta bat ildo modukoen bidez bereizten den zatietako bakoitza.

Jengibre-opilak, mahaspasak eta txokolatezko ontzak eskaintzen ari zitzaien emakumezkoei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Ogi puska bat eta txokolate ontza bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

-Gogoan zeukaat oraindik, nirea zela esanez, magalean nola jarri zidaan soinua Bilboko dendari hark, baina ez pentsa ontza bi txokolateren truke eman zidanik, ez zituan amutsak ordaindu nizkioan laurogei duroak, eta ez gaurkoak gero, 1928koak baizik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

8 ontza urresup_1 (orobat ontzurre; Euskaltzaindiaren Hiztegian ontza urre agertzen da) iz metal preziatuen pisu banakoa 13,103 gramo urreren baliokidea.

Hala, ontza urrea Londresen 682 dolarrean (aurretik 681,70 dolarrean) eta Zurichen 682,55 dolarrean (aurretik 679,95 dolarrean) kotizatzera iritsi zen.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

600 dolarretik gora igo da ontza urrea eta urte hasieratik %16 inguru garestitu da.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Kobreaz eta zinkaz gain, baina, ontza urrearen prezioak ere ezin izan zion hazteko tentazioari eutsi.  Berria - Harian   2006-04-19

Trebizondaraino joan zen eta han ontzurre pilo bat eman zizkion merkatari veneziar bati, bere nahia betez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Ehun ontza urre ere eman zioten sari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.

9 ontza urresup_2 ik gorago 3.

Gaur egun, mearen berrogeita hamar kintal urre-meak lau, bost eta sei ontza urre ematen ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

10 ontza zilar metal preziatuen pisu banakoa 13,103 gramo zilarren baliokidea.

Hala, 1980tik lortutako mailarik handiena iritsi zuen, 618,90 dolar; eta ontza zilarrak, 1983az geroztik lortutakorik handiena, 13,70 dolar, alegia.  Berria - Harian   2006-04-19

11 ontzako urresup_1 diru zaharra, urrezkoa, ontza bateko pisukoa, Espainian hogei edo hamasei ogerleko balio zuena. ik gorago 8; ik ontzako.

Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada, eta bere poltsatxotik ateratako ontzako urre batez ordaindu zion Edwinsford andreari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Denario bat bakarrik balio duen txanpon bat ematen didanari, mila ontzako urre emango dizkiot.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.

Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta hamar ontzako urre banatu zizkien, esanez: "Jarri irabazian, ni itzuli bitartean".  Elizen arteko biblia   Lk 19,13

12 ontzako urresup_2 ontza urrea.

Atzo ontzako urre batek 448 dolar balio zituen eta astearte gauean inoiz baino garestiago zegoen.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

13 ontzako zilar diru zaharra, zilarrezkoa.

Txanpon bakar bat ematen didanari, ehun ontzako zilar emango dizkiot.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ontza urre (5); txokolate ontza (3)

ontzako bana (5); ontzako bat ebakitzen (3); ontzako egurra (4); ontzako egurra ebakiko (3); ontzako enbor (5); ontzako enbor bat (5); ontzako enborra (6); ontzako enborra ebakitzen (3); ontzako urre (5); ontzako zutikako enbor (3)


ontzaile (orobat ontzale g.er.) izond/iz aipatzen dena ontzen duena.

Izu berria begietan zintzilik zeukan zazpi urteko txokolate ontzaileen alabak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.

Atari batzuetan, larru-ontzaileen lantoki bihurturik, larruak lerro-lerro zintzilik ikusten ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Larru-ontzaileen auzora egindako bisitaren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Jonathan-eta-Léak ondo baino hobeto ezagutzen duten matematikari batek idatzia: Brahmagupta, kolore anitzeko ezezagunen ontzailea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.


ontzako iz ontzako urrea.

Batzuk, lotsarren edo, ontzako bana eman ei eben eskupekotzat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Jauna, zure ontzakoak hamar halako eman du.  Elizen arteko biblia   Lk 19,16


ontzale ik ontzaile.

ontze iz on bihurtzea.

Magdalenaren ontzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Era horretan, bestelako lehengaiak, bestelako ontzeak, bestelako ontziratzeak... dira txarkuteria modernoaren bereizgarriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

Aurretiaz prestaturiko saltsa, hondo eta ontzeak ere jeneralizatuko dira, horiexek baitira eskuarki denbora gehien kentzen edo galarazten diotenak sukaldeko jendeari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.


ontzi (1638 agerraldi, 186 liburu eta 296 artikulutan; orobat untzi 287 agerraldi, 17 liburu eta 152 artikulutan –ia guztiak Herriakoak–; Euskaltzaindiaren Hiztegian ontzi agertzen da) 1 iz ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, batez ere txikia ez dena. ik itsasontzi.

Ur-lasterrak ibaian behera daraman ontzi bat ikusten dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Neuk salbatu nian Ulises, Zeusek ontzia txiki-txiki egin zionean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.

Ehun eta hogeita hamar ontzi eta zortzi mila marinel ei ginen, eta hogei mila gerra gizon.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.

Hantxe zuen berriro laguna, ontziko gainalde guztietan barrena bere bila ibilia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

ik ontzigain.

Horrexegatik igo nahi du Africa ontziko kubertara Lisboako Diario de Noticias-eko kazetariak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

Gure ontziak ordubete zeraman gutxienez ainguran; eguna argitzen ari zuen jadanik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Tartetxo batez geldi geratu nintzen hantxe, oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Atalburuetan ziren armarrietan denbora alferrik galdu barik egin nuen ontziko bizkar nagusira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

ik beherago 30.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Demagun ontzi baten edukiera zortziehun tona ur dela: ontzi horren karga laurehun tonakoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Haizeak nonahitik jotzen duela ere, arriskurik gabe portura daitezke ontziak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Bostongoak baino belaontzi txikiagoak ziren atrakalekuetan aingura botatako ontzi gehienak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Han loturik, baziren pinazaren moldeko ontzi bi, gure maniobraren trabagarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Bere pisuarengatik ur gainean ez da egoten, horregatik garraioa ontzi gainean edota izeiaz egindako baltsetan egin behar izaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Plimrose ontzi ingelesa [...] Portugalete hiriaren aurrean muilaturik dago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.

Torrey Canyon ontziak 80.000 tona petrolio isuri zituen Erresuma Batuko kostaldean.  Berria - Gaiak   2004-10-28

'ABN Amro 1' ontziak irabazi du Volvo Ocean Raceko kostako hirugarren estropada.  Berria - Kirola   2006-02-05

Afal ondoren ontzi gainera igo ginen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Cadizko portu barruan sartu, gizonetako batzuk lehorreratu, hiriari su eman, hamaika ontzi handiri tiro egin eta hondora joanarazi eta gero ihes egin handik, berak ontzi bat bera ere galdu gaberik, onik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.

Ontziko mutilik ttipiena igo da oroitzapenaren masta gainera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Lehorrean ala ontzietan?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

Denok gaude ontzi berean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Ontzia itsaso harrotuan buruka hasiko da eta alboka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Horixe esan nahi du log-book hitzak, "ontziko liburua", gure bitakora partikularra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Ontziko gizonek ene lehengusu Hernandoren ezaupidea ez izatea zilegi zen, gurean gizonak gutxitan erreparatzen baitio gaztetxoari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

ik ontziko.

Esan beharra dut, orobat, Sena ibaia [...] ontziz ibiltzeko ibaia dela Roueneraino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Zaleek, lagunek eta maskarek lagundurik Suitzarainoko bidea urratu zuen, handik Suediara joan zen, eta azkenik, ontziz, Brasilera ailegatu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 175. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ontzi handien artean albistari zebiltzan ontzi txikiek kezkarazteko berriak zekartzaten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 167. orr.

Hiru bira eman zituen gure ontzi ederrak, hiru bira... eta itsaso hondora joan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Tximinia txikiko ontzi luzengak, ugerrez gorriztutako tximinia handiko ontzi potoloak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

Horretan aritu ziren hainbat eta hainbat marinel, ontzi ofizialen "bizkartzain" lanetan, esango bagenu bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Ingelesen ontzietan marinelak eurak dituk artillero eta marinel, biak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 199. orr.

Egungo aro globalean migrazio mugimendua, ontzi mitikoetan egin ordez, patera edo kamioi azpietan ezkutatuta egiten baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Garabi handien besoak ontzi merkanteen gainean makurturik zirkinka ari dira, zamak deskargatzen edo kargatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Kargako ontzi ingeles bat zegoan hemen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

Ontzi motordun txikietan bandera gorriek harro egiten zuten izokin urbanoen bidaia arratsaldeko lehen orduetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 117. orr.

Ontzi hondoratuko marinela azken oholari nola, halaxe atxiki gintzaizkion eskaintza zekenari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Oihalak denak zuloz josita, ontzi fantasma bihurtuko zen azkenerako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Har ezak hogei arrauneko ontzi bat, eta abia hadi aitaren berri jakitera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Hiru mastako ontzi baten bela nagusiaren pareko pantaila handia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Hiru mastakoa izaniko Ánimas karraka, harrezkero masta biko ontzi herren bihurtua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.

Gobernuak aisialdiko ontzien jabe diren zibilei gerra-ahaleginean sartzeko eskatu diela irakurri du idazleak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

3 (neurri gisa) ik ontzikada.

Hartu hamar ogi, sutopil batzuk eta ontzi bat ezti, eta zoaz harengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,3

Bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala.  Elizen arteko biblia   Lk 7,37

Baita ontzi bat arrosa-ur ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

· Monjeek beren aldetik ontzi bete olio ematen zieten anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 670. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aduanak, moilako zerbitzuak, salerosketako enpresak eta ontzi-konpainien bulegoak ziren eraikuntzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Gero eta apalagoa zen ontzi-saihetsen karraska-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

Ontzi-sotoan arraunean ari ziren galerianoen egoera zorigaiztokoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Egunak eta egunak igaro behar izan zituzten ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Itsasoa bare dagoen arren, ontzi-sabelean mugimendu handia dabil dagoeneko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

Gainezka zegoen ontzi zubiaren alde hau, eta txopako bidaztiak ez ziren nahasten itxura eta kolore anitzeko talde horien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Artikoko izotz-pusken erdian betiko harrapatuta gelditu den ontzi-ohol ezdeus baten moduan ikusten dut neure burua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Baiona irakurtzen zen gida-kabina askoren aitzinean idatziriko ontzi-izenen azpian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Ez bainengoen ni Lisboan ikusi genuena bezalako ontzi multzorik sekula lehenago ikusita.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.

Marinel batek ontzi maketak eginen ditu vodka eta whisky botilen barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

Ontzi gidariek uste zuten Tour-Tan zelakoak zirela eta zuzenka hondamendira segitzen zituzten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Ez baitago batere argi zein espezie zen ontzi-gidari egiten zuen animalia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Sortzaileak Noeri eta haren ontzi-lagun salbatuei emandako itun-hitza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Hark sorturiko olatu ikaragarriek ontzi laguntzaileak hondoratu zituzten, Achradineko harresien aurrez aurre.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasoko Poliziaren patruila-ontzi bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.

Hamaika urterekin, posta ontzi batean itsasoratu zen Indiara joateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Terranova aldean ibiltzen da bakailao-ontzi batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Eskerrak ikatz-ontzi ingeles batek ikusi eta gau aldera handik jaso gintuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Salgai-ontzi holandar baten hondakinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Hiru urtetik behin ur handietako merkataritza-ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beterik itzuli ohi ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,22

Sarritan ibiltzen dira han steam-boatak eta aintzirako kabotaje ontzi txiki guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 393. orr.

Dinamitaz zamaturiko garraio-ontzi batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 226. orr.

Zama-ontzi batean lanean ibiltzen zen marinel peto-petoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 132. orr.

Berehala heldu da polizia-ontzia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 29. orr.

Bidaia-ontzi zahar ospetsu bat zegoen Nevan gelditurik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Hura konpondu eta luzaz ibili zen Sukarrieta eta Laida artean pasaiari-ontzi legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Iibaian gora-behera dabiltzan turista-ontzi horietako batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.

· Volgako steam-boat ontzia hartu behar baitzuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

6 (airean edo espazioan dabiltzanak)

Scaled Composites enpresaren ontziak atmosfera zeharkatuko du, baina ez da urrunago joango.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Orbitan jartzea lortzeko, askoz abiada handiago hartzen duten ontziak behar dira.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Ontziak Lurretik 100 kilometro urrundu beharko du barruan hiru lagun daramatzala.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Stardust ontziak itzulera kapsula askatuko du Lurrerantz.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Ontziak Marten lur hartuko du, eta hango lurrazalaren laginak jasoko ditu, gero Lurrera ekartzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Voyager ontziak 1980ko hamarkadan beste ekaitz bat antzeman zuen Saturnon.  Berria - Gaiak   2004-07-24

NASAk eta ESAk elkarlanean egindako Cassini ontziak bat egin duten bi ekaitzen irudiak jaso zituen atzo Saturnon.  Berria - Gaiak   2004-04-11

ESAren Rosetta ontziak bete du bere lehen helburua; Churyumov-Gerasimenko kometan lurreratzea da azken xedea.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Denbora hori beharko du ontziak 675 milioi kilometro egin ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Kometaren orbitara iristen denean, berriz, ontziak barruan daraman Philae robota askatuko du eta hura izango da kometa aztertzeaz arduratuko dena.  Berria - Gaiak   2004-06-01

7 gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena.

Ontziak (botilak, latak, flaskoak...) irekitzeko sistemak soildu egingo dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Zuek, bildu ardoa, fruituak eta olioa, sartu ontzi eta biltegietan.  Elizen arteko biblia   Jr 40,10

Ontzi bat eskaini dizute kafesnea hartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Frantziskok bazkalorduan eskuak garbitzen erabilitako ura ontzi batean jaso zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.

Bere aita Davidek sagaratuak ziren urrezko eta zilarrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jaunaren etxeko altxortegian gorde zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,51

Etxeko zapatiletan eta fianbrera moduko ontzi bat eskuetan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Gernua bai, halaxe egiten nuen, kamainatik jaitsi barik, kaiku taxuko ontzi batean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

Intsentsuz beteriko ontzi ketsu bat zeramala agertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Aurretik irten zen Menelao, eskuan urrezko ontzi bat ardoz beterik zuela, gora jasota, haien ohorez eskainiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 108. orr.

Gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Koktelak nahasteko ontzi haiek, kakahueteetarako plater zatikatu haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

8 (izenondo eta izanlagunekin)

Buztina ez ote dago buztinlariaren esku, honek lur beretik ontzi baliotsuak nahiz ontzi arruntak egiteko?  Elizen arteko biblia   Erm 9,21

Sukaldeko mahai baten gainean ontzi borobil bat zegoen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

Lehoiaren azpialdean, berriz, ur-xirriparen biltzaile, harlanduzko ontzi barroko bat ageri zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Portzelanazko ontzi eder horiek bezalakoa zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 164. orr.

Kafe-hautsa, ura eta azukrea ibrik izeneko ontzi berezian jartzen dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Jainkoak esana entzun eta egin ez ezik, ontzi liturgikoak eta Jaunaren hitz santuak dakartzaten liburu liturgikoak zaindu behar ditugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Guztira, urre eta zilarrezko 5.400 ontzi.  Elizen arteko biblia   Esd 1,11

Barruan zertxobait geratzen denean, kristalezko ontzi batean gorde ordez, lapikoan usteltzen uzten du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

9 (pl., sukaldean erabiltzen direnak)

Lapikoak, paderak, mahai gaineko ontziak, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Garbiketa lanak (mantelak, zapiak, sukaldeko ontziak eta tresnak, mahaikoak, lurra ekortzea...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Haserre dago, gainera, gure ontziak ez baina bereak erabiltzen ditugulako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.

Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Afaltzeko erabilitako ontziak jaso, eta, Kurtek hala eskatuta, harraskan utzi nituen, han pilatutako beste hainbat ontzi erabiliren gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Van Daan andreak janariak prestatzen ditu, amak ontziak garbitzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

Sukaldea jaso eta ontziak garbiturik, ama telebistaren aurrean esertzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Ontziak berriak zirenez, sukaldetan jolasten ari nintzela iruditzen zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Ez inor eskailerak jaisten, ez iturriko urarenik, ez inor erratza pasatzen, ez eztulik, ez ontzi garbiketarik harrikoan, ezer ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Ferrari bat edo ontzi-garbigailu bat bezala? -erdeinuzko muzina egin zuen-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.

Geroxeago, jangelara itzuli zenean, tea hartzeko ontziak eta ron-botila bat ikusi zituen mahai gainean prest.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da, lozorroan dagoena esnaraztea.  Elizen arteko biblia   Si 22,9

Ontzi piloa zegoen sukaldeko harraskan metatuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Tiraderan, lata-, poto-, ontzi-irekitzekoak, tapoi-kentzekoa, kortxo-ateratzekoa eta antzeko beste zerbait, dena tresna bakarrean, agian.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

Sukaldean, ontzi-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.

Baldintza bakarra, norberak erabilitako ontzi-tresnak norberak garbitzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Euskal Herriko ontzi-fabrikatzaileek eta elikagai-banatzaileek beren prospektuak munduko hizkuntza gehienetan plazaratuko dituzte, euskaraz izan ezik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Itsas piano bat zegoen ontzi-gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38

Esne ontziak lurrean utzi ditu, atseden bila.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 168. orr.

Jaki-ontzi handi bat zekarren eskuetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Foie-gras ontziak eta kolore aldakorreko atun eta sardina latak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Zopa-ontzi bero bat mahai erdian ipini zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Bi entsalada-ontzi ederretan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.

Har itzazu nik bildu dudan ogi-zakuto hau eta ardo-ontzi hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Nikelezko izotz-ontzi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Zetazko paperean bildutako nartziso-ontzi batetik gainezka eginez, izar-itxurako lore batzuek dir-dir egiten zuten fosforeszentzia argiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Piper-ontzi zenbakaitz haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

Zigarro ontzi zilar-kolore bat hartu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.

Urrezko intsentsu-ontzi bat zeraman, eta usainki asko eman zioten.  Elizen arteko biblia   Ap 8,3

Egin txingar-ontzi, pala, ixipu-ontzi, sardexka eta errauts-ontziak.  Elizen arteko biblia   Ir 27,3

Koktel-ontzi bati eragiten ari zen bere esku iletsuen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

Nik husten nion beti paketea tabako-ontzi beltzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

Bost argi ontziko armiarma lanpara bat zegoen sabaitik zintzilik, globo zeharrargiz apaindua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Plastiko ontzi batean gasolina zeukan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Etenkako emari baten gorabeherak leundu beharrean gertatzen den ingeniariak espantsio-ontzi bat jartzea pentsatuko luke ziur asko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

· Euriak jotako aterki bat bezala, bizitzak jotako hezur-ontzi bat bezala,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Halako txinparta bat eduki behar zuen hari esaten zenionak, halako zer kilikagarri bat, bizitzan pauso motel-arraioz joan ohi den beste ergel-ontzi horietako bat ez zinela erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Kikildu egiten nintzen pentsaturik bazitekeela kaka-ontzi santu usteko harekin beste aurrez aurreko bat eduki beharra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

13 arrain ontzi ik arrainontzi.
14 arrantza ontzi ik arrantza1.
15 bela-ontzi ik belaontzi.
16 fruitu-ontzi ik fruituontzi.
17 fruta-ontzi ik frutaontzi.
17 gerra ontzi ik gerraontzi.
18 guda-ontzi ik gudaontzi.
20 ibai ontzi ik ibaiontzi.
21 itsas ontzi ik itsasontzi.
22 kafe ontzi ik kafeontzi.
23 kanoi ontzi ik kanoiontzi.
24 karga ontzi ik kargaontzi.
25 kirol ontzi ik kirolontzi.
26 komun ontzi ik komun1 5.
27 landare ontzi ik landare 6.
28 lore ontzi ik loreontzi.
29 lurrun ontzi ik lurrunontzi.
30 ontzi bizkar ontziaren gainaldea. ik ontzigain; kubierta.

Nahiago izan nuen neu bakarrik atseden egitera goiz joan, txandarik ez zutenekin alfer jokoetan ontzi bizkarrean geratu baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Eskailera batzuk zeuden ontzitik uretara zihoazenak, ontzi-bizkarraren erdialdean bertan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Brusola duk -esan zuen, ontzi bizkarrak masta bertan sartzeko egina zuen zulo biribila erakusten zigularik-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Bideko portuetan aingura boteaz, atseden hartzeko, ontzi-bizkarra garbitzeko, ustel usaina kentzeko, kroskoa pintatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

31 ontzi gain ik ontzigain.
32 ontzi-jabe ik ontzijabe.
33 ontzi komunikatu

Ontzi komunikatuen teoria azaldu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.

Nire etxea ez zen elastikoa, ezin nintzen ontzi komunikatuen jokoan aritu: alde bat hustu bestea betetzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

33 ontzi-krosko ik krosko 4.
34 ontzi-mutil (orobat untzimutil) itsasontzietan mutil gisa aritzen dena.

Laster jakingo nuenez, haren semeetako bi, aitaren grazia bereko Joan Sanz eta haren hurrengoa, Martin Sanz, artean ontzi-mutilak ziren; gazteena, berriz, Domingo Sanz, mutil huts zetorren; hots, morroi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 41. orr.

Eskifaia salbatzeko sakrifikatzen den ontzi-mutila bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Beste biderik ez zeukan, bada: Andreasengandik orpoz-ipurdi ihes egin, eta berriro Ameriketara eramango zuen ontziren batean ezkutatu, edo, besterik ezin eta, marinel-ele hartako neska hura bezala ontzi-mutilez mozorrotu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

· Ontzi-mutil hasi zen, Kanadara zihoan Allan Lines-eko ontzi batean, hilean libera bat irabaziz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.

35 paper ontzi ik paperontzi.
36 te ontzi ik teontzi.
37 tinta ontzi ik tintontzi.
38 ur ontzisup_1 ura edukitzeko ontzia.

Ezpainetara hurbiltzen zion ur ontzia eta hark edaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Nola eramango diet nik lekaideei ur-ontzia edo suila erdi hutsik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Hamar ur-ontzi eginarazi zituen eta uraskaren ezker-eskuin ezarri, bost alde batean eta bost bestean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,6

Orgaren gainaldean ur-ontzi baten ezpainak ateratzen ziren metro erdi gorantz; ur-ontzia biribila zen. teilatuetako ur-ontzi burdin xaflazkoei.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,31

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan, ur ontzia gerritik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

-Zein ur-ontzitara egin behar dun pixa orain, Karmen?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

39 ur ontzi2 itsasontzia.

Kubo handi baten itxurako zentro kulturala ezkerrean utziz, 'Star ferry' ur-ontzien kaiaruntz joan ziren eta itsas bazterrean, lasaiki ibili.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 136. orr.

Makao portuko kaian, 'jetfoil' deitu ur-ontzi superzonikotik jaitsi zirelarik, Mikel eta Nina harritu ziren: zer hiri itsusia!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Urte horietan, aldiz, beste aktibitate bat garatu zen: miseriari ihes egiteko, Txinako baserritarrak milaka zetozen Makaora, Amerikarako ur-ontzien betetzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

40 zabor ontzi ik zaborrontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

armadako ontzi (5); arrain ontzi (6); arrantza ontzi (5); beirazko ontzi (7); beteriko ontzi (11); betetako ontzi (9); brontzezko ontzi (7); buztinezko ontzi (8)

ixipu ontzi (5); komun ontzi (7); kristalezko ontzi (11); lurrezko ontzi (6)

ontzi asko (9); ontzi atzeman (7); ontzi barruan (22); ontzi barrura (5); ontzi bat hartzeko (5); ontzi bat hondoratu (10); ontzi bat hondoratuta (6); ontzi beltz (6); ontzi berean (24); ontzi berezi (7); ontzi berri (5); ontzi bete (6)

ontzi enpresen (7); ontzi erraldoi (9); ontzi gainean (9); ontzi gainera (5); ontzi gehiago (9); ontzi guztiak (16); ontzi handi (35); ontzi handi bat (8); ontzi handiak (10)

ontzi txiki (15); ontzi ugari (6); ontzi zahar (8)

plastikozko ontzi (8); te ontzi (7); ur ontzi (14); urrezko ontzi (9); zabor ontzi (6); zilarrezko ontzi (7)

arrantza ontzia (5); azukre ontzia (5)

errauts ontzia (7); hondoratu zen ontzia (5)

intsentsu ontzia (7); komun ontzia (8); movistar ontzia (14)

ontzia bahitu (5); ontzia hartu (16); ontzia hondora (7); ontzia hondoratu (12); ontzia hondoratzen (7); ontzia jo (5); ontzia kostaldetik urruntzeko (5); ontzia utzi (7)

prestige ontzia (5); te ontzia (13); ur ontzia (10); zigarro ontzia (11)

armadako ontziak (6); arrantza ontziak (7); brontzezko ontziak (5); errauts ontziak (14)

exxon valdez ontziak (6); intsentsu ontziak (7); ixipu ontziak (12); kontserba ontziak (5); movistar ontziak (11)

ontziak egin (5); ontziak egiten (10); ontziak eraikitzeko (6); ontziak eraikitzen (6); ontziak garbitu (12); ontziak garbitzeko (5); ontziak garbitzen (22); ontziak garbitzen ari (5)

prestige ontziak (7); ur ontziak (5); urrezko ontziak (5); zilarrezko ontziak (8)

ontzian gelditzen den (5); ontzian izan (5); ontzian sartu (12); ontzian zihoazen (5); ontzian ziren (5); san salvador ontzian (9)

komun ontziaren (8); ontziaren alde (5); ontziaren barruan (6); ontziaren bizkarrean (6); ontziaren eta (6); ontziaren gainean (7); ontziaren izena (6); ontziaren kontra (7); ontziaren ondoan (6); prestige ontziaren (15)

gipuzkoako ontziek (7)

ontziko bizkar (5); ontziko gizon (5); ontziko gizonek (5); ontziko kapitainak (7); ontziko kapitainari (7); prestige ontziko (5); san salvador ontziko (10)

ontzira bota (5); ontzira igo (12); ontzira itzuli (5); ontzira joan (6)

ontzitik atera (5); ontzitik irten (5)

ontziz beteriko (6)


ontzialdatu, ontzialda, ontzialdatzen du ad (isurkari bat) ontziz aldatu.

Ale-xeha ezak eztainua, bota azido klorhidrikoa, kontzentra, ontzialda eta kristal ezak, gosea pairatu nahi ez baduk, ongi baitakik zer den.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.


ontzialdi iz ontziz eginiko bidaldia.

Ontzialdiak alde batera utzi nituen, eta Deanek lan bat lortu zidan tren konpainian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Oroigarri merkeak eta usain nabarrak, horixe baino ez nuen ekartzen ontzialdi haietatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.


ontziburu 1 iz ontzi bateko buru den pertsona. ik ontzizain.

Ontziburu ona zela erakutsi zuen orduan, atzamarra noratu zuen Irish Pride faltsu harengana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi eta, haren aginduek karraka otzandu egin zutela esan zitekeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

-Astrolabioa -esan zuen ontziburuak-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

Ontziburua kexu da antxoa bila gero eta urrunago jo behar dutelako, eta petrolioa gero eta garestiagoa delako.Txirrinaren zain daude, ontziburuak arrantzarako prestatzeko noiz aginduko zain.  Berria - Harian   2006-04-30

Lotara joan dira bai ontziburua (Javier Ituarte), bai arrantzaleak.  Berria - Harian   2006-04-30

2 (adizlagun gisa)

Harrezkero ez zen ontziburu joango, beste edozeinen ontzitan meneko baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 267. orr.

Aitak semeetako bat nahi zuen ontziburu, eta pilotu beste biak, hirurak adin egokian sartu ahala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 204. orr.


ontzidi 1 iz elkarrekin edo egiteko berean ari diren itsasontzien multzoa. ik flota; ontziteria 3.

Ontzidia, bederatzi guda-ontziz dago osatua.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Telefono-bulegoko batek esan dit itsasoan bataila handi bat gertatu dela, St. John´s-en, Ternuan, eta ingelesek alemanei berrogei aleko ontzidi bat urperatu dietela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Europaren integrazioak, azkenik, urrats erabakigarria izan zuen gaztelar-genoar ontzidiak 1292an Gibraltarko itsasartea hartu zuenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Eskasiaren errua «berdel arrantzan hasi diren ontzidi berriena» izan daiteke.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Japoniarren hegazkinek ohar edo gaztigurik gabe, ezkutuan, jo zuten erasoa Pearl Harbourren obra biziak leheneratzen ari zen ontzidi estatubatuarraren aurka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Itun berri horretako lehenengo artikuluarekin bat, Kubako Itsas Ontzidiko ontzietako batzuk gerra-ahaleginean lagunduko dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Errusiako iparraldeko gerra ontzidiaren barku nagusia den 'Piotr Veliki' (Pedro Handia) ontzi nuklearra.  Berria - Mundua   2004-03-24

Halaber, Brasilgo arrantza ontzidia berritzeko prozesuan parte hartzeko aukera izango dute, agian, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-02-03


ontziditxo iz adkor ontzidi txikia.

Espainiak Kuban eta Filipinetan zituen bi ontziditxoen hondamendia gertatu ondoren ere, lasai ederrean joaten zen jende guztia antzerkira edo zezenetara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 249. orr.


ontzigain (orobat ontzi gain) iz ontziaren gainaldea. ik ontzi 30; kubierta.

Ordu batzuen buruan, ontzigaina mukuru bete zen zaku gogor, harri egin, karez pikortatu eta maskortxoz josiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Ontzigaina lixatzeak egunetan eta egunetan belauniko lan egin beharra esan nahi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero [...] olatuek jotakoan itsasoko ura ontzigainean pila ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez; kamareroak tolestatu egin zituen aulki guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Gero, ontzi-gainera berriro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Biharamunean, ostera, ontzigainera irten eta erresuma barea izango da itsasoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Isildua zen pianoa; ontzi gainera joana izango zen Villona.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.


ontzigaltze iz ontzia edo ontziak galtzea.

Ontzigaltzea erabatekoa gertatu zen eta, marinela franko ito zen arren, Badr erregeak, ohol bati eutsirik, kostaldera iristea lortu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.


ontzigarbigailu iz sukaldko ontziak garbitzeko gailua.

Hiruron artean sukaldea jaso eta platerak ontzigarbigailuan sartu ostean, gurasoekin egongelara joan nintzen bideo berria ikustera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 38. orr.


ontzigile 1 iz itsasontziak egiten dituena.

Aker Yards munduko bosgarren ontzigilea da tamainaz.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Bazan ontzigile militarrak 2000an jasotako 560 milioi euroak.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Hamabosgarren mendean Mendebaldeko ontzigileek Islamaren erronkari emandako erantzunaren arrakasta ikaragarriak esplikatzen du makalaldiak luzaroan zertutako lilura, Mendebaldeko ontzigintzaren merkataritzan ondoren etorri zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Batek ontzigile eskarmentua eta besteak puntako teknologia jarriko du, baldin eta SEPIk beste inori ez badio saltzen Naval.  Berria - Harian   2005-10-04

3 (adizlagun gisa)

30 bat urte dira ontzigile gabiltzala.  Berria - Ekonomia   2004-09-08


ontzigintza (orobat untzigintza) 1 iz itsasontziak egitea.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

PVCaren kontsumoa aztertuz gero, lan-eremu hauetan erabiltzen da gehienbat: eraikuntzan, ontzigintzan, nekazaritzan, automozioan, altzarigintzan eta jostailu eta aisialdirako gaietan.  Berria - Gaiak   2004-07-01

SEPIk azaldu du berriro Izar taldearen bi negozioak (ontzigintza zibila eta militarra) banatuko dituela.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Hiru mende eta erdiko makalaldiaren ondoren, Mendebaldeko ontzigintza berriro ere bizkorraldi baten bezperan aurkitu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.

CCOOk, aldiz, ondorioztatu du ontzigintza ez dagoela krisialdian.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Bizkaiak diruz lagunduko du ontzigintzaren industria osagarria.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izar ontzigintza taldeak 11.000 langile ditu eta ekaineko azken datuen arabera, 1.172 langilek egiten dute lan Sestaoko Naval ontziolan.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Behar ziren segurtasun neurriak ez hartzea ere leporatu diote ontzigintza enpresari.  Berria - Mundua   2004-01-16

Pearl Harborkoaren ostean Navyren ontzigintza planak bizkor badoaz ere, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

Euskal kostaldean urpean aurkitutako materialek, erromatarren presentziaren berri ematen digute, merkataritza harremanena eta beste hainbat alderdi kulturalena, zeinetan ontzigintza teknologiak aipamen berezia duen.  Berria - Kultura   2004-12-24


ontzijabe (orobat ontzi jabe eta untzijabe) iz itsaszontzien jabea.

Nekazariei eta ontzijabeei legez, garraiolariei bete-betean eragin die urre beltzaren garestitzeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Italiako itsasontzi bateko kapitain eta ontzijabeari 70.000 euro ordaintzera zigortu zituen Marseillako auzitegi batek, ontziak joan zen martxoan 22 tona ekilore olio eta hidrokarburo Mediterraneoan bota zituelako.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Ontzijabe izandako familia batentzat lan egin zuen hainbat urtez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Argi erakutsi dugu puntako ontziak eraiki eta ontzi-jabe zorrotzenen premiak bete ditzakegula.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Bizkaiko Aldundiak iragarri zuen Norvegiako Knutsen ontzi jabearekin petroliontzi bat eraikitzeko kontratua lotu zuela.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Gure Gipuzkoako ontzijabeen, buruen eta pilotuen iritziari jaramon egin gabe, Armada laster abiatuko duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 256. orr.

Ondarroako Alturako Ontzijabeen Elkarteko (OPPAO) gerente Victor Badiolak.  Berria - Ekonomia   2004-08-22


ontzikada 1 iz ontzi baten edukia. (neurri gisa) ik ontzi 3.

Egunero bi pitxerkada ardo ateratzen dituzte handik, eta bi ontzikada ur jartzen haien ordez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.

· Ahultasun zantzo guztiak joanak ziren, ontzikada bete ur gainera bota izan baliote bezala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.

Bere sorbalda gainean zeukan esku hura norena ote zen begiratu zuen Harryk, eta sabelean ontzikada bete izotz bota baliote bezala sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Aspaldian ez nituen eskuak lurretan sartu; aire ontzikada bat hartzen ari naizela iruditzen zait.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.


ontzikide (orobat untzikide) 1 iz ontzi bateko lagunetako bakoitza.

Ontzikideak lehorrera jaitsi dira, kapitainak hiri zuria bisitatzeko aukera eman die eta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

2 ontzi berekoa.

Karibe itsasoko U-ontzien ehizaldian ontzikide izan zuen Winston Guest aberatsaren aire-konpainian ziharduelakoa ere egia da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.


ontziko iz ontzi batean doana; ontzi bateko marinela.

Ontziko besteek Drakerenganako hain esker oneko nengoenik jakin izan balezate, jakin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.

Ontziko denok masta nagusiaren aurrean bildurik, ohiko legean, ontziko gazteenak, Zarauzko Bartolome Izeta mutilak [...] Agur maria esanez ekin zion errezoari, berak bakarrik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.


ontzilari (orobat untzilari) iz marinela.

Zure aberastasunak, merkantziak eta salgaiak, zure marinel eta lemazainak, zure itsas arotz, merkatari eta gerlariak, daramatzazun ontzilari guztiak, itsasoaren erdian urperatuko dira zeu hondoratzean.  Elizen arteko biblia   Ez 27,27

Orain itsasoak suntsiturik zaude, urpean galdurik, zure merkantziak eta ontzilari guztiak ere hondoratuta.  Elizen arteko biblia   Ez 27,34


ontzileku iz ontziak lehorreratzeko tokia.

Leihoak ontzilekura begira dituen bere etxean aurkitu nuen hilik eta eskuan, aitortu beharrean nago, nik ulertu ezin dezakedan gutuna zeukan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 112. orr.

Sena ibaiaren ertzeko ontzilekuetan, nik aurreigarri bezala, ontziak geldi dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 92. orr.


ontziño (corpusean untziño soilik) iz ontzitxoa.

Akitania lurraldeak diruz lagundu baitu alabainan untziño horren erostea.  Herria   2003-04-10


ontziola (orobat untziola) 1 iz itsasontziak egiten diren lantegia. ik ontzitegi.

Hirurogei tonako garabi flotantea zeraman atoian Facal bigarrenak ontziola aldera, bafore handiren bat ariko ziren motorizatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Sasoi hartan portuak hamabosten bat enbarkazio izango zituen, ontziola ere bai konponketak egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Kinka larrian daude bai ontziola, bai ontziolako langileen lanpostuak.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Aita Le Hâvre-ra joan baitzen, familia osoa harturik, Lespinasse ontzioletan lan egiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Lan horiek egin ondoren, ontziolak egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

«Aldundiak ez du etsiko» eta eskura dauzkan tresna guztiak erabiliko ditu Sestaoko ontziola suspertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten Sestaoko ontziolaren jabegoa eskuratzeko eta industria biziberritzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Ontziola itxiko duten beldur dira langileak.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Sestaoko ontziola pribatizatzeko arrazoirik ez dago.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Hamar dolarreko soldata egunean ontziola batean lan egiteagatik, pentsa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Zergatik, eta huelga bat antolatu zuelako ontziolan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

ELAko arduradunak argi utzi zuen Sestaoko ontziolaren produktibitatea handia dela eta erabakia politikoa izan zela salatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Burdina-xafla her doilduz eta egur-oholezko hesiz babestutako biltegi, ontziola eta eskabetxetegiak zeuden ezker-eskuin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Ekonomiaren «zutarrietako bat» da Naval ontziola.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

EAko hautagaiek bilera egin zuten atzo Izar ontzioletako langile batzordearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Ontziolako zerra hotsa entzungo zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ontziola militarrak salbatzako asmoa «berretsi» du SEPIk.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

PSOEk «lehen bait lehen» argitu behar duela «ontziola publikoen etorkizun iluna».  Berria - Ekonomia   2004-09-14

«Inbertsiogile pribatuen esku» utzi nahi ditu ontziola zibilak.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Ontziola handia da eta kontratu gehiago behar ditu errentagarri izateko.  Berria - Harian   2005-10-04

Ontziola txiki eta ertainek goraino bete dute enkarguen zorroa.  Berria - Harian   2005-10-04

Naval ontziola errentagarria baita.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Horrenbestez, Naval ontziola lehiakorra dela azpimarratu dezakegu.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Lan taldearen erdia kaleratu ondotik, nork inbertitu du ontziola indarge batean?  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Puntako ontziola da eta askotariko ontziak eraikitzen ditu: arrantzan ibiltzeko ontzi handiak, ferry txikiak eta zama ontziak, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

3 (hitz elkartuetan)

Izar ontziola taldeak hainbat diru laguntza publiko jaso ditu urteotan, eta Bruselak legez kanpokotzat jo ditu horietako asko.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Ontziola talde publikoak 1.100 milioi euro eman behar dizkio bueltan Espainiako Estatuari, PPren gobernuaren garaian jasotako diru laguntza ezlegezkoak direla eta.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskalduna ontziola (3); izar ontziola talde (3); naval ontziola (17)

ontziola errentagarria (4); ontziola itxi (5); ontziola ixteko (3); ontziola militarrak (14); ontziola militarrak eta (3); ontziola militarrekin (3); ontziola militarrekin eta (3); ontziola militarren (5); ontziola pribatizatzeko (7); ontziola publiko (3); ontziola publikoa (3); ontziola publikoak (7); ontziola publikoei (3); ontziola publikoen (8); ontziola salbatzeko (5); ontziola talde (9); ontziola zibil (16); ontziola zibilak (23); ontziola zibilak pribatizatzeko (3); ontziola zibilei (4); ontziola zibilek (12); ontziola zibilen (16); ontziola zibiletan (4)

sestaoko naval ontziola (3); sestaoko ontziola (19)


ontziolari iz ontziolako langilea.

Pasaian, ordea, bai, ikusi ditu langileak, ikusi: baserritarrak, arrantzaleak, batelerak, ontziolariak, herri xumea eguneroko beharretan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.


ontzipe iz itsasontziaren azpialdea.

Edo itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala: igaro eta arrastorik ez du uzten, ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,10

2 ontziaren azpia.

Inork ez du kriseilua piztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,16


ontziraleku iz ontziratzeko lekua.

Donostian, esaterako, murgiltzeko lau gune arriskutsu daude: uharteko ontziralekua, Club Nauticoko baranda, Loretope eta teniseko gunea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Antolatzaileak esan digu berehalaxe datorrela ibaiontzia, esku telefonoz abisatu berri diote honen aurretik dagoen ontziralekutik, Waterloo Bridgetik, irten dela oraintxe bertan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Ibilaldi bat egingo zuen hiriko kale zikin eta zabortsuetan zehar East River-eko ontziraleku hartaraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Beherago Harlandeko kai eta ontziralekuak zeuden, korrontean gora Hegoaldeko lurraldeetatik zetozen ontzien zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Zeruertz kedarreztatuaren kontra, gabarrak, baporeak, zentral elektrikoak, ontziraleku estaliak, zubiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.


ontzirategi iz ontziralekua.

L'Estaque edo ontzirategia, Braquerena, eta horrako bi Picasso horiek: Gitarra eta fruituontzia eta Umea eta panpina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.


ontziratu, ontzira(tu), ontziratzen (orobat untziratu) 1 da ad itsasontzian sartu.

Hemen ontziratu zen Lafayette.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Armadan ontziratzen da, eta bertan, Felicicisima edo Txit zorioneko izeneko itsasontzian, sukar ustelari aurre egin beharko dio.  Berria - Kultura   2004-12-04

Itsas negozioetan zebilen merkatari jendearekin ontziratu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 188. orr.

Nekez ontziratu ziren, urak ibai bazter zati bat hartu eta gabarra ezin baitzen ertzeraino hurbildu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Kaian pilatzen hasi ziren euskaldunak, ontziratzeko gertu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Valentzian, Gandiako portuan, britainiar destruktore batean ontziraturik ihes egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Egiptoko kostaldea jo, Mariotis aintziran barrena sartu, eta han, feluka batean ontziraturik, Nilo ibaian gora egin zuen Talesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Urtaro onean, Livenitxnaiako portua ontziratzeko edo lehorreratzeko gunea da Baikal aintzirako bidaztientzat,  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

• 2 du ad

Kolonoek gaitzetsi egin zuten Smith kapitaina, eta, 1609an, Ingalaterrara ontziratu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

-Sutearekin, presoak presaka ontziratu dituzte, eta itsasoratu dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Haietxek ziren, Basoran, nirekin batera ontziratu nituenak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.

Seguruenik kontsulak berriro ontziratuko hau.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Nik, haatik, ez nien utzi negar egiten, eta agindu nien artalde ugaria ontziratu, eta itsasoratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Ardiak, behiak eta hegaztiak ere eramaten ziren ibaian gora eta behera, eta beltz batek nahikoa zuen han agertzea lana lortzeko: jotzen, hiltzen, zatitzen, larrutzen, ontziratzen eta erraiak jasotzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

3 hegazkinean sartu.

Aireportuetan badira dagoeneko makina batzuk ontziratzeko txartela norberak ateratzeko.  Berria - Harian   2006-02-18

Gero, isilik geratu ginen deserosoa eta luzea gertatu zitzaidan une batez, megafoniak ontziratzeko deia egin zuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.

4 ontzian sartu.

Ez zen Extremadurako kafea, bistan da, gerra ostetik Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua baizik, Afrikako kolonietan bildu eta eho gabe aletan ontziratua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Ardoa ontziratu gabe saltzen denean mahatsa baino merkeagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Garbitu, josi, ontziratu eta halako lantxo batzuen truke [...] hantxe geratzen utziko zioten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 202. orr.

Kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, albondigak, kontserbak, postreak, tortillak, saldak, pastak... etxekoandreak paratzen zituen bere laborategian, eta orain ontziratuta hartzen ditu apalategitik, beren ontzi egokituan, mikrouhin labean hiru minutu egin eta mahaira eroateko pronto.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Atmosfera eraldatuan ontziratua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

5 (botoa) hautestontzian sartu.

Parte-hartzea %39,55 izan zen eta botoa eman zutenen artean baiezkoa izan zen nagusi igandean Herrialde Katalanetan, ontziratutako botopaperen %73,19rekin.  Berria - Harian   2005-02-22

Marka berria ezarri zuen biztanle gutxiko New Hampshirek, 200.000 boto ontziratuta.  Berria - Mundua   2004-01-29


ontziratze 1 iz itsasontzian sartzea.

Ontziratzeak eta lurreratzeak, italiarrekin eta falangista espainiarrekin izandako gorabeherak kontatzen jarraitzen du Dupuyk. Bobie ontziaren M.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Georges Dupuy arduradunaren ahotik jasoa ematen du Steer-ek Santoñako ontziratze eta ihesaren berri: [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Ontziratze kaira hurbilduko zen eguerdia baino lehen, eta, han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

2 hegazkinean sartzea.

Ezustean harrapatu nau, ontziratze gelara sartzekotan geundela, azafataren aurrean besotik heldu, eta kontutxoak egiten hasi zaidanean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Hegaldia atzeratuta zetorrela jakinarazi zuten, ontziratze atera iritsi nintzenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 215. orr.


ontzitegi (orobat untzitegi) 1 iz ontziola.

Babilonian mila ontzirentzako portua eginarazi zuen, eta ontzitegiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Itsaso hori arakatzera joan zen, Indietakoa arakatu zuen bezala; Babilonian mila ontzirentzako portua eginarazi zuen, eta ontzitegiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Kezka handitu egin zen Bilboko ontzitegi nagusiaren greba zela eta: gu ez geunden borroka hartan, eta horrek bigarren mailan uzten gintuen gizartearen aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Toshiroz hitz egin dut, eta orain non ote dagoen galdetu diot neure buruari, Osakan jarraitzen ote duen ontzitegietan lanean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Entzutetsuak ziren Riobo ontzitegiko txalupak.  Berria - Kirola   2004-08-07

2 ontzien apalategia.

Ontzitegira joan, ireki, pitxar bete ur hartu eta burutik behera hustu du, lasai-lasai.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 51. orr.

Jeleen ontzitegia iraulita zegoen, eta barruko guztia pilatuta zegoen beheko apalaren ertz batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.

Izkinako ontzitegitik edalontzi batzuk ateratzen ari zen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 278. orr.


ontziteria 1 iz sukaldeko ontzien edo kidekoen multzoa.

Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Ez sukaldeko ontziterien hotsik, ez bestelakorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

Sukaldea huts-hutsik utzi dute: mahai-tresnak, ontziteria, tresna elektriko txikiak, den-dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Ontziteria ere bazen izkina batean, garbiki bildurik katiluak, dutea edo kafearen apailatzeko doia, platerak...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Zilarrezko ontziteriaren diseinua aitzakiatzat hartuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Zilar eta urre guztia, eta brontzezko zein burdinazko ontziteria osoa Jaunarentzat dira; haren altxortegira eramango ditugu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 27. orr.

Arropa, janaria, liburuak, ontziteria... dena lurretik, dena triskatuta.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen azkazal zorrotz arrosak zituzten bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

3 ontzidia.

Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,11

Seleukoren seme Demetrio Tripoliko portura heldu zela gudu-talde handi batekin eta ontziteriarekin.  Elizen arteko biblia   2 M 14,1

4 (hitz elkartuetan)

Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,26

Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.


ontzitsu izond itsasontzi asko dagoena.

Eneastarren ama, gizakien eta jainkoen gozotasun, Venus elikatzaile, ortziko zeinu lerrakorren azpian, itsaso ontzitsua eta lehor fruitutsua hanpatzen dituzuna!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.


ontzitxo (orobat untzitto) 1 iz ontzi txikia. ik ontzixka.

Han gelditu zen baita santuak edateko erabiltzen zuen buztinezko ontzitxoa ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Beste hiru potetako koilarakada bana bildu zituen ontzitxora.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 26. orr.

Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Kaiolan, ontzitxo batzuk zeuden, artatxikiarekin, barazkiekin eta urarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

Orduan makina hark zerbait [...] xukatzen zion, eta zukuturiko isuri hori ontzitxo batean geratzen zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

3 itsasontzi txikia.

Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Une hartan gure ontzitxoak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatik ateratzean egiten duen bezalakoxea, itsasoaz apur bat libratzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

-Igo! -agindu zigun Sinbadek, ontzitxo bat seinalatuz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.

Ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

3 espazio ontzi txikia.

Bota dezagun ontzitxoa espaziora.  Berria - Harian   2005-03-24


ontzitzar iz adkor ontzi handia.

Indietako ontziak txikiak ziren, eta greziar eta erromatarrenak, handinahikeriak eginarazi zizkien ontzitzarrak alde bat utziz gero, ez ziren gureak bezain handiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Itsasoz etorriak ginen, karraka ontzitzar horietako batean, Nuestra Señora de las Ánimas izenekoa bera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Osabak ikusi izan banindu, ikusi, hiru mastako ontzitzarraren txopara katuaren modura igotzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

Ur azalean, ontzitzarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.


ontzixka (orobat untzixka) 1 iz ontzi txikia. ik ontzitxo.

Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.  Elizen arteko biblia   Mk 9,41

Petrusek pipa erre ohi du, antigoaleko erako pipa bat, tutua kako itxurakoa eta ontzixkaren gainean zilarrezko estalki txiki bat dituena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.

Tente jartzen da, pipa ateratzen du lan-jantziko poltsikotik, estalkia ireki, tabakoa ontzixkan sakatu, eta tira egiten dio isiotu gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.

2 itsasontzi txikia.

Egun hartan, immigratu albaniarrak zeramatzan ontzixka batek talka egin zuen Italiako kostazainen barku batekin eta honen ondorioz, 15 etorkinek bizia galdu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-11

Behin, Rieti aintzirako portu bateko ontzixka batean eserita zegoela, arrantzale batek arrunki tenka deituriko arrain handi bat harrapatu zuen eta Frantziskori eskaini zion debozioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.


ontzizain iz ontziburua.

Badiako negozio gizon guztiak ezagutzen zituen, ontzizainak, Aduanako zaintzaileak bai eta polizia guztiak ere.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 93. orr.

Zaindari izendatu dute eta babesa eskatu diote marmolariek, txalupazain, ontzizain eta marinelek; urpean hilobiratu zutenez, urpekariek eta urpeko arrantzaleek ere aukeratzea daukate.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.


ontzizale iz ontzien zale dena.

Kirol-ontzizaleena bezalako kapela zuen buruan, bekokitik atzera eraginda, eta entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.


ontzurre ik ontza 8.

onura (1022 agerraldi, 112 liburu eta 355 artikulutan) 1 iz zerbaitetik, norbaitentzat edo zerbaitentzat gertatzen edo ateratzen den ondorio ona. ik probetxu; etekin; hobari.

Dirua balio guztien zeinua da; onura edo fruituak ematen dituen oro eskuratzen du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Leudeentzako ondasunei ondasun fiskal, onura, ohore, feudo deitu izan zaie autore eta garaien arabera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 284. orr.

Kalte egiten duen orok onuraren bat erauzten dio kaltetuari; onurarik kentzen ez badio, ez dago kalterik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Aitzina eginen dut afektuekin, zer onura eta zer kalte dakarten gizakientzat ohartaraziz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Eta, alde horretatik, onura da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Kondoiak onura asko ditu: segurua da, sinplea da eta ez da kontrol medikorik behar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Ariketa honek onurarik ote du?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Aberatsenek aterako diote onura zerga erreforma berriari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Klase bateko kideek bakarrik, eta ez guztietakoek, atera zuten onura egoera hartatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Zer onura ekarri digu harrobide genuen aberastasunak?  Elizen arteko biblia   Jkd 5,8

Argi zekusan saleroste hark onura handia ekarriko ziola, baina ohiz kanpokoa zen, eta berriegia aukeran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Ildo berri bila jotzeak, asmatzeak eta hutsegiteak, beti egiten digu onura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.

Badakigu zer zen onura batengatik nork bere bura inori gomendatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

Zer onura espero behar dut nik higandik, ez baituk heure aldarte eta ganora baino heure burua mantendu eta jazteko?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 121. orr.

Erregeagandik onura bat jasotzen zutenek onura horren parte bat ematen zieten zenbait basailuri; baina parte horiek ez ziren osotasunetik bereizten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.

Komenigarritasun ideia okerra da benetako mila onura sakrifikatzea ustezko edo inportantzia gutxiko kalte bakar batengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gizakiaren onura gizartearen onurari kontrajarrita balego, ez legoke gizakirik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Izpirituaren onurarik gorena edo haren ongirik gorena Jainkoaren ezagutza da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 429. orr.

XVI. mendeko prezioen gorakadak [...] azkenduko zuen errentadunen hondamena, merkataritza-klasearen onurarako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Nazioarteko merkataritzaren onurak bistakoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Lanaren onura hezitzaileei buruzko esaera zahar ugari bilatuko du gure bildumetan horretara jartzen denak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Arrazoimen hutsaren Filosofia ororen onura handiena, eta agian bakarra, beraz, negatiboa besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.

Oso herrialde gutxik eskuratzen zituzten aurrerapen ekonomiko horren onurak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Kafearen onurak predikatzen aritutako iragarle ikusgarrienetako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Ez dut sekula pentsatzen gure ekintzen onuran edo kaltean, etikotasunean edo etikotasun faltan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 (izenondoekin)

-Zaila da zuena baino onura handiagoko hartzailerik topatzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 168. orr.

Zazpi ehun langile dabiltza eremu hortan, gure herriarentzat onura ezin hobea, pleita leku horrek eskaintzen baitu lana eta lanbide zerga; zer eskatu gehiago?  Herria   2005-04-21

Izan ere, ezin da onura iraunkorrik itxaron politika moraletik, gizonaren berezko sentimenduetan oinarrituta ez badago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Onura morala eta norberaren interesa lortzea gauza bera direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Pasioei uko egitetik eta interesen arteko talkatik sortu da onura komunaren ideia, giza justiziaren oinarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Ez da ahaztu behar, dena dela, i bokala sabaikari edo palatal deitzeak analisi fonologikoari dakarkion onura praktikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Ezingo dio magistratu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzukizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

Onura Publikoko aitormena.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuen ustez, ingurugiroaren defentsa irabazi edo onura iturri da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 311. orr.

Izarrek begitarterik abegikorrena erakutsiko dizuten egokiera, bada, nola-halako onura-ekarletzat aurkez zaitezkeenekoa duzu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.

Lehenengo pentsatzen den hura bukaerarako gordetzeak bi onura mota ekarriko dizkio bertsolariari: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskertzen diet, hala ere, albo-onura hori eragin izana.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Horrekin trakesturik, zabartzen dira osasunera eta arimen espiritu-onurara daramaten egintzetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

6 onuran adlag gozamena izanez.

Gizon libre oro, lau lur-sail baditu, jabetzan nahiz onuran, etsaiaren kontra edo bere jaunaren atzetik joan dadila.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

7 onurapean

Berariazkoa da, herritarrek hasieratik ezartzen dutenean euren artean Estatua gobernatzeko modua [...]; suposatua, berriz, beren probetxu eta iraupenerako baten legeen eta boterearen onurapean jartzen direnean, besteen kontra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dakarren onura (3); gizakiaren onura (4)

onura asko (7); onura atera (6); onura ateratzea (3); onura ateratzeko (5); onura ateratzen (6)

onura baino gehiago (3); onura besterik ez (3)

onura ekarri (9); onura ekarriko (13); onura ekartzen (3); onura ekonomiko (3)

onura fiskalak (3)

onura gehiago (3); onura gisa (3); onura gutxi (4)

onura handia (18); onura handia ekarriko (3); onura handiagoa (8); onura handiak (7); onura handiak ekarri (3); onura handiena (3)

onura izan (3); onura izango (3)

onura politikoak (5); onura politikoak lortzeko (3); onura psikologikoak (3); onura publikoa (8); onura publikoak (5); onura publikoaren (8); onura publikoko (6)

espetxe onurak (14); matxuraren onurak (3); nolako onurak (3)

onurak aipatu (3); onurak azpimarratu (3); onurak baino gehiago (3); onurak ekar (3); onurak ekarri (3); onurak ekarriko (6); onurak lortu (4)

espetxe onurarik (6); ez dago onurarik (3); inolako onurarik ekarriko (3); onurarik atera (4); onurarik aterako (3); onurarik ekarri (4); onurarik ekarriko (12)


onurabide iz onura ateratzeko bidea.

Gure ordenantzek hainbeste onurabide kendu dizkiete akusatuei, non zentzuzkoa baita geratzen diren apurrak gordetzea, abokatua batez ere, oinarrizkoena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


onuradun 1 izond/iz onura hartzen duena.

Aski mugatua izan bazen ere herrialde onuradunen zorraren zerbitzuaren gainean neurri horiek izan zuten eragin zuzena, akordio horiei esker, lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Testamentuak bi onuradun aipatzen zituen, Tom Wood eta Rufus Sprague.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Izan ere, Adeliaren izena koadernoak aurkitu baino askoz lehenago ere topatu zuen hildakoaren onuradunen artean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 121. orr.

Laguntza horiek jasotzeko, gizarteratzeko itun bat izenpetu behar dute onuradunek.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Gisa horretako hika-miketan onuradun bakarrak legegizonak, auzitegi-prokuradoreak eta gainerako kideak baitira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Zapore onargarri "unibertsalak" zein diren ikertzea oso jende [...] gutxiren esku dagoenez, horiek izango dira elikadura mundializatzeko arduradun eta onuradunak, noski.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Telealarma zerbitzuaren onuradun ez da edozein izango, hainbat baldintza bete behar baitira derrigorrez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Desarme psikologikoaren prozesu honen onuradunak ez dira gobernariak edo gobernatuak, ezta gutxiengo menderatzailea edo barne-proletalgoa ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Teknologia berriek aukera berriak eskaintzen dituzte (onuradun ia bakarrak lehen munduan bizi garenok bagara ere).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Ikusi dugu, halaber [...] estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

Onuradun berri bat etortzen zen, eta beste azpibasailu batzuk ezartzen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.

Indiar Batasuna eta Pakistan seinala daitezke Indiako herri-administrazio britainiarraren onuradun gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Onuradun izateko betekizunak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onuradun nagusia (3); onuradun nagusiak (3)


onuragabe 1 izond onurarik ez duena.

Guretarrek ere ikas dezatela egintza onetan lehenengoak izaten, premiazko beharrei aurre eginez, gizaki onuragabe izan ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Tt 3,14

2 onuragabeko izlag onuragabea.

Ez dute batere interesik, lantzen dituzten espazioaren eta denboraren adigaien jatorriaz [...], eta badirudi, orobat, onuragabekoa zaiela adimenaren adigai hutsen jatorria eta honekin batera beren baliotasunaren hedapena ikertzea; aitzitik, haiek erabiltzea besterik ez zaie interesatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.


onuragaitz izond onuragabea.

Inbertsiorik onuragaitzena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 103. orr.


onuragarri 1 izond onura dakarrena. ik probetxugarri; onuratsu; mesedegarri.

Obra onuragarri, santu eta zuzenak egiten zituztela jakin arren, ez ziren gai inola ere haietaz harrotzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Alderdi onuragarri eta kaltegarriak izango ditu, nolanahi ere, fenomeno horrek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Metodo kaltegarri batek instituzio onuragarri bat usteldu du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ordutik aurrera, ez bekio zilegi izan monasteriotik kanpora ateratzea, motibo onuragarri, arrazoizko, ageriko eta onargarriagatik ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

Bizia berreskuratu zuten zaharrak eta gazteak ur onuragarri haiek edanda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 291. orr.

Eskatu aholkua jende zuhurrari eta ez mesprezatu aholku onuragarria.  Elizen arteko biblia   Tb 4,18

Ezagutza hauen zati bat, aspalditik da konfiantzaren jabe, eta horren bidez itxaropen onuragarria iragartzen du besteentzat ere, hauek izaera erabat ezberdinekoak diren arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

2.000 libra inguru batzea lortu ondoren, alde egin omen zuen promotoreak; jakina, horixe bai ekimen onuragarria!  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Borrokaldi bat izan omen zen soldadu siberiarren eta tatariarren artean [...] borrokaldi ez oso onuragarria errusiarrentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Motorrek ez dute lan onuragarri bihurtzen erregai guztia; motorraren energia kimikoaren parte bat -parte handia, proportzioan- bero bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Hori are bitxiagoa zen, kontuan izanik, liskarrak, etxe-aldaketak eta harreman onuragarriagoen balizko ahalbideak bitarteko, taldekideak etengabe berritzen zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

2 (hitz soila izan -da ad- eta kideko aditzekin)

Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri? zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri!  Elizen arteko biblia   Jb 22,2

Zilegi ez denik ez da egin behar, nahi bezain onuragarri eta betegarri izanik ere eta bizia bera horretan balitz ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.

Dohain eta kontra-dohain horiek [...] modu berean gertatzen zaizkie onuragarri jarduera horretan parte hartzen dutenei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Harremanik izanez gero, aberatsenak hartu adiskidetzat: agian, onuragarri izango zaizkik egunen batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Nehork ez dio, beraz, onuragarri zaionari, hots, bere izana atxikitzeko gurariari uko egiten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 419. orr.

Teknikariaren mania ei da, Hannaren ustez, Kreazioa onuragarri bihurtzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.

Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.

Diruaren asmakuntza, zalantzarik gabe, onuragarri gertatu zen jaulki zuten gobernuen mendekoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

· Esango nuke onuragarriago gerta lekigukeela silabatzea kontzeptuari eustea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Ezer ez da onuragarriago gizakiarentzat gizakia bera baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

3 (hitz mugatua izan -da ad- eta kideko aditzekin)

Hurren azala, ur irakinetan egosita, pixa errazteko onuragarria da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Onuragarria al zen nekazariak erostea beste leku batera aldatzeko?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Itsaso honetara abiatzera ausartu aurretik, ordea, onuragarria izango da lehenago uztera goazen lurraldearen mapari so egitea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.

Zein emankorrak eta onuragarriak diren etxaldeko lanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.

Gizakiak, Arrazoiaren gidaritzapean bizi direnez, gizakiarentzat onuragarrienak dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 443. orr.

Jesusen Bihotzean zuen sinesmen handia, debozio katoliko guztietan onuragarriena zela uste baitzuen, eta onartzen zituen sakramentuak ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.

Gazte-gaztetandik neure kontura bizitzen ohituta, onuragarria gertatu zitzaidan bizimodu berria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onuragarri da (3); onuragarri dena (3); onuragarri gertatu (4); onuragarri izan (9); onuragarri izango (6); onuragarri zaiona (8); onuragarri zaiona bilatzeko (3)

erabat onuragarria (3); eragin onuragarria (4); ez da onuragarria (3); ez zen onuragarria (3); hori onuragarria da (3)

onuragarria da (30); onuragarria dela (8); onuragarria den (12); onuragarria edo kaltegarria (3); onuragarria egin (3); onuragarria gertatu (5); onuragarria izan (45); onuragarria izango (24); onuragarria zen (4)

oso onuragarria (17); oso onuragarria da (4); oso onuragarria izan (4); oso onuragarria izango (3)

onuragarriagoa da (3)

ondorio onuragarriak (6); onuragarriak dira (4); onuragarriak direla (5); onuragarriak diren (5); onuragarriak izan (7); onuragarriak izango (5); oso onuragarriak (3)

egia onuragarrien (3)

emaitza onuragarririk (3)


onuragarriro adlag era onuragarrian.

Hala ere, gertatu ondorengo jakinduria errazaren zain egon gabe, behatzaileak agian espekula dezake onuragarriro etorkizun dauden gauzen formaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.


onuragarritasun iz onuragarria denaren nolakotasuna.

Horiek horrela, argi dago dibortzioaren onuragarritasuna grinen arrisku eta indarkerian dagoela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Hainbat ikerketa egin dira kalamuaren erabileraren onuragarritasunaz eta izan ditzakeen eragin kaltegarriez.  Berria - Harian   2005-04-17

Erromako azken legeek, Justinianoren Bildumara ekarritako horiek, onuragarritasun eta ekitate naturalean dute gogoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Lege politikoa ez da geratzen norbanakoen onuragarritasunean, baldin eta ikuspuntu orokorragoaz ari bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Edozein modutan ere, norberak bere burua aska al dezake kontzertu berezko eta ezinikusizko ahalmen horren eragin eta onuragarritasunetik?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.


onurakor (Euskaltzaindiaren Hiztegian onuragarri agertzen da) izond onuragarria.

Hoberena, zuhurtasuna ondasunekin batera izatea; hori da onurakorrena lur honetan bizi direnentzat.  Elizen arteko biblia   Koh 7,11


onurapean ik onura 7.

onuratsu izond onuraz betea. ik onuragarri.

Nire zorionaren ideia hori bera lagungarri baliaturik, sarri sentitu nituen ideia haren ondorio onuratsuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Negozio bereziki onuratsu bat egin ondoren, familiarekin bakarka gelditu eta, aztoratuta, beste negozio oraindik ere erakargarriagoak eta oparoagoak taxutzen hasten den merkatariaren moduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Elikagaiak prozesatu egingo dira, berez ez dauzkaten nutriente onuratsu batzuk har ditzaten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Handik aurrera, errazagoa eta onuratsuagoa gertatu zitzaion dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Gorputzentzat bezala arimentzat ere bi motatako elikagaiak daudela: batzuk osasungarri eta onuratsu, besteak hilgarriak eta kalterako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.


onuratu, onura(tu), onuratzen da ad aprobetxatu.

Nor onuratzen da benetan herrialdearen berreraikuntzaz? zenbaterainokoa da Mendebaldeak bolo-bolo darabilen hitz magiko horren inguruko ustelkeria?  Berria - Mundua   2004-06-30

Ironikoki, gerta liteke Errusiako negozioak Justxenkoren presidentetzatik onuratzea.  Berria - Mundua   2004-11-25

Onuratu diren taldeak aski ezagunak dira, proiektu iraultzaile sozialistatik urrundu direnak eta ahal duten atzerritarrekin eta manipulatutako nazioarteko erakundeekin beren buruaren propaganda egiten ari direnak  Berria - Mundua   2004-12-01


onuratxo iz adkor onura txikia.

Soberanoari dagokion eskubidea bereganatu du, eta lapurretan egiten dio, soberanoak txanponetik eskuratzen dituen onuratxoak sakeleratu dituelako. Baina itxuraz alferrikakoen diren gauzek ere izan dezakete bere onuratxoa, eta esperantza horrek ematen dizu kemena hala ere jardunean jarduteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


onurazale izond onuraren zalea dena.

Eskatzen dioten guztiei emango balie, pentsatuko genuke sariaren truke soilean zor diogula zerbitzua, eta zerbitzu mota horrek ez gintuzke zintzoagoak egingo, onurazaleagoak eta zikoitzagoak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.


onuste 1 iz uste ona.

Onustea, elkarrekikotasuna eta berdintasuna dira beharrenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

Ezkontza deuseza, bi ezkontidek edo eurotariko batek onusteaz egina bada, ez da duda-mudazkoa seme-alaben egoera zibilerako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 75. orr.

Ez da faltako, horratio, gizakiek euren arteko harremanetan amarrua egitea; hori horrela ere, askatasunari eta onusteari konfiantza aitortu behar zaie.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.

2 izond onustekoa.

Oztopo taktikoa higiarazteko, besteren jakinmin onustea aintzat hartu behar da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 169. orr.


onzale izond onaren zalea dena.

Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da, bakarra, jarduera anitzekoa, fina, mugikorra, sarkorra, kutsagabea, aldaezina, onzalea, zolia.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,22


op1
1 op arte efektu bisualean oinarritzen den arte estiloa.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.


op2 interj

Arropa zintzilikatzen ariko balitz bezala oratzen dit, indiferentziaz, mahuka batetik lehenik, gero bestetik, pixka bat astindu zimurrak kentzeko eta hurrengora, op!, mahuka bat, gero bestea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.


opa 1 iz eskaintza, oparia.

Esker on isilez hartu nion opa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

2 desira, nahia.

Urte berriari buruz zabaldu ditu bere agiantzak eta opa beroenak herritar guzieri.  Herria   2005-01-20

3

Horren arabera, bi opa artean geratzen den tarteari metopa deitzen zaio grekoen artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Haren etxea lurrarekin berdindu beraren begien aurrean, eta hondamendia eta heriotza zin-opa zien haren adiskide guztiei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

5 opa egin opa izan. ik opatu.

Prodiren garaipena onartu zuen eta zorte ona opa egin zion.  Berria - Mundua   2006-04-20

Auzo guztia gurekin lasterka joan zen, gu besarkatuz, ongi etorria opa eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.

Hura entzun, aurpegia iturri publikoan murgildu, eta ni gabe jarrai zezatela egin nuen opa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Besarkatu egin gintuen, eta, adio gisa, hurrena herrialde libre batean elkar ikus genezala egin zigun opa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Eman egin behar zaio, izan ere, lurrari; opa egin behar, gero zerbait kenduko bazaio, eta horregatik da lurra faltsua eta ustela nekazariarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

6 opa izan, opako du ad norbaitentzat zerbait nahi izan. ik opatu.

Nik ez diot muzin egin profeta izateari; halere, ez dut opa izan zoritxar-egunik.  Elizen arteko biblia   Jr 17,16

Ez zion inolako gaitzik opa, inondik inora ere, baina irrika biziz espero zuen euren etxetik alde egingo zuen eguna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Begirik bildu ezineko gau luzeak opa ditiat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 76. orr.

-Gizagaixo bat naiz, baina zintzoa, eta ez diot inori kalterik opa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Eta heriotza opa izan zuen: "hobe dut hil, bizi baino!".  Elizen arteko biblia   Jon 4,8

Bere prediku guztietan, bildutakoei Jainkoaren hitza iragarri aurretik, bakea opa izaten zien esanez: "Jaunak eman diezazuela bakea!".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Osasuna eta bakea opa dizuet guztioi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.

Opa biezaiote bakea Jerusalemi: lasai bizi bitez maite zaituztenak!  Elizen arteko biblia   Sal 122,6

Zorte ona opa izan nion alde egitera zihoala, eta gero bakarrik geratu nintzen ostera ere gelaxka hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Barruan zegoenari kanpoa opa izatetik berriro barrua opa izatera pasa da gauza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.

Pentsatu nuen bikotea esnatu, dena kontatu eta suerte ona opako niela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Berehala ulertu zion apaizak, eta, gogo onez opako ziola, esan zion, eskatzen ziona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Zure arimak [...] irrikatu eta opa bezain sarriro idatzi ez badizut ere, ez zaitez harritu, ez eta uste izan ere inola, zuganako maitasunaren suak zure amaren erraietan gar txikiagoa duenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Elkarri gau ona opa, eta, geroko utzi gabe, lotara joan ziren denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkar sendatzea opa (3); bihotz bihotzetik opa (3); gabon opa (3); heriotza opa (6); heriotza opa izan (3); hiltzea opa (3); jainkoak opa (3)

onena opa (18); onena opa diot (6)

opa diat (3); opa die (3); opa diet (6); opa dio (9); opa diogu (7); opa diot (18); opa dizuet (8); opa dizugu (4); opa dizut (20)

opa egin (3); opa eginez (5)

opa izan (20); opa izan zion (3); opa izanez (3); opa izateko (4); opa izaten (3)

opa nion (3); opa zien (8); opa ziola (3); opa zion (18); opa zioten (5)

osasuna opa (6); sendatzea opa (6); sendatzea opa dizut (4)

zoriona opa (6); zoritxarra opa (3); zorte ona opa (15); zorte onena opa (3); zortea opa (3); zorterik onena opa (4)


opagarri iz opa izateko gauza.

Zueri, haurño izpiritu xorrotxekoak, doatzi gure urteberriko opagarriak.  Herria   2003-12-25


opako1 ik opa 6.

opako2 ik opaku.

opakotasun ik opakutasun.

opaku (orobat opako; Euskaltzaindiaren Hiztegian opaku agertzen da) 1 izond argia igarotzen uzten ez duena.

Haren aurpegia zapi arin eta opaku batek estali zuen, eta betiko orban gorri haiek besterik ez zen geratu; loreak ematen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Berotzen saiatuz gero [...] kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Ke zirpiltsuak atoiontzien eta baporeen atzealdeari itsatsita egiten zuen hegaz, oso behean, ur opako eta berdekaran zehar arrastaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Leihoko kristalak opako zeuden, eta beste aldean malko irudiko hari loditan irristatzen ziren tantak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

2 irud/hed

Halako batean bi eztanda txiki eta opako entzun dira musikaren gainetik, xanpain merkeak egin ohi dituenen tankerakoak: motelak, kalaxkak, alaitasunik gabeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 21. orr.

Oi, begiratu bitxi, opako, hutsa, pentsamendurik gabea, eta hain ederra!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Ezkutatzen ninduen zera hark ez zirudien isla zehatz-zehatza zuenik, poliki-poliki argituz zihoan gardentasun opako bat baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gardentasun opako bat (3)


opakuntza iz opa egitea.

Haren landetxeko zuhaitzen pean mahaiak hedatu ziren, edari-opakuntzak eskaintzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.


opakutasun (orobat opakotasun) 1 iz opakua denaren nolakotasuna. ik opazitate.

Pertsonaia jakinik gabe, oinak, lepoak edo itzal hutsak erakusten dituzte, gardentasunaren eta opakutasunaren arteko mugan.  Berria - Kultura   2004-04-09

Labe berri horretan gaia bera ez ezik, erretakoan sortzen duen kearen opakutasuna eta toxikotasuna neurtu ahal izango dute Gaiker zentroko teknikariek.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Kolpekatzean opakotasun apur bat aurkitu zuen eskuineko birikaren erpinean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

2 irud/hed

Bere taldeak ez du abertzaleak «noraezean» ibiltzea onartuko, ez eta aurrekontuen «opakotasuna» babestuko ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Finantzen eta politikaren alorren arteko lotura estuak, eta horren ondoriozko finantza-jardueren opakotasunak, gobernatzeko modu baten krisia bihurtu dute krisi hau.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Albert Camusek idatzi zuen gizakion gardentasun-nahiak, arrazionaltasun beharrak munduaren opakotasunarekin talka egitean sortzen dela absurdu sentimendua.  Berria - Kultura   2004-05-22


opaldu, opal(du), opaltzen 1 du ad eskaini; opari egin.

Abere gizenak opalduko dizkizut, ahariak erreko, zezen eta akerrak eskainiko.  Elizen arteko biblia   Sal 66,15

Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai den aberea bada, sagaraturik gelditzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 27,9

Ixaskunek ni presondegitik irten orduko pareta osotan luzeran prestatutako apaletan, tarte huts galantak zeuden [...]; eta Ozamizek opaldutako mordoa gaitza izanik ere, zerrenda ordenatuan kokatzeko behar adina lekugune antzeman uste nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 158. orr.

Oparigaia jan, opaldua izan den egunean eta biharamunean jango duzue.  Elizen arteko biblia   Lb 19,6

Opalduriko haragia, legez garbi daudenek bakarrik jan dezakete.  Elizen arteko biblia   Lb 7,19

2 (era burutua izenondo gisa)

Idi opalduak larrutu ondoren, hezur guziak kendu, eta haragia pertzara botatzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

Haragi opaldua ukitzen duen edonor sakratu bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 6,20


opalgai iz opaltzeko gaia. ik oparigai.

Suak opalgaia prestatzeko ziren, jakina, eta jaki sakratuz ospatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Zerua une batez argitu egin da, sufrea bezain errainu hori batek ebakitzen du gaueko iluntasuna, opalgaiaren gorputza ebakiko lukeen ezpata su-jariozkoa bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.


opalkuntza iz opaltzea. ik eskaintza.

Eta zenduaren burua soildu eta garbitu ondoren urreztatu, eta semeek imajintzat erabiltzen dute urtero opalkuntza handiak eginez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.


opalo iz silize mea, itxura esnekara irisatukoa, harribitxi gisa erabilia.

Hainbeste firuzeh, Elburzeko meategi entzutetsuetatik atereak, hainbeste lepoko, kornalinez, agatez, esmeraldez, opaloez, zafiroez bete-beteak, ezen haren blusa eta gona harribitxiz ehunduak zeudela zirudien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Jasperek opalozko koilarea eskaini zion; Rosek urrezkoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.

Opalozko lepoko eder baten kontra zegoen txartela irakurri zuen: Kontuz: ez ukitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 49. orr.

2 irud /hed

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

· Oporrak baino bi aste lehenago, bat-batean zerua argitu eta opalo-zuri distiratsuaren kolorea hartu zuen, eta lur-sail lokaztuak izotz dirdaitsuz estalita agertu ziren goiz batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.


opari 1 iz eskaintza; norbaiti eskaintzen zaion gauzakia.

Opari bat erosten denean jakin behar da norentzat erosten den.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

Opari hauxe besterik ez diat eskatuko, berri ona emateagatik: tunika eta estalki eder bat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 101. orr.

-Opari bat ekarri dizut -esan zion hamasei urte zituela Mariak Alesi.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Irudiko zaie irudiak, ekialdetik sortuz, erreguak eta opariak egiten ari direnei begira daudela jarrita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

Opariak jaso, opariak egin, opariak erosi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Abenduaren 25ean San Nikolasek opariak ekartzen dizkie haurrei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

Deabruei eskaintzen zaizkie opari horiek, ez Jainkoari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,20

Opari ugari eskaini zuten Israel osoaren alde.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,21

Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.  Elizen arteko biblia   Jos 13,14

Esango nuke bera ere poztu dela berarentzako opari bat dudala jakinarazi diodanean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 308. orr.

Zazpiak pasatxotan aitari eta amari egunon esatera joan eta egongelara, opariak zabaltzera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Gure esku gosetiak opariaren bila abiatu ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Hiru dira noski elementuok: oparia bera, oparigilea eta opariaren hartzailea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Opari ote, ala bonba geroratu bat?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Mikelek nekez egiten zuen aurrera oparien poltsekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

[Begiak] higatzeko zorian nituen, neskaren izter biribil arteziaz zizelatuen miran; "etxean eroso egoteko" jantziriko galtza motz-motzen opari bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Zaldia Zeruaren oparia da Ahmetentzat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.

Patu bitxi batek abiarazi zuen Gaztelako hirira, baina zorionaren opari gertatu zen azkenik, zoritxarraren jantzian agertu arren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

Alkandora koloretsu biren opari egin nion nire buruari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Nagiak gainetik kentzeko beste abagune baten opari egin nahi diguk, orduan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Voltigeur baten oparia eginen al diot neure buruari igandeetan?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Opariei buruzko teoria orokor baterako lehen urratsak Eta gero, gure belaunaldian hiesaren oparia izan genuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Edozein opari txikiegi da, zuretzat usain gozoko izateko.  Elizen arteko biblia   Jdt 16,16

Jan ditzake, bai, Jainkoari eskainiriko jakiak, opari guztiz sakratuak eta opari sakratuak.  Elizen arteko biblia   Lb 21,22

Botoz aginduriko zeuen opari hoberenak.  Elizen arteko biblia   Dt 12,11

Horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen.  Elizen arteko biblia   Erm 15,16

Menelaok irribarre eta laztan egin zion; opari eder bat eman, eta joaten utzi zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Inoiz hartu dudan oparirik politena, beharbada.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Opari ederra egin dit Jainkoak!  Elizen arteko biblia   Has 30,20

Betoz opari bikainak Egiptotik, dakarzkiola arin Etiopiak eskuerakutsiak Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Sal 68,32

Bidegabekeriaz lortutakoa sakrifiziotzat eskaintzen duenak opari gaitzesgarria egiten du.  Elizen arteko biblia   Si 34,21

Berak ere berehala eman zion opari beroa Lore zintzoari.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Plazer handia hartzen zuen bere ilobari aita-amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Aita erdi alkoholiko alde eginaren opari genetiko bat egokitu zitzaion tamalez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Beti izan zuen opari erreen premia, gogoeta egin zuen errabinoak Jainkoaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.

Erosi egin nahi zidan, baina adierazi nion opari kuttuna nuela, eta ez nuela galdu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Eta orain, benetako oparia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaloak haserrerik biziena.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,14

Esker onezko oparia egin beharrean nengoen, eta gaur bete dut promesa.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,14

3 (adizlagun gisa)

Frantzisko gaixorik zegoela, Siena konderriko handiki batek faisai bat bidali zion opari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 386. orr.

Itsas kapitain baten alaba zen, eta kapitain horrek opari ekarri zion Gnôr Grassiadiôri kolore guztietako papagai handi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Kaxa bat txakolin ekarki zidan opari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Nire logelara itzuli eta, jakina, opari jasotako liburua irakurtzen hasi nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Puska bat eransten diot opari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Hemen banaiz, ispilu bat emango diot opari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

200.000tik gora ale ekarrarazi handik, eta Kleopatrari eman zizkion opari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

Nik eman al nizun hau opari, Cecily?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 115. orr.

Lur puska bat badiat, erregek opari emana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,25

Salomon erregeak eta [...] israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi eta idi-multzo handia eskaini zuten opari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,5

Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,6

Bere burua opari eskaini zuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Agian gogorarazi al dizute zuk egun batean horrelako arrosak opari eskaini zenizkion neska?  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 44. orr.

Isaak opari eskainia.  Elizen arteko biblia   Has 22,1 tit

Rosa de Winter herriz herri ibili zen ahul zenari adore emanez, etsian zenari itxaropena ekarriz, ilun bizi zenari argia opari banatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

· Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri.  Elizen arteko biblia   Erm 12,1

Martiritzaren sutan bere burua Jaunari opari bizi eskaini nahi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ardoa bezala isuriko dute etsaien odola, ixipu-ontzi beteetatik aldare-ertzetan behera jaisten den opari-odola bezala.  Elizen arteko biblia   Za 9,15

Opari paperez bildutako ardo biek ateratzen dutena.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.

Ameliak ez baitzuen ireki nahi ere izan [...] kolore zuriko kamisoi luze-luzea gordetzen zuen opari-kutxa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.

Azken asteotan Habanako opari-dendak Raimundo Nick Valdibiaren postalez bete dira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.

Izan ere, zerbait badira opari-festa baitira gaur eguberriak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Hirian sartu eta berehala aurkituko duzue, opari-otordurako muinora igo dadin baino lehen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 9,13

Berxebara iritsi zenean, opari-eskaintza egin zion bera aita Isaaken Jainkoari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 128. orr.

Bazter orotatik zetozen gizonak Enpedoklesenganantz, besoak opari-eskaintzaz zamaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Jai eta beste egun jakinetan egin ohi ditugun opari-eskaintze eta otoitzetan.  Elizen arteko biblia   1 M 12,11

Arratsaldeko opari-garaian atera nintzen nahigabealditik.  Elizen arteko biblia   Esd 9,5

· Opari hartzaileen sailkapen taxuzko batek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari-egileari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egongelan bildutako gai haietako batzuk eztei-opariak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Esaidak hire izena, harrera-opari bat egingo diat eta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Ivanekin gogoratu da, noski, hura izan baitzen Ivanek egin zion agur-oparia, Discman more hura, Sony markakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Pentsatu nuen ez zela kalterako izango hari bake-opari gehigarri bat igortzea asteartean idatzia nion gutunaren jarraipen gisara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Biok eskainiko diagu urtebetze opari eder bat.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

Zazpi urte oparoetan uzta oparia eman zuen lurrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Jauregitik irten zen Urias, eta errege-opari batek jarraitu zion ondotik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.

Jainko-opari hau gizakiak askatasunean bizia eta Jainkoa aukeratzeko erabil dezake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 345. orr.

Berriro entzungo dira poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak, berriro entzungo tenplura gorespen-opariak ekarriz kantatuko duten hau.  Elizen arteko biblia   Jr 33,11

Pazko Jaiko zazpi egunetan bezala jokatuko du printzeak, barkamen-opari, erre-opari eta labore- eta olio-opari berdinak eginez.  Elizen arteko biblia   Ez 45,25

Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz.  Elizen arteko biblia   Ez 45,17

Biak egun berean igaro ziren Jaunarengana, andrea goizean eta senarra arratsaldean, goiz-opari bezala bata, arrats-opari bezala bestea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 893. orr.

Erregina Katalinaren senarrak gure aitatxiri egin jaiotze-opari berak egin zizkidan niri erregina Joanarenak: axolagabekeria eta ahanztura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

6 erre-opari

Erre-opari bat egin nahi baduzu, eskain iezaiozu Jaunari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 32. orr.

Gogora bitza zure eskaintza guztiak / eta onar atseginez zure erre-oparia!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 85. orr.

Jaunarentzako erre-oparitzat hirurogeita hamar zezen, ehun ahari eta berrehun bildots eskaini zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,32

Erre-oparitako hainbeste abere larrutzeko aski apaiz ez zegoenez, beren lankide lebitarrek lagundu behar izan zieten lan guztia bukatzen. hor dituzu idiak erre-oparitarako, eultzia eta idien uztarria egurretarako.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,34

Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta bake-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean, Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta bake-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,25

Urrea arragoan bezala garbitu zituen, eta erre-opari bezala onartu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

7 eskain-opari

Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez eskain-oparirik egin.  Elizen arteko biblia   Am 5,25

Aldare gainera ekartzen dizkidazuen erre-opariak eta eskain-opariak ez ditut atsegin, eta zekor gizenen elkartasun-opariei bizkarra ematen diet.  Elizen arteko biblia   Am 5,22

Erabil ezazu arretaz diru hori, zezenak, ahariak, bildotsak eta eskain-opari eta isur-oparietarako behar den guztia erosteko, eta eskain itzazu Jerusalemgo Jainkoaren etxeko aldarean.  Elizen arteko biblia   Esd 7,17

8 hil-opari

Han, Perimedesek eta Eurilokok hil-opariei eusten zieten bitartean [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Sartu lurrean arrauna, eskaini hil-opariak Poseidoni, etxera itzuli, eta egin opariak jainkoei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 76. orr.

9 isur-opari

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea.  Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,21

Oparigaiei isur-opari hauek dagozkie: zekor bakoitzari hiru litro ardo, ahariari bi litro eta arkume bakoitzari litro eta erdi.  Elizen arteko biblia   Zen 28,14

Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako.  Elizen arteko biblia   Ir 25,29

Bete egin behar omen dituzue, zeruko erreginari intsentsua erre eta isur-opariak eskaintzeko hitz emandako botoak.  Elizen arteko biblia   Jr 44,24-25

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

10 opari egin ik oparitu.

Egin diezaiogun opari.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 43. orr.

Opari egin zizkidaan, duela urte batzuk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Kontsolatzeko, matematika-liburu ospetsua opari egin zion aitak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Nofuturek, hala eta guztiz ere, ezagutu egin zituen, eta bikiei festatxo xume bat egin zien opari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

Berak itzulitako liburu bat egiten dit opari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Liburua Urrutia batek opari egindako argazki-album harrigarria da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Hirugarren gau bat ere opari egin zenidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 37. orr.

Katiak opari egindako berokia jantzi zuen jakaren gainetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Cat of Year, urtero katurik jatorrenari opari egiten dioten saria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 107. orr.

11 ordain opari ik ordain 13.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkamen opari (4); egin zion opari (4); egindako opari (5); eguneroko erre opari (8); eman zion opari (4); erre opari (47); erre opari gisa (4); isur opari (5); labore opari (13)

opari atsegingarri (4); opari bat egin (12); opari bat ekarri (6); opari bat eman (6); opari bikaina (6)

opari eder (15); opari eder bat (8); opari ederra (14); opari ederra egin (5); opari ederrak (4); opari egin (21); opari egindako (4); opari egitea (5); opari ekarri (4); opari eman (13); opari eskaini (14); opari eskaintzeko (4); opari gisa eskaintzeko (4)

opari ona (4); opari polita (6); opari sakratuak (8)

urtebetetzeko opari (4); zeruaren opari (7)

barkamen oparia (17); barkamen oparia da (5); egindako oparia (8); elkartasun oparia (5); erre oparia (36); erre oparia eskaini (4); erretako oparia (17); gorespen oparia (4); labore oparia (16); onartzen duen oparia (9)

oparia egin (18); oparia egiten (8); oparia eskaini (18); oparia eskainiko (6); oparia eskaintzeko (14); oparia eskaintzen (14); oparia eskaintzera (10); oparia eskertu (4); oparia jaso (10); oparia jaso zuen (5)

ordain oparia (7)

bake opariak (6); elkartasun opariak (21); elkartasun opariak eskaini (6); erre opariak (74); erre opariak eskaini (16); erre opariak eskaintzeko (6); erre opariak eskaintzen (4); isur opariak (21); labore opariak (14)

opariak banatu (4); opariak egin (16); opariak eginez (6); opariak egiteko (7); opariak egiten (14); opariak eman (5); opariak eraman (4); opariak erosi (6); opariak eskaini (49); opariak eskaini zizkioten (10); opariak eskainiko (6); opariak eskainiz (10); opariak eskaintzea (6); opariak eskaintzeko (17); opariak eskaintzen (22); opariak eskaintzera (11); opariak eta intsentsua (4); opariak eta sakrifizioak (7); opariak jaso (4)

opariaren bila (4)

isur opariekin (8); isur opariekin batera (4)

erre oparien (23); erre oparien aldare (5); erre oparien aldarea (7); oparien eskaintza (4)

erre oparietako abereak (4)

erre oparietarako (7); isur oparietarako (5)

elkartasun oparietatik (4

isur opariez gain (5)

barkamen opariko (9); elkartasun opariko (8); ordain opariko (4)

barkamen oparirako (13); barkamen oparirako zekorra (4); erre oparirako (11)

erre oparirik (6); oparirik ederrena (7); oparirik onena (7)

barkamen oparitarako (10); erre oparitarako (8); erre oparitarako abereak (5); oparitarako abereak (8); oparitarako egurra (4)

barkamen oparitzat (27); elkartasun oparitzat (10); erre oparitzat (42); erre oparitzat eskaini (9); erre oparitzat eskainiko (7); isur oparitzat (4); labore oparitzat (12); oparitzat eskaini (19); oparitzat eskaini zuen (5); oparitzat eskainiko (12); oparitzat eskainitako (6); oparitzat eskaintzeko (5); ordain oparitzat (9)


oparialdi iz oparien aldia.

Migelek ez zion mozkin handirik atera hiriko oparialdiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.


oparigai 1 iz opari egiteko gaia. ik eskaingai.

Oparigai bakoitzari, dagozkion labore- eta isur-opariak erantsiko dizkiozue, arautua dagoenez.  Elizen arteko biblia   Zen 29,37

Oparigaia aharia bada, bi litro oliotan oraturiko zortzi kilo irin eskainiko ditu labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Zen 15,6

Oparigaiei isur-opari hauek dagozkie: zekor bakoitzari hiru litro ardo, ahariari bi litro eta arkume bakoitzari litro eta erdi.  Elizen arteko biblia   Zen 28,14

Hona hemen aldareari buruzko arauak, sakrifizioak eskaini eta oparigaien odola isurtzeko eraikiko den egunerako.  Elizen arteko biblia   Ez 43,18

Oparigaiak erre bitartean, apaizek otoitz egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,23

Oparigaia jan, opaldua izan den egunean eta biharamunean jango duzue.  Elizen arteko biblia   Lb 19,6

Oparia eskaintzen zuen egunean, Elkanak bere emazte Peninari eta honen seme-alaba guztiei oparigaiaren zati bana eman ohi zien.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,4

2 biktima.

Hatsarekin batean zango-besoak moztu diozkatela, bere kargua utzi du Bidarraiko Laboratorioaren oparigai (victime du "Laboratoire").  Herria   2004-09-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,34

Ekarzkidazue erre- eta bake-oparigaiak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,9

-Zergatik ez duzue barkamen-oparigaia toki sakratuan jan?  Elizen arteko biblia   Lb 10,17

Gero, apaizak ordain-oparigaiaren odola hartu eta garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuin eskuko eta eskuin oineko erpuruak igurtziko ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 14,14

Gantz guztiak aldarean erreko ditu, elkartasun-oparigaien gantzak bezala.  Elizen arteko biblia   Lb 4,26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkamen oparigaia (3); erre oparigaia (5)

oparigaiak erre (4)

oparigaien gantzak (3)


oparigile iz opari egiten duen pertsona.

Hiru dira noski elementuok: oparia bera, oparigilea eta opariaren hartzailea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Opariak egiten zizkioten, baina berak ez zien ezer doarik ematen, eta, batzuetan, jasoriko oparia gorde, eta oparigileari berari saltzen zion geroago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Asmoak, oparigilearen asmoak egiten du opari bat handi edo txiki, egoki edo desegoki, on edo txar.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.

Opariak mutu dira (gehienak, behintzat), baina asko eta asko esaten digute oparigileari buruz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Opariak oparigilea salatzen badu, azken asteetako igoeren atzean burtsa iruzurgile bat egon liteke.  Berria - Ekonomia   2004-01-06


oparigintza iz opariak egitea.

Giza naturari berez-berez darion joera da opariak egitearena, eta asko ikas liteke oparigintzatik, behar bezala erreparatuz gero.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Orain arteko teoriak oparian edo opariaren hartzailearengan zentratu izan dira, eta horixe izango da nire ekarpena: oparigintza oparigilearen ikuspegitik aztertzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Oparigintzari buruzko liburua izango denez, ez nuke salgai jarri nahi: opari ematea nahi nuke, eta hala proposatuko diet editoreei.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.


oparimindu, oparimin, oparimintzen du ad adkor opari egin.

Apartamentuko mahai kantoian, bideko ikuskizunak hatz bilakaturik geratu nintzen lo ezin, asea eta barnez nahikoa hunkitua: desiraren gaueko erakustaldiek, debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria oparimintzen zidaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.


opariño iz adkor oparia.

Karia hortarat, opariño bat ukan du zintzurrean gelditua zaiona, jakin-arazi baitiote auziperatua izaiteko irrisku handian dela.  Herria   2001-04-26


oparitu, opari(tu), oparitzen 1 du ad opari egin.

Ez dago gizonik bere askatasun zatia, on publikoaren mesedetan, doan oparitu duenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Beraz, denbora oparitzea bizitza oparitzea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.

Klubak liburu zoragarri bat oparitu dit, Nederlandar sagak eta elezaharrak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Pistola seinalatu nion: "Nik uste nuen hemezortzi urte betetzean oparituko zizula aitak".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Varaderon Wilsonek oparitutako koralezko koilarea ipini duzula gaur goizean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.

Margoti eta niri paparreko orratz bana oparitu digu, zentimo bateko txanpon bat ongi apaindu eta distiraraziz egina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Zer gustatuko litzaizuke oparitzea nik?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.

Emazteak bizkarrez, zango artea zabalik, alua oparitzen zion, hasperen eta auhenka.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Felicitasek bere lehen irri murritza oparitu zidan, kukuka, bere ezpain artetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Oparituko al didak esaldi hori poema baterako?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Maitasunaren esperantza konplizitatean hasten den jakitun, ez zidan konplizitaterik oparitu nahi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Ondotik, askaria oparitua izanen da jende guzier.  Herria   2002-12-19

2 ipar

Olentzerok bere aldetik oparitu zituen haur guziak bedera bedera.  Herria   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak oparitu (4); eraztuna oparitu (3); liburu bat oparitu (6); liburua oparitu (5); liburua oparitu zidan (3)

oparitu berri (3)

urtebetetze egunean oparitu (3)

aitak oparitutako (3); elsbethek oparitutako (4)


oparitxo iz opari txikia.

Irailean nire urtebetetze-eguna da, eta gurasoek diru pixka bat eman didate aldez aurretik oparitxoren bat erosteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.

Magistratuek begiko zuten eta oparitxoak egiten zizkioten noiz edo noiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Gozokiak eta beste oparitxoak emango zizkiola esanez sartzen zen haurra barruan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Baina hitzematen dizuet hurrengoan oparitxo bana ekarriko dizuedala, huts egin gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Batzuetan bizitzak badaki gaurkoa bezalako oparitxoak egiten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

oparitxoak egiten (4)


opariztatu, oparizta, opariztatzen du ad opariz bete.

Gehienek horixe uste dute eta, tristerik, sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen, emazteak semen ugariz haurdun uzteko; alferrik ekiten diete jainkoen ahalari eta orakuluei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.


oparo 1 adlag ugaritasunez, zikoizkeriarik gabe; oparotasunean.

Oparo gosaldu ondoren, abian jarri ziren hirurak Pavel Ivanovitxen kalesan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.

Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,6

Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak.  Elizen arteko biblia   Has 41,47

Paris oparo, mardul, elikagaiz gainezka ageri zitzaion ilunpetan ezkutaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Arrapaladan eta oparo hitz egin zuen, hitzak ahoan gorde ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

Hogeigarreneko hamarraldiko frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak, oparo erabili zituen efektu horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Bildots garbiaren odolak, bost zaurietatik oparo isuriak, munduko bekatuak garbitu zitueneko misterioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Oparo eskertuko nikek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 113. orr.

Gurinari erreximenta gehitu nion, oparo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Grazia eta bakea oparo zuei!  Elizen arteko biblia   1 P 1,2

Ura gainezka haien suiletan, soroak urez oparo.  Elizen arteko biblia   Zen 24,7

Hantxe zenbait mahai handi prestatuta zeuden, era ikusgarriaz horniturik eta portzelana baliosez eta urrezko baxeraz oparo-oparo beterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Nire kontra gogor estutu, eta emateko, emateko niri berak hain oparo zuenetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

2 izond dagokiona edo berezkoa ugari duena; ona eta ugaria; oparotasunez ematen duena.

Hemen sortu eta helduko dira fruitu oparo eta gozagarriak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.

Afari-merienda oparo baten hondarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Festa eta otordu oparoak berrehun lagunentzat, hegazkin pribatuak eta txoferrek gidatutako autoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Zure gorputz oparoan galtzea desiratu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

Jainkoa gizakia baino eskuzabalago denez, erregea baino mahai oparoagotik janaritzen da behartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Lurralde oparoa da, errekaz, iturriz eta ibar eta mendian sorturiko iturburuz hornitua.  Elizen arteko biblia   Dt 8,7

Eguraldia betiere ilun, euri oparoagoen iragarle.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Portuaren goialdean, leizezulo batetik iturri oparo bat dator, eta inguruan lertxunak daude.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Gotzon Garate elgoibartar jesuita eta idazle oparoak du aurtengo sari nagusia eskuratuko.  Herria   2005-12-01

Bouvilleko bizimoduaren eta atmosferen deskripzioak oparoak eta borobilak dira. eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 14. orr.

Langile ixila baina nekagaitza, emaitzetan oparoa.  Herria   2005-05-05

Diru-laguntza oparoa helarazten zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.

Bizitzen jarraitzeko nire grinak gutxi zuen zorotik, are gutxiago etorkizun oparoago baten ametsetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 279. orr.

Ideia horrek ezagutzaren eta burmuinaren inguruan ikerketabide oparoa ireki du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Oinaze barbaroak, gogorkeria oparo bezain zentzugabeak, frogatu gabeko edo ustezko delituak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Bular alde handi-oparoa, itxiturazko gotorleku hertsietatik aske, apalki hondoratua zuen galtzarbepean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) oparotasuna.

Fruituen oparoa eta margo leuna hilabete honek ateratzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitza oparo (3); esnea oparo (4); gosari oparo (3); idazle oparo (3); iturri oparo (6)

oparo bedeinkatuko (4); oparo bete (3); oparo bizi (4); oparo eman (7); oparo emango (3); oparo ematen (6); oparo erabili (3); oparo eskaintzen (3); oparo isuri (4); oparo izan (4)

urte oparo (3); uztail oparo (5)

bide oparoa (3); bizitza oparoa (3); bularralde oparoa (3); egitarau oparoa (5)

egoera oparoa (3); eskaintza oparoa (4); etorkizun oparoa (29); etorkizun oparoa du (3); etorkizun oparoa iragarri (3); etorkizun oparoa izan (3); fruitu oparoa (3); gosari oparoa (4); guztiz oparoa (3); hain oparoa (3); hitz jario oparoa (3)

ibilbide oparoa (21); ibilbide oparoa egin (5); idazle oparoa (8); ile oparoa (3); isuri oparoa (3); iturri oparoa (12); iturri oparoa izan (4); jario oparoa (3); lan oparoa (6); luze eta oparoa (7)

oso oparoa (6); oso oparoa izan (4); otordu oparoa (3)

urte oparoa (10); urte oparoa izan (6); uzta oparoa (6)

ezin oparoagoa (4)

bular oparoak (6); fruitu oparoak (3); garai oparoak (4); urte oparoak (4); uzta oparoak (3)

bular oparoen (5)

garairik oparoena (4)


oparoaldi iz oparotasunezko aldia.

Laneko arropak ere -haren neurri urrira errenditutako traje italiarra- eta betaurreko beti lodi baina ez bertzorduz bezain handien diseinu garestiak salatzen zuten oparoaldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Egun hartan, erori egingo zaizu Asiriaren zama bizkarretik eta haren uztarria lepotik; oparoaldia izango duzu ondoren.  Elizen arteko biblia   Is 10,27

Esaterako, ekonomiak izan dezake, oparoalditik ekarria, gehiegizko ekoizpen ahalmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.


oparoki adlag oparo.

Artzaina isildu zen, kea oparoki hatsartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 194. orr.

Fite eta oparoki luzatu zen orduko afera politiko estataletara, astea barne beharra baitzen iragan presidentearen bozka moldeari buruzko erreferenduma.  Herria   2005-11-03


oparotasun 1 iz oparoa denaren edo oparo ematen duenaren nolakotasuna. ik ugaritasun.

Eskuzabalak oparotasuna izango du.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,25

Oparotasun hark ez zuen eskuzabaltasuna iduri, kontrakoa baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 219. orr.

Amaltearen adarretik oparotasuna atera ahal izateko, nekazari tradizional haiek iraultza egin beharko zuten lurra lantzeko eta lurren jabetzako metodo tradizionaletan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Ipin bitza, halaber, begiraleak, Egiptoko lurraldea eskualdetan banatu eta urte onetako oparotasuna ondo kudea dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

Haiena da galera, gurea oparotasuna.  Berria - Kultura   2006-02-09

Mendebaldeko edo mendebaldarturiko elitea, oparotasuna bere buru-argitasun eta aurreikuspenari zor diena, zergatik zigortu nekazarien aurreikuspenik gabeko kontinentziarik eza ordaintzera?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Ez dago oparotasunik aguazilik, poliziarik, epailerik eta presondegirik gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Aulo Geliok [...] diosku bere denboran Lege Vokoniarra ia deuseztatuta zegoela; hiriaren oparotasunak estalita.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Parkearen oparotasunari so gelditu zen atarian une batez.  Berria - Kultura   2004-04-11

Neskato baten soinaren oparotasuna ez da hura begietsiz edo haren ondoan higitu gabe etzanez ezagut daitekeen zerbait.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

1795ean argitaratuko ditu Juliette edo bizioaren oparotasunak, eta Filosofia apaingelan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Hastapenean ez zen oparotasunean ibili, baina negozio arrakastatsuak izan zituen Lehen Mundu Gerran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Semeak halaxe egin zuen bere ondorengoekin ere, eta denak sekretupean eta zorionean, zorionean eta oparotasunean bizi izan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 113. orr.

Txinak, baina baita Birmaniak ere, Siamek, Vietnamek, eta, neurri txikiagoan, Koreak, XVIII. mendean, oparotasunezko aldi bat bizi izan zuten, eta, zenbaitetan, hedapenezkoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Estatu Batuetako iparraldeko hiritarrak jabetzen ziren haien oparotasun ekonomikoan ez zutela parterik hegoaldeko herri-kideek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

Fidantzia dugu, jaunok, ezen, zuen argietan eta herriaren sentimendu kontserbadoreetan oinarri harturik, egunez egun oparotasun publikoa handitzea lortuko dugula.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.

Egunak bare igarotzen ziren egurats koipetsu hartan, oparotasun geldo haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Burtsek beren logikaz egiten dutela bidea [...] nolabaiteko "oparotasun irrazionala" gidari dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.

Opariak egin, dantzaldiak antolatu, oparotasun onuragarria sortu, maisuek eta eskulangileek eguneroko ogia irabazteko modua izan dezaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Ingurune espiritualki gogorra, oparotasun materialak arimaren nahiak itotzen dituenekoa izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Batzuek oparotasun neurrigabean, eta milioika gizaki pobrezia gorrian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 282. orr.

Amerikako errealitatearen oparotasun neurriz gainekoa zuzen eta zehatz adierazteko.  Berria - Kultura   2004-12-26

Bestalde, oparotasun lexiko handia du japonierak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hornigold bulartsua, benetako oparotasun-adar urrez betea!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Hari esker bolada luze baterako oparotasun egoera ziurtatu zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 47. orr.

EB, jatorrian, bake eta oparotasun egitasmo modura sortu zen, azken finean, estatuek mugarik ez izateko eta gatazka gehiago sortzea eragozteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ondo jantzitako bi gizonezko ziren, sendokoteak eta buru-iritziak, eta oparotasun-arnasa bat ekarri zuten lagunarte hartara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz; aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.  Elizen arteko biblia   Si 18,25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Grazi oparotasunez, gauza guztien Jaun txit gozo eta barearen aurrean egoteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oparotasunean bizi (4)


oparotu, oparo(tu), oparotzen du ad oparo edo oparoago bihurtu.

Eta noski, hortaz tximistorratzaren abildadeak ere azkartu eta oparotu behar izan dira azken urteotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

Gerora, tenporak hedatzen joan zireneko sasoi horretan etorriko zen liturgia ospakizunen zabaltze eta oparotzea ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.


opatu, opa, opatzen 1 dio ad opa izan.

Zorte on!, opatu zidan irriño adeitsu batez, baina ez zen jaiki.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Zorte ona opatzea besterik ez zait geratzen, orduan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 84. orr.

Edalontzi erdi-beteekin topa egin genuenean, Ivyk, zutik, bidaia ona opatu zidan eta, batez ere, bizitza zoriontsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Antioko errege eta buruzagiak bere hiritar dituen judu prestuei agurrik beroena, osasuna eta ongizatea opatuz.  Elizen arteko biblia   2 M 9,19

Goizero-goizero, eskaileretan pausoak entzuten nituenean, amarenak izango zirela espero izaten nuen, egun onak opatzera zetorrela, eta jendetasunez agurtzen nuen, egiaz pozten bainintzen begi onez begiratzen zidalako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

Afaldu ostean, Wilmarth andereñoak gau on opatu zien gonbidatu guztiei eta haien buru-gurtzeak eta "Gau on, Wilmarth andereñoa!" agur-hitzak onartu zituen ordainetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.

Begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakinminez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Bikote guztiei opatuko nieke horrelako esperientzia bat izatea, amodioa, benetako amodioa zer den ikus dezaten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 173. orr.

Niri, berriz, begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

Une batez, heriotza desiratu eta opatzeraino gorroto izan nuen nire gainekoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 140. orr.

2 eskaini. ik opaldu.

Herrialde haiek izartegia eta beste izaki asko jainkozkotzat zeduzkaten eta berari astearen egun bat -osteguna- opatu zioten; euskaldunek, aldiz, egun bera eskaini zioten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

Egunoro zenbakiak eta kopuruak kopiatzen hamar ordu ematen zituzten kontulariak handitasun eta misteriorik gabeko jainko baten aldarean sakrifizioan opaturiko biktimak ziren nire begietan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 149. orr.

Berehala ulertu genuen sakrifizioan opatua izango zela, gizenaren gose kartagotarra asetzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zorte ona opatu (6); zorterik onena opatu (3)


opazitate iz opakutasuna.

Hau tristura, nekez sinets liteke gardentasun eta garbitasun horiek guztiak, azken finean, erabateko opazitatearen azala baizik ez izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.


open 1 iz maila guztietako kirolariak onartzen dituen kirol norgehiagoka. ik ireki3. (tenisean)

Iaz Serenak berak irabazi zuen Australiako Opena, eta baita haren ondoren jokatutako grand slam-eko beste hiru torneoak ere.  Berria - Kirola   2004-01-11

US Open txapelketa hasiko da aste honetan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Horiek dira US Openeko finalerdietarako sailkatu diren tenislariak.  Berria - Kirola   2004-09-11

Etxeko tenislariak indartsu US Openean.  Berria - Kirola   2004-09-07

Bestalde, Euskadiko Openaren irabazle Patxi Ciak sukarra zuen, eta bosgarren postutik ezin izan zuen gora egin.  Berria - Kirola   2004-07-14

2 (pilotan)

Badiola III.a eta Larraia aurrera Nafarroako Lau t'erdiko Openean.  Berria - Kirola   2004-11-28

Huna beraz partida hunekin hasiko dela Sant-Andreseko trinketean aurtengo Open xapelgoa.  Herria   2003-03-10

Open pilota lehiaketa Gantxiki trinketan.  Herria   2003-04-10

Pariseko trinketean jokatu da pilotarien nazioarteko open berezia, Hitzekoa batasunak muntatzen duena.  Herria   2003-04-03

Dermit eta Sorhuet-Ezcurra II, beste Open partida batekin.  Herria   2003-02-06

Joanden hilabete hastetsuan oraino Parisen ikusia ginuen hango trinketean muntatu Open Lehiaketaren karietarat.  Herria   2005-03-24


open-market iz merkatu irekia.

Merkatu irekiko eragiketak eginez (open-market eragiketak, alegia, zor publikoa erosiz edo salduz).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.


opera1 1 iz musikaz erabat hornituriko antzerki lana; lan horiek osatzen duten generoa.

Opera hasi baino bost minutu lehenago eskatu zien ahots gozo batek bozgorailutik, arren, itzaltzeko telefonoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.

Hamahiru urte zituela ekin zion lan zailagoak sortzeari; esaterako, musika adituak txundituta utzi zituen ekitaldi biko opera: Los esclavos felices.  Berria - Harian   2006-01-28

Opera bat idatzi zuen, musika eta guzti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 26. orr.

Orobat esan zion bigarrenez ere ikusi ahal izango zutela Madama Butterfly, Pucciniren opera, lehenago ere malkoak isuraraziak zizkiona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 176. orr.

Wagnerrek Grialaren kondaira oinarri hartu zuen bere opera batzuetarako.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

'Tristan eta Isolda' opera muntatzen.  Berria - Kultura   2004-06-23

Gero, egun batean, haren telegrama jaso nuen; operako libreto baten antzekoa zen: arranditsua, hutsalaren hutsalez arriskutsua, eta gezurtia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Mozarten Don Giovanni operako zati solteak jo eta jo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.

Tina Gorinak ere sekulako lana egin zuen La Sonnambula operako ariekin.  Berria - Kultura   2004-09-21

Lyongo Operako Baletak ere eskainiko du emankizun bat.  Berria - Kultura   2004-12-23

Haiekin batera, opera, musika klasikoa, zarzuela eta dantza eskainiko ditu auditoriumak.  Berria - Kultura   2004-11-24

Asko gustatzen zitzaion opera osaba Xabierri, askotan joaten zen Bilbora gure aitona eta izebekin Arriaga teatrora.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Opera ez dut biziki maite; "ronflant" kausitzen dut hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 226. orr.

Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren opera maiteenaren libretoa, Aristofanesek idatzia, laburra da, sinplea eta eraginkorra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

"Ernestine" opera komikoa (1777), ikusleek gogor gaitzetsitako libretoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.

Niretzat Rossiniren lanik onenak opera serioak dira.  Berria - Kultura   2004-08-31

Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro.  Berria - Kultura   2004-05-21

Opera Inperialeko zuzendaria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.

Pentsa zitekeen opera-abeslaria hurbiltzen ari zela, eta opera serioa, benetako opera, orduantxe hasiko zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.

Errepertorioko hiru opera aurkeztuko ditu OLBEk: Nabucco, La Sonnámbula eta La Boheme. On bidetik etorri zaigu opera modernoa bel cantoa-ren gotorlekua den Bilbo honetara.  Berria - Kultura   2004-05-15

Opera zaharrak kantatzen entzuten egoten ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Bere opera politikoetarako libretoak idazten dituztenen izenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Opera italiarraren zalea baitzen oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Sasoi horretan nagusi ziren opera rossiniar eta belliniarretatik bereiz zitekeen lana zen  Berria - Kultura   2004-03-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik operistiko.

Parisen ia gauero egiten ziren opera emanaldiak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Ikusmin handia dago gaur Alemaniako Bayreuth hiriko Opera Jaialdia abian jarriko duen Richard Wagnerren Parsifal operaren emanaldiaren inguruan.  Berria - Kultura   2004-07-25

Bilboko elkartearen hurrengo opera denboraldian. Janariarekin batera hiru biolin-jotzaile azaldu ziren, hirurak ere opera-konpainiakoak, senar-emazte berrien omenezko eztei-doinuak joka.  Berria - Kultura   2004-05-15

Wielizcka, izan ere, Gatzezko Opera-Etxe gisa zen ezagunagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Caruso bera kantatua zen opera-antzoki hartan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Opera ekoizpen handiak ez dira inoiz Nafarroan ikusi, Nafarroako Jaialdien garaian ez bada.  Berria - Kultura   2004-05-06

Gioacchino Rossiniren La donna del lago opera lana gozatzeko aukera izango da aste honetan Donostian eta Iruñean.  Berria - Kultura   2004-08-31

Astean behin, opera obrak ikustera joaten zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Albertok kanporako bidea hartu du, opera zati bat txistukatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 160. orr.

Opera-kantari baten atzetik Italiara alde egin zuen aitaren ahaide aberats batzuen semea omen zen Kurt.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Ontziko kide bat da, opera-soprano ospetsu bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Bordaleko Opera abesbatza entzunen da.  Herria   2003-12-04

Doi-doi izan zuen denbora opera ikusleak herioa deika zuela ohartzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Schlingensiefek ez du orain artean urrats askorik egin opera zuzendaritzaren arloan.  Berria - Kultura   2004-07-25

Ainhoa bere opera jantzian, takoidun zapatekin Central Parkeko zelaia mukuru betetzen zuen jendearen artean bidea irekitzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 134. orr.

Benjamin Brittenen Peter Grimes lana taularatuko du Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) datozen egunotan Euskalduna jauregian.  Berria - Kultura   2004-03-26

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauza ederra izango zatekeen gizartera garaile itzultzea, ganbera-opera bitxi eta txiki baten egile gisa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.

Benetan idatzi nahi duena musika da: Byron Italian, gizasemearen eta emakumearen arteko maitasunaren inguruko gogoeta bat, ganbera-operaren gisara egina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

5 operak emateko eraikiriko antzokia.

Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Atzo operan izan nintzen Merteuil andrearekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.

-Operara joan nahi nuke -esan nion-, baina ez daukat oraindik txartelik...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Opera da idazlan honetako gertakizun askoren gertalekua eta haren oihartzuna eta aipua sarri agertzen dira.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Ni ere operan egon behar nintzen orena heldu zenean, bihotza nahi gabe hertsatu zitzaidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.

Dantza irakasle izana zen Operan, Luis XV.aren garaian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

Lehenengoa erdigunea da: opera, katedrala eta horrelakoak dituena.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 29. orr.

Ondoren, Orienteko plazara gurutzatu genuen, eta handik gora, Opera inguruan buelta bat emateko proposamena egin nion, Madrilen atseginenetakoa dudan alderdia delako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Edozein lekutan geundela -Notre Dame-n, Opera-n, Parisek dituen hainbat ikusgairen aurrean-, etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.

Isiltasun hitzartua da; operan, eszenatokia hutsik gelditzen denean bezala, orkestraren zazpi konpasetan zehar, zehatz--mehatz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

· Gaztea hatsanka zetorren, Opera Plazatik ibilgailuaren atzetik lasterka joan eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

euskal opera (5); ganbera opera (3)

opera abesbatza (4); opera eskainiko (6); opera ezaguna (4); opera hasi (3); opera ikusi (3); opera izango (3); opera kantari (6); opera kantaria (4); opera kantariaren (6); opera lagunen (10); opera lan (5); opera lana (4); opera serioa (3); opera taularatuko (4); opera zati (3)

verdiren opera (3); wagnerren opera (5)

operako pertsonaia (3); parisko operako (4)

pariseko operan (3); parisko operan (3); peter grimes operan (3)

operara joateko (4)

bilboko operaren abesbatza (11); bilboko operaren abesbatzak (6); operaren lagunen (4); operaren ondoren (3); otello operaren (3)


opera2
1 opera prima lehen sortze lana, bereziki zinemalagile batena.

Opera prima batean zuzendariak dena ematen du; askorentzat, lehen filma azkena izaten baita.  Berria - Kultura   2004-11-21

Sagastizabalen istorio eraberritu hau Gabilondoren eta Bernuesen opera prima izango da zineman, eta hainbatentzat aktore moduan egingo duten lehen lana.  Berria - Harian   2005-07-15

Quentin Tarantinoren opera prima Reservoir Dogs (1992) mirestuan ere rol bat jokatu zuen, eta Robert Altmanen aginduetara aritu zen Short Cuts (1993) drama konplexuan.  Berria - Kultura   2006-01-26

Opera prima onena aurkezten duen zinemagileak 25.000 euroko saria eramango du, antolatzaileek aditzera eman dutenez.  Berria - Kultura   2006-01-25

Opera prima guztiak interesgarriak badira, are interesgarriagoak izaten dira liburuaren egileak 50 urteak beteak baldin baditu.  Berria - Kultura   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

opera prima (23); opera prima saria (4)


operadore 1 iz telefono-zentral batean, komunikazio ez-automatikoak gauzatzen dituen pertsona. ik operatzaile.

Zenbaitetan deitu nion, baina operadoreak telefonoa deskonektatua zegoela esan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 117. orr.

-Eten al duzu Detroitekin? -esan zuen telefono-operadoreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

'Aurrera...' esan du, telefono operadorearen ahotsez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 25. orr.

· Hoteleko operadoreari deitu nion osabak kontseilatutako jatetxean erreserba egin zezan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

· Prozesu horretan, sistema kimiko burutsu batek egiten du operadoreak Morse kodearekin egiten duen lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

2 tresna jakin batzuek maneatu eta erabiltzeko zeregina duen teknikoa.

Barzani jeneralaren operadore pertsonala zen aita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena: eta, baiki, kolpetik sintoniatik irten, eta lastategiko txakurra bezala zaunka hasteko, aski zuen operadorea aulki gainean higitzea, edo esku bat mugitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Ez zen konturatzen bazeudela orduan bera baino operadore askoz hobeto prestatuak Barzani-ren esanetara...  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 59. orr.

3 irud/hed

Mass media hauetako askoren atzean New Cultural Standard horietarantz eta pentsamendua homogenotzerantz jotzen duten kultur operadore indartsuak daude.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Joan zen urtarrilean «Espainiarako turismoa sustatzen duten estatuetako tour-operadore, bidaia agentzia eta enbaxada nagusiei» idatzi bana bidali ziela aitortu zuen ETAk.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

4 zerbitzu jakin bat sustatze eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa.

Iaz Bizkaian garraio publikoan egin ziren 179 milioi bidaietatik 73 milioi Metro Bilbao operadorearen bidez egin ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Bidaiariek txartel bakarra edukiko badute ere, hor bateratuko dira hainbat operadoreren bidaia titulu guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Parmatour operadore turistikoaren arduradun gisa dirua desbideratu izana leporatzen diote Parmalat auziko ikertzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

EEPk lehia handiagoa eragingo dutela bermatu daiteke, exijitutako desinbertsioei esker beste operadore elektriko bat sartu daitekeelako lehian.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

Hori dela eta, [banku txartelen erabileraz] EBko araudia betetzen ez duten operadoreen aurka neurri zorrotzak hartuko dituela ohartarazi du Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

5 (hitz elkartuetan)

2005eko maiatzean hasi zen [Naturgas] gasaz gain, elektrizitatea ere eskaintzen, hala, energia operadore integral bilakatuz.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Espainiarako turismoa sustatzen duten estatuetako tour-operadore, bidaia agentzia eta enbaxada nagusiei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Gomendioak: inkesta egileek komunikazio operadoreen eta aire konpainien datu elektronikoak ikusi ahal izanen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

6 telefonia zerbitzuen sustatze eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa. ik operatzaile.

Duela lau urte Vodafonek operadorea erosterakoan diru sariak eman izana leporatu zitzaien baina epaileak ez du akusatuen jarrera «gestio desleialtzat» jo.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

EBk leku guztietan telefono mugikorren operadoreek tarifa bera izatea nahi du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Telekomunikazioen euskal operadoreak banda zabaleko produktu «iraultzaile» bat aurkeztu du.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Telefonicak ADSL sarearen erabilera bezero partikularrei edo beste operadore batzuei saltzen die.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Hendaian bizi eta automatikoki Espainiako operadore baten sarera egokitu zitzaien telefonoa.  Berria - Harian   2005-08-20

Hasiera batean, operadoreek lehen minutua osorik ordainaraztea erabaki zuten, baita minututik pasatuz gero minutu bat eta 30 segundo kontuan hartzea.  Berria - Harian   2005-08-20

Operazioak zailtasunak ekarriko dizkie inguruko hirugarren operadore nagusiari, Telecom Italia Mobileri, bi erraldoiren artean prezio eta zerbitzuetan lehiatzeko aukerak murriztuko zaizkio eta.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

7 (hitz elkartuetan)

«Eskandalagarria» da telefono operadoreen jokabidea, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoko (EKE) presidente Jon Ariñoren ustez.  Berria - Harian   2005-08-20

Telefonia operadoreari tarifa gehigarriko zenbakien deskonexioa eskatu; [...].  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

8 matematikan eta kidekoetan operazio bat gauzatzeko adierazlea. ik operatzaile 3.

Arkeologiak diskurtso baten iragazkortasunaren maila eta era aztertzen ditu: [...] halaber definitzen ditu gertaerak enuntziatuetan transkribatzeko operadoreak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jeneralaren operadore pertsonala (7)

telefono operadoreak (3)


operagile iz operak ontzen dituen musikagilea.

Benjamin Britten Erresuma Batuko operagileak.  Berria - Kultura   2004-03-19

Giuseppe Verdi (Roncole, 1813-Milan, 1901) operagilea arrakastaren gailurreraino eraman zuen lana, Nabucco opera, ikusi ahalko da gaur, Kursaalean, Donostian.  Berria - Kultura   2004-03-06

Albiachen arabera, «L´ocassione fa il ladro lanean, Rossinik bere garairik emankorrenean» sorturikoan, operagilearen ohiko elementuak ageri dira.  Berria - Kultura   2004-01-29


operatibo 1 izond aritzen dena, espero den ondorioa eragiten duena.

Pistolari banda operatibo bakarra.  Berria - Harian   2005-07-30

Azken asteotako atentatuek frogatzen dute ETAk «talde operatiboak» dituela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Erasoek Al Kaedaren gaitasun operatiboari kalteak eragin behar bazizkioten ere, [...].  Berria - Harian   2005-07-09

Mishalen patua Rantissiren bera da eta aukera operatiboa dugun unean, egin egingo dugu.  Berria - Mundua   2004-04-20

Aurreko auziek zientziaren alde operatiboan, praktikoan, jartzen dute interesa: zientziagintza aztertuz zientzia argitzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

2 aritzeko moduari dagokiona.

IRA Probisionalaren politika eta estrategia operatiboak.  Berria - Mundua   2004-05-08

Desadostasunak «operatiboak» izan zirela esan zuen Herrizaingo sailburuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Garapen iraunkorraren printzipio operatibo hori.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Nolanahi ere, alderdi operatibotik bakarrik interesatzen zaie analistei (alegia C edo V segmentu bakoitza baino unitate luzeagoa den bezainbatean), azentuaren kokalekua zehazteko, segmentuen zenbait ordezkatze sistematizatzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

3 (ekonomian)

Gas Naturalek 2009an 1.200 milioi euroko mozkin operatiboa izatea aurreikusten du.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Irabazitako lau eurotik hiru (%79) emaitza operatiboei esker izan ziren.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Alemaniako autogileak jakinarazi duenez, 87.153 milioi euro fakturatu zituen 2003an, aurreko urtean baino %0,21 gehiago, baina irabazi operatiboak nabarmen gutxitu ziren, %62 zehazki.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

4 (izan aditzarekin)

Zentzu bat, zentzu berri bat, edo nahiago bada berriz funtzionala eta operatiboa den zentzua.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Rivabellosako plataforma logistikoan lau pabiloi eraikiko dituzte urtarriletik aurrera, eta, okerrik ezean, sektoreko enpresaren bat udazkenerako operatiboa izatea espero du administrazio kontseiluak.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Gure antolamendu juridikoan operatiboa ez den eskubide bat gauzatu ahal izateko ahalegin itzel eta nekezak eskatzen dituzten lege zirrikituetara jo beharko dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

• 5 iz emaitza militar edo polizial bat lortzeko ekintza koordinatuen multzoa.

Ertzaintzak Guardia Zibila babestu beharrak operatiboa zaildu besterik ez du egiten, lana modu berean egiten ez duten bi indarrek esku hartu behar dutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Espainiako Poliziak ezarritako operatiboko zuzendariorde Pedro Diazek «gehiegizko konfiantza» izan zutela esan zuen.  Berria - Harian   2005-03-08

Alkoholaren inguruan badu polizia egitura horrek operatibo berezia, astebururo zenbait auzotan egiten dutena, gazteei kalean edatea galarazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

6 sistema operatibo ordenagailu baten oinarrizko prozesuak kontrolatzen dituen aginduen eta programen multzoa.

Europako Batzordeak Microsoft zigortu zuen atzo, informatikako sistema operatiboetan «ia duen monopolioa nagusikeriaz baliatzeagatik».  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Microsofti egotzi zioten Internet Explorer nabigatzailea Windows sistema operatiboarekin batera saltzea eta Nestcape Navigatorri orduko nagusia bidea ixtea.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

EBk 497 milioi euroko isuna jarri zion Microsoft [...] eta Windows sistema operatiboaren interfaz kodeak lehiakideekin partekatzera behartu zuen, haien aplikazioek Windows baliatu ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Microsoftek salatu duenez, saltzaileek Windows XP sistema operatiboaren kopia piratak jartzen zituzten dendetan salgai zeuden ordenadoreetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Merkatuaren %90 kontrolatzen duen arren, Linux sistema operatiboa lekua jaten ari zaio.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Microsoftek kalte larria izango du Windows Media Player programa gabeko sistema operatiboa ekoiztera behartzen badute.  Berria - Ekonomia   2004-10-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sistema operatiboa (6)


operatorio iz

Arte objektibo horretan espazioa "polisentsoriala eta operatorioa", "praktikoa eta esperimentala" da; Erdi Aroko artean aurki daiteke, baina baita kubismoan ere, edota Egiptoko artean, edota haurren marrazkietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.


operatu, opera, operatzen 1 du ad ebakuntza egin.

Adrian berriro operatuko dute errebalidako azterketak bukatu eta gero -esan zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Ez nuen ulertzen zergatik operatu behar ninduten, sabeletik ateratzeko ezer ez zegoenean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Josiko naute berriro eta, konortera itzultzen naizenean, operatu egin nautela esango didate.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

Urgentziaz operatuko dute gaur.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Boxeolari izan nahi badu operatu egin beharra zeukak sudurretik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Belaunetik operatzen dugu Peio Oyharçabal Miarritzeko klinikan.  Herria   2004-02-19

Azkenean nik esan nion eramateko, eta besikulatik operatu ninduten.  Berria - Kirola   2004-06-16

Onik dago Gurutzetako Ospitalean iragan astean oinetaraino heltzen zitzaion poltsa kentzeko operatu zuten emakumea.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Emakume bat hil da Iruñean, urdaila txikitzeko operatu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Espero zitekeen, gainera (begirik txarrena operatu ziotenez lehenbizi), ezkerreko begiko erretina, handik aste batzuetara kendu behar baitzioten lausoa, askoz erretina funtzionalagoa izatea eskuinekoa baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Operatu eta soilik bikietako bat salbatuko dugu; ez operatuta, berriz, bi bikiak hilko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 383. orr.

Neurofibromatosi kasu bitxi bat deskribatzen ari zen: berriki operatutako gazte batena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Operatu eta gero, zenbait hilabetez, ezin izan nituen gehiago koordinatu ikusmen bidezko sentsazioak neure pausajearekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

2 aritu; emaitza jakin bat lortuz aritu.

Mugimendu horien protagonista nagusiak ez dira edozein ordenagailutatik operatzen duten broker txikiak.1887an arrazaren kontzeptuarekin operatzen du, eta Unamuno erabakia da bere tesian, arrazak eta hizkuntzak bat egiten dutela: "el lenguaje es la raza".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Kasu bakoitzean, azterturiko hizkuntzaren sistema fonologikoa, hau da, erabiltzen dituen hotsen taula, osatu behar da, ondo bereizturiko fonema kopuru zehatz batez operatzen baitu hizkuntza bakoitzak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Operatu, erakusten ez den historiaren filosofia batekin operatzen da; eta ikusten ez den historia (unibertsal) horrek paper ezkutu erabakigarria jokatzen du diskurtsoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.

[Organizismoak] materialismo holista da, osoa zati osagarriak baino gehiago dela kontsideratzen du, zati bakoitzaren ezaugarriak zatiak operatzen duen osotasunaren testuinguruaren mende baitaude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

"Emakumezkoa ala operatua zen hori?" entzuten da geroxeago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

operatu aurretik (4); operatu ondoren (3)

operaturik etxeratua dugu (3)


operatzaile 1 iz telefonia zerbitzuen sustatze eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa. ik operadore 6.

Produktu berriarekin Amena-Euskaltel «Windows erabil dezaketen sakelakoak komertzializatzen dituen lehen operatzailea» bihurtu dela nabarmendu zuen Jose Ferrek, Amenako Negozio Unitateko zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Telefonia: Katalunian ari diren operatzaileek zerbitzuak katalaneraz ematea, eskaera egin behar izan gabe.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 film batean argazkigintzaz arduratzen den pertsona.

Aspaldi aztertuak dituzte, beraz, operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

3 matematikan eta kidekoetan operazio bat gauzatzeko adierazlea. ik operadore 8.

Gramatikaren teoria arduratsuago formulatzen ariko bagina, sinboloa hitz mailako kateatze-operatzaile gisa ulertuko genuke, eta sinboloa osagai-egitura mailako kateatze-operatzaile gisa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

4 kirurgilaria.

Biziki ontsa ez baitira bakarrik mediku orokorrak eskas bainan ere operatzaile, lokartzaile eta asko espezialista ere.  Herria   2004-06-24


operazale iz operaren zalea dena.

Euskalduna bete zuten operazaleek La boheme-ren bertsio dramazkoan.  Berria - Kultura   2004-09-22

Desengainutzat hartu zuten bilbotar operazale batzuek [...] OLBEren denboraldiko Otello operaren emanaldia.  Berria - Kultura   2004-02-18

Aurretik, Carlos Benito operazaleak obraren aurkezpena egingo du.  Berria - Kultura   2004-02-01


operazio (orobat operazione g.er.) 1 iz ebakuntza.

Bestetan baino operazio handiagoa egingo diote, nonbait, eta medikuek esan omen dute gutxi mugitu behar duela ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Lobulu frontaleko tumor baten lehen operazioa 1884an egin zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

1951n egiten da lehenbiziko operazio irekia bihotzean, berriki asmatutako bihotz-biriketako makina bati esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Pazientea, begietako operazioa egin eta handik urtebetera, ez zen gauza aurpegiak eta aurpegierak zein norena zen esateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Medikuntzan, gaur egun operazio batzuk urrundik egiten dira, medikua eta eria bi tokitan daudela, konputagailuen bidez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Xehe-xehe aztertua zuten, bada, zer konplikazio gerta zitezkeen operazioan eta operazioaren ondoren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Diru pixka bat izaten dudanean egingo dudan lehenengo gauza operazio bat izango da, titiak txikitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Zain-lotailuak urratuta, bi operazio egin arren ere, hanka makalik gelditu zitzaion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 169. orr.

Oso operazio sinplea da, anestesia lokala jarrita egiten da eta ez da beharrezkoa ospitalean geratzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Batzuetan operazio bategatik 10.000 dolar pagatzen zituzten giltzurrun-hartzaileek  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaixoak, operazio-mahaian, kirurgialaria galdezka ari zitzaiela erabat ohartzen zirelarik, nor bere iraganeko denbora batera eramana sentitzen zen, beti garai berera, eszena berera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Irailaren erdi aldera, iritsi zen azkenean operazio-eguna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Erretinaren argazki xeheak hartuak zituen hark, operazioa egin eta berehala, eta Bobek, begia orain azterturik (oftalmoskopia zuzenekoz eta zeharrekoz) eta argazkiekin alderaturik, ez zuen frogarik ikusten operazio-ondoko inolako konplikaziorenik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Organo batzuk partekatzen dituzten bi haur bazenitu, zilegi litzateke banaketa operazioa egitea jakinaren gainean izanda operazio horretan ahulena hil egingo dela bestea bizi dadin?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 381. orr.

Hemendik hiru astera, kontrabando operazio bat deskubrituko dute poliziek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 116. orr.

4 aritzea; zenbait ekintza koordinatuk osatzen duten ekintza konplexua.

Bi operazio edo eginkari horiek elkarren ahaide txit hurbilak direlakoan nago, biak ere libratze bat diren aldetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

Operazio berbera egin zuen; hau da, hitza bilatu, lerro bakan batzuk irakurri eta apalean utzi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 52. orr.

Operazioan parte hartu behar zuen jendearekin bilduta, dozenaren bat, egitasmoan zein paper zegokion azaldu nion bakoitzari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

Demagun ordenagailu batek hainbat operazio egiten dituela eta, gainera, gizakiok egiten ditugun eran egiten dituela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Operazioko 12.800 milioi euroren ordainketa esku diruz eta bi taldeen arteko akzioen elkartrukean egingo da.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Operazioarekin 500 edo 600 euro inguru, garbi, aterako zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.

Denda guztietan, handi zein txikietan, operazio bera burutzen nuen: liburuari buelta eman, eta neure azalaren aldetik jarri.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 43. orr.

Poliki-poliki dorrea altxatzea posible egiten duten operazio horiek guztiak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

5 (izenondoekin)

Ingeniari kimikoa berehala konturatuko litzateke lan hori guztia ezin dela egin operazio bakar batean; organigrama bat egingo luke, prozesaketaren fase bakoitzak behar duen tresneriaren pieza espezializatu guztiak zehaztuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

«Mozorropean finantza operazio inmobiliarioak ezkutatzen» direla salatu dute agiriaren sinatzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Laborarien borrokak ere aintzina doatzi: ELB-k muntatzen ditu operazio sinbolikoak: egoitza publikoen okupazioak, karakoil operazioak, etab...  Herria   2004-07-22

Menard-ek -gogoan dut- esan ohi zuen gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak direla, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Zer operazio mota ote dira, beraz, kritikarik ezean, gure poetaren aldikako gaitzeste eta laudatze horiek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

· Hastapeneko herabearengatik asko zabaldu zituen gero, zilegi ziren finantza operazioen mugak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Hauetatik gehienak, jaunen soldatapeko arma-gizon batzuk bazter utzirik, morroiak direla, zama eta hustutze-operazioetarako etorriak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

7 (poliziak eta militarrak eraginikoa)

Igandean, uztailaren 27an, Altsasun sartu ziren gure bolondresak, Lizarraga jeneralak berak zuzendurik operazioa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Ertzain mordo haien atzetik, erreka aldean, ertzainen nagusiak ikusi nitian, operazio hura bideratzen ari zirenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 127. orr.

Poliziaren iturriek adierazi dutenez operazioa ez da oraindik amaitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.

Drogaren kontrako hainbat operazio egin zituen Foruzaingoak, bestalde, 2005 urtean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Foruzaingoa agertu zen Artozkin, eta solidarioak herritik botatzeko eta etxeak eraisteko operazioa hasi zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.

Erori zenean, gaizki irtendako operazio hari buruzko ohar eta erreferentziak harrapatu zizkion poliziak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

Operazioari Eguzki Beltza klabe-izena jarri zioten, eta guztiz isilpekoa izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

'Condor operazioko' hilketetan parte hartzeagatik auzipetuta jarraituko du diktadoreak.  Berria - Mundua   2004-12-21

Jakin nahi izan du, era berean, libretan ageri den "Roberto" izeneko operazio hori zertan den.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.

Enbaxadorearen hitza du operazio honetan izan litekeen edozein galera edo heriotza gerrako galeratzat joko dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

8 (izenondoekin)

Aitak oraintxe esan duenez, seguru dago maiatzaren 20a baino lehen operazio zabalak hasiko direla bai Errusian eta Italian, bai mendebaleko frontean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Erromatarren operazio militarren eremua Italiatik kanpo zabaldu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Propaganda armatuaren bitartez, diktaduraren kontrako operazio pedagogikoak egin behar ziren baldintza subjektibo egokiak sortzeko, eta euskal herri langileak horrela, mobilizatuta, gero eta gehiago hartuko zuen ekintzetan parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erasotzailearen operazio-basetik frontera dagoen tarte oso luzearen eragozpenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Irungo mugatik haraindi dauka operazio-basea, Arcachon-en hain zuzen, La Ville d'été deritzan hiribilduan etxetxo bat baitauka.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Politikaren eremu honetan operazio-zelai gisa, Mendebalde modernoko parroki estatuen lehia eta gerrak aukeratuko ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Scott Operazio-zuzendariordeari [...] xehetasun txiki bat pasatu baitzitzaion: gaztelania eta ingelesa ez ziren preseski neska haren hizkuntza bakarrak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste polizia operazio bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Egunkariek esaten zuten iparramerikar ejertzitoak urtean hogei mila gerra operazio egiten zituela Vietnamgo lurretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Gerra-operazio handi bat bezalakoa izan zen elementu guztiak koordinatzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Pazifikatze operazio batetik itzultzean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Baketze-operazioa ez baita finitu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 47. orr.

10a irud/hed

Operazioen teatroa mahai handi batean jarritako mapan irudikatua dago, dagoeneko nazien mendean ziren eskualde zabalak hari gorriekin orratzei kateatuak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

11 operazio bulego (corpusean operaziobulego soilik)

Zorrotz begiratutako trenaren makinan zurbil zihoan Honzík ingeniaria, operaziobulegoko zuzendaria.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

12 operazio gela (7 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; cf ebakuntza-gela 51 agerraldi, 15 liburu eta 14 artikulutan) ebakuntza.

Operazio gelara sartu aurretik, baina, ebakuntzarako prestatzen zituen gaixoak.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Ikuskizun harrigarria zen Bennett operazio-gelarako prestatzen ikustea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Operazio gelara eraman ninduten eta han medikuak maskara bat jarri zidan aurpegian, naturaltasunez arnasa hartzeko esanez, eta hori da gogoan dudan guztia.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.

Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

13 operazio gune (orobat operaziogune)

Arkaleren tabernan ezinbestekoa izaki, hantxe zeukan bere operazio-gunea, hantxe aritzen zen hitzaldiak egiten, hantxe aritzen zen eztabaidan eta hantxe eusten zion bizirik nekazarien artean jabearen kontra izaten den gorroto sor horri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Huraxe izango zen nire operazio-gunea hurrengo hiru egunetan. tsoaren abegi ona medio, 17tik 20 urte bitartean, egiazko operazio-gune bilakatu genuen izeba Milagrosen etxea.Venezuelaren kasuan ere Inperioa ez da modu diplomatikoan erantzuten ari, ekintzen bidetik baizik, eta bi operaziogunetan: Haitin, inperialismo frantziarrarekin eskuz esku, AEBetako komando militar batek Jean-Bertrand Aristide presidentea bahitu eta Afrikako hegoaldera deportatu du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken operazio (3); drogaren aurkako operazio (3); egindako operazio (9); eginiko operazio (3); marketin operazio (4); marketing operazio (3)

operazio arrakastatsua (3); operazio baliokideei dagokien (3); operazio bat abiatu (3); operazio bat egin (5); operazio batean atxilotu (3); operazio berean atxilotutako (6); operazio berezia (4); operazio bereziak (6); operazio berezietarako (3)

operazio gelan (3); operazio gisa (3); operazio guztia (5); operazio handia (10); operazio hutsa (3)

operazio militar (13); operazio militar bat (3); operazio militarra (10); operazio militarrak (14); operazio militarraren (4); operazio militarren (3); operazio militarretan (6); operazio militarretarako (3)

operazio ondoko (3); operazio politikoa (3); operazio poliziala (4)

operazio zabal (9); operazio zabal batean (4); operazio zabala (4); operazio zaila (4); operazio zuzendariordeak (4)

polizi operazio (6); polizia operazio (33); polizia operazio batean (5); polizia operazio berean (5); polizia operazio handia (3)

abiatu zuten operazioa (3); aurkako operazioa (41); aurkako polizia operazioa (8); banaketa operazioa (4); burututako operazioa (3); condor operazioa (7)

egin zuen operazioa (3); egindako operazioa (5); ekaitza operazioa (3); ekinen aurkako operazioa (3); eraisteko operazioa (8); eraisteko operazioa hasi (3); guardia zibilaren operazioa (3); haikaren aurkako operazioa (5); hasitako operazioa (6); herenegun hasitako operazioa (3); hiltzeko operazioa (3)

irteera operazioa (12); itzulera operazioa (12); kontrako operazioa (18); kontrako polizia operazioa (5); lehen operazioa (3)

operazioa abiatu (14); operazioa abiatu zuen (8); operazioa agindu (4); operazioa amaitu (3); operazioa arrakastatsua izan (3)

operazioa egin (23); operazioa finantzatzeko (4); operazioa gertatu (3); operazioa hasi (16); operazioa hasi zenetik (3)

operazioa izan (16); operazioa izan zela (5)

operazioa salatu (8); operazioa salatu zuen (3); operazioa salatzeko (6)

operazioa zabalik dago (3)

ortzadarra operazioa (3); penitentzia egunak operazioa (6); polizi operazioa (17); polizia operazioa (53); polizia operazioa salatu (4)

udalbiltzaren kontrako operazioa (5)

condor operazioagatik (4)

aurkako operazioak (3); kontrako operazioak (6); kontrako polizia operazioak (3)

operazioak egiteko (6); operazioak salatzeko (5); operazioak zabalik jarraitzen (4)

polizi operazioak (13); polizia operazioak (17); polizia operazioak salatzeko (3)

aurkako operazioan (31); aurkako operazioan atxilotu (6); aurkako operazioan atxilotutako (6); bilboko polizia operazioan (5); condor operazioan (8)

egindako operazioan (4); eginiko operazioan (3); egunkariaren kontrako operazioan (3); ekinen aurkako operazioan (4); eraisteko operazioan (3); hasitako operazioan (3)

irteera operazioan (6); kontrako operazioan (23); kontrako operazioan atxilotu (6); kontrako operazioan atxilotutako (5); kontrako polizia operazioan (8)

operazioan atxilotu (34); operazioan atxilotu zuten (17); operazioan atxiloturiko (3); operazioan atxilotutako (24); operazioan atxilotutakoek (4); operazioan atzemandako (3); operazioan parte hartu (6)

polizi operazioan (10); polizi operazioan atxilotu (3); polizia operazioan (26); polizia operazioan atxilotu (11); polizia operazioan atxilotutako (6); segiren aurkako operazioan (3); udalbiltzaren kontrako operazioan (3)

operazioarekin batera (3); operazioarekin lotuta (3)

aurkako operazioaren (5); hasitako polizia operazioaren (4); kontrako operazioaren (5); kontrako polizia operazioaren (3)

operazioaren aurka (3); operazioaren baitan (4); operazioaren barnean (3); operazioaren barruan (13); operazioaren berri (9); operazioaren bezperan (3); operazioaren harira (8); operazioaren helburua (5); operazioaren inguruan (3); operazioaren nondik norakoak (4); operazioaren ondoren (9); operazioaren ondorioz (5); operazioaren ondotik (3); operazioaren ostean (4)

penitentzia egunak operazioaren (3); polizi operazioaren (16); polizia operazioaren (21); polizia operazioaren baitan (3); polizia operazioaren harira (3); polizia operazioaren ondotik (3)

polizia operazioek (3)

azken polizi operazioen (3); operazioen berri emango (3); operazioen ondorioz (3); polizi operazioen (4); polizi operazioen berri (3); polizia operazioen (4)

itzulera operazioetan (3); polizia operazioetan (4)

condor operazioko (3); licorne operazioko (3)


operaziobulego ik operazio 11.

operazioburu iz operazio baten buru den pertsona.

Anselmok baino ingeles apurtxo bat gehiago jakiteagatik izendatu zuen don Evaristok operazioburu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Agian, agentzia hartan lehenengo aldiz, operazioburu izateak ez zion sosegurik eskaintzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 150. orr.

Eta hori gutxi balitz, bera, Julio Rekexo zen operazioburu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 145. orr.


operaziogune ik operazio 13.

operazionalizatu, operazionaliza, operazionalizatzen du ad operazional bihurtu.

Era berean, "mugimendu sozial batek ezin dezake goza artikulazio politiko ireki eta demokratikoaren egoera bere baitan duen negatibitatea bere eginda eta operazionalizatuta ezbada".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.


operazione ik operazio.

opereta iz antzerki lan arin eta samurra, elkarrizketak, musika eta dantza batzen dituena.

Antzerki lanak eta operetak sortu zituen gaztetan.  Berria - Harian   2005-03-24

"La fille de Madame Angot" Opereta.  Herria   2001-10-18

Baita tarteka ontziko makina bat ofizial ere, galaz jantziak, opereta batean bezain distiratsu denak ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Sarriegik Aita Pello opereta plazaratzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

Opereta batetik irtena zirudien guraso pare hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

K olegioko festetan gauza asko egin zituen: errezitatu, kantatu, dantzatu; komedia batean tximinoz mozorrotua atera zen, eta Elurretan galdutako txapina izeneko opereta batean kantatu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 26. orr.


operistiko iz operarena, operari dagokiona. ik opera1 3.

Emanaldia bi zati zeharo ezberdinetan zatitu zuten; lehen zatiak espainiar hegoaldeko kolore berezia izan zuen (Federico Garcia Lorca ardatz zuela) eta bigarrenean, aldiz, errezitaldi operistikoen obra ezagunak zeuzkan atrilean.  Berria - Kultura   2004-02-01

Eta, begira, alarde superatu horren ordez, antola ezazue, nafar arnegatu horiek, gerra operistiko bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.


operkulo iz zenbait animaliaren irekidura jakin batzuek ixten dituen pieza.

Oraintxe ilbeltzean, gordelekuetan lozorroan daudela, beren operkulotan itsatsiak, dira gozoenak eta garbienak karakolak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.


operoi iz banako genetiko funtzionala, seinale erregulatzaile bakun baten kontrolpeko gene multzo batek osatua.

Poliki-poliki, lisogeniari buruzko lana eta laktosa sistemari buruzkoa konbinatuz, eztabaiden eta arbeleko diseinuen poderioz, tankera hartu zuen, halako batean, "operoi" delakoaren ereduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Operoiari buruzko lanaren ondoren, eragozlea Pasteur Institutuan bakartzen kale egin ondoren, nor bere bidetik joanak ginen poliki-poliki.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.


opiar iz

Emakumeei oinordeko izatea debekatzean, luxuaren kausei aurre hartu nahi izan zien, Lege Opiarraren defentsa hartu zuenean luxua bera geldiarazi nahi izan zuen bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.


opiazeo izond/iz opio edo opioaren eratorriren bat duena. ik opioide.

Alkoholaz zein opiazeoaz mintzatu gara beti menpekotasunaz aritzean.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Gerrialdean ezarritako kateter batetik botika anestesikoak eta opiazeoak ematen zaizkio erditu behar denari, minik sentitu ez dezan.  Berria - Gaiak   2004-09-17


opil 1 iz irinezko orea labean erreaz egiten den ogi modukoa, berez biribila eta txikia.

Pitxar bete ur eta sei opil.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil batzuk.  Elizen arteko biblia   Has 18,6

Hartu ogi-irin garbia, erre zortzina kiloko hamabi opil.  Elizen arteko biblia   Lb 24,5

Opil egin berrien usaina, erroskilena, esne irakinarena, eta sardinzar ketuena zetorkion patioetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Neskak plater bat jarri zuen mutilaren aurrean urdaiarekin eta opil batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Opil bat kafean bustitzen zuen bitartean -kruasana zela oroitzen naiz- Lakatosek bestela bezala esan zidan: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

Opila bezain zapal eta mehe zeukan lastaira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

· Bai zera, horiek ez dira irin bereko opilak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Molde zaharrean opil berria egitea hobe izango da beti, molde berrian opil zaharra egitea baino.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Mahaspasazko bi opil gozo handi erosi eta jatera eseri ginen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Jangelatxoan, mahaiak gozokiz eta opil gozoz betetako erretiluak eta ardo zurizko botilak eskaintzen zizkieten bertaratuei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Esnez, arrautzaz eta irinaz eginiko opil mehea, taloaren antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Kremaz betetako opil bat eskuan zuela irten zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.

Atari sarreran tipulazko opilak saltzen ari zen neska bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

-Opil beteak zeuzkaagu gaur -esan zuen Steffi Prokopek, animatze aldera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 83. orr.

Hemen, botak eta zortzi-itxurako opilak zeuzkaten pintaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Hartu zituen ere legamigabeko opil bat, olioz oraturiko opil bat eta talo bat.  Elizen arteko biblia   Lb 8,26

Egiptotik atera zuten altxagabeko orez legamigabeko opilak egin zituzten.  Elizen arteko biblia   Ir 12,39

Eztiz igurtzitako opil txiki batzuk zeuden platertxo baten jiran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Opil adardun arrauztatuaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.

3 (neurriekin)

-Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.      - 0. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Opil saski batzuk ekarri zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Mutil zaharrenari, Alphyri, eman zion Mariak opil-zorroa, opilak bana zitzan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 150. orr.

Ronek haragi eta giltzurrunezko opil-zati bat zeukan ahora bidean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 139. orr.

Geratzen zen opil-puska jarri zuen berriro mutilak Noraren hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Maria zegoen opil banaketaren begirale.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Hegoaldeko labe beroko opil-laino zuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

· Ardo gozoa amatxorentzat eta baso bat esne eta opil antzeko batzuk niretzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 210. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kafea eta ogi-opil bat hartzen ditu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

Artzainaren zorrotik eurek sartu zuten ogi-opil bat atera zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Bazkalondoan, irratia piztu eta arroz-opila eta kafesnea zerbitzatu zizkidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Esne-opil bat gehitu nion neureari, ez bainuen oraino gosaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Eltzekariak, patatak eta bizkotx-opilak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Zuria zen, txarrangil-haziaren itxurakoa eta ezti-opilaren gustukoa.      - 0. orr.

Te-kikarakada bana eta fruta-opil batzuk baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

Hogei garagar-opil eta gari berria bide-zorroan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,42

Jengibre-opil ezin gozoagoak dauzkat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.

Piku-opil puska bat eta bi mahaspasa-mordo ere eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,12

Ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,3

Cinnamon-raisin, kanelaz eta mahaspasaz egindako eraztun-opila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

· -Hago isilik, zuntzun-opila!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

6 irud/hed

Askoz gehiago kezkatzen da ASC elkartea uda guzian ondartzara jin diren petrolio opilak aitzina etorriko diren oraino.  Herria   2003-09-25

7 arrautza opil ik arrautzopil.
8 nork bere opilari su

Ama-amonak ez ziren eztabaida hartatik aterako, nork bere astoari arre, nork bere opilari su.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 36. orr.

· Ez zen, beraz, ene eskua toki menperatu berritik kentzeko bertze agindu bat -nik, bederen, neure opilari su, horrela ulertu nuen-, baina bai nire haztatze lanak gelditzeko erregua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

9 ogia erre arterainoko opil (orobat ogia erre artinoko opil) ipar

Baionako partida eta Garatenekoaikus detzazkegu hemen bertzalde, biak ere amaturren artean, ogia erre arterainoko opila!  Herria   2004-03-25

Zerbait bide da hori haatik ogia erre artinoko opila bakarrik, baina dena ere on.  Herria   2005-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jengibre opil (4); ogi opil (3); opil gozo (4)

erre artinoko opila (4)

jengibre opilak (4); legamigabeko opilak (4); opilak egin (3); opilak jan (3); opilak jaten (5)


opilgile iz opilak egiten dituen pertsona.

Ez horixe, zeren, ez dielarik opilgile, arropagile, jostun zein kapelagileen arimei muzin egiten, ez baitit noski niri egingo.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 49. orr.


opilondo iz opila.

-Tori, Hester, jan ezazu mutur bat bederen... -eta itxura goxoko opilondo bat eskaini zion Willemek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.


opiltto iz opiltxoa.

Opil ttikiak egiten zituzten bailara zenbaitetan, opilttoaren erdi-erdian paxientxi gisako ale bihi baia edo babatxo jangairen bat ipiniz, tokian tokiko usadioen arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.


opiltxo 1 iz opil txikia.

Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Aurrena, egidazu niri opiltxo bat, eta ekarri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Igo txokolate bat eta opiltxoak 108. gelara, lehenbailehen, mesedez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Kremazko opiltxo bat eta kafesnea eskatu nion zerbitzari bati.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 41. orr.

Bi soseko opiltxo bat erostera sartzen zenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Anaia sakristauak, berriz, bisitan zetorren jendearentzat amak egindako opiltxoak jan eta ardo gozoa edaten zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 52. orr.

Saltoki batzuetan baita gure erroskilen antzeko opiltxo batzuk ere, zuriak eta biribilak, Urkiolako San Antonioren erromerietan bezala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

2 irud /hed

Danielek, orduan, bikea, koipea eta ileak hartu eta denak batera egosi zituen; guztiaz opiltxoak eginik, herensugeari ahora bota zizkion, eta, irentsi zitueneko, lehertu egin zen herensugea. Opiltxo horiak, horrela esaten omen diete txinatarrek taxiei.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,27

-Begira, ene opiltxo hori, ez naiz ni nor zuri aholku emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 274. orr.

3 (neskei buruz)

Hogeita hamar urtetik gora dauzka, guk bezala, eta hamazazpi urteko opiltxo batekin dabil!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Nondik aterako zuen Gaizkak honelako opiltxoa?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ogi zati bat eta bezperako irin opiltxo batzuk eman zizkion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 117. orr.

"Zorioneko gazteria", ematen zuen zioela erretoreak erretilutik basoerdi almendra opiltxo bat hartu edo likore zurrutadatxo bat edaten zuen bitartean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.


opinione iz ipar iritzia.

Tony Blair Inglaterrako lehen ministroa ere ez dute afera horiek guziek ontzen opinionearen aitzinean.  Herria   2004-05-20

Opinionia da bi gobernietan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 51. orr.

Iritzi edo opinione trukaketa eder batekin bururatu zen bilkura balios hori.  Herria   2004-11-25

Opinionea inarrosia da Ameriketan berean, % 69 dira han berean holako egitateak kondenatzen dituztenak.  Herria   2004-05-13


opio 1 iz lo-belarraren buruetatik ateratzen den esne modukoa, alkaloideez aberatsa, sorgortzaile gisa erabiltzen dena.

-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

Opioak edozein eritasun senda zezakeela pentsatzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Opioak [...] oso eginkizun garrantzitsua izan zuen ondoren etorri zen kolonizazioan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Opioa hartu nuen eta bere eraginaren ametsetan iritsi zitzaidan poema osoa, hitzez hitz, esaldiz esaldi.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

59 urte zituen orduan, gaixotasun malapartatu batek sortzen zizkion minei eutsi ezinik opioa erretzen zuen eta adiskiderik gabe bakardade bakartienean sentitzen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Francesco Cenci lo geratu zela opioaren eraginez, eta, hura lo zegoela, Olimpio eta Marziori deitu zietela emakumeek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.

Ezin zuela zehaztu noiz hartu zuen irakurtzeko bizioa, izan ere, benetako bizioa baitzen, halako opio lasaigarria gorputzaren nahiz gogoaren nekeetatik eta eguneko gaitzetatik bizkortzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 151. orr.

Horiek egiteko opioaren landaretik ateratako gaiak morfina, kodeina edo hidromofona, kasu erabiltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-04

Opiotik eratorritako drogak.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Jendeari begiratzea aski dut, opioa isuri izan banie bezalaxe lokarrarazteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 225. orr.

"Kirolaren alienazioa, edo zergatik den futbola herriaren opioa" izeneko tesina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka.  Berria - Mundua   2004-04-02

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Miseriari ihes egiteko txinatar asko opio kearen txingoletan lokartzen ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

Laudanoa opio zukua da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

[Laudanoa] opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Opio tronpeta bat erre duzue edo ze ostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

NBEk ohartarazi du opio sailak ugaritu direla eta herrialdea «narko-estatu» bilaka daitekeela.  Berria - Mundua   2004-11-19

Hamaseigarren mendean Europa eta Asiaren artean opio merkataritza zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Politika errealitateen artea da, eta ez opio-erretokia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Arimako sentipen guztiz erori batez, zeina lur honetako sentipenekin ezin baita alderatu, ez bada opio hartzailearen biharamunarekin, eguneroko bizimodura itzuli behar suminarekin, errezelaren altxatze gorrotagarriarekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Opio-saltzaile bat?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Akordioaren arabera,«segurtasunezko gerrikoa» mugaldeko eremuei dagokie, non opio kontrabandisten ibilbideak moztu nahi dituzten.  Berria - Mundua   2004-04-02

3 opio-belar (orobat opiobelar)

Mundu osoan opio-belar gehien ekoizten duen herrialdea Afganistan da, ekoizpen osoaren %87 bertakoa da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Thailandian opio-belarraren negozioak behera egin badu ere, anfetaminena asko indartu da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira.  Berria - Gaiak   2006-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriaren opioa (4)


opiobelar ik opio 3.

opioide (orobat opioideo) izond/iz opiazeoa.

Sistema opioideoak mina, plazera eta menpekotasunak kontrolatzen ditu. Gehien hartzen diren substantzia psikoaktiboen artean depresoreak, bizigarriak, opioideak eta haluzinogenoak daude.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Gehien kontsumitzen diren opioideak, ostera, morfina eta heroina dira.  Berria - Gaiak   2004-03-20


opioideo ik opioide.

opor 1 iz ikasleak edo langileak izaten dituzten atseden egunak edo atseden garaia. ik oporraldi.

Edozein tarte libre edo opor baliatzen nuela irakurtzeko eta ikasteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

"Zer moduz oporrak?", entzun nuen aurikularrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Har itzak opor batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Oporrak eskatu zituen bere nagusiari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 41. orr.

Hasieran alabak hiritik etxera etortzen ziren oporrak pasatzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Nik bezala, oporrak Zeanurin ematen zituen, gurasoekin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 44. orr.

Oporrak hasteko egun bakarra falta zela esan zidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 33. orr.

Marcel ere itzultzearen alde, oporrak bukatzen ari zitzaizkiola-eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

Oporrak behar dituk hik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.

Eskerrak laster diren oporrak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

Harritu egiten ninduen gure arte-jakitun paper-kalkatzaileak, eguzki-galdatan lan egin eta lan horretan bere opor eta aurrezki guztiak xahutzeko gauza baitzen, inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa etxera eramatearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

John William Hughes zuen hain zuzen ere adiskide zaharrenetako bat (ez da benetako izena), Londresko oihal saltzailea bera, inguru hartan oporretako etxe bat zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 148. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai opor onak orain dela bi urtekoak...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 89. orr.

Udako opor lasai haiek pasatutakoan, lau lagunok berriro elkartu ginen pisuan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 130. orr.

Gorrotoago zituen udako oporrak urteko beste edozein garai baino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Udako oporretan Egiptora joaten gastatuko dugu urrea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Pazko asteko oporrak pasatu eta lehenengo larunbatean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.

Eguberrietako opor haiek bukatu arteko denbora guztian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 194. orr.

Bere buruari galdetzen zion eskolako oporrak zergatik luzatzen ote ziren horrenbeste.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

Aste Santuko opor laburretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Laster etorri ziren azterketak, eta opor laburrak hartu nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Bere opor luzeetako aste bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Opor politak izango dira, gero!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Aitak han zerbitzatzen zuen bere opor ordainduetan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

· Espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerra gori-gorian zegoen eta ez nuen semea ezagutzeko pare bat egunetako opor-baimenik lortzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Ni eta Greta opor-etxe baten bila ibiltzeak adierazten-edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Opor garaia ailegatzen zenean, gure aitak etxe bat alokatzen zuen, etxe bera beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 157. orr.

Bakoitzari gelditzen zaizkion opor egunak solas izan dituzte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

Ohitu gara beti zazpigarren egunerako edo opor hilabeterako gauzak uzten...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 424. orr.

Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

Datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

-Hau opor bukaera, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain aberri-oporrak merezi ditut erotu baino lehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Nik behintzat ez neukan batere gogorik beste bokaló-opor bat hasteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.

· Hortaz, aldi guztien egile zarelarik, zeru-lurrok egin baino lehen aldirik izan bazen, zergatik esan lan-opor zeundela?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

4a greba, lanuztea.

Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak, oporra jotzera bortxatzen gintuztenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

5 oporretan

Oporretan ala?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 28. orr.

Oporretan zegoela esan zidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Oporretan dauden Salamancako ikasleak dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

Oporretan egondako jendea Bilboratzen hasi da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Frantzia aldean halako uholdeak eta hildako hainbat udazale oporretan zirenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.

Maite oporretan zelarik, ama eritu zitzaiola.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Gero, abuztuan, eurekin eraman ninduten oporretan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.

Oraindik ez dugu erabaki oporretan joango garen ala ez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 105. orr.

Mikel eta Joxemari Tunisiara joan ziren oporretan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 93. orr.

Ni oporretan etorri naiz hona, eta jakinarazten dizut ez dudala ezertxo ere egiteko asmorik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Niri bakarrik bururatzen zait aitona Wojtyla Val d'Aostara oporretan datorren egun berean honako trena hartzea!  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

Oporretan lanera joatea proposatzen zigun lira batzuk biltzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Oporretan dabilenak ez du horrelako lanik hartzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 76. orr.

Uztaila eta abuztua oporretan pasatu ostean, bidaiariak etxerako bidean dira.  Berria - Harian   2005-08-30

6 opor bidaia (orobat oporbidaia g.er.)

Itsasontzi batean hainbat lagun doaz, tartean detektibe pribatu bat, hamabost eguneko opor-bidaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Eskuz idatzitako lerro hauek bidaltzen dizkizut Europako oporbidaian berehala Munichetik igaroko den Jimmy Ledereren adeitasunari esker.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.

Akaso neurriz gorako poztasun bat ihesari buruz hitz egiterakoan, baina besterik ez, auzia erabakita, eta Manuel opor bidaia luze batetik itzuliko balitz bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

Ondoren Frantzian zer egiten duen galdetu dio, eta Alicek bueltan datorrela Espainian zeharreko opor-bidaiatik, eta Parisera doala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 172. orr.

Diru zama hortan, ez dira haatik Eguberri eguneko bazkaria eta Urtezaharreko afaria kondutan hartuak, ez-eta ere opor-bidaiak, elurretara eta abar...  Herria   2004-01-08

7 opor denbora (orobat opordenbora g.er.)

Ikastegien opor denbora huntan, haurzaindegi bat ideki da, burraso gazteen lagungarri.  Herria   2001-07-12

Opor denbora hartan ez zen izan Ordinon egin genuen bezalako uda kanpaldirik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Uztaritzeko apez erakasle batek kontseilatu zidan opor denboretan, etxen, idazle baten liburua hartzeko eta ene kaierean orriak eta orriak betetzeko, kopiatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 50. orr.

Herrietako arduradunen helburua da haur eta gazteak, ikasketa orduetarik kanpo, aste buruetan eta opor denboretan, saia ditezen kirol eta kultur aktibitate diferentetan beren gogoaren arabera lan egitera eta moldatzera.  Herria   2003-12-25

8 opor eginsup_1 lanik ez egin.

Inoiz opor egiten ez zutenek lantegietan jarraitu zuten Errepublika mendian defendatu behar zenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

Erein goizean zeure hazia, eta arratsaldean ere ez egin opor, ez baitakizu ereinaldi bietan zein izanen duzun hoberena.  Elizen arteko biblia   Koh 11,6

· Etsaiarengandik beti zerbait ikasten baita, Migel Mailuk ere opor eginarazi zien Donapaleuko notarioei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

9 opor eginsup_2 ipar huts egin.

Abuztuak amor eman du, baina ez dit opor egin, oporrak eskaini baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 185. orr.

Haatik ez du joko errexa, Europako konstituzio harek opor egitearen ondotik.  Herria   2004-01-08

Komunismoak eta Tito batek nahi izan zituzten horietarik zenbait bategin baina ez direa orain, Berlingo paretaren erortzea, komunisten opor egitea eta oro pasaturik, sekulan bezain petzero, nehor gutik nahi dituen herri txar bilakatuak, batzu musulman eta besteak girixtino!  Herria   2001-11-08

Duela hiru urte opor egin zuten Indian beren solasaldietan baina ez dute etsitua, oraino berriki ere bi egunez zinez funski mintzatuak direnaz geroz.  Herria   2004-07-08

10 opor eman jai eguna eman.

Sekulako euri-jasak egin zituen aurreko egunetan, eta ez baitzegoen lan egiteko modurik, opor eman ziguten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

11 opor gelditu

Opor gelditu ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

12 opor landa (corpusean oporlanda soilik)

Beren oporlandak eraiki dituzte eta hango ekintzak antolatu, herri hauetan: Sara, Azkaine, Lehuntze, Gotaine-Irabarne, Itsasu...  Herria   2003-09-25

12 oporrak egin

Hitz gogorrak egin zituen grebalarien aurka; besteak beste, «ELAk ordaindutako oporrak egiten» egotea leporatu zien.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Esan bezala, Hugok ez zuen oporrak Pasaian egiteko asmorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Udako oporrak kanpinetan egiten zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguneko opor (3)

opor batzuk (4); opor denbora (5); opor denboretan (3); opor edo bakantza (4); opor egin (3); opor egun (14); opor egun bat (3); opor egunak (11); opor fiskalak (3); opor garaia (6); opor garaian (4); opor luzeak (4); opor osteko (3); opor sainduetan (3); opor txiki (3)

udako opor (7)

amaitu dira oporrak (3); aste santuko oporrak (5); derrigorrezko oporrak (3); eskolako oporrak (3); gabonetako oporrak (5); hilabeteko oporrak (3)

oporrak behar (3); oporrak bukatu (9); oporrak eman (5); oporrak hartu (16); oporrak hartuko (5); oporrak hartzeko (7); oporrak hartzen (7); oporrak hasi (7); oporrak igaro (3); oporrak iritsi (3); oporrak izan (4); oporrak izango (6); oporrak moldagarriak (3); oporrak pasatzen (4); oporrak pasatzera (7)

udako oporrak (22)

aste santuko oporren (8); oporren atarian (3); oporren aurretik (3); oporren bezperan (3); oporren ondoren (5); oporren ostean (9); udako oporren (3)

oporretako etxe bat (4)

oporretan da (3); oporretan dago (9); oporretan daude (5); oporretan dira (4)

oporretan egon (4); oporretan etorri (7); oporretan etortzen (3); oporretan ezagutu (3); oporretan gaude (3); oporretan geunden (4); oporretan harrapatu (3)

oporretan izan (4); oporretan izanen (3); oporretan joan (10); oporretan joateko (3); oporretan joaten (3); oporretan nago (3)

oporretan zegoen (4); oporretan zen (3)

udako oporretan (18)

oporretara joan (19); oporretara joana (4); oporretara joateko (5); oporretara joaten (3)

oporretarako etxe (3)

oporretatik bueltan (17); oporretatik iritsi (3); oporretatik itzuli (5)


oporbidaia ik opor 6.

opordenbora ik opor 7.

opordun izond oporrak dituena.

Salgaien inguruan purrustaka metatzen ziren etxekoandreen, haur eta aita opordunen eta erretiratuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

· Bertzaldean aste oporduna izanki eta, jendalde gotorra etorri da Lapurdiko anaieri bisitaz eta lekuen ikusterat.  Herria   2005-04-07


oporgune (orobat opor gune) iz oporretako gunea.

Iragan asteartean Cervione herriaren inguruan, iparraldean, bost atentatu egin zituzten oporgune batzuen kontra.  Berria - Mundua   2006-01-28

Nazioarteko ordezkariak atzo goizean heldu ziren Urruñako Sokoa auzoko oporgunera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Herriko Etxean zehazten dute ez dagoela kanpalekurik, baina sei hotel daude eta opor-gune bat.  Berria - Harian   2005-08-19


oporketa iz lanuztea.

Gatozen 1920ko Azkoitiko oporketa edo lanuzte famatura.  Berria - Kultura   2006-03-01

Lorenzo Garate peontzan aritzen zen, Uztarrik taberna jarri zuen Azpeitian, eta Urkiolegi Azkoitiko oporketa handiko bertsoak jarritakoa, sindikalista eta fabrikako langilea izan zen.  Berria - Kultura   2006-03-01


oporlanda ik opor 11.

oporleku (orobat opor leku) iz oporretako lekua.

"Oporlekua da hau" esan du Frai Joxek, "nahiko nahaste-borraste dago bestela ere gure herrian, udalekuetan ere umeak politizatzen hasteko".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Kexu izaten ziren nire senideak eta ama, mendiko oporleku haietan eta aparteko etxe haietan aspertzen zirelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Nafarroa edo Lizarra, beraz, afektuen mundua izan da eta baita guztiz idealizatutako eremua ere, ez delako lan lekua izan, opor lekua baizik, hau da, gozamenerako eta aisiarako lekua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

Opor lekuetatik itzuli ziren herritarrek auto ilarak eragin zituzten atzo Araban eta Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13


oporraldi (orobat opor aldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian oporraldi agertzen da) 1 iz opor denbora.

Berarentzako gozamen hutsa zen, jolas berri bat, oporraldi halako bat, kaskarin fin izateari uko egin ahal izatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Udan negozioa itxi eta Lucyrekin eta nirekin oporraldi luze bat egiteko iradokizuna ere ez zitzaion ikaragarri gustatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

-Gure aitaren urteko oporraldia San Pedroetako lau egunak izaten ziran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Astebeteko oporraldia dugu fabrikan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 81. orr.

Abendu bukaeran "Aste Zaharra" izaten zen: morroi eta neskameen urteko oporraldi bakarra; orduan ezkondu, orduan ziren nahi zuten hartara joateko libre.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.

Ni hiru asteko oporraldi horretarako besterik ez nauk bizi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Oro har galdetzen dizut, ea Lucyk oporraldi bat hartuko balu, etxaldea zaintzeko prest egongo ote zinatekeen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

Udako oporraldiaren bukaera nahi baino lehenago iritsi zitzaion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Ni ere joaten nintzen udako oporraldi haietara eta asper-asper eginda egoten nintzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.

Larru beltzaranak, bestalde, oporraldietan beltzarandurikoa, edertasuna areagotu egiten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

Oporraldiaren noraezean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Lan eskubide guztiak ukatzen zaizkiela salatu dute: oporraldi arautuak, gaixotasun baja, langabezia edo Gizarte Segurantza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Laster debekatu egingo digute oporraldietan hiltzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Miseriak ez du oporraldirik hartzen.  Herria   2004-10-14

2 irud/hed

Arrazoiaren argira mugatzen dira, eta barruko oporraldi faltsura, non hainbesteko atsegina hartzen baitu naturazko gustuak, irudirik gabe, barealdian eta atsedenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Hain dituzte sustraituak oporraldi eta barealdi horiek beren izaeran non errukia den Jainkoak gupitu behar baitu ikustean, zeinen zabaldua dagoen errakuntza hau gure egunotan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Entzun izan diot atsegin lukeela fabore zerbait eska baniezaio[...] baina ez diot eskatu, eta menturaz, erdiets nezakeela jakinik ere, ez diot egin ahal izan, san Agustinen erran hau gogoratuz geroz: oporraldi sainduak bilatzen ditu egiaren amodioak eta tratu zuzenak asmatzen amodioaren ezinbesteak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jalta Krimean dago, Itsaso Beltzaren ertzean, eta ospea hartzen ari zen oporraldi-gune bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

· Maiatza heldu zen eta alde egiteko prestatzen hasi zinen, amatasun oporraldia hartu behar zenuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asteko oporraldia (4); eguneko oporraldia (3); gabonetako oporraldia (3); hilabeteko oporraldia (5); oporraldia hartu (3); oporraldia izango (3); oporraldia luzatu (3); udako oporraldia (6)

udako oporraldiak (3)

aste santuko oporraldiaren (3); gabonetako oporraldiaren (5); gabonetako oporraldiaren aurretik (3); oporraldiaren ostean (6); udako oporraldiaren (4)


oporralditxo iz oporraldi laburra.

Oporralditxo batzuk hartzera noa, pilak kargatzera eguzkipean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 120. orr.

Santu Guztietako oporralditxoa etorri zen gero hurrena berehala.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.


oportegi iz oporlekua.

Uztaritzeko Eki begia oportegiak udarako xekatzen ditu: [...].  Herria   2004-01-15


oporto 1 iz Oporton egiten den ardo gozo eta urrintsua; kopa bat oporto.

-Atera egizu oporto pixka bat, Santos...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 14. orr.

-Santos, oporto hobea izaten zenuen lehen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

Izeba Juliak oportoa edo jereza eskaini zien gonbidatu guztiei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.

Donnelly andreak esan zuen oportoa ere bazeukatela nahiago bazuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

Xabi barra ertzetik dator hiru oporto eskuan dituela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 187. orr.

Hirugarren oportoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gelaren erdi-erdian mahai txikitxoa zegoen, oporto eta burbon botila banaz eta lauzpabost edalontzirekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 70. orr.

Oporto kopa komisariori eraman dion zerbitzaria barra ondoan dago.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oporto kopa (5)


oportunismo iz onura ateratzeko, are bere printzipioen aurka, egoerara egokitzen denaren jokaera.

Oportunismoak hainbat aurpegi ditu, eta hainbat modutara egin daiteke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Beren aukera garapen ideologiko baten ondorioz zintzotasunez eginikoak ditut gogoan, ez oportunismo politiko hutsaren arabera aldatu direnak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 78. orr.

Zenbait kritikariren iritzian, oportunismo hutsez egin zen Pirandello Alderdi Faxistako kide, bestela ezin izango zuelako Teatro d'Arte erakundea ez sortu ez hainbat urtez bere eskuetan atxiki.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Alderdi politikoek autokritika egin beharrean gaia «oportunismo merkea» egiteko erabili dutela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Antzeko oportunismoa salatu izan ohi da euskal nazionalismoan ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oportunismo merkea (3); oportunismo politiko (3)


oportunista 1 izond/iz onura ateratzeko, are bere printzipioen aurka, egoerara egokitzen dena.

George Bush errepublikanoak, bestetik, «politiko oportunista» izatea eta «ideia propiorik» ez izatea egotzi zion Kerryri: «onura politikoa lortzeko edozer esateko prest dago Kerry».  Berria - Mundua   2004-10-30

Herr Piper, ordea, kamusada galanta gertatu ere bai, ez baitzen komunista, oportunista baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

PPren jarrera gogor kritikatu zuen, eta «arduragabea, oportunista eta doilorkeriaz betea» dela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Diskurtso oportunista eta erreakzionarioaren lekuko ederra da erantzun mota hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Herodesen fakzioa, bestalde, estatu-politikari oportunista baten jarraitzaileen artetik zegoen erreklutatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Heroiak ala oportunistak?  Berria - Mundua   2004-07-21

2 aukerak trebeki baliatzen dituena.

Ez dakigu zein den best-seller-aren sekretua eta oportunista denak ez du iraungo, proiektu koherente bat duenak baizik.  Berria - Kultura   2006-04-14

Alabaina, Jacob-ek zioenez, eboluzioa ez da diseinugile hutsa, brikolajegilea baizik, oportunista hutsa eta, orduan, eboluzioa optimizazio-prozesu gisa aztertzea ez da zuzena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.


oportunitate iz aukera.

Oro har, sariak oportunitate bat dira liburua ganoraz argitaratzea dakartenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 371. orr.

Baina aukeran huraxe zen argitu ahal nuena argitzeko azken oportunitatea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 207. orr.

Oportunitate bat bagenuen beraz, Miarritze kultura mailan kokatzeko, leku erreferente bat izateko.  Berria - Kultura   2004-11-23


oportuno izond aukeran datorrena.

Atzoko sozialista gorriak orain liberal zuriak dira (Prietoren "socialista a fuer de liberal" leloa gustatzen zaie: ez liberal eta ez sozialista askok lotsaizunak estaltzeko zapitxo literario oportuno bat).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.


oporzale izond/iz oporren zalea dena.

Kostaren zati hura, Playa de las Américas, dena josita zegoen "oporzaleentzako" eraikin eta lokalez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.


oposaketa (Euskaltzaindiaren Hiztegian oposizio agertzen da) 1 iz pl oposizioa, lehiaketa.

Iruñeko Udalerako administrari laguntzailerako 2001ean egin ziren oposaketetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Musikari gazteek oposaketetara aurkezteko pieza unibertsalak landu behar izaten dituztelako.  Berria - Kultura   2004-07-09

-Oposaketa batzuk atera ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.

Joan den urtean oposaketak gainditu zituen eta geroztik Frantziako hezkuntza funtzionarioa da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan)

Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.

Nafarroako legebiltzarkide, Tafallan zinegotzi, eta, gainera, irakasle oposaketak prestatzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

3 oposizioa, kontrakotasuna.

Twirl-ek, Irala eta Cruz-en oposaketa gora-behera [...] proposamen berria egina zuen zirt-zart erosteko La Prensaren bildumak, Kixotearen hiru mila eta laurehun ale, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Ez dakigu oposaketa tinkoa egiten edo akordioak egiten hasiko den.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zatiketa hori "garbi" eta “zikin”aren arteko oposaketan oinharritua da; garbiari hurbilago eta gizartean maila gorago.  Herria   2004-09-09

Batzuetan, haurtxoen moduan jokatuz, oposaketa xeheen ildotik asmatzen duela leku berrian, Ameriketan, kasu, izango duen bizimodua: "hemen jendea gaiztoa da, han zintzoa; hemen behartsu bizi naiz, han duintasunez, agian aberats; hemen maitasunik gabe, han zoriontsu".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 49. orr.


oposatu, oposa, oposatzen du ad aurrez aurre jarri.

Renan eta Herder modu paradigmatikoan oposatu ahal izateko, faltsifikatu beharra dago bata zein bestea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.

Bizitza politikoaren kontsiderazio mekaniko-razionalistari, organiko-tradizionalista oposatzen dio (nolabait esan: besteak matematikarekin pentsatzen badu, honek biologiarekin pentsatzen du gizartea).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.


oposizio (orobat oposizione g.er.) 1 iz gobernuaren edo agintaritzaren kontrako indar politikoen edo sozialen multzoa; legebiltzarrean, gobernuko alderdien kontrako alderdietako hautetsien multzoa.

Instituzio liberalek ezin dute aurrera egin Oposizioko alderdirik gabe.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

Ezkerreko oposizioko zortzi hautetsiek kontra bozkatu dute inkesta publiko berri bat galdatuz.  Herria   2004-07-05

Oposizioko taldeek ez dute testua ontzat eman, eta elkarrizketa falta salatu dute.  Berria - Harian   2005-11-25

Foro hori «alderdien arteko kontua» da buruzagi sozialistaren iritziz, «Gobernu-oposizio mekanismoa martxan sartzen ez den foroa».  Berria - Harian   2006-03-26

Alabaina, Chavezekiko oposizioa kupidarik gabe ari da gaia [delinkuentzia] haren aurka erabiltzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

«Taxuzko elkarrizketa eraginkorra» hasteko eskatuko die lehendakariak alderdi politikoei, oposiziokoei barne.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

2 (izenondoekin)

Marcos ohartu zen oposizio demokratikoak aitzina hartu zuela emaitzetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Garai hartan nazien kontrako oposizio politikoa, batez ere sozialistak eta komunistak, ezin sutsuagoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Oposizio abertzaleak salatu du elkarte bizitzaren lan talde munizipala ez dela ere bildu, buxeta aitzinttoan.  Herria   2003-03-06

Aukera Berdintasunerako Legearen eztabaidak aurrera jarraitzen zuen, ezkerreko alderdien oposizio sendoarekin.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Aralarrek UPNri oposizio «tinkoa» eginen diola iragarri du Zabaletak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Putinen oposizio liberaleko hedabide batzuek dudan jarri zuten balantze hau.  Berria - Mundua   2004-02-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Viktor Justxenko [...] hautagaiaren ustezko garaipena bertan behera uztea aldarrikatzen duten oposizio indarrek agintearekiko negoziazioak eteten zituztela eta gobernuaren blokeoa berresten zutela iragarri zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-12-01

Bi oposizio mota daude Haitin.  Berria - Mundua   2004-02-15

DUPek oposizio jarrera nabarmen aldatu du bozak irabazi zituenetik.  Berria - Mundua   2004-09-17

Schroeder, oposizio sortzaile.  Berria - Mundua   2004-08-14

KMT Kuomintang alderdiak (Alderdi Nazionalista) gidatutako oposizio aliantzak (Aliantza Urdina) irabazi ditu Legebiltzarrerako eginiko hauteskundeak, 225 diputatuetatik 113 lortuta.  Berria - Mundua   2004-12-12

Ramiros oposizio taldeko kideak Saint-Marceko komisaldegiaz jabetu ziren joan den larunbatean.  Berria - Mundua   2004-02-10

Exilioan eginiko oposizio lanak Turkian, Iraken eta Frantzian eman zion oposizioaren ikur nagusia bilakatzeko karisma eta sinesgarritasuna.  Berria - Mundua   2004-02-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iraken daraman politika defendatzeko eginahal bereziak egiten ari da azken egunotan Etxe Zuria, inbasioaren hirugarren urtemuga eta gerraren kontrako barne zein kanpo oposizio gero eta handiagoa direla-eta.  Berria - Mundua   2006-03-21

Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

5 kontra egitea.

Itoizko Koordinakundearen eta solidarioen inguruan mamitu da urtegiaren kontrako oposizioa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Londresen agintean den Alderdi Laboristaren barrenean erabakiak oposizio handia izan zuen.  Berria - Mundua   2004-10-22

Alavesen Akziodunen Batzarrean oposizio handirik gabe eztabaidatu dituzte plazaratutako puntu guztiak.  Berria - Kirola   2006-01-31

Fariseuek, berriz, apaiz nagusiek, lege-maisuek eta santutasun-itxurak zituzten haiek guztiek oposizio gogorra egin zioten eta azkenean heriotza-zigorra eman.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Arrakasta horrek, ekoizle-kartel baten eraginkortasuna baino areago, nazio-estrategia baten egokitasuna adierazten du, erakundeko herrialde kide gehienen oposizio argiarekin bideratu zen arren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Neskaren argudioei erakutsitako oposizio faltsua ahantzirik, pozarren egokitu zen besaulkian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

«Uniformizaziorantz garamatzan uhin horri oposizio eta erresistentzia» egitea da helburua.  Berria - Kultura   2004-10-12

Mugimendu horiek oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

6 kontrakotasuna.

Desberdintasun horrek, zeina Ipar-Hego oposizioaren osagai baita, metaketa-prozesu ororen bi osagai nagusirekin du zerikusia: kapitalarekin eta lanarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Ahozko eta idatzizko jardunen arteko oposizioa, zuria eta beltza bailiran, ez da batere egokia ikergaiari zehazki heldu behar zaionean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Oposizio nagusiaren terminoak euskal paganismo jatorra eta kristautasun arrotz etorkina dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.

7 (astronomian)

1884an Marte Lurrari buruz oposizio egoeran zegoela, eta laurogei milioi legoatako distantziara besterik ez gugandik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.

8 enplegu publikoko lanpostu baterako lehiaketa.

Jakina, katedrari Idoyagaren curriculumari zegokion perfila jarri zitzaion, eta, oposizio hartan entzule izan ginenok argi eta garbi ikusi genuen, hasiera-hasieratik, SKk zer eginik ez zuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Ahots ona izaki, tenorra izateko oposizio batzuetara aurkeztu zen eta irabazi egin zuen.  Berria - Kultura   2004-01-17

Gero, instituturako oposizioak atera zituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Funtzionario izateko oposizioa Euskal Unibertsitatean egin nuen, baina tribunalean bi baino ez ziren bertakoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Oposizioa dela, tesia dela, bada tribunal aurreko azterketarik franko unibertsitatean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Valentziako Generalitaten Hezkuntza Sailak 2002. urtean eginiko oposizio deialdiari helegitea jarri zion ACPV Valentziako Kultur Ekintza taldeak Oposizio-azterketak, baina, hain dira gogorrak, ezen inor ez baita haietara aurkezten.  Berria - Mundua   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezkerreko oposizio (4); oposizio abertzaleak (7); oposizio bakarra (3); oposizio gogorra (3); oposizio guziak (3); oposizio guztia (3); oposizio handia (4); oposizio kontserbadoreak (6); oposizio liberaleko (3); oposizio nagusia (4); oposizio tinkoa (4)

aurkako oposizioa (3); benetako oposizioa (3); ezkerreko oposizioa (12); gobernua eta oposizioa (3); gure oposizioa (3); herritarren oposizioa (4); kontrako oposizioa (8); oposizioa dago (3); oposizioa egiteko (6); oposizioa egiten (8)

aurkako oposizioak (3); ezker anitzeko oposizioak (4); ezkerreko oposizioak (36); gobernuak eta oposizioak (6); kontrako oposizioak (4); leporatu zion oposizioak (4); nahi du oposizioak (5)

oposizioak atera (3); oposizioak aurkeztutako (13); oposizioak bildutako (3); oposizioak dio (6); oposizioak egin (3); oposizioak galdeketa eskatzeko (3); oposizioak irabaziko (3); oposizioak salatu (5); oposizioak uko egin (3); oposizioak uste du (3)

salatu du oposizioak (6); udaleko oposizioak (3); uste du oposizioak (3); venezuelako oposizioak (4)

oposizioan dagoen (5); oposizioan dauden (5); oposizioan den (3); oposizioan egotea (4); oposizioan zegoenean (3)

ezkerreko oposizioaren (3); gobernuaren eta oposizioaren (8)

oposizioaren alde (4); oposizioaren arabera (10); oposizioaren aurka (5); oposizioaren aurkako (5); oposizioaren burua (4); oposizioaren erantzuna (3); oposizioaren eskaera (3); oposizioaren iritzia (3); oposizioaren jarraitzaileek (3); oposizioaren jarraitzaileen (3); oposizioaren jarrera (3); oposizioaren kontra (3); oposizioaren kontrako (6); oposizioaren kritikak (3)

egotzi zion oposizioari (3)

ezkerreko oposizioko (9); gobernuko eta oposizioko (7)

oposizioko alderdi (68); oposizioko alderdi guztiek (8); oposizioko alderdi nagusia (7); oposizioko alderdi nagusiak (12); oposizioko alderdi nagusiaren (3); oposizioko alderdi nagusiko (6); oposizioko alderdiak (16); oposizioko alderdiak biltzen (3); oposizioko alderdiei (5); oposizioko alderdiek (42); oposizioko alderdiekin (4); oposizioko alderdien (14); oposizioko alderdiko (3)

oposizioko beste alderdiek (4); oposizioko bi alderdi (4); oposizioko buru (21); oposizioko burua (18); oposizioko buruak (18); oposizioko buruaren (8); oposizioko buruzagi (7); oposizioko buruzagiak (8)

oposizioko diputatuek (3)

oposizioko hainbat kide (5); oposizioko hautagai (4); oposizioko hautagaiak (4); oposizioko hautagaiari (3); oposizioko hautetsi (3

oposizioko indar (7); oposizioko indarrak (3); oposizioko indarrei (3); oposizioko indarrek (14); oposizioko indarren (7)

oposizioko kide (12); oposizioko kidea (4); oposizioko kideak (19); oposizioko kideek (10); oposizioko kideen (4)

oposizioko koalizioa (3)

oposizioko ordezkariek (3); oposizioko ordezkariekin (3)

oposizioko sektore (3)

oposizioko talde (38); oposizioko talde bakarra (3); oposizioko talde guztiek (8); oposizioko talde politiko (3); oposizioko talde politikoen (3); oposizioko taldeak (10); oposizioko taldeei (6); oposizioko taldeek (24); oposizioko taldeen (7)

oposizioko udal (3)

oposizioko zazpi alderdi (3); oposizioko zortzi hautetsiek (3)

poliziak oposizioko (6)

salatu dute oposizioko (3); udaleko oposizioko talde (4); ukrainako oposizioko (6)


oposizioburu (orobat oposizio buru) iz oposizioaren burua den pertsona.

Morgan Tsvangirai oposizioburua, traizio akusazioaz errugabe joa.  Berria - Mundua   2004-10-16

Estatuko oposizioburuak, John Brodgen kontserbadoreak, bere iritzia eman zuen gertaera horren inguruan: [...].  Berria - Mundua   2004-02-17

Demokraziarako Herri Aliantza osatzen duten oposizioburuek diotenez, lehen ministroak diru publikoa erabili du bere kanpaina finantzatzeko, eta botoak «erosi».  Berria - Mundua   2006-04-01


oposizione ik oposizio.

opoterapia iz eritasunak sendatzeko animalia-etorkiko drogak erabiltzen zituen terapia.

Berarengatik zernahi egiteko prest eta gogotsu zegoen, berak agindutako edozer gauza, baita opoterapia-gaien ekoizpen sailetara eginiko zenbait iker-txango ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.


opots (orobat opotx) iz sega-potoa.

Beste zernahi tresna: sega, segu kotxu edo opotxa, zerra, arpana, haizkora, mailu, trukes eta gaineratiko!  Herria   2003-07-17

Martizen xorroxtarriaren asots kolpekatua zurean zizelkatu opotsean hezetzeko sartzen oihartzen zen, floka-floka, dailu zein labanaren ezpain eskainietan xirrixarra, ezti eta eraginkor suertatzearren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.


opotx ik opots.

opresio 1 iz zapalketa, zapalkuntza.

Gandhik pentsatzen zuen kasten kontrako gudua kastetako jendeekin ereman behar zela, hinduisten gehiengo zabala horiek baitzuten, eta gainera opresioa Daliten kontrakoa baino zabalago zen, kastetako laborariena ere hor baitzen.  Herria   2004-11-25

2 (hitz elkartuetan)

Europako Batasunaren idealak kontra egiten dio globalizazioari, kultura eta politika arloko menpekotasunari eta gizarte opresioari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.


opsina iz erretinako zeluletan aurkitzen den proteina, argia hautemateko prozesuan parte hartzen duena.

Izatez, erretinenoz (A bitaminaren antzeko material batez) eta opsina izeneko proteinaz osatua dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Proteina guztiek oso molekula handiak dituzte, eta opsina molekulak badu azalean zulo bat erretineno molekula bat garbi-garbi egokitzen zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.


optika 1 iz fisikaren adarra, argia eta argiarekiko gertakariak aztergai dituena.

Jakitearen arlo asko landu zituen -batez ere natur zientziak, optika eta matematika-.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.

Euklides, geometriaren aita, optikaren [...] sortzaileetako bat ere izan zen, eta ikusmena teorizatzen lehenengoetakoa orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Optika era axiomatikoan formulatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Objektu baten eta haren "irudiaren" arteko erlazioa optika geometrikoaren legeak aplikatuz kalkula daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Gaixotu egiten ninduen gazte hark [...] optikari buruzko haren solaskeria ergelak, deus ere ez baitzekien optikaz, baina batez ere haren "barka, jauna" jakintsu-usteko hark gaixotzen ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik optiko.

Aurreko horiek (ez existitzearen akatsaz gainera) optika-tresnak dira soilik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.

3 kameren eta kidekoen leiarren multzoa eta egitura.

Nire kamerarekiko interesa azaldu zidanez, bada, beronen optikari buruzko azalpenak ematea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

4 betaurrekoak eta kidekoak saltzen diren denda.

Inguruan dena kontsumitzeko aukerak (zinemak, bokategiak, putetxeak, kalitatea ez zaintzea helburu duten jatetxeak, optikak, opari-dendak, solarium eta saunak, automobila garbitzeko munstroak, umeentzako jolastokiak, sinagoga, bidai agentziak...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Pasta lodi beltzeko begiorde itsusgarri horiek jakako poltsikoan neramatzan orain, eta jantzirik, berriz, nire betikoak, jadaneko konponduak, optikatik atera berriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

5 ikuspuntua.

Ezkerreko optika batetik, beti ere, bistan da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.

Hernandezen ahotsak musika hau beste soinu optika batetik entzutera eraman gintuen.  Berria - Kultura   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

optika geometrikoaren (3)


optikalari ik optikari.

optikari (orobat optikalari; Euskaltzaindiaren Hiztegian optikari agertzen da) iz optika-tresnak egiten eta saltzen dituen pertsona.

Optikari baten erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Optikari edo begi lagun saltegietan aurkituko dute, hala nola Baiona, Miarritze eta Uztaritzeko Vittonatto saltegietan, 4 eurotan.  Herria   2005-09-29

Gero, ebakien beldurrez, baita beiragile eta kristalariok ere Markosi eskatu zioten beren anparoa, eta beiragileetatik baita, azkenik optikariek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Optikalariarenean, ikusmen-zorroztasuna neurtzeko, berez ere nahiko konplexuak diren eta begiak oso emaitza onak lortzen ez dituen estimulu batzuk erabiltzen dira (alfabetoko letrak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.


optiko izond optikarena, optikari dagokiona. ik optika 2.

Zelula horiek guztiak nerbio optikoko zuntzak osatzen dituzten zelulekin lotuta daude beste sinapsi batzuen bitartez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

Euskaltelek 1.200 milioi euro inbertituko ditu zuntz optikoa herri eta enpresa guztietara hedatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Sentikortasun paregabeko tresna optiko bat da begia, diseinuari eta funtzionamenduari dagokionez ezaugarri harrigarri asko dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Apailu horretan tresneria optikoa azpimarratuko da batez ere, beste guztien gainetik: kamera, ideologia burgesaren subjektu zentratua mugagabe errepikatzeko tresna bezala harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

XIX. mendearen erdi aldera, mikroskopio optikoa hain ondu zen, non zelularen hainbat egituraren berri eman baitzigun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Teleskopio optikoen bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Ilusio optikoa egia optikoa da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Edo desilusio optiko bat, zehatzago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

Letizia maindirean bildurik altxatzen da komunerako asmoz, baina bere poltsa hartzeaz batera uzten du erortzen, aurreko lotsaz damu edo efektu optikoaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.

Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Bitartean hatz aztarnak hartuko dizkiete, irakurketa optikoa egiten duen laser sistema baten bidez.  Berria - Mundua   2004-09-29

Zehaztasun optiko-geometrikoa hurbilago al dago ideal horretatik efektu "atmosferiko" baten bilaketa baino?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

2 iz optikaria.

Goizean goizxeago sartu eta arratsaldean lehentxeago ateratzeko baimena eskatu nion gure buruari, optikoarenean txanda neukala esanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilusio optiko (4); zuntz optiko (6); zuntz optiko bidezko (3)

zuntz optikoa (4)

ilusio optikoak (4)


optikoki adlag optikaren aldetik.

Oso modu eskematikoan bada ere, esan daiteke lehendik optikoki eta gero kimikoki tratatu den informazioaren hirugarren tratamendu maila bat osatzen duela sare guztiz trinko eta konplexu horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Gai da, hura bezala, optikoki guztiz zuzena den ikuspegi perspektibista bat emateko, baina, horretaz gainera, gai da, hura ez bezala, antolamendu hori finkatzeko, erregistratzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.


optimismo 1 iz baikortasuna.

Ez dira bakarrak hizkuntza kontuetan, lehenago igartzen zen optimismoaren parean, aski kezkati ageri zaizkigunak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 150. orr.

Optimismo unibertsalaren metafisika razionalista -"teologia mozorrotua", esango du berak- handietatik [...] pesimismo totalaren metafisikara gakartza Schopenhauerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Helburua da garapenak sortutako optimismoaren kontra joatea, diskurtso positibistaren alde ahulak nabarmentzea.  Berria - Harian   2005-06-21

Millen azterketak nazioarteko truke librearen bertuteei buruzko teoria klasikoaren optimismoa sendotzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Batzuek -literatoak, gehienak-, bizitzan, instintuen basakerian jartzen dute beren optimismoa, eta bizitza ankerra kantatzen dute, zitala, doilorra, helbururik, xederik, printzipiorik eta moralik gabeko bizitza, pantera bat oihanaren erdian bezala. z ote da optimismoa sufritzeko beldurrez dagoenaren etsipena?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Espainia osoa, eta Madril batez ere, zentzugabeko optimismo-giro batek bizi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.


optimista 1 izond/iz baikorra.

Pim optimista puska bat da, baina beti ditu bere arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Alabaina, optimista zen funtsean gizadiaren aurrerabideari buruz.  Berria - Kultura   2004-02-15

Optimistentzat -gero eta gehiago bazen horietarik- zenbait hilabeteren edo asteren afera zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.

Zeren optimistarentzat azken esperantzak ere gehiago baitu esperantzatik azkenetik baino, eta horregatik ohi baita haren azken esperantza, betiere, azkenaurrekoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.

Zerbait oharkabean pasatu zaizu... optimista ere hilkorra dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

Optimista erradikala, fede handikoa, antzerki obra baten debekatzea defenditu zuen, "emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka garaiotan, emakume negatibo bat" aurkezten zuelako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 318. orr.

2 (gauzei buruz)

Horrexetan hasten da, eta horretxetara biltzen, munduko filantropia optimista guzia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Zurrumurruak zurrumurru, badaezpada ere hipotesi optimista ere idatzita utzi nuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

Ez ote da alaitasun optimista hori nekezko, zahardadezko behera-behar batek, etsi-behar batek ekarria?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Euskara hizkuntza baikorra, optimista da; edota optimiston eta baikorron hizkuntza: izatea esatearen mende jar daitekeela sinesten dugunona da etorkizuna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.


optimizatu, optimiza, optimizatzen du ad optimoa lortu.

Ikastetxeko bertako lan giroa hobetzea, gela barruko giroa eta funtzionamendua optimizatzea eta irakaslearen lan baldintza psikikoak ere hobetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko, emaitzak optimizatzeko helburuz, lortu ditek ibilbide perfektuaren adierazpide den formula matematikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Arcelorrek azaldu du amaitutako altzairu produktuen atala optimizatzeko prozesuaren barruan kokatu behar dela salmenta.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Beste gerente bat jarri dutela geriatrikoko "baliabide ekonomikoak optimizatzeko", horra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.


optimizazio 1 iz optimizatzea.

Sinergiak sustatu eta garatu behar dira, baita baliabideen erabileraren optimizazioa bilatu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Horrek esan nahi du, organismoa osotasunean ikusita eta bere garapen-prozesua kontuan hartuta, ezin dela pentsatu ezaugarri guztien optimizazioa posible denik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alabaina, Jacob-ek zioenez, eboluzioa ez da diseinugile hutsa, brikolajegilea baizik, oportunista hutsa eta, orduan, eboluzioa optimizazio-prozesu gisa aztertzea ez da zuzena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.


optimo izond ezin hobea.

Merkatu mekanismoek inolako trabarik gabe lan egin behar dutela ekonomiaren funtzionamendu optimoa bermatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Euroaren esparrua ez omen da esparru monetario optimo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

Kapitalak, batetik bestera, inongo oztoporik gabe inbertsio optimoen bila aritzeko aukerak izan du onurarik, esaterako, finantzazioa lortzeko erraztasuna izugarri erraztu baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Izan ere, bilakabideek dakartzaten tasun-konbinaketa optimoaren arabera sor daitezkeen hots-unitate eta hots-bilkurak gutxiegi dira edozein hizkuntzaren kontraste eta egituratze beharretarako.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.


optimum iz puntu optimoa.

Gutxiago dagokio mundu mailako optimum baten bilaketari, industriako mozkin-tasak jaistea eragozteari baino; izan ere, Ricardoren banaketa-legeen analisiaren arabera, jaitsialdi hori ezin saiheztuzkoa litzateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Ekonomia politiko klasikoak [...] nazioarteko optimumari buruzko hausnarketez jantzirik, britainiar kapitalismoaren interesak aldezten ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Bera optimum bat bezala agertzen da: irtenbidea eman zaien albait eta kontraesan kopuru handiena albait eta baliabide bakunenekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.


opulant 1 izond oparoa, joria.

Neskaren argumentu melengek mutikoa hormatzen baldin bazuten, haren bular alde opulantak suaren menera aurtikitzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

2 aberats okitua.

Ez dezaket ahantz alabaina hemengo etxetiar, petxero eta buhameak oro 1789an Errepublikaren alde agertu zirela, apez errefraktarioek, etxeko jaun opulantek eta notableek haizea norabidez aldarazi artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

Laudorio eta elurra bezain zuriak ziren eleek hozturik bezala, populazio opulanta beha zegoen: ohoreak bizian egiazki lanean ari izan gabe jardun zutenentzat zirela marmaratzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.


opuskulo ik opuskulu.

opuskulu (orobat opuskulo) iz zientzia- edo literatura-idazki laburra.

The end of laissez-faire (1926) izeneko opuskulu bikainean, Keynesek dio ekonomilariak izan omen zirela "berekoikeriaren eta sozialismoaren arteko kontraesana ebazteko aitzakia zientifikoa eman zutenak".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

1784ko Beantwortung der Frage: Was ist Aufklärung ("Zer da Ilustrazioa?" galderari erantzuna) opuskuluan Kantek honela laburbildu zuen Ilustrazioaren xedea: "Sapere aude!”.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Hara non izenburu harrigarria zuen idazlan batean ipini zuen Ruche jaunak begirada: zuzen paraleloei dagozkien zalantzak argitzen dituen opuskuloa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Zenbaki adiskideei buruzko opuskulua aurkitu zuen gero Ruche jaunak, Thabit ibn Qurrarena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 214. orr.


opzio (orobat opzione g.er.) 1 iz aukera, hautabidea.

Beraz, bi opzio dituzu: edo inkontziente bat zara eta ezikusiarena egiten duzu, edo eta kontzientea zara eta aurre egingo diozu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.

Pilota 13 urtez opzio gisa proposatu ondoan eta ikasleen zoramena ikusiz kirol egintza horrentzat, Hazparneko URSUYA ikastegiak sortarazi du.  Herria   2005-01-20

Errektorak baxoko hainbat opzione elki deitze.  Herria   2005-01-13

2 ekonomian, akzioak eta kidekoak epe eta baldintza jakinetan erosteko edo sartzeko eskubidea.

Opzioak, futuroak eta gisa bereko produktuak aspalditik izan dira (Japonian, esaterako, mendeak eta mendeak dira arrozaren gainean futuroak salerosten direla).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Arriskuaren osagai bakoitzak, titulu jakin bati dagokionak, merkatu batean negozia daitezkeen babes-tresna berezien sorrera ekar baitezake: epemuga duten kontratuak truke-tasaren arriskuari aurrea hartzeko, interes-tasen kontratuak tasen aldakuntzaren arriskuari aurre egiteko, opzio negoziagaien merkatuak, etab.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.


opzione ik opzio.

or iz txakurra.

Raimundo Silvak ikusten du egunkari zabaldurantz hurbiltzen den zakurra, orak zalantzak ditu, ez daki gizonari begiratu behar dion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 194. orr.

Izan ere, dado-jokoaren gorabeherak zirela kausa, ahakarrean ari ziren bortz zaldunak arestian, otsoak eta orak iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Adingabea nintzela eta ez neukala sartzerik esan zidan orak mendean zeuzkan ululari batek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

Mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Eta, ikusi zuenean ezen gauzak urrunegi joan zitezkeela, osabak ora bereganat erakarri, eta hala erran zion aita jesuitari: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.


oragartar izlag/iz Oragarrekoa, Oragarriri dagokiona.

2002-ko Euskadi literatur sari nagusia eman diote Itxaro Borda Oragartar idazleari, «100% basque» eleberriarentzat.  Herria   2002-10-24

Oragartar idazleak hamasei liburu publikatuak ditu azken hemezortzi urte hauetan.  Herria   2002-10-24

Marie Pierre Beroquy Etxeberrikoak senartzat hartu du Alain Iriberry oragartarra.  Herria   2001-09-27

Gazteen mailean Stephane eta Benoit oragartarrak nausitu.  Herria   2001-04-26


orai ik orain.

oraidanik ik oraindanik.

oraikokeria ik oraingokeria.

oraikotasun ik oraingotasun.

oraikotu ik oraingotu.

orain (orobat orai g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian orain agertzen da) 1 adlag une honetan, garai honetan. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Lehen portugaldarra nintzen; orain ez dakit zer naizen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Boxeolarietako bat euskalduna zen, orain ez naiz gogoratzen izenarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Baina beharbada -diot orain- orduan hasiko nintzen ulertzen mundua ez zela ulertzeko egina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Gauzak garbiago daude orain.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

-Non zagok orain txakurra? -galdetu nuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 60. orr.

Non ote dabil orain?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Tira, eta zertan zabiltza orain?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Baina ez nuke orain aitortzera noanaz hitzik egingo, baldin ez banengo erotzeko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

· Neure buruari, orain, horren arrazoia galdetzen diot.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

Neure buruaz naiz orain harritzen, nola atrebitu nintzen holako gauza baten galdatzerat...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 168. orr.

Kopak ur-busti ditut, eta orain platerño ilara bat jartzen ari naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Orain sentitzen duzun oinaze hori, berarenganako min hori, ametsa besterik ez da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

"Orain ulertzen dut", esan zuen Lubisek leihotik kirika eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

-Ze kristolarru gertatzen zain orain...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 23. orr.

Eta hara non doan orain hazten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

-Zer nahi duzu orain?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

· Arinkeriaz baieztatu duzuna orain zuzen dezakezu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.

Orain, larriena kenduta, nolabait normaldu nauk jan-edanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Orain ikasi du Isidorak tolerantzia hitzaren esanahia: gauzen benetako funtsa ikusten jakitea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

· Eta orain lotuko dinat hau guztia hasierakoarekin, erleekin alegia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

-Ez zara orain lotsakerietan hasiko, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.

Orain ez didazu ihes egingo!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Baina begira: seme bat sortu eta izango duzu orain.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Orain diferentea zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Hiru ziren orain errekaren ertzean zaldiekin zeuden langileak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Gibelean nintzen orain, Ttipik aitzinean nire lekua hartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Orain hemen nintzen, zaratarik gabeko herri honetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Bera zen orain konpasa galdu nahi ez zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Orain, aldiz, emeki-emeki zihoan gurdian etzanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Erresuminduta eta amorruz beteta zebilen orain.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

Orain denek zekiten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Orain banekien haietako bat Bernardino zela, aurrean neukan gizonaren aita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Baina orain data ere banekien: "Ekainaren 6an".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 17. orr.

Aldaka-maldaka nenbilen orain, lasterka barik, eta ozta-ozta baino ez nengoen zutik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Lurrera erori ginen eta buelta hartu genuen, orain lauhankan zegoen nire aurrean, bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Orain ez: orain kontua serio hartu beharra zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Nik, orain berean joan gogo nian haren ondora.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

· Orain Hesteluze ere deitzen zidaten batzuek... niri begira esan zuen "batzuek", hitza markatu nahiz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 9. orr.

Apika, hitzezko oroimenaz baizik ez zituen ezagutzen orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Nor arduratzen zen orain Herrenkoz?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Orain berriro ari zuen elurra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Orain, bertze gautiar bat ari zen, gizaseme bat, leku berean ate joka, ez hain zorte oneko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Oso gogor eta oso luzaroan lan egina zen orain bizi zen mundu txiki hura eraikitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.

· Telefonoa idatzi zuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Beti maite izan zituen loreak, baina forma edo usainez baizik ezin zituen orain bereizi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

Orain hark aipatu zion emazteari etxez aldatzeko asmoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

3 (bestelakoak)

Harrapa itzazu orain!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.

-Orain lo egin zak lasai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 368. orr.

-Eta orain, Ximu, kontaidak zer zakur-plasta zanpatu duan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Orain lasai ederrean joan gintezke gu ere komunera binaka eta hirunaka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

-Orain, elkarren ezagutzak hobekixe egiten ahal genituzke, ez duzu uste?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Zuk ikusi orain [...] egoki laburbildu dudan hemen azaldu dudana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 187. orr.

Era horretan, politika horiek defizit handiagoak izan zitzaketen orain, bai aurrekontukoak, bai kanpokoko defizitak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Barrenak agindu zidan, horrela deskribatuko nuke orain.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Orain berriro deituko nion, eta apaldurik eta belauniko egongo nintzaion harik eta gure arteko kontu guztiak garbitu eta berak barkamena eman arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Orainaldia, berriz, beti orain balitz, ez litzateke lehenera igaroko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

Orduan orain baino zibilizatuagoak baitziren, artean tartariarrek inbaditu gabeak izaki.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Orduan, orain bezala, Nafarroa Beherea ez zen Paris.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.

-Sexuaren funtzioa garbi dago, lehen orain bezala: pertsonak erakartzen gaituen indar bat da!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

Aintza berari orain eta beti.  Elizen arteko biblia   2 P 3,18

Orain edo inoiz ez: hala beharko zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

-Tira, eta orain zer?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 104. orr.

Eta orain hau.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

Eta orain, ene!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

· 4 iz orainaldia.

Orainak aldi izateko lehenaldira igaro behar badu, nola esan dezakegu badela, bere izaera ez izatera iristea bada?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

Norberak irekitzen baititu astiro-astiro iraganeko ateak, oraina zein geroa irentsiko dizkion munstroa sar dadin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Kontzientzia jarioaren eredua, non orainak etengabe ihes egiten dion bere buruari etorkizunaren irekiduran eta iraganaren atxikipenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Iragana eta lurra, iragana eta odola, iragana eta hazia: oraingo denbora bilakatuak zirela, beti irauten duen oraina zirela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Agerian geratzen zen orainaaren egiazko izaera: existitzen dena zen, eta oraina ez zen guztia ez zen existitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.

Oraina borrokarena da, geroa gurea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Esperientzia bizi-bizia da literatur obra oro, lehenaren oraina gauzatzen baitu, eta oraina etorkizunerako prestatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Oraina deritzan lerro mugikor batek bereizten du Etorkizuna deritzan alegiazko aldi batetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Bitartean zu zure gorputza zara, analisiaren emaitzak, hori zara, hori da zure geroa, zure gorputzaren beharbadako geroa, zure gorputzaren osasunaren oraina.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.

Haren eskuzabaltasuna zikoizkeria zen semearen baitan; harentzat gerorik ez zegoen, honentzat oraina baizik ez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 95. orr.

Ezjakinek denbora alferrik galtzen uzten dute: orainak ihes egiten die, ihes egin izan die beti; halatan, ez dute oroitzapen eder eta sakonik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.

Nire oraina: barraren ondoan ametsetan dagoen neskame atorra beltzarekiko hori, gizontxo hori.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Oraina Karl zen eta elkar maite zuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.

Ahaztu gainerakoa, bizi oraina, goza zeure maitearekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Kate-begi moduan hartutako orain batez ari naiz, ez oraina alfa eta omegatzat jotzen duen itzalik gabeko adanismo batez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Oraina eta geroa, etorkizuna eta egungoa, horra hor, urri nahiz oparo, berezko eta betiko harremanak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

· Begiak itxita ere, hori bera gertatzen zitzaion, zeren, nahiz eta bizi-bizi gorde oroimenean ikusmenezko bere iruditeria, kolorerik gabea baitzen orain hura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

5 orainago adlag geroztik.

Egoki erakutsi dute hori, besteak beste, Ronald Fisher ingeles genetistak eta, orainago, Richard Dawkins-ek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

Ailegatu, Unamuno-k, liberalismoaren defentsa ailegatu ohi du, orainago beste batzuek Konstituzioaren defentsa ailegatzen duten legez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

Azkenik, orainago psikoanalisiaren, hizkuntzalaritzaren, etnologiaren ikerketek subjektua deszentratu dute bere nahiaren legeekiko, bere hizkuntzaren formekiko, bere jardutearen arauekiko, bere diskurtso mitiko edo alegiazkoarekiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

6 oraingo ik oraingo.
7 orain arte

Ez nauk inor izan orain arte, ez nauk inor gaur ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 287. orr.

Orain arte, handik atera gabe pasa omen dituzu uda guztiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Goizean hasi denetik orain arte lan eta lan aritu da, atsedenik hartu gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Nolatan ez naiz orain arte konturatu?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

Orain arte bezala, bere kasa eramango duela borroka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Orain arte zergatik ez dizugun ezer esan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

-Egia duk, ezkertia haiz, orain arte konturatu gabe nengoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 48. orr.

-Orain arte egiten nuena egiten jarraituko dut, gutxi gorabehera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

-Non jotzen zenuten orain arte? -galdegin zien Sarak, musika isildu zenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.

Gizon hori orain arte ez zen inoiz Venezuelatik atera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 99. orr.

Orain arte ez baldin bazakiten zer den gerla, hemendik aintzina ondikotz ikasiko dute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.

Dolu du, hala dio, orain arte ez haurraz arta gehiago harturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Orain arte ez bezalako zerbait egin nahi dut, diferentea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 24. orr.

-Sekula ez dizut maitasunik agindu, orain arte ez dut-eta jakin maitasuna zer den -esan, eta ahoa zakartua zuela konturatu zen mutila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 100. orr.

Bi ñabardura garrantzitsu, baina, orain arte esandakoaren gainean: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

7a (izen gisa)

Labanekin bizi izan naiz eta harekin egona naiz orain arte guztian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

8 orain dela (denbora banakoekin) duela.

Orain dela ordu erdi bat iritsi da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 84. orr.

Orain dela bi egun Ceciliak hori bera galdetu zuen afaltzeko orduan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.

Orain dela egun batzuk, Laon inguruan, guda lerroak non zeuden eztabaidan ari ginen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Orain dela mila eta bat gau hasi nintzaion gure aurrekoen ipuinak eta ikasbideak kontatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 261. orr.

Izeba Augustari elkarrekin afalduko genuela hitz eman bainion orain dela astebete baino gehiago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

Dena dago orain dela bi hilabete bezalaxe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Orain dela zortzi hilabete-edo, nire lagun batek, Louis R... -k, bere ikaskide batzuk bildu zituen gau batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Hain zuzen, orain dela ia urtebete gertatu zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.

Orain dela urtebete, su-eteneko hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

Orain dela pare bat urte, kasu, abandonatu ninduen nire emazteak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

Eta Madrilen ere bai 1869an, orain dela lau urte.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Orain dela hogeita hamar bat urteko kontuak direlako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Gaur egungo mundu honek zerikusi gutxi du orain dela ehun bat urtekoarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Iruaingo hau orain dela ehun urte baino gehiago egin omen zitean, don Carlos erregearen gerra hartan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Orain dela mende bat pasa, 1895eko otsailaren 14an.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 9. orr.

Orain dela ez dakit zenbat mende desagertutako guantxeei.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 153. orr.

· Letagin biak eta azken juzioko hagina ere atera nituen, orain dela denbora franko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Orain dela gutxi, hari buruz idazten ari nintzaizula, Van Daan andrea azaldu da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Orain dela oso gutxi arte egon duk ba hortxe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 85. orr.

Ez al zuan matxinada bat izan orain dela ez asko?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 45. orr.

· Orain astebete ez dela iritsi zen etxera, asaltoko goardia patruila batek jarraitzen ziola.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 43. orr.

9 (dela ezabaturik)

Etxeko txukunketa egiten zion emakumeak aurkitu du hilda, orain ordu pare bat edo. Orain egun batzuk, aurreko atala idatzi baino lehen, Itsasondon izan nintzen, aspaldiko partez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Entzun nituen, orain egun asko, orain egun asko... egun askoan entzun ditut...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Neu ere ez nintzen Jeronimorekin gogoratuko baldin orain astebete hirira joan behar izan ez banu bezero ona nuen gizon baten hiletara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Gogoratu nuen igande batean, orain hiru aste, ez gehiago, nolabaiteko konplizitate itxura antzeman nuela gauzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.

Orain hilabete-edo janaria eskasago ematen ari zitzaizkigula konturatu ginen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

Orain urtebete, ez, orduan ez zitzaidan berdin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Orain bi urte urkatu nuen, erregeren aginduz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

Aitona hil zenean jakin nuen nik, orain bost urte beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Orain hamar urte ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

-Atzeratuak gaudek, baina orain hamar urte atzeratuagoak geundean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Orain urte batzuk, Errezilgo elizako paretan honako idazki hauxe agertu zen: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Orain bi mila urte sanskritoz moldatutako otoitzak murmurikatzen dituztela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Gernikaren bonbardaketari buruzkoa ikusi nuen orain gutxi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 23. orr.

10 orain duela adlag duela, orain dela.

Orain duela zenbait aste, solasean geundelarik [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.

Orain duela zonbait ilabete aurkeztu zuen bere liburua herriko etxean, eta geroztik askok haren irakurtzeko epea izan dute.  Herria   2003-06-05

Istorio hau kondatzean, nolaz ez gogora, orain duela 60 urte gertatu zena, Poloniako konzentrazio kanpo batean?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 55. orr.

Funtsean Eñaut Etchamendi ezterenzubiar idazleak baditu liburu batzuk, hala nola "Gilen", garaztar hutsez idatziak orain duela hogei bat urte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

· Badu orain hiru aste Hazparnen gurutzatu nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

11 orain hurrena adlag oraingoaren aurrekoan.

Orain hurrena, duela bi urte izan zen.  Berria - Kultura   2004-01-17

"Orain hurrena ikusi nuenean umetxo bat zuan". "Denborak aurrera egiten dik", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 286. orr.

Han hasi zen, kontu-kontari, orain hurrena izandako golf-saioa zuloz zulo azaltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.

Orain hurrena zaluagoa hengoen hi ere!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.

Orain hurrena, berriz, kalean topo egin genuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 109. orr.

Orain hurrena ikusi ginenetik denbora guztian edan besterik ez dut egin eta zubi azpian lo egin, gure klaseko guztiak bezala.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.

12 orain hurrengo izlag oraingoaren aurreko.

"Orain hurrengo Eguberrietan Marruekosera joan ninduan egun batzuk pasatzera", esan du Josebak lehen tragoarekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 387. orr.

Orain hurrengo neguan gertatu zen, Mediterraneoaren bazter honetan beronetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Horrelako espekulazioetan hasi, eta ispilukazo galanta har dezakek, esan nian orain hurrengo.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

13 orain hurrengoan adlag orain hurrena.

Enrikek kontatu zidan orain hurrengoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 145. orr.

Orain hurrengoan baino lasaiago etorri zara, ezta?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Hori gertatu zitzaidan orain hurrengoan, egunkari honetako zutabegile eta Urola-Kostako Hitza-ren zuzendari den Gari Berasaluzeren zerrenda leitu nuenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 127. orr.

14 orain ... orain...

Markesak goitik behera begiratzen zien orain maisuari orain alkateari, haien borondatea soka motzez loturik eta mende baleuka bezain seguru.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Nik ez dakit aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugun, berez baitira egoerak orain zoriontsuak orain mingarriak, betiereko kondena bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Mikel Strogoffen zaldia, gidaririk gabe nora ezean, orain hona orain hara egiten zuen eta destakamendu osoa nahasten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Herriz herri ibili zen, biolina eskuan, orain ezkutuan orain agerian joka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Orain hemen, orain han, bizi indarrak nagusi dira eta gero menperatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 129. orr.

Tristeziak eta poza aldi berean, orain alde batera orain bestera mugitzen den balantza bat bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.

Oinek eramaten zituzten biak ala biak [...] orain aurrera orain atzera, orain jende artera orain jende artetik kanpora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

Erortzen dira, halakoetan, maskarak, eta garen bezalakoak azaltzen gara, orain guztiz irrigarri, orain guztiz nigargarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.

Haren eskuak etengabe mugitzen ziren, orain atorra laztantzeko, orain kapela beltza egokitzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Amarauna handitzen ari zen, eta armiarmak, kar-kar-kar, orain argazkilari moduan mozorroturik orain ertzain gisa, ez zuen ni sarean bildu beste lanik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

agian orain (13); ari da orain (69); ari dira orain (35); ari gara orain (14); ari naiz orain (26); ari zen orain (23); autodeterminazioa orain (10)

ba orain (25); bada orain (32); badakit orain (15); badirudi orain (13); baita orain (54); baita orain ere (11); batez ere orain (15); begira orain (19); bizi da orain (12)

dabil orain (28); dabiltza orain (13); dago orain (233); dagokio orain (12); daki orain (10); dakit orain (13); dator orain (16); datoz orain (13); daude orain (95); dauka orain (19); daukagu orain (12); daukat orain (23); dirudi orain (11); doa orain (12)

ea orain (28); egin ditu orain (11); egin du orain (31); egin dute orain (13); egin orain (24); egingo dugu orain (20); egiten zuen orain (11); ematen du orain (11); entzun orain (18)

gaude orain (36); goazen orain (10)

hara orain (17); hemen eta orain (23); hemen orain (20); hona orain (16); horra orain (10); horregatik orain (11)

iruditzen zait orain (14); itzul gaitezen orain (10)

lehen eta orain (22)

nago orain (43); nahiz eta orain (41); noa orain (12)

orain arte (4347); orain arte bezala (156); orain arte egindako (100); orain arte eginiko (18); orain arte erakutsitako (15); orain arte esandakoa (11); orain arte izandako (20); orain arte jokatutako (15); orain arte sekula (20); orain arte soilik (10); orain artean (414); orain artean bezala (16); orain artean egin (11); orain artean ez (19); orain arteko (969); orain arteko bi (14); orain arteko bideari (17); orain arteko ibilbidea (10); orain arteko lan (10); orain arteko lana (11); orain arteko partida (10); orain artekoa (50); orain artekoak (24); orain artekoan (20); orain artinoko (26); orain aste batzuk (35); orain astebete (21)

orain badaki (16); orain badakigu (33); orain badakik (11); orain badakit (80); orain badakizu (15); orain badirudi (17); orain badu (11); orain bai (191); orain baino gehiago (10); orain baino lehen (15); orain bakarrik (26); orain bakea lelopean (13); orain banekien (11); orain bat batean (11); orain bazekien (19); orain berean (46); orain berriro (52); orain berriz (78); orain bertan (51); orain beste bat (14); orain bezain (37); orain bezala (92); orain bi aste (55); orain bi denboraldi (19); orain bi hilabete (16); orain bi urte (146); orain bi urteko (13); orain bost urte (22)

orain da (20); orain dagoen (43); orain dator (13); orain dela (1503); orain dela astebete (17); orain dela gutxi (169); orain dela hilabete (68); orain dela urtebete (36)

orain egin (47); orain egingo (11); orain egiten (52); orain egiten ari (18); orain egun batzuk (20); orain ehun urte (11); orain eman (16); orain erakutsi (11); orain ere ez (32); orain esan (64); orain esango (32); orain esaten (25); orain eta beti (14); orain eta hemen (29); orain ez bada (13); orain ez bezala (11); orain ez dago (48); orain ez dakit (26); orain ez daukat (10); orain ez nago (11); orain ez naiz (22); orain ez zen (14); orain ez zuen (10); orain ezin dut (21)

orain galdetzen (10); orain gehiago (19); orain gertatzen (21); orain gertatzen ari (12); orain goazen (10); orain gogoratu (12); orain gogoratzen (15); orain gutxi (150); orain gutxi arte (34); orain gutxiago (10)

orain hamar urte (24); orain hartu (11); orain hasi (31); orain hasiko (23); orain hasten (18); orain hasten da (10); orain hil (10); orain hilabete (72); orain hilabete batzuk (30); orain hiru aste (17); orain hiru urte (58); orain hitz egin (10); orain hurrena (16); orain hurrengo (12); orain hurrengoan (17)

orain ikusi (33); orain ikusiko (30); orain ikusten (48); orain inoiz baino (14)

orain jakin (19); orain joan (20)

orain konturatu (14); orain konturatzen (23); orain konturatzen naiz (14)

orain lanean (10); orain lasai (19); orain lasaiago (10); orain lau urte (51)

orain nagoen (29)

orain ohartu (17); orain ohartzen (12); orain onartu (11)

orain pentsatzen (17)

orain sartu (10); orain sei urte (10); orain sentitzen (20)

orain ulertzen (69); orain ulertzen dut (34); orain urte asko (20); orain urte batzuk (92); orain urte bi (14); orain urtebete (40); orain utzi (12)

oraindik orain (104); orduan eta orain (12)

zaude orain (20); zebilen orain (11); zegoen orain (69); zergatik orain (22); zeuden orain (22); zeukan orain (19); zoaz orain (16)

[3] gure oraina (3); iragana eta oraina (16); lehena eta oraina (8); oraina bizi (10); oraina eta etorkizuna (10); oraina eta geroa (20)

iraganaren eta orainaren (5); orainaren eta etorkizunaren (3); orainaren eta geroaren (3); orainaren eta iraganaren (6); orainaren ontologia (3)

iraganaz eta orainaz (3); orainaz eta (9); orainaz eta geroaz (7)


orainaldi 1 iz oraingo aldia.

Neskaren irudimenak, orainaldia gaindituz, etorkizunerako jauzia egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

Hau orainalditik ihes egiteko ahalegina da, etorkizun ezezagunaren iluntasunera salto eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Oraingo hilabetea ere ez da orainaldi, egunka baizik; lehena bada orain, gainontzekoak etorkizun; azkena bada, gainontzekoak iraganak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.

Beraz, aurtengo urtea ere ez da osorik orainaldi; eta osorik ez bada orainaldi, ez da oraingo urtea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.

Egun osoa ere ez baita orainaldi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.

Iragana ez darraikio dagoeneko ez den orainaldi bati, izan den orainaldi batekin batera existitzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Herria handitzeaz batera orainaldi eta lehenaldiaren arteko tartea ere handitu egin zait.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.

-Jaitsi orainaldira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Denbora joan egiten dela esateak, iraganak orainaldian duen birtualtasuna sentitzen genuela nahi du esan: orainaldia ez da existitzen, edo ez da bakarrik existitzen behintzat, zeren orainaldiko une bakoitza iraganerantz irristatzen baita, eta orainaldia etengabeko irristatze horretaz eta horrek eragiten dituen oroitzapen eta itxaropen-efektuez egina baita, orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

2 (izenondoekin)

Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.

Agnèsek New York hiriko orainaldi ederrean ez zuen atzean utzi bere iragana, segika etorri zitzaion hura bera, arnasa hartzeko astirik eman gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Orainaldi desatseginetik ihes egiteko ahalegina, ezezaguna den eta ezagutu ere ezin daitekeen etorkizunera salto eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Orainaldi errearen errautsetan eraiki genuen Geroaren Paradisua, berriak jaioko zirelakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.

3 (gramatikan)

Protogermanikoak ez du forma berezirik geroaldia adierazteko; eta orainaldia erabiliz adierazten dela esaten denean, ez da zorroztasunez hitz egiten, zeren orainaldiaren balioa desberdina baita germanikoan, eta orainaldiaren ondoan geroaldia duten hizkuntzetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Gregek orainaldia erabiltzea -edo orainaldi burutua-; gertaera haiei buruzko sentiera hain aspaldikotzat ez hartzea, are gutxiago bukatutzat ematea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

Da: izan aditza, hirugarren pertsona singularra, orainaldia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orainaldian bizi (3)


oraindaino 1 adlag orain arte.

Oraindaino lurrean aita deitu dizut; hemendik aurrera uste osoz esan dezaket: Gure Aita, zeruetan zarena, beronen gain utzi baitut nire altxor guztia eta nire konfiantza eta itxaropen osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

Zeren nehork ez du oraindaino Gorputzaren egitura behar bezain zehazki ezagutu haren funtzio guztiak esplikatu ahal izateko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 243. orr.

Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Nik ez dut holakorik oraindaino inor topatu, herri honetako mediku jaun bat izan ezik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Egia da garai hartan ideia bera -funts-funtsezkoa oraindaino ere- irakurgai genuela narratzeko arteari buruzko era askotariko ikerlanetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 172. orr.

Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta: sortaldetarra izatea, kriolloa izatea, emakume guztiak erakartzea, jostun garesti bat aukeratu izana eta, sekula ez dut jakingo zergatik, euskaldun jatorrikoa izatea, oraindaino jende horrek ez baitu, historiatik bazter, behiak jetzi besterik egin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

2 oraindainoko izlag

Herri berri eta xume bat, apaltasunean eta pobretasunean oraindainoko beste guztiak ez bezalakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 609. orr.

Oraindainoko filosofia tradizioak -indartsuen zabalenak behintzat- gizakia animalia arrazoimenduna aitortu izan du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 11. orr.

3 oraindainokoan adlag oraindaino.

Oraindainokoan hartu ditudan erabaki ustel ugarietan, horra ustelena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean; eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.  Elizen arteko biblia   Jn 16,24

Gure bizia bukatuko zela, eta hor bukatuko zela oraindainokoan gure biziari zentzua eman dion eta kemenez bete duen guztia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Oraindainokoan ez du zorte handirik izan, ez Donostian ezta beste Munduko Kopako klasikoetan ere.  Berria - Kirola   2004-08-07


oraindanik (orobat oraidanik) 1 adlag hemendik aurrera, aurrerantzean.

Gauza anitz aldatuko da hemen, oraindanik, erresumaren eta euskaldun guzien faboretan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Jaunak esan zidan: oraindanik eskura ematen dizkizut Sihon eta beronen lurraldea; hasi horretaz jabetzen.  Elizen arteko biblia   Dt 2,31

Kapera hau izanen da oraindanik ene mundua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 380. orr.

Badakit oraindanik ez naizela depresio berri batean sartuko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Oraindanik, semeek amaren arreta gozoa ezagutuko dute, eta atxikimendu leialez jarraituko diete beti haren oinatz beneragarriei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak oraindanik eta betiko.  Elizen arteko biblia   Sal 121,8

2 dagoeneko.

Arratsaldeko seiak berinazko iragarki batek 39 graduko eguraldia erakusten dit, baina oraindanik gorputza beroari egina zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Oraindanik, eta horiek hola izanikan ere, erran ditake erakustegi zinez miresgarria dela.  Herria   2001-07-26

Araba Euskaraz, oraindanik aurkeztua izan dena.  Herria   2002-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oraindanik atxik (5); oraindanik eta betiko (4); oraindanik izenak eman (4)


oraindar izond oraingoa.

Hain zuzen gizarte oraindarraren ajea [...] hierarkia eta nobletasun falta horixe da, demokrazia berdinkorrak dena zapaldu zuenez gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.

Ez zuen, alabaina, Tuzidides baten tenpleko athenaitarrik eskandalizatu izango, oraindarrok agian espanta gintezkeen moduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 260. orr.


oraindik 1 adlag aipaturiko unean egintza edo egoera batek bere hartan dirauela adierazten duen adizlaguna. ik oraindino; oraino. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Odak oraindik bizirik daude gizakien ahotan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.

Eskua haren oin biluzian du oraindik; gero, orkatilatik heltzen dio estu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

Hildakoa zatitan dago oraindik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.

Hi ere sasoian hago oraindik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Beste versta bat ibili behar duzu oraindik, daramazun bidetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.

-Hamabost egun ditugu oraindik iraileko azterketarako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Badira oraindik ere erregimen komunista batzuk, Txinakoa adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Badut oraindik ere izterren garaiko zenbait abentura kontatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.

Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Badaki oraindik kalean gizonezkoak itzuli egingo zaizkiola eta hori aski duela adinaren ezinbesteko muga ez duela oraindik gainditu jakiteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.

Hogei minutu falta dira oraindik abioia iristeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.

Ez al didak errebistarena oraindik barkatu, David?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Hainbeste gauza zeuzkat oraindik egiteko eta ikusteko!  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

George -esan zuen Darling andreak, lotsaz-, harra barruan duzu oraindik, ezta?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 203. orr.

Ordu erdi oraindik iristeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Baraurik oraindik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Abiatu zirenean, ateri zegoen oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Oso goiz zen oraindik, eta parajeak ere ezagunak; begiak itxi nituen, lotan jarraitzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Luzaroan egon zen ezkerreko eskuaz muinoi oraindik estaliari airean eutsiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Préchacq-en egon nintzen garaian, elkarrekin bizi ziren laurak oraindik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Bezeroei atea ireki aurretik hamar bat minutu bazituen oraindik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Ea oraindik sinesten al zuen zigarro puru alemanaren etorkizunean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Esnatu zenean, dinosauroa oraindik han zegoenekoa, alegia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Haizea atera zuen, baina airearen goiko geruzetan baino ez oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

3 (ezezko esaldietan, gertatzekoa dena ez dela behingoaz gertatu adierazten duela)

-Oraindik ez da dena bukatu -esan zion Fredek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 149. orr.

Oraindik ez ditut berrogei urte bete.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 305. orr.

-Oraindik ez baita handikien udatea amaitu! -pentsatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Oraindik ez zara ohartu emakumeekin ez zaiola tentetzen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Oraindik ezez diogu mikrofonotik inori koxka egin e!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.

Otordua zerbitzatzeko agindu zioten nonbait, nahiz eta berez oraindik ez izan horretarako ordua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Ez da oraindik aparteko ezer, zorioneko goragale xumea da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Ez zuen oraindik galdu, beraz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Tiresiasen iragarpena jakitera etorri nauk, Itakara nola iritsi jakiteko, ez bainaiz oraindik etxera itzuli.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 80. orr.

Ez dut ezer kalkulatu oraindik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Telegraforik ez genuen oraindik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Ez dut oraindik dena aztertu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Poliziak bere pistola aurkitu du, baina oraindik ez daki norena den.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

-Guk dakigula oraindik ez, baina larri ibili laster ez izatea, larri ibili!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.

Ez naiz gauza begi bakarraz keinu egiteko, ez oraindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Emaztearen arrastorik ez oraindik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.

4 (errepikatzea edo areagotzea adieraziz)

Hitz pare bat oraindik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Bada oraindik beste metodo bat, sistema honen aldekoek onartzen dituzten hipotesietako baten premia duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

Oraindik gehiago esanen dut: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

Eta areago oraindik, aurrerantzean senarra lotuago izango duzula esango nuke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Nahiago zuten Kristoren maitasunagatik laidoak eta irainak jasan, munduaren ohoreak edo erreberentziak edo laudorio hutsalak jaso baino; gehiago oraindik, irainekin poztu egiten ziren, eta ohoreekin tristatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.

Errazago oraindik: aski da garunak eragin gabeko begi mugimenduek ikusmenezko munduaren egonkortasuna nola galarazten diguten egiaztatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Eta oraindik harago, urruntasun ezinagoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Esan nian ez dudala Italiara joateko gogorik, eta oraindik gutxiago hiru izanda.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.

Arratoi bati fereka egitea ez dut uste oso gauza atsegina izango denik, eta hark hozka egitea gutxiago oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.

Haren atzean, segidan, Tagliamentoko etzeak hasten ziren, eta atzerago oraindik, ibai hondardiko hutsunea, aintzira bat bezain handia, mendien itzalen kontra.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Ukabileko hatz bat edo bi zabalduz gero, okerrago oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

5 oraindik ere (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraindik ere egiten dut, Jainkoari esker.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 68. orr.

Oraindik ere pozik bizi dira elkarrekin Manhattango goialdeko eskualdean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.

Oraindik ere aditzen ditut haren hitzak, atzo esan balitu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok, baina oraindik ere zehaztasun handiz gogoratzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Amorrua ematen dit onartzeak, baina, oraindik ere, oroitzen naizen bakoitzean, bero-bero jartzen nau sentitu nuen atsegin ikaragarriak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

-Bai, maite zintudan, eta oraindik ere maite zaitut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

Uste dut oraindik ere gogoko nauela, apur bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

Eta maisu handiekin gertatzen den moduan, oraindik ere ikasi egiten dugu entzuten dugun aldiro.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Munduaren bazter batean geratu zen, nolabait esateko, eta han dago oraindik ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

· Hiperzutabeetan badira oraindik ere espezializatuagoak diren zelulak, eremu zabalagoa edo estuagoa dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

6 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Musuarekin oraindik ere harrituta, aitaren egin zuen Romanek, eta kikara hartu zuen eskuan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Nire eter botilaren zulotik hartzen nuen arnasa oraindik ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

7 oraindik orain arestian, oraintsu, duela gutxi.

Gogoratzen naiz oraindik orain ekarri ziotela berorri; atzo bertan, esate batera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Programa zaharrak errepikatzen hasi zirenetik, bada jendea pasa den astean ikusi zaituena, eta uste du oraindik orain egon zarela platoan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 129. orr.

Garai bateko dialektiko mordoa bihurtu zaigu oraindik orain komunikatibo eta dialogiko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.

Adiós a la bohemia, lan apalagoa izanda ere [...] gerora antzerki lan gisa jokatu izan dena (baita oraindik orain ere) arrakastarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.

Euskal herritarren gehiengo batek oraindik orain konstituzio europar baten alde bozkatu du, adibidez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Ezusteko handia izan da oraindik orain -2004. urtean- agertu den Joan Perez Lazarragaren izkribua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

atzo oraindik (15)

bada oraindik (36); badago oraindik (14); badira oraindik (27); badu oraindik (33); badut oraindik (11); badute oraindik (9); baitira oraindik (12); behar da oraindik (9); behar du oraindik (16); behar dugu oraindik (11)

dago oraindik (374); dago oraindik ere (25); dagoela oraindik (34); daude oraindik (163); daude oraindik ere (12); dauka oraindik (26); daukagu oraindik (12); daukat oraindik (34); daukate oraindik (11); daukazu oraindik (9); dirau oraindik (13)

ez baita oraindik (15); ez baitu oraindik (11); ez da oraindik (172); ez dago oraindik (40); ez dagoela oraindik (15); ez daki oraindik (13); ez dakigu oraindik (15); ez dakit oraindik (19); ez dakite oraindik (10); ez dela oraindik (26); ez dira oraindik (34); ez du oraindik (154); ez duela oraindik (14); ez dugu oraindik (17); ez dut oraindik (21); ez dute oraindik (85); ez naiz oraindik (9); ez oraindik (27); ez zaio oraindik (10); ez zegoen oraindik (18); ez zen oraindik (30); ez ziren oraindik (9); ez zuen oraindik (20); ez zuten oraindik (11)

falta da oraindik (17); falta dira oraindik (12)

gaude oraindik (39); gaztea da oraindik (9); gehiago oraindik (52); geratzen da oraindik (13); geratzen dira oraindik (16); gogoan du oraindik (14); goiz da oraindik (16); goizegi da oraindik (10); gutxiago oraindik (28)

hago oraindik (11); handia da oraindik (9); hor dago oraindik (9)

ikusteko dago oraindik (9)

jarraitzen du oraindik (19); jarraitzen dute oraindik (9)

nago oraindik (31); nahiz eta oraindik (66); naiz oraindik (47); nau oraindik (10); nengoen oraindik (14); ni oraindik (21); nik oraindik (31); nintzen oraindik (19); non oraindik (10); nuen oraindik (30)

okerrago oraindik (19)

oraindik argitu gabe (18); oraindik asko dago (12)

oraindik bada (13); oraindik badago (16); oraindik badira (10); oraindik badu (9); oraindik bizirik zegoela (10)

oraindik dezifratu gabe (21)

oraindik erabaki gabe (10); oraindik ere (1977); oraindik ere bizirik (20); oraindik espetxean (11); oraindik etxean (20)

oraindik ez (2051); oraindik ez dago (95); oraindik ez daki (31); oraindik ez dakigu (34); oraindik ez dakit (62); oraindik ez dakite (43); oraindik ez dakizu (9); oraindik ez nago (9); oraindik ez zegoen (12); oraindik ez zekien (9); oraindik ezin dut (12)

oraindik garaiz (19); oraindik gogoan (45); oraindik gogoan dut (9); oraindik goiz da (22); oraindik gutxi (10); oraindik gutxiago (16)

oraindik indarrean (36)

oraindik lanean (18)

oraindik orain (104)

oraindik preso (15)

oraindik urrun (20); oraindik urruti (9)

oraindik zabalik (14); oraindik zehaztu gabe (20); oraindik zutik (12)

orduan oraindik (16)

urrun dago oraindik (11); uste dut oraindik (19)

zabalik dago oraindik (10); zaude oraindik (17)


oraindino (orobat oraindio g.er. ondino g.er. eta ondiño g.er.) adlag oraindik.

1970 inguran gabilz, frankismoaren errai-erraietan oraindino, erantzunaren olatua gorantz etorrela eta euskal nortasunaren aldeko edozerk indarra eukanean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 13. orr.

Baina nik ez nekien, oraindino ez nekien zu Bergarako kartzelako hamahirugarren ziegan egona zinela nire aurretik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Zuek oraindino "gora euskadi askatuta" fasean zaudete.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.

Nik oraindino maite zaitut, badakizu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.

Oraindino ez dago antikomunista sutsu bihurtuta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.

Oraindino hainbat gauza egin behar ditugu...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Parentesiaren barruan oraindino beste parentesi bat egin beharra daukat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.

Generalisimoaren plazan gramolak oraindino dantzara zekartzan gazteak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Zelan liteke honen neska ederra, gaur arte inondik ere ezagutzen ez nuena, nirekin egotea oraindino?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 71. orr.

Bidea ederto baten ei dago eta etsaiak kilometro askotara dagoz oraindino.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 46. orr.


oraindio ik oraindino.

oraindu, orain(du), oraintzen (orobat oraitu) da/du ad oraingotu.

Geroaldiaren jokatzen ez naiz hain trebe, badakit haatik lehenaldia oraintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 93. orr.

Baina sobera luzatu gabe jarraitu dut oroituak oraitzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.

Kontalariak istorio berriak asmatu behar ditu, atzo esan zuenaz ahantzi behar du [...] ziegan miaketa egin eta idatzi dituen guztiak txikituko dizkiotelako segurtasunean bizi behar du, galdutakoak oraitu ezinda beti berriro asmatzen hasi behar du kontari hasten den bikoitzean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.


oraineratu izond orainera ekarria.

Denborari dagokionez, planoa orainean dago, Gaudreaulten iritzian, (iragan oraineratu bat); aldiberekotasunaren eta sinkroniaren mailakoa da beti; eta muntaketak baizik ez du uzten orain etengabe horretatik ihes egiten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.


oraingo 1 izlag une honetakoa, garai honetakoa.

Oraingo gabonak, lehenagokoen aldean, hotzagoak dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 146. orr.

Irauzketa deitzen den oraingo etxea, zen lehen eliza eta ber denboran ospitalea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Ez zioten atseginik ematen ez lehengo ez oraingo gaitzek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Ordena osoaren oraingo eta geroko onerako lortzen ditudan gauzak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

Horra, oraingo tragedia eta etorkizunerako erronka latza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Ziurtatu dezakegun gauza bakarra da oraingo bideak porrotera garamatzala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.

Ez da oraingo kontua.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 27. orr.

Oraingo aldian bai, ahoa ireki nuen, oker-aditua zuritzeko asmoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Ez dakit oso naturala ote den lana horrela preziatzeko oraingo joera hau.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Oraingo hau beste historia bat da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

Polizia ez dabil oso gozo oraingo aldi honetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

Oraingo honetan, ordea, sega utzita pistola batekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

Baina atera gaitzazu gaitzetik, lehengo, oraingo eta gerokotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Zure istorioak ikasten, zu zeu, oraingo Teresaren ezagutza galdu du.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 109. orr.

Ez baitzen orduan oraingo lur berdintzeko mekanikarik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

· Oraino ez den geroa izaten hasi baledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luze gertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela luze izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.

2 (nire, bere eta kidekoekin)

Nire oraingo bizitza utzi beharraren beldurra. Nire oraingo adina izanen zuen Okarizek orduan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

-Hire oraingo neska?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Bere oraingo egoera kaskarra eta garai batekoa konparatzen dituelarik, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.

Indultua zen hura, indultua, tsarraren anaiak emana, haren lehengo erbeste kideentzat, haren oraingo arma lagunentzat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 424. orr.

-Gure oraingo sarjentua, alegia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.

Ez baitago erlojurik gure oraingo denbora neurtuko duenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Bizirik dago oinazea oraindik, zure oraingo bular eroriagoetan lo, zure oraingo eztarri urratuagoan zain.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.

Haien oraingo bizimoduak -haien gorputzak, ideiak, kontu korronteak- ez du zerikusirik hirurogeiko hamarkadan generaman bizimoduarekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

· Begira diezaiodan oraingo nire bizitzari: ez dut barneko loturarik, eta zer axola dit hemen bizi beharrak?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.

Izan ere, oraingo gure nekeek, une bateko eta arinak izanik, betiko den aintza paregabea prestatzen digute.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,17

Ba al du horrek zerikusirik oraingo zure arazo horiekin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.

3 oraingoan adlag oraingo aldian, orain. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Lujanbiok oraingoan ere A motako bertsoa egin du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 125. orr.

-Oraingoan ere ez al nauzu ezagutzen?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Oraingoan, ez, oraingoan ez duk libratuko urde-lerde hori!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

-Gertakari hori oraingoan ezkutatu duzue, baina ez al duzu uste egunen batean etxea itxi beharko duzula?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.

Harrapatuko zaitut oraingoan, harrapatuko zaitut!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Veronica harrapatu dut oraingoan eta ez da azkena izango.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 206. orr.

Tamalez ezin naiz astebete baizik geratu oraingoan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 87. orr.

Trikitilariaren eta bertsolarien arteko lankidetza, ia hutsera etorri da oraingoan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 74. orr.

Urruntxo joan da oraingoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

· Inoiz baino hobeto etorriko lukek akordeoia oraingoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

4 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraingoan bere ezpainak bilatu nituen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 220. orr.

Oraingoan, indar handirik gabe tinkatu nion eskaintzen ari zitzaidan eskua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Oraingoan ez zen harritu, bazekien-eta horretarako lokarrarazi zutela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Davidek gogaitu aurpegia jarri nahi izan zuen oraingoan, baina lortu gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Baina oraingoan ez ziren nitaz ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Angelo zen berriro, oraingoan katilu bat eskuan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Handik hiru egunera itzuli nintzen bertara, eta oraingoan bai: hantxe topatu nuen osaba.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Neskak mutu zirauen oraingoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.

5 oraingoz (orobat oraingotz g.er.) orain artekoa soilik hartuz kontuan.

-Oraingoz Belgikara; gero, ikusiko dut.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 261. orr.

Oraingoz ez da horrelakorik gertatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Oraingoz, 72 milioi eurotik goiti gastatu dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Oraingoz, zu eta Rachel zarete irentsi ahal ditudan senitarteko bakarrak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Nik ez dut oraingoz inolako erantzunik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 100. orr.

Ez dut oraingoz desioa burutu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 173. orr.

Asmo horixe nuen oraingoz, baina ez nekien hurrengo egunean zer egin, eskolara joan ala ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Eta lantokira oraingoz ez joateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 368. orr.

Fisikari askok nahi lukete agian urrea modu merke batean sortu, baina hori ez du oraingoz inork ere egin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

Hori, ordea, ez da batere gauza segurua, oraingoz behintzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Baina ezin luza naiteke gehiago eta oraingoz hementxe du honek errematea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Sulfodieno batekin ez da sekula jakiten, baina oraingoz dena zihoan behar bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

Europa ere ez da gai izan Itoitz gelditzeko, oraingoz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 187. orr.

Susmoa besterik ez da oraingoz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 14. orr.

Aski, oraingoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

· Orain-oraingoz, ez zaigu bururatzen zerk murriztu lezakeen zentzu horretan gure analisi-indarra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere oraingo (6); ene oraingo (4); gure oraingo (14); lehengo eta oraingo (10); nire oraingo (12)

oraingo aldean (4); oraingo aldian (11); oraingo aldiko (5); oraingo bekatua (4); oraingo bidetik (4); oraingo bizitza (4); oraingo denbora (4)

oraingo egoera (36); oraingo egoeran (14); oraingo egoerara (4); oraingo egoerarekin (4); oraingo egunean (4); oraingo ereduan (4); oraingo eta geroko (14); oraingo gazteak (6); oraingo gazteek (7); oraingo gobernuak (5); oraingo gure (6); oraingo hau (45); oraingo honek (6); oraingo honekin (5); oraingo honetan (367); oraingo honetan bezala (6); oraingo honetan ere (28)

oraingo intifadan (4); oraingo joera (4); oraingo kasuan (6); oraingo kontua (15); oraingo lege (4)

oraingo presidentea (4)

oraingo ustez (21); oraingo zuzendaritzak (4)

zure oraingo (6)

ea oraingoan (7); egin dik oraingoan (7); egin du oraingoan (5); egin zuen oraingoan (5); izan zen oraingoan (5); izango da oraingoan (6)

oraingoan bai (51); oraingoan benetan (7); oraingoan ere ez (14); oraingoan ez (108); oraingoan ezin (7); oraingoan gehiago (5)

orain oraingoz (4); oraingoz bederen (17); oraingoz behinik behin (5); oraingoz behintzat (88); oraingoz ez behintzat (4); oraingoz ondo (7)


oraingokeria (corpusean oraikokeria soilik) iz oraingo gauza gaitzesgarria.

Oraikokeriak: bada holako herra bat Estatu Batuetan frantsesen kontra.  Herria   2003-04-24


oraingotasun (corpusean oraikotasun soilik) iz oraingoa denaren nolakotasuna.

Badira Uztaritzeko kaperan Lafitten prediku batzu, dena bixi eta oraikotasun, ezin ahantziak gelditu direnak gure haur buru txarretan.  Herria   2001-09-20

Lagun batek Interneten atxemanik, Pierre Eyt apezpikuak, Baionan 1974 ko martxoaren 20ean eman mintzaldi batetik, zonbait gogoeta, ikusiz zer oraikotasuna duten gure eskakizunekin.  Herria   2003-02-20

Oraikotasuna ere ez doala gibelatuz baina aitzinatuz euskararen alderat  Herria   2001-06-28


oraingotu, oraingo(tu), oraingotzen (orobat oraikotu) du ad oraingo bihurtu.

Hola, euskara modernizatu genuen, gaurkotu, oraingotu, eguneratu, Etxeparek eskatzen zuen tornuia bera ere, tornua, hortxe-hortxe, ia-ia eman genion denen artean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 25. orr.

Nor enoatuko edo aspertuko ote zen, eta, are gutiago, nor lokartuko Lafitte jaunak argitzen eta oraikotzen zituen esplikazioneen erdian!  Herria   2001-09-20

Egia erran ez naiz biziki ohartu nola bertzelakatu behar zen politika, nola berritu, nola oraikotu behar zen.  Herria   2001-06-07

Fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19


oraingotz ik oraingo 5.

oraingoxe adlag oraingo berekoa.

Ez da oraingoxe kontua euskalduna, garai zaharretako vizcaíno hura, larru latzeko eta belarri luzekoaren ahaide egitea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Ez da Humbelinorena oraingoxe Nafarroa, otsoek Larrazen zezena hil zutenekoa baizik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 104. orr.

Bestalde, ez da oraingoxea -1892koa da- Hiriart Urrutyk "Igandetako lana" titulua jarri zion artikulu batean idatzi zuena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Ez da oraingoxea Xabier Amurizaren definizioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.

Zer intuizio izango du gure kreatzaileak gure egoera oraingoxekoaz?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 55. orr.


oraingoz ik oraingo 5.

oraino (orobat orano g.er,. oino g.er. eta ono g.er.) 1 adlag oraindik. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Bi kilometro oraino katedrala ikusi aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Euskarak, galduxe baditu ere, baditu esanera dotore batzuk, oraino bazterka bederen baliatzen dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Orano bizi da, eta berriz ariko da aste ondar hontan gure Xiberoan.  Herria   2001-04-05

Goiz duk oraino.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

-Gaztea zara oraino.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 15. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraino 2600 kilometroko bidea bazuen, alta.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

Atzo oraino harekin nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Bederatzi urte iraun zuen oraino auziak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Arlesen egon nintzen oraino bi egun.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 68. orr.

Urez estali sutea oraino ketan zegoen, mihimen zatiak lurrean, arropak eta tupina hutsaren tapakiak sasietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Lehen, eta ez hain aspaldi oraino, batzuk erraiten zuten soldadogoaren egitea biziki gauza ona zela mutiko gazte batentzat, bizitzen ikasteko molde hoberenetarik batto!  Herria   2001-07-05

Gainerako lagunak egoten ahalko ziren oraino pixka batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Etsaia oraino bizartu gabeko mutiko bat zen noski.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Urte hartan, eliza bat bazen Alduden 1688tik, baina parropia ez zen oraino ofizialki eraikia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.  Elizen arteko biblia   Has 11,28

Horietako askotxo bizirik zen oraino.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Ez zekien nola moldatuko zen aita-amen herrira heltzean, norekin mintzatuko zen, nori galdeginen zion haren askazietan norbait bizirik zegoenentz oraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Beharrik, estatxa lehorra zegoen oraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Larru oraino epela ukitu nuela eta bularraren gainean, behiala kurubilka uzkurtzen nintzen gunean, haren mototsa jaso eta gehiago higitzen ez zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

3 (ezezko esaldietan, gertatzekoa dena ez dela behingoaz gertatu adierazten duela)

-Unai ez da oraino prest -motz eta zorrotz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Jaunaren zuzia ez zen oraino itzalia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,3

Belarrak ez ziren sartuak oraino.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Erran zizuten: oraino ez duk deus ikusi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 12. orr.

Ez dut oraino gainditu bizioa, ordea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Kontzilio berririk ez zen aipu oraino.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Lanik ez baitugu oraino, jatekoa xuhur dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.

Baina ez naiz oraino deitzera ausartu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 135. orr.

Bi urte jadanik eta auzia ez zen oraino iragarria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.

Harrabots batzuk oraino bereizten ez ditudanak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Oraino ez zuenez umerik adinean, iloba berarekin ikastun hartzeko prest zegoen, jana eta etzana sari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Ezin erran oraino zer kanbiamendu mota eta norainokoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.

Ez baitugu oraino haren irrintzirik edo arrantzarik aditu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Eguna ez da hilik oraino, bizi-bizirik da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

Baina apustu hau egitera ez gara ausartu oraino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 27. orr.

4 (errepikatzea edo areagotzea adieraziz)

Kanta dezagula oraino!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.

Zorigaitzez, erranen du oraino Azurmendik, Euskal historiarik ez genuen apenas ezagutzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

Aipatu zidan oraino Ceylan uharteko arrain-andrea, 1835aren inguruan, Antonio Abbadiak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Eta hats beretik, bazen oraino beste dozena bat kopla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Oraino haratago, Landetako hondartza azkengabea, gero eta nekezago ikus genezakeen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Bezperagoan baino panpinago oraino.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Hain gostarik eta hainbertze beldurrekin zilotik atera ondoan, oraino gogorragoa zen berriz erortzea. Bigarren kasua garbiagoa da oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Orano ttipiago da Maddiren etxea.  Herria   2002-09-05

Alde horrek oraino garbiago iduri du, argiago, bi bazterretan zeldetako ateak lerrokatzen direlarik, bakoitza bere zenbakiarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Gehiago oraino, erran behar dugu Iraultzaren printzipio nagusi haiek munduko populu guztientzat baliagarri zeuzkatela: Robespierrek goraipatzen zuen "populu guztien subiranotasun printzipio sakratua".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Bazekien bazela oraino gehiago sufritu zuenik edo egonaldia jasan ez zuenik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 209. orr.

Bizkitartean nahi nuke oraino Québec-en, Euskal Herrian edo beste eskualde anitzetan eskuratu edo berreskuratu nahiz dabiltzan boterearen ideiara itzuli.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Zortzi dira bakarrik, bainan zortzi sobera oraino!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 92. orr.

5 oraino ere (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraino ere, Loretxu, horren aipatzeak berak halako bat egiten dit... "Kintze" oraino ere ibiltzen da zenbait tokitan; tanto eder bat gertatzen delarik, nork ez du entzun: "Zer kintze ederra!"?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Oraino ere ez daki nola hurbildu zituen ezpainak Txominen ezpain xokora, pott ezti baten emaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 212. orr.

Bazen (ez dakit oraino ere baden) ofizio bat Hollywooden, zeina baitzen turistei-eta zine "izarren" etxeak erakusteko gidariarena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 230. orr.

Eta hik, Joxe, oraino ere ukatu egin behar ote duk ezen Antonio hire anaia dela?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Keinuz ari zaidak oraino ere.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 56. orr.

Bisitak eta bisitak eta oraino ere bisitak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 81. orr.

· Jessicaren irudiko anaiaren itzala xerkatzen zukeen oraino ere amatxik, zuhaitzaren tiniara hupatzen zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

6 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Elixabet oraino ere maite zuen eta, haien batasuna ezinezkoa zenaz gain, ez zen nehorekin ezkonduko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

7 orainokoan orain arte; oraino.

Eta orainokoan, ez dut sekula erantzun egokirik jaso.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 220. orr.

Lehen taldeak orainokoan ez du partida bat ere galdua eta hola segituz goi mailarat, erran nahi baita Akitaniako xapelketarat, hupatzen ahal laiteke.  Herria   2002-11-07

Segur, gobernuak hitzemana du presondegi berri batzuen eraikitzea bainan sail hortan ez da orainokoan aintzinamendurik batere...  Herria   2004-07-15

Orainokoan hatsartzen zirauen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Beste gauza bat dena, amari ez diot orainokoan errana zurekin ibilki naizela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.

Nahiz egia erran, ez den hortaz orainokoan garbitasun oso-osorik...  Herria   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bada oraino (40); badela oraino (11); badira oraino (23); badirela oraino (7); badu oraino (9); baduela oraino (12); berriki oraino (7); berrikitan oraino (11); bertzalde oraino (8); bestalde oraino (45); dago oraino (7); daude oraino (14)

ez baita oraino (8); ez baitu oraino (9); ez da oraino (104); ez dela oraino (15); ez dira oraino (36); ez direla oraino (14); ez du oraino (30); ez dut oraino (14); ez dute oraino (24); ez gira oraino (8); ez oraino (50); ez zen oraino (28); ez ziren oraino (7); ez zuen oraino (13); gehiago oraino (41); haatik oraino (14)

izanen da oraino (15); luzaz oraino (11)

oraino aise (13); oraino arras (42); oraino aski (15); oraino bizirik (20); oraino bururatua (11); oraino egiteko (12); oraino ez (139); oraino ezin (10); oraino frango (8); oraino gazte (18); oraino gehiago (113); oraino gogoan (17); oraino gutiago (11); oraino hobeki (16); oraino luzaz (33); oraino luzaz elgarrekin (9); oraino preso (11); oraino sobera (9); oraino trenkaturik (7); oraino xutik (9)

segur oraino (7)

zegoen oraino (16)

orainokoan segurik (12)


oraintsu 1 adlag duela gutxi. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintsu esan duan bezala, garai politak izan zituan, oso politak, baina egoera hartan gureak ez zian luzaro iraungo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Historia bera errepikatu da oraintsu, oraindik aspaldi ez dela, "bideo-artea" sortu delarik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Izan ere, Saharaz hegoaldeko Afrika aldea, arabiar mundua, Asiako erdialdea, garapenetik kanpo utzi dira oraintsu arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Pariseko trena oraintsu ailegatu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Seiak oraintsu jo dute.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 366. orr.

Bilbotik kanpo eta oraintsu arte iraun dute horrelako jokabide batzuek bizirik.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 232. orr.

Piezoelektrizitateak hezurren biologian duen eragina berrikusi du oraintsu New York-eko Columbia unibertsitateko Andrew Bassett doktoreak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Desoreka sortzen ari da orain euskal eta erdal taldeen tartean, oraintsu arte ez bezala, euskararen kaltean orain.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Kexu ginen oraintsu, non ote ziren ezkutaturik Espainiako inteligentsia eta intelektualak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Oraintsu arte, ia ideia arrasto txikienik ere ez genuen parte hartzen zuten indar eta mekanismoez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 98. orr.

-Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro?  Elizen arteko biblia   Jn 11,8

Horrek esan nahi du orain arte, oraintsu arte beste norbaitekin zegoela, ez zegoela bakarrik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

3 orain dela.

-Alaba galdutakoan hasi zen pianoa ikasten, oraintsu bi urte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.

Hizkuntzen kontzertuan hots gutxi ateratzen duten hizkuntzetako idazleok pagotxa halako bat dugu dena esanda dago topikoari ihes egiteko, Yorgos Séferis poetak oraintsu laurogei urte formulatu zuen maneran.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

4 oraintsuago duela gutxiago.

Oraintsuago, eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta genetikako ideiak bereganaturik, eta biologia molekularra deritzon zientzia berria sortu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Oraintsuago, argazkigintza "artistikoaren" adar bat argazkiaren denbora-ahalmen hori erakusten espezializatu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Oraintsuago ere azaldu da zenbaitetan kontzeptu hori, batzuetan ezkutuago, bestetan ageriago, zinema mutuaren artea berraurkitzen ari ziren zenbait kritikariren diskurtsoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.


oraintxe 1 adlag orain bertan. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe duzue aukera; honela mintzatu baita Jauna Davidi buruz: [...].  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,18

Gure gordelekua oraintxe bihurtu da egiazko gordeleku.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Oraintxe entzun dugun doinu hori ondo etorriko litzaioke jaunartzeko uneari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Berak oraintxe esan duen bezala, asmatu behar duen ipuin horren sarrerako atea, [...] eragileak, Violante delako horrek, erabaki du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Kafea egin dut oraintxe.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.

-Harry... uste dut zerbait ulertu dudala oraintxe!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

"Oraintxe ematen diat Durrutiren hurrengoa!", esan zuen ispiluari begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Oraintxe ez naiz ausartzen ezer egitera; beldur naiz ez ote dagoen debekatuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Ez naun oraintxe gogoratzen, baina hain garrantzitsua badun, saiatuko naun.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Ti-ta: oraintxe natorrek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Zenbat diru daukak oraintxe?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Zaude, oraintxe bilatuko dizut.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.

Oraintxe jaikiko naiz, eta une batean zurekin nauzu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe ari zitzaidan Joseba esplikatzen zergatik daukan halako antza astoekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Entzun al duzu Ekialdeko lapurreta handi horren berri? oraintxe ari nintzen irakurtzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.

Esaten ari nintzaion, oraintxe, izugarrizko gozatua dela zu kantuan entzutea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Oraintxe ere hor zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Non dago gainera, oraintxe hemen zegoen eta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.

Hirugarren ume bat oraintxe ari ziren garbitzen nonbait, garrasi zorrotzak eta sukaldariaren errieta ozenak baitzetozen sukaldetik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

3 (bestelakoak)

Hasteko letu ezak hau oraintxe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

-Etxera oraintxe joatea izanen da zuhurrena, nik uste -esan du orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 309. orr.

-Nire kontra daukaana, oraintxe esan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

Kenduiok oraintxe bertatixe eta ikusiko duk nola dena ondo irteten den.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Maiestate hori, baietz oraintxe sastatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 224. orr.

-Utzi pasatzera oraintxe!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Zina hauts baleza oraintxe!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 130. orr.

Oraintxe bezala, neure herria batere ulertzen ez dudan garaia iristen ari da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

4 oraintxe bertan

Oraintxe bertan, inguratua daukate Jerusalemgo gotorlekua eta hartu egin nahi dute. Santutegia eta Bet-Sur hiria ere sendotu dituzte.  Elizen arteko biblia   1 M 6,26

Ospa hemendik oraintxe bertan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Oraintxe bertan ez da liburu kaxa bat goiko solairura eramateko gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Oraintxe bertan bera idazten ari duk, ezta?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 140. orr.

Ea oraintxe bertan zurekin ote nagoen galdetzen diot neure buruari.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 238. orr.

-Oraintxe bertan etortzen ez bazara, ez nauzu etxean aurkituko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Oraintxe bertan joan behar, hortaz?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 97. orr.

Etxera oraintxe bertan!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Ospa hemendik oraintxe bertan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Neuk tiro egin beharko nikek, oraintxe eta hementxe bertan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

5 oraintxe dela

Oraintxe dela gutxi Zarautzen Xabier Eizagirre, Txaparro-ko zuzendaritzako kidea eta Urola-Kostako Hitza-ren sortzaileetakoari eman zioten jokalaririk onenaren saria.  Berria - Kirola   2004-05-04

6 (dela ezabaturik)

Errefrau atsotitz horrekin akordatu ginen urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, oraintxe 13 egun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

1501ean, oraintxe 500 urte, beraz, Iruñean argitara eman zen otoitz-liburu latinezko batean, hantxe ipinitako eraskintxo batean ageri da azaro izen hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

7 oraintxe ere

Oraintxe ere hor zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

"Autoarekin ari naiz lanean oraintxe ere", dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Oraintxe ere, begien bistan baneuka bezalaxe, zinta hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Irribarrea eragiten dit, oraintxe ere, hartan pentsatze hutsak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

-Bapo eginda, oraintxe ere, ezta ba? -esan zuen senarrak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.

-Ba, oraintxe ere, beharbada, zuek baino tontakeria gutxiago esaten dugu guk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

8 oraintxe... oraintxe...

Oraintxe ahoa zabaldu, oraintxe itxi, oraintxe zabaldu, oraintxe itxi.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 129. orr.

Barne txokorik gordeena aurkitu balu bezala, oraintxe Epaileari erantzuten zion, oraintxe Aitari erregu egiten, oraintxe Senarrarekin olgatzen zen, oraintxe Lagunarekin solasean jarduten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Oraintxe jesarri, oraintxe altxatu zebilen, oraintxe besoak bular gainean gurutzatu, oraintxe lepoan, eta oraintxe erlojuari begiratu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.

9 oraintxe puntuan oraintxe bertan.

Oraintxe puntuan esan dugun bezala, zinemak eman die formarik ikusgarriena koadratzearen eta eremuaren arteko harremanei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 211. orr.

-Egia esanda, horixe pentsetan ari nintzuan oraintxe puntuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.

Oraintxe puntuan, ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ari naiz oraintxe (5)

oraintxe ari da (4); oraintxe ari naiz (5); oraintxe arte (12); oraintxe azalduko dizut (4); oraintxe berean (10); oraintxe bertan (402); oraintxe bertatik (4); oraintxe berton (11); oraintxe da (10); oraintxe dator (6); oraintxe du (5); oraintxe duzu (5)

oraintxe erakutsiko dizut (4); oraintxe ere (18); oraintxe goaz (5); oraintxe hasi da (5); oraintxe hasten da (5)

oraintxe ikusiko duzu (6); oraintxe jaikiko naiz (4); oraintxe nator (16); oraintxe natorrek (4); oraintxe noa (10)

oraintxe puntuan (6)


oraitu ik oraindu.

oraixtian adlag arestian.

-Bada kantu bat -Ermitaren oharra da orain-, oraixtian, zuhaurek, hitz erdika aipatu duzuna, Bettiri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 104. orr.


orakatu, oraka, orakatzen da/du ad lohitu, zikindu.

Nahi bainuke inork ere oraka ez baleza gure hizkuntza, [...] ñabardura arrotzak nahi edo ez nahi hizkuntzari atxikiaraziz, ustez edo irozgarri egokiak direla, ez baitira batere hala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.

Orakatu gara gu, orakatu dugu gizartea, orakatu aldamenekoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.


orakulo ik orakulu.

orakulu (orobat orakulo g.er.) 1 iz jainko batek medium batez bidez ematen duen erantzuna; erantzun hori bideratzen duen mediuma.

Hemen ez da orakulurik, ez ikuskaririk, ez aldarerik edo aldiroko agerraldirik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 102. orr.

Haren orakulu eta egintzak, Koranean eta Tradizioetan dauden bezala, zuzenbidearen iturburutzat onartu zituzten jarraitzaileek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Usadio zaharra segituz, kaperara zoazan izeba-ilobak orakulua entzutera. Orakuluaren ahoz Apolok eraikuntza hori eskatu badu, ez da, noski, aldare bikoitz baten premian delako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Ekaitz batek hondoratu zuen senarraren ontzia -orakulu baten iragarkia ezagutu nahi eta haren bila zihoan bitartean- eta bertan ito zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

Orakulu batek esanda dakit zuri esker bedeinkatu nauela Jainkoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 85. orr.

Izan ere, behiala orakuluak Sokrates gizakirik jakintsuena zela aldarrikatu zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 103. orr.

Atenastarren batzorde bat Delfosera ontziratu, eta galdezka joan zitzaion orakuluari, ea esango zien izurria nola gelditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Hona Balaanen orakulua, begi argiak dituen gizonaren orakulua, Jainkoaren hitza entzuten eta Goi-goikoaren asmoen berri dakienaren orakulua, ahaltsua estasian, begiak zabal-zabalik, ikusten duenarena: ikusten ari naiz, baina ez da orain gertatuko; begi aurrean dut, baina ez da berehala beteko: gora doa Jakoben izarra, altxa da Israelen errege-makila.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 222. orr.

Egia esan, ez dakit zergatik egozten zitzaien inolako zentzurik burua joaniko baten hitzei, baina gure artean beti horrela izan denez, eta zoroen hitzek, orakuluarenak bailiran, esanahi sakona dutela uste izan denez, logikoa zela iritzi nion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

2 irud/hed

Gero erantzuna ongi neurtu eta hizkuntza arranditsu batean formulatu behar duzu, bezeroak ere orakulutzat jo zaitzan, eta horrenbestez bere konfiantzaren eta Kimikarien Elkargoak finkaturiko tarifen duin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

-Badirudi Eliot orakulutzat hartzen duala eta bertsootatik gure literaturgintzarako programa bat atera nahian habilela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Diru politikaren magoa, kondaira, orakulua, jainkoa, zer epiteto ez dira erabili Greenspan deskribatzeko?  Berria - Ekonomia   2006-02-01


oral izond ahoari dagokiona.

Hasieran irrika hauek "partzialak" dira, iturburu bakanduei dagozkie (irrika orala, anala, falikoa, eta abar), eta atsegin bakan bat, iturburu organoari dagokiona, dute helburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Irrika eskopikoa, ikusi beharra baliarazten duena, ez da, jakina, organo baten atseginari darraizkion oinarrizko irrika handi lehen mailako horietakoa, irrika orala, adibidez (abereak duen elikatu beharretik sortua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.


oralde iz txakur taldea.

Oraldearen atzetik doaz, txakurren atzetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.


oraldi 1 iz orea egitea; labealdi bateko orea.

Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da.  Elizen arteko biblia   Mt 13,33

Gainera, lehen opilak Jainkoari sagaratuak badira, bai eta oraldi osoa ere eta, sustraia sagaratua bada, bai eta adarrak ere.  Elizen arteko biblia   Erm 11,16

2 irud/hed

Itsasoan igeri egin eta gero azalean geratu ohi den kresal eta giza usainen oraldi gazi-mina zerion mutilaren gorputzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 124. orr.


oralista 1 izond ahozko mintzabidearei dagokiona.

Idatzizko poetikak bertsolaritza zehazten erakutsitako ezinaren aurrean, teoria oralista jo dute aditu batzuek hura aztertzeko bide bakartzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Erraz ulertzekoa da teoria oralistak idatzizko tradiziotik datozenengan lehendabizikoz sorrarazten duen xarmaren zergatia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 158. orr.

Teoria oralistaren ekarri baliotsuenetako bat da, zalantzarik gabe, performance kontzeptuari aitortzen dion zentraltasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

2 iz teoria oralistaren jarraitzailea.

Inoiz baino zalantzazkoagoa da oralistek ahozko eta idatzizko mintzabideen artean egiten duten goitik beherako bereizkuntza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Oralistek baietz eta baietz esan arren, ezinezkoa da ia onomatopeiak inprobisatzea, aurrez formulatu eta formulen artean egokitzeko saioak egin ez badira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.


oramahai iz orea egiteko mahai modukoa.

Nilo ibaiak igelak emango ditu borborka, ibaitik atera eta zure jauregian, zure logelan eta ohe gainean sartuko dira, baita zure funtzionarioen eta herriaren etxe, labe eta oramahaietan ere.  Elizen arteko biblia   Ir 7,28

Israeldarrek oraindik legamiz altxagabeko orea hartu eta, oramahai eta guzti estalkietan bildurik, bizkarrean hartu zuten.  Elizen arteko biblia   Ir 12,34

Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.  Elizen arteko biblia   Dt 28,5

-Ez nuen bizitza labeko palan eta oramahai batean xahutu nahi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 210. orr.


orangear iz Herbeheretako Orange dinastiakoa.

Nobleak dira batzuk, espainiarrak Hegoaldera bidali zituzten Orangearrak; merkatariak dira besteak: biek ala biek jarri dituzte hiriaren zimendu harriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.


orangista iz ingelesen nagusitasunaren eta erlijio protestantearen aldeko irlandarra.

Zer ospatzen dute uztailero orangistek Irlandan?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Istiluak orangisten urteko martxa nagusian.  Berria - Mundua   2004-07-13

Udan orangisten martxen sasoi gatazkatsuan.  Berria - Mundua   2006-04-07

Orangisten desfileak euren auzoetatik pasatu zirenean.  Berria - Mundua   2004-07-13

-Baina orangista da Crofton, ez? -esan zuen Power jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 245. orr.

Ondo orangista jatorra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 245. orr.

• 2 izond orangistena, orangistei dagokiena.

Martxa orangistek eta Omagheko atentatuak, baina, hari batetik zintzilik utzi zuten hitzarmena.  Berria - Harian   2005-07-29

Desfile orangistetan izandako istiluak eragozteko gai ez dela.  Berria - Mundua   2004-07-14

Boluntario Loialisten Indarra talde paramilitarrak eta Ordena Orangistak ere bat egin zuten berarekin.  Berria - Harian   2005-07-29

3 irud/hed

Era berean, desfileko partaideak «azken finean espainiar orangistak» direla adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17


orangutan iz giza itxurako tximino handia, iletsua, zango-motza eta beso-luzea, Borneo eta Sumatrako oihanetan bizi dena (Pongo pygmaeus).

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren; orangutanak, duela 15 milioi urte; gorilak, 10 milioi urte, eta txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Gorilen, orangutanen, txinpantzeen eta, azkenik, gizakiaren arbasoa omen den tximino mota baten hezur fosilak.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Burezurreko zati bat, baraila, orangutan batena zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

-Behin, ikasle zinenean, esan omen zenion orangutan batekin ezkontzea bezalaxe izango zela nirekin ezkontzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.

Batek erraldoi indartsuaren keinuak egiten zituen eta bere muskuluak erakusten zituen, beste bati, berriz, orangutanaren saltoak egitea gustatzen zitzaion eta hark bezala dantza egitea bularrean ukabilkadak joz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Orangutan aurpegia daukagu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.


orano ik oraino.

orantza (orobat orantz eta orrantza g.er.) iz legamia, altxagarria.

Ostiralez, ogirik ez da egiten, orantzik ez da arrotzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Esne ezti kutixiatuari, bere hiru zulotako txistuaz, arrak orrantza xortak eransten zizkion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 36. orr.


orapilo (Euskaltzaindiaren Hiztegian korapilo agertzen da) iz korapiloa.

Gure literatur tradizioaren azterketak izan behar lukeela batasunaren -bereziki hiztegi-batasunaren- orapiloa askatzeko ihardunbidean erabili beharko genukeen irizpide nagusia.  Berria - Harian   2005-05-04


oratoria 1 iz jendaurrean hitzaldizak emateko antzea, entzuleak atsegintzea eta hunkitzea helburu duena.

Juliano agintariaren egunetan kristauei debekatu zitzaiela literatura eta oratoria irakastea, eta berak lege hau onartuz, nahiago izan zuela mintzoaren eskola utzi zure Hitza abandonatu baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.

Gure mutil horiek, baldin berorri entzuna egia bada, oratorian eta erretorikan landu beharko lukete mintzoa, zenbat eta hizkuntza gehiagotan, hobeki...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Bi ziren oratoria eta eskritura onaren ezaugarriak: neurria eta distira, distira eta neurria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

Zinez miresgarria zen haren oratoriaren estiloa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 245. orr.

Oratorian hain gustuko ditugun kontrakoen konbinaketaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Oratoria kristaua tradizio klasikoarekin lotzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Garai bateko misiolariena baino oratoria goratsuagoarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Han jarraituko zituen burutu arte oratoria ikasketak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Mattinekin nituen harremanetan, ni nintzen beti galtzeko, zeren, oratoria eserzizio haietan ere, oro har, hura baino trebeagoa nintzen arren, iduriz bainintzen trebeago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.

Beldur naiz, ordea, politikan erabiltzen diren hitzak bestearentzat bakarrik balio duten oratoria-errekurtso soilak ez ote diren.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 91. orr.

-Itzaltzak musika puta hori! -agindu dio Natxok zakar, oratoria alarde batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.


oratorio 1 iz kantataren egitura duen musika lana, erlijiozko gai bati buruz ondua.

Musika mailan, besteak beste, bi opera eta bi oratorio sortu ditu.  Herria   2001-05-03

Haydnek idatzitako Kreazioa oratorioko aria bat entzun genuen.  Berria - Kultura   2004-01-21

Mors Saulus et Jonathae obrak, oratorioa izan arren, «indar dramatiko handia» du, bakarlarien eta koruaren parte-hartzeari esker.  Berria - Kultura   2004-08-26

Oratorio italiarra, hau da, Biblian oinarritutako gidoiak, kantaria dotore uzteko moduko musikaren bidez.  Berria - Kultura   2006-02-28

2 otoiztegia.

Bigarren zatian, beste lehio bat irekiz, hiriko elizetara egin zuten salto, eta konkretuki jesuiten oratorioetara.  Berria - Kultura   2004-08-28


oratu1, ora, oratzen 1 du ad orea egin.

Normalean, emakume abandonatuek besteren etxean irina oratuz ateratzen zuten bizimodua, edo neskame sartuta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Arropa, azukre, keroseno eta olio anoak handitu egin behar dira; akabo ongi oratu gabeko ogia, behera okelaren prezioa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

Aulki-bizkarrean idorrarazi aurretik oratzen zituen pastak prestatzen zizkidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ir 29,23

Egin gari-irin zuriz legamigabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak.  Elizen arteko biblia   Ir 29,2

Lehenengoarekin batera, eskaini la u kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua, eta isuri litro bat ardo.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

Beraketa behar adinako arduraz egin denean [...] har bedi aitzurra eta, morteroa oratzen den bezalaxe, beratutako karea ere zuloan hala aitzur bedi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira, eta junturak elkarren kontra igurtziko dira ondo zapaldu ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

2 irud/hed

Gizonak eztarritik gora igo berri zitzaion karkasa ahoan oratu, eta tu egin zuen lurrera piparen beste aldeko ezpain artetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Txokolate egin berriaren usaina baino trinkoagoa baitzen olio zaharkituarekin eta ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Arrastiriaren etorrerarekin azkarturik nonbait, gorrotoz eta urrutiminez oratutako sentimendu garratza nigan azkartzen ari zela nabaritu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Nire onean ote nengoen ez nekielarik, ontziburu berriari paparretik oratu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 262. orr.

3 zikindu. ik orakatu.

Burmuin andeatuek kemen pizar baten oparia harturik, neure hozkailu partikularrean aurkitu nuen zorioneko orrialdea tintaz oratzeko manera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oliotan oraturiko irina (6); olioz oraturiko (7); oraturiko irin (4); oraturiko irina eskainiko (5)


oratu2, ora, oratzen 1 dio ad heldu.

Neska ilegorriak besotik oratzen zion belaun bat lurrean zegoen beltzaranari.  Berria - Kultura   2004-09-09

Senarrak besotik oratu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Besoa luzaturik, eskutik oratu eta pianoaren aurrera ekarri zuen sendagilea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 215. orr.

Kokotsetik oratu eta aurpegia jasoarazi zidan, begiak ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Usoei hegaletatik oratzen zien, buruan kolpe bana ematen zien kirtenarekin, eta, zorabiaturik zeudela, ganibetaren punta sartzen zien eztarrian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Atzetik hurbildu, gerritik oratu, eta jirarazi egin nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Nire onean ote nengoen ez nekielarik, ontziburu berriari paparretik oratu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 262. orr.

Ez zekien alabari nondik oratu, hainbeste nazka ematen zioten botin lokaztuek, galtzerdi zikinek, gona urratuak, esku eta aurpegi belztuek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

Patrikan gordetako giltza hotzari oratu zion, irmo.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 83. orr.

Bolanteari oratu eta arnasa sakon hartzen saiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Atea itxi bezain laster, harengana joan nintzen hitzik egin gabe eta hankarteari oratu nion esku beteka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Andrazko bat agertu zen [...] sein bat besoetan eta neskatxo bat gonari oraturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Gogor oratzen zion eskumaz baxuari Somera kalean zihoalarik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

2 irud/hed

Bat-batean, ordea, soldaduak agertu baino lehenagoko gaiari oraturik, inolako iluntasunik gabe galdetu zion Norak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Zer esan nahi du omen horrek? -ontziburuak lehengo hariari oratu nahi izan zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

3 oratzearren adlag oratzeko.

Puruari oratzearren erabilitako eskua buruarekin batera mugitzeari utzi zion, jantokian berton baina urrutiko bazter batean begiak finkatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Ontziaren auzian Igeldokoak amore emango ez zuela itaun haietan ulertu zuen, nonbait, ontziburu berriak; ez baitzizkion egin jakinguraz edo grinaz, beste hariren bati oratzearren baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besotik oratu (26); besotik oratu zion (8); esku biez oratu (3); eskutik oratu (8); gerritik oratu (7); hariari oratu (3); lepotik oratu (3); oratu zion besotik (3); paparretik oratu (5); sorbaldatik oratu (5); ukalondotik oratu (3); ukondotik oratu (8)

eskutik oraturik (4); ukalondotik oraturik (4)

eskutik oratuta (4

besoetatik oratuz (3)

besotik oratzen (5); eskutik oratzen (3)


oratzaile izond oratzen duena.

Oinak herrestan, argi dirdaitsuak, aurpegi hanpatuak, beso oratzaileak, gihar teinkatuak, oinak jauzika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Txitxikovek, Maniloven beso oratzailetik ihes egin nahirik, urratsa azkartzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hatzek, leun eta oratzaile, laztandu, eutsi, sakatu eta estutu egiten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.


orazino ik orazio.

orazio (orobat orazino eta orazione) iz otoitza.

Eztiago eta gozoago direla orazioetan eta otoitzetan daudenen negarrak, komedietan, dantzetan eta munduko plazeretan dabiltzanen irriak baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.

Gorde ezak liburua, eta eska egiok zeruari horko orazioen premian ez hadila izan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.

Hantxe ene orazinoen fruitua...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 362. orr.

Entzün otoi orazione hau.  Herria   2005-03-10


orazione ik orazio.

orbain 1 iz ebaki edo zauri batek osatu ondoren larruazalean uzten duen seinalea. ik ebakiondo.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Aspaldiko eritasunaren orbain edo hondakinen arrastoak bazirela pentsarazten omen zuen azterketak, baina ez garai hartan gaixotasun prozesu aktiborik zegoenik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Zauri lehorra orbain handienetik ireki zen, eta kristal muturra agertu zenean eskuz atera zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Orain, basurde batek egin zidan zauriaren orbaina erakutsiko dizuet.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.

Harramazka egin zion bere azazkal beltzekin aurpegiaren alde batean; ondorioz, orbain estu luze bat geratu zitzaion masailean amari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Harri eta zur geratu gara esku ahurretan dauzkan orbain sakonak ikustean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

Egiazko eta ageriko zauri baten orbain gorriz estalia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Orbainak odol sakratua isurtzen zuen maiz, tunika eta barruko galtzak busti-busti eginda utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Bekokiko orbaina gurasoak hil ziren auto-istripuan egin zitzaiola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Emakumeak, hankak garbitzen ari zela, aspaldiko orbain bat ezagutu zuen, basurde batek egina.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 147. orr.

Afari denboran jakinen dut zergatik besoa altxarazten duten, zerbitzariak argituko nau: Alemanak lagundu dituzten miliziano frantsesek beso azpian orbain edo zikatriza bat badute engaiatu direlarik egina.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Orbain txiki bat zeukan eskuineko bekain ondoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Betaurreko biribilak erabiltzen zituen, eta bekokian tximista bezalako orbain mehe bat zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Suak eragindako orbain gorri-gorri bat zeukan eskuineko masailean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 85. orr.

Eskua haren eskuineko saihets aldera irristatu zitzaion eta orbain preziatu hura ukitu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baita labanaz egina zirudien ebaki bat ere, orbain itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

· Mamu erretxin eta begirada finkokoa, odol-orbain zilar-kolorez estalita zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Ollivander jaunak Harryren bekokiko tximista-orbaina ukitu zuen hatz luze eta zuri batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

4 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian orban agertzen da) orbana.

Orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.  Elizen arteko biblia   Lb 13,39

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendoenak; bisaiako larruazala zimurrez gabetua; matelondoko betiko orizta iluna orbain bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Burua, bekoki aldean, odol orbainak zituen zapi batez estalia zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.


orbaindu, orbaindu), orbaintzen 1 da/du ad zauri osatuan orbaina eratu.

Zauri, ebaki nahiz harramazka guztiak berehala orbaintzen zitzaizkion, eta arima zauritzen duten oinaze guztiak ere halaxe, berehala kanporatu eta urruntzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez, "garbiketa prozesurako", zauria ez zedin behar baino lehen orbaindu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.

Banekien hona jin aitzin zauria ez zela orbainduko, gaizkonduko baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Buruan hartutako kolpeak bere ondorioak utzi zituen; berehala orbaindu zen zauria, baina hegaztia ez zen, nonbait, ezertaz gogoratzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Gaizki orbainduriko ebaki bat zeukan begitartean, alderik alde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 426. orr.

Haren zauri dagoeneko orbainduaren inguruan, ezten-hagak bezain zut zeuzkan lumak, zenbateraino haserre zegoen erakutsiz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

· Halaber eskuineko saihetsean lantza-zauri bat agertu zitzaion, orbaindu gabea, gorria eta odoldua  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

2 irud/hed

Hala ere, urteak beharko ditu oraindik zauri psikologikoak orbaintzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Haien harremanek, funtsean, betiko hartan zirauten, biak ala biak aspaldi irekitako zaurian hatza sartzeko beldur balira bezala, hura guztiz orbaindu ez zen seinale, zu hor eta ni hemen, nor bere etxean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 163. orr.

Ez diat sekula ahaztuko kolpe hura, buruan ez ezik bihotzean ere beste zauri bat eragin baitzidan, oraindik ere orbaindu ez dena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Baina ez zuen erlojura begiratu, zuzenean zauri orbainduaren ebakiondora begiratu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Aurpegian alderik alde ebaki orbaindu bat zuen, ahoa gurutzatu eta kokosperaino zihoakiona.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Bihotz orbaindua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 116. orr.

4 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian orbandu agertzen da) orbandu.

Horrela Auliden, Danautarren buruzagi hautek, gizontasunaren eredu haiek, Hirubideko Birjinaren aldarea Ifianassaren odolez dorpeki orbaindu zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Oraingoan lehor zegoen Hagriden oharra, negar-malkoz orbaindu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbain gorri (3); orbain txiki (4)

orbaina ikusi (3); orbaina itxi (3); orbaina ukitu (3); tximista orbaina (4)


orbainezin izond ezin orbainduzkoa.

Hain zuzen, beste guztiek batera baino askozaz min gehiago egin zidaten bi piztia haiek, zauri orbainezinak utzi zizkidaten-eta hala gorputzean nola ariman  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.


orbaingabe ik orbangabe.

orbaintxo 1 iz orbain txikia.

Hain moldakaitza ote zen gizona? Ez ote zeukan beste zer esanik? Edo damututa ote zegoen hitz egin izanaz? Ez ote zituen gogoko ezker masaileko bere bi orbaintxoak?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 32. orr.

2 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da agertzen, baina orbaintxo behar luke) orbantxoa.

Psilopa petrolei hauek oinak estaltzen dituzten iletxoak koipeztatzeko guruinak dituzte eta guruin horien bidez labaintzen dira petrolio gainean -honen gainera eroritako koipe orbaintxo batzuen gainean bezala-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.


orbaintze iz zauri osatuan orbaina eratzea.

Zauriaren eta sendatzearen artean, orbaintze garai bat bada.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Orbaintze garaian, oraino zaurituak gara, oraino minbera da, zauria berriz ireki daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06


orbaiztar izlag/iz Orbaizetakoa, Orbaizetari dagokiona; Orbaizetako biztanlea.

Azaroan, Mikel Zabalza orbaiztarra atxilotu eta, Intxaurrondoko kuartelera eraman ondoren, Endarlatsa inguruan ihes egin ziela esan zuen Guardia Zibilak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.


orban 1 iz larruazalean edo zerbaiten gainaldean gertatzen den zikingunea edo bestelako koloreko gune txikia. ik izpil.

Bere gorpuzkera handiak, aurpegiko orbanak... beldurra eman zidaten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Zimurrak eta orbanak ageri dira haren aurpegi bizar gabean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Buruko min gogorrak, sabelaldeko eta giharretako mina, goragaleak, eta azaleko orbanak dira gaitzaren zantzu nagusiak, zientzialarien esanetan.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Martinak pasatzen ote die inoiz eskuila gure soinekoei, kentzen ote dizkie orbanak?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 170. orr.

Maindireetan ere ez zen orban bat bera ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Orbana luzatu, eta obalo bihurtu zen zirkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Nire azalean dauden orban eta marka guztien erakustaldia da.  Berria - Kultura   2006-03-31

Bihar berriro garbitu beharko dizkizut jantziko orbanak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Orbana egin dut tintaz!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.

2 (izenondoekin)

Horma zartatuetan orban ilunak eratu dituzte euriak eta hezetasunak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Eta egunaren argiarekin ederra zena are ederrago bihurtzen zen gauaren lehen iluntasunarekin, argiak pizten baitzituzten etxe bakartietan eta herrietan, eta haran guztia orban horixkaz betetzen baitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Orban more bat, ezkerreko izterrean.  Berria - Kultura   2004-08-10

Aste horretan, gainera, orban marroixka batzuk atera zitzaizkidan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Mozoloak gauean zehar ihes dagi, orban beltz espazio beltzean ibiltari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Haren masailek orban bioleta bat eragiten dute aulkiaren larru marroiaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Gas argiontzi batek [...] blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Gaua heldu da, bere begitartearen orban zurbila ez dut ikusten ia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.

Orban nabarrek janiko bi ispilu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 216. orr.

3 irud/hed

Bihotzean zuen orbanairi erreparatu, eta negarrez hasi zen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 116. orr.

Frantziskoren adimena, orban orotatik garbi, misteriorik ezkutuenen sakonera iristen zen.  Elizen arteko biblia   Dt 23,10

Guantanamo orban handi bat da historian, baina ez bakarrik AEBenean, baita han gertatzen ari dena isiltzen dutenen eta onartzen dutenen historian ere.  Berria - Harian   2006-02-17

Dopinaren orban beltzak Neguko Olinpiar Jokoak zipriztindu ditu berriz ere.  Berria - Kirola   2006-02-28

Doilorkeria orban zibila denez, eta oinazeak eta suak orban espiritual eta gorputzik gabeak kentzen dituztenez, zergatik, orduan, torturaren hotzikarek ez dute kentzen orban zibila, doilorkeria, alegia?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire galtzetako kafe-orban hau.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Bi ardo-orban puska galantak zikintzen zioten alkandora zuri dotorea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

Begia tinta orban beltz bat bezala zen esmalte zurian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Amak aurpegiko edo gorputzeko beste edozein ataletako zikinkeria-orbanak mingainarekin bustiriko zapi-mutur batez garbitzen zizkigunean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.

Bidegainean koipe orban bat zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 86. orr.

Baltiko itsasoan [...] fuel olio orban handi bat agertu da, eta kalte handia egin dezake.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Egunez egun handiagotzen zen errimel orban iluna utzi nuen sofaren besoaren gainean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.

Atalondoan odol orban bat zegoen, izar itxurakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

Ehiztari indartsuak, bere anaiari oraturik, haitz baten gainean eseri zuen, eta odol orban bat baizik ez zen haren burua harri batzuez tinkaturik, belarrira oihu egin zion, gor bati hitz egiten ari balitzaio bezala: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Esku baten gainean, hatz txikitik hurbil, sardinzar ezkata bat zeukan, han nakar orban bat ipintzen ziona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Ni hona ekarri nindutenean, txita baten itxura beteko lizun-orban bat nabarmentzen zitzaion leihoaren azpiko horma-puskari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Ezin izanen ditugu atzeman bestetan ziegan kukututa eguzki printzetan ikusten ahal ditugun zikin orban horiek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Eguzki orban zabalak ziztu bizian orraztu du belardia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Eguzki-orban hauek 11 urte inguruko zikloa dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Neskazaharrak, gona beltza jantzita, intsektu orban bitxi bat ipintzen zuen argitasun gordinen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Eskuak eta begiak ikusi nituen; han-hemenka argi-orban batek aurpegi bat jaten zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Petrolio gordin orbanak harkaitzetako itsaskietan itsasten direnean, ito egiten dira guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguzki orban (4); hezetasun orban (4); odol orban (8); olio orban (3); orban beltz (6); orban gorri (12); orban gorrixka (4); orban handi (7); orban ilun (3); orban ilunak (6); orban itsusi (3); orban more (5); orban txiki (4); orban zuri (4); sabaiko orban (3)

erregai orbana (3); hidrokarburo orbana (3); orbana garbitzeko (4)

fuel orbanak (3); orbanak agertu dira (5)

eguzki orbanen (3)

orbanez betea (3); orbanez beteta (4)

orbanik gabe (3); orbanik gabea (3)


orbandu, orban(du), orbantzen 1 da/du ad orbanak egin, orbanez zikindu.

Hermionek kontuz ireki zuen Edaberik Ahaltsuenak liburua eta hezetasunez orbanduriko orrialdeen gainera makurtu ziren hirurak. negar-malko handiek zenbait tokitan hainbesteraino orbandu zuten tinta, ezen oso zaila baitzen irakurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.

Zilar jario eder, zabal, geldi, luze bat zen, han-hemen purpuraz orbandua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Eta tiro egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.

-Aita ikusi nahi dut -esan zuen hark, besoak gurutzatuta eta ukondoei eri dardarati eta nikotinaz orbanduez estu helduz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Forma hutsen mundu bat ikusten duela, koloreak orbandu gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 56. orr.

2 irud/hed

Beldurra, norberaren ahotsez mintzatzeko, edo orri zuria orbantzeko, edo...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Gertaera txiki batek besterik ez zuen orbandu bidaia zoriontsu hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Garibai orbanduz, Juan de Idiakez estatu-kontseilaria eta honen ingurua orbandu nahi dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

Gerta zitekeen -erraz gertatu ere- gure protagonistaren masaila eder eta marduletako bat ezin garbituzko laidoak orbandurik geratzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Einsteinek pipa atera zuen alkandora orbanduaren poltsikotik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

Raimundo Silva jaiki eta sukaldera joan zela, zakarrontzia tximinia azpitik erakarri, ireki eta arrosa orbandua jaso zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.

Slipa eta telazko galtza orbanduak arropa zikinaren pila gainean utzi nituen, begien bistan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

4 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian orbaindu agertzen da) orbaindu.

Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.


orbandun izond/izlag orban bat duena; orbanak dituena.

Igitaiaren gisa ebaki du munduaren intimitate geza, eta orain jiraka dabil eta gu guztiok, Madeleine, gizon gizena, ispilu orbanduna, edalontziak, geure burua existentziaren esku abandonaturik dugun gu guztiok.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.

Imajinatu habia bat nire lepoan, orbandun arrautzatxoekin!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.


orbangabe (orobat orban gabe g.er. eta orbaingabe g.er.) 1 izond orbanik ez duena.

Eta goietan, urdin orbangabea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Emakume bat agertu zen orduan, ilargiak argitzen zuen eremu mortuan, jantzi zuri orbangabe bat soinean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.

2 irud/hed

Bere Adelia garbia baitzen, orbangabea eta santua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

Zeren aliatuentzat askoz ere errazagoa eta merkeagoa baita germaniar garbi, orban gabeak beren artean hiltzen uztea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 346. orr.

Grinek, atsekabeek eta zirrarek ez zuten zimurrik utzi haren aurpegi garbi, orbangabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 431. orr.

Daneli buruz osatua duan irudi orbangabera lokatz pixka bat botatzea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.

Azalpena, teknikoki, orbangabea da, eta nik neuk ere ez nuke arazorik sinatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-08

Ez horretan jokatzen zuen ongi merezitako ospe orbaingabea ez ezik, kontzientzia bakean edukitzeko lasaitasuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.

Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

3 (adizlagun gisa)

Giroa ere epela zegoen; eta zeruaren urdina, aratz, orbangabe. Begitartea orban gabe eta desitxuratu gabe gordeko al zuen, orain bere aurrean zeukan moduan?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.


orbange izond orbangabea.

Aire orbange zeharrargiak, eguzki printzen aurreko argixkoari basoko zuhaitz bakoitzari bere margo eta ukittu propialak eransten uzten dio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


orbanka adlag

Gautzen ari zen, orbanka, zeruan mantxa koipetsu ilunak agertzen direnean bezala, eguzkiaren ezkutatze horizontalik gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.


orbantsu izond orban asko duena.

Jeneralarengana hurbildu, makurtu, eta muin eman zion esku zahartu, orbantsu eta eraztun batez apainduan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.


orbantxo 1 iz orban txikia.

Neska gazte dotore bat, dena orbantxoz betea aurpegia, sartu zen dendan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Orbantxo gorri lauso bat agertu pantailan, eta jirabiraka hasi zen formularen inguruan, eulia zauriaren inguruan bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Horren begietara gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Baina ez dakizu nolako oihal polita bidali dioten haren ahizpari, hitzez azaltzerik ez dago zein zoragarria den: urdin argia, marra estu-estuak, eta marren artean orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zigarroa, errimel orbantxoak bokillan, dantzan dabil Asunen atzamar artean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbantxoak eta lerrotxoak (3)


orbel 1 iz zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa.

Hostoak hasi dira orbel bihurtzen, amaitu dira oporrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.

Darling andreak arretaz aztertu zituen: orbela zen, bai, baina seguru zegoen hosto haiek ez zirela Ingalaterrako zuhaitz batekoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Egurra eta orbela biltzen suari bizi-bizi eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Ibai zuloan orbelak estaltzen du zorua eta ustel usain hezea hedatzen du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Artzain txakurra, orbela usnatu ondoren, deitu beharrik gabe hurbildu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Hozkailua hutsik dago, ohea egin gabe du; orbela lurrean dabil alde batera eta bestera, hautsitako leihotik sartuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Haizeak orbela harrotzen zuen, eta hodeietan gordetako euria haizeari txanda hartu zain zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Lurzoruan orbela astintzeko beste jotzen zuen haizeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Haizeak daraman orbela bezala, arrapaladan, bere aurretik igarotzen dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Han-hemen orbela bera baino zoroago dabiltzan hotsek diote Napoleonek ihes egin duela Elba uhartetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Orbelak duen jolas-sena bezalakorik ez dago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Erretorika hutsa da, haizeak alferrik gizendutako orbela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 294. orr.

Ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Nire oroitzapenak deabruaren poltsako urrezko txanponen parekoak dira; ireki eta orbela baizik ez zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

2 (izenondoekin)

Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Baina batez ere sugeek izozten zioten odola; oina orbel mugikorrean hondoratu eta haien buru meheak ikusten zituen sustraien nahaspila itzelean sigi-sagaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

-Estimatzen dizut, Jolivet jauna -erantzun zuen Harry Blountek, lankideak urki baten gerizpean prestaturiko orbel iharraren gainean etzanda jarririk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

Han-hemenka, argituz zihoan behelainoaren adarretan, gune arriskutsuak kokatu zituen: orbel sarria, zenbait sastraka, gizon bat ezkutatu ahal zuten harkaitz handiak...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Hala, orbel izutia ere haizean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.

Orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan, baina bustia zegoen azken orduetako euriagatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

· Zuhaitz erdi biluzien aldameneko orbel usteltzen hasiarena nagusitzen zen gau giro oraino ez hotzegian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

3 hosto ihartua.

Hego-haizeak ekarritako orbelak jaso eta garbitzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

Karramarroak eta karakoilak dabiltza herrestan orbel eta gorbelen artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orbel sorta batzuk besterik ez zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laster hasiko zen euria, haizeak kale bazterretako zumar-orbela harrotzeari utzitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Mikel Strogoffek eta Nikolasek etzanda ipini zuten urki orbelaren gainean, ahal zutenik eta ongien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.

6 orbelpe-

Champs-Elysées-etara itzuli nintzen; kontzertu kafetegiek su guneak ematen zuten orbelpean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

7 orbel-kolore (corpusean orbelkolore soilik) izond/iz

Orbelkoloreak salbatzen du igela; ile ugariaren babesak, zorria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Eta Ada ordu arte mozorrorik gabe bazegoen ere [...] zein unetan doi hasi ote zen orbelkoloreaz babesten, eta Danelekin bizi izandako bizpahiru urteak ederresten?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbela biltzen (4); orbela harrotzen (3)

orbelaren gainean (7)


orbeldu, orbel(du), orbeltzen 1 da/du ad orbel bihurtu.

Larrea urritzen, zuhaitzen arba eta hostoak ere jausten eta orbeltzen, fruituak ere bildu ahala, gero eta gutxiago bixtan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

Zuhaitzek, bestalde, beren hostoak orbelduta zapuzten dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Are eta hurbilago, bera jaten ari den punturaino iristen den belardi bat dago, orbeldutako garoz erdi estalia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

2 irud/hed

Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean buldarari kolpeka paretetan aztarrika elkarri garrasika, ballet mutu batean, zyklon B enbatak orbelduta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Anjelek, lurrean geratu den folio orbeldua seinalatuz, behin-betikoa uste duen sastada eman dio orduan: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.


orbelkolore ik orbel 7.

orbelpe ik orbel 6.

orbeltsu izond orbel asko dagoena.

Eta imajina dezaket udazkeneko arratsa Central Parkeko xendra orbeltsuetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 117. orr.


orbeltza iz orbela.

Elurra eta eguzkia joan-datoz beraren gainean, bera ukitu gabe: hosto hilen orbeltzak eta azaleko usteltzak lurperaturik datza, hilkin bat bilakatu da, "gauza" bat, baina atomoen heriotza, gurea ez bezala, ez da inoiz atzeragabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


orbita 1 iz argizagi batek nagusitzat duen argizagiaren inguruan egiten duen ibilbidea.

Jupiterrek bere orbita Marteren eta Saturnoren tartean dauka, eta Marterena baino bide luzeagoa egiten du eta Saturnorena baino motzagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Uztailaren 1ean iritsiko da Cassini ontzia Saturnoren orbitara.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Cassini espazio zunda Saturnoren orbitan sartu zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

'Venus Express' gaur jarriko da Artizarraren orbitan.  Berria - Gaiak   2006-04-11

CoKu Tau4 izarraren orbitan dago planeta hori, Taurus konstelazioan.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa [...] nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Hala frogatu zian [...] ezen planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Palo Altoko astrofisikari batek, orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren, "2001 SG506" izenaz bataiatu zuen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

2 (izenondoekin)

Gorriaren eskua ainguraren moduan gerrian dudala, futuro hitzaren beharrik gabe, planetek, meteoritoek eta beste asteroideek betetzen dituzten orbita eliptiko nekaezin eta ia zehatzez axolatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

Maniobraren amaieran, Ilargiaren inguruko orbita egonkorrera helduko da zunda.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Lurraren inguruan, orbita geoestazionarioan, biraka ari diren sateliteek Lurreko puntu finko batekiko posizioa mantentzen dute beti.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Gaur bidaliko dute Aura espaziorantz, Kaliforniako Vanderbergeko basetik; sei urte egingo ditu orbita polarrean.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Marteren inguruan egunean hirutan orbitatzen du [Phobos-ek], eta bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik orbital.

Ez dakit zergatik baratzen zen panpinak, plastikozko dinosauroak eta orbita-estazioak aurkezten zituzten apal haiek begiratzera, inoiz ez bainuen dendan sartzen ikusi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hegoaldeko klimatik hurbilago eta eguzki-orbitaren azpiko aldean bizi direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

5 irud/hed

Jean Claude Trichetek, atzo adierazi zuen ez duela AEBen orbita berean sartzeko asmorik eta ondorioz %2ko interes tasei eutsi zien.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Izan ere, Errusiaren itzalaren beldur izaten jarraitzen dute herrialdeok, hamarkada luzetan Moskuren orbitakoak izan ondoren.  Berria - Mundua   2004-06-06

Kontu hura ez zen erabat bukatu ni beste orbita batean sartu eta berriz agertu ez nintzen arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Iruditu zitzaidan buruz ikasitako zerbait errepikatzen ari zela, edota, bere jardunaren hitz batzuek magnetizaturik, orbita berean astiro bira eta bira zebilkiola gogoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.

6 burezurraren zuloa, begia dagoena.

Begiak orbitetatik irteteko zorian eta aho zabalik jarraitzen zuen, lur gorri arrastoz betea zegoen gelaren erdian zutik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Martak bere orbitatik aterata zeuzkan begiak eta bere rictusean gutxitan sumatzen zitzaion ezpain-dardara bat azaleratzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Gero, begietako orbitek kolore gorria hartu zuten eta likido trinko berde bat irristatu zitzaion ezpainetan behera sugandila baten moduan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 34. orr.

· Orbitetatik irtendako begirada legez baino ezin dut deskribatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere orbita (11); orbita aldatu (3); orbita berean (3)

artizarraren orbitan (3); ilargiaren orbitan (3); inguruko orbitan (3); lurraren orbitan (3)

orbitan jarri (6); orbitan jarri zuten (3); orbitan jartzea (5); orbitan jartzea lortu (3); orbitan jartzeko (6); orbitan jartzeko maniobrak (3); orbitan sartu (5); orbitan sartu zen (4); orbitan sartuko (3)

planetaren orbitan (4); saturnoren orbitan (11); saturnoren orbitan sartu (3)

bere orbitaren (3)


orbital 1 izond orbitarena, orbitari dagokiona. ik orbita 3.

Normalean automatikoki egiten da espaziontziaren eta ISS estazio orbitalaren elkarketa.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Arrakasta bada, bidaia orbitalak egitea izango da hurrengo urratsa, eta gero, ziurrenera, hotel bat jartzea han goian.  Berria - Gaiak   2004-09-28

2 begiaren orbitari dagokiona.

Inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa edo sindrome orbito-frontala izenekoa  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.


orbitatu, orbita(tu), orbitatzen 1 du ad orbitan biratu.

1995ean aurkitu zuten lehen aldiz izar baten inguruan orbitatzen zuen planeta bat.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Marteren inguruan egunean hirutan orbitatzen du, eta bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

1930ean Pluton aurkitu zutenetik, Eguzkia orbitatzen aurkitutako zeruko gorputzik handiena.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Kometa bat orbitatzea izango da Rosettaren egitekoa.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Cassinik, bestalde, Saturno, eguzki sistemako planetarik ederrenetakoa bide dena, orbitatzen jarraituko du, beste lau urtez.  Berria - Gaiak   2004-12-26

2 irud/hed

Gehien berotzen duen eguzkiaren inguruan orbitatzea saihestezina zaien arren.  Berria - Kultura   2004-09-19


orburu 1 iz konposatuen familiako baratze landarea, orri moduko zati haragitsuz osaturiko buru trinko jateko onak dituena (Cynara scolymus); delako buru hori.

Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, geldo-geldo haren aldera zihoazela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

Han abiatzen zen, goizean goiz, pedalka bizian elurretaraino, sosik gabe, orburu bat poltsiko batean eta bestea urrazaz beterik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orburu zurtoinek, hostoek eta beste hondarrek galtzada arriskutsu bihurtzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.


ordain 1 iz zerbaiten truke edo baliokidetzat ematen edo hartzen den zera.

Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria; mailegu-emaileak legea hausteak dakarkion arriskuaren ordaina jasotzen du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Epaileari ez obedituz gero, honek berari egin irainaren ordaina hartzen zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Izan ere, ordaina hartzea ukatzen zuenak mendeku hartzeko eskubidea gorde nahi zuen; ordaina ematea ukatzen zuenak mendeku-eskubidea uzten zion irainduari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 291. orr.

Itsu batek ere ikus zezakeen Henrikek errefera eman nahi ziola bere koinatuari, sei urte lehenagokoen ordaina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Bisita onak ordaina eskatzen du, eta zurea ona izan da niretzat!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.

-Ea mesede honen ordaina bihurtzen dizugun, jauna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 159. orr.

Saiatuko zen aurrerago horrelako tratu txarraren ordaina eskatzen, bai eta eskuratzen ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Nik emango diet merezi duten ordaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.

Lege-haustearen ordaina heriotza da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Kartzelan pasatu ditudan zortzi urteak ez al dira nahikoa ordain izan?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

Kalte edo irainen bat jasotzen zuenak hartu beharreko ordainari bidezko prezioa jartzen arduratu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Zuek, ordea, ez zenidaten jaramonik egin, eta orain haren odola ordain eske ari zaigu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

-Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Fernandorekin egindako tratuaren arabera, irabazien erdia jasoko nuela ordain gisa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Huraxe eman zioten ordain bezala, nagusi xixtrin batekin lau hilabetean larrutan aritzearen truke.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 46. orr.

-Zein sari edo zein ordain eman zitzaion Mardokeori, egin zuenagatik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.

Egin dudan lanaren ordaina nahi diat orain.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.

Zentzu pixka hori da denboraren pasaerak uzten digun ordain edo kontsolamendu bakarra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.

2 (izenondoekin)

Ordain eskasa, idatzi gogo nuen erreportaia luze eta txundigarriaren aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Erizainaren gaixoarekiko arretek oso ordain urria ohi dute, eta laguntzaile gizajoa ere etsipenak jota geratu ohi da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.

Desertuak, jakina, onartu egiten zituen, baina ez hutsaren truke edota amoroski, baizik eta [...] ordain gogor baten aldera: anakoretek aurre egin behar izaten zioten, hala, ordu luzeen aspertasunari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Horratx zuhurtziaren eskua askatu izanak ekarri zidan ordain latza!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 193. orr.

Arrak kunplitu duenean, emeak ordain gaiztoa ematen dio: lepaldean kiribildu eta hozka eginez lepoa mozten dio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 221. orr.

Orduan ehiztariak ibiltzen dira sarri eskualde oparo horretan zehar, lepahori, zibelina eta batez ere azerien atzetik, haien larruen truke ordain ederra jasotzen baitute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Bi edo hiru bider ohartarazia izan ondoren, bere errua ordain egokiaz garbituko ez balu, ken bekio bere aginpide-maila eta ohorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.

Bakeak ordain politikorik ez duela esatearekin batera, politikak bakea lortzen lagun dezakeela dio.  Berria - Harian   2005-11-13

Truke desberdinaren mekanismoak [...] munduan zehar lanak dituen ordain desberdinen ondorioz sortzen diren balio-transferentziak deskribatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

3 baliokidea.

Erdal hitzen ordain euskaldun guztiak jarri zituen, bata bestearen ondoren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 44. orr.

OHO, Oinarrizko Heziketa Orokorra, da gaztelerazko EGBren ordain ofiziala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.

Sailkapen jakin batek ematen digun eredua hartu eta frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, latinez, italieraz, katalanez... idatzita dauden adibideak euskal ordainez aldatu. Topoi hauen izatea kontuan harturik, guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paperaren ordain-balioa jaitsi egin zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Portziunkulan alferrikako hitzei jartzen zitzaien ordain-zigorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 379. orr.

Jakintzaren kilikak bultzatzen dituen nire anaiak esku-hutsik aurkituko dira ordain-egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

Bi ordain-modu horien abantaila kasuan kasuko inguruabarren araberakoa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Ordain-kondizio bat beharko da, hauxe: zaldun honek, Toboso aldera joango dela agindu behar dit, eta paregabeko Dulzinearengana aurkeztuko dela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 43. orr.

Hire zerbitzuen ordain-txartela emana nian nik nire onean eta hemen nabilek oraindik aurrera ezinik neroni.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.

Horren aldera, gure erregeak zian pareko ordain-bahia ezarria, zeina Fortinbrasen ondarera bihurtu baitzatekeen, hura garaile irten balitz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Aparkalekuen prezioak eta ordain-sistemak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.

Elkarrekikotasuna gizarte primitibo askoren ezaugarria da: jarduera ekonomikoak pertsona batek beste pertsona bati egiten dizkion emaitza eta ordain-emaitzen kate batean txertatzen direla esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ordain-ilara uste baino mantsoago joaki, ordea, eta nik, denbora pasa alde edo, sartu dut txokolatina xixtrin bat patrikan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

Adiskideren bati mesederen bat egiten dion lagun jatorrak ez du dena delako mesede hori ordain-gosez egiten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

30 urte arteko gazteentzat, 45 urtetik gorako langabeentzat eta elbarrientzat jarri zen martxan kontratu mota hori, kaleratze ordain txikiagoekin.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Ordainak: langile guztiek otordu ordaina kobra dezatela, 9,4 euro aurten eta 10,4 2005ean; autoa erabiltzen duten langile guztiek jasotzea kilometroen ordaina.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Martineau jaunak proposamen hau egin zidan: diru-ordain baten truke, haren etxeko hormetako paper zaharrak kentzen ea lagunduko ote nion.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 36. orr.

Lankidetzan dugu jardungo bi-biok, kitapen-ordaina emateko zure arimari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.

Xegama eta bere morroiak ikusi nituen plazaren buruan, whisky ordainaren bila zetozen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Gorrotoa, gorroto ordain batek handitzen du, eta, Maitasunak, alderantziz, suntsi dezake.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 313. orr.

Nik, egia esan, Jainkoaren errukiari eta graziari esker, ez dut gogoan aitortzaren eta hoben-ordainaren bidez zuzendu gabeko inolako bekaturik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Gogoaren sasi-ordain edo suzedaneoa den helburua hilburu bat da izatez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

6 ipar ordekoa, ordezkaria; ondorengoa.

Dena den, minixtroaren kargu uzte hori berehala onartua izan da eta handik ixtanteko ordaina ere hautatua zen: Thierry Breton.  Herria   2005-03-03

Alabaina sortu omen zen anai-arreba hilen ordezkari, ordezko, ordain, bazko-egun bateko mirakulua baina nehoiz izate propiorik ez zuen eduki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Bainan bere emaztea eman zuen lehendakari-ordain eta bera hil zen urte baten buruan, eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 220. orr.

Ordainak: Dardy, Itoiz, Martiarena, Mendiboure, Mugica.  Herria   2002-12-19

8 (-en atzizkiaren eskuinean adizlagun edo predikatu balioarekin)

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari, eta Belgikako erregeak Alemaniako mugetan bizpalau herrixka beretu, hortik jasan kalteen ordain.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Isiltasuna atsedena da, ez nekearen ondoren eta nekearen ordain sortzen den atsedena, baizik eta nekearen aurretikoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Norbaitek agindu zuen, Mehaine gaztearen heriotzaren ordain, alerik ere bizirik ez uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Lanaren ordain, beharrezko duten guztia har dezakete, dirua izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Zuengatik gaitza bihurtu didate, eta neure maitasunaren ordain gorrotoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Ez izan horrelakoaz gupidarik: bizia biziaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain.  Elizen arteko biblia   Dt 19,21

Erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.  Elizen arteko biblia   Ir 21,25

Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

-Gure bizia zuenaren ordain, baldin eta salatzen ez bagaituzu!      - 0. orr.

-Apezpiku jauna, Jainkoaren ordain zira beti eta errespetua zor zaitzu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Jose Luis Lizundia Askondo euskaltzain oso izendatua izan da, zendu berria den Jose Mari Satrustegiren ordain.  Herria   2003-07-03

Mayi-ren ordain Lallemand anderea etortzen da, buruzagigoa orai artinoko errientsak hartzen duelarik.  Herria   2004-07-29

8 (adizlagun gisa)

Beltzagi hil zen eta Heguy bat etorri ordain.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.

9 ordainetan (294 agerraldi, 92 liburu eta 65 artikulutan) adlag ordain gisa, ordainez.

Esan zion: -uztazu zurekin oheratzen; hark galdetu zion: -zer emango didazu ordainetan?  Elizen arteko biblia   Has 38,16

Tori nire mantua ordainetan, eta emazkidazu bildotsak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Ez zekien irakurtzen ez idazten; ordainetan, sukaldari guztiz abila zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Oroitaraziz maistraren gorputza bereganatua zuela, ordainetan maitasun apur bat ere eman gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Larrañagak [...] matxinatuei hartu zizkieten arma bat ere gabe utzi zituela CNTkoak, baina haiek, ordainetan, Maria Cristinako xanpaina guztia etxeratu zutela behintzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Ordainetan, zuk niri Tom deitzea nahi dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

Dirurik ez zuen onartzen ordainetan, baizik eta liburu zaharrak, musika-tresnak, biolin eta organoak, Pragakoek ospea baitzuten mundu osoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

10 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, ordain itzazue nire hiletaren gastuak. Kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Estatu Batuetako diru-murriztearen ordainetan, Alemania eta Japoniaren aurrekontu-politikaren zorroztasuna etorri zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Sos batzuk utzi nituen nire porrotaren ordainetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Neke horren ordainetan jasotzen den sariak merezi du: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

11 ordez.

Nola haritzaren ordainetan onbuaren itzala ikusten baitzuen [...] guk ere horrelako zerbait amesten genuen Francoren garaian, herri eskoletan euskara ikustea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.

12 ordainez (187 agerraldi, 51 liburu eta 79 artikulutan) adlag ordain gisa, ordainetan.

-Mesede bat eskatuko diat, ordainez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.

Ahuldu egingo zara, badakizu, baina ordainez, arinagoa bihur dezakezu, beharbada, torturaren erasoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Zakurraren nagusiak 800.000 pezeta eman zizkion ordainez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.

Euskaldun bat joan zaiku bainan ordainez bertze Euskaldun bat jin.  Herria   2004-10-28

13 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eztiaren kasuan, hamabi errublo jaso dituzu zeure lanaren, zeure nekeen ordainez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.

Egindako gaitzaren ordainez gaitza jasoz.  Elizen arteko biblia   2 P 2,13

Baina horren ordainez saltegi txiki anitz itxiko dira, eta ez dira ohartzen saltegi txiki horiekin ere lanbide zerga asko kobratzen dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Nik gustura emango dizkiot nederlandera eskolak, berak frantsesean eta beste gai batzuetan ematen didan laguntzaren ordainez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

14 ordez.

Haren ordainez herriko kontseiluan sartu da.  Herria   2005-11-17

Ordainez deitzen ahalko dira: Azkaingo erretora: 05 59 54 02 04 edo Senperekoa: 05 59 54 19 48.  Herria   2004-07-01

Apeztegia hor zuen ordainez baina Unanue eta Peñagarikano nausi.  Herria   2003-01-14

Eta Baionako gela apurraren ordez eta ordainez, etxebizitza txukun bat erosteko hautua egin nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

15 ordainezko izlag

Badirudi literatur zerura iristeak berekin dakarrela ordainezko penitentzia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Komikoak bezain negargarriak dira kaltearen eta ordainezko sufrimenduaren arautze zehatzak (hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki...).  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Maitaturiko gauzaren ordainezko Maitasunaren ondorioz [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 299. orr.

16 odolkiak ordainetan ik odolki 4.
17 ordain opari bekatuaren ordainezko oparia.

Oharkabeko erruaren ordain-oparia.  Elizen arteko biblia   Zen 15,22-23 tit

Sarrerako atalondoan bina mahai zeuden alde bietan, eta haietan hiltzen ziren erre-oparitarako nahiz barkamen- eta ordain-oparitarako abereak.  Elizen arteko biblia   Ez 40,39

Ahari akasgabea eramango dio apaizari, ordain-oparikoaren balio berekoa.  Elizen arteko biblia   Lb 5,18

Ordain-opariengatik eta bekatuen barkamenerako opariengatik jendeak eman ohi zuen dirua ez zen Jaunaren etxerako izaten, apaizentzat baizik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,17

18 ordain sari ik ordainsari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begia begiaren ordain (5); begiaren ordain (6); biziaren ordain (8); diru ordain (4)

guztiaren ordain (3); hortza hortzaren ordain (4)

juduak suntsitzearen ordain (3); kalte ordain (63); kalte ordain bat (3); kalte ordain gisa (10); kalte ordain modura (4); kalteen ordain (3); lanaren ordain (3)

oina oinaren ordain (3); onaren ordain gaitza (4)

ordain agiria (3); ordain bat eman (3); ordain baten truke (4); ordain bila (4); ordain dirua (3)

ordain ederra (4); ordain gaitza (5); ordain gaitza ematen (3); ordain gisa (30)

ordain izan (3); ordain latza (3); ordain modura (5)

ordain opari (3); ordain oparia (7); ordain opariak (3); ordain opariko (4); ordain oparirako (3); ordain oparitzat (9); ordain politikoa (3); ordain politikorik (18); ordain politikotzat interpreta (3); ordain sari (5); ordain saria (9); ordain saririk (3)

suntsitzearen ordain (3)

zerbitzuen ordain (4)

badu bere ordaina (4); bekatuaren ordaina (3); bere jokaeraren ordaina (4); bere ordaina (17); beren ordaina (9)

dakarren ordaina (3); dolarreko kalte ordaina (4); dolarreko ordaina (3)

eginaren ordaina (4); egintzen ordaina (3); eguneko kalte ordaina (8); emango dizu ordaina (3); euroko kalte ordaina (44); euskarazko ordaina (3)

har ezak ordaina (3); hitzaren ordaina (3); hoben ordaina (3)

jokabideak merezitako ordaina (3); jokaeraren ordaina (4)

kalte ordaina (187); kalte ordaina eman (14); kalte ordaina emango (4); kalte ordaina ematea (3); kalte ordaina emateko (6); kalte ordaina eskatu (10); kalte ordaina eskatuko (4); kalte ordaina ezarri (3); kalte ordaina jaso (11); kalte ordaina jasoko (6); kalte ordaina jasotzeko (11); kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordaina ordaintzera (3); kaltearen ordaina (4); kalteen ordaina (3)

lanaren ordaina (14)

maitasunaren ordaina (3); merezi duten ordaina (4); merezitako ordaina (6); merezitako ordaina emango (3)

neure zuzentasunaren ordaina (4)

ordaina bete (3)

ordaina eman (39); ordaina eman dit (5); ordaina emanez (3); ordaina emango (23); ordaina emango diet (5); ordaina ematea (11); ordaina emateko (31); ordaina ematen (11); ordaina ematera (5); ordaina eskatu (15); ordaina eskatu dio (4); ordaina eskatuko (6); ordaina eskatuko du (3); ordaina eskatzeko (4); ordaina eskatzen (11); ordaina eskatzen du (3); ordaina ezarri (4)

ordaina hartu (8); ordaina hartzea (3); ordaina hartzeko (7); ordaina hartzen (4); ordaina hitzartu (3)

ordaina irabazteko (3); ordaina irabazteko asmoz (3); ordaina izan (9); ordaina izango (3)

ordaina jaso (26); ordaina jaso zuten (4); ordaina jasoko (10); ordaina jasoko dute (3); ordaina jasotzea (4); ordaina jasotzeko (17); ordaina jasotzeko eskaera (3); ordaina jasotzeko eskubidea (5); ordaina jasotzen (5)

ordaina merezi (4)

ordaina nahi (3)

ordaina ordaindu (8); ordaina ordaintzera (3); ordaina pagatu (3); ordaina zor (5); ordaina zor nizun (4)

zuzentasunaren ordaina eman (4)

agindutako kalte ordainak (3); biktimen kalte ordainak (4); diru ordainak (3)

emandako kalte ordainak (3); euroko kalte ordainak (7)

kalte ordainak (281); kalte ordainak agindu (3); kalte ordainak eman (9); kalte ordainak emango (9); kalte ordainak ematea (8); kalte ordainak emateko (24); kalte ordainak ematen (3); kalte ordainak eskatu (12); kalte ordainak eskatuko (7); kalte ordainak eskatzeko (5); kalte ordainak eskatzen (3); kalte ordainak jaso (22); kalte ordainak jasoko (9); kalte ordainak jasotzea (4); kalte ordainak jasotzeko (19); kalte ordainak jasotzen (3); kalte ordainak ordaindu (8); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalte ordainak pagatu (4); kalte ordainak pagatzeko (3)

kalte ordainarekin (4)

kalte ordainaren (7); ordainaren bidez (3)

kalte ordainei (7)

ordainekoa eman (17); ordainekoa eman zieten (4); ordainekoa emateko (10); ordainekoa emateko aukera (3)

kalte ordainen (34); kalte ordainen truke (6); ordainen inguruan (3)

bekatuen ordainetan (3); egitearen ordainetan (3); kalte ordainetan (9); kalteen ordainetan (3); lanaren ordainetan (5); odolkiak ordainetan (21); odolkiak ordainetan eman (3); odolkiak ordainetan izaten (3)

ordainetan eman (6); ordainetan ematen (4); ordainetan izaten (4); ordainetan izaten dira (4)

kalte ordainez (6)

kalte ordainik (31); kalte ordainik gabe (8)


ordainagiri (orobat ordain-agiri g.er.) iz ordainketa bat egin dela adierazten duen agiria. ik tiket 2.

Martin Baionako notario baten etxera joan zen, agindu-txartelak zuzenak ziren galdetu zion, eta baietz esan zionean, hantxe utzi zituen gordailuan, ordainagiri baten truke.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Pliushkini ordainagiria bertantxe eginarazi, eta dirua eman zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.

Amonak Kremlin-Bicêtreko Delécluze kaleko 20. orubeko etxean ordaintzen zuen alokairuaren fakturen ordainagiriak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

-Ez -erantzun nion, alokairuaren ordainagiria eman bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 73. orr.

Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordainagiria eman (3)


ordainarazi, ordainaraz, ordainarazten (orobat ordainduarazi g.er.) 1 du ad ordaintzera behartu. ik pagarazi. (diru eta kidekoetan)

Zunni doktoreak, beraren abokatuak, ipso facto auzibideratuko zituen kalte eta galerengatik, eta ehun mila nacional ordainaraziko zien.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.

Gero, dena jokatu eta ezer gabe geratu ninduan, eta gainera sei errublo ordainarazi zizkidatean hango gizatxar haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Agentziak, kolpearen neurriaren arabera, seguruak ordaintzen ez duen konponketaren zatia ordainaraztera eta garajean dauden furgonetak garbitzera zigortzen ditu gidariak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Zaita orduan hurrengo eskalearengana hurreratu zen, eta banan-banan, beren zerga ordainarazi zien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Milioika euroko errepide zergak ordainarazi dizkigute gure senide eta lagun euskal preso politikoak bisitatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Txartel-zulatzaileak diferentzia ordainarazi zion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Enpresak lizentziak ordainarazi nahi zituelako.  Berria - Gaiak   2004-12-30

2 (bestela)

Gogor ordainarazi baitizkio Jaunak bere bekatuak.  Elizen arteko biblia   Is 40,2

Hori egin dianari larrutik ordainarazi behar zioat; zin egiten diat.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 72. orr.

Behar bezala ordainaraziko zienat iraina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 43. orr.

Gu hemen honela ahantzirik eduki izana, seme, garesti ordainaraz iezaiok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.

Profanazio hori geure biziaz ordainaraziko digu Jainkoak.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,21

Zuen ondasun guztiak eta gehiago emango bazenizkidate ere, nire eskuak ez lituzkek geldituko ezkongai guztiei lotsagabekeria heriotzaz ordainarazi arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Heriotza eta kalte hauen erantzule direnei euren makurkeriak ordainaraztera deliberatuta gaude.  Berria - Mundua   2004-12-05

Nire umore txarra ordainarazten ari nintzaion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 191. orr.

Bisitarien pozak, hala ere, gutxi iraun zuen, nafarrek txanpon berarekin ordainduarazi zietelako: 3-0eko partziala Zakyren kanporaketa baliatuta (24-23).  Berria - Kirola   2004-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garesti ordainarazi (3)


ordainarazpen iz ordainaraztea.

Judutarrak, beren ordainarazpenei esker aberasturik, tirania berdinez gabetzen zituzten printzeek, eta horrek kontsolatu egiten zuen herria, egoera hobetzen ez bazion ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Ribaforadako Udalak, 1997ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen diren ordainarazpenak onetsi zituen erregelamenduzko quoruma zuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.


ordainbide iz ordaintzeko bidea.

Zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea: bi sofisma horiek beti hondatu dituzte eta beti hondatuko dituzte monarkiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.

Beste nonbaitetik edukiko zuen noski ordainbidea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.


ordaindu, ordain(du), ordaintzen 1 du ad erosi, hartu edo zor denari dagokion saria eman. ik pagatu. (diru eta kidekoetan)

-Ordaindu al dizu?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.

-Zenbat ordaintzen diate gu pozoitzeagatik?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.

Kontatu zion nola lagun batek afaria ordaindu zion Baratterenean egun zoragarri batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

-Ez didazu ordaindu edaria, jauna... -esan zuen ostatuko emakume zaharrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 107. orr.

Bahitura-etxeari ordaintzeko epea amaitzen zaien egunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 444. orr.

Ongi baitzekien oraindik ez zidatela soldata ordaindu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Gavardek ostrak ordaindu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Gauero zigarroak ekartzen zizkidaan, eta tranbia ere berak ordaindu, joan eta etorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 73. orr.

Nire fiantza ordaindu ez balu, non egonen nintzateke ni orain?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 152. orr.

Uko egin zion zergak ordaintzeari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Zoritxarrez, ez dut dirurik nire erreskatea ordaintzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Klase partikularrak nahi dituenak aparte ordain ditzala, eta kito.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Ordaindu gabeko fakturak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Noiz ordaindu behar dizkidazu bostehun dolarrak?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 111. orr.

Jimmyk bere azken dolarraz ordaindu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

Bostehun pezeta ordaindu eta libre gelditzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

-Ehun mila errublo ordaindu dituzu nekazari horiengatik, eta niri hogeita bost bakarrik eman dizkidazu harturiko nekeen ordainetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Gehienetan, txanpon batzuk ordaintzea zen zigorra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.

Azken txanpona ordaindu arte kitatu du bere zorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.

Merkatariak kokoen balioa ordaindu zidan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Herri suntsitzaileak aldi batez greziarren pribilegioak gal zitzala; isun bat ordain zezala hiria berreraiki arte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Ordain dezaketena besterik ez dute hartzen mailegutan, eta ez dute erosten saldu ahal dutena adina baizik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Eskalerik ez dagoela halako isuna ordain dezakeenik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Kaltea ordaindu egin behar da horrelakoetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 94. orr.

Fardelen truke ordaindu beharreko kopurua izan da borrokaren zergatia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Emakumeak liburua ordaintzekoa amaitu zuenean, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

2 (bestela)

-Oraintxe ari gara anaiari egin geniona ordaintzen, hura estu eta larri erreguka ari zitzaigunean ez baikenion jaramonik egin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

Hutsa enea izan da, kortesiaren arauen ez betetzeagatik, eta nihaurk ordaindu beharko dut neure hutsa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 273. orr.

Gorputzak, errurik ez duen arren, ordaindu behar izaten dituen izpirituaren miseria txikiak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Inoren sentimenduekin jokatzen duenak ordaindu egin behar du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

Horrela ordaindu behar al didazu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 139. orr.

Arrakastaz erasokorra den zibilizazio batek ordaindu behar duen gizarte-prezioa zera da: atzerriko biktimen kultura sartzen zaiola bere bizi-lasterrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Baina harro sentitu naiz galdera egin izana, eta egiarekin baizik ezin izan dut ordaindu halako ohorea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 38. orr.

Zigor nazala gogor Jaunak, baldin eta Adoniasek esan duen hori bere biziaz ordaintzen ez badu!  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,23

Euren utzikeria ordaindu behar ote dugu, ba, guk orain?  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 118. orr.

Ez al dezakezue ordaindu beharreko odol-zerga arindu?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

Egiten zaien konfiantza ordaintzeagatik, beren eginbidea baino gehiago egiten ohi dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.

3 (adizlagun eta kidekoekin)

Ondorioa izan zen nahikoa ongi ordaintzen ziola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

"Prezio zuzen" haren bertsio gaurkotua baizik ez da prezio egonkor eta ondo ordaindu hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Lasterketa hura ez zen, ez, nik dakidala, hain gaizki ordainduak dauden futbolarien aldekoa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 113. orr.

Emakumeak lanposturik kaskarrenetara, gaizkien ordainduetara, aginterik ez dutenetara zokoratu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Disidentzia eta ausardia oso garesti ordaintzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.

Hori kontsumitzaileen bizkar lortzen da, nazio barnean garestiago ordaindu behar izaten baita nazioarteko merkatuetan merkeago eros daitekeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Nik beti garaiz ordaindu dut neure alokairu-zatia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.

Txitxikovek eskuzabal ordaindu zion jostunari eta, bakarrik geratu zenean, beste zereginik ez zuela, bere irudia ispiluan aztertzen hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

Arau hori Valmontengana ez bete izana larrutik ordaindu beharko du.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Baina zaudete lasai, zeren larrutik ordaindu beharko baituzue!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Sadek garesti ordaindu zuen bere ausardia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.

Hori bai, diru-paperetan ordaindu behar didazu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Kanbio-letrak txanpon berrian ordaindu behar direnez, badirudi kanbioa txanpon berriaren gainean doitu beharko litzatekeela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.

Gauzak argi-argi utzi, eta kreditu-txartelaz ordaindu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Italiako autopistetan ezin zen edozein lekutan kreditu-txartelarekin ordaindu Norarekin azken aldiz egon nintzenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Hiru epetan ordaindu behar izan nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 42. orr.

Hilero-hilero ordaindu behar dute, interes handiekin, luxuzko auto bat erosi izan balute bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

4 ordaina eman; ordainetan eman.

Handik lekutzeko gero eta gogo handiagoa nuen, baina molde berean ordaindu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Begira nola ordaintzen diguten orain: zeuk jabetzan eman zenigun lurraldetik gu botatzera datoz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,11

Hemezortzigarren mendeko Mendebaldeko gizakiak, haren aurre-aurrekoek Erdi Aroko kontzeptuei zieten leialtasuna erlijio-gerren agoniarekin ordaindu zutelarik, ezin zezakeen Bossueten tesia superstizio barregarri eta zaharkitu gisa baztertu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 305. orr.

Behar nuen sofrikarioa sofrikarioaz ordaindu?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Bidezko da atsekabetzen zaituztenei Jainkoak atsekabez ordaintzea.  Elizen arteko biblia   2 Ts 1,6

Buruilaren 18an, saratarrek ordaindu dute Ataundarren agerraldia, han gaindi ibiliz.  Herria   2005-09-22

5 ipar ordeztu, ordezkatu.

Capellan ezin ariz, Goñi II ak ordaindu du.  Herria   2004-02-05

Lehen multxoko bi partida horiek Uztaritzen jokatu dira, Recaldek Sorhondo ordaintzen zuelarik.  Herria   2003-09-18

Jean Mixel Semerenak ordaindu behar ukan du Ximun Lambert gripatua.  Herria   2005-02-27

Idiart falta bakarrik, Bonetbeltx bere herritarrak arras polliki ordaindu duena.  Herria   2005-12-01

Sortzaileak joan dira; bi emazte gaztek ordaintzen dituzte lehenbiziko bi gizonak.  Herria   2001-02-01

Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zelarik, Lapurdiko bazter hondatuetan ez ziren aitzineko desmasiak berehala ordaindu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.

Maitasunak eta Bihotz zabaltasunak behar dutela Herra garaitu, eta ez beste Herra mota batez hura ordaindu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 549. orr.

Ahurti eta Bastidako portuak eraikitzen ditu, Aturri ibaiari buruz bide baten ukaiteko eta galdu zituen Atlantikako alderdian -Gipuzkoa, 1200ean, eta Bizkaia, 1224an- Kastillako erregeak hartuak, ordaintzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 26. orr.

Xistera handia asmatuko zuen beraz, beso zaurituaren indar eskasaren ordaintzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 114. orr.

6 (era burutua izenongo gisa)

Igandeak jaiegun ordaindua izan behar zuela edo oporretan ere soldata ordaindu behar zutela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Inork ez zuen "opor" hitza esaten, aberatsen hitza baitzen hori, "aisialdi ordaindua" baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Caballitoko zuzendaritzak «opor ordainduak izatea» egotzi die behin baino gehiagotan grebalariei.  Berria - Harian   2005-11-15

Kontrazepzio metodoak hobetu izana eta emakumeak etxetik kanpo lan ordaindua izatea dira nekazaritza garaiaren ondorengo gizarteko iraultza sozial, kultural ekonomiko eta sexual handiena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.

Ez zen hargatik herabetu faktura aurkeztean: larru ordainduaren alorrean ibiltzen diren prezioetatik goiti, arras goiti gero, pagatu nuen telefono zenbakia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

7 ordaintzeke adlag ordaindu gabe.

Ordaintzeke dauden epeak kita litezke eta artean ere zerbait geratuko litzateke; hori bai, ordea, urri samartua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Baina are gehiago sumintzen zuen hilabete bakar bateko alokairua ere ordaintzeke utzi ezin izanak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 219. orr.

Lagun Arok jarriko ditu ordaintzeke zeuden bermeen gordailuko 1,7 milioi euroak.  Berria - Kirola   2004-06-15

Enpresak ez zien ezer eskaini nahi eta, besteak beste, kitatzeak, uztaileko soldatak eta atzerapenak ordaintzeke zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

8 ezin ordainduzko ik ordainezin.

Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak, baina ezin ordainduzko bermea ezarri zuen obrak gelditzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea.  Berria - Kirola   2004-11-10

Utzi iezadazue, eseri aurretik, perla ezin ordainduzko eta ahantzezin honekin amai dezadan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Sartzeko baimena izan balute ere, sarbide haren prezioa ezin ordainduzkoa zen haientzat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

afaria ordaindu (5); alokairua ordaindu (7); asko ordaindu (5)

bermea ordaindu (51); bermeak ordaindu (6); bermerik ordaindu gabe (5); bidaia ordaindu (6); bidesaria ordaindu (6)

dirua ordaindu (11); dirutan ordaindu (9); dirutza ordaindu (8); diruz ordaindu (5); dolar ordaindu (50); dolar ordaindu ziren (5)

etari ordaindu (5); etete klausula ordaindu (9); euro bat ordaindu (6); euro gehiago ordaindu (11); euro inguru ordaindu (10); euro ordaindu (173); euro ordaindu dizkio (12); euroko bermea ordaindu (35); euroko isuna ordaindu (20); eurotik gora ordaindu (5); ezer ordaindu gabe (5)

garesti ordaindu (66); garesti ordaindu zuen (24); garestiago ordaindu (10); garestiegi ordaindu (5); gastuak ordaindu (12); gehiago ordaindu (57); gobernuari ordaindu (5); gutxiago ordaindu (19)

hilero ordaindu (5)

ikasketak ordaindu (5); iraultza zerga ordaindu (22); isuna ordaindu (46); isunak ordaindu (8)

kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordainak ordaindu (8); kalteak ordaindu (6); klausula ordaindu (12); kontua ordaindu (14); kuota ordaindu (7)

larrutik ordaindu (50); larrutik ordaindu zuen (12)

milioi dolar ordaindu (13); milioi euro ordaindu (43); milioi ordaindu (5); milioi pezeta ordaindu (7)

ordaina ordaindu (8); ordainak ordaindu (8)

ordaindu beharra (41); ordaindu beharreko (112); ordaindu beharreko diru (9); ordaindu beharreko prezioa (17); ordaindu beharrekoa (13)

ordaindu ezean (6); ordaindu izana (10)

oso garesti ordaindu (7)

pezeta ordaindu (19); poltsikotik ordaindu (7); prezioa ordaindu (10)

sarrera ordaindu (12); soldata ordaindu (9)

txartela ordaindu (9); txartelarekin ordaindu (5)

udalak ordaindu (5)

zentimo ordaindu (6); zerga ordaindu (42); zerga ordaindu ziotela (5); zergak ordaindu (37); zergarik ordaindu (14); zorra ordaindu (9); zorrak ordaindu (7)

ongi ordaindua (5)

ordainduak izan (6)

biziaz ordainduko (6); dirutan ordainduko (5); dolar ordainduko (13)

erdia ordainduko (7); euro ordainduko (46); euro ordainduko dizkio (16); garesti ordainduko (8); gehiago ordainduko (12); gutxiago ordainduko (7)

larrutik ordainduko (28); larrutik ordainduko zuela (5); milioi dolar ordainduko (8); milioi euro ordainduko (30)

ongi ordainduko (5)

bermea ordainduta (76); euro ordainduta (22); euroko bermea ordainduta (38); ordainduta utzi (5)

ordaindutako dirua (6)

bermea ordainduz (5); euro ordainduz (6); sakelatik ordainduz (5)

ezin ordainduzko (6)

bermea ordaintzea (5); dirutan ordaintzea (6); euro ordaintzea (7); ordaintzea erabaki (8); zerga ordaintzea (5); zergak ordaintzea (6)

ordaintzearen truke (5)

ordaintzeari uko egin (6)

abalen bidez ordaintzeko (13); alokairua ordaintzeko (7); bermea ordaintzeko (5); bermeak ordaintzeko (8); bidaia ordaintzeko (7); etxea ordaintzeko (7); etxebizitza ordaintzeko (5); euro ordaintzeko (11); gastuak ordaintzeko (21); gehiago ordaintzeko (11); gehiago ordaintzeko prest (6); gutxiago ordaintzeko (6); guztia ordaintzeko (6); ikasketak ordaintzeko (6); isunak ordaintzeko (5); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalteak ordaintzeko (9); langileei ordaintzeko (8); ordainak ordaintzeko (10)

ordaintzeko adina (7); ordaintzeko agindu (5); ordaintzeko aukera (24); ordaintzeko aukera eman (7); ordaintzeko dirua (26); ordaintzeko dirurik ez (8); ordaintzeko epea (5); ordaintzeko erabili (7); ordaintzeko erabiliko (8); ordaintzeko erabiltzen (10); ordaintzeko eskatu (16); ordaintzeko eskatzen (5); ordaintzeko modua (11); ordaintzeko orduan (5); ordaintzeko prest (48); ordaintzeko prest dago (5); ordaintzeko zigorra (5)

prezioa ordaintzeko (8); soldata ordaintzeko (6); soldatak ordaintzeko (20); zerbitzuak ordaintzeko (8); zerga ordaintzeko (7); zergak ordaintzeko (9); zorra ordaintzeko (10); zorrak ordaintzeko (6)

larrutik ordaintzekotan (6); ordaintzekotan egon (5)

alokairua ordaintzen (5); diruz ordaintzen (5); dolar ordaintzen (6); euro ordaintzen (28); euro ordaintzen dute (5); garesti ordaintzen (24); gehiago ordaintzen (22); gutxiago ordaintzen (14); horretarako ordaintzen (16); ikasleek ordaintzen (5); isuna ordaintzen (9); klausula ordaintzen (5); langileei ordaintzen (5); larrutik ordaintzen (9); ondo ordaintzen (7); ongi ordaintzen (11)

ordaintzen hasi (6); ordaintzen laguntzeko (5); ordaintzen utzi (8)

zerga ordaintzen (8); zergak ordaintzen (26); zergarik ordaintzen (8); zorra ordaintzen (5)

euro ordaintzera (21); euro ordaintzera kondenatu (7); euro ordaintzera zigortu (6); isuna ordaintzera (6); ordaintzera behartu (6); ordaintzera behartuta (6); ordaintzera kondenatu (11); ordaintzera kondenatu du (7); ordaintzera zigortu (16)


ordainduarazi ik ordainarazi.

ordainezin (orobat ordain ezin g.er.) 1 izond ezin ordainduzkoa.

Badirudi, Zizeronek dakarren apaizburuen liburuen pasarte baten arabera, erromatarren artean bazirela delitu ordainezinak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Zorionez, nekazariak eta udatiarrak elkar hartuak zeuden beti, zertan eta, tenperatura jasangaitzen laguntza ordainezinaz, berde izpi bat agertzen zuen lursail oro erregai bilakatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Inozentzia existitzen zela eta adiskidetasuna zer ordainezin bat zela pentsatzeagatik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 34. orr.

David Stampe-ekiko eta Patricia Donegan-ekiko nire zorra ere ordain ezina da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.


ordainezintasun iz ordainezina denaren nolakotasuna.

Lukurreria handitu egiten da ordainezintasun-arriskuaren proportzioan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delitu ordainezinak (3)


ordaingailu iz zerbait ordaintzeko balio duen gauza.

Berak ere txanpon bera ekarri zuen ordaingailutzat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.


ordaingaitz izond ordaitzen zaila, ia ezin ordainduzkoa.

Ukaezina eta ordaingaitza da euskararen aggiornamenduan azken urteotan irakasleria egiten ari den ahalegin gaitza, hezkuntza terminologia finkatzetik hasita.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.


ordaingarri izond ordain daitekeena, ordaintzeko modukoa.

Kaltegilea jatorriz zorduna da: aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen, gizakiak bere burua balio-emaile, tasatzaile eta tratularitzat zuen harro, ordaingarri bilakatzen zuen guztia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.


ordaingo iz ordaintza.

Jakitun zaude, andrea, ezen zorigaiztoko gertakari horrekin ordaingoa finitua dela, eta zeure deliberoak halatan libro har ditzakezula.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.


ordainkari iz ipar ordezkaria.

Duela hamabortz bat urte, zuzendari nintzelarik kolegio batean ordainkari erakasle bat ikusi nuen.  Herria   2003-09-11

Ordainkari bat behar nuen bi asterentzat.  Herria   2003-09-11


ordainkatu, ordainka, ordainkatzen du ad ipar trukatu, aldatu, ordezkatu.

Biltzar anaikor hortan ikusi dire zer plazerrekin berriketari ezagunek solas alaiak ordainkatzen zituzten beren irakurleekin.  Herria   2004-04-22


ordainkatze iz ordezkatzea.

Hegoaldean xapelgoak aitzina doatzi, Ligaxkako partidekin, eskuko min eta ordainkatze batzu goiti beheiti.  Herria   2004-02-05


ordainketa 1 iz ordaintzea.

Ordainketa, berriz, hainbestekoa izango omen zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 131. orr.

Bitartean nik ostatuko andrearengana jo nuen ordainketa egitera, gaiak ardura ez balit bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Eraikina lehen solairuraino iritsi da, eta kontratistari ordainketa bat egin beharra dauka.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

Ordainketaz ez duzu kezkatu behar, hor daude mairuen ondasunak, zure eskuez har dezazun nahi duzun guztia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

Ordainketaren agiria sinatu eta zutitu egin nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 187. orr.

-Estimatzekoa da zure jarrera, baina mundu material honetan, zoritxarrez, bihotzezko eskerrak ez dira nahikoak bizitzeko -ordainketarena gogorarazi zion diplomaziaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Arreta guztia ordainketaren katramiletan jarria, ez nintzen prezioaren izugarrikeriaz jabetu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Askotan mesedeen ordainketarako erabiliak izan baitira errefuxiatuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

2 (ekonomian)

Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Beranduko ohartze horrek [...] denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera, eta era horretan hain beldurgarri gertatzen zitzaien ordainketen etetea eragin zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Auzitegiek ez dute zorraren ordainketa eten.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Kasu batean, kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Ordainketak Berdintzeko Nazioarteko Bankuak (munduko banku zentralen banku zentralak, alegia) eginiko kalkuluen arabera, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen, usadioz, ordainketa korronteen balantza orekatu behar izaten zen, eta orain berriz, kanpoko eta barruko zorraren atxikigarritasunari eutsi behar zitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Gero ordainketa-liburuak ekarrarazi nitian, eta ikusi nian naziak hiru hilabete baino ez zeramala gurean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Banku horrek ordaindu gabe utzitako eragiketa baten ondorioz, ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen, merkatuak higatu zituena, eta eragile asko arriskuan jarri zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Lan profesionalari dagokionez, merkatuko maila duina erreferentziatzat duen ordainketa-politika.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Urtetan inbertsio txikiena egin gabe, zaharkituta eta deskapitalizatuta zegoen erabat enpresa, eta ordainketa-etena agindu zuen halako batean, kiebrak jota.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.

Horren guztiaren emaitza: 132.000 milioi dolarretako ordainketa etena, munduaren historiako handiena, izugarrizko krisi ekonomikoa, instituzionala eta soziala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Estrategia ofizialak, nolanahi ere, astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Enplegu eta ordainketa-baldintzak oso kaskarrak izaten baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi hilabetean behin gizon bati egiten diogun diru-ordainketaren eta gure enpresak erasorik ez jasatearen artean harremanik bazegoela jakin zuenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Ezin izan zuen 50 milioiko bono ordainketa itzuli.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Telefono ordainketaren agiriarekin heltzen zen zenbaki zerrendan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

Beraren kontu-ordainketa doilor horrengatik, osaba Marchìn-ek osaba deitua izateko eskubidea galdu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.

Estatutu horri esker, Estatu Batuek abantaila izugarri bat zuten, alegia, kanpo-ordainketak beren diruaz finantzatu ahal izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Analisi batzuen arabera, 2010. urtea baino lehenago europar hiritarrek ez dituzte eskuratuko erretiro ordainketak, demografia arazoak direla eta.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.

Modu ez etikoan lehiatzeko gero eta aukera ugariagoak dituzte, lan egoera malgutzeko presioa eginez [...] edota transferentzia prezioen bidez zerga-ordainketak saihestuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

4 ordainketa balantza (21 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; orobat ordainketa balantze 2 agerraldi, 2 liburutan)

Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

Herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

Ordainketa-balantzan krisia izanez gero, diruari depreziatzen uzteko aukerak, hain zuzen ere, saihestu egiten du doikuntza osorik ekonomiaren aldagai errealen mende (eskaria, ekoizpena, enplegua) utzi beharra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Kontu korronteko defizita ordainketa balantzaren adierazlea da, eta AEBen kasuan frogatzen du herrialde horrek irabazi eta aurrezten duena baino gehiago kontsumitzen duela.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Diru-eskaintza horren bariazioak ordainketa-balantzaren saldoaren bilakaeraren mende geratzen direla huts-hutsik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru ordainketa (3); euroko ordainketa (5)

ordainketa bakarra (3); ordainketa bakarrak (3); ordainketa balantzan (4); ordainketa balantzaren (3); ordainketa balantzen (7); ordainketa balantzetan (3); ordainketa egin (9); ordainketa egiteko (4); ordainketa etendura (6); ordainketa eteteko (3); ordainketa kopurua (3); ordainketa sistema (4)

zergen ordainketa (3); zorraren ordainketa (4)

ordainketak egin (3); ordainketak egiteko (5); ordainketak eten (3)

ordainketaren agiria (3)

kupoaren ordainketatik (3)

egindako ordainketen (4); nazioarteko ordainketen (4); ordainketen agiriak (3)


ordainkizun 1 iz ordaintzekoa, ordaintzeko dagoen gauza.

Ze kontzientziako karga gaiztok darama gizontxoa bere larruta edo jotzailetza ardura gisa, eman-behar, bete-behar, iraun-behar, gozarazi-behar eta, esan dezagun behingoz, auskalo noiztik eta nondik datorren ordainkizun edo zor baten gisa sentitzera?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

2 ordainkizun izan du ad

Beste berrehun dolar bakarrik zituen ordainkizun eta haiek ere hurrengo batean kitatzeko asmoa zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.


ordainleku (80 agerraldi, 2 liburu eta 42 artikulutan) 1 iz ordaintzeko lekua. ik ordaintoki.

Postala ordaintzera sartu zenean neskatila atsegin bat suertatu zitzaion ordainlekuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

Pattinen erakuts mahaiaren eta ordainlekuaren arteko eremu hertsian, fama eta ohorea salbatzeagatik, adiskideak ez zuen jada eskapatzerik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.

2 (autobideetan)

Partiduz partidu futboleko mantra gogaikarri bezain eraginkorrari heldu zion autopistetako ordainlekuak kudeatzen dituen Ferrovialen filialak.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

Auto pilaketak saihesteko, Londresen egin bezala, Bilboko hainbat sarreratan ordainlekuak jartzea da Eguzkik proposatzen duen alternatibetako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

8.000 kamioik zeharkatzen dute egunero Biriatuko ordainlekua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Ordainlekuetan ilara luzeak sortuz gero ez da bidesaririk kobratuko Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Horietan, ibilgailuak ez du ordainlekuan gelditu beharrik aurrera egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02


ordainsari (orobat ordain sari g.er.) 1 iz zerbitzu edo lan batengatik ordaintzen den saria.

Autobide berriak ordainsaria izango du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Autobideetako ordainsarien igoera iragarri dute kudeatzaile guztiek, baina zenbatekoa iragarri gabe.  Berria - Ekonomia   2004-01-02

Durangoko autopistan ordainsaria pagatzeko itxaroten zeuden auto batzuk aurrean eraman zituen kamioi aleman batek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

Euren ustez, ordainsariak ez du balio kamioien trafikoa murrizteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Datorren apirilaren 27an, EHUko irakasleen ordainsariak aztertzeko batzarra egingo dute sindikatuek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EHUko Gobernu Taldeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Soldatak ordainsaritan oinarritu beharrean, taula bidez finkatzea eta enpresak nahi duen lanordu malgutasuna ekiditea.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Nahiz eta abadeak eta monjeek dohainik utzi zieten eliza Frantzisko eta anaiei, inolako ordainsaririk edo errentarik gabe, hala ere [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Tratua isilean egingo da, eta Axenariok inork adoretu gabe egin beharko du lan, ordainsaririk espero gabe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

Ebakuntzaren ordainsariaz gain, egunero bi zentimo besterik ez diat nahi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 88. orr.

Langabeei osorik pagatuko diete lehen hileko ordainsaria.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Ordainsaria: 25 euro, bidaia eta bazkaria barne.  Herria   2005-07-07

1.000 euroko ordainsaria jaso zuen marokoarrak proba irabazteagatik.  Berria - Kirola   2004-01-02

2 (izenondoekin)

ETAren aurkako borrokan Espainiako Gobernuak PPren laguntza izango duela berretsi zuen Raxoik, baldin eta «ordainsari politikorik» ordaintzen ez bazaio.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

«Lan jardun amaigabeak, ordainsari eskasak eta kontratu prekarioak» izan ohi dituztela azaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Hiru urteko ituna, KPIren araberako soldata igoera, 100 orduko malgutasuna eta, hitzarmenaren bukaeran, soldata arrunten moduko ordainsari osagarriak.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Bestetik, 25 euroko ordainsari gehigarria eskaini zuen, 2004. urterako besterik ez».  Berria - Ekonomia   2004-04-09

3 egintza on baten edo kideko baten ordainetan ematen edo hartzen den saria.

Alferrik duk ordainsari handi bat eskaintzea bila ari haizena agertu denean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Ordainsaria tentagarria da oso, bereziki, Osama Bin Laden buruzagia hilik edo bizirik harrapatzeko informazio fidagarria emateagatik eskaintzen den kopurua: 25 milioi dolar.  Berria - Mundua   2004-07-20

Jean-Pierre Raffarin lehen ministroak bi kazetariak aske jartzearen truke ez dutela ordainsaririk eman ziurtatu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-23

Ordainsari bikaina eskuratzen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 93. orr.

Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,17

Leiala bazara, Ghân-buri-Ghân, ordainsari ederra jasoko duzu eta betiko izango duzu Markaren adiskidetasuna.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.

Orain hartzen ari diren ordainsari erregularra handiagoa eta ziurragoa da noizbehinkako erasoaldietan lortu ohi zuten harrapakina baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

1936ko gerrako eta frankismoko biktimentzako «ordainsari moral» gisa, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Bere burua guztien salbamenerako ordainsaritzat eman zuena.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta oro har malgutasuna ez litzateke horren txarra -beste aukerarik izan ezean- babes soziala nagusi izango balitz, eta langileen eskubide sozialak eta ordainsari maila bermatuta baleude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

ELA, LAB, EILAS, UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek unibertsitateko irakasleen ordainsari sistema egokitzeko eskatu diote EHUko gobernu taldeari eta Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Babcockeko lan taldearen borroka zikintzen du irregulartasunei lotutako ordainsari eskaerak.  Berria - Ekonomia   2006-01-10


ordainsaritu, ordainsari(tu), ordainsaritzen du ad ordainsaria eman.

Orain hain ankerki menperatu ditugun emakumeak ordainsaritu beharrean gaude, nahitaez; eta horrek osatuko du neure buruari egin diodan bigarren galderaren erantzuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.

Poliziaren lana goretsi zuen, eta haien zeregina ez dagoela «ongi ordainsaritua» gaineratu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-17


ordaintoki (19 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz ordaintzeko tokia. ik ordainleku.

Kontatu zidanez, bat-batean, ordaintokira huxtuka zihoala, Pattin eta Remi, euskal hiru koloreetan dekoratu erakuts mahaiaren gibelean, beren etxeko ardien ekoizpenak promozionatzen begimendu zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 174. orr.

2 (autobidetan)

Autobusa ordaintokitik igaro zenean, oinaze sakona sentitu zuen erraietan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.

Irurtzuna bidean, autobideko ordaintokian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak, automatizaturiko ordaintokiak autobideetan, langileak ordezkatzen dituzten makinak, automatizazioa, errobotak, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Irungo ordaintokia baino lehentxeago dagoen gasolindegian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Ordaintokiaren ondoko aparkalekua hutsik dago..  Berria - Harian   2005-08-30


ordaintza 1 iz ordaina; ordaintzea.

Jainkoak ez dezake ezer egin horien alde, geure laguntzarik gabe, haren zuzentasunak ordaintza eskatzen duenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Betiko "emaileari emok" edo ordaintzaren herra dutela lege, hor dute ere Palestina muimenduaren aintzindari lehenetarik bat, Abdelaziz al Rantissi, juduek hil nahi ukan dutena baina kolpatu bakarrik ororen buru.  Herria   2003-06-19

Hango justiziak, gehiago bere menean ez badu ere, kondenatu du hamar urteko lan gaztigura (aurkitzen badu), ebatsi diruen ordaintza gaztigutzat, herri hartako bankotik ebatsiak dituen 50 miliun euroentzat.  Herria   2003-08-14

Biktimek birgaitze eskubidea dute (duintzea eta aitortzea), ordaintzarako eskubidea (kalte ordaina eta laguntza materialak) eta memoria eskubidea (iraganaren berrikuspen kritikoa eta bizikidetasuna berreraikitzeko oroitzapena).  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

ik ordaintze 4.

Zabaletarentzat, bake prozesuak euskal presoen amnistiarekin eta bortizkeriaren biktima guztien ordaintzarekin amaitu behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Ingurumen kalteengatiko edo kalte horiek izateko arriskuagatiko ordaintza baliabide eraginkorrak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Lehendabizi egingo den ordaintza, hala da nire nahia, nire etxekoandreari, zerbitzatu nauen denbora guztiko saria ematea izango da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

2 iz ipar ordezkotza.

Alabainan Juppé kondenatua izanez gero ideki da ordaintza.  Herria   2004-02-26

Laguntza hori, Pantxixek kotisatzen zuen "Ordaintza" (service de remplacement) elkartetik ardiets lezake familiak, bainan "Ordaintza" ez du aski ahalik hilabete zonbaitendako ordezko langile bat pagatzeko.  Herria   2004-09-16

97, 98 eta 99 eko urtetan beren ordaintzetan eskas emanak zirela uste zuten herriko hautetsiek.  Herria   2002-12-12

Bainan ene proiekturik haundiena behar da izan, hemendik goiti, ene segida, ene ordaintza.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 135. orr.


ordaintzaile (orobat ordaintzale) 1 izond/iz ordaintzen duena.

Juduak ordaintzaile unibertsalak izan dira.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.

Aitak, orduan, Gourevitx kolegioan sartu zuen, han ez baitzen behar sarrerako azterketarik, ordaintzaile onak baizik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.

Erreginaren ordezkari zegoen han, erran nahi baita, tenpluaren bigarren ordaintzailearena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Industria enpresak dira zerga profesionalaren ordaintzaileen %24, baina zergaren %60 ordaintzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

2 (hitz elkartuetan)

Politika honetan zenbait herrialde, bizitza gerragatik desantolatuta zutenak, altxatu egin ziren berriro Washingtongo Kongresuak bozkaturiko diruaz, amerikar zerga-ordaintzailearen borondate onaz, haren patrikatik irten behar baitzuen diru hark guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Maitale-ordaintzaileen ohetik jaikitzean, hatsanka, soaz hazta zitzakeen ipurdi mazela iletsuak, tripa sail hirukoitzak, koskoila hustuak eta oihan ilunetan aterpetzen ziren zakila jada hertuak irudikatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Printzipio horien artean garrantzitsuenetakoa kutsatzaile-ordaintzaile printzipioa dago: kutsatzen duenak garbitu behar du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

3 ipar ordezkatzen duena.

Larrechea zen ari beharra baina espalda hura ez aski zaildua, Beñatek egin du haren lana, ordaintzale gutik egundaino egin izan duten bezala.  Herria   2001-02-08

Baina denak arizan dira, Istillarte ordaintzalea barne.  Herria   2005-03-10


ordaintzale ik ordaintzaile.

ordaintze 1 iz erosi, hartu edo zor denari dagokion saria ematea. ik pagatze; ordainketa.

Oso arriskutsua litzatekeela errukia delitu berriz eta ordaintze berriz nekatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Ordaintze desberdin horri zaio erraiten "erranyak" [=arrandak].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 51. orr.

Sarrera ordaintze hutsak, besaulkian eseri eta bere pilotari kutunaren alde egin nahi izate hutsak ez diola tanto bakoitzeko epailearen [...] amarekin akordatzeko eskubiderik ematen pilotazaleari.  Berria - Kirola   2006-02-21

2 ipar ordezkatzea.

Hemen ere ordaintze bat ezinbertzez: Lacroix ari zen Valenciaren orde.  Herria   2004-12-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Latino Amerikako, Ekialdeko Europako eta Mediterraneo aldeko herrialdeen ordaintze-eteteen historia luzeak garbi erakusten du bai hartzekodunek, bai zordunek, beren harremanetan agertzen duten amnesia txundigarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Sektoreko enpresa gehienetan nagusi den prekarietatea murriztea eta baita gazte eta emakumezkoentzako diskriminatzailea den lanbide kualifikazio eta ordaintze sistema zuzentzea ere.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ordaintza.

Egia, justizia eta ordaintze lana.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Ordaintze sistemak biktima bakoitzaren arabera egokitu behar dira, baina.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Azterketen eta elkarrizketen bidez, hori guztia aztertu eta emakumeei ordaintze prozesu horretan zer interesatzen zaien jakin behar dugu  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestenaz azinden saria laster joanen zela arranda ordaintze hortan.  Herria   2005-11-03

1976-an, Raymond Barrezelarik gobernuburu, diru-ordaintze batzu ttipitu zituzten...  Herria   2004-04-15


ordaintzeke ik ordaindu 7.

ordari iz 1 ipar ordaina.

Zortzi hilabeteko lan tematsu baten ordari eguna izango da biharkoa Antso Handia trajeria edo pastoralaren tauladara igoko diren 118 mauletarrentzat.  Berria - Kultura   2004-07-24

Zaragozan errezebitzen dü aitzindari berriak, eta ordariz ihiztekako zaldi elibat emaiten deitzo Antsok.  Herria   2003-06-12

Soma ederra prefosta, bena ez da opari bat izaten ahal, ordariz eta horri esker bi xede bete behar beitütüe irratiek: 1- Eüskarazko lanaren iraüpena; 2- Irrati bakoitxaren garapena.  Herria   2001-11-01

2 ipar ordezkoa, ordezkaria.

Badut uste Erregeren eskerra galdua dudala hiru arrazoi hauetarik batengatik edo salatu baitiote frantsesa naizela edo Erregeren sekretu zerbait argitaratu dudala edo Ordariarengana hurbildu naizela mandaturik gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Al Kaedak, berriz, konpromisioa hartzen du 10 kilo urre emateko Bremer edo bere ordezkoa, AEBetako buruzagi militarra edo bere ordaria hilen dituen edonori.  Berria - Mundua   2004-05-08

Laster jakinen da halaber Xiberoko 42 kontseilüetako ordariek nor haütatüren düen beren artean, Xiberoko Zindik izateko beste sei urteren.  Herria   2001-03-22

Ez naiz norberaren kontzientziaren ordari bilakatzen ahal; ordea, eder, on eta zuzen izatearen ideiaren lehentasuna baizik azpimarra diezazuket.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 152. orr.

Dena den, hura kalitzen bazuten, beste bat igorriko zieten, eta herriak ordariak bilduko zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

· Lehenik bihotzak (eta pila batekin bazabilan builta hontan), gero anka batek: hartarik operatü züen düala urte zonbait, ezür baten ordari protesia bat ezariz.  Herria   2001-11-08

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen sindik ordaria da Ligiko Jean Bidart eta bigarrena Arrokiagako Sylvain Ayphassorho, "Eiherazaina" laborari etxekoa.  Herria   2001-04-26

Ordüan 19 urteak zütüan, laborantxako mitil zen Maulen, kolonel-ordari kargüala heltüko zen, Jean LOUSTAU deitzen da.  Herria   2001-05-31

Herriko auzapeza zen 1995 az geroz, Atarratzeko kantonamentuko SIVOM aren lehendakari ordaria, Xiberoko herri alkargoko bulegoan zen ere.  Herria   2003-05-22


orde 1 adlag ordez.

Lehen ase zirenek, orain ogi orde egin behar lan; gosetuek, aldiz, atseden har dezakete.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,5

Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,15

Ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 394. orr.

Ez, adierazi nion, ez naiz ni, alaba nauzu, eta neure izena eman nion berarena entzun orde.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 38. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Josteta horien orde, beste zenbait jolas erabili behar direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Airekoen orde posta dute orai baliatzen.  Herria   2001-10-25

Orduan, mahastien orde, hasi ziren fruitudun arbola landatzen, sagar, mertxika, aran, udareondo...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Baina boterea alde batetik bederen izatea da, nahiz ez zaien legelariei aski argi ageri eta berdin ez dela egia dirudien eta batzutan boterearen orde maiz ahalmena ematen den.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.

Carlos de Viana-ren orde da erregin gisa jartzen bere arreba, Leonor, Gaston de Foix-rekin ezkondua..  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

Alauiren orde, haatik, Irakeko Atzerri ministro Hoshiar Zebari etorriko da Bruselara.  Berria - Mundua   2004-07-11

Eta arizan da Begino Errastiren orde, eta Apeztegia Zezeagaren orde.  Herria   2003-03-13

Filipe ari zen Biscouby-ren orde, hunek zangoan kolpadura bat jasanik.  Herria   2001-10-11

3 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

-Zergatik diozu "beste aldean" Espainian errateko orde?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.

Hitz batez, behar dugu tzarrak izaiteko orde onak izan.  Herria   2002-11-14

Bat-batean, guregana jiteko orde, ohartu ginen ontzia eskuinera zihoala, herri ttipi honek duen bertze portura.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 143. orr.

Biharamunean, bere ilunenean etxera bakarrik joaiteko orde, eskolatik landa beraz Xabik beste ikasleak Etxauzera segitu zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Ezagutu dugu familia bat zeintan aita "to"-ka aritzeko orde bere semeeri, "xu"-ka ari baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

4 iz ordezkoa.

Nola baita burua, aldi berean, osotasunaren sinbolo eta orde, halako tailuz, non [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzeko orde (3); egiteko orde (4); egoiteko orde (3); gaitzik gaitz orde (3); haren orde (15); horren orde (3); hunen orde (3); izaiteko orde (3); joaiteko orde (3)

orde ari (8); orde ari zen (5)

sorhueten orde (3); urtekoaren orde (4); uzteko orde (3)


ordea 1 junt “baina”-ren esanahi bera duen baina perpausaren hasieran ez ezik, barnean edo amaieran ere jar daitekeen juntagailua.

Gero, ordea, bururatu zait horrelakoek ere ekar dezaketela etekinen bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Erromara heldu bezain laster ordea, erromatarren estimua bereganatu zuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Alferrik da, ordea, dialogoa komunikabideen erakusleihoan egin nahi izatea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

Ni nago, ordea, Auschwitzekin zerikusirik ez duten obretan adina fikzio (edo gehiago) dagoela Auschwitzi buruzkoetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

Zer eginik banuen, ordea, eta logelako bidea hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Etorri ziren, ordea, artzain batzuk ere eta neskak handik bota nahian hasi ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 148. orr.

Irudikatu bai, ordea, irudikatzea libre baita, oraingoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Aranok, ordea, zinez maite ditu arrastotik kanpo dabiltzanak, beharbada bera ere ez delako ohiko bidetik ibilizalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Alderantziz, ordea, irakurleari hurbilketa horiek zenbateraino diren ugari azaldu beharra niola iruditu zait.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Han ibili zen luzaroan itzul-inguruka gure gainean, ezer jaurtiki gabe ordea, eta halako batean ospa egin zuen iparralderantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Ez zakiat non haizen ezta bakarrik hagoen ere, bai, ordea, norekin bukatuko duan gaurko gaua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Itzuli beharra zegoen, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Ez zuen bere burua engainatu nahi, ordea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 77. orr.

Ni pozik, ordea, nire txikian.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.

Mutilak barre egin zuen, hartarako arrazoirik gabe, ordea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 17. orr.

Bada, ordea, beste alderdi ilun bat, idazleari, baina, agor ezinezko kontagaia ematen diona: legez kanpoko gizartea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Suposatzen badugu, ordea, norbait Gigesen eraztun miragarriaren jabe litzatekeela, jendea ikustezin bihurtu ohi zuena, eroa izango litzateke orduan hori, bere burua legeok obligatua usteko balu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 253. orr.

Balioespen horrekin agian ez gara bat etorriko; ordea, besterik gabe paperontzira botatzea ez dugu zilegi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.

Ordea, ongi pentsatzen baduzu, gu ere ez gara gure lurraren zeruan erortzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 96. orr.

2 (ezezko perpausetan)

Ez da, ordea, harrotasuna, zintzotasuna baizik (elkar ukatzen badute bi tasun horiek).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Ez du, ordea, izenpetu nahi izan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.

Ez nago ziur, ordea, hori ote den batez ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.

-Ez nuke nahi, ordea, inoren ahotan... -ingurura begiratu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Ez zegoen, ordea, nabarmentzeko beldurrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 35. orr.

Ez zekien ordea patuak ere bere baitan agintedunak dituela: gorputzaren gogo eta irrikak, gorputzaren izu eta beldurrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Marrazkera txukunekoa, begirada sukartsuko gizonaren grabatuak ez zuen, ordea, aparteko dohain artistikorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Lanaz aparteko ilusiorik ere ez nuen, ordea, garai hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Ez zien esan, ordea, lehoiaren hezur artetik hartua zuela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Ez gaitzala, ordea, horrek itsu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Infinitu potentziala kontzeptu argia da; ez, ordea, akzidentala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Ez ordea 1978ko udan, Tolosako Triangelu Plaza lehenengoz ikusi nuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Ez, ordea, beharko luketen abiadurarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 164. orr.

Haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Hori, ordea, ez diet fraideei zor.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Haiek ordea ez ziren kontuan hartzeko gauzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Horrek ez zion asko laguntzen, ordea: aurrean ikusten zuena bezain beltza zen, izan ere, gogamenean tomateaz egiten zuen irudia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Ez didate entzuten, ordea.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

Semeak ez zuen etsi, ordea.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 9. orr.

Deus garbirik ez, ordea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

Zabarkeriarik gabe, ordea: testuen izaera gordetzen saiatu gara beti ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Banekiela bere aita brigadista izan zela; haren lan artistikoen berririk ez nuela, ordea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

3 (galdera eta harridura perpausetan)

Non da neska hori, ordea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Non sartu da, ordea?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Nork ateratzen zuen, ordea, hidalgia titulua?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Nor zegoen ordea pornografiaren atzean?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Zer da, ordea, liburu bat errepikapen-, eragin- eta zabalkunde-efekturik gabe?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

-Zer duk, ordea, Joxemai?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko?  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,25

Nola zen, ordea?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 96. orr.

Zer egin genezakeen Gasteiztik ordea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

Zertara dator kontua, ordea?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.

Zergatik ordea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 24. orr.

-Zertarako, ordea?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Zerk lotu ote du, ordea, saguzahar hori hortzarekin?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

"Baina nola da posible ordea?", egiten dut nik neure artean, arrunt gogoetatua eta arranguratua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Aita, ordea, enperadorea duk!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Hik zer dakik, ordea, zenbat egun pasatu diren!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Ez dago ordea, Petrus!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.

-Okerragoa zuan, ordea, bidaian ez jarraitzea!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Garai onean jakin behar, ordea!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

Pierre Menard-en [...] don Kixotea halako sofisteria lainotsuetan berriro erortzea, ordea!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Ez ordea Euskal Herrian!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

alferrik ordea (23); bai ordea (113); baina ez ordea (9)

ez da ordea (23); ez du ordea (9); ez ordea (219); ez zen ordea (24); ez zuen ordea (19); gabe ordea (24); gero ordea (11); hark ordea (9)

ni ordea (13); nik ordea (23)

orain ordea (21); ordea ez da (12)


ordegabe izond ordezkorik gabea.

Osaba Joanikoten ausentzia ordegabea nuen, alde batetik, eta, bertzetik, amarekin eta jauregiarekin guztiz hautsi beharreko sentimendu hura, bertze lur baterat jaiotzeko grina eta nahikundea pizten zidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.


ordeinu iz ordena.

Urrezko domina lortzeko faborito nagusiaren joko fisikoak ezin izan zion Italiako taldearen ordeinu eta lan serioari aurre egin.  Berria - Kirola   2004-08-05

Bukaera arte lehen 45 minutuetako ordeinuari eustea baino ez zen gelditzen.  Berria - Kirola   2004-09-30


ordeka 1 iz eremu laua. ik ordoki.

Bide, ordeka, muino eta kaskoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Ordekara iritsi zirenean, obusek eragindako bi zulo handi aurkitu zituzten begien aurrean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Ordutan eta ordutan kotxeak aurrera jarraitzen zuen ordeka hartan, non lertsun saldoak baizik ez baitzen ikusten zeruan, non artasoroak arpilatuak baitziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Errepidea ordeka idor batean bukatzen zen, Hotel Jamai-ren adreiluzko eraikin handiaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Muino bat igan eta itsasoa ageri zaizue: infinituraino hedatzen den ordeka zuria.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

Latza zen benetan uzta osoa bilduta zegoen ordeka hustua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Arratsaldean, ordea, bidea zuzen baino zuzenagoa bilakatu zen, eta paisajeak mendien erliebe gorabeheratsuak galdu, eta basamortuaren ordeka monotonoa eskuratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

Contadorrek bizpahiru lagunen babesa eduki zuen ordekan eta Aitor Osarena azken igoeran.  Berria - Kirola   2006-04-06

Herasek, ez baitu ordekako erlojupekoetan ondo ibiltzeko dohainik.  Berria - Kirola   2004-06-06

Babel izenaren pean bere aintzarako eraikitzen hasitako dorre bat izan zuen Sinarreko Ordekan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bukaerako ordeka zatian Perezek bazekien oilarrek ezingo zutela ehiza antolatu.  Berria - Kirola   2004-09-19

· Egun batean, 24 orduan, egun normal batean bai, lur azal eta itsas ordeka horietan, zenbatsu ekaitz sortzen direla iruditzen zaizue?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Lehen bi garaipenak sasi-ordekako etapetan eskuratu bazituen, atzokoan [...] Neilako zingiretako gainean kokaturiko helmugan lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-05

3 izond laua, berdina. ik ordoki 5.

Leku ordekan edo zingiratsuan eraiki beharra gertatzen bada, asentuak eta lurpeko egiturak sendo egin beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Lur ordeka horietan euren elikadura laboratzen dute hildakoek, sendikoek hilobietan utzitako janarien osagarri gisa edo senideek hilobietan zer janik jartzen ez badiote, haren ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 149. orr.

Iparraldeko artasoro zabal ordeka haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Ordeka den tokietan batik bat, zeren malkar eta mailo, aldapa eta pendizak dituenak, hobe du artzaintzari toki ematea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Ibaiaz bestaldetik zihoan bidea, ordeka zen arrunt.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Haztamuka baina bide galtzerik gabe ibili omen zitzaion bular mardulen bolumena edo sabel ordekaren erliebea arakatzen, arrotz zaizkigun gorputzekin egiten dugun bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

4 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela)

Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

4 goi ordeka

Goi-ordeka txiki batean kotxeak gelditu eta gatibuak kanpora atera zituzten.  Berria - Kultura   2004-02-01

Parkean sartu ahala, alde guztietarantz zabaldu zen ikuspegia, eta baztergabe bihurtu hango goi-ordeka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

-Ismaelek goi ordeka du jaioterri.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi ordeka (3); ordeka zabal (3)

ordekan ondo moldatzen (4)


ordekatsu izond ordeka.

Uholde ikusgarria, hiria hondatua eta inguruko baratze zabal ordekatsua dena lokatzez gainezka eginda utzi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.


ordekatxo iz eremu txikiko gune laua.

Aspalditxo hartan txondorrik ezagutu gabeko ordekatxo batean egin zuten zuloa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.

Eskaileren luzera osoan, jateko usainak nahasten ziren eguerdietan eta ilunabarretan, hangoak eta handik harakoak, eta laugarren pisura hurbiltzean, hirugarren pisuko ordekatxoan jada, gure etxeko bazkariaren usaina har nezakeen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 167. orr.


ordekazale izond/iz txirrindulariez mintzatuz, bide ordekaren zalea dena. ik ordokizale.

Taldea orekatua omen da, Guerreroren ahotan: “Futbolean bezala, denetarik dugu: ordekazaleak, igotzaileak, esprinterren bat ere bai, itzuli txikietan eskarmentua dutenak”.  Berria - Kirola   2004-12-14

Ordekazale petoa, erlojupekoetan maisu, 1996 urtean eman zizkigun lehen zertzeladak, 22 urte eskas zituela, Tourreko bigarren erlojupekoan.  Berria - Kirola   2004-06-22


ordeko 1 iz beste norbaiten ordez dagoen edo ari den pertsona. ik ordezko 3; ordezkari.

Erregeak edo haren ordeko jauntxoren batek aginduko zuen nor, non eta nola urkatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

Bin Laden eta bere ordeko Al Zauahirik erasoak egiteko «agintzen» jarraitzen dutela adierazi zuen AEBetako Armadako Eric Olson jeneralak.  Berria - Mundua   2004-09-12

Egoera kezkagarria da», esan zuen atzo erakundeko zuzendariaren ordekoak, Jean-Luc Angotek.  Berria - Gaiak   2006-01-12

-Aski dugu haien ordekoekin hitz egitea! -egin zuen oihu Onorinok barrez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.

Gernikako 1931ko haren ostean Madrilgo Gobernuak alkatetza kendu zion, eta ordeko bat jarri.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.

Horregatik, Aita santu, apaltasun eta debozioz eskatzen dizut, Ostiako jauna eman diezaguzula zeure ordekotzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 530. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haur ttipia eritegira eraman eta berandu gabe guraso ordekoek hartu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.

German Kortabarria Idazkari nagusi ordekoa.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

3 beste zerbaiten ordez dagoen edo ari den gauza.

Biriken eta giltzurrunen ordeko mekanikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Ondasuntzat neuzkan arropen ordeko egokiak non erosi bilatu behar nuen, denak zahar eta zarpaildurik baitzeuden.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 349. orr.

Eguna gauari darraion bezala, errusiarrak alemanei jarraiki zihoazen, tai gabe, beldurrik gabe, gupidarik gabe, berez bezala, gorrotoa eta bekaitza eta amorrua benetako bihotzaren ordeko zutela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Lehendabiziko argazki modua erretratuak, paisaiak egiteko erabili zen segituan; hasieran margolaritzaren lagungarri izan zen, eta gero haren ordeko, irudikapenetarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Kontuak kontu, dela musika berez maite nuelako, dela izan ez nuen maitasunaren ordekotzat hartzen nuelako, musika-entzule fin eta nekegabea bihurtu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ordezko.

Begi-ordekorik gabe ikusteko moduko animaliak nahi nituen nik, banan-banan ezagutu eta izena ere jar zekiekeena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok apaindurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Doinu jostalari bat ari zen ahapeka kantari, eta ezkerreko atzamarrak zituen danborra bihurtutako oholaren kontrako makilatxo ordekoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

Igande berezietan, Kearney andrea eta familia katedral-ordekora joaten zirenean, jende-taldetxo bat biltzen zen meza ondoren Cathedral Street izkinan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Gero, jauzi-ordeko batean gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita, ezkerreko besoa goratu zuen tolesturik galtzarbean edukia zuen uztai gaineraino, ukondoa bertan tinkatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.

4 baliokidea, ordaina.

Pentsatu nuen, Bartzelonako Filosofia Fakultatean ikasitakoaren bidetik, "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Ur-jauzi, turrusta, zurruta, pista, jauzkeiri agertu zaio gaztelerazko cascada edo frantsesezko cascade hitzaren ordeko hiztegi guztietan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.

Eta ezagutzen ez zituen hitz guztien gainean bere ordekoa ipintzen harrapatu zuen amak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

5 ordekoak egin

Gerora, uda partean hilabete pare batez uzten nuenean, ordekoak egin behar zituenak ezin baitzuen bete asteburuko ofizio hori, oporrak tarteko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazkari nagusi ordekoa (3)


ordekotza iz ordezkotza, ordez aritzea.

Teila ordekotza auskalo zenbat herrialdetako txabola eta etxeetan bete duen; itsasontzi xume eta kanoak egiteko aparta; itsasoan edo urpean eduki behar diren upel, ontzi, baso eta beste egiteko ere, primerakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.


orden ik ordena.

ordena (orobat orden g.er. eta ordenu g.er.) 1 iz edozein era edo motatako arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera.

Ordena, berriz, gauza berdinak eta ezberdinak dagokien lekuan ezartzen dituen antolamendua da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Ideien ordena eta lotura, eta gauzen ordena eta lotura, berberak dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 131. orr.

Gorputzaren usaina, izerdi-usaina, galarazia dago, kirats bat da, kaos ttiki bat, kosmetikaren kosmosak, ordenak eta antolamenduak menderatu beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Desordena hori, haatik, errepikaturik, ordena litzateke: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Bartzelonak ordena ezarri nahi zion partidari.  Berria - Kirola   2006-04-27

Tradizioan ordena jarriz.  Berria - Kultura   2004-07-02

Mesedez, jar diezaiogun ordena apur bat orgia honi, sukarraldian eta gehiegikerian ere beharrezkoa izaten baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Anabasaren ideiatik aldentzea eta ordena pixka bat ezartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

[Eboluzioaren teoriak] ordena bat ezartzen du organismoen aniztasun eta desberdintasun harrigarrian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Eta ordenak ordena dakar.  Berria - Kultura   2006-02-28

Irmaren zeregina zenbait urtez, haren zientzia artxibategiaren zaintzea eta ordenan ipintzea izan zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Munduan ordena naturalak agintzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Naturaren ordena komun hori bateratzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

Nik ez dut Naturan ikusten [...] aipatu ohi diren "harmonia" eta "ordena" miresgarririk.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

Sexu bat bestearengana gerturatzen duen guraria, izadiaren ordena fisikoari dagokio.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Nik erantzungo nioke sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Ordena moral objektibo bat, berezko bat, badago, beraz, unibertsoan (ordena kosmiko objektibo bat, zientziak deskubritzen duena, dagoen bezala).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Unibertso osoan miresten den ordena zoragarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Arrazoimena ez dela gai jainkozko ordena globala ulertzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Gauzen berezko ordena da, jende zenbait [...] gauzen berezko ordenaren aurka oldartzen tematzen den arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Gu munduan nagusi izatea -gu, mendebaldetarrok, gizonok, kristauok, zuriok- gauzen ordena berezkoa dela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.

-Eskumakoekin inteligentzian, dio lehengo puntuak, ordenako gizonen alde egin dut, begirune osoz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eliza Santuan ere bada ordena-batasun bat, gorputz mistikoa izena justifikatzen duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Nigan erreprimitzen zuen bere baitan eraman ezin zezakeena: berotasuna, ordena eza, ezaxola, sentsualitatea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizi-ordena bat da jakituria.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Hurrenkera kronologikoan jarritako gizarte-moten segidak aldi berean behetik gorako balore-ordena adierazten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Ondorengotza-ordena, monarkietan, Estatuaren onean oinarritzen da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Ondorengotza-ordena zuzenbide politikoaren edo zibilaren mende dagoela, eta ez zuzenbide naturalaren printzipioen mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Lege-ordena desberdinak daude, eta giza arrazoiaren bikaintasuna honetan datza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.

Argudioen antolakuntza ordena egoki baten arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

5 gizartea edo gizarte jakin bat antolatzeko eta aritzeko ohiko era aratua.

Jainkoak munduan ezarri ordenan, bizia bere eskuz atera behar duena ez da inoiz lotsatu bere umeak boteretsua zerbitzatzera igorri beharraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Hegemoniazko lekua izateak, hasteko, kostu militarra eta politikoa ekarri ohi du, alegia, indarrean dagoen ordenaren defentsaren eta ordena horri eutsi beharraren kostua. baino lehen hasi zen gizon hori lurralde haietan legea eta ordena behar ziren bezala ezartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Gure gizarte historikoak [...] zapalketa gogorretan oinarritzen dira eta [...] itzelezko presio eta indarrak eragiten dituzte, injustiziak eta errebeldiak, ordenak desordena dakarrela eta desordenak ordena berria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen nazioarteko ordena horren hondamena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Matxinada denean, herriak buruzagi ugari; gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,2

6 (izenondoekin)

Arkitektura, Vitruviok ordenatuta uzten duen eran, sub specie aeternitatis pasatuko zen ordena erromatarraren, pax augusta-ren, parte izatera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Giro eta ordena berri horretan, burgesia nagusi.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

Irakiaren kontrako gerla mehatxua nazioarteko "ordena" berri horren adibide gisa har daiteke.  Herria   2003-02-13

Gizartearen ordena justua da politikaren egiteko nagusia.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Gizartearen iraupen eta ordena egokiak familien egonkortasunean dutela oinarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Heriotza-zigorra egokia eta beharrezkoa al da gizartearen segurtasunerako eta ordena onerako?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Emakumearen papera ordena tradizionalean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.

Portalisek ordena zibil berriaren oinarriak ezartzen ditu kontratuetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

1960ko hamarraldiaren hasiera arte, nazioarteko ordena ekonomikoa oso hierarkizatua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Harreman libreen gain eraikitako ordena soziala ezarri zuen mugimendu komunalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Manifestazioak «ordena konstituzionala eta bake publikoa asaldatzeko helburua» zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Indarrean dagoen ordena moral, politiko, sozial, ekonomiko, teknologiko, kultural, sinboliko eta ideologikoa iraultzen duen komunikazio mota bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Munduko ordena gizatiarrago bat sustatuz globalizazio prozesuak antolatuko lituzkeen planetako "New Deal" bat eraikitzeko asmoz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Ordena publikoko araudiak lege zibilak ez bezalakoak direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Ordena Publikoko Auzitegiaren eskuetan utzi zuen auzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbaitek gizarte-ordena bat bultzatzeko dakarte hizpidera desberdintasun biologikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

Mundu ordena justuago eta demokratikoagoa aldarrikatu du Lulak.  Berria - Mundua   2004-05-26

Nazioarteko diru- eta energia-ordena berrian nabarmendu zen gutxitze hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

8 hurrenkera.

Erregelen ordena funtsezkoa da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 154. orr.

Dokumentuen ordena liburuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Esaldien ordena logikoa eta argitasuna zaindu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Letren ordena aldatu gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Ideien ordena errespetatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Gaiak ordena alfabetikoan antolatuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

Beste argitalpenetan, ordena kronologikoan sailkatzen saiatzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Ordena alda daiteke, baina ez edukia.  Berria - Harian   2005-08-16

Gaien ordenak garaien ordena aldarazi dit.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.

Aurrena, kantuak entzuteko modu izengabea dago, ofiziala edo markatu gabea, jakineko ordena batean, hots, diskoak dakarren ordena berean jotzen dituena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

Gauzak txukun egitera, beraz, gertakarien ordena logikoari jarraitu beharko zioan Ripodasek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Hona haien jaiotza ordena: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Hitz ordena iraultzeak dakartzan ondorioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

Haien irteera ordena ere zehaztuta dago: Getaria-Kaiku, Zumaia-Bateratze, Pasai Donibane Koxtape-Isuntza eta Orio-Ondarroa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Ahaleginduko gara gai ordena aldatzen eta negoziazio kolektiboaren gaia lehendabizi eztabaidatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

9 maila.

Berehala aztertuko dugu ea zergatik, kategoria jakin batean, lehen ordenako faktoreak indartsuagoak diren edo ez, beste ordenako faktoreak baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.

Logika elementalera edo, beste modu batean deituz, lehen ordenako logikara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Teoria etikoak lehen ordenako galderei erantzuten dien bitartean, metaetikak bigarren ordenakoei erantzuten die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Ez dugu aldatuko kategorien goragoko ordena, beren taulan aurkeztua dagoen ordena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 153. orr.

2. koadroan azaltzen dira ohiko zenbait gauzaren luminantzien magnitude-ordenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

"Ordenei" (ordines) dagokienez, izena erromatar gorputz politikoan zeuden politikoki pribilegiaturiko klaseetatik hartu zuten, "Senatari Ordena"tik, adibidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

10 apaizgora iristeko bidean, mailatako bakoitza.

Ordena zenbait hartzeko on ziren zazpi apezgai bazituen gutienez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 73. orr.

Ordena bat izan behar zuten gure zazpi gazteak, denak gibelarazi ditu apezpikuak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 80. orr.

Pedro Loboren semeak, apaiz izateko asmotan ordena-mailak eta koroia hartu berriak ditu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Lizentziaduna bainaiz eta Elizaren lehen ordenak hartua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

Lehen ordenak: apaiz izateko lehen urratsak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

11 elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena, horretarako prestatuak apaiz bihurtzeko egitekoa duena.

Eliza kristauan badela ordena sakratuen sakramentu bat edo apaizgoa, sakrifizio eginkizunak eta naturazgaindiko ahalmenak berekin dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren ondotik, Jondoni Petrirenganik hasten da apezgoaren ordena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Diosesako apezek katedralea ehunka betetzen zutelarik, gutarik 25-ek Ordena saindua ukan ginuen goiz hartan.  Herria   2001-05-17

43 urtetan apez-ordena eskatzen du eta ukaiten Viviers hiriko apezpikuaren eskutik.  Herria   2005-07-21

12 boto nagusiak egin ondoren erlijiozko bizitza daramaten pertsonen elkartea. ik lagundi; anaidi.

Askok, aita-amak eta ondasunak utzita, anaiei jarraitzen zieten, Ordena santuko abitua hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Elkartea, "Anaia txikien Ordena" deitua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Predikarien Ordenako anaia baten eskariz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Jesusen Lagundiko ordena hain aipatua eta aberatsa sortu zuten hamahiru lagunetarik batek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Gazte bat, handiki etxekoa eta oso fina, San Frantziskoren Ordenan sartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.

Ordenako saindu fundatzaileari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

San Frantziskok, Ordena fundatzeari ekin zionean, pobretasun gorenaren jarraitzaile ziren hamabi lagun hautatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 941. orr.

Beste Ordena bat sortu zuten, Penitentzigileen Ordena deritzana eta Aita santuak onetsi zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Metz hirian ere etxea hartu zuen eta Ordena landatu zuen Lotaringian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.

13 (izenondoekin)

Garrantzi handikoa da idazki hau Ordena mendikanteek klero sekularrarekin pobretasunaren inguruan izan zituzten tirabirak ulertzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 907. orr.

Deigarria da bereziki Ordena monastikoei egiten zaien begiratu kritikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Ikusten zuen [...] Ordena erlijiosoek Apostoluen oinatzekiko sentiberatasuna galdua zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 424. orr.

Hasierako fraternitas edo anaiarte xumea Ordena handi bilakatzen ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

14 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordena-fundatzaileen artean, ez da sortu Frantzisko baino bikainagorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Monje ordena bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Frantzia mailan, 19. mendean, 397 serora ordena berri sortu ziren, bainan 51 gizon ordena bakarrik, 8 aldiz gutiago!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 93. orr.

Kontenplazio ordenetarako dohainak nituen, banekien orduan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Sortu zuen herri-administrazioa ez zen anaidi profesional hutsa, baizik eta erlijio-ordena baten baliokide sekularra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

Baina alde handia zegoen hasierako fraternitas xumearen eta eliz ordena instituzionalean gero eta integratuagoa zegoen Ordenaren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

16 hed

Zer zen beraz Malteko Ordena hori?  Herria   2002-11-21

Ordena Orangistak protestanteak auzo katolikoetatik igarotzeko eskubidea aldarrikatzen zuten.  Berria - Harian   2005-07-29

Legion d'honneur ordenako zaldun egingo dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.

Harry Potter eta Fenixaren Ordena.  Berria - Kultura   2004-12-01

Haien segurantzarako sortu zen zaldun ibiItarien Ordena; neska gazteak zaintzeko, alargunak babesteko, eta umezurtzei eta behartsuei laguntza emateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Himmlerrek SSen agintea hartu zuenean, zaldun ordena berri bat sortzeko ametsa izan zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Ordena honetakoa nauzue ni, ahuntzain anaiok; eskerrik asko bai, niri eta nire ezkutariari eman diguzuen sarrera on eta oparoagatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Ezin zitekeela, uste baitzuen, borroka-arriskuetan lege onez sartu Zalduneria-Ordena hartu gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Kantinplora Zaplatuaren Ordenako domina emango diogula jakiteak sendia poztu eta semeaz harro egoten lagunduko dizuen itxaropena daukagu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

17 (arkitekturan) zutabeak eta entablamenduak osatzen duten multzoa.

Ateen estiloak edo ordenak hiru dira: doriarra, joniarra eta atikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Ordena doriarrean trigrifloen eta metopen arteko arrazoia asmatu zen bezala, ordena joniarrean ere dentikuluen kokaerak bere proportzio propioa du, eta ordena doriarrean modiloiek astazaldien proiekzioak irudikatzen dituzten bezala, ordena joniarrean gapirioen proiekzioa irudikatu nahi dute dentikuluek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Ordena doriar eta korintoarrari buruzko arauak eman behar ditut.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Lehengo ordenetara edo molde gotiko edo erromanikoetara itzuli beharrean badiagu eredu berriak garatzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 354. orr.

Erdipurdiko Ordena dorikoa arkitektura greziarreko hiru ordena klasikoetan zaharrena eta soilena da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Eta hala, ordena bakoitzaren proportzioak eta erlazioak utzi dizkigute finkatuta, haien jatorrizko printzipioetan oinarrituta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

18 agindua. ik manu.

Eta exijentzia bat zen, manua eta ordena, eske bat baino areago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Gelditzeko ordena eman.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Kapitainak soldaduei kamioira igotzeko ordena eman zien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Ministerioak igorri ordenak egiaztatuko zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

anaia txikien ordena (18); anaien ordena (8); berezko ordena (5); beste ordena (12)

edertasuna eta ordena (9); gai ordena (13); gauzen ordena (12); gizarte ordena (5); hitz ordena (7); hitzen ordena (4)

ideien ordena (11); izadiaren ordena (9); legea eta ordena (10); lotura eta ordena (4); merlingo ordena (7); mundu ordena (6); munduko ordena (7); naturaren ordena (11); nazioarteko ordena (13)

ondorengotza ordena (7)

ordena aldatu (10); ordena aldatuta (4); ordena alfabetikoan (5); ordena alfabetikoaren (4); ordena apur bat (4); ordena barruko (4); ordena berean (20); ordena berean kateatzen (4); ordena berrezartzeko (4); ordena berri (17); ordena berri bat (6); ordena berria (9); ordena berriak (6); ordena berriaren (6); ordena deitu (4); ordena deitzen (4); ordena doriarrean (4)

ordena ekonomikoa (4); ordena eman (6); ordena eta katea (8); ordena eta lotura (4); ordena ezarri (8); ordena ezartzeko (4)

ordena jakin bat (4); ordena jakin batean (6); ordena jartzeko (5); ordena joniarrari (5); ordena komunari (4); ordena komunean (4); ordena konstituzionala (7); ordena kronologikoan (4); ordena kronologikoari (4); ordena maite (5); ordena mantentzeko (4); ordena moral (4); ordena natural (6); ordena naturala (4); ordena naturalaren (4)

ordena osoa (5); ordena osoak (4); ordena osoan (8); ordena osoaren (9); ordena osoari (6); ordena osoko (4); ordena pixka bat (8); ordena politiko (4); ordena publikoa (22); ordena publikoaren (11); ordena publikoari (4); ordena publikoko (13); ordena sortu (6)

ordena utzi (5); ordena zaharraren (4); ordena zaintzen (5)

zalduneria ordena (7)

anaia txikien ordenako (5); lehen ordenako (4); ordenako abitua (8)

ordenako anaia (8); ordenako buru (6); ordenako ministro (9)

predikarien ordenako (5)

anaia txikien ordenan (5); gai ordenan (8); guztiak ordenan (4)

ordenan hartu (9); ordenan hartua (4); ordenan izan (5); ordenan jarri (4); ordenan sartu (30); ordenan sartu zen (11); ordenan sartzea (4); ordenan sartzen (6); ordenan zaharrenetakoa (4)

sartu zen ordenan (8)

adimenari dagokion ordenaren (4); afekzioen ordenaren (4); anaia txikien ordenaren (4); dagokion ordenaren arabera (4); ezarritako ordenaren (5); gai ordenaren (4); gorputzeko afekzioen ordenaren (4); izadiaren ordenaren (6)

ordenaren aita (4); ordenaren alde (5); ordenaren arabera (31); ordenaren aurka (8); ordenaren baitan (6); ordenaren eta katearen (4); ordenaren hasieran (10); ordenaren kontra (5); ordenaren sorrera (8); ordenaren zaindari (5)

ordenari dagokionez (6); ordenari eman (5); ordenari jarraiki (4)

inolako ordenarik gabe (6); ordenarik eza (5); ordenarik gabe (24); ordenarik gabeko (8)

zein ordenatakoak (4)

zein ordenatan (14); zer ordenatan (7); zer ordenatan batzen (4)

ordenatik kanpo (5); ordenatik kanpora (6); ordenatik kanpora hilko (4)

ordenaz kanpo (8)


ordenadore (81 agerraldi, 21 liburu eta 22 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian ordenagailu agertzen da) iz ordenagailua.

Gogoratzen duzu Hal 9000 ordenadorearen agoniako kanta?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 197. orr.

Ordenadoreen munduan Apple etxeak lehenengo gailu gardenak atera zituenean, beste iraultza bat hasi zen.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Ordu erdi eman dut ordenadore aurrean, idazten, pare bat orri osatu arte.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 8. orr.

Lan gehiegi egiten nuela, edo ikasten edo ordenadorearen aurrean ematen nuela egun osoa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 36. orr.

Ardura tresna gisa erabilia zara, aitzur bat edo ordenadore baten antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Guztia etxean osatu dut ordenadore portatil batekin.  Berria - Kultura   2004-10-21

Ikaslek lan egin ahal izan dute "Argitu" zerbitzuak ordenadoretan ezarri dokumentu grafikoekin.  Herria   2001-06-28

Sistema bat daukazula antolatuta kritikak idazteko, ordenadoreko programa automatiko bat, duela bost urte EEBBetan erosia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 10. orr.

Txostenen edo ordenadoreen pantailaren gibelean saiatzen ziren beren lotsa ezkutatzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Xake partida da hau: gure mugimenduak aurreikusten dituen ordenadore baten kontra jolastera behartuta gauden xake partida.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

Nik ordenadorearekin desordenatu besterik ez nuke egingo adin honetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 71. orr.

Ordenadorea ez daiteke intelijentziaz harro, zeren dena dakielarik, ez baitu ezer ulertzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 294. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Izugarrizko ordenadore lana egin behar izan dut.  Berria - Kultura   2004-10-21

Ideolab kolektiboaren ordenadore jolasa horretan geratzen da, jolas hutsean.  Berria - Kultura   2004-09-08

· Giza ordenadore moduko batzuk direla esan liteke, inork ez bezalako kalkuluak egiteko gai baitira, eta erabili ere holako pare bat idiota matematiko erabili omen zituen Britainia Handiko gobernuak II. Gerra Mundialean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.


ordenadun izond ordena duena, ordenaz hornitua.

Kosmosa edo mundu ordenaduna baino lehenagoko ustezko kaos hartaz ez dakigu ezer.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.


ordenagabe 1 izond ordenarik gabekoa.

Baina aurrean etzanik zuen gorpu hilera erori zitzaizkion begiak, eta kolpetik, beldurretik haserrera bat-batean aldaturik, amorru ordenagabe batez dardaratu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

2 ordenagabeko izlag ordenagabea.

Leporaino daude sarturik ordenagabeko nahikerietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Asko, sorkariekiko eta ondasun materialekiko maitasun ordenagabekotik jadanik askaturik, norberaganako maitasunaren atxilo gertatzen dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.


ordenagailu (941 agerraldi, 75 liburu eta 280 artikulutan) 1 iz informazioa metatu eta zenbakizko kalkuluak edo eragiketa logikoak lastertasun handiz egin ditzakeen tresna elektronikoa. ik konputagailu; ordenadore.

Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Norbait nire ordenagailuan sartu eta hau guztia amets hutsa dela esango balit, [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Hiru aukeraz balia zitekeen pasa-hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Ordenagailuan tekleatzen jarraitzen zuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Ordenagailuan murgildu eta ezer sentitu ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.

Ordenagailuan landutako azken dokumentuen izenak agertzen diren tokian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

D izeneko birus informatikoak ehunka ordenagailu kutsatu ditu egun bakarrean.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Nola sartuko zenioke birus bat ordenagailuan?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 68. orr.

Argazkiak ordenagailuz tratatzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.

Ordenagailuz sortutako irudiak ziren, xarma handikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Ordenagailuz simulazio batzuk egingo dituzte aurrena.  Berria - Gaiak   2004-05-04

2 (ordenagailuaren/ordenagailuko)

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

Aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Ordenagailuko teklen eta musikaren hotsa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.

Ordenagailuaren tekla zurien artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Ordenagailuren bateko inprimagailutik ateratakoa, ziurrenik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Badirudi Mireiak bere ordenagailuko disko gogorreko informazioa borratzea lortu zuela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.

Ordenagailuko CD-ROM bat bezalakoa dut gogamena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

XXI. mendeak ikusiko ditu, zalantza gabe, mundu horretan gertatuko diren aldaketa nagusiak, ordenagailuen ahalmena indartzen denean, eta kontsultak egiteko bideak erraztu eta arintzen direnean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.

3 (izenondoekin)

Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Ustezko ekintzaile islamistaren ordenagailu eramangarrian Heathrowko mapak eta argazkiak nahiz Londresko beste eraikin batzuen planoak aurkitu zituztela.  Berria - Mundua   2004-08-06

Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten.  Berria - Mundua   2006-03-22

Espainiako Poliziak denera 33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD eta bi eskuko ordenagailu atzeman zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Ordenagailu pertsonalen aroaren hasieran.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Galeriako erakusleihoan «ordenagailu birtuala» ipini dute.  Berria - Kultura   2004-08-01

Mikroprozesadoreek, besteak beste, egin dute azken lana, laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak garatzeko orduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Weizman Institutuko (Israel) zientzialari batek minbizia aurkitzeko gai den ordenagailu ñimiño bat sortu du.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Inork txipa duen objekturen bat ukitzen duenean hark uhin bat bidaltzen du ordenagailu nagusira.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Ordenagailu atomikoei buruz hitz egiten hasi beharko genuke aurrerantzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitza ordenagailu-programa bat baino ez zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

"Ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Hiru hamarkada bete ditu gaur Apple ordenagailu konpainiak.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Ordenagailu gela, komunak, sukaldea, bi bulego, sala...  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

OEHko lan taldeak lehen urteetan erabilitako ordenagailu sistema, Wang izenekoa, zaharkituta eta zirkuitu guztietatik kanpo geratu zen.  Berria - Harian   2005-05-04

Ordenagailu sare zabala edukiko du, eta wireless sistemari esker kable barik sartu ahalko dira erabiltzaileak Internetera.  Berria - Kultura   2004-05-25

Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Non sartu ote dut ditxosozko giltza? atzeko poltsikoan? ordenagailu-poltsan?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Ur Bizian, ohointza batzu izan direla, ordenagailu ebaste eta bertze.  Herria   2005-03-03

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainia ez da munduan puntakoa, inola ere, esku ordenagailuen kontuetan. Gogo-ordenagailua metaforak "ezagutza" eta "burmuina" ulertzeko modua ere aldatu du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 120. orr.

6 ordenagailuzko izlag ordenagiluz sortua.

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehunka ordenagailu kutsatu (3); eskuko ordenagailu (3); milaka ordenagailu kutsatu (3)

ordenagailu aurrean (7); ordenagailu baten bidez (3); ordenagailu bidez (12); ordenagailu bidezko (9); ordenagailu eramangarria (7); ordenagailu eramangarriak (3); ordenagailu gelan (3); ordenagailu kutsatu ditu (8); ordenagailu programa (4)

eskuko ordenagailua (3); ordenagailua erabiltzen (4); ordenagailua itzali (3); ordenagailua lapurtu (5); ordenagailua piztu (11)

ordenagailuan atzemandako (6); ordenagailuan atzemandako agiri (3); ordenagailuan sartu (7)

ordenagailuarekin eginiko (3)

ordenagailuaren aurrean (18); ordenagailuaren aurrean eseri (5); ordenagailuaren bidez (5); ordenagailuaren pantaila (5); ordenagailuaren pantailan (7)

ordenagailuen bidez (5)

ordenagailuko pantailan (4)

ordenagailura pasatu (3)

ordenagailuz egindako (3); ordenagailuz eginiko (3); ordenagailuz egiten (4)


ordenagailuzale izond ordenagailuaren zalea dena.

Ez naiz ordenagailuzale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.


ordenaketa iz ordenatzea.

Hau gertatzearen arrazoia bere aldetik hau da: apertzepzioa eta berekin batera pentsatzea errepresentazioen ordenaketa determinatu ahalgarri ororen aurretik doazela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 136. orr.

Horrela espezieen eta generoen ordenaketa betiko finkatua geratzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Munduko gauzei ordenaketa helburudun hau erabat arrotza zaie, eta ausaz baino ez zaie atxikitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Enuntziazio-sailen ordenaketa ezberdinak (dela inferentzien, ondoz ondoko inplikazioen eta arrazoiketa demostratiboen ordena; dela deskribapenen ordena, deskribapen horiek mugatzen duten orokortze-eskemak edo zehaztapen progresiboen eskemak, eurek zeharkatzen dituzten banaketa espazialak; [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.


ordenakide iz ordena bereko pertsona.

Alproja Damutuen Elkarte Abegitsua; Ordenakide Zoragarrien Itun Mistikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.


ordenamendu 1 iz ordenaketa, antolamendua.

Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.

Obraren berritasuna ezin liteke joan materiaren taxuketa eta ordenamendua baino haruntzago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Gelako ordenamenduan gauak bidera ditzakeen aldaketa xumeak aurreikusteari ekiten diot emeki eta ezarian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Estiloen arteko kontrasteak edo errepikazioak efektu bereziak sortzen ditu, eta horretarako Laclosek bikain erabili zuen gutunen hurrenkera edo ordenamendua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Errima-sail bakoitzaren ordenamendu on batetik baino ez daiteke etor berbaldi zehatz eta arrakastatsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Kontsultarako, haren Obra Osoetara jo daiteke (Emecé Editores, Buenos Aires), non aski xuxen jarraitzen baita ordenamendu kronologikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 248. orr.

Rousseauk eta berarekin beste batzuek espezien ordenamenduaz eta hizkuntzen jatorriaz hausnarketa egin dutela-eta, taxonomiaren eta gramatikaren arteko harremanak gauzatu egin dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buruan errima-sail bakoitzaren ordenamendu lan hori bertsolari denek egiten dute, bakoitzak bere erara, jakinean edo ohartu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Ordenamendu adibide bat hau litzateke INA amaitzen diren hitzekin osatua: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 95. orr.

Errima-hitzen ordenamenduak (proposaturiko honek bezala beste edozein ordenamendu-motak) bi abantaila dakarzkio bertsolariari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 98. orr.

3 lege multzoa.

Eusko Jaurlaritzaren Proposamena indarrean dagoen ordenamenduaren aurkakoa dela esatea, ordenamendu horren erreforma helburu duen edozein arau ere horren aurkakoa dela esatearen pare da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Konstituzioan eta beste herrialde demokratikoen ordenamenduetan ez dagoelako eskubide hori.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

4 (izenondoekin)

Horregatik ditugu hain gogoko ordenamendu juridikoak, lur azaleko herri guztiek araubidea nahiago badute ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

Bost konpromiso hartzea proposatu zuen: indarkeria eza eta bide politiko hutsak erabiltzea, [...] egitasmo politiko oro ordenamendu juridikoan txertatzea, gizartearen aniztasuna errespetatzea.  Berria - Harian   2005-06-23

Oinarria Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Estatutuan du, eta indarrean dagoen legedia eta ordenamendu juridiko-politikoa errespetatzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Baztertu egin da ordenamendu jurisdikzional berria sortzea, eta, hala, alor penalaren barruan, espezializazioa egingo da emakumeen aurkako indarkeriari buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Ordenamendu lokalak herritarrei galdetzea baimentzen du eta tresnak badaude horretarako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Elkarbizitza arautzen duen ordenamendu morala eta hori objektibatzen duten instituzioak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Ordenamendu berri hori gobernuak laster pasarazi beharra duen erreforma batean legestatuko da.  Herria   2004-09-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure lege ordenamenduan ere jasota dago ingurumenaren arloan herritar orok informaziorako duen eskubidea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Indarrean diren legeek diotena, indarrean den zuzenbide-ordenamenduak dioena da nik esan nuena eta, beraz, hor ez zegoen ezer nik neuk asmatutakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Etorkizuneko mundu ordenamenduan eskualdeak eragile aktiboak direla iritzi dio.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako ordenamendu (3); ordenamendu juridiko (3); ordenamendu juridikoa (5); ordenamendu juridikoak (8); ordenamendu juridikoan (10); ordenamendu juridikoaren (11); ordenamendu juridikora (3)

ordenamenduaren aurkakoa dela (3)


ordenantza 1 iz araudiari dagokion xedapena.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan, lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Teodosioren kodea ikus daiteke: enperadore kristauen ordenantzen bilduma bat besterik ez da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Nafarroan Erlijio egiazkoa mendratzen duten ordenantza eta agindu guztiak indarrik gabe uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Akusatuari ematen zitzaion abokatua edo kontseilua ez da legeek edo ordenantzek eskaintzen duten pribilegioa: gizonen lege guztien aurretikoa den zuzenbide naturalak eskaintzen duen askatasuna da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gai honetaz daukagun ordenantza bakarra jaunak beren bailiak laikoen artean aukeratzera behartzen zituena da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Erregeek beren mendeko lurraldeetarako ordenantzak egiten zituztenean, beren agintea besterik ez zuten erabiltzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.

Konstantinok ezarri zuenean igandean atseden hartuko zela, hirietarako eman zuen ordenantza hori, ez landako herrientzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Luis XIV.aren ordenantza kriminalean, errege-kasuen zerrenda zehatza egin ondoren, hitz hauek eransten dira: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

2 (udalari dagokiona)

Ordenantza hura lege lokala zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Iruñea Berriko kideek azpimarratu dute antzokia udalarena dela, eta, ondorioz, euskararen ordenantza bete beharko lukeela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Besga eraikinari dagokion ordenantza aldatuko du Bilboko Udaleko Hirigintza Sailak.  Berria - Harian   2006-04-01

Iruñeko Udalak onartu berri duen Euskararen Ordenantza berria.  Berria - Harian   2005-09-23

Burlatako Udalari Euskararen Ordenantza betetzea kosta egiten zaiola salatu du AETk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Udaleko Babes Egituraren Ordenantzaren 7.02.04 artikuluaren arabera.  Berria - Kultura   2004-03-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordenantza eredua jada batzordean aurkeztu da eta aztertzen ari dira une honetan.  Berria - Harian   2005-11-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udal ordenantzetatik hastea hobetsi dute.  Berria - Harian   2005-11-09

Udal ordenantzen bidetik udalerriak euskalduntzeko planak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Azken errege-ordenantzak ikertzerakoan, kontuok gorde ditugu beren beregi: gizartearen funtsezko ordena, zintzotasun publikoa, ondareen segurtasuna eta aurrerakuntza orokorraren inguruko guztiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Gogora ezazue Bartzelonako gizalege-ordenantzak debekatu egiten duela prostituzioa, kasu jakin batzuetan.  Berria - Mundua   2006-01-26

5 ofizial edo guruzagi baten mende dagoen soldadoa.

Miska, lotinantaren ordenantza, bere nagusia zetzan ospitaleko ohearen ondoan jarrita, zer egin ez zekiela, burua esku zikin bien artean hartuta zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.

6 bulego publiko bateko bigarren mailako enplegatua.

Igande eguerdian jabetu zen museoko ordenantza bat lapurreta gertatu zela, Diputazioak jakinarazi duenez.  Berria - Kultura   2004-10-14

Goizean erietxeko ordenantzak hondakinen poltsekin iristen direnerako, emakume eta haur mordo bat dago zain, hondakin horien artetik xiringak, orratzak, benda garbigarriak, edo merkatura eraman daitekeen edozer gauza hartzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen ordenantza (6); gizalegearen ordenantza (6)

euskararen ordenantza (6); gizalegearen ordenantza (6)

bartzelonako gizalege ordenantzak (3); gizalege ordenantzak debekatu (3); ordenantzak debekatu (3)


ordenario ik ordinario.

ordenatsu (agian hutsa, ordenatu-ren ordez) izond

Etxeko bakea, bertan agintzen dutenen eta obeditzen dutenen arteko elkartasun ordenatsua da; hiriko bakea gobernarien eta hiritar gobernatuen arteko elkartasun ordenatua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.


ordenatu, ordena(tu), ordenatzen 1 du ad ordena ezarri. ik antolatu; apailatu; taxutu.

Gaiak ordenatu nituen, hain zuzen ere, bilatu nahi dituenak ez ditzan zati desberdinetan sakabanatuta aurkitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Karta jokoan bezala ari zen Enrike, fitxa batzuk eskuan hartuta; nahasten edo ordenatzen, auskalo.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Kaxoiak ordenatzea moduko zerbait da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Ni salan zutik, azken filmak ordenatzen ari, errebelatzera eraman ahal izateko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

-Aitorpena jaso behar dugu -azaldu dio idazkariari bere oharrak ordenatu bitartean-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Sei ataletan ordenatu ditu Xavier Bray arduradunak erakusketako artelanak.  Berria - Kultura   2004-08-17

Kalean atxilotzen badute ezingo du fitxategirik ordenatu edo bere gaixoei kasu egin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.

Irudiak kronologikoki ordenatu behar dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.

Letrak segida jakin batean ordenatzen ditu alfabetoak, eta hurrenkera horrek aurrera/atzera egiteko bidea zabaltzen digu guri.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 93. orr.

Ez du ezein (objektuen) adigairik sortzen, baizik eta hauek ordenatu besterik ez ditu egiten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.

Libururen bat irakurtzen ari eta zirrara eragiten badit, nire buruko gauzak ongi ordenatu behar ditut lehendabizi, gainerakoekin nahastu aurretik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Ez zuen besterik buruan, bueltatxoa eman, distraitu, ideiak ordenatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.

Besteak beste, marko teoriko honi esker birformulatu eta ordenatu ahal izan ditugu bat-bateko bertsolaritzari dagozkion galdera eta arazo zaharrak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

"Kasu triste bat"en, maitatzen ez dakien gizon ordenatu batek, emakumea bere burua tren azpira amiltzera daroa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Hiriko bakea gobernarien eta hiritar gobernatuen arteko elkartasun ordenatua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Zer paper jokatuko zuen natura ordenatu baten ideiak aberastasunaren teorian. Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Sorketa ordenatu baten gaiaren eta natura oparo baten gaiaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Gauza bera gertatzen da irudi-horman ere, irudi mugikorrez osatutako segida ordenatu bat baita, osotasun zatikatuzko irudi bakar bat bezala irakur daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Errenazimenduko errepublikazaleek komunitate politikoa, alegia politeia, herritartasun gisa hartu zuten, hau da, gorputz ordenatu bat non izaki libreak elkarrekin bizi zitezen, denontzako lege baten menpean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Mendikariak apur bat aparte zeuden, talde ordenatu eta isilean, lantza, arku eta ezpatez armaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Erdialdetik hasi eta iparraldeko muturreraino modu ordenatuan igoz, guztiz modu naturalean azaltzen dira herrien ahots-tonuak, gero eta lodiago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Haustura prozesua «era ordenatu batean» egingo dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Laboratorio obsesiboki ordenatu hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

3 erlijio ordena eman.

Elizgizon ordenatu ninduten haur nintzelarik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.

Geroztik Elizak ordenatu ditu diakreak behardunen eta guzien zerbitzari bezala.  Herria   2005-09-01

Tagastera itzuleran anaidi monastikoa fundatu zuen eta 391n apaiz ordenatu zuten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

Donostiako Joan Mari Uriarte gotzainak du apez ordenatu. herria¬

Iturriek argi erakusten dute Frantzisko diakono zela, ez apaiz, nahiz eta ez diguten esaten noiz eta nola ordenatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Loir-et-Cher departamenduko hautesleek Blois hiriko apezpiku hautatu zuten gero jaun hura bera, eta apezpiku lagunek apezpiku ordenatu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz ordenatu (3); apez ordenatu (4)

gizon ordenatua (3)

era ordenatuan (4); modu ordenatuan (5)

perfektuki ordenatuta (4); txukun ordenatuta (3)

ordenatzeko eta kateatzeko (5); ordenatzeko modu (3)

gauzak ordenatzen (3); ordenatzen eta kateatzen (3)


ordenatuki adlag era ordenatuan.

Saihetsean den hondartzan, pintatu berriak diren batteliku kriketak, egur batzuen gainean garbiki eta ordenatuki ezarriak, kroskoa gainera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 156. orr.

Baina ez anabasa batean, txorimalo bat egitear dagoen norbaitek lurrean ordenatuki lerratu izan balitu bezala baizik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Gauzak ordenatuki egitekotan, ordea, kontutan hartu behar ditugu puntu hauek: [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 45. orr.

Gauzak ordenatuki aztertzea gomendatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.


ordenatzaile 1 izond ordenatzen duena.

Aurretiaz zerizan ordenatzaile gorena ezartzen badut oinarrian, orduan izadiaren batasuna egitatean ezeztatu egiten da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Azeri Begi iritsi zenean Enperadore Horiaren aginte-etxera [...] paperak aurkitu zituen milaka, baina inongo zentzu ordenatzailerik gabe pilatuta han-hemen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Arrazoizko printzipio ordenatzaile baten bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

2 iz ordenatzen duen pertsona.

Zorionaren egilea naiz eta zoritxarraren ordenatzailea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Hortaz, zorigaiztoko izan arren, nahi duzuna daukazulako, Sortzailearen onberatasuna goratzen dut; eta zu eskergaiztoko izateagatik nahi ez duzuna jasaten duzulako Ordenatzailearen justizia goratzen dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 156. orr.

Maimonek hemen bere ordenatzaile-lanaz jabetuta jokatzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.


ordenatze izond

Sortzea eta ordenatzea zertan diren ezberdin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Eta hor errimen almazenatze eta ordenatzeak sekulako garrantzia hartzen du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.

Maimonen bigarren ordenatze-lana Aristotelesen fisika eta metafisikaren zati teologikoki garrantzitsuen laburbilpena da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.


ordenazale izond ordenaren zalea.

Zeren izugarri ordenazalea baitzen, zinez!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

Fraideek, ordenazaleak izaki, elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak, baratze lur puska dezentean, fraideek gerezi ardoa egiteko adina eta gehiago ere ematen baitzuten zuhaitzok.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Kontatu dizut, bertzalde, nolakoa zen ama etxeko gobernuaz denaz bezainbatean, artatsu eta ordenazale itsu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 82. orr.


ordenazaletasun iz ordenazalea denaren nolakotasuna.

Gaitzeko lana zen hura, amaren aldekoek berezko duten pazientziaz, txukuntasunaz, ordenazaletasunaz eta perfekzio nahiaz bururatua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.


ordenazio 1 iz ordenatzea, ordena ezartzea.

Proportzioaren erabilera zuzena, Vitruvioren ustez, ordinatio, ordenazioa, deitzen den ezaugarri jadanik arkitektonikoan ulertu behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Ohikoa denez kontsideratzen da diskurtsoak eta euren ordenazio sistematikoa, askotan bihurria den elaborazio baten azken egoera besterik ez direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Musikaren partzial harmonikoen ordenazio naturala alderantzikatu du konpositoreak obran.  Berria - Kultura   2004-10-05

Ordenazio Akademikorako errektoreordea zen orduan 1991-1996. urteak bitartean EHUren errektorea izango zen.  Berria - Harian   2005-02-25

2 (hitz elkartuetan)

Autoreak erraz lortu ahal izango zuen gauza bera bere "liburuak" beste modu batera egituratuz, liburu barruko zatiketak ez baitira bestelako ordenazio-aukerarik ez onartzeko bezain zurrunak eta finkoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Gero, mendeetan barrena, ordenazio kontuok beste tenpora-batzuetara ere zabalduko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

3 (orobat ordinazio g.er.) erlijio ordena ematea.

San Leon Aita Santuak ahaleginak egin zituen Italia aldeko gotzainen aurrean eta beste nazioetako gotzainekiko, ahaleginak eta bost bai, egun santu hauek, ordenazioak barne, zabaltzen eta osparazten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Jaunak hain fede handia eman zidan eta ematen dit Eliza santu erromatarraren moldearen arabera bizi diren apaizekiko, beraien ordenazioa dela-eta, ze, pertsegituko banindute ere, beraiengana jo nahi baitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.

Zortzi diosesetakoak ziren apez berri horiek eta Crescensio Sepe Erromako Ebanjelio lanaren kongregazioko apezpiku arduradunak egin du ordenazio hori.  Herria   2005-12-01

Apez egin nintzen egun hartako ordenazioa nahi nuen finkatu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

Hona ordinazioen kopurua hamarkadaz hamarkada: 1860ko hamarkadan, 79 apez berri Euskal herrian (4 BAB-koak), 1870koan 84 (3 BAB).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 85. orr.


ordenu1 iz ipar testamentua, hilburukoa.

Atseginekin ikusten dugu betetzen dituzula zuhonek zure zorrak eta ez zure ondokoen gain uzten; ezen gaztigu garratzak jasanen dituzte beste munduan, beren ordenuan behar baino gehiago beren ondokoei fida izan direnek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.


ordenu2 ik ordena.

ordez 1 adlag adierazten denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. ik orde.

Ile ordez sugeak, atzamar zorrotzak eta hagin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Etxeko atalburuan ere, egungo elorri ordez lehen lizar adaskak paratzen ziren gurutzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Bost filosofo ordez, hamar sartuko dituzte agian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

-Dirudienez, hegazkinak, mendebaldera ordez, ekialdera hartu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

Ni bertaratu orduko, ukondotik helduz, komisaria barrura ordez atarian dagoen lorategira eraman ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

"Baina" ordez "eta" jarriko lukeena fidagarriagoa litzaidake.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

· Dolu handiegia dute eta ez dituzte ordez sortzen direnak laztantzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Ordez, Wernerren ikustera joan zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Praktika ukatzen da, eta, ordez, hitza eskaintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

Zemai egin ere bai, buruz beherako orekan jarriko zela gure hamaseigarren solairuko balkoiko eskubandaren gainean, eta nik ozta-ozta eragotzi; ordez-edo, whisky botila bat jaurtiki zuen delako Urliak fatxadan behera...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk, okari oka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Berriro burua altxatu zuenean aurpegia erabat desitxuratua zuen, malkoen ordez behazuna edo pozoiren bat xurgatu balu bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Bigarren mutantearen buruan hanka bat eratu bada antenaren ordez, seinale mutazioak gene bat indargabetu duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Gurpilak jiraka jarraitzen zuen nire buruan; orain, ordea, arestiko zenbakien ordez, izenak erakusten zizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Nahi duzu zure ordez joan nadin...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

Arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat, arra bat zabal, zeina mugimendu zakar bakoitzean jakaren ertzetatik irteten baitzitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Gona estu ñimiñoa janzten zuen, lehengo eguneko plisatuaren ordez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Urruneko autoaren burrunba isilaren ordez, urruneko urratsen harrabots idorrak sendi izango dituzu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Baina horren ordez, are gauza bitxiagoa egin du: negar zotinka hasi da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 48. orr.

Londres laster geratu zitzaien oso atzera, eta haren ordez landa berde txukunak ageri ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Horren ordez, bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Zer ikusten dugu honen guztiaren ordez?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

Gauza horiek bihurtzen ditu on, haiek egokiro antolatzean egon beharko lukeen onaren ordez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 121. orr.

Hori gabe, oraindik ere Teodosiar kodea izango genukeen erromatar legea lurraldeko lege zen probintzietan, Justinianoren legeen ordez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

-Joera dugu aurrean dugunaren ordez, aldez aurretik nagusitu zaigun klixea ikustekoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

3 (aditzaren era burutuaren eskuinean) beharrean.

Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Partida egin ordez belazeetan etzan ziren, alkandorak erantzirik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.

Urteak betetzen zituen mutila ospitalean zegoen festan egon ordez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Liluratu ordez, politikak, gaur egun, nazkatu egiten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Erantzun ordez, Xerealek irakurtzen jarraitu zuen: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Baionan hotelez hotel ibili omen zen bere lagunekin, jendarmeengana jo ordez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Mitina ematen zuen ebanjelioa esplikatu ordez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

-Orangutan deitu ordez tximino deitu izan balit behintzat!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 272. orr.

Bera joan ordez, alaba bidali zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

-Zergatik ez zuen ihes egin, hala ere, bere burua hil ordez? -galdetu zuen Perrettek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

4 (-tzeko atzizkiaren eskuinean) ipar beharrean.

Zeren ahultzeko ordez indartzen baitira, esperientzia horretan azkarturik, beren arteko elkartasun sare berezia antolatuz, Frantziako administrazionearen traba guzien gainetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Gizakien bihotzak sendotzeko ordez haien hondatzen dakitenak, gogaikarri dira, bai beren buruentzat, bai besteentzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Oraino luze luzea etzanik dagoela, besoak eta zangoak tiratu, hortzak tinkatu eta xutitzeko ordez berriz matalazaren gainera uzten du bere gorputza.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Zeruko graziak ohoratzeko ordez, aterpeko nesken graziari eskerrak bihurtu zituzten mundu triste honen edertasun garrantzisuenari amor emanez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.

Egoerari pentsatzeko ordez behar genuen gure izpiritua bertze norabide baterat igorri.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abiatu ordez (6); agertu ordez (5); aitaren ordez (11); aldatu ordez (8); aritu ordez (5); aztertu ordez (5); babestu ordez (5); bakoitzaren ordez (6); baten ordez (77); begiratu ordez (12); beraren ordez (5); bere aitaren ordez (5); bere ordez (89); berearen ordez (5); bestearen ordez (5); bilatu ordez (8); bota ordez (8); deitu ordez (12)

egin ordez (64); egon ordez (19); eman ordez (34); erabili ordez (8); erakutsi ordez (8); eraman ordez (7); erantzun ordez (19); esan ordez (29); euren ordez (7); galdu ordez (6); gelditu ordez (5); geratu ordez (5); gure ordez (14); guztien ordez (7); haien ordez (62); haren ordez (184); hartu ordez (15); hasi ordez (9); hil ordez (10); hitzaren ordez (9); hitzen ordez (9); honen ordez (15); horien ordez (30); horren ordez (278)

ibili ordez (14); ikasi ordez (7); itzuli ordez (7); izan ordez (59)

jainkoaren ordez (5); jardun ordez (6); jarri ordez (8); jo ordez (8); joan ordez (35)

nihaten ordez (5); nire ordez (42)

odolaren ordez (5)

ordez ari (12); ordez ari zen (7); ordez ariko (20); ordez ariko da (15); ordez aritu (8); ordez aritu zen (5); ordez arituko (5); ordez arizan (6); ordez erabiltzen (5); ordez jarri (5); ordez sartu (6); ordez sartu zen (5); ordez zelairatu (7)

osoaren ordez (7); ruizen ordez (5); sartu ordez (10); semearen ordez (6)

utzi ordez (11); xingola ordez (9); zigorraren ordez (5); zure ordez (26)


ordezgarri iz ordezkagarria.

Zure aldean ordezgarri hutsalak ote dira gainerako guztiak?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 176. orr.


ordezkaezin izond ezin ordezkatuzkoa.

Gizon ordezkaezin bat gauzak aldatzen ari da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 34. orr.

Zenbatekoak ziren planetaren erreserbak baliabide material ordezkaezinetan, mineraletan adibidez, eta baliabide material ordezkagarrietan, ur-argindar eta uzta eta ganadu eta lanesku eta giza trebetasunean?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Zoriontasun garden bat zela sentitzen zuten gainera, ordezkaezin eta bakarra, sakratua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Baina Hermannen adiskidetasunari eusteko, ordezkaezina izatea behar nuen lortu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

Bere petaka beti betea zela medio, ez zitzaion batere kostatu Duvrescuren tertulia-lagunik ordezkaezinena bihurtzea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Fakturazioa mila miliotara iristen den edozein eskualdetan inor ez da ordezkaezina.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.


ordezkagaitz izond ordezkatzen zaila, ia ordezkaezina.

Baita beren burua egia bakar, behin-betiko eta ordezkagaitza aldarrikatu zutenena ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.


ordezkagarri 1 izond ordezka daitekeena, ordezkatzeko modukoa.

Sendagileen estatus hau nahikoa berezia da oro har gizarte eta zibilizazio forma ezberdinetan: bera ez da ia inoiz pertsonaia bereiztezina edo ordezkagarria.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Produktu ordezkagarriak ekoizten dituzten ekonomia adarretan, atzerriko lehiak badu bai eraginik, bai enpleguen galeran bai soldata mailan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Zenbatekoak ziren planetaren erreserbak baliabide material ordezkaezinetan, mineraletan adibidez, eta baliabide material ordezkagarrietan, ur-argindar eta uzta eta ganadu eta lanesku eta giza trebetasunean?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Begi-bistakoa da eraldatutako materiala eta hura eraldatzeko lanabesak elkarren osagarriak direla, ez alternatiboak -ez ordezkagarriak-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Ahots bat zen, presentzia fisiko bat; ordezkagarria, ondorioz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

2 (izen soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun balioarekin)

Zuri kolorea aldiz, errusiarren esku eta arima garbiaren ordezkagarri hautatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Bizitza gauza ergela da, emoziorik gabea, gorabeherarik gabea, hemen behintzat, eta alde guztietan berdin, nik uste, eta izumenez betetzen da gogoeta, bizitzaren emozio-antzutasunaren ordezkagarri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Goenkale-ren arrakastaren ondoren beste foiletoi batzuk prestatu nahi zituzten, nonbait, aurrekoaren osagarri edo ordezkagarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 146. orr.


ordezkagarritasun iz ordezkagarria denaren nolakotasuna.

Adierazitako horrek baliabide berriztagarrien eta berriztaezinen arteko ordezkagarritasuna aipatzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.


ordezkaketa (6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz ordezkatzea. ik ordezkapen.

PANeko presidentearen balizko ordezkaketaz mintzo, Israelgo presidente Moshe Katsavek esan zuen Tel Avivek ez duela eskua sartuko haren ondorengoa hautatzeko tenorean.  Berria - Mundua   2004-11-02

Bost dira auzitara jotzeko arrazoiak: klase berriak ez irekitzeko arrazoitu gabeko erabakiak, oren kopuruaren oreka ez errespetatzea ikastetxeetan, irakasle elebidunen ordezkaketa ez bermatzea, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Bada ordea beste zenbait baliabideren arteko ordezkaketarako aukerarik -harriaren ordez zura erabiltzeko, esate baterako-, produkzioan duten eginkizuna berdintsua baita: eraldaketarako lehengaiak dira azken batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizitza maila bera berreskuratu ahal izateko lan gehiago egin beharra (sarrera efektua), jasotako soldatari parte handiagoa kentzen zaionez, aisialdiari probetxu handiagoa ateratzeko desioa baino handiago izan ohi da (ordezkaketa efektua).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.


ordezkapen (110 agerraldi, 19 liburu eta 62 artikulutan) 1 iz ordezkatzea. ik ordezpen.

Desohoretzat hartzen zuten oinordekorik gabe hiltzea, esklaboak hartu zituzten oinordekotzat, eta ordezkapenak asmatu zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Agerikoak diren ordezkapenez gainera, gaur egun badakigu gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Hitzen ordezkapenean datza jolasa, baina hitzaren ordez haren definizioa jartzen da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Ez datoz bat emakumeek gaur egun munduan duten benetako eragina eta gero gizartean, ekonomian eta politikan duten ordezkapena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Irudikapena da fenomenorik orokorrena, ikusleari urrutiko errealitate bat, haren lekua hartzen duen beste baten bitartez, "ordezkapenez" ikusteko aukera ematen diona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Niri agertu zaidana izan da hutsuneak dituzten sailak, mordoilotutakoak, diferentzien jokoak, urruntasunenak, ordezkapenenak, eraldaketenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

2 (eskola, langune eta kidekoetakoa)

Ordezkapen bat egiten ari zen lizeoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Kanboko Xalbador kolegioan eta Ziburuko Larzabal kolegioan ordezkapen bat betetzeko, irailetik goiti.  Herria   2003-09-04

Kazetaria da Jimenez, ordezkapenak egiten ditu EITBn, eta ahalik eta irakurterrazen eta erakargarrien idazten saiatzen dela dio.  Berria - Kultura   2006-05-05

Parisa joan ninduan gero; han ordezkapenak egiten nitian kafetegietan, eta, halako batean, Sorbonako tabako-kafetegian egokitu ninduan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Carmiñak, berriz, auzoko Consum batean ordezkapenak egiteko zoria izaten zuenean, irabazitakoaren zatirik handiena [...] guraso jubilatuei igortzen zien.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.

Ordezkapenaren bi hilabeteak bukatu zirenean, Andres Madrila itzuli zen; hirurogei duro zeuzkan gordeak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

-Aldi baterako kontratazioak egin beharko zenituzkete, laneko ordezkapenak betetzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Gorpuari azterketa egin zion sendagileak ez zian atsoa ezagutzen, oporretako ordezkapenak egiten ari eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Urtarrilean eta otsailean Kutxak egin dituen 50 kontratatuetatik, 43 ordezkapenekoak eta «produkzio beharren araberakoak» dira eta gainontzeko zazpiak praktiketakoak  Berria - Ekonomia   2004-03-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Proposizio hori ez da ordezkapen logikoaren kasua, eta ezin da ordezkapen-kasu bihurtu sinonimoen bitartez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

"Ez dago ezkondua den mutilzaharrik" ez da ordezkapen-motako proposizioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

«Izugarri» areagotu ziren ordezkapen kontratuak, Azkarragaren hitzetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Ordezkapen zerrendetan antzinakotasuna bakarrik ez delako kontuan hartzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Irakasle horiek beste 17.000 irakaslerekin batera daude ordezkapen zerrendatan.  Berria - Harian   2005-03-17

Ordezkapen lana egiten ari diren 11 langile finko egingo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arratsero bezala, eguneko zaindari-ordezkapena egiteko tenorean, beti bezalako komedia egin zuten soldaduek, fusilak besaburura eta lurrera behin eta berriz aldatuz aginte-oihu zakarren arabera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Al Oufi Al Kaedak Saudi Arabian duen ustezko laugarren buruzagia da erakunde islamikoak ez du buruzagi ordezkapena baieztatu.  Berria - Mundua   2004-06-22

5 ordezkaritza; ordezkariak.

Espainiako legeek diote nazioarteko ordezkapena Espainiako selekzioari soilik dagokiola.  Berria - Kirola   2004-03-30

Estatuak, ministroen kontseiluan izango duten ordezkapena eztabaidatzera mugatu dira batez ere.  Berria - Mundua   2004-06-20

Emakumeen ordezkapena: joan den astelehenean, Gobernu Kontseiluak onartutako testuak finkatzen du legebiltzarkideen %25 emakumeak izan beharko luketela.  Berria - Mundua   2004-03-06

Irakeko behin-behineko gobernuan euren ordezkapena ez dute nahikotzat jo buruzagi politiko kurduek.  Berria - Mundua   2004-06-03

Pozik agertu zen, omenaldian Andoaingo Udalean ordezkapena duten alderdi guztiek parte hartu zutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

ERCk lehen halako sei handituko du bere ordezkapena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordezkapen bat betetzeko (5); ordezkapen kasu (3)

ordezkapenak egiteko (3); ordezkapenak egiten (5)


ordezkari 1 iz talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean ari den pertsona.

Tierney jaunaren ordezkarietako batek kontratatu zuen O'Connor jauna barrutiko alderdi batean boto eskea egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Agintariak Jainkoaren ordezkari direlako.  Elizen arteko biblia   Erm 13,6

Zakarias aita santuaren ordezkari zen San Bonifaziok koroatu eta gantzutu zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Etxe hau Asisko kontzejuarena da eta gu hemen kontzejuaren ordezkari gara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.

Üdalerri bakoitxak ordezkari edo delegatü bat badü hor.  Herria   2001-04-26

Nafarroako Gobernuko ordezkari bati.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 102. orr.

Errusia eta Albaniako enbaxadetako ordezkariak.  Berria - Mundua   2004-12-16

Demokristauen ordezkariaren txanda etorri zen ondoren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.

Ordezkari batzuk hautatzea erabaki dugu aho batez, eta zuengana bidaltzea Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin.  Elizen arteko biblia   Eg 15,25

Hirugarren belaunaldiaren ordezkari hauentzat ingelesa zen etxeko nahiz eskolako hizkuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Bera zen SSaren aurrean gatibuen ordezkari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.

Moscou-tik Armada Gorriko ordezkari bat etorri zen Itsasura, medaila batzuen banatzera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

Ni liburu-saltzailea naiz, enpresa ezagun baten ordezkaria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 49. orr.

Lan-talde baten ordezkari modura ariko balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 275. orr.

PSE-EEko ordezkari Huertasen proposamena babestea erabaki zuten hirurek.  Berria - Harian   2005-10-27

AEBetako ordezkari Richard Lugarrek bitartekari lanak egin zituen Marokoko gerra presoak askatzeko auzian.  Berria - Harian   2005-08-27

Donostiako Gaztelubide Gastronomia Elkarteko ehun ordezkari inguru.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Aralarrek, ordea, ordezkari bat lortuko luke Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Batzorde bat izendatua zuen De Gaullek, zientzia-arlo bakoitzeko ordezkari ziren hamabi "jakintsu"z osatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Draco Malfoy harropuztuta zebilen ikastetxean zehar, ordezkari nagusi izendatu balute bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.

Asiriar ordezkari nagusiak esan zien: [...].      - 2. orr.

Jainko Handiak ezartzen du, ororen gainetik, bere ordezkari zuzena, Errege subiranoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

-Gobernu berriaren ordezkari ofiziala zarela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

1997an NBEko ordezkari berezi James Bakerrek hitzartu zuten erroldak osatuko zituztela bozetan iruzurrik egon ez zedin.  Berria - Harian   2006-04-22

Gizarte zibileko kideak, GKEak, ordezkari instituzionalak eta komunitate akademikoko hainbat aditu izan ziren bertan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Ordezkari politiko eta herritar ugari bildu zen atzo Hego Euskal Herriko erakundeen aurrean egindako kontzentrazioetan.  Berria - Harian   2005-03-12

Zuzen zabiltza, ordezkari sindikala izatea ez da astoaren goizeko arrantza.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 212. orr.

Presentzia hori egiazko presentziatzat harturik eta ez irudikapenezko ordezkari, imajinaziozko ordezkari edota ordezkari birtual bezala harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Servan ordezkari orokorrari igorriko dizkiozu, nire goraintziekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.

-Isilpeko ordezkariak azaldu zigunez, AEBetako gobernua irrikan dago gerran sartzeko -azaldu zidan Mitxelenak-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 301. orr.

Gobernu berriko ordezkari bigarren mailakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

3 irud/hed

Soloeta-Dima izan zen joera honen ordezkari nagusia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 112. orr.

Azkena aukeratu zuen, erdibidearen eta tradizioaren ordezkaria zelakoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Arkeologia iluministaren ordezkari nagusienetako batek, J. B. Leroy-k.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Euskal kulturaren ordezkari izan zara hainbat herrialdetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 107. orr.

Pacheco kardinalea, Espainiako interesen ordezkaria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Espeziearen ordezkari hilkor baten desegintzaren eta beste baten sorreraren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Alberto Handia eta Tomas Akinokoa teologoak, sasoiko pentsabidearen ordezkari ausartak zirela erakutsiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Pentsamendu ilustratuaren ordezkari nabarmenetariko baten, De la Roda ministroaren, eskutik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

Orain batera zeuden bi egi forma horien ordezkari lehiakideak ados jartzera iristea ala bata edo bestea zelaitik kanpo geratu arte borroka egitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Kultura siriakoaren ordezkari ziren andaluziar musulmanengandik hartutako altxorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa zela bere espezieko ordezkari bakarra, desintegrazio-seinale ukaezinik ageri ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

4 (pertsona ez dena)

Ikuspegi-modu honen ordezkari tipikoenak hirurogei ondoko urteetan oso boladan egon ziren teoria "konbinatorio" edo "algoritmikoak" izan dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Etxeko egongelan, hala ere, suak ordezkatu zituen bonbilak, aukeran haien ordezkari ahulegia zen arren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 151. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Manhattan Proiektuaren ardura eman ziotenean, Grovesek Washingtoneko Ordezkari-ganberan izan zuen haserrealdiak hango guztiak beldurtu zituen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 18. orr.

Steer, The Times egunkariaren ordezkari lanetan iritsi zen Bilbora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

Alferrik eman zioten apezpiku bakoitzari probintzietako beren ordezkari gradua, kondearen aginteari kontra egiteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Biltzarrak gutun bat igorri dio Batzarrari, Garat anaiei beren ordezkari karguaren kentzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Gaur egun japoniar ordezkari talde batekin ari dira tratuetan, multinazional handi batean integratzeko asmoz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziako erreginaren izenean harremanetan sartu nintzan Iruñeko errege-ordezkariarekin eta apezpikuarekin, behin betiko muga zehatz baten finkatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

-Herriak libreki hautatu dituen nazio ordezkariak deabruak deitzen dituzu? bigarren planoan, berriz, tribunan zeuden agintari zibilak eta eliz ordezkariak agertzen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren.  Elizen arteko biblia   Zen 26,9

-Bihar, Donibanen beharrak ditugu Parisetik zuzenki datozkigun bi herri ordezkari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Egunkaria SAren lege ordezkariak gaur bertan aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Nazionalean likidazio proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Alderdi kristau kontserbadoreko prentsa ordezkaria da gizona.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.

6 (adizlagun gisa)

Parisen bizi izan da beti, CGTko ordezkari Renault Billancourten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Horretarako etorri gara, ordezkari, Gil de Rolim, Ligel, Lichertes [...] eta ni neu, denetan ezdeusen eta apalena, zure zerbitzari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ordezkari jarduteak zabaltzen zizkion ateak ahaztu barik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Erreginaren ordezkari zegoen han, erran nahi baita, tenpluaren bigarren ordaintzailearena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Gure hizkuntza honen eta hizkuntza honetan egiten den literaturaren ordezkari joan nintzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako ordezkari (8); alderdi politikoetako ordezkari (7); alderdietako ordezkari (7); alderdiko ordezkari (5); aralarreko ordezkari (6); batasuneko ordezkari (17); batzordeko ordezkari (11); ccooko ordezkari (5)

eaen duen ordezkari (17); eajko ordezkari (8); eako ordezkari (9); eeko ordezkari (7); eeren ordezkari (5); ekialde hurbilerako ordezkari (7); elako ordezkari (12); elizaren ordezkari (5); elkarteko ordezkari (18); erakundearen ordezkari (8); erakundeko ordezkari (31); erakundeko ordezkari berezi (6); espainiako gobernuaren ordezkari (14); espainiako gobernuko ordezkari (8); espainiako ordezkari (7); estatuaren ordezkari (5); euskal herriko ordezkari (5); euskal ordezkari (7); gobernu ordezkari (8); gobernuaren nafarroako ordezkari (25); gobernuaren ordezkari (26); gobernuko nafarroako ordezkari (6); gobernuko ordezkari (19); goi ordezkari (21); herriaren ordezkari (12); herritarren ordezkari (16)

ikasleen ordezkari (6); jaialdiko ordezkari (5); jaurlaritzaren ordezkari (5); kontseilari ordezkari (21); kontseiluko ordezkari (10); labeko ordezkari (17); langileen ordezkari (13); ministerioko ordezkari (5); nafarroako ordezkari (35); nafarroan duen ordezkari (11); nbeko ordezkari (21); nberen ordezkari (6)

ordezkari aukeratu (5); ordezkari bakarra (26); ordezkari bat izango (9); ordezkari bat lortu (6); ordezkari berezi (44); ordezkari bereziak (8); ordezkari berria (7); ordezkari berriak (8); ordezkari bidali (5); ordezkari bildu ziren (5); ordezkari carlos urkijok (7)

ordezkari gisa (98); ordezkari hautatu (5)

ordezkari izan (28); ordezkari izango (28); ordezkari izango ditu (14); ordezkari izateko (16); ordezkari izendatu (11); ordezkari javier solanak (9); ordezkari jeltzaleak (5); ordezkari kargua (5); ordezkari lakhdar brahimik (5); ordezkari lortu (11); ordezkari marisa diaz (5); ordezkari moduan (6); ordezkari nagusi (17); ordezkari nagusia (22); ordezkari nagusiak (27)

ordezkari ofiziala (5); ordezkari paulino luesmak (6); ordezkari politiko (27); ordezkari politikoak (21); ordezkari politikoei (9); ordezkari politikoek (16); ordezkari politikoen (17); ordezkari politikok (6); ordezkari sindikalak (5); ordezkari sindikalek (14); ordezkari terje roed (5); ordezkari ugari (21); ordezkari ugari bildu (5); ordezkari ugarik (5); ordezkari vicente ripa (13); ordezkari vicente ripak (31); ordezkari xiita (6)

pse eeko ordezkari (7); pse eeren ordezkari (5); psnko ordezkari (6); sindikatuko ordezkari (5); taldeko ordezkari (14)

bere ordezkaria (7); elkarteko ordezkaria (6); espainiako gobernuaren ordezkaria (6); espainiako gobernuko ordezkaria (5); espainiako ordezkaria (5); estatuaren ordezkaria (5); euskal ordezkaria (6); eusko jaurlaritzaren ordezkaria (5); gobernu ordezkaria (7); gobernuaren ordezkaria (10); gobernuko ordezkaria (7)

jaurlaritzaren ordezkaria (7); kontseilari ordezkaria (26); kontseiluko ordezkaria (5); labeko ordezkaria (5)

ordezkaria izan (14); ordezkaria izan zen (6); ordezkaria izango (7); ordezkaria zen (9)

abko ordezkariak (5); alderdi guztietako ordezkariak (13); alderdi politikoetako ordezkariak (11); alderdietako ordezkariak (26); alderdiko ordezkariak (10); aralarreko ordezkariak (20); aubko ordezkariak (14)

batasuneko ordezkariak (41); batzordeko ordezkariak (19); berdeetako ordezkariak (5)

ccooko ordezkariak (19); cgtko ordezkariak (7)

eaen duen ordezkariak (33); eajko ordezkariak (19); eako ordezkariak (20); eb iuko ordezkariak (8); eeko ordezkariak (7); ehneko ordezkariak (8); elako ordezkariak (39); elkarri ko ordezkariak (5); elkarteen ordezkariak (5); elkarteetako ordezkariak (15); elkarteko ordezkariak (45); enpresetako ordezkariak (8); eragileetako ordezkariak (7); erakundeetako ordezkariak (10); erakundeko ordezkariak (15); erakundetako ordezkariak (9); esk ko ordezkariak (5); espainiako gobernuaren ordezkariak (17); espainiako gobernuko ordezkariak (12); espainiako ordezkariak (6); estatuaren ordezkariak (6); euskal herriko ordezkariak (8); ezker abertzaleko ordezkariak (10)

gobernu ordezkariak (8); gobernuaren ordezkariak (24); gobernuetako ordezkariak (5); gobernuko ordezkariak (26); gorraiz elako ordezkariak (5); gurasoak elkarteko ordezkariak (6)

hamaseko ordezkariak (5); herri ordezkariak (11); herri plataformetako ordezkariak (6); herrialdeetako ordezkariak (12); herrialdetako ordezkariak (6); hzko ordezkariak (8); iuko ordezkariak (9)

jokalariaren ordezkariak (5); kontseilari ordezkariak (41); kontseiluko ordezkariak (7)

labeko ordezkariak (37); langileen batzordeko ordezkariak (6); langileen ordezkariak (37); lege ordezkariak (5)

ministerioko ordezkariak (7); nafarroa baiko ordezkariak (5); nafarroako ordezkariak (6); nafarroan duen ordezkariak (14); nazioarteko ordezkariak (5); nbeko ordezkariak (19)

ordezkariak adierazi (22); ordezkariak adierazi zuenez (7); ordezkariak argitu (5); ordezkariak aukeratzeko (11); ordezkariak azaldu (30); ordezkariak azaldu zuenez (13)

ordezkariak bat etorri (5); ordezkariak bidali (7); ordezkariak bildu (35); ordezkariak bildu ziren (20); ordezkariak bilduko (7); ordezkariak bilduko dira (5); ordezkariak biltzen (7)

ordezkariak egin (5); ordezkariak egindako (5); ordezkariak esan (15); ordezkariak esan zuenez (5)

ordezkariak hautatzeko (7)

ordezkariak izan (45); ordezkariak izan ziren (31); ordezkariak izango (19)

ordezkariak jakinarazi (8)

ordezkariak nabarmendu (7); ordezkariak nabarmendu zuenez (5)

ordezkariak salatu (6)

patronaleko ordezkariak (5); plataformako ordezkariak (7); plataformetako ordezkariak (6); ppko ordezkariak (9); pse eeko ordezkariak (7)

saileko ordezkariak (9); sindikatuetako ordezkariak (46); sindikatuko ordezkariak (17)

taldeetako ordezkariak (11); taldeko ordezkariak (21); tateko ordezkariak (5); txinako ordezkariak (5); udaleko ordezkariak (5); ugtko ordezkariak (9)

ordezkariarekin batera (8); ordezkariarekin bildu (5)

batasuneko ordezkariaren (8); elkarteko ordezkariaren (5); espainiako ordezkariaren (5); kontseilari ordezkariaren (11); labeko ordezkariaren (5); ordezkariaren arabera (30); ordezkariaren esanetan (31); ordezkariaren hitzetan (12); ordezkariaren ustetan (5); ordezkariaren ustez (12)

eaen duen ordezkariari (8); kontseilari ordezkariari (8)

gobernuko ordezkariei (5); langileen ordezkariei (27); taldeetako ordezkariei (5)

alderdi politikoetako ordezkariek (8); alderdietako ordezkariek (31); aralarreko ordezkariek (11)batasuneko ordezkariek (13); batzordeko ordezkariek (16)

eajko ordezkariek (7); eako ordezkariek (8); eb iuko ordezkariek (5); ebko ordezkariek (5); eeko ordezkariek (11); elkarteetako ordezkariek (10); elkarteko ordezkariek (17); enpresako ordezkariek (6); enpresetako ordezkariek (6); eragileetako ordezkariek (7); erakundeetako ordezkariek (22); erakundeko ordezkariek (15); erakundetako ordezkariek (9); erkidegoetako ordezkariek (5); espainiako gobernuko ordezkariek (5); estatuetako ordezkariek (6); etxerat eko ordezkariek (5); gobernuko ordezkariek (22); herri plataformetako ordezkariek (6); herrialdeetako ordezkariek (9); herritarren ordezkariek (5); hzko ordezkariek (9)

iuko ordezkariek (6); jaurlaritzako ordezkariek (10); klubetako ordezkariek (6); labeko ordezkariek (8); langileen batzordeko ordezkariek (7); langileen ordezkariek (76); nafarroako gobernuko ordezkariek (6); nazioarteko ordezkariek (5)

ordezkariek adierazi (6); ordezkariek azaldu (10); ordezkariek azaldu zutenez (6); ordezkariek egin (6); ordezkariek elkarretaratzea (6); ordezkariek esan (10); ordezkariek hartu (12); ordezkariek hartu zuten (9); ordezkariek osatuko (7); ordezkariek osatutako (5); ordezkariek osatzen (9); ordezkariek osatzen dute (8); ordezkariek parte hartu (10); ordezkariek parte hartuko (5); ordezkariek sinatu (5)

plataformetako ordezkariek (7); ppko ordezkariek (12); pse eeko ordezkariek (11); sindikatuetako ordezkariek (47); sindikatuko ordezkariek (12); taldeetako ordezkariek (13); taldeko ordezkariek (7)

udal ordezkariek (9); zuzendaritzako ordezkariek (5)

alderdietako ordezkariekin (10); batasuneko ordezkariekin (10); eeko ordezkariekin (6); erakundeetako ordezkariekin (6); gobernuko ordezkariekin (11); langileen ordezkariekin (21)

ordezkariekin batera (24); ordezkariekin bildu (55); ordezkariekin bildu zen (29); ordezkariekin bilduko (16); ordezkariekin bilduko da (8); ordezkariekin biltzeko (7); ordezkariekin egin (5); ordezkariekin egindako (5); ordezkariekin izan (5); ordezkariekin izandako (6)

pse eeko ordezkariekin (6); taldeko ordezkariekin (5)

alderdietako ordezkarien (7); gobernuko ordezkarien (8); idahoko ordezkarien (6); langileen ordezkarien (14)

ordezkarien aldetik (6); ordezkarien arabera (13); ordezkarien artean (27); ordezkarien arteko (20); ordezkarien aurrean (6); ordezkarien babesa (5); ordezkarien ganberak (7); ordezkarien iritziz (5)

ordezkarien parte hartzea (5); ordezkarien ustez (5)

udal ordezkarien (6)

ordezkariez gain (6)

ordezkarirekin batera (6)


ordezkariorde 1 iz idazkariaren azpikoa den pertsona, zenbait betekizunetan haren ordezko dena.

Victor Morlan Sustamen Ministerioko Azpiegitura eta Planifikaziorako Estatu idazkaria eta Espainiako Gobernuko Aragoiko ordezkari eta Huescako ordezkariorde Javier Fernandez eta Ramon Zapatero.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariordeak, Gloria Sanchezek, ertzainak atzo goizaldean Armentiako Bentetan izan zuen erasoa «gogor» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Espainiako Gobernuaren Burgosko ordezkariorde Berta Triciok jakinarazi zuen Novo Villarren deklarazioaren mamia: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Generalitateko Gizarte Ongizate sailburu Alicia de Miguel eta Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariorde Luis Felipe Martinez ere joan ziren ezbeharraren berri jakin zutenean.  Berria - Mundua   2006-03-29

2 (hitz elkartuetan)

Euskal gizarteak Guardia Zibilarekin «zorrak» dituela esan zuen Espainiako gobernu ordezkariordeak La Salve kuartelean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13


ordezkariordetza iz ordezkariordea dagoen bulegoa. ik ordezkaritzaorde.

Prestige ontziak kalte egin dien 44 arrantzontziren eskaerak tratamitatu zituen abenduan Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkariordetzak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17


ordezkaritza 1 iz ordezkariaren kargua eta bekekizuna; ordezkarien multzoa.

Hasiera-hasieratik Jaurlaritzaren ordezkaritza horiekin aliatuen alde lanean ibilia zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.

Juan Jose Lizarbe PSNko ordezkaritzako buruak ere «elkar ulertzeko giroa» espero du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

ERC alderdiko ordezkaritza batekin 2004ko urtarrilean izandako bilera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Osasunerako Mundu Erakundeak Txinan duen ordezkaritzako bozeramailea da Roy Wadia.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Eta oroituko duzu eginbide lauso bat duzula, ordezkaritza bat, zein, zergatik eta zertarako den zehaztu ezin izango duzun arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 426. orr.

Halako batean, Stalin sartu zen ordezkaritza biak biltzen ziren gelan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 153. orr.

Zazpi laguneko ordezkaritza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Praiatik etorritako ordezkaritza ofiziala han zegoelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.

Sar dadila ordezkaritza bat, zuetako lauk osatua gehienez ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.

Gizartearen ordezkaritza zabala gonbidatuen artean.  Berria - Harian   2005-01-22

Ordezkaritza politiko bati zegokion tratua eman ziguten.  Berria - Harian   2006-01-07

Zerrendetan gorabeherak egonez gero, litekeena baita emakumeen ordezkaritzak behera egitea.  Berria - Harian   2005-04-29

Hamaseko ordezkaritza bat ere izan zen atzo Kairon.  Berria - Mundua   2006-02-02

Zer madarikatu badute Ordezkaritzakoek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

2 ordezkaritzaren egoitza.

Baionan Euskaltzaindiak duen ordezkaritzan.  Herria   2001-09-20

Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkaritzari koktelez eraso diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Peruko Enbaxada eta Uruguaiko Ordezkaritza, biak eraikin berean dagozela-eta bigarren horretako ministroari deitu dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Galindez, gerra hasi denez geroztik Manuel Irujo eta Euzkadi'ko Ordezkaritza zaintzeaz arduratuko den Guardiako kidea da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Gasteizko Lan Zuzendaritzaren ordezkaritzan.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Baina hara non, telebista piztu, eta simaur pilo bat ikusi nuen Britainia Handiko ordezkaritza baten aurrean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

3 ordezkatzea; ordezkari izatea.

Babeserako Batzarrean ordezkaritza zeukaten indar politiko eta sindikalak ez ziren ados jartzen nola jokatu behar zuten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.

HZk, legezkoa izanda ere, boto kopurua bikoiztea ere ez luke aski, ordezkaritza lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Gero eta jende gehiagok aitortzen diote FLNri aljeriarren ordezkaritza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 152. orr.

Gehienetan arazo pertsonalak izaten dira tartean; boterea, ordezkaritza, hitza, borrokari buruz bakoitzak irudikatu nahi duen argazkia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.

Ordezkaritza honek egiten du, beren sakramentu-eginkizuna bete dezaten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Vitruvioren teoria nekez irits zitekeen arkitektura erromatarraren ordezkaritza literarioa beretzat hartzera, arkitektura horrek Vitruvio hil ondoren izan baitzituen kronologikoki bere garapen eta gauzatzerik original eta ikusgarrienak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hashim Thaci da albaniarren ordezkaritza taldearen burua negoziazioetan.  Berria - Mundua   2006-03-18

Txilen, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bulego bat inauguratzeko asmoa du Zenarrutzabeitiak.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Ordezkaritza krisi bat dago herrialdean: zenbait giro sozialetan jendea ez da ordezkatuta sentitzen.  Berria - Harian   2005-09-02

Lanpostuak baldin badira ere, egonkortzen ez dituzten ordezkaritza postuak dituzte bakarrik eskaintzen.  Berria - Harian   2006-02-07

Herritarren zeharkako ordezkaritza botoen bidez.  Berria - Mundua   2004-10-17

Demokraziaren ibilera egokia ordezkaritza egiturak berriro indarrean jartzearekin eta hauteskundeak lehenbailehen antolatzearekin gauzatu behar da.  Berria - Mundua   2006-04-22

EEPk guk luzaz egin ordezkaritza lana bere gain hartu badu ere, kulturaren bitartez euskara biziarazteko ekintzak egiten segitzea erabaki dugu.  Berria - Kultura   2006-01-24

Indar politiko suniten ordezkaritza maila nabarmen hazi egin dela.  Berria - Mundua   2006-01-21

LAB eta CCOO sindikatuen ordezkaritza portzentaiek gora egin zuten Hego Euskal Herrian iaz 2002koekin alderatuta.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pio Barojaren editoreak Prentsa eta Propaganda Ordezkaritzara igorri zuen kopia.  Berria - Kultura   2004-06-24

Lurralde ordezkaritzaren bidez «autonomien arteko elkartasuna» bermatzen duen Senatuaren erreforma aldarrikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-27

Murostik etorritako Carmiñaren ahaide-ordezkaritza murritz eta zalapartatsuaz landa, jende gutxi hurreratu zen: adiskide pare bat eta gure aita.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 162. orr.

Herriko etxean errezebitua izan da buraso ordezkaritza bat.  Herria   2001-09-27

Alde batetik, horrenbestez zientzia-ikerkuntzaren garrantzia aitortuz, ikerkuntza-ordezkaritza bat sortu zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Elkartearen kanpo ordezkaritza ereman, proiektu berriak landu irratien garapenerako, partaidetzak negoziatu, txostenak osatu...  Herria   2001-10-11

Bihar Jaurlaritzako Industria Sailarekin bilera egingo du enpresa ordezkaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

· Mexikon gaindi ibili berria da Onatiar enpresa ordezkaritza andana bat, auzapezarekin joanik.  Herria   2002-10-24

6 ordezkaritza izan du ad

Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztien buruek, ekitaldiaren inguruan, guztiz balantze baikorra egin dute.  Berria - Mundua   2004-09-12

Udalean ordezkaritza duten talde guztiei eskatu zieten gaztetxearen inguruan duten iritzia «argi eta garbi» plazaratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Kurduek ordezkaritza izan dezakete Legebiltzarrean.  Berria - Mundua   2006-04-14

Formula bat bilatu beharko litzateke, hain zuzen horren bidez munduko herriek eta herritarrek ordezkaritza izan dezaten munduko gobernamenduaren nondik norakoa gidatzen duten instituzio globaletan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

Gauza harrigarrienetako bat New Yorkeko Polizia Departamenduko kideen koadrila batek gay eta lesbianen desfilean ordezkaritza izatea dateke.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

· Euskal txirrindulariek ordezkaritza zabala dute aurtengo Euskal Herriko Itzulian.  Berria - Kirola   2006-04-04

ELAk Gipuzkoan %44,38ko ordezkaritza du, CCOOk %16,28koa eta UGTk %7,9koa.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Legeak dio bezeroek gutxienez %25eko ordezkaritza izan behar dutela Batzar Nagusian.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdiaren ordezkaritza (3); batasunaren ordezkaritza (6); batasuneko ordezkaritza (5); batzordean ordezkaritza duten (3); bere ordezkaritza (6); dagokien ordezkaritza (5)

ebn ordezkaritza (3); eragileen ordezkaritza (5); espainiako gobernuaren ordezkaritza (3); espainiako kongresuko ordezkaritza (3); estatuaren ordezkaritza (3); euskal gizartearen ordezkaritza (4); euskal herriaren ordezkaritza (4); euskal herriko ordezkaritza (10); euskal ordezkaritza (15); gizartearen ordezkaritza (5); gobernuaren ordezkaritza (7); gobernuko ordezkaritza (5); gure ordezkaritza (6); hautatutako ordezkaritza (3); herri ordezkaritza (5); herrialdetako ordezkaritza (3); herrien ordezkaritza (3)

jaurlaritzaren ordezkaritza (5); kanpo ordezkaritza (3); kongresuan ordezkaritza duten (10); kongresuko ordezkaritza (4); kontseiluko ordezkaritza (3); langileen ordezkaritza (4); legebiltzarrean ordezkaritza (16); legebiltzarrean ordezkaritza duten (5); legebiltzarrean ordezkaritza lortzeko (3); legebiltzarreko ordezkaritza (3); lortutako ordezkaritza (3); mahaian ordezkaritza izatea (3); nafarroako ordezkaritza (5); nazio ordezkaritza (3); nazioarteko ordezkaritza (10)

ordezkaritza bakarra (3); ordezkaritza bat bidali (8); ordezkaritza bat bidaliko (3); ordezkaritza bat igorriko (3); ordezkaritza bat iritsi (3); ordezkaritza bat izan (3); ordezkaritza batekin bildu (5); ordezkaritza bermatzeko (4); ordezkaritza bidali (10); ordezkaritza bidali du (5); ordezkaritza bidaliko (8); ordezkaritza diplomatikoan (3); ordezkaritza du (3); ordezkaritza duen (11); ordezkaritza duten (45); ordezkaritza duten alderdi (12); ordezkaritza duten sindikatu (4); ordezkaritza duten talde (4); ordezkaritza gehien duten (3); ordezkaritza handia (4); ordezkaritza handiagoa (6); ordezkaritza handiena (3); ordezkaritza hartu (3)

ordezkaritza izan (16); ordezkaritza izan dezaten (4); ordezkaritza izango (15); ordezkaritza izango dute (4); ordezkaritza izatea (15); ordezkaritza izateko (14); ordezkaritza izateko aukera (3); ordezkaritza lana (4); ordezkaritza lortu (8); ordezkaritza lortu zuten (3); ordezkaritza lortzea (4); ordezkaritza lortzeko (11); ordezkaritza lortzeko aukera (3)

ordezkaritza osatu (3); ordezkaritza politiko (8); ordezkaritza politikoa (9); ordezkaritza politikorik (5); ordezkaritza propioa (3); ordezkaritza sindikalaren (7)

ordezkaritza zabal (10); ordezkaritza zabal batek (6); ordezkaritza zabala (44); ordezkaritza zabala bildu (3); ordezkaritza zabala izan (4); ordezkaritza zabala izango (7); ordezkaritza zabalagoa (3); ordezkaritza zabalak (3); ordezkaritza zuzena (10); ordezkaritza zuzena izatea (3)

parlamentuan ordezkaritza duten (3); sindikatuen ordezkaritza (5); taldeko ordezkaritza (3)

udalean ordezkaritza (5); udalean ordezkaritza duten (5)

araban duen ordezkaritzak (3); argentinako ordezkaritzak (3)

eaeko ordezkaritzak (3); eaen duen ordezkaritzak (4); espainiako gobernu ordezkaritzak (3); espainiako gobernuaren ordezkaritzak (3); espainiako gobernuko ordezkaritzak (5); espainiako ordezkaritzak (3); euskal ordezkaritzak (6); gobernu ordezkaritzak (5); gobernuaren nafarroako ordezkaritzak (5); gobernuaren ordezkaritzak (3); gobernuko ordezkaritzak (5)

nafarroako ordezkaritzak (7); nafarroako ordezkaritzak jakinarazi (3); nafarroan duen ordezkaritzak (6)

ordezkaritzak jakinarazi (7); ordezkaritzak jakinarazi duenez (3); ordezkaritzak jakinarazi zuenez (3)

gobernu ordezkaritzako (3); ordezkaritzako arduradun (3); ordezkaritzako arduradunak (3); ordezkaritzako buru (4); ordezkaritzako burua (3); ordezkaritzako buruak (4)

gobernu ordezkaritzan (3); lan ordezkaritzan (3)

bilbon duen ordezkaritzaren (3); espainiako gobernu ordezkaritzaren (3); espainiako gobernuaren ordezkaritzaren (4); langileen ordezkaritzaren (4); nafarroan duen ordezkaritzaren (5)

ordezkaritzaren arabera (5); ordezkaritzaren aurrean (15); ordezkaritzaren bidez (3); ordezkaritzaren buru (6); ordezkaritzaren gehiengoa (6)

ordezkaritzari dagokionez (5)

gobernuaren ordezkaritzatik (3)


ordezkaritzaburu iz ordezkaritza baten buru den pertsona.

IAEAk, ostera, aukera hori egingo balu, krisiari irtenbide diplomatiko bat aurkitzea zaila izango dela ohartarazi zuen joan den igandean Irango ordezkaritzaburu Ali Larijanik.  Berria - Mundua   2006-03-08


ordezkaritzaorde 1 iz ordezkariordearen kargua eta bekekizuna; ordezkariordea dagoen bulegoa. ik ordezkariordetza.

Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaordeak eta Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Orube horretan Espainiako administrazioaren zenbait bulego jartzeko beste eraikin bat egin zen, egun ere badirenak: Espainiako Ordezkaritzaordea, Espainiako Poliziaren komisaria bat, Ogasunaren egoitza bat, bai eta lehengo epaitegiak ere.  Berria - Kultura   2004-06-02

SOS Arrazakeriak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsean, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02


ordezkaritzaordetza iz ordezkaritzaordea.

Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaordetzak adierazi zuenez, ezkutuko bidaiariek ez zuten eskatu ontzitik jaistea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Ordezkaritzaordetzak gehitu zuenez, «Bizkaiko hondartzak itxuraz garbi daude».  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaordetzak debekatu egin zituen auzokideek bere egoitzaren aurrean egin nahi zuten elkarretaratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20


ordezkatu (2059 agerraldi, 131 liburu eta 1212 artikulutan), ordezka, ordezkatzen 1 du ad norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. ik ordeztu; ordainkatu. (norbait)

Ez nekien nork ordezkatu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Abas ordezkatu zuen bizargin xaharrarengana hurreraturik, eskua luzatu, eta esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Badakizu ni zaharra naizela eta, nire erresuma gobernatzeko, ez dudala ni ordezkatuko nauen inor.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.

Denbora pilo bat ematen nuen han, eta Nancyren senarra Aurorak eta Lucyk ordezkatu zutelarik, etxe hura osoa emakumezkoen unibertso bat bilakaturik zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Herri ttipietako jendeek ez zituzten onartzen beren apezak ordezkatzen zituzten apez zinegileak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Abokatu laborista gazte batek ordezkatu zuen, Tony Blairrek.  Berria - Harian   2005-05-05

Anai Leonardo, Saxoniako kustodioa, [...] Cremonan, bere jaioterrian, hil zen, eta Höxtergo Bertoldo anaiak ordezkatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Helburuak lorturik, emakumeen trafikatzailea agerian etorri ohi zen maitalea ordezkatzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Une batez, bikoiztasuna baliatuz fantasiazko Cesar aluzinatu eta inexistenteak benetako Cesar ordezkatu ote zuen iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Hogei jokolari arizan dira, Garbajosa Thomas Castaignède-n ordez, Chabal Hariñordoquy-ren ordez, Privat-ek Brouzet ordezkatzen zuela, Marconnet-ek Pieter de Villiers eta Rué Ibañez.  Herria   2002-11-14

2 (zerbait)

Anak, argi nagusia iraungi eta mahaiaren gaineko lanpara ttipiaz ordezkatu zuen, esku batekin kontzen zidala beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Tarantasa ordezkatzeko beste zalgurdi bat erostea, ordea, ezinezkoa zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.

Etxeko egongelan, hala ere, suak ordezkatu zituen bonbilak, aukeran haien ordezkari ahulegia zen arren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 151. orr.

Bigarrena: petrolioa energia berriztagarriekin ordezkatzea.  Berria - Harian   2006-02-18

Organo horiek eginkizun mekanikoak dituzte funtsean, eta arrazoizkoa da pentsatzea ea ordezka ote daitezkeen erabat hondatu baino lehen, beste edozein makinatan osagai matxuratuak aldatzen diren bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Justiziaren sinboloa, balantza alegia, ezin ordezka liteke beste edozein gauzakiz, orga batez, adibidez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

Birfindegiek ordezka al ditzakete agortzen diren petrolio-hobiak?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Zenbait azpiegitura elektriko, ostera, itxi egingo dira, baina gasezko ziklo konbinatuko lantegi berriekin ordezkatzea erabaki dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Inportazioak ordezkatzea nahiz esportazioak sustatzea antolamendu bertikala duten industrializazio-estrategiak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Sistemak ez du itzultzailea ordezkatuko, baizik eta haren lagungarri izango da.  Berria - Harian   2005-02-10

Izuaz ordezkatu nuen bada eskas zitzaidan sentikortasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Aspertasuna sinesmena ordezkatzen duen gaitza duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.

Dirua ordezkatzen duen paper zirkulatzaile bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 86. orr.

Euro izeneko gure diru berriak 1999ko urtarrilaren 1ean ordezkatu zituen euroaren eremuko diru nazionalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

Irriñoa desagertua zitzaion, damuaren errezel goibelak ordezkatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Langileak izan behar, naturak ukatzen ziena ordezkatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Perpaus batean osagai bat erreferentzia bereko beste osagairen batekin ordezkatzen badugu, ez da horrenbestez perpausaren egia-balioa aldatuko: "Atxaga asteasuarra da" eta "Joxe Irazu asteasuarra da" perpausek egia-balio bera dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

3 (fonetikan)

Eskuarki, herskari horiek ezpainkari-horzkariez ordezkatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Funtsean letra bakoitzak fonema bat irudikatzen du, salbuespenak badaude ere: bi letra fonema bakar baterako (tx, ts, tz, tt, dd), letra bat bi fonemarako (x, kasu batzuetan), eta fonemarik ordezkatzen ez duten letrak (h, zenbait euskalkitan).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

4 talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu.

Hiriko hedabide guztiak ordezkaturik zeuden zubi gainean: agentziak, irratiak, telebistak eta nirea bezalako egunkariak ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Gure sindikatua independentista den bakarra da eta langileen %70 ordezkatzen ditu.  Berria - Mundua   2004-05-21

Sindikatu asko oso urrun daude ordezkatzen dituzten langileengandik.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Euskal Autonomia Erkidegoko Editoreen Elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 47 argitaletxe ordezkatzen ditu.  Berria - Harian   2006-05-09

Badirudi bost hiritar horiek herriko bost klaseak ordezkatzen zituztela, eta ez zela kontuan hartzen seigarrena, ezer ez zutenena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.

Nirekin datoz Olabarrieta, Barrendo, Peli de Larrañaga, Amadoz, Nafarroa ordezkatuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 81. orr.

Garat anaiak beste hiru diputaturekin batean hautatuak izan ziren Batzarrean Lapurdiren ordezkatzeko edota lapurtarren eskubideen defendatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Bi gobernadore nagusik ordezkatzen dute tsarraren agintaritza gorena lurralde zabal hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

5 irud/hed

Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du; baina baita indarra, ausardia, askatasuna -hezigaiztasuna- eta gizakiok miresten ditugun beste dohain asko ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.

Tomas Akinokoak, ordea, Aristotelesen araberako joera humanista ordezkatzen du etika eta politikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Giro horretan, ETAk ordezkatzen duen borroka armatuaren gaiak gogorrenentzat, bai eta horien hegalpean monopolizatzen den euskarak epelagoentzat, merkatuko zare aberatsa osatzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Instituzioetan egon ala ez, Ezker abertzaleari bere interlokuzioa ordezkatzen duen herri eremutik datorkio.  Berria - Harian   2005-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainia ordezkatu (4); ordezkatu zuen karguan (3)

entrenatzaileak ordezkatuko du (5); espainia ordezkatuko (4); herria ordezkatuko (3); nork ordezkatuko duen (8); ordezkatuko du karguan (3); ordezkatuko duen erakunde (4); ordezkatuko duen hautagaitza (3); oskar lasa ordezkatuko (3)

europako batasunean ordezkatuta (3); eusko legebiltzarrean ordezkatuta (3); guztiak daude ordezkatuta (3); kontseiluan ordezkatuta (3); legebiltzarrean ordezkatuta (6); legebiltzarrean ordezkatuta dauden (3); ondo ordezkatuta (3); ordezkatuta egon (10); ordezkatuta egongo (5); ordezkatuta egotea (5); ordezkatuta sentitzen (3)

ordezkatzea erabaki (5); ordezkatzea proposatu (3)

inor ordezkatzeko borondaterik (3); langileak ordezkatzeko (4)

ordezkatzeko ardura (7); ordezkatzeko asmoa (3); ordezkatzeko asmorik (5); ordezkatzeko aukera (6); ordezkatzeko borondaterik (3); ordezkatzeko erabakia (3); ordezkatzeko fitxatu (3); ordezkatzeko gai (3); ordezkatzeko hautagai (13); ordezkatzeko hautagai nagusia (4); ordezkatzeko hautagai nagusiak (3); ordezkatzeko hautagaiak (4); ordezkatzeko hautagaietako (3); ordezkatzeko hautagaietako bat (3); ordezkatzeko prest (3)

presidentea ordezkatzeko (4)

alderdiek ordezkatzen (3); batasuna ordezkatzen (6); borondatea ordezkatzen (5); euskal herria ordezkatzen (4); ezer ordezkatzen (3); gehiago ordezkatzen (3); gehiengoa ordezkatzen (10); gizarte osoa ordezkatzen (3); gizartea ordezkatzen (3); guk ordezkatzen (4); guztia ordezkatzen (3); guztiak ordezkatzen (8); haiek ordezkatzen (6); herria ordezkatzen (8); herria ordezkatzen duen (3); hori ordezkatzen (3); hura ordezkatzen (3); inor ordezkatzen (7); interesak ordezkatzen (3); langileak ordezkatzen (3); ondo ordezkatzen (5); ordezkatzen ahal (3); ordezkatzen ari (3); ordezkatzen baititugu (3); ordezkatzen ditu (18); ordezkatzen ditu eta (3); ordezkatzen dituen (22); ordezkatzen ditugu (6); ordezkatzen dituzte (18); ordezkatzen dituzten (23); ordezkatzen du (44); ordezkatzen du eta (5); ordezkatzen duela (18); ordezkatzen duelako (8); ordezkatzen duen (76); ordezkatzen duen paper (3); ordezkatzen duena (3); ordezkatzen dugu (3); ordezkatzen dute (24); ordezkatzen dutela (7); ordezkatzen duten (35); ordezkatzen dutena (3); ordezkatzen duzun (3); ordezkatzen esan (4); ordezkatzen eta (3); ordezkatzen ez (13); ordezkatzen ez duen (3); ordezkatzen ez duten (3); ordezkatzen zituen (6); ordezkatzen zituzten (8); ordezkatzen zuela (3); ordezkatzen zuen (16); ordezkatzen zuten (6); osoa ordezkatzen (8); zati bat ordezkatzen (6); zer ordezkatzen (3)


ordezkatzaile izond/iz ordezkatzen duena.

Langileek uko egin zieten ordura arteko lotura sindikalei eta enpresa guztietan batzar ordezkatzaileak eratu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Haatik, ez dauka hauteskunde bidez osatua den instituzio ordezkatzailerik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Sekretua argitu bitartean, idazle askok zurrutari ematen dio edabe zoragarriaren ordezkatzaile gisa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 284. orr.

Zinema, egiazko presentziarik batere eskaintzen ez duenez, bi zentzuetan -ohikoan eta teknikoan- irudimenezkoak diren ordezkatzaileez, adierazleez osatua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

2 (fonetikan)

Bilkura ordezkatzailea ordezkatua baino ahulagotzat har daiteke, bilkura osatzen duten tasunen konbinaketa errazagoa bada ekoizpen ahaleginaren aldetik eta ahulagoa oharmenaren aldetik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

3 ordezkaria.

Langileak eta CFDT sindikataren ordezkatzailea biziki kezkatuak ziren bilkurara sartzean.  Herria   2003-05-22

«Gizarteko sektore jakin bat ez dago ondo ordezkatua, eta hori ez da Iraken mesederako izango», esan du, aurki kabinetean dauden hutsuneak «sunita sinesgarri eta ordezkatzaileek betetzea» espero duela adieraztearekin batera.  Berria - Harian   2005-04-30

4 (hitz elkartuetan)

Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.


ordezkatze 1 iz norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea. ik ordezkaketa; ordezkapen.

Zikiratzearekin ordaintzen du norberak autoritate sinbolikoaren ordezkatze hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Eurek jasotzen duten eraldaketa, euren txandakatzearen, banaketaren eta ordezkatzearen jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Matematikaren arlotik datozkigun kontzeptuak hizkuntzara bihurtuta, honako eragiketa hauek bereizten ditu bere sailkapenean: gehitzea, kentzea, bidertzea, konbinatzea eta ordezkatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Latino Amerikako industrializazioa, inportazioen ordezkatze bidezkoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Horien erdiak ordezkatze proportzionalaren arabera hautatuko dituzte, eta beste erdiak, aldiz, ohiko hauteskunde barrutien arabera.  Berria - Harian   2006-01-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Begiak, belarriak, birikak eta giltzurrunak bikoizturik daude gorputzean, eta ordezkatze-gaitasun handia dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Baina berak deskribatzen ditu, halaber, etorkizuneko diskurtsoak iluntzen eta, urrunetik, gertatzen dituzten baldintzak; berak deskribatzen du aurkikuntzen oihartzuna, euren hedapenaren abiadura eta zabalkundea, ordezkatze-prozesu geldoak edo etxeko hizkuntza ikaratzen duten bat-bateko astinduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Sinonimoek, antonimoek, serieek, alor semantikoek... bidea ematen dute horretarako, ordezkatze prozesu batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.

3 (fonetikan)

Hotsa ingurunetik bereziago egiten duen ordezkatzea da disimilazioa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Afrikatuaren aldeko ordezkatze hori Fonetikaren ikuspuntutik uler daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Afrikatze honen gertagarritasuna, beste ordezkatze askorena bezala, aldakorra da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Zenbait kasutan ez da erraz izaten ordezkatze bat sailkatzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Ordezkatze hori lenitioa da ingurunearekiko berdintzea aintzat hartuta, baina fortitioa da hots-unitatearen ordezkatzeari berari  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Proposatzen dituen ordezkatze-kategorietan garbi agertzen da zio fonetikoaren araberako ahoskera gertakizunen bereizketa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

Analisi fonologikoa egitean, ordezkatze motak bereizten dira, ordezkatzearen gauzatze zehatzaren arabera: aldaketak, eransketak, kenketak, metatesiak etab.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 121. orr.

Ezaugarri honi dagokionez morfemen artean egon daitezkeen aldeak hobeto azaltzen dira, dirudienez, emankortasuna, konbinatze-askatasuna, eta ordezkatze-taldearen neurria bezalako kontzeptu gramatikalen bitartez, esanahiari dagokion ustezko ezaugarri baten bitartez baino.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bilakabidea gezi modura irudikatuta, gorago esan dugu bilakabide fonologikoa hots-ordezkatzea dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordezkatze hori (8); ordezkatze mentalak (4); ordezkatze naturala (3)


ordezketa 1 iz ipar ordezkapena.

Ondorioz, beti ordezketak egiten zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 280. orr.

Ikastetxeentzat, irakasleak bilatzen ditu, ordezketak segurtatzeko.  Herria   2004-07-29

Animatzaile elebidun bat bilatzen du ordezketen egiteko, kontratu mugatu pean.  Herria   2003-02-27

Ordezketak: teknologia (Donaixti Kanboko kolegioetan): 13,5 oren astean.  Herria   2001-05-31

2 (hitz elkartuetan)

Hitz eman du heldu den urtarrileko zutik emanen duela egiazko ordezketa zerbitzu bat, gaur egungo kusku hutsaren ordez.  Herria   2005-12-15

· Oroitu beharra dago ospitale publikoan gaur egun ba direla 2500 langilez goiti; haien pausu eta eritasun ordezketen segurtatzeko 60 langileko unitatea aspaldian ttipiegitua da.  Herria   2005-12-15


ordezko 1 izlag ordez jartzen dena, ordez ari dena. ik ordeko 3.

Doitasun-tresnekin lan egiten du Stanleyren enpresa berean, ordezko piezen sailean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.

Hiru eragozpen nagusi ditu ordezko piezen inguruko kirurgiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Beti galtzen ditu ordezko hortzak -hasi zen Ruth.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Ordezko hortzeria jarri ahal izan zuen sagardoak hondatutako hortzen ordez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Bera arduratu zela posta-geltoki guztietan ordezko zaldiak prest egongo zirela ziurtatzeaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

Uste dut ordezko aita baten bila ibili dela harrezkero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Beharbada, irudi mitiko edo arketipikoak sortu izan ditu horrek: aliena, ordezko umea, ume sorgindua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Oraingoan truke-talderik edo ordezko konpainiarik ez zen Lehorreko Atera azaldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Nafarroan nabil ordezko eskolak ematen, Altsasuko institutuan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 73. orr.

Limogesen nengoen, ordezko epaile...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.

Ordezko irakurketa: Aristoteles: Politika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Aurretik, Ordezko Gizarte Zerbitzua betetzen ari zen mutiko bat arduratzen zuan, baina nahiago ditek nirekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

· Plastikozko 27 soldadu atera zituen bertatik; 25 titular eta ordezko 2.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 123. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Zu hautatzen zaitugu gaur, haren ordezko buruzagi eta gidari izan zaitezen egin behar ditugun borroketan.  Elizen arteko biblia   1 M 9,30

Heriotza-zigorraren ordezko esklabotza betikoa nahikoa zigor gogorra da edozeinen barrua dardaraz jartzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Kotoiaren ordezko gai haiekin ateratako etekinak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak, automatizaturiko ordaintokiak autobideetan, langileak ordezkatzen dituzten makinak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Kaligula eta Neronen oinordeko, Torquemadaren ordezko, Stambuloff eta Abdulhamid-en hurrengo, Canovas del Castillo izeneko mustro honengana.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.

• 3 iz beste norbaiten edo zerbaiten ordez dagoen edo ari den pertsona edo gauza. ik ordeko.

Ordezko bat bilatuko zidatela agindu zidaten orduan, senarrarekin batean desager nendin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

Ez da konformatzen ordezko bat, trasunto bat sortzearekin; bigarren idazle honi, Emile Ajarri, lehenaren aurka ekiteko agintzen baitio.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

-Galdetu behar dut ea ordezkoa aurkitu duten Arriolarentzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Horixe erabiltzen zen ordezko gisa, irakurtzean lau letrako izena agertzen zenean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 158. orr.

Leku hartan ontzirik ez zegoenez, ordezkoa asmatu behar izan zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

-Urrezko hortzeria ipintzea, izan ere hortzak erauzi bezain laster ipin daitezke urrezko ordezkoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.

· Kexaka hasi ziren orduan ordezko soldadu biak: eurak zirela beti ordezkoak eta gauzak aldatu beharko zirela egunen batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 123. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean predikatu edo aldizlagun balioaz)

Printzesarekin ezkondu eta errege izan nahi zuen, erregearen ordezko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.

Izan aitaren ordezko umezurtzentzat eta senarraren ordezko alargunentzat.  Elizen arteko biblia   Si 4,10

Pedro Cattani aukeratzen du bere ordezko, bikario tituluarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Andereño bat haurra egiteko zela eta, haren ordezko hasteko aukera eman zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Abuztua izan eta zuzendaria eta erredakzioburua oporretan, txorimalo hau genuen haien ordezko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Berak jarri nau faraoiaren ordezko, bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.  Elizen arteko biblia   Has 45,8

Ekonomiak eta diruak, zuriak eta beltzak, beste zerbaiten ordezko edo sublimagarri izaten badakite.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

· Britainiar arbitroak agindua baitzuen luma izatea ezpataren ordezko, lehia zuzentzeko tresna gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Oroimena zuen liburuen ordezko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean izenondoekin)

Abandonua eta autokontrola sormenaren ordezko alternatiboak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

Ikuspegi beretik, komunismoa Ekialdeko kristautasun ortodoxoaren ordezko ideologikotzat hartu ahal izango litzateke, liberalismoaren ordez hautatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Nahiz eta bere sortzailea hil, arabiar inperiogile primitiboak erori, arabiarren ordezko iraniarrak gainbehera joan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Ez baitut uste hitz ilun honen ordezko egokirik inork asmatuko didan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean bestelakoetan)

Begira, hauxe izango da nire ordezkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

"El Cuartel Real", Zazpi Urteetako gerratean Oñatin argitara zen "Diario Oficial" delakoaren ordezkoa izango zena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Amaierako oharrak: oinaldeko oharren ordezkoak dira eta testu osoaren atzeko aldean, bibliografiaren aurretik, idazten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Unibertsitate hartako araudiak ez baitzituen onartzen erreinutik kanpo erdietsi titulu arrotzak, Azpilkuetak behin batean irakasle-ordezko baten lanik baizik ez zuen egin ahal izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

8 (adizlagun gisa)

Kafkak beste zerbait eman dio ordezko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

Burdinazko gizon hau hartzen zuten ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 119. orr.

Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Hegoaldean potajea, jaki frijitua edo, ordezko, tripakiak, flana eta fruta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

9 ordezko pieza

Buxia berriak, delkoaren tapa berri bat eta beste hainbat ordezko pieza ordaindu beharko ditut, baina kezka bakarra daukat, tramankulu zahar hori prest edukitzea berriro errepidean ibiltzeko. Autoentzako ordezko piezak saltzen dituzten dendetako langileei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Horrela hasten da abiatzen, nekez, karabana kondenatu hau! ordezko piezarik gabe, pneumatikorik gabe, gasolinarik gabe, mekanikaririk gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Doitasun-tresnekin lan egiten du Stanleyren enpresa berean, ordezko piezen sailean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.

Gorputzaren berezko egitura eta funtzioa behar bezala ulertuz gero, ordezko piezak eta bestelako gailuak diseinatzen lagun dezake ingeniariak bizitza-kalitatea hobetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Ordezko pieza integratuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

10 -en ordezkoa(k) egin

Ordubete geroago etxeko telefonoa hoska hasi zen, eta ama ote zen pentsatu nuen, edo don Hipolito bera, Virginiaren ezkontzan harmonioa jo behar zuenak ez zuela agiririk eman eta nik haren ordezkoa egin nezala eskatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Luszindak ederki asko egingo zuela Dorotearen ordezkoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Trafikoko zaintzaileen ordezkoak egiten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.

Eduki beza lagun egoki bat ere, behar den guztietan haren ordezkoak egin ditzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.

Nire ordezkoak egiten ari da egunkarian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

· Berea balute bezala sentitzen zutela zango- eta beso-motzek hark egindako ordezkoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Garia erraz biltegiratzen da, bai komunitateak eta bai norberak bere aldetik jasota, eta hori falta bada, erraz egingo dira ordezkoak barazkiekin, haragiarekin edota lekaleekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi ordezko (5); kasen ordezko (3)

ordezko atezain (4); ordezko atezaina (5); ordezko bat (25); ordezko baten (3); ordezko bihurtu (3)

ordezko egokia (3); ordezko eskaintza eginez (3); ordezko gisa (21); ordezko hortzak (3)

ordezko izan (8); ordezko izango (17); ordezko izango da (11); ordezko izateko (6); ordezko izendatu (3); ordezko jokalari (8); ordezko jokalariak (3); ordezko jokalariek (5); ordezko jokalariekin (6); ordezko jokalarien (3); ordezko joko (4); ordezko moduan (5)

ordezko ona (3); ordezko pieza (3); ordezko piezak (8); ordezko piezen (5); ordezko saria (4)

ordezko zaldiak (3)

president ordezko (4); taldeko ordezko (3); zure ordezko (5)

bere ordezkoa (16); haren ordezkoa (20); izango da ordezkoa (3); kasen ordezkoa (3)

ordezkoa aukeratzeko (7); ordezkoa da (6); ordezkoa egiten (3); ordezkoa hautatzeko (6); ordezkoa izan (10); ordezkoa izango (13); ordezkoa izango da (5); ordezkoa izatea (5); ordezkoa izateko (3); ordezkoa izendatzeko (4); ordezkoa zen (6)

prodiren ordezkoa (5); zorrillaren ordezkoa (3); zure ordezkoa (3)

bere ordezkoak (6); haren ordezkoak (6); izango dira ordezkoak (6)

ordezkoak atera (3); ordezkoak dira (3); ordezkoak egiten (5)

ordezkoen aulkian (36); ordezkoen aulkian eseriko (4); ordezkoen aulkian eserita (4); ordezkoen aulkian utzi (3); ordezkoen aulkitik (7); ordezkoen eserlekuan (5)

ordezkotzat hartu (3)


ordezkotza iz ordezkaritza.

Herriaren ordezkotza du legegileak; hortaz, herri horren ohiturak, aiurria, egoera politikoa eta erlijiosoa ezagutu behar ditu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Aresoko elizako benefizioduna zen Pedro Guilleron apeza, baina, 1602 urteko udatzen aldera, Leitza abaderik gabe gelditu, eta haren ordezkotza ere berak egiten zuen, Aresotik Leitzara joan-etorriak mendiz eginez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

Historia ofizialaren orrialdeetan gaur kausa baten eta bihar beste baten mozorroa jantzita ageri zaigun horrek Gaizkin du izena: gure ustezko ordezkotzan adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.

2 ordezkoa izatea, ordez aritzea.

Harryk asko sentitu zuen lan hura galtzea, eta, hainbat pertsonak ordezkotza hartu nahi izan bazuen ere, Harryk bihotz-bihotzez gomendatu zuen bere anaia Thomas, zentzudunagoa eta edariari neurria hartzen trebeagoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

3 ondorengotza.

Adinekoa zelako-edo, matematikako beste irakasle bat ere kontratatu zuten, haren erabateko erretiroa aurki zetorrela-eta, ordu batzuk kentzeko eta ordezkotza prestatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Salbu eta, zenbait gehiegikeriaren ondorioz, jainkoek kontu handiagoa dutela eta erabaki dutela ez uztea inori ordezkotzan beren iragartze-ahalmena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.


ordezpen 1 iz ordeztea, ordezkatzea. ik ordezkapen.

Lilura hirukoitz bat sortzen den unea da, kanpotasun bat (bere buruaz gauzatzen duen imajina "kontzeptual" edo arketipoarekiko erlazioan dagoen gizakiarena) eta Jainkoaren gizakiarekiko transzendentzia bat sortzen den ordezpen-mekanismo baten (superstizioaren) errainua dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Zalantzarik gabe, ondo egina da, ondasun zirkulazioaren askatasunaren eta nekazaritzaren ikuspegitik, oinordetza ordezpen zentzugabeko horien debekua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

1792. urteko azaroaren 14koa, oinordetza ordezpenak indargabetu zituena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 32. orr.

2 ordezkaritza.

Behin-behineko legebiltzarra osatzeko xedea duen batzarrean tirabirak nabarmendu dira, sunitek euren ordezpenaren eskasia salatzean.  Berria - Mundua   2004-08-17


ordezte iz ordezkatzea.

Hori, bi idazkera sistemetan -bai sistema ideografikoan, bai fonetikoan ere- gertatu ohi da, baina lehen sisteman [...] indar handiagoaz gertatu ohi da ordezte hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Handik urte gutxi barru, 1969an, Quine-k epistemologiaren ordeztea aldarrikatu zuen ezagutzaren azterketa zientifikoaren bidez, psikologiak eskain dezakeenaren bidez, hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Jaiotza-tasaren beherakadak (1975ean zenbatutakoaren %40 izan zen 1990ean) eragin iraunkorra izan du Hezkuntza Sistemaren ordezte-tasan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21


ordeztu (81 agerraldi, 27 liburu eta 4 artikulutan), ordez(tu), ordezten 1 du ad norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. ik ordezkatu. (norbait)

Greziarrek Troiako gerra egitean, Aresek Afrodita ordezten du, jardueren buru den jainko gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

-Hoa, nik beteko diat hire lekua, hi ordeztera bidali naik komandanteak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.

Orain arte Nekazaritza eta Arrantza ministroa zen Herve Gaymardek du Nicolas Sarkozy ordeztu.  Berria - Mundua   2004-11-30

Katolikoek santuekin ordeztu zituzten jainkoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.

Artelan baten egilea parerik gabea da, ezin ordeztuzkoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 177. orr.

Europako 7.000 soldaduk NATOkoak ordeztu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-03

2 (zerbait)

Horkheimer-ek laster igarri zion, "antropologia filosofiko" moderno batek, hasiera-hasieratik, ez duela besterik bilatzen erlijioa ordeztu eta berak funtzio hori betetzea baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

Monarkia ilustratuak nazionalismoak ordeztu zituen bat-batean Mendebaldeko ideia politiko nagusi gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Zerk bultzatzen du zientzialarien elkartea teoria bat baztertzera eta beste teoria baten bidez ordeztera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Bizitza asaldatuaren estimulua artifizio bihurriaz ordezteko ahalegin neketsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Nekez ordeztuko omen du gertuko etorkizunean lima edo limoi zukuak ozpina, joera osasungarriak gorabehera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Nortasuna ezin da ordeztu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.

Horrexetaz konturatu nintzen, lehenik eta behin, hona etorritakoan, etxeko nire mundu hura gerrako nire mundu honengatik ordeztu nuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.

3 talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu. ik ordezkatu 4.

Nomadak basamortua ordezten du; sedentarioak, hiria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Erakunde horien betebeharra da ordezten dituzten herritarren gehiengoaren erabakiak defendatzea eta kanpotik inposatutako legeak ez betetzea; horrela legitimatzen dira erakundeak herritarren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


ordian ik orduan.

ordinal izond zenbakiez mintzatuz, hurrenkera adierazten duena.

Ba, gainerakoak, denak zenbaki ordinaletan zihoazen: lehen asteguna, bigarren egun gorria, hirugarren eguna, laugarrena, hots, feria secunda, feria tertia, feria quarta, feria quinta eta feria sexta, beti ere, igandetik abiatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.


ordinario (orobat ordenario) izond ipar arrunta, ohikoa.

Nola hartzen hasiak ditugun hiru presuna berriz lanean usarazteko, hauen lana ez da langile ordinarioen hainera heltzen, baizik eta %-etik 60 era.  Herria   2001-07-12

Aldiz autodun ordinarioek baliatzen baldin ba ditugu 35 euroko isuna pagatzeko izanen dugu.  Herria   2003-07-24

Nire ustez, resaka da, ez ordinarioa, lehengo batean aipatzen nizuen haietakoa, baizik atmosfera beraren ajea.  Berria - Kirola   2004-07-02

ANAES batzordeak so egin du xeheki eria nola segitua den zerbitzu batetik bestera, operatuak nola asumituak diren, bereziki aste burutan, hots zerbitzu ordenarioak hetsiak izaiten diren tenoretan.  Herria   2005-07-14


ordinazio ik ordenazio.

ordiziar izlag/iz Ordiziakoa, Ordiziari dagokiona; Ordiziako biztanlea.

Lehen urte haietan Mari Karmen Odriozola ordiziar esatari finarekin moldatu nintzen solas errazean gustura.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.

Pello Ramirez ordiziar musikaria ere heldu zaiku diska batekin, "Haize oihalak", bere lehen obra.  Herria   2005-03-24

Honela mintzo da garai haiek akordura ekartzean Tomasi Redondo ordiziarra: [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

27 urtetan apeztuda Xabier Insausti Gipuzkoako ordiziar gaztea.  Herria   2001-08-09

Ordiziarra zen sortzez.  Herria   2004-02-05

Ordiziarra zen, ikastolako ikaslea, eta Egileor zuen abizena, oker ez banago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Arrazoi horregatik, ordiziar, goierritar eta herritar orori AHTren aurkako ekimenetan parte hartzeko dei egiten diegu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Ordiziarrak beti ibili ziren aurretik, Iruretak eskuetan min hartu arte.  Berria - Kirola   2004-02-18


ordoki 1 iz eremu laua. ik ordeka.

Miarritze eskuinean eta aitzinean itsasoa daukan ordoki batetik doa bidea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Muinoaren tontorretik ordokia ageri zen, bizkar grisez mugaturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

8000 metro karratuko ordoki bat Irati deitua, aireportutik 300 metrotara aurkitzen dena, hautatu du hiri elkargoak, afera bilgune horren eraikitzeko.  Herria   2004-07-05

Filiposeko ordokietan itzali zen espiritua Atanasio eta Anbrosiorengan berpiztu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut, gotorleku azkengabe bateko harresi eskerga bailiran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Klima gogorra ia lurrik gabeko ordokian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

· Kanpalekua dena ordoki da, eta han, ezker, block-ak ageri dira ordokian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

2 (izenondoekin)

Iparraldean eta mendebalean begia badoa mugarik gabe Leipzig-eko ordoki ederrean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Antartikako ekialdeko ordoki izoztuan.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Zaldi zuriak, ordoki elurtuarekin nahasita bezala, ez ziren nabaritzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

Harkaitz honen inguruan triangelu antzeko ordoki ttipi bat dago landa lehorrez betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

· Denbora desagertu egin zen, ordoki zabal bihurtu zen, eremu garden, espazio huts, plaza erraldoi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

3 irud/hed

Oraino gauzak ez dira ordoki eta guduak irauten du.  Herria   2004-02-19

Horrek ez du erran nahi patar guziak ordoki dituela, gaurko egunean bestenaz ere ez baita holakorik.  Herria   2004-06-10

4 (hitz elkartuetan)

Parroki hiri-estatuen sistema, ordoki-zati bakartu bakoitzean nekazaritza-ekonomia autarkikoa garatzea eragin zuena, jada ez zen egitura politiko egokia orduan egitura ekonomiko unitarioa zeukan Gizarte Helenikoarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Ordoki puska ederra ageri zen han goitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

· Deception uharte hori sumendia izan omen da inoiz, itsaso australetako ur ordoki hotzetan amatatu eta erdi murgildu orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 244. orr.

Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

5 (izenondo gisa) ik ordeka 3.

Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Laborantzarako, lur hoberenak eta ordokienak jenden %2-ren eskuetan dira.  Herria   2003-05-15

Lekorneko etsenpluak erakusten digu ez duela bide ordokiegi eta zabalegia ideki nahi.  Herria   2002-09-12

5 goi ordoki

Kras Esloveniako lurraldea da, kareharrizko goi-ordokiz osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Cuzcon -barruko goi-ordokian zegoen inken hiriburu zaharrean-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Iraniar goi-ordokiko pertsiar inperiogileek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Gero Ahuriko altxonbidera, eta handik izen bereko goi-ordokira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi ordoki (7); ordoki zabal (3); ordoki zabalean (3); patarrak ordoki (4)

goi ordokia (4)

goi ordokiak (3)

goi ordokian (10); penintsulako ordokian (3)

goi ordokiaren (5)


ordokitu, ordoki(tu), ordokitzen du ad ordoki bihurtu.

Hiru aldaketa ekartzen dituzte lan horien bidez: ezenatokia ordokitzen eta luzatzen dute hamalau metro arte, jarleku gunea zutago emaiten dute, artisten egongelak osoki berritzen dituzte.  Herria   2005-08-04

2 irud/hed

Ezagun da aise harreman hobeak direla azkenean Madrile eta Gasteizen artean, nahiz horrek ez duen erran nahi patar guziak bat-batean ordokitu direla...  Herria   2004-07-29

Bertan euskara ofiziala da, behar ziren legeak onartuak dira, eta bideak zabalduak eta ordokituak dira euskararentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Algeriarekin patarrak ordokitzen hasi ditu Frantziak.  Herria   2004-07-22

Gauzen ordokitzerat onez onean, entseatu ondoan, Hazparnek hartu du auzi bidearen erabakia.  Herria   2004-07-15


ordokitxo iz eremu txikiko ordokia.

Ikusi zuten lehendabiziko gauza, ordokitxo baten hondoan, bide lokaztuan, mahatsondo errenkada desordenatuen artean, neska gazte zurbil-zurbil bat izan zen  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.


ordokizale izond ordokien zalea dena. ik ordekazale.

Egoi Martinez (Etxarri-Aranatz, Nafarroa) hankazuztar sendoko mutila da, ordokizalea, zaldi indartsua.  Berria - Kirola   2004-05-19

Anquetil, baina, ez zen igotzailea, ordokizale petoa baizik.  Berria - Kirola   2004-07-02

Badu aldaparen bat, baina ez ordokizale petoak asko zigortzeko adinakoa.  Berria - Kirola   2004-09-28

Erlojupeko lauetan ondo moldatzen direnak ez ziren askorik kexatu ibilaldia aurkeztu zuten egunean, eta horrek, igotzaileentzat bakarrik ez, indartsu dauden ordokizaleentzat ere egokia izan daitekeela esan nahi du, ordubeteko ahalegina delako.  Berria - Kirola   2004-07-01


ordots 1 iz/izond txerri arra; arra.

Tapia eta Izagirrerenean, apoa zapoa zen, ez ordotsa, mendebaldean apoa deitzen bazaio ere txerri arrari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.

Horiek ari dira, tira ahala, zorri bat nahiko dute txikitatu, eta oraino miatu gabe ordotsa den edo urrixa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.

3 irud/hed

Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin; neure burua gobernatzeko gauza nintzela esan zidan don Tirsok; handik aurrera ikusi beharko nuen gauza ote nintzen basurde hura gobernatzeko eta menderatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.

Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.

Fredegunda eta Brunekildaren erregeordetza ordots, ozart eta lotsagabeek, harritu baino gehiago, jakinaren gainean jarri zuten nazio hura.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

• 3 (izenlagun gisa)

Bortxaz musukarazi ziotean lurra, haren gibelaldean ordots aritzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.


ordre 1 iz ipar ordena.

Hilabete bat osoa behar izan zen ordre puxka baten egiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

Besta berri Otabaren ondotik eskerrak igortzen diozkategu lehenik gazter, serioski eta ordre handian ibili baitira.  Herria   2001-06-28

Aratsaldean bezperak, ondoan denak goizean bezala ordre ederrean itzuliz.  Herria   2004-05-13

Jende hori guzia, goiz guziz ordrerik handienean joaiten zen eta arratsean hala-hala itzultzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Erakutsi du [...] nola deitoratzen zituen orduko barrabaskeriak, nola agertzen jadanik ordrearen alde.  Herria   2004-01-01

2 agindua.

Madamen ordrea ez zuen ez Xarlesek ez Jeannek hautsi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.

-Emazu ordrea libra gaitzaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

3 ordena, sakramentua.

Mintzaldi andana bat entzun behar genuen: kongregazione bakoitzeko batek erran behar zuen bere ordrea zer zen, zer helburu zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

Seigarren zatia, Heren-Ordre edo Heren-Ordenaz, dei batzuekin jendea sail hortan partzuer jartzeko.  Herria   2004-12-30

Apez izan naizenetik, "le Sacrement de l'Ordre" beraz "ordrea" ukan diat bainan animaleko desordrean bizi naiz!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.


ordu 1 iz eguna banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza; zati horren denbora-hedadura. ik oren.

Beren bizitzako egun eta ordu guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Baina nik ordu eta minutu guztiak kontatu behar ditut dagoeneko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Sei ordu egin zituen nire ontziak sabelean haitz hura zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Gauza zen hogeita lau ordu jan gabe edo hamar gau lo egin gabe emateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Gauez hiru ordu eta laurden behar izango dituzu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.

Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Ia bi ordu egin zituen indianoak atzera-aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Bi ordu eskas iraun zuen bilerak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Ordu eta erdi egon zela itxaroten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 115. orr.

Ordu bat Grañon utzi dudala eta hemen orain naiz Kastillan sartu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Ordu bat barne El Burgón izanen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Pozezko sukar handi, ezin esan ahalako batek bete zidan bihotza, eta ordu batez printzea ere joan zitzaidan gogotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Handik ordu batzuetara, Lancelot aretora igo zen beste zaldunekin.Los Angelesetik Londresera neuzkan ordu luzeetan irakurriko nuela pentsatu nuen, lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 64. orr.

Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hiru ordu baino gehiago behar izan nituen zeregin hura amaitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Ordu gutxiren buruan berri eta gaitasun berriz beterik sentitu nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Zortziak arte bost ordu oso, biribil, eder eta freskoak dauzka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Kaioak ere ordu zaharren hego urdinduei eragin die, eta haien zalapartak, momentu bateko geldialdi erabatekoa urraturik, elizaren inguruan kiribildutako kale estu bihurrietan gora hartu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Hogeita lau orduko festa etengabea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Eguna gris dago, eguzkia sartzera doa; trena hemendik bi ordura abiatuko da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

Handik bi edo hiru ordutara, kamioi handi bat ailegatu zen, atzekoa jendez kargatua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Chichirivichen bizi da, Caracasetik autoan lau ordutara, itsasertzean dagoen herri batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

Zoazte erabat isilik goizeko lehen ordutik Tertzia otoitza arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.

Erakargarriagoa zaidan ordutik ordura.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

2 (bide eta kidekoekin)

Lizarratik ez urrun kokaturik (baina aski urrunsko, halere: bi ordu bide oinez).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

-Sei-zazpi ordu bide dago -esan zien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Lau orduko bidea Arditurriko meategitik goiti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

Zortzi bat orduko bidea duzue hemendik lehendabiziko errekaraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Usurpadorea hiriburutik hirurogei orduko ibilaldira dagoen punduraino hurbiltzen ausartu da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

Gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

3 (zerbaiten unea adierazteko)

Zer ordu ote da!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Notario bati deituz, Frantziskoren heriotzako egunaren eta orduaren akta jaso zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

Ordu bata hiru minutu guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Pendulu erlojuak ordu bata eta erdia jo zuen tinbre garbi-garbiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Ordu bat eta erdian, ahaleginak ahalegin, almadiak hesi trinko bat jo eta gelditu egin zen behin betiko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Eguerdiko ordu batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Ordu bateko autobusa ordu bietakoa bihurtu da, eta ordu bietakoa hiruretakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 152. orr.

-Goizaldeko ordu bi eta erdietan bukatu diat bart.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Ordu bi eta laurdenak arteko gertakarien zerrenda.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 105. orr.

Optikari baten erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Ordu biak aldera Rabinowitz doktoreak deitu du nire egoeraz galdetzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Ordu biak jo baino minutu batzuk lehenago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Eta oraindik ordubiak doi-doi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Sekula ez naiz ordu biak baino lehenago oheratzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.

British Airwaysen Londreserako BA 485 hegaldia ordubiak eta berrogeita bost minututan abiatu da Sondikako aireportutik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Elkarrizketa hori goizeko ordu bietan gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Becker doktorea, kontsulta ordu bietatik bostetara.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

Biharamunean han ekin genion, ez goizegi, ordu zehaztu gabe batean (Sandrok ez zituen gogoko erlojuak: [...]).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

4 eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea.

Aurrerapen handiz jakin zuen santuak bere heriotzako orduaren berri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Bazkaltzeko ordua izan behar zuela pentsatu nuen, baina ez nintzen erlojua begiratzera ausartu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Aurrekoaren jarraipena, bazkaltzeko orduaren zain.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Eguerdia da, lotarako orduaren zain nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ordu ona mokadu bat jateko, neketsua gerta zitekeen gauari aurre eman baino lehen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Berak animatzen ninduen Benitori Kanoietara laguntzera [...] nirekin ez omen zuelako horrenbeste edango; eta etxera ordu egokian ekartzeko eta antzekoak esaten zizkidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 292. orr.

Bera baino zuhurrago ibili ote ziren azken ordu gaizto haietan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 256. orr.

Presaka doaz etxera, lauretako meriendaren ordua baita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Azken orduko albiste gaiztoa, ordea, hortxe dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Zer ordutan deituko duzue?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 99. orr.

Garbitzailea ordu berean iristen da egunero, eta, irteerako bost minutuak gorabehera, ordu berean joaten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 123. orr.

Baina ordu berean telefonoak jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Hasierako eta maitemintze orduko biolin musika berarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasi da jendea kafea hartzeko ordu-girora hurbiltzen eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Ordulariari begiraturik, arnasa berritu nuen, ordu-malgutasun oparoa nuela konturatu bainintzen: mugan arazoren bat gertatuz gero ere, banuen nahikoa denbora autoa bazterren batean utzi eta trenera heltzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Horretarako, hortzak izan behar ditu, eta parkeko ordu-sartzeak hortzak baino lehen hasten dira amarentzat.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Bigarren formulazioa, berriz, ordu-kontua da, eta orduak, oraingoz behintzat, minutuak baino luzeagoak dira.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Ezkutuan egon ordu-pare bat, Gringotts ireki orduko hara joan, eta gero abiatu egingo zen... baina nora?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

Lehen ordu-modu honetantxe egin ohi zuten legez sartu da gaur ere Istillaga anaietako bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

· Ostatuko harrera-gelakoak ere ordu-minutu haiek adieraziko zituen, duda barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geldi-geldirik egoten zen eskola-orduetan, begiak edo bekainak behin ere mugitu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Horiek, haatik, kunplitu beharko zituzten lan-ordu batzuk!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.

Hormako extintoreari begira ematen zituen Marcosek kafe-orduak, aulkitik altxatu gabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Atseden-ordu hauek (13etatik 17ak bitarte), hauetxek dira okerrenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Goizeko hamarretatik arratsaldeko lauak arte dituzte bulego-orduak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Gure entrenamendu-ordua da hau!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.

Lorategien itxiera-ordua adierazten duten panelak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

E... ziur zaude ondo kopiatu dituzula azterketa-orduak? zigarreta bat piztu nuen, Ivyk ere entzuna zuen nire abiatze-ordua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 256. orr.

Guk, mutikook, dilijentzien etorrera-ordua bagenekien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Gauez ere, zure izena dut gogoan, beila-orduetan, zure irakaspena.  Elizen arteko biblia   Sal 119,55

Gau-ordu hartan bertan, kartzelariak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.  Elizen arteko biblia   Eg 16,33

Gero bazkaria dator, eguerdian, edo geroago, zerbitzu-orduen arabera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Otoitz-orduak beti zutik, txanoa kenduta, begiak bilduta eta dena ongi ahoskatuz esaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 20,2

Espirituz ikusi zuen gizon hark hurbil zuela heriotza-ordua eta azken epaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

· Amona Erikak emandako hitzorduaren data-orduak eta gainerako xehetasun guztiak errepasatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

7 behar ordu ik behar.
8 beste orduz ipar behiala, lehenagoko beste batean.

Larunbat goiz hartan, oihaneko zuhaitzei beste orduz baino hobeki begiratu nien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Jadanik ere beste orduz doi bat arizanak gira hortaz bainan gauza batzu behar baitira artetan oroitarazi, [...].  Herria   2003-01-28

Nik, beste orduz ere errana duket hori, agorrila nahiago.  Herria   2005-08-04

Bertze orduz, eta partikulazki errege ohiaren denboran, omen, bazen okerkeria frango gobernuaren partetik, berak nahi bezala iragan ziten botz horiek.  Herria   2002-10-03

Kontuz bazebilen Graxi eta, halaz, ohikoan baino inguru zabalagoa egin zuen, beste orduz zuzen heltzen zen Eiherateko Zokora iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

9 jolas ordu ik jolas 9.
10 ordu arte (812 agerraldi, 99 liburu eta 140 artikulutan) adlag ik beherago 24.

Ordu arte erreparatu ez nion mutil beltzaran bat aurkeztu zidan Hermannek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Ordu arte, berari entzun nion arte alegia, ez zitzaidan bururatu nirea istorio tristea izan zitekeenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Ordu arte, ordea, inoiz ez nintzen hain eskala handian aritu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Ordu arte behintzat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.

Ordu arte inork ez zuen halako galderarik inoiz egin, gaur egun harrigarri bazaigu ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ez omen zuen antzik ordu arte izandako mutiko ipurtarin bihurriarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Halaxe eten zituen ordu arte bere giza mailakoekin izandako harremanak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Aditz laguntzailea zen benetako korapiloa, ordu arte sekula ukitu gabea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 171. orr.

Mutiko gazte bat, Raimundo delakoa, ordu arte ez ezaguna, ausartatu zen haien balakatzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

Hamar urte pasa ziren aprendiz sartu nintzenetik eta ordu arte.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

Elizako beiradura nagusia, zurixka, marrazkirik gabea, ilunduz joan zen; nabarmenduz, aldi berean, aldarean piztuta zegoen kandela lodiaren garra, ordu arte ikusezina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

11 ordu arteko (150 agerraldi, 49 liburu eta 27 artikulutan; orobat orduarteko g.er.) izlag

Martinek mantsoago hitz egin zuen, ordu arteko bizitasunik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ordu arteko frantses euskaldunak eta españolak, ordutik aurrera herri bakar bateko iparraldeko eta hegoaldeko bizilaguntzat hartu ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Bitxi zitzaidan ordu arteko kideekin tiroka aritu beharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Beti heltzen duk olaturen bat ordu arteko indartsuenak utzitako arrastoa desegitera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Nietzschek ordu arteko balioak ordezkatu nahi ditu, moralitate berri bat gauzatze aldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Erantzunak, azkenez, zorionez, ezabatu egin zuen ordu arteko tonu maior nekagarria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Orduarteko zalantzek, ezbai alferrikakoek paradoxalki egoera tinko batean itzatua ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Ekuazio aljebraikoen ebazpenei berriz ere erasoa jo aurretik, ordu artekoa laburbiltzeko premia izan zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

Baina, bizargin baten emaztearen bizimoldea ordu artekoa baino hobea izango ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

12 ordu erdi (orobat orduerdi g.er.)

Ordu erdia da bizkotxoa jan duela, eta orain gogoratu du hautsi duen debekua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Teresak ordu erdia behar zuen tarte hura hiru aldiz ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Baina egoteko ordu erdi bat, Fructuoso etorriko zela ordurako.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Ordu erdi bat bai, oinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Ordu erdi daramak balantzen apologia egiten!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Zer barri ikasi behar nuen orduerdi iraun zuen bista hartaz?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Ordu erdi emateko eskatu zidak, eta hogeita bortz minutu baizik ez dituk joan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Ia ordu erdi egin genuen sarreran, zutik eta isilik, nork bere txandaren zain.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Ordu erdiren buruan, hara itzultzean, galdetu zion: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Port Authority geltokira, ia-ia ordu erdiko bidea zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.

Kotxez ordu erdi bateko bidea bada handik honaino.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 216. orr.

Ordu erdi geroago iritsi zen Ron gela ilun hartara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Denda ireki orduko joango naiz film horren bila, hemendik ordu erdira.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

Etxe-zulotik ordu-erdi batera daukazun erreka-bazterrean oinak freskatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Handik ordu erdi batera edo, itzultzen ikusi nuen, motorraren gainean mantso-mantso.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Zaldiek ordu erdi baino ez zuten behar izan hamar verstak egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Ordu erdi luzea zen Pauline txikia desagertu zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

Ordu erdiz berotu nuen materiala; gero, tenperatura jaitsi, eta hidrogenoa iraganarazi nuen beste ordu betez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

13 ordu erditxo adkor ordu erdia.

Zaude ordu erditxo bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 189. orr.

14 ordu ezkero orduz geroztik, harrezkero.

Ordu ezkero, tarteka itzuli zen eskolak ematera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Ordu ezkero Ordenaren ardura osoa eta gobernua bere Bikarioaren eta Ministro probintzialen esku utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Eskalada libreaz, noski, ez zuen ordu ezkero ezer jakin nahi izan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

15 ordu gaiztoan

Ordu gaiztoan... Deyirmenoluken, Memed dauka zain...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 172. orr.

Buf! ordu gaiztoan! alimaleko hanka sartzea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 172. orr.

Ordu gaiztoan! hegazkinez zebilen lehenengo aldia gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

16 ordu izan da/du ad ik beherago 23.

-Ba bai -ihardesten genien-, ordu da ba!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.

Ordu da pixka bat zehatzago deskribatzeko: gizon handia zen, bizkar-zabala, ilehoria, zuritzen hasia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Ordu zen munduari idekitzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Emeki-emeki jendea barreiatu zen: ordu zen Jaunari eskerren bihurtzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.

Ordu zela, norbait lot zezaten, beste guztiak bide zuzenean geldi zitezen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Ordu da herritarrek herriaren geroa beren gain har dezaten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

Beraz ordu zen Orriako Amak zor zitzaion ohorea berriz eskura zezan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

Ordu dugu, beraz, orain Gorputzaren existentziarekin ikustekorik ez duen Izpirituaren iraupenera iragaiteko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.

-Hemendik goiti, noiznahi ordu huke norabait mugitzeko!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Ordu huen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

17 ordu laurden (orobat ordulaurden g.er.)

Ordu laurden bat iragan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Hamar minutu, ordu laurden bat, eta erromesa prest dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Soldaduak berbertatik tiro egiten hasi eta ordu laurden batean aritu ziren espaloiak garbitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Zintzotasunezko eroaldi batean, Mertxerena ere kontatu nion ordu laurden lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Ez da ordu laurdena ere izango.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 44. orr.

Ordu laurdena besterik ez geneukan egin beharrekoak egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Eskolatik 500 metrora bizi nintzen Beasainen, hamar bat minutuko bidea oinez, ordu laurdena askotan, bidean beti izaten baitzen non gelditua eta zer ikusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Oraindino ordu laurden falta da hitzordurako.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

Ilunak oraindik iraungo du beste hiru ordu laurden inguru-edo, agindu hori baitu gauak bere ariketak bukatu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Bidez tronpatu ez banintz, ez nuen holako ordu laurden goxoa pasako Torres del Rion.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Ordu laurdenik ere ez, eta etxea sekulako zuzi bat egina zegoen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Beti bezala, hiru ordu laurdeneko bidaia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Handik ordu laurdenera, neskamea lasterka agertu zen, gorri-gorria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

Sartzeko tramiteak hiru ordu laurdenez luzatu ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

18 ordu laurdentxo adkor ordu laurdena.

Eguzkiari erreparatu, eta hor ikusten dugu goizetik jada ordu laurdentxoa irabazia duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

19 ordu onean

Ordu onean!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Eskura kausitu duzu, hartu duzu: ordu onean!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Baina, ordu onean ukaldiari itzuririk, Nozdriovi beso oldarkorretatik heldu eta gogor eutsi zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Eta ni nintzen kimikari hori, ordu onean etorria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

-Ordu onean dadila -Santxok esan-; eta zein naizen esango diot nik berorri, ea ezkutari berritsu horien artean kide arteko sartu ote nintekeen-edo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

20 ordu-orduan

Trena, berriz, ordu-orduan atera zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Jatorduak ordu orduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

21 ordu oro (15 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; orobat orduoro 20 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean, eta ordu oroz 5 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) adlag ordu guztietan. ik orduro.

Ordu oro egiten nian amets Gretaren garaipenaren xanpainetik edango genuen egunarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Ordu oro 50.000 euro galtzen ari da Italiako aire konpainia nagusia, eta 200 milioi euro baizik ez zaizkio geratzen kutxetan.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Ez baita gero erraza gaur gaztelaniaz edo frantsesez egunero eta orduoro erabiltzen ditugun esamoldeak, kontzeptuak eta informazio zabalak besterik gabe, bat-batean, euskaraz ematea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 167. orr.

Ordu oro eskatzen zuen orain semearen berri, eta negar zotinka hasten zen berri txarragoak zirenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 346. orr.

Ordu oro "aferaz" mintzatzen zen harekin, bere atzera-aurreren berri emateko eta kide berrien izenak jakinarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

Dotea dela kausa, orduoro emakume bat hiltzen da Gujaraten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Guk guztiok edonon, nonahi, ordu oro eta noiznahi, egunero eta etengabe, sinets dezagun benetan eta apalki, bihotzean gorde eta maita dezagun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

-Agindu ezazu orduoro-orduoro Tomsk-era telegrama bat bidaltzeko, eta zer gertatzen ari den jakinaraz diezadatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

22 ordu txiki

Azken gautxorien eta egunsentiko beharginen arteko ordu txiki hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zer ari zara ordu txiki hauetan argia piztuta?  Berria - Kultura   2006-02-09

Baina, tira!, gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen, egia esateko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Deustuko jaietan hasi zen dena, gaueko ordu txiki eta kritiko horietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

23 ordua izan da/du ad ik gorago 22.

Ordua zen norbaitek nire misioa zehatzago azal ziezadan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Ez du hitz bakar bat esango berari ordua dela iruditzen zaion arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Lucy, ordua duzu benetan zer aukera duzun ikusteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

24 ordura arte (950 agerraldi, 143 liburu eta 271 artikulutan; orobat ordurarte g.er.) adlag ordu arte. ik gorago 10.

Ordura arte idatzitako sarrerak kontatzeko lanik ez nuen hartu artean, baina ehunetik gertu izan behar zuten jada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Ordura arte Neguriko familia batena zen Loramendi txaleta erosia zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Ordura arte, Ebroko Ur Konfederazioko kideek isilpean izan zuten pitzaduren kontua.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Ordura arte, neu izan nintzen beti lehenengoa sartzen, neu azkena irteten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

Florent begira zegoen nola azoka handi haiek ordura arte bildu zituzten itzal eta ametsetatik irteten ziren, egunezko argitan beren jauregiak infinituraino luzatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Aski zituen, ordea, segundo horiek, ordura arte ezagun zuenaz oso bestelako buruko mina zela ohartzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.

XVI. mendetik hona, ez da dudarik bere sorterriko lurrari, bere ama hizkuntzari, hots, nazioa definitzen duen edozein elementuri ordura arte ez zuen garrantzia eman ohi diola bakoitzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.

Txabiren heriotzak ordura arte amets baten bizi izan banintz bezain lur joa utzi ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.

Munduko Bankuko presidenteak zioen, elkarrizketa batean, ez zutela ordura arte aintzat hartu GKEen indarra, ustez askoz ere txikiagoa izango zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Ez omen zen konturatua: baliteke, baina halaxe zen, izan ere: ordura arte, begirada bat bera ere ez Hannak niri, goiz hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.

Zer esan ez zekiela geratu zen ama; inoiz ez nion ordura arte hala erantzun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

Lan korapilatsua izango zen, zalantzarik gabe, ordura arte izandako korapilatsuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Nozio garrantzitsu batez jabearazten gintuzten bi mutanteok: anomalia genetiko ohikoenek ez zekarten berekin egitura berririk, ordura arte ezezagunik eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Astudillo Villamedianarekin eta Torquemadarekin lotzen zuen errepidearekin paraleloan joanak ginen ordura arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

25 ordura arteko (200 agerraldi, 61 liburu eta 71 artikulutan) izlag

Dirua, ordura arteko nekazari-munduan ez zuen garrantzia ari zen hartzen komunen ingurunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

-Hara! lehengoan ikusi nuen aurpegia! -bota zuen Carmenek, ordura arteko haria etenda.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Ikerketa ordura arteko parametro teorikoen barnean abiarazi genuen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Ez zen gauza ordura arteko martxari eusteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.

Edozein unetan da posible, ordura arteko ezagueraren arabera, arrastoa ateratzea zer gerta daitekeen handik, demagun, bost urtera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Sendatua nintzen, bada, eta astia izan nuen ordura artekoak mamitzeko, banuen-eta zer mamitu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Ordura artekoan, saia zaitez egoera gainditzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 162. orr.

26 orduraxe arte adkor ordura arte. ik gorago 24.

Lo zurrungan zegoen ordurako, nahiz eta orduraxe arte maien erlijioaz, arteaz eta abarrez berriketan jardun berria izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

27 ordutik hona

Ordutik hona hirurogeitik gora ekintza egin dituzte, denak oso ikusgarriak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Horrixe hartu nion higuina duela hogeitaka urte, eta ordutik hona hazi baizik ez da egin higuin hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

Arrazoi sustraidunak tartean direla erdietsi zuen hark dibortzioa; ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

Aspaldi, sarritan ikusten nituen ametsetan, baina hamarka urte igaro dira ordutik hona, hamarka urte igaro dira gauza guztietatik hona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Garai zailak pasatuak gara ordutik hona; Lajosek berrogeita hamar urtetik gora du eta jadanik ez du hitzekin jolas egiten, bere iraganari aurre egitera dator, hona bidean da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

-Ez -esan zuen Konradek serio-, ez gaituk gaztetu ordutik hona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Denbora pasatu baita ordutik hona.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

28 orduz gero (35 agerraldi, 14 liburu eta 15 artikulutan; orobat orduz geroz 17 agerraldi, 2 liburu eta 13 artikulutan; eta orduzkero g.er.) harrezkero. ik beherago 29.

Orduz gero, hara eta hona ibili naiz, nora ezean, eta hara non gaur George-tik igaro behar nuen, eta pentsatu dut, zergatik ez hemen geratu eta zugana etorri hitz egitera. Eta orduz gero ikusi duzue zer egiten duen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Eta orduz gero, Jose zela eta, bedeinkatu egin zuen Jaunak egiptiarraren etxea; etxean nahiz landan zituen gauza guztien gainera etorri zen Jaunaren bedeinkazioa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 108. orr.

Bahituak: lau hilabete iragan dira eta orduz gero frantses kasetariak han daude nonbait preso ez direlarik batere hobendun.  Herria   2004-12-23

Oliobidea sutan izan da orduz gero, baina gaur itzali ahal izango dutela espero dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Ia ordu arte gerraren gazia dastatua bazuen ere, orduz gero bakearen gozoa nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

29 orduz geroztik (263 agerraldi, 39 liburu eta 155 artikulutan) harrezkero. ik gorago 28.

Orduz geroztik, gelditzen zait beste kapitulu baten gaia, jakiteko ea Indarkeria eta Politika bereizi behar diren eta, egiaz, bereiz daitezkeen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 147. orr.

-Eta orduz geroztik ez da Siberiara bueltatu?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Zer gertatu ote zen, orduz geroztik, edozein ibilgailuren leihatilaren kristalean burua jartzen duzunean, egun hartaz, une hartaz gogoratzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.

Telefonozko elkarrizketa hori izan zen amaiera, eta orduz geroztik Edith izen soil bat izango zen niretzat, bost hizki txiki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Jende batzuek lortu zuten gordetzea edo ihes egitea, eta orduz geroztik bide baten bila zebiltzan infernutik eskapatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 256. orr.

Tolerantziari nazka hartu genion aspalditxotik, arrazoiz hartu ere, eta orduz geroztik intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan, ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

1834ko lege batek, debekatu egin zituen eliz barruko enterramentuak, higiene kontuagatik, eta orduz geroztik sortu ziren egungo Kanposantu berriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Quenuk beti leporatu zion osaba Gradelle dendako xehatze mahaiaren gainean hil zela barreiatu izana; orduz geroztik, ezin zuen begiz ikusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Inork ez du aurkitu, orduz geroztik, Lumumbaren arrastorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Lau urte pasatu dira orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

David ingeles filologian lizentziatu zen 1992an, baina igeltsero dabil ia orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

30 puntako ordu jarduera gehiena dagoen ordua.

Madrilera, goizeko puntako orduan, zihoazen lau trenetan hamar lehergailu zartarazi zituzten.  Berria - Harian   2005-03-08

Banketxe bateko mandatari bati den-dena ebatsi diote Wall Streeten, puntako orduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Puntako orduan kenduta, Iruñerriko hiri garraio zerbitzua geldirik egon zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aparteko ordu (13); arratsaldeko ordu (36); arratsaldeko ordu biak (11); azken ordu (54); behar ordu (31); bi ordu barru (8); bi ordu eman (13); bi ordu geroago (25); bi ordu inguru (10); bi ordu lehenago (24); bi ordu luze (8); bi ordu pasatxo (8); bizpahiru ordu (12)

eguerdiko ordu (34); eguerdiko ordu bata (9); eguerdiko ordu batean (17); egun eta ordu (8); eguneko ordu (12); eskola ordu (22); gaueko ordu (66); gaueko ordu txikietan (24); goizaldeko ordu (46); goizaldeko ordu bata (8); goizaldeko ordu batean (8); goizaldeko ordu txikietan (10); goizeko ordu (91); goizeko ordu bata (10); goizeko ordu biak (19); goizeko ordu bietan (11); goizeko ordu txikietan (16); handik ordu batzuetara (29); handik ordu erdira (32); hiru ordu egon (22); hiru ordu iraun (8); hiru ordu laurden (41); hiru ordu laurdeneko (8); hiru ordu lehenago (8); hiruzpalau ordu (9); hitz ordu (8)

ia ordu erdi (8); lan ordu (25); lehen ordu (43); lehen ordu erdian (13); leku eta ordu (8)

ordu aldaketa (10); ordu arte (800); ordu arte inoiz (22); ordu arte sekula (19); ordu artean (14); ordu arteko (133); ordu artekoa (9); ordu asko (84); ordu asko ematen (12)

ordu bakar (8); ordu barru (23); ordu bat (95); ordu bat eta (16); ordu bata (102); ordu bata aldera (8); ordu bata arte (8); ordu bata eta (29); ordu batean (67); ordu bateko (11); ordu batzuen buruan (11); ordu batzuk beranduago (9); ordu batzuk eman (8); ordu batzuk geroago (61); ordu batzuk lehenago (98); ordu berean (183); ordu bertsuan (8); ordu bete (75); ordu bete lehenago (8); ordu betean (12); ordu betera (8); ordu betez (14); ordu bi (39); ordu bi eta (21); ordu biak (97); ordu biak aldera (26); ordu biak eta (9); ordu bietan (40)

ordu erdi (392); ordu erdi barru (20); ordu erdi bat (45); ordu erdi batean (17); ordu erdi baten (12); ordu erdi batera (11); ordu erdi batez (19); ordu erdi beranduago (9); ordu erdi geroago (29); ordu erdi inguru (12); ordu erdi lehenago (30); ordu erdi luzea (8); ordu erdia (51); ordu erdian (57); ordu erdiko (72); ordu erdira (64); ordu erdiren buruan (9); ordu erditik (9); ordu erditxo (8); ordu erdiz (69); ordu estrak (11); ordu eta erdi (103); ordu eta erdian (15); ordu eta erdiko (52); ordu eta erdiz (33); ordu eta laurden (11) ordu ezkero (8)

ordu gehiago (51); ordu gutxi (65); ordu gutxi batzuetan (13); ordu gutxi batzuk (13); ordu gutxiago (22); ordu gutxira (45); ordu gutxiren buruan (14); ordu gutxitan (14); ordu guztiak (20); ordu guztietan (19); ordu haiek (10); ordu haietan (38); ordu hartan (143); ordu hauetan (44); ordu honetan (71); ordu hori (14); ordu horiek (15); ordu horietan (32); ordu horretan (102); ordu hura (8)

ordu igaro (13); ordu iraun (41); ordu iraun zuen (27); ordu iraungo (8)

ordu jakin (13); ordu jakinetan (9)

ordu laurden (256); ordu laurden baino (9); ordu laurden bat (61); ordu laurden batean (11); ordu laurden baten (12); ordu laurden batera (8); ordu laurden batez (25); ordu laurden geroago (15); ordu laurden inguru (12); ordu laurden lehenago (13); ordu laurdena (46); ordu laurdenean (27); ordu laurdeneko (27); ordu laurdenera (12); ordu laurdenez (13); ordu lehenago (78); ordu luze (24); ordu luzeak (37); ordu luzeetan (18); ordu luzetan (9); ordu luzez (18)

ordu onean (11); ordu oro (15)

ordu pare (70); ordu pare bat (32); ordu pare batera (10); ordu pare batez (11); ordu pasa (14); ordu pasatu (17); ordu pasatxo (12)

ordu txepela (10); ordu txiki (8); ordu txikiak (23); ordu txikiak arte (17); ordu txikietan (78); ordu txikitan (11)

ordu zen (35)

pare bat ordu (26)

sei ordu (47)

zazpi ordu (24); zenbait ordu lehenago (15); zenbat ordu (27); zer ordu da (41); zer ordu den (8); zer ordu zen (23)

abiatzeko ordua (17); afaltzeko ordua (25); agur esateko ordua (9); alde egiteko ordua (10); atariko ordua (32); ateratzeko ordua (10); azken ordua (24); bada ordua (13); badator ordua (8); bazen ordua (18); bazkaltzeko ordua (17); benetako ordua (8)

eguna eta ordua (14); emateko ordua (19); erabakitzeko ordua (10); esateko ordua (15); hartzeko ordua (16); hasteko ordua (23); heriotzako ordua (11); hiltzeko ordua (8); hitz egiteko ordua (8); hitz ordua (22)

iritsi da ordua (8); itzultzeko ordua (21); ixteko ordua (29); jartzeko ordua (8); joateko ordua (52); lekua eta ordua (28)

ordua arte (31); ordua baino lehen (10); ordua begiratu (10); ordua da (127); ordua da eta (8); ordua dela (42); ordua duk (11)

ordua eta lekua (40); ordua etorri (9); ordua heldu (57); ordua heldu da (16)

ordua iristen (25); ordua iristen denean (12); ordua iritsi (121); ordua iritsi arte (9); ordua iritsi da (29); ordua iritsi zaie (8); ordua iritsi zen (13); ordua iritsi zenean (13); ordua iritsia (8); ordua izango (8); ordua jo (15); ordua noiz (10)

ordua zela (26); ordua zela esan (9); ordua zen (55)

sartzeko ordua (8)

aparteko orduak (31); azken orduak (27); behar orduak (33); eskola orduak (12); hontzaren orduak (10); lan orduak (31); oinazeak orduak luze (8)

orduak aurrera (16); orduak egin (12); orduak egiten (14); orduak eman (50); orduak eman zituen (8); orduak ematen (62); orduak ematen zituen (23); orduak eta egunak (8); orduak eta orduak (131); orduak igaro (14); orduak igarotzen (10); orduak joan (10); orduak luze (9); orduak pasa (14); orduak pasatu (12); orduak pasatzen (13); orduak ziren (10)

adierazteko orduan (12); afaltzeko orduan (8); antolatzeko orduan (9); arratsaldeko azken orduan (11); arratsaldeko lehen orduan (17); ateratzeko orduan (8); aukeratzeko orduan (26); azaltzeko orduan (9); aztertzeko orduan (10); behar orduan (26); betetzeko orduan (8); betiko orduan (8); bi orduan (9); bilatzeko orduan (12)

egiteko orduan (140); egiterako orduan (13); emateko orduan (37); ematerako orduan (8); erabakiak hartzeko orduan (10); erabakitzeko orduan (14); esandako orduan (11); esateko orduan (15); eskaintzeko orduan (9); ezartzeko orduan (10); goizeko lehen orduan (15); gosaltzeko orduan (8); hartzeko orduan (44); hautatzeko orduan (12); heriotzako orduan (18); heriotzaren orduan (9)

idazteko orduan (38); itzultzeko orduan (10); ixteko orduan (9); jartzeko orduan (11); jolas orduan (9); jotzeko orduan (8); lantzeko orduan (10); lau orduan (10); lehen orduan (67); lehenengo orduan (12); lortzeko orduan (8)

osatzeko orduan (8); prestatzeko orduan (9); seinalatzeko orduan (8); sortzeko orduan (10)

zehazteko orduan (11)

goizeko ordubata (8)

aparteko orduen (9); behar orduen (15); lan orduen (10); orduen liturgia (19)

arratsaldeko lehen orduetan (12); aurreko orduetan (8); azken orduetan (51); datozen orduetan (21); eskola orduetan (11); euskadiko sei orduetan (18); goizeko lehen orduetan (8); hurrengo orduetan (22); jolas orduetan (8); lan orduetan (9); lehen orduetan (40)

eskola orduetatik kanpo (8)

azken orduko aldaketa (14); azken orduko ezustekorik (8); bi orduko lanuztea (8); bi orduko lanuzteak (13); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); lau orduko lanuzteak (10)

azken ordukorik ezean (8)

azken ordura arte (21); ordura arte (939); ordura arte egindako (18); ordura arteko (168); ordura artekoan (9); ordutik ordura (11)

bi orduren buruan (12); orduren buruan (29)

ordurik onenak (8)

edozein ordutan (38); halako ordutan (10); hogeita lau ordutan (9)

lehen ordutik (8); ordutik gora (20); ordutik ordura (11)

bertze orduz (9); beste orduz (34); bi orduz (87); bi orduz egon (10); bizpahiru orduz (8); bost orduz (16); hainbat orduz (37); hamabi orduz (11); hamar orduz (8); hiru orduz (44); hogeita lau orduz (27); lau orduz (48); orduz gero (35); orduz geroz (17); orduz geroztik (263); orduz ordu (17); pare bat orduz (10); sei orduz (17); zenbait orduz (13); zortzi orduz (22)


orduan adlag 1 une hartan.

Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen eta gau osoa negarrez eman zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 14,1

Orduan buru bat agertu zen berlinaren atean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Orduan, egun batez, dena amaitu zen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

Orduan zertan pentsatzen niharduen ez dakit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Orduan piztu zitzaidan argia kaxkoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Eta orduan dena ulertu nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 298. orr.

Eta, orduan, zer eta dena izorratu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Osaba Kamilek, orduan, ahots zorrotzez eta haurrena gisako xalotasunez, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Dalilak, orduan, Sansoni: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

-Jaunak -esan zien orduan-, badago zerbait hobea egitea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.

Ez dugu daturik noiz idatzia den jakiteko, nahiz eta kritiko gehienen iritziz Frantziskoren bizitzako azken urteetakoa izan daitekeen, orduan bilakatu baitzen Leon anaia Frantziskoren lagun-min eta idazkari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Telemakok, orduan, ontzi bat eta hogei arraunlari eskatu zituen, aita hilik edo bizirik zegoen argi eta garbi jakitera joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Doinu bat etorri zitzaion orduan, gela hartako bazter batetik sortua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Hauster agertu zen orduan, nabarmen herren eginez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.

Emakumeak lepoko bat atera zuen orduan, bostehun eta hirurogeita hamar eraztunez osatua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

Zerurantz altxatu nituen orduan neure begiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Hogeita bi urte nituen orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Une batez irudi izan zuen Rachel negarrez hastera zihoala, baina malkoak gorde egin zituen, eta pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Uther, Arturren aita, bretainiarren errege izendatu zuten orduan, eta haren ondoren Arturrek hartu zuen erregetza.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Orduan jabetu zen Ruche jauna gertatutakoaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Orduan ere, ez zuen esplikaziorik eman.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen -argitu dit orduan bertan lanean ari zen gazte batek-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Eta kuxian, orduan bertan, erabaki nuen ostegun arrastiriko entrenamendura ez nintzela joanen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 82. orr.

Zelda aski handi batean sartzen gira, orduan berean hustu dutena guretzat, bi ohe bikoitzekilakoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.

2 kasu horretan, hortaz.

Jo dezagun eboluzioan sinesten segitzen dugula, baina orain bere alderdi ortodoxoenean: orduan, gizona piztia ohatua da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Esanak jabe izendun bat baldin badu, orduan esan hori ez da esate bat, baizik-eta botatze bat, botakin bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Gogamenak nolabait afektatua den heinean errepresentazioak jasotzeko duen harmenari sentimena deitzen badiogu, orduan norberak errepresentazioak sortzeko ahalmena edo ezagutzaren berezkotasuna adimena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.

Hemen adigaiari baldintza hau gehitzen badiot eta hau badiot: "gauza guztiak kanpoko agerpen gisa bata bestearen ondoan daude espazioan", orduan erregela honek orokorki eta zedarriztapenik gabe balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.

Eta gure begiespena beti sentsuzkoa denez gero, orduan ezin zaigu inoiz esperientzian denboraren baldintzapean ez dagoen objekturik eman.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Nondik datorkizu orduan mundu guztia zure ondoren ibiltze hori?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.

Nolatan, orduan, zigortzen ditu justiziaz bekatuak, hauek gabe bere sorkuntza ez bazen osoa eta perfektua izango?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

Eta banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Orduan, zergatik ez zenuke zuk denboraren gaua esango, Denborek beren buruaren gaua izateari utzi ziotelako jendea idazten hasi zenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

-Artaburu bat jarri behar genuke erregetzat, orduan?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.

-Bihar arte orduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

Eta orduan zer?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

-Orduan norbait bizi da Media Lunan?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

3 ordu batean. ik oren 6.

Arcos de Jalon (Zaragoza, Espainia) eta Madril arteko bidea abiadura handiko trenaren bidetik 200 kilometro orduan eginez murriztuko du denbora Renfek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Munduko txapelketaren atarian, Ducati, 338,1 kilometro orduan.  Berria - Kirola   2004-03-28

4 orduan eta.. –ago

Noizean behin erbi bat edo untxi bat begiztatzen genuen, eta orduan eta gusturago sentitzen ginen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Aitaren errietek, nire iritziak pitzatu beharrean, kontrako efektua eragiten zidaten: orduan eta alemanago sentitzen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Ezin dut deus ere esan; ahoa irekitzen badut, izan ere, akabo: orduan eta okerrago.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Ondoragotu, eta orduan eta handitzenago zitzaion aurpegia alde guztietatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan, eta orduan eta gehiago asaldatu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Ustez sakonago, eta orduan-eta axalago, segurutik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Buruan geroz eta arinago ibili gauzak, orduan eta buruko min handiagoa sortzen da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 105. orr.

5 (zenbat-ekin lotua)

Hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,21

Geureari zenbat eta gutxiago atxiki, orduan eta maiteago izango dugu Jaungoikoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Baina zenbat eta ezberdinago izan kanpoko egitura, orduan eta argigarriago gertatzen zaigu Klararen testigantza oinarrizko frantziskotar identitatea ulertzeko eta hartaz jabetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Zazpi bide haiek zenbat eta beherago orduan eta estuagoak ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Horregatik, gezurra zenbat eta sanoago, orduan eta zailago eder bihurtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.

Pantxok -zenbat eta hurbilago Obabako festak, orduan eta okerrago- uko egiten ziolako zerrategiko eginbeharrari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.

Zenbat eta ekuatore aldetik urrunago, aldiz, orduan eta hotzago eta ilunago negua, eta ez horrenbeste uda...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.

Esan litekeelakoan nago zenbat-eta barrenago eduki batek legea, morala eta ordena on ofiziala, orduan-eta errazkiago ager litekeela morboaren zera hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Zenbat eta luminantzia handiagoa izan, orduan eta argitsuagoa emango du koloreak, eta orduan eta zuritik hurbilagoa izango da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Eta zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakratuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoa soberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Hortxe zegoen jolasaren mamia: zenbat eta kristalean gorago jo, orduan eta gaindiezinagoa errekorra.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen orduan (12); agertu zen orduan (18); ari zen orduan (13); ba orduan (22); bai orduan (9); baina orduan (377); baina orduan ere (39); baina orduan ez (39); bainan orduan (17); baitzen orduan (25); bazen orduan (11)

erabaki zuen orduan (12); esan nion orduan (11); esan zidan orduan (15); esan zion orduan (16); esan zuen orduan (79); eta orduan bai (45); eta orduan bakarrik (12); geratu zen orduan (12); gertatu zen orduan (14); hasi zen orduan (32); hasi ziren orduan (14)

ikusi zuen orduan (10); izan zen orduan (23); izan ziren orduan (13); izan zuen orduan (13); izango da orduan (13); jo zuen orduan (18)

orduan agertu zen (18); orduan bururatu zitzaion (9)

orduan egin zuen (14); orduan erabaki nuen (11); orduan erabaki zuen (11); orduan ere (594); orduan ere ez (49); orduan erran nion (10); orduan esan (103); orduan esan nion (12); orduan esan zuen (14)

orduan eta errazago (10); orduan eta gehiago (59); orduan eta gutxiago (18); orduan eta handiagoa (19); orduan eta hobe (13); orduan eta hobeto (31); orduan eta orain (12); orduan eta txikiagoa (9)

orduan ez bezala (10); orduan ez da (48); orduan ez dago (17); orduan ez du (12); orduan ez dugu (9); orduan ez genuen (11); orduan ez litzateke (9); orduan ez nuen (21); orduan ez zegoen (13); orduan ez zen (40); orduan ez zuen (17); orduan ezagutu (29)

orduan gertatu zen (24); orduan hasi nintzen (15); orduan hasi zen (50); orduan hasi ziren (29); orduan hasten da (14)

orduan ikusi nuen (24); orduan ikusi zuen (19); orduan ikusiko da (12); orduan ikusiko dugu (10); orduan iritsi zen (10); orduan izan zen (20); orduan jakin nuen (19); orduan jakin zuen (19); orduan jakingo dute (35); orduan jakingo duzu (10); orduan jakingo duzue (24); orduan konturatu nintzen (37); orduan konturatu zen (22)

orduan ohartu nintzen (12); orduan ohartu zen (21); orduan sortu zen (11)

orduan ulertu nuen (34); orduan ulertu zuen (19)

pentsatu nuen orduan (10); sentitu zuen orduan (11)


orduantsu adlag orduan gutxi gorabehera.

Orduantsu jin zen berriz Büchenwald-era Harignordoquy apeza, bere komando lagun batzuekin lan egiten zuen lantegia bonbardatua izan zen eta xehatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Orduantsu (1559ko maiatzean) san Frantzisko Borgiak aurkezten dio Erregeri apezpikutzat gai dauzkan gizon batzuen zerrenda, erranez: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Orduantsu jin zen berriz Büchenwald-era Harignordoquy apeza, bere komando lagun batzuekin lan egiten zuen lantegia bonbardatua izan zen eta xehatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.


orduantxe adlag orduan bertan.

Orduantxe jabetu nintzen zer zen goiznabarrero esnatzen ninduen zarata bitxi hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

Orduantxe jo du txirrinak: amaordearen ahizpa eta ama sartu dira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Ez zen orduantxe izan, baizik eta lehenago, Raimundo Silvak pentsatu zuenean, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 121. orr.

Mutilak orduantxe sumatu zuen adio esan beharraren gertutasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Telebista ere orduantxe deskubritu zuen, harrituta, Lauaxetak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.

Jokatu berria zen orduantxe, New Yorkeko Madison Square Gardenen, Cassius Clay eta Sonny Listonen arteko boxeo konbatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Une erabakigarria zen hura: orduantxe egin behar zirt edo zart.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Hurbildu dituk orduan kasernara Santakrutzen mutilak... eta orduantxe bai sospresa: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Hegazkinetik jaitsi eta aduanan banatu ginenean, orduantxe jabetu ni zeren inguruan ibilia nintzen lehenago gogoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Tajo ibaiko urak orduantxe esnatu izan balira legez izan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Wolfgang Pauli, bere garaiko fisikaren egoerarekin etsita zegoen bolada batean, depresio latz baten mendean erori zen, eta orduantxe omen zuen, beste etsimenduzko kolpe batean, neutrinoaren hipotesia bota.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Oroitzen naiz hirurogei urte bete berri zituela orduantxe, [...] eta alemaniar azentu arin batekin hitz egiten zuela ingelesez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

"Hor zetorrek", esan zuen Pantxok prismatikoak begietan zituela, eta orduantxe bertan neska gazte bat azaldu zen zuhaitz baten atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Ea orduantxe bertan zergatik ez; ez zegoela denborarik galtzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orduantxe agertu zen (4); orduantxe ari zen (4); orduantxe azaldu zen (4); orduantxe bakarrik (13); orduantxe bertan (37); orduantxe dago (3); orduantxe entzun nuen (4); orduantxe erabaki nuen (6); orduantxe erabaki zuen (3); orduantxe ere (4); orduantxe gertatu zen (5); orduantxe gogoratu zen (4); orduantxe gogoratu zitzaidan (3); orduantxe harrapatu (3); orduantxe hartu (4); orduantxe hasi (48); orduantxe hasi nintzen (7); orduantxe hasi zen (21); orduantxe hasten da (5); orduantxe hasten zen (3); orduantxe ikusi nuen (4); orduantxe ikusi zen (3); orduantxe ikusi zuen (9); orduantxe iritsi zen (5); orduantxe izan nuen (4); orduantxe jabetu nintzen (5); orduantxe jakin nuen (5); orduantxe jakin zuen (5); orduantxe jo du (4); orduantxe jo zuen (6); orduantxe konturatu ginen (3); orduantxe konturatu nintzen (10); orduantxe konturatu zen (7); orduantxe ohartu (18); orduantxe ohartu nintzen (13); orduantxe piztu (5); orduantxe piztu zitzaidan (3); orduantxe sartu (10); orduantxe sartu zen (4); orduantxe sentitu nuen (3); orduantxe sortu zen (3); orduantxe ulertu nuen (3); orduantxe ulertu zuen (5); orduantxe zen (4); orduantxe zetorren (6); orduantxe ziren (4)


orduarteko ik ordu 11.

ordubete (orobat ordu bete; Euskaltzaindiaren Hiztegian ordubete agertzen da) 1 iz ordu osoaren denbora bitartea.

Zaila da ordubete lasai bat eta liburu on bat edukitzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.

Bere txanda hasi aurreko ordubete edo ordu erdi huts hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Arratsaldero, ordubete luzea ematen zuen han, jende xehearen esamesen berri jakin nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Ordubete luzea joan zaie horretara Eskisaroiko kaxko kiskalgarri hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

Ordubete luzez orpoz orpo jarraitu nien harik eta harkaitz handi baten pareraino iritsi ginen arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Pentsatuz ordubete osoa aritu dela jardunean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Aurreko ordubete hau ez dute kontatu, ordu bat gehiago hemen...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Emakume guzti-guztiek Hasanen besoetan urtebete igaro nahi zuketen, edo hilabete bat, edo, besterik ezean, ordubete bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.

Hemendik sanjoanetara, beste ordubete eta minutu batzuk irabazi behar ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.

Ordubete eta 10 minutuz laburtzen da eguna, esan nahi baita, gaueko ordu eta 10 minutu horiek aski direla gaua freskatu duela esateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

-Ordubete notizia emateko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 101. orr.

Eta ordubeteren buruan inguru guztia zegoen zuri-zuri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

· Ordubetea irabazi dut neure egun librean...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

2 (hitz soila aditz baten ezkerrean)

Gure ontziak ordubete zeraman gutxienez ainguran; eguna argitzen ari zuen jadanik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Ordubete bada heldu zela sumatu dudala, baina ez nion neure buruari aitortu nahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 203. orr.

Ordubete egon nintzen zain, gutxienez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Ordubete ibili dira horrela, gero beren autoetan sartu eta badoaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Ordubete eman behar zuen han geldirik, erregaia berritzen zuten bitartean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Berarekin ordubete utziko zaitut eta gero zuk libre utziko nauzu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 80. orr.

Ordubete igarota, artean lurrean jarraitzen zuten gorpu biek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 110. orr.

Ordubete falta zen afaritarako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

-Ordubete beharko nikek, gutxienez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 16. orr.

· -Emadazu ordubete -onartu zuen Amaiak-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 68. orr.

3 (hitz soila adizlagun baten ezkerrean)

Ordubete geroago, haien diruak, zilarrezko ehun eta hogei duro, nire poltsikoan zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

Ordubete geroago, bidazti berriei zein zaharrei deika hasi ziren, Kaukasoren brankako kanpaia joz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Igandean, ordea, meza baino ordubete lehenago, jende beldurtua iritsi zen apaizetxera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.

Bazkaldu edo afaldu baino ordubete lehenago.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.

Tren bat egongo da ordubete barru.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 259. orr.

Ordubete inguruko tartea neukala iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Eginak nituen aurrez sartu-atera batzuk, sekula ez ordubete baino gehiagokoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

4 ordubetean adlag

Ordubetean hantxe gara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Oraingo bide berriekin, ordubetean ailegatzen naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.

Posible izango zen zazpietarako Lekeition egotea, ordubetean iristea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 11. orr.

-Hartu autoak, motozikletak, kamioiak eta gurdiak eta ekarri denak hona ordubetean!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.

Liburutegia hutsik egoten da, itxi aurreko ordubetean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 131. orr.

Florent ordubetean geratzen zen Gavardekin batzuetan, miraz haren kalaka agorrezina zela-eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

5 ordubeteko izlag

Ordubeteko atzerapena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

Fructuosok irribarrez esan zidan ordubeteko kontua izango zela dena, eta berehala etorriko zirela bueltan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.

Gero, beste ordubeteko bidea oinez.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.

Nork daki zer den astean bi egun igaro beharra Kordoban edo Malagan dagoen senideari ordubeteko bisita egiteko, Bapaumen, Fresnesen, La Santen edo Clairvauxen dagoen presoa ikusteko?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 204. orr.

6 ordubetera

Arrak, emea estaltzeko, 10 minututik ordubetera behar izaten du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Boulibet karrikan antzematen ditudan gizontxo beltz horietako bat izanen naiz hemendik ordubetera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Handik ordubetera, Irtish ibaiaren ertzean zeuden, Omskeraino hogei bat versta baino gelditzen ez zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Gero, handik ordubetera, barre egiteari utzi zioten, herrian zabaldu zenean Pizzi zaurituta zegoela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

7 ordubetez adlag ordubete.

Goizean ordubete eta arratsaldean beste ordubetez ateratzen ginen patiora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 196. orr.

Besotik helduta Rodanoren gaineko terrazara joan eta hantxe egon ginen ordubetez, elkarri besotik helduta beti ere, gauerdian zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Beirarekin ordu betez borrokan aspertu ondoren, nazkaturik eta umiliaturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Eta etorkizunerako planak egiten egon ziren ordubetez.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.

8 duela ordubete

Duela ordubete agurtu duzu Andrés aireportuko pasaporte kontrolaren ondoan. -Ainhoak ekarri du baina guri utzi digu duela ordubete.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 75. orr.

-Zin egiten dut arrautza hau duela ordubete hartu dudala nire oilo beltzaren habiatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.

9 orain (dela) ordubete

-Prater kalean al zeunden orain dela ordubete edo? -galdetu zion Dembak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.

Hungariatik datorren idazle-laguntzaile bat heldu zaigu orain ordubete Rossija hotela utzi dugun lauroi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Orain ordubete-edo abisu bat ailegatu zaiok ospitaletik, [...] alaba gazteena hil egin dela umea egiterakoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ordubete (13); duela ordubete (3)

gutxienez ordubete (5); handik ordubete (5); handik ordubete eskasera (3)

ia ordubete (24); ia ordubete egon (3); ia ordubete iraun (3)

ordubete baino gehiago (14); ordubete baino lehen (3); ordubete barru (26); ordubete bat (4); ordubete behar (10); ordubete behar izan (4); ordubete beharko (4); ordubete berandu (6); ordubete beranduago (20); ordubete daramat (3); ordubete doi (3)

ordubete edo bi (4); ordubete egin (10); ordubete egon (13); ordubete eman (11); ordubete eman zuen (3); ordubete ematen (3); ordubete eskas (8); ordubete eskas iraun (4); ordubete eskasean (8); ordubete eskaseko (4); ordubete eskasera (3); ordubete eta erdi (4); ordubete falta (5); ordubete falta zen (3); ordubete galdu (3); ordubete geroago (49)

ordubete igaro (4); ordubete inguru (27); ordubete inguru iraun (5); ordubete inguruan (5); ordubete inguruko (6); ordubete iraun (12); ordubete iraun zuen (9); ordubete lehenago (60); ordubete luze (4); ordubete luzea (3); ordubete luzean (4); ordubete luzez (8)

ordubete pasa (6); ordubete pasatu (3); ordubete pasatxo (3); ordubete pasatxoko (5)

ia ordubeteko (3); ordubeteko emanaldia (3); ordubeteko epea (3); ordubeteko lana (5); ordubeteko lanuztea (6); ordubeteko lanuztea egitera (3); ordubeteko saioa (5); ordubeteko saioa egin (3); ordubeteko saioan (4)

ordubeteren buruan (4)

ordubetetik gora (5)

beste ordubetez (4); ezta ordubetez ere (4); ia ordubetez (3); ordubetez egon (11); ordubetez egon ziren (6)


ordubetegarren adlg (denbora-atzizkiez) ordubete.

Ordubetegarrenean -idatziko du Galindezek- Puerta del Sol zeharkatu genuelarik ez-ohikoa zen jendetza batu zen espaloietan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.

Ordubetegarrenean hor da Cristoth.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 331. orr.

Ordubetegarrenera lasaiago zeuden hirurak, lokal bazterreko sofa zaharrean berriketan, kanutoen etengabeko joan-etorriaren erdian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.


ordubetetsu adlag ordubete gutxi gorabehera.

Jonkia oilo-lurrekoa izan ohi da eskuarki eta haren heriotza herrian edo herritik gehienaz ordubetetsuko bidea dagoen bazterren batean gertatzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.


ordubetetxo iz adkor ordubetea.

Sekulako zotina jarri zitzaion, aulkitik altxarazten zuen dardar bortitza, ordubetetxo iraun ziona.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 71. orr.

Bazkalostean, On Camillo ordubetetxo batez geratu zen hizketan Kristorekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

Baina astearte gauetan telebistan ordubetetxoko saioa ikusteko, egin daiteke zerbait Damianekin.  Berria - Kultura   2006-02-04


ordubi ik ordu 3.

ordudanik adlag harrezkero, ordutik.

Pentsa, ordudanik naiz erretzaile -jarraitu zuen-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Behar bada ordudanik daude gure sukaldeko frigorifiko gainean panpinen buru ebaki horiek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Ordudanik ez dut berriro ikusi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 24. orr.

Ordudanik, esana zien adiskideei, ez zen behin ere damutu mutikoa semetzako hartu izanaz; behin ere ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.

Ordudanik, eta oraintsu arte, txinatar kapitalismorik izan denean, Txinatik bertatik kanpo garatu da beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Soilki ordudanik zaigu haizu horiek otoitzetan erabiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Adelaren aita, POUM en ibili aurretik, PC n ibilia zen, eta ordudanik ezagutzen zuten elkar.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Beatriz Viterbo 1929an hil zen; ordudanik, ez nuen apirilaren 30ik huts egin haren etxera itzuli gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Israel osoak jakin zuen erregearen erabakiaren berri, eta ordudanik begirune handia izan zioten, zuzen epai zezan Jainkoak nolako jakinduria eman zion ikusirik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,28

Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.  Elizen arteko biblia   Jn 19,27


orduerdi ik ordu 12.

orduerdigarren adlag (denbora-atzizkiez) ordu erdi.

Mikelek kulo utzi zuen botila orduerdigarrenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Orduerdigarrenera agertu zen Txapli.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.


orduero ik orduro.

ordugailu iz ordularia.

Gehiago dena, nehork ez du konprenitzen nolaz elizako ezkilak, nolaz nork beraren ordugailuak, irratiak, telebistak, hozgailuak, hoinbeste mekanikeria etxe batean orain elektrikaz direnak, berdin elektronikaz beteak direnak, nolaz geldituak diren edo makurtuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.


orduka 1 adlag neurritzat orduak hartzen dela.

Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Lehen saioak egin orduko, ohartu zen Gabin lana orduka, eta ez itzulitako fitxa kopuruaren arabera, kobratzearen abantailaz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Sasi-autonomoak, aldi baterako enpresentzat lan egiten dutenak, edota orduka lan egiten duten langileak, Orduka edo egun osorako alokatzen dituen lehen solairuko logela handi horietako batera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Idazkari-lanak orduka egiten zituen loba batek erabiltzen zuen mahaian idazteko makina eta faktura itxurako paperak pilatzen ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Orduka ordaintzen zidaten, seguru sozialetan eta sartu gabe, eta bertsoetara joateko arazorik sekula ez zidaten jarri.  Berria - Kultura   2006-01-28

Sei urte egin zituen Pontevedran, eta, tabernan laguntzeaz gain, kabinete psikologiko pribatu baterako ere aritu zen lanean, orduka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.

Dantza irakaslea da orduka, eta jai egunetan merkataritza gunean ordulari saltzailea da.  Berria - Mundua   2004-04-22

2 (hitz elkartuetan)

Finantzaketa talde-orduka kalkulatzen du; talde-ratioa, gutxienez, 11 ikasle/talde izango direla zehazten du;  Berria - Harian   2005-06-09

3 ordukako izlag

Ordukako zerbitzua da hau, iragarri zuen, eta bolantera jesarri zen, zain.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Aldi baterako lana, denbora erdikoa edo ordukakoa izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Lanpostuak sortu dituztela esaten dute baina kontratu horiek egunekoak edo ordukakoak dira.  Berria - Harian   2005-10-26


orduko 1 izlag une hartakoa, garai hartakoa.

Orduko santu-bizitza ezagunen [...] eskema hagiografikoei jarraitzen die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Orduko telekomedia arrakastatsuren batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

Zer geratu da orduko Anne Frank hartatik?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 221. orr.

Orduko ene fedeak ez zuen arrazoia honela torturatzen, absurduaren kontzeptuari ez nintzaion hurbiltzen ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Erraz da, adiskideak, nire orduko egoeraz trufatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 121. orr.

Irakaslearen emaztea, noski, orduko nire adinaren ikuspegitik, emakume heldua zen, berrogeiren bat urte-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Eguraldia eta urteen harileko martxa, horixe da ilargia orduko kulturan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Orduko gure erresistentzia pasiboa zen, eta zen iristen arbuiotik, isolamendutik, kutsatzen ez uztetik harago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Ikusiz orduko argarzkietan ene amaren edertasuna, nago ez ote zieten apezei sakrifizio mentsa minberatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Hiru mende laurden berantago, orduko haurrek ez dute oraino ahantzia zer erakasle argi eta goxoa kausitu zuten Lafitten baitan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Hemendik hamar urteren buruan, bizi denak ikusiko du, orduko hiztegi batean, hitz horietarik anitz desagertu direla, beste batzueri lekuaren uzteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

· Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Gauza jakina baita sua amatatzeko orduko asearen proportzioan handitzen dela eskuzabaltasuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.

2 (mugatzailearekin)

Gaurko kontua balitz bezala gogoratzen du ordukoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Gaurko sentipen eta sendimenduek ordukoetan murgildu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Egia esan, ez dakit sentitutakoa ordukoa den edo oraingoa, gogoratu dudanekoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.

Ezinezkoa da egungoak eta ordukoak berberak izatea. Orduko saio eta ahaleginak aipatu behar dira, beraz, ordukoek baldintzatzen baitituzte egungo hauek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.

Baina ene erabakia, medikuntza ikastekoa, ez zen ordukoa izan, hiruzpalau urte geroagokoa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Geroztik ukan ditugun erauntsiak ez dira izan ordukoaren idurikoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du.  Elizen arteko biblia   Ga 4,29

Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Jatorrizkoan ordukoa da beti hizkera; itzulpenean, gaurkotu egiten da ordukoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Ordukoa dut sentipen gazi-gozo hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.

Ordukoak ditut nik akordurik onenak, aitarenak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.

Ramon Saizarbitoriaren bultzada ere ordukoa al da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.

Ez dakit oraingo denborak ordukoak baino hobeak diren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Batzuek negarrari eman zioten, ordukoak ez baikinen zuek bezain gogorrak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Kolaborazio garaiak ziren ordukoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Hori izango da Frantziskoren obsesioa azken urteetan: eredu izan anaia guztientzat, ordukoentzat eta gerokoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

3 (erakusleekin)

Hondarribiko beren etxean hartu gintuzten Amaia eta biok bolada luze samar baterako, eta kostatu behar zaigu orduko hori merezi bezala ordaintzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Orduko hura oso egun berezia zen Magisteritzako hiru bekadun haientzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 91. orr.

Ez dakit bera oroituko den, baina uste dut gainerako guztiek gogoan dugula orduko hura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.

Eta orduko hartan ere, kostata baina lortu zuen barrukoa isla ez zekion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Orduko hartan, Frodok ez zuen hitzik ere egin egun osoan, konkorturik zebilen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Zer arraio nahi ote zuen orduko hartan bikoteak?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Haiek besarkatu egin zuten, eta horrela banandu ziren orduko hartan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.

4 adlag bezain laster. (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Egun guziz, argitu orduko, eta neguan argitu baino lehen, heldu zen etxeko aterat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Urrats bat egin orduko, izerditan blai zinen, eta garagardoz berdindu behar berehala izerdi galdua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Portxean eseri orduko antzeman genion, irribarreagatik, aldarte umoretsua zekarrela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Lehen saioak egin orduko, ohartu zen Gabin lana orduka eta ez itzulitako fitxa kopuruaren arabera kobratzearen abantailaz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Sartu orduko guztion begiratu lizunak bereganatu zituen, salbuespenik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Hala erraten zidaten ni liburua besapean ikusi orduko: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Ikusi orduko ezagutu nuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.

Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Beti gorrotatu ditut proiektu baten berri izan orduko "nik ere antzeko zerbait egin nahi dut" erantzuten duten pertsonak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Ni ohartu orduko kanpoko tapa hesten da eta haren gibeletik so zegoena urruntzen entzuten dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Erotismoak gure desioaren atean jo orduko, heriotza ere sartu egiten duk erotismoarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.

Ilundu orduko, ostera etorriko zaizkidak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

5 (erlatibozko adizkiaren eskuinean)

Beren geletara iristen ziren orduko, Jonathan-eta-Léa, ganbaretako astronauta halakoak, hausnarrean ekiten zioten zeru-hodeiez, ilargi-izarrez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Entzun ninduen orduko Mary Balesterek paperak eskatu zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

Ez esan izana ongi damutu zitzaidan handik irten nintzen orduko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.

Hitz hauek esan zituzten orduko, berera etorri zen gaztea eta, ikuskariak eman zion adoreaz, tentaldi guztiak uxatu zituen bere baitatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 981. orr.

Baina... (airean utzi zuen esaldia)... kanporatua zela esaten zitzaion orduko, zabalik zeukan hilobi-zuloa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

"Ene, aita!", esan ere egin nion, horixe jasota dakarren pasartea irakurri zidan orduko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.

Baina, oraingo kapela hau ere izugarri gustatuko zait, ikustera ohitzen naizen orduko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.

Jesarri egin da ni ikusi nauen orduko, eta irribarre zabal bat egin dit.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.

· Soziologiako ikasketak burutzera etorri zen aspaldi Bilbora, eta zen-orduko bertakotua zegoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Orain heldua zara eta ez gaztea, ergo, gauza batzuk den-orduko ezin dituzu egin, capicce?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

6 (-ra atzizkiaren eskuinean)

Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Londresera abiatu zen, txiro, eta, lehorrera orduko, atxilo hartu zuten 20.000 liberarengatik, Dudley eta Bren-ton-en eskabidez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Pont Neuf kalera orduko, ez zekien nondik nora zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Hara orduko, merkaduriak abere gainean paratu eta Kulzum aldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Baina harat orduko, hauxe da harritzea, hiriko ateak hetsirik zeuden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Fermin eta biok, kanpora orduko, arnasa hartzen dugu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Igarri nion, gainaldera orduko, han nonbaiten itzuri egin nahi zidala, bera berriro kamarotera bakarrik itzultzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Casarsako lehenengo etxeetara orduko, eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

Sotora orduko, ordea, abiatuak ziren berriro soldaduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Tomasek, berriz, hura barrara orduko luzatu zion lehen irriñoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Ohera orduko, ispiluan ikusi dut neure burua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Hortaz, gaur inor ez gaituk harritu postrera orduko utzi gaituenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

· Gizonaren gogora orduko, dena da analogia huts: erlijioa, poesia, zientzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

7 une hartarako. ik ordurako.

Orduko jabetua behar nuen zorionak ez duela luzaz irauten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Orduko, Picassok eta Braquek kubismoari hasiera emana zioten, eta Peary iritsia zen Ipar Polora.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Orduko, Tomasek eta Mariak lotua zuten haurraren geroa: bizi bazen, hamar urte betetakoan mutil hasiko zen Ziliguetako jaunaren etxean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Orduko, iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Urdangek, orduko, lana ausarki izanen zuten setiatzaileen kanpamenduetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Bai bainekien nik orduko, natur zientzietan ikasitakoaren arabera, "apendizitisa" zela termino zientifikoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Murruak arrailatuak, lubakiak beteak eta dorrea eraitsia zen orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

· Biharamun eguerditan, bazkal orduko Maite heldu zait irriño bat ezpainetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

8 ordu bakoitzean, ordu bakoitzeko.

Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera, eta beste hainbeste karbono dioxido kanporatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Nire lehengusinak dio nahi adina haragi ematen diotela, eta hogeita bost zentabo orduko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Egia esanda, hogeita bost dolar orduko kobratzen zizkion psikoanalista harengana joate horrek grazia handia egiten zidan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.

9 (bide unitate batekin lastertasuna adierazteko, adizlagun gisa)

Makinak potentzia handikoak izanik ere, hamasei versta orduko baino gehiago ez zuen egingo Kaukaso ontziak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Bidaian, hegaz, 900 kilometro orduko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.

Hodi luzeen dunbotsa etengabe, eta gainera abiadura ezin motelago hura; doi-doi hogeita hamar kilometro orduko, errepide zuzen batean!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

140 kilometro orduko harrapatu omen zituzten haize-bolada beldurgarri eta zirimolatsu haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

10 (bide unitate batekin lastertasuna adierazteko, izenlagun gisa)

Mila urteren buruan, jendea orduko sei mila kilometroko abiadan ibiliko da indar superatomikoz mugituriko autoetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.

Hilaren azken egunetan, orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Nola nahi duzu lurretik hamar metrora, orduko ehun eta hogeita hamar kilometrora, etsaien lekuak hauteman ditzadan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Etengabe pasatzen baitziren autoak, orduko ehun eta hogeita hamar edo ehun eta berrogeiko abiaduran.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Orduko bederatziehuneko lastertasunean, harrapakinari sekula huts egiten ez dion arpoi kolpe harrigarri hori emango diote.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Lurrak orduko bostehun eta hogeita hamarrean garraiatzen ditu gureganantz luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Abiadurarik gorenean jarri da une honetantxe trena, orduko 140 kilometrotan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

48,7 kilometro orduko batez bestekoa lortu zuen Rogersek, batez besteko ikusgarria.  Berria - Kirola   2004-09-30

Ezin eragotziko dut orduko ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.

· Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du [= orduko ehun eta hogei kilometroko abiadura], eta erloju digitalak hirurak eta zazpi minutu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

11 ordukoan orduan, orduko hartan.

Aurreko bidaian hiru ginela eta ordukoan bi baino ez, edo antzeko esaldi morbosoren bat bota zuen Florak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 339. orr.

Orduan kapera ingurura iritsi eta zoritxarrez ordukoan ere hamarretako meza pasata zegoen eta berriro elizatik ateratzen zirenen jende boladarekin topatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.

Oroimeneraino etorri zitzaion aita hil zenekoa, hau bezalako egunsenti batez hura ere; orduko hartan, hala ere, atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen; errautsez egina, tristea, ordukoan egokitu zenez, gogoan duenez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Ordukoan nire bizitzan lehenbiziko aldiz ohartu nintzen herrentasun bat dantza baten antzekoa izan daitekeela eta oin herren bat mozorrotu daitekeela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

Beste askotan bezala; baina ordukoan esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Gure jatorria genetikoki beti bitan banatzen bada, nik erdi bakarrari egin nion kasu ordukoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Erantzunik ez ordukoan ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatu orduko (32); aditu orduko (27); agertu orduko (34); ahoa zabaldu orduko (8); ailegatu orduko (11); aipatu orduko (16); alde egin orduko (11); altxatu orduko (8); amaitu orduko (44); argitu orduko (30); atea ireki orduko (10); atea itxi orduko (9); atera orduko (41); aurkitu orduko (8); azaldu orduko (10); begiak zabaldu orduko (8); begiztatu orduko (7); berri izan orduko (9); berri jakin orduko (11); bete orduko (17); bukatu orduko (46); bururatu orduko (12); da orduko (15)

eguna argitu orduko (15); eman orduko (43); entzun orduko (110); erantzun orduko (7); erran orduko (16); esan orduko (55); eseri orduko (12); esnatu orduko (11); etorri orduko (12); etxean sartu orduko (10); etxera orduko (10); ezagutu orduko (14); gelan sartu orduko (7); gelditu orduko (10); hartu orduko (45); hasi orduko (212); heldu orduko (61); hitza entzun orduko (7); hizketan hasi orduko (10); hotsa entzun orduko (9); hura ikusi orduko (10); hurbildu orduko (8)

ikusi orduko (222); ilundu orduko (9); ipini orduko (8); iragan orduko (11); irakurri orduko (8); irakurtzen hasi orduko (7); ireki orduko (28); iritsi orduko (96); irten orduko (47); itxi orduko (20); itzuli orduko (28); izan orduko (36); izan ziren orduko (7); izena entzun orduko (8); jabetu orduko (18); jaiki orduko (11); jaio orduko (17); jaitsi orduko (9); jakin orduko (44); jarri orduko (39); jaso orduko (11); jeiki orduko (7); jin orduko (10); jo orduko (25); joan orduko (17); kendu orduko (9); kilometro orduko (100); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); konturatu orduko (56); ni ikusi orduko (13); nire orduko (18)

ohartu orduko (37)

orduko aita (9); orduko aldaketa (14); orduko aldaketarik (7); orduko bere (9); orduko ene (8); orduko giro (7); orduko greba (9); orduko gure (13); orduko haren (7); orduko hartan (156); orduko hartan ere (13); orduko hura (13); orduko jarrera (7); orduko kontuak (7); orduko nire (22); orduko oroitzapenak (7); orduko presidente (16); orduko tartea (7)

pasatu orduko (8); pausatu orduko (7); pentsatu orduko (7); piztu orduko (9); sartu orduko (146); sentitu orduko (11); sortu orduko (24); sumatu orduko (14); ukan orduko (7); ukitu orduko (24); utzi orduko (25); zabaldu orduko (38); zapaldu orduko (7); zegoen orduko (8); zeharkatu orduko (10)


ordukotz (103 agerraldi, 12 liburu eta 29 artikulutan) adlag ipar orduko, ordurako. ik ordukoz; ordukotzat.

68ko maiatza pasatua zen eta ordukotz sukarra ahazten hasia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

Garatek ordukotz bazituen hogoi eta bederatzi urte.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.

Beharrik biharamuneko hitzordua ordukotz finkatua baitzuten!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Ordukotz banuen haatik hona jiteko asmoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

Roger Etxegaraik, aldiz, egin zuen beste lan bat, nihaurk erran behar banu, enea baino biziki aberatsagoa, Erromako bulegoetan berak ordukotz egiten zekien bezala bildu baitzituen Euskal Herri osoko elizbarruti eta kongregazioek misio tokietan zerabiltzaten baliabideen kontu zehatzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.


ordukotzat (21 agerraldi, 5 liburu eta 8 artikulutan) adlag ipar orduko, ordurako. ik ordukotz.

Ordukotzat haizeak eremanak zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 72. orr.

Ordukotzat negua hurbildua zen eta lehen hormek Alemaniako gauak serioski hoztuak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 87. orr.

Bere egitateaz damuturik, Martzelina [...] igorri zuen, har zezan eta etxera ekar, baina ordukotzat mutikoa desagertua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.


ordukoxe adlag adkor bezain laster. (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Alargundu ordukoxe hedatu baitzen bazterretan beste emakume batek hartu zuela Margaritaren lekua Don Carlosen bihotzean. Otoitza egin ordukoxe, iruditu zitzaion hegoak irteten ari zitzaizkiola.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 370. orr.

Entzun ordukoxe, posta etxeko atea danbada batez zabaldu, eta gizon bat agertu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Ron, indioilarrez eta pastelez bete-bete eginda eta kezkatzeko motibo misteriotsurik gabe, bere oheko errezelak itxi ordukoxe hartu zuen loak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

2 izlag adkor ordukoa.

Harrezkero, hobetua, doitua eta zabalagoa, baina ordukoxe sarea, ezin daiteke besterik izan iraileko txostenean aipatzen den sarea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Kontua, intelektual eta literato europar kritiko batek, Europan zeuden ordukoxe problemetatik, ideien problema bezala hain zuzen, ez "Espainia beti atzeratuko" Alderdien arteko problema txiki legez bakarrik, batzuk eta besteak zergatik horrelaxe ikusi dituen, ikustea da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.


ordukoz (24 agerraldi, 9 liburutan) 1 adlag orduko, ordurako. ik ordukotz.

Behin -ordukoz hamabi urte banituzkeen- Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion nexka kriket eztiari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Ordukoz neskatxa haietarik anitz ezkonduak ziren eta jadaneko familiatuak, haurrak eta emazteak besainka hezten zituzten gizonekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Ordukoz, ordainduak nituen lau zerbezak, karterako billete bakartiaz baliatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

2 egun haietan.

Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.  Elizen arteko biblia   Lk 9,36


ordulari (164 agerraldi, 42 liburu eta 29 artikulutan; cf erloju 1222 agerraldi, 185 liburu eta 110 artikulutan) 1 iz erlojua.

Mokanesa kendu zidaten; gero ordularia ("Omega" bat) ene apez-berri oroitzapena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Begiak jaitsi nituenean, ordulariari begira atzeman nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Xutitu eta ordularian eguerdi bost gutti direla ikusten dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Jangela-egongelan, hamaikak jo zituen ordulariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Sukaldeko ordulariak goizeko hirurak markatzen zituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

Goizeko zazpiak zirela ikusi zuen ordularian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 133. orr.

Bat-batean martxan jarritako ordulari zahar bat bezala, puzka hasi zen loroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Gela barruan ordulariaren orratzak ezari-ezarian aurrerantz doazen eta kanpoan bisutsak bortizki jotzen duen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Nehork baino biziago sentitzen baititu bere azalean ordulariaren orratzak, nehork baino hurranagotik haiek eragin zauriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 79. orr.

Atera nuen ordularia... baina ez zuen taupadarik jotzen... geldirik zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Gerra... ez zaie giltzarik gehiago ematen ordulariei.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Herrietako elizetako ordulariak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Geltokietako ordulariak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Joane Somarriba bizkaitarrak urrezko medaila eskuratu du ordulariaren kontrako 20 kilometrako lasterkaldian, Hamiltonen.  Herria   2003-03-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sabaitik zintzilik zegoen ordulari handi biribilari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Itxaro-lekuaren erdi-erdian zegoen ordulari biribil tzarrari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Egongelan telebista gainean jarritako ordulari handia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.

Hiri guztiko ordulari publiko bakarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Fakultate aurretik igaro eta bere Luis XV patrikako erlojuaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribil goitituarenarekin alderatu ondoren, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak (Mercatorri erosiak), hainbat ordulari zehatz...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Goizeko zazpiak eta hogei segundo jo zituen telebista gaineko ordulari kuartzozkoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.

Eskumuturreko ordulariari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Hormako ordularian oraindik seiak zirela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

Minutuek hilezkorrak ziruditen, hondarrezko ordularia esku maltzurren batek horizontalean jarri balu bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 108. orr.

Gelaren beste muturrean, liburuzainaren mahai atzean zegoen bi esferako ordulari bitxi batek ematen zuen ordua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.

Ohitura dela medio, segundo bateko kadentzia eramaten ikasi dut, Suitzako ordulari baten zehaztasunez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduko ordulari dorre altuena du, 1995ean eraikia.  Berria - Mundua   2004-04-25

Dantza irakaslea da orduka eta jai egunetan merkataritza gunean ordulari saltzailea da.  Berria - Mundua   2004-04-22

85 urtetan, xahartzen ari ikusten ginuen Elizondoko ordulari saltegian bereziki azken urte huntan.  Herria   2001-01-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horma-ordulari handi bat, kaiola inkrustazioz beteta zuena, Inperi estiloko antzinako altzariak, zenbait ispilu apaingarridun eta Valentziako hiriaren XVII. mende hasierako plano bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

5 irud/hed

Haren barruko ordularia puntu-puntuan ibiltzen zen, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

6 ordularipeko erlojupekoa.

Lehen zatia, Bilbon berean, ordularipekoa, erran nahi baita txirrindulariak bakarka partituz, zoinek emanen duen denbora gutiena.  Herria   2001-06-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordulariaren orratzak (3)

ordulariari begira (3); ordulariari begiratu (19); ordulariari begiratu nion (6); ordulariari begiratzen (3)


ordularitxo iz ordulari txikia.

Beste kontu bat da, gure eskumuturreko ordularitxoekin, eta ditugun egutegi 30-31 eguneko hain zehatz extu horiekin, guk esaera lasa-lasa hauek ulertzeko ez ote daukagun jada mentalitate estuegia, baserriko eta naturarekiko zabalditik begira, kaletarregia, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 421. orr.


ordulaurden ik ordu 17.

orduoro ik ordu 21.

ordura ik ordu 24.

orduraino adlag une hartaraino.

Orduraino gure bidea bat eta bera izan arren, orain ez nuen bide hartatik segitzeko gogorik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Deit nezak haur bat ukanen duzuenean, zuen ezkontzak orduraino irauten baldin badu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Bat etorri ziren katua akabatu, zatitu eta jan egin nuela, orduraino ostikadatxoren bat bota edo albainorratza ipurdian sartzea beste torturarik egiten ikusi ez nindutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.


ordurako adlag une hartarako. ik orduko 7.

Ordurako kezka bat neukan, hala ere: haiek egiatan onartzen ote ninduten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Ordurako banekien ezin niola historia hari bizkarra eman.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 67. orr.

Ordurako bi urte zituen kartzelan igaroak, eta Dombrowskiren baldintzak ezin bakunagoak ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Ordurako, bi mutil koxkor zeuden han.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

Da Ruak ordurako bazekien, edo sumatzen zuen, iraganaren zama astuna arintzeko modu asko ez dagoela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.

Esana zidan ordurako aitak ikastetxetik atera ondoren akordeoi klaseetara joan beharko nuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Goioren gogoan Arianek zuen ordurako lekurik gehiena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 241. orr.

Hogeita hamar urte betetzear zen ordurako eta ez zion batere onik egiten urteen joanak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Nozdriovek ikusia zuen ordurako, eta zuzen zihoan berarenganantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Hamar-hamaika urteak beteak izango nituen ordurako, eta mutiko lerdena nintzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 127. orr.

Betea zen, ordurako, bainuontzia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Liderra, ordurako, aski baldartuta zegoen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Ni iritsi nintzenean, dezentez galgatua zen ordurako egoera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Beste aldi batean -ordurako unibertsitatean nenbilen-, artzain batekin egokitu ginen lagun bat eta biok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

1992tik 1996ra, langabezia-tasa, aski handia ordurako, bi puntu hazi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Mina joanik zen ordurako, eta geroz eta seguruago sentitzen hasi nintzen handik osorik ateratzeko neuzkan aukerez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako, beste hainbat kontrol eta neurketa alde batera utzita ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Lepotik behera zapi bat korapilaturik ipini, eta, besoa bildurik, andregaiarengana joan zen Joxe Mari, berantetsirik izango zuen-eta ordurako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

-Bada, guardiako husarren koronela zen ordurako!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 168. orr.

Urrutira alde eginak ziren autoak ordurako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.

Edaririk ez, ordurako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.


ordurarte ik ordu 24.

orduraxe ik ordu 26.

orduro (13 agerraldi, 3 liburu eta 9 artikulutan; orobat orduero 9 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) 1 adlag ordu guztietan. ik ordu 21.

Zer egiten du egunero, orduro, minuturo, segundoro, ikusten dituen milaka eta milaka irudiekin, entzuten dituen milioika hitzekin?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.

Kamioi ugari pasatzen da egunero errepide horretatik; zehazki, 220 orduro.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

400 megawatteko zentral batek 110 kilo nitrogeno oxido igortzen ditu orduro.  Berria - Harian   2006-02-12

Zaintzaileak orduero ematen zuen itzuli bat, eta ordu bietakoan harrapatu genuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.

Ertzaintzaren zaintzapean jarri zuen Otegi bere etxean, eta 12 orduro auzi-medikuaren bisita jasotzeko agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Inoiz ez ditu albistegiak atsegin izan, eta are gutxiago ulertzen du orduero alde handirik gabeko berriez osatutako albiste sail enlatatuak errepikatu beharraren ekandua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Albertoren pisua institututik gertu zegoen, eta, jolas-orduero klaseko mutil gehienek jokatzen zuten futbol partidua batere interesatzen ez zitzaigunez, ordu erditxo hura hantxe pasatzen genuen, askotan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.

3 orduro-orduro

Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.


ordutegi 1 iz zereginen edo gertaeren ordukako banaketa; banaketa hori adierazten duen zerrenda.

Arratsaldeko trena ordutegiak agindu bezalaxe ailegatzen zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Ordutegiaren panelean egiaztatu nuen oraindik ere gaueko trena hartzeko garaiz nenbilela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Ordutegien oholaren albora bueltatzean, harrituta geratu zen ikustean orain bostetan zela ixteko ordua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 275. orr.

Sakelatik trenen ordutegia atera zuen, ireki eta nik inoiz ikusi gabeko argazki bat eman zidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Manaus ez dago hegaldi luzeko hegazkinen ordutegietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Hasita zegoen ikasgaiak berrikusteko ordutegiak prestatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 206. orr.

Bera ohitu zen ardien ordutegira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Asko ikusten genuen Frantziako A2 katea [...] Donostian ongi hartzen zelako eta saioen ordutegia hobeto egokitzen zitzaigulako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Bere lana hitzartutako ordutegian betetzen ez zuela argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Guztion segurtasunerako, arren eskatzen da ordutegi hauek betetzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Txarteldegiko ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 20:00etara.  Berria - Kirola   2004-05-28

Zure ordutegia bederatzi eta erdietan bukatzen da, ezta?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

McGonagall andereñoa Gryffindorreko mahaian zehar zebilen, ordutegiak banatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Belaunaldi hartako amek badakite zenbat kostata hazi zituzten umeak, zeinen laguntza gutxirekin, eta amaren ordutegia nolakoa den ere bai.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Ezkongai izatearen abantailetako bat: ez daukat ordutegirik, ez loturarik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 130. orr.

Zurrunetik eta malgutik du, aldi berean, administrazio honetako ordutegiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 49. orr.

Edurnek aitzineko egunean eman zidan bere ordutegien berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Ordutegien malgutasuna eta azpikontratazioa hizpide.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Saltokien Ordutegien Legean Jaurlaritzak ez du onartu alegaziorik.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ordutegi komertzialen gaineko salaketa kanpaina prestatu dute ELAk eta LABek.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Oraindik ez naiz ordutegi berrira jarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

-Hirugarren urtekoen ordutegi berriak -esan zuen Georgek, papera besteei luzatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.

Komunak eta aldagelak zeuden gizon eta emakumeentzat, ordutegi finkoak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Badirudi ordutegi malguak, bai honetan eta baita beste zenbait jardunetan ere, anarkiaren amets urrezkoak bururatzera bideratuko gaituztela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 141. orr.

Ordutegi iraunkorra bertan behera utzi du enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Toki itxiak, zaindariak, ordutegi zorrotza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 54. orr.

Hasieran, ordutegi ohikoak eta eginbeharreko egunerokoak nahasten hasi zenean, Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Udako ordutegira egokitzeko ordubete aurreratu behar zen erlojua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

Merkataritzako ordutegiak ez ditu oraindik larunbatak barkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Atsedenerako ordutegia: gaueko 10etatik goizeko 7.30ak arte, igandeetan 10.15ak arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Assicurazioni Generali utzi eta handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inezek eta berak elkarrekin ez topo egiteko ordutegi taula eta mapa bereziak eduki behar zituztela pentsatu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Begiak itxi nituen eta lo gelditu nintzen, ordu pare batez besterik ez, ordutegi aldaketaren eraginpean bainengoen oraindik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Orain hasten da ordutegi parterik lasaiena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Hasiera batean, 500 metrokoan ere lehiatzeko asmoa genuen, baina azkenean alde batean utzi dugu, ordutegi arazoengatik.  Berria - Kirola   2004-05-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza-ordutegiaren liberalizazioaren aurka.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Arnasa hartu eta hara-hona ibili zen tren-ordutegiak aztertzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

[Estazioan] nire anaiak tren ordutegi guztiak irakurri zituen eta gero etxera itzuli ginen isil-isilik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Arratsaldeko sei eta erdietan, Josu R -bere lan ordutegia bete bezain laster- kaleratu egin zen, artegaturik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Detektibeok, seguruenik badakizu, ez dugu lan-ordutegirik: batzuetan goizez, bestetan arratsaldez... eta sarri gauez ere lan egin behar izaten dugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Gure bulego-ordutegiak hain dira desberdinak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Mintzaira berri hura ikastea bortxazkoa zen niretzat, eskola ordutegi eta diziplinari makurtzea bezainbat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 281. orr.

Meza-ordutegiaren gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lan ordutegi (6); ordutegi aldaketak (5); ordutegi aldaketaren (3); ordutegi berria (3); ordutegi jakin (3); ordutegi malguak (3)

lan ordutegia (5); ordutegia eta egutegia (3); trenen ordutegia (3)

trenen ordutegiak (3)

merkataritza ordutegien (4); ordutegien malgutasuna (3)


ordutik 1 adlag une hartatik.

Ordutik ez dut sekula haren berririk izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

Ordutik ez dut uste itzuli denik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 63. orr.

Ordutik hasi naiz bihotzean nituenak euskal-pertsutan aipatzen.  Herria   2001-05-24

Ordutik Luzaidetik bereiz egon zen Arnegi, bai herriz eta bai parropiaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.

Ordutik, bere arima santuan itsatsia gelditu zitzaion Gurutziltzatuarekiko gupida.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

Ordutik bertatik hasi zen bere burua mespretxatzen eta lehen maite zuena gutxiesten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Ez du ordutik bururik jaso -argitu zuen Willemek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.

Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok, baina oraindik ere zehaztasun handiz gogoratzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Denbora asko joan da ordutik, izan da negar eta barrerako betarik amaiera gabekoa zirudien bidaian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 12. orr.

Egun batez, hamabost bat urte izango ziren ordutik, telefono dei bat jaso zuten etxean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Aita urtebete eskas dela hil zitzaigun, eta ordutik behin eta berriz itzultzen naiz hitz hauetara, ulertu nahiz, ulertzen saiatuz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

Nola eraman zuen bihotzean, ordutik heriotza arte, Jesu Kristoren nekaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Hamazazpi urte nituen nik orduan, hamazazpi Montsek ere; beste hamazazpi igaro dira ordutik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Herrenka dabil ordutik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Urteak pasatu dira ordutik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Kasik 50 urte joanak ziren ordutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

2 ordutiko izlag

Ordutikoa da, elorrizuriaren jiran ospatzen zuten festa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

3 ordutik aurrera

Ordutik aurrera inguraketa operazio haren bigarren fasea hasi zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 30. orr.

Ordutik aurrera, Brumaireren 18koak Zaharren Kontseilutik atera eta Kode Zibilaren Idazketa Batzordeko egin zuen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

Ordutik aurrera, konponbiderik ez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,9

Hark baietz erantzun zion eta ordutik aurrera urtero joan ohi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Azken-azkenean pena alimale horrek den-dena hartzen baitu bere baitan, eta ordutik aurrera negarra baizik ez baita geratzen, negarra, oinazea eta desolazioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

Haientzat, astelehenetan Animalien Ongizaterako Klinikako poltsekin iristen hasi zen gizona baino ez da, ordutik aurrera geroz eta goizago agertu izan dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Ondorengo elkarrizketak argituko zidan, apika, ordutik aurrera zer egin nezakeen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.

Egongelan egin nuen lo ordutik aurrera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

· Ordu arteko bi oilar amorratuek, elkar harturik, soldadu hordia nork zorrotzago eta distiratsuago larrutu eta barregarri laga izan zen ordutik aurrerako saioa [...] harik eta mozkorrak beste whisky baten bila alde egin zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

4 ordutik hona

Ordutik hona, legearen subiranotasunaren ideia ezinbestekoa da ordena politikoaren eta askatasunaren ikuspegi errepublikazale ororentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Ordutik hona, bistan da, urte asko pasatu dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Arrazoi sustraidunak tartean direla erdietsi zuen hark dibortzioa; ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

Garai zailak pasatuak gara ordutik hona.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Baina ikaragarri aurreratu dugu ordutik hona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

-Asko ikasi dut ordutik hona.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordutik aurrera (149); ordutik aurrera ez (9); ordutik dator (3); ordutik gaurdaino (5); ordutik hara (3); ordutik hasi (4); ordutik hona (119); ordutik honako (4)


ordutiko ik ordutik 2.

ordutsu 1 (non kasuan, ordu-ri ‘gutxi gorabehera’ adiera erantsiz)

Ilunabarrak dena urreztatzen duen ordutsuan agertu zen kalezulora, hain zuzen ere Hamidaren silueta ikusi ohi zuen tenorean, eguneroko ibilia egin aurretik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Eta botila amaitzen ari ziren ordutsuan, Negresco Kafean, Jean Genet altxatu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

Ordutsu hartan "Arnas"etik -kanpamenduari hala esaten zioten- itzultzen zen, eta kafe etxeko gizonek mirespenez eta bekaizkeriaz begiratu zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Airea epela zen eta kalezuloa eguerdiko ordutsu hartan hutsik ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Osaba Kamil bera ikus daiteke ordutsu horretan, denda zabalduz eta gosaltzera joateko prest.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Egunero, ordutsu berean pasatzen zirelako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

2 adlag

Itxaroten duenari, oro datorkio ordutsu, eta bere borondatera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.


ordutxo 1 iz adkor ordua.

Biharamun goiza aski nuke, ordutxo batzuk...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

-Kuluxka bat egingo dut, ordutxo bat besterik ez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Osabak noizean behin eskatzen zien erizainei uzteko bisita labur bat egiten bolatokira, ordutxo batez baino ez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

2 ordutxo arte adkor

Espaloiaren erdian zabaldutako estolda-zuloan behera desagertzean, hamazazpi urte aurrerago, zer ez ote zuen ikusi nahi izan Perrettek, ordutxo arte ondo baino hobeto ikusten zuena?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.


orduxeko izlag une hartakoxea.

Orduxeko esanahi batzuk gorde ditu petxero hitzak egundaino: esklabu, morroi, mixerable edo gisakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.


orduzkero ik ordu 28.

ore (orobat orre g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian orre baztertzen da eta ore erabili behar dela adierazten) 1 iz hauts eginiko gai gotor bati edo gai xehetu bati isurkari bat erantsiz eratzen den nahastura aski trinkoa eta biguna. ik masa; pasta1.

Ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,24

Hartu gogoan legami pixka batek ore guztia altxatzen duela.  Elizen arteko biblia   Ga 5,9

Israeldarrek artean legamiz altxagabeko orea hartu eta, estalkietan bildurik, bizkarrean eraman zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 168. orr.

Labe goria dirudite: okinak orea egiten duenetik ogia jaiki arte gehiago suberritu beharrik ez duen labe.  Elizen arteko biblia   Os 7,4

Ni etxe aurrean eserita egoten nintzen, buztin-lurraz jolasten; orea egin eta sekulako zakilak egiten nituen, titiak, ipurdiak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Orea egiteko mortairua prestatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Ore hura genuen eskuz xehakatzen, purruxkatzen, errausten, gazuraren mendetik askatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Darion odolak eta zolako hautsak osatu ore batean atxikia dirudi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 63. orr.

Ukendu horri esker eusten zien azal zuriari, azazkal arrosei, eta bazirudien haren hatz zaluek ore haren malgutasuna bereganatua zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena; gero, urreztatuak garbitzeko oreena, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Airea, orea bezain trinko eta geldia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

2 (izenondoekin)

Kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Eihera [...] ia gogoz kontra hasi zen higitzen, susmo txarreko isiltasun batean, paletan itsasten zen ore jelatinatsuak trabaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Ispiluan ikusten nuen, ahoa hortzetako ore haguntsuz betea, nire zinkurinei begira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 139. orr.

Ore prefabrikatua labean sartu, berotualdia eman, eta gertu da kontsumitzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Mutilak inondik inora ere ez zion utziko sutegiaren gainean loditzen ari ziren ore gantzatsu haiei eragiteari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen hasirik... mingainari eguneroko mugimendu arrunta galarazten dion ore mingots antzeko beste harresi bat igarri du ahoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Beldurra hartu nuen, erdizka ehoturiko ore osasungaitz horrek barne atalen bat urratuko ote zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

3 irud/hed

Oroitzapenen orea mamitzen ditek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Arnasa haien guztien lainoa ore egiten zen teilatuen gainean, ondoko etxeetaraino iristen zen, Paris guztira barreiatzen zen hodei beltz bilakaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Iruditzen zitzaidan [...] aurrez bizi izandako guztia desegina zegoela beren buru edota bihotzetan, ore bihurturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Aldian behin, begiak irekitzen zitzaizkion bere aurpegiaren ore grisean, eta purrustaka behatzen zuen ingurura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.

Duela lau urte ekin zion, Pantxoa Etxegoin EKEko Zuzendariarekin batera, ezohiko kantaldiaren orea lantzeari.  Berria - Kultura   2004-12-22

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haragia, ogi-mamia eta arrautza halako ore-itxura hartzen hasi zenean, haragi puskak hartu eta bolatxoak egiten hasi zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Argi bitxi haren pean Charronen aurpegiak labe batean harrotzen hasitako ore-bola gogorarazi zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

Ezpain ertzean lehortu zitzaion ore pusketa txiki bat garbitu zuen komuneko ispiluaren aurrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 61. orr.

Eltzetik orepilota bat atera zuen, gero antzarari mokoa ireki eta pilota mokoan sartu zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 72. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zenbat eta gehiago ikustera elkartu, orduan eta handiagoa zen odol isuria irin orean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Ogi-ore gozatua, ogizko budina, ogi harrotua, ogizko bizkotxoa...  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Une hori aprobetxatu zuen Mattinek ohea talo-orearekin zikintzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Tamaina guztietako gaizkatak, kabiar-orea, kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak, dendetatik ekarria hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.

Virtisu-k enborrak paper ore bihurtzen ditu eta Pastgurenek musu zapi bihurtzen du paper orea.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Boninoren idazmahaiaren gainean bazen Pisako Dorrearen kopia negargarri bat, metal-ore arinez egina. Zintzo-zintzo irabiatzen da kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Baina antzinako behelaino ore hotzean genuen gogoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Sukalde aldetik datorren orotariko usain-ore trinkoa da nagusi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.

Ontziteriaren soinua, katuren baten marraoa, kanpai-hotsak eta portuko sirenen eta oihuen zarata-ore trinkoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 198. orr.

6 hortz-ore ik hortz 19.
7 kare ore ik kareore.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altxagabeko orea (3); orea egin (6); orea egiteko (5); orea egiten (6)


oreatu, orea, oreatzen da/du ad aireberritu, egurastu.

Antxoarik ez da ganoraz agertzen, santuak kalez kale oreatu barik, Augustin Zubikaraik bildu zuenez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Nire bihotzeko pertsianak jasotzea, neure barrena oreatzea, aire freskoa hartzea erabaki bainuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Eta gogotik ari izan duen euria nire barrena ureztatzera, oreatzera, ernetzera etorri dela sentitu dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.


oregano 1 iz ezpaindunen familiako belarra, hosto eta loreak janari-ongarri gisa erabiltzen direna. (Origanum vulgare).

Ez diat uste hire amonak oreganoa lurrin gisa erabiliko zuenik... ezta mezatara joateko ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 125. orr.

Oregano bila arkupeetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Geltoki inguruko arkupeetan usaintzen ari naizen oregano-usain bera sentituko zuten Pavesek, Primo eta Carlo Levik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.


orein 1 iz ugaztun hausnarkari handia, sendoa eta itxura lirainekoa, hanka-luzea eta isats-laburra, oihanean taldetan bizi dena (Cervus elaphus). ik basahuntz.

Zerbidoen familiako ugaztun artiodaktiloa da oreina.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Ehiztari printzipalak zakurrez inguraturiko orein bati keinatzen zion bere baleztarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Gauean oreinkumeak eta oreinak etortzen ziren basotik, elurretan gelditzen ziren ilargiaren argitan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Aurreko gauean, handixe etorri zitzaion trostan oreina...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 340. orr.

Orein baten larru zaharkitu bat ipini zion gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Lancelot zauritu dut nahi gabe, oreinari gezia bota diodanean!  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.

Oreinarenak bezain arin dizkit oinak egin.      - 0. orr.

Birjintasunaren jainkosak, zigor gisa, Akteon orein bihurtu eta bere zakurrek hantxe akabatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 197. orr.

Ikusi al dituzu oreinak umea egiten?  Elizen arteko biblia   Jb 39,1

Hirurehun urratsera zegoen oreinari tiro egiteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Salatua izan zen, eta atxilotua, orein bat bortxatzeagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Armak, kartutxo-zorroak, antzinako geziak, hegaztien buru disekatuak, oreinen adajeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Denok jan ahal izango dituzue, baita legez garbi ez dagoenak ere, ehiza -gazela nahiz oreina- jan ohi den bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 12,15

Udaberriro tiratzaile trebeenak biltzen zituen eta oreinetara joaten zen Van aintziraren ondoko Esrük mendira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Kume arrei esne hobea ematen diete oreinek.  Berria - Gaiak   2004-11-12

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Euriteen sasoia iritsi zenean, bere eguneroko bazka osatzen zuten bihi, ale eta ezkurren bila zebilela, orein ttiki bat ikusi zuen, uholdeak lurrera botatako enbor handi baten abarrek harrapatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.

Hara non agertzen den sasien artetik orein zahar handi hori, gugandik ehun oin baino gutxiagora.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 128. orr.

Marisak mutu besarkatzen zuen, niri begi ertzetik begira, orein izutu batek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Ile-moztaileak burua heldu eta lepoa aurrerantz begira jarri diolarik, orein disekatuaren burua bere etxeko horman bezalaxe sentitu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Hirkaniar endatik harako txakurrak sarritan ihes egingo lioke orein adardunari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Orein zaurituak negar intziri, orkatz ukigabeak jolas.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 133. orr.

Orein hego-oindunek, sudurren bitartez, narraztiak gordelekuetatik irtenarazten dituztela sinestu ohi denez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orein-adajeak zituzten apaingarri pasabideetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein-burezurrak eta orein-adarrak, gehienak apal batzuen gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Han egon ohi da orein-begiak dituen neska zoragarri hori.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Orein okelaz egindako saltxitxa gorri-gorri batzuk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Ahmeten orein-larruzko longain handi batekin estalita zeuden, izaki bakar bihurtuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Orein talde osoa agertu zen orduan, aurrekoaren urratsei segika, pixka bat atzeragotik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Bazen han azkonar-zulo eta azeri-zulo ugari, pixatoki ezin hobeak denak; eta, orein-arrastoak, haiei atzetik segika ibiltzeko agian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

Pashak zaletasun handi bat zuen: ehiza, orein-ehiza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Ile korapilatuen jiran orein-damazko koroa bat zuela, gorriz tindatua eta arrosa bat bezala zabaldua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pailazo zuri bitxi, orein-muturdun bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kasu horretan maitalea da emakume-oreina gezi batekin hiltzen duena.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 198. orr.

6 elur orein

Glaziarraren oinean, halaber, elur oreinek beren kumeak hazteko baliatzen duten gune babestua dago.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Lehenengo parean, txakurrek, elur-oreinek, zaldiek eta aziendek betetzen dute osmanliarren giza esklabo-kasten lekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

Bihotza izozten sentitu dinat, nire jantziak elur-orein larruzkoak izan arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

7 orein ar

Orein arren heriotza tasa emeena halako bi da.  Berria - Gaiak   2004-11-12

8 orein eme (orobat oreineme g.er.)

Kume arrei esne hobea ematen diete oreinek.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Haien itzalek pasaeran orein emea balakatzen dute, edo tarteka atsedenaldi bihurriak bizitzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Nire aurpegiak arreske dabilen orein emearena ematen zuen, arrak harrapatu duen momentuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Neftali, orein-eme arina, eme ederren sortzailea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 135. orr.

Oreineme maitagarri, gazela eder duzu, ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak!  Elizen arteko biblia   EsZ 5,19


oreinki iz orein haragia.

Derradan ezen festa eguneko bazkari ezin joriagoan, oreinkia zerbitzatu zigutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Baina nolanahi ere izan genuen oreinkirik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

Janaria hasi zitzaizkidan alde guztietatik jaurtitzen, oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak, astigarraren siroparen kutsuan maneaturiko pastelak, Afrikako fruituak, eta trufak batez ere, zeinen goxoak diren trufak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.


oreinkume iz oreinaren umea.

Gauean oreinkumeak eta oreinak etortzen ziren basotik, elurretan gelditzen ziren ilargiaren argitan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Ile motza eta begirada oreinkumearena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Ikaratutako oreinkumea zirudien Barbarak, kristalpean gehiegi babestutako krabelin iluna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Oreinkumea bezain jostaria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Zoaz ihesi, ene maitea, gazela edo oreinkumea irudi, usain-gozoko mendietan barrena.  Elizen arteko biblia   Kt 8,14


oreintxo iz orein txikia.

Bere bizitzaren gorabeherak kontatzerakoan irri goxoa egiten du, oreintxo baten antzera, baina ez du hitz askorik egiten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Oreintxoak orduan, hau ustekabea!, gizakumeon hizkuntza garbian adierazi zion baso haietako intxixua zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.


oreitiar izlag/iz Oreitiakoa, Oreitiari dagokiona; Oreitiako biztanlea.

Rikardo Gonzalez de Durana oreitiar bertsolaria nagusitu zen [...] Arabako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan.  Berria - Kultura   2004-03-09


oreka 1 iz elkarren aurka ari diren gauza bi edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera.

-Izan ere, garai batean Donostia xehetasuna zen; oreka, perfekzioa -irribarre egin zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

Oreka maite zuen, neurritasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.

Honek ere ausarki desafiatzen zituen orekaren lege nagusiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Trukeen oreka, hasteko, oso ondo adosten da enpleguaren gaineko efektu oro har negatibo batekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Europan halako oreka bat dago hegoaldeko nazioen eta iparraldekoen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Herrialde boteretsuenen arteko orekak, argi dago, ez du indarren berdintasunik adierazten, ezta nagusitasun-erlaziorik ez dagoenik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Delituen eta zigorren arteko oreka.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.

Edukiaren eta kontaketa erritmoaren arteko oreka.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

Zentzu horren gainean kulunkatuko da zure bizitzaren oreka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.

Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 8. orr.

Erraz bidea hartu nuen, oreka moduko bat: gutxi ematen zidan gizarteak eta nik gutxiago itzuli.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 143. orr.

Kosta egiten zitzaion orekari eustea eta lau hankatan jarri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 140. orr.

2 (aditz baten objektu gisa)

Argi dago nolabaiteko oreka ezartzen duenak bestelako desorekarik ere eragiten duela, ezinbestez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Justizia gizartezaleak bi proposizioak [...] bateratu nahiko ditu, bi printzipio horien arteko oreka aurkitu nahiko du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.

Urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Nahi eta nahiezkoa da zigorrek beren artean oreka gordetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Saiatu izan naiz, zuzenean kontra egin edo aurrez aurre talka egin beharrean, ihes egiten eta oreka gordetzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.

Izerdi guruinak garrantzitsuak dira gorputzeko tenperaturaren oreka mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Arrazoizkoa baita galdetzea ea posible litzatekeen errendimenduaren eta fidagarritasunaren arteko oreka aldatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Oreka galdu nuen ia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 187. orr.

Horrek, ezusteko zama hura eskuan hartzeak, ia oreka galarazi zion, balantzaka egin baitzuen une batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Olatu kolpe batek, ordea, oreka galarazi zien.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 159. orr.

Gizakien arima guztiak askatuko banitu, bi munduak ez lirateke bakean egongo, eta oreka hautsi egingo litzateke berriro.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.

Indarren oreka apurtzen bada, herrialde jakin baten onurarako, halabeharrez sortuko da bigarren mailako herrialdeen koalizioa, inperioaren mehatxuari aurre egiteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Barre algaraka ari zen Gol Fionnek oreka berreskuratu zuenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 142. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Aipatu da gorago giltzadura lokak dituen mekanismo bat dela eskeletoa, eta, berez, ez duela oreka handirik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Estatu Batuen, alde batetik, eta bestetik Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Hain elementu heterogeneoen erabilerak halako oreka eder baten itxura ematen dio etxeari, kaosarenetik oso urruti.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Elkar baldintzatzen duten terminoen arteko oreka konplexu hori bera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Funtsean, bizitzaren muinean, bere esentzian, ez dago deus oreka geldian, dena baita kontrarioen borroka etenik gabea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.

Zerbaitetan itsu-itsuan sinesten badut oreka kosmikoan da.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.

Gogoan dut, bereziki, Adelak yogaren eta oreka emozionalaren gainean eman zuen hitzaldi bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Nazioarteko sistema ekonomikoaren oreka egongaitzetik, beraz, munduko ekonomiaren egiturazko egongaiztasunera igaro gara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Pagamendu balantzen oreka automatikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Oreka dinamikoa bilatzen dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

Biosferaren oreka ekologikoaren arazo itzelak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Bi muskuluk edo gehiagok egindako indarren oreka delikatuak eusten dio hezurrari bere lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Oreka munstruoso haren desegiteko indarrik ez nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Arazoak arazo, hura bere lekuan zegoela, gutxieneko oreka baten jabe; ni, aldiz, lekurik gabe nengoen, guztiz desorekaturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 221. orr.

Kokapenen ustezko oreka apurtzeko beldurrez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

Eboluzioaren jarraitutasuna auzitan jarri ditu Eldredge eta Gould-ek proposaturiko "jauzikako oreka" delakoaren teoriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Makroeboluzioa eta aldizkako orekak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Hura bere lekuan zegoela, gutxieneko oreka baten jabe; ni, aldiz, lekurik gabe nengoen, guztiz desorekaturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 221. orr.

Harmonia lortzea, halako oreka guztizko bat...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gatazka oreka-puntu batean uzteko beste aukera bat agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Zaila da oreka-unea aurkitzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Gure oreka-gaitasuna mantentzeko beharrezkoak diren hainbat atzeraelikadura- eta automatizazio-eredu landu eta xehe izan ez balira, ezinezko zatekeen zutikako jarrera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Prebentzio hau oreka-irizpidea errespetatuz lor daitekeela bakarrik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Oreka-egoeratik BPGaren %3,5eko defizita izatera igaro zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Prezioak etengabe aldatuko dira, beraz, harik eta oreka prezioa lortzen den arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.

Komunistek [...] gogor kritikatu dute Ernest Hemingwayren horko oreka-gura zuri hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Berunezko hodei pisutsuek oreka jokoak egiten dituzte hiri gainera ez jaustearren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Itxura aldakorreko mundu batean burua nahastea eragozten diguten joera oreka-emaile guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Argi mamuzko hori lagun, gurutzatzen dute jangela, beren itzal oreka-galduen antzera balantza apur bat eginez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta orain, asaldaturik, buru-oreka galdurik [...] bidea bilatzen ari zen, kosta ahala kosta neska aurkitu nahirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Zuk baizik ezin diozulako berreskurarazi bere buruarenganako estimua eta barne-oreka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Bere giza orekan kaltetuak diren edo kaltetuak izanen direnen kezkak eta arrangurak.  Herria   2002-11-28

Aminoazidoen zeregin nagusia zelulen osmosi-orekari eustea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Gorputzeko ur-orekari dagokionez, bi baldintza bete behar dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Belgikan egun bizi duten hizkuntza oreka eta batasun politikoa ontzat ematen ditu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 124. orr.

Ustelkeriaren gaitz ezagunak sustraitik kentzean, gizarte-oreka asaldatu zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak K.o. 1956an elkarren aurrean aurkitu ziren, lur gainean bizirik zirauten bi botere handi bakar gisan; eta nazioarteko botere-orekan bi, kasurik onenean ere, kopuru txarra zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Kapitalismoa eta ekologia-orekaren eramangarritasuna bateraezinak zirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Ekonomia-oreka galarazten duen ziurgabetasun horri erasotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

Aurrekontu-orekara automatikoki itzultzeko legea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Petrolioaren prezioaren gorabeherek berehalakoan eragiten diote munduko ekonomia eta finantza-orekari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Atzerri oreka (hau da, inportazio eta esportazioen arteko oreka) eta truke-tasaren egonkortasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

7 orekan adlag

Belarrien ardura da, goi-fidelitateko entzumen-sistema estereofoniko bat eskaintzeaz gainera, gorputzari orekan eustea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Bi platerak etengabe orekan dauzkan balantza da berdintza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Horregatik, orekan egon behar dute delituek eta zigorrek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean, jakintza miresgarriaren adierazle?  Elizen arteko biblia   Jb 37,16

Lur eta zeruaren artean orekan nengoen, edo hobeki esateko, lur, zeru eta infernuaren artean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.

Kontrako argudio baten bila ari naiz, balantza orekan jarraraziko duen ideia baten bila, eta azkenean Tomen eta Honeyren gainean pentsatzen jartzen naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Orekan nahi ditu maitaleen gorputz eta arimak: «harmonia betean».  Berria - Gaiak   2006-01-26

Urgentziaren eta betierekotasunaren artean kolokazko orekan zintzilikaturik dago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

8 oreka-gune ik orekagune.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne oreka (6); barruko oreka (3); botere oreka (6); buru oreka (3)

etengabeko oreka (3); finantza oreka (4); gutxieneko oreka (4); halako oreka bat (3); hasierako oreka (3); higidura eta oreka (5)

indar oreka (3); nolabaiteko oreka (5)

oreka apurtu (5); oreka atxiki (4); oreka aurkitu (8); oreka aurkitzea (4); oreka bat behar (3); oreka bat egon (3); oreka bat lortu (3); oreka behar (7); oreka bermatzea (3); oreka berreskuratu (3); oreka berri (3); oreka bilatu (21); oreka bilatzeko (4); oreka bilatzen (8); oreka da nagusi (4); oreka du (3); oreka ederra (4)

oreka ekologikoa (4); oreka emango (3); oreka ematen (3); oreka eta harmonia (5); oreka ez galtzeko (3); oreka galarazi (6); oreka galarazten (3); oreka galdu (36); oreka galdu zuen (8); oreka galtzea (3); oreka galtzen (7); oreka galtzen du (4); oreka gehiago (5); oreka gehiago espero (3); oreka gorde (5); oreka gordetzea (3); oreka handia (7); oreka handia dago (3); oreka handiagoa (5); oreka handiko (5); oreka hausteko (5); oreka hautsi (7); oreka hautsiko (3)

oreka izan (24); oreka izan zen (17); oreka izan zuen (3); oreka kolokan (3); oreka lortu (25); oreka lortu arte (3); oreka lortu behar (5); oreka lortu zuen (4); oreka lortuz (3); oreka lortzea (7); oreka lortzea da (3); oreka lortzeko (9); oreka lortzen (5); oreka mantendu (3); oreka mantenduz (4); oreka mantentzea (3); oreka mantentzeko (4); oreka mantentzen (5); oreka nagusi (3)

oreka puntua (3)

oreka zail (4); oreka zail hori (3); oreka zaila (5)

sareen arteko oreka (4)

orekaren bila (5)

orekari eustea (7); orekari eusteko (10); orekari eusten (4); orekari eutsi (7)


orekagarri izond oreka daitekeena, orekatzeko modukoa.

Militarizazioan baliatzen diren milioika euroak ezartzen ahal badira hementxe, hortxe, gauzak aski fite orekagarriak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08


orekagune (orobat oreka gune) iz oreka-puntua.

Ibilian-ibilian, iritsi ziren tai-txi egiten ari den jende multzo baten parera, Loretopetik gertu, eta iruditu zitzaion Klara ikuskizun hari arreta osoa emanda zegoela: ariketa haien sekretua, orekaguneen bilaketan eta aprobetxamenduan legoke.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Gizakiok osotasunaren esparru bat zedarritu eta bertan kosmostxo bat sortzen ahalegintzen gara; baina zeinen hauskorra den oreka gune hori, zelako danbatekoak datozkion anitzez gogorragoak diren indar kaotiko ilunetarik...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 144. orr.

Berezko instituzioaren aldekoen eta kontrakoen arteko oreka gunea hausten balitz, Garapen Kontseiluaren geroa anitz aldatuko litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27


orekari iz oreka-ariketak egiten dituen artista.

Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan, deus ez baitzuten arriskatzen koitadu horiek salerosietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantuak gelditu; antzezpenak isildu; suak itzali; orekarien soka tenkatuak laxatu. "Oreka" taldea abiatuko da urte guzian moldatzen dituen orekari gazteekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Oso zabaldua dago geure idazleen artean esaldia biribiltzea beren buruari "hi haiz, hi!" edo "hori duk eta!" botatzeko eran; eta irakurlearengandik ere erantzun horixe itxaroten bide dute, orekari txundigarriak edo zezenketari ezinago ausartak bailiran.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 167. orr.

Bizitza arrasto bat da, klarionaz egindako marra estu zuri bat, eta geu orekari hauskorrak besterik ez gara; behean, zain, amildegia dago edo itsas sakona edo basamortua edo zauriaren izena; eta inor ez da libratzen, lagun, deskuidu txiki bat izatetik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.


orekatsu 1 izond orekaz betea.

Hortaz, gorputzaren bakea osagarrien gorpuzkera orekatua da; eta arima irrazionalarena, beronen zaletasunen sosegu orekatsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Bakoitzak berea ezkutatu behar izaten zuen zital horiek baserriz baserri "banaketa orekatsurako" biltzen zetozenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Bakoitzarentzat eta taldearentzat proportzio orekatsuagoan jokatzen jakin behar dela.  Berria - Kirola   2004-06-29

Behar-beharrezkoa da haurren elikadura hurbiletik zaintzea, orekatsua izan dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Zortzikoteak modu orekatsu eta ia biribilean jo zuen atariko Allegro tragikoan.  Berria - Kultura   2004-05-06

2 (adizlagun gisa)

Baita orekatsu eutsi ere, lauzpabost urtetik behin nobela bat kaleratu bai.tu.  Berria - Kultura   2006-04-25


orekatu, oreka(tu), orekatzen 1 da/du ad oreka sortu; orekan jarri.

Orekatu daitezke zuzena ez den ikuspegi batek sortzen dituen erretinako distortsio guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Hartu duten -edo eman zaien- indarra orekatu nahian, badira hainbat ekimen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

[Hegazkina] berriro orekatzen zenean, ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroen eraginkortasun militar gero eta handiagoa orekatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Diruaren gorabeherek automatikoki orekatzen baitituzte dibisen eskaintza eta eskaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Estatu Batuetako koiunturazko aldaketak [...] estatubatuar balantza korrontea ia guztiz orekatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Merkatuak sortzen dituen muturreko desorekak orekatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

Hasiera kaskarragatik Sorhuetek ez zuen amore eman, eta partida orekatzea lortu zuen (23-19).  Berria - Kirola   2006-02-28

Zauritu baino lehen, eskolan ikasia ez izan arren, gogamen ongi orekatua zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Argitasunak min guztiak orekatu zituen denbora luzez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Oso ondo orekatua gorputzez, eta oso dotorea bere mugitzeko moduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Orekatuta dago argudioaren haria?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 367. orr.

Frantses gobernuak, estatu osoko jandarme/poliza indarrak orekatu nahian, Angeluko jandarmeen kentzeko xedea du.  Herria   2002-12-26

2 (era burutua izenondo gisa)

UGTk akordio orekatua lortu nahi du, langileen aldarrikapenak eta enpresaren beharrak asetzen dituena.  Berria - Ekonomia   2006-03-14

Greziarren antzinako polis haietan gizon ideala [...] Atleta zela, eta indarra, gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Garapen sano eta orekatu baten arrangura handi batekin behar dela aintzina segitu, hori garbiki finkatu du Bernard Darretche elkarteburuak.  Herria   2003-03-20

Barne-merkatuaren eta esportazioen hazkunde orekatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Herrialde garatuen eta garapen-bidekoen artean harreman orekatuagoak bultzatzeko xedeaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Gure ustez, kontzeptuak dituen hiru alderdiak (sozial, ekonomiko eta ingurunezkoa) ez dira beti modu orekatuan aintzat hartzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Neurriz orekatua zen, mehea baina indartsua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Eskaerak orekatuak izango dira.  Berria - Harian   2006-02-14

Hain zuzena eta orekatua da bere juzku eta epaietan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Orekatuenen sosegua aztoratzerainokoa da geltokiko eskaileretan gora eta behera dabilen jendearen zalaparta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

partida orekatu (13); partida orekatu zuen (7); partida orekatu zuten (3)

aski orekatua (3); bikote orekatua osatzen (4); final orekatua (5); garapen orekatua (4); hasiera orekatua izan (4); joko orekatua (5); kanporaketa orekatua (3); lehia orekatua (10); lehia orekatua izango (4); ongi orekatua (5)

orekatua da (24); orekatua dago (3); orekatua gertatu zen (4); orekatua izan (23); orekatua izan zen (19); orekatua izango (12); orekatua izango da (8); orekatua lortu (4); orekatua osatzen dute (3); orekatua zen (3); oso orekatua (12); oso orekatua izan (5)

partida orekatua (13); talde orekatua (16); talde orekatua da (8); taldea orekatua (3); zatia aski orekatua (3); zatia orekatua (3)

orekatuak dira (5)

modu orekatuan (6)

orekatuta dago (4); orekatuta daude (3); partida orekatuta (3)

orekatzea lortu (5)

orekatzea lortu (5)


orekatzaile izond orekatzen duena.

Epe ertainera edo luzera lanpostu berrien sorkuntzak balizko efektu orekatzaileak sortuko lituzkeen arren, murrizketa gertatzen den unean, nork ordainduko du?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.

Bakearen eta elkarbizitzaren aldekoa da, eta gizartean egon daitezkeen ezberdintasunen orekatzailea.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Gertakari fisiko eta moralen orekatzaile den denboraren eraginez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.


orekatze iz oreka sortzea; orekan jartzea.

15.000 milioi euro lortzea da legearen xedea 2007ko jomugan kontuen orekatzea lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Egoera honek 1980ko hamarkada arte iraun zuen, erakundearen agintaritza arloetan orekatze bat bultzatu zen arte.  Berria - Harian   2006-05-05

Sufre dioxidoak ere orekatze bat ezagutzen du.  Herria   2005-04-28

Jasotako ikuspegiari kontrajarriz, beste muturretik, ikuspuntu baikorrak teknologia berriek epe motzera lanpostuak deuseztatzen dituztela onartzen du, baina epe luzera orekatze efektuak gertatzen direla dio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.


oren 1 iz ordua¸ egunaren zatia; zati horren denbora-hedadura.

Orenak egoten garela solasean, galdeak eta arrapostuak nihaurek ditut egiten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Orenak eta orenak egon zen harekin solasean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan: orenak ordubete irauten du; minutuak urraska konta ditzakezun hirurogei segundotan agortzen du bere denbora; eta segundoak bihotzaren taupadari darraio.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Horrek guziak oren bat iraun zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Horrekin egonen gira oren batez kalakan, eta ikusiko dugu nor dugun gizon hau.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Berregoeita zortzi oren hurbil iragan dira Txominek eta Kattalinek elkar ikusi zutenetik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Zazpi orenen buruan oraino trantze berean zegoen, zinak eta minak ikusiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Oren bat eta bost iraun du partida hunek, hamar bote sartuz lehenak eta zortzi besteak.  Herria   2003-05-01

Hiru oreneko bidea zuten mugaraino heltzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

475 lagun AHTan sartu ziren eta bost oreneko bidaia hasi.  Berria - Kirola   2004-02-11

Batzuetan postan 9 orduz aritzen naiz, eta beste batzuetan, 6 orenez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 288. orr.

Indarkeria nagusitzen da, 24 orenez egunean irekiak dauden kasinoen mundutxoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Egunean bi aldiz ateratzen nintzen, goizean oren erdiz eta arratsaldean beste oren erdiz; gainerateko denbora guzia, zeldan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Oren baten bakerik ez daukute eman.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 78. orr.

Oren baten heina dukegu elkarrekin egoteko, zendako ez zara ene etxerat heldu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

Bi oren hamar guti iraun du finala biziki eder hunek.  Herria   2001-07-26

Eguzkiak argitzen dituen oren guztiak genituen, zomorro txikien pare, harat-honat korritzeko gure geografia txikia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

2 (zerbaiten unea adierazteko)

Zer oren ote da? lurrean, ohe ondoan, pausatua nuen ordularia, poliziak kendua eta zaintzaleek berritzulia... sei eta erdiak. Ordularian oren bat eta bost.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

-Presatua naiz, oren bata da jadanik eta bide luzea daukat egiteko oraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

Goizeko oren bata edo biak dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Gaueko lau orenen buruan baizik ez zuten ehortzi, ez baitzen lehenago egin ahal izan, haren ikustera eta agurtzera bazetorren jendetza ez zelakotz atertzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Arratsean berean, 7 orenetan, Baionan niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Gurea bihar goizean, 8 orenetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

1849ko maiatzaren 29an, goizeko 11 orenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Gauaz -erran nahi baita 8 orenetatik eta gauerdi arte- lan egitea onartu nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

-Eman dezagun hameka orenetako.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

3 eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen denekoa; garaia, unea.

aspaldi hartutako erabakia semeei esateko orena iritsia zela iruditu zitzaion Isidorari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Han genituen gure erdi-libertateko orenik hoberenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

-Maleruski orena joan zauku, Daniel.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 22. orr.

Aski oren txarrak iraganak ditut, jakizu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Goiz orenetan, ezin sartuz aurkitzen nintzen hamarretik bederatzitan, ahizpa bata ez bazen bertzea barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

5 erlojua.

Baditugu hareazko erloju handiak [...]; baditugu eguzki-orenak, harri gorrizko horma amaiezinezkoan kliska egin eta gero ezkutatzen direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

6 orenean oren batean. ik orduan 3.

Frantziako beste burutik, auto gidari gazte bat harturik 100 kilometro orenean eginez Errenteriaraino etorri eta horko Setien jaun Apezpikuarekin soto batean mintzatu eta otoitz egin.  Herria   2005-09-01

Eta goazen anartean, eki haizeak zazpi mila kilometro orenean buhatzen duela, jendearen bakardade sentimenduaren ustiatzera gauez, gauez, gauez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

7 oren erdi (orobat orenerdi g.er.)

Oren erdi bat aski dugu Baionara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Oren erdi bat barne Calzadillako etxeak ikusiko ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Handik oren erdi batera, itzultzaile batekin heldu zait.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Ea ondoko itzulian, oren erdi baten buruan... ikusiko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Komunioneak oren erdi bat nunbait han iraun du 4 komunione emailerekin.  Herria   2004-12-30

Oren erdi guziz bada trein bat.  Herria   2004-04-29

Eguerdi, oren erdia dikeat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Deia aditu eta oren erdi bateko tartean azaltzen zen Palombe Bleue-a.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

· Oren erditsu batez oihuka ari izanik, gehienek bozik ez zuten gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

8 oren laurden

Oren beretsutan airearen hartzera ateratzen gintuzten, oren laurden bat egunean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Baina zer da oren laurden baten beranta?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Oren laurden batez elea eman dio gure onddo ikerlariak.  Herria   2004-12-30

Pundu baten diferentzia, oren laurden luze batez begiratu dutena Dominici kanporatu-eta.  Herria   2001-04-26

Klasea oren laurden baten buruan hasiko zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Oren laurden baten buruko, Josepe hasi zen haatik buruari hazka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Oren laurden bat lehenago hilez kokorreraino betea zen kamioian sartu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 185. orr.

Astelehen aratsean, hiru oren laurdenez telebistan mintzatu da Chirac presidenta.  Herria   2003-03-13

Larrabile xoko hontarik hiru oren laurdenen bidea bagünüan.  Herria   2001-11-15

9 orenez oren orduz ordu.

Jabier Salutregi bilbotarrak kondatzen dauzku, kasik orenez oren, Madrilgo izigarrikeriaren gora-beherak, argitarat emanez espainol gobernuak hartua zuen gezurrezko bide hertxia, euskal populuaren bizkar.  Herria   2004-09-30

Deusik ez zen gertatu orenez oren: goiz bat eta arrats bat, bigarren eguna, eta hola, aitzina...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Danceny jaun zalduna [...] atsegintasun handiz egunoro jiten da hona, eta nirekin du orenez oren kantatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amaitzeko oren (5); aratsaldeko oren batean (6); arratsaldeko oren batean (5); azken oren laurdenean (4); bi oren hurbil (5); bi oren iraun (8); bizpahiru oren (10); bost oren (7)

eguerdiko oren (4); goizeko oren (15); goizeko oren bata (4); goizeko oren batean (5); hamar oren euskaraz (11); hiru oren iraun (6); hiru oren laurden (4); hiru oren laurdenez (9)

lehen oren (9); lehen zatiko oren (4)

oren bat barne (5); oren bat bederen (5); oren bat eterdi (17); oren bat eterdiz (8); oren bat gabe (4); oren bat gehiago (5); oren bat iraun (7); oren bat lehenago (9); oren bat pasa (11); oren bata (34); oren bata arte (9); oren bata irian (7); oren batean (55); oren batean bazkaria (4); oren bateko (16); oren bateko filma (5); oren baten buruan (13); oren baten buruko (4); oren batez (59)

oren erdi (70); oren erdi bat (25); oren erdi bateko (5); oren erdi baten (19); oren erdi batez (7); oren erdia (10); oren erdian (7); oren erdiko (5); oren erdiz (6); oren eta erdi (14); oren eterdi (6); oren eterdiko (4); oren eterdiz (5); oren goxo (4); oren guti (5); oren hurbil iraun (4)

oren iragan (7); oren iraun (24); oren iraun du (5), oren iraun duena (6); oren iraunen (4); oren kopuru (4); oren lan (5); oren laurden (46); oren laurden bat (16); oren laurden baten (10); oren laurden batez (8); oren laurdena (13); oren laurdenean (9); oren laurdenez (9); oren lehenago (11); oren luze (5)

oren pare (22); oren pare bat (13); oren pare batez (6); oren pasa (9)

oren urte osoan (4)

azken orena (5)

azken orenak (4); bederatzi orenak (4); bi orenak (14); hamaika orenak (4); hiru orenak (4)

orenak arte (16); orenak artean (5); orenak artio (4); orenak egoten (4); orenak eta egunak (4); orenak eta orenak (21); orenak inguruan (4); orenak iragan (5); orenak irian (5); orenak jo (5)

sei orenak (5)

bi oreneko (18); hiru oreneko (6)

bi orenen buruan (8); hiru orenen (5)

orenen buruan (30); orenen buruko (5); orenen inguruan (8); orenen lege (6); orenen legea (4)

sei orenen (7); zazpi orenen (4); zenbait orenen (6); zonbait orenen (7); zonbait orenen buruan (6)

azken oreneraino (4)

orenetako meza (15); orenetako mezan (9)

aratsaldeko bi orenetan (5); aratsaldeko lau orenetan (4); arratseko zazpi orenetan (4); bederatzi orenetan (7); bi orenetan (14); hamaika orenetan (7); hamar orenetan (6); hameka orenetan (9); hiru orenetan (11); lau orenetan (18); lehen orenetan (5)

orenetan eginen (4); orenetan emana (6); orenetan emana izanen (6); orenetan eta (41); orenetan eta ondotik (5); orenetan hasiko (34); orenetan hasiko da (20); orenetan hasiko dira (12); orenetan hasirik (11); orenetan haste (7); orenetan herriko (9); orenetan itsasun (8); orenetan izan (4); orenetan izanen (22); orenetan izanen da (18); orenetan kantaldia (5); orenetan luhuson (6); orenetan meza (27); orenetan meza eta (4); orenetan meza nagusia (4); orenetan ondotik (5); orenetan pilota (8); orenetan pilota partida (7); orenetan sanoki (4); orenetan xuxen (18); orenetan xuxen hasiko (5); sei orenetan (14); zazpi orenetan (8); zer orenetan (4); zortzi orenetan (7)

bi orenetarik goiti (5); lau orenetarik (4); orenetarik aintzina (17); orenetarik eguerdi arte (6)

bat orenez (9); bi orenez (48); bizpahiru orenez (5); bost orenez (4); hiru orenez (21); kasik bi orenez (4); lau orenez (11)

orenez atxiki (4); orenez egunean (5); orenez ibili (5); orenez segidan (9)

pare bat orenez (4); sei orenez (5); zenbait orenez (9); zonbait orenez (6)


orenerdi ik oren 7.

orentegi

Ez hoa ongi motel, mailukatzen zion kontzientziaren balizko eleak bailiran, Lilarekin amodioa egiten zuen amets-gaizto eta iratzartzen zen orenak orentegi ahitu ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.


orentsu iz ordua gutxi gerabehera.

Pantxika Maitia-k du kudeatu orentsu bat iraun duen ekitaldi zinez hunkigarri hau.  Herria   2003-04-24

Nere andrea toki beretik iragana da segur, orentsu bat lehenago, zorionezko nigarrek aurpegia bustirik usaian bezala.  Herria   2003-09-25

Orentsu batez despeitu du partida, ez baitzen Biscouby prestua ere hola usatua.  Herria   2001-02-08

· Bi orentsu galdekatu ninduten urtarrilaren 1ean, 2an, eta 3an.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.


orentto iz adkor orena.

Orentto batetako soinü eta argazki montaketan agertüko da ere San Antoni mendi kaskoan den kaperaren historia.  Herria   2004-05-27


Orentzero ik Olentzero.

orepilota ik ore 4.

oreretar izlag/iz errenteriarra.

Aurretik dominak lortuta joango den beste bat Sara Carracelas oreretarra izango da.  Berria - Kirola   2004-09-16

Izaitez Oreretarra, gerla zibila ondoko euskal gobernuak sortutako Eresoinka dantza taldearen zuzendari izan da.  Herria   2001-10-25

Bai Madrilen bizi den andaluziarrak bai oreretarrak beren azkeneko diskoak aurkeztuko dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-09


oretsu 1 iz orearen trinkotasuna duena.

Arraildu egiten zen gaztaina nire haginen artean, eta zuku oretsu gustagarri bat hedatzen zen orduan aho guztira.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Oretsua izango zen, lirdingatsua, hortz-haginak garbi utzi ahal izateko mingainaren minutu luzeetako jarduna eskatzen duena  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 160. orr.

2 ahoaz edo mihiaz mintzatuz, listu likatsuz betea.

Gogo handirik gabe ohea utzi, premia bete, eta aho oretsua eskuilatu ondoren, dutxa azpian jarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Orain ahoa lehorra eta mihia oretsua eta loditua zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Kosta egiten zitzaidan mingaina arintasunez mugitzea, lehorra eta oretsua sentitzen nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.


oretu, ore(tu), oretzen 1 du ad gai xehetu baten eta uraren nahastura mugitu eta sakatu, ore bihurtu arte.

Gose-urteetan, barruko azal hori, eho eta beste irin batzuekin nahasian, ogia oretzeko balio zuen, fekula eta azukrea dituelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Ekarri lokatza, oretu buztina, eta prestatu adreilu-moldeak.  Elizen arteko biblia   Na 3,14

Horma, ispilu eta abarrak hortzak garbitzeko pastaz ederki oretuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

2 irud/hed

Abendu hitzak, datorrenaren aldera edo etortzear denaren zain, erne, hori duela erlijiozko kutsuz oretutako mamia, esan dugu lehenago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.

Eta halako buztinez oretu ziren alargunen herriak eta hamaikatxo elezahar eta albiste edo eleberriak, egundaino urteen joanak ematu gabeko erreka eta bide bazterretan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Bularrak oretzen jardun zidan minutu batzuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Horien [titien] erabilera txit baliotsua da plazerean; amoranteak horiei begiratzen die gozatzen duenean; igurtzi eta oretu egiten ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Bere ipurdiaren bila nebilen, bere ipurdi gogor, borobil eta leuna; indarrez oretu nuen, eta haren intziriak ozenagotuz joan ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Nire neskak klitorisa oretzen zidan uhinka bezala, astinaldi bakoitzean hasperen eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Niri, behintzat, bihotza irabiatzen, malgutzen, oretzen dit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 96. orr.

3 da/du ad orearen trinkotasuna hartu edo eman.

Kurrixka txikiak eginez hitz egiten zuen, eta lerdea oretzen zitzaion aho ertzetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ez, ama nire pijama oretuaren lekuko izan zitekeen bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.


orezta (44 agerraldi, 27 liburutan; orobat orizta 12 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean;) 1 iz larruazalean eratzen den orban ilun biribila. ik orin.

Markok, ordea, amarengandik hartua, orezta bat zuen lepondoan, mitxeleta baten irudikoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Esan beharra dago hogei duroko baten neurriko orezta zuela kokospeko zintzur-korapiloa baino beherago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Orezta bat zuen bizkarrean, eskuinean, erdialdean, bizkarrezurretik gertu, margolari batek margotua bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Frankotan erran dizuet haren matelondoko orizta ez zela parte onekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Grace polita zen, neska irlandarren oreztak zituen, baina behar ziren lekuan jarriak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Bere aurpegi itsusiko oreztak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.

Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Oreztaz beteriko beso lodiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Orezta-moduko incomodité txiki batzuk agertu baitzitzaizkion eskuineko oinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Ikertzaileek azaldu dutenez, melanomaren zelulek ohiko oriztak baino BRN-2 proteina gehiago dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-18

2 (izenondoekin)

Emakume txiki, lodikote eta kementsu bat da, orezta beltzekikoa, motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna, leporik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

· Bere ezjakintasuna adibidez, eta are gehiago orezta ilez betea, eta titiak, umerik hazi gabea izateko oso baitzituen eroriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

3 irud/hed

Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Berez ia eskua ere ez zen, baizik eta zerbait moztua, biguna, hezurtsua, zimeldua, argizari oreztaz betea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.


oreztadun izond oreztak dituena. ik oreztatsu; orindun.

Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Begiratzen zion aurpegi oreztadun eta irribarretsu hura laztandu eta, eskua masailean geldituta, musu eman zion ezpain haragitsu hertsireki haietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

Fraide ilehori eta oreztadun hura da, oraintxe bertan Rogeiro deitzen dutela entzun dugun huraxe, nahiz eta bere egiazko izena Roger den.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 236. orr.

Ilegorria, oreztaduna, hankokerra, krakaz eta zorriz betea, gezurtia eta amarruzalea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.


oreztatsu izond oreztaz betea. ik oreztadun.

Weasley guztiak ilegorriak direla, oreztatsuak eta manten ditzaketen baino haur gehiago dituztela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 100. orr.

Jarrera irekiko dama gazte hiztun bat zen Ivors andereñoa, aurpegi oreztatsua eta gaztaina-koloreko begi irtenak zituena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.


orfebre iz urregilea, zilargilea.

Zuek euskal artista eta orfebreek Argentinako euskaldun batentzat egin duzuen obra xoragarria.  Herria   2005-05-19


orfeoi iz abesbatza.

Sarriegi omen zen, oroz gain, hogeita bost bat ahotseko orfeoi txiki batekin, Donostiako Lore Jokoetan Udaletxeak Antzoki Zaharrean eskaintzen zituen funtzio eta emanaldietan jarduten zuen musikaria.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Donostiako eta Iruñeko orfeoiak, Ruhrren.  Berria - Kultura   2004-07-07

Kontzertu horretan Donostiako Orfeoia eta orkestra sinfoniko bat izango ditu lagun kantariak.  Berria - Harian   2006-02-22

40 mosso boluntariok osaturiko talde batek, jairako jantzirik, ohore egingo dio senyera-ri, Sant Jordi abesbatzak, Kataluniako Orfeoiak eta Puig-reigeko Polifonikoak Els Segadors kantatu bitartean.  Berria - Mundua   2004-09-11

Jesus Bihotzekoaren orfeoiak zazpi ordu eta erdiko gregoriano saio zoragarria eskaini zuen, ehundaka belarrion gozamenerako.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako orfeoia (32); eko orfeoia (4); iruñ

donostiako orfeoiak (48); eko orfeoiak (6); iruñ

donostiako orfeoiarekin (4)

donostiako orfeoiaren (6)

donostiako orfeoiari (3)

donostiako orfeoiko (6)


orfeonista iz orfeoi bateko abeslaria.

Gabilondok, musikaria eta orfeonista ere bazenak, lehen danborradak, 1845-1855 urte bitartekoak, berez sortu zirela dio.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.


orfiko 1 izond/iz Orfeok sortu omen zuen greziar erlijioari dagokiona.

Demostenesek kontatzen du nola lohiaren bitartez purifikatzen zituzten iniziatuak, misterio orfikoetan; proteikoak, eredu berean, gaizkiaren bitartez purifikatzen saiatu ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

• 2 iz erlijio horren jarraitzalea.

Platon da Mendebalde osoarentzat filosofian, moralean, erlijioan, gure kultura komunean, oinarrizko bilakatu den gizakiaren ikusmolde dualistaren ezarle eta finkatzaile filosofikoa -ez dateke bera asmatzailea, orfikoengandik ikasia baituke-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.


orga 1 iz bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena. ik gurdi.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Hainbat berlina, orga eta lando zeuden atari aurrean, bata bestearen atzetik errenkan eta ilargitan zilartsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Zaldi batek tiraka zeraman orga bat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 235. orr.

Orga eta zaldia saldu zituzten eta, diru horrekin [...] Ziburuko portuan egoitza ttipi bat alokatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Lau zaldiko orgak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1154. orr.

Orgaren gidaria baitzen, bide guzian aditu zituen arrebaren eta amaren otoiak eta aitaren isiltasun tematia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Llanstephan-era eraman ninduen aitonak pony txiki makal batek tiratzen zuen orga batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Orgetan zetozen, joan ziren bezalaxe, eta larrutik hurbil zituzten hezurrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 295. orr.

Esnekien apalaren errebueltan, Ismael sumatu du, inoiz baino herrenago, eta orga erdi hutsik daramala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.

Gutxigatik saihestu dugu hot-dog saltzailearen orga.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,27

Soldaduak eta peoiak organ kokatzen ari ziren azken kanoia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Joanttok ikusi ahal izan zuen beste preso batzuk zeramatzan orga Baionarantz abiatzen zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Ohituta bazaude, zeu ere igo zintezke orga gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Kaxa orgaren zolaren zolan pausatu zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Hilotzak orgetan kargatu eta arratsalde osoa Munhotarreko xaran iragan zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Orgen karga lekua irauli eta barazkiak lurrera zetozen mantso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Etxarte estuan bakarrik geratu nintzen, orgaren hagan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Orgen lorratzak sakona eta zaharra dirudi, baina belarrez betea ageri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

-Hori ez al da orga idien aurretik jartzea?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Bihitegiaren erdi-erdian hautsez betetako orga handi bat zegoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Griphookek txistu jo eta burdinbidean orga txiki bat etorri zen ziztu bizian haiengana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.

Haien orga ttipia zen neurriz, baina haga batzuen gainean finkatu oihal batek estaltzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Martin eta Katalina beren orga itxian joan ziren Donibane Garazira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Uda hasi berriko egun batean [...] piztia hura heldu zitzaigun jauregirat, zaldi bik tiraturikako orga berezi batean, zeinak kaiola baten karantza baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

-Bihar, hortxe, karrikan, tenore berean, Enrieta Jaurenea ekarriko didazu orga estali batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.

Han ziren, eguerditan, astoek garraiatu orga kupeladunak.  Herria   2001-05-24

Griff jauna, harakina, Morgan arotza eta ni orga dardaratira igo ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Bideko hautsa harrotuz orga jauzkarietan pasatzen ziren nekazariak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.

3 irud/hed

Errepublikaren orga aitzinarazten zuten jende horiek guztiek, premia-premian, geriza eta aterpe izanen zuten prest, legoa batera, iruinsemearen ardurapeko murruen atzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Azkenean, Pedro Filosofoak informatu zion: Orga Handia, Hartz Handia zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hura entzun orduko, ukuilura eraman ninduen, eta bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan. zalgurdi eta orga atalak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Berriz ere azaldu ziren bide nagusiaren alde banatan mugarriak, posta-geltokietako arduradunak, putzuak, orga-ilarak, herrixka grisak beren samovarrekin eta beren emakumeekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Orga lerro luzea Donibanerantz bideratu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Orga-toki bete-betearen teilatuaren maila bereraino iristen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

ik orgategi.

Halako batean, bururatu zitzaion Jardines del Moro deritzon parkean orga museoa zabalik egon zitekeela oraindik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Bigarren berriz ere Donamartiri 42 pondurekin, Lucien Betbeder-en lasto eta orga altxatzearekin.  Herria   2003-07-24

Bestako sarituen artean herritarrei lehen ohorea: Jean Zugarramurdi adintsua eta Jauregi 21 urteko orga altxaria. ik beherago 10.  Herria   2003-10-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerrak hobeki egiteko, 1916an asmatu zuten gudu orga.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.

Berrogei gerra orga eta misil-jaurtigailuak erakutsi zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-28

Egunetik egunera, han eduki zuten kanoi-orgara uhalez lotuta, egiten zuen eguraldia egiten zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian. ik zalgurdi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Erosketa-orga hartu eta izoztuen sailetik abiatu da ziztu bizian.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Ordu batean, janari-orgarekin ibiltzen zen andre potoloa konpartimentuko atera iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Bidaltzen dizute ikatz orga bat, ehun pood-eko pisua izan behar lukeena, eta laurogeita hamar baino ez du izaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Hil orga bat beraren aldamenetik pasatu eta Hennek tu egiten zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Agure kalpartsua burugabekeriak esaten ari zen oraindik, hileta-orgako morroia azaldu zenean, kapela luzea alde batera zuela, zigorra eskuinean eta zigarrokina ezpainetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, Laster-orga kulunkari bati tiraka zetorren zalditzar bat belauniko jausi zitzaion, brasta, aurrez aurre.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

6 (neurri gisa) ik orgatara.

Orroit gira joanden urtean, zazpi orga zikinkeria bilduak izan zirela.  Herria   2003-02-20

7 gurdia.

Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa, ardatzarekin batean itzulikatuz mendian legoa bete barne entzuten den soinu ikaragarria ateratzen duena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Kanpoan, aidaka ari ziren itzainak, negarka orga zamatuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Zurrunbiloek edonor eroan zezaketen, idi parea uztarrean, orga hutsa eta itzain trebe eta harroa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Laborari batek errepidea zeharkatzen du gosturik hoberenean, behi bakar batek tiratzen diola belarrez mukurru betea den orga zaharra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Bidarte eta Donibane Lohizuneren artean, ostatu xume baten ate aitzinean, idi orga zahar espainiarra ikusi dut berriro.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

8 esku orga ik eskorga.
9 orga bide ik orgabide.
10 orga-joko orga bat jiraraziz egiten den herri kirola.

Zazpi kirol izango dira ikusgai: ingude-altxatzea, harri-jasotzea, aitzurrez egurra ebakitzea, aizkora, lasto-altxatzea, trontza eta orga jokoa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Orga jokoan sei dira aritzekoak 350 kiloko gurdiarekin, eta Xabier Urrestik du txapela.  Berria - Kirola   2004-07-31

Orga jokoan eta zakuak eramaten, Lapurdiko Jerome Lartzabal eta Beskoitzeko hirukoa nagusitu ziren, hurrenez hurren, 4 itzuli eta 6,60 metro eginda eta minutu bat, 32 segundo eta 8 ehunenekin.  Berria - Kirola   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku orga (3); idi orga (4); iraulki orga (3); orga handi (3); orga joko (4); orga jokoa (5); orga jokoan (7); orga pare (5); zaldi orga (13); zaldi orga bat (4)


orgabide (orobat orge-bide; Euskaltzaindiaren Hiztegian orgabide agertzen da) iz orgak ibiltzen diren bidea. ik gurdibide.

Etxe saihetseko orga-bidetik pasatuz, kilometro baten buruko oihanean sartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Igande goiz batez kurutzatzen baduzue jende tropa bat, laparretan eta partan dabilana orgabidetan zehar ez harritu; Mugerren gaindiko taldea dukezu, begia erne, beharriak zabalik, lekukoak eta jin berriak nahasirik.  Herria   2003-11-27

Ursuia mendiko orga bidetan, han hemenka ezarriak ziren harri batzu, argi bide seinale zirenak.  Herria   2004-06-17

Gure memoria historikoan eta autokontzientzian, guk ez daukagu piramiderik eta tenplu galantik, trikuharri eta sepultura galdu batzuk mendietan apal-apalak bakarrik dauzkagu hasieran, orgabidezko historia mehar neketsu luzea gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 224. orr.

9-SDPA-P58 Orgabidearen azkartzea.  Herria   2003-11-13

· Sixth Avenue etorbidean zehar zaldi zaharrak ikusi zituelako, esate baterako, orga-bidean arnasestuka eta arrastaka, edo espaloi-ertzean geratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.


orgadun iz orga duena.

Andres tartana-orgadun batengana joan zen, herritxoraino eramatea zenbat kobratuko zion galdetu zion,  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.


organdi iz kotoizko ehuna, zuria, arina eta gardena, almodoiaz zurruntzen dena.

Ni ere, jakina, erlijio katolikoan hezi ninduten, dotrinara joaten nintzen, lehenengo jaunartzea egin nuen organdi zuriz jantzita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Aldare aurreko eztei-jantzia bezain eder edo ederragoa ageri zen organdizko hil-izara uraren gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.


organigrama iz erakunde edo enpresa baten egituraren adierazpen grafikoa, funtzioen eta horiek betetzen dituzten pertsonen arteko harreman eta hierarkiaren berri ematen duena.

Organigrama bat egingo luke, prozesaketaren fase bakoitzak behar duen tresneriaren pieza espezializatu guztiak zehaztuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Lehen-lehenik, aparatukoak estrategikoki txertatu behar ziren Gobernuaren organigraman.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Administrazioarekin edozer gaitaz aritzerakoan karguak eta karguak baizik ez, amaierarik gabeko organigrama garaietan: marinelik gabeko kapitain, komandante eta komodoroz jositako barkuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Jaime Mayor Oreja ohorezko lehendakaria Madrilera joanik, burukide gazteek dituzte ardura nagusi gehienak EAEko PPren organigraman.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Organigramari dagokionez, besteak beste, Josu Jon Imazek komunikazio arloa hartuko du, EAJren lehendakaritzarekin batera, eta Josune Ariztondok idazkari gisa jarraituko du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

PPko organigraman, Mayor, Iturgaitz eta Carmelo Barrio idazkariaren ondoren, Alfonso Alonso, Antonio Basagoti eta Maria San Gil idazkariordeak datoz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Costa ez zen jada bere solaskide zuzena, Costa gizajoa, biktima errugabea, organigramak ekarri-eta-eramanezko eginkizun ia mekanikora gutxiagotua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.

Bestalde ATEko organigramako bosgarrena, zazpigarrena, hirugarrena, bigarrena harrapatzen zutenean, ai zer poza!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Osasunaren organigrama teknikoan lanean ari diren etorkizun handiko bi entrenatzaile.  Berria - Kirola   2004-03-18


organiko 1 izond organismoei dagokiena.

Forma eremu "bizi", "organiko" bat dela, eta, horrenbestez, haren adierazgarritasuna izaki bizi baten adierazgarritasunarekin konparatzekoa dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Bereiz eta bana al daitezke hizkuntza batean, bilakaera naturala, organikoa, alde batetik, eta literatura hizkuntza bezalako forma artifizialak, kanpoko faktoreen eraginez gertatzen direnak, eta horrenbestez inorganikoak direnak, bestetik?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

Andresek aukera ona izan zuen ezkortasuna eta baikortasuna ondorio organikoak direla egiaztatzeko, digestio txarrak eta onak bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Gorabehera organiko horiek haren izaera espiritual eta materialean ere islatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Andresi iruditu zitzaion miseria organikotik, elikadura eta aire faltatik zetorrela batez ere higuin hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Ez osotasun organiko autonomo bezala, bere baitan itxia eta zentzua izateko gai dena, baizik eta koexistentzia-arlo baten osagai bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Badakizu histologo batzuek uste dutela oinarrizko unitate organikoak aurkitu dituztela zelulen protoplasman; bioblasto deitzen dituzte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Baina kaos horixe, organikoa eta naturala, irudikatu behar nuen nik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 161. orr.

Artelan bat [...] organikoa dela esan ahal izateko, obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan: organismo natural baten "antzekoa" behar du izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Arima arrazoiduna gorputz fisiko, organikoaren egintza da, bizitzeko ahala duena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

2 organoei dagokiena. ik organo1 2.

Lesio organikoak, foku sakonak, ehunetako aldaketak, organoen arteko hedatze bideak eta erak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Touretteren sindromea gaixotasun organikotzat baino areago gaixotasun "moral"tzat hartu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Arazo organiko batzuen ondorioz, hala nola diabetesa edo prostatako ebakuntza.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Buruko gaitz batzuen kausa ez zela organikoa, psikologikoa baizik.  Berria - Kultura   2006-05-09

Horrela gertatzen da psikiatriaren eta medikuntza organikoaren kasuetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Ikuste-prozesatzearen eta ikustun-identitatearen porrota, oinarri organikoa zuena ("azpitik gorako" trastornoa edo neuropsikologikoa, neurologoen mordoiloan).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Virgilen ikusmenaren ahulezia organiko larria zela eta -ikusmen-sistemen eta ikustun-identitatearen aldetik garai hartan zerabilen zalantza-, oso zaila zen, tarteka, zer gertatzen ari zen jakitea, zer "fisiologikoa" eta zer "psikologikoa" zen bereiztea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Historia naturalaren baitan egiten diren deskribapenak, elkartasun organikoen eta aldagai anatomikoen bidez gauzatzen diren funtzioei buruz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Ez adimen urriturik, ez autismoaren arrastorik, ezta besteekin harremanak izateko eragozpen organikorik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

3 gaiez mintzatuz, izaki bizien osagai dena.

Proteinak -substantzia organiko sinpleen eta airetik edo lurretik hartutako nitrogenoaren konbinaziotik sortuak- lortzeko iturri nagusi bakarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Bakterioen bidez, gai organikoen egitura suntsituko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Milioika mikroorganismok eragiten duten materia organikoaren aldaketa biologikoaren ondorioz ongarri naturala edo konposta sor daitekeela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Ez baikara materia elikatuko duen materia organikoa baino.Tenperatura apalean urtzen delako, ia konposatu organikoak bezala, hots, gu bezala ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Rio Negroko ur marroi iluna, gai elkartu organiko ugari baitu bere baitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Konpostajea da zaborretako osagai organikoak oxigenoaren bidez deskonposatzeko prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Etxeko zabor organikoekin konposta egiten ikasteko sistema aurkeztu du Eguzki talde ekologistak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Piztiak beren zuloetan, hondakin organikoen meten atzean, digestioan edo lo dauden orduak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

Landare kopuru zabal bat analizatu, fosforo organikoz aberatsenak aukeratu, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.

Bizia materia organikoaren antolaketa konplexu batetik sortu edo azaleratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Laguntza eskatu dute Kutsagarri Organiko Iraunkorren aurka egiteko.  Berria - Gaiak   2006-05-03

4 hed

Horri guztiari lotuta beste gai bat dugu: mundu organikoa sailkatzeko zein metodo erabili behar da?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Iturri bolkanikoa izango ote du [Marteko metanoak] edo iturri organikoa?  Berria - Gaiak   2004-08-28

Eraldaketa haietatik lehenbiziko egitura organiko konplexuak loratu ziren; ondoren liken, alga eta belarren klorofilari esker [...] fotosintesia garatuz joan zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Kimika organikoko nire testuliburu zaharrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Bizitza politikoaren kontsiderazio mekaniko-razionalistari, organiko-tradizionalista oposatzen dio (nolabait esan: besteak matematikarekin pentsatzen badu, honek biologiarekin pentsatzen du gizartea).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

5 (izen gisa)

Zabor organikoa bereiztuta bilduko bagenu etxeko zaborraren erdia organikoa da, bi gauza lortuko genituzke: batetik, zabortegira organikorik ez isurtzea, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Antzinako kimikariek kemen eta pazientzia gizagaindikoak izan behar zituzten, edo hein berean zen, bestela, neurrigabea organikoei buruzko nire esperientziarik eza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

6 elkarren artean koordinatu edo ordenaturiko zatiek osatua.

Arimak gorputz organiko batekin duen komunitatearen ahalgarritasunaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Gorputza batasun organikoa da, eta halaxe erantzuten du, atal guztiek batera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Hartara ondorioztatzen du bilera «organiko» bat izan zutela, eta egoitza Batasunaren zerbitzura jartzea egotzita bi urtez egoitza ixteko agindu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Ekonomiak nazioarteko bihurtzea, beraz, hazkunde-prozesu organiko baten jarraipena baino ez da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Esan ziguten gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela, eta sumin hori iraultza organiko eta xuxen baten ildora ekarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Kapitalaren jabeen eta politikarien arteko harremana ia organikoa baita.  Berria - Mundua   2004-05-12

Ez da argitalpen organiko bat, badu prestigioa eta jokatzeko tartea, baina Euskal Herriari dagokionez, estatu aparatua da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Marketin politikoan aditu direnek ondotxo dakite zer nekosoa den lider bat eraikitzea: antzeman lehenik, bere basearen sinesgarritasuna lortu gero, lider organiko bihurtu hirugarrenik, eta azkenik gizarterantz bideratu eta mirakuluaren zain jarri.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Frantziskoren idazkiak mota askotakoak dira, eta egokiera eta xede ezberdinak dituzte; ez dute, beraz, gorputz organiko eta sistematikorik osatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Egia da onartu berria den Unibertsitateen Lege Organikoak irakasle ikertzaileak kontratatzeko aukera eskaintzen duela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Legegintzaldi honetan ez da aldaketarik izango legedi organiko judizialean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

EAko zinegotziek, aldiz, Udal Araudi Organikoa aldatzearekin aski dela defendatu dute aurreko egunetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Epaileek bertan behera utzi dute Iruñeko Udal Plantilla Organikoa.  Berria - Kirola   2006-03-31

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege Organikoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

'Hi maiteminduta hago!' esan nion, Clemente Lopez demokrazia organikoari buruz ari zen unean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.

Platonek ere Timeo-n unibertsoa banako baten antzera aurkezten du, osotasun animatu eta organiko gisa, esfera itxurakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

Euskaltzainek ahozko euskal tradizioaren kontra toki izenetan -a organikoa jartzeko erakusten duten grinaren lepotik barre egiten du Patziku Perurenak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.

7 ez-organiko izond organikoa ez dena.

Kimika ez-organikotik organikora pasatzeko urratsa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Bakoitzaren fosforo-edukia aztertzen eta finkatzen nuen, ez-organikoa eta guztirakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Plastikoa gai ez organikoekin sendotuz beira-zuntzarekin adibidez lortzen den materiala aipatu bi horiek bezain gogorra da, baina askoz ere merkeagoa.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Ekoizleak elikagai ez-organikoetatik eta energia iturri bat erabiliz materia organikoa ekoizten dutenak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gai organiko (3); gorputz organiko (3); hondakin organiko (4); kutsagarri organiko (4); lege organiko (11); materia organiko (6)

ez organikoa (3); lege organikoa (13); materia organikoa (25); zabor organikoa (4)

gai organikoak (3); hondakin organikoak (6); konposatu organikoak (4); lege organikoak (3)


organikoki adlag era organikoan.

Bere formaren bila ari den bizitza itxuratu gabe hau aldatzen eta berraldatzen den lekuaren errealitate planoa bera ere aldatu egiten da organikoki.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 159. orr.

Baserria eta ni organikoki ezkon ezinak, mekauen la belarra, mekauen aaa...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 43. orr.


organikotasun iz organikoa denaren nolakotasuna.

1960ak arte ez zen hasi joera hori aldatzen eta autismoaren organikotasuna osorik onartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Organikotasunaren metaforak (alegia, izaki bizien antolamenduaren antzeko antolamendua izatea, gutxi-asko) organismoen artean gailurrean dagoen organismoa gogoratzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Formaren organikotasunari buruz, forma artistikoen jatorri naturalaren gai klasikoa, alegia (landarea, giza organismoa, honen zirkulazio-sistema, esate baterako, irudi artistikoaren egitura "sakonaren" eredu gisa hartzen dira, Leonardok batere gaitzetsiko ez zukeen modu batean).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.


organikotu, organiko(tu), organikotzen da/du ad organiko bihurtu.

Dagoeneko organikoturiko edo gutxienez erreduzituriko karbono gordailu eskergak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.


organikotze iz organiko bihurtzea.

Karbonoaren organikotzea egunero geure begien aurrean gertatzen ikusiko ez bagenu, astean-astean mila miloika tonak, hosto baten berdea azaleratzen den edonon, zuzen osoz legokioke mirari izena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.


organismo 1 iz izaki bizia, animalietariko nahiz landareetarikoa, banakakotzat hartua; hori osatzen duten organoen multzoa.

Organismo bat zegoen lekuan, elkarrekiko lotura guztiak eten diren organo multzo bat baizik ez da geratu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Entitate konplexuak (proteinak, zelulak, organismoak, ekosistemak) zati osagarrien ezaugarrien arabera azal daitezkeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Organikotasunaren metaforak [...] organismoen artean gailurrean dagoen organismoa gogoratzen du: giza gorputza, azken finean, non parteek ez baitute zentzurik osotasunaren arabera ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Azken batean, organismoak beren artean oso desberdinak izan arren, haien enbrioi-garapena gobernatzen duten geneak kideko dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Posible zela organismo baten ADN zatikiak moztu eta zati horiek beste zatiki batzuekin batzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Organismoak -kasurako, intsektuak- segmentu errepikatuen taxuan garatzen dira, itxura denez; hots, zelula anitzeko moduluz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Zer dela eta ukatu behar da c-propietaterik ez duten organismoek min sentitzen dutela?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Oxigenorik eza ez baitu sentitzen organismoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Analisi genetikoa zeinahi organismotara heda daiteke, gizakia barne.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Enbrioiaren garapenaren eta organismoaren funtzio nagusien oinarri genetikoak aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Organismo bat bizirik egotea, hain zuzen, zera da: hurrengo unean oraindik ere bizitzen jarraitzea, lipar batez baino ez bada.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Batak banako "atomikoen" metaketa huts gisa irudikatzen du gizartea, eta besteak gizartea organismo bezala hartzen du eta gizabanakoak beraren parte, pentsaezinak beren gizarteko kide edo "zelula" bezala izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Genetikoki eraldatutako organismorik ez onartzea.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Lulu ahultasun larrizko egoera batean geratu zen; haren organismoak ez zuen erantzuten behar besteko indarrez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Gizaseme galdutzat zeukan Harry, gizasemetzat ere har ezin zitekeen organismo baten subespezie gisako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

2 (izenondoekin)

Biologia ere saiatzen da bere objektuen, organismo bizien, irudikapen bat eraikitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Hautespen naturala organismo indibidualek populazio-mailan duten konpetentziaren ondorioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Libchaberren taldeak ahalik eta bizidun organismo sintetiko txikiena sortu nahi du.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Arabidopsis thaliana izenekoa da belar hau, oso organismo sinplekoa, 5 kromosoma pare baizik ez baitu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Ugaltze-aparatua, gaur egun organismorik sinpleenean, bakteriorik xumeenean ageri den moduan, konplexutasun ikaragarrizko mekanismoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Organismo heldu bakoitza kasuan kasuko sorkuntza bereziaren emaitza zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Dendrita zelulek zaintzaile lana betetzen dute; organismo arrotzak identifikatu eta erne jartzen dituzte beste zelulak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Artelan bat [...] organikoa dela esan ahal izateko, obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan: organismo natural baten "antzekoa" behar du izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

3 irud/hed

Bidezkoa da suposatzea hasteko badela gai-multzo bat gauza dena diskurtso zati bat lotzeko eta bera organismo bat bailitzan animatzeko, bere premiekin, bere barruko indarrarekin eta bizirauteko bere gaitasunekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Organismo sozialaren ideia, Platon eta Aristoteles-engandik hasi, Ernazimentutik pasa, eta gaur arte, arruntik arruntena da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 43. orr.

Argi eta garbi aitortzen zuen hizkuntzak berarentzat organismoak zirela, organismo guztiz naturalak, eta hauek deskribatzeko terminorik egokienak biologiatik hartutakoak zirela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.

Kulturak organismoak dira, hots, jaio, garatu eta hil egiten dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

Gizartea gero eta esklerotizatuago dagoen organismo bat bezalakoa da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Proposamen horrek espezieak existitu egiten direla azaltzen digu aldi berean, organismo-multzoak baino gehiago ez izan arren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egitura egokia duten animaliek, hala nola platelminteek eta itsas organismo askok eta askok, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Animali edo landare-organismoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.

Landarea, giza organismoa, honen zirkulazio-sistema, esate baterako, irudi artistikoaren egitura "sakonaren" eredu gisa hartzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Giza organismo batean ezerk soberakoa denik ematen badu, espirituak ematen baitu hori.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 156. orr.

Ugalketa organismo osatugabe bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

Homologiarik gabeko egituratzat jotzen dira, beren eboluzioan bakoitza bere prototipo-organismotik abiatutzat, zein bere aldetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Hizkuntza hilak, esaterako, dagoeneko ez ditugu erabiltzen, baina ongi guregana dezakegu haien hizkuntza organismoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

6 giza gorputza.

Organismoak, gorputzak bere kasa sendatzeko duen ahalmena oinarritzat duen terapiak indartutako proiektua.  Berria - Harian   2005-07-02

Estimulu horiek, jakina, organismoak kanpoko munduarekin harremanetan jartzeko dituen mekanismoen bitartez iristen dira, hau da, zentzumenen bitartez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.

Hemendik apur batera organismoa berez osatuko da, eta ni, haren barruko fantasma, lehenagoko neure ni zaharra izango naiz berriro.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 143. orr.

Sendagile garen aldetik, egin dezakegun gauza bakarra zera da, organismoaren egoera fisikoa eta gaitzaren ondorioak artatzea.  Berria - Mundua   2004-12-19

Gai toxikoak elikagaien bidez gorputzean sartu eta organismoko gantzetan atxikitzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Gauza jakina da gure organismo lurtar astun honek abilezia sinestezinak beregana ditzakeela ariketa bidez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.

Gazte alaia zen, sendoa, osasuntsua, bizitzarentzat kaltegarriak diren pentsamendu edo sentimendu gaizto guztiak organismoan bizkor eta aztarnarik utzi gabe desagerrarazten dituen bizipoz bare eta argi horretaz hornitua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Saizarbitoriaren iritziz, gatazkon aurrean jarrerarik zentzuzkoena nork bere birus nazionalista onartzea da, organismoan bere antigorputzak gara ditzan, osotasuna ondorioz osasuntsuagoa -lasaiagoa- bilakatuko baita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.

Ildo horri jarraituz, berezko edo jaiotzetiko beharrak -naturari edo organismoari dagozkionak- eta hartutako beharrak -kulturalak edota sozialak- desberdintzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Luzaro tente egotea mingarria da gure organismoarentzat.  Berria - Gaiak   2004-06-22

7 egiteko jakin bat duen erakundea, oro har, erakunde nagusiago baten zatia edo atala dena. ik organo1 5.

Nazioarteko erakunde eta organismo guztiek beteko dituzte Adierazpen honetan jasotako eskubide eta betekizunak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Erakundeek eta horiek kide diren nazioarteko organismoek [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Espazioa eta denbora hausten dituzten komunikazio forma berrien pean konektatutako erakunde eta organismoen sortze bizkorra.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 78. orr.

Jakintza elkartea bere bidean beti aintzina doa, kultur eta historiazko ateraldiak antolatuz, bereziki Sepanso organismoaren laguntzarekin.  Herria   2001-03-01

Ortegak ziurtatu du nazioarteko finantza organismoek ezarritako sistemak porrot egin duela Nikaraguan.  Berria - Mundua   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

organismo bizidun (4); organismo gorenen (4)

genetikoki eraldatutako organismorik (3)


organista 1 iz organo-jotzailea.

Elizetan organista bat zegoen, eta orain zinta bat jartzen dute organo musikarekin, megafoniatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

Txikitan ezagutu nuen musikaririk trebeena Remigio zen, auzoko organista.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Aita Fischer da, Trèves-eko San Matias komentuko elizkizunen kudeatzailea, eta bestea, nik uste, Belgikako Maredsous komentuko organista.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

Organistak Eusko Gudariaren lehen notak firfiraraztean, jendea mugitu zen hilerrira abiatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Orduan, harmoniumaren egurrezko tapa jaso eta, organistarentzat, [...] ikustezin bilakatu den txapa batek Dylanen arreta bereganatu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gauza jakina zen gerraostean organista kargua utzarazi ziotela, bai udalak eta baita elizak ere.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.


organistatza iz organista kargua.

Ikasle haietatik, batzuen batzuk fraidetzara joko zuten bezala, beste askok beren herritan maisutzan, apaizgoan, organistatzan nahiz sekretaritzan jardungo zuten: Don Ramon Etxeberria abadea eta Tomas Garbizu, adibide pare bikaina.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.


organizatibo izond organizazioarena, organizazioari dagokiona.

Enpresek egingo dituzten eraldaketa teknologikoak, eraldaketa organizatiboak eta eraldaketa estrategikoak nolakoak izango diren zehaztuko ditu.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Ezker abertzaleak zabalkunde ikuspegi batekin jarraitu behar du lanean, oinarri organizatiboak sendotzeko  Berria - Euskal Herria   2004-09-28


organizatu, organiza, organizatzen 1 da/du ad antolatu.

Merkatuak eta feriak prestatzen eta organizatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Ezin ditu orduak organizatu.  Berria - Kultura   2006-02-12

Elkarteak orduko alderdi iraultzaile abertzaleen laguntzarekin organizatzen zituen errefuxiatuen aldeko manifestaldietara abiatzen zen Frantxisen autoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

Desorganizazioa organizatzera mugatu ziren lehen unetik, jendeak ideal batengatik odola oparo ematen zuen bitartean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Inolaz ere ezingo genuke inorekin nire subjektua organizatua dagoen eran besterik funtsatzen ez denari buruz eztabaidatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 79. orr.

Jakin nuen gutia hau izan zen, Dachau-ko preso bat Büchenwald-era igorria izan zela, aliatuen kasetariei erakusten zena, kanpaleku ontsa organizatu bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Beha egoiterik beltzena, satanki organizatua, arratseko deia da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Barre franko egiten diat erlijio organizatuaz, ze ez diat sinesten Bibliaren bultzatzaileek Hitzaren ni baino jabeagoak direnik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Garbi dagoela hilketa politikoa izan zela, estatu-terrorismo organizatua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

Batasun erabat bakartua osatzen baitu, non osakide bakoitza -gorputz organizatu batean gertatzen den legez- beste guztiengatik dagoen bertan, baita beste guztiak harengatik ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Meteorologia organizatua, egun ezagutzen dugun gisara sare estuan antolatua, hori oso gaztea da.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Orduan sortu zen Urbe jainkosa: eraikuntzak, merkatu organizatua, garraioa, artea... ezin izan haren sekitoak baizen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Berak borondatea deitzen duen x indar batek daraman laster bat, aldian behin, materia organizatuaren erdian, albo-ondorio bat eragiten duena: garuneko fosforeszentzia bat, islapen bat, adimena alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.


organizatzaile izond organizatzen duena.

Gutxiengo organizatzaileaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.


organizazino ik organizazio.

organizazio (orobat organizazino g.er.) 1 iz erakundea.

Langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Handik aurrera absurdoak iruditu zitzaizkidan organizazioaren agiriak; are eta absurdoagoak atentatuak; arrotzak eta antipatikoak nire burkideak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Txantoi anaiek, haatik, ziurtzat ematen zuten, Organizazioak ekintzan parte hartu izana.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 15. orr.

Gerra bukatutakoan epaiketara eraman zuten gerra garaian jendea ezkutatzen ibiltzeagatik Don Manuel Lekuona eta besteen organizazioan, baina ez zuen txintik ere atera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

SS Alderdiko organizazioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

Lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan; santujale asko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Nekazarien Konfederazioan partaide diren organizazio eta elkarteen aurka.  Berria - Kultura   2004-02-21

Organizazio hartako sozio guztiak (esaten digu Lucyk) bera, Mariah bezain posizio onekoak ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.

Erabaki zuen desagertzen ari ziren gauza haietaz liburu bat idaztea, eta handikako etekinak gauza haien salbatzeko borrokatzen zen organizazio bati ematea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.

Oso organizazio humanitario gutxi aritzen dira etxeak eraikitzen.  Berria - Harian   2005-07-10

Deialdiaren leloa bera, 'sakabanaketa hiltzailea', ez da nahiko egokitzen horrelako organizazio baten berezko oinarriekin, oinarri horiek langileen eskubideen aldeko arlo politiko-ekonomikoaren barrukoak izaten baitira.  Berria - Harian   2006-03-10

Bezeroekin, kontsumitzaileen organizazioekin, langileekin eta instituzioekin ditugun harremanetan.  Berria - Harian   2006-02-04

2 antolakuntza.

Alemanek lortu duten Estatu zerbitzu publikoen organizazioa eta efikazia, espainolek ere lortu ahalko luketela hezkuntza egoki batekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.

Amak ere ez zuen okasionea galdu erraiteko ezen gizartearen organizazinoa piramide bat bezalakoa zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

Esperientziak baino ezin dezake erabaki gorputz artikulatu baten organizazioa noraino irits daitekeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 199. orr.


organizismo iz mundua organismo bizi baten kidekotzat hartzen duen filosofia-doktrina.

Organizismoa, berriz, materialismo holista da, osoa zati osagarriak baino gehiago dela kontsideratzen du, zati bakoitzaren ezaugarriak zatiak operatzen duen osotasunaren testuinguruaren mende baitaude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Organizismoak ez du bitalismoaren bizi-indar hori mahairatzen, baina horren kezka antzekoa da batzuetan, murrizgarri ez delako, bizidunaren azalpena ez baitu soilki osagai indibidualen bidez emango, osoaren izaera osagaien ezaugarriek determinatu arren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.


organizista izond organizismoarena, organizismoari dagokiona.

Beste bereizketa bat egin dezakegu hemen materialismo mekanizistaren eta organizistaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Zer neurritan baiezta daiteke gai organizista bera dela argitara ateratzen dena Buffonen, Jussieuren eta Cuvieren diskurtso eta hiztegi hain ezberdinen bidez?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.


organo1 (orobat organu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian organo agertzen da) 1 iz organismo bizi baten zatia, betekizun jakin bat duena.

Organismo konplexu samar bat duzularik zeure aurrean, bere organo guztiekin, ez duzu zalantzarik egiten Sortzaile batek berariaz taxutua dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Barne-aldamio gisa ere baliagarria da eskeletoa, gorputzeko organo eta sistemei beren lekuan eusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Klitoria organo erabat femeninoa da, guztiz eraginkorra eta zeharo osatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

Garrantzi handia du larruazalak hesi babesgarri gisa, baina beste funtzio batzuk ere baditu gorputzeko organo den aldetik: beroa, hotza, ukia eta mina sentitzea batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Irudiak ikusteko egiten dira, eta, horrexegatik, hain zuzen, ikusmenaren organoari eman behar genion lehentasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

Mihiari lotuta baitaude bizitza eta heriotza, Liburu santuak dioen bezala -ez noski mihia dastamenaren organo delako, hitzaren organo delako baizik-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Giza hizkuntzari buruz egiten diren azterlanen elkargunea hizkuntzari dagokion garun-atala da: hizkuntz ahalmena edo "hizkuntzaren organoa" [...] ikus-sistema, zirkulazio-sistema eta bestelako organo fisikoekin parekaturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Kontzeptu honen helburua organo edo gauza baten funtzioa zein den azaltzea da, organo edo gauza horren beste funtzio posibleak, baina akzidentalak, baztertuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Eman dezagun elkarri lotutako bi haur jaio direla eta hainbat organo partekatzen dituztela bien artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 381. orr.

Soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Organoak lortzeko programa zazpi ospitaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Gorputza, organoz osaturiko hiru dimentsioko bolumen modura ulertua, organo hauek mendetasun eta komunikazio-eskemen bidez uztartuta daude.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Silikonazko ipurdi berriak ondo ezartzeko gai dena edo minbiziak jotako organo batean tumoreak zehatz-mehatz erauzteko dohain berezia daukana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 257. orr.

2 (izenondoekin)

Medikuntzan, sentitzen den organoa, organo gaixoa da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 261. orr.

Odola da gorputzaren organo interesgarrienetariko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Hainbat organo garrantzitsu babesten ditu hezur-egiturak, hala nola garuna, bihotza edo begiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Zentzurik estuenean, organo artikulatzaileak dira hotsen ahoskunea eratzen dutenak elkarrengana hurbilduz edo elkar ukituz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Sorginkeria ugari eta erremedio onak aipatzen dira bihotz eroriari, eta beste hainbat organo elbarriri, sendabide egokiak emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Organismo bat zegoen lekuan, elkarrekiko lotura guztiak eten diren organo multzo bat baizik ez da geratu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Besteak bezala zahartzarora heldu eta ezerezean amiltzen da, naturak abere espezie bakoitzari izendatzen dion epea amaitutakoan, bakoitzaren organo-osaketaren arabera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Aukerako organo-txertatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Osasun sailburu Gabriel Inclanek «bide berriak» urratzeko asmoa agertu du, organo aldaketen eskaeraren goranzko joeraren ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Zailagoa da organo-transplanterako ehunen bateragarritasuna lortzea, baina aurrerapen harrigarriak egin dira azken hamarkadan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Organo-emaile egokirik ez izatea zen organo-transplanteak egiteko eragozpen nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Organo trafikoa salatu zuen mojak Afrika utzi du.  Berria - Gaiak   2004-05-16

Organo-trafikatzaile izan nintzela Somalian eta Ugandan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.

Nola alkimista sutegi koxkorrean urtzera jarri dituen metal eta organo nahasteen gainera makurturik, urrea sortu beharrez, hala zituen Uccellok forma guztiak isurtzen formen arragora.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren aurrean eserita nengoen, ez irakurtzen, zelatan baizik, nire gorputz organo guztiak atzar-atzarririk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

Profeten liburu guztietan aipaturiko edozein gorputz-organo, Jainkoari egotzietarik, edo lekualdatzeko organo bat da, 'bizia'ren adierazle.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.

Hilotzen sexu-organoak erakusten zitzaizkien haurrei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Ez da hori larruazalak sentipen-organo gisa erakusten duen misterio bakarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Sentimen-organoak beren ahalmenaren mugara iristen direnean, haien argia itzaltzen hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Jakina, sentipen-nerbioz inguraturik daude ile-folikulu asko, eta ukimen-organo delikatu bihurtzen ditu horrek ileak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Mintzatze-organoak ere egotzi zaizkio, esate baterako: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Hotsak ez lirateke existituko ahots organoak gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Eskema hark bereizi eta hautsi egiten zuen emakumearen anatomia genitala, eta ekarpen berriek, berriz, zentzumen eta funtzio organo bakartzat jotzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.

Prozesaketa-organo agerikorik gabe funtzionatzen du usaimenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Sistema mugikorrak edo barne-organo edo -ehunetara ondo itsatsirik geratu behar duten gailuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

5 erakunde baten zatia edo atala, betekizun jakin bat duena. ik organismo 7.

Jaurlaritzaren kontsultarako eta aholkularitzarako organoa ere bada.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Bezero ziren printzerriak probintzia bihurtuta zeuden, eta probintziak, berriz, zuzeneko eta zentralizaturiko administrazioaren organo bilakatuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Eusko Jaurlaritzaren ardurako organoa da, hain zuzen, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Organo judizialen eta Administrazioaren arteko koordinazio sistema ere finkatzen du.  Berria - Harian   2005-11-24

Estatuko Fiskal Nagusiaren organo aholkularia da Kontseilua, fiskal nagusiari hautagai zehatz bat aurkeztuko diona.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

«Espainiako Botere Judizialaren organo zuzendarien aldetik, euskararekiko sentikortasun eskasa nabari» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Egitura: hiru organo izango ditu: Zuzendaritza Kontseilua, Aholkularitza Batzordea eta Zuzendaritza taldea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Nafarroako Kutxako organoak berritzen hasi dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez deritzagu gaizki unibertsitateen gobernu organoen aukeraketa unibertsitarioon esku geratzeari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Zuzendaritza organoak: Kontseilu Politikoa (75 edo 80 kidekoa) eta Presidentzia (17 kidekoa) aukeratuko ditu igandean biltzarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Langile-klasearen erresistentzi organoek (sindikatuek) arauketa handiagoa eskatzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

Hala, besteak beste, Euskal Kontseilu Judizialaren eskumenak eta jurisdikzio-organoak zehazten dituzten artikuluei aurkeztutako zatikako zuzenketak hizpide izan zituzten atzoko saioan legebiltzar taldeek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Kode etikoak jarraipen-organo bat izatea iradokitu du Elkarri-k hitzartutakoak betetzen direla ziurtatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Osoko Bilkura da eztabaidagunearen erabaki organoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Horrek, hain zuzen ere, kutxako aginte organo guztiak bere esku izateko ate guztiak zabaltzen dizkie.  Berria - Ekonomia   2004-02-24

Mendebaldeko bizitza politiko eta ekonomikoan parroki organo eraginkorrak sortzeko arazoaren konponbidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Kontsentsuz aukeratutako kudeaketa-organo batek programa zehatz bat pentsatu eta aurrera bota behar luke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

7 alderdi politiko edo kideko baten agerkaria.

Hona hemen Granma -Kubako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko organo ofiziala- kazetako lehen orrialdetik ateratako zenbait titulu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.

Krisiak, ondotxo ikusten dugu, eztabaida soziala pizten du (egunkari batzuk gerra horretako organoak bilakatzen dira).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

Zer da egunkari bat? albisteak egunero plazaratzen dituen argitalpena soilik? iritzi korronte baten adierazpen-organoa, agian?  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aginte organo (5); barruko organo (3); erabaki organo (3); foru organo (4); giza organo (3); gorputz organo (3); gorputzeko organo (5); jarraipen organo bat (3); nazioarteko organo (3)

organo aldaketen (4); organo artikulatzaileak (3); organo artikulatzaileek (4); organo artikulatzaileen (9); organo berri (3); organo berria (8); organo berriak (5); organo berriaren (4); organo gorena (4); organo gorenak (3); organo sexualak (3); organo trafikoa (3); organo zikloa (3)

aginte organoak (4); eta organoak (6); gobernu organoak (3); gorputzeko organoak (4); haien organoak (3); organoak bakarrik (3); organoak eta (8); sexu organoak (12)

aginte organoen (4); organoen bidez (4); organoen donazioa (3); sexu organoen (3)

aginte organoetan (4); herrialdeko organoetan (3); zuzendaritza organoetan (4)

gorputzeko organorik (5)


organo2 (orobat organu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian organo agertzen da) 1 iz haize musika-tresna handia, hauspo bidez bultzaturiko haizeak soinua eginarazten dien hodiez osatua eta klabier bat edo gehiagoren bidez jotzen dena.

Koruak eta organoak kantaz eta musikaz betetzen zuten eliza argitsua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Bederatzi urterekin organoa jotzen ikasten hasi nintzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 77. orr.

Jesuitetan organoa jotzen zian igandeetan, txanpon batzuk ateratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Ematen zuen organoaren musika hobeto entzuteagatik zeuzkala begiak itxita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Gai zen, ordea, musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko; eta are zuzendari aritzeko, interpretatzeko edota organoan inprobisatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Orain, About Time azken lanak world music eta rock estiloak konbinatzen ditu, protagonismo guztia Hammond B-3 organoari emanez.  Berria - Kultura   2004-07-27

Organoaren erregistro grabeenetan hasi eta pentsa daitezkeen konbinazio guztiak erabiltzen ditu.  Berria - Kultura   2004-04-04

Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Datorren igandean haren meza kantatu bat duzue katedralean, organo eta guzti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

José Tudelak lehen urtea koruan kantatuko zuten neska-mutilei kantutegia erakusten igaro zuen, organo zahar eta txiki baten laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Organo barrokoa ikustekoa da, omen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Organo erromantikoa Donostian.  Berria - Kultura   2004-08-03

Gitarra akustiko bat entzuten da, geldo hasieran, organo elektriko leun batekin batera, Organo hidraulikoei buruzkoak, ordea, zein diren horien printzipioak, ezin ditut aipatu gabe utzi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Zailena, ordea, urezko organo hura afinatzea izan zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Biraderadun organo batek Danubio urdinaren doinu kiribil distiratsuz betetzen zituen kaleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Alemana organo ahaltsu bat da, baina ez du frantsesaren delikadezia melodikoa; frantsesa biolin eskisitoa, baina ez du Goethe-ren alemanaren hanpatutasuna, gutxiago Milton-en betetasuna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Organo musika entzuten du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

Abesbatza eta organo kontzertuak, bertso emanaldiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Aratseko 9etan, Baigorriko elizan, organo musikaldia: François Espinasse.  Herria   2002-08-01

Musika Hamabostaldiko Organo Zikloa atzo hasi zen Donostiako San Bizente elizan.  Berria - Kultura   2004-08-03

Hango organo-hotsa gustatu zaizue, barruraino sartzen da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Ohetik entzun zuela kantua eta organo-soinua, San Frantziskoren elizan elizkizun nagusiak ospatzen ari ziren bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.

Lorategiaren gaineko muinora iristean, tutu lodi baten tamainakoak ziren: organo tutu bat baino lodiagoak hala ere, metro batekoa bakoitza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Michelcok perekatu zuen, bere eriekin josteta ari zela mutur punta xuri beltzaren gainean, bere organo tekladearen gainean bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

Paola Diamantiniz maitemindu zen Paulo Zubia, San Marco katedraleko organo konpontzailearen alaba zaharrenaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Zsigmond Szathmary Friburgoko Unibertsitateko organo irakaslea.  Berria - Kultura   2004-03-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ibilbidean, urrutira, kale-organo bat entzun zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

5 organo-jole (7 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; orobat organojole 9 agerraldi, 4 liburutan, organu joile 16 agerraldi, liburu 1ean eta 14 artikulutan –guztiak Herria-koak- organujole 3 agerraldi, 2 liburutan, eta organojoile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian organo-jotzaile agertzen da) iz organo-jotzailea.

Hemen ziren fraideekin batera abeslari trebe hainbat eta baita organo-jole maisuetakoa ere, on Bitor Zubizarreta, Begoñako organo-jole eta musikari aparta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.

Igandean, aratsaldeko 4-etan, Donibane Lohizuneko elizan, organo kontzertua, Jose Luis Echechipia organo joile.  Herria   2005-06-09

Arras goi mailako organo joileak denak.  Herria   2003-04-17

Mary Jane -jantzi laburreko neska txiki bat orduan- zen orain etxeko euskarri nagusia, Haddington Roadeko organo-jole postua baitzuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Garai hartan Bereziartua herriko organojolearekin ikasten zuen, eta teklen basoan botoien sasiartean baino hobeto ibiltzen zela ikusi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Gure herrietako elizetan diren organo bikain horiek ere, organojolerik ezean mutu geratzen ari diren gisa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.

6 organo-joletza (corpusean organojoletza soilik)

Beste horrenbeste, organojoletzan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.

7 organo-jotzaile (21 agerraldi, 4 liburu eta 11 artikulutan) iz organoa jotzen duen musikaria.

Koruko lanez gain, tresnak jotzen zituzten musikari multzo polita ere bazuen, lauta eta organo jotzaileekin batera, txirula, tronpeta, txistua, gaita, biolina, biola, kontrabaxu eta biolontxeloa jotzen zutenez osaturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Konpositore, zuzendari, musikologo, organo jotzaile... asko ziren bere balioak.  Berria - Kultura   2004-02-15

Elizan ez dago beste inor, apaiza, organo-jotzailea eta gu, geriatrikokoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Egitarauaren gainerako piezetan, entzuleria zabalerako aproposagoak ziren lanak eskaini zizkigun organo jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-10-26

Larunbat arratsaldean Bergaran organo eta soprano kontzertua entzun genuen, Julia Ruiz sopranoaren eta Miguel Bernal organo jotzailearen eskutik.  Berria - Kultura   2004-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

organo erromantikoaren (6); organo erromantikoko zikloaren (3)

organo joile (3); organo joilea (5); organo joileak (4); organo joilearekin (3); organo jole (4); organo jotzaile (8); organo jotzailea (4); organo jotzaileak (4); organo kontzertua (23); organo kontzertua elizan (3); organo kontzertuak (4); organo kontzertuen (3); organo musika (5); organo musikaldia (5)

organoa jotzeko (3); organoa jotzen (7); urezko organoa (4)

organoaren bisita (4); organoaren doinu (3)

organorako musika (3)


organofosfato iz fosfato organikoa.

1998.urtean agertu zen organofosfatoetan oinarritutako gehigarri ignifugoen printzipio aktiboa eta azken urteotan hobetuz joan da.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Organofosfatotan oinarritutako babesa duen poliamidaren fusio-indizea pixka bat jaisten bada ere [...] nahiko balio altuetan mantentzen da eta honek injekzio bidezko moldeaketan garrantzia handia du.  Berria - Gaiak   2006-03-10


organogile (corpusean organo-egile soilik; Hizegi Batuan organogile agertzen da) iz

Horrekin batera gutun bi idatzi zituen, Enrico Ponte organo-egile veneziarrarentzat bata; eta Johan van der Meeer injineru holandarrarentzat bestea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 108. orr.


organojoile ik organo1 5.

organojole ik organo1 5.

organojoletza ik organo1 6.

organoklorato iz klorato organikoa.

Hondakinen artean, metal astunak daude, merkurioa eta organokloratoak kasu tartean, DDTa.  Berria - Gaiak   2004-09-19


organoleptiko izond zentzumenen bidez hautematen dena.

Oinarri-oinarrizko premiak beteta, elikagaiak ezaugarri organoleptiko onak (usaimen, dastamen, ikusmen eta ukimenez hautematen ditugunak) izan behar ditu, gustura hartuko badugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

Murriztuta, gainera, zukuek propietate nutritibo eta bereizgarri organoleptikoak atxikiko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu: tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


organon iz

Aristotelesek ondu zuen hori guztia Lanabesa deitu zion obra batean: Organon, pentsamenduaren lanabesa, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Logika orokorrak, ustezko organona den aldetik, Dialektika izena du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

Arrazoimen hutsaren organona ezagutza huts oro a priori lortu eta benetan sor dezaketen printzipioen multzoa litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Gure Estetika transzendentalaren bigarren egiteko garrantzitsua da honek zenbait fabore ez dituela bereganatzen itxurazko hipotesi gisa soilik, baizik eta organon gisa balio behar duen teoria bati inoiz eska dakiokeen bezain ziurra eta eztabaidaezina ere badela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.


organotxo iz piano txiki baten itxurako musika-tresna, biradera bati eragitean metal xafla batzuen bitartez soinu egiten duena. ik organoxka.

Tupustean, bonbillak piztu eta biraka hasi zen karrusela, organotxo musika eta guzti.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Ez nauk alemaniarra organotxoa arrastaka daramadala bidez bide ibiltzeko, diru eske.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Gau hartantxe, infernua hasi zen: organotxoak, bozgorailuak, eztandak, uluak, kantuak, ezkilak, txistuak, danbakoak, marruak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.


organoxka iz piano txiki baten itxurako musika-tresna, biradera bati eragitean metal xafla batzuen bitartez soinu egiten duena. ik organotxo.

Organoxka single baten melodia xumeaz musika-kaxa batetik ateratzen den dantzariarena egiten du pailazoak  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.


organu ik organo1 eta organo2.

organujole ik organo1 5.

orgari iz orga-gidaria. ik orgazain.

Baina bera berbetan ari zela hautsi zuten orgariek eta gonbidatuek antzerkia, guztiak altxa ziren baiezka, segituan egin behar zela bozketa, jokalekua hartu zuten oholtzara igan ziren drama amaiera barik gelditu zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 41. orr.

Stockmann doktoreak italierazko terminoz laguntzen zuen bere katalan xumea, eta horrek indartu egiten zuen pertsonaiaren garrantzia Orgarien Egoitzako ikusleen aitzinean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 41. orr.


orgasmarazi, orgasmaraz, orgasmarazten (corpusean orgasmatuarazi soilik) du ad orgasmora iritsarazi.

Bere eskuak hain gozokiro orgasmatuarazten ninduen bitartean, nire ahoan jarri zuen berea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.


orgasmatiko izond orgasmikoa.

Diruaren libertate edo korritu-behar orgasmatikoak eta merkatuen liberalizazio zeharoko edo globalak ikusi da ze miseria erein duen bazterretan, lehenaz gain.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.


orgasmatuarazi ik orgasmarazi.

orgasmiko 1 iz orgasmoarena, orgasmoari dagokiona.

Kitzikapen sexuala azken muturreraino eraman dugu, eta orain erreflexu orgasmikoa gertatzear dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Erreflexu orgasmikoaren erantzun motorra, baina, ez da genitaletan bakarrik gertatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Doinu latzak, Mikelen eztarri urratua orroka, kanutoak, Aneren koru orgasmikoak eta Jonen metamorfosia jarraian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean [...] eta ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere; baina karisma ez da abesten den bitartean aurpegi hiper eszitatua eta sasi-orgasmikoa jartzea bakarrik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

2 irud/hed

Euskaltzainek ahozko euskal tradizioaren kontra toki izenetan -a organikoa jartzeko erakusten duten grinaren lepotik barre egiten du Patziku Perurenak -a orgasmikoa aipatzen duenean  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.


orgasmo 1 iz sexu plazeraren goreneko unea.

Orgasmoa ansiolitiko eraginkorrena eta naturalena dela esan daiteke; pertsona osasuntsuen medikamentua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Orgasmoa izan ondoren, lasaitasuna, baretasuna eta ongizatea datoz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Ekaitzaren ostean barea, orgasmoaren ostean sentiberatasuna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 77. orr.

Emakume batek hainbat haur izan ditzake orgasmo bakar bat ere izan gabe. koitoaren bidez orgasmoa lortzea oso nekeza da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

Gihar horiek orgasmoa gertatzen denean modu konbultsiboan uzkurtzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Orgasmoa ezustean etorri zitzaidan, lurrikara bat bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Mutilak orgasmoa etortzen ari zaiola igartzen duenean, atera eta kanpora isurtzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 85. orr.

Nire orgasmoa joan eta etorri, joan eta etorri ibili zen olatuka, gero eta bortitzago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.

Nire orgasmoaren astinaldiak sentitu nituenean, samurki besarkatu ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

Nire esnea Klaudio zurrupatzailearen ahoan isuri zen eta, orgasmoa sentitu bitartean, esku batez nire potro uzkurtuak laztantzeko mesedea egin zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Beste orgasmo batek inarrosi ninduen, lehenak bezain ezustean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Egundoko orgasmo batek astindu ninduen kanpo eta barren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Orgasmoak eragindako arnasestua baretu zitzaionean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Haren beroak orgasmoaren plazerra areagotu zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

Bizi orgasmo bakoitza azkena balitz bezala, gozatu bere azalaren zentimetro bakoitza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Orgasmorik ez izateaz gain, orgasmoa zuelako itxurak egin behar zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 211. orr.

2 (izenondoekin)

Orgasmo onak, benetakoak, femeninoak, baginakoak ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.

Orgasmo biziagoak izaten dituzte zikloko beste egunetan baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Gazte-denborako orgasmo eder haiengatik. lehen orgasmo inozo hura bezain esperientzia bizirik ez dut izan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Kondoi barruan isuri nuen nire hazi zuri, bero eta ugaria, orgasmo betea gozatuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 85. orr.

Orgasmo osoak izaten zituen titiei eraginda, nik bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Eta bai emakumeak, bai gizonak orgasmo kosmikoak izan behar dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 242. orr.

Eredu horrek [...] fisiologikoki orgasmo desberdinak daudela dio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hau sekulako orgasmo festa da!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

G puntua estimulatuz gero, emakumeek askotan orgasmo saila izaten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Orgasmo mota bat baino gehiago al dago (baginakoa, klitorikoa...)?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 243. orr.

Orgasmo itxurak egitea -batez ere koitoan- uste dugun baino zabalduago dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 213. orr.

4 irud/hed

Ostegun Gizena: garai hartan, goizeko hamabiak arte, klaseak normal izaten ziren, eta, hamabietan puntuan, festaren leherketa, erokeria kolektiboa, jaiaren orgasmoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orgasmo itxurak (5); orgasmo mota (5)

baginako orgasmoa (8); emakumearen orgasmoa (3); klitoriko orgasmoa (5)

orgasmoa gertatzen (3); orgasmoa izan (9); orgasmoa izatea (11); orgasmoa izateko (4); orgasmoa izaten (4); orgasmoa koitoaren bidez (3); orgasmoa lor (4); orgasmoa lortu (10); orgasmoa lortu behar (6); orgasmoa lortzea (4); orgasmoa lortzeko (21); orgasmoa lortzen (6)

utero inguruko orgasmoa (3)

klitoriko orgasmoak (3)

orgasmoaren bila (4); orgasmoaren ondoren (3)

ez duela orgasmorik (4); ez dut orgasmorik (3); orgasmorik ez izateak (3); orgasmorik ez lortzea (3); orgasmorik izaten (9); orgasmorik lortzen (7)


orgatara iz orga baten edukia. ik orga 6. • irud/hed

Beste orgatara bat musu jin zen aitormen horien ondotik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.


orgataraka (orobat orgatraka g.er.) 1 adlag orga beteka.

Lehen, iratzeak mendian berean metatzen zirela edo orgataraka etxerat ekartzen, etxe sahetsean metatzeko, orai aldiz tinki tinkia ezartzen direla borobil handixko batzuetan bildurik eta trakturrez karreatzen etxe ondoko aterbe batetarat...  Herria   2001-10-18

Lekuko niz orgatraka gorputzak horrat eremaiten zituztela gelditu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

2 irud/hed kopuru handian.

Batzuetan, ele ederrak orgataraka, araberako urratsak ditari baten bete!  Herria   2005-07-21

Soziologoek analizatuko dute, eta psikologoek esplikatuko, nola joan ginen gerla ondoan seminario eta komentuetara, orgataraka.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.


orgategi iz orgak gordetzeko lekua.

Pont Neuf kalera orduko, ez zekien nondik nora zebilen; esku orgak gordetzeko orgategi baten erdian agertu zen; zenbait txerpolari beren postu ibiltariak antolatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.


orgatila iz eskorga. ik orgatxo.

Azenario eta azalorez beteriko orgatila bati bultzaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Formalitate guztiak gainditu ondoren orgatila bat aurkitu eta ekipaje guztiarekin atera zen nazioarteko irteeren atetik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Orgatila baten gainera botatzen ditu gorputzak, ahal bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Haur josteta batean bezala, hamabortz-hamasei pauso guztietan brastako batez itzuli eta bere tramankuluren batekin destatzen zuen bere gibelera, hilkutxa garraiatzen zuen orgatila koadroan zarratu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Orgatilari bulkaka ari ziren langileek bertze irribarre bat trukatu zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Nondik zetorren odol hura hauteman nahian, oroitu nintzen orgatila gainera erori zitzaidala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

2 (izenlagunekin)

"Trakua" etxeko ataria da, "trakuloa", berriz, eskuko orgatila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Garraiorako orgatilak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.


orgatraka ik orgataraka.

orgatto iz orgatxoa.

Lau gurpileko orgattoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 229. orr.

Jatetxe zenbaitetan, halako orgatto batean ezarriak dira denak eta zerbitzariak pasatzen dira mahaien artean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

Gizon batek tiratzen zuen 'rikso' orgattoetan etortzen ziren frontoira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

Barazki saltzaile kasik guziak orgattoetan etzanik zeuden, lo.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.


orgatxo 1 iz orga txikia.

Orain dela hogeita zortzi urte, Prism, Lord Bracknellen etxetik irten zinen [...] orgatxo batean haur bat, sexu arra, zure ardurapean harturik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

Weasley jauna berehala joan zen bideaz bestaldera kutxak garraiatzeko orgatxoaren bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Loreak erabat zabaldu ziren egunean garraiatu zuen lurra orgatxo batean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Artilleroek, berriz, kanoiak euren orgatxoetatik kentzen, osagarrietan bereizten eta gero osagarriok banan-banan txukuntzen ziharduten, Peroren aginduetara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Hileta-jagoleak, mantal gris bat soinean, auto handiaren atzeko aldea zabaldu eta orgatxo metaliko artikulatu bat ateratzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Hileta-jagoleak, axolagabeki, hilkutxari tiratzen dio, eta orgatxo gaineraino eramaten du herrestan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Nahiago izan zuen krispetak saltzeko orgatxo bat erosi, urterik urte dirua pilatu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 44. orr.

Sorgina tearen orgatxoarekin iritsi zenean, jaki-pila bat erosi zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.

Osaba Vernonen aldera bideratu zuen bere kutxa eta Hedwigen kaiola zeramatzan orgatxoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Weasley jauna bederatzigarren eta hamargarren nasen arteko langarantz joan zen, Harryren orgatxoari bultzaka eta bere arreta guztia bederatzigarren nasara iritsi berria zen InterCity 125-ean jarria balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Gizonak oinez zihoazen, eta emazteak asto batek tiratzen zuen bi gurpileko orgatxoan iganik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Manta batez estaliriko orgatxo zikina garraiatzen zuen eskale bat ikusi zuen kalearen beste aldean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sekula ez zuten han pertsona heldurik ikusi, janari-orgatxoa eramaten zuen sorgina izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.


orgaxka iz orgatxoa.

Itzuri egite honek etengabe jarraitu zuen atzo, izualdiak jota zeuden Rafako iheslari biziguneetako ehunka lagun oinez joan baitziren Rafako hirira buruz, ondasun bakan batzuk zeramatzatela kamioneta nahiz orgaxketan.  Berria - Mundua   2004-05-18


orgazain iz orga-gidaria.

Trolebusek ezkilak jotzen zituzten, zalgurdiekin gurutzatzen ziren, orgazainek beren zigorrak astintzen zituzten, zaldiak ziztu bizian zihoazen harlauzen gainean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 158. orr.

Orgazainak bere bideari segitu zion: "Erositako prezioan saltzen dizkizuet kontuok".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.


orgia 1 iz janean, edanean eta bereziki sexu harremanetan gehiegikeriak egiten diren jaia.

Granat-ek, antzezleak, festa bat egin behar zuela iragarri zuen, benetako orgia, bere etxean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Handikeria nabarmendu nahiz, garai hartan inoiz baino sarriago antolatzen zituen festatzarrak eta orgiak, inoiz baino ugariago egin gehiegikeriak eta harropuzkeriak zerbitzari eta familiakoekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Jar diezaiogun ordena apur bat orgia honi, sukarraldian eta gehiegikerian ere beharrezkoa izaten baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa, hainbat emakume liluratu zituen peregrinazio zoro hartan, hainbat eta hainbat orgia antolatu zituen hango eta hemengo bazterretan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Ilunabarretan, sutondoan jarri eta elkarri masajeak ematen aritzen ginen, don Tirsok ikusi balu orgia lizuna irudituko zitzaion irudi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

Orgia harrigarri hark goizaldera arte iraun zuen; eta bereizi zirelarik, emakumeek barkatuak izan zirela uste izan zuten: baina gizonek, erresumina beren baitan gordea baitzuten, biharamunaz geroztik emazteak sekula betiko zapuztu zituzten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko erritoak edo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,23

2 irud/hed

Hala ere urkatu, urperatu eta laurdenkatu omen zuten herri osoaren orgiarik itsusienaren erdian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Bizimodu estu eta etsigarri horietan kontsolatzen eta itxaropena pizten duen elementu bakarra izanik, bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.

Goiko partean, oso elementu gutxirekin lortutako ezker-eskuineko aingeru-taldeen mugimendu ordenatua, zentroan dagoen Kristorenganantz; freskoaren beheko partean kontrastea eginez, infernura kondenatutakoen mugimendu desordenatuen orgia, ia mende pare bat geroago etorriko diren El Bosco eta Brueghel-en lana gogorarazten dituena...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gogora ekarri Genna kantariaren atxiloketa zoofilia eta kanibalismo akusaziopean, eta Glen bateria-jolearen heriotza misteriotsu eta sekula ez aski argitua sexu orgia baten hondarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.


orgina 1iz ipar organoa, musika-tresna.

Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Ttipi ttipitik, amatxi entzun eta ikusi du etxen edo elizan orgina joiten.  Herria   2004-12-09

Tillous apezak orgina ttipi batekin musikan laguntzen ditu eta kudeatzen kantariak.  Herria   2003-12-18

J-Mixel Bedaxagarren kantu xoragarria, herritar batek eman aurreskua, ama batek irakurtu olerkia eta parropiako kantoreak eman Alleluia hura, Ttoma Ospitalek orginan lagundurik.  Herria   2004-08-12

2 (hitz elkartuetan)

Ortzirale aratsean, Baigorriko elizan, orgina kontzertua, Christoph Keggenhoff-ekin.  Herria   2005-06-09

Larunbat arte, Miarritzen, Jondoni Martine elizan, nazioarteko orgina lehiaketa berezia.  Herria   2003-04-10

· Kantaldi hori Urruñako eliza orgina berriaren fagoretan emana izanen da, "les Orgues d'Urrugne" elkartea antolatzaile.  Herria   2003-07-03

3 orgina-joile (orobat orginajoile g.er. eta orgin joile g.er.) iz organo-jotzailea.

Francisco Madina oñatiarra (1907-1972) fama handiko orgina-joilea izana da.  Herria   2005-11-17

Jean Larrieu donzahartarrak ditu 500 kantariak gidatu, Maritxu Sahores garaztarra zelarik orgina-joile.  Herria   2004-11-18

Fraide ixil hori ezagutzen zuten Beloken dabiltzan guziek: hori zen komentuko ofizioetako orgina joile musikari exti eta fina, liturgi erakasle trebea.  Herria   2002-07-18

Martxoaren 10ean, Miarritzeko San Martin elizan, aratseko 9etan, herriko koralak, txistulariak eta Laurent Ridoulet orgina joile famatua.  Herria   2005-03-10


orginajoile ik orgina 3.

orgulu ik urguilu.

orhitzapen ik oroitzapen.

orhoitarazi ik oroitarazi.

orhoitu ik oroitu.

orhoitzapen ik oroitzapen.

orientabide iz bidea aurkitzeko edo jokabidea erakusteko argibidea.

Hasieratik beretik oso garbi ikusi genuen zu zinela orientabide egokiak emango lizkigukeen pertsona.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 136. orr.

Hurtadori ez zitzaion batere axola metodoen eta sailkapenen arazo hori, edo Soziologia zientzia bat ala jakintsuek asmatutako ehunzango bat ote zen jakitea; orientabide bat nahi zuen aurkitu, aldi berean espirituala eta praktikoa izango zen egia bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Balio beza aurreko epigrafetxoan saioetako eszenografiari buruz adierazitakoak, bat-bateko bertsolaritzaren telebista-tratamendu egoki bati begira kontsideratu behar liratekeen kontuen orientabidetzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Azken buruan, edozein gai aztertzeko orientabide batzuk eskaintzen ditugu gida honetan: informazioa nola jaso behar den, ideia berriak nola bilatu behar diren, nola irakurri behar den irakurketa eraginkorra izan dadin, oharrak eta fitxak nola egin, ideiak nola egituratu, azaldu, aurkeztu...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 330. orr.

Ondoko Mendekostez presentatuak izanen dira publikoki diosesaren orientabide berrituak.  Herria   2002-11-28

Hautetsien Kontseiluak 2007ra arte finkatu ditu orientabideak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Hala ere, hau guztia orientabide bat da, eskola, ikasle, egoera bakoitza mundu bat baita.  Berria - Harian   2005-10-02

Funtsezko orientabideak hor daude beti, elebitasun orekatua hezkunde ministerioko programak jarraikiz.  Herria   2004-12-02

2 norabidea.

Lehenbiziko urratsek -amaren geneek gobernatzen dituztenak, hura obulua osatuz doan bitartean- honako helburu hau dute: aurrea eta atzea, bizkarraldea eta sabelaldea markatuz enbrioiak orientabide izango dituen elementuak instalatzea obuluan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Gogora dezakegun bezala, eginkizun handi hori abiapuntu berri batekin hasi zen: giza izaeraren irudimen-, ausardia- eta aldakortasun-ahalmenak giza historian etapa garrantzitsu hartan gizadiak lortu ahal izan zuen orientabide-aldaketari zegozkion zailtasunen parekoak gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Olatuek, gero eta handiagoak, ontzi txikia nora edo hara astintzen zuten, bere baitan jiraraziz, haien orientabide zentzua guztiz ezabatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.

4 joera.

Ez da nekatuko ezberdinarekiko errespetua eta bakoitzaren sexu-zaletasunak edo orientabide sexuala defenditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Bultzatzaileak filosofia alemaniarraren periferian dauden pentsalariak ditugu, hots, orientabide kantiar, fenomenologiko, existentzial eta abarretik kanpo daudenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Orientabide horrek programa berri bat dakarkio Zientziaren Filosofiari XXI. menderako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Orientabide honek eragina izan du zalantzarik gabe lanaren hipotesi eta aurreikuspenetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Parisera jo nuen horretarako, baina ez Sorbonara, han literatur kritikaren arloan orientabide tradizionala jarraitzen zutelako.  Berria - Kultura   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko orientabideak (3)


orientagarri izond orientabide gisa balio duena.

Hemen eskema orientagarri orokor bat bakarrik emango dugu-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Itzulpen orientagarriak egin nahi zituelako, seguru asko. 2005. urterako orientagarria eta derrigorrezkoa 2006. urterako ebaztea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.


oriental izond ekialdekoa, ekialdeari dagokiona; ekialdeko herrialdetakoa edo haiei dagokiena.

Emakume oriental bat ere lixiba egiten ari zen, ondoan lau ume begi-xabal zituela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Pertsiana oriental batzuk izanen dira, leiho gotikoetan, eta begitarte freskoak zur beltzeko sare sarrietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Pentsamenduarekin deus ikustekorik ez duen zerbait baldin badago munduan, hori meditazioa da, orientalago eta areago: orduan meditazioa ez pentsatzea da!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Ondorioz testua, krausopositibista eta razionala, kritikoa da laino orientaletatik jalgita ikusten diren idealismo klasikoarekin [...] nahiz modernoarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.


orientalismo iz ekialdeko herrialdeetako gauzekiko joera edo zaletasuna.

"Nenufare zuria (edo Ishmir eta Guzmuden ipuin zorigaiztoko eta moralexa mingotsa)": neure buruari galdetzen diot, zer dela-eta orientalismorako joera hau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.


orientalista iz ekialdeko kultura edo hizkuntzak aztertzen dituen pertsona.

Zabalkunde hori Antoine Galland (1647-1715) orientalista frantsesari zor diogu, eta berak ekarritako sentsualitate eta mundu exotiko berriei harrera ezin hobea egin zitzaien arrazoia nagusi zen garaian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Kalean jarri du jada bildumako aurreneko liburua: Ernest Renan historialari, filosofo, orientalista, teologo eta literatur kritikariaren Zer da nazioa? hitzaldia.  Berria - Kultura   2004-11-06

Ez zen lehena izan kidetasun horiek azpimarratu, eta hizkuntza horiek familia berekoa zirela onartu zuena; izan ere, hark baino lehen, bereziki W. Jones (1794) orientalista ingelesak ordurako azaldua zuen arazo hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.


orientalizatu izond ekialdeko herrialdeetako kultura edo ikusmoldeetara makurtua.

Idatzi horretan ez da zalantza handirik gelditzen, bertan bortizki arbuiatzen baita euskal izate orientalizatu eta mistifikatua, museoko pieza eta misteriozko enigma bihurtua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.


orientatu, orienta, orientatzen 1 da ad norabide jakin bat izan; puntu kardinelei buruz kokatu; ik norabidetu.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Aldeetariko bat hegoaldera bete-betean orientatua egoteko moduan eraiki zuten arkitektoek monumentua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Iritsiko zela errealitatearen lau puntu kardinalak ikusi eta orientatzeko gai izango nintzen eguna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Hala bada, aise orientatu ziren patio barnean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Itzulinguruak egiten ditu, orientatzen da, lekua hartzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Abiatu aurretik inguruari erreparatu genion arretaz, eta, orientatu bezain laster, ezkerreko bidetik abiatu ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.

Tropen gidariak gau ilun eta lanbrotsuetan orientatzeko eraikitako karel baxu moduko batera igota, beste aldera jauzi egin zuten ahiturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.

Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

2 irud/hed

Kalkuluen paperak jakako sakelan sartu, eta azken aldiz eman zion begiratu bat haize-arrosari, hari esker orientatu ahal izan baitzen mundu matematiko berri haietan barrena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

Oraindik bertatik garbi ikusten dut nola orientatu litekeen bera epistemeruntz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

3 norabide jakin bat hartu.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean: orientatu egiten dira, batzuk nagiroago beste batzuk baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

• 4 du ad norabideratu, zuzendu.

Nire lerro hauek Gidariaren lehenengo irakurketan irakurlea orientatzea dute helburu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 22. orr.

Irakaslearen zeregina zientzia lantzea eta ikasleak zientziaren bidean trebatzea da; ez da ikasleak politikoki norabide batean edo bestean orientatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Amaren geneek orientatzen dute hura, eta bere lekuan paratzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Ohartarazi nahi dugu Alderdi Popularrak osaturiko Gobernuak bultzada politikoa eman zuela Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako zigor prozesuan, eta bultzada horrek gainditu egin zuela politika kriminala fiskaltzaren bitartez orientatzeko ahalmena.  Berria - Harian   2005-10-20

Gure ibilbide pertsonala orientatzeko geure bizitzen kokalekua definitzen duten koordenatuen premia baitugu,  Berria - Kultura   2004-11-02


orientatzaile iz orientabide pedagogiko edo profesionalean aholkatzen duen pertsona.

Historia hau gurasoek mila aldiz kontatu izan diete bai beren lagunei, bai andereño, irakasle, psikologo, foniatra eta orientatzaileei ere.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 9. orr.

Ikasleak ez dira, baina, nahi dituzten bisitari bakarrak: orientatzaileak, gurasoak eta irakasleak ere nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28


orientazino ik orientazio.

orientazio (orobat orientazino g.er.) 1 iz norabide jakin bat izatea; puntu kardinelei buruz kokatzea.

-Talesek ez zuen eskuairarik, gauza hobeago bat zuen: piramidearen orientazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Kanpoko babes moila berria eraikitzea proposatzen dugu, baina orientazio egokiarekin, hots, ekialdera begira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Zodiakoaren inklinazioaren eta eguzkiaren ibilbidearen araberakoa izanik, zeruak lurrarekiko duen posizioak hainbat ezaugarri ezartzen dituen bezala, badirudi hala egin beharko dela eraikinen orientazioa ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

Termometrook kaskarrak izan ohi zirenez, eta etxe bakoitzak bere orientazioa duenez, arras desberdinak izaten ziren ikasleek ekarritako tenperaturak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 70. orr.

Argi artifizialen eraginez orientazioa galdu eta arean bertan hiltzen dira.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Mila bat metroko distantzian, ipar-ekialde orientazioan, arrautza formako objektu geometriko bat begiztatu zuten, berrogei metroko luzera eta hamarreko zabalera zuena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Orientazioaren haria ere laster galdu dut, ezagutzen ez nituen etorbide eta kaleetatik gindoazen eta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik dagoeneko galdua dut burua, eta orientazio zentzua, oraintxe nago goian eta oraintxe behean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

Orientazio-seinale behin-behineko hura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.

Zentzuzkoagoa da misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin konparatzea labirintoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

3 norabidea; joera.

Nire buruari galdegiten diot ea ez ote dudan orientazioz aldatu bidean nindoala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.

Epistemerantzako orientazioa al da arkeologiari ireki ahal zaion bakarra?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

Aldaketa horiek beste orientazio bat eman zieten mundu-ekonomiari buruzko ikerlanei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Politika ekonomikoaren orientazioa, oro har, murriztailea zen; horren ondorioz, soberakin korrontea mailarik altuenera iritsi zen 1989an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Mundu mailako trukeen mailan sumatzen da joera hau, eta orobat sumatzen da Iparretik Hegoalderantz egiten diren inbertsio zuzenen eta finantza-fluxuen orientazio geografikoari dagokionez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Euskaldunek ezin izan dituzte euren orientazio politikoaz dituzten nahiak adierazi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Bere orientazio filosofikoa (eta, urrunagotik, politikoa) gorabehera, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.

-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Aipatu "enpresaren orientazio antropozentrikoagoa", adibidez, erretorika hutsa izaten da gehiegitan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-orientazio, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako sexu bereizketarik gabe.  Berria - Harian   2005-03-18

5 orientabidea.

Irakasleko urteko 6.000 euroko igoera ez dutela eskatu esan zuen, eta kopuru hori orientaziorakoa dela zehaztu. familiei orientazioa eskaintzea eta pare bat ikastetxetan haur gorrei zuzendutako estraeskolarrak eskaintzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskaltegiak erraztasun guztiak ematen ditu, egun guztian gela irekita dago ikaslea nahi duenean etor dadin, eta gero, astean behin edo bitan, orientazio lana egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Ikusiz laborantxako ofizioek irudi txar bat düela, egünaldiaren helbürüa zen inzerzio edo orientazio mailan lanean ari diren egitüreekin harremanak hobeki finkatzea.  Herria   2003-05-29

Vital Kutxak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua enpresei zuzendutako Komunikazio eta Informazioaren teknologia berrien Orientazio Zerbitzuaren barruan dago.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orientazio sexuala (3)


oriente iz ekialdea.

Agustin Hiriarte, Pierre-Olivierrek ekarritako albisteek liluratuta, Oriente aldera abiatu zen egun batez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Diamanteak ezkerraldetik ibili behar dira, sortzez duten indarra septentriotik heldu baitzaie, septentrio munduaren ezkerrean baita eta orientera itzultzen dutelarik jendeek aurpegia, septentrio ezkerrean baitute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Georgi Purbachen Theoricæ novæ planetarum; Hayton Armeniako printzearen Orienteko lurraldeetako historien lorea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 53. orr.

Orientetikako ez-irrika edo ez-desira meditantea bezala, Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Orienteko apoteosia, aizu: karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... hitz batean, Txinako astea Corte Inglesen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.


origami iz paper orriak tolestatuz gauzakiak egiteko teknika; teknika hori baliatuz egiten den gauzakia.

Ekinaren ekinaz, Ryokok larruaren azpian gordetzen zuen egia ustezkoaren bila ibili nintzen, eta paperezko origami delikatu horiek bezala desmuntatzean gertatzen dena gertatu zitzaion neure jakingurari: irudia desitxuratu egiten da eta ez dago berriz ere lehengo osotasunera itzultzerik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 130. orr.


original (253 agerraldi, 59 liburu eta 90 artikulutan; orobat orijinal 87 agerraldi, 39 liburu eta 18 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian original agertzen da) 1 izond kopia edo imitazioa ez dena, berritsunagatik nabarmentzen dena.

Orri hauetan zehar -esan zuen Ruche jaunak, liburuko orriak kontu handiz pasatuz-, alor berri eta erabat original bat sortzen da: aljebra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Haren lana, pentsamendu espainol original bat badagoena frogatzeko, Menéndez Pelayo adiskide gazteago eta jantziagoak jarraitu du. iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

Neurria ez da originala, Frantziaren auzoetako batzuek jada erabiltzen baitute; Belgikak, Alemaniak eta Italiak, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Oso originala iruditzen zait ikuspuntua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 169. orr.

Historiaren ikuspegi hori ez da oso originala Worringerrek proposatzen duen garaian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Erregimen sekularrarekiko burujabetasun orijinal horren indarrez, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Argumenturik originalenak, konparaziorik adierazkorrenak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 316. orr.

Perugiako Anonimoa ez da konpilazioa, obra originala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Plajio batek, paradoxaz, hain orijinala ematen bazuen, zer zen orduan orijinaltasuna?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Gero, originala izan nahi zuen bira turistiko txiki bat egiten genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Inolaz ere originala ez den lan akademiko batek ez du batere balio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Ez da oso originala hain mindurik egotea halako egun batean, maitearen galtzea iritsi denean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.

Ez da gai berria euskal literaturan, eta ikuspegiak ere ezer gutxi du originaletik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.

Argudiabidea, izan ere, baliagotsuago baita argudioak modu original eta harrigarrian formulatzen direnean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

Stanislaus Dembak ez zuen oso modu originalean hasi elkarrizketa, irakurgaiaz galdetu baitzion andereñoari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 32. orr.

2 (pertsonei buruz)

Jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.

Pertsona originalak behar dira munduan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Morroia orijinala duk behintzat, ez zaik iruditzen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Eskalatzailea da, halaber, Erri de Luca, azken urteotan Italian sortu den narratzaile orijinaletakoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Oso originala iruditu zitzaidan eta "mutil honek zerbait berezia dauka, zerbait desberdina" pentsatu nuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Maite nuen, finean, originala zelako eta gizon maitagarria zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Originalagoak izateko eskatuko nieke futbolari, entrenatzaile eta agintariei.  Berria - Kirola   2006-01-17

Originala izateko ahaleginean, eguraldiari edo egoera politikoari buruzko topiko lagungarriak saihestu nahi izaten ditut, eta, blokeaturik, zentzurik gabeko kontakizun aspergarrietan galtzen naiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

• 3 izond/iz jatorrizkoa.

-Txosten originalaren kopia emango dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.

Horretarako noski, testu originalak aztertu beharko lirateke erne.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 214. orr.

Egitasmo originaletik, soilik oinplanoa errespetatu zuten, hots, zimenduak.  Berria - Kultura   2006-02-07

Danborradan parte hartzen dutenek jantzi originalak daramatzate.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Bitxia da bertsioa: originalean aita da aberatsa dena eta ama berriz ederra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

Inoiz ikusi dudan alderik handiena egin zait erreprodukzioen eta orijinalen artekoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Badira euskaltzaleak frantsesezko orijinala eta euskal itzulpena elgarrekin parekatuz irakurtzen dituztenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.

Taldean, talde-lana egiten nuen: besteen originalak makinaz pasatu eta antzerakoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 38. orr.

Zuri, Mr. James, entregatuko dizut originala eta zu arduratuko zara fotokonposaketa eta inprimategiaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.

Jakin nahi nuela, dena dela, zein ziren originala zeukaten beste idazleak, eta zentzurik ba ote zuen nik egitea, beste norbaitek lehenago burutuko bazuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 170. orr.

Haren aurrean, kopia bidez oso ezagunak zaizkigun obren originalek eragiten duten zera hori sentitu nuen, zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duenaren parekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Baina une honetan gure ardura ez da hori, txostenaren originala baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Hala ere, egileak originalari beste orrazkera bat eman beharko dio inprimategira igorri aurretik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.

Originalak squalus dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.


originalki (corpusean orijinalki soilik) adlag modu originalean.

Opariak orijinalki egiteko ideia ugari aurkituko duzue: oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak...  Herria   2002-12-19


originaltasun (57 agerraldi, 21 liburu eta 14 artikulutan; orobat orijinaltasun 45 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian original agertzen da) 1 iz originala denaren nolakotasuna.

Originaltasuna esaten dudanean, gure baitatik datorren esperientziaz eta sentsazioez ari naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 90. orr.

Originaltasuna bilatzea, sentsazio berria lortzea, argi eta garbi aitortutako helburua da artean XIX. mendeaz geroztik gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Gure amaren originaltasuna etxetik kanpo lan egitea zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 29. orr.

Ikasle baten idazlanari, adibidez, ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasun, originaltasun edo sakontasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 329. orr.

Argumentuak gutxitan liluratu izan nau, liburu batean ez baitut istorioaren originaltasuna bilatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Horrela aurkitzen dugu, Weberren arabera, Mendebaldeko hiriaren originaltasun erabatekoa izan zena: alegia, Antzinaroaz geroztik, gizaki libreak biltzen dituen komunitate bat osatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Burke jaunaren imitatzaile ugariek apur bat marguldu dute haren jokamoldearen orijinaltasuna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Ateek kartzela batekoak dirudite eta bebarruko postontzi koloretsuek (bada bat kuku-erloju baten zurezko eskeletoarekin egina) etxean bizi diren auzoen originaltasuna salatzen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Perugiako Legenda frantziskotar mugimenduaren originaltasunaz mintzo zaigu, tradizioko molde aszetiko zaharrak puskatzen dituenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Zure, edo nire, edo gure liburua originala izatea nahi badugu, kasu honetan, eta dena idatzita dagoenez, originaltasun posible bakarra jada idatzita dagoen pasarte batez baliatzea da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 79. orr.

Hala erran daiteke ezen osaba ezin originalagoa zela eta originaltasunak galdu zuela, Ofizio Sainduaren garaziaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 427. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tematika ezberdin batekin arriskatzea, ezezagunak diren obra batzuekin, nire ustez, originaltasun puntu bat eman dio.  Berria - Kultura   2006-03-31

Han ere, noski, mota guztietako nortasun eta izaerak zeuden, denak ezberdinak, beren originaltasun ukituez, baina denak sartzen ziren "neska arrunten" taldean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 230. orr.


orijinal ik original.

orijinalki ik originalki.

orijinaltasun ik originaltasun.

orin 1 iz larruazalean eratzen den orban ilun biribila. ik orezta.

Kokotsean grano bat ageri zuen, eta beste masailan orina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Norak ez zuen masailak hautseztatzeko, edo ezpainak eta ezpainen ondoko orinak margotzeko ohiturarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Bizkarrean gaiztotuta zuen orina zuela-eta joan zen espezialistarengana.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Lehenengoa hankan orin bat atera zitzaion emakume batena zen.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Egun batean, aurpegia zenbait orinez margotuta agertu zen eskola ematera, eta ez zuen inongo efekturik egin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Orinez betetako esku iharrak ere jaso ditu eta, erruki keinu batez, salmahaian pausatu ditu atzera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.

Bere esku iletsu orinez betea nire belaunetik erretiratu eta berokiaren barneko patrikara eraman zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 291. orr.

Nik ez nuen haren itsusirik ikusi, haren ederra baizik; eta ederrago oraindik, eskuin aldera ezpain gainean zeukan orin batek egiten ziona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Kopeta zimurtzean orin txiki eta ilun bat erakutsiz, bekainak igo zituen hitz egiten jarraitzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

-Amatxo, zer da aurpegian duzun orin beltz txiki hori?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Orin ñimiño haiek desagertarazteko, mendian egon eta gero, aurpegian hauts zuri batzuk eman ohi zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Eta orin iluna ezkerreko bularpean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.

John Fitzgerald Kennedy presidentearen itxura aurkitu zenion telebistako elkarrizketatzaile haren ezker masaileko orin handiari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 185. orr.

Medikuek, hala ere, Satanen seinalearen bila jarraitu zuten: iztarrean zuen orin beltz batean aurkitu zuten azkenik, eta han sartu zuten orratza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Luzexkoak haatik, orin-ileak izateko, hik emandako neurriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 128. orr.


orinal iz pixontxia.

Neu jarri nintzen txizagurak, normal!, baina nik, orinalik ez.-Itxaroidazu pixka bat, hauena berehala amaituko dut...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 21. orr.

orinalen pareko katxiak edaten dituzte denen artean...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.


orindun izond orinak dituena. ik oreztadun.

Neska txiki ihar bat zen Anny, orinduna eta betaurrekoduna, eta ez zion utzi pianoa jotzeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 149. orr.


oriotar izlag/iz Oriokoa, Orioari dagokiona; Orioko biztanlea.

-Sekretu bat: bi oriotar beterano miresten ditudala nik: Aita Makatzaga gerrillari famatua bata; eta Frantzisko Sagardia zure osaba, bestea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Oriotar irudigile eta pentsalari handiarentzat gizarajoa da bertsolariaren jarduna eta arima ulertzen eta estimatzen ez dituen euskalduna.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Bertsu antzerki bat ikusi Oriotar hiru gizon gaztek emanik.  Herria   2004-06-03

Kamel Ziani oriotarra, berriz, bere marka hobetzen saiatuko da.  Berria - Kirola   2006-04-23

51 urteko oriotarra abenduaren hasieran atxilotu zuen Ertzaintzak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Oriotarren kasta eta jenioa ditu baina emakume langilea eta atsegina izan da beti.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Lehen jardunaldian, 55 segundo kendu zizkieten oriotarrek, bandera etxerako bidean jarriz.  Berria - Kirola   2004-09-12

Sanjuandarra sentizen baitzen goitik behera: sanjuandarren aldeko bezain oriotarren aurkako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.


oritarazi ik oroitarazi.

oritzapen ik oroitzapen.

orixezale izond Orixe euskal idazlearen zalea dena.

Orixezale amorratua, Goizuetan jaioa baina Leitzan bizi dana.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 101. orr.


orizta ik orezta.

orka iz ezpalarta.

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Orkak sudurretik jaurtitzen zuen iturri zuri kizkurra zen odaiertzean ikusten zen lurrun hura, eta orkaren mutur beltza itsasontziaren branka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Georgeren aitak sekula ikusi ez zuen orka handia nuen gogoan, itsasoaren azalean jauzika, edo ur azpira murgiltzen, mendi bat bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 102. orr.

250.000 hegazti, 2.800 itsas igaraba, 300 itsas zakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hil zituen, [oliobideak] besteak beste.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Hamarren bateko orka taldea ikusiko duzu largabistaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.


orkatila (orobat orkatil g.er., txorkatila g.er. eta txonkatila g.er.) 1 iz zangoak eta oinak bat egiten duten tokian alde bietara nabarmentzen den irtengunea.

Ezer larririk ez, bihurritu txar bat orkatilan, baina ezingo zela oinez joan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Gutxienez sei aste beharko zituen eskuin orkatilan zuen bihurritu bikoitza osatzeko.  Berria - Kirola   2006-01-13

EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, eskumuturretan eta orkatiletan ebakiak zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Orkatileko lotura minduta dauka.  Berria - Kirola   2004-09-16

Cipollinik orkatileko hezurra ez dauka hautsita.  Berria - Kirola   2004-05-13

Ahotik lerdea zeriola, zapatilla erdi erantzita eta galtzerdirik gabe, orkatilan zauri gorria begibistan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.

Ronek orkatiletatik heldu eta buruz behera jarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula, eta handituak zituen orkatilak zapata punta-finen gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Orkatila ere oso minduta daukat orain, hoztu ondoren.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.

Orkatila gorritu puztua aztertu ere egin gabe, Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan, kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Orkatilan xiringa bat du sartuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Orkatilak kateaturik dauzkaten gizonak uretara doaz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.

Hewittek min hartu zuen ezker orkatilan eta lotu egin zion medikuak.  Berria - Kirola   2006-01-20

Galtzontziloak orkatiletan eta ukalondoak belaunetan, buruari esku biez eusten zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Han, presaren presaz, orkatila bihurritu dut espaloian Gelditu zaiok hanka erruedapean eta, sustoarekin atzera erori duk eta, krak!  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.

orkatila hautsi zaiok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

Taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Beste bat trapu batekin orkatila nolabait lotzen hasi zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Hiru ezteneko koilarea jarri diote, etzaterik izan ez dezan, eta katez lotu dizkiote orkatilak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.

Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Ezkerreko hanka zeukan harrapatuta, eta tramankulu horzdunak estutu egiten zion orkatila.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Lepazurrun-kiratsa zerion pomada batez, orkatila ubeldua igurtzi zion Jonathani Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aza bukatua zuten, eta txerriki ketuaren orkatila-hezurrak pila batean zeuden plateretan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihurritutako orkatila (3); eskuin orkatila (5); eskuin orkatila bihurritu (3); ezker hankako orkatila (5); ezker orkatila (4); orkatila bihurritu (47); orkatila bihurritu du (7); orkatila bihurritu zuen (24); orkatila bihurritu zuenetik (3); orkatila bihurritua (3); orkatila minduta (7)

orkatilako arazoak (3); orkatilako lesio (3)

eskuin hankako orkatilan (6); eskuin orkatilan (11); eskuineko orkatilan (3); ezker hankako orkatilan (4)

ezker orkatilean (4)

orkatiletatik gora (3)


orkatx1 ik orkatz.

orkatx2 iz

Aker-belarra, epai-belarra, orkatxa...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 139. orr.


orkatz (orobat orkatx g.er.) iz oreinaren familiako ugaztun hausnarkaria, ahuntza baino zerbait handiagoa, ile-gorrixka eta adar-txikia (Capreolus capreolus). ik basahuntz.

Hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,3

Gehienbat isiltasuna nagusi: zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez, eta urrunxeago ahardi beltz bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Bere begitarte luze eta estuak orkatz zaurituaren begiratu mintsua zeukan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Autopistara atera zen orkatz bat jo zuten autoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Martxoaren 17an, orkatz baten arrastoak aurkitu zituzten, hartzak hila.  Berria - Harian   2005-04-10

Batzuetan, Gaspard zaharra, bere fusila hartu eta orkatz bila ateratzen zen; aldian-aldian baten bat botatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.

Arrazoinetarik bat, orkatxen eta basurdeen emendatze handia horgo oihan-mendietan, jakinez abere horiek direla otsoen harrapakin nagusiak.  Herria   2004-04-15

Neguan, ehizaren erakusleihoek liluraturik uzten zuten: orkatzak buruz behera zintzilik, aurreko hankak hautsita eta lepoaren gainetik lotuta; [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon bat sartu zen bentako atean barrena; galtzerdi gergizko eta gorontz, orkatz-larruz jantzia zetorren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.

Armairuan gurasoek beretzat zuten oparia aurkitu zuen, orkatz larruzko bota batzuk ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

ACCA erakundeak jakin arazten du orkatz ihiztatzea izanen dela urtarrilaren 19an.  Herria   2003-01-09


orkesta ik orkestra.

orkestazio ik orkestrazio.

orkestina iz musika talde ez oso handia, dantza musika jotzen duena. ik jazban.

Gizon batzuk taulada bat eraikitzen ari ziren orkestinarentzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Orkestina hasi berria zen jotzen: alai zabaltzen zen musika inguru guztian, zelaietan barna hedatuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.

Orkestinako tronpeta-joleak pieza ospetsu bat iragarri zuen mikrofonotik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Bat soinuarekin arituko zen, bestean orkestina egongo zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.


orkestra (orobat orkesta g.er. eta orkeztra g.er.) 1 iz zuzendari baten gidaritza pean jotzen duten musikarien taldea.

Hil zuten bezperan Wallensteinen jauregian Mozarten musika entzuten aritu zen, Pragako orkestrak joa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 260. orr.

Hasiera-hasieratik izan naiz Euskadiko Orkestraren kontzertu-zikloetako bazkide.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.

Orkestrak Souzaren Martxa jo zuen orduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Poloniatik Hungariara joan ziren eta han Esterházy printzearen jauregian [...] Haydn ezagutu eta haren orkestran jo, ia urte betez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Billie Hollidayren orkestrako musikariak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Sarak amaitutakoan, Emmak berarekin hartu zuen eta ea presoen orkestran jo nahi ote zuen galdetu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Orkestrak eta abesbatzak berebiziko garrantzia dute Peter Grimes operan.  Berria - Kultura   2004-03-19

Egitarauaren lehen zatiarekin amaitzeko, Escuderoren Piano eta orkestrarako euskal kontzertua joko dute.  Berria - Kultura   2006-04-05

Jatetxean bertan jo zuen Johannes Brahmsek biolin eta orkestrarako idatzi zuen kontzertuaren lehen zatia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

Hala ere, nik gustukoago dut orkestrarako bertsioa, Orkestra Everybody´s Doing it kanta jotzen ari zen.  Berria - Kultura   2004-09-03

Eskoziako BBCren orkestra ariko da bihar Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-05-21

Orain Piak abestu egiten zuen, igandetan, dantzaleku bateko orkestrarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Euskadiko Orkestra Cristian Mandealek zuzenduko du eta Marta Zabaleta pianistak egingo ditu piano bakarlari lanak.  Berria - Kultura   2006-04-05

Gilbert Vargak zuzenduko du orkestra lau kontzertuotan.  Berria - Kultura   2004-05-09

Lorenzo Ramosek hartuko du orkestraren gidaritza.  Berria - Kultura   2004-07-09

Orkestrakoak, hiru tronpeta jotzaile eta biolin jotzaile bat, aire alaiak jotzen ari ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

2 (izenondoekin)

Munduko orkestra filarmoniko handietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 192. orr.

Txekiar Orkestra Filarmonikoak bi lan aurkeztu zituen Donostian eskainitako emanaldian.  Berria - Kultura   2004-10-24

EITB Irratian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eman ohi dituen kontzertuak komentatuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 86. orr.

Ganbera Musika Zikloak hartuko ditu bere konposizioak Peñaflorida kaperaren eta Orkestra Barrokoaren eskutik.  Berria - Kultura   2004-06-10

Ortzirale aratsean, geltoki xaharrean, Pariseko orkestra nagusia, 120 musikari partzuer, Michel Plasson zuzendari.  Herria   2005-04-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik orkestral.

Orkestra-lan sinfoniko konplexuak konposatzen ohitua zegoela eta orain, berriz, tresna gutxirentzako partitura xumea idatzi beharra zuela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Orkestra-musikaren lehenbiziko konpasak bozgorailuetatik ateratzen hasi zirenean, hari jarraitu zitzaion kantaren hitzak kantatu irudi egin zuen ezpainez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Bost orenak irian, 100 presuna gehiago juntatu dira Bilibotzak eta Garazi Philantropik Orkestra taldeen entzuteko.  Herria   2005-09-29

Pianista fina zen gizona, eta itsasoan barrena ibili izan zen gaztetan Alfonso XIII transatlantikoan orkestra-zuzendari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Hark bere orkestra-lagunengana behar, azken finean biok baikenuen nork bere lanbidea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dira gutxi Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin aritu direnak ere.  Berria - Harian   2005-07-05

Copland-ek klarinete eta hari orkestrarako sortutako kontzertuan.  Berria - Kultura   2004-05-15

Musikaria zen bera, San Marco basilikako hari eta haize orkestran.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Suediako Ganbera Orkestra ariko da bihar Donostiako Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-01-13

Dagoeneko urtebete igaro da [...] Pirineos Jazz Orkestra abian jarri zenetik.  Berria - Kultura   2004-01-27

New Orleanseko kale orkestren dixieland soinuan.  Berria - Kultura   2006-01-26

The Unusual Suspects folk orkestran hasi da lanean.  Berria - Kultura   2006-02-02

Usoek sexu-soloak jotzeari ekin diote, mekanikoki, hiriko trafiko orkestra lagun dutela urrutian:  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

5 greziar eta erromatar teatroetan, eszenatokiaren aurreko zirkulu erdiko eremua.

Eszenaren luzera orkestraren zabalera halako bi izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

Podiumaren altuera, plataformaren mailatik gora neurtuta, orkestraren diametroaren hamabiren batekoa izango da, erlaitza eta gola ere kontatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

Orkestraren zentrotik pasatuz beste lerro bat egiten da, proszenioko lerroarekin paraleloa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzokiko orkestra (3); baionako orkestra (4); bartzelonako orkestra (3); berlingo orkestra (3); bilbao orkestra (66); bilbao orkestra sinfonikoa (21); bilbao orkestra sinfonikoak (26); bilbao orkestra sinfonikoaren (7); bilboko orkestra (42); bilboko orkestra sinfonikoa (10); bilboko orkestra sinfonikoak (18); bordeleko orkestra (3); donostiako orkestra (3)

eos euskadiko orkestra (4); espainiako orkestra (3); euskadiko orkestra (118); euskadiko orkestra sinfonikoa (35); euskadiko orkestra sinfonikoak (37); euskadiko orkestra sinfonikoarekin (10); euskadiko orkestra sinfonikoaren (15); euskadiko orkestra sinfonikoko (8); euskal herriko orkestra (4); frankfurteko irratiko orkestra (4); galiziako orkestra sinfonikoak (3); ganbera orkestra (7); gazte orkestra (9)

irratiko orkestra (13); irratiko orkestra sinfonikoa (4); irratiko orkestra sinfonikoak (6); kataluniako orkestra (3); kataluniako orkestra sinfoniko (3); koloniako irratiko orkestra (6); londresko orkestra (6); londresko orkestra filarmonikoak (3); musika ikastegiko orkestra (3); musikene orkestra (6); musikene orkestra sinfonikoak (3); musikeneko orkestra (3)

orkestra ariko da (4)

orkestra eta abesbatza (3); orkestra eta pianorako (4); orkestra filarmonikoa (11); orkestra filarmonikoak (10); orkestra filarmonikoarekin (5); orkestra filarmonikoaren (3); orkestra filarmonikoko (3); orkestra handi (6); orkestra handiak (3); orkestra handien (3)

orkestra nagusia (8); orkestra nagusiak (3); orkestra nazionalak (3); orkestra nazionalarekin (3)

orkestra osoa (4); orkestra sinfoniko (22); orkestra sinfoniko nazionalarekin (3); orkestra sinfonikoa (91); orkestra sinfonikoa zuzendu (3); orkestra sinfonikoa zuzenduko (3); orkestra sinfonikoak (111); orkestra sinfonikoak antolatutako (3); orkestra sinfonikoak emango (3); orkestra sinfonikoan (6); orkestra sinfonikoarekin (29); orkestra sinfonikoaren (30); orkestra sinfonikoarena (4); orkestra sinfonikoko (19); orkestra sortu (4); orkestra txiki (11); orkestra txiki bat (4); orkestra txikia (5)

orkestra zuzendari (18); orkestra zuzendaria (14); orkestra zuzendariak (4); orkestra zuzendaritza (3)

osatzen dute orkestra (4); pablo sarasate orkestra (6); rotterdamgo orkestra (6); rotterdamgo orkestra filarmonikoa (3); sarasate orkestra (9); suediako ganbera orkestra (3); txekiako orkestra (4); txingudiko orkestra (3)

vienako orkestra (6)

bilboko orkestrak (4); euskadiko orkestrak (18); ganbera orkestrak (5); gazte orkestrak (12); joko du orkestrak (3); pablo sarasate orkestrak (4)

euskadiko orkestrako (4); gazte orkestrako (8); orkestrako kide (5); orkestrako kideek (3); orkestrako musikariak (5); orkestrako zuzendari (7); orkestrako zuzendaria (3)

gazte orkestran (4)

biolin eta orkestrarako (8); biolinerako eta orkestrarako (3); biolontxelo eta orkestrarako (3); eta orkestrarako kontzertua (6); orkestrarako kontzertu (3); orkestrarako kontzertua (6); orkestrarako lehen kontzertua (3); piano eta orkestrarako (9)

euskadiko orkestraren (5); orkestraren lan (3); orkestraren lana (4); orkestraren soinua (3)


orkestral 1 izond orkestrarena, orkestrari dagokiona. ik orkestra 3.

Lan orkestrala egin dugu: orkestra bat entzungo bagenu bezala da, baina dena pianoz egina.  Berria - Kultura   2006-04-30

Kontzertuaren bigarren atalean, Mussorgskyren Gau bat mendi soilduan eskainiko dute, «akelarre baten irudi orkestrala», Rafael Sanz-Espert Bilboko Udal Bandako zuzendariaren hitzetan.  Berria - Kultura   2004-10-21

Paleta orkestrala ederki erabiltzen du, bere sinfonietan orkestra handia behar da, XIX. mendeko erromantizismoaren bidetik.  Berria - Kultura   2004-05-02

2 (izen gisa) oskestrarako musika-lana.

Pop-rock disko batekin estreinatu zen bakarka (Vintage violence), baina jatorrietara itzuli zen berehala The academy in peril orkestralarekin.  Berria - Kultura   2006-02-16


orkestratu, orkestra(tu), orkestratzen 1 du ad orkestrarako egokitu.

Hasiera batean lau ahotsetarako eta organorako idatzi zuen Garbizuk, eta 1976an konpositoreak berak orkestratu egin zuen.  Berria - Kultura   2004-11-25

Berarenak ziren, gainera, Ziburuko konpositoreak orkestratu gabe utzi zituen Fuga eta Tocatta-ren harmonizazioa.  Berria - Kultura   2004-02-20

Bigarren atalean, Modest Mussorgskiren (1839-1881) Erakusketa baterako koadroak obra joko dute, Maurice Ravelek orkestratutakoa.  Berria - Kultura   2004-03-23

Eszenografia zuzendariaren iritziz, «hobetoen orkestraturiko zartzuela da Guridik eginikoa».  Berria - Kultura   2004-02-25

2 irud/hed

Maila horretan, Bennetten operazioak egintza automatiko bilakatuak ziren; une bakoitzean, dozena bat gauzari kasu egin beharra zegoen, baina etenik gabeko isuri bakar batean integraturik, orkestraturik zeuden.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.


orkestratxo iz oskestra txikia. ik orkestina.

Doinu herrikoiak jotzen zituen orkestratxo alai bat entzunez, Crellyz oroitu zen, bere andregaiaz, zain baitzeukan bere herrian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

-Ea zuen orkestratxo hori portatzen den, eta bisean nik dakidan pieza bat jotzen digun, e Zabaleta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.


orkestratzaile iz orkestrazio lanak egiten dituen musikaria.

Kultura musikal zabaleko musikaria dugu maisua, eta horren gainetik konpositorea eta orkestratzaile trebea, Ravel-en lanean sumatu genuen moduan.  Berria - Kultura   2004-02-20


orkestratze iz orkestrarako egokitzea.

Sonido XXI estudioan grabaturiko disko berrian orkestratzea eta pianoa sartu ditu Kudaik, taldearen ohiko soinua osatze aldera.  Berria - Kultura   2006-03-23


orkestrazio 1 iz orkestratzea.

Moldatzaileak: Mikel Urbeltz, Marian Arregi, Oskar Gartzia (orkestrazioa).  Berria - Harian   2006-04-05

Mussorgskiren Erakusketa bateko koadroak obraren gainean Maurice Ravelek egin zuen orkestrazioa eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-05-09

Bere musikak orkestrazioan halako bikaintasunik ez badu, ez da Sarriegik horretarako dohainik ez zuelako, handinahirik ez zuelako baizik.  Askoren artean   «Rataplan» - 68. orr.

Orkestrazio bikain horretan instrumentu guztiek daukate lana.  Berria - Kultura   2004-03-25

Orkestrazioa aberatsa da eta musika ere ona eta ezaguna.  Berria - Kultura   2004-01-06

2 (hitz elkartuetan)

Orkestrazio efektu interesgarriak dauzka lan honek eta Vargak bertsio sendoa eskaini zuen.  Berria - Kultura   2004-03-25

Ravelek egindako orkestrazio lan bikainak eraldatu egin zuen lana, betiere Mussorgskiren obra errespetatuz.  Berria - Kultura   2004-03-23

New Yorkeko orkestrazio irakasle baten laguntzaz.  Berria - Kultura   2004-11-21


orkeztra ik orkestra.

orki
1 orki-lili

Hara da hura heldu girlanda fantasiatsuz horniturik, irribelar, asun, bitxilorez, eta orki-lili luzangoz zeinei, artzain arruntek izen gordinagoa emanagatik, hilotz-hatz deitzen baitiete gure dontzeila finek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.


orkidea (orobat orkideo g.er.) 1 iz Orchidaceae familiako belar landarea, mordotan biltzen diren lore ikusgarriak ematen dituena; landaren horren lorea.

Lurralde honetan ez duk orkidearik hazten, neure negutegian nik hazten ditudanak kenduta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea, eta Amerikako tropiko inguruetako oihanetan da berezkoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Orkidea zuri txikiak dilindan, adar berde artean metaturiko gau-tximeleta delikatuak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Andre dotorearen orkideak Zekale artean harrapaka nobelako orri batean geratuko dira beste garai bateko oroitzapen gisa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Orkideak bidaltzen zizkidan!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Kattalinek, irribarre bat behartu, eta beste loreen artean utzi du markesak oparitutako orkidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Zamau zuri batez estaliriko mahaiaren erdian, orkideak daude kristalezko lorontzi batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Egia ote zen orkideak argitik zetozela?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 170. orr.

Cattley: Orkideen familiako lorea, usain gozokoa eta lore-hosto handikoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nik gerora aurkitu nian, kutxatila batean Krisztinaren gauzen artean, bolizko xafla batean margotutako bere amaren erretratuarekin, bere aitaren zigilu-eraztunarekin eta nik oparitutako orkidea-txorten idortu batekin batera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.

Han orkideo-usaineko zabaltzak zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.


orkideo ik orkidea.

orko iz J. R. R. Tolkien-en obretan, gizakiaren antzeko izakia, mustro itxurakoa.

Pippinek urduri begiratzen zuen ekialderantz, bat-batean milaka orko agertu eta landak inbadituko ote zituzten beldurrez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 35. orr.

Harmailaren atearen atzetik, Samek orkoaren aurpegi maltzurra ikusi zuen argi gorrixkari esker.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Orkoen maskara nazkagarria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 199. orr.

Orkoaren gorputz konkortuaren ondoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.

Orko likits horiek ibaian gora iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 320. orr.

Orko handi baten gorpua zetzan atarian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.


orkoi 1 iz oin itxurako pieza, oinetakoak egiteko erabiltzen dena.

Zapatariaren irudia etorri zitzaidan, orkoiaren aurrean jarrita, betaurreko labur estuekin, iltzetxoak ezpain artean zituela eta mailu txiki batez zapata-zoruak josten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Orkoi pare bat, zapatak eta abarketak, bike-potea, hainbat koloretako betunak...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maletaren ondotik, gainerako puskak igo zizkioten: kaobazko kutxa bat Kareliako urki-zurezko apaingarriz edertua, zapata-orkoiak eta paper urdinean bilduriko oilo erre bat hurrenez hurren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

3 (esapideetan)

Bihar goizean zapatari horrek bere neurriko orkoia aurkituko dik hemen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Orduan dugu anitzek onartu ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko, eta euskaldunoi zegokigula, Txillardegik dioen bezala, Euskal Herria Helburu hartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.


orkoiendar izlag/iz Orkoiengoa, Orkoieni dagokiona; Orkoiengo biztanlea

Hainbatetan bildu dira pilotaria eta enpresa, baina orkoiendarrak ez du Asegarcek kontratua berritzeko egin dion eskaintza onartu.  Berria - Kirola   2004-03-12

Partida eskura zuela zirudien, baina ordura arteko tantorik gogorrenaren ostean egin zuen behera iruindarrak, eta gora nabarmen orkoiendarrak.  Berria - Kirola   2004-04-18


orkotar izlag orkoena, orkoei dagokiena.

Seguruenik, orkotar jatorrizko izena: sharkû, gizon zaharra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 374. orr.

Ni etxera noak -haranean barrena gotorleku orkotarrerantz seinalatuz-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.


orkume iz txakurkumea.

Handik hiruzpalau egunera izan genuen etxean orkume berria: mastin arrazakoa zen eta zuri-zuria. etxeko orkumeei -bai ehizakoei, bai jauregia begiratzen zutenei- jartzen zizkien izenez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 319. orr.


orla 1 iz zerbaiten inguruan ezartzen den zerrenda apaingarria.

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Hiriko bortaren gainean, Felipe II.aren denboretako orla eder higatuak hiriaren armak inguratuko zituen noizbait, frantses moldeko iraultzaren batek ezabatuak egun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Orla eta guzti dauka!, nork egin du orla polit hau?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Argizulo baten azpian, Mrs. Soubrineren tailerraren atzeko gelan, Anna Cohen jantzi baten orla puntada azkarrez josten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

2 lauki orladuna, urte berean bukatu duten ikasle eta irakasleen argazkiak biltzen dituena.

Gure aitaren unibertsitateko orla ere hartu egin behar al duzu?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 40. orr.

3 irud/hed

Berea baitzuen obsesio hura ere Montseren amak, bere iragana edertzekoa eta urrezko orla batean sartzekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.


orladun izond orla duena. ik orlatu.

Larru-zati haiek oin karratu batekoak ziren, orladunak eta diseinuz apainduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.


orlatu izond orlaz apaindua. ik orladun.

Ate tolesgarria irekitzeaz batera, koloniak eta sendagaiak isuritako usain fin batek ihes egin zuen logelatik, farfaildun mahuka orlatu luzeei erantsirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.


orlegi 1 izond berdea.

Begiak igurtzi zituen, baina han zegoen oraindik jaka orlegiko izakia, berari so.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.

Gutxika, Calladoren ametsetan kolore orlegiaren presentzia nabarmenago bihurtzen hasi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 151. orr.

Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin bateraOina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude, mugagabetasun orlegi hartan zeruertzeraino luzatzen diren berdeguneen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Cadillac beilegiaren erosteko elastikaz baturik dolar orlegi metak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

· Lehen Lan Kontratuari argi orlegia emateak ez duela ezer asko aldatzen.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

2 (izen gisa)

Saint Patricks egunean milaka gaitero irlandarrek New York inbaditu eta ibaia orlegiz tindatzen duten era berean inbaditu eta kolapsatzen dute puertorrikarrek ere hiria, beren dantza, zarata eta banderatxoekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Ur ertzeko harrietatik hurbil, gorantz hedatzen ziren orlegi bizi-biziko lurrak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.

Ilundu zuenean iritsi ginen, landareen orlegiak eta loreen gorriak gris tristeenari men egiten zioten horretan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hostoak, aldiz, orlegi tindu sendoa ematen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

· Daltoniko ez den pertsona normal batentzat 0,440 µ, 0,535 µ et 0,565 µ-koak dira uhin-luzera horiek, eta urdin-bioleta, orlegi-urdin eta orlegi-horiari dagozkio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

4 argi orlegi onarpena.

Lehen Lan Kontratuari argi orlegia emateak ez duela ezer asko aldatzen.  Berria - Ekonomia   2006-02-10


orma1 iz moldea.

Baziren garai batean hiru txokolateria: bata Karrikaburuan, bigarren bat Etxepare edo Irauzketan, zeintan gelditzen baitira oraino txokolate egiteko orma edo moldeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.


orma2 ik horma1.

orma3 ik horma2.

ormaiztegiar izond/iz Ormaiztegikoa, Ormaiztegiri dagokiona; Ormaiztegiko biztanlea.

Villalonek Hodei Iurrita ormaiztegiarra izan zuen gidari lanetan.  Berria - Kirola   2006-03-18

Bestalde, Hodei Iurrita ormaiztegiarrak zilarra irabazi zuen gidari lanetan eslalomean.  Berria - Kirola   2006-03-21


ormatu ik hormatu.

ornamendu ik ornamentu.

ornamentazio iz apaintzea; apaindura. ik ornamentu.

Mudejar itxurako ornamentazio geometriko eder batek hartzen zituen azalaren lau aldeak eta bizkarraren goi-beheak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ornamentazio aldetik ere aparta zen etxebizitza, bikaina: friso, moldura, burdinazko zutabe, kapitel neoklasikoak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Talde moduan emaitza benetan zoragarria gertatzen zen (musika hain ederra da, ornamentazio justua eta kantu linea dotorea).  Berria - Kultura   2004-10-09


ornamentu (orobat ornamendu g.er.) 1 iz apaindura, apaingarria.

Hango geletan zer nolako aberastasun, luxu eta ornamentu miresgarriak dauden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

Zilarrezko apaingarriz eta bertzelako ornamentuz betea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

Erromatar lege batek erabakitzen du itsu batek ez daukala auzitara jotzerik, ez dituelako magistratuen ornamentuak ikusten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Jerusalemgo jauretxe handi ederrean, ornamentu ederrenetarikoa zen urrezko mahatsondo distiratsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren biloba Pepin errege koroatu zutenean, hura zeremonia bat gehiago izan zen, eta mamu bat gutxiago; errege-ornamenduak besterik ez zituen eskuratu hala, eta ezer ez zen aldatu nazioan  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.


ornatu, orna, ornatzen du ad apaindu, edertu.

Lore koloretsuz ornatutako zeramikazko kutxatxo bat!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Arkitekturaren diziplina hau hain ezagutza anitz eta desberdinez jantzia eta ornatua dagoenez, iruditzen zait justiziaz inork ezingo duela arkitektoa denik bat-batean esan, ez baldin bada umetan hasi eta aipatutako zientzia horietan pixkanaka eta mailaz maila aurreratzen joan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.


ornitologia 1 iz zoologiaren atala, hegaztiak aztertzen dituena.

Ez dut ornitologiarik ikasi -erantzun dio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 126. orr.

Ornitologia ikasbide bat da, baina bizi ikasbidea ere bai.  Berria - Kultura   2006-05-02

Urtarrilean Esquire aldizkariak argitaratu dio Wings Always Over Africa: An Ornithological Letter -Afrikaren gainean hegalak beti: ornitologiari buruzko eskutitza-, Italiak Etiopia inbaditu izanaren gaitzespen erabatekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

Horrez gain, Eudelek biltzarra egingo du martxoaren 26an, ornitologiako nazioarteko lehiketa bat egingo da, txakur erakusketa bat...  Berria - Ekonomia   2004-02-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ornitologiko.

Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

EAEko Ornitologia Elkarteko lehendakari Alejandro Onrubiak zuzentzen duen taldeak 15 sare prestatu ditu hegaztiak jasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Garai berean Espainiako Ornitologia Elkarteak salatu zuen Itoizko urtegiaren proiektuak %40 murriztuko zituela inguruko hegaztien babeserako eremu bereziak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.


ornitologiko izond ornitologiarena, ornitologiari dagokiona. ik ornitologia 2.

Ikuspegi antropologikoago batetik aztertzen dute bertsolaritza, ornitologiko batetik baino, eta horregatik, itzulpena aitzakia da, kontestua sortzea.  Berria - Kultura   2006-01-07


ornitologo iz ornitologian aditua den pertsona.

Ornitologoek diotenez, putreak omen dira, hegazti guzien artean, gorenik hegan egiten dutenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Biologoak, albaitariak, ornitologoak... disziplina askotako jendea aritu da Aranzadik atzo aurkeztutako bi txostenak egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Gustatzen zait esatea literaturaren munduan gabiltzanok bi eratakoak garela: txoriak eta ornitologoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 40. orr.


ornitorrinko iz Australiako ugaztun errulea, ur-lehortarra, mokoa gogorra eta hankak igeri egiteko prestatuak dituena (Ornithorhyncus anatinus).

Lehenengo ugaztun emeek -ornitorrinkoek eta ekidnek- artean ez zuten kumeak kanporatzeko hodi bereizirik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Desagertze zorian diren guaiakoen eta ornitorrinko mokourdinen babesle naizen aldetik, [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 32. orr.


ornitu ik hornitu.

orno 1 iz bizkarrezurra osatzen duten hezurretako bakoitza.

-Bihotzaren pareko orno batean... hernia bat...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Ostiko bat eman zioten garunean, lehen ornoaren azpian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik (ornoen arteko zirrikituetatik zehar).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Ornoetan fisura du, ez da lesio larria eta ez du tratamendu berezirik behar, bakarrik osatzen baita, baina hanturak min handia ematen dio.  Berria - Kirola   2004-09-16

Bizkarrezurraren inguruko giharrak laxatu ditugu, ornoak urrundu ditugu, eta artrosi motaren bat baldin badago artikulazioetan, hori ere desblokeatu dugu.  Berria - Gaiak   2006-03-02

2 (izenondoekin)

Daukaten kezka da orno lunbarren hausteak bizkarrezurreko muina ukitu duen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Mezulari azkar batzuek bizkarrezur muineko inguruetaraino bidaliko dute agindua, eta han, 3. orno lunbarraren parean, non orgasmoaren gune erreflexua dagoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Intziri garratz batean ahuspez jarri eta orno hautsietara daramatzat eskuak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 75. orr.

Bizkar-muina oso ondo babesturik dago bizkarrezurra osatzen duten orno barne-hutsei esker, baina izan dezake ustekabeko kalterik; trafiko-istripuetan, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Alphabelette erbinude alegiazkoaren isatseko azken orno zalapartari, zirimolatsu eta zirikatzailea!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 143. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bala ateratzen ikusi nuen atzeko aldetik, odol eta orno pusken zaparrada batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

Bizkar-orno bakoitza Cabot itsasarteko uhartetxo bana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Sekulako oinazea sentitu nuen lepo-ornoetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.


ornoarte iz ornoen arteko bitartea.

Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat, ornoen eta bizkarrezurraren arteko motelgailu gisa funtzionatzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-10-14


ornodun 1 izond ornoak dituena, hezurtzaz hornitua.

Izadiaren txantxa praktiko desatsegina izan zen berak sorturiko animalia ornodunetako talde batzuk sei hatzez hornitzea lau gorputz-ataletako bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Animalia ugaztun ornoduna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

2 iz animaliez mintzatuz, haien sailkapeneko adar nagusia, bizkarrezurra duten mota guztiek osatua. ik ornogabe.

Linneo-k milaka animalia- eta landare-espezieren izenak eman eta sailkatu bazituen ere, egun bizirik bost milioi inguru daudela uste dugu (horietako 50 mila besterik ez dira ornodunak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Daeschlerren arabera, ezinezkoa da jakitea animalia lurreko ornodunen arbasoa ote den.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Ornodun guztietan, erreakzio kimiko berdinak aurkitzen ditugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Ugaztunek eta gainontzeko ornodunek jarduera sexual handia izaten duten garai bat izan ohi dute, araldia alegia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Hortz eta haginen forma ikusita, badirudi fruta, barazkiak, zomorroak, eta, ziurrenera, ornodun txikiak jaten zituela.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Ez da beste animaliarik giza irudimena ornodun noble honek adina piztu eta sutzen duenik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.


ornogabe iz animaliez mintzatuz, haien sailkapeneko adar nagusia, bizkarrezurrik ez duten mota guztiek osatua. ik ornodun 2.

Adibide franko daude, baina sinpleenetik hastearren, aintziretan bizi diren ornogabe txikien kasua aipa daiteke.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Zizareak eta bestelako ornogabeak jaten dituzte, baina hegaztirik ez.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Ornogabeek hidrokarburoak bildu egiten dituzte beraien gorputzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


oro zenbtz 1 dagokion izen sintagmak aipatzen duenaren osotasunari dagokiola adierazteko erabiltzen den zenbatzailea, forma mugaturik ezin hartu duena. ik guzti; dena. (izen sintagma soilari dagokiola, sintagma horren eskuinean).

Gizon oro errege bat da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 202. orr.

Artista oro bi lekutan bizi da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Gauza oro hartzen duen bat-bateko higimen falta dator gero.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Gertatzen den guztiak (izaten haste orok) zerbait aurresuposatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 292. orr.

Ohiturarik gabeko gizona lagunartean hartzera makurtzen den emakume orok ez duela azkenik kaltea baizik hartuko harengandik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.

Hona hemen zer egingo zaion erregeak ohoratu nahi duen gizon orori!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Maitasuna da gizakiak, giza-abere orok duen, eta atzeman ezin duen eternitatea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 154. orr.

Egia unibertsala da, are ni bezalako fedegabeentzat, egindako bekatu orok dakarrela bere ordaina, lehenago edo geroago.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Oker onartu dugu biok, hitz oro dela ezaugarri edota ezaugarri orok zerbait ezagutzera ematen duela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 174. orr.

Gaur egun benetako larria bihotz orotan multzotik banatuta geratzeko beldurrak sortzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Emaidazu egun oroz zeure eta haren berri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Sem eta Set ospetsuak izan ziren gizakien artean, baina kreazioko bizidun ororen gainetik Adam dago.  Elizen arteko biblia   Si 49,16

Eta hori eman nahi diot jendeari, gauza ororen bestelako irudi bat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 222. orr.

Gailurreko elurraren gainean elur gehiago baizik ez zegoen, elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Kontzientzia enpiriko orok, ordea, kontzientzia transzendental batekin du beharrezko harremana.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

2 (erlatibozko esaldi bati dagokiola, haren eskuinean).

Lurrean diren bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro; eta gizaki guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Gertatzen den oro bere koadernoan idazten duen mutil estatubatuarra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 86. orr.

Erregearen zerbitzari guztiek eta probintzietako bizilagun guztiek badakite deitua izan gabe erregeagana agertzen den oro, jauregi barneko patioan, hiltzera kondenatzen duela legeak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 136. orr.

Bizi den orok, bizi delakoxe, forma du, eta horrexegatik zor du hiltzea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

Infernuko zer botereren aginduz nengoen, Pertsefone bezala, lurpean, bizi den orotatik, argi guztietatik kanpora?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.

Edaten ari dela handik igarotzen den oro irensten du. Beraz, Jaungoikoa lagun duen oro ez da zoriontsu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

-Pentsatzeko gaitasuna duen ororen esku dago sekretua, ezin zaio errealitateari uko egin! -protestatu zuen ikasleak. sentimenek igortzen diguten oro ezin da zientzia izatera iritsi sentimen honetatik arrazoimenera iragaten ez bada.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 12. orr.

Guretzat objektu enpirikoa den edo noizbait izan daitekeen oro lege horien bitartez determinatua baitago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Jakitun ez zegoen ororentzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Beste gauza bat zen merkatu-sisteman artista sonatuek beren sinaduraz hornituriko oro diru bihurtzeko zuten gaitasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 135. orr.

Ez ote da izango irakurritako oro geratzen dela, kaparra bailitzan, memorian itsatsirik?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Ohitu egin nintzen aitaren kontrako susmoak bazkatzera: hark egin edo esandako oro beltz ikustera, haren isiltasuna gero eta handiago sentitzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Basiliskoak begirada hiltzailea baitu, eta haren begiaren distiraz zulaturiko orok berehalako heriotza izaten baitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Gainerako orok irakurketa erraza du, eta zer edo zer zailtxoago gerta daitekeenean erraza egiten saiatu naiz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Bakea nahi duenak bakean utziko du gainontzeko oro ere, eta gerra nahi duenak adieraziko du gerra nahi duela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 61. orr.

Gainezkako haren bitartez bustitakoan, poztu egingo nituela inguruko oro ere neure zorionaren bitartez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 173. orr.

Besterik da uste izatea jaso itxurako oro poesia dela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Zeren, borondate ona eduki eta maite duenak eta, esan bezala, beronen kontrako orori aurre egiten dionak ezingo dio inori gaitzik opa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.

Bestelako oro dela, gaur-gaurkoan, alferrikako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

4 (dagokion izen sintagmak artikulu pluralaren marka hartzen duela, oro soila haren eskuinean).

Emakumeak oro Kaiserren bezero.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

Gure kexuak oro hirutan bil litezke: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Deliberamendu absolutu horrek zailtasun eta doloreak oro justifikatzen zizkidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Zeren Teseo gizagaixoak ere oraindik ez daki hondarrean aletuko zaiola bere ametsa, garaileak oro garaituak baino Lerrukarriago direla.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 26. orr.

Inork agindu gabe isildu dira neska-mutilak oro, inoren errieta beharrik gabe bildu dira zintzo eta otzan. lurrak, zeruak, direnak oro zu zindukatela eta zugan bukatzen zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.

Hura igaro bitartean itxi egin behar ziren dendetako eta etxeetako leihoak oro.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

Lur gainean gertatzen direnak oro kasualidade itsu zalapartari hutsak zirela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Norabide zehatzik gabeko pausoak oro, bakardadetik bakardadera eta isiltasunetik oroitzapenera.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.

Eskura zituen koaderno eta paperak oro tarratatzen hasi zen Isabelle, amorru biziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

5 (oro soila erakusle pluralaren eskuinean).

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Hiritik lekutu behar izan genuenean, askatu egin genituen txori eder haiek oro.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   Mt 26,1

Horra zergatik hil ziren gure gazte haiek oro.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Burges erraldoi haiek oro oihuka zinpurtzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.

Zeren urte hauek oro igaro ondoren, inork ere ez baitu ukatuko, esan bezala, inoiz baino gehiago idazten dela euskaraz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Baina haiek oro "hizkuntza komun batekoak" izatea [...] Unamuno-ri interesatzen zaion apailaketa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.

Hauek oro, ene ustez, erran behar ziren, lasterka eta presaka, ene begi eriak ahantzi gabe eta sententzia zuzenagoaren menturan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 189. orr.

Arratsetan, orenak egoten nintzen horiek oro gogoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Uste izan dut beraz, haren aurka frogatuak ziren zeinuak ez zirela askiko hura susmagarri egiteko, eta kontrako seinaleen kopuruak haiek oro suntsituko zituela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

6 (bestelakoetan).

Oro ez da urre.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.

Eta idaztekoak hartuta ez zitzaidan deus onik etortzen, oro zen euri, hasperen, kaiak hutsik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Zu zinen niretzat... -nola esango nizuke? edozein alderaketa hutsalegia da- oro zinen, nire bizitza osoa. Jaungoikoaren Probidentziak oro zuzentzen du.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Paisaia berde hau, [...], oro laino mehe batek estalia, aberri baten eraikuntzak ez du horrenbeste odol merezi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Orok bultzatzen gintuen elkarrengana.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

Zerbaiten zain ematen zuen orok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 24. orr.

Lehenengo motorra dena, unibertso osoa mugitzen eta, beraz, orori bizia ematen diona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Ez zen eneatu ere, segur baita denbora pasa, orori so egon zela lurreko mamutza ttipi, ardi, ahuntz, pottoka, bele, buzoka...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Luzaiden, orotan bezala, emaztekiak ziren josten aritzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Eta bazter guztiak direla hemen, orotan hemen esaten dela, ez hemen bakarrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Han zegoen Amandine, geltokiko kai bazterrean, lepoa luzatuz, orotara so.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

7 orotara adlag guztira.

Orotara 25 bertso dira, hemen doazenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.

Orotara, bi manifestazioetan 10.000 pertsona inguru bildu ziren.  Berria - Mundua   2006-02-26

Igandean orotara hautesleen %66,5ek eman zuten botoa.  Berria - Mundua   2006-04-11

Bidaiariak, berriz, orotara 1.208 hartzeko gaitasuna dute: 216 eserita, 992 zutik eta lau eserleku izango dira murrizturiko higikortasuna duten pertsonentzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Berrehun eta hamabi ziren, orotara, tenpluko atezain izateko aukeratuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,22

Lau zihoazen orotara auto haren barruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.

Ez ziren orotara zortzi edo hamar mahai baino gehiago izango.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Lantegia gogoratzen dut ondoen, nahiz eta orotara hiru aldiz baizik ez nintzen egon Hori Wu maisu zaharraren egoitzan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Aitaren arreba bat salbu, denak ezkonduak ziren eta orotara hogeita sei lehengusu baginen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 81. orr.

Binilozko hemezortzi disko dira orotara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Japonia osoan, bestalde, 18 zentral nuklear daude, 52 erreaktore orotara.  Berria - Gaiak   2004-08-10

80 bat ekintza, orotara 300 bat demo-kidek obraturik.  Herria   2002-12-05

Dodovek besarkada bat eman zidan, beste bat Scwzsek: bi orotara.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

8 oro har (orobat orohar g.er.)

Oro har ele guti erabili genuen egun hartan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

Oro har, nahiz ile motxak jite militarra eman, aristokrata baten itxura zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Oro har, bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

Sexuaz bai, sexuaz oro har eta abstraktuan hitz egiten zenuten.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.

Eta, oro har, ematen zuen bulego hura andetan garraiatzen ahal zela, geltokiko buru eta guzti, aita santua eramaten duten bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

Baina, oro har, bihotz ona zuen eta zerbitzu egitera ekarria zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Abertzaleen esku zeuden, oro har, euskal dantza taldeak, euskaltegiak, eta Elizaren inguruko hainbat eta hainbat jende, apaiz "kontzientziatuen" gidaritzapean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

Xarmantak ziren, oro har, nire bezeroak, arras gisakoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.

Literaturaren eta, oro har, sorkuntzaren inguruko testuak ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Arteak -eta kulturak oro har- ez daki norantz jo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Nechemia errabinoak, oro har, ederki ezagutzen zuen Gaiztoaren abilezia eta bazekien hura nola menderatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.

Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe.  Elizen arteko biblia   Mk 7,3

Gauaz lo guti, oro har: erresorten musika eta ondoan lo zegoen gizonaren korrokak!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Oso oro har begiratzen dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 140. orr.

Boterea zer da oro har?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 121. orr.

· Oro harrezko agerpenari dagokion objektua objektu transzendentala da, h[au] d[a], oro har Zerbaiten pentsamendu osoro indeterminatua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Kategoria hutsak, ordea, oro harrezko gauzen errepresentazioak baino ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 294. orr.

9 ororen buruan azken batean.

Ororen buruan, arrazoi zukeen Mathiasek. Ororen buruan, klaro asko agertu nuen zer nintzen: betidanik izan nintzena: gizatxar galanta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Baina niri, ororen buruan, Amandinen presentzia aski zitzaidan, nahikoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Entzuten segitzen da oraindik ororen buruan, bere tanta aleak kazkabarkatuz, biziaren haria albainduz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

Bere ergelkeriarengatik ordaintzeko modua aurkitua zuen, eta esperientzia horretatik onik ateratzen bazen guztiz adoregabetu gabe, orduan, izango zen ororen buruan itxaropenik beretzat, beharbada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

10 ororen gainetik oroz gain.

Ororen gainetik zuhurtziaz jokatu behar zuela oroitu, eta senak atzera eragin zion Mikel Strogoffi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.

Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Ororen gainetik, baina, bi eszena haien protagonistak erakartzen ninduen ni: Ernst Udet zen pilotua!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Ororen gainetik originala izatea da gaur moda, eta modako ibiltzea, berriz, originaltasuna.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Globalizazioa, ororen gainetik, pribatutzat jo daitezkeen integrazio-logiken emaitza da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

Nik matrimonioa ez dut itsu-itsuan ororen gainetik laudatzen.  Herria   2005-02-10

Aurreneko orrian, albiste bat ororen gainetik: "Joan Paulo II.a hil da".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

11 oroz gain (orobat orozgain g.er.) ik gorago 10; ik beherago 13.

Oroz gain, Espainia arima bat da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.

Oroz gain, jakina, haurren jostagarri da eulia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Eta, batez ere eta oroz gain, ezin da ahaztu konstituzio honi baiezkoa eman zion jendearen kopurua, hori bai, oso txikia izan zela gure eskualdean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

Gizon liberala, oroz gain euskara maite zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 115. orr.

Eta gu, oroz gain, jende zibilizatuak gara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Ondorio hori aldarrikatu nahi dut hemen, oroz gain, egoera kontuez ari bainaiz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Liberalismo berria, oroz gain, munduko ekonomiaren aldaketen eta nazio-ekonomietako sektore desberdinen arteko indar-harremanen bilakaeraren arteko elkarreragin dinamikoaren emaitza da. Zuretzat aspergarriak, horregatik, non eta ez duzun jakin-minik edo gramatika goserik oroz gain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Lehenengo eta oroz gain bortxatzaileak direla uste dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

12 oroz gaineko (orobat orozgaineko g.er.) izlag

Hitz hauek eguneko ebanjelioan irakurtzen dira, Hirutasun goren, oroz gaineko eta gurgarriaren festaburu beneragarrian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Gai honi buruz etengabe hitz egingo balitz ere, ezer ez esatea litzateke bereiz izatean ematen den esentziaz gaineko eta oroz gaineko batasuna ulertu nahi bada.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Betidanik besta eder eta herrikoiak balin baditugu ere, uste dut aurtengoak oroz gainekoak izan ditugula.  Herria   2005-09-29

13 oroz gainetik oroz gain.

Oroz gainetik, ez nituen aitamak nigarrez ikusi nahi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 66. orr.

Badakizu denen buru zer dizudan oroz gainetik kondatu nahi?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Muslari trebeak ziren segur, baina oroz gainetik euskaldun porrokatuak, jadanik aspaldian erdaldun bilakatzen ari zen herri batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.

Dena den, haren begiek zuten lilura sortzen, oroz gainetik; begi ilun haiek ez zuten nehoiz salatzen jabearen sentimendurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Horra zergatik, arrazoiekin, Toledoko Artzapezpiku, Espainietako Primatuaren eta bereziki Izpirituzko gaietan bera baino goragoko buruzagirik nehor ezagutzen ez duen jaun baten auzia, oroz gainetik Erromako Aita Sainduari berari eraman behar zaion. iduritzen zitzaion gainera erromatar argiari, herritar hoberenen formakuntzak, haien zuzentasunak eta zuhurtziak izan behar zutela, oroz gainetik, lehentasuna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.

"Euskal Herria" (edo Euskal Herría) bai, hori bada zerbait: kolore batzuk, kolore horiekin bat egitea, munduko mapan leku baten bila dabilen ezin-izaki bat, eta oroz gainetik, fede bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agerpen oro (12); ahalak oro (25); ahalak oro egin (8); ahalegin oro (17); ahaleginak oro (25); ahaleginak oro egingo (10); ahalgarri oro (11); ahalmen oro (10); aldi oro (76); aukera oro (16); begiespen oro (10); bizidun oro (9); dagoen oro (10); den oro (110); direnak oro (19); dituen oro (16); dudan oro (9); duen oro (98)

egin ahalak oro (16); egiten duen oro (9); ekintza oro (18); enpiriko oro (9); erabilera oro (9); ere oro (9); errealitate oro (12); esperientzia oro (8); ez den oro (10); ezagutza oro (22); gauza oro (22); gauzak oro (14); gizaki oro (23); gizon oro (9); gure ezagutza oro (8); guztiak oro (11); haiek oro (11); harreman oro (11); hauek oro (15); hitz oro (8); hoik oro (14); horiek oro (215)

indarkeria oro (8); irudi oro (11); jende oro (8); momentu oro (9); mota oro (11); mugimendu oro (12); nahi duen oro (15); natura oro (9)

ordu oro (15)

oro baztertu (11); oro baztertzen (8); oro da (62); oro dira (13); oro egin (29); oro egingo (11); oro egiten (24); oro gainditzen (16); oro galdu (18); oro galtzen (8); oro har (2433); oro har hartuta (10); oro harrezko (149); oro harrezko gauza (14); oro harrezko gauzen (15); oro harrezko objektu (20); oro hil (13); oro izan (17); oro ukatu (12); oro zen (39)

politiko oro (8)

une oro (210); zerikusia duen oro (10)

bizidun orok (8); den orok (32); duen orok (53); euskaldun orok (8); gauza orok (12); gizaki orok (34); gizon orok (16); herritar orok (22); horiek orok (11); jende orok (8); nahi duen orok (11); orok du (30); orok duen (14); orok izan (10); orok nahi (8); pertsona orok (18)

adigai ororen (10); agerpen ororen (24); ahalgarri ororen (26); begiespen ororen (12); beste ororen (8); bizidun ororen (9); den ororen (14); duen ororen (13)

eragile ororen (8); esperientzia ahalgarri ororen (9); esperientzia ororen (27); esperientzia ororen aurretik (11); ezagutza ororen (34); gauza ororen (25); gizaki ororen (11); herritar ororen (15)

objektu ororen (8)

ororen ahalgarritasunaren (10); ororen arabera (9); ororen aurka (22); ororen aurrean (13); ororen aurretik (40); ororen baldintza (13); ororen batasun (12); ororen buru (206); ororen buruan (55); ororen forma (11); ororen gainetik (167); ororen iturri (11); ororen kontra (25); ororen multzoa (10); ororen oinarri (8); ororen oinarrian (16)

pertsona ororen (13)

den orori (10); duen orori (29); gizon orori (8); herritar orori (22); nahi duen orori (11); orori dagokionez (10); orori ongi etorri (11)

alde orotan (9); bazter orotan (10); denbora orotan (12); leku orotan (8); orotan bezala (16); une orotan (38)

alde orotara (18); daude orotara (10); dira orotara (31); ditu orotara (22); dituzte orotara (8); eta orotara (40); orotara bi (9); orotara bost (10); orotara hiru (16); orotara lau (12); orotara sei (11); orotara zazpi (10); orotara zortzi (8)

dira orotarat (14); lagun orotarat (10); orotarat hamar (9); orotarat hiru (8)

esperientzia orotatik (8); gaitz orotatik (9); orotatik aske (9); orotatik at (9); orotatik libre (9)

aldi oroz (75); aste oroz (15); baina oroz gainetik (9); bainan oroz gainetik (11); eduki oroz (14); eduki oroz abstraitzen (13); egun oroz (58); eta oroz gain (9); eta oroz gainetik (42); ezagutzaren eduki oroz (11); gisa oroz (17)

oroz bat (12); oroz bezala (44); oroz gain (118); oroz gaindi (9); oroz gainetik (218); oroz goiti (10); oroz lehen (22); une oroz (15); urte oroz (133); urte oroz bezala (39)


oroahaldun izond ahalguztiduna.

Ministro oroahalduna ahalmenak oro dituen ministroa da, horiek ez baliatzeko baldintzapean. eta barre egiten zenuen, nahiz eta biok bagenekien ez nintzela ni itzala eta zu argia, ez ginela txanpon beraren bi aldeak, baizik eta genetika-zientzia oroahaldunaren anaia bikiak, onerako eta txarrerako.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 216. orr.


oroahaltsu izond ahalguztiduna.

Oroegile, eiteoroko, orobereganatzaile, orojakile, oroahaltsua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen eta Eguzkiak, jaustunari bidera irtenik, munduko lanpara eternala hartu zuen eta zaldi itsutuak bildu eta dardar uztartu zituen eta euren bidetik bergidatu, dena gobernatuz, greziar poeta zaharrek kantatu zutenez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.


oroaskidun izond

Frogak, beraz, gehienez munduaren antolatzailea frogatuko luke, [...] ez, ordea, munduaren sortzailea, zeinaren ideiari dena menperatzen zaion, inolaz ere aski izango ez litzatekeena aurrean dugun asmo handiarentzat, hots, jatorrizko zerizan oroaskiduna frogatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Denak osotara zerizan orobateratzaile bakar batetik sortu balira bezala kontsideratzea agintzen duela, hau kausa gorena eta oroaskiduna den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Zerizan baten suposizio erlatiboa baino barnebiltzen ez duen arrazoimen hutsaren hirugarren ideia ilara kosmologiko ororen kausa bakarra eta oroaskidun gisa Jainkoaren arrazoimen-adigaia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.


orobat adlag era berean, berdin. ik halaber.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bai orobat (16); baina orobat (21); berdin eta orobat (6); da orobat (32); dela orobat (8); dira orobat (14); ditu orobat (5); du orobat (11); dut orobat (15); dute orobat (7); ere orobat (14); eta orobat (199); eta orobat ez (4); ez da orobat (4); ez orobat (7); gabe orobat (4); gehiago orobat (8); hori orobat (4); naiz orobat (5); nuen orobat (5)

orobat bainan (4); orobat bere (10); orobat beste (6); orobat da (7); orobat dio (5); orobat dira (4); orobat egin (7); orobat erran (5); orobat esan (11); orobat eta (5); orobat ez (10); orobat ezen (7); orobat gertatzen (5); orobat hain (8); orobat haren (9); orobat izan (7); orobat jakin (6); orobat neure (5); orobat nire (5); orobat uste (6); orobat zen (5); orobat zer (5); orobat zuen (4); orobat zure (7)

zela orobat (4); zen orobat (11); ziren orobat (7)


orobatsu adlag gutxi gorabehera orobat.

Orobatsu gertatzen da "barrukoa" edo "barnealdekoa" izatearekin; kostak hartu duen bultzazo turistikoarekin [...] gauza menoxa bezala gelditu da "barrukoa" eta hondartzarik ez duen herri batekoa izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.

Eta Urbiaingo haraneko borzpasei jauntxoekin ere orobatsu gertatu zitzaioan, zeren zeruan hegan zebiltzan borzpasei miru haiei ez baitzien graziarik egiten ikusteak ezen arrano bat bil zitekeela ingurune haietarat eta haien gainean hegalda.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Gertuki eta segurki erranen zuen ezen, mila eta bortzehun urte iragan arren, berdintsu eta orobatsu jarraikitzen dela gizona, deus ere ikasi gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Zuzenbidean sinesten duen ongile gaitz bat behar da, edo okerbidean sinesten duen gaizkile on bat: biak orobatsu dira, biak dira merezitako ordain justiziazko baten obratzaile.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.

Hemen gauzak nola diren, nola behar luketen edo nola nahi genukeen izatea, denak orobatsu dira, eta funts berbera daukate, hots, batere ez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berdintsu eta orobatsu (31); orobatsu dira (4); orobatsu gertatu (3); orobatsu gertatzen (4); orobatsu ibili (3)


orobeherazale izond

"Orubezale" hitzak "orobeherazale" hitzarekin duen antza problematikoki adierazgarria da, baina dudarik gabe iradokitzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.


orobereganatzaile izond oro bereganatzen duena.

Oroegile, eiteoroko, orobereganatzaile, orojakile, oroahaltsua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.


orobetegin izond

Teologia moral honek espekulatiboaren aldean abantaila berezi hau du: berak ezinbestean jatorrizko zerizan bakar, orobetegina eta arrazoizkora gidatzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.


orobiltzaile izond oro biltzen duena.

"Hona hemen nire tradizioa!", pentsatu dut neure baitan, eta, egia esateko, nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat, bestela gero eta gutxiago naiz-eta halako kontzeptu orobiltzaileen botazale.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Kontzientzia oro apertzepzio huts orobiltzaileari dagokio, orobat sentsuzko begiespen oro errepresentazio gisa barneko begiespen hutsari, hots, denborari dagokion era berean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Jatorrizko batasunaren mementoa izan, mugatu eta anizkun den guztia handik banatua (alienatua) izango baita, haren garapen edo hedapen bezala filosofiak ezagutua ere, dena munduaren ikuspegi orobiltzaile batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.


oroegile izond oro egiten duena.

Zu Jaungoiko guztiahaldun, oroegile, guztien jabe, zeru-lur ederren egile zaren horrek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Oroegile, eiteoroko, orobereganatzaile, orojakile, oroahaltsua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.


oroerreal izond

Zerizan oroerreal bakoitza beharrezko zerizana da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 219. orr.

Izaki oroerrealaren ideal hau errepresentazio soila den arren, lehenik, egikaritua da, h[au] d[a], objektua bihurtzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Gauza bera gertatzen da Jainkoaren izatearen froga transzendentalarekin, zerizan oroerrealaren eta beharrezkoaren adigaien elkartrukagarritasunean soilik funtsatzen den eta beste inon bilatu ezin denarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.


orogenia iz geologiaren atala, mendien sortzea aztertzen duena; eskualde bateko mendien multzoa.

Edo Juan Retana bere anaiak katalogoan dioen moduan, haizeak eta orogeniak.  Berria - Kultura   2004-04-14


orogeniko izond orogeniarena, orogeniari dagokiona.

Burdinazko xaflak, eta bere mugimendu orogenikoak, lurazalaren tolesdurak dira, sinpleak eta deserosoak.  Berria - Kultura   2004-04-14


orografia 1 iz gerografia fisikoaren atala, lurrazalaren erliebea aztertzen duena; eskualde bateko mendien multzoa.

Ingalaterraren fauna, flora, hidrografia, orografia, historia militar eta monastikoa jasorik dago bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Espainia osorako badago araudi bat, baina Euskal Herriko egoera guztiz desberdina da, bai orografiagatik bai egiten duen eguraldiagatik.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Gaina orografia askotarikoa da, bertan, lautadak, kraterrak eta 3.000 metroko garaiera duten mendiak aurki daitezke.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Errepidea menditik zintzilik dagoela dirudi, orografia oso malkartsua da, labarra da dena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Orografia menditsua delako eta hori horrela izanda, normala delako igotzaile gehiago egotea.  Berria - Kirola   2006-03-03

Muinoan zehar igotzen den hiri iluna, eta han goian gaztelua, edo, behatokia aldatuz, portugaldarren kanpamentua orografia hautsi baten gainean, sakanak eta aldapak, olibadi barreiatuak, zenbait uztondo, arestian izandako suteen aztarnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

2 irud/hed

Begi-niniak ezohiko argiaz piztu zitzaizkion eta behatz artean jira eta bira zerabilen bere aurkikuntza miragarria, koska eta kamer guztiak laztanduz, haren azalaren orografia osoa buruz ikasi nahi balu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.


orografiko izond orografiarena, orografiari dagokiona.

Tunguz mendien adar bat eratzen dute inguruko tontorrek, Altai sistema orografiko zabalaren parte bat osatzen dutela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Ez dira lau-lauak, baina ez dute esprinterrak atzean uzteko moduko zailtasun orografikorik.  Berria - Kirola   2006-02-21

Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan.  Berria - Kultura   2004-12-18


orohar ik oro 8.

orohartzaile izond oro hartzen duena.

Izan ere, gogo infinitu orohartzaile baten baitan bakarrik izan liteke nire ametsaren pareko ametsa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Zientziaren alderdi berri horrexek, teknologia egunetik egunera orohartzaileago batekiko lotura estu horrexek markatzen ditu hain sakonki gaur egungo gizarte-bizitza eta kultura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Orohartzailea eta totalitarioa da; ez du nabardurarik onartzen, dena asimilatzen du bere mende: ideologia, merkatua, herria, kultura, aisialdia...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Afekzio-irudia adierazgarritasuna orohartzaile, itotzaile, nagusi, bakarra bihurtu den irudikapena da zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.


orohartze iz guztia hartzea.

Genesia, jarraitasuna, orohartzea: hauek dira ideien historiaren gai handiak, eta honegatik lotzen zaio azterketa historikoaren era jakin bati, gaur tradizionala dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Berregiteko bere kontura eskegita utzitako orohartzeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Enuntziazio-azterketaren hirugarren ezaugarria: bera metatze forma berezi batzuei zuzenduta dago, eta hauek ezin diren identifikatu ez oroimenaren moduko barneratze batekin, ez agirien orohartze aiherga batekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 142. orr.


oroi 1 iz oroipena, oroitzapena.

Etxea egokiarazi eta dotoretu du, Victor Hugoren oroi eta Frantziaren ohoragarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Ama oroi, ama gogoan, ama aurrean; ama jangelako pareta nagusiko argazki bikainean, bera buru, eta 50 bat urte zuelarik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Argazkien kutxan ez dut topatu horri buruzko informaziorik: oroi-txartel bat bakarrik, aitona-amonen argazki banaren azpian bakoitzaren izena eta heriotzako eguna aipatzen dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 32. orr.

Zutikako pertxeroa boterearen sinbolo zen, azkar eta tentuz lan egiteko oroi-zentzagarri bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Esan bezala, oroitzapen baino oroi-mamu dira Legazpiko nire eskolaldikoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.

Pentsa ezak amak bihotzez eskertuko liakeela oroi-ekintza xume horretan parte hartzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

3 oroi izan da ad oroitu. ik oroit1.

Oroi naiz Bordeleko jokolari batzuen izenaz eta gure hitz jokoez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Oroi naiz gero, sartu bainintzen berriz Aljeriatik landa Bièvres herriko Seminarioan nola egun batez Zuzendariak galdetu ninduen bere bulegora.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

4 oroi-min ik oroimin.
5 oroi-mingarri izond

Eta oroi-mingarri zitzaizkion bainuetako kandela gorriak, hilerriko gauaren erdian, eta ganbera karratuko ihi berdeak, oinak hondoratzen zitzaizkioneko lokatz lodi haren lekuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Atsekabea zera baita lasaitasun oroi-mingarria.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.


oroiberritu, oroiberri(tu), oroiberritzen du ad oroitzapena berritu.

Galde bidez, biziberritu ahalean, oroiberritu, eta nork bereganatu egiten baititu munduko sekretuak, huskeria aspergarri usteko askoren azpian mila ezusteko liluragarri bezain engainagarri bilatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Kontuak hola, poetak esana oroiberritu beharko: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

Hari batetik zintzilik daraman goiasmo handi batekin, nola oroiberritu lezake orduan gizonak mundua, zortzi mila metro lodiko elurpean?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Latina zela medio bereganatu ditu euskaldunak "doministiku egin, doministikuka ari" bezalako esanerak, behiala, inork urtzintz egin aldiro, "Dominus tecum" esalegea, hutsik egin gabe oroiberritzen zelako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.


oroibide iz oroitzeko bidea.

Ez dago garbi letraren izena emendiozko oroibide gisa aldatu zen ala izenak klatx eta suntsidurak naturaren txantxa izaten jarraitu zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 169. orr.


oroigabe adlag oroitzapenik gabe.

Jakina, aspaldian utzi zenituen atzera hamazazpi urteak, eta bestetik jardunbide parakimikozko karrera luzeak hilduratu egin zaitu, atrofiko, ezindu, erreaktiboen eta tresneriaren kokapenaz ezjakin huts bihurtu zaitu, oinarrizko eta funtsezko erreakzioak ez diren guzti-guztiaz oroigabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.


oroigai izond oroitzeko gaia.

Hor dute sorburua, hain zuzen, autistek oroigaiak hitzez hitz gogoratzeko izan ohi duten ahalmen miragarria, eta, orobat, oroitzapen horien ezaugarri nagusiak eta ideia edo oroitzapen orokor bat taxutzeko izan ohi dituzten zailtasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.


oroigailu (orobat oroikailua) 1 iz oroigarria.

Frankisten aldekoentzat oroigailu bat ederra eraiki zuten hilarrien erdian. haren oroigailuak; opera-kantariaren hilketaz eta Angeloren kontrako epaiketaz berri ematen zuten egunkari-zatiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

-Malfoyk nire oroikailua dauka, andereño.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 133. orr.

Zirrikitu, txoko eta bazter guztietatik, aldiz eta orri, zorro, txartel, ohar, kaier, agenda txiki, fotokopia, argazki, plano, zirriborro, zerrenda eta oroigailu gehiago azaltzen hasiak ziren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 57. orr.

2 (izenondo gisa)

Ohorezko aurreskua dantzatu da zalutasun haundirekin, plaka oroigailu bat estrenatu, eta ibilaldiko urrezko liburuan agintari batzuek beren sinadura eman dute.  Herria   2001-05-10

3 oroimena.

Oroigailua ahula bada ere, traidoreagoa da asmamena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 16. orr.

Loak hartu ezineko gauetan orain arte Madrildik atera dituzten iheslari horien errepasoa egiten du, bere oroigailua argazki kamera baino zehatzagoa dela baliatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Oroigailuko argazki kamerara Juan Leon Kruzalegiren irudia datorkio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.


oroigarri (orobat orroigarri g.er. eta orroitgarri g.er.) 1 iz zerbait oroitarazten duen gauzakia edo zera; iraganeko zerbait gogoratzeko gordetzen den gauzakia; gertari gogoangarri baten oroitzapenetan egiten den gauzakia. ik souvenir; gomutagarri.

Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariak jasoko du oroigarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Irabazleak 900 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak 600 euro eta oroigarria.  Berria - Kultura   2004-08-29

Museoko dendan, nik ere altxor txiki bat osatu dut lagunentzat oroigarriak erosiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.

Azpeitiko Loiolan, basilikaren aurrean, badira oroigarriak saltzeko bi etxola.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.

Arantzazuko oroigarrien dendan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Hainbat idazle, Carlos Casares ere tarteko, Neguko Jauregia, Leninen gela eta halako beste hainbat oroigarri historikoren artean ibili dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 255. orr.

Marco Pantani zena omentzeko oroigarria inauguratu zuten herenegun.  Berria - Kirola   2006-05-04

Duela hiru urte Eusko Abertzale Ekintzako (EAE-ANV) kideek Aiako Harriko Aritxulegin jarri zuten oroigarria kendu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Horregatik ezkutatu nuen oroigarri zaharren artean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Xake-taula ere hantxe dago, baina ez gerra garaiko oroigarriak: intsigniak, hildako ofizial alemaniar baten Lüger-a [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

Armairuan ibili naiz moskatel botilaren bila, eta aita-amen oroigarriekin egin dut topo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 64. orr.

Gure aurreko gurasoen egite harrigarriak ondorengo semeen oroigarritarako gordetzea ohorea da gurasoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Peggyrentzat, Tomen partetik, oroigarri gisa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuak gogoz har ditzazuela, haren oroigarri santu gisa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Lagun hori udako oporretako oroigarri bat besterik ezin da izan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 315. orr.

Arturo Kanpiongo irakasle Luziori // behin ahaztutakoa, betiko oroigarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Har zazu hau oroigarritako!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 57. orr.

2 irud/hed

Aurreko gauean korridorean harturiko muturrekoaren oroigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Ramirez Zamaketariak lehengo arratsean kokotsean utzitako oroigarri hanpatuxera eraman nuen eskua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

3 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena; egizue hau nire oroigarri.  Elizen arteko biblia   Lk 22,19

Zure alboan igaro ditudan une ederren oroigarri.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 307. orr.

Gorde itzazu, nire oroigarri, eta bilobaren bati eskaini inoiz, hala irudituz gero.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Senarraren galerak bezainbat nahigabetzen zuen semearen desagerketak, eta, haren oroigarri, gela handi batean marmolezko hilobi bat eraikiarazia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Migel Mailuk hiru eri falta ditu ezker eskuan, ezpata-ukaldi baten oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 40. orr.

Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Goraipamen bezala, egintza hauen berri errege-liburutegian idatzita gordetzeko agindu zuen erregeak, Mardokeoren zerbitzu onaren oroigarri.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,23

Abuztuko arrats gris epela etorria zen hirira eta aire leun epel bat zebilen kaleetan, udaren oroigarri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Bila aritu naiz Benedettiren liburuen artean Yoyesen oroigarri egin zuen poema.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 106. orr.

· Etxea nola erakutsi zion, are postal bat nola eman zion bere eskuz idatzi lerro batekin, Victor Hugorekin biek elkar topo egin zuteneko oroigarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Axernarioren Oroigarri-Bilduma.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 164. orr.

Zehatz-mehatz, hiru oroigarri-klase daude: lehen jaunartzean egin ohi direnak, ezkontzakoak [...] eta hildakoenak (hauexek ugarienak gainera).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.

Gaurko eta aspaldiko erretratuekin batera, beste oroigarri-mota batzuk ere jasota daude bertan, amak gordeta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri -suntsitzaile berak ederzale!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Hormetan bere proiektuen argazkiak zeuzkan esekirik, bidaietatik ekarritako animalia-oroigarri xumeekin batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Heriotza-oroigarri mordoxka atera zuen barnetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

6 izond gogoangarria; oroigarrizkoa.

1936ko udan sartzean Irungo sutea piztu zen eta laster Gernikako eraso oroigarria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Zinez egun bat oroigarria denentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Primeran pasatu genuen ostegun gau oroigarri hartan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Beren kantu oroigarri batzu eman dituzte Lakak (Baigorriko arnoaz) eta Ezpondak (Gure amerikano batzuenak, sort-herriaz).  Herria   2003-03-17

Ez ikaragarrizko idazlea delako, ez monumentu edota plaka oroigarririk jarri delako.  Berria - Kultura   2004-07-17

Jose Miguel Beñaran Argala duela 27 urte atentatuan hil zutenetik ekitaldi oroigarria urtero egin izan dutela gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

7 oroigarrizko izlag ik oroitzapen 7.

Baina komoda gainean edo tximinia gainean uzten den oroigarrizko argazkiak, gazte baten gelako hormatik zintzilik jarrita dagoen "posterrak", zinema-aretoan proiektatzen den irudiak, edota telebistako irudiak berak ere, denek dute zeinek bere marko-objektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

· Berunaz halaber hil-oroigarrizko iruditxorik urt daitekeen, ez brontzea bezalako dirdaitsu, baizik eta, hain zuzen ere, itzal sa mar, lauso samar, hildoluzko gauzei bidezko eta egoki zaienez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betiko oroigarri (5); oroigarri bakarra (3); oroigarri bat (14); oroigarri batzuk (3); oroigarri bezala (4); oroigarri gisa (25); oroigarri izan (3); oroigarri izango (4)

oroigarria jarri (3); oroigarria kendu (4)

lore eta oroigarriak (3); oroigarriak kendu (3)

eskaintzailearen oroigarritzat (4)


oroigarritxo iz oroigarri xumea.

Gainera beti izaten zuen neskarentzako oroigarritxoren bat.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.


oroigune (orobat oroitgune g.er.) iz zerbaiten oroitzapenezko gunea. ik oroileku.

Sarraskiaren oroigunearen inguruan hasi ziren istiluak.  Berria - Mundua   2006-03-17

Srebrenicatik hamar bat kilometrora kokatutako Potocariko oroigunean egin zituzten gogorarazte ekitaldiei hasiera eman zion abesbatza batek emandako Srebrenicako infernua kantuak.  Berria - Harian   2005-07-12

Potocariko oroigunearen inguruko hilerrian, identifikatuak izandako 1.300 Bosniako musulmanen gorpuzkinak ehortzita zeuden dagoeneko.  Berria - Harian   2005-07-12

Azkenean, oroitgune berezi bat, ikertegi batekin eta erakustegi bat aldean, muntatua izan da Struthof-en.  Herria   2005-11-10


oroikailu ik oroigailu.

oroikatu, oroika, oroikatzen du ad oroitarazi.

Jesusek bere garaian (21. mendearen gizarteari oroikatu behar dira) hiru jende mota aurkeztu dauzkigu, Jainkoaren maiteenak bezala: [...].  Herria   2004-10-21


oroikur iz ikur oroigarria.

Haritxelharrek [...] Remigio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura jasoko du, Manuel Lekuona sariaren oroikur.  Berria - Kultura   2004-10-19

Bridges-i Maribel Verdu aktore espainiarrak eman zion Kontxako farolaren oroikurra.  Berria - Kultura   2004-09-25

Apalategiak liburuz josiak eta hormak, oroikurrez beteak.  Berria - Harian   2006-03-03


oroikusle 1 izond guztia ikusten duena.

Hori izango ote da berari buruzko epaia, unibertsoaren begi oroikuslearen epaia?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.

Mundu itxuranitz, aldibereko eta ia eraman ezineko punturaino zehatz baten soegile bakarti eta oroikuslea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

2 (izen gisa)

Halaber, gizakirik itsusienak hil omen zuen Jainkoa, ezin zuelako eraman Oroikuslearen soa beti gainean.  Berria - Kultura   2004-05-28


oroileku (orobat oroit-leku) iz oroigarri bat dagoen lekua. ik oroigune.

Trenari atxikitako oroileku nagusi batzuk bazeuden, nire kondaira hau irakurtzen duenak dagoeneko egiaztatu duenez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

Via Appian barrena erromes abiatu, hiru bat kilometro oinez ibili, hilobi-oroileku moduko batera iritsi eta haretxen gainean eseri ginen: harrizko muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa, belar txarrez estalia, eta Baedeker-ak aipatzen ez zuena, zorionez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Egitekoa ere bazuen Madrilgo Colon biltokian, Kristobal Kolonbo famatuaren oroit-lekuan.  Herria   2003-05-08


oroiliburu (corpusean oroitliburu eta oroit-liburu soilik) iz oroitzapenak biltzen dituen liburua.

Heroi baten hainbatekoa da: amodioa eta mendekua dituzu zerbitzatuko; zure oroitliburuan ezarri beharreko bertze amarrukeria bat gehiago izanen da azken buruan: bai, zure oroitliburuan, zeren eta egunen batean argitaratuak izatea nahi baitut, eta hartu baitut izkiriatzeko ardura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Egia da ere 1789ko uztailaren 14an bere oroit-liburuan idatzi zuela: deus.  Herria   2005-07-21


oroilore iz belar landarea, leku hezeetan hazten dena, loreak urdinak eta hostoak latzak dituena (Myosotis sp.).

Zerua garbi zegoen, oroiloreak bezain urdin, eta uda-giroa sumatzen zen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.

Begiak oroilorearen urdin berekoak zituen, malenkonia handikoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 84. orr.

Gizon txikia zen, orinez josia zeukan buru soilduko azala eta begiak hits eta zurbil, oroilore zimelduen koloreko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Oroilorez apaindutako lastozko kapela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.


oroimen (orobat oroitmen g.er. orroimen g.er. eta orroitmen g.er.) 1 iz ikusi, entzun, ikasi edo sentitu diren zerak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua.

Oroimen, adimen, nahimenak bat dira esentzian, hirutasun erlatiboa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.

Nik, gogo naizen honek, harremanak dauzkat nire adimen, nahimen eta oroimenarekin.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 21. orr.

Oroimena zerbait gogoan gordetzeko ahalmena bada, Ingo ez zen niretzat oroitzapen bat: ez nuen ezagutu, eta etxean ez zegoen haren argazkirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

"Oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Kortexa da, batez ere, ikasteaz, oroimenaz, emozioez eta pentsamendu abstraktuaz arduratzen den garun atala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Berrikiago, oroimenaren teoria biokimikoa defendatu da kartsuki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Oroimena datu-base gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Oroimena nemoteknia gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Oroimena eta gogoangarritasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

Oroitzen du kontatu zuen istorioa... eta orain oroimen horretako itzal ezezagun batek jauzi leun bat egin du eta bere bizitzan sartu zaio nolabait, lotsati, mireskor, gorrituta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.

Horrenbestez, ohartzen nintzen ez zela oroimenaren ariketa hutsa; herriminaren ariketa ere bazen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Ez zen gehiago itzuli ez gorputz ez arima ez oroimen sorterrira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Ahula baita oroimena, gaitza iraganaren mapa osatzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Baina orain, hainbeste oroimen berpiztu eta gero, haren gorputza [...] ukitze hutsaz, haragizko desiraren ziztada bizia sentitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Oroimena lantzeko plazaratzen diren gidaliburu modernoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Oroimenak huts egiten ez badit, halaxe esan nion nik: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Ez dakit oroimenak nahastu egiten nauen, baina esango nuke gau hartaz gerokoa izan zela nire bizitzako boladarik ederrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

2 (erkaketa edo metaforetan)

Gau batean gertatuarekin bete nahi zuen nonbait bere oroimenaren zulo hondorik gabea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.

Oroimenaren ganbaran iragana dago, baina iragan hori ez dago finkatua, ez dago osatua, ez da beti bat eta bera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Une hura nire oroimenaren uretara iritsi zenik ere zalantza egiten dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Oroimenaren ur handietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 73. orr.

Hona hemen ni ene oroimenaren landa, leize eta ezin konta ahalko hartzuloetan, ezin konta ahala mota gauzez neurrigabeki beteak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

Musika baita oroimenaren kutxa irekitzeko giltzarik egokiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

3 (leku atzikikiekin)

Egia da gauzak oroimenera datozela haiek gertatu diren lekuetara itzultzean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Pitagoriko zintzoa inoiz ez baita altxatzen bezperako gertaera guztiak oroimenera ekarri arte.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

Peroren aurpegia eta izena, ostera, ez zitzaizkidan egundaino oroimenetik joango.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Tristura guztiak oroimenetik ezabatzeko ahalmena duten hitz lasaigarriak, ahapeka esanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Noizbait sentitu dugunaz galdetzen bazaigu, ez ditugu ematen aditzera gauzak, haiek oroimenean utzi eta irarritako irudiak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 193. orr.

Esan ohi dugu oroimenean zerbait gorde nahi dugunean; ez dugu galdetzen "zein da gauza honen hitza?".  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 187. orr.

Ohitura haiek zaharren oroimenean gordetzen ziren, baina pixkanaka lege edo ohitura idatzi bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Baina ez zegoen grabaziorik, soilik nire oroimenean gelditutako hitzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Ahaztu egin nahi zenuke oroimenean iltzaturik geratu zitzaizuna, gogo gutxi duzu galdetzeko nor zen hildakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Hainbat urteren buruan, leku hura oroimenean jiraka hasi zitzaidanean, beste izen bat eman nion nik: Obaba.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Erabat itsutzean, bere oroimenean miatu besterik ez zuen izango, liburutegi batean bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dut urtaroaz oroimen garbirik ere, eta barkamena eskatu behar dut horregatik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.

Neure oroimen lanbrotsuan apenas dudan horren arrastorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Oroitzapenetatik tiraka hasten den idazlea ez dela oroimen oneko pertsona, oroimen onekoak ez baitu oroitzen nekatu beharrik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Gezurtiak ezin oroimen kaxkarra izan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Oroimen eskasa dute frantsesek.  Herria   2005-07-28

Nahikoa zen begirada bat ematea erakusketari, oroimen miragarria zuela ohartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Ikusmenezko oroimen miragarria zuen, eta bazirudien aski zituela segundo batzuk, eraikin edo hiri-ikuspegirik konplexuenak bereganatu, eta xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Nire oroimen kamutsak jazartzeko zenbat denbora behar, horrenbertze iraun zuen liluramenduak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Hitz haiek oroimen izoztuaren erdian bizitzaren aldeko musika bat berritu baliete bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 152. orr.

Pertsona batzuk oroimen harrigarria dute beren izaera genetikoari esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Bere oroimen "fotografikoa" zela medio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Berezko oroimenaren eta oroimen artifizialaren arteko bereizkuntzarekin batean, epe laburreko eta epe luzeko oroimenak bereizten dituzte adituek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Zehazkiago, oroimen testuinguruduna -edo "episodikoa"- zen Gregek hain nahasia zeukana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Haren oroimen semantiko deritzona nahiko osorik zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

5 (izenondoekin irud/hed)

Esan eta egin zituztenak kondaira-liburuetan jasorik daude, Irlandaren oroimen suharrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Liburu guztiek ez dutela oroimen kolektiboan gordetzea merezi.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Taj Mahal [...] saminak eraikitako oroimen-etxe ederrena da, hilobi liluragarri bat, negar egiteko eta oroiminak barreneraino hunkitzeko bazter zoragarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Zerbait ikasten denean, ezkerreko hemisferioan ezartzen da oroimen-arrastoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Gero, oroimen-sorgintzea egin behar izan nien, ezer gogora ez zezaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Baliteke oroimen-forma sinpleenak behinik behin garun-enborrari loturik egotea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Beste oroimen-eredu batzuen kasuan bezala, proposamen hori ere ezin da esperimentuz frogatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

V4ko zelulek hipokanpoko eta kortex prefrontaleko oroimen-sistemetaraino bidaltzen dituzten informazioen isuriaren etenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Ez zuen behar ez oroimen-suspergarririk, ez aide-mémoirerik, ez zirriborro edo oharrik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Honela, Historia naturalaren oroimen-eremua, Tourneforten ondotik, bereziki estua eta bere formetan behartsua agertzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Gizakien aurrean auzitan erabilitakoaz segurantzarik eza gerta zitekeenez, oroimen-bidea erabil zitekeen epaimahaia biltzen zen guztietan, par record izeneko auzibideaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

Ez zen oroimen-irudimenetan agertzen zitzaidan bezalakoa, ametsezkoa eta ilargi-argiak argitua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Haren argazkia zen oroimen-negatiboan agertzen zitzaiona.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azpimarratzekoa da X. liburua, non giza oroimenari buruz egin diren azterketarik sakonenetarikoa burutzen duen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Bere zuzentzaile-oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

8 oroipena, oroitzapena.

-Gure lehen amodio gauaren oroimen, kaligrafiatu nituen ideograma hauek eskaintzen dizkizut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Urte gutxitan zauriaren oroimena besterik ez da geldituko eta, noski, ez bata ez bestea ez zarete ezeren errudun.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Eta oroimenetan murgilduta segitu zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oroimen arrastoak (3); oroimen bat (7); oroimen baten (4); oroimen bikaina (3)

oroimen eremua (3); oroimen forma (3); oroimen garbirik (3); oroimen historikoa (21); oroimen historikoa berreskuratzea (4); oroimen historikoaren (4); oroimen historikoari (3)

oroimen kolektiboan (5); oroimen lausoa (3); oroimen miragarria (8); oroimen mota (6)

oroimen ona (13); oroimen sorgintzea (3)

oroimen txarra (3); oroimen zatiak (4); oroimen zehatz (3); oso oroimen (6); oso oroimen ona (3)

elurraren oroimena (3); herriaren oroimena (4); nahimena eta oroimena (10); oroimena berreskuratzeko (3); oroimena besterik ez (4); oroimena galdu (9); oroimena galtzen (6); oroimena gordetzeko (3)

oroimenak huts egiten (8)

oroimenarekin lotutako (4)

nahimenaren eta oroimenaren (3); oroimenaren aurka (3); oroimenaren bidez (6); oroimenaren kutxan (3); oroimenaren ur (3)

oroimenari esker (3)

herri oroimenean (3); oroimenean bizirik (3); oroimenean geratu (3); oroimenean gorde (5); oroimenean gordeta (3); oroimenean gordetako (6); oroimenean gordetzeko (3); oroimenean gordetzen (10); oroimenean itsatsita (3)

oroimenera ekarri (7)

oroimenetik tiraka (3)

hildakoen oroimenez (3)

garcia zenaren oroimenezko (4); joseba jakaren oroimenezko (4); nartxi saralegiren oroimenezko (4); oroimenezko proba (4); oroimenezko proban (3)

galeraren oroimenezkoa (4); latasaren oroimenezkoa (5); oroimenezkoa jokatuko (4)

oroimenik gabeko (3)


oroimendun izond/izlag oroimena duena.

Juduak begia eman zion ibaiari, ez triste ez alai; gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Etorkizun oroimendun baten alde lelopean manifestaziora deitu du Bakearen Aldeko Koordinakundeak, gaur zortzirako Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Gizonaren zorigaitzik handiena oroimendun jaio izana da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.


oroimeneratu, oroimenera(tu), oroimeneratzen da/du ad oroimenera etorri edo ekarri.

Freskotasuna eta bizitasuna dario margotuari; une horrexetan oroimeneratu zaiola ematen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.


oroimengabe izond oroimenik ez duena.

Esan zidan, zaldiak irauli zuen arratsalde euritsu hartara arte, kristau guztiak direna izan zela: itsu bat, gor bat, burugaldu bat, oroimengabe bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.


oroimentsu izond oroimen handikoa.

Idazketak "egiptoarrak jakintsuagoak eta oroimentsuagoak" bihurtuko zituela adierazi zion, "oroimenaren eta jakinduriaren sendagarria bailitzan asmatu baita".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Egun bakoitza, ordu bakoitza, istant bakoitza izango zuen gogoan hartara, ñabardura guzti-guztiekin, eta Funes oroimentsuari lapurtu ahal izango zizkion hitzak, eta goraki esan: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 194. orr.


oroimin (orobat oroit-min g.er.) iz nostalgia. ik iragan2 6.

Erbestea, noski -eta beharbada, nahiz eta nabarmen eraldaturik, nolabaiteko oroimina-, dinamika nagusia da Joyceren bizitzan eta obran.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Ez al zen ezkutatzen, bada, etxe sekretu haren hobenetan agure errukarriek zituzten amets amaitugabeen oroimina, alferrik galdutako egunen damua?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

Nork sentitzen du oroimin handiagoa: haurrak gurasoena ala gurasoek haurrarena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.

Sekula egia bihurtzen ez zaion fantasia da oroimina, eta, sekula betetzen ez duenez, iraun egiten dio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.

Amarekiko lotura; idealizaziorako eta oroiminerako joera; beraren bizitzaren historia, haurtzaroko paradisuaren eta aitaren bat-bateko galera barne; [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Oroimina du Joxek gaztetako denboraz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.

Zikoinak, ostera, azkenik Marrakexera onik heldu den honetan ez du oroimin edo iraganminik eta, pozarren, bizpahiru itzuli egin ditu Hiri Gorriko Xmáa el Fná azoka gainean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

David Werman psikoanalistak "oroiminaren kristaltze estetikoa" aipatzen du: artearen eta mitoaren mailara altxatutako oroimina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.

Adelak oroimin handia utzi zuen belaunaldi askotako umeengan, eta eskolan bertan, hango usainak ere Adelaren gorputzarena ematen zuen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Dionisok, hala ere, Roxanaren oroit-minak bultzaturik, ezin etsi eta, azkenik berarengana ekarri zuen veneziarra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

Parisen, Sarako oilasko eta ahateen oroiminak bizi izan du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Joxe Marik oroiminez gogoratzen zituen frontoiko batzarrak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Lolak oroimin handiz ekartzen zuen gogora bera kartzelan egondako garaia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.


oroimindu izond oroimina duena.

Proust -oroiminduetarik handiena- espresuki aztertzen ari dela, David Werman psikoanalistak "oroiminaren kristaltze estetikoa" aipatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.


oroipen (104 agerraldi, 32 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz oroitzea; oroitzen den gauza. ik oroitzapen; oroitza.

Bihotz-bihotzez maitatu zuen Kristo, etengabe bizirik gorde zuen haren oroipena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Beraz, fenomeno batean oroipena eta bestean ahaztea dira azterketaren oinarria osatzen dutena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Horiek nere mutikotako oroipenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Jende gehienaren aldean oso oroipen gutxi eta laburrak ditudala iruditu izan zait beti, haurtzaroari dagokionez behinik behin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.

Funesez dudan lehen oroipena garden-gardena da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Banindoan, bada, harat eta honat, neure buruarekin zer egin ez nekiela, oroipen goxo eta ergeletan galdua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Espainiarrentzat oroipen txarreko futbol zelaia da hori.  Berria - Kirola   2004-02-24

Oroipen ezabaezina, amonak futbolera lehen aldiz eraman ninduenekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

Bere testamentua uzten die, oroipen, oharpen, aholku eta bedeinkapen den Testamentua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.

Aspaldiko oroipen bat etorri zaizu burura, eta urduri jarri zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

Fiona ere lausotzen ari zaizu, eta luze gabe oroipen tetraplejikoen artean egongo da.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.

Menard-ek bere bizitza Kixote garaikide bat idazteari eskaini ziola iradoki dutenek, gezurrez zikindu nahi dute haren izen garbi eta oroipen gardena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Akabera hurbil denean, ez da gehiago oroipenaren irudirik gelditzen; soilik hitzak gelditzen dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Oroipenek eragina izaten da sarritan histerikoen oinazea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Duela urtebete, Madrilgo erasoak zirela medio, Terrorismoaren Biktimen Oroipenerako Europako Eguna izendatu zuten martxoaren 11.  Berria - Harian   2005-03-12

2 (hitz elkartuetan)

Esklabotzaren kontrako borrokaren eta haren debekuaren nazioarteko oroipen urtea izendatu du NBE Nazio Batuen Erakundeak 2004a.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Nire bedeinkapenaren eta testamentuaren oroipen-seinaletzat, maita dezatela elkar, maita eta bete dezatela beti gure andere pobretasun santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 568. orr.

Nobelak, poesia, egunkari eta oroipen liburuak ei dira argitaratzen dituenak: literatura.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

testamentuaren oroipen seinaletzat (3)

kristoren nekaldiaren oroipena (3)


oroirensle izond guztia irensten duena.

Beharbada, senarraren lehia oroirensleak ez zion ezertaz arduratzeko aukerarik uzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Egunerokotasun oroirenslea. oso gaixotasun larria duen edo pentsamendu oroirensle astun baten mende dagoen jendearen jakinmin motel eta lausoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Mendebaldeko ekonomia oroirenslearen ikuspuntutik, iraganean ainguraturik dago Dedal hau.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 145. orr.


oroit-harri ik oroitarri.

oroit-leku ik oroileku.

oroit-min ik oroimin.

oroit1 (orobat orroit )
1 oroit izan da ad oroitu. ik oroi 3.

Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Amak, oroit naiz arras xuxen, erakutsiak zizkidan Erromako Bidearen izarrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Oroit naiz gaur balitz bezala: loriatzen nintzen haren sintaxiaren aztertzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.

Kanbon gelditu, herriko etxetik bi urratsetan den bide junta batean, ez naiz oroit zer, baina zerbait behar nuela erosi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Oroit nintzen zein genuen denen arteko dohatuena: Hazpandarra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 82. orr.

Ordea, ez da oroit zein den.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

Nor ez da oroit zenbait zuen hor eginik Izetak.  Herria   2001-10-25

Oroit naiz nola herriko eskolan abiatu nintzen 1935ean, zazpi urte berantago jalgitzeko, 1942an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 204. orr.

Oroit niz nolako gogoetak nintuen herioa hurbiltzen ari zitzautalarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 140. orr.

Ez zen gehiago ongi oroit aldakuntza noiz gertatu zen, eta haurrak noiz utzi ote zuen haurtasuna gizon bizi hura bilakatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Oroit naiz hango hondartza zabalean jostetan ari izanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Ez niz oroit aita kexarazirik...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 95. orr.

Ez bainaiz oroit horrelakorik behin ere entzunik Espainian, espainol batenganik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 218. orr.

2 (esaldi konpletiboekin)

Hogei urte iragan dira eta oroit naiz erran niola Emile Larre-ri artikulu bat eginen nuela astero eta orduan sortu zen "Telebixta leihotik".  Herria   2001-08-02

Oroit naiz asteazkena zela eta gaitzeko eguzki eztia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Ez zen oroit hertsi zuela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Oroit naiz halere jaun bat haur baten gana ukurtu zela, zerbaiten erraiteko, eta haurrak ukabila erakutsi zigula.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Etxe hortaz oroit nauk!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

3 (osagaia –z atzikiarekin)

Lugo hiriaz ere oroit naiz, plaza ederraz bereziki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 211. orr.

Eta gauza hauek ikustean Otañoz oroit naiz, estudiante tunanteei kantuak ateratzen zizkion Otañoz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 145. orr.

-Bixtan da oroit naizela Mattinez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

-Urte hartako Erramu igandeaz oroit niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Oroit naiz apezpikuaren oharraz: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Nire oroimenetik kanpo aurkitzen bazaitut ez naiz zutaz oroit; eta nola zu aurkitu gogoratzen ez bazaitut?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 249. orr.

Zeremoniaren gainerateko harat hunatez ez naiz hain zuzen oroit.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 36. orr.

• 4 du ad

Ahantzi nahi duenak oroit du, dio esaera zaharrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.

Oroit dut Baiona jo genuen biharamunean gizonezko sabelandi bat azaldu zela amaren etxean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.

Baina oroit dut, gaur gertatu izan balitz bezala oroitu ere, mingain puntaraino etorri zitzaidala zuzendariari galdetzea ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

Oroit dut, bereziki, nola ipini nuen Radio Clásica gau batean, eta une hartan Maria Callas ari zela Belliniren Normako aria bat kantatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

5 (bestelakoak, izen gisa)

Orduan doi doia ene beharri ohargagera helduak eta gaur ene oroit arinean dabiltzanak: 68ko maiatza, Pragaren okupazioa Errusoek, Nasser eta De Gaullen heriotzak, eta Burgos.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Gainera, lehen oroit-ahaleginean, ez zitzaidan pertsonaia zoriontsu bat bakarra ere bururatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.

Ia savant guztiek dituzte oroit-ahalmen miragarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Ortzegunean, urtarrilaren 27-an, hain zuzen 60 urteren buruan Europako agintari nagusiak, oroit-bilkura batean.  Herria   2005-02-03

Joanden uztailaren 14eko beilaren oroit-zinta grabatua izan da.  Herria   2002-11-07

6 oroitean adlag oroitzapenean.

Bertze aunitzetan bezala, urketaria azaldu da nire oroitean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.

Jartzen ginen aulkiren batean, itsasontziak ikusten genituen, eta guri eleka entzuten genuen ama, ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Zerbitzu horrek gaitu eguneroko bizian erakustoki guziz aberats horren jabeak garela oroitean atxikitzen.  Herria   2003-06-05

Eta gutarik batzuen oroitean, XX. mende hondarrean ezin ditugu ahantz Irisarriko eliza dorrea berregin zuen Lukuze Kattileneko seme Aguerre jaun erretora eta aita Gaxitegirekin "Laborantzako liburu" berria utzi ziguna.  Herria   2005-07-28


oroit2 ik oroitu.

oroitaldi iz zerbait oroitzen den aldia. ik oroitzaldi.

Oroitaldien kateak Parisera eraman nau, Pragara, Managuara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.


oroitarazi, oroitaraz, oroitarazten (orobat orhoitarazi g.er., orroitarazi g.er., oroiterazi g.er., oroiztarazi g.er. eta oritarazi g.er.) 1 du ad oroitzera behartu.

Iraultzaren ondotik etorri baitzen Bonaparte, oroitaraziko dugu hala ere, sekula baino botere gehiago eman ziola korsikar jeneralak Frantziako Nazio subiranoari eta orozbat, tirano guztiek bezala, bere buruari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 107. orr.

Oroitaraz dezagun Napoleon-ek Espainiako errege izendatu zuela eta españolek fueratu zituztela frantses soldaduak "Guerra de Independencia" delakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 57. orr.

Ondoan dagoen gizon bati galdegin diot zer oroitarazten duen pintura horrek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Ondotik, Edurne Epalza-Hebrard mintzatu da Euskalzaleen Biltzarraren izenean, oroitarazten zuela nolako obra baliosa akulatu duen Etienne Salaberry zenak.  Herria   2003-10-30

Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean, bertze deus nabarmenik ez zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Erlisionea oroitarazten zuen guziak desagertu behar zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Mikroorganismoetan, baziren fenomeno batzuk zelula-desberdintzea oroitarazten zutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

Astoa gogora ekarriz, besteren gauzetan sartzearen arriskuaz ohartarazi nahi izan zuen; nekazariaren emaztea oroitaraziz, egoskorra ez izatearen abantailaz mintzatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Zertara etorri zara nire etxera, nire erruak oroitaraztera, eta nire semea hiltzera?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 73. orr.

2 (dio saileko adizkiekin)

Neskak, bizi izan den denbora guztian, ez dit sekula zu oroitarazi: nire umea zen, nirea bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.

Giza arima zein arina eta mudakorra den oroitarazi dio Pedro Agerrek bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Indiako musikak arabiarrena oroitaraziko dizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

Semearen egunaz, andreak oroitarazi behar izaten dit urteoro.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Kataluniarra jaiotzez, gu haurrokin ikasi zuelarik euskara, haurtzaroko doinu eta leloak oroitarazten zizkion horrek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.

Toki honek oroitarazten dit Espainiako gerlako gertakari penagarri bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Ikusten ari zenaren zoragarriak kamera etxean utzia oroitarazi zion, eta damutu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

Senideok, irakatsi nizuen berriona oroitarazten dizuet.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,1

Norbaitek halakorik oroitarazten dienean, barre murritza egiten besterik ez dakite, gizalegez-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Laket zaizkit gazte horien josteta eta irriak; oroitarazten didate gure aitak hainbeste maite zuen irria eta "arralleria".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon.  Elizen arteko biblia   Tt 3,1

Lanari gogor ekiten zion, haurtzaroa oroitarazten ziola esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Badakigu zer bide egin duen geroztik Robert Schumanek eta de Gasperi, Adenauer, Spaak haren lagunek asmatu zuten Europaren batasunak! nahiz egun orotako berriek oroitarazten diguten badugula oraino zer egin helburura heltzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

Herri hura zikina iruditzen zitzaion, India oroitarazten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

Poliziari dagokionez, utz iezadazu oroitarazten zergatik deitu genien hasiera-hasieratik: aseguruarengatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Frantzia Espainiarekin gerlan da -oroitarazi zion hark-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

-Ez ahantzi egin behar dugun pelikula -oroitarazi zion Monak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 229. orr.

· Ikasturte hasieran zaigu oroitaraziko honenbeste ikaslek eman duela bere izena D ereduan, eta urterik urte ohartuko gara, ehunekoetan, gero eta jende gehiagok egiten duela aukera hau.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 64. orr.


oroitarazle izond oroitarazten duena.

Urtarriletik martxora, Danborrada, Kaldereroak eta Inauteriak zirela medio, donostiarren zentzu oroitarazle guztia lantzen zuen elementu bihurtzen zen Sarriegi urtez urte.  Askoren artean   «Rataplan» - 76. orr.


oroitarazpen iz oroitaraztea.

Bizitza honetako gorabeherak ez daudela gure mende adierazteko, oroitarazpen ohi baino garbiagoa eta okerbiderik gabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Egin ote daiteke sakonagoko zerbait Gregentzat, musikak duen oroitarazpen-indarra baliatuz, beharbada bitartekotzat erabiliz berariazko letrak dituzten kantuak; berari edo gaurko munduari buruzko gauza baliozkoak adieraziko dizkioten kantuak, alegia?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.


oroitarazte iz oroitzera behartzea.

Platonen eta Pitagorasen oroitaraztearen kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.


oroitarri (orobat orroitarri g.er. eta orroitharri g.er.) 1 iz pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri, egiten den arkitektura edo eskultura lana. ik monumentu.

Gureek orduan, ez bat eta ez bi, dinamitaz bota zuten hankaz gora "Bergarako Besarkadaren" oroitzapenetan herrian eraikitako oroitarria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Lizardi poetaren omenez eraikitako oroitarriaren aurrean dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

Jakin behar da, anitzez berantago, 1972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan: han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Horrela inskripzioen artean sailkatzen dugu John Smithen izena, Washingtonen oroitarrian lapitzez idatzia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 154. orr.

Josiasek galdetu zuen: -Zer da ikusten ari naizen oroitarri hura? hiriko jendeak erantzun: - [...] Betelgo aldarearen kontra egindakoa iragarri zuen profetaren hilobia da.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,17

Budapesteko plaza deigarriena da (1896), 36 metroko altuerako oroitarria erdian duela.  Berria - Mundua   2004-04-29

Oroitarria altxatzea arrunta iruditzen zitzaion oso; jauregia eraikitzea, gutxiegi; hilobia egitea, tristeegi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.

· Jakobek, orduan, harri bat hartu eta oroitarri gisa jarri zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

2 harrian irarritako idazkuna, oroigarri gisa jartzen dena.

Arkupean, horman itsatsitako oroitarri batean "Gabadiarrer 1914-1918 - Frantziarendako hiler" jartzen zuen, eta hamabosten bat izen zetozen ondoren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Arrazoiz eskaini zion Euskaltzaindiak oroitarria bere jaiotetxean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

Gauza bera egin zuten Oliten, zortzi herritar fusilatuz, oroitarri batek kondatzen digun bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean, Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain, euskarazko eta galegozko hitzekin, [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Baltimore-ko hilerrian ehortzi zuten 1849an, baina hogeita sei urte behar izan zituzten haren hilobiaren gainean oroitarri bat jartzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

3 irud/hed

Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zaharrago, eta oroitarri-ikusgarriak ikusteko ikusmin ttikiagoa nabaritzen dut neure baitan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakurri ere, ukituz, erraz irakurtzen zituen artean ere gerra-oroitarrietako eta hilarrietako inskripzioak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Ehortz-oroitarri biribilen sekretuak ulergarriagoak izaten lagundu nahi dute horrekin.  Berria - Kultura   2004-06-23

Familiak jakinarazi duenez, ez dute ez lorerik ez hil-oroitarririk nahi.  Berria - Kultura   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oroitarri bat eraiki (4); oroitarri gisa (5)

eraikitako oroitarria (3)

omenezko oroitarrian (3)

oroitarriaren aurrean (3)


oroitaztarna iz aztarna oroigarria.

Alde bat uzten dut Estigia aintzirako urek duketen bizkortze-indarra; infernuaren oroitaztarna hori ez da argudio bat, enfasi bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.


oroitean ik oroit1 6.

oroiterazi ik oroitarazi.

oroiteza (mugatua) iz oroitzapenik eza.

Horrek guztiak -zorroztasun aszetikoenari ere erantsi diogun pragmatismoak- "errebelde dezente eta fariseu dezente" sortu du gurean, Jose de Artetxek salatu zuen moduan, tamalez oroitezaren salara kondenaturik daukagun Saint-Cyran liburu guztiz gomendagarrian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.


oroitgarri ik oroigarri.

oroitgune ik oroigune.

oroitidazki (orobat oroit idazki) iz txosten idatzia; bereziki, erakunde edo elkarte batek eginiko lanez urtero egiten duen idazkia.

Zortzigarren kapituluan ematen da [...] Doktor Nafarrak, 1562ko otsailaren 25ean, Felipe II.ari berari, isilean, bidaltzen dizkion gutuna eta oroitidazkia, hau da, egundainotik guhonek edozein teologoren partetik irakurri dugun Inkizisioa deitu erakundearen kontrako artikulurik gogorrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Ikusi zuen Erregek nola zeraman Nafarrak Carranzaren auzia, bere 1562ko oroitidazkian hauxe idazteraino heldu baitzen gure abokatua Espainiako Inkisizioaz, "zinez opari itsusia zela Espainiarentzat" eta "sekulako zartakoa"; bai eta Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.

EUSTAT (web orria): jaiotzen estatistika, eta EHUko urteroko Oroitidazkiak (iturrietatik ateratako datuak erabiliz, egileek kalkulatutako ehunekoa).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

Euskaltzaindiaren aurrekontu arruntaren gastuen zati bat ordainduko dute administrazioek, eta ohiko argitalpenak (Euskera agerkaria, Euskaltzaindiaren Arauak, Oroitidazkia eta Argitalpen Katalogoa) plazaratzen lagunduko diote.  Berria - Kultura   2004-11-17

Oroitidazki horretan jasotako datuen arabera, iaztik hona 350 dei jaso dituzte, eta horietarik 230 bat fitxetan zehaztu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23


oroititz (orobat oroit-hitz) iz pl oroigarrizko hitzak.

Manuel Mariaren heriotzak Galiziako literatura astindu zuen atzo, eta oroit-hitz guztiek politikari, argitaratzaile, sustatzaile eta, batez ere, poeta horren konpromiso eta bere herriarekiko maitasuna azpimarratu zuten.  Berria - Kultura   2004-09-10

Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak, Cauterets-eko latorrizko kriseilutxoak, [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.


oroitliburu, oroi-liburu ik oroiliburu.

oroitmen ik oroimen.

oroitu, oroit, oroitzen (orobat orhoitu g.er. eta orroitu g.er.) 1 da ad gogora etorri.

-Bat-batean oroitu naiz, horra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 181. orr.

Ez naiz ondo oroitzen, baina orduan primeran atera zitzaidan dena, nire asmoa batez ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 95. orr.

Ederki oroitzen nintzen, baina ez nion Potzolori jakinarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Hantxe izan banintz bezala oroitzen naiz -erantzun zuen kazetari ingelesak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

-Egiaz, ez naiz oroitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Ez dago beste espezierik hori egiten duenik: hilketa bat egin, eta bizitza osoan harro oroitu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Aurreko gauean ere -oroitu nintzen-, nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Ez naiz oroitzen zer esan genion elkarri, ezta hitz bakar batez ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Ez naiz oroitzen zer erantzun zuen lehen momentuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Berehala oroitu zen zer egun inportantea zen hura harentzat: igandea, Santa Teresitarengana joan beharrekoa, harekin zuen zorra kitatzera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 30. orr.

Oroitu naiz, goizean jarria nintzelarik bihurgune batean, nola bikote bat pasatu zitzaidan ondotik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Oroitu zen ostatuari bere deitura ematea proposatu zionean zelako poza hartu zuen Antoniak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Inor ez da oroitzen nola jaio zen, baina, aldez aurretik xehero oroitu nahi izaten du nola hilen den.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.

Orduan ez nintzan oroitzen erdera zanik ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Zer besterik da oroitzea, izan ere, ohitzea ez bada?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 176. orr.

2 (esaldi konpletiboekin)

Are gehiago, itxura egiten zuen ez zela oroitzen zer diruz ari nintzaion.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Albo batera listu egin zuela oroitzen naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Oroitu nintzen Elizak baduela boterearen eskarmentua eta arras ongi informatua dela honen edo haren urratsez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.

Gero, oroitu zen bere buruari hitzeman ziola ez zuela etsiko Mathieu apeza toki fidagarrian utzi arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Nondik zetorren odol hura hauteman nahian, oroitu nintzen orgatila gainera erori zitzaidala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

Oroitzen naiz hirurogei urte bete berri zituela orduantxe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Baina oroit dut, gaur gertatu izan balitz bezala oroitu ere, mingain puntaraino etorri zitzaidala zuzendariari galdetzea ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

3 (osagaia –z atzizkiarekin)

Jainkoa Rakelez oroitu zen; honen eskaria aditu eta erraiak ernearazi zizkion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 85. orr.

"Café de Comercio" zeritzonaz ere oroitu naiz, Plaza Zaharreko arkupeetan kokatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Oso ondo oroitzen zen horretaz, une hartan, haren begi tristeen begirada sakonarekin topo egin zuenean, hasi zitzaiolako -burdin goriaz errea bezala sentitzen zuen falta zuen berna- benetako oinazea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.

Garaiz eta garbi aitortzen ez den susmoak gero den-dena pozoitzen duenez, esan dezadan liburu-saltzaileaz oroitu nintzela, Baina oroitu zen bere esklabo urteetaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Ezertaz ohartu banintzen ez bainintzen behintzat geroragoan ezertaz oroitu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 131. orr.

Hura amaitu, eta kikara pausatu arte, ez zen zerbitzariaren itsuskeriaz oroitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

-Zutaz aunitz oroitu naiz egun hauetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Ez ziren oroitu, inguruko etsai guztien eskuetatik libratu zituen Jaunaz, beren Jainkoaz.  Elizen arteko biblia   Epa 8,34

Oroit Itun Zaharreko Manaren Lizarraz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.

Aste batzuk aurrerago han izandako ondoezaz oroitu nintzen, eta sarrerako bi ate beltzetako hitzez: [...].  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.

Ez zuen gehiago gogoan amaz noiz oroitu zen azken aldikotz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

Ziburun, Hiru-Kultur elkartea ja oroitua da helduden urteko harat-hunat nagusiez.  Herria   2001-11-08

Ez zarete oroitzen idatzia dagoen hartaz: Gizakia bere azkenera iristen denean, orduantxe hasten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

Bai, maiz oroitzen nintzen, aitatxik, behin, bota zidanaz: "Hi Paxkal, lehena, bigarrentako!" · Aspaldiko pasadizo batekin oroitu naun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.

3 zait ad

Bretainiako itsasoari beha, Mattini hura lehen aldiz ikusi zuenekoa kontatzean ahantzi zuen zerbait oroitu zaio Pantxikari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 93. orr.

Zendako ez zion ogi papurrena Mattini kontatu, zer pentsa ematen dio horrek, oroitzen zaion bakoitzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 94. orr.

Horrelaxe oroitzen zaizkit gauzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 203. orr.

Ama Katalina oroitu zitzaidan: ez zen ustekaberik aurpegi hartan, baizik eta zerbait desplazereko eta aldi berean ebitaezina noiz gertatuko egon denaren keinu desgogara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Potzolok lehengoan jaulkitakoak oroitu zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

4 du ad gogora ekarri.

Erlauntzetara nindoala, Leon Martyk esandakoa oroitu dut: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Oheratu nintzenean, argia itzalita, arratsalde hartako kontuak oroitu nituen, eta aitak esandakoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Ez al da ohikoa, zerbait oroitzen ari garenean, "baina hi ez al hengoen bada han?" esaldia?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

Aitaren hitzak oroitzen nituen, esaten zuelarik ezen mekanikari batek belarri ona behar duela batez ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.

Hatz erakuslea airerantz luzatu zuen, aspaldi ahaztutako zerbait oroitu nahian balebil bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 31. orr.

Ez nuen deus oroitu nahi, ez nuen deusez gogoetatu nahi, ez nuen deus desiratu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Orduan auzunean zebilen esamesa oroitu zuen: Afifi anderea handik gutxira ezkontzekoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Oroitzen dudan aspaldiko Euskal Herria, gaurkoa baino interesgarriagoa, xelebregoa eta bitxiagoa zela uste dut....  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Oroitzen dudan bakoitzean, kontzientzia jelatzen dit bertso horrek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Oroit Ortega-ren tesia, herri bakoitzak bere arimari dagokion lurraldea hautatzen ei duela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 202. orr.

Horien artean zeuden -ezin horiek oroitu gabe utzi- mizkinkeria hutsez bazterrean utzi nituen platerak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 160. orr.

Neguko goiz zoragarria zela oroitzen dut, mendi guztiak elurrak zurituta zeuden.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 30. orr.

Ate azpitik sartu den kafe egin berriaren usainak errealitatera irauli eta Zigor sukaldean zain daukala oroitu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.

Oroitzen zaitudanean, ama / Oroitzen zaitudanean, ama, / Sukaldean egoten zara / Mahaia bostentzat iminita  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 214. orr.

5 (aditz laguntzailerik gabe)

Oroitzen saiatu zen Bastos. -Oroitzen nola galdetu zenidan haurretan, oso serio, [...] nire txikitako bizitzaz, eta nola esan zenidan zerbait ikusten zenidala begietan, negarra bezalakoa edo?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Mudantza garaietara egiten dut atzera, eta koltxoi haietako bat nola anaiak eta biok oinez generaman oroitzen saiatzen naiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

Trenean badut zer pentsa, eta zertaz oroitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Oroit: hik ez huen heuretarrik akabatu bizirik segi nezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.

Oroitu: berrogei eskoziar mozkortzeko adina!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Azpimarratuta dauzkadan nire etxeko liburuen -nire irakurketen- istorioak oroitzearen obsesioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Beroenean hozten uzten ditugu gauzak, gero saminez oroitzeko zein ongi zihoakigun guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Huraxe da oroitzeko moduko heriotza bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

Ez oroituarena egin nuen, Olasonekoari kontatzeko poza emotearren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

Maria zapataginaren eranskinak zer oroitua eman zion Mentxuri, Farmaziako ikaslea zenean zenbat arratsalde luze eta gozo pasatu zituen Barcelonetako kai ertzean liburukoteak eta apunteak hanka tartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Alde batetik, burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak; elementu horiek, horrenbestez, modu berriz birkonbina daitezke eta hala irudikapen ordura arte ezezagunak sortu, egoera eta gertakizun berriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Eta horien arteko bi dira aipatuenak eta oroituenak.  Berria - Kultura   2004-07-03

Ama duzu guztietarik oroituena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 18. orr.

7 oroitzearren adlag oroitzeko.

Alegia ezer ez, Sud Ouest-eko horoskopoa irakurriz, taldean bildu jendeen solasak buru onean inprima nitzakeen, bizia zeinen debalde zen oroitzearren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaz oroitu (3); amaz oroitu (4); artolaz oroitu zara (3); asko oroitu (3); bat batean oroitu (6); batekin oroitu (5); batez oroitu (10); batez oroitu zen (5); berriz oroitu (3); beti oroitu (3)

egunaz oroitu (4); esandakoaz oroitu (4); ez da oroitu (3); ezin oroitu (9); gero oroitu (3); hitz haiek oroitu (3); hitzak oroitu (9); hitzak oroitu nituen (8); hitzez oroitu (4); hori guztia oroitu (4)

nitaz oroitu (6); nola oroitu (7); nola oroitu nintzen (4)

orduan oroitu (15); orduan oroitu zen (6)

oroitu ahal (7); oroitu ahal izateko (3); oroitu beharra (5); oroitu da (37); oroitu du (21); oroitu ezin (3); oroitu gabe (11); oroitu izan (5); oroitu nahian (3); oroitu zen (129); oroitu zuen (41)

zaharraz oroitu (3); zerbait oroitu (3); zerbaitez oroitu (3)

beti oroituko (8); itunaz oroituko naiz (4); nitaz oroituko (5); oroituko da (15); oroituko du (5)

oroitzeko eguna (6); oroitzeko gaitasun (3); zu hartaz oroitzeko (3)

apenas oroitzen (3); argi oroitzen (3); asko oroitzen (4); askotan oroitzen (3); beti oroitzen (5)

ea oroitzen zen (3); ederki oroitzen (15); ederki oroitzen dut (3); ederki oroitzen naiz (5); ez da oroitzen (11); ez zen oroitzen (12); ez zuen oroitzen (3); ezertaz oroitzen (4); gaizki oroitzen (3); garbi oroitzen (6); gauza batez oroitzen (3); hartaz oroitzen (17); hitzak oroitzen (6); hitzak oroitzen nituen (4); hobeki oroitzen (5); hobeki oroitzen dut (3)

inor oroitzen (3); izenaz oroitzen (6); maiz oroitzen (5); ni oroitzen (3); nik oroitzen (4); nitaz oroitzen (7); nola oroitzen (4); nor oroitzen (3)

oker oroitzen (3); ondo oroitzen (18); ondo oroitzen naiz (6); ongi oroitzen (68); ongi oroitzen dut (14); ongi oroitzen naiz (19); ongi oroitzen zen (3); ontsa oroitzen (4); orain oroitzen (6); oraindik ere oroitzen (3); oraindik oroitzen (3)

oroitzen ahal (3); oroitzen da (35); oroitzen du (16); oroitzen nintzen (29); oroitzen nuen (16); oroitzen saiatu (3); oroitzen saiatzen (4); oroitzen zen (56); oroitzen zen hartaz (3); oroitzen zen horretaz (3); oroitzen zuen (18)

oso ondo oroitzen (3); oso ongi oroitzen (7); primeran oroitzen (3)

zehatz mehatz oroitzen (7); zehatzago oroitzen (3)


oroitza 1 iz oroitzapena. ik oroipen.

Raimundo Sarriegiren oroitza eta gorazarrea.  Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Lehendabizi denda kendu zioten Karol Schultzi, Azoka Plaza Zaharrean zen denda handi eta usaintsua, mapetan soilik ageri ziren tokien oroitza gordeta zeukana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Lehendabizi denda kendu zioten Karol Schultzi, Azoka Plaza Zaharrean zen denda handi eta usaintsua, mapetan soilik ageri ziren tokien oroitza gordeta zeukana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Eta Garazi aldean munterot (munttiot) deitu izan zaio deabruari, larre mugen zaindari (montero espainol) gaizto haiek artzain zuberrotarren gogoan utzitako oroitza, agian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 131. orr.

Ahanzturak gezi zorrotzaz jotzen zuela hango iturri hartatik ura edandakoa eta, orainaren eta iraganaren oroitza galdurik, beti bat, beti fresko eta beti gazte eusten ziola denboraren eraso leun gupidagabeari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 224. orr.

Lekukotasuna eta oroitza bermatu nahi nituzke, Erdi Aroko kronikari zaharren pare.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 303. orr.

Poliziak torturatuta hil zen Vladimir Herzog, baina haren oroitza ez da itzali; atxiloketa garaiko argazkiek auzia berpiztu dute.  Berria - Mundua   2004-10-22

Gazte livoniarraren oroitza agertu zitzaion supituan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Gogoeta horri amaren oroitza elkartzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Sute, ke, lur heze eta mihimen busti hatsaren oroitzak zirikatu zizkion erraiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Ixin hiria, hain oroitza gozakaitzekoa bientzat, aurki galdu zen bidearen bihurgune baten atzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Gipuzkoako oroitzaren museo sare hori Gipuzkoako gizarte museoek osatuko lukete, hots: bilduma arkeologikoak, historikoak edo etnografikoak dituztenek.  Berria - Kultura   2004-11-10

2 (hitz elkartuetan)

Halaber, Legebiltzarrean oroitza ekitaldia egin zuten.  Berria - Mundua   2006-04-19

1943-1944 biurtekoari dagokion oroitza-txostenak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22


oroitzaldi iz zenbait oroitzen den denbora. ik oroitaldi.

Oroitzaldi luze horretan segundo bakar bat ala bi ordu paseak ote nituen ezin inondik neurturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 123. orr.


oroitzapen (2470 agerraldi, 231 liburu eta 521 artikulutan; orobat orhoitzapen g.er., orroitzapen g.er., oritzapen g.er. eta orhitzapen g.er.) 1 iz oroitzea; gogoan gordetzen den eta gogora datorren iraganeko irudia. ik oroipen; oroitza; memoria 2.

Oroitzapenak metatzen zitzaizkidan gogoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Oroitzapena oso urrutitik etorri zitzaion, eta bakardade sentipena eragin zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Gogoa oroitzapen batetik bestera jauzika, Elsbeth etorri zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 172. orr.

Oroitzapen batek hartzen dio gogoa: lurrean zeutzala jertsea goratu eta haren bular txiki eder eta akatsgabeak agerian gelditu zirenekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Oroitzapena txanpon bat bezala hondoratu zitzaidan oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Bere garaian argitzerik izan ez nuen enigmatxoaren koska bikoitza, oroitzapena nire memorian gorde eta iraunarazi duena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Iraganean hamaika aldiz bezala Ameriketako izenak hartu zituen gogoan oroitzapenei deitzearren: Seattle, Vancouver, Old Manett [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Oroitzapen guti atxiki dut ene hamar lagun horietaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Oroitzapenen kutxan bere bizitzako unerik garrantzitsuena balitz bezala gordeko du.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 87. orr.

Ospitaleko usain sarkorrak laztasun berezia ematen zien oroitzapenei.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Oroitzapen bat: harri gorriz eta soropilez eginikako Orriako kurutze berezia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Beste oroitzapen bat: negu beltza zenean, anai-arrebok elkarri arrima-arrima eginda egiten genuen lo.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Hamaika oroitzapen gailendu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Hona hemen Frantzisko dohatsuaren hiru lagunek idatzitako zenbait oroitzapen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Baina ez da oroitzapena ere: oroitzapen baten oroitzapena da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 119. orr.

Badakit bederen zertako ari naizen oroitzapen horiek azalera goitiarazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

2 (-en eta -ko atzizkien eskuinean)

Neure oroitzapenetan atxiki ditudan irudietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Orduko nire oroitzapen haiek gero eta urrunago sentitzen ditut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Hildakoak ez dira gure oroitzapenetatik erabat aldentzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.  Elizen arteko biblia   Sal 112,6

Eraso diezaiegun, beraz, eta desagerrarazi horien oroitzapena jende artetik!  Elizen arteko biblia   1 M 12,53

Gorets bedi haien oroitzapena!  Elizen arteko biblia   Sal 69,26

Gorde dudan arrebaren oroitzapen bakarra, ahotsa, hitz egiterakoan ateratzen zitzaion hoskera zorrotz erretxina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Madarikatua izango da haren oroitzapena, sekula ez ezabatuko haren laidoa.  Elizen arteko biblia   Si 23,26

Beste izenburu bat jartzekotan nengoen, Emakume Lizun baten Oroitzapenak, baina ez diot jarriko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Herioaren oroitzapenak bekatutik urrunduko gaituela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Hilezkorra baita bertutearen oroitzapena.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,1

Juvenaliak bere haurtzaroko oroitzapenak harilkatu zituen bi maitaleen aurrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Duela zenbait urtetako oroitzapen bat datorkio gogora: Trompsburg kanpoaldeko N1 errepidean hartu eta autoz eraman zuen emakume batena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Bat-batean, mutil koskorretako oroitzapen bat etorri zitzaidan burura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Egipto eta basamortuko oroitzapenak.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,10 tit

Bixente Barandiaran, Urkiko bailaran jaio baina aspaldidanik Donostiako Altzan bizi den bertsolaria, baserri giroko oroitzapenen idazlea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

3 (izenondoekin)

Oroitzapen horrek oroimena erabat betetzen zidan artetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Oroitzapen onaren iraupenak iragana orainean ezarri digu, opari gisa. Oroitzapen oneko anai Jakobo hil ondoren, aski aztoratuak gelditu ziren Saxoniako anaiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Oroitzapen arruntak dira oro har, ederrak baina arruntak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.

Hartaz oroitzapen pertsonal bat daukat, eta, beraz, artikulatua eta konplexua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Aitatxiren kontakizunen oihartzuna nire arrebatakoaren larruazalaren oroitzapen leunarekin nahasi zen ene baitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Nire bizitzako oroitzapen gardenenetako bat izaten jarraitzen du gau hartakoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Frantzisko santuak oroitzapen beneragarriko Gregorio Aita santuari bisita egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Gerora oroitzapen kutun samurra gordetzen da adiskidetasunaren lehen ordu horiez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Idazten ari naizelarik, egundaino harri bihurtzear zegoen sedimentazioa harrotzen dut, atzarriz lo zagoen oroitzapen alferra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Madarikatua ilusioen kopa oroitzapen mingarriez gainezkarazi zuena!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Andreak jasan zuen oroitzapen epileptiko hura etorri zitzaidan gogora [...]; izan ere, iraun zion bitartean, iraganeko oroitzapen ahaztuak ekarri zizkion gogora, oroitzapen baliotsu eta esanguratsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Apenas zuela 1970etik askoz honantzagoko gertaeren oroimenik eta, dudarik gabe, inola ere ez haien oroitzapen koherente eta kronologikorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Liburu bat eman zuen argitara Pujol komisarioak "Marseilla zaharreko oroitzapenak" izenburuarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.

Sarritan esan izan da savantek oroitzapen fotografiko edo eidetikoak dituztela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

-Oroitzapen oso lausoa dut -erantzun zuen-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egun horiek belaunez belaun ospatuko diren oroitzapen-egun izango dira etxe, eskualde eta herri guztietan.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,27

Bazen urtebete Ernst Jüngerren Altzairuzko ekaitzak oroitzapen-liburua irakurri nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Nehemiasen idazki eta oroitzapen-liburuetan ere kontatzen dira gertakari hauek.  Elizen arteko biblia   2 M 2,13

Esnatutakoan ametsak gogoan gorde nahi izaten ditudan bezala, atxikitzen ahalegindu nintzen arren, gerora oroitzapen arrasto lausoa bilakatu eta ezer asko ez zidan esaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Haren oroitzapen-giroan egin nuen ipuintxo hau ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 231. orr.

Ikusten da enuntziatua ezin dela tratatu gertaera bat bailitzan, denbora eta leku jakin batean ekoitzitakoa, ozta-ozta gogoratu (eta urrunetik ospatu) ahal izango litzatekeena oroitzapen-ekintza batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Noizbait ezagunak eta printzipalak izandako izen horiek denak ahazturaren zuloan amiltzen direnean, zer geratuko da oroitzapen-sorta horretatik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Etxean barrena gindoazela, arreta hartu, eta oroitzapen-uholde bat ekartzen zion gogora margolan bakoitzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Ipini lerro bakoitzean intsentsu garbia: Jaunaren ohorez, ogiaren ordez erreko den oroitzapen-opari izango da.  Elizen arteko biblia   Lb 24,7

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire eskola-oroitzapen guztiak ikastolarekin lotuta zeuden, eta ezin nuen neure burua handik kanpo imajinatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Koaderno hori nire jatorriari buruzko hausnarketa-oroitzapen antzeko bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Beherakoan, gailur-oroitzapenak eramangarriago egiten ditu ametsak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 41. orr.

Hura guztia umearen ametsa (amets-oroitzapena) zela erabaki eta ez nion buelta gehiago eman kontuari.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

6 oroitzapenezko izlag ik oroigarri 7.

Pragaren konkistan parte hartu zutenei eskaini zitzaien oroitzapenezko domina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

oroitzapenezko plaka batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.

Armairu hartan izango zituen gordeta maitale opera--kantariaren oroitzapenezko hainbat gauza ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Izeba Julia, oroitzapenezko irribarre zehazgabe bat aurpegian jostari zuela, zuzen aurrera begira geratu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.

Atzera begiratu begiratzen dugu, baina oroitzapenezko begirada da, gaur iraganak garrantzirik izango ez balu bezala.  Berria - Kultura   2004-12-10

Hiri osoak bezala, Danborradak ere, erantzun sutsua ematen baitio Marino Tabuyo alkateak oroitzapenezko ospakizunetan parte hartzeko egindako deiari.  Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Azaro hunen 14 an eginen dira oroitzapenezko zeremonia ofizialak bainan bertzaldeko ospakizunak ere bai.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere oroitzapen (11); gure oroitzapen (4); haurtzaroko oroitzapen (8); izandakoaren oroitzapen (4); nire oroitzapen (7)

oroitzapen asko (17); oroitzapen batzu (6); oroitzapen batzuk (9); oroitzapen bikaina (4); oroitzapen bizi (4)

oroitzapen eder (5); oroitzapen ederra (5); oroitzapen ederrak (5); oroitzapen eguna (5); oroitzapen gazi (4); oroitzapen gehiago (5); oroitzapen gisa (14); oroitzapen gozoa (4); oroitzapen gozoak (7); oroitzapen guztiak (11); oroitzapen hunkigarri (4)

oroitzapen ilunak (5); oroitzapen lauso (9); oroitzapen lauso bat (4); oroitzapen liburu (5); oroitzapen liburua (5); oroitzapen mingarriak (6)

oroitzapen on (7); oroitzapen ona (24); oroitzapen onak (40); oroitzapen onak ditut (13); oroitzapen oneko (6); oroitzapen onik (19); oroitzapen polit bat (4); oroitzapen politak (4); oroitzapen txar (15); oroitzapen txar bat (6); oroitzapen txarra (13); oroitzapen txarrak (4); oroitzapen txarrik (5)

oroitzapen ugari (4); oroitzapen urdin (6); oroitzapen urdin iluna (6); oroitzapen zaharrak (7); oso oroitzapen ona (6); oso oroitzapen onak (6)

bere oroitzapena (4); lehen oroitzapena (8)

oroitzapena berritu (5); oroitzapena bizirik (7); oroitzapena etorri (4); oroitzapena izan (5); oroitzapena utziko (4); oroitzapena uzten (6); oroitzapena uzten dauku (4)

zenaren oroitzapena (4); zerbaiten oroitzapena (4); zure oroitzapena (6)

bere oroitzapenak (21); haurtzaroko oroitzapenak (14); iraganeko oroitzapenak (4); nire oroitzapenak (7); orduko oroitzapenak (7); oroitzapenak ekarri (5); oroitzapenak etorri (4); oroitzapenak kontatzen (4); txikitako oroitzapenak (9)

bere oroitzapenen (9); nire oroitzapenen (9)

haurtzaroko oroitzapenetan (5)

oroitzapenik txarrena (4)


oroitzapentxo (corpusean orroitapentxo soilik) iz adkor oroitzapena.

Eri bakotxari orroitzapentxo bat eskainia izan zaio.  Herria   2004-06-10


oroitzarre iz oroitzapena.

Ahanztura gezurra oroitzarrea gezurra / anaitasuna gezurra maitasuna gezurra.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 75. orr.


oroitze 1 iz gogora etortzea, gogora ekartzea.

Oroitzea irudimenezko berreraikitze edo eraikitze bat da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Oi, zenbat bizitze eta oroitze eder lizarrari esker!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Esperientzia, bere izatez, oroitze hutsa da, errepikatze hutsa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.

Oraindik gogoan dut Marisaren ahoko dasta; oroitze hutsak listua sortzen dit mingainaren inguruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Zergatik hainbeste gauzaren oroitze bizi hori?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Bedeinkatua izan dadila itzain ezezagun hura, ene pentsamenduari distira eragiteko eta, jakin gabetarik, ene arimaren oroitze magiko hau sortzeko ahalmena ukan duenez!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Ez da zehazki ipuina ere: gehiago da oroitze bat, glosa moduko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Oroitzearen emaitzari, oroitzapena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 92. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek konbentzitu zuten Frederik Bartlett, 1920 eta 1930etan, "oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Denboraren iragaiteak isilaraziz doan oihartzuna, egia esan, akordurik bizienek ere, garunetako oroitze-mekanismo neurobiologiko hutsak ez diren beste euskarriren bat behar izaten baitute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oroitze hutsak (3); oroitze hutsarekin (3)

oroitzearekin batera (3)


oroiztarazi ik oroitarazi.

orojabe adlag guztiaren jabe delarik.

Azken hondarrak biltzen saiatzen ziren zalien latoi hotsak erantzun, euliak ere isilik, edo leku estrategikoetan kokatuak orojabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 91. orr.


orojakile 1 izond guztia dakiena. ik orojakitun.

Eskolako maisu orojakile baten tankeran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Ez da sinesgaitzagoa hori errealismo petoaren beste prozedura batzuk baino: narratzaile orojakilea bera dut gogoan adibide nagusi.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Kristinak ez baitzuen behin ere Ttipiz estimu handirik egin; "maritxu orojakilea", horrelaxe irizten zion eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Egilearen begirada orojakilea da hirian bizi diren, hiria bizi duten anonimoen gain.  Berria - Kultura   2006-03-21

Jainkoaren begi orojakilea, narratzailea, geldirik zegoen, eta jende arruntak hartzen zuen mugitzeko ardura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.

Haren memoria eidetiko orojakileak ez al zuen oraindik aulki hura errejistratu?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

Marrazkitxo zenbaiten laguntzaz off-eko ahots orojakileak azaldu zigun gure guruinek (zer ote zen hori) substantzia berezi batzuk jariatzen zituztela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Berlingo irakaslearen jarrera orojakileak gogaitu egin du pastoralgilea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Ez al zen, bada, Jainkoa, Madre Columbak zioen bezala, guztiz ahaltsua, omnipotentea eta orojakilea?  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Nahimen honek ahalguztiduna izan behar du, izadi osoa eta honek munduan etikotasunarekin duen harremana berari menperatzeko; orojakilea, intentzioen alde barnekoena eta bere balio morala ezagutzeko; oropresentea, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Ez dago "bat bitan banatzea" euskal herritarron gaitz endemikotzat jo ez duen orojakilerik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ainhizek berehala eskaini zidan diagnostikoa, bere ohiko orojakile tonuaz: [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

-Pentsatzen dut zapore biziagoa emateko utziko dutela usteltzen -esan zuen Hermionek orojakile-plantak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.


orojakin izond orojakilea.

Etxeko beste tipo bat, oso ezaguna, Maisu Txikia zen, mantxatar pedante eta orojakin bat, drogeriako saltzailea, sendalaria eta izain-jartzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Oro har, atsegin zitzaion gauza guztietan lehena izatea, atsegin zitzaizkion lausenguak, atsegin zitzaion nabarmentzea eta orojakin agertzea, atsegin zitzaion beste inork ez zekiena jakitea, eta ez zitzaizkion batere atsegin berak ez zekien zerbait zekitenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.


orojakintasun iz orojakina denaren nolakotasuna.

Orojakintasunaren handiustearekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

Hamalaugarren mendean teologo eta filosofoen artean eztabaida sutsua piztu zen ea Orojakintasunak gauza bat hiru erditan erdibi zezakeen  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.


orojakitun (orobat oro jakitun) izond orojakilea.

Nolanahi ere, katedra orojakitunaren gaurko faboritoaren egoera fisikoak ez ezik jokoak ere zalantza ugari sorrarazi ditu.  Berria - Kirola   2004-05-23

Katedra orojakitunak ere Olaizolaren alde joko du: artekariek 100-30i kantatuko dute goizuetarraren alde.  Berria - Kirola   2004-12-26

Ez naiz orojakituna.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.


orojale izond animaliez mintzatuz, zernahi gai organikoz elikatzen dena.

Gerra pasatakoak orojaleak dira jeneralean: edozer gauza jaten dute.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.

Gizakiak txakala bezalako haragijale batetik zakur orojalea atera du; baina mende asko behar dira horretarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Lehena [hartza] osoki haragijalea da, bestea [gizona] aldiz orojalea (%80 fruitu eta landare).  Herria   2005-11-17


orokar ik orokor.

orokartze ik orokortze.

orokor 1 iz kasu edo banako gehienei dagokiena; zerbait bere osotasunean, xehetasunak alde batera utzirik, hartzen duena. ik orotariko; jeneral1.

Gauza ezkutuak asmatzeko gaitasuna omen duen jende horren joera baitzuen, adierazpen orokor, zehaztugabe eta lausoak egitekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 259. orr.

Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 5. orr.

Horietatik 8,6 milioi medikuntza orokorrekoak izan ziren eta 1,4 pediatriakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Telebista orokorren prime-timea 20: 00 edo 21: 00etatik 23: 00 edo 00: 00etara doanari esaten zaio.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

ETBk telebista kate orokorra eta ez espezializatua izaten jarraituko duela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Eztabaida, inon egotekotan, maila orokorrago batean dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Egia esateko, sukaldaritzaz ezer gutxi zekien, baina "ideia orokorrak" aski garbi zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 301. orr.

Bakarrik, irizpide orokorrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Horraino egindako testek eta azterketa neurologiko orokor batek, hala ere, berretsi zuten erabat akromatopsikoa zela I. jauna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Zentzu orokorrean ari nintzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Hain zuzen ere, portaera modu orokorra horrelakoa denez, bai Estatuek bai gizonek elkarri dioten izua eta mesfidantza aitortzen dute.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 47. orr.

Gai orokor -txit orokor- eta iheskor -txit iheskor- batetik abiatu eta gero, hor non, bukatzear geundelarik, beste gai orokor -txit orokor- eta iheskor -txit iheskor- bat sortzen zitzaigun: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

Horregatik, anaietako batzuei deitu eta modu orokorrean hitz eginez, bere zalantza azaldu eta aholkua eskatu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Herioaz eta Biziaz mintzatu nintzen, uste dut, guztiz era orokorrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

Konta dezadan orain, aurrez apuntatutakoa zabalduz, euskaldunen aurkako kontramitoaren Ipuin Orokorra.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Haren lanak ez dira orokorrak, baina bereziak, zortekoak, kasuan kasukoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

2 multzo bateko banako guztiei dagokiena edo guztiak biltzen dituena.

"Orain" esan du, "juduen patu orokorraren partaide haiz".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.

Makalaldia orokorra zen: argalago zegoen ganberaburua, argalago zegoen osasun-batzordeko ikuskatzailea, argalago zegoen prokuradorea, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.

Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.

Arau orokorra: morrontzapean den nazio batean, lan gehiago egiten da kontserbatzeko, ezer eskuratzeko baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Enperadorearen barkamen orokorraren albisteak oneratu berritan harrapatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Horiek interes orokorreko gaiak eta erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat beharrezko baiespenak zirelakoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Borroka armatua, Euskal Herria askatzerako prozesu orokorraren baitan ezinbesteko eta derrigorrezko ekintza bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Konponbide orokor eta bateratua, baina aldi berean unibertsitateen arteko lehiari eutsiko liokeena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Aprobatu orokorrak ematen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Nik ez diot salbuespen bakar bat ere aurkitzen axioma orokor honi: hiritar orok jakin behar du noiz den errudun eta noiz errugabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.

Euskal presoen aldeko greba orokorrerako deiari erantzunez, huelga eguna izan da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 7. orr.

Hurrengo hauteskunde orokorretan, 79koetan,.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Makiak bake orokorra onartzen ez zuten gazte buru-beroz betetzen ari zirela erraten zion Wernerrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

Apatia orokorra, gorputzaren pixkanako hondamena eta katalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxar sarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiaren osagaiak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Baina, hala ere, orokorra izan zen krisia: erlijiozkoa, politikoa, ekonomikoa eta demografikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Loteria sekretua, doakoa eta orokorra izatea lortu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Tarifa eta Trukeen Hitzarmen Orokorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

OHO, Oinarrizko Heziketa Orokorra, da gaztelerazko EGBren ordain ofiziala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.

3 erakunde, zerbitzu baten osotasuna hartzen duena.

Gipuzkoako Zuzendaritzak Zuzendaritza Orokorraren aurrean aurkeztuko luke ekimena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Europako Batzordeko Eskualde Politikarako Zuzendaritza Orokorrean funtzioan zuzendari zenak sinatutako gutun bat da iturria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Espainiako Botere Judizialeko Batzorde Orokorrari epaileak tratu txarrak ikuskatzera bultza zitzala eskatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Esnekien saila zegoen haren ardurapean eta Saito jaunaren maila berbera zuen, kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Pirinio Atlantiarren Kontseilu Orokorreko lehendakariarekin bilera egingo du gaur Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

· Areago, 1789. urtean bertan Versaillesko Estatu orokorretarako deialdia erregeak egin eta Ipar Euskal Herriko lurraldeetan nabari zen aspaldiko foruak zaintzeko gogoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Bi-hiru, arruntean, lau gehienez ere, Amikuzeko Gorte Orokorreko magistratuen eta bailearen aldarteen arabera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

4 erakunde, organismo edo sail bateko kargu gorena duena.

artikuluak prestatzeko agindu zidan egunkariko zuzendari orokorra izendatu zuten Valentín Gómez delako batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 145. orr.

Atea bat-batean ireki zen, eta bertan ez zen zuzendari orokorraren idazkaria azaldu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Baliteke Girondeko prefeturako idazkari orokor ohiak pailazo hura erreparatu izana, baina ez da gauza segurua.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.

Servan ordezkari orokorrari igorriko dizkiozu, nire goraintziekin -agindu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.

Frantzisko Etxart, Erresumako prokuradore orokorraren seme bigarrena nirekin nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

5 orokorrean adlag ik jeneral2 2.

Orokorrean, zigorraren pisuak ahalik eta eraginkorrena izan behar du besteentzat, eta ahalik eta bigunena jasaten duenarentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Bai orokorrean, eta baita -edo bereziki agian- ekonomian ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Formaldatzeen zehaztapenei buruz eztabaida sakonagorako, bai orokorrean eta baita formaldatze jakinei dagokienez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 164. orr.

Gerrari buruz hasi zen, orokorrean, Josebaren aitak erabilitako tonu berean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Auzokoak eta, orokorrean, parkeen inguruan autoak aparkatzen zituztenak, haurrentzako kolunpioak erabiltzen zituztenak, bankuetan eseri ohi zirenak, denak kexaka zebiltzan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.

Hirugarrenekorik erraten da, zer den, orokorrean, azken fin horren definizioa eta zein diren horren aldeak, baina ez nahiz luzatu, ez dira zehazten zati guztien definizioak eta aldeak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Eta zer berezitasun du atzemate horrek gainerako atzemate-fenomenoekin, orokorrean, alderatuz?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adigai orokor (5); akordio orokor (6); arau orokor (10); arazo orokor (4); baldintza orokor (4); desmartxa orokor batean (6)

erregela orokor (6); esakune orokor (4); estrategia orokor (4); ezaugarri orokor (4); gai orokor (6); gertaera orokor (4); greba orokor (13); hastapen orokor (4); historia orokor (7)

ideia orokor (8); ikuspegi orokor (20); ikuspegi orokor bat (8); ikuspegi orokor batetik (4); interes orokor (4); jeneral edo orokor (4); joera orokor (4); konponbide orokor (4); kontseilari orokor (34); kontseilari orokor eta (4); kontseilu orokor (14); kontseilu orokor edo (7); koordinatzaile orokor (4); lege orokor (14); modu orokor (9); modu orokor batean (7)

ondorio orokor (7)

orokor bihurtu (6); orokor egin (4)

plan orokor (13); plan orokor bat (6); politika orokor (6); teoria orokor (14); teoria orokor bat (8); zuzendari orokor (5)

adigai orokorra (5); adostasun orokorra (5); akordio orokorra (11); aldaketa orokorra (5); amnistia orokorra (7); arau orokorra (9); araudi orokorra (6); arazo orokorra (8); aurkezpen orokorra (4); azterketa orokorra (13); baimen orokorra (10); baldintza orokorra (6); batzar orokorra (38); batzar orokorra egin (9); batzar orokorra egingo (4); berezia dena orokorra (4); biltzar orokorra (7); dena orokorra (4)

egoera orokorra (8); erantzun orokorra (5); eraso orokorra (4); erregimen orokorra (5); estrategia orokorra (9); gai orokorra (8); gai orokorra izanik (4); garbiketa orokorra (4); gramatika orokorra (12); greba orokorra (64); greba orokorra egin (15); greba orokorra egiteko (4); helburu orokorra (4); historia orokorra (14)

igoera orokorra (5); ikuspegi orokorra (34); informazio orokorra (7); interes orokorra (15); ipuin orokorra (6); iritzi orokorra (5); irtenbide orokorra (5); itxura orokorra (6); izaera orokorra (4); joera orokorra (7); kirugia orokorra (4); kontseilari orokorra (32); kontseilu orokorra (20); kopuru orokorra (4); kultura orokorra (4); lege orokorra (9); logika orokorra (6); mendebalekoa orokorra (4)

ohar orokorra (5)

plan orokorra (12); printzipio orokorra (6); sailkapen orokorra (13); tasa orokorra (6); teoria orokorra (15); tonu orokorra (4)

modu orokorragoan (4)

arau orokorrak (9); asanblada orokorrak (4); aurrekontu orokorrak (5); batzar orokorrak (12); boz orokorrak (4); datu orokorrak (7)

emaitza orokorrak (8); erregela orokorrak (4); espainiako hauteskunde orokorrak (4); ezaugarri orokorrak (10); gramatika orokorrak (4); greba orokorrak (7); hatsapen orokorrak (4); hauteskunde orokorrak (58); hauteskunde orokorrak egin (6)

idazkari orokorrak (6); ideia orokorrak (8); interes orokorrak (9); irizpide orokorrak (7); jeneral edo orokorrak (4); kontseilari orokorrak (25); kontseilu orokorrak (30); lege orokorrak (8); logika orokorrak (12); mediku orokorrak (4)

ondorio orokorrak (12); plan orokorrak (9); printzipio orokorrak (5)

zuzendari orokorrak (10)

batzar orokorraren (6); egoera orokorraren (4); erlatibitate orokorraren (5); greba orokorraren (8); historia orokorraren (5); interes orokorraren (17); interes orokorraren alde (4); ipuin orokorraren (4); jeneral edo orokorraren (7); kontseilari orokorraren (4); kontseilu orokorraren (23); kontseilu orokorraren laguntzarekin (4); lege orokorraren (4); plan orokorraren (19)

egoera orokorrari (5); kontseilu orokorrari (6); politika orokorrari (11); politika orokorrari buruzko (7)

egoera orokorraz (6)

administrazio orokorrean (5); batzar orokorrean (21); biltzar orokorrean (4); kontseilu orokorrean (5); legeak orokorrean (4); mahai orokorrean (4); maila orokorrean (4); medikuntza orokorrean (4); modu orokorrean (23); orokorrean hartuta (8); orokorrean ondo (4); politika orokorrean (5); sailkapen orokorrean (41); teoria orokorrean (6); zentzu orokorrean (6)

hezkuntza orokorreko (4); hezkuntza orokorreko erakaskuntzan (4); informazio orokorreko (4); interes orokorreko (6); kontseilu orokorreko (22); legebiltzarreko politika orokorreko (6); mahai orokorreko (6); medikuntza orokorreko (5); oinarrizko hezkuntza orokorreko (4); plan orokorreko (5); plan orokorreko jarraipen (5); politika orokorreko (31); politika orokorreko eztabaidan (11); politika orokorreko eztabaidaren (5)

aurrekontu orokorren (4); hauteskunde orokorren (11); lege orokorren arabera (13)

greba orokorrera (15); greba orokorrera deitu (8)

greba orokorrerako (6); greba orokorrerako deia (4)

emaitza orokorretan (4); hauteskunde orokorretan (17)

hauteskunde orokorretarako (6)

kontseilu orokorretik (5)


orokorkeria iz zehaztu gabeko ideia edo jarduna, gaitzesgarritzat hartua. ik orokortasun.

Batzuk xehetasunetan galtzen direlako, beste batzuk orokorkeria zabaletan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

AEBetako filmek europar kutsua lortu ahala izaten dute kritikaren onespena, orokorkeria zilegi bazait.  Berria - Kultura   2006-01-25

Orokorkeria eta tautologioi itzurtzeko, beraz, hel diezaiogun obrari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Aurreikustekoa zenez, errazkeriak eta orokorkeriak besterik ez zituen esan rol horretan zegoen Kiti Manverrek.  Berria - Kultura   2004-01-27

«Orokorkeriatan ibiltzea» leporatu dio ELAk PSOEri.  Berria - Ekonomia   2004-09-14


orokorki adlag era orokorrean. ik jeneral2 2.

-Oroitzapen onak dituzu, orokorki, zure haur denboraz?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 168. orr.

Badira salbuespenak, baina, orokorki, egunkari batean argazki bat hartzen delarik, kalkulatu gabe, gizonezkoz osatua izango da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 327. orr.

Pizzeriak, orokorki, gustukoak nituen: grazia berezia bazuten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Orduan entzun zuen Lapurdiren eta orokorki euskaldunen eskubideen sutsuki defenditzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Inbertsioak orokorki hartuz gero, datu makroekonomikoek azaltzen dute lehengo urtera arte jaitsi egin zirela.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

López-Morillas-en zati bat osorik aldatuko dut, orokorki pentsamendu krausistaren laburbildumatxo gisa balio baitezake: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.

Sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak, bai eta ere espreski [...] fedezko artikuluak, bederen Elizak berak goraipatzen dituenak, teologo guztiek onartzen duten bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Elizaren buru bezala segurki, bainan orokorkiago nolazpait bakearen mezulari.  Herria   2005-04-14

Bere kolore berezia ekarriko dü Nafarroa Beherak, eta orokorkiago iparralde güziak, hegoaldeari eman zeiona gogoan, bien arteko lokarri ezin etena.  Herria   2005-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orokorki baliogarria (3); orokorki hitz egitea (3)


orokorpen iz orokortzea.

Orokorpenen eta horiei babesa ematen dieten instantzia partikularren arteko erlazio berreslearen azterketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Hemen hizkuntzaren egitura gramatikala, eta ez estatistikoa, aztertzen dihardugunez orokorpen horrek ez digu oraingoan ardura.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.


orokorragotu, orokorrago(tu), orokorragotzen du ad orokorrago bihurtu.

Behar-beharrezkoa ez den zigorra, dio Montesquieu handiak, tiranikoa da; proposizio hau honela orokorragotu daiteke: behar-beharrezkoa ez den gizonetik gizonerako aginte-ekintza oro tiranikoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.


orokortasun iz zehaztu gabeko ideia edo jarduna. ik orokorkeria.

Hastapenean ez zion xehetasun handirik kontatu orokortasunetan gelditu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Erlijio-gaiak, biziari buruzko orokortasunak, munduaren berri garrantzitsuenak, naturaren edertasuna, hots behar bezalako gogoetak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 128. orr.

Tetraren funtzionamenduaren printzipioei buruz orokortasunak besterik ez nekizkien, aspaldi Muy Interesante edo Elhuyar batean irakurritako gauzak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.

Geroztik, bi terminoak banaezinak iruditzen zaizkio, orokortasun guztiak arriskutsuak direla badakien arren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Emozio hori izan ez dutenek, edota, izanda ere, euren nortasunera aplikatu ez dutenek, definitu gabeko bizitza bat eramango dute, orokortasunaren epelean gordea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Bushek ez zuela ezer zehatzik esango eta orokortasunean galduko zela esan nahi zuen horrek.  Berria - Mundua   2006-02-02

2 orokorra denaren nolakotasuna.

Berehala sentitzen du arketipoaren orokortasunetik zirkunstantzia historiko konkretuetara jauzi egiteko beharra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 151. orr.

Konkretutasunak, minuskula indartsu batek, orokortasunak baino indar handiago du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Kontzeptuak eratzeko arauak, edozein dela euren orokortasuna, ez dira gizabanakoek burututako eragiketen emaitza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

Sistema horren orokortasuna frogaturik gelditzen da, ezin bada sortu sisteman ez dagoen bokal berririk.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Etxetik 10.000 km-etan, mendi galdu batean, herrixka baztertu hortan, bi populu hain desberdin fede berak bilduak: ez ote da hori elizaren orokortasuna?  Herria   2001-02-22

Zientzia, hortaz, ez da orokortasunetatik abiatzen eta, huts hori estaltzeko nolabait, printzipio komunen beharra dauka, batik bat ez-kontraesanaren printzipioarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Beharrezkotasuna eta orokortasun hertsia dira, beraz, apriorizko ezagutza baten ezagugarri seguruak eta elkarrekin bereiztezinki lotuak daude gainera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Esperientziatik jasotakoak orokortasun alderagarria besterik ez du, hots, indukzioaren bitartez lortutako orokortasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Euskal gizartearen arazoa da, bere orokortasunean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpotik aritu zen, inolako esperientziarik barneratzeko astirik gabe, eta, ondorioz, orokortasun gradu handi batez deskribatu zuen errealitatea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 33. orr.

Honezaz gain, orokortasun-baldintza bat ezartzen diegu guk gramatikei: edozein hizkuntzaren gramatika, "osagai" eta "fonema" bezalako terminoak hizkuntz berezien mugak gaindituaz definitzen dituen hizkuntz teoria jakin baten arabera egin behar dela, alegia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Elkartasun eta orokortasun gogo horretan goatzi aitzina.  Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orokortasun gradu (3); orokortasun hertsia (3)

orokortasuna eta beharrezkotasuna (3)

bere orokortasunean (6)


orokortu, orokor(tu), orokortzen 1 du ad orokor bihurtu.

Ez dakit, zeren hemen ez da orokortzen ahal, eta kasu batzuetan balio izaten ahal duen argumentazioak huts egiten ahal baitu beste kasu batzuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.

Gerora, bi kasu partikular besterik ez zirenak arazo guztietara orokortu zirenean, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 232. orr.

Txokokeriak orokortu, hau da, herri edo ibar jakin bateko ezaugarria euskalki osora zabaldu, eta euskalki osoaren ikurtzat aurkeztu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 62. orr.

Ezarritako egia ofizialen ifrentzua bilatzen du idazleak, nagusi den pentsamenduari, orokortu den eredu politikoari, ziurtzat ematen den egiari zalantzaren argia ematea.  Berria - Kultura   2006-03-28

Euskal herritarren artean euskalduntasuna orokortzea; herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Kaleratze merkeagoa orokortuko duen lan erreforma.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Salbuespenezko kasu nabarmena, eskubide politikoak orokortu egin zirelako [...] mundu sinikoan gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Kontainerren erabilera orokortzeak era askotako ondorioak izan ditu.  Berria - Gaiak   2006-04-30

2 (era burutua izenondo gisa)

Minbizi orokortu baten ondorioz, Alazne Olabarrieta Garzia borrokakidea hil da Bordelen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 74. orr.

Erakunde terminoa nolabait ere zentzu orokortuan erabiliz, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Iragan hau agertzen da teoria abstraktu baten, teoria boteretsu edo maila goienagoko baten, kasu berezia bezala, teoria inozo gisara, modu partzialean eta ez nahikoa orokortuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin da orokortu (5)


orokortzaile izond orokortzen duena.

Liburu osoa halako gertakarien segida bat baino ez da, zeinetan ez dagoen pertsonaia nagusiaren aldaketa sakonik edo pertsona bera den narratzailearen gogoeta orokortzailerik.  Berria - Kultura   2004-01-28

Nire ustez, orokortzaile gisako zu poetikoaz egin ditudan azterketen ondoren, esan daiteke Lukreziok ez duela, printzipioz, inor epikureismotik baztertzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.


orokortze 1 iz orokor bihurtzea.

Formaldatzeen arteko lotura baldintzatu hau beharrezko eta hautazko formaldatzeen arteko bereizkuntzaren orokortze bat da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 99. orr.

Hizkuntza honetan posible izango da orokortzeak erabiltzen dituen argudioak propioki errepresentatzea, hau da, "oro" edo "edozein" partikulen erakoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Teorema andana bat, zenbaki perfektuei, binomioaren formula orokortzeari, grafo konexuei dagozkienak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Orokortzea zientzia ororen baldintza da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.

Esango nuke oraingo euskaran estandartzearen berritasunak, elebitasunaren orokortzeak eta lurralde batzuetako ofizialtasunak maileguen indarra hauspotu dezaketen eragile direla.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Syntactic Structuresen, apurka-apurka, orokortze deskribatzaileak egiten dira, eredu sintaktiko azaltzaile baten zerbitzuan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Esanahian oinarritzen diren proposamenen azterketa arduratsuak baieztatzen du hau, eta areago erakusten hizkuntzari buruzko aurkikuntza eta orokortze garrantzitsuak oharkabe igarotzen direla.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Gertakari handi bakar bat, zeinetaz, gertakari bakarra delako, ezin baitaiteke orokortzerik egin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakoitzari zor zaiona eman behar zaio, baina sekula ez lege orokor baten arabera, hori ahul bihurtzen baita orokortze-prozesu horretan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Gizonak gizona sortzen du, baina orokortze-ekintza unibertsaltasunera pausatzen bada, "gizona" hitz huts bilakatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Dela deskribapenen ordena, deskribapen horiek mugatzen duten orokortze-eskemak edo zehaztapen progresiboen eskemak, eurek zeharkatzen dituzten banaketa espazialak; dela [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.


orokunde iz kinkuagesimako osteguna.

Baina, behar zen bat, denak batera ospatzeko ere, eta hau zen hurrengoa, inauterietakoa, kinkuagesima ondorengoa, denentzakoa, orokunde deituko zitzaiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.


orologo iz

Ea ez ote den prentsan -batez ere irratigintzaz ari zela ulertu nion Ugartebururi- gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.


oronoztar izlag/iz Oronozkoa, Oronozi dagokiona; Oronozko biztanlea.

Oronoztarrak joko gaitza erakutsi du 4 eta erdiko xapelari ohore eta ospe emaiten dio.  Herria   2001-07-19

Oronoztarra, Galarza VI.a bikote zuela, bart gauez kantxaratu zen Gasteizen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Sunbillan, Oronoztarrak 4 kintze botetik, 1 falta.  Herria   2001-06-14

Aspeko buru Fernando Bidartek hartu du erabakia, oronoztarraren «gehiegizko pisua» dela-eta.  Berria - Kirola   2004-07-29


oropel iz letoizko xafla mehe-mehea, urrea imitatzen duena.

Jimmy Herf jira eta bira zebilen kaleetan zehar oropelezko leihodun etxeorratz zaratatsuko atearen bila.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

2 baliotsua itxuraz soilik dena.

"Gazteria alferrik galduak berriro ordaindu du bere zerga tragikoa, Coney Island-eko oropelezko dibertimenduen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.


oropresente izond toki guztietan aldi berean dagoena.

Nahimen honek ahalguztiduna izan behar du, izadi osoa eta honek munduan etikotasunarekin duen harremana berari menperatzeko; orojakilea, intentzioen alde barnekoena eta bere balio morala ezagutzeko; oropresentea, munduaren ongi gorenak eskatzen dituen behar denetatik hurbil-hurbil egoteko; betierekoa, ezein denboratan izadia eta askatasunaren adostasun hau falta ez izateko, eta abar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.


oropresentzia iz toki guztietan aldi berean egoteko gaitasuna.

Beharrezkotasuna, amaigabetasuna, batasuna, mundutik at izatea (ez munduaren arima gisa), betikotasuna denboraren baldintzarik gabe, oropresentzia espazioaren baldintzarik gabe, ahalguztiduntasuna, eta abar, predikatu transzendental soilak dira, eta horregatik, beren adigai araztuak, Teologia orok oso beharrezkoak dituenak, Teologia transzendentaletik soilik lor daitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.


orotara ik oro 7.

orotariko 1 izlag mota guztietako edo ia guztietako zerak biltzen dituena. ik orokor; askotariko.

Behera iritsi zirenean, orotariko anabasa zen hura: altzairuak, kaxak, makineria hondatua..., dena hautsak berdintzen zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Orotariko eskabideen bulegoa ate gaineko idazkunean bakarrik existitzen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Baina halakorik ez zuten salgai orotariko drugstore saltokietan, legearen aginduz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Hausnarketa teorikoei uko egin gabe, halako asmo entziklopediko bat darabil, orotariko bilketa bat eginez eta hizkuntza askotako adibideei iruzkina egiten.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Talmudari buruzko ene izkribuetan arazo honi buruz orotariko ohar batzuk azaldu nituen, anitz gaiez ohartaraziz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Ez dakit irakurleak zer nahi duen; gainera, orotariko irakurleak daude.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak.  Elizen arteko biblia   Has 1,21

Orotariko zuhaitzak sortarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak.  Elizen arteko biblia   Has 2,9

Orotariko euskara [...] gure mintzaira aberastu nahian inolako irizpide argirik gabe euskalki guztietako hitzak eta esapideak ez bat eta ez bi denak nahasian ematen ditugunak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.

Orotariko sistema fonologiko unibertsala hizkuntzetan gertatzen diren sistemen tipologiatzat ulertu behar da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena, eta ez -gehitzen dugu gaur- ongizatezko deritzan gizarte honek saltzen dizkigun orotariko litxarrerien gaindiduran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

2 (izenondo gisa)

Nerabezaroko lehenbiziko urteetatik aurrera, bere sexualitatearen historia izan zen alde batera eta bestera jo ohi zuten grinen eta irritsen katalogo orotariko bat, bereizkuntzarik gabea. Egun Euskal Herrira datozen terapeuta orotarikoak igoaltsu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Gaiak, berriz, orotarikoak erabiltzen dira, eta ordu artekoak baino konkretuagoak dira, ez hain arketipokoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.

Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura. aienatuxea zitzaidan, bigarrenez gau berean, Charlyrekin bildutako karga orotarikoaren laino-hondar pisua.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Eskola kontuak hizpide direnean, ohikoak izaten dira ikasleen txuletak eta kopiatzeko ahalegin orotarikoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orotariko bizidunak (3); orotariko drugstore (3); orotariko eskabideen (4); orotariko euskal hiztegia (20); orotariko euskal hiztegiak (6); orotariko euskal hiztegian (6); orotariko euskara (9); orotariko iritziak (3)

batxilergoko proba orotarikoa (3)


orotasun iz

Horrela, beraz, orotasuna (totalitatea) ez da askotasuna batasun gisa kontsideratua baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Honi begiespenen sintesian orotasuna (universitas) edo baldintzen totalitatea dagokio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.

Gauza baten (betegintzarrearen) handitasunari dagokionez ez dago oro har ezein adigai determinaturik, betegintzarre ahalgarri oro jasotzen duena izan ezik, eta errealitatearen orotasuna (omnitudo) besterik ez da osoki determinatzen adigaian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Urrun jo zuen, munduko eremu gartsuaz harago, eta, bere sen eta gogoz, orotasun neurrigabea oinkatu zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Aireak mendiak xedatzen ditu eta mendiek airea; lehorrak itsasoa eta itsasoak, berriz, lehor oro bereizten du; orotasunaz harago, ostera, ez dago mugarik jar dezakeen ezer.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Horrela, zeharo galdurik jada objektuekiko lotura beharrezkoa [...] arrazoimena espekulazioetan hegaldatzen da Jainkoaz, arimaz, munduaz (den guztiaren orotasunaz bezala), beraien esperientziarik ezin eduki den azken printzipio metafisikoez, eta antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.


oroxurgatzaile izond guztia xurgatzen duena.

Ez zara, bada, zeu, ninfomana oroxurgatzaile bat izango?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 161. orr.


orozgain ik oro 11.

orozgaineko ik oro 12.

orozkoar izlag/iz Orozkokoa, Orozkori dagokiona; Orozkoko biztaanlea.

Artzain hori, Enrike Mendiguren (gure argazkia) berenaz orozkoarra.  Herria   2002-09-26


orpazurda iz Akilesen orpoa.

Realeko aurrelariak orpazurda hautsi du Zubietan, ebakuntza egin ondoren egin duen lehen lan saioan.  Berria - Kirola   2006-01-17

Orain dela bi aste hartu zuen min Gerome Thion Miarritzeko jokalariak orpazurdan, eta herenegun egin zioten ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-01-22

Balic orpazurdako minarekin esnatu zen, eta ez zen jantzi.  Berria - Kirola   2004-12-19

Orpazurdako lesio batek mikaztu zion aurreko denboraldia.  Berria - Kirola   2006-03-29


orpo 1 iz giza oinaren atzeko zatia, orkatilaren azpikoa. ik aztal.

Parma konderrian, gizon bati oin bat atzekoz aurrera zuela jaio zitzaion semea, hau da, orpoa aurrean eta behatzak atzean zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 452. orr.

Urrats bat egiten zuenero orpo arrosak nagiro irteten zitzaizkion zapatiletatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Andereñoak arin-arin eragin zion bere oinaren puntari, eta agerian jarri zuen orpo fin bat, eta hanka zimel, ederki osatu baten hasiera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

Orpo baten gain biraka hasi naiz, zibaren gisa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Georgiek, artean orpo gainean kokoriko, jakin-minez begiratu zien andreari lehenik eta Curtis-i gero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Izkina batean, orpoen gainean kokoriko jarri eta malko analfabetotan hasi nintzen negarrez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 139. orr.

Muntotik behera jauzi egin du bidera, eta orpoan harri-koskor bat sartu zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Zarata beti berdin eta mehatxagarri horrek oso hurbil zirudien zenbaitetan, hain hurbil ere, non orpo-orpoan nuela iruditzen baitzitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Zure arrastoaren atzean nabil, orpo-orpotik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.

Haren egurrezko zoru labainkorrean pausatu ninduten, nire aurka estutu eta zapaltzen ninduten hainbat oin, aztal zornetsu, orpo eta bernazakiren erdian; gutxi-asko, espero nuena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.

Hirurak abian jartzen ziren, orpoak arrastaka, espaloien zabalera guztia hartuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Oin baten gainean zutik, Jimmyk bere orpoa ostikoka zerabilen beste oinaren puntaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Orpoetan jiratu, ateari kolpean tira egin eta hain gogor itxi zuen, ezen goialdean zuen kristaletako bat erori baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Ez zidan nire orpoetan biratzeko astirik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Zapatak kendu zituen gero, orpoaz orpoan presio eginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

Burutik orporaino blaitzen nauen sentimendua ez da hain atsegina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 137. orr.

Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

Orpoak kliskatu ditut ostera, eta irten egin naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.

Argi entzun zen ezproien hotsa, hitz egiten ari zenak orpoak kliskatu balitu bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

2 hed

Bat-batean [...] ezker eskuaren orpoarekin buruaren alde bati joka hasi zitzaion, bere burua zein ergeltzat zeukan erakusten bide zuen imintzio basati bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

3 oinetakoetan eta kidekoetan, orpoa estaltzen duen zatia.

Konturatu nintzen andre zaharrak zein zarpail loturik zeukan gona atzean, eta zein urraturik eta alde batera okerturik ehunezko boten orpoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Talpak izeneko txanoa janzten zuten buruan, arkume beltzaren larruz egina, eta orpo luzeko bota larru-horiak oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Eta elurretan beltz eta bustirik ageri zen Sergeik galdutako eskalapoi orporik gabea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

Erabakimenez jarraitu zuen aurrera, neska ukondotik oratuta, frantses orpo garaiekin oholtza ozen zapalduz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Behin orpo aldeko takoak larregi ilkatu zitzaizkion zelai lokaztuan, hanka jiratzen ari zela, eta korrika bizian zetorren kontrario bat hanka gainera erori.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

-Tira, atsoa -esan zion Peterrek isilka, sutondoaren berotan eta Wendyri begira, orpo bat josten ari zen bitartean-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskailerak jaisten hasi zen, orpo-hotsa atereaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Jimmy bueltaka zebilen bizkarrean zehar, orpo-joka, zeharo asaldaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Besakadaz joka darabil, orpo-kolpeka, aparra aterarazten dio, eta, erdi-erdian jarrita, beldurgarri, ertzetara bidaltzen ditu olatu amorratu saldoak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zapata txuri orpo-luzeak ikusi nituen, berna lodiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku-orpoaz eskudelari helduta eskailerak kilin-kilin jaitsi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 91. orr.

Urrezko ezproiak bota orpoetan  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

7 zuhaitzaren enborrak sustraiekin bat egiten duen aldea.

Horregatik, anai Joan, bera zegoen adar-burutik irten eta, adar guztien azpira jaitsiz, zuhaitz-enborraren orpo ondoan ezkutatu zen, zer gertatuko ote zen pentsatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

Makal baten orpoan eskuak burupean egiten da lo, baina nik ezin dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Mahastiko ilara erdi bat orpo-orpotik ebakita zegoen eta belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.

Triskantza handiak eta 47 zuhaitz orpotik jiraka atera eta boteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

8 irud/hed

Igan dituzte eskailerak, paratu dute aulkitxoa postearen orpoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan, lurrean erdi hondoratua zen marmol zuriko bloke bat ikusi nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Mendixka batzuen orpoan dago Zarautz, eta itsasoa altzoan duela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

Pendizaren orpoan daude kokatuak mendiari eusten bezala karrikaren estiborreko etxeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Balkoi horietan guztietan milaka gauza igerian: arropa idortzen, sareak, zapi gorri, hori, urdinak; etxe hauen orpoan, itsasoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.

Mendiaren hegalera ematen zuen paretaren orpoan zulo karratu bat zegoen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Ene ezkerrean, lehen planoan, beste mendiaren orpoan, beste etxe multzo bat dorre zahar desegin batera ematen zuten balkoiekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.

Ulm-eko katedralean gordetzen omen dituzten Ahasverus-en zapatak jantzi, eta nire bihotzaren orpo-orpotik atera nahi nuen sinbologia haren bidea egiten hasi behar nuela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Espainiaren orpoa eta muina Gaztela da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

9 ateak-eta finkatzen diren euskarria, erroa.

Taberna batzuetako ateen orpoetan emakume lotsagabeek irribarre limuriak eskaintzen dizkizute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

Neska atean gelditua zen, atearen orpoari bermatuta, nik hari begiratu nahiko nion interes berberarekin niri begira.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Ateak orpoan bira, alferrak ohean.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,14

Santutegiaren aurrean zegoen sala handiaren aurreko ate-orpoak, urrezkoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,50

Salako ate-orpoaren kontra bermaturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.

Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dardar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.  Elizen arteko biblia   Is 6,4

Orpo aldeko langaluzeei bao-zabalera osoaren hamabiren bateko zabalera emanez egingo dira ateak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Hiriko atearen orri biak hartu eta orpotik atera zituen, beren zango, ataga eta guzti.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 38. orr.

10 Akilesen orpo zango-mamia eta orpoa lotzen dituen zurda.

Eta eskerrak emateko moduan zaude, ez zaielako bururatu ere egingo dortoka ez harrapatuaren errua Akilesen orpo hauskorrei egoztea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.

Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa, ikusi dugun bezala, mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da, gizadiko jende xeheak gidariei jarraituko diela ziurtatzeko "gizarte-trebakuntza" gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

· Akilesen bi orpo izatea ez da ona izan eta euskal kulturak asko nozitu du.  Berria - Harian   2006-03-24

11 orpo gain pl

Neskak bizkorrago kulunkatu zuen eguzkitakoa eta bira erdiak egin zituen orpo-gainetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

12 -en orpotik -en atzetik.

Zaldien sailerantz abiatu zen, eta ni bere orpotik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Kazetaria aurrena, Knörr ondoren, elkarren orpotik biak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 59. orr.

13 orpoz orpo adlag hurbil-hurbildik, ondo-ondotik.

Nettiek eta mutilak orpoz orpo jarraitu zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Lehen esan dizuedan bezala, Caulfieldi orpoz orpo jarraitzea da nire asmoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Cayennen izan delako, polizia guztia orpoz orpo dabilkiola uste dik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 219. orr.

Gizon ausarta zen eta beharbada orpoz orpo zihoakion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Bizirik gelditu zirenek, berriz, kasik Baionaraino egin behar izan zuten atzera, espainola orpoz orpo segika zutela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Juan izeneko gaztea zaldiak orpoz orpo zituela hurbildu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Ziur zegoen gizona ibilaldi guztian zehar orpoz orpo izan zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Frantses polizia etengabe orpoz orpo daukalarik, beti ihesi bizi duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Donostiarrak eta lizarratarrak orpoz orpo iritsi dira ABF Ligako azken txanpara.  Berria - Kirola   2004-04-30

Rose agertu zen iritsi berrien atzetik orpoz orpo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

Haren orpoz orpo heldu zen izeba Kate, deiadarka: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 273. orr.

Ihesean beti, polizia-autoen uluak eta argi urdin birakariak orpoz orpo.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orpo orpotik (3); orpoz orpo (96); orpoz orpo jarraitu (11); orpoz orpo jarraitzea (3); orpoz orpo segika (4); orpoz orpo zuela (4)

makal baten orpoan (4); mendiaren orpoan (3)

orpoen gainean eserita (3)

orpoetan jiratu (4)

burutik orporaino (4)

orpo orpotik (3); orpotik atera (3)


orpoalde iz oinetako edo kideko baten orpoaren aldea.

Abarkak erantzi eta gero, supazter inguruan bero-bero zeuden espartinak, orpoaldea txapalik zutela oinetan sartzean ere, igarriko zien estu antxa eta lehor edo zabal eta lasai zetozkion: espartuzko zola agudo lasaitzen baita hezetasunez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.


orpogorri iz umegorria.

Eta ibiltzen ezhasi baihasi zebilen orpogorri hura altxatzen zuen airean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.


orpokatu, orpoka, orpokatzen du ad ezproiez eragin.

Zaldia orpokatu eta bidean behera jaitsi zen eremu paduratsura heldu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

Gero, jauzi arin batez zutitu eta, abiadura hartuz, Oisinen zaldira igo eta orpokatu egin zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 184. orr.


orpokatzaile izond orpokatzen duena.

Dena den, uztartze erdiak, orpokatzaileak eta joko zabaltzaileak ez dira hain handiak.  Berria - Kirola   2004-09-25


orpotu, orpo(tu), orpotzen du ad errotu.

Tradizionalki Ongia eta Gaizkia euskarri absolutu batean egon da orpotua (Jainkoan, Naturan); eta Ongiaren eta Gaizkiaren epailea munduan ere absolutua izan da (Eliza, Arrazoimena).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 135. orr.


orrantza ik orantza.

orratz 1 iz altzairuzko ziri moduko atal mehe-mehea, mutur batean punta zorrotza eta bestean haria sartzeko begia duena, josteko edo ehuntzeko erabiltzen dena. ik jostorratz.

Ama, orratzaren begitik haria sartu eta galtzerdi, galtza eta kamiseta zulatuak josten ari zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.

Wendyk ezin zuen haria orratzean sartu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 118. orr.

Ilar zuri haien erdian, ordea, bizar egiteko lama bat aurkitu zuen, baita josteko orratz eta haria ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Bizarra egiteko tresnak, hortzetan erabiltzeko zotzak, orraziak, [...] eta josteko orratzak, den-denak Mihurubikoarenak zirela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Jostun txukuna da orratzarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

Rosiek orratz batez josi zituen arrosak bere larruzko berokian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Orratz baten begian sartuko luke bala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

Auto baten alarma, belarrietan orratza bezala sartzen zelarik, geldigabeko uluan ari zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Begietako nerbioak orratz ikustezin batez ukitu balizkidate bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Masailean milaka orratz ikusezinen ziztadak sentitzen nituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Milioika orratz iltzatu zitzaizkidan zangoetan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 149. orr.

Une horretan orratzak zulatu balu bezala egin zuen jauzi Duselek: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 120. orr.

Une horretan, gustura ziztatuko zukeen orratz zorrotzez bere mihi ergela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Aterabideen ugariak orratz bat lastategian aurkitzea baino zailagoa bihurtzen zuen aurkikuntza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 69. orr.

Orratz bat besterik ez naiz, lastategi bateko orratza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Nolatan desager daiteke pertsona bat orratz edo txanpon baten gisara?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 298. orr.

Esaldi hutsala zen, puxika bat bezalakoa, orratz batekin lehertu eta barruan deus ez dagoela konturatzen garena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Orratzak baino hariak luzeago izan behar du eta laga egiozu mutikoari ibiltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

2 iskilinba.

Orratz batekin postala aulkiari josi eta kopiatu egiten dut.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Idatzi genuen kleraz kartoi puska baten gainean, eta orratz batez horman itsatsi genuen kartoia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.

Itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Baita paperezko orri-sortatxo bat ere, paperak letoizko orratz batez elkarri loturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Panpina baten bihotzean orratz batzuk sartuta. adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 216. orr.

Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Eta hortxe geratzen zara, begirada horren pean, bere gorputzean zehar orratz batez apainduta legokeen zomorro baten gisan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 140. orr.

Jantziak probatzeko orduan gure amak orratz asko izaten zituen ahoan, eta gero bezeroen jantzietan sartzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Sudur hegalean kolorezko orratz-mutur borobil bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Norak orratz-kutxa zabaldu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Orratz-kutxako doinua bukatu egin zen, inork kutxa brastakoan itxi izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Orratz-punta bat zeru-lurren luze-zabalarekin konparatzen bada.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

4 metalezko ziria, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena, hainbat erabilera dituena. (puntu egiteko)

Emakumeak irribarre egin eta mataza desegiten zuen, besterik ez, eta behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Lena pilota bat eta bi orratz emaiten dauzkitzut, zer trikotatzen duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 111. orr.

Astelehen batean puntua egiteko orratz pare batekin itzuli nintzen gurasoenetik, bukatu gabe geratu zen jertse bat egiteko uda batean erosia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Astelehen batean puntua egiteko orratz pare batekin itzuli nintzen gurasoenetik, bukatu gabe geratu zen jertse bat egiteko uda batean erosia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Hona ni, ez dakit zer orratz lan zorabiagarri baten mehatxupean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

5 (apaingarria)

Laukiekiko gorbataren gainean orratz errubidun bat agerian zeukalarik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.

Korbata koloretsua, eta urrezko ttattar-orratz bat korapiloari eusten, eta marrazki bat korapiloan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Zamarraren sakelan zeramatzan urrezko bi erloju, zintzilikario bat, bi gorbata-orratz eta lau eraztun brillantedun.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 141. orr.

Lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Gau-soinekoak eta ile-orratzak, kizkurgailuak eta aurpegirako kremak eta ezin konta ahala oinetako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

6 (medikuntzan erabiltzen dena)

Zain horietatik, orratz batez ziztaturik odol tanta bat hartu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Larruko ileak atzerantz orraztu beharko dizkio orratzak zaina aurki dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 280. orr.

Autoklabea eta orratzak behar bezala zaindu ezean, infekzioren bat hartzeko moduan zaude.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 118. orr.

Uilek dardara egin zuen, ikusirik orratz handi haiek gizonaren haragian sarturik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan, kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Orratz xiringa txiki batzuk ikusiko dituzu, injekzioaren momentua erakusteko marraztuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.

Kontsulta gisa erabiltzen zen sarrera txikian, bi ohe xume zeuden, orratz poltsa bat, alkoholetan bustitako kotoi puskak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

Orratzen bidez akupuntura puntuak ziztatzea da terapia horren muina.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

7 (erlojuarenak)

Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Zozotuta begiratu zuen orratz fluoreszenteetara: 6'55 a.m.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

Detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte, eta erlojuarekin ere kontua izan, orratz handia kendu eta txikia utzi borne elektrikoarekin kontaktua egin dezan. 'Orratz bat falta da!' esango dizute, erloju erailea erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.

Minutuen orratzak ikara egiten du eta 5: 46an geratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Horma kristaltxo haien guztien ttiki-ttaka aditu nuen, horietako bakoitzaren barrenean segundo orratz koloretsua mugituko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

8 (neurgailuean eta kidekoetan)

Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Hain zuzen ere, bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Belt Parkway inguruan zoazela gas-pedala sakatzea orratza hirurogeita hamarretik gora igoaraziz, doi-doia egunsentia baino lehentxeago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Mendebalderaegi zoaz, Fred -erantsi zuen, aginte-koadroan zegoen orratz bat seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Erdian egonik pisu-orratza bezala,  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

9 (trenbideetan)

Bi tren horiek elkarren ondotik igaro behar zirenak ziren nonbait, baina, halako batean, trenbide-orratzak mugitu zituzten, eta elkarren kontra jo zuten bete-betean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 19. orr.

Aldeak txikiak izan daitezke, baina guztiz ere bestelako ondorioetara eraman, trenbide-orratzen aldaketarekin gertatzen denez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Dakidana, anitz urte iragan zituela han, Tres Arroyos-en trenbideetako orratz zuzentzaile egon zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.

10 (disko biragailu eta kidekoetan)

Gailuaren orratzak diskoko ildo espiralean grabaturiko gorabeheretan aurrera egin ahala, korronte elektriko bihurtzen dira orratzari eragiten zaizkion presio-aldaketak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Orratzak diskoan egiten duen eztul txiki horrek ez du batere ukitzen melodia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

Bildumako diskorik zaharrena da, Pathé disko bat, zafirozko orratzerakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Gramolako orratzaren krakatekoak atera ninduen erantzunik gabeko galdera haietatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Gramofonoaren orratzak diskoko ildo hutsean jirabiraka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

11 irud/hed

Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero, eta kapitaina pantailako zirkulu kontzentrikoei begira, argi orratz fina bueltaka ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Eguzki printza baten orratz distiratsuak zeharkatuko zuen gorputz txiki hura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

Bidean bisuts zuriak ehun mila kristal orratz zoragarri aurpegira bidalita zizta egiten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Elur orratzek itzelezko mina eginen dizute, eta haize izoztuak arnasa ostuko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

Bere orratz-takoidun zapatak nire izterrarteko angeluan/egingo lukeen efektua imajinatzen saiatzen naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 158. orr.

Elektrodo-orratz bat garunean sartu eta korronte elektriko txiki bat emanez gero, korronte horrek ikusirudiak sorraraziko ditu eremu batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Hala ere, orratz-aseguru automatikoa ere badauka. Katedralaren orratzak zerumugan ostentzen dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Artzain Onaren dorre-orratza erdian, Atotxako dorrea apur bat ezkerrerago.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Eskuin aldean, Santiago katedraleko punta-orratza.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 78. orr.

Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Korrika joan ginen belar malgu saltariaren eta arroken orratz zulatzaileen gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Ateraldi horietariko batean, Ansabereko orratzetan goiti ari zirela, kabroi horrek irtenune llabur batean abandonatu zuen gure alaba.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Mendi zoritxarreko hura, eguzkiaren sartzean harkaitz orratz bat bezala zutitua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

12 pinuaren familiako zuhaitzen hosto estu, luze eta puntaduna.

Koniferoak dira zuhaizti ia denak, orratz jeneroko hostodunez beterik, egundoko zabaleroko eta luzeroko oihan itxi berdeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Hostorik ez baitute, hostoen ordezko milaka orratz muttur baizik, xortenaren alde banatan-.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Bere ahotsa pinuetako orratz hezeen artera erori zen, bertan hiltzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

13 iparrorratza.

Ontziburuak ez zidan orratza kutxatik hartzeko betarik eman, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

Karta zabal-zabalik zetzan mahaira jo nuen, astrolabioak esandakoa haraxe aldatzeko, orratzaren bitartez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

14 buru orratz ik buru.
15 etxe orratz ik etxe.
16 gari-orratz ik gari 15.
17 haize-orratz kanpandorreetan-eta kokaturik, haizearen norabidea adierazten duen tresna, metalezko atal birakor batek osatua.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

Eta, jakina, haize orratz bat ere behar zen, eta hari loturik, anemometroa, haizearen abiada neurtuko zuena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Katua zitzaion haize-orratz, katua euri-iragarpen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

18 ipar orratz ik iparrorratz.
19 kate-orratz ik kateorratz.
20 orratz-buru

Hamabi aldiz piztu zuen gailua, kale osoan geratu ziren argi bakarrak urrutiko bi orratz-buru txiki haiek izan ziren arte: berari begira zegoen katuaren begiak, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da: orratz-buru baten neurriko tanta bat aski litzateke Houstongo Astrodomoko milioi bat metro kubikoak usain horretaz betetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Haren bi begi beltz zanpatuak, orratz-buruak ziruditenak, begira zeuzkan, adi-adi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

21 orratz harri iman harria.

Jakiteko ea diamantea egiazkoa den, hartzen da orratz-harria, hau baita orratza bereganatzen duen marinelen harria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Diamantea egiazkoa eta birtuteduna baldin bada, orratz-harriak ez du orratza bereganatuko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Bidaiaz aspertua / Jakoberen makila // bi globo / orratz harria / esfera bi / eta astrolaboa / badakartza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 165. orr.

22 orratz zain ik orratzain.
23 orratzetik harisup_1 adlag ipar buru batetik bestera. ik beherago 25.

Denen buru, zer erranen ote du Sirven-ek? Zernahi gauza badakiela, denak salatuko ote ditu orratzetik hari?  Herria   2001-02-15

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

24 orratzetik harisup_2 adlag ipar gai batetik bestera igaroz.

Solas batetik bertzera, orratzetik hari, bakoitza zertan ari den kondatzera heltzen dira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.

Eta orratzetik hari, lagun batekin zerbait proiektu lantzea erabaki genuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 130. orr.

25 orratzetik harira ipar orratzetik hari, buru batetik bestera. ik gorago 23.

Lasserre departamendu buruak, esku aldaketa horren esplikatzeko orratzetik harira.  Herria   2005-06-23

Abokatak alabaina, orratzetik harira irakurri duenean "Natura 2000" araudia, ez du nihun giza eskubideen aipamenik aurkitu.  Herria   2003-02-20

Lasserre departamendu buruak, esku aldaketa horren esplikatzeko orratzetik harira.  Herria   2005-06-23

26 paparreko orratz ik orratz 11.
27 sorgin orratz ik sorgin.
28 tximist orratz ik tximistorratz.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru orratz (4); erlojuaren orratz (4); etxe orratz (17); etxe orratz bat (3); haize orratz (4); orratz kutxako (3); paparreko orratz (6); sorgin orratz (4)

orratza sartu (3); urrezko orratza (3)

erloju orratzak (3); erlojuaren orratzak (4); etxe orratzak (12); ordulariaren orratzak (3); orratzak mugitu (3); orratzak sartu (3)

etxe orratzaren (3); orratzaren begitik (5)

etxe orratzen (9)

orratzetik hari (6); orratzetik harira (4)


orratzain (corpusean orratz-zain soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian orratzain agertzen da) iz

Gorrotorik eta ageriko pasiorik gabe mintzatzen zen Zamaria, burdinbide hil bateko geltokiko orratz-zaina balitz bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.


orratzantzeko izlag orratzaren antzekoa.

Bero sapa egiten du, eta bidaia hasi zuenetik erabakia okerra zela mailukadaka gogorarazi nahi liokeen bizkarreko min orratzantzeko bat du lagun gaur ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.


orratzontzi (orobat orratz ontzi; Euskaltzaindiaren Hiztegian orratzontzi agertzen da) iz orrantzentzako ontzia.

Esate baterako, edonork erakutsiko dizu Bargotan aztiak gau bakar batean, orratzontzi batean gordeta zituen galtzagorrien laguntzarekin, eraiki omen zuen etxea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 75. orr.

Belaun azpi odolduak ez zituen batere sentitzen; bi orratz-ontzi ziren bere bularrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 61. orr.


orraxtatu, orraxta, orraxtatzen da/du ad adkor orraztatu.

Atea emeki-emeki zabalduz, mirailaren aitzineko alkian jarria, bazekusan lur honetako andereetan politena, ile luze urreztatuen orraxtatzen ari zela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Kantatzen zuen gure amak oihu batean, altxatu eta gero, ile oraindik bustia orraxtatzen zuen bitartean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Uneoro haurrak garbitu, orraxtatu eta bero-bero edukitzea zuen kezka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.


orraze ik orrazi.

orrazi (orobat orraze g.er.) 1 iz elkarren ondoko hortz mehez osaturiko tresna, ileak bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena.

Eguerdian, lanetik itzuli, garbitu, alkandora eta zapatak aldatu eta orrazi busti batekin ilea orraztu dudalarik, ahizpengana joan gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.

Gure etxeko orraziari hamar hortz baizik ez zaizkio geratzen eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Poltsatik orrazi handi bat atera, mutila makurtzera behartu eta bizpahiru pasada bizkor eman zizkien lasto itxurako ile bihurriei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 226. orr.

Erretzen ari zen, liburu lodi bat besapean, eta bere bakero-galtzen atzeko poltsikotik orrazi berde bat ageri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Peterrek sirenen orrazi bat eman zion Wendyri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Arreba Ernestinak ekarri ditu konketa, orrazi estu bat eta ozpina platertxo batean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.

Marfilezko orrazi bat harturik, presaka orrazteari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Nirea den kareizko orrazi bat alkandorako sakelan duela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Plastikozko orrazi batez hautsa prestatu eta saltxitxa tamainako lerroak sudurreratzen zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

2 irud/hed

Gizon txikiak zerumugaren amaieran begiztatu du Manhattan hegoaldeko etxe-orratzen luze mehar mailakatua, orrazi irregular baten segida hautsi hura.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.

Orrazi estuagoa behar du, inondik ere, irudiari barik hizkuntzari pasatu behar zaiona.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Axenariok lehen orrazi-kolpean hartu du aurrea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.

· Chillidaren haize-orrazi heroikoak eta era berean Schanabel-en kitcha, premodernia eta posmodernia aldi berean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

Rosiek apain-orrazi bat ipini berria zuen bere ile beltzezko mototsean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrezko orrazia (7)

haizeen orrazitik (7)


orrazkera iz orrazteko era, ile apainduen itxura.

Hizketa modua, janzkera, orrazkera...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Orrazkera aldatu du.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 69. orr.

Horretarako, dantzari soineko garbi bat jantzi, orrazkera apaindu, zilar doratuko gerriko bat lotu, eta hartan ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat ipini zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Gero eta gehiago baliatzen zen dendaurretako kristalez orrazkera edo jantziak doi bat txukuntzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

Orrazkera di-da batean desegin zitzaion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 234. orr.

Emakume beltzen orrazkerak ederresten zituen gehien.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.

Gripea daukan pertsonaren orrazkera bezain angustiosoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 46. orr.

Metro gutxira, tipo heldu bat zegoen, akolitoen orrazkerarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.

Neskak jeans batzuk zeramatzan soinean [...] eta orrazkera guztiz aldatua zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.

Baldokietan itsatsia zeukan ilea nola airatu zuen ikusirik, pentsa zitekeen orrazkera zuela ardura bakar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Olgak bere Pompadour orrazkera gizona zegoen lekurantz makurtu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonak buruko soilune hasi berriak orrazkera landu batez estaltzen zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

Inoiz orrazkera berriren batekin azaltzen banaiz, gaitzespenezko aurpegia jarriz begiratzen didate denek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.

Orrazkera berriak ongi ematen ziola erratekotan egon nintzen, eta ez bakarrik egia zelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,9

Betaurreko biribilak zituen gizonak eta antzinako orrazkera.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 75. orr.

Beste Larsson bat zen: rastafariar orrazkera zuen, eta urte eta eskarmentu gutxiago.  Berria - Kirola   2004-06-26

Heure adatsa leun bikaina orrazkera tamalgarri batez bilduko dun.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.

Henna beltzak, guk arreta jartzen diogun kaleko norbaiten orrazkera jakin batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.

Txairo ageri zen bere postuan, apain-apaina, orrazkera ezin korapilatsuagoak buruan zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Buru handi eta gorria deigarria zen bere ume orrazkeraren aldean, marra eta guzti.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua, eta irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi, ordezko betileak tente eta luzeegi, masailak argizarizko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Une hartan, ahizparen ile-orrazkerari begira zegoen Bain andrea, kizkur-kizkurra eta artatsuki marroi-kolorea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

4 irud/hed

Eta, hala ere, egileak originalari beste orrazkera bat eman beharko dio inprimategira igorri aurretik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orrazkera berriak (3)


orrazketa iz orraztea. ik orraztaldi.

Egunero dutxa ederra eta orrazketa apaina.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.

Kementsuago ekin zion orrazketari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Orduan baliatu zen gakoaz: ahotik hartu zuen, eta ahoa zabalik geratu zen, zabalik eta mutu, harik eta orrazketa bukatu zuen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Mutturrak goxatu eta adixkidetzeko asmotan, orrazketa lanak bukatzean Maribelgana makurtzen da Mikel, muxu eman nahiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.

2 eremu bat xehe-xehe arakatzea.

Goiz partetik, Foru Poliziak eta Polizia Nazionalak hasitako orrazketak azken frankotiratzaileekin akabatzea lortu duela esan du Gobernuko bozeramaileak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.

Gero, ibarrera ihes egin, eta han agertu zen ostera, lur-orrazketarako izendaturiko zenturia faxisten buruan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

3 idazlan bati buruz mintzatuz, zuzentzea, azken ikutuak ematea.

Hiztegirik ez dut erabiltzen sekula, ez bada, azkenean, orrazketarako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.

Giza genomaren zirriborroari egindako azken orrazketen inguruan galdetu diogu.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Ala ere, nik uste dut ez dutela lan batzuek beren kutsua galduko, orrazketa puskaren bat egiñez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 133. orr.

Telebista izaten ari den bilakaera kontuan hartuta, gidaliburuak orrazketak behar zituen eta eduki berrien azterketa gaineratzea.  Berria - Harian   2005-12-04


orraztaldi iz zerbait orrazten den aldia. ik orrazketa.

Kabinete, arkitekto, bulego eta egitura frankok parte hartu ondoan azken orraztaldiak eman dituzte egun hauetan oraino, anartean bilkura andana bat eginik auzo gune desberdinetan, anitz auzotarren aitzinean.  Herria   2003-03-20


orraztatu, orrazta, orraztatzen 1 da/du ad ipar orraztu.

Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen, emozioaren aztaparrek lardaskatua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Txoko ohartu zen Kerguelen komisarioak ez zuela orraztatzeko astirik ere ukan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Baginituen guk bizpahiru Lafitte eskola emaiterat heldu zelarik: bazen batzuetan Lafitte iluna: sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria, bera gaizki orraztatua edo baterez, betaurrekoak (lunetak) lanbrotuak, gauaz lo guti egina edo halatsu orobat.  Herria   2001-09-27

2 irud/hed

Gainera, haize gazituak orraztatzen dituen neska eta mutiko pollit, lerden eta beltxatuak miresteko ezinbesteko aukera ukanen duzu!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

Maianak Frantxuaren zetazko zaia orraztatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.

Blanxadia gelditu da bakarrik, iparrak orraztatzen duen porroskaz betezko hondartza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

3 idazlan bati buruz mintzatuz, zuzendu, azken ikutuak eman. ik orraztu 5.

Oroz gainetik Euskal-Herri osoaren historiaz, lau liburu ja agertuak, bosgarrena, hemeretzigarren mendeaz, orraztatzen ari helduden ekainean plazaratzeko.  Herria   2004-05-06

Jesu Kristo gure Jaunaren laguntzarekin ezartzen dugularik hemen erran dena eta urrunago erranen den guztia, Erromako Eliza Ama Saindu Katolikoaren eskutan, berak orrazta eta zuzen dezan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.

Argitaratuak nituen liburuxkak berrikustea eta, marrazkiturik neuzkan beste zenbait lan orraztatzea, argitaratzea eta, azken eskuztatze baten ondotik uztea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Gobernuak dauka aldiz lege berriak ez duela gauza handirik kanbiatuko, egina dela bakarrik 1952-an bozkatu legearen gaurkotzeko eta nolazpait orraztatzeko, arte huntan kanbiamendu frango izan delakotz mundu zabalean.  Herria   2003-07-03


orraztatzaile iz testuen zuzentze eta azken ukituak emate lanak egiten duen pertsona.

Liburu hunen orraztatzaileak hautu bat egin du idazki horietan, gerlaren alderdi frango erakutsiz, orduko begiekin ikusiak, gerlaren aldeko eta kontrako iritziak, han jendea nola bizi zen, euskaldunek nolako jokabideak hartu zituzten, batzuen eta bertzen sufrimenduekin...  Herria   2003-12-25

Kantu berritu horren orraztatzailea: Maixan Arbelbide heletarra.  Herria   2004-09-23


orraztatze iz orraztea.

Abendoaren 2 eta 3 an, herriko xahar etxean, ile mozteak eta orraztatzeak eginen dituzte prezio merkean.  Herria   2004-11-25

Bagdadeko iparrean orraztatze bipil bat egin beharrez ari dira egun hautan, sekulan baino gehiago, amerikano tropak.  Herria   2003-07-03


orrazte iz testuen zuzentze eta azken ukituak emate lana.

Forma geroxeago dator, orrazte lanarekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.


orraztu, orraz, orrazten 1 da/du ad orraziaren edo kideko baten bidez bereizi, leundu edo apaindu. ik orraztatu.

Orraztu ere ispilurik gabe orrazten naiz, baina hala ere ondotxo dakit zernolako itxura dudan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Orraztu ere egin nintzen, denbora galtzearren hain zuzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

-Orraz nazazu, ai! orraz nazazu; horrek sendatuko nau; orraztu egin behar naute.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

Gero, orraztu, ilea xingolaz lotu, eta jaietako soinekoa jantzi zuen, senarra bizi zenean erabiltzen zuena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.

Bakero-galtza beltzetatik orrazia hartu eta orrazteari ekin zion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Gizonezko asko zegoen burua brillantinaz orraztuta eta jaka urdin gurutzatuez jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Ez da sekula garbitzen ez orrazten ez ezer.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 109. orr.

Bakeroz jantzitako eta ilea dozenaka txirikorda bihurrietan orraztua zuen neska bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

-Eta bestea -esan zidan, gako-orratza hortz artean, motots kaxkagorria orrazten ziharduela-, ikusia duzu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

2 (ile edo kideko bat osagai zuzena dela)

Sakelako orraziaz orraztu du ilea, armairu haundiko ispilura hurbildu gabe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Aita ohean etzanda egoten zen, ilea orraztu gabe, begirada galduta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Eskuaz orraztu dut bere ile gorria, eta beste eskuarekin beste zeozer heldu dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

Joanesek begiak igurtzi zituen, bi eskuez ilea orraztu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.

Florak ile bustiak orraztu zituen hatzekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Emazteari begiratzen zion; ilea orraztua zuen ordurako, soina kortsearen barruan estu, apain-apaina goitik behera, betiko moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Erdi-loaren eztitan neskatoaren ile luze sakabanatua ukitzen ari zenean, hura orraztuko balu bezala, loak hartu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Apain-apain jantzita zegoen, ile kizkurrak ardura handiz orrazturik zeuzkan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

Eurokopan Greziak behera bota ditu, ordea, orain arteko mito handiak, eta Nedveden urrezko tximak orraztu ere egin ditu.  Berria - Kirola   2004-07-06

3 (adizlagunekin)

Tipo betaurrekoduna eta ondo orraztua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Horixe izan zen tipo ondo orraztuak entzun zuen azkena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 75. orr.

Jaka eta galtza grisak eta atorra zuria soinean, ile urdin eta sarria atzeraka orraztua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 30. orr.

Catherine atean zegoen, ilea harroki orraztua, ezpainak distiratsuki gorrituak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Ilea patxadaz orraztu berria zuen, eta janzkia kontuz eskuilatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.

Oso txukun eta gustu onez orrazturik zeuzkaten belarrondoko bizarrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Hantxe, ohe ertzean eserita, apain orraztua goiz-goizetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

-Bai, bai -ihardetsi zion Nestok, Marco, moxala, gogotik orraztuz-, erretorearenak ez, ordea!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 124. orr.

Zaldiak txukun-txukun orrazturik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

4 irud/hed

Berak eta bere taldeak gudu-zelaia orrazten zutenean, beren lana zen zauritu konfederatuak bereiztea hildako konfederatuetatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

Eguzki orban zabalak ziztu bizian orraztu du belardia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Aurrera zihoan gaua, orduak leun orrazturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Mateok baloia orraztu eta bigarren zutoinean errematatzeko aukera izan zuenean.  Berria - Kirola   2004-01-15

Eta Santosen jenio txarra orraztu behar zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 107. orr.

Waits ahotsa ere bada, alkoholak orraztutako ahots ikaragarri adierazgarria.  Berria - Kultura   2004-10-03

Sindikatu horren ustez, eurek hitzartu duten irtenbide bera izango da, baina «orrazturik».  Berria - Ekonomia   2004-07-21

5 idazlan bati buruz mintzatuz, zuzendu, azken ukituak eman.

Bikain egin du editore lana: testuak orraztu, zuzendu, iradokizunak egin...  Berria - Kultura   2004-06-04

Moldiztegiko probak orrazten dituen idazlea balitz moduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Ibonek euskara aldetik orraztu zuen eta hirurok sinatu genuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 28. orr.

Hara, nik Sokrates Lakes dialogoan ontsa ezagutu arren, ez nekien olerki baten orraztera apaldu zenik!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 141. orr.

Liburuan jatorrizko testua jaso dute faksimilean, eta baita testua bera, txukundua eta orraztua.  Berria - Kultura   2004-04-30

6 (era burutua izenondo gisa)

Ile orraztutik beheraka elur malutak eta euri tantak erortzen zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.

Den alerik bikainenak Ostots orraztua duela izenburu, eta beste batek Igeltsuzko elektrikara eta beste batek Axaxas mlö.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

· Neskaren ile solte urrezkoaren edertasun orraztu gabea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

7 (era burutua izen gisa)

Zure orraztua ez zaio gaizki etorriko...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 69. orr.

Berak tinbreari behetik sakatzen zionean, amak hiltegirako antxumeari legez begiratu eta azken orraztua, un dernier coup de peigne, ematen zidan, azken orraztua emateak ez zuela merezi pentsatuko balu bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.

Bob artzaina bere bulegoan zegoen, idazmahaian eserita, ustez hurrengo goizean eman behar zuen predikuari azken orraztua ematen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 311. orr.

8 orraztearren adlag orrazteko.

Sabeth berriro orrazten, ilea bustita dauka, burua zeharka goraturik, hartara hobeto orraztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orrazteari ekin zion (3); orrazteari utzi (3)

ile gorrixka orrazten (3); ilea orrazten (6); orrazten eta orrazten (3); panpina orrazten (4)

ilea orraztu (12); orraztu eta orraztu (4)

atzera orraztua (3); atzeraka orraztua (3); atzerantz orraztua (5); azken orraztua (3); ilea orraztu (12); ilea orraztu eta (3); ondo orraztua (5); ongi orraztua (5); orraztu bitartean (3); orraztu du (4); orraztu egin (7); orraztu ere (3); orraztu eta (18); orraztu eta orraztu (4)

atzeraka orraztuak (5); ondo orraztuak (5); tipo ondo orraztuak (3)

orrazturiko ile (3)

atzeraka orraztuta (3); ondo orraztuta (3)


orre ik ore.

orri 1 iz lauki formako paper zatia. ik paper; ik beherago 6.

Asmoa agertu zion orri bat luzatuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.

Orri bat erdibitu, eta zatietako bat eskaini zidan arkatzarekin batera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Egiaztatu zuen paper lodi marraduneko 387 orritan idatzita zegoela, hasierako 379 orriak makinaz idatziak eta gainerakoak tintazko lumaz eskuz idatziak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Europako, Ameriketako Estatu Batuetako eta mundu osoko egunkari nagusien lehen orriko albiste handia izan da ETAren aldarrikapena.  Berria - Harian   2006-03-24

Orriak zabaldu eta lagun zahar baten errelatoa dator.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Bizi-bizi begiratzen zien orriei.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Hastapenean, aldizkariak lau orri zituen.  Herria   2001-05-10

Destolestu, lisatu eta berriro irakurri zuen eskuz idatzitako orria.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.

Debekaturik zegoen, orobat, orrien artean seinalagailu bat uztea bera, edo orriaren ertza tolestea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Orria hurbilagotik ikertu zuen begiak nabarmen txikiagotuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 101. orr.

Agenda txiki bat atera zuen zorrotik, orri bat kendu eta bi zatitan moztu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Kartoi puska luzexko bat erabiltzen zuen gizonak [...] irakurtzen ari zen liburuan orria seinalatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Boswell-en liburua hamar orritara mugatuko balitz, espero izatekoa zen arte-lana genuke horrenbestez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Orriak gillotinatu gabe dauzka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Gauerdia zen azken aleko azken orria pasatu zuenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 209. orr.

Orriak pasatu eta bekokia zimurtu zuen Aita Butlerrek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.

Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Baten batek esan lezake, dena dela, erraz beteko ditudala orriak besteen aipuak horren maiz eta oparo kopiatuz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

2003ko egutegian otsailari dagokion orrian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 167. orr.

Ihes egin zuen liburutik orri batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Hainbat orri itsatsiz, taula bat egin zuen, eta horman zintzilikatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Orriak atzera zorroan sartzekoa egin zuenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Eskuizkribuan bi orri falta dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.

Lehen orria, zenbakirik gabe joan daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Bere esku astunak zapaltzen dituen orrietatik xurgaturiko erudizio neurrigabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Berrogei orriko poema bat irakurri nahi izan zidan behin batek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Eskuz idatzitako gutun bat, zortzi orrikoa, iritsi zen ia berehala hegazkin bidez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Orri zuriek koldartu egin naute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Hurrengo orri garbia ere jiratu zuen idazteko toki bila, baina alde batera utzi zuen, azkenez, bolaluma.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 126. orr.

Atorra urratuaren azpitik atera eta luzatu zizkidan orri zimur eta zikinak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 137. orr.

Burua estaltzeko egunkariko orri zabal bat hartu eta kapelatxo bat egin besterik ez daukazu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Esku artean estutzen nuen orri horixka mordo bat baizik ez zen existitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Tipula-paperezko orri ñimiñotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Gurutzez jositako orri laukidunetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Bikiek luzatu zioten orri tolestua hartu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.

Orri marradun bat zen, eskolako koaderno batetik erauzia, dudarik gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

-Morroi baten gorpua agertu duk toki honetan -orri zirriborratua eman zidan eskutara-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Norberaren identitatea islatzen duen web orri pertsonalizatua, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Orri hegalarietan Mola jeneralak, Bizkaian harria harri gainean ez zela geratuko, mehatxu egiten zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Gogoan du berorrek atzoko orri-bonbardaketa? Orri-oineko ohar esanguratsu bat erantsi zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 60. orr.

Zerbait ondo ez dabilelako sortzen dira beti misterioak; orri-ertz bat estuegia, ibai bat luzeegia, hatz bat mehegia delako, edo ate bat itxita dagoelako, edo... idazmakinarako orri-paperak eta idazmakinarako zintak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.

Xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Maria Sarak eskua paratu zuen orri-metatxoaren gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 313. orr.

Mary Annek liburua hartu zidan eskuetatik, eta orri-miran hasi zen bera ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Bakoitzaren portareari eta edan-urritasunari buruzko oharrak ere ipini zituen Sobakevitxek, orri-bazterrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

· Inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean zeukana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak" izaten zen esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Paper-orri puska batean nahi adina leku izango zuen bere demostrazioa zehatz-mehatz idazteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.

Gutxi-asko dozena pare bat gutun-orri ziren, emakume baten letra ezezagun eta urduriaz presaka idatziak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

Parropia orria edo aldizkaria baloratu.  Herria   2003-02-06

Tolosako jatetxe baten menu-orriak zioen bezala, "ziska-miskak".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

Besapean fardeltxo bat zekarren, azpiko arropa zikinena, egunkari-orri batean bildua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 132. orr.

Egunkari-orrien hotsak eta hormako erlojuaren tiki-takak bakarrik eteten zuten isiltasuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

Hasteko, falangista baten afiliazio orria eman zidaten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 19. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Salaketa-orri bat bete genuen, bestela aseguruak ez zigulako ezer ordainduko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Espainiako Immigrazio Legearen arabera, etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Azaldu zutenez, 6.000 argibide orri helaraziko dizkiete etorkinei ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz idatzita.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Eskaera-orri bat pasatu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Hiritik joan nahi dut bihar; ekarri ditut eroste-agiriak eta eskabide-orria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.

Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Gonbidapen-orriak bidean dira dagoeneko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 441. orr.

Ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Ez zen publizitate-orri handia, txarteltxo xoil bat baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Idazkariak -azkarra bera- gauza bakarra lortu ahal izan zuen: Txitxikoven zerbitzu-orri zikina suntsitzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

-Ea puntta bat -hatz bat sartzen saiatu nintzen, aluminio-orria pixka bat altxatuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Block-orri sorta mardul bat atera, eta satisfazio ozenez irakurri zuen: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Esaldi bakar batek, esaldi soil batek -a zer esaldiak, ordea!- argitzen zuen Abelen kalkulu-orria: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Norbaitek ixtea ahaztu zuen leiho-orri pintatu berri baten ertzak egingo zion noski zauri hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Leihoa kristalaz bestaldetik estaltzen zuen plastiko-orria astintzen baitzuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Legeak ez ditu behartzen zerrendak hautes-orriak bozka-bulego guztietara eta hautesle guztien etxeetara igortzera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bozka-orriak Euskal Herrirako inprimituko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

· Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.

6 orrialdea.

Arthurren aipatu leienda gorpuzten duela frogatzeko, ikus ahapaldi guziak Kantuz (Elkar, 1980) kantu liburuan, 83-84 orrietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 94. orr.

Eten txiki bat dauka emaztea irakurtzen ari den nobelak 98. orrian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.

Ikus, horren erakusgarri, 13. orriko aipua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Gaur egunkarietako lehen orrian albiste bat zetorren: [...].  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 150. orr.

Orri gutxi haiek iragaitzaz pasatu, eta, azken orrian, Diputazioko balkoi nagusiaren argazkia topo, bandera gorri-horia esekita zeukala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 129. orr.

Interneteko orriak jartzen ez zuena du idatzia bere liburuan, labur bezain garbi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

Orriko 20 txelin ordaintzen zioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 21. orr.

7 ate eta kidekoetan, hutsunea irekitzen eta ixten duen zatia edo zatietako bakoitza.

Goian, ate bat zabaldu zen korridorean: orriek kirrinka egin zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.

Trenkadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Ahotsa indarge entzun zen bi orriko atearen beste aldetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Andresek ate-orria zabaldu zuen -kirrinka garratza egin zuen gontzetan- eta bebarru zabal batean sartu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Leihoa irekita topatu zuen, haizeak leiho-orriak dantzatu eta lantzean behin danbatekoa emanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.

· Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

8 hostoa.

Bil-bil eginiko paper puska zabaldu, menda-orriak atera handik, eta luzaroan usaindu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Ekologisten arabera, ordea, Kyotoko Ituna ez sinatzeagatik Washingtongo eta Camberrako buruek sentitzen duten lotsa estaltzeko pikondo orria da bilera.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Abaxik, lertxun-orria baino urduriago, hitz magikoak esan zituen lapurren altxor-zuloaren aurrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz -"gazela bat bezain herabea", deitu zion Byronek-.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Tabako-orri bat paperean bildu, ertz biak busti eta batu, eta zigarro bildu berria eskaini zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Itsasoan tarte bat zegoen, ezpal, kaxoi, laranja-azal eta aza-orrizko geruza batez estalia, ontziaren eta nasaren artetik igarotzean estu-estu egin zena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

8a baldintza-orri ik baldintza.
9 bide orri ik beherago 10.

Horretaz gain, Zapaterok «bide-orri» bat, «errepide mapa» bat omen dauka.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko bide orri batean adostu behar gara indar autodeterministen artean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Zapaterok, hemendik aurrera jarraituko duen «bide orriaren» berri emango dio Ibarretxeri.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Gobernuko presidentea Kongresura joaten denean bide-orria argitasun gehiagorekin azalduko du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Marra lodi bat bide orrian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

10 ibilbide orri ik gorago 9.

EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria, alegia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Batasunari, berriz, «ibilbide komuna egiteko ibilbide-orria» eskaintzen dio Hirukoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

11 orri laurden (orobat orrilaurden g.er.) iz ohiko orriaren laurdenaren tamaina duen orria.

'Tiempo de inquietud y revolución: 127 orrilaurden, oharrez beterikoak.  Berria - Kultura   2004-06-24

-Orri laurden bat zegoen mahai gainean -esan zuen-, baina desagertu egin da, ez dakit non dagoen; hain da ustela nire jendea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

Ikusi zuen Pliushkinek bere orri laurdena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Paper orri laurden bat hartu eta neure hondamendiaren sententzia idaztera prestatu nintzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 134. orr.

12 orri-pasa adlag orriak pasatzen. ik orripasa.

Eskuetan hartu eta orri-pasa hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

Orri-pasa ari zen egunez egun, hilez hil, begiak zabal-zabalik, haur batena zirudien irribarre batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

Bat zabaldu, besteari orri-pasa egin, eta nik idatzitako in margineko oharrak, edo azpimarrak, edo zuzenketa tipografiko soilak erakusten aritu zait haiek guztiak nire delituaren froga garbitzat harturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Greziar literaturaren historia bat orri-pasa irakurtzen ari nintzela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

13 orri-pasaka adlag orriak pasatzen.

Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Orri-pasaka irakurri liburua, eta hantxe aurkitu zuen Jonathanek erantzuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Amak erantzuten zion: "Bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.

14 orri-pasan adlag orriak pasatzen.

Janzterakoan edo orri-pasan ateratako hotsek gurasoak esnatuko zituztela iruditzen zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen, haien bizitzei buruzko nondik norakoak asmatzen, liburu erosi berrien orri-pasan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

15 web orri ik web.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bide orri (5); egunkari orri (5); egunkariko orri (6); esku orri (7); eskuz idatzitako orri (4); idatzitako orri (10); liburuen orri (4)

orri artean (8); orri asko (6); orri bakarra (6); orri bat atera (4); orri bat hartu (6); orri bat idazteko (4); orri biko (4); orri kopuru (4); orri kopurua (13); orri mordo (4); orri mordoxka (4); orri oso bat (5); orri osoa (4); orri pare (5); orri pasa (22); orri pasa hasi (6); orri pasaka (7); orri pasan (5); orri pila (4); orri solte (4); orri solteak (6); orri sorta (9); orri zuri (19); orri zuri bat (7); orri zuri batean (5); orri zuri baten (4); orri zuria (7); orri zuriak (8); orri zurian (5); orri zuriaren (4)

paper orri (19); paper orri bat (5); paperezko orri (5); pare bat orri (4); prentsa orri (4); publizitate orri (4); web orri (57); web orri bat (7)

afiliazio orria (7); azken orria (7); baimen orria (9); bere web orria (4); bide orria (4); falangeko afiliazio orria (4); kalkuluen orria (4); lehen orria (6); orria eman (4); orria hartu (9); orria pasatu (6); orria pasatzen (4)

paper orria (4); web orria (40)

ate orriak (4); bozka orriak (6); egunkari orriak (12); esku orriak (14); esku orriak banatu (5); informazio orriak (11); lehen orriak (7); liburuko orriak (5)

orriak atera (6); orriak banatu (14); orriak banatu zituzten (4); orriak banatzen (4); orriak bete (6); orriak betetzen (6); orriak bota (4); orriak eta orriak (14); orriak falta (7); orriak hartu (4); orriak pasa (5); orriak pasatu (11); orriak pasatu zituen (5); orriak pasatzen (27); orriak pasatzen hasi (10); orriak zabaldu (5)

paper orriak (5); web orriak (35)

azken orrian (10); bere web orrian (18); lehen orrian (24); lehenengo orrian (6); orrian sartu (5); web orrian (88)

orriaren behealdean (4); orriaren bidez (5); orriaren gainean (5); web orriaren (17); web orriaren bidez (4)

orriari begira (4); orriari orri (4)

egunkari orrien (5); orrien artean (18); orrien gainean (4); web orrien (5)

bere orrietan (6); lehen orrietan (5); liburuko orrietan (7); orrietan agertzen (4); orrietan zehar (5)

lehen orriko (6); orriko txostena (4)

ondoko orriotan (4)

orriotara ekarri (5)

lehen orrira (4)

orriz orri (20)


orrialde 1 iz orri baten, eta batez ere liburu baten orrien aldeetako bakoitza; orrialde batean idatziriko testua. ik plama.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Lau orrialde ditu haren aurreneko memorandumak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Nire alabari buruzko txostena bi orrialdekoa da.  Berria - Gaiak   2004-02-15

AGko lege ordezkariak aurkeztutako 62 orrialdeko helegitea izan zuten mahai gainean magistratuek.  Berria - Harian   2005-04-01

Guztira 320 orrialde direnez, bukatu egingo dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.

"Izkribuak hamaika orrialde ditu, holandarra deitzen den tamainakoak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

-Hemen daukak -esan zidan horretan osaba Felipek, orrialde bakarreko paper bat eskuetaratzen zidalarik-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Hiru orrialde irakurri zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Gero, poemaren lau edo bost orrialde berrirakurri zizkidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Umetan irakurritako liburu bakoitzeko orrialde bakoitzaren lehen eta azken lerroa esaten zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

Txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

Alfred North Whiteheadek idatzi zuen bezala [...] Platoni orrialdearen behealdean eginiko oharren segida bat baino ez da Europako filosofia osoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Orrialde hauek zer kontatzen didate?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

Orrialde erdi; ez dut ezer ulertu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 16. orr.

Biografia eder bat, eta orrialde bete eskela egunkarian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

Jihad Islamikoak eta Ansar Al Zauhiri talde islamistek hil egin zituztela adierazi zuten herenegun Interneteko orrialde banatan.  Berria - Mundua   2004-09-25

Horrelakoetan beti orrikatu ohi zuen liburua aipaturiko orrialdeen bila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Baina egia da, baita ere, horiei leku egiteko zientziari buruzko beste albiste batzuk desagertu egin direla egunkarien orrialdeetatik.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Orrialdeak pasa eta pasa aritu zen, eta halako batean garrasi egin zuen. ik orri 12.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 111. orr.

Irakurri 44. orrialdeko pasartea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Frantsesez idatzitako liburu argi eta interesgarria (270 orrialde, 16 euro).  Herria   2004-04-29

64 orrialde ditu eta bi idazleren oharrak agertzen dira bertan.  Berria - Kultura   2004-05-19

Fonologia sistema batez oro har jabetzeko ik eraskinaren 67. orrialdea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

2 (izenondoekin)

Aparatua eseki, eta, urduri, Orrialde Horietan bila hasi da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 82. orr.

Orrialde zurien ondorengoetan, hasteko eta behin, Duranek 1939ko apirilaren 28a arte Valentzian segitu zuela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 204. orr.

Bat-batean orrialde zuri-zurian islatzen den argia.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Orrialde zahar erabili baten gibelaldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Bizkor itzuli zen Cris, hiruzpalau orrialde fotokopiatu zekartzala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 48. orr.

Orrialde bakarreko adierazpen laburra.  Berria - Harian   2006-03-23

Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Luze aritu dira irrati-telebistak, orrialde osoak behar izan dituzte egunkariek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Bi orrialde bete Ekuadorren gainean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

Denouiex jaunari buruzko informazioa irakurri nuen, orrialde betekoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

Armeniaren eta Sobiet Batasunaren arteko gerran kronikari ibili zen, eta orrialde erdiragarriak utzi ditu idatzirik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

Asteazkenean, orrialde interesgarria egunkari honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Horrek orrialde interesgarri eta harrigarri asko lortzeko bidea eskainiko dizu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Lau orrialde ia ulertezinetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Ordenagailuaren aitzinean orenak egiten zituen, prentsaren miatze azkenerainokoan, adiskideekin txiste-trukean edo orrialde pornoetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Coalition casualty count erakundearen Koalizioko biktimen kontaketa orrialde elektronikoan gatazkan hildako atzerritarren datuak aurki daitezke.  Berria - Harian   2005-01-30

Kaliforniako politikaren orrialde zikin bat da, Tom Mooneyren trikimailua bezain zikina.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 160. orr.

Guadalajara totalitarioen historiako orrialde beltza izango duk, behin eta betiko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

3 (izenlagunekin)

Plastikozko orrialde batean, jatetxearen berezitasunen argazki koloretsuak aurkeztuak ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.

Ez dut batere eragozpenik aitortzeko baliozko orrialde batzuk lortu dituela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Horra zer irakur daitekeen lehen orrialdean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Egunkariek aurreneko orrialdean eman zuten berria, letra lodiz idatzitako izenburuekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Ikusi denez, aurreko orrialdeetan hausnarketa bat egin nahi izan dut XX. mendeaz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 189. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean, eskuetan neraman orrialde sorta distraituki zabaldu eta irakurtzen hasi nintzelarik, bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Ohar solteak soilik idazten dituzte, iruzkin xume diruditenak klasikoen orrialde ertzetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.

Ordu erdi darama egunkariak partidari buruz dakarren orrialde zatia behin eta berriro irakurtzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 68. orr.

Funtsean, datu hauek ematen ditugu: egilea, obra eta orrialde zenbakia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Gaia: Zientziaren filosofia; orrialde kopurua: 108.  Berria - Kultura   2004-02-05

Arrazoimen hutsaren kritika ohiko moduan aipatzen da 1781eko argitaraldiaren orrien zenbakiei aurretik A hizkia gehituz eta 1787ko bigarren argitaraldiaren orrialde-zenbaketari aurretik B hizkia erantsiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Aurtengo azokarako bi orrialde-markatzaile diseinatu ditu Mattinek.  Berria - Kultura   2006-04-19

· Horretarako darama irakurri ezin duen egunkari orrialde puska hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunkari orrialde zaharrak, poetaren ekitaldien berri ematen dutenak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Gordeta neukan egunkari orrialdea bilatzeari ekin nion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Hartzen du egun hartako egunkaria mahai gainetik, zabaldu kirol orrialdeetan, eta Mikel Arreseri buruzko erreportajea erakusten dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

Meteorologia orrialde eta azaleko mapetan abisatzen hasi diren hotzalditxoaz jabetu ote haiz, bada?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Tokioko egunkari bateko kultura-orrialdearen erdi-erdian, argazki bat ageri zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.

Prentsa orrialdeak, alegia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 223. orr.

6 web orrialde ik web.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egunkariko orrialde (4); lehen orrialde (4); liburuko orrialde (6)

orrialde bakar (3); orrialde bakarreko (4); orrialde bakoitza (3); orrialde bakoitzak (3); orrialde bakoitzean (4); orrialde berezi (3); orrialde berri (4); orrialde berri bat (3); orrialde bete (7)

orrialde elektroniko (3); orrialde elektronikoan (3); orrialde eskaini (3)

orrialde idatzi (5); orrialde irakurri (5); orrialde izango ditu (3); orrialde jakin (3); orrialde kopurua (21)

orrialde oso (12); orrialde oso bat (9); orrialde osoa (6); orrialde osoak (8); orrialde sorta (6)

orrialde zuri (9)

web orrialde (11); web orrialde batean (4)

lehen orrialdea (6); lehenengo orrialdea (3); orrialdea pasatu (5); orrialdea pasatzean (3); orrialdea zuri (3); web orrialdea (6)

azken orrialdeak (4); barruko orrialdeak (4); kirol orrialdeak (3); lehen orrialdeak (5); orrialdeak begiratzen (3); orrialdeak irakurtzen (5); orrialdeak pasa (5); orrialdeak pasatu (3)

azken orrialdean (12); bere lehen orrialdean (3); bigarren orrialdean (6); lehen orrialdean (35); lehenbiziko orrialdean (3); lehenengo orrialdean (5); orrialdean ageri (3); orrialdean ikusi (3); orrialdean zabaldu (3); orrialdean zabalik (3); web orrialdean (7)

azken orrialdearen (3)

orrialdeen artean (6); orrialdeen bila (3)

aurreko orrialdeetan (9); azken orrialdeetan (6); azkeneko orrialdeetan (3); barruko orrialdeetan (3); hurrengo orrialdeetan (5); lehen orrialdeetan (8); ondoko orrialdeetan (7); web orrialdeetan (3)

orrialdeko aldizkari (3); orrialdeko autoan (4); orrialdeko dokumentu (5); orrialdeko dokumentua (3); orrialdeko dokumentuan (3); orrialdeko lana (5); orrialdeko liburu (29); orrialdeko liburua (6); orrialdeko liburuxka (5); orrialdeko obra (4); orrialdeko txostena (4)

hurrengo orrialdera (3)

lehen orrialderako (3)

orrialdetako liburu (4)

azken orrialdetan (3); edozein orrialdetan (5); orrialdetan zehar (7)

lehen orrialdetik (5); lehenengo orrialdetik (4); orrialdetik gorako (3)

orrialdez orrialde (11)


orrialdeka adlag orrialdez orrialde.

Itun Berriaren ale bat iritsi zitzaiola eskuetara eta, asko izanik ezin baitzuten anaiek osorik eduki, orrialdeka zatitu eta banatzen omen zien denek ikas zezaten, batak besteari trabarik egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.


orrialdeño iz adkor orrialdea.

Alde batetik beraz, orrialdeño bat Beskoitze herriaren historiaz eta zernahi xehetasun Elgarrekin batasunaren biziaz.  Herria   2005-09-01


orrialdero adlag orrialde guztietan.

Eta halaxe orrialdero, liburu guztian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 97. orr.


orribiko iz bi orriko gauza.

Hala ere, ez dago orribikoa lako liburu erotikorik.  Berria - Kultura   2006-02-14


orridun 1 izond orriak dituena.

Luze-zabalean, berriz, bata besteari begira bi triklinio jartzeko modukoak izan behar dute, inguruan lekua utziz, eta ezker-eskuin leiho orridunetarako baoak izango dituzte, hain zuzen ere, etxe barrutik berdeguneak ikusi ahal izateko leihoetan barrena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

• 2 izlag hostoduna.

Atera mendira eta ekarri handik olibondo, pinu, mirto, palmondo eta orridun zuhaitzen adarrak, etxolak egiteko.  Elizen arteko biblia   Ne 8,15


orrika ik kurrika.

orrikara 1 iz lertxuna, makalaren antzeko zuhaitz azal-leuna.

Eta, zuhaitz bat aukeratzeko unean, lertxuna, makala, zurzuria, orrikara, orri dantxaridun hori hautatu zioten: hostoak orlegitik hori-horixka tonu guztietara pasatzen diren zuhaitzak hirurak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Borroka garrantzitsuren bat irabaztean, bere burua koroatzen zuen lertxunaren zein orrikararen zarba eta hostoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

2

Lertxun orrikarazko koroak aurkitu izan dira Mesopotamiako hilkutxetan ere: Kristoz aurretiko 3000 urte lehenagokoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.


orrikatu, orrika, orrikatzen du ad orri-pasa aritu. ik orripasakatu.

Horrelakoetan beti orrikatu ohi zuen liburua aipaturiko orrialdeen bila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Julenek liburua orrikatu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 115. orr.


orril iz apirila.

Maiatzak berez, ezaugarrietako bat izan du beti, eta lurralde gehienetan, batez ere nordikoen laterri zabal horietan, udaberriaren martxako orrillarena, zuhaitzen hostoena, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.


orrilaurden ik orri 11.

orripasa iz orriak pasatzea. ik orri 12.

Inguruetako xelebre guztiak hurbildu zitzaizkidan, hala marihuana-erretzaileak nola burutik nahastutakoak edo salgai zeuden aldizkarietan orripasa bat egiten uzteko eskatzen zidaten eskale edo eskaleondoak; baina gainerako jendea -lantokietakoak, paseatzaileak- aldian behin soilik azaltzen zen, eta ez hain justu liburu bat erostera, baizik eta, gehientsuenetan, telefonoz deitzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.


orripasakatu, orripasaka, orripasakatzen du ad orri-pasa aritu. ik orrikatu; orrizkatu; orriztatu.

Astiro joaten ginen Po kalean barrena, eta txitean-pitean egiten zuen aitak gelditzera, bidera irteniko katu guztiak ferekatzera, trufa guztiak usnakatzera eta bigarren eskuko liburu guztiak orripasakatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.


orriratu, orrira(tu), orritatzen du ad orrira ekarri.

Paragrafo batzuk idatzi zituen; gero, bi une berdin ez daudelako tesi latza orriratu nahi izan zuenean, Aurelianoren luma gelditu egin zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.


orriska ik orrixka.

orrits iz otordu ona. ik oturuntza.

Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan, neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan, amodiorako jolas edo amu gisan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Guk bezelaxe, suak pizten zituzten kaletan, gainetik jauzika arima garbitzeko; eta beren orrits, kanta eta dantza zaharrez ospatzen zuten egun handia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Gogora ekarri baitzion itsas zolari ostutako trofeoa, Neptunoren orritsa, Bacok sorbaldatik zintzilik daukan mahats tortoa (koadroren batean), leopardo larru eta gorri eta urrez jauzika doazen zuzien artean...  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.


orritsu izond orri ugari duena. ik hostotsu.

Haizearen putzak oihan orritsua astintzean, orriak hoska eta adarrak karraska egiten duten antzera gertatzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.


orritxo 1 iz orri txikia. ik orrixka.

Egunero irakurtzen zuen Arantzazuko egutegiko orritxoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

Orritxook idazten igaro dut hileta ondorena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 238. orr.

Orritxo hori eskuratu ez dutenek papertxo batean Euskal presoak Euskal Herrira berek idatz dezaketela zehaztu zuen Xabi Larraldek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Carabineroen postuko sarjentua den Valerio Chiesa jaunak adierazi digunez, kartazal beltzaren barnetik orritxo zuri bat atera dute.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.

Hotel aurrera iritsi eta ordainketaren agiria eskatu diodanean, marmarka bete dit orritxoa.  Berria - Kultura   2004-07-29

On Camillok poltsikotik orritxo inprimatu berri bat atera eta ozenki irakurri zuen: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hotelera iritsi bezain aguro apuntatu zuen club haren helbide orritxoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 193. orr.

Horretarako, liburutegian, aspaldi banatu zituzten esku-orritxo batzuez baliatu ziren: Ebakuaziorako Oinarrizko Gida.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 26. orr.

3 hostotxoa.

Hamalau gizon biluzik, bele ile luzea mototsean bildua, bakoitza bere azken botilaren batekin, bere koka orritxoekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 118. orr.


orritzar iz tamaina handiko orria.

The Guardian-en orritzarrei buelta erdia eman eta irakurtzeari ekin dio ostera ere Fionak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 41. orr.


orrixka (orobat orriska) iz orri txikia. ik orritxo.

Haietako batean ezagutu zuen Santos, kide komunista batzuekin oktabillak banatzen, eta nola hurbildu zitzaion orrixka urdin bat eskainiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

EZKIA ikastolako bulegoa harritu da, ikastolaren irudia baliatua izan baita hauteskundeetako orrixka politikoetan.  Herria   2004-03-18

Paper haiek nire gelan zeudela azaltzeko ez zen zaila izanen bestelako hamaika istorio sinesgarri topatzea: guzti-guztiek burbuilak bezain huts eta hutsal lirudikete orrixka zimurtu hauen aurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Hala, ikus dezakegu nola sortzen diren toles batzuk, "orrixka" batzuk, eta aurki nola bata bestearen gainean labaintzen diren, nola kiribiltzen eta desitxuratzen diren, organoak sortzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.


orrizkatu, orrizka, orrizkatzen du ad orri-pasa aritu. ik orripasakatu.

Gutxiago haren jokabideak hizkuntz politika espainolean; hizkuntzaren eta herri gogoaren artekotasuna nola tratatzen duen orrizkatu soil baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

Garaian zebilen informazioa nolabait sumatze aldera, Entziklopedia handi hori orrizka genezake.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.


orriztatu, orrizta, orriztatzen du ad orri-pasa aritu. ik orripasakatu.

-Ea, ea -esan zuen, nire makinizkribua orriztatzeaz batera-. "Juanito Muñagorriren bizitza".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 108. orr.


orro (orobat orroa g.er., orroe g.er. eta orru g.er.) 1 iz lehoiaren eta beste zenbait basapiztiren oihu ozena. ik marraka; makakorro.

Bibiren intziriak orro bihurtu ziren.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 108. orr.

Saltinbankiak eta akrobatak, hurbiltzen zirenen belarriak sorgortzen beren orkestren orro eta uluekin eta beren antzezpenaren deiadarrekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Belatxinga baten orroaren antzeko oihu bat entzun zen publiko artetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Kirxak, orro gisako bat eginik, erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Oihu beldurgarri bat, amorru ezinduzko eta desira sukarrezko orro bat entzun zen eroetxean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Eta futbol zelaiko ikusleen orroen hotsa akaso helduko zitzaien, igande arratsaldeetan leihoak zabaltzera ausartu izan balira.  Berria - Harian   2005-07-07

San Mameseko harmailetan sarritan entzun da lehoien orroa.  Berria - Kirola   2004-07-21

Eztandaren orroa mendi guztietan entzun zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 78. orr.

Jarraian, orro txiki bat jaulki zuen, izuzkoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Plazara bildutakoon orroak gero eta gartsuagoak dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Orro zenbaitek konpreniarazten digute ez dela irririk han ez da mintzatu behar ez eta bururik itzuli.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Zale sutsuen orroak apaldu zituen Errioxakoak laugarren minuturako.  Berria - Kirola   2004-12-17

2 (izenondoekin)

Ez zegoen duda-izpirik haren orro ikaragarrien esanahiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.

Gogoan daukat itzartu egin naizela, ziur aski hurbileko sirenen orro izugarriengatik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 82. orr.

Orro sakon bat entzun zuen urrun-urrun, sendoa eta luzea, bere oinpeko lurraren erraietatik aterako bailitzan, eta handik gutxira lurra mugitzen hasi zen eta etxeak erortzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Ateak kirrinka egin zuenean, orro luzeak iritsi zitzaizkien belarrietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 248. orr.

Ray zen mundu osoan nire orro ederra berdin zezakeen pertsona bakarra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Gehienetatik oihu lazgarriak edo orro basak jalgitzen ziren kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

Orro lokaztua egin zuen zoruan buelta erdia emanik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 204. orr.

Gaixo kabala prestua! Zinez ere, nork ez entzun halako begi eder lañoen eta orro gozoaren mintzoa!  Herria   2001-02-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orro-hotsa gorgarria zen belarrietan...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

Nolabaiteko orro-hotsa egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.

Ondoren, dardarka hasi ziren gizenaren ezpain lodiak eta amairik gabeko orro andana entzun zen bazter guztietan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Inguruko ume guztiak izututa, beldurtuta, orro olde haren kontura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 133. orr.

· Hustu egin zituan hilobiak, eta beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sintonizatu gabeko irrati orroen gainetik egiten du oihu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

-Hobe izango dut ez itzaltzea -esan zuen oihuka, motor-orroaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Ai ene, zer ekintza, hain trumoi-orro ozenez iragartzen dena?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Mehatxu nabarmen gisa, itsas orro gaitza zetorkidan latapetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Itsas orro trinko kezkagarri hartan, ez genuen txintik ateratzen: ez berak, ez nik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Euskaldunak, kidea aldamenean erortzen ikustean, urkatzen zen kabala orro latza bota zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Askatasun orroa zen, esnatzaile eta beharrezkoa bere indar itsuan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

Handik hiru egunera, BBCko kazetari baten izu orroa: Falujan, bi milatik gora ziren estatubatuarren bonbapean hildakoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.

Eta, bat-batean, kantu-orro haiek min egin zidaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

5 (adizlagun balioko esapideetan)

Are harrituago begi parean nuenarekin: niregandik hiru-lau urrats urrundurik, birao eta orro zebilen noble gaztea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Halako batean, oilanda gazteak eta komuneko ur-jauziak, oihu eta orro, atea itxi, eta alde egin dute gauaren zuloan barna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Bi egunean oihu eta orro egon zen min izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

6 orroz adlag orro eginez.

Bi malkorren artetik idi bat orroz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Patzikuk, orroaz, aulkitik jauki eta ezkerreko eria luzatu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz" -"Zergatik" galdegin nion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

-Orain ehun urte, gure arbasoek espainolei buru egin zieten eta haizatu zituzten! -adierazi zuen beste batek, orroaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

7 orro batean adlag orro eginez.

Hagridek motor gainera igo eta motorra piztu zuen hankaz; orro batean airera igo eta gau ilunean desagertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Arras polliki hasiak zirelarik berotzen beren finalerdian, orro batean utzi du partida Larrecheak ixterretik minez, zartadura batekin.  Herria   2003-03-17

Gela osoa ari zen, orro batean, "Bejetariano, Bejetariano" egin ahala guztian oihukatzen. Raimundo Silva lehenbailehen ezkutatzen ez bada, hor agertuko da Costa, motorra orro batean, atera iristen denean frenuari hondoraino sakatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 84. orr.

Nire jauntxoa orroe batean hustu zen, nire hestea haziz betez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

7 orro egile izond

Belarriak sorgortu zitzaizkidan arte ez nuen burua biratu, eta orduan argi itsugarri batek biluztu ninduen bide erdian: ni besarkatzera heldu zen munstro orro-egilearen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Begira, horra haizea bera, izadian den indarrik handiena, jendea lurrera botatzen duena, [...] haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu, ikusi ahal dezakezu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 352. orr.

8 orro egin

Peeves! -orro egin zuen Filchek, amorrualdian luma lurrera botaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Koldar alaena! -orro egin zuen-. 'Viva España Tradicionalista!' orroa egiten genuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

-Freskatzen ari du kanpoaldean -orro egin zuen Matson jaunak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

-Nola ausartzen zara! -orro egin zion, noizbait izandako txakur tzarraren ahotsarekin bat-batean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

Haien buru gainean, tren jaso batek orro egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Kamioiak orro egin zuen bihurgune batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Orain basiliskoa! egin zuen orro jendetzak txalo zaparraden artean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 178. orr.

Zoruaren gainean kontrolik gabe, gurpilak zoratuta lurrean eutsi ezinean, orro egiten zuen motorrak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.

Kanoiak biharamunean egin zuen orro lehen aldiz ziudadelaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

· -Non? -gidariak orro Charlyri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen orro (6); itsas orro (3); jendearen orro (3); oihu eta orro (3); orro artean (3); orro bat (4); orro batean (9); orro egin (52); orro egin zien (3); orro egin zion (8); orro egin zuen (31); orro eginez (6); orro egiten (15); orro egiten zuen (7); orro izugarri (3)

itsas orroa (10); itsasoaren orroa (3); lehoiaren orroa (4); orroa dagi (5); orroa egin (4); orroa eginez (3); orroa egiten (8); orroa egiten zuen (3); orroa entzun (6); orroa entzuten (4); sekulako orroa (3)

leonen orroak (3); orroak eginez (3); orroak egiten (3); orroak entzun (5); orroak entzuten (6); sekulako orroak (3)

orroaz ari (3); orroaz hasi (3)


orroa ik orro.

orroaka ik orroka.

orroatu, orroa(tu), orroatzen da ad orro egin.

"Ni naiz artzain ona" orroatzen zuen baina ez genion hitzik ere sinesten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

-Ez bedi eskapa -orroatu zuten denek batera, armen mehatxupean baten batek esku-burdinak ukaraietan hertsatu zizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Bukatu zuenean, galtzak altxatzean orroatu zion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Makinen mehatxutik haren baztertzeko eta motore urrina zerien zaku meta gurintsuetan pausatzen zuten Rafa, lo egin zezan, sirenak azken orena orroatu artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.


orroe ik orro.

orroeka ik orroka.

orroigarri ik oroigarri.

orroimen ik oroimen.

orroit ik oroit1.

orroitarazi ik oroitarazi.

orroitarri ik orroitarri.

orroitgarri ik oroigarri.

orroitharri ik oroitarri.

orroitmen ik oroimen.

orroitu ik oroitu.

orroitzapen ik oroitzapen.

orroitzapentxo ik oroitzapentxo.

orroka (orobat orroaka g.er., orroeka g.er. eta orruka g.er.) 1 adlag orro eginez.

-Ikusten! -ekin zion Koronelak orroka-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Hil nazazue, arren!! -berak orroka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 280. orr.

Eta, horra, Timnako mahastietara hurbiltzen ari zenean, lehoi gazte bat irten zitzaion orroka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Ahoa zabalik zuten nire kontra, lehoi harraparien gisa orroka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Ruche jauna harrapatuta zegoen; amorruz orroka hasteko gogoa zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 496. orr.

Gero, amorruz dardarka eta orroka semea zegoen tokira joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Nahiago nuen orroka hasi izan balitzait.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Gogoratu nahi ditut ilunabar urdin sakonak, egunsenti nagi arrosakarak, hartzak basoan orroka gauez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.

Bulldog eme zaharra ere, Davidek beretzat hartua duena, orroka ari da, indar handirik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Espresoa orroka igaro zen, argi horiz blai.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.

Une hartan, fabriketako sirenak orroka hasi ziren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Mendia orroka, inarrosten, burrunban, hondoa jotzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Kobrezko eztarri dardaratia atzamar zurrunen kaleetan zehar orroka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amorruz orroka (3); esan zuen orroka (3); orroka ari (7); orroka ari zen (4); orroka hasi (13); orroka hasi zen (6); orroka hasteko (3); orroka igaro zen (3)


orrokari (3 agerraldi, 2 liburutan) izond orroka aritzen dena. ik orrolari.

Hango nagusiak, lehoi orrokari; hango epaileak, gauean ehizatuari goizerako hezurrik ere uzten ez dioten otso.  Elizen arteko biblia   So 3,3

Sendo eta orrokaria zuen ahotsa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.


orrolari (8 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) izond orroka aritzen dena. ik orrokari.

Eseriak ziren jada beren eserlekuetan umeteria orrolari harekin bat eginik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Bertako buruzagiak harrapakina sarraskitzen duen lehoi orrolaria bezalakoak dira: jendea irensten dute, altxorrak eta ondasunak lapurtzen, alargunak ugaltzen hirian.  Elizen arteko biblia   Ez 22,25

Beste aldean bi mendi daude, eta horietako batean leize bat, non bizi baita Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Bere iparraren xerka, harkaitz eta harritzen artean, bide-ertzeko errekasto orrolariaren, lasto luzeen eta arekako motore-olioz osatutako aintziren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Leiho burdin-sareztatu batetik labe orrolari batean botilak egiten ari zen gizon bati begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.


orrona 1 iz ipar erauntsia; ekaitza.

Batean euriteak emendatzen eta bestean idorteak, galerna gaixto eta orrona izigarriak ba gero eta usuago.  Herria   2005-09-15

Lehen ereizan dira munduan gaindi haize ta euri orrona izigarriak.  Herria   2005-09-29

Indian,Bombay hiriko 15 miliun bizitzaile daukan gunean, izan dira eurite orrona haundiak mila bat jende hurbil hil dituztenak.  Herria   2005-08-04

Ameriketan, aspaldian han gaindi ukan duten orrona itsusienak alimaleko eremuak zafratu ditu bizpahiru egun barne.  Herria   2004-09-23

Bereziki hango larru-beltzek pentsatu dute Katrina orronak funditu dituen herritarrak zuriak izan balire eta ez beltzak, goizago mugituko zela Bush.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orrona izigarriak (3)


orru ik orro.

orruka ik orroka.

orsai iz jokoz kanpoko egoera. ik offside.

Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den, orsai bat -esaten zidan amonak-, baita futbol taktikak ere: WM, 4-2-4... eta auskalo zenbat gauza gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.

Gaur egunera arte iritsi diren linierra, kornerra, orsaia eta enparauak ez dira gaur goizekoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.


orthodoxa ik ortodoxo.

ortodokza ik ortodoxo.

ortodokzo ik ortodoxo.

ortodontzia iz hortzeriako akatsak artatu eta zuzentzea.

Aho-hortzetako osasunaren barnean honako hauek sartuko dira, gutxienez: ahoa garbitzea, ortodontziak, enpasteak, periodontzia, exodontzia eta protesiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

2 (hitz elkartuetan)

Parkean jolasten ari diren haur sahararren artean badira hortzetan ortodontzia gailua dutenak.  Berria - Harian   2005-07-17


ortodoxia 1 iz eliza baten alderdi nagusiak egiazkotzat hartzen dituen doktrina eta iritzien multzoa.

Une hartan Elizak markatzen zuen nor zegoen heterodoxian eta nor ortodoxian.  Berria - Kultura   2004-02-29

Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen; Axularrek ez du urrats bakar bat ere emango eskolastikaren ortodoxiatik kanpo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Inkisizioaren labea prest zegoen toki bakoitzean nagusi zen ortodoxiatik aldendu nahi zuenarentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Fama da deabru zaharrak metodo berriak darabiltzala Salamancako unibertsitateak sinbolizatzen duen sistema katolikoaren ortodoxia zirtziltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.

Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Azken hamahiru urtean ortodoxia katolikoaren zaindari nagusia izan da.  Berria - Harian   2005-04-05

Heresiarka -hereseen buru- jartzen zuen tiara batez burua estalirik sutzarrean erre zuten erlijioaren ortodoxiaren izenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 43. orr.

2 irud/hed

Balizko gehiengoarentzat, alegia, nagusi den ortodoxiarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Liberalismoa Mendebaldeko ortodoxia zelako, eta komunismoa, berriz, jatorria Mendebaldean izan arren, heresia nardagarria zelako Mendebaldeko begietara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Orduan, gaur bezalatsu, ortodoxiatik aldentzeko ausardia zuenak bere larrutik ordain-du behar izaten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 201. orr.

Ortodoxiaren argiari segika gabiltza: Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan; halaxe deritza, "Kopenhageko interpretazioa" ez ezik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Diskurtsoaren anorexiari buruz ari naiz, ideiak uniformizatzeko eta ortodoxiarako joeraz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Hara beste seinale bat ikusteko gurean zein diren benetako transgresoreak, eta zein, ortodoxian eta territorio komunetan gozo-gozo jarririk, matxinada probable, zintzo eta onargarrietan ari diren epigonoak.  Berria - Kultura   2004-06-27

3 (izenondoekin)

Urteak daramatza gainera ortodoxia liberal horrek lanean, bere dogma sendotzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Ortodoxia neoklasikoa, berrogeita hamar urtez bazterturik egon ondoren, berriro itzuli zen teoria ekonomikora.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Kuhnen lanak, ordea, berebiziko iraultza ekarri zuen ortodoxia akademikora Marx eta bere lagun Engels-en idatzi asko ez datoz bat "beren jarraitzaileen artean garatu zen ortodoxia zurrunarekin".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Bruselak ortodoxia gogorra apur bat malgutu eta Egonkortasun Ituna biguntzea proposatuko du gaur.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

4 (hitz elkartuetan)

Moskuk kristau-ortodoxiaren gordailuzain bakar eta gotorleku izatearen papera bere gain hartzea Moskuko patriarka-hiri autozefaloaren ezarpenarekin burutu zen K.o. 1589an.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

5 eliza ortodoxoa.

Istanbulen, turkiar lurretan, berek beste izenez deitzen duten sinodo gisa batean bildu dira ortodoxiako 42 Eliza buruzagi, herri eta Eliza hauetakoak: Konstantinopoli, Antiokia, Alexandria, Errusia, Errumania, Bulgaria, Serbia eta beste zenbait ttipiagotako patriarka apezpikuburuak.  Herria   2005-06-02

Hau bide luke bere xedea: baketze sendimendu eta jestu batzu erakustea herri hortan Erromaren ganik erdi-berex dauden Ortodoxiako girixtinoeri: ereman eta itzuli nahia omen dio hango Elizari Kazango Ikono taula margodun famatua, aspaldian Vaticanoan zagoena.  Herria   2003-05-01

Ukraina Mendebaldearen abangoardia dela esaten hasi dira, kontuan hartu gabe katolizismoaren eta ortodoxiaren borrokagune izan dela herrialdea.  Berria - Mundua   2004-12-26


ortodoxiazale izond ortodoxiaren zale dena.

Oso bisualizatzaile ahaltsu eta sortzailea da Tom, eta, bera bezala, ez da ortodoxiazale, bihurri eta txantxazale baizik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.


ortodoxo (orobat orthodoxa g.er., ortodokza g.er. eta ortodokzo g.er.) 1 izond erlijio bateko dogmaren eta dotrinaren araberakoa. (pertsonez mintzatuz)

Areago, judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Niretzat ez baitzen gutxiago citroëneko neskaren agerraldia, katoliko ortodoxoentzat Ama Birjinarena baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.

Ez du erlijiorik, Jesukristoz trufa egiten du, begirunerik gabe erabiltzen du Jainkoaren izena; ni neu ortodoxoa ez banaiz ere, min egiten dit zein ganoragabea, trufaria eta espirituz zein pobrea den ikusten dudan bakoitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Appie Riem ortodoxo samarra da; alproja samarra hau ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Beraz, ez ortodoxo ez gaztelazale izanik, Inkisizioaren atzaparretan erortzeko aukera guztiak zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

2 (bestelakoez mintzatuz)

Hasidismoak, hala ere, oso harrera ona izan zuen herriarengan, giza alderdi barrukoenei eta berezkoenei ematen baitie lehentasuna, judutasun ortodoxoaren ikuspuntu zurrun eta formalagoek ez bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Etxeko judaismo ortodoxoa baino nahiago izan zuen anaia Israel Joshua idazleak ireki zuen bideari jarraitu; Dostoievski, Txekhov, Maupassant, Flaubert eta Tolstoi irakurri zituen.  Berria - Kultura   2004-07-14

Usadio ortodoxoaren arabera, gizonezkoek baino ezin dute otoitz hau esan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.

3 zernahi alorretan ortodoxiarekin bat datorrena. (pertsonez mintzatuz)

Begetariano ortodoxoentzako egokiak diren elikagai asko eta asko gustura dastatu ahal izango ditu haragizaleak aurrerantzean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Filmean, sobietar ortodoxo baten eta Europan erbesteratuta zegoen disidente baten arteko xake partida kontatzen zuen.  Berria - Kultura   2004-11-13

Marxismoaren ezaugarri erlijiosoak azaltzen ditu Schumpeter-ek marxista ortodoxoen jarrerari aurka egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Baina, liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Seneka, bestalde, moderatua da, eta posibilista: estoiko ortodoxoek ez bezala, ez dio uko egiten diruari, ezta politikatik aldentzeari ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

4 (bestelakoez mintzatuz)

Rio de Janeiron zein Johannesburgen ez zen posible izan garapenari buruzko ideia ortodoxoa -hazkunde gisa ulerturiko garapena- gainditzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Gure idazleak izurriari besteko beldurra hartu dio topikoan, ipuin hutsean edo modako arrunkeria ortodoxoan erortzeko aukerari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

Berak lortu behar duela neskak orgasmoa izatea eta era ortodoxoan lortu behar duela, hau da, bere zakilarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

Ekonomia ortodoxoaren arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Gobernuek zerga politika ortodoxoak ezarri beharko dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.

Trinitate plazan, jazz ortodoxotik kanpo aritzen diren musikariak nagusituko dira.  Berria - Kultura   2004-05-01

AMM bezalako inprobisatzaile erradikalen aldean, ortodoxoagoa da bere proposamena.  Berria - Kultura   2006-01-05

Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.

Paper karratu ortodoxo batean, letra maiuskulaz, tinta urdinez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.

Burtsaratze ortodoxoaz ez dira fio Googlen.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Formari dagokionez, Linazasorok uko egin dio istorioak modu ortodoxoan kontatzeari.  Berria - Kultura   2004-11-24

5 kristau elizez mintzatuz, XI. mendean Erromatik bereizi ziren Sortaldeko elizen doktrinakoa; eliza horiei dagokiena.

Grezian Eliza Ortodoxoa nazionala da.  Berria - Harian   2005-09-17

Dioniso Trebizondako merkatari bat zen, greziarra sortzez, eta eliza ortodoxoko kristaua, gurasoek hala nahita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 104. orr.

Ez Errusiako eliza ortodoxoak, eta ezta Errusiako gizarteak ere, ez zuen begi onez ikusten homosexualitatea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Hiriburu garrantzizkoa da; bertan bizi dira bai probintziako gobernadorea bai eliza ortodoxo grekoaren barruti hartako artzapezpikua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendean erromatar legearen zuzeneko oinordekoak Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren kanonak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Ikuspegi beretik, komunismoa Ekialdeko kristautasun ortodoxoaren ordezko ideologikotzat hartu ahal izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Bagdadeko Abbastar Kalifaldia piztu egin zen Kairoko Abbastar Kalifaldiaren forman, eta Erromatar Inperioa Mendebaldeko Erromatar Inperio Santuaren eta Kristandade Ortodoxoan Ekialdeko Erromatar Inperioaren forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Prozesu beldugarri horretan sartzen dira greziar nazionalistek 1821ean Morean gutxiengo otomandar musulmana suntsitzea, eta gutxiengo kristau ortodoxo greziarrak 1922an Anatoliatik saldoan egin zuen ihesa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Hitza abade ortodoxo batek hartu du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.

Meskitetan, sinagogetan edota tenplu ortodoxoetan.  Berria - Kultura   2006-01-03

Atzealdean eliza ortodoxo batenak iruditu zitzaizkidan bi dorre kupuladunen silueta-edo ikusten zen, laino artean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 46. orr.

6 (izen gisa)

Israelgo hiri edo herrietan bizi diren palestinarrek ez dutela arazorik izaten bizilagun juduekin, ortodoxoen guneak ez badira.  Berria - Mundua   2004-11-14

Brahmin ortodoxo familian sortutako emakume bati dagokion bezala, etxeko eginbeharrak nola kudeatu, horixe erabiltzen zuen maiz gogoan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Gizon ezkontüak ordenatzen ahal diratea, ortodoxoen eta ekialdeko katolikoen artean agitzen den bezala?  Herria   2005-07-14

Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua.  Berria - Kultura   2004-04-08

7 ez-ortodoxo

Bluesarekin lotura ez ortodoxoa duten gaur egungo beste hainbat musikarik ere parte hartu dute zenbait filmetan.  Berria - Kultura   2004-01-16

Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota, haren ustez: ez-konbentzionala, ez-ortodoxoa, bitxiro "puru" eta originala, benetako adimen sortzailearen kidekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eliza ortodoxo (4); kristau ortodoxo (9)

eliza ortodoxoa (3); gizarte kristau ortodoxoa (3); kristandade ortodoxoa (3); kristau ortodoxoa (14)

eliza ortodoxoak (3); kristandade ortodoxoak (3); kristau ortodoxoak (6)

ekonomia ortodoxoaren (3); eliza ortodoxoaren (4); gizarte kristau ortodoxoaren (3); kristandade ortodoxoaren (18); kristandade ortodoxoaren gorputz (10); kristau ortodoxoaren (11)

kristau ortodoxoek (7)

kristau ortodoxoen (8)

kristau ortodoxotik (3)


ortofonista iz ahots eta ahoskatze akatsak artatzen dituen pertsona.

Deiaren ostean haurrak oraindik frantsesa ikasteko edo erabiltzeko arazoak baditu, ikastetxeak ortofonista baten laguntza eska dezake.  Berria - Harian   2005-09-01

Aterpetzen dituen pertsonen jarraipena egiteko lau sendagile, hiru ergoterapeuta, ortofonista bat, 12 kinesiterapeuta, gizarte laguntzaile bat eta psikologo bat ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Emeki haatik, hasiak dira mediku orokorrak teletransmisioak egiten zuzenean beren ordenadoretik, daunatoek eta ortofonistek urratsa emekiago egiten dute.  Herria   2001-08-09


ortogenesia iz ontogenesia, ontogenia.

Eraketa diskurtsiboak, beraz, ez dira etorkizuneko zientziak, eurak isilpean osatuko diren unean bertan, oraindik euren buruaz jabetu gabekoak: eurak ez daude, izan ere, mendetasun egoera batean zientzien ortogenesiarekiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.


ortogonal izond angelu zuzenari dagokiona.

Bukaera ortogonalek kontraste bizia eragiten dute zeharka argitutako beira pabesarekin.  Berria - Kultura   2004-05-25

Planta karratukoa da patioa, bospasei metro luze-zabalean, sei solairutan gora egiten duen prisma ortogonal baten negatiboa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

2 irud/hed

Ez zinen garbi-jator horietakoa, etsai-lagun kolaborazionista sasikoa zinen jendaila buru-zapal ortogonalarentzat, eta badakit, maisu, arantza horrek zazpitan zulatu zizula bihotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.


ortogonalitate iz ortogonala denaren nolakotasuna.

Eragozpena: paralelismoa ortogonalitatearen mendean dagoenez gero, ez da, inondik inora, lehen ezaugarri bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.


ortogonalki iz angelu zuzena eratuz.

Alanbre sareetatik aski hurbil eta ortogonalki, presoen ohetegiak paraleloki altxatuak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.


ortografia 1 iz hizkuntza bateko hitzak idazteko arauen multzoa; arau horien ezagutza.

Funtsean, ortografia, hitzak grafikoki adierazi ahal izateko hizkuntz erabiltzaileek onartzen duten kodea da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Ahoskeraren eta ortografiaren arteko lotura.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Hizkuntza baten bereizkuntza fonemiko orok du bere isla grafikoa hizkuntzaren ortografian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Gaur egun gizon adituek ere hizkuntza eta bere ortografia nahasten jarraitzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Hizkuntza baten ortografia finkatzean berez fonetikan oinarritzen ez diren erabakiak har daitezke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Ortografia egituratzeko eta bateratzeko saioa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 86. orr.

Öchlerrek bateko azentua eta besteko ortografia zuzentzen zizkidan, ez zidan huts bat barkatzen, maniatikoa zen horretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Euskaltzaindiak ortografia arautzeari ekin zionean, berriro piztu zen eztabaida.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Ortografia zaindu, puntuazioa jarri, idatzitakoa paragrafotan banatu eta kapituluak bereizi ditu.  Berria - Kultura   2004-01-03

Euskalki guztietan ortografia bat eta bera izatea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 92. orr.

Hitz baten ebakera finkatzen duena bere historia da eta ez bere ortografia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.

Urliak ez zekien ortografiarik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.

Ortografia asko ikasi genuen eskolan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 153. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Ortografia fonetikoa nahi zuen: hizki bakoitzarentzat soinu bakar bat eta soinu bakoitzarentzat beti hizki bera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 146. orr.

Hitz berriak euskaratik bertatik sortzea nahiz kanpotik hartzea aipatu zuen, baina kanpokoak idazteko orduan, ortografia etimologikoa gabe, euskararen ohiko jokabidera egokitzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 160. orr.

Egun batean diktaketa bat egiteko eskatu zidan ortografia ona zuela erakusteko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Alfabeto fonologiko bat jarri behar al genuke ohiko ortografiaren ordez?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Gaurko ortografian jarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 65. orr.

Arauzko ortografian ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat ortografi) ik ortografiko.

Nik ortografi akatsak zuzendu nizkion, bestelako aldaketarik ez baitzidan onartu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Garai bateko errege eta handikiek, errege eta handiki zirela argi eta garbi erakusteko, hain zuzen, ortografia-akatsak egiten zituzten, propio, beren idatzi bakanetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Jadanik ez dut ortografia akatsik egingo, arauen korrontea jarraituko dut, baina ez dakit horregatik hobeto idatziko dudan.  Berria - Kultura   2004-05-18

Bera da, hain zuzen, ortografia arau zehatzak ematen lehena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Kardaberazek eta Larramendik zabaldutako ortografia ereduak mende oso batez iraun zuen Hego Euskal Herrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 52. orr.

Ortografia eta alfabetatze-sistemen aurrerapenerako ere balio dezake fonetikak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Premisa ukaezin horietatik ondorioztatu zuen Liburutegia erabatekoa dela eta hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak jasota daudela bertako apaletan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Ortografia hitzak grafikoki adierazi ahal izateko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

Euskalkien ugaritasunak eta aberastasunak ez du zertan zalantzan jarri gure nazioaren ortografia batasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 72. orr.

Berak zabaldu zituen Ipar Euskal Herriko ortografia aldakuntzak Hegoaldean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ortografia alorrean (5)

ortografiaren batasuna (3)


ortografiko izond ortografiari dagokiona. ik ortografia 3.

Gero, akats ortografikoren bat egin ote duen beldur denaren gisa, arretaz hasi da berriro ere irakurtzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Hizkuntza bakoitzaren arau ortografikoen arabera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Baina hura ere noizbait konpondu zen, eta hor hasi ginen guztiak, elkarren artean hobeki ulertuko genuelakoan-edo, erabaki ortografikoak hartzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Euskaltzaindiak arauak eman ditu aditzera azken urteotan, eta hogei bat mila sarrerako hiztegi ortografiko bat ere egin du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 126. orr.

Zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak, Xuxen zuzentzailea kasu, eta hiztegien erabilerarako aplikazio informatikoak sortzea.  Berria - Harian   2005-02-10

Manipulazio ortografikoa, esan gabe doa, artearen mailara irits daiteke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akats ortografiko (3)


ortografikoki adlag ortografiaren aldetik.

Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Akats ortografikoren bat egin ote duen beldur denaren gisa, arretaz hasi da berriro ere irakurtzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Fonologiak irakasten digu ezin dela ortografikoki bereizi entzumenak bereizten ez duena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Gaztelaniaz ez da ahostuna gertatzen, ortografikoki zenbait biezpainkari "v" ikurraz adierazten badira ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.


ortopantomografia iz irudi bakar batean masailezurrak eta hortzak irudikatzen dituen erradiografia.

Orain dela gutxi Arantzazun ortopantomografia bat egin zuen, adibidez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.


ortopedia 1 iz gorputzeko deformazioak gailuen bidez babesteko edo zuzentzeko teknika.

Halaber, ez datza irudi bat moldatzean ere [...] zeinek bera gaindituz, ortopedia baten erara jokatuko luketen gizaki (moral) horren berorren gain.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.


ortopediko 1 iz ortopediarena, ortopediari dagokiona.

Horregatik ez zuen, bere inguruan denek aholkatzen zioten bezala, hanka ortopediko on bat jartzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Kortse ortopedikoa apur bat askatu eta, gorputza bere onera etorri zaionean, mimosaren azpira bueltatu da atzera ere, transistore txikia aulkiaren ezkerreko besotik zintzilik duela. Teknika hau ebakuntza ortopedikoan ezar daitekeela uste dute medikuek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Hantxe egoten ziren, edalontzi luzea eskuan, euren aldaka ortopedikoei apurtxo bat eraginez, lepoa luzatuta batera eta bestera begira, zerbait interesgarriaren bila.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

Sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

2 irud/hed

Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.

Hizkera horretan ematen dira, euskarri ortopedikoan oinarritzen den hizkeran.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 167. orr.


ortorexia iz elikadura-nahasmendua, norberak osasungarritzat jotzen dituen janariak baino ez jatean datzana.

Ortorexia eta jateko bestelako ohitura txarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24


ortoska (orobat ortotska) adlag ortots eginez, trumoika.

Ez du, dena dela, axola handirik: hamar urtetan ala hamabitan izan, zerua ortoska eta oinazturaka zegokeen, hain segur ere, harako egun txar hartan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Ortotska eta ineztureka, haize zakarra eta euri jasa bota du ondotik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.


ortotipografia iz testu inprimatuak antolatzeko ortografia- eta tipografia-arauen multzoa.

Batzordearen izenean Andres Alberdik Estilo Liburuaren lehen atala aurkeztu zuen, Ortotipografia ondorengoen aurrekaria.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21


ortotipografiko izond ortotipografiarena, ortotipografiari dagokiona.

Dela distantziagatik, dela onean zein gaiztoan pasarte jakin batzuei eman nahi zaien indarragatik, hautu ideologikoa da elementu ortotipografikoena ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

Zuzenketa horiek era askotakoak dira, baina nagusiki bi zatitan banatzen dira: zuzenketa ortotipografikoak Elzabururen arabera, «egin behar genituzkeenak baina askoz gehiago egiten ditugu» eta edukiari dagozkionak.  Berria - Kultura   2006-04-14


ortots 1 iz ostotsa, trumoia.

Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Behar dena da hodei guztiak hodei bakarrean bil ez daitezen, etenik gabeko hodei jarrai bihur ez daitezen, edo, oraindik ere okerragoa izango litzatekeena, buru barruko eguratsean elektrizitatea sor ez dadin, orduan ortots eta tximistez beteriko ekaitza sortzen baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

2 ortots egin irud/hed

Emakume ahots karrankari batek ortots egin zuen jende artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.


ortotsik ik ortutsik.

ortotska ik ortoska.

ortotxik ik ortutsik.

ortotzik ik ortutsik.

ortoz izond oinutsa. ik ortuts.

Oin ortozak hondar lodi eta hezean dituela, Mogueimek bere gorputz osoaren pisua sentitzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.

2 oin ortozik adlag Galtzontzilotan, oin ortozik, lerroari segitzen diot, ea nora.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

ik ortozik.


ortozik adlag oinutsik. ik ortutsik.

Katu batek bezala, ortozik, urrats fin eta isiletan, mutila bere presentziaz kontura ez dadin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.

Adurra, zuri-zuri, ezpain ertz batean jarioan, gerritik gora biluzirik eta ortozik, pistola bat zekarren eskuan, eta beste bat zekarren gerrialdean, poltsatxo baten ondoan ondo bermaturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 372. orr.

Ortozik dago eta oinek elurrezkoak ematen dute, baina badakizu ezin izango duzula gorpu uzkur eta desegin hori berotu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Gero ortozik ibili ginen goizaldean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

Lurra hauts hutsa da, eta atsegin zaio materia horren gainetik ortozik ibiltzea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.

Ortozik eduki ninduten ziegan...  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Gero, historia horretatik guztitik zeure burua desheredatu, eta bide berrien bila ortozik irten gura duzu mundura zure jendearekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Isadora berria balitz bezala, munduko antzoki eta plaza guztietan ortozik dantzatu nahi zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

Baina orduan ere txakurrak ortozik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.


ortu 1 iz baratzea.

Edo oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Bazterrak oparoak ziren, ortu eta lorategi asko ikusi zituzten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.

Lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Ortuan hartutako letxuga, tomate eta piper txorizeroekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 392. orr.

Ez da, halabeharrez, lorazain gazte bat izango, hemezortzi edo hogei bat urtekoa, oso itxura ederrekoa, lehen zure ortuan lanean ikusi dudana?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 168. orr.

Ortuko produktuetan ere ekoizpena txikitu egingo da, «azken asteotako beroa oso handia izan delako».  Berria - Harian   2005-07-23

Berotegietako ortuen izurriteak eta gaixotasunak ikertu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Yatean bertan atontzen zituen Herbertek orduak gehiegi errespetatzen ez zituzten janari legeak, berak harrapatu ezean inguruko arrantzaleei erosten zizkien arrainez eta inguruko ortuetako barazkiez osatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurrari berari baino gehiago baratzeko ortu-landareei gehien.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

· Neure kalabaza-ortuan dago lotuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.


ortuari 1 iz barazkia.

Patatak geratzen zitzaizkigun, eta gordetzeko moduko ortuariak: garbantzu, babarrun, lentejak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Alkondarako tomateari begiratu zion eta munduko ortuari guztiak madarikatu zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 111. orr.

Sutan jartzen du eltzekada zopa handi bat, beti berdina, babarrun txuria eta ortuariak, hainbat egunetarako badu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Inguruko baserritarrek bertan saltzen zituzten beren ortuariak.  Berria - Kultura   2004-11-13

Patataren edo ortuarien sektoreetan kalitate irizpideak «estetikoak» direla uste du Fernandez de Larreak.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

2 (hitz elkartuetan)

Raimundo Silva ohiko babarrun eta ortuari-zopa jaten ari da, Orube plazako lore eta ortuari azoka, aldiz, normaltasunez egin zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.


ortuts izond oinutsa. ik ortoz.

Haren oin ortutsek tipi-tapa jotzen zuten behegaina, eta nire buru gainetik pasatzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.


ortutsik (orobat ortotsik g.er., ortotxik g.er., ortotzik g.er. eta urtutsik g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ortutsik agertzen da) adlag oinutsik. ik ortozik.

Pasillotik barrena jarraitu nuen ortutsik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Esklabo bat eta emakume zuri bat, ortutsik, ilea lotu gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 125. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko, eta ez haren lur sakratuaz jabetzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Denak ortutsik ezarri gintuzten eta trena berriz abiatu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar, espartinetan, ardurenean ortotsik, hemendik Urdantziako leporat, gero Urdiako leporat, edo berdin zuzenean gainez gain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Toki guztietan zakurrak ortutsik dabiltzala erakutsi nahian nonbait.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.


ortuzain iz baratzezaina.

Florent harritu egiten zen ortuzainak lasai-lasai ikusita, zapia buruan, azal beltzarana, merkatu nagusiko tratuen hitz jario hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Goizero-goizero, aldirietako ortuzainei erositako hainbat besakada lore izaten ziren, bai eta goroldioa, iratze hostoak eta inkonte belarrak ere, lore sortak inguratzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Isiltasun handiaren erdian, eta hiribide mortuan gora, ortuzainen gurdiak Paris aldera igotzen ari ziren, gurpilen triki-traka erritmikoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.


ortuzaintza iz baratzezaintza.

UEUko Natur Zientziak Sailak Euskal Herriko ortuzaintzari buruzko ikastaroa antolatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Berotegietako ortuzaintza.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21


ortuzale izond/iz ortuaren zalea dena.

Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.


ortzadar 1 iz ostadarra.

Zientzian, eguzkiaren eta euriaren arteko emaitza ortzadarra da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

-Euriaren ondotik ortzadarra agertzen da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 110. orr.

Ezkondu ginen egunean, ortzadarra atera zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 595. orr.

Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka, izadiak aintziraren hondoan zulatutako putzu artesiar batzuetatik, eguzki printzek ortzadar txiki banaz apaintzen zituztela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen.  Elizen arteko biblia   Ap 4,3

Ortzadarraren koloreak hirugarren solairu bateko esekitokitik zintzilikatutako bandera estuan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.      - 0. orr.

Zoriontasuna, ortzadarraren moduan, ez da sekula ikusten norberaren etxean; besterenean soilik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 9. orr.

· Urtea joan da ortzadar kamiseta lortu zenuenetik.  Berria - Kirola   2004-10-02

2 irud/hed

Igande goizean bi metro haratago elkarrekin izan genuen mokokaldiaren irudiak dantzan zebilzkidan gogoan, ezin aurkituz orduko mikatzaren eta oraingo gozoaren arteko lotunea neskaren begitartearen ortzadarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Irribarre egin du neoiaren ortzadarrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Ortzadarra sortu du fuelak uretan.  Berria - Kultura   2006-04-04

Metalezko ortzadar azidoa hedatzen zen Lutxana bien arteko ur astunetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Eta esperantzaren ortzadarra, eta bizipoza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Umetango egun urrunetan, ordu umeletan batez ere, eta putzu-ingurua blai zegoenean, nabarmendu egiten zen urrin-ortzadar anizkun hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Oroz gain isiltasun mortu hura [...] zeru zuriskaren pean, eta eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

3 ortzadar amuarrain

Ortzadar amuarraina zegoen gehienbat, amuarrain arruntak eta Dolly Varden motako batzuk mendi handietako erreka batzuetan, eta zilar-koloreak Blue Lake eta Rimrock Lake aintziretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ortzadarra eta hodeiak (3); ortzadarra operazioa (3); ortzadarra sutan (3)


ortzaize iz ostertz, zerumuga (?).

Ostatuko mahaian jarririk zegoen, garagardo baten aitzinean, begiak bustirik eta ortzaizera so.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.

Ortzaizean, Stiffeko faroa eta Eussako rail delakoaren erraldoitasunak miretsi nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Heriotzarekiko ohiturak arras barneratuak zeuzkan arren, Graxik izua nabaritzen zuen, batez ere begien ortzaizean aita flakatzen eta ahultzen ari zihoakionean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.


ortzaizkara adlag saiheska, soslaiz (?).

Batzuk besteen ondotik eramaiten gaituzte gizaneurri zerbitzura, pisatzen gaituzte, izartzen, ikuskatzen (hortzak, bularrak, zangozabal edo sabaidun) fotoak ateratzen (aitzinetik, ortzaizkara...), xertatzen lehengo, oraingo eta geroko eritasunen kontra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.


ortzaiztar izlag/iz Ortzaizekoa, Ortzaizeri dagokiona; Ortzaizeko biztanlea.

Menéndez Pidal, español hizkuntzalari ospetsua, ez zegoen biziki ados ikuspegi horrekilan, J.B. Orpustan, ortzaiztar erakasleak dioenaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Hirugarrenean, Albert Trounday, hau ere Ortzaiztar semea, zurgina, buruilean Garazitik Ortzaizerat etortzekoa da.  Herria   2005-08-11

Hori dauku kondatzen, bereziki argazkien bidez, gure ortzaiztar adiskideak.  Herria   2004-04-01

Lehen anderea, Ortzaiztarra hau ere, Maialen Lekumberry, 34'00.  Herria   2002-09-26

Irisarriko bi emazte (hauek biak sortzez Ortzaiztarrak) heldu direla Larzabaleko egun haundirat.  Herria   2004-04-22

Deiadar horren joile suharrak ditugu, bertzeak bertze, hiru gazte: Maider Amestoy ortzaiztarra, Maider Bergouignan eta Itxaro Bethart baigorriarrak.  Herria   2004-10-28

Pausuko trinketean iragan diren finaletan, Julien Etchegaray ortzaiztarra eta Mathieu Olhagaray bidarritarra nagusitu dira urruñarreri 40-17.  Herria   2001-03-22

Ortzaiztar guzien izenean onar ditzala gure eskerrak.  Herria   2003-12-04

216 kidetarik 68 irisartarrak dira, 19 ortzaiztarrak, 12 arrosatarrak, 11 bidarraitarrak eta 9 suhuskundarrak.  Herria   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ortzaiztar semea (3)


ortzaiztarsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) izlag/iz emakumezko ortzaiztarra.

Ortzaiztarsa izanik, euskaraz berak bazekikeen, ziur; baina gure hizkuntzaz mintzatzeko gauza zela baiesteko modurik gabe aldegin nuen etxe hartatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.


ortzantz (orobat ortzanz g.er. eta orzantz g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian ortzantz agertzen da) 1 iz trumoia.

Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Orzantza, ximixtak, euria jauts ahala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Egun batez, ortzantza entzun genuen mendian, urrunean: oihuka ari zen Omochi jauna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 104. orr.

Aldiz Karmele Galartza-k, bere betiko karrarekin, bota zigun izigarriko irrintzin luze bat, paregabea, ortzantz guziak ezeztazeko heinekoa!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Egia esan, ortzantzen kontra zer egin?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Alemania hegoan ortzantz eta uhaste haundiak egin ditu Bavarian, herri hortako eskualdean.  Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arratsalde hartan kiskaltzeko bero bat egin zuen, aldiz aurten gertakaria omentzeko tenorean izigarriko ortzantz erauntsiak atzeman gintuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Ortzantz karraska bat aditu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Laket zituzten ere igortzen zituen zirto pollitak, predikuetan larderiatsu eta ortzantz aire izanagatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Gau hartan ez zen orzantz aro, alta.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.


ortzanz ik ortzantz.

ortzargi izond irrikorra.

Haren larruazalak irin-liliaren zuria zuen; begiek, zeru ortzargiaren urdina, eta ile-adatsak, lur onduaren beltza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.


ortzarte iz ostartea.

Ohera ere itzul nintekeen hura joanda, nire inguruko lainoetan ortzarte bat, bere ñimiñoagatik ere, kausitua nuelako sentipenaz ene zauri ugariak eztitzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.


ortze ik ortzi.

ortzegun (orobat orzegun g.er.) 1 iz osteguna.

Apirilaren 26a, ortzeguna.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

Ortzeguna da eta, halare, sekulako jendeketak bildu dira inguruko herrietatik Ittuina. Argia gainbehera zihoan abuztuko ortzegun horretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Iragan ortzegunean, aratsaldeko 5 ak inguruan, 19 urteko mutiko gazte bat zendu da auto ixtripu batean.  Herria   2004-01-15

Lehengo ortzegunean bazter utzitako konplimenduekin hasi ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Ospe handitan egiten zuen Jesusen Bihotz Sakratuko kongregazionearen edo elgartasunaren besta, ortzegunarekin, Besta-Berri xaharrez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Lehengo ortzeguneko gau ondikozkoan, harekin batean iragana nintzen ate paretik, barnera sartu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Gaua aski goxoki iraganik, biharamun goizean Magali despeitu nuen ortzeguna arte.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondoko ortzegun goiza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Musika errepikaldia ortzegun arratsalde guziz dute.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 76. orr.

Ortzegun arratsalde apalean, gogoa ezinago arin berriz joan nintzen Magalirenganat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.

Ene hogeigarren urtebetetzearen bezperako asteburu osoa niretzat izanen nuela iragarri zidan Meredithek, ortzegun gauean, etxera ailegatu orduko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 48. orr.

3 Ortzegun Saindu (orobat ortzegun saindu) Ostegun Santua.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Ortzegun Sainduz, aratseko 7.30 etan meza eta Adorazioneko gau beila.  Herria   2003-04-17

Eta ortzegun saindu aratsean, kopa arnoz beterik apostolueri eskaini zioten erranez: [...].  Herria   2004-12-09

Aste Saindu huntan Ortzegun Sainduko Elizkizun bakarra: Donibanen berean aratseko 8 orenetan inguruko herri guziendako, meza eta Bazkoak.  Herria   2003-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abuztuko ortzegun horretan (5); helduden ortzegun (17); helduden ortzegun aratsalde (4); helduden ortzegun huntako (3); iragan ortzegun (3); joan den ortzegun (9); joanden ortzegun (6); joanden ortzegun aratsaldean (3); joanden ortzegun aratsean (3)

ortzegun arats (35); ortzegun arats huntako (7); ortzegun arats huntan (23); ortzegun aratsalde (12); ortzegun aratsalde huntako (4); ortzegun aratsalde huntan (3); ortzegun aratsaldean (22); ortzegun aratsaldeko (10); ortzegun aratsaldetan (3); ortzegun aratsean (217); ortzegun aratseko (23); ortzegun arrats (7); ortzegun arrats huntan (4); ortzegun arratsalde (3); ortzegun arratsarekin (3); ortzegun arratsean (4); ortzegun arratseko (4)

ortzegun eta ortzirale (3); ortzegun eta ortziralean (5); ortzegun gau (3); ortzegun gauean (3); ortzegun goizaldeko (3); ortzegun goizean (10); ortzegun guziz (7); ortzegun huntako partida (10); ortzegun huntan berean (5); ortzegun huntan jokatuko (3); ortzegun saindu (6); ortzegun saindu aratsean (3); ortzegun sainduz (14); ortzegun sainduz meza (3)

hazparneko ortzegunak (3)

datorren ortzegunean (3); ganden ortzegunean (8); heldu den ortzegunean (4); helduden ortzegunean (25); iragan ortzegunean (9); joan den ortzegunean (27); joanden ortzegunean (27); lehengo ortzegunean (3); ondoko ortzegunean (5); ortzegunean eta ortziralean (11); ortzegunean zortzi (4)

helduden ortzeguneko (5); joan den ortzeguneko (6); ortzeguneko partida (12

lehen ortzegunetan (3)

ortzegunetik goiti (5); ortzegunetik iganderat (12); ortzegunetik larunbaterat (21)


ortzemuga ik ortzimuga.

ortzenbor iz etxeorratza.

Joseba Sarrionandiak Manuel Bandeiraren antologian hitz honi egiten dion oin ohar batean, etxeorratz ez duela gustuko aipatzen du, eta garai batean proposatzen zen harramazkazeru ere baztertua izan denez, hirugarren bide bat proposatzen du: ortzenborra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.

Ahizpa bikiak omen dira dorre hauek, baina nire kabutarako nago, haserre daudela: elkarri bizkarra eman eta elkarri hitz egiten ez dioten bi ahizpa biki izan behar dutela derrigor ortzenbor hauek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.


ortzi 1 iz zeruko sabaia, izarrartea.

Izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko.  Elizen arteko biblia   Mk 13,25

Ortzia garbi.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 15. orr.

Gauza ikaragarriak gertatuko dira, eta ortzian seinale handiak azalduko.  Elizen arteko biblia   Lk 21,11

Zeinu horiek hamabi direnez, bakoitzak ortziaren hamabiren bat hartzen du, eta etengabe ibiltzen dira itzulian ekialdetik mendebaldera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Orduan isiotuz joan ziren beste ontzietako argiak, abuztuko ortzian izarrak bezain ugari, inguru osoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betierean.  Elizen arteko biblia   Dn 12,3

Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak, deiadar egin Goi-goikoak: tximista eta ikatz goriak sugarretan!  Elizen arteko biblia   Sal 18,14

Mendi gailurrean gertatzen den bezala, ortziaren eta behe lainoen artean zintzilik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,19

Irakurleari abisatzen dio: lehenengotan, egiak eta gauzak sineskaitz iruditzen zaizkio, baina, asimilatu ahala, errutinazko bihurtzen dira, eguneroko ortziaren urdina bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

2 (izenondoekin)

Teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa, non trumoien pare igo baitzen antxeta hegaldarien zarata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Ortzi urdinaren eta egunsentiaren miraria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Ortzi urdin argian, hodeiak uharte;.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

Jupiterrek zergatik ez du inoiz oinaztua lurrera ortzi garbi-garbitik jaurtitzen eta trumoia zabaltzen?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.

Trena abiatzen zen eta, Akizeraino kasik, leihotik beha geratzen zen, Baiona aldeko Aturri ibaiaren azal beltza eta ortzi iluna zurkaizten zuten docks zirelakoak bistatik desagertzeraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Oteiza [...] Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zen haurra da, hondoan babestuta sentitzen zena, zuloaren ertzek mugatzen zuten ortzi zatia besterik ikusten ez zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Aho zabalik edukitzen zituen bere kantagaiz: ortzi-ganga jainkozkoa, kristalez egina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Horrela ez izanik, ez itsaso, ez lehor, ez ortzi sapai argitsuek, ez hilkorren endak, ez jainkoen gorputz santuek iraun ahalko lukete une batez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Jarraian zarata bortitza dator, bat-batean leherturik, ortzi sabaia gainera jausiko balitzaigu bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.

Eguzkiak ere ortzi gailurretik beroa noranahi hedatzen du eta zelaiak argiztatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Imajina dezaket haren ziegako leihotik ikusten den ortzi puska.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

4 ipar oinaztarria; trumoia; ekaitza.

Ohidura zaharren arabera -ortzia eror ez dadin edo beste zorigaitz batzuetarik begiratuak izateko-amak, mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.

Zaharrena, 17 urte, zuhaitz baten azpirat, ustez han aterbean izanen zen deusen irriskurik gabe! eta gaixo mutikoa han du ortziak jo!  Herria   2005-09-01

Hiriburun, etxe bati su lotu zaio ortziaren ondorioz eta azkarki funditua izan da.  Herria   2005-12-01

Bero handi baten ondotik, ortziak jin dira eta ortziekin batean harria!  Herria   2003-07-24

Ekaitz labur bat, ortzi azkarra nahiago ditut, ezinez eta etengabeko terrenta hori.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Ezpeletako zeru argi ederrean ikusten zuen zernahi hodei beltz, ikaragarriko galerna ekartzen zutela nonbaitik, dena ortzi eta ximixta.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Beherapenean gaude, aroa xuko, ortzi hirriskuekin, euria neurrian.  Herria   2005-06-30

Beharrik bazkari onak fite ahantzarazi baititu goizeko ortzi eta euriteak.  Herria   2005-10-06

5 ortzi muga ik ortzimuga.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ortzi irriskuak (4); ortzi muga (4)

ortzia dardarka (3); ortzia dardarka ariko (3); ortzia itxi (3)

ortziak jo (3)

ortzian zehar (3)

ortziaren zabalak (4); zeru eta ortziaren (4)

ortziko ihintzak (3); ortziko izarrak (4)


ortzialde iz zerualdea.

Esperientzia ageriak garbi erakusten du hori; zeren orduan hodeiak hainbeste trinkotzen baitira ortzi guztian zehar, ezen ilunpe guztiek Akerontetik alde egin eta ortzialde amaigabea bete dutela baitirudi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Aro eta eguraldiari egunero itxura hartzeko ofizioan topatu ez dudan asea, natura aberatsari eta ortzialdeko zantzu eta mintzo guztiei jaramon eginez, denari eta denei erne erreparatzean aurkitu dut: ase horretxek poztu nau azken 15 urte hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Eta lau aldeok lau haizeen eta lau ortzialdeen arabera direla ezberdinak dakusgun bezala, gizakiak ere halaxe ezberdintzen dira azalkeraren eta aurpegikeraren arabera eta enda bakoitzari bere gaixotasunak dagozkio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.


ortzilare ik ortzirale.

ortzimuga (orobat ortzi-muga eta ortzemuga) iz zerumuga.

Zeroiren baten turrusta ikusten ote zuen ortzimugako haria eteten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

Itsasoari begira egongo naiz, begiak ortzimugan galduta, eta kontatzeko zerbait izango dudala agintzen dizut.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 107. orr.

Sierra Nevadako mendikateak mezu gris eta deboilatua zekarren ekialdeko ortzimugatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean; hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Muinoak dituzue oraingoak, elkarren segidan eta ortzi-mugaraino luze.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

2 irud/hed

Une batez Erregina Zuriaren begi grisetako ortzimuga trumoi-hodei batek hartu balu bezala izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

Izan ere, ez utopien ez hortzemuga exotikoen premiarik gabe, atarira orduko dauzka gure idazleak bere bihotzeko zeru-lur hondogabeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Lanbideei aipamena egitearren, Herriko Etxe baten ibilmolde gehienak hatsarretik daude xede honen ortzimugan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19


ortziral ik ortzirale.

ortzirale (orobat ortzilare g.er. eta ortziral g.er.) 1 iz ostiralea.

Apirilaren 27a, ortziralea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Astelehen, asteazken eta ortziraletan izaten nuen hitzordua Etxeberrirekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Denbora hartan, ortziraletan mehe egiten ginuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 140. orr.

Ortziralea jin zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Iragan ortzirale gauan pausatu da 90 urtetan Graxiana Apeztegi, Irulegi Irungaraiko etxekandere izana.  Herria   2003-01-14

Albeniz, espainiol musikariaz oroitu da Kanbo joan den ortziralean.  Herria   2003-10-02

Ortziralean eta larunbatean, aratseko 9-etan, Heletan "gure baitako ilargiak", txotxongiko ikusgarria.  Herria   2004-02-26

Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Lehengo ortziralekoaren gisako kamiseta tiranteduna zuen soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Ortziraletik iganderat, Azkainen, Kiroleta bilgunean, zaharki-feria.  Herria   2005-07-21

2 (hitz elkartuetan)

Ortzirale gau hartaz bere bizi guzian orroitu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 58. orr.

-Ortzirale arratsean helduko gaitun Donibane Lohizuneko geltokira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Ortzirale aratsean, Kanbon, "Beltzeria" antzerkia, Hiru Punttu taldearekin.  Herria   2005-05-19

3 Ortzirale Saindu (orobat ortzirale saindu) Ostiral Santua.

Iduri zuten baketzerat ari zirela Ipar Irlandes-ak, iragan Ortzirale Saindu batez egin akordio baten ondotik.  Herria   2002-08-01

Ortzirale Sainduz: Pasionearen irakurtzea eta Kurutzearen adoratzea, Itsasun aratsaldeko 3 orenetan eta Luhuson aratseko 8 orenetan.  Herria   2004-04-08

Bestalde, ortzirale sainduko elizkizuna, 7-etan beraz, euskaraz eginen da Getarian.  Herria   2004-04-01

Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak.  Herria   2004-02-26


ortzitsu izond ipar ekaiztsua.

Ortzitsu izan behar ginuke aste undar hau, guneka euri turrusta ederrekin.  Herria   2004-07-08

Beherapenean gaude, aroa beroarekin ortzitsu aste guzian.  Herria   2004-08-12


ortzitu, ortzi(tu), ortzitzen du ad ekaitza egin.

Bainan bat-batean aroa ortzitu! ortziekin batean euri uhar bat gaitza! mutikoetarik gaztena lasterka mainutegi barnerat, aldiz zaharrena, 17 urte, zuhaitz baten azpirat, ustez han aterbean izanen zen deusen irriskurik gabe! eta gaixo mutikoa han du ortziak jo!  Herria   2005-09-01


orube 1 iz etxeak eraikitzeko moduko lur eremua.

Gero Belfasteko gizon batek orubea erosi eta etxeak egin zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Denbora zeraman orubeak horrela, bertan ezer eraiki gabe: jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Garai batean orube bat zen han, non ibiltzen baitziren jolasean auzoko beste haur batzuekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Eraikina ez zen Hego Gaztelan gorde zitzaion orubean sartzen.  Berria - Kultura   2006-04-25

Baina Cuerdak ez zuen merkataritza gune izateko bideratu nahi orube hori.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Kutsadura eta anabasa baino ez dituzte ikusten itsasontzi, ontziola, enpresa kimiko eta industria ohien orubeetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 82. orr.

Zaldun batek orube bat eskaini zienean, bertan eraikitzen hasi ziren eta han irauten dute gaurdaino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Orube horretan Espainiako administrazioaren zenbait bulego jartzeko beste eraikin bat egin zen.  Berria - Kultura   2004-06-02

Lantegiaren ondoan zeuden orube batzuen salmentarekin Newellek beste 12 milioi eskuratu dituela salatu dute langileen ordezkariek.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Baten batek bere orubea beste bati dohaintzan edo salmentan uzten badio, bere buruari bakarrik kentzen dio orube horretarako eskubidea, ez beste inori.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.

Eskualde honetako ekonomiak astindu dituen krisia, ordainketa-balantzen krisia izan baino lehen, eskaintza mugatuko aktiboen (higiezinen, orubeen, akzioen) merkatuen kiebran gauzatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Langileak, ordea, ziur daude ahal zuten diru publiko gehiena poltsikoratu dutela eta orain orubeekin espekulatu nahian dabiltzala.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

2 (izenondoekin)

27. kalean barrena abiatu ginen, harik eta, hondamenaren lehenengo zama gogoan nuela, orube huts baten aurrean gelditu ginen arte.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.

Trenbidearen bestaldean, eraikin handi bat zegoen, apartamentuz osatua, orube zabal baten erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Sevillako Udalari, esaterako, eraiki gabe dauden orube pribatuetan erabilera publikorako behin behineko azpiegiturak egiteko proposatu diot.  Berria - Kultura   2004-02-27

3 irud/hed

Gatazka politikoari eta orube demokratikoaren eraikuntzari lehentasuna eman diezaioten, aipatu proiektu politikoaren gainetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orube eta instalazioen (3); orube huts (3)

orubearen truke (4)

orubeekin espekulatu (3); orubeekin espekulatzeko (3)


orubetxo iz orube txikia.

Horren ondorioz, baztertu egingo da mila metro koadro inguruko orubetxoa duen txaletaren eraikitze eredua, familia bakarreko etxebizitzen tipologia alde batera utziz, hori ez baita sekula izan Arabako herrien izaera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


orubezale iz orubeen zalea dena.

Orubezale Denis Kearny (1847-1907) Langileen Alderdiko liderra zen, txinatarren aurkako jarreragatik nabarmendu zena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

"Orubezale" hitzak "orobeherazale" hitzarekin duen antza problematikoki adierazgarria da, baina dudarik gabe iradokitzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.


orujo ik oruxo.

oruxo (orobat orujo) iz

"Oruxoak zizareak akabatzen ditik", esaten zuten gailegoek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

Haren basta-zorroan Tomasen jertseaz, Pelloren bakailaoaz eta Erdoiren gorroaz gain, orujo botila bat atzeman zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 78. orr.

Joxanen begietan oruxoak eragindako lausoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

-Oruxo botila bat eta zortzi baso, horixe bera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 44. orr.

Hankan kalanbrea izan zuen eta Pellok eta Tolok jaso eta orujo tragu batekin bizkortu zuten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.


orzaiztar izlag/iz Orzaizekoa, Orzaizi dagokiona; Orzaizeko biztanlea.

Hala dio gure orzaiztarrak aurrerago, delako mintzo ezin trenkatuzko hori euskara bera baino gaitzagotzat joaz: "Zer erranen dauzut hemengo mintzaireaz?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.


orzantz ik ortzantz.

orzegun ik ortzegun.

orzkarbi iz oskarbia.

Galdegite orotarik eta mehatxuzko hodei orotarik harat, jakintasunaren orzkarbian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.

Galdegite orotarik eta mehatxuzko hodei orotarik harat, jakintasunaren orzkarbian...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.


osaba (orobat oseba g.er. eta osoba g.er.) 1 iz aitaren edo amaren anaia; orobat, izebaren senarra.

Osaba aitaren anaia zen eta izeba hiriburuan bertan jaioa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 71. orr.

Eskaintzak zetozen aurrena: Lizi eta Sarari, osaba Juani, bere ama Carmeni, Obabako gure lagun Lubis zenari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Izeba Kontxi eta osaba Jontxo.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Amona Casilda osaba Gabriel jaio zenean hil zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

-Bada ni, osaba Felipe, berri on bat ematera etorri natzaizu gaur, eta oraindik ez dizut esan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 28. orr.

-Ez izan zalantzarik, osaba Kamil.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

-Zure osasunaren alde, osaba Nat -esan zuen Tomek, edalontzia jasoz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Nire osaba Antoniorena da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Etxeko telefonoaren ordez, gurasoenaz baliatzen dira, edo amorantearenaz, edo osaba apezaren etxekoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Osaba eta "Tante Rose" 1841ean esposatu ziren oso gertu dagoen Notre Dame de Buglose-ren kaperatxo arkudunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

-Badut Egipton anaia bat, zure osaba Xams Al-Din.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 40. orr.

Saulen osabak galdegin zien: - nora joan zarete?  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,14

Donald ahatearen osabak esaten zuen aipu bat ekarri zuen akordura.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.

Horren ondoren, amaren aldetiko osaba baten etxera joan ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Baina nire izeba, osaba eta lehengusua bai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.

Zerraldoa gizon batzuek zeramaten, eta aita eta osaba ere han ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Osabak aitarekiko bospasei urteko aldea besterik ez zeukala banekien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Izeba eta osaba begira-begira geratu zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.

Osaba mediku ezin hobea zen, giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Ikus nezakeen osaba, luzea, maltzurra eta gorria, bere bi esku iletsuez zerrikume bihurrituari eusten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Osaba ere polizia zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Baina oraindik ere osaba zaitut, gustatu edo ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

Zaldi gainean doalarik, osabarengana hurbildu, eta diotso: [,,,].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.

Gau hartan bertan, osabarenean egin zuen lo, ganbaran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Osabarenean egon zen aldia eder begitandu zitzaion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Egunean-egunean erotzen ari baitzen izeba, aitaren aldetiko osabarenera joan ginen bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

2 (izenondoekin)

Han osaba bat zuten, osaba Kahn, bertatik bertara inoiz ikusi gabea zuten osaba zahar bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 180. orr.

Mary Balester liotenantearen susmopean osaba adindua kontinentera preso eraman dute.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

Frantzillaberrin bazuten osaba aberats bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

Osaba militar erretiratu batek aberriaren aintzak eta izugarrikeriak kontatzen zizkion Rufini: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Osaba harginak, Federicoren anaiak, beren etxean bizi ziren eta gu gurean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Osaba apaiz batek San Agustinen koadro zahar bat utzi zidala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Osaba argalaren familian denak ziren argalak, argala aita eta argala semea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

-Eutsi, iloba -erantzun, osaba gezurjarioak-, laster aurrekoak ez bezalako lorategi bat erakutsiko dizut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.

Osaba gonazalea da, baina gonazale zuhurra, nolabait esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

-Hire osaba faboritoa -irribarretsu bukatu zuen esaldia Alexek-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 33. orr.

Handik urte askotara, herentziaren desioa jada pasaturik eta Araujo osaba lizunaz nahi bezala hitz egin zezakeenean, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.

Osaba agintzaileak agindurik, haurgaldu sifilidun bat familian ez zutela onartuko esan zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 141. orr.

Osaba estatu-kontseilaria aho zabalik geratu zen, harriduraren harriduraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Batera bizi ginen aitita eta amama, amamaren bi ahizpa ezkongai, ama, neure osaba aitabitxia eta neu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

3 izeba-osaba (18 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan) pl izebak eta osabak. ik beherago 5.

15 ilabetetan Indako Elenaren joaiteak Agnés eta Jean François aitamak, aitatxi-amatxiak, izeba-osebak eta ahaideak dolu izigarrian utzi ditu.  Herria   2004-10-07

Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Pentsatu zuen hobe zela izeba-osabekin hitz egitea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.

Haurtzarako eta lehen gaztaroko pertsonaiak (izeba-osabak, lehengusua, aitona, eskola lagunak, adiskideak, egunkariko lankideak, lehenengo amodioak).  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

Amonaz eta amonaren etxeaz gogoratu naiz, izeba Fermina eta osaba Juliánez, bueno amaren izeba-osabak ziren.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Gaztedanik Aldudera joan zen, han baitzituen alabaina izeba-osebak: Laurence Arrospide eta Martin Inda.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

4 osaba-iloba pl osabak eta ilobak.

Mindegia osaba-ilobak, Olasagasti eta Iriarte Urrezko Aizkolarien lehia txikian, Urrestillan.  Berria - Kirola   2004-06-02

Pribilegio handia izan da Oiartzungo herriarentzat Manuel eta Juan Mari Lekuona osaba-iloben sorterri izatea.  Berria - Harian   2005-12-06

Eztabaida luze asko izan zituzten osaba-ilobek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Une hartantxe, lurra dardaran eta zartatzen hasi zen, eta osaba-iloben parean harlosa batek estaltzen zuen zulo bat agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.

Eta isilune bitxi bat sortu da osaba-iloben artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

5 osaba-izeba (96 agerraldi, 35 liburu eta 4 artikulutan; orobat osabaizeba g.er.) pl osabak eta izebak. ik gorago 3.

Marina, hemen eguberriak direlako etorri da, amaren parteko familia ezagutzera: aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusuak eta, batez ere, Maria Bautista, 104 urteko amona, birramona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 133. orr.

Galdetu nahi nion zenbat emakume izan zituen, zenbat osaba-izeba, lehengusu-lehengusina nituen nik Kuba osoan barrena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Ixtanteko bururat jin zitzaidan Magaliren osaba-izebak izaten ahal zirela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.

Bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.

Kontatuko dut nola bizi ziren, zer zaletasun eta ohitura zituzten osaba-izeba haiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

Osaba-izebak jende on eta amultsuak ziren, baina haien eta bere artean zerbait bitxi bazen. Ni sortzez zuberotarra, baina Milafrangan bizi naiz, osaba-izebekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

· Ttipiren osaba-izeba-lehengusuen kutsua harrapatu nien batzuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

6 osaba-izeko pl osaba-izebak

Laster itzuli gara, ordea, osaba-izekok susmorik ote duten beldur baita Annamaria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.

Siziliarrak legez, asko izaten ziren gabonetan etxean: osaba-izekoak, lehengusuak, aitite-amamak... eta haien antzera jan, edan eta kantatu egiten zuten Etxebarrian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 181. orr.

7 osaba propio

Horietako bat Aita Itxaso, gure aitaren aitaponteko eta osaba propioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.

Gure amak osaba propioa zuen Andres.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.

Iturrioz doktoreak, Andres Hurtadoren osaba propioak, esan ohi zuen, inolako funtsik gabe segur aski, bi eratako gizakiak daudela Espainian, ikuspegi moraletik begiratuta: gizaki mota iberikoa eta semitikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aita eta osaba (9); amaren osaba (6); australiako osaba (8)

ene osaba (11); erantzun zion osaba (5); gure osaba (27); hire osaba (23)

maddalen eta osaba (8); maite nuen osaba (5); nire osaba (45)

osaba andrzej (6); osaba argala (12); osaba argalak (13); osaba argalaren (5); osaba avdal khan (5); osaba benjamin (14); osaba benjaminek (9); osaba eta biok (29); osaba eta bion (5); osaba etorri (7)

osaba felipe (16); osaba felipek (9); osaba feliperen (9); osaba feliperi (8); osaba gradelle (6); osaba hil (6)

osaba ilobak (7); osaba ilobek (6); osaba iloben (5); osaba iturrioz (5)

osaba izan (7); osaba izeba (11); osaba izebak (10); osaba izebei (6); osaba izebek (22); osaba izebekin (10); osaba izeben (29); osaba izeben etxera (12); osaba jack (20); osaba jeff (8); osaba jeffek (5); osaba jeffen (5); osaba jim (9); osaba joanikot (164); osaba joanikotek (134); osaba joanikotekin (28); osaba joanikoten (84); osaba joanikotenganat (7); osaba joanikotez (8); osaba joanikoti (32); osaba juan (38); osaba juanek (48); osaba juanekin (9); osaba juanen (26); osaba juani (16); osaba kamil (39); osaba kamilek (36); osaba kamilen (10); osaba kamili (9); osaba lajosek (7); osaba lazaro (15); osaba lazarok (5); osaba nat (38)

osaba praixku (7); osaba praixkuk (5); osaba tomen (7)

osaba vernon (43); osaba vernonek (126); osaba vernonen (38); osaba vernoni (7); osaba xabier (15); osaba xabierrek (20); osaba xabierri (7); osaba zaharra (7)

australiako osabak (8); egin zuen osabak (8); erran zidan osabak (7); erran zion osabak (8); erran zuen osabak (7); esan zidan osabak (5); esan zion osabak (7); esan zuen osabak (10); gure osabak (10); hire osabak (5)

ihardetsi zion osabak (8); izeba osabak (5); nire osabak (10)

orduan osabak (9)

osabak erran (25); osabak erran zidan (11); osabak erran zion (5); osabak esan (10); osabak eta biok (8); osabak ihardetsi (6)

bere osabaren (13); osabaren etxean (12); osabaren hitzak (8)

zure osabaren (6)

osabari begira (5)


osabaizeba ik osaba 5.

osabaorde iz osabaren ordekoa.

Zin egin zuen Asmodeo, Deabruen Erregea, osabaordea zuela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.


osabatasun iz osaba denaren nolakotasuna.

Guztietariko urrunena, miragarriro geldoa, elezaharrezko eta sinesgaiztasunezko beztidura lodi batean bildua, eta haragi-printz bakoitzez bere osabatasunean fosilizatua, halakoa zen Barbabramín di Chieri, ama-aldetiko nire amonaren osaba.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.


osabatxo iz adkor osaba.

Kapitainak etorri eta zera esaten dit: "Osabatxo, emadazu zerbait jateko!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

"Osabatxo, osabatxo" deitu eta muin egiten dit eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.


osabete, osabete, osabetetzen du ad bete. ik asebete.

Egin diezaiogun otoitz Jaunari, hain maite dugunari: berak osabete dezala guri eskas zaiguna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak osabete ahal izatea eskatuz.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,10

Nola ezen arima begetatiboak hiru indar edo ahalmen baititu, erran nahi da, jabea zaintzeko janaria, haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

Jainkoari bizileku duin bat eskaintzeko, denik eta bizilekurik bihoztiena, Jauna bertan jaio dadin, eta bere langintza gugan osabete dezan, inolako eragozpenik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute eta -paperezko teorietan ezinkizun dena- deduktiboki osabete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.


osabide 1 iz sendabidea.

-Maiestate -jakinarazi zion-, berorren gaixotasun larriaren berri heldu zait eta nik neure osabidea eskaini nahi nioke.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 28. orr.

Sekula ez zen madarikazioka aritu min haien karietara, ez eta pairatzen zituen gaitzentzako osabideen bila ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

Sakonki eri izanaren errezeloan, osabide anitzetan saiatu da, deus taxuzkorik erdietsi gabe.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

Aho-biko ezpata da edozein bidegabekeria, zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.  Elizen arteko biblia   Si 21,3

2 (hitz elkartuetan)

Hau duk nik behar dudan osabide-terapia!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 35. orr.

3 osatzeko bidea.

Horrenbestez, aukera ematen du animalia baten osabidea eta zelulen desberdintzea aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Lan eskerga, beti osabidean dagoena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.


osadura iz osatzea; osatzearen emaitza. ik osaera.

-Denekin, denekin, baduzu halako osadura bat, denak hartuz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 171. orr.


osaera (orobat osakera g.er.) 1 iz osatzea; zerbait osatua dagoen era. ik osaketa.

Ez dago "batasunik", esentzia bakar eta bakuna onartuz ez bada, osaerarik eta nozio-aniztasunik gabea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Argi zuriaren osaera aurkitzea izan zen Newtonentzat beraren aurkikuntzetatik pozgarriena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Bizimodua aldatzean odolaran osaera aldatzen duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Bonbaren osaerari erreparatuta egilea ETA izan daitekeela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Hitz elkartuen osaera eta idazkera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Jardun fisikoak hezurren osaeran duen eragina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Batzorde horren osaera gaitzetsi ahal izango duzu, zuk edo zure legezko ordezkariak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Taldeen osaerak bere horretan jarraituko du beste urtebetez.  Berria - Kirola   2004-11-07

Barne-merkatuen osaera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Frantzian eta Ingalaterran, Ehun Urteko gerrak eginkizun erabakigarria izan zuen monarkia zentralizatuen eta nazio-nortasunaren osaeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Subjektuaren irudimenezko osaerak irudiak dira,  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

2 (izenondoekin)

Odolaren osagai nagusi agerikoenak zerrendatu ditugularik, haien osaera kimikoari eta eginkizunari erreparatuko diegu hurrena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

Genetikak eta biologia molekularrak, elkar harturik, gogotik zabaldu dute gizakien osaera genetikoa aztertzeko gure ahalmena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Kometaren nukleoaren osaera kimikoa, berriz, kometaren haloaren edo argi koroaren oso antzekoa da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Zurzuria eta makal beltza [...] suz eta airez egoten dira aseta, ura izaten dute neurri egokian eta lurra oso gutxi, eta beraz, oso osaera arina duten arren, badirudi oso sendotasun handia izaten dutela erabileran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biologiaren historiak zera ematen du: ibilaldi luze gorabeheratsu bat, aurretiazko asmo zehatzik gabea, materialismorantz, erredukzionismorantz eta mundu biziaren osaera- eta funtzionamendu-batasunerantz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.

· Mehatxu-mailako desberdintasuna, zuriaren ikuspuntutik, bertako biztanleriaren arraza-osaeraren estatistiketan agertzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Zuhaitz-mota bakoitzari dagokionez, azaldu ditut beren elementu-osaeraren arabera zein propietate dituen itxuraz bakoitzak, eta zein egoeratan hazten diren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.


osaezin 1 izond ezin osatuzkoa.

Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Gurekin daramagun infinitu osaezinaren irekitasuna da gure benetako egia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

2 osaezineko izlag osaezina.

Subjektua berez da zerbait osaezineko eta zatikatua; ez da nire izaeraren barne altxor paregabearen fetixe hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.


osaezintasun iz osaezina denaren nolakotasuna.

Identitate ororen osaezintasuna demokraziaren baldintza suertatzen da horrela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.


osagabe izond osaturik ez dagoena. ik osagabetu.

Zenbait lekutan segurtasun neurriak eta aurreikuspenak aski osagabeak dira.  Berria - Mundua   2004-08-26

Bitan banatzen diren bidexken jardina Tsíui PÍn-ek unibertsoaz zuen ikuskeraren halako irudi osagabe bat da, ez hala ere faltsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Sekuentzia zirriborrotsu eta distiratsu gisa ikusten zuen iragana, film osagabe bat antzo, jende arrotzaren egintzen ingurukoa bailitzan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Eskuarki, datu anbiguo eta osagabeak izaten dira hasierakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Zeren eta arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Identitate osagabe hauen azterketa, eta ez bakarrik unean uneko identifikazioak, hauxe da lan teoriko beharrezkoena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

2 (adizlagun gisa) osatu gabe.

Honela bere zeregina betiko osagabe geratuko dela ohartuz, [...] esperientziazko erabilera enpiriko oro gainditzen dituzten oinarri-esakuneetara ihestera behartua gertatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.


osagabeki adlag era osagabean.

Civitas Dei-ko hiritarrentzat mundu honetan zain dagoen tentaziorik txarrena ez da politikan murgiltzea, ez negozioetara lerratzea, baizik eta lurreko erakunde bat idolatratzea, horretan gorpuzten baita osagabeki baina ezinbestean Eliza militantea lurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.


osagabetasun iz osagabea denaren nolakotasuna.

Kurt Gödel batek ere, bere lanik funtsezkoenetakoa eta XX. mendeko Logikari egindako ekarpen epistemologiko baliotsuenetakoa, hots, aritmetika formalaren eta multzo teoriaren osagabetasunaz ziharduena, hogeitaka orrialde soiletan idatzi zuen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.


osagabetu izond osatu ez dena. ik osagabe.

Hareazko Liburua Wiclif aleak utzitako hutsunean gordetzea pentsatu nuen aurrena, baina azkenean Mila eta Bat Gauen liburuki osagabetu batzuen atzean ezkutatzea deliberatu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

· Egunaren ordu batzuetan, bestetik, mezu misteriotsu, Morsezko tikli-takla, txistu modulatu eta giza ahots itxuraldatu eta osagabetuzko unibertso korapilotsu oso bat agerrarazten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.


osagai 1 iz zerbait osatzen duten zati edo elementuetako bakoitza; produktu bat osatzen duten gaietako bakoitza. ik osagarri.

Erlojuaren kasuan gertatzen den bezala, biziduna eta bere osagaiak garapeneko elkarrekintzen emaitza baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Botikara joan zen edabeak egiteko osagaiez hornitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Hartzailerik gabeko testuak ziren, eta, horrenbestez, literaturaren funtsezko osagaietako bat falta zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Maiz alderatzen du bere gogamena paraleloan osagai asko lituzkeen ordenagailu batekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Nahi baduzu istorio polit bat kontatuko dizut, istorio beltza, hildako, detektibe, emakume eder eta gainerako osagai guztiekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 118. orr.

Obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Izen propioak eta adierazpen predikatiboak perpausen osagaiak dira; banakoak eta propietateak, berriz, ontologiarenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Enuntziatua agertzen da azken osagai baten gisara, zatiezina, bere baitan bakartu daitekeena eta bere antzeko beste osagai batzuekin harreman-joko batean sar daitekeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.

Saussurek onartzen du sistemaren osagai bat aldatzea "nahikoa dela sistema berri bat sor dadin".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Nominalistak bi osagaiko ontologia -banakoak eta unibertsalak- proposatu beharrean, osagai bakarreko ontologia proposatu nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Esan daiteke diskurtso klinikoak gauzatu duela osagai ezberdinak [...] harremanean jartze hau: berak, praktika den neurrian, ezartzen du osagai horien artean harreman-sistema oso bat, aldez aurretik "benetan" emana izan ez dena, ezta eratua ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egun oso bat galdu nuen motorraren osagai nagusiak biltzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Kromosomen osagai nagusia da ADNa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Elikagaien osagai kimikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Material informatikoa, osagai elektronikoak, erabilera zabaleko/etxeko kontsumoko elektronika.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Anorexia kasuen erdietan osagai genetiko bat dagoela ikusi dugu.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Kalamuaren osagai aktibo nagusia [...] TCHa da.  Berria - Harian   2005-04-17

Osagai zahar eta berriez prestatu dugu saltsa hau, eta bertako zuen ekarpenez errezeta aberastuko gero.  Herria   2004-02-19

Legearen osagai zientifikoen existentzia planteatzea eta aurkikuntzaren erregela heuristikoak aztertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Kapitalen esportazioa da, beraz, kapitalaren barne-kontzentrazioaren osagai logikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Bertsolariaren funtsezko osagaia ez da formulen errepertorioa, formula berriak etengabe sortzeko gaitasuna baizik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Estatu eredu ideal bat oinarrizko osagai etiko batzuen gainean funtsatzea zen zientzia horren helburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Herri hizkerek badute osagai afektibo sakona.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

Dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko, dela aldez aurretik osagai adierazgarrienak zehazten ahalegintzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Eraketa-sistema bati buruz hitz egiten denean ez da ulertzen bakarrik osagai heterogeneoen arteko justaposizioa, koexistentzia edo elkarreragitea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 84. orr.

Bellen teoriak hiru osagai oinarrizko ditu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Zer multzo ezberdinetan ager daitezkeen aldi berean osagai jakin batzuk.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Adibideko hitz bakoitza osagai isolatutzat hartuko du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.

Fonemen osagai bereizleak finkatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Sistemaren osagai alde bikoak ildo hierarkiko eta politiko jakinen arabera jarduten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hauxe dugu osagai-egituraren funtsezko ezaugarria, bere izaera "abstraktua" ematen diona. Egoera mugatuko automatek hizkuntzaren egituran ezartzen dituzten mugak ez dira sortzen osagai-egiturazko gramatika-ereduan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.

Zeuek tratatzen duzue bera osagai-euskarri modura, gainerako guztiaren erreferentzia izan behar duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.

24 mota desberdinetan sailkatu zituen, ekuazioen osagai kopuruaren arabera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izena hizkuntz osagai bat da leku ezberdinak bete ditzakeena gramatika-multzoetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Badirudi gure paradigman, hizkuntzaren hots-osagaiaren memorian, alegia, bilkura-aukerak ere gordetzen ditugula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 127. orr.

Erraz bide da hersketa-osagai hori luzatzea txistukarirako trantsizioan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

5 (izenondo gisa)

Alde batetik, burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken osagai (3); egiteko osagai (8); ezinbesteko osagai (4); funtsezko osagai (3); hirugarren osagai (5); hizketaren osagai (3); ingelesaren osagai (3); kalamuaren osagai (3); odolaren osagai (3); oinarrizko osagai (4)

osagai analisiaren (4); osagai bakarreko (3); osagai berberak (4); osagai berriak (9); osagai bikainak (3)

osagai egitura (68); osagai egitura erabakitzeko (3); osagai egitura mailan (6); osagai egitura sistema (3); osagai egiturak (5); osagai egituran (7); osagai egituraren (16); osagai egituraren araberako (3); osagai egiturari (4); osagai egiturazko (30); osagai egiturazko gramatika (6); osagai elektronikoak (5); osagai errepikariak (3); osagai ezinbesteko (3); osagai garrantzitsua (5); osagai genetiko (4); osagai gisa (11)

osagai jakin (3); osagai kimikoak (3); osagai nagusi (10); osagai nagusia (23); osagai nagusiak (15); osagai politikoa (4); osagai politikoak (3); osagai prosodikoak (4); osagai transgenikoak (7)

sistemaren osagai (4)

zuzeneko osagai (4)

ezinbesteko osagaia (12); funtsezko osagaia (11); oinarrizko osagaia (7)

ezinbesteko osagaiak (3); gauzen osagaiak (3); oinarrizko osagaiak (7); osagaiak ekoizten (4)

bere osagaien (4); beren osagaien artean (3); hizkuntza osagaien (5); osagaien irakaspen transzendentalaren (3); osagaien multzo (3)


osagailu 1 iz osagaia, osagarria.

Bertsu, kantu eta kondaketa, lan horren osagailuak frango desberdinak dira bainan biziki interesgarriak bixtan da...  Herria   2005-02-27

Hots, ikusgarri eder baten osagailuak horiek denak.  Herria   2004-07-08

"Lehenbizi", "atsegin", "atseden", "haserre" bezalako hitzetan inork ez dakusa, mintzaira arruntean, osagailuen hatzik ez metaforaren xederik; metaforak dira, hala ere, finkatu eta konkretatu diren hitz abstraktuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

Mintzaldien osagailu, leku haundi bat emana izan zaio otoitzari.  Herria   2003-09-11

2 (izenondo gisa)

Bost urte iraun duen ikerketa batean, arto anzilatu eta sojadun jangai osagailu horiek jateko ordez, pentzean alarazi izan diren behi batzu hamabost hazkuntza tokitan jarraikiak izan omen dira.  Herria   2004-01-01


osagarri (orobat osogarri g.er.) 1 iz zerbait osatzen duen gauza. ik osagai.

Banaketa-autoen 8 itxurako nikelezko osagarriek sortzen zituzten dirdaiek eraginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

Bigarren obra bere Lehen Bizitza-ren osagarri bezala aurkezten du Zelanok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.

Funtsean ez nuen zerbaiti edo norbaiti uko egin behar: aditzak ez zuen osagarri beharrik, absolutu bat zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Aurreko horien osagarri gisako laugarren printzipio bat sar genezake: zuhurtzia printzipioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Gramatika orokorraren kontzeptuak, esate baterako aditza, subjektua, osagarria, erroa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.

Kapital naturala, lehengai eta energia hornitzaile gisa, gizakiak sortutako kapitalaren osagarria da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Periferiako eskualde garatuenetan (Asian), konkurrentzia oro ezabatuz [...] lortu da zentroko ekoizpenaren osagarri izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Nire iritziz, jatorrizkoa eta laburpena osagarriak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Lehenago, gazta eta hestekiak ogiaren osagarri ziren, orain ogi muttur batekin edo ogirik gabe hartzen dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Oteizaren testu apokrifo horretan ageri diren hiru arima horiek -telurikoa, abstrakzioarena eta iraultza kulturalarena- osagarriak izan litezke eta uste dut osagarri izan dituela Oteizak bere ibilbide artistikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 8. orr.

Euskara Batua eta euskalkiak elkarren osagarri direla badiogu, bataren eta bestearen esparruak zehaztu beharko ditugu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 170. orr.

Saramagoren nobela bakoitza autonomoa da [...] eta hala ere, hari fin batek elkarlotzen ditu guztiak, halako moldez non denak elkarren osagarri direla esan daitekeen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Liburuak epilogo bat izan zuen osagarri, "Euskalkixak etorkizunian".  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 218. orr.

Ezkontza bera zer zen, lege zibilak lege naturaletan eta lege erlijiosoak lege zibiletan zertan ziren osagarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Osagarri izan liteke eta, bere aldetik, liburua eskoletan osa liteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Meatzari-familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen, San Benediktok Monte Cassinon egindako fundazioaren osagarri.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Hala eta guztiz, azalpen historiko hurbilagoak ere eman litezke, aurrekoaren osagarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

Eta jaun inkisidoreak, apez laguntzaileek eta eliz-mutilek jantzirik elegantenak erakusten zituzten [...] zirimoniaren handitasunaren osagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Horien osagarri, bada egilekako aurkibide miragarri bat, gaikako eta formulakako beste banarekin batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Informazio hau konplexuagoa da, jakina, baina aurrekoaren osagarri behar-beharrezkoa da orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Arian-arian sortzen ari dira, beraz, oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Memoriak, giza unibertsoaren magma edo haragiaren osagarri benazkoena den horrek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Ez zinetela ez elkarren sujetu eta ez objetu, baizik-eta, gehienez ere, osagarri zirkunstantzialak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Hori ezinbesteko osagarri bat da euskaldun hauen bizitzan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

4 osagaia.

Bera da gainerako guztiaren berme nagusia, eta gainerako osagarri formalak zehazten ditu, halako eran non osagarri horiek bera gabe osagai birtual batzuk baino ez baitira...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Gero eta koherenteagoa bihurtu nahi duzu, gorputz eman behar diozu, baina puzzleak osagarri asko dauzka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.

Bakea ez dator onarpen etsitu batetik, lerroan jarrita dauden lau osagarri horien orekatik baizik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 53. orr.

Ibilgailuen hotsa gure kulturaren osagarri bilakatu zaigula.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 40. orr.

Gizonen komunitatearen parte eta osagarri naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.

• 5 izond zerbaitez mintzatuz, haren osagarri dena, hura osatzen duena.

Argibide horiek zor dute, ordea, beste argibide osagarri bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Nagusiak eskupekoak ematen zizkigun ordu osagarrien truke, zergak saihesteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Orduan, emazteak bultzatuta, beste lan osagarri bat bilatu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 81. orr.

ADNaren kate osagarri biek elkar ezagutzeko eta espezifikoki elkarrekin uztartzeko duten gaitasunari esker.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.

Ekonomiari buruzko hainbat eta hainbat gai adibideez eta testu osagarriez horniturik jasotzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 335. orr.

Badakizu mugimendua animalien gorentasunaren atal osagarria dela, eta beharrezkoa duela betegina izateko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

Musika gaitasunen lanketa osagarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Baliabide mota hauek laguntza osagarria baino askoz gehiago dira bertsolariarentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Eztabaida ideologikoaren bideak zehazteko, erabaki osagarri bat sartu nahi zuten testuan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 233. orr.

Eta sentsibilitate osagarri bat: lurraldetasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Arrazoizkotasunak, fedearentzat, kaltegarri ez baina lagungarri eta osagarri beharko duela izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Txosten ospe handiko honetan, Giza Garapenaren Indizea (GGI) sartzen da, Barne Produktu Gordinak islatzen dituenen alderdi osagarri batzuk islatzen dituen adierazle berri bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Erabiltzen dituzun hitzek, eta hitz horiei emandako tonuak, informazio osagarri bat eskaintzen dute lekuari buruz, garaiari buruz, orduari buruz, eta nola ez, baita protagonisten izaera edota hezkuntza mailari buruz ere.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

• 6 iz ipar osasuna.

Ontasun paregabea baita osagarria.  Herria   2002-07-25

Baina heldu naiz zuekin, bezperak on dira osagarriarentzat!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Zikinen errausteko labeak kaltegarri direla ingurumenarentzat eta jendearen osagarriarentzat.  Herria   2004-07-22

250.000 ingurumenaren zaintzeko, eta 545.000 abereen osagarriarentzat.  Herria   2004-02-12

Jaten dugu ahal bezain ontsa bizitzeko, osagarrian izaiteko.  Herria   2001-02-01

74 urte dituela bainan osagarriak laguntzen balinbadu oraino hogoi urterena baduela!  Herria   2003-04-24

Akitua niz, ene osagarriak lan gogorrik ez du jasanen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Aspaldixkoan osagarria ahultzen ari zitzaion.  Herria   2003-03-06

Bulta huntan osagarria mendratua zuen eta etxean artatu du familiak denbora guzian.  Herria   2001-02-01

Osagarriak lagundu dueno beti segitu ditu elizako urratsak.  Herria   2003-03-06

Bunuzen biziko den bikote huni goresmenak eta izan dezatela osagarri eta ainitz zorion.  Herria   2004-07-08

Osagarrian eta etxeko goxotasunean handi dadila.  Herria   2003-03-10

Kima ttipia handi dadila eta bizi luzaz osagarrian.  Herria   2004-08-12

Kausi dezatela osagarri eta zorion beren bizian.  Herria   2001-06-28

Urte berriak ekar dezala bakotxari, osagarri, zorion, maitasun, elkartasun eta elgarren errespetua.  Herria   2004-01-01

Urte berriak agian emanen dauku osagarri, amodio eta bake.  Herria   2004-01-01

-Topa dagigun, beraz, iraultzaren osagarriari! -oihukatu zuen Zubiburuk, edalontzia altxatuz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Osagarri hiri!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.

7 (izenondoekin)

Eritasuna nagusitu zaio bere osagarri azkarrari.  Herria   2002-11-07

Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan, kasik beti patarrak baitira eta ardura aski zutak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Osagarri ahula zuen.  Herria   2004-03-11

Ezen Jainkoaren bihotz onari esker hura erdietsi duen edozein atso, eri, gaixo, zahar, itxuragabeko, erromes zokoratuk izanen du betiko osagarri betea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Agian beretik joanen da urtea omore onean eta osagarri betean.  Herria   2004-01-22

Lehenik joan zirenak gizon eta emazte sendoak izan ziren, osagarri ona zutenak, lanean aritzen ahalko zirenak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.

-Hunaraino jin hiz halere, osagarri onean hizelako marka, ez?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Biltzar nagusiak erakutsi du elkartea osagarri onean dagoela, bere lana segituz sail askotan euskal kulturaren alde.  Herria   2005-02-03

Bolondresak galdegin zituzten haien ordain: osagarri handia behar zen hortarako, eta 40 urtez petik, gaitzari ihardokitzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Esku baloi taldea osagarri hoberenean.  Herria   2003-11-06

Esku Baloia osagarri gaitzean.  Herria   2004-07-08

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jokolari batek osagarri arazoak ukanez trenputxartu baita.  Herria   2005-06-02

Dituen osagarri arrangurek, bereziki bizkarreko minak, dute erabaki horren hartzera behartu.  Herria   2004-01-01

Seguritate eta osagarri saileko kargudunen inguruan.  Herria   2005-05-05

Osagarri zentroen ebaluaketa da ANAES batzordeen lana.  Herria   2005-07-14

Ohartu dira euskara ez dela kasik batere baliatzen administrazioan, Herriko Etxeetan, bankoetan ala osagarri zerbitzuetan.  Herria   2004-04-01

Osagarri ministerioak fermuki hitz emana du.  Herria   2005-03-17

Laneko osagarri gaietan fakturen tratamendua ez da gelditu, eta paperezko fakturak, jadanik aipatu dugun helbidera igorri behar dira.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras osagarri onean (4); aurrekoaren osagarri (5); bata bestearen osagarri (5); bere osagarri (6); bestearen osagarri (5)

elkarren artean osagarri (3); elkarren osagarri (29); elkarren osagarri dira (7); erakusketaren osagarri (3); ezinbesteko osagarri (3); gure osagarri (3); izan dezala osagarri (3); izan dezatela osagarri (5); kulturaren osagarri (3); lanaren osagarri (3)

oraiko osagarri (8); oraiko osagarri on (6)

osagarri arrangura (7); osagarri azkarrekoa (4); osagarri eta zorion (18); osagarri gaitzean (4); osagarri gehigarriak (5); osagarri gehigarrien (9); osagarri gehigarrien dekretua (4); osagarri gisa (31); osagarri gisa erabiltzen (3); osagarri handiko (3); osagarri izan (13); osagarri izango (10); osagarri izateko (3); osagarri mailan (3); osagarri modura (3); osagarri on (38); osagarri on bat (7); osagarri on batekin (7); osagarri on berarekin (7); osagarri ona (7); osagarri onarekin (3); osagarri onean (41); osagarri onean da (8); osagarri saileko (3); pentsio osagarri (6); soldata osagarri (4); zorion eta osagarri (11)

bere osagarria (4); egitarau osagarria (3); eskaintza osagarria (3); eszenografia osagarria (3); laguntza osagarria (3); medikuen osagarria (3)

osagarria ahuldua (3); osagarria galdua zuen (3); osagarria izan (5); osagarria kraskatu (4); osagarria mendratia (3); osagarria mendratua (5); osagarria mendratua zuela (3)

elikaduraren osagarriak (3); elkarren osagarriak (10); gutxieneko osagarriak (5); nazio herriaren osagarriak (3); neurri osagarriak (3); ordainsari osagarriak (3)

osagarriak laguntzen (5); osagarriak laguntzen zueno (3); osagarriak ordaintzeko (3)

pentsio osagarriak (14); saio osagarriak (5); sistema osagarriak (4); soldata osagarriak (3); testigantza osagarriak (4)

handi dadila osagarrian (4); haundi dadiela osagarrian (3); haundi dadila osagarrian (3)

industria osagarriaren (4)

jendeen osagarriarentzat (3)

pentsio osagarrien (9); saio osagarrien (6); soldata osagarrien (3)

bata bestearen osagarritzat (3); osagarritzat hartu (3); osagarritzat jo (3)

osagarrizko handitze bat (23); osagarrizko haunditze bat (5)


osagarrigintza iz ipar osasungintza.

Osagarrigintzan ere urrats batzu eginen dira, hango arta-etxeaz arduratzen den erizainarekin batera: nola arta eritasunak? zer egin eritasunik ahalaz ez biltzeko? zer jan? zer edan?...  Herria   2004-01-08


osagarritasun 1 iz osagarria denaren nolakotasuna.

Bi kapital mota horien arteko osagarritasuna onarturik, garapen iraunkorrerako irizpideak kapital naturalaren kontserbazioaren printzipioan egon behar du oinarriturik, ezinbestean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

Bien arteko osagarritasunean datza gakoa, hau da, trena bidaia luzeak egiteko erabili, eta kamioiak merkantziak trenera eraman eta trenetik hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Zientziak eta aurrerapenak gerraren eta Estatuen gaindipena zekarten, herri guztien elkar osagarritasuna, komertzio librea, eta askatasun eta anaitasun unibertsala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Unibertsitate gune bakoitzaren autonomia eta elkarren arteko osagarritasuna lortu beharko lirateke, bai EHUren kasuan, bai eta sistema zabalago batean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Naturaren eta izpirituaren artean ez dago oposiziorik, hots, bateko arraza biologikoa eta besteko "izpiritualitate kolektiboa"ren artean, oposiziorik ez egon ez ezik, elkarren osagarritasuna dago erabatekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Unibertsal eta partikular izatearen artean Goethek alternatiba beharrik ez, baizik elkarren osagarritasun ezinbestekoa ikusi du beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.

Tokiko merkataritza bezala, kanpoko merkataritza ere osagarritasunaren printzipioan oinarritzen zen, ez konkurrentzian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Hondarribia eta Miarritzeko aireportuen arteko osagarritasunari buruz ere gogoetatzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Erakustea, azkenik, nola positibotasunen artean mendetasun edo osagarritasun-harremanak ezar daitezkeen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

Lauak osagarriak dira eta osagarritasun ikuspuntutik funtzionatu behar dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Objektu sakabanatuak elkarrenganako osagarritasun espiriturik galdu gabe, multzokatzeko gaitasuna erakusten dute, era berean.  Berria - Kultura   2004-03-21

3 osagarritasunezko izond

Merkataritza, nazioarteko inbertsioa bezalaxe, osagarritasunezko irizpideen gainean oinarritzen zen funtsean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Osagarritasunezko merkataritza, alabaina, ez da desagertu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Nahikoa begi-bistako ageri zaigu natur baliabideen eta gizakiak sortutako kapital baliabideen arteko harremana osagarritasunezko harreman garbi bat dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osagarritasunaren printzipioak (3)


osagile 1 iz sendagilea.

Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

Kepa Mendizabal osagileak han bertan aztertu zituen gorpuak eta neuk paperak izenpetu ondoren, Gurutze Gorri-koei andetan ipini eta eramateko agindu zien.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.

Ez zekiagu zertaz, eta osagileek berek ere ez, ene ustez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Bidaide batek erdi azti erdi osagile-petrikilo famatu baten aipua dakarkio; bestelako osabidea dela harena eta halako beste.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

Klubak baditu osagile espezializatuak, eta haien esku egon ohi dira ebakuntza eta lesio larriren bat ukan duten jokalariak.  Berria - Kirola   2004-05-18

Bilbon andra-osagile bategana jo neban eta neure guraria azaldu neutsan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.

Hortik dator, laringologoen eta beste eztarriko osagileen zaindari izatearen tradizioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Eta dena osagile txotxolo batek hildakoaren agiri okerra egin zuelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Koldo, geure Elizabetxok, osagile ikasketak egin eta Bilbon, Basurton aurkitu dau beharra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.


osakera ik osaera.

osaketa 1 iz osatzea. ik osakuntza; osaera.

Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Teoria demokratikoaren osaketaren historia luzeak grekoengan du iturburu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

Ardura: idazkaritza, dozieren osaketa eta jarraipena; konduen jarraipena.  Herria   2002-12-05

Txostenaren osaketan parte hartu duten eragileak adostasunera heldu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Elkarrizketa mahaiaren osaketa «atzeratzeko taktikak» dituzte zenbait sektorek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Gramatika tradizionalak ez ditu kontuan hartzen hizkuntzaren zati batzuk, hitzen osaketa, esaterako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.

Hortik aurrera, mihiak ez du parte hartzen ahoskunearen osaketan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Esapide horren osaketan parte hartzen duen "walt" erro hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Hau da arrazoimen hutsaren zeregin kritikoaren osaketa, eta hau da orain egitera goazena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Nik bilatu nahi dudan filosofiak kosmogonia bat izan behar du lehendabizi, munduaren osaketaren hipotesi arrazional bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Euren osaketa intelektuala ez delako egonarri handiko ikerketa zalea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Gipuzkoako Batzar Nagusien alderdikako osaketari erreparatuz gero, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

2 (hitz elkartuetan)

Asteartean, Israelgo gobernu osaketaren berri esku artean dugun egunkari honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.

Gaur egun ere subjektua langilea da, baina fabrikatik askoz haratago doan lan indar mugikorra da, klase osaketa guztiz ezberdina duena: langile prekarioak, emigranteak...  Berria - Kultura   2004-04-22

3 osaera.

Bertsolarien hainbat emanalditan publikoaren osaketak nolabaiteko komunitate zentzu bat iradokitzen du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Lehergaien osaketa aztertzen aritu ziren gero.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

4 sendaketa.

Handik gutxira, perlesiak jotako gizonak bere osaketaren berri esan ondoren, mirari hotsa zabaldu zen, lau haizetara ez, bost haizetara baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Odolaren beste osagai batzuek, berriz, osaketa-lanerako beti prest dagoen sistema bat eratzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Herritarrei ukatu nahi izan diete LKEren osaketa lanetan partehartzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ebakuntza ondo atera zen, baina osaketa luzea izango zen.  Berria - Kirola   2006-03-21

Bi hilabete pasatu dira Racingen aurka min hartu zuenetik, eta osaketa espero baino hobeto doala esan zuen atzo.  Berria - Kirola   2006-02-09

Entrenatzailearen iritziz, «ez dago jokatzeko moduan», nahiz eta bere osaketa prozesua «oso ona» izan den.  Berria - Kirola   2006-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzordearen osaketa (5); bere osaketa (5); gobernu osaketa (3); gobernuaren osaketa (9); kontseiluaren osaketa (5); legebiltzarraren osaketa (3); mahaiaren osaketa (6); mahaien osaketa (3); osaketa aztertzen (3); taldearen osaketa (3); taldeen osaketa (6)

gobernu osaketaren (3); gobernuaren osaketaren (3)

taldeen osaketari (3)

gobernu osaketaz (3)


osakide izond/iz osatze bateko kide dena.

Baiespen horren arabera, pentsatzen dute halako gorputz batean diren akzidenteez ezin daitekeela esan horietako bat bera ere gorputz horrexen osotasunari dagokionik; aitzitik, akzidente hori, haien iritziz, gorputzaren atomo osakide bakoitzean datza.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Honela, Jainkoa "ez dela anizkuna" adierazi nahi dugunean, horretarako "bat" hitza erabiliz baino ezin dugu esan, "bat" eta "anizkuna", bi-biak, "kopurua"ren osakideak diren arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Arrazoimenak ezagutzaren printzipioen berezko batasun erabat bakartua osatzen baitu, non osakide bakoitza -gorputz organizatu batean gertatzen den legez- beste guztiengatik dagoen bertan, baita beste guztiak harengatik ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Behin sailkaketaren osakide bat ezarriz gero, orduan gainerako denak baztertzen dira, eta alderantziz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Gizaki jakin baten gurasoen ilara ez da ezein esperientzia ahalgarritan ematen bere osotasun absolutuan, baina itzulera sorketa honen osakide bakoitzetik goragoko osakide baterantz doa, eta hainbestez, osakide bat absolutuki baldintzatugabe gisa aurkeztuko lukeen muga enpirikorik aurkitu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

Mespretxua arimari dagokiolako, hau da, forma espezifikoari, eta ez osakideen eraketa eta itxurari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 43. orr.


osakuntza iz osaketa.

Kandelario hotz... esaerak osakuntza hirukoa dauka; non gorde duten atsotitza: neguaren bihotz, edo negua joan da motz, edo baita negua joanda poz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Beraz, zein eskutara zein datu iristen diren eta gero horiek denak zein irizpideren arabera elkartzen edo mihiztatzen diren, puzzlearen halako edo bestelako osakuntza egin ahal izango da eta, horra buruhaustea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 14. orr.


osamaitu, osamai, osamaitzen du ad

Zenbaitzuk beharrezkoak dira banakoaren egoera hobetu eta bere egintzak osamaitzeko, hala nola oinak, eskuak eta begiak, horiek guztiok ezinbestekoak mugitzeko, lan egiteko eta hautemateko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.


osarazi, osaraz, osarazten du ad osatzera behartu.

Hala ere, nire bihotza ezpainei musu bat osarazi eta zuri bidaltzeko gertu dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 242. orr.


osasun 1 iz eritasunik gabeko egoera. ik osagarri 6.

Edertasuna eta osasuna baino maiteago izan eta neure argitzat aukeratu nuen.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,10

Elikadura, osasuna eta ekonomia firma edo pertsona berberen eskuetan dauden bitartean, daukagunarekin konformatu beharko dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Zergatik ez da gaitza bezain kutsakorra osasuna?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Aberatsak ez du osasunik, osasuna duenak ez du argitasunik, burua duenak ez du maitasunik, amodioa duenak ez du dirurik...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 336. orr.

Sexua osasuna da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Bizioak kalte egiten badio osasunari, eta osasuna ona dela inork ez du zalantzarik, bizioak hondatzen dituenak onak dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.

Um Hamida emakume mardula zen, haragitsua, hirurogei bat urtekoa eta, hala ere, osasunean zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Kleiman jauna hobeto dabil osasunez, zorionez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Ulertzekoa da pediatrak umearen osasunaz arduratzea eta ez amaren buru-osasunaz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Ez nauk gehiago saiatuko, ez diat nire osasuna arriskuan jarriko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.

Bere osasunak onera egiten ez badu.  Berria - Mundua   2004-10-30

Duela lau urte artrosia eta beste zenbait gaixotasun diagnostikatu zizkioten, eta aurtengo udan haren osasunak okerrera egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Osasunak huts egin zion arte, Patxi izan genuen Azpilgo maisu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 124. orr.

Hizketan hasi zait, oso adeitsu, nire osasunaz-eta galdezka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Askoz hobeto zegoen osasunez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 39. orr.

Gainera, aita osasunez pattal samar zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Izeba Matilde oso makal zebilen osasunez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 65. orr.

Senarraren osasunerako otoitzean ari zela, anaietako batek honela esan zion xaloki: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Niri ibiltzea eder zait eta osasunerako mesede egiten didala sinetsirik nago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 76. orr.

Osasunaren erorialdirik arinena ere larria da lehendik makal dagoen gaixoarentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.

60º C-ren jiran elementu ugari desegiten edo aldatzen dira, osasunaren kaltean, nonbait. diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Egun batez nausiari gertatu zitzaion osasuneko ez-beharra, bat-batekoa.  Herria   2001-07-05

Sindikatuek Osakidetzari eta patronalari leporatzen diote osasuneko sorospen zerbitzua ez dutela behar bezala zaintzen.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Manuel Errezola Gipuzkoako Osasuneko zuzendari nagusiari.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Eriek, gero eta maizago hasten dituzte auzibideak osasuneko profesionalen aurka.  Berria - Gaiak   2006-04-27

2 (aditzaren objektu gisa)

Zin-zinez beldur naiz ez ote duen osasuna galduko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

Osasuna andeatzen ari zitzaion arren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.

-Droga horrek osasuna xurgatuko dizu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.

Osasuna zaintzen duen medikuaren aginduaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Inguruan bildutakoek aita txit santuari dei egin zioten eta une berean osasuna berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gazte hori, sekularra zela, harroputza eta mundu zalea zen, handiki jatorrikoa eta osasun gutxikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Betiko osasun onaren erresuman.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Denak zintzoak eta langileak dira eta, gainera, osasun ona dute.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

Atsegin handia da osasun oneko mutiko bat ikustea -esan zuen, Dudleyri begia keinatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Eta hala, handik laster, Jainkoaren graziaz eta Frantziskoren merituez osasun betea berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Osasun betean iduriz, aurpegiek diotenez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Gizona, lotatik esnatuko balitz bezala, osasun betean jaiki zen eta Jaunaren egintza harrigarriak kontatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Zure osasun makal horrek salbatu zaitu gela itsuan hamabost egun egitetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.

Lucio osasun pattalekoa zen, ahula, eta otorduetan ez zen inoiz goseak egoten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Mr Bunbury horrek harrigarrizko osasun kaskarra du, ezta?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.

Ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Ez zuela kezkatzen besteen osasun mentalak, nahikoa zeukala berearekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 52. orr.

Urdaitegiari osasuna zerion berriz ere, osasun gantzatsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

Ahoko osasunak bizi-kalitatean eragiten duela ohartarazi du OMEk.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Buruko gaitzen promozioari, prebentzioari eta tratamenduario dagokion guztia hartzen du bere baitan buruko osasunak.  Berria - Gaiak   2004-02-11

4 irud/hed

Ez ditugu euskalkiak besterengandik bereizteko erabili behar, euskararen osasuna sendotzeko baizik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 183. orr.

Urdaitegiari osasuna zerion berriz ere, osasun gantzatsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

5 (izen elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertsona guztiek dute ahalik eta osasun mailarik gorenerako eskubidea, ingurumen kalterik gabe.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

Aireak eta eguzkiak ematen zioten osasun-itxurak arras edertzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Aire zabalean gehiago ibiltzen zenez, osasun kolorea zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 301. orr.

Hara iritsi eta alditxo batera, osasun-arazoak areagotu egin zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Gero, X izpiak etorri ziren; gauzak argiago ikusteko aukera ematen zuten, baina berehala jakin zen osasun-kalteak eragin zitzaketela gerora fetuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Lanordu amaigabeak, soldata hutsalak eta osasun baldintza onartezinak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.

Erremediorik gabeko osasun epidemia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Osasun-batzordeko ikuskatzailea ere gizon astitsua da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 216. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Lurraren osasun-propietateak larreetan eta janarietan antzematen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.

Estatu Batuetako medikuen artean osasun sareak sortzen ari dira, batez ere jende gutxi bizi den lurraldeetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Bazekien ez zuela osasun-agiririk baina beharrezkoa zuela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 78. orr.

Osasun-garbiketako kamioia etorri, eta auzo osoan ibili zen denak gortu beharrean, ta-ta-ta-ta, alde guztietara hauts desinfektatzaileak zabalduz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.

Osasun ikerketan gastatzen den diru gehiena ez doa eritasun larrienen zergatiak eta sendatze bideak bilatzera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Argentinak orain Latinoamerikako osasun programarik garrantzitsuena du.  Berria - Mundua   2004-08-01

Nafarroako Osasun zuzendariak dio Nafarroako legea Espainiakoa baino hobea dela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Gertatutakoaren ondorioz, Frantziako Gobernuko Osasun zuzendari nagusi Lucien Abenhaimek dimisioa eman zuen.  Berria - Harian   2005-06-18

-Ni Keating eta Bradley osasun-ingeniariekin nago, Park Avenue....  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

Berdin zitzaidala Osasun Sailburua edo Bayer-eko Zuzendari Orokorra bazen ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 78. orr.

Gobernuko Osasun Sailaren agindupean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Osasun Politikarako Nazioarteko Erakundeak Europan duen delegazioko burua.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Edozelan ere, Parisko osasun-ikuskaritzak ez zuen sekula ezer arrarorik sumatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Italiako Osasun ministro Francesco Storacek dimisioa eman zuen atzo.  Berria - Mundua   2006-03-11

Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

6 (izen elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen,  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

7 (izen elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik, gatibu zeukan xarma hura desegiteko betebeharra neukala sentitu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Sexu osasuna da pertsona bakoitzak bere buruarekin eta besteekin hobeto sentiaraziko dion sexualitatearen alderdiak bilatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Alfontso XIII.ak hortz-osasun ezin hobea izango zuen, apika.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 61. orr.

Are gutxiago, zientziak eta teknologiak sortutako arriskuei erreparatzen badiegu, horiek mehatxupean jartzen baitituzte giza osasuna zein ingurumena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Osalanen eta INSL Nafarroako Lan Osasuneko Erakundearen datu ofizialez gain, autonomoen lan istripuak ere hartu ditu kontuan LABek.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

• 8 (interjekzio-edo gisa)

Osasuna! -atera berri zuen garagardoa edan zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

-Osasuna, konpañero! -eta ukabila jaso zuen Karmenek, logelara sartu eta atea itxi aurretik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Anai Leon, zeure anai Frantziskok: osasuna eta bakea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

-Zure osasunaren alde, osaba Nat -esan zuen Tomek, edalontzia jasoz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

9 osasuneko izond osasuntsua.

Gizon-emakume sano eta osasunekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

90 urtetarat heldua, ez zen gehiago hanbat agertzen komentu inguru heietan baina osasunekoa izana zen eta gizon ederra.  Herria   2003-02-20

10 osasun etxe (90 agerraldi, 5 liburu eta 57 artikulutan)

Baina erabaki mingarri harekin batera gaixotasun bitxi batek jo zuen Franco, eta osasun-etxe batera joan behar izan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Zuk ikusiko duzu ea ez ote litzatekeen hobe aldi baterako osasun etxe batean sartu han zaindu nazaten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.

Legeak langileei osasun zaintza egitea exijitzen du osasun-etxe homologatuen bidez.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Londresko eroentzako osasun etxe batek zuen izenaren kontrakzioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Bi kontzeptu horiek uztartzen dituzten etxeak dira atseden eta osasun etxeak.  Berria - Harian   2005-07-02

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleak urtean sei aldiz joaten dira osasun etxeetara, batez beste.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

11 osasun zentro (49 agerraldi, 2 liburu eta 33 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian osasun etxe agertzen da)

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Osasun-zentro handietan, errutinazko bihurtu ziren 1990eko hasierako urteetan zenbait organo nagusiren transplanteak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Kasurik gehienetan, osasun zentro edo anbulategira joan besterik ez dute txertoa hartzeko.  Berria - Harian   2005-10-25

Psikologo klinikoa da Osakidetzako osasun zentro batean, eta, horretaz gain, psikoanalista.  Berria - Harian   2006-05-06

Bartzelonako Ospitale Klinikoaren menpeko osasun zentroa arduratuko da programa horiek koordinatzeaz.  Berria - Gaiak   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako osasun (5); aitaren osasun (5); arafaten osasun (13); bere osasun (42); bere osasun egoera (19); beren osasun (5); blazy osasun ministroak (5); buruko osasun (38); buruko osasun arazoak (21)

erresuma batuko osasun (15); espainiako osasun (30); espainiako osasun ministerioak (12); estatu batuetako osasun (7); europako batasuneko osasun (10); europako osasun (8); eusko jaurlaritzako osasun (69); eusko jaurlaritzaren osasun (7); frantziako osasun (23); frantziako osasun ministerioak (5); frantziako osasun ministroak (10); gipuzkoako osasun (10); gobernuaren osasun (5); gobernuko osasun (16); gure osasun (5); hainbat osasun arazo (5); hango osasun (6)

indonesiako osasun (6); irakeko osasun (17); irakeko osasun ministerioak (7); jaurlaritzako osasun (85); jaurlaritzako osasun sailak (28); jaurlaritzako osasun sailari (6); jaurlaritzako osasun sailburu (8); jaurlaritzako osasun sailburuak (13); jaurlaritzako osasun saileko (9); jaurlaritzaren osasun (8); lan osasun (15); laneko osasun (5); langileen osasun (5); lotutako osasun (6); munduko osasun (10); munduko osasun erakundeak (6); nafarroako gobernuko osasun (11); nafarroako osasun (27); nazioarteko osasun (8)

oinarrizko osasun (13); oinarrizko osasun zerbitzurik (6)

osasun agintariak (8); osasun agintariek (53); osasun agintarien (9); osasun alorreko (8); osasun arazo (86); osasun arazo bat (5); osasun arazo larriak (29); osasun arazo larriekin (6); osasun arazoa (5); osasun arazoak (154); osasun arazoak argudiatuta (6); osasun arazoak izan (10); osasun arazoei (6); osasun arazoek (9); osasun arazoekin (6); osasun arazoen (12); osasun arazoen ondorioz (6); osasun arazoengatik (27); osasun arazorik (13); osasun arduradunak (6); osasun arduradunek (7); osasun arloa (9); osasun arloan (15); osasun arloari (6); osasun arloko (51); osasun arrazoiak (8); osasun arrazoiengatik (7); osasun arreta (5); osasun artatze (7); osasun artatzea (7); osasun azterketa (11); osasun azterketak (8)

osasun baldintza (9); osasun baliabideak (7); osasun batzordeko (7); osasun betea (8); osasun betean (14)

osasun departamentuak (9); osasun egoera (122); osasun egoera larria (13); osasun egoera larrian (5); osasun egoera ona (7); osasun egoera onean (6); osasun egoerak (43); osasun egoerak hobera (9); osasun egoerak okerrera (11); osasun egoerara (5); osasun egoerarekin (5); osasun egoeraren (18); osasun egoeraz (11); osasun erakundeak (6); osasun eskubidea (8); osasun etxe (19); osasun etxe batera (6); osasun etxea (7); osasun etxeak (6); osasun etxean (9); osasun etxeetan (14); osasun etxeko (12); osasun etxera (12)

osasun fisiko (6); osasun fisikoa (5)

osasun gaietako (7); osasun gaietako adituen (5); osasun gastu (6)

osasun kontseilari (8)

osasun laguntza (5); osasun langile (5)

osasun mentala (5); osasun ministerioak (62); osasun ministerioaren (15); osasun ministerioaren arabera (10); osasun ministerioko (14); osasun ministro (25); osasun ministroa (10); osasun ministroak (58); osasun ministroaren (14); osasun ministroaren esanetan (7)

osasun on (8); osasun ona (20); osasun onaren (8); osasun onean (13); osasun onez (5)

osasun planak (6); osasun publikoa (11); osasun publikoak (11); osasun publikoan (9); osasun publikoaren (27); osasun publikoko (18); osasun publikorako (7)

osasun saila (13); osasun sailak (95); osasun sailaren (31); osasun sailaren arabera (7); osasun sailari (18); osasun sailburu (18); osasun sailburu gabriel (15); osasun sailburua (5); osasun sailburuak (22); osasun sailburuari (7); osasun saileko (29); osasun sailetik (5); osasun sare (11); osasun sareak (6); osasun sarean (7); osasun sistema (33); osasun sistemak (9); osasun sisteman (11); osasun sistemaren (18)

osasun txarra (6); osasun txartela (7)

osasun zentro (14); osasun zentroak (7); osasun zentroan (5); osasun zentroetan (7); osasun zerbitzu (70); osasun zerbitzu publikoak (9); osasun zerbitzua (8); osasun zerbitzuak (91); osasun zerbitzuaren (5); osasun zerbitzuek (44); osasun zerbitzuen (21); osasun zerbitzuetako (10); osasun zerbitzuetan (10); osasun zerbitzurik (13)

palestinako osasun (5); presoaren osasun (5); presoen osasun (10); segurtasun eta osasun (10); sharonen osasun (8); thailandiako osasun (7); thailandiako osasun ministroak (5); txinako osasun (15); txinako osasun ministerioak (10)

ugaltzeari lotutako osasun (5)

arimaren osasuna (5); bakea eta osasuna (5); bere osasuna (13); bizitza eta osasuna (5); buruko osasuna (12)

emakumearen osasuna (5); euren osasuna (7); euskararen osasuna (5); gure osasuna (8); haurren osasuna (5); herritarren osasuna (10)

lan osasuna (13); langileen osasuna (13)

osasuna babesteko (11); osasuna bermatzeko (10); osasuna berreskuratu (8); osasuna berreskuratu zuen (6); osasuna eta hezkuntza (11); osasuna eta ingurumena (5); osasuna galtzen (5); osasuna hobetzeko (5); osasuna izan (15); osasuna negozio (5); osasuna opa (6); osasuna zaindu (5); osasuna zaintzeko (9)

zure osasuna (5)

osasunak okerrera egin (6)

buruko osasunaren (5); gure osasunaren (7); lan osasunaren (11)

osasunaren alde (17); osasunaren aldeko (8); osasunaren aldetik (6); osasunaren arloko (5); osasunaren babeserako (5); osasunaren bigarren (5); osasunaren egoera (6); osasunaren mundu (27); osasunaren mundu erakundeak (9); osasunaren mundu erakundearen (6); osasunaren mundu erakundeko (9); osasunaren munduko (5); osasunaren nazioarteko (13); osasunaren nazioarteko eguna (5)

segurtasun eta osasunaren (5); segurtasunaren eta osasunaren (8); zuen osasunaren (10)

gizakion osasunarentzat (5); osasunarentzat kaltegarria (7); osasunarentzat kaltegarriak (8)

buruko osasunari (9); giza osasunari (6); gizakion osasunari (5); osasunari eta ingurumenari (5)

osasunaz arduratzen (6)

handi dadila osasunean (9); handi ditela osasunean (5); herritarren osasunean (6); osasunean eragiten (6); osasunean eta zorionean (8)

lan osasuneko (9)

animalien osasunerako (14); lan osasunerako (5); osasunerako arriskutsuak (6); osasunerako eskubidea (15); osasunerako kaltegarria (5); osasunerako kaltegarriak (10); osasunerako mundu erakundea (8); osasunerako mundu erakundeak (157); osasunerako mundu erakundearen (65); osasunerako mundu erakundeko (26)

osasunez makal (5); osasunez ondo (6)


osasunbide iz osasunerako bidea.

Horrelako egoera batean zegoenari osasunbidea ekartzeko era bakarra erritmo azkarreko dantzak jotzea izaten omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Bakoitzak bere gorputza, bere emozioak eta gizarte harremanak ezagutzeko eta lantzeko lekuak dira atseden etxeak, gorputza osasunbidean jartzeko txokoak.  Berria - Harian   2005-07-02


osasunburu iz osasun zerbitzuetako burua.

Kanposantuan Fernando de Untzeta sendagilea omen zuten zain, Euskal Gudalozteko osasunburua, eta Ceferino Xemein, luma-izena Amandarro zuen polemista eta burukidea, herriko erretorea...; guztira, dozena erdiren bat pertsona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

NFK-ko eta EAEko osasunburuengatik ari zen, jakina.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.


osasundu, osasun(du), osasuntzen du ad osasuna eman.

'Jainkoak osasundu dezala, zuen aita!' esan zidan abadeak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.


osasundun izond/iz osasuna duena.

Ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.

Behin, neguan, tximiniako kedarrak su hartu zuen, eta, etxe osoa erretzeko arriskua zegoela ikusirik, gaixo nahiz osasundun guztiak zeharo ikaratu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.


osasungabe izond osasunik ez duena. (adizlagun gisa)

Baina ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura; mendialdeko itzulia zen harena;  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.


osasungaitz izond osasungarria ez dena.

Haize hori zingira-lur edo leku osasungaitzetatik sortutakoa baldin bada, aire kaltegarriak sartuko zaizkie gorputzaren barruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Hiriko auzunerik osasungaitz eta ilunenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Errautsa ari zuen auzoko bazter orotan, elur osasungaitz baten moduan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 85. orr.

Beldurra hartu nuen, erdizka ehoturiko ore osasungaitz horrek barne atalen bat urratuko ote zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Baina arrotza naiz berarentzat, eta neskato txiki honekin jolasten ibili naizen jolas arraro eta osasungaitz horren gainean gehiago esan diezaiodan hertsatu ordez, beste ertz batetik heltzen dio kontuari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.


osasungarri 1 izond osasunarentzat onuragarria dena. ik osasuntsu.

Nola aukeratu behar diren leku osasungarriak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Elikadura osasungarriari buruzko hezkuntza-jarduerak.  Berria - Harian   2005-03-30

Ingurune seguru, osasungarri eta ekologikoki osasuntsu batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

Giro osasungarrian bizi ginen azkenik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Bedeinkatua zu ere, ene seme, jakinduriaz hitz eginez nire barne-zalantzei halako erremedio osasungarria ekarri diezulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Aire zabaleko lanaren eragin osasungarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Anaien aholku osasungarriei jarraituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 527. orr.

Raimundo Silvak badu, liburu baten zuzenketa bukatzen duenean, bere buruari egun bateko atsedenaldia emateko ohitura osasungarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Euritik jasotzen den urak propietate osasungarriagoak izaten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

4 eta 14 urte bitarteko ikasleei astialdia modu osasungarrian betetzen erakusteko egitaraua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

2 (predikatu gisa)

Ibaiko haizea osasungarria da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.

Don Saulo sendagilea, ordea, gauez biluzik bainatzea osasungarria zela aritu zen esaka, odolaren ibilera azkartzen baitzuen horrek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Badirudi ahalik eta gutxien eraman behar dela ura berunezko hodietatik, ura osasungarria izatea nahi baldin bada.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

Argi dago, izan ere, osasungarriagoa dela askorentzat burdinazko makilaz zigortuak izatea esku leunez laztanduak izatea baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Masturbatzea, eskuari eragitea, esku jolasa... oso osasungarria da, eta ez du ondorio txar bat bera ere; kontrakoa baizik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 23. orr.

Benetan da osasungarri poztea eta alaitzea izan duten ohoreagatik eta zoriagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Osasungarri litzaiguke geure buruari egia esatea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 62. orr.

Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,24

Eskubaloia obsesio bilakatzea ez da osasungarria.  Berria - Kirola   2006-02-24

Zenakulo giroetan nik idazten ditudanak baino gauza gogorragoak entzun ditut, baina niri osasungarriagoa iruditzen zait gauzei buruz argi hitz egitea.  Berria - Kultura   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ariketa osasungarria (3)

ohitura osasungarriak (3)


osasungarritasun 1 iz osasungarria denaren nolakotasuna.

Lehenengo, eskualdeak begira bitez osasungarritasunaren aldetik, lehenengo bolumenean barru harresituak jartzeko moduari buruz idatzitakoan bezala, eta landetxeak jar bitez horren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Udalak agindutako gutxieneko zerbitzuak «gehiegikeria» direla adierazi zuten, eta gaineratu uraren «osasungarritasunaren» inguruan funtsik gabeko alarma sortu ez dutela.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

2 (hitz elkartuetan)

Honen adibide bat Galiako zingiretan aurki daiteke, Altinum, Ravenna, Akileia eta, horiek bezala, zingiretatik hurbil geratzen diren beste herri batzuetan: arrazoi horrengatik, osasungarritasun-baldintza ezin hobeak dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.


osasungintza 1 iz osasun publikoaren zerbitzuen multzoa.

Heziketari eta osasungintzari eman dio lehentasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Erretzeari uzten saiatu direnen artean hamarretik lauk osasungintzak garatu dituen tratamendu medikoei esker lortu dute. ELAko kide Luis Miguel Saenzek ohartarazi zuen «osasungintza pribatizatzeko ahaleginek» eragin dutela PPren zirriborroa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Belgika: osasungintzako langile guztiei txertoa emango diete pandemia abiatzen bada. Aborijenek, ordea, etxebizitza eta osasungintzako krisi izugarria pairatzen dutela salatzen dute.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Gipuzkoako osasungintzako 500 langile ere, aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Presidenteak Kubako hezkuntzaz eta osasungintzaz hitz egin zuen, Habanan aspirina bat erostea zein zaila den aipatu gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

Lau hitzarmen sinatu ditugu, ekonomia, nekazaritza, osasungintza eta ingurumenaren arloetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Osasungintzan lanuzteak egin ziren Gurutzetako ospitalean (Barakaldo), Virgen del Caminon (Iruñean), Donostiako ospitalean eta Txagorritxukoan (Gasteizen), besteak beste.  Berria - Harian   2006-03-10

Hortik datoz, aeronautikan, bioteknologian eta osasungintzan edo telekomunikazioetan MCC egiten ari den ahaleginak.  Berria - Harian   2005-10-21

2 (hitz elkartuetan)

LHEEren estrategian ekarpenak egin behar ditugu, nahi dugun sektore publikoa aztertuz, multinazionalei aurre egiteko enpresa publiko industrial baten alde borrokatuz, osasungintza eredu propio baten alde edota euskara lan mundura zabaltzeko lan eginez.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Amaia Almidal LABeko Osasungintza arduradunaren hitzetan: [...].  Berria - Ekonomia   2004-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osasungintza euskalduntzeko (4)


osasungo iz osasun arloa.

Obra hau Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saristatua du.  Herria   2005-09-15


osasuntsu 1 izond/iz osasunez betea dena. (izaki biziak)

Pertsona osasuntsuetan, badira leku bakan batzuk -maskuria eta birikak, esate baterako- esterilak, eta begiaren kanpoaldea ere izugarri garbi egoten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Esperimentu horietan, ikasle gazte osasuntsu batzuk ohean egon ziren bi astez, dieta normala hartuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Ordura arte, esan zidan Honorék hatsanturik, ordura arte sekula ez zuen horren neska osasuntsurik ezagutu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 12. orr.

Begira nuen, irribarretsu, zaldi hortz zuri osasuntsuak erakutsiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Bihotz, giltzurrun, birika edo gibel osasuntsu guztiek berdin funtzionatzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Madarikatua, artaldeko abere osasuntsu bat eskainiko didala agindu eta gero gaixoa eskaintzen didan gezurtia!  Elizen arteko biblia   Ml 1,14

Erretreta luze eta osasuntsu bat nahi diotegu dener desiratu.  Herria   2004-12-02

Emakume hura landare mardul osasuntsua zen, haren irudian, baratzeko lurrustelean hazitakoa, barazkien modura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Ez ditu zaurituak sendatuko, ez eta osasuntsuak bazkatuko ere.  Elizen arteko biblia   Za 11,16

2 (bestelakoak)

Alderdi horiek ondo kontuan hartu gabe ezingo da etxe osasuntsurik eraiki.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Koadroko Elizabeth Siddal-ek, Rossetti-ren emazte eta prerrafaeliten modelorik eztienak, itxura osasuntsua du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Pertsona guztiek eskubidea dute ingurune segurua, osasungarria eta ekologikoki osasuntsua izateko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 126. orr.

Mundu osasuntsuago baten alde!  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.

Mundu guztiak limurtzen nau bere osasuntsu itxurarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Imajinatzen ari ziren, beren onurarako, bizitza moderno osasuntsu, seguru eta gogobetegarria miragarriro present zegoela bat-batean hasitako orainaldi denboragabean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Globalizazio osasuntsu, justu eta demokratiko baten alde gaudenon eskuetan dago garaipena.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Osasuntsua izan naiz beti, eskerrak Jainkoari, eta oso gutxitan joan naiz ospitaletara.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Ez zen osasuntsua eskrupulu burgesen mende bizitzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

• 3 adlag osasun betean.

Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Osasuntsu dagoen ganadua tiroz hil eta larrean usteltzen uztea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Aitarenera bizirik eta osasuntsu itzultzen banaiz, Jauna izango dut neure Jainko.  Elizen arteko biblia   Has 28,21

Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen, eta onik eta osasuntsu jaso zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

-Ez al duzu Kirxa kafezalea ikusten, mando bat bezain sendo eta osasuntsu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Osasuntsu iraunaraziko nauzu, zutik eutsiko zeure aurrean betiko.  Elizen arteko biblia   Sal 41,13

Lurrarekin harremanetan hazteko baizik, osasuntsu eta sendo.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 53. orr.

Globalizazio osasuntsu, justu eta demokratiko baten alde gaudenon eskuetan dago garaipena.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Gizakiek gizaki izate hutsagatik eskubideak baldin badituzte, orduan osasuntsu bizitzeko eskubidea dute.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Etorkizunean era guztietako gai eta produktu denak kontrolatu beharko ditugu guk, bizirik eta osasuntsu biziko bagara.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Hezurrak, osasuntsu iraungo badu, etengabeko tentsioan egon behar duela diosku Bassett-ek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.


osatoki iz zerbait osatzeko tokia.

4 haizeetatiko norabideak batzen dituelako 4ak, eta 3aren hiru aldikako aldarrikapen irmo sendoa, bestetik: bi zenbakiak dira erritmo guztien bilgune eta osatoki, osotasun konpleto eta kunplituenaren adierazgarri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.


osatu, osa(tu), osatzen (orobat osotu g.er.) 1 du ad osotasun edo banako bat eratu.

-Puzzlea ezin dela osatu?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 13. orr.

Horrela garatu zuten umetokia, hau da, barrunbe atsegin eta malgua, non umea garatuz joaten den erabat osatu eta mundura etortzeko gertu egon arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

Pixkana-pixkana, hirurek bat egin eta bakarra osatu zuten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.

Bataren zein bestearen ekarpenez osatu ahal izan zuen bere izaera berezia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Bi abstrakziok ezin dute une bat osatu denboran.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Hitzen irudi grafikoa gauza iraunkor eta sendotzat daukagu, eta, denboran zehar hizkuntzaren batasuna osatu ahal izateko, hotsa baino egokiagotzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Izatez, une desberdinetakoak diren zatien elkarketa artetsu batez osatzen baita, osatu ere, irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Hiru bertso osatu behar dituenarentzat izan daiteke zaplasteko izugarria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

Arrazoimenaren menpean dauden gure oro harrezko ezagutzek ezin dute rapsodia bat osatu, sistema bat baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Euskara giputzean erabiltzen ziren hitzen zerrenda osatu zuen, bizkaitarrek ezagutu eta uler zitzaten.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 59. orr.

Bi sunpur hertsiz osatu zubitik trebeskatu zuen ibaia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Dena askatu nuen, pixkanaka, piezak banan-banan garbitu, berriro osatu, koadroa pintatu, gurpil-zorro eta estalki berriak ipini, eta orobat galgak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

257 Japonia uhartez osatua da; kosta asko dago, eta itsasoa arrainez betea da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.

2 ik eratu.

Hatz erakusleaz katilua seinalatu eta ko-bra-tu-ko silaba mutuak osatu ditut ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Irribarre samin bat osatu dute Rakelen ezpainek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 81. orr.

Patioan, bi ilara osatu genituen, eta erditik pasarazi genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Eliz mutilek katea osatu behar, zakar ontziak kanpora ateratzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Harrez gero beste talde bat osatu zen trenean, alegia, espainiar-armeniarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Bikote ederra osatzen omen dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.

Honez gero bikote ugari osatu da eta, nork daki besteok ere zerbait egiteko tenorea ez ote den iritsia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 209. orr.

Orain emakume askok ama izatea eta beren umeak zaintzea erabakitzen dute bikoterik osatu gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Proposizio-aldagaiak haien bidez lotuko ditugu formula konplexuak osatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Aipatu berri ditudan preso ohi biok tarteko zirela, lagunarte polita osatu genuen Arrasaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Urtebete lehenago, Euskal Idazkaritza sortu zen Baionan, eta "Hizkuntza Saila" osatu zen haren babesean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 153. orr.

Denbora istantez osatua da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Proteina bakoitza aminoazido-sekuentzia batek osatua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Atearen izkinean, hari horiek behekoz gora jarritako L bat osatzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

3 ik bete.

Hara, Lisboan abiaturik sei aste beteko bidaia osatu ostean iritsi nintzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 10. orr.

Bi egunez ibili zen Ulises noraezean, baina, Eos txirikorda ederdunak hirugarren eguna osatu zuenean, mastak jaso, oihal zuriak zabaldu eta itsasontzietan eseri ginen, haizea eta lemazainak gidari genituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

12 egunak osatu direnean, nekeak ez du balio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.

Bi apustu jokatu zituen: Azurmendiren aurka 12 oinbikora, eta Erasunen aurka, 20 kanerdikora eta segan bi orduko lana osatu arte.  Berria - Kirola   2006-04-08

Guti trabatzen gintuen 42 km osatu behar ginuen itzuliak.  Herria   2004-02-05

Irudia ikusten duenak, bada, irudikaturik ez dagoena osatu egiten du, irudikapenaren hutsuneak bete egiten ditu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

4 (zerbaiti) osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitu.

-Jauna: gerrara irten aurretik, Mahai Biribila berriz osatu behar zenuke, hildako zaldunen lekuan beste batzuk sartuz.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 74. orr.

Vitruvioren tratatuaren azterketari heltzeko garaian bi enfoke posible aurki daitezkeela, baina batak ez duela, azkenean, bestea baztertzen, osatu baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

Zelanoren testuaz baliatu gara kontakizuna osatzeko, hutsunea baitago Perugiako eskuizkribuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 603. orr.

Ezkondu eta gero, baserriko irabazi ziztrina osatzeko-edo, fabrikan hasi zen, Beasaingo Bernedon.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Beste honako hauek ere joango dira, Diogo, Gonçalo, Fernâo, [...], Soeiro, eta kontua osatzeko falta direnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 337. orr.

Kapitainak hiru aste itxaron zituen portuan, irten aurretik karga osatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

Ziur aski Zirok uste izan zuen behin betiko muga ari zela ipar-mendebaldean uzten bere ondorengoei, aurretik Lidiaren subiranotasuna onartu zuten Asiako greziar komunitateak menderatu eta lidiar eremuen konkista osatu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Etxe honen fisonomia berezia osatzeko esanen dizut ez dudala bertan gizonik ikusi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Koadroa osatzeko, ez zen falta oilarra, eguraldi-aldaketen iragarle.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Informazio hori nahikoa izango da perpausean osatu gabe dauden elementuak osatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Orduan bere barrunbeetatikako ahots garden batek oroitarazi zion berak atzeraka ere bazekiena, hots, bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino, eta bere bizitzako atalen multzoa ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Soinuaren goialdean bi botoi gehiago jartzeko ideia etorri zitzaion: osatu gabeak zituen bere bi oktabak eranstea; honenbestez, bi oktabako eskala kromatikoa osatu zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

-Zergatik ez duzue osatu, gaur ere, agindutako adreilu-kopurua, lehen bezala?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 154. orr.

Horrela Margolari Gazteen Ligarako zure kuota osatu egingo da hilabetez.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 51. orr.

Elkar osatu, elkarren hutsak, akatsak eta batik bat koskak eta koskorrak berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

5 sendatu.

Handik eraman zuten Bartzelonara, osatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 66. orr.

Eztarrian hezur-puxka bat trabaturik zuen mutil koxkor bat ere osatu omen zuen Blas gizon on honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Nekatuak atsedenean zeuden bitartean, zaurituak osatzeko ahaleginak egiten ari ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 291. orr.

Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du; berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 5,18

Hara orain non zegoen emakume hau -minez lehertzen zegoen txakurra osatzeko kemena eduki zuena-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 32. orr.

Hain kolpe gogorrak hartzen zituzten, ze ospitalean osatu behar izaten zituzten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.

Larri ospitaleratu zuten Mikis Teodorakis maisu greziarra, baina osatuz doa.  Berria - Kultura   2004-08-06

6 zikiratu, irendu.

Idiak, idi osoa izango bada, osatua behar du egon: zer hori baino gauza naturalagorik?; bere izatearen betea eta osoa potroak galtzetik datorkio; handia da, baina halaxe da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

"Jangai osatu edo aberastuak" izango dira, aditu batzuen iritziz, nutrizioaren eta gastronomiaren ikuspegietatik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Azterketa errekurrentziala da eta bera bakarrik zientzia osatu baten barruan gauza daiteke eta behin bere formalizaketa atalasea iraganda.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

Era berean, literatura da forma osatua, eta ez substantzia, hots, ez da errealitatea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Hedapenaren handitasun osatuari halako baldintzarekin harremanean orokortasuna (universalitas) deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.

Goian seinalatu behatoki arruntek, egunero beha-aldi eta apuntaldi bat -goizekoa hain justu- egiten zuten bezala, sei behatoki osatu hauetan hiru ordu genituen seinalatuak, datuak zintzo jasotzeko: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.

Zelai zabal haietako tribu eta jende samalda ikaragarri handi haien irudi osatu samarra begiztatuko dugu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

8 osatuxe osatu samar.

Bigarrenerako egina zuen biolina eta osatuxe koruko ahotsei laguntzeko joko zutenen taldea: tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Bidari, erromes, merkatari eta abarren datuak hartuz osatuxe omen zuen lehen mundumapa Isidrí judutarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

9 sendatu samar.

Osatuxe, idazteari are adoretsuago dio ekiten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.

Apenas osatuxe, baina diru premia larrian zela (etxea ordaintzen ari eta, emaztea eta hiru seme-alaba zituen) berriz ere lanera jo zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 168. orr.

10 osatzearren adlag osatzeko.

"Ene dama maite horri azken gutuna", amodio guztiz platonikoaren inguruko ipuina, perbertsioen seikotea osatzearren sartu dut hemen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Martinaren lagun-mina zen Elisek informatika jorratzen zerraikan eta, hirukotea osatzearren, Josyk garbitzaile enpresa batean kausitu zuen hondarrean behin-behineko lana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Errepresentazio askok egon behar dute subjektu pentsatzailearen batasun absolutuan barnebilduak, pentsamendu bat osatzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alderdien mahaia osatu (6); aurrekontua osatu (5); batzorde bat osatu (14); batzordea osatu (26); batzordea osatu dute (5); berehala osatu (5); berriro osatu (5); berriz osatu (9); bertso osatu (10); bikotea osatu (9); bilduma osatu (9); denboraldi bikaina osatu (5)

elkartea osatu (10); elkartea osatu zuten (5); erabat osatu (26); erabat osatu arte (5); familia bat osatu (7); familia osatu (7); garaiz osatu (8); gobernua osatu (38); guztiz osatu (21); guztiz osatu gabe (5); hitzak osatu (5)

ibilbidea osatu (17); ikusgarria osatu (8); katea osatu (5); kidek osatu (5); kilometroko ibilbidea osatu (6); koalizioa osatu (13); lagunek osatu (7); lan taldea osatu (5); lana osatu (6); lanekin osatu (5); lesioa osatu (9); liburua osatu (18); liburua osatu du (6); mahai bat osatu (8); mahaia osatu (18); mapa osatu (6); metroko ibilbidea osatu (5); nola osatu (9)

ondo osatu (12); oraindik osatu (10)

osatu du liburua (5); osatu dute epaimahaia (12); osatu ezinik (5); osatu ondoan (8); osatu ondoren (19); osatu ostean (12)

plana osatu (8); plangintza osatu (6); plataforma osatu (14); plataforma osatu dute (7); puzzlea osatu (6); sarea osatu (7); talde bat osatu (27); talde osatu (6); taldea osatu (45); taldea osatu zuten (7); taldeak osatu (9); taldetxo bat osatu (5); txostena osatu (12); txostena osatu du (5)

uztartze laxoa osatu (8); zerrenda osatu (29); zerrenda osatu zuen (5); zerrendak osatu (6)

hitzez osatua (8); kantuz osatua (11)

batzorde bat osatuko (7); batzordea osatuko (7); bikotea osatuko (5); garaiz osatuko (9); gobernua osatuko (6); kideek osatuko (5); lagunek osatuko (13); lagunek osatuko dute (12); ordezkariek osatuko (7)

osatuko dute epaimahaia (9); osatuko dute taldea (8)

parlamentarioa osatuko (5); pertsonak osatuko (5); talde bat osatuko (9); talde parlamentarioa osatuko (5); taldea osatuko (10)

kantuez osaturik (5); osaturik dago (18); osaturik egon (7)

kantuz osaturiko (10); lagunek osaturiko (5); osaturiko sistema (6); osaturiko taldeak (5)

erabat osatuta (13); guztiz osatuta (7); kidez osatuta (6); osatuta dago (42); osatuta egon (5); osatuta egongo (13); osatuta egotea (5); osatuta zegoen (13)

adituz osatutako (7); alderdiek osatutako (5); emakumez osatutako (5); kideek osatutako (5); kidez osatutako (9); lagunek osatutako (10); lagunez osatutako (6); lanekin osatutako (6); ordezkariek osatutako (5)

osatutako batzorde (12); osatutako batzorde batek (5); osatutako batzordeak (6); osatutako bikotea (7); osatutako bikoteak (7); osatutako bilduma (8); osatutako diskoa (5)

osatutako epaimahai (7); osatutako epaimahai batek (5); osatutako epaimahaiak (7); osatutako erakusketa (7); osatutako familia (6); osatutako familiak (10); osatutako gobernu (5); osatutako gobernua (10)

osatutako koalizioa (5); osatutako koalizioak (6); osatutako liburua (10); osatutako multzo (6)

osatutako orkestra (6); osatutako sistema (6); osatutako talde (32); osatutako talde bat (9); osatutako talde batek (7); osatutako taldea (24); osatutako taldeak (12)

osatutako zerrenda (7)

pertsonak osatutako (5); soldaduz osatutako (7); zatiz osatutako (6)

zerrenda bat osatuz (5)

alderdien mahaia osatzea (11); batzorde bat osatzea (8); batzordea osatzea (5); bikotea osatzea (10)

elkartea osatzea (7); gobernua osatzea (12)

koalizio gobernua osatzea (5); koalizioa osatzea (15); lan taldea osatzea (5); mahai bat osatzea (6); mahaia osatzea (24)

osatzea erabaki (15); osatzea lortu (14); osatzea proposatu (23); osatzea proposatu du (7); osatzea proposatu zuen (8); osatzea proposatzen (9); osatzea proposatzen du (7)

plana osatzea (7); sare bat osatzea (6); sarea osatzea (11); talde bat osatzea (5); taldea osatzea (14); zerrenda osatzea (9)

alderdien mahaia osatzeko (21); batzorde bat osatzeko (7); batzordea osatzeko (11); berriro osatzeko (5); berriz osatzeko (7); bertsoa osatzeko (10); bikotea osatzeko (20); curriculuma osatzeko (15); deialdia osatzeko (7); diskoa osatzeko (5)

erabat osatzeko (5); erakusketa osatzeko (6); errolda osatzeko (5); euskal curriculuma osatzeko (8); euskara osatzeko (5); familia osatzeko (7); gaitza osatzeko (5); gobernu bat osatzeko (7); gobernu berria osatzeko (17); gobernua osatzeko (89); gobernua osatzeko aukera (6); gobernua osatzeko negoziazioak (5); guztiz osatzeko (12); hamaikakoa osatzeko (8)

koadroa osatzeko (5); koalizio gobernua osatzeko (20); koalizioa osatzeko (25); koalizioa osatzeko prest (5); legebiltzarra osatzeko (5); lerroa osatzeko (6); liburua osatzeko (13); mahai bat osatzeko (7); mahaia osatzeko (46); nazionaleko gobernua osatzeko (6)

osatzeko agindua (6); osatzeko akordioa (5); osatzeko asmoa (22); osatzeko asmoz (7); osatzeko aukera (39); osatzeko behar (6); osatzeko beharra (8); osatzeko bidea (6); osatzeko bidean (7); osatzeko bilera (5)

osatzeko eskatu (15); osatzeko eskatuko (5); osatzeko eskubidea (7); osatzeko gai (9)

osatzeko lanean (6); osatzeko modua (5); osatzeko moduan (7); osatzeko negoziazioak (7)

osatzeko orduan (8); osatzeko prest (12); osatzeko proposamena (18); osatzeko prozesua (10); osatzeko prozesuan (5)

osatzeko xedea (8)

plana osatzeko (5); politika osatzeko (5); sarea osatzeko (13); talde parlamentarioa osatzeko (10); taldea osatzeko (28); taldeak osatzeko (5); txostena osatzeko (5)

zerrenda bateratua osatzeko (8); zerrenda osatzeko (12); zerrendak osatzeko (7)

alderdiek osatzen (13); alderdiek osatzen dute (6)

batasuna osatzen (23); batasuna osatzen duten (18); batzordea osatzen (29); batzordea osatzen duten (26); berriz osatzen (5); bik osatzen (7); bik osatzen dute (5); bikote sendoa osatzen (5); bikotea osatzen (14); bilduma osatzen (7)

denboraldia osatzen (5); diskoa osatzen (9); diskoa osatzen duten (6)

egitura osatzen (5); elkar osatzen (7); enpresek osatzen (5); epaimahaia osatzen (6); erakundea osatzen (5); erakundek osatzen (5); erakusketa osatzen (7); errolda osatzen (6); esentzia osatzen (15); estatua osatzen (6); estatua osatzen duten (6); estatuk osatzen (7); europako batasuna osatzen (19); euskal herria osatzen (8); eusko jaurlaritza osatzen (34)

familia bat osatzen (9); familia osatzen (6); forma osatzen (12); forma osatzen duen (5)

galeusca osatzen (10); gaztek osatzen (11); gaztek osatzen dute (8); gehiengoa osatzen (13); giza gorputza osatzen (8); giza izpiritua osatzen (6); gizartea osatzen (5); gobernua osatzen (43); gobernua osatzen duten (26); gorputza osatzen (13); gorputza osatzen duten (6)

herrialdek osatzen (16); herrialdek osatzen dute (8); herriek osatzen (5); herritarrek osatzen (8); hiruko gobernua osatzen (8); hirukoa osatzen (31); hirukoa osatzen duten (27); hitza osatzen (6); hitzak osatzen (6); hizkuntza osatzen (11); hizkuntza osatzen duten (6)

ideia osatzen (6); ilara bat osatzen (5); irudia osatzen (6); izaera osatzen (6); izpiritua osatzen (8); izpiritua osatzen duen (7); izpirituaren esentzia osatzen (5); izpirituaren izaera osatzen (5)

jaurlaritza osatzen (47); jaurlaritza osatzen duten (31); jaurlaritzan hirukoa osatzen (8); jendeak osatzen (5); jotzaileak osatzen (6)

kideek osatzen (10); kideek osatzen dute (8); kidek osatzen (25); kidek osatzen dute (20); koalizio gobernua osatzen (9); koalizioa osatzen (50); kontseilua osatzen (7)

lagunek osatzen (32); lagunek osatzen dute (21); lanek osatzen (8); lanek osatzen dute (8); langileen batzordea osatzen (6); laukotea osatzen (6); laukotea osatzen duten (5); legebiltzarra osatzen (8); legebiltzarra osatzen duten (6); liburua osatzen (10); liburua osatzen duten (10); liburuk osatzen (6); liburuk osatzen dute (5)

mahaia osatzen (16); mahaia osatzen duten (7); multzoa osatzen (10); musikarik osatzen (6); musikarik osatzen dute (6)

nafarroa bai osatzen (10); nagusia osatzen (5)

oinarria osatzen (6); ordezkariek osatzen (9); ordezkariek osatzen dute (8); ordezkarik osatzen (5); osatzen dute batzordea (6); osatzen dute bilduma (5); osatzen dute erakusketa (9); osatzen duten alderdi (16); osatzen duten alderdiak (8); osatzen duten alderdiek (28); osatzen duten alderdien (26); osatzen duten alderdietako (11); osatzen duten elementuak (7); osatzen duten eragile (5); osatzen duten gobernuak (7); osatzen duten heinean (5); osatzen duten herrien (5); osatzen duten kideak (5); osatzen duten kideen (5); osatzen duten talde (12); osatzen duten taldeek (5); osatzen duten taldeen (5); osatzen duten xiitek (5); osatzen hasi (17); osatzen joan (9); osatzen laguntzeko (5); osatzen saiatu (6); osatzen saiatuko (8)

osoa osatzen (13); osoa osatzen duten (5)

pertsonak osatzen (10); pertsonak osatzen dute (5); pertsonek osatzen (10); pertsonek osatzen dute (6); plataforma osatzen (9); plataforma osatzen duten (7)

sarea osatzen (9); sistema bat osatzen (5); sistema osatzen (6)

talde bat osatzen (5); taldea osatzen (55); taldea osatzen duten (18); taldek osatzen (12)

zerrenda bat osatzen (5); zerrenda osatzen (19); zerrenda osatzen duten (7)

zauriak osatzera (5)


osatugabe izond osatu gabe dagoena.

Puzzle osatugabe baten gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Hitz osatugabeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

-Edatea da organismo osatugabe batek egin dezakeen gauza bakarra...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

Mozkorraldian bezala, irudi distiratsu baina osatugabe ugari etortzen zitzaizkion burura, borborrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Objektuen aniztasun nahaspilatu bat -aldi berean gainjarritakoa eta osatugabea- eratzen eta desitxuratzen den lekua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Zenbait sentimendu gogoratu zituen, osatugabeak, hala ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 60. orr.

Osatugabeak ere bere erretorika du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.


osatugabeki iz gauza osatugabea.

Ideal hauek [...] ez dira horregatik ameskeriatzat jotzen, baizik arrazoimenaren ezinbesteko neurria ematen dute, bere moduan erabat osoa den adigaiaren neurria, horren arabera osatugabekiaren maila eta gabezia estimatu eta neurtzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.


osatzaile 1 izond osatzen duena.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Kirurgia osatzaileko zerbitzu publikoko adituek tratatzea eskatzen dugu.  Berria - Harian   2005-11-30

Badirudi estatu baten masak bere osatzaileen sentiberatasunaren alderantzizko proportzioan egon behar duela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Ala, agian, hiru atal berdin dira osoaren osatzaile?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

• 2 iz sendagilea.

Pozoiez hilko zuten beldur hori obsesio bilakatu zitzaion eta bere sendagile, osatzaile, azti eta sorginen aholkuz, pozoien aurkako erremedioa jartzen ahalegindu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.


osatze 1 iz osotasun edo banako bat eratzea; (zerbaiti) osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitzea.

Animalia irrazionalak bagina, gorputz atalen osatze ordenatua eta apeten atsedena besterik ez genuke gura izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Ezker abertzaleak lehenengo hipotesia baldintzatu edo geldiarazi behar du bere ekimen politikoarekin, hipotesi horrek gatazka mantendu eta alternatiba estatutuaren osatze hutsera mugatuko lukeelako.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Osatze hori maila guztietan gertatzen da, mailarik oinarrizkoenetik konplexuenera; izan ere, irudi batek ezin du sekula dena irudikatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Tentsioari ematen zaion erantzun bikainaren adibide da hezur hautsi baten osatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Prezioen gorakadak, aldiz, erreserben osatzea bultzatuko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1982ko urrian, osatze biltzar baten ondotik, ELB (Euskal Laborarien Batasuna) sortzen da.  Herria   2004-06-24

Horrekin guztiarekin collage bat egin eta irakurleari hainbat elementu ematen ahalegindu nahi nuen, collage hori berak osa zezan eta osatze lan horrekin maitemintze fenomenoari buruzko ideia argi bat atera zezan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Osatze fasea bukatuta, hondakinen tratamenduaren ardura daukan Bil ta Garbi sindikatuak baliabideen zerrendatzeari ekin dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Osatze bidean den Eusko Jaurlaritza berriari eskaera zehatza egin zion atzo EKT Euskarako Komunikazio Taldeko Administrazio Kontseiluak.  Berria - Harian   2005-06-12

Joan den aspaldian ahalegin handia egin da euskara batua osatze eta zehazte bidean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

Entzulearen jasotze-prozedura hasten baita bertsolariaren osatze-prozedura amaitzen den lekuan: hots, kantuaren lehen silabekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Irla honetako biztanleak, eskualdeko kultura sui generis bat izan zitekeenaren osatze prozesuaren hasieran, beste kultura baten menpe eta eraginpean suertatu ziren.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.

3 sendatzea.

Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaizka Lejarretak astebete luze egin zuen koma egoeran, eta bere osatze prozesua espero zena baino askoz azkarragoa izan da.  Berria - Kirola   2004-04-01

Iñaki Lejarreta mantso eta kostata gainditzen ari da mononukleosia, eta berak eta Jose Ignacio Barandiaran kirol zuzendariak erabat osatu arte osatze prozesuan presarik ez edukitzea erabaki dute.  Berria - Kirola   2006-05-03

Kasik zazpi hilabete dira lesionatu nintzela, eta osatze lan luze eta gogorraren ondoan erabat osatuta dudala esan dezaket.  Berria - Kirola   2004-08-15

Hernanin puxka bat indartu ere bai, osatze bidean sentitu, eta Gasteizko seminariora jo zuen suelto.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Tendinitisa osatze bidean al duzu dagoeneko?  Berria - Kirola   2004-02-07


osatzealdi iz sendatzeko aldia.

Bestalde, garai batean ezin zen gauza handirik egin kolpaturik zeundela, baina gaur egun baliabide gehiago dago eta nik baliatu egin ditut osatzealdia azkartzeko.  Berria - Kirola   2004-11-20

Harrezkero, osatzealdi gogorra egin duela nabarmendu zuen herenegun, Aguilerako prestaketa gelan.  Berria - Kirola   2006-04-01


osatzear 1 adlag osatzeko zorian.

Paisaia -kasu honetan gure literaturarena- beti ere osatzear egongo baita, eta auskalo noren obra izango den gogoratzekoa gerokoen ikuspuntutik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.

Bira ia osatzear, Gabinen parera iritsi denean, geratu egin da, eta horrela iraun du, pare bat segundoan...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

2 sendatzear.

Aranzubia atezainak ere hobera egin du, eta barruko bastian zuen haustura txikia osatzear da.  Berria - Kirola   2004-04-13


osatzeke adlag osatu gabe.

Izenaren letrak hamazazpi izanik, launako lautan egiten baziren, letra bat gelditzen zela osatzeke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.

Zazpi jokalarirekin hasi du Baskoniak aurre-denboraldia, oraindik taldea osatzeke dagoen arren.  Berria - Kirola   2004-08-18

Osatzeke dago mapa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30


oscar (orobat oskar g.er.) 1 iz Hollywoodeko Akademiak urtero ematen duen saria, estatuatxo urreztatu batean datzana.

Ross Kauffmanen eta Zana Briskiren Born into Brothels 2005eko dokumental onenaren Oscarra.  Berria - Kultura   2006-02-10

Fargo filmean eginiko antzezpenagatik Oscarra irabazi zuen McDormandek.  Berria - Kultura   2004-01-20

Sofia Coppolak, zinema independentearen sari nagusiak jaso eta 24 ordu eskasera, jatorrizko gidoi onenaren Oscarra jaso zuen Lost in Translation filmagatik.  Berria - Kultura   2004-03-02

Ingelesez besteko film onenaren Oscarra, aldiz, ondo emanda dago.  Berria - Kultura   2004-03-02

Philip Seymour Hoffman antzezlearen lana ikusita, Oscarra ia ziurtatuta du.  Berria - Kultura   2006-03-01

2 irud/hed

Pat aitak, apaingarri haiek guztiak erantzita, gauzarik lizunenak erakusten zizkien, begitarte sinestezinak jartzen zituela, eta ni hantxe, borrokan, ea bigarren mailako aktorearen oskarra lortzen nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 120. orr.

Izugarri pozik gaude, oso harro, ASPk ematen dituen sariak surf munduko garrantzitsuenak baitira, kirol honetako oscarrak.  Berria - Kirola   2004-02-20


oscardun (corpusean oskardun soilik) iz oskarraz saritua.

Gabonetan zinema aretoetan agertuko da Anthony Minghellak (Gaixo ingelesa) zuzenduriko Ripley trebea, Matt Damon eta Guilni Patrol oskarduna protagonista.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 49. orr.


osea adlag adkor hots, hau da. -

Osea: emakumea izango da oparia egiten duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.

Osea, neure buruaz eta neure asmakizunez nagoela maiteminduta.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.


oseake adlag adkor hots, hau da.

Oseake, ez izan bildurrik, zuen Jesusmigelek len bezin formal segitzen du ta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 70. orr.

Bueno, gaurkoz naiko parre egingo zendun nere kontura, oseake zuk ere kontatu zeozer, Salouko illunabarretako ligeak-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 85. orr.


oseba ik osaba.

osetiar izlag/iz Osetiakoa, Osetiari dagokiona; Osetiako hiritarra.

Georgiako Barne ministroak adierazi zuen erantzun eraso horrek «15 hildako eta 25 zauritu» eragin zituela «hego osetiar erregimen separatista laguntzen duten mertzenario»-en artean.  Berria - Mundua   2004-08-17

Hauek dira lehenengo biktimak pasa den maiatzean osetiarren eta georgiarren arteko gatazka larritu zenetik.  Berria - Mundua   2004-08-13

Atzo, berriz, gutxienez zortzi zibil bost georgiar eta hiru hego osetiar zauritu zituzten morteroek Erevdi herrian.  Berria - Mundua   2004-08-14

1992an, Errusia bitartekari zela, bake-akordioa sinatu zuten, Hego Osetian Bake Indarrak ezartzea akordatuz; errusiarrak, georgiarrak eta osetiarrak, guztira 1.500 soldadu.  Berria - Mundua   2004-08-18

Hego osetiarrek gau osoan eraso zioten Eredvi, artilleria astuna erabiliz.  Berria - Mundua   2004-08-17


osimoron ik oximoron.

osin1 1 iz putzua.

Arrastaka eraman dute agoten kanposantutik hurbil dagoen osin txikiraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

Han, berarengandik ihes eginiko asko eta herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 7,19

Osin bat, putzu bat, nola margotu asmatu ezinik zebilela erantzun zenion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.

Mentura horren atarian dela, bet-betan osin beltzean erortzeko sentsazioak hartua da berriz, argitasunetik ilunperako jauzia.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Han, zola zolan, mendiaren oinetan, mendiek inguratzen duten eremuak, alimaleko osin ilun bat iduri zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ez dakit, umetan ia ito egin nintzen behin, osin batera erorita, eta ordutik geratuko zitzaidan beldur hori.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

2 ibaietan edo itsasoan osatzen den sakonunea.

Arrain batek jauzi egin du osinean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Iritsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrezko eraztunera; eta pentsatu nuen, jakina, osinean murgilduko ginela ondoren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Zubipeko osinean dagoena argiago ikustearren.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 124. orr.

Igerian ibiltzera joaten ginen Okement osinera, non ura ilun eta sakona baitzen, eta misteriotsua, eta non ia inor ez baitzen ibiltzen sekula.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

Maelström-en kanalaren erdian ba omen da osin bat Lurrean sartu, eta beste nonbait, oso urrun, ateratzen dena; irtetzen den lekuari dagokionez, Botniako Golkoa aipatzen dute idazle gehienek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Zenbait legoa urrutira ere entzuten da zarata, eta zurrunbiloak edo osinak hain izaten dira zabalak eta sakonak, non itsasontziak, haren erakarmenaren barruan sartzen baldin badira, erremediorik gabe gertatzen baitira irentsiak eta hondoratuak, beheko harkaitzen kontra txiki-txiki egiteraino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Itsasaldien arteko hamabost minutuez baliatuz, Moskoe-strömgo kanal nagusia gurutzatu eta osina baino askoz harantzago, Otterholm edo Sandflesen inguruan geratzen ginen ainguratuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Moskoe-strömek erdian duen sakontasunak ezin neurtuzkoa izan behar du; aski da Helseggengo harkaitz garaienetik ikusten den zurrunbiloaren osinari axaleko begiratu bat egitea hortaz jabetzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

3 leizea, amildegia.

Alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Asko buruz behera amiltzen ziren osin sakonetan eta ahoa jadanik zabalik jausten ziren bertan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

4 irud/hed

Non ikusi ditut nik bi osin bezalako begi zaharrok?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Esku berantetsiak ipur-mazeletan itsatsiz, aurpegi aldera erakarri nuen Kristina, haren osin gorri-beltzean pulunpatzeko nahikeriaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Hobendun kontzientziaren osin ilunerat largatu gabe egilea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.

Osin hondorik gabe bat bakardadez betea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Futuroaren printze txikiak, inozentziaren osin tristetik hasten ginen berehala geurearen alde aldarrika.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 102. orr.

Beraiek arrazoimen arruntari jarraiki zaizkio, baina beren ezjakintasuna Demokritoren osin sakonetik egia ateratzeko sekretua barnebiltzen duen metodo gisa goretsi gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Arranguraren itoginak garai batean itxaropen elekariarenak ziren lekuak isiltasunaren osinarentzat irabazten suma daitezke Gesalibarren idatzietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Seguraski bazegoen arrakalaren bat ilunpetan, zirrikituren bat belztasunaren osinean, nahikoa argi sartzen uzten zuena ispilu aurrean imintzioa egiteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Gizarte Segurantzaren kontuek estali ezinezko osina dirudite.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

5 aintzira, urmaela.

Goiz alderako neskatoa ere erori egin zen osinaren ondoan: tunika arrosa ur berdearen ondoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

Ibai bakoitza bideratzeko kobrezko ubide bana egin zuten osinean, estutuz zihoana, eta azkenik, osinaren beste muturrean, metro erdia izatera iristen zena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Eta lubetarik egin ezin zitekeen lekuetan, harresiaren barrutik eta leku horren kontra oso luzera eta zabalera handiko osin bat egin zuten urtegi baten modukoa, eta putzuetako eta portuko urarekin bete zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

-Irudika dezagun [...] zazpi hatz dituen esku bat: hatzak ibaiak dira, eta eskua lorategiko osina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

6 osin zulo (orobat osinzulo)

Aldaretik sua hartu eta, inork jakin gabe, urik gabeko putzu handi baten antzeko osin-zulo batean gorde zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,19

Zazpi ibai mehe haiek biltzeko, osin zuloa ere egin zuten lorategian, hogeita hamar metro luze eta tokirik zabalenean hogei bat metro zena, behetik gora metro erdi gainera, eta alde guztietatik harrizko hormez itxia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Samin eta beltz, ilunpetan, eguzkitatik osinzulora zihoan argizko adar haren erdibidean, agian malko bat sortu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.


osin2 1 iz asuna.

Bitxilore, osin, mitxeleta edo kakalardo.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.


osinzulo ik osin1 6.

oskarbi 1 adlag zeruaz mintzatuz, garbi, hodeirik gabe, batez ere gau, goizalde eta arratsean.

Goiak erabat oskarbi, mendiarte altuago hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bezperan ez bezala, zerua oskarbi zegoen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Mortuko zerua beti dago oskarbi garden.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Errepideak euria egin ostean izaten duen dirdira zuen, nahiz oskarbi egon.  Berria - Harian   2005-12-21

Goiza oskarbi zen; zeruaren urdinak kontraste handia egiten zuen pentzeetako berdearekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

Heldua nintzen lekutik, oskarbi zenean, mendi lerro bat ikusten zen hego aldean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Arratsalde erdirako atertu eta zerua oskarbi geratu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

Kalean hotza, zerua oskarbi, izarrek ñir-ñir, eta mutxurdinek mar-mar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Eguraldia, oskarbi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Oskarbi, beti bezala.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 142. orr.

2 (izenondo gisa)

Zeru oskarbi urdin hori gizentzen eta loditzen doan heinean, ohartzen gara han ortziaren izkina batean, laino xoxtor batzuk ageri direla hego mendebal aldetik, apurka arrimatzen doazenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

Hau dena zeru oskarbia denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Zeru oskarbi gorriminak hiria sakatu eta zapal-zapal utzirik zuela begitandu zitzaien, heltzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.

Uda-gau oskarbi bat zen; ispilu beltz baten gisa zetzan portua beren oinetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Gau oskarbi ugari horietan botatako ihintzarekin, beste 50 litro kalkulatzen dira urteko, hango lurraldeko zoruak jasotzen dituenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Egunak oskarbi eta sargoriak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

Goiz oskarbi frexko horietakoa zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Giro oskarbi gardenak, eguzkia pizten du indartsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

3 (izen gisa)

Haren soan ez baitzen istant hartan lainorik: oskarbi zen, eta oskarbi hartan mila eguzkik egiten zuten dir-dir.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Goretsia zu, ene Jauna, anaia haizearengatik, / eta aire, laino, oskarbi eta edozein eguraldigatik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,30

Hodei beltza oskarbi bihurtuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Leihotik begiratu dut: oskarbi sakon, milioi bat izar.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 16. orr.

Leku bakartia eta oskarbia lagun dituzularik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

Aireplanoen beldurrez geunden artean, oskarbia eguraldi txarra zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.

Mundu handiaren oskarbietan zer bakoitza zergatik gertatzen den erabakia dudanez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Hegalak ere distiratsu, hutsunean finko, zabukaldirik gabe dagoeneko, oskarbian geldi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

4 irud/hed

Baina, nola liteke, Bandaliako Kasilda horrek, oskarbi horrek, zure zaldun gatibu hau, harantz honantzako neke latz gogorretan akitu arte bertan behera uztea?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat oskarbi (3); gau oskarbi (3); oskarbi denean (4); oskarbi zegoen (17); oskarbi zen (3); zeru oskarbi (6); zerua oskarbi (16); zerua oskarbi zegoen (4)

zeru oskarbia (4)

gau oskarbiak (3)

zeru oskarbian (3)


oskarbitasun iz oskarbi dagoenaren nolakotasuna.

Miguel Unamunok ez bezala, «inolako sentimendu tragikorik gabe» egiten dio aurre liburuan Gandiagak errealitate horri, «oskarbitasun osoz, lasaitasun handi batekin eta esan ezinezko malenkonia batekin».  Berria - Kultura   2004-12-02


oskarbitu, oskarbi(tu), oskarbitzen da/du ad zeruaz mintzatuz, garbitu, hodeiak desagertu.

-Oskarbitu egin du -esan zuen andereñoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.

Artean argitzen ari zuen, baina Luthek airea usnatu eta laster oskarbituko zuela jakin zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 157. orr.

Pagolako iguzkiz zaigu oskarbitzen.  Herria   2005-06-16

2 irud/hed

-Benetan? -aurpegia oskarbitu zaio alabari, agian berarengandik urrun dagoen zerbaiti buruz ari direlako hizketan-.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

3 (era burutuan iznongo gisa)

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean; ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.


oskarbizale izond oskarbiaren zale dena.

Baina, alderantzizkoak egiten ere nola badakien eguraldi dontsu urteroko honek... orduan litekeena alderantzizko kontuak ere ekartzea: aurretik oskarbizale ibili deneko, zeru tapatu eta laino xarez zarpeatuak uztea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.


oskardun ik oscardun.

oski 1 iz zapata. ik oinetako.

Komandanturreko marmolezko eskaileretan aditzen ziren bere oski aztaldunen oiharrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Ibilaldi güzientako bezala, oski honak behar dira hartü, anhoa bai eta hura ere jarraikiarazi [...] eta arropa bero bat, nola aizeari para egiteko zerbait ere.  Herria   2001-08-02

Maiana Artoizen semea zuloaren hegira hurbildu zen, aztal zorrotzekiko oskiak hilerriko garrailetan kraskaraziz eta ipurdia ederki balantzatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian, hanketan bildurik koloretako xingola gurutzatuak goitik behera, eta larruzko oskiak oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Oinetan aratxe larruzko behialako oskiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Kasko puntatik oskietaraino so egin nion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanetik landa, oski-dendara makurtuko genituen urratsak, ondikotz halabeharrez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

Dominiquen gain gelditu zen erostea lehenik emazte soineko bat [...] bestalde, harekin polit eginen zuen oski parea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Arra-hartzailerik ez baita, kautsuzko oski zolen produkzioa gelditu da.  Herria   2003-04-24

Itxuratu nuen halako oski-ziratzaile bat, tu egiten nuen botetara, "Ezagun duzu klasea daukazula, jauna, poza ematen du material honen gainean lan egiteak!".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Larrüzko kasabeta soinean, mendi-oskiak hoinetan, boneta begietara, metraileta besapetik.  Herria   2001-05-31

Pitbullak estekan eramaten zituzten gizon oskien burdinazko aztalen klaska-klaska metalikoen herots beldurgarriak  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.


oskigile (orobat oskile g.er.) iz zapatagilea.

Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila, Maitia delako oskigilea buru zutela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

Oskigilea gizon sinplea zen, Birjinaren zalea, [...] eta sinetsita zegoena debozio horrek eskubidea ematen ziola larru txarra erabiltzeko bere oinetakogintzan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Salerosketa asko espaloietan egiten dira, eta bizarginek, oskileek, aterki-konpontzaileek pasieran zoazela beren zerbitzuak zuzen-zuzen eskaintzen dizkizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Ceccok ogi eskale jardun zuen, bere aitaren gogorkeriaren testigantza eman, eta azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.


oskigin iz oskigilea.

-Oskigin edo, orain esaten den moduan, zapatari izatea egokitu zait munduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

Gioberti kalean daukat lantegia, Pastrengo kalearekin egiten duen izkinan; hogeita hamar urtez jarduna naiz hantxe, zera, San Secondoko oskigina...  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.


oskile ik oskigile.

osko 1 iz erromatarren aurreko herri bateko kidea, Campaniako eskualdean kokatu zena.

Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

2 oskoera.

Hala, Kanpanian hizkuntza hauek hitz egiten ziren Errepublika garaiaren amaiera aldean: Oskoa (Ponpeiako inskripzioen lekukotasuna dugu), greziera (Napoles eta abar sortu zuten kolonoen hizkuntza), latina, agian etruskoa ere (zeren, erromatarrak iritsi baino lehen, lurralde horren jabeak izan baitziren etruskoak).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.


oskoera iz oskoek hitz egiten zuten hizkuntza italikoa.

Italian bere senide zituen oskoera eta unbriera dialekto italikoekin borrokatu behar izan zuen, eta mesapiera eta veneziera iliriar dialektoekin -garai batean kultura aldetik latinaren pare izanak-, eta zer esanik ez etrurierarekin, bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.


oskoil ik oskol.

oskol (orobat oskoil g.er.) 1 iz fruitu batzuen azal gogorra.

Mamia bilatzen du eta ez azala, muina eta ez oskola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Eta zelan batzuetan oskoletik gaztaina ale bat ateratzean beste aleak oskol barruari atxikirik lotzen diren, halaxe jazo zen liburuarekin ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Joantto eta Dominique oskoil biltzen lotu ziren, Enrietak anartean etxe gibeleko baratzea artatzen zuelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Gaztaina helduaren oskolaren barruan fruituak zelan, halaxe [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

2 animalia batzuen babesgarri gogorra, bizkarraldea estaltzen diena. ik maskor.

Lepoa oskoletik ateratzeko beldurrez dagoen dortoka baten antzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Txangurroa, esate baterako, oso zaurgarri geratzen da oskol zaharra galdu eta beste bat handiagoa sortu bitartean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

-Ongi erran beharko! -erantzun zuen txangurroa azpiletik hartu, hankarik potoloena erauzi eta, kraskagailua erabiliz, oskol gogor hura hausten zuelarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

Bere oskol barrura biltzen den barakuilua bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

3 arrautza baten babesbarri gogorra.

Orain zerbait mugitzen zitzaien barruan, zerbait likin eta itxuragabea, arrautzaren oskol hauskorra apurtzeko zorian zegoen zerbait.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Arrautzaren oskola pitzatzeari ekiten zion, kumea irteten zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.

Oilaskoak beren lumekin eta arrautzak beren oskol eta guzti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Arrautza oskol gabetu berria zirudien andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

4 (erkaketetan)

Oskol bat bezain hutsa eta ahotsez betea urdaila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 108. orr.

Existitu, besterik ez... hutsik dagoen oskola bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 202. orr.

Leviatan, ordea, bi mastako goleta ingelesa zen, 200 tonakoa, arina oso eta ederra, inon itsasontzi ederrik izan bada: luma bezalakoa airean, oskola bezalakoa itsaso gainean. ik beherago 7.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Haizeak itsasoa harrotu, hauspotu eta bere onetik atera nahian ekin zion, eta itsasontzia, oskola lez, arnasa barneraino hartuz, haizearen musikara hasi zen dantzatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

5 (gai gisa)

Bernizezko txapin beltzak eta oskolezko betaurrekoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

6 irud/hed

Nork kenduko dio bere larru-jantzia, zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?  Elizen arteko biblia   Jb 41,5

Denen ezkutuan, zurean intsektuek egiten duten bezala, oskol hustu bat uzten baitute altzari pisu bat bazegoela uste genuen tokian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Baita halako grabitate gabezia bat ere, barrutik jan izan balute eta bihotzaren oskol hustua baizik geratuko ez balitzaio bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Harik eta oihu barne-hutsa bihurtu zen arte, inguruko haizeak oskol bat edo barrunbe bat eraiki balu bezala, teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Ikusi dinat nola lerako zaldiak estaltzen zituen izotzezko oskol batek, arnasa sudurzuloetan itsatsita!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

Ikuskizun hutsa den telebistaren mundutik inplikazioa eskatzen duen harremanen mundura igarotzean oskol baten barruan gordeko balira bezala... eta oskol hori isiltasuna da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Bertan goxo eta lasai bizi ziren beraien doilorkeriaren oskol barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Gaixoa herrazko oskol batean ixten doa eta dastarazi nahi izaten die mingostasuna bere esku bihurtutako ahaideei edo adiskideei.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.

Hori ikusteko gauza, aurrez aurre jartzen direnak besterik ez dira, ertzean bizitzera ohituak, oskol mingotsekoak eta galtzaileak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Oskoletik atera berri gara, eta mundua dugu aurrean.  Berria - Harian   2005-07-05

7 (itsasontzia adierazteko)

Itsasontzia zuen etxe bakarra Timorrera iritsi zen egunaz geroztik, eta oskol hartan bertan egiten zituen Kupang eta Dilirako noizbehinkako bidaiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ez dakit hau leku fidagarriena denetz... -pentsatu zuen oskol biltzaile zaharrak ozenki-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etsaien erraiak jaten zituzten piratak, koko-oskolez trilero-jokoak egiten zituzten buhameak, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Hitzek karraska egiten zuten, oin azpian zapaldutako intxaur-oskol hutsen antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

Intxaur oskol baten barrura mugaturik ere, espazio infinituaren Errege.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

Haren ile kolorea gaztaina oskolarena zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Zorua ganba-azal eta muskuilu-oskolez harrigarriro estalita zeukan Mantxa barruko taberna hartan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 80. orr.

Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko: barakuilu-oskol batetik hari bat pasatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Matiasek leihotik bota zituen kleenexa, tripak eta labezomorro-oskola.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

Gogotsu utzirik hilkor eta ziurgabe dena halabehar, heriotza eta arrisku ororen esku, arrautza-oskol batengatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

Karei-oskolezko orrazi bat luzatu zidan, ahopeka esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

Erlantz gorria motor-oskolean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Beheko plataforman zegoen automobilari erreparaka pasatu zuen, haren gurpil-oskola biribil distiratiei mira eginda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Erraldoiaren antzera jantzi zuen bular-oskola eta gerrian hartu borrokarako armak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,3

Uziasek babeskiz, lantzaz, buru-oskolez, bular-oskolez, arkuz eta habailetarako harriz hornitu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrautza oskol (3); intxaur oskol (3)

bular oskola (4)

bular oskolak (4)

oskoletik atera (4)

buru oskolez (3)


oskoldun 1 izond oskola duena.

Ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

2 irud/hed

Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

• 3 iz animalia artropodo errulea, gorputza bina luzakin dituzten segmentuez osatua duena, buru gainean bi antena dituena, zakatz bidez arnasa hartzen duena eta oskola duena. ik krustazeo.

Oskoldunen Erreinu zinez aintzatsua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 76. orr.

Alga xehetatik oskoldun txikietara, haietatik arrain gero eta lodiagoetara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Mintzo da beste arrain eta oskoldun guzien izenean kotsadura guziak salatuz, itsasoa gero eta gehiago funditzen duten kotsadura guziak...  Herria   2001-08-09

Angula, txangurro eta beste oskoldun frangoz arta hartzen zuela toki paregabe hortan.  Herria   2001-10-18

4 (hitz elkartuetan)

Merkatuko kale haietan isurtzen zen urak poztu egiten zuen, eta hango freskurak, itsas oskoldunen laztasunetik arrain gazituen usain mingotsera pasatzen zenak, alaitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain eta oskoldun (3)


oskorri 1 iz zeru gorria.

Ilunabarretako oskorria ez da begia betetzen duen odol putzu bakarra, munduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Gero, oskorriari luzitzeko astirik eman gabe zabaldu da gau tropikala, beroa eta itsaskorra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Sartalde argitsutik, arrastiriko oskorriak dirdira noranahi hedatzen zuen: letoira, nikelera, botoietara eta jendearen begietara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Almuedano itsuak, lehen argitsua eta oskorria, eta gero urdina izandako goiz baten espaziorantz egin zuen oihu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.

Gogoan dudan bakarra da mutilekin lotarako lekurantz itzuli naizenean iluntzen zebilela, eta udako oskorria muinoen gainetik bereziki baketsu eta epela zela azken egun honetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.

Ziegako leihotik oskorriari begira jarrita, Dueñas daukat goi antzean aurrez aurre.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Oskorriak Golkoko Korronteko lainoa zulatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Oklahomatik hurbileko errantxo berrira, bere emaztea eta bere amaginarreba estreinatzera, eta oskorriaren orduan trostan urrunduko zen apur bat arestiko basamortu orain bai belarrez joria miresteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

Eguzkiak oskorri ederra osatzen zuen zerumugako hodei bakanen artean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 82. orr.

Haurrak oskorriaren kolorekoa zuen ilea.  Berria - Mundua   2004-05-23

Egunsentiaren jainkosaren, Auroraren, ile-adatsetatik jaioa da [Eros], hura orrazten hasi eta egunaren lehengo oskorrietatik askatu zitzaiona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 139. orr.

2 irud/hed

Arestiren oskorri inarrositsuan bizi izan zuen nire belaunaldiak ETAren lehen hamarkada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Eta horrela, odol gorriaren oskorria masailetan, begiak harriduraz distiraka, Frodok eta Samek aurrera segitu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, egunsenti-oskorria!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.


oskorritu, oskorri(tu), oskorritzen da/du ad zeruaz eta kidekoez mintzatuz, gorritu.

Eguzkia sartzearekin batera, arratsaldea oskorritzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Euren buru gainean, arrastiriko eguzkiak nakarrezko hodei txikiak oskorritzen zituen, distiratsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 482. orr.


oskurantismo ik obskurantismo.

osmaliar ik osmanliar.

osmanliar (orobat osmaliar) iz turkiarra, otomandarra.

Eskimal eta nomadek, osmanliar eta espartarrek bi ezaugarri komun dituzte: espezializazioa eta kasta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

Merkataritza-guneetan, beren agindupeko lurren erdian, osmanliarrek Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak ezarri zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak, non akemenestarrek lurrak eman baitzizkieten pertsiar baroiei, Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Osmanliar inperiogileek Konstantinopla, Morea, Karaman eta Trebizond hartuak zituzten; eta Itsaso Beltza otomandar aintzira bihurtua zuten Krimeako genoar koloniak harrapatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.


osmosi 1 iz mintz erdi irazkor batek bereizten dituen bi disoluzioren arteko molekula higidura, kontzentrazioa berdintzeko joerak eragina.

Bere temak hartutako gizona zen Lyssenko, zirkinik ere egin gabe botatzen zituena honelako izugarrikeriak badira bi glukosa mota: landareena eta animaliena! aminoazidoen zeregin nagusia zelulen osmosi-orekari eustea da! zeluletan, zitoplasmak ematen dizkio bere tasunak guneari!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

2 irud elkarrekiko eragina.

Handik amonaren gainean bizi zen amona-izebaren etxera igaro zara, osmosiz bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 118. orr.

Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntzaren arteko osmosiaren eragile nagusi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Militante eraginkorrak, berak hasi direlako zenbaitetan hizkuntza ikasten, edo militante pasiboak, berek egin ez zutena ororen gainetik bere seme-alabek egin dezaten nahi dutelako, gogozko tokian maldarik ez delakoan eta hizkuntza osmosi bidez beretuko dutelakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.

Instrumentuaren eta zintaren arteko osmosia lortu nahi dugu; bien arteko harremana sakona izan dadila; bi mundu izan beharrean, bakarra izan dadin.  Berria - Kultura   2004-02-06


oso 1 izond zatirik edo osagairik falta ez zaiona; (zerbait) buru batetik bestera hartzen duena.

Masajeak ematen ditu ia beso osoa zeharkatzen duten orbain arrosetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Poliki-poliki, zakil osoa hondoratu zen nire ipurmasailen artean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Barrualdean orri osoa eskaintzen diote albisteari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Etxe osoa miatu ondoren, ez zuela aurkitzen erantzun zion anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 600. orr.

Marmolezko hall osoa hartzen zuen mahai luzean zeuden, urduri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.

Kontinente osoa igaro beharko du Atlantikora heltzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.  Elizen arteko biblia   Ap 16,14

ik osoko.

Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

2 urtez, denbora osoko lanpostua.  Herria   2005-10-13

Konfiantza osoko gizona.      - 0. orr.

Erresuma osorako errege ordenantza batzuk ere tarteko ziren.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Bizitza osorako gera daiteke, bada, hantxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

Irten ziren igelak, Egipto osoa estaltzeraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 158. orr.

Planeta osoa dago gerran.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Sinai mendi osoa ketan zegoen.      - 0. orr.

Han, basamortuan zirela, marmarrean hasi zen elkarte osoa Moises eta Aaronen aurka gaizki esaka: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 178. orr.

Baina berak zorro osoa hustu ziok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Ez zen eklipse osoa, eta ez zuen erabat ilunduko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Pentateukoaren bertsio laburtua da hemen aurkezten duguna; ez, inola ere, bertsio osoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Ez dakit lerro horiek aurkitzen direnetz maisuaren obra osoa biltzen ari diren liburukietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

Jokaldi batek partida osoa goitik behera alda dezake.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 121. orr.

Gor osoa zen eta gauza guztiez haraindian zegoen nolabait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Prestakuntza aldi hori amaitu ondoren, irakasle/ikertzaile "osoa" izateko urratsa eman dezake prozesua hasi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Jose Luis Lizundia jaz hautetsia izan zen euskaltzain oso, Jose Mari Satrustegi nafartarraren segida hartzen zuela.  Herria   2004-07-05

· Homero osoa: Odisearen hamabi dozena bertsio desberdin; tragikoak: Eskilo, Sofokles, Euripides.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Irakurrita nuen Unamuno osoa goitik behera, Schopenhauer, Nietzsche, Kierkegaard, Camus, Sartre... denak irentsi nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 179. orr.

Uste dut liburutegi osoa irakurri nahi duela Gabonak baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Zibilizazio osoa numero hutsetara antzutua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.

Zorion osoa zen enetzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Eskubide osoa dute hala pentsatzeko, irakurle bakoitzak berregiten baitu idazlearen lana.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

Ea ez zaidan Portugaleko Historia oso bat ateratzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Janarian jarri genuen arreta osoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Perfekzio osora heldu gabe, baina nor da perfekziora heltzen?  Herria   2004-10-07

Interes osoa dut ez huts egiteko, susmotan hartuko bainaute bestela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Iluntasuna osoa zen eta arimarik ez zebilen han.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Osoa eta erabatekoa zen nire damua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Donostiako prentsak, hitz batez, ez zuen segurki egia osoa esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Neskaren bizitasun osoa begietan bildurik zegoen, nolabait esateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.

Gizartearen onerako zerbitzua izanik, izaera pribatu nahiz publikoa duten erakundeek osatzen dute sistema osoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Einsteinentzat holako bat ezin izan zitekeen teoria fisiko oso eta behar bezalako bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Ez naiz gelditzen zuri galdeak egitetik, uste osoa baitut zure eskuzabaltasunean eta zure adeitasunean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Indultuaz baliatzeko aukera eman zioten, baina berak zigor osoa jasan nahi izan zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Gero, heriotza-zigorra, zigor aldaketa edo barkamen osoa erabakiko dugu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lortzen ditugun emaitzen ondorioak geuk jasango baditugu, geurea izan beharko litzateke erantzukizun osoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.

Beste batzuen ustez, nehork ez du gehiengo osorik aise bilduko.  Herria   2005-04-07

3 irud/hed

Beste batzuk ezagutu banituen ere, Rita besteko emakume osorik ez nuela kausitu sekula.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Irudipena dut amets egin nuen gau hartaz geroztik helduagoa naizela, neure kabuz pertsona osoagoa banintz bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 182. orr.

4 (izen gisa)

Osoak, osoa izango bada eta osatua, gaitzak eta akatsak berdintzea eta biribiltzea eskatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

5 (denbora tarteei buruz)

Egun osoa idazten eman beharko nuke, den-dena eta xehe-xehe kontatu beharko banizu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 257. orr.

Esna igaro zuten biek gau osoa.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Larunbat osoa ohean pasatu nuela erantzun nien.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 33. orr.

Aste bat osoa izanen dut Burgostik abiatuz Caminoa segitzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Itzuli nintzenean, hilabete osoa eman nuen etxean zarratuta, Bilboko Aste Nagusia bete-betean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 229. orr.

Uda osoa eman du zutaz hitz egiten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

1868ko irail gatazkatsu harez geroztik, bost urte oso joanak ziren ia-ia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Mende oso baten ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Bizitza osoa ikusi diat segundo batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Botikariarekin pentsatzen egin nuen ia meza osoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

6 zenbakiez mintzatuz, unitatea behin edo zenbait aldiz daukana.

-Zenbaki oso eta arrunten zientzia da aritmetika: 1, 2, 3...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Zenbaki positiboak baizik ez ditu onartzen Al Khuarizmik, osoak nahiz zatikiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Bi zenbaki oso bikoitien batura zenbaki oso bikoiti bat da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

-Zenbaki osoak -positiboak eta negatiboak- aljebraikoak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Ikasle garaitik aritmetikaz eta geometriaz gogoratzen nuena burura ekarriaz, zenbaki osoen batuketak eta kenketak eragiteari ekiten nion pantailako protagonisten lehenbiziko muxu eta esku-sartzeak ikusi bezain pronto.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.

17 arteko zenbaki oso guztien erro karratuen irrazionaltasuna frogatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Lehenengo n zenbaki osoen batura kalkulatzea, haien karratuen batura, eta haien kuboena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Gauza jakina da Gaussez geroztik era bakarrean deskonposa daitezkeela zenbaki oso guztiak, zenbaki lehenen biderkadura mugagabe gisa, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 423. orr.

Halako zenbaki osoa imajinaezina da; ergo, bada Jainkorik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 183. orr.

7 eritasunik, gaitzik, zauririk gabe.

Eta hala zihoazen egunak, eta osaba gero eta osoago sentitzen zen, gero eta umoretsuago...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 443. orr.

· 8 adlag maila goran, guztiz, erabat. (dagokion adizlagunaren edo adizlagun gisakoaren ezkerrean). ik osoki1.

Oso pozik ikusten zaitut gure artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Davidek berak ere oso ondo jotzen du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Oso maiz nahasten baitira bi jarduerak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Oso gora hitz egiten du, eta kalean jolas egiten duenean umekeriak egiten ditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Oso gaizki nago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Badira oso lege onak, baina oso desegoki eginak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Oso justu dabil Kimikan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.

Handik oso gertu aurkitu zuen bat, Rambuteau kalean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Oso goiz zen oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Oso berandu lo hartu nian eta oso berandu esnatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Kuba oso urruti dago.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.

Jeneral ausart bat, oso urrutitik zetorrena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Oso gutxitan nekarazten zuten era horretako "euliek".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Zeta-tximeleta emeak oso urrutitik erakartzen ditu arrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Une honetan bederen oso nekatua zaude.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Oso lanpeturik ibili gara, eguraldia aldatu eta berriz lanari ekin genionetik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 162. orr.

Hire aita, bestalde, oso jota ikusten diat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 214. orr.

Aristoteles oso kontuz ibili zen eta ez zuen uste izan bere argudioak analitikoki baliozkoak zirenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Ingalateran lapurrak oso nekez zigortzen dira heriotzarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

Marrok oso noizbehinka baino ez zigun hitz egiten haurroi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Oso bakanetan ikusi nuen Odeonen ezagutu nuenetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Mary Ann oso serio jarri zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Paraje haietan ez zuen Infanteak bere burua oso seguru sentitzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

-Oso zalapartari zeudek; Jexuxa batez ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 345. orr.

Bihotza oso bizkor ari zitzaidan taupadaka.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 242. orr.

Gorputzez ahul, baina espirituz oso indartsu eta bero baitzegoen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Tentetu nintzenean aurrez aurre neukan, oso zurbil.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Oraintxe esan duzu egia!, pipertu zitzaidan Elsbeth, oso desatsegin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

Ez naiz oso zuzen ari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Oso azkar alde egin nuen etxetik, eta, nire ametsa bete nahian, benta bateko ukuiluan hasi nintzen morroi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Daviden ama ez zegoen oso sano burutik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

8 (dagokion izenondoaren ezkerrean)

Letra, berriz, oso txikia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Eraikineko bulego nagusia da, oso handia, oso argitsua eta oso betea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Kotxe bat, oso handia, marroiz jantzitako txofer batek gidatua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Gizakietan eta ugaztun gehienetan, oso eraginkorra da tenperatura-erregulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Baina zaldiak oso otzanak dira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Oso desberdinak dira bi prozesuok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Oso bestelakoa zara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 107. orr.

Oso erraza baita zinikoa izatea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.

Jazer eta Galaad lurraldeak abereak hazteko oso aukerakoak zirela.  Elizen arteko biblia   Zen 32,1

Abdellahri kargu hartu zioten haiek ez ziren, ba, oso aurpegi-gozoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Ez baita oso ohiko eta arrunta holako lanak ematea argitara gure artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Baina egia oso bestelakoa da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Osaba Benjamin aitaren oso bestelakoa zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Bai bata bai bestea Irlandako elezahar, folklore eta historiaren oso zaleak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Aiton-amonak sionismoaren oso kontrakoak baitira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Maitemindurik egotea oso erromantikoa duk, bai.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.

Diozun beste maite baduzu, oso litekeena da gauzak ondo ateratzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Baliteke bera izatea hitz famatu horien egilea, oso litekeena zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.

Oso bestelako musika batek betetzen zuen bere buru barnea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Liburu erotiko eta pornografiko ugari irakurri ditut, oso txarrak gehienak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

9 (adizkia tartekaturik)

Tomen eta nire logelaren arteko pareta oso da mehea, denik eta igeltsuzko holtzik arinena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Ohea oso zen estua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

Filologoarentzat begiak oso dira engainagarriak, ongiegi erakutsiak eta eskolatuak daude gauza onerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Mexikoko nekazariak, bestalde, oso daude haserre.  Berria - Gaiak   2004-11-16

10 (dagokion esaldiaren eskuinean)

Gaizki egina oso.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Solas hau jostagarria da oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Bilduma hau osatzen duten kontakizunak ezagunak dira oso.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 16. orr.

Aurkitzea zaila zen oso.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 83. orr.

Sarrarazi ninduten gela zabala eta altua zen oso.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Denbora guztian idaztea gustatuko litzaidake, baina aspergarria bihurtuko litzateke oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 41. orr.

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso. hantxe zutik geratu ginen hirurok irribarrez, zer esan jakin gabe, baina gustura oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Konponbide txarra du gainera horrek oso.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

Bizar-zikin sentitzen nintzen, oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Horregatik, nekaturik zaudelako oso, zoaz berarekin atzerrira.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Ekintza ona da oso inori norberaren dirua interesik gabe mailegatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Zaila da oso iritzi publikoari aurre egin eta mesprezu horiei ihes egitea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Gizendurik zegoen oso, [...] eta haserre bezala zegoen nirekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Larria zen, oso, irakurtzen ari zena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Urrun oso arrantzaleen txalupak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 276. orr.

Urduri oso, aitortu beharko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 311. orr.

Bizar-zikin sentitzen nintzen, oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

11 (izen eta izenondoaren multzoaren ezkerran)

Oso gizon zintzo eta jakintsua da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

-Oso gauza ederra izan behar du historiak kontatzea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 137. orr.

Oso usain ona zerion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Oso lantegi txarra da alternatibak asmatzen ibili behar hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Oso hitz txarrak esaten zituen eta gauza izugarriak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 866. orr.

Oso gai berezia da hezurra; materialen zientziak esplikatu bai baina imitatu ezin dituen ezaugarriak ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Oso takoi luzeko oinetakoak zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Oso gas disolbagarria da amoniakoa, eta oso energia gutxi behar da, edo batere ez, hura gorputzean sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Donatienek oso prezio garestia ordaindu zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.

Oso turista informatua naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Oso bihotz oneko emakumea, sexu-grinaz ez diharduenean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Espekulazioak oso ondorio larriak izan ditzake truke-tasa finkoetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Urruneko ondorioek oso eragin ahula dute gizon batzuengan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Ez ditu oso urte onak pasa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.

Aitek ez ditek oso ospe ona izan orain arte.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.

Muskuluak ez dirudi oso material interesgarria motor bat egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Adineko jendeak oso pentsamolde atzeratua izaten du batzuetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Oso liburu polita da, baina oso berezia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.

Oso negu hotza 1873an Lizarran eman nuen lehenengo hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Oso sarrera-liburu ona.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Haren eskoletara oso jende gutxi joaten zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Antzina oso urre eta diru gutxi zegoen Italian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Hemezortzi edo hogei bat urtekoa, oso itxura ederrekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 168. orr.

-Katuaren pixa-usaina dago hemen! -bota zuen Perrettek, oso umore txarrez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Oso modu burutsuan baliatu da duten lekua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

Mississipiaren gainetik, hor nonbait, gindoazen [...] oso altura handian eta erabat lasai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Asko kontatu behar da oso tarte txikian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Asko ikasi zuen oso denbora gutxian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

12 (izenaren eta izenondoaren artean)

Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi- eta ardi-azienda guztiak krudelki garbitzen ari zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

-Foruen kausa oso memento larriak ari duk pasatzen -esan zidan-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

Neska oso gazte bat kontratatzen du sukalderako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.

Uste soilekin edo froga oso ahul eta ekibokoekin frogatu ohi direla.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Matematikako problema oso zail bat ebatzi nuen eta frantses gramatikako hiru orrialde itzuli nituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Pertsona oso mehe baten ia % 70 ura izango da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Neurri oso apal baina funtsezko batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Nikolas tiranoak heriotza oso gogorrez amaitu zuen bere bizitzaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1053. orr.

Karta-jokalari oso bitxia zara zu... kartak beharrean, grinak eta gizakiak erabiltzen dituzu jolaserako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

· Katu oso gutti da Indian, zakurren aldean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

Tratulariak dirutza handiak ematera behartuta daudelarik denboraldi maiz oso laburretarako, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Askotan sentitzen dut [...] buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

13 (aditz bati dagokiola) ik asko.

Gogoan nuen oso hunkitu ninduen argazki bat, 1994ko abuztukoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Oso ugaldu dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

1941eko udan amona oso gaixotu zen. Begiak zabaltzeak asko betetzen du, belarriak ongi irekitzean, oso janzten gara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Oso atsegin zitzaion hau Jainkoaren zerbitzariari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 793. orr.

Literatura oso laket du.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Tipoa ez nuen oso gustuko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.

Anaiek eta jendeak oso maite zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1028. orr.

Nik oso maitea nuen osaba Benjamin eta asko miresten nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Ez nituen inoiz ere oso aintzat hartu gona-kontu horiek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Gogor kritikatu zuen ordu arte oso aintzat hartua izan zen liburu bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Oso modan zegoen garai hartan kantu hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Normalean oso bat etortzen ginen ideia eta iradokizunetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

Don Bucleri aspaldi aditu edo irakurri nion gauza batekin oso bat edo ados sentitu izan naiz beti.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.

14 ez-oso izond

Baina, halere, azterketa ez-osoa izan zen, etapa jakin batean gelditua baitzegoen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Baldin haien paradisua ez osoa ez guztizkoa bazen, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 563. orr.

Aireari igarotzen uzten dion aho barrunbearen ixte ez-osoa dute ezaugarri.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Urte batzuk geroago konturatuko da hilkor gisa bizi garen artean Jaungoikoaren ikuskera irudi bidezkoa izango dela soilik, eta, beraz, ez-osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Gure osabarena ere ez zen hain eskasa eta hain ez-osoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.

Hortaz, bi nahimen dira, bata ez osoa, eta honi falta zaiona besteak dauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 230. orr.

Nola egiazko gaitza zatitzen den bi gaitz motatan, gaitz perfektua eta gaitz ez perfektua, gisa berean, bereizten dira zorigaitz osoa eta ez osoa. Filosofia definizio akasdunez betea dago, bereziki benetan definiziorako osagaiak barnebildu bai baina era ez osoan egiten dutenez betea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

15 oso-oso1 adlag

Ezkonberritan oso-oso gaizki pasatu nuen...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 263. orr.

Ezpainak oso-oso gorri pintatuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Fenomeno atmosferiko erreala da izpi berdea, oso-oso gutxitan ikus daitekeena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

O, Harry... zuk oso-oso kontuz ibili behar duzu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 66. orr.

-Mmmm! -marmartu zuen Pepponek, oso-oso urduri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Baina ur lasterra oso-oso azkarra zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 354. orr.

Zinez mundu mailako bihurtu diren enpresen kopurua oso-oso txikia dela kontuan hartuz [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

-Mmmm! -marmartu zuen Pepponek, oso-oso urduri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Ez goizean behin, baizik eta oso-oso noizean behin, miraria gertatzen da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.

Egiaz esaten dizut, oso-oso apala naizela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 57. orr.

Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Aliatuekiko harreman hau oso-oso komenigarria zaigu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.

Ni oso-oso umea nintzen, baina oroitu egiten naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

-Oso-oso ikuspegi polita da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Oso-oso gau txarra pasa nuen; lokamutsez gainezka oratua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 78. orr.

Zaude ziur, jauna, sei pertsonaia oso-oso interesgarriak garela gu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 36. orr.

Nik bezala, oso-oso beldur nintzenean, larriminez itxi ote zituen begiak jaio aurretik?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Oso-oso maite nuen nik arbola puntetan ibiltzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 167. orr.

-George, nik oso-oso atsegin ditut txirla egosiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Oso euskaltzalea duk, eta euskal kontuetan oso-oso ikasia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 123. orr.

Lehendabiziko aldiz liskarrekin hasi ginenetik, aitarekin zegoen oso-osoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

· Gizaseme baten autoan sartzea oso-oso-oso gaizki ikusia zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Vittorio ere egoera oso-oso-oso arriskutsuan omen zegoen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

16 oso-oso2 izond

Gorraize oso-osoa eta ikuste bete-bete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Orain aise konprenitzen dut, eta arrazoi oso-osoa ematen diot gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Uste oso-osoa izateko, honen bihotz zabalak laguntza-babes guztia opako diola. ezjakintasun politiko oso-osoan bizi ginen gu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Konturatu gabe, egun oso-osoan edukiko duzu udare hura jateko irrika ahosabaian eta mingainean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 65. orr.

Zortzi egun oso-oso iraun zuen horrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

· Anaia ez zegoen oso-osoa, ez eta gutxiagorik ere, baina moldatzen zen nire pausoari segitzeko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 97. orr.

Zelai osoa hesitu zuen, eta gero putzua kable elektrifikatuz inguratu zuen oso-osoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

17 oso-osoki ik osoki1 4.
18 oso-osoko ik osoko 4.
19 oso-osorik ik osorik 5.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

belaunaldi oso (26); berri oso (11); bizitza oso bat (15); egoera oso larrian (11); egun oso bat (26); euskaltzain oso (58); garrantzitsua da oso (11); herri oso bat (21); herri oso baten (15); mundu oso bat (21)

oso albiste ona (13); oso aldakorra (10); oso aldatuta (13); oso altu (11); oso altua (59); oso antzeko (45); oso antzekoa (109); oso antzekoa da (29); oso antzekoak (82); oso antzekoak dira (19); oso antzera (13); oso apal (18); oso apala (18); oso apalak (10); oso aparte (12); oso aproposa (26); oso arazo larria (10); oso arduratuta (16); oso argala (12); oso argi (221); oso argi utzi (10); oso argia (51); oso argia da (14); oso argiak (27); oso arin (26); oso arina (15); oso arrakastatsua (17); oso arraro (19); oso arraroa (49); oso arraroa da (15); oso arrazoi (17); oso arriskutsua (127); oso arriskutsua da (46); oso arriskutsuak (28); oso arriskutsuak dira (12); oso arrunta (35); oso arruntak (12); oso aspaldi (24); oso aspaldian (11); oso aspaldiko (10); oso aspaldikoa (11); oso aspergarria (15); oso astiro (32); oso astuna (13); oso atsegin (49); oso atsegina (96); oso atsegina da (16); oso atseginak (25); oso atzean (30); oso atzera (18); oso aukera gutxi (19); oso aurkari (12); oso aurpegi (17); oso aurrera (12); oso aurreratua (18); oso aurreratuta (20); oso ausarta (15); oso azkar (146); oso azkarra (56); oso azkarra da (12); oso azkarrak (21)

oso baikor (35); oso baikorra (22); oso bakan (30); oso bakanak (14); oso bakanetan (25); oso bakarrik (35); oso baldintza (27); oso baliagarria (57); oso baliagarria da (10); oso baliagarria izan (18); oso baliagarriak (23); oso barneratuta (12); oso barregarria (13); oso barruan (16); oso baxua (17); oso begi (32); oso begi onez (17); oso begiko (19); oso beharrezkoa (21); oso behean (16); oso behera (14); oso berandu (92); oso berandu arte (13); oso berea (20); oso berezi (10); oso berezia (72); oso berezia da (21); oso bereziak (18); oso bereziki (10); oso bero (19); oso beroa (15); oso berri (16); oso berria (13); oso bestela (100); oso bestela baizik (22); oso bestelako (240); oso bestelako iritzia (18); oso bestelako kontua (10); oso bestelakoa (229); oso bestelakoa da (71); oso bestelakoa izan (27); oso bestelakoa izango (16); oso bestelakoak (93); oso bestelakoak dira (21); oso bestelakoak izango (11); oso bide (14); oso bidezkoa (10); oso bihotz (12); oso bikote (14); oso bitxia (39); oso bitxia da (14); oso bizi (25); oso bizia (27); oso bizimodu (13); oso bizirik (11); oso bizkor (65); oso bizkorra (26); oso bolada (12); oso bortitza (12); oso buru (15)

oso da (63); oso datu (12); oso dela (11); oso denbora (112); oso denbora gutxi (28); oso denbora gutxian (30); oso denbora laburrean (18); oso denboraldi (19); oso desberdin (11); oso desberdina (84); oso desberdina da (20); oso desberdina izango (13); oso desberdinak (109); oso desberdinak dira (21); oso desberdinak direla (13); oso desberdinak izan (11); oso dibertigarria (19); oso diferentea (17); oso dira (13); oso dotore (28); oso dotorea (20)

oso eder (14); oso ederki (24); oso ederra (100); oso ederra da (18); oso ederrak (16); oso egitura (10); oso egoera (107); oso egoera larrian (15); oso egoera onean (10); oso egoera txarrean (13); oso egoki (30); oso egokia (115); oso egokia da (22); oso egokiak (35); oso egun (28); oso eguraldi (20); oso eguraldi txarra (12); oso emaitza (55); oso emaitza onak (22); oso emakume (30); oso emankorra (16); oso emankorra izan (10); oso epe (32); oso epe laburrean (10); oso era (48); oso erabaki (15); oso erabilgarria (20); oso erabilgarriak (10); oso erabilia (15); oso erabiliak (17); oso eragin (18); oso eraginkorra (30); oso eraginkorrak (16); oso erakargarria (31); oso erakargarria da (11); oso erantzun (11); oso eremu (16); oso erne (14); oso eroso (31); oso erosoa (26); oso erraz (147); oso erraza (151); oso erraza da (60); oso erraza izan (13); oso erritmo (14); oso errotuta (12); oso esanguratsua (23); oso esanguratsua da (13); oso esanguratsuak (19); oso eskasa (41); oso eskasak (12); oso esker (10); oso eskura (10); oso eskuzabala (15); oso esperientzia (19); oso estimatua (16); oso estu (36); oso estua (45); oso estua izan (11); oso estuak (12); oso etxe (17); oso ezagun (16); oso ezaguna (136); oso ezaguna da (31); oso ezaguna zen (23); oso ezagunak (54); oso ezagunak dira (15); oso ezberdin (13); oso ezberdina (67); oso ezberdina da (30); oso ezberdinak (81); oso ezberdinak dira (18); oso ezberdinak izan (15)

oso fin (50); oso fin ibili (15); oso fina (22)

oso gai (32); oso gainetik (18); oso gaitza (16); oso gaixo (40); oso gaixo zegoen (10); oso gaixorik (19); oso gaizki (352); oso gaizki aritu (22); oso gaizki dago (10); oso gaizki hartu (13); oso gaizki jokatu (17); oso gaizki pasatu (23); oso gaiztoa (10); oso galdera (12); oso garai (21); oso garaia (15); oso garbi (187); oso garbi ikusten (15); oso garbia (21); oso garbiak (11); oso garesti (51); oso garestia (35); oso garestia da (13); oso garestiak (26); oso garrantzitsu (21); oso garrantzitsua (674); oso garrantzitsua da (374); oso garrantzitsua iruditzen (10); oso garrantzitsua izan (57); oso garrantzitsua izango (38); oso garrantzitsuak (109); oso garrantzitsuak dira (45); oso garrantzitsuak izango (10); oso garrantzitsutzat (22); oso garrantzitsutzat jo (16); oso garrantzizkoa (19); oso garrantzizkoa da (10); oso gauza (201); oso gauza bitxia (18); oso gazte (58); oso gaztea (81); oso gaztea zen (13); oso gazteak (25); oso gazterik (31); oso gaztetatik (15); oso gertu (193); oso gertu dago (11); oso gertu izan (14); oso gertuko (10); oso gertutik (33); oso giro (35); oso gisa (12); oso gizon (85); oso gogo (23); oso gogo onez (17); oso gogoan (76); oso gogoan dut (13); oso gogoko (96); oso gogokoa (18); oso gogor (102); oso gogor kritikatu (10); oso gogorra (310); oso gogorra da (72); oso gogorra izan (101); oso gogorra izango (17); oso gogorrak (61); oso gogorrak dira (13); oso gogorrak izan (15); oso gogotsu (16); oso goian (38); oso goiz (88); oso gora (41); oso goxoa (10); oso gozoa (20); oso gustu (10); oso gustuko (99); oso gustuko dut (17); oso gustuko izan (11); oso gustukoa (54); oso gustukoak (10); oso gustura (320); oso gustura ari (11); oso gustura dago (15); oso gustura egon (12); oso gustura egoten (10); oso gustura gaude (12); oso gustura gelditu (15); oso gustura geratu (11); oso gustura nago (45); oso gutxi (407); oso gutxi arte (11); oso gutxi da (11); oso gutxi dira (35); oso gutxi izan (10); oso gutxi jokatu (11); oso gutxigatik (12); oso gutxik (44); oso gutxitan (244); oso gutxitan egiten (12); oso gutxitan gertatzen (13)

oso handi (14); oso handia (252); oso handia da (51); oso handia izan (40); oso handia zen (11); oso handiak (80); oso handiak dira (11); oso handiak izan (11); oso harreman (49); oso harreman ona (12); oso harrera (62); oso harrera ona (51); oso harrigarria (21); oso harrituta (11); oso harro (47); oso haserre (118); oso haserre dago (11); oso haserre zegoen (19); oso hedatua (10); oso hiri (10); oso hitz (34); oso hotz (14); oso hotza (22); oso hunkigarria (16); oso hunkituta (12); oso hurbil (165); oso hurbil dago (17); oso hurbil zegoen (15); oso hurbiletik (14)

oso idazle (23); oso ideia (45); oso ideia ona (16); oso ikuspegi (16); oso ilun (27); oso iluna (15); oso indartsu (64); oso indartsu dago (11); oso indartsua (63); oso indartsua da (19); oso indartsuak (19); oso informazio (10); oso inportantea (75); oso inportantea da (38); oso inportanteak (14); oso interesgarri (13); oso interesgarria (119); oso interesgarria da (31); oso interesgarria iruditzen (11); oso interesgarria izan (11); oso interesgarriak (31); oso irekia (16); oso iritzi (25); oso irudi (27); oso isilik (10); oso istorio (17); oso itsusia (15); oso itxaropentsu (10); oso itxia (15); oso itxura (74); oso itxura ona (21); oso izaera (11); oso izen (30)

oso jantzia (12); oso jarrera (43); oso jatorra (27)

oso jende (105); oso jende gutxi (34); oso jende gutxik (30); oso jokalari (61); oso jokalari onak (15); oso joko (18)

oso kaltegarria (43); oso kasu (18); oso kezkagarria (25); oso kezkagarria da (13); oso kezkatua (11); oso kezkaturik (24); oso kezkatuta (92); oso kezkatuta agertu (14); oso konforme (11); oso konplexua (39); oso konplexua da (16); oso konplexuak (15); oso kontent (32); oso kontu (30); oso kontuan (116); oso kontuan hartu (27); oso kontuan hartzeko (19); oso kontuan hartzekoa (10); oso kontuan izan (23); oso kontuz (28); oso kontuz ibili (11); oso korapilatsua (10); oso kritika (18); oso kritiko (39); oso kritiko agertu (17); oso kritikoa (29); oso kritikoak (10)

oso labur (15); oso laburra (27); oso lagun (41); oso lagun onak (11); oso laguna (15); oso lagungarri (21); oso lagungarria (31); oso lan (106); oso lan ona (25); oso lan txukuna (18); oso landua (10); oso lanpeturik (21); oso lanpetuta (22); oso larri (140); oso larri dago (17); oso larri daude (10); oso larria (225); oso larria da (87); oso larria dela (33); oso larria izan (15); oso larriak (55); oso larriak izan (15); oso larrian (11); oso larritzat (38); oso larritzat jo (32); oso lasai (86); oso lasaia (15); oso laster (20); oso latza (25); oso lehia (19); oso lehiatua (14); oso leku (65); oso liburu (21); oso litekeena (119); oso litekeena da (87); oso litekeena dela (12); oso logikoa (10); oso lotsatia (11); oso lotua (22); oso lotura (15); oso lotura estua (12); oso loturik (10); oso lotuta (49); oso luze (48); oso luzea (86); oso luzea da (12); oso luzea izan (11); oso luzeak (33)

oso maila (71); oso maila ona (14); oso maila onean (10); oso maite (104); oso maitea (47); oso maitea zuen (10); oso maiteak (10); oso maiz (39); oso makal (10); oso mantso (23); oso mehea (11); oso merke (23); oso minduta (21); oso mingarria (35); oso modan (14); oso modu (257); oso modu berezian (10); oso modu bitxian (18); oso motel (23); oso motela (10); oso mugatua (20); oso murritza (10); oso musika (10); oso mutil (23)

oso nabaria (17); oso nabaria da (10); oso nabarmen (37); oso nabarmena (35); oso nabarmenak (10); oso nahasia (12); oso naturala (15); oso nekatua (15); oso nekaturik (12); oso nekatuta (53); oso nekez (33); oso neska (36); oso neurri (23); oso noizbehinka (15); oso noizean (25); oso noizean behin (25); oso normala (41); oso normala da (11)

oso ohikoa (68); oso ohikoa da (22); oso ohikoak (18); oso oker (86); oso oker zaude (10); oso ona (517); oso ona da (101); oso ona egin (25); oso ona eman (10); oso ona izan (92); oso ona izango (10); oso onak (185); oso onak dira (32); oso onak izan (25)

oso ondo (1649); oso ondo ari (42); oso ondo aritu (27); oso ondo atera (12); oso ondo dago (52); oso ondo daki (11); oso ondo egin (20); oso ondo egiten (21); oso ondo egokitzen (10); oso ondo ezagutzen (89); oso ondo gogoratzen (20); oso ondo hartu (17); oso ondo hasi (14); oso ondo ikusi (17); oso ondo ikusten (20); oso ondo iruditzen (10); oso ondo jakin (13); oso ondo joan (11); oso ondo jokatu (20); oso ondo jokatzen (15); oso ondo konpontzen (19); oso ondo moldatu (11); oso ondo moldatzen (29); oso ondo nago (23); oso ondo pasatzen (12); oso ondo ulertu (17); oso ondo ulertzen (38); oso ondo zaindu (10)

oso ondorio (32); oso ondorio larriak (10); oso onean (18); oso ongi (669); oso ongi aritu (10); oso ongi dago (22); oso ongi ezagutzen (28); oso ongi moldatzen (12); oso ongi ulertu (10); oso ongi ulertzen (23); oso ontzat (23); oso ontzat jo (12); oso onuragarria (17); oso orekatua (12); oso oroitzapen (15); oso oso (297); oso oso zaila (13); oso osoa (69); oso osoan (31); oso osorik (407); oso ospetsua (10); oso ozen (13)

oso parekatua (36); oso parekatua izan (16); oso parekatuak (13); oso parekatuta (17); oso partida (84); oso partida garrantzitsua (11); oso partida ona (12); oso pertsona (60); oso pertsonala (16); oso pertsonala da (10); oso poliki (47); oso polita (184); oso polita da (45); oso polita izan (20); oso politak (31); oso positiboa (45); oso positiboa da (11); oso positiboa izan (19); oso positibotzat (16); oso positibotzat jo (15); oso pozgarria (31); oso pozgarria da (18); oso pozik (380); oso pozik agertu (17); oso pozik dago (17); oso pozik daude (10); oso pozik gaude (25); oso pozik nago (67); oso pozik zegoen (18); oso present (14); oso presente (19); oso prezio (17); oso proiektu (11); oso prozesu (16); oso puntu (12)

oso sakon (11); oso sakona (18); oso sarri (11); oso sartuta (12); oso sasoi (11); oso sasoiko (16); oso seguru (55); oso segurua (10); oso seguruak (12); oso sendo (29); oso sendoa (24); oso sentibera (13); oso sentipen (13); oso serio (109); oso serioa (25); oso sinplea (30)

oso talde (99); oso talde indartsua (13); oso talde ona (23); oso talde sendoa (11); oso tarte (15); oso tarteka (13); oso tipo (11); oso toki (19); oso tratu (10); oso trebea (29); oso trebeak (18); oso tresna (25); oso triste (27); oso tristea (23); oso tristea da (10); oso txarra (107); oso txarra da (20); oso txarra izan (23); oso txarrak (39); oso txarto (22); oso txiki (11); oso txikia (139); oso txikia da (40); oso txikia izan (11); oso txikiak (40); oso txukun (47); oso txukun aritu (14); oso txukuna (29)

oso ugaria (10); oso ugariak (16); oso ume (11); oso umore (20); oso une (54); oso urduri (125); oso urduri jarri (14); oso urduri jartzen (12); oso urduri zegoen (13); oso urria (22); oso urria da (13); oso urriak (21); oso urrun (322); oso urrun dago (21); oso urrundik (10); oso urrunetik (10); oso urruti (231); oso urruti dago (14); oso urrutiko (13); oso urrutira (45); oso urrutira joan (11); oso urrutitik (29); oso urte (29); oso usain (13)

oso zabal (11); oso zabala (64); oso zabala da (24); oso zabaldua (56); oso zabaldua dago (25); oso zabaldurik (10); oso zabalduta (32); oso zaharra (47); oso zaharra da (13); oso zaharrak (14); oso zail (67); oso zail izango (11); oso zaila (864); oso zaila da (335); oso zaila du (18); oso zaila egiten (15); oso zaila ikusten (13); oso zaila iruditzen (10); oso zaila izan (24); oso zaila izanen (13); oso zaila izango (129); oso zaila izaten (16); oso zailak (40); oso zakar (14); oso zalea (18); oso zehatz (13); oso zehatza (19); oso zehatzak (16); oso zen (13); oso ziur (27); oso zoriontsu (16); oso zoriontsua (18); oso zorrotz (19); oso zorrotza (48); oso zorrotza da (13); oso zorrotzak (27); oso zuhur (13); oso zuhurra (10); oso zurbil (16); oso zuzen (13); oso zuzena (17)

partida oso garrantzitsua (17); sistema oso bat (13); talde oso bat (10); urte oso batez (10); zaila da oso (17); zenbaki oso (21); zerbait oso (32)

ahalmen osoa (15); amnistia osoa (41); ardura osoa (26); armada osoa (15); arratsalde osoa (60); arratsalde osoa eman (12); arrazoi osoa (55); arreta osoa (63); askatasun osoa (61); aste bat osoa (13); aste osoa (68); aurpegi osoa (22)

babes osoa (74); babes osoa eman (10); babes osoa eskaini (10); begirune osoa (10); bere bizitza osoa (27); bere toki osoa (10); bidaia osoa (17); bide osoa (24); bilduma osoa (12); bira osoa (11); bizi osoa (37); bizitza osoa (268); bizitza osoa eman (19); borondate osoa (15); botere osoa (16); buelta osoa (19); buru osoa (10)

denboraldi osoa (17); egia osoa (130); egia osoa esan (20); egun bat osoa (10); egun osoa (300); egun osoa eman (19); egun osoa ematen (22); elkartasun osoa (25); elkarte osoa (29); eraikin osoa (15); erantzukizun osoa (39); eremu osoa (13); errespetu osoa (21); eskualde osoa (17); eskubide osoa (94); eskubide osoa du (16); espainia osoa (11); etxe osoa (44); europa osoa (13); euskal herri osoa (75); euskaltzain osoa (12); ez osoa (12)

familia osoa (89); fede osoa (10); frantzia osoa (10)

gau osoa (168); gau osoa eman (20); gehiengo osoa (193); gehiengo osoa lortu (22); gehiengo osoa lortzea (12); gehiengo osoa lortzen (10); gela osoa (54); gizadi osoa (14); gizarte osoa (37); goiz osoa (46); gorputz osoa (205); gudaroste osoa (31)

herri osoa (185); herrialde osoa (13); hilabete osoa (20); hiri osoa (56); historia osoa (23)

ia egun osoa (10); ia osoa (48); ibilbide osoa (35); ikuspegi osoa (11); ilara osoa (11); indar osoa (12); informazio osoa (19); inguru osoa (14); isiltasun osoa (10); israel herri osoa (10); israel osoa (18); israeldarren elkarte osoa (11); istorio osoa (21); itxura osoa (10); itzuli osoa (33); izadi osoa (13); izate osoa (17); izen osoa (10)

konfiantza osoa (130); konfiantza osoa du (10); kontrol osoa (11); kopuru osoa (13); laguntza osoa (25); lan osoa (20); lehentasun osoa (35); leku osoa (11); lerro osoa (10); liburu osoa (21); lur osoa (37); lurbira osoa (10); lurralde osoa (56)

mende osoa (10); mendi osoa (11); mundu osoa (132)

nafarroa osoa (15); nire bizitza osoa (16)

obra osoa (29); oso osoa (69)

partida osoa (46); partida osoa jokatu (16); planeta osoa (13); plaza osoa (15); prestutasun osoa (14); prozesu osoa (38)

sail osoa (10); segurtasun osoa (10); sistema osoa (36); sostengu osoa (19); sustengu osoa (19)

talde osoa (80); testu osoa (13); toki osoa (19); txosten osoa (12)

uda osoa (14); unibertso osoa (28); urte osoa (42); uste osoa (110)

zati osoa (16); zentzu osoa (11); zerbitzu osoa (10); zerrenda osoa (35); zigor osoa (29); zigor osoa bete (11); zilegitasun osoa (19); ziurtasun osoa (17); zorion osoa (12)

egun osoak (11); elkarte osoak (10); euskal herri osoak (15); familia osoak (52); gizarte osoak (25); gorputz osoak (13); herri osoak (120); herri osoak erantzungo (12); israel osoak (18); mundu osoak (48); talde osoak (34)

arratsalde osoan (52); aste osoan (112); asteburu osoan (11); atzo egun osoan (12); bere bizitza osoan (61); bere osoan (63); bidaia osoan (31); bide osoan (31); bira osoan (10); bizi osoan (44); bizitza osoan (435); bizitza osoan zehar (20); denbora osoan (43); denboraldi osoan (50)

egipto osoan (21); egun osoan (590); egun osoan zehar (40); eremu osoan (19); erresuma osoan (17); eskualde osoan (15); espainia osoan (36); estatu osoan (31); etxe osoan (22); europa osoan (111); euskal herri osoan (281); frantzia osoan (24); gau osoan (229); gau osoan zehar (14); gela osoan (17); gizarte osoan (11); goiz osoan (67); gorputz osoan (115); gorputz osoan zehar (10); herri osoan (303); herrialde osoan (59); hilabete osoan (34); hiri osoan (40); historia osoan (27)

ia egun osoan (12); ia partida osoan (14); ibilbide osoan (37); inguru osoan (22); iparralde osoan (19); isiltasun osoan (12); israel osoan (13); italia osoan (12); itzuli osoan (11)

lehen zati osoan (10); liburu osoan (10); lur osoan (11); lurbira osoan (12); lurralde osoan (71); luzera osoan (26)

mende osoan (14); mundu osoan (515); mundu osoan barrena (11); mundu osoan ez (11); mundu osoan zehar (27)

nafarroa osoan (23); negu osoan (10); nire bizitza osoan (34)

obra osoan (10); oso osoan (31)

partida osoan (145); partida osoan zehar (11); prozesu osoan (24)

saio osoan (17); sasoi osoan (13)

txapelketa osoan (12)

uda osoan (26); urte osoan (269); urte osoan zehar (14); uste osoan (45)

zabal osoan (13); zabalera osoan (10); zati osoan (17)

familia osoarekin (16); gudaroste osoarekin (12); herri osoarekin (11)

aurrekontu osoaren (15); bizitza osoaren (10); determinazio osoaren (14); elkarte osoaren (23); euskal herri osoaren (26); familia osoaren (17); gehiengo osoaren (15); gizarte osoaren (47); gizateria osoaren (11); gorputz osoaren (21); herri osoaren (70); herri osoaren aurrean (13); israel osoaren (23); kopuru osoaren (10); lur osoaren (13); mundu osoaren (72); obra osoaren (14); sistema osoaren (15); talde osoaren (15)

gizarte osoarentzat (14); herri osoarentzat (10); mundu osoarentzat (10)

elkarte osoari (14); euskal herri osoari (25); familia osoari (26); gizarte osoari (47); herri osoari (79); mundu osoari (29); talde osoari (16)

zenbaki osoen (11)

euskal herri osora (39); gizarte osora (18); gorputz osora (21); herrialde osora (14); lurralde osora (17); mundu osora (47); mundu osora zabaldu (15)

bizi osorako (121); bizi osorako espetxe (10); bizi osorako kartzela (49); bizitza osorako (65); egun osorako (22); euskal herri osorako (54); mundu osorako (10); urte osorako (27)

euskal herri osotik (19); gorputz osotik (11); mundu osotik (31)

apaltasun osoz (12); ardura osoz (11); arrazoi osoz (60); arreta osoz (30); askatasun osoz (48); begirune osoz (13); bihotz osoz (26); denbora osoz (32); diskrezio osoz (11)

egun osoz (37); errespetu osoz (25); eskubide osoz (32); gardentasun osoz (14); gehiengo osoz (35); gogo osoz (34)

indar osoz (16); inpunitate osoz (15); konfiantza osoz (29); lasaitasun osoz (21); merezimendu osoz (41); nagusitasun osoz (16); naturaltasun osoz (49); normaltasun osoz (50)

segurtasun osoz (20); uste osoz (23); zehaztasun osoz (13); ziurtasun osoz (52)


osoba ik osaba.

osogarri ik osagarri.

osoka (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) adlag ipar

Departamenduka egiteko partez, bozak egin litazke lurralde osoka.  Herria   2003-01-14

Sal-erospen horien enkanteak egiten dira parke osoka.  Herria   2005-06-09

Horietan ezartzen ditu sida edo iesa eritasunaz joak direnak, herri osoka zenbait lekutan.  Herria   2004-12-16

-Baina eztixiu kiloka saltzen, xungo osoka baizik!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.


osoki1 1 adlag erabat, guztiz. ik osorik; osoro; oso 8; osotara.

-Osoki asmatu duzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 211. orr.

Suak osoki erre du Apeztegia.  Herria   2005-04-28

Biok genekien ez zela berriro osoki sendatuko, aurrerantzean bizitzan ongi moldatu arren, iragan hura beti egongo zela berarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko.  Herria   2003-06-05

Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko.  Herria   2003-06-05

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 82. orr.

Bere soak osoki kosk egin zion estreinakoz nire begiradaren amuari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.

Mutilekin osoki bat eginda jokatu nahi omen dik Erregek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Garaitua izan nintzen, osoki garaitua, Prévan geldiarazteko edo neure burua defendatzeko hitzik erran ahal izan baino lehen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.

Zeren hau sarrera eta eredu bat ematea baita, gero hobeto eta osokiago kontenplatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Nola, zein bidetatik eta zer jarreraz lortuko zuen Jainko Jaunari osokiago itsastea, beraren asmo eta nahiaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Tirriatzean eta erresumintzean banatzen den sentsualitate berak obeditzen diola arrazoimenari, batzutan osoki eta bestetan hein batean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

Konturatzen ote gara nola eta zergatik aldatu den osoki, urte guti barne, euskaldun gaztearen estereotipoa?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Nork ere bere Herria osoki maite baitu, hunek bakarrik maita lezake mundu osoa!  Herria   2004-11-25

Hari nagokio osoki.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Israelgo juduen alderdia hartua du amerikano Bushek kasik osoki.  Herria   2003-05-29

2 (adizlagunekin)

Gaia osoki ederki erabilia izan da baina ororen buru nehor ez zagon prest abentura horren segitzera.  Herria   2005-12-15

Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Nagusi agertu dira osoki nagusi.  Herria   2004-12-02

Adiskideak Mai aipatua zidan, baina nitaz osoki segur agertzeko elementu anitz eskas zitzaizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Nondik nola jakin hori, osoki segur izateko gisan?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.

Bide hori harturik jeneralari beti osoki leial egon zirenetan azkenetarik ginuen Olivier Guichard.  Herria   2004-01-29

Gela erdian emakume bat agertu zitzaien, zutik eta osoki larru gorrian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

Erran dautzut segurki konfidantzaz sendi dutala hemen zuekin ene burua, osoki konfidantzaz...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 123. orr.

Osoki batuaz idazten dut, baina ez batuera zentralean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 145. orr.

3 (izenondoekin)

Baina unibertsaltasunak aurpegi osoki positiboa duen bitartean [...] progresoak jada garai honetan Unamuno-rentzat zentzu anbiguoa dizu, negatiboa ez denean. Xalbador osoki fededuna zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.

Prefetaren erabakia osoki politikoa da.  Berria - Harian   2005-07-27

Bai, adiskidea, nirea da, osoki nirea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

-Hau ez duk osoki hire gustukoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

Emazte ohiak -zuzendu nion, nahiz eta datua, zorrozki begiratuta, osoki egiazkoa ez izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Zure erabakia, bene-benetan, txalogarria da osoki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

Ezen ekintza hauek deitzen ahal badira ere partez borondatezkoak, basaberenak bezala, ez dira osoki horrelakoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

4 oso-osoki adlag

Oso-osoki fabrikatu egin duten dosier batean oinarrituta akusatu dute.  Berria - Harian   2006-04-13

Esan dezakegu, beraz, orden honetako erregelak ezegonkorrak direla, eta lege sinkronikoaren definizioaren barnean oso-osoki sartzen direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Ni barruan nengoenean estreinatutako Ertzaintzaz Lorenzok idatzi dituenak neure egiten ditut oso-osoki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eliza osoki betea (3); meza osoki euskaraz (3)

osoki agertzeko (3); osoki ahantziak (3); osoki aldatu (10); osoki aldatu dela (3); osoki aldatzen (4); osoki argitu (4); osoki atxikia (4); osoki atxikiak (3); osoki bere gain (6); osoki beregain (3); osoki beren gain (4); osoki berritu (5); osoki berritua (6); osoki berritua izan (4); osoki bete (17); osoki betea (6); osoki betetzen (6); osoki determinatua (3); osoki determinatzen (3)

osoki egin (3); osoki egiten (4); osoki emana (10); osoki erre (5); osoki euskaraz (35); osoki fededuna (3); osoki fida (3); osoki hartua (7); osoki herritar (4); osoki jakin (3); osoki suntsitu (5); osoki suntsituak (6)


osoki2 iz zer osoa.

Eta objektuak aldi berean existituz elkarlotuta errepresentatu behar diren heinean, hauek beren kokapena denboran elkar determinatu, eta horrela, osoki bat eratu behar dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.

Orduan, agerpen ororen osoki absolutua ideia soila dela esan ahal izango litzateke, izan ere, halako osokia inoiz marraztu ezin dugunez gero, bada, honek konponketarik gabeko arazoa dirau.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 148. orr.

Objektu hauen osoki absolutua inferitzen dugu arrazoimenaren bidez determinatutako batasun absolutu gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Izan ere, osoki hau emana baita arrazoimenak bere alde praktikoan duen azken asmoaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Osoki artikulatu (organizatu) orotan zati bakoitza berriro artikulatua dela eta honela zatien analisi amaigabearen bitartez beti zati artifizial berriak aurkitzen direla onartzea, hitz batean, osokia amaigaberaino artikulatua dela onartzea, ezin da pentsatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.

Oinarri honekin, arimaren pertsonatasuna inoiz ere ez litzateke inferitutzat hartu beharko, baizik denboran osoki identikoa den autokontzientziaren esakunetzat, eta arrazoi honegatik balio du a priori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osoki absolutu (4); osoki absolutua (4); osoki bat egiten (3); osoki batean (4); osoki baten (5): osoki gisa (3)


osoko 1 izlag osoa, erabatekoa; guztiari dagokiona; kide guztiak biltzen dituena.

Osoko profesionala da eta berdin abestuko dizu opera, isil-isilik dago kaia barrenean, edo zarzuela pieza bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Silabak Gaileten Munstroaren eran ebakitzen hasten direnak, osoko inutila bazina bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.

Garbitzaileak alde bietara begiratu du, mesfidati, egitera doana egiteko osoko intimitatea beharko bailuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Zutitu eta osoko ispiluan aztertu zuen bere burua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

Fofanak kontratatutako hiru erasotzaileak ikusi ditu Yaldak, txara artean gordeak, osoko txanoak aurpegia estaltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 174. orr.

Europan osoko supermerkatuen sailkapenean hirugarren heinean agertzen zaigu Eroski/Intermarché sozietate berria.  Herria   2002-10-03

Andoaingo Osoko Udalbatzak herriko seme kuttunaren oroitzapena «bizirik eta dagokion duintasunez» iraunarazteko ahalegina egingo du.  Berria - Kultura   2004-10-22

• 2 adlag osorako.

Eta gaur goizean hara itzuliko naiz egun osoko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Adio, Bertrand maitea; goresmenak zuri eta eskerrak zure onberatasunagatik, zuri nago bizitza osoko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 506. orr.

3 ez-osoko izlag

Ez osoko denbora batentzat: Bete-behar-diren-baldintzak-: [...].  Herria   2005-01-06

Bi denbora osoko lanpostu ("gazte-enplegu " kontratu pean) sortuak izan dira baita denbora ez-osoko hiru lanpostu ere.  Herria   2004-11-18

EAk duen zinegotzi bakarrak, Antxon Belakortuk, ez du parte-hartzerik izan ez batzordean ez osoko bilkuran.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

4 oso-osoko izlag

Bada, itzuli egin zen aita sorterrira, izatez ene lagunaren sorterria izan ez baina mila urtez geroztik bere leinukoek euren oso-osoko herri izan zuten hartara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.

Hizkera berez-berezkoa eta oso-osokoa du Arresek, herri tradizioan sakon sustraitua eta berberak, tradizioko iturrietatik edanez sendoro landua. esaldi txiki honetan bildu du, oso modu politean, Euskal Herri ez beti ulerterrazegi honentzat oraintxe ere, neuretzat bederen, balio oso-osokoa dirauen gure definiziotxoa: "Peuple charmant, un peu sauvage".  Berria - Kultura   2006-01-15

Mesedez, ez izan nire diskrezioaren beldurrik, Eugeni ederra, oso-osokoa izango baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 161. orr.

5 osoko bilkura

Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkuran zortzi gai aztertu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Gizarte Foroko osoko bilkura batean hitz egiteko Euskal Herriak ordezkari bat aukeratu ahal izan zuela nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-17

Demokratek, ordea, bozketa atzeratzeko eskatu zuten, gaia Senatuaren osoko bilkuran eztabaidatu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-01-21

Euskaltzaindiaren osoko bilkurak 2005eko barne jardunaldietan hartu zuen proiektu hori martxan jartzeko erabakia.  Berria - Kultura   2006-02-01

Asteleheneko osoko bilkuran onartuko da testua.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Hurrengo urratsa Estrasburgoko Legebiltzarrean, osoko bilkuran, bozkatzea izango da.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Nazio Biltzarreko kideak aurkeztuko dituzte biharko Osoko Bilkuran  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

6 osoko zuzenketa

Orora 135 zatikako zuzenketa aurkeztu dira (EB-IUk 69, EAk 42, SAk 7 eta EAJk 17), eta lau osoko zuzenketa (IUk, PPk, PSEk eta SAk aurkeztutakoak), PPk plana atzera botatzeko eskatu zuen, osoko zuzenketa baten bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Estatutu Proposamenari egindako osoko zuzenketa eta zuzenketa partzial guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

PPk, berriz, osoko zuzenketa aurkeztu zion txostenari, eta zenbait zuzenketa partzial.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Bertan, aurkeztutako osoko zuzenketen inguruko eztabaida egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

PSE-EEk, herenegun akordioa lortu zuela iragarri ostean, osoko zuzenketa erretiratu baitzuen.  Berria - Harian   2006-03-15

Atzoko batzordean eztabaidatu beharreko bigarren osoko zuzenketa PPrena zen.  Berria - Harian   2006-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asteko osoko bilkuran (4); atzoko osoko bilkuran (11); aurkeztutako osoko zuzenketa (5); aurkeztutako osoko zuzenketak (8); aurkeztutako osoko zuzenketen (4)

biharko osoko bilkuran (3)

egindako osoko bilkuran (8); eginiko osoko bilkuran (5); ezohiko osoko bilera (3)

gaurko osoko bilkuran (3)

jarritako osoko zuzenketa (7)

legebiltzarraren osoko (6); legebiltzarraren osoko bilkuran (4); legebiltzarreko osoko (27); legebiltzarreko osoko bilkurak (8); legebiltzarreko osoko bilkuran (13); lehenengo osoko bilkura (3)

nazio eztabaidagunearen osoko (3)

osoko bilera (7); osoko bileran (19)

osoko bilkura (82); osoko bilkura batean (8); osoko bilkura berezia (4); osoko bilkura egin (10); osoko bilkura egingo (6); osoko bilkurak (67); osoko bilkurak onartu (3); osoko bilkurako (8); osoko bilkuran (183); osoko bilkuran aurkeztuko (3); osoko bilkuran aztertuko (3); osoko bilkuran bozkatuko (4); osoko bilkuran egingo (5); osoko bilkuran eztabaidatuko (4); osoko bilkuran eztabaidatzea (3); osoko bilkuran izandako (3); osoko bilkurara (15); osoko bilkurarekin (3); osoko bilkuraren (17); osoko bilkurari (7); osoko bilkuretan (5)

osoko udalbatzak (3)

osoko zuzenketa (142); osoko zuzenketa atzera (3); osoko zuzenketa aurkeztu (37); osoko zuzenketa aurkeztuko (9); osoko zuzenketak (50); osoko zuzenketak aurkeztu (9); osoko zuzenketan (5); osoko zuzenketaren (6); osoko zuzenketen (19); osoko zuzenketen eztabaida (10); osoko zuzenketen eztabaidan (3)

ostiraleko osoko bilkuran (3)

parlamentuaren osoko (3); parlamentuko osoko (12); parlamentuko osoko bilkurak (4); parlamentuko osoko bilkuran (3)

udaleko osoko bilkura (3); udaleko osoko bilkurak (6)


osorik 1 adlag ezer falta ez zaiola, erabat.

Erabat debekaturik dago [...] zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta trataera informatikoa barne direla.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

Beste espezieentzat, itxirik dago, partez edo osorik, mundu hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Gortinak ez zuen gelako leihoa osorik hartzen, eta agerian geratzen zen tartean bi txori pausatu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Ez zen egia aurreko milioi erdia osorik gastatua nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 114. orr.

Egoitzan doako apopilo izaten jarraitzen badut, irabazten dudan dirua osorik bidali ahal izango zioat andreari.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 60. orr.

Kargadorea osorik dauka.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Ez du nirekin plazer osorik ezagutu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.

Ezin dugu perpaus bat osorik ulertu maila guztietan jasotzen duen analisia ezagutu gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Madame Lil ez zen osorik erantzi.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

"Zineko izarrak garaile greban", zioen izenburuak; artikulua osorik irakurri nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 193. orr.

Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean, aitak, labea husterakoan, estilografikoa finkatzeko klipa errautsetan aurkitu zuenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

2 hautsi edo puskatu gabe.

Pitzatua egotea ez da hautsia egotea; pitzatua egotea ez da osorik egotea ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Nire bihotza ere pusketaz osatua dagoelako, eta osorik mantentzeko hutsune guztiak beteta izan nahi ditudalako.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

Hezurrik osorik ez geratzeko moduko ordaina, horixe emango diot!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Bi besoak osorik atxiki dituk hik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Gorputz adarrak osorik zituela ziurtatu zuen atzamarrak eta behatzak banaka zenbatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

3 eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe.

Gerla bururaturik, etxera, bizirik eta osorik, itzultzen ari zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

4 onik eta osorik

Poz handia hartu zuten Nadia eta Mikel Strogoff onik eta osorik aurkitzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

Itzul zaitez etxera, onik eta osorik, eta aurki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Ontziratuta dagoen guztia onik eta osorik helduko da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Jakob, berriz, onik eta osorik iritsi zen Kanaan lurraldera, Siken izeneko hirira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

5 oso-osorik

Oso-osorik jaten omen zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 132. orr.

Hanley sarjentuaren ahotik aditu zitean kontakizuna, eta oso-osorik irentsi hark kontaturikoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

"Oso-osorik atera dugu kartzinoma alea", esan dit.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Errusiak beretzat nahi zuen, oso-osorik, gure Polonia ederra, baina Prusia, Austria eta batez ere Ingalaterra ez zeuden horretarako prest.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Basamortuak egiten zituen, ontziak hondoratzen, basoak oso-osorik suntsitzen zituen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 201. orr.

Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Frantses liberak Bundesbankek Frantziako Bankuari eskainitako laguntzari zor zion oso-osorik bere erresistentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Oso-osorik daukat nik neure jendea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ia ia osorik (7); ia oso osorik (4); ia osorik (64); kasik osorik (4); onik eta osorik (15)

oso osorik (407); oso osorik bete (9); oso osorik betetzen (5); oso osorik hartzen (4); oso osorik hondatzear (4)

osorik atera (6); osorik azaldu (4); osorik bete (38); osorik bete ondoren (4); osorik betearazteko (4); osorik beteko (4); osorik beteta (8); osorik betetzea (6); osorik betetzeko (4); osorik betetzen (9); osorik dago (5)

osorik edo zatika (4); osorik egin (11); osorik egiteko (4); osorik egiten (4); osorik egon (4); osorik eman (12); osorik ematen (9); osorik entzun (4); osorik esaten (5); osorik estaltzen (8); osorik garatzeko (4); osorik hartu (6); osorik hartuta (9); osorik hartuz (4); osorik hartzen (11); osorik heldu (4); osorik hondatzear (4); osorik hondatzear baitago (4)

osorik ikusi (14); osorik ikusteko (7); osorik ikusten (6); osorik irakurri (19); osorik irakurtzeko (6); osorik iraun (4); osorik irentsi (6); osorik izan (5); osorik izango (4); osorik jan (6); osorik jasotzen (4); osorik jokatu (6)

osorik onartu (4); osorik sartu (6)

osorik ulertu (4); osorik utzi (5); osorik zegoen (10)

zigorra osorik bete (19); zigorra osorik beteta (7)


osoro adlag osoki. ik osotoro.

Horrek ez nau osoro asetzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Ez nintzen arriskuaz osoro jabetu harik eta, minutu batzuk geroago, Lizarragaren etxe atariko zubiaren azpitik pasatu nintzen arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Adimenaren legeekin osoro ados dagoen ezagutzan ez dago errakuntzarik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Koskabiloak, guztiz laxo, osoro zintzilik geratu zitzaizkidan eta taketa inoiz baino gogorragoa neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Fonologialariarentzat gauzak ez dira osoro berdinak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.


osotara 1 adlag guztiz, erabat, zeharo. ik osoki1.

Axola gutxi du jakitea nor izan ote zen, osotara edo zatika, eleberriko Lulu hori, Andres Hurtadorekin ezkontzen den neska.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Ez nuen osotara erdietsi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.

Gorputza osotara uzkurtu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

Bizimodu osotara berri bati ekitean otordu erregularrak eta osasungarriak egin behar direla ez gogoratzea ere!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.

Baritono-ahots gozo durunditsuak bakarrik gutxitzen zuen haren itxura osotara biguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Gauzak diruditena dira, osotara, eta haien atzean... ez dago deus ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.

2 guztira, orotara.

4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Zazpi ipuin ziren osotara, kontakizunaren ikuspegitik begiratuta kronologikoki antolatuak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 95. orr.

Ohea alde batetik bestera betetzen zuen, hankak eta besoak zabalik, ohea berez den esparru autonomoa osotara harturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.

3 osotarako izlag

Zeharoko eta osotarako jakite hartan, izan ere, ez dago bizirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Hamar peniketako te joko batek egun osotarako egiten zuen Cam zoriontsu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

Taula hau Filosofiaren zati teoretikoan erabat baliagarria dela, areago, ezinbestekoa ere badela adigaietan funtsatzen den zientzia baten osotarako plana konplituki marrazteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.


osotasun 1 iz osoa denaren nolakotasuna.

Halako osotasun batek betetzen zuen Florent; bazirudien sukaldeko usain hura barrura sartu eta hango eguratsa kargatzen zuten janari guztiek jaten ematen ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Bere zatiak modu arrazional batean egituratzen dituen osotasun bat badela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Balio hutsez osaturiko egitura bat dugu aurrean, alegia osotasun bat, denak elkarri buruz buru dauden ikurren arteko erlazioek [...] eraturikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Hor daude osagaiak, baina osotasunik ez da, zatiak ez dira lotzen, eta ezin dezaket besterik osoki existitzen ez den egun baten hondakinak bilatu baizik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Zatika bezala osotasunean, Playa de las Américasek poz gutxi ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Osotasunak zatiei esker balio du; orobat, osotasunean duten lekuari esker balio dute zatiek, eta horra zergatik zatiaren eta osotasunaren arteko erlazio sintagmatikoa, zatiek haien artean dutena bezain garrantzitsua den.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Agian, arima ote da osoa eta beronen nolabaiteko atalak bere burua maitatzeko maitasuna eta ezagutzeko jakintza, eta bi atal hauek osatzen ote dute osotasun hura?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

Jakin behar da, unibertsoaren osotasunaren eta gizabanakoaren arteko antzaz esan duguna gorabehera, ez dela hori gizakia mikrokosmos bat dela esateko arrazoia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Hizkuntza, pentsamendua, arraza, lurra, dena bat, dena osotasun bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.

Arazoa bere osotasunean aztertu behar da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Jakiteko duzu unibertso hau, bere osotasunean harturik, ez duela banako bat besterik osatzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 189. orr.

Unibertsitatea bere osotasunean.  Herria   2002-12-19

Poetak, filosofoak ez bezala, ez du osotasunik nahi, osotasun horretan gauzak -gauza oro eta gauza bakoitza bere beretasunean- galduko ote dituen beldur baita beti poeta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

Baina zer da nitasunaren osotasun hori?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

Defini al daiteke osotasun bat ala kateaketa soilak besterik ezingo ditugu bururatu?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Erregeagandik onura bat jasotzen zutenek onura horren parte bat ematen zieten zenbait basailuri; baina parte horiek ez ziren osotasunetik bereizten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.

Gehiegi begiratu zion Hego Euskal Herriari, eta gutxiegi Euskal Herriaren osotasunari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 52. orr.

Larruazalaren osotasuna mantentzeko, badira hainbat diseinu-ezaugarri burutsu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

2 (izenondoekin)

Nire osotasun fisikoa arriskuan jarriz behin baino gehiagotan igaro nuen errepidea igaro ezin zitekeen lekutik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Enuntziatua esaldiarekin edo proposizioarekin aurrez aurre ipintzean, ez naiz saiatu osotasun galdu bat bilatzen, ezta berpizten ere hitzaren betetasun bizia, berbaren aberastasuna, logosaren batasunaren sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Osotasun erretoriko bakar baten osagaiak bereiz ikertu eta aztertzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 186. orr.

Gauza bera gertatzen da irudi-horman ere, irudi mugikorrez osatutako segida ordenatu bat baita, osotasun zatikatuzko irudi bakar bat bezala irakur daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Ezaugarri horiek, denbora jakin baten ondoren, berezkoak ziren ezaugarriekin bat eginik, karakterra deitu ohi dugun osotasun koherente eta aldi berean kontraesankorra eratu zutela berarengan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 191. orr.

Eboluzioaren teoriak osotasun integratu bezala aztertu beharko lituzke organismoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Enuntziatua eraketa diskurtsiboari dagokio, esaldia testuari dagokion bezalaxe, eta proposizioa osotasun deduktiboari dagokion bezalaxe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Osotasun absoluturantz aurreratzea erabat ezinezkoa da bide enpirikotik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Izadiaren osotasun erabatekoan desagertzeraino.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dago, beraz, denbora absoluturik, denbora "orokor" bat baizik, gure denborazko esperientzia guztiak denak batera hartzen dituen osotasun-sistema batera egokitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 103. orr.

Urte askoan usteldu den zur-lan zaharrak izaten duen osotasun itxura gogorarazi zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Historia horretako aldi bakoitzean, argiaren estiloak osotasun-inpresio bat ematen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Batzuetan Norari begiratu eta pertsona arrotz bat iruditzen zitzaidan, lehen ez bezala, lehen osotasun sentsazioa neukan Norarekiko erlazioan, bateratasun sentipena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Subjektu modernoa, Mari mitikoaren antzo, ezaren bila dabil; badaki akatsa eta hutsunea baliagarriago zaizkiola edozein osotasun nahia baino.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Set-ez den bezainbatean, soilik Adamek berari irakatsi eta adimena eman ondoren, horrela giza osotasuna lortuz, esan zen hartaz: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 52. orr.

Ondoren bera kultur osotasunak deskribatzeko eginkizuntzat jotzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 231. orr.

5 ez-osotasun iz

Mintza-doinuan erreparatuta, gisa bertsukoren bat erantsiko zuela iduri zuen, eta horrexegatik, erran ez zuelako, ez-osotasun kutsua txertatu zion esaldiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

6 osotasun-ez iz mug

Hara euskaldunok gaur gaurkoz ezaren mitologiatik ikas dezakeguna: osotasun-eza hobea da osotasun faltsu baten atzetik aritzea baino  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilararen osotasun (5); ilararen osotasun absolutua (3); ilaren osotasun (3); osotasun absolutua (17); osotasun absolutuan (3); osotasun absolutuaren (3); osotasun erretorikoaren (5); osotasun fisiko (3); osotasun fisikoa (5); osotasun fisikoa arriskuan (4); osotasun fisikorako (3); osotasun gisa (4); osotasun guztia (3); sintesiaren osotasun (3)

euskal herriaren osotasuna (7); euskararen osotasuna (4); hizkuntzaren osotasuna (3); lurralde osotasuna (10); lurralde osotasuna mantentzeko (3); osotasuna ematen (3); osotasuna gobernatzen (3); osotasuna izan (4); osotasuna izendatzen (3); osotasuna lortu (3); osotasuna lortzeko (3); osotasuna mantentzeko (4)

bere osotasunean aztertu (4); bere osotasunean bete (3); bere osotasunean eta (7); bere osotasunean ez (6); bere osotasunean ezagutzeko (3); bere osotasunean hartu (8); bere osotasunean hartua (3); bere osotasunean hartuko (3); bere osotasunean harturik (5); bere osotasunean hartuta (9); bere osotasunean hartuz (4); bere osotasunean hartzen (8); bere osotasunean ikusi (3); bere osotasunean ikusten (4); bere osotasunean kontuan (3); bere osotasunean onartu (4); bere osotasunean ulertzen (3); beren osotasunean (15); eta bere osotasunean (5); eta osotasunean (6); euren osotasunean (3); euskal herria osotasunean (4); euskal herriaren osotasunari (3); euskararen osotasunari (4) bere osotasunean (250); gauzak osotasunean (3); hau bere osotasunean (5); herria bere osotasunean (27); herria osotasunean (4); hizkuntza bere osotasunean (3); hori bere osotasunean (6); horiek beren osotasunean (3); ia bere osotasunean (7); osotasunean aztertu (6); osotasunean aztertu behar (3); osotasunean aztertzen (3); osotasunean bete (5); osotasunean duten (3); osotasunean ere (6); osotasunean eta (9); osotasunean ez (8); osotasunean ez bada (3); osotasunean ezagutzeko (4); osotasunean hartu (13); osotasunean hartu behar (8); osotasunean hartua (3); osotasunean hartuko (3); osotasunean harturik (6); osotasunean hartuta (18); osotasunean hartuz (5); osotasunean hartzen (11); osotasunean hartzen du (4); osotasunean ikusi (4); osotasunean ikusita (3); osotasunean ikusten (4); osotasunean kontuan (5); osotasunean onartu (5); osotasunean ulertu (3); osotasunean ulertzen (5); unibertsoaren osotasunean (7)

bere osotasunera (4)

osotasunezko ekimena (4)


osotoro adlag oroso, osoki.

Maitasuna berriz indartsuagoa da gorrotoa baino, eta maitasunak osotoro garaitu duen gorrotoa, maitasun bilakatzen da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.

Euskotarra, alegia, intolerantzian eta gogorrean jarrita, zeharo eta osotoro dela kastillanotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Highsmithek, izan ere, gezurti, iruzurgile eta hiltzaile batekin osotoro identifika gaitezen erdiesten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.

Ez bakarrik elkarturik, baizik eta osotoro bat eginik, horrela izan daitezela bat gurekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Bizitza osotoro besarkatuaren gainean ernetzen da Zazie metroan-ek eragiten duen gozamena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 106. orr.

Adimenek ezin diezaioketela Sortzaileri (gorets bedi!) hauteman, Hura zer den Berberak besterik ezin dezakeela hauteman, eta Hari hautematea Hari osotoro ezin hautematea aitortzea dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeharo eta osotoro (4)


osotu ik osatu.

ospa 1 interj norbaiti, alde egin dezala adierazteko, esaten zaion hitza. ik utikan; hanka.

Nolanahi den, ospa!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

-Ospa, Malfoy -esan zion Ronek, masaila estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Ba orain ospa, lanera, neska-mutikoak!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

-Ospa hemendik -esan zuen enplegatuak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 165. orr.

-Hik ospa hemendik bizkarra itzuli gabe -esan zion Pepponeri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

-Ospa hemendik, sagu zikina!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Ospa nire begien bistatik, nola esan behar zaizue!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Ospa, duintasun izpirik gelditzen baldin bazaizue!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 102. orr.

Legearekin eta kontzientziarekin bakean gaudenean, trena hartu eta ospa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.

Gure prozedurak gustuko ez badituk, ospa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.

Ibaietako urak gora eta gora / egin kasu, semeok, ospa edonora!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 39. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Banoa ospa hemendik -esan zuen gizonak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

3 ospa egin alde egin.

Alde egin besterik ez zuen nahi, ospa egin New Yorketik albait bizkorren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Handik pixka batera Sheilak ospa egiteko keinua egin zidan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

Keinu bidez ospa egitera gonbidatu zuten: Giovanni hemen bizi da, ziur egon zaitezke, zoaz lasai, zoaz!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 84. orr.

-Zuk ere hobe zenuke salto bat egin eta hemendik hegan ospa egitea, kokoteko on bat hartu nahi ez baduzu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Zarraolandiaren semeak ospa egin dik kartzelatik!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.

Dobbyk "Harry Potter seguru dago hor, jauna!" erantzun eta ospa egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

Baina berehala egin du ospa, zeharo izututa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Neskak aterantz egin zuen arineketan, hura ireki eta ospa egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Ziztu bizian egin genuen ospa, etxerainoko bide osoan zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Arratoiak ihes egin zuen Ronen atzaparretatik, lurra ukitu orduko lasterka ospa egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Ni, halakoetan, isil-isila hurbiltzen natzaiek eta haiek deabruak harturik ospa egiten ditek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 92. orr.

Ospa egin dit erabat burutik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gero ospa (4); handik ospa egiteko (3); hartu eta ospa (4); hemendik ospa egin (4); ospa egin (102); ospa egin ondoren (3); ospa egin zuen (18); ospa egingo (7); ospa egitea (11); ospa egiteko (20); ospa egiten (16); ospa egiten ditek (3); ospa hemendik (17)


ospagai iz ospatzeko gaia.

Txekoslovakiako Errepublika Demokratikoko Zientzien Akademiak antolatua da zeremonia, ezohiko ospagai berezi bat dela eta: ilarretan ondoretasuna nola gauzatzen den azalduz Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Ospagai har ditzaket amodioak, abere-ohointzak, nabigazioneak, gerlak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.


ospagarri izond ospatua izatea merezi duena.

Geu ginen abuztuaren zortzia ospagarri deklaratu genuenak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 186. orr.


ospaketa (19 agerraldi, 5 liburutan) 1 iz ospatzea. ik ospakizun.

Ituna: Ospaketa eta ondorioak.  Elizen arteko biblia   Dt 27,1 tit

Ospaketa hura berrikeriatzat hartua izan ez zedin, lehenik Aita santuaren baimena eskatu eta lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Natibitate jaiaren ospaketa Greccion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Larunbat arratsalde batez, jai-giroan sumatzen nuen han urruti neure Donostia kandeletan, ospaketa hits eta eroan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 306. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ospaketa zeremonia, hurrengo larunbaterako utzi zen, abuztuaren 2rako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Legenda Luzea-rekin alderatzen bada, testuaren ospaketa-giroa nabarmendu daiteke bereziki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.


ospakizun (892 agerraldi, 115 liburu eta 414 artikulutan) 1 iz ospatzea; zerbait ospatzeko antolatzen den ekitaldia edo jaia. ik ospaketa; ospakuntza.

Elizkizunak, ospakizunak, mendeurrenak, jokoak, jaiak, [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Danborrada, jai eta ospakizun bezala, XIX. mendearen erditik aurrera sendotu bazen ere, [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 41. orr.

Uzkudunen ospakizun horretara etorriko diren kaballeru batzuk kriminalak izango dituk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

Jokoen ospakizun horietan hiritarrak beren emazte eta umeekin denbora luzean egoten dira leku berean eserita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Ministroak, bertzalde, baimena zuen, igandean, gazteluko kaperan egiteko afariaren ospakizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Aste sainduko ospakizunak: erritoak eta sinboloak.  Herria   2003-04-17

Hamar eguneko ospakizunak prestatu zituzten haren omenez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.

Zoazte atseden hartzera; arratsean ospakizuna dugu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.

Amaitu dira jaiak, amaitu ospakizunak eta ikuskizun miragarriak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.

Urteurrenaren kariaz, ospakizun ugari antolatu dira azken egunotan heroiaren izena duten plaza eta hiribide nagusietan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Ospakizun haiek alderantzizko eragina zuten nigan: nahigabea eta malenkonia nagusitzen zitzaizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Hor finkatu baitzen ospakizun guztien egutegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Ubanbe aurkeztu beharra zegoela munduaren aurrean, eta ospakizun bat egingo zutela kazetarientzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Ez nuen ospakizunetan parte hartzeko asmorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Baina ez nago ospakizunetarako.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Ospakizun on baterako ez zegok Vega Sicilia bezalakorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.

Ospakizun nagusietan ez bestetan eraman ohi zuen aginte-ezpata ospetsua lotu zian gerrikotik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Oroitarriari estalkia kendu eta inauguratu behar zuten goizean, ospakizun berezi bat egin zen Bigarren Hezkuntzako Nesken Mendebaldeko Ikastetxea-edo zeritzon leku batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Urtero legez ospakizun xumea egin zitzaion atzo, eguraldia lagun.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

-Gauean gertatu zen onena, ospakizun luze bezain xarmagarriaren amaiera aldera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Ez du ospakizun handirik egingo bi ardirekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 164. orr.

Ospakizun handirako prestatua dagoen lekura iristean, kardinal, gotzain eta abadeen multzo goresgarria Aita santuaren inguruan kokatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Ospakizun santua amaitu zenean, andrea etxera itzuli zen, barrena pozik eta begiak argitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 862. orr.

Hasiera batean ospakizun anfetaminiko-kokainomanoa izango zela erabaki genuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldirako gonbidapena zen, ospakizun egitarauarekin batera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.

Bilkura berezi bat egin da jakin-arazteko nolako ospakizun-saila akulatuko den ondoko egunetan.  Herria   2003-01-21

Gaur ospakizun eguna dugu, ez sesiorakoa!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.

Urteurrenen ospakizun ekitaldietan, hots, okasio berezietan.  Berria - Harian   2006-01-28

Ospakizun otorduaren osteko zurrunaldi berbatsuan zeuden laurak, normalean baino kalaka animatuagoan. Komunista izaten segitzen dinat nolabait, eta oraindik ere ospakizun lege loriatsuenak gordeak zauzkanat beharginek boterea hartuko duten egunerako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Nahiz eta ez aitortu, ospakizun airea zerion bidaiari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mintzaldia bukatu zela eta herri-ospakizunak hasita zeudela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 296. orr.

Emaztearen hileta ospakizuna amaitu zenean, [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 198. orr.

Azaroaren 27 an, Eibarren, Mogelen mendeurren-ospakizuna.  Herria   2002-11-21

Gure neskatoak ematen du Windsor Gaztelura doala urtebetetze ospakizunen batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Merezi du oroitzapen ospakizun horien kariaz idatzi edo argitaratutako lanak aipatzea: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Badakigu urtarrilaren 20ko jaia eta hartan egiten ziren musika ospakizunak Inauteriaren atariko bat baizik ez zirela.  Askoren artean   «Rataplan» - 43. orr.

Ohore eta goresmen ospakizun horietan parte hartuko duten guzieri.  Herria   2004-06-10

Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 13,2

Berdin, udaberriko ekinoziotik 40ra, Beltaine, maiatz-leheneko su-festa eta argi-ospakizun handietako haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jai eta ospakizun (3); ospakizun bateratuak (3); ospakizun berezi (8); ospakizun bereziak (7); ospakizun eguna (8); ospakizun egunak (3); ospakizun ekitaldia (3); ospakizun ekitaldiak (3); ospakizun ekitaldian (3); ospakizun gisa (3); ospakizun handi (4); ospakizun handia (4); ospakizun handietan (4); ospakizun handirik (3)

ospakizuna egin (3); urteurrenaren ospakizuna (3)

eguneko ospakizunak (4); ospakizunak egin (4); ospakizunak egiten (3); ospakizunak hasi (4); sainduko ospakizunak (3); urteurrenaren ospakizunak (3); urteurreneko ospakizunak (3)

inaugurazioko ospakizunean (3)

eguneko ospakizunetan (3); hileta ospakizunetan (4); ospakizunetan parte hartu (6); ospakizunetan parte hartzeko (8); urteurreneko ospakizunetan (3)


ospakuntza (12 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ospakizuna.

Gernikako ospakuntza ikusteko propio etorriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Bada, "kiním" direlakoak zorriak dira, Egiptoko hamar izurrietatik hirugarrena, hain zuzen, banaka aipatzen eta kantatzen baitira izurriok juduen Pazkoaren ospakuntzan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.

Gau horretan, jakitegian zer geneukan begira hasi zen Oriol, ospakuntzarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Beasainen, bere hamaseigarren kapitulua ospatu zuen otsailaren 5ean Odolkiaren kofradiak, asko ospakuntza eginez egun berean.  Herria   2001-02-22

2 (hitz elkartuetan)

Pazko-ospakuntza honela eratu zuten: apaizak beren tokietan jarri ziren, bai eta lebitarrak ere beren mailen arabera, erregeak agindu bezala.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,10


ospaleku iz zerbait ospatzen den lekua. ik ospatoki.

Ondo-ondoan, ostatuaren eta jantokiaren artean goiti, eskailera estu batzuk zenbait jangela tikitarako bide ziren, jite pribatuagoko oturuntza eta besten ospaleku.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.


osparazi, osparaz, osparazten du ad ospatzera behartu.

San Leon Aita Santuak ahaleginak egin zituen [...] egun santu hauek, ordenazioak barne, zabaltzen eta osparazten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Geroxago Rommel marexala, etsaiek berek hain estimu haunditan zaukatena, bere burua pozoindatzera bortxatu zuen, ehorzketa nazionalak osparaziz, jestu hori bere baitarik egin balu bezala.  Herria   2004-09-30


ospatoki iz zerbait ospatzen den lekua. ik ospaleku.

Garrantzi eta inportantzia handienekoa azarokoa zen: orduan hiru egun luzez mundu honetakoek bestera pasatakoekin harremanak estutzen saiatzen ziren trikuharrietan eta bestelako ospatokietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.


ospatsu ik ospetsu.

ospatu, ospa, ospatzen 1 du ad gertaera edo egun jakin bat, jai edo ekitaldi bereziren batez gogoratu; gertaera jakin bat dela eta, jai edo ekitaldi bereziren bat egin.

Aldarrikapen horren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zen egunean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Igande arratsaldean nire urtebetetzea ospatu genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Urtemuga ospatu eta hurrengo egunean ziplo jabetu nintzen nire egoera berriaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.

Tenpluaren Garbikuntza Jaia ospatzeko deia.  Elizen arteko biblia   2 M 2,16 tit

Nekaldia hurbil zuela, Pazkoa ospatu zuen bere ikasleekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

Zuek, juduok, ospa ezazue egun hau beste festaburuen artean, jai handiak eginez.  Elizen arteko biblia   EstGr 205,22

Ijitoek, esate bateko, San Juan eguna, handiro ospatzen dute, suaren eta uraren inguruko erritoen bidez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten, su-festak lauak, sutzarrak pizteko egunak, purifikazio egunak baitzituzten: Santu guztien egunean, Kandelaria bezperako gaua, maiatzaren lehenean eta abuztuaren hasieran.Ninibeko judutar guztiek ospatu zuten egun hura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

Misterio santuak ospatu nahi izan zituztenean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

Atzo gauean bertan, ardo ondratu batekin ospatu genuen garaipena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.

Alegrantziarik handienean ospatu zen etxeko jaungaiaren munduratzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Sindikatuen arabera, SCHk «kaleratzeekin ospatuko ditu inoizko etekinik handienak».  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Ardozko mozkorraldi eder batez ospatu dugu hitzarmena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Setioaren amaiera zen eta hura ospatu beharra zegoen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Oraindik gogoan du nola ospatu zuen [...] alemaniarrek Janovski atxilotu eta desjabetu izana.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 38. orr.

Ordurako txanpaina dezente edanda geunden, batez ere Gabrielle, balizko irabaziak ospatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Gosari oparo batekin ospatu behar ez zuen ba soldata berria?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Tiroa botatzen zuen, eta uso bat erortzen zen aldiko oihuka ospatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.

Biraoka ospatu zuen, marmar gozoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

Ospatzekoren bat genuelarik, amak esnegainezko tostadak jatera garraiatzen gintuen atso-arte hartara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

2 egin.

BBK Bilbao Bizkaia Kutxak bere ohiko batzarra ospatu zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Gela handian ospatu zeremonia xumea izan zen, eta hari negar zenbait lerratu zitzaizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Foru-hiriburuan ospatutako elizkizun guztien arteko garrantzitsuena ikusteko parada izan nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 276. orr.

Irkutskeko katedralean ospatu zen ezkontza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 458. orr.

Kongresua ospatzen zela aprobetxatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Aurrera egiten uzten ez badidazue gaur bi hileta ospatuko ditugu baten ordez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 108. orr.

1224an ospaturiko Arlesko kapituluaz ari da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Prozesio zibiko-erlijiosoa, halako batean ez zen gehiago ospatu.  Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

1992an Rio de Janeiron konferentzia ospatu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Don Kosme hil zenetik hiru astera ospatuko ziren hauteskundeak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 84. orr.

Garagardo lantegian bertan ospatzen dira emanaldiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.

3 eman.

Meza ospatzen ari zela, apaizak Kristoren Gorputza altxatzean, andreak begiak ireki zituen, garbi ikusi zuen eta debozio handiz adoratu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 862. orr.

Igande normal batean, edozein hil daiteke emozioz baloiaren meza ospatzen ari den bitartean.  Berria - Kirola   2006-01-10

4 ospe eman, goraipatu.

1789ko Iraultzaren II. mendeurrenaren karietara, François Mitterrand Frantziako presidenteak, Grégoire apezpikuaren gorputza Pariseko Panthéonera eraman zuelarik, "apez abertzale" haien guztien lana zuen ospatu nahi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Gogotik ospatzen du donostiarren gustu ona.  Askoren artean   «Rataplan» - 12. orr.

Usandizagaren musikak gaur egun arte iritsi den sonaz ospatu zuen donostiar bizimodua.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Ateraldi hori algara handiz ospatu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Mornatarrek barrezka ospatu zuten burutazioa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Orduan, hirurak aho batez Jainkoa goresten, ospatzen eta bedeinkatzen hasi ziren.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,51

Herri guztiek dute ohoratzen, beneratzen, ospatzen eta goratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,30

Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek [...] Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberri eguna ospatu (4); alegeraki ospatu (6); behar bezala ospatu (4); bilera ospatu (3); biltzarrak alegeraki ospatu (3); diada ospatu (3); diada ospatu zuten (3)

ederki ospatu (5); egun hautan ospatu (3); egun hori ospatu (3); eguna ospatu (59); eguna ospatu da (9); eguna ospatu zuten (16); elkarrekin ospatu (4); elkarteak ospatu (5); elkarteak ospatu ditu (3); emazteek ospatu (6); emazteek ospatu dituzte (6); ezteiak ospatu (9); ezteiak ospatu dituzte (4); festa ospatu (6); garaipena ospatu (7); gogotik ospatu (5); handikiro ospatu (3); handizki ospatu (12)

igandean ospatu (7); jaia ospatu (7); jaia ospatu zuten (3); jaiak ospatu (5); jaiotza ospatu (3); joanden igandean ospatu (3); kapitulu probintziala ospatu (3); kartsuki ospatu (8); kartsuki ospatu da (4); mende erdia ospatu (3); nazioarteko eguna ospatu (3); nola ospatu (9)

ospatu zuen garaipena (3); ospatu zuten garaipena (4)

pazko jaia ospatu (3); pazkoa ospatu (7); pozik ospatu (4); pozik ospatu zuten (4); senar emazteek ospatu (6)

urrezko ezteiak ospatu (8); urteak ospatu (8); urtebetetzea ospatu (8); urteburua ospatu (6); urtemuga ospatu (11); urtemuga ospatu du (3); urteurrena ospatu (17); urteurrena ospatu zuten (5); xanpainarekin ospatu (4)

handizki ospatua (4); handizki ospatua izan (3); kartsuki ospatua (3); ospatua izan (16); ospatua izan da (12); ospatua izanen (9); ospatua izanen da (8)

aberri eguna ospatuko (3); asteburuan ospatuko (3); aurten ospatuko (3); besta ospatuko (5); bestak ospatuko (3); datorren igandean ospatuko (3); eguna ospatuko (56); eguna ospatuko da (17); eguna ospatuko dute (31); eskubideen eguna ospatuko (3); festa ospatuko (5); festa ospatuko duzue (3); gaur ospatuko (5); gernikan ospatuko (3); handikiro ospatuko (3); handizki ospatuko (3); heletan ospatuko (3); hileta ospatuko (3)

igandean ospatuko (9); igandean ospatuko dute (4); jaia ospatuko (7); jaia ospatuko duzue (5); jaialdia ospatuko (3); kantuz ospatuko (3); lehen eguna ospatuko (3); lelopean ospatuko (3); mendeurrena ospatuko (6); nazioarteko eguna ospatuko (3); nola ospatuko (3)

oihuz ospatuko (3)

ospatuko ditugu ihauteriak (3); ospatuko dute gaur (12)

poz oihuz ospatuko (3)

urteak ospatuko (7); urteak ospatuko ditu (6); urtemuga ospatuko (7); urtemuga ospatuko du (5); urteurrena ospatuko (16); urteurrena ospatuko du (9)

zer ospaturik ez (3)

mendeburua ospatuz (3); urteak ospatuz (5)

eguna ospatzea (5); elkarrekin ospatzea (4); ospatzea erabaki (10); ospatzea erabaki zuten (3); urtero ospatzea erabaki (3); urteurrena ospatzea (4)

aberri eguna ospatzeko (5); amaiera ospatzeko (3); behar bezala ospatzeko (3); besta ospatzeko (3); bigarren mendeurrena ospatzeko (3); bosgarren urteurrena ospatzeko (4)

egun bateratua ospatzeko (4); egun horren ospatzeko (4); eguna ospatzeko (27); etorrera ospatzeko (3); ezteiak ospatzeko (4); garaipena ospatzeko (13); golak ospatzeko (3); hamargarren urteurrena ospatzeko (8); handizki ospatzeko (3); heriotza ospatzeko (3)

jaia ospatzeko (3); jaiak ospatzeko (4); mendeurrena ospatzeko (12); nazioarteko eguna ospatzeko (8)

ongi ospatzeko (3)

ospatzeko agindu (4); ospatzeko antolatu (7); ospatzeko antolaturiko (3); ospatzeko antolatutako (7); ospatzeko asmoz (4); ospatzeko aukera (5); ospatzeko beharrezkoak (3); ospatzeko betarik izan (3); ospatzeko deia (3)

ospatzeko egindako (5); ospatzeko egingo (3); ospatzeko eguna (4); ospatzeko egunean (3); ospatzeko ekitaldi (6); ospatzeko ekitaldia (8); ospatzeko ekitaldiak (5); ospatzeko ekitaldien (4); ospatzeko ekitaldien barruan (3); ospatzeko erakusketa (3)

ospatzeko kontzertua (3); ospatzeko modu (3); ospatzeko modukoa (3); ospatzeko prestatzen (3); ospatzeko prestatzen ari (3)

pazkoa ospatzeko (6); sartzea ospatzeko (3)

urtea ospatzeko (6); urteak ospatzeko (9); urtebetetzea ospatzeko (6); urteen ospatzeko (4); urtemuga ospatzeko (26); urteurrena ospatzeko (75); urteurrena ospatzeko antolatu (5); urteurrena ospatzeko ekitaldia (3); urteurrena ospatzeko ekitaldiak (3); urteurrena ospatzeko ekitaldien (3)

ezer ospatzekorik ez (5)

aste huntan ospatzen (3); aurten ospatzen (17); aurten ospatzen ditu (5)

ederki ospatzen (3); egun honetan ospatzen (3); eguna ospatzen (39); eguna ospatzen da (8); eguna ospatzen dute (6); ehun urte ospatzen (4); ehun urteak ospatzen (10); elkarteak aurten ospatzen (3); elkarteak ospatzen (4); ezteiak ospatzen (4); festa bat ospatzen (3); festa ospatzen (5); garaipena ospatzen (8); gaur ospatzen (6); handikiro ospatzen (3)

jaia ospatzen (7); jaiak ospatzen (4); jaiotza ospatzen (3); mendeurrena ospatzen (9); meza ospatzen (4); nazioarteko eguna ospatzen (3)

ospatzen da gaur (3); ospatzen da urtero (3); ospatzen den egunean (3); ospatzen ditu aurten (3); ospatzen zenean (3); ospatzen zuten atzo (3)

pazkoa ospatzen (3)

urte ospatzen (10); urte ospatzen ditu (3); urtea ospatzen (3); urteak aurten ospatzen (4); urteak ospatzen (31); urteak ospatzen ditu (3); urtebetetzea ospatzen (3); urtemuga ospatzen (8); urteurrena ospatzen (9)

eguna ospatzera (4); etxola jaia ospatzera (3); festa ospatzera (5); jaia ospatzera (4)


ospatzaile izond/iz ospatzen duena.

Erromako Eliza Katolikoan jaiak "mugikorrak" eta "mugiezinak" izaten dira, baina ospatzaileak beti mugiezinak izaten dira bapo bete bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.


ospatze iz gertaera edo egun jakin bat jai edo ekitaldi bereziren batez gogoratzea; gertaera jakin bat dela eta, jai edo ekitaldi bereziren bat egitea. ik ospakizun.

Santa Brigidarekin lotu bide zuten ugalkortasunaren ospatze horien denen zerrenda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Erran dezagun lehenago ospatze horiek egiten zirela bi igandez bai Besta Berriz eta ere Otabaz.  Herria   2005-06-16

Ospatze horien moldatzaile diren elkarteek deliberaturik Ihauteriak izanen ditugu ilabete hunen 15 eko larunbatean.  Herria   2003-02-06


ospatzear adlag ospatzeko zorian.

Garbikuntza Jaia ospatzear gaudelarik idazten dizuegu.  Elizen arteko biblia   2 M 2,16

· Anaiek, hura ehorzteko tokia bai, baina eskubiderik ez zutenez, zer egin deliberatzen ibili ziren, batez ere ospatzear zegoen Kontzilioagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.


ospe 1 iz norbaiti edo zerbaiti buruzko jendarteko iritzi aski hedatua; iritzi horren hedadura. ik fama; entzute; hots 8; omen2.

Ospea bestelakoentzat asmatutako onura da.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 47. orr.

Kartagoren eta Korintoren gainbeherak areagotu egin zuen Marseillaren ospea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Aita dohatsuaren heriotzaren berri izan eta zaurien mirariaren ospea zabaldu bezain laster, herriak arrapaladan jo zuen bertara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Zer gertatu zait ohorearen eta ospearen aldetik gorrotoaren eta bazterkeriaren aldera horrela pasatzeko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

Diruaren, ospearen, boterearen eta gainerako giza eragileen morroi izan ordez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Londresera joan zen eta zirujau azkar eta onaren ospe horrek berak ireki zizkion hainbat ate.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

Agintariek berehala ikusi zuten [...] preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan, baina bazter-nahastaile izugarriaren ospea zekarren paperetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Histoires naturelles eta La Maîtresse lanek ospea ekarriko zioten.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.

Ehiztari gazte bati ospea ematen diona oilagor bat botatzea izaten da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Une hartatik aurrera Saramagoren ospea beti joan da goraka, poliki-poliki bada ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Kontuan ez hartzeko moduko umemoko bat besterik ez nintzen jendearen ospea zikintzen eta zuritzen aritzen zirenentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Gazte erneak deitu ohi zaie; haur-denboran, lagun onak direlako ospea hartzen dute eskolan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Dudley Franklin zozoa lar egiatia zen horretarako, eta ezin izan zuen sekula ospe hura kendu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Fundi nadila haren ospeari kaltea ekarriko dion ezer egiten badut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 255. orr.

Handik aurrera bere bizirik iraute horrek ematen zion ospearen markarekin geratu zen Vitruvioren liburua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Ospea ospetsu bezala jokatzea da, gogoratu hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Salamancako aulki lehena utzi zuen eta Coimbrakoa hartu Portugalen, ospez eta errentaz biziki apalagoa zena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

2 (izenondoekin)

Arrera honela handituz, iniziatuentzako leku zabalagoa uzteaz gainera, obrari ospe handia eman zion.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.

Ospe handiz inguratua joan zen Jonatan Ptolemaidara eta bi erregeekin egon zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,60

Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Ospe ederra jarri ziok gure geltoki lasai eta baketsuari, ospe ederra bai!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

Familia bati itsatsi zaion ospe txarra soberanoak ezaba dezakeela, errudunaren familia errugabeari bere ageriko elkartasuna agertuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Gure hiriko alderdi ospelean baziren karrika mehar batzuk ospe txarrekoak, putetxe karrikak zirela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Navarro Villosladaren hitz destainazkoek idazleak omen zuen ospe gaiztoa ekarri zioten gogora fraideari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Halako ospe beldurgarria baldin bazuen ere, frustrazio txiki bat sortu zigun Kokok klaserik emango ez zigula jakiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Ospe zaharreko familiek panteoia gehienetan jatorrizko herrian izaten dutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Laster bereganatu zuen ospe zabala Europako bazterretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Jakin beza egia gizaki guztien boto sekretuekin datorrela, jakin beza konkistatzaileen ospe odoltsua isildu egingo dela beraren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denborak aurrera egin ahala eta lehenengo garaietako ospe-sukarra iragandakoan, aspertu egin nintzen ederrez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 28. orr.

Bada ospe-minez hiltzea baino gauza bat okerragoa: ospe-minez bizitzea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 118. orr.

Hori izan zen, beharbada, John Deek ezagutu zuen ospe garairik handiena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Ilunabarra zen; eta segizio gaitzaren ospe-maila ez zen makala izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Aitasantutzaren hondamena, haren ondoren bere legalismoak ekarri zion ospe-galtze moral eta erlijiosotik sekula oneratu ez zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainia osora zabaldua zen haren anker eta basati ospea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Bai, badakit sexuari dagokionez liberal ospea dudala; putarena, batzuentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

Idazle eta letragizon ospea bereganatuko du beste behin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Francesco Cenciren gizatxar ospeak bakarrik uzten zuen itxaropenerako argi-izpi bat Beatricerentzat, lagunak baino etsai gehiago baitzituen erromatar nobleak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.

Ez zeureganatu gaizki-esale-osperik eta ez jarri lakiorik inori zeure mihiaz.  Elizen arteko biblia   Si 5,14

Bidezkoa zen Tsíui PÍn-en kaligrafo-ospea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Txostenean, Ernesten edatun ospeari ekiteaz gainera [...] diru hura eman diezaioten idazlea ekin eta ekin dabilela aipatzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Amak eder ospea zeukan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

· Deek bildutako liburuek eta tresnek [...] beti izan zuten jendea erakartzeko ahalmena, Deeren azti ilun ospeak hura hil ondoren ere denbora luzez iraun baitzuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

5 aintza, ohorea.

Eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,13

Jainko ahalguztidunaren, Aita eta Seme eta Espiritu Santuaren, Maria Birjina dohatsuaren eta Pedro eta Paulo apostoluen gorespen eta aintzarako eta Erromako Eliza aintzatsuaren osperako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Edengo zuhaitzen artean, zein zu bezalakoa ospe eta handitasunean?  Elizen arteko biblia   Ez 31,18

Bedeinkatua eta goretsia zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa! ospe zuri menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,26

Bere pobretasun eta ezerezean, Jauna aurkitu zuen, eta berari gau eta egun orduero ospe eta ohore ematea zuen ardura nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Zaldunen armaz hornitua zegoen jauregia, ezkutu distiratsuak eta beste zenbait tresna zituen hormetatik zintzilika, ospe militarrari zegozkion trofeoak denak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.

Eta aspaldiko saindu xumeek egungo idoloari agur eta ospe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

6 (izenondoekin)

Ospe handitan egiten zuen Jesusen Bihotz Sakratuko kongregazionearen edo elgartasunaren besta.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Mattin ospe handiko lapurra izatera iritsi omen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako mintzoak: "Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin".  Elizen arteko biblia   2 P 1,17

7 ospea izan du ad fama, entzutea izan.

Biolinak egiteko tailer bat sortu nahi baitzuen bertan, Veneziak Mediterraneoan zuen ospe eta itzala akuilu. Jaunarentzat eraiki behar den tenpluak bikaina izan behar du, herri guztietan entzutea eta ospea izateko adinakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Garai batean han egiten zen ardoagatik izan zuen ospea Itoitzek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Amak, berriz, ospea zuen jostun bezala, eta lan asko egiten zuen, baita Obabaz kanpoko bezeroentzat ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Lanbide-kontuetan oso arduratsua, are estuegia ere, naizelako ospea dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Soldadu bihoztun eta lider inteligentearen ospea zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

Kurduek jende abegitsuaren ospea zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eman ospe (6)

ospe distiratsuz (3); ospe distiratsuz agertzean (3); ospe eta izen (3); ospe eta ohore (8); ospe handia (60); ospe handia du (3); ospe handia eman (6); ospe handia izan (5); ospe handia lortu (10); ospe handiagoa (6); ospe handian (5); ospe handian iragan (3); ospe handiena (3); ospe handieneko (3); ospe handiko (64); ospe handikoa (9); ospe handikoak (4); ospe handitan (6); ospe handiz (8); ospe haunditan (6); ospe jaunaren izenari (3); ospe ona (15); ospe txar (4); ospe txarra (23); ospe txarraren (3); ospe txarreko (5)

eman zion ospea (5); eman zioten ospea (4); garai bateko ospea (3); goretsi jaunaren ospea (3); horrelako ospea (3)

indarra eta ospea (3); israelen ospea (4); izatearen ospea (4); izena eta ospea (6); jaunaren ospea (10); lortu zuen ospea (5); nazioarteko ospea (4); neure ospea (5); nire ospea (7); nolabaiteko ospea (4)

ospea bereganatu (3); ospea berreskuratu (3); ospea du (7)

ospea eman (16); ospea eman zion (6); ospea emango (4); ospea ematen (7); ospea eta indarra (3); ospea eta izena (4); ospea eta ohorea (4); ospea handitu (4); ospea hartu (9); ospea hartu zuen (4); ospea hartzen (6)

ospea izan (4); ospea izatera (3); ospea kentzen (3); ospea lortu (24); ospea lortu zuen (7); ospea lortzeko (3); ospea nahi (3); ospea zabaldu (3); ospea zeukan (6); ospea zuen (10)

zer ospea (3); zeure ospea (4); zure ospea (14)

golegile ospearekin (4)

bere ospearen (6)

ospeari esker (5)

bere ospeaz (3); zeure ospeaz (3)

ospez betea (5); ospez jantzi (4)


ospealdi iz ospe handiko aldia.

Izan ere FWAk ez zuen inoiz 20 kide baino gehiago izan, eta lauzpabost urte inguruko ospealdi laburra izan zuen.  Berria - Mundua   2004-06-19


ospebide (orobat ospe-bide) iz ospea lortzeko bidea.

Cadillac bat erabiltzea ere ospebidea izan liteke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 73. orr.

Etengabeko gerrak txikitu zuen hiri batean, Hegoaldean, Frantziako mugatik gertu, hiriburutik Parisera bidean, ospe-bidean beraz, Frantziako Paris hartzeak ospea eman edo bestela kendu egiten baitzuen, holandarren aurkako gerrak ez bezala, bizia osperik gabe kentzen baitzuen horrek erraz asko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.


ospedun izond ospea duena.

Irakasleen artean, berriz, Zorroagako Filosofia Fakultatean ari ziren Espainiako intelektual ospedunak batzuk, euskal mitoa hurbiletik dastatzera etorriak-edo, trantsizioko desenkantoak jotzen zituen bazterretatik ihesi.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

XVIII. mendeaz gero, Beterri-Tolosaldeko hizkera izan da ospeduna, baina XVI-XVII. mendeetan Lapurdiko "kostatarra" zen nagusi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 220. orr.

Eguneroko bizimodu arruntean zein hizkuntza darabilgun ez dio hainbeste ardura, baina ospedun hizkuntza aukeratzen da zeregin jasoetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Bestelako aburuak utzi, ospedunen aginduak gainditu eta kalte handiak jasan behar izanda ere [...] kontzientziaren esanera jardun.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.


ospegabe izond osperik ez duena.

Pavel Broch, esaterako, pintatzaile zen, ez oso ospetsua, ez batere ospegabea ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Haurrari Ikabod ezarri zion izena amak, hau da, "Ospegabe", esanez: "eraman egin dute Israelen ospea".  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,21


ospegabetu, ospegabe(tu), ospegabetzen (orobat ospe-gabetu) 1 da/du ad ospea galdu; ospea kendu.

Komunismoak kristau-osteko gizakiari zera eskatzen zion, "arrazoiz" ospe-gabeturiko beste mundu bateko utopiaren "umekeriazko" nostalgiatik senda zezala bere burua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Aspaldidanik ospegabeturiko Gilermo II.a kaiserrak ohartarazi zuen arrisku horiaz eta zorotzat jo zuten beldur horiengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Denboraren joanak ospegabetua eta herriaren gustuarentzat mingotsa, liburu zahar bat, kasu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 263. orr.


ospegose iz ospearen gose den pertsona.

Karatxo Berdintsuekiko Gizonen Anaitasun Bihozbera; Durduzatzaile Distiratsuak; Laborriaren Andereak; Ospegoseen Lankidetza Elkartea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.


ospeki adlag ospez.

Neguko egun ilun hauk, pixka bat argitzea gatik, gazteriak, ohidurak manatuz, ospeki goretsigo du Ihaute.  Herria   2001-01-25


ospeko 1 izlag ospea duena.

Ospeko zientzia-aldizkariren batean argitaratu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zer egin zuen faxista ospeko hark? -galde egin zidan bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 87. orr.

Ordurako, ordea, aberats izandako Roland koitaduak bere ondasun guztiak galdu zituen, eta semea -hain sona handiko eta jakintsu ospekoa izandako John Dee distiratsua- susmopean zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

· Penaz hil zela zabaldu zen Duneideann hirian [...] eta zakur leial ospeko Bobby hark hiritarren bihotzak ukitu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 148. orr.


ospel1 1 iz hotzak eraginda eskuetan edo oinetan gertatzen den handitu mingarria. ik azkordin.

Zorionez galdu genituen aspaldiko ospelak: belarri, atzamar-gain eta orpo, hainbat penatu gintuzten ospelak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

Ospelak oinetan, ospelak eskuetan...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Johni oinetan ospelak aterako zaizkio.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Ospelak sortuko zaizkizu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

Arian-arian hasi ziren titiburuen inguruko azalean sorrarazten diren pikor moduko horiek itxuratzen, eta ospel ikusgarri xamar bat ari zen azal hartatik goratzen, are muturtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

2 irud/hed

Mingainean ospelik inoiz izan ez dituen horietakoa da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ospel hitz egin zuen, oso baxu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.


ospel2 1 izond laiotza.

Ermitapean, hamaika amodio-aitorren ingurune izandako Egaren bihurgune ospela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Lasterka abiatu da karrika ospeletara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.

Toki ospeletan izotz dezente aurkitu dute.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Larraillère-rantz abiatzen ginen oinez, txoko ospeletatik gora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Inguru hauetan, paraje ospelagoren batean, belearen tamaina seinalatu izan da neurri: San Pedrotan artoak belea estali.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Lubakien alderdirik urrun eta ospelena genuen hitzorduaren lekua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Udazkeneko zuhaitzek, zirtzilaturik, beren gain hartzen dute bandera piltzarren distira, hauek argia ematen dutenean katedral hotzen hilobi ospeletan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Etxe-zulo ilun ospela zuen, egurrezko eskailera higatua eta guzti.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Kontuan hartu behar da, herri eta auzo bakoitza, batzuk eguteran besteak ospelagoan, batzuk kaskoetan, besteak zokoguneetan, bakoitza paraje eta gune ezberdin eta oso diferenteetan kokaturik dagoela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

2 irud/hed

Margarita Ledo galiziar idazle eta irakasleak bere lehen film dokumentalaren bidez ahanzturaren zokondo ospel batetik jaregin berri duen transatlantiko hartako kapilaua euskalduna zen.  Berria - Kultura   2004-02-18

Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Ospela zen pabilioi barruko giroa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Drogak mila lekutatik arrakalatutako edertasun ospel hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 82. orr.

Iluntasun ospelak inguratuta, begiak bildu ezinda.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.


ospelalde iz alde ospela.

Ia ametsezko leku batean dago kokatua Branford, Mendi Harritsuen ospelalde batean habia eginik bezala, British Columbiako hego-ekialdean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Hiru mila eta bostehunen bat metro gora, gailur arteko pasabide baten barnetik goaz, goizeko eguzkitan dirdiratsu ageri dira ezkerretara mendiak, eskuinean haien ospelaldeko siluetak ditugula.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.


ospeldu, ospel(du), ospeltzen du ad ospelez bete.

Hatsa bera ere ospeltzeko moduko hotza egiten omen du Elsinor-eko gazteluan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.


ospeldun izlag ospelak dituena.

Eguzkiari "behatz ospeldun eskua" deitzen dio.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.


ospera interj

Agustin: Ospera! nolako ahoalde pollite! nolako gustu freskue!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.


ospetsu (orobat ospatsu g.er.) 1 izond ospe handikoa. (pertsonak)

Azpilkueta ez zen izan handiki ospetsu bat, baina bai soil-soilik jakintsu argi bat eta fraide miresgarri bat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 39. orr.

Ez zen gure jakintsu ospetsuen artean inor hori jakin ez zuenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 167. orr.

Lehenago ere izan dira gizon ospetsuak Luzaiden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Aldizkari sentsazionalista bat irakurtzen ari zen, munduko miseria, ospetsuen esamesa eta zenbait emakume ospetsu eta ez hain ospetsuren biluztasunarekin denbora pasatzen eta morboa asetzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Dama ospetsu honen mantu zarpaila, berriz, Espiritu gabeko gizakien iritziak eho du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.

Aktore ospetsua izaten naizenean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.

Leo Strauss (1899-1973) aditu ospetsuari jarraikiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Obaba inguruan jaiotako boxeolari ospetsu bat zen Paulino Uzkudun, Primo Carnera, Max Baer edo Joe Louisen parean ibilitakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Hator, Ulises, akaiar ospetsu hori!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Itsasgizon ospetsu eta zaildua zen aholkua eman zion Nelson kapitain hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Errore honek, ordea, aldeko ospetsu asko dauzka (Aristoteles eta beste batzuk, esaterako).  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 146. orr.

Epaileak lapur ospetsu bat aurkitzen badu, lotarazi egingo du erregearen aurrera eramateko, frankoa bada (Francus); baina pertsona ahulagoren bat bada (debilior persona), bertan urkatuko du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Zamorako familia ospetsu eta on bateko semea zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

Baina Pirandello antzerkigile ospetsu egingo duten obra nagusiak 1915etik aurrera hasi ziren antzezten Italiako antzezle ezagunenak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.

Hortxe da Gertrude Lawrence teatro izar ospetsua, frontetik gertuko eszenatokietan antzezteko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Pilota elkarteko biltzar nagusi bat izan dugu herrian pilotari ospetsu andana baten inguruan.  Herria   2004-06-10

Ernest Hemingway ordurako ospetsuaren inguruan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

· 2 (pertsonak, izen gisa)

Artistak, aristokratak, politikoak, dirudunak eta nazioarteko ospetsu ugari...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Ospetsuen bidea alde batera utzita, juxtu alderantzizko xendra hartu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

3 (gauzak)

Monje tenplarioek eraiki omen zuten Eunateko eliza ospetsu bezain misteriotsua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

Tangente-taula bat edukiz gero, zuzenean neur daiteke Keopsen piramide ospetsuaren garaiera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Greziako Efeso hiri ospetsu eta zabalean, antzinako lege bat dago, esaten denez arbasoek jarri zutena, izatez gogorra baina edukiz zuzena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Ospakizun nagusietan ez bestetan eraman ohi zuen aginte-ezpata ospetsua lotu zian gerrikotik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Berrogei urte zituela Akademia eskola ospetsua hasi zen zuzentzen eta antolatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Hari zor zaio formula ospetsua: "Ezagutu heure burua!”.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Goldman sari ospetsuaren irabazlea ere bada, eta Zientzia Fisikoetan doktore.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 139. orr.

Orkestinako tronpeta-joleak pieza ospetsu bat iragarri zuen mikrofonotik: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Gure herriak -esan zuen mintzaldi ospetsu batean-, gaixotasunik larriena du: buruzagiek ez dute jada agindu nahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Newtonek, prismaren esperimentu ospetsuan, 1666an, erakutsi zuen elkarturiko kolorez osatzen dela argi zuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Anaia honekin berarekin aita santuaren beste mirari ospetsu bat gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 312. orr.

K.o. 1895ean [...] Richard Olneyk adierazpen ospetsua egin zuen, haren izenari oraindik baduen hilezkortasuna eman ziona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Gero, faktore lehenetan deskonposatze ospetsua dator.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Metodo ospetsu hori erabiliz, berehala ekin zion lanari Euler-ek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.

Apostoluen garaitik ez zaio munduari hain irakaspen ospetsu eta miresgarririk eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 424. orr.

4 (izan eta kideko aditzekin)

Eta zu izan zaitez aberats Efratan, ospetsu Belenen!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 101. orr.

Gorrotoa nion jende horri guztiari, ospetsu izate hutsagatik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Bazen Eslavonian kondesa bat, nobletasunez ospetsu bezain bertutez bikain zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Oi zeinen ospetsu eta santu eta handi den zeruan Aita edukitzea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 102. orr.

Knox doktorea ospetsu bilakatu zen lankideen artean bere anatomia-jakintzarengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.

Polizia hori ospetsu bihurtu zen herrian Gallinone ezizenez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Batez ere idatzi zituen ipuinek bihurtu zuten Andersen ospetsu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 205. orr.

-Delosen Apolok jasoa zuen aldarea ospetsua zen Grezia osoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Ospetsua izango da... kondairako pertsonaia bihurtuko da...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

Ez dira ospetsuak, inor ez da badirenik konturatzen. zoritxarrez ospetsuak bezain ugariak baitira mende hasieran hiria inguratuz eratu zuten industri-sareak jaurtitzen dituen dentsitate eta kolore anitz-ezberdinen ke isuriak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

5 (adizlagun gisa)

Guztiz ospetsu dago printzesa.      - 0. orr.

Guztiz ospetsu doa barrutik erregearen alaba.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

6 ospetsu egin

Ospetsu egin zen bere sendabide pizgarriak zirela eta.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Izen horrexekin egin zen ospetsu mendebaldeko aurreneko matematika-liburua idazteagatik, Liber abaci.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

Bat-batean ospetsu egin zen; egunkariek eskuetatik kentzen zizkioten ipuinak eta kronikak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Hilketaz akusatutako anarkista talde bati 1893an barkatu zionean egin zen ospetsu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.

Gizakiok hain ospetsu egiten gaituzten ezaugarri zoragarri horiek guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Hauek, xumeak eta ezjakinak ziren, baina Espiritu Santuak bere irakaskuntzaz ospetsu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.

Guk ere ospetsu egin behar dugu geure izena.  Elizen arteko biblia   1 M 5,57

Idazle handi eta ospetsu egiten naizenean eta hire bila joaten naizenean, ezkonduko al haiz nirekin orduan?  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.

Newton, Darwin eta Einstein ospetsu egin zituena horrelako argitze-lana izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

P. Sextilio Ruforen etsenplua ere ospetsu egin zen, Zizeronek epikureoen kontrako eztabaidetan darabilelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari ospetsu (3); artista ospetsu (6); autore ospetsu (4)

egin zen ospetsu (3); errege ospetsu (3); familia ospetsu (3); fisikari ospetsu (20); gizon ospetsu (19); gizon ospetsu bat (4); guztiz ospetsu (5)

idazle ospetsu (11); idazle ospetsu batek (3); jende ospetsu (4); musikari ospetsu (4)

oso ospetsu (5)

ospetsu bihurtu (14); ospetsu bihurtu zen (5); ospetsu bihurtuko (4); ospetsu bihurtzen (6); ospetsu bilakatu (10); ospetsu bilakatu zen (8); ospetsu egin (25); ospetsu egin zen (10); ospetsu egingo (7); ospetsu egiten (7); ospetsu izan (4); ospetsu izango (5)

pertsonaia ospetsu (5); poeta ospetsu (3); sendagile ospetsu (4); talde ospetsu (3)

aktore ospetsua (7)

esaldi ospetsua (3); gizon ospetsua (9); guztiz ospetsua (3); harry potter ospetsua (7)

idazle ospetsua (10); izen ospetsua (16); jaunaren izen ospetsua (3); jende ospetsua (5); liburu ospetsua (8); musikari ospetsua (3)

obra ospetsua (3); oso ospetsua (10)

ospetsua egin (11); ospetsua egin zen (3); ospetsua izan (21); ospetsua izana (4); ospetsua izanen (3); ospetsua izango (7); ospetsua izaten (3)

poema ospetsua (3); sari ospetsua (3); talde ospetsua (3); txit ospetsua (3)

ospetsuago izan zen (3)

artzapezpiku ospetsuak (3); gizon ospetsuak (3); handi eta ospetsuak (4); idazle ospetsuak (5); izen ospetsuak (3); oso ospetsuak (3); ospetsuak egin (5); ospetsuak izan (6); zientzialari ospetsuak (3)

liburu ospetsuan (6); obra ospetsuan (3); ospetsuan egin (3); ospetsuan sartu (3); zerrenda ospetsuan (4)

aktore ospetsuaren (3); eta ospetsuaren (3); gizon ospetsuaren (5); idazle ospetsuaren (3); jende ospetsuaren (3); ospetsuaren azken (3); ospetsuaren iloba (3); ospetsuaren omenez (3); zendutako gizon ospetsuaren (3)

gizon ospetsuen (4)

ospetsuena izan (3)

egunkari ospetsuko (3)


ospetsueri iz (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakin dugunez, jende ospetsueriaren artean, hor ziren Michel Inchauspe, Peyuco Duhart, Serge Blanco,  Herria   2004-07-29


ospetsuki adlag ospez.

Beheko gelatxoan Eliza topatu genuen apaizaren besaulkian ospetsuki eserita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Garizuma denboran, 1941ean, apezeri misio baten muntatzeko ahala uzten daukute eta ospetsuki bururatzen dugu Bazko egunean, gure preso lagunetarik 4 000ko batek parte hartzen dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Hala nola 60 presuna hurbildu diren ortzegun aratsean, antzerkien gozatzeko, eta 150 presuna ostirale aratseko afarian, Anari kantaria eta Jesus Aured eskusoinulariaren inguruan, larunbateko eguna ere ospetsuki iragan delarik.  Herria   2005-10-20


ospetxo iz adkor ospea.

Euskal Herri mailako ospetxoa eman zidan, "Euskal Herri" hori zentzu etimologikoan ulertuta: Lesaka, Azpeitia, Markina edo Mendexa bezalako herrietan dastatu nituen ospearen gazi-gozoak; Donostia, Irun, Bilbo edo Gasteizen lasai ibiltzeko moduan nintzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.


ospezale izond ospearen zalea dena.

Gau batean, bere asmoak nola burutuko hausnar egiten eta abiatzeko irrikitan zegoela, Jaunak bisita egin zion: hain ospezalea zenez, ospearen gorengo gailurrera erakarri eta jaso zuen ikuskarian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.

Jaun ahalguztidunak erabaki du, ospezale horien harrokeria beheratzeko, mundu guztian ohoratuak zirenak lotsarazteko.  Elizen arteko biblia   Is 23,9


ospil iz harrapakina.

Herri sinple, libre, gerrari, artzainak, industriarik gabe bizi zirenak, eta lurrari ihizko etxolaz baizik lotzen ez zitzaizkionak, buruzagiei jarraitzen zitzaizkien ospila lortzeko, ez zergak ordaintzeko edo jasotzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.


ospital ik ospitale.

ospitale (orobat ospital g.er., hospitale g.er. eta hospital g.er.) 1 iz erietxea.

Ospitale eta artategietan ere sobera xahutzen dela, hori ere erraiten da hor gaindi.  Herria   2003-09-25

Mutila, hemezortzi urte, hemeretzi, hor nonbait, ospitalera ailegatzean hil zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Oporretako zazpigarren egunean ospitalera laguntzeko eskatu zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Gero, infartua izan zuenean, ospitalera eraman genuen, non astebetea egin baitzuen, zainketa berezietako unitatean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 256. orr.

Emakumeak ubelduak, atzamarkadak eta hipotermia zituen, eta Gasteizko ospitale batera eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Sendatu eta berehala ihes egin nuen ospitaletik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

“Ni infernuan egona nauk", esan zuen ospitaletik etxeratu zenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Ebakuntza ondoko egunak dira, ospitalean da oraindik emaztea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 92. orr.

Semea ospitalean dut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Aita ospitalean dauka, oso gaizki.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Hilabete ospitalean pasatzen du, eta hilabete amarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 100. orr.

Charly gaur goizean hil da ospitalean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

Ez zuten ospitalean hartu nahi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

Ospitaleak topetaraino beteta daude.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Urtarrilean, eskarlatina zuela eta, ospitalean sartu zen Levi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 253. orr.

Ospitalean egindako berrogei egunak etorri zitzaizkion gogora.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 15. orr.

Ospitalean geratu behar duzu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 114. orr.

Halpin doktoreak, Dublin Hiriko Ospitaleko zirujau laguntzaileak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Ospitaleko sendagile batek, nerbioetako gaixotasunetan espezialista bera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Neu nintzen ospitaleko ginekologia zerbitzuko eta, batez ere, laborategiko buru.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

Argazkietan, ubeldutako gorputz biluzia ospitaleko ohe gainean etzanda.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

Irtenbide bakarra geratu zitzaigun: burusi batekin nola edo hala estali, taxi bati deitu eta ospitaleko larrialdietara joatea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 72. orr.

Basurtuko ospitaleko umeen pabiloietara.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 137. orr.

Bazeuden beste hiru gorpu ospitale bihurtutako Santa Clara komentutik hurbil.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.

Zoro-etxearen eta ospitalearen nahaste bat iruditzen zitzaion mundua; adimenez azkarra izatea zoritxarra baizik ez zen, eta arduragekeriatik eta eromenetik zoriona baizik ezin etor zitekeen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Irisarriko ospitalearen zabaltze ofizialean.  Herria   2002-11-21

Osakidetzako ospitale guztietatik, ordea, bakarrean eskaintzen dira (Barakaldoko Gurutzetako ospitalean) intseminazio artifizala, in vitro ernalketa eta espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa (ICSI) teknikak.  Berria - Harian   2005-07-16

Hamasei urtetik beheitiko gaixoak, ospitale bereko pediatria sailean artatzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Orduantxe, oposizioz ospitalean mediku lanpostua lortu berria baitzuen hark.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Zenbait egunen buruan baino ez zioten esan ospitalekoek bilobatxoa itsua zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazen Ospitale Nagusiko gizonezko erizain bat ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.

Japonesek Manila atakatu zutelarik, bertako jendeek Jai Alairen kantxa ospitale handi bat bilakarazi zuten, bonbardaketen biktima ugari aterbetu eta sendatu behar baitziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 188. orr.

Bagdadeko ospitale haundienean badira 2.500 ohe erientzat, hek ere zinez beharrezkoak.  Herria   2003-04-03

Ospitale Orokorrean sartzeko barneko ikasleentzako azterketa batzuk izatekoak ziren handik hilabete batzuetara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Ospitale psikiatrikoan egon nintzen garaian, benetan erotu behar nuela iruditu baitzitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.

Groningengo Ospitale Unibertsitarioko sendagileek protokolo bat sinatu zuten Fiskaltzarekin.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Barnes igandean hil zen, Nashvilleko Ospitale Baptistan, pneumoniak jota, 67 urterekin.  Berria - Kultura   2004-01-13

-Hau Roberto doktorea da, Ospitale Klinikoan lan egiten du: Joan tratatzen zuen medikua da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

Hemeretzi urte egitekotan orduantxe, dagoeneko egona zen hainbat bider buruko erientzako bi ospitale pribatutan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Funski berritu eta emendatu dute Baionan ospitale publikoko amategia.  Herria   2005-06-23

Txileko diktadore Augusto Pinochet Santiagoko ospitale militarrera eraman zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-12-19

Urtebete pasatxo zeraman amonak zaharrentzako ospitale hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.

Hiriko ospitaleak aterpe ematen zien Donejakuera joaten ziren erromesei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen, hartatik emakume galtzerdi beltz batzuk zeuden zintzilik kulunkan, segur aski kanpainako ospitale bateko erizainenak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Prince Albertera iritsi gabe, bideko ospitale batean hil zitzaion ama Michaëli.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 177. orr.

Drogamenpekotasuna gainditzeko rock izarrak hartzen dituen ospitale sotila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

Miquel Bernardo Kataluniako Ospitale Klinikoko Eskizofrenia Programako zuzendariak Zer dakizu eskizofreniaz? liburua aurkeztu zuen atzo Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azkenean, maiatzaren 30ean, Vatikano-ko ospitale zerbitzu batean onartzen nute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

Laboratorio... ospitale administrazio... mediku etab...  Herria   2002-12-19

Sekretupean dago, ospitale gela batean gakoturik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 262. orr.

Bada esaten duenik Perikok zazpigarren ospitale egonaldi bati uko egin nahi izan ziola modu horretan bere buruaz beste eginaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Ospitale-eremua han behean zegoen, esperientziadunek "Bigarrena" soilik esaten zioten tximinietako baten magalean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 118. orr.

Zure ospitale egunak eta pausukoak kontrolatuak izan dira bulegoetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Telefonoaren bestaldean ospitale tonu luze bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 179. orr.

Ez nekien ospitale-eritegia non zen, baina aurkituko nuelakoan nindagoen askiko nuen eria erakustea, eta konprenituko ninduten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zoritxarrez, aurki hiltzekoa Azpeitiko odol-ospitalean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Handik, menditik gora, batzuk hilerrietara, besteak odol-ospitaleetara, zaurituak denak batean, hildakoak nazio eta mailaren arabera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 295. orr.

Iratxeko alimaleko batimendu hartan, gerla-ospitale bihurtutako monastegiko oheetan, 900 soldadu zeutzan. Txiki-txiki egindako herrixka hondatuak, iraganbideko gudu-ospitale zabalak, hilkutxa hutsak zerraldoen esperoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

Gerra-nobela ere bada (Dunkerkeko erretirada maisuki deskribatuta dago), eta baita gerra-nobelaren aldaera den ospitale-nobela ere.  Berria - Kultura   2004-05-26

Santespiritu, erromes ospitale baten inguruan sortua, hain zuzen ere, juduek XVI-XVIIø mendeetan kolonizatutako auzoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.

5 ospital etxe (orobat ospitaletxe)

Grabiel Ilharre da, Donapaleuko ospitale-etxeko omonierra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Leen behakoa zoan ospitaletxe zaharraren harri zaharretarat, emokadurarik gabe zurituak barneen argitzeko.  Herria   2002-10-03

6 ospital ontzi ospitale bihurturiko itsasontzia.

Behin destruktoreak Valentzia utzirik, Maine britainiar ospitale-ontzira eroan zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bartzelonako ospitale (6); behin behineko ospitale (3); bordeleko ospitale (3); eko ospitale (3); euskal herriko ospitale (3); falujako ospitale (3); gasteizko ospitale (4); hiriko ospitale (5); iruñ

ospitale barnean (4); ospitale batean dago (3); ospitale batean hil (5); ospitale batera eraman (10); ospitale berean (3); ospitale bihurtutako (3); ospitale gisa (4); ospitale handi (3); ospitale klinikoko (5); ospitale militar (3); ospitale militarrean (3); ospitale militarreko (7); ospitale militarrera (3); ospitale militarrera eraman (3); ospitale nagusia (3); ospitale nagusian (6); ospitale nagusiko (4); ospitale nagusira (5); ospitale pribatu (3); ospitale pribatuei (3); ospitale psikiatriko (4); ospitale psikiatrikoa (3); ospitale psikiatrikoan (4); ospitale psikiatrikoetan (5); ospitale publikoan (4); ospitale publikoetan (3); percy ospitale (3); santiagoko ospitale (5)

eliza eta ospitalea (3); irisarriko ospitalea (4); ospitalea utzi (5)

baionako ospitaleak (3); ospitaleak gainezka (3)

aita ospitalean (4); ama ospitalean (9); arrasateko ospitalean (3); artean ospitalean dute (3); baionako ospitalean (47); baionako ospitalean dugu (3); basurtoko ospitalean (3); basurtuko ospitalean (18); donostia ospitalean (16); donostiako ospitalean (26)

fresnesko ospitalean (3); galdakaoko ospitalean (6); garcia orkoien ospitalean (5); gasteizko txagorritxu ospitalean (6); gregorio marañ gurutzetako ospitalean (26); gurutzetako ospitalean dago (4); hilabete ospitalean (3); hiriko ospitalean (5); on ospitalean (4)

eko ospitalean (4); irisarri ospitalean (14); irisarriko ospitalean (4); iruñ nafarroako ospitalean (16)

ospitalean artatu (10); ospitalean artatu zuten (4); ospitalean bertan (9); ospitalean da (9); ospitalean dago (35); ospitalean daude (6); ospitalean dugu (5); ospitalean dute (4); ospitalean ebakuntza egin (3)

ospitalean egon (23); ospitalean egon zen (7); ospitalean eman (3); ospitalean geratu (5); ospitalean hartu (4); ospitalean hil (23); ospitalean hil zen (13)

ospitalean igaro (3); ospitalean ikusten (3); ospitalean ingresatu (5); ospitalean izan (11); ospitalean izan zen (4); ospitalean jaio (3); ospitalean jarraitu (4); ospitalean jarraitzen (10); ospitalean jarraitzen dute (4); ospitalean lan egiten (3)

ospitalean sartu (15); ospitalean sartu zuten (4)

ospitalean zegoela (8); ospitalean zegoen (17); ospitalean zela (5); ospitalean zendu (5); ospitalean zendu zen (4); ospitalean ziren (3)

san millan ospitalean (4); semea ospitalean (3); txagorritxu ospitalean (8); txagorritxuko ospitalean (3)

irisarriko ospitalearen (3); ospitalearen aurrean (4)

ospitaleetako medikuek (4); ospitaleetako sendagileen (3)

eko ospitaleetan (4); iruñ ospitaleetan dauden (3)

ospitaleetara eraman (7)

baionako ospitaleko (3); basurtuko ospitaleko (5); donostia ospitaleko (25); donostia ospitaleko laborategiko (5); donostiako ospitaleko (10)

falujako ospitaleko (3); galdakaoko ospitaleko (9); gurutzetako ospitaleko (13); hadassah ospitaleko (3)

eko ospitaleko (3); iruñ nafarroako ospitaleko (20)

ospitaleko arduradunek (4); ospitaleko atarian (8)

ospitaleko egonaldia (3); ospitaleko etika batzordeak (3); ospitaleko gela (6); ospitaleko gelan (3); ospitaleko geletan (3)

ospitaleko iturriek (12); ospitaleko iturriek adierazi (3); ospitaleko iturrien arabera (20); ospitaleko laborategiko (5); ospitaleko langileak (7); ospitaleko langileek (3); ospitaleko langileen (3); ospitaleko larrialdi (5); ospitaleko larrialdietara (3); ospitaleko mediku (8); ospitaleko medikua (6); ospitaleko medikuek (6); ospitaleko medikuen (3)

ospitaleko ohe (5); ospitaleko ohean (6); ospitaleko ohetik (3); ospitaleko onkologia (3); ospitaleko pediatria (3); ospitaleko psikiatria (4); ospitaleko sendagile (4); ospitaleko sendagileek (4)

ospitaleko zainketa (7); ospitaleko zuzendari (5); ospitaleko zuzendaria (4); ospitaleko zuzendariak (4); ospitaleko zuzendaritzak (4)

rudolfinerhaus ospitaleko (3); santiago ospitaleko (3)

arrasateko ospitalera eraman (3); baionako ospitalera (9); basurtoko ospitalera eraman (3); basurtuko ospitalera eraman (28); bidasoako ospitalera eraman (3); donostia ospitalera eraman (22); donostiako ospitalera eraman (15)

emakumea ospitalera eraman (4); eraman zituzten ospitalera (15); eraman zuten ospitalera (10); fresneseko ospitalera (3); galdakaoko ospitalera eraman (23); garcia orkoien ospitalera (4); gasteizko santiago ospitalera (5); gidaria ospitalera (3); gurutzetako ospitalera eraman (32)

eko ospitalera eraman (3); iruñ joan zen ospitalera (3); lizarrako ospitalera eraman (3); mendaroko ospitalera (5); nafarroako ospitalera (22); nafarroako ospitalera eraman (11)

ospitalera bidali (3); ospitalera bidean (4); ospitalera bisitan (4); ospitalera bizirik iritsi (3)

ospitalera ekarri (3); ospitalera eraman (395); ospitalera eraman zituzten (54); ospitalera eraman zuten (172); ospitalera eramana (3); ospitalera eramateko (10); ospitalera eramaten (4); ospitalera ereman dute (3)

ospitalera ikustera (3); ospitalera iristen (4); ospitalera iritsi (11); ospitalera itzuli (3); ospitalera jo zuten (3); ospitalera joan (32); ospitalera joan zen (8); ospitalera joateko (9); ospitalera joaten (7)

parisko percy ospitalera (3); reina sofia ospitalera (5); san millan ospitalera (3); santiago ospitalera eraman (10); tuterako ospitalera (3); txagorritxuko ospitalera eraman (5)

zumarragako ospitalera eraman (3)

ospitalerako bidea (3); ospitalerako bidean (6); ospitalerako bidean hil (3)

baionako ospitalerat (13); baionako ospitalerat ereman (6); ospitalerat ereman (17); ospitalerat ereman dute (5)

ospitaletako medikuek (3)

ospitaletara eraman (3)

basurtuko ospitaletik (4); ospitaletik atera (24); ospitaletik atera da (4); ospitaletik ateratzean (3); ospitaletik ateratzen (5); ospitaletik deitu (4); ospitaletik etxera (6); ospitaletik ihes egin (3); ospitaletik irten (9); ospitaletik itzuli (4)

ospitalez kanpoko (6)

donostiako ospitalaren (3); ospitalaren atarian (4)


ospitalealdi iz ospitale batean eginiko egonaldia.

Hernia diskala, neumonia eta urdail-hesteetako odoljarioa zirela medio iragan beharreko beste hiru ospitalealdiren ondoren jadanik 30 urte ingurukoari legez hasi zitzaion mintzatzen, erretiroaren atarira iritsita biak ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.


ospitaleratu, ospitalera(tu), ospitaleratzen da/du ad ospitalera joan; ospitalera eraman.

Hurrena koliko nefritiko batek behartuta berriro ospitaleratu eta handik itzuli zenean iruditu zitzaion emaztea gaztetualdi berri batek igurtzi zuela!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Horietatik bi larri zauritu ziren, erreduren zainketa bereziko unitatean ospitaleratu baitzituzten.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Jasser Arafat urriaren 28an ospitaleratu zuten bere osasunak okerrera egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-11-05

1976ko urriaren eta 1977ko urtarrilaren artean lau aldiz ospitaleratu behar izan zuten alkoholismoa zela-eta, diru arazo larriak ere bazirela tartean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Gizon bat ospitaleratu dute Gasteizen legionelak kutsatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Larri ospitaleratu zuten Mikis Teodorakis maisu greziarra, baina osatuz doa.  Berria - Kultura   2004-08-06

Joan zen igandean ospitaleratu zuten umea, pneumoniaren ohiko zantzuekin.  Berria - Harian   2005-10-22

Lau lagun ospitaleratu eta ebakuntza egin behar izan zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Istripu larri bat asteburuero, urte hasieratik 73 zauritu, hamarka ospitaleratu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22


ospitaleratze iz ospitalera joatea; ospitalera eramatea.

Oraindik beste loraldi bat izan zuen bere senarraren miresmenean, hau, prostata ebakuntza bat izan eta bere azken ospitaleratzetik etxeratu zenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Nekea eta deshidratazioa izan dira ospitaleratzearen arrazoiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Denak untsa joan direla, erdi presaka egin bada ere ospitaleratze hori.  Herria   2005-05-12

Ez dituzte sekula ikusten bankuetako txartelak; beraz, hilabeteak pasa daitezke inor konturatzerako, eta norbait ohartzen bada, jeneralean kasualitatez izaten da, kasu honetan bezala, Brenten ospitaleratzea ustekabekoa izan zelako.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 49. orr.

Honoko arloak hobesten saiatuko dira datorren urteaz geroztik: pediatria, lehen sorospena, bezeroen harrera, larrialdiak eta ospitaleratzeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12


ospitalero izond/iz Done Jakue bideko herrietan, erromesak hartzen dituena. ik ospitalezain.

Atarian jaun andere ospitaleroen irribarre goxoak berehala etxekotu naute: zigilua segidan Credencialean daukat, ohea non dudan badakit, eta ere garbiketa tokia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Komentuko aterpean jarriak dira jadanik eta ulertu dut behar ez zen atean joa nuela oixtian eta, urruntxeago zela erromesen zain ospitaleroa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Arratsean, erromes eta ospitalero bere familiarekin, denek elkarrekin jan dugu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 192. orr.

Bekatua ordaintzeko ospitalero gisa jarri zen bere emazte Adelarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.


ospitalertsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz andere ospitaleroa.

Emazte batek erraiten dit iturriko ura arras ona dela eta freskoa; gehitzen dit bera dela ospitalertsa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Ospitalertsak, Madrilgo emazte bat, bere oporren parte bat hemen iragaiten du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Xutik egon gara, isilik, ospitalertsak otoitz bat egiten zuela eta guk "Aitaren".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.


ospitaletxe ik ospitale 5.

ospitalezain iz Done Jakue bideko ospitale bat zaintzen zuen pertsona.

Ospitalezainak eskertu izanen zuen, segur aski, harridura keinuren bat zapatagin ohiarengandik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 45. orr.


ospitalitate iz abegi edo harrera ona.

Gizakien etxeotan ere, gau eta egun etxeko ateei zabalik eutsiko zaie, eta mahaia afaltzeko pronto, inongo espirituk gure etxeko ospitalitatea nahi balu ere...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

Ospitalitatea bertute estimatua eta lege onekoa zuten beti Ekialdean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.


ospitalizazio (corpusean hospitalizazio soilik) iz ospitaleratzea.

Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko hospitalizazio psikiatrikoko eremuko zuzendari Jose Maria Galleteroren esanetan, udaran gaixotasun psikologikoak ugaritu egiten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31


ospizio ik hospizio.

ostadar iz zeruan, euria egitean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena. ik ortzadar.

Tuneletik irteten ziren bakoitzean, ostadarra zabaltzen zen mendixka baten edo badia txiki baten gainean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Greziako mitologian Iris zerukoen mezularia zen, zerua eta lurra elkartzen zituena eta batetik bestera hegan zihoan bakoitzean hegaldiaren arrasto koloretsua uzten zuena: ostadarra edo Erromako zubia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan.      - 0. orr.

Neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, lurrarekin dudan itunaren ezaugarri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 31. orr.

Eguzkiak mendebalean dir-dir, zeruan ostadarra.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.

Antarktikak irribarre egingo du, zeru urdin garbiaren azpian eguzkiaren errainuak ostadarraren koloreak islatuko baititu izotz tontor zurietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Ostadarrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariak ditu koloreak eta hark bezain desberdinak, baina harexen modura elkarri estu lotuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Maite itzazu ostadar guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hodeietan barrena ibilki, eguzkiak argia erauzten zien harriei; ostadar-kolorez janzten zituen bazter guztiak, lurraren ura edaten; airearekin jostatzen, aireak jostailu zituen hostoei distira emanez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.


ostaila iz zuhaitz eta landareen hostoen multzoa.

Biharamunean igandea, zer egun ederra, berriz ere Los-Baños etako feirako parkea euskal kolorez beztiturik zagon eta goizetik entzun zaizken gure soinu eta kantuak parkeko zuhaitz berden ostaila artetik.  Herria   2001-07-12


ostalari (195 agerraldi, 45 liburu eta 70 artikulutan; orobat ostaleri g.er.) 1 iz ostatu baten edo ostalaritza-zerbitzu baten burua. ik ostatari; ostaler.

Heldu ziren ba bentara; ostaturik ba ote zegoen galdetu zioten ostalariari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Bere zaldiari arretaz kontu egiteko esan zion ostalariari, izan ere munduan ez zen beste bat hain onik, ogia jaten zuenik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Eta, ostalariak berak lagunduta, nor bere gelara joan gara; elkarren ondoko gela banatara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Edaria eskatu zuten eta ostalariak, gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek [...] Saboiako ardo gorria ekarri zien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Goizegi iruditu zaio alkohola edateko, eta laranjazko kas bat eskatu dio ostalariari.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 75. orr.

Honezkero, ostalaria ohartua izanen da ez dela gosaltzera jaitsi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

Munduan zehar bidaia-puskarik gabe zebilen gazte atzerritar batek oso susmagarria izan behar zuen ostalari batentzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Etorkizunean ere elikagaiak bataiatzeaz ostalariak arduratuko dira, ziririk sartu gabe, hiperbolerik gabe, funtsezko ezer ezkutatu gabe, espekulatu gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 61. orr.

Merkatarien eta ostalarien elkarteek bat egin dute greba egunarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

2 ipar tabernaria.

Panpilik bierrak manatu zituen, ostalariak Johnny Hallydayren zinta azkarrago jar zezan garrasitzen zuen artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 118. orr.

3 (izenondo gisa)

Bihar San Juan de Ortega fama handiko herrira eta beregisako erretore ostalariak errezebituko nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.

4 izond biologian, izaki bizidunez mintzatuz, bizkarroi bat jasatzen duena.

Hau da, birusa birioi egoeran birus partikula osoa da, baina zelula ostalaritik kanpo dago dagoenean, eta birusak erasotutako zelularen mintzarekin bat egiten duenean, proteinak egitura ezberdina izaten duela.  Berria - Gaiak   2004-09-14


ostalaritza 1 iz bidaiariei eta kidekoei jatekoa eta ostatua ematen dien zerbitzuen multzoa.

Ostalaritzako establezimenduetan eta aisialdiko tokietan, hala nola jatetxeetan, tabernetan, zinemetan eta antzokietan, erretzeko tokiak egokitzea zehazten du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Ostalaritzako nagusien erakundeak jatetxe eta hoteletako egoera «erlatibizatu» nahi du.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Ostalaritzako BEZa murrizteko proposamena.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Hango prezioek hiriko ostalaritzako ohiko lapurreta maila berdintzen dute.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Kontuan hartu beharrekoa da halaber enpresa multinazionalen eraginpean dauden jarduera pribatuen nazioartekotzea [...] eta orobat hartu behar da kontuan bidaia-bulegoak eta ostalaritza, aisialdi-parkeak eta komunikabideak (prentsa-bulegoak, egunkari eta telebista- kateak) bezalako jardueren nazioartekotzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Aprendizen eskas gorria ostalaritzan.  Herria   2003-05-29

Euskal Herri osoa enpresa bihurtzeko, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreek bat egin beharko: itsas, ibai eta lehorreko arrain-itsaskiak ekoiztea, horiek industrian, ostalaritzan eta etxean eraldatzea eta Euskal Herriko mahaietan kontsumitzea, berton harrapatzen den arrainetik ale bat ere inportatu gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Ostalaritzaren esparruko enpresek, hain zuzen ere, etekinik ateratzen diote Done Jakue bideari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ostalaritza negozio bat duen Domenico Gioricok eta eraikuntza arloan lan egiten duten bere bi anaiek sortu dute telebista, hizkuntza eta kultura katalana sustatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-07

Donostian bezalatsu, Tabakoaren Aurkako Espainiako Legeak aztoratuta dauka Bizkaian ostalaritza mundua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Costa Ricako ostalaritza sektoreari turismo sexuala babestea leporatu izan diote sarri.  Berria - Gaiak   2004-12-04

Ostalaritza lantoki batean lan egiten zuten hiru emakumek salatu zutenez, atxilotuek esplotatu egiten zituzten eta euretaz aprobetxatzen ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

100 metrotik gorako tabernetan oraindik obrarik ez egiteko eskatu du EAEko Ostalaritza Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

E.U.-ren ikastaroak, Miarritzeko Ostalaritza Lizeoan.  Herria   2004-06-17


ostaler 1 iz ipar ostalaria.

Ostaler, komertsant eta beste, gehienak arras satisfos.  Herria   2001-09-20

Landestar ostaler batek nahi luke beretu, tratua egina bezala, grado handiko hotel eder baten egiteko gisa hartako jatetxe zerbaitekin.  Herria   2003-04-10

Ostatu batera joan, eta handik ez zen ateratzen ostalerrak, hesteko, haizatzen zuen arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Landestar ostaler batek nahi luke beretu, tratua egina bezala, grado handiko hotel eder baten egiteko gisa hartako jatetxe zerbaitekin.  Herria   2003-04-10

«Ostatuak ez dira handiak eta praktikan ezin ditugu berezi guneak» dio Pannecau karrikako ostaler batek.  Berria - Harian   2005-11-04

2 (adizlagun gisa)

Kartzelatik atera eta Otsabiden ostaler plantatu zen Xarles elizetako ebasle ohia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.


ostalergo iz ipar ostalaritza.

Horra zergatik ikastegi berri bat eraikiko duten, Miarritzen izanen dena, ostalergo-ikastegitik ez urrun.  Herria   2004-07-01

Gazterik joana Pariserat, han ereman du bere laneko denbora ostalergoan.  Herria   2003-03-06


ostaleri ik ostalari.

ostalertsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz ipar emakumezko ostalerra.

Atean dagoen ostalertsak erran dit, irribarre goxo batekin, gaurko erromes lehena naizela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Ez zegoen ene adineko lagunik... eta ostalertsa, emazte nahasi, mihi-zikin, kurios pinterdi bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Ostalertsak berehala erakutsi dio nondik behar zuen joan ene etxerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.


ostalgintza iz ostalaritza.

Orotara, 28 ikastaro dira antolatuko: 12 Miarritzeko ostalgintza lizeoan, uztailaren 7tik 11 ra, 15 Iruñeko Larraona ikastetxean, uztailaren 15 tik 19 ra; bat, ondarroan.  Herria   2003-05-29


ostalier 1 iz jatetxe edo ostatu bateko bezeroa. ik ostari.

Bertan otorduak ematen zituzten, ostaliertzat dockerrak, inguruko langileak, Pontrique kaleko putetxeko damak... zituztela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.

Udako jaiegun gehienetan etxe horretan ostalier egon -Isabel Sanjoseri ere desiratzen ez nion torturaldia, bertzalde-, eta ez zuen oraino kaxkoratu kazetaritzak bulego eta saltokietan ohi ez diren ordutegiak dituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

2 ostalaria.

Taxistak, tabernariak eta ostalierrak hobeto bizi dira gaur Bilbon.  Berria - Kultura   2006-02-04


ostantzean ik osterantzean.

ostantzerako ik osterantzean 2.

ostape iz ostailaren azpialdea.

Basapizti guziek ostape eta haizpe babesetara jo dute larriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.


ostargi 1 iz lirioa.

Lorearen kolore bereziek, batez ere ostargi urdinarenek, zeruko urdinak eta ostadarraren kolore nahasiak ekartzen dituzte gogora.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Euskaraz lili esaten dugunean ia lore esango bagenu bezala da, lili hitza erabiltzen baita hainbat lore izendatzeko: zitoria, lila, azuzena, itsas lilipa... eta batez ere lirioa edo ostargia (zeruko argia).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

2 ostargi-belar lirio-belarra. ik iris.

Iris horiak (ostargi-belar horiak) ikusi zituen ilunean, eta, jakinez landare horiek ur apalekoak direla, handik zeharkatu zuen ibaia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Zango potolo zuriak zituen, ostargi-belar antzeko zain urdinkara ñimiñoz osaturiko itzalgunez belztuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Estakuru-antzeko musutxoak ematen zizkion, arin-arin, hatzetan gora eta behera, eta gardenia, zitori eta ostargi-belarren izenak xuxurlatzen zizkion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.


ostari iz ostatu edo hotel bateko bezeroa.

Hotelak ez du zerikusirik ostarien bizitza eta gorabeheretan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 177. orr.

New Harlemgo ostariak beren geletako zokoetan sartu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.

Eta jauziz jauzi zebilen ene arima, eta ene oinak lurrez lur eta hiriz hiri, zeren Bolognatik Florentziarat jo baikenuen gero, Pedro Huizi ostari zuen hirirat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.


ostarku iz ostadarra.

Ostarkuaren oin bila hasiz gero gertatzen den legera, ez dago argiok lurrera lotuko dituen oinarririk, begiradaren hari ezinezkoak ez badira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Eguteratik elutsera iragotzen gaitu, lurralde bahituetatik lurralde libreetara, lehorretik itsasora, gau ilunetik egun argitara, edo lurretik zerura Jainkoaren zubia edo ostarkua bitarteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Kararik kara Areso, porlan kolore bakarreko ostarkupean harritua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.


ostarte iz hodei arteko eguzkialdia. ik hodeiarte.

Mendi erpinetako elurrak harrotuz dator hego haizea, gero eta laztan gozoagoa dario ostarteko eguzki oparoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Miarritze aldean, hodeiertz ilunean, ostarte txiki bat zabalduta ikusi zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Mila pauso geroago, ostarte urdinak ikusi nituen zuhaitzen artean, eta arratsaldeko azken eguzkia haien gailurretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Gero eta bakanago ikusi ahal izan ditugu hodeien arteko ostarte igarokorretan geure mendi eta herriak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.

Eguraldiari buruzko saioan, astelehenean ostarteak agertuko zirela esan zuten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 144. orr.

Eguerdia argiagotzen ari zen, zeruak gero eta ostarte gehiago baitzituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Gaua epela zen, ilargia jostalari zebilen zeruan, laino arin eta ostarte zabaleko tapizean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

Urte ilunetako gure historiari behako baten emaiteak argitzen bazuen apur bat gure ostartea, iragan bi mendeetan gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.


ostatari (21 agerraldi, 4 liburutan) iz ostalaria.

Ostatariak afaria eta botila-ardo eta -sagardo mordo bat ekarri zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

-Bai katu gozoak ostatari honek karabineroei erosten dizkienak!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Martinek ordaindu zion ostatariari, eta Logroñon zer tokitan utzi behar zituen zaldiak adostu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Gau batean, Ben Guy, Exbourne-ko ostatariaren semea, soldadugai berrietakoa, lotan harrapatu zuten bere postuan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

Begiratzen diodanean gure ostatari gazteenari, emakume trebe, alai, langile eta ilobetan onenari, aitortzen dut, jaun-andreok, ez dakidala zeini eman beharko niokeen saria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 305. orr.

2 (izenondo gisa)

Estudianteak andre ostatariaren azpiko gona jantzi zuen eta zapi bat lotu zuen buruan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.


ostatatu, ostata, ostatatzen 1 da/du ad ostatu hartu; ostatu eman.

Las Vegasera iritsi arte ez gara hoteletan ostatatuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 115. orr.

Martin bere emaztearekin, eta Bautista berearekin, Ainhoara hurbildu eta bentan ostatatu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Don Carlos, Fermin Iribarren jaunaren etxean ostatatu zela nekien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

-Non ostatatuko zara Istanbulen? -galdetu dit, bideko azken te-kikarakada dastatzen genuen bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.

-Zorionekoa bart gazte hau etxean ostatatu duen jabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.

Basetxe huts baten inguruan ostatatu gaituzte, Charlie preso daukaten Walter Camp esparrutik milia bat baino gutxiagora, bidean behera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Gobernu Liberalak Oñatiko Unibertsitatea hestea erabaki zuela; eta arkupe, klaustro eta gela eder haietan soldaduak ostatatzea erabaki zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Frantzian, Abbe Pierre Fundazioaren arabera, gaizki ostatatuta dauden 3 milioitik gora lagunen artean egoerarik itzelena dutenak paperik gabekoak dira.  Berria - Harian   2005-08-31

2 irud/hed

Jaioneri, nola ez dakiela edo badakiela, hiltzeko gogo sor bat ostatatu zaio bere baitaren baitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.

Kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.


ostatetxe ik ostatu 9.

ostatu 1 iz diru truke jan eta lo egiten den etxea.

Egarriak akuilaturik portuko ostatu batera sartu zenean baso bat ur eskatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Gau batentzat, edo berdin zenbaitentzat, logela ere ostatu horretan du segurtatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.

Zenbat hotel, zenbat ostatu bisitatu zituzten?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Guztira 1.300 lagunek egiten dute lan Gipuzkoako hotel, ostatu eta landa etxeetan.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Jatetxeetan, ostatuetan eta kafetegietan erretzea debekatzearen aldekoa zela adierazi zuen Byrnek orduan.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Ostatua izba baten antzekoa zen, baina handiagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Benta itxurako ostatu batean geratu ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Triesten ez zen ostaturik eta apopilo-etxerik falta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Arratsean, haatik, giro bero batean murgildu naiz, Meson delako erromesen ostatuan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Janari-denda ostatuarekin komunikatzen zen beheko oinean, geletara eta ganbarara joateko eskailera hasten zen gelaxka baten bidez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Berak ezagutuko zuela ostatu egoki eta merkeren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

Ostatuko etxekoandreak atera zidan gau hartako afaria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Kotxea patioan sartu eta batera, ostatuko morroia -edo polovoia, Errusian horrela deitzen baitiete ostatuetako zerbitzariei- jaunari harrera egitera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Joanden aste buruan jakin dugu Marie-Louise Laxague Esnasu Menta ostatukoa zendu dela.  Herria   2004-12-30

Ostatuan lanean hasi eta, azkar baino lehen, eskualde osoan hedatu zen haren edertasunaren ospea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Hara heldutakoan, ostatu batean sartu zen atseden hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Ignazia Arkaleren ostatuan sartu zen umezain, eta hamalau urte bete zituen arte hantxe aritu zen lanean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

"Colegio Mayor" horietako batean genuen ostatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Bere bizitzaren azken aldera, San Verekundo monasterioan izan ohi zuen sarritan ostatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Ritz Hotelean neukan ostatu egun haietan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Media Vida hotela dauka ostatu, eta hegazkin txartelak erosi berri ditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 41. orr.

Ordukotz baziren zazpi etxe edo aterbe Konpostelara joaiten ziren beilarieri ostatu edo laguntza egiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Ondotik bazkaria Mendialde ostatuan.  Herria   2004-02-19

Argitzen hasia zen ostatura iritsi zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Ostatutik ateratzen den errepide meharrean gora ikusi du autoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

2 ostatatzea.

Heldu ziren ba bentara; ostaturik ba ote zegoen galdetu zioten ostalariari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Ostatua ordaintzeko hainbat diru bederen emaiten ziguan, eta zertxobait gehiago ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Proposatu nuen landetxeren batera jotzea, ostatu eskatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Etxera gonbidatu nituen gero-: gizalegekoa da ostatu eskaintzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Quenutarrek ostatua eta mantenua ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.  Elizen arteko biblia   Has 19,8

Banuen-eta nahikoa diru lehendabizi ostatua eta gero lana bilatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Finkatzen du bere oihal-etxola; han aurkitzen du ostatu atsegin.  Elizen arteko biblia   Si 14,25

-Non aurki dezaket ostatu?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 28. orr.

Inoiz etxerik gabe gelditzen banaiz, ez natzaizue ostatu eske etorriko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

-Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Latapie Etorbide Nagusiko ostatu ilara apainek, batimenduak oro urdinska eta berdintsu, Miarritze gogorarazi zidaten. Saboiako ardo gorria ekarri zien, kolorez ostatu jabearen matrailena baino ahulagoa, baina zaporez urarena baino gozoagoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Sir John Oldcastle-k mundu guztiari barre eragiten zion bere tripa handiagatik, batez ere ostatu andreari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Larderiatsu ziharduen, ez erortzeko, malkotan ez hausteko, pairatzen zuen bakardadeaz ez damutzeko eta egoera deitoratzen zueneko ostatu zokoetan biltzen zirenean, solasa auhen bilakatzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.

Zein atsegina zen hiritik kanpo egotea, are Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean eserita egonik ere, kamioi-gidariz eta beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Miarritzeko ostatu ikastegiko ikasle multzo bat.  Herria   2002-12-05

Ostatu kontuak Frantzian ere ez dira dohainik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Luisak eta Violettek, berez, sekula zapalduko ez zuten ostatu klase horietakoa zen, beraz, beharrizanean izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

"Euri edo denbora on, beti kurri gabiltza, nehon ez gintezke geldi, beti joan behar dugu aitzina" dioen haurretako ostatu-kanta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurtado bere kapaz estali zen, eta, lasterka, mutilari jarraituz, kale galdu batera iritsi zen, Parador de la Cruz deitzen zen mandazain-ostatu batetik gertu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

5 irud/hed

Baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza-txakurren ostatu eta bizileku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Haren baitara bildu nintzen neu ere, eta maindirepean hartu nuen ostatu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.

6 ipar taberna.

1963ko azaroaren 22ko eguerdi hastapen hartan Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan zegoen Bar des Amis ostatuan zerbitzari jartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

TGVan sartu orduko kasik, zortzi lagunak joan ginen ostatura.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Errobi ibaia zeharkatuz, herriko etxearen parean dagoen ostatu irlandesera joan zintezke.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 258. orr.

Plazako ostatuen kanpoko mahai eta kadirak hartuak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Saltegiek denetarik bazuten eta ostatuak goizaldera hesten ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Jakinik Bordeleko ostatu batean barman bat bilatzen zutela erabaki zuen hara joatea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Arratsean, Zizurko ostatu ttipi batean afaldu naiz bakarrik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Izigarria gertatu da Miarritzeko gau-ostatu baten atean.  Herria   2001-09-27

7 ostatu eman

Bihotz onez etxean ostatu eman zion gizonari aparte deitu eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Aspaldi, hire aitak nire aitari ostatu ematen zioan; horregatik etorri nauk jauregi honetara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Nolatan eman diezu ostatu gure atarian gaizkile hauei?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 515. orr.

Jainkoari begirune zion izen oneko gizon batek debozioz eman zion ostatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Nason zipretarraren etxera lagundu ziguten, hark eman behar baitzigun ostatu.  Elizen arteko biblia   Eg 21,16

Ezta berrehun metro ere, beraz, ostatu eman zigun azken kafetegitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

· Harrera ona egin zieten hiritarrek eta beren komenentziara ostatu egokia eman zieten baratze txiki batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.

8 ostatu-emaile izond/iz

Begira, anaia ostatu-emailea; zure erreguek behartuta etorri naiz zure etxera bazkaltzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Ostatu-emailearen etxera heldurik, zehatz-mehatz kontatu zioten haietako batek ametsetan ikusitakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Migel aitatxi zena gaztetan bezala, nire ostatu-emaile Jehane Lapeyrère ere zapatagina zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Asmazioa berriro erakuts ziezaiola erregutu zion ostatu-emaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

9 ostatu etxe (orobat ostatetxe)

Alpe Garaietan, izoztegien oinetan [...] dauden ostatu etxe guztiek bezala, Schwarenbacheko bentak Gemmiko mendiartean dabiltzan bidaiariei babeslekua ematen die.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 275. orr.

Oihal finezko txano eder bat, marta-larruz azpikotua, zeina ostatu-etxe on batean lapurtua baitzuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Hogeita bi urte zeramatzatek hiri honetako aire ustelduak inguraturik bizitzen, bazter guztietan etxe zikinetan edo hirugarren mailako ostatetxeetan bezalako kiratsa dagoen tokian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Enperadorearen guardia Hungriako Erregea izeneko ostatetxe batean zegoen ostatuz, San Estebanen katedralaren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

10 ostatu hartu

Hoteletan ostatu hartzea ere maite zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Desengainatu egin nuela han bertan, Palace-n, ostatu hartuta ez nengoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Artur erregea, Kamelotera itzultzerakoan, Eskalot gazteluan gelditu zen ostatu hartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.

Kristauok, nirean ostatu hartu nahi baduzue, gogoz onartuko zaituztet nire etxe barruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

Ingelesek aberatsen etxeetan hartu zuten ostatu, alemanen tokian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.

Bilboko pentsio batean ostatu hartu eta hantxe bizitzen geratu zen Lauaxeta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

Hementxe har dezakegu ostatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Goiz batean, 1938ko udan, goizeko zazpietan deitu ninduten ostatu hartuta nengoen etxeko beheko telefono publikora.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Argi zegoen han ostatu hartuek kandela batez edo lanpara batez errez hiltzen zituztela zimitzak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Petirisantzek ez du ba ostatu hartu gurean?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

11 ostatu-hartzaile

Bikote zaharrak uda oro alokatzen zuen gela, baina zakurra sekula ez zen ostatu-hartzaileen lagun egiten. Egun zikinen ondoren errituzko bainura joan behar ote zuen galdetu zion Taibelek, baina hilekoari dagozkion legeak ez zirela ostatu-hartzaile lizunarekin elkartzen zirenengana iristen esan zion Humirzahk.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

· Horretan ere, goiz hasierako zorte txarrari marro egina niola iduri zuen, Gomez de Seguraren hozkailuak ez baitzuen ostatu-hartzailerik falta: emazteki bat, huts egite mediko baten erruz zendua, nonbait, forentseak ehiza-trofeo baten gisara erakusten ziona argazkilariari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako ostatu (3); eman zion ostatu (3); etxean ostatu eman (3); hartu genuen ostatu (4); hartu nuen ostatu (4); hartu zuen ostatu (13); hartu zuten ostatu (10); hartzen zuten ostatu (3); herriko ostatu (9); miarritzeko ostatu (3)

ostatu aurrean (3); ostatu barnean (5); ostatu barnera (3); ostatu batean geratu (3); ostatu batean sartu (4); ostatu batean sartzen (4); ostatu batera joan (5); ostatu berean (6); ostatu berri (3); ostatu bila (6)

ostatu emaile (4); ostatu eman (21); ostatu eman zion (5); ostatu emateagatik (3); ostatu ematen (7); ostatu eske (3); ostatu eta jatetxe (3); ostatu har (5); ostatu hartu (41); ostatu hartu zuen (6); ostatu hartu zuten (4); ostatu hartua (3); ostatu harturik (3); ostatu hartuta (17); ostatu hartutako (4); ostatu hartzea (8); ostatu hartzeko (10); ostatu hartzen (9); ostatu hartzen zuen (3); ostatu hartzera (5)

ostatu izan (3); ostatu jabeak (3); ostatu jatetxe (3); ostatu merke (3); ostatu ttipi (6); ostatu txiki (8); ostatu txiki batean (3)

ostatu xoko (6); ostatu xoko batean (3); ostatu xokoan (4); ostatu xume (3); ostatu zahar (3)

ostatua eman (4); ostatua eta mantenua (3)

bihotzeko ostatuak (4); ostatuak antolatzen (7); ostatuak antolatzen du (4)

afaria haramboure ostatuan (3); aintzileko pekoitz ostatuan (3); arrosan katina ostatuan (4); astelehenean bonnet ostatuan (4); bazkaria agerreko ostatuan (3)

ostatuan afaldu (3); ostatuan afaria (3); ostatuan apairu on (3); ostatuan bazkaldu (3); ostatuan bazkaria (4); ostatuan berean (3); ostatuan bertan (7); ostatuan bildu (3); ostatuan bizi (4)

ostatuan elgarretaratu (4); ostatuan hartu (3); ostatuan iragan (8); ostatuan iragan dira (3); ostatuan izan (4); ostatuan izanen (9); ostatuan izanen da (7); ostatuan jokatuko dira (4); ostatuan lan egiten (3)

ostatuan sartu (17); ostatuan sartu zen (3); ostatuan sartu ziren (4); ostatuan sartzen (7)

ostatuan zegoen (3); ostatuan zeuden (4); pausuko xaia ostatuan (12); plazako ostatuan (4)

zubiondoa ostatuan jokatuko (4)

ostatuaren aitzinean (5); ostatuaren barnean (3); ostatuaren ondoan (3); ostatuaren parean (3)

bihotzeko ostatuek (3)

bihotzeko ostatuen (5)

aingira jatea ostatuetan (5); karriketan eta ostatuetan (6); ostatuetan sartzen (3)

ostatuko ate (7); ostatuko atea (12); ostatuko atea ireki (4); ostatuko bezeroen (3)

ostatuko emakume (3); ostatuko emakumeak (4); ostatuko etxekoandrea (4); ostatuko etxekoandreak (5); ostatuko etxekoandrearen (3); ostatuko gela (4); ostatuko gelan (5); ostatuko gelara (3); ostatuko gurdi (3); ostatuko gurdi atetik (3); ostatuko harrera (3)

ostatuko morroia (3); ostatuko morroiak (7); ostatuko mutikoa (3); ostatuko nagusia (3); ostatuko nagusiak (5)

ostatuko zerbitzari (6)

trinketeko ostatuko (3)

auxotea ostatukoek (3)

ostatura hurbiltzen zen (3); ostatura iritsi ziren (3); ostatura itzuli (14); ostatura itzultzen (3); ostatura jo (3); ostatura joan (10); ostatura joaten (3); ostatura sartu (8); ostatura sartu zen (4)

ostaturat deituz (11); ostaturat zuzenean (12)

ostatutik atera (6); ostatutik atera zen (3); ostatutik ateratzen (3); ostatutik irten (7)

dago ostatuz (3); etxean ostatuz (3); haietan ostatuz biziz (3); ostatuz biziz (3); ostatuz egon (3); ostatuz ostatu (9)


ostatuño iz ostatutxoa; tabernatxoa.

Denbora hartan, untsa ezagutu dutan ostatuño batean, bost sosetan bazen arroltze moleta on bat biperrekin, gasna zerra bat ondotik, baso bat arno (ala biga?) jatekoaren pusatzeko!  Herria   2005-07-28

Sasoina oldar gaitzean hasi zaukula, hori zioten joanden igande iluntxean Donibane Lohizuneko ostatuño batean hartaz eta huntaz kalakan ari ziren lagun zonbaiten artean.  Herria   2003-07-10

25 louisengatik (500 libera) erosi zuten, bada, Louisen gurasoek ostatuño hura, hiru metro zabaleko, eskuinean barra txiki-txiki bat zuela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.


ostatutxo iz ostatu txikia.

Bide-ertzeko zurezko ostatutxo ugarietan aurkitu ohi diren lagun zahar guztiak kausitu zituen Txitxikovek gela hartan ere, hau da: samovar intzigarrez estalia; pinuzko horma ondo leunduak; hiru ertzeko alasa zoko batean, teontzi eta katiluz beterik  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.


ostatutzar iz adkor taberna handia.

Garai haietan, lana akitutakoan, hiriko azken ostatutzarrei itxiera ematen genien, goizaldeko ordu tikietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

"Lisboatik" aterata, gauerdiari aspaldi egina nion dobla, Alde Zaharreko ostatutzar batean anaiarekin topatu nintzenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.


ostatuxka iz tabernatxoa.

Besapeko izerdi urrina zerien gizonez gainezka zegoen ostatuxka batera jausten ziren eskalerak hartu zituzten, eta hango ilunpeari eta keari ohitzen lanik aski ukan zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.


ostatuzain (orobat ostatu zain) 1 iz ostatu bateko nagusia.

Nire paper faltsuek ez bide dute ostatuzaina mendrenik ere harritu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.

Dominiquek ostatuzaina behartu zuen suaren piztera eta hiruentzat janari zerbaiten egitera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Ostalari eta ostatu zainak hor zuzenean mintzatuko dira sasoiko lanaren bila dabiltzanekin.  Herria   2004-02-26

2 taberna bateko nagusia.

Robert Dagerrezar, Mugerre Elizaberriko trinket eta ostatu zainak.  Herria   2001-01-18

Thiers karrika oinezkoen esku emana izanik, horko ostatu zainek osoki beretu dituzte karrika bazterrak  Herria   2004-08-12


ostazuri iz makala.

Ostazuriaren arrimuan eseri naiz, bizkarra enborraren laztanean tinko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 114. orr.

Ostazuria eguzkiak eta ibaiak egindako tratu baten ondorioa besterik ez da, beroak eta urak haizeari enkargatu zioten forma bat, haien irudimen zehatzera egina.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 115. orr.


oste1 1 iz soldadu taldea; talde armatu bat osatzen duten pertsonak. ik tropa.

Rhin, Meuse eta Elba ibaiak igaro, hiru probintzia menderatu, eta berrogei gotorleku azpiratu zituzten frantses osteek, Louis XIV.a erregea buru zutela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Ba ni gudarosteen Jainkoaren izenean natorkizu, erronka bota diezun israeldar osteen Jainkoaren izenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Denbora beharko zuten gizon txikiaren osteek hara iristeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 60. orr.

Izan ere, etsaien oste bat atzean utzi arren, zer axola zaigu?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.

Handik urtebetera, Smith kapitainak bere ostearekin kanpamendua ezarri zuen ibaiko oihanean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.

Gobernu inperiala Uraleko mugaz harantz arriskuan zegoela zirudien, oraingoz behinik behin, zeren errusiarrek lehenago eta geroago atzeraraziko zituzten inbaditzaileen osteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Ekialdeko gizaki eta orkoen oste boteretsu bat lehenengo konpainiak segadan harrapatzen saiatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Madiango oste setiatzaile guztia Israelgo defentsa inguratuen barrura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Barru-barrutik adierazten zidan zerbaitek, bertako traidoreek deiturik, aurki itoko gintuela odoletan oste erdaldun arrotz batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

Gerra-gurdi gakotua etsaien odolez zikindu gabe; turuta oste armatuei hitz egin gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Gerra garaian, hegazkin-aurkako ostean mobilizatu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerraren bukaera aldera, soldadu oste batzuk luze gelditu ziren herrian eta inguruetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.

Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin, atomo-saldoen zirimola begietsi zuen. Handik hara segidan, gero, bolondres-oste handi baten barruan, Lizarraraino!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Han irekitako zuloan barrena, trumilka sartzen da barrura ezpatari-oste bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Hala, bada, sei gizoneko kanpo-oste bat igortzen dute, sarjentu bat buru dutela, Estatu Batuen aurka gudukatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

Gizon haiek hastanduak ziren, eta gizon gogaikarri oste baten peko utzia ninduten, den-denek niri ezkontzeko galdea egin nahian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.

3 gizaki taldea; taldea.

Beste berrehun gizon utziko dizkizuet zuen ostea handiagotzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 132. orr.

Amorosgai dohakabeen ostea emakume jeloskorren osteari gehitu zitzaion orduan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.

Pausu luze bat egiten dut presoen oste luzea emeki-emeki miaketara doala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Hilen oste itzelak dabiltzan lurraldera hurbildua zuen arima.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.

Ni, eta gu, eta bertara hurbildutako oste gaitz hura, Pastorala hasi zain ginen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 363. orr.

Kanposanturako segizioa hunkigarria: oste jendetsuan ez zen hitzik batere entzuten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.

Denbora ona lagun, zenbaki guziak hautsi ditugu, zeren jendea etorri da oste handian gutarterat.  Herria   2004-05-20

Bai, gure xokotik, jendea oste gaitzean joan da, besta miresgarri hortarat.  Herria   2003-05-15

Bere burua Saint-Etienne auzorantz zihoan oste amorratuak bultzaturik ikusi zuen eta ez zuen kontra egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maximilian plazaren erdian ginen, bertan bildurik zegoen begiluze ostearen artean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 121. orr.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe. andreak udaltzain oste bat ikusten zuen urdaitegia inbaditzen, berari, Quenuri eta Paulineri ahoa zapiz lotzen, eta hiruak ziega batera bultzatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Gau on, printze laztan hori, eta aingeru oste kantari artean hartu atseden.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.

5 (bestelako taldeak, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Albaitari gazte bat hartu zen, Jean Louis Guénet, CEAtik etorria, animalia-oste horren kargu egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Oi zeru-oste guztiok!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.

6 jende oste ik jende 16.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oste batek lagundu (3); oste gaitza (3); oste handi (3); oste handia (5); oste handian (11); oste haundia (4); oste haundian (7); oste haundian etorri (3); usaiako jende oste (4)

jende ostea (10)

soldadu osteak (8)

jende ostearen (5)

frantses osteek (3)


oste2 1 iz atzea. (espazioan, -en atzikiaren eskuinean; ik beherago 7)

Eguzkia goratzen hasia zen Aiako Harri ubelaren ostetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.

Falangistak agertzen ziren, atarte batetik edo edozein zutaberen ostetik enboskadan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

Antxonek segitzeko keinua egin zigun eta pagoen ostetik irten ginen bat-banaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Anek mesfidati begiratzen zion bateriaren ostetik, erritmoa espero baino hobeto zeramala iritzita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.

Ganguren aldetik, Egirleta eta Artxanda igaro, eta Enekuritik, Fatimaren elizaren ostetik aldapan behera, lanera, Lutxanako tailerretara.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Bien arteko alde bakarra protagonisten kontu korrontean lehen zenbakiaren ostetik dauden zeroen kopuruak markatzen du (Arranondotarrek kontu korronterik bazuten, behintzat).  Berria - Kultura   2004-10-27

2 (espazioan, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Familia honetako kideak soinketa ariketak egiten ari dira, itxuraz, denbora guztian, hanka ostea edo garondoa ikusi nahiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 129. orr.

Etxe ostetik datozen ahotsak entzuten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Orain, mutiko horrek, geletako ate osteetan ezkutatu ordez, badu hemen lorategian ibiltzea, zuhaitz atzean gordeka.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 129. orr.

Marretako xehetasunez jabetzean huts egiten hasten naiz, eta zirrimarren irudi-oste zorabiagarriak ikusten edozein lekutan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Horrexegatik saiatzen dira euren bizitzaren eszena ostea ezkutatzen maitasunaren zerrendan katigatu nahi dituztenei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Urdin betean eta kalmatan agertu zitzaigun, ez zeukan beldur handirik ehizakoren bat jausiko ote zitzaion hodei ostetik buru gainera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

3 (denboran)

Gorputzari bizitza erabat agortzen zaionean heriotzaren ostea dela esan ohi da, hain zuzen ere, bizitza agortzen ari zitzaionean heriotza zelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Madalena bat bestearen ostetik irensten zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Hilabete beltza izan da azken hau, nahiz abenduaren ondotik baino, apirilaren ostetik etorri.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Pozaren ostean laster etorri ziren desengainuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

4 (denboran, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Eguberri-ostea garairik okerrena zen, eta, hala ere, hark beharko zuen irakurtzeko sasoi aproposa, nonbait, neguagatik eta neguko arratsen luzeagatik ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Gatazka politikoa konpontzeko uda ostea eta hurrengo urtea oso garrantzitsuak izango direla iragarri zuen Batasuneko mahaikideak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Eta, halere, zerbait esateko gogoz sumatzen dut nik inguruan jendea, uda-oste honetan aspaldi ez bezala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Hogei urte iraun duen guda gordina jasan dute Sudanen, eta esperantzaren hazia erein behar da orain, guda ostearen hasieran.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Ez zuen aspaldi txoririk lumatu eta jostun lanetarako ez ziren haiek garai egokienak, guda oste idorrean, gutxi baitziren soineko berrietarako kezka zutenak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 133. orr.

5

-Zer infernu eta infernu oste! -Maizak urduri-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

34 urte beranduago, zer gerra eta zer gerra-oste gida edo burura liteke egokiro?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

6 ostean (6599 agerraldi, 165 liburu eta 3759 artikulutan; cf atze 4 4776 agerraldi, 257 liburu eta 1555 artikulutan) (denboran) ondoren. ik ondo2 6.

Maitasun bihotzeko eta zinezko baten aitorpena, hitzekin lan egiten ohiturik dagoen batek hitz bakoitza ongi neurtu eta pisatu ostean idatzia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Bapo jan eta edan ostean, kanpamendura itzuli ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Apur bat pentsatu ostean, Santosek: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Aita-amak lurperatu ostean, pistoleroaren bila hasi zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

Norbait hil ostean, betaurrekoak garbitzen zituen, arma garbitu beharrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 89. orr.

Egun osoa oinez eman ostean iritsi zen Iruñera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.

Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak, uholde ostean izan zituztenak.  Elizen arteko biblia   Has 10,1

Planta galanta nuen orduan, gerra ostean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Gauerdi-ostean buffet hotza izan ohi zen: gose nintzela esan eta neurekin etorrarazi nuen behera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.

Isiltasunaren ostean aita mintzatu da: "tira ba, arindu dugu zama".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Argazki asko egin zizkiguten ikasturte hartan, eta orain, aurrenekoaren ostean, bost hilabete geroagoko beste bat daukat eskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Hileta ospakizunaren ostean dortoka bat erosi nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 19. orr.

Arnasa hartu zuen, behar zuen-eta, azalpen luze haren ostean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

Brave New World desegin egin zen urte bete baino gutxiagoren ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Ezin al zuten behingoz bakean laga, egun beteko lan-saioaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Batak bestearen ostean egiten zuten istriborretik kikunbera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Lau asteren ostean oraindik ez ziren ohitu ahots erlats harekin  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

7 (espazioan) atzean.

Polizia bat daukat zaintzaile, grisa, leihoaren ostean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Mihia zalu, honela erantzun zidan erakusmahaiaren ostean zegoen mutil gazteak: [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Klasea amaitzean frontoiaren ostean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Agian, bihurgunearen ostean egon daiteke oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Sasi batzuen ostean ezkutatuko nintzen Indianoahilzenekozuloan, han masusta gorri ugari zegoen lekuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.

-Egun on, Maiza jauna -agurtu zuen zurezko mahai eder baten ostean zegoen gizon galantak-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Ate itxien ostean zelatan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Zazpi nanotxoak ate ostean geratu ziren eta Edurnezuriri entzuten omen zioten hasperenka eskatzen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Su bat piztu dute ukuilu ostean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.

Ziur zegoen hesi ostean edo sasi artean bilatuz gero begiak eta gainontzekoa aurkituko zituela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.

Botikako mostradore ostean erratza nola pasatzen zuen miratzen egon zen apur batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Lau edo bost arbolatxo besterik ez baitziren zimaurtegi ostean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.

Prentsak zabaldu zuen argazki baten ageri naiz, leihatilako sare eta haga ostean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Higer ostean Miarritzeko farola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

8 osteko izlag ondokoa.

Tomek gosaldu osteko zigarroa pizten du, eta esaten du:[...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 208. orr.

Jo osteko zigarreta erretzen ari ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Gasteizko gobernu autonomoa martxan jarri osteko lehen bisitaldi ofizialean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 89. orr.

Horra gerraren osteko mende erdiaren erresumena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 216. orr.

Gure topaldiaren osteko lehen gutun hark, aldiz, lehengo gar hura zekarren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Sabaiari begira zegoen bikotea, sexu-atseginaren osteko lasaitasunaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Otomandar osteko aroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Konbertsio osteko hamahirugarren urtean, Siria aldera abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Esku-oinak dantza osteko dardaraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

9 atzekoa.

Barra osteko neskak toplessean zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Afaria amaiturik zen ordurako, eta gainerako guztiak kanpora atereak ziren etxe osteko lorategian esertzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Frantzisko dohatsua azken gelan bizi zen etxe osteko baratzeko hesiaren ondoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 622. orr.

Antzoki osteko parkera joan ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Baranda osteko aldean zegoen, harkaitzetan, espaloitik gertu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

10 denda-oste ik dendaoste.
12 gerra-oste ik gerraoste.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate osteetan (3)

[8] adierazi ostean (14); afaldu ostean (9); agurtu ostean (8); akordioaren ostean (8); alde egin ostean (11); amaitu ostean (91); argitaratu ostean (8); argitu ostean (10); aritu ostean (59); ate ostean (10); atentatuen ostean (28); atera ostean (22); atsedenaldiaren ostean (20); atsedenaren ostean (13); atxilotu ostean (12); atzera bota ostean (9); aurka galdu ostean (13); aurkeztu ostean (19); aurrean deklaratu ostean (9); azaldu ostean (10); aztertu ostean (69)

bata bestearen ostean (9); batzarraren ostean (13); bazkal ostean (9); begiratu ostean (11); berdindu ostean (16); berdinketaren ostean (12); bermea ordaindu ostean (10); berri eman ostean (8); berri izan ostean (10); bete ostean (43); bildu ostean (53); bilera egin ostean (20); bilera ostean (14); bileraren ostean (122); bileren ostean (8); bilkuraren ostean (8); bizi ostean (8); bota ostean (13); bozen ostean (15); bukatu ostean (32)

deklaratu ostean (29)

edan ostean (8); eduki ostean (16); egin ostean (467); egindako bileraren ostean (9); egon ostean (143); ekaitzaren ostean (10); elkar jo ostean (9); eman ostean (127); entrenamenduaren ostean (14); entzun ostean (34); erabaki ostean (10); erakutsi ostean (13); eraman ostean (8); erasoaren ostean (11); erasoen ostean (10); erori ostean (26); erosi ostean (8); erretiratu ostean (8); esan ostean (42); eskatu ostean (20); eskuratu ostean (8); etenaldiaren ostean (14); etenaren ostean (35); ezagutu ostean (12)

finalaren ostean (12); franco hil ostean (8)

gailendu ostean (9); gainditu ostean (16); galdu ostean (96); garaipenaren ostean (10); garaitu ostean (9); gelditu ostean (8); geratu ostean (15); gerra ostean (44); gerraren ostean (37); gertatu ostean (8); gogoratu ostean (10); grebaren ostean (12)

harrapatu ostean (11); hartu ostean (75); hartuta egon ostean (13); hauteskundeak irabazi ostean (8); hauteskundeen ostean (50); heriotza ostean (19); heriotzaren ostean (19); hil ostean (92); hilabeteren ostean (10); hitz egin ostean (25); huts egin ostean (14)

ibili ostean (50); identifikatu ostean (9); igaro ostean (67); igo ostean (11); ihes egin ostean (9); ikusi ostean (41); irabazi ostean (152); iragarri ostean (10); irakurri ostean (25); iritsi ostean (13); irten ostean (11); istripuaren ostean (8); itxaron ostean (10); itxi ostean (24); itzuli ostean (10); izan ostean (120); izandako bileraren ostean (12)

jaitsi ostean (11); jakin ostean (49); jardun ostean (15); jardunaren ostean (9); jarri ostean (18); jaso ostean (52); jipoiaren ostean (8); jo ostean (57); joan ostean (23); jokatu ostean (50)

kale egin ostean (8); kanporatu ostean (20); kendu ostean (16)

lanaren ostean (11); lortu ostean (52); manifestazioaren ostean (11); mendean hartu ostean (10); mundu gerraren ostean (24)

nagusitu ostean (9)

onartu ostean (24); oporren ostean (9); ordaindu ostean (22); osatu ostean (12)

ostean azaldu (8); ostean berriro (13); ostean egin (63); ostean egin zituen (22); ostean egindako (23); ostean egingo (17); ostean eginiko (15); ostean eman (13); ostean erabaki (11); ostean erabakiko (11); ostean esan (9); ostean etorri (13); ostean gertatu (11); ostean hartu (22); ostean hartu zuen (9); ostean hasi (18); ostean iritsi (16); ostean izan (14); ostean jakinarazi (8); ostean lortu (10); ostean sortutako (13)

parte hartu ostean (10); partida galdu ostean (9); partida ostean (10); partidaren ostean (42); pasa ostean (13); pasatu ostean (35); porrotaren ostean (11); porroten ostean (17); preso egon ostean (10)

saioaren ostean (22); salatu ostean (9); sartu ostean (29); su etenaren ostean (28)

uda ostean (19); urte igaro ostean (8); urteren ostean (36); utzi ostean (60)

zabaldu ostean (8); zeharkatu ostean (10); zigorra bete ostean (29)


ostealde iz atzealdea.

Euskaldunak, etxetik urruti izan arren, elkarrekin egotearen poza agertzen du maiz kronikagile eibartarrak; baina, horren ostealdean, garden agertzen ez duen guztiaren ozpina antzematea ez da hain zaila.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.


osteatopigia iz

Eta osteatopigiarik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 117. orr.


ostegun 1 iz asteko bosgarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. ik eguen; ortzegun.

Urtarrilaren 26a osteguna zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 180. orr.

Osteguna ikasle eguna izaten ei da Bilbon.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Gertakariz jositako ostegun hartan, Darling andrea umeen logelan zegoen, George etxera noiz bueltatuko zain.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.

Osteguneko kontzertuan jende-joera hobea izan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.

Lantzean behin eurekin eramaten ninduten kalera, ostegunetako giroan ez baitzen arazorik izaten ni ere taberna gehienetan sartzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Harik eta ostegun eta ostiralaren arteko gaua iritsi zen arte.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 45. orr.

Ostegun eta ostiraletan, armeniarren taberna batean igarotzen genuen arratsa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

-Joan den ostegunean zutaz gogoratu ginen ganberaburuaren etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

Gertakari haren ondoko laugarren ostegunean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Hurrengo ostegunean, arratsaldeko hiruretatik bostetara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Gripearen aurka borrokan ibili da ostegunaz geroztik eta sukarra du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Ostegun batez iritsi nintzen aberrira; Irala zain neukan nasan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Biharamunean, ostegunez, Ibero herrian sartu zen Karlos Setimo Errege, bere jarraitzaile ugariekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Gauzatxo bat antolatzen ari garela ostegunerako, besterik ez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 240. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Malfoy ez zen ikasgelan agertu ostegun goizean berandu arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Ostegun arratsaldean, 17:30 aldera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Ostegun arratsaldeko eskola ohi bezala zihoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.

Ostegun ilunabarra zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Begitazio hura ostegun gau baten izan omen zuen, urriko lehenengo ostegun gauean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 114. orr.

· Gabon eta ongi etorriak ostegun gauero Hala Bedi irratian egiten dugun Puntu eta Koma kultur saiora!  Berria - Kultura   2004-02-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ortzegun aratsean, Donapaleun,"Otsail-Ostegunak" sailaren konduko lehen hitzaldia.  Herria   2003-02-06

Donapaleuko 4n otsail osteguneko mintzaldiaren azken partea.  Herria   2001-05-10

Rachel bigarren hezkuntzako ikastetxean ari zen eta artean etxean bizi zen garaira jo nuen, Esker Emate ostegun hotz batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

4 ostegun gizen inauteri aurreko osteguna.

Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan, Ataun aldean eskean ibiltzeko ohitura zuten mutiko gazteek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Baina, batez ere, ostegun gizen haren berezitasuna tabernetan sartzea zen, guk ordura arte ia inoiz egiten ez genuena, eta tabernetan ardoa eskatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Bera aldean Nafarroan, eta Haltsun Lapurdin, ostegun gizen egunez, eskolumeak etxez etxe ibiltzen dira kantuan eta eskean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.

5 Ostegun Santu Aste Santuko osteguna.

Ostegun Santua zela Txikia hil zuten eguna, apirilaren 19 hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Epifania zortziurrenetik Ostegun Santua arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.

Zazpi aldiz har bezate Jauna, hau da: Jaunaren Jaiotzan, Ostegun Santu egunean, Jaunaren Piztueran, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.

Jaunak hil aurretik, ostegun santuz, maitasun ezaugarritzat apostoluekin afaldu nahi izan zuen bezala, haren erabateko imitatzaile zen Frantzisko dohatsuak ere, maitasun-ezaugarri bera azaldu nahi izan zien bere anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 699. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken ostegun (3); iragan ostegun (3); joan den ostegun (20); joanden ostegun (7); joanden ostegun goizean (3)

ostegun aratsaldean (4); ostegun aratsaldeko (4); ostegun aratsean (3); ostegun aratseko (6); ostegun arrats (4); ostegun arratsalde (3); ostegun arratsaldean (26); ostegun arratsaldeko (7); ostegun arratsean (15); ostegun arratseko (5); ostegun arratsetan (3); ostegun arte (3)

ostegun eguerdian (4); ostegun eta ostiralean (9); ostegun eta ostiraletan (3); ostegun gau (3); ostegun gaua (3); ostegun gauean (63); ostegun gauean izan (3); ostegun gaueko (5); ostegun gauerdian (3); ostegun gauetan (7); ostegun gauez (3); ostegun gizen (4); ostegun goiz (6); ostegun goiza (3); ostegun goizaldean (7); ostegun goizean (25); ostegun honetatik aitzina (4)

ostegun iluntzean (7)

ostegun santua (4)

gaur osteguna da (4); gaurtik osteguna bitartean (3); osteguna arte (5); osteguna eta ostirala (7)

ostegunaz geroztik (10)

asteartean eta ostegunean (3); asteazken eta ostegunean (5); asteazkenean eta ostegunean (11); asteko ostegunean (12); aurreko ostegunean (3); datorren ostegunean (39); heldu den ostegunean (20); hurrengo ostegunean (7); iragan ostegunean (58); joan den ostegunean (127); joan zen ostegunean (24); joanden ostegunean (6); lehengo ostegunean (10)

ostegunean atxilotu zuten (5); ostegunean atxilotutako (3); ostegunean bahitu zituzten (3); ostegunean baionan (3); ostegunean bertan (15); ostegunean bilbon (3); ostegunean bilduko da (3); ostegunean da (4)

ostegunean edo ostiralean (3); ostegunean egin zuen (6); ostegunean egin zuten (3); ostegunean egindako (5); ostegunean eta larunbatean (3); ostegunean eta ostiralean (8); ostegunean gertatu zen (3); ostegunean hasi ziren (11); ostegunean hasiko da (3); ostegunean hil zen (7)

ostegunean izan zuten (3); ostegunean izango da (4); ostegunean madrilen (8); ostegunean madrilen izandako (4)

otsail ostegunean (4)

pasa den ostegunean (7); pilota aukeraketa ostegunean (3)

datorren osteguneko (3); iragan osteguneko (4); joan den osteguneko (15)

osteguneko bileran (3); osteguneko bilkuran (4); osteguneko entrenamenduan (3); osteguneko greba (6); osteguneko kontseilu bilkuran (3); osteguneko lan saioan (10); osteguneko mintzaldiaren (3); osteguneko partida (3); osteguneko partidan (3)

otsail osteguneko mintzaldiaren (3)

otsail ostegunen (3)

asteartetik ostegunera (3); ostegunera arte (13)

asteazkenetik ostegunerako gauean (3); datorren ostegunerako (3)

astearte eta ostegunetan (3); lehen ostegunetan (3)

joan den ostegunetik (10); ostegunetik aurrera (4); ostegunetik igandera (6); ostegunetik larunbatera (6); ostegunetik ostiralerako gauean (3)


ostegunero adlag ostegun guztietan.

Printzipioz, astean behin, ostegunero, bilduko da Legebiltzarreko araudia aldatzeko sortu den taldea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Lankideak ostegunero biltzen dira bolatokian pizza jatera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Emanaldiak ostegunero izango dira, 19: 30ean, eta sarrera doan izango da.  Berria - Kultura   2006-03-01

Ostegunero bezala, Arianek egun librea zuen eta etxean izango zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.

Ostegunero ohi dutenez, gaur ere jaialdia izango da Deportivo pilotalekuan, estelar erakargarri batekin.  Berria - Kirola   2004-01-22

Anartean, ostegunero segitzen dira pilota partidak arratsaldeko lauak eterditan.  Herria   2005-10-13

Ostegunero-ostegunero diktadura (1976-1983) hasi zenetik Buenos Airesko Maiatzeko Plazan Gobernuaren egoitzaren aurrean egiten duten salaketak bere horretan segituko badu ere.  Berria - Mundua   2006-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostegunero bezala (4)


ostegunkari adlag ostegunaren kariaz, osteguna dela eta.

Ostegun huntan, aurtengo azken ostegunkari, bi partida jokatuko dira Baionattipian, 4 orenetan haste, gaztetxo batzuekin.  Herria   2001-06-28


osteka adlag multzo handietan.

Eta jendea, osteka bildua, munduko lau hegaletarik etorria, edozein adinekoa, edozein arrazakoa, holakorik ez baita sekulan ikusi.  Herria   2005-04-14

"Jana lehen, filosofia gero" izan zen, beraz, gure ustez, sorterria utzirik Ameriketara buruz gazte ausartenak osteka eraman zituen mugimendu itsuaren kausa lehena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

Eta jendea, osteka bildua, munduko lau hegaletarik etorria, edozein adinekoa, edozein arrazakoa, holakorik ez baita sekulan ikusi.  Herria   2005-04-14

Emazteak osteka hor ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

Han irten ziren zimitzak osteka, argiak itsuturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Damurik haren dizipuluak ez direla osteka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.


osteko ik oste2 6.

ostendu, osten, ostentzen (orobat ostondu g.er.) da/du ad ezkutatu.

Tapizen atzean naiz ostenduko, elkarrizketari adi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.

Eguzkia hodeiak gorriztaturik ostendu da, astiro.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Eguzkia erabat ostendu denean are gorri-moreago egin dira ostertzeko laino printzak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Berehala ostendu zitzaidan irudia begibistatik, baina mezuak argi salatzen zuen norekin ari nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.

Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Gortina beltz batzuek ostentzen zituzten ate-leihoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 32. orr.

Begiratu egin nion, baina iluntasunak ostendu zidan haren aurpegia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 71. orr.

Berandu barik, Tomen maletaren hondoan ostendua, gutunazal bat topatu nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Deskubritu al duzu nigan ostendurik sumatzen zenuen altxor ezkutu hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Gero euria hasi zuen, eta begien itxi-ireki batean demonio guztiak handik ostenduta zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.


ostenezin izond ezkutaezina.

Errezelo haiek guztiak Julian Deereren begi estrabikoetan loratzen ziren, udako goiztxinta ederretan ihintza loratzen den bezain galant eta ostenezin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.


ostentazio iz erakuskeria.

Beldur naiz, beraz, sasierudizioaren ostentazio erretoriko bat gehiagoren aurrean soilik gaudela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.

Kristautzearekin ikusi zuen euskaldunak lehen aldiz idazpenaren ostentazio zeremonial izugarri eta iraunkorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


ostentsibo izond erakuskeriazkoa.

Ideia benetan adigai heuristikoa baino ez da, ez ostentsiboa, eta ez du erakusten objektu bat nola antolatua dagoen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Bere frogak beti ostentsiboak izan behar dutela, inoiz ez apagogikoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.

Froga zuzena edo ostentsiboa ezagutzaren era guztietan egiaren uste osoa aldi berean bere iturrien ikuskerarekin lotzen duena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.

Eraikuntza sinboliko baten bitartez iristen da ezagutza diskurtsiboa adigai soilen bitartez inoiz iritsiko ez den puntura, Geometriak (objektua beraren) eraiketa ostentsiboarekin edo geometrikoaren bidez egiten duen bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.


osteoblasto iz hezur zelula. ik osteozito.

Prozesu horietan guztietan, bi motatako zelulek hartzen dute parte: osteoblastoek eta osteoklastoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Osteoblastoek hezur-ehun berria sortzen dute, eta osteoklastoek, berriz, hezur zaharra desegin, eta odol-zirkulazioak garraiatzeko moduko gai bihurtzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.


osteofitosis iz hezur ehunaren hantura.

Astragaloaren azpian osteofitosis goiztiar bat dut...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 96. orr.


osteoklasto iz hezur ehuna suntzitzen duen zelula.

Prozesu horietan guztietan, bi motatako zelulek hartzen dute parte: osteoblastoek eta osteoklastoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Osteoblastoek hezur-ehun berria sortzen dute, eta osteoklastoek, berriz, hezur zaharra desegin, eta odol-zirkulazioak garraiatzeko moduko gai bihurtzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.


osteologiko izond hezur sistemaren eta hezurren azterketa zientifikoari dagokiona.

Aipaturiko bilduma osteologiko edo osteoteka hori gabe hasi beharra, adibidez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Gaur egun, atzerrian sona handia duen bilduma osteologikoa osatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


osteona iz

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan; barne-hutsak dira, eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Osteonez osaturik egon ohi da hezurraren barrua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Garai bateko bizargileen ikurra zen makila marradunaren antzera kiribilkaturiko lamelek osatzen dute osteonaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.


osteopata iz osteopatian espezialista den medikua.

Osteopatari bisita egin eta Iruñera bidali ninduen, erresonantzia egitera.  Berria - Kirola   2004-04-01

Jokalarien prestaketa eta osasun zainketarako prestatzaile fisiko bat, bi kinesiterapeuta, osteopata bat eta hiru sendagile ditu.  Berria - Kirola   2004-05-18

Borreroak, gorpu exekutatuari, hezur guztiak bere lekuan ipintzen dizkio, hala behar denean, osteopata baten trebezia harrigarriz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.


osteopatia iz hezurretako gaitza.

Pubiseko osteopatia, mingarria eta sendatzen zaila omen da.  Berria - Kirola   2004-07-09

Apirilaren 6an egin zioten Mikel Unanueri pubiseko osteopatia dela-eta ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-05-11


osteoporosi (orobat osteoporosis g.er.) 1 iz hezurretako gaitza, hezur ehunaren trinkotasun galeran datzana.

Kolesterola, osteoporosia eta antzeko osasun arazoak gaixotasun moduan aurkezten dira sarritan, baina hori ez da zuzena.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Nire haragia ez baita gaztetan nuena bezain goxo eta xamurra, eta nire hezurrak osteoporosiak jota baitaude dagoeneko...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 187. orr.

Eguzkia onuragarria da azalarentzat, D vitaminaz hornitzen baitu, hezurren kaltzio xurgaketa errazten duelako, eta errakitismo zein osteoporosia ekiditeko lagungarri delako.  Berria - Harian   2005-08-06

Antza denez, ISSren apoteosia hezurren osteoporosiari buruzko ikerketa bat izan da.  Berria - Gaiak   2006-03-02

2 (hitz elkartuetan)

Haren arabera, itolarririk edo osteoporosis arazorik ez duten 50 eta 60 urte arteko emakumeek ez lukete hormonarik hartu beharko.  Berria - Gaiak   2004-05-13


osteoteka iz animalien hezurren bilduma arkeologikoa.

Aipaturiko bilduma osteologiko edo osteoteka hori gabe hasi beharra, adibidez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Penintsula osoan mendi bazter guztietan animaliak bilatzen eta taxidermistekin hitz egiten hasi nintzen, eta horrela hasi nintzen gure osteoteka honekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean estatuko osteoteka garrantzitsuena dugu  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


osteozito iz osteoblastoa.

Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako (osteozitoentzako), kanalikulu izeneko tutu mehe batzuen bidez konektatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Gauza jakina da, osteozitoak hiltzen badira, inguruan dagoen hezurra xurgatu egingo dela, eta, denborarekin, hezur berriak hartuko duela haren lekua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Osteozitoak egoki elikatzea garrantzitsua da, beraz, hezurraren osasunerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.


ostera1 1 adlag berriro, berriz.

Ostera ikusi nuen artizarra ilargiaren ondoan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Ostera kalean, gogo-nahasirik, etxerantz hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

-Ostera entzuten duanean, abisaidak; gustatuko litzaidakek jakitea zer dioen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

Gaineko lurra ongi zanpatu, eta neure lantegira igo nintzen ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Ilundu orduko, ostera etorriko zaizkidak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Suntsitu dut neure haurraren bizitza, eta hori ezin dezaket inola ere ostera bere-oneratu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Baina, lehenago edo geroago, beti itzultzen zen guregana eta lehengo berbera izaten zen ostera, betiko gure Big Joe, edozer eta edozein maitatzeko gai zena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Alde egiterakoan irri egin diot ostera zuzendari jaunari, ederra izan behar du preso biluzi bat jaulierrei irri egiten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Orduan nik esan nuen zera egin genezakeela, ehun bat metro ostera jaitsi, aldaparen erdi parean zeharka jo, eta hurrengo malkorrean gora ekin ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Baina itzuli egiten ziren ostera, behin eta berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Epaileari begiratu zion gero ostera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

-Eskerrik asko! -hark ostera...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Gizonek ez zuten egundo ostera ikusi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Ez dauka Kat ostera ikusteko interes izpirik ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Gauaz euria egin zuen ostera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Horrela egon zen zutik, gero alde egin zuen eta sofan jesarri zen ostera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Gora naramate ostera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 39. orr.

Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

2 berriz, aldiz; ordea.

Harrera gelan ostera, nortzuk eta Berlingo taldeko neskak ziren ikuskizuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

Bestea, ostera, zakar hasi zen solasean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Jatorrak, ostera, asmo jatorrak, eta egintzak ere jatorrak.  Elizen arteko biblia   Is 32,8

Orain, ostera, begira nola, ikusiaren asez nekaturik, inor ez den dignatzen zeru sapai gardenera begiratzen!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.

Itsukeria bitxia gizonarena: publikoki erakusten du hiltzeko artea, saritu egiten du emaitza onenak lortzen dituena, eta, ostera, zigortu egiten du norberaren arazo batengatik etsaiaz beste egiten duena!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Amona-bilobak, ostera, toki zelaia nahiago, eta Pipas aldera joan dira, handik Oiangura jaisteko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 142. orr.

Pentsamendu maskulinoan, ostera, asepsia handiagoa dago; elementu sentsorialek ez dute eragiten neurri berean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 197. orr.

Hiru herrialde horietan, ostera, ez zen horrelako kezkarik izan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

-Elkar ezagutu zenuten, beraz -berak ostera-, amaren ikasle garaian?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Hau, ostera, arrazoi faltsuetan datza dena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.

Entrenatzaileek, ostera, oso gustukoa dute.  Berria - Kirola   2004-12-10

Iritsi, ostera, nekez eta lorrez iritsi zuten azkena zibilaren arloan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Añibarrok, ostera, ez zuen bide hori onartu, eta sartaldekoari jarraitu zion, bera ere Arratiakoa zenez.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 79. orr.

Lainoa, goibela eta euria, ostera, eguraldi ona zen orduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.

Trikitian hain zarratua eta bera hain arteza izanik, eleiza kontuan, ostera, ez ei zan bape zalea eta gitxiago abadezalea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.

Bazen, ostera, alderik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 67. orr.

Hemendik abiatutakoan, ostera, batek daki.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Non, ostera, Kode Zibil berri hori garatzeko indarra eta tenorea?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Geroagoko kontua da hori, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.

4 osterako ik osterako.
4 ostera berriz berriz, berriro.

Hankak ostera berriz neuzkan karel zuri etengabe dardartiaren kontra bermaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua, aurri-hondakinak, hiri handi plantako imitazio batzuk ere bai tarteka, izugarri itsusia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

Bai horixe, ostera berriz gazteak, ahoa eskuaren gibelaldearekin garbitu eta gero, baina Alak ez dio laguntzen bere buruari laguntzen ez dionari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

Gero isiltzen omen zen, eta handik ordu, egun edo aste batzuetara ekiten zion ostera berriz: "Alua... paripé... alua".  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

Baina Moisesek ostera ere: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 150. orr.

5 ostera ere berriz ere.

Ostera ere ahaztu egin zaio atea buelta pare batekin ixtea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Eta ostera ere, oihu bera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Negarrez hasi zen ostera ere ama.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen.  Elizen arteko biblia   Jn 11,38

Irribarre zabala egin zuen Tomek; gero, edalontzia jaso zuen ostera ere: "Zure osasunaren alde, osaba Nat".  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Bon, -Berlusgoñi zen, ostera ere-, honekin epaileen Lehendakariak nire hitzerdiak ulertzen dituelakoa egiten badu, nahikoa da, nahikoa behar du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

Hala zegoen hezlea ostera ere agertu zenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Agintzen dizut ez dela ostera ere gertatuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 46. orr.

Distiraldiaren argitan, zuhaitzaren enborrean Martin ikusi, eta tiro egin zuen ostera ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Gau onak eman zizkidan ostera ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai ostera (9); baina ostera (5); berak ostera (13)

egin zen ostera (7); egin zuen ostera (11); ekin nion ostera (6); ekin zion ostera (8); gero ostera (20); hark ostera (9); hartu zuen ostera (5); hasi naiz ostera (5)

nik ostera (18)

ostera arte (7); ostera be (5); ostera bere (10); ostera berriz (7); ostera entzun (6); ostera ere (251); ostera ikusi (5)


ostera2 1 iz ibilaldia, joan-etorria.

Hiriak eskaintzen zuen aukera zabalaz gozatu nahi zuen: antzerkiak, filmak, kontzertuak, dantza-ikuskizunak, poesia-irakurraldiak, Staten Island ferry-an ilargipean osterak egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Ilun zegoen jadanik Zanjanen hartutako ostatutik irten naizenean, herrian ostera bat egiteko asmoz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 129. orr.

Portuko aparkalekura jo aitzin, ostera bat egin zuen hondartzako etorbide luzetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Orain, nahi baduk, ostera bat egingo diagu azokan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Orain, nahi baduk, ostera bat egingo diagu azokan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Gero bazar egiptoarrera jaitsi naiz beste ostera bat egitera, eta haren aterpe usaintsu eta koloretsuan bilatu dut babesa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Esan zuen, orobat, era horretako osterak zirela Harryrekin lan eginez egiten zituen gauzen artean gehien gustatzen zitzaizkionak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostera bat egin (5)


osterakide iz bidaiakidea.

Besterik gabe elkartu zait ibilaldian, ez baimenik ez antzekorik eskatzeke; "nire izena Hussein da" esan eta horri nahikoa iritzi dio nire osterakide bihurtzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 129. orr.


osterako 1 adlag gerorako.

-Eztabaidak sabela bete osterako, bale?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.

Pentsamendu hori hedatuz doa, eta Bigarren Mundu Gerra osterako, mundu anglo-saxoi osoaz jabetua omen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Beldur naiz nire zentzutasuna, berez ere oso handia ez dena, bizkorregi ez ote zaidan agortzen ari, eta gerra osterako ezer ez ote zaidan geratuko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.

Hauteskundeak baino lehen, hautesle talde indartsuenen gogoko ekonomia-politika ezartzen da, alegia, neurri popularrak, eta hauteskunde osterako, berriz, hain popularrak ez diren neurriak uzten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

EAJ eta Ibarretxe aipatzen hasi dira alderdien mahaia uda osterako utzi behar dela.  Berria - Harian   2006-03-26

Halako kritika bat Jaurlaritzari, beste hamaika lanen osterako utzi duelako agiritegiarena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

• 2 (izenlagun gisa)

Keynesen hitzetan, "aberatsak bertan bizitzeko etxetzarrak eraiki edota hil-osterako piramideak egin, edota, beren bekatuez damututa, katedralak eraiki eta monasterio edo atzerriko misioak sortu", jarduera horiek guztiek ekonomia hazkundea dakarte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

Frontoietan jo eta ke lehenik, gero Centro Vascon [...] eta osterakoetan inguruko tabernetan iji eta aja ibiltzen diren pilotarietako batzuk sarekoak dira, duda barik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.


osterantzean (orobat ostantzean) 1 adlag bestela, gainerantzean, gainerakoan.

Burua geldiarazi behar dut, osterantzean zoratu egingo naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

Garagardo askotxo edan behar izan nuen, jakina, osterantzean ez nukeen saltsa gorrixka batean ekarri zidaten hura irentsi ahal izango.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.

Honeei erosi soinu bat edo, osterantzean, ni gehiago ez nator.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.

Eta harrituta entzuten omen zuen Martinek bere ama erdaraz, osterantzean euskaraz aritzen zelako beti, are gehiago bere familiakoekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

Bronxekoa ei zen jatorriz, osterantzean ez nekien deus ere Ivyz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.

Osterantzean, 1994an Giza Eskubideei eta Ingurumenari buruzko Printzipioen Adierazpena aurkeztu zuten Genevan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Osterantzean, ez zan bapere gastatzailea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.

Zer egin osterantzean?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 140. orr.

-Hala izan dadila... osterantzean...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 76. orr.

Segi Emeterioren atuna jaten; hotzitu egingo zaizu osterantzean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

2 osterantzeko (orobat ostantzerako) izlag bestelakoa, gainerakoa.

Ezbairik gabe, osterantzeko arrazoiak ere baziren haren erabakiaren oinarrian.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.

Osterantzeko gauza guztien gainetik, musikarekiko afizioak elkartzen zituen Luigi eta Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Ondasun mota desberdinak, langintza bestelakotsuak, giza bizitzaren osterantzeko egoerak, horiek guztiek eskatzen dituzte erregela berezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

Hogeita bost urte zituen Egañazpik Sakabirekin hasi zenean, soldadutzak, gerrak eta osterantzekoak bukatu eta gero.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Ni orduan gazte txaldan bat besterik ez ninduan, hemengo osterantzekoak bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Osterantzekoak ez du ardurarik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.


osteratu, ostera(tu), osteratzen du ad itzuli.

Eta zubitik bezain muker osteratu zenean, mututurik utzi gintuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 221. orr.

2 hizketaldi batean gehitu.

Emakumeak, zakar, osteratu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

Zaitak sorbaldak jaso zituen, eta xumetasunez osteratu: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

-Aberats jaio behar huen -osteratu zion Zaitak, zakar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

-Jainkoaren baimenaz -osteratu zion besteak-, zure esku uzten dut ene arima.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 88. orr.

Hori hizkuntzaren analisiak frogatzen du [...] baina ez horrek bakarrik (hizkuntza ez dela natura, osteratu ahal izango bailuke norbaitek),  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 96. orr.


osteratxo 1 iz adkor ibilalditxoa.

Berriro ere etxekoak gogora ekarririk, goizeroko osteratxoa datorkit burura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Egunero-egunero irrikaz itxaroten zuen kalean zeharreko osteratxoaz gozatu ahal izateko unea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 265. orr.

Teorian osteratxo haiek nik neure behar fisiologikoak asetzeko izaten ziren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Irrika biziz itxaroten nuen egun osoan etxerako osteratxo luze hura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

2 (egin aditzarekin)

Eta agentzia baten eskutik ere joan izango nintzen, baldin eta Tarifako lagun batzuek "Mahomaren lurretatik osteratxo bat egitera" gonbidatu ez banindute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Osteratxoa egiteko ohitura zuen afaldu aurretik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Behin, duela urte batzuk, osteratxo bat egitera atera nintzen, askotan bezala, hirian zehar.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 52. orr.

Irribarrea aurpegian irten omen zen, goizean goizik osteratxo bat egitera balihoa bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.

Burura datozkit, bide batez [...] iluntzero elkarrekin egiten genituen osteratxoak, ibai-bazterrean beherantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Helikopteroan osteratxo bat egitera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Petrusengana abiatzen da osteratxo bat eginez, eta bizikleta konpontzen aurkitzen du, azpikoz gora jarrita duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Katedralean osteratxo bat egin dut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Lehenbizikoa, "txakur familiarra", laztantzen eta osteratxoa egiteko txistu egiten zaion hori da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

3 (eman aditzarekin)

Trenetik jaitsi eta osteratxo bat ematea otu zait buruan darabildanari erantzuteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Osteratxo bat emateko eskatu dizu, baina egunkaririk gabe, mesedez, egunkaririk gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 129. orr.

Manhattanera ailegatu eta lehen astean eman nuen estreinako osteratxoa Harlemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

Gura badun emango dinagu osteratxoa, polit hori.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osteratxo bat egin (5); osteratxo bat egitera (5)

osteratxoa egin (7); osteratxoa egitera (8)


ostertz 1 iz puntu batetik ikus daitekeen lurrazala mugatzen duen lerroa; lerro horretatik hurbil dauden lur azaleko eta zeruko zatiak. ik hodeiertz; zerumuga.

Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Gorritzen hasita zegoen ostertza, eta laster argituko zuen egunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Ostertza goratu egin da, itsasoa ageri da han behean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Eguzkia behera doan heinean odoltzen ari da ostertza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Jira eginda Pasaiako badia ikusten dugu, eta ostertzean itsaso zabala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Une hartantxe, eguzkia basamortuko ostertzean jada desagertzear zegoela, iritsi zen autobusa Tadmor hiriko Orient hotelera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Ostertzeko mendiak, ilunabarrak lausotuta, forma zoragarriak hartuak ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Kanpoan bagoiaren itzal mugikorra ostertzerantz luzatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Eguzkia zeruko une gorena jotzear zegoela bostehun gerlari azaldu ziren ostertzean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Piztia zauritu baten intziria, ostertzerainoko zabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itsaso horren ostertz urrun izenik gabean igarriko duzu zure sortetxera bidea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Ostertz neurrigabe bat ikusten dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Ostertza lainotsu dago, eguzkiak erre egiten banau ere.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Orduan, gure harridurarako, urrunean beste bat eta gero beste bat eta ostertz argitsuan are beste tximinia bat begiztatu ditugu, euretako biri gureari legez zerien kea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska, hemendik hogei bat miliatara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

3 irud/hed

Begiak itxiko ditut, etorkizuneko ostertzetako gurma eta lanbroak ez ikusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Nola sortu eta iraun ahal izan duen egitasmo bakarrak, ostertz bakarra, hainbeste gogo ezberdin eta bata bestearen ondokorentzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Gertaeren azpian beste historia bat aurkitzen du, serioagoa, ezkutukoagoa, oinarrizkoagoa, jatorritik gertuago, bere azken ostertzari hobeto lotua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Horrexegatik, ez da beharrezkoa jotzea mugagabeki gibelatutako jatorriaren eta agortezineko ostertzaren gaietara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ezkerreko aldea eskuinekoa baino luzeago, Igeldo eta Urgull lotzen dituen ostertz marraren gainean luze, atsedenean. · Alde batetik, ez da idealtasun ostertz bat, keinu fundatzaile batek jarritakoa, aurkitutakoa edo ezarritakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.


ostetasun iz

Kristalezko mahai borobilaren inguruan eseri gara eta, lekuaz harrituta, hara hor beheko sua, tigre disekatua, laratza, malboro paketea, hauspoa, betamax, dena nahastean eta ostetasun nabarmenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.


ostetxo1 iz oste txikia.

Ostetxoa biltzen zuen inguruan, eta pieza amaitzen zuelarik adindu gutik jarraituko zuen bere zereginetara aho zabalduaren sabaian "Basque refugee" zioen papertxoa zeukan soinu kutxan ezer utzi gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 83. orr.


ostetxo2 iz
1 ostetxoan adkor ondo-ondoren.

Dantzaldia izango zela plazan, etorritako printzeen omenezko afariaren ostetxoan, eta han ikusi nahi zituela bere herriko gizon eta emakumeak, neska zein mutil guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.

Aita, izenez Harkaitz Gogor eta abizenez eta tituluz Sagarrondoak loratzen diren Goi Ordokiko Jaun, Enperadore Horiaren dekretuaren ostetxoan Harkaitz Gogor huts gelditu zen, soilik izenaren jabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 211. orr.

Berniz hura, esan zidan, gerra bitartean eta ostetxoan ekoiztua zen; kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.


ostetxoan ik ostetxo2.

ostia1 (orobat hostia g.er.) 1 iz Eukaristiako ogia, gaur egun gari irinezko olata txiki biribila dena.

Apaizak ostia sagaratua altxatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

Bospasei egunen buruan paper baliosa banuen, sakela barnenean sartu nuena, ostia kontsekratuak nauzkan untzi ttipiaren ondoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Eta Hala hasi ginen sakristian ostiak jaten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 37. orr.

Frantzisko, egin ostia bat apur horiekin guztiekin eta eman jaten nahi dutenei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Beste zenbait anaia ere bidali nahi izan zituen probintzia guztietara, ostia txukun eta garbiak egiteko tresneria on eta ederrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.

Ostia mihi gainean desegiten zitzaigun artean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 106. orr.

FAIkoek Pagasarriko baso batera eraman, eta ostia pila bat eman omen zieten jatera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Geldirik ikusi zuenean, hartu zuen eskuetan Eguzki santua, bere urrezko izpiekin, ostia zuria erdian zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Fededunei ostia erakusteko erabiltzen diren pieza itsugarri horietako hiru, lapurturik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Komunioak komunio dira, baita paperezko ostiekin komekatuta ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko eta ostia porroskak banatzen ditu ahurtaraka katiximaren ondotik, hortzekin krask eta krask haurrak loriatzen baitira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Gisa guzietako ostia-untziak baziren su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

3 ostia-milikatzaile higanoteentzat, Erromako Elizaren jarraitzailea. ik ostiajale.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Gure printze Henrikek, hogei ostia-milikatzaile baino gehiago garbitu omen ditu bere ezpataz!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.


ostia2 (orobat osti g.er. eta oxtia g.er.) 1 interj adkor harridura edo kexua adierazten duen hitza.

-Ostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.

-Ostia! -esan zuen, arduratuta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 75. orr.

-Ostia, Jokin! Ostia, hi: 'Zertara etorri naiz?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

Julen, ostia, lurreratu behar al duk, edo zer?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 126. orr.

-Ostia, egia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

-Ostia, hi -hasi zitzaion Julen Imanoli.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 41. orr.

Ostia, beste bi erori dituk, Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

-Barrura, ostia!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Nahikoa dun, ostia!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.

Azkar, ostia, azkar!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

-Bale, ostia, bale! Alazne gainean zeukan oraindik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

-Joango zait, ostia!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

-Ez naizela joango, ostia! -oihukatu zuen Haritzek, larrituta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 31. orr.

Eta hanka sartu, ostia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

-Bada, lehengo egunean kondoi kaxaren data begiratu eta, ostia, iraungita zeuden!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

2 (galdetzaileen eskuinean)

Eta hi nor ostia haiz?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.

Nork ostia aterako du diskoa?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Zein ostiak konpondu du nire motorra!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Hortzak garbitzen! baina zein ostia haiz? -berarengana joan zen zuzenean, eta ez asmo onenekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 175. orr.

Non ostia ote dago argia?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

-Non ostia gordetzen dun hire herriko auzapeza ez badun erantzuten, urdanga, ez dun ur hortarik milikatuko ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 50. orr.

Nola ostia nahi zenuten biziaren alderdi basatira bidaiatu behar bezalako musikarik gabe?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

3 (izenondo gisa)

Txoro ostia bat, Bilboko kaleek txakolindegiz josita jarraitzen dutela pentsatzen duten horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.

-Non sartu zaigu atso ostia hori!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Batek baino gehiagok (neuk neronek ere, egia esateko) ume ostia haiek larrutzeko gogo bizia sentitu zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Haren garrasiak entzun ditiat, baina, jaitsi naizenerako, han zihoaan autoa ostia batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Pareta ostia hau.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Gaurko bukatu behar zela. -Ze ke ostia da hau?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 183. orr.

-Eta hiri zer, zahar ostia! -erantzun zion zakar luzangak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Eta sinesten bazituen ez dakit zergatik ez zen saiatzen bere "karma" ostia hori hobetzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 108. orr.

"Hau dek bizimodu ostiye!", izan zitezkeen bere aurreneko hitzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

• 4 iz adkor kolpea. ik ostiako.

Ostia batzuk merezi dozak hik, bai...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 202. orr.

Ostiak leku guztietatik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 131. orr.

Sekulako ostia eman omen zion behetik gora bat-batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 150. orr.

Inoiz baino ostia gehiago hartu nituen, bai.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

Beti bezala kalean, ostiak hartzen eta ematen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 26. orr.

Edalontzi gainera benetan igotzen saiatu zenean, txarto zapaldu eta kristoren ostia hartu baitzuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 84. orr.

-Zer gura duzu, ostia hartzea, ala?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 204. orr.

-Eta hartu dudan ostia, zer?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Munduan ez gaituk bakarrik ostiak hartzeko, noizbait emateko ere bai!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

-Egunen batean, ostia beltzak eman behar ditiat, Ttakun; hiri ere bai.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Edo bai, ostia piloa jausi zitzaidan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

-Zer nahi duk? Ostia-zaku bat jaso? -egin dizu mehatxu bere zakurkeria gorde gabe-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

Egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan, belaunak oinaze minsorra eragiten zion bakoitzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

5 gauza gaitzesgarria.

Oinarrizkoa, ezinbestekoa duguna hartu, eta laga baliagarri ez zaizkigun oroitzapenak, sentimenduak eta ostia guztiak albo batera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 167. orr.

Ez gaitun orain ostiatan hasiko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.

Eta gero, kea eta ostia, atea beti irekita behar dik...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Hainbeste enpin, hainbeste latin eta hainbeste ostia!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 21. orr.

-Neska, ez etorri ostiekin, hau ez dun Jolaseta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

"Hau da hau ostia", pentsatu zuen, nahasirik, bere kolkorako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 136. orr.

Ostia txarra, hi, droga kontuak-eta...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 45. orr.

6 ostia txar (orobat ostitxar g.er.) jenio txarra, aldarte txarra. ik letxe2 2.

Une erabakigarrian ausardia, ostia txarra, falta izan zaidala pentsatzen dut.  Berria - Kirola   2004-04-16

Ulertzen diagu hire ostia txarra, eta minduta egotea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.

Itsuak, munduko ostia txar guztiarekin, esan zuen orduan: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.

Oinak, bertan dantzari, zain urdinxkak erakutsiz: zure odola, globuluak, osagai kimiko guztiak, zure ostitxar eta beldurra hanka dantzarien zain urdin finetan zehar bidaiatzen etengabe.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.

Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela, eta ez duela bere ostia txarra adierazi nahi festetako azken egunera arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

7 ze ostia

-Ze ostia pasatzen da hemen?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

"Baina ze ostia gertatzen zaik hiri orain!", oihu egin zion komisarioak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

Ze ostia esan heuan atzo erakundeari buruz?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 208. orr.

Eta zuri ze ostia axola dizu?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

Opio tronpeta bat erre duzue edo ze ostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

-Baina ze ostiatan zabiltza, ñako!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 143. orr.

Eta zuek ze ostiatara etorri zarete hona?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Ze ostiatarako nahi duk orduan pistola?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.

-Baina... baina ze ostia, ez diguk ezer esan behar?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Ze Zeledon eta ze ostia!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 120. orr.

8 zer ostia

-Zer ostia habil hor?  Berria - Kultura   2006-01-14

Baina zer ostia da hau, galdeketa bat?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.

Zer ostia dela-eta ez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 301. orr.

-Zer ostia duzue Pili eta Miliren kontu horrekin? -galdetu nien.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 196. orr.

Nik zer ostia jakingo nuen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 59. orr.

Eta zer gertatu zitzaion Idoiari, zer ostia gertatu zen nire harreman askatzaile eta bizigarri hartan, mundua irensteko ahalmena ematen zidan hartan guztian?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.

Eta gainera, zer ostia!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 88. orr.

-Zer errespetu eta zer ostia!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ze ostia (8); eta ze ostia (6); eta zer ostia (3); la ostia (11); non ostia (5); ostia bat (5); ostia batzuk (4); ostia milikatzaile (3); ostia pare bat (4); ostia puta (4); ostia txarra (6); ze ostia (52); ze ostia egin (3); ze ostia egiten (5); ze ostia pasatzen (5); zein ostia (3); zein ostia haiz (3); zer ostia (35); zer ostia egiten (5); zer ostia habil (3)

ze ostiatan (3)


ostiajale izond higanoteentzat, Erromako Elizaren jarraitzailea. ik ostia1 3.

-Ostiajale ustela, ipurditik sartuko diagu hire saindu baten irudia!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.


ostiaka adlag adkor kolpeak hartu edo emanez.

-Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Hemen iskanbila jartzen hasten bahaiz, ostiaka aterako haut.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Zer egin behar zuten: haien kontra tiroka eta ostiaka hasi? gazte portugaldarrak hooliganekin ostiaka hasi zirela inguruko kaleetan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

Eta oraintxe sinesten hasia nago Etsaiak (--?), euskarak omen dituenak batik bat, ez elkarrekin ostiaka, baizik-eta bat eginik ikusi nahi gaituela, gero-eta batago, txepelago, zuriago eta hilago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

Irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.


ostiako iz adkor ostia, kolpea.

Zeldakoek ez zitean ulertzen zergatik ez nizkion bi ostiako ematen, eta ni asko harritzen ninduen horrek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

Beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Kristoren ostiakoak, bainera, kirofanoa, elektrodoak, poltsa... denetik egin zidaten.  Berria - Harian   2005-06-10

Goizaldera erortzen zuan besteen gainera eta jesukristoren ostiakoak jasotzen zizkian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

Aldea, alde ia bakarra, hauxe duk: ostiakoa hartzeko prest hagoen edo ez.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

A zer ostiakoa, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.


ostiapen iz adkor ostiatzea.

Gezur handien intelektualek, batzuek jakinaren gainean eta beste askok azpian, kapitalaren ustiapena eta estatuaren ostiapena defendatzen dituzte funtsean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.


ostiaputaka adlag ‘ostia puta’ esaka.

Sasikume abizeneko Robe hura agertu zen azkenik, ostiaputaka eta "barkatu txo hauxe duk azkenekoa" ezpainetan, txima luzeak eta nafarreriak markatutako matrailak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.


ostiaputako izlag ‘ostia puta’ esanezkoa.

Edo neurrigabeko poz edo etsimenduzkoak, onerako edo txarrerako samurraldi gordinenak, ostiaputako amorrazioak  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.


ostias interj ik ostia2.

Korri, ostias!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.

Horixe bai iraun, ostias!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

Gu ederki antzemanda gaude, ostias!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 57. orr.


ostiatu, ostia(tu), ostiatzen du ad adkor kolpeak eman.

Ostiatu egin naute!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Non zegoen ostiatu behar ninduen Marro hura?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Parkeko paseo laburrean txakur pijoren bat ostiatu eta bere jabeari lepora salto egitea?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

Jonek gitarra lizun laztandu zuen kontzertu osoan zehar, eta Anek inoiz ez bezala jipoitu zituen bere Pearl kuttuneko partxeak, ostiatu!, Jonek esaten zuen bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.


ostiatxo iz adkor ostia txikia.

Batek baino gehiagok [...] ume ostia haiek larrutzeko gogo bizia sentitu zuen, ostiatxo epel batzuk banatzeko, baina fusilak zeuzkaten eskuetan eta begiratu izoztu bat begi-ninietan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.


ostikada 1 iz adkor ostikoa.

Sei mila dolar irabazi nituen bezero batentzat, zaldi baten ostikada hartu baitzuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.

Peterrek ostikada bat eman zion, labankada eman beharrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Ostikada bat eman nion aireari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Belaunpean ostikadak emanez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Pijamaren lepotik helduz barrabiletan ostikadak eta soin osoan ukabilkadak eman zizkidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Golek, zapuztuta, ostikada bat eman zion lurrari.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.

Ostikada bat jo zuen orgaren hagan, eta aurrera egin genuen tirrika-tarraka haize hotzean barrena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Beste ostikada bat jo zion saihetsean eta zulora bidali zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

Harryk ostikada batez ireki zuen atea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Hiru entsegu sartu dituzte Miarriztarrek, eta emaitza orokorra (41/16), zorrotzagoa izan zitekeen aise, entseguen ondotikako ostikadetan tantorik ez baitute xuri/gorriek erdietsi.  Herria   2005-03-03

Dourthek ez zuen ostikada huts egin, eta Baiona apur bat urrundu zuen jaitsiera postuetatik.  Berria - Kirola   2006-04-16

2 irud/hed

Otegik «ostikada bat» eman nahi izan dio EAJri CiUren bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Adierazi zutenez, Aznarren eta PPren «azken ostikadak» dira hauek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Euskal Herri osoko Foruen kontrako lehenengo ostikada 1839an eman ondoren, eta 1841ean Nafarroaren kontra bigarrena emanda, orain Baskongadetakoa zeukaagu gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

3 (izenondoekin)

Berak ere bazekinan ostikada ederra hartu behar zuela!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 188. orr.

Ostikada on bat ematen dio mutilari, gogor, eta aldamen batera itzulikarazten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 266. orr.

Noraren aitak ostikada amorratua eman zion zoruari, baina ez zuen deus esan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.

Futbolariek ostikada bortitzak jotzeko joera erakusten dute, salbuespenik gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

Hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

Gizonak hozkailuaren atea ireki eta zerratu zuen ostikada ahul batez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Makinek eta zestak eraikin berean egon behar dute; hala izan ezean, ostikada handia litzateke kirolarentzat. Historiari egindako burla bat, ostikada txiki bat.  Berria - Kirola   2006-03-12

4 (hitz elkartuetan)

Gizon hari oinazerik latzenak ematen hasi aurretik Rafael Leonidas Trujillok berak ostikada zaparrada jo ei zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostikada bat eman (5); ostikada bat jo (4); ostikada batez (6); ostikada eman (4); ostikada jo (4); sekulako ostikada (3)

ikarak eta ostikadak (3); ostikadak eman (5); ostikadak ematen (5)


ostikadatxo 1 iz adkor ostikada txikia. ik ostikotxo.

Peter sarritan ahalegindu zen, baina ostikadatxoak ematen hasi orduko hondoratu egiten zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.

Staderen entsegu lerrotik 24 metrora eraso ostikadatxoa Brusquek, eta bera heldu zen azkarren baloia pausatzera.  Berria - Kirola   2004-06-06

2 irud/hed

Iragana hain dago horientzat urrun ze, Bigarren Mundu Gerraren ostean eraiki zen bake arkitekturari [...] ostikadatxoa emateko prest baitira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 174. orr.


ostikalari ik ostikolari.

ostikaldi iz ostikoa.

Goiz batean ohi ez bezalako hots batek esnatu zuen Héraclius doktorea; ohetik jauzi batez jaiki, laster bai laster jantzi eta sukaldera joan zen, sekulako garrasiak eta ostikaldiak entzuten baitziren handik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.


ostikari ik ostikolari.

ostikatu, ostika, ostikatzen 1 du ad ostikoz jo.

Behiek zirkulu bat egiten zuten, erdian txahalak utzita, eta adarrak erakusten zituzten kanpora; orobat egiten zuten behorrek, haiek berriz, aldakak erakusten zituzten, arrotza ostikatu behar bazen ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 104. orr.

Ura gogor ostikatuz, inguru osoa bustiz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Gero lurrean ostikatu zuen amorruz, konkorrak ez zuen ja garrasirik egiten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 159. orr.

Bainukoa bezain epela zegok -beste eskuaz harkaitza ostikatzen zuen, [...] eta eroaldi batean jotzen zuen ura, itotzen ari balitz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.

2 irud/hed

Azpimarratuz gazte horiek Espainiako polizaren esku ezarriak balire, giza-eskubideak litazkeela ostikatuak.  Herria   2004-05-27

Zernahi gisaz, ainitz tokitan bakea ostikatua izan da urte hortan guzian.  Herria   2004-01-01

Segurantzaz beterik nengoen mahaira jarri baino lehen, eta dudek ostikatzen ninduten bi ordu eta erdi geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

Ahalgetzekoa ere baduk herri baten hola ostikatzea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

-Zer gertatuko litzateke Italiak Sizilia ostikatuko balu...? -galdetu nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Goruki zeritzan indiar gaztea, zeina baitzen Antonio Ibarbiak Santo Tomáseko pulpería-n jaso zuen indiar ostikatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.

Hiltzailearen etsipenaren lekuko dira irudi ostikatuak, sumindu egin baita objektu baliagarririk aurkitu ez duelako agure haren gorpuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.


ostikatzaile iz ostikatzen duen pertsona.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.


ostiko 1 iz oinaz ematen den ukaldia; zaldiak eta kideko abereak atzeko hanka bat edo biak atzerantz jaurtikiz egiten duen higidura edo ematen duen kolpea. ik ostikada.

Alde guztietatik etorri zitzaizkidan zaflakoak, ostikoak, muturrekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Blackek ostiko bat bota zion eta Pettigrewek atzera egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.

Ronek isatsetik heldu zion Scabbersi eta gaizki kalkulaturiko ostikoa bota zion Crookshanksi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Esoporen alegian ere lehoiari, zahartu zenean, astoak ostikoa tira zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Zakurra baztertu nuen, alde batera egin zuen nik muturrean ostiko bat emanda.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Emon diodan ostikoa samurra eta oheperakoa izan da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

-Oi, eman diezaiogun ostiko bat, behin behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Enetzat zeukan ostiko bat aireari eman zion, baztertu bainintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

On Camillok muturra belztu eta ostiko bat eman zion traste hari: ez zen ezer gertatu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 121. orr.

Ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kaxei bi ostiko jo eta gure amaren bila joan zen hura iraintzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ostikoak jotzen zituen atean, dena apurtzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 139. orr.

Agondu, ostiko batez manta baztertu eta pijamaren atorra lotu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 91. orr.

-Ostiko bat ipurtzuloan -erantzun zuen agureak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

Azkenean ostiko bat ipurdian joan nintzen kanporat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 96. orr.

Ostikoa harentzat zela iduritu zitzaion, eta brau zutitu zen aulkitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Harik eta hark, bere emaztearen alprojakeriaz asperturik, etxetik kanpora ostikoz bota zuen arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ostikoz ireki duzue egurrezko atea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

-Langilearentzat izaten dira ostiko guztiak -esan zuen Hynes jaunak-, eta ez du penike-erdiko bat ere jasotzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.

Ostiko bat Juppé-rentzat, ikas dezan ez dela hola behar sobera "gormanta"!  Herria   2002-12-12

Horiek hola, mintzatu den egun hortan berean, bera mintzatu baino zonbait oren lehenago, Raffarin-ek hartu ditu bi ostiko.  Herria   2003-04-10

Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Ostikoz hartu ninduten hastapenean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Tomasen harridurak egin zuen harako hartan ostikoz erabil ez nintzaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikasle guztiek gorroto zioten eta Norris andreari ostiko on bat ematea zen askoren guraririk biziena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Pariseko parrokia aristokrata batetako bikarioak ostiko bat ederra bildu zuen, ontsa lerrokatua ez zelakotz-edo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Hau ere lagunari lotzen zaio eta bi ostiko ederrak emaiten dizkio esku bat sakelan zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Gizonari erreakzionatzeko astirik eman gabe, Amaiak ostiko bortitza eman zion barrabil-barrabiletan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

Valdok denbora askoan izango du gogoan Santiago Bernabeun Roberto Carlos Real Madrileko jokalariak eman zion ostiko itsusia.  Berria - Kirola   2006-03-14

Baldea burutik behera sartu eta ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Ostiko txiki bat jo zidan mahaiaren azpitik, eta gatza erori zitzaidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

-Ego te absolvo -esan zuen, ostiko gehigarri bat erantsiz-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

Nire atzetik hasi zen lasterka ipurdian sekulako ostikoa emateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Ancien Régime-aren azken hondakinak ezabatzeko, neure eskuz edo neure hankaz eman nion hondarreko ostikoa, ikasturtea hasi bezain laster.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Dena mehatxu, jokaldi eta ostiko-zanpako, gaixtagin tzar batzuen lehertzeko egin ohi den bezala. bakoitzean, Bakoitzean, Pepponek emandako ostiko pilo bat hartzen zuen.  Herria   2002-12-26

5 arkitekturan, zutik dagoen zerbaiti, bermatzeko, jatzen zaion euskarria.

Gero, aurreko aldetik ostikoak edo horma-bularrak altxako dira paretarekin batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Ostikoen luzera lau zulo eta erdikoa izango da, zabalera, oinean hartuta, 2/3 zulokoa, eta lodiera, goian hartuta, 7/12koa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Dorreari eusteko ostikoek beheko aldean bederatzi hazbete izan behar zituztela, eta goiko aldean oin erdia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Estutzeak ere beheko partearen bosteko bat izan behar duela, eta ostikoek behean oinbete izan behar dutela, eta goian sei hazbete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

5 gaztigu-ostiko ik gaztigu2 2.
6 ostiko egin (8 agerraldi, 4 liburutan)

Akerra ostiko egiten saiatzen da ostera ere, kulunkatu egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez, armen aurrera oldartzen da.  Elizen arteko biblia   Jb 39,21

Pepponek ostiko egin zion harri bati.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.

Bere amari etengabe ostiko egiten ikusi dut kalean, gozoki eske garrasika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

7 ostiko eman (13 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean) ik beherago 9.

Orduan, Harry Sutximistaren gainera igo, eta lurrari ostiko emanez goratu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

Ateari ostiko ematen saiatzen da, baina ondoezik dago, ez du nahikoa leku.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

Metalezko liburu erraldoiaren altzoan lo zegoen arratoi bati ostiko eman zion nahi gabe.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

-Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

8 ostiko jo (8 agerraldi, 7 liburutan) ik beherago 10.

Ostiko jo dut txapan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Phips-ek ostiko jotzen zuen aurrealdeko zubi-gazteluan, draga eta gakoen artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Orduan ezak orpoz gora bota, jo dezan zeruaren aurka ostiko, eta haren arima agi dadin hain infernuzko beltz nola leizea, nora baitoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 146. orr.

Uretan ostiko joka ari zela, esan nion: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

Ume-piloak izaren artean irteten hasten ziren negar-zotinka eta ostiko-joka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

9 ostikoa eman (29 agerraldi, 20 liburu eta 5 artikulutan)

Pottoken paretik pasa zenean, hauetako batek ostikoa eman zion, eta lasterka betean harrapatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Kontua da ostikoa eman niola aitari haren eskuetatik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

San Antoniok errieta egin ziola mutil bati bere amari ostikoa eman ziolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.

Sekulako inozokeria egin zuen ordu laurdena falta zela, Orbaizi ostikoa emanda, eta epaileak zelaitik kanporatu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-14

[...] esaten zidan, muturra nazka keinuaz okertuz eta ostikoa ematekoa eginez, haren bidean aurkitzen ninduenean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Berriro eman nion ostikoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Tira, goazen barrura! -eta ostikoa eman zion pertsianari-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

-Jainkoarren, ostikoa eman didazu begian!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

10 ostikoa jo (14 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean)

Ostikoa jo zion, ezer ez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Horiek izan ziren aitari ostikoa jo eta bultza egin nionetik nire lehendabiziko hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Harri-koxkor bati ostikoa jo diot.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.

Baina hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari.  Berria - Harian   2006-01-07

-Egun batean nire senar jeloskorrak ostikoa jo, eta auskalo non galdu zitzaigun...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 224. orr.

11 ostikoz jo (25 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean)

Atxilotuetarik bat erori egin zen, falangistek ostikoz jota.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Ematen zuen Ronek ostikoz jo zuela Lockhart orkatiletan. Lola erraz askatu da, baina gizona ostikoz jotzeko egin duen saioak ez du arrakastarik izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Txinaurriek ostikoz jo eta barreiatutako txinaurritegia berrosatzen duten moduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Ostikoz jota bota zuen bazter batera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.

Handitasunari ahuspez herrestan hurbiltzen zaiona, jirarazteko agindu eta ipurdian ostikoz jo ez dezaten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

Han, egon zintezke seguru ez duzula aurkituko marmol harrizko zorurik -gehitu zuen ostikoz lurra joaz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emandako ostiko (3); gaztigu ostiko (64); lurrari ostiko (3); lurrean ostiko (5); ostiko bat ederra (4); ostiko bat eman (24); ostiko bat emanda (4); ostiko bat ematen (3); ostiko bat jo (3); ostiko ederrak (5); ostiko egin (3); ostiko egiten (4); ostiko eman (9); ostiko jo (3); ostiko joka (3); ostiko txiki bat (3); ostiko txikiak (3)

ostikoa bildu (3); ostikoa eman (19); ostikoa eman zion (5); ostikoa emanda (4); ostikoa hartu (4); ostikoa jo (11); ostikoa jo eta (4); sekulako ostikoa (6); sekulako ostikoa eman (3)

ostikoak eman (6); ostikoak ematea (3); ostikoak ematen (11); ostikoak jotzen (9); ukabilkadak eta ostikoak (5)

ostikoz jo (15); ostikoz jo zuela (3); ostikoz jota (3); ostikoz jotzen (4)


ostikoka adlag ostikoz joz, ostikoak emanez.

Ostikoka hasi zara atearen kontra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.

Jeepak bete-beteta, kabitu ez ziren atxilotuei lurrean etzateko agindu zieten, eta ostikoka ekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Zeuretzat okerrago eztenari ostikoka egiten badiozu!  Elizen arteko biblia   Eg 26,14

Kontatu zuen goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Horren inozoa ez bazina, ostikoka bidaliko zintuzket.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Nik ipurdia birrinduko diot ostikoka!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Buccako atxilotze gunean preso irakiar zenbait ostikoka erabili zituztelako.  Berria - Mundua   2004-01-18

Ostikoka eta muturrekoak ematen hasi zitzaion neska-lagunari etxera iritsi zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Ostikoka eta ukabilkadaka atera zituzten handik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Ostikoka eta ukabilkadaka ibili gintuzten, gero eta gogorrago.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Arrastaka eta ostikoka eraman ninduten mendian behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Elkarri hozka eta ostikoka hasten baitziren mandoak tarteka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Mozkortzen zenean, bortizki erabiltzen zuen bere emaztea, ukabil eta ostikoka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Jo eta ke ari zait ostikoka, bizkarrean, zangoetan, eta ahal duen toki guztietan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Osasunak ez zuen zirrikiturik utzi, eta, estu zebilenean, ostikoka geldiarazi zuen Reala.  Berria - Kirola   2006-03-23

-Ez dun hurrengorik izango, ez horixe! -esan zuen Heriok, amorru osoz, aireari ostikoka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Garrasika eta aireari ostikoka zebilen, aurpegi zuria malkotan blai.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Kirolzelaietan biziki trebe baloi bati ostikoka.  Herria   2005-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aireari ostikoka (5); lurrari ostikoka (4); ostikoka ari (10); ostikoka ari ziren (3); ostikoka bidaliko (3); ostikoka bota (6); ostikoka erabili (4); ostikoka hasi (20); ostikoka hasi zen (7); ostikoka hasten (4)


ostikoketa iz futbola.

Ostikoketa? ni baniyek berriz!  Berria - Kirola   2004-06-26


ostikolari (orobat ostikalari g.er. eta ostikari g.er.) 1 izond ostiko jotzen duena.

Benaibordako astar urdin aztaloker hura, Petrineko mando gorri ostikolaria, Aldaiko mandoko uhela...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

2 futbolaria.

Egun hauetan jaun horien hasieraz elkartzen ari dira kirolzaleak, gehienez ere ostikolariak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 51. orr.

Ostikolari bikainak eta alfonbra-saltzaile malderrak hain desberdin hartzen ditugun herri honetan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.


ostikopean (orobat ostiko pean) 1 adlag oinpean, ostikoka.

Horrek ez dik esan nahi isil-isilik geratuko naizenik eta ostikopean erabiltzen utziko diodanik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Aulki bat alboratu eta errezelak erauztea lortu nuen: lurrera bota eta amorru biziz ostikopean nerabiltzan, ordurako keak erdi itsuturik, odola lokietan taupaka larriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

2 irud/hed

Voltairek ostikopean erabili zuen Shakespeare, mundu guztiak erabili du Shakespeare ostikopean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.


ostikopetu, ostikope, ostikopetzen du ad ostikopean erabili.

Presondegi hartako buruzagiordea gizon zital eta bihotz gabea da: bi errekete lagun dituela, atxilotu guziak saminduak eta ostikopetuak ditu...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 76. orr.


ostikotxo iz ostiko txikia.

Ez zuten Peter bezain ondo egiten hegaz, eta aireari ostikotxoak ere jotzen zizkioten, baina buruak sabai parean zituzten ia, eta ez dago hori baino gauza gustagarriagorik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.


ostilamendu iz etxeko hornidura; tresneria.

Jantzi, liburu, ostilamendu, bitxi, etxe eta bestelako ondasun txikiagoen balioak batuta, 67.380.547$70etan finkatu zuen Napumoceno jaunak bere aberastasuna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 31. orr.

Ostilamenduari dagokionez, bertan 37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak, baina badira urrezkoak ere, garai erromatar berantiarrari dagozkionak.  Berria - Harian   2006-03-22

Apaizak [...] azaldu zien Magdaleniar kulturaren arrastoak aurkitu nahian zebilela Jentil-sulon; Rasputinen zorigaiztorako, suharri eta hezurrezko tresna nahikoa sinpleek osatzen zuten, gehienbat, magdaleniar horien ostilamendua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 128. orr.

«Erromes baten ostilamendua» zela agertu zuten antolatzaileek.  Berria - Kultura   2006-01-26

Ostilamenduarena bada kontua, lasai, guk jarriko dizugu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Gela bikoitz bat ikuste hutsa, ez noski hotel batekoa, horiek berehala uztekoak baitira, baina bai etxebizitza baten ostilamenduzko gela bikoitz iraunkor bat, alegia, aski motibo izaten da hori niretzat Atzerritar Legioan pentsatzen hasteko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.


ostinatu izond setatsua, tematia, hisiatua.

Antonio ez zen aise etsitzen zuèn edo lehen kolpean errendatzen zèn gizon flakoa eta herbala, eta, nola baitzen, halatan, setatsua eta ezin ostinatuagoa -ogi gogorrari ez ezik, harriei eta arrazoinbiderik gaitzenei ere hortzak zorrotz erakusteko gai-, hala, berehala ediren zion arrazoin ihardestezin hari ere ihardespena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 538. orr.


ostinatuki adlag setaz, temaz, hisiatuki.

Aitaren hitz haiek, konparazione, noiz eta Mattinen alde atera baitzen, hura hartzaren ehizan zebilelako, gogortki eta ostinatuki: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 345. orr.

-Jainkoak hala egin zuen mundua -erraiten zuten bai batak eta bai bertzeak ostinatuki-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.


ostion ik arestian.

ostiral (orobat ostirale g.er.) 1 iz asteko seigarren eguna, ostegunaren eta larunbataren artekoa. ik bariku; ortzirale.

Ostirala, 1936ko irailaren 18a.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Ostirala, 1943ko martxoak 19.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Paris. Ostirala, 1939ko otsailaren 17ª.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 61. orr.

Ostirala, 11: 45 p.m.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 66. orr.

Urte hartan Eguberri eguna ostirala baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Iraileko azken ostirala, egun aratz beroa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 11. orr.

Hala joan zen, egitekoz bete bezain apartekorik gabe, ostiral 15a, bezpera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Ostiral 17an, Gaztetxean gau pasa.  Herria   2004-09-09

Ostirala ezkero dabil edanean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 228. orr.

Asteko egunak otoitzerako aukeratzeko orduan, ez zuten zalantza apartekorik izan: ostirala Gurutzeko misterioarekin lotuta zegoenez, bertatik aukeratu zizuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Ostiral hartako dibertsioa Nana agertzean amaitu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 43. orr.

Hurrengo egunean, ostiralean, honako hau izan zen albiste nagusi, ordea: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ostiral goiz batzuetan lo gutxi eginda joaten izan naiz lanera.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 73. orr.

Ostiral arratsalde hartan Lucy bueltaka ibili zen Julio Rekexoren auzoan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.

Larunbat bezpera, ostiral arratsa eta oraindik argi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.

Kabarete arats bat antolatua zen joanden ostiral aratsean, Zabalki gelan.  Herria   2004-12-09

Ostiral iluntzean, ardi eta behi lan guztiak nihaurek egin nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 103. orr.

Ostiral gau hauek ez daukate ostegun gauen lilura.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Ostiral gau arrunta, inora eramango ez nauena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.

Ostiral gau hartan oso lo gutxi egin zuen errabinoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Ostiral gauerdi aldera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dut uste, gurutzefikatze ostiral arratsalde hartan Jesus Kristok nik haina sofritu zuenik...  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

4 Ostiral Santu Aste Santuko ostirala.

Ostiralean Ostiral Santu izan zen; arratsaldean, Burtsara jolasean aritu ginen, eta larunbat arratsaldean ere berdin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 265. orr.

Ostiral santuko konpletetatik hasten dira, gau horretan saldu eta atxilotu baitzuten Jesu Kristo gure Jauna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Kontuan hartu, baita ere, orain arteko salmo hauek Ostiral Santutik Piztuera igandea arte esaten direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.

Ostiral Santu goizez, artoa aletu eta ereiteko gordetzen da propio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Ruthen pazientzia amaituz joan zen, batez ere 1955eko Ostiral Santu arratsaldean Davidekin elkartzekotan geratu eta, [...] Carole eta Anthony Findlater bikotearekin joan zenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.

Uste nuen gorrotoa, maitasuna edo heriotza gure gainera jaisten zirela, ostiral santuko sugarrak bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

heldu den ostiral (6); iragan ostiral (7); iragan ostiral gauean (6); joan den ostiral (21); joanden ostiral (6); joanden ostiral aratsean (5); lehen ostiral (4)

ostiral arats (11); ostiral arats honetan (4); ostiral aratsean (16); ostiral aratseko (16); ostiral arrats (7); ostiral arratsalde (10); ostiral arratsaldean (29); ostiral arratsaldeko (4); ostiral arratsean (25); ostiral arratseko (7); ostiral batean (9); ostiral batez (4)

ostiral eguerdian (6); ostiral eta larunbat (4); ostiral eta larunbatean (7); ostiral eta larunbatetan (4); ostiral gau (7); ostiral gaua (8); ostiral gauean (86); ostiral gaueko (19); ostiral gauez (5); ostiral goiz (6); ostiral goizaldean (5); ostiral goizean (31); ostiral goizeko (10)

ostiral iluntzean (13)

ostiral santu (6); ostiral santua (4); ostiral santuan (6); ostiral santuko (148); ostiral santuko akordioa (40); ostiral santuko akordioak (6); ostiral santuko akordioan (9); ostiral santuko akordioarekin (4); ostiral santuko akordioaren (16) ostiral santuko hitzarmena (4)

azken ostirala (18); datorren ostirala (5); hileko azken ostirala (6); osteguna eta ostirala (7)

ostirala arte (31); ostirala baino lehen (4); ostirala bitarte (5); ostirala bitartean (16); ostirala eta larunbata (6); ostirala izaki (4)

hileko azken ostiralarekin (4)

joan den ostiralaz (4); ostiralaz geroztik (8)

joanden ostirale aratsean (4); ostirale aratsaldean (6); ostirale aratsean (13); ostirale aratseko (14); ostirale arratsean (5); ostirale arratseko (4)

aurreko ostiralean (14); azken ostiralean (12)

egingo dute ostiralean (5); heldu den ostiralean (41); helduden ostiralean (4); hurrengo ostiralean (9)

iragan ostiralean (85); joan den ostiralean (175); joan zen ostiralean (25); joanden ostiralean (23); lehengo ostiralean (15)

ostegun eta ostiralean (9); ostegunean eta ostiralean (8)

ostiralean abiatu (6); ostiralean amaitu (5); ostiralean amaituko (7); ostiralean amaituko da (4); ostiralean atera (4); ostiralean atxilotu (14); ostiralean atxilotu zuten (6); ostiralean aztertuko (4); ostiralean baionan (5); ostiralean bertan (14); ostiralean bildu (4); ostiralean bilduko (9); ostiralean bilduko dira (9); ostiralean bukatuko (5)

ostiralean egin (16); ostiralean egin zen (5); ostiralean egindako (4); ostiralean egingo (17); ostiralean eman (8); ostiralean eman zuen (6); ostiralean emango (5); ostiralean esan (8); ostiralean esan zuen (6); ostiralean eta igandean (6); ostiralean eta larunbatean (12); ostiralean hartuko (4); ostiralean hasi (16); ostiralean hasi ziren (7); ostiralean hasiko (13); ostiralean hil (6); ostiralean hil zen (4)

ostiralean iragarri (4); ostiralean izan (5); ostiralean izandako (4); ostiralean izango (6); ostiralean jakinarazi (5); ostiralean jarraituko du (8); ostiralean jokatu (6); ostiralean jokatuko (12); ostiralean jokatuko dute (4)

ostiralean onartu (4)

pasa den ostiralean (12)

datorren ostiraleko (4); iragan ostiraleko (7); joan den ostiraleko (7); ostiraleko bileran (6); ostiraleko emaitzak (4)

astelehenetik ostiralera (29); gaurtik ostiralera (4); ostiralera arte (9); ostiralera bitartean (6)

datorren ostiralerako (8); ostiralerako deitu (4)

azken ostiraletan (18); azken ostiraletan egin (6); hileko azken ostiraletan (6); hileroko azken ostiraletan (4); ostiraletan egin (6); ostiraletan egin ohi (6); ostiraletan egiten (4); ostiraletan eta larunbatetan (5)

iragan ostiraletik (4); joan den ostiraletik (6); ostiraletik aurrera (13); ostiraletik igandera (6)


ostirale ik ostiral.

ostiralero 1 adlag ostiral guztietan.

Argia astekarian kolaboratzen du eta ostiralero Berria egunkarian testu poetikoak idazten ditu "Maratila" zutabean.  Herria   2005-02-10

Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Hileko azken ostiralero bezala, milaka izan ziren atzokoan ere euskal presoen eskubideen alde kalera atera ziren herritarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian, eta eguraldia edozein zela ere, neskatila beti itsuaren gidari eta erakusleiho-erakusle.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Espainiako Gobernuak ostiralero egin ohi duen Ministro Kontseiluaren ostean egindako adierazpenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

2 ostiraleroko izlag

Lubakiz bestaldekoen aldarri bat izenpetu zuela, eta sekulakoak esan zizkioten ostiraleroko tertulian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 69. orr.

Zenbait lekutan ostiraleroko hitzordua bilakatu da senideena; preso dutenengana eramango dituen autobusa hartu aurretik egiten duten bilkura.  Berria - Harian   2005-09-28

Moktada Sadr buruzagi xiita erradikalak, esaterako, NBEren bisitaren aurka hitz egin zuen atzo Kufa hiri santuan, Irak erdialdean, ostiraleroko otoitzean emandako hitzaldian.  Berria - Mundua   2004-01-24


ostitxar ik ostia1 6.

osto ik hosto.

ostoalde ik hostoalde.

ostoeri ik hostoeri.

ostokada ik hostokada.

ostokatu ik hostokatu.

ostondu ik ostendu.

ostoska adlag trumoika.

Ostoska ari du urrun.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.


ostots 1 iz trumoia, tximistaren hotsa.

Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 198. orr.

Goiznabarrean, ostotsek iratzarri zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Egunak joan eta egunak etorri, zaparradak geroz eta sendoagoak ziren, ostotsak geroz eta zaratatsuagoak, tximistak are beldurgarriagoak...  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.

Zakur asko kikildu egiten da ostotsekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Lur guztia dardarka ari zen, burrunba eta ostotsak aditzen ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

Ostots luze bat entzun zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean; oinaztargien bristadak, baina ur-erauntsia ozenago ostotsa baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

2 irud/hed

Errepublika katoliko batek, areago Espainia guztiz katolikoaren adiskide eta negozio-lagun batek, eten behar zuela halako erakustaldia, modu isilean ahal balitz, zarata eta ostots handirik gabe alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Euskal mundua ostots erauntsipean dago aspaldi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez al litzateke polita izango halako ostots-ekaitz bat izango bagenu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.

Ostots danbada, otsoen orro, eta haize irrintzi artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

2000. urteko abuztuan, hiru trumoialdi edo ostots erauntsi bota zituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Oihu egiten zuten, batak oso gora eta besteak apal, batak falsetto-ahotsarekin eta besteak ostots-ahotsarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 45. orr.


ostotsu ik hostotsu.

ostotu ik ostatu.

ostra iz maskorrak kanpoaldetik ilunak eta latzak, eta barrualdetik zuriak eta leunak dituen itsas soinbera, harkaitzetan itsatsia bizi dena, jateko oso ona (Ostrea edulis etab.).

Zinkezko zeruaren argiak isla biziak erauzten zituen edontzitetatik, zilarrezko baxeratik, ostren maskorretatik eta begietatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

Ostrak hondar ale bakar baten bueltan perla sortzen duen modura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

Arrantzaleeri eta ostra hazten artzen direneri, Chirac presidentak berak garbiki errana diote jasan makurren alderat behar duten guzia altxatuko dutela.  Herria   2003-02-27

Irrikaz irensten dituzte ostrak, karramarroak eta bestelako jaki bitxiak, eta Karlsbad-era edo Kaukasora joaten dira gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Ahoa itxi zinan, ostra bat balitz bezala.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 67. orr.

Zurbil eta berde, ostren gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Ostrak, arraina eta ehiza jan zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Beroan bero aipatuz ere Eguberri bezperako afariak eta Eguberri eguneko bazkariak, holakoetan ez direla gehiago aski xardina begi gorriak eta gaztena erreak, hor ditugula ostrak, legatza eta indioiloak, edari hoberenekin bixtan da!  Herria   2004-12-23

2 (hitz elkartuetan)

Aiztoak bezain ostra-maskor zorrotzak erabiliz torturatu zuten, eta sutan erre gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Guztira, hogei lagunen hezurrak zeuden lurperaturik, era guztietako animalien hezurdurekin nahasturik: astoak, behiak, ardiak, [...] eta baita ostra oskolak ere.  Berria - Harian   2006-03-22

Bi saskiak bete zituzten txangurroz, txirlaz, tentuz, lapaz, itsasbarraskiloz bai eta ostra andana batez ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.


ostrazismo iz antzinako Grezian eta, erbesteratze politikoa.

Ostrazismoaren legea Atenasen, Argosen eta Sirakusan jarri zen indarrean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Ostrazismoa lege politikoaren arauez aztertu behar da, ez lege zibilaren arauez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Bost urtez behin baino ezin zen inor erbesteratu; izan ere, ostrazismoa herrikideak ikaratzen zituen pertsonaia handi baten kontra baizik erabili ezin zenez, ez zen eguneroko kontua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Esanguratsua da erromatar armadaren ostrazismo hori Kristau Elizaren aldetik armada oraindik borondatezko izen-ematearen bidez erreklutatzen zen garaian geratu zela bertan behera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.


ostreilaka iz ostadarra.

Ostreilakak lurra jotzen duen lekuan mutilak neskatx egiten omen dira eta neskatxak mutil.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.


ostro ik hosto.

ostrogodo 1 iz IV eta VI mendeen artean Ukrainatik Italiara higitu zen sortaldeko herri godoko kidea.

Teodoriko handia (454?-526) ostrogodoen errege izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Kasiodorok [...] bere bizitza luzearen lehenengo zatia erromatar Italia administratzen eman zuen Teodoriko Ostrogodoa erregearen zerbitzura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Lonbardiarrek, Italia konkistatu baitzuten greziarrek ostrogodoak suntsitu ondoren, borrokaren usadioaren berri eman zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.

Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

2 izond ostrogodoena, ostrogodoei dagokiena.

Ailegatu berritan, hizkuntza arrotz bat, hitz ostrogodoak, zer arraio nahi zuen nigandik?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

3 ez-ostrogodo

Neskaren amak [...] ez zien hainbesteko kasurik egiten nire bitxikeriei, nik atzerritar ez-ostrogodoa nintzen aldetik neuzkan bitxikeriei.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Hemen kontatzen dizuedana alemanen etxean gonbidatu gisa onartu nindutenekoa da, gonbidatu ez-ostrogodo baina ofiziala, nahiz ez oso gizalegetsua, espresuki Antje neska gaztea ikustera joana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.


ostruka 1 iz tamaina handiko hegazti lasterkaria, hankak luze eta sendoak, hanketan bina behatz, hegoak motzak, lepoa luzea, eta burua eta lepoa ia soilak dituena, Afrikan eta Arabian bizi dena (Struthio camelus).

Zorrozki adierazi izan denez, ostrukak ez du hegan egiten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.

Tigre honek antilopeak eta ostrukak harrapatzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.

Basa txakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera; nire herria, ordea, bihozgabeko ama da, basamortuko ostrukaren antzera.  Elizen arteko biblia   Nk 4,3

Basa txakurren bizileku izango da, ostruken gordeleku.  Elizen arteko biblia   Is 34,13

Elikagai izango diren animaliak (oilaskoak, arkumeak, ostrukak, txekorrak, oreinak, txerriak, kanguruak, untxiak) gauza edo kontsumo-objektu huts bihurtu ditu sistemak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Amona Bimba izugarri ederra zen, ostrukazko boa bat zeraman eta baronesa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Polizia talde batek etxalde bateko 180 ostruka hiltzeko agindua zuen, baina soilik 120 hil ahal izan zituen, balak bukatu zirelako.  Berria - Gaiak   2006-02-12

2 (esapideetan)

Ostrukaren politikarekin ez da inora joaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 314. orr.

Hori da anitzetan egiten dugun aukera, artoski ustez, ostrukaren ihakina eginez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.

-Hoa ostrukak jeztera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere ostruka-urdailak harriak ere liserituko lituzke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Henri II sonbrailu terziopelozkoa, ostruka luma beltz batekin apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Andreak hogeita hamarren bat urteko beltz bati heldu dio, jaseko eta are dotorea, lumazko kapelu bat eta blai-blai egindako ostruka-boa batez apaindua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.

4 ostrukarena egin

Euskal Herrian zabaldu nahi den konponbidearen aroan, Frantzia ostrukarena egiten ari da, gatazka politikoak beraiekin ezer ikustekorik ez balu bezala.  Berria - Harian   2006-03-25

Iheslarioi ere uste horiek sinestea komeni zitzaigun, eta, ostrukarena eginez, ez genien behar bezalako garrantzirik ematen zebiltzan esamesa ugariei. Izurria izurri duk, alferrik duk ostrukarena egitea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Agian inteligenteagoa da egia ez jakitea, ostrukarena egitea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostruka luma (4)

ostrukak jeztera (3)

ostrukarena egitea (3)


ostu, ostu, osten (orobat ostutzen; Euskaltzaindiaren Hiztegian osten agertzen da) du ad ebatsi, lapurtu. (gauzak)

Ez duzu ostuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 186. orr.

Hiriko ondasunak ostu zituen, hiriari su eman eta etxeak eta inguruko harresia hondatu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,31

Aberastasunak harrapatu egingo dizkizute eta salgaiak ostuko.  Elizen arteko biblia   Ez 26,12

Besteren jabetzak osteak eragin ohi dituen uzkurtasunik eta kontzientzia arazorik gabe.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Nire lagun batek amaren bost rupia ostu zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 123. orr.

Ez du lapurrak mespreziorik merezi, gosea kentzeko osten badu.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,30

Alan Ladd hura etxeak eta dendak osten zituen talde bateko buru bihurtua zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Lege onez irabazitako diruaren erdia fede txarrez ostu nahi zioten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Arropak, tresna elektronikoak eta su-arma bat ostuta egin zuten ihes.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

Milizietako beste sarjentu bati pistola ostu ziotela kuarteleko taberna ondoko takillatik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.

Gazte bati gasolindegian ostu zioten autoa, gasolina botatzen ari zela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 30. orr.

Zergatik ostu diozue nire nagusiari kopa zilarrezkoa, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duena?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Baldin eta izan banu adorea eskua Daviden poltsikoan sartu eta autoko giltzak osteko!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 319. orr.

Halako batean Markok turkoei zaldiak ostu zizkien, bestetan bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Borrokarako batik bat ostutako zakurrak erabiltzen omen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

Nire seme-alaba samurrak bide latzetan ibili dira, indarrez osturiko artaldea bezala eraman ditu etsaiak.  Elizen arteko biblia   Ba 4,26

2 (gauza abstraktuak)

Begiak itxi nituen, Ivyk ostua zidan loaren zati bat berreskuratzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Gero erabateko iluntasunak ostuko dio senaren indar guztia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.

Irriaren gaineko irriak ez baitu zerikusirik oinazeari ostutako irriarekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 111. orr.

Bere biktimei osten zien bizi-indarraz elikatzen zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Roebling aita-semeen istorioa, Paul Austerri ostu diot.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 187. orr.

Ruche jauna uste betean zegoen berei ostu ziela Sartrek izenburu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Beltzezko emakume hark ostu dio begirada Haritzi, irudia liraintzen dion traje taxutu harekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

Denboraldi-aurrean atzealdearen eskuin hegala berea zela zirudien, baina Javier Flañok postua ostu dio.  Berria - Kirola   2006-02-26

XIX. mendeko irudi bat kresalaren umeltasunak hiri erraldoiaren berrikuntzei ostu diena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

-Ezpata magikoa, Azpimunduari ostutako energia iluna zeure barnean daramazuna... erakutsidazu bidea! arimari lehen zedukan bakea, lasaitasuna eta gelditasuna ostuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 193. orr.

Zeru puska txikiak balira bezala, patu beltzari ostuak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 101. orr.

Guk ere bizitzari egunero une gogoangarri bat ostu ahal bageniezaio!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

3 (pertsonak)

Etxezain faltsuak ostu bere nagusiaren alaba.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Ezustean Pokahontas printzesa ostu, eta ontzi batean giltzapetu zuen bahi gisa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

Shibtah-k, emakumeei erditzean umeak osten zizkien emakume-deabruak, mitxoleta hazizko pastelak egiten omen zizkion infernuko labeetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Ehun eta berrogeita hamar erretratutik gora zeuden zintzilikaturik paretetan; familiei goizegi osturiko gazte batzuk eta umezurztegi bateko ama nagusia salbu, irudikaturik zeudenetatik bat ere ez zen ezkongabe hil, haietako inor ere ez zen hil umerik eta testamenturik gabe, bat ere ez olio santua hartu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

"Norbaiti esklaboa osten badiote", esaten da alemanen legean, "lapurraren printzeagana joango da, konposizioa jasotzeko".  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Egdar Allan Poeren "Eskutitz ostua" ipuinak erakusten digun teknika berberaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Merkantzia ostu hori ez dezala uste berehala salduko duenik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

5 isil-ostuka ik isil 24.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima ostu (3); autoa ostu (3); bihotza ostu (3); guztia ostu (5); liburua ostu (3); ondasunak ostu (5)

ostutako dirua (5)


ostutze ik ostu.

oszilazio 1 iz magnitude fisiko baten bi muturren arteko aldizkako aldaketa.

Beraren bizimodua [...] bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da, hots, (beti maiztasun bereko) oszilazio mehartxeago zein zabaltxeagozko segida bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Material hau arina da, baina oso zaila da haustea eta oszilazioak ongi indargabetzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-12-23

2 irud/hed

Aurkitu nahi duena prozesu baten mugak dira, bihurgune baten inflexio-puntua, mugimendu erregulatzaile baten alderanzketa, oszilazio baten mugak, funtzionamendu baten atalasea, kausaltasun biribil baten haustura unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

3 aldizkako aldaketa. ik gorabehera; atzera1 3.

Japoniaren atzerri-politikaren historia K.o. 1868tik 1931ra aukerabide hauen arteko oszilazioen historia da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Une batetik bestera aldatzen zen nostalgiaren eta unadura psikikoaren arteko oszilazioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.


otaba ik oktaba.

otabera iz ote mota, arruntak baino arantza gutxiago dituena.

Agurea eta mutila Zitadelako gainetara igotzen ziren, eta han, belarraren eta otaberaren gainean etzanda, paisaia zabalari begira egoten ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.


otalako iz ipar abereek jateko aska.

Sektako arduradunek behitegiko otalakoetan, korbeen maldan, ohantze moldeko bat antolatu zioten, Zarteia bilkura eta egitate lizunetarako baliatzen zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Horra Eguberriko-seinalea: haurño bat troxatua, Betleemeko otalako batean etzana, gurutzean etzana izanen den bezala.  Herria   2003-12-25


otalora ik otalore.

otalore (orobat ota-lore, ote lore g.er. eta otalora g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian otalore agertzen da) iz otearen lorea.

Hasieran, otalorearen hori erne berria eta ginarraren ubela eta gorrizta izan dira malkarretako jauzi berdea orbandu dutenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Jakingo bagenu zenbat estimatzen duen erleak otalore hori gozoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Negu gordinenean ere ota-lore horixta hortxe zabalduta egoten dakien arren, aurtengo negu hotzean ez da ausartu lore babatxoak zabaltzen: luze iraun du ezin zabaldurik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Udaberriko ekinozioa dugunean juxtu ospatzen dute otalore horiaren eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.


otamen iz mokadua. ik ahamen.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Gazteak egun horretan beste otamen naroagorik izango ez duela aurreikusten duenaren espresio bildua dauka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.

Otamen bat, kopa batzuk txanpaiña, muxuak, dantza bat eta...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.


otapur iz ogi apurra.

Irakurtzen ari zela, ohartu zen mahai gainean utzitako otapurrak kentzen zizkiotela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Usoa batetik bestera mugitzen da bere hanka ttipiez, otapur bila.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 139. orr.


otar1 iz ote mota gogorra.

Apezarentzat [bazela] otoitz egiteko astia otar eder eta errebide amaiezinetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 128. orr.

Landa, pentze eta otar haiek.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 128. orr.


otar2 ik otarre.

otargile ik otarregile.

otargintza ik otarregintza.

otarrain 1 iz itsas oskoldun hamar-oin handia, begi-irtena, antena luzeak eta sendoak, eta aurreko hankak haginik gabekoak dituena, jateko oso ona (Palinurus elephas).

Hemen, denak otarrainaren eta bakailaoaren arrantzatik bizi dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 136. orr.

Otarrain arantzatsuek, mixera marra beltzekoek, artean bizirik, karraska egiten zuten beren hanka hautsien gainean herrestan zebiltzalarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Ganba pila handi arrosak dauzkate haiek, eta otarrain egosiak, loturik, isatsa bildua, saski gorrietan; otarrain biziak, ostera, marmolaren gainean hiltzen dira, zapalduta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Biharamunean lauretan agertu zen, bost otarrain, hiru botila xanpain eta bi azken-buruko zekartzala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

Otarrainak garbituko zituen batek, tipula uztaiak ebakiko besteak, tomateaz eta entsaladaz arduratuko zen hurrengoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.

Otarrain erdi bat egosita eta aguakate-entsalada bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

Newburg erara prestaturiko otarraina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Honey eta Lucy kantu eroak kantatzen ari dira otarrainak hausten dituzten bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Otarrain-entsalada bukatu dela dio...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.


otarrainketari iz otarrain-biltzailea.

Hobe duzue portura etorriko diren ontzien zain egotea; badira guk baino hobeki zerbitzatuko zaituzteten bizpahiru otarrainketari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.


otarraintxo iz otarrainxka.

Leireri berehala antzeman zioten denek oso gustuko zituela otarraintxoak, bere platera itsaski hauen azalez bete baitzen azkar.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.


otarrainxka iz itsas oskoldun hamar-oina, 12-14 zm-koa, oskol ahula, antena luzeak eta sabelalde luzanga dituena (Penaeus kerathurus). ik otarraintxo; izkira.

Ama-semeek eta alabak otarrainxkak zuritzen dituzte, eta hozkailutik ateratako maionesarekin jaten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 108. orr.

Hoa, bai, eta ekar itzan bi dozena otarrainxka!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 106. orr.


otarre (orobat otar g.er.) 1 iz gauzak eramateko ontzia, saskia baino handiagoa, euskarriduna, berez zumitzez egina. ik saski; otzara; zare.

Saski txiki pila bat ageri zen lurrean luze-luze, kaxak eta otarreak iristen ziren etengabe, metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Txakurkumea otarrean lo.  Berria - Kultura   2004-11-17

Sokatik helduta daukan mandoaren bizkar gaineko otarrei bistadizoa eman die.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Nekromantziazko ikuspen bat zela pentsatu zuten, harik eta Dolcinok otarreari estalkia altxatu zion arte.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Saski eta otarren kirtenetarako, beste zumitzen euskarritarako, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Kaka otarrean bildu eta buru gainean darama.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Otarrea bizkarrean hartu nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Buruarekin baietz egin, otarrera joan, eta arropa zaharrak iraultzen ditin pixka batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 96. orr.

Blusa bat edo jostunaren otarre bat balitz bezala, noiznahi utzi edo bazter daitekeena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Amak lore-sortatxo bat atera zuen otarretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Asetzeraino jan zuten, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin.  Elizen arteko biblia   Mk 8,8

Garbi zuten zein motatako pilotak nahi zituzten, eta berehala aurkitu zituzten otarrean.  Berria - Kirola   2006-03-03

Arrain kiratsa zerion, eta otarreen zipriztinek zikintzen zuten dena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nekazariei erosiz eta erositakoa zamaketariek lurrean paratutako otarre handietan utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Enkanterako arrain sortak antolatzen zituzten otarre zabal biribiletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Otarre biribil bat egingo dizut.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 293. orr.

Baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Han, otarre hutsak pilatu eta egundoko paretak osatzen ziren goizero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Haren aurrean, fruitu merkeak, gereziak, aranak, marrubiak, pilaturik zeuden paperez apaindutako otarre lauetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Guztia zumezko otarre batean jarri eta eguzkitara itzuli ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Dionik espartzuzko otarreak eta saskiak egiten zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanabera bat eta arrantza-otarre bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Hauek egurra ebaki zuten, lepa-otarre bat bete eta etxe barruraino eraman zioten zama amonatxoari.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

On Camillo sartu zen, eskuan isipua zuela, eta haren atzetik bi mezamutil, ur bedeinkatu ontziarekin eta arrautza-otarrearekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Gizon bat sumatu zuen zurrungaka, soingaineko batez fardel baten gisa bildurik, burua aran otarren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Baziren han, abere hiltokiko harrietatik hurbil, luma otarre handi batzuk, non aise kabitzen baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

5 (edukiera neurri gisa)

Kontatzen nola erosi zuen otarre bat patata.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Beren etxeetara baimenarekin joaten ziren soldaduek otarre bete mertxika eskatzen ziguten, edo sagarra, mahatsa, pikua eta beste.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.

-Lore-hostoak gehien erortzen direnean, egunean bost edo sei otarre biltzen ditugu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

6 irud/hed

Gure behialako herriaz eginiko laudorio luzea dragaren otarreak hondo ezezagunen batean betetzeko aitzakia besterik izan ez bailitzan, eskua ukabildu du pozak hunkituta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Aitzitik, eskura dugun informazioa kaskarra bada, nekez egingo dugu zume edo zumitz horiekin otarre onik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otarre biribil (3); otarre handi (3); otarre zabal (3)


otarregile (corpusean otargile soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian otarregile agertzen da) iz otarreak egiten dituen eskulangilea.

Otargile eta banastagileei galdetu, bestela; esango dizute nola, udaberriko ilgoran askatzen baduzu, oso erraz eta dotore aterako zaizun azal hori, baina ez dela hain iraunkorra eta sendoa ateratzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.


otarregintza (corpusean otargintza soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian otarregintza agertzen da) iz otarrak egitea.

Otargintzan ere asko: banasta eta saski jenero guztien euskarritako, beste zumitzei lokarri eusteko, edo kirtenetarako, lizarrezkoak nahi zituzten, halanola esku-saskien heldulekuak egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.


otarreka adlag otarrea neurri gisa hartuz; kopuru handietan.

Otarreka harrapatuko ditut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 129. orr.


otarretxo (orobat otartxo; Euskaltzaindiaren Hiztegian otarretxo agertzen da) iz otarre txikia.

Aulkitik altxa eta zer egin ez zekiela, frigorifiko gaineko zumezko otarretxotik laranja bat hartu eta azala kendu zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Gisa honetan atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.


otarte1 iz ogitartekoa.

Borden zelaira itzultzean, txingarrezko otarte luze horietako bat erosi dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.


otarte2 iz ote artea.

Ohartu ginen han hemenka otartearen erdian bazirela abata zenbait segur zantilenez ongi hornituak.  Herria   2004-02-05


otarteko ik ogitarteko.

otartxo ik otarretxo.

otasega iz otea ebakitzeko sega, laburra eta sendoa.

Negubidean, non edo han, oterik guriena ebaki otasegaz, ipini zamatan, eta nola ekartzen omen zuten bizkarrean etxera, ikuiluko azindei emateko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.


otate iz

Otate: zuhaitz-landare bat, etxeko tresnak egiteko erabiltzen den zur malgua ematen duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Ohea otatezkoa zen, zakuz estalia, eta gernu usaina zerien zakuoi, sekula eguzkitan egurastu ez balituzte bezala  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.


otatxori iz otean ibiltzen den txoria.

Balada zaharretan nabari den ote loratuaren eta otatxori kantariaren arteko lirismo erotiko fina.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Eta otalore horrek bezalaxe, zer ikusirik izan ote zezakeen, otatxoriak ere, gure amorio kantu lizunon sorreran?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.


otatza iz

Otatzako txanponak: Forondako aireportua egiten hasi zirenean, kasualitatez 5.000 txanpon baino gehiago zituen otzara aurkitu zuten.  Berria - Kultura   2004-04-08


otatze iz otea hazten den tokia.

Gero patar txüta, errekondo hertsia, oihana, otatzea: hots mendixka ñapürra... tüntür mamüne apalen bakoitxean etxalte bateki.  Herria   2001-10-11


ote1 1 iz zuhaixka abartua, hostoak arantza bihurturik dituena, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

Deus badaki euskaldunak, otea zer den dakike.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Sua gartsu pizteko orduan, nekez topatzen zuen gure baserritarrak beste ezer otea bezain onik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Txilar bioletek eta ote horiek orain lorezko geruza handi batez estaltzen dituzten bi mendiren maldetan barrena doa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Negubidean, non edo han, oterik guriena ebaki otasegaz, ipini zamatan, eta nola ekartzen omen zuten bizkarrean etxera, ikuiluko azindei emateko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Bai sorkari liluragarria otea!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Otea loratzen denean hasten dela udaberria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

Finistère dena ibilia nuen, landa galduak, harri sakratuen, harri sorginduen ondoan otea baizik hazten ez den lur gorriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Noraezean noa oteen artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Geldiune txiki bat, hemendik aurrera pinudi latzak datoz eta: sasia ugari, otea han-hemenka, lur errea, ahitua ageri duten soilguneak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Xuria eta perdea zeruak emanak, beltza aldiz gizonak, bainan hau ere, menturaz, beharrezkoa, ezen egungo pentze eder hau ez litake hola bertzela, sasia eta otea nagusiturik!  Herria   2005-06-09

Tropa samalda handi samarra zetorren Amaotzako malkarrean behera zabalduan, fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 13. orr.

Ondoren, hiriko arduradunak hartu eta zigorkatu egin zituen otez eta garduz.  Elizen arteko biblia   Epa 8,16

Sasipe ilunak txaraz eta otez!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 209. orr.

Nor ez du ziztatu ote muturren batek, zakarrak hartuxetako bide zaharren batetik igarotzekoan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Eguzki jaun hazten doan horren omenetan: ote-suteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Nagusiak tximinian ote-azaoak zeuzkan pilatuak garo lehor meta baten gainean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Eta zozokabiren bat, zein mutikok ez du bilatu, ote mordoren baten zokoan egina?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Eta gure paraje hauetan sanjoanetan bezala, martxoaren 21 egunera iritsi orduko, han ote-abarrezko suteak pizten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Nola hortzak eransten dizkieten [behorrek] ote-punta arantzadun horiei  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

3 irud/hed

Begi zorrotzeko irakurle horrek jakin beza haatik berak ere erabiltzen duen euskarak baduela nasaiki lapar eta otetik.  Herria   2005-03-24


ote2 1 part hiztunak, galderetan, zalantza (egiazkoa nahiz erretorikazkoa) adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula, aditz laguntzailearen edo era trinkoen ezkerrean ezartzen dena.

Hala ote da beti?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Hori ote da erlijioa?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.

Errazagoa ote da holandarra izatea, euskalduna baino?  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 112. orr.

Gogoratuko ote da nitaz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 160. orr.

Edo gure irudipen hutsa ote da?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

-Erotu egin ote da?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.

Bakarrik etorri ote zen ospitalera?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 224. orr.

Hurrengo urtean hilko ote zen?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Esajeratzen ari ote naiz, koadroa ilunegi margotzen?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Lehengusu ilegorriak galdetzen zion bere buruari: kizkurra ote du zera?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

Honetan guztian izan ote du zerikusirik granada platerak?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 55. orr.

Maite ote du?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

Jaten ote du?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Merezi ote du errukirik eta barkamenik izaki horrek?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.

Gogoratzen ote du oraindik elkarrekikoa?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Jende hurbilagoarekin bestela jokatuko ote zuen?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

McCarthyren garai latzak izaki, senatariaren atzaparretatik libratu nahi ote du neska?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.

Maitemindu egin ote da C. andre suharrarekin, galdetzen diot neure buruari, edo gau bateko kontu baten gisa utziko ote du bazterrera?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Ez ote da amarru bat izango?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Ez ote zegoen han ezer arruntik?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Ez ote du, azken buruan, izakera bakarzale eta antolagaitza zuritzeko mozorrorik egokiena?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.

Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.

Kulturak irauteko ez ote du fedearen premiarik?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

Beldur nintzen amonak ez ote zizkidan nire asmoak aurpegian irakurriko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 54. orr.

Ideia egokiak ez ote du, beraz, ezegokiak baino errealitate edo betegintzarre gehiagorik?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 207. orr.

Noiz edo noiz, bizitza honetan, nork ez ote du sentitu zirrara hori?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.

Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

3 (ba partikularen eskuinean)

Ba ote da sendotasunaren, sasoi onaren pesimismorik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Ba ote zitekeen inork errezelorik ez hartu izana?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Ba ote du seme-alabarik?, pentsatu du hurrena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Pentsa, ba ote da sortzea baino deus ederragorik?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 174. orr.

Haatik, Heletak badu Oionen berri; Oionek ba ote daki Heleta non den, edo baden ere?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 72. orr.

Barkamenik ba ote du batek hobenaren etekina itzuli gabe?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.

Erabaki horretan ba ote du ertzik portu-buruarekin bizpahiru gauetan afaltzera irten den operako sopranoaren irribarre sentsualak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

4 (galdekatzaileekin)

Zergatik ote da?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

-Nor egongo ote da nirekin ezkontzeko prest?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Nork ote zuen arrazoi, Brechtek ala Endek?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

Nork esango ote zigun?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

Zer ote zen su hura, eta zer esan nahi ote zuen?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 173. orr.

Zer ote du apaizak gazte jendea odola emateraino prest, horren aise aurkitzeko?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 220. orr.

-Oh putain, zer ote dakik hik horretaz!  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 132. orr.

Non sartu ote dut ditxosozko giltza?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Noiz eta nola izan ote nuen nik lehenengoz Lotsatiren berri?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 21. orr.

-Nondik atera ote da mutil hau horrelakoa!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Nora joan nahi ote du?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

· Zer operazio mota ote dira, beraz, kritikarik ezean, gure poetaren aldikako gaitzeste eta laudatze horiek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

-Zenbat emakumeren negarra ikusi ote du dorre horrek?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Bere bizitza loaldi etengabea izanik, zein aldaketa ekarriko ote zion heriotzak?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Zenbat aldiz zapuztu ote nituen bandiduen lapurretak!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

5 (zehar galderetan)

Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen. Yiddishez egin zuten hileta-zeremonia guztia, ez dut gogoan hitzik egin ote zuten alemanez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Negarrez ari ote naizen ikus dezakete.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Halako sustrai batek zer landare lotzen ote zuen ikasi nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.

Zertxobait entzuna zuen, erdipurdi samar ote nenbilen Meatzeetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Akatsa zuzendu ote zuen jakin gabe gelditu izanak eta piano-jolea neska ote zen argitu gabe uzteak misterioz jantzi zuen gertakari xume hura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Berak gaur egun hogei urte izan balitu, nola ote zituen bazterrak inarrosiko haren pindar eta adimenak ari naiz gogoeta.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.

Eta pentsatzen ari zen berak, toki guztietan judu izanik, atzerritar beraz, ba ote zuen aberri bat izateko eskubiderik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Bahekien kanpotar hori gelara igo behar nuela, berririk ba ote dakarkidan jakiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Han nengoen ni herr Haspernek ez ote zidan idazlana eskatuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 70. orr.

Irudipena zeukan sekula ez ote zuten izan elkarri zer kontatu askorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Ea zenbat metro egingo ote zituen buru gorpugabekoak pirrika aurrera, gorputik kenduz geroztik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Pentsamendu batzuk ere [...] erne zitzaizkidan ikusmiraren eraginez: zergatik ote zegoen halako iluntasuna, zergatik ote zeuden izpi haiek guztiak suspentsioan hautsarenak airean bezala, eta ba ote zen gelaren bat, ni nengoena bezalakoa baina infinitua, hutsune izugarri hura guztia biltzen zuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Zertan ibili, baina, zer zen, zer ez ote zen?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Liburu pornografikoa ote?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Nobelako beste tokiak, benetakoak ote?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Nekazari artean ote?  Berria - Kultura   2004-05-02

Ala zinez uranioa ote?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Dibortzioa ote konponbidea?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Egiaz ote algaragarri?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Emma ote, berriz etorria bakarrik?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Ez zen aleman perfekto bat, baina ba ote aleman perfektorik?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Ederragorik eta poetikoagorik ba ote?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.

Baina egia ote, Jainkoa lurrean biziko dela?      - 1. orr.

Galdetu, begiratu inguruan: gizonezkoa haurdun gertatzen ote?  Elizen arteko biblia   Jr 30,6

Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren: -Nik ote?  Elizen arteko biblia   Mk 14,19

-Bezperan aipatua... zer ote? -galdatu zidan amak bizi-bizia, pentsatuz beharbada, zerbait ezin aitortuzko erranen niela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Zergatik ote egun batez, zakua bizkarrean, jantziak arin, eta oinetako egokienak erosirik, honela abiatu?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 15. orr.

Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ote-hitza dela apika harena, ote-hizketa; hitzez hitz baino, iradokitzen duena hartu behar zaiola...-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

8 otean zalantzan.

Otean egon naiz, barretxo bat egin edo bekaina okertu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.

9 otezka zalantzan.

Enuraz eta otezka gelditu nintzen, elezahar batetik ateratakoa zirudien amets hartatik esnatu nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

10 bai ote?

Bai ote?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

HHP: Aizu, XYZ: bai ote?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.

Bai ote elurretako mamu abominablerik?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.

Saint-Ange Anderea: Bai ote? Ziur asko, bere aitorleari honakoa esan zionaren antzekoa zara zu: "Xehetasunak alferrikakoak dira, jauna".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.

· Landan, prakak askatzea, gauza ederragorik bai ote!  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 54. orr.

11 ez ote?

Nahikoa euskara ez jakitea aurpegiratzen dio Gojenolak Oteizari, baina Gojenolaren beraren ahalegina har berak joa ez ote?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 75. orr.

Beharrezkoa ote du autismoa haren arteak? Arte horren osagai bat besterik ez ote?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Nahastuta, ez ote? -bere aurreko mutila, askoz sendoago zena, eraman egingo dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 252. orr.

12 ote-otean zalantzan.

Bi bide, ote-otean egoteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

13 ote-oteka zalantzan. ik oteka.

Oteiza ote-oteka ari dela, jenioari darion egonezin hipotesigile etengabean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Edo ote-oteka aritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aditu ote (11); agertuko ote (13); ahal izango ote (14); ahal ote (29); ahalko ote (18); ahaztu ote (9); aldatu ote (28); aldatuko ote (10); amaituko ote (11); ari ote (288); ari ote da (23); ari ote den (26); ari ote naiz (11); ari ote nintzen (24); ari ote zen (84); ari ote ziren (17); ari ote zitzaidan (12); ari ote zitzaion (14); ariko ote (9); aski ote (15); asmatu ote (14); atera ote (33); aterako ote (25); ateratzen ote (11); aurkitu ote (18); aurkituko ote (25); ausartuko ote (14)

ba ote (725); ba ote da (78); ba ote dago (21); ba ote dagoen (31); ba ote daki (20); ba ote dakite (10); ba ote den (42); ba ote du (37); ba ote duen (23); ba ote dugu (11); ba ote dute (11); ba ote duten (15); ba ote nuen (13); ba ote zegoen (47); ba ote zekien (33); ba ote zen (49); ba ote zuen (59); ba ote zuten (18); bai ote (20); baina ba ote (13); baina ez ote (31); bainan ez ote (10); bakarrik ote (9); balio ote (23); balio ote zuen (9); balioko ote (9); behar ote (470); behar ote da (15); behar ote den (18); behar ote diren (9); behar ote dizut (16); behar ote du (27); behar ote duen (17); behar ote dugu (31); behar ote dugun (12); behar ote dut (34); behar ote dute (9); behar ote nion (10); behar ote nuen (36); behar ote zen (10); behar ote zuen (51); behar ote zuten (11); beharko ote (91); beharko ote zuen (10); beharrezkoa ote (13); beldur ote (16); benetan ote (13); bera ote (33); bera ote zen (13); besterik ez ote (9); bete ote (11); betetzen ote (19); bidali ote (9); bihurtu ote (13); bilatzen ote (12); bizi ote (34); bizirik ote (13); bukatuko ote (15); bultzatu ote (10)

deitzen ote (9)

ea ba ote (14); ea ez ote (33); eduki ote (13); edukiko ote (10); egia ote (84); egia ote da (10); egia ote den (11); egia ote zen (38)

egin behar ote (69); egin beharko ote (11); egin nahi ote (12); egin ote (302); egin ote du (21); egin ote duen (16); egin ote nuen (17); egin ote zion (13); egin ote zuen (62); egin ote zuten (13); egina ote (14); eginen ote (43); egingo ote (156); egingo ote du (10); egingo ote duen (11); egingo ote zion (12); egingo ote zuen (20); egiten ari ote (18); egiten ote (93); egiten ote du (13); egiten ote duen (9); egiten ote zuen (15)

egokia ote (19); egon behar ote (11); egon ote (35); egongo ote (58); egongo ote den (15); egongo ote zen (15); ekarri ote (22); ekarriko ote (35); eman behar ote (16); eman ote (47); emanen ote (16); emango ote (40); ematen ote (27); entzun ote (26); entzungo ote (13); entzuten ote (15); erabiliko ote (9); eragin ote (20); eraman ote (19); eramanen ote (12); eramango ote (13); erantzungo ote (12); erran behar ote (17); erran beharko ote (9); erran nahi ote (15); erran ote (11); esan behar ote (20); esan nahi ote (50); esan ote (48); esango ote (52); esango ote zuen (9); esaten ote (23); eskatuko ote (10)

etorri ote (23); etorri ote zen (9); etorriko ote (34); etorriko ote zen (11); eutsiko ote (14); existitzen ote (9)

ez ote (3161); ez ote da (334); ez ote dago (20); ez ote dagoen (24); ez ote den (249); ez ote dio (16); ez ote dion (16); ez ote dira (74); ez ote diren (78); ez ote ditu (19); ez ote dituen (27); ez ote ditugu (10); ez ote dituzten (10); ez ote du (142); ez ote dudan (23); ez ote duen (107); ez ote dugu (42); ez ote dugun (27); ez ote dut (24); ez ote dute (40); ez ote duten (53); ez ote duzu (18); ez ote duzue (11); ez ote gara (17); ez ote garen (12); ez ote genuen (15); ez ote litake (14); ez ote litzateke (14); ez ote luke (16); ez ote lukeen (11); ez ote naiz (14); ez ote naizen (26); ez ote ninduen (13); ez ote nintzen (42); ez ote nion (21); ez ote nuen (41); ez ote zaidan (12); ez ote zaion (16); ez ote zara (16); ez ote zaren (15); ez ote zegoen (33); ez ote zen (290); ez ote zidan (20); ez ote zion (35); ez ote ziren (76); ez ote zituen (32); ez ote zitzaidan (11); ez ote zitzaion (21); ez ote zuen (211); ez ote zuten (56)

ezagutu ote (17); ezagutu ote zuen (10); ezagutuko ote (12); ezagutzen ote (45); ezagutzen ote zuen (12); ezin ote (24)

falta ote (9)

gai izanen ote (10); gai izango ote (25); gai ote (24); galdu ote (16); galduko ote (17); gauza izango ote (17); gauza ote (12); gehiago ez ote (14); gehiago ote (10); gelditu ote (10); geldituko ote (24); geratuko ote (22); geratuko ote zen (9); gerta ote (10); gertatu ote (103); gertatu ote da (11); gertatu ote zen (42); gertatu ote zitzaion (21); gertatuko ote (68); gertatuko ote den (12); gertatuko ote zen (16); gertatuko ote zitzaion (16); gertatzen ote (38); gertatzen ote zen (14); gordetzen ote (13)

hala ote (19); han ote (12); harrapatuko ote (15); hartu behar ote (13); hartu ote (44); hartu ote zuen (13); hartuko ote (45); hartuko ote zuen (13); hartzen ote (19); hasi ote (20); hasia ote (9); hasiko ote (33); hasiko ote zen (10); hau ote (13); heldu ote (13); helduko ote (15); hil behar ote (9); hil ote (40); hilko ote (20); hori ez ote (30); hori ote (49); hori ote da (17); hori ote zen (16); horiek ez ote (11); horrek ez ote (28); hura ez ote (10); hura ote (22); hura ote zen (16); hura zer ote (10); hutsa ote (21)

ibili ote (26); ibili ote zen (11); ibiliko ote (16); idatzi ote (13); igaro ote (9); ikasi ote (13); ikusi ote (67); ikusi ote zuen (16); ikusia ote (10); ikusiko ote (51); ikusiko ote zuen (14); ikusten ote (44); ikusten ote zuen (10); irabaziko ote (11); irakurri ote (9); iraungo ote (13); iritsi ote (29); iritsi ote zen (9); iritsiko ote (33); itzuliko ote (27)

izan behar ote (12); izan ote (374); izan ote da (26); izan ote den (28); izan ote du (16); izan ote duen (9); izan ote zen (102); izan ote ziren (21); izan ote zitekeen (21); izan ote zuen (30); izanen ote (98); izanen ote da (23); izanen ote den (17); izango ez ote (9); izango ote (360); izango ote da (35); izango ote den (52); izango ote du (10); izango ote duen (20); izango ote nintzen (10); izango ote zen (69); izango ote zuen (28); izaten ote (11)

jakin ote (19); jakinen ote (10); jakingo ote (13); jan ote (10); jarraituko ote (19); jarraitzen ote (13); jarri ote (18); jarriko ote (32); jartzen ote (9); jaso ote (20); jasoko ote (9); jo ote (18); joan behar ote (10); joan ote (54); joan ote zen (12); joan ote ziren (11); joanen ote (16); joango ote (30); joaten ote (11); jokatu ote (12); jokatuko ote (13); joko ote (22)

kenduko ote (11); komeni ote (17); kontua ote (11); konturatu ote (10)

lagunduko ote (12); lortu ote (15); lortuko ote (25)

maite ote (15); merezi ote (31); merezi ote zuen (15)

nago ez ote (27); nahi izan ote (14); nahi ote (297); nahi ote du (61); nahi ote dudan (9); nahi ote duen (13); nahi ote dute (11); nahi ote duten (12); nahi ote nuen (20); nahi ote zuen (80); nahi ote zuten (16); nahiko ote (27); nahikoa ote (9); noiz ote (18); nola egin ote (12); nola ote (55); nolakoa izango ote (12); nolakoa ote (30); nolakoa ote zen (12); non ote (151); non ote da (21); non ote dabil (10); non ote dago (9); non ote zegoen (21); non ote zen (21); non ote zeuden (13); nondik atera ote (15); nondik ote (24); nor ote (153); nor ote da (39); nor ote den (11); nor ote zen (48); nora joan ote (10); nora ote (17); norbait ote (10); norena ote (15); nork ote (9)

ohartu ote (10); ohartzen ote (9); ona ote (16); onartuko ote (20); ondo ote (9); oroitzen ote (9)

ote da (1373); ote da bada (12); ote da gure (16); ote da hau (18); ote da hemen (9); ote da hori (44); ote da izango (9); ote dabil (24); ote dabilen (14); ote dago (95); ote dagoen (170); ote daiteke (34); ote daitekeen (31); ote daitezkeen (14); ote daki (34); ote dakien (11); ote dakite (15); ote dakizu (17); ote dator (16); ote datorren (16); ote daude (16); ote dauden (43); ote dauka (11); ote daukan (9); ote daukat (12); ote den (1109); ote den ala (21); ote den beldur (14); ote den edo (10); ote den ere (23); ote den eta (9); ote den ez (20); ote den galdetu (20); ote den galdetuta (10); ote den galdetzen (20); ote den ikusteko (9); ote den izango (13); ote den jakin (10); ote den jakiteko (11); ote den zalantzan (9); ote dezake (22); ote dezakegu (10); ote dezaket (12); ote didan (13); ote didazu (9); ote die (22); ote dien (9); ote dieten (9); ote digu (20); ote digun (9); ote dio (53); ote diogu (14); ote dion (55); ote diot (15); ote diote (20); ote dioten (20); ote dira (310); ote diren (316); ote dit (30); ote ditu (86); ote ditudan (13); ote dituen (99); ote ditugu (33); ote ditugun (9); ote ditut (23); ote dituzte (23); ote dituzten (33); ote dituzu (10); ote dizut (22); ote doa (10); ote doan (9); ote du (702); ote du ba (9); ote du bere (10); ote du horrek (11); ote dudan (99); ote duen (475); ote duen ala (9); ote duen edo (13); ote duen ez (12); ote duen galdetu (16); ote dugu (167); ote dugun (69); ote duk (16); ote dut (156); ote dut nik (16); ote dute (213); ote duten (238); ote duten beldur (10); ote duzu (86); ote duzue (39); ote duzun (28)

ote gaitu (17); ote gara (51); ote garen (44); ote genuen (71); ote genuke (15); ote geunden (12); ote ginen (54); ote gintuen (14); ote gira (12); ote haiz (10); ote lezake (11); ote litake (19); ote liteke (17); ote litekeen (12); ote litzateke (36); ote litzatekeen (15); ote luke (41); ote lukeen (24); ote lukete (11)

ote nago (19); ote nagoen (15); ote naiz (99); ote naiz ni (9); ote naizen (68); ote nau (12); ote nauen (12); ote nekien (11); ote nenbilen (9); ote nengoen (42); ote neukan (18); ote nezakeen (12); ote nien (9); ote ninduen (53); ote ninduten (25); ote nintzen (206); ote nintzen galdetu (11); ote nintzen ni (9); ote nion (69); ote nituen (44); ote nuen (318); ote nuen galdetu (11); ote nuen nik (15); ote nuke (17); ote nukeen (15)

ote zaidan (18); ote zaie (20); ote zaien (19); ote zaigun (14); ote zaio (40); ote zaion (57); ote zait (15); ote zaitu (10); ote zara (54); ote zaren (39); ote zarete (10); ote zebilen (44); ote zegoen (321); ote zegoen galdetu (11); ote zegoen ikusteko (12); ote zegoen jakin (10); ote zekien (51); ote zekiten (14); ote zen (2021); ote zen beldurrez (22); ote zen galdetu (54); ote zen galdetzen (17); ote zen galdezka (9); ote zen hori (12); ote zen hura (35); ote zen ikusteko (25); ote zen ikustera (12); ote zen izango (9); ote zen jakin (23); ote zen jakiteko (11); ote zen pentsatu (18); ote zen pentsatzen (11); ote zenuen (24); ote zetorren (21); ote zetozen (10); ote zeuden (55); ote zeukan (40); ote zezakeen (34); ote zidan (75); ote zidaten (16); ote zien (32); ote zieten (12); ote zigun (17); ote ziguten (13); ote zihoan (22); ote zinen (21); ote zion (213); ote zion beldurrez (10); ote zioten (66); ote ziren (433); ote ziren jakiteko (9); ote zitekeen (68); ote zitezkeen (9); ote zituen (166); ote zituzten (51); ote zitzaidan (50); ote zitzaien (15); ote zitzaigun (12); ote zitzaion (148); ote zitzaion beldurrez (11); ote zitzaizkion (11); ote zizkion (17); ote zuen (1350); ote zuen beldurrez (15); ote zuen galdetu (46); ote zuen jakin (19); ote zuen jakiteko (13); ote zukeen (16); ote zuten (376)

pasatu ote (9); pentsatu ote (24); pentsatu ote zuen (13); pentsatuko ote (20); pentsatzen ote (27); posible ote (57); posible ote da (23); posible ote zen (22); prest ote (33)

sartu ote (31); sartu ote da (11); sartuko ote (22); sentitu ote (21); sentitu ote zuen (10); sentituko ote (9); sentitzen ote (25); sinesten ote (11); sortu ote (21); sortzen ote (11)

topatuko ote (11)

ulertu ote (15); ulertuko ote (10); uste ote (43); uste ote zuen (14); utzi behar ote (9); utzi ote (25); utziko ote (19)

zabalduko ote (10); zain ote (10); zein izango ote (9); zein ote (98); zein ote da (18); zein ote den (12); zein ote zen (39); zen ez ote (17); zenbat ote (22); zenbatetan ez ote (13); zer ari ote (23); zer behar ote (10); zer egin ote (35); zer egingo ote (22); zer egiten ote (16); zer esango ote (33); zer ez ote (47); zer gertatu ote (49); zer gertatuko ote (40); zer gertatzen ote (25); zer izan ote (14); zer izango ote (16); zer nahi ote (33); zer ote (322); zer ote da (58); zer ote den (35); zer ote zegoen (14); zer ote zen (78); zer ote ziren (9); zer ote zuen (9); zer pentsatu ote (11); zer pentsatuko ote (13); zer pentsatzen ote (14); zer sentitu ote (9); zer uste ote (11); zerbait gertatu ote (16); zerbait ote (20); zergatik ez ote (61); zergatik ote (111); zergatik ote da (10); zergatik ote den (9); zerikusirik ote (9); zertan ari ote (26); zertan ote (35); zilegi ote (15); zoin ote (10); zuzen ote (11); zuzena ote (9)


otealdi iz zalantzaldia.

Omenaldia otealdi izaten da horrelakoetan sarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.


otegi iz okindegia.

Duela zonbeit urte berriz haurren ondorat jin da bizitzera Dominixe, Aiherra otegira.  Herria   2003-11-20


oteizar izlag J. Oteizarena, J. Oteizari dagokiona; J. Oteizaren artegintzaren aldekoa.

[Tramankulu] haren hutsune eta tarte oteizar-metafisikoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Plater handietan gauza gutxi, espazio oteizarra, tarte zabalak, kromatismo zaindua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.

Eskultura gisako kutxa txiki horiek oso oteizarrak direla uste dut; espazioa lantzeko moduan, batez ere.  Berria - Kultura   2004-04-30

Horiez gainera, alde guztietatik garra eta gaztetasun-sua zerion zuzendari oteizar bat, Koldo Romero handia.  Berria - Kultura   2004-10-29


oteizazale izond/iz J. Oteizaren zalea dena.

Batzuk Oteizazale egin ginen eta besteak Txillidazale.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18


oteka 1 adlag zalantzaka.

Eta zalantza bat piztu zait barren-barrenean, eta oteka hasi natzaio neure buruari: gauean egin dudan ametsetik esnatzen ari ote naiz orain, ala orain ari ote naiz amets egiten, amestutako loalditik esnatu berri naizela?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 26. orr.

2 ote-oteka zalantzan.

Oteiza ote-oteka ari dela, jenioari darion egonezin hipotesigile etengabean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Edo ote-oteka aritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 75. orr.


oteketa iz otea bilatzea.

Amar urteko nintzan, oteketan asi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Bizkarrik ziztatu gabe, otesardea behar izaten zen oteketarako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.


otel ik hotel.

oteondo iz ote landarea.

Bidexkak hertsi, eta oteondoak elkarri hurbil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.


otesarde iz otea biltzeko sardea.

Bidexkak hertsi, eta oteondoak elkarri hurbil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.


oti 1 iz intsektu hegalari eta jauzkaria, kolore arrekoa, oso jatuna, landetan kalte handiak eragiten dituena (Fam. Acrididae).

Udaberrian agertu ziren lehenengo otiak (Schistocerca gregaria) Afrika mende-baldean.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Lur sail handiak soildu ditu otiak, eta jateko gabe utzi ditu milaka herritar.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Tokian tokiko gobernuak airez saiatu dira otia akabatzen, baina orain arteko ahalegin guztiak antzuak izan dira.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Oti berde edo matxinsalto handi asekaitz horien multzo hodeitsuak etorri baitziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Otientzako sarea al da hura?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 159. orr.

Tenperatura baldintza egokietan, azkar ugaltzen da oso otia.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Basamortuko otiak Mauritanian egin du minik gehien.  Berria - Gaiak   2004-10-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oti hodeiek aurrean harrapatzen duten oro jaten dute gero.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Afrika mendebaldeko soro eta larreak erabat soilduta utzi ditu oti izurriak.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Argeliak oti izurriari aurre egin ahal izateko laguntza eskatu dio nazioarteari.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oti izurriari (4)


oto ik auto.

otobre iz urria.

Ordea, otobre erdiko egun batean haren oihua bertze oihu bat izan zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.


otobus ik autobus.

otoi 1 interj zerbait eskatzen denean eskaria indartzeko erabiltzen den hitza. ik arren; mesede 10.

Otoi, euskaraz!  Herria   2001-04-05

-Otoi! -egin dut garrasi-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 280. orr.

-Otoi, barkatu...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Otoi, ez uki pepino-ogitartekoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.

Otoi, uztazu apaiz-lanen bat egiten, ogi-puskaren bat jan ahal izan dezadan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,36

-Otoi, gehiagorik ez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 104. orr.

Beraz, otoi, ixo!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 325. orr.

-Ama, otoi!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Barka, otoi, zeure mirabe honen errua.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,28

Zaude ixilik otoi...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.

Txaloak otoi!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

-Belaxkeriarik ez, otoi!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

-Zer gertatu da? esadazu, otoi!      - 2. orr.

Erruki, andrea, jabal ezazu, otoi, nire arimaren asaldura; erraidazu, otoi, zer behar dudan iguriki edo zerk behar nauen izutu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.

Baina gizaseme hauei ez egin ezer, otoi, neure etxean eman baitiet ostatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

Norbait ahantzi badut jakinaraz otoi 05 59 29 56 61rat deituz, plazerrekin agertuko baitut.  Herria   2005-08-04

Entzuteko eskatu dizut; areago ausartuko naiz, otoi arren erantzun iezadazu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 77. orr.

Erregu egin zuen, otoi, inoren Jainkori dei egin gabe, inoren Jainkorik ahotan hartu gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Otoi, otoi, ixil zaitezte.  Herria   2005-10-06

Otoi, otoi, ez ahantzi 2002ko abendoaren 31 aintzin izena emaitea Kultur Etxera 64120 IZURA.  Herria   2002-12-26

• 2 iz otoitza.

Orgaren gidaria baitzen, bide guzian aditu zituen arrebaren eta amaren otoiak eta aitaren isiltasun tematia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Meskitara ostiraleko otoiak egitera zihoazen hiru palestinar hil zituen goizaldean.  Berria - Mundua   2004-10-02

On Camillo elizan zegoen bere otoietan bilduta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

Niri ez baina Jaungoikoari zuzendu beharko lioke bere otoia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.

Nola ez entzun haren otoi lazgarria?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 289. orr.

Ubanbe, Pantxo, Opin eta beste mutil baserritarrak belauniko zeuden, makurtuta, otoi betean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Davidek berak idatzitako hileta-otoiaren hasiera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Artaxonara aldatzeko eguna erabakitzen genuenean, kaperan jarriko ziguten zerraldoa, eta baita beharrezkoak ziren paper guztiak eta apaiza ere, hil-otoia egin zezan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.

4 otoi egin erregutu; otoitz egin.

Otoi egin genion amari ez gintzala eraman.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Otoi egin omen zioten munduko hegazti guztiek mikari habia eder bat nola egin erakuts ziezaien.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 69. orr.

-Jesus -esan zuen ozenki On Camillok-, herri zikin honetan gizon zintzo apurren etxeak ur gainean igerian ibili ahal izango balira Noeren kutxa bezala, otoi egingo nizuke ur handi ikaragarri batzuk bidaltzeko, ezpondak lehertu eta herri guztia urpean uzteko modukoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.

-Gure aita zeruetan haizena... -halako batean nire burua ahapeka otoi egiten harrapatu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 180. orr.

Belaunikatu egin zen, bai, otoi egiteko. Gero, bere arimaren barrenetik, otoi egin zion Jainkoari: [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 12. orr.

Jainkoari otoi egin behar zioten, orobat, zubitxo hura pitzatu ez zedin jendea pasatzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Egunean bost aldiz otoi egitea, barau egitea Ramadan hilean, behartsuei laguntzea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 80. orr.

Egin otoi eta izan itxaropena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 96. orr.

Egion otoi Hator jainkosari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Hoa hik dakinan gelaxkara eta otoi egion Anterosi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Otoi ez egiok ohean andreari ez uretan zaldiari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arren eta otoi (3); arren otoi (24); otoi arren (31); otoi egin (15); otoi egin zuen (4); otoi egitea (3); otoi egiteko (4); otoi egiten (10); otoi egitera (4); otoi eta otoi (5); otoi jauna (5)


otoialdi (corpusean otoi aldi soilik) iz otoitzaldia.

Isba barruan, "zedro-esnea" edaten, kazetariarekin hizketan ari eta, bat-batean txoko ilun bateko ikono antzemangaitzengana jiratu, otoi aldi bat egiten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 18. orr.


otoigile iz otoi egiten duen pertsona.

Jainkoaren antzekoa zen anaia, otoigilearen antzekoa aita.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.


otoika adlag otoi eginez. ik erreguka.

Oinetan du kapitainak emaztea laster, otoika eta arrenka.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 129. orr.

Abrahanen belaunei helduta, haren oinetan otoika hasi zen; bere bizitza gaztea salba zezala erregutzen zion, bere promesa bidezkoa bete.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 37. orr.

Eguberrirako argiztatu denden espaloietan esertzen ziren, zakurrak ferekatuz, euro bat otoika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Albert Matsonek eta bere emazteak esperoan sumatzen zituzten ahaideak, atezuan dagoen zelatariaren egonarri itxaropentsuaz, euren heriotzako orduaren alde otoika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Otoika nagokie jainko ezezagunei: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

Azken gogoeta, besoak luzatuz semea eraman ez ziezaioten otoika ari zen aurpegirik gabeko emazte batentzat izan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

Ustekabean, On Camillo agertu zen, bi mezamutil eta gurutzearekin, eta, hilgurdi aurrean jarriz, otoika ibiltzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Burumakur, eskuak aurrean batuta, otoika bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.


otoitz (orobat otoitze g.er.) 1 iz arimaren Jainkoarekiko harremana, hari maitasuna edo ezagutza adierazteko, edo eskariren bat egiteko; Jainkoarekiko harreman hori gauzatzen duen esapide edo esaldi saila, Liturgiak arautzen duena.

Gaurkoan Profetaren aldeko otoitz batekin hasiko gara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Apaizek txondorrari itzulinguru batzuk egiten diz-kiote, veda otoitzak marmarkatuz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 189. orr.

Eguneko lehen otoitzera dei egiten zuen txilina aditu zen, deiez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 288. orr.

Hiruretako otoitzean (nonan).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Nik kudeatzen ditut otoitz eta kantu gehienak, baina fededunen urratsei jarraikiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 45. orr.

Orduan erakutsiko die Jaunak beren lanen fruitua eta saria, beren etsenplu, otoitz eta malkoez salbaturiko arima ugariak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 689. orr.

Bet-betan, hogei hitzeko otoitz bat izpirituratu zitzaion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Otoitza amaitu arte hantxe egon behar izan genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Entzun zuen Jaunak Susanaren otoitza.      - 0. orr.

Egunero, Leizarragak otoitza zuzentzen zuen, bere izkiriatzaile lanak uzten zion denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Bere baitan otoitzari eman zion, honela: [...].  Elizen arteko biblia   Has 24,12

Otoitzen txanda etorri zen orduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Samuel Wardwellek eskuak erdi bildu zituen otoitzerako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Ainitz jende bildu da ehorzketan, bai askazi, bai herritar, bai adixkide eta lagun... eta, meza hunkigarri batean parte hartuz, guziek lagundu dugu gure otoitzez.  Herria   2001-04-12

2 (egin aditzarekin; ik beherago 9)

Ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien.  Elizen arteko biblia   Lk 22,19

Otoitza egin zuenean, oraingoan ere hegoak ateratzen ari zitzaizkiola iruditu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

Egunero-egunero bere otoitzak egiten zituen, hebreeraz, ja ere ulertu gabe, ez baitzekien hebreeraz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Hitz berak ahoskatzean, ez genuela, menturaz, denek otoitz bera egiten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Juditek orduan, Holofernesen ohe ondoan zutik, otoitz hau egin zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Otoitz hau egin zuenean, ahots bat etorri zitzaion zerutik, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

Otoitz luze eta beroa egin ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

3 (esan aditzarekin)

Goizerdiko otoitza debozioz esaten ari zela, begiak ontzira joan zitzaizkion oharkabean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Itxaronaldia ez zen luzatu, izan ere gizon bat agertokira igo baitzen otoitzak esatera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Ahots horrek (ilunbeltzetik etorki) laketasun patsadatsuz ziharduen hitzaldi edo otoitz edo aztiele bat esaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Otoitz nagusia.  Elizen arteko biblia   Ne 9,6 tit

Jauna, egin nazazu zeure bakearen zerbitzari hasten den otoitz ezaguna. anai Rufinoren etengabeko otoitz bertutetsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Otoitz kartsuak, erregu umilak, gizaki hilkorrek, izuaren izuz, Jainkoari eskaintzen dioten hori guztia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Oliamendiko otoitz larria.  Elizen arteko biblia   Lk 22,39 tit

Harrikada batera aldendurik, otoitz santuan murgildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Jainkoaren zerbitzariari otoitz garbitik eta beste egintza onetatik datorkion bihotzeko debozioa eta alaitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Behin baino gehiagoan gertatu ohi da, arrazoiren batengatik, elkarte bati otoitz luze eta neketsua ezartzen zaiola.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Eguraldia arnasa zaidala, eta arnas sakona otoitz gozo zabal zaidala goizeroko lehen momentutik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 67. orr.

Itsasoko marruma ozenagoa zen, eta orain otoitz erritual baten antza hartzen ari zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Zigarretari azken atxiki bat egin, otoitz isil bat esan, edota begiak itxirik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

Otoitz isilez Kristorengana erakarri dituenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 787. orr.

Emakumea otoitz apal eta bihotzeko honetan ari zela, nekeak, egarriak eta beroak jota, loak hartu zuen pixka batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Otoitz publikorik ez da izan Büchenwald-en.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Etengabeko otoitz eta kontenplazio sarriaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Bere ohiko otoitz bezala ezarri zuen Ostiral Santuko liturgiako antifonaren kasuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Goizeko otoitzak egiterakoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Haserretu ez dadin alemanerazko otoitz batzuk irakurri ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Europa aldera zabaldu ahala, ospakizun eta otoitz-egun hauen datak han eta hemen, jada finko ageri dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Erretiratze hau ostiraleko otoitz eguna errespetatzeko egin zutela azaldu zuten eledun militarrek.  Berria - Mundua   2004-08-21

Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Eguerdiko otoitz garaian etorriko zaizu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 249. orr.

Egiazko kartsutasun honek hunkitu nau eta onartu dut ene baitan, oldartu gabe, otoitz unea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Beren otoitz jardunean ohiko barne debozioa sentitzen ez bazuten, Jainkoak eskutik utziak zituela pentsatzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Eliz Amaren Otoitz-Liburuetatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Sakelak aire husten dizkit, otoitz-liburua lurrera botatzen didate.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Baina Jainkoak entzun egin zidan, nire otoitz-oihua aditu.  Elizen arteko biblia   Sal 66,19

Galdurik, otoitz-soinu arraro horri segitzea erabaki nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Otoitz-jario bat etorri zen ondotik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. beren bokazio santua eta otoitz-debozioa bazterrera utziz.  Elizen arteko biblia   Za 12,10

Hau da benetako otoitz-metodoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Katoliko anitz eta anitzek otoitz kateak egin zituzten, Jaunaren gorespenak geldi ez ziten gauaz ez egunaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Otoitz-zaletasuna eta profeta-espiritua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

· Haurtzarotik, handien jeloskor izan zen Cecco; mesprezatu egiten zituen, eta otoitz-marmarka jarduten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adimen-otoitza ahozko otoitz guztien gainetik dago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.  Elizen arteko biblia   Jr 31,9

Gure galde-otoitza esker onezko otoitz bilakatzen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Nire hilobian zizelkatuta egotea nahi nukeen epitafioa idatzi dut, eta haren jarraian, berez etorrita bezala, hileta-otoitza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Bakarrik geratzean eliza hartan, gaueko ofizio-otoitza eta beste otoitz batzuk esan ondoren.  Herria   2004-01-29

Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

7 otoitzean adlag otoitz egiten.

Lagun asko zegoen han bildua otoitzean.  Elizen arteko biblia   Eg 12,12

Denak bildurik zeuden, otoitzean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Etxe barruan ari zen otoitzean, eta bukatzean kanpora atera zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen.  Elizen arteko biblia   Eg 16,25

Otoitzean ari ziren oraindik, baina haien otoitza marmar bat besterik ez zen, ur bazterretik ezin entzun zitekeena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Eguna argitzean otoitzean ari zelarik, mota askotariko txoriak etorri ziren bera zegoen gela gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 631. orr.

Zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.  Elizen arteko biblia   Kol 4,12

Danielen etsaiak zalapartaka sartu ziren haren etxean, eta bere Jainkoari otoitzean aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Dn 6,12

Esadazu, egia al da otoitzean gehiegi luzatzeagatik galdu zenuela Asteasuko bataila?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

Gau osoa hilobiaren aurrean otoitzean eman ostean, hanka sendatu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.

Alabaina, erregeak jakin zuelarik bigarren gaua ere otoitzean eman zuela, Haiat Al-Nufus printzesari esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Jaiki zen, bada, Sara, eta otoitzean hasi ziren biak, Jaunari eskatuz onik gorde zitzala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.

Hara sartu eta kartsuki otoitzean hasi zen Gurutziltzatuaren irudi baten aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

8 otoitzez adlag otoitz egiten.

Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

Otoitzez nago, egun, zeruko jaunari.  Herria   2003-11-27

Jesus maitea otoitzez gaude Eliza hunen barnean.  Herria   2004-07-15

Bidean jarri nintzen, bada, Donibane Lohizunerantz, Piarres Oihartzabal kapitainarenganat, Jainkoari otoitzez nengokion bitartean eta zeruari galdegiten ezen etxean egon zedila, ez itsasoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 455. orr.

Garakotxean, sainduaren sortetxean, bururatu da beila, otoitzez eta kantuz.  Herria   2002-09-05

Ahots apalez marmarka zebilen eta Jessica alabatxia otoitzez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

9 otoitz egin ik otoiztu 2.

Egun hartan, Jaunak amortarrak israeldarren eskuetan jarri zituenean, otoitz egin zion Josuek Jaunari, honela oihukatuz israeldarren aurrean: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Lantuka, otoitz egin nien jainkoei: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Almuedanoek otoitz egitera deitu zutenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

Egin ote dio otoitz, erregutu ote dio, beste inorentzat egin ez duena beretzat egin dezan, xarma, freskotasuna eta grazia azkeneko eguna arte utz diezaion alegia?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.

Han belaunikatzen zen, egunean hiru aldiz otoitz egin eta Jainkoa goresteko.  Elizen arteko biblia   Dn 6,11

Otoitz egitea Jainkoari, Besteari mintzatzea zen, Transzendenteari hel egitea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Orain ziur naiz otoitz egiten ari dela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Apur bat bere onera etorri zenean, otoitz egiten hasi zen, eta behin eta berriz erregutu zion Ateneari bere semearen alde.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 20. orr.

Egizu otoitz nire alde, Jainkoak gogokoen zaion legea eta fedea ezagutarazi diezadan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Bere Jainkoari otoitz egiten harrapatu zuten Daniel.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Egin otoitz irainka ari zaizkizunen alde.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Otorduei lotu aitzin otoitz egiten zuen, debozioan sartua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Hala ere, otoitz egiteko molde asko dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 202. orr.

· Gogor zigortzen zuen gorputza eta otoitz eta negar egiten zuen saminki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

10 otoitz etxe ik otoitzetxe.
11 otoitz ordu

Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean; aita Akreko merkatari handia zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Otoitz-orduak beti zutik, txanoa kenduta, begiak bilduta eta dena ongi ahoskatuz esaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Goiz eta arratsalde neure gelatik entzuten nituen musulmanek inguruko mezkita-dorretik otoitz-ordua dela oroitarazteko egiten zituzten oihuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken otoitz (4); barau eta otoitz (6); bertan otoitz egin (5)

egin dezala otoitz (4); egin nuen otoitz (5); egin otoitz (37); egin zion otoitz (12); egin zuen otoitz (4); egiozu otoitz (7); egiten zuen otoitz (9); egizu otoitz (6); egizue otoitz (9); esker onezko otoitz (4); etengabeko otoitz (4); frantziskoren otoitz (5)

jainkoari otoitz egiten (6); jaunari otoitz egitea (4); jaunari otoitz egiteko (5)

otoitz asko (4); otoitz bat egiten (4); otoitz baten gisan (15)

otoitz egin (231); otoitz egin dugu (11); otoitz egin dute (5); otoitz egin nuen (7); otoitz egin ondoan (4); otoitz egin ondoren (12); otoitz egin zion (21); otoitz egin zioten (7); otoitz egin zuen (31); otoitz egin zuten (10); otoitz eginen (5); otoitz eginez (32); otoitz egingo (19); otoitz egiozu (7); otoitz egitea (38); otoitz egitean (13); otoitz egiteari (5); otoitz egiteko (102); otoitz egiteko eskatu (5); otoitz egiteko eskatzen (4); otoitz egiten (152); otoitz egiten diot (4); otoitz egiten du (4); otoitz egiten duenak (4); otoitz egiten dute (4); otoitz egiten zion (13); otoitz egiten zuen (12); otoitz egiten zuten (5); otoitz egitera (94); otoitz egitera deitu (5); otoitz egitera joateko (4); otoitz egitera joaten (4); otoitz egiterakoan (4); otoitz egiterat (6); otoitz egitetik (4); otoitz egizu (6); otoitz egizu guretzat (5)

otoitz egun (5); otoitz eta debozio (4); otoitz eta kantu (8); otoitz eta kantuetan (7); otoitz eta negar (4); otoitz etxe (9); otoitz etxe izango (4); otoitz hau egin (17); otoitz hori (10); otoitz kartsuak (4); otoitz labur (5); otoitz larria (4); otoitz leku (17); otoitz lekua (5); otoitz liburu (7); otoitz liburua (16); otoitz liburuak (5); otoitz luze (4)

azken otoitza (5); egiazko otoitza (4); eginiko otoitza (5); entzun nire otoitza (5); esker onezko otoitza (14); fededunen otoitza (4); goizeko otoitza (4); ofizio otoitza (9); ohizko prestamen otoitza (8)

otoitza amaitu (10); otoitza bukatu (5); otoitza bukatuta (5); otoitza egin (19); otoitza egin ondoren (8); otoitza egiten (5); otoitza errezatzen (4); otoitza eta baraua (4); otoitza eta eskaria (7); prestamen otoitza (20); profetaren otoitza (5)

gure otoitzak lagun (26); kantu eta otoitzak (5); otoitzak egin (4); otoitzak egiten (5)

otoitzaren indarra (4); otoitzaren ondoren (5); prestamen otoitzaren (5); santuaren otoitzaren (6)

otoitzari eman (4); otoitzari emana (10); otoitzari emanak (7); otoitzari emanak bizi (4); otoitzari esker (7)

basoan otoitzean (4); debozio handiz otoitzean (4); etengabeko otoitzean (4); fededunen otoitzean (7); frantzisko otoitzean (5); goizeko otoitzean (6); goizeko otoitzean priman (6); hiruretako otoitzean (4); jainkoari otoitzean (6); jaunari otoitzean (8); kartsuki otoitzean (6); otoitzean ari (120); otoitzean ari nintzela (7); otoitzean ari nintzen (6); otoitzean ari zela (37); otoitzean ari zen (29); otoitzean ari zirela (5); otoitzean ari ziren (7); otoitzean egon (4); otoitzean hasi (18); otoitzean hasi zen (9); otoitzean ikusi (4); otoitzean jarri (6); otoitzean jarri zen (5); otoitzean tertzian (4); otoitzean zegoela (6); san frantzisko otoitzean (4)

otoitzerako zutik (6)

kantu eta otoitzetan (6)


otoitzaldi 1 iz otoitz egiten den denbora.

Urterako seinalatuak badaudela otoitzak, mezetan nahiz beste otoitzalditan erabil daitezkeen formulak, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Otoitzaldia bukatuta, Erroma utzi eta Spoleto haranerantz abiatu zen bere lagunekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Matanias, otoitzaldiko gorespenetan kantua zuzentzen zuena.  Elizen arteko biblia   Ne 11,17

Akademian, ohi baino otoitzaldi luzeagoa egin genuen egun hartan; horretan gelditu zen ospakizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Jasokunde jaia iritsi zenean, bada, San Frantziskok garizuma santuari hasiera eman zion, bijilia gogorrez eta laztasun handiz gorputza zigortuz, eta otoitzaldi kartsuz, gaubeilez eta diziplinaz espiritua indartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutxitan laguntzen zion anai Egidiok inori egun osoan, denbora-tarte bat libre edukitzeko akordioa egiten baitzuen, bere Ordu kanonikoak esan ahal izateko eta meditazio otoitzaldiei hutsik ez egitekoTenplua herri guztientzat otoitz-etxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.


otoitze ik otoitz.

otoitzegile ik otoizgile.

otoitzekari izond otoitzegilea.

Girixtino, segitu eta zinez otoitzekaria.  Herria   2005-11-10


otoitzetxe (orobat otoitz-etxe) iz otoitz egiteko etxea. ik otoizleku.

Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe.      - 0. orr.

Sala haundi hura otoitzetxe eginez, emanen dugula meza bat gure euskal meza ederren idurikoa.  Herria   2001-11-01

Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue.      - 0. orr.

Ez zen emaztearekin batzen, haragia jateari utzi zion eta ez zuen etxean lo egiten, otoitz etxeko aulki batean baizik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.


otoitzño iz otoitz laburra.

Bazkal aintzin oraino, Agur Jaunak eta otoitzño bat, Mikel Epalza apeza denen aintzineko.  Herria   2003-03-10

Lore azau bat, otoitzño bat Beñat Goity gidari, eta gure betirako eskerrak kasetaren sortzaileari.  Herria   2004-12-09


otoizbide iz otoitz egiteko bidea.

Halere, hasieratik sortutakoari jarraipena ematen diote, beren lanbidea dute otoizbide.  Elizen arteko biblia   Si 38,34


otoizgile (orobat otoitzegile eta otoitz-egile; Euskaltzaindiaren Hiztegian otoizgile agertzen da) izond/iz otoitz egiten duena.

Bi barruotatik serora otoitz-egileen erregu-eresi fin errepikakorrak hedatzen ziren nekagaitz aire epelean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Beste batzuek, Jaungoikoaren Probidentzia giza bizitzan ukatzera ausartzen ez badira ere, nahiago dute, errore dohakabez, hura indarrik gabea, injustua eta gaiztoa dela sinestea, euren bekatuak pietate otoizgilez aitortzea baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 148. orr.

Mami existentzial eta espiritual handiko salmo hauek Aitaren aurrean jartzen dituzte otoizgilearen bizia, estualdiak, oinazeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Gizonezko bat jarri da otoitzegileen artean eta berarekin zeukan lehergailua eztandarazi du.  Berria - Mundua   2004-05-08


otoizgune iz otoitz egiteko gunea. ik otoizleku.

Geroztik, beste atentaturik gertatu da, hala nola Sarteko otoizgune baten kontra, joan den azaroaren 27an.  Berria - Mundua   2004-12-18

Pintadak, otoizgune edo bestelako bilguneei oldar egiteak errebindikatu gabe geratu dira gehienetan, Baionako Herriko Etxeak dio ez dagokiola udalari otoitz-guneen laguntzea, «edozein erlijiotakoa izanik ere».  Berria - Mundua   2004-12-18

Ondotik Aita Saindua Lurdera joanen da bere "papamobile" famatu hartan, 12.30tan nunbeitan helduz otoitz guneetara.  Herria   2004-08-12


otoizka adlag otoitz egiten.

Aita Saindua bera, dena zuhurtzia eta dena bihotz, mintzo zaie beretik armada, nazione eta gudukarieri, erranez, otoizka: muga eta geldi bederen ditzaten toki haietako jende xehe eta herritarren sofrikarioak.  Herria   2003-04-10

Aita batek, ultzera gaizto bat zuen bere semearen alde, Frantzisko santuari erregu apalez otoizka jardun zuenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Beinat otoizka ari zen, malkotan, soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati: ahal duena salba bedi!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Bizpahiru marinel jarri ziren orduan belauniko, zeruari erreguka eta otoizka, mirakulu baten galdez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Barka, ene Jauna! neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,26


otoizlari izond/iz otoitz egiten duena.

540an agertu zuen fraide otoizlarien erregela liburua eta 547an hil zen. Nahi luke ere seme otoizlari bat, Jainkoa maite duena eta haren bidea hartzen duena.  Herria   2005-04-28

Bost urte luzez egonen zauku hor, beti bezain xehea, ona, otoizlaria, eta denetaz maitatua.  Herria   2003-10-30

Jainkoa bera den maitasunagatik erregutzen diet neure anaia guztiei, predikatzaile, otoizlari eta langile, kleriko nahiz laiko, saia daitezela gauza guztietan apal izaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 144. orr.

Horixe leporatu didate otoizlari batzuek Jameh meskitaren inguruetan arduragabeturik argazkiak egiten ikusi nautenean, eta kopeta makurtuta urrundu behar izan dut handik, lotsaz beteta erakutsi dudan sentiberatasun faltagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 139. orr.


otoizle iz otoizlaria.

50 otoizle Baztanen.  Herria   2002-09-19


otoizleku (orobat otoitz-leku; Euskaltzaindiaren Hiztegian otoizleku agertzen da) iz otoitz egiteko lekua. ik otoiztegi.

Larunbatean, hiritik kanpora atera eta ibai ondora joan ginen, han juduen otoizleku bat zegoela uste baikenuen.  Elizen arteko biblia   Eg 16,13

Barruko patioa, familiaren eta leinuaren bizia han egiten duk, azoka, parlamentu eta otoitz-leku duk aldi berean...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Hola zen otoitz leku bilakatu Compostella eta mundu guzitik abiatu zen jendea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.

Otoitz lekua arima bera da, Jaunak esan bezala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Ekarri zuen, finean, elizarat -zeinak baitzuen, don Frantziskoren denboran, plaza publikotik eta merkatutik otoizlekutik bezainbat, guztiak solas eta solas-isiltasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.


otoiztegi iz otoitz egiteko lekua. ik otoizleku.

Horko jauregi, kapera, otoiztegi eta beste egoitzak, horko bazter guziak azkenean, zoin diren ederrak!  Herria   2003-07-17

Athos mendiko orthodoxen otoiztegirat.  Herria   2004-09-16

Zoaz eta geldi zaitez anaien bizilekuko otoiztegiaren atarian, eta nik deitzen dizudanean etorri nigana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1083. orr.


otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten 1 du ad arrenka eskatu.

Horrek hain ospe handia eman zidan non zenbait Handiki ezagunek gonbidatu ninduten eta otoiztu Pariseko Parlamentu Nagusian Aholkularitza onar nezan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Bihar jinen da segurki, hura adiskide ona baita, eta otoiztuko diot nire gutuna berehala eman diezazun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 494. orr.

Laugarren goizean aspertu zen aitorrezinezko bere ametsa egiazta zain egoteaz, errainak arren laster etxera zedin otoiztuko ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Baldin bakarka mintzatzen ahal banatzaio, otoiztuko diot eraman diezaiola arren ohar ttipi bat Merteuil andreari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

-Bakea emaiozu! -otoiztu zuen Graxik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Otoizten ditut denak geldirik egon diten nahi badute beren bizia salbatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Aratxek Txoko otoiztu zuen, Bozekin harremanetan jar zedila Eusko Armadaren ekintza sail honen geldiarazteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Janinak lau herritarren biziaz urrikaltzeko otoiztu zuen komandanturreko kapitaina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.

Otoiztu nuen neska, hori bai, pastillok benetan har zitzan, arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Block-eko erizaina otoiztu nuen lagun nezan kanpalekuko okuliztera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.

Alferrik otoiztu nituen akaba nintzaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Berak otoiztu nau zure ikustera jin nendin, gure etxearen eta deituraren eskaintzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.

Harritua iduri behatu zigun guztioi; eta harengana joateko zutitu bainintzen, ezagutu ninduen, neure izenaz deitu, eta hurbil nenkion otoiztu ninduen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Eginahalak eginak zituzten herriko buruzagiek, Aita Sainduak eta familiak bahitzaleak otoiztuz etzezaten hil.  Herria   2004-09-02

Nire zorionagatik eta batez ere nire atsedenagatik zaitut otoizten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Basilek Dominiqueri so egin zion, otoiztuz bezala, baina ez zen kantitu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.

Kantari eta herritarrak otoiztuak dira meza hortan parte hartzera.  Herria   2005-07-07

2 otoitz egin.

Orthezen otoiztea eta ikastea baizik ez zen libre; Nabarrenkoxen, berriz, otoiztea eta borrokatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Nola aingeruek, jainko-justiziaren labana izanik, jasan eta zaindu nauten eta nigatik otoiztu duten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Ez zekien zenbat denbora atxikitzen ahalko zuen eta saindu guziak otoizten zituen Ithurbide jauna itzul zedin azkenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Apez batxiler zen etxeko seme batek eraiki zuela harriz, 1672an, Jainkoa otoiztuz bihotz guziaz....  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.

Sallagoity jaun ertorak meza kartsu batean hil guziak otoiztuz.  Herria   2005-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otoiztu ninduen (4); otoiztu nuen (3); otoiztu zuen (6)

otoiztu ninduen (4); otoiztu nuen (3); otoiztu zuen (6)

otoiztuak dira (3)


otokar ik autokar.

otolito iz barne belarriko hezur barrunbeko sisteman aurkitzen din gai solidoa.

Utrikuluan eta sakuluan, gelatina gogor batean sarturik daude ile-zelulak; gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Gelatina baino dentsoagoak dira otolitoak, eta atzean geratzeko joera dute burua mugitzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Otarrainek eta beste itsaski batzuek hondar aleak erabiltzen dituzte otolito gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Gizakien otolitoak, ordea, dietako kaltzioz eginak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.


otomandar (110 agerraldi, 5 liburu eta 7 artikulutan) izlag/iz turkiarra. ik otomano.

Otomandar Inperioaren turkiar nagusiak sekula ez ziren hasi arabiar kaliferrian arrakastaz eta habsburgotarren danubiar monarkian arrakastarik gabe aplikatu zen politika zertzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Otomandar Inperioaren gainbehera ekarri zuen Lehen Mundu Gerraren ostean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Turkiako historiaren urte gatazkatsuenak ziren, dinastia otomandar higatua erori eta mendebaldekoen estiloko errepublika sortu zen garaia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Arabiar herrialdeek [...] otomandar agintaritza politikoa eta kultur barniz iranikoa -zeinen azpian estalita egon baitziren lau mendez- astintzen izandako arrakastagatik lortu zuten beren guraria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Bey horrek leialtasuna agindua zion sultan otomandarrari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.

Otomandar grekoen trebezia Inperioaren zerbitzura erabiltzeko [...] beste neurri batzuk hartu ziren greziarren mesedetan, greziarra ez zen raiyah kristau ortodoxoaren bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Otomandar kristau ortodoxoek, Mendebalderantz itzuli zirenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.

Hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan padisharen esklabo-etxeko lingua franca serbo-kroaziera zen eta otomandar itsas armadaren lingua franca italiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Oso harreman onak zituen otomandarren sultanarekin, eta haren ospeari oso loturik zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 30. orr.

Otomandarrak azken hautsak harrotzen ari ziren inperio gisa, eta hasieran kluba ez zen ofiziala, antolatutako kirol jarduerak debekaturik baitzeuden.  Berria - Kirola   2004-11-03


otomandartze iz otomandar bihurtzea.

Hamazazpigarren mendeko zazpigarren hamarkadan otomandartzea zen raiyah-en gizarte-nahia, garai hartan esan zuen bezala sir Paul Rycaut-ek, Konstantinoplako ingeles enbaxadako idazkari argiak: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.


otomano (19 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan) izond/iz turkiarra. ik otomandar.

Gogoratu Albaniako agintean turkiar otomanoak zeudela orduan eta Kastriotitarrak haien aurkakoak zirela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.

Inperio Otomanoaren erorikoa, ofizialki Lehen Mundu Gerraren amaiera arte bururatuko ez zena, XIX. mendearen erdian abiatu zen morrontza ekonomikozko prozesu luze baten emaitza baino ez da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Gero otomanoak iritsi ziren, eta esan zioten aitonari: zu otomanoa zara, eta otomano bihurtu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Otomanoen Inperioa erori zenean, turkiar bihurtu zen aitona.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Baziren han errusiarrak, siberiarrak, alemaniarrak, kosakoak, turkomanak, persiarrak, georgiarrak, grekoak, otomanoak, indiarrak, txinatarrak, Europa eta Asiako zoko guztietatik etorritako gizon-emakumeak, berriketan, eztabaidan, aldarrika, tratuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.


otomobil ik automobil.

otondar izond/iz Oton izeneko erdi aroko lau enperadore germaniarri dagokiena.

Hori enperadoreak handiak eta aita santuak txikiak ziren garai batean egin zen, Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.

Karlomagnok, Luis Errukitsuak, Otondarrek zenbait konstituzio orokor egin zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.


otordu 1 iz mahaian eserita egiten den janaldia. ik oturuntz; jatordu.

Bapo gozatu zuen Léak otordu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Berehala otordua prestatu eta poz handiz jan zuten denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

Beduindarren kanpamendura edonor heltzen dela ere, ez diote haren izen edo norabideaz galdegiten, eta galderen ordez otordu bat eskaintzen diote.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Eta etxera itzuli bezain laster, behar bezalako otordu bat egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zeuk joan beharko zenuke basomutilei otordua eramatera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak.  Elizen arteko biblia   Lk 14,13

Oziasek bere etxera eraman zuen Akior, eta otordua eman zien arduradunei.  Elizen arteko biblia   Jdt 6,21

Ez zegoen neurririk otordu hartan, hala nahi izan baitzuen erregeak.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,8

Ezkutuan egoten saiatu zen otorduaren azkenburukoetan eta dantzaldi-garaian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Berdin zitzaion, nonbait, lehen ala bigarren otordua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Berendiaren beraren telefonotik enkargatzen zituzten otorduak Hotel Torrontegira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

Jangela: 25.460 otordu eskaini zituzten iaz, 13.892 bertakoei eta 11.568 etorkinei.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Otordua amaitzen ari ginela, zeruan bi hodeitzar agertu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Otordua bukatu zutenean, denetik eduki balute baino aseago sentitzen ziren gabezia handi hark ematen zien pozaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 936. orr.

Otorduz kanpoko elikadura.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uretan bakarrik egosiak, otordu tristea izaten zen hura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Otordu arin bat hartu genuen herrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Mendebaldeko otordu klasikoa eskatu genuen: txuleta eta garagardoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Otordu handia eman zien orduan erregeak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,23

Zoazte eta emaiozue sendagileari otordu on bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Jainkoak emandako mesedeak eskertzearren, eskuzabala izan nintzen pobreekin eta imanekin, eta otordu ezin hobeak eskaini nizkien nire lagunei eta ahaidei.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Festa eta otordu oparoak berrehun lagunentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Asteen Jai santuan, otordu ederra ipini zidaten.  Elizen arteko biblia   Tb 2,1

Oporraldi osoa euren artean ematen duen emakumearen otordu goxoak dastatuz, egun gogoangarriak pasa ditzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Otordu hotzak prestatzen dituzte beroaldia etorriko denerako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Izaki pertsegitu, doilortu, gosetu haiekin otordu miserableak konpartitzen nituen tabernazulo miserable ezkutatuetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Arroz eta babarrunez prestatutako otordu mexikar bat egin genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Duen gosearekin italiar otordu bat ez baitzaio gaizki etorriko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Ez zegoen jada nahikoa denbora otordu luzeetan patxada ederrean egonaldiak egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Otordu alaiak eratuz eta elkarri eskuerakutsiak bidaliz.  Elizen arteko biblia   Est 9,19

Haren bila joan zen berriro lagunarteko otorduetara gonbidatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Eguneroko otordua ez ezik, jaiegunekoak eta apartekoak ere prestatzeko. plastikozko kaxatan norberak hartu eta pisuaren arabera ordaintzen diren presazko otorduak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Eguerdian, Dan Burke's-era joan eta eguerdiko otordua egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Hala bada, Mahmudek berealdiko otordua eskaini zion Ala Al-Dini.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

3 irud/hed

Almirantea filosofi otordu presazko haren digestioa egiten ari zela, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 160. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Eskuinaldeko zuritasun" bat, sarrerako atetik sartu eta zeharka ikusten zena, hurrengo gelako otordu-mahaia zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Kafea eta erroskilla batzuk eskatu zituzten orube huts bateko otordu-bagoi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Igande eguerdietako otordu-lege berankorrak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Otordu denboran, auzapezak ongi etorri on bat eskaini du deneri.  Herria   2004-11-25

Langile guztiek otordu ordaina kobra dezatela, 9,4 euro aurten eta 10,4 2005ean.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Ez baitzuen uste kilometro gutxi batzuen buruan aldendurik zeuden herrien artean otordu jeneroari edo bere prestaketari zegokion berezitasun handirik egon behar zuenik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

· «Garapena eta merkataritza» ziren otordu-hizketaldi honen menuan,  Berria - Mundua   2004-06-11

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egonaldi labur horren egitarauan lan otordu bat aurreikusita dago.  Berria - Mundua   2004-04-15

Beraz, senideok, zeuen elkarte-otorduak egiteko biltzen zaretenean, itxaron elkarri.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,33

Chandler Txiki berandu etxeratu zen te-otordua egitera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

Gazte-taldeak bere jaun ezarri zuen, jai-otordua ordain ziezaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Ez joan festa-otordua egiten ari diren etxera, bertakoekin jan-edatera.  Elizen arteko biblia   Jr 16,8

Sansomen emaztea, berriz, eztei-otordua antolatu zuen lagunari eman zioten emaztetzat.  Elizen arteko biblia   Epa 14,20

Pazko-otorduan ez duzue legamidun ogirik jango.  Elizen arteko biblia   Dt 16,3

6 otordua egin

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Anai-arrebak eta lehengo ezagunak etorri zitzaizkion ikustera, berarekin otordua egin zuten etxean.  Elizen arteko biblia   Jb 42,11

Frantzisko erretiratu berria zen, otordua egin ondoren, otoitzerako eta lotarako zuen gelara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 580. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otordu bat egin (3); otordu bikaina (3); otordu goxo (3); otordu handia (5); otordu handia eman (5); otordu on (6); otordu on bat (4); otordu oparoa (3); otordu ostean (3); otordu sakratua (4)

azken otordua (3); eguberriko otordua (3); eguneroko otordua (3); eztei otordua (4); jai otordua (4); otordua antolatu zuen (3); otordua bukatu (3); otordua bukatzean (4); otordua egin (12); otordua egin zuten (5); otordua egiten (9); otordua egitera (5); otordua eman (6); otordua eman zien (3); otordua hartzen (3); otordua prestatu (4)

otorduak egiten (4); otorduak ematen (4); otorduak prestatzen (5)

otorduaren ondoren (5)

jai otorduetan (3); kultu lekuetako otorduetan (4); otorduetan parte hartzen (5)


otordulari iz otorduez arduratzen dena.

Honela osatzen da: Logelaria, Ohelaria eta Otordularia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.


otordutxo iz otordu arima.

Otordutxoa prest zegoela ikusirik, partida jan ondoren bukatzea proposatu zien poliziaburuak gonbidatuei, eta aldameneko gelara joan ziren denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

Tratua ixtekoan egindako gonbitte edo otordutxo izatetik, gero lagunarteko edozein otordu izendatzera iragoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.


otorrino iz otorrinolaringologoa.

Tipi-tapa joan ginen ama eta biok otorrinoaren kontsultara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.

Otorrinoa: ez dago itxaron zerrendarik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10


otorrinolaringologia iz medikuntzaren adarra, belarri, sudur eta eztarriko eritasunez ari dena.

Jesus Algaba Gipuzkoako Poliklinikako Otorrinolaringologia Saileko zerbitzuburua da.  Berria - Gaiak   2004-10-15


otorrinolaringologo iz otorrinolaringologian espezialista den medikua.

Anbulatoriora lehenbailehen ailegatu eta ahalik eta numerorik onena hartzeko, oftalmologorako, traumatologorako, otorrinolaringologorako...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.


otoruntz ik oturuntza.

otozain ik autozain.

otruntz ik oturuntza.

otsababa iz belar landare sorgortzailea (Hyoscyamus niger).

Otsababa guretzat pozoin gogorra da, ahuntzak eta eperrak, ostera, loditu egiten ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.


otsaihen iz kalamuaren familiako landare igokaria (Homulus lupulus).

Otsaihenak intsusen, otsalizarren eta hurritzen behealdea itotzen zuen, oholesiaren gainetik hedatzen zen gero, eta, azkenik, gorantz egin, eta erdiraino biltzen zuen urki puskatuaren enborra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Nahas-mahas zegoen dena hor: astigarrak, madariondoak, sahats txikiak, urki gazteak, izeiak, otsaihena otsalizarretan kiribildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.


otsail 1 iz urteko bigarren hilabetea.

Otsail hartan ibaiak gainezka egin zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko Floating Cities 1991ko otsailean argitaratu zen, eta laster igo zen Ingalaterrako liburu salduenen zerrendetan gora.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Badaki, bai, otsailak izotz mortalak ekartzen tarteka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Eguzkia atera bai, baina zenbat fida leike otsaileko eguzkiarekin?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Eta, eskuinean, latsaz bestaldean, herriko etxe urdinskek, otsaileko arrastiri hartan bestetan baino askoz beltzaireago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

ADECCOK kontabilitate arazoak agertu ditu eta mozkinen argitaratzea atzeratu du otsailak 4 dituen arte.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nafarroako egungo artista plastikoen lanaren aukeraketa garrantzitsua egongo da otsail osoan.  Berria - Kultura   2004-02-03

Otsailaren erdia da, eta etxerako ardoketan izandu naiz Nafarroako Gares aldean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.

Otsaila dagoeneko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Otsaila bero, negua gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

2 (izenondoekin)

Otsail gogorra New Yorkekoa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Holako otsail hotzetan denak ere hobeki litezke etxeko berokian.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

3 (-en atzizkiarekin, datetan)

Munich. Asteartea, 1939ko otsailaren 21a.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Gaur igandea duk, otsailaren 20a.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Urte horretan, otsailaren 27an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Juan Pedro Aladro Kastrioti Perez de Velasco 1914ko otsailaren hogeian hil zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 239. orr.

Otsailaren 18an, goizeko seietan, inolako epaiketarik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

1935eko otsailaren 5eko goizaldean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.

Urtarrilaren 21etik Otsailaren 17rako 28 egunak besarkatzen ditu basa-lizarrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.

Otsailaren 6a: Jorge Olavarriak honako hau idatzi zuen El Nacionalen: [...].  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Otsailaren 1ean, gauean oherakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Herrialde askotan egin ohi zen festa otsailaren lehen eta bigarren egunotan, bien tarteko gauean, batik bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

4 (-k atzizkiarekin, datetan, aposizioan)

Igandean, otsailak 15, Ravel entzuntegian, xuberotar kantari batzu.  Herria   2004-02-05

Ortzirale huntan, otsailak 2, aratsaldeko 4-etan, Baionako diosesak bere gune berezia idekiko du Internet sarean.  Herria   2001-02-01

Historiaren alde batzuk ez zaizkit oraindik errebelatu; gaur, 1944ko otsailak 3, honelatsu dakust.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.

Osteguna, 1944ko otsailak 3.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Antzerki hori berrerakutsia izanen da Altsasun (urtarrilak 29), Bilbon (otsailak 7), Getxon (otsailak 10), Andoainen (otsailak 11), Gasteizen (otsailak 23), Elorrion (otsailak 25), Iruñean (martxoak 4), Azkoitian (martxoak 5) eta Luhuson (martxoak 6).  Herria   2005-01-20

5 (-k atzizkiarekin, datetan)

Otsailak 9, tradizio eta jaiera handiko Apolonia Alexandriako santaren eguna daukagu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Eguna: Otsailak 4a.  Berria - Kultura   2006-02-07

Otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko eguna, memorian gordetzeko eguna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

6 (-ko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

Otsaileko lehenbiziko igandean, Migel Mailu eta haren ala-ba Katalina, eliza berriko kide egin ziren Garrüzeko kaperan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Aurtengo Otsail Ostegunek aitzinekoen pareko arrakasta eta maila erakutsi dute.  Herria   2005-03-03

Aurresku xapelgoa egin da Ordizian, otsail hastapen huntan.  Herria   2003-02-13

Orduan esandakoa berretsi egin zuen otsail hasieran.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Lau urtez behin beste egun bat gehiago ematen diogu otsail bukaeran, galdu ditugun oren eta minutuak berreskuratzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Lehenbiziko negoziaketak bururatu ditu Postak Hiriburuko kantonamenduko hautetsiekin otsail ondarrean.  Herria   2004-04-01

· Otsail azkenean denak lanean ezarri gintuzten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Gasteiztarrek Superligako finalerdiak jokatuko dituzte, otsail erdi aldera, Otsail azken arte, lanxkila batzuk baizik ez nituen egiteko, baina laster denentzat izan zen lan.  Berria - Kirola   2004-01-20

Otsail erditsu hortan, 55 herritar elgarretaratu dira Noblianean, parropiak gomitaturik, bazkari on baten gozatzeko.  Herria   2004-02-26

· Otsail-Martxoetan zuri-beltzez egindako lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otsail aldera (4); otsail hasieran (5); otsail hotz (3); otsail ondar (3); otsail ostegunak (25); otsail ostegunean (4); otsail osteguneko mintzaldiaren (3); otsail ostegunen (3); otsail ttikia (5); otsail ttikiak (3); otsail ttikiaren (4)

otsaila amaitu (4); otsaila arte (14); otsaila bitartean (9); otsaila eta martxoa (5); otsaila zen (3); urtarrila eta otsaila (3)

aurtengo otsailaren (7); datorren otsailaren (30); datorren urteko otsailaren (3); heldu den otsailaren (16); helduden otsailaren (10); iazko otsailaren (27); iragan otsailaren (25); joan den otsailaren (52); joan zen otsailaren (6); joanden otsailaren (3)

otsailaren azken aldera (3); otsailaren batean (3); otsailaren bigarren (5); otsailaren bukaera (6); otsailaren bukaera aldera (3); otsailaren bukaeran (8); otsailaren erdialdean (4); otsailaren hasieran (19); otsailaren lehen (5); otsailaren lehena (8); otsailaren lehenean (13); otsailaren leheneko (5)

pasa den otsailaren (3)

otsailaz geroztik (12)

aurtengo otsailean (10); datorren otsailean (6); datorren urteko otsailean (6); egin du otsailean (3); hasi zituzten otsailean (3); heldu den otsailean (3); helduden otsailean (7); iazko otsailean (25); iragan otsailean (18); iragan urteko otsailean (3); joan den otsailean (38); joan zen otsailean (8); joanden otsailean (4)

otsailean argitaratu (4); otsailean atxilotu (3); otsailean bertan (4); otsailean bilbon (3); otsailean egin (7); otsailean egindako (4); otsailean egingo (6); otsailean eta martxoan (5); otsailean gertatu (3); otsailean hasi (22); otsailean hasi ziren (7); otsailean hasiko (11); otsailean hasiko da (6); otsailean hil zen (4); otsailean izan (8); otsailean izan zen (4); otsailean izango (3); otsailean onartu (9); otsailean onartu zuen (5); otsailean onartutako (3); urtarrilean eta otsailean (10)

otsaileko azken asteburuan (3); otsaileko bozetan (3); otsaileko datua (4); otsaileko egun (5); urtarrileko eta otsaileko (3)

otsailera arte (12); otsailera bitartean (4)

iazko otsailetik (6); otsailetik aurrera (13); otsailetik maiatzera (3)


otsailtto iz adkor otsaila. ik otsailtxo.

Hemendik aurrera abiada dezentekoa hartzen du eguzkiak: otsailtto laxterra amaitzerakoan, 48 minutu goizetik, eta ordubete eta laurden pasa arratsetik irabaziak izango ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

Garizuma bustitik abiatzen zenean, lehen ere bustian zebiltzalako otsailtto ttikiaren egunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.


otsailtxo iz adkor otsaila. ik otsailtto.

Otsailtxo ttikiaren petralkeriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Errepasa dezagun otsailtxo firili-faraillero horren koxka guztien nondik norakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.


otsalizar iz gurbeondo mota, ale gorriak ematen dituena (Sorbus aucuparia).

Zuhaitz honi zenbait bailaratan otsalizar ere deitzen zaio: otsailak duen aurrizki berbera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.


otsan ik otzan.

otsandu ik otzandu.

otsein 1 iz morroia.

Leihoak zabaltzera etorri zenean aurkitu zuen otseinak sir John hila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Whittaker andrearen etxea ahizparena baino askoz handiagoa zen, eta hiru otsein zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.

Aurrerantzean ez zen izango inolako lanposturik amarentzat goian, Etxandian, ez baitzen ezein damarik otsein baten beharrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

Jardunok guztiok, baiki, harriduraz eta isiltasunean entzuten zituzten maiorraren otseinek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Etxeko otseinak ahaztuak nituen!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Ukuiluko argizulotik burua aterata, gazteluko otsein bat barrezka ari zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 126. orr.

Otsein duin mutu batek egongela eder, ilun samar, bildu, gozo baterako atea zabaldu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

Mundu guztiak bazekien, aspaldidanik, erizain tituludunak setatsu tematzen zirela otseinak bezala trata ez zitzaten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Izan ere, akats bat baitut, ongiegi tratatzen ditudala otseinak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Kotoi arraiatuzko jaka zeraman otseinak (polizia, zalantzarik gabe, edo, adina kontuan hartuta, agian polizia ohia) liburutegi handi eta ordenatu batera sarrarazi zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire emaztearen dama-otseina kaleratu berri dugu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.


otseinburu (corpusean otsein-buru soilik) iz otseinen burua.

Bazuen dukeak otsein bat, otsein-burua, irrizale lotsagabea zena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Eskuarki, zera izan ohi da, otsein-burua zurrutean harrapatu bide duela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.


otseme iz otso emea.

Estepako otsemearen orroaren deiak bihotza erdibitu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 148. orr.

Emakumearen patua zakurremea bezelakoa izatea da, edo otsemea bezalakoa, hots, hartaz gozatu nahi duten guztiena izatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.


otserbatu ik obserbatu.

otserbatzaile ik obserbatzaile.

otserri iz otsoak bizi diren eremua.

(Antzinako) herri askorentzat jende arrotza, estreina, arerioa da ("atzerri, otserri"), edo gutxienez -hala greko eta erromatarrentzat- barbaroa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Zeren neure etxea izan baitut atzerri, neure etxea otserri, eta zeren zaldia atarian baitut, eta orain berean eginen dut alde!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 452. orr.

· Halaber, gerra guztiek beren goseteak dituzte, beren urkiditarrak beren gudariak beren otserriko berriemaileak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 14. orr.


otso 1 iz ugaztun haragijalea, txakurraren antzekoa, mutur-zorrotza eta belarri-zuta, ilea gris iluna eta isatsa luzea dituena, oso jatuna (Canis lupus).

Bizkaian, adituek diotenez, hamabost otso besterik ez daude.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Askotan itotzaileak ez dira otsoak, zakur basatiak baizik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.

Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.  Elizen arteko biblia   Mt 10,16

Batere neurritasunik gabe, otsoa ardietara bezala joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena, otsoei jazartzeko gauza direlako.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Begiak otso batenak bezain zuriak iluntasunean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

Otso guztiek horzkada amorratua duten bezala eta bele guztiek atzaparra, sugegorri guztiek dute pozoi hilgarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Infernuko sua otsoaren amorrua baino beldurgarriagoa zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Otsoari odola ez zaiola inporta esatea bezala da hori.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Ontziaren bularrak ebakitako uren marmarra entzuten zen otsoen uhuriekin nahasirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 128. orr.

Muga zeharkatzeko laguntza non emango zioten adierazi zion maisu traidoreak, baina, zer egingo, eta otsoaren ahora bidali zuzen-zuzenean, faxista baten etxera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Otso baten gisan tratatu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Bavariako nekazari batzuek, gau batez otso bat harrapatu zutelarik, zutoin batean lotu zuten isatsetik, eta ohera joan ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 128. orr.

Gizona otso da gizonarentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 18. orr.

Gizakia gizakiarentzat otso.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Neure bulegoan kuzkurtuta geratzen naiz, kalterik egiten ez duen otso bihurtuta, eta ilargia beheratu arte egoten naiz zain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

2 (izenondoekin)

Gau batean mendietatik ehunka eta milaka lagun jaitsi zirela otso basatien gisara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

Inguruan otso basatiak eta lehoiak zeuden, guztiak belar-ur kaltegarriz sorgindutako gizakiak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Begiak zabal-zabalik generamatzan, harrapakin baten atzetik lasterka doan otso gosetiek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera.  Elizen arteko biblia   Eg 20,29

Bildots itxurako otso harrapariek Orain oinatza, beste batean otso zaurituaren odola, halakoan otsoaren silueta arratsean...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

Nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel-uzkur bat bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Bilau pausora baino ez zegoenean ikusi nuen otso beltza, letaginak agerian, begiak nigan iltzatuak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 33. orr.

Otso erraldoi bat aipatzen zen, ile gris, ia zurikoa, dagoeneko bi haur jana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Beldur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mortuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hil berri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Otso handi bat erakutsi du otso-multzoaren artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

Eta otso-talde batek adina ume izan ditzala...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.

Leihotik begiratu eta otso talde bat ikusten dudanean estepa izoztuan lasterka, haietako bat zarela bururatzen zait, eta nigana zatozela aldi hartan etorri zinen bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Otso-saldo bat orpoz orpo duela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Ardia otso larruz jantzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

Otso-begiz so egiten zioten topaketari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Hargatik bideetako kontrolak ikustean, hegietarik otso urratsean bazebilen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

Otso-ulutzat jo duzuna datorkizue urrundik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Hil-hurran lebilkeen otso-uhuruz aritzea ez zen hargatik Edmearen trakako emazte baten egin-moldea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Giza aberearen otso-izaera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Etorriko dira itsaso luzeetan galtzen diren hareazko bazterretatik, kez beteriko txaboletatik, lur landerretatik, otso-oihan sakonetatik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.

· Otso harrapari taldeek sarraski handiak egiten zituzten, ez abereetan bakarrik, baita gizakietan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

· Otso jendearen aztarnak orain bi milioi bat urte suma litezke bai Sartaldeko Asian, bai Afrikan [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo edo izenlagun balioa duela)

Edabe otso-hiltzailea aurkitu aurretik, ordea, benetako munstro bihurtzen nintzen hilean behin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Arnas estuka, otso pausuka, neskaren logelara jo zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estepa-otso sentitu izan duzu, maiz, zeure burua...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

6 irud/hed

Agian otso bat edukiko genuke ardilarruaren azpian, zinezko erreakzionario bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Bere barruko otsoa ezkutatu, eta turista xalo eta maitagarrienaren irribarre baboa agertu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Estatubatuarrei esaten zaie Kerry hautagaia aukeratuz gero AEBek «otso terroristak» izango dituztela etxe atarian.  Berria - Mundua   2004-10-24

Arratsaldea iritsi zen eta otsoa zulotik atera zen, ni zelatan zer ari ote zen, eta hura bizarra egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Johnek ez zeukan lagunik, Michaelek gauez zituen lagunak, Wendyk gurasorik gabeko otso bat zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

Badakizu nolakoak diren haurrak, etxean otso eta kalean uso, pasako zaio, emakumea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

Kalean uso, etxean otso dabiltza ordea.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Kanpoan uso eta etxean otso da, antza, hitza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Ordea hemen, otsoaren haginkadak banaka batzuek bakarrik nozitzen dituzte, hiltzen direnek, edo zaurituek edo espetxeratuak diren horiek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

6 itsas otso ik itsas otso.
7 otso-belar

Otso-belarraren lekak lehertu egiten dira astindu txikienaz, hots arin bat sortuz...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 57. orr.

Eta otso-belarraren lekak txistu joka ari dira, aleak atabal joka  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.

7 otso eme ik otseme.

Borrokan jarraitu nuen, hatz bat gutxiagorekin, etsi gabe, aizkorakada batean otso eme hari burua lepotik zintzilik utzi nion arte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Tasmaniako azken otso emearen urgentziazko aterpea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Graxi aldiz, hiltzea usnatuko zukeen kabala errabiatuaren maneran zebilen: zanpa-auhen luzeko zakur, zurrunga xehe eta entzunezineko erle, bakardadea deitoratzen zuen otso-eme.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

8 otso-gizon gizotsoa.

Ailegatzen zitzaizkien otso-gizonaren konbate amorratuaren oihartzunak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.

Ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso-gizonak, anakondak eta krokodiloak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Hori dio albisteak, banpiroak eta lobizonak edo otso-gizonak nahastuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

9 otso txakur (corpusean otso zakur eta otsozakur soilik)

Klase askotako zakurrak ziren gainera: zakur handiak, azeri zakurrak, erbizakurrak, otsozakurrak, eta XVII. mendean oraindik auzi harekin teman zebiltzan Brabantekoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Otso zakurrari ere grina gaizto hori itsatsi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Berangon, nire lagun batzuen landetxean, otso zakur handia dago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.

Otso zakur gosepasatua bezalaxe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

Lehenagotik bazuten etxean otso zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Ez zen izan elikoptero tarrantarik ez eta etxerako bidexkan otso-zakur ihausirik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

9 irud/hed

Emakumeak ez omen din noskixeago ere, ez sukaldetik ateratzeko deretxorik, ez kalean musuka aritzekorik, ez larunbatetan porai desgaraian ibiltzekorik..., denak holaxekoak bota zizkinan, otsozakur zar horrek, mende hasieran bageunde bezala  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

10 otso zulo (corpusean otso zilo soilik) ik otsotegi.

Niz zurekin bainan enetako etziren zozoak baitzakiten basa ihizi horien atzemaiteko otso ziloak egiten otsoak tranpan atzemaiteko besteak beste.  Herria   2005-12-22

Oro har, itxuren kontra, artalde ingurumen hartan, otso ziloa zen, errana izan den bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardiak otso artera (4); etxean otso (12)

otso artera bezala (5); otso beltza (5); otso bihurtu (5); otso festa (3); otso grisak (3); otso handi (4); otso harrapari taldeek (3); otso izan (3); otso potoloa (3); otso talde (10); otso zakur (9)

anaia otsoa (7); ardi artean otsoa (6); hartza eta otsoa (3); otsoa aipatu (4); otsoa artaldean (3); otsoa ikusi (3); otsoa ikustea (3)


otsoki iz otso haragia.

Otsoek ez dute inoiz otsokirik jaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 140. orr.


otsoko iz otsokumea.

-Otso bat otsokoekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

Bazuen Arginberriko nagusiak txakur gisa hazi eraginda otsoko gorri eder bat, azeri kolore distiratsua eta ilajez harro askoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Otsoko hori haziko zaik eta berezko grina gaiztoa piztuko zaiok eta ezbeharren bat gertatuko zaiguk.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.

Iraultzaile hitza zikinegi zegoela ulertzeko, ez zen azkarra izan behar, eta hain zikin egoten segitzen du, non iraultzen zapaltzaile izan direnak iraultzaile diren, otsoko bildots.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.


otsokume iz otsoaren umea.

Otsoen etzalekuen berri dakiten artzainak badira gure mendi hauetan, janari bila otsoa noiz irteten den kanpora kontuan isiltxorik egon, eta otsokumeak zortzina eta hamarna habian dauden tokietatik harturik beren etxeetara ekarri izan dituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Batez ere maiatzetik uztaila arte egiten ditu eraso eta kalteak, hilabete horietan otsokumeak beren gisa oldartzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Batez ere maiatzetik uztaila arte egiten ditu eraso eta kalteak, hilabete horietan otsokumeak beren gisa oldartzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Baso itxian nenbilela, otsokume baten negarrak entzun nituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.


otsolahar iz basa arrosa mota.

Ebaki handi baten sakaila zeukan belaunaren gibeletik goiti, otsolaharra makilan iduri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.


otsolapar iz basa arrosa mota.

Otsoek jan ote zuten, bada, bere txerria? Berak behintzat basoko otsolaparretan harramazka ederrak bildu zituen ilun hartan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.


otsotasun iz otsoa izateko nolakotasuna.

Esan behar dut harrigarria egin zaidala beti filosofia politikoak aipatzea behin eta berriro Thomas Hobbesen esaldia, gure otsotasunari buruzkoa, eta ahaztea gure buruzagiei men egiteko dugun jarrera, haiei ezarriz, gainera, botere magiko eta naturaz gaindikoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.


otsotegi iz otso zuloa. irud/hed

Bildots ergel bat bezala sartua nintzen otsotegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Togasekin eleketan ari zen bulegoan, eta ez nuen neurez otsotegian sartzeko inolako asmorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Berrogei lerroko albistea gisan erredaktatzen lanak, eta nik otsotegira bidali nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.


otsotu, otso(tu), otsotzen da/du ad otso bihurtu.

Behin begi urdineko otso zuriak oihan beltz eta basamortu biluzietan, otso abiaduran otsoturik, elurrez estali eremuak eta larraitza abandonatuetan barna ibili nintzela agertu nien, neure molekula arteko izate totemikoaren bila.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.


otsotzar (orobat otso tzar) iz adkor otso handia.

Badaki berorrek otsotzar gaizgileak, basoak ugariago ziren denbora haietan hainbat ez bada ere, ardi jabeak nahi baino gehiago agertzen direla Gipuzkoako mendietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

San Frantzisko Gubbio hirian bizi zen garaian, otsotzar izugarri eta anker bat agertu zen Gubbioko konderrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

Otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.


otsozakur ik otso 9.

ottarre iz adkor otarrea.

Aurten komunione ttipia egin duten haurrak beren ottarre eta arrosekin.  Herria   2001-06-21

Zeremonia eder hortan kausitzen ziren aurten lehen komunionea egin duten haur ttipiak, denak xuritan eta beren lore ottarreekin.  Herria   2004-06-17


otu, otu, otutzen 1 zaio ad bururatu.

Sarritan otu zitzaidan ideia xelebre hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 16. orr.

Ideiarik onenak ispilu aurrean otutzen zaizkio honi ere, niri bezala, egiten du Gabinek bere artean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Ez zitzaien ateraldi burutsurik otutzen aparailu hartatik esateko, ezpada: "Hozten ari du kanpoaldean", edota, "Ez daukazu itxura txarrik!" oihukatzea baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Galdera bat-batean otu zitzaidan, eskuak patriketan eta alkandora-iduna gorantz altxatuta hantxe egonean geundela, kabinara igo aurretixe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Ukaziook berrirakurri eta hona zer otu zaidan: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Ez zitzaidan esaldi harroagorik otu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Horretarako bide bat otu zitzaion: arrebarekin ezkontzea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 61. orr.

Balada baten hasiera otu zitzaion orduan: Leiho beltz bat zenuen, leiho beltzari emana, Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 88. orr.

"Hemen kontatzen dena gaurko egunera ekartzen badut", otu zitzaidan, "inork ez antzemateko moduan geratuko da ipuina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

"Karlistak berriro inguruan ote?", otu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Ez dakit zergatik otu zaidan goiko hori, baina horrelaxe idatzi dut kaierrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Josebari ez zitzaion beste azalpenik otu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Berehala, ordea, Albertoren adar jotzeren bat otu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Entzungo du aurkariarena eta gero biekin (lehen pentsatuarekin eta bat-batean otuarekin) osatuko du bertsoa, hasieran erantzun moduko bat txertatuz eta bukaeran lehen pentsaturik zeukana sartuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 115. orr.

2 (mendeko esaldi batekin)

Hasieran, putreak izan zitezkeela otu zitzaion, baina ezinezkoa zen, harrabots hura kaioena baino ezin zitekeen izan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 139. orr.

Otu zitzaidan soldaduek nonbait tresna horren bidez helarazten zituztela aginduak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Bat-batean otu zitzaion Ruche jaunari ardoz blaitutako lurraren gainean eraiki zutela arabiar munduarentzako institutua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Martinen misterioa hain zen niretzat iluna, espioia ote zen ere otu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Sukar ustela zitekeenik, ezta otu ere; ez, behintzat, Mihurubikoaren kasuan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Arratsalde goibel eta ilun honetan otu zait lerro hauek idazten hastea, leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Halatan, behin dei horiek guztiak biltzea otu zitzaidan, irakurriak nituen liburuetako aipuak fitxetan jasotzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

Sinetsita zegoen mundu guztiak arreta biziz entzuten ziola ateraldi bat botatzea otutzen zitzaionean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 73. orr.

Zorigaiztoan otu zitzaion amore ematea!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Beste bi garagardo joan ziren beste taberna batera mugitzea otu zitzaienerako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat batean otu (5); behar zuela otu (9); deitzea otu (5); egitea otu (13); egitea otu zitzaidan (4); ematea otu (3); esatea otu zitzaion (3); eskatzea otu (3); halaxe otu zitzaidan (3); ideia bat otu (3); izan zitekeela otu (10); izan zitezkeela otu (3); joatea otu (3); nola otu (3); nori otu (3); orduan otu (7); orduan otu zitzaidan (4); ote zen otu (8)

otu baitzitzaidan (3); otu zaidan (6); otu zaio (20); otu zait (25); otu zaizu (5); otu zitzaidan (121); otu zitzaidan orduan (3); otu zitzaien (13); otu zitzaion (138); otu zitzaion gabini (3); otu zitzaizkion (3); otu zitzaizun (3)

zer otu zaidan (3); zerbait otu (3)

otuko balitzaio ere (3)

otutzen zaio (7); otutzen zait (8)


oturantz ik oturuntza.

oturuntza (orobat oturantza g.er., otoruntza g.er eta otruntza g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oturuntza agertzen da) 1 iz otordu oparo eta bikaina; otordua. ik bankete.

Ez da izango oturuntza bat Redinek hotelean izango duena bezalakoa, baina janari garbiagoa izango da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Ez zuen behin ere huts egiten, ez oturuntzarik, ez ospakizunik, ez festarik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 33. orr.

Laurogeita hamar lagunentzako oturuntza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Erregea, haserre bizian, oturuntzatik jaiki eta jauregiko lorategira irten zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.

Zapore baten deiarekin piztu eta neurriz gaineko oturuntza baten jan behar larrian amatatzen diren oroitzapenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Telemakok oturuntza bat eskaini zion Atenea mozorrotuari, eta baita han zeuden ezkongai guztiei ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Donostiako Orfeoiak [...] pozaren pozez hartu zuen Usandizaga, eta oturuntza bat eskaini zioten Maria Cristina Hotelean.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Begira zer oturuntzak egiten zituzten lehengo garaietan hileta egunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Meduseld jauregia sagaratzeko Bregok eman zuen oturuntzan, ardoz betetako adarra husten zuen bitartean zin ausarta egin zian Baldorrek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

Ardo askoko oturuntzetan, ez agiraka egin lagun hurkoari, ez mesprezatu alai samar dagoenean.  Elizen arteko biblia   Si 31,31

Hala, bada, joan ziren Aman eta biak Esterrek prestatua zuen oturuntzara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 137. orr.

Ez al duk aski handikien oturuntzan egotearekin, denetik janez eta gure hitzak entzunez? Oturuntza dialogoan [...] hauxe dio Platonek -hobeki erraiteko Sokratesek-, Arimak Edertasuna ikusten duelarik, egiazko Bertutea aurkitzen du, zeren ber denboran Egia bera baitu erdietsi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Merethronden, Oturuntzen Areto Handian, mahaian eseri zirenean, [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 314. orr.

Ohi denez, liskarra piztu zen oturuntzaren ondoren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Errubi harria urrezko bitxian bezala da musika oturuntzan.  Elizen arteko biblia   Si 32,5

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Prokuradoreak berera gonbidatu zuen bazkari-legea egitera, eta bazkari-legea oturuntza handi baten parekoa izan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Hiletak amaiturik, [...] jendea Urrezko Jauregiaren ondoan bildu zen oturuntza handia eginez tristura baztertzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Oturuntza bikaina izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Altzinook idi bat hil zuen Zeusen ohorez, izterrak erre, eta oturuntza eder bat egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Hobe behartsu-bizitza nork bere teilapean oturuntza ederrak inorenean baino.  Elizen arteko biblia   Si 29,22

Baina ezin esan oturuntza ganorazkoa denik...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 136. orr.

Hango asaldu hura guztia... gero eta giro beroagoa... horientzat bete-beteko oturuntza!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.

Han, sekulako oturuntza eskaini zien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 27. orr.

Berealdiko oturuntza prestatu zuten bazkaritarako.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Itxaron ezak opari ederrak ekarri eta oturuntza gozo bat egin arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 108. orr.

Taberna baterantz abiatu ginen, oturuntza naro baten egiteko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Dena saldutakoan, oturuntza txiki bat eskaini zieten Ust Sisolsk herriko merkatari lagunei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregealdiko hirugarren urtean, oturuntza-jai handia eman zien Asuerok bere agintari guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Egun horiek bete eta gero, zazpi eguneko oturuntza-jaia eman zien erregeak Susako hiritar guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Ur azpitik agertu zen oturuntza mahaia, ur gainetik zihoan ziklista, arraun-ohe erraldoia... betiko geratuko dira askoren oroimenean.  Berria - Kultura   2004-07-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emaztea, ordea, negar eta negar aritu zitzaion eztei-oturuntzako zazpi egunetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 35. orr.

Eztei, komunioi edo bataiatze oturuntzetan.  Berria - Harian   2005-11-04

Luxuaren eraldaketen artean ezagutu zituen haien azturak; jai-oturuntzetako solas adeitsuen artean ezagutu zituen haien ideiak eta haien hizkuntza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

-Hau Théoden Erregearen hileta-oturuntza da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Gero, biribilean eseri ginen hilobiaren inguruan eta hileta-oturuntza izan genuen, masusta-jana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

5 irud/hed

Merkatu nagusiko itzal zulo guzti-guztietan eginak zituzten beren maitemindu oturuntza samurrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

oturuntza bat eskaini (3); oturuntza eder bat (3); oturuntza eskaini (4); oturuntza handi (5); oturuntza izan (3)

oturuntzak egiten (4)

oturuntzaren ondoren (3)


otxan ik otzan.

otxandiar izlag/iz Otxandiokoa, Otxandiori dagokiona; Otxandioko biztanlea.

Carmelo Bernaola (1929-2002) musikagile otxandiarraren liburua aurkeztu berri du Jose Luis Garcia del Busto musikologo eta kritikariak.  Berria - Kultura   2004-04-16

Ia ehun urte lehenago kantatu zituen Felipe Arrese Beitia otxandiarrak "Ama Euskeriari azken agurrak".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.

Gazte Literatura Saria aldiz Xabier Olaso 41 urteko otxandiarrari joan zaio,“ Pupuan trapua” olerki bildumarentzat.  Herria   2005-10-20


otxandu ik otzandu.

otxar iz belar landarea, tintatze lanetan erabiltzen den gai gorri bat duena sustraietan (Rubia tinctorum)

Kreta otxarraren sustraiekin eta eskarlatarekin nahastuz ere egiten dira purpurazko koloreak; loreekin egiten dira beste hainbat kolore ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.


otxokuarto iz gainerako gauza hutsala.

Axis mundi eta onfalos eta otxokuartoak, pikutara dena, ez dik zuri bat balio. Barkazioak eta otxokuartoak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.

Eta nola ni, euskaldunak ikusten nituenean, bueltak eta otxokuartoak utzi eta zuzenean joaten nintzen haienganaino, bueltaka eta parean egokitutakoan bakarrik hitz eginez konbertsazio naturalik izango duenik ez dagoelako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 185. orr.


otxote 1 iz zortzikotea.

Aurpegiera okerrekin begiratzen zioten agureak baino ez zebiltzan tabernetan, agure txapeldunak, zutik eta geldi, otxote bat kantatzear dagoenean bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Larunbatean eta igandean, Lurra otxotearen kontzertuak, lehena Hazparneko elizan aratseko 9ak eta erdietan, bigarrena Donapaleuko elizan, igande aratsaldean, 5 orenetan.  Herria   2004-09-02

Ahoz amikuztar otxotea.  Herria   2003-02-13

Ondoren herriko kaleetan barna Biasteriko Banda, Abesbatza, gaita jotzaileak, Ozenki Otxotea, Ereintza Dantza Taldea eta beste hainbat talde eta bakarlarik ariko dira.  Berria - Kultura   2004-07-23

Ortzegun aratsean, Baigorriko elizan, kontzertua Ukrainiako otxote batekin.  Herria   2005-03-31

2 (hitz elkartuetan)

Ortziralean eta larunbatean, Baionan, Santandres elizan, otxote edo zortzikote festibala.  Herria   2003-11-20


otzan (orobat otxan g.er. eta otsan g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian otzan agertzen da) 1 izond muzindu gabe eta baretasunez aritzen dena. ik mantso; amultsu.

Jende leiala, otzana, apala eta bihotz onekoa aurkituko duzue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Mutil otzan eta esanekoa da, Etxabarriren gustukoa.  Berria - Kirola   2004-04-11

Asko eta asko herritar otzan eta esanekoak dira, sistemaren funtzionamenduaz inoiz gogoeta egin ez duten herritar apalak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.

Jende gutxi agertu da klasera; ikasle mantsoak agertu dira bakarrik, pasiboak, otzanak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Dantzakide otzanak ditun onenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Gobernuak kontseiluan egoteko «sindikatu otzanak hobetsi eta kritikoak baztertu» dituela salatu du ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Lasaia eta otzana izandakoa urduri itzuli zen, presatua, ausarti eta berritsua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Otzanegia edo etorkorregia ez izatearren, beharbada; neure irizpideak banituela erakusteko, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Izaki ankerrenak ere otzan bihurtzen ziren harekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Florentek etsi egin behar izan zuen margolaria jarraitzaile otzan bihurtzeko ahaleginean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Gaixo bakan batzuk, [...] bizitzan poztasun gutxi izateko egoeran zeudenak, otzan bihurtu ziren, guztiz apatikoak ez esateagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

2 (abereak)

Harategira daramaten bildots otzana bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Bere ehun eta hogei kiloak gorabehera, bildots bat iruditzen zaigu, bildots otzana, harakinaren labanari begira dagoena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Zaldi zuri otzan baten gainean zebilen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.

Txakur otzana gramolaren aurrean, adi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 160. orr.

3 (gauzak)

Begi urdin otzaneko zerbitzari gaztea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Lepo leun, otzan eta usain gozoko baten eta lepo gogor eta larruazal koipetsuko baten inguruan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.

Behin eta berriz ukitzen zuen harria bere makila otzanaz, zain balego bezala eguna noiz ordenatuko, harkaitzari noiz bideak haziko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Espagetiak izaki otzanak izaten dira normalean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.

Errebolberra atera eta, astiro, eskuaz arma otzan eta lasaiaren pisua neurtzen ari balitz bezala, neskari eman zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.

-Emana da -erantzun zuen jeneralak, tonu otzan eta esanekoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Umezurtzaren begirada otzanak Graxi mututurik utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Lehenengo erreakzioak bortitzak dira, baina ondoren erreakzio "otzanak" etortzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Bere jarrera otzan eta isil horren atzean beste izaera bat aurkitu uste izan dut.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 58. orr.

Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki, berez-berez sar dadin handik etorkizun otzana.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

4 (adizlagun gisa)

Prakak eranzteko esan zidan, eta otzan-otzan obeditu nion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Nire zerraldoaren atzetik lerratuko dira otzan eta burumakur.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Orduan, Knot jauna otzan makurtu zen; baina uko egin zion bere ron-pitxerkadari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Emakumea mutu zegoen beraren besoetan, otzan eta zoriontsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.

Nola hasten zen galesez deklamatzen eta nola goratzen zen garaile, basati batzuetan eta otzan besteetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Espainiako aurreko gobernuaren aurrean «otzan eta ahul» azaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Aitaren uste eta esanak ere besterik gabe eta otzan onartzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Ahalegin umilean setatzen da oraindik, ahots-apal, otzan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Errukarria iruditu omen zitzaion emakumea, hain otzan eta mirabe, nik beti bezain doilor segitzen nuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Harakinari amore emandako bildotsak bezain otzan egokitu ginen maletategian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

-Otzan habil gaur goizean. Zenbat hitz ezti abereentzat, otzan eta zuzen aritzen zirenean [...]!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Hura ez zen lehengo Henne bera: ardia bezain otzan zebilen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Azkenik, otzan baino otzanago, gizona eskuak eta oinak musukatzen hasi zitzaion, baina emazteak tarteka jo egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Deere jauna ez zen otzanago ibili; hark ere errudunaren burua eskatu zuen. Nikotinazko txera biriketaraino doakio otzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan)

-AB zati A'B' berdin AC zati A'C', dena barraz josita -erantzun zion Léak, otzan itxura eginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

6 otzan-otzan adlag

-Mesedez, nor zara? -erregutu nion otzan-otzan-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Baina guk, nire aberkideok, arrastaka jarraitu behar al dugu, otzan-otzan, hede amorragarri horiekin lotuta?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Espiritu Santua jaitsi zen gizonaren gainera eta, zaharra berri egiten duen Espirituaren eraginez, otzan-otzan erantzun zion: "Andrea, zerbitza dezagun Jauna eta salba ditzagun geure arimak hemen etxean".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

AFP agentziak, otzan-otzan onartu zuen guztia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 88. orr.

7 (gauzak)

Argia otzan-otzan piztu da Mary Stuart goletaren kabina argiztatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Eskotea ixten zioten botoiak askatzen hasi zen eta soinekoa kentzen [...] eta otzan-otzan agertu ziren bere bularrak nire begien aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa, otzan-otzan obeditzen nau.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Handik bost bat minutura, trena otzan-otzan sartu zen Dijoneko geltokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otzan eta esaneko (3); otzan joan zen (3); otzan obeditu (3); otzan otzan (33); zaldi otzan (4)

bildots otzana (4); lasaia eta otzana (3)


otzanarazi, otzanaraz, otzanarazten du ad otzantzera behartu.

Orfeok bere txilibituarekin lotarazi zuen, eta Hereklesek ere otzanarazi zuen zakur beldurgarri hori.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Erakundeek artistak otzanarazi egiten dituzte, zeharkako zentsura zuria aplikatuz, edo zuzeneko laguntza kenduz.  Berria - Kultura   2006-02-05


otzandu, otzan(du), otzantzen (orobat otxandu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian otzandu agertzen da) 1 da/du ad otzan bihurtu.

Esklaboen artera botatako emakumea ez zen otzandu; alderantzizkoa gertatu zen, ordea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Amak jenio bizia zuen -urteak aurrera, asko otzandu da-, eta ni ez naiz isiltzeko jaioa -urteak aurrera, petralagoa naizela esaten dit amak-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 29. orr.

Otzanduko duk orduan [gizona], txuria zintzurrean ipintzen diodanean!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.

Egunero esaten zenioten gogor jokatu nahi bazuen bazenekitela jendea otzantzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.

Jendeak aulkian eserarazi eta otzandu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Lehengusu iharrak bazuen festa haren berri, baina ez zuen ezer esaten Campione azkarrak jakin baitzuen nola otzandu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Zorionekoa, bere jauna otzandu eta egiazko bizira bideratu zuen emakumea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

33 urte ditu, baina urteek ez dute otzandu borroka egin behar denean.  Berria - Kirola   2004-04-08

2 (animaliak)

Pizti bihozgogorra otzandu egin zen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

3 (gauzak)

Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Urdinek bera kargatu zutenean ez zuen amorerik eman, eta pilota baztertuz Otxandoren indarra otzandu zuen.  Berria - Kirola   2006-02-26

Eneko Karrera Gipuzkoako EHNEko lehendakariaren arabera, administrazioaren baliabideak kudeatzeko esleipena «EAJren kontrolpeko» Abelur enpresaren esku utzita, aldundiak sektorea «otzandu» nahi du.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Ondorioz, hiriaz kanpoko landa-eremu zabala otzandu gabeko lur basatia besterik ez zen.  Berria - Kultura   2004-02-17

Kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna, Mendebaldeko aldi keynestarraren ezaugarri ziren gizarte-konpromisoek otzandu gabeko kapitalismo horrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Hedabide hori otzantzeko saiakeratzat hartzen baitu laguntza eskaintza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Garai bateko harrokeriak apalduta agertu zaigun buruzagi otzandua. Zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Oihuxka batzuk egin zituen Adelak, handik gutxira, itotzear zegoèn tigre otzandu bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.

Landare otzanduak, etxekotuak, kalterik egiterik ez dutenak, hain dira gizenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.


otzanezin izond ezin otzanduzkoa.

Goizaldeko hiruretan etxera ailegatu nintzenean, etxeko atea txiki-txiki eginda aurkitu nuen, bertatik Mongoliako Khan Handiaren samalda basatiak haien zaldi otzanezinez iragan izan balira bezala.  Berria - Kultura   2006-01-05


otzankote izond adkor otzana.

Parkean nengoelarik bera baino bost aldiz handiagoko ogi-puska baten garraioan ari zen inurri guztiz heroi prometeiko bati begira, Dostoievski dontsua hurbildu zait bere ohiko onberatasun otzankote horrekin, eta ukalondotik oratu dit: [...]-  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.


otzantasun 1 iz otzana denaren nolakotasuna.

Harro lotsagabeak otzantasunera erakartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Nire otzantasuna eta nire lotsa desagertu egin dira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.

Pentsa nolako ordena, malgutasun eta otzantasunez betetzen dituzten haien aginduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Orobat, tokiz kanpoko otzantasuna ez bedi geldotasun bilakatu, ezta gehiegizko onberatasuna diziplinaren utzikeria ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eramanpenean eta otzantasunean.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,11

Aita, ez zaitez otzantasunez sartu gau isilean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Lortzen zena, jakina, ez zen, sekula, "sendatzea", baizik eta otzantasuna, pasibotasun-egoera bat, "osasuna" urrunago zeukana abiapuntuko sintoma aktiboak baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Mirari harrigarriaren bidez, zaldunaren zitalkeria otzantasun bihurtu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Otzantasun ezti hark hunkiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Otzantasun-aire suerte bat, den baino altuago egiten duena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

Horrek guztiak mendekotasun eta otzantasun egoera sortzen baitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

· Judu bat, Kristoren hiltzaileetako bat, zeramatelako gertatzen zela halako haize otzantasuna, eta [...] judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Kristau-otzantasunak erromatar indarraren gain izandako garaipenaren irakaspena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.


otzantze iz otzan bihurtzea.

Jokamolde horrek badu piztiak otzantze ukitu bat, batere gustatzen ez zaidana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.


otzara 1 iz otarrea. ik saski.

Oinez egunero hogeita bostetik gora kilometroko bideak egiten zituen, besoetan otzara bana, otzara bion artean hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Forondako aireportua egiten hasi zirenean, kasualitatez 5.000 txanpon baino gehiago zituen otzara aurkitu zuten.  Berria - Kultura   2004-04-08

Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

Saskien, larruzko poltsen, otzaren nahaste-borraste hark.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Astoen bizkarrean otzaretan ekartzen zuten, ez dakit nondik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Goizeko seietan hasten zen benta, arrainak otzaretan edo kaxetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, emakume nekazariek liho-sortak eta bestelako huskeriak eramateko erabiltzen dituzten otzarak, lertxun-zur finezko kutxak, urki-azal txirikordatuzko ontzi biribilak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Otzara handiak zeroatzaten haietako askok, eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

Hippy izan zireneko garaietan bere lagunekin egiten zituen gauzak egin ahal izango lituzke berriro: joskintza etnikoa, buztinezko ontzien dekorazio etnikoa, otzara etnikoak, turistei saltzeko idunekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.

Bazkaria otzaran sartu eta egun-pasa joaten ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.

2 (edukiera neurri gisa) ik otzarakada.

Emakume bat zen, otzara bete ogi eder, arrain, izkira-pastel, ezti eta mahats bildu berriak ekarriz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nonahi topatzen zuten, enkanteetako bulegoetan, otzara piletan, zabor ontzien artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

· Patxik, pilota-otzarak zeramatzanak, Carusoren alboan jesarrita, bere aulkiari sakatuz harengana hurreratu eta harekin kantuan bat egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

Krepe-paperezko 4 gozoki-otzara: 0,28 $.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

4 irud/hed

Orduan, txaloen eta algaren ostean zabaldu zen isiltasuna, otzara batean inoiz sartu den hustasunik mingarriena izan zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.


otzarakada iz otzara baten edukia.

Barruan, merkatari jantzitako sei gizon datoz, ingelesei gerezi bildu berrien otzarakada batzuk eskaintzera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.


otzaratxo iz otarretxoa.

Gurdia bete erosketa darama, berak otzaratxo bat baino ez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.


ourensear izlag/iz Ourenserekoa, Ourenseri dagokiona; Ourenseko biztanlea.

Hain zuzen ere, Alexandre Boveda ourensearra du ardatz BNG Bloke Nazionalista Galiziarrak Espainian aurkeztutako eskaerak.  Berria - Mundua   2006-01-07


output 1 iz prozesu baten amaiera elementua; datu irteera. ik input.

Begiak eta belarriak behar dituzte mutur bakoitzean input-a prestatzeko eta output-a interpretatzeko. Irrati transistore baten output-a, higuingarria izateko bezain ozena askotan, watt baten [...] azpitik dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Irudian, teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

Ondoren agindu sinpleak ematen dira, honako honen modukoak: makina S egoeran badago eta I inputa jasotzen badu, orduan O outputa emango du eta S' egoerara pasatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Garrantzitsua da egoera horrek zer egiten duen jakitea, zein den horren rol kausala sarreraren (input) eta irteeraren (output) tartean, baita gainerako gogo-egoeren sarean ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Quine ez da arduratzen, haatik, output kognitibo zabal horiek, eta sortzen dituzten usteak, justifikaturik daudenetz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Hala ere, EAE-ren output-a positiboa izan da: %30eko igoera.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

2 (hitz elkartuetan)

Itxura guztien arabera, argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna, halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.


outsider iz ohiko joeretatik at dagoen pertsona.

Neska madrildar bat zen, izenez Pilar oker ez banago, hippy, pasota eta outsider samarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

Ni beti outsider-a izaten nintzen bazkari haietan: lehengusuen artean zaharrena, handiegia nintzen txikien jolas inozoetarako, txikiegia handien solas serioetarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Ni guztiz sistematik kanpo dagoen idazlea sentitzen naiz, outsider totala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.

Outsidera izateak zer dakar onetik eta zer txarretik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.

Guztiak Zinemaldian ikusiko dira, gaur arte, outsider bat izan da.  Berria - Harian   2005-09-15


overbooking iz garraiobide edo hoteletan, libre dauden baino eserleku edo gela gehiago saltzea.

Egoera horietan bezeroek ezin izaten dute erreserbatutako eserlekuetan bidaiatu eta overbooking-a sortzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

'Overbooking'-aren kontrako araudi berria.  Berria - Harian   2005-01-06

Bidaiariek kalte-ordainak jasotzen jarraituko dute 'overbooking'-agatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Overbooking-a dela-eta hegazkina hartu gabe geratzen diren bidaiariek gaur egun ere beren eskubideak dituztela azpimarratu du Koldo Nabaskuen Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteko (EKA) kideak.  Berria - Harian   2005-01-06


ovni (orobat OVNI) iz objektu hegalari ezezaguna.

Norbaitek esan balit orduan Dornier eta Heinkel hegazkin naziek mila eta bostehun eta gehiago pertsona soil hil zituztela Gernikan, aho zabalik gelditu izango nintzatekeen, ovni baten aurrean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Gau hartan OVNI bat pausatu da Ahartzako lepoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.

Literatura, eskoletan, OVNI bat baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 411. orr.


oxala (orobat ojala; Euskaltzaindiaren Hiztegian oxala agertzen da) 1 interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (aditz jokatuak ba- baldintza aurrizkia hartzen duela). ik agian.

Oxala ez banu begiratu beharko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 49. orr.

Oxala Kristo Gure Jaunak galarazi balit.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Eta halaz guztiz, adiskideak, utzidazue digresio pixka bat egiten eta barkatu aspertzen bazaituztet: ojala lehengo hauts izpiak bagina gaur!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Oxala azken seme honek bere buruarentzat egin ahal balu egin zuena berarentzat eta hiru ume haientzat, Johnek eta Ellak ekarriak udako gau batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 189. orr.

Ojala egunero astintzen eta hunkitzen nauen jendez inguratua bizi banintz, zenbatez biziagoa eta nobleagoa izanen litzateke nere izpiritua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

2 (bestelakoetan)

Agian eta oxala! bide berriak urratzen diren, harreman hobeak utziz, nahiz ez den hain aise.  Herria   2003-03-06


oxalaka adlag ‘oxala’ esanez.

Haren hitzok hain zuten Hamlet bekaitzez pozoitu, non oxalaka bizian ekin baitzion bertan, ailizka berehala itzul zintezen zu, eta bion indarrak proba.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 186. orr.


oxalato 1 iz azido oxalikoaren gatza.

Ez dakigu zerk eragozten dien fosfato, oxalato eta azido urikoaren kristal mikroskopikoei elkarri eranstea eta harriak eratzea giltzurrun normalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori baino metodo sinpleagoa da, berriz, odola hartzerakoan zitrato- edo oxalato-soluzio pixka bat jartzea botilaren barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Zitrato edo oxalato ioiek berehalaxe desagerrarazten dituzte kaltzio ioiak (IV. gatzatze-faktorea), eta desaktibaturik geratzen da gatzatzemekanismoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

· Badira substantzia batzuk gernuan, hala nola azido urikoa, kaltzio fosfatoa eta kaltzio oxalatoa, disolbatu ez, baizik kristal txiki gisa geratzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.


oxaliko izond azidoez mintzatuz, COOH-COOH formula duena.

Postelberg, erabat suminduta, leihoaren eta kopiagailuaren arteko konketara abiatu zen, eta atzamarrak igurzten hasi zen azido oxalikoarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.


oxiazetileno iz oxigenoaren eta azetilenoaren nahastea.

Albertok, zenbait astez soldadore-talde batekin aritua baitzen lanean, esplikatu zidan oxiazetileno-hodien puntan muntaturik joaten direla [pizgailuak], garra pizteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.


oxidatu, oxida, oxidatzen 1 da/du ad oxido bihurtu.

Gorputzaren erregaitarako barneratzen ditugun elikagaiak oxidatu egiten dira, eta, horretarako, edozein makinatan bezain prozesu eraginkorrak erabiltzen dira, hain ikusgarriak ez badira ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Sagar bat moztu eta mahai gainean uzten badugu, hura ilundu egiten da, molekulak oxidatu egiten direlako.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Organismoan hondakinak metatzen ari zitzaizkion, eta erabat oxidatu gabeko produktuak sorrarazi behar zituen horrek, azido urikoa batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Ardoaren patua edana izatea da, glukosarena, berriz, oxidatua izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

2 herdoildu.

Ondoren, ahal bada behintzat, oxidatutako zatiak kentzen ditugu produktu kimiko berezi batzuk erabiliaz.  Berria - Gaiak   2004-08-05


oxidazio 1 iz oxidatzea.

Konposizioan karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa besterik ez dutenez, karbono dioxidoa eta ura dira oxidaziotik sorturiko produktuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Aditu batzuek uste dute zelulen oxidazioak sortzen duela Alzheimerra.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Glukosaren oxidazioaren okerbide bat baino ez da diabetesa; "beraz", antozianinekin glukosaren oxidazioa ostera bere galga zuzenera ekartzeko saioa egin zitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Fosfatoa deskonposatu eta karbonozko geruza trinko eta iragaztezina sortzen da, plastikoa oxidazioaren aurrean babestuko duena.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Oxidazioa murriztuta, gainera, zukuek propietate nutritibo eta bereizgarri organoleptikoak atxikiko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erretxinaren oxidazio-mekanismoari buruz  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.


oxido 1 iz metal bat oxigenoarekin elkartzean gertatzen den gaia.

Afganistango gerran ere uranio pobretua erabili izanaren zantzuak daude eta uste da 1.000 tona oxido erradioaktibo dagoela herrialdean.  Berria - Mundua   2004-06-25

Negutegi efektua eragiten duten isurketak (karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoa) «askoz ere urriagoak» dira trenbideko garraioan, errepidean baino.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Beste bost gas ditu jomugan itunak: nekazaritzak eta zabortegiek askaturiko metanoa, ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa eta industria prozesuetan sorturiko PFC, HFC eta SF6a.  Berria - Harian   2005-02-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordutik, oxido mailak %60 egin du behera.  Berria - Gaiak   2004-03-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ust Sisolskeko mutilak karbono oxidoa arnasteagatik hil ziren, eta horrela lurperatu zituzten, itota hil balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke, eta nitrogeno eta sufre oxidoak mila aldiz gutxiago emitituko dira.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Neutralizatu beharra zegoen [...] berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony [...] etxeak.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Titanio oxidozko estaldurak hobeak direla diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Kasu honetan zink oxidozko nanopartikulak erabiltzen dira erradiazio ultramorea xurgatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

· Plutonio oxido hautsa ordu gutxitan zabalduko litzateke eremu handi batean.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Europako Batasunak nitrogeno oxido isuria murrizteko jarritako helburuak betetzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-12

4 oxido karbono karbono oxidoa.

Eta, ihes egiten du oxido karbonoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nitrogeno oxido (6)

nitrogeno oxidoa (4)

nitrogeno oxidoak (5)


oxigena ik oxigeno.

oxigenagailu iz oxigenatzeko gailua.

Plastikozko mintz fin bat izaten da oxigenagailua; alde batean oxigenoa eta bestean gaixoaren odola izaten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Bihotzetik datorren odolaren parte bat, oxigenagailutik (edo birika artifizialetik) pasatu, eta gorputzera itzultzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.


oxigenatu, oxigena, oxegenatzen 1 da/du ad (gai bati) oxigenoa erantsi.

Pickwick sindromean, arnasaren depresio larria eta odol guztia oxigenatzeko gutxiegitasuna gertatzen dira, garuneko arnasgunearen depresioari lotuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Gibelak badu, hala ere, beste hornibide bat, gibel-arteria, ondo oxigenaturiko odola presio handian bidaltzen diona, zain-odolarekin nahasteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Giharrak indartzen ditu, birikak zabaltzen, burmuina oxigenatzen eta tentsioak lasaitzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Irekian denez, hobeto oxigenatzen gara.  Berria - Kirola   2004-08-10

2 oxigeno maila igo.

Errekak onera egin duela ukaezina dela dio, ez bakarrik ura lehen baino askoz oxigenatuago dagoelako, baita sedimentuetan metal astunen kontzentrazioa murriztu delako ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Korrikaldiak eta iraupen eskia egingo dute, eta, jakina, oxigenatu.  Berria - Kirola   2006-02-18

3 irud/hed

Murtzian egon duten egonaldiaren helburuetako bat hori izan da, hain zuzen, burua oxigenatzea, Zubietako errutinatik aldentzea.  Berria - Kirola   2006-04-01

Auzitegi Nazionaleko auzi politikoak politikaren jokalekura ekarri behar dira, eta hor oxigenatu.  Berria - Harian   2005-10-20

4 (era burutua izenondo gisa)

Kotoi puska bat ur oxigenatuarekin blaitu eta bisaia igurtzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Ezagut ez zezaten, ur oxigenatua eman zuen kalparrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.

Arteriok aortatik irteten dira, eta hornibide nagusitik gorputzeko beste organo eta ehunetara desbideratzen dute odol oxigenatu berria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

5 (era burutua izenondo gisa) ilea argitzeko ur oxigenatua erabiltzen duena.

Izan ere, campuseko cocktail party-an ezagutu zuenetik ezin zuen errubia oxigenatu hura burutik kendu, eta zirt edo zart egin beharra zegoen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur oxigenatuarekin (3)


oxigenazio iz oxigenatzea.

Crickek [...] pentsatzen zuen bazitekeela I.jauna, apika, karbono monoxidoz pozoitua izatea, gauza jakina baita horrek, odoleko oxigenazioa aldatuz, koloreen pertzepzioa aldatzen duela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.


oxigeno (orobat okzigeno g.er. oxijeno g.er. eta oxigena g.er.) 1 iz gai bakuna, gas koloregabea eta usaingabea, atmosferako airearen bostena osatzen duena gutxi gorabehera (O; at. z. 8).

Marrubizko xanpuaren usainaz osoki jabetzeko, zabal-zabal ireki ditu birikak, Amazoniako oxigeno guztia aurrean edukiko balu bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Arnasa hartzeko indarra egin dut, giharrak oxigenoz betetzeko, kirolari onek bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 173. orr.

Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen hemoglobinarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Oxigeno gehiago lortzearren, arnasa azkarrago hartu behar izaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Oxigenoa eman behar izaten zioten, itoko ez bazen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.

Buruari oxigenoa faltatuko balitzaio bezala da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Arnasten dugun aire berriak % 21 oxigeno eta % 0,03 karbono dioxido du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Litro bat oxigeno odolera bidaltzeko, hogei bat litro aire arnastu behar dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera, eta beste hainbeste karbono dioxido kanporatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Truke horren ondorioz, oxigeno gutxiago eta karbono dioxido gehiago dago biriketako airearen konposizioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Bizitza-forma orok [...] bi gauza behar ditu: elikagaia eta oxigenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zain barneko orratz bat besoan sartuta neukala eta plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Oxigeno zirkuitua, berogailu zirkuitua, hegazkineko gizonen arteko komunikaziorako telefono zirkuitua antolatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Oxigeno bonbonatxo bati loturik bizi zen, eta ezin zen aulkitik mugitu ere egin hura gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

Hilaren hasieran, beste 14 haur hil ziren erietxe berean, langileak eta oxigeno botilak falta zirelako.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Oxigeno maskarekin hatsa hartzen zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 61. orr.

Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik, oxigeno-maskara musuan, eskumuturrak zulaturik...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Umeak bihotzeko eta biriketako arazo larriak zituen, eta, horregatik, oxigeno makina bati lotuta izan zuten beti.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Ez fidatzeko, aterkiaz arduratzen garen bezalaxe, bakoitzak bere oxijeno-motxila eraman beharko zuela bizkarrean, eskola-umeak bezala, kalera irtetean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, gauza abstratuekin)

Horretarako, oxigeno kurbak erabiltzen dira eta kurba hori lortzeko ibaiaren oxigeno maila neurtu behar da.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Odoleko oxigeno mailak jaisten hasi ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Iraupen-lasterkari batek ere oxigeno-zorra ordaindu beharko du lasterketaren amaieran, gorputzak ezin baitu oxigeno-gaindikinik hartu berehalako premietarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Oxigeno hornikuntza kontrolatzen ari naiz, hain zuzen, oso bizkor ari baikara igotzen: sei mila eta zazpiehun metro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Oxigeno-hornidura nahikoa ez bada, [...] beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Animalia askotan, garbi bereizten dira denbora luzean esfortzu jarraituan jarduteko egokituta dauden muskuluak (oxigeno-horni ona behar dutenak) eta bat-bateko ekitaldi laburretarako eginak, oxigeno beharrik gabe muskuluan dagoen ATPa eta fosfokreatina darabiltenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan.  Herria   2005-08-11

Touchagueseko herritarrek oxigeno faltagatik hil zela esaten zuten, Everest igotzen ari zela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.

Tabakoarena oxigeno eza dela-eta gertatzen bide da.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behar adina oxigeno (4); oxigeno asko (3); oxigeno faltagatik (3); oxigeno faltak (4); oxigeno gehiago (14); oxigeno gutxi (3); oxigeno gutxiago (4); oxigeno kantitatea (3); oxigeno maila (6); oxigeno makina bati (4)

helioa eta oxigenoa (3); odoleko oxigenoa (3); oxigenoa behar (4); oxigenoa eman (3); oxigenoa ematen (3)

oxigenorik gabe (15); oxigenorik gabeko (3)


oxihemoglobina iz hemoglobinaren eratorri oxigenoduna.

Oxihemoglobina da konposatu hori, isuritako odolari kolore gorri bizia ematen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.


oxijeno ik oxigeno.

oximoron 1 iz erretorika figura, kontrako esanahiko bi hitz elkartzean datzana.

Oximoron hutsa dirudi "errege errepublikazale" bikoteak, baina halaxe izan omen zen Amadeo Saboiakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.

Bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Oximorona dirudi, ika-mikak itxura batean behintzat, nekez baitira elkarren aldekoak. Baina, "Euskal Herria" delako hori ere ez ote duk ba beste "oximoron" bat?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Holaxeko oximoron jasa egunero, orduero, lekuero!, mirari dirudite halabehar nahastuok, edo patologia, edo ez dakit nola deitu ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.


oximoronka adlag oximoronak eginez.

Nafar batek hiperkorrekzio petardoaz gutuna; handik gutxira bizkaitar bat worl orderka eta oximoronka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.


oxitozina iz hipofisiak jariatzen duen hormona, uteroa uzkurtzea eragiten duena, besteak beste.

Jarduera sexualaren sarietako bat orgasmoa dugu, orduan burmuinak oxitozina askatzen du, hau da, ongizate, betetasun, esker on eta maitasun sentipena eragiten duen substantzia kimiko bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.


oxka 1 iz ipar koska.

Haurren kopurua oxka batez goititu da aurten, 19ek eskola huntako bidea hartu baitute.  Herria   2003-09-25

Tratulantaren eraso bakoitzean prezioak oxka batez apaltzen zituzten, frankotan bildotsak galtzetan eskaintzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Pentsamenduaren oxka horretan, Kerguelen komisarioak Ivryko eroetxean lan egiten zuen Charlotte bere emazte ohiaren deitzeko gogoa zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 38. orr.

Ondorioz gure herrian iragaiten den "Ur xuri" ibaia bere oxketarik atera da eta behereko landa horietan zabaldu.  Herria   2004-01-29

2 gradua.

Labeak lehenik behar du berotu 600 oxketaraino; gero ideki eta barnerat emaiten dituzte %78 kobre eta %22 ziraida (estainu) eta 1200 oxketaino berotzen da urtzeko.  Herria   2005-06-30


oxkar iz bi punturen artean kurba gisa zintzilikaturiko lorezko edo hostozko apaingarria. ik festoi.

Iluntasunak asfaltozko hiri lurrintsua gogor zanpatzen zuen eta leihoen markoak, iragarkiak eta tximiniak eta ur-deposituak eta haizagailuak eta sute-eskailerak eta moldurak eta apaingarriak eta oxkarrak eta begiak eta eskuak eta gorbatak birrintzen zituen, puska urdin eta etxe-bloke erraldoi beltz bilakatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.


oxkarratu, oxkarra(tu), oxkarratzen du ad oxkarrez apaindu.

Ivan Ogareff denda barruan azaldu zenean, agintari handiek eserita segitu zuten beren kuxin urrez oxkarratuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 271. orr.


oxkartxo iz oxkar txikia.

-Orain oxkartxoak daude modan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

-Oxkartxoak, bai, oxkartxoak besterik ez da ikusten: oxkartxoak soingainekoetan, oxkartxoak mahuketan, oxkartxoak bizkarrekoetan, oxkartxoak barrenetan, oxkartxoak nonahi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.


oxpindu izond adkor ozpindua.

Aste bat edo beste, edo agian hamabostaldi oso bat fortunatzen da, ilargialdi erre eta oxpindu bat parean datorrenean, mikatzetik botatzen dizkigula egun gehienak...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.


oxta
1 oxta-oxta adlag adkor ozta-ozta.

Eta nire ama bakarrik, kandelen artean; haren aurpegi zurbila, eta haren hortz zuriak oxta-oxta agertzen zirela heriotza ubelduak gogorturiko ezpain moreen artetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Iruñekoa beste kontu bat da; han oxta-oxta iristen dira 45 litrora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 230. orr.

Iberiar deitu penintsulan, %17ra oxta-oxta iristen omen ziren alfabetoaren berri zutenak orduan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Bihoakizu, iraileko azterketa oxta-oxta igarotzeko balio dezakeen itxulpentxo herrena: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.


oxtabena iz adkor espetxea.

-Oxtabena askotan ibili naiz, eta ez gara inoiz elkarrekin egon.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.

Oxtabena bateko ziegan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Gazteek ordea ez daukate iraganik, eta etorkizuna ukatzen zaie oxtabenan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

Gerraondoan penizilina kontrabandoa egiten zenean Talavera de la Reinako oxtabena akordu lazgarrikoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.

Ez zait inoiz atzenduko nolako erantzuna igorri zidan oxtabenako zuzendaritzak: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

Oxtabenako legea da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.

Bertatiko batean konprenitu duelako oxtabena barruan egotea ohore handia dela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.


oxtabenaldi iz espetxealdia.

-Zuetako batek, lehen oxtabenaldia duen batek esate baterako, galde egin zidan ea zergatik nerabilen koilara giderrik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 274. orr.


oxtia ik ostia1.

oxtian ik oixtian.

ozala iz txerri jana. ik ogale.

Zertarako, periferian ozala eta basa bada nagusi, gorotz-lokatzez baditugu begi-belarriak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.


ozar 1 izond errespetu eta begirunerik gabe edo ausarkeriaz aritzen dena.

Zeren auzolagunak festazale porrokatuak baitzituen, Ruseko lurjabe ozar horietakoak, bizimodu barreiatua daramaten aitoren seme horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Haren ikasle-jendea hain zen itxuraz bihurria, ozarra eta urduria, ezen inolako ordenarik gabeko haur-saldo hezikaitz iritziko baitziokeen beste edonork.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean, eta bidera irteniko txakur ozarregiak paretik kentzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Kapitainak ikusi orduko neurtu zuen laguntzeko bidali zioten agentea: gaztea eta ozarra, Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra iruditu zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 138. orr.

2 (gauzez)

Ezin zituen begiak saihestu bere so ozarraz, irria ezpainetan igerika eta kokotsa esku ezkerrean bermaturik hari beha zegoen emazte gaztearengandik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

Zein gizonek ez zukeen bere biziaz ordainduko ausardia ozar hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Indar ikaragarri handia eta lasaia adierazten zuen, ezin garaituzko irmotasuna, adore hotz eta ozarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Berez harroa eta larderiatsua zen arren, ordu arte inoiz ez zuen hain jarrera harro, ozar eta larderiatsurik hartu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Nabarmenegiak eta ozarregiak iruditzen hasi zitzaizkion haien manera bizi eta arinak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Orduan ustekabean mairuaren ahotsa altxatu zen, apaiza bere onetatik atera zuen etsipen ozar horren izpirik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.

Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik, [...] eta nire irudimenak gauza irreala bailitzan ezin ikusi zuen su baten gar ozarraz distiratzen zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hark bakarrik zuela, ozar eta hantustetsu, bere gaineko existentzia baterako eskubidea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Ergel alaenak uste izan zuen ozar begiratzen niola, erronkaz, eta bat-batean deiadarka hasi zen. nire senak okaztagarrienetik eta deitoragarrienetik duena azaleratzen zaidanean izaten dudan aieru eta begirakunearekin ari natzaiola begiratzen, ozar eta lotsagabe.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Orain ozar eta harro hitz egiten zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.


ozarkeria iz ozartasun gaitzesgarria; egintza ozarra.

Orduan burua altxatu eta galdetu zuen, Zerbait nahi al duzu, lehor, erasokor, eta tonuak emakumearen ozarkeria ezabatuarazi zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

Haserrez irakiten jarri zitzaidan barrena aitaren zerbitzuko lekaio haren ozarkeriagatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.

Juduen gudua eta heien kontrako ozarkeriak ez ditu ahantzi, Polonian gertatuekin eta batzuen eta besteen erantzukizun eta hobenez deus gorde gabe, nahiz hor ere zuhurki.  Herria   2002-08-08

Ez dagoela gure ezagutzaren hedapenerako ozarkeria kaltegarriagorik aurretik bere abantaila jakin nahi duena baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.

Ederra gozamena, ozarkeria eztiz eta probokazioz ondua!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Baziren ikasle lotsagabe batzuk ozarkeriarik handienak ere egiten zituztenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.


ozarki adlag ozartasunez.

Peter gehiago haserretu zen, ozarki erantzun zion, Van Daan jaunak arrazoia eman zion eta Dusselek amore eman behar izan zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Ororen buru, erran zion bere buruari, ozarki, adiskidea ez zen hain makur.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.


ozartasun 1 iz ozarra denaren nolakotasuna.

Bere bizitzaren hasierako ozartasunak iritzia adierazteko ausardia handia ematen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Ikasgelatik egotzi eta gupidarik gabe zigortzen zuen. "Errotik erauziko diat nik harrokeria eta ozartasun guztia! -esaten zion-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Samosvistovek bere ausardiaren eta ozartasun berebizikoaren mugak gainditu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

2 (gauzei buruz)

Haren begien ozartasun distiratsuak beti ere paretsu zirauen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Herri baten sinesmena, aztikeria, munduaz bestaldeko giroa, jainkoen irria, arkitekturaren ozartasuna eta hindutar espirituaren fintasuna elkarri eskua emanda egurasten dira Benaresen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

3 ozartasunez adlag

Bai, esaten zuen behin eta berriz Schumacherrek lasai eta ozartasunez, paradisua hemen zegok, etxean, familian, baita zakurraren baitan ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Bere inguruan egon gara ozartasunez, barrezka, txango batean bageunde eta bera gure irakaslea balitz bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.


ozartu, ozar(tu), ozartzen da/du ad ozar bihurtu.

Garrasi egin zuen eta edaleek, mozkorturik, ozarturik, Abasen gainera amil eginik, ukaldika, ostikoka eta botilakadaka erabili zuten...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Amama Otso ozarturik ari zitzaion, marrumaka, bere etxean ez zuela sekula onartuko animalia zikin nazkagarririk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Suerteak lagundurik, mendi pareta horietan, aspaldi goaitatzen zuten, harrapakin gutiziatua; arras ozartua zabilan asian eta potian.  Herria   2003-01-14


ozeaniar izlag/iz Ozeanikoa, Ozeaniari dagokiona; Ozeaniako biztanlea.

Gursen 6.000 eta 7.000 lagun bitarte egon ziren 1939ko udan, poloniarrena zen europarretan talderik handiena; latinoamerikarren artean, argentinarrena zen talde handiena; afrikarrak, asiarrak eta ozeaniarrak ere bazeuden.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.


ozeaniko 1 izond ozeanoarena, ozeanoari dagokiona.

Ur-laster ozeanikoen aldaketetan auskalo zenbateko eragina duen...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Espainiako klima desberdinak azaltzen ariko zen, eta ozeanikoa iritsi zenean -gurea, alegia, irakasleak berak gogorarazi zigun bezala-, besteak beste ezaugarri hauxe eman zigun, hots, urteko ia egun guztietan egiten zuela euria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.

Garbi dago garraio ozeanikoa garapen horiek eragozteko "botila-mutur" itogarria gertatuko zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

2 irud/hed

Egunkariek ere, Paulino Uzkudun eta Paco Buenoren garaiko argazki hautseztatuak kaxoien hondo ozeanikoetatik berreskuratu eta beren argazkilari eta bekarioak zakurren gisan bota zituzten Pasaiako gimnasiora.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

-Bi titi ozeaniko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.

Zure bular ozeaniko horien plaian hondartu nahi nuke...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasketa ozeanikoaren (3)


ozeano 1 iz lur azalaren hiru herenak estaltzen dituen ur gazizko eremu handia; eremu hori banatzen den zati handietako bakoitza. ik itsaso.

Ozeanoak uharteekin eta basamortuak oasiekin puntu komun asko dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Goreauk eta Hilbertzek 15 koral kutxatik gora jarri dituzte munduko ozeano eta itsasoetan, eta lortutako emaitzak «ikusgarriak» izan direla esan dute.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Laster gabe, ozeanoak bereizi egin zituen, eta gero denborak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

Orduan, gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino iritsi zen, Zimeriarren hiriraino.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Bere indarraz Ozeanoa menperatzen du, bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 25,12

Santaremdik urrundu, Belemera iritsi, eta ozeanoan barneratu zen lurrun-ontzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Nekez uler daiteke antzinakoek Kaspio itsasoa ozeanoaren zati bat zela sinesteko hartua zuten seta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Mendebaldeko Kristandadean, atlantiar itsasertzeko herriek ozeanoan ibiltzeko ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Baina Georgina ozeanoaz beste aldean dago orain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Ozeanoak zabortegi bihurtzeko joerak alarma gorria piztu du.  Berria - Gaiak   2004-06-05

2 (izenondoekin)

Banekien, ostera, ertz hura baino harago sinistu ere egin ezin den ozeano zabala zegoena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Galiziakoak ozeano irekian askoz hobeto moldatzen dira, olatu txikiagoekin.  Berria - Kirola   2004-08-07

Ozeano bukaezinari beha.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.

Nola lortu ote dute Afrikako basamortu itzelak zeharkatzea, ozeano handiak igarotzea?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Ozeano urdinean galduak diruditen lur porroska batzuk.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

Itotzear zegoen buzeatzailea ozeano sakonetik irten balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Zure justizia mendirik handienak bezalakoa, zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa.  Elizen arteko biblia   Sal 36,7

Izarrez osaturiko gangaren azpiko mendi elurtuetatik edo ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Gorputzak odola zertarako behar duen ikusteko, gure lehen arbasoen bizileku izan zen ozeano primitibora itzuli beharra dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

3 (bost ozeanoen izenondo eta izenlagunekin)

Ande mendietako gailurrik gorenetan jaiotzen denean, Ozeano Baretik 150 kilometro baino gutxixeagora dago Amazonas ibaia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Ozeano Barearen mendebaldeko itsasertzetik Baltikoaren ekialdeko itsasertzeraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea aldatuko dute.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Ozeano Bareko urak berotzen ditu El Niño-k, eta, ondorioz, Lur osoko tenperaturak jasotzen ditu (0,2 gradu, 1998an).  Berria - Gaiak   2006-01-26

Ozeano Pazifikoan ez bezala, Ozeano Indikoko kostaldeetako hiri eta herriak ohartarazteko alarma sarerik ez egoteak bizien galera handia eragin duela.  Berria - Mundua   2004-12-29

Iaz Ozeano Indikoan halako alerta sistemak jartzeko proposamenek oihartzun eskasa izan zuten.  Berria - Mundua   2004-12-30

Indiako Ozeanoan bertan, Mayotte uhartean, beste 2.000 lagun kutsatu dira eritasunarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Portugaldarrek, Ozeano Atlantikoan nabigatuz, Afrikako punturik hegoaldekoena aurkitu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Bilbokoak Ozeano Atlantikora begira dauden Europako portuekin dauka harreman sendoena.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Gehienak %60 Ozeano Atlantikoan harrapatzen dituzte, eta Mediterraneoan %10.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Mugatik haraindi gure Kantauri itsaso xumeak Atlantiko ozeano zabalekin bat egiten du.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

1970. urteaz geroztik %50 indartsuagoak direla Atlantiar Ozeanoan eta Ozeano Pazifikoan sortzen diren zikloiak.  Berria - Harian   2005-09-03

Mendi horiek Ozeano Artikoaren itsasbazterrean jaio eta itsaso kaspiarreko ertzetaraino doaz, alde batera Errusia eta bestera Siberia utzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Ozeano Artikoko itsasoa da Barents.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Nobelako pertsonaia batzuen desolazioa, urruntasunaren desanparoa, Ozeano Antartikoko hotz hondogabeen itolarria geratu zaizkit.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Asia-Ozeano Bareko Lankidetza Ekonomikoaren Foroa osatzen duten 21 herrialdeetako ordezkariak.  Berria - Gaiak   2006-05-06

4 hed

Batetik, hidrokarburozko ozeanoak ditu [Titanek], eta, bestetik, karbono atomoz osatutako atmosfera gorrixka bat.  Berria - Gaiak   2004-12-26

5 irud

Labar zorrotzeko kristalezko irla tikiak baizik ez nituen kausitu barra gainean, ginebrazko ozeano baten erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Izotz puska tantaiaren antzera, herrari zebiltzan hiriko ozeano hotz grisean, norabiderik gabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

Asfaltoa ozeano beltz bat bezalakoa da (edo da nire begietan).  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Etengabeki higitu eta itxuraldatzen den ordoki urdina begietsiko zenuke, harri txintxolazko ozeano idor honen ordez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Zibilizazio-kutxa bat, bost edo sei mila urteko denbora-distantzia egin zuena Historiako ozeanoan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

Gure arrazoimenaren bidaia etengabe luzatzen diren esperientziaren kostaldetaraino soilik jarraitzeko, utzi ezin dugun bidaia, kostarik gabeko ozeano batera ausartu ezean, beti iruzurtiak diren ikuspegiekin azkenean ahalegin neketsu eta luze oro itxaropenik gabekotzat jo eta hauek uztera behartzen gaituen ozeanora bidaia, hain zuzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Auskalora bidean behar duela izan, Apikako itsasotik Beharbada ozeanorantz hartuta...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 78. orr.

6 (izenondo gisa)

Itsaso Ozeanoan barna uharte horietarik eguzki sartzera buruz joanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Basa zetaz landuriko jaka-galtza multzo urdin ozeanoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsaso Gorri, berriz, golko horren ondoko ozeano-parteari deitzen zioten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 354. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iparraldean, Izotz Ozeanoa, Karako itsasotik Beringeko itsasarteraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Bekain ilunek haren aurpegiaren zuritasuna azpimarratzen zuten, elur ozeano batean galdutako bi beleren antzera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

Aireari esker bizi garenontzat, elementu guztiz irriskutsua da "ur-ozeanoa".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Mundu-ozeanoaren egoera larria dela ohartarazi du NBEk, eta hura babesteko eskatu dio munduari, «beranduegi izan aurretik».  Berria - Gaiak   2004-06-05

Han aurrean, buru-ozeano baten atzean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ozeano artikoan (6); ozeano atlantikoa (4); ozeano atlantikoan (6); ozeano barea (4); ozeano barean (20); ozeano barearen (12); ozeano bareko (21); ozeano pazifikoan (3)

indiako ozeanoan (4); itsaso ozeanoan (3); ozeanoan barna (4); ozeanoan zehar (3)

ozeanoaren beste aldean (3); ozeanoaren erdian (7)

itsaso eta ozeanoen (4); ozeanoen egoera (3)

indiako ozeanoko (4)


ozeanografia 1 iz itsasoak alderdi fisiko eta biologikoetatik aztertzen dituen zientzia.

Euskal Herrian ozeanografiari eta itsas ingurumenari buruz azken 30 urteetan egin diren ikerketak eta azterketak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Bilboko Metropoliko Planak Lemoizko zentral nuklearra izandako esparruan aisialdi-gunea nahiz ikerketarekin eta ozeanografiarekin zerikusi duen zentroa jartzeko proposatu du.  Berria - Harian   2005-06-15

Adolfo Uriarte AZTI Fundazioko Ozeanografia eta Itsas Ingurunea Saileko buruak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ozeanografiko.

Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa neurtzea izango dute xede, eta Azti Arrantzarako Euskal Ikerketa Erakundeko, Espainiako Ozeanografia Institutuko, Frantziako Itsasoaren Ikerketarako Institutuko eta Marokoko Itsas Baliabideetarako Institutukoak dira.  Berria - Harian   2006-04-30

Gobernuarteko Ozeanografia Batzordeak emandako datuek diote egunero 20 eta 25 milioi tona karbono dioxido xurgatzen dituztela ozeanoek.  Berria - Gaiak   2004-08-18


ozeanografiko izond ozeanografiarena, ozeanografiari dagokiona. ik ozeanografia 2.

Mapa eta lege ozeanografikoetan itsaso erabat herrena da itsasbeherarik gabeko itsasoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.


ozelo iz hainbat animalietan, larruko, edo hego edo lumetako orban biribilkara.

Itxura gaiztoa ematen dioten sei ozelo beltzeko tximeleta daukat begien aurrean, marroia eta horia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.

Oinarrian kolore zuri distiratsukoa izanik, beltzuneak ditu aurreko hegoetan, eta gorri biziko lau ozelo atzekoetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.

Lau ozeloak nabarmenak dira, eta benetako begiak dirudite.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 376. orr.


ozen 1 izond hotsez edo hots egiten duten gauzez mintzatuz, ongi edo argi edo indar handiz entzuten dena.

Hasperen ozena ateraratzen genuen orduan, espantatuak baino gehiago, doi bat tronpatuak heriotzaren lan azkarraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

Dudleyren korrokada luze ozen batek ito zituen haren hitzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Bere artean mintzo zen arren, ahotsa ozena zuen, lodia, eta primeran aditzen zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Horiek guziak bere boz ozen ederrarekin.  Herria   2005-12-01

Xuxurla batetik edo hostoen firfiratik hasi eta izadiko hotsik ozenenetarainoko eskalan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Oso dotoreak eta anpurusak ziren, bai beren soinekoetan, bai beren hizkera ozenean ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Zur eta lur geratu nintzen, ezkontzeko proposamena algaraz eta barre ozenez hartua izan baitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.

Ongi ezagutzen dut barre txiki hori, oso ozena eta sudurkaria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.

Musika ateratzen zen etxetik, oso musika ozena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Medikuak pauso luze eta ozenak eman zituen Morse andrearen pisurantz aurrena eta haren logelara gero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Norbait ari zen ate-joka ozen eta tematian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.

Hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Uluak gero eta ozenago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 183. orr.

-Ordu erdi, ordu erdi -Ximurrak, gero eta ozenago-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Erakunde ekologisten eta Errusiako gizarte zibileko beste hainbat talde zein gizabanakoren protesta ozena eragin du Siberiako petroliobideak.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Eskandalua ez zen oso ozena suertatu; aipatu zen egunkarietan gertakizuna, baina gure inizialekin soilik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

2 (fonetikan, kontsonanteez mintzatuz)

Aintzat hartu behar da ozen hitzaren esanahia askoz hobeto datorkiola ingelesez sonorant terminoaz jasotzen den kontzeptuari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Guretzat ezagunenak kontsonante ozen albokariak dira (l, ¥).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Gogora dezagun kontsonante ozenak herskari direla neurri batean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Hizketa hotsen sailkapenaren aldetik, ozen eta trabari elkar osatzen duten multzoak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

· Horregatik esaten da bokalak direla hots ozenenak, bokalak baitira ahotsbide irekienaz ahoskatzen diren hotsak, biriketatik datorren aireari indartsuen ateratzeko aukera ematen diotenak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

3 (adizlagun gisa) ozentasunez; goraki. ik ozenki.

Dionisos egongelatik purrustadaka ari zen, erdi ahapean erdi ozen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

-Jaun-andreok -hasi zen ozen, isiltzeko keinu eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Tira, asmatu beste kontu bat! -ozen mintzatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

-Ez al duzu pixka bat berotu nahi, Evans andrea, oheratu baino lehen? -esan zuen ozen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

Mundu iluna azkar ari zen limurtzen, eta haizea ozen zebilkion belarrietan kantari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Oihua ozen aditu da eta lubaki osoan zehar oihartzun egin du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Platonoven zurrungak ozen entzun ziren gela osoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.

Eta nola ez zuela, ba, entzungo, erantzun zidan, telebista hain ozen jarrita egonda, eta ea zergatik ez nion esaten lehorreko marinel hari aparatua itzaltzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Gero, frantsesez eta ozen, paisaiari edo bidaiari buruzko zerbait esaten nuen, gidariak susmo txarrik har ez zezan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Irakur ezazu ozen, nahi dituzun argitasun guztiak emango dizkizut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

"Erlaitz soil batetik" irakurriko du ozen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Ez dira ozen esateko gauzak, hauek!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 89. orr.

Zoram idazle mazedoniarra protestaka hasi zen, ozen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.

Haren isiltasunak ozen esaten zuen: ez diat aitarik izan, aitarik gabe jaioa nauk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

4 ozen-ozen adlag

Ozen-ozen mintzo zen, segizioko guztiek garbi aditzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

-Ez zen erraza izango frogatzen -pentsatu zuen Perrettek, ozen-ozen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Eta neguko goiz hartako isiltasun tragikoan haren ahotsa aditu zen, ozen-ozen, piketearen aurrean jartzen ari zelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Lehengoan esan zidaan ordenagailua bat-batean pizten zitzaiola goizetan, eta musika jotzen hasten zela, ozen-ozen, eta ea nik egiten ote nion.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 80. orr.

Baina, tupustean, isiltasuna entzuten hasi nintzen ozen-ozen: gurasoei arazoak eta oinazea beste deus ekarri ez zien egoera baten xuxurlak; egunero bizi zituzten egonezin eta larrimin isilak, ezin zutelako jakin nolakoa izango zuten etorkizuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots ozen (27); ahots ozen batek (5); ahotsa ozen (4); ahotsak ozen (4); algara ozen (6); algara ozen bat (5); argi eta ozen (8); arnasa ozen (3); barre algara ozen (3); barre ozen (3); boz ozen (7); danbateko ozen (7); danbateko ozen bat (4); dei ozen (3)

egin zuen ozen (3); esan nuen ozen (4); esan zion ozen (4); esan zuen ozen (20); eztarria ozen (3); garrasi ozen (5); harro eta ozen (3); hitz ozen (3); hots ozen (8)

izena ozen (4); karraska ozen (4); karraska ozen bat (4); kolpe ozen (3); kontsonante ozen (3); mintzo ozen (5); musika ozen (4); musu ozen (3)

oihu ozen (6); oihu ozen bat (3); oihua ozen (3); oso ozen (13)

ozen abestu (3); ozen adierazi (4); ozen aldarrikatu (10); ozen aldarrikatzen (3); ozen ari (13); ozen ari zen (4); ozen asko (3); ozen atera (3); ozen bota (3)

ozen entzun (26); ozen entzun ziren (8); ozen entzunarazi (3); ozen entzungo (4); ozen entzuten (11); ozen entzuten dira (3); ozen erantzun (5); ozen esan (29); ozen esan zuen (9); ozen esateko (6); ozen esaten (10); ozen eta argi (6); ozen eta garbi (6); ozen eta garden (3); ozen eta zorrotz (3); ozen hitz egin (10); ozen hitz egiten (9)

ozen irakurri (4); ozen irakurtzen (12); ozen irakurtzen hasi (4); ozen jarrita (3); ozen mintzatu (6); ozen mintzatu zen (3); ozen mintzatzen (6); ozen mintzo (3)

ozen oihukatu (4); ozen ozen (13); ozen salatu (9)

soinu ozen (5); txilio ozen (3)

ahots ozena (9); ahots ozena entzun (3); barre algara ozena (4); barre ozena (4); hasperen ozena atera (3); hots ozena (10); hots ozena entzun (4); musika ozena (6); oihartzun ozena (3); oihu ozena (3); oso ozena (4)

ezin ozenago (10); gero eta ozenago (51); geroz eta ozenago (4); inoiz baino ozenago (7); ohi baino ozenago (3); ozenago entzun (11); ozenago entzuten (27); ozenago entzuten da (6); ozenago esan (14); ozenago esan daiteke (3); ozenago hitz egin (5); ozenago hitz egiten (4); ozenago mintzatu (5)

gero eta ozenagoa (18)

gero eta ozenagoak (10)

ahots ozenagoz (3)

ahots ozenak (6); hots ozenak (5); kantu ozenak (3); kontsonante ozenak (7); musika ozenak (3); oihu ozenak (8)

boz ozenarekin (3)

ahots ozenaz (3)

kontsonante ozenen (10)

oihu ozenenak (3)

ahots ozenez (47); ahots ozenez esan (5); ahots ozenez irakurri (3)


ozenagotu, ozenago(tu), ozenagotzen da/du ad ozenago bihurtu. ik ozendu.

Halako batean, handik datorren makinen burrunba ozenagotu egin da, eta Gabi gehiago aztoratu da.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 97. orr.

Atzean zakurren zaunkak eta zaldien ferra hotsak ozenagotu ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Hala, aktorearen ahotsak honela banatutako ontzietan jotzen duenean, ozenagotu egiten da eta garbiago eta gozoago iristen da entzulearen belarrietara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Zinturoia askatu eta eskua sartu nion bizkarraldetik, bere ipurdiaren bila nebilen, bere ipurdi gogor, borobil eta leuna; indarrez oretu nuen, eta haren intziriak ozenagotuz joan ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Isiltasunak badaki aterpe gozo izaten; badaki aizto zorrotz izaten; amorrua zein maitasuna ozenagotzen badaki.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.


ozenarazi, ozenaraz, ozenarazten du ad ozentzera behartu.

Neskak azkartu egin zituen mugimenduak; gizon menderatuak ozenarazi bere intziriak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Plast urguilutsuaz xungoak azietan ozenarazi nituen, usain, gurin eta baratxuri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

Bazen jadanik hamar urte ez ginela elkar gurutzatu baina hiru hilabeteetarik behin hargatik telefonoa ozenarazten genuen solasean aritzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.


ozendu, ozen(du), ozentzen 1 da/du ad ozentasuna handitu. ik ozenagotu.

Portuko ontzi guztien tutuak tantra askatzailean ozenduko dira orduan zure barnean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Hain luzaroan isilik egondako ele-edertasunaren doinuak berriro ozendu ziren Gregorioren pulpitotik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Don Carlos Arizkungo plaza luzera sartzerakoan, goizean Zugarramurdirakoan bezalaxe, suziriak berriztatu dira, oihuak eta kantak ozendu, eta herri osoaren harrera ezin beroagoa mamitu da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Motorraren hotsak isildu egin ditu guraso batzuen deiak, ozendu besteenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Ahotsen erabateko urtze-kateatuan, sopranoarena pixkanaka-pixkanaka apaldu ahala, ozenduz joan zen Ruche jaunarena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Gero, hotzak ozendutako airean, gau orduko kanpai hotsak entzun ziren. -Eta? -boza ozendu nuen, erronkari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.

Halako batean, euskarri hobearen bila, hanken gainean tentetu zen; ahotsa ozentzeko, nonbait.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ozendu dute itsas urek, Jauna, ozendu itsas urek orroa, ozendu itsas urek olatu-burrunba!  Elizen arteko biblia   Sal 93,3

Gero, ahotsa ozenduz, esan zuen: Peeves, ager zaitez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

2 du ad durundi egin.

Menditar hauen bihotzek mendi hauen antzeko oihartzun luze eta sakonak dituzte eta Donostiako bonbardaketak oraindik ere ozentzen du beren baitan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.


ozendura iz durundia.

Zintzarri baten ozendura du etxe bakoitzak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.


ozengai izond fonetikan, ozentzeko gai dena.

Txisturakiek ere osa dezakete silaba, baina horrek oraindik ikergai den sonable edo ozengaien arazora eramango gintuzke eta ez da liburu hau horretarako lekua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.


ozengailu iz ozentzeko gailua. ik bozgorailu.

Ozengailutik oihu eginen dute errendi nadila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 182. orr.

Ozengailuetarik eman zen elizkizuna, portu osoan eta inguruetako mendi guztietan entzuten ahal zen organoa eta erretorearen ahots funebrea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.


ozenka adlag zarata atereaz, goraki.

Oilo zahar eta ahate erlastuen uruku ezberdinen artetik, emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren, papo urguilutsuak dantzan eta toki eskasagatik ipurdi oparoak elkarri jo ozenka!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Ziztuan abiatu zen DS auto ilun batean metatu eta Parisen zehar, beribila harriz osatutako hiriko karriketan klas-klas ozenka, Montmartre eskualdera lehiatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.


ozenkari izond

Gorputzeko hezur eta haragi malatsak klaska eta glup ozenkari, gerlari ohia txiki-txiki egin zen Sebasen aurrean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 301. orr.


ozenki (orobat ozentki g.er.) adlag ozentasunez, ongi entzuna izateko moduan; goraki.

Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Emeki eta gero ozenki.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 166. orr.

Isilekoak esaten dizkiote elkarri, eta aldizka ozenki egiten dute algara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 58. orr.

Arnasa ozenki hartuz, autoko atea bortizki zabaldu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 31. orr.

Weldon jaunak orrialdea pasatu eta ozenki aharrausi egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Nire andreak azkena aditu bide zidan; bafaka ari zen ozenki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Ozenki eta gogotik ari zen xurga eta xurga.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Sartzean eztul egiten du ozenki, hango egoera ikusita.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Gizonekin ozenki hitz egin beharra dago: jendeak zarata gehien egiten duenari aditzen dio.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Stan-Leyk barre egin du ozenki.-Ez dakit hau leku fidagarriena denetz... -pentsatu zuen oskol biltzaile zaharrak ozenki-.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 190. orr.

Horrelakorik ez, otoi! -itzuri zait ozenki, Tolosako nire gelan, atzealdetik, trenaren zaratak nire oihua itotzen zuelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 273. orr.

Jende guztia haren ondoren igo zen, xirula joz eta beren poza ozenki azalduz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.

Zaila da askotan ozenki salatzea isilik gorde nahi izaten den zerbait.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Dudley negarrez hasi zen ozenki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

Orduan, negarrari eman zion ozenki.      - 0. orr.

Ozenki egiten zuten deiadarka, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   Ap 6,10

Zer gertatu den esaten du ozenki denen aurrean.'Hau egingo dut, bestea egingo dut' ozenki esaka dabiltza beti haurrok.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.

Hurrengo jokoan ozenkiago mintzatu zen: "bost dolar jokatuz milioi bat irabaziko dut".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Gogoan dugunaren ozenki erratea ez da zuhurki jokatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Aldarrikapena egin bezain laster [...] Te Deum laudamus ozenki kantatzen hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Denok batera ari ginen kantuan, ozenki ari ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.

Aitak denok larrainean errenkadan jarri eta ozenki Aitagurea esanarazten zigun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Ez zen norbait zerbait ozenki irakurtzen aditzen nuen lehen aldia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Ozenki irakurri nuen haren izenburu bukaezina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

-Mesedez, Mitxel, hitz egiten ari natzaik -esan zidan Adak, Spencer Tracyk utzitako hutsunea ahots ozenmin batez harturik-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen ozenki (9); esan nuen ozenki (3); esan ozenki (11); esan zuen ozenki (23); galdetu zuen ozenki (3); hasi zen ozenki (11); irakurri zuen ozenki (3); oso ozenki (5)

ozenki aldarrikatu (3); ozenki aldarrikatzen (4); ozenki egin zuen (4); ozenki egiten (4); ozenki erran (3); ozenki esan (25); ozenki esan zuen (14); ozenki esanez (4); ozenki esaten (6); ozenki gaineratu (3); ozenki gaineratu zuen (3); ozenki hitz egin (6); ozenki irakurri (9); ozenki irakurri nuen (3); ozenki irakurtzeko (3); ozenki irakurtzen (5); ozenki kantatzen (3); ozenki mintzo (5); ozenki negarrez (3); ozenki salatzen (3)

gero eta ozenkiago (7)


ozenmin izond ozena eta mina.

-Mesedez, Mitxel, hitz egiten ari natzaik -esan zidan Adak, Spencer Tracyk utzitako hutsunea ahots ozenmin batez harturik-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.


ozentasun 1 iz ozena denaren nolakotasuna.

Usoak antzo, Big Joe eta biok ere sor eta lor ginduzkan kanpai-hotsen ozentasun bortitzak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Hi eta biok han, errezo azkengabeak errezatzen, berak ezer entzuteke, hik eta biok ezer entzuteke, gauaren azpiko haizearen ozentasunean galdurik den-dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Liluratu egin gintuen Txatoren irtenaldi ezusteko hark, izenak ozentasun sorgina zeukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Aurreko esaldietan erabilitako konparazio atzizkiak ozentasunaren erlatibotasunari dagozkio: hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

2 (fonetikan, kontsonanteez mintzatuz)

Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira: indarra (ozentasuna baldintzatzen du), maiztasuna (garaiera baldintzatzen du) edo luze-laburra (iraupena baldintzatzen du).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Beste muturrean kontsonante herskariak dauzkagu eta, bion artean, ozentasun gehiagotik gutxiagora zerrendaturik: hurbilkariak, urkariak, sudurkariak, igurzkariak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industria elektronikoak eta hegazkin industriak jende kopuru handiak jarri dituzte ozentasun-muga normala baino haragoko soinuen eraginpean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Ematen zaien indarraz gainera, aintzat hartu behar da hotsak berez direla ezberdin ozentasun eskalan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Kontsonante-bokal hurrenkera silabaren ozentasun egiturari egokitzen zaio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, fonetikan)

Garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek, eta jatorrizko soinuaren norabideari buruzko zenbait informazio ere ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.


ozentki ik ozenki.

ozentsu izond ozentasunez betea, ozena.

Aditzaleek ere arras ongi ulertzen zuketen, predika aulkitik boz ozentsu batek zabaldu erakaspena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Jainkoaren Etxetik Tadjik, Fanch, Marcel eta Mario zakuak gauza ozentsuz hanturik jalgi ziren, harroki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.


ozentzeke adlag ozendu gabe.

-Jendeak Ramadana betetzen duen bitartean ni vodka edanez mozkortzen naiz -esan dit, ahotsa ozentzeke, ibilaldian elkartu zaigunean-.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.


ozka ik hozka.

ozkakatu ik hozkakatu.

ozkaño ik hozkaño.

ozkatu ik hozkatu.

ozketatu ik hozketatu.

ozki ik hozki1.

ozono 1 iz oxigenoaren aldaera, molekulak hiru oxigeno atomoz osatuak dituena (O3), gas urdina eta usaintsua, tximisten eraginez atmosferan sortzen dena.

Oxigenoaren forma alotropikoa da ozonoa, hiru atomoz osatutakoa.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Usain estrainio eta definigaitza darie erietxeei, lurrin mota askoren emaitza, ziurrenik; ozonoa, alkohola, kloroformoa, betadinea eta formola bereizi ditut inoiz, baina ziur nago ezagutzen ez ditudan askok ihes egiten didatela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Atmosferako goi geruzetako ozono hori naturala da eta behar-beharrezkoa Lurrean bizia egon dadin.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Ozono troposferikoak nabarmen gora egin du zentralak martxan jarri zirenetik.  Berria - Harian   2006-02-12

Horretaz dakitenak behin eta berriz ari dira beren ahotsa goratzen ingurumenean sor daitezkeen arazo berriak direla eta: ozonoaren hutsartea, euri azidoak, negu efektua, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

Fisioterapia saioak hartzen hasi zen, eta ozonoa ere aplikatu zioten mindutako oinean.  Berria - Kirola   2004-09-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eeuri ondorengo ozono usaina bezain berezkoa baitzen nire gogoan ikasketak amaitu osteko lan bilaketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Landare askok kolorea galtzen dute, atmosferako ozono kopuru handiaren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Ozonoaren imitazioa da, badakizu, hor gain gainean hamaikaren bat kilometrora ozono geruzan dugun zuloaren ordez hemen ozono kontzentrazioa simulatzea otu zitzaigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

Ozono geruzaren egoera aztertzea da satelitearen helburua.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Nik ez dakit negutegi-efektua, CO2 jaulkipena, ozono-zuloa edo atmosferaren berotzea den.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

Askotan intentzio gaizto gabeko edozein ekintza hutsalek ondorio katastrofalak baititu, bainugelan ilea finkatzeko spray pixka batek Australia gainean ozono zuloa handitzeko kalte ekologikoak adibidez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

-Klorofluorokarburoen arazoa, ozonoa jan eta jan, urteak hor goiko geruzetan irauten duen gas ozono-suntsitzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ozono geruza (6); ozono geruzako (3); ozono geruzaren (11); ozono geruzaren zuloa (3); ozono geruzari (4); ozono troposferikoa (5); ozono troposferikoak (5); ozono troposferikoaren (9); ozono troposferikoaren aitzindari (3)


ozpin 1 iz ardoaren hartzitzetik sortzen den isurkari mingotsa, janari batzuk prestatzeko, edo barazkiak-eta ontzeko erabiltzen dena.

Bazen han pitxer bat ozpinez betea.  Elizen arteko biblia   Jn 19,29

Arrautza ozpinetan utziz denbora luzean, azala bigundu eta desegin egiten zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.      - 0. orr.

Landare produktuak, ozpinetan onduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Ozpinetan beratutako tipula.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Nola ozpina ahorako eta kea begietarako, hala alferra lanean hartzen duenarentzako.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,26

Maisuak gaitz bitxiren bat dauka, egunero hartzen du, denen aurrean eta zangaka, botila bete ozpin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Mahaiaren gainean dagoen ontziterian ozpina, olioa eta gatza ikustean kultura, hein batean, arimara ahoaren bidez iristen dela esateko gogoa egiten zait.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Metodologia horrekin 2000 urteko apirilean argitaratu zuen ozpineko euliaren (Drosophila melanogaster) genoma osoa, bere 14.200 geneekin, Science aldizkarian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Ozpina bezain jenio bizi eta mina zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ozpin-pepinoen postuari garraztasuna zerion. Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki. Piper morroaren esentziazko ozpin-lurrinetan beratutako hegaluzedun carpaccioa, parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua. Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak, Bengalako urdinkarak, sabel-laranjak, ozpin-isatsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Ozpin-bainu batean murgildu zuten, eta joan egin zitzaion gaixotasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Ozpin-botila baten etiketa deszifratzen saiatu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Ozpin-basokada gaitza edanarazi genion geure adiskideari, baina, bederen, gerla dagoeneko galdua zuelako seinaletzat hartzeko bertutea izan zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Beste zazpi litro esne berotu, ozpin neurria bota, eta bihar goizera arte uzteko eskatu diot.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio-ozpinezko arrandegi bat ere bazen -Buenetxeatarrena-; hango produktu gaziek eragintzat jo beharko dugu, partez behintzat, gudariek sentitzen zuten egarri ase ezin hura.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Arratsalde aspergarri bati gatz-ozpin bihi bat eransteko broma, egin nuen neure baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

· Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

4 irud/hed

Biok bat-bat eginda ibili ginen, eztietan zein ozpinetan, eta, orain zer eta bion arteko lotura hautsiko zuen, eta bertan behera utziko ninduen. Eztia zor duenak ozpina onartu behar du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Propio, ozpin guztia zaurira isuriz, egin nuen horrela, nire bizitzan ere halatsu jokatu baitu beti Teresak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 158. orr.

Ardo gozoa ozpin bilakatu zitzaidan, hala deliberatu gabetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.

-Ez dut berriro ezkontzaren ozpinetik edan nahi!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Maitasunaren ozpinak dastatzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Euskaldunak, etxetik urruti izan arren, elkarrekin egotearen poza agertzen du maiz kronikagile eibartarrak; baina, horren ostealdean, garden agertzen ez duen guztiaren ozpina antzematea ez da hain zaila.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Ez zaizkit porrotaren ozpinetan ibili zale direnak gustatzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Ozpin-putzu hori ez da pare bat hitz entzun gabe geldituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Nota gorenekoaren eztiak ez zidan oharraren ozpina gozatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 62. orr.

Frantziaren eta frantsesen kontradikzioneak argitarat emaiten ditu idazleak, ozpinean bustitako umorearekin.  Herria   2004-07-08

• 5 izond erretxindua.

Ordu laurden batez harrera-mahai bakartiaren aurrean itxaron ondoren, tirriki-tarraka etorri zen agure ozpin batek gelarik ez zegoela jakinarazi zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Nik esango nuke K pertsona ozpina dela, kasik ni baino ozpinagoa.  Berria - Kultura   2004-11-06

-Aski behar -eztitu da orain arteko ahots ozpina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Kristal gardenetatik haren bisaia ozpina ikusten ahal zen, Lokaleko arduradunarekin mokokan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Horixe izango zen haren handiuste faltsua, haren irribarre gailena eta haren oldarkeria ozpinari aurre egiteko moldea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Don Mariok, Fisikako klasean oholtzara deitzen hinduenean baino kolore ozpinagoa eman zaik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak adizlagun edo izenondo balioa duela)

Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Hi ikusita mutur-ozpinena ere irriz urratzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

7 mari-ozpin ik mari 27.
8 ozpin pepino ozpinetako pepinoa.

Ozpin-pepinoen postuari garraztasuna zerion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

9 ozpinetako pepino pepino txikia, ozpinetan ondua.

Janariak prestarazten zizkion kanporako, okela errea eta txerri saiheskiak ozpinetako pepinoekin eskatzen zion bereziki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat, ozpinetako pepinoak eta antzara gantza zerbitzatu zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Neskatila bat, ozpinetako pepino gazi eske, eta zalgurdi-gidari bat, lukainka bat erosi zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Lisak platera pisatu eta jelatina eta ozpinetako pepinoak erantsi behar izan zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatz ozpin (4); mari ozpin (3)

eztia eta ozpina (3); ozpina edaten (3)

mari ozpinak (3)


ozpinaldi iz garratzaldia.

Ozpinaldiak eztitzeko energia igortzen ei zidan Kristinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.


ozpindu, ozpin(du), ozpintzen 1 da/du ad (ardoa) ozpin bihurtu. ik mindu.

Auzokideekin ardo ozpindu bat edan eta autobusera abiatu zen. Ardo ozpindu usaina darion tren geltoki ondoko tabernan sartu naiz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

2 irud/hed ik mingostu; garraztu.

Aise ozpintzen da ezti zaharra, eta uzten du bits itsusi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.

Iberokoa saiatu zen ospakizuneko txanpaina ozpintzen, baina ez zuen lortu, Titinek gehienetan bezala ukabilak airera altxatu zituen partidaren ostean.  Berria - Kirola   2004-08-27

Ez nuen oroitzapen horrekin kafesnea ozpindu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

-Mesedez, errespetu pixka bat! -ozpindu zitzaidan-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.

Egutxi eta geixa haren arteko harremana ozpindu egin zen azkenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Ez baitut nahi bien arteko harremana inondik ere ozpintzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 229. orr.

Horrelakoetan, solas laxo-eztia ozpindu eta zurrundu egiten da ustekabean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Izaera ez zaio ozpindu baizik, behiala partekatzen genuen mahaitik lekutu zenez geroztik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Bihotza ozpindu zion esperientziak eta munduaren kontra jarri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Ederrak ziren zure gutunak, erromantizismoaren gozoa zinismo-tantaren batekin ozpintzen zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.

Gaztetako umore bizia ozpindu zitzaion pixkaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Ozpindu egin zitzaion irribarrea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.

Eta arazoa ozpindu egin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

-Eta zertarako, etxeko taldean ez nago eta? -esan zion Malfoyk, ozpindurik eta petralduta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Baina Charvet ozpindua zegoen abantaila horrekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Hemen zauden bitartean, ezinegonaz eta ozpindurik biziko zara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 227. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Funtzionario ozpindu horietako batek.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

Baina aitaren jario hunkigarrian babestu ordez, zotinak erdi gorde eta, aspaldiko arrangurak gogoan, aurre egin zion erresumin ozpindu batez:[...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Zertara dator haserre ozpindu hori?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Ezpainak oker desilusio keinu batean, eta barre-irudi ozpindu batekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

4 (era burutua –en atzizkiaren eskuinean izen baliorekin)

Guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

5 gatz-ozpindu ik gatzozpindu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso ozpinduta zegoen (3)


ozpinduka adlag (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Husainik etxera joan zedin konbentzitu ahal izan zuen; ez zuen agurtu harik eta bertara, herratsu eta deiadar ozpinduka, sartu zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Haiek zeren beldur ziren sumaturik, Selim Aluan sumindu egin zen eta, ohi ez bezala, deiadar ozpinduka hartu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Berehalakoan deiadar ozpinduka eta madarikazioka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.


ozpindun izond ozpina duena.

Ez zitzaion gustatzen ordenaz jatea, eta janari berorik ere ez zuen nahi izaten; gauza hotzak, minak, ozpindunak, olio-ozpina, laranjak...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.


ozpindura iz ozpintzea.

Mattin Irigoienen "Hautsi da kristala" antzerkiarekin arrakasta bildu-eta antzerkilari gazte horien berezkotasuna eta ozpindura plazerrekin berriz ikusiko ditugu.  Herria   2003-01-09


ozpinerre (corpusean ozpiñerre soilik) iz

-Ozpiñerreak zulora eramango hau -esaten zion Emeteriok-.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.


ozpingarri izond ozpintzen duena.

Baina Danelek pentsa zezakeenari baino beldur gehiago nion Adak nire burutazio eroei (nire jeloskortasunari!) egotziko zizkiela bai deia eta bai abisua, eta une hartan ez zegoen Adaren destaina, edo Adaren barrea, edo Adaren erantzun axolagabea baino ukendu ozpingarriagorik nire egoera minarentzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.


ozpinkeria iz mingoskeria, garrazkeria.

Utikan nigandik ozpinkeriazko kritikarik!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.


ozta 1 adlag ia ez; zailtasun handiz. ik doi 8.

Gela hagitz egoki antolatua dago, ozta da ziega bat baino handiagoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Demokraziak ozta zituen bost urte Francoren heriotzaz geroztik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 176. orr.

Duela hamar urte ozta zegoen ostatu bat Miarritzen; egun badira hiruzpalau "hotel".  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 70. orr.

Argitasun gorabeherarik gabe, zeren, galderaren gaia ozta ulertuz, ez bainuen algararik egiten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

Ikusten duzu, bada, nola jende guztia den inozoa, estua, eta gure adimenaren ahalmenaz uste handia duena, ozta gainditzen badu ere animalien sena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

-Osasuna! -ez zeneukan ohiturarik, ozta busti zenituen ezpainak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Beren masailetako marrubi kolorea, beren begi alaien argi tanta, oihal latzak ozta ezkutatzen zizkien titi handitu eta tenteak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 205. orr.

Kanpin-gasaren argi tristeak ozta hausten zuen ilunpe batean egon ginen berriketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Ikaraz dardarka, balantzaka, belaunek ozta eusten dizute zutik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.

Trenez etortzea ez zaidala gaitz izango, neure erretira-etxetik ondoko geltokira ozta hiru kilometro daudelako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.

Paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Errekarri zuria, lehor; ozta han-hemenka ur xirripa urri batzuk hondartza aldera isuri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

2 ozta-ozta

Ozta-ozta ezagutzen nuen Martínez hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Ozta-ozta eusten nion barregurari haiek hizketan entzunik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Ozta-ozta ausartzen zen zerbait jaten, ogi apurrak botatzeko eta platera zikintzeko beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

-Hogei urte nituen ozta-ozta eta ez nuen inolako gogorik neure izenez izenpetutako libururik kalean jartzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Bien bizialdiak, batuz gero, ozta-ozta dira gizon zahar bakar batena lain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Esan nahi nioke belaunek ozta-ozta eusten nautela zutik; ez naizela ibiltzen hasteko gauza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 177. orr.

Kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

-Ondo ulertu badut, ozta-ozta libratu gara!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.

Zubi-begian ozta-ozta sartzen zen uraren emana, zubi-gaina ere putzu handi bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Daphnirako maldan gora, ozta-ozta aurreratzen gu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

Léa, albora egin salto, eta ozta-ozta ez zen, bada, arratsalde ezin beroago hartan hirian barrena zebilen auto bakarraren azpira erori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Hezurra eta azala besterik ez naiz, ozta-ozta jarraitzen dut bizirik.  Elizen arteko biblia   Jb 19,20

Oso apal hitz egiten zuen, xuxurla baino ozta-ozta goraxeago hasieratik amaierara arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Sorbaldak uzkurtu zituen, ezer ihardetsi gabe, eta agurtu ere ozta-ozta egin gintuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

-Beldurra usaindu dik -esan zidan berak, ozta-ozta, larri antzera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 98. orr.

Gutxi; poltsatxo bat ozta-ozta...  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Eta 22 batailoi bakarrik (liberalen heren bat ozta-ozta).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Nik, berriz, nire sekretu izugarria nuen, burutik ozta-ozta baino kendu ezin nuen sekretua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

-Ez dakidala ezer gero! -azken erasoaldiari ere eutsi egin zion Ostolazak, ozta-ozta baina eutsi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 225. orr.


oztaozta ik ozta 2.

oztibartar izlag/iz Oztibarkoa, Oztibarri dagokiona; Oztibarreko biztanlea.

Josette Dacosta oztibartar artistak bere obren erakusketa zenbait ere idekirik ditu.  Herria   2002-07-25

Bakoitzak oztibartar poetaren olerki bat aukeratu du.  Berria - Kultura   2004-11-07

Joan den igandean, bestaberriz, 15 oztibartar gaztek beren bataioko agintzak erreberritu dituzte Ibarren den aterbean.  Herria   2003-07-03

Ondotik, Xabi Lasak du hartuko hitza oztibartarraren bizitza eta pentsamenduaz aritzeko.  Berria - Kultura   2004-11-06

Irisartarrek 18 - Oztibartarrek 15.  Herria   2004-12-02


oztopa-erraz izond oztopatzen erraza dena.

Hainbat larriago bihurtzen da egoera koroa-arteriak bereziki oztopa-errazak izanda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.


oztopagarri (orobat oztopogarri g.er.) 1 izond oztopatzen duena.

Halare hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz, denen gustua egin nahian, akaso horixe diagu oztopagarri: denen gustua egin nahia. kotoia zuzenean Lagerreko eritegian saltzeari dagokionez, behin egin nuen aproba, baina oztopagarriegia zen eta kotizazio eskasa zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Lehenengo eta behin, zientzia-ikerketaren beraren jarduneko gorabeheraren bat gerta daiteke zientzia-ezagueren oztopagarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Haurraren [...] begiradatik hurbil dagoen perspektiba hori beste edozein bezain zilegi dena, jakina, testuaren sinesgarritasunaren eta eraginkortasunaren oztopagarri gerta daiteke, eta gertatzen da liburu honetan.  Berria - Kultura   2006-04-04

3 ez-oztopagarri izond

Ontzi eta gainazal egokien faltan, bada, lapurgai idealak solidoa, hondagaitza, ez oztopagarria eta, batez ere, berria izan behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.


oztopaketa iz oztopatzea.

Hamabi urte omen zituen oztopaketa batean neure burua lurrera botatzen ikusi ninduenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.


oztoparri 1 iz oztopo egiten den harria.

Ez da oztoparririk gabeko bidea izango.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 140. orr.

2 irud/hed

Halako batean gure elkarrizketak ohiko oztoparriaren kontra jo du: Euskal Herriaren egoera eta harako intelektual haren liburua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Legea aztertzen dutenak hartaz asebeteko dira, baina itxurazale direnentzat oztoparri gertatuko.  Elizen arteko biblia   Si 32,15


oztopatu, oztopa, oztopatzen 1 du ad oztopo egin. ik eragotzi; behaztopatu.

Ez zuten tenpluan sartzerik izan, soldadu saldo batek, armak eskuan, oztopatu baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Aneren presiopetik ihes egiten saiatu arren, neskaren bi besoek oztopatu zioten bidea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.

Neu atera natzaizu bidea oztopatzera, okerreko bidetik baitzoaz.      - 0. orr.

Autoak bigarren ilaran, banatzaileak zama-lanetan, furgonetekin bidea oztopatuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Burbuila horiek puztu egiten dira eta kalteak eragiten dituzte ehunetan, edo odol-hodiak oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Gurdien gurpilak oztopatu eta nekez mugitzen zirela utzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Soldadu gehiegi ziren eta sarbidea oztopatzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Adinean aurrera egin ahala, gorputzeko arteria gehienak estutzen dira, baina hodi koronarioak izan ohi dira lehenengoak guztiz oztopaturik geratzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Ohola bere lekuan jarri zuten, eta berriro oztopatu zieten ahalegina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Ipar argizko barren baten gainean hego itsasoetan oztopatutako itsasontzi galduen hilerri harrigarri bat ageri zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 61. orr.

Oztopaturik zegoen Ruche jaunaren aulki gurpilduna lehenengo mailaren aurrean, eskailera monumentalaren oinetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira, hau da, kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Britainiarrek oraingo bidaia oztopatu egin gura izan dutelako berria iritsi zaie.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Virginiari nion maitasunak, berriz, oztopatu egiten zidan beste neskenganako bidea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Drogek oztopatu besterik ez dute egiten yogaren bidea, eta alderantzizko norabidetik eraman gaitzakete, norberaren suntsipeneraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Ezerk ere ezingo zuela haien ibilera oztopatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Sultanak gisa horretan nahi zuen ezkontza oztopatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.

Beldur zen munduko ohoreak arimako bakea eta osasuna oztopatuko ote zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 953. orr.

Kristalinoa ez da guztiz gardena, horixka antzekoa baizik, eta oztopatu egiten du espektroaren eskualde more eta ultramoreko argia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Militarrek, honetara edo hartara, behin eta berriz oztopatua zeukaten askatasuna berreskuratzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Buruak ezin zion erritmo horri jarraitu, oztopatuta zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

Nire andre bihozgabe horrek, bere burua tinko defendatzeari emana baita, halako trebeziaz oztopatu ditu gure elkar ikusteak, non nire trebezia baitu arras nahasi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

3 da ad estropezu egin.

Bosgarren pisuan bizi zen eta etxearen alde batetik N-1 errepidea eta Nafarroa etorbidea ikus bazitzakeen, bestaldea patio ilun batean oztopatzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.      - 0. orr.

Nire etsaiak, atzera egitean, zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.  Elizen arteko biblia   Sal 9,4


oztopatzaile 1 izond/iz oztopatzen duena.

Kovacevic errematatzaile bikaina dela jakina zen, baina larunbatean oztopatzailea ere badela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2004-03-09

Lamarkak oztopatzaileen «lan penagarria» salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Desegin-behar malenkoniko hari ekiterakoan, laguntzaile (edo, zuzenago, aztoratzaile eta oztopatzaile).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Babesak delituen hauspotzaile bihurtzen dira, legeak oztopatzaile diren baino neurri handiagoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 100. orr.

Errege, parlamentu eta kasta gobernarien -burokrazia nahiz apaizterien- idolatriak dituen ondorio oztopatzaileen adibideak ere ematen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

SEAren, Cebeken eta Adegiren «jarrera oztopatzailea» gaitzetsi zuten sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-06-29


oztopatze iz oztopo egitea.

Bere funtzioa ez da lan juridiko bat aurrera eramatea, baizik oztopatze lan izugarri eta etengabea egitea», txarretsi zuen  Berria - Euskal Herria   2006-02-17


oztopo 1 iz bidea ixten duen gauza; zerbait egiteko eragozgarria. ik estropozo.

Gelditu egin zen, oztopo bat aurkitu izan balu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Oztopo hura beste bide bati ekiteko seinalea izan zitekeen, gorago egiteko abiapuntua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 96. orr.

Hemendik aitzina badakit irakurleek zalantzak izanen dituztela eta bidean gelditzeko anitz oztopo gogoratuko zaizkiela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 145. orr.

Florentek mila oztopo aurkitzen zuen bere bidean, honako zamaketari hauek, karga bizkarreratzen ari zirenak, harako saltzaile haiek, hizketa zakarrez eztabaidan; [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Zure adiskide gazteak bertze zenbait oztopo jarri dizkit halaber.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Politikoki pentsatzen zuten aurkariek Kristau Elizaren kontra Mendebaldeko mundu modernoan etengabe egin duten salaketa aurrerapenaren gurpiletan oztopo izatea izan da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Badut hemen oztopo bat baino gehiago gainditzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak -bidesariak, zubien gainekoak eta zubien azpikoak [...]-, eta orobat ziren oztopo hiri bakoitza gobernatzen zuen arautegi berezia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Zuretzat oztopo baizik ez nintzateke izango, ene errege jauna.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,36

Oztopoz oztopo egin beharko duzu aurrera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

Mirenek, bat-batean [...] musu iheskor bat eman zion; eta sudurrak oztopo gertatu zitzaizkielarik, barrez hasi ziren, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Aurkitzen dituzten nekeak gizon kementsuak beti gainditzen dituen oztopo materialek eraginak baizik ez dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.

Nire eskuek, luze-luze eginda, aurkitu zuten azkenean oztopo gotor bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Arteak eta elorriak begi bistak ematen zuen mugaraino hedatzen ziren, eta beraien landaredi sarriak, ibilerari oztopo handiak ezarri ez ezik, lagunen hanketan aztarna mingarri ugari utziak zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.

Itsas blokeoa ez zen oztopo iraunkorra izango haientzat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.

Jatorrizko bekatua oztopo gaindiezina da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Oztopo-lasterketa bat bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.

Hautatu genuen bidean adore emateko, bide horren arriskuez eta oztopo-segadez ohartarazi eta hain premiazko genuen maltzur-jakituriaren jabe egiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

· Estatu Batuetan, hau idazteko garaian, "arraza-oztopo" bat Indiaren bidetik kasta-bereizgarri bihurtzeko joerari aurka egiten zion kristautasunaren espirituaren kontra-eraginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Modari jarraitzeko ahaleginak egin arren barne-oztopo moduko batek eragotzi egiten dionean bezala bati nahi lukeen dotoretasuna eta modernotasuna iristea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

4 oztopo eginsup_1 traba egin. ik eragotzi; behaztopatu.

Blai eginda zetorren, oztopo egingo ziolakoan aterki barik irten zelako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Ez dago dudarik, ordukoan ere Florak oztopo egin zidala zorionaren bidean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.

Bi fonazio fase horiek elkarri oztopo egin gabe gerta daitezke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

Lausoa zen haren figura, ala geroago lausotu zen?, beraren eta haren artean euria bailegoen oztopo eginez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Zergatik edozein sorkarik oztopo egiten duen eta itxura-galarazten barrutik, horren arrazoia da gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Aspaldian ez zuen barre hain gogoz egin; oztopo egiten ez dio bada haizeari ere biriketara heltzeko!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Egintza biek elkarri oztopo eginen lioketelako, eta hori onartezina da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 227. orr.

4 oztopo egin2 estropezu egin.

Gurpiletako batek nire hankan oztopo egin zuen, eta ikusi nuen zer zalapartarekin erori zitzaidan gainera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 99. orr.

Aulkitik salto egin nuenean, hortentsiak lotzeko omen zen soka zati batekin oztopo egin, eta muturrez aurrera erori nintzen luze.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 381. orr.

Oztopo egiten zuen gauzekin batzuetan: ez zituen, nonbait, ikusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Gage honelakoa da: zakarra, lotsagabea, [...] lagunenganako adeitasun gutxi erakusten du, ezinegonak hartzen du zuhurtziak edo aholkuek bere gurariekin oztopo egiten dutenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

5 oztopo izan da ad

Politikoki pentsatzen zuten aurkariek Kristau Elizaren kontra Mendebaldeko mundu modernoan etengabe egin duten salaketa aurrerapenaren gurpiletan oztopo izatea izan da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Gazteagotan, gizartearen aurrerapenerako oztopo zela-eta, euskararen kontrako amorratua agertzen zen Fructuoso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.

-Alde nire ondotik, Satanas! oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.  Elizen arteko biblia   Mt 16,23

Pobrezia bakerako oztopo dela esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Plataformak mundu berri horren eraikuntzan oztopo diren eragileen lana kritikatzeko baliatu zuen goiza.  Berria - Harian   2005-05-28

Energia hori limes barruan zibilizazioak sortzen du eta, harreman-truke beteago eta emankorragorako oztopo den hesian (uretan) zehar igarotzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Aurrea hartu nahi dio bere teoriaren oztopo izan daitekeenari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberastasuna salbamenerako oztopo (3); bake prozesurako oztopo (3); bakea lortzeko oztopo (5); betetzeko oztopo (3); egiteko oztopo (9); egoteko oztopo (3)

erabakitzeko oztopo nagusia (3); gainditu beharreko oztopo (6)

izateko oztopo (3); jarritako oztopo (5); lortzeko oztopo (13)

oztopo bat aurkitu (3); oztopo bat izan (3); oztopo bat jarri (3); oztopo bat zegoen (3); oztopo bihurtu (3)

oztopo egin (9); oztopo egingo (4); oztopo egiten (9); oztopo eta eragozpen (3); oztopo ez izateko (3); oztopo gaindiezin (4); oztopo gaindiezina (5); oztopo garrantzitsua (5); oztopo gehiago jarri (3); oztopo gehien jartzen (4); oztopo gisa ikusten (4); oztopo guztiak gainditu (7); oztopo guztien gainetik (19); oztopo handi (5); oztopo handia (22); oztopo handia da (5); oztopo handiak (17); oztopo handiak jartzen (4); oztopo handiegia (5); oztopo handiena (3); oztopo handienak (3)

oztopo izan (52); oztopo izan gabe (3); oztopo izan zituen (3); oztopo izango (18); oztopo larriak (3); oztopo lasterketa (7); oztopo lasterketan (3); oztopo nabarmenak (3); oztopo nagusi (5); oztopo nagusia (39); oztopo nagusiak (6); oztopo nagusietako bat (5)

oztopo ugari (17); oztopo ugari gainditu (6); oztopo ugari izan (3)

oztopoak oztopo (34); prozesurako oztopo (4); salbamenerako oztopo (3)

ez da oztopoa (3); gainditu beharreko oztopoa (3); lehen oztopoa (11); lortzeko oztopoa (6); oztopoa gainditzeko (3); oztopoa izan (14); oztopoa izango (4); oztopoa izango da (3); oztopoa jarri (6); oztopoa jartzen (3)

bestelako oztopoak (5); egiteko oztopoak (4); gainditu beharreko oztopoak (6); gobernuak oztopoak jartzen (3); jarritako oztopoak (10); joateko oztopoak (3); lortzeko oztopoak (5); nolako oztopoak (5)

oztopoak aurkitu (3); oztopoak ezabatzeko (3); oztopoak gainditu (12); oztopoak gaindituta (3); oztopoak gaindituz (4); oztopoak gainditzeko (13); oztopoak gainditzen (10); oztopoak ikusten (3); oztopoak ipintzen (3); oztopoak izan (5); oztopoak izango (7); oztopoak jarri (28); oztopoak jarriko (6); oztopoak jartzea (12); oztopoak jartzeko (13); oztopoak jartzen (35); oztopoak kendu (5); oztopoak kentzeko (3); oztopoak kentzen (3)

sekulako oztopoak (3); trabak eta oztopoak (3); zailtasunak eta oztopoak (3)

oztopoei aurre egiteko (4)

oztopoen artean (4); oztopoen aurrean (4); oztopoen gainetik (16)

egiteko oztoporik (5); ez da oztoporik (3); ez dago oztoporik (3); ez du oztoporik (7); ez zuen oztoporik (7); inolako oztoporik (47); inolako oztoporik ez (10); inolako oztoporik gabe (15); inongo oztoporik gabe (5); oztoporik ez jartzea (12); oztoporik ez jartzeko (12); oztoporik gabe (54); oztoporik gabeko (7); oztoporik handiena (13); oztoporik handienak (5)

oztopotzat hartu (3); oztopotzat hartzen (3); oztopotzat jo (3); oztopotzat jotzen (4)

oztopoz betea (5); oztopoz beteriko (5); oztopoz betetako (4)


oztopobide iz oztopo egiteko bidea edo zergatikoa.

Jatorriz testu neurtua izanda, euskarazko neurri moldeetara ekartzeak beste oztopobide bat erantsi dio itzulpengintzari.  Berria - Kultura   2004-05-29


oztopodun izond oztopoa duena; oztopoak dituena.

Hesietako baten ondoan jarri du argazkilariak Permach, politikagintzako lasterketa guztiak oztopodunak izango dituelakoan edo.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03


oztopogabe izond oztoporik ez duena.

Adimenak eska dezakeen dena dauka, eta argiketa fisikoek beren ibilera oztopogabea jarraitzen dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Beren arteko lehiaketa aske eta oztopogabearen bateratzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.


oztopogarri ik oztopagarri.

oztopoka 1 adlag oztopo eginez.

Arriskua eta iluntasuna hain gainean ditugu, non ihesbideren bat bilatzeko zalapartan elkarri oztopoka aritzen baikara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Joaldiak ordu erdi inguru irauten zuen, eta denbora horren buruan kanpaiak galdu egiten zuen bere arintasuna, eta oztopoka bezala hasten zen, gero eta hots ahul eta irregularragoak sortuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ona, Eduardo, ikaragaragarria! -Tomas, aho-oztopoka eta esku-zartaka, bezero guztiak harengana adi- Negar egitekotan, dotore, hik bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.


oztopoteria iz oztopo multzoa.

Variscorengandik, zeina, garbiketa-zerbitzukoa izanik, sarbide baitzuen sail guztietara, jakin zuen ekoizpena ere barrandarien aurkako oztopoteria trinko bezain xelebre batez babes-inguraturik zegoela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.


oztopotsu izond oztopoz betea.

Esan genezake, egoerak -tirabiratsua, oztopotsua, deserosoa- Gabriel Garcia Marquezen Kolonbiako ipuina gogorarazten duela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09


oztopotxo iz adkor oztopoa.

Bidean goragune txikiren bat, oztopotxoren bat edo mailaren bat aurkitzen zuten bakoitzean, Manilovek Txitxikovi eusten zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Oztopotxo bat du, ordea, nahiz eta kontestuak erraz argituko duen, ustez: polisemikoa dela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.